5/2017 Legea, irailaren 29koa, Estatuaren titulartasuneko irrati eta telebistaren ekainaren 5eko 17/2006 Legea aldatzen duena, RTVE Korporazioaren independentzia eta haren organoetako hautaketa parlamentarioan aniztasuna berreskuratzeko
2017-09-29Erakundea: Estatuko Buruzagitza
Argitalpena: EAO, 2017/09/30, 236. zk.
I. XEDAPEN OROKORRAK
ESTATUKO BURUZAGITZA
11091 5/2017 Legea, irailaren 29koa, Estatuaren titulartasuneko irrati eta telebistaren ekainaren 5eko 17/2006 Legea aldatzen duena, RTVE Korporazioaren independentzia eta haren organoetako hautaketa parlamentarioan aniztasuna berreskuratzeko.
FELIPE VI.a
ESPAINIAKO ERREGEA
Honako hau ikusten eta ulertzen duten guztiei.
Jakizue: Gorte Nagusiek honako lege hau onetsi dutela eta nik berretsi egiten dudala.
HITZAURREA
Konstituzioaren 20.3 artikuluaren arabera, legeak arautuko ditu estatuaren nahiz bestelako erakunde publikoen mendeko komunikabide sozialen antolakuntza eta kontrol parlamentarioa, eta adierazgarri diren
Konstituzioaren mandatu horiek betetzen direla bermatzeko, Estatuaren Titulartasuneko Komunikabideen Erreformarako Kontseilua eratu zen 2004an. Gai horretan ospea duten hainbat lagunek osatu zuten kontseilua, eta denen artean txosten bat idatz zezatela agindu zitzaien, non jaso behar baitzituzten artikulazio juridiko onenari, programazioko eduki aproposenei eta finantzaketa egokienari buruzko proposamenak.
Gomendioaren helburu nagusia zera zen:
Estatuaren Titulartasuneko Irrati eta Telebistaren ekainaren 5eko 17/2006 Legean, Kontseiluaren txosteneko proposamenak onartu eta jaso ziren, eta xedatu zen beharrezkoa zela erreforma bat egitea,
Legeak esandakoaren arabera eta korporazioaren independentzia indartu eta bermatzeko, Parlamentuak hautatzen ditu, bi herenen gehiengoarekin, korporazioaren administrazio- eta
Artikulu bakarra. Estatuaren Titulartasuneko Irrati eta Telebistaren ekainaren 5eko 17/2006 Legea aldatzea.
Estatuaren Titulartasuneko Irrati eta Telebistaren ekainaren 5eko 17/2006 Legearen artikulu hauek aldatzen dira:
Bat. 10. artikuluaren 1. zenbakia honela geratzen da idatzita:
«1. RTVE Korporazioaren Administrazio Kontseiluak hamar kide izango ditu; guztiak ere, trebakuntza eta esperientzia profesional zabaleko pertsonak. Administrazio Kontseiluaren osaeran, emakumeen eta gizonen presentzia orekatuaren printzipioa beteko da, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoan ezarritakoarekin bat etorriz.»
Bi. 11. artikulua honela geratzen da idatzita:
«11. artikulua. Hautaketa.
1.Gorte Nagusiek hautatuko dituzte Administrazio Kontseiluko kideak; zehazki, Diputatuen Kongresuak sei kide aukeratuko ditu, eta Senatuak lau.
2.(Ezabatua).
3.Proposatutako izangaiek, erregelamenduan erabakitzen den moduan, aldez aurretik Kongresuan eta Senatuan entzunaldi publikoa izango dute, bi ganbera horiek kargurako egokiak diren erabaki ahal izan dezaten. Aukeratuak izateko, dagokion ganberaren bi herenen gehiengoa beharko dute.
4.Diputatuen Kongresuak, hautatutako hamar kontseilarietatik, RTVE Korporazioko eta Kontseiluko presidente izango dena izendatuko du. Berau izendatzeko, ganberaren bi herenen gehiengoa beharko da.
5.Ezin izango dute RTVE Korporazioaren Administrazio Kontseiluko kide izan lege honen 13. artikuluko kasuetako batean egoteagatik kargua utzi duten pertsonek.»
Hiru. 12. artikuluaren 2. zenbakia honela geratzen da idatzita:
«2. Administrazio Kontseiluko kideren batek, agintaldian zehar, kargua uzten badu, gelditzen zitzaion aldirako izendatuko da haren ordezkoa. Ganberek parlamentuko taldeen proposamenari jarraikiz bete beharko dituzte hutsik gelditu diren postuak.»
Lau. 43. artikulua gehitzen da; hona testua:
«43. artikulua. Gardentasuna eta herritarren arreta.
Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legean agertzen diren betebeharrak bete behar ditu Radio Televisión Española Korporazioak.»
Lehenengo xedapen iragankorra.
RTVE Korporazioaren Administrazio Kontseiluko kideen kopuruaren osaera lege honetan xedatutakora egokitzeko xedez, bigarren xedapen iragankorrean ezarritako epearen barruan eta dagokion araudia onartutakoan, lehenik eta behin izangaiak hautatuko dira eta, gero, Administrazio Kontseilu berria eta RTVE Korporazioko eta Kontseiluko presidente berria.
Ez bada lortzen kargudun berriak bi herenen gehiengoz hautatzea lehenengo bozketan, gehiengo osoz aukera daitezke beste bozketa batean
Bigarren xedapen iragankorra.
1.Gorte Nagusiek hiru hilabeteko epea izango dute, lege hau indarrean jartzen denetik, RTVE Korporazioaren Administrazio Kontseiluko kideak eta presidentea hautatzeko araudia onartzeko; hautaketa lehiaketa publiko bidez egingo da, parlamentuko taldeek izendatutako adituen komite baten
2.Harik eta aurreko zenbakian adierazitako araudia onartu arte, Estatuaren Titulartasuneko Irrati eta Telebistaren ekainaren 5eko 17/2006 Legearen 11. artikuluan xedatutako hautaketa eta agerraldiak indarreko prozeduraren arabera egingo dira.
Hirugarren xedapen iragankorra.
Estatuaren Titulartasuneko Irrati eta Telebistaren ekainaren 5eko 17/2006 Legearen
12.artikuluaren 1. zenbakian jasotakoa ezertan eragotzi gabe, eta
Azken xedapen bakarra. Indarrean jartzea.
Lege hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
Horrenbestez,
Lege hau bete eta betearaz dezatela agintzen diet espainiar guztiei, partikular zein agintariei.
Madrilen, 2017ko irailaren 29an.
FELIPE e.
Gobernuko presidentea,
MARIANO RAJOY BREY