Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Administrazio zuzenbidea  >>  Legeria  >> Orokorra

32/2015 Legea, irailaren 10ekoa, Defentsa Ministerioaren aurrekontuan aparteko kredituak eta kreditu-gehigarri bat -guztira, 856.440.673,35 euro- ematen duena, armamentu programa bereziei eta sailaren beste jardun batzuei dagozkien obligazioak ordaindu ahal izateko

2015-09-10

Erakundea: Estatuko Buruzagitza

Argitalpena: EAO, 2015/09/11, 218. zk.

 

I. XEDAPEN OROKORRAK

 

ESTATUKO BURUZAGITZA

9769

32/2015 Legea, irailaren 10ekoa, Defentsa Ministerioaren aurrekontuan

 

aparteko kredituak eta kreditu-gehigarri bat -guztira, 856.440.673,35 euro-

 

ematen duena, armamentu programa bereziei eta sailaren beste jardun

 

batzuei dagozkien obligazioak ordaindu ahal izateko.

FELIPE VI.a

ESPAINIAKO ERREGEA

Honako hau ikusten eta ulertzen duten guztiei.

Jakizue: Gorte Nagusiek honako lege hau onetsi dutela, eta Nik, hemen, berretsi egiten dudala:

HITZAURREA

Lege honek Defentsa Ministerioaren aurrekontuan aparteko kredituak eta kreditu- gehigarri bat –guztira, 856.440.673,35 euro– ematea du xedetzat, Armamentu Programa Bereziei (APB) dagozkien kontratu-betebeharrak ordaintzeko, Munizio Plan Orokorraren beharrak estaltzeko eta Gómez Ulla Defentsaren Ospitale Militar Zentralean obrak egiteko –Espainian izandako ebola-agerraldiarekin lotutako jardueren barruan–.

1. Armamentu Programa Bereziei (APB) dagozkien kontratu-betebeharrak.

Defentsa Ministerioaren eta Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren akordioaren ondorioz sortutako programak dira Programa Bereziak (APB); arma-ekipo eta -sistemak garatzera eta fabrikatzera bideratuta daude, eta funtsezko bi ezaugarri dituzte: batetik, programok –guztiz edo zati batez– Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren kredituekin aurrefinantzatzen dira, eta, bestetik, ordainketak Defentsa Ministerioak egiten ditu armak hartu eta zerbitzuan jarritakoan. Premia politiko-estrategiko, ekonomiko, industrial eta teknologikoen arabera egiten da aukeraketa; halaber, garrantzi handia dute Espainiako industria-sarearentzat, eta finantza-baliabide asko behar dituzte.

Arma-ekipo eta -sistema horiei esker, gure Indar Armatuak modernizatzeko dauden beharrak ase nahi dira; hain zuzen ere, misioak burutzeko behar dituzten arma, ekipo eta laguntza-azpiegitura hoberenak eman nahi zaizkie. Hauek dira helburu nagusiak:

a)Espainiaren subiranotasunaren defentsarekin loturiko arrisku eta mehatxuei erantzun eta aurre egitea ahalbidetuko duen estandar operatiboa lortzea.

b)Segurtasunerako eta Defentsarako Politika Erkidearen garapenari dagokionez, Lisboako Tratatuaren 28. artikuluan zerrendatutako eginkizunak betetzeko, Europar Batasuneko estatuek hartutako konpromisoak betetzea.

c)Espainiak nazioarte mailan hartutako konpromisoei erantzutea; alegia, NATOren Defentsa Gaitasunen Ekimenaren bidez hartu zirenei erantzutea –gerora, «Pragako Gaitasunen Konpromisoak» izenez berriro definituak–.

Industria, Energia eta Turismo Ministerioak ikerketa eta garapenerako emandako aurrerakinen bidezko finantzaketa-sistema taxutu da; eskuratutakoa, aldiz, Defentsa Ministerioaren aurrekontuarekin ordaintzen da, eta, orduan, fabrikatzaileak aurrerakinak itzultzen dizkio Industria, Energia eta Turismo Ministerioari.

Munduko ekonomiaren bilakaerak –bereziki, Espainiako ekonomiarenak– Estatuko aurrekontuaren zenbait ataletako finantza-baliabideak etengabe murriztu ditu. Horren ondorioz, modernizazioari atxikitzeko eta/edo hura kontratatzeko akordioetan ordainketak

egiteko harturiko konpromiso-maila Sailaren finantza-ahalmenetik aldenduz joan da, bereziki Armamentu Programa Bereziei dagokienez. Horrek behin eta berriro aldarazi ditu programazioak, aurreikuspenak egokitzeko xedez, eta kredituak lehentasun handieneko partidetara bideratu dira. Unitateen eraginkortasuna bermatzen duen gutxieneko mailari eustea bilatu da horrekin, eta arreta handiagoa ematea gatazka-eremuetan dauden indarrei eta horien segurtasuna hobetzen duten bitartekoei.

Aurrekontu-zuzkidura nahikoa ez izateak finantzaketa gehigarria eman beharra ekarri du, egokitutako kontratu-konpromisoen ondoriozko finantza-konpromisoak estaltzeko. Aparteko kreditua ematea justifikatzen duten ezohiko eta premiazko arrazoiak daude; izan ere, Administrazioak nahitaez erantzun behar dio kontratu-betebeharren ordainketari, eta, gainera, ordainketa ezin da atzeratu, hirugarrenek kalterik izan ez dezaten.

2.Munizio Plan Orokorra.

Munizio Plan Orokorrak planak iraun bitartean eta 2025. urtera arte eskuratu beharreko munizioari buruzko behar guztiak zehazten eta biltzen ditu.

Azken urteotako urteko inbertsio-ahalmena ez da nahikoa izaten ari munizioaren beharrak estaltzeko eta, aldi berean, hartutako kontratu-konpromisoei eutsi eta egun inbentarioan dauden armak eta materialak mantentzeko. Horren ondorioz, egungo inbertsio-ahalmena indarra trebatzeko eta prestatzeko munizio-beharrak estaltzera bideratzen da, eta bigarren mailan geratzen da Gerra Erreserbaren eraketa- eta mantentze- lanen finantzaketa.

Hori dela eta, aparteko kreditua xedatu beharra dago gabezia horietako batzuk 2015. urtean konpontzeko. Eskuraketak behar jakin batzuetara bideratuko dira; horrela, munizio mota batzuen mailek dituzten gabeziak konpondu nahi dira.

3.Espainian izandako ebola-agerraldiarekin lotutako jarduerak.

Hainbat ministerio-sailen jarduerak finantzatzeko aparteko kredituak eta kreditu- gehigarriak ematen dituen azaroaren 7ko 14/2014 Errege Lege Dekretuaren bidez, 7.472.003,38 euroko aparteko kredituak onartu ziren Defentsa Ministerioaren aurrekontuan, Espainian izandako ebola-agerraldiaren ondoriozko beharrei erantzuteko. Zenbateko horren barruan, 2.500.000 euro jasota daude Gómez Ulla Defentsaren Ospitale Zentraleko

22.solairua birmoldatzeko lanak gauzatzeko 2014-2015 ekitaldietan.

Errege lege-dekretu horren hitzaurreak dioenaren arabera, aparteko kredituek estaltzen

ez dituzten neurrien kostua 2015eko aurrekontuaren burutzapenean ordainduko litzateke. Defentsaren Ospitale Zentrala birmoldatzeko lanen kostua, 2015erako, 4.000.000 euro

da, eta horixe izango da izapidetuko den kreditu-gehigarriaren zenbatekoa.

1.artikulua. Aparteko kredituak ematea Defentsa Ministerioaren aurrekontuan.

1.Aparteko kreditu bat baimentzen da, 846.440.673,35 eurokoa, honen aurrekontuan:

14.atala («Defentsa Ministerioa»); 03 zerbitzua («Defentsako Estatu Idazkaritza»); 122B programa («Modernizazio Programa Bereziak»); 6. kapitulua («Inbertsio Errealak»); 65. artikulua («Inbertsio militarrak azpiegituretan eta beste ondasun batzuetan»); 659 kontzeptua («Armamentu- eta material-programa bereziei dagozkien betebeharrak ordaindu ahal izateko»). Hona hemen xehetasunak, azpikontzeptuka:

Azpikontzeptua

 

Izena

 

Zenbatekoa (eurotan)

 

 

 

 

 

659.01

 

F-100 fragatak

6.000.000,00

659.02

 

C. Leopardo gerra-gurdia

1.452.000,00

659.03

 

EF-2000 hegazkina

399.669.062,52

659.04

 

A-400 hegazkina

154.420.774,54

659.05

 

LLX itsasontzia

2.742.730,00

659.06

 

Tigre helikopteroa

68.872.428,40

659.07

 

C. Pizarro ibilgailua

60.000.000,00

659.08

 

Iris-T misila

1.493.846,50

Azpikontzeptua

 

Izena

 

Zenbatekoa (eurotan)

 

 

 

 

 

659.09

 

BAC itsasontzia

1.000.000,00

659.10

 

Rema 155/52 obusa

10.000.000,00

659.11

 

Taurus misila

10.245.629,76

659.12

 

NH-90 helikopteroa

45.643.291,29

659.13

 

SPIKE misila

20.000.000,00

659.14

 

F-105 fragata

6.577.712,23

659.15

 

BAM itsasontzia

999.998,11

659.16

 

UME helikopteroa

2.158.000,00

659.17

 

UME hegazkina

10.000.000,00

659.18

 

CIS UME nodoak

5.965.200,00

659.19

 

EC-135 helikopteroa

 

39.200.000,00

Guztira . . . . . . . . . . . . . . .

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

. . . 846.440.673,35

2.Aparteko kreditu bat baimentzen da, 6.000.000 eurokoa, honen aurrekontuan: 14. atala («Defentsa Ministerioa»); 03 zerbitzua («Defentsako Estatu Idazkaritza»); 122A programa («Indar Armatuak Modernizatzea»); 6. kapitulua («Inbertsio Errealak»); 65. artikulua («Inbertsio militarrak azpiegituretan eta beste ondasun batzuetan»); 651 kontzeptua («Munizio Plana»).

2.artikulua. Kreditu-gehigarri bat ematea Defentsa Ministerioaren aurrekontuan.

Kreditu-gehigarri bat baimentzen da, 4.000.000 eurokoa, honen aurrekontuan: 14. atala («Defentsa Ministerioa»); 03 zerbitzua («Defentsako Estatu Idazkaritza»); 122A programa («Indar Armatuak Modernizatzea»); 65. artikulua («Inbertsio militarrak azpiegituretan eta beste ondasun batzuetan»); 656 kontzeptua («Inbertsio militarrak azpiegituretan eta beste ondasun batzuetan, ebola-agerraldiaren ondoriozko beharrak asetzeko»).

3.artikulua. Aparteko kredituen eta kreditu-gehigarriaren finantzaketa.

1.artikuluan ematen diren aparteko kredituak eta 2. artikuluan ematen den kreditu- gehigarria zor publikoarekin finantzatuko dira.

Azken xedapen bakarra. Indarrean jartzea.

Lege hau indarrean jarriko da Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean.

Horrenbestez,

Lege hau bete eta betearaz dezatela agintzen diet espainiar guztiei, partikular zein agintariei.

Madrilen, 2015eko irailaren 10ean.

FELIPE E.

Gobernuko presidentea,

MARIANO RAJOY BREY

Atxekitako dokumentuak:

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra