Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Administrazio zuzenbidea  >>  Legeria  >> Orokorra

6/2018 Errege Lege Dekretua, uztailaren 27koa, Lan-eskaintza publiko ezohikoa eta gehigarria onartzen duena iheslariei eta errefuxiatuei arreta emateko baliabideak indartzeko

2018-07-27

Erakundea: Estatuko Buruzagitza

Argitalpena: EAO, 2018/07/31 184zk

 Untitled

I. XEDAPEN OROKORRAK

ESTATUKO BURUZAGITZA

10854   6/2018 Errege Lege Dekretua, uztailaren 27koa, Lan-eskaintza publiko

ezohikoa eta gehigarria onartzen duena iheslariei eta errefuxiatuei arreta emateko baliabideak indartzeko.

I

Azken urteotan, biztanleria-mugimendu behartuak lehenago sekula ikusi gabeko neurrietara iritsi dira. Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Komisarioak (UNHCR) emandako azken datuen arabera, nahitaez lekualdatutako pertsonak 68,5 milioi dira guztira, eta, 2017an bertan, 16,2 milioi pertsona lekualdatu ziren.

Migrazio-fluxu horien helmuga nagusietako bat Europar Batasuna da; batez ere, Siriako, Palestinako, Ukrainako eta Afrikako hainbat herrialdetako gatazketatik ihesi datozen horiena. Gure herrialdea, duen kokapen geografikoagatik, sarrerako ateetako bat da, eta, gainera, Erdialdeko Amerikatik eta Hego Amerikatik datozen fluxuak jasotzen ditu.

Errefuxiatu-izaera aitortzen zaio arrazagatik, erlijioagatik, nazionalitateagatik, iritzi politikoengatik edo gizarte-talde, genero-talde nahiz sexu-joera jakin batekoa izateagatik jazarriko dioten beldur funtsatua dela-eta bere nazionalitateko herrialdetik kanpo dagoen pertsona orori, ezin bada herrialde horren babespera sartu, edo beldur horren ondorioz ez badu sartu nahi; edota nazionalitaterik gabe eta ohiko bizilekua izan duen herrialdetik kanpo dagoen aberrigabeari, baldin eta arrazoi berengatik ezin bada bertara itzuli edo beldurraren ondorioz ez badu itzuli nahi, eta ez badago sartuta asilo-eskubidea eta babes subsidiarioa arautzen dituen urriaren 30eko 12/2009 Legeak ezarritako baztertze-, ukatze-edo errebokatze-kausaren batean.

Gure bizikidetza-sistemaren arkitekturak eskubideen aitorpena du zutabeetako bat, kalteberenak babesteko modua den aldetik. Eta asiloa sistema horren giltzarri da.

Estatuko Administrazio Orokorraren barruan, Laneko, Migrazioetako eta Gizarte Segurantzako Ministerioari dagokio, Barne Ministerioarekin koordinaturik, asilo-eskatzaile eta errefuxiatuei harrera egitea erakunde espezializatuen laguntzaz, eta azken horiek, berriz, harrera-tokiak eta laguntzak dituzten autonomia-erkidegoetako administrazioekin edo toki-administrazioekin koordinatzen dira esparru bakoitzean.

Gure herrialderanzko migrazioen gehikuntzak -nabarmen igo da gure kostaldeetara eta Ceutako eta Melillako hiri autonomoetara modu irregularrean iritsitako pertsonen kopurua- esponentzialki handitu du migrazioaren arloko lan-zama.

Beste alde batetik, aurrekoarekin lotuta, asilo-eskubidea aitortzearen arloan, errefuxiatu kopuruaren gorakadak azken urteotan asilo-eskaerak, aberrigabeak eta nazioarteko beste babes-figura batzuk asko handitzea ekarri du, eta gero eta gehiago dira. Beraz, zerbitzu horien zuzkidura lehenbailehen hobetzeko premia dago, behar bezala funtziona dezaten.

Migrazio-fluxu berrien erronkari erantzuteko, beharrezkoa da lan-eskaintza publikoko lanpostuei lehenbailehen beste 323 lanpostu gehitzea guztira, honako errege lege-dekretu honen bitartez. Lanpostu horietatik, asiloaren esparruan Barne Ministerioak kudeatzen dituen prozedurak hobetzearren, asilo-eskubidearen eta antzeko beste babes-figura batzuen aitorpenaren arloan, baimena ematen da 2018ko ekitaldiari dagozkion txanda irekiko 231 lanposturen deialdia egiteko.

Eta, bestalde, migrazioen arloan Laneko, Migrazioetako eta Gizarte Segurantzako Ministerioak kudeatzen dituen prozedurak indartzeko, baimena ematen da 2018ko ekitaldiari dagozkion txanda irekiko 92 lanposturen deialdia egiteko.

Horrela, 2018ko ekitaldirako lan-eskaintza publikoari ezohiko eskaintza bat gehituko zaio sektore multzo hori egokiro hornitzeko, zeren eta, azaldu den bezala, sektoreok giltzarri baitira harrera-sistema hobetzeko beharrari erantzuteko eta sistema hori bultzatzeko, zuzena, integratzailea eta eraginkorra izan dadin.

II

Urriaren 1eko 39/2015 Legeak (administrazio publikoen administrazio-prozedura erkidearena) 129. artikuluan erregulazio onaren printzipioak ezartzen ditu: beharrezkotasuna, eraginkortasuna, proportzionaltasuna, segurtasun juridikoa, gardentasuna eta efizientzia. Eta errege lege-dekretu honek betetzen ditu printzipio horiek. Hala, arauak interes orokor baten alde egiten du; izan ere, aukera ematen du jarduera publikoaren sektore funtsezko batzuek -hala nola asilo-eskatzaileei asilorako eskubidea bermatzeko eta errefuxiatuei harrera egiteko sektoreek- zuzen funtzionatzen dutela ziurtatzeko eta administrazio publikoek herritarrekin eta enpresekin dituzten harremanek funtzionatzen dutela ziurtatzeko. Errege lege-dekretu honek ez ditu murrizten partikularren eskubideak, bere helburua betetzeko ezinbestekoak diren neurriak baino ez ditu ezartzen, ez du administrazio-zama berririk sortzen, eta beraren helburuak behar adina justifikatuta daude.

III

Konstituzio Auzitegiak hainbat aldiz adierazi duenez, Gobernuari dagokio erabakitzea zein den unerik edo abagune ekonomikorik egokiena politika ekonomiko orokorreko neurriak hartzeko; eta horrelako neurriak, behar izanez gero, legegintzako xedapen behin-behinekoak eta berehalako eragina izango dutenak onartuz har daitezke, hau da, errege lege-dekretu batean jasotzen direnak bezalakoak onartuz.

Azaldutako argudio guztiek modu egokian eta behar adina justifikatzen dute errege lege-dekretu hau onartzeko aparteko eta berehalako premia.

Gainera, errege-lege dekretu honek ez die eragiten ez Estatuko oinarrizko erakundeen antolamenduari, ez Konstituzioaren I. tituluan araututa dauden herritarren eskubide, betebehar eta askatasunei, ez autonomia-erkidegoen araubideari, ezta hauteskunde-zuzenbide orokorrari ere.

Azken batean, esandakoaren ondorioz, kasu honetan, errege lege-dekretua Konstituzioaren araberako tresna zilegia da, aproposa eta egokia delako presako legegintzaren xedea lortzeko; hau da, Konstituzio Auzitegiak behin eta berriro eskatutakoari jarraituz eta Gobernuaren helburuen barruan, diruz laguntzea egoera jakin bat, aurreikusteko zailak diren arrazoiengatik araudia berehala ematea eskatzen duena, esan nahi baita ohiko bidea erabilita edo legeen izapidetze parlamentariorako presako prozedura erabilita beharko litzatekeena baino epe laburragoan ematea eskatzen duena.

Beraz, errege lege-dekretu honetako neurri guztiek -oro har zein banan-banan hartuta-, haien izaera eta xedea ikusirik, bete egiten dute Espainiako Konstituzioaren 86. artikuluak errege lege-dekretu bat onartu ahal izateko eskatzen duen aparteko eta presako beharrizanaren baldintza.

Horrenbestez, Espainiako Konstituzioaren 86. artikuluan jasotako baimenaz baliatuz, Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko ministroaren proposamenari jarraikiz, eta Ministroen Kontseiluak 2017ko uztailaren 27ko bileran eztabaidatu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua. Enplegu publikoa indartzea asilo-eskubidearen aitorpenean.

Barne-politikaren esparruan enplegu publikoa hobetzeko asmoz, asilo-eskubidea eta antzeko beste babes-figura batzuk aitortzearen arloan, baimena ematen da 2018ko ekitaldiari dagozkion txanda irekiko 231 lanposturen deialdia egiteko:

Kidegoaren kodea

Kidegoa

Kopuru orokorra

Desgaitasun orokorreko kopurua

Lanpostuak, guztira

1122

Estatuko Administrazio Zibileko Kudeaketa Kidegoa ....

181

10

191

1135

Estatuko Administrazioko Administrarien Kidego

Orokorra....................................

38

2

40

2. artikulua. Enplegu publikoa indartzea errefuxiatuei harrera egitean.

Migrazioen esparruan enplegu publikoa hobetzeko asmoz, errefuxiatuen harreraren arloan, baimena ematen da 2018ko ekitaldiari dagozkion txanda irekiko 92 lanposturen deialdia egiteko:

Kidegoaren kodea

Kidegoaren izena

Kopuru orokorra

Desgaitasun orokorreko kopurua

Lanpostuak, guztira

6000W

Erakunde Autonomoetako Kudeaketa Eskala Teknikoa (Enplegu espezialitatea) ........................

20

1

21

1122

Estatuko Administrazio Zibileko Kudeaketa Kidegoa ....

57

3

60

1177

Estatuko Administrazioko Sistemetako eta Informatikako

Kudeaketa Kidegoa............................

3

0

3

1146

Estatuko Administrazioko Laguntzaileen Kidego Orokorra....................................

8

0

8

Lehen xedapen gehigarria. Langile gehiago kontratatzeko irizpideak.

Uztailaren 3ko 6/2018 Legeak (Estatuko 2018ko Aurrekontu Orokorrena) 19.Bat.3.Ñ) eta R) artikuluan aipatzen dituen eta 2018rako lan-eskaintza publikoan jaso diren lanpostuei gehituko zaizkie errege lege-dekretu honetan 2018ko ekitaldirako aurreikusten diren lanpostuak.

Bigarren xedapen gehigarria. Errege lege-dekretu honen ondoriozko hautapen-prozesuak egiteko arauak.

Errege lege-dekretu honen bidez baimendutako lanpostuak betetzeko deialdietan sartzen diren hautapen-prozesuak 2018rako lan-eskaintza publikoa onartzen duen errege-dekretuan ezarritakoaren arabera egingo dira.

Azken xedapen bakarra. Indarrean jartzea.

Errege lege-dekretu hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean».

Madrilen, 2018ko uztailaren 27an.

FELIPE e.

Gobernuko presidentea,

PEDRO SANCHEZ PEREZ-CASTEJON

Atxekitako dokumentuak:

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra