4/2014 Lege Organikoa, uztailaren 11koa, sektore publikoa arrazionalizatzearen eta administrazioaren erreformarako bestelako neurrien legea osatzen duena, eta Botere Judizialaren gaineko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa aldatzen duena
2014-07-11Erakundea: Estatuko Buruzagitza
Argitalpena: EAO, 2014/07/12, 169. zk.
|
I. XEDAPEN OROKORRAK |
|
ESTATUKO BURUZAGITZA |
7368 |
4/2014 Lege Organikoa, uztailaren 11koa, sektore publikoa |
|
arrazionalizatzearen eta administrazioaren erreformarako bestelako neurrien |
|
legea osatzen duena, eta Botere Judizialaren gaineko uztailaren 1eko 6/1985 |
|
Lege Organikoa aldatzen duena. |
FELIPE VI.a
ESPAINIAKO ERREGEA
Honako hau irakurtzen duten guztiek jakin dezaten.
Jakin ezazue: Gorte Nagusiek honako lege organiko hau onartu dutela, eta, Nik, hemen, berretsi egiten dudala.
HITZAURREA
I
Ministro Kontseiluak Herri Administrazioen Erreformarako Batzordea sortzea erabaki zuen 2012ko urriaren 26an, zeinen helburua den proposamen-txosten bat egitea, Administrazioa herritarrek eta ekonomiak eskatzen dituzten tamaina-, eraginkortasuneta malgutasun-neurriz hornitzeko.
Ministro Kontseiluak 2013ko ekainaren 21ean jaso zuen txostena lehendakariordearen —zein Lehendakaritzako ministro era baden— eta Ogasun eta Herri Administrazioen ministroaren eskuetatik, eta Administrazioaren erreforma egikaritzeko Bulegoa sortzeari buruzko egun bereko 479/2013 Errege Dekretua eman zuen, zeinen helburua txostenean jasotako neurriak era koordinatuan burutu, jarraitu eta bultzatzeko eta berriak proposatzeko organo izatea baita.
Herri Administrazioen Erreformarako Batzordeak txostena argitaratu zuenetik aurrera —eta lehenagotik ere— zenbait arau eta erabaki eman dira txostenean jasotako proposamenak formalki burutzeko.
Txosteneko proposamen jakin batzuk burutzeko behar diren arau-neurri berriak jasotzen ditu testuak.
Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 494. artikuluko bigarren paragrafoa berriro arautzeak honakoa dakar: Kidego Orokorretakoak eta Berezietakoak izanda, Justizia Administrazioaren zerbitzura lan egiten duen pertsonalaren erretiro-izapideak azkartzea eta era eraginkorragoan kudeatzea.
Eskumenak eskualdatuta dituzten autonomia erkidegoek kudeatzen dituzte haien estatus juridikoarekin lotutako arlo guztiak; hortaz, egokia ere ematen du haien organo eskudunak izatea erretiroaren nondik norakoak ebatziko dituztenak, halaxe gertatzen baita, gainera, autonomia erkidegoetan zerbitzua eskaintzen duen Estatuaren Administrazio Orokorreko gainerako pertsonalarekin.
Gaur egun, bestalde, derrigorrezkoa da autonomia erkidego bakoitzean Ordezko auzitegiak sortzea, eta haietako plazak lurraldeka eskaintzea; horrek dakarrena da haietariko zenbaitek ez dutela inolako hautaketa-eginkizun propiorik esleituta. Laguntzaileen eta administrarien lanak baino ez dituztenez betetzen, autonomia erkidegoko administrazio-organo ohikoek burutu ditzakete era eraginkorragoan eta merkeagoan.
Botere Judizialaren Lege Organikoaren 487. artikuluko lehenengo paragrafoa berriro arautzearekin autonomia erkidegoetan ordezko Auzitegiak sortzea gura da, eta, halaber, Justizia Administrazioko funtzionarioen kidegoetan sartzeko probak abaguneeta
arrazionaltasun-irizpideei jarraiki egitea; eta auzitegi horiek sortzea, bakar-bakarrik, probamotak burutu beharreko eginkizunen edukiak, plaza-kopuruak eta eta beste era bateko egoera objektiboek bidezko egiten dutenean.
II
Bestalde, Lege Organiko honen bidez beharrezkoak diren hainbat aldaketa txertatu dira Botere Judizialaren Lege Organikoan. Lehenengo eta behin, berriro jartzen da indarrean 118. artikulua. Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia erreformatzeari buruzko uztailaren 28ko 4/2013 Lege Organikoak indargabetu egin zuen Botere Judizialaren Lege Organikoaren II. liburuko II. titulua. «Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia» izeneko beste liburu batean —VIII.ean— garatzen da liburu hartako arauketa. Aldaketa horrek
118. artikulua ere indargabetu zuen, eta bere edukia ez zen idazketa berrian jaso. Beharrezkoa denez, lege honen bidez egokitu nahi da manua, izan ere, arautu egiten zuen —legean hartzen zuen lekua gora behera— titularrek zerbitzu berezietan dituzten destinoak betetzeko modua. Artikulu berri batekin lehengoratu gura da —behar diren egokitzapenak eta eguneratzeak txertatuaz— lege-aurreikuspen hori. Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko bokalentzat aurreikusi zenez hasiera batean antolamendua —nahiz eta zerbitzu berezietako epaile eta magistratu guztiei aplikatzekoa izan— manu berria hobeto egokituta dago IV. liburuko VII. kapituluan. Hobekuntza teknikoak izango ditu indargabetutako manuarekiko, eta zerbitzu berezietako hutsuneak betetzerakoan ohikoa izan den jardunbideari egokituko zaio arauketa berria.
Karrera judizialeko norberaren kontuetarako baimen-araubidea ere hobetzen da, eta funtzio publikoaren egoerarekin parekatzen da. Justizia Administrazioaren aurrekontueraginkortasuneko neurriei buruzko abenduaren 27ko 8/2012 Lege Organikoak Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa aldatu zuen, alde batetik, xedapenaren arau zenbait egokitzeko, eta, bestetik, Aurrekontu-egonkortasuna bermatzeko eta lehiakortasuna bultzatzeko neurrien ondorioz (uztailaren 13ko 20/2012 Errege Lege Dekretua) , administrazio publikoei eta haietako langile publikoei aplika dakizkiekeen neurririk gehienei doitzeko. Botere Judizialaren Lege Organikoan sartutako aldaketetako bat izan zen hiru egunera murriztea epaileen eta magistratuen baimena norberaren gauzetarako, araubide hori funtzio publikokoarekin parekatze aldera. Egoera ekonomikoak hobera egiteak aukera eman du garai txarretan funtzionario publikoek egindako ahalegina baimen-egun gehiago emanda ordaintzeko. Egun horiek karrera judizialekoek ere gozatu behar dituztenez, erreformatu egin behar da Botere Judizialaren Lege Organikoa. Aldatu egiten da, hortaz, Botere Judizialaren Lege Organikoko 373. artikuluko 4. paragrafoa, aurrerantzean bost izan daitezen epaileek eta magistratuek urtero har ditzaketen baimen-egunak, eta parekatu karrera judizialeko eta gainerako funtzio publikoko baimen-araubidea.
III
Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko bokalen estatutuaren alderdi oso zehatz bati dagokionez, artikulu berri bat —584 bis— txertatzen da, zeinek, orain arteko 628. artikuluaren edukiari eutsita, aukera ematen baitu arauketa honek sistematikoki kokapen zuzenagoa izateko, bai edukiaren aldetik, bai dagokion izaera organikoaren aldetik. Botere Judizialaren Lege Organikoaren 628. artikuluaren edukia erreproduzitzen du manu berriak, ezabatzen duen arren hirugarren paragrafoa, zeinak mugapen bat ezartzen baitzuen, praktikan disfuntzioak sortzen zituena; izan ere, mugapen hori eremu publikoan funtzioak bete eta arduraldi esklusiborik ez zuten bokalei baino ez zitzaien aplikatzen. Errealitatean —bete beharreko gaiei dagokienez— ez dago jatorri profesionalaren araberako alderik Batzorde Iraunkorra osatzen ez duten bokalen artean.
IV
2014ko ekainaren 19an Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen ekainaren 18ko 3/2014 Lege Organikoa, Errege Juan Carlos I Borboikoaren abdikazioa indarrean jartzeari buruzkoa.
Erregea ukiezina eta immunea da Konstituzioz, egoera horixe aitortzen baitie aurrekari historikoek eta zuzenbide erkatuak Estatu-buruei. Konstituzioaren 56. artikuluko 3. paragrafoa: «Erregea bera ukiezina da, eta ez du inolako erantzukizunik». Haren egintzak berretsita daude beti 64. artikuluan ezarritako eran, eta, aipatu berrespenik gabe, ez dute balio, 65.2 artikuluan erabakitzen dena izan ezik».
Konstituzioko testuan jasotakoaren arabera, Erregeak edo erreginak estatu-buru diren artean burututako egintza guztiak, direnak direla, ukiezinak dira eta ez dute ezelango erantzukizunik. Aitzitik, abdikatu ondoren burututakoak jurisdikzio-kontrolaren menpe daude, hala bada kasua. Abdikatu ondorengo egitateen eraginez izan ditzakeen jardun prozesaletan aplikatu beharreko araubidea ez dagoenez jasota indarreko araudian, Botere Judizialaren Lege Organikoan arautu beharko da egoera berri hori.
Ildo horretatik, sortzen den artikulu berriak Auzitegi Gorenaren esku uzten ditu aipatutako egitateen eraginez erregearen kontra aurkezten diren auzi zibilez eta penalez arduratzea. Kontuan izango dira, alde batetik, Espainiako Errege izan den figuraren duintasuna, eta, bestetik, Estatuko beste magistratura eta botereei eskainitako tratamendua.
Arrazoi horiengatik aforamendu berdina izango dute, halaber, Auzitegi Gorenaren aurrean, honako hauek: erregina ezkontideak edo erreginaren ezkontideak, Asturiasko printzeak edo printzesak eta haien ezkontideak, baita ere abdikatu duen erregearen edo erreginaren ezkontideak.
V
Azkenik, lege organiko honen bidez, abenduaren 27ko 8/2012 Lege Organikoaren hirugarren xedapen iragankorrean aldaketa bat txertatzen da, interpretazio zalantzak eragiten dituen arlo bat argitzeko (8/2012 Lege Organikoa, Justizia Administrazioaren arloko aurrekontu-eraginkortasuneko neurriei buruzkoa, Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa aldatzen duena) .
Horri dagokionez, hirugarren xedapen iragankorreko azken paragrafoan zehazten da ezen, ordezkapen-ordainsarien zenbatekoak kalkulatzeko, ez direla aintzat hartuko zirkunstantzia bereziak direla-eta dagozkien zenbatekoak. Karrera Judizialeko eta Fiskaleko ordainsari-araubidea arautzen duen maiatzaren 26ko 15/2003 Legeko 5. artikuluak plaza bakoitzari dagokion destino-osagarriaren zenbatekoa zehazten du, hiru irizpide kontuan hartuz: biztanleria-multzoa, karguari lotutako ordezkapen-baldintza objektiboak eta destinoari lotutako beste zirkunstantzia batzuk. Aldaketaren helburua da osagarri aipatu berriak (destinoari lotutako zirkunstantzia bereziak) ez direla ordaindu behar, izan ere, horrela egin ezean birritan ordaintzen da kontzeptu beragatik, zein, destino-plazari lotuta egotearren, beti kobratzen baita.
Arauketa horrek saihestu egiten ditu beste era bateko interpretazioak, eta uztartu egiten dira 8/2012 Lege Organikoko hirugarren xedapen iragankorraren edukia eta martxoaren 12ko 431/2004 Errege Dekretua (oraintsu irailaren 20ko 700/2013 Errege Dekretuz hartutako erredakzioa) .
Artikulu bakarra. Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa aldatzea.
55 bis artikulu berria, 355 bis artikulu berria eta 584 bis artikulu berria txertatzen dira; 373., 487. eta 494. artikuluak aldatzen dira; eta Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren VIII. liburuko V. tituluaren IV. kapitulua ezabatzen da. Aurrerantzean, honela idatzita geratzen dira:
Bat. 55 bis artikulu berri bat sartu da, eta honela geratzen da idatzita:
«55 bis artikulua.
Auzitegi Goreneko Zibileko eta Penaleko Salei 56. eta 57. artikuluetan esleitzen zaizkien eskumenez gain, erregina-ezkontidearen edo erreginaren ezkontidearen, Asturiasko printzearen edo printzesaren eta haien ezkontideen, baita ere abdikatu duen erregearen edo erreginaren ezkontideen aurka aurkeztutako akzio zibilak eta penalak tramitatzeaz eta epaitzeaz arduratuko dira sala horiek.»
Bi. Beste artikulu bat —355 bis— gehitzen da:
«1. Titularrak zerbitzu berezietan dituzten destinoak ordezkapen-mekanismo ohikoen bidez bete ahal izango dira zerbitzu-eginkizunetan —eginkizunak errelebatuz edo ez— edo betetze-mekanismo ohikoen bidez, baita dagozkien sustapenen bidez ere, titularrak egoera horretan irauten duen artean.
2.Ohiko hornitze-mekanismoak erabiliz betetzen bada plaza hutsa, destino horiek hartzen dituztenak —titularra bere plazara itzultzen denean— erreserba gertatu den auzitegi kolegiatura adskribatuko dira edo, epaitegi bat bada, Justiziako Auzitegi Nagusiko presidentearen esanetara jarriko dira, orain arte jaso izan dituzten ordainsariak kobratuz, beti ere. Egoera horretan dirauten artean, Gobernu Salek zehaztutako lanpostuetan beteko dituzte euren zerbitzuak. Betetako zerbitzuaren araberakoak izango dira kalte-ordainak, baldin eta ohiko bizilekuaz besteren batean bete badute zerbitzua. Non okupatu plaza erreserbatua, hantxe izango dute bizilekua.
Erreserbatutako plazan diharduten artean —plaza hartu eta urtebete igaro ostean, edo edonoiz— adskribapen-egoeran badaude, ezein destino eskura dezakete jabetzan betetzeeta sustapen-mekanismoen bidez. Bete izan duten plaza erreserbatua era bateko edo besteko arrazoiak direla-eta hutsik geratzen bada, behin betiko hartu ahal izango dute. Adskribapen-egoeran egonez gero, dagokion auzitegi kolegiatuan —edo erreserbatutako plaza dagoen lekuko jurisdikzio-maila bereko epaitegietan— hutsik geratzen den lehenengo plaza hartuko dute destino modura. Salbuetsi egingo dira presidentearen plaza edo hautaprobetatik etorritako magistratuentzat legez gordetakoak, presidenteedo magistratu-plazak ez badira, betiere.
3.Zerbitzu aktiboaz besteko administrazio-egoeran egon eta artikulu honetan xedatutakoaren babesean eskainitako plaza lehiaketa bidez lortzen dutenek, halabeharrez itzuli beharko dute zerbitzu aktibora, eginkizun judizialak egiaz bete ahal izateko plaza horretan.»
Hiru. Legearen 373. artikuluaren 4. paragrafoa aldatzen da. Aurrerantzean honela geratzen da idatzita:
«4. Era berean, urtean egutegiko bost baimen-egun (banaka edo batera) hartzeko eskubidea izango dute. Arduradunek zerbitzuaren beharrak aginduta baino ezingo dituzte ukatu.»
Lau. Legearen 487. artikuluaren 1. paragrafoa aldatzen da. Aurrerantzean honela geratzen da idatzita:
«1. Hautaprobak garatu eta kalifikatzea eginkizun horretarako sortzen diren epaimahaiei dagokie.
Epaimahai horiek autonomia funtzionala dute eta eurak dira prozeduraren objektibotasunaren eta deialdian jasotako arauak betetzearen erantzuleak.»
Bost. 494. artikulua aldatzen da. Honela geratzen da idatzita:
«1. Karrerako funtzionarioak izendatzeko eskumena du Justiziako ministroak. Karrerako funtzionario-izaera galtzeko eta, hala badagokio, birgaitzeko erabakieskumena ere badu ministroak, lege organiko honetan zehaztutako eran eta erregelamenduan ezarritako moduaz eta prozeduraz baliatuz, delitua nolakoa den eta zein egoeratan egin den aintzakotzat hartuta, beti ere.
2.Borondatezko, nahitaezko eta ezintasun iraunkorreko erretiroa, baita zerbitzu aktiboko aldiaren luzapena ere Justizia Ministerioko edo, hala badagokio,
eskumenak bereganatuta dituen autonomia erkidegoko organo eskudunak erabakiko du. Edozein modutan, Justizia Administrazioan lan egiten duen pertsonalaren ezintasun iraunkorraren ondoriozko erretiroak dakarren birgaitzea Justizia Ministerioak erabakiko du beti, erregelamenduan ezarritako moduan eta prozeduraren arabera.»
Sei. 584 bis artikulu berri bat gehitzen da. Honela geratzen da idatzita:
«1. Kargua esklusibotasunez betetzen duten Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko kideek ordainsaria jasoko dute, bakarra eta esklusiboa, Estatuko Aurrekontu Orokorren Legean kideok duten eginkizunaren garrantziaren arabera.
2.Kargua modu esklusiboan betetzen ez duten Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko bokalek osoko bilkuretan edo batzordeetan parte hartzeagatik eskuratuko dituzte dietak, zeinak Estatuaren aurrekontu orokorretan ezarritakoak izango baitira. Ez dute bestelako ordainsaririk kobratzeko eskubiderik, non eta ez diren zerbitzuaren araberako kalte-ordainak.»
Zazpi. VIII. liburuko V. tituluaren IV. kapitulua ezabatzen da, eta, ondorioz, 628. artikulua.
Xedapen iragankor bakarra. Abian diren prozedurak.
55 bis artikuluak indarra hartu aurretik hasitako prozedurak, artikulu hartan ezarritako xedapenen arabera gauzatuko dira aurrerantzean ere. Honen aurreko paragrafoetan adierazitako prozeduren berri duten auzitegiek bertan behera utziko dute haien tramitazioa, tramite-egoera dena delakoa izanik ere, eta Auzitegi Goreneko sala eskudunera bidali beharko dituzte berehala.
Azken xedapenetatik lehenengoa. Justizia Administrazioaren arloko aurrekontueraginkortasuneko neurriei buruzko abenduaren 27ko 8/2012 Lege Organikoaren (Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa aldatzen du) hirugarren xedapen iragankorra aldatzea.
Justizia Administrazioaren arloko aurrekontu-eraginkortasuneko neurriei buruzko abenduaren 27ko 8/2012 Lege Organikoaren (Botere Judizialari buruzko 6/1985 Lege Organikoa aldatzen du) hirugarren xedapen iragankorra honela geratzen da idatzita:
«Honako lege hau indarrean sartu ondoren, Gobernuak martxoaren 12ko 431/2004 Errege Dekretuan aurreikusitako ordainsariak eguneratzeari ekingo dio, ordezkapenak, aparteko zerbitzuak eta helburuen araberako ekintza programetan parte hartu izana ordaintzeko.
Edonola ere, arau bidez egoki iritzitako ordezkapenengatiko ordainsariaren zenbatekoa ordezkapena egingo den organoan jarduteagatik aurreikusitako destino-osagarriaren % 80 izango da. Ez dira kontuan hartuko inguruabar bereziengatik dagozkien zenbatekoak.»
Azken xedapenetatik bigarrena. Indarrean jartzea.
Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean lege organiko hau.
Horrenbestez,
Espainiar guztiei, norbanako zein agintariei, agintzen diet Lege Organiko hau bete eta betearaz dezaten.
Madrilen, 2014ko uztailaren 11n.
FELIPE E.
Gobernuko presidentea
MARIANO RAJOY BREY
w.boe.es |
BOLETÍN OFICIAL DEL ESTADO |
D. L.: M-1/1958 ISSN: 02 |
|
|
|