Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Administrazio zuzenbidea  >>  Legeria  >> Orokorra

40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena

2015-10-01

Erakundea: Estatuko Buruzagitza

Argitalpena: EAO, 2015/10/02, 236. zk.

I. XEDAPEN OROKORRAK

ESTATUKO BURUZAGITZA

10566

40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena.

FELIPE VI.a

ESPAINIAKO ERREGEA

Honako hau ikusten eta ulertzen duten guztiei.

Jakizue: Gorte Nagusiek honako lege hau onetsi dutela eta Nik berretsi egiten dudala.

HITZAURREA

I

2012ko urriaren 26an, Ministro Kontseiluak Administrazio Publikoak Erreformatzeko Batzordea sortzea erabaki zuen, agindu hauek betetzeko: Espainiako sektore publikoa modernizatzeko osoko azterlana egitea, sektore horri efikazia handiagoa ematea eta kalte egiten zioten bikoiztasunak desagerraraztea, baita herritarrek eta enpresek Administrazioarekin harremanetan jartzeko erabiltzen dituzten prozedurak erraztea ere.

Ministro Kontseiluari 2013ko ekainaren 21ean igorritako txostenean, 218 proposamen egin ziren, honako ziurtasun honetan oinarrituta: ekonomia bat lehiakorra izango bada, administrazio publikoek efizienteak, gardenak eta arinak izan behar dute, eta herritarrentzako eta enpresentzako zerbitzua hartu behar dute ardatz. Ildo berean, 2014an Espainian egiteko erreformen Programa nazionalak ezartzen duenez, neurri batzuk bultzatu behar dira administrazio-jarduketa arrazionalizatzeko, baliabide publikoak efizientzia handiagoz erabiltzeko eta haien produktibitatea handitzeko.

Asmo sendo horren iturburua Espainiako Konstituzioaren 31.2 artikulua da, honako hau ezartzen baitu: «Gastu publikoak ekitatez banatuko ditu baliabide publikoak, eta haren programazioak eta betearazpenak efizientzia- eta ekonomia-printzipioak beteko dituzte».

Administrazio Publikoak Erreformatzeko Batzordearen (aurrerantzean APEB) txostenak dioenez, administrazio publikoen araudi erregulatzaileak hainbat etapa izan ditu. Tradizioz, alde batetik, bereizten ziren botere betearazlearen alderdi organikoak arautzen zituzten erregelak, eta, bestetik, prozedurak arautzen zituztenak. Bereizketa hori amaitu egin zen Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearekin, lege hark gai horiek tresna bakar batean bateratu zituelako.

Gerora, ugari izan dira legeak, errege-dekretuak eta maila txikiagoko gainerako xedapenak; horiek guztiek osatu dute administrazio-zuzenbidearen bizkarrezurra. Hala, gaur egun, egoera honako hau da: alde batetik, alderdi organikoak arautzen dituzten legeak daude, adibidez, eta garrantzitsuenak aipatzearren, Estatuaren Administrazio Orokorraren Antolamendu eta Funtzionamenduari buruzko apirilaren 14ko 6/1997 Legea; Gobernuari buruzko azaroaren 27ko 50/1997 Legea, eta Zerbitzu Publikoak Hobetzeko Estatu Agentziei buruzko uztailaren 18ko 28/2006 Legea; eta, beste aldetik, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen alderdi organikoak eta prozedurazko alderdiak lantzen dituzten beste lege batzuk; edo Herritarrek Zerbitzu Publikoetan Sarbide Elektronikoa Izateari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legea.

Beraz, agerikoa da gure lege-sistema administrazio-zuzenbide sistematiko, koherente eta ordenatu batez hornitu behar dela, APEBek onartutako txosten osorako inspirazio-iturri den arauen kalitatearen hobekuntzarako proiektu orokorrarekin bat etorriz. Proiektu hartan bi lege egitea aurreikusi zen: lege bat, administrazio-prozedura arautzekoa, herritarren eta administrazioen arteko harremanei buruzko arauak jasoko lituzkeena. Beste legea,

administrazio publikoen araubide juridikoa jasoko lukeena; lege horretan sartuko lirateke sektore publiko instituzionala arautzen duten xedapenak. Hala, administrazioen antolaketa eta funtzionamendua osorik erreformatzeari heldu zaio, oinarrizko bi ardatzen inguruan: administrazioen eta herritarren nahiz enpresen arteko harremanak AD EXTRA antolatzea, eta administrazio bakoitzaren barne-funtzionamendua eta administrazioen arteko harremanak AD INTRA arautzea.

Lege hau bi ardatz horien artean bigarrena da, eta, alde batetik, barnean hartzen du araubide juridiko administratiboari buruzko oinarrizko legeria, administrazio publiko guztiei aplikatu beharrekoa; eta, bestetik, Estatuaren Administrazio Orokorraren araubide juridiko espezifikoa, horren barruan sartzen direlarik Administrazio Instituzionala nahiz Estatuaren Administrazio Periferikoa. Lege honetan biltzen da, halaber, administrazioen arteko barne- harremanen arauketa sistematikoa; alde horretatik, jarduketa-printzipio orokorrak nahiz subjektu publiko batzuen eta besteen arteko harremanen teknikak ezartzen dira. Hala, sistematizatuta geratzen da administrazioen AD INTRA eta INTER harremanen ordenamendua. Horren osagarria da aurrekontu-araudia, horretan bereziki nabarmentzen direlarik Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoa, Aurrekontuei buruzko azaroaren 26ko 47/2003 Lege Orokorra eta Estatuaren aurrekontu orokorren urteko legeak.

Gobernuari buruzko Legea testu independente gisa mantentzen da. Berariaz nazioaren botere betearazlea arautzen duenez eta batik bat izaera eta eginkizun politikoak dituenez, Administrazio Publikoaren araudi erregulatzailetik bereizita mantendu behar da, Gobernuak zuzentzen baitu Administrazio Publikoa. Irizpide horren arabera, lege honek hura aldatzen du, gai batzuk bertatik ateratzeko. Hain zuzen ere, gai horiek administrazio-organo diren Gobernuko kideen antolaketari eta eginkizunei dagozkie, eta horregatik lege-testu honetan arautu behar dira.

APEBen txostenak ordenamendu juridiko administratiboa erreformatzea gomendatzen du, ez soilik araugintzako koherentziaren eta legegintzako politikaren arrazoiengatik. Administrazio publikoek ez dute oztopo izan behar herritarren eta enpresen bizitzarako; aitzitik, norbanakoen askatasuna eta pertsonen eta enpresen ekimena bideratu behar dituzte. Horretarako, ezinbestekoa da arau-esparru bat ezartzea. Esparru horrek eragotzi egingo du organo edo erakunde alferrikako edo erredundanteak sortzea, ente publikoen efikazia eta efizientzia ziurtatuko ditu, eta ente horiek etengabe gainbegiratuko ditu, halakoak sortzeko justifikazio izan ziren helburuak noraino betetzen diren ebaluatu ahal izateko, helburu horiek agortzen direnean edo halakoak lortzeko modu efizienteago bat dagoenean ente horiek mantendu beharra auzitan jarri ahal izateko.

Ekonomiako Lankidetza eta Garapenerako Erakundeak (aurrerantzean ELGE) oso positiboki baloratu du APEBek Administrazioa erreformatzeari ekin izana. Erreforma horri buruz egindako txostenean azaltzen duenez, erreformaren paketea datuen bilketako, profesionalen arteko elkarrizketako eta Espainiako administrazio publikoen ahultasunen diagnostikoko prozesu zorrotz baten emaitza da. ELGEren ustez, ELGEko herrialde batean egindako erreforma-prozesurik handienetako baten ezaugarriak dira erreforman sartzen diren gai politikoak (adibidez, gobernu elektronikoa, maila anitzeko gobernantza- harremanak, araugintza ona, aurrekontu-erreformak) eta, horiekin batera, azken bi urteetan aurrekontu-egonkortasunean, gardentasunean, demokraziaren eraberritzean eta antzeko beste hainbat arlotan hasitako aldibereko ekimenak. Lege hau, beraz, ez da erreforma gauzatzeko araugintza-tresna bakarra, baina etorkizuneko Espainiako Administrazio Publikoaren, herritarren zerbitzura egongo den administrazio publiko horren eraikinaren oinarria izango da, aldi berean izapidetzen ari den administrazio-prozedurari buruzko legearekin eta jada onetsi diren gardentasunari eta gobernamendu onari buruzko legearekin eta aurrekontu-egonkortasunari buruzko legearekin batera.

II

Legeak, hasteko, bere xedapen orokorretan Espainiako sektore publikoaren jarduketa- eta funtzionamendu-printzipioak ezartzen ditu.

Administrazio publiko guztiek beren jarduketan eta elkarrekiko harremanetan zaindu beharko dituzten printzipio orokorren artean daude efikaziaren, hierarkiaren, deszentralizazioaren, deskontzentrazioaren eta koordinazioaren printzipioak, legeari eta zuzenbideari erabat loturik egotearen printzipioaz gain –horiek Espainiako Konstituzioan azaltzen dira–; horiez gain, gardentasunaren printzipioa eta helburuen araberako plangintzaren eta zuzendaritzaren printzipioa txertatzen dira, administrazio-unitate guztien jarduketaren gidari izan behar duten irizpide berrien erakusgarri diren aldetik.

Ekainaren 22ko 11/2007 Legean sektore publikoaren funtzionamendu elektronikoari buruz orain arte bildutako arauak eta aurreko lege hori zati batean garatzeko azaroaren 6ko 1671/2009 Errege Dekretuan aurreikusitako arau batzuk biltzen ditu Legeak, beharrezkoak diren egokitzapenekin. Hala, batera arautzea eskatzen zuten gai batzuk txertatzen dira, adibidez sinadura eta egoitza elektronikoak, datuak elektronikoki trukatzea komunikazio-ingurune itxietan eta administrazio-jarduketa automatizatua. Hori da egokiena, ingurune honetan ohikoena bitarteko elektronikoen erabilera izango bada. Halaber, administrazio publikoek haien artean harremanetan jartzeko bitarteko elektronikoak erabili beharko dituztela ezartzen da. Aurreikuspen hori geroago garatzen da administrazio arteko lankidetzari buruzko tituluan, administrazioen arteko harreman elektronikoak berariaz arautuz. Horretarako, jarduketa-printzipio berri gisa aurreikusten da bitarteko elektroniko eta sistemen elkarreragingarritasuna eta herritarrei zerbitzuak batera ematea.

Administrazio publikoen funtzionamendu- eta jarduketa-printzipioen azalpena osatzeko, indarreko araudian jada aurreikusten diren printzipioak aipatzen dira: erantzukizuna, kalitatea, segurtasuna, irisgarritasuna, proportzionaltasuna, neutraltasuna eta herritarrentzako zerbitzua.

Atariko tituluak xehetasunez arautzen du administrazio-organoen araubidea, azaroaren 26ko 30/1992 Legean biltzen den eta orain arte indarrean egon den araudia oinarri hartuta. Zenbait berrikuntza egiten zaizkio arau horri. Organoak sortu ahal izateko, aldez aurretik nahitaez egiaztatu beharko da dauden organoak ez direla bikoiztuko. Administrazio aholku- emailearen organoei buruzko aurreikuspenak osatzen dira eta kide anitzeko organoen arauketa hobetzen da, bereziki Estatuaren Administrazio Orokorraren organoei dagokienez. Alde horretatik, nabarmentzekoa da orokorrean bitarteko elektronikoak erabiliko direla organo horiek eratu ahal izateko, bilerak egiteko, erabakiak hartzeko eta bileren aktak egin eta bidaltzeko.

Titulu horretan sartzen dira, halaber, zehatzeko ahala baliatzeari buruzko printzipioak eta administrazio publikoen ondare-erantzukizuna eraentzen duten printzipioak. Arlo horretako berrikuntzarik nabarmenenen artean bereziki aipatzekoak dira «Estatu legegilearen ondare-erantzukizuna» delakoan sartutako aldaketak. Hain zuzen Estatuak erantzukizun hori du Konstituzioaren kontrako edo Europar Batasuneko zuzenbidearen aurkako deklaratutako legeengatik partikularrek beren ondasun eta eskubideetan jasaten dituzten kalteengatik. Bada, kasua izanez gero kalte-ordaina eman ahal izateko gertatu behar diren baldintzak zehazten dira.

Azkenik, atariko tituluan arautzen dira administrazio-hitzarmenak, Kontuen Auzitegiaren 2010eko azaroaren 30eko 878. irizpenean aurreikusita dagoen ildotik. Irizpen horretan gomendatzen zen hitzarmen horien lege-esparrua eta tipologia sistematizatzea, hitzarmenak baliozkotzeko betekizunak ezartzea eta hitzarmenak auzitegiari berari bidaltzeko betebeharra ezartzea. Hala, hitzarmenen araubide osoa garatzen da. Hitzarmen horien gutxieneko edukia, motak, iraupena eta azkentzea finkatzen dira eta Kontuen Auzitegiak hitzarmen horiek kontrolatuko dituela ziurtatzen da.

III

Estatuko Administrazioari dagokionez, apirilaren 14ko 6/1997 Legean bildutako arauketa hartzen du abiapuntu lehenengo tituluak, denboraren poderioz beharrezkoak direla ikusi diren hobekuntza batzuk aplikatuta. Ministerioen egituran berezkoak diren organo gorenak eta zuzendaritzako organoak ezartzen dira, eta berdin egiten da Administrazio Periferikoaren eremuan eta kanpoan ere. Organismo publikoen kasuan, zuzendaritza-organoak haien estatutuetan ezarriko dira.

Ministerioak eta haien barneko antolaketa arautzen ditu Legeak, organo hauek oinarri hartuta: ministroak, estatu-idazkariak, idazkariordeak, idazkari nagusiak, idazkari nagusi teknikoak, zuzendari nagusiak eta zuzendariorde nagusiak.

Lege honetan sartzen dira ministroen eginkizun batzuk, orain arte beste arau batzuetan barreiatuta zeudenak edo bestelako eginkizun batzuetan berezkoak zirenak; adibidez, haien eskumenen barruan kontratuak eta hitzarmenak egitea; aurrekontuen aldaketak baimentzea, ministerioak kide anitzeko organoetan edo lantaldeetan duen ordezkaritza erabakitzea, departamentuaren kontuak ematea Kontuen Auzitegiari eta departamentuko organo gorenetan eta zuzendaritza-organoetan aurkeztutako administrazio-errekurtsoak ebaztea. Legeak zati batean berrantolatzen ditu eskumenak organo goren, ministro eta estatu-idazkarien eta ministerioetako zuzendari, zuzendariorde, idazkari nagusi, idazkari nagusi tekniko eta zuzendari nagusien artean, eta organo jakin batzuei esleitzen dizkie orain arte haiei delegatzen zitzaizkien eginkizun batzuk. Eta APEBen txostenean kudeaketa hobetzeko proposatutako neurriak ahalbidetzeko, idazkariordeei beste eskumen bat esleitzen zaie: haien departamentuaren eremuan baliabide eta bitarteko materialen kudeaketa zentralizatua egitea xede duten neurriak hartu eta bultzatzeko eskumena.

Halaber, Lehendakaritza Ministerioaren Idazkariordetzari espresuki esleitzen zaizkio, Gobernuko Lehendakaritzaren Idazkaritza Nagusiarekin koordinatuta, departamentuen zerbitzu erkideen berezko eskumenak, Gobernuko Lehendakaritzaren arloari dagokionez. Gogora ekarri behar da ministerio-departamentuaren beraren egituratik kanpo dagoen eremua dela. Horregatik, eskudantzia hori ministerio-departamentu horren egitura organikoa ezartzen duen errege-dekretutik harago doa.

Ente edo unitate bakoitzean administrazio-zerbitzuak emateaz arduratzen diren zentroak ugaritu ez daitezen eta zerbitzu horiek ministerioaren esparruan organo espezializatuek eman ditzaten edo Administrazio osoarentzat modu zentralizatuan eman daitezen, aurreikusten da ministerioen eta mendeko erakundeen zerbitzu erkideak Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioak edo beste organismo publiko batek antola eta kudea ditzakeela edo, bestela, departamentu bakoitzeko idazkariordetzak.

IV

6/1997 Legean biltzen den Administrazio Periferikoaren arauketa oinarri hartuta, Legeak arautu egiten ditu Estatuaren Administrazio Orokorraren lurralde izaerako organoak eta Gobernuaren ordezkariak eta ordezkariordeak. Orain arte indarrean izan den araudiarekin alderatuta, berrikuntza hauek dira garrantzitsuenak:

Gobernuaren ordezkariei dagokienez, haien zeregin politikoa eta instituzionala indartzen da, zuzendaritza-organo gisa definitzen dira, eta xedatzen da halakoak izendatzeko gaitasun profesionalaren eta esperientziaren irizpideei erreparatuko zaiela. Haien eginkizunak betetzeari dagokionez, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legearen II. tituluan ezarrita dagoena aplikatuko da.

Gobernuaren ordezkariak ordeztearen, lanpostu hutsen edo gaixotasunen inguruko alderdiak hobeto arautzen dira, eta hori ordezkariak izendatzen duen Gobernuaren ordezkariordeari egokituko zaio. Izendapena modu formalean egin ez bada, eta ordezkariorderik ez duen probintzia bakarreko erkidegoa denean, ordezkotza idazkari nagusiak egin beharko du.

Gobernuaren ordezkarien eskumenak orain arte hainbat manutan biltzen ziren. Orain, artikulu bakarrean arautuko dira, bost kategoriatan sistematizatuta: zuzendaritzako eta koordinazioko eskumena, Gobernuaren ekintzari buruzko eta herritarrentzako informazioa ematea, beste administrazio publiko batzuekiko koordinazio eta elkarlana, legezkotasun- kontrolari buruzko eskumenak, eta politika publikoen garapenarekin lotutako eskumenak.

Legean espresuki jasotzen da Administrazio Publikoen Ondareari buruzko azaroaren 3ko 33/2003 Legean Gobernuaren ordezkariei esleitzen zaien eskumena, haien jarduketa- eremuan Estatuaren Administrazio Orokorraren eraikinen erabilerak koordinatzeari buruz, Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioak eta Estatuaren Ondarearen Zuzendaritza Nagusiak ezarritako gidalerroen arabera.

Gobernuaren ordezkariordeei dagokienez, norbait Gobernuaren ordezkariorde izendatzeko titulazioari buruzko betekizunak zehazten dira; hala, orain azaltzen da funtzionarioen zein azpitaldetan egon behar den. Gobernuaren ordezkariordeen eskumenei dagokienez, eta alderdi berririk nabarmenena den aldetik, ordezkariordeari esleitzen zaio bitarteko materialen erabilera koordinatzeko eskumena, eta bereziki, bere probintziako esparruan dauden administrazio-eraikinen erabilera koordinatzea.

Lege-alderdian jasotzen da ordezkaritzen eta ordezkariordetzen kudeaketan funtsezkotzat jotzen den organo bat: Idazkaritza Nagusia. Organo hori zerbitzu erkideetako gorabeherez arduratuko da, eta arlo funtzionalak haren mendean egongo dira. Legez ezartzen da, halaber, gobernu-ordezkaritzen eta -ordezkariordetzen laguntza juridikoa eta finantza-kontrola Estatuaren Abokatutzak eta Estatuko Administrazioko Kontu Hartzailetza Nagusiak egingo dituztela, hurrenez hurren. Gai hori erregelamendu-araudi bidez arautzen zen lehenago.

Legeak espresuki aurreikusten du Estatuaren Administrazio Periferikoa Koordinatzeko Ministerio arteko Batzordea. Batzorde horren eskudantziak, osaera eta funtzionamendua erregelamendu bidez arautuko dira.

Estatuak atzerrian duen Administrazio Orokorrari dagokionez, Estatuaren Kanpo Ekintza eta Zerbitzuari buruzko martxoaren 25eko 2/2014 Legerako eta lege hori garatzeko araudirako igorpena egiten da, eta lege hau modu osagarrian aplikatu behar dela adierazten da.

V

Administrazio Instituzionala izenekoaren eremuan, Legeak burutu eta efektibo bihurtzen ditu APEBek arlo horretan ateratako ondorioak. Era berean, ondorio horiek Konstituzioaren 31.2 artikuluan aurreikusitakoa betetzeko premiaren isla dira. Izan ere, artikulu horrek agintzen du gastu publikoan baliabide publikoen esleipen zuzena egin dadila, bai eta gastua programatu eta egikaritzean efizientzia eta ekonomia printzipioak bete daitezela ere. Agindu horrekin bat etorriz, Konstituzioaren 135. artikuluak ezartzen du administrazio publiko guztiek aurrekontu-egonkortasunaren printzipiora egokituko dituztela beren jarduketak.

Administrazio Instituzionala osatzen duten enteen araudi juridikoa aztertze hutsarekin ikus daiteke administrazio hori etengabe egokitu behar dela. Panorama horretan, Estatuak barnean dituen ente laguntzaileen arau-esparrua diseinatu duten zenbait lege onetsi dira bata bestearen ondoren.

Lehenengoz, Estatuaren mendeko ente eta organismo publikoen funtsezko arauketa juridikoa apirilaren 14ko 6/1997 Legean aurreikusita dago. Lege horrek hiru motatako entitateak bereizten ditu: organismo autonomoak, enpresa-entitate publikoak eta estatu- agentziak; azken kategoria hori geroago gehitu zen. Organismo publiko horietako bakoitzak araudi erregulatzaile espezifikoa dauka. Normalean, araudi hori osatzen dute sorrera- legean egindako erreferentzia batek eta estatutuak onestean egindako erregelamendu bidezko garapen batek.

Hala ere, itxuraz orokorra den esparrua auzitan jartzen du apirilaren 14ko 6/1997 Legearen hamargarren xedapen gehigarrian ezarritako aurreikuspenak. Aurreikuspen horrek Legearen aplikaziotik salbuesten ditu lege-aurreikuspen propioak dituzten ente jakin batzuk, eta hortaz, halakoei Legea modu osagarrian soilik aplikatzen zaie. Salbuespen horrek agerian jartzen du ente horiek arau aldetik argitzerakoan dagoen oztopo nagusia: hain zuzen ere, zuzenbide erkidea ordezkatzen dela zuzenbide berezi baten mesedetan. Zuzenbide berezi hori normalean jarduera-sektore baten edo sektore sozial edo korporatibo baten pertzepzio propioari lotuta egoten da eta, horrez gain, zuzenbide horrek, legeria espezifikoaren bidez, kasuan kasuko beharrizanetarako aproposagoa den esparru juridiko bat edukitzea lortzen du.

Apirilaren 14ko 6/1997 Legeaz geroztik, Estatuaren deszentralizazio funtzionalak azkar batean aniztasunera jo zuen berriz ere. Lehenik, Fundazioei buruzko abenduaren 26ko 50/2002 Legea onetsiz. Lege horretan, gehienbat Estatuko sektore publikoko entitateek

osatutako fundazioei aplikatu behar zaien araubidea diseinatu zen, kudeaketa publikoaren eremuan fundazioen teknika aplikatuz.

Ente batzuek eta besteek egiten duten jardueraren azterketan oinarritzen den beste perspektiba batetik, indarrean dagoen ordenamenduak «Estatuko sektore publikoa» osorik arautu du Aurrekontuei buruzko azaroaren 26ko 47/2003 Lege Orokorrean. Sektore horren barruan hiru sektore daude: lehenik, administrazio-sektore publikoa. Sektore hori osatzen dute Estatuaren Administrazio Orokorrak; Estatuaren Administrazio Orokorraren mendeko organismo autonomoek; entitate kudeatzaileek, zerbitzu erkideek eta Gizarte Segurantzaren kudeaketan laguntzeko zeregin publikoa betez Gizarte Segurantzarekin elkarlanean aritzen diren mutualitateek; Estatuaren aurrekontu orokorretan zuzkidura bereizia izanik Estatuaren Administrazio Orokorrean integratuta ez dauden baina Estatuko sektore publikoaren barruan dauden organo nortasun juridiko gabeek; eta zuzenbide publikoko estatu-entitateek eta partzuergoek, baldin eta haien ekintzak zuzenean edo zeharka Estatuko organo baten erabaki-boterearen mende badaude, haien jarduera nagusia ondasun eta zerbitzuak merkatuaren araubidean ekoiztea ez bada eta gehienbat merkataritzako diru-sarrerekin finantzatzen ez badira. Bigarren lekuan, enpresa-sektore publikoa dago. Sektore hori osatzen dute Estatuaren Administrazio Orokorraren mendean dauden edo administrazio horri lotuta edo haren mendean dauden beste organismo publikoen mendeko enpresa-entitate publikoek; Administrazio Publikoen Ondareari buruzko azaroaren 3ko 33/2003 Legean definitutako Estatuko merkataritza-sozietateek; eta administrazio-sektore publikoaren barruan daudenez bestelako zuzenbide publikoko estatu-entitateek eta sektore horren barruan ez dauden partzuergoek. Hirugarren lekuan, fundazio-sektore publikoa dago. Sektore hori osatzen dute abenduaren 26ko 50/2002 Legean definitzen diren Estatuko sektore publikoko fundazioek.

Araudiari dagokionez, bigarren urrats gogoangarria «Estatuaren Administrazio Orokorraren enpresa-ondarea» delakoa arautzen duen azaroaren 3ko 33/2003 Legea izan zen. Ondare hori osatzen dute apirilaren 14ko 6/1997 Legearen III. tituluko III. kapituluan azaltzen diren enpresa-entitate publikoek, diru-sarreren % 50 gutxienez merkatuan egindako eragiketatik eskuratzen duten zuzenbide publikoko entitateek eta Estatuko merkataritza-sozietateek.

Ente publikoen egokitasunari buruzko kezkarengatik eta ente horiek erreformatzeko borondatearengatik, Zerbitzu Publikoak Hobetzeko Estatu Agentziei buruzko uztailaren 18ko 28/2006 Legea onetsi zen, eta lege horren bitartez ente mota berri hori sortu zen. Lege horren helburu nagusia organismo publiko berrien zuzendaritzan eta kudeaketan erantzukizun-mekanismoak ezartzea izan zen. Hala, ordainsari-sistema helburuen lorpenarekin lotu zen, eta aurrekontuen kudeaketan diskrezionaltasun-tarte handiagoa onartu zen.

Legeak 12 agentzia sortzea baimendu zuen, baina orain arte horietako 7 soilik eratu dira, eta Sendagaien eta Osasun Produktuen Espainiako Agentzia beste lege batean dago baimenduta.

Erreformaren helburua, agentzia ente publiko baten eredu berri gisa ezartzea izan zen, baina sortu zenetik efikazia urria izan zuen. Legearen bosgarren xedapen gehigarriak Gobernuari baimena ematen zion organismo publikoak agentzia bihurtzeko, baldin eta horien helburuak eta jarduerak izaera horri egokitzen bazitzaizkion. Horrek zera esan nahi zuen: onartu egiten zela bazeudela entitate batzuk betekizun hori ez betetzeagatik eraldaketarik beharko ez zutenak eta, horrenbestez, organismo autonomo, enpresa- entitate publiko edo estatutu bereziko ente izaten jarraituko zutenak. Eta, hala ere, zazpigarren xedapen gehigarriak etorkizunean sortzen ziren organismo publikoei estatutua «orokorrean» esleitzeko agindu zuen.

Horregatik guztiarengatik, ezin da esan Legearen helburuak bete direnik, sei urte baino gehiagoz indarrean egonda ere, gerora izan duen garapena oso urria izan delako, eta gastu publikoa kontrolatzeko neurriek ezerezean utzi dutelako agentziei finantza-autonomia handiagoa emateko asmoa.

Beste arau batzuk sektore publikoaren eremuaz eta kategoriaz aritu dira luze-zabalera handiago edo txikiagoarekin. Hori da Sektore Publikoko Kontratuen urriaren 30eko 30/2007

Legearen kasua. Lege horrek bereizi egiten ditu «sektore publikoa» eta «administrazio publikoak», eta «botere esleitzaile»en kontzeptua sartzen du. Bereizketa hori era berean jasotzen da geroago Sektore publikoko kontratuen legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuan.

Ekonomia Iraunkorrari buruzko martxoaren 4ko 2/2011 Legeak arau berezi eta propioak ezarri zituen garai hartan zeuden sei organismo arau-emaileentzat, eta arreta berezia jarri zuen erakunde horien independentzia bermatzeko, merkatuko agenteei zegokienez. Geroago, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionala Sortzeko ekainaren 4ko 3/2013 Legeak lehendik zeudenetatik zazpi txertatu zituen gainbegiratze horretan. Are gehiago, Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoak, interpretaziozko zalantzak saihesteko, «Europar Batasunaren eremuko» «sektore publikoa»ren definiziorako igorpena egiten du.

Abian jarritako administrazio-erreformako proiektuak ente instrumentalen egoerari heldu zion, norabide bitan: Estatuko, fundazioen arloko eta enpresen arloko sektore publikoa arrazionalizatzeko neurri zehatzak, ondoz ondo Ministro Kontseiluaren erabakietan eta beste hainbat xedapenetan gauzatu direnak; eta ente horiei aplikatu beharreko ordenamenduaren erreforma, lege honetan gauzatu dena. Erreforma horretarako urratsak lehenago eman ziren, duela gutxi, Sektore publikoa arrazionalizatu eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legean, horren bidez partzuergoen araubide juridikoa aldatu baitzen.

Aurrekari horiek guztiak kontuan hartuta, Legeak, lehenengoz, oinarrizko bi arau ezartzen ditu administrazio publiko guztietarako. Alde batetik, sektore publiko instituzionaleko edozein entitate sortu, eraldatu edo azkendu izana nahitaez inskribatzea Estatuko, autonomia-erkidegoetako eta tokiko sektore publikoko entitateen inbentario berrian. Inskripzio hori egitea nahitaezko eskakizuna izango da Zerga Administrazioko Estatu Agentzian behin betiko identifikazio fiskaleko zenbakia lortzeko. Erregistro horri esker, une bakoitzean dauden organismo publikoen eta entitateen kopuruari eta motei buruz informazio osoa, fidagarria eta publikoa egongo da. Eta beste alde batetik, administrazio guztiak behartuko dira haien mendeko entitateak etengabe gainbegiratzeko sistema bat edukitzera; sistema horretan, eraldatzeko, mantentzeko edo azkentzeko proposamenak egingo dira aldizka.

Eta Estatuaren Administrazio Orokorraren eremuan, Estatuko sektore publikoaren sailkapen berria ezartzen da Legea indarrean jarri ostean sortzen diren organismo eta entitateetarako; sailkapen argiago, ordenatuago eta sinpleagoa, mota hauetara murrizten baita: organismo publikoak –horien barruan daudelarik organismo autonomoak eta enpresa-entitate publikoak–, administrazio-agintaritza independenteak, Estatuko merkataritza-sozietateak, partzuergoak, sektore publikoko fundazioak eta nortasun juridikorik gabeko funtsak. Helburua da orain arte Estatuan indarrean zegoen araubidea sistematizatzea eta jarraian azalduko diren jarraibideen arabera hobetzea.

Lehenik, ente mota batzuk eta besteak arautzearen alderdi positiboak zainduko dira; hala, errazago programatuko dira helburuak, eta errazago kontrolatuko da ente publikoen efikazia, baita sektore publikoari legearen arabera agindutako eginkizunak betetzeko behar-beharrezkoak diren ente publikoak mantendu ere.

Bigarrenik, justifikazio handirik gabe jarduketa publiko orotan egon behar diren administrazio-kontrolen aplikaziorako salbuespena ahalbidetzen zuten espezialitateak desagerrarazten dira, hau da, «administrazio-zuzenbidearen ihesa» deitu den hori. Kudeaketaren malgutasunak bateragarria izan behar du funts publikoen kudeaketa kontrolatzeko mekanismoekin.

Eta hirugarrenik, arreta nahikoa ematen zaie ente publikoen gainbegiratzeari eta ente horien eraldaketa eta azkentzeari; gai horiek ez dira oso sarri agertzen, eta horregatik iraganean horietarako ez zen araubide zehatzik ezarri. Horrekin guztiarekin konpontzen da Agentzien Legearen gabezietako bat: benetan ez egitea entitatearen kanpoko ebaluaziorik entitate hori sortuz lortu nahi ziren helburuak efizientziaz eta efikaziaz lortzeko modua den ala ez epaitu ahal izateko eta hala izan ezean alternatibak proposatzeko.

Hala, Estatuko sektore publikoa osatzen duten entitateak kontrolatzeko bi modu ezartzen dira.

Etengabeko gainbegiratzea, sortzen direnetik azkentzen diren arte. Horretaz Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioa arduratuko da, eta berak zainduko du lege honetan aurreikusitako betekizunak betetzen direla.

Efikazia kontrolatzea, entitatearen jardueraren helburu propioak betetzea ardatz izanik. Entitatea edo organismo publikoa zein departamenturi dagoen adskribatuta, departamentu horrek egingo du kontrol hori urtero; dena dela, Estatuko Administrazioko Kontu Hartzailetza Nagusia arduratuko da kudeaketa ekonomiko eta finantzarioa kontrolatzeaz.

Zuzenbide konparatuaren jardunbiderik onenei jarraitzen dien sistema horrek aukera emango du entitate bakoitza sortzeko justifikazio gisa erabili ziren arrazoiek irauten duten ala ez eta etorkizunean iraunkorra izango den ala ez etengabe ebaluatzeko. Hala, etorkizunean eragotzi egingo da APEBek alferrikako entitateak edo entitate erredundanteak eta azkentzeko prozesuan daudenak identifikatzeko egin behar izan zuen azterketa zorrotza berriz ere egin behar izatea.

Legearen edukian sartzen da Administrazioaren baliabide propioen eta zerbitzu teknikoen arauketa, gaur egun sektore publikoko kontratuen araudian ezarrita dagoenaren arabera. Alderdi berri bat da honako hau: baliabide propio bat sortzeko edo baliabide bat propio gisa deklaratzeko, aurretiaz justifikatu beharko da entitatea iraunkorra eta efikaza dela, errentagarritasun ekonomikoaren irizpideen arabera, eta hornitu beharreko zerbitzua edo hornikuntza edukitzeko aukera efizienteagoa dela kontratazio publikoa baino, edo entitate hori egotea justifikatzen duen salbuespenezko beste arrazoi batzuk daudela, adibidez segurtasun publikoa edo zerbitzua oso presazkoa dela. Horretarako, kontu- hartzailetza nagusiaren memoria beharko da. Halaber, entitate horiek akronimo baten bitartez («BP») egon beharko dute identifikatuta, segurtasun juridiko handiagoa izateko. Betekizun horiek aplikatuko zaizkie etorkizunean sortzen diren baliabide propioei nahiz lehendik zeudenei, eta egokitzeko sei hilabeteko epea ezarriko da.

«Organismo publikoak» izenarekin, Legeak organismo autonomoak eta Estatuko sektore publikoko enpresa-entitate publikoak arautzen ditu.

Honela definitzen dira organismo publikoak: Estatuaren Administrazio Orokorraren mendean edo hari lotuta daudenak, bai zuzenean, bai beste organismo publiko baten bitartez. Horien ezaugarriek justifikatu egiten dute deszentralizazio funtzionalaren edo independentziaren araubidearekin antolatzea, eta halakoak administrazio-jarduerak egiteko sortzen dira, hau da, zerbitzu publikoak sustatu, eman edo kudeatzeko edo kontraprestazioa jaso dezaketen interes publikoko ondasunak ekoizteko, bai eta administrazio publikoentzat erreserbatzen diren eduki ekonomikoko jarduerak egiteko ere. Nortasun juridiko publiko bereizia dute, ondare eta diruzaintza propioa ere bai, eta baita kudeaketarako autonomia ere, eta beren xedeak betetzeko beharrezkoak diren administrazio-ahalak dituzte, desjabetzeko ahala izan ezik.

Antolakuntzako egitura komuna ezartzen da Estatuko sektore publikoaren eremuan, honela egituratuta: gobernu-organoak, organo betearazleak eta efikazia kontrolatzeko organoak. Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako ministroari dagokio entitateak sailkatzea, haien izaeraren eta Enpresa-sektore publikoko eta beste entitate batzuetako arduradun eta zuzendari nagusien ordainsari-erregimena arautzen duen martxoaren 5eko 451/2012 Errege Dekretuan ezarritako irizpideen arabera.

Orokorrean, organismo publikoen sorrera zorrotzagoa bihurtzen da, honako betekizun hauen mendean geratzen delako: alde batetik, gutxieneko eduki hau duen jarduketa-plan bat egitea: efizientziaren azterketa eta sorreraren oinarri diren arrazoiak, proposatutako forma juridikoaren justifikazioa, bete beharreko helburuen eta helburu horiek neurtzeko adierazleen zehaztapena, bikoiztasunik ez egotearen egiaztapena, etab. Eta beste alde batetik, Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioak nahitaezko txostena egitea.

Estatuaren Administrazio Orokor osorako lehenago adierazitako arrazionalizazio- irizpidearen arabera, Estatuko sektore publikoan dauden organismoek nahiz sortzen diren organismo berriek zerbitzu erkideen kudeaketa partekatua aplikatuko dute, salbu eta hori

ez egiteko erabakia sorrera-arauarekin batera doan memorian justifikatzen bada Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren 7. artikuluaren araberako efizientzia arrazoiengatik, segurtasun nazionaleko arrazoiengatik, edo, organismoaren independentzia kontuan hartuta, antolaketa eta kudeaketa partekatuak modu autonomoan eman beharreko zerbitzuei eragiten badie.

Lehenengo aldiz, izaera juridiko bereko organismo publikoen eraldaketen eta bat- egiteen araubidea ezartzen da Estatuko sektore publikoarentzat. Eragiketa horiek egin daitezke bai halako organismoak azkenduz eta organismo publiko berri batean integratuz, bai lehendik dagoen organismo batek halakoak xurgatuz. Bat-egitea egiteko, erregelamendu-araudia erabiliko da, horrek sorrera-legea aldatzea ekarri arren. Kontrol handiagoa ezartzen da organismo autonomo bat Estatuko merkataritza-sozietate edo sektore publikoko fundazio bihurtzeko, helburua izanik administrazio-zuzenbidearen kontroletatik ihes ez egitea. Horretarako, eskatzen da bihurketa hori justifikatzen duen memoria bat egitea eta Estatuko Administrazioko Kontu Hartzailetza Nagusiaren nahitaezko txostena. Aldiz, Estatuko merkataritza-sozietateak organismo autonomo bihurtzeko erraztasuna ematen da; azken horiek kontrol zorrotzagoen mendean daude.

Estatuaren eremuan ere, organismo publikoak desegitea, likidatzea eta azkentzea arautzen da. Alde horretatik, zehaztu egiten dira desegiteko arrazoiak, eta arrazoi horien artean nabarmentzen da bi aurrekontu-ekitalditan jarraian finantza-desoreka egon izana. Inguruabar horrek ez du modu automatikoan funtzionatzen, beren-beregi egindako plan baten bidez zuzendu daiteke eta.

Desegiteko prozesua bizkorra da, nahikoa delako Ministro Kontseiluaren erabakia. Sektore publiko instituzionaleko administrazio-organo edo entitate bat izendatu beharko da likidatzaile, eta izendatzen duen organoak zuzenean hartuko du bere gain organo edo entitate horren erantzukizuna. Dena dela, haren aurka errepikatu ahalko du, horretarako legezko kausa dagoenean.

Desegiteko erabakia argitaratutakoan, likidazioa automatikoki hasiko da, eta honela egingo da: organismoaren aktibo eta pasibo guztia osorik lagata eta integratuta Estatuaren Administrazio Orokorrean, zeinak ondorengotzaz hartuko baititu entitate azkenduaren eskubide eta betebehar guztiak. Likidazioa formalizatuta, organismoa automatikoki azkenduko da.

Estatuko sektore instituzionalaren berezko tipologiari dagokionez, Legeak entitateen kategoria hauek aurreikusten ditu: organismo publikoak, horien barnean daudelarik organismo autonomoak eta enpresa-entitate publikoak; administrazio-agintaritza independenteak; Estatuko merkataritza-sozietateak; Estatuko sektore publikoko fundazioak; partzuergoak, eta nortasun juridikorik gabeko funtsak. Mota bakoitzari dagozkion kapituluetan definitzen dira horien araubide juridikoa, araubide ekonomiko eta finantzarioa, aurrekontu-araubidea, kontratazio-araubidea, eta langile arloko araubidea. Organismo autonomoek Administrazio Publikotik beretik eratortzen diren jarduerak garatzen dituzte, Administrazioaren mendeko erakunde instrumental bereiziak diren aldetik; enpresa-entitate publikoen ezaugarria da, berriz, kontraprestazioa izan dezaketen administrazio-ahalak eta prestazio-jarduerak, zerbitzuen kudeaketa edo interes publikoko ondasunak ekoizten dituztela aldi berean. Administrazio-agintaritza independenteek sektore edo jarduera ekonomiko jakin batean araugintzako edo gainbegiratzeko eginkizunak dituzte esleituta. Zeregin horiek betetzeko, independentzia funtzionala izan behar dute, edo autonomia berezia, Estatuaren Administrazio Orokorrarekin. Hori lege- mailako arau batean zehaztu beharko da. Idiosinkrasia hori kontuan hartuta, lehenengoz haien araudi bereziak eraentzen ditu, eta, modu osagarrian, haien izaerarekin eta eginkizunekin bateragarria den guztian, lege honek.

Azaroaren 3ko 33/2003 Legean biltzen den eta gaur egun indarrean dagoen Estatuko merkataritza-sozietateen kontzeptua mantentzen da. Sozietate horiei dagokienez, alderdi berri bat sartzen da: Estatuaren Administrazio Orokorrak izendatzen dituen administrazio- kontseiluetako kideei aplikatu behar zaien erantzukizuna zuzenean izendapena egin duen

administrazioak hartuko du bere gain. Hala ere, dolo, erru edo zabarkeria astuna dela-eta kalte-galerarik eragiten bada, administratzaileari ofizioz eskatu ahalko zaio erantzukizuna.

Legeak, oinarrian, partzuergoen araubide juridikoa ezartzen du. Izan ere, araubide horrek administrazio publiko guztiei eragingo die, Sektore publikoa arrazionalizatu eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak egindako aldaketen ildotik. Estatuaren Administrazio Orokorraren partaidetza duen partzuergo bat sortzea lege batean aurreikusi behar da, eta aurretiaz Ministro Kontseiluak baimena eman behar du. Partzuergoa hitzarmen baten bitartez eratzen da. Hitzarmen horrekin batera joango dira estatutuak, jarduketa-plan bat –organismo publikoenaren eduki berberarekin– eta ogasun publikoan eskumena duen departamentuaren edo dagokion kontu-hartzailetza nagusiaren aldeko txosten nahitaezkoa. Partzuergo-entitateek, estatutuetan xedatutako gehiengoaren bidez edota, estatutuetan halakorik aurreikusten ez bada, aho batez, aktibo eta pasibo guztiak juridikoki egokia den beste entitate bati lagatzea erabaki ahalko dute, jarduerari eusteko eta likidatuko den partzuergoaren xedea betetzeko. Automatikoki desegiten dira partzuergoko gobernu-organo gorenaren erabaki bidez. Gobernu-organo goren horrek organo edo entitate bat likidatzaile izendatuko du. Likidatzaile izendatzen den enplegatu publikoaren erantzukizuna hura izendatu zuen entitate edo administrazioak hartuko du bere gain. Hala ere, entitate edo administrazio horrek hainbat ekintza egin ahalko du, dagokion erantzukizuna errepikatzeko. Azkenik, nabarmendu behar da aurrera egiten dela partzuergoen aurrekontu-zorroztasunean, adskribatuta dauden administrazio publikoari dagokion aurrekontuari, kontabilitateari eta kontrolari lotutako araubidea bete beharko baitute; beraz, aurrekontu horiek adskribatuta dauden administrazio publikoaren aurrekontuetan integratuko dira edo, hala badagokio, horiekin batera joango dira, haien araudian aurreikusita dagoenaren arabera.

Estatuko sektore publikoko fundazioen araubide juridikoa ezartzen da, eta Fundazioei buruzko abenduaren 26ko 50/2002 Legearen funtsezko ildoei eusten zaie. Fundazioak sortzeko, edo forma juridiko hori geroago hartzeko, legeak dioena bete beharko da. Estatuko sektore publikoko fundazioen ondarean sektore pribatuaren ekarpena egoteko aukera aurreikusi beharko da, baina ekarpen horrek ezingo du izan zatirik handiena. Berrikuntza gisa, fundazioen eta babesletzaren oinarrizko adskripzio publikoaren araubidea ezartzen da.

Azkenik, titulu honetan arautzen dira Estatuko sektore publikoko nortasun juridikorik gabeko funtsak. Figura hori sarritan erabiltzen denez, araubide juridikoa ezartzea eskatzen zen, eta halakoak legez sortu beharko dira.

VI

III.tituluak administrazio publiko batzuen eta besteen arteko harremanen araubide osoa ezartzen du. Administrazio publiko horiek printzipio gidari berrien mendean jarri beharko dute, eta hona hemen printzipio horiek: eskumenak banatzeko sistemari egokitzea, lurralde arteko elkartasuna, emaitzak programatu eta ebaluatzea eta herritar guztien eskubide-berdintasuna errespetatzea. Printzipio horien azken ratioa, berriz, Konstituzioaren 2., 14. eta 138. artikuluetan ageri da.

Konstituzio-jurisprudentziari jarraituz, administrazioen arteko harremanen funtsezko bi printzipio definitzen eta bereizten dira: lankidetza, zeina borondatezkoa baita, eta koordinazioa, zeina nahitaezkoa baita. Oinarri horren gainean arautzen dira organoak nahiz lankidetzan aritzeko eta koordinatzeko moduak.

Luze eta zabal garatzen dira elkarlanerako teknikak, eta bereziki, teknika organikoak. Horien artean nabarmentzen dira Presidenteen Konferentzia –lehenengo aldiz arautzen dena–, konferentzia sektorialak eta aldebiko lankidetza-batzordeak. Konferentzia sektorialen eginkizunen barruan alderdi berri bat nabarmentzen da: informazioa jasotzea Nazioko Gobernuaren edo autonomia-erkidegoetako gobernu-kontseiluen lege- aurreproiektuei eta erregelamendu-proiektuei buruz, beste administrazio publikoen eskumen-eremuari zuzenean eragiten diotenean edo aplikatu beharreko araudi sektorialean hala aurreikusita dagoenean. Hala, baterako plangintza indartzea eta bikoiztasunik ez agertzea lortu nahi da.

Zera argitzen da: konferentzia sektorialek gomendioak eman ahalko dituztela. Horrek esan nahi du aldeko botoa eman dutenek arlo horretan erabakita dagoenaren arabera jokatzeko konpromisoa hartu beharko dutela, eta erabakitakoari jarraitu ezean, arrazoiak eman beharko dituztela; eta erabakiak hartuko direla, baterako planen formarekin. Erabaki horiek nahitaez bete beharko dituzte bat datozen kide guztiek, eta administrazioarekiko auzien jurisdikzioan exijitu ahalko dira. Estatuaren Administrazio Orokorrak koordinazio- eginkizunak betetzen dituenean, konstituzio-jurisprudentziaren arabera, akordioa nahitaezkoa izango da konferentzia sektorialeko administrazio guztientzat.

Organo horien funtzionamendu elektronikorako aukera aurreikusten da. Horrek on egingo die konferentzia sektorialen deialdiei, deialdi horiek sarriago egin ahalko baitira; hala, joan-etorrien kostuak aurreztuko dira.

Elkarlan-eginbeharraren barruan mugatzen da errekerimendua jasotzen duen administrazioak zein kasutan uko egin diezaiokeen laguntza- eta sorospen-eginbeharrari; halaber, lankidetza-teknikak zehazten dira: informazio-sistema integratuak sortu eta mantentzea; beste administrazio batzuek beren eskumenak hobeto baliatzeko egindako eskariei erantzuteko laguntza-betebeharra eta legeak aurreikusten dituen beste teknika guztiak. Hala ere, administrazio publikoek, elkarlan-eginbeharra betetzeko, aplikatu beharreko araudi espezifikoan ezarrita dagoenari jarraitu beharko diote.

Lankidetza Organo eta Tresnen Estatuko Erregistro Elektronikoa sortzen da, eraketa- ondorioekin. Hala, Estatuaren Administrazio Orokorraren nahiz hari lotutako eta haren mendeko organismo publikoen eta entitateen parte-hartzea duten lankidetza- eta koordinazio-organoei buruzko informazioa jende guztiak modu fidagarrian ezagutu ahalko du, eta une bakoitzean indarrean zein hitzarmen dauden ere jakin ahalko da.

Azken urteotan garatu diren eskumen arloko interrelazioei lege arloko erantzuna ere eman zaie. Hala, zerbitzu integratu edo osagarriak borondatez sortzeko bidea eman da. Zerbitzu horietan, administrazio bakoitzak kontuan hartuko ditu beste administrazio publiko batzuen eskumenak, eta haien jarduketa-proiektuen berri izango du, administrazio-sistema osoaren efikazia hobetzeko.

Sistema elektronikoak gero eta integratuago daude, eta haien erabilgarritasuna ere indartzen da. Hala geratu da agerian Merkatu Batasuna Bermatzeari buruzko abenduaren 9ko 20/2013 Legean.

Legearen xedapen gehigarrietan hainbat arlo biltzen da; besteak beste, honako hauek aipatzen dira: Euskadiko lurralde historikoetako Administrazioa, Gobernuak Ceuta eta Melilla hirietan dituen ordezkariak, uharte txikien administrazio-egitura, Ceuta eta Melilla hiriekiko harremanak, dauden organismo publiko eta entitateen egokitzapena, dauden organismo publikoen zerbitzu erkideen kudeaketa partekatua, dauden baliabide propioen eraldaketa, Lankidetza Organo eta Tresnen Estatuko Erregistroa, indarrean dauden hitzarmenen egokitzapena, Administrazio Elektronikoaren Batzorde Sektoriala, Estatuaren parte-hartzea duten partzuergoetarako egokitzapena, ministerio barruko eskudantzia- gatazkak, eta Espainiako Bankuaren, Estatuko portu-agintaritzen eta portuen, Gizarte Segurantzaren entitate kudeatzaile eta zerbitzu erkideen, Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren eta antolaketa militarraren araubide juridikoa. Horien berezitasunek justifikatzen dute tratamendu bereizia.

Xedapen iragankorretan, Legea indarrean jartzerakoan dagoen sektore publiko instituzionalari aplikatu beharreko araubidea ezartzen da, bai eta prestatzen ari diren arauak egiteko prozedurei aplikatu beharreko erregelak ere.

Xedapen indargabetzaile bakarrean, indargabetuta geratzen diren maila bereko edo apalagoko araudia eta xedapenak jasotzen dira.

Azken xedapenen artean jasotzen da azaroaren 27ko 50/1997 Legean ageri den Gobernuaren arauketa; azaroaren 3ko 33/2003 Legea ere aldatzen da; Legea emateko oinarri gisa erabiltzen diren eskumen-tituluak ezartzen dira; Legea arau bidez garatzeko gaikuntza aipatzen da, eta Legea ESTATUKO ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta urtebetera jarriko dela indarrean aurreikusten da.

Gaur egungo Gobernuari buruzko Legean txertatutako aldaketek alderdi berri garrantzitsu batzuk ekartzen dituzte. Hala, Estatuaren Administrazio Orokorreko goi-

karguan aritzea arautzen duen martxoaren 30eko 3/2015 Legearen aurreikuspenetara egokitzen da Gobernuko kideen araubidea. Gobernuko presidenteari, presidenteordeei eta ministroei dagokienez, kargua uzteko prozedura eta formalitateei buruzko hobekuntza teknikoak ezartzen dira. Zorrorik gabeko ministroak badaude, errege-dekretu bidez zehaztuko dira haien eskumen-eremua, administrazio-egitura eta organo horiei atxikita geratzen diren baliabide materialak eta giza baliabideak.

Horrez gain, salbuespen gisa, beste goi-kargudun batzuk ere Ministro Kontseilura joan daitezkeela aurreikusten da, baldin eta deialdia jasotzen badute. Aukera hori, orain arte, estatu-idazkarien kasuan soilik aurreikusten zen.

Ministro Kontseiluko kideak ordezteko araubidea malgutu egiten da. Izan ere, ministroek kide anitzeko organo baten bileretara joateari aldi baterako uzten badiote, hori ez da absentziatzat joko. Kasu horietan, egoera horretan Gobernuko kideari egokitu dakizkiokeen eginkizunak bertan dagoen eta mailan hurrengoa den agintariak hartuko ditu bere gain.

Gobernuaren batzorde delegatu bakoitza sortzeko errege-dekretuak hainbat gai arautu beharko du; besteak beste, funtzionamenduaren barne-araubidea eta, bereziki, deialdien eta ordezkotzen araubidea. Horrela, organo horien araubidea osatzen da.

Halaber, aurreikusten da Gobernuak gaikuntza izango duela gai jakin batzuk definitzeko; hala nola, ekitaldi ofizialetan konstituzio-botereen eta erakunde nazionalen, autonomia-erkidegoetako erakundeen, ministerio-departamentuen eta departamentu horietako barne-organoen titularren lehentasunak arautzeko, bai eta Gobernuko presidente ohien araubidea ezartzeko ere.

Izapidetze telematikoa Gobernuaren maila guztietara hel dadila lortzeko, aurreikusten da Lehendakaritzako ministroak jarraibideak eman ditzakeela, proposamenak eta erabakiak baliabide elektronikoak erabiliz dokumentatzeko aukera arautuko duten Gobernuko kide anitzeko organoetan hainbat gai izapidetzeko.

Gobernuari laguntzeko organoak gaur egungo araudiko berberak izango dira: Estatu Idazkarien eta Estatu Idazkariordeen Batzorde Nagusia, Gobernuaren Idazkaritza eta Gobernuko presidentearen, presidenteordeen, ministroen eta estatu-idazkarien kabineteak. Legeak alderdi batzuk hobetzen ditu organo horien funtzionamenduan. Bereziki, Estatu Idazkarien eta Estatu Idazkariordeen Batzorde Nagusiari gaitasuna ematen dio Ministro Kontseiluaren edo kontseilu horren batzorde delegatuen eskumenekoak izan gabe hainbat ministeriori eragiten dioten gaiak aztertu eta eztabaidatzeko, baldin eta Batzordeak aztertzeko aurkezten baditu presidenteak.

Legearen arloan jasotzen dira, halaber, Gobernuaren Idazkaritzak Lehendakaritzako ministroari, Ministro Kontseiluari, Gobernuaren batzorde delegatuei eta Estatu Idazkarien eta Idazkariordeen Batzorde Nagusiari laguntzeko organo gisa dituen eginkizunak, eta beste eginkizun batzuk gomendatzen zaizkio: erregeak legeak berronesteko eta aldarrikatzeko administrazio-izapideak egitea, errege-dekretuak igortzea, erregearen egintza eta xedapenak izapidetzea –baldin eta halako egintza eta xedapenak Gobernuko presidenteak edo Diputatuen Kongresuko presidenteak berretsi behar baditu– eta ordenamendu juridikoaren arabera Gobernuko presidentearen eskumenekoak diren egintza eta xedapenak izapidetzea, beste batzuen artean.

Ministro Kontseiluaren funtzionamendu-araubideari dagokionez, berrikuntza gisa nabarmentzen da arautzen dela Gobernuaren batzorde delegatuek erabaki beharreko gaien inguruko eskumenak bereganatzeko aukera, Gobernuko presidenteak hala proposatzen duen kasuetarako.

Azkenik, Gobernuari buruzko Legearen V. titulua aldatzen da, bi xederekin.

Lehenik, legegintza-ekimena eta erregelamenduak egiteko ahala baliatzeko prozedura erreformatzen da, Administrazio Prozeduraren Legean orokorrean administrazio guztietarako ezarrita dauden printzipioen ildotik. Printzipio horien haritik, zera egin behar da: urteko araugintza-plana prestatu, proposamenak idatzi aurretik kontsulta publikoa egin, arau-eraginaren azterketari buruzko memoriaren edukia sendotu, Lehendakaritza Ministerioari eginkizunak esleitu araugintzaren kalitatea ziurtatzeko, eta onetsitako arauak ex post ebaluatu.

Alderdi berri garrantzitsu horiek Europar Batasunean Better Regulation delakoaren gainean egindako ekimenen haritik sortu dira. Halaber, Ekonomiako Lankidetza eta Garapenerako Erakundeak (ELGE) 2014an egindako «Spain: From Administrative Reform to Continuous Improvement» izeneko txostenean egin zituen gomendioei jarraitzen diete. Europako Batzordeak Europako Parlamentuari 2008ko ekainaren 25ean helarazitako komunikazioak (A «Small Business Act» for Europe) gomendio batzuk egiten ditu. Horietako bat da enpresa txiki eta ertainei eragiten dizkieten arau guztiak indarrean jartzeko data zehatzak ezartzea. Proposamen hori Estatuko araudian txertatu da, eta lagungarria izango da gure jarduera ekonomikoan segurtasun juridikoa handitzeko.

Bigarrenik, V. titulutik Gobernuaren kontrolari buruzko artikulua kentzen da, gaizki baitzegoen titulu horretan. Horrenbestez, artikulu espezifikoa izango da: eduki esklusibo hori izango du, eta idazkera aldatuko da, hobeto bat etor dadin administrazioarekiko auzien jurisdikzioaren araudi erregulatzailearekin.

ATARIKO TITULUA

Xedapen orokorrak, sektore publikoaren jarduketa-printzipioak eta funtzionamendua

I.KAPITULUA

Xedapen orokorrak

1. artikulua. Xedea.

Lege honek ezartzen eta arautzen ditu administrazio publikoen araubide juridikoa, administrazio publikoen erantzukizun-sistemaren eta zehatzeko ahalaren printzipioak eta, horrez gain, Estatuaren Administrazio Orokorraren eta administrazio horren sektore publiko instituzionalaren antolaketa eta funtzionamendua, Administrazio Orokorraren jarduerak egiteko.

2.artikulua. Eremu subjektiboa.

1.Lege hau sektore publikoari aplikatzen zaio. Sektore horretan sartzen dira honako

hauek:

a)Estatuaren Administrazio Orokorra.

b)Autonomia-erkidegoen administrazioak.

c)Toki-administrazioa osatzen duten entitateak.

d)Sektore publiko instituzionala.

2.Hauek sartzen dira sektore publiko instituzionalean:

a)Administrazio publikoei loturik edo haien mendean dagoen zeinahi organismo publiko eta zuzenbide publikoko entitate.

b)Administrazio publikoei loturik edo haien mende dauden zuzenbide pribatuko entitateak, betiere administrazio-ahalak baliatzen dituztenean. Lege honek haiei buruz espezifikoki xedatzen duenaren mende egongo dira, bereziki 3. artikuluak aurreikusten dituen printzipioen mende.

c)Unibertsitate publikoak, zeinek beren araudi espezifikoari jarraituko baitiote eta, modu osagarrian, lege honetan xedatutakoari.

3.Administrazio Publikotzat hartzen dira: Estatuaren Administrazio Orokorra, autonomia-erkidegoen administrazioak, toki-administrazioa osatzen duten entitateak eta 2. zenbakiko a) letran aurreikusitako organismo publikoak eta zuzenbide publikoko entitateak.

3.artikulua. Printzipio orokorrak.

1.Administrazio publikoek objektibotasunez egiten dute lan interes orokorraren alde. Halaber, efikazia, hierarkia, deszentralizazio, deskontzentrazio eta koordinazioaren printzipioei begira dihardute, erabat errespetatuta Konstituzioa, legeak eta zuzenbidea.

Beren jarduketan eta harremanetan honako printzipio hauek zaindu beharko dituzte:

a)Herritarrei zerbitzu eraginkorra eskaintzea.

b)Sinpletasuna, argitasuna eta herritarrekiko hurbiltasuna.

c)Administrazio-jarduketan parte-hartzea, eta administrazio-jarduketa hori objektiboa eta gardena izatea.

d)Administrazio-prozeduren eta kudeaketako jarduera materialen arrazionalizazioa eta bizkortasuna.

e)Fede ona, konfiantza legitimoa eta leialtasun instituzionala.

f)Kudeaketa publikoagatiko erantzukizuna.

g)Helburuen araberako plangintza eta zuzendaritza, eta politika publikoen kudeaketaren kontrola nahiz politika horien emaitzen ebaluazioa.

h)Finkatutako helburuak efikaziaz betetzea.

i)Ekonomia, nahikotasuna, eta baliabideak helburu instituzionaletara zorrotz egokitzea.

j)Baliabide publikoak esleitzeko eta erabiltzeko efizientzia.

k)Administrazio publikoen arteko lankidetza, elkarlana eta koordinazioa.

2.Administrazio publikoek, beren artean eta beren organoekin, organismo publikoei eta haiei lotutako nahiz haien mendeko entitateekin harremanetan jartzeko, baliabide elektronikoak erabiliko dituzte, haietariko bakoitzak hartutako sistema eta konponbideen elkarreragingarritasun eta segurtasuna ziurtatuta; datu pertsonalen babesa bermatuko dute, eta ahal dela, interesdunei zerbitzuak batera emateko bidea emango dute.

3.Legeetan eta gainerako ordenamendu juridiko osoan ezarritako helburuak lortzea da administrazio publikoen jarduketaren jomuga; betiere, Nazioko Gobernuaren, autonomia-erkidegoetako gobernu-organoen eta toki-erakundeetako gobernu-organoen zuzendaritzapean.

4.Bigarren artikuluko administrazio publiko bakoitzak nortasun juridiko bakarrez dihardu bere helburuak betetzeko.

4.artikulua. Administrazio publikoen esku-hartzeko printzipioak, jarduerak egiteko.

1.Administrazio publikoek, haien eskumenen barruan dihardutela, eskubide indibidualak edo kolektiboak gauzatzea murrizten duten neurriak ezartzen badituzte edo jarduera bat egiteko betekizunak eskatzen badituzte, proportzionaltasun-printzipioa aplikatu beharko dute eta murrizketa txikiena eragiten duen neurria aukeratu beharko dute, interes publikoa babesteko beharrezkoa dela arrazoitu eta lortu nahi diren helburuetarako egokia dela justifikatu, betiere diskriminazioa eragiten duten tratu-desberdintasunak baztertuz. Halaber, lortutako eragin eta emaitzak ebaluatu beharko dituzte aldizka.

2.Administrazio publikoek zainduko dute aplikatu beharreko legerian aurreikusitako betekizunak bete daitezela. Horretarako, zeinek bere eskumenen barruan eta datu pertsonalak babesteko legerian ezarritako mugekin, beharrezkoak diren egitateak, egintzak, elementuak, jarduerak, zenbatespenak eta gainerako inguruabarrak begiratu, egiaztatu, ikertu eta ikuskatu ahalko dituzte.

II. KAPITULUA

Administrazio publikoetako organoak

1.atala. Administrazio-organoak

5.artikulua. Administrazio-organoak.

1.Administrazio-organoak izango dira hirugarrenen aurrean ondorio juridikoak dituzten eginkizunak esleituta dituzten administrazio-unitateak, edo nahitaezko jarduketak egiten dituztenak.

2.Administrazio publiko bakoitzak zehaztu behar du, bere eskumenen eremuan, zein administrazio-unitatek osatzen dituzten bere antolaketatik eratortzen diren espezialitateetako administrazio-organoak.

3.Administrazio-organo bat sortzeko, gutxienez betekizun hauek bete behar dira:

a)Dagokion administrazio publikoan nola integratuko den eta hierarkikoki zeinen mendean egongo den zehaztu behar da.

b)Izango dituen eginkizun eta eskumenak mugatu behar dira.

c)Martxan jartzeko eta funtzionatzeko beharko dituen kredituak jarri behar dira.

4.Ezin da organo berririk sortu, sortuz gero lehendik dagoen organoren bat bikoizten bada, baldin eta, aldi berean, lehendik daudenei eskumena kendu edo behar bezala murrizten ez bazaie. Horretarako, organo berri bat sortu aurretik egiaztatuko da administrazio publiko bereko beste organo batek ez duela eginkizun berbera betetzen lurralde eta udalerri berean.

6.artikulua. Zerbitzu-jarraibide eta -aginduak.

1.Administrazio-organoek zerbitzu-jarraibide eta -aginduen bidez zuzen ditzakete hierarkian mendean dituzten organoen ekintzak.

Zerbitzu-jarraibide eta -aginduak dagokion aldizkari ofizialean argitaratuko dira, xedapen espezifikoren batek hala ezartzen badu edo, hartzaileak edo gerta daitezkeen ondorioak direla eta, komenigarritzat jotzen bada. Hala ere, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legean aurreikusita dagoenaren arabera ere eman dakieke zabalkundea.

2.Zerbitzu-jarraibide eta -aginduak ez betetzeak, horrek bakarrik, ez dio eragiten administrazio-organoen egintzen baliozkotasunari; hala eta guztiz ere, badago diziplina- erantzukizuna eskatzerik.

7.artikulua. Organo aholku-emaileak.

Administrazio Aholku-emailea egituratu daiteke administrazio aktiboarekiko autonomia organikoa eta funtzionala duten organo espezifikoak erabilita, edo administrazio horren zerbitzu juridikoen bitartez.

Horrela egiten bada, zerbitzu horiek ezin izango dira egon hierarkian, ez hierarkia organikoan ez funtzionalean, aholku-gai diren egintzak sortu edo xedapenak egin dituzten organoen mendean, eta ezingo dute organo haiengandik jaso ez jarraibiderik, ez gidalerrorik, ezta inolako abisurik ere. Kide anitzeko organo moduan jardungo dute berme horiek bete daitezen.

2.atala. Eskumena

8.artikulua. Eskumena.

1.Eskumenari ezin zaio uko egin, eta eskumena berena duten administrazio- organoek baliatuko dute, baldin eta, lege honetan zein beste batzuetan ezarritako moduan, delegatzen ez bada edo goragokoak eskumena bereganatzen ez badu.

Eskumen-delegatzeak, kudeaketa-gomendioek, sinadura-delegatzeak edo ordezkotzak ez dute eskumenaren titulartasuna aldatzen; aldiz, aldatzen dituzte eskumen horretaz baliatzeko kasuan-kasuan aurreikusten diren elementuak.

2.Administrazio-organoei esleitutako eskumenen titulartasuna eta eskumen horietaz baliatzea hierarkian mendeko dituzten organoetan deskontzentra daiteke, eskumenak esleitzeko arauek ezartzen dituzten betekizun eta baldintzekin.

3.Xedapen baten bitartez eskumen bat administrazio bati esleitzen bazaio zein organok gauzatu behar duen zehaztu gabe, ulertuko da beheragoko organo eskudunarena dela espedienteak instruitu eta ebazteko ahalmena, gaia eta lurraldea kontuan hartuta. Gaiaren eta lurraldearen arabera beheragoko organo eskudun bat baino gehiago badago, hierarkian goragokoa den organoak izango du espedienteak instruitzeko eta ebazteko ahalmena.

9.artikulua. Eskumenak delegatzea.

1.Administrazio publikoetako organoek beste organo batzuei delegatu diezazkiekete beren eskumenak, baldin eta organo horiek administrazio berekoak badira, nahiz eta hierarkikoki bata bestearen mendekoa ez izan, edo administrazio horiei lotuta edo administrazio horien mendean dauden organismo publikoak edo zuzenbide publikoko entitateak badira.

Estatuaren Administrazio Orokorraren eremuan, eskumenak delegatzeko, zein ministerio-organoren mende dagoen organo delegatzailea, ministerio-organo horrek onetsi beharko du eskumen-delegazioa; lotutako edo mendeko organismo publiko edo entitateen kasuan, berriz, zuzendaritza-organo gorenak, beren sorrera-arauen arabera. Hierarkia- harremanik ez duten organoak direnean, aurretiaz onetsi beharko du haien organo goren komunak, biak ministerio berekoak badira; bestela, organo delegatzailea eta delegatua ministerio desberdinetakoak badira, organo delegatua zein organoren mende dagoen, goragoko organo horrek.

Halaber, Estatuaren Administrazio Orokorreko organoek eskumenak delegatu ahalko dizkiete lotuta edo mendean dituzten organismo publiko eta entitateei, eskumenok delegatzea komenigarria bada esleituta dituzten xedeak lortzeko edo kudeaketaren efikazia hobetzeko. Eskumenak delegatzeko, zein organoren mende dauden organo delegatzailea eta organo delegatua, goragoko organo horiek onetsi beharko dute delegatzea; edo organo delegatuak onetsi beharko du, organo hori bada lotutako edo mendeko organismo publikoko edo entitateko zuzendaritza-organo gorena.

2.Ezin dira inolaz ere delegatu:

a)Estatuko Burutzarekin, Nazioko Gobernuko Lehendakaritzarekin, Gorte Nagusiekin, autonomia-erkidegoetako gobernu-kontseiluetako lehendakaritzekin eta autonomia-erkidegoetako legebiltzarrekin izan beharreko harremanei buruzko eskumenak.

b)Xedapen orokorrak emateko eskumena.

c)Egintza errekurritua ematen duen administrazio-organoan errekurtsoa ebazteko eskumena.

d)Lege-mailako arauetan hala ezarritako gaietako eskumenak.

3.Eskumen-delegatzeak eta -errebokazioak Estatuko Aldizkari Ofizialean, autonomia- erkidegokoan edo probintziakoan argitaratu behar dira, kontuan izanik zein administraziotakoa den organo delegatzailea eta zein den organo delegatzaile horren eskumenen lurralde-eremua.

4.Administrazio-ebazpenak delegazioz ematen direnenean, espresuki adierazi behar da hala eman direla, eta organo delegatzaileak emandakotzat joko dira.

5.Legeren batek espresuki baimenduta ez bada, ezin zaizkio inori delegatu norberak delegazioz erabiltzen dituen eskumenak.

Nahiz eta araudi erregulatzailean nahitaezko izapide gisa ezarri irizpena edo txostena eman behar dela, hori ez da eragozpen izango prozedura ebazteko eskumena delegatzeko; dena den, ezin da delegatu prozedura jakin bat ebazteko eskumena, dagokion prozeduran aldez aurretik prozedura horri buruzko nahitaezko irizpena edo txostena emanda dagoenean.

6.Eskumenak delegatu dituen organoak edozein unetan erreboka dezake delegatzeko erabakia.

7.Kide anitzeko organoei esleitutako eskumenak baliatzeko quorum edo gehiengo berezia behar bada, eskumen horiek delegatzeko erabakia ere quorum edo gehiengo hori kontuan izanda hartu beharko da beti.

10.artikulua. Goragokoak eskumena bereganatzea.

1.Organo gorenek berenganatu egin dezakete beren mendeko organoek ebatzi ohi dituzten edo delegazio bidez ebatzi beharreko gai baten edo batzuen ardura, arrazoi teknikoek, ekonomikoek, juridikoek edota gizartearen edo lurraldearen aldetikoek hala eskatzen dutenean.

Hierarkian mendeko ez diren organoei eskumenak delegatuz gero, organo delegatzaileak bakarrik beregana dezake gairen baten ardura.

2.Goragokoak eskumenak bereganatzeko, arrazoitu egin behar du beti erabakia, eta jakinarazi egin behar die prozedurako interesdunei, halakorik balitz, azken ebazpenaren aurretik edo aldi berean.

Eskumenak bereganatzeko erabakiari ezin zaio errekurtsorik jarri; dena den, aurka egin ahalko zaio prozeduraren ebazpenari jarritako errekurtsoan, jartzen bada.

11.artikulua. Kudeaketa-gomendioak.

1.Administrazio-organoen edo zuzenbide publikoko entitateen eskumeneko jarduera materialak edo teknikoak administrazio bereko edo beste bateko beste organo edo zuzenbide publikoko entitateen gomendio utz daitezke, jarduera horiek haien eskumenen barruan badaude, efikaziari begira komeni bada, edo jarduera horiek gauzatzeko baliabide tekniko egokirik ez badago.

Sektore publikoko kontratuen legerian araututako kontratuen berezko prestazioak ez dira izango kudeaketa-gomendioen xede. Hori gertatzen bada, horien izaerak eta araubide juridikoak legeria horretan aurreikusita dagoena bete beharko du.

2.Kudeaketa-gomendioak ez dakar ez eskumenaren titulartasuna ez eskumen horretaz baliatzeko funtsezko elementuak lagatzea; horrelakoetan, kudeatzeko gomendioa ematen duen organoaren edo entitatearen ardura izango da gomendioan emandako jarduera material zehatzari oinarria emango dioten edo hura barne hartuko duten egintza edo erabaki juridiko guztiak hartzea.

Nolanahi ere, gomendioa jasotzen duen entitate edo organoa izango da kudeaketa- gomendioa egikaritu bitartean eskuratzen dituen datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna, eta datu pertsonalen babeserako araudian xedatuta dagoena aplikatuko zaio.

3.Kudeaketa-gomendioak formalizatzeko, erregela hauek bete beharko dira:

a)Kudeaketa-gomendioa administrazio berekoak diren administrazio-organoen edo zuzenbide publikoko entitateen artean egiten bada, administrazio horren arauetan ezarrita dagoen bezala formalizatuko da; halako araurik ez badago, berriz, esku hartzen duten zuzenbide publikoko organo edo entitateek espresuki hartutako akordioari begiratuko zaio. Nolanahi ere, kudeaketa-gomendioa formalizatzeko tresna eta ebazpena, efikazak izan daitezen, Estatuko Aldizkari Ofizialean, autonomia-erkidegoko aldizkari ofizialean edo probintziakoan argitaratu beharko dira, gomendioa egiten duen organoa zein administraziotakoa den kontuan hartuta.

Administrazio bakoitzak arautu ditzake akordio horien baliozkotasunerako betekizunak. Akordio horietan, gutxienez honako hauek jasoko dira espresuki: zein den jarduera, indarraldia eta kudeaketaren izaera eta irismena.

b)Kudeaketa-gomendioa administrazio desberdinetako organo eta zuzenbide publikoko entitateen artean egiten denean, dagokion hitzarmena izenpetuz formalizatuko da; ez da hitzarmenik behar, ordea, probintzietako diputazioek edo uharteetako kabildo edo kontseiluek autonomia-erkidegoetako zerbitzuen ohiko kudeaketaz arduratu behar dutenean; izan ere, kasu horretan, toki-araubidearen legeriak arautuko baitu kudeaketa- gomendioa. Aipatutako hitzarmena Estatuko Aldizkari Ofizialean, autonomia-erkidegoko aldizkari ofizialean edo probintziakoan argitaratuko da, gomendioa egiten duen organoa zein administraziotakoa den kontuan hartuta.

12.artikulua. Sinadura delegatzea.

1. Administrazio-organoetako titularrek, beren eskumeneko gaietan, ebazpenak eta

egintzak izenpetzeko eskumena delegatu diezaiekete mendeko organo edo unitateetako titularrei, bai eskumena esleituz, bai eskumena delegatuz, 9. artikuluan adierazitako mugen barruan.

2.Sinadura delegatzeak ez du aldatzen organo delegatzailearen eskumena, eta, baliozkoa izateko, ez dago argitaratu beharrik.

3.Delegazioz sinatutako ebazpen eta egintzetan, adierazi egin beharko da hala sinatu direla eta zeinek duen jatorrizko eskumena.

13.artikulua. Ordezkotza.

1.Administrazio publiko bakoitzak ezartzen duen moduan, administrazio-organoetako titularra aldi baterako ordeztu ahalko da bere kargua hutsik badago, edo titularra absente edo gaixorik dagoenean, edota titular horren abstentzioa edo errekusazioa deklaratu denean.

Ordezkorik izendatzen ez bada, goragoko hurrengo mailako administrazio-organoak izendatzen duenak baliatuko du administrazio-organoaren eskumena.

2.Ordezkotzak ez du aldatuko eskuordetza-emailearen eskumena, eta, baliozkoa izan dadin, ez da argitaratu beharrik izango.

3.Estatuaren Administrazio Orokorraren eremuan, honela izendatu ahalko da ordezkoa:

a)Ministerio-departamentuen oinarrizko egitura organikoaren errege-dekretuetan edo haien organismo publiko eta entitate lotu edo mendekoen estatutuetan, egokia denaren arabera.

b)Titularra izendatzeko eskumena duen organoak, bai izendatzeko egintzan bertan, bai geroagoko beste une batean, ordezkotza sorrarazten duen kasua gertatzen denean.

4.Ordezkotza bidez ematen diren ebazpen eta egintzetan, inguruabar hori agerraraziko da, eta zehaztu beharko da halako ebazpen eta egintzak zein organo ordeztuta ematen diren, zein den organoko titularra eta nor egiten ari den ordezkotza.

14.artikulua. Eskumenari buruzko erabakiak.

1.Administrazio-organo batek gai baten gainean ebazteko eskumenik ez daukala ikusten badu, jarduketak zuzenean bidaliko dizkio bere iritziz eskumena duen organoari, eta horren berri eman beharko die interesdunei.

2.Prozeduran parte hartzen duten interesdunek, berriz, ebatzi beharreko gairen batez arduratzen ari den organora jo dezakete, organo horrek bere eskumena baliatzeari utzi eta eskumena duen organoari bidal diezazkion jarduketak.

Halaber, interesdunok beren iritziz eskumena daukan organora jo dezakete, ebatzi beharreko gaiaz arduratzen ari denari eska diezaion eskumena baliatzeari uzteko.

3.Eskudantzia-gatazkak bakar-bakarrik sor daitezke administrazio berekoak izanik hierarkia-loturarik ez duten organoen artean; eta, betiere, administrazio-prozedura bukatu gabe duten gaiei buruz.

3.atala. Administrazio publikoetako kide anitzeko organoak

1.azpiatala. Funtzionamendua

15.artikulua. Araubidea.

1.Kide anitzeko organoen araubide juridikoa atal honetako arauei lotuko zaie, hargatik eragotzi gabe organo horiek sartuta dauden administrazio publikoen antolaketa- berezitasunak.

2.Administrazio publikoetako kide anitzeko organoek beren funtzionamendu-arauak ezar edo osa ditzakete, organo horietan gizartearen interesen ordezkari diren antolakundeek parte hartzen badute; eta gauza bera egin dezakete hainbat administrazio publikotako ordezkariz osatutako kide anitzeko organoek, nahiz eta gizartearen interesen ordezkari diren antolakundeek ez parte hartu organo horietan.

Zenbaki honetan adierazitako kide anitzeko organoak dagokion administrazio publikoan sartuko dira, baina ez administrazio horretako egitura hierarkikoan, salbu eta organoaren sortze-arauek, eginkizunek edo izaerak horretara bultzatzen dutenean.

3.Hirugarrenen aurrean ondorio juridikoak dauzkaten ebazpenak ematen dituzten kide anitzeko organoen sorrera-erabakia eta funtzionamendu-arauak organo horiek integratuta dauden administrazio publikoko aldizkari ofizialean argitaratu beharko dira. Horrez gain, administrazioek halakoak beste hedabide batzuetan argitaratu ahalko dituzte, jakiten direla bermatzeko.

Artikulu honen 2. zenbakian aipatzen diren kide anitzeko organoen kasuan, organoaren burutza duen administrazioak egingo du publizitate hori.

16.artikulua. Idazkaria.

1.Kide anitzeko organoek idazkari bat izango dute. Idazkari hori organoko kideetako bat izan daiteke, edo dagokion administrazio publikoko langile bat.

2.Idazkariak kide anitzeko organoaren jarduketen legezkotasun formala eta materiala zaindu beharko du, organo horren jarduketak ziurtatu beharko ditu, eta eraketarako nahiz erabakiak hartzeko prozedura eta erregelak errespeta daitezela bermatuko du.

3.Kide ez den idazkaria kide anitzeko organoko kide batek ordezten badu, kide anitzeko organoko kideak bere eskubideak mantenduko ditu kide den aldetik.

17.artikulua. Deialdiak eta bilkurak.

1.Kide anitzeko organo guztiak eratzeko eta organo horiek bilerak deitu eta egiteko eta erabakiak hartu eta aktak bidaltzeko, aurrez aurre egonda nahiz urrutitik jardun ahalko da, salbu eta beren barne-erregelamenduan kontrakoa espresuki eta salbuespen gisa jasotzen bada.

Kide anitzeko organoek urrutitik egindako bilkuretan, kideak toki desberdinetan egon ahalko dira, betiere baliabide elektronikoen bidez (halakotzat jotzen dira bide telefonikoak eta ikus-entzunezkoak ere) bermatzen bada kideen edo kideak ordezten dituzten pertsonen identitatea, kideen adierazpenen edukia, adierazpen horiek egiten diren unea nahiz kideen arteko elkarreragitea eta interkomunikazioa denbora errealean eta bilkurak irauten duen bitartean bitartekoak eskuragarri egongo direla. Besteak beste, baliabide elektroniko baliodunak izango dira, esaterako, posta elektronikoa, audiokonferentziak eta bideokonferentziak.

2.Organoa behar bezala eratu eta batzarrak egiteko, eztabaidak izateko eta erabakiak hartzeko, buruak eta idazkariak –edo hala dagokionean ordezkoek– eta organoko kide-kopuruaren erdiak gutxienez egon beharko dute, aurrez aurre edo urrutitik.

Bestalde, 15.2 artikuluan adierazitako kide anitzeko organoetan, bilkura egiteko, buruak organoa balio osoz eratutzat jo dezake, baldin eta organoko kide izanik bozeramaile izendatuta dauden ordezkariak bertaratzen badira, bai administrazio publikoetakoak bai gizartearen interesen izenean diharduten antolakundeetakoak.

Kide anitzeko organoko idazkaria eta kide guztiak edo horiek ordezten dituzten pertsonak bildurik daudenean, aurrez aurre edo urrutitik, modu baliodunean era daitezke kide anitzeko organo gisa, bilkurak eta deliberazioak egiteko eta erabakiak hartzeko, aurrez deialdirik egin gabe, kide guztiek hori erabakitzen badute.

3.Kide anitzeko organoek deialdiak egiteko araubidea erabaki dezakete, funtzionamendu-arauetan ezarrita ez badaukate. Araubide horretan, bigarren deialdia egiteko aukera jar dezakete, eta zehaztu zenbat kide behar diren bilkura horretan organoa balio osoz eratzeko.

Horrela egin ezin denean salbu, deialdiak kide anitzeko organoko kideei bidaliko zaizkie baliabide elektronikoen bidez, eta mezu horietan gai-zerrenda ere bidaliko da, eztabaidatzeko beharrezkoa den dokumentazioarekin batera; eta ahal denean, bilkura zein baldintzatan egingo den jakinaraziko da, baita konexio-sistema ere, eta, halakorik balitz, bilkuran izateko eta parte hartzeko beharrezkoak diren baliabide teknikoak zein tokitan dauden ere jakinaraziko da.

4.Ezin da eztabaidatu edo erabaki gai-zerrendan jarri ez den gairik; eztabaidatu eta erabakitzeko, kide anitzeko organoko kide guztiek egon behar dute bilduta, eta gehiengoak erabaki aztergaia presakoa dela.

5.Erabakiak botoen gehiengoarekin hartuko dira. Bilkura urrutitik egiten bada, erabakiak kide anitzeko organoaren egoitza dagoen lekuan hartu direla ulertuko da, eta, halakorik ez badago, burua dagoen tokian.

6.Organoko kideek aurkako botoa ematen badute edo abstenitzen badira, ez dute beren gain hartuko erabakietatik erator daitekeen erantzukizunik.

7.Interes legitimo baten titulartasuna egiaztatzen dutenek kide anitzeko organoaren idazkariarengana jo dezakete, erabakien ziurtagiria egin diezaien. Ziurtagiria baliabide elektronikoen bidez egingo da, salbu eta interesdunak espresuki kontrakoa adierazten badu eta administrazioekin bide horren bidez erlazionatzeko betebeharrik ez badu.

18.artikulua. Aktak.

1.Kide anitzeko organoaren bilkura guztietako akta egingo du idazkariak. Akta horretan, nahitaez, honako hauek jaso behar dira: bildutakoak, gai-zerrenda, bilera non eta noiz izan den, eztabaidetako argudio nagusiak eta erabakien edukiak.

Kide anitzeko organoak egindako bilkura guztiak grabatu ahalko dira. Grabaziotik lortzen den fitxategia, grabazioaren autentikotasunari eta osotasunari buruz idazkariak egindako ziurtagiria eta bilkuran euskarri elektronikoan erabiltzen diren dokumentu guztiak bilkura-aktarekin batera jarri ahalko dira, eztabaiden puntu nagusiak aktan jasotzeko premiarik izan gabe.

2.Bilkura bakoitzeko akta bilkuran bertan onartu ahalko da edo hurrengo bilkuran. Idazkariak buruaren oniritziarekin egingo du akta, eta bide elektronikoen bidez bidaliko die kide anitzeko organoko kideei. Kide horiek bide horien bidez adierazi ahalko dute testuarekiko adostasuna edo eragozpenak, testuaren onespena bideratzeko; baiezkoa emanez gero, bileran bertan onartutzat joko da.

Izandako bilkurak grabatzea hautatu bada edo euskarri elektronikoko dokumentuak erabiltzea hautatu bada, kontserbatu egin beharko dira fitxategi horien osotasuna eta autentikotasuna bermatzeko eran, baita kide anitzeko organoko kideek horietarako irispidea izateko eran ere.

2.azpiatala. Estatuaren Administrazio Orokorreko kide anitzeko organoak

19.artikulua. Estatuaren Administrazio Orokorreko eta administrazio horri lotutako nahiz haren mendeko zuzenbide publikoko entitateen kide anitzeko organoen araubidea.

1.Estatuaren Administrazio Orokorreko eta administrazio horri lotutako nahiz haren mendeko zuzenbide publikoko entitateen kide anitzeko organoak eraenduko dituzte artikulu honetan ezarritako arauek eta haiei buruz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legean ezartzen diren aurreikuspenek.

2.Buruaren zereginak izango dira:

a)Organoaren ordezkaria izatea.

b)Ohiko bilkuretarako eta ezohiko bilkuretarako deialdia egitea erabakitzea eta gai- zerrenda finkatzea; horretarako, kontuan izango ditu gainerako kideek behar besteko denboraz aurkeztutako eskaerak, aurkeztu badituzte.

c)Bilkuren buru izatea, eztabaidak moderatzea eta, kausa justifikaturik izanez gero, bilkurak bertan behera uztea.

d)Erabakiak hartzerakoan berdinketarik bada, bere botoaz erabakitzea, 15.2 artikuluan adierazitako kide anitzeko organoen kasuan izan ezik. Organo horietan, buruaren botoa erabakigarria izango da hala ezartzen bada organoaren arauetan.

e)Legeak betetzen direla ziurtatzea.

f)Aktak eta organoaren erabakien ziurtagiriak ikus-onestea.

g)Organoko buru izateak berez dakartzan gainerako eginkizun guztiak betetzea.

Buruaren kargua hutsik badago, edo burua absente edo gaixorik badago, edo legezko beste arrazoiren bat badago, buruordeak ordeztuko du burua; eta buruorderik ez bada, berriz, kide anitzeko organoan hierarkia-maila, antzinatasun eta adinik handiena duen kideak ordeztuko du, betiere hurrenkera horretan.

Ez zaie arau hori aplikatuko 15.2 artikuluan adierazitako kide anitzeko organoei. Organo horietako burua ordezteko araubideak berariaz araututa egon behar du kasuan- kasuan, edo, bestela, organo horietako osoko bilkurak espresuki erabakita.

3.Kide anitzeko organoko kideek hau egin beharko dute:

a)Bilera baino gutxienez bi egun lehenago jaso deialdia. Deialdi horretan azaldu beharko du bilerako gai-zerrendak. Gai-zerrendako aztergaiei buruzko informazioa ere epe berean izango dute eskuragarri.

b)Bilkuretako eztabaidetan parte hartu.

c)Botoa emateko eskubideaz baliatu, beren boto partikularra eman eta botoaren esanahia eta arrazoiak azaldu. Administrazio publikoetako agintari edo langile izateagatik kide anitzeko organoetan karguagatiko kide direnek ez dute bozketetan abstenitzerik izango, daukaten kargua edukitzeagatik.

d)Galderak eta eskariak egin.

e)Norberari emandako eginkizunak betetzeko behar den informazioa lortu.

f)Kide izateagatik berezkoak dituzten bestelako eginkizun guztiak.

Kide anitzeko organoetako kideek ezin dituzte beren gain hartu organoari aitortutako ordezkaritza-eginkizunak, organoak berak ez badizkie espresuki eman arau baten bidez edo, kasu jakin bakoitzerako, balio osoz hartutako erabaki batez.

Kide anitzeko organoko titularra absente edo gaixorik badago, edo, oro har, bidezko arrazoirik bada, ordezkoa jarriko da haren tokian, ordezkorik izanez gero.

15.artikuluan adierazitako kide anitzeko organoetan, gizartearen interesen ordezkari diren antolakundeek beren kide titularrak ordeztu ditzakete, kide anitzeko organoko idazkaritzan egiaztatuz, antolaketa-arauetan ezarritako salbuespen eta mugak beteta.

Interes-gatazkarik badago, kide anitzeko organoko kideek ezingo dituzte bete eginkizun horiek.

4.Idazkaria izendatzeko, kargutik kentzeko eta kargua hutsik badago edo idazkaria absente edo gaixorik badago aldi baterako ordezteko, organo bakoitzaren arau espezifikoetan ezarritakoa beteko da; eta horrelako araurik ez badago, organoak berak erabakiko du.

Kide anitzeko organoko idazkariari dagokio:

a)Bilkuretara joatea. Hitz egiteko eskubidea izango du, baina botoa emateko eskubiderik ez; organoko kidea bada, berriz, hitz egiteko eta botoa emateko eskubidea izango ditu.

b)Buruaren aginduz organoaren bilkuretarako deialdia egitea eta kideei zitazioak bidaltzea.

c)Kideek organoari egindako komunikazioak –jakinarazpenak, datu-eskaerak, zuzenketak edo bere ardurapean behar duten bestelako idazkiak– jasotzea.

d)Gaiak bideratzeko prestatzea, bilkurako aktak idaztea eta akta horien fede ematea.

e)Kontsulten, irizpenen eta hartutako erabakien ziurtagiriak egitea.

f)Idazkari izateak berez dakartzan gainerako eginkizun guztiak betetzea.

5.Organoko kideren batek eskatzen badu, aktan jasoko da erabakiaren aurka emandako botoa, abstentzioa eta bataren zein bestearen arrazoiak edo erabakiaren alde emandako botoaren esanahia.

Halaber, kide guztiek daukate eskubidea norberaren hitzaldia edo proposamena osorik jasotzeko, baina, horretarako, eta aktari erantsita bilkuraren grabaziorik ez badago, berbaldiaren testu osoa aurkeztu behar dute, une horretan bertan edo buruak jarritako epean. Aktan testu hori idatzi behar da, edo, bestela, horren kopia erantsi.

Kideek boto partikularra eman dezakete idatziz, gehiengoaren erabakiarekin bat ez badatoz; hori egiteko bi eguneko epea izango dute, eta onartutako testuan jasoko da.

Aktak bilkuran bertan edo hurrengo bilkuran onartuko dira; hala ere, hartutako erabakien ziurtagiria eman dezake idazkariak, nahiz eta akta geroago onartu daitekeen. Akta bilkuran bertan onartutzat emango da bileraren ondoren kideei banatu eta haiek adostasuna ematen diotenean eta idazkariak hala adierazita eta jasota uzten duenean edozein baliabideren bidez.

Akta onartu aurretik egiten diren erabaki-ziurtagirietan, espresuki adierazi behar da akta onartu aurretik eginak direla.

20.artikulua. Kide anitzeko organoak eratzeko betekizunak.

1.Kide anitzeko organoak dira erabakiak hartzeko, proposamenak egiteko, aholkua emateko eta jarraipena eta kontrola egiteko administrazio-eginkizunak esleituta dituzten organoak, formalki hala eratu direnak eta hiru pertsonak edo gehiagok osatzen dituztenak. Beren jarduera Estatuaren Administrazio Orokorraren edo haren organismo publikoetako baten barruan egiten dute.

2.Estatuaren Administrazio Orokorrean eta haren organismo publikoetan kide anitzeko organo bat eratzeko, ezinbesteko baldintza da organo hori sortzeko arauan edo organoa sortzeko beste administrazio publiko batzuekin egindako hitzarmenean honako hauek zehaztea:

a)Haren xede edo helburuak.

b)Nola integratzen den Administrazioan, edo zer mendekotasun hierarkiko duen.

c)Osaera, eta zer irizpide erabiltzen den burua eta gainerako kideak izendatzeko.

d)Erabakiak hartzeko, proposamenak egiteko, informazioa emateko eta jarraipena eta kontrola egiteko eginkizunak, bai eta esleitzen zaizkion beste eginkizun guztiak ere.

e)Hala badagokio, zer kreditu jartzen zaion funtzionatzeko.

3.Artikulu honen 1. zenbakian aipatzen diren kide anitzeko organoen araubide juridikoak 19. artikuluan jasotako arauak beteko ditu. Dena dela, lege honetan edo organoa sortzeko arau edo hitzarmenean jasotako antolakuntzako berezitasunei ere jaramon egin beharko zaie.

21.artikulua. Kide anitzeko organoen sailkapena eta osaera.

1.Estatuaren Administrazio Orokorreko eta haren organismo publikoetako kide anitzeko organoak, haien osaeraren arabera, honela sailkatzen dira:

a)Ministerio arteko kide anitzeko organoak, kideak hainbat ministeriotakoak badira.

b)Ministerioko kide anitzeko organoak, kideak ministerio bakar bateko organo batekoak badira.

2.Aurreko zenbakian azaldu diren kide anitzeko organoetan beste administrazio publiko batzuetako ordezkariak egon ahalko dira, administrazio publiko horiek borondatez onartzen badute, hitzarmen batek hala ezartzen badu edo ukitutako administrazioei aplika dakiekeen arau batek hala zehazten badu.

3.Kide anitzeko organoen osaeran parte hartu ahalko dute interes sozialak ordezkatzen dituzten antolakundeek, hala zehazten denean, bai eta esperientzia edo ezagutza bereziak edukitzeagatik izendatutako beste kide batzuek, kontuan hartuta organo horiei esleitutako eginkizunen izaera.

22.artikulua. Kide anitzeko organoak sortu, aldatu eta ezabatzea.

1.Estatuaren Administrazio Orokorreko eta haren organismo publikoetako kide anitzeko organoak sortzeko, arau espezifiko bat besterik ez da behar, eta, honako eskumen hauetakoren bat esleitzen bazaie, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da eraketa hori:

a)Erabakiak hartzeko eskumenak.

b)Beste administrazio-organo batzuek erabakiak hartzeko oinarri gisa erabili behar dituzten nahitaezko txostenak proposatu edo egiteko eskumenak.

c)Estatuaren Administrazio Orokorreko beste organo batzuen jarduketen jarraipena edo kontrola egiteko eskumenak.

2.Aurreko zenbakian azaldutako kasuetan, eratzeko arauak errege-dekretua izan beharko du ministerio arteko kide anitzeko organoen kasuan, haietako buruak zuzendari nagusiarena baino maila altuagoa badu; ministerioen baterako agindua, gainerako ministerio arteko kide anitzeko organoen kasuan, eta ministerio-agindua, izaera hori dutenen kasuan.

3.Artikulu honen 1. zenbakian sartzen ez diren kasu guztietan, kide anitzeko organoak laneko lantalde edo lan-batzordeak izango dira, eta Ministro Kontseiluaren erabaki bidez sortu ahalko dira, edo, bestela, interesa duten ministerioek beraiek sortu ahalko dituzte. Hartzen dituzten erabakiek ezin dute zuzeneko ondoriorik izan hirugarrenen aurrean.

4.Estatuaren Administrazio Orokorreko eta organismo publikoetako kide anitzeko organoak eta lantalde edo lan-batzordeak aldatu eta ezabatzeko, halakoak sortzeko modu berberari jarraituko zaio, salbu eta sortzeko unean azkentzeko epe bat aurreikusi bada; hala izanez gero, azkentzea horretarako ezarrita dagoen datan gertatuko da, automatikoki.

4.atala. Abstenitzea eta errekusatzea

23.artikulua. Abstenitzea.

1.Administrazioetako agintari edo langileak, hurrengo zenbakian aipaturiko egoeretakoren batean daudenean, prozeduran esku hartzetik abstenituko dira eta horren berri emango diote beren nagusi hurrenari, bidezkoa dena ebatz dezan.

2.Abstenitzeko arrazoi dira:

a)Interes pertsonala izatea aztertuko den gaian edo besteren batean, baldin eta azken horren ebazpenak lehenari eragin badiezaioke; sozietate edo entitate interesdunen bateko administratzaile izatea, edo interesdunen batekin ebatzi gabeko auziren bat izatea.

b)Ezkontza-lotura edo antzeko egitatezko egoera izatea, eta ahaidetasuna izatea, laugarren gradurainoko odolkidetasunezkoa edo bigarren gradurainoko ezkontza- ahaidetasunezkoa, interesdunetako edozeinekin, entitate edo sozietate interesdunen bateko administratzaileekin, bai eta prozeduran esku hartzen duten aholkulari, legezko ordezkari edo mandatariekin ere, edo haien bulego berekoa izatea edo haiekin elkartuta egotea aholkularitza, ordezkaritza edo mandataritzarako.

c)Aurreko letran aipaturiko pertsonetakoren batekin adiskidetasun mina edo ikusiezin nabarmena izatea.

d)Dagokion prozeduran aditu edo lekuko gisa parte hartua izatea.

e)Gaian zuzeneko interesa duen pertsona fisiko edo juridikoren batekin zerbitzu- harremana izatea edo pertsona horri, azken bi urteetan, zerbitzu profesionalak eskaini izana, edozein motatakoak eta edozein baldintza eta tokitan.

3.Aurreko zenbakian azaldutako egoeretakoren batean badago inor, organo hierarkian goragokoek agin diezaiokete absteni dadila espedientean edozein parte-hartze izatetik.

4.Administrazio publikoetako agintari edo langileek abstenitzeko arrazoiren bat izanik jarduteak ez du nahitaez ekarriko, kasu guztietan, parte hartu duten egintzak baliogabeak izatea.

5.Inguruabar horietakoren bat dagoen kasuetan ez abstenitzeak dagokion erantzukizuna ekarriko du.

24.artikulua. Errekusatzea.

1.Aurreko artikuluan aurreikusitako kasuetan, prozeduraren izapidetzearen edozein unetan eska dezakete interesdunek errekusazioa.

2.Errekusazioa idatziz aurkeztuko da, zein arrazoitan oinarritzen den adierazita.

3.Errekusatuak biharamunean adieraziko dio bere nagusi hurrenari alegatutako arrazoia beragan betetzen den ala ez. Lehenengo kasuan, nagusiak ikusten badu errekusatzeko arrazoia betetzen dela, ordezkoa jartzea erabakiko du berehala.

4.Errekusatuak errekusatze-arrazoia ukatzen badu, nagusiak hiru eguneko epean ebatziko du, bidezko deritzen txostenen eta egiaztapenen ondoren.

5.Gai honetan hartutako ebazpenen kontra ezin jarriko da errekurtsorik, hargatik eragotzi gabe errekusazioa alegatzeko aukera prozedurari amaiera ematen dion egintzaren aurka egokitzen den errekurtsoa aurkezterakoan.

III. KAPITULUA

Zehatzeko ahalaren printzipioak

25.artikulua. Legezkotasun-printzipioa.

1.Administrazio publikoen zehatzeko ahala lege-mailako arau batek espresuki aitortua dagoenean baliatuko da, hura baliatzeko aurreikusitako prozedura aplikatuta eta lege honetan eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legean jasotakoarekin bat etorrita, eta, toki-entitateen kasuan, apirilaren 2ko 7/1985 Legearen XI. tituluan xedatuta dagoenaren arabera.

2.Zehatzeko ahala baliatzeari dagokionez, lege- edo erregelamendu-mailako xedapen baten bidez ahal hori espresuki esleitua duten administrazio-organoei egokituko zaie.

3.Kapitulu honetako xedapenak berdin aplikatuko dira administrazio publikoek bere diziplina-ahala baliatzen dutenean beren zerbitzuko langileekiko, enplegu-harremanaren izaera juridikoa edonolakoa dela ere.

4.Kapitulu honetako xedapenak ez dira aplikatuko, ordea, administrazio publikoek zehatzeko ahala baliatzen dutenean haiekiko lotura hauek dituztenekin: sektore publikoko kontratuen legeriak araututako harremanen bidezkoa edo administrazio publikoen ondare- legeriak araututako harremanen bidezkoa.

26.artikulua. Atzeraeraginik eza.

1.Xedapen zehatzaile hauek aplikatuko dira: arau-hauste administratibo diren egitateak gertatu diren unean indarrean daudenak.

2.Xedapen zehatzaileek atzeraeragina izango dute ustezko arau-hauslearen edo arau-hauslearen mesederako diren neurrian, hala arau-haustearen tipifikazioari nola

zehapenari eta preskripzio-epeei dagokienez, eta are, xedapen berria indarrean jartzean bete gabe dauden zehapenei dagokienez ere.

27.artikulua. Tipikotasun-printzipioa.

1.Hauek baino ez dira arau-hauste administratibo: ordenamendu juridikoaren urraketak izanik, legeren batean halako arau-haustetzat aurreikusita daudenak, hargatik eragotzi gabe apirilaren 2ko 7/1985 Legearen XI. tituluan toki-administrazioarentzat xedatuta dagoena.

Honela sailkatuko ditu legeak arau-hauste administratiboak: arinak, astunak eta oso astunak.

2.Arau-hauste administratiboak egiteagatik bakarrik ezar daitezke zehapenak, zeinak lege bidez zehaztuko baitira.

3.Garapeneko erregelamendu-xedapenek zehaztapenak edo mailaketak sar ditzakete legez ezarritako arau-hauste edo zehapenen multzoan, baldin eta, arau-hauste edo zehapen berririk eratu gabe eta legeetan ezarritakoei izaera edo mugak aldatu gabe, jokabideak zuzenago identifikatzen eta dagozkien zehapenak zehatzago finkatzen laguntzen badute.

4.Arau-hausteak eta zehapenak definitzen dituzten arauak ezin dira analogiaz aplikatu.

28.artikulua. Erantzukizuna.

1.Hauek bakarrik zehatu ahalko dira arau-hauste administratibo diren egitateengatik: pertsona fisiko eta juridikoak, bai eta, lege batek jarduteko gaitasuna aitortzen dienean, ukitu-taldeak, nortasun juridikorik gabeko batasun eta entitateak eta ondare independente edo autonomoak, baldin eta egitate horien erantzule badira doloarengatik edo erruarengatik.

2.Arau-hauste bat egitearen ondoriozko administrazio-erantzukizunak bateragarriak izango dira arau-hausleari berak aldatutako egoera lehengoratzea eskatzearekin, bai eta sortutako kalte-galeren ordainketarekin ere, zehatzeko ahala baliatzea dagokion organoak

zehaztu eta eskatuko baitu. Kalte-ordaina pagatzen ez bada horretarako ezarritako epean

─kalte-ordainaren zenbatekoaren araberakoa izango baita–, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 101. artikuluan aurreikusitako moduan jokatuko da.

3.Lege-mailako arau batean ezarritako betebeharrak pertsona batek baino gehiagok bete behar badituzte elkarrekin, modu solidarioan erantzungo diete, halakorik bada, arau- hausteei eta ezarritako zehapenei. Hala ere, zehapena diruzkoa denean, ebazpenean indibidualizatuko da, posible denean, erantzule bakoitzak izan duen parte-hartzearen graduaren arabera.

4.Zehapen-araubideak arautzen dituzten legeek arau-hauste gisa tipifikatu ahalko dute betebehar hau ez betetzea: mendekotasun- edo lotura-harreman bat dutenek arau- hauste administratiboak egitea prebenitzekoa. Halaber, hau aurreikusi ahalko dute: pertsona jakin batzuek zer kasutan erantzun beharko duten haien mendekoei edo haiekin lotura dutenei ezarritako diruzko zehapenengatik.

29.artikulua. Proportzionaltasun-printzipioa.

1.Administrazio-zehapenek, diruzkoak izan ala ez, ez dute inola ere ekarriko, zuzenean edo subsidiarioki, askatasun-gabetzea.

2.Diruzko zehapenak ezartzerakoan, aurreikusi egin behar da arau-hausleari ez dakiola onuragarriago gerta tipifikatutako arau-hausteak egitea, hautsitako arauak betetzea baino.

3.Zehapen-araubidea arau bidez zehazterakoan eta administrazio publikoek zehapenak jartzerakoan, begiratu egin beharko da ezarri beharreko zehapenaren doitasuna eta premia, bai eta arau-haustetzat jotako egitatearen astuntasunarekiko egokitasuna ere. Zehapenaren graduazioak irizpide hauek hartuko ditu kontuan bereziki:

a)Erruduntasun-maila edo intentzionalitatearen existentzia.

b)Jokaera arau-hauslearen jarraitutasuna edo iraunkortasuna.

c)Zer-nolako kalteak eragin diren.

d)Berrerortzea, urte berean izaera bereko arau-hauste bat baino gehiago egin izanagatik, hala deklaratu denean administrazio-bidean irmoa den ebazpenez.

4.Aplikatzeko den zehapena behar bezala egokitu behar zaie arau-haustea ekarri duen egitatearen astuntasunari eta inguruabarrei. Egokitasun horrek hala justifikatzen duenean, ebazteko eskumena duen organoak beheko graduan ezarri ahalko du zehapena.

5.Arau-hauste bat egitetik nahitaez ondorioztatzen denean beste arau-hauste bat edo batzuk egitea, egindako arau-hauste astunenari dagokion zehapena baino ez da ezarriko.

6.Arau-hauste jarraitutzat zehatu ahalko da manu administratibo bera edo antzekoak urratzen dituzten ekintza edo ez-egite batzuk gauzatzea aurrez pentsatutako plan bati jarraituta edo abagune bera aprobetxatuta.

30.artikulua. Preskripzioa.

1.Arau-hausteen eta zehapenen preskripzioari dagokionez, haiek ezarri dituzten legeek xedatuari begiratuko zaio. Lege horiek preskripzio-eperik finkatzen ez badute, arau- hauste oso astunen preskripzioa hiru urtera izango da; arau-hauste astunena, bi urtera, eta arau-hauste arinena, sei hilabetera. Falta oso astunengatik ezarritako zehapenen preskripzioa hiru urtera izango da; falta astunengatik ezarritako zehapenena, bi urtera, eta falta arinengatik ezarritakoena, urtebetera.

2.Arau-haustea egin zen egunetik hasita zenbatuko da arau-hausteen preskripzio- epea. Arau-hauste jarraitu edo etengabeen kasuan, jokaera arau-hauslea amaitu zen unetik hasiko da epea aurrera egiten.

Preskripzioa geldiarazi egingo da zehapen-izaerako administrazio-prozedura bat hasten denean, interesduna jakitun dela; preskripzio-epea berriro hasiko da, baldin eta zehapen-espedientea hilabete baino gehiagoz geldiarazita egon bada ustezko erantzuleari egotzi ezin zaion arrazoiren batengatik.

3.Zehapenen preskripzio-epearen zenbaketa hasiko da zehapena ezartzen duen ebazpena betearazi ahal den egunaren edo ebazpenaren aurkako errekurtsoa aurkezteko epea amaitu den egunaren biharamunetik.

Preskripzioa geldiarazi egingo da betearazpen-prozedura hasten denean, interesduna jakitun dela; preskripzio-epeak berriro egingo du aurrera, baldin eta prozedura hilabete baino gehiagoz geldiarazita egon bada arau-hausleari egotzi ezin zaion arrazoiren batengatik.

Zehapena ezartzeko ebazpenaren aurka aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa presuntzioz ezetsiz gero, zehapenaren preskripzio-epearen zenbaketa hasiko da errekurtso hori ebazteko legez aurreikusitako epea amaitu eta biharamunetik aurrera.

31.artikulua. Zehapen-konkurrentzia.

1.Ezingo dira zehatu zehapen penala edo administratiboa jaso duten egitateak, subjektua, gertakaria eta funtsa berberak direla ikusten den kasuetan.

2.Europar Batasuneko organo batek zehapena jartzen duenean egitate berberengatik, eta, betiere, subjektua eta funtsa berberak ez badira, ebazteko eskumena duen organoak zehapen hori kontuan hartu beharko du berak jarri beharreko zehapena graduatzeko, halakorik jarri behar badu; gutxitu ere egin dezake, hargatik eragotzi gabe arau-haustea egon dela adieraztea.

IV. KAPITULUA

Administrazio publikoen ondare-erantzukizuna

1.atala. Administrazio publikoen ondare-erantzukizuna

32.artikulua. Erantzukizunaren printzipioak.

1.Partikularren eskubidea izango da administrazio publikoen kalte-ordaina jasotzea euren ondasun eta eskubideetatik edozeinetan jasotako lesio ororengatik, baldin eta lesio hori zerbitzu publikoen funtzionamendu normal edo anormalaren ondorioz sortu bada, salbu eta ezinbesteko kasuetan edo partikularrak legearen arabera eginbehar juridikoz jasan behar dituen kalteak direnean.

Administrazio-egintzak edo -xedapenak administrazio-bidean edo administrazioarekiko auzien jurisdikzioan deuseztatzeak ez dakar, berez, kalte-ordainerako eskubiderik.

2.Alegatutako kalteak, betiere, benetakoa izan beharko du, ekonomikoki neurgarria eta indibidualizatua, pertsona bat edo pertsona-talde bat dela eta.

3.Halaber, partikularren eskubidea izango da administrazio publikoen kalte-ordaina jasotzea euren ondasun eta eskubideetan jasandako lesio ororengatik, lesio hori ondorioztatzen denean eskubideez desjabetzeko izaerarik ez duten legegintzako egintzen aplikaziotik, baldin eta partikularrek egintza horiek jasateko eginbehar juridikorik ez badute, betiere egintza horietan hala xedatzen denean eta bertan zehaztutakoaren arabera.

Estatu legegilearen erantzukizuna honako kasu hauetan ere sortu ahalko da, baldin eta aurreko zenbakietan aurreikusitako eskakizunak betetzen badira:

a)Kalteak ondorioztatzen direnean Konstituzioaren kontrako deklaratu duten lege- mailako arau baten aplikaziotik, baldin eta 4. zenbakiko betekizunak betetzen badira.

b)Kalteak ondorioztatzen direnean Europar Batasuneko Zuzenbidearen aurkako arau baten aplikaziotik, 5. zenbakian xedatuta dagoenaren arabera.

4.Lesioa ondorioztatzen bada Konstituzioaren kontrako deklaratu duten lege-mailako arau baten aplikaziotik, kalte-ordaina egokituko da, baldin eta partikularrak, edozein auzialditan, epai irmo bat lortu badu, kaltea eragin zuen administrazio-jarduketaren aurkako errekurtsoa ezestekoa, betiere geroago deklaratutako konstituzio-aurkakotasuna alegatu bazen.

5.Lesioa ondorioztatzen bada Europar Batasuneko zuzenbidearen aurkako deklaratu duten arau baten aplikaziotik, kalte-ordaina egokituko da, baldin eta partikularrak, edozein auzialditan, epai irmo bat lortu badu, kaltea eragin zuen administrazio-jarduketaren aurkako errekurtsoa ezestekoa, betiere geroago deklaratutako Europar Batasuneko zuzenbidearen urraketa alegatu bazen. Halaber, honako betekizun hauek guztiak bete beharko dira:

a)Arauak xedetzat izan behar du partikularrei eskubideak ematea.

b)Ez-betetzeak aski larria izan behar du.

c)Zuzeneko kausalitate-erlazioa egon behar da Europar Batasuneko zuzenbideak administrazio erantzuleari ezarritako betebeharra ez betetzearen eta partikularrek jasandako kaltearen artean.

6.Lege-mailako arauaren konstituzio-kontrakotasuna deklaratzen duen edo araua Europar Batasuneko zuzenbidearen aurkakoa dela deklaratzen duen epaiak ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean edo Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean – kasuan kasukoa– argitaratzen den datatik, non eta epaiak besterik ezartzen ez duen.

7.Justizia Administrazioaren funtzionamendua dela-eta Estatuak izan dezakeen ondare-erantzukizunak Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa izango du arau.

8.Ministro Kontseiluak ezarriko du pagatu beharreko kalte-ordainen zenbatekoa Konstituzio Auzitegiak deklaratu badu, alderdi interesdunak eskaturik, funtzionamendu

anormala egon dela babes-errekurtsoen edo konstituzio-kontrakotasun arazoen izapidetzean.

Justizia Ministerioak izapidetuko du kalte-ordainen zenbatekoa finkatzeko prozedura, Estatu Kontseiluari entzunaldia eskainita.

9.Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legean aurreikusitako prozedurari jarraituko zaio zehazteko administrazio publikoek ondare-erantzukizunik izan ote duten kontratuak gauzatzerakoan hirugarrenei eragindako kalte-galeretan, baldin eta kalte-galera horiek Administrazioaren berehalako eta zuzeneko agindu baten edo hark berak egindako proiektuaren akatsen ondorio izan badira, hargatik eragotzi gabe azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuak ezarritako berezitasunak, Sektore Publikoaren Kontratuen Legearen testu bategina onartu baitu.

33.artikulua. Administrazio publikoen erantzukizun konkurrentea.

1.Administrazio publiko batzuek batera jarduteko formulei dagokien kudeaketatik erantzukizuna ondorioztatzen bada lege honek ezarritakoaren arabera, esku hartzen duten administrazioek izango dute erantzukizuna partikularraren aurrean, betiere era solidarioan. Baterako jarduketa arautzen duen agiri juridikoan zehatz daiteke nola banatuko den erantzukizuna administrazio publikoen artean.

2.Kaltegintzan administrazio batzuk batera suertatzen diren beste kasu batzuetan, irizpide hauek hartuko dira aintzat administrazio bakoitzari dagokion erantzukizuna zehazteko: eskumena, babestutako interes publikoa eta esku-hartzearen intentsitatea. Zehazterik ez dagoenean, erantzukizun solidarioa izango dute.

3.Lehenengo zenbakian aurreikusitako kasuetan, kide anitzeko erakundearen estatutu edo erregeletan finkatuko da zein den administrazio eskuduna administrazio publiko batzuen erantzukizun konkurrentea duten prozedurak hasi, bideratu eta ebazteko. Halakorik ezean, eskumena esleituko zaio zerbitzuaren finantzaketan parte-hartzerik handiena duen administrazio publikoari.

4.Ondare-erantzukizunaren arloko prozedurak direnean, aurreko zenbakian aipatutako administrazio publiko eskudunak kontsulta egin beharko die zerikusia duten gainerako administrazioei, bidezkotzat jotzen dutena azaltzeko aukera izan dezaten, hamabost eguneko epean.

34.artikulua. Kalte-ordaina.

1.Bakarrik jaso ahal izango da kalte-ordaina partikularrari eragindako lesioak datozenean partikularrak legearen arabera eginbehar juridikoz jasan behar ez dituen kalteetatik. Ez da kalte-ordainik jasoko kalteak ondorioztatzen direnean egitate edo inguruabar batzuetatik, zeinak ezin baitziren aurreikusi edo saihestu kalteak gertatu ziren unean zeuden zientzia- edo teknika-ezagutzen egoeraren arabera, hargatik eragotzi gabe legeek horrelako egoeretarako ezar dezaketen laguntza-prestazioak edo prestazio ekonomikoak.

32.artikuluko 4. eta 5. zenbakietan aipatzen diren ondare-erantzukizun kasuetan, kalte-ordaina eman ahalko da lege-mailako araua Konstituzioaren aurkakoa edo Europar Batasuneko zuzenbidearen aurkakoa dela deklaratzen duen epaia argitaratu baino lehenagoko bost urteko epean sortutako kalteengatik, non eta epaiak besterik xedatzen ez duen.

2.Kalte-ordaina kalkulatzeko, balioespen-irizpidetzat hartuko dira zerga-legerian, nahitaezko desjabetzeari buruzkoan eta aplikagarri diren gainerako arauetan ezarritakoak; hala badagokio, merkatuan nagusi diren balioespenak ere haztatuko dira. Heriotza edo gorputzeko lesiorik gertatuz gero, erreferentziatzat hartu ahalko da nahitaezko aseguruen eta Gizarte Segurantzaren arloan indarrean dagoen araudiko baremoetan dagoen balioespena.

3.Kalte-ordainaren zenbatekoa kalkulatzeko erreferentziatzat hartuko da lesioa benetan gertatu zen eguna, hargatik eragotzi gabe, alde batetik, zenbateko hori eguneratzea lehiakortasun-bermearen indizean oinarrituta –Estatistikako Institutu

Nazionalak finkatzen baitu– erantzukizun-prozedurari amaiera ematen zaion egunari begira, eta, bestetik, finkatutako kalte-ordaina beranduago ordaintzeagatik dagozkion interesak, zeinak eskatuko baitira Aurrekontuei buruzko azaroaren 26ko 47/2003 Lege Orokorrean edo, hala badagokio, autonomia-erkidegoetako aurrekontu-araudietan ezarritakoaren arabera.

4.Kalte-ordainak dirutan ordaindu beharrean gauzatan ordain daitezke, edota epetan, behar bezalako erreparazioa lortzeko egokiago bada beta interes publikoari komeni bazaio, betiere interesduna ados badago.

35.artikulua. Zuzenbide pribatuko erantzukizuna.

Administrazio publikoek izaera pribatuko harremanetan dihardutenean, dela zuzenean

dela zuzenbide pribatuko entitate baten bitartez, 32. artikuluan eta hurrengoetan ezarrita dagoenaren arabera eskatuko da haien erantzukizuna, are zuzenbide pribatuko subjektuek ere parte hartu dutenean edo erantzukizuna zuzenean eskatzen zaionean Administrazioak jarduteko bitarteko gisa erabiltzen duen zuzenbide pribatuko entitateari edo Administrazioaren erantzukizuna estaltzen duen entitateari.

2.atala. Administrazio publikoetako agintari eta langileen erantzukizuna

36.artikulua. Administrazio publikoetako agintari eta langileen ondare-erantzukizuna eskatzea.

1.Lege honetan jasotako ondare-erantzukizuna gauzatzeko, partikularrek zuzenean eskatuko diote dagokion administrazio publikoari haren zerbitzuko agintari eta langileek eragindako kalte eta galerak ordaintzeko.

2.Dagokion administrazioak, lesionatuei kalte-ordaina eman ondoren, ofizioz eta administrazio-bidetik eskatuko die erantzukizuna bere agintari eta gainerako langileei, baldin eta dolo, erru edo zabarkeria astuna egon bada beren jardunean. Dagokion prozedura instruitu beharko du aldez aurretik.

Erantzukizun hori eskatzeko eta, hala badagokio, kuantifikatzeko, irizpide hauek hartuko dira kontuan, besteak beste: eragindako kaltea, erruduntasun-maila, administrazio publikoetako langileen erantzukizun profesionala eta langile horiek nolako lotura duten emaitza kaltegarri hori eragitearekin.

3.Era berean, administrazioak prozedura bera instruitu dezake administrazioko agintari eta langileen aurka, baldin eta, dolo, erru edo zabarkeria astuna dela eta, kalte- galerarik eragiten badute administrazioaren ondasun eta eskubideetan.

4.Erantzukizuna eskatzeko prozedura, 2. eta 3. zenbakietan azaltzen dena, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legean xedatuta dagoenaren arabera gauzatuko da, eta organo eskudunak hartuko du prozedura hasteko erabakia, zeina interesdunei jakinaraziko baitzaie eta izapide hauek izango baititu gutxienez:

a)Alegazioak, hamabost eguneko epean.

b)Onartutako frogak eta organo eskudunak bidezkotzat jotzen dituen bestelako frogak egitea, hamabost eguneko epean.

c)Entzunaldia, hamar eguneko epean.

d)Ebazpen-proposamena egitea bost eguneko epean, entzunaldi-izapidea emaitzen denetik aurrera zenbatuta.

e)Organo eskudunak ebaztea bost eguneko epean.

5.Erantzukizuna dagoela adierazten duen ebazpenak amaiera emango dio administrazio-bideari.

6.Aurreko zenbakietan xedatutakoa ulertuko da eragotzi gabe erruduntasun- testigantza helaraztea auzitegi eskudunei, hala dagokionean.

37.artikulua. Erantzukizun penala.

1.Administrazio publikoetako langileen erantzukizun penala, bai eta delitutik eratorritako erantzukizun zibila ere, dagokion legerian ezarritakoarekin bat etorriz eskatuko da.

2.Administrazio publikoetako langileen erantzukizun penala eskatzeak ez ditu etengo ondare-erantzukizuna aitortzeko prozedurak, salbu eta egitateak jurisdikzio-ordena penalean zehaztea beharrezkoa denean ondare-erantzukizuna finkatzeko.

V. KAPITULUA

Sektore publikoaren funtzionamendu elektronikoa

38.artikulua. Egoitza elektronikoa.

1.Egoitza elektronikoa helbide elektroniko bat da, herritarrek telekomunikazio-sareen bitartez balia dezaketena. Haren titulartasuna administrazio publiko bati dagokio, edo organismo publiko edo zuzenbide publikoko entitate bati edo batzuei, bere eskumenen egikaritzan.

2.Egoitza elektroniko bat ezarriz gero, titularraren erantzukizuna izango da haren bidez irits daitezkeen zerbitzuak eta informazioa osoak, egiazkoak eta eguneratuak izatea.

3.Administrazio publiko bakoitzak zehaztuko ditu egoitza elektronikoak eratzeko baldintzak eta tresnak, printzipio hauei jarraituz: gardentasuna, publikotasuna, erantzukizuna, kalitatea, segurtasuna, baliagarritasuna, irisgarritasuna, neutraltasuna eta elkarreragingarritasuna. Nolanahi ere, egoitzaren organo titularraren identifikazioa bermatu beharko da, bai eta iradokizunak eta kexuak adierazteko balia daitezkeen baliabideak ere.

4.Egoitza elektronikoek komunikazio seguruak eskaintzen dituzten sistemak eduki behar dituzte, baldin eta beharrezkoak badira.

5.Egoitza elektronikoetan informazioak, zerbitzuak eta transakzioak argitaratzen direnean, irisgarritasun- eta erabilgarritasun-printzipioak begiratu beharko dira, horri buruz ezarritako arauekin bat etorriz; gainera, estandar irekiak baliatuko dira, eta, hala balegokio, baita herritarren artean erabilera hedatua duten beste batzuk ere.

6.Egoitza elektronikoek webguneen autentifikaziorako ziurtagiri onartu edo kualifikatuak edo bitarteko baliokideak erabiliko dituzte identifikatzeko eta haiekiko komunikazio segurua bermatzeko.

39.artikulua. Interneteko ataria.

Interneteko ataria da irispide-puntu elektroniko bat, administrazio publiko baten, erakunde publiko baten edo zuzenbide publikoko entitate baten titulartasunekoa, interneten bidez irispidea ematen duena argitaratutako informaziora eta, hala denean, dagokion egoitza elektronikora.

40.artikulua. Administrazio publikoak identifikatzeko sistemak.

1.Administrazio publikoak identifikatu ahalko dira zigilu elektroniko bat erabiliz, zeina ziurtagiri elektroniko onartu edo kualifikatu batean oinarrituko baita, sinadura elektronikoari buruzko legeriak eskatzen dituen betekizunak bete beharko dituena. Ziurtagiri elektroniko horiek barnean hartuko dituzte identifikazio fiskaleko zenbakia eta dagokien izendapena, bai eta, hala badagokio, titularraren nortasuna ere, administrazio-organoen zigilu elektronikoen kasuan. Administrazio publiko bakoitzak erabiltzen dituen zigilu elektronikoen zerrenda –ziurtagiri elektronikoen ezaugarriak eta ziurtagiri horiek ematen dituztenak barne hartuta– publikoa izango da, eta bitarteko elektronikoen bitartez iristeko modukoa. Gainera, administrazio publiko bakoitzak neurri egokiak hartuko ditu bere zigilu elektronikoen egiaztapena errazteko.

2.Administrazio publiko baten Interneteko atarian argitaratzen den informazio propioari dagokionez, administrazio publiko hori identifikatuta dagoela ulertuko da.

41.artikulua. Administrazio-jarduketa automatizatua.

1.Administrazio-jarduketa automatizatutzat hartuko da edozein egintza edo jarduketa, administrazio publiko batek osorik bitarteko elektronikoz egina administrazio-prozedura baten barruan, enplegatu publiko baten zuzeneko esku-hartzerik gabea.

2.Administrazio-jarduketa automatizatuen kasuan, aldez aurretik ezarri beharko da zer organo den edo diren eskudun, kasuan-kasuan, espezifikazioak, programazioa, mantentzea, gainbegiratzea eta kalitate-kontrola definitzeko, eta, hala badagokio, informazio-sistemaren eta iturburu-kodearen auditoretzarako. Era berean adieraziko da zer organo hartu behar den arduraduntzat aurkaratzearen ondorioetarako.

42.artikulua. Administrazio-jarduketa automatizaturako sinadura-sistemak.

Administrazio publiko bakoitzak, bere eskumena baliatzean administrazio-jarduketa automatizatuan, sinadura elektronikoko sistema hauen erabilera-kasuak zehaztu ahalko ditu:

a)Zigilu elektronikoa, administrazio publikoarena, organoarena, organismo publikoarena edo zuzenbide publikoko entitatearena, oinarri hau duena: sinadura elektronikoari buruzko legeriak eskatzen dituen betekizunak betetzen dituen ziurtagiri elektroniko onartu edo kualifikatua.

b)Egiaztapen-kode segurua, administrazio publikoari, organoari, organismo publikoari edo zuzenbide publikoko entitateari lotua, ezarritako baldintzen araberakoa. Dokumentuaren osotasuna egiaztatzeko modua eskaini beharko da beti, dagokion egoitza elektronikorako irispidearen bitartez.

43.artikulua. Administrazio publikoetako langileen sinadura elektronikoa.

1.Lege honen 38., 41. eta 42. artikuluek xedatua deusetan galarazi gabe, administrazio publiko, organo, erakunde publiko edo zuzenbide publikoko entitate baten jarduketak, bitarteko elektronikoak erabiltzen dituenean, sinadura elektronikoa beharko du, organoko titularrarena edo enplegatu publikoarena.

2.Administrazio publiko bakoitzak zehaztuko ditu bere langileek erabili behar dituzten sinadura elektronikoko sistemak. Sistema horiek aldi berean identifikatu ahalko dute nor den lanpostuaren edo karguaren titularra eta zer administrazio edo organotan ematen dituen zerbitzuak. Segurtasun publikoko arrazoiengatik, zilegi da sinadura elektronikoko sistemek enplegatu publikoaren identifikazio profesionaleko zenbakia besterik ez adieraztea.

44.artikulua. Datuak elektronikoki trukatzea komunikazio-ingurune itxietan.

1.Dokumentu elektronikoak transmititzen direnean administrazio publikoen, organoen, organismo publikoen eta zuzenbide publikoko entitateen artean ezarritako komunikazio-ingurune itxietan, baliozkotzat joko dira igorleen eta jasotzaileen autentifikazioaren eta identifikazioaren ondorioetarako, artikulu honetan ezarritako baldintzak kontuan hartuta.

2.Komunikazioetan parte hartzen dutenak administrazio publiko berekoak direnean, hark zehaztuko ditu komunikazio horien baldintzak eta bermeak, eta, gutxienez, komunikazio-igorle eta -jasotzaile baimendunen zerrenda eta trukatu beharreko datuen izaera jasoko dira.

3.Parte-hartzaileak administrazio ezberdinetakoak direnean, administrazioen artean sinatutako hitzarmen bidez ezarriko dira aurreko zenbakian aipatutako baldintzak eta bermeak.

4.Beti bermatu beharko dira komunikazio-ingurune itxiaren segurtasuna eta transmititzen diren datuen babesa.

45.artikulua. Sinadura elektronikoaren segurtatzea eta elkarreragingarritasuna.

1.Administrazio publikoek zehaztu ahalko dute zein izapide eta txostenek izan behar duten sinadura elektroniko aitortu edo kualifikatua eta aurreratua, sinadura elektronikoko ziurtagiri elektroniko aitortu edo kualifikatuetan oinarritua.

2.Elkarreragingarritasuna erraztu eta dokumentu elektronikoen sinadura elektronikoa automatikoki egiaztatzea ahalbidetzeko, administrazio batek sinadura elektronikoko sistema bat erabiltzen badu, ziurtagiri elektroniko onartu edo kualifikatuetan oinarritzen direnez bestelakoa, zertarako eta elektronikoki sinatutako dokumentazioa bidaltzeko edo eskuratzeko beste organo, organismo publiko, zuzenbide publikoko entitate edo administrazio batzuei, gainean jarri ahalko du zigilu elektroniko bat, ziurtagiri elektroniko aitortu edo kualifikatu batean oinarritua.

46.artikulua. Dokumentuak elektronikoki artxibatzea.

1.Administrazio-jarduketetan erabilitako dokumentu guztiak bitarteko elektronikoz biltegiratuko dira, ezinezkoa denean salbu.

2.Partikularren eskubide edo interesei eragiten dieten administrazio-egintzak jasotzen dituzten dokumentu elektronikoak euskarri elektronikoan gorde beharko dira, dokumentua sortzeko baliatu zen formatu berean, edota beste edozein formatutan, baldin eta agiria erreproduzitzeko beharrezko informazioaren identitatea eta osotasuna bermatzen badu. Beti segurtatu beharko da datuak beste formatu eta euskarri batzuetara eramateko aukera, irispidea bestelako aplikazioetatik ere bermatzeko moduan.

3.Dokumentuak biltegiratzeko bitarteko edo euskarriek segurtasun-neurriak izan beharko dituzte, Segurtasunaren Eskema Nazionalean aurreikusitakoaren arabera, biltegiratutako dokumentuen osotasuna, autentikotasuna, konfidentzialtasuna, kalitatea, babesa eta kontserbazioa bermatzeko. Bereziki ziurtatuko dute erabiltzaileak identifikatzea eta irispideak kontrolatzea, datuen babeserako legerian aurreikusitako bermeak betetzea, eta administrazio publikoek sortutako agiri elektronikoak berreskuratzea eta epe luzean kontserbatzea, hala eskatzen dutenean, erabilitako zerbitzu eta sistemen bizitza-zikloari buruzko zehaztapenen arabera.

VI. KAPITULUA

Hitzarmenak

47.artikulua. Definizioa eta hitzarmen motak.

1.Hitzarmenak dira ondorio juridikodun akordio batzuk, administrazio publikoek, haiei lotutako edo haien mendeko organismo publikoek eta zuzenbide publikoko entitateek edo unibertsitate publikoek beren artean edo zuzenbide pribatuko subjektuekin sinatuak, xede komun bat lortze aldera.

Ez dira hitzarmentzat hartzen jarduketako protokolo orokorrak edo antzeko tresnak, baldin eta eduki orokorreko asmoen deklarazio hutsak badakartzate edo administrazioek eta alderdi sinatzaileek helburu komun batekin jarduteko duten borondatea azaltzen badute, betiere haien ondorioz ez bada konpromiso juridiko zehatz eta eskatzeko modukorik formalizatzen.

Hitzarmenek ezingo dute xedetzat hartu kontratuen berezko prestazioak. Xede hori hartuz gero, haien izaera eta araubide juridikoa sektore publikoko kontratuen legerian aurreikusita dagoenari lotu beharko zaizkio.

2.Administrazio publikoek, haiei lotutako edo haien mendeko organismo publikoek eta zuzenbide publikoko entitateek eta unibertsitate publikoek sinatzen dituzten hitzarmenak honako mota hauetariko batekoak izango dira:

a)Administrazio publiko biren edo gehiagoren artean sinatutako administrazio arteko hitzarmenak, edo administrazio publiko diferenteei lotutako edo haien mendeko organismo publiko edo zuzenbide publikoko entitate biren edo gehiagoren artean sinatutakoak.

Hitzarmen horien barnean bildu ahalko da beste administrazio publiko baten edo lotutako edo mendeko organismo publiko edo zuzenbide publikoko entitate baten bitarteko, zerbitzu eta baliabideak erabiltzea, eskumen propioak edo delegatuak baliatzeko.

Salbuetsita geratzen dira autonomia-erkidego bik edo gehiagok zerbitzu propioak kudeatu eta emateko euren artean sinatzen dituzten administrazio arteko hitzarmenak, autonomia bakoitzaren estatutuak xedatzen duena izango baitute arau hipotesi, betekizun eta baldintzei dagokienez.

b)Administrazio publiko berari lotutako edo haren mendeko organismo publikoen eta zuzenbide publikoko entitateen artean sinatutako administrazio barneko hitzarmenak.

c)Administrazio publiko edo zuzenbide publikoko organismo edo entitate baten eta zuzenbide pribatuko subjektu baten artean sinatutako hitzarmenak.

d)Nazioarteko tratatu, nazioarteko administrazio-akordio edo nazioarteko akordio araugintzaz bestelako ez diren hitzarmenak, administrazio publikoen eta nazioarteko zuzenbideko subjektu bateko organo, organismo publiko edo enteen artean sinatuak, alderdiek zehaztutako barne-ordenamendu juridikoaren mendean egongo baitira.

48.artikulua. HITZARMENEN BALIOZKOTASUN- ETA EFIKAZIA-BALDINTZAK.

1.Administrazio publikoek, haiei lotutako edo haien mendeko organismo publikoek eta zuzenbide publikoko entitateek eta unibertsitate publikoek, zeinek bere eskumenen barruan, hitzarmenak sinatu ahalko dituzte zuzenbide publikoko eta pribatuko subjektuekin, baina horrek ezin du ekarri eskumenaren titulartasuna lagatzea.

2.Estatuaren Administrazio Orokorraren eta hari lotutako edo haren mendeko organismo publikoen eta zuzenbide publikoko entitateen esparruan, hitzarmenak egin ahalko dituzte ministerio-departamentuetako titularrek eta entitate eta organismo publiko horietako buru edo zuzendariek.

3.Hitzarmenak sinatuz kudeaketa publikoaren efizientzia hobetu beharko da, bitarteko eta zerbitzu publikoen baterako erabilera erraztu, erabilgarritasun publikoko jarduerak egin daitezen lagundu, eta aurrekontu-egonkortasunerako eta finantza- jasangarritasunerako legeria bete.

4.Hitzarmen batek barnean hartzen dituenean finantza-konpromisoak hura sinatu duen administrazio publikoarentzat edo hari lotutako edo haren mendeko organismo publiko edo zuzenbide publikoko entitateetako edozeinentzat, aurrekontu-legerian xedatuta dagoena bete beharko da hitzarmen horren ondoriozko gastuekin eta hitzarmen horren arabera konprometitutako funtsekin zerikusia duten kudeaketan, justifikazioan eta gainerako jarduketetan.

5.Finantza-konpromisoak barnean hartzen dituzten hitzarmenek jasangarri behar dute finantzen aldetik, eta sinatzaileek gaitasuna izan beharko dute beren gain hartutakoak finantzatzeko hitzarmenak dirauen bitartean.

6.Sinatzaileek finantza-ekarpenak egiteko konpromisoa hartu badute, ekarpen horiek ezingo dira handiagoak izan hitzarmena betearaztearen ondoriozko gastuak baino.

7.Hitzarmenak diru-laguntza bat bideratzen badu, Diru-laguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean eta, hala badagokio, aplikatu beharreko autonomia-erkidegoko garapen-araudian aurreikusita dagoena bete beharko du.

Halaber, hitzarmenaren xedea toki-erakunde bati eskumenak delegatzea bada, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legean xedatuta dagoena bete beharko du.

8.Alderdiek adostasuna emanez burutzen dira hitzarmenak.

Estatuaren Administrazio Orokorrak edo hari lotutako edo haren mendeko organismo publikoetako batek edo zuzenbide publikoko entitateetako batek sinatutako hitzarmenak efikazak izango dira hitzarmen horiek Estatuko sektore publikoko Lankidetzako Organo eta Tresnen Estatuko Erregistro Elektronikoan –zazpigarren xedapen gehigarrian aipatzen baita– inskribatu eta ESTATUKO ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoren. Aldez aurretik, eta aukeran, beste administrazio sinatzaileari dagokion autonomia-erkidegoko edo probintziako aldizkari ofizialean argitaratu ahalko dira.

9.Kapitulu honetako arauak ez zaizkie aplikatuko kudeaketa-gomendioei eta administrazio-prozedurak hitzarmen bidez amaitzeko akordioei.

49.artikulua. Hitzarmenen edukia.

Aurreko artikuluko 1. zenbakian aipatzen diren hitzarmenek barnean hartu beharko

dituzte gai hauek, gutxienez:

a)Hitzarmena sinatzen duten subjektuak, eta alderdietako bakoitzak zer gaitasun juridikorekin jarduten duen.

b)Zer eskumenetan oinarritzen den administrazio publikoaren, hari lotutako edo haren mendeko organismo publikoen eta zuzenbide publikoko entitateen edo unibertsitate publikoen jarduketa.

c)Hitzarmenaren xedea eta subjektu bakoitzak hura betetzeko egin beharreko jarduketak, lortutako emaitzen titulartasuna azalduta, hala badagokio.

d)Alderdietako bakoitzak bere gain hartutako betebehar eta konpromiso ekonomikoak, halakorik badago; haien urtekako denbora-banaketa adierazi beharko da, bai eta dagokion aurrekontuari zehazki egotziko zaiona ere, aurrekontu-legeriak xedatu duenaren arabera.

e)Alderdietako bakoitzak bere gain hartutako betebehar eta konpromisoen ez betetzeari aplikatu beharreko ondorioak, eta, hala badagokio, ez betetzetik ondoriozta daitekeen kalte-ordaina zehazteko irizpideak.

f)Jarraipen, zaintza eta kontrolerako mekanismoak, hitzarmenaren betearazpenari eta sinatzaileek beren gain hartutako konpromisoei aplikatzekoak. Mekanismo horrek ebatziko ditu hitzarmenak direla eta plantea daitezkeen interpretazio- eta betetze-arazoak.

g)Hitzarmena aldatzeko araubidea. Arau espresurik ez badago, sinatzaileen ahobatezko erabakia beharko da hitzarmenaren edukia aldatzeko.

h)Hitzarmenaren indarraldia, honako erregela hauek kontuan hartuta:

1.a Hitzarmenek iraunaldi zehaztua izan beharko dute, gehienez ere lau urtekoa, non eta epe luzeagoa aurreikusten ez den arau bidez.

2.a Aurreko zenbakian aurreikusitako epea amaitu aurretik edozein unetan, hitzarmenaren sinatzaileek aho batez erabaki ahalko dute hitzarmena luzatzea, gehienez beste lau urterako, edo hitzarmena azkentzea.

Estatuaren Administrazio Orokorrak edo haren mendeko edo hari lotutako erakunde publikoetako batek eta zuzenbide publikoko entitateetako batek sinatutako hitzarmenen kasuan, luzapen horren berri eman beharko zaio Lankidetza Organo eta Tresnen Estatuko Erregistro Elektronikoari, zazpigarren xedapen gehigarrian aipatzen baita.

50.artikulua. Hitzarmenak sinatzeko nahitaezko izapideak eta haien ondorioak.

1.Autonomia-erkidegoetako legeriak aurreikus ditzakeen berezitasunak gorabehera, hitzarmenak justifikazio-memoria bat beharko du, zeinean aztertuko baitira hitzarmenaren premia eta egokitasuna, eragin ekonomikoa, dena delako jardueraren kontratuz bestelako izaera, eta lege honetan aurreikusita dagoena betetzea.

2.Gainera, Estatuaren Administrazio Orokorrak edo hari lotutako edo haren mendeko organismo publikoek eta zuzenbide publikoko entitateek sinatzen dituzten hitzarmenei hauek erantsi beharko zaizkie:

a)Zerbitzu juridikoaren txostena. Ez dago txosten hori zertan eskatu hitzarmena bat badator dagokion zerbitzu juridikoak aurretiaz txostena egin dion eredu normalizatuarekin.

b)Aplikatu beharreko araudiak ezartzen duen beste edozein txosten nahitaezko.

c)Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioaren aldez aurreko baimena, hitzarmena sinatu, aldatu, luzatu eta alderdien arteko adostasunez suntsiarazteko.

d)Administrazio publikoen artean sinatutako urte anitzeko hitzarmenek barnean hartzen badute Estatuak funtsen ekarpenak egitea beste administrazio publiko batek esklusiboki egin beharreko jarduketak finantzatzeko, eta Estatuak, bere eskumenen

barruan, konpromisoak hartzen baditu hirugarrenen aurrean, Estatuak etorkizunean urteko ordainketak egiteko baldintza izango da aurrekontuetan kreditua egotea.

e)Autonomia-erkidegoekin sinatutako administrazio arteko hitzarmenei dagokienez, Senatuari bidaliko dizkio Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioak.

51.artikulua. HITZARMENAK AZKENTZEA.

1.Hitzarmenak azkentzen dira beren xede diren jarduketak betetzean edo suntsiarazteko arrazoiak gertatzean.

2.Suntsiarazteko arrazoi dira:

a)Hitzarmenaren indarraldia amaitzea hitzarmenaren luzapena erabaki gabe.

b)Sinatzaile guztien ahobatezko erabakia.

c)Sinatzaileetako batek bere gain hartutako betebehar edo konpromisoak ez betetzea.

Halakoetan, alderdietako edozeinek errekerimendu bat jakinarazi ahalko dio bereak bete ez dituen alderdiari, epe jakin baten barruan bete ditzan betegabetzat jotako betebehar edo konpromisoak. Errekerimendua hauei komunikatuko zaie: hitzarmenaren betearazpenaren jarraipen, zaintza eta kontrolerako mekanismoaren arduradunari eta sinatu duten gainerako alderdiei.

Errekerimenduan azaldutako epea igaro eta ez betetzeak irauten badu, errekerimendua igorri zuen alderdiak alderdi sinatzaileei jakinaraziko die badagoela hitzarmena suntsiarazteko arrazoia, eta hitzarmena suntsituta dagoela ulertuko da. Hitzarmena arrazoi horregatik suntsiarazten bada, gerta daiteke sortutako galerak ordaindu behar izatea, hala aurreikusi bada.

d)Hitzarmenaren deuseztasuna deklaratzen duen erabaki judiziala.

e)Aurrekoez bestelako edozein arrazoi, hitzarmenean edo beste lege batzuetan aurreikusita badago.

52.artikulua. HITZARMENAK SUNTSIARAZTEAREN ONDORIOAK.

1.Hitzarmenak bete edo suntsiarazi direlarik, likidatu egingo dira, alderdietako bakoitzaren betebeharrak eta konpromisoak zehazte aldera.

2.Finantza-konpromisoak sorrarazten dituzten hitzarmenak betetzat hartuko dira beren helburua alderdiek nahi zuten eta zehaztu zuten bezala bete bada, zeinek bere eskumenak baliatuz, eta honako erregela hauek kontuan hartuta:

a)Likidaziotik ateratzen bada alderdietakoren batek gauzatutako jarduketen zenbatekoa txikiagoa dela alderdi horrek hitzarmenaren gainerako alderdiengandik gauzatze hori finantzatzeko jasotako funtsena baino, alderdi horrek gainerako alderdietako bakoitzari itzuli beharko dio dagokion soberakina, gehienez ere hilabeteko epean, likidazioa onartu denetik aurrera.

Aurreko paragrafoan aipatu den hilabeteko gehieneko epea igaro eta kopururik itzuli ez bada, itzulketari aplikatu behar zaion berandutze-interesa ordaindu beharko zaie alderdi horiei, hilabeteko epean ere, une horretatik kontatzen hasita. Interes hori zein den jakiteko, hauei begiratu beharko zaie: gastu publikoa eta sektore publikoaren jarduera ekonomiko eta finantzarioa arautzen duten xedapen orokorrei.

b)Zenbatekoa handiagoa bada, hitzarmenaren gainerako alderdiek, hilabeteko epean likidazioa onartzen denetik, dena delako alderdiari ordaindu beharko diote haietako bakoitzari dagokion diferentzia, gehienezko muga honekin: alderdi bakoitzak hitzarmenaren arabera ekartzeko konprometituta zuen kopurua. Hitzarmenaren alderdiek ez dute inola ere eskubiderik izango aipatu gehieneko mugetatik gorako kopururik eskatzeko gainerako alderdiei.

3.Aurreko hori gorabehera, hitzarmena suntsiarazteko arrazoietako bat gertatzean jarduketaren bat aribidean bada, alderdiek, hitzarmenaren jarraipen, zaintza eta kontrolerako batzordeak edo, halakorik ezean, 49. artikuluko f) letran aipatzen den

mekanismoaren arduradunak hala proposatuta, erabaki ahalko dute egokitzat jotzen dituzten aribideko jarduketak egiten jarraitzea eta amaitzea, bukatzeko epe luzaezin bat ezarrita. Epe hori igarotakoan, jarduketen likidazioa egin beharko da aurreko zenbakian ezarrita dagoen moduan.

53.artikulua. Hitzarmenak Kontuen Auzitegira bidaltzea.

1.Hitzarmen batean hartutako konpromiso ekonomikoak 600.000 eurotik gorakoak badira, hitzarmen hori sinatu eta hurrengo hiru hilabeteen barruan bidali beharko da, bitarteko elektronikoak erabilita, Kontuen Auzitegira edo autonomia-erkidegoko kanpoko fiskalizazio-organora, zer egokitzen den.

2.Era berean, gorabehera hauek ere komunikatuko zaizkio Kontuen Auzitegiari edo autonomia-erkidegoko kanpoko fiskalizazio-organoari: aldaketak, epeen luzapen edo aldaketak, hartutako konpromiso ekonomikoen zenbatekoen aldaketak eta adierazitako hitzarmenak azkentzea.

3.Ulertu behar da aurreko zenbakietan xedatutakoak ez dituela eragozten Kontuen Auzitegiaren, edo, hala balegokio, autonomia-erkidegoetako kanpoko fiskalizazio-organoen ahalmen hau: egoki iritzitako datu, dokumentu eta aurrekariak eskatzea kontratuei buruz, izaera edo munta edozein dutela.

I. TITULUA

Estatuaren Administrazio Orokorra

I. KAPITULUA

Administrazio-antolaketa

54.artikulua. Estatuaren Administrazio Orokorraren antolaketari eta funtzionamenduari buruzko printzipio eta eskumenak.

1.Estatuaren Administrazio Orokorrak printzipio hauek ditu jarduteko eta antolatzeko:

3.artikuluan ezarritakoez gain, deszentralizazio funtzionala, deskontzentrazio funtzionala eta lurralde-deskontzentrazioa.

2.Administrazio-antolaketaren, langileen araubidearen, prozeduren eta zerbitzu- ikuskapenaren arloko eskumenak, lege baten arabera berariaz Estatuaren Administrazio Orokorreko beste organo bati esleitu ez zaizkionak, Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioari egokituko zaizkio.

55.artikulua. Estatuaren Administrazio Orokorraren egitura.

1.Estatuaren Administrazio Orokorraren antolaketaren printzipioak dira ministerio- departamentuen araberako banaketa funtzionala eta Gobernuak autonomia-erkidegoetan dituen ordezkaritzetan integratutako lurralde-kudeaketa, lege honetan aurreikusitako salbuespenak gorabehera.

2.Estatuaren Administrazio Orokorrak honako hauek hartzen ditu barnean:

a)Antolaketa Zentrala, ministerioak eta zerbitzu erkideak barnean hartzen dituena.

b)Lurralde-antolaketa.

c)Estatuak atzerrian duen Administrazio Orokorra.

3.Antolaketa zentralean, honako hauek dira organo gorenak eta zuzendaritza- organoak:

a)Organo gorenak:

1.a Ministroak.

2.a Estatu-idazkariak.

b)Zuzendaritza-organoak:

1.a Idazkariordeak eta idazkari nagusiak.

2.a Idazkari nagusi teknikoak eta zuzendari nagusiak.

3.a Idazkariorde nagusiak.

4.Estatuaren Administrazio Orokorraren lurralde-antolaketan, zuzendaritza-organo dira hala Gobernuak autonomia-erkidegoetan dituen ordezkariak, idazkariordearen maila izango baitute, nola Gobernuak probintzietan dituen ordezkariordeak ere, zuzendariorde nagusiaren maila izango baitute.

5.Estatuak atzerrian duen Administrazio Orokorrean, zuzendaritza-organo dira enbaxadoreak eta nazioarteko antolakundeen aurreko ordezkari iraunkorrak.

6.Gainera, organo gorenak eta zuzendaritza-organoak goi-karguak dira, zuzendariorde nagusiak eta parekatuak izan ezik, Estatuko Administrazio Orokorreko Goi Karguan Aritzea arautzen duen martxoaren 30eko 3/2015 Legean aurreikusita dagoenaren arabera.

7.Estatuaren Administrazio Orokorreko gainerako organo guztiak organo goren edo zuzendaritza-organo baten mendean daude, edo haren zuzendaritzapean.

8.Organismo publikoetako zuzendaritza-organoak haien estatutuetan zehaztuko

dira.

9.Organo gorenei dagokie beren ardurapean dagoen antolakundearen jarduketa- planak ezartzea, eta zuzendaritza-organoei, berriz, plan horiek garatu eta egikaritzea.

10.Ministroen eta estatu-idazkarien izendapenari dagokionez, Gobernuari buruzko azaroaren 27ko 50/1997 Legean eta Estatuko Administrazio Orokorreko Goi Karguan Aritzea arautzen duen martxoaren 30eko 3/2015 Legean ezarrita dagoenari begiratuko zaio.

11.Estatuko Administrazio Orokorreko Goi Karguan Aritzea arautzen duen martxoaren 30eko 3/2015 Legean aurreikusita dagoena gorabehera, organo gorenen eta zuzendaritza-organoen titularrak lege honetan ezarrita dagoen moduan izendatzen dira, gaitasun profesionalaren eta esperientziaren irizpideei jarraiki, eta haien eginkizunak betetzean hauek aplikatu behar dira:

a)Egindako kudeaketarengatiko zuzeneko erantzukizun profesionala eta pertsonala.

b)Organo goren edo zuzendaritza-organo eskudunaren kontrol eta ebaluazioaren mendean jartzea kudeaketa, hargatik eragotzi gabe Aurrekontuei buruzko Lege Orokorrak ezarritako kontrola.

56.artikulua. OINARRIZKO ANTOLAKUNTZA-ELEMENTUAK.

1.Administrazio-unitateak dira egitura organikoen oinarrizko antolakuntza- elementuak. Unitateen barnean, lanpostuak edo plantilla-dotazioak daude, eginkizunen arabera lotuta funtzionalki, eta buruzagitza komun bat dutela organikoki. Litekeena da administrazio-unitate konplexuak egotea, barnean bi unitate txikiago edo gehiago hartzen dituztenak.

2.Administrazio-unitateetako buruek dute unitatearen funtzionamendu egokiaren erantzukizuna, bai eta unitateari esleitutako zereginak behar bezala betetzearena ere.

3.Administrazio-unitateak lanpostu-zerrenden bidez ezartzen dira. Zerrenda horiek haien araudi espezifikoen arabera onartuko dira, eta organo jakin batean integratzen dira.

II. KAPITULUA

Ministerioak eta haien barneko egitura

57.artikulua. MINISTERIOAK.

1.Estatuaren Administrazio Orokorra Gobernuko Lehendakaritzan eta ministeriotan antolatzen da. Ministerio bakoitzak barnean hartzen ditu administrazio-jarduerako sektore bat edo batzuk, funtzionalki homogeneoak.

2.Ministerio-departamentuen araberako antolamenduak ez du eragozten ministerioaren egitura orokorrean izatea organo gorenak edo zuzendaritza-organoak, edota organismo publiko integratu gabeak edo mendekoak, salbuespen gisa zuzenean ministroari adskribatzen zaizkionak.

3.Ministerioen eta estatu-idazkaritzen kopurua, izendapena eta eskumen-esparrua Gobernuko presidentearen errege-dekretu bidez ezartzen dira.

58.artikulua. Ministerioen barneko antolaketa.

1.Ministerioetan estatu-idazkaritzak eta idazkaritza nagusiak egon daitezke, administrazio-jardueraren sektore bat kudeatzeko. Haiekiko mendekotasun hierarkikoan egongo dira adskribatzen zaizkien zuzendaritza-organoak.

2.Ministerioek beti izango dute idazkariordetza bat, bai eta haren mendeko idazkaritza nagusi tekniko bat ere, titulu honetan aurreikusitako zerbitzu erkideak kudeatzeko.

3.Zuzendaritza nagusiak arlo funtzionalki homogeneo bat edo batzuk kudeatzeko organoak dira.

4.Zuzendaritza nagusiak zuzendariordetza nagusitan antolatzen dira zuzendaritza nagusiei agindutako eskumenak banatzeko, berezkoak dituzten jarduerak egiteko eta helburu eta erantzukizunak esleitzeko. Aurrekoa gorabehera, zuzendariordetza nagusiak zuzenean adskribatu ahalko dira ministerioko maila handiagoko beste zuzendaritza-organo batzuetara edo organo gorenetara.

59.artikulua. Administrazio-organo eta -unitateak sortu, aldatu eta ezabatzea.

1.Idazkariordetzak, idazkaritza nagusiak, idazkaritza nagusi teknikoak, zuzendaritza nagusiak, zuzendariordetza nagusiak eta aurreko horien antzeko organoak Ministro Kontseiluaren errege-dekretuz sortu, aldatu eta ezabatzen dira, ministro interesdunaren ekimenez eta Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako ministroak proposatuta.

2.Zuzendariordetza nagusia baino maila txikiagoko organoak dagokien ministroaren aginduz sortu, aldatu eta ezabatzen dira, Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako ministroak baimena eman ondoren.

3.Organotzat hartzen ez diren unitateak lanpostu-zerrenden bitartez sortu, aldatu eta ezabatzen dira.

60.artikulua. Ministerio-organoen antolamendu hierarkikoa.

1.Ministroak dira departamentuko goi-mailako buruak eta estatu-idazkarien eta idazkariordeen goragoko zuzenak hierarkian.

2.Zuzendaritza-organoak aurreko horietako baten mendean daude eta honela antolatzen dira beren artean, hierarkiaren aldetik: Idazkariordea, zuzendari nagusia eta zuzendariorde nagusia.

Idazkari nagusiek idazkariorde kategoria dute, eta idazkari nagusi teknikoek, berriz, zuzendari nagusiaren kategoria.

61.artikulua. Ministroak.

Ministroek, beren eskumeneko departamentuko titularrak diren aldetik, beren ministerioan integratutako administrazio-jarduerako sektoreak zuzentzen dituzte, eta zuzendaritza horri datxekion erantzukizuna bereganatzen dute. Horretarako, honako eginkizun hauek dagozkie:

a)Erregelamenduak egiteko ahala baliatzea beren departamentuaren berezko

gaietan.

b)Ministerioaren helburuak ezartzea, haren jarduketa-planak onestea eta plan horiek egikaritzeko behar diren baliabideak esleitzea, dagozkion aurrekontu-zuzkiduren mugen barruan.

c)Ministerioaren gastuen egoera-orrien proposamenak onartzea, bai eta mendeko organismo publikoen aurrekontuen proposamenak ere, eta Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministeriora igortzea.

d)Beren ministerioaren barneko antolaketa zehaztea eta, hala badagokio, proposatzea, lege honek ematen dizkion eskumenen arabera.

e)Ebaluazioa egitea organo gorenek eta zuzendaritza-organoek ministerioaren jarduketa-planak gauzatzeko moduari eta efikazia kontrolatzea organo horien nahiz mendeko organismo publikoen jarduketari, hargatik eragotzi gabe Aurrekontuei buruzko azaroaren 26ko 47/2003 Lege Orokorrean xedatuta dagoena.

f)Ministerioko eta haren mendeko organismo publikoetako edo zuzenbide publikoko entitateetako zuzendaritza-organoen titularrak izendatzea eta kargutik kentzea, eskumen hori Ministro Kontseiluak, beste organo batek edo organismoak berak esleitua ez duenean; halaber, ministerioko eta haren mendeko organismo publikoetako zuzendaritza-organoak izendatzeko proposamenak Ministro Kontseiluari igortzea, izendapen hori erreserbatuta badu.

g)Zerbitzu-eginkizunak baimentzea, ministroaren mendeko goi-kargudunentzat kopuru zehatzeko kalte-ordaina jasotzeko eskubidea dutenak.

h)Bere departamentuari esleitutako eskumenen esparruan, harremanak izatea autonomia-erkidegoekin eta deialdiak egitea konferentzia sektorialetarako eta lankidetza- organoetarako.

i)Ministerioko organo gorenen eta zuzendaritza-organoen jarduketa zuzentzea, haiei jarraibide zehatzak ematea eta ministro-eskumenak delegatzea.

j)Administrazio-egintzak ofizioz berrikustea eta eskudantzia-gatazkak ebaztea, hala dagokienean, bai eta beste ministerio batzuekikoak planteatzea ere, bidezkoa denean.

k)Kontratuak eta hitzarmenak egitea beren eskumenen esparruan, hargatik eragotzi gabe Ministro Kontseiluaren baimena, nahitaezkoa denean.

l)Ministerioaren aurrekontuetako gastuetarako kredituak administratzea, Ministro Kontseiluaren eskumenekoak ez diren gastuak onartu eta konprometitzea, bere eskumeneko aurrekontu-aldaketak onartzea, betebehar ekonomikoak aitortzea eta halakoak ordain daitezela proposatzea Altxor Publikoko funtsen erabilera-planaren barruan, eta, horrez gain, muga batzuk ezartzea, zeintzuen azpitik eskumen horiek egokituko zaizkien departamentuko estatu-idazkariei eta idazkariordeari, bakoitzaren esparruaren barruan. Ministroari egokituko zaio Ministro Kontseiluari igortzea azken horren eskumeneko aurrekontu-aldaketak, onar ditzan.

m)Ministerioak kide anitzeko organoetan edo lantaldeetan izango duen ordezkaritza erabakitzea, baldin eta aurretiaz zehaztuta ez badago departamentua ordezkatu behar duen goi-organoaren edo zuzendaritza-organoaren titularra.

n)Estatuko Kontu Orokorra egiteko behar den dokumentazioa bidaltzea bere departamentuari, azaroaren 26ko 47/2003 Legean ezarrita dagoenaren arabera.

ñ) Administrazio-errekurtsoak ebaztea eta administrazio-egintzen kaltegarritasuna deklaratzea, hala badagokie.

o)Departamentuaren berezko sari eta ordainak ematea eta bidezkoak direnak proposatzea, haien araudi erregulatzaileen arabera.

p)Diru-laguntzak eta laguntzak ematea departamentuaren gastu-kredituen kargura, eta muga batzuk ezartzea, zeintzuen azpitik diru-laguntza eta laguntza horiek departamentuko estatu-idazkariek eta idazkariordeak eman ahalko dituzten.

q)Beren eskumenaren esparruan, enplegu-planak proposatu eta egikaritzea, hala departamentuarenak nola haren mendeko organismo publikoenak.

r)Lanpostu-zerrendak aldatzea, eskumen hori departamentuari berari delegatu bazaio, edo Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioari proposatzea azken horren eskumenekoak direnak.

s)Zerbitzutik kentzeko zehapena ezartzea arau-hauste oso astunengatik.

t)Legeek, Gobernuaren antolaketa- eta funtzionamendu-arauek eta gainerako beste xedapenek esleitzen dizkieten beste eskumen guztiak baliatzea.

62.artikulua. ESTATU-IDAZKARIAK.

1.Estatu-idazkariek zuzeneko erantzukizuna dute Gobernuak jarduketa-sektore espezifiko batean gauzatzen duen egintza betearazteko eginkizunetan.

Halaber, arloan arloko ministroak espresuki delegazioa emanda, ministroen ordezkariak izan ahalko dira haien eskumenen barruko gaietan, barnean direla nazioartean eragina dutenak; dena dela, horrek ez ditu eragotziko Espainiak beste estatu batzuekin eta nazioarteko antolakundeekin dituen harremanak eraentzen dituzten arauak.

2.Estatu-idazkariek beren mendeko idazkaritzak eta zuzendaritza nagusiak zuzentzen eta koordinatzen dituzte, eta Estatu-idazkaritzarentzat ezarritako helburuak egikaritzeaz arduratzen dira ministroaren aurrean. Horretarako, hau egin behar dute:

a)Organoa sortzeko arauak esleitzen dien edo ministroak delegatzen dien administrazio-jardueraren sektorearen gaineko eskumenak baliatzea eta Estatu- idazkaritzaren kanpoko harremanak eramatea, salbu eta ministroari legez erreserbatzen zaizkion kasuetan.

b)Dagokien zuzendaritza-erantzukizunarekin batera doazen eskumenak baliatzea; bereziki, beren antolakundearen helburuak lor daitezela eta proiektuak egikari daitezela bultzatzea; horretarako, betetzen direla kontrolatuko dute, adskribatutako zuzendaritza- organoen jarduera gainbegiratuko dute eta organoen titularrei jarraibideak emango dizkiete.

c)Estatu-idazkaritzako zuzendariorde nagusiak izendatzea eta kargutik kentzea.

d)Gaiaren arabera eskudunak diren autonomia-erkidegoetako organoekin harremanak izatea.

e)Estatu-idazkaritzan adskribatutako organismo autonomoei zenbateko jakin batetik gora kontratatzeko aurretiazko baimena ematea, Sektore Publikoaren Kontratuen Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren hirugarren xedapen iragankorrean aurreikusita dagoenaren arabera.

f)Zerbitzu-eginkizunak baimentzea, kopuru zehatzeko kalte-ordaina jasotzeko eskubidea dutenak Estatu-idazkaritzaren mendeko goi-kargudunentzat.

g)Dagokien Estatu-idazkaritzari buruzko kontratuak egitea, bai eta haien gaineko ministroarentzat erreserbatuta ez dauden hitzarmenak ere; hala ere, baimena jaso beharko dute, hori nahitaezkoa denean.

h)Diru-laguntzak eta laguntzak ematea Estatu-idazkaritzaren gastu-kreditu propioen kargura, departamentuaren titularrak ezarritako mugekin.

i)Zuzenean haren mendean dauden zuzendaritza-organoen ebazpenen aurka aurkezten diren errekurtsoak ebaztea, egintzek administrazio-bidea agortzen ez badute, eta organo horien artean sortzen diren eskudantzia-gatazkak ere ebaztea.

j)Gaia dela-eta Estatu-idazkaritzarenak diren arloetan, Ministerioaren aurrekontuetan dauden gastuetarako kredituak administratzea, horietarako aurrekontu-aldaketak onartzea, kreditu horien kargura gastuak onartzea eta konprometitzea eta betebehar ekonomikoak aitortzea eta horien ordainketa proposatzea, Altxor Publikoko funtsak erabiltzeko planaren barruan. Hori guztia, ministroak beren-beregi ezartzen duen kopuruaren barruan, baldin eta egintza horiek Ministro Kontseiluaren eskumenari ez badagozkio.

k)Indarrean dagoen legeriak ematen dizkion gainerako eskumenak.

63.artikulua. IDAZKARIORDEAK.

1.Idazkariordeak Ministerioaren ordezkari arruntak dira, zerbitzu erkideak zuzentzen dituzte, zerbitzu erkide horiei dagozkien eskumenak baliatzen dituzte, eta kasu guztietan egiteko hauek dituzte:

a)Organo gorenei laguntzea Ministerioaren jarduera planifikatzen, aholkularitza teknikoa emanez.

b)Ministroari laguntzea Ministerioaren eta haren organismo publikoen efikazia kontrolatzen.

c)Ministerioaren zerbitzuak ikuskatzezko programak ezartzea, eta beharrezkoak diren jarduketak zehaztea plangintza-, zuzendaritza- eta antolaketa-sistemak hobetzeko eta laneko prozedura eta metodoak arrazionalizatzeko eta sinplifikatzeko, Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioak definitutako esparruaren barruan.

d)Ministerioa antolatzeko neurriak proposatzea eta zerbitzu erkideen funtzionamendua zuzentzea, zerbitzu-jarraibide eta -aginduen bitartez.

e)Organo gorenei laguntzea lanpostu-zerrendetan, enplegu-planetan eta Ministerioko eta haren organismo publikoetako zuzendarien politikan, bai eta aurrekontuak egiten, betearazten eta jarraitzen, eta informazio- eta komunikazio-sistemak planifikatzen.

f)Departamentuko langile guztien burutza gorena izatea.

g)Ministroari aholkularitza juridikoa emateaz arduratzea hari dagozkion eginkizunetan, bereziki arautze-ahalmena baliatzearen eta ministroaren eskumeneko administrazio-egintzak gauzatzearen inguruan, eta Ministerioko gainerako organoei ere aholku ematea.

Aurreko paragrafoaren haritik, beste ministerio batzuetako proposamenei edo arau- proiektu eta egintzei buruz txostenak egitea, erregelamenduaren arabera hori bidezkoa bada.

Horretarako, idazkariordearen ardura izango da bidezkoak diren jarduketak koordinatzea, bai Ministerioaren barruan, bai prozeduran esku hartu behar duten gainerako ministerioei dagokienez.

h)Idazkaritza Nagusi Teknikoa eta bere mendean dauden gainerako zuzendaritza- organoak zuzentzeko, bultzatzeko eta gainbegiratzeko ahalak baliatzea.

i)Gaia dela-eta Idazkariordetzak berezkoak dituen Ministerioaren aurrekontu- gastuetarako kredituak administratzea, horietarako aurrekontu-aldaketak onartzea, kreditu horien kargura gastuak onartzea eta konprometitzea, eta betebehar ekonomikoak aitortzea eta horien ordainketa proposatzea, Altxor Publikoko funtsak erabiltzeko planaren barruan. Hori guztia, ministroak beren-beregi ezartzen duen kopuruaren barruan, baldin eta egintza horiek Ministro Kontseiluaren eskumenari ez badagozkio.

j)Diru-laguntzak eta laguntzak ematea Ministerioaren gastu-kreditu propioen kargura, Departamentuaren titularrak ezarritako mugekin.

k)Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioari Departamentuaren ardurapeko zerbitzuen xedeak betetzeko beharrezkoak diren higiezinen afektazioa edo errentamendua eskatzea.

l)Idazkariordetzaren mendeko zuzendariordeak eta haiekin parekatuta daudenak, izendapen askeko gainerako langileak eta Departamentuko behin-behineko langileak izendatzea eta kargutik kentzea.

m)Langile funtzionarioen eta lan-kontratudunen hautaproben deialdia egitea eta

ebaztea.

n)Funtzionarioen lehiaketetarako deialdiak egitea eta ebaztea.

ñ) Departamentuko langileen diziplina-ahala baliatzea arau-hauste astun edo oso astunengatik, zerbitzutik kentzea izan ezik.

o)Ministroaren zuzendaritzapean, ministerio-departamentuaren esparruko giza baliabideen eta baliabide materialen kudeaketa zentralizatua egiteko neurriak hartzea eta bultzatzea.

p)Ministroaren mendeko goi-kargudunentzat, kopuru zehatzeko kalte-ordaina jasotzeko eskubidea duten zerbitzu-eginkizunak baimentzea.

q)Ministerioko zerbitzu erkideei eta Ministerioaren ordezkaritza arruntari dagozkion beste eginkizun guztiak, baita indarrean dagoen legeriak esleitzen dizkien guztiak ere.

2.Lehendakaritza Ministerioko Idazkariordetzak, Gobernuko Lehendakaritzaren Idazkaritza Nagusiarekin koordinatuta, departamentuen zerbitzu erkideen berezko eskumenak baliatuko ditu, Gobernuko Lehendakaritzaren arloari dagokionez.

3.Idazkariordeak Ministro Kontseiluaren errege-dekretu bidez izendatuko dira, baita kargutik kendu ere, Ministerioaren titularrak hala proposatuta.

Izendapenak Estatuko, autonomia-erkidegoetako edo toki-entitateetako A1 azpitaldeko karrerako funtzionarioen artean egin beharko dira, hain zuzen ere Enplegatu Publikoaren

Oinarrizko Estatutuaren apirilaren 12ko 7/2007 Legearen 76. artikuluan azaltzen diren horien artean. Nolanahi ere, Estatuko Administrazio Orokorreko Goi Karguan Aritzea arautzen duen martxoaren 30eko 3/2015 Legean ezarritako egokitasun-betekizunak bete beharko dituzte.

64.artikulua. Idazkari nagusiak.

1.Ministerio baten egitura arautzen duten arauetan aurreikusten bada idazkari nagusi bat egongo dela, administrazio-jardueraren sektore jakin batean dagozkion eskumenak zehaztu beharko dira.

2.Idazkari nagusiek beren zuzendaritza-erantzukizunarekin batera doazen eskumenak –62.2.b) artikuluak aurreikusitakoak– baliatzen dituzte mendeko organoen gainean, bai eta ministerioaren egiturari buruzko errege-dekretuak espresuki esleitzen dizkien guztiak ere.

3.Idazkari nagusiak, idazkariordeen kategoriarekin, Ministro Kontseiluaren errege- dekretu bidez izendatuko dira, baita kargutik kendu ere, Ministerioaren titularrak edo Gobernuko presidenteak hala proposatuta.

Kudeaketa publiko zein pribatuan erantzukizuneko postuak betetzen kualifikazioa eta esperientzia duten pertsonen artean egin beharko dira izendapenak. Nolanahi ere, Estatuko Administrazio Orokorreko Goi Karguan Aritzea arautzen duen martxoaren 30eko 3/2015 Legean ezarritako egokitasun-betekizunak bete beharko dituzte.

65.artikulua. Idazkari nagusi teknikoak.

1.Idazkari nagusi teknikoek, zuzenean idazkariordearen mendean, departamentuaren egiturari buruzko errege-dekretuak esleitzen dizkien eskumenak izango dituzte zerbitzu erkideei buruz, bai eta, kasu guztietan, araugintzari, laguntza juridikoari eta argitalpenei buruzko eskumenak ere.

2.Idazkari nagusi teknikoek zuzendari nagusiaren kategoria dute ondorio guztietarako, eta beren mendeko organoen gainean organo horri hurrengo artikuluaren arabera esleitzen zaizkion ahalak baliatzen dituzte.

3.Idazkari nagusi teknikoak Ministro Kontseiluaren errege-dekretu bidez izendatuko dira, baita kargutik kendu ere, Ministerioaren titularrak hala proposatuta.

Izendapenak Estatuko, autonomia-erkidegoetako edo toki-entitateetako A1 azpitaldeko karrerako funtzionarioen artean egin beharko dira, hain zuzen ere apirilaren 12ko 7/2007 Legearen 76. artikuluan azaltzen diren horien artean. Nolanahi ere, Estatuko Administrazio Orokorreko Goi Karguan Aritzea arautzen duen martxoaren 30eko 3/2015 Legean ezarritako egokitasun-betekizunak bete beharko dituzte.

66.artikulua. Zuzendari nagusiak.

1.Zuzendari nagusiak eginkizunen aldetik homogeneoak diren ministerioko arlo batzuen kudeaketaz arduratzen diren zuzendaritza-organoen titularrak dira. Horretarako, egiteko hauek dagozkie:

a)Beren zuzendaritza nagusiko proiektuak proposatzea, ministroak ezarritako helburuak lortzeko, haien betearazpena zuzentzea eta behar bezala betetzen direla kontrolatzea.

b)Zuzendaritza nagusiari esleitutako eskumenak nahiz deskontzentratzen direnak edo delegatzen zaizkionak baliatzea.

c)Gainerako kasuetan, ministroari edo haien gaineko organoaren titularrari zuzendaritza-organoaren arazoen ebazpen egokia, bidezkotzat jotzen dutena, proposatzea.

d)Zuzendaritza-organoaren kudeaketa ohikoa osatzen duten jarduerak bultzatu eta gainbegiratzea eta mendeko dituen organo eta unitate eta langileen jardunbide zuzenaren ardura izatea.

e)Legeek eta erregelamenduek ematen dizkieten gainerako eskudantziak.

2.Zuzendari nagusiak Ministro Kontseiluaren errege-dekretu bidez izendatuko dira, baita kargutik kendu ere, departamentuaren titularrak edo Gobernuko Presidenteak hala proposatuta.

Izendapenak Estatuko, autonomia erkidegoetako edo toki-entitateetako A1 azpitaldeko karrerako funtzionarioen artean egin beharko dira, hain zuzen ere apirilaren 12ko 7/2007 Legearen 76. artikuluan azaltzen diren horien artean, salbu eta egiturari buruzko errege- dekretuak, zuzendaritza nagusiaren eginkizunen ezaugarri bereziak kontuan hartuta, baimena ematen badu titularra funtzionario ez izateko; hala gertatuz gero, arrazoitutako memoria baten bidez azaldu beharko da salbuespenezko inguruabar hori justifikatzen duten ezaugarriak daudela. Nolanahi ere, Estatuko Administrazio Orokorreko Goi Karguan Aritzea arautzen duen martxoaren 30eko 3/2015 Legean ezarritako egokitasun-betekizunak bete beharko dituzte.

67.artikulua. Zuzendariorde nagusiak.

1.Zuzendariorde nagusiak esleitzen zaizkien proiektu, helburu edo jarduerak betearaztearen eta zuzendariordetza nagusiaren eskumeneko gaien kudeaketa arrunta egitearen arduradunak dira, zuzendari nagusiak gainbegiratuta edo, zein organoren mendean dauden, organo horren titularrak gainbegiratuta.

2.Zein ministro, estatu-idazkari edo idazkariorderen mendean dauden, hark izendatuko ditu zuzendariorde nagusiak, berdintasun-, merezimendu- eta gaitasun- printzipioak kontuan hartuta, eta kargutik kendu ere bai.

Izendapenak Estatuko edo beste administrazio batzuetako A1 azpitaldeko karrerako funtzionarioen artean egin beharko dira, hain zuzen ere apirilaren 12ko 7/2007 Legearen

76.artikuluan azaltzen diren horien artean.

68.artikulua. Ministerioen zerbitzu erkideei buruzko erregela orokorrak.

1.Zuzendaritza-organoak zerbitzu erkideez arduratzen dira, eta Ministerioko gainerako organo goren eta zuzendaritza-organoei laguntza ematen diete haien egitekoak behar bezala betetzeko eta, bereziki, esleituta dituzten bitarteko eta baliabide materialak, ekonomikoak eta pertsonalak modu efizientean erabiltzeko.

Zerbitzu erkideek aholkularitza eta laguntza teknikoa eman behar dituzte, baita zuzeneko kudeaketa egin ere, honako eginkizun hauek direla-eta: plangintza, programazioa eta aurrekontuak; nazioarteko lankidetza; atzerri-ekintza; antolaketa eta giza baliabideak; informazio- eta komunikazio-sistemak; araugintza; laguntza juridikoa; finantza-kudeaketa; baliabide materialak eta zerbitzu laguntzaileak kudeatzea; zerbitzuen jarraipena, kontrola eta ikuskaritza; Estatuaren xedeetarako estatistika, eta argitalpenak.

2.Departamentu bakoitzean, zerbitzu erkideek jarduten dute Estatuaren Administrazio Orokorrean eginkizun erkide horiei buruzko eskumena duten ministerioek hartutako xedapen eta gidalerroen arabera. Dena dela, baliteke zerbitzu erkide batzuetan eskumena duten organo jakin batzuek eginkizunen aldetik edo hierarkiaren aldetik ministerio horien mendean egoten jarraitzea.

3.Errege-dekretu bidez, zerbitzu erkide batzuen kudeaketa partekatua aurreikusi ahalko da. Hori honela egin ahalko da:

a)Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioak edo ministerio horri lotuta edo haren mende dagoen erakunde autonomo batek zuzenean koordinatuta, beste ministerio batzuei emango dizkiete zerbitzu erkide horietako batzuk.

b)Ministerio bakoitzeko idazkariordetzak edo ministerio horrekin lotuta edo haren mende dagoen organismo autonomo batek zuzenean koordinatuta, Ministerio osoari emango dizkiote zerbitzu erkide horietako batzuk. Zerbitzu erkide batzuen kudeaketa partekatua arautuko duen errege-dekretuak zehaztuko du unitate bakoitzean zerbitzu hori orain arte eman duten langileen mendekotasun organiko eta funtzionalaren araubidea.

III. KAPITULUA

Lurralde-organoak

1.ATALA. ESTATUAREN ADMINISTRAZIO OROKORRAREN LURRALDE-ANTOLAKETA

69.artikulua. GOBERNUAREN ORDEZKARITZAK ETA ORDEZKARIORDETZAK.

1.Gobernuaren ordezkaritza bat egongo da autonomia-erkidego bakoitzean.

2.Autonomia-erkidegoko gobernu-kontseilua dagoen udalerrian, bertan izango dute egoitza Gobernuaren ordezkaritzek, salbu eta Ministro Kontseiluak beste udalerri batean jartzea erabakitzen badu, hargatik eragotzi gabe Autonomia Estatutuak espresuki xedatzen duena.

3.Gobernuaren ordezkaritzak organikoki Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioan adskribatuta daude.

4.Probintzia bat baino gehiago dituzten autonomia-erkidegoetako probintzia bakoitzean Gobernuaren ordezkariorde bat egongo da, zuzenean Gobernuaren ordezkariaren mendean.

Probintzia bakarreko autonomia-erkidegoetan Gobernuaren ordezkariordetzak sortu ahalko dira, errege-dekretu bidez, baldin eta lurraldeko biztanleriarengatik, kudeaketaren bolumenarengatik edo berezitasun geografiko, sozial edo ekonomikoengatik hala justifikatuta badago.

70.artikulua. ESTATUAREN ADMINISTRAZIO OROKORRAREN UHARTE-ZUZENDARIAK.

Estatuaren Administrazio Orokorraren uharte-zuzendaria zein uhartetan egongo den zehaztuko da erregelamendu bidez, eta zuzendari horren maila lanpostu-zerrendan zehaztuko da. Zuzendari horiek Gobernuaren ordezkariak izendatuko ditu izendapen askeko prozeduraren bidez, Estatuko, autonomia-erkidegoetako edo toki-entitateetako A1 azpitaldean sailkaturiko kidego edo eskaletako karrerako funtzionarioen artean.

Uharte-zuzendariak, hierarkikoki, Gobernuak autonomia-erkidegoan duen ordezkariaren edo Gobernuak probintzian duen ordezkariordearen mendean daude, baldin eta kargu hori badago, eta beren lurralde-eremuan lege honek Gobernuak probintzietan dituen ordezkariordeei esleitzen dizkien eskumenak baliatuko dituzte.

71.artikulua. LURRALDE-ZERBITZUAK.

1.Estatuaren Administrazio Orokorrak autonomia-erkidegoan dituen lurralde- zerbitzuak Gobernuaren ordezkaritzetan integratutako edo integratu gabeko zerbitzuen bidez antolatuko dira, beren xedeak betetzeko onena dena kontuan hartuta.

2.Gobernuaren ordezkaritzetan integratu gabeko lurralde-zerbitzuen antolaketa errege-dekretu bidez ezarriko da, zuzendariordetza nagusiaren maila edo baliokidea duten unitateak aurreikusita dauden kasuetan, bi ministerioren titularrek batera proposatuta: zerbitzuak zein ministerioren mendean dauden, haren titularrak, eta Estatuaren Administrazio Orokorreko eta haren organismo publikoetako antolakuntza-egiturak arrazionalizatu, aztertu eta ebaluatzeko eskumena esleituta duen ministerioaren titularrak. Antolaketa horrek beheragoko organoei eragiten badie, baterako aginduaren bidez ezarriko da.

3.Integratu gabeko lurralde-zerbitzuek zein jarduera-sektoretan jarduten duten, sektore horretan eskuduna den organo zentralaren mendean egongo dira. Organo horrek ezarriko dizkie jarduketa-helburu zehatzak, eta helburu horien betearazpena kontrolatuko du, bai eta zerbitzuen funtzionamendua ere.

4.Integratutako lurralde-zerbitzuak Gobernuaren ordezkariaren mendean egongo dira, edo Gobernuaren ordezkariordearen mendean hala badagokio, idazkaritza nagusiaren bitartez, eta gaiaren arabera eskuduna den ministerioak ezarritako jarraibide teknikoen eta irizpide operatiboen arabera jardungo dute.

2.atala. Gobernuak autonomia-erkidegoetan dituen ordezkariak

72.artikulua. Gobernuak autonomia-erkidegoetan dituen ordezkariak.

1.Gobernuaren ordezkariek Nazioaren Gobernua ordezkatzen dute dagokien autonomia-erkidegoko lurraldean. Dena dela, Estatuak lurralde horretan ordezkaritza arrunta izango du autonomia-erkidegoko lehendakariaren bitartez.

2.Gobernuaren ordezkariek Estatuaren Administrazio Orokorra zuzendu eta gainbegiratuko dute dagokien autonomia-erkidegoko lurraldean, eta autonomia-erkidego bakoitzaren administrazioarekin eta erkidego horretan dauden toki-entitateen administrazioarekin koordinatuko dute Estatuaren Administrazioa, barnetik, hala behar duenean.

3.Gobernuaren ordezkariak idazkariordearen maila duten zuzendaritza-organoak dira; organikoki, Gobernuko presidentearen mendean daude, eta funtzionalki, gaiaren arabera eskuduna den ministerioaren mendean.

4.Gobernuaren ordezkariak Ministro Kontseiluaren errege-dekretu bidez izendatuko dira, baita kargutik kendu ere, Gobernuko presidenteak hala proposatuta. Gaitasun profesionalaren eta esperientziaren irizpideei jarraituko zaie Gobernuaren ordezkariak izendatzeko. Nolanahi ere, Estatuko Administrazio Orokorreko Goi Karguan Aritzea arautzen duen martxoaren 30eko 3/2015 Legean ezarritako egokitasun-betekizunak bete beharko dituzte.

5.Gobernuaren ordezkaritzaren titular lanpostua hutsik badago, edo ordezkaria bera absente edo gaixorik badago, ordezkariak izendatzen duen Gobernuaren ordezkariordeak ordezkatuko du eta, halakorik ez badago, egoitza zein probintziatan dagoen, bertako ordezkariordeak. Ordezkariorderik ez dagoen probintzia bakarreko autonomia- erkidegoetan, ordezkapena idazkari nagusiak egin beharko du.

73.artikulua. Gobernuak autonomia-erkidegoetan dituen ordezkarien eskumenak.

1.Gobernuak autonomia-erkidegoetan dituen ordezkariak Gobernuaren ordezkaritzen titularrak dira, eta, kapitulu honetan ezarrita dagoenaren arabera, eskumen hauek dituzte:

a)Estatuaren Administrazio Orokorra eta haren organismo publikoak zuzendu eta koordinatzea:

1.a Autonomia-erkidegoan horien jarduera, oro har, bultzatu, koordinatu eta gainbegiratzea eta, zerbitzu integratuak direnean, jarduera hori zuzentzea, zuzenean edo gobernuaren ordezkariordeen bitartez, ministerioetako organo gorenen helburuen eta, hala badagokio, jarraibideen arabera.

2.a Beren jarduketa-eremuko probintzietan, Gobernuaren ordezkariordeak eta, bidezkoa bada, uharte-zuzendariak izendatzea eta, nagusi hierarkikoak diren aldetik, haien jarduera zuzentzea eta koordinatzea.

3.a Gobernuaren ordezkaritzan, Estatuaren Administrazio Orokorraren lurralde- organoen eta autonomia-erkidegoko eta probintziako eremuko organismo publikoen titularrak izendatzeko proposamenei buruz nahitaez txostenak egitea.

b)Herritarrei informazioa ematea Gobernuaren ekintzari buruz:

1.a Autonomia Erkidegoan Gobernuaren eta Estatuaren Administrazio Orokorraren eta haren organismo publikoen programa eta jarduerei buruzko informazioa koordinatzea.

2.a Herritarrentzako informazioari dagokionez, gainerako administrazio publikoekiko lankidetza sustatzea.

3.a Ministerioen informazioa ematea, lurralde batzuetan eta besteetan haien lurralde- zerbitzuek eta organismo publikoek egin behar dituzten plan eta programei buruz.

4.a Urtero, Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioaren titularraren bitartez, Gobernuari txosten bat igortzea Estatuak autonomia-erkidegoaren esparruan dituen zerbitzu publikoen funtzionamenduari buruz.

c)Beste administrazio publiko batzuekin koordinatzea eta elkarlanean aritzea:

1.a Gobernuak eta autonomia-erkidegoko gobernu-organoak behar duten informazio guztia jakinarazi eta jasotzea. Eginkizun horiek toki-entitateekin ere egingo dituzte haien lurralde-eremuan, toki-entitate horietako lehendakarien bitartez.

2.a Alde batetik, Estatuaren Administrazio Orokorrak eta haren organismo publikoek eta, bestetik, autonomia-erkidegoak eta bertako toki-entitateek elkarrekin eduki behar dituzten koordinazioko eta lankidetzako harremanei eustea. Horretarako, autonomia- erkidegoarekin eta bertako toki-entitateekin hitzarmenak egin daitezela sustatuko dute; bereziki, Estatuaren finantzaketa duten programei dagokienez, eta programa horien egikaritzapen eta betearazpenaren jarraipenean parte hartuko dute.

3.a Transferentzien batzorde mistoetan eta aldebiko lankidetza-batzordeetan parte hartzea, bai eta antzeko beste lankidetza-organo batzuetan ere, hala zehazten bada.

d)Legezkotasun-kontrola:

1.a Ordezkaritzako organoek emandako ebazpen eta egintzen aurka administrazio- bidean aurkeztutako errekurtsoak ebaztea, betiere gaiaren arabera eskuduna den ministerioak txostena egin ondoren.

Gobernuaren ordezkariaren ebazpen eta egintzak aurkaratzen badira, horien aurka administrazio-bidean errekurtsoa jarri ahal bada eta administrazio-errekurtsoa agortzen ez badute, aurkaratze horien ebazpena gaiaren arabera eskuduna den ministerioko organoek emango dute.

Administrazio publikoen ondare-erantzukizunagatiko erreklamazioak gaiaren arabera eskuduna den ministerioak izapidetuko ditu, eta departamentu horren titularrak ebatziko ditu.

2.a Gobernuaren ordezkaritzak agindu dituen eta aurkaratu diren egintzen betearazpena etetea, errekurtsoa ebaztea dagokionean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 117.2 artikuluaren arabera, eta gainerako kasuetan eteteko proposamena egitea, eta berdin jokatuko da Gobernuaren ordezkaritzan integratuta ez dauden zerbitzuek agindu dituzten eta aurkaratu diren egintzei dagokienez ere.

3.a Konstituzioak Estatuari esleitutako eskumenak betetzen direla eta Estatuko araudia behar bezala aplikatzen dela begiratzea; horretarako, bidezkoa denaren arabera jurisdikzio-gatazkak, eskudantzia-gatazkak, errekurtsoak eta legearen arabera bidezkoak diren gainerako ekintzak sustatzea edo egitea.

e)Politika publikoak:

1.a Kasu bakoitzean eskudunak diren ministerioei komenigarritzat jotzen dituen proposamenak egitea, lurralde-zerbitzuek egikaritu behar dituzten plan eta programetan eta organismo publikoenetan bildutako helburuei buruz, eta aldizka informazioa ematea ministerio eskudunei, haien lurralde-zerbitzuen kudeaketari buruz.

2.a Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako ministroari beharrezkoak diren neurriak proposatzea administrazio-egiturak ez bikoizteko Estatuaren Administrazio Orokorrean nahiz beste administrazio publiko batzuetan, efikazia- eta efizientzia- printzipioen arabera.

3.a Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako ministroari Estatuaren Administrazio Orokorraren giza baliabideen planetan sartzeko neurriak proposatzea.

4.a Nork bere lurralde-eremuan, giza baliabideak eta baliabide materialak optimizatzeko neurriei buruz txostenak egitea, bai eta departamentu bati baino gehiagori eragiten dieten neurriei buruz ere. Gobernuaren ordezkariei dagokie, bereziki, Administrazio Publikoen Ondareari buruzko azaroaren 3ko 33/2003 Legean ezarrita dagoenaren arabera, beren lurraldean Estatuaren Administrazio Orokorraren eta haren mendeko organismo publikoen administrazio-eraikinen erabilera koordinatzea, Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioak eta Estatuko Ondarearen Zuzendaritza Nagusiak ezarritako gidalerroen arabera.

2.Halaber, Gobernuaren ordezkariek zehatzeko ahala, desjabetzeko ahala eta arauek esleitzen dizkieten ahal guztiak baliatuko dituzte, bai eta deskontzentratzen edo delegatzen zaizkienak ere.

3.Gobernuaren ordezkariek eskubide eta askatasunak libreki baliatzen direla babestu behar dute, eta herritarren segurtasuna bermatu behar dute, Gobernuaren ordezkariordeen eta Segurtasun Indar eta Kidegoen bitartez. Hain zuzen ere, horien buruzagia Gobernuaren ordezkaria izango da, eta hark baliatuko ditu arlo horretan Estatuaren eskumenak, eginkizunei dagokienez Barne Arazoetako Ministerioaren mendean.

4.Lurralde-zerbitzuei dagokienez, Gobernuaren ordezkariek, artikulu honetan jasotzen diren eskumenak baliatzeko, zerbitzu horien titularrei informazioa eskatu ahalko diete haien jarduerari, antolakuntza-egiturei, giza baliabideei, ondasun higiezinen inbentarioei edo egokitzat jotzen dituzten gaiei buruz, lurraldean Estatuaren zerbitzuak modu koordinatu eta efikazean kudeatzen direla bermatzeko.

3.atala. Gobernuak probintzietan dituen ordezkariordeak

74.artikulua. Gobernuak probintzietan dituen ordezkariordeak.

Probintzia bakoitzean eta zuzenean Gobernuak autonomia-erkidegoan duen ordezkariaren mendean, Gobernuaren ordezkariorde bat egongo da. Ordezkariorde hori ordezkariak izendatuko du, izendapen askeko prozeduraren bidez, Estatuko, autonomia- erkidegoetako edo toki-entitateetako A1 azpitaldean sailkaturiko kidego edo eskaletako karrerako funtzionarioen artetik.

Ordezkariorderik ez dagoen probintzia bakarreko autonomia-erkidegoetan, Gobernuaren ordezkariak hartuko ditu bere gain lege honek Gobernuak probintzietan dituen ordezkariordeei ematen dizkien eskumenak.

75.artikulua. Gobernuak probintzietan dituen ordezkariordeen eskumenak. Gobernuaren ordezkariordeei hau dagokie:

a)Dagokion autonomia-erkidegoarekin eta toki-entitateekin komunikazio-, elkarlan- eta lankidetza-eginkizunak betetzea eta, bereziki, Estatuko finantzaketa-programek lurraldean duten eraginari buruzko informazioa ematea. Zehazki, eginkizun hauek dagozkie:

1.a Alde batetik, Estatuaren Administrazio Orokorrak eta haren organismo publikoek eta, bestetik, autonomia-erkidegoak eta bertako toki-entitateek elkarrekin eduki behar dituzten koordinazioko eta lankidetzako harremanei eustea, probintziaren eremuan.

2.a Gobernuak eta autonomia-erkidegoko gobernu-organoak behar duten informazio guztia jakinaraztea eta jasotzea. Eginkizun horiek toki-entitateekin ere egingo dituzte haien lurralde-eremuan, toki-entitate horietako lehendakarien bitartez.

b)Eskubide eta askatasunak libreki baliatzen direla babestea, eta herritarren segurtasuna bermatzea, hori guztia arlo horretako Estatuaren eskumenak baliatuz. Horretarako, probintzian Segurtasun Indar eta Kidegoak zuzenduko dituzte.

c)Probintziaren eremuan babes zibila zuzentzea eta koordinatzea.

d)Hala badagokio, Estatuaren Administrazio Orokorrean integratutako zerbitzuak zuzentzea, Gobernuaren ordezkariaren eta dagozkion ministerioen jarraibideen arabera; eta integratu gabeko zerbitzuak bultzatzea, gainbegiratzea eta ikuskatzea.

e)Haien eskumenen barruko lurralde-eremuan baliabide materialen eta, bereziki, administrazio-eraikinen erabilera koordinatzea.

f)Zehatzeko ahala eta arauek esleitzen dizkieten ahal guztiak baliatzea, bai eta deskontzentratzen edo delegatzen zaizkienak ere.

4.atala. Gobernuaren ordezkaritzen egitura

76.artikulua. Gobernuaren ordezkaritzen eta ordezkariordetzen egitura.

1.Gobernuaren ordezkaritzen eta ordezkariordetzen egitura Ministro Kontseiluaren errege-dekretu bidez ezarriko da, Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioak hala proposatuta –Gobernuaren ordezkaritzen mendetasun organikoarengatik–, eta idazkaritza nagusi bat izango dute kasu guztietan, Gobernuaren ordezkarien mendekoa edo, hala badagokio, ordezkariordeen mendekoa, zerbitzu erkideak kudeatzeko organo gisa. Idazkaritza nagusi horren mendean egongo dira bertan integratuta dauden zerbitzuak, bai eta lanpostu-zerrendan zehazten diren zerbitzu eta unitateak ere.

2.Gobernuaren ordezkaritzetan lurralde-zerbitzu berriak integratzeko edo lehendik integratuta dauden lurralde-zerbitzu berriak bereizteko, Ministro Kontseiluaren errege- dekretua emango da, Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioak hala proposatuta –Gobernuaren ordezkaritzen mendetasun organikoarengatik–, eta jarduera- arloan eskumena duen ministerioak ere hala proposatuta.

77.artikulua. Gobernuaren ordezkaritzen eta ordezkariordetzen laguntza juridikoa eta kontrol ekonomiko eta finantzarioa.

Laguntza juridikoa eta kontu-hartzailetzako eta kontrol ekonomiko eta finantzarioko

eginkizunak, Gobernuaren ordezkaritzei eta ordezkariordetzei dagokienez, Estatuaren Abokatutzak eta Estatuko Administrazioko Kontu Hartzailetza Nagusiak egingo dituzte, beren araudi espezifikoaren arabera.

5.atala. Kide anitzeko organoak

78.artikulua. Estatuaren Administrazio Periferikoaren Koordinazioko Ministerio arteko Batzordea.

1.Estatuaren Administrazio Periferikoa Koordinatzeko Ministerio arteko Batzordea kide anitzeko organoa da, eta Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioan adskribatuta dago.

2.Estatuaren Administrazio Periferikoaren Koordinazioko Ministerio arteko Batzordearen ardura izango da Estatuaren Administrazio Periferikoaren jarduketa ministerio-departamentu batzuekin eta besteekin koordinatzea.

3.Errege-dekretu bidez ezarriko dira haren eskudantziak, osaera eta funtzionamendua.

79.artikulua. Gobernuaren ordezkariari eta ordezkariordeari laguntzeko kide anitzeko organoak.

1.Probintzia bat baino gehiago dituen autonomia-erkidego bakoitzean, Gobernuaren ordezkariari laguntzeko lurralde-batzorde bat egongo da. Batzorde horrek honako ezaugarri hauek izango ditu:

a)Batzordeburua Gobernuak autonomia-erkidegoan duen ordezkaria izango da, eta batzordekideak Gobernuak erkidego horretako probintzietan dituen ordezkariordeak.

b)Gobernuaren ordezkariak erabakiko du Batzordearen bileretara lurraldeko organo eta zerbitzuetako zein titularrek joan beharko duten.

c)Batzordeak honako eginkizun hauek beteko ditu:

1.a Autonomia-erkidegoan modu homogeneoan egin beharreko jarduketak koordinatzea, Gobernuak lurralde-zerbitzuei ezarritako helburu orokorrak betetzen direla ziurtatzeko.

2.a Bere lurralde-eremuan politika publikoen garapena homogeneizatzea, jarduketa- irizpide komun batzuk ezarriz. Irizpide horiek bateragarriak izan beharko dute ministerio- departamentu batzuen eta besteen jarraibide eta helburuekin.

3.a Gobernuak autonomia-erkidegoan duen ordezkariari aholkua ematea, Administrazioa sinplifikatzeko eta baliabideen erabilera arrazionalizatzeko proposamenak egitean.

4.a Autonomia-erkidegoan Gobernuak duen ordezkariaren iritziz lurralde-batzordeak laguntzako eta aholkularitzako xedea bete dezan egokiak diren beste edozein eginkizun, lege honek esleitzen dizkion eskumenak egikaritzeko esparruan.

2.Probintzia bakarreko autonomia-erkidegoetan Gobernuaren ordezkariari laguntzeko batzorde bat egongo da. Batzordeburua Gobernuaren ordezkaria izango da, eta kideak, berriz, idazkari nagusia eta Gobernuaren ordezkariak egokitzat jotzen dituen integratutako nahiz integratu gabeko lurraldeko organo eta zerbitzuen titularrak, aurreko zenbakian azaldu diren eginkizunak dituztela.

3.Gobernuaren ordezkariordetza bakoitzean Gobernuaren ordezkariordeari laguntzeko batzorde bat egongo da. Batzordeburua Gobernuaren ordezkariordea bera izango da, eta kideak, berriz, idazkari nagusia eta Gobernuaren ordezkariordeak egokitzat jotzen dituen integratutako nahiz integratu gabeko lurralde-organo eta -zerbitzuen titularrak, lehenengo zenbakian probintzia-eremuari buruz azaldu diren eginkizunak dituztela.

IV. KAPITULUA

Estatuak atzerrian duen Administrazio Orokorra

80.artikulua. Estatuaren Atzerri Zerbitzua.

Estatuaren Atzerri Zerbitzua, bere osaerari, antolaketari, eginkizunei, integrazioari eta langileei dagokienez, Estatuaren Kanpo Ekintzari eta Zerbitzuari buruzko martxoaren 25eko 2/2014 Legean eta lege hori garatzeko araudian xedatuta dagoenak eraenduko du, eta, modu osagarrian, lege honetan xedatuta dagoenak.

II. TITULUA

Sektore publiko instituzionalaren antolaketa eta funtzionamendua

I. KAPITULUA

Sektore publiko instituzionala

81.artikulua. Jarduketa-printzipio orokorrak.

1.Sektore publiko instituzionala osatzen duten entitateek, beren jarduketari dagokionez, printzipio hauek bete beharko dituzte: legezkotasuna, efizientzia, aurrekontu- egonkortasuna, finantza-jasangarritasuna, eta kudeaketako gardentasuna. Bereziki, langileria arloan, aurrekontu-araudian ezarritako mugen eta aurrekontu orokorretako urteko aurreikuspenen arabera jardungo dute.

2.Administrazio publiko guztiek beren mendeko entitateak etengabe gainbegiratzeko sistema bat ezarri beharko dute, halako entitateak sortzea justifikatu zuten arrazoiek irauten dutela eta finantza-jasangarritasuna dutela egiaztatzeko. Sistema horren barruan, espresuki azaldu behar dira entitateak mantentzeko, eraldatzeko edo azkentzeko proposamenak.

3.Autonomia-erkidegoarekin eta toki-administrazioarekin lotuta eta haien mende dauden organismo eta entitateak aplikagarri zaizkien lege honen oinarrizko xedapenek eraenduko dituzte, eta, bereziki, I. eta IV. kapituluan eta 129. eta 134. artikuluetan eta adskribatuta dauden administrazioaren araudi propioan xedatuta dagoenak.

82.artikulua. Estatuko, Autonomia Erkidegoko eta Tokiko Sektore Publikoko Entitateen Inbentarioa.

1.Estatuko, Autonomia Erkidegoko eta Tokiko Sektore Publikoko Entitateen Inbentarioa administrazio-erregistro publiko bat da, zeinak bermatu egiten baitu informazio publikoa, baita sektore publiko instituzionala osatzen duten entitate guztien antolamendua ere, edozein izanik entitate horien izaera juridikoa.

Inbentario hori integratzeaz eta kudeatzeaz Estatuko Administrazioko Kontu Hartzailetza Nagusia arduratuko da, eta autonomia-erkidegoek eta toki-entitateek Inbentarioa eratzeko eta mantentzeko bidalitako informazioa atzitzeaz eta tratatzeaz Maila Autonomikoa eta Tokikoa Koordinatzeko Idazkaritza Nagusia arduratuko da.

2.Sektore Publikoko Entitateen Inbentarioak informazio eguneratu hau bilduko du, gutxienez, sektore publiko instituzionaleko entitate bakoitzari buruz: izaera juridikoa, xedea, finantzaketa-iturriak, jabari-egitura –hala badagokio–, bitarteko propioaren kondizioa, eta kontabilitate-, aurrekontu- eta kontrol-araubideak, eta sailkapena, kontabilitate nazionalari dagokionez.

3.Estatuko, Autonomia Erkidegoko eta Tokiko Sektore Publikoko Entitateen Inbentarioan inskribatuko da, gutxienez, sektore publiko instituzionaleko edozein entitateren sorrera, eraldaketa, bat-egitea edo azkentzea, edozein dela ere entitate horien izaera juridikoa.

83.artikulua. Estatuko, Autonomia Erkidegoko eta Tokiko Sektore Publikoko Entitateen Inbentarioan inskribatzea.

1.Entitateko zuzendaritza-organo gorenaren titularrak, dagokion administrazioaren kontu-hartzailetza nagusiaren bitartez, entitatearen sorrera, eraldaketa, bat-egite edo azkentzeari buruzko egintzak Estatuko, Autonomia Erkidegoko eta Tokiko Sektore Publikoko Entitateen Inbentarioan behin betiko inskribatzeko beharrezkoa den informazioa jakinaraziko du, hogeita hamar egun balioduneko epean, inskribatu beharreko egintza gertatzen denetik. Jakinarazpen horretan, inguruabar hori egiaztatzeko agiriak aurkeztuko dira.

2.Sektore publiko instituzionaleko edozein entitate Estatuko, Autonomia Erkidegoko eta Tokiko Sektore Publikoko Entitateen Inbentarioan behin betiko inskribatzeko, arau hauek bete beharko dira:

a)Entitateko zuzendaritza-organo gorenaren titularrak, dagokion administrazioaren kontu-hartzailetza nagusiaren bitartez, sorrerako araua edo egintza juridikoa jakinaraziko dio Estatuko, Autonomia Erkidegoko eta Tokiko Sektore Publikoko Entitateen Inbentarioari, bitarteko elektronikoak erabiliz, 30 egun balioduneko epean, araua edo egintza –zer dagokion– indarrean jartzen denetik aurrera. Jakinarazpenarekin batera aurkeztuko da araua argitaratu den aldizkari ofizialaren kopia edo argitalpen elektronikorako lotura, edo sorrerako egintza juridikoaren kopia, bai eta bidezkoak diren frogagiri guztiak ere, hala nola estatutuak edo jarduketa-plana.

b)Estatuko, Autonomia Erkidegoko eta Tokiko Sektore Publikoko Entitateen Inbentarioko inskripzioa 15 egun balioduneko epean egingo da, inskribatzeko eskaera jasotzen den egunaren biharamunetik zenbatuta.

c)Zerga-administrazioak izaera juridikoaren arabera entitateari dagozkion behin betiko identifikazio fiskaleko zenbakia eta identifikazio-letra esleitzeko, entitatea Estatuko, Autonomia Erkidegoko eta Tokiko Sektore Publikoko Entitateen Inbentarioan inskribatu izanaren egiaztagiria aurkeztu beharko da.

II. KAPITULUA

Estatuko sektore publiko instituzionalaren antolaketa eta funtzionamendua

84.artikulua. Estatuko sektore publiko instituzionalaren osaera eta sailkapena.

1. Estatuko sektore publiko instituzionalaren barnean honako entitate hauek daude:

a)Estatuaren Administrazio Orokorrari lotutako edo haren mendeko organismo publikoak. Organismo publiko horiek honela sailkatzen dira:

1.a Organismo autonomoak.

2.a Enpresa-entitate publikoak.

b)Administrazio-agintaritza independenteak.

c)Estatuko merkataritza-sozietateak.

d)Partzuergoak.

e)Sektore publikoko fundazioak.

f)Nortasun juridikorik gabeko funtsak.

g)Transferitu gabeko unibertsitate publikoak.

2.Estatuaren Administrazio Orokorrak edo sektore publiko instituzionaleko entitate batek, berez nahiz beste entitate publiko edo pribatu batzuekin elkarlanean, ezingo du sortu artikulu honetan azaldu direnez bestelako entitaterik, ezta sortutako entitateak zuzenean edo zeharka kontrolatu, edozein direla ere entitate horien izaera eta araubide juridikoa.

Zenbaki honetan xedatutakoa ez zaio aplikatuko Estatuak nazioarteko organismoetan edo nazioz gaindiko entitatean izan dezakeen parte-hartzeari, ezta normalizazio eta egiaztapenerako organismo nazionaletan izan dezakeen parte-hartzeari.

3.Transferitu gabeko unibertsitate publikoak azaroaren 26ko 47/2003 Legeak eraenduko ditu, aplikagarria zaien heinean; beren araudi espezifikoan aurreikusita ez dagoen guztian, berriz, lege honetan xedatutakoak eraenduko ditu.

85.artikulua. Efikazia kontrolatzea eta etengabe gainbegiratzea.

1.Estatuko sektore publiko instituzionaleko entitateen efikazia kontrolatu beharko da eta entitateak etengabe gainbegiratu beharko dira, hargatik eragotzi gabe 110. artikuluan ezarrita dagoena.

Horretarako, Estatuko sektore publiko instituzionaleko entitate guztiek, sortzen diren unean, jarduketa-plan bat izango dute. Plan horretan bilduko dira entitatearen jardueraren ardatz izango diren ildo estrategikoak. Ildo horiek hiru urterik behin berraztertuko dira eta, jarduketa-plana osatzeko, sorrera-plana hurrengo ekitaldirako garatuko duten urteko planak egingo dira.

2.Zein departamentutan dauden adskritatuta, hark kontrolatuko du efikazia, zerbitzuen ikuskapenen bidez. Kontrol horren xedea entitatearen jarduera espezifikoaren helburuak betetzen diren eta baliabideak behar bezala erabiltzen diren ebaluatzea izango da, jarduketa-planean eta plan horren urteroko eguneraketetan ezarrita dagoenaren arabera. Dena dela, Estatuko Administrazioko Kontu Hartzailetza Nagusiak ere kontrola egin ahalko du, azaroaren 26ko 47/2003 Legearen arabera.

3.Estatuko sektore publiko instituzionaleko entitate guztiak, sortzen direnetik azkentzen diren arte, Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioak etengabe gainbegiratuko ditu, Estatuko Administrazioko Kontu Hartzailetza Nagusiaren bitartez. Azken horrek zainduko du lege honetan ezarritako betekizunak betetzen diren. Bereziki, honako hau egiaztatuko du gutxienez:

a)Sortzea justifikatu zuten inguruabarrek irauten dutela.

b)Finantza-jasangarritasuna dutela.

c)Sorrera justifikatu zuten xedeak urratzeari buruz lege honetan aurreikusten den suntsitze-zioa gertatu dela edo zio horiek gertatzen jarraitzea ez dela modurik egokiena xede horiek lortzeko.

Etengabe gainbegiratzeari dagozkion plangintza-, betearazpen- eta ebaluazio- jarduketak erregelamendu bidez zehaztuko dira.

4.Efikazia kontrolatzeko eta entitateak etengabe gainbegiratzeko jarduketetan honako hau hartuko da kontuan:

a)Erabilgarri dagoen informazio ekonomiko eta finantzarioa.

b)Efikazia kontrolatzeko eta entitateak etengabe gainbegiratzeko sistemaren mendean dauden organismo publiko eta entitateek informazioa ematea.

c)Ministerio-departamentuen zerbitzuetako ikuskapenen proposamenak.

Adskripzio-ministerioak eta Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioak egindako ebaluazioaren emaitzak txosten batean bilduko dira. Txosten hori kontraesan- prozeduraren mendean jarriko da, eta, ateratako ondorioen arabera, organismo publikoa edo entitatea hobetzeko gomendioak edo eraldatzeko edo suntsitzeko proposamena jaso ahal izango dira bertan.

86.artikulua. Baliabide propioa eta zerbitzu teknikoa.

1.Sektore publiko instituzionaleko entitateak botere esleitzaileen eta botere esleitzaile ez diren gainerako ente eta sozietateen baliabide propio eta zerbitzu teknikotzat jo ahalko dira baldin eta azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Sektore Publikoaren Kontratuen Legearen Testu Bateginean ezarritako baldintza eta betekizunak betetzen badituzte.

2.Baliabide propio eta zerbitzu teknikotzat joko dira baldin eta egiaztatzen bada sorrerako arau edo akordioaren arabera haien sozietate-xedearekin bat datorren jarduera- sektorean prestazioak emateko baliabide nahiko eta egokiak izateaz gain inguruabar hauetako bat gertatzen dela:

a)Kontratazio publikoa baino aukera efizienteagoa da, eta iraunkorra eta efikaza da errentagarritasun ekonomikoko irizpideak aplikatuta.

b)Beharrezkoa da segurtasun publikoko arrazoiengatik edo baliabide propioak edo zerbitzu teknikoak emandako ondasun edo zerbitzuak edukitzeko presarengatik.

Baliabide propio eta zerbitzu teknikoen efikazia kontrolatzean, egiaztatu beharko da aipatutako betekizun horiek betetzen direla.

Baliabide propio diren sektore publiko instituzionaleko entitateen izendapenean nahitaez agertu beharko da «Baliabide Propioa» adierazpena edo horren laburtzapena, «B.P.».

3.Baliabide propio eta zerbitzu teknikoaren deklarazioarekin batera, justifikazio- memoria bat aurkeztu beharko da, aurreko zenbakian xedatutakoa egiaztatzeko. Memoria horri buruz, baliabide propio eta zerbitzu teknikoa deklaratu behar duen Estatuko Administrazioko Kontu Hartzailetza Nagusiak txostena egin beharko du.

87.artikulua. Estatuko sektore publiko instituzionaleko entitateen eraldaketak.

1.Estatuko sektore publiko instituzionaleko edozein organismo autonomo, enpresa- entitate publiko, Estatuko merkataritza-sozietate edo fundazio eraldatu ahalko da, eta aipatu diren entitateetako edozeinen izaera juridikoa hartu.

2.Nortasun juridikoari eutsita eraldaketa egiteko, entitate eraldatuaren aktibo eta pasiboa osorik laga eta integratuko da, egintza bakarrean, eta eskubide eta betebeharrak guztiak hartuko ditu ondorengotzaz.

Eraldaketa horrek ez ditu aldatzen bereganatutako betebeharren finantza-baldintzak, eta ezingo da ulertu harreman juridikoen suntsiarazteko arrazoi modura.

3.Errege-dekretu bitartez egingo da eraldaketa, horrek sorrera-legea aldatzea ekarri

arren.

4.Organismo autonomo bat edo enpresa-entitate publiko bat enpresa-entitate publiko, Estatuko merkataritza-sozietate edo sektore publikoko fundazio bihurtzen denean, eraldaketa egiteko errege-dekretuarekin batera dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

a)Memoria bat, honako hauek jasoko dituena:

1.a Eraldaketaren justifikazioa, jatorrizko izaera juridikoari eutsita eginkizunak betetzen jarraitzeko ezintasunarengatik.

2.a Efizientziari buruzko azterketa. Azterketa horretan jasoko dira, batetik, eraldaketak sortuko duen aurrezkiaren aurreikuspena, eta, bestetik, lehendik dagoen beste organo, organismo publiko edo entitate batek egiten dituen eginkizunekin bikoiztasunik ez dagoelako egiaztapena.

3.a Langileek izango duten egoeraren azterketa; azaldu beharko da, hala badagokio, langile horien zati bat Estatuaren Administrazio Orokorrean sartuko den ala eraldaketaren ondorioz sortzen den enpresa-entitate publikoan, Estatuko merkataritza-sozietatean edo fundazioan sartuko den.

b)Estatuko Administrazioko Kontu Hartzailetza Nagusiaren nahitaezko txostena, artikulu honetan aurreikusita dagoena betetzen den baloratzeko.

5.Eraldaketari buruzko errege-dekretua onesteak ondorio hauek izango ditu:

a)Izaera juridikoa aldatzearen ondorioz bitarteko pertsonal, material eta ekonomikoen antolaketa behar bezala egokitzea.

b)Langileak entitate eraldatuan edo Estatuaren Administrazio Orokorrean sartu ahal izatea. Halakorik gertatzen bada, integrazio hori funtzio publikoaren legerian edo aplikatu beharreko lan arloko legerian ezarritako mugikortasun-prozeduren arabera egingo da.

Entitate eraldatuko mota batzuetako eta besteetako langileek aplikatu behar zaien araudiaren arabera dagozkien eskubide eta betebehar berberak izango dituzte.

Eraldaketaren ondorioz langileak egokitu egin beharko balira, horrek ez luke eragingo, besterik gabe, entitate eraldatuan zerbitzuak ematen zituzten lan-kontratudun langileak funtzionario publiko bihurtzea.

Ordura arte funtzionario publiko izan gabe funtzionarioen eginkizunak egiten dituztenak eraldatutako entitatean edo Estatuaren Administrazio Orokorrean sartu ahalko dira, «azkentzeko» baldintzarekin; aurretiaz baloratu beharko dira, bai ukitutako lanpostuen ezaugarriak, bai eta, zein entitatetan integratu behar diren, haren beharrizanak ere.

Eraldaketa-neurriak betearazteak ez du ekarriko entitate eraldatuan lehendik zegoen soldata-masa handitzerik.

III. KAPITULUA

Estatuko organismo publikoak

1.atala Xedapen orokorrak

88.artikulua. Definizioa eta jarduera propioak.

Zuzenean nahiz beste organismo publiko baten bitartez Estatuaren Administrazio

Orokorraren mendean edo harekin lotuta dauden organismo publikoak dira honako jarduera hauek egiteko sortutakoak: administrazio-jarduerak, zeinak zerbitzu publikoak sustatzeko, emateko edo kudeatzeko edo kontraprestazioak jaso ahal dituzten interes publikoko ondasunak ekoiztekoak baitira; administrazio publikoei erreserbatuta dauden eduki ekonomikoko jarduerak, eta ekonomia-sektoreak gainbegiratu eta erregulatzekoak ere. Organismo publiko horien ezaugarriei erreparatuta, justifikatuta egongo da halakoak deszentralizazio funtzionalaren edo independentziaren araubidean antolatzea.

89.artikulua. Nortasun juridikoa eta ahalak.

1.Organismo publikoek nortasun juridiko publiko bereizia dute, beren ondare eta diruzaintza propioak dituzte eta baita kudeatzeko autonomia ere, lege honetan ezarritakoaren arabera.

2.Beren eskumenen esparruan, xedeak betetzeko beharrezkoak diren administrazio- ahalak dituzte, estatutuetan aurreikusita dagoenaren arabera, desjabetzeko ahala izan ezik.

Estatutuetan, organismo publikoei funtzionamenduko bigarren mailako alderdiak antolatzeko ahala eman ahalko zaie agindutako xedeak eta zerbitzua betetzeko, zerbitzu horren oinarrizko araubide juridikoa ezartzen duten xedapenek ezarritako esparruan eta irismenarekin.

Organismo publikoek beren administrazio-ahalak erabiliz emandako egintza eta ebazpenen aurka Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legean aurreikusitako administrazio-errekurtsoak aurkeztu ahalko dira.

90.artikulua. Estatuko sektore publikoaren antolaketa-egitura.

1.Organismo publikoak gobernu-organoetan eta betearazpen-organoetan egituratzen dira, kasuan kasuko estatutuan zehazten denari jarraituz.

Gobernu-organo gorenak lehendakaria eta artezkaritza-kontseilua dira. Hala ere, estatutuan eskudantzia diferenteak dituzten beste gobernu-organo batzuk aurreikusi ahalko dira.

Organismo publikoaren zuzendaritzak kontrol-eredu bat ezarri behar du, bere helburuak betetzean arrazoizko segurtasuna lortzeko asmoarekin.

2.Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako ministroari dagokio entitateak sailkatzea, haien izaeraren arabera eta Enpresa Sektore Publikoko eta Beste Entitate Batzuetako Arduradun eta Zuzendari Nagusien Ordainsari Sistema arautzen duen martxoaren 5eko 451/2012 Errege Dekretuan ezarritako irizpideen arabera. Horretarako, entitateak hiru taldetan sailkatuko dira. Sailkapen horrek toki-entitatea kokatzen den maila zehaztuko du, honako helburu hauetarako:

a)Gobernu-organoetako kideen gehieneko kopurua.

b)Antolaketa-egitura, zuzendarien gehieneko eta gutxieneko kopurua nahiz guztizko ordainsariaren zenbatekoa finkatuta eta lanpostu-osagarriaren eta osagarri aldakorraren gehieneko ehunekoa zehaztuta.

91.artikulua. Estatuko organismo publikoak sortzea.

1. Organismo publikoak lege bidez sortuko dira.

2. Sorrera-legeak hau ezarriko du:

a)Sortzen den organismo publiko mota. Xede orokorrak azaldu beharko dira, bai eta erakundea zein departamenturen mendean edo zein saili lotuta dagoen.

b)Hala badagokio, baliabide ekonomikoak, langileriaren, kontratazioaren, ondarearen eta zerga arloko araubidearen berezitasunak, eta bere izaerarengatik lege-mailako arau bat eskatzen duten beste berezitasun guztiak ere.

3.Ministro Kontseiluari organismo publikoa sortzeko lege-aurreproiektua igorri beharko zaio. Lege-aurreproiektu horrekin batera, estatutuen proposamena eta hasierako jarduketa-plana aurkeztu beharko dira, Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioaren aldeko nahitaezko txostenarekin. Txosten horretan, artikulu honetan aurreikusita dagoena betetzen den baloratuko da.

92.artikulua. Jarduketa-planaren edukia eta ondorioak.

1.Hasierako jarduketa-planak honako hau jasoko du, gutxienez:

a)Beste organismo publiko bat sortzea justifikatzen duten arrazoiak, haren eginkizunak lehendik dagoen beste erakunde batek bete ezin dituela azalduta. Halaber,

egiaztatu beharko da erakunde hori sortuta ez dela lehendik dagoen beste organo edo entitate baten jarduera bikoiztuko.

b)Zein forma juridiko proposatzen den eta, baztertu diren beste antolaketa-alternatiba batzuekin alderatuta, aukeratu den forma juridikoa efizienteagoa dela justifikatzen duen azterlana.

c)Aukeratu den antolaketa-egituraren oinarriak. Zuzendaritza-organoak zehaztuko dira, eta funtzionamendurako beharrezkoak diren giza baliabideen aurreikuspena egingo da.

d)Lehenengo ekitaldirako aurrekontuaren aurreproiektua. Horrekin batera, azterlan ekonomiko eta finantzarioa agertuko da, zeinak egiaztatuko baitu hasieran jarduera egiten hasteko eta etorkizunean organismoa iraunkorra izateko zuzkidura ekonomikoa nahikoa dela, kontuan hartuta gastuen eta inbertsioen finantzaketarako etorkizuneko iturriak nahiz horrek guztiak Estatuaren Aurrekontu Orokorretan izango duen eragina.

e)Organismoaren helburuak –nahikoak eta egokiak direla justifikatuko da–, helburu horiek neurtzeko adierazleak, eta helburuok lortzeko urte anitzeko programazio estrategikoa. Horretarako, zer bitarteko ekonomiko erabiliko diren eta zer langile ere adierazi beharko da, eta, langileei dagokienez, zehaztu egin beharko da lanpostuak nola beteko diren, langileak nondik ekarriko diren, kostuak zenbatekoak diren, zein diren ordainsariak eta kalte-ordainak, eta organismoaren jarduera zer denbora-esparrutan garatzea aurreikusten den. Era berean, helburuen betetze-mailari lotutako ondorioak ere adierazi beharko dira, eta, bereziki, helburuak bete ezean zuzendaritza-kideen kudeaketak zein ebaluazio izango duen. Horretarako, produktibitate-osagarria edo haren kontzeptu baliokidea banatzeko, kontuan hartuko da sorrera-planean eta urteko planetan ezarritako helburuen betetze-maila.

2.Organismo publikoek hasierako jarduketa-planean aurreikusita dagoenaren arabera jardungo dute. Plan hori urtero eguneratuko da. Horretarako, sorrera-planaren aurreikuspenak hurrengo ekitaldirako garatu ahal izateko plana egingo da. Organismoa zein departamenturen mendean edo zein departamentutan adskribatuta dagoen, departamentu horrek urteko jarduketa-plana urte naturaleko azken hiruhilekoan onetsi beharko du. Plan hori koherentea izan beharko da aurrekontu-araudian aurreikusitako urte anitzeko jarduketa-planarekin. Jarduketa-planak, hiru urterik behin, organismoaren programazio estrategikoaren berrikuspena jasoko du.

Organismoari inputatu ahal zaion arrazoi batengatik urteko jarduketa-plana epe barruan onetsi ez bada, eta hori zuzentzen ez den artean, organismoaren alde Estatuaren Aurrekontu Orokorren kargura egin behar diren transferentziak geldiaraziko dira, salbu eta Ministro Kontseiluak beste erabaki bat hartzen badu.

3.Jarduketa-plana, urteko planak eta horien aldaketak, organismo publikoaren webgunean argitaratuko dira.

93.artikulua. ESTATUTUEN EDUKIA.

1.Estatutuek honako alderdi hauek arautuko dituzte, gutxienez:

a)Organismoaren eginkizunak eta eskumenak, erakundeak erabil ditzakeen administrazio-ahalak adierazita.

b)Haren antolaketa-egitura zehaztea, honako hauek azalduta: osaera, eginkizunak, eskumenak eta organo bakoitzari dagokion administrazio-maila. Halaber, haren egintza eta ebazpenen artean administrazio-bidea zeinek agortzen duten zehaztuko da.

c)Esleitzen zaion ondarea eta finantzatzeko beharrezkoak diren baliabide ekonomikoak.

d)Giza baliabideei, ondareari, aurrekontuari eta kontratazioari buruzko araubidea.

e)Merkataritza-sozietateetan parte hartzeko ahalmena, esleitutako xedeak betetzeko beharrezkoa denean.

2.Organismo publikoen estatutuak Ministro Kontseiluaren errege-dekretu bidez onetsiko dira, Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioak eta organismoarekin lotuta dagoen edo mendean duen ministerioak batera egindako proposamenaren arabera.

3.Kasuan kasuko organismo publikoa benetan jardunean hasi aurretik onartu eta argitaratu behar dira estatutuak.

94.artikulua. Estatuko organismo publikoek bat egitea.

1.Izaera juridiko bereko Estatuko organismo publikoek bat egin ahalko dute, bai azkendu eta gerora organismo publiko berri batean integratuz bai lehendik dagoen beste organismo publiko batek haiek xurgatzearen ondorioz azkentzearen bidez.

2.Bat-egitea erregelamendu-arau baten bitartez egingo da, horrek sorrera-legea aldatzea ekarri arren. Erregelamendu-arau horrek bat-egitearen ondorioz organismo publiko berri bat sortzen badu, 91.2 artikuluan organismo publikoak sortzeko betekizunei buruz agintzen dena bete beharko da.

3.Bat-egiteko erregelamendu-arauarekin batera birdimentsionamendurako plana egin beharko da, egoera berriaren ondoriozko antolaketa-egiturak eta higiezinen, langileriaren eta baliabideen arloko egiturak egokitzeko. Plan horretan egiaztatu beharko da bat-egiteak sortuko duen aurrezkia.

Organismo publikoetako bat finantza-desorekaren egoeran badago, birdimentsionamendurako planaren arabera aurreikusi ahalko da likidagarriak diren eta desoreka sorrarazi zuen jardueratik eratorri diren ondare arloko betebehar, ondasun eta eskubideak funts batean sartzea. Funts horrek ez du izango nortasun juridikorik; kontabilitate bereizia izango du, eta organismo publiko berrian edo erakunde xurgatzailean –zer dagokion– adskribatuko da.

Bat egin ostean, desoreka sorrarazi zuten jarduerak bertan behera utziko dira, salbu eta bat egin ondoren halakoak modu jasangarrian egitea aurreikusi bada.

Estatuko Administrazioko Kontu Hartzailetza Nagusiak nahitaezko txostena egin ondoren, birdimentsionamendurako plana onartu beharko dute bat egin duten organismo publiko guztiek –erakunde berri batean integratzen badira– edo organismo publiko xurgatzaileak, bat-egite motaren arabera zer dagokion.

4.Bat egiteko araua onestearen ondorioak hauek izango dira:

a)Bat egindako organismo publikoetako antolakundeak integratzea, barnean direla bitarteko pertsonal, material eta ekonomikoak, birdimentsionamendurako planean ezarrita dagoenaren arabera.

b)Azkendutako organismo publikoetako langileak Estatuaren Administrazio Orokorrean edo bat-egitearen ondorioz sortzen den organismo publiko berrian edo organismo publiko xurgatzailean integratuko dira, bat egiteko erregelamendu-arauan aurreikusita dagoenaren arabera, eta funtzio publikoaren legerian edo aplikatu beharreko lan arloko legerian ezarritako mugikortasun-prozedurekin bat etorrita.

Bat egindako organismo publikoetako mota batzuetako eta besteetako langileek aplikatu behar zaien araudiaren arabera dagozkien eskubide eta betebeharrak izango dituzte.

Ordura arte funtzionario publiko izan gabe funtzionarioen eginkizunetan jardun dutenak «azkentzeko» baldintzarekin integratu ahalko dira; aurretiaz, ukitutako lanpostuen ezaugarriak eta integratu behar diren organismoen premiak baloratu beharko dira.

Langileak integratzeak ez du inola ere esan nahi bat egin duten organismo publikoetan lanean ziharduten lan-kontratudun langileak funtzionario publiko bihurtuko direnik.

Bat egiteko neurriak aplikatzeak ez du ekarriko ukitutako organismo publiko horietako soldata-masa handitzerik.

c)Azkendutako organismo publikoen aktibo eta pasibo guztia egintza bakarrean lagatzea eta bat-egitearen ondorioz organismo publiko berrian edo organismo publiko xurgatzailean –zer dagokion– integratzea. Organismo publiko berriak edo organismo publiko xurgatzaileak ondorengotzaz hartuko ditu azkendutako organismo publikoaren eskubide eta betebehar guztiak.

Bat-egite horrek ez ditu aldatzen bereganatutako betebeharren finantza-baldintzak, eta ezingo da ulertu harreman juridikoak suntsiarazteko arrazoi modura.

d)Birdimentsionamendurako planean hala aurreikusi bada, likidatu ahal diren ondare arloko betebehar, ondasun eta eskubideak funts batean sartuko dira. Funts horrek ez du izango nortasun juridikorik; kontabilitate bereizia izango du, eta organismo publiko berrian edo organismo publiko xurgatzailean adskribatuko da, dagokionaren arabera. Organismo horrek likidatzaile bat izendatuko du, eta hark likidatu beharko du funts hori. Likidazioa 97. artikuluan ezarritakoaren arabera egingo da.

Bat egiteko erregelamendu-araua onartu eta hurrengo bi urteetan gauzatu beharko da likidazioa, salbu eta Ministro Kontseiluak luzatzea erabakitzen badu, hargatik eragotzi gabe hartzekodunek izan ditzaketen eskubideak. Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako ministroak onartuko ditu funtsaren kontabilitateak bete behar dituen arauak, Estatuko Administrazioko Kontu Hartzailetza Nagusiak proposamena egin ostean.

95.artikulua. Zerbitzu erkideen kudeaketa partekatua.

1. Estatuko sektore publikoko organismo publikoak sortzeko arauan zerbitzu erkide

batzuen edo guztien kudeaketa partekatua kontuan hartuko da, salbu eta hori ez egiteko erabakia efizientzia arrazoiengatik justifikatzen bada sorrera-arauarekin batera doan memorian, Aurrekontu Egonkortasunaren eta Finantza Iraunkortasunaren apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren 7. artikuluaren arabera, segurtasun nazionaleko arrazoiak tarteko direla edo antolaketa eta kudeaketa partekatuak organismoaren independentzia kontuan hartuta modu autonomoan eman beharreko zerbitzuei eragiten dienean.

Adskribatuta dauden ministerioak, Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioak edo Ministerioari lotuta edo haren mende dagoen organismo publiko batek koordinatuko du zerbitzu erkide batzuen edo guztien antolaketa eta kudeaketa.

2.Organismo publikoen zerbitzu erkideak honako hauek izango dira, gutxienez:

a)Ondasun higiezinen kudeaketa.

b)Informazio- eta komunikazio-sistemak.

c)Laguntza juridikoa.

d)Kontabilitatea eta finantza-kudeaketa.

e)Argitalpenak.

f)Kontratazio publikoa.

96.artikulua. Estatuko organismo publikoak desegitea.

1. Estatuko organismo publikoak arrazoi hauengatik desegin beharko dira:

a)Sorrera-legean azaldutako iraunaldia igaro delako.

b)Haien xede eta helburu guztiak Estatuaren Administrazio Orokorreko zerbitzuek beren gain hartu dituztelako.

c)Haien xedeak guztiz bete direlako, eta, beraz, organismo publikoak irautea justifikatzen ez delako, baldin eta efikazia kontrolatzean hori agerian jarri bada.

d)Jarduketa-planaren jarraipenetik ondorioztatu delako erakundea sortzea justifikatu zuten xedeak ez direla bete edo organismoak irautea ez dela modurik egokiena xede horiek lortzeko, baldin eta efikazia kontrolatzean edo etengabe gainbegiratzean hala ondorioztatu bada.

e)Bi aurrekontu-ekitalditan jarraian finantza-desorekako egoeran egon delako. Kontuen Europako Sistemaren ondorioetarako administrazio publikotzat hartzen diren

enteei dagokienez, finantza-desorekako egoeratzat ulertuko da Kontuen Europako Sistemaren barruan finantzatzeko premia; gainerako enteen kasuan, berriz, bi kontabilitate- ekitalditan jarraian ustiaketa-emaitza gordin negatiboak edukitzea joko da finantza- desorekako egoeratzat.

f)Estatutuetan ezarritako beste edozein arrazoirengatik.

g)Ministro Kontseiluak hala erabaki duelako, desegitea erabakitzeko egintza juridikoan horretarako zehaztutako prozedurari jarraituz.

2.Organismo publiko bat aurreko zenbakiko a), b), c), d) edo f) letretan aurreikusitako desegite-arrazoietako batean badago, organismoko zuzendaritza-organo gorenaren titularrak hori jakinaraziko dio adskribatuta dagoen departamentuaren titularrari. Horretarako, bi hilabeteko epea izango du, desegiteko arrazoia gertatzen den unetik aurrera. Epe hori igarotakoan, desegiteko arrazoia gertatu arren ezer ere jakinarazi ez bada, organismo publikoa automatikoki desegingo da eta ezingo du inolako egintza juridikorik egin, salbu eta beraren likidazioa eta azkentzea efikaza dela bermatzeko behar- beharrezkoak direnak.

Bi hilabeteko epean, aurreko paragrafoan azaldu den komunikazioa jasotzen denetik aurrera, Ministro Kontseiluak desegiteko erabakia hartuko du. Erabaki horretan, likidatzaile- eginkizunak hartuko dituen Estatuko sektore publiko instituzionaleko administrazio-organoa edo entitatea izendatuko du, eta horren berri emango zaio Estatuko, Autonomia Erkidegoko eta Tokiko Sektore Publikoko Entitateen Inbentarioari, argitara dadin. Epe hori igaro eta desegiteko erabakia argitaratu ez bada, organismo publikoa automatikoki desegingo da eta ezingo du inolako egintza juridikorik egin, salbu eta beraren likidazioa eta azkentzea efikaza dela bermatzeko behar-beharrezkoak direnak.

3.Organismo publiko bat 1. zenbakiko e) letran aurreikusitako desegite-arrazoiren batean badago, organismoko zuzendaritza-organo gorenaren titularrak bi hilabeteko epea izango du arrazoi hori gertatu dela jakin denetik aurrera, Estatuaren Administrazio Orokorrari hori jakinarazteko.

Aurreko paragrafoan aipatu dena jakinarazi eta bi hilabeteko epean, organismo publikoak, Estatuko Administrazioko Kontu Hartzailetza Nagusiak aldez aurretik txostena emanda, desoreka zuzentzeko plana onetsi beharko du. Zuzentzeko plan horren barruan, Estatuaren Administrazio Orokorrak ondare-ekarpenak egin ahalko ditu aurreko aurrekontu- ekitaldian.

Zein aurrekontu-ekitalditan onetsi den, horretan eta hurrengoan aplikatuko da zuzentzeko plana. Bi ekitaldi igaro eta desoreka zuzendu ez bada, organismoko zuzendaritza-organo gorenaren titularrak adskribatuta dagoen departamentuaren titularrari jakinaraziko dio horren berri, aipatutako epe hori amaitu eta hurrengo bost egun naturalen barruan. Komunikazioa jasotakoan, 2. zenbakian aurreikusita dagoena aplikatuko da, salbu eta Ministro Kontseiluak, Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako ministroak hala proposatuta, zuzentzeko planaren iraupena luzatzea erabakitzen badu. Bost eguneko epe hori igaro eta ezer ere jakinarazten ez bada, organismo publikoa automatikoki desegingo da eta ezingo du inolako egintza juridikorik egin, salbu eta beraren likidazioa eta azkentzea efikaza dela bermatzeko behar-beharrezkoak direnak.

97.artikulua. Estatuko organismo publikoak likidatzea eta azkentzea.

1.Aurreko artikuluan azaldu den desegite-erabakia argitaratutakoan edo artikulu horretan ezarritako epeak igarotakoan erabakia argitaratu ez bada, likidazioa automatikoki hasi dela ulertuko da.

2.Likidazioa egiteko, organismo publikoaren aktibo eta pasibo guztia laga eta integratuko da, egintza bakarrean, Estatuaren Administrazio Orokorrean. Administrazio horrek ondorengotzaz hartuko ditu entitatearen eskubide eta betebehar guztiak. Likidatzaile izendatutako organo edo entitateak kasu bakoitzean zehaztuko du Estatuaren Administrazio Orokorreko zein organo edo entitatetan integratuko diren likidatutako organismo publikoko aktiboa eta pasiboa osatzen duten elementuak.

Enplegatu publikoari entitate edo organo likidatzaileko kide gisa dagokion erantzukizuna zuzenean hartuko du bere gain hura izendatu zuen entitateak edo Estatuaren Administrazio Orokorrak. Estatuaren Administrazio Orokorrak ofizioz erantzukizuna eskatu ahalko dio horretarako izendatu zuen enplegatu publikoari, baldin eta dolo, erru edo zabarkeria larria dela-eta kalte edo galeraren bat eragiten badu Administrazioaren ondasun eta eskubideetan, administrazio-legeetan ondare-erantzukizunari buruz aurreikusita dagoenaren arabera.

3.Estatuaren Administrazio Orokorra automatikoki subrogatuta geratuko da organismo publikoak desegiteko erabakia hartu den datan edo, halakorik ezean, desegiteko

arrazoia gertatu den datan bere hartzekodunekin zituen harreman juridiko nagusi zein osagarri guztietan, barnean direla geroago sortutako aktibo eta pasiboak. Subrogazio horrek ez ditu aldatuko bereganatutako obligazioen finantza-baldintzak, eta ezingo da ulertu harreman juridikoen suntsiarazpen-arrazoi modura.

4.Organismo publikoaren likidazioa amaitu ostean, hura automatikoki azkenduko da.

2.atala. Estatuko organismo autonomoak

98.artikulua. Definizioa.

1.Organismo autonomoak zuzenbide publikoko entitateak dira, eta nortasun juridiko propioa dute, baita diruzaintza eta ondare propioak eta kudeatzeko autonomia ere. Kontraprestazioa jaso dezaketen administrazio publikoaren berezko jarduerak egiten dituzte, dela sustapen-jarduerak, dela prestazio-jarduerak, zerbitzu publikoak kudeatzeko jarduerak edo interes publikoko ondasunak ekoizteko jarduerak, administrazioaren mendeko antolakunde instrumental bereiziak diren aldetik.

2.Organismo autonomoak Estatuaren Administrazio Orokorraren mendean daude, eta berari dagokio haien zuzendaritza estrategikoa egitea, jardueraren emaitzak ebaluatzea eta efikazia kontrolatzea.

3.Izendapena edozein dela ere, organismo publiko batek organismo autonomo baten izaera juridikoa duenean, bere izendapenean «organismo autonomoa» abisua edo «O.A.» laburdura agertu beharko da.

99.artikulua. Araubide juridikoa.

Organismo autonomoek arau izango dituzte hauek: lege hau, beren sorrera-legea,

beren estatutuak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legea, azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretua, azaroaren 3ko 33/2003 Legea eta aplikatu behar zaizkien administrazio-zuzenbide orokor eta bereziko gainerako arauak. Administrazio-araurik egon ezean, zuzenbide erkidea aplikatuko da.

100.artikulua. Langileen eta kontratazioaren araubide juridikoa.

1.Organismo autonomoetako langileak funtzionarioak edo lan-kontratudun langileak izango dira, eta arau izango dute apirilaren 12ko 7/2007 Legean eta funtzionario publikoen araudi erregulatzailean eta lan-arloko araudian aurreikusita dagoena.

Organismo autonomoetako organoen titularrak izendatzeko, Estatuaren Administrazio Orokorrari aplikatu behar zaizkion arauak hartuko dira kontuan.

Organismoko zuzendaritza-organo gorenaren titularrak, giza baliabideen kudeaketaren arloan, legeria espezifikoak esleitzen dizkion ahalmenak izango ditu.

Organismo autonomoak nahitaez aplikatu beharko ditu Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioak giza baliabideei buruz ematen dituen jarraibideak, eta bere sorrera-legean edo bere estatutuetan langileei buruz ezarritako araubide espezifikoa aplikatzeko hartzen dituen erabaki edo ebazpenak komunikatu beharko dizkio departamentu horri.

2.Organismo autonomoen kontratazioari dagokionez, sektore publikoko kontratazioari buruzko legerian xedatuta dagoena hartuko da kontuan. Organismo autonomoko zuzendaritza-organo gorenaren titularra kontratazio-organoa izango da.

101.artikulua. Ekonomia, finantza eta ondarearen arloko araubidea.

1.Organismo autonomoek, beren xedeak betetzeko, ondare propioa izango dute, administrazio publikoak duenaz bestelakoa; haien titulartasuneko ondasunek eta eskubideek osatuko dute ondare hori.

Beren ondasun eta eskubide propioen kudeaketa eta administrazioa, bai eta beren xedeak betetzeko adskribatzen zaizkion administrazioaren ondare direnenak ere,

azaroaren 3ko 33/2003 Legeak organismo autonomoentzat ezarritakoari jarraikiz burutuko dira.

2.Honako iturri hauetatik etor daitezke organismo autonomoen baliabide ekonomikoak:

a)Beren ondarea osatzen duten ondasunak eta baloreak.

b)Ondare horren produktuak eta errentak.

c)Estatuaren aurrekontu orokorretan egin zaizkion zuzkidura espezifikoak.

d)Administrazioaren edo entitate publikoen eskutik jasotzen dituen transferentzia arruntak edo kapital-transferentziak.

e)Entitate pribatuen eta partikularren dohaintzak, legatuak, babesak eta bestelako ekarpenak.

f)Aplikatzen zaizkien xedapenen arabera jasotzeko baimenduta dauden beste baliabide guztiak edo esleitu ahal zaizkien baliabideak.

102.artikulua. Aurrekontu, kontabilitate eta kontrol ekonomiko eta finantzarioaren alorretako araubideak.

Organismo autonomoek azaroaren 26ko 47/2003 Legean ezarritako aurrekontu, ekonomia eta finantza, kontabilitate eta kontrolaren alorretako araubideak aplikatuko dituzte.

3.atala. Estatuko enpresa-entitate publikoak

103.artikulua. Definizioa.

1.Enpresa-entitate publikoak zuzenbide publikoko entitateak dira, eta nortasun juridiko propioa dute, baita ondare propioa eta kudeatzeko autonomia ere. Gehienbat merkatuko diru-sarrerekin finantzatzen dira, eta, administrazio-ahalak baliatzeaz gain, kontraprestazioa jaso dezaketen jarduerak egiten dituzte, dela prestazio-jarduerak, dela zerbitzuak kudeatzeko jarduerak edo interes publikoko ondasunak ekoizteko jarduerak.

2.Enpresa-entitate publikoak Estatuaren Administrazio Orokorraren mendean edo hari lotutako edo haren mendeko organismo autonomo baten mendean daude, eta berari dagokio haien zuzendaritza estrategikoa egitea, jardueraren emaitzak ebaluatzea eta efikazia kontrolatzea.

3.Izendapena edozein dela ere, organismo publiko batek enpresa-entitate publiko baten izaera juridikoa duenean, bere izendapenean «enpresa-entitate publikoa» abisua edo «E.E.P.» laburdura agertu beharko da.

104.artikulua. Araubide juridikoa.

Enpresa-entitate publikoek zuzenbide pribatua dute arau. Aurrekoaren salbuespen dira haien organoen borondatea eratzea, esleituta dituzten administrazio-ahalak baliatzea eta haientzat lege honetan eta beste hauetan berariaz araututa dauden alderdiak: haien sorrera-legea, haien estatutuak, Administrazio Prozedura Erkidearen Legea, azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretua, azaroaren 3ko 33/2003 Legea eta aplikatu behar zaizkien administrazio-zuzenbide orokor eta bereziko gainerako arauak.

105.artikulua. Administrazio-ahalak baliatzea.

1.Enpresa-entitate publikoei esleitutako administrazio-ahalak hauek soilik baliatu ahalko dituzte: estatutuen arabera entitate horien barruan ahalmen hori espresuki esleituta duten organoek.

2.Hala ere, lege honen ondorioetarako, enpresa-entitate publikoetako organoak, beren administrazio-mailari dagokionez, ezin dira parekatu Estatuaren Administrazio Orokorreko organoekin, beren estatutuetan kasu bakoitzean eta ondorio jakin batzuetarako ezartzen diren salbuespenetan izan ezik.

106.artikulua. Langileen eta kontratazioaren araubide juridikoa.

1.Enpresa-entitate publikoetako langileek lan-zuzenbidea izango dute arau, artikulu honetan ezarritako espezifikazioekin eta Estatuaren Administrazio Orokorreko funtzionario publikoei buruzko salbuespenekin. Azken horiek arau izango dute apirilaren 12ko 7/2007 Legean eta funtzionario publikoen araudi erregulatzailean xedatuta dagoena edo lan-arloko araudia.

2.Entitate horietako lan-kontratudun langileak hautatzeko, erregela hauei jarraituko

zaie:

a)Zuzendaritza-kideak, entitatearen estatutuetan zehaztuko baitira, 55. artikuluko 11. zenbakian ezarritako irizpideen arabera izendatuko dira, kudeaketa publiko edo pribatuan erantzukizuneko lanpostuak betetzen izandako esperientzia kontuan hartuta.

b)Gainerako langileak berdintasun-, merezimendu- eta gaitasun-printzipioetan oinarritutako deialdi publikoaren bidez hautatuko dira.

3.Zuzendaritza-kideen nahiz gainerako langileen ordainsari-baldintzak zehaztu eta aldatzeko, Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioaren aurretiazko txostena beharko da, aldekoa.

4.Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioak kontrol espezifikoak egingo ditu, behar bezalako periodikotasunez, langile-gastuen eta giza baliabideen kudeaketaren bilakaerari buruz, aurretiaz ezarri dituen irizpideei jarraikiz.

5.Enpresa-entitate publiko bakoitzaren sorrera-legean zehaztu beharko da zein baldintzen arabera bete ahalko dituzten Estatuaren Administrazio Orokorreko funtzionarioek destino jakin batzuk aipatutako entitate horretan; halaber, enpresa-entitate publiko horri langile horien gainean dagozkion eskumenak ere ezarriko ditu; nolanahi ere, organismo autonomoek legearen arabera esleituta dituzten eskumenak izango dira.

6.Enpresa-entitate publikoen kontratazioak arau ditu sektore publikoko kontratuen legerian horretarako ezarritako aurreikuspenak.

107.artikulua. Ekonomia, finantza eta ondarearen arloko araubidea.

1.Enpresa-entitate publikoek, beren xedeak betetzeko, ondare propioa izango dute, administrazio publikoak duenaz bestelakoa, haien titulartasuneko ondasunez eta eskubideez osatua.

Beren ondasun eta eskubide propioen kudeaketa eta administrazioa, bai eta beren xedeak betetzeko adskribatzen zaizkien administrazioaren ondare direnenak ere, azaroaren 3ko 33/2003 Legeak ezarritakoari jarraikiz burutuko da.

2.Enpresa-entitate publikoak finantzatzeko hartu ahalko dituzte beren eragiketetatik jasotako diru-sarrerak, beren merkataritza-jardueren kontraprestazio gisa eskuratuak, bai eta honako iturrietatik datozen baliabide ekonomikoak ere:

a)Beren ondarea osatzen duten ondasunak eta baloreak.

b)Ondare horren produktu eta errentak eta esleitu ahal zaizkien beste baliabide

guztiak.

Salbuespen gisa, eta sorrera-legeak hala aurreikusten badu, iturri hauetatik datozen baliabide ekonomikoekin finantzatu ahalko dira:

a)Estatuaren aurrekontu orokorretan egin zaizkien zuzkidura espezifikoak.

b)Administrazio edo entitate publikoetatik etorritako transferentzia arruntak edo kapital-transferentziak.

c)Entitate pribatuen eta partikularren dohaintzak, legatuak, babesak eta bestelako ekarpenak.

3.Enpresa-entitate publikoak gehienbat merkatuko diru-sarrerekin finantzatuko dira. Ulertzen da gehienbat merkatuko diru-sarrerekin finantzatzen direla, merkatuko ekoizletzat hartzen badira Kontuen Europako Sistemaren arabera.

Horretarako, kontuan hartuko da Kontu Nazionalen Batzorde Teknikoak nola sailkatzen dituen entitate publikoak kontabilitate nazionalerako. Sailkapen hori Estatuko, Autonomia Erkidegoko eta Tokiko Sektore Publikoko Entitateen Inbentarioan jasoko da.

108.artikulua. Aurrekontu, kontabilitate eta kontrol ekonomiko eta finantzarioaren alorretako araubideak.

Enpresa-entitate publikoek azaroaren 26ko 47/2003 Legean ezarritako aurrekontu, ekonomia eta finantza, kontabilitate eta kontrolaren alorretako araubideak aplikatuko dituzte.

IV. KAPITULUA

Estatuko administrazio-agintaritza independenteak

109.artikulua. Definizioa.

1.Estatuko administrazio-agintaritza independenteak zuzenbide publikoko entitateak dira, nortasun juridiko propioa dute, eta Estatuaren Administrazio Orokorrarekin lotuta daude. Sektore ekonomiko edo jarduera jakin batzuk kanpotik arautzeko edo gainbegiratzeko eginkizunak dituzte esleituta, eta, eginkizun horiek betetzeko, independentzia funtzionala izan behar dute, edo autonomia berezia, Estatuaren Administrazio Orokorrarekiko. Hori lege-mailako arau batean zehaztu beharko da.

2.Administrazio-agintaritza independenteek, beren jardueren garapenean eta beren xedeak lortze aldera, independentziaz jardungo dute enpresa- edo merkataritza- interesekiko.

3.Izendapena edozein dela ere, entitate batek administrazio-agintaritza independentearen izaera juridikoa duenean, bere izendapenean «administrazio-agintaritza independentea» abisua edo «A.A.I.» laburdura agertu beharko da.

110.artikulua. Araubide juridikoa.

1.Administrazio-agintaritza independenteek hauek izango dituzte arau: beren sorrera-legea, beren estatutuak eta gainbegiratzen dituzten sektore ekonomikoen legeria berezia, eta, modu osagarrian eta beren izaera eta autonomiarekin bateragarria den guztian, lege honetan xedatuta dagoena, organismo autonomoentzako bereziki, bai eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legea, azaroaren 26ko 47/2003 Legea, azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretua, azaroaren 3ko 33/2003 Legea eta aplikatu behar zaizkien administrazio-zuzenbide orokor eta bereziko gainerako arauak. Administrazio-araurik egon ezean, zuzenbide erkidea aplikatuko da.

2.Administrazio-agintaritza independenteak finantza-jasangarritasunaren printzipioaren mendean egongo dira, apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoan aurreikusita dagoenaren arabera.

V. KAPITULUA

Estatuko merkataritza-sozietateak

111.artikulua. Definizioa.

1.Estatuko merkataritza-sozietatetzat hartzen da estatu-kontrola duen merkataritza- sozietatea:

a)Bai haren kapital sozialean % 50etik gorako zuzeneko partaidetza dutelako Estatuaren Administrazio Orokorrak edo 84. artikuluan xedatuta dagoenaren arabera Estatuko sektore publiko instituzionala osatzen duten entitateetako batek, Estatuko merkataritza-sozietateak barnean direla. Ehuneko hori zehazteko, hauek batuko dira: Estatuaren Administrazio Orokorrari dagokion partaidetza eta Estatuko sektore publiko

instituzionala osatzen duten entitate guztiei dagozkien partaidetzak, baldin eta kapital sozialean haietariko batzuek parte hartzen badute.

b)Bai merkataritza-sozietatea dagoelako Balore Merkatuari buruzko uztailaren 28ko 24/1988 Legearen 4. artikuluan aurreikusitako kasuan, Estatuaren Administrazio Orokorrari edo hari lotutako edo haren mendeko organismo publikoei dagokienez.

2.Izaera estatala duten merkataritza-sozietateen izendapenean nahitaez agertu beharko da «Estatuko merkataritza-sozietatea» abisua, edota horren laburdura, «E.M.S.».

112.artikulua. Printzipio gidariak.

Estatuaren Administrazio Orokorrak eta sektore publiko instituzionala osatzen duten entitateek, Estatuko merkataritza-sozietateen kapital sozialaren titular diren aldetik, xedetzat hartuko dute efizientzia, gardentasuna eta gobernamendu ona lortzea merkataritza-sozietate horien kudeaketan; horretarako, entitate bakoitzaren izaerari egokitzen zaizkion jardunbide onak eta jokaera-kodeak sustatuko dituzte. Hori guztia, deusetan galarazi gabe akziodunak Estatuko merkataritza-sozietatearen funtzionamenduari egingo dion gainbegiratze orokorra, Administrazio Publikoen Ondareari buruzko azaroaren 3ko 33/2003 Legeak aurreikusten duenez.

113.artikulua. Araubide juridikoa.

Estatuko merkataritza-sozietateek arau izango dituzte lege honetan xedatuta dagoena, azaroaren 3ko 33/2003 Legean xedatuta dagoena eta ordenamendu juridiko pribatua, salbu eta aurrekontuari, kontabilitateari, langileei, finantza-eta ekonomia-kontrolari eta kontratazioari buruzko araudia aplikatzekoa zaien gaietan. Ezingo dute inola ere eduki agintaritza publikoa baliatzea dakarren ahalmenik, hargatik eragotzi gabe legeak salbuespenez administrazio-ahalak baliatzeko aukera ematea.

114.artikulua. Sortzea eta azkentzea.

1.Estatuko merkataritza-sozietate bat sortzeko edo sozietate batek izaera hori gerora hartzeko, Ministro Kontseiluak eman beharko du baimena akordio baten bidez, zeinarekin batera joango baitira estatutuen proposamena eta jarduketa-plana, gutxienez honako hauek jasoko dituena:

a)Zer arrazoik justifikatzen duen sozietatea sortzea, dagoeneko existitzen den beste erakunde batek eginkizun horiek ezin dituelako bereganatu, bai eta bikoiztasunik ez dagoelakoa ere. Horretarako, jasota utzi beharko da azterketa egin dela lurralde eta biztanleria berberen gainean antzeko jarduerak egiten dituzten organo edo entitateen existentziari buruz, eta sozietate berria sortzeak zergatik ez duen bikoiztasunik sortzen lehendik dauden entitateekin.

b)Azterlan bat, hau justifikatzen duena: proposatzen den forma juridikoa efizienteagoa dela organismo publiko bat sortzea edo antolaketarako baztertu diren aukerako beste forma batzuk baino.

c)Urteko helburuak eta horiek neurtzeko adierazleak.

Estatuko merkataritza-sozietatea sortzeko akordioari aldeko txosten nahitaezko bat gehituko zaio, Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioak edo Estatuko Administrazioko Kontu Hartzailetza Nagusiak egina (erregelamenduz zehazten dena). Txosten horretan baloratuko da artikulu honetan aurreikusita dagoena betetzen den.

Azaroaren 26ko 47/2003 Legearen arabera sozietateek urtero egin behar duten urte anitzeko jarduketa-programaren barruan, urteko jarduketa-plan bat sartuko da, zeina sozietatearen efikazia kontrolatzeko oinarri gisa erabiliko baita. Jarduketa-plana ez bada ezarritako urtebeteko epean onartzen sozietateari egotz lekiokeen arrazoi batengatik, geldiarazi egingo dira sozietatearen alde Estatuaren aurrekontu orokorren kargura egin behar diren ekarpenak, ez-egite hori zuzentzen den arte geldiarazi ere.

2.Estatuaren Administrazio Orokorreko organo bati edo Estatuko sektore publiko instituzionaleko entitate bati egokituko zaio Estatuko merkataritza-sozietatearen likidazioa.

Enplegatu publikoari entitate edo organo likidatzailearen kide gisa dagokion erantzukizuna zuzenean bereganatuko du kide hura izendatu zuenak –entitate edo Estatuaren Administrazio Orokor–, zeinak ofizioz eskatu ahal izango baitio erantzukizuna enplegatu publikoari, dolo, erru edo zabarkeria astunik izan bada, administrazio-legeetan ondare-erantzukizunari buruz aurreikusita dagoenaren arabera.

115.artikulua. Zer erantzukizun-araubide aplikatzen zaien Estatuko merkataritza- sozietateetako administrazio-kontseiluetako kide Estatuaren Administrazio Orokorrak izendatuei.

1.Enplegatu publikoari administrazio-kontseiluko kide gisa dagokion erantzukizuna zuzenean bereganatuko du hura izendatu zuen Estatuaren Administrazio Orokorrak.

2.Estatuaren Administrazio Orokorrak ofizioz eskatu ahalko dio administrazio- kontseiluko kide izendatu zuen enplegatu publikoari erantzun dezala administrazioaren ondasun eta eskubideei eragindako kalteengatik, baldin eta dolo, erru edo zabarkeria astunik izan bada, administrazio-legeetan ondare-erantzukizunari buruz aurreikusita dagoenaren arabera.

116.artikulua. Tutoretza.

1.Sozietate anonimo baten forma duen Estatuko merkataritza-sozietate bat eratzeko baimena ematean, azaroaren 3ko 33/2003 Legearen 166.2 artikuluan aurreikusita dagoenaren arabera, Ministro Kontseiluak ministerio bati esleitu ahalko dio sozietate horren tutoretza funtzionala, ministerio horren eskumenek harreman espezifikoa badute sozietatearen xedearekin.

2.Eskumen hori espresuki esleitzen ez bada, oso-osorik Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioak baliatu beharko ditu lege honek eta azaroaren 3ko 33/2003 Legeak sozietatearen jarduera gainbegiratzeko ematen dituzten ahalak.

3.Tutoretza duen ministerioak efikazia kontrolatuko du, eta sozietateari jarraibideak emango dizkio jarduketa estrategikoko ildoei buruz; halaber, ildo horiek betearazteko lehentasunak ezarriko ditu, eta halakoak ustiapen- eta kapital-aurrekontuetan eta urte anitzeko jarduketa-programetan sartzea proposatuko du, baldin eta ados badago, finantza- alderdiei dagokienez, Estatuaren Ondarearen Zuzendaritza Nagusia (sozietateen kapitala osorik Estatuaren Administrazio Orokorrarena bada) edo kapitalaren titular den organismo publikoa.

4.Behar bezala justifikatutako salbuespenezko kasuetan, tutoretza dagokion departamentuaren titularrak sozietateei jarraibideak eman ahalko dizkie jarduera jakin batzuk egin ditzaten, halakoak egitea interes publikokoa bada.

5.Tutoretza duen ministerioak emandako jarraibideengatik ustiapen- eta kapital- aurrekontuak aldatzen badira azaroaren 26ko 47/2003 Legean xedatuta dagoenaren arabera, administrazio-organoa ezin izango da jarraibidea betetzen hasi, dagokion aldaketa egiteko eskumena duen organoaren baimenik ez badu.

6.Kasu horretan, jarraibide horiek eman zaizkien sozietateen administratzaileek arduraz jardungo dute jarraibide horiek betearazteko, eta jarraibideak betetzearen ondorioak kaltegarriak badira, salbuetsita geratuko dira Kapital Sozietateei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen uztailaren 2ko 1/2010 Legegintzako Errege Dekretuaren 236. artikuluan aurreikusitako erantzukizunetik.

117.artikulua. Aurrekontu, kontabilitate, kontrol ekonomiko eta finantzario eta langileriaren alorretako araubideak.

1.Estatuko merkataritza-sozietateek urtero egingo dute ustiapen- eta kapital- aurrekontu bat, baita urte anitzeko programaren barruan dagoen jarduketa-plan bat ere.

Aurrekontua eta plana Estatuaren Aurrekontu Orokorrean integratuko dira. Programan jasoko da sorrera-planaren hiru urtean behingo berrikuspena, 85. artikuluan azaltzen dena.

2.Estatuko merkataritza-sozietateek beren kontuak formulatu eta emango dituzte Merkataritza Kodean eta Kontabilitate Plan Orokorrean nahiz horiek garatzeko xedapenetan jasota dauden kontabilitate-arloko printzipio eta arauen arabera.

3.Kontuen Auzitegiari esleitutako eskumenak deusetan galarazi gabe, Estatuko merkataritza-sozietateen kudeaketa ekonomiko eta finantzarioa Estatuko Administrazioko Kontu Hartzailetza Nagusiaren kontrolaren mende egongo da.

4.Estatuko merkataritza-sozietateetako langileek, zuzendariak barnean direla, hauek izango dituzte arau: lan-zuzenbidea eta Estatuko sektore publikoari adskribatuta egoteagatik aplikatu behar zaizkien arauak, eta azken horien barruan sartuko dira beti aurrekontu-araudia, eta, bereziki, Estatuaren aurrekontu orokorren legeetan ezarrita dagoena.

VI. KAPITULUA

Partzuergoak

118.artikulua. Definizioa eta jarduera propioak.

1.Partzuergoak zuzenbide publikoko entitateak dira eta nortasun juridiko propio eta bereizia dute. Administrazio publiko batzuek edo sektore publiko instituzionaleko entitate batzuek sortzen dituzte beren artean edo entitate pribatuen parte-hartzearekin, guztien interes komuneko jarduerak egiteko beren eskumenen eremuan.

2.Partzuergoek sustapen jarduerak, prestazioak ematekoak edo zerbitzu publikoak elkarrekin kudeatzeko jarduerak egin ahalko dituzte, bai eta legeetan aurreikusita dauden beste guztiak ere

3.Zerbitzu publikoak kudeatzeko erabil daitezke partzuergoak, Espainiako administrazioek parte hartzen duten mugaz gaindiko lankidetza-hitzarmenen barruan, eta Espainiak gaiaren inguruan berretsitako nazioarteko hitzarmenetako aurreikuspenekin bat etorrita.

4.Partzuergoen izendapenean nahitaez agertu behar da «partzuergoa» abisua, edota horren laburdura, «P».

119.artikulua. Araubide juridikoa.

1.Partzuergoek arau izango dute lege honetan, garapeneko arau autonomikoetan eta beren estatutuetan ezarrita dagoena.

2.Lege honetan, aplikatu beharreko arau autonomikoetan eta estatutuetan partzuergoa uzteko, desegiteko, likidatzeko eta azkentzeko eskubidearen araubideari buruz aurreikusita ez dagoen guztian, Kode Zibilean sozietate zibilari buruz aurreikusita dagoena bete beharko da, salbu eta likidazio-araubidea, lege honen 97. artikuluan xedatuta dagoena aplikatuko baitzaio, eta, bestela, uztailaren 2ko 1/2010 Legegintzako Errege Dekretua.

3.Apirilaren 2ko 7/1985 Legean eta Toki Administrazioaren Arrazionalizazio eta Iraunkortasunari buruzko abenduaren 27ko 27/2013 Legean tokiko partzuergoei buruz ezarrita dauden arauek izaera osagarria izango dute lege honetan xedatuta dagoenarekiko.

120.artikulua. Adskripzio-araubidea.

1.Partzuergo bakoitzeko estatutuek zehaztuko dute zer administrazio publikori adskribatuko zaion, artikulu honetan aurreikusitakoaren arabera.

2.Behean agertzen diren irizpideekin bat etorrita, aplikazio-lehentasunaren arabera baitaude ordenatuta eta aurrekontu-ekitaldiaren lehen eguneko egoerari baitagozkio, partzuergoa administrazio publiko honi adskribatuko zaio, aurrekontu-ekitaldi bakoitzean eta epealdi horretarako:

a)Gobernu-organoetan botoen gehiengoa duenari.

b)Organo betearazleetako kideen gehiengoa izendatzeko edo kargutik kentzeko ahalmenak dituenari.

c)Zuzendaritza-kideen gehiengoa izendatzeko edo kargutik kentzeko ahalmenak dituenari.

d)Araudi berezi bati esker, partzuergoaren jardueraren gainean kontrol gehien duenari.

e)Gobernu-organoko kideen gehiengoa izendatzeko edo kargutik kentzeko ahalmenak dituenari.

f)Partzuergoak garatutako jardueraren ehuneko berrogeita hamarra baino gehiago, edo, bestela, zati handiena finantzatzen duenari, kontuan hartuta ondare-funtsaren ekarpena nahiz urtero egindako finantzaketa.

g)Ondare-funtsean partaidetza-ehuneko handiena duenari.

h)Biztanle gehien edo lurralde-hedapen handiena duenari, kontuan hartuta estatutuan definitutako helburuak pertsonei zerbitzua ematera edo lurraldearen gaineko jarduketak garatzera bideraturik dauden.

3.Partzuergoan entitate pribatuek parte hartzen badute, partzuergoak ez du irabazi- asmorik izango, eta aurreko zenbakian zehaztutako irizpideen arabera dagokion administrazio publikoari adskribatuko zaio.

4.Administrazio publiko batekiko adskripzioan aldaketarik izanez gero, arrazoia edozein dela ere, aldatu egin beharko dira partzuergoaren estatutuak, gehienez sei hilabeteko epean, adskripzioa aldatu zeneko aurrekontu-ekitaldiaren hurrengo ekitaldia hasten denetik aurrera.

121.artikulua. Langileen araubidea.

Partzuergoko langileak funtzionarioak edo lan-kontratudun langileak izango dira, eta parte hartzen duten administrazioetatik baino ez dira etorriko. Adskribatuta dauden administrazio publikoaren araubide juridikoa izango dute, eta, ordainsariei dagokienez, inoiz ez dituzte gaindituko hango lanpostu baliokideentzat ezarritakoak.

Salbuespenez, bete beharreko eginkizunen berezitasunagatik ezinezkoa bada partzuergoan parte hartzen duten administrazioetako langileak edukitzea, Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioak edo partzuergoa adskribatuta dagoen administrazioaren organo eskudunak baimena eman ahalko dio partzuergoari zuzenean kontrata ditzan langileak, aipatutako eginkizun horietan aritu daitezen.

122.artikulua. Aurrekontu, kontabilitate, kontrol ekonomiko eta finantzario eta ondarearen alorretako araubideak.

1.Zein administrazio publikori dauden adskribatuta, hari dagokion aurrekontu-, kontabilitate- eta kontrol-araubidearen mende egongo dira partzuergoak, hargatik eragotzi gabe apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoan aurreikusitakoari lotzea.

2.Partzuergoko administrazioek eman beharreko finantzaketa zehazteko, kontuan hartuko dira hala estatutuen edo hitzarmenen arabera dauden konpromisoak nola finantzaketa erreala. Horretarako, egindako ekarpen guztien benetako ordainketak aztertuko dira.

3.Edonola ere, urteko kontuen auditoretza egingo da, eta partzuergoa adskribatu zaion administrazioaren kontrol-organoaren erantzukizuna izango da hori.

4.Adskribatuta dauden administrazio publikoaren aurrekontuen parte izango dira partzuergoak, eta administrazio horren kontu orokorrean sartuko dira.

5.Adskribatuta dauden administrazio publikoaren ondare-arauek eraenduko dituzte partzuergoak.

123.artikulua. Sorrera.

1.Partzuergoak sortuko dira parte hartzen duten administrazioek, organismo publikoek edo entitateek sinatutako hitzarmenaren bitartez.

2.Estatuaren Administrazio Orokorrak edo hari lotutako edo haren mendeko organismo publiko eta entitateek parte hartzen duten partzuergoetan:

a)Partzuergoaren sorrerak lege bidez baimenduta egon behar du.

b)Sorrera-hitzarmenak Ministro Kontseiluaren aurretiazko baimena beharko du. Hitzarmena sinatzeko eskumena ezingo da delegatu, eta parte hartzen duen ministerio- departamentuaren titularrari egokituko zaio, eta organismo autonomoen eremuan, berriz, organismoko zuzendaritza-organo gorenaren titularrari, aldez aurretik txostena emana duela organismoa mendean edo lotuta duen ministerioak.

c)Hitzarmenean jasoko dira estatutuak, jarduketa-plana –92. artikuluan aurreikusita dagoenaren arabera– eta hiru urtera begira egindako aurrekontu-aurreikuspena, eta, horrez gain, aldeko txosten nahitaezko bat, Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioak egina. Sinatutako hitzarmena, estatutuak eta horien aldaketak Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira.

124.artikulua. Estatutuen edukia.

Partzuergo bakoitzaren estatutuetan zehaztuko dira zein administrazio publikori adskribatuko zaion partzuergoa, haren araubide organikoa, funtzionala eta finantzarioa, lege honetan aurreikusitakoaren arabera, bai eta alderdi hauek ere, gutxienez:

a)Egoitza, xedea, helburuak eta eginkizunak.

b)Partzuergoko partaideen identifikazioa eta kideen ekarpenak. Horretarako, apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren 8. artikuluan aurreikusitako erantzukizun- printzipioa aplikatuta, estatutuetan klausula batzuk txertatuko dira, partzuergoaren jarduerak mugatuko dituztenak partzuergoko entitateek finantzaketa-arloko konpromisoak edo edozein motatako konpromisoak betetzen ez badituzte, bai eta formula batzuk sartu ere, partzuergoko entitateek konprometitutako kopuruak ziurtatze aldera aurrekontuan jasotako jarduerak egin aurretik.

c)Gobernu- eta administrazio-organoak, eta organo horien osaera eta funtzionamendua, erabakiak hartzeko araubidea espresuki adierazita. Beste klausula batzuk sartu ahalko dira, boto-eskubidea edo erabakigintzan parte hartzeko eskubidea aldi baterako etetea aurreikusten dutenak, administrazioek edo partzuergo-entitateek partzuergoarekiko obligazioak nabarmen betetzen ez badituzte edo; batez ere, partzuergoaren jarduerak finantzatzeko konpromisoei dagokienez.

d)Desegiteko arrazoiak.

125.artikulua. Partzuergoa uzteko eskubidea baliatzeko arrazoiak eta prozedura.

1.Partzuergo bateko kideek, baldin eta partzuergo horri lege honetan edo apirilaren 2ko 7/1985 Legean xedatutakoa aplikatu behar bazaio, edozein unetan utzi ahalko dute partzuergoa; betiere, partzuergoaren iraupenari epe-mugarik jarri ez bazaio.

Partzuergoak iraupen jakina baldin badu, epe hori amaitu baino lehen utz dezake partzuergoa kideetako edozeinek, baldin eta partzuergoko kideren batek ez badu bete bere estatutu-betebeharretakoren bat, eta, bereziki, partzuergoaren sortze-xedea lortzea eragozten bada; esaterako, ez bada ondare-funtsari ekarpena egiteko obligazioa bete.

Udalerri batek zerbitzu bat emateari uzten dionean, apirilaren 2ko 7/1985 Legean xedatutakoaren arabera, eta zerbitzu hori baldin bada udalerria kide den partzuergoak ematen duenetako bat, udalerriak partzuergoa utzi ahalko du.

2.Partzuergoa uzteko eskubidea idazki batez baliatu beharko da, zeina partzuergoko gobernu-organo gorenari jakinaraziko baitzaio. Idazki horretan jasoko dira, hala badagokio, uztea eragin duen ez-betetzea –partzuergoak iraupen jakina badu–, betetzeko

errekerimendua aldez aurretik egin izana, eta errekerimenduaren osteko betetze-epea igaro izana.

126.artikulua. Partzuergoa uzteko eskubidea baliatzearen ondorioak.

1.Partzuergoa uzteko eskubidea baliatzeak partzuergoa desegitea eragiten du, salbu eta gainerako kideek, estatutuetan aurreikusita dagoena betez, partzuergoari eustea erabakitzen badute, eta partzuergoan jarraitzen badute gutxienez bi administraziok edota administrazio bati baino gehiagori lotutako edo haien mendeko gutxienez bi entitate edo organismo publikok.

2.Partzuergoa uzteko eskubidea baliatzeak partzuergoa desegitea ez dakarrenean, erregela hauek aplikatuko dira:

a)Uzte-kuota kalkulatuko da, uzteko eskubidea baliatzen duenari dagokiona. Horretarako, likidazioa eginez gero ondare garbian legokiokeen saldoaren partaidetza hartuko da aintzat, kontuan hartuta Estatutuetan xedatutako banaketa-irizpidea.

Estatutuetan halakorik aurreikusita ez badago, likidazioan legokiokeena hartuko da uzte-kuotatzat. Likidazio-kuotarik zehazten ez bada, kontuan hartuko dira bai uzteko eskubidea baliatu duenak partzuergoaren ondare-funtsari egindako ekarpenen ehunekoa bai urtez urte emandako finantzaketa. Partzuergoa uzten duen kideak ez badu ekarpenik egin, horretara beharturik ez zegoelako, hau izango da banaketa-irizpidea: partzuergoko kide izan den denboran diru-sarrerarik jaso badu, haietan izandako partaidetza.

Partzuergoak erabakiko du nola eta zer baldintzatan ordainduko den uzte-kuota, positiboa bada, bai eta uzteko eskubidea baliatzen duenari dagokion zorra nola eta zer baldintzatan ordainduko den ere, kuota negatiboa bada.

Partzuergoa benetan utziko da uzte-kuotaren zenbatekoa erabaki eta gero, kuota positiboa bada, edota zorra ordaindu eta gero, kuota negatiboa bada.

b)Baldin eta partzuergoa adskribatuta badago, legean ezarritakoaren arabera, uzteko eskubidea erabili duen administrazioari, partzuergoak erabaki beharko du zeini adskribatu, partzuergoan geratzen direnen artean, dela administrazio dela administrazio bati lotutako edo haren mendeko entitate edo organismo publiko. Legean ezarritako irizpideak aplikatuko dira horretarako.

127.artikulua. Partzuergoa desegitea.

1.Partzuergoa desegiteak haren likidazioa eta azkentzea dakar. Kasu guztietan, desegiteko arrazoia izango da partzuergoaren sortze-xedeak bete izana.

2.Partzuergoko gobernu-organo gorenak, desegiteko erabakia hartzean, likidatzaile bat izendatuko du, zeina organo edo entitate bat izango baita, partzuergoa adskribatu zaion administrazio publikoari lotua edo haren mendekoa.

Enplegatu publikoari entitate edo organo likidatzailearen kide gisa dagokion erantzukizuna zuzenean bereganatuko du kide hura izendatu zuen entitateak edo administrazio publikoak, zeinak ofizioz eskatu ahal izango baitio erantzukizuna enplegatu publikoari, hala egokituz gero dolo, erru edo zabarkeria astunik izan bada, administrazio- legeetan ondare-erantzukizunari buruz aurreikusita dagoenaren arabera.

3.Likidatzaileak partzuergoko kide bakoitzari dagokion likidazio-kuota kalkulatuko du estatutuetan xedatutakoaren arabera. Estatutuetan aurreikusita ez badago, honela kalkulatuko da kuota hori: likidatu ondorengo ondare garbiaren saldoan legokiokeen parte- hartzea, kontuan hartuta banaketa-irizpidea estatutuetan xedatutakoa izango dela.

Estatutuetan halakorik aurreikusita ez badago, kontuan hartuko dira hala partzuergoko kide bakoitzak partzuergoaren ondare-funtsari egindako ekarpenen ehunekoa nola urtez urte emandako finantzaketa. Partzuergoko kideren batek ez badu ekarpenik egin, horretara beharturik ez zegoelako, hau izango da banaketa-irizpidea: partzuergoko kide izan den denboran diru-sarrerarik jaso badu, haietan izandako partaidetza.

4.Partzuergoak erabakiko du nola eta zer baldintzatan ordaindu beharko den likidazio-kuota, emaitza positiboa den kasuetan.

5.Partzuergo-entitateek erabaki ahalko dute, estatutuetan xedatutako gehiengoaren bidez, edo, estatutuetan halakorik aurreikusten ez bada, aho batez, aktibo eta pasibo guztiak lagatzea sektore publikoko beste entitate juridikoki egoki bati, jarduerari eusteko eta azkenduko den partzuergoaren xedeak betetzeko. Aktibo eta pasibo guztiak lagatzeak berekin ekarriko du partzuergo lagatzailea azkentzea likidaziorik gabe.

VII. KAPITULUA

Estatuko sektore publikoko fundazioak

128.artikulua. Definizioa eta jarduera propioak.

1.Estatuko sektore publikoko fundazioak dira betekizun hauetakoren bat betetzen dutenak:

a)Hasierako eraketarako ekarpenean nagusi izatea, zuzen edo zeharka, Estatuaren Administrazio Orokorra edo Estatuko sektore publiko instituzionaleko edozein subjektu, edo eratu eta gero jasotzea halako ekarpen bat.

b)Fundazioaren ondarearen ehuneko 50 baino gehiago Estatuko sektore publiko instituzionaleko subjektuek ekarritako edo lagatako ondasun edo eskubideek osatzea modu iraunkorrean.

c)Fundazioaren patronatuan boto-eskubideen gehiengoa egokitzea Estatuko sektore publiko instituzionaleko ordezkariei.

2.Estatuko sektore publikoko fundazioen jarduerak dira irabazi-asmorik gabe egiten direnak interes orokorreko xedeak betetzeko, zerbitzua doan nahiz kontraprestazio baten bitartez ematen dela ere.

Sektore publikoko entitate fundatzaileen eskumenen eremuarekin zerikusia duten jarduerak soilik egin ahalko dituzte, eta haien xedeak lortzen lagundu beharko dute, baina haien eskumenak bereganatu gabe, non eta legezko aurreikuspen espresurik ez dagoen horretarako. Fundazioek ezingo dute ahal publikorik baliatu.

Estatuko sektore publikoko fundazioen izendapenean nahitaez agertu beharko da «sektore publikoko fundazioa» abisua, edota horren laburdura, «S.P.F.».

3.Fundazioaren jarduerak finantzatzeko eta fundazioa mantentzeko, aurreikusi beharko da sektore publikoko fundazioen ondarean sektore pribatuaren ekarpena ere egon daitekeela, nagusi edo maioritario izan gabe.

129.artikulua. Fundazioen adskripzio-araubidea.

1.Fundazio bakoitzeko estatutuek zehaztuko dute zer administrazio publikori adskribatuko zaion, artikulu honetan aurreikusitakoaren arabera.

2.Behean agertzen diren irizpideekin bat etorrita, aplikazio-lehentasunaren arabera baitaude ordenatuta eta aurrekontu-ekitaldiaren lehen eguneko egoerari baitagozkio, sektore publikoko fundazioa administrazio publiko honi adskribatuko zaio, aurrekontu- ekitaldi bakoitzean eta epealdi horretarako:

a)Patronatuko kide gehienak dituenari.

b)Organo betearazleetako kideen gehiengoa izendatzeko edo kargutik kentzeko ahalmenak dituenari.

c)Zuzendaritza-kideen gehiengoa izendatzeko edo kargutik kentzeko ahalmenak dituenari.

d)Patronatuko kideen gehiengoa izendatzeko edo kargutik kentzeko ahalmenak dituenari.

e)Fundazioak garatutako jardueraren ehuneko berrogeita hamarra baino gehiago, edo, bestela, zati handiena finantzatzen duenari, kontuan hartuta ondare-funtsaren ekarpena nahiz urtero egindako finantzaketa.

f)Ondare-funtsean partaidetza-ehuneko handiena duenari.

3.Fundazioan irabazi-asmorik gabeko entitate pribatuek parte hartzen badute, aurreko zenbakian zehaztutako irizpideen arabera dagokion administrazioari adskribatuko zaio fundazioa.

4.Administrazio publiko batekiko adskripzioan aldaketarik izanez gero, arrazoia edozein dela ere, aldatu egin beharko dira fundazioaren estatutuak, gehienez hiru hilabeteko epean, adskripzioa aldatu zeneko aurrekontu-ekitaldiaren hurrengo ekitaldia hasten denetik aurrera.

130.artikulua. Araubide juridikoa.

Estatuko sektore publikoko fundazioek arau dituzte lege hau, Fundazioei buruzko abenduaren 26ko 50/2002 Legea, fundazioen arloan aplikatu beharreko legeria autonomikoa eta ordenamendu juridiko pribatuan ezarrita dagoena, salbu eta aurrekontuari, kontabilitateari, finantza- eta ekonomia-kontrolari eta sektore publikoko kontratazioari buruzko araudia aplikatzekoa zaien gaietan.

131.artikulua. Kontratazio-araubidea.

Estatuko sektore publikoko fundazioen kontratazioari dagokionez, sektore publikoko kontratazioari buruzko legerian xedatuta dagoena bete beharko da.

132.artikulua. Aurrekontu, kontabilitate, kontrol ekonomiko eta finantzario eta langileriaren alorretako araubideak.

1.Estatuko sektore publikoko fundazioek urtero egingo dute ustiapen- eta kapital- aurrekontu bat, zeina Estatuaren aurrekontu orokorrarekin integratuko baita, eta beren kontuak formulatu eta aurkeztuko dituzte kontuan hartuta Kontabilitate Plan Orokor irabazi- asmorik gabeko entitateei egokituan eta hura garatzen duten xedapenetan jasotako printzipio eta arauak nahiz fundazioei buruzko indarreko araudia.

2.Estatuko sektore publikoko fundazioek azaroaren 26ko 47/2003 Legean ezarritako aurrekontu, ekonomia eta finantza, kontabilitate eta kontrolaren alorretako araubideak aplikatuko dituzte, eta Estatuko Administrazioko Kontu Hartzailetza Nagusiak kontrolatuko ditu fundaziook, hargatik eragotzi gabe Kontuen Auzitegiari esleitutako eskumenak.

3.Estatuko sektore publikoko fundazioetako langileek, zuzendariak barnean direla, hauek izango dituzte arau: lan-zuzenbidea eta Estatuko sektore publikoari adskribatuta egoteagatik aplikatu behar zaizkien arauak, eta azken horien barruan sartuko dira aurrekontu-araudia eta Estatuaren aurrekontu orokorren legeetan ezarrita dagoena.

133.artikulua. Estatuko sektore publikoko fundazioak sortzea.

1.Estatuko sektore publikoko fundazioak sortzeko edo izaera hori gerora hartzeko, lege bat egingo da, zeinak ezarriko baititu fundazioaren xedeak eta, hala badagokio, fundazioaren zuzkidurarako baliabide ekonomikoak.

2.Estatuko sektore publikoko fundazio bat sortzeko lege-aurreproiektua Ministro Kontseiluari igortzen zaionean, harekin batera bidali beharko dira estatutuen proposamena eta jarduketa-plana, 92. artikuluan aurreikusita dagoenaren arabera, eta aldeko txosten nahitaezko bat, Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioarena edo Estatuko Administrazioko Kontu Hartzailetza Nagusiarena, erregelamenduz zehazten denaren arabera.

3.Estatuko sektore publikoko fundazioen estatutuak Ministro Kontseiluaren errege- dekretu bidez onetsiko dira, bi hauek baterako proposamena eginda: Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioaren titularrak eta babesletza duen ministerioak, zeina fundazioaren estatutuetan zehaztuta egongo baita. Hala ere, Ministro Kontseiluaren erabaki bidez alda daiteke fundazioaren hasierako adskribapen-ministerioa.

134.artikulua. Babesletza.

Sektore publikoko fundazioen babesletza egikaritzea egokituko zaio adskripzio- administrazioan eskumen hori esleituta duen organoari, zeinak zainduko baitu fundazioei buruzko araudian ezarritako betebeharrak betetzen direla, hargatik eragotzi gabe fundazioek gainean duten efikazia-kontrola eta etengabeko gainbegiratzea, lege honetan aurreikusita dagoenaren arabera.

135.artikulua. Antolakuntza-egitura.

Estatuko sektore publikoko fundazioetan, Estatuko sektore publikoko subjektuek izendatuko dituzte patronatuko kide gehienak.

Enplegatu publikoari patronatuko kide gisa dagokion erantzukizuna zuzenean hartuko du bere gain hura izendatu zuen entitateak edo Estatuaren Administrazio Orokorrak. Estatuaren Administrazio Orokorrak ofizioz eskatu ahalko dio horretarako izendatu zuen enplegatu publikoari erantzun dezala administrazioaren ondasun eta eskubideei eragindako kalteengatik, baldin eta dolo, erru edo zabarkeria astunik izan bada, administrazio-legeetan ondare-erantzukizunari buruz aurreikusita dagoenaren arabera.

136.artikulua. Bat-egitea, desegitea, likidazioa eta azkentzea.

Estatuko sektore publikoko fundazioei 94., 96. eta 97. artikuluetan aurreikusita dagoen araubidea aplikatuko zaie bat egitea, desegitea, likidazioa eta azkentzea direla eta.

VIII. KAPITULUA

Estatuko sektore publikoko nortasun juridikorik gabeko funtsak

137.artikulua. Sortzea eta azkentzea.

1.Estatuko sektore publikoan, lege bidez sortuko dira nortasun juridikorik gabeko funtsak. Sorrera-arauak espresuki zehaztuko du funts horiek Estatuaren Administrazio Orokorrari adskribatuko zaizkiola.

2.Lege bidez sortu arren, erregelamendu-mailako arau bidez azkenduko dira.

3.Nortasun juridikorik gabeko funtsen izendapenean nahitaez agertu behar da «Nortasun juridikorik gabeko funtsa» abisua, edota horren laburdura, «N.J.G.F».

138.artikulua. Araubide juridikoa.

Nortasun juridikorik gabeko funtsek arau izango dute lege honetan, beren sorrera- arauan, eta aplikatu behar zaizkien administrazio-zuzenbide orokor eta bereziko gainerako arauetan xedatuta dagoena.

139.artikulua. Aurrekontu, kontabilitate eta kontrol ekonomiko eta finantzarioaren alorretako araubideak.

Nortasun juridikorik gabeko funtsak azaroaren 26ko 47/2003 Legean ezarritako aurrekontu, kontabilitate eta kontrol alorretako araubidearen mendean egongo dira.

III. TITULUA

Administrazioen arteko harremanak

I. KAPITULUA

Administrazioen arteko harremanen printzipio orokorrak

140.artikulua. Administrazioen arteko harremanen printzipioak.

1.Administrazio publikoek, jarduteko eta beste administrazio batzuekin nahiz haiei lotutako edo haien mendeko entitate edo organismoekin erlazionatzeko, printzipio hauek errespetatuko dituzte:

a)Leialtasun instituzionala.

b)Eskumen-banaketaren ordenari egokitzea, Konstituzioan, autonomia-estatutuetan eta toki-araubidearen araudian baitago ezarrita.

c)Elkarlanean aritzea, hau da, gainerako administrazio publikoekin batera jardutea xede komunak lortzeko.

d)Lankidetzan aritzea, administrazio publiko bik edo gehiagok, borondatez eta beren eskumenak baliatuz, ekintza komun baterako konpromiso espezifikoak beren gain hartzen badituzte.

e)Koordinazioa; horren arabera, administrazio publiko batek, eta, bereziki, Estatuaren Administrazio Orokorrak, arlo berberaren eraginpean dauden administrazio publikoen jarduketen koherentzia bermatu behar du, emaitza komun bat lortze aldera, Konstituzioak eta gainerako ordenamendu juridikoak hala aurreikusten badute.

f)Baliabide publikoen kudeaketaren efizientzia, guztien baliabideen erabilera partekatuz, salbu eta hori egitea ezinezkoa bada edo aprobetxamendu hoberako justifikatzen bada.

g)Administrazio publiko bakoitzaren erantzukizuna bere betebehar eta konpromisoak betetzean.

h)Bermea eta berdintasuna herritar guztiek administrazioekiko harremanetan eskubideak baliatzean.

i)Lurraldearteko elkartasuna, Konstituzioaren arabera.

2.Titulu honetan aurreikusita ez dagoen guztian, Estatuaren Administrazio Orokorraren edo autonomia-erkidegoetako administrazioen eta toki-administrazioa osatzen duten entitateen arteko harremanek toki-araubidearen oinarrizko legeria izango dute arau.

II. KAPITULUA

Elkarlan-eginbeharra

141.artikulua. Administrazio publikoen arteko elkarlan-eginbeharra.

1.Administrazio publikoek:

a)Errespetatu egin beharko dute beste administrazioen eskumen-egikaritza legitimoa.

b)Ongi neurtu beharko dituzte, norberaren eskumenak baliatzerakoan, ukitutako interes publiko guztiak, eta, zehazki, gainerako administrazioek kudeatu behar dituztenak.

c)Gainerako administrazioei behar duten informazioa eman beharko diete haien eskumenak baliatuz egiten duten jarduerari buruz, edo herritarrek arlo bati buruzko informazio osoa eskuratu ahal izateko beharrezkoa den informazioa eman beharko dute.

d)Norberaren eremuan laguntza eman beharko diete gainerako administrazioei, beren eskumenak modu efikazean baliatzeko eskatzen dutenean.

e)Elkarlan-eginbeharretik eratorritako betebeharrak eta arau bidez ezartzen diren gainerakoak bete behar dituzte.

2.Eskatutako laguntza eta elkarlana bakar-bakarrik uka daitezke eskatu zaion organismo publiko edo entitateak laguntza hori emateko ahalmenik ez badu bere araudi espezifikoan aurreikusitakoaren arabera, horretarako baliabide nahikorik ez badauka edo laguntza emateak kalte astuna ekartzen badie organismoak babestu beharreko interesei edo bere eginkizunak betetzeari, edo eskatutako informazioa konfidentziala edo erreserbatua bada. Laguntza ukatuz gero, komunikatu egin behar zaio administrazio eskatzaileari, arrazoiak emanez.

3.Estatuaren Administrazio Orokorrak, autonomia-erkidegoetako administrazioek eta toki-entitateetakoek elkarlanean aritu behar dute eta elkarri laguntza eman egintzen betearazpenean, egintzok bakoitzaren lurralde-eremutik kanpo egiteko edo ondorioak izateko direnean. Elkarlan-eginbeharrak kostuak sorraraziz gero, jasanarazi ahalko dira, hala erabakitzen bada.

142.artikulua. Elkarlanerako teknikak.

Elkarlan-eginbeharretik eratortzen diren betebeharrak honako teknika hauen bidez beteko dira:

a)Eskaera jaso duen organismo publiko edo entitateak eskueran dituen informazio, datu, dokumentu edo frogabideak ematea, baldin eta administrazio eskatzaileak halakoak eduki behar baditu bere eskumenak baliatzeko.

b)Administrazio-informaziorako sistema integratuak sortu eta mantentzea, datu eguneratu, oso eta iraunkorrak edukitzeko Estatuko lurralde osoko administrazio- jardueraren eremuei buruz.

c)Laguntza- eta sorospen-eginbeharra, beste administrazio batzuek beren eskumenak hobeto baliatzeko formulatutako eskaerei arreta eskaintzearren; bereziki, haien administrazio-jardueraren ondoreak beren lurralde-eremutik kanpo hedatzen badira.

d)Lege batean aurreikusitako beste guztiak.

III. KAPITULUA

Lankidetzako harremanak

1.atala. Lankidetzarako teknikak

143.artikulua. Administrazio publikoen arteko lankidetza.

1.Administrazioak interes orokorraren zerbitzurako lankidetzan arituko dira eta, borondatez, beren eskumenak printzipio horretarako modurik onenean baliatzea erabaki ahalko dute.

2.Lankidetza-harremanak formalizatzeko, alderdiek onarpen espresua eman beharko dute lankidetza-organoen akordioetan edo hitzarmenetan.

144.artikulua. Lankidetzarako teknikak.

1.Lankidetza-printzipioa betetzeko, interesa duten administrazioek egokientzat jotzen dituzten teknikak erabili ahalko dira, esaterako honako hauek:

a)Lankidetza-organoetan parte hartzea, administrazio publiko batzuen eskumenen barruan sartzen diren arloetan neurriak eztabaidatu eta, hala badagokio, erabakitzeko.

b)Beste administrazio publiko batzuetako organo aholku-emaileetan parte hartzea.

c)Administrazio publiko batek beste administrazio baten mendean edo hari lotuta dauden organismo publiko edo entitateetan parte hartzea.

d)Beste administrazio publiko batzuei bitarteko material, ekonomiko edo pertsonalak ematea.

e)Administrazioarteko lankidetzan aritzea, arlo jakin bateko araudi erregulatzailea modu koordinatuan aplikatzeko.

f)Nahitaezkoak ez diren txostenak egitea, administrazio batzuek eta besteek beren irizpidea adieraz dezaten haien eskumenetan eragina duten proposamen edo jarduketei buruz.

g)Ondare-arloko lankidetza-jarduketak, barnean direla titulartasun-aldaketak eta ondasunak lagatzea, ondare-legerian ezarrita baitaude.

h)Legean aurreikusitako beste guztiak.

2.Lankidetza formalizatzeko egiten diren hitzarmen eta akordioetan, halakoak sinatzen dituzten alderdiek beren gain hartzen dituzten baldintza eta konpromisoak aurreikusiko dira.

3.Administrazio publiko bakoitzak erregistro elektroniko eguneratu bat edukiko du, zeinak administrazio horrek parte hartzen duen lankidetza-organoak eta sinatu dituen hitzarmenak jasoko baititu.

2.atala. Lankidetzarako teknika organikoak

145.artikulua. Lankidetza-organoak.

1.Lankidetza-organoak aldeaniztunak edo aldebikoak dira, esparru orokor edo berezikoak. Estatuaren Administrazio Orokorreko, autonomia-erkidegoen administrazioetako edo Ceuta eta Melilla hirietako ordezkariek edo, hala dagokionean, toki- entitateetako ordezkariek eratzen dituzte, administrazio publiko bakoitzak dituen eskumenak hobeto baliatzeko jarduketak borondatez erabakitzeko.

2.Lege honetan xedatutakoak eta aplikatu behar zaizkien xedapen espezifikoek eraenduko dituzte lankidetza-organoak.

3.Estatuaren Administrazio Orokorra partaide den administrazio publikoen arteko lankidetza-organoak Lankidetza Organo eta Tresnen Estatuko Erregistroan inskribatu beharko dira, haiek eratzeko bilkura baliozkoa izan dadin.

4.Lankidetza-organoek akordioak egin ahalko dituzte prozedura sinplifikatu bidez eta alderdiek ondoz ondo sinatuta, zuzenbidean onartutako moduetako edozeinen bidez, ados jarrita ezartzen denaren arabera, salbu eta alderdietako bat aurka badago.

146.artikulua. Presidenteen Konferentzia.

1.Presidenteen Konferentzia Nazioko Gobernuaren eta autonomia-erkidegoetako gobernuen arteko lankidetzarako organo aldeaniztuna da. Biltzarreko kideak dira Gobernuko presidentea –Konferentziako burua– eta autonomia-erkidegoetako eta Ceuta eta Melilla hirietako lehendakariak.

2.Presidenteen Konferentziaren xedea da Estatuarentzat eta autonomia- erkidegoentzat interesgarriak diren gaiak eztabaidatzea eta akordioak egitea. Bilerak prestatzeko, batzorde batek laguntza ematen du. Batzorde horretako kideak dira Gobernuko ministro bat –batzordeko burua– eta autonomia-erkidego bakoitzeko kontseilari bat.

147.artikulua. Konferentzia sektorialak.

1.Konferentzia sektoriala lankidetza-organo aldeaniztuna da, eremu sektorial jakin batean aritzen dena. Konferentziako burua da gaiaren arabera eskuduna den Gobernuko kidea, Estatuaren Administrazio Orokorraren ordezkari gisa, eta Konferentziako kideak gobernu-kontseiluetako kideak dira, autonomia-erkidegoen eta Ceuta eta Melilla hirien ordezkari gisa.

2.Konferentzia sektorialak, edo beste izen batekin haien araubide juridikoaren mendean dauden organoak, Lankidetza Organo eta Tresnen Estatuko Erregistro Elektronikoan inskribatu beharko dira, behar bezala eratzeko.

3.Konferentzia sektorial bakoitzak kideek berek onetsitako antolaketako eta funtzionamenduko barneko erregelamendua izango du.

148.artikulua. Konferentzia sektorialen eginkizunak.

1.Konferentzia sektorialek aholkua emateko, erabakiak hartzeko edo koordinatzeko eginkizunak bete ditzakete, gai komunei buruzko akordioak lortzeari begira.

2.Bereziki, konferentzia sektorialek eginkizun hauek edukiko dituzte, besteak beste:

a)Informazioa jasotzea Nazioko Gobernuaren edo autonomia-erkidegoetako gobernu-kontseiluen lege-aurreproiektuei eta erregelamendu-proiektuei buruz, beste administrazio publikoen eskumenen esparruari zuzenean eragiten diotenean edo aplikatu beharreko araudi sektorialean hala aurreikusita dagoenean, dela osoko bilkuraren bitartez, dela horretarako agindutako batzorde edo lantaldearen bitartez.

b)Autonomia-erkidegoen artean berariazko lankidetza-planak ezartzea dagokien arloan, ahal dela bikoiztasunik ez sortzeko, eta zerbitzu publikoen efizientzia handiagoa lortzeko.

c)Administrazio publiko batzuek eta besteek beren eskumenak baliatuz programatutako jarduketei buruzko informazioa trukatzea, beste administrazio batzuei eragin ahal badiete.

d)Informazioa trukatzeko mekanismoak ezartzea, bereziki eduki estatistikoko informaziorako.

e)Konferentzia sektorialaren eta haren lan-metodoaren barne-antolaketa erabakitzea.

f)Aurrekontu-kredituak lurraldeka banatzeko eta ekitaldi ekonomikoaren hasieran banatzeko oinarrizko irizpide objektiboak ezartzea, azaroaren 26ko 47/2003 Legean aurreikusita dagoenaren arabera.

149.artikulua. Konferentzia sektorialen bileren deialdia.

1.Konferentzia sektorialaren buru den ministroak egin behar du, bere kabuz, bileren deialdia, gutxienez urtean behin, edo kideen herenak gutxienez eskatzen duenean. Kideen herenak gutxienez eskatzen badu, eskaeraren barruan gai-zerrendaren proposamena sartu beharko da.

2.Deialdia behar besteko aurrerapenarekin eta beharrezkoak diren dokumentuekin batera egin beharko da, eta bilkura bakoitzerako aurreikusitako gai-zerrenda jaso beharko da; ezingo da aztertu gai-zerrendan ez dagoen gairik, salbu eta konferentzia sektorialeko kide guztiak horrekin ados badaude. Bilera bakoitzaren gai-zerrenda buruak proposatuko du. Aztertu beharreko gai bakoitza aholkua emateko, erabakia hartzeko edo koordinatzeko den zehaztu beharko da.

3.Konferentzia sektorialaren bilera arau-proiektu bati buruzko txostena egiteko eta ez besterako bada, deialdia egiteko, eratzeko eta akordioak egiteko bitarteko elektronikoak, telefonoa edo ikus-entzunezko baliabideak erabili ahalko dira haien arteko komunikazioa eta egintza-batasuna bermatzeko, adibidez bideokonferentzia edo posta elektronikoa. Ulertuko da burutza dagoen lekuan egin direla akordioak, konferentzia sektorialaren barne funtzionamenduko erregelamenduan ezartzen den prozeduraren arabera.

Zenbaki honetan aurreikusita dagoenaren arabera, aktak egiteko eta bidaltzeko bitarteko elektronikoak erabili ahalko dira.

150.artikulua. Konferentzia sektorialen idazkaritza.

1.Konferentzia sektorial bakoitzak idazkari bat izango du. Idazkaria konferentzia sektorialeko buruak izendatuko du.

2.Konferentzia sektorialeko idazkariak gutxienez eginkizun hauek izango ditu:

a)Bilerak prestatzea eta bileretara joatea; hitz egiteko eskubidea izango du, baina botorik ez.

b)Buruak aginduta, konferentzia sektorialaren bilkuren deialdia egitea.

c)Konferentzia sektorialeko kideen komunikazio-egintza oro jasotzea: jakinarazpenak, datu-eskaerak, zuzenketak edo ezagutu behar duen beste edozein idazki.

d)Bilkuren aktak idatzi eta haien fede ematea.

e)Kontsulten, gomendioen eta onetsitako akordioen ziurtagiriak egitea eta bilerak egiteagatik sortutako dokumentuak zaintzea.

f)Idazkari izateak berez dakartzan gainerako eginkizun guztiak betetzea.

151.artikulua. KONFERENTZIA SEKTORIALAREN ERABAKI MOTAK.

1.Erabakiak hartzeko, aldez aurretik konferentzia sektorialeko kideek botazioa egin behar dute. Botazio hori administrazio publiko bakoitzak duen ordezkaritzak egingo du, eta ez administrazio publiko bakoitzeko kide guztiek.

2.Konferentzia sektorialak hartzen dituen erabakiak honelakoak izan daitezke:

a)Akordioa: eremu bakoitzaren eskumenak baliatuz jarduteko konpromisoa dakar. Nahitaez bete beharrekoak eta zuzenean exijitu beharrekoak dira, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean aurreikusita dagoenaren arabera, aurkako botoa eman dutenentzat izan ezik, geroago sinatzea erabakitzen ez badute. Akordioa aktan ziurtatuko da.

Estatuaren Administrazio Orokorrak koordinazio-eginkizunak betetzen dituenean, Konstituzioan ezarritako dagokion arloko eskumen-banaketaren ordenaren arabera, konferentzia sektorialean egiten den akordioa –akordio horretan sartuko dira emandako boto partikularrak– nahitaez bete beharko dute konferentzia sektoriala osatzen duten administrazio publiko guztiek, haien botoa aurkakoa zein aldekoa dela ere, eta eskatu beharrekoak dira uztailaren 13ko 29/1998 Legean ezarrita dagoenaren arabera. Akordioa aktan ziurtatuko da.

Konferentzia sektorialek plan bateratu aldeaniztunak egin ahalko dituzte Estatuaren Administrazio Orokorraren eta autonomia-erkidegoetakoaren artean, helburu komunak lortzea helburu duten jarduketa bateratuk konprometitzeko. Plan horiek konferentzia sektorialaren akordio izaera izango dute, eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira.

Planak onesteko akordioan, honako elementu hauek zehaztu beharko dira, haien izaera kontuan hartuta eta aurrekontu-legerian ezarrita dagoenaren arabera:

1.a Bete behar diren interes komuneko helburuak.

2.a Administrazio bakoitzak egin beharreko jarduketak.

3.a Administrazio bakoitzak jarri beharreko giza baliabideak eta baliabide materialak. 4.a Finantza-baliabideak jartzeko konpromisoak.

5.a Planen iraupena, eta planen jarraipena egiteko, ebaluatzeko eta aldatzeko modua.

b)Gomendioa: halakoen xedea konferentzia sektorialak kontsultatu dioten gai bati buruz duen iritzia azaltzea da. Konferentzia sektorialeko kideek hitz ematen dute arlo horretako haien jarduketaren xedea bat datorrela gomendioan aurreikusita dagoenarekin; aurkako botoa eman dutenek salbu, geroago sinatzea erabakitzen ez duten bitartean. Kide batek gomendioari jarraitzen ez badio, horretarako arrazoiak eman beharko ditu, eta justifikazio hori dagokion espedienteari erantsi beharko dio.

152.artikulua. BATZORDE SEKTORIALAK ETA LANTALDEAK.

1.Batzorde sektoriala konferentzia sektorialaren lanerako eta laguntzarako organo orokorra da, eta kide hauek eratzen dute: dagokion ministroak beren-beregi izendatutako estatu-idazkariak edo Estatuaren Administrazio Orokorreko organo gorenak –hura izango da batzordearen buru–, autonomia-erkidego bakoitzeko ordezkari batek eta Ceuta hiriko ordezkari batek eta Melilla hiriko ordezkari batek. Batzorde sektorialaren idazkaritzako eginkizunak dagokion ministerioko funtzionario batek egingo ditu.

Konferentzia sektorialaren funtzionamenduko barneko erregelamenduan hala aurreikusten bada, batzorde sektorialek eta lantaldeek jarduteko bitarteko elektronikoak, telefoniko edo ikus-entzunezkoak erabili ahalko dituzte haien arteko komunikazioa eta egintza-batasuna bermatzeko, adibidez bideokonferentzia edo posta elektronikoa. Ulertuko

da burutza dagoen lekuan egin direla akordioak, konferentzia sektorialaren barne funtzionamenduko erregelamenduan ezartzen den prozeduraren arabera.

2.Honako eginkizun hauek beteko ditu batzorde sektorialak:

a)Konferentzia sektorialaren bilerak prestatzea. Horretarako, deialdiaren gai- zerrendako gaiak aztertuko ditu.

b)Konferentzia sektorialak egindako akordioen jarraipena egitea.

c)Eratutako lantaldeen jarraipena eta ebaluazioa egitea.

d)Konferentzia sektorialak agintzen dizkion beste eginkizun guztiak.

3.Konferentzia sektorialek lantalde iraunkor edo aldi baterakoak sortu ahalko dituzte, konferentzia sektorialak edo batzorde sektorialak esleitzen dizkieten zeregin teknikoak egiteko. Lantalde horiek osatuko dituzte konferentzia sektorial horretako kide diren administrazio publikoetako zuzendari nagusiek, zuzendariorde nagusiek edo baliokideek. Lantalde horietan parte hartzeko, aztertu beharreko arloan prestigio handia duten adituak gonbidatu ahalko dira.

Lantaldeko zuzendaria Estatuaren Administrazio Orokorreko ordezkari bat izango da. Lantalde horretako kide gehienen aldeko botoarekin, hark eskatu ahalko du lantaldean parte hartzeko aukera izan dezatela ukitutako interesak ordezkatzen dituzten antolakundeek, proposamenak eskatzeko edo kontsultak egiteko.

153.artikulua. ALDEBIKO LANKIDETZA-BATZORDEAK.

1.Aldebiko lankidetza-batzordeak alde bik osatutako lankidetza-organoak dira, Estatuaren Administrazio Orokorra ordezkatzen duten Gobernuko kideak eta autonomia- erkidegoko gobernu-kontseiluko kideak edo Ceuta hiriko edo Melilla hiriko ordezkariak hainbana biltzen dituztenak.

2.Aldebiko lankidetza-batzordeek aholkua emateko eta akordioak egiteko eginkizunak betetzen dituzte, baldin eta akordio horien xedea administrazioen arteko koordinazioa hobetzea bada, bereziki autonomia-erkidegoari, Ceuta hiriari edo Melilla hiriari eragiten dieten gaietan.

3.Beren jarduera egiteko, aldebiko lankidetza-batzordeek lantaldeak sortu ahalko dituzte, eta batzordeetarako bilera-deiak egiteko eta akordioak hartzeko bideokonferentzia edo bitarteko elektronikoak erabili ahalko dituzte.

4.Aldebiko lankidetza-batzordeek hartutako erabakiek akordio forma izango dute, eta, espresuki hala aurreikusten bada, nahitaez bete beharko dituzte sinatzen duten bi administrazioek, eta, kasu horretan, exijitu egin ahalko dira, uztailaren 13ko 29/1998 Legean ezarrita dagoenaren arabera. Akordioa aktan ziurtatuko da.

5.Artikulu honetan ezarrita dagoena aplikatzeak ez ditu eragotziko autonomia- estatutuetan aldebiko batzordeen antolaketaren eta eginkizunen arloan ezarritako oinarrizko xedeetarako finkatzen diren berezitasunak.

154.artikulua. KOORDINAZIORAKO LURRALDE-BATZORDEAK.

1.Lurralde-hurbiltasunarengatik edo administrazio-eginkizunak bateratzeagatik beharrezkoa bada, koordinaziorako lurralde-batzordeak sortu ahalko dira. Batzorde aldeaniztun horiek bat datozen lurraldeetako edo lurralde mugakideetako administrazioen artean sortu ahalko dira, zerbitzuak ematearen koordinazioa hobetzeko, bikoiztasunak prebenitzeko eta zerbitzuen efizientzia eta kalitatea hobetzeko. Arloaren arabera ukitutako administrazioen arabera, batzorde horiek honela egongo dira osatuta:

a)Estatuaren Administrazio Orokorreko ordezkariak eta toki-entitateetako ordezkariak.

b)Autonomia-erkidegoetako ordezkariak eta toki-entitateetako ordezkariak.

c)Estatuaren Administrazio Orokorreko ordezkariak, autonomia-erkidegoetako ordezkariak eta toki-entitateetako ordezkariak.

2.Koordinaziorako lurralde-batzordeek hartutako erabakiek akordio forma hartuko dute. Akordio horiek aktan ziurtatuko dira, eta nahitaez bete beharrekoak izango dira sinatzen duten administrazioentzat, uztailaren 13ko 29/1998 Legean ezarrita dagoenaren arabera.

3.Deialdien eta idazkaritzaren araubidea 149. eta 150. artikuluetan konferentzia sektorialetarako ezarritako berbera izango da, salbu eta idazkari-eginkizunak nork bete behar dituen arautzen duen erregela, idazkaria barneko funtzionamenduko erregelamenduaren arabera izendatuko baita.

IV. KAPITULUA

Administrazioen arteko harreman elektronikoak

155.artikulua. Administrazio publikoen arteko datu-transmisioak.

1.Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta lege hori garatzeko araudian xedatutakoaren arabera, administrazio bakoitzak irispidea erraztu egin beharko du interesdunen inguruan dauzkan datuak gainerako administrazio publikoek eskuratu ahal izan ditzaten, eta zehaztu egingo du zein baldintza, protokolo eta irizpide funtzional edo tekniko behar diren datu horiek segurtasun-, osotasun- eta eskuragarritasun-berme handienekin eskura jartzeko.

2.Datu hauek baizik ez dira eskainiko aurreko paragrafoan aipatutako eran: gainerako administrazioek, beren eskumeneko prozedurak eta jarduketak dagokien araudi erregulatzailearen arabera izapidetzeko eta ebazteko, interesdunei eskatzen dizkietenak.

3.Estatuaren Administrazio Orokorrak, autonomia-erkidegoetako administrazioek eta toki-entitateek behar diren neurriak hartuko dituzte, eta bakoitzak bere eremuan behar diren teknologiak sartuko ditu, erakunde horietako sareen arteko konexioa ahalbidetzeko eta, horrela, komunikazio-sare bat sortzeko, administrazio publikoen informazio-sistemak elkarrekin konektatzeko eta administrazioen artean informazioa eta zerbitzuak trukatu ahal izateko, bai eta Europar Batasuneko erakundeen eta beste estatu kide batzuetako erakundeen sareekin konektatzeko.

156.artikulua. Elkarreragingarritasunaren Eskema Nazionala eta Segurtasunaren Eskema Nazionala.

1.Elkarreragingarritasunaren Eskema Nazionalean informazioaren, formatuen eta aplikazioen segurtasuna bermatzeko eta haiek kontserbatzeko eta normalizatzeko irizpideak eta gomendioak sartzen dira. Hain zuzen ere, administrazio publikoek kontuan izan beharko dituzte irizpide eta gomendio horiek, elkarreragingarritasuna bermatuko duten erabaki teknologikoak hartzeko.

2.Segurtasunaren Eskema Nazionalaren xedea da, lege honen esparruan, bitarteko elektronikoen erabilerari dagokionez segurtasun-arloko politika ezartzea, eta landutako informazioaren segurtasuna bermatzen duten oinarrizko printzipioek eta gutxieneko betekizunek eratzen dute eskema hori.

157.artikulua. Administrazioaren jabetzakoak diren sistemak eta aplikazioak berrerabiltzea.

1.Administrazioek hala eskatzen duen administrazioaren esku jarriko dituzte beren zerbitzuek garatu dituzten aplikazioak edo kontratatu direnak, baldin eta jabetza intelektualeko eskubideak haien titulartasunpean badaude, non eta arauren batek ez duen aplikazio horiei lotutako informazioa bereziki babesten. Administrazio lagatzaileek eta lagapen-hartzaileek lagatako aplikazioen eskurapen- edo fabrikazio-kostua jasanaraztea erabaki ahalko dute.

2.Aurreko zenbakian aipatzen diren aplikazioak iturri irekiko aplikaziotzat jo ahalko dira, baldin eta horrela administrazio publikoaren funtzionamenduan gardentasun handiagoa lortzen bada edo herritarrak informazio-gizartean sartzea sustatzen bada.

3.Administrazio publikoek aplikazio bat eskuratu, garatu edo bizitza-ziklo osoan mantendu aurretik, hori guztia baliabide propioekin nahiz egokiak diren zerbitzuak kontratatuz egiten dela ere, Estatuaren Administrazio Orokorraren mendeko aplikazioen direktorio orokorrean kontsultatu beharko dute halakoak berrerabiltzeko moduko konponbideak dauden, bete nahi diren beharrizan, hobekuntza edo eguneraketak guztiz edo zati batean betetzeko, betiere elkarreragingarritasun- eta segurtasun-arloko betekizun teknologikoek horretarako aukera ematen badute.

Direktorio horretan agertuko dira Estatuaren Administrazio Orokorrean dauden aplikazio eskuragarriak nahiz gainerako administrazioetako aplikazioen direktorio integratuetan eskuragarri daudenak.

Guztiz edo zati batean berrerabiltzeko eskuragarri dagoen konponbide bat badago, administrazio publikoek hori erabili beharko dute nahitaez, salbu eta hori ez berrerabiltzeko erabakia justifikatuta badago efizientziari dagokionez, Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren 7. artikuluaren arabera.

158.artikulua. Administrazioen arteko teknologia-transferentzia.

1.Administrazio publikoek aplikazioen direktorio eguneratuak edukiko dituzte, libreki berrerabiltzeko, Elkarreragingarritasunaren Eskema Nazionalean xedatutakoaren arabera. Direktorio horiek elkarreragingarriak izan beharko dute Estatuaren Administrazio Orokorraren direktorio orokorrarekin, bateragarritasun informatikoa eta konexioa bermatzeko.

2.Estatuaren Administrazio Orokorrak aplikazioen direktorio orokor bat izango du, aplikazio horiek berriro erabili ahal izateko; era berean, aplikazioak edozeinek berriz erabiltzeko laguntza eskainiko du eta aplikazio, formatu eta estandar komunen garapena bultzatuko du, elkarreragingarritasunaren eta segurtasunaren eskema nazionalen esparruan.

Lehen xedapen gehigarria. Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Historikoetako administrazioa.

Euskal Autonomia Erkidegoan, bigarren artikuluan xedatutakoari dagokionez, administrazio publiko izango dira foru-aldundiak eta haien mendean edo haiekin lotuta dauden administrazio instituzionalak.

Bigarren xedapen gehigarria. Gobernuak Ceuta eta Melilla hirietan dituen ordezkariak.

1.Ceuta eta Melilla hirietan Gobernuaren ordezkari bana egongo da, lurralde horretan Nazioko Gobernua ordezkatuko duena.

2.Lege honetan Gobernuak autonomia-erkidegoetan dituen ordezkariak aipatzen direnean, ulertuko da Gobernuak Ceuta eta Melilla hirietan dituen ordezkariak ere aipatzen direla.

3.Ceuta eta Melilla hirietan, Gobernuaren ordezkariari laguntzeko batzorde bat egongo da. Batzorde horretako burua Gobernuaren ordezkaria bera izango da, eta idazkari nagusiak eta lurralde-zerbitzuetako arduradunek osatuko dute. Gobernuaren ordezkariak egokitzat jotzen dituen lurralde-organo eta -zerbitzuetako titularrek joan beharko dute batzorde horren bilkuretara, integratuta egon zein ez.

Hirugarren xedapen gehigarria. Ceuta eta Melilla hiriekiko harremanak.

Estatuaren Administrazio Orokorraren eta autonomia-erkidegoetako administrazioen arteko harremanei buruz lege honetan xedatutako hori bera izango da Ceuta eta Melilla hiriekiko harremanetan erabiliko dena, betiere estatutuaren bitartez bereganatutako eskumenak baliatzeari dagokion heinean.

Laugarren xedapen gehigarria. Estatuko entitate eta organismo publikoak egokitzea.

Lege hau indarrean jartzen denean Estatuaren sektore publikoa osatzen duten entitate eta organismo publiko guztiak legearen edukiari egokitu beharko zaizkio hiru urteko epean, Legea indarrean jartzen denetik aurrera zenbatuta, eta egokitzen amaitu arte beren araudi espezifikoak eraenduko ditu.

Egokitzeko prozesuan zaindu egingo dira organismo eta entitateek gaur egun langileria, ondare, aurrekontu-araubide, kontabilitate eta kontrol ekonomiko eta finantzarioaren arloetan nahiz finantzaketa-agente gisa egindako eragiketen arloan dituzten berezitasunak, barne hartuta, azken eragiketa horiek direla-eta, hala badagokio, ordenamendu juridiko pribatuaren mendean jartzea. Berezitasunak zaindu egingo dira baldin eta egokitzeko unean diru-sarreren eta gastuen kontrolean finantza-desoreka sortzeko moduko gabezia handirik sortu ez badute.

Botere esleitzaile ez diren entitateek berezitasun hori zainduko dute Europako Erkidegoko araudiaren aurka ez doan guztian.

Espainiako ekonomia eta enpresa nazioartekotzearen aldeko sustapena egitea xede duten entitateek, gainera, eta muga berberekin, laguntzen arloko berezitasunak zainduko dituzte Europako Erkidegoko araudiaren aurka ez doan guztian.

Bosgarren xedapen gehigarria. Estatuko organismo publikoen zerbitzu erkideen kudeaketa partekatua.

1.Lege hau indarrean jartzen denean Estatuko sektore publikoa osatzen duten organismo publikoek beren zerbitzu erkideen antolaketa eta kudeaketa konpartituko dute, salbu eta ez konpartitzeko erabakia berariazko memoria batean justifikatzen bada –zeina Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioari bidaliko baitzaio–, eta justifikazioaren funtsa efizientzia-arrazoiak badira, Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren 7. artikuluaren arabera, segurtasun nazionaleko arrazoiak, edo antolaketa eta kudeaketa partekatuak eragina duenean organismo publikoaren independentzia kontuan harturik modu autonomoan eman beharreko zerbitzuetan.

2.95. artikuluan aipatu diren zerbitzu erkideak modu partekatuan antolatu eta kudeatzeko, hiru bide daude:

a)Ogasun publikoan eskumena duen departamentuak edo hari lotuta edo haren mendean dagoen organismo autonomo batek koordinatzea.

b)Organismo publikoa zein departamenturi lotuta edo zein departamenturen mendean dagoen, departamentu horrek koordinatzea.

c)Organismo publikoa zein organismo publikori lotuta edo zein organismo publikoren mendean dagoen, organismo publiko horrek koordinatzea.

Seigarren xedapen gehigarria. Dauden Estatuko baliabide propioak eraldatzea.

Lege hau indarrean jartzen denean Estatuko baliabide propio diren entitate eta organismo publiko guztiak lege honetan xedatutakoari egokitu beharko zaizkio, Legea indarrean jarri eta sei hilabeteko epean.

Zazpigarren xedapen gehigarria. Lankidetza Organo eta Tresnen Estatuko Erregistro Elektronikoa.

1.Estatuaren Administrazio Orokorrak erregistro elektroniko eguneratu bat edukiko du, zeinak jasoko baititu bera edo berari lotuta edo beraren mende dauden organismo publiko edo entitateak partaide diren lankidetza-organoak eta gainerako administrazio publikoekin egindako hitzarmenak. Erregistro hau Administrazio Publikoen Estatu Idazkaritzaren mendean egongo da.

2.Lankidetza-organoak sortzen, aldatzen edo azkentzen badira edo Estatuaren Administrazio Orokorrak edo hari lotuta edo haren mendean dagoen organismo publiko edo entitateren batek egindako hitzarmen bat sinatzen, azkentzen, luzatzen edo aldatzen

bada, horren berri eman beharko dio sinatu duen organoak Lankidetza Organo eta Tresnen Estatuko Erregistro Elektronikoari, inskriba daitekeen egitatea gertatu eta hamabost eguneko epean.

3.Lankidetza-organoetako idazkaritza darameten ministerio-departamentuek azkendu diren lankidetza-organoen berri eman beharko diote Erregistroari, urte bakoitzeko urtarrilaren 30a baino lehen.

4.Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako ministroak txosten bat bidaliko dio urtero Ministro Kontseiluari, dauden lankidetza-organoen jarduerari buruz eta indarrean dauden hitzarmenei buruz, Lankidetza Organo eta Tresnen Estatuko Erregistro Elektronikoak emandako datu eta azterketetatik abiatuta.

5.Indarrean dauden lankidetza-organoek eta hitzarmenek sei hilabeteko epea dute, Legea indarrean jartzen denetik aurrera zenbatuta, erregistro horretan inskriba daitezela eskatzeko.

6.Sortu direnetik edo lege hau indarrean jartzen denetik bost urteko epean bilerarik egin ez duten lankidetza-organoak azkendu egingo dira.

Zortzigarren xedapen gehigarria. Edozein administrazio publikok sinatutako indarreko hitzarmenak egokitzea eta organismo eta entitateak Estatuko, Autonomia Erkidegoko eta Tokiko Sektore Publikoko Entitateen Inbentarioan inskribatzea.

1.Edozein administrazio publikok edo hari lotuta edo haren mendean dagoen edozein organismo edo entitatek sinatutako indarreko hitzarmen guztiak hemen aurreikusi denari egokitu beharko zaizkio hiru urteko epean, lege hau indarrean jartzen denetik aurrera zenbatuta.

Hala ere, hitzarmenaren indarraldiari dagokionez, automatikoki egokituko dira, 49.h).1.a artikuluan aurreikusitako erregelak zuzenean aplikatuz, indarraldirik zehaztuta ez duten hitzarmenak edo indarraldi bat zehaztuta edukita ere lege hau indarrean jartzean iraupen mugagabeko isilbidezko luzapen bat ezarrita duten hitzarmenak. Kasu horietan, hitzarmenaren indarraldia lau urtekoa izango da, lege hau indarrean jartzen denetik aurrera.

2.Lege hau indarrean jartzen denean administrazio publiko bati lotuta edo haren mendean dauden organismo eta entitate guztiek, edozein izanik haien izaera juridikoa, inskribatuta egon beharko dute Estatuko, Autonomia Erkidegoko eta Tokiko Sektore Publikoko Entitateen Inbentarioan, lege hau indarrean jartzen denetik aurrera zenbatuta hiru hilabeteko epean.

Bederatzigarren xedapen gehigarria. Administrazio Elektronikoaren Batzorde Sektoriala.

1.Administrazio Elektronikoaren Batzorde Sektoriala Administrazio Publikoaren Konferentzia Sektorialaren mende dago eta, administrazio elektronikoaren arloan, Estatuaren Administrazio Orokorraren, autonomia-erkidegoetako administrazioen eta toki- entitateen lankidetza-organo teknikoa da.

2.Administrazio Elektronikoaren Batzorde Sektorialak gutxienez eginkizun hauek beteko ditu:

a)Administrazio publikoek erabilitako sistema eta aplikazioen bateragarritasuna eta elkarreragingarritasuna ziurtatzea.

b)Espainian administrazio elektronikoaren garapena bultzatzea.

c)Administrazio publikoen arteko lankidetza ziurtatzea, administrazio-informazio argi, eguneratu eta okerrik gabea emateko.

3.Jorratutako gaiak direla-eta interesgarri jotzen denean, kasuan-kasuan komenigarriak izan daitezkeen antolakundeak, korporazioak edo gizarte-eragileak gonbidatu ahalko dira Batzorde Sektorialaren eztabaidetan parte hartzera.

Hamargarren xedapen gehigarria. Partzuergoetarako ekarpenak.

Administrazio publikoak edo haiei lotuta zein haien mendean dagoen edozein organismo publiko edo entitate, partzuergo bateko kide direnean, ez daude behartuta dagokien ekitaldian ondare-funtsari ekarpena egiteko edo finantzatzeko konpromisoa betetzeko, baldin eta partzuergoko beste kideren batek ez baditu aurreko ekitaldietan nahitaez egin behar zituen diru-ekarpen guztiak egin.

Hamaikagarren xedapen gehigarria. Ministerio barruko eskudantzia-gatazkak.

1.Eskudantziak direla-eta ministerio bateko organoen artean sortzen diren gatazkak, hala positiboak nola negatiboak, hierarkian komun duten goragokoak ebatziko ditu, hamar eguneko epean, eta ezingo da inolako errekurtsorik aurkeztu.

2.Gatazka positiboetan, eskuduntzat jotzen den organoak inhibitzeko eskatuko dio gai horretaz arduratzen den organoari, eta azken horrek prozedura etengo du, hamar egunez. Epe horren barruan errekerimendua onartzen badu, eskaria egin duen organoari bidaliko dio espedientea. Eskuduntzat jotzen bada, hierarkian komun duten goragokoari bidaliko dizkio jarduketak jarraian.

3.Gatazka negatiboetan, eskumenik ez daukala jotzen den organoak zuzenean bidaliko dizkio jarduketak eskuduntzat jotzen duen organoari, eta azken horrek hamar eguneko epean erabakiko du, eta, hala badagokio, eskumenik ez daukala uste bada, jarraian bidaliko dio espedientea, txostenarekin batera, hierarkian komun duten goragokoari.

4.Prozeduran interesa dutenek 14. artikuluan ezarrita dagoenaren arabera planteatuko dituzte gatazka horiek.

Hamabigarren xedapen gehigarria. Portu Agintaritzen eta Estatuko Portuen araubide juridikoa.

Portu Agintaritzak eta Estatuko Portuak beren legeria espezifikoak eraenduko ditu, baita aplikatu behar zaizkien azaroaren 26ko 47/2003 Legearen xedapenek, eta, modu osagarrian, lege honetan ezarrita dagoenak.

Hamahirugarren xedapen gehigarria. Gizarte Segurantzako entitate kudeatzaileen eta zerbitzu erkideen araubide juridikoa.

1.Entitate kudeatzaileei, zerbitzu erkideei eta legearen arabera Gizarte Segurantzaren Administrazioa osatzen duten beste organismo edo entitate batzuei lege honetan organismo autonomoei buruz aurreikusita dagoena aplikatu beharko zaie, hurrengo zenbakian xedatutakoa alde batera utzita.

2.Langileria, ekonomia eta finantza, ondare, aurrekontu eta kontabilitatearen alorretako araubideak, kudeaketan parte hartzeari buruzko araubidea eta laguntza juridikoa honako xedapen hauetan ezarrita daudenak izango dira: legeria espezifikoa, Aurrekontuei buruzko azaroaren 26ko 47/2003 Lege Orokorra –aplikatzekoa den arloetan– eta, modu osagarrian, lege hau.

Hamalaugarren xedapen gehigarria. Antolaketa militarra eta defentsa-ordezkaritzak.

1.Antolaketa militarra bere legeria espezifikoak eta Defentsa Nazionalaren azaroaren 17ko 5/2005 Lege Organikoan ezarritako oinarriek eraentzen dute.

2.Defentsa-ordezkaritzak Defentsa Ministerioan integratuta egongo dira, eta beren araudi espezifikoak eraenduko ditu.

Hamabosgarren xedapen gehigarria. Indar Armatuetako eta Inteligentzia Zentro Nazionaleko pertsonal militarra.

Lege honen 63., 65., 66. eta 67. artikuluetan A1 Azpitaldeko karrerako funtzionarioak aipatzen direnean, kontuan hartuko da horren baliokidea den kategoria bateko kidego eta eskaletako Indar Armatuetako pertsonal militarra.

Araudi-arloko aurreikuspen horiek era berean aplikatuko zaizkie Inteligentzia Zentro Nazionaleko A1 Azpitaldeko langileei, haien estatutu-araudiaren arabera.

Hamaseigarren xedapen gehigarria. Gobernuaren ordezkaritzetan integratutako lurralde- zerbitzuak.

Lege hau indarrean jartzen denean Gobernuaren ordezkaritzetan integratuta dauden lurralde-zerbitzuek egoera horretan jarraituko dute, eta haiei lege honetan aurreikusita dagoena aplikatuko zaie.

Hamazazpigarren xedapen gehigarria. Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren araubide juridikoa.

Zerga Administrazioko Estatu Agentzia bere legeria espezifikoak eraenduko du eta, bere legeria espezifikoarekin bateragarria den guztian, modu osagarrian, lege honetan aurreikusita dagoenak.

Tributu-arloko informaziorako irispidea izateko, informazio hori lagatzeko edo komunikatzeko, legeria espezifikoari jarraituko zaio kasu guztietan.

Hemezortzigarren xedapen gehigarria. Inteligentzia Zentro Nazionalaren araubide juridikoa.

Inteligentzia Zentro Nazionaleko organo eskudunen administrazio-jarduketa bere araudi espezifikoan aurreikusita dagoenak eraenduko du, eta, araudi horretan aurreikusita ez dauden arloetan, bere izaerarekin eta eginkizun propioekin bateragarria den guztian, lege honetan xedatutakoak eraenduko du.

Hemeretzigarren xedapen gehigarria. Espainiako Bankuaren araubide juridikoa.

Espainiako Bankua, banku zentral nazionala den aldetik, lehenengoz, honako hauetan xedatutakoak eraenduko du: Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatua, Banku Zentralen Europako Sistemaren eta Europako Banku Zentralaren Estatutuak, Kontseiluaren 2013ko urriaren 15eko EBko 1024/2013 Erregelamendua eta Espainiako Bankuaren Autonomiari buruzko ekainaren 1eko 13/1994 Legea.

Arau horietan aurreikusita ez dagoen guztian eta bere izaera eta eginkizunekin bateragarria den guztian, lege honetan aurreikusita dagoena aplikatu beharko da.

Hogeigarren xedapen gehigarria. Banku Berregituraketa Ordenaturako Funtsaren araubide juridikoa.

Banku Berregituraketa Ordenaturako Funtsa administrazio-agintaritza independentetzat joko da, lege honetan aurreikusita dagoenaren arabera.

Hogeita batgarren xedapen gehigarria. Gobernuaren kide anitzeko organoak.

Lege honetan kide anitzeko organoei buruz aurreikusita dauden xedapenak ez zaizkie aplikatuko Nazioko Gobernuaren kide anitzeko organoei, autonomia-erkidegoetako kide anitzeko gobernu-organoei eta toki-entitateetako kide anitzeko gobernu-organoei.

Hogeita bigarren xedapen gehigarria. Estatuko organo konstituzionalen eta legegintza- eta kontrol-organo autonomikoen administrazio-jarduketa.

Diputatuen Kongresuko, Senatuko, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko, Konstituzio Auzitegiko, Kontuen Auzitegiko, Herriaren Defendatzaileko, autonomia-erkidegoetako legebiltzarretako eta Kontuen Auzitegiaren eta Herriaren Defendatzailearen gisako autonomia-erakundeetako organo eskudunen administrazio-jarduketak haien araudi espezifikoari jarraituko dio, lege honen arabera administrazio-jarduketa oinarritzen duten printzipioen esparruan.

Lehen xedapen iragankorra. Sektore publiko instituzionalaren osaera eta sailkapena.

84.artikuluan aurreikusitako Estatuko sektore publiko instituzionalaren osaera eta sailkapena Legea indarrean jarri ondoren sortzen diren Estatuko sektore publiko instituzionaleko organismo publiko eta entitateei soilik aplikatuko zaie, baita laugarren xedapen gehigarrian xedatutakoaren arabera egokitu direnei ere.

Bigarren xedapen iragankorra. Dauden entitate eta organismo publikoak.

1.Lege hau indarrean jartzen denean Estatuko sektore publikoa osatzen duten organismo eta entitate guztiak beren araudi espezifikoak eraenduko ditu, barnean dela ordura arte aplikatu behar zitzaien aurrekontu-araudia, laugarren xedapen gehigarrian aurreikusita dagoenaren arabera lege honetan xedatutakora egokitu arte.

2.Hala ere, haien araudi espezifikoaren aurka ez doan guztian:

a)Lege hau indarrean jartzen denean dauden organismo publikoek, Legea indarrean jartzen den unetik, II. tituluko I. kapituluan ezarritako printzipioak aplikatuko dituzte, baita

85.eta 92.2 artikuluetan aurreikusitako kontrol-araubidea eta 87., 94., 96. eta 97. artikuluetan xedatutakoa ere, baldin eta eraldatzen, bat egiten, desegiten edo likidatzen badira lege hau indarrean jarri ondoren.

b)Lege hau indarrean jartzen denean dauden Estatuko merkataritza-sozietateek, partzuergoek, fundazioek eta nortasun juridikorik gabeko funtsek, Legea indarrean jartzen denetik, hurrenez hurren II. tituluko V. kapituluan, VI. kapituluan, VII. kapituluan eta VIII. kapituluan aurreikusita dagoena aplikatuko dute.

Hirugarren xedapen iragankorra. Estatuaren Administrazio Orokorrean arauak egiteko prozedurak.

Lege hau indarrean jartzen denean Estatuaren Administrazio Orokorrean arauak egiteko izapidetzen ari diren prozedurak, hasi ziren unean indarrean zen araudian ezarrita dagoenaren arabera gauzatuko dira.

Laugarren xedapen iragankorra. Azken xedapenetatik bederatzigarrenaren bidez egindako aldaketen araubide iragankorra.

Azken xedapenetatik bederatzigarrenean xedatutakoa aplikatuko zaie xedapen hori indarrean jarri ondoren hasten diren kontratazio-espedienteei. Horretarako, kontratazio- espedientea hasita dagoela ulertuko da baldin eta kontratua esleitzeko prozeduraren deialdia ordurako argitaratuta badago. Prozedura negoziatuen kasuan, kontratuaren hasiera-unea zehazteko, baldintza-agiriak onetsitako data hartuko da kontuan.

Xedapen indargabetzaile bakarra. Arau-indargabetzea.

Indargabetuta geratzen da lege honetan xedatutakoaren aurka doan edo bertan jasotakoarekin bateraezina den edo kontraesanean dagoen maila bereko edo apalagoko xedapen oro eta, bereziki, honako hauek:

a)Toki Araubidearen Oinarriak Arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 87. artikulua.

b)Apirilaren 18ko 781/1986 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitako Toki- araubidearen arloko indarreko legezko xedapenen testu bateginaren 110. artikulua.

c)Estatuaren Administrazio Orokorraren Antolamendu eta Funtzionamenduari buruzko apirilaren 14ko 6/1997 Legea.

d)Fundazioei buruzko abenduaren 26ko 50/2002 Legearen 44., 45. eta 46. artikuluak.

e)Zerbitzu Publikoak Hobetzeko Estatu Agentziei buruzko uztailaren 18ko 28/2006

Legea.

f)Sektore publikoa arrazionalizatu eta Administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legearen 12., 13., 14. eta 15. artikuluak eta seigarren xedapen gehigarria.

g)Herritarrek Zerbitzu Publikoetan Sarbide Elektronikoa Izateari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legea zati batean garatzen duen azaroaren 6ko 1671/2009 Errege Dekretuaren 6.1.f) artikulua, hirugarren xedapen gehigarria, bigarren xedapen iragankorra eta laugarren xedapen iragankorra.

h)Toki Korporazioen Zerbitzu Erregelamendua onartzen duen 1955eko ekainaren 17ko Dekretuaren 37., 38., 39. eta 40. artikuluak.

Laugarren xedapen gehigarrian aurreikusita dagoenaren arabera Estatuko sektore publikoko agentziak egokitzeko epea amaitzen den arte, indarrean jarraituko du uztailaren 18ko 28/2006 Legeak.

Azken xedapenetatik lehena. Ondare Nazionala Arautzen duen ekainaren 16ko 23/1982 Legea aldatzea.

Honela idatzita geratzen da Ondare Nazionala Arautzen duen ekainaren 16ko 23/1982 Legearen zortzigarren artikuluko bat zenbakia:

«Bat. Ondare Nazionalaren administrazio-kontseilua buruak, gerenteak eta gehienez hamahiru kontseilukidek eratuko dute; horiek guztiek prestigio handiko profesionalak izan beharko dute. Burua eta gerentea Estatuko, autonomia- erkidegoetako edo toki-entitateetako A1 azpitaldean sailkatutako kidegoetako karrerako funtzionarioen artean izendatu beharko dira. Buruari eta gerenteari Estatuko Administrazio Orokorreko goi-karguan aritzea arautzen duen martxoaren 30eko 3/2015 Legearen 2. artikuluan ezarrita dagoena aplikatuko zaie.

Kontseilukideetako bik, gutxienez, prestigio handiko eta nazioarteko ospeko museo- eta kultura-erakundeetakoak izan behar dute. Era berean, kontseilukideetako bi, gutxienez, Ondare Nazionaleko ondasun higiezin historikoak dituzten udalerrietako alkateak izango dira.

Administrazio-kontseiluko burua, gerentea eta gainerako kideak errege-dekretu bidez izendatuko dira; aurretiaz, Ministro Kontseiluak eztabaidatu beharko du, Gobernuko presidenteak hala proposatuta.»

Azken xedapenetatik bigarrena. Aurrekontu-, tributu- eta finantzaketa-gaietako presako neurriei buruzko abenduaren 28ko 12/1995 Errege Lege Dekretua aldatzea.

Bat. Seigarren xedapen gehigarriari hirugarren zenbakia gehitzen zaio, eta, hala, orain arteko hirutik seira bitarteko zenbakiak lautik zazpira bitarteko zenbakiak izango dira. Honela idatzita geratzen da hirugarren zenbakia:

«Hiru. Kontseilu Nagusia.

1.Kreditu Ofizialeko Institutua Kontseilu Nagusiak eraenduko du. Kontseilu Nagusi horren ardurapean Institutuaren administrazio eta kudeaketaren zuzendaritza egongo da.

2.Kontseilu Nagusia hauek eratuko dute: entitateko buruak –Kontseiluko burua ere izango da hori– eta hamar kontseilukidek. Kontseilu Nagusiak idazkariaren laguntza izango du, eta, hala badagokio, idazkariordearen laguntza.

Kontseilu Nagusiko kide guztiek beti Kreditu Ofizialeko Institutuaren intereserako jardungo dute, beren eginkizunak Kontseilu Nagusiko kide gisa betetzen dituztenean.

3.Kontseilu Nagusiko kontseilukideak izendatzea eta kargutik kentzea Ministro Kontseiluari dagokio, Ekonomia eta Lehiakortasuneko ministroak hala proposatuta: ministro horrek kideak izendatu eta kargutik kenduko ditu, eta Kreditu Ofizialeko Institutuaren jarduera-esparruan prestigio handia eta lanbide-gaitasun handia dituzten pertsonak izango dira.

4.Hamar kontseilukideetatik lau independenteak izango dira. Horretarako, independente izango da sektore publikoaren zerbitzurako langile ez dena.

5.Kontseilukide independenteen agintaldiak hiru urte iraungo du, eta horren ostean behin bakarrik hautatu ahalko dituzte berriz.

Erregelamendu bidez ezarriko dira kontseilukide horiek kargutik kentzeko arrazoiak, bai eta Kontseilu Nagusiko kideak eraenduko dituen araubide juridikoa ere.

6.Kontseilukide independenteetako bakoitzak bi boto edukiko ditu, soil-soilik Institutuaren negozioari dagozkion aktiboko eta pasiboko finantza-eragiketei buruzko akordioak egiteko.»

Bi. Beste xedapen iragankor bat gehitzen da, eta honela idatzita geratzen da:

«Bosgarren xedapen iragankorra. Indarreko eragiketa eta eskudantziak.

Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen azken xedapenetatik bigarrenaren bidez abenduaren 28ko 12/1995 Errege Lege Dekretuaren seigarren xedapen gehigarria aldatu izanak ez dio eragingo gaur egun indarrean dauden Kreditu Ofizialeko Institutuaren eragiketen araubideari. Horregatik ez dago zertan aldatu sinatutako kontratu eta hitzarmenen idazkera eta baldintzak.

Horrez gain, mantendu egingo dira Kontseilu Nagusiak Kreditu Ofizialeko Institutuko beste agintaritza eta organo batzuei emandako eskudantzia, botere eta ordezkaritzak, Kontseilu Nagusiak, hala badagokio, halakoak berrikustea erabakitzen duen arte.

Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen azken xedapenetatik bigarrena indarrean jartzen denean Kreditu Ofizialeko Institutuko Kontseilu Nagusiko kide diren kontseilariek beren eginkizunak betetzen jarraituko dute haien ordezkoak izendatzen diren arte.»

Azken xedapenetatik hirugarrena. Gobernuari buruzko azaroaren 27ko 50/1997 Legea aldatzea.

Honela idatzita geratzen da Gobernuari buruzko azaroaren 27ko 50/1997 Legea:

Bat. Honela idatzita geratzen da 4. artikuluaren bigarren zenbakia:

«2. Departamentu bateko ministro titularrez gain, zorrorik gabeko ministroak egon ahalko dira. Gobernu-eginkizun jakin batzuen erantzukizuna esleituko zaie haiei. Zorrorik gabeko ministroak badaude, errege-dekretu bidez zehaztuko dira haien eskumenen esparrua, administrazio-egitura eta haietara adskribatuta geratzen diren baliabide materialak eta giza baliabideak.»

Bi. Aldatu egiten da 5. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:

«5. artikulua. Ministro Kontseilua.

1.Ministro Kontseiluari, Gobernuaren kide anitzeko organo gisa, honako eginkizun hauek dagozkio:

a)Lege-proiektuak onestea eta lege-proiektu horiek Diputatuen Kongresuari edo, hala badagokio, Senatuari bidal dakizkiela onestea.

b)Estatuaren Aurrekontu Orokorren Lege Proiektua onestea.

c)Errege lege-dekretuak eta legegintzako errege-dekretuak onestea.

d)Nazioarteko tratatuak negozia eta sina daitezela eta behin-behinean aplika daitezela erabakitzea.

e)Nazioarteko tratatuak Gorte Nagusiei bidaltzea, Konstituzioaren 94. eta 96.2 artikuluetan aurreikusita dagoenaren arabera.

f)Alarma- eta salbuespen-egoerak deklaratzea eta Diputatuen Kongresuari proposatzea setio-egoera deklara dadila.

g)Zor publikoaren jaulkipena xedatzea edo kreditua hartzea, lege batek horretarako baimena eman badu.

h)Legeak garatzeko eta betearazteko erregelamenduak onestea, Estatu Kontseiluak aldeko irizpena eman ondoren, eta bidezkoak diren gainerako erregelamenduzko xedapenak ere onestea.

i)Ministerio-departamentuetako zuzendaritza-organoak sortu, aldatu eta ezabatzea.

j)Estatuaren Administrazio Orokorreko organo guztientzat programa, plan eta gidalerro lotesleak egitea.

k)Konstituzioak, legeek eta beste xedapen guztiek esleitzen dizkieten beste eskudantzia guztiak baliatzea.

2.Ministro Kontseiluaren bileretara estatu-idazkariak joan daitezke, eta, salbuespen gisa, beste goi-kargudun batzuk ere bai, baldin eta deialdia jasotzen badute.

3.Ministro Kontseiluaren eztabaidak sekretupean egingo dira.»

Hiru. Honela idatzita geratzen da 6. artikuluaren bigarren zenbakia:

«2. Batzorde delegatu bat sortzeko errege-dekretuak honako hau zehaztu beharko du beti:

a)Gobernuko kideen artean batzordeburua nor izango den.

b)Batzordea Gobernuko zein kidek eta, hala badagokio, zein estatu-idazkarik osatuko duten.

c)Batzordeari zein eginkizun esleitzen zaizkion.

d)Batzordeko zein kide izango den idazkaria.

e)Funtzionamenduaren barne araubidea eta, bereziki, deialdien eta ordezkotzen araubidea.»

Lau. Honela idatzita geratzen da 7. artikuluaren bigarren zenbakia:

«2. Zein departamenturi dagozkion, departamentu horren titularraren zuzendaritzapean jarduten dute. Gobernuko Presidentziara adskribatuta daudenean, presidentearen zuzendaritzapean jarduten dute.»

Bost. Honela idatzita geratzen da 8. artikulua:

«8. artikulua. Estatu Idazkarien eta Estatu Idazkariordeen Batzorde Nagusia.

1.Estatu Idazkarien eta Estatu Idazkariordeen Batzorde Nagusia osatuko dute estatu-idazkaritzen titularrek eta ministerio-departamentuetako idazkariordeek.

Halaber, bilerara joango dira Estatuko abokatu nagusia eta estatu-idazkari eta estatu-idazkariorde maila duten goi-kargudunak, dena delako gaia dela-eta batzordeburuaren deialdia jaso badute.

2.Estatu Idazkarien eta Estatu Idazkariordeen Batzorde Nagusiko burua Gobernuko presidenteorde bat izango da, edo, bestela, Lehendakaritzako ministroa. Batzordeburua absente badago, ministerio-departamentuen lehentasun-

hurrenkeraren arabera egokia den ministroa izango da burua. Batzordearen bileretara joateari aldi baterako uzten bazaio, hori ez da absentziatzat joko. Kasu horretan, buruari dagozkion eginkizunak bertan dagoen eta mailan hurrengoa den agintariak hartuko ditu bere gain, ministerio-departamentuen lehentasun- hurrenkeraren arabera.

3.Estatu Idazkarien eta Estatu Idazkariordeen Batzorde Nagusiko idazkaria Lehendakaritzako idazkariordea izango da. Idazkariaren kargua hutsik badago, edo idazkaria absente edo gaixorik badago, Gobernuaren Idazkaritzako zuzendaria izango da idazkaria.

4.Estatu Idazkarien eta Estatu Idazkariordeen Batzorde Nagusiaren eztabaidak sekretuak izango dira. Batzordeak ezingo ditu inola ere erabakiak hartu edo akordioak egin Gobernuak delegatuta.

5.Honako hauek dira Estatu Idazkarien eta Estatu Idazkariordeen Batzorde Nagusiaren eginkizunak:

a)Ministro Kontseiluari onespena emateko aurkeztuko zaizkion gai guztiak aztertzea, bazter utzita izendapenak, kargu-uzteak, ofizial nagusien kategoriako enpleguetarako igoerak eta, salbuespenez eta presako arrazoiengatik, zuzenean Ministro Kontseiluak aztertu behar dituenak.

b)Ministro Kontseiluaren edo Kontseiluko batzorde delegatuen eskumenekoak izan gabe zenbait ministeriori eragiten dieten gaiak aztertzea edo eztabaidatzea, baldin eta batzordeburuak Batzordeak aztertzeko aurkeztu baditu.»

Sei. Aldatu egiten da 9. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:

«9. artikulua. GOBERNUAREN IDAZKARITZA.

1.Gobernuaren Idazkaritzak, Ministro Kontseiluari, Gobernuaren batzorde delegatuei eta Estatu Idazkarien eta Estatu Idazkariordeen Batzorde Nagusiari laguntzeko organoa den aldetik, eginkizun hauek beteko ditu:

a)Ministro Kontseiluko ministro-idazkariari laguntzea.

b)Lehenago azaldu diren kide anitzeko organoetako kideei deialdiak bidaltzea.

c)Gobernuaren batzorde delegatuen idazkaritza teknikoekin elkarlanean

aritzea.

d)Bileretarako deialdiak, gai-zerrendak eta aktak artxibatu eta zaintzea.

e)Araugintza-ekimenei aplikatu behar zaizkien erregulazio onaren printzipioak bete daitezela zaintzea eta Gobernuak onetsitako xedapenen kalitate teknikoa hobetzen laguntzea.

f)Gobernuak emandako xedapen eta arauen artetik ESTATUKO ALDIZKARI OFIZIALean jarri behar direnak behar bezala eta fideltasunez argitara daitezela zaintzea.

2.Halaber, Gobernuaren Idazkaritzak, Lehendakaritzako ministroari laguntzeko organoa den aldetik, eginkizun hauek beteko ditu:

a)Gorte Nagusiek onetsitako legeak erregeak berresteko eta aldarrikatzeko eta errege-dekretuak igortzeko izapideak.

b)Erregeak egin eta Gobernuko presidenteak berretsi beharreko egintza eta xedapenak izapidetzea.

c)Ordenamendu juridikoaren arabera Gobernuko presidentearen eskumenen barruan sartzen diren egintza eta xedapenak izapidetzea.

3.Gobernuaren Idazkaritza Lehendakaritza Ministerioaren egitura organikoaren barruan sartzen da, ministerio horren egiturari buruzko errege- dekretuan aurreikusten den moduan. Gobernuaren Idazkaritzako zuzendaria izango da Estatu Idazkarien eta Estatu Idazkariordeen Batzorde Nagusiko idazkari ondokoa.

4.Gobernuaren Idazkaritzak, esleituta dituen eginkizunekin bat etorriz eta xedapen orokorrak egiteko arauen arabera, Lehendakaritzako ministroari proposatuko dio Gobernuaren kide anitzeko organoetan hainbat gai izapidetzeko nahiz artikulu honen bigarren zenbakian aurreikusitako gainerakoak izapidetzeko jarraibideak onets ditzala. Jarraibide horietan espresuki aurreikusiko da proposamenak eta hartutako erabakiak baliabide elektronikoak erabiliz dokumentatzeko modua. Baliabide elektroniko horien bidez, esku hartu duten organoen nortasuna eta edukiaren frogagarritasuna ziurtatu beharko dira.»

Zazpi. Honela idatzita geratzen da 10. artikulua:

«10. Kabineteak.

1.Kabineteak Gobernuko presidenteari, presidenteordeei, ministroei eta estatu-idazkariei laguntza politiko eta teknikoa emateko organoak dira. Kabineteetako kideek konfiantzazko eta aholkularitza bereziko zereginak egiten dituzte, baina inola ere ezin dituzte egin legearen arabera Estatuaren Administrazio Orokorrari edo hari adskribatutako antolakundeei dagozkien egintza edo ebazpenak. Dena dela, administrazio-erabakiak hartzen dituzten kide anitzeko organoen bileretan egon ahal dira edo organo horietako kide izan. Halaber, kabineteetako zuzendariek, zein unitate zuzentzen duten, unitate horren burutzaren berezko administrazio-egintzak eman ahalko dituzte.

Bereziki, kabineteek laguntza ematen diete Gobernuko kideei eta estatu- idazkariei, haien lan politikoa egiteko, parlamentu arloko zereginak egiteko eta erakundeekin nahiz administrazio-antolaketarekin harremanetan jartzeko.

Gobernuko Lehendakaritzaren Kabinetea presidentearen errege-dekretu bidez arautuko da. Errege-dekretu horretan Kabinetearen hainbat alderdi zehaztuko dira, besteak beste egitura eta eginkizunak. Gainerako kabineteak lege honetan xedatuta dagoenaren arabera arautuko dira.

2.Kabineteen zuzendariek erregelamendu bidez zehazten den maila organikoa izango dute. Kabineteko gainerako kideek legeriaren arabera dagokien egoera eta administrazio-maila izango dituzte.

3.Kabineteetako kideen ordainsariak Ministro Kontseiluak zehazten ditu, horretarako ezarritako aurrekontu-esleipenen barruan, eta nolanahi ere, Estatuaren Administrazio Orokorraren ordainsariei egokituko zaizkie.»

Zortzi. Aldatu egiten da 11. artikulua, eta honela geratzen da idatzita:

«11. artikulua. Kargua betetzeko betekizunak.

Gobernuko kide izateko beharrezkoa da espainiarra eta adin nagusikoa izatea, sufragio aktibo eta pasiboko eskubidea edukitzea, eta epai judizial irmo baten bidez kargu publikoa betetzeko desgaituta ez egotea, eta, horrez gain, Estatuaren Administrazio Orokorreko goi-karguan aritzea arautzen duen martxoaren 30eko 3/2015 Legean ezarritako gainerako egokitasun-betekizunak betetzea.»

Bederatzi. Honela idatzita geratzen da 12. artikulua:

«12. artikulua. Izendatzea eta kargua uztea.

1.Gobernuko presidentearen izendapena eta kargu-uztea Konstituzioan aurreikusita dagoen bezala egingo da.

2.Presidenteordeak eta ministroak erregeak izendatuko ditu, baita kargutik kendu ere, Gobernuko presidenteak proposatuta. Izendapenak berekin ekarriko du ordura arte betetzen aritutako kargua utzi behar izatea, salbu eta presidenteordeen kasuan. Departamentu baten titular izaten jarraitzen duen ministro bat izendatzen denean presidenteorde, presidenteorde horrek ez du utzi beharko ordura arte betetzen aritutako kargua. Aurreko kargutik kentzea Ministro Kontseiluaren zeregina

denean, horrela jasota utziko da titular berriaren izendapenean. Zorrorik gabeko ministroek haien kargua uzteaz batera, azkendu egingo dira organo horiek.

3.Gobernuko presidenteordeak kargutik kentzeaz batera, organo horiek azkendu egingo dira, salbu eta aldi berean beste presidenteorde bat izendatzen bada kargutik kendutakoa ordezteko.

4.Errege-dekretu bidez arautuko da Gobernuko presidenteei, kargutik kendu eta gero, aplikatu beharko zaien estatutua.»

Hamar. Honela idatzita geratzen da 13. artikulua:

«13. artikulua. Ordezkotza.

1.Gobernuko presidentearen kargua hutsik badago, edo presidentea absente edo gaixorik badago, Gobernuko presidentearen eginkizunak presidenteordeek hartuko dituzte beren gain, dagokien lehentasun-hurrenkeraren arabera, eta presidenteorderik ez badago, ministroek, departamentuen lehentasun-hurrenkeraren arabera.

2.Ministroen ordezkotza, beren eskumeneko gaiak esleitzeko, Gobernuko presidentearen errege-dekretu bidez zehaztuko da, eta ordezkotza hori Gobernuko beste kide bati esleitu beharko zaio beti. Errege-dekretuan, beste hainbat gairen artean, ordezkotzaren arrazoia eta izaera azalduko dira.

3.Kide anitzeko organo baten bileretara joateari aldi baterako uzten bazaio, hori ez da absentziatzat joko. Kasu horietan, egoera horretan Gobernuko kideari egokitu ahal zaizkion eginkizunak bertan dagoen eta mailan hurrengoa den agintariak hartuko ditu bere gain.»

Hamaika. Honela idatzita geratzen da 20. artikulua:

«20. artikulua. Eskumenak delegatzea eta goragokoak eskumena bereganatzea.

1.Honako hauek dira eskumen propioen erabilera delega dezaketenak:

a)Gobernuko presidentea, presidenteordearen edo presidenteordeen eta ministroen alde.

b)Ministroak, estatu-idazkarien eta haien mendeko idazkariordeen alde, Gobernuak autonomia-erkidegoetan dituen ordezkarien alde eta ministerioko gainerako zuzendaritza-organoen alde.

2.Halaber, Gobernuko presidenteak hala proposatuta, Ministro Kontseiluak Gobernuaren batzorde delegatuetan dituen administrazio-eginkizunak delega daitezke.

3.Eskumen hauek ezin dira inola ere delegatu:

a)Konstituzioak zuzenean esleitutakoak.

b)Goi-kargudunak izendatzeari eta kargutik kentzeari dagokionez Ministro Kontseiluari esleitzen zaizkionak.

c)Gobernuaren kide anitzeko organoei esleitutakoak, artikulu honen 2. zenbakian aurreikusitako salbuespenarekin.

d)Delegatzea espresuki debekatzen duen lege batek esleitutakoak.

4.Ministro Kontseiluak, Gobernuko presidenteak hala proposatuta, Gobernuaren batzorde delegatuek erabaki behar duten gai batez arduratzeko eskumena bereganatu ahalko du.

Goragokoak eskumena bereganatzeko, erabaki arrazoitua hartuko da, eta espresuki emango da horren berri goragokoak eskumena bereganatzean hartzen den erabakian. Goragokoak eskumenak bereganatzeko erabakiari ezin zaio errekurtsorik jarri; dena den, aurkaratu egin ahalko da hartutako erabakiari jarritako errekurtsoan, jartzen bada.»

Hamabi. Honela idatzita geratzen da V. titulua:

«V. TITULUA

Gobernuaren legegintza-ekimena eta erregelamenduak egiteko ahala

22.artikulua. Gobernuaren legegintza-ekimena eta erregelamenduak egiteko ahala baliatzea.

Gobernuak erregelamenduak egiteko ekimena eta ahala baliatuko ditu Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen VI. tituluan eta titulu honetan ezarritako printzipio eta erregelen arabera.

23.artikulua. Indarrean jartzeko xedapenak.

Kode Zibilaren 2.1 artikuluan ezarrita dagoenari kalterik egin gabe, Gobernuak edo Gobernuko kideek onetsi edo proposatu behar dituzten lege edo erregelamenduak indarrean jartzeko xedapenak, hain zuzen ere jarduera ekonomiko edo profesional bat egiten duten pertsona fisiko edo juridikoei betebehar berriak ezartzen dizkietenak, onetsi eta hurrengo urtarrilaren 2an edo uztailaren 1ean indarrean jartzea aurreikusiko da.

Artikulu honetan aurreikusita dagoena ez zaie aplikatuko errege lege-dekretuei, ezta Europako zuzentarauen transposiziorako epea betetzeagatik edo justifikatutako beste arrazoi batzuengatik hori komenigarria ez den kasuetan ere. Bada, egitate horrek behar bezala egiaztatuta geratu beharko du dagokion memorian.

24.artikulua. Nazioko Gobernuaren eta bertako kideen xedapen eta ebazpenen forma eta hierarkia.

1.Nazioko Gobernuaren eta bertako kideen erabakiek forma hauek dituzte:

a)Legegintzako errege-dekretuak eta errege lege-dekretuak: Konstituzioaren 82. eta 86. artikuluetan, hurrenez hurren, aurreikusten diren arauak onartzen dituzten erabakiak.

b)Gobernuko presidentearen errege-dekretuak: presidenteari esleitzen zaizkion xedapen eta egintzak.

c)Ministro Kontseiluan erabakitako errege-dekretuak: Ministro Kontseiluaren eskumeneko erregelamendu-arauak onartzen dituzten erabakiak eta forma juridiko hori hartu behar duten ebazpenak.

d)Ministro Kontseiluaren erabakiak: kide anitzeko organo horren erabakiak, errege-dekretuaren forma hartu behar ez dutenak.

e)Gobernuaren batzorde delegatuetan hartutako erabakiak: kide anitzeko organo horien xedapen eta ebazpenak. Erabaki horiek ministro eskudunaren edo Lehendakaritzako ministroaren aginduaren forma izango dute eskumena hainbat ministrok daukatenean.

f)Ministro-aginduak eta ministroen xedapen eta ebazpenak. Xedapen edo ebazpenak departamentu bat baino gehiago ukitzen baditu, Lehendakaritzako ministroaren aginduaren forma izango du, eta interesa duten ministroek hala proposatuta emango da.

2.Erregelamenduak hierarkia honen arabera antolatuko dira:

1.a Gobernuko presidentearen errege-dekretu bidez onetsitako edo Ministro Kontseiluan erabakitako xedapenak.

2.a Ministerio-agindu bidez onetsitako xedapenak.

25.artikulua. Urteko araugintza-plana.

1.Gobernuak urtero onetsiko du araugintza-plan bat, eta hartan jasoko dira hurrengo urtean onesteko bidaliko diren legegintza- edo erregelamendu-ekimenak.

2.Urteko araugintza-planak, erregelamendu bidez ezartzen diren irizpideen arabera, arau batzuk identifikatuko ditu. Arau horiek aztertu beharko dira, aplikatzearen emaitzei dagokienez, funtsean kontuan hartuta Administrazioarentzat edo hartzaileentzat dakarten kostua eta hartzaileei ezartzen zaizkien administrazio- kargak.

3.Artikulu honetan aipatzen den urteko araugintza-planean agertzen ez den arau-proposamen bat igortzen bazaio organo eskudunari, onets dezan, hala egin dela justifikatu beharko da arau-eraginaren azterketari buruzko memorian.

4.Urteko araugintza-plana Lehendakaritza Ministerioak koordinatuko du, izapidetzen diren ekimen guztiak kongruenteak direla ziurtatzeko eta jarduerako sektore edo arlo jakin bati aplikatu beharreko lege-araubidea denbora laburrean gerora hainbat aldiz aldatzea eragozteko. Lehendakaritzako ministroak plana Ministro Kontseiluari igorriko dio, apirilaren 30a baino lehen onets dezan.

Lehendakaritza Ministerioak aginduta, araugintza-ekimen bakoitzari buruz igorri beharreko informazioa bilduko duten ereduak onetsiko dira, planean sartzeko.

26.artikulua. Lege-mailako arauak eta erregelamenduak egiteko prozedura.

Lege-aurreproiektuak, legegintzako errege-dekretuen proiektuak eta erregelamendu-arauak egiteko, prozedura honi jarraituko zaio:

1.Idatzi baino lehen, araua zuzena eta legezkoa dela bermatzeko komenigarritzat jotzen diren azterlan eta kontsulta guztiak egingo dira.

2.Departamentu eskudunaren webgunearen bidez, kontsulta publikoa egingo da, testua egin aurretik. Kontsulta horretan, etorkizuneko arauak ustez ukitu ahal dituen subjektuei eta antolakunderik adierazgarrienei iritzia eskatuko zaie honako hauei buruz:

a)Arau berriarekin konpondu nahi diren arazoak.

b)Arau hori onestea beharrezko eta egoki den.

c)Arauaren helburuak.

d)Izan litezkeen bestelako aukera erregulatzaile eta ez-erregulatzaileak.

Zenbaki honetan aurreikusitako kontsulta publikoaren izapidea saihestu ahal izango da Estatuaren Administrazio Orokorraren edo hari lotutako edo haren mendeko erakundeen aurrekontu- edo antolaketa-arauen kasuan, hori justifikatzen duten interes publikoko arrazoi astunak badaude edo arau-proposamenak jarduera ekonomikoan eragin nabarmenik ez badu, hartzaileei betebehar nabarmenik ezartzen ez badie edo arlo baten alderdi partzial batzuk arautzen baditu. Kontsulta- izapidea saihestu ahal izango da, halaber, araugintza-ekimenak presaz izapidetzen badira, 27.2 artikuluan ezartzen den moduan. Arrazoi horietako bat edo batzuk gertatzen badira, behar bezala arrazoituta, hori justifikatu beharko da arau- eraginaren azterketari buruzko memorian.

Kontsulta publikoa egitean, arauaren hartzaile izan daitezkeen guztiek izan beharko dute aukera iritzia emateko; horretarako, behar beste denbora eman beharko da, eta beti gutxienez hamabost egun natural.

3.Zuzendaritza-zentro eskudunak nahitaez arau-eraginaren azterketari buruzko memoria bat egin beharko du. Memoria horrek honako atal hauek jaso beharko ditu:

a)Proposamenaren egokitasuna eta aztertutako erregulazio-alternatibak. Horren barruan, justifikatu beharko da arau berria beharrezkoagoa dela erregulazio bat bera ere ez onestea baino.

b)Edukia eta azterketa juridikoa, Estatuko nahiz Europar Batasuneko zuzenbideak aipatuta. Horren barruan jasoko da araua indarrean jartzearen ondorioz indargabetuta geratuko diren arauen zerrenda xehea.

c)Proposatutako araua eskumenak banatzeko ordenara egokitzeari buruzko azterketa.

d)Ekonomian eta aurrekontuan duen eragina. Hor ebaluatuko dira araua aplikatzeak ukitzen dituen sektore, talde edo eragileen gainean izango dituen ondorioak, baita lehian, merkatu-batasunean eta lehiakortasunean izango dituen ondorioak ere, eta arlo horietan une bakoitzean indarrean dagoen legeriarekin bat datorren. Azterketa horren barruan, ETE testa egingo da, Europako Batzordearen jardunbidearen arabera.

e)Halaber, proposamenak berekin dakartzan administrazio-kargak identifikatuko dira, proposamena betetzeak Administrazioari eta kargak jasateko betebeharra dutenei ekarriko dien kostua zenbatetsiko da, enpresa txiki eta ertainen gaineko eraginari arreta berezia jarrita.

f)Generoaren arloko eragina. Hor aztertu eta baloratuko da araua onesteak zein emaitza izan ditzakeen, desberdintasunak desagerraraztearen eta gizonen eta emakumeen arteko aukera- eta tratu-berdintasuneko helburuak lortzen laguntzearen ikuspegitik, kontuan hartuta abiapuntuko egoeraren adierazleak, emaitzen aurreikuspena eta eraginaren aurreikuspena.

g)2. zenbakian araututako kontsulta publikoaren izapidean jasotako ekarpen nagusien laburpena.

Arau-eraginaren azterketari buruzko memorian, proposamena egin duen organoaren ustez garrantzitsuak izan daitezkeen beste alderdi guztiak jasoko dira.

4.Arau-xedapena lege-aurreproiektua edo legegintzako errege-dekretuaren proiektua bada, aurreko izapideak betetakoan, proposamena egin duten departamentuen titularrak edo titularrek Ministro Kontseiluari bidaliko diote, Estatu Idazkarien eta Estatu Idazkariordeen Batzorde Nagusiari aurkeztu ondoren; hala, Ministro Kontseiluak erabakia hartuko du aurrerantzean egin beharreko izapideei eta, bereziki, komenigarriak diren kontsulta, irizpen eta txostenei buruz, bai eta halakoak egiteko baldintzei buruz ere, hargatik eragotzi gabe legearen arabera nahitaezkoa dena.

Presa arrazoiengatik komenigarria bada, eta nahitaezko izapideak bete badira, Ministro Kontseiluak lege-aurreproiektua edo legegintzako errege-dekretuaren proiektua zuzenean onestea erabaki ahalko du, eta baita, bidezkoa bada, Diputatuen Kongresuari edo Senatuari –egokia denari– bidaltzea ere.

5.Araua egiteko prozeduran, zuzendaritza-zentro eskudunak nahitaezko txosten eta irizpenak eskatuko ditu, eta horiez gain, testua zuzena eta legezkoa dela bermatzeko komenigarriak diren azterlan eta kontsultak.

Arau bidez beste zerbait ezartzen ez bada, nahitaezko txostenak hamar eguneko epean egingo dira, edo, hilabeteko epean, txostena beste administrazio bati edo independentzia edo autonomia bereziak dituen organo edo organismo bati eskatzen bazaio.

Eskatutako txosten, azterlan eta kontsultak presaz egiteko eskatu ahalko du zuzendaritza-zentro eskudunak, arrazoiak emanda. Txosten, azterlan eta kontsulta horiek aurreko paragrafoan adierazitako epearen erdian egin behar dira gehienez ere.

Nolanahi ere, proposamena egiten duen edo duten ministerioko edo ministerioetako idazkaritza nagusi teknikoak txostena egin beharko du lege- aurreproiektuei, legegintzako errege-dekretuen proiektuei eta erregelamendu- xedapenen proiektuei buruz.

Halaber, arau-proposamenak eragina badu Estatuaren Administrazio Orokorraren administrazio-antolaketan, bere langileen araubidean, prozeduretan eta zerbitzuen ikuskapenean, aurretiaz Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioaren onespena eskatu beharko da, organo eskudunari, hark aldarrika

ditzan, aurkeztu aurretik. Ministerio horrek onespen-eskaera jaso eta 15 egun igarotakoan eragozpenik adierazten ez badu, onespen-eskaera onartu dela ulertuko da.

Gainera, arauak Estatuaren eta autonomia-erkidegoen artean eskumenak banatzeko modua ukitu badezake, Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioaren aurretiazko txostena beharko da.

6.Ekimenaren testua idatzi aurreko kontsultaren kalterik gabe, arauak pertsonen eskubide eta interes legitimoak ukitzen dituenean, zuzendaritza-zentro eskudunak dagokion webgunean argitaratuko du testua, ukitutako herritarrei entzunaldia emateko eta beste pertsona eta entitate batzuek egin ditzaketen ekarpen gehigarriak jasotzeko. Era berean, zuzenean eska dakieke iritzia arauaren eraginez eskubide edo interes legitimoak ukitzen zaizkien pertsonak biltzen edo ordezkatzen dituzten eta helburuak arauaren xedearekin zuzenean lotuta dauzkaten antolakunde edo elkarte legez onartuei.

Entzunaldi eta informazio publikoaren izapide horren gutxieneko epea 15 egun baliodun izango da, eta gutxienez zazpi egun baliodunera laburtu ahalko da behar bezala arrazoitutako arrazoiengatik hala justifikatuta badago, bai eta araugintza- ekimenen presako izapideak aplikatzen badira, 27.2 artikuluan ezarrita dagoenaren arabera. Horren berri eman beharko da arau-eraginaren azterketari buruzko memorian.

Entzunaldi eta informazio publikoaren izapidea egin gabe utzi ahalko da soilik interes publikoko arrazoi astunak badaude, baina hori justifikatu egin beharko da arau-eraginaren azterketari buruzko memorian. Halaber, ez zaie aplikatuko aurrekontu-xedapenei, ezta Gobernuko organo, kargu eta agintaritzak arautzen dituzten xedapenei edo organo, kargu eta agintaritza horien mendeko nahiz haiei lotutako antolakundeak arautzen dituzten xedapenei ere.

7.Nahitaezkoa bada edo komenigarritzat jotzen bada, irizpena eskatuko zaio Estatu Kontseiluari edo organo aholku-emaile baliokideari.

8.Aurreko izapide horiek betetakoan, proposamena Estatu Idazkarien eta Estatu Idazkariordeen Batzorde Nagusiari aurkeztuko zaio eta Ministro Kontseiluari igorriko, onets dezan; lege-proiektuen kasuan, berriz, Diputatuen Kongresuari edo, bidezkoa bada, Senatuari igorriko zaio, eta horrekin batera joango dira zioen azalpena eta arau-testuak egiteko dokumentazioa, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legearen 7. artikuluko b) eta d) letretan eta hori garatzeko araudian azaltzen den moduan.

9.Lehendakaritza Ministerioak, Gobernuaren araugintza-jardueraren koordinazioa eta kalitatea ziurtatzeko, alderdi hauek aztertuko ditu:

a)Arau-proposamenaren maila eta kalitate teknikoa.

b)Ekimena kongruentea den ala ez Estatuko nahiz Europar Batasuneko gainerako ordenamendu juridikoarekin, ministerio batzuetan eta besteetan egiten ari diren beste batzuekin edo, urteko araugintza-planaren arabera, etorkizunean egingo direnekin, bai eta Gorte Nagusietan izapidetzen ari direnekin ere.

c)Arau berrian beste arau batzuen indargabetze espresua sartu behar den, bai eta arlo berean dagoeneko badauden beste arau batzuk bateratu behar diren ere.

d)Arau-eraginaren azterketari buruzko memoriaren nahitaezko edukia, eta, bereziki, arauaren aplikazioa gero –nahitaezkoa denean– ebaluatzeko sistematikaren txertaketa.

e)Titulu honetan ezarritako printzipio eta erregelak betetzen direla.

f)Ea ekimenak Estatuaren Administrazio Orokorrerako xedapen edo erabaki orokorretan onetsi diren karga administratiboen murriztapenetarako edo erregulazio onerako proiektuak betetzen dituen, edo ea haiekin kongruentea den.

g)Ea transposizio bidez barne-zuzenbidean sartzen den Europar Batasuneko arau baten edukiaz harago joan den araugintza-ekimena.

Erregelamendu bidez zehaztuko da eginkizun hori egiteaz arduratu behar duen organoaren osaera, bai eta prozeduran esku hartzeko modua ere.

10.Arau-eraginaren azterketari buruzko memoria, izapidetzeko eskatutako txosten eta irizpenak, egindako azterlan eta kontsulta guztiak eta egindako beste jarduketa guztiak administrazio-espedientean kontserbatuko dira, formatu elektronikoan.

11.Artikulu honetan eta hurrengoan xedatuta dagoena ez da aplikatuko lege- dekretuak izapidetu eta onesteko, salbu eta 3. zenbakian aurreikusitako memoria egitea, laburtuta, eta 1., 8., 9. eta 10. zenbakietan ezarrita dagoena.

27.artikulua. Estatuaren Administrazio Orokorraren eremuan araugintza-ekimenak presaz izapidetzea.

1.Ministro Kontseiluak –araugintza-ekimena zer departamenturi dagokion, hango titularrak proposatuta– lege-aurreproiektuak, legegintzako errege-dekretuak eta errege-dekretuak egiteko eta onesteko prozedura presaz izapidetzea erabaki ahalko du honako kasu hauetako batean:

a)Beharrezkoa denean araua Europar Batasuneko zuzentarauen transposiziorako eskatutako epean edo Europar Batasuneko zuzenbideko beste lege edo arau batzuetan ezarritako epean indarrean jartzeko.

b)Aurretiaz aurreikusi ezin izan diren eta araua presaz onestea eskatzen duten aparteko inguruabarrak gertatzen direnean.

Proiektuarekin batera doan arau-eraginaren azterketari buruzko memorian aipatu beharko da presaz izapidetzeko erabakia hartu dela eta zein diren erabaki hori hartzeko oinarritzat erabili diren inguruabarrak.

2.Presaz izapidetzeak ondorio hauek izango ditu:

a)Arau-ekimenak egiteko prozeduren izapideetarako arau honetan edo beste arauren batean aurreikusten diren epeak erdira laburtuko dira. Irizpena eman behar duten organo aholku-emaileen araudi erregulatzailea aplikatuz beharrezkoa bada arau-ekimena epe horretan eskatzeko erabaki bat, erabaki hori organo eskudunak hartuko du; eta erabakia Ministro Kontseiluak hartzen badu, artikulu honen 1. zenbakian aurreikusitako erabakian bilduko da.

b)Ez da beharrezkoa izango 26.2 artikuluan aurreikusitako kontsulta publikoaren izapidea. Dena dela, 26.6 artikuluan aipatzen diren testuari buruzko entzunaldi publiko edo informazio publikoaren izapideak egingo dira, eta horiek egiteko epea zazpi egun izango da.

c)Epe barruan nahitaezko irizpen edo txostenik egiten ez bada ere, prozedurak aurrera jarraituko du; hala ere, halakoak jasotzen direnean, prozeduran sartuko dira eta kontuan hartuko dira.

28.artikulua. Urteko ebaluazio-txostena.

1.Ministro Kontseiluak, Lehendakaritza Ministerioak hala proposatuta, urte bakoitzeko apirilaren 30a baino lehen urteko txostena onetsiko du. Txosten horretan azalduko da noraino bete den aurreko urteko urteko araugintza-plana. Halaber, agertuko dira plan horretan hasieran aurreikusita egon gabe garatu diren ekimenak, bai eta aurreko ebaluazio-txostenen barruan zeuden urte anitzeko helburudun ekimenak, horien ondorioen zati bat gutxienez ebaluatu beharreko urtean sortu bada.

2.Txostenean sartuko dira 25.2 artikuluan aipatutako arauen aplikazioaren azterketatik ateratako ondorioak, hain zuzen ere dagokion memorian aurreikusita dagoenaren arabera aurreko ekitaldian ebaluatu behar izan direnak. Ebaluazioa arau-eraginaren azterketari buruzko memorian aurreikusitako baldintza eta epeen arabera egingo da, eta beti honako hauek jaso beharko dira:

a)Arauaren efikazia; hau da, araua onetsita lortu nahi ziren xedeak zein neurritaraino lortu diren.

b)Arauaren efizientzia, akaso beharrezkoak ez ziren administrazio-kargak identifikatuz.

c)Xedapenaren jasangarritasuna.

Txostenean, ebaluatutako arauak aldatzeko eta, bidezkoa bada, indargabetzeko gomendio espezifikoak bildu ahalko dira, azterketaren emaitza kontuan hartuta hori komenigarria bada.»

Hamahiru. VI. titulua gehitzen da. Titulu horren barruan, gaur egungo 26. artikulua sartu da, baina 29. artikulu gisa. Bada, honela idatzita geratzen da artikulu hori:

«VI. TITULUA

Gobernua kontrolatzea

29.artikulua. Gobernuaren egintzak kontrolatzea.

1.Gobernua Konstituzioaren eta gainerako ordenamendu juridikoaren mende dago bere jarduketan.

2.Gobernuaren egintza eta ez-egite guztiak Gorte Nagusien kontrol politikoaren mende daude.

3.Gobernuaren eta lege honetan araututako organo eta agintarien egitate- bidea diren egintzak, jarduerarik eza eta jarduketa materialak aurkaratzeko modukoak dira administrazioarekiko auzien jurisdikzioan, halakoak arautzen dituen legean xedatuta dagoenaren arabera.

4.Gobernuaren jarduketa Konstituzio Auzitegian aurkaratzeko modukoa da Konstituzio Auzitegia arautzen duen lege organikoan ezarrita dagoenaren arabera.»

Azken xedapenetatik laugarrena. Fundazioei buruzko abenduaren 26ko 50/2002 Legea aldatzea.

Aldatu egiten da Fundazioei buruzko abenduaren 26ko 50/2002 Legearen 34. artikuluko 2. zenbakia, eta honela idatzita geratzen da:

«2. Estatuaren eskumeneko fundazioei dagokienez, babesletza-eginkizunak Estatuaren Administrazio Orokorrak egingo ditu administrazio-organo bakar baten bitartez, erregelamendu bidez zehazten den moduan.»

Azken xedapenetatik bosgarrena. Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legea aldatzea.

Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legea honela aldatzen da:

Bat. Honela idatzita geratzen da 3. artikuluko 1. zenbakia:

«1. Hauek daude legitimaturik konkurtso-deklarazioa eskatzeko: zorduna, horren edozein hartzekodun, eta, konkurtso-bitartekaria, baldin eta lege honen X. tituluan araututako prozedura bada.

Zorduna pertsona juridikoa izanez gero, administrazio- edo likidazio-organoari dagokio eskaeraren gaineko erabakia hartzea.»

Bi. Honela idatzita geratzen da 34 ter artikulua:

«34 ter artikulua. Arantzel-bermerako kontuaren araubidea.

1.Justizia Ministerioak arantzel-bermerako kontua kudeatuko du erregelamenduz zehazten den moduan, dela zuzenean, dela hirugarrenen bitartez.

2.Kontua kudeatzeko eta diru-sarrerak eta zordunketak kontrolatzeko, Justizia Ministerioak zehazten duen aplikazio informatikoa erabiliko da. Aplikazioak kontrol-, segurtasun- eta gainbegiratze-tresna egokiak edukiko ditu, eta datuen autentikotasuna, konfidentzialtasuna, osotasuna eta eskuragarritasuna bermatu beharko ditu; halaber, aukera eman beharko du transferentzia-agindu telematikoak eta ordaintze-manamenduak emanez funtsak erabiltzeko, eta kontuetako mugimenduen eta saldoen gaineko informazioa ere eman beharko du.

3.Baliabide informatiko egokirik ez badago edo gerora teknikoki ezinezko bihurtuz gero, ordaintze-manamenduak edo transferentzia-aginduak eskuz emateko aukera ere egongo da, inprimaki normalizatuak erabiliz.

4.Arantzel-bermerako kontuaren bidez, konkurtso-administratzaileei dagozkien ekarpenak kontrolatu ahalko dira. Kontuak ematerakoan konkurtso-administratzaileak ez baditu egin nahitaez egin behar dituen konturako diru-sarrerak, 10 eguneko epean egin ditzala eskatuko dio idazkari judizialak. Epe hori igarotakoan betebehar hori bete ez badu, Konkurtsoen Erregistro Publikoko laugarren atalean baja emango zaio, ordaindu arte.»

Hiru. Honela idatzita geratzen da Konkurtsoari buruzko Legearen 34 quater artikuluko

2. zenbakia:

«2. Kontuak emateko txostena aurkeztu aurretik, aurreko zenbakian ezarritako nahitaezko ekarpenak sartu beharko ditu konkurtso-administrazioak arantzel- bermerako kontuan, betiere jasotako zenbatekoen gainean kalkulaturik. Aldi berean, sartutako zenbatekoaren berri eman beharko dio konkurtso-administrazioak edo konkurtso-administratzaile bakoitzak konkurtsoa izapidetzen ari diren epaitegiko idazkari judizialari.»

Lau. Honela idatzita geratzen da 90. artikuluko 1. zenbakiko 6. puntua:

«6.a Dokumentu publikoan eratutako bahiaz bermatu diren kredituak, hartzekodunaren zein hirugarren baten edukitzapean dauden ondasun nahiz eskubide pignoratuei dagozkienak. Kredituen bahiaren kasuan, nahikoa izango da hori data sinesgarria duen dokumentuan agertzea kreditu pignoratuen gaineko pribilegioa izateko.

Etorkizuneko kredituen gainean eratutako bahiaz bermatutako kredituek pribilegio berezia izango dute soilik konkurtso-deklarazioa egin aurretik honako betekizun hauek betetzen badira:

a)Etorkizuneko kredituak deklarazio hori egin aurretik burututako kontratuetatik edo eratutako harreman juridikoetatik sortzea.

b)Bahia dokumentu publiko batean eratuta egotea edo, edukitza aldatu gabeko bahia egonez gero, erregistro publiko eskudunean inskribatuta egotea.

c)Obrak emateko edo zerbitzu publikoak kudeatzeko kontratuak suntsiaraztearen ondorioz sortutako kredituen kasuan, azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren bitartez onetsitako Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bateginaren 261.3 artikuluan xedatutakoa betetzea.»

Azken xedapenetatik seigarrena. Administrazio Publikoen Ondareari buruzko azaroaren 3ko 33/2003 Legea aldatzea.

Aldatu egiten da Administrazio Publikoen Ondareari buruzko azaroaren 3ko 33/2003 Legea eta honela geratzen da idatzita:

Bat. Honela idatzita geratzen da 166. artikuluaren 1. zenbakia:

«1. Titulu honetako xedapenak honako entitate hauei aplikatuko zaizkie:

a)Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren Legearen II. tituluko III. kapituluaren 3. atalean azaltzen diren enpresa-entitate publikoei.

b)Estatuaren Administrazio Orokorrari edo haren organismo publikoei lotutako zuzenbide publikoko entitateei, horien diru-sarreren % 50, gutxienez, merkatuan egindako eragiketetatik badator.

c)Estatuko merkataritza-sozietateei. Halakotzat joko dira Estatuak kontrolatzen dituenak:

1.a Haien sozietate-kapitalean Estatuaren Administrazio Orokorrak edo, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren Legearen 84. artikuluan xedatuta dagoenaren arabera Estatuko sektore publiko instituzionala osatzen duten entitateetako batzuek –Estatuko merkataritza-sozietateak barnean direla– duten zuzeneko parte-hartzea % 50etik gorakoa delako. Ehuneko hori zehazteko, hauek batuko dira: Estatuaren Administrazio Orokorrari dagokion partaidetza eta Estatuko sektore publiko instituzionala osatzen duten entitate guztiei dagozkien partaidetzak, baldin eta kapital sozialean haietariko batzuek parte hartzen badute.

2.a Merkataritza-sozietatea Balore Merkatuari buruzko uztailaren 28ko 24/1988 Legearen 4. artikuluan aurreikusitako kasuan dagoelako, Estatuaren Administrazio Orokorrari edo hari lotutako edo haren mendeko organismo publikoei dagokienez.»

Bi. Honela idatzita geratzen da 167. artikuluaren bigarren zenbakia:

«2. Aurreko artikuluko 1. zenbakiko c) letran aipatzen diren entitateek beren ondarea zuzenbide pribatuaren arabera kudeatuko dute. Hala ere, lege honetan espresuki aplikatu behar zaizkien xedapenak kontuan hartuko dira.»

Azken xedapenetatik zazpigarrena. Diru Laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra aldatzea.

Aldaketa hauek egiten dira Diru Laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean:

Bat. Aldatu egiten da 10. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:

«10. artikulua. Diru-laguntzak emateko eskumena duten organoak.

1.Estatuaren Administrazio Orokorreko ministroak eta estatu-idazkariak eta Estatuaren Administrazio Orokorrari lotutako edo haren mendeko organismo eta entitate publikoen presidente edo zuzendariak, haien jarduketa edozein araubide juridikoren mendean dagoela ere, organo eskudunak dira zeinek bere eremuan diru- laguntzak emateko, horretarako aurretik aurrekontu-kontsignazioa eginda.

2.Aurreko zenbakian xedatuta dagoena gorabehera, 12 milioi eurotik gorako diru-laguntzak ematea baimentzeko, Ministro Kontseiluaren erabakia beharko da, edo, diru-laguntza erregulatzen duen araudiak hala ezartzen badu, Gobernuaren Ekonomia Gaietarako Batzorde Delegatuaren erabakia.

Lehia-konkurrentziaren araubidearen arabera emandako diru-laguntzen kasuan, aipatutako muga hori gainditzen duen deialdia onetsi baino lehen lortu beharko da aurreko paragrafoan azaldu den Ministro Kontseiluaren baimena.

Aurreko paragrafoan azaldutako baimena emateak ez dakar gastua onestea; hori, betiere, organo eskudunak egin behar du.

3.Diru-laguntzak emateko ahalmenak, artikulu honetan aipatzen direnak, deskontzentratu egin daitezke, Ministro Kontseiluan onartutako errege-dekretuz.

4.Toki-korporazioetan diru-laguntzak emateko eskumena toki-araubidearen legerian eginkizun horiek esleituta dituzten organoek edukiko dute.»

Bi. Aldatu egiten da hamaseigarren xedapen gehigarriaren 1. zenbakia, eta honela geratuko da:

«1. Sektore publikoko fundazioek diru-laguntzak eman ahalko dituzte soil-soilik fundazioa horretarako espresuki baimenduta badago. Baimen hori fundazioa adskribatuta dagoen ministerioaren edo fundazioa adskribatuta dagoen administrazio-organo baliokidearen erabaki bidez emango da, betiere 10.2 artikuluan xedatuta dagoena betez.

Dena delako diru-laguntzaren proportziorik handiena finantzatzen duten administrazio-organoek beteko dituzte zeregin hauek: oinarri arautzaileak onestea, emakida aurretiaz baimentzea, itzulketa eskatzetik eta zehapenak ezartzetik eratorritako eginkizunak, kontrol-eginkizunak eta administrazio-ahalak baliatzea dakarten gainerako eginkizunak. Administrazio hori zein den jakiterik ez badago, fundazioaren babesletza-lana egiten duen administrazio-organoek beteko dituzte eginkizun horiek.»

Hiru. Hirugarren xedapen iragankorra gehitzen da; eduki hau izango du:

«Hirugarren xedapen iragankorra. Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen azken xedapenetatik zazpigarrenean jasotako Diru Laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren aldaketa indarrean jarri aurretik hasitako deialdiak eta emandako diru-laguntzak.

Aurreko araudiak eraenduko ditu lehia-konkurrentziaren araubidean emandako diru-laguntza publikoak, horien deialdia Diru Laguntzei buruzko Lege Orokorraren 10. artikuluaren aldaketa indarrean jarri aurretik onetsi bada.»

Lau. Hogeita bosgarren xedapen gehigarria gehitzen da; eduki hau izango du:

«Hogeita bosgarren xedapen gehigarria. Iruzurraren aurkako Koordinazioko Zerbitzu Nazionala, Europar Batasunaren finantza-interesak babesteko.

1.Iruzurraren aurkako Koordinazioko Zerbitzu Nazionalak, zeina Estatuko Administrazioko Kontu Hartzailetza Nagusian integratua baitago, Europar Batasunaren finantza-interesak iruzurretik babesteko ekintzak koordinatuko ditu, eta honako hauek betearaziko ditu: Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 325. artikulua eta Iruzurraren aurkako Europako Bulegoak (OLAF) egindako ikerketei buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 883/2013 Erregelamenduaren 3.4 artikulua (EB, Euratom).

2.Iruzurraren aurkako Koordinazioko Zerbitzu Nazionalak:

a)Europar Batasunaren finantza-interesak babesteko beharrezkoak diren estrategia nazionalen sorrera eta martxan jartzea zuzendu eta legegintza eta administrazio arloko aldaketak sustatu behar ditu.

b)Europar Batasunaren funtsak kudeatzeko sistema nazionaletan egon daitezkeen gabeziak identifikatu behar ditu.

c)Irregulartasunei eta iruzur-susmoei buruzko koordinaziorako eta informaziorako bideak ezarri behar ditu erakunde nazionalen eta Iruzurraren aurkako Europako Bulegoaren artean.

d)Iruzurraren aurkako prebentzio eta borrokarako prestakuntza sustatu behar

du.

3.Iruzurraren aurkako Koordinazioko Zerbitzu Nazionalak bere eskumenak independentzia osoz baliatuko ditu, eta baliabide egokiak izan beharko ditu Iruzurraren aurkako Europako Bulegoak ezarritako eduki eta errekerimenduak betetzeko.

4.Iruzurraren aurkako Koordinazioko Zerbitzu Nazionalari aholku-batzorde batek lagunduko dio. Aholku-batzorde horren burua Estatuko Administrazioko kontu- hartzaile nagusia izango da, eta kideak, berriz, Europar Batasunaren finantza- interesei dagokienez kudeaketan, kontrolean, prebentzioan eta iruzurraren aurkako borrokan eskumenak dituzten ministerioen, organismoen eta gainerako erakunde

nazionalen ordezkariak. Aholku-batzorde horren osaera eta funtzionamendua errege-dekretu bidez zehaztuko dira.

5.Agintariek, Estatuko, autonomia-erkidegoetako eta toki-erakundeetako organoen titularrek eta bulego publikoetako, organismoetako eta beste ente publiko batzuetako buru edo zuzendariek eta, orokorrean, eginkizun publikoetan aritzen direnek edo beren lana entitate horietan egiten dutenek, behar bezalako elkarlan eta laguntza eman beharko diote Zerbitzuari. Zerbitzuak Iruzurraren aurkako Europako Bulegoaren eskumen berberak izango ditu informazioa eskuratzeko, ikertzen ari diren egitateei dagokienez.

6.Zerbitzuak Iruzurraren aurkako Europako Bulegoarekin hitzarmenak egin ahalko ditu informazioa transmititzeko eta ikerketak egiteko.»

Azken xedapenetatik zortzigarrena. Aurrekontuei buruzko azaroaren 26ko 47/2003 Lege Orokorra aldatzea.

Aldatu egiten da Aurrekontuei buruzko azaroaren 26ko 47/2003 Lege Orokorra, eta honela idatzita geratzen da:

Bat. Aldatu egiten da 2. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:

«2. artikulua. Estatuko sektore publikoa.

1.Lege honen ondorioetarako, honako hauek osatzen dute Estatuko sektore publikoa:

a)Estatuaren Administrazio Orokorrak.

b)Estatuko sektore publiko instituzionalak.

2.Estatuko sektore publiko instituzionalaren barnean honako entitate hauek

daude:

a)Estatuaren Administrazio Orokorrari lotutako edo haren mendeko organismo publikoak. Organismo publiko horiek honela sailkatzen dira:

1.a Organismo autonomoak.

2.a Enpresa-entitate publikoak.

b)Administrazio-agintaritza independenteak.

c)Estatuko merkataritza-sozietateak.

d)Estatuaren Administrazio Orokorrari adskribatutako partzuergoak.

e)Estatuaren Administrazio Orokorrari adskribatutako sektore publikoko fundazioak.

f)Nortasun juridikorik gabeko funtsak.

g)Transferitu gabeko unibertsitate publikoak.

h)Entitate kudeatzaileak, zerbitzu erkideak eta Gizarte Segurantzaren kudeaketan laguntzeko zeregin publikoa betez Gizarte Segurantzarekin elkarlanean aritzen diren mutualitateak, bai eta haien zentro mankomunatuak ere.

i)Estatuaren Administrazio Orokorrari lotutako edo haren mendeko organismoak eta zuzenbide publikoko entitateak.

3.Estatuaren aurrekontu orokorretan zuzkidura bereizia duten organoak, nortasun juridikorik gabeak, Estatuaren Administrazio Orokorrean integratu gabeak, Estatuko sektore publikoaren barrukoak, beren araubide ekonomiko eta finantzarioa lege honetan arautzen bada, hargatik eragotzi gabe halakoen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduko arauetan ezartzen diren berezitasunak kontuan izatea. Hala ere, halakoen kontabilitate- eta kontrol-araubidea kasu guztietan arau horietan ezarrita dagoenaren mendean geratuko da, eta arlo horietan ezingo zaie aplikatu lege honetan ezarrita dagoena.

Aurreko hori hala izanik ere, lege hau ez zaie aplikatuko Gorte Nagusiei, haiek aurrekontuen arloan autonomia dutelako Konstituzioaren 72. artikuluan ezarrita

dagoenaren arabera; dena dela, Estatuaren Aurrekontu Orokorren Lege Proiektua egiteko beharrezkoa den koordinazioari eutsiko zaio.»

Bi. Aldatu egiten da 3. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:

«3. artikulua. Administrazio-, enpresa- eta fundazio-sektore publikoa.

Lege honen ondorioetarako, Estatuko sektore publikoa honela banatuta dago:

1. Administrazio-sektore publikoa, honako hauek barnean hartzen dituena:

a)Estatuaren Administrazio Orokorra, organismo autonomoak, administrazio- agintaritza independenteak, transferitu gabeko unibertsitate publikoak eta entitate kudeatzaileak, zerbitzu erkideak eta Gizarte Segurantzarekin elkarlanean aritzen diren mutualitateak, bai eta horien zentro mankomunatuak ere, eta aurreko artikuluko

3.zenbakiko entitateak.

b)Estatuaren Administrazio Orokorrari lotutako edo haren mendeko edozein organismo eta zuzenbide publikoko entitate, partzuergoak eta nortasun juridikorik gabeko funtsak, honako ezaugarri hauetakoren bat betetzen dutenak:

1.a Jarduera nagusia ez izatea merkatu-legearen arabera kontsumo indibidual edo kolektiborako ondasunak eta zerbitzuak ekoiztea; edo, bestela, errenta eta aberastasun nazionala birbanatzeko eragiketak egitea, betiere irabazi asmorik gabe.

2.a Finantzaketa gehienbat merkataritzako diru-sarreretatik ez jasotzea; lege honi dagokionez, merkataritzako diru-sarrerak izango dira ondasun- eta zerbitzu- emateen ordain gisa jasotako diru-sarrerak, edozein izaeratakoak direla ere.

2.Enpresa-sektore publikoa, honako hauez osatua:

a)Enpresa-entitate publikoak.

b)Estatuko merkataritza-sozietateak.

c)Estatuaren Administrazio Orokorrari lotutako edo haren mendeko edozein organismo eta zuzenbide publikoko entitate, partzuergoak eta nortasun juridikorik gabeko funtsak, administrazio-sektore publikoaren barruan ez daudenak.

3.Fundazio-sektore publikoa, Estatuko sektore publikoko fundazioek osatzen dutena.»

Azken xedapenetatik bederatzigarrena. Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bategina (azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsia) aldatzea.

Aldatu egiten da Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bategina, azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsia, eta honela geratzen da idatzita:

Bat. Honela idatzita geratzen da 60. artikulua:

«60. artikulua. Kontratatzeko debekuak.

1.61 bis artikuluan ezarritako ondorioekin, lege honen 3. artikuluan aurreikusitako entitateekin ezingo dute kontratatu honako inguruabar hauetako batean dauden pertsonek:

a)Epai irmo bidez kondena jaso izana, honako delitu hauengatik: terrorismoa, antolakunde edo talde kriminal bat eratu edo integratzea, elkartze ez-zilegia, alderdi politikoen legez kanpoko finantzaketa, gizakien salerosketa, negozioetako ustelkeria, influentzia-trafikoa, funtzionario-eroskeria, prebarikazioa, iruzurrak, funtzionarioei debekatutako negoziazio eta jarduerak, Ogasun Publikoaren eta Gizarte Segurantzaren kontrako delituak, langileen eskubideen kontrako delituak,

bidegabeko eralgitzea, kapital-zuriketa, lurralde-antolamendu eta hirigintzaren eta ondare historiko eta ingurumenaren babesaren arloko delituak, edo lanbide, ogibide, industria edo merkataritzan aritzeko desgaikuntza-zigorra.

Halaber, kontratatzea debekatuta izango dute erantzukizun penaldun deklaratzen dituzten pertsona juridikoek, bai eta haien administratzaile edo ordezkari egitatezko edo zuzenbidekoek ere, kargu edo ordezkaritza hori indarrean dagoen bitartean eta kargua utzi arte, baldin eta letra honetan aipatutako egoeran badaude.

b)Zehapen irmo bat jaso izana, arau-hauste astuna egiteagatik arlo profesionalean, lehia faltsutzearen arloan, desgaitasunen bat duten pertsonen laneratze eta aukera-berdintasunaren eta diskriminaziorik ezaren arloan edo atzerritartasun arloan, indarrean dagoen araudian ezarrita dagoenaren arabera; zehapen irmo bat jaso izana ingurumen arloan arau-hauste oso astuna egiteagatik, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legean, Kostaldeei buruzko uztailaren 28ko 22/1988 Legean, Naturaguneak eta Basaflora eta Basafauna Kontserbatzeko martxoaren 27ko 4/1989 Legean, Ontziei eta Ontzien Hondakinei buruzko apirilaren 24ko 11/1997 Legean, Hondakinei buruzko apirilaren 21eko 10/1998 Legean, uztailaren 20ko 1/2001 Legegintzako Errege Dekretu bidez onetsitako Urari buruzko Legearen testu bateginean eta Kutsaduraren Prebentzioari eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legean ezarrita dagoenaren arabera; edo zehapen irmo bat jaso izana lan- edo gizarte-arloan arau-hauste oso astuna egiteagatik, abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitako Lan Arloko Arau Hauste eta Zehapenei buruzko Legearen testu bateginean xedatutakoaren arabera, bai eta testu horren 22.2 artikuluan aurreikusitako arau-hauste astuna egiteagatik ere.

c)Hartzekodunen konkurtso boluntarioa deklaratzeko eskaera egin izana, edozein prozeduratan kaudimengabe deklaratua izatea, hartzekodunen konkurtsoan deklaratuta egotea (salbu eta konkurtso horretan hitzarmen batek efikazia lortu badu), esku-hartze judizialaren menpe egotea edo Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera desgaituta egotea, hartzekodunen konkurtsoa kalifikatzeko epaian finkatutako desgaitze-aldia oraindik amaitu gabe egonik.

d)Indarrean dauden xedapenek ezarritako tributu-betebeharrak edo Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ez edukitzea, erregelamenduz zehaztutako moduan; edo, 50 langile edo gehiago dituzten enpresen kasuan, enplegatuen % 2 gutxienez desgaitasunen bat duten langileak izatearen betekizuna ez betetzea, Desgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren testu bategina onartzen duen azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretuaren 42. artikuluaren arabera, erregelamendu bidez zehazten diren baldintzekin.

Tributu-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzeari dagokionez, enpresek halakoak egunean dituztela ulertuko da zorrak atzeratuta edo zatikatuta daudenean, edo zorrak aurkaratzearen ondorioz haiek etetea erabakitzen denean.

e)Lege honetako 146. artikuluan aipatzen den erantzukizunpeko adierazpena egitean edo gaitasunari eta kaudimenari buruzko aitorpenean datu faltsuak eman izana, edo sailkapenari buruzko informazioa nahiz lizitatzaileen eta sailkatutako enpresen erregistroei buruzko informazioa komunikatzeko betebeharra bete ez izana, haiei egotz dakizkiekeen arrazoiengatik.

f)Administrazio-zehapen irmo baten ondorioz ezarritako kontratatzeko debekuren baten eraginpean egotea, Diru Laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean edo Zergei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorrean ezarritakoari jarraikiz.

g)Gobernuko kideen eta Estatuaren Administrazio Orokorreko goi-kargudunen interes-gatazkak arautzeko apirilaren 10eko 5/2006 Legean, autonomia- erkidegoetako arauetan edo Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legean aipatutako kasuren

batean sartuta egotea pertsona fisikoa edo pertsona juridikoaren administratzaileak, edota Hauteskunde Araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapen bidezko kargudun izatea, bertan ezarritako baldintzetan.

Aurreko paragrafoan aipatzen diren langileek eta goi-kargudunek edo administrazio horien zerbitzura diharduten hautetsiek pertsona juridiko baten kapitalean parte hartzen badute, aipatutako legerian zehaztutako moduan eta zenbatekoekin, pertsona juridiko hori ere debekuaren barruan sartuko da.

Debekuak berdin hartzen ditu, bi kasuetan, aurreko paragrafoetan aipatutako pertsonen ezkontideak, bizikidetza afektiboz horien antzeko lotura daukaten pertsonak, aurrekoak eta ondorengoak, bai eta bigarren mailako odol- edo ezkontza- ahaideak ere, baldin eta interes-gatazka sortu bada kontratazio-organoaren titularrarekin edo kontratatzeko ahalmena delegatuta duten organoetako titularrekin edo kontratazio-organoaren titularraren ordezkoekin.

h)Kargu bat utzi ondorengo bi urteetan karguaren eskumenekin zuzenean erlazionatutako enpresa edo sozietate pribatuetan zerbitzuak eman dituzten pertsonak kontratatu izana, eta pertsona horiek Gobernuko kideen eta Estatuaren Administrazio Orokorreko goi-kargudunen interes-gatazkak arautzeko apirilaren 10eko 5/2006 Legearen 18.6 artikuluan edo autonomia-erkidegoetako arauetan aipatutako ez-betetzean erori izana eta hori Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu izana. Kontratatutako pertsona enpresako antolaketan dagoen bitartean iraungo du kontratatzeko debekuak, eta, gehienez ere, bi urtez, goi-kargua uzten duenetik aurrera.

2.Aurreko zenbakian aipatutako kasuez gain, enpresaburuek ondorengo kasu hauetan ere ezingo dute kontraturik egin lege honen 3. artikuluan jasotako entitateekin, 61 bis artikuluan ezarritako baldintzetan:

a)Esleitzeko prozedura batean beren proposamena edo hautagaitza bidegabeki erretiratu badute; edo kontratua beren alde esleitzea eragotzi badute,

151.artikuluko 2. zenbakian ezarrita dagoena epe barruan ez betetzeagatik, doloa, errua edo zabarkeria dela medio.

b)Haien alde esleitutako kontratua formalizatzeari utzi badiote, 156.3 artikuluan aurreikusitako epeetan, esleipendunari egotz dakizkiokeen arrazoiengatik.

c)Kontratuan funtsezkoak diren klausulak bete ez badituzte –118. artikuluarekin bat etorriz kontratua betearazteko ezarritako baldintza bereziak barne–, ez-betetze hori baldintza-agirietan edo kontratuan arau-hauste astuntzat jotzen denean eta tartean enpresaburuaren doloa, errua edo zabarkeria izan denean, eta betiere zigorrak ezarri badira edo kalte eta galerak ordaindu badira.

d)Lege honen 3. artikuluan azaldutako entitateetatik edozeinekin egindako edozein kontraturen suntsiarazpen irmoa eragin badute, suntsiarazpen-arrazoi horren errudun jo dituztelarik.

3.Halaber, enpresek ezingo dute kontratatu baldin eta zuzendaritzan dauden pertsonei edo bestelako inguruabarrei erreparatuta pentsa badaiteke kontratatzeko debekua jaso duten beste enpresa batzuen jarraipena edo ondorena direla, eraldatze, bat-egite edo ondorengotza bitartez.»

Bi. Honela idatzita geratzen da 61. artikulua:

«61. artikulua. Kontratatzeko debekua aintzat hartzea. Eskumena eta prozedura.

1.Kontratazio-organoek zuzenean hartuko dute aintzat aurreko artikuluko 1. zenbakiko c), d), f), g) eta h) letretan jasotako kontratatzeko debekurik ba ote dagoen, eta debekuok indarrean egongo dira sorrarazi dituzten inguruabarrek dirauten bitartean.

2.Kontratatzeko debekua aurreko artikuluko 1. zenbakiko a) eta b) letretan aurreikusitako arrazoiengatik bada, kontratazio-organoek zuzenean hartuko dute aintzat, baldin eta epaiak edo administrazio-ebazpenak debekuaren irismena eta iraupena espresuki zehazten baditu. Debekuak epaian zehaztutako iraupena izango du.

Epaian edo administrazio-ebazpenean erabakirik agertzen ez bada kontratatzeko debekuaren irismenari edo iraupenari buruz, edo aurreko artikuluko lehen zenbakiko

e)letrako kasuetan edo eta aurreko artikuluko bigarren zenbakian aurreikusitako kasuetan, debekuaren irismena eta iraupena horretarako instruitutako prozedura baten bitartez zehaztu beharko dira, artikulu honetan xedatuta dagoenaren arabera.

3.Aurreko artikuluko 1. zenbakiko a) eta b) letren kasuan kontratatzeko debekuaren iraupena eta irismena ezartzeko eskumena, dagokion epai edo ebazpenean agertzen ez den kasuetan, eta aurreko artikuluko lehen zenbakiko e) letraren kasuan kontratatzeko debekua deklaratzeko eskumena, sailkapenaren arloan aurreikusitako informazioa komunikatzeko betebeharrari dagokionez eta lizitatzaileen eta enpresa sailkatuen erregistroari dagokionez, Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako ministroak izango du, Estatuko Administrazio Kontratazioaren Aholku Batzordeak aurretiaz hala proposatuta, edo autonomia- erkidegoen eremuan eskumena duten organoek, aipatu den e) letraren kasuan.

Aurreko paragrafoan ezarrita dagoena betetzeko, epaia edo administrazio- ebazpena ematen duen organo judizialak edo administrazio-organoak ofizioz epai horren testigantza edo administrazio-ebazpenaren kopia igorri beharko dio Estatuko Administrazio Kontratazioaren Aholku Batzordeari. Dena dela, organo horrek, halakorik dagoela jakiten badu eta epai horren lekukotasunik edo administrazio- ebazpenaren kopiarik jaso ez badu, eman zituen organoari eskatu ahalko dizkio.

Aurreko artikuluko 1. zenbakiko e) letran, 146. artikuluan aipatutako erantzukizunpeko deklarazioa egitean datu faltsuak eman diren kasuak azaltzen dira. Bada, kasu horietan, eta 60. artikuluko bigarren zenbakian aurreikusitako kasuetan, kontratatzeko debekua kontratazio-organoak deklaratu beharko du.

4.Entitate kontratatzailea administrazio publikoa ez denean, kontuan izango da entitate kontratatzailea zein organismotara adskribatuta edo zein organismoren mendean dagoen edo nori dagokion haren babesa edo kontrola, eta organismo horretako lehendakariak edo zuzendariak edo departamentuko titularrak izango du eskumena kontratatzeko debekua deklaratzeko. Entitate kontratatzailea administrazio bati baino gehiagori lotuta badago, kontrol edo partaidetza handiena duen administrazioko dagokion organoak izango du eskumena.

5.Artikulu honetan azaldu denaren arabera kontratatzeko debekua dagoela aurretiaz deklaratu behar bada, lege hau garatzen duten arauetan ezartzen den prozedurari jarraituz zehaztuko dira debekuaren irismena eta iraupena.

6.Epai penal irmo baten bidez hala aurreikusten den kasuetan, kontratatzeko debekuaren iraupena epaian aurreikusita dagoena izango da. Epaian eperik ezarrita ez badago, gehieneko iraupena bost urte izango da, epai irmo bidez ezarritako kondenaren datatik aurrera.

Gainerako kasuetan, iraupen epea gehienez hiru urte izango da. Epe hori zenbatzeko, 61 bis artikuluko hirugarren zenbakian ezarrita dagoena bete beharko da.

7.Aurreko artikuluko 1. zenbakiko a) letraren kasuan, prozedura –betiere, beharrezkoa bada– ezin izango da hasi zigorraren preskripziorako ezarritako epea igaro bada, eta artikulu bereko 2. zenbakiko b) letraren kasuan, esleipena gertatu zenetik hiru hilabete baino gehiago igaro badira.

Artikulu horretan aurreikusitako gainerako kasuetan, kontratatzeko debekua deklaratzeko prozedura ez da hasiko hiru urte baino gehiago igaro badira honako data hauetatik:

a)Ebazpen zehatzailea irmo egin zenetik, aurreko artikuluko 1. zenbakiko b) letraren kasuan;

b)Datu faltsuak eman ziren egunetik edo dagokion informazioa komunikatu behar zen egunetik, aurreko artikuluko 1. zenbakiko e) letran aurreikusitako kasuetan;

c)Kontratuaren suntsiarazpena irmo egin zen egunetik, aurreko artikuluko 2. zenbakiko d) letraren kasuan;

d)Aurreko artikuluko 2. zenbakiko a) letran adierazitako kasuetan, kontratua esleitu zen egunetik, baldin eta debekuaren arrazoia proposamenak edo hautagaitzak bidegabeki erretiratzea bada, edota esleipena egin behar zen egunetik, baldin eta debekuaren oinarria 151. artikuluko bigarren zenbakian ezarritakoa ez betetzea bada.

e)Entitate kontratatzaileak jakin zuenetik 61 bis artikuluko bigarren zenbakiko

c)letran aurreikusitako kasuetan kontratua betearazteko baldintza bereziak ez zirela betetzen.»

Hiru. Beste artikulu bat gehitzen da, 61 bis, eta honela idatzita geratzen da:

«61 bis artikulua. KONTRATATZEKO DEBEKUA DEKLARATZEAK DAKARTZAN ONDORIOAK.

1.146. artikuluko erantzukizunpeko deklarazioa egitean, 60. artikuluko bigarren zenbakian eta artikulu bereko lehen zenbakiko e) letran gaitasunari edo kaudimenari buruzko datu faltsuak emateari buruz ezarritako inguruabarrak gertatuz gero, kontratatzeko debekuak deklarazioa egiteko eskumena duen kontratazio-organoaren eremuari eragingo dio.

Kontratazio-organoa zein sektore publikotan dagoen integratuta, sektore publiko horretara hedatu ahalko da debekua. Estatuko sektore publikoaren kasuan, debekuaren eragina Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako ministroak hedatu beharko du, Estatuko Administrazio Kontratazioaren Aholku Batzordeak aurretiaz hala proposatuta.

Aurreko artikuluko hirugarren zenbakiko lehenengo paragrafoan 60. artikuluko e) letrari dagokionez ezarrita dagoenaren arabera, kontratatzeko debekua deklaratzeko eskumena autonomia-erkidegoetako organo eskudunek badute, kontratatzeko debeku horrek dagokion sektore publikoko kontratazio-organo guztiei eragingo die.

Salbuespenez, aurreko paragrafoetan azaldutako kontratatzeko debekuen eraginak sektore publiko osora hedatu ahalko dira, betiere lehenago lurraldeko sektore publikora hedatu badira. Eraginak sektore publiko osora hedatuko ditu Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako ministroak, Estatuko Administrazio Kontratazioaren Aholku Batzordeak aurretiaz hala proposatuta, eta dagokion autonomia-erkidegoak edo toki-entitateak eskatuta, kontratatzeko debekua eremu horietan sortu bada.

Kontratatzeko debekua deklaratzeko eskumena Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako ministroak duen kasuetan, debeku horrek sektore publiko osoan izango ditu ondorioak.

2.Kontratatzeko debeku guztiak, salbu eta 60. artikuluko lehen zenbakiko c), d), g) eta h) letretan aurreikusitako inguruabarren bat dutenak, Sektore Publikoko Lizitatzaileen eta Enpresa Sailkatuen Erregistro Ofizialean edo autonomia- erkidegoetan baliokidea den batean inskribatuko dira, kontuan hartuta zein den kontratatzeko debekuaren esparrua eta zein organok deklaratu duen debekua.

Autonomia-erkidegoen edo erkidego horietako lurraldean dauden toki-entitateen esparruko kontratazio-organoek kontratatzeko debekua jakinaraziko diete dagozkien autonomia-erkidegoetako lizitatzaileen erregistroei, edo, halako erregistrorik ez badago, Sektore Publikoko Lizitatzaileen eta Enpresa Sailkatuen Erregistro Ofizialari.

Lizitatzaileen Erregistroan kontratatzeko debekuaren inskripzioa iraungiko da bere iraupena amaitu eta 3 hilabete igaro ondoren, eta epe horren ostean inskripzioa erregistroan ezeztatu beharko da ofizioz.

3.60. artikuluko lehen zenbakiko a) eta b) letretan aurreikusitako kontratatzeko debekuek ondorioak izango dituzte epaia edo administrazio-ebazpena irmo bihurtzen diren egunetik, epai horretan edo administrazio-ebazpen horretan debekuaren irismenari eta iraupenari buruzko erabaki bat badago.

Gainerako kasuetan, ondorioak izango dira.debekua dagokion erregistroan inskribatzen den egunetik aurrera.

Aurreko hori gorabehera, 60. artikuluko lehen zenbakiko a) eta b) letretan aurreikusitako kasuetan, kontratatzeko debekuaren ondorioak debekua dagokion erregistroan inskribatzen denetik sortzen badira, debekuaren irismena eta iraupena zehazteko prozedura ebazteko eskumena duen organoak, ofizioz edo alderdi batek eskaturik, har daitekeen ebazpena efikaza izan dadila ziurtatzeko egokitzat jotzen dituen behin-behineko neurriak hartu ahalko ditu.

4.Kontratatzeko debekuaren arrazoia 60. artikuluko lehen zenbakiko f) letran aurreikusitakoa bada, kontratatzeko debekuek ondorioak izango dituzte debekuak ezarri zituen ebazpen zehatzailean ezartzen diren administrazio publikoei dagokienez, ebazpen hori irmo bihurtzen den egunetik aurrera.»

Lau. Honela idatzita geratzen da 150. artikuluko 2. zenbakia:

«2. Esleipenerako oinarri izan behar duten irizpideak kontratazio-organoak erabakiko ditu, eta iragarkian, administrazio-klausula partikularren agirian edo deskripzio-dokumentuan zehaztuko dira.

Esleipen-irizpideak zehazterakoan, lehentasuna emango zaie baldintza-agirietan ezarritako formulak aplikatuta lortzen diren zifra edo ehunekoen bidez balora daitezkeen kontratuaren xedearen ezaugarriei. Prozedura ireki edo murriztu bidez egindako lizitazioan, formulak aplikatuta automatikoki ebaluatzekoak diren irizpideek haztapen txikiagoa badute balio-judizio baten arabera kuantifikatzekoak diren irizpideek baino, batzorde bat eratu beharko da, gutxienez hiru lagunek osatua; kide horiek kontratua proposatu duen organoaz kanpokoak izan behar dute, eta kualifikazio egokia izan behar dute, eta haien egitekoa izango da eskaintzak azken irizpide horien arabera ebaluatzea, edo ebaluazio hori baldintza-agirietan behar bezala identifikatutako organismo tekniko espezializatu bati agintzea.

Eskaintzak ebaluatzeko –formulak aplikatuta kuantifikatzekoak diren irizpideen arabera ebaluatzeko, alegia–, lehenbizi, bestelako irizpideak ebaluatuko dira, eta ebaluazio horren berri idatziz jasoko da. Lege hau garatzeko arauek zehaztuko dute zein kasutan eta zein baldintzatan egin behar den publiko aurretiazko ebaluazio hori, bai eta, balorazio hori bereiz egin ahal izateko, proposamenak nola aurkeztu behar diren ere.

Obra publikoak emateko edo zerbitzu publikoak kudeatzeko kontratuetan aurreikusten bada eraikuntzarako edo ustiapenerako ekarpen publikoak egitea edo enpresarentzat bermeak, abalak edo bestelako laguntzak eratzea, kasu guztietan automatikoki ebaluatzeko adjudikazio-irizpide gisa agertuko da lizitatzaileek kontratazio-espedientean aurreikusitako ekarpenen gainean egiten duten murriztapenaren zenbatekoa.»

Bost. Honela idatzita geratzen da 254. artikulua:

«254. artikulua. Eraikuntzarako ekarpen publikoak eta finantzaketarako bermeak.

1.Administrazio publikoek obraren finantzaketan parte hartu ahalko dute, ekarpenak eginda; ekarpen horiek obrak egiteko fasean emango dira, lege honen

240.artikuluak ezarritako moduan, edo obrak bukatutakoan. Ekarpen horien zenbatekoa lizitatzaileek berek finkatuko dute beren eskaintzetan, baldintza- agirietan ezarrita dagoen gehieneko kopuruaren barruan.

2.Aurreko zenbakian adierazitako ekarpen publikoak kontratazio-organoak egindako diruaz besteko ekarpenak ere izan daitezke, edo beste edozein administraziok egindakoak, baldin eta harekin horretarako hitzarmenik egin bada, eta, betiere, administrazio-klausula partikularren agirian jasotako balioztatzearen arabera.

Emakidadunari entregatutako ondasun higiezinak ere emakidari atxikitako ondarearen barruan sartuko dira; obra-proiektuan aurreikusitako erabilera emango zaie, eta, emakida azkentzean, berriz ere administrazioaren eskuetara itzuliko dira; betiere, hiri-antolamendurako planek edo plan sektorialek xedatutakoa errespetatu beharko da.

3.Ekarpen publiko guztiek baldintza-agirian aurreikusita egon behar dute. Ekarpenen zenbatekoa esleipen-prozeduran zehaztuko da, eta kontratua esleitu ostean ezingo dira handitu.

4.Ekarpenetarako ezarritako araubide berbera aplikatuko zaie mota guztietako berme eta abalei, baita emakidadunaren finantzaketan laguntzeko beste neurri batzuei ere; betiere, halakoek baldintza-agirietan aurreikusita egon beharko dute.»

Sei. Honela idatzita geratzen da 256. artikulua:

«256. artikulua. Ustiapena finantzatzeko ekarpen publikoak.

Administrazio publikoek honako ekarpen hauek egin ahalko dizkiote emakidadunari, obra-ustiapenaren bideragarritasun ekonomikoa bermatzearren. Betiere, ekarpen horiek baldintza-agirian aurreikusita egon beharko dute, eta kontratua esleitu ondoren ezingo dira handitu, hargatik eragotzi gabe 258. artikuluan aurreikusita dagoen oreka berrezartzea:

a)Diru-laguntzak, aurrerakin itzulgarriak, partaidetza-maileguak, mendeko maileguak edo beste era batekoak, obra ustiatzen hasten denetik edo obrak iraun bitartean ematekoak. Emakidan ezarritakoaren arabera itzuliko dira maileguak eta ordainduko dira sortutako interesak.

b)Laguntzak, mota guztietako bermeak barnean direla, interes publikoagatik eta salbuespenezko kasuetan obraren erabilera sustatzea komeni denean, obra publikoaren ustiapena errentagarritasunaren gutxieneko atalasera iritsi baino lehen.»

Zazpi. Honela idatzita geratzen da 261. artikulua:

«261. artikulua. Emakidaren hipotekaren xedea eta eskubideen pignorazioa.

1.Obra publikoen emakidak eta emakida horiei lotutako ondasunak eta eskubideak, hipotekei buruzko legerian ezarritakoaren arabera, hipotekatu egin ahalko dira, aurretiaz kontratazio-organoak horretarako baimena emanda.

Obra publikoen emakiden hipotekarik ez da onartuko zorren berme gisa, baldin eta zorrek ez badute zerikusirik dagokion emakidarekin.

2.Administrazio-baimenak direla-eta artikulu honetan eta hurrengoan adierazitako eskaerak hilabeteko epean ebatziko ditu organo eskudunak, eta, eskaera horiek epe horretan ebazten eta jakinarazten ez badira, ezetsitzat jo behar dira.

3.Obrak emateko edo zerbitzu publikoak kudeatzeko kontratuak suntsiaraztearen ondorioz sortutako eskubideak, 271. eta 288. artikuluetako lehen zenbakietan azaltzen diren horiek, bai eta ekarpen publikoetatik eta bermeak betearaztetik eratorritakoak, 254. eta 256. artikuluetan ezarrita dauden horiek, emakidarekin edo kontratuarekin zerikusia duten zorren berme gisa soilik pignoratu ahalko dira, kontratazio-organoak aurretiaz baimena ematen badu. Baimen hori Estatuko Aldizkari Ofizialean edo autonomia-erkidegoetako edo probintzietako egunkari ofizialetan argitaratu beharko da.»

Zortzi. Honela idatzita geratzen dira 271. artikuluko 1. eta 3. zenbakiak:

«1. Administrazioari egotzi ahal zaion arrazoi batengatik kontratua suntsiarazten denean, lursailak desjabetzeko, eraikuntza-lanak gauzatzeko eta emakidaren xede den obraren ustiapena egiteko behar diren ondasunak eskuratzeko egindako inbertsioen zenbatekoa ordainduko dio beti Administrazioak emakidadunari, zenbateraino amortizatu den kontuan hartuta. Horretarako, amortizazio linealaren irizpidea aplikatuko da. Kalkulu horietatik ateratako zenbatekoa sei hilabeteko epean finkatuko da, administrazio-klausula partikularren agirian bestelakorik ezarri ezean behintzat.

Administrazioari egotzi ezin zaion arrazoi batengatik kontratua suntsiarazten denean, lursailak desjabetzeagatik, obrak gauzatzeagatik eta administrazioari itzuli beharreko ondasunak eskuratzeagatik emakidadunari ordaindu beharreko zenbatekoa emakidaren baloraziotik ateratzen dena izango da, 271 bis artikuluan xedatutakoaren arabera zehaztuta.

Nolanahi ere, lege honen 269. artikuluko a), b), c), e) eta j) letretan aurreikusitako arrazoi batengatik emakida suntsiarazi bada, Administrazioari egotzi ezin zaiola ulertuko da.»

«3. Administrazio emaileak kalte-ordaina emango dio emakidadunari, sortutako kalte-galeren trukean, 269. artikuluko g), h) eta i) letretan jasotako egoerak gertatuz gero, hargatik eragotzi gabe artikulu honetako 1. zenbakian xedatutakoa. Kalte- ordainaren zenbatekoa zehazteko, hauek hartuko dira kontuan:

a)Emakidadunak etorkizunean jasoko ez dituen mozkinak, honela zenbatetsita: emakida amaitu arte geratzen diren urteen baliokidea den epealdi batean lortutako zergen aurreko mozkinen batezbesteko aritmetikoa. Geratzen den denbora luzeagoa bada igarotako denbora baino, azken hori hartuko da erreferentzia gisa.

Aplikatu beharreko deskontu-tasa emakidadunaren azken urteko kontuei dagokien batez besteko kapital haztatuaren kostutik aterako da.

b)Administrazioari itzuli behar ez zaizkion obra eta instalazioek galdu duten balioa, amortizazio-maila kontuan hartuta.»

Bederatzi. 271 bis artikulua gehitzen da, eta honela idatzita geratzen da:

«271 bis artikulua. Obren emakidarako esleipen-prozesu berria, suntsiarazpena Administrazioari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik gertatu bada.

1.Administrazioari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik suntsiaraziz gero, kontratazio-organoak berriz ere lizitatu beharko du emakida, eta lizitazio-tasa hurrengo artikulutik ateratzen dena izango da. Lizitazioa goranzko enkante bidez egingo da, eta esleitzeko irizpide bakarra prezioa izango da.

Lizitazioa esleitu gabe geratzen bada, beste lizitazio baterako deialdia egingo da gehienez hilabeteko epean; orduan, lizitazio-tasa lehenengo lizitazio-tasaren % 50 izango da.

Lizitazioaren esleipendunak lizitazioaren zenbatekoa bi hilabeteko epean ordaindu beharko du, emakida esleitzen den egunetik aurrera zenbatuta. Zenbateko hori ezarri den epean ordaintzen ez bada, esleipena ondoriorik gabe geratuko da, eta hurrenkeraren arabera hurrengoa den lizitatzaileari esleituko zaio, edo, lizitatzaile gehiagorik egon ezean, lizitazioa esleitu gabe geratu dela deklaratuko da.

Lizitazioaren deialdia beti egin ahalko da ebazpen-espedientea hasi bada, baina espedientea amaitu arte ezingo da esleitu. Nolanahi ere, emakidaren ebazpena ematen denetik lehenengo lizitazioaren eskaintzak ireki arte, gehienez ere hiru hilabeteko epea igaroko da.

Lizitazioan parte hartu ahalko dute 263. artikuluko 2. zenbakian aurreikusita dagoenaren arabera administrazio-baimena lortu duten enpresaburuek.

2.Emakidaren balioa, ebazpenaren arrazoiak administrazioari egotzi ezin bazaizkio, aurreko zenbakian azaldu diren lizitazioen esleipenetik ateratzen dena izango da.

Bigarren lizitazioa esleitu gabe geratzen bada, emakidaren balioa bigarren lizitazio horren tasa izango da. Dena dela, jatorrizko emakidadunak edo gutxienez emakidadunaren pasibo galdagarriaren % 5aren titular diren hartzekodunek erosle berri bat aurkeztu beharko dute, gehienez ere hiru hilabeteko epean, lizitazioa esleitu gabe geratu zen egunetik aurrera zenbatuta. Erosle berri horrek gutxienez lizitazio-tasa hori ordaindu beharko du. Hala bada, emakidaren balioa erosle berriak ordaindutako zenbatekoa izango da.

Administrazioak jatorrizko emakidadunari emakidaren balioa ordainduko dio hiru hilabeteko epean, aurreko zenbakian azaldu den lizitazioa esleitzen denetik edo bigarren lizitazioa esleitu gabe geratzen denetik aurrera zenbatuta.

Emakidadun berria beti subrogatuko da jatorrizko emakidadunaren tokian, eta jasotako kapital diru-laguntzei lotutako jarduketak egitera behartuta geratuko da, diru-laguntzaren xedea bete ez bada.

3.1. zenbakian azaldutako lizitaziotik ateratzen den kontratua beti obra publikoak emateko kontratua izango da, eta kontratu horren baldintzak ebatzi den jatorriko kontratuan ezarrita dauden berberak izango dira, iraupen-epea barnean dela.»

Hamar. 271 ter artikulua gehitzen da, eta honela idatzita geratzen da:

«271 ter artikulua. Obren emakidarako lizitazio-tasa zehaztea, suntsiarazpena administrazioari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik gertatu bada.

271 bis artikuluan azaltzen den lehenengo lizitazioaren tasa ezartzeko, honako erregela hauei jarraituko zaie:

a)Sozietate emakidadunak emakida ustiatzeagatik kontratua suntsiarazten denetik eta itzuli arte geratzen den epean bere aurreikuspenen arabera lortuko dituen kutxako fluxuen arabera zehaztuko da tasa. Kutxako fluxu horiek Altxorraren obligazioen hamar urterako interesaren deskontu-tasaren arabera eguneratuko dira, 300 oinarri-puntu gehituta.

Batez besteko etekin hori kalkulatzeko, erreferentzia gisa hartuko dira Espainiako Bankuak Zor Publikoaren Merkatuko Buletinean argitaratutako azken datuak.

b)Arrazoizko errentagarritasuna kalkulatzeko oinarri gisa erabilitako zor-tresna eta diferentziala, lehenago aipatu diren horiek, Gobernuaren Ekonomia Gaietarako Batzorde Delegatuak aldatu ahalko ditu, Ebaluazioko Bulego Nazionalak txostena egin ondoren, sektore publikoko kontratuetan ikusitako arrisku- eta errentagarritasun- egoeretara egokitzeko.

c)Etorkizuneko kutxako fluxu garbiak zenbatesteko, entitateak amaierara arte geratzen diren urteetan lortutako kutxako fluxuen batezbesteko aritmetikoa erabiliko da. Geratzen den denbora luzeagoa bada igarotako denbora baino, azken hori hartuko da erreferentzia gisa. Ez da prezioen eguneratzerik sartuko zenbatetsitako etorkizuneko inflazioaren arabera.

d)Kutxako fluxuen balioa izango da Kontabilitate Plan Orokorrak eskudiru- fluxuen egoeran ustiapen-jardueren eskudiru-fluxu gisa ezartzen duena, eta inola ere ez da zenbatuko interesen ordainketa eta kobrantzarik, dibidenduen kobrantzarik eta mozkinen gaineko zergak direla-eta egiten den kobrantza edo ordainketarik.

e)Kontratua suntsiarazten bada azpiegitura eraikitzen amaitu aurretik, lizitazio- tasa gauzatutako inbertsioaren zenbatekoaren % 70 izango da. Horretarako, gauzatutako inbertsioa izango da onartutako azken urteko kontuetan agertzen den zenbatekoa, kontu horiei gehituta onartutako azken urteko kontuen ekitaldiaren amaieratik kontratua suntsiarazi arte egindako ziurtagirietatik atera den kopurua. Zenbateko horretatik kenduko da onuradunak jaso dituen baina xedea bete gabe duten kapital diru-laguntzei dagokien zenbatekoa.»

Hamaika. Honela idatzita geratzen da 288. artikuluko 1. zenbakia:

«1. Administrazioari egotzi ahal zaion arrazoi batengatik kontratua suntsiarazten denean, lursailak desjabetzeko, Administrazioak emakidadunari beti ordainduko dio eraikuntza-lanak gauzatzeko eta emakidaren xede den obrak ustiatzeko behar diren ondasunak eskuratzeko egindako inbertsioen zenbatekoa, zenbateraino amortizatu den kontuan hartuta. Horretarako, inbertsioaren amortizazio linealaren irizpidea aplikatuko da.

Administrazioari egotzi ezin zaion arrazoi batengatik kontratua suntsiarazten denean, lursailak desjabetzeagatik, obrak gauzatzeagatik eta Administrazioari itzuli beharreko ondasunak eskuratzeagatik emakidadunari ordaindu beharreko zenbatekoa izango da emakidaren baloraziotik ateratzen dena, 271 bis artikuluan xedatutakoaren arabera zehaztuta.

Nolanahi ere, lege honen 223. artikuluko a) eta b) letretan aurreikusitako arrazoi batengatik emakida suntsiarazi bada, Administrazioari egotzi ezin zaiola ulertuko da.»

Hamabi. Beste xedapen gehigarri bat sartu da, eta honela dio:

«Hogeita hamaseigarren xedapen gehigarria. Ebaluazioko Bulego Nazionala.

1.Ebaluazioko Bulego Nazionala sortzen da, obren emakiden kontratuen eta zerbitzu publikoen emakiden kontratuen finantza-jasangarritasuna aztertzeko.

2.Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako ministroaren agindu bidez, Gobernuaren Ekonomia Gaietarako Batzorde Delegatuak txostena egin ondoren, bulego horren osaera, antolaketa eta funtzionamendua zehaztuko dira.

3.Ebaluazioko Bulego Nazionalak, Estatuaren Administrazio Orokorraren eta toki-korporazioen mendeko botere esleitzaileek obrak emateko kontratuak eta zerbitzu publikoak kudeatzeko kontratuak lizitatu ondoren, nahitaezko txostena egingo du kasu hauetan:

a)Eraikuntzarako edo emakidaren ustiapenerako ekarpen publikoak egiten badira eta emakidadunaren finantzaketan laguntzeko edozein neurri hartzen bada.

b)Obra publikoen emakida batean edo zerbitzuen kudeaketako kontratu batean tarifa osorik edo zati batean emakida onartu duen botere esleitzaileak bere gain hartzen badu, obren edo lehen establezimenduko gastuen zenbatekoa milioi bat eurotik gorakoa denean.

Halaber, kontratuaren oreka berrezartzeko akordioen berri emango du, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bateginaren 258.2 eta 282.4 artikuluetan aurreikusitako kasuetan, aurreko a) eta b) letren arabera txostena jaso duten obra eta zerbitzu publikoen emakidei dagokienez, edo txostena jaso ez arren letra horietan aurreikusitako elementuren bat kontratuan txertatzea dakarten emakidei dagokienez. Autonomia-erkidego bakoitzak Ebaluazioko Bulego Nazionalarekin bat egin ahalko du, Bulegoak txosten horiek egin ditzan; bestela, organo edo organismo baliokideren bat sortu badu, nahitaezko txosten horiek organo edo erakunde horri eskatuko dizkio, bere emakida-kontratuak ukitzen baditu.

Txostenak irizpide behar bezain homogeneoak erabiliz egiten direla ziurtatzeko, gidalerro egokiak ezarriko dira erregelamendu bidez.

4.Aurreko zenbakian aurreikusitako txostenek ebaluatuko dute ea proiektuaren errentagarritasuna –inbertsioaren, emandako laguntzen, espero diren kutxako fluxuen eta ezarritako deskontu-tasaren arabera lortutako hori– arrazoizkoa den, kontuan hartuta emakidadunak bere gain hartutako demanda-arriskua. Ebaluazio horretan kontuan hartuko da emandako laguntzek demanda-arriskua ez diren beste arrisku batzuk –operadore ekonomikoek normalean beren gain hartu behar dituzten horiek– arindu ahal dituztela.

Obren emakidako kontratu batean emakidaren tarifa botere esleitzaileak ordaintzen badu, Bulegoak aurretiaz ebaluatuko du demanda-arriskua emakidadunari transferituko al zaion. Emakidadunak arriskua osorik bere gain hartzen ez badu, txostenean ebaluatuko da errentagarritasuna arrazoizkoa den ala ez, aurreko paragrafoan ezarrita dagoena kontuan hartuta.

Kontratuaren oreka berrezartzeko akordioetan, txostenak ebaluatuko du ea ezarritako finantza-konpentsazioek arrazoizko errentagarritasunari eusten dioten zenbaki honen lehenengo paragrafoan xedatuta dagoenaren arabera.

5.Botere esleitzaile kontratugileak hala eskatuta, txostenak hogeita hamar eguneko epean egingo dira, informazioa ematen denetik edo hurrengo paragrafoan azaltzen den informazio-eskaria egiten denetik aurrera zenbatuta. Epe hori erdira murriztu ahalko da, eskaeran presa-arrazoiak justifikatzen baldin badira. Txosten horiek Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioaren mendeko administrazio publikoen Informazio Ekonomiko eta Finantzarioko Zentralaren bitartez argitaratuko dira, eta jendeak bitarteko elektronikoen bidez kontsultatzeko eskura egongo dira.

Eskaera egin duen botere esleitzaileak Bulegoari bidaliko dio beharrezko informazioa, eta hark, jasotako informazioan oinarrituta, txostena egingo du. Bulegoaren ustez igorritako informazioa nahikoa ez bada, osoa ez bada edo zerbait argitu behar bada, eskaria egin duen botere esleitzaile eskatzaileari eskatuko dio behar den informazioa berak horretarako ezarritako epearen barruan eman dezala. Bulegoak jasotzen duen informazioa tratatzean, beti errespetatu beharko dira isilpeko informaziora iristeko ezarritako mugak.

6.Administrazioak edo txostena hartu behar duen entitateak Bulegoaren aginduzko txosten batean bildutako gomendioak betetzen ez baditu, horretarako arrazoiak eman beharko ditu txosten batean. Txosten hori dagokion kontratuaren espedientean txertatuko da, eta argitaratu ere egingo da. Estatuaren Administrazio Orokorraren kasuan, Administrazio Publikoen Informazio Ekonomiko eta Finantzarioko Zentralaren bidez argitaratuko da.

7.Bulegoak urtero jarduerari buruzko memoria argitaratuko du.»

Hamahiru. Beste xedapen iragankor bat sartu da, eta honela dio:

«Hamargarren xedapen iragankorra. Kontratatzeko debekua, ezgaitasuna duten pertsonei gordetako lanpostuen erreserba-kuota ez betetzeagatik.

1.60.1.d) artikuluan ezarritako kontratatzeko debekua, ezgaitasuna duten pertsonei gordetako lanpostuen % 2ko erreserba-kuota ez betetzeari buruzkoa, ez da efektiboa izango erregelamendu bidez garatzen ez bada eta betekizun hori betetzea zertan datzan eta bete izana nola egiaztatuko den ezartzen ez bada. Hain zuzen ere, kasu guztietan, bete izana egiaztatzeko, dagokion administrazio- organoak gutxienez sei hilabeteko indarraldia izango duen ziurtagiria egin beharko du, edo Lizitatzaileen Erregistroak ziurtagiria egingo du, bete izanari buruzko inguruabarrak erregistroan inskribatuta agertzen badira.

2.Aurreko zenbakian azaldu den erregelamendu bidezko garapena onartzen den unera arte, kontratazio-organoek haztatuko dute lizitatzaileek ezgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren testu bategina onartzen duen azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretuan xedatuta dagoena betetzen duten, haztatzea nahitaezkoa den kasuetan, desgaitasuna duten langileen % bi kontratatzeko edo egokiak diren neurri alternatiboak hartzeko betebeharrari dagokionez, laugarren xedapen gehigarrian xedatuta dagoenaren arabera.»

Azken xedapenetatik hamargarrena. 2013rako Estatuaren Aurrekontu Orokorren abenduaren 27ko 17/2012 Legea aldatzea.

Aldatu egiten da Estatuaren 2013. urteko Aurrekontu Orokorren abenduaren 27ko 17/2012 Legearen hamahirugarren xedapen gehigarria, eta honela idatzita geratzen da:

«Hamahirugarrena. Kanarietako, Balearretako, Ceutako eta Melillako egoiliarrentzako diru-laguntzak, aireko eta itsasoko garraiorako.

Bat. Indarraldi mugagabez, honako hauek bidaiarien itsasoko eta aireko garraiorako zerbitzu erregularren tarifetan hobariak eskuratzeko eskubidea izango dute, Kanarietako eta Balear Uharteetako autonomia-erkidegoetako edota Ceuta eta Melilla hirietako egoiliar direla egiaztatzen badute: Espainiako herritarrek, Europar Batasuneko gainerako estatu kideetako herritarrek, Europako Esparru Ekonomikoari buruzko Akordioa sinatu duten beste estatuetako herritarrek, Suitzakoek, hirugarren herrialde bateko horien senideek, baldin eta bizileku-eskubidea edo bizileku iraunkorreko eskubidea badute, eta iraupen luzeko egoiliar diren hirugarren herrialdeetako herritarrek.

Europar Batasuneko estatu kideetako eta Europako Esparru Ekonomikoaren gaineko Akordioa sinatu duten estatuetako herritarren senideen bizileku-eskubidea otsailaren 16ko 240/2007 Errege Dekretuaren arabera egiaztatuko da; dekretu hori Europar Batasuneko estatu kideetako eta Europako Esparru Ekonomikoaren gaineko Akordioa sinatu duten estatuetako herritarrak Espainian sartu, aske ibili eta bizitzeari buruzkoa da Aurreko paragrafoan aipatutako hirugarren herrialdeetako nazionalen iraupen luzeko bizileku-eskubidea Atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei buruzko eta atzerritar horiek gizarteratzeari buruzko urtarrilaren 11ko 4/2000 Lege Organikoan eta lege hori garatzen duen araudian xedatutakoaren arabera egiaztatuko da.

Espainiako, Europar Batasuneko estatu kideetako, Europako Esparru Ekonomikoko Akordioa sinatu duten gainerako herrialdeetako edo Suitzako herritarren kasuan, haien nortasunaren dokumentua indarrean dagoen nortasun agiri nazionala edo pasaportea izango da. Europar Batasuneko estatu kideetako edo Europako Esparru Ekonomikoko Akordioa sinatu duen beste herrialde bateko herritarren senideen eta hirugarren herrialde bateko naziotasuna daukaten epe luzerako egoiliarren kasuan, Europar Batasuneko herritar baten senide izatearekin lotutako Espainiako bizileku-txartelaren bidez edo atzerritarren bizileku-txartelaren bidez –epe luzerako egoiliarra dela jaso beharko du– egiaztatuko dute beren nortasuna. Aipatutako dokumentuek indarrean egon behar dute.

Diru-laguntzaren onuraduna izateko baldintzak betetzen dituela telematikoki egiaztatu bada, bidaiariak hobaridun izateko eskubiderik ez duten gainerako bidaiariek bezala egiaztatu ahalko du bere nortasuna aireko garraiobidean. Kasu horretan, bidaiariak ez du egoiliarra dela frogatu beharko, ez fakturatzerakoan, ezta hegazkineratze-eremuan ere.

Bi. Kanarietako eta Balear Uharteetako autonomia-erkidegoen eta Ceuta eta Melilla hirien, hurrenez hurren, eta Espainiako gainerako lurraldearen arteko ibilbide zuzenetan, joanekoak izan edo joan eta etorrikoak izan, itsas garraiorako txartelek

%50eko hobaria izango dute tarifan, indarraldi mugagabez; uharteen arteko bidaietan, berriz, % 25ekoa izango da hobaria.

Hiru. Kanarietako eta Balear Uharteetako autonomia-erkidegoen eta Ceuta eta Melilla hirien, hurrenez hurren, eta Espainiako gainerako lurraldearen arteko bidaiarien aireko garraioko zerbitzu erregularren zein uharteen artekoen tarifen hobari-ehunekoa, indarraldi mugagabez, hobaria jaso dezakeen tarifaren % 50ekoa izango da joaneko edo joan eta etorriko zuzeneko ibilbide bakoitzeko.

Ondorio horietarako, joaneko zuzeneko ibilbidetzat jotzen da uharteetako, Ceutako edo Melillako abiapuntuko aireportutik edo heliportutik Espainiako lurraldeko beste batera doana eta alderantzizkoa, tarteko eskalarik gabe edo eskalak

eginda, baldin eta horiek gehienez 12 orduko iraupena badute, zerbitzuaren premia teknikoek edo ezinbesteko arrazoiek eraginik izan ezean.

Hobari horri dagokionez, hobaria jaso dezakeen tarifaren zenbatekotik Aire Segurtasunaren uztailaren 7ko 21/2003 Legearen 68.2 artikuluaren d), e) eta f) letretan aipatzen diren ondare-prestazio publikoei dagokien zenbatekoa kenduko da, bidaiariari jasanaraziak izan diren edo ez kontuan izan gabe. Horretarako, ondare- prestazio horiek banakatuta agertuko dira hegaldi-kupoiak justifikatzeko dokumentazioan.

Lau. Xedapen honetan araututako hobarien ondorioetarako, indarreko erroldatze-ziurtagiriaren bidez egiaztatuko da Kanarietako eta Balear Uharteetako autonomia-erkidegoetako eta Ceutako eta Melilla hirietako egoiliar-izaera.

Erregelamendu bidez beste bide batzuk ezarri ahalko dira egoiliar izatea egiaztatzeko, zenbaki honetan xedatutakoa ordeztuz edota osatuz.

Bost. Xedapen honetan eskatutako betekizunak bete diren egiaztatzeari dagokionez:

a)Sustapen Ministerioaren hobariak kudeatzen dituzten organoek irispidea izango dute Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioaren Bitartekaritza Plataformako zerbitzuetara nortasunari, egoitzari, bizilekuari, nazionalitateari eta atzerritartasun-araubideari buruzko datuak egiaztatzeko eta kontsultatzeko, diru- laguntzaren onuradun izateko betekizunak betetzen dituztela egiaztatzeko, eta organo horiei agindutako kontrol-eginkizunak gauzatzeko; betiere, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta Zergei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorrean xedatutako bermeak betez.

b)Organo kudeatzaileek diru-laguntzaren onuradun izateko betekizunak betetzen dituztela baieztatu ahalko diete bide telematikoz hobaridun garraio-txartelak merkaturatzen dituzten eta hala eskatzen duten agentziei, aireko edo itsasoko konpainiei edota haien ordezkaritzei.

Aurreko paragrafoetan xedatutako datuak lagatzeko eta horiek tratatzeko, ez da interesdunen baimena jaso beharrik izango, ez eta interesdunei horren berri ematekorik ere; hori guztia, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoaren 11.2 artikuluaren a) letran eta 5.5 artikuluan, hurrenez hurren, xedatutakoaren arabera.

Penintsulakoak ez diren lurraldeetan bizitzeagatik diruz lagundutako aire- edo itsas garraioko txartelak jaulkitzen dituzten aire- edo itsas konpainia guztien txartelen jaulkipen-sistemek, nahitaez, bizileku-baimena egiaztatzeko sistema telematikoan integratuta egon beharko dute, eta diruz lagundutako txartelak jaulkitzerakoan sistema telematiko hori erabili beharko dute, beren salmenta-kanal guztietan.

Aireko edo itsasoko garraio erregularreko konpainia bat diruz lagundutako merkatu batean sartzen denean, diru-laguntza jasotzeko eskubidea ematen duten aire- edo itsas garraioko txartelak sistema telematikoa erabili behar izan gabe jaulki ahalko ditu, gehienez ere hiru hilabetez, aipatutako sistema bere salmenta-kanal guztietan ezarri arte.

Sei. Bost zenbakian aurreikusitako bitartekaritza-plataformaren bidez ezin bada egiaztatu diru-laguntzen onuradun izateko eskatutako betekizunak betetzen direla, aplikatu beharreko araudian xedatutako edozein bitartekoren bidez egiaztatuko dira betekizun horiek. Ondorio horietarako, erroldatze-ziurtagiria hobari horiek garatzeko araudian erregelamendu bidez xedatutakoari lotuko zaio.

Zazpi. Xedapen honen 1. zenbakian xedatutakoa ezertan eragotzi gabe, bertan aurreikusitako hobariek 2013ko apirilaren 1etik aurrera izango dituzte ondorioak bizileku-eskubidearen edo bizileku iraunkorreko eskubidearen onuradun diren hirugarren herrialdeetako senide nazionalentzat eta iraupen luzeko bizilekua duten hirugarren herrialdeetako herritarrentzat; betiere, Kanarietako eta Balear

Uharteetako autonomia-erkidegoetako eta Ceuta eta Melilla hirietako egoiliar direla egiaztatzen badute.

Zortzi. Kanarietan, Balear Uharteetan, Ceutan eta Melillan bizi diren herritarrei eta familia ugariei zuzendutako itsas eta aire-garraiorako diru-laguntzen araudi erregulatzaileak ezarritako betebeharrez eta azaroaren 17ko 38/2003 Legeak ezarritakoez gain, aire- eta itsas konpainiek, entitate laguntzaile gisa, ondorengoa bete beharko dute:

a)Aire-konpainien kasuan, hegazkinean ibiltzeko erabilitako kupoi hobaridunen hileroko likidazioak aurkeztuko dituzte, dagokion hilabetea bukatu ondorengo bi hilabeteko epean, Hegazkintza Zibileko Zuzendaritza Nagusiak, ezohiko arrazoiak direla-eta, baimen espresu bat eman ezean. Likidazio horietan, azken sei hilabeteetan erabilitako kupoi hobaridunak sartu ahal izango dira, arrazoi justifikatuak direla medio aurreko hilabeteetako fitxategietan barne hartu ahal izan ez badira.

Itsas konpainien kasuan, hiruhilekoko likidazioak aurkeztuko dituzte, dagokion hiruhilekoa bukatu ondorengo bi hilabeteko epean, Merkataritza Nabigazioko Zuzendaritza Nagusiak, ezohiko arrazoiak direla-eta, baimen espresu bat eman ezean. Likidazio horietan, aurreko hiruhilekoetako fitxategietan, arrazoi justifikatuak direla medio barne hartu ezin izan diren azken sei hilabeteetako ontziratze hobaridunak sartu ahal izango dira.

b)Diru-laguntza justifikatzeko dokumentazioan, aire- eta itsas txartelen prezioa eta barne hartutako kontzeptu guztiak banan-banan zehaztuko dira, baita bidaiariak kontratatutako edozein zerbitzu gehigarri ere, txartelean jaso baldin bada.

c)Diruz lagundutako txartel bat daukan bidaiariren batek bere nortasuna eta bizilekua aplikagarria den araudiaren arabera egiaztatzen ez baditu, konpainiek gorabehera-parte bat egingo dute. Likidazio-aldi bakoitzari dagozkion parteak edo, ez badago, gorabeherarik ez dela izan adierazten duten ziurtagiriak organo kudeatzaileari bidaliko zaizkio, hurrengo likidazio-aldian.

d)Aireko garraioarekin zerikusirik ez duten zerbitzuak barne hartzen dituzten tarifak erregistratzeko betebeharrak, araudi bidez ezarritakoak, bete beharko dituzte, eta merkaturatu baino lehen organo kudeatzailearen aurrean erregistratu beharko dituzte, baldintzetan zehaztuz, baita diruz lagundutako txartelak ematea eragin dezaketen hitzarmen, kontratu edo edozein motatako akordioak ere, eranskinak, gehigarriak edo aldaketak barne, lehenengo txartel hobariduna jaulki baino gutxienez hilabete lehenago.

Bederatzi. Era berean, itsas eta aire-konpainiek eta konpainietako agenteek, erreserba-sistemak barne hartuta, bai penintsulatik kanpo bizitzearekin, bai familia ugaria izatearekin lotutako txartel hobaridunei buruzko informazio eta dokumentazio guztia gorde beharko dute, Sustapen Ministerioak eskura izan dezan, horretarako bidea edozein izanda ere, diru-laguntzaren zenbatekoa eta diru-laguntza emateko araudi bidez jasotako prozedurak bete direla egiaztatzeko, azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 39. artikuluan aurreikusitako preskripzio-epean.

Aplikatutako hobariak likidatzeari begira, itsas eta aire-konpainiek eta beren agenteek –barne hartuta erreserba-sistemak eta tarifa hobariduna zehazten, bidaiariak egindako ordainketan edo hobariaren aplikazioan edo kudeaketan esku hartu duen edozein hirugarren– lagundu eta hobariak jaso dituzten tarifa merkaturatuekin, aplikatutako hobariekin, bidaiariek egindako ordainketekin eta egindako likidazioarekin lotuta eskatzen zaien dokumentazio guztia eman beharko dute.

Betebehar hori betetzeari uko egitea erresistentziatzat, aitzakiatzat, oztopatzetzat edo ukapentzat hartuko da, azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 37. artikuluaren arabera, eta hala badagokio, zehapenak ezarri ahalko dira.

Hamar. Organo kudeatzaileari baimena ematen zaio Kanariar Uharteetako eta Balear Uharteetako autonomia-erkidegoetako eta Ceuta eta Melilla hirietako biztanleei zuzenduta aire- eta itsas garraioko zerbitzu erregularren tarifetan hobariak

ematea arautzen duen azaroaren 30eko 1316/2001 Errege Dekretuaren eranskinetako ereduen edukia ebazpen baten bidez aldatzeko, aireko garraioaren hobariei dagokienez. Hala ere, aurretik diruz lagundu daitezkeen merkatuak ustiatzen dituzten aire-konpainiei eta airelinea-elkarte nagusiei entzun beharko die.

Hamaika. Itsas eta aire-konpainiek ez dituzte honako hauek likidatuko, eta itzuli ere ez zaizkie egingo:

a)Itsas eta aire-garraioarekin zerikusirik ez daukaten zerbitzuak barne hartzen dituzten diruz lagundutako txartelak, bidaiariari zerbitzu horiek kobratu zaizkion edo ez kontuan hartu gabe.

b)Hegazkintza Zibileko Zuzendaritza Nagusiak erregistratu eta espresuki onetsi ez dituen edozein motatako kontratu, itun edo hitzarmenen arabera jaulkitako diruz lagundutako txartelak.

c)Araudi aplikagarriak hobarietatik kanpo utzitako kontzeptuak; besteak beste, eskaintzak, deskontuak, sustapen edo merkataritza-jarduera baliokideak –horiek guztiak diru-laguntza kalkulatu aurretik aplikatu behar dira–, baita itsas edo aire- konpainiek merkaturatutako hautazko garraio-zerbitzuak ere.

Hamabi. Itsas konpainiek eskatutako likidazioak jasotzen dituen fitxategi informatikoa egiaztatzea, kaietan benetan izandako ontziratzeen zerrenda barne.

Itsas garraiorako hobariak ikuskatzeko eta kontrolatzeko prozeduraren barruan, fitxategi informatikoan jasotako ontziratzeak kaietan benetan izandako ontziratzeekin bat datozen egiaztatu beharko da. Horretarako, portu-agintaritzek, hilero, hobariak izan ditzaketen ibilbideei lotuta, kaietan izandako ontziratze guztien zerrenda bidaliko diote Merkataritza Nabigazioko Zuzendaritza Nagusiari.

Kai bakoitzean izandako ontziratze guztien hileroko zerrendan, epe horretan egin diren eskala guztietako ontziratzeen zerrenda zehatza jasoko da. Ibilbide bakoitzeko ontziratzeen zerrenda horiek portu-agintaritzek edo kasuan-kasuan eskumena daukaten organismoek zuzenean bildutakoak izango dira, edo, bestela, itsas konpainiek elektronikoki haiei bidaliak. Merkataritza Nabigazioko Zuzendaritza Nagusiak zehaztutako epean eta forman helaraziko dira zerrendak, baina, nolanahi ere, organo eskudunak itsasontzia helmugara iritsi aurretik jaso behar ditu.

Fitxategi informatikoan ezin da benetako ontziratzeen zerrendan ez dagoen ontziratzerik jaso, oker edo omisioren bat gertatu dela frogatu ezean.

Hamahiru. Gobernuak bidaiarien itsasoko eta aireko garraio erregularrerako hobariak aplikatu eta garatzeko arauak emango ditu.»

Azken xedapenetatik hamaikagarrena. Aseguru- eta berraseguru-entitateen antolamendu, gainbegiraketa eta kaudimenaren uztailaren 14ko 20/2015 Legea aldatzea.

Aldatu egiten da Aseguru- eta berraseguru-entitateen antolamendu, gainbegiraketa eta kaudimenaren uztailaren 14ko 20/2015 Legearen azken xedapenetatik hogeita batgarrenaren 2. zenbakia, eta honela idatzita geratzen da:

«2. Dena den, hamahirugarren xedapen iragankorra eta hamaseigarren xedapen gehigarria argitaratu eta hurrengo egunean jarriko dira indarrean. Laugarren eta hamargarren xedapen iragankorrak 2015eko irailaren 1ean jarriko dira indarrean. Azken xedapenetatik bederatzigarrena 2016ko uztailaren 1ean jarriko da indarrean. Azken xedapenetatik hamabigarrena indarrean jarriko da Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legea argitaratu eta biharamunean.»

Azken xedapenetatik hamabigarrena. Erantzukizun politikoei buruzko araudia aplikatuz alderdi politikoei konfiskatutako ondasun eta eskubideak itzultzea edo konpentsatzea.

1936-1939 bitarteko erantzukizun politikoei buruzko araudia aplikatuz konfiskatutako ondasun eta eskubideak alderdi politikoei itzuli edo konpentsatzeko abenduaren 15eko 43/1998 Legea aldatzen duen abenduaren 26ko 50/2007 Legean aurreikusitako eskubideen onarpena eta lege horren babespean hasitako prozeduren izapideak eta ebazpena etenda geratuko dira Legeak onartzen dituen prestazioez arduratzeko aukera ematen duten baldintzak egiaztatzen diren arte. Dena dela, lehentasunezko beste jarduketa publiko batzuk finantzatu ahalko dira.

Azaldu diren baldintzak gertatzen direla egiaztatu ondoren, Gobernuak Legea garatzeko erregelamendua onartuko du. Erregelamendu horrek beste epe bat ezarriko du itzuli edo konpentsatzeko eskariak aurkezteko.

Azken xedapenetatik hamahirugarrena. Arau-erreferentziak

Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeari egindako erreferentziak Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legeari edo Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren Legeari egindakotzat joko dira, zer dagokion.

Azken xedapenetatik hamalaugarrena. Eskumen-titulua.

1.Lege hau Espainiako Konstituzioaren 149.1.artikuluko 18. zenbakian xedatutakoaren babespean ematen da, zeinaren arabera Estatuari baitagokio eskumen esklusiboa administrazio publikoen araubide juridikoaren oinarriei buruz, eta, horrez gain, Espainiako Konstituzioaren 149.1 artikuluko 13. eta 14. zenbakien babespean ematen da, horiek, hurrenez hurren ekonomia-jardueraren plangintza orokorraren oinarri eta koordinazioari eta Ogasun Publiko Orokorrari buruzkoak baitira.

2.Honako pasarte hauetan ezarritakoa ez da oinarrizkoa izango, eta soil-soilik Estatuaren Administrazio Orokorrari eta Estatuko sektore publikoari aplikatuko zaie:

a)Atariko tituluko II. kapituluko 3. atalean Estatuaren Administrazio Orokorreko kide anitzeko organoei buruz 2. azpiatalean esandakoa.

b)Estatuaren Administrazio Orokorrari buruz I. tituluan esandakoa.

c)Estatuko sektore publiko instituzionalaren antolaketa eta funtzionamenduari buruz II. kapituluan esandakoa, Estatuko organismo publikoei buruz III. kapituluan, administrazio- agintaritza independenteei buruz IV. kapituluan, Estatuko merkataritza-sozietateei buruz V. kapituluan, partzuergoei buruz VI. kapituluko 123.2 artikuluan, Estatuko sektore publikoko fundazioei buruz VII. kapituluko 128., 130., 131., 132., 133., 135. eta 136. artikuluetan, eta nortasun juridikorik gabeko funtsei buruz VIII. kapituluan –horiek guztiak Estatuko sektore publiko instituzionalaren antolaketa eta funtzionamenduari buruzko II. titulukoak–.

d)Honako hauetan esandakoa: Estatuko entitate eta organismo publikoak egokitzeari buruz laugarren xedapen gehigarrian, erakunde publikoen zerbitzu erkideen kudeaketa partekatuari buruz bosgarren xedapen gehigarrian, baliabide propioei buruz seigarren xedapen gehigarrian, lankidetza-organo eta -tresnen Estatuko erregistro elektronikoari buruz zazpigarren xedapen gehigarrian, ministerio barruko eskudantzia-gatazkei buruz hamaikagarren xedapen gehigarrian, Portu Agintaritzei eta Estatuko Portuei buruz hamabigarren xedapen gehigarrian, Gizarte Segurantzako entitateei buruz hamahirugarren xedapen gehigarrian, antolaketa militarrari buruz hamalaugarren xedapen gehigarrian, pertsonal militarrari buruz hamabosgarren xedapen gehigarrian, Gobernuaren Ordezkaritzetan integratutako lurralde-zerbitzuei buruz hamaseigarren xedapen gehigarrian, Zerga Administrazioko Estatu Agentziari buruz hamazazpigarren xedapen gehigarrian, Inteligentzia Zentro Nazionalari buruz hemezortzigarren xedapen gehigarrian, Espainiako Bankuari buruz hemeretzigarren xedapen gehigarrian, eta Banku Berregituraketa Ordenaturako Funtsari buruz hogeigarren xedapen gehigarrian.

Azken xedapenetatik hamabosgarrena. Legearen arau-garapena.

Ahalmena ematen zaie Ministro Kontseiluari eta Lehendakaritzako eta Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako ministroei, zeini bere eskumen-eremuan, lege hau garatzeko beharrezko diren erregelamenduzko xedapen guztiak eman ditzaten, eta orobat lege honen aurreikuspenak egiazki betearazteko eta ezartzeko behar diren neurriak erabaki ditzaten.

Lege hau indarrean jarri eta hiru hilabeteko epean, Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako ministroaren aginduz, 85. artikuluan etengabe gainbegiratzeari buruz aurreikusita dagoena garatuko da.

Azken xedapenetatik hamaseigarrena. Lehentasunak ekitaldi ofizialetan.

Ministro Kontseiluaren errege-dekretu bidez, Gobernuko presidenteak hala proposatuta, ekitaldi ofizialetan konstituzio-botereen eta erakunde nazionalen ministerio- departamentuen eta departamentu horietako barne-organoen titularren lehentasunak arautuko dira.

Azken xedapenetatik hamazazpigarrena. Arau-egokitzapenak.

1.Lege hau indarrean jarri eta urtebeteko epean, egokitu egin beharko dira lege honetan ezarritakoarekin bateraezinak diren Estatuko eta autonomia-erkidegoetako arauak.

2.Lege hau onartu aurretik Gorte Nagusiek onartutako lege berezi baten bidez sortutako partzuergoak beren legeria bereziak eraenduko ditu, araudia azaldu den bezala egokitu arte.

Azken xedapenetatik hemezortzigarrena. Indarrean jartzea.

1.Lege hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta urtebetera jarriko da indarrean, honako pasarte hauek izan ezik: azken xedapenetatik bosgarrenaren 4. puntua, Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legea aldatzekoa; azken xedapenetatik bederatzigarrenaren bat eta hamaika bitarteko zenbakidun puntuak, azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Sektore Publikoaren Kontratuen Legearen testu bategina aldatzekoak; eta azken xedapenetatik hamabigarrena, erantzukizun politikoei buruzko araudia aplikatuz alderdi politikoei konfiskatutako ondasun eta eskubideak itzuli edo konpentsatzekoa –horiek guztiak Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hogei eguneko epean jarriko dira indarrean–, eta azken xedapenetatik bederatzigarrenaren 12. puntua, zeina Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta sei hilabetera jarriko baita indarrean.

2.Hala ere, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean jarriko dira indarrean honako hauek: azken xedapenetatik lehena, Ondare Nazionala Arautzen duen ekainaren 16ko 23/1982 Legea aldatzekoa; azken xedapenetatik bigarrena, Aurrekontu, Zerga eta Finantza arloko Premiazko Neurriei buruzko abenduaren 28ko 12/1995 Errege Lege Dekretua aldatzekoa; Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legea aldatzeko azken xedapenetatik bosgarrenaren bat eta hiru bitarteko zenbakidun puntuak; azken xedapenetatik zazpigarrena, Diru-laguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra aldatzekoa, eta azken xedapenetatik hamaikagarrena, Aseguru- eta berraseguru-entitateen antolamendu, gainbegiraketa eta kaudimenaren uztailaren 14ko 20/2015 Legea aldatzekoa.

3.Estatuaren 2013. urteko Aurrekontu Orokorren abenduaren 27ko 17/2012 Legearen hamahirugarren xedapen gehigarria aldatzeari buruzko azken xedapenetatik hamargarrena indarrean jarriko da Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean. Horrek ez du eragotziko, hala ere, lehen zenbakiko lehen eta bigarren paragrafoek, bigarren zenbakiak, hirugarren zenbakiko lehen eta bigarren paragrafoek, laugarren zenbakiak, bosgarren zenbakiko lehen, bigarren, hirugarren eta laugarren paragrafoek eta seigarren zenbakiak 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera izatea ondorioak; eta ez du eragotziko halaber zazpigarren zenbakian xedatutakoa.

Beraz,

Espainiar guztiei agintzen diet, partikular zein agintari, lege hau gorde eta gordearaz dezatela.

Madrilen, 2015eko urriaren 1ean.

FELIPE e.

Gobernuko presidentea,

MARIANO RAJOY BREY

Atxekitako dokumentuak:

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra