6/2014 Errege Lege Dekretua, apirilaren 11koa, "Aznalcóllar" izeneko eremuko meatzaritza-baliabideen ustiapenaren esleipena arautzen duena.
2014-04-11Erakundea: Estatuko Buruzagitza
Argitalpena: EAO, 2014/04/16, 92. zk.
I. XEDAPEN OROKORRAK
ESTATUKO BURUZAGITZA
4140 |
6/2014 Errege Lege Dekretua, apirilaren 11koa, «Aznalcóllar» izeneko |
|
eremuko meatzaritza-baliabideen ustiapenaren esleipena arautzen duena. |
Espainiako lurraldean dauden jatorri naturaleko meatokiak eta gainerako baliabide geologikoak jabari publikoko ondasunak dira. Haien araubide juridikoa Meategiei buruzko 22/1973 Legean, uztailaren 21ekoan, dago jasota. Lege horren arabera, Espainiako lurraldean, jurisdikziopeko uretan eta plataforma kontinentalean dauden jatorri naturaleko meatoki guztiak eta gainerako baliabide geologikoak Estatuaren jabari publikoko ondasunak dira; horretaz gain, lege horrek dio Estatuak Espainiako lurraldean, jurisdikziopeko uretan eta plataforma kontinentalean edozer zabalerako eremuak erreserba ditzakeela, baldin eta horietan meatoki baten edo hainbaten eta gainerako baliabide geologikoen aprobetxamenduak interes berezia badu garapen ekonomiko eta sozialerako edota nazioaren defentsarako.
Andaluziako Juntaren iritzian, meatze-jarduera berrikuntza-, enplegueta aberastasuniturri oso beharrezkoa da garai honetan. Aznalcóllar izeneko antzinako meatze-guneak ia 950 hektareako azalera du eta 35 milioi tonako sulfuro polimetalikoen erreserba egiaztatuak ditu (kobrea, beruna eta zinka, baita urrea eta zilarra ere) ; litekeena da, halaber, beste 45 milioi tona baliabide gehiago egotea. Meategia ustiatzeko beharrezko azpiegitura gehiena, meatzeko ebakia, eraikita dago jada; horrenbestez, lurzorua gehiegi eraldatu gabe, berrekin litezke erauzte-jarduerak.
Estatua bat dator Andaluziako Juntak Aznalcóllar meatze-gunea ustiatzeko duen nahiarekin; betiere, erauzte-jarduerak era arrazional, jasangarri eta seguruan eginez, eragina dutelako ur, lurzoru, atmosfera, fauna, flora, paisaia eta ekosistemetan, oro har.
Gaur egun, Aznalcóllar gunean ez dago meatze-jarduerarik, nahiz eta ongi dokumentatuta dagoen «Fraideen ebakia» izenekoan meatze handi bat dagoela.
Nagusiki, inguruabar ekonomikoaren eraginez dugun ezohiko egoerak bultzatu gaitu erauzte-jarduerei berrekiteko aukera aztertzera, horiek enplegu asko eta aberastasun handia sor baitezakete. Ez dugu ahaztu behar, orobat, prebentzioko era guztietako neurriak hartu beharra dagoela meatzaritzak Doñanako Parke Nazionaletik hain gertu dagoen ingurune horri dakarzkion arriskuak gutxiagotzeko eta kontrolatzeko.
Meategiei buruzko uztailaren 21eko 22/1973 Legearen I. tituluan, berretsi egiten da jatorri naturaleko meatokiek Estatuaren jabari publikoko ondasunen izaera juridikoa dutela, eta eutsi egiten zaio administrazio-emakidari, gure antolamendu juridikoaren erakunde tradizional eta oinarrizko printzipio gisa.
Legean bertan, halaber, sailkapen zurrun baten eragozpenak saihestearren, Gobernuari ahalmena ematen zaio, egoera jakin batzuetan, baliabideak atal batetik bestera eramateko, berme jurisdikzionalak errespetatzen dituen sistema baten bidez, betiere baliabide naturalak jabari publikoak direla ahaztu gabe.
Legean ezarritako lehentasun-printzipioari kalterik egin gabe –horrek nolabaiteko sustraiak baititu Meatze Zuzenbidean, eta estimulu erabakigarria izan baita, halaber, meatoki asko aurkitzeko–, behar-beharrezkoa da eskatzaileen gaitasun zientifiko, teknikoa eta kaudimen ekonomiko-finantzarioa kontuan hartzea, programatutako zereginak betetzeko orduan ahalik eta bermerik handienak izan daitezen.
C) ataleko gai mineralak ustiatzeari dagokionez, zuzeneko emakidak eta aurretiazko ikerketa baten ondoriozko emakidak bereizten ditu legeak. Hori guztia arrazoizko aprobetxamendua izan dezakeen baliabide bat dagoela guztiz egiaztatu beharraren baldintzapean.
Estatuko eta Andaluziako Juntako administrazioek batera jardun dute Sevilla probintziako Aznalcóllar meategian, 1998ko apirilaren 25ean jazotako istripuaren ostean,
meategiko hondakinen baltsa hausteak ingurumenean eragindako kaltea zuzentzearren. Orduko emakidadunak ingurumenean kaltea eragin zuenetik, batera jardun dute bi administraziook, eta orain ere eutsi egingo diote elkarlan horri, garapen ekonomiko eta sozialerako zalantzarik gabeko interesa duen meategia berriro irekitzen denean ingurumen-berme guztiak egon daitezen. Ingurumen-berme horiek are zorroztasun handiagoz egiazta daitezke, meatze-operadore berria lehiaketaren bidez aukeratuz gero.
Pirita-zerrenda iberiarreko meatokien kasu zehatzari dagokionez, arrazoizko ustiapena izan du duela hainbat mendetatik. Bertako meatzaritza goraldian dago gaur egun, metalen prezioaren igoera dela-eta. Kobrearen, zinkaren, berunaren eta, zenbaitetan, urrea eta zilarra metal preziatuen erauzketaren mende dago haren bideragarritasun ekonomikoa. Pirita-zerrendaren ikerketari XIX. mendean ekin zioten, eta herrialdeko meatze-jarduerarik handieneko eremuetako bat da; ondorioz, handiak dira dauden baliabideen gaineko fidagarritasuna eta ezagutza.
Horregatik guztiagatik, Aznalcóllar bezain aztertuta dagoen eremu baten gaineko ikerketak egiteko izapideek baliabideen arrazoizko aprobetxamenduaren aukera atzeratu baino ez dute egiten, horrelako baliabideak daudela aski ezaguna dela jotzen baitugu, baita bideragarria ere haien arrazoizko aprobetxamendua, egungo hobekuntza teknologikoen eta merkatuko aukera berrien ondorioz haien ustiapena zehaztea ahalbidetzen duten datu eta froga nahikorik baitago.
Estatuan zein tokian bertan dagoen enplegu-egoera aintzat hartuta, eta meategiaren ustiapenean langileen okupaziorako dauden aukerak ikusita, premiazkotzat jotzen dugu Andaluziako Autonomia Erkidegoak norgehiagokako prozedura baten bidez meategiaren ustiapena esleitzea. Era horretan, eta errege lege-dekretu honen arabera, ustiapena berehala esleitzea aurreikusten da, bai eta jardueran has dadin ere, langileak ahalik eta lasterren kontratatuta. Zentzu horretan, errege lege-dekretu honetan aparteko eta presazko neurriak hartu dira, orobat, Aznalcóllar meatze-gunea ustiatzeari berehala ekin diezaioten bermatzeko, betiere ingurumenaren segurtasuna eta babesa ziurtatzeko baldintza egokietan, eta eskumen-esparrua erabat errespetatuta.
Han ezarritakoari jarraiki, Espainiako Konstituzioaren 86. artikuluko baimenaz baliatuta, Ogasun eta Herri Administrazio ministroak eta Industria, Energia eta Turismoko ministroak proposatuta, eta Ministro Kontseiluak 2014ko apirilaren 11ko bileran eztabaidatu ondoren, honako hau
XEDATU DUT:
1. artikulua. Eremuaren definizioa.
«Aznalcóllar» deituko den eremua Sevilla probintzian dago eta ondoren zehaztutako perimetroa du:
Abiapuntutzat 6º 15´40´´ mendebala meridianoaren eta 1 erpinari dagokion 37º 32´ 00´´ iparra paraleloaren arteko intersekzioa.
Meridianoen arkuek osatutako area, Greenwichekoak erreferentzia hartuta. Eta gradu hirurogeitarretan adierazitako erpin hauen batasunak zehaztutako paraleloek:
Area
Erpina |
Luzera |
Latitudea |
|
|
|
1 |
6º 15´40´´ mendebala |
37º 32´00´´ iparra |
2 |
6º 13´00´´ mendebala |
37º 32´00´´ iparra |
3 |
6º 13´00´´ mendebala |
37º 29´00´´ iparra |
4 |
6º 15´40´´ mendebala |
37º 29´00´´ iparra |
|
|
|
Horrela zehaztutako perimetroak 72 meatze-laukiko azalera mugatzen du.
2. artikulua. Ustiapena ematea.
Aurrez zeuden eskubideen gainean bidezkoak diren kalte-ordainei kalterik egin gabe, baliabide guztiz frogatutzat hartutako meategien ustiapena eman ahal izango dio Andaluziako Juntak «Aznalcóllar» deitutako gunean –aurreko artikuluan zehaztuta– norgehiagokako prozedura batean esleipendun gertatzen denari, betiere aurretik eskatzaileen gaitasun zientifikoa eta teknikoa zein kaudimen ekonomiko-finantzarioa egiaztatuta.
Azken xedapenetako lehenengoa. Eskumen-titulua.
Errege lege-dekretu hau Konstituzioaren 149.1 artikuluaren 13. eta 25. arauen babesean emana da. Artikulu horiek eskumen esklusiboa aitortzen diote Estatuari «jarduera ekonomikoaren plangintza orokorrari buruzko oinarriak zehazteko eta horren koordinazio orokorra» egiteko, eta «meatzeen araubidearen oinarriak» zehazteko.
Azken xedapenetako bigarrena. Indarrean jartzea.
Errege lege-dekretu hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.
Madrilen, 2014ko apirilaren 11n.
JUAN CARLOS E.
Gobernuko presidentea,
MARIANO RAJOY BREY
w.boe.es |
BOLETÍN OFICIAL DEL ESTADO |
D. L.: M-1/1958 ISSN: 02 |
|
|
|