Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Administrazio zuzenbidea  >>  Legeria  >> Orokorra

8/2014 Legea, apirilaren 22koa, Estatuak espainiar ekonomiaren nazioartekotzearen arriskuak bere kontu hartzeari buruzkoa.

2014-04-22

Erakundea: Estatuko Buruzagitza

Argitalpena: EAO, 2014/04/23, 98. zk.

bcl_519813072.htm

I. XEDAPEN OROKORRAK

ESTATUKO BURUZAGITZA

4328 8/2014 Legea, apirilaren 22koa, Estatuak espainiar ekonomiaren nazioartekotzearen arriskuak bere kontu hartzeari buruzkoa.

JUAN CARLOS I.a

ESPAINIAKO ERREGEA

Honako hau irakurtzen duten guztiek jakin dezaten.

Jakizue: Gorte Nagusiek ondoko lege hau onetsi dutela, eta Nik, hemen, berretsi egiten dudala.

HITZAURREA

Oraintsuko nazioarteko finantza-krisia dela-eta, ezinbestekoa da enpresak nazioartekotzeko politiken eraginkortasuna eta efizientzia areagotzea. Kanpo-eskaria gure ekonomia berpizteko motorra dugu, eta, horrez gain, Espainiako ekonomia epe luzera hazi ahal izateko funtsezko egiturazko elementua izango da. Gure enpresek lanerako duten errealitatea askoz konplexuagoa da, eta ondasunen esportazio tradizionalari zerbitzuen esportazioa eta kanpoko inbertsioak gehitu zaizkio, gure enpresen nazioarteko dimentsioaren jarduera esanguratsu gisa. Jarduera horiek efektu positiboa dute gure ekoizpenean, zuzen-zuzenean, eta, gainera, Espainiako enpresentzat baldintza lehiakorragoak sortzen laguntzen dute; horrenbestez, bertutez betetako zirkulua eratzen da, eta ekonomia osoarentzat positiboak diren kanpokotasunak sortzen dira.

Estatuak, indarreko araudiak onartutako aseguruedo berme-tresna batzuen bidez, estali egiten ditu nazioartekotze-arriskuak, eta estaldura hori, sortu zen une beretik, oinarri-oinarrizko tresna izan da Espainiako merkataritza-politikan. Tresna horren bitartez, nazioartekotze-eragiketei lotutako arriskuen zati handi bat estaltzen du Estatuak, arriskuok merkataritzakoak, politikoak nahiz apartekoak izan. Merkataritza-politikarako tresna den neurrian, osatu egiten du finantzaketa pribatua, berau baitu oinarri; hala, katalizatzaile gisa balio du egungoa bezalako egoeretan, non merkataritza-eragiketak eta inbertsioak finantzatzeko baliabide gutxi dauzkagun. Era berean, Estatuaren konturako aseguruak sarrera-fluxu garbi positiboa sortu du Estatuarentzat, hasiera-hasieratik. Beste alde batetik, gero eta argiago dago enpresa berritzaileek, I+G+B proiektuak egiteko, nazioarteko lankidetzan aritu beharra daukatela beste I+G enpresa eta zentroekin, bai beren lehiakortasuna areagotzeko, bai kanpo-merkatuetan duten presentzia zabaltzeko xedez oinarriak ezartzeko.

Merkataritza-politikarako tresna den neurrian, Estatuaren konturako aseguruak bermatu behar du gure esportatzaileek eta inbertitzaileek beren lehiakideek bezain baldintza lehiakorrak dituztela nazioarteko merkatuetan. Funtsezkoa da Estatuak aurrez adierazitakoa bermatzeko baldintzak ezartzea. Helburu horrekin batera, beste hau ere izan behar du: sisteman finantza-oreka handiagoa lortzea, aurrekontuan ahalik eta eragin txikiena izanda. Halaber, egiaztatu behar da gure enpresek zerbitzu egokia jasotzen dutela Estatuaren konturako estaldura eskatzen dutenean, eta, horrez gain, ziurtatu behar da aipatutako estaldurari buruzko erabakiek gure kanpo-merkataritza politikaren interesei soilik erantzuten dietela.

Uztailaren 4ko 10/1970 Legeak, zeinaren bidez aldatu egiten den esportaziorako kreditu-aseguruaren araubidea, Esportaziorako Kreditu Aseguruen Espainiako Konpainia, Sozietate Anonimoari (aurrerantzean, CESCE) esleitzen dio, esklusiboki, Estatuaren konturako asegurua kudeatzeko eginkizuna. Hala ere, Estatuak CESCEren kapitalean duen gehiengo partaidetza galtzeko aukera dagoenez, aurrekontu-egonkortasuna

bermatzeko eta lehiakortasuna bultzatzeko neurriei buruzko uztailaren 13ko 20/2012 Errege Lege Dekretuarekin bat, lege berri baten beharra sortu da. Hortaz, Estatuak agente kudeatzaile baten bitartez estaliko ditu nazioartekotzeari lotutako arriskuak; kudeaketahitzarmen bat egingo du harekin, eta ez da beharrezkoa izango agenteak izaera publikoa izatea. Agente kudeatzaileak bere zereginak Espainiako merkataritza-politikaz arduratzen diren organoen jarraibideak betez egiten dituela bermatzeko, Estatuaren Konturako Arriskuen Batzordea sortu beharra dago. Batzorde horrek agente kudeatzaileak egiten duen Estatuaren konturako aseguruaren kudeaketa kontrolatuko du, kudeaketa hori prestasunez eta kostu-baldintza egokienetan egiteko xedearekin; beharrezko baliabideak esleituko zaizkio kudeaketa horri, gure merkataritza-politikaren lehentasunak betetzera zuzenduta egongo da, eta gure esportatzaileei beren lehiakideen baldintza beretan lehiatzeko aukera emango die. Era berean, agente kudeatzailearen jarduerak Laguntza Ofiziala duen Esportazioari Kreditua Ematearen Alorreko Ildoen Inguruko Akordio Orokorra edo ELGA Adostasuna bete beharko du. Horrekin, epe ertainera, baliabideak modu egokiagoan esleitzeko helburua beteko litzateke.

Era berean, agente kudeatzaileak, bere jardunbidean, esportatzaile espainiarrei zerbitzu egokia ematea izan behar du oinarrizko irizpide, esportatzaile horiek arriskuestalduraren antzeko eskemak dituzten beste herrialde batzuetako lehiakideen baldintza berdinetan egon daitezen nazioarteko merkatuetan lehiatzean. Horregatik, agente kudeatzaileak Estatuaren Konturako Arriskuen Batzordearen jarraibideak betez jardun beharko du, eta haren aurrean erantzun beharko, hari egokituko baitzaizkio Estatuaren konturako jardueraren kontrol publikoa bermatzeko eginkizun nagusiak. Agente kudeatzaileak esklusiboki hartuko du bere gain zerbitzu horren kudeaketa, Espainiako merkataritza-politikaren interesei modu erabakigarrian eragiten baitie; hala, Espainia ekonomikoki nazioartean kokatu ahal izateko ezinbesteko tresna izango da.

Aldi berean, funtsezkoa da agente kudeatzaileak esleitu zaizkion zereginak gauzatuko dituen esparru ekonomiko-finantzarioa mugatzea. Legean argi ezartzen denez, Estatuak izango du azken erantzukizuna, bere kontura hitzartutako estalduren bermatzaile edo aseguratzaile gisa. Horretarako, Estatuaren Aurrekontu Orokorrek estaldura horien muga ezarriko dute urtero-urtero. Era berean, Nazioartekotze Arriskuen Erreserba Funtsa sortzea proposatzen du Legeak. Estatua izango da funts horren titular, eta agente kudeatzailearen esku dauden baliabideen kudeaketa erraztea izango du helburu, bai eta haren jarduteko ahalmena hobetzea ere, Estatuarentzat kostu gehigarririk eragin gabe eta bere eskubideak mugatu gabe.

Beste alde batetik, Legeak zortzi urteko epea ezartzen du agente kudeatzaile lanetan CESCE aritu dadin. Hala, konpainiaren kudeaketak etekina atera ahalko dio araudiesparru berriari lotuta eraginkortasunean eta efizientzian izango den hobekuntzari. Gainera, sistemaren egonkortasuna bermatuko da, eta, beraz, esportatzaileek, inbertitzaileek eta finantza-erakundeek CESCEren babesa jaso ahalko dute, aseguruaren kudeaketan ezustekoak saiheste aldera. Aipatutako epea amaitutakoan agente kudeatzailea aukeratzeko orduan, hautagaien egokitasuna bermatu beharko da; hautagaion artean, Estatuaren konturako kudeaketan eraginkortasunik handiena ziurtatzen duena aukeratuko da; betiere, nazioartekotzeari laguntza ofiziala emateko sistemaren kontrol publikoaren mugak kontuan hartuta. Hori dela-eta, agente kudeatzailea aukeratzeko prozedura hau sektore publikoko kontratuei buruzko legeriaren xedapenen aplikazio-eremutik espresuki kanpo uztea komeni da, kalterik egin gabe araudi horretan eta Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuan ezarritako printzipioen aplikazioari (hots, gardentasuna, publikotasuna, konkurrentzia, egokitasuna, tratuberdintasuna eta diskriminaziorik eza) , eta, agindu zaion zeregina aintzat hartuta, agente kudeatzailea izendatzeko prozedura garatzeari.

Legea hiru titulutan egituratuta dago. Atariko tituluak Legearen xedea ezartzen du, eta hainbat definizio ematen ditu, bertan aurreikusitakoaren ondorioetarako.

I. tituluan, zehazten da zein eskemaren bidez emango dien Estatuak estaldura, agente kudeatzaile baten bidez, nazioartekotzearen zenbait arriskuri; halaber, agente horrek

Estatuaren kontura jardungo duen esparrua ezartzen da. Agenteak egin beharreko zereginak kudeaketa-hitzarmen batean jasoko dira.

II.tituluak bi kapitulu ditu. Lehenengoan, Estatuaren Konturako Arriskuen Batzordea sortzen da, zeinak CESCEren Administrazio Kontseiluko Batzordea ordezten duen, abenduaren 22ko 3138/1971 Dekretuaren, Esportaziorako Kreditu Asegurua arautzen duenaren, 27.2.a) artikuluan aurreikusten dena. Batzorde berriak Administrazio Kontseiluko Batzordearen eginkizunak jarauntsi ditu, eta beste batzuk ere esleitzen zaizkio, Administrazioak organo horren bidez bidera eta kontrola dezan agente kudeatzailea. Batzordea nazioartekotze-politika eragiteko eta kanpo-zorra kudeatzeko kanal bihurtzen da, Estatuaren konturako aseguruari dagokionez. Bigarren kapituluak Estatuaren konturako jardunaren aurrekontu-araubidea, kontabilitatekoa eta finantzarioa jorratzen ditu.

Azkenik, bost xedapen gehigarri jasotzen dira. Lehenengoan, Lege honen aplikazioaren ondorioz gastu publikoa areagotuko ez dela ezartzen da; bigarrenean, konpainiaren kapitalaren gehiengoak publikoa izateari uzten dion unetik, CESCE epe jakin baterako agente kudeatzailea izango dela xedatzen da. Bestalde, hirugarren xedapen gehigarriak Legea indarreko polizei aplikagarria zaiela ezartzen du; laugarrenak txertatuko diren aurrekontu-aldaketak ditu hizpide, eta, azkenik, bosgarrenak Nazioartekotzearen Arriskuen Erreserba Funtsa sortzeari egiten dio erreferentzia. Halaber, xedapen indargabetzaile bat eta bost azken xedapen ditu Legeak. Bost horietako lehenengoak aldatu egiten ditu, bateko, abenduaren 30eko 50/1998 Legea, Zerga, Administrazio eta Gizarte Arloko Neurriei buruzkoa, eta, besteko, azaroaren 3ko 33/2003 Legea, Herri Administrazioen Ondareari buruzkoa, aduana-zergarik gabeko eremuetako partzuergoei dagokienez. Azken xedapenetako bigarrenak urriaren 22ko 36/2010 Legea aldatzen du, Garapena Sustatzeko Funtsari buruzkoa, eta azken hiruek Legearen eskumen-titulua, erregelamendu-garapena eta indarrean sartzea dituzte xede.

ATARIKO TITULUA

Xedapen orokorrak

1. artikulua. Xedea.

1.Lege honen xedea Espainiako ekonomia nazioartekotzearen ondoriozko arriskuak Estatuaren kontura estaltzeko araubide juridikoa ezartzea da.

2.Arriskuok Estatuaren kontura estaltzea interes ekonomiko orokorreko zerbitzua da; Espainiako enpresei beren jarduera nazioartekotzen laguntzeko finantza-babes ofiziala emateko sistema espainiarraren tresna. Zerbitzu hori Europar Batasuneko merkataritza-politika bateratuaren esparruan garatu beharko da, eta Espainiak onetsitako nazioarteko akordio zein hitzarmenak betez.

2. artikulua. Definizioak.

Lege honen ondorioetarako, honako hauek honela ulertzen dira:

a) Nazioartekotze-arriskuak: Zuzeneko inbertsioak egiteko edo ondasun eta zerbitzuak esportatzeko eragiketetan kalteak sor ditzaketenak dira; horien barruan sartzen dira ikerketa, garapen eta berrikuntzako proiektuak erantsita dituztenak, bai eta eragiketa horien finantzaketaren ondoriozkoak ere, eta, oro har, Espainiako ekonomia nazioartekotzeko interes estrategikoa duten eragiketetan onartutakoak.

b) Estaldura-modalitate baimenduak: Estatuaren kontura hitzartzen diren estaldurakontratuak dira, aseguru-poliza edo berme errebokaezin gisa eratutakoak, nazioartekotzearriskuak estaltzeko helburuarekin.

c) Kudeaketa-hitzarmena: Estatuak eta agente kudeatzaileak sinatutako hitzarmena da, agenteak Estatuaren kontura emango dituen zerbitzuak eta bi aldeon eskubide zein obligazioak arautzen dituena.

d) Aseguratuak eta bermeen onuradunak: Nazioartekotze-arriskuen eraginpean egonik, arrisku horien estaldura Estatuaren kontura kontratatzen duten enpresa edo erakunde aseguratu edo bermatuak dira.

I. TITULUA

Estatuaren konturako nazioartekotze-arriskuen estaldura kudeatzea

3. artikulua. Nazioartekotze-arriskuak estaltzea.

1.Kredituedo kauzio-aseguruen alorretan jarduteko baimenduta dagoen edozein aseguru-erakundek estali ahalko ditu nazioartekotze-eragiketetatik eratorritako arriskuak.

2.Aurreko paragrafoan ezarritakoa gorabehera, Estatuak, baimendutako estalduramodalitateen bidez, Lege honen 2.a) artikuluan eta bere garapen-araudian definitutako nazioartekotze-arriskuak estali ahalko ditu, Europar Batasuneko eta estatuko araudian aurreikusitako baldintzetan eta mugen barruan.

3.Estalitako arriskuak merkataritzakoak, politikoak, apartekoak edo bestelakoak izan ahalko dira; kasu guztietan, aseguru-polizen indarreko modalitateetan aurreikusita egon beharko dira, Estatuaren konturako arrisku-estaldura gisa Ekonomia eta Lehiakortasuneko ministroak baimenduta edo baimentzeko moduan.

a) Nazioartekotze-eragiketetan, Estatuak estaltzeko moduko merkataritza-arriskuak dira zordun pribatuek onartutako konpromisoak ez betetzearen ondorioz galerak sor ditzaketenak, ondasunak edo zerbitzuak eman aurreko fasean edota horiek eman ostean. Kategoria horren barruan, batez ere kontratua indargabetzearen ondoriozko galerei eta kredituari lotutakoak izango dira estalgarri. Ez-betetze horiek zordunaren herrialdean, bermatzaileen herrialdean nahiz beste herrialde batzuetan gertatu ahalko dira; betiere, egoerok aipaturiko nazioartekotze-eragiketari lotuta egon beharko dira.

b) Nazioartekotze-eragiketetan, Estatuak arrisku politiko hauek estal ditzake:

1.a Aseguratuei galerak eragin diezazkietenak, jatorria erakunde publikoen jarduketa eta erabakietan duten inguruabarren emaitza gisa, edota nazioarteko edo herrialde bateko merkatu bati edota ekonomia bati oro har eragiten dioten egoera ekonomiko larrien ondorioz.

2.a Gatazka armatuak eta indarkeria politikoa, bihurgarritasun falta edo transferentzia-arazoak, ordainketa-balantzan edota diru-parekotasunean aldaketak eragiten dituzten gertakari politiko edo ekonomikoak, eta erakunde ofizialek zein erosle publikoek konpromisoak ez betetzea.

3.a Inbertsio zuzeneko eragiketetan, aurrekoei hauexek gehitzen zaizkie: erregulatzaile publikoek beren konpromisoak ez betetzearen ondoriozko arriskuak, eta inbertsioari lotutako aktiboak desjabetzea, nazionalizatzea edo konfiskatzea.

c) Nazioartekotze-eragiketetan Estatuak estal ditzakeen aparteko arriskuak hurrengo hauek dira: hondamendi naturalen eta hondamendi-arriskuen ondorioz estalduraren titularrei galerak eragin diezazkietenak.

4.Aurreko paragrafoetan definitutako eragiketei dagokienez (Estatuaren kontura estal daitezkeen arriskuak dituzten eragiketak) , Ekonomia eta Lehiakortasuneko ministroari egokituko zaio zehaztea, Europar Batasuneko eta Estatuko araudiarekin bat, zein eragiketa geratzen diren Estatuaren konturako estalduratik kanpo, horiei lotutako arriskuak arrisku negoziagarriak direlako, hurrengo hauek arrazoi:

a) Euren izaera.

b) Eragiketen epea.

c) Eragiketak egiten diren merkatuak.

d) Aipaturiko Ministerioak ezarritako beste edozein alderdi, muga eta baldintza; esaterako, kontratazio-moneta.

5.Estatuak poliza-modalitate bakoitzean eta dagokion estaldura-kontratuan ezarritako hizpaketen arabera hartuko ditu bere gain nazioartekotze-arriskuak estaltzearen ondorio diren emaitzak.

6.Nazioartekotze-arriskuak estaltzean, Estatuak nazioartekotzearentzat interes estrategikoa duten eragiketetara bideratuko du bereziki bere jarduera; honako hauek jotzen dira halakotzat: Espainiako enpresa txiki eta ertainen nazioartekotzea eragiten edo sustatzen duten eragiketak, bai eta Espainiako enpresek kanpoan zuzeneko inbertsioak egitea edota jatorriz Espainiakoak diren eta bertan fabrikatuta dauden ondasun eta zerbitzuak esportatzea eragiten dutenak ere, baldin eta esportazio-kontratuaren edo/eta finantzaketa posiblearen ehuneko nahikoa esanguratsua osatzen badute Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioko Merkataritzako Estatu Idazkaritzaren iritziz, edota, betekizun hori egon ezean, interes hori justifikatzen duten inguruabar bereziak badaude, Estatuaren Konturako Arriskuen Batzordearen iritziz, Merkataritzako Estatu Idazkaritzaren bidez Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioaren ildoei jarraiki.

7.Lege honetan zehaztutakoari jarraiki estaltzen diren nazioarteko eragiketek Espainiako Erresumak onartutako gardentasunaren eta gobernu onaren printzipioak bete beharko dituzte, eta, bereziki, Nazioarteko Transakzio Ekonomikoetan Atzerriko Agente Publikoen Ustelkeriaren Aurka Borrokatzeko Hitzarmenean xedatutakoa. Agente kudeatzaileak egiaztatu beharko du estaldura ofiziala ematen dien proiektuek ingurumenarriskuak prebenitu eta arintzeko jardunbide eta neurri egokiak hartzen dituztela.

4. artikulua. Estatuaren konturako arriskuak agente kudeatzaile baten bidez estaltzea.

1.Estatuko Administrazio Orokorrak agente kudeatzaile baten bidez kudeatuko du Estatuaren konturako arriskuen estaldura; Ekonomia eta Lehiakortasuneko ministroak izendatuko du agente kudeatzaile hori. Agente kudeatzailea aukeratzeko prozeduran, ez dira aplikagarriak izango azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Sektore Publikoaren Kontratuen Legearen testu bategineko xedapenak; nolanahi ere, egokitasun, gardentasun, publikotasun, konkurrentzia, tratu-berdintasun eta diskriminaziorik ezaren printzipioak errespetatuko dira.

2.Agente kudeatzaileak izango du une bakoitzean Estatuaren kontura gauzatzen duen nazioartekotze-arriskuen estaldura kudeatzeko eta administratzeko ardura, eta aseguratzaile edo bermatzaile gisa jardungo du esklusiboki.

3.Ekonomia eta Lehiakortasuneko ministroak kudeaketa-hitzarmena izenpetuko du agente kudeatzaile izendatzen duenarekin. Agente kudeatzailearen eskubideak, obligazioak eta zereginak kudeaketa-hitzarmenean jasoko dira; hitzarmen horrek Lege honetan eta berau garatzen duen araudian xedatutakoari men egin beharko dio.

4.Agente kudeatzailea Espainian kreditueta kauzio-arloetan erakunde aseguratzaile eta berraseguratzaile gisa jarduteko baimenduta egon beharko da, eta eginkizun hori betetzeko beharrezko ezagutzak, bitartekoak eta eskarmentua eduki beharko ditu. Agente kudeatzailea Espainiako agintarien ikuskatze-araubideari meneratuta egongo da, aseguruak antolatu eta ikuskatzeari dagokionez; hala ere, Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioak, Merkataritzako Estatu Idazkaritzaren bidez, babes-funtzio eta eskumenak gauzatu ahal izango ditu, esportaziorako kreditu-aseguruaren kudeaketaren inguruan.

5.Agente kudeatzaileak bere gain eta galorde kudeatuko du Estatuaren konturako jarduera; hots, bere gain hartuko du kudeaketa-eginkizun horren enpresa-arriskua. Nolanahi ere, Estatuak izango du azken erantzukizuna bere kontura hitzartutako estalduren aseguratzaile edo bermatzaile gisa; ondorioz, agente kudeatzaileak ez du ondare-erantzukizunik izango Estatuaren kontura estalitako galerei dagokienez. Ondorio horietarako, agente kudeatzaileari egokituko zaio Estatuaren konturako jarduera eraginkortasunez eta efizientziaz kudeatzeko beharrezko diren giza baliabideak eta baliabide materialak antolatzea, Lege honetan aurreikusitako Estatuaren Konturako Arriskuen Batzordearen eskumenei kalterik egin gabe.

6.Agente kudeatzailea Estatuaren kontura jarduteko gaituta egongo da. Gaikuntza horren termino eta baldintzak Lege honetan, bere erregelamendu-garapenean eta

Estatuarekin izenpetuko den kudeaketa-hitzarmenean aurreikusitakoak dira. Kudeaketahitzarmen horrek hurrengo hauek jasoko ditu, besteak beste, berau indargabetzeko kausen artean: Lege honetan eta bere erregelamendu-garapenean bildutako debekuak urratzea edo obligazioak ez betetzea.

7.Izendatua izateko eta bere eginkizunak betetzen jarraitu ahal izateko, araubide honen mende egongo da agente kudeatzailea:

a) Agente kudeatzaileak modu egokian eman beharko du zeregin espezifiko gisa agintzen zaion interes orokorreko zerbitzua, Espainiako merkataritza-politikaren interesak babestuz.

Agente kudeatzaileak agintzen zaion interes orokorreko zerbitzua behar bezala ematen duela bermatzeko, agente kudeatzaile hori ezin izango da Merkataritzako Estatuko Idazkaritzak deklaratutako interes-gatazka egoeran egon; ez izendatzen duten unean, ez hitzarmenaren indarraldian zehar. Hortaz, kudeaketa-hitzarmena indarrean dagoen bitartean, agente kudeatzaileak Merkataritzako Estatu Idazkaritzari jakinarazi beharko dio interes-gatazka egoera deklaratzeko kontuan hartutako inguruabar aipagarrietan gertatzen den aldaketa oro.

Interes-gatazka dagoela joko da agente kudeatzailea nazioartekotze-arriskuen estaldura beste Estatu baten kontura kudeatzen duten erakundeek kontrolatzen dutenean edo kontrolatzen hasten direnean, zuzenean edo zeharka, edota erakundeokin loturaegoera esanguratsua sortzen denean.

Kontrol-egoerak edo lotura-egoera esanguratsuak egiaztatzen dituen inguruabarrik baden zehazteko abiarazitako prozeduran, bermatu beharko da ez dela diskriminaziorik egiten nazionalitatean oinarrituta eta erabat errespetatzen dela salgai, pertsona, zerbitzu eta kapitalen zirkulazio askea barne-merkatuaren barruan, Europar Batasunaren Funtzionamendu Tratatuaren eta Europar Batasuneko Zuzenbidearen baldintzetan.

b) Agente kudeatzailea ezin izango da sektore publikoarekin kontratatzeko debekukasuetan sartuta egon, Sektore Publikoaren Kontratuen Legearen testu bateginaren 60. artikuluak aurreikusitako baldintzetan.

c) Agente kudeatzailea ezin izango da etorkizuneko kaudimena bermatzeko edo kontrol bereziko neurrien mende egon –neurriok Aseguru Pribatuak Antolatu eta Ikuskatzeko Legearen testu bateginaren 38. eta 39. artikuluetan daude aurreikusita–, ez eta aurrez zigortuta ere, arau horren 40.3 eta 40.4 artikuluetan aurreikusitako arau-hauste larri edo oso larriengatik.

d) Agente kudeatzaileak kreditu-arriskua bere kontura estaltzeko eragiketak egiten baditu, zorrozki bereizi beharko ditu eragiketa horiek eta Estatuaren kontura estaltzen dituenak. Bereizketa hori egiteko modua erregelamendu-garapenean zehaztuko da, eta kudeaketa-hitzarmenean jaso beharko.

e) Estatuaren konturako arrisku-estaldura kudeatuko eta administratuko dituen agente kudeatzaileko zuzendaritza-kideei aplikagarriak izango zaizkie Aseguru Pribatuak Antolatu eta Ikuskatzeko Legearen testu bateginaren 15. eta 74. artikuluetako aurreikuspenak. Aurrekoari kalterik egin gabe, kide horiek aipaturiko eginkizunak betetzeko izendatu edo kontratatu aurretik, Merkataritzako Estatu Idazkaritzari jakinarazi beharko zaio.

5. artikulua. Agente kudeatzailearen jarduketa-araubidea.

1.Agente kudeatzaileak Estatuaren kontura gauzatuko ditu estaldura-kontratuak aztertu, prestatu, negoziatu, formalizatu eta jarraitzeko jarduera nagusiak, bai eta dagozkion minorizazio-jarduerak nahiz ezbeharrak eta berreskuratzea saihesteko jarduerak ere, kalte-ordaina ordaindu ostean; halaber, eraginkortasunez kudeatzeko beharrezkotzat jotzen diren bestelako jarduera osagarriak egingo ditu, hurrengoei dagokienez: Estatuaren konturako arrisku-estaldura, Estatuaren konturako zorra, eta, oro har, Espainiako enpresei nazioartekotzeko finantza-laguntza ofiziala emateko tresnak. Eginkizun horiek betetzean, Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioari uneoro eman

beharko dio informazioa, Estatuak bere gain hartutako arriskuen kudeaketarekin lotuta ministerio horrek beharrezkotzat jotzen duen edozein alderdiren inguruan.

2.Agente kudeatzaileak zuzenean hartuko du bere gain, estalduren aseguratu eta onuradunen aurrean, estaldura-kontratuetatik eratorritako betebehar eta obligazioak betetzeko ardura. Ondorio horietarako, agente kudeatzaileak kalte-ordainen zenbatekoa zehaztuko du, eta Estatuak bere gain hartzen dituen kalte-ordainen edo zenbatekoen ordainketa kudeatuko du, estaldura-kontratuak aplikatzearen ondorioz bidezkoak direnean.

3.Agente kudeatzaileak kudeatzen dituen Estatuaren konturako estaldurakontratuetan, agente kudeatzaileak kalte-ordaina ordaintzen duenean, Estatuaren kontura subrogatuko da kalte-ordaina osatzen duen kredituaren zenbatekoan, eta Estatuari horren gainean dagozkion eskubideak gauzatuko ditu. Subrogazio horrek kreditua zein bere interesak, bermeak eta ondoriozko bestelako eskubideak hartuko ditu, eta agente kudeatzailea aseguratuaren edo onuradunaren ordezkaria izango da aseguruak edo, hala badagokio, bermeak babesten ez duen edozein zati epemugaturen edo epemugatzeko dagoenaren kudeaketan. Agente kudeatzaileak zuzenduko du berreskuratze-prozedura, eta aseguratuak edo onuradunak bete egin beharko ditu agente kudeatzaileak horren inguruan emandako jarraibideak.

4.Aurreko paragrafoarekin lotuta, agente kudeatzaileak, Ekonomiako eta Enpresak Babesteko Estatu Idazkaritzaren aldetik jasotzen dituen jarraibide eta irizpideekin bat, zorren luzamendu eta barkamen erabatekoen edo partzialen inguruko hitzarmenak egin ahalko ditu, epemugatu gabeko kredituak barne hartzen dituztenean ere; horrez gainera, estalduretatik eratorritako kredituak besterendu ahalko ditu, besteak beste zorra zuzeneko inbertsio edo bestelako tresna bihurtzeko eragiketak errazteko. Aurrez adierazitako hitzarmenak Ekonomia eta Lehiakortasuneko ministroak berretsi beharko ditu.

Agente kudeatzaileak egiten dituen akordio edo hitzarmenak aurkagarriak izango dira bere aseguratuentzat, eta lotesleak izango dira horientzat, hitzarmenotan bildutako kreditu guztiei dagokienez; hala ere, egindako estaldura-kontratuaren edo -kontratuen arabera dagozkien kalte-ordainak jasotzeko eskubidea izango dute aseguratuek.

5.Agente kudeatzaileak, kalterik egin gabe Lege honen 8.e) artikuluan modalitateen baldintza orokorrak onartu eta garatzearen inguruan ezarritakoari, klausula bereziak eta partikularrak ezarri ahalko ditu, itunak egiteko askatasunaren printzipioaren arabera, Estatuaren interesak hobeto defendatzeko. Zehazki, estaldura-kontratuetan berme bereziak eta osagarriak ezarri ahalko ditu, luzaroko ordainketa-faltaren estalduraren inguruan, baldin eta egoera horrek banku-entitateek edo finantza-erakundeek emandako esportazio-eragiketei lotutako kredituei eragiten badie.

6.Kudeaketa-hitzarmenak agente kudeatzailearen ordainsaria zehaztuko du, Estatuaren kontura onartutako arriskuak kudeatu, administratu eta kontrolatzeko lanak egiteagatik. Ordainsari hori aseguratuek eta bermeen onuradun edo agindu-emaileek kontratatutako estaldurengatik ordaindutako primatik kenduko den ehuneko moduan ezarriko da, eta Estatua ez da ordainsari horren kobrantza bermatzera behartuta egongo. Dagokion ordainsaria zehazteko orduan, kontuan hartu beharko dira agente kudeatzaileak bere gain hartu beharko dituen kostuak, Estatuaren konturako arriskuak erregelamendu bidez ezarritako baldintzetan kudeatu, administratu eta kontrolatzeagatik.

7.Agente kudeatzaileak tresnetan aplikatzeko prima-tarifak Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioak zehaztuko ditu, prima eta prezioen nahikotasun-printzipioarekin bat; tarifa horiek, era berean, laguntza ofiziala duen esportazioaren kreditu-aseguruaren esparruko Europako eta nazioarteko akordio zein arauetan aurreikusitakoari men egin beharko diote, uneoro.

8.Agente kudeatzaileak Espainiako enpresen nazioartekotze-eragiketak partzialki estaltzen dituzten koaseguru-kontratuak egin ahalko ditu, bai eta Lege honek aipatzen dituen arriskuak (merkataritzakoak, politikoak zein apartekoak) onartzekoak edo berraseguruan lagatzekoak ere, Estatuaren Konturako Arriskuen Batzordeak baimentzen dituen baldintzetan.

9.Ekonomia eta Lehiakortasuneko ministroak baimena eman ahalko dio agente kudeatzaileari, enpresen nazioartekotze-arriskuetan Estatuaren kontura estaltzen duen zerbitzu-zorro globala eraginkortasun handiagoz kudeatzeko helburuarekin, eskubideak besterentzeko, lagatzeko eta eratzeko, partzialki zein erabat, Estatuaren konturako estaldura-kontratuetatik eratorritako hirugarrenen aurreko kredituei dagokienez. Horretarako, agente kudeatzaileari titulizazio-eragiketak edo bestelakoak gauzatzeko baimena eman ahalko dio, baldin eta eragiketa horiek hartutako arriskua gutxitzen badute edota agente kudeatzaileak Estatuaren kontura kudeatzen duen aipaturiko zerbitzuzorroaren errentagarritasuna hobetzen badute. Edozein kasutan ere, eragiketa mota horiek egiteko, Estatuaren Konturako Arriskuen Batzordearen oniritzia beharko da, eta kontuan hartu beharko dira estali gabeko kredituen zatian eta epemugatu gabeko arriskuan hirugarrenek dituzten eskubideak.

10.Agente kudeatzaileak Estatuaren kontura bermatu ahal izango ditu, urte bakoitzeko Estatuko Aurrekontu Orokorren Legeak ezarritako gehieneko mugara arte, kanpo-merkataritzako eragiketak eta Espainiako enpresak nazioartekotzea finantzatzen laguntzeko asmoz zuzeneko bermeetatik edo hirugarrenek emandako bermeetatik eratorritako obligazio ekonomikoak, maileguak, esportaziorako kredituak edo finantzatresnen jaulkipenak. Horretaz gain, finantza-tresnetatik eratorritako obligazio ekonomikoak ere bermatu ahal izango ditu, muga berekin, baita titulizazio-eragiketen ondoriozkoak ere, baldin eta horien jaulkipena agente kudeatzaileak bermatutako Espainiako ondasun eta zerbitzuak esportatzeko kredituek edo maileguek babestuta badago.

11.Aurreko paragrafoan xedatutakoaren ondorioetarako, agente kudeatzaileak fidantzak, lehen eskaerako bermeak eta bermearen xede diren obligazioak bete ezean eskagarri den beste edozer ordainketaedo ordain-konpromiso eman ahal izango du; betiere, Estatuaren Konturako Arriskuen Batzordeak onartzen baditu.

12.Aurreko paragrafoan ezarritakoaren arabera bermatu nahi diren eragiketa guztiak Estatuaren Konturako Arriskuen Batzordeak –zeinaren sorrera Lege honetan aurreikusten den– onartu beharko ditu aldez aurretik, 8.f) artikuluan xedatutakoaren arabera baimentzen denari kalterik egin gabe.

II. TITULUA

Estatuaren konturako arrisku-estalduraren kudeaketa ikuskatzea eta zuzentzea

I. KAPITULUA

Estatuaren Konturako Arriskuen Batzordea

6. artikulua. Estatuaren Konturako Arriskuen Batzordea sortzea eta xedea.

1.Estatuaren Konturako Arriskuen Batzordea sortzen da. Ministerioen arteko kide anitzeko organoa izango da, eta Ekonomia eta Lehiakortasun Ministeriora atxikita egongo da, Merkataritzako Estatu Idazkaritzaren bidez. Bere antolakuntzari eta funtzionamenduari dagokienez, Lege honetan eta bere garapen-araudian ezarritakoa aplikatuko da. Ordezko modura, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea aplikatuko da.

2.Estatuaren Konturako Arriskuen Batzordea Estatuko Administrazio Orokorraren kontrolerako, jarraipenerako eta partaidetzarako organoa izango da, agente kudeatzaileak arriskuak Estatuaren kontura estaltzeko jardueran gauzatuko duen kudeaketari dagokionez. Ondorio horietarako, harremaneta koordinazio-organo gisa jardungo du Estatuko Administrazio Orokorraren eta agente kudeatzailearen artean.

7. artikulua. Estatuaren Konturako Arriskuen Batzordearen osaera eta funtzionamendua.

1.Estatuaren Konturako Arriskuen Batzordea hamalau kidek osatuko dute gehienez ere; kide horiek hurrengo hauetakoak izango dira:

a) Sei, Merkataritzako Estatu Idazkaritzakoak.

b) Bi, Ekonomiako eta Enpresak Babesteko Estatu Idazkaritzakoak.

c) Bat, Aseguruen Konpentsazio Partzuergokoa.

d) Bat, Ogasun eta Herri Administrazio Ministeriokoa.

e) Bat, Kanpo Gaietarako eta Lankidetzarako Ministeriokoa.

f) Bat, Industria, Energia eta Turismo Ministeriokoa.

g) Bat, Sustapen Ministeriokoa.

h) Bat, Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministeriokoa.

Ekonomia eta Lehiakortasuneko ministroak izendatuko ditu kide guztiak, hurrengoen proposamenari jarraiki: a) hizkiaren kasuan, Merkataritzako estatu-idazkariaren proposamena; b) eta c) hizkien kasuan, Ekonomiako eta Enpresak Babesteko estatuidazkariaren proposamenak; eta d) hizkitik h) hizkira bitartekoak, kasuan kasuko ministerio-sailetako titularren proposamenak.

2.Estatuaren Konturako Arriskuen Batzordeko presidentea Merkataritzako estatuidazkaria izango da.

Urtero-urtero, Merkataritzako estatu-idazkariak agerraldia egingo du Diputatuen Kongresuko Ekonomia eta Lehiakortasun Batzordearen aurrean, Estatuaren konturako arrisku-estalduraren kudeaketaren bilakaeraren berri emateko eta bere jarduera ekonomiko-finantzarioaren funtsezko elementuak azaltzeko.

3.Batzordeko idazkari-lanetan Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioko funtzionario bat arituko da. Batzordeak izendatuko du berau, aipaturiko Ministerioak proposatuta, eta hitza izango du, baina botorik ez.

4.Estatuaren Konturako Arriskuen Batzordeak berak zehaztutako maiztasunez eta moduan egingo ditu bilerak, agente kudeatzailearen zerbitzuek proposatzen dituzten eragiketen beharrak aintzat hartuta. Presidenteak egingo du bileren deialdia, berak hala erabakitzean edota agente kudeatzailearen presidenteak eskatzean.

5.Estatuaren Konturako Arriskuen Batzordeko presidenteak, bileretan landu beharreko gaiak aintzat hartuta, bertaratzeko eskatuko die euren ezagutza teknikoak direla-eta egokiak diren agente kudeatzailearen zerbitzuetako langileei, bere ekimenez edota agente kudeatzaileko presidenteak hala eskatzean. Edozein kasutan, beti joan beharko dira bileretara agente kudeatzaileko presidentea edo bere ordezkoa, bai eta Estatuaren Kontuko zuzendaritzako gehienez bost kide arduradun ere. Agente kudeatzailearen ordezkariek hitza izango dute, baina botorik ez. Era berean, Batzordeko presidenteak aditu independenteak gonbidatu ahalko ditu bileretan parte hartzera, landuko diren gaiak direla-eta komenigarria denean.

6.Batzordearen araubide juridikoa erregelamendu bidez garatuko da; bertan, besteak beste, ondoko alderdi hauei buruzko arauak jasoko dira: quoruma, bozketasistema, akordioak hartzeko sistema, ordezkapen-araubidea eta barne-funtzionamendua.

8. artikulua. Estatuaren Konturako Arriskuen Batzordearen eginkizunak.

Estatuaren Konturako Arriskuen Batzordeak eginkizun hauek izango ditu:

a) Agente kudeatzaileak egiten duen kudeaketa kontrolatzea eta jarraipena egitea, arriskuak Estatuaren kontura hartzeko nazioartekotze-eragiketetan.

b) Agente kudeatzaileak arriskuak estaltzeko eta horiek kudeatzeko egindako proposamenen inguruko erabakiak hartzea, hainbat merkatutako estaldura-politikak eta eragiketen estaldura barne. Era berean, Estatuen artean zorra tratatzeko, barkatzeko edo bihurtzeko programei lotuta ez dauden zorren luzamenduari, berregituraketari edo barkamenari lotutako proposamenen inguruko erabakiak hartzea. Erregelamendu bidez

zehaztuko dira agente kudeatzaileak eman beharko dituen informazio tekniko eta finantzarioen eskakizunak.

Aurrekoa gorabehera, beren zenbatekoa, izaera, helmuga-herrialdea, arriskukontzentrazioa, kanpoko zorrean izan dezakeen eragin handia nahiz erregelamendu bidez ezarritako bestelako arrazoiak direla-eta garrantzi berezikoak diren eragiketetan, Ekonomia Gaietarako Gobernuaren Ordezko Batzordeari egokituko zaio aplikagarriak diren arriskuak estaltzeko eta kudeatzeko irizpideak adostea. Erregelamendu bidez zehaztuko dira horri buruz eman beharreko informazio-eskakizunak.

Agente kudeatzaileak, aipatutako eragiketak egin baino lehen, Arriskuen Batzordeari eman beharko dio horien berri, eragiketa horiek Ekonomia Gaietarako Gobernuaren Ordezko Batzordeak adostu dituen kasuetan.

c) Aseguratutako eragiketei aplikatu beharreko tarifak Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioari proposatzea, erregelamendu bidez ezartzen den esparruaren barruan. Tarifa horiek babes ofiziala duen esportazioaren kreditu-aseguruari buruzko nazioarteko akordio eta arauetan aurreikusitakoaren eta harekin bat datorren araudiaren mende egongo dira; betiere, erregelamendu bidez ezartzen den esparruaren barruan.

d) Estatuaren kontura estalitako arriskuekin lotuta estaldura-kontratu gisa erabil daitezkeen aseguru eta berraseguruen estaldura-modalitate berriak Ekonomia eta Lehiakortasuneko ministroari aurkeztea, baimen ditzan, bai eta dagozkien kontratazioei aplikagarriak zaizkien baldintza eta termino orokorrak ere.

e) Eragiketa bat edo eragiketa multzo bat estaltzeko beharrezkoak diren eta jada baimenduta dauden asegurueta berme-modalitateen baldintza orokorren egokitzapenak onartzea, agente kudeatzailearen proposamenari jarraiki.

f) Erregelamendu bidez ezartzen diren mugen barruan, agente kudeatzaileari baimendutako esleipen-maila onartzea, bai eta Batzordeak berak gauzatuko duen ikuskapena ere, Estatuaren konturako arriskuak kudeatzeko beharrezko diren zereginekin lotuta.

g) Erregelamendu bidez ezartzen diren baldintzetan, Ekonomia Gaietarako Gobernuaren Ordezko Batzordeari aurkeztuko zaion Estatuaren konturako arriskuen kudeaketari buruzko urteko txostenaren edukia definitzea, eta agente kudeatzaileak aldian-aldian aurkeztu beharreko txosten zehatzaren edukia onartzea. Urteko txostenean, agente kudeatzaileak Estatuaren konturako arriskuak kudeatzeko eginkizunera bideratutako bitarteko eta baliabideen zerrenda jasoko da.

h) Agente kudeatzaileari Estatuak bere gain hartzen dituen arriskuak baloratzeko beharrezkoa den informazioa bildu eta aurkezteko eskatzea, eta agentearen kudeaketa eraginkorra kontrolatzea; horren barruan sartuko da nazioartekotze-arriskuen kudeaketan agente kudeatzaileak bere kontura gauza dezakeen jardueraren inguruan Batzordeak egoki irizten dion informazio guztia.

i) Ekonomia eta Lehiakortasun Ministeriora Estatuaren konturako jardueraren inguruan igorri beharreko informazio ekonomiko-finantzarioa zehaztea, espezifikoa zein aldian behingoa.

j) Oro har, Estatuko Administrazio Orokorreko beste organo bati legez esleituta ez dauden eta agente kudeatzaileak berezko ez dituen eskumenak gauzatzea, eskumen horiek Estatuaren konturako arrisku horien kudeaketari buruzko erabakiekin lotuta daudenean.

k) Agente kudeatzaileak nazioartekotze-arriskuen Estatuaren konturako estalduraren kudeaketara egoki diren baliabide materialak eta giza baliabideak bideratzen dituela egiaztatzea, eta agente kudeatzailea trebatzea, kudeaketa egokia bermatzeko eta bere produktibitatea maximizatzeko behar diren neurriak har ditzan.

l) 5.9 artikuluan aurreikusitakoarekin bat, hartutako arriskua gutxitzea edota agente kudeatzaileak kudeatzen duen arrisku-zorroaren errentagarritasuna hobetzea xede duten titulizazio-eragiketak nahiz bestelakoak baloratzea.

m) Legez edo erregelamendu bidez esleitzen zaion beste edozein.

II. KAPITULUA

Nazioartekotze-arriskuen Estatuaren konturako estalduraren kudeaketaren aurrekontu-araubidea, araubide ekonomiko-finantzarioa, kontabilitatekoa eta kontrolekoa

9. artikulua. Aurrekontu-araubidea eta finantza-araubidea, eta Nazioartekotze Arriskuen Erreserba Funtsa sortzea.

1.Estatua izango da agente kudeatzaileak estaldura-jarduera egitean Estatuaren kontura hartzen dituen obligazioen erantzulea. Horretarako, Nazioartekotze Arriskuen Erreserba Funtsa sortzen da (aurrerantzean, Funtsa) , nortasun juridikorik gabea, Aurrekontuei buruzko azaroaren 26ko 47/2003 Lege Orokorraren 2.2 artikuluan aurreikusitakoaren babesean. Funts hori Ekonomia eta Lehiakortasun Ministeriora atxikita egongo da, Merkataritzako Estatu Idazkaritzaren bidez, eta hari egotziko zaizkio agente kudeatzaileak arriskuak Estatuaren kontura estaltzeko egindako eragiketak. Funtsari azaroaren 26ko 47/2003 Legeak aurreikusitako aurrekontu-araubidea, araubide ekonomiko-finantzarioa, kontabilitatekoa eta kontrolekoa aplikatuko zaizkio; izan ere, Lege hori, bertako 2.2 artikuluak adierazten duenez, nortasun juridikorik ez duten funtsei zaie aplikagarri, haien zuzkiduraren zatirik handiena Estatuaren Aurrekontu Orokorren kontura dutenean.

2.Funtsaren baliabideak hurrengo hauek izango dira: eskubide ekonomikoak eta bildutako primak –agente kudeatzailearen ordainsaria kenduta–, ezbeharren berreskurapenak, komisioak eta balizko ondare-errentak. Horiek guztiak Lege honetan eta erregelamendu bidez ezarriko diren xedapenetan zehaztutakoaren arabera kudeatuko eta administratuko dira.

Horrez gain, Estatuaren Aurrekontu Orokorretan, Funtsari ondare-ekarpenak egiteko kredituak kontsignatuko dira, beharrezkoak direnean merkataritza-arriskuen eta arrisku politiko nahiz apartekoen Estatuaren konturako estaldurak sor ditzakeen desbiderapenei aurre egiteko, metatutako baliabideak urriak direnean.

Estatuaren konturako kalte-ordaina ordaintzeko epemuga gertu egoteagatik, ordainketa garaiz ez gauzatzeko arriskua dagoenean, Diruzaintzaren eta Finantza Politikaren Idazkaritza Nagusiak, baldin eta Merkataritzako Estatu Idazkaritzak aurrez eskaera arrazoitua egiten badu, beharrezko kopurua aurreratu ahalko dio Funtsari, nahiz eta nahikoa krediturik ez egon, aurrekontuetatik kanpoko eragiketa baten bidez, eta betiere aldi baterako, behar diren aurrekontu-aldaketak izapidetzen diren bitartean. Ostean, Merkataritzako Estatu Idazkaritzak, funtsak igortzen diren egunetik gehienez ere bi hilabeteko epean, aurrerapena aplikatuko dio gastu-aurrekontuari; ordainketaren aurrekontu-izapidetzea formalizatzen den unean, berau ezeztatu egingo da.

3.Aseguruen Konpentsazio Partzuergoak kudeatuko eta administratuko du Funtsa, Lege honetan eta bere erregelamendu-garapenean ezarritako baldintzetan. Aipatutako partzuergoak ustiapeneta kapital-aurrekontuen proposamena egingo du urtero, Aurrekontuei buruzko azaroaren 26ko 47/2003 Lege Orokorraren 64. artikuluan ezarritakoarekin bat.

4.Funtsak funtzionatzeko beharrezko diren zerbitzu eta horniketak Aseguruen Konpentsazio Partzuergoak kontratatuko ditu, erakunde horri aplikagarriak zaizkion arauetara egokituz, eta dagozkion gastuak Funtsaren aurrekontuari egotziko zaizkio zuzenean. Era berean, zuzenean aurrekontu horri egotziko zaizkio agindutako funtzioa garatu eta gauzatzeko lanean partzuergoak egiten dituen gastuak, xede horretarako Merkataritzako Estatu Idazkaritzarekin izenpetzen duen lankidetza-hitzarmenean ezarritako zenbatekoan.

5.Aseguruen Konpentsazio Partzuergoak Espainiako Bankuan irekitako kontu baten edo batzuen bidez administratuko du Funtsaren altxortegia. Hala ere, Diruzaintzaren eta Finantza Politikaren Idazkaritza Nagusiak aldez aurretik baimena ematen badu, altxortegi osoa edo zati bat beste kreditu-erakunde batzuetan irekitako kontuetan ezarri ahalko da,

berau hobeto eta eraginkortasun handiagoz kudeatzeko edota errentagarri egiteko beharrezkoa denean.

Partzuergoak Funtsaren altxortegia inbertitu ahal izan dezan, Diruzaintzaren eta Finantza Politikaren Idazkaritza Nagusiaren aurretiko onespena beharko du, eragiketa bakoitzaren kasuan. Hala ere, ez du onespen espezifikorik beharko Diruzaintzaren eta Finantza Politikaren Idazkaritza Nagusiak Aseguruen Konpentsazio Partzuergoaren proposamenari jarraiki onartutako Inbertsio Plan Orokorrarekin bat datozen eragiketetarako.

Aurreko lerrokadetan ezarritakoari kalterik egin gabe, erregelamendu bidez ezarriko da agente kudeatzaileak arriskuak Estatuaren kontura estaltzeko egiten duen jardueraren ondoriozko kobrantzak eta ordainketak gauzatzeko prozedura; prozedura hori Funtsaren titulartasuneko banku-kontu baten bidez bideratu ahalko da, eta agente kudeatzaileak kontu hori xedatu ahalko du.

6.Urte bakoitzeko Estatuaren Aurrekontu Orokorren Legean ezarriko da agente kudeatzaileak ekitaldi bakoitzean Estatuaren kontura onartu ahalko dituen aseguruedo berme-eragiketa berrietarako kontratazioaren gehieneko muga. Muga horietatik kanpo geratuko dira hogeita lau hilabete baino gutxiagoko arriskuak dituzten poliza globalen edo irekien modalitateak. Era berean, gehieneko muga ezarri ahalko da Estatuaren kontura egindako eragiketen guztiko arrisku biziarentzat.

10. artikulua. Nazioartekotze Arriskuen Erreserba Funtsaren kontuak eta Estatuaren konturako agente kudeatzailearen kontabilitatea prestatzeko, formulatzeko eta onartzeko prozedura.

1.Aseguruen Konpentsazio Partzuergoari dagokio Nazioartekotze Arriskuen Erreserba Funtsaren eragiketen kontabilitatea egitea eta urteko kontuak prestatzea, funtsa kudeatzeko eta administratzeko ardura duen erakundea den aldetik; partzuergo horri dagokio, halaber, eragiketak formulatzea eta Estatuaren Konturako Arriskuen Batzordeari onar ditzan aurkeztea, presidenteak hala proposatuta.

2.Funtsaren urteko kontuak emateko, Aurrekontuei buruzko azaroaren 26ko 47/2003 Lege Orokorraren 137. eta 139. artikuluetan xedatutakoa beteko da. Ondorio horietarako, Estatuaren Konturako Arriskuen Batzordeko presidenteak aipaturiko Legearen 138. artikuluak adierazten duen kontu-emailearen izaera izango du.

3.Agente kudeatzaileak Estatuaren kontura egiten dituen eragiketa guztien emaitzak Funtsaren kontabilitatera gehitzeko kontabilitate-egoera txertatuak, erregelamendu bidez ezartzen direnak, eman beharko dizkio Funtsa kudeatu eta administratzen duen erakundeari, erregelamendu bidez zehaztuko den moduan, irismenarekin eta maiztasunarekin –hilean behin, gutxienez–. Era berean, aipaturiko erakundeak Nazioartekotze Arriskuen Erreserba Funtsaren urteko kontuak prestatzeko behar duen informazio gehigarria eman beharko du.

4.Agente kudeatzaileak kontabilitate batean erregistratu beharko ditu Estatuaren kontura egiten dituen eragiketak, bere kontura egiten duen beste edozein jarduerarako erabiltzen duenarekiko bereizia eta independentea den kontabilitate batean. Kontabilitate hori Erakunde Aseguratzaileen Kontabilitate Planean aurreikusitako kontabilitateko arau eta irizpideekin bat etorriz egin beharko da.

Lehenengo xedapen gehigarria. Kostu ekonomikoa.

Lege honen 6. artikuluan jasotzen diren aurreikuspenak aplikatzeak ezin izango du gastu publikoaren areagotzea eragin. Nolanahi ere, Estatuaren Konturako Arriskuen Batzordeak dauden giza baliabideak eta bitarteko materialak erabiliko ditu funtzionatzeko; Merkataritzako Estatu Idazkaritzak zehaztuko du baliabide eta bitarte horiek zein diren.

Bigarren xedapen gehigarria. Araubide iragankorra, Esportaziorako Kreditu Aseguruen Espainiako Konpainiak (CESCE) ekonomiaren nazioartekotze-arriskuak Estatuaren kontura estaltzeko jarduera egiteari dagokiona.

1.Lege honen ondorioetarako, Esportaziorako Kreditu Aseguruen Espainiako Konpainia, SAri esleitzen zaio agente kudeatzailearen izaera. Erakunde horrek Espainiako enpresen nazioartekotze-arriskuak Estatuaren kontura estaltzeko tresnak kudeatzeko zerbitzuak ematen jarraituko du, Estatuak CESCEren kapital sozialean gehiengoa izateari uzten dionetik zortzi urtez. Epe hori igaro aurretik, agente kudeatzailea izendatzeko 4. artikuluan adierazitako prozedura izapidetuko da. CESCEk parte hartu ahal izango du prozedura horretan, gainerako lizitatzaileen baldintza berdinetan.

2.Ondorio horietarako, Ekonomia eta Lehiakortasuneko ministroak kudeaketahitzarmena sinatuko du CESCErekin, Lege honen erregelamendu-garapena amaitzen denetik gehienez ere hiru hilabeteko epean.

3.Aipatutako epeak amaitzen direnean, Lege honetan Estatuko agente kudeatzailea izendatzeari buruz xedatutakoa aplikatuko da.

Agente kudeatzailea izendatzeko prozedura izapidetu ostean kargu hori hutsik geratzen bada, Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioak bermatuko du Estatuaren konturako arriskuen estaldura, interes ekonomiko orokorreko zerbitzua denez gero. Horretarako, Ekonomia eta Lehiakortasuneko ministroaren aginduaren bidez, beharrezko neurriak hartuko dira, eta dagokion unitate edo erakundeari esleituko zaio zerbitzua. Zerbitzua dagokion unitate edo erakundeari esleitzeak ezin izango ditu zuzkidurak, ordainsariak, ez bestelako langile-gastuak areagotu.

4.Estatuaren titulartasunekoa den CESCEren kapitalaren gehiengoa besterentzeko prozesuan, kapital hori eskuratzeko interesa duenak Legearen 4.7 artikuluan aurreikusitakoaren arabera interes-gatazka egoeran ez dagoela ziurtatzen duen adierazpena aurkeztu beharko du, Merkataritzako Estatu Idazkaritzak emana; horrekin batera, prozesu horretan parte hartzeko interesa jasotzen duen adierazpena aurkeztu beharko du.

Hirugarren xedapen gehigarria. Izenpetutako polizak.

Lege hau aplikagarria izango zaie CESCEk Estatuaren kontura bere gain hartutako arriskuen indarreko estaldurei; horrek ez ditu aldatuko aseguratuekin izenpetutako polizen termino eta baldintzak.

Laugarren xedapen gehigarria. Aurrekontu-aldaketak.

Lege honen 9. artikuluan aurreikusitako aurrekontueta finantzaketa-araubidea indarrean sartzen denean, beharrezko aurrekontu-aldaketak egingo dira, Nazioartekotze Arriskuen Erreserba Funtserako ondare-ekarpen bihurtzeko Estatuak Aseguruen Konpentsazio Partzuergoari emandako mailegua, Estatuaren Aurrekontu Orokorretan jasotako esportaziorako kreditu-asegurua finantzatzeko helburuarekin. Zuzkidura nahikoa ez bada, ekarpen hori handitu egin ahal izango da, Estatuaren konturako merkataritzaarriskuen eta arrisku politiko zein apartekoen estaldurak eragin ditzakeen desbiderapenei aurre egiteko.

Bosgarren xedapen gehigarria. Nazioartekotze Arriskuen Erreserba Funtsa sortzea.

Nazioartekotze Arriskuen Erreserba Funtsa sortzeko unean, bertan sartuko dira Estatuaren Kontuari dagozkion eta data horretan gauzatzeke dauden eskubide eta obligazioak, bai eta Estatuaren konturako esportaziorako kreditu-aseguruaren administrazioan data horretara arte erabilitako kontuetan utzitako zenbateko guztiak ere, eta Funts berria subrogatuko da bere titulartasunean.

Xedapen indargabetzailea.

Lege hau indarrean sartzen den egunetik, eta kalterik egin gabe azken xedapenetako hirugarrenean ezarritakoari, indargabetuta geratzen dira uztailaren 4ko 10/1970 Legea, zeinaren bidez aldatu egiten den Esportaziorako Kreditu Aseguruaren araubidea, eta Lege honetan ezarritakoaren aurkakoak diren maila bereko edo beheragoko xedapen guztiak.

Azken xedapenetako lehena. Aduana-zergarik gabeko eremuetako partzuergoak.

Bat. Zerga, Administrazio eta Gizarte Arloko Neurriei buruzko abenduaren 30eko 50/1998 Legearen 80. artikulua aldatzea.

Bi paragrafo berri eransten zaizkio Zerga, Administrazio eta Gizarte Arloko Neurriei buruzko abenduaren 30eko 50/1998 Legearen 80. artikuluari; Lege hau indarrean sartzen denean hasiko dira ondorioak izaten, eta indarraldi mugagabea izango dute. Honela diote:

«3. Ogasun eta Herri Administrazioko ministroari dagokio aduana-zergarik gabeko eremuak eratzeko baimena ematea, aduana-araudian xedatutakoarekin bat. Era berean, eremuok kudeatzeaz arduratuko den erakunde publikoa sortzeko baimena ematea dagokio, egokia denean; horretarako, baldintza hauek bete beharko dira:

a) Erakundea sortzeko eskaera erakunde horretan, sortzen denean bertan, parte hartuko dutenek egitea;

b) bere helburu nagusia aduana-zergarik gabeko eremua kudeatzea izatea, baimena emateko baldintzak betez;

c) bere gobernu-organoan Estatua ordezkatuta egotea, Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioaren bidez.

4.Kanaria Handiko eta Tenerifeko aduana-zergarik gabeko eremuetako partzuergoei, bai eta aurreko paragrafoan xedatutakoari jarraiki osatzen diren erakundeei ere, aplikagarria izango zaie 1. paragrafoan ezarritakoa. Kasu guztietan, Ogasun eta Herri Administrazioko ministroaren onespena beharko dute erakundeon estatutuek eta beren aldaketek.»

Bi. Herri Administrazioen Ondareari buruzko azaroaren 3ko 33/2003 Legea aldatzea.

Hogeita hirugarren xedapen gehigarria eransten zaio Herri Administrazioen Ondareari buruzko azaroaren 3ko 33/2003 Legeari; xedapen gehigarri horrek Lege hau indarrean sartzen denetik aurrera izango ditu ondorioak, indarraldi mugagabez, eta honela geratzen da idatzita:

«Hogeita hirugarren xedapen gehigarria. Aduana-zergarik gabeko eremuetako partzuergoen ondare-araubidea.

1.Aduana-zergarik gabeko eremuetako partzuergoen titulartasuneko ondasun eta eskubideak, espezifikoki beren eragin-esparruko ekonomia eta gizartea garatu eta dinamizatzera zuzenduta daudenak, ez daude Estatuaren Ondarean txertatuta; hori dela-eta, ondasun zein eskubide horiek eskuratzean, kudeatzean, ustiatzean, administratzean eta besterentzean ez da Herri-administrazioen ondareari buruzko araudia aplikatuko. Nolanahi ere, kasu guztietan, printzipio hauek errespetatu beharko dira:

a) Efizientzia eta ekonomia, kudeatzean;

b) eraginkortasuna eta errentagarritasuna, ondasun eta eskubide horiek ustiatzean;

c) publikotasuna, gardentasuna, konkurrentzia eta objektibotasuna, eskuratzean, ustiatzean eta besterentzean;

d) identifikazioa eta kontrola, kasuan kasuko inbentarioaren eta erregistroaren

bidez.

2.Aduana-zergarik gabeko eremuetako partzuergoen ondareko gainerako ondasun eta eskubideak, eurei dagozkienak zein atxikitakoak, Lege honetan xedatutakoaren mende egongo dira.

3.Osoko bilkurari egokituko zaio 1. paragrafoak aipatzen dituen ondasun edo eskubideei buruzko xedatze-ekintzak adostea, eta, bereziki, horiek eskuratzeari eta besterentzeari dagozkienak, dohain zein kostu bidez, edota lagapena zein trukea direla medio; administrazio hutseko egintzak, berriz, Batzorde Exekutiboak adostu beharko ditu.»

Azken xedapenetako bigarrena. Garapena Sustatzeko Funtsari buruzko urriaren 22ko 36/2010 Legea aldatzea.

Honela geratzen da aldatuta Garapena Sustatzeko Funtsari buruzko urriaren 22ko 36/2010 Legea:

Bat. Hona hemen nola geratzen den idatzita 2. artikulua:

«1. FONPRODEk Espainiako Lankidetzaren dagozkien plan zuzentzaileetan lehentasunezkotzat jotako sektoreetan jardungo du, planok irauten duten bitartean. Plan zuzentzaile horiek nazioarteko agendan adostutako garapen-helburuak izango dituzte kontuan, eta, bereziki, post 2015 agendan eta ondoren garatuko diren antzeko ekimenetan zehaztutakoak.

2.FONPRODEren eragiketen onuradun izan ahalko dira Garapenean Laguntzeko Komitearen arabera gutxien aurreratuta dauden herrialdeak; errenta baxua, ertain-baxua edo ertaina duten herrialdeak; eta Espainiako Lankidetzaren plan zuzentzaileek ezarritako lehentasun geografikoetan sartzen diren eskualdeak, salbuespen hauekin:

Nazio Batuen Sistemaren arabera gutxien aurreratuta dauden herrialdeek ezin izango dute jaso oinarrizko gizarte-zerbitzuak finantzatzeko FONPRODEren kargura emandako Estatutik Estaturako krediturik.

Zor jasanezina izateko arriskuan dauden herrialdeek ezin izango dute Estatutik Estaturako inolako krediturik jaso.

Herrialde pobre oso zorpetuei (ingelesez, HIPC) zorra arintzeko ekimenaren esparruan burutze-puntura iritsi diren herrialdeak, salbuespen moduan, mailegu, kreditu edo kreditu-lerroen onuradun izan ahalko dira, Ministroen Kontseiluak espresuki baimentzen duenean, Kanpo Gaietarako eta Lankidetzarako Ministerioaren proposamenari jarraiki, eta Ekonomia Gaietarako Gobernuaren Ordezko Batzordeak azterketa egin ostean.

3.FONPRODEren kargura finantzatu ahalko dira, izaera ez-lotuarekin:

a) Estatuei, eskualdeko edo tokiko herri-administrazioei eta bestelako erakunde publikoei egindako dohaintzak, laguntza programatikoko proiektu, programa, estrategia eta modalitateetarako.

b) Finantza-arlokoak ez diren garapenerako erakunde aldeaniztunei egindako dohaintzak; erakundeon barruko garapenerako programak eta funts fiduziarioak barne.

c) Laguntza teknikoak, proiektuen bideragarritasunaren azterlanak, eta proiektu zein programen ex ante eta ex post ebaluazioak egiteko dohaintzak, bai eta Funtsak urtean izan duen gauzatzearen ebaluazioa egitekoak ere, haren

jasangarritasun finantzarioa, ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa bermatze aldera, eta giza eskubideak garatu eta sustatzeko helburuei egindako ekarpena aztertuta. Aipatutako laguntza teknikoen eta aholkularitzen emaitza publikoa eta eskuragarria izan beharko da, Garapena Sustatzeko Funtsaren Batzorde Exekutiboak espresuki publiko ez egiteko baimena ematen duen kasuetan salbu.

d) Funts fiduziarioei egindako dohaintzak garapenerako nazioarteko finantzaerakundeetan, edota nazioarteko finantza-erakundeek kudeatutako edo administratutako emaile anitzeko funtsei egindako dohaintzak. Eragiketa horiek batera aurkeztuko dizkiote Kanpoko Gaietarako eta Lankidetzarako Ministerioak eta Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioak Funtsaren Batzorde Exekutiboari.

e) Estatuei emakida-baldintzetan emandako maileguak edo kredituak eta kreditu-lerroak, garapenerako proiektuak finantzatzeko helburuarekin, baldin eta dagokien berme subiranoa aurkezten badute. Salbuespen moduan, eta erregelamendu bidez zehaztutako bermeak eta arrisku-azterlanak tarteko, mailegu edo kredituak eta kreditu-lerroak eman ahalko zaizkie eskualdeko eta tokiko herriadministrazioei edo bestelako erakunde publikoei, proiektuak finantzatzeko helburuarekin; betiere, herrialdearen zorpetzeaz arduratzen den Ministerioa aurka ez badago.

Paragrafo honetan aipatutako maileguak, kredituak nahiz kreditu-lerroak herrialde pobre oso zorpetuei (ingelesez, HIPC) zorra barkatzeko ekimenaren barruan burutze-puntura iritsi diren herrialdeei zuzendutakoak direnean, Ministroen Kontseiluari soilik aurkeztu ahalko zaizkio, onar ditzan, Kanpoko Gaietarako eta Lankidetzarako Ministerioaren proposamenari jarraiki, eta Ekonomia Gaietarako Gobernuaren Ordezko Batzordeak aztertu eta onartu ostean.

Eragiketa bakoitza Batzorde Exekutiboari aurkeztu aurretik, Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioari eta Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioari hauexek bidali beharko zaizkie, nork bere eskumenen barruan azter ditzan: aditu independente baten txosten xehatua, zeinean eragiketaren arriskua eta horrek herrialde hartzailearen zorraren jasangarritasunean izango duen eragina aztertuko baitira, finantza-baldintzak eta bermeen definizioa.

Emakida-kreditu eta -maileguen finantza-baldintzak nazioarteko araudiesparruaren mende egongo dira.

Eragiketa horiek sortutako zorraren kudeaketa, informazioa eta parlamentukontrola Kanpo Zorraren Kudeaketa arautzen duen abenduaren 7ko 38/2006 Legean ezarritakoaren arabera gauzatuko da.

f) Kapitaleko edo kuasi kapitaleko akzio edo partaidetza zuzenen aldi baterako eskurapenak, finantzaketaren xede den herrialdean eratutako inbertsio kolektiboko erakundeetan edo bestelako zuzenbide publikoko erakundeetan.

Salbuespen moduan egingo dira, eta, eragiketa bakoitza Batzorde Exekutiboari aurkeztu aurretik, Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioari eta Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioari bidali beharko zaizkie, nork bere eskumenen barruan aztertu ditzan: finantza-baldintzak, bermeen definizioa, hasierako estrategia eta aditu independente batek egindako arrisku-txosten xehatua.

Paragrafo honetako eragiketak Ministroen Kontseiluari soilik aurkeztu ahalko zaizkio, onar ditzan, Ekonomia Gaietarako Gobernuaren Ordezko Batzordeak azterketa egin ostean.

g) Tokiko finantza-erakundeei emandako maileguak, kredituak edo kreditulerroak, mikrokredituak edo bestelako zerbitzu mikrofinantzarioak emateko helburuarekin, edota enpresa txiki edo ertainei nahiz erakunde mikrofinantzarioei maileguak, kredituak, kreditu-lerroak zein bestelako zerbitzu finantzarioak emateko helburuarekin. Salbuespen moduan, helburu zehatza duten sozietateek jaulkitako zor-tituluak ere eskuratu ahalko dira, helburua hauetako bat denean: mikrokredituak ematea, bestelako zerbitzu mikrofinantzarioak ematea, edota erakunde mikrofinantzarioei laguntzeko zerbitzu finantzarioak ematea.

Eragiketa bakoitza Batzorde Exekutiboari aurkeztu aurretik, Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioari eta Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioari hurrengoak bidali beharko zaizkie, nork bere eskumenen barruan aztertu ditzan: finantza-baldintzak, bermeen definizioa, hasierako estrategia eta aditu independente batek egindako arrisku-txosten xehatua.

Paragrafo honetako eragiketak Ministroen Kontseiluari soilik aurkeztu ahalko zaizkio, onar ditzan, Ekonomia Gaietarako Gobernuaren Ordezko Batzordeak azterketa egin ostean.

Eragiketa horiek sortutako zorraren kudeaketa, informazioa eta parlamentukontrola Kanpo Zorraren Kudeaketa arautzen duen abenduaren 7ko 38/2006 Legean ezarritakoaren arabera gauzatuko da.

h) Kapitaleko edo kuasi kapitaleko akzio edo partaidetza zuzen zein zeharkakoen aldi baterako eskurapenak, zuzenbide pribatuko erakundeetan; erakundeok inbertsio kolektiboko erakunde pribatuak edo arrisku-kapitaleko erakunde pribatuak izan daitezke, edo, hala badagokio, helburu zehatza duten sozietateak, ekonomia-sareari laguntzeko nahiz mikroenpresei eta ETEei laguntzeko inbertsioak egiteko.

Paragrafo honetako eragiketak Ministroen Kontseiluari soilik aurkeztu ahalko zaizkio, onar ditzan, Ekonomia Gaietarako Gobernuaren Ordezko Batzordeak azterketa egin ostean.

Eragiketa horiek egiteko, aditu independente batek egindako arrisku-txosten xehatua beharko da, eta hasierako estrategia definituko da. Bi dokumentuok, finantza-baldintzekin eta bermeen definizioarekin batera, Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioari eta Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioari bidali beharko zaizkie, nork bere eskumenen barruan azter ditzan.

4.FONPRODEren kargura finantzatu ahalko dira funtsa bera kudeatzeko beharrezko diren gastuak, bai eta bere kargura finantzatutako maileguedo inbertsio-eragiketei lotutako bestelako gastuak ere.

Garapena Sustatzeko Funtsaren Batzorde Exekutiboak, funtsa kudeatzeko urteko guztizko gastuei dagokienez, funtsari urtean egotzi ahalko zaion gehieneko zenbatekoa onartu beharko du. Salbuespen moduan, FONPRODEren Batzordeari muga hori gainditzen duten gastuak baimentzeko eskatu ahalko zaio, baldin eta, gastuok gauzatu ostean, kreditu-konpromisoa formalizatu ez bada eta urteko mugara iritsi bada.

5.FONPRODEren kontura finantzatutako eragiketa guztiak Garapenerako Laguntza Ofizial gisa hartu ahalko dira, ELGAko Garapenean Laguntzeko Komitearen irizpideekin bat.

6.Lankidetzarako eragileen jarduketen ex ante koherentzia errazteko, jarduketa-ildoak Espainiako kooperazioan aritzen diren gainerako eragileekin koordinatuko dira, Garapenerako Nazioarteko Lankidetzari buruzko 23/1998 Legean horretarako ezarritako mekanismoak eta organoak erabiliz. Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioarekin eta Estatuko Administrazio Orokorrean alor horretan eskumena duten beste ministerio-sail batzuekin koordinatzeko, Nazioarteko Lankidetzarako Ministerio Arteko Batzordea erabiliko da.»

Bi. Hona hemen nola geratzen den idatzita 4. artikulua:

«Garapenerako Nazioarteko Lankidetzari buruzko uztailaren 7ko 23/1998 Legean ezarritakoarekin bat, Kanpo Gaietarako eta Lankidetzarako Ministerioari dagokio FONPRODE kudeatzea, bai eta horren konturako laguntzak aztertzea, planifikatzea, negoziatzea eta jarraipena egitea ere; horretarako, garapenerako nazioarteko lankidetzaren alorrean eskumena duen Estatu Idazkaritzaren bidez jardungo du aipatutako Ministerioak, bai eta Garapenerako Nazioarteko Lankidetzarako Espainiako Agentziaren bidez ere, eta Garapena Finantzatzeko Espainiako Konpainiaren (COFIDES) laguntza izango du. COFIDESi egokituko

zaizkion eginkizunak erregelamendu bidez zehaztuko dira. Konpainia horrek aditu independentearen izaera izango du 2. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako.

COFIDESi baimena ematen zaio Sociedad Estatal España, Expansión Exterior, SAko lan-kontratudun langile guztiak edo batzuk kontratatzeko, baldin eta FONPRODEren kudeaketarekin lotuta dagoen jarduera garatzen badute. Langileok COFIDESeko lan-kontratudun langile izatera igaroko dira. Kontratazio hori dela-eta COFIDESen gerta daitekeen ordainsarien handitzeak ezin izango du gainditu, inola ere, horren ondorioz Sociedad Estatal España, Expansión Exterior, SAn gertatzen den ordainsarien gutxitze korrelatiboa. Gainera, ezin izango dira kalte-ordain posibleengatiko gastuak handitu, Sociedad Estatal España, Expansión Exterior, SAko langileen lan-kontratuak azkentzearen emaitza gisa».

Hiru. Hona hemen nola geratzen den idatzita 5. artikulua:

«1. 2. eta 7. artikuluetan jasotako baldintzak betetzen dituzten eragiketen artean, Milurtekoko Garapen Helburuetan txertatzen direnak aukeratu ahalko dira. Era berean, aukeratzeko modukoak izango dira hurrengoetan ezarritako lehentasun eta helburu sektorial eta geografikoei erantzuten dieten eragiketak: Garapenerako Nazioarteko Lankidetzarako Legea, dagokien plan zuzentzaileak eta garapenerako nazioarteko lankidetzari lotutako Espainiako politika planifikatzeko gainerako dokumentuak. 2.3 artikuluko a) , e) eta f) paragrafoetan jasotakoei dagokienez, finantzatu ahalko diren eragiketak izango dira aukeratzeko modukoak izateaz gainera, herrialde onuradunek lehentasunezkotzat jotzen dituztenak.

2.Kanpo Gaietarako eta Lankidetzarako Ministerioak identifikatuko ditu eragiketak, Nazioarteko Lankidetzarako Estatu Idazkaritzaren eta Garapenerako Nazioarteko Lankidetzarako Espainiako Agentziaren bidez, bai eta Garapena Finantzatzeko Espainiako Konpainiaren bitartez ere. Eragiketak identifikatzeko, Lankidetzako Bulego Teknikoen laguntza jasoko da, eta, beharrezkotzat jotzen bada, Espainiako Lankidetzaren Plan Zuzentzailean lehentasun gisa identifikatutako sektoreetan edo herrialdeetan jarduten duten erakunde aldeaniztunek ere lagunduko dute. COFIDESek babesa eskatu ahalko die atzerrian kokatutako Ekonomia eta Merkataritza Bulegoei, Garapenerako eta Nazioarteko Lankidetzarako Espainiako Agentziak eta Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioko Merkataritza eta Inbertsioetarako Zuzendaritza Nagusiak adosten duten prozeduraren arabera. Identifikazioan nazioarteko finantza-erakundeek parte hartzen dutenean, identifikazioa Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioko Azterketa Makroekonomikoko eta Nazioarteko Ekonomiako Zuzendaritza Nagusiarekin batera egingo da.»

Lau. Hona hemen nola geratzen den idatzita 6.1 artikulua:

«1. Kalterik egin gabe 2.3 artikuluan ezarritakoari, tresnaren plangintza egiteko, FONPRODEren kargura finantzatzeko modukoak eta lehentasunezkoak diren ekintzen katalogoa osatuko da urtero.»

Bost. Hona hemen nola geratzen den idatzita 9.1 artikulua:

«1. Onuradunak aplikagarria den araudia betez esleitu beharko du 2.3.a) artikuluaren, eta, hala badagokio, 2.3.e) , f) , g) eta h) artikuluaren arabera FONPRODEren kargura finantzatutako proiektu eta programen gauzatzea.»

Sei. Hona hemen nola geratzen den idatzita 10.2 artikulua:

«2. Hala ere, nazioarteko finantza-erakundeetan Espainiak duen gobernadoreari egokituko zaio, Kanpo Gaietarako eta Lankidetzarako Ministerioko Nazioarteko Lankidetzarako Estatu Idazkaritzarekin batera, 2.3.d) artikuluan

aurreikusitako ekarpenak formalizatuko dituzten akordioak izenpetzea, horiek jasoko dituen nazioarteko finantza-erakundearekin.»

Zazpi. Hona hemen nola geratzen den idatzita 13. artikulua:

«1. FONPRODEren finantza-beharrak urtero estaltzeko, Estatuaren Aurrekontu Orokorren Legeak aurrekontu-zuzkidura kontsignatuko du, Kanpo Gaietarako eta Lankidetzarako Ministerioaren zuzendaritzapean. Zuzkidura horri gehitu beharko zaizkio, bateko, 2.3.e) eta g) artikuluaren arabera emandako mailegu eta kredituak itzultzearen edo kostu bidez lagatzearen ondoriozko baliabideak, eta, besteko, finantza-aktibo horiek gauzatzeagatik sortutako eta kobratutako komisioetan eta interesetan jatorria duten fluxu ekonomikoak. Aurrekontu-zuzkidura Estatuaren Aurrekontu Orokorraren Legean ezarriko da, eta Estatuaren finantza-eragilea den Kreditu Ofizialeko Institutuari ordaindu eta transferituko zaio, Funtsaren beharrekin bat.

2.Urtero FONPRODEra gehituko diren zuzkidurak ezartzeaz gainera, Estatuaren Aurrekontu Orokorren Legeak, urtero-urtero, aurrekontu-ekitaldi horretan aipaturiko funtsaren kargura baimendu ahalko diren ekarpenen gehieneko zenbatekoa ezarriko du. Gehieneko zenbateko horren barruan, urte bakoitzeko Estatuaren Aurrekontu Orokorraren Legeak, halaber, gehieneko zenbateko zehatzak ezarriko ditu hurrengo eragiketa hauetarako, kalterik egin gabe Garapenerako Nazioarteko Lankidetzarako 23/1998 Legearen 8. artikuluan ezarritakoari:

a) 2.3.a) , b) eta c) artikuluan adierazitako eragiketetarako.

b) 2.3.d) artikuluan jasotako eragiketetarako, nazioarteko finantzaerakundeetan politikaren koherentzia bermatzeko.

c) 2.3.e) , f) , g) eta h) artikuluan adierazitako eragiketetarako.

3.Azkenik, Estatuaren Aurrekontu Orokorren Legeak, urtero-urtero, aurrekontu-ekitaldi horretan aipaturiko funtsaren kargura baimendu ahalko diren eta defizit publikoan eragina duten eragiketen gehieneko zenbatekoa ezarriko du. Nazioarteko Lankidetzarako Estatu Idazkaritzak, FONPRODEren kargurako finantzaketa-proposamenekin batera, horiek defizit publikoan izango duten eraginaren inguruko txostena aurkeztuko du. Estatuko Administrazioko Kontu Hartzailetza Nagusiak egingo du txosten hori, Nazioarteko Lankidetzarako Estatu Idazkaritzak eskatuta.»

Azken xedapenetako hirugarrena. Eskumen-titulua.

Lege hau Espainiako Konstituzioaren 149.1.10 artikuluan xedatutakoaren babesean ematen da; artikulu horrek kanpo-merkataritzaren gaineko eskumen esklusiboa esleitzen dio Estatuari.

Azken xedapenetako laugarrena. Araudia garatzea.

Gobernuak, Ekonomia eta Lehiakortasuneko ministroaren proposamenari jarraiki, Lege hau garatzeko eta betearazteko beharrezko diren erregelamendu-arauak emango ditu, Legea Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hiru hilabeteko epean.

Azken xedapenetako bosgarrena. Indarrean sartzea.

Lege hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hiru hilabetera sartuko da indarrean. Aurrekotik salbuetsita geratzen da II. tituluko II. kapituluan aurreikusitako aurrekontu-araubidea, ekonomiko-finantzarioa eta kontabilitatekoa. Araubide hori

Nazioartekotze Arriskuen Erreserba Funtsa eratzen den unean sartuko da indarrean, bertan ezarriko diren efektuak izango dituen lege-mailako arauaren bidez onartutako ustiapeneta kapital-aurrekontuak eskura izan ostean. Une horretara arte, indarreko araubidea mantenduko da.

Beraz,

Lege hau betetzeko eta betearazteko agintzen diet espainiar guztiei, norbanakoei eta agintariei.

Madrilen, 2014ko apirilaren 22an.

JUAN CARLOS E.

Gobernuko presidentea,

MARIANO RAJOY BREY

w.boe.es

BOLETÍN OFICIAL DEL ESTADO

D. L.: M-1/1958 ISSN: 02

 

 

 

Atxekitako dokumentuak:

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra