Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Administrazio zuzenbidea  >>  Legeria  >> Trafikoari buruzko arauak

6/2014 Legea, apirilaren 7koa, Trafikoari, Motordun Ibilgailuen Zirkulazioari eta Bide-segurtasunari buruzko Legearen Testu Artikulatua aldatzen duena (martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuak onartua)

2014-04-07

Erakundea: Estatuko Buruzagitza

Argitalpena: EAO, 2014/04/08, 85. zk.

bcl_517600305.htm

I. XEDAPEN OROKORRAK

ESTATUKO BURUZAGITZA

3715 6/2014 Legea, apirilaren 7koa, Trafikoari, Motordun Ibilgailuen Zirkulazioari eta Bide-segurtasunari buruzko Legearen Testu Artikulatua aldatzen duena (martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuak onartua) .

JUAN CARLOS I.a

ESPAINIAKO ERREGEA

Honako hau irakurtzen duten guztiek jakin dezaten.

Jakizue: Gorte Nagusiek ondoko lege hau onetsi dutela, eta Nik, hemen, berretsi egiten dudala.

HITZAURREA

I

Azken urteotan, trafikoarekin eta bide-segurtasunarekin lotutako araudiak aldaketa garrantzitsuak izan ditu zenbait ikuspegi formaletatik; bereziki, gidarien jokabidea zuzentzeari begira, kaleetan eta errepideetan ezbeharren kopurua murriztearren. Zentzu horretan, ezinbesteko erreferentzia ditugu, lehenik eta behin, uztailaren 19ko 17/2005 Legea, puntukako gidabaimena eta gidalizentzia arautzen dituena; bigarrenez, bidesegurtasunaren aurkako delituen inguruan Zigor Kodean egindako aldaketa; eta, hirugarrenez, zehapen-prozeduraren erreforma, azaroaren 23ko 18/2009 Legeak gauzatua, zeinaren bitartez Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatua (martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuak onartua) aldatu zen.

Gidatzeko orduan jokabide seguruagoak bultzatzeko xedez aldaketa integralenak jada jorratu ostean, ordenamenduan hainbat egokitzapen edo aldaketa egiteko garaia dugu honakoa; ez, ordea, gidariei begira, baizik eta azken urteotan lehentasun txikiagoa izan duten beste alderdi batzuetan, beharrezkoa baita horiek ere araudian sartzea, bidesegurtasunaren hainbat alor hobetzen joateko. Helburua, beraz, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatuaren zenbait manu doitzea da; ez dira argudio-ildo komun bati erantzuten dioten manuak, baina, banaka-banaka, orain arte aztertu gabe egon diren disfuntzioak zuzentzen dituzte.

Aldatzen diren manuetako batzuk ibilgailu motordunen zirkulazio-arauak dira, zirkulazioaren alor horrek beti izaten baitu bizi dugun testuinguru aldakorrera egokitzeko beharra, zirkulazioa delako, hain zuzen ere, aldaketen adierazleetako bat. Alde horretatik, legeak, gidarien beharretara ez ezik, ibilgailuen eta bideen beharretara ere egokitu beharra dauka. Horren adibide da 11. artikulua; etengabe izaten ditu aldaketak. Artikuluak, «Gidarien arau orokorrak» izenburu zabalaren pean, gidatzearen inguruan sortzen diren gailu guztien oinarrizko araudia jasotzen du, hala lagungarri diren gailuena nola entretenigarriena, eta horiek guztiak arautzea ezinbestekoa da, segurtasunaren eta mugikortasunaren izenean.

Orain aldatzen diren manuetako batzuk gutxieneko lege-oinarria dira, gerora garapeneko erregelamenduzko arauak zehaztu beharrekoak; bereziki, Zirkulazioko Erregelamendu Orokorrak, azaroaren 21eko 1428/2003 Errege Dekretuaren bidez onartutakoak.

II

Orain arte «Bide Segurtasuneko Kontseilu Nagusia» zenak izen zehatzagoa izango du aurrerantzean: «Trafikoko, Bide Segurtasuneko eta Mugikortasun Jasangarriko Kontseilu Nagusia», hain zuzen ere. Organo horren eginkizunen oinarrian berriro ere ibilgailuen eta bide publikoen gainerako erabiltzaileen trafikoa jartzeko helburuarekin egiten da izenaren aldaketa, mugikortasuna atzean gera ezin daitekeen funtsezko alderdia baita. Horrez gain, idazketa berria ematen zaio 8. artikuluari, Kontseiluaren funtzio nagusiak egokitzeko; batetik, kontsulta-organo gisa duen eginkizuna indartzearren, eta, bestetik, trafikoan zein bide-segurtasunean gero eta protagonismo handiagoa daukaten sektore eta entitate guztiek parte hartzeko oinarrizko bide gisa duen garrantzia bultzatzeko, horien jarduerak alorreko arauak eta proiektuak hobetzen laguntzen baitu, besteak beste.

Bestalde, Trafikoaren, Bide Segurtasunaren eta Mugikortasun Jasangarriaren Arloko Biltzarra sortzen da, Estatuko Administrazio Orokorraren eta autonomia-erkidegoetako administrazioen arteko lankidetza-organo gisa; betiere, autonomia-erkidego horiek, euren autonomia-estatutuen bidez, pertsonak eta ondasunak babesteko eta ordena publikoa mantentzeko eskumenak eskuratuta badituzte eta, gainera, trafikoari eta ibilgailu motordunen zirkulazioari dagozkion funtzio exekutiboak transferituta badauzkate. Arloko biltzarren xedea koordinaturik jardutea da, administrazioek erakunde-leialtasunaren printzipioa bete dezaten eta esleituta dauzkaten eskumenak betetzean elkarri errespeta diezaioten.

III

Erreformaren oinarrizko alderdietako bat gidarien eta bidaiarien segurtasunsistemarekin lotuta dago. Azken urteotan, Europako legeria eskakizun-mailak areagotzen joan da, bai segurtasun-sistemak erabiltzeari dagokionez, bai sistema horiek instalatzeari dagokionez; horren erakusgarri da, hain zuzen, aurrerapen teknikoen ondorioz araudiak izan duen bilakaera. Leku batetik bestera joateko erabiltzen ditugun ibilgailuak gero eta seguruagoak izan daitezen sarri samar egiten direnez alor honetan aldaketak, araudia erraz moldatu ahal izateko aukerarik egokiena, ikuspegi juridikotik, legean alderdi teknikoko aipatutako aldaketek adinaren edo garaieraren irizpideei erreferentzia irekia egitea da; horrela, Zirkulazioko Erregelamendu Orokorrak kasu, eskakizun, erabilerabaldintza eta salbuespen posibleak zehaztu ahal izango ditu gero, etengabe gehitzen diren segurtasun-aurrerapenen arabera.

Artikulu horretan bertan, uhalei eta haurrak eusteko sistemei egiten zaien erreferentziarekin batera, babes-kaskoaren inguruko araudia ere aldatzen da; batez ere, kasuak eta erabilera-baldintzak osteko erregelamenduzko garapenera igortzeko, kalterik egin gabe bi kasutan hura erabiltzeko derrigortasuna zuzenean ezartzeari: batak, dagoeneko aurreikusita dagoenak, txirrindulariak eta bizikletan doazenak hiriarteko bideetan babes-kaskoa erabiltzeko derrigortasunari egiten dio erreferentzia; besteak, gehitzen denak, hamasei urte baino gutxiagoko gazteei eragiten die erreferentzia, eta bizikletan ibiltzen diren guztietan babesa eraman behar dutela ezartzen du, bidea edozein dela.

IV

Bideetan egiten diren obrei dagokienez ere zenbait aldaketa txertatzen dira; bereziki, trafikoa kudeatzeaz eta erregulatzeaz arduratzen den agintaritzari lanak hasten direla jakinarazteko beharra ezartzen zaio obrak egiten dituenari, bai eta agintaritza horrek emandako jarraibideak betetzekoa ere. Aldaketa hori 10. artikuluaren 1. paragrafoan egiten da, eta aldaketa horren zergatia hauxe da: batzuetan, agintaritza egokiari jakinarazi gabe hasten dira obrak; hartara, ezin izaten diete gidariei obra horien berri aurrez eman, eta errepidean gorabehera garrantzitsu bat dela ez jakite horrek haserrea eragiten die herritarrei.

V

11. artikuluak oso izenburu orokor eta zabala du: «Gidarien arau orokorrak». Bertan, radarrak antzemateko sistemak edo zinemometroak erabiltzeko debekua txertatu da; alabaina, mekanismo horiek ez dira nahastu behar radarren kokapenaren berri emateko helburu bakarra duten sistemekin, ezta jada debekatuta dauden radarren inhibitzaile edo zinemometroekin ere. Izan ere, estaldurarik txikiena ere ezin zaie eman oinarrian trafikoaren zaintza eta abiadura-mugen barruan ibiltzeko beharra saihesteko xedea duen gailuei.

Erabateko kontraesana da gidariak abiadura-mugak errespetatzeko beharraz kontzientziatzeko ahaleginak egitea –istripu gehien eragiten dituen faktorea gehiegizko abiadura baita, eta, orain, bigarren mailako errepideetan eta bide arruntetan zentratzen baita– eta hain zuzen ere aurkako xedea duten gailuen salmenta ez debekatzea. Logika handirik ez du gidari batzuk abiadura-mugak errespetatzera behartzeak eta beste batzuei muga horiek saihesteko aukera ematen duten mekanismoez baliatzeko baimena emateak. Gailu horiek erabat gaitzesten direla garbi gera dadin, horiek erabiltzeko debekua ezartzeaz gain, erabiltzaileari puntuak ere kentzen zaizkio.

VI

Nabarmen aldatzen den beste alderdi bat drogen eraginpean gidatzeari buruzko araudia da; 12. artikuluan dator jasota. Nahiz eta Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatuaren lehen bertsioek jada aipatzen zuten drogen eraginpean gidatzeko debekatua, substantzia horien presentzia detektatzeko kontrolak duela urte gutxi orokortu arte itxaron behar izan dugu arazoari heltzeko, bide-segurtasunerako arrisku larrienetarikoa baita.

Administrazioaren ikuspegitik, gidariaren organismoan drogak egotea bera zigortzen da, salbuetsita egonik medikuak hala aginduta edo helburu terapeutikoarekin hartzen direnak, baldin eta gidaria, 9. artikuluan ezartzen den bezala, ibilgailua arretaz, kontuz eta distrakziorik gabe erabiltzeko egoera onean badago. Zigor Kodearen 379.2 artikuluan aurreikusitako tipo penalean sartzen da drogen eraginpean gidatzea. Hain zuzen, 12. artikuluan eta gaiari erreferentzia egiten zioten beste artikulu batzuetan orain arte egon den disfuntzioetako bat zigor-araudiaren eta administrazio-araudiaren xedeen arteko nahasmendua zen; oraingo idazkera berriarekin, argiago utzi nahi da bereizketa.

Garrantzitsua da, lehenbizikoz lege honetan zehazten delako, listuan drogak detektatzeko gailuen aldeko apustua. Izan ere, gailu horiek juridikoki seguruak dira, gidarientzako ez oso intrusiboak, eta ikuspegi polizialetik bideragarriak. Mota horretako gailuak orain administrazio-arauan zehazten diren arren, Prozedura Kriminalaren Legearen 796.1 artikuluak jada txertatu zituen zigor-alorrean, ekainaren 22ko 5/2010 Lege Organikoak egindako aldaketaren ostean, zeinaren bidez azaroaren 23ko 10/1995 Lege Organikoa aldatzen baitzen.

Bestalde, istripu larrien ehuneko handi baten atzean alkohola eta drogak daudela jakinik, eta, beraz, jokabide horiekiko gaitzespena indartu egin behar dela ikusirik, substantzia horiei lotutako arau-hausteak bereizi egin dira zehapen-irizpide orokorretik, eta dagozkien isunak maila bat igotzen dira, puntuak ere galarazten dituztela.

VII

Egungo testuingurura eta beharretara egokitzen den beste alderdietako bat abiaduramugei dagokiena da. Gogora dezagun bideetarako ez ezik, gidari eta ibilgailu mota desberdinentzat ere ezartzen direla halakoak. Hala, 19. artikuluaren idazketa sinplifikatu egin da, muga horiek Zirkulazioko Erregelamendu Orokorrak ezartzen dituen balditzen arabera ezar daitezen. Horrekin batera, IV. eranskina eguneratu egiten da, eta zigortzeko eta puntuak galtzeko tarteak zabaldu egiten dira, gehieneko abiaduren aldaketa posibleak estaliz, beheko zein goiko mugetan.

VIII

Lege-aldaketa honen xedea ez da V. tituluan araututako zehapen-araubidea berrikustea. Nolanahi ere, arauaren alderdi substantiboan eginiko aldaketa batzuek arau-hausteak, zehapenak eta behin-behineko neurriak egokitzeko beharra dakarte ezinbestean.

Arau-hausteei dagokienez, 65. artikuluak, 4. paragrafoan, ondoko alderdi hauek biltzen ditu: radarrak antzemateko sistemak edo zinemometroak erabiltzea; bidaiari adingabeak aurreko eserlekuetan edo atzekoetan joateko debekua, halakorik onartuta ez dagoenean; eta errepideetan obrak egitea, trafikoaren kudeaketaz eta erregulazioaz arduratzen den agintaritzari aurrez jakinarazi gabe edota berak emandako argibideei jaramonik egin gabe.

Beste arau-hauste batzuk oro har bide-segurtasunean eta bereziki zirkulazioan dauzkaten eraginengatik txertatzen dira. Batetik, oso larritzat jotzen da administraziobaimena jasotzeko baldintzak bete gabe gidatzea; gainera, hala gidatzean, ibilgetu egingo da ibilgailua. Beharrezkoa da kasu hori 65. artikuluaren 5. paragrafoan gehitzea, gero eta sarriago gertatzen baitira mota horretako arau-hausteak, eta gauza jakina baita horrek bidearen erabiltzaileentzat zein ondorio izan ditzakeen. Beste kasu bat ere txertatzen da: karga gaizki egokitua izateagatik bidera erortzea eta bidearen erabiltzaileentzat arrisku larria sortzea. Egoera hori ez zegoen espresuki aurreikusita ez trafiko-araudian, ez garraio-araudian.

65. artikuluaren 6. paragrafoan jasotzen diren arau-hauste oso larrien artean, nabarmentzekoa da tipifikatu egin dela hezkuntza-zentroetan zein gidarien azterketetan egiten diren kontroledo ikuskatze-lanak eragoztea.

Behin-behineko neurrietan, ibilgailua ibilgetzeko bi kasu gehitu dira; izan ere, azken urteotako esperientzia ikusita, garrantzitsua baita horiek biltzea. Batetik, zentzuzkoa da kamioiak eta autobusak ibilgetzea gidariak halako ibilgailuak gidatzeko baimenik ez duenean, trebetasun bereziak behar baitira horretarako; zer esanik ez pertsonak garraiatzen dituztenean. Ibilgailua ibilgetzeko txertatzen den beste kasua ibilgailua zirkulatzeko gaikuntza ematen duen baimenaren baldintzak bete gabe zirkulatzea da; bereziki, baimenaren beraren baldintzak bete gabe baimen gehigarrien pean ibiltzen diren ibilgailuen kasuetan. Dirudienez, isuna ez da halakoentzat nahikoa izan.

IX

Azkenik, lege honek xedapen gehigarri bat dauka, Europako Parlamentuaren eta Batzordearen 2011ko urriaren 25eko 2011/82/EB Zuzentaraua gure barne-ordenamendura ekartzeko. Zuzentarau horren bidez, bide-segurtasunaren arloko trafikoko arau-hausteei buruzko informazioaren mugaz gaindiko trukaketa errazten da. Hala, Espainiaren eta Europar Batasuneko gainerako estatuen artean trafikoko arau-hausteei buruzko informazioa trukatzeko prozedura arautzen da, zenbait arau-hauste zigortu ahal izateko, kide estatu batean matrikulatutako ibilgailu batek beste kide estatu batean araua hautsi duen kasuetan.

Lege hau Espainiako Konstituzioaren 149.1.21 artikuluan xedatutakoaren babesean emana dago; artikulu horrek trafikoari eta ibilgailu motordunen zirkulazioari buruzko eskumen esklusiboa ematen dio Estatuari.

Artikulu bakarra. Martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuaren bitartez onartutako Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatua aldatzea.

Martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuaren bitartez onartutako Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatua honela aldatzen da:

Bat. Aldatu egiten da I. tituluaren II. kapitulua; aurrerantzean, «Trafikoko, Bide Segurtasuneko eta Mugikortasun Jasangarriko Kontseilu Nagusia» izenburua izango du.

Bi. 5. artikuluaren n) lerrokada honela idatzita geratzen da:

«n) Zirkulazioaren segurtasuna eta arintasuna bermatzeko, errepideak edo bide-zati batzuk zirkulaziorako ixtea, edota, ingurumen-arrazoiak direla eta, ibilgailu zehatz batzuei sartzea galaraztea, erregelamendu bidez ezarritakoaren arabera.»

Hiru. Aldatu egiten da 7. artikuluaren c) hizkia, eta honela idatzita geratzen da:

«c) Hiri barruko bideetako ibilgailuak ibilgetzea, ibilgailuok aparkaldi mugatuko eremuetan aparkatzea baimentzen duen titulurik ez daukatenean edota baimendutako denbora gainditzen dutenean, harik eta ibilgailuaren gidaria identifikatzen den arte.

Ibilgailuak hiri barruko bideetatik kentzea eta gordailuan uztea, zirkulazioa oztopatzen edo zailtzen badute, zirkulaziorako arriskua sortzen badute, edota aparkaldi mugatuko eremuetan gaizki aparkatuta badaude, betiere ibilgailuak ibilgetzeko artikulu honetan ezarritako baldintzak betez. Bizikletak kendu eta gordailuan uzteko eskumena dute, baldin eta abandonaturik badaude edo, lotuta egonik, ibilgailuen edo pertsonen zirkulazioa oztopatzen badute edo hiri-altzariak hondatzen badituzte.

Halaber, ibilgailuak hiriarteko bideetatik kentzeko eta gordailuan uzteko eskumena izango dute, erregelamendu bidez ezarritako kasu eta baldintzetan.»

Lau. 7. artikuluari g) lerrokada gehitzen zaio, honako edukia duena:

«g) Ingurumen-arrazoiak direla eta, ibilgailu jakin batzuei hiribideetan sartzea mugatzea.»

Bost. Honela geratzen da idatzita 8. artikulua:

«II. KAPITULUA

Trafikoko, Bide Segurtasuneko eta Mugikortasun Jasangarriko Kontseilu Nagusia

8. artikulua. Osaera eta eskumenak.

1.Trafikoko, Bide Segurtasuneko eta Mugikortasun Jasangarriko Kontseilu Nagusia kontsultarako eta partaidetzarako organoa da, bideetako trafikoaren segurtasuna sustatu eta hobetzeko, bai eta bide-segurtasunari lotutako jarduerak garatzen dituzten herri-administrazioen eta erakundeen arteko hitzarmenak bultzatzeko ere, kalterik egin gabe bide-segurtasunaren arloan eskumen exekutiboak eskuratuta dauzkaten autonomia-erkidegoetako organoen eskumenei.

Kontseiluaren presidentea Barne Arazoetako ministroa izango da, eta Kontseiluan ordezkaturik egongo dira Estatuko Administrazioa, autonomiaerkidegoak, Ceuta eta Melilla hiriak, toki-administrazioak, fundazioak, biktimen elkarteak, desgaituen gizarte-sektorea, trafiko-istripuak prebenitzeko eta bidesegurtasuna sustatzeko elkarteak, ikerketa-zentroak, eta trafikoarekin, bidesegurtasunarekin eta mugikortasun jasangarriarekin lotura zuzena daukaten erakunde profesional, ekonomiko eta sozial adierazgarrienak.

2.Trafikoko, Bide Segurtasuneko eta Mugikortasun Jasangarriko Kontseilu Nagusiak ondoko funtzio hauek izango ditu:

a) Bide-segurtasunaren edo mugikortasun jasangarriaren arloan batera gauzatzeko planei buruzko txostenak egitea eta, hala dagokionean, proposatzea, Gobernuaren gidalerroak betetzeko edota haren onespena jasotzeko. Proposamen horiek ez dira lotesleak izango, eta, bereziki, planek jasotzen dituzten neurrien bideragarritasun teknikoa eta finantzazkoa balioetsi beharko dituzte.

b) Barne Ministerioko organo gorenei eta zuzendaritza-organoei gaiaren inguruko aholkuak ematea.

c) Bide-segurtasunari edo mugikortasun jasangarriari buruzko nazioarteko hitzarmen edo itunei buruzko txostenak egitea, Estatuak lotetsita gelditzeko onespena eman baino lehen.

d) Trafikoari eta bide-segurtasunari edo mugikortasun jasangarriari eragiten dioten xedapen orokorren proiektuei buruzko txostenak egitea eta, hala dagokionean, proposatzea.

e) Ibilgailu motordunen publizitateari buruzko txostenak egitea.

f) Proposamen egokien bidez, alor honetan jarduerak egiten dituzten organismo, erakunde eta elkarteen jarduna bultzatzea.

g) Espainiako errepideetan jazotako ezbeharren kopuruaren bilakaera aztertzea eta horri buruzko txostenak egitea.

3.Kontseiluak osoko bilkuretan, batzorde iraunkorretan, batzordeetan eta lantaldeetan jarduten du.

4.Trafikoko eta bide-segurtasuneko eskumenak eskuratuta ez dauzkaten autonomia-erkidegoetan eta Ceuta eta Melilla hirietan, Kontseiluaren batzorde bat egongo da. Era berean, Kontseiluaren batzorde bat egongo da hiribideetako trafikoa, bide-segurtasuna eta mugikortasun jasangarria aztertzeko.

Trafikoaren eta bide-segurtasunaren arloan eskumen exekutiboak dauzkaten autonomia-erkidegoek trafikoko eta bide-segurtasuneko kontseilu autonomiko propioak sortu ahal izango dituzte.

5.Kontseiluaren osaera, antolaketa eta funtzionamendua erregelamendu bidez ezarriko dira. Horretarako, bide-segurtasunerako lurralde-kontseiluak sortu ahal izango dira. Nolanahi ere, orekari eutsi beharko zaio ordezkatutako kolektiboen eta ordezkatzen dituzten sektoreen artean.»

Sei. III. kapitulua gehitzen zaio I. tituluari, «Trafikoaren, Bide Segurtasunaren eta Mugikortasun Jasangarriaren Arloko Biltzarra» izenburupean, eta honela geratzen da idatzita:

«8 bis artikulua. Trafikoaren, Bide Segurtasunaren eta Mugikortasun Jasangarriaren Arloko Biltzarra.

1.Trafikoaren, Bide Segurtasunaren eta Mugikortasun Jasangarriaren Arloko Biltzarra sortzen da. Estatuko Administrazio Orokorraren eta autonomiaerkidegoetako administrazioen arteko lankidetza-organoa izango da; betiere, autonomia-erkidego horiek, euren autonomia-estatutuen bidez, pertsonak eta ondasunak babesteko eta ordena publikoa mantentzeko eskumenak eskuratuta badauzkate, eta trafikoari eta ibilgailu motordunen zirkulazioari dagozkion funtzio eta zerbitzuak jaso badituzte. Arloko Biltzarrak koordinaturik jardungo du gai horren inguruan, erakunde-leialtasun printzipioa betez eta administrazioei dagozkien eskumenen jarduna errespetatuz.

2.Arloko Biltzarrak bere barne-erregelamendua onartuko du, eta horren bidez bere antolaketa eta funtzionamendua arautuko ditu.»

Zazpi. 10. artikuluaren 1. paragrafoari bigarren lerrokada gehitzen zaio, eta, aurrerantzean, egungo bigarren lerrokada hirugarrena izango da. Honela geratzen da idatzita lerrokada berria:

«Halaber, bideetan egiten diren obrak, hasi aurretik, Trafikoko Buruzagitza Nagusia organismo autonomoari jakinarazi beharko zaizkio, edo, hala dagokionean, trafikoa kudeatzeaz eta erregulatzeaz arduratzen den autonomia-erkidegoko edo tokiko agintaritzari. Organismo edo agintaritza horrek trafikoa erregulatu, kudeatu eta kontrolatzeko egoki diren jarraibideak emango ditu, zirkulazio-mugen egutegia eta bestelako baimenetatik eratorritako mugak kontuan harturik, betiere erakunde eskudunak obrak egiteko dituen ahalmenei kalterik egin gabe.»

Zortzi. 11. artikuluaren 3. paragrafoari azken lerrokada bat gehitzen zaio, eta 4. paragrafoaren azken lerrokada eta 6. paragrafoa aldatu egiten dira. Honela geratzen dira idatzita:

«3. Debekatuta dago soinu-hargailuei edo erreproduzitzaileei lotutako kaskoak edo aurikularrak jarrita gidatzea, salbu eta gidatzeko baimena ateratzeko zirkuitu irekiko gaitasun-probak egiten direnean, erregelamendu bidez ezarritako baldintzetan.

Gidatzen den bitartean, ezin izango da erabili telefonia mugikorreko gailurik edo bestelako komunikazio-sistemarik, salbu eta komunikazioa eskuak erabili gabe, eta kasko, aurikular edo antzekorik gabe egiten denean.

Esleituta dituzten zereginetan diharduten agintaritzaren agenteak salbuetsita daude debeku horretatik.

Erregelamendu bidez, aurreko lerrokadetan aurreikusitako debekuen beste salbuespen batzuk ezarri ahalko dira.»

«4. Ibilgailuen gidariek eta bidaiariek nahitaez erabili behar dituzte segurtasunuhalak, kaskoak eta gainerako babeseta segurtasun-gailuak, erregelamendu bidez zehaztutako baldintzen arabera; betiere, erregelamendu bidez ezarritako salbuespenak kontuan izanik, baldin eta halakorik badagokie. Gidari profesionalak, hirugarrenentzako zerbitzu publikoa ematen ari direla, ez dira erantzule izango, ibilgailuko bidaiariek arau hau betetzen ez dutenean.

Bide-segurtasunarekin lotutako arrazoiak direla-eta, ibilgailuko aurreko edo atzeko eserlekuetan adingabeak joatea debekatu ahalko da, horien adinaren edo altueraren arabera, erregelamendu bidez ezartzen diren baldintzetan.»

«6. Debekatu egiten da ibilgailuetan radarrak inhibitzeko gailuak edo zinemometroak instalatzea edo eramatea, edo trafikoa zaintzeko sistemek behar bezala funtzionatzea eragozten duen beste edozein tresna; debekatuta dago helburu horrekin seinaleak egitea ere. Halaber, debekatu egiten da radarrak antzemateko mekanismoak edo zinemometroak erabiltzea.

Debeku horretatik kanpo geratzen dira zirkulazioa zaintzeko sistemak non dauden ohartarazten duten mekanismoak.»

Bederatzi. Honela geratzen da idatzita 12. artikulua:

«12. artikulua. Edari alkoholdunak eta drogak.

1.Lege honen xede diren bideetan, edozein ibilgailuren gidariek ezin izango dute zirkulatu edari alkoholdunetarako erregelamendu bidez ezarritako mailatik gorako tasa dutela.

Era berean, ezin izango dute lege honen xede diren bideetan zirkulatu edozein ibilgailutako gidariek, baldin eta organismoan drogak badituzte; salbuetsita egongo dira medikuak hala aginduta edo helburu terapeutikoarekin hartzen diren substantziak, baldin eta gidaria, 9. artikuluan ezartzen den bezala, ibilgailua arretaz, kontuz eta distrakziorik gabe erabiltzeko egoeran badago.

2.Ibilgailuen gidari guztiak derrigortuta daude trafikoa zaintzeaz arduratzen diren agenteek organismoan alkohola edo drogak detektatzeko eginarazitako probak egitera. Halaber, bidearen gainerako erabiltzaileak ere proba egitera derrigortuta egongo dira, trafiko-istripu batean tarteko badira edo Lege honetan tipifikatuta dagoen arau-hauste bat egin badute.

3.Alkohola detektatzeko probak jaurtitako arnasa onartutako gailuen bidez egiaztatzean oinarrituko dira; organismoan drogak detektatzeko probak, aldiz, onartutako gailu baten bidez listua hartu eta lagin hori analizatzean.

Hala ere, proba horiek egitea galarazten duten arrazoi justifikatuak daudenean, agenteek subjektuaren azterketa medikua agindu ahal izango dute, edota subjektua eramango duten osasun-zentroko medikuek egoki deritzoten analisi klinikoak egitea.

4.Alkohola edo drogak detektatzeko probak egiteko prozedura, baldintzak eta zehaztapenak erregelamendu bidez ezarriko dira.

5.Emaitzak alderatzeko xedez, alkohola edo drogak detektatzeko probak errepikatu egin ahal izango dira, interesdunak hala eskatuz gero. Proba horiek odolanalisiak izango dira ahal dela, behar bezala justifikatutako egoeretan salbu. Alderatzeko probak emaitza positiboa badu, interesdunak ordaindu beharko du.

Osasun-langileak behartuta daude proben emaitzen berri ematera gertaera erregistratu den probintziako trafikoko buruari edota, hala dagokionean, trafikoaren eta ibilgailu motordunen zirkulazioaren arloko eskumen exekutiboak transferituta dituzten autonomia-erkidegoetan zehapena ezartzeko eskumena duten organoei, edota udal-agintari eskudunei.»

Hamar. Honela idatzita gelditzen dira 19. artikuluaren 2. eta 5. paragrafoak:

«2. Erregelamendu bidez ezarriko dira ibilgailuen zirkulaziorako baimendutako gehieneko eta gutxieneko abiadura orokorrak, lege honen xede diren gidari, ibilgailu eta bideetarako, bakoitzaren ezaugarrien arabera. Abiadurari buruzko debeku edo betebehar bereziak dituzten tokietan, seinale iraunkorrak jarriko dira, edo aldi baterakoak, hala dagokionean. Seinale espezifikorik ez dagoenean, bide mota bakoitzerako ezarritako arau orokorrak bete beharko dira.»

«5. Zikloek, animaliek tiratutako ibilgailuek eta garraio zein ibilgailu bereziek gutxieneko abiadura-muga baino astiroago zirkula dezakete; abiadura-muga horretatik behera zirkula dezakete, halaber, trafikoaren egoera dela-eta ezinezkoa denean gutxieneko abiadura baino azkarrago ibiltzea, zirkulazioan arriskurik sortu gabe, bai eta beste ibilgailu batzuk babesten edo laguntzen ibiltzean ere, erregelamendu bidez ezarritako baldintzetan.»

Hamaika. 25. artikulua honela geratzen da idatzita:

«25. artikulua.

Larrialdi-zerbitzuko ibilgailu publiko zein pribatuek, larrialdi-zerbitzu bat betetzen dabiltzanean, pasatzeko lehentasuna izango dute gainerako ibilgailuen eta bidearen beste erabiltzaileen aurretik. Lehentasun hori bera izango dute bideen instalazioen eta egituren mantentze-lanak egiten dituzten ekipoek eta errepidean laguntzazerbitzua eskaintzera doazen ibilgailuek. Ezarritako abiadura-mugen gainetik zirkulatu ahal izango dute, eta bestelako arau edo seinaleak betetzetik salbuetsita egongo dira, erregelamendu bidez ezarritako kasu eta baldintzetan.»

Hamabi. Honela geratzen da idatzita 34. artikuluaren 4. paragrafoa:

«4. Ziklo edo ziklomotor bat, edota ziklo edo ziklomotorren talde bat aurreratu nahi duten ibilgailu automobilen gidariek galtzadaren ondoko edo kontrako errei osoa edo erreiaren zati bat hartu beharko dute aurreratzeko, eta, betiere, gutxienez 1,5 metroko segurtasun-tartea utziz. Guztiz debekatuta dago aurreratzea, baldin eta kontrako noranzkoan zirkulatzen ari diren txirrindulariak arriskuan jartzen edo oztopatzen badira, baita txirrindulariak bazterbidetik doazenean ere.»

Hamahiru. Honela geratzen da idatzita 38. artikuluaren 3. paragrafoa:

«3. Ibilgailuak zirkulazioa oztopatu gabe eta bidearen gainerako erabiltzaileak arriskuan jarri gabe gelditu eta aparkatu beharko dira, arreta berezia jarrita ibilgailuaren kokapenari, eta gidaria bertan ez denean ibilgailua mugituko ez dela ziurtatuta, erregelamendu bidez ezarritako arauen arabera.

Hiri barruko bideetan, errepideetako laguntza-garabiak gelditu edo aparkatu ahalko dira, matxuratutako edo istripua izandako ibilgailuak kentzeko ezinbestekoa den denboraz; betiere, beste arriskurik sortzen ez badute eta zirkulazioa oztopatzen ez badute.»

Hamalau. 47. artikuluaren 1. paragrafoaren bigarren lerrokada honela geratzen da idatzita:

«Bizikleten eta zikloen gidariek eta, hala egotekotan, bidaiariek babes-kaskoa erabili beharko dute hiri barruko bideetan, hiriarteko bideetan eta zeharbideetan, erregelamendu bidez ezarritako kasu eta baldintzetan. Hamasei urtetik beherakoek eta hiriarteko bideetan ibiltzen direnek derrigorrean erabili beharko dute babeskaskoa.»

Hamabost. 51. artikuluari 3. paragrafoa eransten zaio, eta aurrerantzean honela geratuko da idatzita:

«3. Erregelamendu bidez zehaztuko da istripu edo matxura gertatu den tokira bertaratzen diren errepideko laguntza-zerbitzuek zein baldintzetan egingo duten lan, eta zein ezaugarri izan beharko dituzten zerbitzuok eskaintzen dituzten enpresek edota erabili beharreko ibilgailuek eta gainerako baliabideek.»

Hamasei. 62. artikuluaren 1. paragrafoari bigarren lerrokada bat gehitzen zaio, hauxe dioena:

«Aurreko lerrokadan aipatutako ibilgailuak Espainian behin betiko matrikulatu beharko dira, baldin eta Espainiako egoiliar diren edo Espainian kokatutako establezimenduen titular diren pertsonek edo erakundeek Espainiako lurraldean erabiltzekoak badira. Betebehar hori betetzeko epeak, eskakizunak eta baldintzak erregelamendu bidez ezarriko dira, baita egoki diren salbuespenak ere.»

Hamazazpi. 65. artikuluaren 4. paragrafoaren g) eta i) lerrokadak aldatu egiten dira, eta z) bis lerrokada gehitzen da; honela idatzita geratzen dira:

«g) Telefonia mugikorreko gailuak, nabigatzaileak edo bestelako komunikaziosistemak eskuz erabili bitartean gidatzea, edota radarrak inhibitzeko gailuak edo zinemometroak erabiltzea.»

«i) Ziklomotorretan edo motozikletetan hamabi urtetik beherako bidaiariak eramatea, edota aurreko edo atzeko eserlekuetan adingabeak eramatea, baimenduta ez dagoenean.»

«z bis) Bideetan obrak egitea hasi aurretik trafikoa kudeatzeaz eta erregulatzeaz arduratzen den agintaritzari jakinarazi gabe, edota agintaritza horrek obren inguruan emandako jarraibideak ez betetzea.»

Hemezortzi. 65. artikuluaren 5. paragrafoaren c) , d) , h) eta l) lerrokadak aldatu egiten dira, eta n) lerrokada gehitzen da; honela idatzita geratzen dira:

«c)

Lege honen xede diren bideetan, erregelamendu bidez ezarritako alkohol-

tasak gaindituta gidatzea, edota organismoan drogak izanda.»

«d)

Ibilgailuen gidari guztiek eta bidearen gainerako erabiltzaileek, trafiko-

istripu baten tartean daudenean edo arauren bat hautsi dutenean, organismoan alkohola edo drogak detektatzeko probak egiteko duten obligazioa ez betetzea.»

«h) Radarrak inhibitzeko gailuak edo zinemometroak edota trafikoa zaintzeko sistemei behar bezala funtzionatzea eragozten dien beste edozein mekanismo instalatuta duten ibilgailuak gidatzea.»

«l) Dagokion administrazio-baimenik ez duen ibilgailu batekin zirkulatzea, edota erregelamendu bidez ezarritako eskakizunak betetzen ez dituen baimen baliogabe batekin, edota zirkulatzeko onespena ematen duen administraziobaimeneko baldintzak bete gabe.»

«n) Gaizki egokituta zegoelako, karga bidera erori zaion ibilgailu batekin zirkulatzea eta bidearen gainerako erabiltzaileentzat arrisku larria sortzea.»

Hemeretzi. 65. artikuluaren 6. paragrafoaren b) , d) eta e) lerrokadak aldatu egiten dira eta f) lerrokada gehitzen da; honela idatzita geratzen dira:

«b)

Obra-seinalerik ez ipintzea edo indarreko araudia bete gabe ipintzea,

bide-segurtasuna arrisku larrian jarrita.»

«d)

Ibilgailuetan radarrak inhibitzeko gailuak edo zinemometroak instalatzea,

edo trafikoa zaintzeko sistemei behar bezala funtzionatzea eragozten dien beste edozein mekanismo. Trafikoa zaintzeko sistemak non dauden ohartarazten duten sistemak instalatzea ez da arau-hauste.»

«e) Ez betetzea Barne Arazoetako Ministerioak edo autonomia-erkidegoetako

organo eskudunek baimendutako gidarien irakaskuntzako eta prestakuntzako zentroen, eta gidariei osasun azterketak egiteko zentroen baimeneta funtzionamendu-araubideari buruzko arauak, irakasleen edo sendagileen kualifikazioarekin lotuta daudenean, edo irakaskuntzan erabiltzen diren ibilgailuen egoerarekin, edo bide-segurtasunean zuzenean eragiten duten funtsezko alderdiekin, edota kontroledo ikuskaritza-lanak eragozten dituztenean.»

«f) Ibilgailuaren masa edo tamaina dela-eta, bidearen azpiegitura kaltetzea edo zirkulazioan nahasmendua eragitea, dagokion administrazio-baimenik gabe edo baimeneko baldintzak bete gabe. Eragindako kaltea konpontzeko betebeharra izango du.»

Hogei. 67. artikuluaren 2. paragrafoari a) lerrokada gehitzen zaio, eta, aurrerantzean, a) , b) eta c) lerrokadak b) , c) eta d) lerrokadak izatera pasatuko dira; honela geratzen da idatzita lerrokada berria:

«a) 65.5.c) eta d) artikuluetan jasotako arau-hausteetan 1.000 euroko isuna ezarriko da. Erregelamendu bidez ezarritako alkohol-tasak gaindituta gidatzearen kasuetan, baimendutako alkohol-tasa gainditzeagatik aurreko urtean jada zehatutako gidariari soilik aplikatuko zaio zehazpen hau, bai eta baimendutako tasaren bikoitzarekin zirkulatzen ari den gidariari ere.»

Hogeita bat. d) lerrokada gehitzen zaio 76. artikuluko 2. paragrafoari, eta honela geratzen da idatzita:

«d) Agente salatzailea trafikoa zaindu eta kontrolatzeko lanetan ari denean eta ibilgailuari jarraitzeko bitartekorik ez duenean.»

Hogeita bi. Honela idatzita geratzen da 78. artikuluaren 1. paragrafoa:

«1. Bideetako Helbide Elektronikoan eta, horrelakorik eduki ezean, prozedurarako berariaz adierazitako helbidean edo, helbiderik adierazi ezean, Trafikoko Zuzendaritza Orokorraren erregistroetan ageri den helbidean egin ezin daitezkeen jakinarazpenak trafiko-zehapenen ediktu-oholean (TZEO) egingo dira. Jakinarazpena TZEOn argitaratzen denetik hogei egun naturaleko epea igarotakoan, jakinarazpena egintzat joko da, eta izapidea bete dela joko da.»

Hogeita hiru. 79. artikuluaren 1. paragrafoa aldatu egiten da. Honela idatzita geratzen da:

«1. Salaketa jakinarazitakoan, salatuak hogei egun naturaleko epea izango du borondatezko ordainketa egiteko, isun-zehapena murriztuta, edota alegazioak egiteko eta egoki jotzen dituen frogak proposatu edo aurkezteko.

Isuna ordaintzen badu, aurreko lerrokadan adierazitako baldintzak betez, zehapen-prozedura laburtuari ekingo zaio; ordaintzen ez badu, berriz, zehapenprozedura arruntari.»

Hogeita lau. Aldatu egiten da 80. artikulua, eta honela geratzen da idatzita:

«80. artikulua. Zehapen-prozedura laburtua

Isuna borondatez ordaindutakoan, salaketa emateko orduan bertan nahiz salaketa jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita hogei egun naturaleko epean, amaitutzat joko da zehapen-prozedura, eta honako ondorio hauek izango ditu:

a) Isun-zehapenaren zenbatekoa ehuneko 50 murriztuko da.

b) Alegazioak egiteari uko egingo zaio. Alegaziorik aurkeztuz gero, ez-aurkeztutzat joko dira.

c) Prozedura ordainketa egiten den egunean amaituko da, ebazpen espresua eman beharrik gabe.

d) Administrazio-bidea agortu egingo da, eta soilik administrazioarekiko auzien jurisdikzioan errekurritu ahal izango da.

e) Administrazioarekiko auzien jurisdikzioan errekurtsoa aurkezteko epea ordainketa egiten den egunaren biharamunean hasiko da.

f) Ordainketa egiten den unetik aurrera, zehapena irmoa izango da administrazio-bidean, eta biharamunetik aurrera ondorio guztiak izango ditu.

g) Zehapena ez da Gidarien eta Arau-hausleen Erregistroan aurrekari gisa jasoko, puntuak galtzea ez dakarren arau-hauste larria ez bada.»

Hogeita bost. 81. artikuluaren 1. eta 5. paragrafoak aldatu egiten dira, eta honela geratzen dira idatzita:

«1. Salaketa jakinarazitakoan, interesdunak hogei egun naturaleko epea izango du komenigarri iruditzen zaizkion alegazioak egiteko eta egoki jotzen dituen frogak proposatzeko edo aurkezteko.»

«5. Salatuak ez badu alegaziorik aurkezten salaketa jakinarazten zaion egunaren biharamunean hasita hogei egun naturaleko epean, ezta isunaren zenbatekoa ordaintzen ere, salaketak zehapen-prozeduraren ebazpen-egintzaren ondorioak izango ditu. Kasu horretan, salaketa jakinarazten denetik hogeita hamar egun natural igarotakoan, zehapena betearazi egin ahal izango da.

Aurreko paragrafoetan ezarritakoa honako kasu hauetan baino ez da aplikatuko:

a) Arau-hauste arinen kasuan.

b) Arau-hauste larrien kasuan, puntuak kentzea eragiten ez dutenean.

c) Arau-hauste larrien eta oso larrien kasuan, jakinarazpena salaketa egiten den unean egiten denean.

Prozedura amaitzeak amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta zehapena arestian adierazitako hogeita hamar egunen biharamunetik aurrera betearazi ahal izango da.»

Hogeita sei. Aldatu egiten dira 84. artikuluaren 1. paragrafoaren a) eta c) lerrokadak, eta k) lerrokada gehitzen da; berebat, artikulu horren 4. paragrafoa aldatu egiten da. Honela idatzita geratzen dira:

«a) Ibilgailuak zirkulatzeko administrazio-baimenik ez badu, eskuratu ez duelako, deusez deklaratu delako, indargabetuta geratu delako, edota zirkulatzeko baldintzak betetzen ez dituelako.»

«c) Gidariak edo bidaiariak babes-kaskoa edo haurrak eusteko gailuak erabiltzen ez badituzte, horiek erabiltzea nahitaezkoa den kasuetan. Neurri hori ez zaie txirrindulariei aplikatuko.»

«k) Gidaria C edo D motako baimena eskatzen duen ibilgailu bat gidatzen ari bada, dagokion administrazio-baimenik gabe.»

«4. Ibilgailua ibilgetzeak sortutako gastuak araua hautsi duen gidariak ordaindu beharko ditu. Halakorik ezean, ohiko gidariak edo errentariak ordaindu beharko ditu, eta, halakorik ere ez bada, titularrak. Ibilgetzeko neurria kendu ahal izateko, aurrez gastu horiek ordaindu beharko dira, kalterik egin gabe kalterik egin gabe defentsarako dagokion eskubideari, eta gastua Administrazioak neurri hori hartu izanaren arduradunari egozteko aukerari. Agenteek kendu egin ahal izango diote ibilgailuaren zirkulazio-baimena, aipatutako gastuak ordaindu dituela egiaztatzen duen arte.

1.paragrafoaren h) , i) eta j) lerrokadetan aurreikusitako kasuetan, salatuak ordaindu beharko ditu ikuskatze-gastuak, araua hautsi duela egiaztatzen bada.»

Hogeita zazpi. Honela idatzita geratzen da 85. artikuluaren 2. paragrafoa:

«2. Aurreko paragrafoan adierazitako kasuetan ibilgailua bidetik kentzeak eragindako gastuak titularrak, errentariak edo ohiko gidariak ordaindu beharko ditu, kasuaren arabera, eta, ibilgailua berreskuratu ahal izateko, aurrena ordaindu egin beharko ditu gastu horiek; betiere, kalterik egin gabe errekurtsoa aurkezteko duen eskubideari, eta gastua istripuaren, ibilgailuaren abandonuaren edota ibilgailua bidetik kentzea eragin duen arau-haustearen erantzuleari ordainarazteko aukerari. Titularrak, errentariak edo ohiko gidariak ez dute aipatutako gastuak ordaindu beharrik izango ibilgailua ostu egin dietenean edota ibilgailua titularraren borondatearen kontra erabili dutenean eta hala egiaztatzen denean. Agintaritzaren agenteak kendu egin ahal izango diote ibilgailuaren zirkulazio-baimena, aipatutako gastuak ordaindu dituela egiaztatzen duen arte.»

Hogeita zortzi. Aldatu egiten da VI. titulua; aurrerantzean, «Trafiko Istripuen Biktimen Erregistro Nazionala» deituko da. Horrez gain, 94. artikuluaren izenburua «Trafiko Istripuen Biktimen Erregistro Nazionala» izatera pasatzen da, eta 94. artikuluaren 1. paragrafoa honela idatzita geratzen da:

«1. Trafiko Istripuen Biktimen Erregistro Nazionala sortzen da.»

Hogeita bederatzi. Hemendik aurrera, idazketa hau izango du 95. artikuluaren 1. paragrafoaren lehenengo lerrokadak:

«1. Trafiko Istripuen Biktimen Erregistro Nazionalean datu garrantzitsuak bakarrik jasoko dira, gertatutako trafiko-istripuen arrazoiak eta inguruabarrak, eta istripuen ondorioak zehazteko baliagarri izan daitezkeenak.»

Hogeita hamar. Bederatzigarren xedapen gehigarria honela idatzita geratzen da:

Bederatzigarren xedapen gehigarria. Ehiza-espezieak harrapatzean eragindako trafiko-istripuen erantzukizuna.

«Bide publikoetan ehiza-espezieak harrapatzean eragindako trafiko-istripuetan, ibilgailuaren gidaria izango da pertsonei edo ondasunei egindako kalteen erantzulea, eta ezin izango da istripuan nahasita dauden animalien balioa erreklamatu.

Nolanahi ere, trafiko-istripua egun horretan bertan egin den edo hamabi ordu lehenago amaitu den ehiza nagusiko talde-ekintza baten ondorio zuzena bada, ehiza-eremuaren titularra izango da pertsonei edo ondasunei eragindako kalteen erantzulea, eta, halakorik ez bada, lursailaren jabea.

Era berean, istripua gertatu den bide publikoaren titularra ere izan daiteke erantzule, itxitura-hesia epearen barruan konpondu ez izanagatik gertatu bada istripua, edota ez baditu dagozkion seinaleak jarri animalia solteek eta ibilgailuek elkar jo dutelako istripu ugariko bide-tartea dela adierazteko.»

Hogeita hamaika. Xedapen gehigarri bat txertatzen da, eta honako hau dio:

«Hemezortzigarren xedapen gehigarria. Ibilgailua beste herrialde batera eramateko behin betiko baja.

Debekatuta dago erregelamendu bidez ezarritako segurtasuneta ingurumeneskakizunak betetzen ez dituzten ibilgailuei beste herrialde batera eramateko behin betiko baja ematea.»

Hogeita hamabi. Xedapen gehigarri bat txertatzen da, eta honako hau dio:

«Hemeretzigarren xedapen gehigarria. Bide Segurtasuneko Kontseilu Nagusiari eta Trafiko Istripuen eta Biktimen Estatuko Erregistroari egindako erreferentziak.

Indarrean dagoen araudian Bide Segurtasuneko Kontseilu Nagusiari eta Trafiko Istripuen eta Biktimen Estatuko Erregistroari egiten zaizkien erreferentziak, hurrenez hurren, Trafikoko, Bide Segurtasuneko eta Mugikortasun Jasangarriko Kontseilu Nagusiari eta Trafiko Istripuen Biktimen Erregistro Nazionalari egiten zaizkiela joko da.»

Hogeita hamahiru. Xedapen iragankorra aldatu egiten da, eta honela geratzen da idatzita:

«Xedapen iragankorra. Ibilgailuen behin betiko matrikulazioa Espainian.

Espainian ibilgailuen behin betiko matrikulazioari dagokionez 62.1 artikuluaren bigarren lerrokadan xedatutakoa ez da eraginkorra izango hura aplikatu ahal izateko alderdiak erregelamendu bidez arautzen diren arte.»

Hogeita hamalau. Azken xedapenetako hirugarrena gehitzen da, eta honela idatzita dago:

«Azken xedapenetako hirugarrena. Eskumen-titulua.

Lege hau Konstituzioaren 149.1.21 artikuluak Estatuari trafikoaren eta ibilgailu motordunen zirkulazioaren arloan esleitzen dion eskumen esklusiboaren babesean emana dago.

Hogeita hamabost. II. eranskinaren 2, 3 eta 5. puntuak aldatu egiten dira, eta 20 puntua gehitzen da; honela geratzen dira idatzita:

«2. Organismoan drogak izanda gidatzea . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

«3. Organismoan alkohola edo drogak detektatzeko probak egiteko betebeharra ez betetzea . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 6»

«5. Radar-inhibitzaileak edo zinemometroak edota trafikoa zaintzeko sistemek behar bezala funtzionatzea eragozteko xedea duten bestelako mekanismoak instalatuta dituzten ibilgailuak gidatzea . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 6»

«20. Radarrak antzemateko mekanismoak edo zinemometroak dituzten ibilgailuak gidatzea . . 3»

Hogeita hamasei. IV. eranskinean, zutabe bat gehitzen da 30eko abiaduramugarenaren aurretik eta beste bat 120ko abiadura-mugaren ondotik. Hala, eranskina honela idatzita geratzen da:

«Muga

20

30

40

50

60

70

80

90

100

110

120

130

Isuna

Puntuak

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

21

31

41

51

61

71

81

91

101

111

121

131

100

 

 

40

50

60

70

90

100

110

120

130

140

150

150

 

 

abiadura

 

41

51

61

71

91

101

111

121

131

141

151

151

300

2

Larria

50

60

70

80

110

120

130

140

150

160

170

170

 

 

51

61

71

81

111

121

131

141

151

161

171

171

400

4

Gehiegizko

 

60

70

80

90

120

130

140

150

160

170

180

180

 

 

 

61

71

81

91

121

131

141

151

161

171

181

181

500

6

 

70

80

90

100

130

140

150

160

170

180

190

190

 

 

Oso larria

71

81

91

101

131

141

151

161

171

181

191

191

600

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Lehen xedapen gehigarria. Lehentasunezko ibilgailu guztietan argi-seinale urdina.

Gobernuak beharrezko diren aldaketak txertatuko ditu abenduaren 23ko 2822/1998 Errege Dekretuaren bidez onartutako Ibilgailuen Erregelamendu Orokorrean, lehentasunezko ibilgailu guztien argi-seinalea urdin kolorekoa izan dadin.

Bigarren xedapen gehigarria. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2011ko urriaren 25eko 2011/82/EB Zuzentaraua gehitzea, zeinaren bidez bide-segurtasunaren arloko trafikoko arau-hausteei buruzko informazioaren mugaz gaindiko trukaketa errazten den.

1.Xedapen honek trafikoko arau-hausteei buruzko informazioa mugaz gaindi trukatzeko prozedura ezartzen du, Europar Batasuneko estatu kide batean matrikulatutako ibilgailuek arau-haustea beste estatu kide batean egiten duten kasuetarako.

Informazioaren mugaz gaindiko trukaketa horretan datu pertsonalei emango zaien tratamendua datu pertsonalen babeserako araudian ezarritakoaren araberakoa izango da.

Prozedura horren aplikazio-eremutik kanpo gelditzen dira Erresuma Batua, Irlanda eta Danimarka.

Informazioaren mugaz gaindiko trukaketa trafikoko ondoko arau-hausteen gainean egingo da:

a) Gehiegizko abiadura.

b) Erregelamendu bidez ezarritako alkohol-tasak gaindituta gidatzea.

c) Segurtasun-uhala edo eusteko beste sistema homologatu batzuk ez erabiltzea.

d) Gorriz dagoen semaforo batean edo «stop» seinaleaz markatutako leku batean ez gelditzea.

e) Debekatutako errei batetik zirkulatzea, bazterbidetik behar ez bezala zirkulatzea edo erabiltzaile jakin batzuentzat gordetako errei batetik zirkulatzea.

f) Sorgorgarrien, psikotropikoen, estimulatzaileen eta antzeko eragina duten beste edozein substantziaren eraginpean gidatzea.

g) Babes-kaskorik ez erabiltzea.

h) Gidatzean, telefono mugikorra edo komunikatzeko beste gailuren bat erabiltzea, baimenduta ez dagoenean.

2.Informazio-trukaketari dagokionez, Europar Batasuneko estatu kideetako harremanetarako gune nazionalek Trafikoko Buruzagitza Nagusia erakunde autonomoaren Ibilgailuen Erregistrora jo ahal izango dute, estatu horietako lurraldean aurreko

paragrafoan adierazitako arau-hausteren bat egin duten Espainian matrikulatutako ibilgailuen gidariak identifikatu ahal izateko beharrezko ikerketak egiteko.

Harremanetarako gune nazionala Trafikoko Buruzagitza Nagusia erakunde autonomoa izango da; erakunde horrek Europar Batasuneko gainerako estatu kideetako erregistroetara jo ahal izango du, xedapen honetan aurreikusitako helburuarekin.

Trafikoko Buruzagitza Nagusia erakunde autonomoak, harremanetarako gune nazionala den heinean, honako funtzio hauek izango ditu:

a) Datu-eskaerei erantzutea.

b) Datuak eskuratzeko eta lagatzeko sistemak behar bezala funtzionatzen duela bermatzea.

c) Datu pertsonalak babesteko araudia aplikatzen dela bermatzea.

d) Europar Batasuneko gainerako estatu kideetako harremanetarako gune nazionalek eskatzen duten informazioa biltzea.

e) Europako Batzordeari beranduenez 2014ko azaroaren 7an igorri beharreko aurretxostena egitea, bai eta Batzordeari beranduenez 2016ko maiatzaren 6an eta hortik aurrera bi urtean behin igorri beharreko txosten osoak ere.

f) Trafikoaren arloan eskumenak dauzkaten beste organo batzuekin lankidetzan, bai eta bide-segurtasunari eta ibilgailuei lotutako erakunde eta elkarteekin batera ere, titulu honetan aurreikusitakoa bide publikoen erabiltzaileei jakinaraztea, www.dgt.es web orriaren bidez.

e) lerrokadan aipatzen den txosten osoan, arau-haustea gertatu den kide den estatuak ibilgailua matrikulatuta dagoen kide den estatuaren harremanetarako gunera bideratuta egindako bilaketa automatizatuen kopurua adieraziko da, zer arau-hauste motari buruzko informazioa eskatu duen eta huts egin duten eskaeren kopurua. Halaber, bide-segurtasunaren arloko trafikoko arau-hausteei egindako jarraipenaren egoeraren azalpena agertuko da, informazioa eskarazi duten arau-hausteen proportzioaren nolakoa.

Trafikoko Buruzagitza Nagusia erakunde autonomoak gainerako estatu kideetako harremanetarako gune nazionalen esku jarriko ditu Espainian matrikulatutako ibilgailuei buruzko datu erabilgarriak, baita ibilgailu horien titularrei, ohiko gidariei edo epe luzeko errentariei buruzko datuak ere, I. eranskinaren koadroan azaldu bezala.

3.Datu-eskaerak xedapen honetan ezarritakoa betetzen ez badu salbu, Trafikoko Buruzagitza Nagusia erakunde autonomoak lurralde nazionalean Europar Batasuneko beste estatu kide batean matrikulatutako eta araua haustean erabilitako ibilgailuaren jabeari edo titularrari buruzko datuak emango dizkie trafikoaren arloan zehapenak ezartzeko eskudun diren organoei; horrez gain, matrikulazio-estatuaren erregistroan ibilgailuari buruz eskuragarri dauden datuak emango dizkie, II. eranskinean adierazitako bilaketa-datuekin bat.

Datuak bitarteko elektronikoen bidez komunikatuko dira esklusiboki, Trafikoko Buruzagitza Nagusia erakunde autonomoak ezarritako espezifikazio teknikoen arabera.

4.Trafikoko Buruzagitza Nagusia erakunde autonomoak emandako datuetatik abiatuta, trafikoaren arloan zehatzeko eskumenak dituzten organoek III. eranskineko informazio-gutuna bidali ahalko diote arau-haustearen ustezko egileari.

Informazio-gutuna ibilgailuaren matrikulazio-dokumentuaren hizkuntzan bidaliko zaio ustezko arau-hausleari, baldin eta dokumentua eskuragarri badago; bestela, matrikulazioestatuaren hizkuntza ofizialetako batean bidaliko zaio.

Gutun horren jakinarazpena ustezko arau-hausleari pertsonalki egin beharko zaio.

5.Xedapen honetan aurreikusitako informazio-trukaketaren ondorioz hasitako zehapen-prozedurak ibilgailuaren matrikulazio-dokumentuaren hizkuntzan edo matrikulazio-estatuan ofizial den hizkuntzetako batean izapidetuko dira.

Xedapen indargabetzaile bakarra. Arauak indargabetzea.

Indarrik gabe uzten dira lege honen aurka doazen maila bereko edo baxuagoko xedapen guztiak.

Azken xedapenetako lehenengoa. Azaroaren 23ko 18/2009 Legea aldatzea, zeinaren bitartez aldatu egin baitzen Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatua, martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuak onartua, zehapenen arloan.

Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatua (martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuak onartua) aldatzen duen azaroaren 23ko 18/2009 Legearen bigarren xedapen iragankorra aldatu egiten da, zehapen-arloari dagokion zatian, eta honela geratzen da idatzita:

«Bigarren xedapen iragankorra. Jakinarazpenak bideetako helbide elektronikoan eta trafiko-zehapenen ediktu-oholean egitea.

Toki-administrazioek bideetako helbide elektronikoan edo, hala badagokio, trafiko-zehapenen ediktu-oholean egingo dituzte jakinarazpenak 2016ko maiatzaren 25a baino lehen; betiere, haien bitarteko teknikoek eta aurrekontu-baliabideek horretarako aukera ematen badute.»

Azken xedapenetako bigarrena. Testu bategin bat onartzeko baimena.

Gobernuari baimena ematen zaio lege hau indarrean sartzen denetik hemezortzi hilabeteko epean testu bategin bat onartzeko; bertan, behar bezala erregulatuta, azalduta eta harmonizatuta integratuko dira martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuaren bitartez onartutako Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatua eta hura aldatu duten legeak, testu artikulatuan txertatu ez ziren lege aldatzaileen xedapenak barne.

Azken xedapenetako hirugarrena. Gidabaimena edo gidalizentzia eskuratzeko edo luzatzeko gaitasun psikofisikoak.

Gobernuak, sei hilabeteko epean, erreformatu egingo du Gidarien Erregelamendu Orokorra onartzen duen maiatzaren 8ko 818/2009 Errege Dekretuaren IV. eranskinaren 5. paragrafoa (arazo hematologikoak) ; zehazki, gidaria prozesu onkologiko batean dagoenean gaitasun psikofisikoak murriztuta izateagatik gidabaimena edo gidalizentzia eskuratzea eta luzatzea mugatzen edo debekatzen duen kasuetan, muga edo debeku hori berrikusteko eta tratamenduaz arduratzen den onkologoak jaulkitako txostena kontuan hartzeko.

Azken xedapenetako laugarrena. Indarrean sartzea.

Lege hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengotik hilabetera sartuko da indarrean, artikulu bakarraren hogeita hamaseigarren paragrafoa izan ezik, horren indarraldia azaroaren 21eko 1428/2003 Errege Dekretuaren bidez onartutako Zirkulazioko Erregelamendu Orokorraren aldaketa indarrean sartu arte atzeratuko baita.

Beraz,

Lege hau betetzeko eta betearazteko agintzen diet espainiar guztiei, norbanakoei eta agintariei.

Madrilen, 2014ko apirilaren 7an.

JUAN CARLOS E.

Gobernuko presidentea,

MARIANO RAJOY BREY

I. ERANSKINA

Espainiako organo eskudunek eskuratu ahal izango dituzten bilaketa-datuak

1.Ibilgailuari buruzko datuak:

Matrikula-zenbakia, osorik.

Matrikulazioaren estatu kidea.

2. Arau-hausteari buruzko datuak:

Arau-haustea gertatu den estatu kidea. Arau-haustearen data. Arau-haustearen ordua.

Dagokion arau-hauste motaren kodea, ondoko koadroaren arabera:

 

Kodea

Arau-hauste mota

 

 

 

1.

kodea

Gehiegizko abiadura.

2.

kodea

Erregelamendu bidez ezarritako alkohol-tasak gaindituta gidatzea.

3.

kodea

Segurtasun-uhala edo homologatutako beste euste-sistema batzuk ez erabiltzea.

4.

kodea

Gorrian dagoen semaforo baten aurrean edo «stop» seinaleaz markatutako leku

 

 

batean ez gelditzea.

5.

kodea

Debekatutako errei batetik zirkulatzea, bazterbidetik behar ez bezala zirkulatzea edo

 

 

erabiltzaile jakin batzuentzat gordetako errei batetik zirkulatzea.

10.kodea Sorgorgarrien, psikotropikoen, estimulatzaileen eta antzeko eragina duen beste edozein substantziaren eraginpean gidatzea.

11. kodea Babes-kaskorik ez erabiltzea.

12.kodea Gidatzean telefono mugikorra edo komunikatzeko beste gailuren bat erabiltzea, baimenduta ez dagoenean.

II. ERANSKINA

Espainiako organo eskudunek emango dituzten datuak

1.Ibilgailuen datuak:

Matrikula-zenbakia.

Bastidore-zenbakia.

Matrikulazio-herrialdea.

Marka.

Modeloa.

EBko kategoria-kodea.

2. Titularren, ohiko gidarien edo epe luzeko errentarien datuak:

Abizenak edo sozietate-izena. Izena.

Helbidea.

Jaioteguna.

Sexua.

Nortasun juridikoa, pertsona fisikoa edo juridikoa; partikularra, elkartea, sozietatea, etab.

Identifikazio-zenbakia: Nortasun-agiri nazionalaren zenbakia, atzerritarrak identifikatzeko zenbakia.

III. ERANSKINA Informazio-gutuna [Azala]

........................................................................................................................................

[Igorlearen izena, helbidea eta telefono-zenbakia]

........................................................................................................................................

[Hartzailearen izena eta helbidea]

INFORMAZIO GUTUNA

(e) n bide-segurtasunaren arloan egindako trafikoko arau-hausteari buruz

koa.......................................................................................

[Arau-haustea gertatu den estatu kidearen izena]

egunean,.........................................................................................................................

[Data][Erakunde eskudunaren izena]

erakundeak bide-segurtasunaren arloan egindako trafikoko arau-hauste bat detektatu zuen; zehazki,.............................. matrikulako,.............................. markako eta..................

............ modeloko ibilgailuarekin egindakoa.

[1. aukera](1)

Erregistroetan, zure izena ageri da aipatutako ibilgailuaren zirkulazio-baimenaren titular gisa.

[2. aukera](1)

Aipatutako ibilgailuaren zirkulazio-baimenaren titularrak adierazi du zu ari zinela ibilgailua gidatzen bide-segurtasunaren arloko trafikoko araua hausteko unean.

Arau-haustearen inguruko xehetasunak jarraian dituzu (3. orrialdea) . Arau-hausteagatik ordaindu behar duzun zehapenaren zenbatekoa: ………….EUR/

[tokiko moneta].

Ordaintzeko epea ……………………………………………………………………..

egunean amaitzen da.

Zehapena ordainduko ez baduzu, erantsita doan erantzun-inprimakia betetzea (4. orrialdea) eta adierazitako helbidera bidaltzea gomendatzen dizugu.

Gutun hau ………………………....................................................(e) ko zuzenbide

nazionalean ezarritakoaren arabera izapidetuko da. [Arau-haustea gertatu den estatu kidearen izena]

(1) Ezabatu ez dagokiona.

Arau-haustearen inguruko datuak

a) Araua haustean erabilitako ibilgailuaren datuak:

Matrikula-zenbakia: ………………………………………………………………..…............

Matrikula-herrialdea: …………………………………………………………………..….......

Marka eta modeloa: ..……………………………………………………………..…….........

b) Arau-hausteari buruzko datuak:

Arau-haustea gertatu den tokia, data eta ordua: ……………………………………….....

Arau-haustearen izaera eta lege-sailkapena: ………………………………………..….....

Gehiegizko abiadura, segurtasun-uhala ez erabiltzea, gorriz zegoen semaforo batean

ez gelditzea, mozkor gidatzea, drogen eraginpean gidatzea, babes-kaskoa ez erabiltzea,

debekatutako errei batetik zirkulatzea, gidatzean telefono mugikorra edo beste

komunikazio-gailuren bat modu ilegalean erabiltzea(1) :

Arau-haustearen azalpen xehea: ……………………………………………….….............

Dagozkion lege-xedapenen erreferentzia: ……………………………………..................

Arau-haustearen deskribapena edo frogen azalpena: ……………………………...........

c) Arau-haustea detektatzeko erabilitako gailuari buruzko datuak(2)

Gehiegizko abiadura, segurtasun-uhala erabili ez izana, gorriz zegoen semaforo batean gelditu ez izana, mozkor gidatu izana, drogen eraginpean gidatu izana, babeskaskoa erabili ez izana, debekatutako errei batetik zirkulatu izana edota gidatzean telefono mugikorra edo beste komunikazio-gailuren bat modu ilegalean erabili izana detektatzeko erabilitako gailu mota(1) :

Gailuaren xehetasunak: ………………………………………………........

Gailuaren identifikazio-zenbakia: …………………………………............

Azken kalibrazioaren epemuga: …………………………..................…...

d) Gailua aplikatzearen emaitza:

........................................................................................................................................

[Gehiegizko abiaduraren adibidea; gainerako arau-hausteak gehituko dira:]

Gehieneko abiadura: ......................................................................................................

Neurtutako abiadura: ......................................................................................................

Neurtutako abiadura, errore-marjinaz zuzenduta:

........................................................................................................................................

(1) Ezabatu ez dagokiona.

(2) Gailurik erabili ez bada, ez dagokio.

Erantzun-inprimakia

(Maiuskulaz bete)

A.Gidariaren nortasuna:

Izena eta abizenak: .................................................................................................

 

Jaioterria eta jaioteguna: ................................................................................................

 

......................................................

 

Gidabaimenaren zenbakia: ...................................................

, ondoko egunean jaulkia

(data) : ....................................

, ondoko tokian (tokia) : ..........................................................

Helbidea: …….................................................................................................................

B.

Galderak:

 

1.

Zure izenean erregistratuta al dago .................................

markako eta ..................

......................

matrikulako ibilgailua? bai/ez(1)

 

Erantzuna ezezkoa bada, adierazi nor den ibilgailuaren zirkulazio-baimenaren

titularra: ................................................................................................................................

..............................................................................................................................................

..............................................................................................................................................

[Abizenak eta izena, helbidea]

2.Araua hautsi duzula onartzen al duzu? bai/ez(1)

3.Onartzen ez baduzu, azaldu zergatik:

........................................................................................................................................

..............................................................................................................................................

..............................................................................................................................................

(1) Ezabatu ez dagokiona.

Informazio-gutun hau jasotzen duzunetik 60 egun dauzkazu inprimakia bete eta

agintaritza honi bidaltzeko: ...................................................................................................

...................................................................................................

helbide honetara: ............................................................................................................

..............................................................................................................................................

..........

Informazioa

 

Espediente hau ............................................................................

(e) ko agintaritza

eskudunak aztertuko du.

 

[Arau-haustea gertatu den estatu kidearen izena]

 

Jarduketak eten egiten badira, erantzun-inprimakia jaso eta 60 eguneko epean izango

duzu horren berri.

Jarduketek aurrera jarraitzen badute, honako prozedura hau aplikatuko da: ................

..............................................................................................................................................

..............................................................................................................................................

..............................................................................................................................................

..............................................................................................................................................

..............................................................................................................................................

[Arau-haustea gertatu den estatu kideak zein prozedura jarraituko duen zehaztuko du; jarduketek aurrera jarraitzeko erabakiaren kontra errekurtsoa jartzeko aukerari buruzko informazioa ere jasoko du, eta errekurtsoa aurkezteko zein prozedura jarraitu behar den adieraziko. Informazio horretan, ondoko datu hauek jasoko ditu, gutxienez: jarduketez arduratzen den agintaritzaren izena eta helbidea; ordaintzeko epea; errekurtsoa jartzeko

erakundearen izena eta helbidea; errekurtsoa jartzeko epea]

Informazio-gutun honek, bere horretan, ez du ondorio juridikorik.

w.boe.es

BOLETÍN OFICIAL DEL ESTADO

D. L.: M-1/1958 ISSN: 02

 

 

 

Atxekitako dokumentuak:

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra