Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Administrazio zuzenbidea  >>  Legeria  >> Toki-araubidea

8/2013 Errege Lege Dekretua, ekainaren 28koa, herri-administrazioen berankortasunaren kontrako eta finantza-arazoak dituzten toki-erakundeei laguntzeko premiazko neurriei buruzkoa

2013-06-28

Erakundea: Estatuko Buruzagitza

Argitalpena: EAO, 2013/6/29, 155. zk.

I.  XEDAPEN OROKORRAK

ESTATUKO BURUZAGITZA

7063

8/2013 Errege Lege Dekretua, ekainaren 28koa, herri-administrazioen berankortasunaren kontrako eta finantza-arazoak dituzten toki-erakundeei laguntzeko premiazko neurriei buruzkoa.

I

Herri Administrazioen berankortasuna gutxitzea ezinbesteko elementua da Espainiako ekonomiaren lehiakortasuna hobetzeko; horrek, izan ere, enpresen finantzaketa-premiak murriztea dakar eta, hala, negozio-aukerak hobeto baliatzeaz gainera, ekonomiaren hazkundeari bidea irekitzen zaio.

Horregatik, herri-administrazioen erreformarako Batzordearen txostenean, zenbait erreforma estruktural egiteko proposamenak bildu dira, herri-administrazioen berankortasuna errotik erauzteko. Horrela, faktura elektronikoari emandako bultzadak eta kontabilitate-erregistroaren sorrerak hornitzaileari ordaintzeko prozedurak arintzea ahalbidetuko dute, bai eta ordaintzeke dauden fakturen ziurtasuna ematea eta kontabilitate-kontrolak hobetzea ere, aurrekontu-egonkortasun eta finantza-iraunkortasun helburuak betetzeari begira.

Aipatutako bi tresnak, faktura elektronikoa eta kontabilitate-erregistroa, lagungarri izango dira berankortasunaren jarraipena egiteko, adierazle batek –batez besteko ordainketa-aldia– agerian utziko baitu administrazioen zor komertzialaren bolumena. Zor komertzialaren kontrola finantza-iraunkortasuneko printzipiotzat hartuko da; horrek esan nahi du Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren kontrol-mekanismoak aplikatuko zaizkiola.

Eremu honetako erreforma estruktural berriak eraginkorrak izango badira, beharrezkoa da abagunearen araberako neurri aparteko eta premiazko batzuk onartzea, administrazioei lagun diezaieten bai kontrol berriak eta bai funtzionamendu-aldaketa estrukturalak egiten.

II I. tituluan, hornitzaileei ordaintzeko finantzaketa-mekanismoa deituaren hirugarren eta azken fasea ezartzen da, abagunearen araberako aparteko neurri gisa, autonomiaerkidegoetako eta udaletako administrazioei lagun diezaien metaturik duten zor komertziala murrizten eta, hala, berehala bete ahal ditzaten zor komertzialaren kontrolari loturik datozen etorkizuneko arau berriak. Zor komertzialaren kontagailua hutsean jarri nahi da horrela, faktura elektronikoa, kontabilitate-erregistroa, batez besteko ordainketaaldia eta, azken batean, Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren kontrolak abian jarri aurretik.

Gobernuak, iaz, otsailaren 24ko 4/2012 Errege Lege Dekretua eman zuen, tokiadministrazioko entitateen hornitzaileei ordaintzeko finantzaketa-mekanismo bat ezartzeko informazio-betebeharrak eta beharrezko prozedurak ezartzen dituena. Gerora, toki-administrazioentzat zabaldutako bide hori autonomia-erkidegoen eskura jarri zen, Zerga eta Finantza Politikako Kontseiluaren 2012ko martxoaren 6ko Erabakiaren bidez.

Horrez gainera, hornitzaileei ordaintzeko finantzaketa-funts bat eratu zen martxoaren 9ko 7/2012 Errege Lege Dekretuaren indarrez.

Arau horiek aparteko mekanismo bat ezarri dute toki-erakundeen eta autonomiaerkidegoen hornitzaileekiko zorrak ordaindu eta kitatzeko eta, era berean, epe luzerako maileguak formaliza ditzakete zorpetutako herri-administrazio horiek. Hala ere, mailegu horiek formalizatzeko, baldintza fiskal eta finantzario jakin batzuk bete behar dituztela arautu da, eta baldintza horietako bat da doikuntza-planak ezarri behar dituztela.

Mekanismo horrek bai Barne Produktu Gordinean eta bai zuzeneko enpleguen sorreran eta mantentzean izandako eragin mesedegarria ikusirik, Gobernuak, ekintzaileei laguntzeko eta enpleguaren sorrera eta hazkundea suspertzeko neurriei buruzko otsailaren 22ko 4/2013 Errege Lege Dekretua onartzearen bitartez, esandako mekanismoaren bigarren fasea jarri zuen abian, eta hedatu egin zituen hala bere eremu objektiboa nola subjektiboa, eta, lehen aldiz, Euskadiko eta Nafarroako udal mankomunitateak eta toki-erakundeak sartzea ahalbidetu zuen.

Errege Lege Dekretu honen bidez, aipatutako mekanismoaren hirugarren eta azken fasea jarri da abian; berorretan hedatu egin da berriro bai aplikazioko eremu subjektiboa eta bai objektiboa, eta beharrezkoak diren prozeduraren espezialitateak ezarri dira, autonomia-erkidegoei eta toki-erakundeei metaturik duten zor komertziala murrizten laguntzeko xedez, hala, zor komertzialaren kontrolerako erreforma estruktural berriak betetzeko egoera hobean egon daitezen.

Horrela, lehen aldiz sartu ahal izango dira, beste batzuen artean, autonomiaerkidegoetako unibertsitate publikoek hartutako obligazioak, Errege Lege Dekretuan ezarritako baldintzen barruan; epai irmo bidez aitortutako desjabetzeen ondoriozko kalteordainak, muga jakin batzuekin; Errege Lege Dekretuan aurreikusitako harreman juridikoren baten eraginez, autonomia-erkidegoek toki-erakundeei egin beharreko transferentziak; edota irabazi asmorik gabeko erakundeei egin beharreko transferentziak.

Azken fase honetako beste berritasun nagusietako bat azpikontratatzaileei eta administrazioek dirua zor dieten hornitzaileen gainerako hartzekodunei eman zaien babes berezia izan da. Horretarako, informazioa emango zaie hartzekodun horiei, uneoro jakin dezaten beren zordunek, mekanismo honen bidez, administrazioek zor dietena kobratuko duten edo ez, eta zer momentutan. Informazio hori lagungarri izango zaie esandako hartzekodunei administrazioen hornitzaileek zor dietena kobratzeari buruzko erabakiak hartzeko, eta horrek zabaldu egingo du eragin ekonomiko dinamizatzailea gainerako ordainketa-katera.

Ildo horretan, azken fase honek toki-erakundeek eta autonomia-erkidegoek metatutako zor komertziala kitatzea ahalbidetuko du, eta, horrela, administrazio publikoen berankortasuna errotik erauzten lagunduko du.

I. kapituluak xedea arautzen du, hornitzaile kontzeptua zehazten eta, beste elementu batzuen artean, aplikazioko eremu objektiboa arautzen du.

Autonomia-erkidegoei aplikatzekoak zaizkien xedapenak biltzen dituen II. kapituluak ezartzen ditu, aplikazioko eremu subjektiboa ez ezik, fase berri honen xede diren obligazioen aldez aurreko beharrezko kontabilizazioa, informazio-emateari eta fakturen ordainketari dagozkien prozedura-espezialitateak, eta hitzartutako kreditu-eragiketa berrien araberako doikuntza-planen beharrezko berrikuspena.

Toki-erakundeei aplikagarri zaizkien xedapenak biltzen dituen III. kapituluak honako hauek arautzen ditu: aplikazioko eremu subjektiboa, fase berri honen xede diren obligazioen aldez aurreko beharrezko kontabilizazioa, eta informazio-ematearen prozedurari eta doikuntza-planei dagozkien espezialitateak.

III Udalek beren obligazioen ordainketan metatutako atzerapenek, hornitzaileekin dituzten zorrek bereziki, eragin kaltegarria dute haien likidezian eta, azkenean, kaudimenarazo estrukturalen iturri izaten dira.

Egoera hori arintzeko xedez, I. tituluan aurreikusitako neurrien osagarri gisa, Gobernuak, Errege Lege Dekretu honen bidez, likidezia sostengatzeko hainbat aparteko eta premiazko neurri –aldi baterako eta borondatezko izaera dutenak– jarri ditu zailtasun bereziko egoeran dauden udalerrien eskura, esandako arazoei aurre egiteko modua izan dezaten, betiere, dagozkien baldintza fiskalak eta finantzarioak betetzen badituzte, Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren lehen xedapen gehigarriak agindu bezala.

Neurri horien artean, aipatzekoak dira Estatuko tributuen partaidetzaren eremuari dagozkionak, hartzekodun publikoekin sortutako zorrei buruzkoak, zorpetze- erregimenaren ingurukoak edota diruzaintzako geldikin negatiboen finantzaketari buruzkoak.

Jada aipatutako apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren zazpigarren artikuluan araututako baliabide publikoen izendatze eta erabilpeneko eraginkortasun printzipioari kasu eginik, esandako neurri horiek likidezia arazo larrienak dituzten udalerrien esku jarriko dira soilik, eta, xede horretarako, udalerriak nola aukeratu zehaztuko duten hainbat irizpide ezarri dira. Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioak erabakiko du, udalerriak eskatzen dituen neurrien artetik, zeintzuk aplikatuko diren, udalerriaren arazo zehatzetara ongien egokitzen direlako.

Bestalde, doikuntza-plan bat betetzean oinarriturik, hainbat baldintza ezarri dira, hala orokorrak nola berariazkoak, aplikatzekoak zaizkien neurrien arabera, Errege Lege Dekretu honetan aurreikusitakoa aplikatzen zaien udalerriek bete beharko dituztenak.

Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioa arduratuko da esandako doikuntza-planen jarraipenaz eta kontrolaz, eta garrantzizkoa iruditzen zaion udalerriko zeinahi informazio eskatzeko eta eskuratzeko eskubidea izango du. Doikuntza-planean jasotako konpromisoak ez betetzeak abian jarritako sostengu-neurriak bertan behera uztea eragingo du.

I. kapituluak arautzen ditu xedea eta eremu subjektiboa; era berean, hemen araututako likideziako aparteko neurriak eskatu nahi dituzten udalerriek bete beharreko baldintzak identifikatzen ditu. Horrela, ekonomia- eta finantza-informazioa bidaltzeko obligazioetan egunean egoteaz gainera, beharrezkoa izango da aipatutako udalerriek, azken bi urteetan, aurrezpen garbian eta gastu orokorretarako diruzaintzako geldikinean balantze negatiboa izatea, hartzekodun publikoekin beren diru-sarrera ez finantzarioen % 30a gainditzen duten konpentsatu gabeko zorrak edukitzea edota milioi bat eurotik gorako zorra izatea Hornitzaileei Ordaintzeko Finantzaketa Funtsarekiko.

II. kapituluak udalerriek eska ditzaketen neurri guztiak arautzen ditu; aipatzekoak dira, horien artean, 2014ko ekitaldiaren konturako entregen zenbatekoaren aurrerakinak ematea, Zerga Administrazioko Estatu Agentziarekin edo Gizarte Segurantzarekin dituzten zorrak zatikatzea 10 urteko gehieneko epearen barruan, edota udalerriek –2013an soilik–, bankuen mailegu edo kredituen bitartez, beren epe laburreko finantza-eragiketak zor biziaren epe luzeko eragiketa bihurtzeko edo sendotzeko modua izatea.

III. kapituluak aparteko sostengu-neurriei loturiko baldintza fiskal eta finantzarioak arautzen ditu. Komeni da bereiztea, alde batetik, kasu guztietan aplikatzekoak diren baldintza orokorrak –horien artean daude, esate baterako, funtzionamendu-gastuak gutxitzea; tokiko zerbitzu publikoak, oso-osorik, tasa edo prezio publikoen bitartez finantzatzeko obligazioa; edo, finantza-desorekan dauden mendeko edo lotutako erakundeak ezabatzera zuzendutako neurriak–; eta, bestetik, Estatuko tributuen partaidetzari, hartzekodun publikoekiko zorrei edo zorpetze-erregimenari buruzko neurriak aplikatu behar zaizkien kasuetan soilik aplikatzekoak diren berariazko baldintzak.

IV. kapituluak arautzen du Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioak, ofizioz, baldintza subjektiboak betetzen dituzten udalerrien zerrenda argitaratzearen bitartez hasten duen prozedura. Aipatutako Ministerioak egingo du baldintza fiskal eta finantzarioen jarraipena eta kontrola eta, haiek ez betetzeak abian jarritako sostengu-neurriak bertan behera uztea ekar lezake.

IV Azken xedapenetako bosgarrenak azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bategina aldatzen du, Administrazio Publikoen Erreformarako Batzordeak markatutako ildoen arabera, administrazioa arrazionalizatzeko prozesuan aurrera egiteko xedez, lehentasunekoa irizten baitzaio kontratazio sistema zentralizatua bultzatzeari eta zabaltzeari sektore publikoaren hornikuntzarako.

Zeregin eskerga horri eraginkortasunez eta erabakitasunez ekin ahal izateko eta prozesua ahalik eta gehien bermatzearren, Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioari egozten zaizkio, bere egitura organikoan zehazten den organoaren bitartez, kontratazio sistema zentralizatuaren kontratazio organoaren eginkizunak. Ezinbesteko eta premiazko baldintza izango da kontratuen legearen testu bategina aldatzea, ondoren, Departamentuaren egiturari buruzko Errege Dekretuaren aldaketa onartu ahal izateko.

Gainerako azken xedapenei dagokienez, nabarmentzekoa da Gobernuari eta Ogasun eta Herri Administrazioetako ministroari Errege Lege Dekretuan ezarritakoa garatzeko emandako araugintza-ahalmena, toki-erakundeen eta autonomia-erkidegoen hornitzaileei ordaintzeko mekanismoaren fase berrira, izaera osagarriz, aplikatzekoa den araudia –hau da, mekanismoaren lehen eta bigarren faseak erregulatzen dituen aurreko araudi guztia– eta indarrean sartzea.

Administrazioek metatutako ordainketa-obligazioei erantzun beharrak –enpresen finantzaketa-premiak murrizteko eta administrazioen likidezia-beharrizanei erantzuteko– lehenbailehen aparteko neurriak hartzea aholkatzen du. Hartu diren neurri guztietan eta bakoitzean, duten izaeragatik eta xedeagatik, ezohiko eta presazko beharra gertatzen da, eta behar horixe eskatzen du Espainiako Konstituzioaren 86. artikuluak, errege legedekretu bat onartu ahal izateko oinarri juridikotzat.

Horregatik guztiagatik, Espainiako Konstituzioaren 86. artikuluko baimenaz baliatuta, Ogasun eta Herri Administrazioko ministroak proposatuta, eta Ministroen Kontseiluak 2013ko ekainaren 28ko bileran eztabaidatu ondoren, honako hau XEDATZEN DUT: I. TITULUA Berankortasuna errotik erauzteko aparteko neurriak I. KAPITULUA Xedapen orokorrak 1. artikulua. Xedea.

Errege Lege Dekretuaren I. tituluaren xedea autonomia-erkidegoen eta tokierakundeen hornitzaileei ordaintzeko finantzaketa-mekanismoaren fase berri bat abian jartzea da. Ondorengo lege hauetan araututa dago aipatutako mekanismoa: 4/2012 Errege Lege Dekretua, otsailaren 24koa, toki-administrazioko entitateen hornitzaileei ordaintzeko finantzaketa-mekanismo bat ezartzeko informazio betebeharrak eta beharrezko prozedurak ezartzen dituena; 7/2012 Errege Lege Dekretua, martxoaren 9koa, hornitzaileei ordaintzeko finantzaketa-funtsa sortzen duena; 4/2013 Errege Lege Dekretua, otsailaren 22koa, ekintzaileei laguntzeko eta enpleguaren sorrera eta hazkundea suspertzeko neurriei buruzkoa; Zerga eta Finantza Politikako Kontseiluaren Erabakia, 2012ko martxoaren 6koa, autonomia-erkidegoen hornitzaileei ordaintzeko aparteko finantzaketa-mekanismo baten ildo orokorrak finkatzen dituena. Aipatutako fasea abian jartzeak esandako herri administrazioek beren hornitzaileekin dituzten ordainketaobligazioak kitatzea ahalbidetuko du, obligazio horiek 2013ko maiatzaren 31 baino lehen likidoak, epea amaituta zutenak eta galdagarriak baldin baziren.

2. artikulua. Hornitzailearen definizioa.

Errege Lege Dekretu honen I. tituluan aurreikusitakoaren ondorioetarako, hornitzailetzat hartuko da 3. artikuluan aipatutako harreman juridikoetatik eratorritako kreditu-eskubide baten titularra; bai eta kobratzeko eskubidea transmititu zaion lagapenhartzailea ere.

3. artikulua. Aplikazioko eremu objektiboa.

1.  Fase berri honetan sartu ahal izango dira hornitzaileei ordaintzeke dauden obligazioak, 2013ko maiatzaren 31 baino lehen, epea amaituta, likidoak eta galdagarriak baldin baziren, 11. eta 15. artikuluetan aurreikusitakoaren arabera kontabilizatuak badaude eta ondoren zerrendatzen diren harreman juridikoren batetik eratorritakoak badira:

a)  Obra-kontratuak, herri-lanak emateko kontratuak, zerbitzu publikoak kudeatzeko kontratuak, baita emakida modalitatean ere, autonomia-erkidego edo toki-erakundeen kargura hitzartutako diru-laguntzak barne direla, zerbitzu eta hornikuntza kontratuak, sektore publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetza kontratuak, eta sormen eta interpretazio artistiko eta literarioko edo ikuskizunetako kontratu pribatuak, azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bateginean aurreikusitakoaren arabera.

b)  Uraren, energiaren, garraioen eta posta zerbitzuen sektoreetako kontratazioprozedurei buruzko urriaren 30eko 31/2007 Legean aurreikusitako kontratuak.

c)  Ondasun higiezinen errentamendu-kontratuak.

d)  Kontratazio publikoaren esparruan –ondasun edo zerbitzu bat erabiltzeagatik erabiltzaileek ordaindutako tarifen hobari kontzeptuan– emandako diru-laguntzak, autonomia-erkidegoak edo toki-erakundeak finantzatutako zatian.

e)  Osasun, hezkuntza eta gizarte-zerbitzuen alorretan izenpetutako kontratuak, autonomia-erkidegoaren edota toki-erakundearen definizioan, zein bere azpi-sektorearen barrutian, sartuta ez dauden erakunde publikoekin izenpetutakoak barne direla.

f)  Lankidetza-hitzarmenak, berorien xedea kontraprestazio baten ordainetan jarduera jakin batzuk gauzatzea baldin bada.

g)  Kudeaketa-aginduak, agindua jaso duen erakundea Administrazioaren bitarteko propioa eta zerbitzu teknikoa denean, eta autonomia-erkidegoaren edota tokierakundearen definizioan sartuta ez baldin badago, zein bere azpi-sektorearen barrutian.

h)  Kontzesio administratiboak.

i)  Judizialki likidatutako kontzeptuagatik ebazpen judizial irmoaren indarrez aitortutako desjabetzeengatiko kalte-ordainak, betiere, desjabetzearen onuraduna Administrazioa bada.

j)  Autonomia-erkidegoek edo toki-erakundeek helburu sozialak dituzten irabazi asmorik gabeko elkarte eta erakundeei egindako transferentziak, aipatutako erakundeen jarduerak, batik bat, Espainiako Konstituzioko 39., 49. eta 50. artikuluetan aipatzen diren kolektiboen esparruan gauzatzen baldin badira. Ordainketa-obligazio horiek muga hau izango dute: autonomia-erkidegoak edo toki-erakundeak, 2012ko abenduaren 31n aipatutako erakundeei zor zizkien ordainketa-obligazioak.

k)  Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioko Teknologia-zentroen eta berrikuntzari laguntzeko zentroen erregistroan izena emandako erakundeen ikerketa-, garapen- eta berrikuntza-jarduerak gauzatzeko autonomia-erkidegoek emandako diru-laguntzak.

2.  Autonomia-erkidegoen kasuan, fase berri honetan sartu ahal izango dira, orobat, 9. eta 10. artikuluetan aurreikusitako ordainketa-obligazioak.

3.  Kanpoan geratzen dira, ordea, kontabilitate nazionalaren esparruan herriadministraziotzat hartzen diren erakundeen arteko ordainketa-obligazioak, honako hauek salbuetsita: aipatutako kudeaketa-aginduetatik, osasun, hezkuntza eta gizarte-zerbitzuen alorrean izenpetutako harreman juridikoetatik eta lehen paragrafoan aurreikusitako transferentzietatik eratortzen direnak.

4. artikulua. Mekanismoaren fase berri honetan sartzen diren hornitzaileen hartzekodunei informatzea.

1.  Mekanismoaren fase berri honetan sartzen diren eta 2. artikuluan aipatutako hornitzaileen hartzekodunek, zerga-ordaintzaile obligatu gisa, tributu-araudia betez, hirugarren pertsonekiko eragiketei buruzko urteko informazio-aitorpena edo 2011 eta 2012 ekitaldiei dagokien informazioari buruzko erregistro-liburuetan jasotako eragiketei buruzko informazio-adierazpenak aurkeztu badituzte, ondorengo informazioa eskuratu eta ezagutu ahal izango dute, Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren web orriaren bitartez:

a)  Aipatutako adierazpenetan hartzekodunak izendatutako pertsonak edo erakundeak honako hauetan sartuta dauden edo ez: autonomia-erkidegoak edo tokierakundeak Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioari igorritako zerrenda ziurtatuetan edota autonomia-erkidegoak edo toki-erakundeak onartutako banakako zertifikazioen barruan.

b)  Aipatutako adierazpenetan hartzekodunak izendatutako pertsonak edo erakundeak beren zorra mekanismo honen bidez ordaintzea onartu duten hornitzaileen artean dauden edo ez.

c)  Hornitzaileei ordaintzeko finantzaketa-funtsaren ordainketa-agenteari ordaindu beharreko fakturen behin betiko zerrenda zein datatan igortzen den.

2.  Datu pertsonalen babesari buruzko araudiari dagokionez, hartzekodunek eskura izango duten informazioa, artikulu honetan aurreikusitakoaren arabera, hornitzaileek zor dizkieten kredituen kobrantza errazteko helburuarekin erabili ahal izango da. Ondorio horietarako, aipatutako hornitzaileek, ordainketaren aurretik, hitzartuta leudekeen bahiturak (halakorik balego) jakinarazi ahalko dizkiote Hornitzaileei Ordaintzeko Finantzaketa-funtsaren ordainketa-agenteari.

5. artikulua. Finantzazio eratxikia duten obligazio ordaingabeen kitapena.

Mekanismoaren fase berri honen bitartez ordaindu diren eta finantzaketa eratxikia izan duten ordainketa-obligazio ordaingabeei dagokienez, finantzaketa eratxikitik eratorritako diru-sarrera jasotzean, automatikoki ulertuko da diru-sarrera Hornitzaileei Ordaintzeko Finantzaketa-funtsaren aldekoa dela eta zorpetze-eragiketaren amortizazio aurreratura bideratu beharko da, edota, kasuan-kasuan, autonomia-erkidegoak edo tokierakundeak aipatutako Funtsarekin duten zorra kitatzera.

Aurreikuspen hori ez zaie aplikatuko Europar Batasunaren egitura-funtsetatik datorren finantzaketa duten obligazioei.

6. artikulua. Ordaintzeke dauden obligazioak ordaintzeak izango dituen ondorioak.

Hornitzaileari egiten zaion ordainketak berez dakar autonomia-erkidegoak edo tokierakundeak hornitzailearekin hartutako zorra kitatzea, hau da, zorra osatzen duten zenbateko nagusia, interesak, epaiketa-kostuak eta beste edozein gastu osagarri kitatzea.

7. artikulua. Ordainketa-agentea.

Kreditu Ofizialeko Institutuari dagokio, Hornitzaileei Ordaintzeko Finantzaketafuntsaren ordainketa-agente gisa, Errege Lege Dekretu honen I. tituluaren babesean hitzartzen diren eragiketen administrazioa eta kudeaketa, martxoaren 9ko 7/2012 Errege Lege Dekretuan aurreikusitakoaren arabera, zeinaren indarrez sortu baitzen hornitzaileei ordaintzeko finantzaketa-funtsa.

II. KAPITULUA Autonomia-erkidegoei aplikagarri zaizkien xedapenak 8. artikulua. Aplikazio-eremu subjektiboa.

Zerga eta Finantza Politikako Kontseiluak 2012ko martxoaren 6an hartutako Erabakiak –autonomia-erkidegoen hornitzaileei ordaintzeko aparteko finantzaketa-mekanismoaren ildo orokorrak ezartzen dituenak– araututako mekanismoaren fase berri honetan sartzeko aukera izango dute hala eskatzen duten autonomia-erkidegoek.

Ondorio horietarako, autonomia-erkidegotzat hartuko dira autonomia-erkidegoaren Administrazioa eta haren mendeko gainerako erakunde eta organismoak, Administrazio Publikoak sektoreko Autonomia-erkidegoak azpisektorean sartuta baldin badaude, Kontseiluaren 1996ko ekainaren 25eko 2223/96 (EE) Erregelamenduak onartutako Nazio eta Eskualdeko Kontuen Europako Sistemaren definizioaren eta mugaketen arabera.

9 artikulua. Autonomia-erkidegoen transferentziak.

Fase berri honetan sartu ahal izango dira hornitzaileei ordaintzeke dauden obligazioak, 2013ko maiatzaren 31 baino lehen, epea amaituta, likidoak eta galdagarriak baldin baziren, eta 11. artikuluan aurreikusitakoaren arabera kontabilizatuak badaude.

3. artikuluan aurreikusitako harreman juridikoak ez ezik, autonomia-erkidegoek toki erakundeei egindako transferentziak ere sartuko dira, autonomia-erkidegoak, 2012ko abenduaren 31n, aipatutako erakundeekiko ordaintzeke zituen ordainketa-obligazioen mugaraino, betiere, toki-erakundeak mekanismoaren fase berri honetan sartuta eduki beharko dituen ordainketa-obligazio ordaindu gabeak baldin baditu.

10. artikulua. Unibertsitateak.

1.  Fase berri honetan sartu ahal izango dira unibertsitate publikoek beren hornitzaileekin dituzten ordainketa-obligazioak, betiere, 2013ko maiatzaren 31 baino lehen, epea amaituta, likidoak eta galdagarriak baldin baziren, 11. artikuluan aurreikusitakoaren arabera kontabilizatuak badaude eta 3. artikuluan aurreikusitako harreman juridikoren batetik eratorritakoak baldin badira, autonomia-erkidegoak 2012ko abenduaren 31n unibertsitatearekiko zituen ordainketa-obligazio ordaindu gabeen mugaraino.

2.  Aurreko paragrafoan aurreikusitako muga gainditu ahal izateko, beharrezkoa izango da autonomia-erkidegoak unibertsitatearen onarpena erdiestea eta, harekin batera, berariazko neurri kuantifikatuz eratutako doikuntza-plan bat adostea, bere aplikazio-egutegiarekin, autonomia-erkidegoak hitzartutako zorpetze eragiketetatik eratorritako kantitateen itzulketa bermatu dadin. Doikuntza-plan hori autonomiaerkidegoak Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioari igorri beharko dion doikuntzaplanaren barruan txertatua egongo da.

11. artikulua. Obligazioen kontabilizazioa.

1.  3. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, ordaintzeke dauden obligazioak behar bezala kontabilizatuak daudela ulertuko da, Errege Lege Dekretua indarrean jarri aurretik, ondorengo baldintza hauek betetzen direnean:

a)  2012ko ekitaldiaz aurreko obligazioek autonomia-erkidegoaren 2011ko eta aurreko ekitaldietako kontu orokorrean sartuta egon beharko dute, edota, autonomiaerkidegokoa ez den erakunde baten kasuan, esandako ekitaldiei dagokien urteko kontu onartuetan egon beharko dute sartuta.

b)  2012ari dagozkion obligazioek Errege Lege Dekretu hau indarrean jarri aurretik Estatuko Administrazioko Esku Hartzailetza Nagusiari jakinarazitako ekitaldi horretako behin-behineko itxierako aurrekontuko egikaritze-datuetan kontabilizatuak egon beharko dute, Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoak eta lege berean aurreikusitako informazioa emateko obligazioak garatzen dituen urriaren 1eko HAP/2105/2012 Aginduak inposatutako informazioa bidaltzeko obligazioen esparruan.

c)  2013ko obligazioek Errege Lege Dekretu hau indarrean jarri baino lehen kontabilizatuta eta Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioari bidalitako hileko aurrekontu-egikaritzako datuetan jakinarazita egon beharko dute, urtea amaitu eta hurrengo hilean, jada aipatutako apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoan eta urriaren 1eko HAP/2105/2012 Aginduan aurreikusitako informazioa bidaltzeko obligazioen arabera.

2.  Eragiketak aurrekontuari aplikatu beharko zaizkio ordainketaren aurretik. Aurreko paragrafoko c) idatz-zatian jasotako obligazioen kasuan, aurrekontuan egindako aplikazioak aurrekontu-kredituak haztea dakarrenean, egitate hori doikuntza-planean sartu beharko da, bai eta egindako aurrekontu-aldaketa adierazi ere, eta ezingo da, ondorio horietarako, krediturik sortu finantza-eragiketa baten kargura.

12. artikulua. Autonomia-erkidegoek informazioa emateko eta fakturak ordaintzeko aplikatzekoa den prozeduraren berezitasunak.

1.  Errege Lege Dekretu hau indarrean jarri ostean, osasun, hezkuntza eta gizartezerbitzuen alorretan izenpetutako kontratuei, lankidetza hitzarmenei, helburu sozialak dituzten irabazi asmorik gabeko elkarte eta erakundeei egindako transferentziei, ikerketa-, garapen- eta berrikuntza-jarduerak gauzatzeko diru-laguntzei eta autonomia-erkidegoek toki-erakundeei eta unibertsitateei egindako transferentziei –3.1.e), 3.1.f), 3.1.j), 3.1.k), 9. eta 10. artikuluetan, hurrenez hurren, aurreikusitako baldintzetan– dagozkien ordainketaobligazioei erantzuteko, ondorengo prozedura hau jarriko da abian:

a)  2013ko uztailaren 19ra arte, autonomia-erkidegoak, bide telematikoz eta sinadura elektronikoarekin, autonomia-erkidegoko kontu-hartzaile nagusiak ziurtatutako zerrenda bat igorri beharko du, 3. artikuluan adierazitako obligazioak jasotzen dituena, Ogasun eta Herri Administrazioetako Ministeriora.

b)  2013ko uztailaren 24ra arte, Ogasun eta Herri Administrazioetako Ministerioak autonomia-erkidegoek igorritako zerrendari buruzko egiaztapenak egingo ditu eta hautemandako akatsak eta okerrak zuzenduko dira.

c)  2013ko uztailaren 25etik irailaren 6ra arte, hornitzaileek zerrenda hori kontsultatu ahal izango dute, eta, egoki iritziz gero, zorra mekanismo horren bidez ordaintzea onar dezakete.

d)  Hasierako zerrendan azaltzen ez diren hornitzaileek obligazio ordaindu gabeak –3. artikuluan aurreikusitako baldintzak betetzen dituztenak– dituela aitortzen duen ziurtagiri indibiduala eska diezaiokete autonomia-erkidego zordunari, 2013ko irailaren 6ra arte, aipatutako autonomia-erkidegoaren kargura. Ziurtagiri hori eskatzen badute, hornitzaileek onartu egingo dute, eskaera egitearekin batera, aurreko paragrafoan adierazitakoa.

e)  Autonomia-erkidegoko Kontu-hartzaile Nagusiak egingo du ziurtagiri indibiduala, eskaera aurkeztu den egunetik hamar egun balioduneko epearen barruan. Ondorio horietarako, baliogabetzat joko da abuztuko hila. Eskaerari ez bazaio epearen barruan erantzuten, errefusatu egin dela ulertuko da.

f)  2013ko irailaren 20ra arte, autonomia-erkidegoko Kontu-hartzaile Nagusiak Ogasun eta Herri Administrazioetako Ministerioari igorriko dio, bide telematikoz eta sinadura elektronikoarekin, hornitzaileek onartu dituzten fakturen zerrenda osoa eta ziurtatua (Errege Lege Dekretu honen I. tituluan aurreikusitako baldintzak beterik dituztenak).

g)  Eguneratutako informazio horretan sarturik dauden kontsultatzeko aukera emango die autonomia-erkidegoak hornitzaileei, eta, hala baleude, dagokien informazioaren berri izateko eskubidea izango dute, datu pertsonalak babesteko araudia errespetatuz, betiere.

2.  Gai Ekonomikoetarako Gobernuaren Batzorde Delegatuaren Erabakiz, autonomia-erkidegoen finantza-egoeraren arabera, mekanismoaren fase berri hau abian jarriko da Errege Lege Dekretu honen I. tituluko aplikazioko eremu objektiboan jasota dauden gainerako ordainketa-obligazioei erantzuteko, jada erantzunda dauden obligazioak salbuetsita, eta deskribatutako prozedura hasteko epeak adieraziko dira.

13. artikulua. Doikuntza-plana berrikustea.

Autonomia-erkidegoek doikuntza-plan bat igorri beharko dute Ogasun eta Herri Administrazioetako Ministeriora, eta Ministerioak planaren balioespen bat egingo du, plana aurkeztu denetik hilabeteko epearen barruan. Hornitzaileei ordaintzeko mekanismoaren aurreko faseetakoren bat edo Autonomien Likidezia Funtsa egikaritzearen ondorioz aldez aurretik onartutako doikuntza-plana leukaketen autonomia-erkidegoen kasuan, lehengo doikuntza-planaren berrikuspen bat igorri beharko dute eta berorren balioespena egingo du aipatutako Ministerioak.

III. KAPITULUA Toki-erakundeei aplikagarri zaizkien xedapenak 14. artikulua. Aplikazio-eremu subjektiboa.

1.  Hornitzaileei ordaintzeko mekanismoaren fase berri hau aplikatu ahal izango zaie ondorengo toki-erakunde hauei:

a)  Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 3.1

artikuluan aipatzen diren toki-erakundeak.

b)  Udal mankomunitateak, baldin eta haien desegite-prozedura hasita ez badago.

c)  Oso-osorik tokikoak diren partzuergoak, baldin eta haien desegite-prozedura hasita ez badago.

d)  Estatuko tributuen partaidetza-ereduan sartuta dauden Euskadiko eta Nafarroako toki-erakundeak, aldez aurretik dagokion hitzarmena sinatu ondoren Estatuko Administrazio Orokorraren eta Euskal Autonomia Erkidegoko foru-aldundien artean edo Estatuko Administrazio Orokorraren eta Nafarroako Foru Komunitatearen artean (kasuankasuan dagokiona).

2.  Ondorio horietarako, toki-erakundetzat hartuko dira toki-erakundearen Administrazioa eta haren mendeko gainerako erakunde eta organismoak, Administrazio Publikoak sektoreko Toki-korporazioak azpisektorean sartuta baldin badaude, Kontseiluaren 1996ko ekainaren 25eko 2223/96 (EE) Erregelamenduak onartutako Nazio eta Eskualdeko Kontuen Europako Sistemaren definizioaren eta mugaketen arabera.

3.  Edonola ere, mekanismo honen aurreko faseak aplikatu zaizkien toki-erakundeek, 2013ko uztailaren 3a azken eguna dutela, egunean egon beharko dute Hornitzaileei Ordaintzeko Finantzaketa-funtsarekiko dituzten ordainketa-obligazioei dagokienez, fase berri honetan beren fakturak sartu ahal izateko.

15. artikulua. Obligazioen kontabilizazioa.

3. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, ordaintzeke dauden obligazioak behar bezala kontabilizatuak daudela ulertuko da, Errege Lege Dekretua indarrean jarri aurretik ondorengo baldintza hauek betetzen direnean:

1.  2013ko ekitaldiaz aurreko obligazioek dagokion toki-erakundearen urte horretaz aurreko ekitaldietako aurrekontuen kargura kontabilizatuta eta onartuta egon beharko dute.

2.  2013ari dagozkion obligazioek 2013ko maiatzaren 31 baino lehen kontabilizatuta eta ekitaldi horretako aurrekontuan aplikatuta egon beharko dute 16.5 artikuluan aipatutako zerrenda ziurtatua bidali aurretik eta, edonola ere, ordainketa egin aurretik.

Toki-erakundeko kontu-hartzaileak bide telematikoz eta sinadura elektronikoarekin jakinarazi beharko dio Ogasun eta Herri Administrazioetako Ministerioari bete dela aipatutako obligazioa aurrekontuen kudeaketaren esparruan.

16. artikulua.  Toki-erakundeek informazioa emateko eta fakturak ordaintzeko betetzekoa izango duten prozeduraren berezitasunak.

1.  2013ko uztailaren 19ra arte, toki-erakundeko kontu-hartzaileak, bide telematikoz eta sinadura elektronikoarekin, ziurtatutako zerrenda bat igorri beharko du, 3. artikuluan adierazitako obligazioak jasotzen dituena, Ogasun eta Herri Administrazioetako Ministeriora, eta hori behartuta egongo da dagokion Udalbatzari esandako zerrendaz informazioa ematera. Aipatutako zerrendan, aurrekontuko aplikazioa ez ezik, zer motatako harreman juridikoa den ere zehaztuko da, eta, baldin balego, aipatutako zerrendan sartutako obligazioaren iturburu den kontratu-modalitatea ere bai.

2.  2013ko uztailaren 25etik irailaren 6ra arte, hornitzaileek zerrenda hori kontsultatu ahal izango dute, eta, egoki iritziz gero, zorra mekanismo honen bidez ordaintzea onar dezakete.

3.  Hasierako zerrendan azaltzen ez diren hornitzaileek obligazio ordaindu gabeak –3. artikuluan aurreikusitako baldintzak betetzen dituztenak– dituela aitortzen duen ziurtagiri indibiduala eska diezaiokete toki-erakunde zordunari, 2013ko irailaren 6ra arte, aipatutako toki-erakundearen kargura. Ziurtagiri hori eskatzen badute, hornitzaileek onartu egingo dute, eskaera egitearekin batera, aurreko paragrafoan adierazitakoa.

4.  Toki-erakundeko kontu-hartzaileak egingo du ziurtagiri indibiduala, eskaera aurkeztu den egunetik hamar egun balioduneko epearen barruan. Ondorio horietarako, baliogabetzat joko da abuztuko hila. Eskaerari ez bazaio epearen barruan erantzuten, errefusatu egin dela ulertuko da.

5.  2013ko irailaren 20ra arte, kontu-hartzaileak Ogasun eta Herri Administrazioetako Ministerioari igorriko dio, bide telematikoz eta sinadura elektronikoarekin, hornitzaileek onartu dituzten fakturen zerrenda osoa eta ziurtatua (Errege Lege Dekretu honen I. tituluan ezarritako baldintzak betetzen dituztenak), onartutako ziurtagiri indibidualen eskaerak barne direla.

6.  Eguneratutako informazio horretan sarturik dauden kontsultatzeko aukera emango diete toki-erakundeek hornitzaileei, datu pertsonalak babesteko araudia errespetatuz, betiere.

7.  Toki-erakundeetako presidenteek beharrezkoak diren jarraibideak eman beharko dituzte, hornitzaileei beren eskabideak direla-eta kasu egiten zaiela, ziurtagiri indibidualak ematen zaizkiela eta igorritako informaziorako irispidea dutela bermatzeko.

17. artikulua.  Oso-osorik tokikoak diren mankomunitateek eta partzuergoek informazioa emateko eta fakturak ordaintzeko betetzekoa izango duten prozeduraren berezitasunak.

1.  Mankomunitateek eta partzuergoek, 16.1 artikuluan adierazitako datara bitartean, Ogasun eta Herri Administrazioetako Ministerioari igorri beharko diote haien estatutuen kopia fede-emailea. Igorpen horretan, berariaz zehaztu beharko dute haiek osatzen dituzten toki-erakundeek zer partaidetza-ehuneko zuten 2012ko abenduaren 31n, estatutuek adierazten dutenaren arabera. Udal horietako osoko bilkuretan onartutako estatutuak izan behar dute. Dokumentazio hori ez igortzeak arau honetan aurreikusitako prozedura hastea eragotziko du.

2.  Mankomunitatea edo partzuergoa ez badago sartuta Ogasun eta Herri Administrazioetako Ministerioaren mendekoa den Toki Erakundeen Datu Base Orokorrean eta Tokiko Sektore Publikoko Erakundeen Inbentarioan, horietan sartzeko eskatu beharko du aurreko lerrokadan adierazitako epean, eta bertan adierazten den dokumentazioa igorri beharko du.

3.  Otsailaren 22ko 4/2013 Errege Lege Dekretua aplikatu izanaren kariaz aurreko 2. eta 3. paragrafoetan aipatutako informazioa aurkeztu zuten mankomunitate edo partzuergoei dagokienez, Ogasun eta Herri Administrazioetako Ministerioak aski izango du informazio hura indarrean dagoelako berrespena eskatzea.

4.  Ezingo da kontratisten kobrantza-eskubidea gauzatu finantzaketa-mekanismo honen barruan, baldin eta mankomunitate edo partzuergo zordunek ez badituzte bete aurreko paragrafoetan ezarritako betebehar formalak.

5.  Toki-korporazioaren osoko bilkurari buruz 16. artikuluan egiten diren aipamenak mankomunitate eta partzuergoen estatutuetan –haiek osatzen dituzten toki-erakundeen osoko bilkuretan onartuta egon beharko dute estatutu horiek– ezarritako gobernuorganoari egindakotzat hartu behar dira.

6.  Mankomunitate edo partzuergo zordunen kasuan, Hornitzaileei Ordaintzeko Finantzaketa-funtsarekin izenpetzen dituzten zorpetze-eragiketetatik eratorritako obligazioen ordainketarako bermea mankomunitateak edo partzuergoak osatzen dituzten udalerrien Estatuko tributu-partaidetzan egindako atxikipenen bitartez egikarituko da, aipatutako erakundeetan 2012ko abenduaren 31n bakoitzak zuen partaidetza-kuotaren proportzioaren arabera. Irizpide hori bera aplikatuko da toki-erakundeek aipatutako zorpetze-eragiketak izenpetzen ez dituzten kasuan, atxikipen haiek egikaritzearen ondorioetarako.

18. artikulua. Doikuntza-planaren berezitasunak.

1.  Toki-erakundeak aurkezten duen doikuntza-planak ondorengo hauek bete beharko ditu:

a.  16. artikuluan aurreikusitako zerrenda ziurtatua Ogasun eta Herri Administrazioetako Ministeriora igortzeak doikuntza-plan bat prestatzera behartuko du toki-erakundea, baldin eta toki-erakunde horrek zorpetze eragiketa bat formalizatu nahi badu Errege Lege Dekretu honetan araututako mekanismoaren hirugarren fasearen kargura abonatutako ordainketa-obligazioak finantzatzeko. Aipatutako plana kontuhartzailearen edo barneko kontrol-organoaren txostenarekin aurkeztuko da, tokikorporazioko osoko bilkurak onar dezan, eta Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioko organo eskudunari igorri beharko zaio, 2013ko irailaren 27ra bitarte, bide telematikoz eta sinadura elektronikoarekin. b.  Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioko organo eskudunak egingo du aurkeztutako planaren balioespena, eta 2013ko urriaren 31n amaituko da aipatutako balioespenaren emaitza jakinarazteko epea. Epe hori igarota, balioespenaren emaitza jakinarazi ez bada, aurkakoa izan dela ulertuko da. c.  Euskadiko eta Nafarroako toki-erakundeen kasuan, Estatuko Administrazio Orokorraren eta Euskadiko foru-aldundien artean edo Estatuko Administrazio Orokorraren eta Nafarroako Foru Komunitatearen artean izenpetutako hitzarmenek xedatutakoaren arabera jokatuko da.

2.  Toki-erakundeen hornitzaileei ordaintzeko mekanismoaren aurreko faseetakoren bat egikaritzearen ondorioz, aldez aurretik onartutako doikuntza-plan bat leukaketen tokierakundeek, beste zorpetze-eragiketa bat formalizatu nahi badute, lehengo doikuntzaplanaren berrikuspen bat igorri beharko dute, osoko bilkuran onartuta, 18.1.a) artikuluan aurreikusitako mugaeguna baino lehen.

Doikuntza-planaren aipatutako berrikuspenean barne hartzen diren neurriak eta proiekzioak hiru hilean behingo informazio gehigarriari edota, dagokionaren arabera, doikuntza-planaren egikaritze-txostenari gehitu beharko zaizkio, zeina, urriaren 1eko HAP

2105/2012 Aginduko 10. artikulua betetzeko, 18.1.a) artikuluan adierazitako data igaro eta berehala igorri beharko baita.

3.  Prozedura honetan barne hartutako obligazio ordaindu gabeen zenbatekoak otsailaren 24ko 4/2012 Errege Lege Dekretua eta otsailaren 22ko 4/2013 Errege Lege Dekretua aplikatzearen ondorioz hitzartutako mailegu eragiketen zenbatekoaren % 70

baino handiagoak direnean, Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioak doikuntzaplanean aurreikusitakoez gainerako beste neurri gehigarri batzuk inposatu ahal izango dizkio toki-erakundeari; neurri horiek toki-korporazioaren osoko bilkurak edo dagokion organoak onartu beharko ditu.

Esandako neurri horiek onartuko ez balira, aipatutako berrikuspenari aurkako balorazioa egin zaiola ulertuko da eta eraginpeko toki-erakundeak arau hau aplikatuz formalizatutako mailegu eragiketa amortizatu beharko du, halakorik egin badu. Amortizatze hori egiten ez bada, dagozkion atxikipenak aplikatuko zaizkio toki-erakundearen Estatuko tributu-partaidetzan.

4.  Dagokien aurrekontuan kontingentzia funtsik ez duten toki-erakundeek sortu egin beharko dute 2014ari dagokion aurrekontuan eta ondorengoetan, eta kontingentzia funts horrek delako erakundearen gastu ez finantzarioen zenbatekoaren % 0,5eko gutxieneko zuzkidura izan beharko du eta hala jaso beharko dute beren doikuntza-planean.

19. artikulua. Ordainketa-aginduak.

Martxoaren 5eko 2/2004 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Tokiko Ogasunak arautzen dituen Legearen testu bateginaren 187. artikuluaren aplikaziotik kanpokotzat joko dira Errege Lege Dekretu honen I. tituluan araututako hornitzaileei ordaintzeko finantzaketa-mekanismoaren barruan jasotzen diren ordainketa-obligazioak; horrenbestez, haien ondoren hartutako obligazioak ordaintzeko aginduak eman ahal izango dituzte tokierakundeek, finantzaketa-mekanismo hau aplikatzea onartu duten hornitzaileentzako transferentziak gauzatuta ez baleude ere.

II. TITULUA Finantza-arazoak dituzten udalerrientzako likideziako aparteko neurriak I. KAPITULUA Xedapen orokorrak 20. artikulua. Xedea.

II. tituluan xedatutako baldintzak eta eskakizunak betetzen dituzten udalerrien likidezia babesteko aparteko neurriak –aldi baterakoak eta borondatezkoak– arautzea du xedetzat Errege Lege Dekretuaren II. tituluak.

21. artikulua. Eremu subjektiboa.

Ekonomia- eta finantza-informazioa igortzeko betebeharrak 2013ko uztailaren 2rako bete dituzten udalerriek eskatu ahal izango dute Errege Lege Dekretu honen II. tituluan aurreikusitako neurriak aplikatzeko, tokiko ogasunak arautzeko araudiari zein aurrekontuegonkortasunari eta finantza-iraunkortasunari buruzkoari jarraiki betiere, baldin eta, gainera, egoera hauetakoren batean badaude:

a)  Azken bi urteotan aurrezpen garbian eta gastu orokorretarako diruzaintzako geldikinean balantze negatiboa badute.

Aurreko ondorioetarako, sarrera arruntengatik kitatutako eskubideen (aurrekontuaren 1-5 bitarteko kapituluak barne) eta gastu arruntengatik aitortutako obligazioen arteko diferentzia hartuko da aurrezpen garbitzat, gastuen egoeraren 9. kapituluak aitortutako obligazioen zenbatekoa kenduta. Udalerriaren aurrekontu orokorraren likidazioarekin onartu den gastu orokorretarako diruzaintzako geldikina hartuko da kontuan, aurrekontuan aplikatzeke dauden eta 2012ko abenduaren 31ko dataz «Aurrekontuan aplikatzeko dauden eragiketengatiko hartzekodunak» kontuan erregistratu diren obligazioen zenbatekoa kenduta, betiere kontabilitateari eta aurrekontuari buruz aplikatzekoa den araudian ezarritakoaren arabera.

b)  Hartzekodun publikoekin zorrak badituzte, Estatuko tributuetako partaidetzaren atxikipenen bidez konpentsatzeke, eta horiek dagozkien sarrera ez-finantzarioen ehuneko 30etik gorakoak badira, udalerriaren aurrekontu orokorraren azken likidazioa aintzat hartuta.

Martxoaren 5eko 2/2004 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Tokiko Ogasunak arautzen dituen Legearen testu bateginaren laugarren xedapen gehigarria eta 2013rako Estatuaren Aurrekontu Orokorren abenduaren 27ko 17/2012 Legearen 108. artikulua aplikatuta aipatutako atxikipen-araubideari lotuta daudenak dira atal horretan adierazitako zorrak.

c)  Hornitzaileei ordaintzeko finantzaketa-funtsarekin hitzartutako maileguengatik milioi bat eurotik gorako zorra badute, eta baldin eta Errege Lege Dekretu hau indarrean jarri aurreko aldiei dagozkien maileguen hiruhileko kuotak ordaintzeko obligazioa bete ez badute.

d)  Baldin eta, 2009, 2010 eta 2011n gastu orokorretarako diruzaintzako geldikinean balantze negatiboa aurkeztuta eta, otsailaren 24ko 4/2012 Errege Lege Dekretuari jarraiki, hornitzaileei ordaintzeko finantzaketa-funtsarekin hitzartutako mailegu-eragiketengatik milioi eurotik gorako zor bat edukita, gainera, egoera hauetakoren batean badaude:

1.  Gastu orokorretarako diruzaintzako geldikinean balantze negatiboa aurkeztu badute 2012an, eta hori 2009koa baino handiagoa bada.

2.  Gastu orokorretarako diruzaintzako geldikinean, otsailaren 24ko 4/2012 Errege Lege Dekretuaren hornitzaileei ordaintzeko mekanismoaren eragina kenduta, balantze negatiboa aurkezten badute, eta, gainera, arau hau indarrean jartzen den egunean, zorrak badituzte Zerga Administrazioko Estatu Agentziarekin edo Gizarte Segurantzarekin, eta Estatuko tributuetako partaidetzaren atxikipenen bidez konpentsatzen ari badira.

II. KAPITULUA Aparteko neurriak 22. artikulua. Estatuko tributu-partaidetzaren esparruko laguntza-neurriak.

Estatuko tributu-partaidetzaren esparruan likideziari laguntzeko neurri hauetakoren bat edo hainbat aplikatzeko eskatu ahal izango dute 21. artikuluan xedatutakoa betetzen duten udalerriek:

a.  Estatuko tributu-partaidetzaren kontura aurrerakinak ematea 2014ko lehen hiruhilekoan, gehienez ere kontzeptu horretako 2014ko konturako ekarpenak adinako zenbatekoan. Hilero itzuliko dira aurrerakin horiek modu linealean, gehienez ere hiru urteko aldian, ematen diren ekitalditik aurrera hasita.

Aurreko lerrokadan adierazitako aurrerakinetarako hitzartutako itzulketa-aldia aurrerakinok eman diren ekitaldia baino handiagoa bada, diruaren legezko interes-tasa sortuko dute aurrerakinok Estatuaren alde, aipatutako ekitaldi hori amaitzen denetik haren hileko itzulketak egiten diren arte. Interes horiek urtean behin ordainduko dira. b.  2008 eta 2009ko Estatuko tributu-partaidetzaren behin betiko likidazioetan udalerrien kontu gertatutako saldoak itzultzeko aldiaren luzapena ematea.

Luzapen hori zatikatze zabalduaren erregimenean jaso gabeko udalerriei baino ezin izango zaie aplikatu; 2012rako Estatuaren Aurrekontu Orokorren ekainaren 29ko 2/2012 Legearen azken xedapenetako hamargarrenean araututa dago erregimen hori.

Itzultzeko aldia luzatzeak ez du inola ere eragingo udalerri onuradunek ekainaren 29ko 2/2012 Legearen azken xedapenetako hamargarrenari jarraiki zatikatze zabaldua aplikatu izan balitz kitatuko zuten unearen ostean kitatzea Estatuko Ogasunarekin duten zorra. c.  Estatuko tributu-partaidetzan atxikipenak aplikatzen ari badira udalerriek Gizarte Segurantzarekin eta Estatuko Herri Ogasunarekin dituzten zorrak konpentsatzeko, aplikatzen ari den atxikipenaren ehunekoa murriztea, 2013rako Estatuaren Aurrekontu Orokorren abenduaren 27ko 17/2012 Legearen 108.Hiru artikuluan ezarritako ehuneko 25eko mugarekin, eta murrizketa hori onartzen den ekitaldi ekonomikoa baino handiagoko aldi batez; betiere hurrengo hiru aurrekontu-ekitaldiak gainditu gabe.

d.  Baldin eta udalerriek Gizarte Segurantzarekin eta Estatuko Herri Ogasunarekin dituzten zorrak konpentsatzeko atxikipenak aplikatzen ari badira Estatuko tributupartaidetzan, haien aplikazioa etetea, gehienez ere etete hori dagoen aurrekontu-ekitaldia gainditzen ez duen aldiaz. Etete horrek ez du finantza-interesik edo berandutzakorik aplikatzea ekarriko neurriak irauten duen denboran.

23. artikulua. Laguntza-neurriak udalerriek hartzekodun publikoekin dituzten zorrei dagokienez.

1.  21.b artikuluan xedatutakoa betetzen badute, udalerriek, edo haien mende dauden zuzenbide publikoko erakundeek, Gizarte Segurantzarekin eta Estatuko Herri Ogasunarekin dituzten zorrak hamar urtera zatikatzeko eskatu ahal izango dute, baldin eta zorrok betearazteko aldian badaude Errege Lege Dekretua indarrean jarri aurretik, betiere udalerriak ez badu epe txikiago bat eskatzen; dena den, diruaren legezko interestasa aplikatu beharko da.

2.  Aurreko paragrafoan ezarritakoa hauen arabera aplikatuko da, kasuak kasu: Zergen Lege Orokorraren 58/2003 Legea, abenduaren 17koa; Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bategina onartzen duen 1/1994 Legegintzako Errege Dekretua, ekainaren 20koa, edo aurrekontuei buruzko 47/2003 Lege Orokorra, azaroaren 26koa.

3.  Udalak zatikapenaren baldintzak bete ezean, hartzekodun publikoekin bere kontura dituen zorrak kitatzeko, urte bakoitzeko Estatuaren Aurrekontu Orokorren Legean ezartzen diren gehieneko atxikipen-ehunekoak aplikatuko dira, eta horiek ezin izango dira inola ere murriztu; betiere martxoaren 5eko 2/2004 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Tokiko Ogasunak arautzen dituen Legearen testu bateginaren laugarren xedapen gehigarriari jarraiki.

24. artikulua. Laguntza-neurriak zorpetze erregimenari dagokionez.

21. artikuluan xedatutakoa betetzen duten udalerriek:

a)  Eskatu ahal izango dute, 2013rako soilik, errege lege-dekretu hau indarrean jarri aurretik hitzartu dituzten epe laburreko finantza-eragiketak zor biziaren epe luzeko eragiketa bihurtzeko edo kontsolidatzeko baimena eman diezaieten. Aurreko bihurtze edo kontsolidazioa eragiketa bakar baten bidez hitzartu ahal izango da, bankuko maileguen edo kredituen bitartez bideratuta. Kontsolidatu ahal den zenbatekoak ez du gaindituko udalerriaren aurrekontu orokorra aintzat hartuta ezarritako muga; martxoaren 5eko 2/2004 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Tokiko Ogasunak arautzen dituen Legearen Testu Bateginaren 51. artikuluan ezarri da muga hori.

b)  Eskatu ahal izango dute martxoaren 5eko 2/2004 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Tokiko Ogasunak arautzen dituen Legearen testu bateginaren 51. eta 53. artikuluek aipatzen dituzten zorpetzeko mugen barruan ez zenbatzeko Europar Batasunak edo autonomia-erkidegoek emandako diru-laguntzei dagokien ordainketarik eza estaltzeko kreditu-eragiketak, diru-laguntza horiek eman zaizkienetik dagokiena kobratu arteko denboran.

25. artikulua. Gastu orokorretarako diruzaintzako geldikin negatiboaren finantzaketa.

2012ko gastu orokorretarako diruzaintzako geldikin negatiboa epe luzera finantzatzeko baimena eskatu ahal izango dute 21. artikuluan xedatutakoa betetzen duten udalerriek, baita aurrekontuan aplikatu gabe dauden eta, aplikatu beharreko kontabilitateari eta aurrekontuari buruzko araudiaren arabera, 2012ko abenduaren 31n, «Aurrekontuan aplikatzeko dauden eragiketengatiko hartzekodunak» kontuan erregistratu diren obligazioak ere; hartarako, epe luzeko kreditu-eragiketa bat hitzartuko dute, martxoaren 5eko 2/2004 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Tokiko Ogasunak arautzen dituen Legearen testu bateginaren 177.5 artikuluaren mugak bete beharrik gabe.

Errege Lege Dekretu hau indarrean jarri ondoren hornitzaileei ordaintzeko finantzaketa-mekanismoaren fase berrien kontura finantzatzen dena kenduko da aurreko lerrokadan xedatutakoaren arabera finantzatzea baimentzen den zenbatekotik.

III. KAPITULUA Udalerrien likideziari laguntzeko aparteko neurrien onuradun izateko baldintzak.

26.   artikulua. Udalerriei aplikatu beharreko baldintza orokorrak.

II. titulu honen aurreko kapituluan jasotako edozer neurri aplikatzen zaien udalerriek doikuntza-plan bat edo lehendik zutenaren berrikuspen bat igorri beharko diote Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioari, gutxienez neurriak aplikatzen diren aldian bete beharreko baldintza hauek erantsita:

a)  Neurriok aplikatzen diren lehen aurrekontu-ekitaldian gastuen egoeraren 1. eta 2. kapituluei dagozkien funtzionamendu-gastuak % 5 gutxienez murriztea, eta ez handitzea hurrengo bi ekitaldietan. Laugarren aurrekontu-ekitalditik aurrera handitu ahal izango dituzte, baina urtetik urterako aldaketa-tasak ezin izango du gainditu Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren 12. artikuluan zehaztutako gastu-araua aplikatzeko zehaztutakoa. Tokiko erakunde guztiei aplikatu beharreko neurri orokorrei gehituko zaizkie paragrafo horretan xedatutako neurriak.

b)  Zerbitzu publikoen kostu guztiak finantzatzea tasak eta prezio publikoak aplikatuz, hurrengo muga hauek beteta:

1.  Neurriak aplikatzen diren lehen aurrekontu-ekitaldian tasek eta prezio publikoek dagokion zerbitzu publikoaren kostuaren ehuneko 50 finantzatuko dute gutxienez.

2.  Neurriak aplikatzen diren bigarren aurrekontu-ekitaldian tasek eta prezio publikoek dagokion zerbitzu publikoaren kostuaren ehuneko 75 finantzatuko dute gutxienez.

3.  Neurriak aplikatzen diren hirugarren aurrekontu-ekitaldian tasek eta prezio publikoek dagokion zerbitzu publikoaren kostu osoa finantzatu beharko dute.

c)  Aplikatu beharreko zerga-ordenantzek baldintza hauek bete beharko dituzte:

1.  Tokiko erakundeak 2013ko ekitaldian eskatzen zituen tributuak ezin izango dira kendu.

2.  Tokiko tributu bakoitzaren kuoten zenbateko globala handitzea dakarten neurriak baino ezin izango dira onartu, idatz-zati honen 5. zenbakian xedatutakoa eragotzi gabe.

3.  Estatuko legeek nahitaez ezarritako zerga-onurak baino ezin izango dira onartu, baita Tokiko Ogasunak arautzen dituen Legearen testu bateginaren 9.1 artikuluan (zorrak helbideratzeari, ordainketak aurreratzeari edo zerga-bilketa laguntzeari buruzkoa) eta 62.3, 62.4, 74.1, 74.2 bis, 74.4, 88.2.d), 95.6.c), 103.2.d) eta 103.2.e) artikuluetan xedatutakoetatik 2013an indarrean direnak ere.

4.  Tokiko Ogasunak arautzen dituen Legearen testu bateginaren 72. artikuluaren 5. paragrafoak aipatzen dituen karga-tasa murriztuak aplikatzerik ez da egongo.

5.  Neurriok aplikatu beharreko urte bakoitzean, aurreko ekitaldiaren kuota osoaren zenbateko globalari eustea bermatzen duten Ondasun higiezinen gaineko zergako kargatasak onartu beharko dira gutxienez.

d)  Udalerriak Errege Lege Dekretuaren II. tituluan xedatutako neurriren bat aplikatzeko eskaera aurkezten duen egunetik aurrera, eta aplikagarri zaizkion neurriek irauten duten denboran, udalerriek ezin izango dituzte organismo, sozietate, partzuergo, fundazio edo beste edozer erakunde edo entitate eskuratu, eratu edo haien eraketan parte hartu.

e)  Aurrekontuak onartu ezean, aurreko ekitaldikoak luzatutzat joko dira martxoaren 5eko 2/2004 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Tokiko Ogasunak arautzen dituen Legearen testu bateginaren 169.6 artikuluan xedatutakoaren arabera, baina Errege Lege Dekretuaren II. titulu honetan jasotako neurrien ondorioak gehitu beharko dira udalerriari aplikatu beharrekoak direnean.

f)  Aurreko aurrekontu-ekitaldiaren aurrekontuak baino ezin izango dira luzatu..

g)  Baldin eta, aldez aurretik luzatutako aurrekontu bat egonik, toki-korporazioaren osoko bilkurak ez badu hurrengo ekitaldiaren aurrekontua onartzen, tokiko gobernubatzarrari igorri beharko zaio hori, eta tokiko gobernu-batzar horrek izango du onartzeko eskumena. Horrela onartutako aurrekontua arau orokorren arabera argitaratuko da, eta osoko bilkurari horren berri emango zaio onartu ostean egiten den lehen bilkuran.

h)  Biltzen zailak edo ezinezkoak diren eskubideen irizpide erabakigarriak aplikatzearen emaitza jakinarazi beharko zaie Ogasun eta Herri Administrazio Ministeriori eta udalaren osoko bilkurari, gutxieneko muga hauek ezarrita:

1.  Likidazioa dagokion baino bi ekitaldi lehenagoko aurrekontuen barruan kitatzen diren kobratu gabeko eskubideak ehuneko 25 gutxituko dira gutxienez.

2.  Likidazioa dagokion baino hiru ekitaldi lehenagoko aurrekontuen barruan kitatzen diren kobratu gabeko eskubideak ehuneko 50 gutxituko dira gutxienez.

3.  Likidazioa dagokion baino lau eta bost ekitaldi lehenagoko aurrekontuen barruan kitatzen diren kobratu gabeko eskubideak ehuneko 75 gutxituko dira gutxienez.

4.  Likidazioa dagokion baino aurreko gainerako ekitaldietako aurrekontuen barruan kitatzen diren kobratu gabeko eskubideak ehuneko 100 gutxituko dira.

i)  Aurrekontuekin batera aurkezten duten memorian, aurrekontuak prestatu eta onartu dutelako berariazko justifikazio bat ere jaso beharko dute, hau ere erantsita:

1.  Aurreko bi ekitaldietako zerga-bilketaren eta eskubideen araberako sarrera arrunten estimazio bat.

2.  Behar bezala oinarritutako aparteko sarreren estimazio bat; ondorio horietarako ez du balio baliabideak lortzeko itxaropen hutsak.

j)  Estatuko tributu-partaidetzaren atxikipenen bidez konpentsa daitekeen zorbolumena aurkezten duten udalerriek, baldin eta zor hori finantzaz kanpoko sarrerak baino handiagoa bada (horiek 2012ko ekitaldiko aurrekontuen likidazioaren arabera ondorioztatuko dira), bai eta gastu orokorretarako diruzaintzako geldikineko balantze negatiboa finantzatzeko kreditu-eragiketak hitzartzen dituzten udalek ere, Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioren aldez aurretiko txosten loteslea eskuratu beharko dute udal aurrekontuak onartu ahal izateko.

k)  Estatuko sektore publikoaren zuzenbide publikoko erakundeek ezin izango dituzte eman edo abalatu errege lege-dekretuaren II. titulu honen esparruan egiten diren zorpetze-eragiketak.

l)  Higiezinen Katastroari buruzko Legearen testu bateginaren hirugarren xedapen gehigarrian xedatutako katastro-erregulazioan lehentasunezko izaeraz jasotzeko eskatu beharko diote Katastroaren Zuzendaritza Nagusiari 2013ko abenduaren 31 baino lehen.

Hartarako, ondasun higiezinei edo higiezinen katastroan jaso gabeko ezaugarrien aldaketei buruzko informazio guztia ere eman beharko dute eskabidearekin batera.

27. artikulua. Udalerrien mendeko edo haiei lotutako erakundeei aplikatu beharreko baldintza orokorrak.

1. Erakundeek, baldin eta Errege Lege Dekretu hau indarrean jartzen denean jarduera ekonomikoak garatzen badituzte, Kontuen Europako Sistemaren ondorioetarako arau honetan jasotako edozer neurri aplikatzen zaien udalerrietara atxikita badaude, eta finantza-desorekako egoeran badaude, bi hilabeteko epea izango dute, neurriren baten onuradun gertatzen direnetik aurrera, desoreka hori zuzentzeko plan bat onartzeko, betiere udalerriko organo esku-hartzaileak txostena egin ondoren.

Zuzentzeko neurriak 2014ko urtarrilaren 31 baino lehen hartu ezean edo baldin eta, hartuta ere, adostutako zuzenketa ez bada 2014ko abenduan egin, egoera desorekatua oraindik duten erakunde guztiak desegingo ditu udalerriak, gehienez ere sei hilabeteko epearen barruan, urteko kontuak onartzen direnetik edo erakundearen 2014ko ekitaldiaren aurrekontuaren likidaziotik aurrera. Horrela egin ezean, 2015eko abuztuaren 1ean geldituko dira automatikoki deseginda erakunde horiek.

Kontuen Europako Sistemaren ondorioetarako herri-administraziotzat hartzen diren erakundeei dagokienez, sistema horren barruan finantzatzeko beharra hartuko da finantza-desorekako egoeratzat; gainerako erakundeen kasuan, berriz, bi kontabilitateekitalditan jarraian galerak edukitzea joko da finantza-desorekako egoeratzat.

2. Organismoak, erakundeak, sozietateak, partzuergoak, fundazioak, unitateak eta gainerako entitateak, baldin eta Errege Lege Dekretu hau indarrean jartzen denean arau honetan jasotako neurriren bat aplikatzen zaion edozer udalerritara atxikita edo lotuta dauden edo haien mendeko diren (Kontuen Europako Sistemaren ondorioetarako) unitateen kontrolpean baino ez badaude, desegin egin beharko dira hiru hilabeteko epearen barruan, Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioak aplikatu behar diren neurriak onartzen dituenetik hasita. Horretaz gain, hiru hilabeteko epea egongo da likidazio-prozesuari ekiteko, desegiteko egunetik aurrera zenbatzen hasita. Horrela egin ezean, erakunde horiek automatikoki deseginda geldituko dira 2014ko uztailaren 1ean.

Ez badute kontrol esklusiborik, mendeko unitate horiek hiru hilabete izango dituzte beren partaidetza eskualdatzeko, Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioak aplikatu behar diren neurriak onartzen dituenetik hasita.

28. artikulua. Estatuko tributu-partaidetzaren esparruan laguntza-neurriak aplikatzeagatiko baldintza gehigarriak, udalerriek hartzekodun publikoekin edo zorpetze-erregimenarekin dituzten zorrei dagokienez.

22.a artikuluan ezarritako Estatuko tributu-partaidetzaren esparruko laguntza-neurrien udalerri onuradunek, 26. eta 27. artikuluetako baldintzak betetzeaz gain, baldintza gehigarri hauek ere bete beharko dituzte neurriok aplikatzen diren aldian, baldin eta hartzekodun publikoekin zorrak dituzten udalerrietarako neurrien onuradun (23. artikuluan ezarritakoak) edo zorpetze-erregimenarekin lotutako neurrien onuradun (24. artikuluan ezarritakoak) edo diruzaintzako geldikin negatiboa finantzatzeari buruzko neurrien onuradun (25. artikuluan ezarritakoak) badira:

a.  Artikulu horretan aipatutako neurriak aplikatzetik ateratako zenbatekoak udalerriaren titulartasuneko bankuko kontu batean sartuko dira (erabilera mugatua izango du), eta Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioaren Maila Autonomikoa eta Tokikoa Koordinatzeko Idazkaritza Nagusiak baimendu beharko du, udalerriak proposatuta.

Baimena banan-banakoa izango da; halaber, kontu hori erabiltzeko baldintzak, horren kontura egin beharreko ordainketak eta kreditu-erakundearen informazio- eta kontrolbetebeharrak zehaztuko ditu, besteak beste.

Maila Autonomikoa eta Tokikoa Koordinatzeko Idazkaritza Nagusi horrek banku-kontu horretarako sarbidea izango du, eta hura blokeatzea agindu ahal izango du, betiere justifikatutako kausagatik eta udalerriari aldez aurretik jakinarazita.

Kreditu-erakundeek, Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioak eskatzen duenean, zein udalerriaren diruzaintzak, hiru hilean behin, bankuko kontu horren mugimenduen laburpena bidaliko diote Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioari. b.  Aurrekontu-ekitaldiko obligazio ordaindu gabeen zenbatekoa (uneko aurrekontuekitaldia eta aurrekontu-ekitaldi itxia) gutxitzera bideratu beharko da artikulu honetan aipatutako neurriak aplikatuta lortutako likidezia, baita II. tituluan aurreikusitako neurrien aplikazioaren esparruan hitzartutako kreditu-eragiketen epemugei aurre egitera ere; tokiko erakundeak Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioari jakinarazi beharko dizkio horiek.

29. artikulua. Estatuko tributu-partaidetzaren esparruko laguntza-neurriak aplikatzeagatiko baldintza gehigarriak.

22. artikuluan bildutako Estatuko tributu-partaidetzaren esparruko laguntza-neurrien udalerri onuradunek, 26., 27. eta 28. artikuluetan xedatutako baldintzak betetzeaz gain, ezin izango dute hartzekodun publikoekin duten zorra handitu, lege baten ondorioz ez bada; ezin izango dute zorra aldi exekutiboan inola ere handitu, eta 22. artikuluan ezarritako neurriak aplikatu ondoko hilabetetik aurrera sortzen diren obligazio arruntak bete beharko dituzte.

30. artikulua. Hartzekodun publikoekiko zorrei dagozkien neurriak aplikatzeagatiko baldintza gehigarriak.

1. Hartzekodun publikoekin dituen zorrei buruzko neurrien udalerri onuradunak (23. artikuluan xedatutako neurriak) 26., 27. eta 28. artikuluetan xedatutako neurriak betetzeaz gain, honako baldintza gehigarri hauek ere bete beharko ditu haiek aplikatzen diren aldian:

a.  Ezin izango du hartzekodun publikoekin duen zorra handitu, lege baten ondorioz ez bada; ezin izango du zorra aldi exekutiboan inola ere handitu, eta 23. artikuluan ezarritako neurriak aplikatu ondoko hilabetetik aurrera sortzen diren obligazio arruntak bete beharko ditu. b.  Aplikatu beharreko zerga-ordenantzek Tokiko Ogasunak arautzen dituen Legearen testu bateginaren 59.2 artikuluak aipatzen dituen zergak ezarri eta eskatu beharko dituzte. c.  Testu bategin horretan baimendutako gehieneko karga-tasa ezarri beharko dute zerga-ordenantzek tokiko zerga bakoitzerako, paragrafo horren e) idatz-zatian xedatutakoa eragotzi gabe. d.  Higiezinen Katastroari buruzko Legearen testu bateginaren 32. artikuluaren 2. paragrafoan xedatutako koefizienteak ofizioz aplikatuko dira, baldin eta, 2003 baino lehen onartutako balio-txosten baten ondorioz, hiriko ondasun higiezinetarako balorazioprozedura kolektibo orokor bat izan badute udalerri horiek. e.  Dagozkien zerga-ordenantzek hiriko ondasun higiezinetarako onartu beharreko ondasun higiezinen gaineko zergaren karga-tasa, gutxienez ere, 100eko 25 baino handiagoa izango da Tokiko Ogasunak arautzen dituen Legearen testu bateginaren 72. artikuluaren arabera 2013ko ekitaldirako ezarritakoa baino. Nolanahi ere, aplikatu beharreko tasa ez da inola ere handiagoa izango artikulu horretan ezarritako gehieneko tasa baino, ezta 100eko 0,6 baino txikiagoa ere. f.  Tokiko Ogasunak arautzen dituen Legearen testu bateginaren 95.4 artikuluak baimendutako gehieneko koefizientea ezarri beharko dute trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergarako.

2. 23. artikuluan xedatutako neurriak aplikatzen direnetik aurrera hartzekodun publikoekin dituzten obligazio arruntak bete ezean, eman zaien zatikatzeko neurriaren aplikazioa indargabetuko da.

31. artikulua. Zorpetze-erregimenari buruzko neurriak aplikatzeagatiko baldintza gehigarriak.

24. artikuluan xedatutako zorpetze-erregimenari buruzko neurrien udalerri onuradunak, 26., 27. eta 28. artikuluetan ezarritako baldintzak betetzeaz gain, ezin izango du epe luzeko beste zorpetze-eragiketarik hitzartu Errege Lege Dekretuaren II. titulu honetan araututako kontsolidazioaren ondoriozko epe luzeko finantza-eragiketen amortizazio-aldian.

IV. KAPITULUA

Prozedura-arauak eta jarraipen- eta kontrol-jarduerak 32. artikulua. Prozedura.

1.  Errege Lege Dekretu hau indarrean jarri eta hilabeteko epean, Errege Lege Dekretuaren II. tituluan jasotako neurrien aplikazioa, behin bakarrik, eskatu ahal izango duten udalerrien zerrenda argitaratuko du Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioak, Maila Autonomikoa eta Tokikoa Koordinatzeko Idazkaritza Nagusiaren bidez.

2.  Aurreko paragrafoan aipatutako ebazpena argitaratu ondoko bi hilabeteen barruan, Errege Lege Dekretuaren II. titulu honetan xedatutako neurriren bati edo hainbati heltzea eskatu ahal izango dio udalerriak Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioari kontu-hartzailearen bitartez (hartarako bitarteko telematikoak baliatuta eta sinadura elektronikoa erantsita). Eskaera horrekin batera doikuntza-plan bat (edo lehen zutenaren aldaketa bat) eta toki-korporazioaren osoko bilkuraren dagozkion erabakiak aurkeztuko dituzte; azken horien bitartez Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioak erabakitako neurriak onartu beharko dituzte, baita Errege Lege Dekretu honetan jasotako baldintzak eta ministerio horrek udalerriaren finantza-saneamendurako beharrezkotzat jotzen dituen gainerako baldintzak ere.

3.  Eskaera aurkeztu eta bi hilabetera, Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioaren Maila Autonomikoa eta Tokikoa Koordinatzeko Idazkaritza Nagusiak ebazpena emango du eta, hala badagokio, aplikatu beharreko neurriak eta arau horretan ezarritako baldintzak betetzeko modua zehaztuko ditu. 23. artikuluko neurriari dagokionez, eskudun organoaren aldeko ebazpena beharko da aldez aurretik. Ebazpen horren bidez Errege Lege Dekretu honen 22.a) artikuluan jasotako aurrerakinen zenbatekoa eta epe zehatzak zehaztuko dira toki-erakunde bakoitzerako, bertan ezarritako gehieneko mugen barruan, eta hauek kontuan harturik betiere: aurrerakinok toki-erakundeak hitzartutako epeen barruan itzultzeko gaitasuna, doikuntza-planaren berrikuspenaren ebaluazioa, aurreikusten den konturako entregen bilakaera eta neurria aplikatzeko aldian haien gainean beste kontzeptu batzuengatik egindako atxikipenak.

4.  Baldin eta, Hornitzaileei ordaintzeko mekanismoaren ondorioz, Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioak aldeko balorazioa egin duen doikuntza-plan bat badu tokierakundeak, haren betetze-maila hartuko da kontuan aurreko paragrafoan aipatutako ebazpenaren edukia zehazteko.

5.  Aurreko paragrafoan aipatutako ebazpenak ez baditu jasotzen udalerriak eskatutako neurri guztiak, hark, bere osoko bilkuraren erabakiaren bidez, doikuntzaplanaren berrikuspen bat onartu beharko du, ebazpenaren edukia kontuan har dezan.

Ebazpena jaso eta hilabeteko epean, udalerriak berrikuspen hori bidaliko beharko dio Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioari.

33. artikulua. Kontrol-jarduerak.

1.  Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioak II. titulu honetan jasotako neurrien eta baldintzen jarraipena eta kontrola egingo ditu.

Ondorio horietarako, ministerio horrek arlo horretan garrantzitsu deritzon informazio guztia bidaliko eta haren eskura jarriko du udalerriak; edozelan ere, udal diruzaintzaren hileko kudeaketari buruzko informazioa jasoko da horren barruan.

2.  Toki-korporazioak II. tituluaren esparruan hartutako konpromisoak urratu dituela edo urratzeko arriskua dagoela hautemanez gero, urraketa edo urraketa izateko arriskua zuzentzeko eskatuko dio Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioak; halaber, hartu behar dituen neurriak ere adieraziko dizkio, eta horiek nahitaez bete beharko ditu doikuntza-planaren barruan.

34. artikulua. Ez-betetzeak.

Udalerriak ez baditu hartutako konpromisoak betetzen, Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioak egindako eskaerari ere entzungor eginik, indargabetu egingo dira arau honetan jasotako neurriak, Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren lehen xedapen gehigarrian xedatutako neurriak aplikatzea eragotzi gabe.

23. artikuluaren neurria indargabetzeko, eskudun organoaren aldeko ebazpena beharko da aldez aurretik.

Azken xedapenetako lehena. Araugintzarako gaikuntza.

Araugintza-ahalmena eman zaie Gobernuari eta Ogasun eta Administrazio Publikoetako ministroari Errege Lege Dekretu honetan xedatutakoa garatzeko eta gauzatzeko beharrezkoak diren xedapenak eman eta beharrezko neurriak har ditzaten.

Azken xedapenetako bigarrena. Ordezko zuzenbidea.

Errege Lege Dekretuaren I. tituluan aurreikusita ez dagoen guztirako, ondorengo lege hauek jarraituko dira: 4/2012 Errege Lege Dekretua, otsailaren 24koa, toki-administrazioko entitateen hornitzaileei ordaintzeko finantzaketa-mekanismo bat ezartzeko informazio betebeharrak eta beharrezko prozedurak ezartzen dituena; 7/2012 Errege Lege Dekretua, martxoaren 9koa, hornitzaileei ordaintzeko finantzaketa-funtsa sortzen duena; 4/2013 Errege Lege Dekretua, otsailaren 22koa, ekintzaileei laguntzeko eta enpleguaren sorrera eta hazkundea suspertzeko neurriei buruzkoa; Zerga eta Finantza Politikako Kontseiluaren Erabakia, 2012ko martxoaren 6koa, autonomia-erkidegoen hornitzaileei ordaintzeko aparteko finantzaketa-mekanismo baten ildo orokorrak finkatzen dituena.

Azken xedapenetako hirugarrena. Hornitzaileak finantzatzeko funtsaren ustiapen- eta kapital-aurrekontuak aldatzea.

Hornitzaileei ordaintzeko finantza-funtsaren ustiapen- eta kapital-aurrekontuen aldaketak onartuko dira Errege Lege Dekretu honen eranskinean xedatutako moduan, hornitzaileei ordaintzeko finantzaketa-funtsaren 8.200.000 mila euroko epe laburreko eta luzeko finantza-zorren gehikuntza garbi maximoaren ondorioz.

Azken xedapenetako laugarrena. 2013rako Estatuaren Aurrekontu Orokorren abenduaren 27ko 27/2012 Legearen III. eranskina aldatzea.

Hornitzaileei ordaintzeko finantza-funtsa, 8.200.000 mila eurokoa, gehitu da 2013rako Estatuaren Aurrekontu Orokorren abenduaren 27ko 17/2012 Legearen III. eranskinean.

Kopuru hori epe laburreko zein luzeko finantza-zorren gehieneko gehitze garbitzat hartuko da, 2013ko urtarrilaren 1etik 31ra bitartean.

Azken xedapenetako bosgarrena. Sektore Publikoaren Kontratuen Legearen testu bategina, azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitakoa, aldatzea.

Sektore Publikoaren Kontratuen Legearen testu bategina, azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitakoa, honela aldatuko da: Bat. Honela geratuko da idatzita 316. artikuluaren 3. paragrafoa:

«3. Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioari dagozkio, haren egitura organikoan zehazten den organoaren bitartez, 206. eta 207. artikuluetan araututako estatuko kontratazio-sistema zentralizatuaren kontratazio-organoaren eginkizunak.» Bi. 322. artikulua ondoriorik gabe geldituko da.

Hiru. Hogeita hamalaugarren xedapen gehigarri bat erantsiko da, honela idatzita:

«Hogeita hamalaugarren xedapen gehigarria. Kontratazio zentralizatuaren arloko eskudun organoen erreferentziak.

Antolamendu juridikoan eta zehazki lege honetan eta berau garatzeko araudian kontratazio zentralizatuaren arloan Estatuko Ondarearen Zuzendari Nagusiari egindako aipamen guztiak Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioaren oinarrizko egitura garatzeko errege-dekretuan zehaztutako ministerio horren eskudun organoari egindakotzat joko dira. Organo horrek, eratzen denetik aurrera, Estatuko Ondarearen Zuzendari Nagusiaren eskumenak bere gain hartuko ditu kontratazio zentralizatuaren arloan.» Lau. Bederatzigarren xedapen iragankorra gehitu da, eta hona nola dagoen idatzita:

«Bederatzigarren xedapen iragankorra. Estatuko kontratazio-sistema zentralizatuaren kontratazio-mahaia.

Estatuko Ondarearen Zuzendaritza Nagusiak kontratazio zentralizatuko organo gisa jardungo du, harik eta, 316.3 artikuluaren arabera, Estatuko kontratazio-sistema zentralizatuaren kontratazio-organoaren eginkizunak beste organo bati egozten zaizkion arte; Estatuko kontratazio-sistema zentralizatuaren kontratazio-mahaiaren laguntza izango du ordura arte.» Azken xedapenetako seigarrena. Indarrean sartzea.

Errege Lege Dekretu hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.

Madrilen emana, 2013ko ekainaren 28an.

JUAN CARLOS E.

Gobernuko jarduneko presidentea, SORAYA SAÉNZ DE SANTAMARÍA ANTÓN

ERANSKINA HORNITZAILEEI ORDAINTZEKO FINANTZA FUNTSAREN USTIAPEN AURREKONTU ALDATUA Zenbateko hauek ordeztuko dituzte eragindako partidak: Zenbatekoa mila eurotan 1. NEGOZIO ZIFRAREN ZENBATEKO GARBIA

1.635.056

7. USTIAPENEKO BESTELAKO GASTUAK

-99.187

a) Kanpoko zerbitzuak -98.951

A-1) USTIAPENAREN EMAITZA (1+2+3+4+5+6+7+8+9+10+11+12+13+14+15+16) 1.534.188

17. FINANTZA SARRERAK

0

b) Balio negoziagarriak eta beste finantza-tresna batzuk 0

b2) Hirugarren batzuk 0

18. FINANTZA GASTUAK

-1.556.386

b) Hirugarrenekiko zorrengatik -1.556.386

A.2) FINANTZA EMAITZA (17+18+19+20+21+22+23) -1.556.386

A.3) EMAITZA ZERGEN AURRETIK (A.1+A.2+24+25+26) -22.198

A.4) ERAGIKETA JARRAITUEN BIDEZ EKITALDIAN LORTURIKO EMAITZAK (A.3 +27) -22.198

A.5) EKITALDIKO EMAITZA (A.4+28) (29 + A.6) -22.198

A.6) ERAKUNDEAREN EMAITZA/ ERAKUNDE NAGUSIARI EGOTZITAKO EMAITZA

-22.198

HORNITZAILEEI ORDAINTZEKO FINANTZA FUNTSAREN KAPITAL AURREKONTU ALDATUA Zenbateko hauek ordeztuko dituzte eragindako partidak: Zenbatekoa mila eurotan 1. EKITALDIKO EMAITZA ZERGEN AURRETIK

2. EMAITZAREN DOIKUNTZAK

a) Gastu finantzarioak (+) 4. USTIAPEN JARDUERETAKO BESTELAKO ESKUDIRU FLUXUAK

a) Interesak ordaintzea (-) 5. USTIAPEN JARDUEREN ESKUDIRU FLUXUAK (+/-1+/-2+/-3+/-4) 6. INBERTSIOEN ORDAINKETAK (-) e) Beste finantza-aktibo batzuk 8. INBERTSIO JARDUEREN ESKUDIRU FLUXUAK (7-6) 10. KOBRANTZAK ETA ORDAINKETAK FINANTZA PASIBOAREN TRESNENGATIK

a) Jaulkipena 2.

Kreditu-erakundeekiko zorrak (+) 12. FINANTZAKETA JARDUERETAKO ESKUDIRU FLUXUAK (+/-9+/-10-11) -22.198

1.556.386

1.556.386

-1.556.386

-1.556.386

-22.198

-8.200.000

-8.200.000

-8.200.000

8.200.000

8.200.000

8.200.000

8.200.000

ESKUDIRUA EDO BALIOKIDEAK EKITALDIAREN HASIERAN

425.353

E) ESKUDIRUAREN ETA BALIOKIDEEN GEHIKUNTZA/MURRIZKETA GARBIA (+/-5+/-8+/-12 +/-D) -22.198

ESKUDIRUA EDO BALIOKIDEAK EKITALDIAREN AMAIERAN

403.155

ESTATUKO AURREKONTU OROKORRAK

2013 Erakundea: HORNITZAILEEI ORDAINTZEKO FINANTZA FUNTSA

(mila eurotan) USTIAPEN AURREKONTUA: «GALDU ETA IRABAZIEN KONTUA» 2. AMAITUTAKO ETA FABRIKAZIO BIDEAN DAUDEN PRODUKTUEN IZAKINEN ALDAKUNTZA

3. ENPRESAK BERE AKTIBORAKO EGINDAKO LANAK

4. HORNIKUNTZAK

a) Salgaien kontsumoa b) Lehengaien eta bestelako gai kontsumagarrien kontsumoa c) Beste enpresa batzuek egindako lanak d) Salgaien, lehengaien eta beste hornikuntza batzuen narriadura 5. BESTELAKO USTIAPEN HORNIKUNTZAK

a) Diru-sarrera osagarriak eta kudeaketa arrunteko beste batzuk b) Ekitaldiaren emaitzan sartutako ustiapen diru-laguntzak - Estatuko Administrazio Orokorrari buruz - Estatuko Administrazio Orokorraren erakunde autonomoei buruz - Izaera administratiboko Estatuko herri-sektoreko beste batzuei buruz - Enpresa- edo fundazio-izaerako Estatuko sektore publikoari buruz - Europar Batasunari buruz - Beste batzuei buruz c) Ustiapeneko diru-laguntzen egozpena 6. LANGILEEN GASTUAK

a) Soldatak eta ordainsariak b) Kalte-ordainak c) Gizarte Segurantza enpresaren kontura d) Beste batzuk -1.681

-1.454

-227

7. USTIAPENEKO BESTELAKO GASTUAK

-99.187

a) Kanpoko zerbitzuak -98.951

b) Tributuak c) Horniduren galerak, hondaketa eta aldakuntza merkataritza-eragiketengatik d) Kudeaketa arrunteko beste gastu batzuk -236

8. IBILGETUAREN AMORTIZAZIOA

ESTATUKO AURREKONTU OROKORRAK

2013 Erakundea: HORNITZAILEEI ORDAINTZEKO FINANTZA FUNTSA

(mila eurotan) USTIAPEN AURREKONTUA: «GALDU ETA IRABAZIEN KONTUA» 9. IBILGETU EZ FINANTZARIOAREN DIRU LAGUNTZEN ETA BESTE BATZUEN EGOZPENA

10. GEHIEGIZKO HORNIDURAK

11. IBILGETUAREN BALIO GALERA ETA BESTERENTZEAREN EMAITZA

a) Narriadura eta galerak b) Besterentzearen eta bestelakoen emaitza 12. NEGOZIO KONBINAZIOEN DIFERENTZIA NEGATIBOA

13. ERAKUNDEAK EMANDAKO DIRU LAGUNTZAK ETA EGINDAKO TRANSFERENTZIAK

- Administrazio-izaerako Estatuko sektore publikoari - Enpresa- edo fundazio-izaerako Estatuko sektore publikoari - Beste batzuei 14. BESTELAKO EMAITZAK

15. PARTAIDETZA KONTSOLIDATUEN BALIO GALERA ETA BESTERENTZEAREN EMAITZA

16. SOZIETATE KONTSOLIDATUAK KONTSOLIDATZEAREN DIFERENTZIA NEGATIBOA A.1) USTIAPENAREN EMAITZA (1+2+3+4+5+6+7+8+9+10+11+12+13+14+15+16) 1.534.188

17. FINANTZA SARRERAK

a) Ondare-tresnetako partaidetzei buruz a1) Taldeko enpresa elkartuei buruz a2) Hirugarrenei buruz b) Balio negoziagarriei eta beste finantza-tresna batzuei buruz a1) Taldeko enpresa eta elkartuei buruz b2) Hirugarrenei buruz 18 FINANTZA GASTUAK

a) Taldeko enpresekiko eta elkartuekiko zorrengatik b) Hirugarrenekiko zorrengatik c) Hornidurak eguneratzeagatik -1.556.386

-1.556.386

19. FINANTZA TRESNEN ARRAZOIZKO BALIOAREN ALDAKUNTZA

a) Negozio-zorroa eta bestelakoak b) Ekitaldiko emaitzari egindako egozpena, saltzeko moduan diren aktibo finantzarioen arabera ESTATUKO AURREKONTU OROKORRAK

2013 Erakundea: HORNITZAILEEI ORDAINTZEKO FINANTZA FUNTSA

………………..

(mila eurotan) USTIAPEN AURREKONTUA: «GALDU ETA IRABAZIEN KONTUA» 20. KANBIO DIFERENTZIAK

21. FINANTZA TRESNEN BALIO GALERA ETA BESTERENTZEAREN EMAITZA

a) Narriadura eta galerak b) Besterentzearen eta bestelakoen emaitza 22. IZAERA FINANTZARIOKO DIRU LAGUNTZEN, DOHAINTZEN ETA LEGATUEN EGOZPENA

23. AKTIBOAN FINANTZA GASTUAK ERANSTEA A2) FINANTZA EMAITZA (17+18+19+20+21+22+23) -1.556.386

24. BALIOKIDETZAN JARRITAKO SOZIETATEEN MOZKINETAN (GALERAK) PARTE HARTZEA

25. BALIOKIDETZAN JARRITAKO PARTAIDETZEN BALIO GALERA ETA BESTERENTZEAREN EMAITZA

26. BALIOKIDETZAN JARRITAKO SOZIETATEAK KONTSOLIDATZEKO DIFERENTZIA NEGATIBOA A.3) EMAITZA ZERGEN AURRETIK (A1+A2+24+25+26) -22.198

27. MOZKINEN GAINEKO ZERGAK A.4) ETENGABEKO ERAGIKETATIK SORTUTAKO EKITALDIAREN EMAITZA (A.3+27) -22.198

B) ERAGIKETA JARRAITUAK

28. ERAGIKETA JARRAITUEN BIDEZ EKITALDIAN LORTURIKO EMAITZA (ZERGA GARBIAK) A.5) EKITALDIKO EMAITZA (A.4+28) (29+A.5) -22.198

29. KANPOKO BAZKIDEEI EGOTZITAKO EMAITZA A.6) ERAKUNDEAREN EMAITZA/ERAKUNDE NAGUSIARI EGOTZITAKO EMAITZA

-22.198

ESTATUKO AURREKONTU OROKORRAK

2013

Erakundea: HORNITZAILEEI ORDAINTZEKO FINANTZA FUNTSA

(mila eurotan) KAPITALAREN AURREKONTUA: «ESKUDIRU FLUXUEN EGOERA ORRIA» A) USTIAPEN JARDUEREN ESKUDIRU FLUXUAK

1. EKITALDIAREN EMAITZA ZERGEN AURRETIK

-22.198

2. EMAITZAREN DOIKUNTZAK

1.556.386

a) Ibilgetuaren amortizazioa (+) b) Narriadura bidezko balorazio-zuzenketak (+/-) c) Horniduren aldakuntza (+/-) d) Diru-laguntzen egozpena (-) e) Ibilgetuaren bajen eta besterentzearen emaitzak (+/-) f) Finantza-tresnen bajen eta besterentzearen emaitzak (+/-) g) Sarrera finantzarioak (-) h) Gastu finantzarioak (+) 1.556.386

i) Kanbio-diferentziak (+/-) j) Finantza-tresnen arrazoizko balioaren aldakuntza (+/-) k) Bestelako diru-sarrerak eta gastuak (-/+) l) Baliokidetzan jarritako sozietateen mozkinetan (galerak) parte-hartzea -dibidendu garbiak- (-/+) 3. ALDAKETAK KAPITAL KORRONTEAN

a) Izakinak (+/-) b) Zordunak eta kobratzeko beste kontu batzuk (+/-) c) Beste aktibo korronte batzuk (+/-) d) Hartzekodunak eta ordaindu beharreko beste kontu batzuk (+/-) e) Beste pasibo korronte batzuk (+/-) f) Beste aktibo eta pasibo ez-korronte batzuk (+/-) 4. USTIAPEN JARDUERETAKO BESTELAKO ESKUDIRU FLUXUAK

a) Interesen ordaintzea (-) b) Dibidenduak kobratzea (+) c) Interesak kobratzea (+) d) Mozkinen gaineko zergako kobrantzak (ordainketak) (+/-) e) Bestelako ordainketak (kobrantzak) (-/+) 5. USTIAPEN JARDUEREN ESKUDIRU FLUXUAK (+/-1+/-2+/-3+/-4) -1.556.386

-1.556.386

-22.198

ESTATUKO AURREKONTU OROKORRAK

2013

Erakundea: HORNITZAILEEI ORDAINTZEKO FINANTZA FUNTSA

(mila eurotan) KAPITALAREN AURREKONTUA: «ESKUDIRU FLUXUEN EGOERA ORRIA» B) INBERTSIO JARDUEREN ESKUDIRU FLUXUAK

6. INBERTSIOEN ORDAINKETAK (-) a) Taldeko enpresak eta elkartuak b) Ibilgetu ukiezina c) Ibilgetu materiala d) Higiezinen inbertsioak e) Beste finantza-aktibo batzuk f) Salmentarako mantendutako aktibo ez-korronteak g) Beste aktibo batzuk h) Negozio-unitatea -8.200.000

-8.200.000

7. KOBRANTZAK DESINBERTSIOENGATIK (+) a) Taldeko enpresak eta elkartuak b) Ibilgetu ukiezina c) Ibilgetu materiala d) Higiezinen inbertsioak e) Beste finantza-aktibo batzuk f) Salmentarako mantendutako aktibo ez-korronteak g) Beste aktibo batzuk h) Negozio-unitatea 8. INBERTSIO JARDUEREN ESKUDIRU FLUXUAK (7-6) C) FINANTZAKETA JARDUEREN ESKUDIRU FLUXUAK

9. KOBRANTZAK ETA ORDAINKETAK ONDARE TRESNENGATIK

a) Ondare-tresnen jaulkipena (+) - Estatuko Administrazio Orokorrari buruz - Estatuko Administrazio Orokorraren Erakunde Autonomoei buruz - Administrazio-izaerako Estatuko sektore publikoaren beste batzuei buruz - Enpresa- edo fundazio-izaerako Estatuko sektore publikoari buruz - Beste batzuei buruz b) Ondare-tresnen amortizazioa (-) c) Ondare propioko eta sozietate nagusiaren ondareko tresnak eskuratzea (-) d) Ondare propioko eta sozietate nagusiaren ondareko tresnak besterentzea (+) e) Jasotako diru-laguntzak, dohaintzak eta legatuak (+) - Estatuko Administrazio Orokorrari buruz - Estatuko Administrazio Orokorreko Erakunde Autonomoei buruz -8.200.000

ESTATUKO AURREKONTU OROKORRAK

2013

Erakundea: HORNITZAILEEI ORDAINTZEKO FINANTZAKETA FUNTSA

(mila eurotan) KAPITALAREN AURREKONTUA: «ESKUDIRU FLUXUEN EGOERA ORRIA» - Administrazio-izaerako Estatuko sektore publikoaren beste batzuei buruz - Enpresa- edo fundazio-izaerako Estatuko sektore publikoari buruz - Europar Batasunari buruz - Beste batzuei buruz f) Bazkideen beste ekarpen batzuk (+) - Estatuko Administrazio Orokorrari buruz - Estatuko Administrazio Orokorreko Erakunde Autonomoei buruz - Administrazio-izaerako Estatuko sektore publikoaren beste batzuei buruz - Enpresa- edo fundazio-izaerako Estatuko sektore publikoari buruz - Europar Batasunari buruz - Beste batzuei buruz g) Kanpoko bazkideen partaidetzak eskuratzea (-) h) Partaidetzak saltzea kanpoko bazkideei (+) 10. KOBRANTZAK ETA ORDAINKETAK FINANTZA PASIBOAREN TRESNENGATIK

8.200.000

a) Jaulkipena 8.200.000

1. Obligazioak eta beste balio negoziagarri batzuk (+) 2. Kreditu-erakundeekiko zorrak (+) 8.200.000

3. Taldeko enpresekiko eta elkartuekiko zorrak (+) 4. Diru-laguntza, dohaintza eta legatu bihur daitezkeen zorrak (+) - Estatuko Administrazio Orokorrari buruz - Estatuko Administrazio Orokorreko Erakunde Autonomoei buruz - Administrazio-izaerako Estatuko sektore publikoaren beste batzuei buruz - Enpresa- edo fundazio-izaerako Estatuko sektore publikoari buruz - Beste batzuei buruz 5. Sektore publikotik datozen maileguak (+) - Estatuko Administrazio Orokorrari buruz - Estatuko Administrazio Orokorreko Erakunde Autonomoei buruz - Administrazio-izaerako Estatuko sektore publikoaren beste batzuei buruz - Enpresa- edo fundazio-izaerako Estatuko sektore publikoari buruz - Beste batzuei buruz 6. Beste zor batzuk (+) b) Hauen itzulketa eta amortizazioa 1. Obligazioak eta beste balio negoziagarri batzuk (-) 2. Kreditu-erakundeekiko zorrak (-) 3. Taldeko enpresekiko eta elkartuekiko zorrak (-) 4. Bestelako zorrak (-) ESTATUKO AURREKONTU OROKORRAK

2013 Erakundea: HORNITZAILEEI ORDAINTZEKO FINANTZA FUNTSA

(mila eurotan) KAPITALAREN AURREKONTUA: «ESKUDIRU FLUXUEN EGOERA ORRIA» 11. ORDAINKETAK DIBIDENDUENGATIK ETA BESTE ONDARE TRESNA BATZUEN ORDAINKETAK

a) Dibidenduak (-) - Estatuko Administrazio Orokorrari - Estatuko Administrazio Orokorreko Erakunde Autonomoei - Administrazio-izaerako Estatuko sektore publikoaren beste batzuei - Enpresa- edo fundazio-izaerako Estatuko sektore publikoari - Beste batzuei b) Beste ondare-tresna batzuen ordainketa (-) 12. FINANTZAKETA JARDUERETAKO ESKUDIRU FLUXUAK (+/-9+/-10-11) 8.200.000

D) KANBIO TASEN ALDAKUNTZEN ERAGINA E) ESKUDIRUAREN EDO BALIOKIDEEN GEHIKUNTZA/MURRIZKETA GARBIA (+/-5+/-8+/-12+/-D) - 22.198

ESKUDIRUA EDO BALIOKIDEAK EKITALDIAREN HASIERAN

425.353

ESKUDIRUA EDO BALIOKIDEAK EKITALDIAREN AMAIERAN

403.155

Atxekitako dokumentuak:

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra