Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Administrazio zuzenbidea  >>  Legeria  >> Trafikoari buruzko arauak

6/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duena

2015-10-30

Erakundea: Barne Ministerioa

Argitalpena: EAO, 2015/10/31, 261. zk.

I. XEDAPEN OROKORRAK

BARNE MINISTERIOA

11722 6/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duena.

Apirilaren 7ko 6/2014 Legearen azken xedapenetatik bigarrenaren bidez (lege horrek Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatua aldatzen du, martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuak onartua), Gobernuari baimena ematen zaio lege hori indarrean jarri zenetik —oro har, 2014ko maiatzaren 9an izan zen hori— hemezortzi hilabeteko epean testu bategin bat onartzeko; bertan, behar bezala erregularizatuta, azalduta eta harmonizatuta integratuko dira Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatua (martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuaren bitartez onartua) eta hura aldatu duten legeak, testu artikulatuan txertatu ez ziren lege aldatzaileen xedapenak barne.

Aipatutako baimen horri jarraikiz, testu bategin hau prestatu da, ondoren azaltzen diren irizpideak oinarri hartuta.

Lehenik eta behin, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatua aldatu duten arau ugariak bildu ditugu, haietako bakoitzaren amaierako zatian jasotako xedapenak aztertzeko, era horretan indarrean daudenak eta, edukiagatik, testu bategin honetan sartu beharrekoak barne hartzearren; hartarako, horiek guztiak berriz antolatu eta zenbakitu beharra egon da.

Bigarrenik, erabilitako hiztegia eguneratu eta berraztertu dugu, kontu gramatikalak barne, eta, horrekin batera, lan zorrotza egin dugu testuan ezberdin erabiltzen ziren hainbat termino bateratzeko, beharrezko den barne-kohesioa ematea xedetzat edukita.

Halaber, hobekuntza teknikoen artean, artikuluak antolatzeko moduan egindako aldaketak nabarmendu behar ditugu; haietako batzuek, izan ere, eduki trinko eta luzea dute hamaika aldaketa jasotzearen ondorioz. Horrenbestez, manu luze batzuk hainbat artikulutan bereizi dira, eta arau-hausteak araututa dauden modu berria nabarmendu beharra dago, astuntasunaren araberako artikulu independenteetan baitaude orain.

Nabarmendu behar dugu, orobat, herritarrentzat bereziki garrantzitsuak diren zenbait gai artikulu ezberdinetan antolatu ditugula, hala nola puntuak galdu eta berreskuratzea zein gidatzeko baimenen indar-galtzea, dela emateko baldintzak desagertzeagatik, dela puntu-kreditua galtzeagatik, baimen berria, ondorioz, lortu beharra egonik.

Orain arte, gai horiek modu nahasian zeuden araututa, manu luzeegietan edo zatika, eranskinetan, eta horrek ulermena zailtzen zuen, gaia arautzeko orduan ez baitzegoen behar zen koherentziarik.

Horrekin bat etorriz, artikuluen zenbakiak egokitu ditugu, bai eta, horrenbestez, haien arteko konkordantziak eta igorpenak ere.

Hirugarrenik, haren edukia azaroaren 26ko 30/1992 Legean (Herri Administrazioen Araubide Juridikoarena eta Administrazio Prozedura Erkidearena) eginiko aldaketa berrira egokitu dugu —Sektore publikoaren arrazionalizazioari eta administrazio-erreformarako beste neurri batzuei buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legearen bidez egina—. Aldaketa hori dela eta, BOE ediktu-taula bakar bihurtzen da, eta borondatezkoa, berriz, Trafiko Zehapenen Ediktu Taulan argitaratzea.

Laugarrenik, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2015eko martxoaren 11ko 2015/413 (EB) Zuzentarauaren transposizioa gehitu da, zeinaren bidez bide- segurtasunaren arloko trafikoko arau-hausteei buruzko informazioaren mugaz gaindiko trukea errazten baita. Izan ere, zuzentarau hori irailaren 22ko 35/2015 Legearen (Zirkulazio- istripuetan pertsonei eragindako kalte-galerak baloratzeko sistemaren erreformarena)

azken xedapenetatik bigarrenean jasota zegoen, baina indargabetu egingo da, edukiagatik testu bategin honetan txertatu behar zela iritzita.

Azkenik, zenbait aldaketa ere gehitu dira, kontuan hartuta, betiere, testu bategin honen bitartez lege-testuak erregularizatzea, azaltzea eta harmonizatzea bilatzen dela, Espainiako Konstituzioaren 82.5 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, Gobernuari emandako baimena ez baita mugatzen testu bakar bat formulatzera.

Hartarako, konstituzio-jurisprudentziarekin bat etorriz, aldaketok aurreko araudian hautemandako hutsuneak konpontzera zein desadostasunak eta antinomiak ezabatzera mugatu dira, era horretan testu bategina koherentea eta sistematikoa izan dadin; horrez gain, haren zentzua zehazteko behar ziren arau gehigarriak eta osagarriak ere gehitu dira, jarduteko mugen barruan betiere, eta legegilearen baimena inola ere urratu gabe.

Trafikoaren, Bide Segurtasunaren eta Mugikortasun Jasangarriaren Kontseilu Nagusiak arau honen gaineko txostena eman du, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatuaren 8.2.d) artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

Horrenbestez, Barne ministroak hala proposatuta, Estatu Kontseiluarekin bat etorriz eta Ministro Kontseiluak 2015eko urriaren 30eko bilkuran gaia aztertu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra. Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu bategina onartzea.

Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu bategina onartzen da, zeinaren testua jarraian jasotzen baita.

Lehenengo xedapen gehigarria. Araudi-erreferentziak.

Beste xedapen batzuetan Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatuari egiten zaizkion erreferentziak — martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuak onartu zuen testu artikulatu hori— honen bidez onartzen den testu bateginaren manuei egindakotzat ulertuko dira.

Zehazki, Bide Segurtasunaren Kontseilu Nagusiari egindako erreferentziak Trafikoaren, Bide Segurtasunaren eta Mugikortasun Jasangarriaren Kontseilu Nagusiari egindakotzat hartuko dira.

Bigarren xedapen gehigarria. Gastu publikoa ez handitzea.

Arau honetan jasotako neurriak dauden giza baliabideak eta baliabide materialak erabiliz gauzatuko dira, eta ez dute inola ere ekarriko gastu publikoa handitzea.

Xedapen indargabetzaile bakarra. Arauak indargabetzea.

Indargabetu egiten dira Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatua (martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretu bidez onartua) eta hura aldatu duten legeak, testu artikulatuan txertatu ez ziren lege aldatzaileen xedapenak barne.

Zehazki, indargabetuta geratzen da irailaren 22ko 35/2015 Legearen (Zirkulazio- istripuetan pertsonei eragindako kalte-galerak baloratzeko sistemaren erreformarena) azken xedapenetatik bosgarrena, irailaren 22ko 35/2015 Legearen beraren azken xedapenetatik bigarrenaren edukia indarrean jartzeari dagokionez.

Azken xedapen bakarra. Indarrean jartzea.

Legegintzako errege-dekretu hau eta beronen bitartez onartzen den testu bategina Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hiru hilabetera jarriko dira indarrean.

Nolanahi ere, V. tituluaren —«Zehapen-araubidea»— V. kapitulua —«Trafikoko arau- hausteei buruzko informazioaren mugaz gaindiko trukea»—, baita V., VI. eta VII. eranskinak ere, ESTATUKO ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera jarriko dira indarrean.

Madrilen, 2015eko urriaren 30ean.

FELIPE e.

Barne ministroa,

JORGE FERNÁNDEZ DÍAZ

TRAFIKOARI, IBILGAILU MOTORDUNEN ZIRKULAZIOARI ETA BIDE

SEGURTASUNARI BURUZKO LEGEAREN TESTU BATEGINA

AURKIBIDEA

Atariko titulua. Xedapen orokorrak.

1.artikulua. Xedea.

2.artikulua. Aplikazio-eremua.

3.artikulua. Oinarrizko kontzeptuak.

I. titulua. Trafikoari, ibilgailu motordunen zirkulazioari eta bide-segurtasunari buruzko eskumenak erabiltzea eta koordinatzea.

I. kapitulua. Eskumenak.

4.artikulua. Estatuaren Administrazio Orokorraren eskumenak.

5.artikulua. Barne Ministerioaren eskumenak.

6.artikulua. Trafiko Buruzagitza Nagusia organismo autonomoa.

7.artikulua. Udalerrien eskumenak.

II.kapitulua. Trafikoaren, Bide Segurtasunaren eta Mugikortasun Jasangarriaren Kontseilu Nagusia.

8. artikulua. Osaera eta eginkizunak.

III.kapitulua. Trafikoaren, Bide Segurtasunaren eta Mugikortasun Jasangarriaren Konferentzia Sektoriala.

9.artikulua. Trafikoaren, Bide Segurtasunaren eta Mugikortasun Jasangarriaren Konferentzia Sektoriala.

II. titulua. Zirkulazioko jokabide-arauak.

I. kapitulua. Arau orokorrak.

10.artikulua. Erabiltzaileak, gidariak eta ibilgailuen titularrak.

11.artikulua. Ibilgailuaren titularraren eta ohiko gidariaren betebeharrak.

12.artikulua. Obrak eta debekatutako jarduerak.

13.artikulua. Gidatzeko arau orokorrak.

14.artikulua. Edari alkoholdunak eta drogak.

II. kapitulua. Ibilgailuen zirkulazioa.

1. atala. Kokalekua.

15.artikulua. Zirkulazioaren noranzkoa.

16.artikulua. Erreien erabilera.

17.artikulua. Bazterbidetik ibiltzea.

18.artikulua. Zirkulazioaren noranzkoaren kasu bereziak eta murrizketak.

19.artikulua. Babesguneak, irlatxoak edo gidaseinaleak.

20.artikulua. Autobideetatik eta autobietatik zirkulatzea.

2. atala. Abiadura.

21.artikulua. Abiadura-mugak.

22.artikulua. Ibilgailuen arteko tarteak, eta zaindu beharreko abiadura.

3. atala. Pasatzeko lehentasuna.

23. artikulua. Arau orokorrak.

24.artikulua. Bide-zati estuak eta aldapa handikoak.

25.artikulua. Gidariak, oinezkoak eta animaliak.

26.artikulua. Pasatzen uztea eta bidegurutzeak.

27.artikulua. Larrialdietako ibilgailuak.

4.atala. Zirkulazioan sartzea.

28.artikulua. Ibilgailuak zirkulazioan sartzea.

29.artikulua. Ibilgailuak zirkulazioan sartzeko bide-zatian gidatzea.

5. atala. Norabide-aldaketa, noranzko-aldaketa eta atzera-martxa.

30.artikulua. Bide-, galtzada- eta errei-aldaketa.

31.artikulua. Noranzko-aldaketa.

32.artikulua. Atzera-martxa.

6. atala. Aurreratzea.

33.artikulua. Arau orokorrak.

34.artikulua. Aurretiko arreta-neurriak.

35.artikulua. Aurreratzea nola egin.

36.artikulua. Aurreratutako ibilgailua.

37.artikulua. Debekuak.

38.artikulua. Kasu bereziak.

7. atala. Gelditzea eta aparkatzea.

39.artikulua. Arau orokorrak.

40.artikulua. Debekuak.

8. atala. Trenbide-pasaguneak eta zubi mugikorrak zeharkatzea.

41.artikulua. Arau orokorrak.

42.artikulua. Trenbide-pasaguneak oztopatzea.

9. atala. Argien erabilera.

43.artikulua. Argiak nahitaez erabiltzeko betebeharra.

10.atala. Gidarien ohartarazpenak.

44.artikulua. Arau orokorrak.

III. kapitulua. Beste zirkulazio-arau batzuk.

45.artikulua. Ateak.

46.artikulua. Motorra itzaltzea.

47.artikulua. Segurtasun-uhala, kaskoa eta gainerako segurtasun-elementuak.

48.artikulua. Atsedenaldiak eta gidaldiak.

49.artikulua. Oinezkoak.

50.artikulua. Animaliak.

51.artikulua. Istripu edo matxuretan bete beharrekoak.

52.artikulua. Publizitatea.

III. titulua. Seinalizazioa.

53.artikulua. Arau orokorrak.

54.artikulua. Lehentasuna.

55.artikulua. Formatua.

56.artikulua. Hizkuntza.

57.artikulua. Mantentze-lanak.

58.artikulua. Seinaleak kentzea, ordezkatzea eta aldatzea.

IV. titulua. Administrazio-baimenak.

I. kapitulua. Baimenak, oro har.

59.artikulua. Arau orokorrak.

60.artikulua. Egoitza eta Bide Helbide Elektronikoa (BHE).

II. kapitulua. Gidatzeko baimenak.

61.artikulua. Gidabaimenak eta gidalizentziak.

62.artikulua. Gidarien prestakuntza-zentroak eta gidariei osasun-azterketak egiteko zentroak.

63.artikulua. Puntuak esleitzea.

64.artikulua. Puntuak galtzea.

65.artikulua. Puntuak berreskuratzea.

III. kapitulua. Ibilgailuen baimenak.

66.artikulua. Zirkulazio-baimenak.

67.artikulua. Bestelako dokumentazioa.

68.artikulua. Matrikula-plakak.

IV. kapitulua. Baimenaren deuseztasuna, kaltegarritasuna eta indar-galtzea. Gidabaimen edo gidalizentzia berri bat lortzea.

69.artikulua. Deuseztasuna eta kaltegarritasuna.

70.artikulua. Indar-galtzea, emate-baldintzak desagertzeagatik.

71.artikulua. Indar-galtzea, puntu-kreditua galtzeagatik. Gidabaimen edo gidalizentzia berri bat lortzea.

72.artikulua. Kautelaz etetea.

73.artikulua. Ibilgailu motordunak gidatzeko eskubideaz gabetzeko epai penalaren ostean beste gidabaimen edo gidalizentzia bat lortzea.

V. titulua. Zehapen-araubidea.

I. kapitulua. Arau-hausteak.

74.artikulua. Xedapen orokorrak.

75.artikulua. Arau-hauste arinak.

76.artikulua. Arau-hauste astunak.

77.artikulua. Arau-hauste oso astunak.

78.artikulua. Nahitaezko aseguruaren arloko arau-hausteak.

79.artikulua. Publizitatearen arloko arau-hausteak.

II. kapitulua. Zehapenak.

80.artikulua. Motak.

81.artikulua. Zehapenak mailakatzea.

III.kapitulua. Erantzukizuna.

82. artikulua. Erantzuleak.

IV. kapitulua. Zehapen-prozedura.

83.artikulua. Prozedurazko bermeak.

84.artikulua. Eskumena.

85.artikulua. Administrazioaren eta jurisdikzio penalaren jarduketak.

86.artikulua. Prozedura hastea.

87.artikulua. Salaketak.

88.artikulua. Zirkulazioa zaintzeaz arduratzen diren agintaritza-agenteen salaketen froga-balioa.

89.artikulua. Salaketaren jakinarazpena.

90.artikulua. Salaketak jakinarazteko jardunbidea.

91.artikulua. Jakinarazpenak ESTATUKO ALDIZKARI OFIZIALEAN (BOE).

92.artikulua. Trafiko Zehapenen Ediktu Taula (TZET).

93.artikulua. Zehapen-prozedura motak.

94.artikulua. Zehapen-prozedura laburtua.

95.artikulua. Zehapen-prozedura arrunta.

96.artikulua. Zehapen-prozedura arrunteko errekurtsoak.

V. kapitulua. Trafikoko arau-hausteei buruzko informazioaren mugaz gaindiko trukea.

97.artikulua. Informazioaren mugaz gaindiko trukerako prozedura.

98.artikulua. Arau-hausteak.

99.artikulua. Harremanetarako gune nazionala.

100.artikulua. Datuen trukea.

101.artikulua. Informazio-gutuna.

102.artikulua. Dokumentuak.

VI. kapitulua. Behin-behineko neurriak eta beste neurri batzuk.

103.artikulua. Behin-behineko neurriak.

104.artikulua. Ibilgailua ibilgetzea.

105.artikulua. Ibilgailuak bidetik kentzea eta gordailuan uztea.

106.artikulua. Ibilgailuaren hondakin-tratamendua.

107.artikulua. Administrazio-baimenen erabilpen-mugak.

VII. kapitulua. Zehapenak betearaztea.

108.artikulua. Betearaztea.

109.artikulua. Baimenak eteteko zehapena betearaztea.

110.artikulua. Isunak kobratzea.

111.artikulua. Isunen ordainketaren erantzule subsidiarioak.

VIII. kapitulua. Aurrekariak preskribatzea, iraungitzea eta ezereztea.

112.artikulua. Preskripzioa eta iraungitzea.

113.artikulua. Idatzoharra egitea eta ezereztea.

VI. titulua. Trafiko Istripuen Biktimen Erregistro Nazionala.

114.artikulua. Sorrera.

115.artikulua. Helburua.

Lehenengo xedapen gehigarria. Hizkuntza koofiziala duten autonomia-erkidegoetako gidabaimenak eta gidalizentziak.

Bigarren xedapen gehigarria. Trafikoaren eta ibilgailu motordunen zirkulazioaren arloko eginkizunak eta zerbitzuak eskualdatuta dituzten autonomia-erkidegoak.

Hirugarren xedapen gehigarria. Gidari profesionalentzako ikastaroak.

Laugarren xedapen gehigarria. Zehapenaren bidez lortutako diruarekin, bide- segurtasuna, trafiko-istripuen prebentzioa eta biktimentzako laguntza finantzatzeko betebeharra.

Bosgarren xedapen gehigarria. Trafikoaren eta ibilgailu motordunen zirkulazioaren arloko eginkizunak eta zerbitzuak eskualdatuta dituzten autonomia-erkidegoetako jakinarazpenak.

Seigarren xedapen gehigarria. Desgaitasuna duten pertsonentzako oinarrizko baldintzak eta irisgarritasun-baldintzak.

Zazpigarren xedapen gehigarria. Ehiza-espezieak harrapatzean eragindako trafiko- istripuen erantzukizuna.

Zortzigarren xedapen gehigarria. Beste administrazio publiko batzuei dagokien dokumentazioa.

Bederatzigarren xedapen gehigarria. Behin betiko baja, ibilgailua beste herrialde batera eramateko.

Hamargarren xedapen gehigarria. Industria-jarduerak eta bide-segurtasuna. Hamaikagarren xedapen gehigarria. Trafiko Zehapenen Ediktu Taularen (TZET)

eta Bide Helbide Elektronikoaren (BHE) bidezko jakinarazpenak integratzea eta koordinatzea.

Lehenengo xedapen iragankorra. Ibilgailuen behin betiko matrikulazioa Espainian. Bigarren xedapen iragankorra. Bide Helbide Elektronikoan jakinarazpenak egiteko

jardunbidea.

Hirugarren xedapen iragankorra. Motozikleten antzerako hiru gurpileko ibilgailuen abiadura-mugak.

Azken xedapenetatik lehena. Eskumen-titulua.

Azken xedapenetatik bigarrena. Arauak emateko gaikuntzak.

Azken xedapenetatik hirugarrena. Barne ministroari gaikuntza ematea.

I. eranskina. Oinarrizko kontzeptuak.

II. eranskina. Puntuak galtzea dakarten arau-hausteak.

III. eranskina. Bideko sentsibilizazio- eta berreziketa-ikastaroak.

IV. eranskina. Gehiegizko abiadurak eragindako zehapenen eta puntu-galeren taula.

V. eranskina. Espainiako organo eskudunek irisgarri izango dituzten bilaketa-datuak.

VI. eranskina. Espainiako organo eskudunek emango dituzten datuak.

VII. eranskina. Informazio-gutuna.

ATARIKO TITULUA

Xedapen orokorrak

1.artikulua. XEDEA.

1.Lege honek trafikoa, ibilgailu motordunen zirkulazioa eta bide-segurtasuna arautzea du xedetzat.

2.Horretarako, hauek arautzen ditu:

a)Konstituzioarekin eta autonomia-estatutuekin bat etorriz, Estatuaren Administrazio Orokorrari eta gai horretan eginkizunak eta zerbitzuak eskualdatuta dituzten autonomia- erkidegoei aipatutako gaien gainean dagozkien eskumenen erabilera, bai eta toki-entitateei dagozkienen zehaztapena ere.

b)Ibilgailuen zirkulaziorako arauak, bai eta, bideetan segurtasuna bermatzeko, erabilera orokorreko bideetan oinezkoek eta animaliek nola zirkulatu behar duten erregulatzen duten arauak ere; horretarako, bide horiek erabiltzen dituztenen eskubide eta betebeharrak zehaztuta.

c)Segurtasun aktibo eta pasiboko gailuak, eta horiek erabiltzeko arauak, eta, orobat, ibilgailuen baldintza teknikoak eta bide-segurtasunari zuzenean eragiten dioten industria- jardueren baldintza teknikoak.

d)Erabilera orokorreko bideak seinaleztatzeko irizpideak.

e)Zirkulazioa segurua eta erraza izan dadila bermatzeko, Administrazioak ibilgailuen zirkulazioarekin lotuta dauden jardueretarako ematen dituen aurretiko baimenak, batez ere ibilgailu motordunenak, eta helburu horretarako hartzen dituen kautelazko neurriak.

f)Ezarritako arauak ez betetzeagatik sortutako arau-hausteak, arau-hauste horiei ezar dakizkiekeen zehapenak, eta trafiko-arloko zehapen-prozedura.

2.artikulua. Aplikazio-eremua.

Lege honetako aginduak Estatuaren lurralde osoan aplikatzen dira, eta honako hauek daude aginduok betetzera behartuta: zirkulaziorako egoki diren hiri barruko nahiz hiriarteko bide eta lursail publikoen titularrak eta erabiltzaileak; zirkulaziorako egokiak izan ez arren, erabilera erkidekoak diren bide eta lursailen titularrak eta erabiltzaileak, eta, bestelako araurik ezean, talde zehaztu gabeek erabiltzen dituzten bide eta lursail pribatuen titularrak.

3.artikulua. Oinarrizko kontzeptuak.

Lege honen eta haren xedapen osagarrien ondorioetarako, ibilgailuei, bide publikoei eta haien erabiltzaileei buruzko oinarrizko kontzeptuak I. eranskinean aurreikusitakoak dira.

I. TITULUA

Trafikoari, ibilgailu motordunen zirkulazioari eta bide-segurtasunari buruzko

eskumenak erabiltzea eta koordinatzea

I. KAPITULUA

Eskumenak

4.artikulua. Estatuaren Administrazio Orokorraren eskumenak.

Autonomia-erkidegoek eskuratuta dituzten eskumenak ezertan eragotzi gabe, eta hurrengo artikuluan Barne Ministerioari ematen zaizkion eskumenez gain, Estatuaren Administrazio Orokorrari honako hauek dagozkio:

a)Bide-segurtasunarekin zerikusi zuzena duen oinarrizko araudi teknikoa onartzea.

b)Bide-segurtasunean eragina duten ibilgailu, atoi eta erdi-atoien elementuei aurretiko homologazioa ematea, eta ibilgailuen azterketa teknikoaren arloko arauak eta jarraibideak ematea.

c)Bide-hezkuntza programatzeko oinarrizko eta gutxieneko arauak onartzea, irakaskuntza-modalitate guztietarako.

d)Gidatzeko desgaikuntza eragiten duten gaixotasunen eta desgaitasunen zerrenda osatzea; egoera horiek antzemateko azterketak egiteko gutxieneko osasun-baldintzak finkatzea, eta azterketa horiek egiten dituzten establezimenduak ikuskatzea, kontrolatzea, eta haien jarduera etetea edo ixtea, hala badagokio.

e)Gidatzeko orduan eragina izan dezaketen drogak zehaztea, bai eta substantzia horiek antzemateko probak eta gehieneko mailak zehaztea ere.

f)Bide publikoetako edo erabilera publikoko bideetako osasun-laguntza koordinatzea.

g)Ibilgailuen segurtasunari eta ibilgailuen atal eta piezei buruzko nazioarteko tratatuak eta akordioak izenpetzea, bai eta tratatu eta akordio horietatik sortutako nazioarteko erregelamenduak Espainian ezartzeko beharrezko diren xedapenak ematea ere.

h)Bide-segurtasunarekin zerikusi zuzena duten industria-jarduerak arautzea, batez ere autoak konpontzeko tailerrenak.

i)Pertsonen garraioa arautzea, bereziki eskola-garraioa eta adingabeen garraioa, bide-segurtasunarekin zerikusia duten alderdietan.

j)Salgaien garraioa arautzea, eta, bereziki, salgai arriskutsuen, salgai galkorren eta edukiontzien garraioa arautzea, bide-segurtasunarekin zerikusia duten gaietan, nazioarteko erregelamenduekin bat etorriz.

5.artikulua. Barne Ministerioaren eskumenak.

Autonomia-erkidegoek eskuratuta dituzten eskumenak eta aurreko artikuluan aurreikusitakoak ezertan eragotzi gabe, Barne Ministerioari hauek dagozkio:

a)Ibilgailu motordunak eta ziklomotorrak gidatzeko baimenak eta lizentziak ematea eta berrikustea, baita salgai arriskutsuak garraiatzen dituzten ibilgailuak gidatzeko baimen berezia ematea eta berrikustea ere, erregelamenduz zehazten diren ezagutzei, gaitasun tekniko eta psikofisikoei zein maiztasunari buruzko baldintzak ezarrita. Deuseztasun-, kaltegarritasun- eta indargabetze-deklarazioak ere berari dagozkio.

b)Aplikatzekoak diren erregelamenduetako arauekin bat etorriz, militarren eta poliziaren alorrean salgai arriskutsuak garraiatzeko ibilgailuak gidatzeko ematen diren baimen bereziak eta gidabaimenak arlo zibileko gidabaimenekin trukatzea; baita atzerrian emandako gidabaimenak trukatzea, inskribatzea edo berritzea ere, indarrean dagoen legedian horrela aurreikusita dagoenean.

c)Gidarien prestakuntza-zentroak irekitzeko baimenak ematea, eta baimenen deuseztasun-, kaltegarritasun- edo indargabetze-deklarazioak egitea; gidatzen irakasten jarduteko beharrezko diren gaitasun-ziurtagiriak eta baimenak ematea, eta gidarien gaitasun psikofisikoak aztertzen jarduteko behar diren egiaztagiriak ematea, erregelamendu bidez ezartzen diren betekizun eta baldintzen arabera.

d)Ibilgailu motordunak, atoiak, erdi-atoiak eta ziklomotorrak matrikulatzea, eta ibilgailu horien zirkulazio-baimenak ematea; bai eta baimen horien deuseztasun-, kaltegarritasun- edo indargabetze-deklarazioak egitea ere, erregelamendu bidez ezarritako moduan.

e)Aldi baterako eta behin-behineko baimenak ematea, ibilgailuek zirkulatu ahal izan dezaten.

f)Arau bereziak ezartzea, ibilgailu historikoek zirkulatu ahal izan dezaten eta ondare historikoa osatzen duten ibilgailuak zaindu eta zaharberritu daitezen.

g)Ibilgailuak herritik kanpoko bideetatik kentzea, eta zirkulatzeko aldi baterako edo behin betiko baja ematea.

h)Ibilgailuak, gidariak eta arau-hausleak, gidarien prestakuntza-zentroetako irakasle profesionalak, gidarien prestakuntza-zentroak, gidarien gaitasun psikofisikoak aztertzeko zentroak eta matrikula-plakak prestatzeko zentroak erregistratzea, erregelamendu bidez ezarritako moduan.

i)Hiriarteko bide-mota guztietan eta zeharbideetan zirkulazioa zaintzea eta zirkulazioaren diziplina jagotea, udaltzainik ez dagoenean, eta bide horietan zirkulazioaren eta segurtasunaren arauen aurka egiten diren arau-hausteak salatzea eta zehatzea.

j)Ibilgailuen azterketa teknikoa egiteko betebeharra eta harekin lotutako aginduak ez betetzeagatik eta bide-segurtasunari zuzenean eragiten dioten industria-jarduerei buruzko arauak ez betetzeagatik egindako arau-hausteak salatzea eta zehatzea.

k)Hiriarteko bideetan eta zeharbideetan trafikoa arautu, antolatu eta kudeatzea. Zeharbideen kasuan, lankidetza- edo eskuordetza-formulak ezarriko dira toki-entitateekin, hargatik eragotzi gabe bestelako xedapenetan ezarritakoa eta beste ministerio-sail batzuen ahalmenak.

l)Zirkulazioa zaintzeaz arduratzen diren agintaritza-agenteen jarduerarako eta prestakuntzarako oinarrizko eta funtsezko jarraibideak ezartzea, hargatik eragotzi gabe toki-korporazioen eskumenak; hain zuzen ere, toki-korporazioen organoekin beharrezko diren lankidetzarako neurriak adostuko dira.

m)Kirol-probak egiteko baimenak ematea, proben ibilbide osoa edo zati bat errepide nazionaletatik edo zeharbideetatik igaro behar denean —betiere, bide publiko horien titulartasuna duten administrazioen aurretiko txostena jaso ondoren—, eta udalen edo autonomia-erkidegoen beste organo batzuek eman beharreko baimenei buruzko txosten lotesleak egitea, kirol-probak egiteko erabiliko diren bide publikoetan edo erabilera publikoko bideetan zirkulazioa antolatu, kudeatu, kontrolatu eta zaintzeko eskumena Estatuaren Administrazio Orokorrarena denean.

n)Zirkulazioaren segurtasuna eta arintasuna bermatzeko, errepideak edo bide-zati batzuk zirkulaziorako ixtea, edota, ingurumen-arrazoiak direla eta, ibilgailu jakin batzuei sarbidea murriztea, erregelamendu bidez ezarritako moduan.

ñ) Trafiko-istripuen estatistika eta ikerketa koordinatzea, eta ibilgailuen azterketa teknikoaren estatistikak egitea, beste erakunde ofizial eta pribatu batzuekin lankidetzan, erregelamendu bidez ezarritako moduan.

o)Alkoholak edo drogek eragindako intoxikazio-maila neurtzeko erregelamendu bidez ezarritako probak egitea bide publikoetatik zirkulatzen duten gidariei, bide horietako zirkulazioa antolatzeko, kudeatzeko, kontrolatzeko eta zaintzeko eskumena duenean.

p)Esleitutako puntu guztiak edo batzuk galdu dituzten gidariek egin beharreko bideko sentsibilizazio- eta berreziketa-ikastaroen kudeaketa kontratatzea, eta ikastaro horien edukia, iraupena eta eskakizunak zehaztea. Sektore publikoko kontratuei buruzko araudian ezarritakoaren arabera egingo da kontratazio hori.

q)Lege honetan araututako arlo guztietan, aukera-berdintasuna, diskriminazio-eza eta irisgarritasun unibertsala bermatzea desgaitasuna duten pertsonei, batez ere gidari direnean.

6.artikulua. Trafiko Buruzagitza Nagusia organismo autonomoa.

1.Barne Ministerioak Trafiko Buruzagitza Nagusia organismo autonomoaren bidez beteko ditu aurreko artikuluan zerrendatutako eskumenak.

2.Guardia Zibila arituko da, erregelamendu bidez ezarritako moduan, Barne Ministerioak zirkulazioa arautu, antolatu, kudeatu eta zaintzeko dituen eskumen eskuordetuak betetzen, bai eta lege honetan jasotako arauen aurkako arau-hausteak salatzen, eta bide publikoetan edo erabilera publikoko bideetan babes-lanak eta sorospen- lanak egiteko dituen eskumenak betetzen ere. Bereziki, Zirkulazioko Taldea arituko da, zeina, ondorio horietarako, Trafiko Buruzagitza Nagusia organismo autonomoaren menpe baitago berariaz.

7.artikulua. Udalerrien eskumenak.

Udalerriei hauek dagozkie:

a)Beren titulartasuneko hiri barruko bideetan trafikoa arautzea, antolatzea, kudeatzea, zaintzea eta diziplina ezartzea, beren agenteen bitartez, bai eta bide horietan egindako arau-hausteak salatu eta zehatzea ere, betiere hori ez badu beste administrazio batek berariaz esleituta.

b)Hiri barruko bideen erabilera arautzea zirkulazioko udal-ordenantzen bidez, aparkalekuak erabiltzaile guztien artean berdintasunez banatzeko, ibilgailuen zirkulazioaren arintasuna eta kaleen oinezko erabilera kaltetu gabe, bai eta aparkaldi mugatuko neurriak ezartzea ere, aparkalekuak txandaka erabil daitezen bermatzeko, bereziki aintzat hartuta desgaitasun baten ondorioz mugikortasuna urrituta duten eta ibilgailuak erabiltzen dituzten pertsonen premiak, pertsona horiek gizarteratzen laguntzeko.

c)Hiri barruko bideetako ibilgailuak ibilgetzea, ibilgailuok aparkaldi mugatuko eremuetan aparkatzea baimentzen duen titulurik ez daukatenean edota baimendutako denbora gainditzen dutenean, harik eta ibilgailuaren gidaria identifikatzen den arte.

Ibilgailuak hiri barruko bideetatik kentzea eta gordailuan uztea, zirkulazioa oztopatzen edo zailtzen badute, zirkulaziorako arriskua sortzen badute, edota aparkaldi mugatuko eremuetan gaizki aparkatuta badaude, betiere ibilgailuak ibilgetzeko artikulu honetan ezarritako baldintzak betez. Bizikletak kendu eta gordailuan uzteko eskumena dute, baldin eta abandonaturik badaude edo, lotuta egonik, ibilgailuen edo pertsonen zirkulazioa oztopatzen badute edo hiri-altzariak hondatzen badituzte.

Halaber, ibilgailuak hiriarteko bideetatik kentzeko eta gordailuan uzteko eskumena dute, erregelamendu bidez ezarritako moduan.

d)Kirol-probak egiteko baimenak ematea, probak oso-osorik hirigunean egitekoak direnean. Zeharbideak eskumen honetatik kanpo daude.

e)Hiri barruko bideetan 5.o) artikuluan aipatutako probak egitea, erregelamendu bidez ezarritako moduan.

f)Hiri barruko bideak ixtea, beharrezkoa denean.

g)Ingurumen-arrazoiak direla eta, ibilgailu jakin batzuei hiri barruko bideetako sarbidea murriztea.

II. KAPITULUA

Trafikoaren, Bide Segurtasunaren eta Mugikortasun Jasangarriaren Kontseilu

Nagusia

8.artikulua. Osaera eta eginkizunak.

1.Trafikoaren, Bide Segurtasunaren eta Mugikortasun Jasangarriaren Kontseilu Nagusia kontsultarako eta partaidetzarako organoa da, trafikoa, bide-segurtasuna eta mugikortasun jasangarria sustatu eta hobetzeko, bai eta eremu horietan jarduerak garatzen dituzten administrazio publikoen eta erakundeen arteko hitzarmenak bultzatzeko ere, trafikoaren eta ibilgailu motordunen zirkulazioaren arloan eginkizunak eta zerbitzuak eskualdatuta dituzten autonomia-erkidegoen eskumenak hargatik eragotzi gabe.

2.Kontseiluaren presidentea Barne ministroa izango da, eta Kontseiluan ordezkaturik egongo dira Estatuaren Administrazio Orokorra, autonomia-erkidegoak, Ceuta eta Melillako hiriak, toki-administrazioak, fundazioak, biktimen elkarteak, desgaituen gizarte-sektorea, trafiko-istripuak prebenitzeko eta bide-segurtasuna sustatzeko elkarteak, ikerketa-zentroak, eta trafikoarekin, bide-segurtasunarekin eta mugikortasun jasangarriarekin lotura zuzena daukaten erakunde profesional, ekonomiko eta sozial adierazgarrienak.

3.Kontseiluak osoko bilkuretan, batzorde iraunkorretan, batzordeetan eta lantaldeetan jarduten du.

4.Trafikoaren eta ibilgailu motordunen zirkulazioaren arloko eginkizunak eta zerbitzuak eskualdatuta ez dauzkaten autonomia-erkidegoetan eta Ceuta eta Melillako hirietan, Kontseiluaren batzorde bat dago. Era berean, Kontseiluaren batzorde bat egongo da hiri barruko bideetako trafikoa, bide-segurtasuna eta mugikortasun jasangarria aztertzeko.

Trafikoaren eta ibilgailu motordunen zirkulazioaren arloko eginkizunak eta zerbitzuak eskualdatuta dauzkaten autonomia-erkidegoek trafikoaren, bide-segurtasunaren eta mugikortasun jasangarriaren kontseilu propioak ezar ditzakete.

5.Trafikoaren, Bide Segurtasunaren eta Mugikortasun Jasangarriaren Kontseilu Nagusiak eginkizun hauek izango ditu:

a)Trafikoaren, bide-segurtasunaren edo mugikortasun jasangarriaren arloan batera gauzatzeko planei buruzko txostenak egitea eta, hala dagokionean, halako planak proposatzea, Gobernuaren gidalerroak betetzeko edota haren onespena jasotzeko. Proposamen horiek ez dira lotesleak, eta, bereziki, planek jasotzen dituzten neurrien bideragarritasun teknikoa eta finantzarioa kontuan hartu behar dituzte.

b)Barne Ministerioko organo gorenei eta zuzendaritza-organoei gaiaren inguruko aholkuak ematea.

c)Trafikoari, bide-segurtasunari edo mugikortasun jasangarriari buruzko nazioarteko hitzarmen edo tratatuei buruzko txostenak egitea, Estatuak lotetsita gelditzeko onespena eman baino lehen.

e)Zirkulazioari, bide-segurtasunari edo mugikortasun jasangarriari eragiten dioten xedapen orokorren proiektuei buruzko txostenak egitea, edota halako proiektuak proposatzea.

e)Ibilgailu motordunen publizitateari buruzko txostenak egitea.

f)Arlo honetako jarduerak egiten dituzten organismoen, entitateen eta elkarteen jarduna bultzatzea, horretarako proposamenak eginez.

g)Espainiako istripu-kopuruaren eboluzioaz arduratzea eta txostenak egitea.

6.Kontseiluaren osaera, antolaketa eta funtzionamendua erregelamendu bidez ezarriko dira. Ondorio horietarako, bide-segurtasuneko lurralde-kontseiluak sor daitezke. Nolanahi ere, orekari eutsi behar zaio ordezkatutako kolektiboen eta ordezkatzen dituzten sektoreen artean.

III. KAPITULUA

Trafikoaren, Bide Segurtasunaren eta Mugikortasun Jasangarriaren Konferentzia

Sektoriala

9.artikulua. Trafikoaren, Bide Segurtasunaren eta Mugikortasun Jasangarriaren Konferentzia Sektoriala.

1.Trafikoaren, Bide Segurtasunaren eta Mugikortasun Jasangarriaren Konferentzia Sektoriala sortzen da. Estatuaren Administrazio Orokorraren eta autonomia-erkidegoetako administrazioen arteko lankidetza-organoa izango da; betiere, autonomia-erkidego horiek pertsonak eta ondasunak babesteko eta ordena publikoa mantentzeko eskumenak beren gain hartuta badituzte, eta trafikoaren eta ibilgailu motordunen zirkulazioaren arloko eginkizunak eta zerbitzuak jaso badituzte. Konferentzia sektorialak koordinaturik jardungo du gai horren inguruan, leialtasun instituzionalaren printzipioa beteko du, eta, administrazioen eskumen eskuordetuak erabiltzean, elkarrekiko errespetua gordeko du.

2.Konferentzia sektorialak bere barne-erregelamendua onartuko du, eta horren bidez bere antolaketa eta funtzionamendua arautuko ditu.

II. TITULUA

Zirkulazioko jokabide-arauak

I. KAPITULUA

Arau orokorrak

10.artikulua. Erabiltzaileak, gidariak eta ibilgailuen titularrak.

1.Bide-erabiltzaileak zirkulazioa ez oztopatzeko moduan jokatu behar du, eta ez die pertsonei arrisku, kalte edo beharrik gabeko eragozpenik sortuko, ez eta ondasunei kalterik eragingo ere.

2.Gidariak bere buruari edota beste inori inolako kalterik ez sortzeko behar den arretaz eta kontuaz gidatu behar du, kontuz ibiliz norbera, bidaiariak eta gainerako bide- erabiltzaileak arriskuan ez jartzeko.

Gidariak egiaztatu behar du ibilgailuaren matrikula-plakek ez daukatela irakurtzea eta identifikatzea eragozten edo zailtzen duten oztoporik.

3.Ibilgailuaren titularrak eta, hala badagokio, errentariak arretarik handienaz jokatu behar dute ibilgailua erabiltzeak eragin ditzakeen arriskuak saihesteko; lege eta erregelamendu bidez ezarritako baldintzetan izango dituzte ibilgailuak; behar diren azterketa eta ikuskapenak egingo dizkiete, eta gidabaimenik edo gidalizentziarik sekula izan ez dutenei ibilgailua gidatzea galaraziko diete.

11.artikulua. Ibilgailuaren titularraren eta ohiko gidariaren betebeharrak.

1.Ibilgailuaren titularrak honako betebehar hauek ditu:

a)Arau-haustea egin den unean ibilgailuaren gidaria zein izan den jakinaraztea Administrazioari. Besteak beste, gidabaimenaren edo gidalizentziaren zenbakia jakinarazi beharko du, Trafiko Buruzagitza Nagusia organismo autonomoaren Gidarien eta Arau Hausleen Erregistroan identifikatu ahal izateko.

Gidarien eta Arau Hausleen Erregistroan inskribatuta ez badago gidaria, titularrak Espainian gidatzeko gaitzen duen administrazio-baimenaren kopia izan behar du, eta Administrazioari eman beharko dio, hala eskatuz gero. Titularra gidaririk gabeko ibilgailuak alokatzeko enpresa bat denean, administrazio-baimenaren kopiaren ordez errentamendu- kontratuaren kopia eman daiteke.

b)Gidabaimenik edo gidalizentziarik sekula izan ez dutenei ibilgailua gidatzea galaraztea.

2.Ibilgailuaren titularrak haren ohiko gidariaren nortasuna jakinaraz diezaioke Trafiko Buruzagitza Nagusia organismo autonomoaren Ibilgailuen Erregistroari. Horrela eginez gero, titularra aurreko betebeharretatik salbuetsita egongo da, eta, hortik aurrera, ohiko gidariak bete beharko ditu.

3.1. zenbakian ezarritako betebeharrak betetzea eta aurreko zenbakian adierazitako jakinarazpena egitea ibilgailuaren epe luzeko errentariari dagokio, baldin eta Trafiko Buruzagitza Nagusia organismo autonomoaren Ibilgailuen Erregistroan jasota azaltzen bada.

4.Epe luzeko errentamendu-araubideko ibilgailuaren titularrak errentariaren nortasuna jakinarazi behar dio Trafiko Buruzagitza Nagusia organismo autonomoaren Ibilgailuen Erregistroari.

12.artikulua. Obrak eta debekatutako jarduerak.

1.Lege honen xede diren bideetan obrak egiteko, eta instalazioak, edukiontziak, hiri- altzariak edo beste edozein elementu aldi baterako edo betiko jartzeko, bideen titularren baimena behar da eta errepideen araudian eta udal-arauetan xedatutakoa bete behar da. Orobat, agindu horiek berak aplikatuko dira obrak geldiarazteko, zirkulazioaren egoera edo ezaugarri bereziak direla-eta Trafiko Buruzagitza Nagusia organismo autonomoak haiek geldiarazteko eskatzen duenean.

Halaber, bideetan egiten diren obrak, hasi aurretik, Trafiko Buruzagitza Nagusia organismo autonomoari jakinarazi behar zaizkio, edo, hala dagokionean, horretaz arduratzen den autonomia-erkidegoko edo tokiko agintaritzari. Organismo edo agintaritza horrek zirkulazioa arautu, antolatu, kudeatu eta zaintzeko egoki diren jarraibideak emango ditu, zirkulazio-mugen egutegia eta bestelako baimenetatik eratorritako mugak kontuan harturik, betiere organo eskudunak obrak egiteko dituen ahalmenak ezertan eragotzi gabe.

Zenbaki honetan xedatutakoa urratzea, bai eta errepidean lanak seinaleztatu gabe edo seinaleek horri buruzko araudi teknikoa bete gabe egitea, errepideei buruzko araudian aurreikusitako moduan zehatuko da, udal-araudi zehatzailea alde batera utzi gabe.

2.Debekatuta dago bideetan gauzak edo materiak botatzea, jartzea edo uztea, baldin eta eragozpenik gabe zirkulatzeko, gelditzeko edo aparkatzeko oztopo edo arrisku izan badaitezke, bideak eta bideetako instalazioak narriatzen badituzte, edota bideetan edo bide-inguruetan zirkulatzeko, gelditzeko edo aparkatzeko baldintza egokiak aldarazten badituzte.

3.Bidean oztoporen bat edo arriskuren bat eragiten duenak lehenbailehen kendu behar du, eta, bitartean, beharrezko neurriak hartu behar ditu beste erabiltzaileak arriskuaz ohartarazteko eta zirkulazioa ez oztopatzeko.

4.Debekatuta dago sua pitz dezakeen edozein gauza eta, oro har, bide-segurtasuna arriskuan jar dezakeen edozer bideetara edo inguruetara botatzea.

5.Debekatuta dago lege honen xede diren bideetan perturbazio elektromagnetikoak emititzea, zarata egitea eta gasak eta bestelako kutsagarriak isurtzea, erregelamendu bidez ezarritako moduan.

6.Debekatuta dago ibilgailuak zamatzea erregelamendu bidez ezarritakoa bete gabe.

7.Lege honen xede diren bideetatik zirkulatzea debekatuta daukate erregelamendu bidez ezarritako mailatik gorako zarata eragiten duten ibilgailuek, ezarritako gehieneko maila gainditzen duten gas- eta ke-emisioak eragiten dituztenek, eta baimendu gabeko aldaketa garrantzitsuren bat eginda daukatenek. Ibilgailu-gidari guztiak behartuta daude laguntza ematera akats horiek detektatzeko erregelamendu bidez ezarritako probetan.

13.artikulua. Gidatzeko arau orokorrak.

1.Gidariak bere ibilgailua kontrolatzeko moduko egoeran egon behar du beti. Beste bide-erabiltzaile batzuengana hurbiltzen denean, haien segurtasuna ziurtatzeko

beharrezkoa den arreta jarri behar du; batez ere, erabiltzaileok haurrak, zaharrak edo itsuak badira edo, oro har, desgaitasuna duten pertsonak badira edo mugitzeko arazoak badituzte.

2.Ibilgailuen gidariak beti egon behar du ibilgailuan aske mugitzeko moduan, beharrezko ikuseremua duela, eta gidatzen ari den bitartean etengabe arreta jarrita, bere segurtasuna, ibilgailuan doazen gainerako bidaiariena eta gainerako bide-erabiltzaileena bermatzeko. Horretarako, arreta berezia jarri behar du gidariak, bai bera eta bai beste bidaiariak egoki eserita joan daitezen, eta garraiatzen dituen gauzak edo animaliak ondo kokatuta joan daitezen, gidariari trabarik sor ez diezaioten.

3.Debekatuta dago soinu-hargailuei edo -erreproduzigailuei lotutako entzungailuak edo aurikularrak jarrita gidatzea, edo gidatzeko beharrezkoa den etengabeko arreta murrizten duten bestelako gailuak jarrita, salbu eta gidabaimena ateratzeko zirkuitu irekiko gaitasun-probak egiten direnean, erregelamendu bidez ezarritako moduan.

Gidatzen den bitartean, ezin izango da erabili telefonia mugikorreko gailurik, nabigatzailerik edo bestelako komunikazio-sistemarik, salbu eta komunikazioa eskuak erabili gabe eta entzungailu, aurikular edo antzekorik gabe egiten denean.

Debeku horretatik salbuetsita daude agindutako eginkizunetan diharduten agintaritza- agenteak.

Aurreko lerrokadetan aurreikusitako debekuez bestelako salbuespenak ezarri ahal izango dira erregelamenduz, baita, teknologiak aurrera egin ahala, gidatzeari arreta ematea murrizten dutela jotako gailuei buruzko debekuak ere.

4.Ibilgailuen gidariek eta bidaiariek nahitaez erabili behar dituzte segurtasun-uhalak, kaskoak eta gainerako babes- eta segurtasun-elementuak, erregelamendu bidez zehaztutako baldintzen arabera; betiere, erregelamendu bidez ezarritako salbuespenak kontuan izanik, baldin eta halakorik badagokie. Gidari profesionalek, hirugarrenentzako zerbitzu publikoa ematen ari direla, ez dira erantzule izango ibilgailuko bidaiariek arau hau betetzen ez dutenean.

Bide-segurtasunarekin lotutako arrazoiak direla eta, ibilgailuko aurreko edo atzeko eserlekuetan adingabeak joatea debekatu ahalko da, haien adinaren edo altueraren arabera, erregelamendu bidez ezartzen diren baldintzetan.

5.Debekatuta dago hamabi urtetik beherako umeak sidekardun nahiz sidekarrik gabeko ziklomotorretan edo motozikletetan eramatea, edozein motatako bideetan. Salbuespen gisa, baimenduta dago zazpi urtetik gorako umeak eramatea, baldin eta gidaria haren aita, ama, tutorea edota gurasoen edo tutorearen baimena duen adin nagusiko bat bada, umeak kasko homologatua badarama, eta erregelamendu bidez ezarritako berariazko segurtasun-baldintzak betetzen badira.

6.Debekatu egiten da ibilgailuetan radarrak edo zinemometroak inhibitzeko gailuak instalatzea edo eramatea, edo zirkulazioa zaintzeko sistemek behar bezala funtzionatzea eragozten duen beste edozein tresna; debekatuta dago helburu horrekin seinaleak egitea ere. Halaber, debekatu egiten da radarrak edo zinemometroak detektatzeko mekanismoak erabiltzea.

Debeku horretatik kanpo geratzen dira zirkulazioa zaintzeko sistemen kokalekua jakinarazten duten mekanismoak.

14.artikulua. Edari alkoholdunak eta drogak.

1.Lege honen xede diren bideetan, ibilgailu-gidariek ezin dute zirkulatu edari alkoholdunetarako erregelamendu bidez ezarritako mailatik gorako tasa dutela.

Era berean, ezin dute zirkulatu organismoan drogak izanda; salbuetsita daude medikuak hala aginduta edo helburu terapeutikoarekin hartzen diren substantziak, baldin eta gidaria, 10. artikuluan ezartzen den bezala, ibilgailua arretaz, kontuz eta arreta-galtzerik gabe erabiltzeko egoeran badago.

2.Ibilgailuaren gidaria behartuta dago organismoan alkohola edo drogak detektatzeko probak egitera; proba horiek zirkulazioa zaintzeaz arduratzen diren eta agindutako eginkizunetan diharduten agintaritza-agenteek egingo dituzte. Halaber, bidearen gainerako

erabiltzaileak ere proba egitera behartuta egongo dira, trafiko-istripu batean tarteko badira edo lege honetan tipifikatuta dagoen arau-hauste bat egin badute.

3.Alkohola detektatzeko proba honela egiten da: botatako arnasa neurgailu baimenduen bidez egiaztatuta; organismoan drogak detektatzeko proba, aldiz, honela: onartutako gailu baten bidez listu-proba eginda eta, ondoren, listu-lagina analizatuta — listu-kantitate nahikoa izan behar du lagin horrek—.

Hala ere, proba horiek egitea galarazten duten arrazoi justifikatuak daudenean, agenteek subjektuaren azterketa medikoa agindu ahal izango dute, edota subjektua eramango duten osasun-zentroko medikuek egoki deritzoten analisi klinikoak egitea.

4.Alkohola edo drogak detektatzeko probak egiteko prozedura, baldintzak eta zehaztapenak erregelamendu bidez ezarriko dira.

5.Emaitzak egiaztatzeko xedez, alkohola edo drogak detektatzeko probak errepikatu ahal izango dira, interesdunak hala eskatuz gero. Proba horiek, ahal dela, odol-analisiak izango dira, behar bezala justifikatutako egoeretan salbu. Egiaztatze-probak emaitza positiboa ematen badu, interesdunak ordaindu beharko du haren kostua.

Osasun-langileak behartuta daude proben emaitzen berri ematera gertaera erregistratu den probintziako trafikoburuari edota, hala dagokionean, trafikoaren eta ibilgailu motordunen zirkulazioaren arloko eginkizunak eta zerbitzuak eskualdatuta dituzten autonomia-erkidegoetan zehapena ezartzeko eskumena duten organoei, edota udal- agintari eskudunei.

II. KAPITULUA

Ibilgailuen zirkulazioa

1.ATALA. KOKALEKUA

15.artikulua. ZIRKULAZIOAREN NORANZKOA.

Arau orokor gisa, lege honen xede diren bideetan, eta batik bat ikuspen gutxiko

bihurgune eta sestra-aldaketetan, ibilgailuak eskuinaldetik eta galtzadaren ertzetik ahalik eta hurbilen zirkulatu behar du, beste ibilgailu batekin segurtasunez gurutzatzeko alboko nahikoa tarte utzita.

16.artikulua. ERREIEN ERABILERA.

1.Mugikortasun urriko pertsonentzako ibilgailu ez diren automobilen gidariek edota erregelamendu bidez ezarritako gehieneko masa baimendua duten ibilgailu berezien gidariek galtzadatik zirkulatu behar dute, eta ez bazterbidetik, salbu eta larrialdiren bat denean. Halaber, honako arau hauek bete behar dituzte:

a)Zirkulazioaren bi noranzkoetako galtzadetan, bi errei dituztenetan, gidariek eskuineko erreitik zirkulatu behar dute, erreiok bide-marrez bereizita egon nahiz ez.

b)Zirkulazioaren bi noranzkoetako galtzadetan, hiru errei luzetarako marra etenez bereizita dituztenetan, gidariek eskuineko erreitik zirkulatu behar dute, eta inoiz ere ez ezker-ezkerreko erreitik.

c)Herritik kanpoko bideetan, noranzko bereko errei bat baino gehiago duten galtzadetan, oro har, eskuin-eskuineko erreitik zirkulatu behar dute. Hala ere, noranzko bereko gainerako erreietatik zirkulatu ahal izango dute, baldin eta zirkulazioaren eta bidearen egoerak horretarako aukera ematen badu eta atzetik datozen ibilgailuen martxa oztopatzen ez badute.

Adierazitako bideetan, noranzko bereko hiru errei edo gehiago dituzten galtzadetan, oro har, eskuin-eskuineko erreitik zirkulatu behar dute erregelamendu bidez ezarritako gehieneko masa baimendua duten kamioien gidariek, bazterbidetik zirkulatzera behartuta ez dauden ibilgailu berezien gidariek eta zazpi metro baino gehiagoko luzera duten

ibilgailu-taldeen gidariek. Hala ere, ondoko erreia ere erabili ahal izango dute, baldin eta aurreko paragrafoan adierazitako egoera eta baldintzak betetzen badira.

d)Herri barruko bideetan, noranzko bereko bi errei edo gehiago luzetarako bide- marrez mugatuta dituzten galtzadetatik zirkulatzean, beraren norabideari egokien datorkiona erabil dezake gidariak, baina ezin izango du errei hori utzi, salbu eta norabidez aldatzeko, aurreratzeko, gelditzeko edo aparkatzeko.

2.Aurreko zenbakian xedatutakoaren ondorioetarako, erreiak zenbatzeko orduan ez dira kontuan hartuko ez zirkulazio motelerako erreiak, ez eta ibilgailu jakin batzuetarako erreserbatuta daudenak ere, erregelamendu bidez ezarritako moduan.

17.artikulua. Bazterbidetik ibiltzea.

1.Animaliek tiratutako ibilgailuak, erregelamendu bidez ezarritako gehieneko masa baimendua gainditzen ez duten ibilgailu bereziak, zikloak, ziklomotorrak, mugikortasun urriko pertsonentzako ibilgailuak, edo txirrindularien atzetik doazen ibilgailuak gidatzen dituztenek eskuineko bazterbidetik zirkulatu behar dute, baldin eta ibilgailu horietarako bereziki gordetako biderik edo bide-zatirik ez badago, eta bazterbidea erabilgarria eta nahikoa bada; hala ez bada, galtzadaren ahalik eta zatirik txikiena erabiliko dute.

Era berean, eskuineko bazterbidetik edo, bestela, zenbaki honetan ezarritakoaren arabera ezinbestean erabili beharreko galtzada-zatitik zirkulatu behar du motozikletak, turismo-automobilak eta erregelamendu bidez ezarritako gehieneko masa baimendua gainditzen ez duten kamioiak gidatzen dituen gidariak, baldin eta larrialdiren bat dela-eta gutxiegizko abiaduran zirkulatzen ari bada eta zirkulazioa larri nahasten ari bada.

Aurreko paragrafoetan xedatutakoa gorabehera, bizikleta-gidariak ibilgailu horietarako erregelamendu bidez ezarritako abiadura gaindi dezake, bidearen baldintzen arabera abiadura handitzea gomendagarria den bide-zatietan, eta beharrezko duen galtzadaren eskuinaldeko zatia ere har dezake, batez ere bihurguneak dituzten aldapa luzeetan.

2.Aurreko zenbakian aipatutako ibilgailuek debekatuta izango dute paraleloan zirkulatzea, bizikletek eta bi gurpileko ziklomotorrek izan ezik, horiek paraleloan zirkula baitezakete, erregelamendu bidez ezarritako moduan, eta bidearen baldintzak edota trafikoaren arriskugarritasuna kontuan izanda.

18.artikulua. Zirkulazioaren noranzkoaren kasu bereziak eta murrizketak.

Zirkulazio segurua eta arina bermatzeko beharrezkoa denean, edo ingurumenarekin

lotutako arrazoiak daudenean, agintari eskudunek agindu dezakete zirkulazioaren beste noranzko bat ezartzea, ibilgailu guztiei nahiz ibilgailu jakin batzuei bidegune batzuetan edo zati batzuetan sartzea debekatzea, bide batzuk ixtea, ibilbide jakin batzuk hartzera behartzea, edota bazterbideak edo erreiak ohiko noranzkoaren kontra erabiltzea.

19.artikulua. Babesguneak, irlatxoak edo gidaseinaleak.

Bidean babesguneak, irlatxoak edo gidaseinaleak daudenean, martxaren noranzkoaren arabera eskuinaldean dagoen galtzada-zatitik zirkulatu behar da, salbu eta noranzko bakarreko bide batean edota zirkulazioaren noranzko bakar bati dagokion bidegunean egonez gero, halakoetan alde batetik nahiz bestetik zirkulatu baitaiteke.

20.artikulua. Autobideetatik eta autobietatik zirkulatzea.

1.Autobideetatik eta autobietatik zirkulatzea debekatuta dute animaliek tiratutako ibilgailuek, bizikletek, ziklomotorrek eta mugikortasun urriko pertsonentzako ibilgailuek.

Aurreko paragrafoan esandakoa gorabehera, bizikleta-gidariek autobietako bazterbideetatik zirkula dezakete, salbu eta bide-segurtasuneko arrazoiengatik dagokion seinalearen bidez debekatuta dagoenean.

2.Bidesari, tasa edo prezio publikopeko autobide eta autobietatik zirkulatzeko, dagokion bidesari, tasa edo prezio publikoa ordaindu beharko da.

2. atala. Abiadura

21.artikulua. Abiadura-mugak.

1.Gidaria behartuta dago ezarritako abiadura-mugak errespetatzera, eta kontuan izan behar ditu bere baldintza fisiko eta psikikoak, bidearen, ibilgailuaren eta ibilgailuko zamaren ezaugarriak eta egoera, eguraldiaren, ingurumenaren eta zirkulazioaren baldintzak, eta, oro har, une bakoitzean sor daitezkeen gorabehera guztiak; hartara, baldintza horietara egokitu ahal izateko ibilgailuaren abiadura, eta, ondorioz, ibilgailua ikuseremuaren barruan gerarazi ahal izateko, sor daitekeen oztopoa edozein dela ere.

2.Ibilgailuen zirkulaziorako baimendutako gehieneko eta gutxieneko abiadurak lege honen xede diren gidari, ibilgailu eta bideetarako oro har erregelamendu bidez xedatutako baldintzen arabera ezartzen direnak izango dira, betiere bakoitzaren ezaugarrien arabera. Abiadurari buruzko debeku edo betebehar bereziak dituzten tokietan, seinale iraunkorrak edo aldi baterakoak jarriko dira. Berariazko seinalerik ezean, bide-mota bakoitzerako ezarritako abiadura-muga orokorrak errespetatu behar dira.

3.Halaber, erregelamendu bidez ezarriko da hiri barruko bideetarako eta zeharbideetarako baimendutako gehieneko abiadura-muga orokorra. Muga hori murriztu egin daiteke bereziki arriskutsuak diren zeharbideetan, udal-agintariak eta bidearen titularra ados jarriz gero, eta hiri barruko bideetan, udalbatzaren organo eskudunak hala erabakiz gero.

4.Turismo-automobilek eta motozikletek 20 km/h handitu ditzakete errepide arruntetarako ezarritako gehieneko abiadurak —zeharbideetarako ezarritakoak izan ezik—, abiadura horiek baino motelago zirkulatzen duten ibilgailuak aurreratzeko bada.

5.Zikloek, animaliek tiratutako ibilgailuek eta garraio eta ibilgailu bereziek gutxieneko abiadura-muga baino astiroago zirkula dezakete, trafikoaren egoera dela-eta ezinezkoa denean gutxieneko abiadura baino azkarrago ibiltzea zirkulazioan arriskurik sortu gabe, bai eta beste ibilgailu batzuk babesten edo laguntzen ibiltzen direnean ere, erregelamendu bidez ezarritako moduan.

6.Bidearen titularrak abiadura-mugetan egiten dituen aldaketak zirkulazioa kudeatzeko eskumena duten agintariei jakinarazi beharko dizkie, gutxienez hilabete lehenago.

22.artikulua. Ibilgailuen arteko tarteak, eta zaindu beharreko abiadura.

1.Berehalako arriskua denean izan ezik, gidariak, ibilgailuaren abiadura nabarmen jaisteko, beste gidari batzuei arriskurik sortu gabe egiteko modua duela ziurtatu behar du, aurrez adierazi behar du, eta atzean dituen ibilgailuek bere kontra talka egiteko arriskurik ez sortzeko moduan egin behar du, erregelamendu bidez ezarritako moduan.

2.Gidariak, beste ibilgailu baten atzean doanean, tarte libre bat utzi behar du bi ibilgailuen artean, aurrekoak zakar frenatu arren, aurrekoarekin talka egin gabe geratu ahal izateko moduan. Horretarako, abiadura eta itsaspen- eta frenatze-baldintzak kontuan hartuko ditu bereziki. Edonola ere, bizikleta-gidariek taldeka zirkula dezakete; betiere, arreta handia jarriz, beren artean talka egin ez dezaten.

3.Aurreko zenbakian xedatutakoaz gain, gidariak, beste baten atzean doanean, hura aurreratzeko asmorik agertzen ez badu, bere atzetik datorrenak bera segurtasunez aurreratzeko tarte nahikoa utzi behar du, salbu eta taldeka doazen txirrindularien kasuan. Ondorio horietarako, erregelamendu bidez ezarritako gehieneko masa baimendua gainditzen duten ibilgailuek eta 10 metro baino gehiagoko luzera duten ibilgailuek eta ibilgailu-taldeek 50 metroko tartea utzi behar dute, gutxienez.

4.Aurreko zenbakian xedatutakoa ez da ezarriko kasu hauetan:

a)Herrian.

b)Aurreratzea debekatuta dagoen tokietan.

c)Zirkulaziorako noranzko bereko errei bat baino gehiago dagoen tokietan.

d)Zirkulazio handia dagoelako, aurreratzea ezinezkoa denean.

5.Debekatuta dago bide publikoetan edo erabilera publikoko bideetan abiadura- lehiaketak egitea, non eta, salbuespenez, agintari eskudunak horretarako baimena eman ez duen.

3.atala. Pasatzeko lehentasuna

23.artikulua. Arau orokorrak.

1.Bidegurutzeetan, pasatzeko lehentasuna zeinek duen jakiteko, lehentasuna arautzen duten seinaleak hartuko dira kontuan.

2.Seinalerik ez badago, gidariak bere eskuinaldetik datozen ibilgailuei pasatzen utzi behar die, honako kasu kasuetan izan ezik:

a)Zoladura duen bide batetik zirkulatzen duten ibilgailuek dute pasatzeko lehentasuna, zoladurarik gabeko beste batetik datozenek baino lehenago.

b)Errail gainetik zirkulatzen ari diren ibilgailuek dute pasatzeko lehentasuna, beste guztiek baino lehenago.

c)Biribilguneen barruan daudenek dute pasatzeko lehentasuna, horietara sartu nahi dutenek baino lehenago.

3.Erregelamendu bidez beste salbuespen batzuk ezarri ahal izango dira.

24.artikulua. Bide-zati estuak eta aldapa handikoak.

1.Bide-zatiaren zabalera eskasa delako, ezinezkoa edo oso zaila bada elkarren kontrako noranzkoan zirkulatzen dabiltzan bi ibilgailu aldi berean pasatzea, eta lehentasuna arautzeko seinalerik ez badago, bide-zati horretan lehenengo sartu denak du pasatzeko lehentasuna. Lehen sartu dena zein den zehazteko zalantzarik izanez gero, maniobratzeko zailtasunik handiena daukan ibilgailuak du lehentasuna, erregelamendu bidez ezarritako moduan.

2.Aldapa handiko bide-zatietan, aurreko zenbakian adierazitako egoerak daudenean, aldapan gora zirkulatzen ari den ibilgailuak izango du pasatzeko lehentasuna, salbu eta ibilgailu horrek pasatzen uzteko prestatutako gune batera lehenago iristerik badu. Zalantzarik egonez gero, aurreko zenbakian ezarritakoa bete beharko da.

25.artikulua. Gidariak, oinezkoak eta animaliak.

1.Ibilgailu-gidariek dute pasatzeko lehentasuna, oinezkoek baino lehenago. Hala ere, salbuespen dira kasu hauek:

a)Oinezkoentzako pasabideak.

b)Gidariek ibilgailuarekin beste bide batera sartzeko biratzekotan dauden unean oinezkoak bide hori zeharkatzen ari badira, nahiz eta oinezkoentzako pasabiderik ez egon.

c)Ibilgailuak bazterbide bat zeharkatzean, baldin eta oinezkoentzako gunerik ez dagoen bazterbidea bada eta oinezkoren bat zirkulatzen ari bada.

d)Oinezkoak garraio kolektiboko ibilgailuren batera igotzekotan daudenean edo bertatik jaitsi direnean, behar den moduan seinaleztatuta badago geralekua, eta ibilgailu horretatik eta oinezkoentzako gune edo babesgunerik hurbilenera bitartean aurkitzen badira oinezkook.

e)Tropa-formazioak, ikasle-ilarak eta antolatutako segizioak direnean.

2.Oinezkoentzako guneetan, ibilgailu bat gune horiek zeharkatzeko ibilgailuentzat prestatutako pasagunea zeharkatzen ari denean, pasagunetik zirkulatzen ari diren oinezkoei pasatzen utzi behar die gidariak.

3.Animaliak baino lehenago pasatzeko lehentasuna du ibilgailu baten gidariak, honako kasu hauetan izan ezik:

a)Seinaleztatutako abelbideetan.

b)Gidariek ibilgailuarekin beste bide batera sartzeko biratzekotan dauden unean animaliak bide hori zeharkatzen ari badira, nahiz eta animalientzako pasabiderik ez egon.

c)Ibilgailuak bazterbide bat zeharkatzean, baldin eta abelbiderik ez dagoen bazterbidea bada eta animaliaren bat zirkulatzen ari bada.

4.Bizikleta baten gidariak du pasatzeko lehentasuna, beste ibilgailuek baino lehenago:

a)Bizikleta-errei batetik, txirrindularien pasagune batetik edo bizikleta-gidariek soilik erabiltzeko baimenduta dagoen bazterbide batetik zirkulatzen ari denean.

b)Beste bide batean sartzeko, ibilgailuak eskuinera edo ezkerrera bira egin behar duenean, hori egin dezakeen lekuetan, eta inguruetan txirrindulari bat dagoenean.

c)Bizikleta-gidariak taldeka doazenean, unitate mugikor bakartzat hartuko dira pasatzeko lehentasunari dagokionez, eta ibilgailuen pasatzeko lehentasunari buruzko arau orokorrak aplikatuko zaizkie.

Hiri barruko zirkulazioan, dagokion udal-ordenantzan xedatutakoa bete beharko da.

26.artikulua. Pasatzen uztea eta bidegurutzeak.

1.Beste ibilgailu bati pasatzen utzi behar dion ibilgailuaren gidariak ezin du martxa edo maniobrarik hasi edo jarraitu, ezta berriz hasi ere, harik eta ziurtatzen duen arte lehentasuna duen ibilgailuaren gidaria ez duela behartuko ibilbidea edo abiadura bat- batean aldatzera. Halaber, pasatzen utziko diola adierazi behar du, zirkulatzeko moduaren bidez eta, bereziki, abiadura apurka-apurka motelduz.

2.Nahiz eta pasatzeko lehentasuna izan, ezein gidarik ezin izango du bere ibilgailuarekin bidegurutzeetan edo oinezkoentzako pasabideetan sartu, baldin eta ikusten badu arriskua dagoela bertan geldirik geratzeko, eta, ondorioz, zeharkako zirkulazioa eragotzi edo oztopatu dezakeela.

3.Semaforo bidez araututako bidegurutze batean geratuta dagoelako zirkulazioa oztopatzen duen ibilgailuaren gidariak bidegurutzetik irten behar du, hartu nahi duen noranzkoan zirkulazioa baimenduta eduki arte zain egon gabe; betiere, baimendutako noranzkoan doazen erabiltzaileen martxa oztopatzen ez badu.

27.artikulua. Larrialdietako ibilgailuak.

Larrialdi-zerbitzu bat betetzen dabiltzanean, larrialdietako ibilgailuek dute pasatzeko lehentasuna, gainerako ibilgailuek eta bidearen beste erabiltzaileek baino lehenago. Lehentasun hori bera izango dute bideen instalazioen eta egituren mantentze-lanak egiten dituzten ekipoek eta errepideko laguntza-zerbitzua eskaintzera doazen ibilgailuek. Larrialdietako ibilgailuek ezarrita dagoen abiadura-muga baino azkarrago zirkulatu dezakete, eta bestelako arau edo seinale batzuk betetzetik salbuetsita daude; betiere, erregelamendu bidez ezarritako moduan.

4.atala. Zirkulazioan sartzea.

28.artikulua. Ibilgailuak zirkulazioan sartzea.

Zirkulazioan sartu nahi duen gidariak, bai bide batean geldituta edo aparkatuta dagoen

ibilgailu baten gidariak, bai bide horretara sartzeko bideetatik, bertako zerbitzuguneetatik edo aldameneko jabetzaren batetik datorren ibilgailuaren gidariak, beste erabiltzaileei arriskurik sortu gabe sar daitekeela ziurtatu behar du aldez aurretik. Horrelako kasuetarako ezarrita dauden nahitaezko seinaleak erabiliz ohartarazi behar du, eta beste ibilgailuei pasatzen utzi behar die, haien kokapena, ibilbidea eta abiadura kontuan harturik.

Ibilgailua sartzera doan bidean azelerazio-erreirik badago, abiadura egokian sartu behar du gidariak.

29.artikulua. Ibilgailuak zirkulazioan sartzeko bide-zatian gidatzea.

Zirkulazioan sartzen den ibilgailuaren gidariak aurreko artikuluko aginduak betetzeko duen betebeharra gorabehera, gainerako gidariek, ahal den heinean, maniobra erraztu behar diote, batez ere zirkulazioan sartu nahi duen ibilgailua seinaleztatutako geraleku batetik abiatzen den garraio kolektibokoa bada.

5.atala. Norabide-aldaketa, noranzko-aldaketa eta atzera-martxa.

30.artikulua. Bide-, galtzada- eta errei-aldaketa.

1.Ibilgailu-gidari batek eskuinera edo ezkerrera biratu nahi badu zirkulatzen ari den bidetik barik beste batetik zirkulatzeko, edo bide bereko beste galtzada batean sartzeko edota bidetik irteteko, maniobra hori aldez aurretik eta behar beste denborarekin adierazi behar die bidean beraren atzetik zirkulatzen ari diren ibilgailuen gidariei. Horrez gain, ziurtatu beharko du, kontrako noranzkoan datozen ibilgailuen abiadura eta tartea kontuan hartuta, maniobra arriskurik gabe egin dezakeela; hala ez bada, ez du egingo. Era berean, ez du norabidea ezkerretara aldatzeko maniobrarik egingo, nahikoa ikuspenik ez badauka.

2.Albo batera mugitzeko maniobretan erreiz aldatu behar denean, sartu nahi den erreitik zirkulatzen ari diren ibilgailuen lehentasuna errespetatu beharko da maniobra egiteko.

3.Erregelamendu bidez ezarriko dira norabidez aldatzeko maniobrak egiteko arauak.

31.artikulua. Noranzko-aldaketa.

1.Martxaren noranzkoa aldatu nahi duen ibilgailu-gidariak maniobra egiteko leku egokia aukeratu behar du, bidea ahalik eta denborarik gutxien oztopatzeko. Bestalde, maniobra egitera doala ohartarazi beharko du nahikoa denboraz, aginduzko seinaleak erabiliz, eta gainerako erabiltzaileak ez dituela arriskuan jarriko edo oztopatuko ziurtatu behar du.

Baldintza horiek ematen ez badira, ezin izango du maniobra hori egin, eta maniobra egiteko unerik egokiena iritsi arte itxaron beharko du.

Noranzko-aldaketa egiteko zain galtzadan geratuta dagoelarik bere atzetik zirkulatzen ari diren ibilgailuen martxa oztopatzen badu, galtzadatik irten beharko du, eskuinaldetik ahal dela, harik eta zirkulazioaren egoera noranzkoa aldatzeko maniobra egiteko modukoa den arte.

2.Debekatuta dago noranzkoa aldatzea aurreko zenbakian adierazitako baldintzak ziurtatzeko aukera ematen ez duten egoera guztietan, trenbide-pasaguneetan eta tunel- seinalea duten bide-zatietan, autobide eta autobietan, salbu eta horretarako prestatutako tokietan, eta, oro har, aurreratzea debekatuta dagoen bide-zati guztietan, salbu eta noranzko-aldaketa berariaz baimenduta badago.

32.artikulua. Atzera-martxa.

1.Debekatuta dago atzera-martxan zirkulatzea, honako kasu hauetan izan ezik: aurrerantz ibili ezin denean, norabidea edo martxaren noranzkoa aldatu ezin denean, eta beste maniobraren bat egiteko nahitaez atzera-martxan zirkulatu behar denean; betiere, ahalik eta ibiltarterik txikiena erabiliz.

2.Atzera-martxako maniobra astiro egin behar da, aginduzko seinaleak erabiliz eta maniobra aldez aurretik ohartarazita. Halaber, maniobra egiteko gainerako erabiltzaileei arriskurik eragin gabe egiteko nahikoa ikuspen, distantzia eta denbora dagoela ziurtatu beharko da, ibilgailutik jaitsiz edo beste pertsona baten oharpenei jarraituz, beharrezkoa balitz.

3.Autobia eta autobietan, debekatuta dago atzera-martxako maniobra.

6. atala. Aurreratzea.

33.artikulua. Arau orokorrak.

1.Arau orokor gisa, errepide guztietan, aurreratu nahi den ibilgailua ezkerraldetik aurreratu behar da.

2.Salbuespen gisa, aurreratzeko nahikoa tarte egonez gero, eskuinetik aurreratu daiteke —kontu handiz eta neurri guztiak hartuz, betiere—, baldin eta aurreratu nahi den ibilgailuaren gidariak argi eta garbi adierazten badu norabidea ezkerretara aldatzeko edota ezkerraldean gelditzeko asmoa duela. Halaber, eskuinetik aurreratu daitezke bide erditik dabiltzan tranbiak, zirkulazioaren bi noranzkoko bideetan.

3.Erregelamendu bidez ezarriko dira 1. zenbakian aipatutako arau orokorraren beste salbuespen batzuk, bai eta aurreratzeko maniobraren berezitasunak ere; betiere, bidearen ezaugarriak kontuan izanik.

34.artikulua. Aurretiko arreta-neurriak.

1.Ibilgailua albora mugitu behar bada aurreratzeko, aurreratzen hasi baino lehen, aginduzko seinaleak erabiliz, garaiz adierazi behar du gidariak aurreratzeko asmoa duela. Eta, aurreratzeko erabili nahi duen erreitik kontrako noranzkoan zirkulatzen ari direnei arriskurik eta eragozpenik sortu gabe maniobra egiteko nahikoa tarte baduela jakin behar du ziur. Horretarako, bere abiadura eta gainerako erabiltzaileena hartu behar ditu kontuan. Bestela, ezin izango du maniobra hori egin.

2.Era berean, aurreratu baino lehen ziurtatu beharko du errei beretik aurrean doan ibilgailuaren gidariak ez duela adierazi aurreratzen hasteko asmorik, eta, hala bada, haren lehentasuna errespetatu behar du. Hala ere, zentzuzko denbora bat igaro ondoren, aurreko ibilgailuaren gidariak ez badu lehentasun hori erabiltzen, maniobra egiten has daiteke; betiere, seinale akustiko edo optikoen bidez ohartarazi ondoren.

3.Halaber, ziurtatu behar du errei beretik atzean doan ibilgailuaren gidaria ez dela aurreratzen hasi, eta, behin aurreratzeko maniobra amaituta, bere erreira itzultzeko nahikoa tarte izango duela.

4.Arau hauen ondorioetarako, ez da aurreratzea izango taldeka zirkulatzen ari diren txirrindulariek beren artean egiten dituztenak.

35.artikulua. Aurreratzea nola egin.

1.Aurreratzean, aurreratu nahi den ibilgailua baino nabarmen bizkorrago joan behar du aurreratu nahi duenak, eta maniobra segurtasunez egin ahal izateko behar besteko segurtasun-tartea utzi behar du alboan, bi ibilgailuen artean.

2.Aurreratzen hasi ondoren, gidaria ohartzen bada maniobra arriskurik eragin gabe egiteko zailtasunak sortzen dituzten gorabeherak daudela, abiadura azkar jaitsi eta bere erreira itzuli beharko du, bere atzetik doazenei aginduzko seinaleen bidez adierazi ondoren.

3.Aurreratze-maniobra egin duen ibilgailuaren gidariak lehenbailehen itzuli behar du bere erreira, apurka-apurka, gainerako erabiltzaileei beren ibilbidea edo abiadura aldarazi gabe, eta maniobra aginduzko seinaleen bidez adierazita.

4.Ziklo edo ziklomotor bat, edota ziklo edo ziklomotorren talde bat aurreratu nahi duten automobilen gidariek galtzadaren ondoko edo kontrako errei osoa edo erreiaren zati bat hartu behar dute aurreratzeko, eta, betiere, gutxienez 1,5 metroko segurtasun-tartea utzi. Guztiz debekatuta dago aurreratzea, baldin eta kontrako noranzkoan zirkulatzen ari diren txirrindulariak arriskuan jartzen edo oztopatzen badira, baita txirrindulariak bazterbidetik doazenean ere.

36.artikulua. Aurreratutako ibilgailua.

1.Gidari batek ikusten badu atzean duen ibilgailuak berea aurreratzeko asmoa duela, galtzadaren eskuineko bazterrera hurbildu behar du, salbu eta, 33.2. artikuluan adierazitakoari jarraituz, norabidea ezkerretara aldatzera edota ezkerraldean gelditzera

doanean; halakoetan, ahalik eta gehien hurbildu behar baitu ezkerraldera, betiere kontrako noranzkoan zirkulatzen ari diren ibilgailuen martxa oztopatu gabe.

2.Aurreratutako ibilgailuaren gidariak debekatuta dauka abiadura azkartzea, edota aurreratzea zaildu edo eragotz dezakeen bestelako edozein maniobra egitea. Halaber, ibilgailuaren abiadura moteltzera behartuta dago, baldin eta, behin aurreratzeko maniobra hasita, beraren ibilgailuarentzat, aurreratzeko maniobra egiten ari denarentzat, kontrako noranzkoan zirkulatzen ari direnentzat edota bidearen beste edozein erabiltzailerentzat arriskua sor dezakeen egoeraren bat gertatzen bada.

37.artikulua. Debekuak.

Debekatuta dago aurreratzea honako kasu hauetan:

a)Ikuspen gutxiko bihurguneetan eta sestra-aldaketetan, eta, oro har, edozein lekutan eta egoeratan, maniobra egiteko edota, maniobra egiten hasi ondoren, bertan behera uzteko ikuspen nahikoa ez badago, salbu eta bi noranzkoak argi mugatuta badaude eta maniobra kontrako noranzkoaren aldean sartu gabe egin badaiteke.

b)Oinezkoentzako pasabide seinaleztatuetan, eta trenbide-pasaguneetan eta inguruetan.

c)Bidegurutzeetan eta inguruetan, kasu hauetan izan ezik:

1.a Biribilguneetan.

2.a Eskuinaldetik aurreratu behar denean, 33.2 artikuluan adierazitakoaren arabera.

3.a Aurreratzeko maniobra egiteko erabilitako galtzadak bidegurutzean lehentasuna duenean, baldin eta lehentasun hori adierazten duen seinalerik badago.

4.a Bi gurpileko ibilgailuak aurreratzen direnean.

38.artikulua. Kasu bereziak.

Baldin eta ibilgailu bat ibilgeturik badago aurreratzea debekatuta duen bide-zati batean, eta ibilgailu horrek galtzada osoa edo zati bat martxaren noranzkoan okupatzen badu, betiere zirkulazioaren premiak direla-eta ibilgetuta ez badago, aurreratu ahal izango da, hartarako galtzadaren ezkerreko erreiaren zati bat okupatu beharra badago ere. Nolanahi ere, maniobra hori arriskurik gabe egin daitekeela ziurtatu behar du gidariak aldez aurretik.

Egoera horietan bizikletak ere aurreratu ahal izango dituzte.

7.atala. Gelditzea eta aparkatzea

39.artikulua. Arau orokorrak.

1.Hiriarteko bideetan ibilgailua gelditzeko edo aparkatzeko, galtzadatik kanpo egin beharko da, galtzadaren eskuineko aldean, eta bazterbidearen zati erabilgarria —halakorik badago— libre utziz.

2.Hiri barruko bideetan, galtzada barruan edo bazterbidean gelditu edo aparkatu behar bada, eskuineko bazterretik ahalik eta hurbilen jarri beharko da ibilgailua, salbu eta noranzko bakarreko bideetan, horietan ezkerreko aldea ere erabil baitaiteke.

3.Gelditzea edo aparkatzea ibilgailuak zirkulazioa oztopatu gabe eta bidearen gainerako erabiltzaileak arriskuan jarri gabe egin beharko da, arreta berezia jarrita ibilgailuaren kokaguneari, eta gidaria aldentzen bada, ibilgailua mugi ez dadila ziurtatuta; betiere, erregelamendu bidez ezarritako arauen arabera.

Hiri barruko bideetan, errepideko laguntza-garabiak gelditu edo aparkatu ahal dira, matxura edo istripua izandako ibilgailuak kentzeko ezinbestekoa den denboraz; betiere, beste arriskurik sortzen ez badute eta zirkulazioa oztopatzen ez badute.

4.Hiri barruko bideetan gelditzeko eta aparkatzeko araubidea udal-ordenantzen bidez arautuko da, eta horien bidez, zirkulazioa ez oztopatzeko behar diren neurriak har daitezke, hala nola aparkaldiaren iraupena mugatzeko ordutegiak, bai eta neurri zuzentzaile zehatzak ere; besteak beste, ibilgailuak bidetik kentzea edo ibilgetzea, baldin eta aparkaldi

mugatuko eremuetan aparkatzea baimentzen duen titulurik ez badute edota baimendutako iraupena gainditzen badute, harik eta gidaria identifikatzea lortzen den arte.

40.artikulua. Debekuak.

1. Debekatuta dago gelditzea, honako toki hauetan:

a)Ikuspen gutxiko bihurgune eta sestra-aldaketetan, horien inguruetan, eta tuneletan.

b)Trenbide-pasaguneetan, txirrindularientzako pasabideetan eta oinezkoentzako pasabideetan.

c)Erabiltzaile jakin batzuen zirkulaziorako edo zerbitzurako bakarrik erreserbatutako erreietan edo bide-zatietan.

d)Bidegurutzeetan eta inguruetan.

e)Tranbien errailen gainean; baita bertatik hurbil ere, baldin eta tranbiaren zirkulazioa oztopatzeko moduan bada.

f)Erabiltzaileengan eragina duten seinaleak ikusteko eragozpenak sortzeko moduko lekuetan, edo maniobrak egitera behartzeko moduko lekuetan.

g)Autobietan eta autobideetan, horretarako egokitutako lekuetan izan ezik.

h)Hiriko garraio publikorako soil-soilik izendatutako erreietan, edo bizikletentzat erreserbatutako bideetan.

i)Hiriko garraio publikorako soil-soilik izendatutako aparkaleku eta geralekuetan.

j)Desgaitasuna duten pertsonek soilik erabiltzeko eremu seinaleztatuetan eta oinezkoentzako pasabideetan.

2.Debekatuta dago aparkatzea, honako kasu hauetan:

a)Aurreko zenbakian azaldutako kasuetan.

b)Udal-agintariek ordutegi mugatuko aparkalekuetarako egokitu dituzten tokietan, horretarako erabilitako sistemaren araudiaren arabera, baldin eta aparkatzeko baimena ematen duen titulua izan gabe egiten bada edo, titulua izanik ere, baimenak onartutako gehieneko denbora gainditzen bada.

c)Zamalanerako seinaleztatutako eremuetan.

d)Desgaitasuna duten pertsonek soilik erabiltzeko eremu seinaleztatuetan.

e)Espaloi, pasealeku, eta oinezkoak pasatzeko izendatutako beste eremuetan. Nolanahi ere, udalek, udal-ordenantzen bidez, bi gurpileko ibilgailuak espaloietan eta pasealekuetan gelditzea eta aparkatzea arautu dezakete; betiere, oinezkoen zirkulazioa kaltetzen eta eragozten ez bada, kontuan izanik tamaina handiko objekturen bat daramaten pertsonen beharrak eta, batez ere, desgaitasunen bat dutenenak.

f)Behar bezala seinaleztatutako ibien aurrean.

g)Bigarren ilaran.

8.atala. Trenbide-pasaguneak eta zubi mugikorrak zeharkatzea

41.artikulua. Arau orokorrak.

1.Trenbide-pasagune batera edo zubi mugikor batera hurbiltzerakoan, gidariak kontu berezia jarri behar du eta abiadura moteldu.

2.Trenbide-pasagune batera edo zubi mugikor batera iristean, itxita badago edo langa edo langa-erdia mugitzen ari bada, erabiltzaileak geratu egin behar du, dagokion erreian, harik eta bidea libre izan arte.

3.Astirik galdu gabe zeharkatu behar dira trenbideak, betiere zirkulazioaren gorabeherak direla eta, edota beste arrazoi batzuengatik, pasagunean ibilgetuta geratzeko arriskurik ez dagoela ziurtatu ondoren.

4.Bidearen titularrak behar bezala seinaleztatu behar ditu trenbide-pasaguneak eta zubi mugikorrak.

42.artikulua. Trenbide-pasaguneak oztopatzea.

Trenbide-pasagune batean, ezinbesteko arrazoi batengatik, ibilgailu bat geratuta gelditzen bada edota zama erortzen bazaio, gidariak beharrezko diren neurriak hartu beharko ditu bidaiariak ibilgailutik azkar atera daitezen, eta bidea ahalik eta lasterren libre gera dadin.

Halakorik egiterik lortzen ez badu, eskura dituen neurri guztiak hartu beharko ditu arriskuaz garaiz ohartarazteko, bai errailetatik zirkulatzen ari diren ibilgailuen gidariak, bai hurbiltzen ari diren gainerako ibilgailuen gidariak.

9.atala. Argien erabilera

43.artikulua. Argiak nahitaez erabiltzeko betebeharra.

1.Eguzkia sartzen denetik irteten den arte, edota eguneko edozein ordutan, tuneletan edo «tunel» seinalearen eraginpean dauden bide-zatietan, ibilgailu guztiek argiak piztuta zirkulatu behar dute, erregelamendu bidez ezarritako moduan.

2.Halaber, eguneko gainerako orduetan ere, erregelamendu bidez zehaztutako argiak piztuta eraman behar dituzte honako hauek:

a)Motozikletek.

b)Errei alderantzikagarrietan edo ohiko noranzkoaren kontra ibiltzeko erreietan zirkulatzen ari diren ibilgailuek, dela bereziki ibilgailu horientzat erreserbatutako erreiak izan, dela salbuespenez noranzko horretan zirkulatzeko irekita dauden erreiak izan.

3.Halaber, erregelamendu bidez ezarritako argiak erabili behar dira ikuspena nabarmen gutxituta dagoenean eguraldiaren edo ingurumenaren baldintzen eraginez; hala nola lainoa, euri-jasak, elurra, ke-lainoak edo hauts-lainoak, edo antzekoak direnean.

4.Bizikletek, gainera, erregelamenduz zehaztutako elementu islagailu homologatuak eduki beharko dituzte. Baldin eta hiriarteko bidean zirkulatzen ari bada eta argiak nahitaez erabiltzeko betebeharra badago, bizikleta-gidariak, gainera, jantzi edo elementu islatzaileren bat eraman behar du.

10.atala. Gidarien ohartarazpenak

44.artikulua. Arau orokorrak.

1.Gidariak ibilgailuarekin egin behar dituen maniobra guztiez ohartarazi behar ditu gainerako bide-erabiltzaileak.

2.Arau orokor gisa, ohartarazpenak ibilgailuaren argi-seinaleen bidez egingo dira edo, hala egin ezin bada, besoaz, erregelamendu bidez ezarritakoaren arabera.

3.Salbuespenez, edota lege edo erregelamendu batean hala aurreikusita dagoenean, seinale akustikoak erabil daitezke. Betiere, debekatuta egongo da seinale akustikoak beharrik gabe edo gehiegikeriaz erabiltzea.

4.Larrialdietako ibilgailuek eta beste ibilgailu berezi batzuek beste seinale optiko eta akustiko batzuk erabil ditzakete, erregelamendu bidez ezarritako kasu eta baldintzetan.

III. KAPITULUA

Beste zirkulazio-arau batzuk

45. artikulua. Ateak.

Debekatuta dago ibilgailuaren ateak irekita eramatea, ibilgailua erabat geldirik izan baino lehen ateak irekitzea, eta ibilgailuaren ateak zabaltzea edo ibilgailutik irtetea, aurrez, beste erabiltzaile batzuei, batez ere bizikleta-gidariei, arriskurik edo oztoporik ez zaiela eragingo ziurtatu gabe.

46.artikulua. Motorra itzaltzea.

Ibilgailua tunel baten barruan edo leku itxi batean geratuta dagoenean, edo erregaia hartzen ari den bitartean, gidariak motorra itzali beharko du, bere lekutik mugitu ez arren.

47.artikulua. Segurtasun-uhala, kaskoa eta gainerako segurtasun-elementuak.

Ibilgailu motordunen eta ziklomotorren gidariak eta bidaiariek segurtasun-uhala, kaskoa eta gainerako segurtasun-elementuak erabili behar dituzte, erregelamendu bidez ezarritako moduan.

Bizikleten eta zikloen gidariak eta, hala egotekotan, bidaiariek babes-kaskoa erabili beharko dute hiri barruko bideetan, hiriarteko bideetan eta zeharbideetan, erregelamendu bidez ezarritako moduan. Hamasei urtetik beherakoek eta hiriarteko bideetan ibiltzen direnek derrigorrean erabili beharko dute babes-kaskoa.

Zenbaki honetan aurreikusitakoaren salbuespenak erregelamendu bidez ezarriko dira.

48.artikulua. Atsedenaldiak eta gidaldiak.

Segurtasun-arrazoiengatik, gidaldiak eta atsedenaldiak arautu daitezke. Halaber, eska daiteke ibilgailu bakar bat gidatzeko gidari bat baino gehiago gaituta egotea.

49.artikulua. Oinezkoak.

1.Oinezkoek oinezkoentzako gunetik ibili behar dute, salbu eta halakorik ez badago edo erabilgarria ez bada. Halakoetan, bazterbidetik ibil daitezke edo, bazterbiderik ez dagoenean, galtzadatik, betiere erregelamendu bidez ezarritako moduan.

2.Ahal dela, ezkerraldetik zirkulatu behar dute herritik kanpoko bideetan eta errepide baten jarraipenak herri barruan dituen bide-zatietan, baldin eta oinezkoentzako berariazko eremurik ez badago.

3.Debekatuta dago oinezkoek autobideetatik eta autobietatik zirkulatzea, salbu eta erregelamendu bidez ezarritako kasu eta baldintzetan.

50.artikulua. Animaliak.

1.Lor-abereak, zama-abereak, zela-abereak eta abelburuak bideetan ibil daitezke, bakarka nahiz taldeka, soilik abelbide erabilgarririk ez badute eta pertsona batek zainduta badabiltza.

Bideetan ibiltzekotan, ibilgailu-zirkulazio gutxien daukan ordezko bidetik ibili behar dute; betiere, erregelamendu bidez ezarritako moduan.

2.Debekatuta dago animaliek autobideetan eta autobietan zirkulatzea.

51.artikulua. Istripu edo matxuretan bete beharrekoak.

1.Trafiko-istripuren batean tarteko den bide-erabiltzailea, istripua ikusi duena edo haren berri duena behartuta dago egon litezkeen biktimei laguntza ematera edo haientzako laguntza eskatzera. Era berean, kalte edo arrisku gehiago sor ez dadin lagundu beharko du, bai eta, ahal den heinean, zirkulazioaren segurtasuna berreskura dadin eta egitateak argi daitezen lagundu ere.

2.Istripu edo matxuraren bat gertatu delako, ibilgailu batek edo ibilgailuaren zamak galtzada oztopatzen badu, gidariak behar bezala seinaleztatu behar du ibilgailua edo sortutako oztopoa, eta bidetik lehenbailehen kentzeko beharrezko diren neurriak hartu beharko ditu, oztopoa galtzadatik ateraz eta, ahal dela, aparkatzeko arauen arabera kokatuz.

3.Erregelamendu bidez zehaztuko da istripua edo matxura gertatu den tokira bertaratzen diren errepideko laguntza-zerbitzuek zein baldintzetan egingo duten lan, eta zein ezaugarri izan beharko dituzten zerbitzuok eskaintzen dituzten enpresek edota erabili beharreko ibilgailuek eta gainerako baliabideek.

52.artikulua. PUBLIZITATEA.

Debekatuta dago ibilgailu motordunei buruzko publizitatea, baldin eta hitzez edo idatziz, hotsez edo irudiz bultzatzen badu gehiegizko abiadura eramatera, ausarkeriaz gidatzera, egoera arriskutsuak sortzera edo lege honen printzipioen aurka jokatzera, edota baldin eta publizitateak gidariari segurtasun-uste faltsua edo justifikatugabea eragiten badio.

III. TITULUA

Seinalizazioa

53.artikulua. ARAU OROKORRAK.

1.Bide-erabiltzailea behartuta dago betebehar edo debekuren bat ezartzen duten zirkulazio-seinaleak betetzera eta zirkulatzen ari den bidean aurkitzen dituen erregelamenduzko seinaleek agindutakoaren arabera jokatzera.

Ondorio horietarako, seinaleak geratzeko betebeharra ezartzen duenean, ibilgailuaren gidariak ezin dio martxari berrekin seinaleak agindutakoa betetzen duen arte.

Ordainketa dinamikoko edo teleordainketako ordainlekuak erabiltzeko, ibilgailuek sistema hori erabiltzeko behar diren bitarteko teknikoak jarrita izan behar dituzte.

2.Justifikatutako salbuespeneko kasuetan izan ezik, erabiltzaileak seinaleen aginduak bete behar ditu, nahiz eta zirkulazioko jokabide-arauen aurka doazela iruditu.

54.artikulua. LEHENTASUNA.

1.Zirkulazio-seinale mota guztien lehentasunen hurrenkera hauxe da:

a)Zirkulazioa zaintzeaz arduratzen diren agintaritza-agenteen seinaleak eta aginduak, agindutako eginkizunetan dihardutenean.

b)Bideak erabiltzeko ohiko araubidea aldatzen duten aldi baterako seinaleak.

c)Semaforoak.

d)Zirkulazio-seinale bertikalak.

e)Bide-marrak.

2.Zenbait seinalek adierazitako aginduak elkarren kontrakoak direla dirudienean, aurreko zenbakian adierazitako hurrenkeraren arabera lehentasuna duen seinalea bete beharko da, eta, seinaleak mota berekoak direnean, murriztaileena bete beharko da.

55.artikulua. FORMATUA.

1.Erregelamendu bidez ezarriko da Zirkulazio Seinaleen eta Bide Marren Katalogo Ofiziala, nazioarteko erregelamendu eta gomendioek arlo honetan ezarritakoarekin bat etorriz.

2.Katalogo horretan, nahitaez, seinaleen forma, kolorea, diseinua eta esanahiak zehaztuko dira, baita zer neurritakoak izan behar duten ere, bide-mota bakoitzaren arabera eta seinaleok kokatzeko sistemen arabera.

3.Seinaleek eta bide-marrek erregelamenduz ezarritako zehaztapenak bete beharko

dituzte.

56.artikulua. HIZKUNTZA.

Seinaleetan idatzitako adierazpenak Estatuko hizkuntza ofizialean, hau da, espainieraz,

egongo dira, gutxienez.

57.artikulua. MANTENTZE-LANAK.

1.Bidearen titularrari dagokio bidea zirkulatzeko ahalik eta segurtasun-baldintzarik onenetan mantentzeko erantzukizuna, eta seinale eta bide-marra egokiak jartzeko eta

zaintzeko erantzukizuna ere bai. Bidean bestelako zirkulazio-seinaleak jartzeko aurretiazko baimena ematea ere bidearen titularrari dagokio. Larrialdia gertatuz gero, zirkulazioa zaintzeaz arduratzen diren agintaritza-agenteek, agindutako eginkizunetan dihardutenean, aldi baterako seinaleak ezarri ahal izango dituzte aurretiko baimenik gabe.

2.Zirkulazioa arautzeko, antolatzeko eta kudeatzeko ardura duen agintaritzari dagokio, zirkulazioaren gertaerak kontuan izanik, aldi baterako seinaleak jartzea eta zirkulazioa kontrolatzeko beharrezko diren seinale aldagarriak jartzea; betiere, errepideei buruzko araudiaren arabera.

3.Bideetan egiten diren obretan seinaleak jartzeko erantzukizuna obra horiek egiten dituzten organismoei edo enpresa adjudikaziodunei dagokie; betiere, erregelamendu bidez ezarritako moduan. Bide-erabiltzaileek obra horietan zirkulazioa zaintzen dabiltzan langileen aginduak bete behar dituzte.

58.artikulua. Seinaleak kentzea, ordezkatzea eta aldatzea.

1.Bidearen titularrak edo, hala dagokionean, zirkulazioa antolatu eta kudeatzeko ardura daukan agintaritzak seinaleak lehenbailehen kentzeko eta, hala dagokionean, haien ordez egokiak jartzeko agindua emango du, baldin eta seinaleok zeukaten helburua galdu badute edota, hondatuta egonik, dagokien helburua betetzen ez badute.

2.Justifikatutako arrazoirik izan ezean, inork ere ezin du bide batean seinalerik jarri, ez eta kendu, lekuz aldatu, ezkutatu edo aldatu ere, baldin eta ez badauka bidearen titularraren baimena, zirkulazioa arautzeko, antolatzeko eta kudeatzeko ardura duen agintaritzaren baimena edota instalazioen erantzukizuna duen agintaritzarena.

3.Debekatuta dago seinaleen edukia aldatzea, edota seinaleen gainean edo inguruan plakak, kartelak, marrak edo bestelako gauzak jartzea, baldin eta, hala eginez gero, nahasmendua sor badaiteke, ikuspena edo eraginkortasuna gutxitu badaiteke, edota bide-erabiltzaileak itsutu badaitezke edo arreta galarazi ahal bazaie.

IV. TITULUA

Administrazio-baimenak

I. KAPITULUA

Baimenak, oro har

59.artikulua. Arau orokorrak.

1.Ibilgailu motordunekin eta ziklomotorrekin zirkulatzeko, administrazioaren aurretiko baimenak beharko dira, gidariek ibilgailuak erabiltzeko gaitasuna dutela bermatzeko, eta ibilgailuak ahalik eta arrisku gutxien eraginez zirkulatzeko egokiak direla ziurtatzeko.

Erregelamendu bidez zehaztuko dira gidarien eta ibilgailuen baimenetan jasota egon behar duten datuak.

2.Ibilgailu motordunetako eta ziklomotorretako gidariak behartuta daude honako hauek edukitzera eta soinean eramatera: gidabaimen edo gidalizentzia balioduna, ibilgailuaren zirkulazio-baimena eta azterketa teknikoko txartela. Gidariek zirkulazioa zaintzeaz arduratzen diren eta agindutako eginkizunetan diharduten agintaritza-agenteei erakutsi beharko dizkiete agiri horiek, haiek eskatzen dizkietenean, erregelamendu bidez ezarritako moduan.

3.Zirkulazioko administrazio-baimenek titular bakarra izango dute.

60.artikulua. Egoitza eta Bide Helbide Elektronikoa (BHE).

1.Gidabaimen edo gidalizentzia baten titularrak edo ibilgailu baten zirkulazio- baimenaren titularrak bere egoitza jakinaraziko die Trafiko Buruzagitza Nagusia organismo autonomoaren erregistroei. Helbide hori erabiliko da titularraren baimen guztiei dagozkien jakinarazpenak egiteko. Ondorio horietarako, udalek eta Zerga Administrazioko Estatu

Agentziak jasota dituzten helbide berriak jakinarazi ahal dizkiote Trafiko Buruzagitza Nagusia organismo autonomoari.

2.Halaber, ibilgailu bakoitzaren historialean, berariazko egoitza bat jaso daiteke ibilgailuarekin lotutako tributuak kudeatzeko ondorio hutsetarako.

3.Bestalde, 1. zenbakian ezarritakoa ezertan eragotzi gabe, Trafiko Buruzagitza Nagusia organismo autonomoak gidabaimenen, gidalizentzien edo ibilgailuen zirkulazio- baimenen titular guztiei Bide Helbide Elektronikoa (BHE) esleituko die, baimen edo lizentzia horiek lortu baino lehen. Helbide hori automatikoki esleituko zaie titularrak Trafiko Buruzagitza Nagusia organismo autonomoaren Ibilgailuen Erregistroan eta Gidarien eta Arau Hausleen Erregistroan dituen baimen guztiei.

4.Halaber, Trafiko Buruzagitza Nagusia organismo autonomoaren Ibilgailuen Erregistroan jasota dagoen epe luzeko errentariari Bide Helbide Elektronikoa (BHE) esleituko zaio, erregistroan jasota geratu baino lehen.

5.Aurreko zenbakietan ezarritakoa gorabehera, baimenaren titularra pertsona fisikoa bada, borondatez eskatzen duenean bakarrik esleituko zaio Bide Helbide Elektronikoa (BHE). Kasu horretan, jakinarazpen guztiak Bide Helbide Elektronikoan egingo dira, 90. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, hargatik eragotzi gabe herritarrek zerbitzu publikoetan sarbide elektronikoa izateari buruzko araudiak xedatutakoa.

6.Halaber, Bide Helbide Elektronikoaren (BHE) bidez emango da lege honetan jasotako administrazio-baimenekin lotutako oharpenen eta gertakarien berri.

II. KAPITULUA

Gidatzeko baimenak

61.artikulua. Gidabaimenak eta gidalizentziak.

1.Ibilgailu motordunak eta ziklomotorrak gidatzeko, beharrezkoa izango da aldez aurretik nahitaezko gidabaimena edo gidalizentzia lortzea. Gidabaimenaren edo gidalizentziaren helburua da gidariek ibilgailua gidatzeko beharrezkoa den gaitasuna, ezagutzak eta trebetasuna badituztela egiaztatzea, erregelamendu bidez ezarritako moduan.

2.Gidabaimenek eta gidalizentziek indarraldi mugatua izan dezakete, eta haien epeak erregelamendu bidez ezarritakoaren arabera berrikus daitezke.

3.Titularrak esleitu zaion puntu-kreditua ez galtzearen mende ere egongo da haren indarraldia.

62.artikulua. Gidarien prestakuntza-zentroak eta gidariei osasun-azterketak egiteko zentroak.

1.Gidatzeko beharrezkoak diren ezagutza eta teknikak irakastea, eta ezagutza horiek berritu edo hobetzea prestakuntza-zentroen eginkizuna izango da. Zentro horiek titulartasun eta izen bereko atalak edo sukurtsalak sortu ahal izango dituzte.

Prestakuntza-zentroek aurretiko baimena beharko dute; atalak edo sukurtsalak ezartzen badituzte, baimen hori Espainiako lurralde osoan balioduna izango da.

2.Bide-segurtasuna bermatzeko, erregelamendu bidez arautuko dira gidarien prestakuntzarako eta osasun-azterketetarako behar diren gutxieneko baliabide pertsonal eta materialak; betiere, zerbitzu-jardueretara eta haietan aritzera irispide librea izateari buruzko araudian ezarritakoa betez.

Bereziki, prestakuntza-zentroetako irakaskuntza- eta funtzionamendu-erregimenak arautuko dira, erregelamendu bidez. Irakasle eta zuzendarien titulazioa eta akreditazioa proba objektiboetan oinarrituko da, eta proba horien bidez ezagutzak, gaitasun pedagogikoa eta esperientzia praktikoa neurtuko dira. Aldian-aldian deituko dira probak.

3.Era berean, irakaskuntza ez-profesionala baimendu daiteke, erregelamendu bidez ezarritako moduan.

4.Zentroek egiaztatuko dituzte gidarien gaitasun psikofisikoak; zentro horiek agintari eskudunen aurretiko baimena beharko dute jardunean hasteko.

Gidariei osasun-azterketak egiteko zentroen jarduna zein haien gutxieneko giza baliabideak eta baliabide materialak erregelamenduz arautuko dira.

63.artikulua. Puntuak esleitzea.

1.Gidabaimenaren edo gidalizentziaren titularrari hamabi puntuko hasierako kreditua esleituko zaio.

2.Salbuespenez, zortzi puntuko hasierako kreditua esleituko da honako kasu hauetan:

a)Gehienez ere hiru urteko antzinatasuna duten gidabaimen edo gidalizentzien titularrei, salbu eta hiru urtetik gorako beste gidabaimen baten titular badira.

b)Gidabaimen edo gidalizentzien puntu guztiak galdu ondoren, berriro ere gidabaimena edo gidalizentzia lortu duten titularrei.

3.Puntu-kreditua bakarra da gidaria titularra den administrazio-baimen guztietarako.

4.Bestalde, arau-hausteren bat egiteagatik administrazio-bideko zehapen irmorik jaso ez dutelarik, puntu guztiak gordetzen dituztenei beste bi puntuko saria emango zaie lehenengo hiru urteen ondoren, eta puntu batekoa hurrengo hiru urteen ondoren, eta, horrenbestez, hamabost puntu izan ditzakete guztira, hasierako hamabi puntuen ordez.

64.artikulua. Puntuak galtzea.

1.Gidabaimen edo gidalizentzia baten titularrari hasieran esleitutako puntu-kopurua murriztuko zaio, II. eta IV. eranskinetan ezarritako baremoaren arabera puntuak galtzea dakarren arau-hauste astuna edo oso astuna egiteagatik administrazio-bidean ezartzen zaion zehapen irmo bakoitzeko.

2.Administrazioak puntuak galtzea dakarren zehapenaren ebazpena jakinarazten duenean, berariaz adieraziko du zenbat puntu kenduko diren eta zer egin behar den puntuen saldoa zein den jakiteko.

3.Puntu guztiak edo batzuk galtzeak eta puntuak berreskuratzeak gidabaimenean edo gidalizentzian izango du eragina, baimena edo lizentzia edozein motatakoa izanda ere.

4.Gidariek ez dituzte zortzi puntu baino gehiago galduko egun bakar batean metatutako arau-hausteengatik, salbu eta 77. artikuluaren a), c), d), e), f), g), h) eta i) letretan aipatzen diren arau-hauste oso astunak egin badituzte; halakoetan, egoki diren puntu guztiak galduko dituzte.

5.Gidari bati II. eta IV. eranskinetan zehaztutako arau-hauste astun edo oso astunetako bat egiteagatik administrazio-bidean zehapen irmoa ezartzen bazaio, gidabaimenaren edo gidalizentziaren kreditutik kendu behar zaizkion puntuak automatikoki kenduko zaizkio, Trafiko Buruzagitza Nagusia organismo autonomoaren Gidarien eta Arau Hausleen Erregistroan zehapenaren idatzoharra egiten den une berean. Halaber, baimenaren titularrari gelditzen zaion puntu-kreditua ere jasoko da erregistro horretan.

6.Titularrei esleitutako hasierako puntu guztiak galdu ondoren gidabaimen edo gidalizentzia berria ateratzen denean, antzinatasuna mantendu egiten da.

65.artikulua. Puntuak berreskuratzea.

1.Gidabaimenaren edo gidalizentziaren titularrak puntuetako batzuk galdu baditu eta bi urte igarotzen baditu puntuak galtzea dakarten arau-hausteengatik administrazio-bidean zehapen irmorik jaso gabe, hasierako hamabi puntuak berreskuratuko ditu.

Alabaina, punturen bat arau-hauste oso astuna egiteagatik galdu badu, puntu guztiak berreskuratzeko epea hiru urtekoa izango da.

2.63. artikuluko 2. zenbakiko a) eta b) letretan aipatzen diren gidabaimen edo gidalizentzien titularrek bi urte igarotzen badituzte puntuak galtzea dakarten arau-

hausteengatik administrazio-bidean zehapen irmorik izan gabe, hamabi puntuak berreskuratuko dituzte.

3.Puntuak kentzeko, nahitaezkoa izango da puntuak kentzea eragiten duen egitatea gidabaimena edo gidalizentzia beharrezkoa duen ibilgailu bat gidatzean gertatzea.

4.Gidabaimen edo gidalizentzia baten titularrak hasieran esleituta dituen puntuetako batzuk galdu baditu, horietako batzuk berreskuratzeko aukera izango du; betiere, sei puntu gehienez ere bi urterik behin, bideko sentsibilizazio- eta berreziketa-ikastaroa eginez eta probetxuz gaindituz. Gidari profesionalen kasuan, urtean behin egin ahal izango da ikastaro hori.

Ikastaro horiek gehienez hamabost orduko iraupena izango dute.

III. KAPITULUA

Ibilgailuen baimenak

66.artikulua. Zirkulazio-baimenak.

1.Ibilgailuek zirkulatu ahal izateko, beharrezkoa izango dute aldez aurretik honako hau egiaztatzen duen zirkulazio-baimena: behar bezala funtzionatzen dutela, eta beren ezaugarriak, ekipamenduak, ordezko piezak eta osagarriak erregelamendu bidez zehaztutako ezaugarri teknikoetara ondo egokitzen direla. Adierazitako baimena ez duten ibilgailuek debekatuta dute zirkulatzea.

2.Zirkulazio-baimena berritu egin behar da ibilgailuaren erregistro-titularra aldatzen denean, eta azkenduta geratuko da dagokion erregistroan baja ematen zaionean interesdunak eskatu duelako nahiz zirkulatzeko gai ez dela egiaztatu delako, erregelamendu bidez ezarritako moduan.

3.Ibilgailuren bat zirkulazio-baimenik gabe ari bada zirkulatzen, dela baimenik lortu ez duelako, dela indargabetasun- edo deuseztasun-deklarazioa eman zaiolako, ibilgetu egingo da, harik eta baimena lortzen duen arte, erregelamendu bidez ezarritako moduan.

67.artikulua. Bestelako dokumentazioa.

1.Zirkulaziorako ontzat eman baino lehen, ibilgailuak, beren ekipamenduak, ordezko piezak eta osagarriak homologatuta egon behar dira, edo azterketa tekniko unitarioa eginda izan behar dute, erregelamendu bidez ezarritako moduan. Ibilgailuok identifikagarriak izan behar dute eta, horretarako, erregelamendu bidez eskatutako markak eta zeinuak, irakurgarriak eta ezabaezinak, eraman behar dituzte grabatuta edo trokelatuta, ibilgailu bakoitza bereizteko, beren fabrikazioa autentifikatzeko, erabilera zehazteko edota gerora elementu garrantzitsuak gehitu ahal izateko.

2.Ibilgailu motordunek, ziklomotorrek eta erregelamendu bidez ezarritako gehieneko masa baimendua gainditzen duten atoiek funtsezko ezaugarri teknikoak jasota izan behar dituzte azterketa teknikoko txartelean. Txartel horretan agertuko dira baimenduta dituzten aldaketak eta zerbitzu- eta mantentze-egoeraren egiaztapena, erregelamendu bidez ezarritako moduan.

68.artikulua. Matrikula-plakak.

1.Ibilgailu motordunak eta erregelamendu bidez ezarritako gehieneko masa baimendua gainditzen duten atoiak zirkulazioan jartzeko, matrikulatu egin behar dira, eta arauen arabera esleitutako karaktereak jasotzen dituzten matrikula-plakak jarri behar zaizkie. Ziklomotorrek ere betebehar hori izango dute, erregelamendu bidez ezarritako moduan.

2.Aurreko zenbakian aipatutako ibilgailuak Espainian behin betiko matrikulatu beharko dira, baldin eta Espainiako egoiliar diren edo Espainian kokatutako establezimenduen titular diren pertsonek edo erakundeek Espainiako lurraldean erabiltzekoak badira. Betebehar hori betetzeko epeak, eskakizunak eta baldintzak erregelamendu bidez ezarriko dira, baita egoki diren salbuespenak ere.

3.Justifikatutako kasuetan, zirkulazio-baimena emateko eskumena duen agintaritzak aldi baterako eta behin-behineko zirkulazio-baimenak eman ahal izango ditu erregelamenduz xedatutakoaren arabera.

IV. KAPITULUA

Baimenaren deuseztasuna, kaltegarritasuna eta indar-galtzea. Gidabaimen edo

gidalizentzia berri bat lortzea

69.artikulua. Deuseztasuna eta kaltegarritasuna.

Titulu honetan araututako administrazio-baimenen deuseztasun- edo kaltegarritasun- deklarazioa egin ahal izango da aurreikusitako kasuetan eta administrazio-prozedura erkideari buruzko araudian erregulatutako prozedurarekin bat etorriz.

70.artikulua. Indar-galtzea, emate-baldintzak desagertzeagatik.

1.Aurreko artikuluan ezarritakoa gorabehera, titulu honetan araututako administrazio- baimenak indarrean mantentzeko, baimena emateko beharrezko diren baldintzak betetzen jarraitu beharko da.

2.Trafiko Buruzagitza Nagusia organismo autonomoak titulu honetan araututako baimenen indargabetzea deklaratu dezake, baldin eta baimena emateko beharrezko diren ezagutzak, trebetasunak edo gaitasun psikofisikoak galdu direla egiaztatzen bada.

Baimena indargabe uzteko, Administrazioak eskatutako baldintza ustez ez duela betetzen jakinaraziko dio interesdunari, eta ahalmena emango dio betetzen duela egiaztatzeko, horretarako erregelamendu bidez ezarritako moduan.

3.Aurreko zenbakian xedatutakoari jarraituz, indargabe deklaratu den baimenaren titularrak baimena berriro lortu ahal izango du, prozedura betez, probak gaindituz eta erregelamendu bidez ezarritako baldintzak betetzen dituela egiaztatuz.

71.artikulua. Indar-galtzea, puntu-kreditua galtzeagatik, eta gidabaimen edo gidalizentzia berri bat lortzea.

1.Trafiko Buruzagitza Nagusia organismo autonomoak gidabaimenaren edo gidalizentziaren indargabetze-deklarazioa egingo du, titularrak esleituta dituen puntu guztiak galtzen baditu II. eta IV. eranskinetan jasotako baremoa aplikatzearen ondorioz. Esleitutako puntu guztiak galdu dituela egiaztatu ondoren, Administrazioak interesdunari gidabaimenaren edo gidalizentziaren indargabetze-deklarazioaren erabakia jakinaraziko dio hamabost eguneko epean.

Horrelakoetan, titularrak ezin izango du gidabaimen edo gidalizentzia berri bat lortu, erabakia jakinarazten zaionetik sei hilabete igaro arte. Gidari profesionalen kasuan, epe hori hiru hilabetekoa izango da.

Gidabaimen edo gidalizentzia berria lortu eta hurrengo hiru urteetan berriro ere puntu guztiak galdu dituelako hura indargabetzea erabakitzen bada, ezin izango da gidabaimen edo gidalizentzia berririk atera, erabaki hori jakinarazten zaionetik hamabi hilabete igaro arte. Gidari profesionalen kasuan, epe hori sei hilabetekoa izango da.

2.Gidabaimen edo gidalizentzia baten titularrak esleituta dituen puntu guztiak galdu dituelako baimena indargabetuta badauka, indargabetutakoaren mota bereko gidabaimen edo gidalizentzia berria lor dezake, aurreko zenbakian adierazitako epeak igaro ondoren, bideko sentsibilizazio- eta berreziketa-ikastaroa eginez eta probetxuz gaindituz, eta erregelamendu bidez ezarritako probak gaindituz.

3.Barne ministroak ezarriko ditu bideko sentsibilizazio- eta berreziketa-ikastaroen iraupena, edukia eta betekizunak.

Bideko sentsibilizazio- eta berreziketa-ikastaroek gehienez 30 orduko iraupena izango dute, baldin eta gidabaimen edo gidalizentzia berri bat lortzeko egiten badira.

72.artikulua. Kautelaz etetea.

Administrazio-baimenen deuseztasun-, kaltegarritasun- edo indargabetze-deklarazioko prozeduretan zehar, baimenak kautelaz etetea erabakiko da, baldin eta indarrean mantentzeak zirkulazioaren segurtasunerako arrisku larria eragin badezake. Halakoetan, prozeduraz arduratzen den agintaritzak, ebazpen arrazoitu bidez, baimena atzematea erabakiko du, eta baimena erabiltzea galarazteko beharrezko diren neurri guztiak ezarriko ditu.

73.artikulua. Ibilgailu motordunak gidatzeko eskubideaz gabetzeko epai penalaren ostean beste gidabaimen edo gidalizentzia bat lortzea.

1.Gidabaimen edo gidalizentzia baten titularrak Zigor Kodearen 47. artikuluan ezarritakoaren arabera baimena indargabetuta duenean epai irmoa ezarri zaiolako, bi urte baino gehiagoz ibilgailu motordunak edo ziklomotorrak gidatzeko eskubideaz gabetuz, kondena betetakoan, mota bereko eta antzinatasun bereko gidabaimena edo gidalizentzia lor dezake, esleitutako puntu guztiak galtzeagatik baimenak indargabetzen diren kasuetarako 71.2 artikuluan ezarritako prozedurari jarraituz.

Lortutako baimenak 8 puntuko saldoa izango du.

2.Kondena bi urtekoa edo hortik beherakoa bada, berriro gidatu ahal izateko, nahikoa du 71.2 artikuluaren lehen paragrafoan adierazitako bideko sentsibilizazio- eta berreziketa- ikastaroa probetxuz gainditu duela egiaztatzea.

V. TITULUA

Zehapen-araubidea

I. KAPITULUA

Arau-hausteak

74.artikulua. Xedapen orokorrak.

1.Lege honen aurkako egiteak eta ez-egiteak administrazioko arau-hauste izango dira, eta legean ezarritako moduan zehatuko dira.

2.Adierazitako egiteak eta ez-egiteak lege penaletan tipifikatutako delitutzat jo daitezkeenean, 85. artikuluan ezarritakoari jarraituko zaio.

3.Arau-hausteak arinak, astunak edo oso astunak izango dira.

75.artikulua. Arau-hauste arinak.

Lege honetan tipifikatutako portaera hauek dira arau-hauste arinak:

a)Bizikleta batean zirkulatzea arauzko argiak erabili gabe.

b)Bizikleta-erabiltzaileek elementu eta jantzi islatzaileak ez erabiltzea.

c)Lege honetako arauak ez betetzea, betiere hurrengo artikuluetan arau-hauste astun edo oso astuntzat berariaz jotzen ez badira.

76.artikulua. Arau-hauste astunak.

Arau-hauste astunak dira lege honetan tipifikatutako jokaera hauek, betiere, delitu ez

badira:

a)Erregelamendu bidez ezarritako abiadura-mugak ez errespetatzea edo bide-zati batean erregelamendu bidez ezarritako batez besteko abiadura gaindituta zirkulatzea, IV. eranskinean ezarritakoaren arabera.

b)Bideetan obrak egitea, hasi aurretik zirkulazioa antolatzeaz, kudeatzeaz eta erregulatzeaz arduratzen den agintaritzari jakinarazi gabe, edota agintaritza horrek obren inguruan emandako jarraibideak ez betetzea.

c)Ez betetzea lege honek xedatutakoa honako gai hauetan: pasatzeko lehentasuna, aurreratzea, norabide-aldaketa edo noranzko-aldaketa eta atzera-martxa, zirkulazioaren noranzkoa, erreien eta bazterbideen erabilera eta, oro har, zirkulazioaren segurtasuna eta arintasuna bermatzeko ezartzen diren trafikoaren antolamendu berezi guztiak.

d)Honako toki hauetan gelditzea edo aparkatzea: autobus-erreietan, bihurguneetan, sestra-aldaketetan, desgaitasuna duten pertsonek soilik erabiltzeko aparkalekuetan, tuneletan, azpiko pasabideetan, bidegurutzeetan edo beste edozein leku arriskutsutan eta zirkulazioa larri oztopatzen den lekuetan, edo oinezkoentzat, batez ere, arriskua sor daitekeen lekuetan.

e)Arauzko argiak erabili gabe zirkulatzea.

f)Gidatzen den bitartean, soinu-hargailuei edo -erreproduzigailuei lotutako entzungailuak edo aurikularrak jarrita izatea, edo gidatzeko beharrezkoa den etengabeko arreta murrizten duten bestelako gailuak jarrita izatea.

g)Gidatzen den bitartean, telefonia mugikorreko gailuak, nabigatzaileak edo beste edozein komunikazio-bitarteko edo -sistema eskuz erabiltzea, edota radarrak edo zinemometroak detektatzeko mekanismoak erabiltzea.

h)Segurtasun-uhala, haurrak lotzeko sistemak, kaskoa eta gainerako babes- elementuak ez erabiltzea.

i)Ziklomotorretan edo motozikletetan hamabi urtetik beherako bidaiariak eramatea, edota aurreko edo atzeko eserlekuetan adingabeak eramatea, baimenduta ez dagoenean.

j)Zirkulazioa zaintzeaz arduratzen diren agintaritza-agenteen seinaleak eta aginduak ez errespetatzea.

k)Semaforoen argi gorria ez errespetatzea.

l)Stop seinalea edo pasatzen uzteko seinalea ez errespetatzea.

ll)Ibilgailu bat gidatzea, Espainian erregelamenduaren arabera bete beharreko administrazio-eskakizunak betetzen ez dituelako baliozkoa ez den gidabaimen baten titularra izanik.

m)Zabarkeriaz gidatzea.

n)Bidera edo bide-inguruetara gauzak botatzea, baldin eta suterik edo istripurik sor badaiteke, edota zirkulazioa oztopatzen bada.

ñ) Aurreko ibilgailuarekiko segurtasun-tartea ez errespetatzea.

o)Erregelamenduetan zehaztutako baldintza teknikoak betetzen ez dituzten ibilgailuekin zirkulatzea, salbu eta hori oso astuntzat jotzen bada, eta ibilgailuen azterketa teknikoaren arauak haustea.

p)Ez betetzea gidari guztiek ibilgailuaren matrikula-plakak egiaztatzeko duten betebeharra; hain zuzen ere, plakek irakurtzea eta identifikatzea eragozten edo zailtzen duen oztoporik ez dutela egiaztatzeko betebeharra.

q)Zirkulazio-istripu batean tarteko izanik, istripua jasan dutenek eskatuz gero, norberaren identitatea edo ibilgailuaren datuak ez ematea zirkulazioaren zaintzaz arduratzen den agintaritza-agenteari.

r)Ibilgailu bat gidatzea, zama gaizki egokituta dagoela edota erortzeko arriskua

duela.

s)Ibilgailu bat gidatzea, hura erabiltzea debekatuta izanik.

t)Zirkulazio-baimena etenda duen ibilgailu batekin zirkulatzea.

u)Ibilgailua gehiegi okupatzea; hau da, gidaria zenbatu gabe, baimendutako plaza kopurua baino ehuneko 50 gehiago okupatuta eramatea.

v)Gidabaimen edo gidalizentziarik sekula izan ez dutenei ibilgailua gidatzen ez uzteko betebeharra ez betetzea.

w)Ez betetzea Barne Ministerioak edo autonomia-erkidegoetako organo eskudunek egiaztatutako gidarien irakaskuntza- eta prestakuntza-zentroen eta gidariei osasun- azterketak egiteko zentroen baimen- eta funtzionamendu-araubideari buruzko arauak, salbu eta arau-hauste oso astuntzat kalifikatu badaitezke.

x)Autobide eta autobietatik zirkulatzea, bide horietatik zirkulatzea debekatuta daukaten ibilgailuekin.

y)Garajeetan edo aparkalekuetan gidariak ohartarazteko gailuak ez instalatzea, legez eta erregelamendu bidez aurreikusitakoari jarraituz.

z)Paraleloan zirkulatzea, horrela zirkulatzea debekatuta daukaten ibilgailuekin.

77.artikulua. ARAU-HAUSTE OSO ASTUNAK.

Arau-hauste oso astunak dira lege honetan tipifikatutako jokaera hauek, betiere, delitu ez badira:

a)Erregelamendu bidez ezarritako abiadura-mugak ez errespetatzea edo bide-zati batean erregelamendu bidez ezarritako batez besteko abiadura gaindituta zirkulatzea, IV. eranskinean ezarritakoaren arabera.

b)Gaizki egokituta zegoelako, karga bidera erori zaion ibilgailu batekin zirkulatzea eta bidearen gainerako erabiltzaileentzat arrisku larria sortzea.

c)Erregelamendu bidez ezarritako alkohol-tasak gaindituta edota organismoan drogak izanda gidatzea.

d)Ibilgailu-gidari guztiek eta bidearen gainerako erabiltzaileek, trafiko-istripu batean tarteko direnean edo arauren bat hautsi dutenean, organismoan alkohola edo drogak detektatzeko probak egiteko duten betebeharra ez betetzea.

e)Ausarkeriaz gidatzea.

f)Ezarritakoaren kontrako noranzkoan zirkulatzea.

g)Baimendu gabeko ibilgailu-lehiaketetan eta -lasterketetan parte hartzea.

h)Radarrak edo zinemometroak inhibitzeko gailuak edota zirkulazioa zaintzeko sistemek zuzen funtzionatzea eragozteko beste edozein mekanismo instalatuta dituzten ibilgailuak gidatzea.

i)Lurreko garraioari buruzko legedian ezarritako gidaldiak ehuneko 50 baino gehiago luzatzea, edo atsedenaldiak ehuneko 50 baino gehiago laburtzea.

j)Arau-hausteren bat egin duen ibilgailuaren titularrak edo errentariak arau- haustearen erantzulea den gidaria egiaz identifikatzeko betebeharra ez betetzea, hala egiteko behar bezala eskatzen zaionean ezarritako epean. Gidaririk gabeko ibilgailuak alokatzeko enpresen kasuan, gidaria identifikatzeko betebeharra betetzeko, 11. artikuluan aurreikusitakoari jarraituko zaio.

k)Ibilgailu bat gidatzea, dagokion gidabaimena edo gidalizentzia eduki gabe.

l)Dagokion administrazio-baimenik ez duen ibilgailu batekin zirkulatzea, edota erregelamendu bidez ezarritako eskakizunak betetzen ez dituen baimen baliogabe batekin, edota zirkulatzeko onespena ematen duen administrazio-baimeneko baldintzak bete gabe.

ll)Baldintza teknikoak betetzen ez dituen ibilgailu batekin zirkulatzea, bide- segurtasunari arrisku larria eraginez.

m)Takografoaren edo abiadura-mugagailuaren funtzionamendu egokia eragozten duten elementuak ipintzen edo funtzionamenduan jartzen parte hartzea edo laguntzea.

n)Bidean lanak egitea, horretarako baimenik izan gabe, eta seinale iraunkorrak edo aldi baterakoak kentzea, ezkutatzea, aldatzea edo hondatzea.

ñ) Obra-seinalerik ez jartzea edo indarrean dagoen araudia bete gabe jartzea, bide- segurtasunari arrisku larria eraginez.

o)Ez betetzea bide-segurtasunean eragin zuzena duten industria-jardueraren

arauak.

p)Radarrak edo zinemometroak inhibitzeko gailuak instalatzea edota zirkulazioa zaintzeko sistemek zuzen funtzionatzea eragozteko beste edozein mekanismo instalatzea.

q)Ez betetzea irakasleen edo profesionalen kualifikazioari, irakaskuntzan erabilitako ibilgailuen egoerari edota bide-segurtasunean zuzenean eragiten duten funtsezko elementuei eta kontrol- eta ikuskatze-lanak eragozten dituzten elementuei dagokienez Barne Ministerioak edo autonomia-erkidegoetako organo eskudunek baimendutako edo egiaztatutako gidarien irakaskuntza- eta prestakuntza-zentroen eta gidariei osasun- azterketak egiteko zentroen erregimenari buruzko arauak.

r)Ibilgailuaren masa edo tamaina dela eta, bidearen azpiegitura kaltetzea edo zirkulazioan nahasmendua eragitea, dagokion administrazio-baimenik izan gabe edo hartan jasotako baldintzak bete gabe, eragindako kaltea konpontzeko betebeharra gorabehera.

78.artikulua. Nahitaezko aseguruaren arloko arau-hausteak.

1.Ibilgailu motordunei asegurua egiteko betebeharra ez betetzeak eragindako arau- hausteak berariazko legediaren arabera arautu eta zehatuko dira.

2.Ibilgailuen azterketa teknikoko guneetan, nahitaezko aseguruaren egiaztapena eskatuko da, ibilgailuaren ohiko azterketa nahiz azterketa berezi guztietan. Azterketaren emaitza ez da aldekoa izango betekizun hori egiaztatzen ez den bitartean.

79.artikulua. Publizitatearen arloko arau-hausteak.

52.artikuluan ezarritakoarekin lotutako arau-hausteen zehapenetarako, kontsumitzaileak eta erabiltzaileak babesteko legedian ezarritako prozedura eta zenbatekoak aplikatuko dira.

II. KAPITULUA

Zehapenak

80.artikulua. Motak.

1.Arau-hauste arinei 100 euro arteko isunak ezarriko zaizkie; astunei, 200 eurokoak, eta oso astunei, 500 eurokoak. Nolanahi ere, abiadura-mugak ez errespetatzeagatik sortutako arau-hausteak IV. eranskinean aurreikusitako zenbatekoen arabera zehatuko dira.

2.Aurretik xedatutakoa ezertan eragotzi gabe, zehapenak ezartzerakoan honako hau izan beharko da kontuan:

a)77. artikuluaren c) eta d) letretan jasotako arau-hausteak eginez gero, 1.000 euroko isuna ezarriko da. Erregelamendu bidez ezarritako alkohol-tasak gaindituta gidatuz gero, baimendutako alkohol-tasa gainditzeagatik aurreko urtean zehapena ezarri zitzaion gidariari soilik aplikatuko zaio halako zehapena, bai eta baimendutako tasaren bikoitzarekin zirkulatzen ari den gidariari ere.

b)77. artikuluaren j) letran aurreikusitako arau-haustearen isuna arau-hauste hori eragin duen jatorrizko arau-haustea halako bi izango da, arau-hauste arina bada, eta halako hiru, arau-hauste astuna edo oso astuna bada.

c)77. artikuluaren h) letran jasotako arau-haustea eginez gero, 6.000 euroko isuna ezarriko da.

d)77. artikuluaren n), ñ), o), p), q) eta r) letretan jasotako arau-hausteak eginez gero, 3.000 eta 20.000 euro bitarteko isuna ezarriko da.

3.Halaber, 77. artikuluaren q) letran jasotako arau-hausteen kasuan, dagokion baimena gehienez urte betez eteteko zehapena ezar daiteke. Baimena etenda dagoen bitartean, titularrak ezin izango du jarduera bererako beste baimenik lortu.

Baimena etenda dagoen bitartean, baimen hori beharrezko duten jardueretan arituz gero, sei hilabete gehiagoz etengo zaio baimena, baldin eta araua lehen aldiz hausten badu, eta urte betez, araua bigarren aldiz edo gehiagotan hausten badu.

81.artikulua. Zehapenak mailakatzea.

80.1 artikuluan eta IV. eranskinean ezarritako isunen zenbatekoak ehuneko 30 handitu

daitezke, kontuan izanik gertaeraren larritasuna eta garrantzia, arau-hauslearen aurrekariak eta berrerorlea den ala ez, bere buruari eta bidearen gainerako erabiltzaileei sortutako arriskua, eta proportzionaltasun-irizpidea.

Zehapenak mailakatzeko irizpide horiek aplikatuko dira, orobat, 77. artikuluaren n) letratik r) letrara bitartean aurreikusitako arau-hausteen zehapenetan ere.

III. KAPITULUA

Erantzukizuna

82.artikulua. ERANTZULEAK.

Lege honetan ezarritakoaren kontra egindako arau-hausteen erantzukizuna arau- haustearen egilearena izango da zuzen-zuzenean. Nolanahi ere:

a)Gidariak eta bidaiariak kaskoa eramateko betebeharra dagoen ibilgailu batean bidaiariren batek babes-kaskoa erabiltzen ez badu, gidaria izango da horren erantzule, bai eta eskatutako gutxieneko adina ez duten bidaiariak garraiatzearen erantzule ere.

Halaber, ibilgailuaren gidaria izango da erantzule haurrak lotzeko sistemak erabiltzen ez badira, salbu eta gidari profesionalak direnean, 13.4 artikuluan aurreikusitakoari jarraituz.

b)Arau-haustearen egilea hemezortzi urtetik beherakoa denean, ezarritako isunaren erantzule solidario izango dira harekin batera, hurrenez hurren, haren gurasoak, tutoreak, eta legezko edo egitezko zaintzaileak edo hartzaileak, adingabeei egotzitako administrazioko arau-haustea prebenitzeko betebeharra ez betetzeagatik.

c)Ibilgailua gerarazten ez den kasuetan, ohiko gidaririk izendatuta badago, hari ezarriko zaio arau-haustearen erantzukizuna, salbu eta egiaztatzen badu gidaria beste bat izan dela edo ibilgailua ostu diotela.

d)Ibilgailua gerarazten ez den kasuetan, ohiko gidaririk izendatuta ez badago, titularrak edo epe luzeko errentariak identifikatutako gidaria izango da erantzule, 11. artikuluan ezarritako betebeharrei jarraikiz.

e)Epe laburreko alokairuko ibilgailuen enpresen kasuan, ibilgailuaren errentaria izango da erantzule. Errentariak adierazten badu bera ez dela gidaria, edota errentaria pertsona juridikoa bada, 11. artikuluan titularrari zehazten zaizkion betebeharrak ezarriko zaizkio berari. Erantzukizun bera dagokie tailer mekanikoen edo ibilgailuak salerosteko establezimenduen titularrei, ibilgailuak gordailututa dituzten bitartean egindako arau- hausteen kasuan.

f)Titularra —edo epe luzeko errentaria, baldin eta Trafiko Buruzagitza Nagusia organismo autonomoaren Ibilgailuen Erregistroan jasota badago— izango da erantzule ibilgailuen agiriei buruzko arau-hausteetan eta aldizkako azterketei eta kontserbazio- egoerari buruzko arau-hausteetan, akatsek ibilgailuaren segurtasunari eragiten badiote.

g)Titularra —edo errentaria, baldin eta Trafiko Buruzagitza Nagusia organismo autonomoaren Ibilgailuen Erregistroan jasota badago— izango dira erantzule aparkatzeari buruzko arau-hausteetan eta bidesaria araututa duten bideetan hura ez ordaintzeak eragindako arau-hausteetan, salbu eta ibilgailuak ohiko gidaria izendatuta badauka edota gertaeraren erantzulea beste gidari bat dela adierazten bada.

IV. KAPITULUA

Zehapen-prozedura

83.artikulua. PROZEDURAZKO BERMEAK.

1.Kapitulu honetan eta, ordezko moduan, administrazio-prozedura erkideari buruzko araudian xedatutakoarekin bat etorriz bideratutako prozedura betez baino ezin da zehapenik ezarri lege honetan tipifikatutako arau-hausteengatik.

2.Trafikoari, ibilgailu motordunen zirkulazioari eta bide-segurtasunari buruzko araudian xedatutako arau-hausteengatiko salaketak egiteko erabiltzen diren tresnak, aparatuak edo bitartekoak zein neurketa-sistemak metrologia-kontrolaren mende egongo dira, metrologia-araudiak ezarritako moduan.

84.artikulua. Eskumena.

1.Hiriarteko bideetan eta zeharbideetan egindako arau-hausteak zehatzeko eskumena arau-haustearen egitatea egin den probintziako trafikoburuari dagokio. Arau- haustea probintzia batean baino gehiagotan egin bada, hura zehatzeko eskumena lehenengo salaketa egin den probintziako trafikoburuarena da.

2.Probintzietako buruek eskumen hori eskuordetu dezakete, komenigarria iruditzen zaien heinean eta neurrian. Bereziki, Salaketa Automatizatuak Tratatzeko Zentroaren zuzendariari eskuordetu ahal diote arau-hausteak zehatzeko eskumena, baldin eta arau- hausteok ibilgailua identifikatzeko irudiak grabatzen eta erreproduzitzen dituzten tresnen bidez atzeman badira.

Administrazio publikoetako organoek ere eskuordetzan eman dezakete beren eskumen zehatzailea, hitzarmenen edo kudeaketa-gomendioen bidez edota administrazio-prozedura erkideari buruzko araudian lankidetzarako aurreikusitako beste edozein tresnaren bidez.

3.Trafikoaren eta ibilgailu motordunen zirkulazioaren arloko eginkizunak eta zerbitzuak eskualdatuta dituzten autonomia-erkidegoetan, araudi autonomikoan ezarritako organoek izango dute zehatzeko eskumena.

4.Hiri barruko bideetan egindako zirkulazioko arau-hausteak zehatzeko eskumena alkateei dagokie, eta horiek eskuordetzan eman dezakete eskumen hori, dagokion araudian ezarritakoari jarraikiz.

Udalen eskumen zehatzailetik kanpo geratzen dira IV. tituluko manuen gaineko arau- hausteak, ibilgailuen baldintza teknikoei eta nahitaezko aseguruari buruzkoak barne.

Trafikoaren eta ibilgailu motordunen zirkulazioaren arloko eginkizunak eta zerbitzuak eskualdatuta dituzten autonomia-erkidegoetan, probintziako trafikoburuek eta dagokien organo eskudunek beren gain hartuko dute alkateen eskumena, baldin eta dagokion udalean nahikoa zerbitzu-baliabiderik ez badago edo justifikatutako beste arrazoi batzuk badaude.

5.52. artikuluan jasotako arau-hausteak zehatzeko eskumena, kasu guztietan, Trafikoko zuzendari nagusiari dagokio, edota, trafikoaren eta ibilgailu motordunen zirkulazioaren arloko eginkizunak eta zerbitzuak eskualdatuta dituzten autonomia- erkidegoetan, erkidego horretan eskumen hori duen organoari; betiere, autonomia- erkidegoaren lurralde-eremuaren barruan.

6.Ceuta eta Melillako hirietan, tokiko trafikoburuei dagozkie aurreko zenbakietan probintziako trafikoburuei ezartzen zaizkien eskumenak.

85.artikulua. Administrazioaren eta jurisdikzio penalaren jarduketak.

1.Zehapen-prozedura batean agertzen bada ofizioz pertsegi daitekeen delitu- zantzuak dituen egitatea, administrazio-agintaritzak Fiskaltzari horren berri emango dio, akzio penala has dezan, hala badagokio; eta jarduketak etetea erabakiko du.

2.Prozesu penala kondena-epaia ezarrita amaitzen bada, zehapen-prozedura artxibatu egingo da, erantzukizun-deklaraziorik gabe.

3.Absoluzio-epaia ematen bada edota prozedura penala beste ebazpen batez amaitzen bada erantzukizun-deklaraziorik gabe, zehapen-prozedura hasi edo jarrai daiteke bide penalean kondenatu ez den horren kontra; betiere, baldin eta ebazpen horren oinarria ez bada egitaterik izan ez dela.

Emandako ebazpenak, betiere, prozedura penalean frogatutako egitateen deklarazioa errespetatu beharko du.

86.artikulua. Prozedura hastea.

1.Bi eratara eman dakioke hasiera zehapen-prozedurari: batetik, agintari eskudunak ofizioz has dezake, lege honetan tipifikatutako arau-haustea izan daitekeen egitateren baten berri duenean, eta, bestetik, zirkulazioa zaintzeaz arduratzen diren eta agindutako eginkizunetan diharduten agintaritza-agenteek edota egitateen berri duen edozein pertsonak beren ekimenez edo salaketa bidez has dezakete.

2.Nolanahi ere, zirkulazioa zaintzeaz arduratzen diren eta agindutako eginkizunetan diharduten agintaritza-agenteek egindako salaketa, unean bertan salatuari jakinarazitakoa, izango da zehapen-prozedura hasteko egintza, ondorio guztietarako.

87.artikulua. SALAKETAK.

1.Zirkulazioa zaintzeaz arduratzen diren eta agindutako eginkizunetan diharduten agintaritza-agenteek ikusten dituzten arau-hausteak salatu beharko dituzte, era horretako eginkizunetan jarduten dutenean.

2.Zirkulazio-egitateen salaketetan, honako datu hauek jaso behar dira:

a)Ustezko arau-haustea egindako ibilgailuaren identifikazioa.

b)Salatuaren identitatea, baldin eta ezagutzen bada.

c)Gertaeraren deskribapen laburra, tokia edo bide-zatia, eguna eta ordua adierazita.

d)Salatzailearen izen-abizenak eta helbidea, edo, salatzailea agintaritza-agente bat bada, identifikazio profesionalaren zenbakia.

3.Agintaritza-agenteek salatuari unean bertan jakinarazitako salaketetan, gainera,

86.1artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, honako hauek jasoko dira:

a)Ustezko arau-haustea zein den, zein zehapen dagokion, eta arau-hauste horrek zenbat puntu galtzea dakarren.

b)Zehapena ezartzeko organo eskuduna zein den, eta zein arautan zehazten zaion eskumen hori.

c)Salatuak zehapena unean bertan ordaintzen badu, ordaindutako zenbatekoa ere adieraziko da, bai eta 94. artikuluan ezarritakoaren arabera zehapena ordaintzeak dituen ondorioak ere.

d)Zehapena unean bertan ordaintzen ez den kasuetan, honako hau adierazi beharko da: salaketa horrek zehapen-prozedura hasten duela eta hogei egun naturaleko epea dagoela ordainketa egiteko, 94. artikuluan ezarritako murrizketa eta ondorioekin, edo egoki iritzitako alegazioak aurkezteko eta frogak proposatzeko. Kasu horretan, alegazioak eta frogak zein toki, bulego edo egoitzatan aurkez daitezkeen adieraziko da.

e)Aurreko letran adierazitako epean alegaziorik egin ez bada eta isunik ordaindu ez bada, epea amaitu eta hurrengo egunean prozedura amaitutzat joko dela adieraziko da,

95.4artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

f)Interesdunak jakinarazpenetarako adierazten duen helbidea. Helbide hori ez da aintzat hartuko, baldin eta salatuak Bide Helbide Elektroniko bat (BHE) esleituta badauka, hargatik eragotzi gabe herritarrek zerbitzu publikoetan sarbide elektronikoa izateari buruzko araudiak aurreikusitakoa.

4.Puntuak kentzea eragiten duten arau-hausteen kasuan, agente salatzaileak gidabaimenaren edo gidalizentziaren datuak jasoko ditu, eta organo zehatzaile eskudunari bidaliko dizkio; gero, organo horrek, zehapena administrazio-bidean irmoa denean, Trafiko Buruzagitza Nagusia organismo autonomoaren Gidarien eta Arau Hausleen Erregistroari jakinaraziko dizkio ezarritako zehapena eta kendutako puntuak.

5.Arau-hausleak ez badu egiaztatzen legezko egoitza Espainiako lurraldean duela, salaketa egin duen agenteak isunaren behin-behineko zenbatekoa finkatuko du, eta dirua ezartzen ez bada, ibilgailua agente salatzaileak adierazitako lekura eraman eta ibilgetu behar du gidariak. Diru-ezarpena kreditu-txartel bidez edo eskudirutan —eurotan— egin daiteke, kontuan izanik, betiere, 94. artikuluan hasieran finkatutako isunaren ehuneko 50 murrizteko ezarritako aukera.

6.Zirkulazioarekin lotuta ez dauden egitateen salaketetan, gertaerak zehatz deskribatzeko beharrezko diren datu guztiak jasoko dira.

88.artikulua. Zirkulazioa zaintzeaz arduratzen diren eta agindutako eginkizunetan diharduten agintaritza-agenteen salaketen froga-balioa.

Zirkulazioa zaintzeaz arduratzen diren eta agindutako eginkizunetan diharduten agintaritza-agenteek egindako salaketak, kontrako frogarik izan ezean, froga-balioa izango du salatutako egitateei eta egileen identitateari buruz, bai eta salaketaren jakinarazpenari buruz ere, hala badagokio; hargatik eragotzi gabe, salatutako egitatearen inguruan agenteek ahalik eta froga gehien aurkezteko betebeharra.

89.artikulua. Salaketaren jakinarazpena.

1.Salaketak unean bertan jakinaraziko zaizkio salatuari.

2.Nolanahi ere, jakinarazpena geroago egin daiteke, honako kasu hauetan:

a)Salaketa egiterakoan, ibilgailua gerarazteak zirkulazioan arriskua eragin badezake. Kasu horretan, agenteak ibilgailua geraraztea eragozten duten arrazoiak adierazi beharko ditu.

b)Salaketa egiterakoan, ibilgailua aparkatuta badago, eta gidaria bertan ez badago.

c)Ibilgailua identifikatzeko irudiak grabatzeko eta erreproduzitzeko tresnen bidez izan bada arau-haustearen berri.

d)Agente salatzailea zirkulazioa zaindu, kontrolatu eta arautzeko lanetan edo diziplina-arloko lanetan ari denean eta ibilgailuari jarraitzeko baliabiderik ez duenean.

90.artikulua. Salaketak jakinarazteko jardunbidea.

1. Trafiko-arloan eskumen zehatzaileak dituzten administrazioek Bide Helbide

Elektronikoan (BHE) jakinaraziko dituzte unean bertan ematen ez diren salaketak eta zehapen-prozeduran sortzen diren gainerako jakinarazpenak.

Salatuak Bide Helbide Elektronikorik ez badu, prozedurarako berariaz adierazi duen egoitzan egingo zaio jakinarazpena, edo, halakorik ez bada, Trafiko Buruzagitza Nagusia organismo autonomoaren erregistroetan jasota dagoen egoitzan.

2.Jakinarazpenak Bide Helbide Elektronikoaren (BHE) bidez eginda, ziurtatu ahal izango dira, batetik, zein egunetan eta zein ordutan jarri den interesdunaren esku jakinarazpenaren xede den egintza, eta, bestetik, interesduna noiz sartu den haren edukian; izan ere, une horretatik aurrera, jakinarazpena egintzat joko da legezko ondorio guztietarako.

Jakinarazpena Bide Helbide Elektronikoan (BHE) jaso dela egiaztatzen denetik hamar egun natural igarota, interesduna ez bada jakinarazpenaren edukian sartzen, jakinarazpena ez duela onartu ulertuko da, salbu eta ofizioz edo hartzaileak eskatuta edukian sartzeko ezintasun tekniko edo materiala egiaztatzen bada. Jakinarazpena ez dela onartu jasoko da zehapen-prozeduran, jakinarazpena egiteko saialdiaren inguruabarrak azalduta, eta izapidea egintzat joko da eta prozedurarekin jarraituko da.

3.Jakinarazpena interesdunaren bizilekuan egiten denean, jakinarazpena emateko orduan interesduna bera ez badago bertan, bizilekuan dagoen edozein pertsonak hartu dezake, nor den adierazita.

Jakinarazpena ez badu inork hartzen, zehapen-prozeduran jasoko da gorabehera hori, jakinarazpena egiten ahalegindu zeneko eguna eta ordua adierazita; eta berriro egingo da ahalegina hurrengo hiru egunen barruan. Orduan ere jakinarazpena egitea lortzen ez bada, izapidea betetzat joko da, eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Interesdunak, bizilekuan egon arren, jakinarazpena onartzen ez badu, zehapen- prozeduran jasoko da gorabehera hori, jakinarazpena egiteko saialdiaren inguruabarrak azalduta, eta izapidea egintzat joko da eta prozedurarekin jarraituko da.

91.artikulua. Jakinarazpenak Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE).

Bide Helbide Elektronikoan (BHE) eta, horrelakorik eduki ezean, prozedurarako

berariaz adierazitako egoitzan edo, egoitzarik adierazi ezean, Trafiko Buruzagitza

Nagusiaren erregistroetan ageri den egoitzan egin ezin daitezkeen jakinarazpenak Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) egingo dira. BOEn argitaratzen denetik hogei egun naturaleko epea igarotakoan, egintzat joko da jakinarazpena, eta, hortaz, izapidea betetzat joko da.

92.artikulua. Trafiko Zehapenen Ediktu Taula (TZET).

1.Aldez aurretik eta borondatez, aurreko artikuluan aipatutako jakinarazpenak Trafiko Zehapenen Ediktu Taulan (TZET) ere egin ahal izango dira. Trafiko Buruzagitza Nagusia organismo autonomoak kudeatuko du hori.

2.Datu pertsonalak babesteko araudian eta herritarrek zerbitzu publikoetarako sarbide elektronikoa izateari buruzko araudian xedatutakoaren araberakoak izango dira TZETen jarduna, kudeaketa eta argitalpena.

93.artikulua. Zehapen-prozedura motak.

1.Salaketa jakinarazitakoan, unean bertan izan zein beranduago izan, salatuak hogei egun naturaleko epea izango du borondatezko ordainketa egiteko —isun-zehapena murriztuta— edo egoki iritzitako alegazioak aurkezteko eta frogak proposatu edo aurkezteko.

Ibilgailua gerarazi ez den kasuetan, titularrak, epe luzeko errentariak edo ohiko gidariak, hala dagokionean, hogei egun naturaleko epea izango du arau-haustea egin duen gidaria identifikatzeko, eta haren aurka ekingo zaio zehapen-prozedurari. Jakinarazpena Bide Helbide Elektronikoaren (BHE) bidez egiten bada, baliabide telematikoen bidez egingo da identifikazioa.

Isuna ordaintzen badu, lehenengo paragrafoan adierazitako baldintzak betez, zehapen- prozedura laburtuari ekingo zaio, eta, ordaindu ezean, zehapen-prozedura arruntari.

2.77. artikuluaren h), j), n), ñ), o), p), q) eta r) letretan aurreikusitako arau-hausteetan, ez da zehapen-prozedura laburra aplikatuko.

3.Ibilgailu motordunen zirkulazioko erantzukizun zibilari eta aseguruari buruzko araudiak ibilgailuak aseguratzeko ezarritako betebeharra ez bada betetzen, lege honetan jasotako bi zehapen-prozeduretako baten arabera zehatu ahal izango da.

4.Trafiko-arloko zehapen-prozeduren ondoriozko alegazioak, idazkiak eta errekurtsoak administrazio-prozedura erkidearen araudian zehaztutako erregistroetan, bulegoetan eta egoitzetan aurkez daiteke, bai eta dagokion salaketan edo ebazpen zehatzailean berariaz adierazitako erregistroetan, bulegoetan edo egoitzetan ere.

Berariaz adierazi ez diren erregistroetan, bulegoetan edo egoitzetan aurkezten direnean, haiek trafiko-arloko organo eskudunei bidaliko dizkiete ahalik eta lasterren.

94.artikulua. Zehapen-prozedura laburtua.

Isuna borondatez ordaindutakoan, salaketa ematen den unean bertan nahiz salaketa jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita hogei egun naturaleko epean, amaitutzat joko da zehapen-prozedura, eta honako ondorio hauek izango ditu:

a)Zehapenaren zenbatekoa ehuneko 50 murriztuko da.

b)Alegazioak egiteari uko egingo zaio. Alegaziorik aurkeztuz gero, egin gabetzat hartuko dira.

c)Prozedura amaitu egingo da ordainketa egiten den egunean, ebazpen espresua eman beharrik gabe.

d)Administrazio-bidea agortu egingo da, eta soilik administrazioarekiko auzien jurisdikzioan aurkeztu ahal izango da errekurtsoa.

e)Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezteko epea ordainketa egin eta hurrengo egunean hasiko da.

f)Ordaintzen den unetik, zehapena irmoa izango da administrazio-bidean, eta ondorio guztiak izango ditu hurrengo egunetik hasita.

g)Zehapena ez da aurrekari izango Trafiko Buruzagitza Nagusia organismo autonomoaren Gidarien eta Arau Hausleen Erregistroan; betiere, puntuak galtzea ez dakarten arau-hauste astunak badira.

95.artikulua. Zehapen-prozedura arrunta.

1. Salaketa jakinarazitakoan, interesdunak hogei egun naturaleko epea izango du

egoki iritzitako alegazioak aurkezteko eta frogak proposatu edo aurkezteko.

2.Egindako alegazioen bidez, salaketa egin duen agenteak jasotakoez bestelako datuak edo datu berriak aurkezten badira, instrukzio-egileak beharrezkotzat jotzen badu, datu horiek agenteari bidaliko zaizkio, hamabost egun naturaleko epean txostena egin dezan.

Edozein kasutan, instrukzio-egileak beharrezkotzat jotzen dituen frogak egitea erabaki dezake, egitateak aztertu eta kalifikatzeko eta egon daitezkeen erantzukizunak zehazteko. Frogak egitea ukatzekotan, arrazoitu egin beharko da, eta zehapen-prozeduran jasota utzi beharko da.

3.Interesdunari proposamena jakinaraziko zaio, hamabost egun naturaleko epean alegazio berriak egiteko aukera izan dezan, baldin eta interesdunak aurkeztutakoez bestelako egitateak, alegazioak edo frogak ageri badira zehapen-prozeduran edo halakoak kontuan hartu badira ebazpenean.

4.Arau-hauste arinak, puntuak kentzea ez dakarten arau-hauste astunak edo salaketaren unean jakinarazitako arau-hauste oso astunak eta astunak direnean, baldin eta salatuak ez badu alegaziorik aurkezten eta ez badu isunaren zenbatekoa ordaintzen salaketa jakinarazi eta hogei egun naturaleko epean, zehapen-prozedura ebazteko egintzaren ondorioa izango du jakinarazpenak. Kasu horretan, zehapena betearaz daiteke salaketa jakinarazten denetik hogeita hamar egun natural igarotakoan.

5.Prozedura amaitzeak amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta lehenago adierazitako hogeita hamar egunen biharamunetik hasita betearaz daiteke zehapena.

96.artikulua. Zehapen-prozedura arrunteko errekurtsoak.

1.Ebazpen zehatzaileak administrazio-bidea amaituko du, eta zehapena betearaz daiteke interesdunari jakinarazten zaion egunaren biharamunetik hasita, ondorio guztiak dituela, edo, bestela, 95.4 artikuluan adierazitako epea igarotakoan.

2.Ebazpen zehatzaileen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke, hilabeteko epean, jakinarazpenaren biharamunetik hasita.

Ebazpen zehatzailea eman duen organoari aurkeztuko zaio errekurtsoa, eta hark izango du ebazteko eskumena.

3.Berraztertze-errekurtsoa aurkezteak ez du etengo aurkaratutako egintzaren eta zehapenaren betearazpena. Errekurtsogileak betearazpena etetea eskatuz gero, eskabidea egiten denetik hilabeteko epea igarotakoan ebazpenik eman ez bada, ukatu egin dela ulertuko da.

4.Errekurtsoa ebazteko orduan, ez dira kontuan hartuko errekurtsogileak jatorrizko prozeduran adierazitako egitateak eta aurkeztutako dokumentuak eta alegazioak.

5.Artikulu honetan araututako berraztertze-errekurtsoa ukatu dela ulertuko da, hilabeteko epean ebazpen espresurik ematen ez bada; halakoetan, irekita geratuko da administrazioarekiko auzibidea.

6.Trafikoaren eta ibilgailu motordunen zirkulazioaren arloan eginkizunak eta zerbitzuak eskualdatuta dituzten autonomia-erkidegoetako organo eskudunek —eta alkateek, toki-entitateen kasuan— emandako ebazpen zehatzaileen kontra egiteko, aurreko zenbakietan ezarritakoa bete beharko da; betiere, araudi espezifikoan ezarritako eskumen zehatzailea errespetatuta.

V. KAPITULUA

Trafikoko arau-hausteei buruzko informazioaren mugaz gaindiko trukea

97.artikulua. Informazioaren mugaz gaindiko trukerako prozedura.

1.Trafikoko arau-hausteei buruzko informazioa mugaz gaindi trukatzeko prozedura ezartzen da, Europar Batasuneko estatu kide batean matrikulatutako ibilgailuek arau- haustea beste estatu kide batean egiten duten kasuetarako.

2.Informazioaren mugaz gaindiko truke horretan datu pertsonalei emango zaien tratamendua datu pertsonalen babeserako araudian ezarritakoaren araberakoa izango da.

98.artikulua. Arau-hausteak.

Informazioaren mugaz gaindiko trukea trafikoko arau-hauste hauei buruzkoa izango da:

a)Gehiegizko abiadura.

b)Erregelamendu bidez ezarritako alkohol-tasak gaindituta gidatzea.

c)Segurtasun-uhala edo lotzeko beste sistema homologatu batzuk ez erabiltzea.

d)Gorriz dagoen semaforo batean edo stop seinaleaz markatutako leku batean ez geratzea.

e)Debekatutako errei batetik zirkulatzea, bazterbidetik edo erabiltzaile jakin batzuentzat erreserbatutako errei batetik bidegabe zirkulatzea.

f)Organismoan drogak izanda gidatzea.

g)Babes-kaskorik ez erabiltzea.

h)Gidatzean, telefono mugikorra edo komunikatzeko beste gailuren bat erabiltzea, baimenduta ez dagoenean.

99.artikulua. Harremanetarako gune nazionala.

1.Informazio-trukeari dagokionez, Europar Batasuneko estatu kideetako harremanetarako gune nazionalek Trafiko Buruzagitza Nagusia organismo autonomoaren Ibilgailuen Erregistrora irispidea izango dute, estatu horietako lurraldean aurreko artikuluan adierazitako arau-hausteren bat egin duten Espainian matrikulatutako ibilgailuen gidariak identifikatu ahal izateko beharrezkoak diren ikerketak egiteko.

2.Harremanetarako gune nazionala Trafiko Buruzagitza Nagusia organismo autonomoa izango da; organismo horrek Europar Batasuneko gainerako estatu kideetako erregistroetara irispidea izango du, kapitulu honetan aurreikusitako helburuarekin.

3.Trafiko Buruzagitza Nagusia organismo autonomoak, harremanetarako gune nazionala den heinean, honako funtzio hauek izango ditu:

a)Datu-eskaerei erantzutea.

b)Datuak eskuratzeko eta lagatzeko sistemak behar bezala funtzionatzen duela bermatzea.

c)Datu pertsonalak babesteko araudia aplikatzen dela bermatzea.

d)Europar Batasuneko gainerako estatu kideetako harremanetarako gune nazionalek eskatzen duten informazioa biltzea.

e)Batzordeari beranduenez 2016ko maiatzaren 6an eta hortik aurrera bi urtean behin igorri beharreko txosten osoak egitea.

f)Trafikoaren arloan eskumenak dituzten beste organo batzuekin lankidetzan, bai eta bide-segurtasunari eta automobilei lotutako erakunde eta elkarteekin batera ere, titulu honetan aurreikusitakoa bide publikoen erabiltzaileei jakinaraztea, www.dgt.es web- orriaren bidez.

e)letran aipatzen den txosten osoan, arau-haustea gertatutako estatu kideak ibilgailua matrikulatutako estatu kidearen harremanetarako gunera bideratuta egin dituen bilaketa automatizatuen kopurua adieraziko da, zer arau-hauste motari buruzko informazioa eskatu duen eta huts egindako eskaeren kopurua. Halaber, bide-segurtasunaren arloko trafikoko

arau-hausteei egindako jarraipenaren egoeraren azalpena agertuko da, zehaztuta arau- hauste horietatik zer proportziok eragin duen informazio-gutunak idaztea.

3.Trafiko Buruzagitza Nagusia organismo autonomoak gainerako estatu kideetako harremanetarako gune nazionalen esku jarriko ditu Espainian matrikulatutako ibilgailuei buruzko datu erabilgarriak, baita ibilgailu horien titularrei, ohiko gidariei edo epe luzeko errentariei buruzko datuak ere —VI. eranskinean jasoak—.

100.artikulua. Datuen trukea.

1.Datu-eskaerak kapitulu honetan ezarritakoa betetzen ez badu salbu, Trafiko Buruzagitza Nagusia organismo autonomoak datu hauek emango dizkie trafikoaren arloan zehapenak ezartzeko eskudun diren organoei: lurralde nazionalean arau-haustea egindako ibilgailuaren jabeari edo titularrari buruzko datuak, ibilgailu hori Europar Batasuneko beste estatu kide batean matrikulatuta badago, eta, matrikulazio-estatuaren erregistroan ibilgailuari buruz eskuragarri dauden datuak ere bai, V. eranskinean adierazitako bilaketa- datuen bidez lortutakoak.

2.Datuak bitarteko elektronikoen bidez komunikatuko dira esklusiboki, Trafiko Buruzagitza Nagusia organismo autonomoak ezarritako espezifikazio teknikoen arabera.

101.artikulua. Informazio-gutuna.

1.Trafiko Buruzagitza Nagusia organismo autonomoak emandako datuetatik abiatuta, trafikoaren arloan zehatzeko eskumenak dituzten organoek informazio-gutuna bidali ahalko diote arau-haustearen ustezko egileari. Hartarako, VII. eranskinean aurreikusitako eredua erabili ahal izango dute.

2.Informazio-gutuna ibilgailuaren matrikulazio-dokumentuaren hizkuntzan bidaliko zaio ustezko arau-hausleari, baldin eta dokumentura irispidea izan bada; bestela, matrikulazio-estatuaren hizkuntza ofizialetako batean bidaliko zaio.

3.Gutun horren jakinarazpena ustezko arau-hausleari pertsonalki egin beharko zaio.

102.artikulua. Dokumentuak.

Xedapen honetan aurreikusitako informazio-trukearen ondorioz hasitako zehapen- prozeduretan, ustezko arau-hausleari jakinarazten zaizkion dokumentuak ibilgailuaren matrikulazio-dokumentuaren hizkuntzan edo matrikulazio-estatuan ofizial den hizkuntzetako batean bidaliko zaizkio.

VI. KAPITULUA

Behin-behineko neurriak eta beste neurri batzuk

103.artikulua. Behin-behineko neurriak.

Zehapen-prozedura hasteko agindua eman duen organo eskudunak, erabaki arrazoitu bidez eta instrukzioaren edozein unetan, azken ebazpenaren eraginkortasuna ziurtatzeko beharrezkoak diren behin-behineko neurriak ezar ditzake.

104.artikulua. Ibilgailua ibilgetzea.

1.Zirkulazioa zaintzeaz arduratzen diren eta agindutako eginkizunetan diharduten agintaritza-agenteek ibilgailua ibilgetu ahal izango dute, lege honetan xedatutakoa ustez haustearen ondorioz, baldin eta:

a)Ibilgailuak zirkulatzeko administrazio-baimenik ez badu, ez duelako lortu edota deuseztatuta edo indargabetuta deklaratu delako, edo zirkulatzeko gaitzen duen baimenaren baldintzak betetzen ez baditu.

b)Ibilgailuak bide-segurtasunari arrisku larria eragiten dioten akatsak baditu.

c)Gidariak edo bidaiariek babes-kaskoa edo haurrak lotzeko sistemak erabiltzen ez badituzte, horiek erabiltzea nahitaezkoa den kasuetan.

d)14. artikuluaren 2. eta 3. zenbakietan adierazitako probak egiteari uko egiten bazaio, edo proben emaitza positiboa bada.

e)Ibilgailuak nahitaezko asegururik ez badauka.

f)Erregelamendu bidez ezarritako gidaldiak ehuneko 50 baino gehiago luzatzen badira, edo atsedenaldiak ehuneko 50 baino gehiago laburtzen, salbu eta gidaria beste gidari batek ordezkatzen badu.

g)Ibilgailua gehiegi okupatuta badago, hau da, gidaria zenbatu gabe, baimendutako plaza kopurua baino ehuneko 50 gehiago badarama.

h)Erregelamendu bidez ibilgailu-mota bakoitzerako baimenduta dauden gas-, ke- edo zarata-mailak gainditzen baditu ibilgailuak.

i)Kontrol-tresnak manipulatuta egon daitezkeela agerian uzten duten arrazoizko zantzuak badaude.

j)Ibilgailuak zirkulazioa zaintzeaz arduratzen diren eta agindutako eginkizunetan diharduten agintaritza-agenteen zaintza eta irudiak grabatzeko kontrol-tresnak saihesteko mekanismoak edo sistemak baditu.

k)Gidaria C edo D motako baimena eskatzen duen ibilgailu bat gidatzen ari bada, dagokion administrazio-baimenik gabe.

l)39.4 artikuluan aurreikusitako kasuan.

2.Ibilgetzeko agindua kendu egingo da, agindu hori eragin duen arrazoia amaitzen denean.

3.1. zenbakiaren h), i) eta j) letretan aurreikusitako kasuetan, ibilgetzeko agindua kenduko da, baldin eta, ibilgailua agintaritza-agenteak agindutako tailerrera eramandakoan, atzemandako sistema edo aldaketa desagertu dela edota baimendutako mailak gainditzen ez direla egiaztatzen bada.

4.1 zenbakiko e) letran jasotako kasuan, ibilgailu motordunen zirkulazioko erantzukizun zibilari eta aseguruari buruzko araudian xedatutakoa beteko da.

5.Ibilgailua agintaritza-agenteek adierazitako lekuan ibilgetuko da. Ondorio horietarako, adierazitako lekuraino zirkulatzen jarraitzeko agindu diezaioke agenteak gidariari.

6.Salbu eta behar bezala justifikatzen denean ibilgailua ostu egin dela edo titularraren borondatearen kontra erabili dela, ibilgailua ibilgetzearen ondorioz sortutako gastuak arau- haustea egin zuen gidariak ordainduko ditu. Halakorik ezean, ohiko gidariaren edo errentariaren kontura izango dira, eta, halakorik ez bada, titularraren kontura. Gastu horiek ordaindu egin beharko dira ibilgetzeko agindua kentzeko, hargatik eragotzi gabe errekurtsoa aurkezteko eskubidea eta gastua Administrazioak neurri hori hartu izanaren arduradunari egozteko aukera. Agenteek ibilgailuaren zirkulazio-baimena ken dezakete, aipatutako gastuak ordaindu direla egiaztatu arte.

1.zenbakiaren h), i) eta j) letretan aurreikusitako kasuetan, salatuak ordaindu beharko ditu ikuskaritza-gastuak; betiere, arau-haustea egiaztatzen bada.

7.Ibilgetutako ibilgailua errentamendu-erregimenean erabili bada, ibilgailua ibilgetu ordez, arau-hausleari ibilgailua erabiltzeko debekua ezarriko zaio.

105.artikulua. Ibilgailuak bidetik kentzea eta gordailuan uztea.

1.Trafikoa kudeatzeko ardura duen agintaritzak ibilgailua bidetik kenduko du eta agindutako lekuan utziko du gordailuan, baldin eta horretara behartuta dagoenak egiten ez badu, honako kasu hauetan:

a)Ibilgailuak arriskua eragiten duenean, ibilgailuen edo oinezkoen zirkulazioa larri nahasten duenean, eta zerbitzu edo ondare publikoren bat hondatzen duenean.

b)Istripu bat izan duelako aurrera jarraitu ezin duenean.

c)Ibilgailua legez ibilgetu delarik, hartarako leku egokirik ez dagoenean beste ibilgailu batzuen edo pertsonen zirkulazioa oztopatu gabe.

d)Ibilgailu bat 104. artikuluan ezarritakoari jarraikiz ibilgetu delarik, ibilgetzea eragin duten arrazoiak zuzentzen ez direnean.

e)Ibilgailu bat desgaitasuna duten pertsonentzat erreserbatutako aparkaleku batean aparkatuta dagoenean, horretarako baimena ematen duen bereizgarria jarrita izan gabe.

f)Ibilgailu bat erabiltzaile jakin batzuen zirkulazio edo zerbitzurako bakarrik erreserbatuta dagoen errei edo bide-zati batean aparkatuta dagoenean, edo zamalanetarako eremu batean.

g)Ibilgailu bat udal-agintaritzak ordutegi mugatuko aparkalekuetarako egokitutako toki batean aparkatuta dagoenean, bertan aparkatzeko beharrezkoa den bereizgarria jarrita izan gabe, edota ordaindutako denboraren hirukoitza gainditzen denean, udal- ordenantzetan ezarritakoaren arabera.

h)Zirkulazioa oztopatzen edo zailtzen duenean edo zirkulaziorako arriskutsua

denean.

2.Salbu eta ibilgailua ostu denean edota titularraren borondatearen kontra erabili denean —kasu horiek behar bezala justifikatu behar dira—, aurreko zenbakian adierazitakoari jarraikiz, ibilgailua bidetik kentzeak eragindako gastuak titularraren, errentariaren edo ohiko gidariaren kontura izango dira, kasuaren arabera, eta gastu horiek ordaindu beharko ditu ibilgailua berreskuratzeko; hargatik eragotzi gabe errekurtsoa aurkezteko eskubidea, eta gastua istripuaren, ibilgailuaren abandonuaren edota ibilgailua bidetik kentzea eragin duen arau-haustearen erantzuleari jasanarazteko aukera. Agintaritza-agenteak ibilgailuaren zirkulazio-baimena ken dezakete, aipatutako gastuak ordaindu direla egiaztatu arte.

3.Administrazioak hogeita lau orduko epean jakinarazi behar dio titularrari ibilgailua bidetik kendu dela eta gordailuan utzi dela. Jakinarazpena Bide Helbide Elektronikoaren bidez egingo da, baldin eta titularrak halakorik badu.

106.artikulua. Ibilgailuaren hondakin-tratamendua.

1.Trafikoa antolatzeko eta kudeatzeko ardura duen agintaritza eskudunak ibilgailua ibilgailuen tratamendurako zentro baimendu batera eramatea agindu dezake, ibilgailua suntsitu eta deskontaminatzeko:

a)Bi hilabete baino gehiago igarotzen direnean ibilgailua ibilgetzen denetik edo bide publikotik kentzen denetik, eta Administrazioak gordailuan utzi duenetik, titularrak alegaziorik aurkeztu ez badu.

b)Hilabete baino gehiago daramanean toki berean aparkatuta, eta, hondatuta dagoelako, bere kabuz lekuz aldatu ezin bada, edo matrikula-plakarik ez badauka.

c)Ibilgailu bat matxuratuta dagoelako edo istripu bat izan duelako esparru pribatu batera eraman delarik, titularrak bi hilabeteko epean bertatik jasotzen ez badu.

Ibilgailua lekualdatzeko agindua eman baino lehen, Administrazioak errekerimendua egingo dio titularrari, eta ohartaraziko dio hilabeteko epean ibilgailua kentzen ez badu tratamendurako zentro baimendura eramango duela.

2.1. zenbakiaren c) letran aurreikusitako kasuan, tokiaren edo esparruaren jabeak edo arduradunak baimena eskatu beharko dio probintziako trafiko-buruzagitzari, ibilgailuaren hondakin-tratamendurako. Horretarako, lehenago, titularrari ibilgailua jaso dezala eskatu diola egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko du.

3.Komenigarria dela jotzen den kasuetan, probintziako trafiko-buruzagitzak, trafiko- arloan eta ibilgailu motordunen zirkulazioaren arloan eginkizunak eta zerbitzuak eskualdatuta dituzten autonomia-erkidegoetako organo eskudunek eta alkateek, edo haien eskuordetza duten agintariek, nork beren eremuan, erabaki dezakete ibilgailuaren hondakin-tratamendua ez egitea, eta, horren ordez, zirkulazioa zaintzeko zerbitzuei esleitzea ibilgailua.

107.artikulua. Administrazio-baimenen erabilpen-mugak.

1.Gidabaimen edo gidalizentzia baten titularrak ezin izango du egin Trafiko Buruzagitza Nagusia organismo autonomoaren Ibilgailuen Erregistroan titular den ibilgailuei buruzko izapiderik, baldin eta haren gidari-historialean ordaindu gabe ageri badira arau- hauste astunak edo oso astunak egiteagatik administrazio-bidean irmoak diren lau zehapen.

2.Ibilgailu baten titularrak ezin izango du egin ibilgailu horri buruzko izapiderik, baldin eta ibilgailuaren historialean ordaindu gabe ageri badira arau-hauste astunak edo oso astunak egiteagatik administrazio-bidean irmoak diren lau zehapen.

3.Aurreko zenbakietan ezarritakotik salbuetsita daude ibilgailuaren aldi baterako edo behin betiko bajaren izapideak.

VII. KAPITULUA

Zehapenak betearaztea

108.artikulua. Betearaztea.

Zehapenak administrazio-bidean irmoak direnean betearaziko dira, lege honetan aurreikusitakoari jarraikiz.

109.artikulua. Baimenak eteteko zehapena betearaztea.

80.artikuluan aurreikusitako etete-zehapenak administrazio-bidean irmo direnetik hilabete bat igarotakoan betearaziko dira, eta etenaldien iraupenaren idatzoharra dagokien erregistroetan egingo da.

110.artikulua. Isunak kobratzea.

1.Zehapena irmoa denean, interesdunak hamabost egun naturaleko azken epea izango du isuna ordaintzeko. Ezarritako epea amaitzen bada isuna ordaindu gabe, premiamendu-prozedura hasiko da.

2.Isuna zein agintaritzak ezarri duen, hari aplikatu beharreko zerga-araudian ezarritakoak izango dira nahitaezko diru-bilketarako organoak eta prozedura.

111.artikulua. Isunen ordainketaren erantzule subsidiarioak.

1.Arau-haustea egindako ibilgailuen titularrak erantzule subsidiario izango dira gidariari ezarritako isuna ordaintzen ez den kasuetan, salbu eta honako kasu hauetan:

a)Ibilgailua lapurtu edo ebatsi denean, edota titularraren borondatearen aurka erabili dela egiaztatzen denean.

b)Titularra gidaririk gabeko ibilgailuak alokatzeko enpresa bat denean.

c)Arau-haustea egitean, ibilgailuak epe luzeko errentari bat izendatuta duenean. Halakoetan, erantzukizuna epe luzeko errentariarena izango da.

d)Arau-haustea egitean, ibilgailuak ohiko gidari bat izendatuta duenean. Halakoetan, erantzukizuna ohiko gidariarena izango da.

2.Erantzukizun subsidiarioaren deklarazioa eta haren ondorioak, kautelazko neurriak ezartzeko aukera barne, zerga-araudiak arautuko ditu.

3.Isuna ordaindu duen erantzuleak eskubidea du arau-hausleak itzul diezaion ordaindutako diru guztia.

VIII. KAPITULUA

Aurrekariak preskribatzea, iraungitzea eta ezereztea

112.artikulua. Preskripzioa eta iraungitzea.

1.Lege honetan aurreikusitako arau-hausteen preskripzio-epea hiru hilabetekoa izango da, arau-hauste arinen kasuan, eta, sei hilabetekoa, arau-hauste astunen eta oso astunen kasuan.

Arau-haustea egiten den egunetik hasiko da kontatzen preskripzio-epea.

2.Preskripzioa eten egingo da administrazio-jarduketaren bat hasten denean, baldin eta salatuak jarduketaren berri badu edo jarduketaren helburua salatuaren identitatea edo helbidea zein den jakitea bada, eta beste administrazio, erakunde edo organismo batzuekin batera bideratzen bada. Halaber, preskripzioa eten egingo da 89., 90. eta 91. artikuluen arabera egindako jakinarazpenaren ondorioz.

Preskripzio-epea berriro abiatuko da, prozedura hilabete baino gehiago geldiarazten bada salatuari egotzi ezin zaion arrazoiren batengatik.

3.Prozedura hasten denetik urtebetera ebazpen zehatzailerik ematen ez bada, prozedura iraungita geratuko da eta jarduketa guztiak artxibatu egingo dira, interesdunak eskatuta edota ebazpena emateko eskumena duen organoak ofizioz erabakita.

Prozedura geldiarazteko arrazoia izan denean jurisdikzio penalak arau-haustearen berri eduki izana, iraungitze-epea eten egingo da, eta, ebazpen judiziala irmo bihurtzen denean, iraungitze-epearen zenbaketa berriz abiatuko da, etena erabakitzeko orduan geratzen zen denboraldirako.

4.Isun-zehapenen preskripzio-epea lau urtekoa izango da, eta 80. artikuluan jasotako etenarena, berriz, urtebetekoa, zehapena administrazio-bidean irmo bihurtzen den egunaren biharamunetik hasita.

Isun-zehapenak premiamendu-bidean ordainarazteko Administrazioak duen eskubidearen preskripzio-epea zenbatzeko eta eteteko, zerga-araudian ezarritakoari jarraituko zaio.

113.artikulua. Idatzoharra egitea eta ezereztea.

1.Arau-hauste astunak eta oso astunak egiteagatik ezarritako zehapenak eta kendu den puntu-kopurua Trafiko Buruzagitza Nagusia organismo autonomoaren Gidarien eta Arau Hausleen Erregistroan jakinarazi behar ditu neurri horiek ezarri dituen agintaritzak, hamabost egun naturaleko epean, zehapena administrazio-bidean irmo den egunaren biharamunetik hasita.

2.Agintari judizialek Trafiko Buruzagitza Nagusia organismo autonomoaren Gidarien eta Arau Hausleen Erregistroan jakinaraziko dituzte bide-segurtasunaren aurkako delituak egiteagatik ibilgailu motordunak eta ziklomotorrak gidatzeko eskubideaz gabetzeko zigorrak; epaia irmo bihurtzen den egunaren biharamunetik hamabost egun naturaleko epean egin behar dute jakinarazpena.

3.Trafiko Buruzagitza Nagusia organismo autonomoaren Ibilgailuen Erregistroan jasota geratuko dira Espainian nahiz atzerrian matrikulatutako ibilgailuei dagozkien zehapen irmoak, arau-hauste astunak eta oso astunak egiteagatik ezarriak, bai eta horiek ordaindu ez izana ere, hala dagokionean. Idatzohar horiek ibilgailuaren historialari gehituko zaizkio.

4.Idatzoharrak ofizioz ezereztuko dira, aurrekarien ondorioetarako, zehapenak erabat betetzen direnetik edo preskribatzen direnetik hiru urtera.

VI. TITULUA.

Trafiko Istripuen Biktimen Erregistro Nazionala

114.artikulua. Sorrera.

1.Trafiko Buruzagitza Nagusia organismo autonomoaren Trafiko Istripuen Biktimen Erregistro Nazionala sortzen da.

2.Trafiko-arloko eta ibilgailu motordunen zirkulazioaren arloko eginkizunak eta zerbitzuak eskualdatuta dituzten autonomia-erkidegoek trafiko-istripuen biktimen erregistro propioak sor ditzakete, beren lurralde-eremuetarako.

115.artikulua. Helburua.

1.Trafiko Istripuen Biktimen Erregistro Nazionalean datu garrantzitsuak baino ez dira jasoko, eta gertatutako trafiko-istripuen arrazoiak eta inguruabarrak eta istripuen ondorioak zehazteko beharrezkoa den informazioa lortzen lagundu dezaketenak.

Erregistro-idazpenek istripuetan tarteko diren pertsonen nortasunari edo osasunari buruz jaso beharreko datuei dagokienez, aurreko paragrafoaren arabera erregistroak ezarrita dituen helburuetarako beharrezko direnak baino ez dira jasoko.

2.Erregistroaren ardura duen titularrak beharrezko diren kudeaketa- eta antolaketa- neurriak hartuko ditu, erregistroko datu pertsonal automatizatuen konfidentzialtasuna, segurtasuna eta osotasuna ziurtatzeko, datuok jaso ziren helbururako erabiltzen direla bermatzeko, eta datu pertsonalen babesari buruzko araudian aitortutako bermeak, betebeharrak eta eskubideak gauzatzeko.

Lehenengo xedapen gehigarria. Hizkuntza koofiziala duten autonomia-erkidegoetako gidabaimenak eta gidalizentziak.

Hizkuntza koofiziala duten autonomia-erkidegoetan, gidabaimenak eta gidalizentziak, espainieraz gain, beste hizkuntza horretan ere idatziko dira.

Bigarren xedapen gehigarria. Trafikoaren eta ibilgailu motordunen zirkulazioaren arloko eginkizunak eta zerbitzuak eskualdatuta dituzten autonomia-erkidegoak.

Trafikoaren eta ibilgailu motordunen zirkulazioaren arloko eginkizunak eta zerbitzuak eskualdatuta dituzten autonomia-erkidegoei dagokie zehaztea, beren lurralde-eremuan, bideko sentsibilizazio- eta berreziketa-ikastaroak emateko modua; betiere, arau orokorretan ezarritako iraupena, edukia eta betekizunak betez.

Hirugarren xedapen gehigarria. Gidari profesionalentzako ikastaroak.

Gidari profesionalek gehienez lau puntu berreskuratuko dituzte nahitaezko ikastaroak egiteagatik, Barne ministroaren agindu bidez ezarritako baldintzen arabera. Ikastaro horrekin berreskuratutako puntuak bideko sentsibilizazio- eta berreziketa-ikastaroetan lortutako puntuei batu ahal izango zaizkie.

Laugarren xedapen gehigarria. Zehapenaren bidez lortutako diruarekin, bide- segurtasuna, trafiko-istripuen prebentzioa eta biktimentzako laguntza finantzatzeko betebeharra.

Estatuaren Administrazio Orokorraren esparruan, lege honetan xedatutako arau- hausteei ezarritako zehapenen bidez lortutako diru guztia bide-segurtasunaren, trafiko- istripuen prebentzioaren eta biktimentzako laguntzaren arloko jarduketak eta zerbitzuak finantzatzera zuzenduko da.

Bosgarren xedapen gehigarria. Trafikoaren eta ibilgailu motordunen zirkulazioaren arloko eginkizunak eta zerbitzuak eskualdatuta dituzten autonomia-erkidegoetako jakinarazpenak.

Trafikoaren eta ibilgailu motordunen zirkulazioaren arloko eginkizunak eta zerbitzuak eskualdatuta dituzten autonomia-erkidegoek, jakinarazpenak Bide Helbide Elektronikoaren bidez egin beharrean, beren plataforma informatikoen bidez egin ahal izango dizkiete hala nahi duten herritarrei.

Trafikoaren eta ibilgailu motordunen zirkulazioaren arloko eginkizunak eta zerbitzuak eskualdatuta dituzten autonomia-erkidegoen lurralde-eremuetako toki-administrazioek lankidetza-hitzarmenak sinatu ahal izango dituzte, jakinarazpen telematikoak autonomia- erkidegoko jakinarazpen-plataformen bitartez egiteko.

Seigarren xedapen gehigarria. Desgaitasuna duten pertsonentzako oinarrizko baldintzak eta irisgarritasun-baldintzak.

Gobernuak zainduko du desgaitasuna duten pertsonei eta haien gizarteratzeari buruzko araudian ezarritakoa betetzen dela, bai bide-segurtasunaren arloan jardunean hasteko aurretiko baimena behar duten zentroetan, bai Estatuaren Administrazio Orokorraren eskumeneko kudeaketa duten zentroetan.

Zazpigarren xedapen gehigarria. Ehiza-espezieak harrapatzean eragindako trafiko- istripuen erantzukizuna.

Bide publikoetan ehiza-espezieak harrapatzean eragindako trafiko-istripuetan, ibilgailuaren gidaria izango da pertsonei edo ondasunei egindako kalteen erantzule, eta ezin izango da bidean sartzen diren animalien balioa erreklamatu.

Nolanahi ere, egun horretan bertan egin den edo hamabi ordu lehenago amaitu den ehiza larriko talde-ehizako ekintza baten ondorioz gertatu bada trafiko-istripua, ehiza- aprobetxamenduaren titularra edo, halakorik ez bada, lursailaren jabea izango da pertsonei edo ondasunei egindako kalteen erantzule.

Istripua gertatu den bide publikoaren titularra ere izan daiteke erantzule, baldin eta istripua gertatu bada itxitura-hesia garaiz ez konpontzeagatik edo, animaliekin talka egiteak eragindako istripuen tasa handia duten bide-zatiak izanik, lotu gabeko animalien seinalerik ez izateagatik.

Zortzigarren xedapen gehigarria. Beste administrazio publiko batzuei dagokien dokumentazioa.

Trafiko Buruzagitza Nagusia organismo autonomoak eta administrazio publiko eskudunek lankidetzarako bitartekoak sor ditzakete lankidetza-hitzarmenen bidez, administrazio horiek lege honetaz aparteko araudien aginduz organismo autonomo horri bidali beharreko dokumentuak igortzeko.

Bederatzigarren xedapen gehigarria. Behin betiko baja, ibilgailua beste herrialde batera eramateko.

Debekatuta dago erregelamendu bidez ezarritako segurtasun- eta ingurumen- eskakizunak betetzen ez dituzten ibilgailuei behin betiko baja ematea, beste herrialde batera eramateko.

Hamargarren xedapen gehigarria. Industria-jarduerak eta bide-segurtasuna.

Lege honetan xedatutakoa galarazi gabe, bide-segurtasunean zuzenean eragiten duten industria-jarduerak industria-segurtasunari buruzko araudian aurreikusitakoaren arabera zuzenduko dira.

Hamaikagarren xedapen gehigarria. Trafiko Zehapenen Ediktu Taularen (TZET) eta Bide Helbide Elektronikoaren (BHE) bidezko jakinarazpenak integratzea eta koordinatzea.

Trafiko Zehapenen Ediktu Taula (TZET) Ediktu Taula Bakarrean integratu ahal izango da, baldin eta zerbitzua eraginkortasunez emateko justifikatutako arrazoiek hala aholkatzen badute zirkulazioaren arloko zehapen-prozeduren ediktu-jakinarazpenak iragartzeko. Horregatik, eta legean jasotako funtzioak betez, Bide Helbide Elektronikoa (BHE) Gaitutako Helbide Elektronikoan (GHE) integratu edo harekin koordinatu ahal izango da.

Lehenengo xedapen iragankorra. Ibilgailuen behin betiko matrikulazioa Espainian.

Espainian ibilgailuen behin betiko matrikulazioari dagokionez 68.2 artikuluan xedatutakoa ez da eraginkorra izango hura aplikatu ahal izateko alderdiak erregelamendu bidez arautzen diren arte.

Bigarren xedapen iragankorra. Bide Helbide Elektronikoan (BHE) jakinarazpenak egiteko jardunbidea.

Toki-administrazioek Bide Helbide Elektronikoan (BHE) egingo dituzte jakinarazpenak 2016ko maiatzaren 25a baino lehen; betiere, haien bitarteko teknikoek eta aurrekontu- baliabideek horretarako aukera ematen badute.

Hirugarren xedapen iragankorra. Motozikleten antzerako hiru gurpileko ibilgailuen abiadura-mugak.

Azaroaren 21eko 1428/2003 Errege Dekretuaren bitartez onartutako Zirkulazioko Erregelamendu Orokorra aldatzen den arte, eta motozikleten antzerako hiru gurpileko ibilgailuentzako abiadura-mugak finkatu arte, ibilgailu horiek erregelamenduan bi gurpileko motozikletentzat ezarritako abiadura-muga bera izango dute.

Azken xedapenetatik lehena. Eskumen-titulua.

Lege hau Espainiako Konstituzioaren 149.1.21 artikuluak Estatuari trafikoaren eta ibilgailu motordunen zirkulazioaren arloan esleitzen dion eskumen esklusiboaren babesean emana dago.

Azken xedapenetatik bigarrena. Arauak emateko gaikuntzak.

1.Gobernuari gaikuntza ematen zaio lege hau garatzeko behar diren xedapenak emateko.

2.Halaber, Gobernuari gaikuntza espezifikoa ematen zaio honetarako:

a)I. eranskinean zehaztutako oinarrizko kontzeptuak aldatzeko, baldin eta Espainian eragina duten nazioarteko akordio eta hitzarmenen ondorioz definizioak aldatzen badira.

b)II. eranskina aldatzeko.

c)Indar Armatuetako eta Guardia Zibileko ibilgailuen baimen- eta zirkulazio- araubidearen berezitasunak arautzeko, Defentsa ministroak eta Barne ministroak eta, hala badagokio, gainerako ministro eskudunek proposatuta.

d)Bide-seinale bertikalei buruz indarrean dagoen araudia berrikusteko, bide-seinale horien gutxieneko neurriak zirkulazioaren gaur egungo intentsitatera eta gidarien batez besteko adin gero eta handiagora egokitzearren.

e)Lege honetan aurreikusitako isun-zehapenen zenbatekoa eguneratzeko, desindexazio-araudian ezarritako irizpideak betez.

f)Bide Helbide Elektronikoan jakinarazpenak egiteko jardunbideari buruz (bigarren xedapen iragankorrean jasoa) ezarrita dagoen denbora-aurreikuspena aldatzeko, horretarako, finantza-egoera eta jakinarazpen-sistema horrek eraginkortasunez lan egiteko behar diren neurriak inplementatzeko toki-administrazioek dituzten benetako aukerak aintzat hartuta.

g)Gidariaren nortasun-agiri nazionalean integratutako gidabaimen edo gidalizentziaren formatua ezartzeko, teknikoki hala egitea posible denean; bai eta puntuen saldoa erraz ikusteko modua eskaintzen duen agiri osagarria ezartzeko ere.

h)Zikloturisten martxak arautzeko.

i)Beharrezko diren aldaketak txertatzeko Ibilgailuen Erregelamendu Orokorrean (abenduaren 23ko 2822/1998 Errege Dekretuz onartua), lehentasunezko ibilgailu guztien argi-seinalea urdin kolorekoa izan dadin.

Azken xedapenetatik hirugarrena. Barne ministroari gaikuntza ematea.

Barne ministroari gaikuntza ematea hauek zehazteko:

a)Bideko sentsibilizazio- eta berreziketa-ikastaroen iraupena, edukia eta eskakizunak.

b)TZETen jakinarazpena egiteko baldintzak.

c)Titularrak edo epe luzeko errentariak duen epea ohiko gidariaren nortasuna Ibilgailuen Erregistroari jakinarazteko epea.

d)Titularrak edo epe luzeko errentariak zein baldintzatan jakinaraziko dion Ibilgailuen Erregistroari epe luzeko errentaria edo titularra nor den.

e)Trafiko-istripuen biktimei buruzko informazioa Trafiko Istripuen Biktimen Erregistro Nazionalari jakinarazteko baldintzak.

I. ERANSKINA

Oinarrizko kontzeptuak

Lege honen eta beraren xedapen osagarrien ondorioetarako, honela ulertu behar dira kontzeptu hauek:

1.Gidaria. Direkzio-mekanismoa darabilen pertsona, ibilgailuren bat bere aginduetara daramana, edota animalia bat edo gehiago bere ardurapean dituena, 4. puntuko bigarren paragrafoko salbuespenekin. Gidatzen irakasteko erabiltzen diren ibilgailuen kasuan, aginte gehigarrien ardura daukan pertsona jotzen da gidaritzat.

2.Ohiko gidaria. Beharrezko gidabaimena edo gidalizentzia izanik, Gidarien eta Arau Hausleen Erregistroan izena emanda egonik, eta aipatutako ibilgailua gidatu ohi duelako edo maizen gidatzen duelako, berak onartu ondoren, Ibilgailuen Erregistroan ibilgailuaren titular edo, kasuan kasu, epe luzerako errentari gisa agertzen den pertsona.

3.Gidari profesionala. Gidatzeko administrazio-baimena izanik, lan-jarduera nagusia salgaiak edo pertsonak garraiatzeko ibilgailu motordunak gidatzea duena. Hori hala dela egiaztatzeko, lanean diharduen enpresaren ziurtagiria eta enpresa horretako langile den aldetik Gizarte Segurantzari egindako kotizazioaren ziurtagiria aurkeztu beharko ditu.

Gidaria enpresaburu autonomoa bada, aurreko paragrafoan adierazitako ziurtagirien ordez, enpresaburuaren beraren deklarazioa aurkeztu beharko da.

Puntukako gidabaimenaren sistemari dagokionez baino ez da aplikatuko kontzeptu hori.

4.Oinezkoa. Gidari izan gabe, 2. artikuluan aipatutako bide edo lursailetatik oinez dabilen pertsona.

Halaber, oinezkoak dira ume-kotxe bat edo desgaitasuna duten pertsonen kotxe bat, edota motorrik gabeko beste edozein ibilgailu txiki bultzaka edo herrestan daramatenak, bi gurpileko ziklo bat edo ziklomotor bat oinez daramatenak, eta desgaitasuna duten pertsonak, motordun nahiz motorrik gabeko gurpil-aulkian oinezko abiadan zirkulatzen ari badira.

5.Ibilgailuaren titularra. Ibilgailua dagokion erregistro ofizialean bere izenean erregistratuta daukan pertsona.

6.Ibilgailua. 2. artikuluan aipatzen diren bide edo lurretan zirkulatzeko balio duen

gailua.

7.Zikloa. Gutxienez bi gurpil dituen ibilgailua, eta ibilgailuan dauden pertsonen muskulu-energiaren bidez bakarrik edo nagusiki bultzatzen dena, batez ere pedalei eraginez.

Ziklo elektrikoak ere sartzen dira definizio honetan.

8.Bizikleta. Bi gurpil dituen zikloa.

9.Ziklomotorra. Ziklomotortzat hartuko dira honako ibilgailu hauek:

a)Bi gurpileko ibilgailua, 45 km/h-ko eraikuntzako gehieneko abiadura daukana eta motorrak 50 cm³-ko zilindro-bolumena edo txikiagoa, barne-errekuntzakoa baldin bada, edo gehienez ere 4 kW-eko edo hortik beherako etengabeko potentzia izendatua, motor elektrikoa baldin badu.

b)Hiru gurpileko ibilgailua, 45 km/h-ko eraikuntzako gehieneko abiadura daukana eta motorrak 50 cm³-ko zilindro-bolumena edo txikiagoa, txinparta bidez pizten diren motorren kasuan (positiboa), edo gehienez ere 4 kW-eko edo hortik beherako potentzia garbia, barne-errekuntzako gainerako motorren kasuan, edo gehienez ere 4 kW-eko edo hortik beherako etengabeko potentzia izendatua, motor elektrikoen kasuan.

c)Lau gurpileko ibilgailua, 350 kilogramoko edo hortik beherako tara daukana, ibilgailu elektrikoen kasuan baterien masa barne hartu gabe, 45 km/h-ko eraikuntzako gehieneko abiadura eta motorrak 50 cm³-ko zilindro-bolumena edo txikiagoa, txinparta bidez pizten diren motorren kasuan (positiboa), edo gehienez ere 4 kW-eko edo hortik beherako potentzia garbia, barne-errekuntzako gainerako motorren kasuan, edo gehienez ere 4 kW-eko edo hortik beherako etengabeko potentzia izendatua, motor elektrikoen kasuan.

10.Tranbia. Bidean jarritako errailetatik dabilen ibilgailua.

11.Mugikortasun urriko pertsonentzako ibilgailuak. Disfuntzio edo ezintasun fisikoren bat duten pertsonentzat berariaz proiektatu eta egindako ibilgailua, eta ez soilik egokitutakoa. Gehienez 350 kilogramoko tara izan dezake, eta, fabrikazioz, toki lauan, gehienez ere, orduko 45 km/h-ko abiadura hartu ahal izateko eginda dago. Gainerako ezaugarri teknikoei dagokienez, hiru gurpileko ziklomotorren parekotzat joko dira.

12.Ibilgailu motordunak. Propultsatzeko, motorra duen ibilgailua. Definizio honetatik kanpo daude ziklomotorrak, tranbiak eta mugikortasun urriko pertsonentzako ibilgailuak.

13.Automobila. Oro har, pertsonak edo gauzak, edo biak batera, garraiatzeko balio duen ibilgailu motorduna, edota pertsonak eta gauzak garraiatzeko ibilgailuei tira egiteko erabiltzen direnak. Definizio honetatik kanpo daude ibilgailu bereziak.

14.Motozikleta. Motozikletatzat hartuko dira honako ibilgailu hauek:

a)Bi gurpileko motozikletak. Bi gurpileko automobil sidekarrik gabeak, 50 cm³-tik gorako zilindro-bolumeneko motorra dutenak, baldin eta barne-errekuntzakoa bada, eta, fabrikazioz, gehienez ere, 45 km/h-ko abiadura hartzen dutenak.

b)Motozikleta sidekardunak. Luzetarako erdiko ardatzarekiko asimetrikoak diren hiru gurpil dituzten ibilgailuak, 50 cm³-tik gorako zilindro-bolumeneko motorra dutenak, baldin eta barne-errekuntzakoa bada, eta, fabrikazioz, gehienez ere, 45 km/h-ko abiadura hartzen dutenak.

15.Turismo-automobila. Pertsonak garraiatzeko ibilgailua, gutxienez lau gurpil dituena, eta, gehienez, zortzi plaza dituena, gidariaren eserlekuaz gain.

16.Autobusa edo autokarra. Gidariarena barne, bederatzi plaza baino gehiago dituen automobila, pertsonak eta haien bagajea garraiatzeko egina eta prestatua. Definizio honen barruan sartzen da trolebusa ere; hau da, linea elektriko bati konektatuta egonik, errailetatik ez doan ibilgailua.

17.Autobus edo autokar artikulatua. Sekzio artikulatu baten bitartez lotutako bi alde zurrunez osatuta dagoen autobusa edo autokarra. Ibilgailu hauetan, alde zurrun bietako bidaiari-konpartimentuak komunikatuta daude elkarren artean.

Sekzio artikulatuak aukera ematen die bidaiariei alde zurrun batetik bestera eragozpenik gabe ibiltzeko. Bi aldeak konektatzea edo bereiztea tailerrean baino ezin izango da egin.

18.Kamioia. Lau gurpil edo gehiagoko automobila, salgaiak garraiatzeko asmatu eta egindakoa; kabina ez dauka karrozerian integratuta, eta bederatzi plaza ditu gehienez, gidariarena barne.

19.Ibilgailu misto moldagarria. Salgaiak eta pertsonak, aldi berean edo ez, garraiatzeko bereziki prestatutako automobila; bederatzi lagun eraman ditzake gehienez, gidaria barne. Nahi izanez gero, zama osoaren edo zamaren zati baten ordez, pertsonak garraia ditzake, eserlekuak gehituta.

20.Atoia. Autopropultsatua ez den ibilgailua, ibilgailu motordun batek herrestan eramateko diseinatua eta egina.

21.Atoi arina. Gehieneko masa baimendua 750 kg-koa edo txikiagoa duena. Nekazaritzakoak salbuetsita daude sailkapen horren ondorioetarako.

22.Erdi-atoia. Autopropultsatua ez den ibilgailua, automobil bati akoplatua izateko diseinatua eta prestatua. Hartara, lotuta daukan ibilgailuan parte bat bermatuta duelarik, hari transmititzen dio masaren zati handi bat.

23.Traktokamioia. Batez ere, erdi-atoi bat herrestan eramateko asmatu eta egindako automobila.

24.Ibilgailu-taldea. Hauek dira ibilgailu-talde:

a)Ibilgailu artikulatua. Ibilgailu motordun batek eta hari akoplatutako erdi-atoi batek osatzen duten automobila.

b)Errepide-trena. Ibilgailu motordun batek eta hari lotutako atoi batek osatzen duten automobila.

25.Ibilgailu berezia (IB). Ibilgailu autopropultsatua edo atoian eramateko ibilgailua, obra edo zerbitzu jakin batzuk egiteko asmatu eta egina. Dituen ezaugarriengatik, ez du erregelamendu bidez eskatutako baldintza teknikoetako batzuk bete beharrik, edota etengabe gainditzen ditu bertan ezarritako masa eta neurriei buruzko mugak. Nekazaritzako makinak eta horien atoiak ere ibilgailu bereziak dira.

26.Obretako traktorea. Bi ardatz edo gehiagoko ibilgailu berezi autopropultsatua, obretako tresnak, makinak edo ibilgailuak herrestan eramateko edo bultzatzeko asmatua eta egina.

27.Zerbitzu-traktorea. Bi ardatz edo gehiagoko ibilgailu berezi autopropultsatua, zerbitzu-ibilgailuak, bagoiak eta beste aparatu batzuk herrestan eramateko edo bultzatzeko asmatua eta egina.

28.Nekazaritzako traktorea. Bi ardatz edo gehiagoko ibilgailu berezi autopropultsatua, nekazaritzako tresnak, makinak edo atoiak herrestan eramateko, bultzatzeko, hartzeko edo eragiteko asmatua eta egina.

29.Motokultorea. Ardatz bateko ibilgailu berezi autopropultsatua, oinez doan gidari batek eskutainen bidez gida dezakeena. Zenbait motokultore eserleku batetik gida daitezke, dela nekazaritzako atoi edo makina bati itsatsita dagoen eserlekutik, dela gurpildun tresna edo bastidore bati itsatsitako eserlekutik.

30.Gurdi-traktorea. Bi ardatz edo gehiagoko ibilgailu berezi autopropultsatua, landetatik nekazaritzako produktuak garraiatzeko bereziki asmatua.

31.Nekazaritzako makina autopropultsatua. Bi ardatz edo gehiagoko ibilgailu berezi autopropultsatua, nekazaritzako lanak egiteko asmatua eta egina.

32.Garraiagailua. Bi ardatz edo gehiagoko ibilgailu berezi autopropultsatua, nekazaritzako makinak eramateko asmatua eta egina.

33.Atoian eramateko nekazaritzako makina. Nekazaritzako lanak egiteko asmatu eta egindako ibilgailu berezia; leku batetik bestera eraman eta maniobrak egiteko, nekazaritzako traktore batek, motokultore batek, garraiagailu batek edo nekazaritzako makina autopropultsatu batek herrestan eraman edo bultzatu behar du. Definizio honetatik kanpo gelditzen dira nekazaritza-lanabesak, hau da, motorrik gabeko nekazaritza-tresnak, lurra prestatzeko edo lantzeko asmatu eta egindakoak, ibilgailutzat jotzen ez direnak; bai eta atoian eramateko gainerako nekazaritza-makinak ere, baldin eta 750 kilogramo baino gutxiagoko masa badaukate.

34.Nekazaritzako atoia. Nekazaritzako traktore batek, motokultore batek, garraiagailu batek edo nekazaritzako makina autopropultsatu batek herrestan eramateko egindako garraio-ibilgailu berezia. Definizio honen barruan sartzen dira nekazaritzako erdi-atoiak.

35.Tara. Ibilgailuaren masa, barruan direla ibilgailuaren ekipamendu finko baimendua, ur-, erregai- eta labaingarri-hornidura osoa, ordezko piezak, lanabesak eta erregelamenduzko osagarriak; baina zerbitzu-langilerik, bidaiaririk eta zamarik gabe.

36.Kargapeko masa. Ibilgailuaren beraren eta daraman zamaren benetako masa, bidaiarien eta zerbitzu-langileen masa barne hartuta.

37.Gehieneko masa baimendua (GMB). Ibilgailu zamatu batek bide publikoetatik zirkulatzeko izan dezakeen gehieneko masa.

38.Ardatzeko masa. Lurzoruaren gainean grabitatzen duena, ardatzari lotutako gurpil guztiek transmititutakoa.

39.Ardatz-multzoa. Bogie bat osatzen duten ardatzak. Bi ardatzen kasuan, multzoari tandem esaten zaio; hiru ardatzen kasuan, berriz, tandem triaxial.

40.Argi luzea. Ibilgailuaren aurrealdeko bidearen distantzia luzea argitzeko erabiltzen den argia.

41.Argi laburra. Ibilgailuaren aurrealdeko bidea argitzeko erabiltzen den argia, kontrako noranzkoan dabiltzan gidariak eta bidearen gaineko erabiltzaileak itsutu gabe eta oztopatu gabe argitzen duena.

42.Aurreko posizio-argia. Ibilgailuaren presentzia eta zabalera, aurretik ikusita, adierazteko argia.

43.Atzeko posizio-argia. Ibilgailuaren presentzia eta zabalera, atzetik ikusita, adierazteko argia.

44.Katadioptrikoa. Ibilgailu baten presentzia adierazteko, ibilgailukoa ez den beste iturri batetik datorren argia islatzeko erabiltzen den gailua da; hartara, behatzaileak, argi- iturritik hurbil badago, ibilgailua ikus dezake.

Honako hauek ez dira katadioptrikotzat joko:

Matrikula-plaka islatzaileak.

Salgai Arriskutsuen Nazioarteko Errepide Garraioari buruzko Europako Akordioan aipatutako seinale islatzaileak.

Ibilgailu-kategoria jakin batzuei edota funtzionamendu-modu jakin batzuei buruz indarrean dagoen araudia betetzeko erabili beharreko gainerako plaka eta seinale islatzaileak.

45.Atzera-martxako argia. Ibilgailu baten atzealdeko bidea argitzen duen argia, bidearen gainerako erabiltzaileei ibilgailu hori atzera-martxan dabilela edota atzera- martxan ibiltzen hasiko dela adierazteko erabiltzen dena.

46.Norabidea adierazteko argia. Bidearen gainerako erabiltzaileei ibilgailuaren gidariak norabidea eskuinetarantz edo ezkerretarantz aldatu nahi duela adierazteko erabiltzen den argia.

47.Freno-argia. Ibilgailu baten atzean zirkulatzen duten bide-erabiltzaileei ibilgailuaren gidaria zerbitzu-frenoari eragiten ari zaiola adierazteko argia.

48.Galibo-argia. Ibilgailuaren kanpoaldeko ertzik gorenetik albait hurbilen kokatutako argia, ibilgailuaren zabalera guztia adierazteko jartzen dena. Ibilgailu eta atoi batzuetan, argi hori aurreko eta atzeko posizio-argien osagarri gisa erabiltzen da, ibilgailuaren tamaina seinalatzeko.

49.Larrialdi-argia. Norabidea adierazteko argi guztiak aldi berean piztuta izatea, bidearen gainerako erabiltzaileei ibilgailua aldi baterako arriskugarria izan daitekeela adierazteko.

50.Lainotako aurreko argia. Lainoa, elurra, ekaitza edo hauts-lainoak daudenean, errepidearen ikuspena hobetzeko erabiltzen den argia.

51.Lainotako atzeko argia. Laino itxia dagoenean, ibilgailua atzetik hobeto ikus dadin erabiltzen den argia.

52.Ibilgailu barruko argia. Ibilgailuko bidaiari-lekua argitzeko erabiltzen da; ezin izango ditu beste bide-erabiltzaileak itsutu, ez eta beharrik gabe oztopatu ere.

53.Aparkaldiko argia. Eraikinak dauden eremuetan aparkatutako ibilgailuaren presentzia seinaleztatzeko argia. Halako kasuetan, aurreko eta atzeko posizio-argien ordez erabiltzen da.

54.Plataforma. Ibilgailuak ibiltzeko errepide-zatia da, eta galtzadak eta bazterbideek osatzen dute.

55.Galtzada. Ibilgailuak zirkulatzeko errepide-zatia, zenbait erreiz osatutakoa.

56.Erreia. Galtzada bereizten duen luzetarako zerrenda bakoitza, luzetarako bide- marren bidez mugatua nahiz mugatugabea, motozikletak ez diren automobil ilara bat zirkulatzeko adinako zabalera duena.

57.Okupazio handiko ibilgailuetarako erreia. Berariaz okupazio handiko ibilgailuetarako erreserbatutako edo egokitutako erreia da.

58.Espaloia. Oinezkoak ibiltzeko luzetarako errepide-eremua, goratua edo maila berean kokatua.

59.Oinezkoentzako gunea. Oinezkoentzat erreserbatuta dagoen bide-eremua, goratua edo beste era batez mugatua. Definizio honen barruan sartzen dira espaloia, nasa eta pasealekua.

60.Babesgunea. Oinezkoentzako galtzada-gunea, ibilgailuen zirkulaziotik babestua.

61.Bazterbidea. Galtzadaren ondoan dagoen luzetarako lur-zerrenda irmoa; bertatik ezin dira automobilak ibili, salbuespenezko inguruabarrak ez badaude.

62.Bidegurutzea. Errepide-sarearen elkargunea; halakoetan, ibilgailuen ibilbidean izan daitezkeen gurutzaketa guztiak maila berean egiten dira.

63.Biribilgunea. Bidegurutze mota berezia da; bertan biltzen diren bide-zatiak erdian dagoen uztai baten bitartez komunikatzen dira, eta zirkulazioa erdian dagoen irlatxo baten biran antolatzen da. Biribilgune zatituak ez dira, berez, biribilgunetzat hartzen; horietan, bi bide-zati, normalean aurrez aurrekoak, erdiko irlatxoaren bitartez konektatzen dira zuzenean eta zirkulazioa batetik bestera igarotzen da irlatxoa inguratu gabe.

64.Trenbide-pasagunea. Bide bat eta plataforma bereizia duen trenbide bat maila berean gurutzatzen diren gunea.

65.Errepidea. Herritik kanpoko bide publiko zolatua, zeharbide-zatiak izan ezik.

66.Autobidea. Berariaz autobide gisa proiektatu, eraiki eta seinaleztatuta dagoen errepidea, non automobilek bakarrik zirkulatu baitezakete. Ezaugarri hauek ditu:

a)Aldameneko jabetzetatik ez dago autobidera sartzeko biderik.

b)Autobideak ez du inolako bidezidor, bide, trenbide edo tranbia-biderik gurutzatzen maila berean, eta inolako bidezidor, komunikazio-bide edo bide-zorrek ere ez du autobidea maila berean gurutzatzen.

c)Zirkulazioaren noranzko bakoitzerako galtzada bana du, zirkulaziorako ez den lur- zerrenda baten bitartez edo, ohiz kanpo, beste eraren baten bidez bereizita; salbu eta toki berezietan edo aldi batzuetan.

67.Autobia. Berariaz autobia gisa proiektatu, eraiki eta seinaleztatutako errepidea da, eta ezaugarri hauek ditu:

a)Aldameneko jabetzetatik autobiarako sarbidea mugatua da.

b)Autobiak ez du inolako bidezidor, bide, trenbide edo tranbia-biderik gurutzatzen maila berean, eta inolako bidezidor, komunikazio-bide edo bide-zorrek ere ez du autobia maila berean gurutzatzen.

c)Zirkulazioaren noranzko bakoitzerako galtzada bana du, zirkulaziorako ez den lur- zerrenda baten bitartez edo beste eraren baten bidez bereizita; salbu eta toki berezietan edo aldi batzuetan.

68.Automobil-bidea. Bertan automobilak baino ezin dute zirkulatu; galtzada bakarra dute eta ez dute jabetza mugakideetarako inolako sarbiderik; S-3 eta S-4 seinaleekin seinaleztatzen dira.

69.Errepide arrunta. Autobideen, autobien eta automobil-bideen ezaugarriak betetzen ez dituzten errepideak.

70.Herria. Eraikinak dauden eremua, sartzeko eta irteteko bideetan herri-sarrera eta herri-irteerako seinaleak dituena.

71.Zeharbidea. Herria igarotzen duen errepide-zatia da zeharbidea. Ez dira zeharbidetzat hartuko ordezko bide bat edo saihesbidea duten bide-zatiak baldin eta horietarako sarbidea badute.

72.Hiriarteko bidea. Herritik kanpo dauden bide publikoak dira.

73.Hiri barruko bidea. Herri barruan dauden bide publikoak, zeharbideak izan ezik.

74.Bizikleta-bidea. Zikloak ibiltzeko berariaz egokitutako bidea, seinale horizontal eta bertikal bereziez seinaleztatua, eta ibilgailu horiek segurtasunez igarotzeko adinako zabalera duena.

75.Bizikleta-erreia. Galtzadaren ondotik, noranzko bakarrean nahiz bietan doan bizikleta-bidea.

76.Bizikleta-errei babestua. Galtzadatik eta espaloitik fisikoki bereizita egoteko, alboetan elementu batzuk jarrita dituen bizikleta-erreia.

77.Bizikleta-espaloia. Espaloi gainean kokatutako bizikleta-bide seinaleztatua.

78.Bizikleta-pista. Ibilgailu motordunen zirkulaziotik bereizita dagoen bizikleta-bidea, errepideenaz bestelako ibilbidea duena.

79.Ziklo-bidexka. Oinezkoentzako eta zikloentzako bidea, ibilgailu motordunen zirkulaziotik bereizia, eta eremu zabaletatik, parkeetatik, lorategietatik edo basoetatik igarotzen dena.

80.Geratzea. Ibilgailu bat ibilgetzea, larrialdi batengatik, zirkulazio-premiengatik edo erregelamenduko arauren bat bete behar izateagatik.

81.Gelditzea. Ibilgailu bat ibilgetzea, gehienez ere bi minutuz, gidaria barruan

dagoela.

82.Aparkatzea. Geratuta edo geldituta ez dagoen ibilgailu bat ibilgetzea.

II. ERANSKINA

Puntuak galtzea dakarten arau-hausteak

Gidabaimenaren edo gidalizentziaren titularrak puntuak galduko ditu, arau-hauste jakin batzuk egiteagatik administrazio-bidean zehapen irmoa ezartzen zaionean. Honako zerrenda honetan zehazten da zenbat puntu galduko diren arau-hauste bakoitzarengatik:

 

 

Puntuak

1.

Erregelamendu bidez ezarritako alkohol-tasa gaindituta gidatzea:

 

 

Arnasan 0,50 mg/l baino gehiagoko alkohol-tasa izanez gero (gidari profesionalek eta

 

 

bi urte baino gutxiagoko antzinatasuna duten gidabaimenen titularrek 0,30 mg/l baino

 

 

gehiagokoa) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

6

 

Arnasan 0,25 mg/l-tik 0,50 mg/l-ra bitarteko alkohol-tasa izanez gero (gidari

 

 

profesionalek eta bi urte baino gutxiagoko antzinatasuna duten gidabaimenen

 

 

titularrek 0,15 mg/l-tik 0,30 mg/l-ra bitartekoa) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

4

2.

Organismoan drogak izanda gidatzea . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

6

3.Organismoan alkohola edo drogak detektatzeko probak egiteko betebeharra ez

betetzea . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 6

4. Ausarkeriaz gidatzea, ezarritako noranzkoaren kontra zirkulatzea, edo baimenik

 

gabeko lasterketetan edo lehiaketetan parte hartzea . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

6

5.Radarrak edo zinemometroak inhibitzeko gailuak edo zirkulazioa zaintzeko sistemek zuzen funtzionatzea eragozteko beste edozein mekanismo instalatuta dituzten

ibilgailuak gidatzea. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

6

6.Lurreko garraioari buruzko legedian ezarritako gidaldiak ehuneko 50 baino gehiago

luzatzea, edo atsedenaldiak ehuneko 50 baino gehiago laburtzea . . . . . . . . . . . . .

6

7. Takografoaren edo abiadura-mugagailuaren funtzionamendu egokia eragozten duten

 

elementuak ipintzen edo funtzionamenduan jartzen parte hartzea edo laguntzea .

6

8.Ibilgailu bat gidatzea, horretarako gaitzen ez duen gidabaimen edo gidalizentzia

batekin . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 4

Puntuak

9.Suteak edo zirkulazio-istripuak sor ditzaketen gauzak edo zirkulazioa oztopa

dezaketen gauzak botatzea bidera edo bide-inguruetara . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

4

10.Pasatzeko lehentasunari buruzko lege-xedapenak ez betetzea, eta stop seinalean

eta argi gorria piztuta duten semaforoetan geratzeko betebeharra ez betetzea . .

4

11. Aurreratzeari buruzko lege-xedapenak ez betetzea, kontrako noranzkoan zirkulatzen

 

dutenak arriskuan jarriz edo oztopatuz, eta ikuspen gutxiko tokietan edo egoeretan

 

aurreratzea. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

4

12. Txirrindulariak arriskuan jarriz edo oztopatuz aurreratzea. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

4

13.Noranzkoa aldatzea, lege honetan bildutako xedapenak eta erregelamendu bidez

ezarritako baldintzak bete gabe. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

3

14. Atzera-martxako maniobra egitea, autobide eta autobietan . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

4

15.Zirkulazioa zaintzeaz arduratzen diren agintaritza-agenteen seinaleak edo aginduak

ez errespetatzea . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

4

16. Aurreko ibilgailuarekiko segurtasun-tartea ez errespetatzea. . . . . . . . . . . . . . . . . . .

4

17.Gidatzen den bitartean, soinu-hargailuei edo -erreproduzigailuei lotutako entzungailuak edo aurikularrak jarrita izatea, edo gidatzeko beharrezkoa den etengabeko arreta murrizten duten bestelako gailuak jarrita izatea, edo telefonia

mugikorreko gailuak, nabigatzaileak edo beste edozein komunikazio-bitarteko edo

 

-sistema eskuz erabiltzea . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

3

18.Segurtasun-uhala, haurrak lotzeko sistemak, kaskoa eta gainerako babes-

elementuak ez erabiltzea. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

3

19.Ibilgailu bat gidatzea, gidatzeko administrazio-baimena etenda izanik edota gidatzen

den ibilgailua erabiltzea debekatuta izanik . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

4

20.Ibilgailuak gidatzean, radarrak edo zinemometroak detektatzeko mekanismoak

erabiltzea . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 3

Gehiegizko abiaduran zirkulatzeagatik puntuak kentzeko orduan, IV. eranskinean ezarritakoari jarraituko zaio.

III. ERANSKINA

Bideko sentsibilizazio- eta berreziketa-ikastaroak

Bideko sentsibilizazio- eta berreziketa-ikastaroen iraupena, edukia eta betekizunak Barne ministroaren aginduz ezarriko dira.

1.Xedea. Bideko sentsibilizazio- eta berreziketa-ikastaroen xedea izango da, batetik, gidariak egiten dituzten arau-hausteetan duten erantzukizunaz eta beren jokabideek dituzten ondorioez, batez ere trafiko-istripuetan, kontzientziatzea, eta, bestetik, gidariak berrezitzea bide-segurtasunaren arloan funtsezkoak diren balioak errespeta ditzaten, hala nola norberaren eta besteen bizitza estimatzea eta zirkulazioa erregulatzen duten arauak betetzea.

Ikastaroen azken helburua izango da puntuak galtzea dakarten arau-hauste astunak edo oso astunak egiteagatik zehapena ezarri zaien gidarien bide-zirkulazioko jarrera aldatzea.

2.Ikastaro-motak. Bi ikastaro-mota egin daitezke:

a)Bideko sentsibilizazio- eta berreziketa-ikastaroak, hasieran esleitutako puntu batzuk galdu dituzten gidarientzat. Halako ikastaroak probetxuz gaindituz gero, gehienez ere sei puntu berreskuratu ahal izango dira; betiere, lege honetan ezarritako baldintzak betez gero. Gehienez hamabost ordukoak izango dira.

b)Bideko sentsibilizazio- eta berreziketa-ikastaroak, hasieran esleitutako puntu guztiak galdu izanagatik gidabaimena edo gidalizentzia berriro atera nahi duten gidarientzat. Baimenaren titularrak baimena berriro lortzeko, nahitaezkoa izango du

aurretiaz ikastaro horiek probetxuz gainditzea; betiere, lege honetan ezarritako baldintzak betetzen baditu. Gehienez hogeita hamar ordukoak izango dira.

3.Ikastaroen edukia. Bideko sentsibilizazio- eta berreziketa-ikastaroak, batez ere, trafiko-istripuekin lotutako gaiei buruzkoak izango dira: zergatik gertatzen diren, zer-nolako ondorioak eragiten dituzten eta zer egin behar den istripurik gerta ez dadin.

4.Bide-berreziketako zentroak. Sektore publikoko kontratuei buruzko legerian ezarritakoaren arabera kontratatuko dira ikastaro horiek kudeatuko dituzten zentroak.

IV. ERANSKINA

Gehiegizko abiadurak eragindako zehapenen eta puntu-galeren taula

Zinemometroz atzemandako gehiegizko abiaduren arau-hausteak

Muga

 

20

30

40

50

60

70

80

90

100

110

120

130

Isuna

Puntuak

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

21

31

41

51

61

71

81

91

101

111

121

131

100

 

 

 

40

50

60

70

90

100

110

120

130

140

150

150

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

abiadura

 

 

41

51

61

71

91

101

111

121

131

141

151

151

300

2

Astuna

50

60

70

80

110

120

130

140

150

160

170

170

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

51

61

71

81

111

121

131

141

151

161

171

171

 

 

Gehiegizko

 

 

400

4

 

 

60

70

80

90

120

130

140

150

160

170

180

180

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

61

71

81

91

121

131

141

151

161

171

181

181

500

6

 

 

 

70

80

90

100

130

140

150

160

170

180

190

190

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Oso

astuna

71

81

91

101

131

141

151

161

171

181

191

191

600

6

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Hirietarako sarbide diren hiriarteko autobia- eta autobide-zatietan, 100 km/h baino gutxiagoko abiadura-mugak ezarrita daudenean, gehiegizko abiadura IV. eranskineko zehapen-taulan jasotako isun ekonomikoen bidez zehatuko da. Gainerako eragin administratiboak eta penalak 100 km/h-ko abiadura gainditzen denean bakarrik ezarriko dira; betiere, abiadura-muga horretarako ezarritakoaren arabera.

V. ERANSKINA

Espainiako organo eskudunek irisgarri izango dituzten bilaketa-datuak

1.Ibilgailuari buruzko datuak:

Matrikula-plakaren zenbakia.

Ibilgailua matrikulatutako estatu kidea.

2. Arau-hausteari buruzko datuak:

Arau-haustea gertatutako estatu kidea.

Arau-haustearen data.

Arau-haustearen ordua.

Arau-hauste motaren kodea, koadro honen arabera:

Kodea

Arau-hauste mota

 

 

1 kodea

Gehiegizko abiadura.

2 kodea

Erregelamendu bidez ezarritako alkohol-tasak gaindituta gidatzea.

3 kodea

Segurtasun-uhala edo lotzeko beste sistema homologatu batzuk ez erabiltzea.

4 kodea

Gorrian dagoen semaforo baten aurrean edo stop seinaleaz markatutako leku batean ez

 

gelditzea.

5 kodea

Debekatutako errei batetik zirkulatzea, bazterbidetik edo erabiltzaile jakin batzuentzat

 

erreserbatutako errei batetik bidegabe zirkulatzea.

10 kodea

Organismoan drogak izanda gidatzea.

11 kodea

Babes-kaskorik ez erabiltzea.

12 kodea

Gidatzean telefono mugikorra edo komunikatzeko beste gailuren bat erabiltzea,

 

baimenduta ez dagoenean.

 

 

 

VI. ERANSKINA

 

Espainiako organo eskudunek emango dituzten datuak

1.Ibilgailuen datuak:

Matrikula-plakaren zenbakia.

Txasis-zenbakia.

Ibilgailua matrikulatutako estatu kidea.

Marka.

Modeloa.

EBko kategoria-kodea.

2. Titularren, ohiko gidarien edo epe luzeko errentarien datuak:

Abizenak edo sozietate-izena.

Izena.

Helbidea.

Jaioteguna.

Sexua.

Nortasun juridikoa, pertsona fisikoa edo juridikoa; partikularra, elkartea, sozietatea,

etab.

Identifikazio-zenbakia: nortasun-agiri nazionalaren zenbakia, atzerritarren identifikazio-zenbakia, pertsona juridikoen eta nortasun juridikorik gabeko erakundeen identifikazio fiskaleko zenbakia.

VII. ERANSKINA

Informazio-Gutuna

[Azala]

........................................................................................................................................

[Igorlearen izena, helbidea eta telefono-zenbakia]

........................................................................................................................................

[Hartzailearen izena eta helbidea]

INFORMAZIO-GUTUNA

.............................................................................(e)n [arau-haustea gertatutako estatu

kidearen izena] bide-segurtasunaren arloan egindako zirkulazioko arau-hausteari buruzkoa.

[2. orrialdea]

..........................................,.............................................................................................

…………………………(e)an [data], ……………………………………………………....…

(a)k [erakunde eskudunaren izena]

bide-segurtasunaren arloan egindako trafikoko arau-hauste bat detektatu zuen,

............................... matrikulako,................................ markako eta................................

modeloko ibilgailuarekin egindakoa.

[1. aukera] (1) Erregistroetan, zure izena ageri da aipatutako ibilgailuaren zirkulazio- baimenaren titular gisa.

[2. aukera] (1) Aipatutako ibilgailuaren zirkulazio-baimenaren titularrak adierazi du zu ari zinela ibilgailua gidatzen bide-segurtasunaren arloko trafikoko arau-haustea egin zen unean.

Arau-haustearen xehetasunak jarraian dituzu (3. orrialdea). Arau-haustearengatik ordaindu behar duzun diruzko zehapenaren zenbatekoa:

……….EUR/[tokiko moneta].

Ordaintzeko epea …….....………………………………………………………………..

egunean amaitzen da.

Diruzko zehapena ordainduko ez baduzu, erantsita doan erantzun-inprimakia betetzea

(4. orrialdea) eta adierazitako helbidera bidaltzea gomendatzen dizugu.

Gutun hau ………………………....................................................(e)ko [arau-haustea

gertatutako estatu kidearen izena] zuzenbide nazionalean ezarritakoaren arabera izapidetuko da.

(1)Ezabatu ez dagokiona.

[3. orrialdea]

Arau-hausteari buruzko datuak

a) Arau-haustea egindako ibilgailuaren datuak:

Matrikula-plakaren zenbakia:............................................................

Ibilgailua matrikulatutako estatu kidea:.............................................

Marka eta modeloa:..........................................................................

b) Arau-hausteari buruzko datuak:

Arau-haustea gertatutako tokia, data eta ordua:............................................................

Arau-haustearen izaera eta lege-sailkapena:.................................................................

Gehiegizko abiadura; segurtasun-uhala edo lotzeko beste sistema homologatu batzuk ez erabiltzea; gorrian dagoen semaforo baten aurrean edo stop seinaleaz markatutako leku batean ez gelditzea; erregelamenduz ezarritako alkohol-tasak gaindituta gidatzea; organismoan drogak izanda gidatzea; babes-kaskorik ez erabiltzea; debekatutako errei batetik zirkulatzea; bazterbidetik edo erabiltzaile jakin batzuentzat erreserbatutako errei batetik bidegabe zirkulatzea, eta gidatzean telefono mugikorra edo komunikatzeko beste gailuren bat erabiltzea, baimenduta ez dagoenean: (1)

Arau-haustearen azalpen xehea:....................................................................................

Dagozkion lege-xedapenen erreferentzia:......................................................................

Arau-haustearen deskribapena edo frogen azalpena:....................................................

c) Arau-haustea detektatzeko erabilitako gailuari buruzko datuak: (2)

Hauek detektatzeko erabilitako gailu mota: gehiegizko abiadura; segurtasun-uhala edo lotzeko beste sistema homologatu batzuk ez erabiltzea; gorrian dagoen semaforo baten aurrean edo stop seinaleaz markatutako leku batean ez gelditzea; erregelamenduz ezarritako alkohol-tasak gaindituta gidatzea; organismoan drogak izanda gidatzea; babes- kaskorik ez erabiltzea; debekatutako errei batetik zirkulatzea; bazterbidetik edo erabiltzaile jakin batzuentzat erreserbatutako errei batetik bidegabe zirkulatzea, eta gidatzean telefono mugikorra edo komunikatzeko beste gailuren bat erabiltzea, baimenduta ez dagoenean (1):

Gailuaren xehetasunak: ………………………………………………..

Gailuaren identifikazio-zenbakia: ……………………………………..

Azken kalibrazioaren epemuga: ………………………............……...

d) Gailua aplikatzearen emaitza:..................................................................................

[Gehiegizko abiaduraren adibidea; gainerako arau-hausteak gehituko dira:]

Gehieneko abiadura:.......................................................................

Neurtutako abiadura:.......................................................................

Neurtutako abiadura, errore-marjinaz zuzendua, hala badagokio: ……………..........…

(1)Ezabatu ez dagokiona.

(2)Gailurik erabili ez bada, ez bete.

[4. orrialdea]

Erantzun-inprimakia

(BETE EZAZU LETRA LARRIZ)

A. Gidariaren nortasuna:

 

 

Izen-abizenak:.................................................................................

 

Jaioterria eta jaioteguna:.................................................................

 

Gidabaimenaren zenbakia:............................................................................................

;

Jaulkitze-eguna:..................................

; jaulkitze-tokia:..................................................

;

helbidea:.........................................................................................................................

 

B.Galdetegia:

1. Zure izenean erregistratuta al dago................................. markako eta....................

.................... matrikulako ibilgailua? Bai/ez (1)

Erantzuna ezezkoa bada, ibilgailuaren zirkulazio-baimenaren titularra hau da:.............

............................................................................................... [abizenak eta izena, helbidea]

2.Arau-haustea egin izana onartzen al duzu? Bai/ez (1)

3.Onartzen ez baduzu, azaldu zergatik.......................................................................

........................................................................................................................................

(1)Ezabatu ez dagokiona.

Informazio-gutun hau jasotzen duzunetik 60 egun dituzu inprimakia bete eta agintaritza

honi bidaltzeko:.........................................................................................

; helbide

honetara:...............................................................................................................................

 

Informazioa

Espediente hau

............................................................................(e)ko [arau-haustea

gertatutako estatu kidearen izena] agintaritza eskudunak aztertuko du.

Jarduketak eteten badira, erantzun-inprimakia jaso eta 60 eguneko epean izango duzu horren berri.

Jarduketek aurrera jarraitzen badute, honako prozedura hau aplikatuko da: ................

...............................................................................................................................................

[Arau-haustea gertatutako estatu kideak zein prozedura jarraituko den zehaztuko du; jarduketek aurrera jarraitzeko erabakiaren kontra errekurtsoa jartzeko aukerari buruzko informazioa ere emango du, eta errekurtsoa aurkezteko zein prozedurari jarraitu behar zaion adieraziko. Informazio horretan, datu hauek jasoko dira gutxienez: jarduketez arduratuko den agintaritzaren izena eta helbidea; ordaintzeko epea; errekurtso- erakundearen izena eta helbidea; errekurtsoa jartzeko epea].

Informazio-gutun honek, bere horretan, ez du ondorio juridikorik.

Atxekitako dokumentuak:

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra