5/2014 Legea, apirilaren 4koa, Segurtasun Pribatuarena
2014-04-04Erakundea: Estatuko Buruzagitza
Argitalpena: EAO, 2014/04/05, 83. zk.
I. XEDAPEN OROKORRAK
ESTATUKO BURUZAGITZA
3649 |
5/2014 Legea, apirilaren 4koa, Segurtasun Pribatuarena. |
JUAN CARLOS I.a
ESPAINIAKO ERREGEA
Honako hau irakurtzen duten guztiek jakin dezaten.
Jakizue: Gorte Nagusiek ondoko lege hau onetsi dutela, eta Nik, hemen, berretsi egiten dudala:
HITZAURREA
I
Segurtasuna ez da balio juridiko, arauzko edo politiko bat soilik; balio sozial bat ere bada. Gizartearen funtsezko zutabeetako bat da, askatasunaren eta berdintasunaren oinarria, eta gizabanakoen garapen osoa laguntzen du.
Estatuek, segurtasun pribatuaren lege-eredua taxutzean, industriaedo merkataritzajarduerarekin lotuta izan litezkeen arriskuak murrizten laguntzeko eragile pribatuek egiten duten ekarpen gisa hartzen dute segurtasun pribatua; ekarpen horren bidez, eragile pribatuek areagotu egiten dute segurtasun publikoak ematen duen segurtasuna, edota, haien bidezko intereseko gaiak ikertuz, lanbiderako informazioa eskuratzeko premiari erantzuten diote. Horrenbestez, balizko arriskuei edo delituei aurrea hartzeko eta halakoak prebenitzeko neurri modura eratzen da segurtasun pribatua. Ukaezina da gaur egun segurtasun pribatua jarduera bereizi bat dela, baina, aldi berean, segurtasun publikoaren parte ere badela.
Segurtasun pribatua segurtasunaren arloko politika globalen eta nazionalen egiazko eragile bihurtu da, hala Espainian, nola, bereziki, Europako gure ingurunean.
Azken urteotan aurrerapen nabarmenak izan dira herritarrek segurtasunaren sektore pribatuaren eginkizunaz duten iritzian eta egiteko horren birplanteamenduan. Gizartean gertatzen diren askotariko arazo larriei aurre egiteko eta horiek konpontzeko, aliantza publiko-pribatuak garrantzitsuak eta eraginkorrak direla aitortzen da. Segurtasun pribatua gero eta premiazkoagoa dugu gizartea babesteko eta herritarren eskubideak zein bidezko interesak defendatzeko neurrien artean.
Segurtasuna, Estatuaren botere publikoak prebentzioari zein ikerketari dagokienez monopolio modura gauzatutako bizikidetzaren oinarrizko zutabe gisa ulertuta, sendotu egiten da bestelako instantzia sozialek edo eragile pribatuek egindako segurtasunjardueren bitartez; horrez gain, herritarrek segurtasun-zerbitzu pribatuak sortzeko edo erabiltzeko ahalmenaren aitortza ere badira horrelakoak, segurtasunaren zerbitzu publikoaren oinarrian dauden arrazoi sakonak direla bide.
Erakunde pribatuek eta horien langileek segurtasun-zerbitzuak emateaz Estatuko Administrazioak duen proiekzioaren oinarrian ondoko manu hauek daude: batetik, haiek eskaintzen dituzten zerbitzuak Konstituzioaren 149.1.29 artikuluak Estatuari segurtasun publikoaren arloan emandako eskumen esklusiboaren muinaren parte dira; bestetik, funtsezko testuaren beraren 104. artikuluaren arabera, Segurtasun Indar eta Kidegoei dagokie eskubideak eta askatasunak askatasunez erabil daitezen babestea eta herritarren segurtasuna bermatzea, Gobernuaren mende.
Horiek horrela, kontrolatzeko eta esku hartzeko ahal batzuk ematen zaizkio administrazioari, eta, hala, partikularrek egiten dituzten segurtasun-jarduerak baldintzatuta gelditzen dira. Horrela bada, Segurtasun Indar eta Kidegoek beti hartu behar dute parte segurtasun-jarduera pribatuak ematen, eta ezagutu egin behar dute horrelakoetan
segurtasun publikoari begira garrantzitsua den informazioa; erabateko protagonismoa hartu behar dute, halaber, era horretako jarduerek delituen zantzuak dauzkatenean edo herritarren segurtasunari eragin diezaioketenean.
Ez dago, inola ere, segurtasunaren eta berau erabiltzeko eskubide legitimoaren izenean, beste pertsona batzuen eskubideak urratzerik, eskubide horiek alde batera uzterik, edota haien esfera juridikoak eta ondarezkoak inbaditzerik. Besteak beste, horregatik esku hartu behar dute horrenbeste Segurtasun Indar eta Kidegoek segurtasunerakunde pribatuen jarduerak eta langileak antolatzen eta garatzen, herritar guztien oinarrizko eskubideak babesteko eta haien segurtasuna bermatzeko eginkizuna baitute, Konstituzioak emana.
Beste ikuspegi batetik, baina lege honek arautzen duen xedearekin lotuta, beharrezkoa da azken urteotan ikerketa pribatuko zerbitzuek gure gizartean lortu duten espezifikotasuna aitortzea. Nahiz eta ez diren segurtasun pribatuko gainerako zerbitzuak bezalakoak, arau honetan sartu ditugu zerbitzu horiek, segurtasun pribatuko jardueren barruan, agerian uztearren herritarren segurtasuna –zentzu zabalean ulertuta– bermatzen laguntzen duten elementuak direla.
II
Orain indargabetzen den Segurtasun Pribatuari buruzko 23/1992 Legeak, uztailaren 30ekoak, araudi sakabanatua zeukan sektorea izan zuen antolagai, zenbaitetan Konstituzioaren aurreko orientabidea zuena eta maila txikiagoko arauek osatua. Aipatutako legeak ia sortu berria zen errealitatea xedatu zuen, eta, egoera horri emandako lege-esparruari esker, modu harmonikoan garatu zen, egun duen garrantzia lortu arte; Espainiako gizartearen onarpen orokorra bereganatuta, halaber.
Egiatan, uztailaren 30eko 23/1992 Legea eta hori garatzeko araudia oso aurrerapen handiak izan dira Espainiako segurtasun pribatuaren bilakaerari dagokionez; gainera, eredugarriak ere izan dira Europar Batasuneko beste estatu batzuetako arau-prozesu analogoentzat. Alabaina, ezinbestekoa da lege-araudi berri bat taxutzea, bai hautemandako arazoak konpontzeko, bai segurtasunari hainbesteko ekarpena egin dion Espainiako zerbitzu-industriaren sektore horrek aurrera egiten jarraitzeko.
Izan ere, argi dago 1992ko erregulazioa ez dela gaur egun nahikoa; hutsune eta gabezia sakonak ditu, neurri batean hura garatzeko erregelamenduaren bidez arindu direnak (2364/1994 Errege Dekretua, abenduaren 9koa) , bai eta maila txikiagoko arauen edota ebazpen soilen bidez ere. Maiz, horrelako arauei esker iraun du orain arte indarrean uztailaren 30eko 23/1992 Legeak.
Horrez gain, gure herrialdea Europar Batasuneko kidea izanik, aldatu egin behar izan da segurtasun pribatua Espainian arautzen duen oinarrizko araua, uztailaren 30eko 23/1992 Legea alegia, gero eta irekiagoa eta globalizatuagoa den ingurune batera egokitzearren; besteak beste, urtarrilaren 29ko 2/1999 eta irailaren 14ko 8/2007 errege lege-dekretuen bitartez, bai eta Zerbitzu Jardueretan Aske Sartzeari eta Aritzeari buruzko Legera egokitzeko zenbait lege aldatzen dituen abenduaren 22ko 25/2009 Legearen bidez ere; izan ere, aipatutako legeak, logikoa denez, oso albotik baino ez zion heldu fenomeno horri.
Beste bi faktore ere erabakigarriak izan dira ordenamendu juridikoaren sektore honen indarreko lege nagusia ordezkatzeko orduan: aldaketa teknologiko handiak, batetik, segurtasun-zerbitzuak ematea baldintzatzen baitute, eta segurtasun ezberdinak segurtasun integralaren kontzeptu baten barruan sartzeko joera, bestetik, hori ere kontuan hartu beharra baitago segurtasun pribatuko langileen jardueren zein eginkizun eta zerbitzuen esparruan. Uztailaren 30eko 23/1992 Legeak ezin zituen alderdi horiek guztiak jaso.
Aldarrikatu zenetik hogei urtera, heldua eta guztiz profesionalizatua dugu sektorea; herrialdeko toki guztietan dago, eta herritarren bizitzaren maila guztietan. Egungo errealitateak, halaber, ez du zerikusirik 1992koarekin; horrenbestez, derrigorrean dago arau berri bat onartu beharra, igaro diren bi hamarkada horietan zehar hautemandako funtzionamendu-arazoak konpondu ahal izateko.
Erregulazio-eskasia hori are nabariagoa suertatzen da ikerketa pribatuko jarduerak eta detektibe pribatuak aintzat hartuz gero; uztailaren 30eko 23/1992 Legean zeharka txertatu zirenean, areagotu baino ez zen egin aipatutako arazoa. Hala legeetan, nola erregelamenduetan, oso urriak dira jarduera eta langile horiei buruzko xedapenak; horregatik, lege honek osotasunean zehazten ditu jarduera horiek prestakuntza eta gaikuntza egokia izanda gauzatzen dituztenen edukia, profilak, mugak eta ezaugarriak. Hain zuzen ere, lege berriaren funtsezko elementuetako bat dira ikerketa pribatuko jarduera eta langileei buruzko arauak; utzi egiten diote, beraz, zeharkakoak izateari.
III
Aurreko erregulazioak ez bezala, lege berriak tratamendu zabal eta sistematikoa ematen dio segurtasun pribatuaren osotasunari; horrela, Espainian dagoen sektorearen errealitate guztia bildu nahi du, eta, aldi berean, etorkizunerako prestatu.
Ondorioz, beharrezkoa da uztailaren 30eko 23/1992 Legearen hitzaurrean eta artikuluetan ageri den kontrolaren eta zehapenaren ikuskeratik, garai hartan zentzua bazuen horretatik, segurtasun pribatuak interes publikoaren ikuspegitik dituen aukera zabalez baliatzera eramango gaituen arau batera igarotzea.
Horregatik, hain zuzen, erregulazio berriak helburu hauek jasotzen ditu, besteak beste: segurtasun pribatuko zerbitzuen eraginkortasuna hobetzea, segurtasun-langileen antolaketari, plangintzari, prestakuntzari eta motibazioari dagokienez; enpresen eta langileen intrusismoa eragiten duten egoerak ezabatzea; segurtasun pribatuko langileei beren legezko eginkizunak betetzeko beharrezko babes juridikoa ematea; eta segurtasun pribatuaren eta segurtasun publikoaren arteko elkarlanerako elementuak.
Aurreko legeak mendekotasun-printzipioa nabarmentzen zuen; oraingoak, baina, osagarritasun-printzipioa eraginkortasun handiagoz garatzen du, beste printzipio batzuen bitartez (lankidetza eta erantzukidetasuna adibidez) ; hartarako, legegintza-teknika malguago batez baliatzen da, gizartearen aldaketetara etengabe egokitu ahal izateko, lege-mailako erreforma bat egin beharrik gabe.
Segurtasun pribatuak Segurtasun Indar eta Kidegoekin duen harreman berezian – kidego horiek dira, azken finean, Konstituzioak babestutako askatasuneta eskubidesistemaren egiazko berme–, taxutu egin behar dira formula juridikoak, segurtasun pribatuaren eginkizun osagarria eta bereziki laguntzailea aitortzeko; era horretan, haien gaitasunak segurtasun-sistema publikoan funtzionalki txertatu ez ezik, betebeharrak hobeto betetzeko behar duten informazioaren berri ere jasoko dute.
Horrenbestez, orain arte indarrean egon den lege-erregulazioa sakonki erreformatzen da, bi ardatz oinarri hartuta. Lehenik eta behin, segurtasun publikoak segurtasun pribatuarekiko duen nagusitasun eztabaidaezina gogoan harturik, egokitu egiten da araudia, une bakoitzean dauden segurtasun-beharretara moldatzeko eta behar horiei erantzuna emateko, haren ahalmen guztiak baliatuta. Bigarrenik, segurtasun pribatuan esku hartzeko eta kontrol publikoa gauzatzeko ahalmenak segurtasun publikoarentzat benetan funtsezkoak diren alderdietara bideratzen dira; hortaz, arauditik kanpo gelditzen dira segurtasun-zerbitzuarekin zuzeneko loturarik ez duten alderdi osagarriak eta, aldi berean, modernizatu egiten da haren kudeaketa eta sendotu egiten da segurtasun publikoarekiko lankidetza.
Laburbilduz, lege berrian proposatutako aldaketek hobetu eta konpondu egiten dituzte arazo teknikoak, kudeaketakoak eta operatiboak, eta, horrez gain, sakondu egiten du Espainiako segurtasun pribatuaren egungo ereduan (alegia, osagarria, mendekoa, laguntzailea eta segurtasun publikoak kontrolatua den horretan) , erabakitasunez egin ere, segurtasun orokorraren alde egiten duen prebentzioko eginkizuna nabarmentzeko. Hori egiteko, haren informatzeko ahalmen osoa, giza baliabideena zein bitarteko materialena, erabiltzen eta funtzionalki txertatzen du herritar guztien babesaren eta segurtasunaren zerbitzura; modu bateragarrian, betiere, segurtasun-erakunde pribatuek duten interes legitimoarekin.
Ikerketa pribatuari buruzko manuek ikuspegi hori bera dute oinarrian. Horiek horrela, legegileak, legean jasotako gainerako jardueretan bezalaxe, bateragarri egin behar ditu
ikuspegi positibo hori eta herritarren eskubideak –bereziki, Konstituzioaren 18. artikuluan jasotakoak– bermatzeko ezinbesteko prebentzio jakin batzuk.
IV
Uztailaren 30eko 23/1992 Legea onartu zenetik izandako aldaketa ondoen agertarazten duen alderdietako bat autonomia-erkidegoek arlo honetan duten partehartzearena da. Lehen bigarren mailako gaia zenak garrantzi handiagoa du orain; izan ere, autonomia-estatutuan pertsonak eta ondasunak babesteko zein ordena publikoari eusteko eskumena jasota duten autonomia-erkidegoei estatutu berrietan segurtasun pribatuari buruzko eskumena aitortzen duten autonomia-erkidegoak batu zaizkie; betiere, bi kasuetan, Estatuak Konstituzioaren 149.1.29 artikuluaren arabera arautzen duena betez.
Lege berriak, kontuan hartu nahi du egoera-aldaketa hori, eta fenomenoa osotasunean jaso –ez zeharka, orain arte bezala–, autonomia-estatutuetako aurreikuspenen araberako eskumen-mailak islatuz.
Herri-administrazio guztien jarduna sistemaren harmoniari eusteko beharrarekin bat etor dadin, funtsezkoa da administrazioen arteko koordinazioeta lankidetza-printzipioak indartzea.
Interferentziak eta bikoiztasunak saihestearren, erakundeen artean koordinatzeko mekanismoak aurreikusten dira, Estatuaren eta autonomia-erkidegoen arteko eskumenen banaketa argitu egiten da, Estatuak araugintzan duen eskumen esklusiboa sendotu egiten da, eta autonomia-erkidegoen eskumenak arlo exekutiboan kokatzen dira.
V
Arau-tratamendu partzial batetik orotariko lege batera igarotzen gara; hots, segurtasun pribatuaren sektorea osatzen duten gai guztiak arautzera. Legearen zazpi tituluetan, arausistematikotasuna dago, eta gaiak orokortasunetatik hasi eta zehaztasunetara joz antolatuta daude.
Hala, atariko tituluan, lege-definizioa ematen zaie orain arte juridikoki zehaztu edo mugatu gabe egon diren kontzeptu batzuei (hala nola segurtasun pribatua, segurtasunjarduerak, segurtasun-zerbitzuak, segurtasun-eginkizunak, segurtasun-neurriak, detektibe pribatuen bulegoak eta garrantzi handiko beste kontzeptu batzuk) ; definizioak ematea, zalantzarik gabe, mesedegarria izango da segurtasun juridikorako.
Ildo horretan, eta aurrenekoz, segurtasun pribatuaren esparru materiala eta helburua finkatzen dira; alegia, lanbide-jardunaren bidez, segurtasun publikoa osatzen laguntzea.
Lege berriak bestelako berritasun garrantzitsu batzuk ere baditu atariko tituluan; segurtasun pribatuko jardueren esparrua eguneratzeari lotutakoak, adibidez. Hala, alde batetik, jarduera bateragarriak deitutakoak arautzen dira –hots, segurtasunaren munduaren inguruan dauden edo horretan eragiten duten gai guztiak–, eta, bestetik, segurtasun pribatuko jarduerak osatzen eta hobeto azaltzen dira; ikerketa pribatua, esate baterako, segurtasun-jardueren katalogoan normaltasun osoz jasota dagoena.
Horrez gain, segurtasun-operadoreei egiaztatutako langile-izaera aitortzen zaie, alarmak egiaztatzeko jarduerak aurrerapen teknologiko handia eta eraldaketa sakona izan baititu.
Informazioaren eta komunikazioen segurtasuna lehen aldiz agertuko da, ez segurtasun pribatuaren berariazko jarduera gisa, segurtasun-enpresek zein arlo horretatik kanpokoek garatu ahal izango duten jarduera bateragarri gisa baizik. Aipatutako jarduerak erakunde publikoen eta pribatuen segurtasunean zuzeneko eragina duenez, hornitzaileek eta erabiltzaileek betebehar jakin batzuk izango dituzte, orobat.
Liberalizatu egingo da, halaber, segurtasun pribatuaren arloko plangintzaeta aholkularitza-jarduera, lehia askerako murrizketak gutxiago izan daitezen; horrenbestez, segurtasun pribatuko enpresei erreserbatu gabeko jarduera bateragarritzat hartuko da, ez baitu zuzeneko loturarik horrekin eta horren bitartez segurtasun publikoarekin.
Horrez gain, segurtasun pribatua espazio publikoetatik baztertzeko printzipio orokorrari beharrezkoa den ñabardura bat egiteko ere baliatu dugu aukera; izan ere, oraingo formulazioa zurrunegia da, eta zaildu edo eragotzi egin du herritarrentzat zerbitzu onuragarriak baimentzea. Zurruntasun hori zaharkituta gelditu da.
I. tituluan, legea idazteko orduan oinarrizkoa izan den ideietako bat jasotzen da; hots, segurtasun pribatuko zerbitzuen eta Segurtasun Indar eta Kidegoen arteko koordinazioa eta lankidetza, informazioa elkarri emanez segurtasun publikoa hobetzeko, legezko berme guztiekin betiere, eta orain artekoak baino askoz proaktiboagoak izango diren harremanorganoen aldeko apustua eginez.
II.tituluan, lege-maila ematen zaie segurtasun-enpresak, detektibe-bulegoak eta bien erregistroak arautzen dituzten manu batzuei; erregistro horiek, orain, Segurtasun Pribatuaren Erregistro Nazional berrian bateratzen dira.
Gainera, sistema malgu bat arautzen da, aukera emango duena zaindutako instalazioen arabera beharrezkoa denean enpresen eskakizunak handitzeko, edota egindako jardueraren arabera horiek murrizteko.
Jarduera ekonomikoa laguntzeko helburuarekin bat etorrita, legeak aldatu egiten du administrazio-baimenaren sistema astuna, eta, horren ordez, erantzukizunpeko adierazpena ezartzen du, segurtasun pribatuko langileak prestatzeko zentroentzat, detektibe pribatuen bulegoentzat zein instalatzeko eta mantentzeko enpresentzat.
III. tituluan, aurrez erregelamenduari uzten zitzaizkion hainbat alderdi arautzen dira. Erregelamendua, baina, ez zen halako gaietarako kokapen egokia; segurtasun-langile askoren eginkizunei buruzko alderdiak, adibidez. Izan ere, uztailaren 30eko 23/1992 Legeak segurtasun-zaintzaileen eta detektibe pribatuen eginkizunak baino ez zituen zehazten.
Legeak aldatu egiten du landa-zaintzaile partikularren izena; horren ordez, landazain izena ematen die, egokiagoa baita.
Bestalde, konpondu egiten da segurtasun-lanbideetan aritu ahal izateko Espainiako edo Europar Batasuneko estatu bateko edo Europako Esparru Ekonomikoari buruzko Akordioa sinatu duen estatu bateko nazionalitatea izateko eskakizunaren arazoa; izan ere, orain, bi estatuetako herritarrei aukera hori aitortzen dien nazioarteko hitzarmen bat Espainiarekin sinatuta duten hirugarren estatuetako herritarrei ere zabaltzen zaie aukera hori.
Beste berritasun bat ere sartzen da langileei dagokienez; sektorea aspalditik eskatzen ari zena, hain zuzen: segurtasun pribatuko langileei agintaritzaren agenteen babes juridiko analogoa aitortzea segurtasun pribatuko jarduerak behar bezala identifikatuta egitean izandako eraso edo desobeditzeen aurrean, Segurtasun Indar eta Kidegoekin elkarlanean eta haien mende jardutean.
Segurtasun pribatuko langileak sektorean normaltasunez berriro sartzeko hainbeste zailtasun eta arazo ekarri dituen jarduerarik ezeko aldi desegokia eta desitxuratzailea ezabatzeaz gain, langileen prestakuntzari dagokionez, lanbidean Barne Ministerioaren bidez bakarrik sartzeko oraingo sistemarekin batera, bestelako aukerak ere jasotzen dira, Gobernuak erabakitzen duen sistemaren bidez, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak proposatuta; izan ere, segurtasun pribatuko lanbideetan sartzeko, lanbide-heziketa arautu edo unibertsitate-mailako bat ezartzeko aukera ere jasotzen da, edota Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioaren profesionaltasun-ziurtagirien bidez egitea.
IV. tituluan, segurtasun-neurriak arautzen dira, modu harmonikoan eta, aurrenekoz, lege-mailako arau batean; horrekin batera, segurtasun-zerbitzu nagusiak (zaintza eta babesa, babes pertsonala, segurtasun-gordailuak eta -garraioak, eta ikerketa pribatua) emateko modua zehazten da. Gainera, beste zerbitzu garrantzitsu batzuk ere zehazten dira, oso erreferentzia bakanak zeuzkatenak uztailaren 30eko 23/1992 Legean eta hori garatzeko erregelamenduan (egiaztapena eta erantzuna alarmen aurrean; sistemen instalazioa eta mantentzea) edota inolako erregulaziorik ez dutenak –horixe gertatzen da segurtasun pribatuaren arloko bideozaintzarekin; horrela, bete egiten da 4/1997 Lege Organikoan, abuztuaren 4koan, Segurtasun Indar eta Kidegoek toki publikoetan bideokamerak erabiltzea arautzekoan, jasotakoa–.
Titulu honetan, bereziki garrantzitsua da bideozaintzako zerbitzuen eta ikerketa pribatuaren erregulazioa, herritarren intimitate-esparruan zuzenean eragin dezaketen zerbitzuak baitira. Bigarren kasuan, hainbat kontu labaini heltzen zaie, tartean dauden interes guztiak bateratzeko asmoz, hala nola enkarguaren zilegitasunari, ikerketatxostenaren edukiari edota lanbide-erreserbaren betebeharrari.
V. tituluan, oraingoan ere lehen aldiz lege batean jasotzen direla, erakundeak, langileak eta segurtasun-neurriak kontrolatzeko eta ikuskatzeko jarduerak daude xedatuta, baita eragindakoek horietan laguntzeko duten betebeharra ere. Bereziki garrantzitsua da polizia-funtzionarioek ikuskapen baten esparruan guztiz beharrezkotzat jotzen dutenean har ditzaketen behin-behineko neurriak arautzen dituen manua sartu izana; nolanahi ere, agintaritza eskudunak berretsi behar ditu beti halako neurriak. Halaber, datuen intimitatea zaintzearren, mugatu egiten da polizia-ikuskapenetan ikerketa pribatuko txostenen edukira jotzeko aukera; hortaz, horrelakoak daudela egiaztatzeko aukera baino ez da egongo, betiere ikerketa polizial edo judizialak edo zehapen-prozedurak egon ezean.
VI. tituluan, aurreko legedian zehapen-araubidean zeuden gabezia nagusietako batzuk konpontzen dira. Hala, behar bezala bereizita jasotzen dira segurtasun pribatuko erakundeek, langileek edo erabiltzaileek egindako arau-hausteak, eta, azken horiekin batera, arlo horretako prestakuntza-zentroak ere jasotzen dira.
Arreta berezia eskaintzen zaio intrusismoa saihesteko xedea duten jokabide arauhausle guztien erregulazioari, jokabide horiek egiten dituztenak segurtasun-enpresak, gaikuntzarik gabeko langileak, berez segurtasun pribatuko jarduerak egiten dituzten zerbitzu-enpresak edota erabiltzaileak izan.
Arlo horretan, ahalegin handia egin da arau-hausteak mailakatzeko eta bakoitzari dagokion zehapena zehazteko irizpideak finkatzeko; funtsean, arau-hausteak gehiago bereizteko.
Azkenik, testuaren amaieran, uztailaren 30eko 23/1992 Legetik araudi berrira egokitzeko trantsizioa behar bezala egiteko beharrezko diren xedapenak jasotzen dira; batez ere, araudia dagokion erregelamenduaren bidez garatzen den arte.
ATARIKO TITULUA
Xedapen orokorrak
I. KAPITULUA
Xedapen erkideak
1. artikulua. Xedea.
1.Lege honen xedea pertsona pribatu fisiko edo juridikoek segurtasun pribatuko jarduerak egiteari eta zerbitzuak emateari buruzkoak arautzea da; jarduera eta zerbitzu horiek pertsona fisiko edo juridiko publiko edo pribatuek kontrata ditzakete, beren borondatez edota nahitaez, pertsonak eta ondasunak babesteko. Pertsona edo ondasunen gainean egiten diren ikerketa pribatuak ere arautzen ditu legeak. Jarduera horiek guztiak segurtasun publikoaren osagarri dira, eta horren mendeko.
2.Halaber, segurtasun publikoa areagotzearren, segurtasun pribatuko zerbitzuak Segurtasun Indar eta Kidegoetakoekin ahalik eta eraginkortasun handienez koordinatzeko esparrua ezartzen du legeak, lehen zerbitzuak bigarrenen osagarri baitira.
2. artikulua. Definizioak.
Lege honen ondorioetarako, honako kontzeptu hauek hauxe dira:
1.Segurtasun pribatua: pertsona fisiko edo juridiko publiko edo pribatuek, beren borondatez edota nahitaez, hartutako segurtasuneko jardueren, zerbitzuen, eginkizunen eta neurrien multzoa, segurtasun-enpresek, detektibe pribatuen bulegoek eta segurtasun pribatuko langileek eginak edo emanak, nahita egindako ekintzei edo halabeharrezko
arriskuei aurre egiteko, edota pertsonen eta ondasunen gaineko ikerketak egiteko, pertsonen segurtasuna bermatzearren, haien ondarea babestearren eta haien jardueren garapen normala zaintzearren.
2.Segurtasun pribatuko jarduerak: segurtasun pribatuko zerbitzuen emaileek enpresaeta lanbide-jarduna gauzatzeko dauzkaten jarduera materialerako esparruak.
3.Segurtasun pribatuko zerbitzuak: segurtasun pribatuko zerbitzu-emaileek segurtasun pribatuko jarduerak gauzatzeko egindako ekintzak.
4.Segurtasun pribatuko eginkizunak: segurtasun pribatuko langileei esleitutako ahalmenak.
5.Segurtasun pribatuko neurriak: prebentzioedo babes-xedeak betetzera bideratutako baliabideak.
6.Segurtasun pribatuko zerbitzu-emaileak: segurtasun pribatuko enpresak, detektibe-bulegoak eta segurtasun pribatuko eginkizunak betetzeko gaituta dauden langileak.
7.Segurtasun pribatuko enpresa: segurtasun pribatuko zerbitzuak emateko baimenduta dauden edo erantzukizunpeko adierazpenaren araubidearen mende dauden pertsona fisiko edo juridiko pribatuak.
8.Segurtasun pribatuko langileak: dagokion gaikuntza eskuratuta, segurtasun pribatuko eginkizunak betetzen dituzten pertsona fisikoak.
9.Egiaztatutako langileak: prestakuntza-zentroetako irakasleak, lege honek esleitutako eginkizunak betetzen dituzten ingeniari eta teknikariak, eta segurtasunoperadoreak.
10.Segurtasun pribatuaren erabiltzailea: beren borondatez edota nahitaez, segurtasun pribatuko zerbitzuak edo neurriak kontratatzen edo hartzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoak.
11.Detektibe pribatuen bulegoak: detektibe pribatu batek edo gehiagok osatutako bulegoak, ikerketa pribatuko zerbitzuak ematen dituztenak.
12.Segurtasun pribatuko langileak edo izangaiak prestatzeko zentroak: beren lokaletan segurtasun pribatuko langileei prestakuntza emateko, erantzukizunpeko adierazpenaren araubidearen mende dauden establezimenduak.
13.Elementu, produktu edo zerbitzu homologatua: arau tekniko batek ondorio horietarako biltzen dituen zehaztapen teknikoak edo irizpideak betetzen dituena.
14.Elementu, produktu edo zerbitzu egiaztatua, ziurtatua edo frogatua: xede horretarako eratutako erakunde independente batek, Europar Batasuneko kide den Estatu batek aitortutakoak, hala izendatutakoa.
3. artikulua. Aplikazio-eremua.
1.Honako hauei aplikatuko zaizkie lege honen xedapenak: segurtasun pribatuko enpresei, segurtasun pribatuko langileei, detektibe-bulegoei, segurtasun pribatuko zerbitzuei, segurtasun-neurriei eta arlo honetan egindako kontratuei.
2.Halaber, kasuan-kasuan egokia den neurrian, hauei ere aplikatuko zaizkie: segurtasun-neurriak eduki beharra duten establezimenduei, segurtasun pribatuko zerbitzuen erabiltzaileei, segurtasun-enpresetako ingeniariei eta teknikariei, segurtasunoperadoreei, prestakuntza-zentroetako irakasleei, segurtasun informatikoko zerbitzuak ematen dituzten enpresei, norberak erabiltzeko alarmak hartzen dituzten zentralei eta segurtasun pribatuko langileak prestatzeko zentroei.
3.Zehapen-araubidea, behin-behineko neurriak eta ikuskatzeko ahalmenak aplikagarri izango zaizkie baimenduta egon gabe edo erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu gabe segurtasun pribatuko eginkizunak betetzen edo zerbitzuak ematen dituzten enpresei eta langileei, baita eginkizun edo zerbitzu horiek legez emateko gaituta edo egiaztatuta ez daudenei ere.
4. artikulua. Helburuak.
Segurtasun pribatuak helburu hauek ditu:
a) Segurtasun pribatuaren erabiltzaileen segurtasunedo informazio-behar legitimoei erantzutea, segurtasuna edo ikerketa agindu dieten pertsonen edo ondasunen kaltegabetasuna edo pribatutasuna zainduta izan litezkeen eskubide-urraketen, nahita egindako mehatxuen eta halabeharrezko arriskuen edo tankera horretako bestelakoen aurrean.
b) Segurtasun publikoa bermatzen, arau-hausteak prebenitzen eta beren jarduerekin eta ikerketekin lotutako prozedurei informazioa ematen laguntzea.
c) Estatuari dagokion segurtasunaren monopolioa osatzea, bere bitartekoak eta gaitasunak segurtasun publikoaren kanpo-baliabide gisa funtzionalki txertatuta.
5. artikulua. Segurtasun pribatuko jarduerak.
1.Honako hauek dira segurtasun pribatuko jarduerak:
a) Ondasun, establezimendu, toki eta ekitaldi publiko nahiz pribatuak zaintzea eta babestea, bai eta horrelakoetan dauden pertsonak ere.
b) Pertsona fisiko zehatz batzuk laguntzea, defendatzea eta babestea, baita legez agintari-izaera dutenak ere.
c) Txanponak eta billeteak, balore-tituluak, bitxiak, metal preziatuak, antzinako zaharkinak, artelanak edo balio ekonomiko, historiko edo kulturalagatik eta sortutako itxaropenengatik zaintza edo babes berezia behar duten bestelako objektuak biltegiratzea, zaintzea, zenbatzea eta sailkatzea.
d) Lehergaiak, armak, metalezko kartutxoak, substantziak, gaiak, salgaiak eta arriskutsuak direlako zaintza eta babes berezia behar duen beste edozein objektu biltegiratzea eta zaintzea.
e) Aurreko bi lerrokadetan aipatutako objektuak garraiatzea eta banatzea.
f) Alarmak hartzeko zentralei edota kontrol edo bideozaintza-zentroei lotuta dauden segurtasun-aparatuak, -ekipoak, -gailuak eta -sistemak ezartzea eta mantentzea.
g) Alarma-seinaleak konektatzeko, hartzeko, egiaztatzeko eta, hala dagokionean, horiei erantzuteko zein haiek igortzeko zentralak ustiatzea, bai eta pertsonen, ondasun higiezinen edo higigarrien segurtasunerako gailu osagarrien seinaleak edota ezarritako neurriak betetzeko seinaleak motorizatzea, eta horrelako kasuetan eskudun diren Segurtasun Indar eta Kidegoei jakinaraztea ere.
h) Alderdi batek eskatuta bakarrik jazar daitezkeen pertsonei, gertaerei edo delituei buruzko ikerketa pribatua egitea.
2.Segurtasun pribatuko enpresek baino ezin izango dituzte eman aurreko paragrafoaren a) eta g) arteko lerrokadetan zehaztutako jardueren gaineko zerbitzuak, betiere Segurtasun Indar eta Kidegoen eskumenei kalterik egin gabe. Detektibe-bulegoek baino ezin izango dituzte eman aurreko paragrafoaren h) lerrokadan aipatutako jardueraren gaineko zerbitzuak.
3.Erakunde publikoek edo pribatuek, Barne Ministerioak edo organo autonomiko eskudunak baimena eman ondoren, norberak erabiltzeko alarmak hartzeko zentralak eratu ahal izango dituzte beren titulartasuneko ondasun higiezinetan edo higigarrietan ezarritako segurtasun-sistemetatik jasotzen dituzten alarma-seinaleak konektatzeko, hartzeko, egiaztatzeko eta, hala dagokionean, erantzun eta igortzeko. Nolanahi ere, horien bitartez ezin izango diete hirugarrenei inolako segurtasun-zerbitzurik eman.
6. artikulua. Jarduera bateragarriak.
1.Honako jarduera hauek lege honen aplikazio-eremutik kanpo gelditzen dira, aplikatu beharreko araudi espezifikoari kalterik egin gabe, bereziki produktuen homologazioari dagokionez:
a) Segurtasuneko eta segurtasun-sarrailagintzako elementuak edo produktuak egitea, merkaturatzea, saltzea, ematea, ezartzea edo mantentzea.
b) Segurtasun elektronikoko ekipoak egitea, merkaturatzea, saltzea edo ematea, bai eta aipatutako ekipo horiek ezartzea edo mantentzea ere, betiere alarma-zentralei edota kontrol edo bideozaintzarako zentroei konektatuta ez badaude.
c) Suteak prebenitzeko edo horietatik babesteko sistemen alarmak edo alarma teknikoak edo laguntzakoak edota kontrol edo mantentzeko sistema edo zerbitzuen alarmak hartzeko zentraletara konektatzea.
d) Segurtasun pribatuko jardueren arloko plangintza egitea eta aholkularitza ematea; hau da, segurtasun-azterlanak eta -txostenak, arrisku-azterketak eta segurtasun-planak egitea era guztietako arriskuetatik babesteari dagokionez, baita segurtasun-zerbitzuei buruzko ikuskaritzak ere.
Jarduera horiek segurtasun pribatuko enpresek egin ahal izango dituzte.
2.Honako zerbitzu eta eginkizun hauek ere lege honen aplikazio-eremutik kanpo gelditzen dira, betiere segurtasun pribatuko zerbitzuak edo eginkizunak beren gain hartzea edo egitea ez badakarte, eta kasu bakoitzean aplikagarri zaizkien arau sektorialen bidez zuzenduko dira:
a) Instalazioetarako sarbideetan atezainek eta tankera horretako gainerako langile osagarriek informatzeko edo kontrolatzekoak egindakoak, horien barnean hauek hartuta: giltzak zaintzea, ateak ireki eta ixtea, pertsonak edo ibilgailuak sartzeko orduan laguntza ematea, aipatutako zerbitzu hori ematen duten lokalen barneko araudia betetzea, bai eta laguntzeko edo sorosteko zeregin osagarriak edo mendekoak egitea ere; betiere horiek guztiak higiezinen, lokal publikoen, aparkalekuen, garajeen eta autobideen ateetan edo barnealdean egiten badituzte, baita bidesari-eremu, zerbitzugune zein mantentzeko eta atsedenerako guneetan ere.
b) Era guztietako eraikin edo higiezinetan bisitariak hartzeko, egiaztatzeko eta orientatzeko zereginak, baita sarrerak, dokumentuak edo agiriak egiaztatzekoak ere, eta aipatutako zerbitzua ematen duten lokalen barne-araudia betearazteko lanak.
c) Instalazioen barnealdeko eremu mugatuetan joan-etorriak kontrolatzea, horietako barne-araudia betez.
d) Era guztietako higiezinetan galdaren, ondasunen eta, oro har, instalazioen egoera eta jarduna egiaztatzea eta kontrolatzea, haien egoera eta funtzionamendu egokia bermatzearren.
Zerbitzu eta eginkizun horiek segurtasun pribatuko enpresek eta langileek eman edo bete ahal izango dituzte; betiere, egiten dituzten segurtasun pribatuko eginkizunen osagarri moduan, eta ematen duten zerbitzuaren xede nagusia izango ez direla.
3.Aurreko paragrafoan zehaztutako zerbitzuak ematen edo eginkizunak betetzen dituzten gaikuntzarik gabeko langileek ezin izango dute, inola ere, segurtasun pribatuko langileei erreserbatutako eginkizunik bete; halaber, ezin izango dute armarik edota defentsa-bitartekorik eraman edo erabili, eta ezin izango dituzte langile horientzat aurreikusitakoekin nahas daitezkeen bereizgarriak, uniformeak edo bitartekoak eraman.
4.Segurtasun pribatuari buruzko legediaren aplikazio-eremutik kanpo gelditzen dira segurtasun-ekipo teknikoak, alarmak hartzeko zentralei edota kontrol edo bideozaintzarako zentroei konektatuta ez daudenak, saltzen, ematen, ezartzen edo mantentzen dituzten segurtasun pribatuko zerbitzuen emaileak.
5.Segurtasun-aparatuak, -gailuak eta -sistemak –alarmak hartzeko zentralei edota kontrol edo bideozaintzarako zentroei konektatu gabe– ezartzen edo mantentzen aritzen diren segurtasun pribatuko enpresak baimenduta dauden segurtasun pribatuko jarduerei
eta zerbitzuei dagokienez baino ez daude segurtasun pribatuari buruzko araudiaren mende.
6.Segurtasun informatikoko jardueretan aritzen diren enpresei, segurtasun pribatukoak izan ala ez, ematen dituzten zerbitzuen kalitatea bermatzeko eskakizun bereziak ezarri ahal izango zaizkie erregelamendu bidez, erakunde publikoen eta pribatuen segurtasunean zuzeneko eragina baitute. Segurtasun informatikotzat hartzen da informazio-sistemak babesteko neurrien multzoa, haren edo haiek ematen duten zerbitzuaren konfidentzialtasuna, erabilgarritasuna eta osotasuna bermatzearren.
7. artikulua. Salbuetsitako jarduerak.
1.Nork bere burua babesteko jarduerak (interesdunek beren kabuz eta beren buruarentzat zuzenean hartutako neurriak edo arretak, alegia) ez daude lege honi lotuta; betiere, beren ingurune pertsonala edo ondarezkoa babesteko soilik badira, eta horrelakoek ez badakarte inolako kontraprestaziorik, ezta hirugarrenei emandako segurtasun-zerbitzu pribaturik ere.
Interesdunek, edonolako enpresak edo erakundeak direnean, ez dituzte inola ere beren langileak lege honetan segurtasun pribatuko enpresa eta langileentzat erreserbatutako eginkizunak betetzeko erabiliko.
2.Lege honen aplikazio-eremutik kanpo gelditzen da norberak informazioa edo datuak eskuratzea, bai eta sarbide publikoko iturrietan edo erregistroetan ageri den informazio librea hartzeko, biltzeko, aztertzeko, jakinarazteko edo hornitzeko zerbitzuak kontratatzea ere.
8. artikulua. Printzipio gidariak.
1.Segurtasun pribatuko zerbitzu eta eginkizunak betetzeko orduan, errespetatu egin beharko da Konstituzioan, lege honetan –bereziki, 30. artikuluan ezarritako jardunprintzipioak–, eta gainerako ordenamendu juridikoan xedatutakoa.
2.Segurtasun pribatuko zerbitzuen emaileak Segurtasun Indar eta Kidegoekin elkarlanean arituko dira edozein tokitan eta momentutan, eta beren jarduerei dagokienez haiek xedatzen duten guztia beteko dute.
3.Segurtasun Indar eta Kidegoen legedian xedatutakoarekin bat etorriz, segurtasunenpresek, detektibe-bulegoek eta segurtasun pribatuko langileek laguntza emateko eta elkarlanean aritzeko betebeharra izango dute uneoro haien eginkizunetan, eta haien argibideak jarraitu beharko dituzte segurtasun publikoan edo haien eskumenetan eragiten duten zerbitzuei dagokienez.
4.Segurtasun pribatuko enpresek, bulegoek eta langileek:
a) Dagozkien zerbitzuak ematen eta eginkizunak betetzen ari direnean, ezin izango dute bilera eta manifestazioetan parte hartu, ezta politikaedo lan-arloko gatazketan ere, eta ezin izango dituzte horrelakoak eragotzi.
b) Ezin izango dute inolako kontrolik ezarri iritzi politikoen, sindikalen edo erlijiosoen gainean edota horrelako iritzien adierazpenaren gainean, eta ezin izango dute ideologia, afiliazio sindikal, erlijio edo sinesmenei buruzko datuen gainean tratamendurik egin, automatizatua izan edo ez.
c) Debekaturik izango dute zerbitzuak eta eginkizunak gauzatzean bezeroei edo horiekin lotutako pertsonei buruz edota babestu edo ikertu beharreko ondasun eta gauzei buruz ezagutzen duten edozein informazio hirugarrenei jakinaraztea, agintari judizialei eta polizialei dagozkien eginkizunak gauza ditzaten izan ezik.
5.Barne-gaietarako ministroak edo, hala badagokio, organo autonomiko eskudunaren titularrak debekatu egingo du segurtasun pribatuko zerbitzuetan bitarteko material edo tekniko jakin batzuk erabiltzea, baldin eta horrelakoek hirugarrenei kalteak eragin badiezazkiekete edo herritarren segurtasuna arriskuan jar badezakete.
6.Segurtasun pribatuko langileek eginkizunak betetzen badituzte eskudun agintaritza publikoak adierazitakoaren arabera funtsezkoak diren zerbitzuak ematen
dituzten erakunde publiko edo pribatuetan, edo segurtasun-zerbitzua nahitaez ezarri denetan, aipatutako erakundeei dagokienez indarreko legediak xedatzen duena bete beharko dute grebarako eskubidea erabiltzeko orduan.
9. artikulua. Zerbitzuak kontratatzea eta jakinaraztea.
1.Ezin izango da aldez aurretik kontratatuta eta, hala badagokio, baimenduta ez dagoen segurtasun pribatuko inolako zerbitzurik eman.
2.Erregelamenduz xedatzen denaren arabera, segurtasun pribatuko zerbitzuak emateko kontratuak idatziz formalizatu beharko dira beti, eta Barne Ministerioari edo, hala badagokio, organo autonomiko eskudunari jakinarazi beharko zaizkio, zerbitzuak ematen hasi baino lehenago.
3.Ikerketa pribatuko zerbitzu-kontratuen berri emateko jakinarazpenetan, alderdi kontratugileak identifikatzeko beharrezko diren datuak soilik zehaztuko dira; datu pertsonalik ez da jasoko.
10. artikulua. Debekuak.
1.Oro har, eta lege honetan jasotzen diren beste batzuez gain, honako debeku hauek ezartzen dira:
a) Pertsona fisiko edo juridikoek, beharrezko baimena izan gabe edo erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu gabe, segurtasun pribatuko zerbitzuak ematea edo horien publizitatea egitea.
b) Dagokion lanbide-gaikuntza edo -egiaztagiria ez duten pertsona fisikoek segurtasun pribatuko eginkizunak betetzea.
c) Segurtasun pribatuko zerbitzuak legezko eskakizun edo baldintzak bete gabe ematea.
d) Segurtasun pribatuko zerbitzuetan, homologatu gabeko segurtasun-baliabide edo -neurriak erabiltzea nahitaezkoak direnean, edo neurri edo baliabide pertsonalak, materialak edo teknikoak erabiltzea ohorerako, norberaren eta familiaren intimitaterako, norberaren irudirako edo jakinarazpenen sekreturako eskubideak urratuz, edota lege honetan eta garatzeko araudian ezarritako baldintzak edo eskakizunak bete gabe.
2.Detektibe-bulegoek eta detektibe pribatuek ezin izango dute ofizioz jazartzekoak diren delituak ikertzeko xedea duen kontraturik egin, eta, oro har, ezin izango dute era horretako deliturik ikertu; horrelako gertaeraren baten berri izan orduko, berehala eskudun agintaritzaren aurrean salatu beharko dute, eta haren esku jarri beharko dituzte delitu horrekin lotuta eskuratutako informazio eta baliabide guztiak.
3.Segurtasun-enpresek ezin izango dituzte detektibe pribatuen bulegoen berezko ikerketa pribatuko zerbitzuak eman, eta detektibe pribatuen bulegoek ezin izango dituzte segurtasun pribatuko enpresei dagozkienak eman.
11. artikulua. Segurtasun Pribatuaren Erregistro Nazionala eta erregistro autonomikoak.
1.Segurtasun pribatuko langileak, segurtasun pribatuko enpresak eta detektibe pribatuen bulegoak, bai eta ordezkaritzak eta sukurtsalak, segurtasun pribatuko langileak prestatzeko zentroak eta norberak erabiltzeko alarmak hartzeko zentralak ere, ofizioz inskribatuko dira Barne Ministerioaren Segurtasun Pribatuaren Erregistro Nazionalean, beharrezko baimenak jaso ondoren edo, hala badagokio, erantzukizunpeko adierazpenak aurkeztu ondoren, edota beharrezko gaikuntzak edo egiaztagiriak eskuratu ondoren; betiere, autonomia-erkidegoetako erregistroetan inskribatu beharrekoak ez badira.
Halaber, Segurtasun Pribatuaren Erregistro Nazionalean inskribatuko dira segurtasun pribatuaren arloan ezarritako zehapenak, kontratuen jakinarazpenak zein aldaketak, eta segurtasun pribatua kontrolatzeko eta kudeatzeko beharrezko diren datu guztiak; betiere, zehapen, jakinarazpen eta datu horiek segurtasun pribatuaren arloko eskumenak dituen
autonomia-erkidego batekoa ez den lurraldean ematen diren segurtasun pribatuko zerbitzuei badagozkie.
2.Segurtasun pribatuko enpresak eta detektibe pribatuen bulegoak, bai eta ordezkaritzak eta sukurtsalak, segurtasun pribatuko langileak prestatzeko zentroak eta norberak erabiltzeko alarma hartzeko zentralak ere, ofizioz inskribatuko dira autonomiaerkidegoetako erregistroetan, beharrezko baimenak jaso ondoren edo, hala badagokio, erantzukizunpeko adierazpenak aurkeztu ondoren, edo beharrezko gaikuntzak edo egiaztapenak eskuratu ondoren, baldin eta egoitza autonomia-erkidegoan badute eta beren jardun-eremua haren lurraldera mugatuta badago.
Halaber, aipatutako erregistro horietan inskribatuko dira segurtasun pribatuaren arloan ezarritako zehapenak, kontratuen jakinarazpenak zein aldaketak, eta segurtasun pribatua kontrolatzeko eta kudeatzeko beharrezko diren datu guztiak; betiere, zehapen, jakinarazpen eta datu horiek segurtasun pribatuaren arloko eskumena duen autonomiaerkidego baten lurraldean ematen diren segurtasun pribatuko zerbitzuei badagozkie.
3.Aipatutako Erregistro Nazionalean, bertan inskribatzen diren segurtasun pribatuko enpresei buruzko informazioaz gain, arloan eskumena duten autonomia-erkidegoetako erregistroetan inskribatutako segurtasun pribatuko enpresei buruzkoa ere jasoko da.
Ondorio horietarako, aipatutako autonomia-erkidegoetako eskudun organoek inskribatzen dituzten segurtasun pribatuko enpresen gainean egiten dituzten inskripzioen eta oharren datuak jakinarazi beharko dizkiote Segurtasun Pribatuaren Erregistro Nazionalari, baita haien aldaketak eta ezeztapenak ere.
4.Aipatutako erregistroetan, nazionalean eta autonomikoetan, segurtasun informatikoko jarduerak egiten dituzten enpresen datuak ere jasoko dira, erregelamendu bidez xedatutakoari jarraiki.
5.Erregistro Nazionalaren eta erregistro autonomikoen ardura duten agintariek beharrezko lankidetzaeta elkarrekikotasun-mekanismoak ezarriko dituzte haien elkarkonexioa eta elkarreragingarritasuna ahalbidetzeko, segurtasun pribatuko enpresak zenbakitzeko sistemak modu koordinatuan zehazteko, eta haietan jasotako erregistroinformaziora jo ahal izateko; guztia ere, dagozkien eskumenak gauza ditzaten.
6.Erregistro horiek publikoak izango dira honako hauei buruzko erregistro-idazpenei dagokienez: segurtasun pribatuko enpresen, detektibe-bulegoen, segurtasun pribatuko langileak prestatzeko zentroen eta norberak erabiltzeko alarmen zentralen izena edo sozietatearen izena, egoitza, identifikazio fiskaleko zenbakia, eta dagokion baimena lortu edo erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu dutelako egin ditzaketen jarduerak.
7.Segurtasun Pribatuaren Erregistro Nazionalaren antolamendua eta funtzionamendua erregelamendu bidez arautuko dira.
II. KAPITULUA
Estatuko Administrazio Orokorraren eta autonomia-erkidegoen eskumenak
12. artikulua. Estatuko Administrazio Orokorraren eskumenak.
1.Estatuko Administrazio Orokorrari dagokio, Barne Ministerioaren bidez eta, hala badagokio, gobernu-ordezkaritzen eta -azpiordezkaritzen bidez, honako ahalmen hauek gauzatzea:
a) Segurtasun pribatuko enpresak eta haien ordezkaritzak baimentzea edo haien erantzukizunpeko adierazpena jasotzea, baita horrelakoak ikuskatzea eta zehatzea ere, baldin eta horien gaineko eskumena autonomia-erkidegoek beren gain hartu ez badute.
b) Detektibe pribatuen bulegoak eta horien sukurtsalak irekitzeko erantzukizunpeko adierazpena jasotzea, baita horiek ikuskatzea eta zehatzea ere, baldin eta ahalmen horiek gauzatzea autonomia-erkidegoen eskumenekoa ez bada.
c) Segurtasun pribatuko langileak gaitzea eta desgaitzea, eta langile horien armak, agiriak, uniformeak, ezaugarriak eta defentsarako bitartekoak zehaztea, baita segurtasunenpresetako ingeniari zein teknikariak eta segurtasun-operadoreak egiaztatzea ere.
d) Segurtasun pribatuko langileak prestatzeko programa eta ikastaro espezifikoak onartzea, aldatzea eta ezeztatzea, horiek Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren edo Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioaren eskumenekoak ez direnean.
e) Segurtasun pribatuko langileak prestatzeko zentroen erantzukizunpeko adierazpena jasotzea eta zentro horiek ikuskatzea zein zehatzea, baldin eta horien eskumena autonomia-erkidegoek bereganatu ez badute, eta, betiere, horietako irakasleak egiaztatzea.
f) Nork bere burua babesteko zerbitzuak baimentzea, ikuskatzea eta zehatzea, autonomia-erkidegoen eskumenekoa ez denean, bai eta segurtasun pribatuko enpresek eta langileek eman ditzaketen mugaz gaindiko segurtasun-jarduerak eta -zerbitzuak baimentzea, ikuskatzea eta zehatzea ere.
g) Segurtasun pribatuaren arloko eskumena duen autonomia-erkidegoaren lurraldeeremua baino handiagoa den batean ematen diren segurtasun pribatuko zerbitzuak eta norberak erabiltzeko alarma-zentralenak baimentzea, bai eta zerbitzu horiek aipatutako autonomia-erkidegoen lurraldetik kanpo egiten diren zatian ikuskatzea eta zehatzea ere.
h) Segurtasun pribatuko produktuei, sistemei, gailuei, ekipoei, neurriei eta zerbitzuei eskatu beharreko ezaugarri teknikoak eta homologazio-baldintzak erregelamendu bidez zehaztea.
i) Segurtasun pribatuko neurriak nahitaez eduki behar dituzten establezimenduak erregelamendu bidez zehaztea, bai eta establezimendu mota bakoitzak ezarri beharreko nahitaezko neurrien mota eta hedadura finkatzea ere.
j) Segurtasun-neurriak nahitaez hartu behar dituzten industria-, merkataritzaeta zerbitzu-establezimenduak eta -instalazioak baimentzea, ikuskatzea eta zehatzea, betiere ahalmen horiek gauzatzea autonomia-erkidegoen eskumena ez bada.
k) Segurtasun eta ikerketa pribatuko zerbitzuak Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoenekin koordinatzea.
2.Estatuko Administrazio Orokorraren eskumenen esparruan, eta Segurtasun Indar eta Kidegoen legerian xedatutakoarekin bat etorriz:
a) Poliziaren Zuzendaritza Nagusiari dagokio segurtasun, zaintza eta ikerketako enpresa, erakunde eta zerbitzu pribatuak zein horien langileak, bitartekoak eta jarduerak kontrolatzea.
b) Guardia Zibilaren Zuzendaritza Nagusiari dagokio armen arloan dauzkan eskumenak segurtasun pribatuko enpresen eta langileen gainean gauzatzea, baita landazainak eta horien espezialitateak kontrolatzea ere. Poliziaren Zuzendaritza Nagusiari dagozkion eskumenei eragin gabe, segurtasun pribatuko langileen jarduera operatiboak kontrolatzeko lanetan parte hartu ahal izango du, horrelakoek zerbitzuak bere eskumenesparruan ematen badituzte.
13. artikulua. Autonomia-erkidegoen eskumenak.
1.Autonomia-estatutuaren arabera pertsonak eta ondasunak babesteko eta ordena publikoa mantentzeko eskumena duten autonomia-erkidegoek Estatuaren legedia betearaziko dute gai hauen gainean:
a) Segurtasun pribatuko enpresak eta horien ordezkaritzak baimentzea, bai eta detektibe pribatuen bulegoak eta sukurtsalak irekitzeko erantzukizunpeko adierazpena jasotzea ere, baldin eta, bi kasuetan, egoitza autonomia-erkidegoan badute eta jarduneremua haren lurraldera mugatuta badute.
b) Autonomia-erkidegoan egiten diren segurtasun pribatuko zerbitzuak eta jarduerak baimentzea, baimena edo aurretiko kontrola behar dutenean.
c) Autonomia-erkidegoan egiten diren segurtasun pribatuko jarduera eta zerbitzuak, baita ematen edo erabiltzen dituztenak ere, ikuskatzea eta zehatzea, eta autonomiaerkidegoan jarduten duten detektibe pribatuen bulegoak eta sukurtsalak ikuskatzea eta zehatzea.
d) Egoitza autonomia-erkidegoan duten segurtasun pribatuko langileak prestatzeko zentroen erantzukizunpeko adierazpena jasotzea, eta horiek ikuskatzea eta zehatzea.
e) Autonomia-erkidegoan ematen diren segurtasun eta ikerketa pribatuko zerbitzuak polizia autonomikoaren eta udaltzaingoaren zerbitzuekin koordinatzea.
f) Segurtasun-neurriak nahitaez hartu behar dituzten autonomia-erkidegoko industria-, merkataritzaeta zerbitzu-establezimenduak eta -instalazioak baimentzea, ikuskatzea eta zehatzea.
2.Estatuko legediak horrela xedatzen duenean autonomia-estatutuaren bidez segurtasun pribatuaren arloko eskumen betearazlea eskuratu duten autonomiaerkidegoek eskumen hori gauzatuko dute berezko polizia-kidegorik badute edota Polizia Nazionalaren Kidegoarekin lankidetzan aritzeko formulak ezartzen badituzte, Segurtasun Indar eta Kidegoen legedian aurreikusitakoak; zehazki, arlo hauetan gauzatuko dute eskumena:
a) Egoitza autonomia-erkidegoan duten eta jarduera-esparrua haren lurraldera mugatuta daukaten segurtasun pribatuko enpresak baimentzea, ikuskatzea eta zehatzea.
b) Aurreko lerrokadan jasota ez dauden segurtasun-enpresek egindako arauhausteak salatzea eta eskudun agintariei jakinaraztea.
I. TITULUA
Koordinazioa
14. artikulua. Lanbide-elkarlana.
1.Segurtasun-enpresek, detektibe-bulegoek eta segurtasun pribatuko langileek Segurtasun Indar eta Kidegoekin elkarlanean aritzeko betebehar berezia daukate. Betebehar hori legezkotasun-printzipioa betez gauzatuko dute, eta segurtasun publikoa mantentzeko jarduerak behar bezala egiten direla bermatzeko xedearekin; beharrezkoa denean, zuhurtasuna eta konfidentzialtasuna bermatuko dituzte.
2.Segurtasun-enpresek, detektibe-bulegoek eta segurtasun pribatuko langileek herritarren segurtasuna prebenitzeko, mantentzeko edo berrezartzeko gertaera edo informazio garrantzitsu oro jakinarazi beharko diete Segurtasun Indar eta Kidegoei, ahal bezain laster, baita beren jarduerak eta eginkizunak gauzatzean ezagutu duten delituegitate oro ere, eta ustezko gaizkileak zein horiekin zerikusia duten tresnak, gauzak eta frogak haien esku jarriko dituzte.
3.Segurtasun Indar eta Kidegoek arriskuak ebaluatzea errazteko eta, ondorioz, babes-neurriak ezartzeko lagungarri den informazioa eman ahal izango diete segurtasun pribatuko langileei, beren eginkizunak betetzean. Informazio horretan izaera pertsonaleko datuak baleude, segurtasun publikoarentzat egiazko arriskua dagoenean edo arau-hauste penalak saihesteko baino ezin izango dituzte horiek jakinarazi.
15. artikulua. Segurtasun Indar eta Kidegoek informaziora jotzea.
1.Herritarren segurtasuna zaintzen laguntzeko beharrezko diren datu-lagapenak baimentzen dira, bai eta Segurtasun Indar eta Kidegoek segurtasun pribatuko enpresek ezarritako sistemetara sarbidea izatea ere, informazioa denbora errealean egiaztatu ahal izan dezaten segurtasun publikorako egiazko arrisku bat prebenitzeko edo arau-hauste penalak zigortzeko beharrezkoa denean.
2.Izaera pertsonaleko datuak zein lege hau betetzeko sortutako fitxategiak (automatizatuak edo ez) tratatzeko orduan, datu pertsonalak babesteko araudian xedatutakoa bete beharko da.
3.Segurtasun pribatuko erakundeek eta langileek Segurtasun Indar eta Kidegoei informazioa fede onez jakinarazteak ez ditu urratuko kontratu bidez edo legez, erregelamenduz edo administrazio-xedapenez informazioa zabaltzeari ezarritako
murrizketak, betiere hori beharrezkoa bada segurtasun publikorako egiazko arrisku bat prebenitzeko edo arau-hauste penalak zigortzeko.
16. artikulua. Koordinazioa eta parte-hartzea.
1.Barne Ministerioak edo, hala badagokio, organo autonomiko eskudunak egoki diren antolamendu-neurriak hartuko ditu, segurtasun pribatuko zerbitzuak Segurtasun Indar eta Kidegoekin koordinaturik daudela bermatzeko.
2.Estatuko Administrazio Orokorraren eskumenen esparruan, segurtasun pribatuko bitariko batzordeak eratuko dira (nazionalak, autonomikoak edo probintziakoak) , aholkularitza-organo gisa eta herri-administrazioen eta sektoreko ordezkarien arteko lankidetzarako organo gisa. Horren osaera eta eginkizunak erregelamendu bidez zehaztuko dira.
3.13. artikuluan xedatutakoaren arabera segurtasun pribatuaren arloko eskumenak beren gain hartu dituzten autonomia-erkidegoetan ere egon ahalko dira segurtasun pribatuaren arloko aholkularitza-organoak; organo horiek kasuan-kasuan xedatutako osaera eta funtzionamendua izango dituzte.
II. TITULUA
Segurtasun pribatuko enpresak eta detektibe pribatuen bulegoak
I. KAPITULUA
Segurtasun pribatuko enpresak
17. artikulua. Jardutea.
1.Segurtasun pribatuko enpresek 5.1 artikuluan aurreikusitako jardueren gaineko zerbitzuak soilik eman ahalko dituzte, bertako h) lerrokadan jasotakoa izan ezik.
2.Jarduera horiez gain, segurtasun pribatuko enpresek 6. artikuluan aipatutako jarduera bateragarriak egin ahal izango dituzte, eta, halaber, segurtasun pribatuko langileak, beren langile taldekoak izan edo ez, prestatzeko, eguneratzeko eta espezializatzeko eginkizunak ere bete ahalko dituzte; hartarako, baina, prestakuntzazentroak sortu beharko dituzte, 29.4 artikuluan zehaztutakoari eta erregelamendu bidez xedatutakoari jarraiki.
3.Segurtasun pribatuko enpresak sozietate gisa edo banako enpresaburu moduan eratuta egon ahalko dira; bi kasuetan, kapitulu honetan segurtasun pribatuko enpresentzat aurreikusitako baldintza eta eskakizun guztiak bete beharko dituzte.
18. artikulua. Administrazio-baimena.
1.Segurtasun pribatuko zerbitzuak emateko, segurtasun pribatuko enpresek administrazio-baimena eskuratu beharko dute eta, ofizioz, dagokien erregistroan inskribatuko dira, erregelamenduz xedatutako prozeduraren arabera.
2.Erantzukizunpeko adierazpen batek ordeztuko du administrazio-baimena, 5.1.f) artikuluan jasotako segurtasun pribatuko jardueran bakarrik jardun nahi dutenean.
3.Baimenak edo erantzukizunpeko adierazpenak balio mugagabea izango du.
19. artikulua. Eskakizun orokorrak.
1.Segurtasun pribatuko enpresek honako eskakizun orokor hauek bete behar dituzte baimena eskuratzeko edo, hala badagokio, erantzukizunpeko adierazpena aurkezteko, eta, gero, Segurtasun Pribatuaren Erregistro Nazionalean edo dagokion erregistro autonomikoan inskribatzeko eta segurtasun pribatuko jarduerak egiteko:
a) Legez eratuta eta merkataritza-erregistroan edo dagokion erregistro publikoan inskribatuta egotea, eta xede bakartzat 5.1 artikuluan aipatutako jarduera guztiak edo batzuk edukitzea, h) lerrokadan aipatutakoa izan ezik. Nolanahi ere, xede horren barruan baimendutako segurtasun-jarduerak betetzeko ezinbestekoak diren jarduerak ere jaso ahalko dira, baita 6. artikuluan jasotako jarduera bateragarriak ere.
b) Europar Batasuneko estatu kide bateko nazionalitatea izatea, edo Europako Esparru Ekonomikorako Akordioko alderdi den estatu batekoa.
c) Proportzionaltasun-printzipioarekin bat etorriz, erregelamendu bidez zehazten diren giza baliabideak, prestakuntzakoak, finantzarioak, materialak eta teknikoak edukitzea; betiere, baimena eskatzen duten edo erantzukizunpeko adierazpena aurkezten duten jardueren izaeraren arabera eta jarduera horiekin lotuta ematen dituzten zerbitzuen ezaugarrien arabera. Armak erabili beharreko zerbitzuak ematean, neurriak hartu beharko dira arma horien zaintza, erabilera eta funtzionamendu egokia bermatzeko. Halaber, segurtasun pribatuko enpresetako ingeniari eta teknikariek zein segurtasun-operadoreek beharrezko egiaztagiria eduki beharko dute, Barne Ministerioak emana. Egiaztagiri hori eskatzailearen zintzotasuna baieztatzera eta aurrekari penalik ez duela egiaztatzera mugatuko da, erregelamendu bidez xedatutakoari jarraiki.
d) Erregelamendu bidez xedatutako segurtasun-neurriak edukitzea.
e) Erantzukizun zibileko aseguru-kontratu bat sinatzea edo bestelako finantzaberme batzuk eratzea, erregelamendu bidez xedatutako zenbatekoarekin eta baldintzekin.
f) Erregelamendu bidez zehazten den abala edo kauzio-asegurua eratzea Espainiako agintarien izenean, enpresaren jardunaren ondorioz gertatzen diren segurtasun pribatuari buruzko araudiaren arau-hausteengatiko administrazioerantzukizunei erantzuteko soilik.
g) Delitu hauengatik epai irmo bidez zigortuta ez egotea: zigortzeko moduko kaudimengabezia; Herri Ogasunaren aurkako delitua; Gizarte Segurantzaren aurkakoa; langileen eskubideen aurkakoa; ohorerako, norberaren eta familiaren intimitaterako edo norberaren irudirako eskubidea babesteko esparruan bidegabe sartzea, eta jakinarazpenen sekretua edo bestelako oinarrizko eskubideak urratzea; guztia ere, aurrekari penalak indargabetu ez badira. Pertsona juridikoei dagokienez, eskakizun hori izatezko edo zuzenbideko administratzaileei eta ordezkariei aplikatuko zaie; horrelakoak, karguak edo ordezkaritzak irauten duen bitartean, ezin izango dira aipatutako egoeran egon pertsona juridiko horien izenean edo alde egindako jarduerengatik.
h) Delitu hauengatik epai irmo bidez zigortuta ez egotea, eskaeraren aurreko bost urteetan: ohorerako, norberaren eta familiaren intimitaterako edo norberaren irudirako eskubidea babesteko esparruan bidegabe sartzea, eta jakinarazpenen sekretua edo bestelako oinarrizko eskubideak urratzea. Pertsona juridikoei dagokienez, eskakizun hori izatezko edo zuzenbideko administratzaileei eta ordezkariei aplikatuko zaie; horrelakoak, karguak edo ordezkaritzak irauten duen bitartean, ezin izango dira aipatutako egoeran egon pertsona juridiko horien izenean edo alde egindako jarduerengatik.
2.Segurtasun pribatuko enpresei, xedetzat 5.1.b) , c) , d) , e) eta g) artikuluan jasotako jardueraren bat dutenean, eskakizun orokorrez gain, jarduera horiekin lotutako zerbitzuen berezitasunaren araberako eskakizun eta berme gehigarriak ere betetzeko eskatu ahal izango zaie, erregelamendu bidez.
3.Halaber, 5.1.a) , f) eta g) artikuluan jasotako jarduerei dagokienez, giza baliabideei eta bitarteko materialei buruzko eskakizunak zabaldu egin ahal izango dira, erregelamenduz xedatutakoaren arabera, azpiegitura kritikoetan edo funtsezko zerbitzuetan eta 40.1 artikuluan zein 41.2 eta 3 artikuluan azaldutako zerbitzuetan segurtasun pribatuko zerbitzuak eman ahal izateko.
4.Segurtasun pribatuko enpresek, azpiegitura kritikoak babesteko legedian zehaztutako sektore estrategikoetan segurtasun pribatuko zerbitzuak kontratatu ahal izateko, ziurtapen-erakunde egiaztatu batek emandako ziurtagiria eduki beharko dute zerbitzu horiek eman aurretik; ziurtagiri horrek aplikagarri zaien administrazio, lan, Gizarte Segurantza eta zerga arloko araudia betetzen dutela bermatu beharko du, gutxienez.
5.Artikulu honen 1.e) eta f) paragrafoetan xedatutakoaren ondorioetarako, jatorrizko Europar Batasuneko estatu kidean edo Europako Esparru Ekonomikoari buruzko Akordioko kide den estatuan erantzukizun zibileko aseguruaren edo bestelako bermeen kontratua izenpetzeari dagokionez eskatutako baldintzak hartuko dira kontuan, baita abalak edo kauzio-aseguruak eratzeari buruzkoak ere.
6.Espainiarrak ez diren segurtasun pribatuko enpresak, baldin eta segurtasun pribatuko zerbitzuak emateko baimenduta badaude Europar Batasuneko estatu kidea den edo Europako Esparru Ekonomikoari buruzko Akordioko kide den edozein estatuko araudiaren arabera, Barne Ministerioaren Segurtasun Pribatuaren Erregistro Nazionalean inskribatu beharko dira nahitaez, edota, egoitza segurtasun pribatuaren arloko eskumenak dituen autonomia-erkidego batean eta jardun-eremua lurralde horretara mugatuta dutenean, dagokion erregistro autonomikoan; horretarako, segurtasun pribatuko enpresaizaera egiaztatu beharko dute, bai eta lege honetan ezarritako eskakizunak betetzen dituztela ere, erregelamendu bidez xedatzen den moduan.
7.Aurreko paragrafoetan xedatutakoari kalterik egin gabe, segurtasun-aparatuak, -gailuak eta -sistemak ezartzea edo mantentzea beste xederik ez duten segurtasun pribatuko enpresak, alarma hartzeko zentralekiko konexio-zerbitzuak ere ematen badituzte, artikulu honetan jasotako eskakizunen bat betetzetik salbuetsi ahal izango dira,
1.paragrafoko e) eta f) lerrokadetan jasotakoak izan ezik, erregelamendu bidez horrela xedatzen denean.
8.Artikulu honetan ezarritako eskakizunak betetzeari uztean, baimena indargabetuta geldituko da, edota enpresa itxi egingo da, erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu bada; bi kasuetan, segurtasun-enpresak dagokion erregistroan duen inskripzioa ezeztatu egingo da, ofizioz.
20. artikulua. Erregistroan inskribatzea.
1.Baimendutako segurtasun pribatuko enpresak edo, hala dagokienean, erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu dutenak, ofizioz inskribatuko dira Segurtasun Pribatuaren Erregistro Nazionalean edo dagokien erregistro autonomikoan.
2.Segurtasun Pribatuaren Erregistro Nazionalean edo dagokion erregistro autonomikoan ezin izango da inskribatu enpresarik, baldin eta bere izena nahastu egin badaiteke lehendik izena emanda dagoen beste baten izenarekin edota herriadministrazioen organoen edo dependentzien izenarekin, edota izena jarduera berdinetarako edo antzekoetarako aurretik izena emandako marka batekin bat datorrenean edo nahastera eraman dezakeenean, titularrak hala eskatzean edo adostasuna ematean izan ezik.
21. artikulua. Betebehar orokorrak.
1.Segurtasun pribatuko enpresek honako betebehar orokor hauek izango dituzte:
a) Segurtasun pribatuko jarduerak egitea lege honetan zehaztutakoaren arabera eta eman zaien baimenean edo aurkeztu duten erantzukizunpeko adierazpenean ezarritako baldintzak betez.
b) Lege honetan eta erregelamenduzko garapenean ezarritako eskakizunen araberako azpiegitura eta logistika edukitzea.
c) Erregistro Nazionalari edo dagokion erregistro autonomikoari hauen gaineko aldaketa oro jakinaraztea: forma juridikoa, izena, identifikazio fiskaleko zenbakia, egoitza, ordezkaritzak, jarduteko lurralde-eremua, legezko ordezkariak, estatutuak, akzioen eta partaidetza sozialen titulartasuna, eta enpresen administrazio-, kudeaketa-, ordezkaritzaeta zuzendaritza-organoen osaeran gerora izandako aldaketa oro.
Segurtasun-enpresek haien zerbitzura dauzkaten segurtasun pribatuko langileen altak eta bajak jakinarazi behar dizkiote Erregistro Nazionalari edota zerbitzuak ematen dituzten dagokion tokiko erregistro autonomikoari, baita ematen dituzten zerbitzuekin lotutako gorabehera zehatzak ere.
d) Haien zerbitzura dauzkaten segurtasun pribatuko langileen prestakuntza eta lanbide-eguneratzea bermatzea, baita segurtasun pribatuaren arloko prestakuntza behar duten enpresako langileena ere. Suzko armak erabiltzeko gaitasuna mantentzeko orduan, gaitutako tiro-instruktoreek hartuko dute parte.
e) Barne Ministerioari edo organo autonomiko eskudunari, urtero, jarduerei buruzko txosten bat eta urteko kontuen laburpena ematea –beharrezkoa denean, behar bezala ikuskatuta–, erregelamendu bidez xedatutako informazioa eta datuak zehaztuta. Memoria horrek ez du, inola ere, datu pertsonalik jasoko. Barne Ministerioak eta organo autonomiko eskudunek sektorearen funtzionamenduaren berri emango diete, urtero, Gorte Nagusiei eta dagokien legebiltzar autonomikoei, hurrenez hurren.
2.Horrez gain, segurtasun pribatuko enpresek Segurtasun Indar eta Kidegoei laguntza eta elkarlan berezia eskaini beharko diete; hala, eskatzen duten informazioa eman beharko diete, esleituta dauzkaten eskumenei dagokienez.
22. artikulua. Legezko ordezkariak.
1.Lege honen ondorioetarako, segurtasun pribatuko enpresen legezko ordezkaritzat joko da enpresa horien izenean zuzendaritza-, administrazio-, kudeaketaeta ordezkaritzalanak, edo lan horietakoren bat, bere gain hartzen edo egiten duena.
2.Segurtasun pribatuko enpresen ordezkariak Segurtasun Pribatuaren Erregistro Nazionalean edo dagokion erregistro autonomikoan inskribatuko dira, eta baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) Europar Batasuneko estatu kide batean edo Europako Esparru Ekonomikorako Akordioan zehaztutako estatu batean bizi diren pertsona fisikoak izatea.
b) Dolozko delituengatik zigor-aurrekaririk ez edukitzea.
c) Aurreko bi edo lau urteetan segurtasun pribatuaren arloko arau-hauste larriagatik edo oso larriagatik, hurrenez hurren, zigortuta ez egotea.
d) Indar Armatuetan edo Segurtasun Indar eta Kidegoetan zerbitzutik kenduta ez egotea, eta segurtasuneko erakundeak edo segurtasun, zaintza edo ikerketa pribatuko zerbitzuak, edota horien langileak edo bitartekoak, kontrolatzeko eginkizunak Segurtasun Indar eta Kidegoetako kide gisa bete ez izana, aurreko bi urteetan.
e) Aurreko hamar urteetan izatezko edo zuzenbideko administratzailea edo ahalorde nagusia ez izatea erruduntzat kalifikatutako konkurtsoan deklaratutako enpresa batean, edota epai irmo bidez zigortu den enpresa batean, delitu hauengatik: zigortzeko moduko kaudimengabezia, Herri Ogasunaren kontrako delitua, Gizarte Segurantzaren kontrakoa, edo langileen eskubideen kontrako delituak, ohorerako, norberaren eta familiaren intimitaterako edo norberaren irudirako eskubidearen babes-eremuan bidegabe sartzea, edota jakinarazpenen sekretua edo bestelako oinarrizko eskubideak urratzea.
3.Segurtasun pribatuko enpresen legezko ordezkariak izango dira aurreko artikuluan enpresa horiei ezarritako betebehar orokorrak betetzearen arduradun.
23. artikulua. Berariazko sektoretzat hartzea.
1.Segurtasun pribatuko enpresak sektore ekonomikotzat hartzen dira, eta berariazko araudia dute kokatze-eskubideari dagokionez.
2.Ministroen Kontseiluak, atzerriko inbertsioei buruzko araudian xedatutakoaren arabera, kapital-mugimenduen liberalizazio-araubidea eteten duenean, Barne Ministerioaren aurretiko txostena beharko da segurtasun pribatuko enpresetan atzerriko kapital-inbertsioak baimendu ahal izateko.
3.Atzerriko kapitalaren inbertsioak jaso dituzten segurtasun pribatuko enpresek horietan gertatzen den aldaketa oro jakinarazi beharko diote Barne Ministerioari, 21.1.c) artikuluan xedatutakoari dagokionez.
4.Aurreko bi paragrafoetan ezarritako mugetatik salbuetsita egongo dira Europar Batasuneko estatu kideen nazionalitatea duten pertsona fisikoak, baita estatu kide baten
legediaren arabera eratutako enpresak ere, betiere horien egoitza soziala, administrazio zentrala edo jarduera-zentro nagusia Europar Batasunaren barruan badago.
II. KAPITULUA
Detektibe pribatuen bulegoak
24. artikulua. Detektibe pribatuen bulegoak irekitzea.
1.Erregelamendu bidez xedatzen denaren arabera, detektibe pribatu gisa gaitutako pertsona fisikoek eta, halaber, gaitutako detektibe pribatuek eratutako pertsona juridikoek ireki ahal izango dituzte detektibe pribatuen bulegoak eta, hala badagokio, sukurtsalak. Guztiek ere 5.1.h) artikuluan adierazitako jarduera baino ezin izango dute egin.
2.Detektibe pribatuen bulegoak Segurtasun Pribatuaren Erregistro Nazionalean edota, hala badagokio, eskudun autonomia-erkidegoko erregistroan inskribatuko dira, ofizioz, aurretik erantzukizunpeko adierazpena aurkeztuta erregelamenduz xedatutako moduan; hartarako, honako eskakizun orokor hauek bete beharko dituzte:
a) Lanbide-jardueraren xedea 48.1 artikuluan aipatutako ikerketa pribatuko zerbitzuak ematea izatea, betiere lege honen 10. artikuluan debekuen arloan ezarritakoaren arabera.
b) Pertsona juridikoen kasuan, legez eratuta eta Merkataritza Erregistroan edo dagokion erregistro publikoan inskribatuta egotea, eta 19.1.g) eta h) artikuluan ezarritako eskakizunak betetzea.
c) Bulegoaren egoitza fisikoa izango den helbide bat finkatzea, bertan jarduera egiteko, erregistro-liburua eramateko eta kontratatzeko espedienteen zein ikerketatxostenen artxiboa egoteko.
d) Bulegora bazkide edo mendeko gisa atxikitako detektibe pribatuen izen-zerrenda ematea.
e) Erantzukizun zibileko aseguru-kontratu bat sinatzea edo bestelako finantzaberme batzuk eratzea, erregelamendu bidez xedatutako zenbatekoarekin eta baldintzekin.
f) Erregelamendu bidez erabakitzen den abala edo kauzio-asegurua eratzea Espainiako agintarien alde, bulegoen jardunaren ondorioz gertatzen diren segurtasun pribatuari buruzko araudiaren arau-hausteengatiko administrazio-erantzukizunei erantzuteko soilik.
g) Bulegoaren titularrak eta gainerako detektibeek uneoro lanbide-gaikuntzari
eustea.
h) Erregelamendu bidez xedatutako segurtasun-neurriak edukitzea.
3.Detektibe-bulegoak eta sukurtsalak irekitzeko beharrezko erantzukizunpeko adierazpenak balio mugagabea izango du.
4.Detektibe-bulegoak sozietate gisa edota banako enpresaburu moduan eratuta egon ahalko dira; kasu batean zein bestean, kapitulu honetan detektibe-bulegoetarako aurreikusitako eskakizun eta betebehar guztiak bete beharko dituzte.
5.Detektibe-bulegoak irekitzeko eskakizunak betetzeari uztean, bulegoak itxi egingo dira, eta, ofizioz, indargabetu egingo dira Segurtasun Pribatuaren Erregistro Nazionalean edo, hala badagokio, eskudun autonomia-erkidegoko erregistroan duten inskripzioa.
25. artikulua. Betebehar orokorrak.
1.Detektibe pribatuen bulegoek eta sukurtsalek honako betebehar orokor hauek izango dituzte:
a) Agintzen zaien ikerketa-zerbitzu bakoitzeko, kontratu bat idatziz formalizatzea; horren berri Barne Ministerioari edo, hala badagokio, organo autonomiko eskudunari eman beharko diote, erregelamenduz xedatzen den moduan. Bulegoen arteko azpikontratazioa dagoen kasuetan ere izango dute betebehar hori.
b) Erregistro-liburu bat eramatea, erregelamendu bidez xedatutako formatuarekin, kontratatutako edo azpikontratatutako ikerketa-zerbitzu bakoitzaren berri jasotzeko.
c) Bezeroei agindutako kontuen gaineko gorabeherak jakinaraztea eta, hala badagokio, egindako ikerketa-txostena ematea.
d) Lanarekin edo egiten ari diren ikerketekin lotuta jasotzen dituzten delitu-egitateei buruzko informazioak berehala agintari judizialari edo Segurtasun Indar eta Kidego eskudunei ematea.
e) Justizia Administrazioko eta Segurtasun Indar eta Kidegoetako eskudun organoek egindako deialdiari ahalik eta lasterren erantzutea, eta organismo horiek egiten ari diren ikerketekin lotuta dauzkaten informazioak ematea.
f) Informazioak jakinarazi edo ikerketa-txostenak aurkeztu dizkieten epaitegi eta auzitegiek eta poliziek lekukotasuna emateko eta, hala badagokio, ikerketa-txosten horien edukia berresteko egindako zitazioetara joatea.
g) Lanbide-jardunari buruzko dokumentazioa artxibatuta eta zainduta dagoela ziurtatzea; bereziki, kontratuei, txostenei, liburuei eta lortutako irudieta soinu-materialari dagokienez.
h) Barne Ministerioari edo, hala badagokio, organo autonomiko eskudunari beren forma juridikoaren, izenaren, osaeraren, egoitzaren eta sukurtsalen gaineko aldaketa oro jakinaraztea, erregelamenduz xedatutako moduan.
i) Barne Ministerioari edo, hala badagokio, eskudun organo autonomikoari aurreko urteko jardueren urteko memoria aurkeztea, erregelamendu bidez xedatutako informazioa erantsita; memoria horrek ezin izango du kontratatzaileei edo ikertutako pertsonei buruzko datu pertsonalik jaso. Barne Ministerioak eta eskudun organo autonomikoek sektorearen funtzionamenduaren berri emango diete, urtero, Gorte Nagusiei eta dagozkien legebiltzar autonomikoei, hurrenez hurren.
j) Bulegoa edozein kausagatik itxiz gero, kontratuei, ikerketa-txostenei eta erregistroliburuei buruzko lanbide-agiriak Polizia Nazionalaren edo, hala badagokio, eskudun polizia autonomikoaren instalazioetan uztea.
2.Detektibe-bulegoen titularrek erantzukizun zibila izango dute zerbitzuak gauzatu bitartean beren mendeko edo bazkide diren detektibe pribatuek egindako ekintzen edo ez-egiteen gainean.
III. TITULUA
Segurtasun pribatuko langileak
I. KAPITULUA
Xedapen erkideak
26. artikulua. Segurtasun pribatuko lanbideak.
1.Segurtasun pribatuko langileek baino ezin izango dituzte segurtasun pribatuko eginkizunak gauzatu; zehazki, ondoko hauek: segurtasun-zaintzaileek eta lehergaizaintzaileen espezialitatekoek; eskolta pribatuek; landazainek eta ehizazainen zein itsas arrantzazainen espezialitatekoek; segurtasun-buruek, segurtasun-zuzendariek eta detektibe pribatuek.
2.Lehergai-zaintzaile gisa gaitzeko, segurtasun-zaintzailearen gaikuntza lortu beharko da aldez aurretik.
Ehizazain edo itsas arrantzazain gisa gaitzeko, landazain gisa gaitu beharko da aldez aurretik.
3.Azpiegitura kritikoetan eta erkidegoarentzat funtsezkoak direnetan zerbitzuak eman ahal izateko, baita berariazko ezaugarrien arabera salbuespenez hala behar duten horietan ere, prestakuntza-eskakizuna handitu ahal izango zaie, erregelamendu bidez, horrelakoak egin behar dituzten segurtasun pribatuko langileei.
4.Erregelamendu bidez arautuko da segurtasun pribatuko langileek dagoeneko dauzkaten gaikuntzez gain beste zein eskuratu beharko duten. Erregelamenduzko garapenean, jada egiaztatutako prestakuntza-eskakizunak salbuestea jasoko da, eta segurtasun pribatuko eginkizunak betetzen egiaztatutako esperientzia balioztatuko da, aipatutako gaikuntza gehigarri hori eskuratzeko.
5.Segurtasun-zaintzaileen, landazainen eta dagozkien espezialitateen uniformeak, bereizgarriak zein defentsa-bitartekoak erregelamendu bidez zehaztuko dira.
27. artikulua. Lanbide-gaikuntza.
1.Segurtasun pribatuko eginkizunak betetzeko, aurreko artikuluan aipatutako langileek Barne Ministerioaren gaikuntza egokia lortu beharko dute aldez aurretik, erregelamendu bidez xedatutako moduan.
2.Gaikuntza eskatzen dutenei, beharrezko eskakizunak betetzen dituztela egiaztatu ondoren, lanbide-nortasuneko txartela emango zaie; bertan, titularrak dituen gaikuntza guztiak jasoko dira.
Lanbide-eginkizunak betetzen ari diren bitartean, segurtasun pribatuko langileak egiaztatzeko agiri publikoa izango da lanbide-nortasuneko txartela.
3.Poliziaren Zuzendaritza Nagusiaren esku egongo da segurtasun pribatuko langile guztiak gaitzea, landazainak eta beren espezialitateak izan ezik, Guardia Zibilaren Zuzendaritza Nagusia arduratuko baita horiek gaitzeaz.
4.Segurtasun pribatuko langileek gaikuntzaren xede diren eginkizunak soilik beteko
dituzte.
5.Segurtasun pribatuko eginkizunak betetzeko bateraezintasunen araubidea erregelamendu bidez finkatuko da.
28. artikulua. Eskakizun orokorrak.
1.Aurreko artikuluan adierazitako lanbide-gaikuntzak lortzeko, honako eskakizun orokor hauek bete beharko dituzte izangaiek:
a) Europar Batasuneko estatu kide bateko nazionalitatea izatea, edota Europako Esparru Ekonomikoaren gaineko Akordioko kide den estatu batekoa, edo jarduera hauetan aritzeko eskubidea aitortzen dien nazioarteko hitzarmen bat Espainiarekin sinatuta duen hirugarren estatu batekoa.
b) Adinduna izatea.
c) Dagozkion eginkizunak betetzeko beharrezko gaitasun fisiko eta psikologikoa
izatea.
d) 29. artikuluan eskatutako aurretiko prestakuntza edukitzea.
e) Dolozko delituengatik zigor-aurrekaririk ez edukitzea.
f) Aurreko bi edo lau urteetan segurtasun pribatuaren arloko arau-hauste larriagatik edo oso larriagatik, hurrenez hurren, zigortuta ez egotea.
g) Aurreko bi urteetan Espainiako edota bere nazionalitate edo jatorriko Segurtasun Indar eta Kidegoetako zerbitzutik baztertuta ez egotea.
h) Delitu hauengatik zigortuta ez egotea eskaera egin aurreko bost urteetan: ohorerako, norberaren eta familiaren intimitaterako edo norberaren irudirako eskubidea babesteko esparruan bidegabe sartzea, eta jakinarazpenen sekretua edo bestelako oinarrizko eskubideak urratzea.
i) Eginkizunak betetzeko behar diren ezagutzak eta gaitasuna egiaztatzeko Barne Ministerioak erregelamendu bidez ezarritako probak gainditzea, hala badagokio.
2.Aurreko paragrafoan ezarritako eskakizun orokorrez gain, bete beharreko eginkizunen arabera erregelamendu bidez zehaztutako berariazko eskakizunak ere bete beharko dituzte segurtasun pribatuko langileek, gaikuntza lortzeko.
3.Artikulu honetan ezarritako eskakizunen bat betetzeari uztean, gaikuntza indargabetu egingo da, eta, ofizioz, baliogabetu egingo da Erregistro Nazionaleko inskripzioa.
4.Jarduneko funtzionario publikoek eta edozein herri-administrazioren zerbitzura dauden gainerako langileek gaikuntza jaso ahal izango dute, baina ezin izango dira segurtasun pribatuko langileen berezko eginkizunetan jardun, dagokien zentroan bertan segurtasun-zuzendariaren eginkizuna betetzen dutenean salbu.
Segurtasun Indar eta Kidegoetako kideak segurtasun pribatuko langileen berezko eginkizunetan jardun ahal izango dira jarduneko zerbitzuaz bestelako administrazioegoera batera igarotzen direnean; betiere, aurreko bi urteetan segurtasun, zaintza edo ikerketa pribatuetako erakundeak, zerbitzuak edo jarduketak, ezta horien langileak edo bitartekoak ere, kontrolatzeko eginkizunak bete ez badituzte.
5.Europar Batasuneko beste estatu kide batzuetako herritarrek edo Europako Esparru Ekonomikoaren gaineko Akordioko kide diren estatuetako herritarrek zerbitzuak eman ahal izango dituzte Espainian, estatu horietako batean lanbide-gaikuntza edo -kualifikazioa lortu badute segurtasun pribatuko eginkizunetan aritzeko; betiere, Barne Ministerioak aurrez egiaztatzen badu honako eskakizun hauek betetzen dituztela:
a) Estatu kide bateko edo Europako Esparru Ekonomikoaren gaineko Akordioko kide den estatu bateko agintari eskudunek emandako titulazio, gaikuntza edo ziurtagiri bat edukitzea, eta horrek delako estatu horretan segurtasun pribatuko eginkizunak egiteko baimena ematea.
b) Segurtasun pribatuarekin zerikusia duten lanbideetan aritzeko, Espainian eskatutakoen tankerako ezagutzak, prestakuntza eta gaitasunak egiaztatzea.
c) Gaztelania segurtasun pribatuko eginkizunak normaltasunez betetzeko adina ezagutzea.
d) 1. paragrafoko b) , e) , f) , g) eta h) lerrokadetan aurreikusitakoak.
6.Europar Batasuneko estatu kideetako herritarrek edo Europako Esparru Ekonomikoaren gaineko Akordioko kide diren estatuetako herritarrek Espainian segurtasun pribatuko eginkizunak betetzeko beharrezko gaitasunak edo ezagutzak ez edukitzea edo horiek aski ez izatea osatu ahal izango da lanbide-kualifikazioak ezagutzeari buruzko indarreko araudian aurreikusitako neurri konpentsatzaileak aplikatuz, erregelamendu bidez xedatutakoaren arabera.
29. artikulua. Prestakuntza.
1.Segurtasun pribatuko langileek prestakuntza hau eduki beharko dute:
a) Segurtasun-zaintzaileek, lehergai-zaintzaileek, eskolta pribatuek, landazainek, ehizazainek eta itsas arrantzazainek dagokion egiaztagiria eskuratu beharko dute, Barne Ministerioaren edo organo autonomiko eskudunaren aurrean erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu duen segurtasun pribatuko langileak prestatzeko zentroak emana, edo, bestela, zaintza eta segurtasun pribatuko eta landako eta itsas zaintzako profesionaltasuneko ziurtagiri egokiak, Gobernuak Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioaren proposamenari jarraiki ezarritakoak, edota lanbide-heziketako titulua, Gobernuak Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren proposamenari jarraiki ezarritakoa. Azken bi kasu horietan, ez da ezagutzak eta gaitasuna egiaztatzeko 28.1.i) artikuluan aipatutako proba egin beharko.
b) Segurtasun-buruek eta -zuzendariek segurtasunaren esparruko graduko unibertsitate-titulu ofizial bat eskuratu beharko dute, zehazten diren gaitasunak badituztela egiaztatzen duena, edota segurtasun-zuzendaritza ikastaroaren titulua, Barne Ministerioak aitortua.
c) Detektibe pribatuek segurtasunaren esparruko graduko unibertsitate-titulu ofizial bat eskuratu beharko dute, zehazten diren gaitasunak badituztela egiaztatzen duena, edo, bestela, ikerketa pribatuaren ikastaroaren titulua, Barne Ministerioak aitortua.
2.Segurtasun Indar eta Kidegoetako eta Indar Armatuetako kideen kasuan, segurtasun pribatuko eginkizunak betetzeko kualifikazioa dutela egiaztatzen duten lanbide-gradu eta -esperientzia hartuko dira kontuan, erregelamendu bidez ezarritako
moduan; betiere, 28.1.i) artikuluan aipatutako proba egin beharko dute, ezagutzak eta gaitasuna dituztela egiaztatzeko.
3.1. paragrafoan xedatutakoari dagokionez, a) lerrokadan aipatutako langileen aurretiko prestakuntza, lanbide-heziketako titulu egokia edo profesionaltasun-ziurtagiriak ez dituztenek egin beharrekoa, baita horren eguneratzea eta espezializazioa ere, Barne Ministerioaren edo organo autonomiko eskudunaren aurrean erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu duten segurtasun pribatuko prestakuntza-zentroetan egingo da, eta aipatutako Ministerioak egiaztatutako irakasleek emango dute.
4.Segurtasun pribatuko langileak prestatzeko zentroek, irekitzeko eta jarduteko, dagokion erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko dute Barne Ministerioaren edo organo autonomiko eskudunaren aurrean, eta, erregelamendu bidez ezarritako beste batzuen artean, honako eskakizun hauek izango dituzte:
a) Higiezina erabiltzeko eskubidea edozein tituluren bidez egiaztatzea.
b) Dagokion udal-lizentzia.
c) Egiaztatutako irakasleen zerrenda.
d) Xedeak betetzeko moduko instalazioak.
5.Aurreko bi urteetan segurtasun pribatuaren arloko erakundeak, zerbitzuak edo jarduerak kontrolatzeko eginkizunak bete dituzten Segurtasun Indar eta Kidegoetako kideak ezin izango dira segurtasun pribatuko langileak prestatzeko zentroen titular izan, eta ezin izango dute bete horrelakoak zuzentzeko edo administratzeko eginkizunik.
6.Segurtasun pribatuko enpresek segurtasun pribatuko langileak prestatzeko eta eguneratzeko zentroak sortu ahal izango dituzte, 4. paragrafoan aurreikusitako moduan. Langile horiek enpresakoak edo kanpokoak izan ahalko dira.
7.Barne Ministerioak segurtasun pribatuko langileei zuzendutako aurretiko prestakuntza berezituko programak prestatuko ditu, eta horien barruan aniztasuna eta tratu-berdintasuna aintzat hartzeko zein bereizkeriarik eza lantzeko gai espezifikoak jasoko dira.
30. artikulua. Jarduteko printzipioak.
Segurtasun pribatuko langileek, 8. artikuluan ezarritakoaz gain, honako oinarrizko
printzipio hauek ere beteko dituzte jardunean:
a) Legezkotasuna.
b) Osotasuna.
c) Duintasuna beren funtzioak gauzatzean.
d) Zuzentasuna pertsonekiko tratuan.
e) Kongruentzia, arriskuen araberako segurtasuneta ikerketa-neurri egokiak aplikatuz.
f) Proportzionaltasuna, defendatzeko eta ikertzeko teknikak eta baliabideak erabiltzeko orduan.
g) Eginkizunak betetzean ezagututako gertaerei buruzko lanbide-erreserba.
h) Segurtasun Indar eta Kidegoekiko lankidetza. Segurtasun pribatuko langileak Segurtasun Indar eta Kidegoei bereziki laguntzera eta horiekin elkarlanean aritzera behartuta egongo dira, baita haien eginkizunak betetzeko beharrezkoa den informazioa jakinaraztera eta egiten ari diren segurtasun pribatuko zerbitzuarekin lotuta ematen dizkieten jarraibideak betetzera ere.
31. artikulua. Agintaritza-agenteen babes juridikoa.
Agintaritza-agenteen aurka egindako eraso eta desobeditzetzat joko dira segurtasun pribatuko langileen aurka egindakoak; betiere, langile horiek behar bezala identifikatuta badaude eta segurtasun pribatuko jarduerak egiten ari badira, Segurtasun Indar eta Kidegoekin elkarlanean eta haien agindupean.
II. KAPITULUA
Segurtasun pribatuko eginkizunak
32. artikulua. Segurtasun-zaintzaileak eta beren espezialitatea.
1. Segurtasun-zaintzaileek eginkizun hauek beteko dituzte:
a) Ondasun, establezimendu, toki eta ekitaldi pribatu zein publikoak zaintzea eta babestea, bai eta horietan dauden pertsonak babestea ere, haien xedea betetzeko beharrezko diren egiaztapenak, miaketak eta prebentzioak eginez.
b) Nortasuna, objektu pertsonalak, paketeak, salgaiak edo ibilgailuak kontrolatzea, baita ibilgailuen barnealdea ere, zerbitzua ematen ari diren higiezinen sarbidean edo barnealdean; nolanahi ere, ezin izango dute inola ere dokumentazio pertsonala atxiki, baina bai higiezin edo jabetza horietan sartzea galarazi. Segurtasun-zaintzaileek ahalmena izango dute nortasuna erakusteari edo objektuak, paketeak, salgaiak edo ibilgailua kontrolatzea baimentzeari uko egiten dioten partikularrei babesten ari diren higiezin edo jabetzan sartzea eragozteko edo hortik irtetea agintzeko.
c) Babestu beharreko xedearekin lotuta delitu-egintzak edo administrazioko arauhausteak egin ditzaten saihestea, horrelakoak prebenitzeko edo gauzatzea eragozteko behar diren egiaztapenak eginez. Hala, horien aurka egin beharko dute, edo esku hartu, edozer arau-hauste mota ikusten dutenean edota arrazoi humanitarioengatik edo premiagatik beren laguntza beharrezkoa denean.
d) Babestu edo jardun beharreko xedearekin lotuta, gaizkileak atxilotzea eta horien zein delituen tresnak, efektuak eta probak Segurtasun Indar eta Kidegoen esku berehala uztea, bai eta administrazioko arau-hausteak egiten dituztenak salatzea ere. Ezin izango dituzte horiek galdekatu, baina ez da horrelakotzat hartuko horien datu pertsonalak jasotzea, ondoren agintariei jakinarazteko.
Aurreko lerrokadan xedatutakoak ez die kalterik egingo Prozedura Kriminalaren Legearen arabera edozer pertsonak atxiloketa egin dezakeen kasuei.
e) Babesa ematea dirua, artelanak, antzinako zaharkinak, baloreak eta bestelako objektu baliotsuak biltegiratzean, kontatzean, sailkatzean, garraiatzean eta banatzean, baita eskudirua erabiltzeko prozesuetan zein zerbitzu horien berezko gainerako guztietan ere.
f) Alarmak hartzeko zentralen funtzionamenduarekin lotuta, egiaztapen pertsonaleko eta gertatzen diren alarma-seinaleei erantzuteko zerbitzuak ematea.
Horrez gain, 47.1 artikuluak segurtasun-operadoreei aitortzen dizkien alarmak hartzeko, egiaztapen ez-pertsonaleko eta Segurtasun Indar eta Kidegoei jakinarazteko eginkizunak ere bete ahal izango dituzte.
2.Segurtasun-zaintzaileek berezko segurtasun-eginkizunak bete ahalko dituzte soilik; ezin izango dute, aldi berean, eginkizun horiekin lotura zuzenik ez duen besterik bete.
3.Lehergai-zaintzaileei dagokie lehergaiekin edo erregelamendu bidez xedatutako beste objektu edo gai arriskutsuekin lotuta egin beharreko biltegiratzea, garraioa eta zerbitzu horien berezko prozesu guztiak babestea. Langile horiek segurtasun-enpresetako kide izan beharko dira.
Uniformeei, armei eta zerbitzua emateari buruz segurtasun-zaintzaileentzat xedatutakoa lehergai-zaintzaileei ere aplikatuko zaie.
33. artikulua. Eskolta pribatuak.
1.Eskolta pribatuen eginkizuna pertsona zehatz batzuk edo talde zehatz batzuk laguntzea, defendatzea eta babestea da, erasoen edo delitu-egitateen xede izan ez daitezen.
2.Eskoltek, haien eginkizunak betetzean, ezin izango dituzte identifikazioak edo atxiloketak egin, ezta joan-etorri askea eragotzi edo mugatu ere; bai, ordea, ezinbestekoa
bada, babestutako pertsonaren edo pertsonen edota eskolten beraien aurkako eraso baten edo erasotzeko ageriko ahalegin baten ondorioz. Horrelakoetan, baina, atxiloa edo atxiloak Segurtasun Indar eta Kidegoen esku jarri beharko dituzte berehala, inolako galdeketarik egin gabe.
3.Aipatutako eginkizun horiek betetzeko, 32. artikuluan eta baterako gainerako manuetan segurtasun-zaintzaileei buruz xedatutakoa aplikatuko zaie eskoltei, uniformeei dagokiena izan ezik.
34. artikulua. Landazainak eta horien espezialitateak.
1.Landazainek pertsonak eta ondasunak zainduko eta babestuko dituzte landafinketan, baita horietan dauden nekazaritzako, industriako edo merkataritzako instalazioetan ere.
Segurtasun-zaintzaileentzat ezarritako araubide orokorra izango dute, baina ezin izango dituzte 32.1.e) artikuluan jasotako eginkizunak bete.
2.Ehizazainek aurreko paragrafoan landazainentzat aurreikusitako eginkizunak bete behar dituzte, eta, horiez gain, ehiza-finkak zaintzeko eta babesteko eginkizunak ere bai, ehiza-araubidearen alderdiei eta ibaietako arrantza-esparruei dagokienez.
3.Itsas arrantzazainek 1. paragrafoan landazainentzat aurreikusitako eginkizunak bete behar dituzte, eta, horiez gain, akuikulturako establezimenduak eta arrantza-xedeak dituzten itsas guneak zaintzeko eta babesteko eginkizunak ere bai.
4.Ehizazainek eta itsas arrantzazainek harrapatutako piezak eta ehizarako zein arrantzarako erabilitako bitartekoak, armak barne, atzeman edo kendu ahal izango dituzte, baldin eta horrelakoak arau-hauste bat egiteko erabili badira, eta berehala emango dizkiete Segurtasun Indar eta Kidego eskudunei.
35. artikulua. Segurtasun-buruak.
1.Kide diren segurtasun-enpresaren esparruan, honako eginkizun hauek bete behar dituzte segurtasun-buruek:
a) Arrisku-egoerak aztertzea eta segurtasun pribatuko zerbitzuak ezartzeko eta egiteko beharrezko diren jarduerak planifikatzea eta programatzea.
b) Segurtasun pribatuko langileak eta zerbitzuak antolatzea, zuzentzea eta ikuskatzea.
c) Segurtasun-sistema egokiak proposatzea eta horien funtzionamendua eta mantentzea kontrolatzea; hala, behin-behineko baliozkotu ahal izango dituzte, harik eta Administrazioak ikuskatzen eta, hala badagokio, baimentzen dituen arte.
d) Beren mendeko segurtasun-langileen etengabeko prestakuntza kontrolatzea, eta xede hori bete ahal izateko neurri edo ekimen egokiak proposatzea.
e) Beren mendeko segurtasun-zerbitzuak koordinatzea, eta babes zibilaren berezko jarduerak egitea larrialdi, hondamendi edo zoritxar publikoko egoeretan.
f) Segurtasun-zerbitzuek Segurtasun Indar eta Kidegoen sail egokiekin lankidetzan jardun dezaten bermatzea.
g) Aplikatu beharreko segurtasun pribatuko araudia betetzen dela ikuskatzea.
h) Kide den enpresaren titulartasuneko armak zaintzearen eta garraiatzearen gaineko erantzukizuna bere gain izatea, armei buruzko araudiarekin eta erregelamendu bidez xedatutakoarekin bat etorriz.
2.Segurtasun pribatuko enpresetan nahitaez egon beharko da segurtasun-buru bat; betiere, enpresa horietan 5.1 artikuluaren a) , b) , c) , d) eta e) lerrokadetan aurreikusitako jarduera guztiak edo batzuk egiten badituzte.
Antolamenduaren edo teknikaren aldetik dagoen konplexutasunaren arabera, edota erregelamendu bidez xedatutako bestelako gorabeheren arabera, segurtasun-buru espezifiko bat egon dadin eskatu ahal izango da segurtasun-jarduera horietako batzuk egiteko.
3.Segurtasun-buruek eginkizunak eskuordetu ahal izango dituzte, erregelamendu bidez xedatutako moduan.
36. artikulua. Segurtasun-zuzendariak.
1.Zerbitzuak ematen dituzten enpresarekin edo erakundearekin lotuta, honako eginkizun hauek bete behar dituzte segurtasun-zuzendariek:
a) Xedagarri dauden segurtasun pribatuko zerbitzu eta baliabideak antolatzea, zuzentzea, ikuskatzea eta administratzea.
b) Pertsonen bizitzari eta osotasunari zein ondareari eragin liezaieketen arriskuegoerak zehaztea, aztertzea eta ebaluatzea.
c) Beharrezko bitarteko eta neurrien bitartez, era guztietako arrisku-adierazpenak prebenitzeko, babesteko eta murrizteko neurriak ezartzeko beharrezko jarduerak planifikatzea, antolatzea eta kontrolatzea, aplikatu beharreko segurtasun-planak eginez eta garatuz.
d) Segurtasun pribatuko sistemen funtzionamendua eta mantentzea kontrolatzea.
e) Segurtasun-neurriak segurtasun pribatuari buruzko araudira egokitzeari dagokionez behin-behinekoz balioztatzea, harik eta Administrazioak, hala badagokio, egiaztatzen dituen arte.
f) Ezarritako segurtasun pribatuko sistemek eta kontratatutako segurtasun pribatuko enpresek organismo eskudunen homologazio-eskakizunak betetzen dituztela egiaztatzea.
g) Segurtasun Indar eta Kidego eskudunei herritarren segurtasunerako garrantzitsuak diren inguruabarrak edo informazioak jakinaraztea, bai eta eginkizunak betetzean ezagutzen dituzten delitu-egitateak ere.
h) Kontratatuta dituen erakundearen, enpresaren edo enpresa-taldearen segurtasun osoa bermatzeko eginkizunari dagokionez, Administrazioarekin eta, bereziki, Segurtasun Indar eta Kidegoekin hitz egitea eta bitartekaria izatea, era guztietako arriskuak kudeatzeari buruzko araudia betetzearekin lotuta.
i) Erakundea, enpresa edo enpresa-taldea eraginkortasunez babestearren, agindutako eginkizunen barruan arlo edo informazio batzuetara jo behar duten langileei buruzko beharrezko alderdiak egiaztatzea.
2.Segurtasun pribatuko erabiltzaileek segurtasun-zuzendari bat jarriko dute erakundearen, enpresaren edo enpresa-taldearen buru, honako kasu hauetan: lege hau garatzeko araudiak horrela eskatzen duenean, eman beharreko segurtasun-zerbitzuaren garrantziagatik; Gobernuak horrela erabakitzen duenean, segurtasun-neurriak eta arriskumaila aintzat hartuta, edota xedapen berezi batek hala aurreikusten duenean.
Paragrafo honetan xedatutakoa segurtasun pribatuko enpresei ere aplikatuko zaie.
3.Segurtasun-enpresetan, segurtasun-zuzendariak segurtasun-buruari dagozkion eginkizunekin batera egin ahal izango ditu bereak.
4.Segurtasun-enpresa batek segurtasun-zuzendaria duen erabiltzaile bati zerbitzua ematean, aipatutako segurtasun-zuzendari horrek hartuko ditu bere gain 35.1.a) , b) , c) eta
e) artikuluan adierazitako eginkizunak.
5.Segurtasun-zuzendariek eginkizunak eskuordetu ahal izango dituzte, erregelamendu bidez xedatutako moduan.
37. artikulua. Detektibe pribatuak.
1.Detektibe pribatuak 48. artikuluan aipatutako ikerketa pribatuko zerbitzuak pertsonalki egiteaz arduratuko dira, pertsonei, gertaerei eta jokabide pribatuei buruzko miaketak eginez.
2.Detektibe pribatuek betebehar hauek izango dituzte haien eginkizunak gauzatzean:
a) Aginduta dauzkaten gaiei buruzko ikerketa-txostenak prestatzea.
b) Segurtasun Indar eta Kidegoekin beharrezko lankidetza bermatzea, beren lanbide-jarduerak delitu-egitateekin edo herritarren segurtasunari eragin diezaioketen gertaerekin lotuta daudenean.
c) Haien ikerketa-txostenen edukia agintari judizialen edo polizialen aurrean berrestea, horrelakorik eskatzen dietenean.
3.Detektibe pribatuei dagozkien eginkizunak betetzea bateraezina izango da segurtasun pribatuko gainerako langileen eginkizunekin eta herri-administrazioen zerbitzura dauden langileen berezko eginkizunekin.
4.Detektibe pribatuek ezin izango dituzte ikertu ofizioz jazar daitezkeen delituak; ezagutzen duten era horretako gertaera oro eskudun agintaritzaren aurrean berehala salatu beharko dute, eta ordura arte eskuratutako informazio eta baliabide guztiak jarri beharko dituzte haren esku.
IV. TITULUA
Segurtasun-zerbitzuak eta -neurriak
I. KAPITULUA
Xedapen erkideak
38. artikulua. Segurtasun pribatuko zerbitzuak ematea.
1.Segurtasun pribatuko zerbitzuak eman beharko dira lege honetan –bereziki, 8. eta
30.artikuluetan– eta berau garatzeko arauetan xedatutakoaren arabera, aintzat hartuz kontratuaren hizpaketak zein, hala badagokio, emandako baimenak edo aurkeztutako erantzukizunpeko adierazpenak zehaztutakoa.
2.Segurtasun pribatuko enpresek, detektibe-bulegoek eta segurtasun pribatuko langileek baino ez dituzte emango segurtasun pribatuko zerbitzuak.
3.Segurtasun pribatuko zerbitzuak azpikontratatzeko baldintzak eta eskakizunak erregelamendu bidez ezarriko dira.
4.Segurtasun-zaintzaileek, lehergai-zaintzaileek, eskolta pribatuek eta segurtasunburuek kontratatuta dauden segurtasun-enpresetako kide gisa beteko dituzte beren lanbide-eginkizunak.
5.Segurtasun pribatuko enpresetako segurtasun-zuzendariek eta, 36. artikuluan xedatutakoaren arabera, horrelako zuzendariak edukitzera behartuta dauden erakundeetakoek, enpresa horietako kide gisa beteko dituzte beren eginkizunak.
6.Landazainek segurtasun-enpresak eratzeko edo horien kide izateko beharrik gabe bete ahal izango dituzte euren eginkizunak; hala, zerbitzuak kontrata ditzaketen ondasunen eta eskubideen titularrei zuzenean eman ahal izango dizkiete zerbitzuak, erregelamendu bidez ezarritakoaren arabera, baldin eta zerbitzu horiek nekazaritzaustiategiak, ehiza-finkak, ehiza-araubidearen alderdi guztiei dagokienez, eta arrantzaxedez babestutako itsas eremuak zaintzeko eta babesteko zerbitzuak badira.
7.Detektibe pribatuek zerbitzuak ematen dituzten detektibe-bulegoen bitartez beteko dituzte beren lanbide-eginkizunak.
39. artikulua. Zerbitzua emateko modua.
1.Segurtasun-enpresek segurtasun pribatuko zerbitzuak emateko erabilitako bitartekoak Barne Ministerioak homologatuta egon beharko dira. Nolanahi ere, ibilgailuek, uniformeek eta bereizgarriek ezin izango dute nahasmenik eragin Segurtasun Indar eta Kidegoenekin, ezta Indar Armatuenekin, eta erregelamendu bidez zehaztutako ezaugarriak izango dituzte.
2.Segurtasun pribatuko langile uniformedunek –hau da, segurtasun-zaintzaileek, lehergai-zaintzaileek eta landazainek eta beren espezialitateek– uniformea jantzita
emango dituzte zerbitzuak; horrez gain, karguaren bereizgarria eramango dute, baita erregelamenduzko defentsa-baliabideak ere. Suzko armak ez daude azken horien artean.
Erregelamendu bidez, eginkizunak uniformea eta bereizgarria eramanda betetzeko betebeharraren salbuespenak ezarri ahal izango dira.
3.Suzko armak 40. artikuluan adierazitako segurtasun pribatuko zerbitzuetan eta erregelamendu bidez zehaztutakoetan erabili ahalko dira soil-soilik, eta, betiere, aurrez dagokion lizentzia eskuratuta.
Segurtasun-zerbitzuak emateko arma egokiak eginkizunetan egotean baino ezin izango dira eraman; nolanahi ere, erregelamendu bidez salbuespenak ezarri ahalko dira.
4.Segurtasun-zaintzaileek zaintzeko ardura duten higiezinen edo jabetzen barruan beteko dituzte beren eginkizunak; dena den, lege honek salbuespen batzuk xedatzen ditu betebehar horri dagokionez, eta erregelamendu bidez beste batzuk ere ezarri ahalko dira, segurtasun pribatuko zerbitzu jakin batzuen ezaugarri bereziak aintzat hartuta.
5.Segurtasun pribatuko langileek, segurtasun pribatuko zerbitzuak eman ari diren bitartean, lanbide-nortasuneko txartela eramango dute eta, hala badagokio, baita suzko armari dagokion dokumentazioa ere.
II. KAPITULUA
Segurtasun pribatuko enpresen zerbitzuak
40. artikulua. Suzko armak eraman beharreko zerbitzuak.
1.Segurtasun pribatuko ondorengo zerbitzu hauetan, suzko armak eraman beharko dira, erregelamendu bidez xedatutako moduan:
a) Diruaren, baloreen eta balio handiko objektuen biltegiratzea, zenbaketa, sailkapena eta garraioa zaintzeko eta babesteko zerbitzuetan.
b) Armen, metalezko kartutxoen eta lehergaien lantegiak eta biltegiak edo garraioa zaintzeko eta babesteko zerbitzuetan.
c) Pertsonen edo ondasunen segurtasuna arrisku larrian dagoen uretan Espainiako banderapean nabigatzen duten merkataritzaeta arrantza-ontziak zaintzeko eta babesteko zerbitzuetan.
d) Beren ezaugarri eta gorabeherengatik behar dutenean, espetxeetan, atzerritarrak barneratzeko zentroetan, establezimendu militarretan edo erakunde publikoen bestelako eraikin edo instalazioetan, baita azpiegitura kritikoetan ere, zaintza-lanak egiteko eta perimetroa babesteko zerbitzuetan.
2.Erregelamendu bidez zehaztuko da segurtasun pribatuko zerbitzuak ematean suzko armak eramatea baimendu ahalko diren kasuak; betiere, honelakoak aintzat hartuta: kokapena, babestu beharreko objektuen balioa, arriskuaren metatzea, arriskugarritasuna, gauekotasuna, landako edo ehizako eremuak, edota antzeko adierazgarritasuna duten bestelako inguruabarrak.
Halaber, alarmak zuzenean egiaztatzeko zerbitzuak emateko orduan, suzko armak eramatea baimendu ahal izango da, beharrezkoa bada zerbitzua ematen duten langileen segurtasuna bermatzeko; betiere zerbitzuaren ezaugarriak, babestu beharreko objektua edo horretan eragiten duten bestelako inguruabarrak aintzat hartuta.
3.Segurtasun pribatuko langileek eginkizunak betetzen ari diren bitartean baino ezin izango dute suzko armarik eraman, eta zerbitzua ematen ari diren tokian arma horiekin sartu ahal izango dira, legez besterik xedatzen denean izan ezik. Erregelamendu bidez, kasu jakin batzuetarako salbuespenak ezarri ahal izango dira.
4.Zerbitzu mota bakoitzerako arma egokiak erregelamendu bidez zehaztuko dira.
41. artikulua. Zaintzeko eta babesteko zerbitzuak.
1.5.1.a) artikuluan jasotako jarduerak zaintzeko eta babesteko zerbitzuak segurtasun-zaintzaileek edo, hala dagokionean, landazainek emango dituzte; oro har,
babestu beharreko eraikinen, instalazioen edo jabetzen barruan beteko dituzte eginkizunak. Nolanahi ere, ondoko kasu hauetan, eremu horietatik kanpo bete ahal izango dituzte eginkizunak, aurretik baimena eskatu beharrik gabe, baita bide zein espazio publikoetan edo erkideetan ere:
a) Bide zein espazio publikoetan edo erkideetan egin beharreko ondasunak, makinak edo balio handiko ekipoak manipulatzeko edo erabiltzeko ekintzak zaintzea eta babestea.
b) Kutxazain automatikoetan funtsak kentzea eta berriz jartzea, baita aipatutako eragiketetan, edo matxurak konpontzekoetan, horiek zaintzeko eta babesteko zerbitzuak ematea ere.
c) Babestu beharreko higiezinetatik kanpoaldera joatea, aipatutako higiezinen zaintzaeta segurtasun-eginkizunekin zuzenean lotutako jarduerak egiteko.
d) Garraiobideak eta azpiegiturak zaintzea eta babestea.
e) Aldizkako erronda edo zaintzako zerbitzuak egitea; hau da, ezarritako zaintzaguneak edo babestu beharreko tokiak aldizka eta modu programatuan bisitatzea.
f) Zaindu edo babestu beharreko pertsonekin edo ondasunekin lotuta ageri-ageriko delitua egiten harrapatutako pertsonei jarraitzea.
g) Arrazoi humanitarioak direla-eta, hori eskatzen duten egoerak.
h) Hurrengo paragrafoetan aipatutako zaintzeko eta babesteko zerbitzuak ematea.
2.Zaintzeko eta babesteko ondorengo zerbitzu hauek organo eskudunaren aurretiko baimena beharko dute; hala dagokionean, halaber, Segurtasun Indar eta Kidegoekin koordinaturik eman beharko dira, eta haien jarraibideen arabera:
a) Industrialde eta urbanizazio mugatuak zaintzea, baita bide edo espazio erkideak
ere.
b) Mugatuta dauden merkataritzaeta aisia-guneak edo -parkeak zaintzea.
c) Kirol eta kultura arloko ekitaldiak edo bide zein espazio publikoetan edo erkideetan egiten den beste edozein ekitaldi zaintzea; betiere, Segurtasun Indar eta Kidegoekin koordinaturik.
d) Mugatuta dauden esparru eta espazio irekiak zaintzea eta babestea.
Zerbitzu horiek emateko baldintzak eta eskakizunak erregelamendu bidez ezarriko dira.
3.Eskudun organoak hala erabakitzen badu, zaintzeko eta babesteko honako zerbitzu hauek eman ahal izango dituzte, Segurtasun Indar eta Kidegoen aginduak eta jarraibideak zorrozki betez betiere:
a) Espetxeen perimetroa zaintzea.
b) Atzerritarrak barneratzeko zentroen perimetroa zaintzea.
c) Erakunde publikoen bestelako eraikinak edo instalazioak zaintzea.
d) Segurtasun publikoari agindutako zerbitzuak ematen parte hartzea, poliziaren jardunaren osagarri. Landazainek ere eman ahal izango dituzte zerbitzu horiek.
42. artikulua. Bideozaintza-zerbitzuak.
1.Bideozaintza-zerbitzuak kamera edo bideokamera finko zein mugikorren sistemen bitartez egindako zaintza-zerbitzuak dira. Sistema horiek irudiak eta soinuak hartzeko eta grabatzeko ahalmena dute, eta haien tratamendu bera ahalbidetzen duen bitarteko tekniko edo sistema oro ere biltzen dute.
Baldin eta zerbitzu horien xedea arau-hausteak prebenitzea eta babestu beharreko pertsonei edo ondasunei kalteak saihestea bada, edota baimendu gabe sar daitezen eragoztea, segurtasun-zaintzaileek eman beharko dituzte zerbitzu horiek ezinbestean edo, bestela, landazainek.
Kamerak edo bideokamerak erabiltzea ez da bideozaintza-zerbitzutzat joko, erabilera horren xede nagusia instalazioen edo ondasunen egoera egiaztatzea bada, edota
aparkaleku eta garajeetako sarbideak kontrolatzea. Ez dira bideozaintza-zerbitzutzat joko, halaber, ordainpeko autobideetako kontrolguneetatik eta bestelako gune, eremu edo areetatik egindako jarduerak. Segurtasun pribatuko langile ez direnek ere bete ahalko dituzte eginkizun horiek.
2.Kamerak edo bideokamerak ezin izango dira segurtasun pribatuko xedez erabili bide eta espazio publikoetan edo sarbide publikoa dutenetan irudiak eta soinuak hartzeko, araudi espezifikoan aurreikusitako kasuetan eta baldintzekin izan ezik eta, betiere, uneanunean dagokion organo eskudunak aurrez administrazio-baimena emanda. Etxebizitzen barruan erabili ahal izateko, titularraren baimena beharko da.
3.Ez da administrazio-baimenik beharko nahitaezko segurtasun-neurrien edo alarmak hartzeko, egiaztatzeko eta, hala dagokionean, erantzuteko eta hedatzeko sistemen parte diren bideozaintza-kamerak ezarri edo erabiltzeko.
4.Bideozaintza-sistemek egindako grabazioak duten xederako baino ezin izango dira erabili. Grabazio horiek delitu-egitateekin edo herritarren segurtasunean eragiten dutenekin zerikusia dutenean, eskudun Segurtasun Indar eta Kidegoei eman beharko zaizkie, norberaren ekimenez edota eskatutakoan; ikerketa polizial edo judizialetan ebidentzia edo froga gisa baliozki aurkeztu ahal izan daitezen zaintzeko eta gordetzeko irizpideak ere bete beharko dira, grabazio horiei dagokienez.
5.Bideozaintza-sistemen bidez irudiak eta soinuak monitorizatu, grabatu, tratatu eta erregistratzean, datu pertsonalak babesteko araudian aurreikusitakoa bete beharko da, eta, bereziki, proportzionaltasunaren, egokitasunaren zein gutxieneko esku-hartzearen printzipioak bete beharko dira.
6.Lege honetan eta garatzeko arauetan aurreikusi gabeko alderdietan, Segurtasun Indar eta Kidegoen bideozaintzari buruzko araudian xedatutakoa aplikatuko da.
43. artikulua. Babes pertsonaleko zerbitzuak.
1.Eskolta pribatuek eman beharreko babes pertsonaleko zerbitzuen xedea pertsona edo pertsona talde jakin batzuen askatasuna, bizitza eta osotasun fisikoa lagundu, zaindu, gorde, aldeztu eta babestea da.
2.Babes pertsonaleko zerbitzuak emango dira babestutako pertsona edonon dagoela ere, baita bide publikoetatik doanean ere, baina ezin izango dira identifikazioak, zirkulazio-murrizketak edo atxiloketak egin, babestu beharreko xedearekin lotutako ageriageriko delituen kasuan salbu.
3.Zerbitzu horiek emateko, Barne Ministerioaren edo organo autonomiko eskudunaren baimena eskuratu behar da aurretik, erregelamendu bidez xedatutakoaren arabera.
44. artikulua. Segurtasun-gordailuko zerbitzuak.
1.Segurtasun-zaintzaileen esku egongo dira 5.1.c) artikuluan jasotako jarduerari buruzko segurtasun-gordailuko zerbitzuak; zerbitzu horiek nahitaez eman beharko dira gorde xede-objektuak erregelamendu bidez ezarritako muntara iristen direnean, bai eta agintari eskudunek, haiekin lotutako aurrekariak eta inguruabarrak kontuan hartuta, hala xedatzen dutenean ere.
2.Lehergai-zaintzaileen esku egongo dira 5.1.d) artikuluan jasotako jarduerari buruzko segurtasun-gordailuko zerbitzuak; zerbitzu horiek nahitaez eman beharko dira zaintza eta babes berezia behar direnean, gai bakoitzaren araudi espezifikoaren arabera, bai eta agintari eskudunek, aipatutako objektu edo gai horiekin lotutako aurrekariak eta inguruabarrak kontuan hartuta, hala xedatzen dutenean ere.
45. artikulua. Segurtasun-garraioko zerbitzuak.
Aurreko artikuluan aipatutako objektuak eta gaiak garraiatzeko eta banatzeko
zerbitzuak garraio motaren arabera bereziki egokitutako ibilgailuekin edo garraiorako bereziki homologatutako bestelako segurtasun-elementuekin gauzatuko dira;
horrelakoetan, segurtasun-zaintzaileek edo lehergai-zaintzaileek egingo dituzte garraioedo babes-lanak, hurrenez hurren, lege honetan eta garatzeko erregelamenduzko arauetan xedatutakoa betez.
46. artikulua. Instalatzeeta mantentze-zerbitzuak.
1.Alarmak hartzeko zentralei, kontrol-zentroei edo bideozaintzakoei konektatutako segurtasun-aparatuak, -ekipoak, -gailuak eta -sistemak instalatzeko eta mantentzeko zerbitzuetan, era horretako aparatuak, ekipoak, gailuak edo sistemak instalatzeko eta mantentzeko eragiketa guztiak, behar bezala jarduteko eta xedea ongi betetzeko behar direnak, egingo dituzte egiaztatutako teknikariek; horiei ekin aurretik, halere, egiaztatutako ingeniariek instalazio-proiektua egin beharko dute, zeinaren ezaugarriak erregelamendu bidez zehaztuko diren.
2.Sistema horiei prebentzio-azterketak egin beharko zaizkie, erregelamendu bidez zehaztutako moduan eta maiztasunarekin.
47. artikulua. Alarmak kudeatzeko zerbitzuak.
1.Alarmak kudeatzeko zerbitzuak segurtasun-operadoreen esku egongo dira; zerbitzu horietan, pertsonen eta ondasunen segurtasun eta babesari buruzko alarmaseinaleak hartuko dira, modu ez-pertsonalean egiaztatuko, eta, hala badagokio, eskudun Segurtasun Indar eta Kidegoei helaraziko zaizkie.
2.Segurtasun-zaintzaileek edo, hala badagokio, landazainek emango dituzte alarmen aurrean erantzuteko zerbitzuak; honako zerbitzu hauek bildu ahal izango dituzte horrelakoek:
a) Alarma-zentralari konektatutako segurtasun-sistemak ezarrita dauden higiezinen edo objektuen giltzak gordetzea eta zaintzea, eta, hala badagokio, egiaztatutako alarmaseinalea datorren tokiraino joatea edota, alarma-zentraletik kontrolatuta, urrutitik irekitzea.
b) Segurtasun-zaintzaileak edo landazainak jasotako alarma pertsonalki egiaztatzera
joatea.
c) Poliziaedo larrialdi-zerbitzuei sarbidea erraztea egoerak hala eskatzen duenean, dela alarma-zentraletik kontrolatutako urruneko irekieren bidez, dela eskuragarri dauden sartzeko bitartekoak eta gailuak erabiliz.
3.Zerbitzuak informazioaren eta komunikazioen segurtasun-ekitaldiak aztertzeko eta monitorizatzeko zerbitzuak direnean, erregelamendu bidez xedatutako zehaztapenak bete beharko dira. Erabiltzaileak berak edo segurtasuna kontratatuta duen enpresak, egokia denean, organo eskudunari jakinarazi beharko dizkio ekitaldi horiei dagozkien alarma-seinaleak.
III. KAPITULUA
Detektibe pribatuen bulegoen zerbitzuak
48. artikulua. Ikerketa pribatuko zerbitzuak.
1.Ikerketa pribatuko zerbitzuak detektibe pribatuek emango dituzte. Zerbitzu horien bidez, legitimatutako hirugarrenen aldetik informazioa eta frogak lortzeko eta aurkezteko beharrezko diren ikerketak egingo dituzte, honako alderdi hauekin lotutako jokabide edo gertaera pribatuei dagokienez:
a) Ekonomia-, lan-, merkataritzaeta finantza-esparruari buruzkoak eta, oro har, bizitza pertsonal, familiar edo sozialari buruzkoak, etxeetan edo erreserbatutako tokietan jazotakoak izan ezik.
b) Honelakoetan egindako jarduerak behar bezala egitea bermatzeko informazioa eskuratzea: azokak, hotelak, erakusketak, ikuskizunak, lehiaketak, konbentzioak,
merkataritzako azalera handiak, jende-pilaketa handiko lokal publikoak edo antzeko eremuak.
c) Prozesu penalean legitimatutako subjektuek aginduta, alde batek eskatuta bakarrik jazar litezkeen delituei buruzko ikerketak egitea zein informazioa eta frogak eskuratzea.
2.Detektibe pribatuen bulegoek horrelako zerbitzuen enkargua onartu ahal izateko, alegatutako interes legitimoa duela egiaztatu beharko du zerbitzuen eskatzaileak, eta horren berri jaso beharko da irekitzen den kontratazioeta ikerketa-espedientean.
3.Etxeetan edo erreserbatutako beste toki batzuetan pertsonek duten bizimodua ezin izango da inola ere ikertu, eta era horretako zerbitzuetan ezin izango dira baliabide pertsonalak, materialak edo teknikoak erabili ohorerako, norberaren edo familiaren intimitaterako edo norberaren irudirako edo komunikazioen sekreturako edo datuen babeserako eskubidearen aurka eginez.
4.Ikerketa-zerbitzuak ematean, detektibe pribatuek ezin izango dituzte Segurtasun Indar eta Kidegoenekin nahas litezkeen baliabideak, ibilgailuak edo bereizgarriak erabili edo baliatu.
5.Ikerketez arduratzen diren detektibe-bulegoek eta detektibe pribatuek uneoro zaindu beharko dituzte beren bezeroen eskubideak, baina ikertutako subjektuenak ere errespetatu beharko dituzte.
6.Ikerketa pribatuko zerbitzuak ematean, arrazoizkotasun-, beharrizan-, egokitasuneta proportzionaltasun-printzipioak bete beharko dira.
49. artikulua. Ikerketa-txostenak.
1.Bulegoek edo detektibe pribatuek txosten bakar bana egin beharko dute kontratatutako zerbitzu bakoitzeko; txosten horretan, honako hauek jasoko dituzte: zerbitzuari esleitutako erregistro-zenbakia, zerbitzua agindu eta kontratatu duen pertsonaren datuak, kontratazioaren xedea, bitartekoak, emaitzak, esku hartutako detektibeak eta egindako jarduerak, erregelamendu bidez ezarritako baldintzetan eta epeetan.
2.Ikerketa-txostenean, kontratatutako ikerketaren gaiarekin eta xedearekin lotura zuzena duen informazioa jasoko da soilik, eta bertan ez dira jasoko bezeroari edo ikertutako subjektuari buruz jakindako erreferentziak, informazioak edo datuak; bereziki, babestutako izaera pertsonalekoak, beharrezkoak ez direnak edo gai eta xede horrekin zuzenean lotuta ez daudenak, edota kontratatzeko alegatutako interes legitimoarekin zerikusirik ez dutenak.
3.Txosten hori bezeroaren eskura egongo da, eta hari emango zaio, hala badagokio, zerbitzua amaitutakoan; halaber, polizia-agintari eskudunek ere izango dute eskuragarri, ikuskatzeko, 54.5 artikuluan aurreikusitako moduan.
4.Ikerketa-txostenak gutxienez hiru urtez egon beharko dira artxibatuta, kalterik egin gabe datu pertsonalak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 16.3 artikuluan xedatutakoari. Ikerketetan grabatutako irudi eta soinuak ikerketak amaitzen direnetik hiru urtera suntsituko dira; betiere, prozedura judizial, ikerketa polizial edo zehapen-prozedura batekin lotuta ez badaude. Nolanahi ere, aipatutako irudi eta soinuak tratatzean, datu pertsonalak babesteari buruzko araudian ezarritakoa bete beharko da; bereziki, araudi horretan datuak blokeatzeari buruz xedatutakoa.
5.Ikerketa pribatuak isilpekoak izango dira, eta horien bitartez eskuratutako datuak bezeroaren edo, hala badagokio, organo judizial eta polizialen esku baino ezin izango dira jarri, eta, azken kasu horretan, ikerketa polizial edo zehapen-prozedura baterako soilik,
25. artikuluan xedatutakoaren arabera.
50. artikulua. Lanbide-erreserbaren betebeharra.
1.Detektibe pribatuek isilpean gorde behar dituzte egindako ikerketak, eta agindutako pertsonei baino ezin izango dizkiete eman horien gaineko datuak edo
informazioa, baita eskudun organo judizial zein polizialei ere, dagozkien eginkizunak bete ditzaten.
2.Detektibe pribatuek egindako ikerketen edukira epaileak edo poliziak eskatuta baino ezin izango da jo, betiere eskaera horrek ikerketa kriminal baten edo zehapenprozedura baten eginkizunekin zerikusia badu.
IV. KAPITULUA
Segurtasun pribatuko neurriak
51. artikulua. Neurriak hartzea.
1.Pertsona fisiko edo juridiko publiko zein pribatuek segurtasun pribatuko neurriak hartu ahal izango dituzte pertsonak eta ondasunak babesteko eta jarduera pertsonalak edo enpresakoak normaltasunez egitea bermatzeko.
2.Erregelamendu bidez zehaztuko da zein industria-, merkataritzaeta zerbitzuestablezimendu eta -instalaziok hartu beharko dituzten nahitaez segurtasun-neurriak, bai eta kasuan-kasuan ezarri behar dituzten neurrien mota eta ezaugarriak ere, haien aurkako delitu-egitateak prebenitzeko, besteentzat zuzeneko arriskuak sortzen dituztelako edota bereziki kalteberak direlako.
3.Industria-, merkataritzaeta zerbitzu-establezimenduen edo -instalazioen titularrek eta ekitaldien antolatzaileek erregelamendu bidez zehaztutako segurtasun-neurriak har ditzaten agindu ahal izango du Barne Ministerioak edo, hala dagokionean, eskudun organo autonomikoak.
Eskudun organoak proposamena egingo du, eta, horretarako, delitu-egitateak prebenitzeko eta arriskuak saihesteko helburuaz gain, hauek ere hartuko ditu kontuan: jardueraren izaera, establezimenduak edo instalazioak non dauden, pertsonen pilaketa eta bestelako gorabeherak; horren ostean, titularrari edo antolatzaileari entzunaldia eginda, ebazpen arrazoitua emango du.
Horrelako neurriak organo edo organismo publikoetan ezartzea beharrezkoa dela joz gero, organo eskudunak dagokion proposamena egingo du eta, babestu beharreko instalazioen edo lokalen mendeko administrazio-organoarekin edo erakundearekin aldez aurretik adostuta, bidezko ebazpena emango du.
4.Segurtasun-operatiboarekin lotutako segurtasun pribatuko enpresen egoitza eta ordezkaritzek zein detektibe pribatuen bulego eta sukurtsalek nahitaez hartu beharko dituzte erregelamendu bidez zehaztutako segurtasun-neurriak.
5.Ekitaldiak egin ahal izateko eta establezimenduak, instalazioak, segurtasunenpresak, ordezkaritzak eta detektibe-bulegoak eta sukurtsalak ireki edo jardun ahal izateko, 2. eta 3. paragrafoetan aipatutako moduan, aldez aurretik kasuan-kasuan nahitaezkoak diren segurtasun-neurriak ezarri beharko dira.
6.Organo eskudunek, kasu jakin batzuetan, nahitaezko segurtasun-neurriak ezartzetik salbuetsi ahal izango dute, kasuaren inguruabarrak direla-eta ez badira beharrezko edo egoki.
7.Establezimenduen, instalazioen eta segurtasun pribatuko enpresen zein ordezkaritzen titularrak arduratuko dira kasuan-kasuan nahitaezkoak diren segurtasunneurriak hartzeaz, bai eta detektibe pribatuen bulego eta sukurtsalen titularrak zein ekitaldien antolatzaileak ere.
Kontratatutako segurtasun-neurriak eman behar dituzten segurtasun-enpresak arduratuko dira neurri horiek behar bezala ezarri, mantendu eta funtzionatzeaz; betiere, beren langileek edo behartuta dauden establezimenduen zein instalazioen titularrek edo antolatzaileek izan lezaketen erantzukizunari kalterik egin gabe, haien funtzionamenduaren gaineko edozer anomalia egotz balekieke.
8.Behartuta egon gabe segurtasun-neurriak hartzen dituzten erabiltzaileek ere bete beharko dute lege honetan eta garatzeko xedapenetan ezarritakoa, baita nahitaezkoez gain segurtasun-neurri gehigarriak hartzen dituztenek ere, gehigarriei dagokienez.
52. artikulua. Neurri motak.
1.Lege honen ondorioetarako soilik, segurtasun-neurri mota hauek hartu ahal izango dira pertsonak eta ondasunak babesteko:
a) Segurtasun fisikoko neurriak, edonolako oztopo fisikoak jarriz toki edo ondasun jakin batzuetara iristea eragozteko edo zailtzeko.
b) Segurtasun elektronikoko neurriak, gerta litezkeen mehatxu, arrisku, agerpen, eraso edo bidegabeko sartzeak antzemateko edo horrelakoez ohartarazteko, edozein gailu elektroniko mota aktibatuz.
c) Segurtasun informatikoko neurriak, informazioeta komunikazio-sistemen zein bertan jasotako informazioaren osotasuna, konfidentzialtasuna eta erabilgarritasuna babesteko eta zaintzeko.
d) Antolamendu-segurtasuneko neurriak, era guztietako berariazko mehatxu, arrisku edo erasoak saihesteko edo horiei amaiera emateko pertsonek gauzatu edo formalizatutako zereginak, eginkizunak edo lanak xedatu, programatu edo planifikatuz; hala nola segurtasun sailak egotea edo jardutea edo era guztietako segurtasun-planak prestatu eta aplikatzea, baita har litekeen horien tankerako beste edozein neurri ere.
e) Segurtasun-langileen neurriak, lege honetan araututako segurtasun-zerbitzuak emateko, aurrekoen xede espezifikoa dutenez bestelakoak.
2.Segurtasun-neurri guztien ezaugarri, elementu eta xedeak, erabiltzailea edozein dela ere, erregelamendu bidez arautuko dira, beren mailei eta ezaugarriei dagokienez, jarduera edo produktu baterako zehaztapen teknikoak jasotzen dituzten arauetan aurreikusitakoaren arabera. Horrelako segurtasun-neurri, bitarteko material eta alarmasistemek ziurtapen-organismo egiaztatuen ebaluazioa eduki beharko dute instalatzeko garaian, eta indarraldi mugagabea izango dute, hondatu edo beste sistema bat ezarri ezean, betiere aplikagarri zaion homologazioaren arabera.
V. TITULUA
Administrazio-kontrola
53. artikulua. Kontrol-jarduerak.
1.Segurtasun pribatuaren arloko enpresak, detektibe-bulegoak, horien zerbitzuak, jarduerak edo langileak zein bitartekoak kontrolatzeko eginkizunetan eskudun diren Segurtasun Indar eta Kidegoei dagokie 12. eta 13. artikuluetan aipatutako organoek emandako aginduak eta jarraibideak betetzea.
2.Eskudun diren Segurtasun Indar eta Kidegoetako kideek, eginkizun horiek betetzean, informazio egokia eskatu ahal izango dute, baita beharrezko diren behinbehineko neurriak hartu ere, 55. artikuluan ezarritakoaren arabera.
3.Kontrol-jarduerak egitean balizko administrazio arau-hausteren bat detektatuz gero, eskudun agintaritzari dagokion zehapen-prozedura abiarazteko eskatuko diote. Balizko delitu-egitate bat detektatuz gero, berehala agintaritza judizialari emango diote horren berri.
4.Segurtasun pribatuaren arloan egindako irregulartasunen berri duen pertsona orok salatu ahal izango ditu irregulartasun horiek eskudun agintarien edo funtzionarioen aurrean, dagozkion kontroleta zehapen-jarduerak egin daitezen, behar izanez gero.
5.Kontrolatzeko eskumena duten organoek eskumen hori egikaritzeko beharrezko diren datuak baino ez dituzte eskuratuko.
54. artikulua. Ikuskatzeko jarduerak.
1.Eskudunak diren Segurtasun Indar eta Kidegoek ohiko ikuskapena egiteko urteko planak ezarriko dituzte hauen gainean: enpresak, detektibe pribatuen bulegoak, langileak,
zerbitzuak, establezimenduak, prestakuntza-zentroak, segurtasun-neurriak eta lege honetan araututako beste edozer jarduera edo zerbitzu.
2.Ikuskatzeko plan horiek gorabehera, segurtasun pribatuaren arloan egindako irregulartasunei buruzko salaketak jasotzen dituztenean, salatutako egintzak egiaztatuko dituzte eta, hala dagokionean, dagokion zehapen-prozedura abiarazteko eskatuko dute.
3.Aurretik adierazitako ondorioetarako, segurtasun-enpresek, detektibe-bulegoek eta segurtasun pribatuko langileek, baita segurtasun pribatuko zerbitzuak nahitaez kontratatu behar dituzten establezimenduek, prestakuntza-zentroek, norberak erabiltzeko alarma-zentralek eta zerbitzu horiek kontratatzen dituzten erabiltzaileek ere, beren instalazio eta bitartekoetarako sarbidea erraztu beharko diete eskudun Segurtasun Indar eta Kidegoei, ikuskapena egin dezaten, eta erraztasunak eman beharko dizkiete segurtasun-kontratuetan, ikerketa-txostenetan eta erregistro-liburuetan dagoen informazioa eskura dezaten, erregelamendu bidez xedatutako kasuetan eta moduan.
4.Ikuskatze-jardueretan, gutxieneko esku-sartze eta proportzionaltasun-printzipioak izango dituzte gidari, eta aplikatu beharreko legedia betetzen dela egiaztatzea izango dute xede.
5.Ikuskapen-jarduerak ikerketa pribatuko zerbitzuen gainekoak direnean, kontu berezia izan beharko da, eta are handiagoa ikerketa-espedientetik eskuratzen diren irudi, soinu edo datu pertsonalak erabiltzeko orduan. Jarduerak horrelakoak daudela egiaztatzera mugatuko dira, edukiari begiratu gabe; betiere, ikerketa judizial edo polizial batekin edo zehapen-espediente batekin zerikusirik ez badute.
6.Aurreko paragrafoetan aipatutako ikuskapenak ondorengo hauek egingo dituzte: Polizia Nazionalaren Kidegoak; Guardia Zibilak, landazainei eta haien espezialitateei zein langile horien prestakuntza-zentro eta -ikastaroei dagokienez; edota eskuduna den polizia autonomikoaren kidegoak.
7.Aurreko paragrafoan zehaztutako langileek, ikuskapen bat egiten duten guztietan, dagokion akta egingo dute eta, arau-hausterik badago, horren berri emango diote eskudun agintaritzari.
8.Ikuskatzeko eskumena duten organoek ikuskapena egiteko beharrezko diren datuak baino ez dituzte eskuratuko.
55. artikulua. Prozeduraren aurretiko behin-behineko neurriak.
1.Eskudun Segurtasun Indar eta Kidegoetako kideek honako behin-behineko neurri hauek hartu ahal izango dituzte, salbuespen gisa, zehapen-prozedura bat abiarazi aurretik, eta eskudun agintaritzari berehala emango diote horren berri:
a) Debekatuta edo homologatu gabe dauden edota arriskutsuak edo kaltegarriak diren ibilgailuak, armak, materiala edo ekipoak hartzea edo zigilatzea, bai eta arauhaustearen instrumentuak eta eraginak ere, pertsona edo ondasunentzat berehalako arrisku larria dagoenean.
b) Erabiltzen ari diren bitartekoak edo tresnak hartu edo okupatzearekin batera, beharrezko bermeak eta legezko formalitateak eduki gabe edo beharrezko baimena edo erantzukizunpeko adierazpena eduki gabe ematen ari diren segurtasun-zerbitzuak etetea, bai eta hirugarrenei kalteak eragin ahal dizkietenean edo herritarren segurtasuna arriskuan jar dezaketenean ere.
c) Segurtasun-zerbitzuak geldiaraztea, baldin eta egiaztatzen bada horiek ematen dituzten enpresak, norberak erabiltzeko alarma-zentralak edo detektibe-bulegoak baimenik gabe ari direla edo erantzukizunpeko adierazpenik aurkeztu ez dutela, edota legez emateko gaitu edo egiaztatu gabeko langileek ematen dituztela.
d) Segurtasun pribatuaren arloko irakaskuntza-jarduera etetea, egiaztatzen bada hori ematen duten zentroek ez dutela erantzukizunpeko adierazpenik aurkeztu edo irakasleek ez dutela egiaztagiri egokirik.
e) Funtzionamendu txarragatik segurtasun publikoa kaltetzen duten edo hirugarrenei eragozpenak sortzen dizkieten alarma-sistemak deskonektatzea. Segurtasun-neurri hori
nahitaez eduki behar duten establezimenduen kasuan, deskonektatu beharrean, zaintza eta babes pribatuko zerbitzu iraunkor bat ezarriko da.
f) Segurtasun-langileei lanbide-identifikaziorako txartela kentzea, edota egiaztatutako langileei egiaztagiria, baldin eta atxilo hartzen badituzte delitu-egitateekin zerikusia dutelako.
g) Nabarmen zaurgarriak diren eta nahitaezko segurtasun-neurriak jardunean ez dituzten establezimenduen jarduerak erabat edo partzialki etetea.
2.Neurri horiek gehienez ere hamabost eguneko epean berretsi, aldatu edo indargabetu beharko dira. Nolanahi ere, neurriok ondoriorik gabe geldituko dira, baldin eta, epe hori amaituta, zehapen-prozedura abiarazten ez bada edota abiarazteko erabakiak ez badu neurri horien gainean berariaz ezer adierazten. Behin-behineko neurriak berresteko, indargabetzeko edo aldatzeko organo eskuduna zehapen-prozedura abiarazteko eskumena duena izango da.
3.1. paragrafoan jasotako neurriak gehienez sei hilabetez egongo dira indarrean; neurri horien iraupena interesdunei jakinarazi beharko zaie.
4.Halaber, sor litezkeen zigoredo administrazio-erantzukizunak alde batera utzita, eskudun diren Segurtasun Indar eta Kidegoetako kideek beren gain hartuko dituzte legez kanpo eraman edo erabilitako armak, armei buruzko araudian xedatutakoari jarraiki.
VI. TITULUA
Zehapen-araubidea
I. KAPITULUA
Arau-hausteak
56. artikulua. Sailkapena eta preskripzioa.
1.Lege honetan jasotzen diren arauen hausteak arinak, larriak eta oso larriak izan daitezke.
2.Arau-hauste arinak sei hilabetera preskribatuko dira, larriak urtebetera eta oso larriak bi urtera.
3.Preskripzio-epea araua hautsi den egunean bertan hasiko da zenbatzen. Jarduera jarraitu baten ondorio diren arau-hausteetan, preskripzio-epea jarduera amaitu zen egunean hasiko da zenbatzen, edota arau-haustea burutu zen azken egintza gauzatu zen egunean.
4.Preskripzio-epea eten egingo da zehapen-prozedura abiaraztean, interesdunari jakinarazita; dena den, epea zenbatzeari berrekingo zaio espedientea sei hilabetez etenik egoten bada, eta etenaldi horren zergatia ezin bazaie espedientearen xede direnei egotzi.
57. artikulua. Segurtasun-pribatuko jarduerak egiten dituzten enpresen, horien legeordezkarien, detektibe pribatuen bulegoen eta norberak erabiltzeko alarma-zentralen arau-hausteak.
Segurtasun-pribatuko jarduerak egiten dituzten enpresek, horien lege-ordezkariek, detektibe pribatuen bulegoek eta norberak erabiltzeko alarma-zentralek honako arauhauste hauek egin ahal izango dituzte:
1. Arau-hauste oso larriak:
a) Segurtasun pribatuko zerbitzuak hirugarrenei ematea baimenik gabe edota, hala dagokionean, dagokion zerbitzua emateko 18.1 eta 2 artikuluan aurreikusitako erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu gabe.
b) Segurtasun pribatuko zerbitzuetan, dagokion gaikuntza edo egiaztagiria ez duten pertsonak kontratatzea edo erabiltzea.
c) 8.4 artikuluan debekatutako jarduerak egitea bilera edo manifestazioei, gatazka politiko edo laboralei, edota iritzien kontrol edo adierazpenari dagokienez, edota hirugarren pertsonei informazioa ematea segurtasuna edo ikerketa aginduta duten ondasunen gainean, edo erreserba-betebeharra urratzeko beste edozein modu, delitu ez direnean eta datu pertsonalak babesteko araudiaren arau-hausteak ez direnean.
d) Homologatu gabeko baliabide material edo teknikoak ezartzea edo erabiltzea, homologazioa nahitaezkoa denean eta horrelakoek pertsonei edo interes orokorrei kalte larria eragin diezaieketenean.
e) Segurtasun pribatuko kontratuetan, erregistro-liburuetan edo ikerketa pribatuko txostenetan jasotako informazioa emateko beharra dagoen kasuetan, informazio hori emateari uko egitea.
f) Armak eskuratzeari eta erabiltzeari buruzko arau-xedapenak ez betetzea, ez eta armategiak edukitzeari eta horiek zaintzeari buruzkoak ere; bereziki, langileek armak edukitzea lege honek baimendutako kasuetatik kanpo, edo gaikuntza egokirik ez duten tiro-instruktoreak kontratatzea.
g) Segurtasun pribatuko zerbitzuak suzko armak erabiliz ematea, lege honetan xedatutakotik kanpo.
h) Segurtasun Indar eta Kidegoei laguntza emateari edo haiekin elkarlanean aritzeari uko egitea delitu-egitateak ikertu eta jazartzean, gaizkileak aurkitu eta atxilotzean edota dagozkion ikuskatzeko edo kontrolatzeko eginkizunak gauzatzean.
i) 22.3 artikuluak legezko ordezkariei ezarritako betebeharra ez betetzea.
j) Segurtasun pribatuko enpresek eta detektibe-bulegoek beren egoitza, ordezkaritza eta sukurtsaletan nahitaezko segurtasun-neurriak ez edukitzea.
k) Eskudun agintaritzak funtsezko zerbitzuetako grebarako eskubidearekin lotuta ezarritako zerbitzuak emateko baldintzak ez betetzea, edota, 8.6 artikuluan aipatutako kasuetan, segurtasun-zerbitzua nahitaez ezarritako zerbitzuetan horien baldintzak ez betetzea.
l) 19.1, 2 eta 3 artikuluak eta 35.2 artikuluak segurtasun-enpresei ezarritako eskakizunak ez betetzea.
m) 24.1 eta 2 artikuluak detektibe-bulegoei ezarritako eskakizunak ez betetzea.
n) Eskudun Segurtasun Indar eta Kidegoei alarma pribatuak, baita norberak erabiltzekoak ere, hartzeko zentraletan jasotzen diren egiazko alarmak ez helaraztea edota berandu helaraztea, jokabide horiek justifikatuta ez daudenean.
ñ) 6.2 artikuluan jasotako zerbitzu bateragarriak ematea segurtasun pribatuko langileentzat erreserbatutako defentsa-baliabideak edo armak erabiltzen dituzten gaikuntzarik gabeko langileen bitartez.
o) Gaian interes legitimorik ez duten eskatzaileen aldeko ikerketa pribatuak egitea.
p) Segurtasun pribatuko zerbitzuak dagozkion kontratuak formalizatu gabe ematea.
q) Segurtasun pribatuko zerbitzuetan neurriak edo baliabide pertsonal, material edo teknikoak erabiltzea ohorerako, norberaren edo familiaren intimitaterako edo norberaren irudirako edo komunikazioen sekreturako eskubidea urratuz; betiere, horiek delitu ez badira.
r) Segurtasun informatiko enpresek babestu beharreko sistemaren gaineko gorabeherak ez jakinaraztea, hori nahitaezkoa denean.
s) Bi urteko epean hirugarren arau-hauste larri bat egitea, edota larri bat eta beste bat oso larri egitea, aurrekoengatik zigortu badituzte.
t) Segurtasun pribatuarekin zerikusirik ez duten jarduerak egitea, lege honen 6. artikuluaren arabera bateragarriak direnak salbu.
2. Arau-hauste larriak:
a) Homologatu gabeko baliabide material edo teknikoak ezartzea edo erabiltzea, homologazioa nahitaezkoa denean.
b) Segurtasun pribatuko zerbitzuak ematea erregelamendu bidez zehaztutako ezaugarriak betetzen ez dituzten ibilgailuak, uniformeak, bereizgarriak, armak edo defendatzeko baliabideak erabilita.
c) Segurtasun pribatuko zerbitzuak ematea era horretako zerbitzuak emateko baimena eskuratu ahal izateko betekizun espezifikoak bete gabe edo erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu gabe. Arau-hauste hori ere egongo da horrelako zerbitzuak baimenduta dagoen edo erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu duten tokitik edo lurralde-eremutik kanpo egiten direnean, edota derrigorrezko aurretiko baimenik gabe edo adierazpenik aurkeztu gabe egiten direnean, edo zerbitzuaren baimenean berariaz aurreikusitakoez bestelako baldintzetan ematen direnean.
d) Segurtasun pribatuko langileen lanbide-dokumentazioa edo egiaztatutako langileen egiaztagiria atxikitzea.
e) Segurtasun pribatuko zerbitzuak ematea dagozkien kontratuak Barne Ministerioari edo organo autonomiko eskudunari behar bezala jakinarazi gabe, edota jakinarazpena zerbitzua hasi ondoren egitea.
f) Segurtasun pribatuko zerbitzuak dagokion kontratuan xedatutakoa bete gabe ematea.
g) Segurtasun pribatuko langileek ezarritako lanaldiaren barruan zerbitzua justifikatu gabe uztean edo ez ematean langile horiek ez ordeztea.
h) Segurtasun pribatuko eginkizunetan enpresan gutxienez urtebeteko antzinatasuna duten segurtasun pribatuko langileak erabiltzea, eta horiek dagozkien eguneratzeedo espezializazio-ikastaroak egin gabe edo gainditu gabe edukitzea, edota erregelamendu bidez xedatutako maiztasunarekin ez egitea.
i) Aseguruaren, abalaren edo kauzio-aseguruaren indarraldiaren egiaztagiria Barne Ministerioari edo organo autonomiko eskudunari ez aurkeztea 19.1.e) eta f) eta 24.2.e) eta f) artikuluetan ezarritako baldintzetan, eta 21.1.e) artikuluan aipatutako jardueren txostenen eta urteko kontuaren laburpena ez aurkeztea, edota 25.1.i) artikuluan aipatutako memoria ez aurkeztea.
j) Arduragabekeriagatik, funtzionamendu txarragatik edo aurretik ez egiaztatzeagatik, alarma faltsu bat edo gehiago jakinaraztea.
k) Ordezkaritzak edo sukurtsalak irekitzea beharrezko baimena eskuratu gabe edo erantzukizunpeko adierazpena organo eskudunaren aurrean aurkeztu gabe, hori egitea nahitaezkoa denean.
l) Barne Ministerioari edo, hala badagokio, eskudun organo autonomikoari segurtasun pribatuko langileen altak eta bajak ez jakinaraztea, ezta legezko ordezkarien aldaketak eta administrazio-, kudeaketa-, ordezkaritzaeta zuzendaritza-organoetako osaeran gertatzen diren aldaketak ere.
m) Segurtasun pribatuko langileek beharrezko uniformea eraman gabe edo erregelamendu bidez xedatutako bitartekoak erabili gabe ematea zerbitzua.
n) Kontratu baten arabera egoera onean mantendu behar dituzten segurtasunsistemen edo -neurrien urteko nahitaezko azterketak ez egitea.
ñ) Nahitaezkoa den edozein erregistro-liburu ez edukitzea edo bete gabe edukitzea.
o) Nortasunaren edo forma juridikoaren, izenaren, identifikazio fiskaleko zenbakiaren edo egoitzaren gaineko edozein aldaketa Barne Ministerioari edo, hala badagokio, eskudun organo autonomikoari ez jakinaraztea.
p) 22.2 artikuluan legezko ordezkarientzat ezarritako eskakizunak uneoro ez betetzea.
q) Segurtasun pribatuko enpresen eta detektibe-bulegoen egoitza, ordezkaritza edo sukurtsaletan nahitaezko segurtasun-neurriek behar bezala ez funtzionatzea, eta horien gaineko nahitaezko azterketak ez egitea.
r) 6.2 artikuluan jasotako zerbitzu bateragarriak ematean langileek erabilitako bereizgarriak, uniformeak edo bitartekoak segurtasun pribatuko langileenekin nahasteko modukoak izatea.
s) Segurtasun informatikoko enpresei ezarritako eskakizunak ez betetzea.
t) Zerbitzuak ematean 19.4 artikuluan xedatutakoa ez betetzea.
u) Segurtasun pribatuko enpresek zaindu edo babestu beharreko instalazioen, higiezinen edo jabetzen kanpoaldean segurtasun-zaintzaileek jardutea legez aurreikusitakoak ez beste kasuetan.
v) Detektibe pribatuen bulegoa edozein kausagatik itxiz gero, kontratuei, ikerketatxostenei eta erregistro-liburuei buruzko lanbide-agiriak Polizia Nazionalaren Kidegoaren edo, hala badagokio, eskudun polizia autonomikoaren kidegoaren instalazioetan ez uztea.
w) Bi urteko epean hirugarren arau-hauste arin bat egitea, edota larri bat eta beste arin bat egitea, aurrekoengatik zigortu badituzte.
x) Dagokion baimenik ez duten edo erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu ez duten pertsona fisiko edo juridikoek segurtasun pribatuko zerbitzuen publizitatea egitea.
y) Segurtasun pribatuko zerbitzuak ematea dagozkien kontratuetan aurreikusitakoak ez diren baldintzetan.
3. Arau-hauste arinak:
a) Mantentze-lanak kontratatuta dituzten segurtasun-sistemen edo -neurrien nahitaezko azterketak beharrezkoa den maiztasunarekin ez egitea.
b) Segurtasun pribatuko zerbitzuetan Segurtasun Indar edo Kidegoek edo Indar Armatuek erabilitakoen antzekoak diren ibilgailu, uniforme edo bereizgarriak erabiltzea.
c) Nahitaezko erregistro-liburuak betetzeko orduan arduragabekeriaz jokatzea.
d) Oro har, lege honetan ezarritako izapideak, baldintzak edo formalitateak ez betetzea, betiere arau-hauste larria edo oso larria ez bada.
58. artikulua. Segurtasun pribatuko eginkizunetan aritzen diren langileen arau-hausteak.
Segurtasun pribatuko eginkizunetan aritzen diren langileek, baita ingeniariek, teknikariek, segurtasun-operadoreek eta egiaztatutako irakasleek ere, arau-hauste hauek egin ahal izango dituzte:
1. Arau-hauste oso larriak:
a) Hirugarrenentzat segurtasun pribatuko eginkizunetan jardutea, beharrezko gaikuntza edo egiaztagiria eduki gabe.
b) Lege honetan suzko armak zerbitzutik kanpo edukitzeari buruz eta horien erabilerari buruz jasotako aurreikuspenak ez betetzea.
c) Eginkizunak betetzean ezagutzen dituzten gertaeren gaineko beharrezko erreserba ez gordetzea edota baliabide material edo teknikoak erabiltzea ohorerako, norberaren edo familiaren intimitaterako, norberaren irudirako edo jakinarazpenen sekreturako eskubidea urratuz, horrelakoak delitu ez direnean.
d) Segurtasun Indar eta Kidegoei, egokia denean, laguntza emateari edo haiekin elkarlanean aritzeari uko egitea delitu-egitateak ikertu eta jazartzean, gaizkileak aurkitu eta atxilotzean, edota dagozkien ikuskatzeko edo kontrolatzeko eginkizunak betetzean.
e) Eginkizunak betetzen ari direnean, agintaritzaren edo bere agenteen aurrean profesionalki identifikatzeari uko egitea, hori egiteko eskatzen dietenean.
f) Ofizioz jazar daitezkeen delituen gaineko ikerketak egitea edota detektibe pribatuek beren eginkizunak betetzean ezagutzen dituzten delituak agintaritza eskudunari ez salatzea.
g) 8.4 artikuluan debekatutako jarduerak egitea bilera edo manifestazioei, gatazka politiko edo laboralei edota iritzien kontrol edo adierazpenari dagokienez, edota hirugarren pertsonei informazioa ematea segurtasuna aginduta duten ondasunen gainean, horrelakoak delitu ez direnean; betiere, datu pertsonalak babesteko araudiaren arauhausteak ez badira.
h) Herritarrekiko harremanetan, eginkizunak gehiegikeriaz betetzea.
i) Lanbide-jardunaren barruan praktika neurrigabeak, arbitrarioak edo baztertzaileak egitea, jazarpena barne, horrelakoek indarkeria fisiko edo morala dakartenean; betiere, horiek delitu ez badira.
j) Segurtasun pribatuko langileek, ezarritako lanaldiaren barruan, zerbitzua justifikatu gabe uztea edo ez ematea.
k) Alarmak hartzeko zentralei, kontroledo bideozaintza-zentroei konektatutako segurtasun-sistemen proiektuak egitea edota instalazioak edo mantentze-lanak egitea Barne Ministerioak emandako egiaztagiri egokia eduki gabe.
l) Detektibe pribatuek nahitaez egin behar duten ikerketa-txostena ez egitea edo zerbitzuaren kontratatzaileari txosten hori ez ematea, edota txosten paraleloak egitea.
m) 28.3 eta 4 artikuluan aipatutako langileak segurtasun pribatuko eginkizunetan
aritzea.
n) Bi urteko epean hirugarren arau-hauste larri bat egitea, edota larri bat eta beste oso larri bat egitea, aurrekoengatik zigortu badituzte.
2. Arau-hauste larriak:
a) Lortutako gaikuntzaren eremutik kanpo dauden segurtasun pribatuko eginkizunak betetzea.
b) Segurtasun pribatuko eginkizunak betetzea segurtasun pribatuko enpresetan edo enpresako plantillan sartuta ez dauden langile gaituek, sartuta egote hori nahitaezkoa denean 38.5 artikuluan xedatutakoaren arabera, edota detektibe-bulegoetatik kanpo daudenek.
c) Pertsonen ohoreari edo duintasunari begirunea ez izatea.
d) Grebarako eskubidea erabiltzea funtsezkoak diren zerbitzuetarako edo herriagintaritza eskudunak funtsezko deklaratu dituen zerbitzuetarako xedatutakoa kontuan hartu gabe, edota segurtasun-zerbitzua nahitaez ezarritako zerbitzuetan, 8.6 artikuluan aipatutako kasuetan.
e) Eginkizunetan ari direnean lanbide-identifikazioa ez ematea, herritarrek hori eskatzen dietenean.
f) Dokumentazio pertsonala 32.1.b) artikuluan xedatutakoaren kontra atxikitzea.
g) Langile gaituek edo egiaztatuek beren eginkizunetan arduragabekeriaz jokatzea.
h) Lanbide-identifikazioa egitea legez horretarako xedatutakoez bestelako agiriak edo bereizgarriak erabiliz, edo horiekin batera Segurtasun Indar eta Kidegoek edo Indar Armatuek erabilitakoen antzeko ezaugarriak edo bereizgarriak eramanez.
i) Nahitaez egin beharreko etengabeko prestakuntza-ikastaroak egiteari uko egitea.
j) Alarmak hartzeko zentralei zein kontroledo bideozaintza-zentroei konektatutako segurtasun-sistemen proiektuak egitea edota instalazioak edo mantentze-lanak egitea erregelamendu bidez ezarritako arau teknikoetara egokitu gabe.
k) Detektibe pribatuek egin beharreko ikerketa-txostenak ezinbestean derrigorrean jaso behar dituen datu guztiak edo batzuk ez jasotzea.
l) Gaitutako langileek bateraezinak diren segurtasun pribatuko eginkizunak betetzea.
m) Bi urteko epean hirugarren arau-hauste arin bat egitea, edota larri bat eta beste arin bat egitea, aurrekoengatik zigortu badituzte.
n) Segurtasun pribatuaren araudira egokitzen ez diren segurtasun-sistemak edo -neurriak behin-behinekoz baliozkotzea.
3. Arau-hauste arinak:
a) Erregelamendu bidez eskatzen diren uniformea edo bitartekoak erabili gabe jardutea, edota lanbide-bereizgarriak edo -dokumentazioa eta agindutako zerbitzua emateko erabili beharreko suzko arma eraman gabe jardutea.
b) Herritarrekin tratu okerra izatea, edo begirunerik gabea.
c) Alarmak hartzeko zentralei, kontroledo bideozaintza-zentroei konektatutako segurtasun-sistemen nahitaezko azterketen egiaztagiria erabat edo zati batean ez betetzea egiaztatutako teknikariek.
d) Oro har, lege honetan ezarritako izapide, baldintza edo formalitateak ez betetzea; betiere, arau-hauste larria edo oso larria ez bada.
59. artikulua. Erabiltzaileen eta prestakuntza-zentroen arau-hausteak.
Segurtasun pribatuko zerbitzuen erabiltzaileek eta segurtasun pribatuko langileen prestakuntza-zentroek arau-hauste hauek egin ahal izango dituzte:
1.Oso larriak:
a) Segurtasun-enpresen edo detektibe-bulegoen zerbitzuak kontratatzea edo erabiltzea, segurtasun pribatuko zerbitzuak emateko beharrezko baimen espezifikorik edo erantzukizunpeko adierazpenik ez dutela jakinik.
b) Homologatuta ez dauden alarma-aparatuak edo bestelako segurtasun-gailuak erabiltzea, pertsonei edo interes orokorrei kalte larria eragiteko modukoak direnean.
c) Prestakuntza-zentroek erantzukizunpeko adierazpenean jasotako eskakizun eta baldintzak ez betetzea, edota horrelakorik aurkeztu gabe ikastaroak ematea.
d) Segurtasun-neurriak, prestakuntza-zentroak eta behartutako establezimenduak aztertzeko eginkizunak gauzatzeko eskumena duten Segurtasun Indar eta Kidegoei laguntza emateari uko egitea.
e) Prestakuntza-zentroetan emandako ikastaroen iraupena, modalitateak eta edukia erregelamendu bidez aurreikusitakora ez egokitzea.
f) Nahitaezko segurtasun-neurriak ez hartzea edo ezartzea.
g) Informazioaren eta komunikazioen segurtasuna kontrolatzeko zentroan hautemandako eta berretsitako gorabeherak ez jakinaraztea, hori egitea nahitaezkoa denean.
h) Segurtasun-zerbitzuak emateko beharrezko gaikuntza edo egiaztagiririk ez duten pertsonak kontratatzea edo erabiltzea, edota prestakuntza-jardueretan egiaztatu gabeko irakasleak erabiltzea, gaikuntza edo egiaztagiririk ez dutela jakinik.
i) Bi urteko epean hirugarren arau-hauste larri bat egitea, edota larri bat eta beste oso larri bat egitea, aurrekoengatik zigortu badituzte.
j) Erakunde publikoek edo pribatuek norberak erabiltzeko alarmak hartzeko zentralak jardueran jartzea, aldez aurretik baimena eduki gabe.
k) Kontratatutako langile gaituak kontratuan jasotako eginkizunez bestelakoak betetzera behartzea.
2.Larriak:
a) Ezarrita dituzten nahitaezko segurtasun-sistemen edo -neurrien beharrezko azterketak ez egitea.
b) Homologatu gabeko alarma-aparatuak edo bestelako segurtasun-gailuak erabiltzea.
c) Prestakuntza-zentroak baimentzea eragin zuten eskakizunen gaineko aldaketak eskudun organoari ez jakinaraztea.
d) Prestakuntza-ikastaroak prestakuntza-zentroen baimendutako instalazioetatik kanpo ematea.
e) Hartutako edo ezarritako nahitaezko segurtasun-neurriek behar bezala ez funtzionatzea, segurtasun publikoari edo hirugarrenei kalterik eraginez gero.
f) Prestakuntza-jardueretan, egiaztatu gabeko irakasleak erabiltzea.
g) Bi urteko epean hirugarren arau-hauste arin bat egitea, edota larri bat eta beste arin bat, aurrekoengatik zigortu badituzte.
h) Segurtasun pribatuaren erabiltzaileek erakundearen, enpresaren edo enpresataldearen buru segurtasun-zuzendari bat jartzeko betebeharra ez betetzea, 36.2 artikuluan xedatutakoaren kontra.
3. Arinak:
a) Segurtasun-aparatuak edo -gailuak erabiltzea horiek arautzen dituzten arauetara egokitu gabe, edota haien jardunak hirugarrenei neurriz kanpoko kalte edo eragozpenak eragiten dizkietela.
b) Ezarrita dauden segurtasun-neurri edo sistemek behar bezala ez funtzionatzea.
c) Erregistroak betetzeko orduan, irregulartasunak egitea.
d) Oro har, lege honetan ezarritako betebeharrak ez betetzea, betiere arau-hauste larri edo oso larria ez bada.
60. artikulua. Erregelamendu-lankidetza.
Garapenerako erregelamendu-xedapenek espezifikazioak edo mailaketak sartu ahal izango dituzte lege honetan ezarritako arau-hausteen eta zehapenen koadroan; betiere, arau-hauste edo zehapen berria ez badira, legean xedatutakoen izaera edo mugak aldatzen ez badira, eta jokabideak hobeto identifikatzeko eta horiei dagozkien zehapenak zehatzago finkatzeko lagungarriak badira.
II. KAPITULUA
Zehapenak
61. artikulua. Segurtasun pribatuko jarduerak egiten dituzten enpresen, horien legeordezkarien, detektibe pribatuen bulegoen eta norberak erabiltzeko alarma-zentralen zehapenak.
Agintari eskudunek honako zehapen hauek ezarri ahal izango dituzte 57. artikuluan tipifikatutako arau-hausteengatik:
1. Arau-hauste oso larriak egiteagatik:
a) 30.001 eta 600.000 euro bitarteko isuna.
b) Baimena iraungitzea, edota enpresa edo bulegoa ixtea erantzukizunpeko adierazpenaren kasuetan; horrek, halaber, berau urtebete eta bi urte arteko epean berriro eskuratzea edo aurkeztea debekatzea ere ekarriko du, hurrenez hurren, baita dagokion erregistroan egindako inskribatzea ezeztatzea ere.
c) Segurtasun pribatuko enpresetan lege-ordezkaritzako karguak betetzeko debekua, urtebete eta bi urte arteko epean.
2. Arau-hauste larriak egiteagatik:
a) 3.001 eta 30.000 euro bitarteko isuna.
b) Baimena edo erantzukizunpeko adierazpena aldi baterako etetea, sei hilabete eta urtebete arteko epean.
c) Segurtasun pribatuko enpresetan lege-ordezkaritzako karguak betetzeko debekua, sei hilabete eta urtebete arteko epean.
3. Arau-hauste arinak egiteagatik:
a) Ohartarazpena.
b) 300 eta 3.000 euro bitarteko isuna.
62. artikulua. Langileentzako zehapenak.
Agintari eskudunek honako zehapen hauek ezarri ahal izango dituzte 58. artikuluan
tipifikatutako arau-hausteengatik:
1. Arau-hauste oso larriak egiteagatik:
a) 6.001 eta 30.000 euro bitarteko isuna.
b) Gaikuntza iraungitzea; horrek, halaber, berau urtebete eta bi urte arteko epean berriro eskuratzea debekatzea ere ekarriko du, baita Erregistro Nazionalean egindako inskribatzea ezeztatzea ere.
2. Arau-hauste larriak egiteagatik:
a) 1.001 eta 6.000 euro bitarteko isuna.
b) Gaikuntza aldi baterako etetea, sei hilabete eta urtebete arteko epean.
3. Arau-hauste arinak egiteagatik:
a) Ohartarazpena.
b) 300 eta 1.000 euro bitarteko isuna.
63. artikulua. Erabiltzaileen eta prestakuntza-zentroen zehapenak.
Agintari eskudunek honako zehapen hauek ezarri ahal izango dituzte 59. artikuluan
tipifikatutako arau-hausteengatik:
1. Arau-hauste oso larriak egiteagatik:
a) 20.001 eta 100.000 euro bitarteko isuna.
b) Prestakuntza-zentroa ixtea; halaber, irekitzeko erantzukizunpeko adierazpena berriro aurkezteko debekua, urtebete eta bi urte arteko epean, baita dagokion erregistroan egindako inskribatzea ezeztatzea ere.
c) Nahitaezko segurtasun-neurriak jardunean ez dituzten establezimenduak ixtea, sei hilabete eta egun batetik bi urtera arteko epean.
2. Arau-hauste larriak egiteagatik:
a) 3.001 eta 20.000 euro bitarteko isuna.
b) Prestakuntza-zentroaren erantzukizunpeko adierazpena aldi baterako etetea, sei hilabete eta urtebete arteko epean.
3. Arau-hauste arinak egiteagatik:
a) Ohartarazpena.
b) 300 eta 3.000 euro bitarteko isuna.
64. artikulua. Zehapenak mailakatzea.
Zehapenak mailakatzeko orduan, ondoko hauek hartuko dituzte kontuan eskudun
organoek: gertaeraren larritasuna eta garrantzia; interes publikorako balizko kaltea; pertsonentzat edo ondasunentzat sortutako edo mantendutako arrisku-egoera; berrerortzea; intentzionalitatea; zehatzeko ebazpena jaso beharreko segurtasunenpresaren, detektibe-bulegoaren, prestakuntza-zentroaren edo establezimenduaren jarduera-bolumena, eta arau-hauslearen ahalmen ekonomikoa.
65. artikulua. Zehapenak aplikatzea.
1.Lege honetan aurreikusitako zehapenak txandaka edo metatuta ezarri ahal izango
dira.
2.Diruzko zehapenak ezartzerakoan, ahalegina egin beharko da arau-hausleari ez dakion onuragarriagoa gerta arauak haustea, horiek betetzea baino.
66. artikulua. Zehatzeko eskumena.
1.Estatuko Administrazio Orokorraren esparruan, ondoko hauek izango dute zehatzeko ahala:
a) Barne-gaietarako ministroak, baimenak, gaikuntzak eta erantzukizunpeko adierazpenak indargabetzeko zehapenak ezartzeko.
b) Segurtasuneko estatu-idazkariak, arau-hauste oso larriengatiko gainerako zehapenak ezartzeko.
c) Poliziaren zuzendari nagusiak, arau-hauste larriengatiko zehapenak ezartzeko. Guardia Zibilak landazainentzako ikastaroak, horientzat bakarrik ez diren
prestakuntza-zentroek emanak, ikuskatzeko eginkizunetan arau-hausteak hautemanez gero, Poliziaren zuzendari nagusiaren esku egongo da zehapena ezartzea.
d) Guardia Zibilaren zuzendari nagusiak, landazainekin eta era horretako langileentzat baino ez diren prestakuntza-zentroekin eta -ikastaroekin lotutako arauhauste larriengatiko zehapenak ezartzeko.
e) Gobernuaren ordezkariek eta ordezkariordeek, arau-hauste arinengatiko zehapenak ezartzeko.
2.Segurtasun pribatuaren arloan eskumena duten autonomia-erkidegoen esparruan, kasuan-kasuan xedatutako organoen titularrek izango dute zehatzeko ahala.
3.Zehatzeko ebazpenen aurka, administrazio-prozeduraren legerian eta administrazioarekiko auzien jurisdikzioaren legerian aurreikusitako errekurtsoak jarri ahal izango dira.
67. artikulua. Materiala konfiskatzea.
Konfiskatu egingo da debekatutako materiala, homologatu gabekoa edo segurtasun pribatuko zerbitzuetan bidegabeki erabilitakoa, eta suntsitu egingo da horren merkataritza legez kontrakoa bada, edo besterendu bestelako kasuetan; lortzen den zenbatekoa gordailuan geldituko da, izan litezkeen administrazio-erantzukizunei edo bestelakoei aurre egiteko.
68. artikulua. Zehapenen preskripzioa.
1.Arau-hauste arin, larri edo oso larriengatik ezarritako zehapenak urtebetera, bi urtera eta lau urtera preskribatuko dira, hurrenez hurren.
2.Preskripzio-epea zehapena ezartzen duen ebazpena irmo bilakatzen den egunaren biharamunean hasiko da zenbatzen, baldin eta zehapena betetzen hasi ez bada, edota zehapena betetzeari uzten zaionetik aurrera, hasita egonez gero. Preskripzioepea eten egingo da, bestalde, zehapenaren gauzatzea edo betetzea hasten edo berrekiten denean.
III. KAPITULUA
Prozedura
69. artikulua. Kautelazko neurriak.
1.Zehapen-prozedura hastean, prozedura abiarazteko agindua eman duen organoak kautelazko neurriak hartu ahal izango ditu, beharrezkoak direnean instrukzio egokia bermatzeko, araua hausten jarraitzea saihesteko, zehapena ordaintzea ziurtatzeko –baldin eta diruzkoa bada–, eta zehapena betetzen dela ziurtatzeko –gainerako kasuetan–.
2.Neurri horiek ustezko arau-haustearen izaerarekin kongruenteak izan beharko dira, eta haren larritasunaren proportziokoak. Neurriak ondoko hauek izan ahalko dira:
a) Debekatuta, homologatu gabe dauden edota arriskutsuak edo kaltegarriak diren ibilgailuak, armak, materiala edo ekipoak hartzea edo zigilatzea, bai eta arau-haustearen instrumentuak eta efektuak ere.
b) Baimenak, gaikuntzak edo lizentziak prebentzioz kentzea, edo, hala dagokionean, erantzukizunpeko adierazpenen eraginkortasuna etetea.
c) Segurtasun pribatuko langileen gaikuntza etetea eta, hala dagokionean, hura emateko prozeduraren izapideak etetea, segurtasun pribatuaren arloko arau-hauste larri edo oso larriengatiko espedienteen instrukzioak irauten duen bitartean.
Adierazitako gaikuntza eta izapideak ere eten ahal izango dira, harik eta aipatutako langile horien aurkako delituengatiko prozesua amaitzen den arte.
3.Aurreko paragrafoko b) eta c) lerrokadetan aurreikusitako kautelazko neurriek ezin izango dute urtebetetik gorako iraupena izan.
70. artikulua. Betearazpena.
1.Ezarritako zehapenak berehala betearazi beharrekoak izango dira, ebazpena administrazio-bidean irmo bilakatzen denetik aurrera.
2.Zehapena diruzkoa denean eta ordaintzeko eperik aurreikusi ez denean, zehapena ezarri duen agintaritzak zehaztuko du epea, eta gutxienez hamabost eta gehienez hogeita hamar egun baliodunekoa izango da hori; ordainketa zatikatzea ere erabaki ahal izango du.
3.Baimenen, gaikuntzen edo erantzukizunpeko adierazpenen eraginkortasuna aldi baterako eteten eta indargabetzen bada, eta enpresen lege-ordezkari izatea debekatzen bada, zehapen-agintaritzak hori gauzatzeko epe nahikoa finkatuko du, gutxienez hamabost egun baliodunekoa eta gehienez bi hilabetekoa; epea zehaztean, zehapena jasotzen duenari zein zuzenean eragindakoei entzungo die, halaber.
71. artikulua. Zehapenak argitara ematea.
Zehapenak eta arau-hauste oso larrien erantzule diren pertsona fisiko edo juridikoen
izenak, abizenak edo sozietatearen izenak jendaurrean azaldu ahal izango dira, zehapenak administrazio-bidean irmoak badira betiere, zehapen horiek ezartzeko eskumena duen agintaritzaren erabakiz, baldin eta erabiltzaileen edo herritarren segurtasunerako arriskua badago, arau-hauste analogoak berriz egin badira edo intentzionalitatea egiaztatuta badago.
72. artikulua. Hertsapen-isunak.
1.Zehapen-ebazpenak bete daitezen lortzeko, 66. artikuluan aipatutako agintari eskudunek hertsapen-isunak jarri ahal izango dituzte, administrazio-prozeduraren legedian ezarritakoarekin bat etorriz.
2.Isun horien zenbatekoa ez da 6.000 eurotik gorakoa izango; nolanahi ere, ez-betetzea berriro gertatuz gero, zenbateko horren 100eko 50 gehitu ahal izango zaie, hurrenez hurren.
3.Hertsapen-isunak ezar litezkeen diruzko zehapenekiko independenteak izango dira, eta bateragarriak.
Lehenengo xedapen gehigarria. Produktuak merkaturatzea.
Europar Batasuneko estatu kideetatik edota Europako Esparru Ekonomikotik datozen produktuak merkaturatzean, egiaztatutako ziurtapen-erakundeek aurreikusitako estandarrak beteko dira, bai eta horrelako produktuak Europar Batasunak elkartzeko akordio bat duen beste herrialde batetik datozenean ere, betiere Espainiako segurtasun pribatuaren gaineko erregelamenduaren antzeko segurtasunari buruzko erregelamenduak badituzte. Aipatutako ziurtapen-erakunde egiaztatuek, halaber, beren herri-administrazio eskudunaren bitartez, Espainiako legediak eskatutakoen antzeko berme tekniko profesionalak eta independentzia zein inpartzialtasunekoak eskaini beharko dituzte, eta aplikatu beharreko lege-xedapenek eskatutakoaren antzeko segurtasun-maila ekarri beharko dute adostasuna ebaluatzeko Estatu horrek erabilitako xedapenek.
Bigarren xedapen gehigarria. Herri-administrazioek segurtasun pribatuko zerbitzuak kontratatzea.
1.Segurtasun pribatuko zerbitzuak segurtasun publikoarentzat duen garrantzia aintzat hartuta, azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitako
Sektore Publikoaren Kontratuen Legearen testu bateginaren 118. artikuluarekin bat etorriz, herri-administrazioetako kontratazio-organoek segurtasun-zerbitzuetarako kontratuak gauzatzeko baldintza bereziak ezarri ahal izango dituzte segurtasun pribatuko enpresa kontratistek lan-arloko betebeharrak bete ditzaten.
2.Administrazio-klausula zehatzen agiriek edo kontratuek zehapenak ezarri ahal izango dituzte baldintza berezi horiek betetzen ez diren kasuetarako, edota funtsezko kontratu-betebehar izaera esleitu ahal izango diete baldintza berezi horiei kontratuak indargabetzearen ondorioetarako, 212.1 eta 223.f) artikuluekin bat etorriz.
Hirugarren xedapen gehigarria. Administrazio-lankidetza.
Segurtasun pribatuko zerbitzuek segurtasun publikorako duten garrantzia aintzat hartuta, polizia, zerga, lan eta gizarte-segurantza arloan eskudunak diren organoek baterako informazio, kontrol eta ikuskapenerako mekanismoak ezarriko dituzte segurtasun pribatuko enpresei dagokienez, iruzurra eta intrusismoa saihesteko.
Lehenengo xedapen iragankorra. Lege hau indarrean sartu aurreko lanbide-gaikuntzak.
1.Segurtasun pribatuko langileek lege hau indarrean sartu aurretik lortutako gaikuntzek balioa izango dute aurrerantzean ere, baliozkotu edo trukatu beharrik gabe.
2.Landa-zaintzaile partikularrei dagozkien gaikuntzak landazainen kategoria berriari egiten zaizkiola joko da.
Bigarren xedapen iragankorra. Alarmak hartzeko zentraletako langileak.
Lege hau indarrean sartzean alarmak hartzeko zentraletan jarduten dutenek haien eginkizunetan jarraitu ahal izango dute, inolako egiaztagiri espezifikorik eskuratu beharrik izan gabe.
Hirugarren xedapen iragankorra. Segurtasun-enpresetako ingeniariak eta teknikariak.
Lege hau indarrean sartzean segurtasun-sistemak ezartzeko eta mantentzeko jarduerarako, 5.1.f) artikuluan jasotakorako, baimenduta dauden segurtasun-enpresetan txertatuta dauden ingeniari eta teknikariek beren eginkizunak betetzen jarraitu ahalko dute, 19.1.c) artikuluan aipatutako egiaztagiri espezifikoa eskuratu beharrik izan gabe.
Laugarren xedapen iragankorra. Egokitzeko epeak.
1.Lege hau indarrean sartzean aurreko araudiaren arabera jarduten ari diren segurtasun pribatuko enpresak eta horien ordezkaritzak, detektibe pribatuen bulegoak eta horien sukurtsalak, hartutako segurtasun-neurriak eta materiala edo ekipamendua, baldin eta ez badituzte lege honetan eta garatzeko arauetan ezarritako baldintza edo eskakizun guztiak edo batzuk betetzen, baldintza edo eskakizun horietara egokitu beharko dira honako epe hauen barruan, legea indarrean sartzen denetik zenbatuta:
a) Bi urteko epean, segurtasun pribatuko enpresen eta ordezkaritzen zein detektibe pribatuen bulegoen eta sukurtsalen eskakizun berriei dagokienez.
b) Hamar urteko epean, segurtasun-enpresetako, behartutako establezimenduetako eta behartu gabeko erabiltzaileen instalazioetako segurtasun elektronikoko neurriei dagokienez.
c) Urtebeteko epean, 19.4 artikuluan aurreikusitako ziurtagiria eskuratzeari dagokionez.
2.Lege hau indarrean sartu aurretik ezarritako segurtasun fisikoko neurriek balio mugagabea izango dute, haien bizitza baliagarria amaitzen den arte; nolanahi ere, osatzen duten segurtasun-sistemen egiturazko erreformek haietan eraginez gero, eguneratu egin beharko dira.
3.Lege hau indarrean sartu ostean ezartzen diren segurtasun-sistemek eta segurtasun fisiko, elektroniko eta informatikoko elementuek legean bertan nahiz garatzeko araudian ezarritako eskakizun eta baldintza guztiak bete beharko dituzte.
Bosgarren xedapen iragankorra. Plangintzaeta aholkularitza-jarduera.
1.Segurtasun Pribatuari buruzko uztailaren 30eko 23/1992 Legearen 5.1.g) artikuluan jasotako plangintzaeta aholkularitza-jarduera egiteko bakarrik baimenduta eta inskribatuta dauden segurtasun-enpresek hiru hilabeteko epea izango dute, lege hau indarrean sartzen denetik, legearen 5.1 artikuluan adierazitako beste edozein jardueratarako baimena eskatzeko, h) lerrokadan jasotako jarduerarako salbu.
2.Aurreko paragrafoan aipatutako segurtasun-enpresek ez badute esandako epean baimen hori eskatu, ofizioz baja emango zaie, eta ezeztatu egingo da Segurtasun Pribatuaren Erregistro Nazionalean duten inskribatzea eta, hala dagokionean, erregistro autonomikoan dutena.
3.Lege hau indarrean sartzean plangintzaeta aholkularitza-jarduera egiteko baimenduta eta inskribatuta dauden segurtasun-enpresen kasuan, baldin eta 5.1 artikuluan aurreikusitako beste edozein jardueratarako ere baimenduta eta inskribatuta badaude, haien inskribatzea eta baimena ofizioz ezeztatuko dira Segurtasun Pribatuaren Erregistro Nazionalean, eta, hala dagokionean, dagokion erregistro autonomikoan, baina plangintzaeta aholkularitza-jarduera horri dagokionez soilik.
4.Aurreko paragrafoan aipatutako segurtasun-enpresek urtebeteko epea izango dute, lege hau indarrean sartzen denetik aurrera, erantzukizun zibileko aseguruaren edo beste finantza-berme baten zenbatekoak egokitzeko, baita abal edo kauzio-aseguruarenak ere, dagozkien erregistroetan oraindik baimenduta eta inskribatuta dauden jardueren arabera.
5.Lege hau indarrean sartzean izapidetzen ari diren administrazio-prozedurak, plangintzaeta aholkularitza-jarduera bakarrik egiteko baimenaren eta inskribatzearen eskaerarekin lotuta daudenean, amaitutzat emango dira, eta jarduketak artxibatu egingo dira.
6.Lege hau indarrean sartzean izapidetzen ari diren administrazio-prozedurak, segurtasun pribatuko jarduerak egiteko baimen-eskaerarekin lotuta daudenean, izapidetzen jarraituko dira, baldin eta jarduera horien artean aipatutako plangintzaeta aholkularitza-jarduera badago.
Xedapen indargabetzaile bakarra. Arauak indargabetzea.
1.Indargabetuta geratzen da Segurtasun Pribatuari buruzko 23/1992 Legea, uztailaren 30ekoa, bai eta lege honetan ezarritakoaren aurka dauden maila bereko edo beheragoko arau guztiak ere.
2.Segurtasun Pribatuaren Erregelamendua, abenduaren 9ko 2364/1994 Errege Dekretuaren bidez onetsia, eta uztailaren 30eko 23/1992 Legea zein erregelamendua garatzeko gainerako arauak indarrean egongo dira aurrerantzean ere, lege honetan xedatutakoaren aurka ez dauden alderdietan.
Azken xedapenetako lehenengoa. Eskumen-titulua.
Lege hau Konstituzioaren 149.1.29 artikuluan xedatutakoaren babesean eman da; artikulu horrek segurtasun publikoaren gaineko eskumen esklusiboa esleitzen dio Estatuari.
Azken xedapenetako bigarrena. Administrazio-prozedura.
Lege honetan berariaz araututa ez dagoen guztiari administrazio-prozedurari buruzko legedia aplikatuko zaio.
Azken xedapenetako hirugarrena. Araudia garatzea.
1.Gobernuak, Barne-gaietarako ministroaren proposamenari jarraiki, behar diren erregelamenduzko xedapenak emango ditu lege honetan ezarritakoa garatzeko eta betearazteko, eta, bereziki, alderdi hauek zehazteko:
a) Araudiaren xede diren enpresek eta erakundeek bete beharreko eskakizunak eta eduki beharreko ezaugarriak.
b) Segurtasun pribatuko jarduerak egitean eta era horretako zerbitzuak ematean bete beharreko baldintzak.
c) Segurtasun pribatuko neurriek eta segurtasun pribatuko jarduera zein zerbitzuetan erabilitako bitarteko tekniko eta materialek izan beharreko ezaugarriak.
d) Segurtasun pribatuko langileen eta egiaztatutako langileen eginkizunak, betebeharrak, ardurak eta kualifikazioa.
e) Aipatutako langileen gaikuntzaeta egiaztapen-araubidea.
f) Dagozkion eginkizunak betetzeko eskudunak diren Barne Ministerioaren organoak.
2.Gobernuari ahalmena ematen zaio, halaber, isunen zenbatekoa eguneratzeko, askotariko ondorioak dituen errentaren adierazle publikoaren aldaketen arabera.
Azken xedapenetako laugarrena. Indarrean sartzea.
Lege hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik bi hilabetera sartuko da indarrean.
Horrenbestez,
Lege hau betetzeko eta betearazteko agintzen diet espainiar guztiei, norbanakoei eta agintariei.
Madrilen, 2014ko apirilaren 4an.
JUAN CARLOS E.
Gobernuko presidentea,
MARIANO RAJOY BREY
w.boe.es |
BOLETÍN OFICIAL DEL ESTADO |
D. L.: M-1/1958 ISSN: 02 |
|
|
|