Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Administrazio zuzenbidea  >>  Legeria  >> Orokorra

7/2015 Legea, maiatzaren 12koa, Pedagogo eta Psikopedagogoen Elkargo Ofizialen Kontseilu Nagusia sortzen duena

2015-05-12

Erakundea: Estatuko Buruzagitza

Argitalpena: EAO, 2015/05/13, 114. zk.

bcl_915750619.htm

I. XEDAPEN OROKORRAK

ESTATUKO BURUZAGITZA

5289 7/2015 Legea, maiatzaren 12koa, Pedagogo eta Psikopedagogoen Elkargo Ofizialen Kontseilu Nagusia sortzen duena.

FELIPE VI.a

ESPAINIAKO ERREGEA

Honako hau ikusten eta ulertzen duten guztiei.

Jakizue: Gorte Nagusiek honako lege hau onetsi dutela, eta Nik, hemen, berretsi egiten dudala:

HITZAURREA

Profesionalen Elkargoei buruzko otsailaren 13ko 2/1974 Legeak 4.4 artikuluan zehazten duenez, nazio-mailatik beherako elkargo bat baino gehiago badago lanbide berbererako, Elkargoen Kontseilu Nagusi bat eratuko da, Estatuak horretarako Legea emanda Autonomia Prozesuari buruzko urriaren 14ko 12/1983 Legearen 15.3 artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

Pedagogo eta psikopedagogoen lanbidean gertatzen da arestian azaldutako egoera hori; horrenbestez, zuzenbidearen arabera bidezkoa da arau honen bidez Pedagogo eta Psikopedagogoen Elkargo Ofizialen Kontseilu Nagusia eratzea.

1. artikulua. Sorrera.

Pedagogo eta Psikopedagogoen Elkargo Ofizialen Kontseilu Nagusia eratuko da, zuzenbide publikoko korporazio moduan. Nortasun juridikoa izango du, eta bere helburuak betetzeko gaitasun osoa, legearekin bat etorrita betiere.

2. artikulua. Estatuko Administrazio Orokorrarekiko harremanak.

Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren bitartez bideratuko dira Pedagogo eta Psikopedagogoen Elkargo Ofizialen Kontseilu Nagusiaren eta Estatuko Administrazio Orokorraren arteko harremanak.

Lehenengo xedapen gehigarria. Batzorde Kudeatzailea.

1.Lege hau indarrean jarri eta bi hilabeteko epean, Batzorde Kudeatzaile bat sortuko da, eta lurralde nazionaleko pedagogo eta psikopedagogoen elkargo ofizial bakoitzetik ordezkari banak parte hartuko du hartan, betiere elkargoak dagokien autonomia-erkidegoak eratuta edo forma egokian sortuta badaude.

2.Batzorde Kudeatzaileak behin-behineko estatutuak sortuko ditu lege hau indarrean jarri eta sei hilabeteko epean, Pedagogo eta Psikopedagogoen Kontseilu Nagusiaren gobernu-organoak arautzeko, eta estatutu horietan jaso beharko dira organo horiek eratzeko eta haien jardunbidea finkatzeko arauak, berariaz zehaztuta zer eskumen izango duen horietako bakoitzak bere kasa baina modu koordinatuan jardun dezan.

3.Behin-behineko estatutuak Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministeriora igorriko dira, legearekin bat datozela egiazta dadin eta, hala baldin bada, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitara eman daitezen.

Bigarren xedapen gehigarria. Pedagogo eta Psikopedagogoen Elkargo Ofizialen Kontseilu Nagusiaren eraketa.

1.Pedagogo eta Psikopedagogoen Elkargo Ofizialen Kontseilu Nagusiaren gobernuorganoak eratutakoan –aurreko xedapenean adierazitako behin-behineko estatutuetan agindutako moduan, betiere–, orduantxe geratuko da Kontseilu Nagusia forma egokian eratuta, eta nortasun juridikoa eta jarduteko gaitasun osoa hartuko ditu.

2.Pedagogo eta Psikopedagogoen Elkargo Ofizialen Kontseilu Nagusia eratu eta urtebeteko epean, Profesionalen Elkargoei buruzko otsailaren 13ko 2/1974 Legearen 6.2 eta 9.1 b) artikuluetan aurreikusitako estatutuak sortuko ditu Kontseilu Nagusiak, eta Gobernuak onetsi beharko ditu, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren proposamenez.

Azken xedapen bakarra. Indarrean jartzea.

Lege hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Horrenbestez,

Lege hau bete eta betearaz dezatela agintzen diet espainiar guztiei, partikular zein agintariei.

Madrilen, 2015eko maiatzaren 12an.

FELIPE E.

Gobernuko presidentea,

MARIANO RAJOY BREY

w.boe.es

BOLETÍN OFICIAL DEL ESTADO

D. L.: M-1/1958 ISSN: 02

 

 

 

Atxekitako dokumentuak:

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra