Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Administrazio zuzenbidea  >>  Legeria  >> Orokorra

30/2007 Legea, urriaren 30ekoa, Sektore Publikoko Kontratuena

2007-10-30

Itzulpena nork: Itzultzaile Zerbitzu Ofiziala (IZO)

Erakundea: Estatuko Buruzagitza

Argitalpena: EAO, 2007/10/31, 261. zk.

30/2007 Legea, urriaren 30ekoa,
Sektore Publikoko Kontratuena
EAO, 2007ko urriaren 31koa, 261. zk.a
[44336 or.]
ZIOEN ADIERAZPENA.
I.
Europako Ekonomia Erkidegoari atxikiz
geroztik, Europako Erkidegoko araudia
izan da kontratu publikoei buruzko
Estatuko legediaren nahitaezko
erreferentea; hasi Estatuaren
Kontratuei buruzko Legearen Oinarrien
Lege Artikulatutik eta buka
Administrazio Publikoen Kontratuen
Legearen Testu Bateratuarekin, hogei
urteotan hurrenez hurren egindako
erreformetan, legedia hori Europako
Ekonomia Erkidegoko zuzentarauen
betekizunetara egokitzeko beharra izan
da justifikazio nagusietako bat.
Sektore Publikoko Kontratuen Lege hau
egiteko arrazoi nagusia ere, berriro,
Europako Erkidegoak gai horri buruz
emandako beste xedapen bat gure
ordenamendura ekartzea izan da.
Europako Parlamentuaren eta
Kontseiluaren 2004/18/EE
Zuzentarauak, obra-, hornidura- eta
zerbitzu-kontratu publikoak esleitzeko
prozedurak koordinatzeari buruzkoak,
oraintsu ordeztu eta bateratu ditu beste
hauek: Kontseiluaren 1992ko ekainaren
18ko 92/50/EE Zuzentaraua, zerbitzu-
kontratu publikoak esleitzeko
prozedurak koordinatzeari buruzkoa;
Kontseiluaren 93/36/EE Zuzentaraua,
hornidura-kontratu publikoak esleitzeko
prozedurak koordinatzeari buruzkoa;
Kontseiluaren 1993ko ekainaren 14ko
93/37/EE Zuzentaraua, obra-kontratu
publikoak esleitzeko prozedurak
koordinatzeari buruzkoa. Ordeztu ez
ezik, bateratu ere egin ditu arau horiek,
eta aldaketa ugari eta nabarmenak
ekarri, kontratuen europar araudiaren
aurrerapen koalitatiboa eraginez.
Nolanahi ere, 2004/18/EE Zuzentaraua
gure ordenamendura aldatzeko beharra
izan arren kontratu publikoei buruzko
Estatuko legedia berrikusteko prozesu
berri bat irekitzeko arrazoi
erabakigarria, abiapuntu hori ez da izan
muga edo baldintza.
Hortik atera den arauak, beraz,
Europako Erkidegoko zuzentarau berria
gure ordenamendura aldatzeaz gain,
erreforma osoa ere izan du jomuga.
Aldaketak sartzen ditu legeria horren
hainbat arlotan, hainbat eragilek,
(administrazioak, unibertsitateak,
gizarte-erakundeek eta enpresa-
erakundeek) hobekuntzak egiteko eta
Administrazio Publikoen Kontratuen
Legearen aplikazioak agerian utzitako
zenbait arazori konponbidea emateko
egindako eskaerei erantzunez.
II.
Azken batean, gaur egun arte, 1986az
geroztik kontratuei buruzko legerian
hurrenez hurren egindako erreformen
arrazoia Estatuaren Kontratuei buruzko
Legearen planteamenduak izan dira.
Lege horren erregulazio-eredua beste
lege-testu batzuek hartu dute, funtsean
ezer auzitan jarri gabe. 1995eko
maiatzaren 18ko Legea bera ere
inflexio-puntua izan zen arlo horri
buruzko legerian, eta eredu horren
araberakoak zituen funtsezko
ikuspegiak.
araudia, sistema horretan,
Administrazio Publikoaren kontratuaren
inguruan eratu da (den Estatuko
Administrazio Orokorra, 1965eko
legean bezala, den kontzeptua adiera
zabalago baten arabera hartuta,
1986tik aurrera nabarmentzen hasten
denez eta 1995etik aurrera finkatzen
denez), eta, zehatzago esateko,
Administrazio Publikoaren
administrazio-kontratuaren inguruan.
Beste subjektu batzuen kontratazioa
ere arautu behar zen (den Europako
Erkidegoko zuzenbidearen
manuengatik, arlo horretako xedapenak
sektore publikoko beste entitate batzuei
edo are sektore publikoaz kanpoko
zuzenbideko subjektuei ere aplikatzen
zaienez) eta Estatu barruko legegintza-
politikako arrazoiak direla eta sektore
publikoko kontratazioari buruzko
araudia ixteko asmoa zegoen, eta, hala
eredu horrek eskaintzen zuen
konponbidea hau zen: dela araudi hori
(araudi horretan Europako Erkidegoko
zuzentarauei dagokien erregulazio-
esparruan sartzen den zatia) Europako
Erkidegoko xedapenen peko zenbait
kontratutara ere hedatzea hein batean;
dela sektore publikoko gainerako
kontratuak esleipenean kontuan hartu
behar ziren zenbait printzipioren pean
ezartzeko adierazpena egitea.
Arauketa-teknika horrek bazituen
kontrako alderdi batzuk, oso
garrantzitsuak: administrazio publikoek
egindakoak ez diren kontratuei
dagokien aplikazio-erregimena zehaztu
gabe uzten zuen, halaxe gertatzen
baita, beren ezaugarri nagusia baitute,
Europako Erkidegoko zuzentarauen
pean ez dauden kontratuetan; eta,
bestalde, zuzentarau horien pean
dauden kontratuetan, uko egiten zion
arauak erregimen hori aplikatu behar
zuten subjektuen ezaugarriei
egokitzeari, hasiera batean
administrazio publikoentzat
pentsatutako xedapenak multzoka
aldatzen zirenez gero, betiere
desiratzekoa zen egokitzea
interpretatzailearen edo
aplikatzailearen esku utziz.
Horrekin batera, ezin bereizteko
moduan, kontratu publikoak
administrazioak egindako kontratuen
araubidearen arabera arautzeko
aukerak eragotzi egin du, hein handi
batean, araudi honetan Europako
Erkidegoko zuzentarauen manuen
pean diren zatiak zeintzuk diren
zehazteko interesa, zeren eta,
prozedura-betekizunei, lizitatzailearen
bermeei eta publizitate-, lehia- eta
gardentasun-printzipioak zaintzeari
dagokion orotan, gure kontratu-legeria
europarraren parekoa izan baita beti,
baita are zorrotzagoa ere.
Horrek Europako Erkidegoaren
arloaren eta estatuaren arloaren arteko
mugak lausotu ditu gure kontratu-
arauetan eta, ondorioz, bi arlo horien
arteko harremanen analisia ere lausotu
egin da.
Hala, medotologiaren aldetik ikusten
dugu ezin atzeratuzko eginkizuna dela
arlo honetako gure legeria muga estu
horiek gainditzen utziko dion
erreferentzia-esparru batean sartzea,
eta, ondorioz, Sektore Publikoko
Kontratuen Legearen ikuspegiak,
aurreko legeetan ez bezala, aplikazio-
eremuaren definizio zabal batetik heldu
dio kontratu-jardueraren arauketari,
kontratu publikoei buruzko europar
zuzentarauei lotutako araugintza-arloen
identifikazio funtzional zehatzagoa
bilatuz, eta kontuan hartuz nazioz
gaindiko arauek nabarmenki
baldintzatzen duten testuinguru juridiko
batean eragitea dagokiola eta
testuinguru juridiko horretan subjektu
askotarikoek jokatzen dutela.
Kontratuen Legea sektore publikoko
subjektu guztiei aplikagarria izateko
moduan diseinatuz hasiera-hasieratik,
erantzun egokiagoa ematen zaie lehen
aipatutako arazoei, eta arau horien
aplikazio-eremua erreferentziazkoak
diren erkidego-arauen aplikazio-
eremutik gertuago ezartzen da horrela;
segurtasun juridikoa areagotu egiten da
igorketa zehazgabeak ezabatuz, eta
argitu egiten dira aplikazio-arauak;
legediaren eraginkortasuna ere gehitu
egiten da araua hartzaile
bakoitzarentzat egokituz eta legedia
honetatik kanpo geratu izan diren
subjektuentzako arauak sartu ahal
izateko gune bat aurreikusiz, eta, hala,
sektore publikoaren jardueran diziplina
handiagoa eskatzen duten jarreren
arabera jokatzen da.
Bestalde, kontratazioari buruzko
zuzentarauei lotutako xedapenak
zeintzuk diren zehaztuz, argi ezartzen
da estatuko legegilearentzat gordetako
arauketa-esparrua, kontratazio publiko
osoa Erkidegoko Zuzenbide
jatorrizkoaren printzipioak eta
xedapenak errespetatzeko
betebeharraren pean ezarriz; printzipio
horiek kontratazio publiko osoa
publizitate- eta lehia-printzipioen pean
ezarri beharra eskatzen dute, legearen
pean dauden subjektuen kontratazio-
erregimena doitzearren eta arauaren
analisia erraztearren legegintza-
politikari dagozkion erabakiak hartzeari
begira.
III.
Ikuspegi-aldaketa hau berretsiz, lege
honek alde batera uzten du maiatzaren
18ko 13/1995 Legeaz geroztik kontratu
publikoei buruzko legeriak ezarri izan
duen egitura. “Zati orokor” bat eta “Zati
bererezi” bat zituen egitura horrek:
lehenak kontratu guztiei aplikatzekoak
ziren arauak jasotzen zituen, besteak
administrazio-kontratu “tipikoen”
araubide juridikoaren berezitasunak
jasotzen zituen.
Sistematika honek aurrerapen tekniko
handia ekarri zuen Estatuaren
Kontratuen Legearen konfigurazio
klasikoarekin alderatuz gero. Nolanahi
ere, ez da egokiena Sektore Publikoko
Kontratuen Legearentzat nahi dugun
helmena duen arau bati oinarria
emateko: subjektu hartzaile gehiagoren
kontratazio-araubidea modu zuzenago
batean arautu beharra dago, eta
legearen egituraren beraren bidez
trataera berezia eman behar zaie
Erkidegoko xedapenen transkripzio
diren arauei.
Hala, Legearen artikuluak honela
egituratu dira: Atariko tituluak xedapen
orokorrak jasotzen ditu; gainerako bost
liburuetan, hurrenez hurren, honako
hauek jasotzen dira: sektore publikoko
kontratazioaren konfigurazio orokorra,
kontratuen egiturazko elementuak,
kontratuen prestakuntza, kontratistaren
hautaketa, kontratuen esleipena,
ondorioak, administrazio-kontratuen
betetzea eta azkentzea eta
kontratazioaren kudeaketarako
administrazio-antolaketa.
Egituratze horretarako irizpide nagusia
arautu beharreko gaiak izan dira
(Atariko titulua eta I., IV. eta V. liburuak)
edo jarduteko bloke homogeneoak (II.
eta III. liburuak).
Lehenbiziko antolaketa-maila horien
barruan, irizpide horiek beroriek
bereiziz egin dira aurreragoko
banaketak (I., III. eta V. liburuak), edo
arauen helmenean oinarritutako arau
berri bat sartuta, kontratu guztiei
aplikatzekoak edo kontratu-tipo batzuei
bakarrik aplikatzekoak diren (II. eta IV:
liburuak) kontuan hartuz. Azkenik, II.
eta III. liburuetan, beste irizpide bat
erabili behar izan da, xedapenak
sektore publikoko hartzaile batzuen edo
besteen arabera multzokatuz.
IV.
Lege hau egiteko baliatu diren
printzipioak kontuan hartuz, bere
edukia aurreko legearekin alderatuz
(Administrazio Publikoen Kontratuen
Legearen Testu Bateratua), honako
hauek dira berritasunak: 1) aplikazio-
eremuaren zedarritzea, 2) Zuzen-
zuzenean erkidegoko zuzenbidetik
datozen arauak bereiztea, 3)
1004/18/EE zuzentarauak
kontratazioari buruz ezarritako arau
berriak biltzea, 4) Kontratuen
kudeaketa soiltzea eta hobetzea, eta 5)
Figura berri baten legezko tipifikazioa:
sektore publikoaren eta pribatuaren
arteko lankidetza-kontratua:
Legearen aplikazio-eremua erkidegoko
zuzentarauei egokitzearren eta sektore
publikoko entitateak arauketarik gabe
ez uztearren, oso zabal zedarritu da
zeintzuk diren legearen mendeko
enteak.
Horretarako, legearen 3.1 artikuluan,
a)tik g)ra arteko letretan, legegintza-
politika barneko eta autonomo bat egin
beharrak eskatuta kontratu publikoen
legeriaren mende jartzea komeni zen
entitateen zerrenda bat ageri da.
Zerrenda hori Aurrekontuen Lege
Orokorrak sektore publikoari buruz
egiten duen definizioan dago
oinarrituta, eta bere kategoriak
autonomia-erkidegoko sektorera eta
toki-administrazioaren sektorera
aldatzeko behar ziren zuzenketa
terminologikoak egin zaizkio.
Unibertsitate publikoei eta “arautzaile
independente” izenekoei buruzko
berariazko aipamenak ere sartu dira.
Sistema ondo ixteko, paragrafo
horretako h) letran (hondar-klausula da
eta hitzez hitz erreproduzitzen du
2004/18/EE Zuzentarauak “organismo
publiko” kontzeptuari buruz ematen
duen definizioa, zuzentarau horren
peko subjektu esleitzailea den heinean)
bermatzen da legearen aplikazio-
eremua, edozein kasutan, edozein
organismori edo entitateri hedatu ahal
izatea, baldin eta, erkidegoko arauen
arabera, legearen manuen pean egon
behar badu.
Sektore publikoko entitateen barruan,
bere manuen pean egon behar duten
hiru subjektu mota bereizten ditu
legeak:
Administrazio publikoak, administrazio
publiko izan gabe 2004/18
Zuzentarauaren pean diren sektore
publikoko enteak, eta administrazio
publiko ez diren eta zuzentarau horren
pean ez diren sektore publikoko enteak.
Administrazio publikoen kontratazioa
legearen mende egonik administrazio
publikoaren izaera ez duten
entitateentzako baino xedapen
zehatzagoen pean jarri arren (batez ere
arau harmonizatupekoak ez diren
kontratuak egiteari dagokionean)
administrazio publikoaz kanpoko
entitate horiek ere balia ditzakete
berariaz administrazio publikoaren
izaera dutenentzat bakarrik
aurreikusitako kontratazio-figurak eta
teknikak (enkante elektronikoa,
lankidetza-kontratuak edo kontratazioa
arrazionalizatzeko tresnak, esate
baterako). Izan ere, kontratazio-figura
eta –teknika horiek beti sartu ahal
izango dira entitate horiek onartu behar
dituzten kontratazioko barne-
jarraibideen artean, edo itunak egiteko
askatasun-printzipioaren babesean ere
egin ahal izango dira.
Erkidegoko zuzentarauen manuen peko
arau-esparrua zein den zehazteko
bitarteko gisa sortu zen “arau
armonizatupeko kontratuak” izeneko
legezko kategoria; bertan definitzen
dira entitate kontratatzaileagatik,
motagatik eta zenbatekoagatik europar
zuzentarauen pean dauden negozioak.
Kategoria hori positibizatzeak badu
helburu bat: erkidegoko xedapenak
sektore publikoko kontratu batzuei eta
besteei aplikatzeko egin beharreko
doitzea egiten uzten du, eta zuzentarau
horiek eskatzen duten kasuetan ez
bestetan aplikatzea ekartzen du.
Hala, estatuko legegileak askatasun
osoz arau ditzakeen kontratuak
definitzeko ere balio du kontzeptuak,
bazterketaz.
Kontratu horiek zeintzuk diren
zehazteko, zuzentarauaren parametroei
egin behar zaie kasu, honako
Alde batetik, Europako Erkidegoko
arauak ezartzen dituen ezaugarriak
urrituz, kontzeptu horretan ez dira
sartzen II. eranskineko 17. artikulutik
27.era arteko zerbitzu-kontratuak,
araugintzaren ekonomiagatik eta
idazketaren soiltasunagatik; kontratu
horiei arau teknikoak ezartzeari eta
esleipenen publizitateari buruzko
arauak baino ez zaizkie aplikatuko,
Europako Erkidegoko xedapenen
arabera:
Salbuetsitako kasuen eremuak gainditu
egiten du alde handiarekin mendean
dauden kasuen eremua, eta, hala,
“arau armonizatupeko kontratuak”
kategoriatik kanpo utzi ditugu zerbitzu-
kontratu horiek, eta, legean dagokien
lekuan, arau armonizatuen mende
daudela jo; beste alde batetik,
Europako Erkidegoko zuzenbidearekin
alderatuta manu zabalago bat ezarriz,
Europako Erkidegoko zuzenbideak ez
baitio heldu oraindik haren arauketari,
arau armonizatupeko kontratutzat
kalifikatzen dira, edozein kasutan,
sektore publikoaren eta pribatuaren
arteko lankidetza-kontratuak, haien
zailtasuna, zenbatekoa eta konfigurazio
berezia kontuan hartuz.
Sektore Publikoko Kontratuen Legeak
berdin-berdin eta salbuespenik gabe
jaso ditu 2004/18/EE Zuzentarauaren
jarraibideak, eta, bere mende dauden
negozioak prestatzeari eta esleitzeari
dagokionez, berrikuntza nabarmenak
sartzen ditu.
Labur-labur azalduta, kontratazio
publikoan ingurumenari eta lan-arloari
dagozkion irizpideak sartzeko modua
ematen duten mekanismoei dagozkie
berrikuntza nagusiak, eta kontratua
gauzatzeko baldintza berezitzat
ezartzen ditu, edo eskaintzak
baloratzeko irizpidetzat. Halaber,
kontratuak betekizun etiko eta sozial
berriei egokitzeko arauak biltzeko
modua ematen duen egitura bat
eratzen du. Betekizun etiko eta sozial
horien artean daude, esate baterako,
prestazioak azpigaratutako edo
“bidezko merkataritzaren” betekizunei
egokitzea, Europako Parlamentuak
Bidezko Merkataritzari eta Garapenari
buruz emandako Ebazpenak
aurreikusten duen moduan
(2005/22445 (INI)], edo ondasun eta
zerbitzuen eskari publikoa baliabide
naturalen egiazko eskaintzari
egokitzea. Bestalde, mekanismo horiek
aukera eman behar dute lehia-
elkarrizketa izeneko esleipen-prozedura
berriari egokitzeko, zailtasun handiko
kontratuentzat pentsaturik baitago,
kontratuaren objektuaren azken
definizioa kontratazio-organoaren eta
lizitatzaileen arteko harremanen
bitartez baino lortu ezin denerako;
orobat eman behar dute aukera
ondasunen eta zerbitzuen eskuraketa
arrazionalizatzeko teknika ezberdinen
arauketa berriari egokitzeko (esparru-
akordioa, eskuratzeko sistema
dinamikoak eta erosketa-zentralak).
Azkenik, prozedurak
desmaterializatzearen aldeko joera
berriei jarraituz, bitarteko elektronikoak,
informatikoak eta telematikoak
kontratazio publikoaren arloan erabat
sartzea hautatzen du, kontratazio-
organoen eta eragile ekonomikoen
arteko harremanak malguagoak eta
gardenagoak bihurtzeko.
Europako Erkidegoko zuzenbide
eratorriaren arauak biltzeko asmo
horrekin berarekin, administrazio-
errekurtso berezi berri bat eratu da
kontratazioaren arlorako, 1989ko
abenduaren 21eko Kontseiluaren
89/656/EEE Zuzentaraua obra- eta
hornidura-kontratu publikoak esleitzeari
buruzko errerkurtso-prozeduren
aplikazioaren gaineko lege-,
erregelamendu eta administrazio-
xedapenak koordinatzekoa, Europar
Batasuneko Justizia Auzitegiak
interpretatu duen moduan aldatzearren
gure ordenamendura.
Hala, lege berriak, nahitaez, kontratuen
kudeaketaren arauketaren berrikuste
orokor bat egiten du, arauketa hori
soiltzearren eta arrazionalizatzearren
eta entitate kontratatzailearen gaineko
eta kontratatzaile partikularren gaineko
kostuak eta kargak gutxitzearren.
Berrikuspen horrek kontratistak
sailkatzeko sistemari eragin dio
bereziki, bai eta sektore publikoarekin
kontratatzeko gaitasun-betekizunak
egiaztatzeko bitartekoei eta esleipen-
prozedurei ere, eta prozedura
sinplifikatuen (prozedura negoziatua
eta kontratu txikiei dagokiena) muga-
kopuruak handitu egin dituzte, eta
publizitatedun prozedura negoziatu
berri bat antolatu zenbateko jakin bat
gainditzen ez duten arau armonizatu
peko kontratuentzat.
Gainera, ikuspuntu formal batetik,
kontratazioari buruzko Europako
Erkidegoko terminologia gure legedira
ekartzeko baliatu da lege hau, hartara
europar kontratazio-sistemen arteko
elkar eragina errazteko, maila
semantikoan.
Hala, gure zuzenbideko usadiozko
zenbait izendapen utzi ahal izan dira
bazterrera, eta ez ordea izendapen
horiei zegozkien kontzeptuak; horiek
jarraitu egiten dute, europar
testuinguruari hobeto egokitzen
zaizkien izenekin.
artifizialago batez, “kontratuak
esleitzeko moduak” zeritzen, “esleipen-
prozedurekin” batera erabili beharreko
tresna gisa) beste adierazpide
“ekonomiaren aldetik abantailatsuena
den eskaintza”. Kontzeptu horrek,
azken batean, kontratazio-organoak
prozedura ireki, murriztu edo
negoziatuan lizitatzaileen eskaintzak
baloratzeko kontuan hartu behar dituen
irizpideak izendatzen ditu, irizpide
bakar bat (hala nola prezioa, “enkante”
zeritzon hartan bezala) edo hainbat
“Ekonomiaren aldetik eskaintza
abantailatsuena” legezko kontzeptua,
bestalde, zabalagoa da 2004/18
Zuzentarauan erabilitakoa baino, eta
Europako Erkidegoko arauak hartzen
duen adiera zorrotzagoa ez ezik
(hainbat balorazio-parametro erabiltzea
baitakar), “preziorik txikiena” izeneko
irizpidea (xedapen horrek bereizi egiten
du, formaren aldetik, aurrekotik)
erabiltzea ere badakar. Legeak
izenburu bakar baten pean ezarri ditu
Europako Erkidegoko zuzenbideari
dagozkion bi kontzeptu horiek,
erabilitako adierazpideen ohiko
esanahia ez behartzearren (ez litzateke
ulertuko eskaintzarik merkeena ez
jotzea ekonomiaren aldetik abantaila
denean baloratzeko irizpide bakarra)
eta kontratazioan eraginkoratsun-
irizpideei jarraitzeko beharra
nabarmentzen duen irizpidetzat
erabiltzearren.
Gainera, kontratua betetzen ote den
zorrotzago kontrolatzeko eta kontratua
gauzatu bitartean sortzen diren
gorabeheren konponketa arintzeko,
kontratuaren arduradunaren figura
arautu da; pertsona fisikoa edo
juridikoa izan daiteke, ente, organismo
edo entitate kontratatzailearen barnean
integratua edo harekin zerikusirik ez
duena, eta zerbitzu-kontratu baten
bidezko harremana duena. Kontratazio-
organoak, besteak beste, proiektu
baten kudeaketa integrala utz dezake
haren gain, proiektu horren xede diren
prestazioen gauzatzea zuzentzeko edo
berrikusteko dagozkion ahalmenak
erabiltzeko aukerarekin batera.
Azkenik, legeak, sektore publikoaren
eta pribatuaren arteko lankidetza-
kontratuak tipifikatzen ditu arau bidez;
kontratazio publikoaren praktikan baino
ez dira izendatu izan kontratu mota
horiek. Prestazio zailak edo hasieran
zehazgabeak direnak eskuratzeko
erabili ahal izango dira, kontratu-figura
berri gisa. Horien finantzaketa, hasiera
batean, eragile pribatu batek hartu ahal
izango du bere gain, eta, aldiz,
administrazioak ordaindu beharreko
prezioa kontratu horien objektu diren
ondasunen eta zerbitzuen egiazko
erabilerari egokituko zaio.
ATARIKO TITULUA.
Xedapen orokorrak
I. KAPITULUA.
Legearen aplikazio-eremua eta xedea
1. artikulua.
Helburua eta definizioak
Sektore publikoan egiten diren
kontratuak arautzea da Lege honen
xedea. Legeak, arauketa horren bidez,
bermatu nahi du, batetik, kontratazioa
printzipio hauen arabera gauzatuko
dela: lizitazioetan parte hartzeko
askatasun-printzipioa, prozeduren
gardentasunaren eta publizitatearen
printzipioak eta lehiakideen arteko
diskriminaziorik ezaren eta tratu-
berdintasunaren printzipioak; bestetik,
aurrekontuaren egonkortasunaren eta
gastuaren kontrolaren helburuari lotuta,
ziurtatu nahi du obrak egiteko,
ondasunak eskuratzeko eta zerbitzuak
kontratatzeko diru-funtsak
eraginkortsaunez erabiliko direla,
dauden premiak aldez aurretik
definituz, lehia askea babestuz eta
ekonomiaren aldetik abantailatsuena
den eskaintza hautatuz.
Era berean, aurrekoaz gain, lege honek
badu beste xede bat ere, hain zuzen
ere, administrazio-kontratuen ondorioei,
betetzeari eta azkentzeari aplikatu
beharreko araubide juridikoa ezartzea,
kontratu horien bidez gauzatu nahi
diren izaera publikoko helburu
instituzionalak aintzat hartuta.
2. artikulua.
Aplikazio-eremua
Sektore publikoko kontratutzat joko
dira, eta, beraz, lege honen mendean
egongo dira bertan ezarritako moduen
eta baldintzen arabera, 3. artikuluan
adierazitako enteek, organismoek eta
entitateek kostu bidez egindako
kontratuak, kontratuen izaera juridikoa
edozein dela ere.
Era berean, lege honen mendean
egongo dira sektore publikoko enteek,
organismoek eta entitateek diruz
lagunduta beste pertsona fisiko nahiz
juridiko batzuek 17. artikuluan jasotako
kasuetan egiten dituzten kontratuak, bai
eta, 250. artikuluan adierazitako kasuak
aintzat hartuta, obra publikoen
emakidadunek egiten dituzten obra-
kontratuak ere.
Autonomia-erkidegoek eta toki-
administrazioa osatzen duten
erakundeek, edo bi horien mendeko
organismoek egiten dituzten
kontratuetan, edo erakunde horietako
edozeinek diruz lagundutako
kontratuetan, lege hau aplikatu behar
denean, azken xedapenetako
zazpigarrenean ezarritakoari jarraitu
behar zaio.
3. artikulua.
Eremu subjektiboa
Lege honen ondorioetarako, honako
ente, organismo eta entitate hauek
osatzen dute sektore publikoa:
a) Estatuko Administrazio Orokorra,
autonomia-erkidegoetako
administrazioak eta toki-administrazioa
osatzen duten entitateak.
b) Gizarte Segurantzako kudeaketa-
entitateak eta zerbitzu erkideak.
c) Organismo autonomoak, enpresa-
entitate publikoak, unibertsitate
publikoak, estatu-agentziak eta berezko
nortasun juridikoa duen zuzenbide
publikoko beste edozein entitate,
sektore publiko subjektu bati lotua edo
haren mendekoa, legeak aitortutako
independentzia funtzionalez edo
autonomia berezi batez sektore edo
jarduera jakin bat erregulatzeko edo
kanpotik kontrolatzeko eginkizunak
dituztenak barne.
d) Merkataritza-sozietateak, baldin eta
beren kapital sozialean, zuzenean
nahiz zeharka, 100eko 50etik gorako
partaidetza badute paragrafo honetako
a) eta f) bitarteko idatz-zatietan
aipatutako entitateek.
e) Herri Administrazioen Araubide
Juridikoaren eta Administrazio
Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko
30/1992 Legearen 6. 5 artikuluan eta
toki-araubideari buruzko legedian
aipatzen diren berezko nortasun
juridikodun partzuergoak.
f) Fundazioak, baldin eta sektore
publikoaren barruko entitate batek edo
zeinbaitek egin badu, zuzenean nahiz
zeharka, haiek eratzeko behar den
ondarea osatzeko ekarpenen
gehiengoa, edo haien fundazio-
ondarea, 100eko 50etik gorako
portzentaian, entitate horiek emandako
edo lagatako ondasunez edo eskubidez
eratuta badago modu iraunkorrean.
g) Gizarte Segurantzako laneko
istripuen eta lanbide-gaixotasunen
mutualitateak.
h) Berezko nortasun juridikoa duten
enteak, organismoak eta entitateak,
berariaz industria- edo merkataritza-
izaerarik ez duten interes orokorreko
premiei erantzuteko sortuak direnean
eta, betiere, sektore publikoko subjektu
batek edo zenbaitek jardun hori
gehiengoz finantzatzen badu,
kudeaketa kontrolatzen badu edo
administrazio-, zuzendaritza- edo
zaintza-organoko kideen erdiak baino
gehiago izendatzen baditu.
i) Aurreko idatz-zatietan adierazitako
enteek, organismoek eta entitateek
sortutako elkarteak.
Sektore publikoaren barruan, lege
honen ondorioetarako, administrazio
publikotzat joko dira honako ente,
organismo eta entitate hauek:
a) Aurreko paragrafoko a) eta b) idatz-
zatietan aipatutakoak.
b) Organismo autonomoak.
c) Unibertsitate publikoak.
d) Legez aitortutako independentzia
funtzionala edo autonomia berezia
duten zuzenbide publikoko entitateak,
jardun edo sektore jakin bati buruz
kanpoko erregulazio- edo kontrol-
eginkizunak esleituta dituztenak.
e) Administrazio publiko batekin edo
zenbaitekin lotura- edo mendekotasun-
entitateak, baldin eta ezaugarri
hauetakoren bat badute:
1. Jarduera nagusia ez dute izan behar
merkatu-legearen arabera kontsumo
indibidual edo kolektiborako ondasunak
eta zerbitzuak ekoiztea; edo, bestela,
errenta eta aberastasun nazionala
birbanatzeko operazioak egin behar
dituzte, betiere irabazi-asmorik gabe.
Edo,.
2. Finantzaketaren zati handiena ez
izatea ondasunak ematearen edo
zerbitzuak eskaintzearen ordainetan
eskuratutako diru-sarrerak, edozein
dela ere euren izaera. .
Dena den, ez dira administrazio
publikotzat joko ez estatuko enpresa-
entitate publikoak, ez eta autonomia-
erkidegoen eta toki-erakundeen
mendekoak izanik, horien pareko diren
organismoak ere.
Lege honen ondorioetarako, honako
ente, organismo eta entitate hauek joko
dira botere esleitzailetzat:
a) Administrazio publikoak.
b) Berezko nortasun juridikoa daukaten
gainerako ente, organismo eta entitate
guztiak, a) idatz-zatian adierazitakoez
bestelakoak, berariaz industria- edo
merkataritza-izaerarik ez duten interes
orokorreko premiei erantzuteko sortuak
direnean eta, betiere, 3. paragrafoan
ezarritako jarraibideen arabera botere
esleitzailea den subjektu batek edo
zenbaitek jardun hori gehiengoz
finantzatzen badu, kudeaketa
kontrolatzen badu edo administrazio-,
zuzendaritza- edo zaintza-organoko
kideen erdiak baino gehiago izendatzen
baditu.
c) Aurreko idatz-zatietan adierazitako
ente, organismo eta entitateek
sortutako elkarteak.
4. artikulua.
Aplikazio eremutik kanpo dauden
negozioak eta kontratuak
Lege honen aplikazio-eremutik kanpo
daude honako negozio eta harreman
juridiko hauek:
a) Funtzionario publikoen zerbitzu-
harremanak eta laneko legedian
araututako kontratuak.
b) Zerbitzu publikoren bat emateko
harreman juridikoak, baldin eta
erabiltzaileek, zerbitzu hori jaso hala
izateko, guztiei aplikatu beharreko
tarifa, tasa edo prezio publikoa
ordaindu behar badute.
c) Estatuko Administrazio Orokorrak
Gizarte Segurantzako kudeaketa-
entitate eta zerbitzu erkideekin,
unibertsitate publikoekin, autonomia-
erkidegoekin, toki-erakundeekin,
organismo autonomoekin eta gainerako
entitate publikoekin egindako
lankidetza-hitzarmenak, baita
organismo eta erakunde horiek elkarren
artean egindakoak ere, salbu eta beren
izaera dela-eta lege honen peko
kontratutzat jo behar badira.
d) Administrazioak zuzenbide
pribatuaren peko pertsona fisiko zein
juridikoekin egiten dituen hitzarmenak,
betiere, hitzarmenok arautzeko
berariazko arauak betez, eta
hitzarmenon xedea lege honetan nahiz
administrazio-arau berezietan
araututako kontratuen xedeen artean
ez badago.
e) Europako Erkidegoa eratzeko
Tratatuko 296. artikuluaren esparruan
defentsaren alorrari lotuta egiten diren
hitzarmenak.
f) Estatuak beste estatu batzuekin
nahiz nazioarteko zuzenbide publikoko
entitateekin egiten dituen akordioak.
g) Merkataritza-, industria- edo
finantza-jardueretan edo antzekoetan
aritzen diren administrazio publikoen
mendeko zuzenbide publikoko
organismoek beren zuzeneko
jardueretarako egiten dituzten
hornidura-kontratuak, baldin eta
kontratupeko ondasunak, eraldatu edo
eraldatu gabe, ondare-trafiko juridikora
itzultzeko eskuratu badituzte,
organismoon berezko helburuen
arabera; beti ere organismook legeak
esleitutako berariazko eskumenen
arabera jarduten badira..
h) Europako Erkidegokoa ez den
herrialde batekin edo zenbaitekin
Europako Erkidegoa eratzeko
Tratatuari jarraituz egindako
nazioarteko akordioen ondorio diren
kontratuak eta hitzarmenak, obra bat
elkarrekin egin nahiz ustiatzeko obra
edo hornidurei buruzkoak, edo
proiekturen bat elkarrekin egin nahiz
ustiatzeko zerbitzu-kontratuei
buruzkoak .
i) Tropak kokatzeari buruz egindako
nazioarteko akordioren baten ondorioz
gauzatzen diren kontratuak eta
hitzarmenak.
j) Nazioarteko erakunderen baten
berariazko prozedura bati jarraituz
esleitutako kontratuak eta hitzarmenak.
k) Arbitraje- eta adiskidetze-zerbitzuei
buruzko kontratuak.
l) Baloreak zein beste finantza-tresna
batzuk jaulki, erosi, saldu eta
eskualdatzearekin zerikusia duten
finantza-zerbitzuei buruzko kontratuak,
batez ere, estatuaren finantza-
kudeaketari buruzko eragiketak, bai eta
sektore publikoko enteek, organismoek
eta entitateek funtsak edo kapitala
lortzeko egiten dituztenak, eta, orobat,
Espainiako Bankuak ematen dituen
zerbitzuak eta diruzaintza-eragiketak
ere.
m) Sektore publikoko ente, organismo
edo entitate bat ondasunak edo
eskubideak ematera edo zerbitzuren
bat betetzera behartzen duten
kontratuak; dena den, ondasunen
eskuratzailea edo zerbitzuen hartzailea
lege honen peko sektore publikoko
entitatea bada, dagokion kontratua
egiteko lege honetan ezarritako
aginduak bete beharko ditu.
n) Lege honen 24.6 artikuluan
ezarritakoaren arabera sektore
publikoaren berezko bitartekoa edo
zerbitzu teknikoa den entitate bati
prestazio jakin bat eman dezan
agintzeko diren negozio juridikoak.
Hala ere, sektore publikoaren berezko
bitartekoa edo zerbitzu teknikoa den
entitateak agindu hori betetzeko egin
behar dituen kontratuak lege honen
pean egongo dira, kontratuak egiten
dituen entitatearen izaeraren eta
kontratu-motaren eta kontratuaren
zenbatekoaren arabera. Nolanahi ere,
atariko titulu honetako II. kapituluko 2.
atalean ezarritako gutxieneko kopuruak
gainditzen dituzten obra-, hornidura-
edo zerbitzu-kontratuak badira,
zuzenbide pribatuko entitateek 121.1
eta 174 artikuluetan ezarritako arauak
bete beharko dituzte kontratu horiek
prestatzeko eta esleitzeko.
o) Jabari publikoko ondasunei buruzko
baimen eta emakidekk eta ondare-
ondasunen ustiapen-kontratuek, 7.
artikuluan zehaztutakoez bestekoak,
beren berariazko legedia izango dute
araubide, berariaz lege honetako
aginduak aplikatu behar zaizkiela
adierazten denean izan ezik.
p) Ondasun higiezinen, balore
negoziagarrien eta ondasun
gorpuzgabeen gainean egindako
salerosketa-, dohaintza-, truke- eta
errentamendu-kontratuak eta gainerako
antzeko negozio juridikoak
(ordenagailu-programei buruzkoak
salbu; kasu horretan, hornidura- edo
zerbitzu-kontratutzat joko dira-eta).
Aipatutako horiek guztiek kontratu
pribatuen izaera izango dute, eta
ondare-legediaren pean egongo dira.
Kontratu horietan ezin izango dira sartu
atariko tituluko II. kapituluko 1. atalean
araututako kontratu tipikoek berezko
dituzten prestazioak, baldin eta
zenbateko balioetsiak negozioaren
zenbateko osoaren 100eko 50a
gainditzen badu edo ondare-
kontratuaren ohiko prestazioarekin
lotura- edo osagarritasun-harremanik
ez badu, 25. artikuluan aurreikusi
bezala; bi kasu horietan, prestazio
horiek emateko kontratazio
independente bat egin beharko da, lege
honetan ezarritakoaren arabera.
q) Ikerketaren alorreko estatuko
organismo publikoek eta autonomia-
erkidegoetan antzeko eginkizunak
dituzten orgasnismoek egindako
hornidura- edo zerbitzu-kontratuak,
xedetzat ikerketa-proiektuak gauzatzea
edo garapen eta berrikuntza
teknologikorako edo zerbitzu teknikoak
gauzatzeko behar diren prestazioak
edo produktuak dituztenean. Beti ere,
ikerketarako, garapen eta berrikuntza
teknologikorako edo zerbitzu
teknikoetarako proiektu horiek ematen
dituzten emaitzak lortzeko edo
aurkezteko, trafiko juridikoan sar
daitezkeen onura zientifiko, teknologiko
edo industrialak beharko dira, eta
horiek gauzatzea organismoaren
ikerketa-taldeei agindu beharko zaie,
lehia-prozesuen bitartez..
Aurreko paragrafoan azaldutako
kontratu, negozio eta harreman
juridikoek arau bereziak izango dituzte,
eta sortzen diren zalantzak eta
hutsuneak ebazteko, lege honetako
printzipioak aplikatuko dira.
II. KAPITULUA.
Sektore publikoko kontratuak
1. ATALA.
Kontratu-motak zedarritzea
5. artikulua.
Kontratuak kalifikatzea
Sektore publikoko ente, organismo eta
entitateek egiten dituzten obra-
kontratuak, obra publikoen emakida-
kontratuak, zerbitzu publikoak
kudeatzeko kontratuak, hornidura-
kontratuak eta sektore publikoaren eta
pribatuaren arteko lankidetza-
kontratuak atal honetako arauen
arabera kalifikatuko dira.
Sektore publikoko gainerako kontratuak
aplikatzekoak zaizkien administrazio-
zuzenbideko arauen arabera edo
zuzenbide pribatuko arauen arabera
kalifikatuko dira.
6. artikulua.
Obra-kontratua
Obra kontratuak dira obraren bat
egitea, I. eranskinean zerrendaturiko
lanetako bat egitea edo sektore
publikoko entitate kontratatzaileak
zehaztutako beharrizanak betetzeko
edozein bitarteko erabiliz obra bat
gauzatzea helburutzat duten
kontratuak.
Prestazio horietaz gain, kontratuak,
hala egokituz gero, dagokion proiektua
idaztea ere jaso ahal izango du.
Obratzat joko da ondasun higiezin bat
xede duten eta eginkizun ekonomiko
edo tekniko bat betetzeko egiten diren
eraikuntzako edo ingeniaritza zibileko
lan batzuen emaitza.
7. artikulua.
Obra publikoen emakida-kontratua
Obra publikoen emakida-kontratuaren
bidez, emakidadunak 6. artikuluan
aipatzen diren prestazioetako batzuk
egingo ditu, lehendik ziren eraikuntzak
berriztatzea eta konpontzea barne, bai
eta eraikitako elementuak artatzea eta
mantentzea ere. Emakidadunaren
aldeko kontraprestazioa izaten da obra
ustiatzeko eskubidea ez besterik, edo
eskubide hori eta prezioa jasotzekoa.
Nolanahi ere, kontratua gauzatzeak
dakartzan arriskuak kontratistaren
kontura izango dira. Kontratuak honako
eduki hau izan dezake:
a) Obra egokitzeko, eraberritzeko eta
modernizatzeko lanak, zerbitzuak behar
bezala emateko, edo bera euskarri
duten jarduera ekonomikoak
gauzatzeko behar diren ezaugarri
tekniko eta funtzionalei egokitzeko.
b) Obretako bakoitzak eduki behar
dituen elementuek eskatzen dituzten
lehengoratze- eta konponketa-lanak,
hain zuzen ere, obra horien bitartez
eman behar diren zerbitzuak eta
gauzatu behar diren jarduerak
betekizun ekonomikoen eta sozialen
arabera eman eta gauzatu ahal izateko.
Obra publikoen emakida-kontratuak
aurreikus dezake emakidadunak obrak
proiektatu, gauzatu, artatu, lehengoratu
eta konpondu behar dituela, betiere
obra nagusiaren osagarri badira edo
hari lotuta badaude eta beharrezkoak
badira eraikinak bete beharreko
helburua betetzeko eta bere
funtzionamendua eta ustiaketa hobeak
izateko. Horrez gain, obrekin zerikusia
duten ingurumen-jardunak, kontratuan
aurreikusitakoak ere, gauzatu behar
ditu emakidadunak.
Obra nagusiaren osagarri diren obrak
edo hari lotutakoak ekonomikoki ustiatu
edo aprobetxatzeko modukoak badira,
emakidadunari dagokio ustiamendu
edo aprobetxamendu hori, obra
nagusiaren ustiapenarekin batera,
betiere, dagozkien klausula-agirietan
ezarritakoaren arabera.
8. artikulua.
Zerbitzu publikoak kudeatzeko
kontratua
Zerbitzu publikoak kudeatzeko
kontratuaren bidez, administrazio
publiko batek pertsona natural edo
juridiko baten gomendio uzten du
zerbitzu publiko jakin baten kudeaketa,
administrazio publiko horrek zerbitzu
hori eskaintzea bere eskumenekotzat
hartua badu.
Lege honetan kontratu honi buruz
jasotzen diren xedapenak ezin izango
dira aplikatu, ez zerbitzu publikoaren
kudeaketa horretarako sortutako
zuzenbide publikoko entitateen bidez
egiten den kasuetan, ez zerbitzu
publikoaren kudeaketa kapital osoa
titularitate publikokoa duen zuzenbide
pribatuko sozietateren baten bidez
egiten den kasuetan.
9. artikulua.
Hornidura-kontratua
Hornidura-kontratuak dira produktu edo
ondasun higigarriak finantza-
errentamenduan hartzeko, errentan
hartzeko (erosteko aukerarekin zein
gabe) edo eskuratzeko xedea dutenak.
Ez dira hornidura-kontratutzat joko
jabetza gorpuzgabeei eta balore
negoziagarriei buruzko kontratuak,
artikulu honetako 3. paragrafoko b)
idatz-zatian xedetzat ordenagailu-
programak dituzten kontratuei
dagokienez xedatutakoari kalterik egin
gabe,
Nolanahi ere, ondorengo kontratu
hauek hornidura-kontratutzat joko dira:
a) Enpresa hainbat ondasun hurrenez
hurren eta unitateko prezioka
entregatzera behartzen duten
kontratuak, ondasun kopuru osoa
kontratua egiteko unean zehaztasunez
mugatu gabe, ondasunak eskuratu
behar dituenaren premien arabera
egiteagatik entregak.
Hala ere, kontratu horien esleipena III.
liburuko II. tituluko II. kapituluan
halakoetarako aurreikusitako arauen
arabera egingo da, enpresa
bakarrarekin egindako esparru-
akordioetarako.
b) Xedetzat telekomunikazio-
ekipamenduak edo -sistemak edo
informazioa tratatzeko ekipamendu eta
sistemak eta horien dispositibo eta
programak eskuratu eta errentan
hartzeko kontratuak dituztenak, baita
programak erabiltzeko eskubidea
lagatzekoak ere, neurrira garatutako
ordenagailu-programak eskuratzeko
kontratuak izan ezik, horiek zerbitzu-
kontratutzat joko dira eta.
c) Fabrikazio-kontratuak, enpresak
horien bidez entregatu behar dituen
gauzak (edo gauza) entitate
kontratatzaileak aldez aurretik
ezarritako ezaugarrien arabera egin
behar direnean, nahiz eta entitate
kontratatzaileak bere gain hartu
horretarako behar diren materialak
osorik edo hein batean entregatzeko
betebeharra.
10. artikulua.
Zerbitzu-kontratua
egiteko prestazio bat dutenak, jarduera
bat gauzatuz gauzatzen dena, edo
obraz edo horniduraz besteko emaitza
lortzera bideratutako egiteko prestazio
bat dutenak.
Lege honen aplikazioari dagokionez,
zerbitzu-kontratuak II. eranskinean
adierazten diren kategorietan banatzen
dira.
11. artikulua.
Sektore publikoaren eta sektore
pribatuaren arteko lankidetza-
kontratua
Sektore publikoaren eta sektore
pribatuaren arteko lankidetza-
kontratuaren bidez, epe jakin batean
(inbertsioen amortizazioaren
iraupenaren araberakoa edo
aurreikusitako finantzaketa-formulen
iraupenaren araberakoa) ekintza global
eta integratu bat gauzatzeko agintzen
dio administrazio publiko batek
zuzenbide pribatuko entitate bati.
Ekintza global eta integratu horren
barruan, zerbitzu publikoko helburu
zehatz batzuk edo interes orokorreko
jarduerei lotutako xede batzuk lortzeko
behar diren inbertsio inmaterialak,
obrak edo hornidurak finantzatzeaz
gain, prestazio hauetako bat ere
sartuko da:
a) Obra, ekipo, sistema eta produktu
edo ondasun konplexuak eraikitzea,
instalatzea edo eraldatzea, bai eta
haien mantentzea, eguneratzea edo
berritzea, ustiapena edo kudeaketa ere.
b) Instalazio konplexuak mantentzearen
kudeaketa integrala.
c) Egun merkatuan daudenak baino
konponbide aurreratuagoak eta
ekonomiaren aldetik abantailatsuagoak
sortzeko berariaz garatutako teknologia
daramaten ondasunak eta zerbitzuak
fabrikatu eta ematea.
d) Administrazioak agindu zaion
zerbitzu publikoa edo interes
orokorreko jarduna gauzatzearekin
zerikusia duten beste zerbitzu batzuk
ematea .
Sektore publikoaren eta pribatuaren
arteko lankidetza-kontratuak egiteko,
beharrezkoa izango da 118. artikuluan
aurreikusitako moduan egiaztatzea
beste kontratazio-aukera batzuek ez
dutela balio xede publikoak asetzeko .
Administrazioaren lankide den
kontratistak bere gain har ditzake,
kontratuan aurreikusitako baldintzen
arabera, beharrezkoak diren obrak
zuzentzea, bai eta proiektua osorik edo
zati batean gauzatzea eta beharrezko
zerbitzuak kontratatzea ere.
Kontratista lankideak jaso beharreko
kontraprestazioa kontratuaren iraunaldi
osoan ordainduko den prezio bat
izango da, eta, prezio hori,
errendimenduarekin zerikusia duten
zenbait xede lortzearekin lotuta egon
daiteke.
12. artikulua.
Kontratu mistoak
Kontraturen batek beste mota bateko
kontraturen bati edo gehiagori
dagozkion prestazioak hartzen baditu,
ekonomiaren aldetik garrantzirik gehien
duen prestazioaren izaera hartu behar
da kontuan haren esleipena arautuko
duten arauak zeintzuk izango diren
zehazteko.
2. ATALA
Arau harmonizatupeko kontratuak
13. artikulua.
Zedarritze orokorra
Arau harmonizatupeko kontratuak dira
sektore publikoaren eta pribatuaren
arteko lankidetza-kontratuak, beti, bai
eta obra-kontratuak, obra publikoen
emakida kontratuak, hornidura-
kontratuak eta II. eranskineko 1.
kategoriatik 16.era arteko kategorietan
sartzen diren zerbitzu-kontratuak ere,
baldin eta haien balio zenbatetsia, 76.
artikuluan ezarritako arauen arabera
kalkulatua, ondorengo artikuluetan
aipatzen diren kopuruetakoa edo
handiagoa dela jotzen bada, eta,
betiere, entitate kontratatzailea botere
esleitzailea bada.
Arau harmonizatupeko kontratutzat joko
dira, baita ere, entitate horiek diruz
lagundutako kontratuak; 17. artikuluan
aipatzen direnak, hain zuen.
Aurreko paragrafoan adierazitakoa
gorabehera, ez dira arau
harmonizatupeko kontratutzat jotzen
ondorengo hauek, balio zenbatetsia
edozein dela ere.
a) Xedetzat irrati-difusioko erakundeek
irrati-difusiorako programak erostea,
garatzea eta ekoiztea (banaka edo
beste norbaitekin) duten kontratuak, bai
eta irrati-difusiorako denborari
dagozkionak ere.
b) Kontratazio-organoak osorik
ordaindutako ikerketa- eta garapen-
kontratuak, betiere emaitzak ez badira
gordetzen kontratazio-organoak bere
jardunerako erabiltzeko bakarrik.
c) Europako Erkidegoa eratzeko
Tratatuko 296. artikuluak zehaztutako
esparruan defentsaren alorrariari lotuta
egiten diren kontratuak.
d) Isilpeko edo erreserbatutzat
izendatutako kontratuak, edo, indarrean
dagoen legediaren arabera, gauzatzeko
segurtasun-neurri bereziak behar
dituztenak, edo Estatuaren
segurtasunerako funtsezkoak diren
interesen babesa dela-eta segurtasun-
neurri bereziak behar dituztenak.
Azken gorabehera hori gertatzen
delako adierazpena, Estatuko
Administrazio Orokorraren, haren
organismo autonomoen, kudeaketa-
entitateen eta Gizarte Segurantzaren
zerbitzu erkideen eta gainerako estatu-
entitate publikoen esparruan,
kontratazio-organoari dagokion
ministerioko departamendutak egin
beharko du, kasuz kasu eta berariaz;
halaber autonomia-erkidegoetan,
eskumena duen organoak, eta toki-
erakundeen esparruan, dagokion
kontratua egiteko eskumena esleiturik
duen organoak.
Adierazpen hau egiteko eskumena ezin
izango da eskuordetu, lege batek beren
beregi baimentzen duenean izan ezik.
e) Xede nagusia kontratazio-organoei
telekomunikazio-sare publikoak
eskaintzeko edo ustiatzeko aukera
ematea dutenak, edo gizartea
telekomunikazio-zerbitzu batez edo
gehiagoz hornitzea.
14. artikulua.
Arau harmonizatupeko obra-
kontratuak eta obra publikoen
emakida-kontratuak: gutxieneko
maila
Arau harmonizatupeko kontratuak dira
balio zenbatetsia 5.150.000 eurokoa
edo handiagoa duten obra-kontratuak
eta obra publikoen emakida-kontratuak.
76.7. artikuluan aurreikusten den
kasuan, obraren loteen balio pilatua
aurreko paragrafoan adierazitako
zenbateko horretakoa edo handiagoa
denean, arau harmonizatuak aplikatuko
zaizkio lote bakoitzaren esleipenari.
salbuetsi egin ditzakete arau hauetatik
milioi bat eurotik beherako balio
zenbatetsia duten loteak; betiere,
salbuetsitako loteen zenbateko pilatuak
ez badu gainditzen lote guztiek batera
duten balio pilatuaren 100eko 20a.
15. artikulua.
Arau harmonizatupeko hornidura-
kontratuak: gutxieneko maila
Arau harmonizatupeko kontratuak dira
balio zenbatetsia zenbateko hauetakoa
edo handiagoa duten hornidura-
kontratuak:
a) 133.000 euro, Estatuko
Administrazio Orokorrak, bere
organismo autonomoek edo Gizarte
Segurantzako kudeaketa-entitateek eta
zerbitzu erkideek esleitutako kontratuak
baldin badira.
Hala ere, kontratuak defentsaren
sektoreko organoek esleitzen
dituztenean, gutxieneko kopuru hori III.
eranskinean adierazitako produktuak
xede dituzten hornidura-kontratuetan
bakarrik aplikatuko da.
b) 206.000 euro, beren xedeagatik edo
kontratugileagatik dela eta aurreko
idatz-zatian adierazitakoak ez bezalako
hornidura-kontratuak izanez gero.
Ondorengo 76.8. artikuluan
aurreikusten den kasuan, obrari
dagozkion loteen balio pilatua aurreko
paragrafoan adierazitako zenbateko
horietakoa edo handiagoa denean,
arau harmonizatuak aplikatuko zaizkio
lote bakoitzaren esleipenari.
Hala ere, kontratazio-organoek
salbuetsi egin ditzakete arau hauetatik
80.000 eurotik beherako balio
zenbatetsia duten loteak; betiere
salbuetsitako loteen zenbateko pilatuak
ez badu gainditzen lote guztiek batera
duten balio pilatuaren 100eko 20a.
16. artikulua.
Arau harmonizatupeko zerbitzu-
kontratuak: gutxieneko maila
Arau harmonizatupeko kontratuak dira
II. eranskineko 1etik 16era bitarteko
kategorietan sartzen diren eta balio
zenbatetsia zenbateko hauetakoa edo
handiagoa duten zerbitzu-kontratuak:
a) 133.000 euro, Estatuko
Administrazio Orokorrak, bere
organismo autonomoek edo Gizarte
Segurantzako kudeaketa-entitate eta
zerbitzu erkideek esleitutako kontratuak
baldin badira, II. eranskineko 5.
kategoriako zenbait kontratuetarako eta
8. kategoriako kontratuetarako artikulu
honetako b) idatz-zatian ezarritakoaren
kalterik gabe.
b) 206.000 euro, Estatuko
Administrazio Orokorreko, bere
organismo autonomoetako edo Gizarte
Segurantzako kudeaketa-entitate eta
zerbitzu erkideez besteko sektore
publikoko ente, organismo edo
entitateek esleitutako kontratuetan, edo
subjektu horiek esleitutakoak izan
arren, 5. kategoriako kontratuak
direnean, telebista- eta irrati-
emanaldien zerbitzu,
telekomunikazioetako konexio-zerbitzu
edo telekomunikazio-zerbitzu
integratuei buruzkoak, edo 8.
kategoriako kontratuak direnean;
kategoria horiek II. Eranskinean
zehazten dira.
Ondorengo 76.7. artikuluan
aurreikusitako kasuan, zerbitzu-
erosketari dagozkion loteen balio
pilatua aurreko paragrafoan
adierazitako zenbateko horietakoa edo
handiagoa denean, arau harmonizatuak
aplikatuko zaizkio lote bakoitzaren
esleipenari.
salbuetsi egin ditzakete arau hauetatik
80.000 eurotik beherako balio
zenbatetsia duten loteak; betiere
salbuetsitako loteen zenbateko pilatuak
ez badu gainditzen lote guztiek batera
duten balio pilatuaren 100eko 20a.
17. artikulua.
Arau harmonizatupeko kontratu
diruz lagunduak
Arau harmonizatupeko kontratu diruz
lagunduak dira 6. eta 10. artikuluetan,
hurrenez hurren, aurreikusitakoaren
arabera zehaztutako obra-kontratuak
eta zerbitzu-kontratuak, betiere botere
esleitzaile diren entitateek diruz
laguntzen badituzte, zuzenean edo
zeharka, zenbateko osoaren 100eko 50
baino gehiago ordainduz, eta, betiere,
kategoria hauetakoren batean sartzen
baldin badira:
a) Xedetzat Europako Erkidegoetako
Ekonomia Jardueren Nomenklatura
Orokorreko (NACE) 45. saileko 42.5
taldeko F ataleko ingeniaritza zibileko
jarduerak dituzten obra-kontratuak, edo
xedetzat ospitaleak, kirol, jolas nahiz
aisialdiko ekipamenduak, eskola nahiz
unibertsitateko eraikinak eta
administrazio-erabilerako eraikinak
erakitzea duten kontratuak; betiere
balio zenbatetsia 5.150.000 eurokoa
edo handiagoa denean.
b) Aurreko a) idatz-zatian zehaztutako
obra-kontraturen bati lotuta dauden
zerbitzu-kontratuak, balio zenbatetsia
206.000 eurokoa edo handiagoa
denean.
Diruz lagundutako kontratuetarako
aurreikusitako arauak aplikatuko zaizkie
norbanakoek edo botere esleitzaile ez
diren sektore publikoko entitateek
egindako kontratuei, eta, azken kasu
horretan, arau horiekin batera, lege
honetan aplikatzekoak zaizkien
gainerako xedapenak ere bai.
Diruz lagundutako kontratua botere
esleitzaile diren sektore publikoko
entitateek esleitzen dutenean, entitate
horietarako aurreikusitako kontratazio-
arauak aplikatuko dira, entitate horien
izaeraren arabera; arau bat salbuetsiko
da, kontratazioaren alorrekoko
errekurtso berezia ebazteko eta
esleipen-prozeduran kautela-neurriak
ezartzeko eskumena nori dagokion
zehaztekoa, hain zuzen, kasu horetan,
37.4 artikuluaren bigarren paragrafoan
ezarritako araua aplikatuko baita beti.
3. ATALA.
Administrazio-kontratuak eta
kontratu pribatuak
18. artikulua.
Sektore publikoaren kontratuei
dagokien araubidea
Sektore publikoaren kontratuek izaera
administratiboa edo pribatua izan
dezakete.
19. artikulua.
Administrazio-kontratuak
Administrazio-izaera izango dute
kontratu hauek, administrazio
publikoren batek egiten baldin baditu:
a) Obra-kontratuek, obra publikoen
emakida-kontratuek, zerbitzu publikoak
kudeatzeko kontratuek, hornidura-
kontratuek eta zerbitzu-kontratuek, bai
eta sektore publikoaren eta pribatuaren
arteko lankidetza-kontratuek ere.
Hala ere, II. eranskineko 6. kategorian
sartzen diren zerbitzu-kontratuak, eta
xedetzat sormen eta interpretazio
artistiko eta literarioa eta eranskin
bereko 26. kategoriako ikuskizunak
dituztenak ez dira administrazio-
kontratu izango.
b) Lehen aipatutakoez besteko xedeak
dituzten kontratuak, baina
administrazio-izaera berezia dutenak
administrazio kontratatzailearen
eragiketa edo trafiko berariazkoari
lotuta egoteagatik edo zuzenean edo
zeharka haren eskumen berariazkoari
dagokion xede publiko bati
erantzuteagatik; betiere, ez bazaie
berariaz kontratu pribatuaren izaera
eman 20.1 artikuluaren bigarren
paragrafoaren arabera edo lege batek
halakotzat jorik.
Administrazio-kontratuen prestaketa,
esleipena, ondorioak eta azkentzea
lege honen eta bera garatzen duten
xedapenen pean izango dira; horien
osagarri, administrazio-zuzenbideko
gainerako arauak aplikatuko dira, eta,
horiek ezean, zuzenbide pribatuko
arauak.
Hala ere, aurreko paragrafoko b) idatz-
zatian aipatzen diren administrazio-
kontratu bereziei beren arau
espezifikoak aplikatuko zaizkie
lehenbizi.
20. artikulua.
Kontratu pribatuak
Kontratu pribatutzat joko dira
administrazio publikoaren izaera ez
duten sektore publikoko ente,
organismo eta entitateek egindako
kontratuak.
Kontratu pribatuak izango dira, baita
ere, administrazio publiko batek egiten
dituenak, honako objektu hauek
dituztenak: II. eranskineko 6. kategorian
sartzen diren zerbitzuak, sormen eta
interpretazio literario eta artistikoa edo
26. kategorian sartzen diren
ikuskizunak, aldizkari eta beste
argitarapen eta datu-base batzuen
harpidetza, bai eta aurreko artikuluaren
1. paragrafoan jasotakoak ez bezalako
kontratuak .
Kontratu pribatuen prestaketa eta
esleipena, berariazko legerik ezean,
lege honen eta lege hau garatzeko
xedapenen pean egongo dira, eta,
horien osagarri, administrazio-
zuzenbideko gainerako arauak
aplikatuko dira, edo, hala balegokio,
zuzenbide pribatuko arauak, subjektu
edo entitate kontratatzailearen arabera
zer dagokion.
Ondorioei eta azkentzeari dagokionez,
kontratu hauek zuzenbide pribatuaren
pean egongo dira..
21. artikulua.
Jurisdikzio eskuduna
Administrazioarekiko auzietarako
jurisdikzioa izango da eskuduna
administrazio-kontratuen
prestakuntzari, esleipenari, ondorioei,
betetzeari eta azkentzeari buruz
sortzen diren auziak ebazteko.
Halaber, jurisdikzio horrek izango du
eskumena herri-administrazioen
kontratu pribatuen eta arau
harmonizatupeko kontratuen
prestaketari eta esleipenari buruz
sortzen diren auzien gainean, 17.
artikuluak aipatzen dituen kontratu diruz
lagunduak ere barne.
Jurisdikzio zibilak izango du kontratu
pribatuen ondorioei, betetzeari eta
azkentzeari buruz alderdien artean
sortzen diren auziak ebazteko
eskumena.
Jurisdikzio horrek izango du, halaber,
administrazio publikoaren izaera ez
izan arren lege honen menpe dauden
enteek eta entitateek egindako kontratu
pribatuen prestaketari eta esleipenari
buruzko auzien gaineko eskumena;
betiere, kontratu horiek arau
I. LIBURUA
Sektore publikoaren kontratazioaren
konfigurazio orokorra, eta
kontratuen egiturazko elementuak
I. TITULUA
Sektore publikoko kontratuei
buruzko xedapen orokorrak
I. KAPITULUA
Sektore publikoko kontratazioaren
arrazionaltasuna eta funtsa
22. artikulua.
Kontratuaren premia eta egokitasuna
Sektore publikoko ente, organismo eta
entitateek beren helburu instituzionalak
betetzeko eta gauzatzeko behar diren
kontratuak egingo dituzte, ez besterik.
Horretarako, zehatz-mehatz zehaztu
behar dira egitekoa den kontratuaren
bidez bete nahi diren premien izaera
eta hedadura, bai eta kontratuaren
helburua eta edukia premia horiei
erantzuteko egokiak diren edo ez ere;
horren guztiaren berri jaso beharko da
kontratua prestatzeko dokumentazioan,
kontratua esleitzeko prozedurari ekin
aurretik.
23. artikulua.
Kontratuen iraupena
Kontratu jakin batzuei aplikatzekoak
diren arau bereziei kalterik egin gabe,
sektore publikoko kontratuen iraunaldia
zehazterakoan, kontuan hartu beharko
da prestazioak zer-nolakoak diren eta
finantzazioa nolakoa izango den, eta
aldian-aldian prestazio horiek nola
ematen diren aztertu beharra ere bai.
Kontratuak behin edo gehiagotan luzatu
ahal izango dira, betiere, luzapenak
luzapen, kontratuaren bereizgarriak
iraunaldi osoan ez aldatzekotan, eta,
betiere, kontratua esleitzeko lehiaketan,
kontratuaren gehienezko iraupena
kontuan hartu bada, luzapen eta guzti.
Kontratazio-organoak erabakiko du
kontratua luzatu edo ez. Luzatzea
erabakitzen badu, enpresak
ezinbestean onartu beharko du
luzapena, non eta kontratuak ez duen
berariaz kontrakoa aurreikusten; ezin
da luzapenik izan bi aldeen isilbidezko
adostasunaren bidez.
Lege honetako 122.3 artikuluan
zehazten diren kontratu txikiek ezin
dute urtebete baino gehiago iraun, eta
luzatu ere ezin dira egin.
24. artikulua
Administrazioak obrak gauzatu eta
ondasun higigarriak egitea, eta,
enpresa partikularrekiko lankidetzaz,
zerbitzuak ematea.
Obrak, administrazioak berak gauzatu
ditzake, bere baliabideak besterik
erabili gabe edo enpresa partikularrekin
lankidetzan. Enpresa partikularrekin
lankidetzan gauzatzeko, baina,
5.150.000 eurotik beherakoa izan behar
du obraren zenbatekoak, eta honako
baldintza hauetakoren bat bete behar
da:
a) Administrazioak fabrika, armategi,
arma-lantegi edo zerbitzu tekniko edo
industrial egokiak edukitzea prestazioa
emateko; hala bada, normalean,
elkarlaneko sistema hau erabili behar
du kontratua gauzatzeko.
b) Administrazioak obretan erabiltzeko
moduko gai lagungarriak edukitzea,
eta, horiek erabilita, aurrekontuaren
100eko 5etik gora aurreztea, edo obra
arinago gauzatu ahal izatea; azken
kasu horretan, justifikatu egin behar
dira hortik datozen abantailak.
c) Aurrez egindako lizitazioan, ezein
enpresak eskaintzarik ez aurkeztu
izana.
d) Larrialdiko kasua izatea, 97.
artikuluan adierazitakoaren arabera.
e) Prestazioaren izaera dela eta, ezin
aldez aurretik prezio zehatzik edo lan-
unitate sinpleen aurrekonturik ezartzea.
f) Prezio kontrajarrietan adostasunik
lortu ez delako, kontratista nahitaez
kendu behar izatea obra-unitate batzuk
egitetik.
g) Ondasunak kontserbatzeko eta
mantentzeko obra hutsak izatea, lege
honetako 106.5. artikuluan
zehaztutakoaren arabera.
h) Salbuespenez, aurreproiekturen bat
dela eta zehaztutako obrak gauzatzeko
lanak izatea, 134.3. artikuluko a) idatz-
zatia aplikatzen ez denean.
i) 206. artikuluaren d) idatz-zatiko
kasuak.
Aurreko d), g) eta h) idatz-zatietan
jasotakoak ez bezalako kasuetan,
dagokion proiektua idatzi beharko da,
eta proiektu horren edukia arau bidez
ezarriko da.
Ondasun higigarrien fabrikazioa
administrazioko zerbitzuek eurek egin
ahal izango dute, dela bere bitartekoak
bakarrik erabiliz, dela enpresa
partikularren lankidetzarekin, betiere,
enpresa partikularrek beren gain hartu
behar duten prestazioaren zatiaren
zenbatekoa 15. artikuluan aipatutako
kopuruak baino txikiagoa bada;
horretarako, baina, aurreko idatz-zatiko
a), c), d), e) eta i) hizkietan jasotako
gorabeheraren bat izan behar da, edo,
idatz-zati honetako b) hizkian
zehaztutako kasuan, aurreztu ahal den
kopurua horniduraren aurrekontua
baino 100eko 20 handiagoa izan behar
da, edo arinago gauzatzeko aukera
izan behar da.
Salbuetsita daude muga horietatik
defentsa nahiz interes militarreko
arrazoiak medio administrazioak egin
beharko lituzkeen hornidurak.
Zerbitzuak enpresa partikularrekin
elkarlanean gauzatu ahal izateko,
zerbitzuaren zenbatekoa 16. artikuluan
ezarritakoa baino txikiagoa izan behar
da, eta aurreko idatz-zatian aipatutako
gorabeheraren bat izan behar da,
kontratu hauei aplikatzeko modukoa.
Salbuetsita daude muga horietatik II.
eranskineko 1. kategoriako zerbitzuak,
Europako Erkidegoa eratzeko Tratatuko
296. artikuluan zehaztutako eremuan
sartutako ondasunen mantentze-lanei
buruzkoak baldin badira.
Enpresa partikularrekiko lankidetzan
egiten badira, horretarako egindako
kontratuek administrazio-izaera berezia
izango dute, administrazioko organo
kudeatzailearen kontura gauzatu behar
direlako; hala bada, ez dira obra-,
hornidura- edo zerbitzu-kontratuak
izango.
Administrazioarekin lankidetzan
jardungo duen enpresa hautatzeko,
122. artikuluan ezarritako esleipen-
prozedurak erabiliko dira, artikulu
honetako 1. paragrafoko d) idatz-zatian
aurreikusitako kasuan izan ezik.
Lehenengo paragrafoko a) eta b) idatz-
zatietako obren kasuetan, lankideekiko
kontratazioa ezin izango da izan
proiektuaren zenbateko osoaren
100eko 50 baino handiagoa.
Obrak gauzatzeko eta ondasun
higigarriak fabrikatzeko baimena
ematea, bai eta, hala balegokio,
proiektua onartzea, gastua onartzeko
eskumena duen organoari edo
autonomia-erkidegoen xedapen
organikoek zehazten duten organoari
dagokio, nori bere eremuan.
Artikulu honetan eta 4.1 n) artikuluan
aurreikusitako ondorioetarako, sektore
publikoko ente, organismo eta
entitateak botere esleitzailearen
bitarteko propiotzat edo zerbitzu
teknikotzat jo ahal izango dira,
jardueraren zatirik funtsezkoena botere
esleitzailerentzat gauzatzen dutenean;
horretarako, baina, botere esleitzaileak,
bere zerbitzu propioen gainean duen
kontrolaren antzekoa eduki behar du
ente, organismo eta entitate horien
gainean.
Sozietateak baldin badira, gainera,
kapital osoa titularitate publikokoa
izango da.
Nolanahi ere, botere esleitzaileek ente,
organismo edo entitatateen gainean
duten kontrola beren zerbitzu propioen
gainean dutenaren antzekoa dela joko
da, baldin eta gomendatzaileak berak
bakarrik ezarritako jarraibideen arabera
nahitaez gauzatu beharreko
kudeaketak haien gomendio utzi ahal
baditu, eta ordainsaria ente, organismo
eta entitate horiek mendeko dituen
entitate publikoak ezarritako tarifen
arabera ezartzen bada.
Idatz-zati honetan ezarritako baldintzak
betetzen dituzten entitateak bitarteko
propio edo zerbitzu tekniko direlako
adierazpena, entitate horiek sortzen
dituen arauak edo bere estatutuek egin
beharko dute berariaz. Orobat zehaztu
beharko dute zein entitateren aldera
duten izaera hori, gomendioen
araubidea eta zein baldintzen arabera
esleitu ahalko zaizkien kontratuak.
Halaber xedatuko dute ezingo dutela
parte hartu entitate horiek bitarteko
propiotzat dituzten botere esleitzaileek
egindako lizitazio publikoetarako
deialdietan, nahiz eta, beste
lizitatzailerik ez denean, lizitazioan
eskaintzen den prestazioa gauzatzea
agindu ahal zaien.
II. KAPITULUA.
Itunak egiteko askatasuna eta
kontratuaren gutxieneko edukia
25. artikulua.
Itunak egiteko askatasuna
Sektore publikoko kontratuetan edozein
itun, klausula eta baldintza sartu ahal
izango da, baldin eta interes
publikoaren kontra, antolamendu
juridikoaren kontra, edo administrazio
onaren printzipioen kontra ez badoa.
Kontratu ezberdinetako prestazioak
kontratu misto batean bateratu ahal
izango dira, baldin eta prestazio horiek
elkarrekin zuzenean lotuta badaude
eta, elkarren artean osagarri izanik,
unitate funtzional gisa tratatu behar
badira, premia jakin bat ase ahal
izateko edo ente, organismo edo
entitate kontratatzailearen berezko
erakunde-xederen bat lortu ahal
izateko.
26. artikulua.
Kontratuaren gutxieneko edukia
Sektore publikoko ente, organismo eta
entitateek egiten dituzten kontratuak
aipamen hauek jaso behar dituzte
nahitaez, klausula-agirietan azaltzen ez
badira.
a) Alderdien nortasuna.
b) Alderdiek kontratua izenpetzeko
duten gaitasunaren egiaztapena.
c) Kontratuaren xedearen definizioa.
d) Kontratuari aplikatzekoa zaion
legediaren aipamena.
e) Kontratua osatzen duten
dokumentuen zerrenda zenbakitua.
Kontratuan hala adieraziz gero,
adierazpen hori hierarkizatua izan
daiteke, alderdiek erabakitako
lehentasun-hurrenkeraren arabera;
horrelakoetan, ageriko akatsik ezean,
hitzartutako hurrenkera erabiliko da
dokumentuen artean kontraesanak
daudenean bakoitzari dagokion
prebalentzia zehazteko..
f) Prezio zehatza edo hura zehazteko
modua.
g) Kontratuaren iraupena edo kontratua
gauzatzen hasteko eta amaitzeko
aurreikusitako datak, bai eta luzapena
edo luzapenak ere, baldin eta
aurreikusita badaude.
h) Prestazioak jasotzeko, entregatzeko
edo onartzeko baldintzak.
i) Ordainketa-baldintzak.
j) Kontratua zein kasutan suntsiarazi
behar den.
k) Hala egokituz gero, prezioa zein
aurrekontu-kredituren edo kontabilitate-
programa edo -errubrikaren kontura
ordainduko den.
l) Hala egokituz gero, kontratugileari
ezartzen zaion isilekotasun-
betebeharrak zer hartzen duen eta
zenbat denborarako den.
Kontratu-agirian ezingo da ezarri
baldintza-orrietan ezarritakoez besteko
eskubide eta betebeharrik
alderdientzat, klausula-agirietan
ezarrita ez baldin badaude;
esleipendunaren proposamenean edo
kontratua esleitzeko egintzan
zehaztuko dira horiek, prozeduran
gauzatutakoaren arabera.
III. KAPITULUA.
Kontratua burutzea eta kontratuaren
forma
27. artikulua.
Kontratua burutzea
Administrazio publikoen kontratuak,
kasu guztietan, eta arau
harmonizatupeko kontratuak, 17.
artikuluan adierazten diren diruz
lagundutako kontratuak barne, behin
betiko esleipenaren bidez burutzen
dira, edozein izanda ere behin betiko
esleipenera iristeko prozedura.
Klausuletan besterik adierazi ezean,
sektore publikoko kontratuak
kontratazio-organoaren egoitza dagoen
lekuan egin direla joko da.
28. artikulua.
Sektore publikoko kontratuen izaera
formala
Sektore publikoko ente, organismo eta
entitateek ezin izango dute kontraturik
ahoz egin, non eta kontratua ez den,
97. artikuluan adierazitakoaren arabera,
larrialdi-kasukoa.
Administrazio publikoek egindako
kontratuak 140. artikuluan
aurreikusitakoaren arabera
formalizatuko dira, kontratu txikientzat
95. artikuluan adierazitakoaren kalterik
gabe.
IV. KAPITULUA
Estatistika- eta fiskalizazio-
eraginetarako informazioa bidaltzea
29. artikulua.
Kontratuak kontu-auzitegiari
bidaltzea
Kontratua formalizatu eta hurrengo hiru
hilabeteen buruan, kontratua
formalizatzeko erabilitako agiriaren
kopia ziurtatu bat bidaliko dio
kontratazio-organoak Kontu Auzitegiari,
edo autonomia-erkidegoan kanpoko
ikuskaritza-eginkizuna duen organoari,
ikuskaritza-eginkizuna bete dezan.
Obra-kontratuetan, obra publikoen
emakida-kontratuetan, zerbitzu
publikoen kudeaketa-kontratuetan eta
sektore publikoaren eta pribatuaren
arteko lankidetza-kontratuetan,
kontratuaren zenbatekoa 600.000
eurotik gorakoa bada, espedientearen
laburpen bat ere bidaliko dio.
Hornidura-kontratuetan ere bai,
kontratuaren zenbatekoa 450.000
eurotik gorakoa bada, eta zerbitzu-
kontratuen eta administrazio-kontratu
berezien kasuan ere bai, zenbatekoa
Halaber, kontratu horien gorabehera
hauek ere jakinaraziko zaizkio Kontu
Auzitegiari edo autonomia-erkidegoan
kanpoko ikuskaritza-eginkizuna duen
organoari: luzapenak eta epe-
aldaketak, prezioaren aldaketak eta
kontratuen azken zenbatekoa,
ezdeustasun-kasuak eta kontratuen
azkentze ohikoa edo ezohikoa.
Aurreko bi paragrafoetan xedatutakoa
gorabehera, Kontu Auzitegiak, edo,
hala balegokio, autonomia-erkidegoan
kanpoko ikuskaritza-eginkizuna duen
organoak egoki iritzitako datu, agiri eta
aurrekariak eskatu ahal izango dituzte
era eta kopuru guztietako kontratuei
buruz.
Estatuaren Administrazio Orokorraren
esparruan eta haren mendeko sektore
publikoko ente, organismo eta
entitateen esparruan, kontratazio-
organoak egingo ditu hemen aipatzen
diren komunikazioak.
30. artikulua.
Estatistika datuak
horretan bertan, erregelamenduz
zehaztuko diren kontratuei buruzko
informazioa bidaliko dio kontratazio-
organoak Administrazio
Kontratazioaren Aholku Batzordeari,
nazioarteko araudia betetze aldera.
Halaber, Administrazio Kontratazioaren
Aholku Batzordeari jakinaraziko zaizkio
kontratu horien gorabehera hauek:
luzapenak eta epe-aldaketak,
prezioaren aldaketak eta kontratuen
azken zenbatekoa, ezdeustasun-
kasuak eta kontratuen azkentze ohikoa
edo ezohikoa.
Kontratuen Erregistroa daukaten
autonomia-erkidegoek aurreikuspen
hauek bete ahal izango dituzte,
erregistroen arteko komunikazioaren
bitartez.
V. KAPITULUA
Baliogabetasun-araubidea
31. artikulua.
Baliogabetasun-kasuak
Administrazio publikoen kontratuak
baliogabeak izango dira klausulak legez
kontrakoak direnean; halaber, arau
harmonizatupeko kontratuak, 17.
artikuluan aipatzen diren diruz
lagundutako kontratuak barne,
baliogabeak izango dira kontratua
prestatzeko egintza edo behin-
behineko edo behin betiko esleipen-
egintzak baliogabeak badira hurrengo
artikuluetan aipatzen diren
administrazio-zuzenbideko edo
zuzenbide zibileko arrazoietako bat
tarteko.
32. artikulua
Administrazio-zuzenbideko
deuseztasun-arrazoiak
Hauek dira administrazio-zuzenbideko
deuseztasun-arrazoiak:
a) Azaroaren 26ko 30/1992 Legearen
62.1 artikuluan aipatutakoak.
b) Esleipendunak jarduteko gaitasunik
ez izatea, edo ekonomia- eta finantza-
kaudimena eta gaitasun tekniko edo
profesionala ez izatea, edota lege
honetako 49. artikuluan aipatutako
debeku edo bateraezintasunetako
batean sartuta egotea.
c) Batere krediturik edo kreditu
nahikorik ez edukitzea, betiere,
Aurrekontuei buruzko 47/2003 Lege
Orokorrean eta lege honen mendeko
gainerako administrazio publikoetako
aurrekontu-arauetan ezarritakoarekin
bat etorriz, larrialdi-kasuak salbu.
33. artikulua.
Administrazio-zuzenbideko
deuseztagarritasun-arrazoiak
Ordenamendu juridikoaren kontrako
eta, bereziki, lege honetan jasotako
arauen kontrako gainerako arau-
hausteak administrazio-zuzenbideko
deuseztagarritasun-arrazoiak dira,
Azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 63.
artikuluarekin bat etorriz.
34. artikulua.
Administrazioak sektore publikoko
kontratazioari dagozkion
administrazio-egintzak bere kabuz
berrikustea
Administrazioak bere kabuz berrikusi
behar dituenean administrazio
publikoen kontratuak eta arau
harmonizatupeko kontratuak
prestatzeko edo behin-behinean edo
behin betiko esleitzeko egintzak,
Azaroaren 26ko 30/1992 Legearen VII.
Tituluko lehen kapituluan
ezarritakoaren arabera jardungo du.
Kontratazio-organoak izango du egintza
horien deuseztasuna edo
kaltegarritasuna adierazteko
eskumena, administrazio publikoen
kontratuak direnean, edo entitate
kontratatzailea atxikita dagoen edo
haren zaintza duen sail, organo, ente
edo organismoak, administrazio publiko
ez bada. Nolanahi ere, autonomia-
erkidegoen esparruan, haien arauek
ezarritakoari jarraituko zaio; arau horiek
administrazio-bidea amaitzen duten
ebazpenak ematen dituzten organoei
esleitu behar diete eskumen hori. Dena
den, autonomia-erkidegoek, beren
esparruan, gai honen inguruko arauak
eman ditzakete, baina eskumen hori
beti emango diote bere erabakiekin
administrazio-bidea agortzen duen
organo bati.
Entitate kontratatzailea administrazio
bati baino gehiagori lotuta badago,
kontrol edo partaidetza handiena duen
administrazioko organoak izango du
eskumena.
Diruz lagundutako kontratuen kasuan,
diru-laguntza eman duen sail, organo,
ente edo organismoaren titularrak
izango du eskumena. Dirulaguntza
eman duen entitatea administrazio
publiko bat ez bada eta sail, organo,
ente edo organismo horietako bati
atxikita badago, horien titularrari
dagokio eskumena.
Sektore publikoko hainbat subjekturen
diru-laguntzak jasotzen badira batera,
eskumena finkatzeko, diru-laguntza
handiena hartuko da aintzat, eta
zenbateko berberekoak izanez gero,
lehenengo eman dena.
Berariaz besterik ezartzen ez bada,
kontratatzeko eskumena uztearekin
batera utziko da deuseztasuna edo
kaltegarritasuna deklaratzeko
eskumena ere.
Hala ere, deuseztasun-kasuetan, kalte-
galeren ordaina ematea erabakitzeko
ahalmena ezin izango da eskuordetzan
eman, eta organo eskuordetza-
emaileak hartu behar du erabakia beti;
hortaz, kalte-ordain bat ematea bidezko
ikusten bada, espedientea organo
eskuordetza-emaileari igorriko zaio, eta
hark, ahalmena berriro aldez aurretik
eta berariaz bereganatu beharrik gabe,
dagokion erabakia hartuko du
deuseztasun-deklarazioaren inguruan,
Azaroaren 26ko 30/1992 Legearen
102.4 artikuluan aurreikusitakoaren
arabera.
Deuseztasun- eta deuseztagarritasun-
kasuetan, kontratazio-organoen
egintzen betearazpena eteteari
dagokionez, Azaroaren 26ko 30/1992
Legean xedatutakoa beteko da.
35. artikulua.
Deuseztasun-deklarazioaren
ondorioak
Kontratua prestatzeko egintzen edo
behin-behineko zein behin betiko
esleipenaren gainean egindako
deuseztasun-deklarazioa irmoa
denean, kontratua bera ere deuseztatu
egingo da beti, eta likidazio-fasean
sartuko da; alderdiek, ondorioz,
kontratuaren ondorioz jaso dituzten
gauzak itzuli beharko dizkiote elkarri,
eta hori ezinezkoa bada, gauzen balioa.
Errudunak kalteen ordaina eman
beharko dio beste alderdiari.
Kontratuak prestatzeko ez diren
egintzen deuseztasunak egintza horiei
eta beren ondorioei baino ez diete
eragingo.
Baldin eta administrazioak, kontratu bat
deuseza delako adierazpena egiten
duenean eragozpen larriren bat sortzen
badio zerbitzu publikoari, xeda dezake,
erabaki horretan bertan, kontratu
horren ondorioek jarrai dezatela,
lehengo klausula berberen arabera,
kaltea saihesteko presako neurriak
hartzen diren arte..
36. artikulua.
arrazoiak
Kontratuak zuzenbide zibilean
onartutako arrazoiengatik
baliogabetzeko %betiere arrazoi horiek
31. artikuluan aipatutako kontratuei
aplikatzekoak badira%, ordenamendu
zibilean akzioak baliatzeko ezarritako
baldintzak eta epeak bete behar dira;
arrazoi horiez baliatzeko prozedura,
ordea, aurreko artikuluetan
administrazio-egintza eta -kontratu
deuseztagarrietarako ezarritakoaren
menpe jarriko da.
VI. KAPITULUA.
Kontratazio-alorreko erabakiak
berrikusteko araubide berezia eta
gatazkak konpontzeko ordezko
baliabideak
37. artikulua.
Kontratazio-alorreko errekurtso
berezia
Arau harmonizatupeko kontratuak
esleitzeko prozeduren baitan hartzen
diren erabakiak, artikulu honetako 2.
paragrafoan aipatuak, aurkatu nahi
izanez gero, administrazioarekiko auzi-
errekurtsoa jarri aurretik, artikulu
honetan araututako kontratazio-
alorreko errekurtso berezia aurkeztu
behar da, eta ezin izango da
administrazio-errekurtso arruntik jarri.
Hala, arau harmonizatupeko kontratuen
barruan sartzen dira diruz lagundutako
kontratuak; II. Eranskineko 17.etik
27.era bitarteko kategorietan sartzen
diren zerbitzu-kontratuak, horien
zenbatekoa 206.000 eurokoa edo
handiagoa bada, eta zerbitzu publikoak
kudeatzeko kontratuak, baldin eta
hastapen-gastuen aurrekontua 500.000
eurotik gorakoa bada eta iraupena bost
urtetik gorakoa.
Lege honetako 97. artikuluan arautzen
den larrialdi-izapideari jarraituz egiten
diren esleipen-prozeduretan gauzatzen
diren egintzen kasuan, ez da errekurtso
hau erabiliko.
Errekurtso berezia jarri ahal izango da
behin-behineko esleipena egiteko
akordioen aurka eta lizitazioa arautzen
duten eta prestazioaren ezaugarriak
ezartzen dituzten klausula-agirien
aurka; izapide-egintzen aurka ere bai,
baldin eta zuzenean edo zeharka
esleipenari buruz erabakitzen badute,
prozeduran aurrera egiteko ezintasuna
eragiten badute edo defentsa-gabezia
edo bidezko interesen edo eskubideen
kontrako kalte konponezina eragiten
badute.
Aurreko lerrokadan aipatutako egintzez
bestelakoei eragiten dieten izapidetze-
akatsak espedientearen instrukzioaren
ardura duen organoari edo kontratazio-
organoari jakinarazi ahal dizkiote
interesatuek, zuzenduak izan daitezen.
Nolanahi ere, interesatuek aukera
izango dute eragiten dieten
irregulartasunak alegatzeko, behin-
behineko esleipenari dagokion egintza
errekurritzeko unean.
Errekurtsoa pertsona fisiko zein
juridikoek aurkeztu ahal izango dute,
baldin eta beren eskubideak edo
bidezko interesak kaltetuak izan badira
edo errekurritutako erabakiek eragin
badiezaiekete. Lizitatzaileek beti jarri
ahal izango dute errekurtsoa.
Kontratazio-organoak izango du
errekurtso berezia ebazteko eskumena,
administrazio publiko baten kontratuen
kasuan; eta entitate kontratatzailea
atxikita dagoen edo haren tutoretza
duen sailaren, organoaren, entearen
edo organismoaren titularrak, entitate
kontratatzailea administrazio publikoa
ez denean. Dena den, autonomia-
erkidegoek, beren esparruan, gai
honen inguruko arauak eman ditzakete,
bere erabakiekin administrazio-bidea
agortzen duen organo bati.
Entitate kontratatzailea ez bada
administrazio publiko bat eta
administrazio bati baino gehiagori lotuta
badago, kontrol edo partaidetza
handiena duen administrazioan
dagokion organoak izango du
eskumena.
Diruz lagundutako kontratuen kasuan,
diru-laguntza eman duen sail, organo,
ente edo organismoaren titularrak
izango du eskumena. Dirulaguntza
eman duen entitatea administrazio
publiko bat ez bada eta sail, organo,
ente edo organismo horietako bati
atxikita badago, horien titularrari
dagokio eskumena.
Sektore publikoko hainbat subjekturen
diru-laguntzak jasotzen badira batera,
eskumena nori dagokion zehazteko,
diru-laguntza handiena hartuko da
haintzat, eta, zenbateko berberekoak
izanez gero, zein eman den lehenbizi.
Berariaz besterik ezartzen ez bada,
kontratatzeko eskumena eskuordetzan
uztearekin batera utziko da kontratazio-
alorreko errekurtso berezia ebazteko
eskumena ere.
Hala ere, kalte-galeren ordaina ematea
erabakitzeko eskumena ezin izango da
eskuordetzan eman, eta organo
eskuordetza-emaileak hartu behar du
beti horri buruzko erabakia; hortaz,
kalte-ordain bat ematea bidezko ikusten
bada, espedientea organo eskuordetza-
emaileari igorriko zaio, eta horrek
ebatziko du dagokion errekurtsoa,
goragokoak aldez aurretik eta berariaz
eskumena bereganatu beharrik gabe.
Kontratazio-alorreko errekurtso berezia
jartzeko epea hamar egun
baliodunekoa izango da, aurkatutako
egintza jakinarazten edo argitaratzen
den egunaren biharamunetik kontatzen
hasita.
Errekurritutako egintza kontratuaren
behin-behineko esleipena bada,
esleipen hori aldizkari ofizial batean
edo kontratazio-organoaren
kontratatzailearen profilean argitaratu
eta hurrengo egunean hasiko da
kontatzen epea, 135.4 artikuluan
xedatutakoaren arabera.
Errekurtsoa jartzeko idazkia
kontratazio-organoaren edo errekurtsoa
ebazteko eskumena duen organoaren
erregistroan aurkeztuko da.
Idazkiko akatsak zuzentzeko epea, hala
badagokio, hiru egun baliodunekoa
izango da.
Kontratua esleitzeko prozedura 96.
artikuluko presazko bidetik izapidetzen
bada, errekurtsoa jartzeko epea zazpi
egun baliodunekoa izango da, eta
akatsak zuzentzekoa bi egun
baliodunekoa.
Errekurritutako egintza behin-behineko
esleipena bada, kontratazio-
espedientearen izapideak eten egingo
dira, harik eta errekurtsoa berariaz
ebazten den arte, eta, ondorioz, ezin
izango da kontratua behin betiko esleitu
eta formalizatu.
Dena den, errekurtsoa esparru-akordio
bat behin-behinean esleitzeko
egintzaren aurka aurkeztu bada eta
esparru-akordio horretan enpresaburu-
kopuru mugagabe batek parte har
badezake, ebazteko eskumena duen
organoak etendura ken dezake,
errekurtsoa aurkeztu denetik bost egun
baliodun igaro ondoren.
Behin errekurtsoa jarrita, gainerako
interesatuei helaraziko zaie, eta bost
egun balioduneko epea emango zaie
alegazioak egiteko; gainera,
espedientea eskatuko zaio, hala
badagokio, izapideak egin dituen
entitate, organo edo zerbitzuari, eta
ondorengo bi egun baliodunetan bidali
beharko du, dagokion txostenarekin
batera.
Lizitatzaileak beti izango dira interesatu
errekurtsoaren prozeduran.
Interesatuen alegazioak jaso ondoren
edo alegazio horiek egiteko epea igaro
ondoren, organo eskudunak
errekurtsoa ebatzi beharko du hurrengo
bost egun baliodunetan, eta ebazpena
interesatu guztiei jakinaraziko die.
Dena dela, errekurtsoa jarri eta
hurrengo egunetik kontatzen hasita
hogei egun baliodun igaro ondoren
ebazpena jakinarazi ez bada,
interesatuak ezetsitzat jo ahal izango
du errekurtsoa, administrazioarekiko
auzi-errekurtsoa jarri ahal izateko. Kasu
horretan, hala ere, berariazko
ebazpena emateko betebeharrak bere
horretan iraungo du, eta, hala
badagokio, 7. paragrafoan ezarritako
etendura ez da kenduko harik eta
ebazpen hori ematen den arte.
Ebazpenean, uziak osorik edo zati
batean baietsi ahal izango dira, edota
ezetsi, edo errekurtsoa onartezina dela
deklaratu, baina, betiere, azaldu diren
gaien inguruan erabaki arrazoituak
emanez.
Edozein modutan, ebazpenak uziari
erantzungo dio, eta, hala badagokio,
esleipen-prozeduran hartutako legez
kontrako erabakien deuseztapenaz
erabakiko du; halaber, lizitazio-
iragarkian, aldez aurreko iragarkian,
klausula-agirietan, kontratua arautzen
duten baldintzetan edo lizitazioari edo
esleipenari lotutako edozein agiritan
diskriminazioa eragiten duten ezaugarri
teknikoak eta ekonomia- eta finantza-
ezaugarriak kentzeaz ere erabakiko du,
bai eta egintzen atzeraeraginaz edo
prozedura-hutsegite batengatik
kaltetutako pertsonei kalte-ordaina
emateaz ere, hala badagokio.
Ebazpenak erabakitzen badu kontratua
beste lizitatzaile bati esleitzea, hamar
egun balioduneko epea emango zaio
135.4 artikuluko bigarren lerrokadan
ezarritakoa betetzeko.
Ebazpenaren aurka,
administrazioarekiko auzi-errekurtsoa
baino ezin izango da jarri,
Administrazioarekiko Auzien
Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren
13ko 29/1998 Legean xedatutakoaren
arabera.
38. artikulua.
Behin-behineko neurriak
Arau harmonizatupeko kontratuak
esleitzeko prozeduretan, lizitatzaileek,
kasu guztietan, eta pertsona fisiko edo
juridikoek, beren eskubideek edo
bidezko interesek administrazioaren
edo entitate kontratatzailearen
erabakien eragina jasan badute, behin-
behineko neurriak hartzeko eska
dezakete prozedurako arau-hausteak
zuzentzeko edo eragindako interesei
kalte gehiago ez sortzeko, dena delako
kontratua esleitzeko prozedura edota
kontratazio-organoek hartutako edozein
erabakiren gauzatzea eteteko edo
etenarazteko neurriak barne. Orobat
kontratu mota hauetan: diruz
lagundutako kontratuak; II. Eranskineko
17.etik 27.era bitarteko kategorietan
sartzen diren zerbitzu-kontratuak,
horien zenbatekoa 206.000 eurokoa
edo handiagoa bada, eta zerbitzu
publikoak kudeatzeko kontratuak,
baldin eta hastapen-gastuen
aurrekontua 500.000 eurotik gorakoa
bada eta iraupena bost urtetik gorakoa.
Eskabide hori aurreko artikuluan
araututako kontratazio-alorreko
errekurtso bereziarekin batera aurkez
daiteke, edo bakarrik, errekurtso hori
aurkeztu baino lehen.
Aurreko artikuluko 4. paragrafoan
aipatutako organo eskudunek izango
dute behin-behineko neurriak hartzeko
eskumena.
Behin-behineko neurriei buruzko
erabakia errekurtsoa edo neurriak
hartzeko eskabidea aurkeztu
ondorengo bi egun baliodunetan hartu
behar da. Epe horretan ebazpen
adierazirik ematen ez bada, eskabidea
ukatutzat joko da.
Behin-behineko neurriak eragin
ditzakeen kalteetarako kauzioa edo
bermea eratzeko agindua eman dezake
ebazpenak; orduan, behin-behineko
neurriek ez dute ondoriorik izango harik
eta kauzioa edo bermea eratuta egon
arte.
Prozeduraren kautelazko etendurak ez
dio inola ere eragingo eskaintzak edo
proposamenak aurkezteko ezarritako
epeari.
Kontratazio-alorreko errekurtso berezia
aurkeztu aurretik eskatu eta
erabakitzen diren behin-behineko
neurriek indarra galduko dute,
errekurtsoa aurkezteko epea igaro eta
interesatuak errekurtsorik aurkeztu ez
badu.
39. artikulua.
Arbitrajea
publikoko ente, organismo eta
entitateek arbitrajera jo dezakete egiten
dituzten kontratuen eraginari,
gauzatzeari eta azkentzeari buruz sor
daitezkeen ezadostasunak
konpontzeko, Arbitrajeari buruzko
Abenduaren 23ko 60/2003 Legearen
xedapenen arabera.
II. TITULUA.
Kontratuko alderdiak
I. KAPITULUA.
kontratazio-organoa
40. artikulua.
Kontratatzeko eskumena
Sektore publikoko kontratuen alorrean,
pertsona bakarreko zein kide anitzeko
kontratazio-organoak izango dira ente,
organismo eta entitateen ordezkari,
baldin eta haien izenean kontratuak
egiteko ahalmena badute, lege- edo
erregelamendu-mailako arau baten edo
estatutu-mailako xedapen baten
indarrez.
Kontratazio-organoek alor honetako
eskumenak edo ahalmenak
deskontzentratu edo eskuordetzan
eman ahal izango dituzte, betiere, kasu
bakoitzean aplikagarri diren arau eta
formalitateak betez, hau da,
eskuordetzarako edo
deskontzentraziorako arauak
administrazio-organoen kasuan, eta
ahalordeak emateko arauak,
sozietateetako edo fundazioetako
organoen kasuan.
41. artikulua.
Kontratuaren arduraduna
Kontratazio-organoek kontratuaren
arduradun bat izendatu ahal izango
dute. Pertsona horrek, esleitu zaizkion
ahalmenen barruan, kontratua nola
betetzen den gainbegiratuko du, eta
beharrezko erabakiak hartu eta
jarraibideak emango ditu, hitzartutako
bermatzeko.
Kontratuaren arduraduna pertsona
fisikoa edo juridikoa izan daiteke, ente,
organismo edo entitate kontratatzaileari
lotua edo kanpokoa.
Obra-kontratuetan, kontratuaren
arduradunaren ahalmenek ez dituzte
eragotziko zuzendari fakultatiboari IV.
liburuko II. tituluko V. kapituluan
xedatutakoaren arabera dagozkionak.
42. artikulua.
kontratatzailearen profila
Kontratazio-organoek kontratatzaile-
profila zabalduko dute Internet bidez,
kontratuei lotutako jarduerari buruzko
informazioaren gardentasuna
bermatzeko eta jendeak informazio hori
kontsultatu ahal duela ziurtatzeko.
Gainera, lege honetan edo autonomia-
erkidegoek berori garatzeko ematen
dituzten arauetan ezarritako kasuetan,
edota kontratazio-organoek hala
erabakitzen dutenean, bestelako
publizitate-bitartekoak ere erabiliko
dituzte.
Sektore publikoko enteen web-orri
instituzionaletan, Estatuaren
Kontratazio Plataforman eta klausula-
agirietan eta lizitazio-iragarkietan
adieraziko da nola kontsultatu
kontratatzailearen profila.
Kontratatzailearen profilaren barruan,
kontratazio-organoaren kontratu-
alorreko jarduerari buruzko edozein
datu edo informazio sartu ahal izango
da, hala nola, 125. artikuluan aipatzen
diren aldez aurreko informazioaren
iragarkiak, irekitako edo izapidetzen ari
diren lizitazioak eta horiei buruzko
agiriak, programatutako kontratazioak,
esleitutako kontratuak, deuseztatutako
prozedurak eta izaera orokorreko
edozein informazio erabilgarri
(adibidez, kontratazio-organoarekin
harremanetan jartzeko erabil
daitezkeen komunikabideak eta
harremanetarako guneak).
Kontratuen behin behineko esleipena
kontratatzailearen profilean argitaratu
behar da kasu guztietan.
Kontratatzailearen profilaren euskarri
den sistema informatikoak moduren bat
eduki behar du bertan sartzen den
informazioa jendaurrean noiz jarri den
egiaztatu ahal izateko.
Kontratuak esleitzeko prozedurei
buruzko informazioa kontratatzailearen
profilaren bidez zabaltzeak III. liburuko
I. tituluan aurreikusitako eragina izango
du.
II. KAPITULUA.
Enpresaburuaren gaitasuna eta
kaudimena
I. ATALA.
Sektore publikoarekin kontratatzeko
gaitasuna
1. azpiatala.
Arau orokorrak
43. artikulua.
Gaitasun-baldintzak
Jarduteko gaitasun osoa duten
Espainiako edo atzerriko pertsona
natural edo juridikoek kontratatu ahal
izango dute sektore publikoarekin,
betiere kontratatzeko debekuren batek
eragiten ez badie eta ekonomia- eta
finantza-kaudimena eta gaitasun
tekniko eta profesionala egiaztatu
badute edo, lege honek hala eskatzen
duenean, sailkatuta badaude.
Enpresaburuek, halaber, kontratuaren
objektua osatzen duen jarduera edo
prestazioa gauzatzeko beharrezkoa
den enpresa- edo lanbide-gaikuntza
izan beharko dute, hala badagokio.
Lege honetako 17. artikuluan aipatzen
diren diruz lagundutako kontratuetan,
kontratistak bere kaudimena egiaztatu
beharko du, eta ez dio eragin behar 49.
artikuluko 1. paragrafoko a) idatz-zatian
aipatzen den kontratatzeko debekuak.
44. artikulua.
Europako Erkidegotik kanpoko
enpresak
Europar Batasuneko kide ez diren
estatuetako pertsona fisiko edo
juridikoek Espainiako Diplomazia Misio
Iraunkorraren txosten baten bitartez
egiaztatu beharko dute enpresaren
jatorrizko estatuak aukera ematen diela
enpresa espainiarrei hango
administrazioarekin eta 3. artikuluan
aipatutako sektore publikoko pareko
ente, organismo edo entitateekin egiten
diren kontratazioetan funtsean modu
bertsuan parte hartzeko. Diplomazioako
Misio Iraunkorraren txostena enpresak
aurkeztu beharreko agiriekin batera
aurkeztu behar da.
Arau harmonizatupeko kontratuetan,
Munduko Merkataritza
Antolakundearen Kontratazio
Hitzarmena sinatu duten estatuetako
enpresek ez dute elkarrekikotasunari
buruzko txostena aurkeztu behar.
Obra-kontratuak egiteko, beharrezkoa
izango da, gainera, enpresa horiek
Espainian sukurtsalak irekita izatea,
beren eragiketetarako ahaldunak edo
ordezkariak izendatuta dituztela, eta
sukurtsalak Merkataritzako Erregistroan
izena emanda egotea.
45. artikulua.
Bateragarritasun-baldintza bereziak
Lehia-elkarrizketako prozedura baten
bitartez esleitutako kontratuei buruz
xedatutakoari kalterik egin gabe,
lizitazioetan ezin izango dute parte
hartu zehaztasun teknikoak edo
kontratua prestatzeko agiriak egiten
jardun duten enpresek, baldin eta
parte-hartze horrek lehia askea
mugatzen badu edo pribilegiozko tratua
eragin badezake gainerako enpresa
lizitatzaileekiko.
Kontratuaren helburua obrak edo
instalazioak nola egiten diren zaintzea,
gainbegiratzea, kontrolatzea edo
zuzentzea bada, kontratu horiek ezin
izango zaizkie eman obra-kontratuen
esleipendun diren enpresa berberei edo
haiekin lotutakoei, hau da, Merkataritza
Kodearen 42. artikuluan aurreikusitako
kasuetakoren batean daudenei.
2. azpiatala.
Gaitasunari buruzko arau bereziak
46. artikulua.
Pertsona juridikoak
Pertsona juridikoei ez zaie kontraturik
esleituko baldin eta estatutuen edo
sorrerako araudiaren arabera berezko
dituzten helburuak, xedea edo jarduera-
esparrua kontratuaren prestazioarekin
bat ez badatoz.
Banaka zein beste batzuekin batera
obra publikoen emakida lortzeko
lizitazioan parte hartzen dutenak,
emakidaren titularra izango den
sozietate bat eratzeko konpromisoa
hartuta lehiatu ahal izango dira.
Sozietate hori eratzeko modua, eta,
hala dagokionean, sozietatearen forma
ere bai, alor horri berariaz dagokion
legeria espezifikoak emakida-mota
jakin batzuetarako ezarritakoari egokitu
beharko zaizkio.
47. artikulua.
Europako Erkidegoko enpresak
Espainiarrak ez diren Europar
Batasuneko enpresek sektore
publikoarekin kontratatzeko gaitasuna
izango dute, baldin eta ezarrita dauden
estatuko legeen arabera dena delako
prestazioa emateko gaikuntza badute.
Estatu batek bere lurraldean kokatuta
dauden enpresei baimen bereziren bat
izatea edo organizazio jakin batekoak
izatea eskatzen badie bertan dena
delako zerbitzua emateko, enpresek
egiaztatu egin beharko dute betetzen
dutela betekizun hori.
48. artikulua.
Enpresa elkarteak
Sektore publikoarekin kontratuak egin
ahal izango dituzte asmo horrekin aldi
baterako elkartzen diren enpresek, eta
ez dute eskritura publikorik egin
beharko harik eta kontratua beren alde
esleitzen den arte.
Aldi baterako elkartea eratuz lehiatzen
diren enpresaburuek betebehar
solidarioa izango dute, eta
enpresaburuen elkartearen izenean
ordezkari edo ahaldun bakar bat
izendatu beharko dute, kontratutik
sortutako eskubideez baliatzeko eta
betebeharrak betetzeko ahalorde
askirekin, harik eta kontratua amaitu
arte; nolanahi ere, enpresek kopuru
handi samarrak kobratzeko eta
ordaintzeko ahalorde mankomunatuak
eman ahal izango dituzte.
Lizitazioari begira, aldi baterako elkarte
batean lehiatu nahi duten
enpresaburuek partaideen izenak eta
inguruabarrak adierazi beharko dituzte,
eta bakoitzak zenbateko partaidetza
duen ere bai. Gainera, kontratuaren
esleipena ematen bazaie, aldi baterako
elkarte bat formalki osatzeko
konpromisoa hartzen dutela ere utzi
beharko dute jasota.
Enpresaburuen aldi baterako elkarte
horiek kontratua azkendu arte iraungo
dute.
Sailkapena eskatu behar den kasuetan,
enpresaburuen elkartean enpresaburu
nazionalek, Europar Batasuneko estatu
kide bateko nazionalak ez diren
enpresaburuek eta Europar
Batasuneko estatu kide bateko
nazionalak diren atzerritarrek parte
hartzen badute, lehenengo bi
taldeetakoek sailkapena egiaztatu
beharko dute, eta hirugarren taldekoek
ekonomia- eta finantza-kaudimena eta
gaitasun tekniko eta profesionala.
3. azpiatala.
Kontratatzeko debekuak
49. artikulua.
Kontratatzeko debekuak
Egoera hauetan dauden pertsonek
ezingo dute sektore publikoarekin
kontratatu:
a) Epai irmo baten bitartez, delitu
hauengatik kondenatuta badaude:
legez kontrako elkartzea, ustelkeria
nazioarteko ekonomia-transakzioetan,
eragimen-trafikoa, funtzionario-
eroskeria, iruzurrak eta legez kontrako
ordainarazpenak, Herri Ogasunaren eta
Gizarte Segurantzaren aurkako
delituak, langileen eskubideen aurkako
delituak, bidegabeko eralgitzeak,
errezibitze-delituak eta antzeko
jarduerak eta ingurumenaren
babesaren inguruko delituak; edo
desgaikuntza berezia jaso badute
lanbidean, ofizioan, industrian edo
merkataritzan jarduteko.
Pertsona juridikoek debekatuta izango
dute kontratatzea baldin eta beren
administratzaileak edo ordezkariak,
karguan edo ordezkari gisa diharduten
bitartean, egoera horietako batean
badaude, dela pertsona juridiko horien
izenean edo horien onurarako egindako
jardunengatik, dela pertsona juridiko
horiengan delituaren subjektu aktibo
izateko behar diren baldintzak,
ezaugarriak edo harremanak gertatu
izanagatik.
b) Hartzekodunen konkurtsoa
deklaratzeko eskaria egin badute,
edozein prozeduratan
kaudimengabetzat joak izan badira,
hartzekodunen konkurtsoan deklaratuta
badaude, epailearen esku-hartzearen
menpe badaude edo Konkurtsoari
buruzko Uztailaren 9ko 22/2002
Legearen arabera desgaituta badaude,
hartzekodunen konkurtsoa sailkatzeko
epaian finkatutako desgaitze-aldi hori
oraindik amaitu gabe dagoelarik.
c) Gai hauetan arau-hauste larria
egiteagatik zigor irmoa jaso badute:
merkatuko diziplinan, lanbide-gaietan,
edo desgaituak lan-munduan sartzeko,
aukera berdinak emateko eta ez
diskriminatzeko gaietan; edota arau-
hauste oso larria egiteagatik zigor
irmoa jaso badute beste gai hauetan:
gizarte-gaietan %lan-arriskuen
prebentzioaren alorreko arau-hausteak
barne, abuztuaren 4ko 5/2000
Legegintzako Errege Dekretuaren
bitartez onartutako Laneko Segurtasun-
eta Osasun-gaietako Arau-hauste eta
Zehapenei buruzko Legearen Testu
Bateginean xedatutakoaren arabera%
edota ingurumenaren alorrean,
xedapen hauetan xedatutakoaren
arabera: Ingurumen Inpaktuaren
Ebaluazioari buruzko Ekainaren 28ko
1302/1986 Legegintzako Errege
Dekretuan, Kostaldeei buruzko
Uztailaren 28ko 22/1988 Legean,
Natura-guneak eta Flora nahiz Fauna
Basatiak Zaintzeari buruzko Martxoaren
27ko 4/1989 Legean, Ontziei eta Ontzi-
hondakinei buruzko Apirilaren 24ko
11/1997 Legean, Hondakinei buruzko
Apirilaren 21eko 10/1998 Legean,
Uztailaren 20ko 1/2001 Legegintzako
Errege Dekretuaren bitartez onartutako
d) Indarrean dauden xedapenek
ezarritako zerga-betebeharrak edo
Gizarte Segurantzarekikoak egunean
ez badituzte, erregelamenduz
zehaztutako moduan.
e) Lege honetako 130.1.c) artikuluan
aipatzen den erantzukizunpeko
adierazpena egitean edo gaitasunari
eta kaudimenari buruzko aitorpenean
datu faltsuak eman badituzte, edo 305.
artikuluko 59.4 artikuluan aurreikusitako
informazioa jakinarazteko beharra bete
ez badute, berei egotzi ahal zaizkien
kausengatik.
f) Pertsona fisikoa edo pertsona
juridikoaren administratzaileak
Gobernuko Kideen eta Estatuko
Administrazio Orokorreko Goi-
kargudunen interes-gatazkak arautzeko
Apirilaren 10eko 5/2006 Legean edo
Administrazio publikoen Zerbitzura
dauden Langileen Bateraezintasunei
buruzko Abenduaren 26ko 53/1984
Legean aipatutako kasuren batean
sartuta badaude edo Hauteskundeen
Araubide Orokorrari buruzko Ekainaren
19ko 5/1985 Lege Organikoan
araututako hautetsiak badira, bertan
ezarritako baldintzetan.
Edozein administrazio publikotako
langileek eta goi-kargudunek edo
administrazio horien zerbitzura
diharduten hautetsiek pertsona juridiko
baten kapitalean parte hartzen badute,
aipatutako legerian zehaztutako
moduan eta zenbatekoekin, pertsona
juridiko hori ere debekuaren barruan
sartuko da.
Debekuak berdin hartzen ditu aurreko
lerrokadetan aipatutako pertsonen
ezkontideak, elkarbizitza afektiboz
horien antzeko lotura daukaten
pertsonak, eta ondorengoak, baldin eta,
azken horien kasuan, beren legezko
ordezkaritza aipatutako pertsona horiek
badute.
g) Kargu bat utzi ondorengo bi urteetan
karguaren eskumenekin zuzenean
erlazionatutako enpresa edo
sozietateetan zerbitzuak eman dituzten
pertsonak kontratatu badituzte, eta
pertsona horiek Gobernuko Kideen eta
Estatuko Administrazio Orokorreko Goi-
kargudunen Interes-gatazkak arautzeko
Apirilaren 10eko 5/2006 Legearen 18.6
artikuluan aipatutako ez-betetzean erori
badira eta hori Estatuko Aldizkari
Ofizialean argitaratu bada.
Kontratatutako pertsona enpresako
antolakundean dagoen bitartean
iraungo du kontratatzeko debekuak,
eta, gehienez ere, bi urte goi-karguari
uzten zaionetik.
Aurreko paragrafoan aipatutako
kasuetan ez ezik, enpresaburuek ezin
izango dute administrazio publikoekin
kontratatu baldin eta:
c) Administrazio publiko batekin
egindako edozein kontraturen
suntsiarazpen irmoa eragin badute,
eurak erruduntzat jotako kausa
batengatik.
b) Edozein administrazio publikorekin
kontratatzeko debekua hautsi badute.
c) Administrazio-zehapen baten bitartez
ezarritako kontratatzeko debeku baten
eraginpean badaude, Diru-laguntzei
buruzko Azaroaren 17ko 38/2003 Lege
Orokorrari buruzko Abenduaren 17ko
arabera.
d) Esleitzeko prozedura batean beren
proposamena edo hautagaitza
bidegabe erretiratu badute, edo
kontratua beren alde behin betiko
esleitzea eragotzi badute 135.4
artikuluan ezarritako epearen barruan
ez betetzeagatik eta tartean doloa,
errua edo zabarkeria izanik.
e) Lege honen 102. artikuluaren
arabera kontratua gauzatzeko
ezarritako baldintza bereziak bete ez
badituzte, eta ez-betetze hori klausula-
agirietan edo kontratuan arau-hauste
larritzat jotzen bada lege hau garatzeko
xedapenen arabera, tartean
enpresaburuaren doloa, errua edo
zabarkeria izanik.
Halaber, enpresek ezin izango dute
kontratatu baldin eta, zuzendaritzan
dauden pertsonei edo bestelako
inguruabarrei erreparatuz, presuntzioa
ezar badaiteke kontratatzeko debekua
jaso duten beste enpresa batzuen
jarraipena edo ondorena direla,
eraldatze, bategite edo ondorengotza
bitartez.
50. artikulua.
Kontratatzeko debekua dagoela
deklaratzea eta horren ondorioak.
Kontratazio-organoek baloratuko dute
zuzenean ba ote dagoen aurreko
artikuluko 1. paragrafoko b), d), f) eta g)
idatz-zatietan eta 2. paragrafoko c)
idatz-zatian jasotako kontratatzeko
debekurik, eta debekuok indarrean
egongo dira sorrarazi dituzten
inguruabarrek dirauten bitartean.
Kontratatzeko debekua aurreko
artikuluko 1. paragrafoko a) idatz-zatian
aurreikusitako arrazoiarengatik bada,
kontratazio-organoek baloratuko dute
zuzenean, betiere, epaiak debekuaren
helmena eta iraupena zehazten baditu.
Debekuak epaian zehaztutako iraupena
izango du.
Epaiak kontratatzeko debekuaz edo
horren iraupenaz erabakitzen ez badu,
kontratazio-organoek baloratuko dute,
zuzenean, debekurik ote dagoen, baina
haren helmena eta iraupena artikulu
honetako 2. eta 3. paragrafoetan
xedatutakoaren arabera instruitutako
prozedura baten bitartez zehaztuko
dira.
Aurreko artikuluko gainerako kasuetan,
kontratatzeko debekurik ote dagoen
baloratzeko, aldez aurretik, debeku hori
ezartzea badela deklaratu beharko da
dagokion prozeduraren bitartez.
Aurreko paragrafoari jarraituz, aldez
aurretik debekua badagoela deklaratu
behar denean, debeku horren helmena
eta iraupena lege hau garatzeko
arauetan ezarritako prozeduraren
arabera zehaztuko dira eta aintzat
hartuko da, hala badagokio, enpresaria
doloan erori den edo fede txar
nabarmena izan duen eta interes
publikoei nolako kaltea egin zaien.
Oro har, debekuak ez du bost urte
baino gehiago iraungo, baina
debekuaren arrazoia epai irmo baten
bidez ezarritako kondena bada, zortzi
urtera artekoa izan daiteke.
Hala ere, aurreko artikuluko 2.
paragrafoko d) idatz-zatian ezarritako
arrazoiak oinarri dituzten kontratatzeko
debekuek bi urte iraungo dute, kasu
guztietan, Lizitatzaileen eta Enpresa
Sailkatuen Erregistro Ofizialean
inskribatzen direnetik aurrera;
paragrafo berbereko e) idatz-zatian
zehaztutako arrazoiengatik
ezarritakoek, berriz, ezin izango dute
urtebetetik gora iraun.
hasi ondoren aipatzen diren data
hauetatik hiru urte baino gehiago igaro
badira:
a) Zehatzeko ebazpena irmo egin
zenetik, aurreko artikuluko 1.
paragrafoko c) idatz-zatiko kasuan.
b) Datu faltsuak eman ziren egunetik
edo dagokion informazioa jakinarazi
behar zen egunetik, aurreko artikuluko
1. paragrafoko e) idatz-zatian
aurreikusitako kasuetan.
c) Kontratuaren suntsiarazpena irmo
egin zen egunetik, aurreko artikuluko 2.
paragrafoko a) idatz-zatiko kasuan.
d) Kontratua formalizatu zen egunetik,
aurreko artikuluko 2. paragrafoko b)
idatz-zatiko kasuan.
Aurreko artikuluko 2. paragrafoko d)
idatz-zatian adierazitako kasuetan,
kontratua behin-behinean esleitu zen
egunetik, baldin eta arrazoia
proposamenak edo hautagaitzak
bidegabe erretiratzea bada, edo behin
betiko esleipena egin behar zen
egunetik, baldin eta debekuaren
oinarria 135.4 artikuluan ezarritakoa ez
betetzea bada.
Aurreko artikuluko 1. paragrafoko a)
idatz-zatiko kasuan, prozedura, betiere
beharrezkoa bada, ezin izango da hasi
zigorraren preskripziorako ezarritako
epea igaro ondoren, eta 2. paragrafoko
e) idatz-zatiaren kasuan, ez betetzea
gertatu zenetik hiru hilabete baino
gehiago igaro ondoren.
Aurreko artikuluko 1. paragrafoko a)
idatz-zatiko kasuan kontratatzeko
debekuaren iraupena eta helmena
ezartzeko eskumena eta paragrafo
bereko c) idatz-zatian ezarritako
kasuan kontratatzeko debekua
deklaratzeko eskumena Ekonomia eta
Ogasun ministroak izango du, eta berak
emango du ebazpena, Estatuko
Administrazio Kontratazioaren Aholku
Batzordeak proposatuta.
Horrela deklaratutako debekuak
edozein kontratazio-organorekin
kontratatzea eragotziko du.
Aurreko artikuluko 1. paragrafoko e)
idatz-zatiko kasuan, dagokion
informazioa jaso behar duen
administrazioak edo entitateak egin
beharko du debekuaren deklarazioa; 2.
paragrafoko a), d) eta e) idatz-zatietako
kasuetan, berriz, administrazio
kontratatzaileak egingo du, eta
paragrafo horretako b) idatz-zatiko
kasuan, debekua deklaratu duen
administrazioak.
Kasu horietan, deklarazio hori egiteko
eskumena duen administrazio edo
sektore publikoko entitatearekiko
kontratazioari eragingo dio debekuak.
Nolanahi ere, Ekonomia eta Ogasun
ministroak sektore publikoko beste
edozein organo, ente, organismo edo
entitaterekin egin beharreko
kontratazioetara ere zabal dezake
debekua, aldez aurretik eskumena
duten administrazio edo entitate horiei
jakinaraziz eta eragindako
enpresaburuari entzunez, eta, betiere,
interes publikoei egin diezaieketen
kaltea kontuan hartuz.
Aurreko artikuluko 1. paragrafoko c) eta
e) idatz-zatietan aipatzen diren
kontratatzeko debekuak eta 2.
paragrafoan ezarritakoak eraginkorrak
izateko, Lizitatzaileen eta Enpresa
Sailkatuen Erregistro Ofizialean egon
behar dute erregistratuta edo jasota.
Era berean, aurreko artikuluko 1.
paragrafoko a) idatz-zatian jasotako
arrazoiaren ondorioz ezarritako
kontratatzeko debekuaren helmena eta
iraupena eraginkorra izateko,
inskribatuta egon behar du.
Artikulu hau aplikatzeko, eskumena
duten agintariek eta organo eskudunek
Estatuko Administrazio Kontratazioaren
Aholku Batzordeari eta autonomia-
erkidegoetako organo eskudunei
jakinaraziko dizkiete aurreko artikuluan
aipatutako prozeduretan jarritako
zehapenak eta emandako ebazpen
irmoak, eta artikulu horretako 1.
paragrafoko e) idatz-zatian eta 2.
paragrafoko b), d) eta e) idatz-zatietan
aurreikusitako egintzak, betiere, artikulu
honetan aipatzen diren espedienteen
instrukzioa egin edo egoki diren
erabakiak hartu ahal izateko eta, hala
badagokio, Lizitatzaileen eta Enpresa
Sailkatuen Erregistro Ofizialean
inskribatzeko.
Era berean, Estatuko Administrazio
Kontratazioaren Aholku Batzordeak
beharrezko diren zehaztasun eta
aurrekari guztiak eskatu ahal izango
dizkie lehen aipatutako agintari eta
organoei.
4. azpiatala.
Kaudimena
51. artikulua.
Kaudimena eskatzea
Sektore publikoarekin kontratuak egin
ahal izateko, enpresaburuek gutxieneko
baldintzak bete beharko dituzte
kontratazio-organoak ezarritako
finantza- eta ekonomia-kaudimenari eta
gaitasun ekonomiko edo teknikoari
dagokionez.
Betekizun horren ordez, sailkapena
eskatu ahal izango da, baldin eta, lege
honetan ezarritakoaren arabera, hori
egin badaiteke.
Enpresaburuak bete behar dituen
gutxieneko kaudimen-baldintzak eta
horiek egiaztatzeko behar den
dokumentazioa lizitazio-iragarkian
adierazi, eta kontratuaren klausula-
agirian zehaztuko dira; helburuari
lotuak eta proportzionalak izan behar
dute.
52. artikulua.
Kaudimena kanpoko bitartekoekin
osatzea
Kontratu jakin bat egiteko behar den
kaudimena egiaztatzeko, enpresaburua
beste entitate batzuen kaudimenean
eta bitartekoetan oinarritu ahal izango
da, entitate horiekin dituen harremanen
izaera juridikoa dena dela ere eta,
betiere, kontratua gauzatzeko behar
diren bitarteko horiek badituela
egiaztatzen badu.
53. artikulua.
Kaudimenari buruzko baldintzen
zehaztapena
Zerbitzu- eta obra-kontratuetan, eta
zerbitzuak ematea edo zerbait kokatzea
edo instalatzea eskatzen duten
hornidura-kontratuetan, pertsona
juridikoei eskatu ahal izango zaie jar
ditzatela eskaintzan edo parte hartzeko
eskabidean prestazioa emateaz
arduratuko diren langileen izenak eta
lanbide-kualifikazioak.
Kontratazio-organoek aukera izango
dute lehiatzaileei edo lizitatzaileei
eskatzeko, baldin eta klausula-agirietan
horrela jasota utzi badute, har dezatela
kontratua gauzatzeko behar diren giza
bitartekoak edo bitarteko materialak
jartzeko konpromisoa.
Konpromiso horiek kontratuan sartuko
dira, eta klausula-agirietan edo
kontratuaren dokumentuan
nahitaezkotzat jo daitezke 206 g)
artikuluan aurreikusitako
ondorioetarako. Esleipendunak
konpromiso horiek betetzen ez baditu,
berriz, zigorrak jarri ahal izango zaizkio,
196.1 artikuluan adierazitakoaren
arabera.
5. azpiatala.
Enpresen sailkapena
54. artikulua.
Sailkapen-beharra
Administrazio publikoekin 350.000
eurotik gorako obra-kontratuak edo
120.000 eurotik gorako aurrekontua
duten zerbitzu-kontratuak egiteko,
nahitaezko baldintza izango da
enpresaburua behar bezala sailkatuta
egotea.
Hala ere, ez da sailkapenik beharko II.
Eranskineko 6., 8., 21., 26. eta 27.
kategorietako zerbitzu-kontratuak
egiteko.
Kontratuaren objektu den prestazioaren
zati bat gaikuntza edo lanbide-baimen
jakin bat behar duten enpresa
espezializatuek egin behar badute eta
sailkapena eskatzen bada,
espezializazio horri dagokion taldean
sailkatuta egon ordez, enpresaburuak
konpromisoa har dezake zati hori
azpikontratatzeko eta, beraz,
beharrezko gaikuntza eta, hala
badagokio, sailkapena duten beste
enpresaburu batzuen esku uzteko,
baina enpresaburu horiek egin
beharreko zatiak kontratuaren
prezioaren % 50 gainditzen ez badu
bakar-bakarrik.
Kontratu baten lagapen-hartzaileari ere
eskatu ahal izango zaio sailkatuta
egotea, baldin eta lagatzaileari
halakorik eskatu bazitzaion.
Errege Dekretu bitartez, salbuespenak
egin ahal izango dira sailkapen-
beharrari dagokionez eta, ondorioz,
berez sailkatuta egotea eskatzen duten
zenbait obra- eta zerbitzu-kontratuetan
baldintza hori kendu ahal izango da;
betekizun hori ez duten obra- eta
zerbitzu-kontratu batzuetan, berriz,
ezartzeko aukera izango da,
kontratuetan biltzen diren egoera
bereziak kontuan hartuta.
Sailkatuta egotea eskatzen duen
kontratu bat esleitzeko prozeduran
sailkatutako enpresarik aurkeztu ez
bada, kontratazio-organoak betekizun
hori ken dezake kontratu horixe bera
esleitzeko egiten den hurrengo
prozeduran. Horrelakoetan, klausula-
agirietan eta, hala badagokio,
iragarkian, kaudimena nola egiaztatu
behar den jakinaraziko du, betiere, 64.,
65. eta 67. artikuluetan adierazitako
moduen artetik aukeratuta.
Administrazio publiko ez diren sektore
publikoko entitateek sailkapen jakin bat
eskatu ahal izango diete lizitatzaileei
dena delako kontratua egiteko eskatzen
diren kaudimen-baldintzak zehazteko.
55. artikulua.
Sailkatuta egoteko beharretik
salbuestea
Europar Batasuneko estatu kideetako
enpresaburuei, espainiarrak ez badira,
ezin izango zaie ezarri sailkatuta
egoteko beharra, ez kontratura bakarrik
aurkezten direnean, ez elkarte batean
aurkezten direnean; horrek ez du esan
nahi beren kaudimena egiaztatu behar
ez dutenik.
Salbuespenez, eta interes
publikoetarako komenigarri denean,
Ministroen Kontseiluak baimena eman
dezake Estatuko Administrazio
Orokorrak eta haren menpeko ente,
organismo eta entitateek sailkatu
gabeko pertsonekin kontrata dezaten,
baina, horretarako, aldez aurretik,
Estatuko Administrazio Kontratazioaren
Aholku Batzordeak bere irizpena eman
behar du.
Autonomia-erkidegoen esparruan,
erkidegoak berak erabakiko du zein
organori ematen dion eskumena
horrelako baimenak emateko.
56. artikulua.
Sailkatzeko baldintzak eta irizpide
aplikagarriak
Enpresen sailkapena gaitasunaren
arabera egingo da %gaitasun hori 64.,
65. eta 67. artikuluetan ezarritakoari
jarraituz baloratuta% eta sailkapenak
finkatuko du enpresak zein eratako
kontratuen esleipenetara aurkez
daitekeen helburuaren eta diru-
zenbatekoaren arabera.
Ondorio horietarako, kontratuak talde
orokorretan eta azpitaldeetan banatuko
dira, duten izaera bereziaren arabera,
eta horien barruan, kategoriatan,
zenbatekoaren arabera.
Zenbatekoa zehazteko erreferentzia
kontratuaren osoko balioa izango da
iraupena urtebetekoa edo txikiagoa
denean eta urteko batez besteko
balioa, iraupena handiagoa denean.
Sailkatu ahal izateko, enpresaburuak
honako hauek egiaztatu behar ditu:
bere nortasuna; jarduteko gaitasuna;
dagokion jarduera egiteko legezko
gaikuntza duela, hau da, beharrezko
enpresa- edo lanbide-baimen edo -
gaikuntzak dituela eta elkargoko kide
egiteko eta inskribatzeko betekizunak
eta antzekoak beteta dituela, eta
kontratatzeko debekurik ez duela.
Sozietate-talde bateko kide diren
pertsona juridikoen kasuan, ekonomia-
eta finantza-kaudimena eta kaudimen
tekniko edo profesionala baloratzeari
begira, taldeko sozietateak hartu ahal
izango dira kontuan, betiere, pertsona
juridiko horrek egiaztatzen badu
benetan bere eskura izango dituela,
59.2 artikuluan aipatutako epean zehar,
sozietate horiek kontratua betetzeko
dituzten bitartekoak.
Enpresei ukatu egingo zaie sailkapena
baldin eta, zuzendaritzako pertsonei
edo bestelako inguruabarrei
erreparatuta, kontratatzeko debekua
duen enpresa baten jarraipena edo
ondorengoa direlako%eraldaketaz, bat-
egitez edo ondorengotzaz%
presuntzioa izateko arrazoiak badaude.
Lege honen 48. artikuluan ezarritako
moduan elkartuta aurkezten diren
enpresaburuei dagokienez, sailkatuta
egoteko beharrik dagoen baloratzeko
eta ebazteko, enpresaburu bakoitzaren
ezaugarriak metatuta hartuko dira
kontuan, beren sailkapenetan azaltzen
denari erreparatuz.
Nolanahi ere, metaketa hori egin ahal
izateko, nahitaezkoa izango da aldi
baterako elkartean parte hartzen duten
enpresa guztiek, aurrez, obra- nahiz
zerbitzu-enpresei dagokien sailkapena
lortuta izatea, hartu nahi duten
kontratuaren arabera, 48. artikuluko 4.
paragrafoan Europar Batasuneko
estatu kideetako enpresaburu ez
espainiarrei buruz ezarritakoari kalterik
egin gabe.
57. artikulua.
Sailkatzeko eskumena
Enpresen sailkapenari buruzko
erabakiak Estatuko Administrazio
Kontratazioaren Aholku Batzordeko
Sailkapen Batzordeek hartuko dituzte,
eta kontratazio-organo guztientzat
Erabaki horien aurka, gora jotzeko
errekurtsoa aurkeztu ahal izango da
Ekonomia eta Ogasun Ministerioan.
Autonomia-erkidegoetako organo
eskudunek ere hartu ahal izango
dituzte enpresen sailkapenari buruzko
erabakiak, baina bakarrik izango dira
eraginkorrak erabakiok hartu dituen
autonomia-erkidegoarekin egin
beharreko kontratuetan, autonomia-
erkidegoko lurraldean dauden toki-
entitateekin egin beharreko
kontratuetan eta bataren zein besteen
menpe dauden sektore publikoko ente,
erakunde eta entitateekin egin
beharreko kontratuetan.
Erabaki horiek hartzean, lege honetan
eta berori garatzeko xedapenetan
ezarritako arauak eta irizpideak
errespetatuko dira beti.
58. artikulua.
Sailkapena erregistroan inskribatzea
Enpresen sailkapenari buruzko
erabakiak administrazioak berak
inskribatuko ditu bere kabuz
Lizitatzaileen eta Enpresa Sailkatuen
Erregistro Ofizialean. Inskripzioa
erabakiok hartu dituen organoaren
arabera dagokion erregistroan egingo
da.
59. artikulua.
Sailkapenen indarraldia eta
berrikuspena
Enpresen sailkapenak mugagabeko
indarraldia izango du, enpresaburuak
sailkapena eman ziotenean oinarritzat
hartu ziren baldintzei eta inguruabarrei
eusten badie.
Dena dela, eta artikulu honetako 3.
paragrafoan eta hurrengo artikuluan
ezarritakoari kalterik egin gabe,
sailkapenari eusteko, enpresaburuak
urtero justifikatu beharko du ekonomia-
eta finantza-kaudimenari eusten diola
eta hiru urtetik behin kaudimen tekniko
eta profesionalari eusten diola.
Horretarako, dagokion dokumentazioa
aurkeztu beharko du, arauz
ezarritakoaren arabera eguneratuta.
Sailkapena emateko kontuan hartu
ziren baldintzak aldatzen badira,
sailkapen hori berrikusi egin ahal
izango da, interesatuen eskariz edo
administrazioak bere kabuz.
Edozein modutan, sailkapena emateko
orduan kontuan hartu ziren
inguruabarretan aldaketarik badago
eta, ondorioz, berrikusi egin behar
bada, enpresaburuak nahitaez eman
behar dio sailkapenaren alorrean
eskumena duen organoari aldaketa
horren berri.
Jakinarazpen hori egin ezik,
enpresaburua 49. artikuluko 1.
paragrafoko e) idatz-zatian
aurreikusitako kontratatzeko debekuan
eroriko da.
60. artikulua.
Sailkapeneko osagaiak egiaztatzea
Sailkapenaren alorrean eskumena
duten organoek edozein unetan eskatu
ahal izango dizkiete sailkatutako
enpresei edo sailkatzeko bidean
daudenei beharrezko ikusten dituzten
dokumentuak, izapidetzen dituzten
espedienteetan enpresek egindako
adierazpenak eta egintzak
egiaztatzeko; halaber, puntu horiei
buruzko txostena eskatu ahal izango
diote administrazio publikoetako
edozein organori.
2. ATALA.
Kontratatzeko gaitasuna egiaztatzea
1. azpiatala.
61. artikulua.
Jarduteko gaitasuna egiaztatzea
Pertsona juridikoak diren enpresen
jarduteko gaitasuna eratze-agiriaren
edo eskrituraren bidez, estatutuen
bidez edo sortze-egintzaren bidez
egiaztatuko da, jarduera erregulatzeko
arauak bertan jasota, eta, hala
dagokionean, pertsona juridikoaren
motaren arabera, dagokion erregistro
publikoan izena emanda.
Espainiar ez diren enpresek jarduteko
gaitasuna, Europar Batasuneko estatu
kideetako herritarrak direnean, bakoitza
kokatuta dagoen estatuko legediaren
arabera, dagokion erregistroan izena
emanda egiaztatuko da, edo zinpeko
aitorpena edo ziurtagiri bat aurkeztuta,
betiere erregelamenduz ezarritakoaren
arabera, aplikatzekoak diren
erkidegoko xedapenak kontuan hartuta.
Atzerriko gainerako enpresek jarduteko
gaitasuna dutela egiaztatu beharko
dute, Espainiako Diplomaziako Misio
Iraunkorraren txostena erakutsita edo
enpresako egoitzaren lurralde-
esparruari dagokion Kontsuletxeko
Bulegoaren txostena erakutsita.
2. azpiatala
Kontratatzeko debekuak
62. artikulua
Kontratatzeko debekurik ez dagoela
egiaztatzeko froga
Enpresek, kontratatzeko debekurik ez
dutela frogatu behar badute, lekukotza
judiziala edo admninistrazio-ziurtagiria
erabil dezakete, kasuen arabera; baina,
agintari eskudunak agiri hori eman ezin
duenean, horren ordez
erantzukizunpeko adierazpena egin
daiteke, administrazioko agintari baten
aurrean, notario publiko baten aurrean,
edo erakunde kualifikatu profesional
baten aurrean.
Europar Batasuneko estatu kideetako
enpresen kasuan, horren ordez
erantzukizunpeko adierazpena ere egin
ahal izango da agintari judizial baten
aurrean, aukera hori estatu bakoitzaren
legedian jasota egonez gero.
3. azpiatala
Kaudimena
63. artikulua
Ekonomia- eta finantza-kaudimena
eta gaitasun tekniko eta profesionala
nola egiaztatu
Ekonomia eta finantza-kaudimena eta
gaitasun tekniko edo profesionala
kontratazio-organoak 64.etik 68.era
arteko artikuluetan aurreikusitako
dokumentuen artean zehaztutakoak
erakutsita egiaztatuko da.
Enpresaburuaren sailkapenak
egiaztatuko du sailkapen horrekin egin
daitezkeen mota bereko kontratuak
egiteko kaudimena, horrelako
sailkapenik edukitzea beharrezkoa ez
denean.
Herri Administraziotzat jotzen ez diren
sektore publikoko ente, organismo eta
entitateek 64.etik 68.era arteko
artikuluetakoez besteko frogabideak
onartu ahal izango dituzte arau
harmonizatupekoak ez diren
kontratuetarako.
64. artikulua.
Ekonomia- eta finantza-kaudimena
Ekonomia-eta finantza-kaudimena
modu hauetakoren bat edo gehiago
erabiliz egiazta daiteke:
a) Finantza-erakundeen adierazpen
egokien bidez, edo, hala balegokio,
lanbide-arriskuen kalte-ordainetarako
asegurua daukala egiaztatuz.
b) Urteko kontuak Merkataritzako
Erregistroan edo dagokion Erregistro
ofizialean aurkeztuta.
Kontuak Erregistro ofizialetan zertan
aurkeztu ez duten enpresek,
egiaztatzeko ordezko bide bezala,
behar bezala legeztaturiko kontabilitate-
liburuak aurkeztu ahalko dituzte.
c) Negozio-bolumen globalaren gaineko
adierazpena eta, hala badagokio,
kontratuaren objektuaren jarduera-
esparruko negozio-bolumenaren
gainekoa, gehienez ere azken hiru
ekitaldiei buruzkoa, enpresaburuaren
jardueren sortze- edo hasiera-egunaren
arabera, betiere negozio-bolumen horri
buruzko daturik dagoen neurrian.
Enpresaren batek, justifikatutako
arrazoiak direla-eta, ezin baditu
aurkeztu eskatutako erreferentzia
horiek, baimena emango zaio
kontratazio-organoak egoki irizten dion
beste edozein agiriren bidez bere
ekonomia- eta finantza-kaudimena
egiazta dezan.
65. artikulua.
Gaitasun teknikoa obra-kontratuetan
Obra-kontratuetan, enpresaren
gaitasun teknikoa egiaztatzeko, modu
hauetakoren bat edo gehiago erabil
daiteke:
a) Azken bost urteetan egindako obren
zerrenda aurkeztu beharko da,
garrantzitsuenak ongi gauzatu izanaren
ziurtagiriekin batera. Bertan adieraziko
da obren zenbatekoa, noiz egin diren
eta non egin diren. Halaber, lanbide-
arauen arabera egin ote diren
zehaztuko da, eta ea ongi bukatu diren.
Agintaritza eskudunak, zuzenean
emango dio ziurtagiri horien berri
kontratazio-organoari.
b) Enpresak obrak egiteko zer teknikari
eta unitate tekniko (enpresa barrukoak
zein kanpokoak), batez ere kalitate-
kontroleko arduradunak, dituen
jakinarazteko adierazpena egin
beharko da. Horrekin batera,
egiaztatzeko behar diren agiri guztiak
aurkeztu beharko dira.
c) Enpresaren eta enpresako
zuzendarien titulu akademikoak eta
lanbide-tituluak aurkeztuko dira, eta,
batez ere, obrak egiteko
arduradunarenak edo arduradunenak.
d) Dagokionean, kontratua gauzatzean
enpresak ingurumen-kudeaketarako
hartu ahalko dituen neurriak adieraziko
dira.
e) Enpresaren urteko batez besteko
langile-kopurua eta azken hiru urteetan
izan dituen zuzendaritza-taldeen
garrantzia argitzeko adierazpena
egingo da. Horrekin batera,
egiaztatzeko behar diren agiri guztiak
aurkeztu beharko dira.
f) Enpresak obrak egiteko zer makina,
material eta teknikari-talde edukiko
dituen zehazteko adierazpena. Horrekin
batera, egiaztatzeko behar diren agiri
guztiak aurkeztu beharko dira.
66. artikulua
Gaitasun teknikoa hornidura-
kontratuetan
Hornidura-kontratuetan, enpresen
gaitasun teknikoa egiaztatzeko modu
hauetakoren bat edo gehiago erabil
daiteke:
a) Azken hiru urteetan egindako
hornidura nagusienen zerrenda
aurkeztuko da, eta bertan horniduren
zenbatekoa, data eta hartzailea,
publikoa zein pribatua, azalduko dira.
Hartzailea sektore publikoko organoa
denean, egindako hornidurak organo
eskudunak emandako edo ikus-
onetsitako ziurtagirien bidez
egiaztatuko dira, eta hartzailea erosle
pribatua denean, berak emandako
ziurtagiri baten bidez, eta ziurtagirik ez
badago, enpresaren aitorpen baten
bidez.
b) Enpresak kontratua gauzatzeko zer
teknikari, edo unitatea tekniko (enpresa
barrukoak izan nahiz ez), batez ere
kalitate-kontroleko arduradunak, dituen
azaltzeko adierazpena.
c) Enpresaren instalazio teknikoak,
kalitatea bermatzeko hartutako
neurriak, eta enpresak azterketa eta
ikerketa egiteko dauzkan baliabideak
adieraziko dira.
d) Sektore publikoko entitate
kontratatzaileak, edo, haren izenean,
enpresa kokatuta dagoen estatuko
organismo ofizial eskudunen batek
kontrola egingo du, hornitu beharreko
produktuak konplexuak badira, edo,
salbuespenezko kasuetan, helburu
bereziren baterako direnean; betiere,
organismo horren adostasuna beharko
da.
Kontrol hori enpresaren ekoizpen-
gaitasunari buruzkoa izango da, eta,
beharrezkoa bada, enpresak azterketa
eta ikerketa egiteko dauzkan
baliabideei buruzkoa, baita enpresak
kalitatea kontrolatzeko erabilitako
neurriei buruzkoa ere.
e) Hornituko diren produktuen laginak,
azalpenak eta argazkiak aurkeztuko
dira. Sektore publikoko entitate
kontratatzaileak hala eskatuta, horien
egiazkotasuna egiaztatzeko modua
izan beharko da.
f) Kalitatearen kontrolaz arduratzen
diren gaitasun aitortuko institutu zein
zerbitzu ofizialek ziurtagiriak egingo
dituzte, produktuak zenbait
espezifikazio edo araurekin bat
datozela.
Gauzak jarri edo instalatu, zerbitzuak
eman edo obrak egin behar diren
hornidura-kontratuetan, operadore
ekonomikoek zerbitzu horiek eman,
instalazio horiek jarri edo obra horiek
egiteko duten ahalmena bereziki
honako hauek kontuan hartuz neurtu
ahal izango da: haien jakintza teknikoa,
eraginkortasuna, esperientzia eta
fidagarritasuna.
67. artikulua
Gaitasun teknikoa edo profesionala
zerbitzu-kontratuetan
Zerbitzu-kontratuetan, enpresen
gaitasun teknikoa eta profesionala
askiesteko, haien ezagupen teknikoak,
eraginkortasuna, esperientzia eta
fidagarritasuna izan behar dira kontuan;
eta, hori egiaztatzeko, modu
hauetakoren bat edo gehiago erabil
daiteke, kontratuaren objektuaren
arabera:
a) Azken hiru urteetan egindako
zerbitzu edo lan nagusien zerrenda
aurkeztuko da, eta, bertan, zerbitzu edo
lanon zenbatekoa, data eta hartzailea,
publikoa zein pribatua, azalduko dira.
Hartzailea sektore publikoko entitatea
denean, egindako zerbitzuak edo lanak
organo eskudunak emandako edo ikus-
onetsitako ziurtagirien bidez
egiaztatuko dira, eta hartzailea pribatua
denean, berak emandako ziurtagiri
baten bidez, eta ziurtagiririk ez badago,
enpresaren aitorpen baten bidez.
Agintari eskudunak zuzenean emango
dio ziurtagiri horien berri kontratazio-
organoari.
a) Kontratuan parte hartzen duten
langile teknikoak edo unitate teknikoak,
enpresan integratuak edo ez,
adieraziko dira, bereziki kalitate-
kontrolaz arduratzen direnak.
c) Enpresaren instalazio teknikoak,
enpresak kalitatea bermatzeko
hartutako neurriak, eta enpresak
azterketa eta ikerketa egiteko dauzkan
baliabideak adieraziko dira.
d) Egin beharreko zerbitzuak edo lanak
konplexuak direnean, edo,
salbuespenezko kasuetan, helburu
bereziren baterako direnean,
kontratazio-organoak edo haren
izenean enpresa kokatuta dagoen
estatuko organismo ofizial nahiz
homologatu eskudunen batek egindako
kontrolaren bidez egiaztatuko da.
Betiere, organismo horren adostasuna
beharko da.
Kontrol hori enpresaren gaitasun
teknikoari buruzkoa izango da, eta,
beharrezkoa bada, enpresak azterketa
eta ikerketa egiteko dauzkan
baliabideei buruzkoa, baita kalitatea
kontrolatzeko erabilitako neurriei
buruzkoa ere.
e) Enpresen eta enpresako
zuzendaritza-taldearen titulu
akademikoak eta lanbide-tituluak
aurkeztuko dira; bereziki, kontratua
gauzatzeko erantzukizuna
daukatenenak.
f) Egoki ikusten denean, kontratua
gauzatzean enpresak ingurumen-
kudeaketarako aplikatu ahalko dituen
neurriak adieraziko dira.
g) Enpresaren urteko batez besteko
langile-kopuruari buruzko adierazpena,
eta azken hiru urteetako zuzendaritza-
taldeen neurriari buruzkoa; horrekin
batera, horiek egiaztatzeko behar diren
agiri guztiak aurkeztuko dira.
h) Enpresak lanak edo zerbitzuak
egiteko edukiko dituen makina, material
eta teknikari-taldea azaltzeko
adierazpena egingo da. Horrekin
batera, egiaztatzeko behar diren agiri
guztiak aurkeztu beharko dira.
i) Enpresak, horretarako asmorik badu,
kontratuaren zein zati azpikontratatu
behar duen adieraziko da.
68. artikulua
Gaitasun teknikoa edo profesionala
gainerako kontratuetan
Obra-, zerbitzu- edo hornidura-
kontratuak ez diren gainerakoetan,
gaitasun teknikoa edo profesionala
aurreko artikuluan aipatzen diren
dokumentu eta bitartekoen bidez
egiaztatu ahalko da.
69. artikulua
Kalitatea bermatzeko arauak
betetzen direla egiaztatzea
Arau harmonizatupeko kontratuetan,
kontratazio-organoek, enpresak
kalitatea bermatzeko hainbat arau
betetzen dituela egiaztatzeko,
organismo independenteek emandako
ziurtagiriak aurkezteko eskatzen
dutenean, kalitatea bermatzeko europar
arauetan oinarritutako sistemak aipatu
beharko dira kontratuetan, kalitatea
ziurtatzeari buruzko europar arauak
betetzen dituzten organismoek
ziurtatutako sistemak, alegia.
Kontratazio-organoek, Europar
Batasuneko edozein estatutan
kokatutako organismoek emandako
ziurtagiri baliokideak onartuko dituzte,
baita enpresaburuek ingurumen-
kudeaketa neurtzeko aurkeztutako
beste froga baliokide batzuk ere.
70. artikulua
Ingurumen-kudeaketarako arauak
betetzen direla egiaztatzea
Arau harmonizatupeko kontratuetan,
kontratazio-organoek, enpresak
ingurumen-kudeaketarako hainbat arau
betetzen dituela egiaztatzeko,
organismo independenteek emandako
ziurtagiriak eskatu ahalko dituzte,
honako hauen araberakoak:
ingurumena kudeatzeko eta
ikuskatzeko Europako Erkidegoko
Sistema (EMAS), edo arlo horretako
Europako edo nazioarteko arauetan
oinarritutako ingurumen-kudeaketarako
arauak, organismoek ziurtapenari
buruzko Europako Erkidegoko
legeriaren arabera, edo europar edo
nazioarteko arauen arabera, edo
nazioarteko arauen arabera ziurtatuak.
Kontratazio-organoek, Europar
Batasuneko edozein estatutan
kokatutako erakundeek emandako
ziurtagiri baliokideak onartuko dituzte,
baita enpresek ingurumen-kudeaketa
neurtzeko aurkeztutako beste froga
baliokide batzuk ere.
71. artikulua
Agiriak eta informazio osagarria
Kontratazio-organoak edo horri
laguntzen dion organoak, aurreko
artikuluetan xedatutakoaren arabera
aurkeztutako ziurtagirien eta agirien
inguruko argibideak eskatu ahalko
dizkio enpresaburuari, edo beste agiri
osagarri batzuk aurkezteko eskatu
ahalko dio.
4. azpiatala
Sailkapenaren eta kontratatzeko
gaitasunaren froga, kontratisten
erregistro edo zerrenda ofizialen
bidezkoa.
72. artikulua
Lizitatzaileen eta Enpresa Sailkatuen
Erregistro Ofizialen ziurtagiriak
Lizitatzaileen eta Enpresa Sailkatuen
emateak, bertan jasotakoaren arabera
eta kontrako frogarik ez badago,
enpresaren gaitasun-baldintzak
egiaztatuko ditu sektore publikoko
kontratazio-organo guztien aurrean,
honakoei dagokienez: nortasuna eta
jarduteko gaitasuna, ordezkaritza,
finantza- eta ekonomia-kaudimena,
enpresari- edo lanbide-gaikuntza,
sailkapena, eta, orobat, kontratatzeko
debekuren batek, erregistroan jaso
beharrekoetako batek, eragiten ote
dion.
Autonomia Erkidego bateko
Lizitatzaileen eta Enpresa Sailkatuen
Erregistro Ofizialean izena emateak
baldintza berberak egiaztatuko ditu
autonomia-erkidego horrekin
kontratatzeko orduan, eta autonomia-
erkidegoaren lurraldeko toki-
erakundeekin eta autonomia-
erkidegoaren edo toki-erakundeen
mendeko sektore publikoko gainerako
ente, organismo edo entitateekin
kontratatzeko orduan.
Lizitatzaileen eta Enpresa Sailkatuen
Erregistro Ofizialen edukiaren froga
erregistroaren ardura duen organoaren
egiaztagiri bidez egingo da, eta
bitarteko elektronikoen, informatikoen
edo telematikoen bidez eman ahal
izango da.
73. artikulua.
Europar Batasuneko sailkapen-
ziurtagiriak
Europar Batasuneko estatu kideek
ezarritako kontratatzeko enpresa
baimenduen zerrenda ofizialetan
inskribatuta egotea egiaztatzen duten
sailkapen-ziurtagiriek zein antzeko
beste agiriek presuntzioa ezartzen dute
enpresa horiek badutela gaitasuna
kontratazio-organo batzuen eta besteen
aurrean, honako hauei dagokienez: ez
dietela eragiten 49. artikuluaren 1.
paragrafoaren a)tik c)ra arteko idatz-
zatieetan eta e) idatz-zatian aipatzen
diren debekuek, eta betetzen dituztela
43. artikuluan jarduteko gaitasunari eta
lanbide-gaikuntzari buruz aipatzen
diren betebeharrak eta 64. artikuluko b)
eta c) idatz-zatietan, 65. artikuluko a),
b), e), g) eta h) artikuluetan, 66.
artikuluan eta 67. artikuluko a) idatz-
zatian eta c)tik i)ra arteko idatz-zatietan
kaudimenari buruz aipatzen diren
betebeharrak.
Presuntzio-balio berbera izango dute
organismoek europar ziurtapen arauen
arabera emandako ziurtagiriek eta
enpresa kokatuta dagoen estatu kideko
legeriarekin bat etorriz emandako
ziurtagiriek.
Aurreko paragrafoan aipatutako
agirietan, enpresa zerrendetan
inskribatzeko edo ziurtagiria emateko
erabili diren erreferentziak adierazi
beharko dira, baita lortutako sailkapena
ere.
Aipamen horiek Lizitatzaileen eta
Enpresa Sailkatuen Erregistro Ofizialek
emandako ziurtagirietan ere sartu
beharko dira, Europar Batasunaren
esparruko kontratazioetarako.
III. TITULUA
Kontratuaren objektua, prezioa eta
zenbatekoa
I. KAPITULUA
Arau orokorrak
74. artikulua
Kontratuaren objektua
Sektore publikoko kontratuen xedea
zehatza izan beharko da.
Kontratua ezin da zatitu kontratuaren
zenbatekoa gutxitzeko eta publizitate-
betekizunak eta esleipen-prozedurari
dagozkionak saihesteko.
denean eta espedientean behar bezala
justifikatzen bada, zati bakoitza banan-
banan gauzatzea aurreikus daiteke,
kontratua lotetan zatituz, betiere loteok
bereiz erabili edo aprobetxatzeko
modukoak badira eta unitate
funtzionala osatzen badute, edo
xedearen izaerak hala egitea eskatzen
badu.
Halaber, prestazioak bereiz kontratatu
ahal izango dira, bakoitza bere aldetik,
6. artikuluan definitutako bezalako obra
baterako, baldin eta, prestazioen
berezko ezaugarriak direla eta,
bakoitza bere aldetik gauzatzeko
modua ematen badute, hain zuzen ere
gaikuntza jakin bat duten enpresek egin
behar dituztelako.
Aurreko paragrafoetan aurreikusitako
kasuetan, lote edo prestazio bereizi
bakoitza esleitzerakoan aplikatu
beharreko prozedura- eta publizitate-
arauak prestazio guztiek batera duten
balio pilatuaren arabera ezarriko dira,
14.2, 15.2 eta 16.2 artikuluetan
xedatutakoa salbu.
75. artikulua
Prezioa
Sektore publikoko kontratuetan,
kontratistaren ordainsaria eurotan
adierazitako prezio zehatza izango da,
nahiz eta ordainketa beste
kontraprestazio batzuk emanda ere
egin daitekeen, lege honek edo beste
batzuek horrela aurreikusten dutenean.
Kontratazio-organoek, kontratua
benetan bete dadin, prezioa egokia
izatea zainduko dute, zenbatekoaren
balioespen egokia eginez. Horretarako,
lizitazio-aurrekontua finkatzerakoan
merkatu-prezio orokorra hartuko dute
kontuan, eta hala badagokio, balio
anormal edo neurrigabeekiko eskaintzei
buruzko arauak aplikatuko dituzte.
Kontratuaren prezioa adierazteko,
unitateko prezioak erabili ahalko dira,
prestazioaren osagaiei edo entregatzen
edo gauzatzen diren prestazioaren
unitateei dagozkienak, edo, bestela,
kontratuaren prestazio guztiei edo
batzuei aplikatu dakizkiekeen
hainbesteko finko bateko prezioak.
Betiere, partida berezi gisa adieraziko
da administrazioak bere gain hartu
beharreko Balio Erantsiaren Gaineko
Zergaren zenbatekoa.
Kontratuan finkatutako prezioak Titulu
honetako II. Kapituluan
aurreikusitakoaren arabera berrikusi
edo eguneratu ahal izango dira,
administrazio publikoen kontratuak
badira, edo, bestela, kontratuan
itundutako eran, prezioak gorantz edo
beherantz doitu behar direnean
kontratua gauzatu bitartean izan
daitezkeen aldaketa ekonomikoak
kontuan hartzeko.
Kontratuetan, beren izaerak eta xedeak
horretarako aukera ematen dutenean,
prezioak berrikusteko klausulak sartu
ahalko dira, prezioak epe- edo
errendimendu-helburu jakin batzuen
arabera aldatzeko. Zigorrak ere
aurreikus daitezke, kontratu-klausulak
ez betetzeagatik. Zehatz-mehatz
adieraziko beharko da zein kasutan
gertatuko diren prezio-aldaketa horiek,
eta orobat zenbatekoa zehazteko
arauak.
Salbuespen modura, behin-behineko
prezioekin egin ahal izango dira
kontratuak, baldin eta argi geratzen
bada, prozedura negoziatua edo lehia-
elkarrizketa izapidetu ondoren, prezioa
zehaztu baino lehenago hasi behar
dela gauzatzen kontratua, prestazioak
konplexuak direlako, edo teknika berri
bat erabili behar delako; orobat argi
geratzen bada ez dagoela informaziorik
antzeko prestazioen kostuei buruz, edo
prezio bat zehaztasunez negoziatzeko
elementu teknikoei edo
kontabilitatekoei buruz.
Behin-behineko prezioekin egindako
kontratuetan, prezioa gehieneko
prezioarentzat finkatutako mugen
barruan zehaztuko da, kontuan hartuta
kontratistak izango dituen benetako
kostuak eta adostutako etekina.
Horretarako, kontratuan, honako hauek
zehaztuko dira:
a) Behin betiko prezioa zehazteko
prozedura, eta, hor, benetako kostuak
eta etekina kalkulatzeko formula
aipatuko dira.
b) Prestazioen kostua zehazteko
esleipendunak aplikatu beharreko
kontabilitate-arauak.
c) Ekoizpen-kostuaren elementu
teknikoei eta kontabilitatekoei buruz,
esleipendunak egin ahalko dituen agiri
bidezko kontrolak eta ekoizpen-
prozesuaren kontrolak.
Kontratuetan, prezio osoa edo zati bat
euroa ez beste moneta batean
ordaindu ahal izatea aurreikusi ahalko
da.
Kasu horretan, dagokion dibisan
adieraziko da ordaindu behar den
zenbatekoa, eta kontratuaren
zenbateko osoaren balioespena ere
sartuko da, eurotan.
Administrazio publikoen kontratuetan,
debeku da ordainketa atzeratuak
egitea, honako kasu hauetan izan ezik:
ordainketa-sistema finantza-
errentamenduaren modalitatea erabiliz
ezartzen denean, erosteko
aukerarekiko errentamenduaren
modalitatea erabiltzen denean, eta lege
honek edo beste batek berariaz
baimentzen duenean.
76. artikulua
Kontratuaren balio zenbatetsia
kalkulatzea
Lege honetan aurreikusitako ondorio
guztietarako, kontratuen balio
zenbatetsia zenbateko osoaren
araberakoa izango da, Balio
Erantsiaren Gaineko Zerga kanpo
utzita. Hori kontratazio-organoaren
zenbatespenen arabera ordaindu
beharko da.
Balio zenbatetsi osoa kalkulatzean,
egon litekeen edozein aukera-mota eta
egon litezkeen kontratu-luzapenak
hartu beharko dira kontuan.
Hautagaiei edo lizitatzaileei primak
ordaintzea edo ordainketak egitea
aurreikusi denean, horien zenbatekoa
kontuan hartuko da kontratuaren balio
zenbatetsia kalkulatzerakoan.
Zenbatespena merkatuko ohiko
prezioak kontuan hartuta egin beharko
da; lizitazio-iragarkia bidali zen unekoak
izan behar dute, eta horrelako
iragarkirik behar ez denean,
kontratazio-organoak kontratua
esleitzeko prozedura hasteko unekoak.
Obra-kontratuetan eta obra publikoen
emakida-kontratuetan, zenbatekoa
hartuko da kontuan balio zenbatetsia
kalkulatzeko, baita kontratuak
gauzatzeko kontratazio-organoak
kontratistaren eskura jarritako
horniduren balio zenbatetsi osoa ere.
Finantza-errentamendua,
errendamendua edo produktuak epeka
saltzea xede duten hornidura-
kontratuetan, kontratuaren balio
zenbatetsia kalkulatzeko oinarritzat
hartuko den balioa honakoa izango da:
a) Iraupen jakineko kontratuetan,
iraupena hamabi hilabetekoa edo
gutxiagokoa dutenean, kontratuaren
iraupenerako zenbatetsitako balio osoa;
iraupena hamabi hilabetetik gorakoa
dutenean, bere balio osoa, hondar-balio
zenbatetsia barne.
Iraupena denbora-tarte jakin bati lotuta
finkatzen ez zaien kontratuetan,
hilabeteko balioa 48 bider.
Aldizkakoak diren hornidura- edo
zerbitzu-kontratuetan, edo denbora-
tarte jakin batean berritu behar diren
kontratuetan, kontratuaren balio
zenbatetsia kalkulatzeko honako
zenbatekoren bat hartuko da oinarritzat:
a) Aurreko ekitaldian edo aurreko
hamabi hilabeteetan hurrenez hurren
esleitutako antzeko kontratuen
benetako balio osoa, hasierako
kontratuaren osteko hamabi
hilabeteetarako aurreikusitako
kantitate- edo balio-aldaketen arabera
egokituta, ahal denean.
b) Lehenengo entrega egin eta
hurrengo hamabi hilabeteetan, edo
ekitaldian zehar, hamabi hilabetekoa
baino luzeagoa bada, hurrenez hurren
esleitutako kontratuen balio zenbatetsi
osoa.
Balio zenbatetsia kalkulatzeko metodo
bat edo beste hautatzerakoan, asmoa
ezingo da izan kontratua dagozkion
esleipen-arauak aplikatzetik at uztea.
Zerbitzu-kontratuetan, balio zenbatetsia
kalkulatzeko, honako zenbatekoak
hartuko dira oinarritzat, kasuan kasu:
a) Aseguru-zerbitzuetan, ordaindu
beharreko prima eta bestelako
ordainketa-era batzuk.
b) Banku-zerbitzuetan eta beste
finantza-zerbitzu batzuetan,
ordainsariak, komisioak, interesak eta
bestelako ordainketa-era batzuk.
c) Proiektu bati lotutako kontratuetan,
ordainsariak, ordaindu beharreko
komisioak, eta bestelako ordainketa-era
batzuk; baita, hala dagokionean,
lehiaketan parte hartzen dutenentzat
finkatutako primak edo
kontraprestazioak ere.
d) Prezio osoa zehazten ez den
zerbitzu-kontratuetan, berrogeita zortzi
hilabete edo gutxiagoko iraupena
badute, iraupen osoari dagokion balio
zenbatetsi osoa.
Iraupena berrogeita zortzi hilabetetik
gorakoa bada, edo ez badago finkatuta
denbora-tarte jakin bati lotuta,
hilabeteko balioa 48 bider.
Obra bat gauzatzeak, zerbitzu batzuk
kontratatzeak edo hornidura
homogeneo batzuk lortzeak kontratuak
lote bereizitan eta aldi berean esleitzea
ekar dezakeenean, lote guztien balio
zenbatetsi osoa hartu beharko da
kontuan.
Esparru-akordioetarako eta
eskuratzeko sistema dinamikoetarako,
horiek iraun bitartean aurreikusitako
kontratu guztien gehieneko balio
zenbatetsia hartuko da kontuan, Balio
Erantsiaren Gaineko Zerga sartu gabe.
II. KAPITULUA
Prezioak berrikustea Administrazio
Publikoen kontratuetan
77. artikulua
Bidezkotasuna eta mugak
Administrazio publikoen kontratuen
prezioak kapitulu honetan
ezarritakoaren arabera berrikusiko dira,
non eta klausula-agirietan ez den
berariaz aurreikusi edo kontratuan ez
den hitzartu berrikuspena ez dela
bidezkoa. Nolanahi ere, kontratuaren
zenbatekoaren % 20 egon beharko da
gauzaturik, eta urtebete igarota,
kontratua esleitu denetik.
Beraz, gauzatutako lehenengo 100eko
20a eta lehengo gauzatze-urtea
berrikuspenetik kanpo geldituko dira.
Hala ere, zerbitzu publikoak
kudeatzeko kontratuetan, prezioak
kontratua gauzatzeko lehen urtea
pasatutakoan berritu ahalko dira,
prestazioaren 100eko 20 gauzaturik
egoteko premiarik gabe.
Prezioak ez dira inola ere berrikusiko
ez kontratu txikietan, ez eta
ordainketarako finantza-
errentamenduaren sistema edo
erosteko aukerarekiko errentamendu-
sistema erabiltzen den kontratuetan.
Gainerako kontratuetan, kontratazio-
organoak ezar dezake, ebazpen
arrazoituaren bidez, ez dela bidezkoa
prezioak berrikustea.
Administrazio-klausula zehatzen agiriak
edo kontratuak zehaztu beharko dute
aplikatu beharreko berrikuspen-formula
edo -sistema.
78. artikulua
Prezioak berrikusteko sistema
Bidezko denean, prezioak berrikusiko
dira indize ofizialak aplikatuta edo
Ministroen Kontseiluak, Estatuko
Administrazio Kontratazioaren Aholku
Batzordeak txostena egin ondoren,
kontratu-mota bakoitzerako onartutako
formulak aplikatuta.
Kontratazio-organoak zehaztuko du
zein aplikatu, kontratu bakoitzaren
izaera eta kontratuaren prestazioen
kostuen egitura aintzat hartuta.
Ministroen Kontseiluak onartutako
formulak erabiliz gero ezingo dira erabili
beste indize batzuk; baldin eta,
kontratuaren konfigurazioagatik formula
bat baino gehiago aplika badaiteke,
kontratazio-organoak zehaztuko du
zein den egokiena, aipatutako
irizpideen arabera.
Erreferentziatzat Estatistikako Institutu
Nazionalak egindako kontsumo-
prezioen indizea, edo bertan sartzen
diren edozein talde, azpitalde, klase
edo azpiklaseren indizeak hartzen
direnean, berrikuspenak ezingo du
gainditu erreferentziatzat hartutako
indizeak izandako aldaketaren 100eko
85.
79. artikulua
Formulak
Ezarriko diren formulek kontratuaren
prestazioak emateko orduan behar
diren oinarrizko materialen eta
energiaren ponderazioa islatuko dute
kontratuaren prezioan.
Ez dira formuletan sartuko laneskuaren
kostua, finantza-kostuak, gastu
orokorrak edo egitura-gastuak, ezta
etekin industriala ere.
Salbuespeneko arrazoiengatik,
lanesku- edo finantza-kostuek gora
egiten badute denbora-tarte batean, eta
horiek kontratua esleitu zen unean ezin
iragarrizkoak zirela jotzen bada,
Ministroen Kontseiluak edo autonomia-
erkidegoetako organo eskudunak
baimena eman dezake desbideratze
hori zuzentzeko faktoreak sartzeko aldi
baterako, prezioak berrikustean
kontuan har daitezen; hala ere, ezingo
dute, inola ere, benetan izandako
desbideratzearen 100eko 80 gainditu.
Aurreko paragrafoan aipatutako egoera
horietan gaudela joko da baldin eta:
Estatistikako Institutu Nazionalak
ofizialki ezarritako barne-produktu
gordinaren deflaktatzailearen
bilakaerak 5 puntu portzentualeko
aldearekin gainditzen badu
esleipenaren momentuan indarrean
zeuden aurreikuspen makroekonomiko
ofizialak, edo Altxorraren Letren
interes-tasak 5 puntu portzentualeko
aldearekin gainditzen badu kontratua
esleitzeko momentuan aplika zitekeen
azken interes-tasa.
Administrazio-klausula zehatzen
agirietan, esleipena egiteko unean ziren
aurreikuspen makroekonomikoen eta
interes-tasen erreferentziak sartu
ahalko dira.
Aurreko paragrafoan aurreikusitako
kasuetan izan ezik, kontratuan aplikatu
beharreko berrikuspen-formula edo -
indizea aldaezina izango da kontratua
indarrean dagoen bitartean, eta
kontratuan bertan zehaztuko da noiz
egingo den prezioen berrikuspena
kontratua esleitzeko eguna kontuan
hartuta, betiere esleipena eskaintzak
aurkezteko epea bukatu eta hiru
hilabeteko epean egiten bada;
esleipena geroago egiten bada, hiru
hilabeteko epea bukatzen den eguna
kontuan hartuta zehaztuko da noiz
egingo den prezioen berrikuspena.
Gobernuaren Ekonomia Gaietarako
Batzorde Eskuordedunak onartuko ditu,
Estatuko Kontratuen Prezioen Batzorde
Nagusiak proposatuta, oinarrizko
materialen eta energiaren prezioen
hileroko indizeak, eta «Estatuko
Aldizkari Ofizialean» argitaratu behar
dira.
Energiaren eta oinarrizko materialen
prezioek merkatuan gorantz eta
beherantz izandako aldaketak islatuko
dituzte indizeek, eta bakarrak izan
daitezke Estatuko lurralde osorako, edo
geografia-eremuen arabera bereiziak.
prezioak berrikusteko formuletan sartu
beharreko oinarrizko materialen
zerrenda.
Ekonomia eta Ogasun Ministroak
handitu egin dezake zerrenda hori
agindu baten bidez, Estatuko
Administrazio Kontratazioaren Aholku
Batzordeak irizpena eman ondoren,
ekoizpen-prozesuen bilakaerak horrela
eskatzen duenean, edo zenbait
kontraturen kostuan eragin nabaria
duten material berriak agertzen
direnean.
Prezioak berrikusteko formuletan
erabiltzen den indize bakoitza
zehazteko arauak edo adierazleak
Ekonomia eta Ogasun ministroaren
Aginduz ezarriko dira, Estatuko
Kontratuen Prezioen Batzorde
Nagusiak hala proposatuta.
80. artikulua
Prezioak berrikusteko koefizientea
Aurreko artikuluaren 1. paragrafoan
aurreikusitako ponderazioak 4.
paragrafoan zehaztutako prezioen
indizeei aplikatzean, data bakoitzerako
koefiziente bat emango digu, betiere 3.
paragrafoan jasotzen diren egun eta
epeak kontuan hartuta. Ordaindu
beharreko prezioa kalkulatu ahal
izateko berrikuste-eskubidea duten
prestazioen zenbateko likidoei
aplikatuko zaie koefiziente hori.
81. artikulua
Kontratuak gauzatzeko orduan
berandutuz gero egin beharreko
berrikuspena
Berrikuspen-klausula kontratista
berandutu den aldian aplikatu behar
bada (betiere bidezkoak diren zigorren
kalterik gabe), prestazioa epe barruan
gauzatzeko kontratuan ezarritako datei
dagozkienak izango dira aplikatu
beharreko prezio-indizeak; betiere,
kontratua gauzatzeko egiazko epeei
dagozkien indizeek ez badute
koefiziente txikiago ematen, orduan
azken horiek aplikatuko baitira.
82. artikulua
Berrikuspenaren ondorengo
zenbatekoa ordaintzea
Bidezkoak diren berrikuspenen
zenbatekoa kontratazio-organoak
ordainduko du bere kabuz,
ziurtagirietan edo ordainketa
partzialetan dagokion ordainketa edo
deskontua eginez, edo, bestela,
salbuespen gisa, berrikuspenaren
zenbatekoa ziurtagirietan edo
ordainketa partzialetan sartu ezin izan
denean, kontratua likidatzean.
IV. TITULUA
Sektore publikoko kontratuetan eska
daitezkeen bermeak
I. KAPITULUA
Administrazio publikoekin egindako
kontratuetan eman beharreko
bermeak
I. ATALA
Behin betiko bermea
83. artikulua
Bermea emateko betebeharra
Administrazio publikoek egindako
kontratuen behin-behineko
esleipendunek esleipenaren
zenbatekoaren 100eko 5eko bermea
eman behar dute, Balio Erantsiaren
Gaineko Zerga kanpoan dela, eta
kontratazio-organoaren esku utzi.
Behin-behineko prezioekin egindako
kontratuen kasuan (lege honetako 75.5
artikuluan aipatzen dira), finkatutako
gehieneko prezioa kontuan hartuta
kalkulatuko da ehunekoa .
kontuan izanik, bermea eratzeko
betebeharretik salbuetsi ahal izango du
kontratazio-organoak esleipenduna,
klausula-agirietan behar bezala
arrazoituta, bereziki prezioa ordaindu
aurretik entregatu eta jaso behar diren
ondasun kontsumigarriak hornitzeko
kontratuetan.
Ezingo da horrelako salbuespenik egin
obra-kontratuetan eta obra publikoen
emakida-kontratuetan.
Zenbait kasu berezitan, aurreko
paragrafoan zehaztutako bermeaz
gainera beste berme osagarri bat ere
aurkeztu behar dela ezarri ahal izango
du klausula-agirian kontratazio-
organoak; berme hori ez da izango
kontratu-esleipenaren zenbatekoaren
100eko 5etik gorakoa, eta, beraz,
berme osoa kontratuaren prezioaren
Kontratuaren zenbatekoa unitateko
prezioen arabera zehazten denean,
eratu beharreko bermearen zenbatekoa
lizitazioaren oinarri legez ezarritako
aurrekontuaren araberakoa izango da.
84. artikulua.
Zein berme onartzen diren
Administrazio publikoekin egindako
kontratuetan eman beharreko bermeak
honako moduren batean eratu ahalko
dira:
a) Esku-dirutan edo Zor Publikoaren
baloreetan eta, betiere, lege hau
garatzeko arauek ezartzen dituzten
baldintzak beteta.
Esku-dirua eta dagokien liburuetan
idatzitako baloreen ibilgetze-ziurtagiriak
Gordailuen Kutxa Orokorrean edo kutxa
horrek Ekonomia eta Ogasuneko
ordezkaritzetan dituen sukurtsaletan
jarri behar dira, edo, bestela,
autonomia-erkidegoen zein toki-
erakunde kontratugileen kutxa nahiz
kontuan hartuta zein administraziotan
izan behar duten eragina, eta, betiere,
lege hau garatzeko arauek ezartzen
dituzten erak eta baldintzak beteta.
b) Abalaren bidez; Espainian jarduteko
baimena duten banku, aurrezki-kutxa,
kreditu-kooperatiba, kredituko finantza-
erakunde eta elkarren bermerako
sozietateek lege hau garatzeko arauek
ezarritako eran eta baldintzen arabera
eman behar dute abal hori, aurreko a)
letran aipatzen diren
establezimenduetan.
c) Kauzio-asegururako kontratu baten
bidez; arlo horretan lan egiteko
baimena duen erakunde aseguratzaile
batekin Lege hau garatzeko arauek
ezartzen duten eran eta baldintzen
arabera egin behar da kontratu hori.
Aseguru-kontratuaren ziurtagiria
aurreko a) letran aipatzen diren
establezimenduetan entregatu beharko
da.. .
Klausula-agirietan hala aurreikusten
bada, obra-kontratu eta obra publikoen
emakida-kontratu ez diren bestelako
kontratuetan eman beharreko bermea
prezioan atxikipena eginez eratu ahal
izango da.
Klausula-agirian hala aurreikusten
bada, bitarteko elektroniko, informatiko
edo telematikoen bidez egiaztatu ahal
izango da bermea eratu dela.
85. artikulua
Hirugarrenek emandako bermeen
araubidea
Kontratista bera ez diren pertsonek edo
entitateek kontratistaren alde bermeak
ematen badituzte, ezin izango dute
Kode Zibileko 1.830. artikuluan eta
horrekin bat datozen artikuluetan
aipatutako eskusio-onura erabili.
prozeduretan, abal-emailea edo
aseguratzailea alderdi interesdun dela
joko da, Azaroaren 26ko 30/1992
Legean aurreikusitako moduan.
Kauzio-aseguruaren kontratuan honako
arauak aplikatuko dira:
a) Kontratista aseguru-hartzaile izango
da, eta administrazio kontratugilea,
aseguruduna.
b) Prima ez ordaintzeagatik, den
bakarra, lehenbizikoa edo hurrengoa,
ez du aseguratzaileak kontratua
suntsiarazteko eskubiderik izango,
asegurua amaitu ere ez da egingo,
aseguruaren babesa ez da etengo, eta
aseguratzailea ez da bermea
ordaintzeko betebeharretik aske
geratuko.
c) Aseguratzaileak ezingo ditu
asegurudunaren aurka baliatu aseguru-
hartzailearen aurka legozkiokeen
salbuespenak.
86. artikulua
Berme orokorra
Kontratu bakoitzerako bana-banako
bermea eman ordez, enpresak aukera
du berme orokor bat eratu ahal izateko
administrazio publiko batekin edo
kontratazio-organo batekin zein
batzuekin egindako kontratu
guztietarako.
Berme orokorra 84. artikuluko 1.
paragrafoko b) eta c) idatz-zatietan
jasotako moduetakoren batean eratu
behar da, eta Gordailuen Kutxa
Orokorrean edo kutxa horrek Ekonomia
eta Ogasuneko ordezkaritzetan dituen
sukurtsaletan jarri behar da, edo,
bestela, autonomia-erkidego zein toki-
erakunde kontratugileen pareko kutxa
nahiz establezimendu publikoetan,
kontuan hartuta zein administraziotan
Berme orokorrak bermatuko du, oro har
eta iraunkortasunez, esleipendunak
kontratuei dagozkien betebeharrak
beteko dituela, esleipen-zenbatekoaren
edo lizitazioaren oinarrizko
aurrekontuaren ehuneko bost arteko
mugara arte edo portzentaje
handiagora arte, prezioa unitate-
prezioen arabera zehazten denean.
Hori ez da eragozpen izango
administrazioak, kalterik eta galerarik
sortuz gero, berme orokorraren
gainerako zatiaren gainean gauzatu
dezan kalte-ordaina.
Kontratu jakin baten kasuan berme
orokorra eratzeak dakartzan ondorioei
dagokienez, bermea eratu den kutxak
edo establezimenduak, interesdunak
halaxe eskatuta, ziurtagiria emango du
berme orokorra jarrita dagoela eta
berme hori nahikoa dela egiaztatuz,
eskaera egiten denetik zenbatzen
hasita hiru egun balioduneko epean;
hala, ibilgetu egingo da bermearen
zenbatekoa, eta bermea ezerezten
denean izuliko.
87. artikulua
Bermeak eratzea, berriz jartzea eta
egokitzea
Kontratuaren behin-behineko
esleipendunak, 135.4. artikuluan
ezarritako epean, bermea eratu duela
egiaztatu behar du. Baldintza hori
berari dagozkiokeen arrazoiengatik
bete ezean, behin-behineko esleipenak
balioa galdu duela adieraziko du
administrazioak, eta 135.5 artikuluan
xedatutakoa aplikatuko da.
behineko esleipena bertan behera
utziko du, eta 135.5 artikuluan
xedatutakoa aplikatuko da.
Esleipendunari eska dakizkiokeen
kalte-ordainak edo zigorrak bermearen
bitartez gauzatzen badira, berriz jarri
beharko du bermeari dagokion
zenbatekoa, edo handitu, gauzatzen
direnetik hamabost eguneko epean;
horrela egin ezean, kontratua
suntsiarazteko arrazoietan sartuko da.
Baldin eta kontratua aldatu delako
kontratuaren prezioak ere aldaketaren
bat jasotzen badu, bermea egokitu egin
behar da, kontratua aldatzeko erabakia
enpresari jakinarazi zaion egunetik
kontatzen hasi eta hamabost eguneko
epean, kontratua aldatu ondorengo
prezioak eta bermeak izan beharreko
proportzio izan dezaten.
Ondorio horietarako, ez dira kontuan
hartuko Liburu honetako III. Tituluko II.
Kapituluan ezarritakoaren arabera
egindako berrikusteen ondorioz
izandako prezio-aldaketak.
88. artikulua
Bermeak eta erantzukizunak
Honako erantzukizun hauei erantzungo
die bermeak:
a) Kontratistari 196. artikuluaren
arabera ezartzen zaizkion zigorrez.
b) Kontratuan jasotako prestazioak
behar bezala gauzatzeaz; kontratistak
bere betebeharrak betetzen
berandutzeagatik administrazioari
eragindako gastuez; eta kontratua
zertan suntsiarazi ez dagoenean,
kontratua bete gabe uztean edo
kontratua gauzatzerakoan
Administrazioari eragindako kalte eta
galerez.
c) Kontratua suntsiarazten denean
ezarritako inkautazioaz, kontratuan
bertan edo lege honetan
ezarritakoarekin bat etorriz.
d) Hornidura-kontratuetan, bestalde,
hornitutako ondasunetan akatsik edo
hutsik ez egoteaz erantzungo du behin
betiko bermeak, kontratuan
aurreikusitako berme-epe osoan.
89. artikulua
Bermeak gauzatzeko lehentasunak
Bermea gauzatzeko orduan,
administrazio kontratatzaileak izango
du lehentasuna beste edozein
hartzekodunen gainetik, .
Bermea ez bada aski dagozkion
erantzukizunei erantzuteko,
administrazioak premiamenduzko
administrazio-prozeduraz kobratuko du
aldea, diru-bilketarako arauetan
ezarritakoarekin bat etorriz.
90. artikulua.
Bermeak itzultzea eta ezereztea
Ez da bermerik itzuli edo ezereztuko
harik eta berme-epea amaitu eta dena
delako kontratua behar bezala bete
arte, edo kontratistaren errurik gabe
kontratua suntsiarazi arte.
Kontratuaren likidazioa onartu ondoren
eta berme-epea amaitu eta gero
bermearen kontra gauzatu beharreko
erantzukizunik agertzen ez bada, itzuli
egingo da eratutako bermea, edo
ezereztu egingo da abala edo kauzio-
asegurua.
Bermea itzultzeko erabakia, berme-
epea bukatu eta bi hilabeteko epean
hartu beharko da, eta jakinarazi egin
beharko zaio interesatuari.
Berme-epea bukatutakoan, zor zaion
zenbatekoa ordaindu beharko dio
administrazioak kontratistari, gehi
berme-epea bukatzen denetik bermea
itzuli den arteko aldiari dagokion
diruaren legezko interes-tasak, baldin
eta bermea ez itzultzeko arrazoia
administrazioari egotz badakioke.
Kontratuaren zati bat baino jasotzen ez
denean, bermearen hein bereko zatia,
ez gehiago, itzultzeko edo ezerezteko
eska dezake kontratistak,
administrazio-klausula zehatzen agirian
berariaz hala onartuta badago.
Kontratuen lagapena egiten denean,
lagatzaileak emandako bermea ez da
itzuliko edo ezereztuko harik eta
lagapen-hartzaileak bere bermea
formalki eratuta eduki arte.
Kontratua amaitzen denetik urtebete
igarota, kontratistari egotzi ezin
dakizkiokeen arrazoiak medio oraindik
ez jasotzeko egintza formalik ez
likidaziorik egin ez bada, itzuli edo
ezereztu egingo dira bermeak luzapen
gehiagorik gabe, 88. artikuluan
aipatutako erantzukizunei aurre egin
zaiela egiaztatu ondoren.
Kontratuaren zenbatekoa, obra-
kontratuetan, 1.000.000 euro baino
gutxiagokoa bada, edo beste kontratu
batzuetan, 100.000 euro baino
gutxiagokoa, epea sei hilabetera
gutxituko da.
2. ATALA
Behin-behineko bermea
91. artikulua
Bermea exijitzea eta araubidea
Kontratu bakoitzaren inguruabarrak
kontuan izanik, kontratuaren behin-
behineko esleipena egin arte bere
eskaintzei eutsiko dietela ziurtatuko
duen bermea eratzeko exijitu ahalko
diete kontratazio-organoek lizitatzaileei.
Behin-behineko esleipendunari
dagokionez, 135.4 artikuluaren bigarren
lerrokadak ezartzen dizkion
betebeharrak betetzen dituela
ziurtatuko du bermeak.
Administrazio-klausula zehatzen
agirietan, batetik, behin-behineko
bermearen zenbatekoa zehaztuko da,
eta ezingo da izan kontratuaren
aurrekonturen 100eko 3 baino
handiagoa, eta bestetik, bermea
itzultzeko araubidea ere zehaztuko da.
Behin-behineko bermea 84. artikuluan
aurreikusitako moduetatik edozeinetan
aurkeztu ahalko da.
Behin-behineko bermeak eskatzen
direnean, honako modu hauetakoren
batean jarriko dira, lege hau garatzeko
arauek ezartzen dituzten baldintzak
beteta:
a) Esku-dirutan egindako bermeak
direnean, Gordailuen Kutxa Orokorrean
edo kutxa horrek Ekonomia eta
Ogasuneko ordezkaritzetan dituen
sukurtsaletan, edo, bestela, autonomia-
erkidego edo toki-erakunde
kontratugileen pareko kutxa nahiz
establezimendu publikoetan, kontuan
hartuta zein administraziotan izan
behar duen eragina.
b) Idatzitako baloreen ibilgetze-
ziurtagiriak, abalak edo kauzio-
aseguruen ziurtagiriak direnean,
kontratazio-organoaren aurrean.
Behin-behineko bermea automatikoki
azkenduko da, eta kontratuaren behin
betiko esleipena egin eta berehala
itzuliko zaie lizitatzaileei.
Nolanahi ere, esleipendunari atxiki
egingo zaio bermea behin betiko
bermea eratzen duen arte, eta berme
hori inkautatu egingo zaie esleipena
egin aurretik justifikaziorik gabe
proposamena erretiratzen duten
enpresei.
Esleipendunak behin-behineko
bermearen zenbatekoa behin betikoa
eratzeko erabili ahalko du, edo behin
betiko berme berria egin, eta kasu
horretan behin-behineko bermea behin-
betikoa eratzearekin batera ezereztuko
da.
II. KAPITULUA
Sektore publikoaren beste kontratu
batzuetan eman beharreko bermeak
92. artikulua
Kasuak eta araubidea
Administrazio publiko ez diren sektore
publikoko ente, organismo eta
entitateek egindako kontratuetan,
kontratazio-organoek bermea eratzeko
exijitu ahalko diete lizitatzaileei edo
hautagaiei, behin-behineko esleipena
egin arte, eta, hala badagokio, behin
betiko esleipena egin arte, beren
eskaintzei eutsiko dietela ziurtatzeko;
edo baita esleipendunari ere,
prestazioa behar bezala gauzatzen
dela bermatzeko..
Bermearen zenbatekoa (84. artikuluan
aurreikusitako moduren batean
aurkeztu ahalko da), eta bermea
itzultzeko edo ezerezteko araubidea,
kontratazio-organoak ezarriko ditu,
kontratuaren inguruabarrak eta
ezaugarriak kontuan hartuta..
II. LIBURUA
Beste kontratu batzuk prestatzea
I. TITULUA
Administrazio publikoak kontratuak
prestatzea
I. KAPITULUA.
Arau orokorrak
I. ATALA.
Kontratazio-espedienteak:
1. azpiatala.
Izapidetze arrunta
93. artikulua.
Kontratazio-espedienteak: hastea eta
edukia
Administrazio publikoek, kontratuak
egiteko, aldez aurretik izapidetu
beharko dute dagokion espedientea;
kontratazio-organoa hasiko da
izapideak egiten, eta, horretarako,
kontratuaren beharrizana motibatuko
du lege honen 22. artikuluan ezarri
bezala.
Espedienteak kontratuaren objektu
osoari buruzkoa behar du; nolanahi ere,
74. artikuluko 3. paragrafoan
ezarritakoaren arabera, kontratua
lotetan zatitu ahal izango da, lizitatze
eta esleitze aldera.
Espedienteari, kontratua arautuko
duten administrazio-klausula zehatzen
agiria eta baldintza tekniko zehatzen
agiria erantsiko zaizkio.
Baldin eta, kontratua esleitzeko, lehia-
elkarrizketa aukeratzen bada
(prozedura hori III. Liburuaren I.
Tituluko I. Kapituluaren 5. atalean
arautzen da), administrazio-klausulen
eta baldintza teknikoen agirien ordez,
165.1. artikuluan aipatzen den
deskripzio-agiria erabiliko da.
Orobat, kreditua badagoela
egiaztatzeko ziurtagiria edo legez
horren ordez erabil daitekeen agiria ere
gehitu beharko dira, eta, horrez gain,
esku-hartzearen aurretiko fiskalizazioa,
hala balegokio, Azaroaren 26ko
47/2003 Legean ezarri bezala.
Kontratua esleitzeko aukeratu den
prozedura eta kontuan hartuko diren
irizpideak behar bezala justifikatuko
dira espedientean.
Kontratua hainbat jatorritako
ekarpenekin finantzatu behar denean,
ekarpen horiek egin dituztenak
administrazio publiko bereko organoak
izanda ere, kontratua esleitu behar
duen kontratazio-organoak espediente
bakar batean izapidetuko du dena
delako kontratua; espedientean
ekarpen guztiak osorik erabiltzeko
moduan daudela egiaztatu beharko da
eta ordaintzeko hurrenkera ezarri, eta
ekarpenak egiaz gauzatzen direla
ziurtatzeko bermea ere sartu behar da.
94. artikulua.
Espedientea onartzea
Kontratazio-espedientea osatu eta
gero, arrazoietan oinarritutako
ebazpena emango du kontratazio-
organoak, espedientea onartzeko, eta
esleipen-prozedura irekitzea xedatzeko.
Ebazpen horrek gastuaren onespena
ere badakar, 134. artikuluaren 3.
paragrafoaren a) idatz-zatian aipatzen
den kasuan izan ezik, edo
deskontzentrazio-arauek edo
eskuordetze-egintzak kontrakoa
ezartzen dutenean izan ezik; azken
kasu horretan, onespena eskatu
beharko zaio organo eskudunari
Kontratazio-espedienteak kontratua
esleituz eta formalizatuz ere amai
daitezke, nahiz eta kontratua hurrengo
ekitaldian gauzatzen hastekoa izan,
den urte batean, den hainbatetan
gauzatzeko.
Horretarako, kredituak izendatu ahalko
dira, lege honen peko herri-
administrazioen aurrekontu-arauetan
ezarritako mugekin, betiere
administrazio publiko bakoitzaren
aurrekontu-arauetan zehaztutako
mugekin.
95. artikulua.
Kontratazio-espedientea kontratu
txikietan
Lege honetako 122.3 artikuluan
definitutako kontratu txikietan,
espedientearen izapideak egiteko
gastua onartzea baino ez da beharko,
eta dagokion faktura gehitzea
espedienteari; fakturek lege hau
garatzeko arauek ezarritako baldintzak
bete beharko dituzte.
Obra txikien kontratuan, obren
aurrekontua ere gehitu beharko da; eta
dagokion proiektuak ere egon beharko
du, arau espezifikoek horrela eskatzen
dutenean..
Era berean, 109. artikuluak aipatzen
duen gainbegiraketako txostena ere
eskatu beharko da, baldin eta lanak
obraren egonkortasunari, segurtasunari
edo estankotasunari eragiten badie.
2. azpiatala.
Espedientearen izapidetze laburtua
96. artikulua
Espedientearen presako izapidetzea
Presako izapideak jarrai ditzakete
atzera ezineko premia daukaten
kontratuen espedienteek edo interes
publikoa dela-eta kontratuen esleipena
bizkortu beharra dutenek.
Horretarako, kontratazio-organoak
egindako presakotasun-adierazpena
eduki behar du espedienteak; behar
bezala arrazoitua.
Presakotzat jotako espedienteak
espediente arrunten prozedura bera
betez izapidetuko dira, baina
berezitasun hauek izango dituzte:
a) Presako espedienteek lehentasuna
izango dute izapideetan parte hartzen
duten organoek ebatziak izateko;
organo horiek bost eguneko epea
edukiko dute dagozkien txostenak eta
izapideak egiteko.
Espedientearen zailtasunak eraginda,
edo justifikatutako beste edozein
arrazoi dela-medio, ezinezkoa bada
lehen aipatutako epean espedientea
erabakitzea, izapidea egin behar duten
organoek presakotasun-adierazpena
egin duen kontratazio-organoaren
jakinaren gainean jarriko dute egoera
hori.
Kasu horretan, hamar egunera arte
luzatuko da epea.
b) Esleipen-prozedura irekitzea erabaki
ondoren, erdira ekarriko dira lege
honetan kontratuaren lizitazioa eta
esleipena egiteko ezarritako epeak,
135.4 artikuluaren lehenbiziko
paragrafoan esleipena behin betiko
bihurtzeko itxaronaldi gisa ezarritako
hamabost eguneko epea izan ezik, epe
hori hamar egun baliodunera arte
laburtuko baita
Dena den, arau harmonizatupeko
kontratuen prozeduretan, ez dira
laburtuko prozedura irekian lizitatzaileei
informazioa emateko eta
proposamenak aurkezteko 142. eta
143. artikuluetan ezarritako epeak.
Baldin eta, Prozedura murriztuetan eta
negoziatuetan, 161.1. artikuluan
aurreikusitakoaren arabera, lizitazio-
iragarkia argitaratu behar bada, parte
hartzeko eskabideak aurkezteko epea
laburtu egin ahalko da, eta hamabost
egunekoa ezarri, lizitazio-iragarkia
bidali denetik kontatzen hasita, edo
hamar egunekoa, bidalketa baliabide
elektroniko, informatiko edo
telematikoen bidez egiten bada;
bestalde, informazio osagarria emateko
epea, 150.4. artikuluak aipatzen duena,
lau egunekoa baino ez da izango.
Prozedura murriztuan, 151.1. artikuluan
proposamenak aurkezteko
aurreikusitako epea, laburtu egin
ahalko da, eta hamar egunekoa ezarri,
eskaintzak aurkezteko gonbidapena
bidaltzen den egunetik kontatzen
hasita.
c) Kontratua formalizatu gabe egon
arren, administrazioak kontratua
gauzatzen hasteko erabakia har
dezake, betiere kontratuari dagokion
bermea eratuta badago.
d) Kontratua gauzatzen hasteko epea
ez da hamabost egun baliodun baino
luzeagoa izango, behin betiko
esleipena jakinarazten den egunetik
kontatzen hasita.
Epe hori gaindituko balitz, kontratua
suntsiarazi egin ahal izango da, kasu
batean izan ezik: kontratua gauzatzen
hasteko epea atzeratzeko arrazoia ez
denean administrazio kontratatzaileak
eta kontratistak eragindakoa, eta
ebazpen arrazoituan horrela jasota
dagoenean.
97. artikulua.
Larrialdiko izapidetzea
Edo hondamendiak gertatu direlako,
edo arrisku larria sortzen duten egoerak
daudelako, edo Estatuko defentsari
eragiten dioten premiak daudelako,
administrazioak berehala jardun behar
badu, horrelakoetan, salbuespenezko
araubide hau bete behar da:
a) Kontratazio-organoak agin dezake,
administrazio-espedienterik
izapidetzeko beharrik gabe,
gertatutakoa konpontzeko edo gerora
sortutako beharrari erantzuteko behar
den oro egitea, edo objektua libreki
kontratatzea, osorik edo hein batean,
lege honetan ezarritako betebehar
formalen pean egon gabe, ezta kreditu
nahikorik izatearen betebeharrik gabe
ere.
Erabaki horrekin batera, dagokion
kreditu-atxikipena erantsiko da, edo,
bestela, kreditua aldatzeko espedientea
hasita dagoela justifikatzeko
dokumentazioa.
b) Kontratua Estatuko Administrazio
Orokorrak, haren organismo
autonomoek, entitate kudeatzaileek eta
Gizarte Segurantzako zerbitzu erkideek
publikoek egin badute, Ministroen
Kontseiluari emango zaio erabaki
horien berri, gehienez ere hirurogei
eguneko epean.
b) Aldi berean, gastuei aurre egiteko
behar diren funtsak baliatzeko agindua
emango dute Ekonomia eta Ogasun
Ministerioak, Estatuko Administrazio
Orokorraren kasuan, edo legezko
ordezkariek, organismo autonomoen,
eta Gizarte Segurantzako kudeaketa-
entitate eta zerbitzu erkideen kasuan,
nahiz eta gero justifikatzekoak izan.
d) Salbuespeneko araubide honen
xede diren jarduerak gauzatu ondoren
hasiko da justifikazio-agiriaren kontu
hartzea edo onartzea egiteko behar
diren izapideak betetzen; nolanahi ere,
arau bidez ezartzen diren
egokitzapenak egingo dira,
Aurrekontuen Lege Orokorraren 49.
artikulua betetze aldera.
e) Prestazioak gauzatzen hasteko epea
ez da hilabetekoa baino luzeagoa
izango, a) idatz-zatian aurreikusitako
akordioa onartzen denetik kontatzen
hasita.
Epe hori gaindituz gero, prestazio
horiek kontratatzeko, prozedura arrunta
izapidetu beharko da.
Halaber, behin epe hori amaituta,
funtsak igorri badira, hori justifikatzen
duen kontua emango da, eta inbertitu
ez diren funtsak itzuliko.
Lege hau garatzeko arauetan garatuko
da obligazio horiek kontrolatzeko
prozedura.
Administrazioak egindako jarduera
osatzeko behar diren gainerako
prestazioak, larrialdikoak ez badira,
lege honetan araututako izapidetze
arruntaren arabera kontratatuko dira.
2. ATALA.
Administrazio-klausulen agiriak eta
baldintza teknikoen agiriak
98. artikulua.
Administrazio-klausula orokorren
agiriak
Ministroen Kontseiluak, interesatutako
ministerioen ekimenez, Ekonomia eta
Ogasun ministroaren proposamenez,
eta Estatuko Kontseiluaren irizpena
jaso ondoren, administrazio-klausula
orokorren agiriak onartu ahalko ditu,
lege honetako eta legea garatzeko
xedapenetako aginduen edukira
egokituta, Estatuko Administrazio
Orokorraren, bere erakunde
autonomoen, Gizarte Segurantzako
kudeaketa-entitateen eta zerbitzu
erkideen eta Estatuko gainerako
entitate publikoen kontratazio-organoek
sinatzen duten kontratuetan
erabiltzeko.
Klausula-agiri orokorrak informaziorako
teknologiekin zerikusia duten
ondasunak eta zerbitzuak eskuratzeko
badira, Ekonomia eta Ogasun
ministroak eta Herri Administrazioen
ministroak egin beharko diote
proposamena, batera, Ministroen
Kontseiluari.
Autonomia-erkidegoek eta toki-
administrazioa osatzen duten
erakundeek administrazio-klausula
orokorren agiriak onartu ahalko dituzte,
bakoitzaren arau berezien arabera;
horretarako, aldez aurretik, Estatuko
Kontseiluak, edo autonomia-erkidego
bakoitzean baliokidea den aholku-
organoak, halakorik balego, irizpena
eman beharko dute.
99. artikulua.
Administrazio-klausula zehatzen
agiriak
Administrazio-klausula zehatzen agiriak
gastua baimendu aurretik onartu behar
dira, edo baimentzearekin batera, baina
beti kontratuaren lizitazioa egin aurretik,
edo, bestela, lizitaziorik egon ezean,
behin-behineko esleipena egin aurretik.
Administrazio-klausula zehatzen
agirietan hauek jasoko dira: kontratuko
alderdien eskubideak eta betebeharrak
zehazteko itunak eta baldintzak eta
lege honek zein bera garatzeko arauek
eskatutako gainerakoak.
Kontratuak mistoak direnean,
kontratuaren ondorioei, betetzeari eta
azkentzeari aplikatu beharreko
araubide juridikoa zehaztuko da,
kontratuotan jasotako prestazioei
aplikatu beharreko arauak kontuan
hartuz.
Kontratuak administrazio-klausula
zehatzen agiriari egokitu beharko
zaizkio, eta agiri horien klausulak
kontratu bakoitzaren zati izango dira.
Kontratazio-organoak onartuko ditu
administrazio-klausula zehatzen
agiriak; antzeko izaera duten
kontratuen kategoria jakin batzuetarako
klausula zehatzen agirien ereduak ere
onartu ahalko ditu.
Estatuaren Administrazio
Kontratazioaren Aholku Batzordeak
aldez aurretik eman behar du irizpena
kasuan kasuko administrazio-klausula
orokorren agirietan aurreikusitakoaren
kontrako xedapenak sartzeko
proposamenak jasotzen dituzten
administrazio-klausula zehatzen agiri
guztiei buruz.
Estatuko Administrazio Orokorrean,
bere erakunde autonomoetan, Gizarte
Segurantzako kudeaketa-entitate eta
zerbitzu erkideetan, eta Estatuko
gainerako erakunde publikoetan,
agiriak eta ereduak onartzeko,
bakoitzari dagokion zerbitzu
juridikoaren txostena beharko da aldez
aurretik.
Txosten hori ez da beharrezkoa izango
administrazio-klausula zehatzen agiria
txosten horrek aztergai izan duen agiri-
eredu bati egokitzen bazaio.
100. artikulua.
Baldintza teknikoen agiriak
Prestazioa arautuko duten eta haren
kalitateak definituko dituzten baldintza
tekniko zehatzak jasotzen dituzten
agiriak eta dokumentuak gastua
baimendu aurretik onartu behar dira,
edo baimentzearekin batera, eta betiere
kontratuaren lizitazioa egin aurretik,
eta, lizitaziorik ezean, behin-behingo
esleipena egin aurretik, betiere lege
honek kontratu bakoitzerako ezarritako
betekizunekin bat etorriz; kontratazio-
organoari dagokio dokumentuok eta
agiriok onestea.
Estatuaren Administrazio
Kontratazioaren Aholku Batzordeak
aldez aurreko irizpena egin ondoren,
Ministroen Kontseiluak, dagokion
ministroaren proposamenez, baldintza
tekniko orokorren agiriak ezarri ahalko
ditu; eta horietara egokitu behar dira
Estatuko Administrazio Orokorra, bere
erakunde autonomoak, Gizarte
Segurantzako kudeaketa-entitateak eta
zerbitzu erkideak, eta Estatuko
gainerako erakunde publikoak.
101. artikulua.
Baldintza teknikoak ezartzeko arauak
Baldintza teknikoak finkatuko dira, ahal
den neurrian, irisgarritasun
unibertsalaren eta guztientzako
diseinuaren irizpideak kontuan hartuta,
Ezgaitasunen bat duten Pertsonen
Aukera-berdintasunaren, Diskriminazio-
ezaren eta Irisgarritasun Unibertsalaren
Abenduaren 2ko 51/2003 Legean
kontratuaren objektuak ingurumenean
eragiten badu edo eragin badezake,
ingurumen-iraunkortasunaren eta -
babesaren irizpideak aplikatuta
finkatuko dira, Kutsaduraren Prebentzio
eta Kontrol Integratuari buruzko
Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 3.
eta 4. artikuluetan, hurrenez hurren,
araututako definizioen eta printzipioen
arabera.
Baldintza teknikoak ezin badira
guztientzako irisgarritasunaren eta
diseinuaren irizpideak kontuan hartuta
definitu, behar bezala arrazoitu beharko
da.
Lizitatzaileak berdintasunez parte hartu
ahal izatea ahalbidetu beharko dute
baldintza teknikoek, eta ezin izango da,
horien ondorioz, kontratu publikoak
lehia irekian ezartzeko oztopo
bidegaberik sortu.
Baldintza teknikoak, Europako
Erkidegoko Zuzenbidearekin
bateragarriak diren heinean, eta bete
beharrekoak diren estatuko jarraibide
edo erregelamendu teknikoei kalterik
egin gabe, ondorengo modu hauetako
batean definitu ahalko dira:
a) Honako hauek aipatuz, hurrenkera
honetan: Europako arauetatik Estatuko
arauetara ekarritako zehaztapen
teknikoak, egokitasun teknikoko
europar agiriak, zehaztapen tekniko
erkideak, nazioarteko arauak,
erreferentzia teknikoei buruz europar
normalizazio-organismoek egindako
beste sistema batzuk, edo, horiek
ezean, Estatuko arauak, egokitasun
teknikoari buruzko Estatuko agiriak,edo
Estatuak obren proiektuari, kalkuluari
edo gauzatzeari buruz zein produktuen
funtzionamenduari buruz egindako
zehaztapen teknikoak, erreferentzia
bakoitzari “edo baliokide” aipamena
gehituz.
b) Errendimendu edo betekizun
funtzionalen arabera, eta, azken
horietan, ingurumen-ezaugarriak
kontuan hartzea sartuko da, baldin eta
kontratuaren objektuak ingurumenean
eragina badu edo eduki ahal badu.
Erabiltzen diren parametroek behar
bezain zehatzak izan beharko dute,
horiei esker lizitatzaileek kontratuaren
objektua zehaztu ahal izateko eta
kontratazio-organoek kontratua esleitu.
c) Errendimendu edo betekizun
funtzionalen arabera, b) idatz-zatian
azaldutakoaren arabera, eta a) idatz-
zatian aipatutako zehaztapenak aipatuz
betekizun horiekin bat datozelako
presuntzioa ezartzeko modu gisa.
d) Zenbait ezaugarritarako, a) idatz-
zatian aipatutako zehaztapen teknikoak
aipatuz, eta, beste batzuetarako, b)
idatz-zatian aipatutako errendimendua
edo betekizun funtzionalak.
Baldintza teknikoak aurreko
paragrafoaren a) idatz-zatian
aurreikusitako eran definitzen direnean,
kontratazio-organoak ezin izango du
eskaintza bat errefusatu eskainitako
produktuak eta zerbitzuak aipatutako
zehaztapenekin bat ez datozelako
aitzakiarekin, baldin eta lizitatzaileak,
edozein baliabide egoki erabilita,
frogatzen badu proposatutako
konponbideek baliokidetasunez
betetzen dituztela baldintza teknikoetan
definitutako betekizunak.
Horretarako, frogabide egokitzat joko
dira fabrikatzailearen txosten teknikoa
edo ofizialki onartutako organismo
tekniko batek egindako entsegu-
txostena.
Baldintzak errendimenduaren edo
betekizun funtzionalen arabera
ezartzen direnean, ezin izango da
obren, produktuen edo zerbitzuen
eskaintza bat errefusatu, Europako
arau bat bereganatzen duen estatuko
arau baten araberakoak badira, edo
egokitasun teknikoari buruzko
Europako agiri baten, zehazpen tekniko
erkide baten, nazioarteko arau baten,
edo europar normalizazio-organismo
batek eginiko erreferentzia teknikoei
buruzko sistema baten araberakoak
badira; betiere, dokumentu tekniko
horiek, baldintzek eskatutako
errendimenduak edo betekizun
funtzionalak izan behar dituzte xede
Kasu horietan, lizitatzaileak frogatu
behar du bere eskaintzan, arauaren
edo agiri teknikoaren araberako obrek,
produktuek edo zerbitzuek kontratazio-
organoak ezarritako baldintza teknikoak
betetzen dituztela.
Horretarako, frogabide egokitzat joko
dira fabrikatzailearen txosten teknikoa
edo ofizialki onetsitako organismo
tekniko batek egindako entsegu-
txostena
Ingurumen-ezaugarriak
errendimenduen edo betekizun
funtzionalen arabera ezartzen direnean,
baldintza zehatzak erabili ahalko dira,
edo, hala balegokio, baldintza horien
zati batzuk, Europako etiketa ekologiko
batean edo etiketa ekologiko nazional
edo plurinazionaletan definitzen diren
eran, edo beste edozein etiketa
ekologikotan definitzen diren eran,
betiere etiketok kontratuaren objektu
diren horniduren edo prestazioen
ezaugarriak definitzeko egokiak badira,
haien betekizunak informazio
zientifikoan oinarritzen badira, eta
etiketok onartzeko prozeduran gai
horretan interesa duten alderdi guztiek
–gobernuko erakundeek,
kontsumitzaileek, fabrikatzaileek,
banatzaileek eta ingurumen arloko
erakundeek– parte hartzeko aukera
izan badute, eta alde interesdun
guztientzat eskuragarriak badira.
Kontratazio-organoek aukera dute
etiketa ekologikoa daramaten
produktuak edo zerbitzuak baldintza
teknikoen agirian definitutako
zehaztapen teknikoekin bat datozela
adierazteko, eta hori hala dela
frogatzeko egokia den edozein
baliabide onetsi behar dute, hala nola
fabrikatzailearen txosten teknikoa edo
entsegu-txostena, ofizialki onetsitako
organismo batek egina.
Artikulu honen ondorioetarako, ofizialki
onetsitako organismo teknikoak» dira:
aplikatzekoak diren arauen
araberakoak izanik, administrazio
publikoek beren eskumen-esparruan
ofizialki onartutako entsegu-
laborategiak, kalibraketa-entitateak eta
ikuskatze- eta ziurtatze-organismoak.
Kontratazio-organoek Europar
Batasuneko beste estatu kide batzuek
onetsitako erakundeek emandako
ziurtagiriak onetsi beharko dituzte.
Zehaztapen teknikoetan ezingo da
sartu fabrikazio edo jatorri zehatzik edo
prozedura zehatzik, eta ezingo da
markarik, patenterik edo tiporik aipatu,
edo jatorririk edo produkzio jakinik,
enpresa jakin batzuk aldezteko edo
baztertzeko.
Hala ere zilegi izango da salbuespen
gisa aipamen hori egitea, artikulu
honen 3. eta 4. idatz-zatiak aplikatuz
kontratuaren objektua behar bezalako
zehaztasunez edo argitasunez
deskribatu ezin denean, eta aipamen
horri “edo baliokidea” esapidea gehitu
beharko zaio.
102. artikulua.
Kontratua gauzatzeko baldintza
bereziak
Kontratazio-organoek kontratua
gauzatzeari buruzko baldintza bereziak
ezarri ahal izango dituzte, betiere
Europako Erkidegoko Zuzenbidearekin
bat badatoz eta lizitazio-iragarkian eta
klausula-agirian edo kontratuan
adierazten badira.
Kontratua gauzatzeko baldintza horiek
bereziki ingurumen- edo gizarte-kontuei
buruzkoak izan ahalko dira, eta honako
helburu hauek izango dituzte: lan-
merkatuan sartzeko zailtasun handiak
dituzten pertsonen enplegua sustatzea,
merkatu horretan gizonen eta
emakumeen artean dauden
desberdintasunak kentzea,
langabeziaren kontra egitea, lantokian
prestakuntza erraztea, edo enplegua
sustatzeko estrategia koordinatuaren
inguruan (Europako Erkidegoa
Eratzeko Tratatuaren 125. artikuluan
zehazten da) ezartzen diren beste
batzuk, edo produkzio-katean zehar
oinarrizko lan-eskubideak
errespetatuko direla bermatzea,
Lanaren Nazioarteko Erakundearen
funtsezko konbentzioak betetzeko
beharra ezarriz.
Bai klausula-agiriek, bai kontratuak,
zigorrak ezarri ahalko dituzte, 196.1.
artikuluan aurreikusitakoaren arabera,
kontratua gauzatzeko baldintza
bereziak urratzen direnerako; edo
kontratuaren funtsezko obligaziotzat jo
ditzakete baldintza bereziok, 206.g).
artikuluan ezarritako ondorioetarako.
Baldintza horiek ez betetzea ez bada
tipifikatzen kontratua suntsiarazteko
arrazoitzat, ez betetze hori arau-hauste
larritzat jo ahalko da klausula-agirietan
edo kontratuan, erregelamenduz
zehaztutako moduan, 49.2.e).
artikuluan ezarritako ondorioetarako.
103. artikulua.
Fiskalitateari, ingurumena
babesteari, enpleguari eta lan-
baldintzei buruzko betebeharren
gaineko informazioa
Kontratazio-organoak klausula-agirian
adieraz dezake zein organismotara jo
behar duten hautagaiek edo
lizitatzaileek zergei edo ingurumena
babesteari buruz dituzten betebeharren
gaineko informazioa lortzeko, edo
enplegua babesteari, lan-baldintzei eta
lan-arriskuak prebenitzeari buruz
indarrean dauden xedapenen gainekoa
lortzeko. Betebehar horiek obran
egindako lanetan aplikatuko dira, edo
kontratua gauzatzen emandako
zerbitzuetan ere bai.
Lehenengo paragrafoan aipatzen den
kontratazio-organoak eskatuko die
kontratuak esleitzeko prozedura batean
parte hartzen duten hautagaiei, adieraz
ditzatela eskaintzan enplegua
babesteari, lan-baldintzei eta lan-
arriskuak prebenitzeari eta ingurumena
babesteari buruz indarrean dauden
xedapenetatik ondorioztatzen diren
betebeharrak.
Nolanahi ere, 136. artikuluan
ezarritakoa ere aplikatuko da balio
anormalak edo neurrigabeak hartzen
dituzten eskaintzak egiaztatzeari
dagokionez.
104. artikulua
Lan-kontratuetan subrogatzeko
baldintzei buruzko informazioa
batzuetan enplegatzaile gisa
subrogatzeko betebeharra ezartzen
dieten kontratuetan, kontratazio-
organoak lizitatzaileei eman beharko
die, klausulen agirian edo
dokumentazio osagarrian,
subrogazioak eragiten dien langileen
kontratuetako baldintzei buruzko
informazioa, hau da, neurri horrek
ekarriko dituen lan-kostuen ebaluazioa
ahalbidetzeko beharrezko den
informazioa.
Horretarako, esleitu beharreko
kontratuaren objektu den prestazioa
ematen ari den enpresak, subrogazioak
eragiten dien langileak enplegatzen
dituenak, kontratazio-organoaren esku
jarri beharko du informazio hori, hark
eskatutakoan.
II. KAPITULUA
Kontratu jakin batzuk prestatzeko
arau bereziak
I. ATALA.
Obra-kontratua prestatzeko jardunak
1. azpiatala.
Obra-proiektua eta proiektuaren
zuinketa
105. artikulua.
Obra-proiektua
Lege honetan ezarri bezala, obra-
kontratu bat esleitzeko, aldez aurretik
proiektua egin, ikuskatu eta onetsi
behar da, baita haren zuinketa egin ere;
proiektuak zehatz-mehatz adierazi
behar du kontratuaren objektua.
Kontratazio-organoak onetsiko du
proiektua, salbu eta eskumen hori arau
juridiko baten bidez beste organo bati
eman bazaio berariaz.
Proiektua eta obra biak batera
esleitzekoak direnean, obra egin ahal
izateko, kontratazio-organoak proiektua
ikuskatu eta onetsi beharko du, baita
proiektuaren zuinketa egin ere.
106. artikulua.
Obren sailkapena
Proiektuak egiteko, obrak honako talde
hauen arabera sailkatuko dira,
xedearen eta izaeraren arabera:
a) Hastapenerako obrak,
eraberritzekoak edo konponketa
handikoak.
b) Konponketa errazeko obrak,
zaharberritzekoak edo birgaitzekoak.
c) Kontserbazio-obrak eta mantentze-
obrak.
d) Eraispen-obrak.
Hastapenerako obrak dira ondasun
higiezinak sortzekoak.
Eraberritze-kontzeptu orokorraren
barruan, aurrez zegoen ondasun
higiezinen bat handitu, hobetu,
modernizatu, egokitu, moldatu zein
sendotzeko egindako obra guztiak
sartzen dira .
Konponketa-obratzat joko dira, ordea,
ondasun higiezin batean ustekabean
edo halabeharrez sortutako kalteak
zuzentzeko behar direnak.
Funtsean egitura euskarriari eragiten
badiete, konponketa handikotzat joko
dira, eta, bestela, konponketa errazeko
obratzat.
Kalteak denboran zehar gertatzen
badira, ondasunaren erabileraren
erabileraz, kalteok zuzentzeko obrak
kontserbaziokotzat joko dira.
Mantentze-obrak kontserbazioko
obratzat joko dira.
Zaharberritzeko obrak dira eraikuntza
bat konpontzeko, haren estetikari, balio
historikoari eta funtzionalitateari eutsiz
egiten direnak
Birgaitze-obrak ere eraikuntza bat
konpontzeko egiten dira, haren
estetikari eta balio historikoari eutsiz,
baina eraikuntzari funtzionalitate berria
emanez; funtzionalitateak higiezinaren
jatorrizko elementuekin eta balioekin
bateragarria behar du izan.
Eraispen-obrak, ordea, ondasun
higiezinen bat lurrera botatzeko edo
desegiteko dira.
107. artikulua.
Proiektuen edukia eta proiektuak
egitetik sortzen den erantzukizuna.
Obra-proiektuetan honako hauek sartu
behar dira, gutxienez:
a) Txostena; bertan, obrak zertarako
diren adierazi behar da, aurrekariak eta
obrak hasi aurreko egoera zein zen,
zein beharrizani erantzun behar zaion
eta aukeratutako konponbidearen
justifikazioa, betiere, aintzakotzat hartu
beharreko faktore guztiak zehaztuz.
b) Delako obra erabat zehazteko behar
diren osotasun-planoak eta xehetasun-
planoak, eta, hala badagokio, baita
beste plano hauek ere: lur-sailen
okupazioa nahiz zortasun-eskubideen
eta gainerako eskubide errealen
itzulketa zedarritzeko planoak, eta
obren gauzatzeak ukituko dituen
zerbitzuak zedarritzekoak.
c) Baldintza tekniko zehatzen agiria;
bertan, obrak deskribatuko dira eta
obrak nola gauzatuko diren arautuko
da, honako hauek adieraziz: lan horiek
zein eratara egingo diren, kontratistak
zer betebehar tekniko izango dituen,
nola neurtuko diren gauzatutako
unitateak eta nola kontrolatuko den
erabilitako materialen kalitatea eta
obrak gauzatzeko prozesua.
d) Aurrekontua, aurrekontu partzialez
osatuta edo ez, eta, unitateko prezioak
eta, hala dagokionean, prezio xehatuak
ere adierazi beharko ditu; baita
neurketen egoera-orria eta aurrekontua
balioesteko beharrezko zehaztasunak
ere.
e) Lanak nola garatuko diren argitzeko
egitarau bat edo obrak nola egingo
diren argitzeko plan bat; bertan,
iraupena eta kostua zehaztuko dira.
f) Obraren zuinketak oinarri izango
dituen era guztietako erreferentziak.
h) Segurtasun- eta osasun-azterlana,
edo, hala badagokio, segurtasunari eta
osasunari buruzko oinarrizko azterlana,
obretako segurtasun- eta osasun-
arauetan ezarritakoaren arabera.
g) Legezko edo erregelamenduzko
arauetan ezarritako dokumentazio
guztia.
Hala ere, 350.000 pezetatik beherako
hastapen-obren, eraberritze-obren zein
konponketa handiko obren
proiektuetarako, eta aurreko artikuluan
zerrendatutako gainerako
proiektuetarako, erraztu, bildu zein
ezabatu ere egin daiteke goian
aipatutako agirietakoren bat edo beste,
lege hau garatzeko arauetan
zehaztutako moduan, baldin eta horrela
egindako agiriok nahiko badira obrak
zehaztu, balioztatu eta gauzatzeko.
Dena den, arau espezifikoetan horrela
aurreikusten denean baino ezingo da
aurkeztu gabe utzi aurreko ataleko g)
idatz-zatian aipatzen den
dokumentazioa.
Obrak egiteko erabiliko diren lurren
azterlan geotekniko bat ere sartu behar
da proiektuan, non eta ez den obraren
izaerarekin bateraezina; baita
kontratuaren objektua zein den hobeto
zehazteko behar diren aldez aurreko
txostenak eta azterlanak ere.
Proiektua, osorik, administrazioak
berak kontratatu duenean, proiektuaren
egileak (edo egileek) 286. artikulutik
288. artikulura ezarritako moduan
hartuko du bere gain erantzukizuna.
Prestazioa administrazioaren
lankidetzaz eta hark ikuskaturik
gauzatzen bada, lankidetzaren arlokoak
soilik izango dira erantzukizunak .
Proiektuak nahitaez bete beharrekoak
diren jarraibide teknikoen arabera
egingo dira.
108. artikulua.
Enpresariak proiektua aurkeztea
Proiektua egiteko lana eta obrak
gauzatzeko lana biak ezingo dira batera
kontratatu honako kasu hauetan izan
ezik eta, betiere, espedientean behar
bezala justifikatuz:
a) Arrazoi teknikoak direla-eta, enpresa
obren azterlanei lotu behar zaienean
ezinbestean.
Arrazoi horiek obraren xedearekin edo
obra gauzatzeko teknikekin lotu behar
dira nahitaez.
b) Obren tamaina edo zailtasun tekniko
bereziak direla-eta, enpresaren beraren
baliabide edo gaitasun teknikoen bidez
eman beharreko konponbideak behar
direnean.
Nolanahi ere, era horretako
kontratuaren lizitazioa egin aurretik,
administrazioak edo entitate
kontratatzaileak dagokion
aurreproiektua edo antzeko agiria idatzi
beharko du; proiektuak bete beharreko
oinarri tekniko soilak idaztea
justifikatutako arrazoiak direla-eta
interes publikorako komeni denean
baino ezingo da egin.
Kontratistak kontratazio-organoari
aurkeztuko dio proiektua, organo horrek
proiektua ikuskatu, onetsi eta haren
zuinketa egin dezan.
Jasotako proiektuan akatsak daudela
edo prezioak ezegokiak direla
antzematen bada, akatsak zuzentzeko
eskatuko dio kontratistari, 286.
artikuluan ezarritakoaren arabera;
bitartean, eta berriz ere proiektua
ikuskatu, onetsi eta zuinketa egin arte,
ezin izango da obra gauzatzen hasi.
Kontratazio-organoa eta kontratista ez
badira prezioei buruz ados jartzen,
kontratista salbuetsita geratuko da eta
ez du obrak gauzatu beharrik izango,
eta eskubide bakarra izango du
kontratazio-organoaren aurrean: hark
proiektua idazteko lanak ordaintzea.
Artikulu honetan jasotako egoerei
dagokienez, espedientea hasteko
aginduan eta dagokion kreditu-
erreserban finkatuko da egitekoa den
kontratuaren gehienezko balio
zenbatetsia.
Nolanahi ere, gastua ez da ikuskatuko,
ez da onetsiko, eta horri lotutako
konpromisorik ere ez da hartuko harik
eta, aukeratutako proposamenaren
arabera, kontratuaren zenbatekoa eta
baldintzak zeintzuk diren jakin arte;
inguruabar horiek guztiak jaso behar
dira administrazio-klausula zehatzen
agirian.
Azpiegitura hidraulikoetan edo garraio-
azpiegituretan ohiz bestelako obrak
gauzatzeko proiektua egin behar
denean, eta, oso obra garrantzitsuak
direlako edo oso konplexuak direlako,
obrak egiteko kopuru zenbatetsirik ezin
daitekeenean finkatu, aurreko
paragrafoan jasotako gehienezko
prezioak proiektuari bakarrik eragingo
dio.
Obra egin ahal izateko ezinbestekoa
izango da obra-finantzaketaren
bideragarritasuna aztertzea eta
dagokion gastu-espedientea
izapidetzea.
Obra egiteari uko egiten bazaio, edo
hiru hilabeteko epean erabakirik
hartzen ez bada, kontratistak
proiektuaren prezioa kobratzeko
eskubidea izango du, prezioa 100eko 5
gehituta konpentsazio modura, non eta
administrazio-klausula zehatzen agirian
ez den epe luzeagoa ezartzen.
109. artikulua.
Proiektuak ikuskatzea
Proiektua onartu aurretik, obra-
kontratua 300.506,05 eurokoa edo
hortik gorakoa denean, kontratazio-
organoek txostena eskatu beharko
diete proiektuak ikuskatzeko bulego eta
lantaldeei, proiektu-mota bakoitzari
aplikatu beharreko lege- edo
erregelamendu-mailako xedapen
orokorrak eta arau teknikoak
aintzakotzat hartu direla egiaztatzeko
ardura daukaten heinean.
Egin beharreko azterlan eta kalkuluetan
xedapen eta arauok modu ezegokian
aplikatzearen erantzukizuna 108,4.
artikuluan ezarritakoaren arabera
eskatuko da.
Aipatutako zenbatekotik beherako
proiektuetan, aukerakoa izango da
txostena egitea, obraren
eraginkortasunari, segurtasunari zein
estankotasunari eragiten dioten obren
kasuan izan ezik, halako kasuetan
nahitaezkoa izango baita ikuskatze-
txostena.
110. artikulua.
Proiektuaren zuinketa
kontratazio-espedientea izapidetzen
hasi aurretik, proiektuaren zuinketa
egin beharko da; obraren errealitate
geometrikoa egiaztatzeko da zuinketa,
eta obra hori arazorik gabe egiteko
beharrezko lurrak erabilgarri daudela
ziurtatzeko; zuinketa egitea
ezinbestean bete beharreko baldintza
izango da esleipen-prozedura
guztietan.
Era berean, egindako proiektuan
agertzen diren eta kontratua egiteko
oinarrizkoak diren kasu guztiak
egiaztatu behar dira.
Azpiegitura hidraulikoetan eta garraio-
eta errepide-azpiegituretan egin
beharreko obrei dagokienez, ez da bete
beharko lurrak erabilgarri izateko aldez
aurreko baldintza, nahiz eta lur-sailen
benetako okupazioa egin aurretik
okupazio-akta formalizatu beharko den.
Entitate publikoek lagatako lurrak edo
lokalak direnean, lur-sailak erabilgarri
daudela egiaztatzeko orduan, nahikoa
izango da eskumena duten organoek
ondasunok lagatzeko eta hori
onartzeko hartutako erabakiak
aurkeztea.
Zuinketa egin ondoren, proiektua
kontratazio-espedienteari gehitu
beharko zaio.
2. azpiatala.
Administrazio-klausulen agiria
prezioa osorik ordaindu beharreko
kontratu-modalitateetan
111. artikulua.
Administrazio-klausulen agirien
edukia prezioaren ordainketa osoko
obra-kontratuetan
Obra-kontratuetan ezarritakoaren
arabera administrazioak ordainketa
bakarra egin behar badu obra amaitzen
denean, eta, eraikuntza finantzatzeko,
kontratistak horretarako behar den diru-
kopurua aurreratu behar badu harik eta
amaitutako obraren jasotze-akta egiten
den arte, administrazio-klausula
zehatzen agirietan finantziazioaren
baldintza espezifikoak jaso beharko
dira, baita, hala badagokie, haren
interesen kapitalizazioa eta likidazioa
ere; eskaintzetan, eraikitze-prezioa eta
ordaindu beharreko azken prezioa
adierazi beharko dira, bereizita, horrela,
eskaintzak baloratzeko orduan,
eraikuntza-kostuak finantzatzeko eta
birfinantzatzeko baldintzak haztatu ahal
izateko.
2. ATALA.
Obra publikoen emakida-kontratua
prestatzeko jardunak
112. artikulua.
Bideragarritasun-azterlana
Obra publikoa eraikitzeko eta emakida
bidez ustiatzeko erabakia hartu
aurretik, administrazio emakida-
emailearen barruan dagokion organoak
bideragarritasun-azterlana egin dezaten
erabakiko du.
Bideragarritasun-azterlan horrek,
gutxienez, bidezko diren datuak,
analisiak, txostenak eta ikerlanak jaso
beharko ditu, honako hauei buruz:
a) Obraren xedea eta justifikazioa, baita
bere funtsezko ezaugarrien definizioa
ere.
b) Obrak bere eragin-esparruan
ekonomiari eta gizarteari dagokienez
izango duen eraginaren, erabilera-
mailaren eta emakidaren
errentagarritasunaren gaineko
aurreikuspenak.
c) Arloko, lurraldeko eta hirigintzako
plangintzari buruzko txosten eta datu
eskuragarriak baloratzea.
d) Ingurumen-inpaktuaren gaineko
azterlana, indarrean dauden legeen
arabera nahitaez egin beharrekoa
denean.
Gainerako kasuetan, ingurumenari
buruzko aukeren azterketa, eta
beharrezko zuzenketa- eta babes-
neurriak.
e) Aukeratu den konponbidearen
justifikazioa, eta, aukeren artean, bide-
sistema osatzeko azpiegiturak edo
azpiegitura linealak direnean, beren
trazaduraren ezaugarriak.
f) Obra eraiki eta ustiatzerakoan egon
daitezkeen arrisku operatiboak edo
teknologikoak.
g) Egin beharreko inbertsioaren kostua,
baita obra eraikitzeko proposatutako
finantzaketa-sistema, eta, horrez gain,
obra egitea bidezkoa delako
justifikazioa.
h) Segurtasun- eta osasun-azterlana,
edo, hala badagokio, segurtasunari eta
osasunari buruzko oinarrizko azterlana,
egiten ari diren obretako segurtasun-
eta osasun-arloan bete beharreko
gutxieneko arauetan ezarritakoaren
arabera.
Emakida esleitu duen administrazioak
jendaurreko informazio-aldian jarriko du
bideragarritasun-azterlana, hilabete
batez; beste horrenbesteko epean
luzatzeko aukera ere izango du,
azterlan horren konplexutasunaren
arabera. Horrez gainera, obra hori
dagokion hirigintza-plangintzan
agertzen ez bada, Estatuko
Administrazio Orokorreko, autonomia-
erkidegoetako administrazioetako eta
toki-erakundeetako administrazioetako
organoei igorriko die azterlana,
txostena egin dezaten. .
Aurreko paragrafoan jasotako
jendaurreko informazio-aldiaren izapide
horretan bertan, ingurumen-inpaktuaren
azterlanari dagokion izapidea ere
beteko da, ingurumen-inpaktuari
buruzko adierazpena nahitaezkoa
denean.
Ekimen pribatua ere onartuko da
emakidei buruzko bideragarritasun-
azterlanak aurkezteko orduan.
Azterlana aurkeztu ondoren, organo
eskudunari igorriko zaio, hiru hilabeteko
epean izapidetuko duen ala ez
jakinaraz diezaion herritarrari, edo
azterlana ikusteko epe luzeagoa ezar
dezan; epe hori ezin da izan, inola ere,
sei hilabetetik gorakoa.
Dagokion administrazioak edo
entitateak isilik egotea hautatzen badu,
azterlana ez dela onartu ulertuko da.
Bideragarritasun-azterlanaren ildotik,
dagokion lizitazioa eginda, azkenean
inork emakida eskuratzen badu,
azterlanaren egileak eskubidea izango
du azterlana egiten izandako gastuak
ordain diezazkioten, gastu horiei
100etik 5eko kopurua konpentsazio
modura gehituta; gastu horiek
emakidadunari ezarri ahal izango
zaizkio, administrazio-klausula
zehatzen agirian kontratu-baldintza gisa
jarrita. Ez du eskubiderik izango, ordea,
esleipendun gertatu bada edo
azterlana, haren xedea kontuan izanik,
behar bestekoa izan ez bada.
Administrazio emakida-emaileak
ezarriko du gastuak zenbatekoak diren,
azterlana aurkeztu duenak egiaztatu
dituen gastuen arabera, azterlanaren
izaera eta edukia aintzakotzat hartuta,
eta, betiere, merkatuko prezioekin bat
etorriz.
Administrazio emakida-emaileak
erabaki dezake, betiere arrazoituz,
aurreko paragrafoetan aipatutako
bideragarritasun-azterlanaren ordez
ekonomia- eta finantza-
bideragarritasunaren azterlana
aurkeztu behar dela , baldin eta uste
badu, obraren izaera edo xedea
kontuan hartuta, edo egin beharreko
inbertsioa zenbatekoa den ikusita,
nahikoa dela finantza- eta ekonomia-
bideragarritasuneko azterlana.
Kasu hauetan, gainera,
administrazioak, emakidaren lizitazioa
egin aurretik, dagokion aurreproiektua
edo proiektua egingo du, hurrengo
artikuluko 3. eta 4. paragrafoetan
ezarritako izapideak beteko direla
bermatzeko.
113. artikulua.
Obra eraikitzeko eta ustiatzeko
aurreproiektua.
Administrazio emakida-emaileak,
bideragarritasun-azterlana onartu
ondoren, obrak zein konplexutasun
duen eta bere ezaugarriak noraino
dauden zehaztuta aintzat hartuta,
erabaki dezake idatz dadila dagokion
aurreproiektua.
Aurreproiektu horretan, obraren izaera
nolakoa den, merkataritza-ustiapeneko
eremu osagarriak ere sartu ahal izango
dira.
Obra eraikitzeko eta ustiatzeko
aurreproiektuak, gutxienez, honako
agiri hauek jaso beharko ditu:
a) Txosten bat, eta, bertan, honako
hauen gaineko azalpenak: ase
beharreko beharrizanak, aurrez
finkatutako helburua betetzeko aintzat
hartu diren faktore sozial, tekniko,
ekonomiko, eta ingurumen- eta
administrazio-arlokoak, eta
proposatutako konponbidea
aukeratzeko egon diren arrazoiak.
Txosten horrekin batera, eman
beharreko datuak eta oinarrizko
kalkuluak ere aurkeztuko dira.
b) Obra definitzeko beharrezko diren
kokapen-planoak, orokorrak zein
multzo osokoak.
c) Aurrekontua, eta, bertan, honako
datu hauek: obra egiteko gastu guztiak,
egin beharreko desjabetzeen kostua
ere zehaztuta dagoela, betiere,
balioespenak eta gutxi gorabeherako
neurketak oinarritzat hartuta.
Desjabetzeak kalkulatzerakoan,
indarrean dagoen legezko balioespen-
sistema hartuko da kontuan.
d) Obrak erabiltzeko eta ustiatzeko
moduari buruzko azterlana, eta, bertan,
honako datu hauek: emakidaren
finantzaketa-modua eta tarifa-
araubidea, eta, hala badagokio, horiek
merkataritza ustiatzeko guneak
sortutako irabazietan izan dezaketen
eragina edo ekarpena ere bai .
Aurreproiektua jendaurreko informazio-
aldian jarriko da hilabeteko epean, eta,
konplexutasunaren arabera, aukera
izango da epe hori beste horrenbesteko
denboran luzatzeko, obraren
kokapenari eta ezaugarriei buruz, edo
onura publikoko adierazpenari buruz
egoki iritzitako ohar guztiak egin
daitezen; halaber, Estatuko
Administrazio Orokorreko
Administrazioko organoei, autonomia-
erkidegoetakoei eta eragina jasango
duten toki-erakundeetakoei igorriko
zaie aurreproiektua, txostena egin
dezaten.
Jendaurreko informazio-aldiaren
izapide horretan bertan, ingurumen-
inpaktuari buruzko adierazpena
nahitaezkoa den kasuetan, ingurumen-
inpaktuaren azterlanari dagokion
izapidea ere beteko da, baldin eta,
aurreko artikuluko 6. paragrafoan
jasotako kasua izateagatik, izapide hori
lehenago bete ez bada.
Administrazio emakida-emaileak
obraren aurreproiektua onetsiko du,
egindako alegazioak aintzat hartuta eta
ingurumen-inpaktuari buruzko
adierazpenak dakartzan preskripzioak
erantsita, eta berariaz onura publikotzat
jo dadin eskatuko du, jabetza nahitaez
kentzeko legean jasotako xedapenenei
begira.
Administrazio-klausula zehatzen agirian
baimena ematen bada, emakida
eskuratzeko lehiatzen diren
lizitatzaileek, ongi deritzeten aldaketak
edo hobekuntzak sartu ahal izango
dituzte aurreproiektuan, agiri horrek
ezarritako eran.
114. artikulua.
Obraren proiektua eta proiektuaren
zuinketa.
Administrazio emakida-emaileak obren
ezaugarri guztiak erabat zehazten
baditu, orduan, dagokion proiektua
idatzi, ikuskatu eta onetsiko da, eta
proiektuaren zuinketa ere egingo da,
betiere, lege honetako artikuluetan
ezarritakoarekin bat etorriz; era berean,
obra onura publikokoa dela deklaratuko
da, jabetza nahitaez kentzeko legean
jasotako xedapenenei begira.
Aurreproiekturik ez dagoenean,
administrazio emakida-emaileak,
proiektua behin betiko onetsi aurretik,
aurreproiektuei buruz aurreko artikuluko
3. eta 4. paragrafoetan ezarritako
izapideak beteko ditu.
Obraren proiektura ekar litezkeen
hobekuntzei dagokienez, aurreko
artikuluko 5. paragrafoan ezarritakoa
aplikatu beharko da.
Emakidadunak, proiektua aurkeztea
berari dagokionean edo
administrazioak aurkeztutako
proiektuan hobekuntzak egin
dituenean, proiektuko akatsetatik
etorritako kalteen erantzukizuna izango
du, emakidan zehaztutakoaren arabera.
115. artikulua.
Administrazio-klausula zehatzen
agiriak
Obra publikoen emakidarako
kontratuen administrazio-klausula
zehatzen agirietan, hemen aipatutako
hauek agertu behar dira azalduta,
gutxienez:
a) Kontratuaren objektuaren definizioa,
dagokion aurreproiektua edo proiektua
adierazita, eta, horrekin batera,
kontratu-izaera duten dokumentuak,
berariaz aipatuta.
Hala dagokionean, merkataritza-
ustiapeneko eremu osagarria ere
zehaztu behar da.
c) Jarduteko gaitasunari, eta finantza-
eta ekonomia-kaudimenari eta
kaudimen teknikoari dagozkien
betekizunak, lizitatzaileei eskatu ahal
zaizkienak.
c) Proposamenen edukia; honako
hauek jaso behar dituzte, gutxienez:
a) Gerora sozietate emakidaduna
izango den horretan sustatzaile izango
direnen zerrenda, baldin eta horrelako
sozietate bat eratzeko asmorik badago,
eta bere ezaugarri juridikoak eta
finanatza-ezaugarriak ere bai.
b) Obrak egiteko plana, eta, bertan
zehazturik, obrak noiz hasiko diren,
noiz bukatuko diren eta beren xede
horretarako erabiltzeko prest noiz
egongo diren .
c) Emakidaren iraupena.
4. Emakidaren ekonomia- eta finantza-
plana; bertan jasoko dira, berez
dagozkion inguruabarrez gain, tarifa-
sistema, inbertsio, ustiapen-kostu,
ordainketa-betebehar eta finantza-
gastu zenbatetsiak, zuzenak zein
zeharkakoak.
Aintzakotzat hartu beharko da zer
eragin duten tarifetan eta amortizazio-
aurreikuspenetan, emakidaren epean,
eta klausula-agirian ezarritako
gainerako aldagaietan obraren
erabileraren errendimenduek eta,
egonez gero, merkataritza-guneraren
ustiapenek eragindako onurek,
errendimendu eta etekin horiek
eskaintzan aurrez proposatutako
gutxieneko mailara iristen ez direnean
edo gehieneko mailatik gora
doazenean.
Dena den, merkataritza-guneak
dakartzan errendimenduak,
administrazio-klausula orokorren
agirian finkatutako gutxieneko maila
gainditzen ez badute, ez dira aintzat
hartuko, eta ez dute arestian aipatutako
osagaiak berrikusteko biderik emango.
5. Obraren finantzaketa mistoa denean,
baliabide publikoen kontura izango den
finantzaketa-portzentajea; betiere,
administrazio-klausula zehatzen agirian
ezarrita dauden portzentajeak baino
txikiagoa izan behar du.
6. Sozietate emakidadunak klausula-
agirian ezarritako kontabilitate-eredua -
aplikatu beharreko arauen arabera
ezarritakoa- hartuko duelako
konpromisoa, merkataritza-
ustiapenerako gune osagarriak
kudeatzeko zereginari dagokion
kontabilitate-eredua ere barnean dela,
nahiz eta gune horien errendimenduak
emakidaren errendimenduetan sartu
ondorio guztietarako.
7. Lizitatzaileek, klausula-agirian
finkatutako moduan eta ezarritako
mugak errespetatuta, egoki iritzitako
hobekuntza guztiak sartu ahal izango
dituzte, honako hauek hobetzeko:
obrak egitura aldetik dituen
ezaugarriak, ustiapen-araubidea,
ingurumenean eta baliabide naturaletan
ahalik eta kalterik gutxien eragiteko
neurriak edo funtsezko beste
hobekuntza batzuk, kokapena izan
ezik.
d) Emakidadunaren ordainketa-
sistema; bertan, eskaintza egiterakoan
emango diren aukerak ere sartuko dira,
eta, hala dagokionean, obrak ustiatu
bitartean kostuak berrikusteko erabiliko
diren formulak ere bai; emakidaren
xedea zein den aintzat hartuta,
dagozkien tarifetan izan dezaketen
eragina ere nahitaez zehaztu beharko
da.
e) Merkataritza-gunearen ustiaketak
dakartzan etekinetan gutxienez lortu
beharreko maila; hortik behera ezin
izango da murriztu emakidaren osagai
ekonomikorik.
f) Bermeak: zenbatekoak eta motak.
i) Sozietate emakidadunaren ezaugarri
bereziak, hala dagokionean.
h) Hala dagokionean, proiektua egiteko
epea, obrak egiteko epea, eta obrak
ustiatzeko epea; epe horiek finkoak edo
aldakorrak izan daitezke, klausula-
agirian ezarritako irizpideen arabera.
k) Alderdiek obrak egiteko eta
ustiatzeko faseetan izango dituzten
eskubideak eta betebehar espezifikoak.
l) Zigorren araubidea, eta zein kasutan
bahitu ahal izango den emakida.
n) Eskaintzak aurkezteko tokia, eguna
eta epea.
Kontratazio-organoak, klausula-
agiriaren izaera eta konplexutasuna
aintzat hartuta, epe bat jarri ahal izango
du, lizitatzaileek agiriaren edukiari
buruz egoki deritzeten argibide guztiak
eskatzeko modua izan dezaten.
Erantzunak lotesleak izango dira, eta
jendaurrean argitaratu beharko dira,
lizitazio-prozeduran berdintasuna eta
lehia bermatuta egon daitezen.
3. ATALA.
Zerbitzu Publikoak Kudeatzeko
Kontratua prestatzeko ekintzak
116. artikulua.
Zerbitzuaren araubide juridikoa
Zerbitzu publiko bat kontratatu baino
lehen, dagokion araubide juridikoa
ezarri beharko da; araubide horrek
espresuki adierazi behar du dagokion
administrazioak bere egiten duela dena
delako jarduera, administrazio-
eskumenak esleitu behar ditu,
herritarrentzako prestazioen helmena
zehaztu behar du, eta zerbitzua
emateari lotutako alderdi juridiko,
ekonomiko eta administratiboak arautu
behar ditu.
117. artikulua.
Klausula-agiriak eta obra- eta
ustiapen-aurreproiektua
Zerbitzuaren araubide juridikoa osatzen
duten arauen arabera, administrazio-
klausula zehatzen agiriek eta baldintza
teknikoen agiriek zerbitzua emateko
baldintzak ezarriko dituzte, eta, hala
badagokio, erabiltzaileek ordaindu
beharreko tarifak eta haiek berrikusteko
prozedurak, eta administrazioari
ordaindu beharreko kanon edo
partaidetza zehaztuko dituzte.
Obrak gauzatzea ere ezartzen den
kontratuetan, espedientea izapidetu
aurretik, ustiapenerako eta behar diren
obretarako aurreproiektua egin behar
da, eta administrazioak onespena
eman behar dio, betiere, obrak egiteko
baldintza teknikoak ondo zehaztuta.
Kasu horretan, lege honetan obra
publikoen emakidarako ezarritako
manuak aplikatu beharko dira.
Kontratazio-organoak, klausula-
agiriaren izaera eta konplexutasuna
aintzat hartuta, epe bat jarri ahal izango
du, lizitatzaileek klausula-agiriaren
edukiari buruz egoki deritzeten
argibideak eskatzeko modua izan
dezaten.
Erantzunak lotesleak izango dira, eta
jendaurrean argitaratu beharko dira,
lizitazio-prozesuan berdintasuna eta
lehia askea bermatuta egon daitezen.
4. ATALA.
Sektore publikoaren eta pribatuaren
arteko lankidetza-kontratuak
prestatzeko jardunak
118. artikulua.
Aldez aurreko ebaluazioa
Sektore publikoaren eta sektore
pribatuaren arteko lankidetza-
kontratuari buruzko espedientea ireki
baino lehen, administrazio
kontratatzaileak ebaluazio-agiria egin
beharko du. Agiri horretan, batetik,
adierazi beharko da ezen
administrazioak, kontratuaren
konplexutasuna dela-eta, ezin dituela
zehaztu finkatutako helburuak lortzeko
beharrezko diren baliabide teknikoak
lizitazioa egin baino lehen, ez eta
kontratua gauzatzeko mekanismo
juridikoak eta finantza-mekanismoak
ezarri ere; bestetik, kontratazio-aukeren
analisi konparatiboa egin beharko da,
kontratazio-formula hori hautatzea
gomendatzen duten arrazoi juridikoak,
ekonomikoak, administratiboak eta
finantza-arrazoiak justifikatuz,
prezioaren ordainetan lortutako balio
handiagoa dela-eta, kostu osoa dela-
eta, eraginkortasuna dela-eta edo
arriskuen banaketa dela-eta.
Goiko paragrafoan azaldutako
ebaluazioa labur egin ahal izango da,
baldin eta, administrazio kontratugileari
egotzi ezin zaizkion presazko arrazoiak
direla-eta, sektore publikoaren eta
sektore pribatuaren arteko lankidetza-
kontratua behar publikoei erantzuteko
erabiltzea komeni bada.
prestakuntza nahikoa duten adituek
osatutako kide anitzeko organo batek
egingo du.
119. artikulua.
Programa funtzionala
Kontratazio-organoak, goian aipatutako
ebaluazioaren emaitzen argitara,
programa funtzionala egingo du,
kontratistekin izandako elkarrizketen
oinarrizko elementuak bilduz, eta
programa funtzional hori kontratuaren
deskribapen-agirian jasoko da.
Bereziki, honako hauek identifikatuko
dira programa funtzionalean: erantzun
beharreko premien izaera eta neurria;
lehia-elkarrizketan onartu ahal izateko
eduki beharreko gutxieneko elementu
juridiko, tekniko edo ekonomikoak, eta
kontratua esleitzeko irizpideak.
120. artikulua.
Kontratuaren klausulak
Sektore publikoaren eta sektore
pribatuaren arteko lankidetza-
kontratuek, 26. artikuluan jasotako gaiei
buruzko klausulez gain, beste gai hauei
buruzko xedapenak ere jaso beharko
dituzte:
a) Kontratuaren objektu nagusiak. Xede
horien arabera, araubide sustantibo bat
ala bestea ezarriko zaio kontratuari,
artikulu honetako m) letran eta 289.
artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.
b) Administrazioaren eta kontratistaren
artean arriskuak banatzeko baldintzak;
banakatu eta zehaztu egin beharko da
nork hartuko dituen bere gain
prestazioen kostuak aldatzeak
eragindako arriskuak eta prestazio
horien eskuragarritasunari edo
eskaerari lotutako arriskuak.
c) Kontratistari ezarritako
errendimendu-helburuak; batez ere,
zerbitzuen prestazioen kalitateari,
obren eta horniduren kalitateari, eta
horiek guztiak administrazioaren esku
uzteko baldintzei buruzkoak.
d) Kontratistaren ordainsaria. Banakatu
egin beharko dira inbertsio-,
funtzionamendu- eta finantziazio-
kostuak kalkulatzeko oinarriak eta
irizpideak, eta, hala badagokio,
kontratistak obrak edo ekipoak ustiatuta
lor ditzakeen diru-sarrerak, baldin eta
horretarako baimena ematen bazaio
eta ustiapena administrazioaren
beharrak betetzearekin bateragarri
bada.
e) Kontratuaren gauzatze-aldian
ordainsariaren aldaketak erabakitzeko
arrazoiak eta prozedurak.
f) Ordaintzeko moduak, eta, bereziki,
zein baldintzen arabera konpentsatu
daitezkeen, epe edo epemuga
bakoitzean, administrazioak
ordaintzeke dituen diru-kopuruak, eta
zein baldintzen arabera konpentsatu
daitezkeen, epe edo epemuga
bakoitzean, kontratistak zigorren eta
zehapenen ondorioz administrazioari
ordaindu behar dizkion diru-kopuruak.
g) Administrazioak kontratuaren
gauzatzea kontrolatzeko dituen
formulak; batez ere, errendimendu-
helburuak eta azpikontratazioa zein
baldintzen arabera egiten den
kontrolatzekoak.
h) Kontratuaren obligazioak betetzen ez
badira ezar daitezkeen zigorrak eta
zehapenak.
i) Zein baldintza bete behar diren
alderdien arteko adostasunez, edo,
adostasunik ezean, administrazioaren
alde bakarreko erabaki baten bidez,
kontratuaren alderdi jakin batzuk
aldatzeko edo kontratua suntsiarazteko,
batez ere, administrazioaren beharrak,
berrikuntza teknologikoak edo
kontratistak lortutako finantzaketa-
baldintzak aldatu diren kasuetan.
j) Administrazioak kontratuaren lagapen
guztizko edo partzialaren gainean
beretzat gordetzen duen kontrola.
k) Kontratuaren objektu diren obren eta
ekipamenduen erabilera, kontratua
amaitzen denean.
l) Kontratistak bere obligazioak
betetzeko jarritako bermeak.
m) Prestazio nagusiak nolakoak diren
kontuan hartuta egoki diren baldintza
orokorren eta, hala dagokionean,
baldintza berezien aipamena; hain
zuzen, lege honek administrazioaren
prerrogatibei buruz eta kontratuak
gauzatu, aldatu edo azkentzeari buruz
ezarritako baldintzena.
II. TITULUA.
Beste kontratu batzuk prestatzea
KAPITULU BAKARRA.
Administrazio publiko ez diren botere
esleitzaileek egindako kontratuak eta
diruz lagundutako kontratuak
prestatzeko arauak
121. artikulua.
Baldintza teknikoak ezartzea eta
baldintza-agiriak prestatzea
Administrazio publiko ez diren botere
esleitzaileek egindako kontratuetan,
arau harmonizatupeko kontratuak
badira edo II. eranskineko 17.
kategoriatik 27.era bitartean sartzen
diren 206.000 eurotik gorako zerbitzu-
kontratuak badira, bai eta 17. artikuluan
aipatzen diren diruz lagundutako
kontratuetan ere, baldintza teknikoak
definitu eta ezartzeko xedez 101.
artikuluan zehaztutako arauak begiratu
beharko dira, eta, halaber, 102.
artikulutik 104.era xedatutakoa ere
aplikatuko da.
Kontratua egitea beharrezkoa bada
premia atzeraezin bati erantzuteko, edo
interes publikoko arrazoiengatik
esleipena arintzea komeni bada,
kontratazio-organoak presaz izapidetu
beharrekotzat jo dezake, kontratua
prestatzeko dokumentuetan behar
bezala arrazoituta.
;Kasu honetan, 96.2.b) artikuluan
epeak laburtzeari buruz ezarritakoa
aplikatuko da.
Goiko paragrafoan aipatutakoez
besteko kontratuetan, 50.000 eurotik
gorakoak badira, administrazio publiko
ez diren botere esleitzaileek agiri bat
prestatu beharko dute, eta, bertan,
honako hauek zehaztu beharko dituzte:
kontratuaren oinarrizko ezaugarriak,
aldaerak onartzeko araubidea,
eskaintzak jasotzeko moduak, esleipen-
irizpideak eta, hala balegokio,
lizitatzaileek edo esleipendunak jarri
beharreko bermeak; halaber, 104.
artikuluan xedatutakoa ezarriko da.
Agiri hori kontratuaren zati izango da.
III. LIBURUA.
Kontratista hautatzea eta kontratuak
esleitzea
I. TITULUA.
Kontratuak esleitzea
I. KAPITULUA.
Administrazio publikoetako
kontratuak esleitzea
I. ATALA.
Arau orokorrak
1. azpiatala.
Xedapen direktiboak
Esleitzeko prozedura
Administrazio publikoek egiten dituzten
kontratuak kapitulu honetako arauen
arabera esleituko dira.
Kontratuak esleitzeko, eskuarki,
prozedura irekia edo prozedura
mugatua erabiliko da.
154.artikulutik 159.era arteko kasuetan,
biak barne, prozedura negoziatua
baliatu ahal izango da, eta 164.
artikuluan zehaztutako kasuetan, berriz,
lehia-elkarrizketa.
Kontratu txikiak zuzenean esleitu ahal
izango dira; jarduteko gaitasuna eta
prestazioa gauzatzeko beharrezko den
lanbide-gaikuntza duen edozein
enpresari esleitu ahal izango zaizkio,
betiere, 95. artikuluan ezarritako
baldintzak betez.
Kontratu txikiak direla joko da 50.000
eurotik beherakoak, baldin eta obra-
kontratuak badira, edo 18.000 eurotik
beherakoak, baldin eta bestelako
kontratuak badira, estatu mailan
zentralizatutako obrei, zerbitzuei eta
horniketei buruz 190. artikuluan
ezarritakoaren kalterik gabe.
Proiektuen lehiaketetan, kapitulu
honetako 6. atalean araututako
prozedurari jarraituko zaio.
123. artikulua.
Berdintasun- eta gardentasun-
printzipioa
Kontratazio-organoek berdintasunez
tratatuko dituzte lizitatzaileak eta
hautagaiak, diskriminaziorik gabe, eta
gardentasun-printzipioaren arabera
jardungo dute.
124. artikulua.
Isilpekotasuna
zabaldu enpresek isilpekotzat jotako
informazioa, betiere, esleipenaren
publizitateari buruz eta hautagaiei eta
lizitatzaileei eman beharreko
informazioari buruz lege honetan
ezarritako xedapenen kalterik gabe.
Isilpekoak izango dira, batez ere,
sekretu teknikoak edo komertzialak eta
eskaintzen isilpeko alderdiak.
Kontratistak isilean gorde beharko du
klausula-agirietan edo kontratuan
isilean gorde beharrekotzat jotako
informazioa, kontratuaren gauzatzea
dela-eta eskura dezakeena.
Betebehar hori informazioaren berri
izan eta bost urtez egongo da
indarrean, non eta kontratuak edo
klausula-agiriek ez duten epe luzeagoa
ezartzen.
2. azpiatala.
Publizitatea.
125. artikulua.
Aldez aurreko iragarkia
Kontratazio-organoek aldez aurreko
informazioaren iragarkia argitara
dezakete, hurrengo hamabi
hilabeteetan esleitzekoak diren obra-,
hornidura- eta zerbitzu-kontratuei buruz
ondoko datu hauek jakinarazteko:
a) Obra-kontratuen kasuan, oinarrizko
ezaugarriak, obra-kontratuaren balio
zenbatetsia 5.150.000 euro edo
gehiagokoa bada.
b) Hornidura-kontratuen kasuan, balio
zenbatetsi osoa, «Kontratu Publikoen
Hiztegi Erkidearen» (CPV) diru-sailei
dagozkien produktu-taldeka
banakatuta, balio osoa 750.000 euro
edo gehiagokoa bada.
c) Zerbitzu-kontratuen kasuan, II.
eranskinean 1. zenbakitik 16.era
bitartean jasotako kategoria
bakoitzerako balio zenbatetsi osoa,
balio oso hori 750.000 euro edo
gehiagokoa bada.
Iragarkiak «Europar Batasunaren
aipatutako kontratazio-organoaren
kontratatzaile-profilean argitaratuko
dira.
Iragarkia kontratazio-organoaren
kontratatzaile-profilean argitaratzen
bada, aurrez, kontratazio-organoak
Europako Batzordeari eta «Estatuko
Aldizkari Ofizialari» jakinarazi beharko
die bide elektronikoak baliatuta,
informazioa emateko ezarritako
formatuaren eta modalitateen arabera.
Aldez aurreko iragarkian jakinarazpen
hori noiz igorri den adieraziko da.
Iragarkiak ahalik eta azkarren igorri
behar dira Europako Erkidegoen
Argitalpen Ofizialen Bulegora edo,
bestela, ahalik eta azkarren argitaratu
behar dira kontratazio-organoaren
kontratatzaile-profilean: obra-kontratuak
badira, kontratuok egitea aurreikusten
duen programa baimentzean, eta
gainerako kontratu motetan,
aurrekontu-ekitaldia hasi ondoren.
Aldez aurreko iragarkia 143.1 eta 151.1
artikuluetan ezarritako baldintzen
arabera egiten bada, laburtu egingo da
prozedura irekietan eta murriztuetan
proposamenak aurkezteko epea, manu
horietan ezarri bezala.
126. artikulua.
Lizitazioetarako deialdia
Administrazio publikoen kontratuak
esleitzeko prozedurak «Estatuko
Aldizkari Ofizialean» iragarri beharko
dira, 161. artikuluaren 1. eta 2.
paragrafoetan zehaztutako kasuez
bestelakoetan aplikatzen diren
prozedura negoziatuak izan ezik.
Nolanahi ere, autonomia-erkidegoen,
toki-erakundeen edo horien mendeko
zuzenbide publikoko entitateen
kontratuak badira, “Estatuko Aldizkari
Ofizialean” argitaratu beharrean,
autonomia-erkidegoetako edo
ahal izango dira iragarkiak.
Arau harmonizatupeko kontratuak
badira, lizitazioa «Europar Batasuneko
Aldizkari Ofizialean» ere iragarri
autonomia-erkidegoko edo probintziako
aldizkari ofizialetan jarritako iragarkiek
ezingo dute ordeztu «Estatuko Aldizkari
Ofizialean» argitaratu beharreko
Kontratazio-organoari komenigarri
iruditzen zaionean, arau
harmonizatupekoak ez diren obra-,
hornidura- edo zerbitzu-kontratuak
esleitzeko prozedurak «Europar
Batasuneko Aldizkari Ofizialean» ere
iragarri ahal izango dira.
Beste edozein publizitate egin aurretik,
«Europar Batasuneko Aldizkari
Ofizialera» bidali behar da iragarkia.
Beste egunkari edo aldizkari batzuetan
argitaratzen diren iragarkietan, aurreko
iragarki hura noiz bidali zen adierazi
behar da (kontratazio-organoak horren
froga nahikoa jaso beharko du
espedientean), eta iragarki horietan ez
da jasoko lehenengo iragarki hartan
sartutako aipamenez bestelako ezer.
Lizitazio-iragarkiak, halaber,
kontratazio-organoaren kontratatzaile-
profilean argitaratuko dira.
161.2 artikuluan aurreikusitako
kasuetan baliatutako prozedura
negoziatuetan, aukera izango da
publizitate hori baliatzeko «Estatuko
erkidegoko edo probintziako aldizkari
ofizialetan egin beharreko
publizitatearen ordez.
3. azpiatala.
Lizitazioa
127. artikulua.
Parte hartzeko eskabideak eta
proposamenak aurkezteko epeak
Kontratazio-organoek ezarriko dituzte
eskaintzak eta parte hartzeko
eskabideak jasotzeko epeak, kontuan
izanik horiek prestatzeko zenbat
denbora behar den, kontratuaren
zailtasunaren arabera, eta, betiere,
Lege honetan ezarritako gutxieneko
epeak errespetatuz.
128. artikulua.
Epeak laburtzea, izapidea presakoa
bada
Kontratazio-espedientea presaz
izapidetu beharrekotzat jo bada,
kapitulu honetan ezarritako epeak 96.
artikuluaren 2. paragrafoko b) idatz-
zatian aurreikusitako eran laburtuko
dira.
129. artikulua.
Interesdunen proposamenak
Interesdunen proposamenak
administrazio-klausula zehatzen agirian
ezarritakoari egokitu beharko zaizkio,
eta proposamena aurkezteak berekin
dakar enpresak baldintzarik gabe
onartzea klausula edo baldintza horien
eduki osoa, inolako salbuespenik edo
erresalburik gabe.
Proposamenak isilpekoak izango dira,
eta lizitazio publikoa egin arte isilpean
gordeko direla bermatzeko neurriak
hartu behar dira, 132. eta 166.
artikuluek enkante elektronikoan edo
lehia-elkarrizketan parte hartzen
dutenei eman beharreko informazioari
buruz ezarritakoari kalterik egin gabe.
Lizitatzaile bakoitzak proposamen
bakar bat baino ezin izango du
aurkeztu, lege honen 131. artikuluan
aldaerak edo hobekuntzak onartzeari
buruz eta enkante elektronikoan prezio
edo balio berriak aurkezteari buruz 132.
artikuluan ezarritakoari kalterik egin
gabe.
Bakarrik aurkeztutako enpresek ezin
izango dute aldi baterako enpresa-
elkarteetan beste proposamenik
izenpetu, ez eta aldi baterako elkarte
batean baino gehiagotan parte hartu
ere.
Arau horiek hautsiz gero, ez da
onartuko enpresa horiek izenpetutako
proposamen bakar bat ere.
Obra publikoen emakida-kontratuetan,
elkarrekin lotura duten enpresek
proposamen bat baino gehiago
aurkeztuz gero, egin dituzten eskaintza
guztiak esleipen-prozeduratik kanpo
geratuko dira, ondorio guztietarako.
Dena dela, enpresak eskaintzak
aurkezteko epea amaitu baino
lehenago lotu bazaizkio elkarri, edo
prozedura murriztuan hautagaitzak
aurkezteko epea amaitu baino
lehenago, lotu berri diren enpresa
horiek ados jarrita erabakitzen duten
eskaintzak egin ahal izango du aurrera.
Gainerako kontratuetan, elkarrekin
lotura duten enpresek proposamen bat
baino gehiago aurkeztuz gero, balio
anormal edo neurrigabeak dituzten
eskaintzen araubideari buruz 136.
artikuluan xedatutakoa aplikatuko da,
eta erregelamenduz ezarritako ondorio
horiek izango ditu.
Elkarrekin lotutako enpresatzat hartzen
dira Merkataritza Kodearen 42.
artikuluan aurreikusitako kasuetakoren
batean daudenak.
batean adierazi beharko da
jasanarazitako Balio Erantsiaren
Gaineko Zergaren zenbatekoa.
130. artikulua.
Aurrez bete beharreko baldintzak
betetzen direla egiaztatzeko agiriak
aurkeztea
Proposamenak prozedura irekian, eta
parte hartzeko eskabideak prozedura
murriztuan edo negoziatuan eta lehia-
elkarrizketan, honako agiri hauekin
batera aurkeztu behar dira:
a) Enpresaren nortasun juridikoa
egiaztatzen duten agiriak; eta, hala
balegokio, haren ordezkaritza
egiaztatzen dutenak .
b) Enpresaren sailkapena egiaztatzen
duten agiriak, hala balegokio, edo
enpresaren ekonomia- eta finantza-
kaudimena eta kaudimen tekniko edo
profesionala justifikatzen dutenak
Enpresa sailkapena eskuratzeko zain
baldin badago, sailkapena lortzeko
eskabidea egin duela egiaztatzen duen
agiria aurkeztu beharko du, eta
exijitutako sailkapena lortu duela
egiaztatu beharko du, Lege hau
garatzeko arauetan agirietako akatsak
eta hutsak zuzentzeko ezarritako
epearen barruan.
c) Kontratatzeko debekurik ez duela
egiaztatzen duen erantzukizunpeko
adierazpena.
Adierazpen horretan, indarrean dauden
xedapenek ezarritako zerga-
betebeharrak eta Gizarte
Segurantzarekiko betebeharrak
egunean dituela adierazi beharko du;
nolanahi ere, gerora, agiria berriz
aurkeztu beharko du esleipena jasoko
duen enpresak, esleipena behin betikoa
izango bada.
d) Atzerriko enpresek, kontratua
Espainian gauzatzekoa baldin bada,
Espainiako maila guztietako epaitegi
eta auzitegien jurisdikzioaren mende
jartzen direla jakinarazteko adierazpena
aurkeztu beharko dute, kontratutik
zuzenean nahiz zeharka sortutako
gorabehera guztietarako, eta, kasua
suertatuko balitz, lizitatzaileari
legokiokeen atzerriko jurisdikzioko
foruari uko egitea.
Lege honen arabera beste dokumentu
batzuk aurkeztea ere beharrezkoa
denean, administrazio-klausula
zehatzen agirian edo deskribapen-
agirian eta lizitazio-iragarkian ere
aipatuko dira dokumentu horiek.
1. paragrafoko a) eta b) idatz-zatietan
aipatutako gorabeherak egiaztatzeko
Lizitatzaileen eta Enpresa Sailkatuen
Erregistro Ofizialeko ziurtagiria (72.
artikuluaren 2. paragrafoan
aurreikusitako agiria) aurkezten bada,
edo Europar Batasuneko sailkapen-
ziurtagiria (73. artikuluan ezarritakoaren
arabera), orduan, agiri horrez gain,
lizitatzailearen erantzukizunpeko
adierazpena erantsi beharko da,
ziurtagiri horretan jasotako datuak ez
direla aldatu adieraziz.
Esleipendun suertatuz gero, adierazpen
hori berriz egin beharko da kontratua
formalizatzeko agirian; nolanahi ere,
kontratazio-organoak, egoki irizten
badio, kontsulta egingo du
Lizitatzaileen eta Enpresa Sailkatuen
Erregistro Ofizialean.
Lizitatzaileen eta Enpresa Sailkatuen
Erregistro Ofizialeko ziurtagiria
elektronikoki eman daiteke, baldintza-
agirian edo kontratuaren iragarkian
bestelakorik ezartzen ez bada.
iragarkiak hala aurreikusten badute,
kontratazio-organoak edo
proposamenak aztertzea dagokion
organoak bere kabuz erantsi ahal dio
ziurtagiria prozedurari, zuzenean
Lizitatzaileen eta Enpresa Sailkatuen
Erregistro Ofizialean eskatuta; nolanahi
ere, lizitatzaileek aurreko paragrafoan
aipatutako erantzukizunpeko
adierazpena aurkeztu beharko dute
beti.
131. artikulua.
Aldaerak edo hobekuntzak onartzea
Esleipenean diruaz besteko irizpideak
ere kontuan izan behar direnean,
kontratazio-organoak kontuan hartu
ahal izango ditu lizitatzaileek
aurkeztutako aldaerak edo
hobekuntzak, baldin eta administrazio-
klausula zehatzen agiriak berariaz
horretarako aukera ematen badu.
Kontratuaren lizitazio-iragarkian
jakinaraziko da lizitatzaileek aldaerak
edo hobekuntzak aurkezteko aukera
dutela, eta zein elementuri buruz eta
zein baldintzatan aurkez daitezkeen
zehaztuko da.
Hornidura- edo zerbitzu-kontratuak
esleitzeko prozeduretan, aldaerak edo
hobekuntzak baimendu dituzten
kontratazio-organoek ezingo dute
horietako bakar bat ere ezetsi, arrazoi
bakarra ondorengoa baldin bada:
aldaera edo hobekuntza hori hautatuz
gero, zerbitzu-kontratua izatea
hornidura-kontratua izan beharrean,
edo hornidura-kontratua izatea
zerbitzu-kontratua izan beharrean.
132. artikulua.
Enkante elektronikoa
Kontratua esleitzeko, enkante
elektronikoa egin ahal izango da,
iterazio-prozesu moduan antolatuta.
Eskaintzen lehen balorazio osoa egin
ondoren egiten da, prezio hobeak
aurkezteko edo eskaintzen elementu
jakin batzuetan balio erlatibo berriak
aurkezteko (hartara eskaintzak osorik
hobetuz); prozesu hori eskaintzak
ebaluazio-metodo automatikoen bidez
sailkatzeko bide ematen duen gailu
elektroniko batean oinarrituko da.
Enkante elektronikoa 154 a) artikuluan
aurreikusitako kasuan egindako
prozedura irekietan, mugatuetan eta
negoziatuetan balia daiteke; betiere,
esleitu beharreko kontratuaren
zehazpenak zehatz-mehatz ezar
badaitezke eta prozeduraren xede diren
prestazioak intelektualak ez badira.
Enkante elektronikoak ezin dira
gehiegikeriaz erabili, ezin dute lehia
eragotzi, mugatu edo faltsutu, ez eta
kontratuaren objektua aldatu ere.
Enkante elektronikoa prezioari buruzko
aldaeretan edo eskaintzaren
elementuen balioen aldaeretan
oinarrituko da, betiere elementu horiek
kuantifikatu ahal badira edo zifren edo
ehunekoen bidez adierazi ahal badira,
Enkante elektronikoa baliatzea
erabakitzen duten kontratazio-organoek
lizitazio-iragarkian adierazi beharko
dute, eta baldintza-agirian honako
informazioa eman beharko dute:
a) Enkante elektronikoan aipatzen diren
balioak zein elementuri buruzkoa diren;
b) Hala badagokio, aurkez daitezkeen
balioen mugak, kontratuaren
objektuaren zehazpenetan
jasotakoaren arabera;
c) Enkante elektronikoan zein
informazio jarriko den lizitatzaileen
eskura, eta noiz;
d) Enkantea nola egingo den;
e) Lizitatzaileek zein baldintzen arabera
eskain dezaketen gehiago, eta,
zehazki, kasuan kasu, eskaintza
bakoitzerako exijituko diren gutxieneko
hobekuntzak;
f) Erabilitako gailu elektronikoa eta
konexioaren modalitate eta zehazpen
teknikoak.
Enkante elektronikoa egin baino lehen,
kontratazio-organoak eskaintzen lehen
ebaluazio osoa egingo du esleipen-
irizpideen arabera, eta, ondoren,
eskaintza onargarriak aurkeztu dituzten
lizitatzaile guztiei, denei batera, bide
elektroniko, informatiko edo
telematikoak erabilita, gonbita egingo
die prezio berriak, apalagoak, edo
eskaintza hobetzeko balio berriak
aurkez ditzaten..
Gonbidapen horretan, erabilitako gailu
elektronikoan konektatu ahal izateko
beharrezko den informazio guztia
jasoko da, eta enkante elektronikoa
zein egun eta ordutan hasiko den
zehaztuko da.
Halaber, aurkeztutako prezio berrien
edo balio berrien arabera eskaintzak
automatikoki birsailkatzeko erabiliko
den formula matematikoaren berri
emango da gonbidapenean.
Formula horrek ekonomiaren aldetik
eskaintza abantailatsuena zein den
erabakitzeko ezarritako irizpide guztien
haztapena jasoko du, lizitazio-
iragarkian edo klausula-agirian adierazi
bezala, eta, horretarako, balizko balio-
tarteak balio jakin batekin adierazi
beharko dira aldez aurretik.
Aldaerak edo hobekuntzak aurkez
baldin badaitezke, bakoitzarentzako
formula jakin bat emango da, bidezko
bada.
beharreko irizpideak hainbat direnean,
gonbidapenarekin batera, lizitatzaileak
aurkeztutako eskaintzaren
ebaluazioaren emaitza igorriko da.
Gonbidapenak igortzen direnetik
enkante elektronikoa hasi bitartean,
gutxienez, bi egun baliodun igaro behar
dira.
Enkante elektronikoa ondoz ondoko
hainbat fasetan egin daiteke.
Enkantearen fase bakoitzean,
bakoitzak unez une duen sailkapenaren
berri izateko behar duten informazioa,
gutxienez, emango zaie lizitatzailei,
etengabe eta guztiei aldi berean.
Horrez gain, gainerako lizitatzaileek
aurkeztutako prezio edo balioei buruzko
datuak eman ahal izango dira, betiere,
klausula-agirian hala jasota badago;
halaber, enkantearen fase horretan
zenbat lizitatzaile parte hartzen ari diren
adierazi ahalko da, inolaz ere beren
nortasunaren berri eman gabe.
Enkantea ixteko, ondorengo irizpide
hauetako bati edo batzuei jarraituko
zaie:
a) Egun eta ordu jakin bat ezartzea;
enkantean parte hartzeko
gonbidapenean zehaztu beharko dira.
b) Gutxieneko hobekuntzak egiteko
ezarritako baldintzak betetzen dituen
prezio berririk edo balio berririk ez
aurkeztea.
Erreferentzia hori erabiltzen bada,
enkantean parte hartzeko
gonbidapenean zehaztuko da zein epe
igaro behar den azken eskaintza
jasotzen denetik enkantea amaitutzat
eman arte.
c) Enkantean parte hartzeko
gonbidapenean ezarritako fase-kopurua
amaitzea.
Enkantea irizpide honi jarraiki amaitu
behar bada, enkatean parte hartzeko
gonbidapenean fase bakoitzean bete
beharreko egutegia adieraziko da.
Behin enkante elektronikoa amaituta,
kontratua 135. artikuluan ezarritakoaren
arabera esleituko da, emaitzak kontuan
hartuta.
133. artikulua.
Prozedurako ondorengotza
Prozedura izapidetzen den bitartean,
eta esleipena burutu baino lehenago,
lizitatzaile edo hautagai den enpresa
baten nortasun juridikoa azkendu
egiten bada enpresaren ondarea beste
batenarekin edo batzuenarekin batu
edo zatitu delako edo eskualdatu
delako, prozeduran haren ondorengo
izango dira baltzu xurgatzaileak, bat-
egitetik sortu direnak, zatiketaren
onuradun izan direnak, edo ondarea
edo dena delako jarduera-adarra
eskuratu dutenak, betiere, horretarako
gaitasuna izanik, kontratatzeko
debekurik ez duela eta kaudimena
nahiz sailkapena badituela egiaztatzen
badu, esleipen-prozeduran parte hartu
ahal izateko administrazio-klausula
zehatzen agirian eskatutako
betekizunak beteta.
4. azpiatala.
Esleipenduna hautatzea
134. artikulua.
Eskaintzak baloratzeko irizpideak
Proposamenak balioesteko eta
ekonomiaren aldetik eskaintzarik
abantailatsuena zein den zehazteko,
kontratuaren objektuari zuzenean
dagozkion irizpideak hartuko dira
kontuan; esate baterako, kalitatea,
prezioa, obra erabiltzeari edo zerbitzua
emateari dagozkion ordainsariak
berrikusteko erabiliko den formula,
prestazioa gauzatzeko edo
entregatzeko epea, erabiltzeko kostua,
ingurumen-ezaugarriak edo betekizun
sozialei erantzutearekin zerikusia
dutenak (betekizun sozial horiek bat
etorri behar ote duten kontratuaren
zehazpenetan definitutako
beharrizanekin, kontratatu behar diren
prestazioen erabiltzaile edo onuradun
izango direnen gizarte-maila bereziki
behartsuenen beharrizanekin, alegia),
errentagarritasuna, balio teknikoa,
ezaugarri estetikoak edo funtzionalak,
ordezko piezen erabilgarritasuna eta
kostua, mantentze-lanak, laguntza
teknikoa, saldu osteko zerbitzua edo
beste antzeko zerbitzu batzuk.
Esleitzeko irizpide bakar bat erabiltzen
denean, irizpide hori, nahitaez, preziorik
baxuena izango da.
Esleipenerako oinarri izan behar duten
irizpideak kontratazio-mahaiak
erabakiko ditu, eta iragarkian,
administrazio-klausula zehatzen agirian
edo deskripzio-agirian zehaztuko dira.
Esleipen-irizpideak zehazterakoan,
lehentasuna emango zaie kontratuaren
objektuaren ezaugarriei, hain zuzen,
klausula-agirietan ezarritako formulak
aplikatuta lortzen diren zifra edo
ehunekoen bidez baliozta daitezkeenei
.
Prozedura ireki edo murriztu bidez
egindako lizitazioan, formulak aplikatuta
automatikoki ebaluatzekoak diren
irizpideek haztapen txikiagoa badute
balio-judizio baten arabera
kuantifikatzekoak diren irizpideek baino,
batzorde bat eratu beharko da,
gutxienez hiru lagunek osatua; kide
horiek kontratua proposatu duen
organoaz kanpokoak izan behar dute,
eta kualifikazio egokia izan behar dute,
eta bere egitekoa izango da eskaintzak
azken irizpide horien arabera
ebaluatzea, edo ebaluazio hori
klausula-agirietan behar bezala
identifikatutako organismo tekniko
espezializatu bati agintzea.
Eskaintzak formulak aplikatuta
kuantifikatzekoak diren irizpideen
arabera ebaluatzeko, lehenbizi,
bestelako irizpideak ebaluatuko dira,
eta ebaluazio horren berri idatziz jasoko
da.
Lege hau garatzeko arauek zehaztuko
dute zein kasutan eta zein baldintzatan
egin behar den publiko aurretiazko
ebaluazio hori, bai eta, balorazio hori
bereiz egin ahal izateko, proposamenak
nola aurkeztu behar diren ere.
Irizpide bat baino gehiago baloratzea,
zehazki, ondorengo kontratu hauek
esleitzeko orduan izango da bidezkoa:
a) Aurrez zehaztu ezin izan direlako,
kontratuen proiektuak edo aurrekontuak
lizitatzaileek aurkeztu behar
dituztenean.
b) Kontratazio-organoaren ustez,
prestazioaren zehaztasunak hobetu
daitezkeenean, bai lizitatzaileek
aldaeretan proposatutako hobekuntza
teknikoen bitartez, bai prestazioa
gauzatzeko epeak laburtuz.
c) Organo, organismo edo entitate
kontratatzaileak kontratua gauzatzeko
materialak edo baliabide lagungarriak
uzten dituelako, kontratistei haiek ondo
zaintzeko berme bereziak eskatu behar
zaizkienean.
d) Teknologia bereziki aurreratua erabili
behar denean, edo kontratuok
gauzatzeko modua bereziki zaila
denean.
e) Zerbitzu publikoak kudeatzeko
kontratuetan.
f) Hornidura-kontratuetan, honako kasu
honetan izan ezik: eskuratu beharreko
produktuak, normalizatuak izateagatik,
zeharo definituta daudenean eta ezin
denean ez entrega-eperik aldatu ez
kontratuan inolako aldaketarik sartu,
eta, ondorioz, prezioa denean
esleipena erabakitzeko faktore bakarra.
g) Zerbitzu-kontratuetan, kasu honetan
izan ezik: prestazioak teknikoki zeharo
definituta daudenean eta ezin denean
ez entrega-eperik aldatu, ez eta
kontratuan inolako aldaketarik sartu
ere, eta, ondorioz, prezioa denean
esleipena erabakitzeko faktore bakarra.
h) Ingurumenean eragin nabarmena
izan dezaketen kontratuetan; kontratu
horiek esleitzerakoan ingurumen-
baldintza neurgarriak baloratuko dira:
esaterako, ingurumenean eragin
txikiagoa izatea; ura, energia eta
materialak aurreztea eta neurrian
erabiltzea; bizi-zikloak ingurumenean
duen kostua; prozedura eta ekoizpen-
metodo ekologikoak; hondakinak sortu
eta kudeatzea, edo material birziklatuak
edo berrerabiliak nahiz material
ekologikoak erabiltzea.
Irizpide bat baino gehiago kontuan
hartzen denean, irizpide horietako
bakoitzari egozten zaion haztapen
erlatiboa zehaztu beharko da, eta hori
balio-tarte behar bezain zabal baten
bidez adieraziko da.
Esleipen-prozedura hainbat fasetan
antolatzen bada, irizpide bakoitza zein
fasetan aplikatuko den adieraziko da;
halaber, lizitatzaileari hautaketa-
prozesuan aurrera egin ahal izateko
eskatuko zaion gutxieneko puntuazio-
maila zein den.
Behar bezala frogatutako arrazoiak
tarteko, hautatutako irizpideak
haztatzerik ez badago, garrantziaren
arabera zerrendatuko dira,
garrantzitsuenetik hasita.
Hautatutako irizpideak eta bakoitzaren
haztapena lizitazio-iragarkian
adieraziko dira, baldin eta iragarkia
argitaratzeko bada.
Klausula-agirietan edo kontratuan
zigorrak ezar daitezke, 196.1.
artikuluan aurreikusitakoarekin bat
etorriz, prestazioa bete ez edo behar
bezala bete ez eta esleipen-irizpideak
zehazteko kontuan hartu diren kontratu-
ezaugarriei eragiten zaien kasurako;
orobat jo daiteke ezaugarri horiek
zehatz-mehatz betetzea funtsezko
kontratu-betebehartzat, 206.h)
artikuluan adierazitako ondorioetarako.
135. artikulua.
Eskaintzak sailkatzea eta kontratua
behin-behinekoz eta behin betiko
esleitzea
Kontratazio-organoak sailkatu egingo
ditu aurkeztutako sailkapenak,
puntuazio altuena duenetik gutxien
duenera, goiko artikuluan aipatutako
irizpideen arabera; horretarako,
kontuan izan beharreko esleipen-
irizpideak hainbat direnean, egoki
iruditzen zaizkion txosten guztiak
eskatu ahal izango ditu, eta
ekonomiaren aldetik eskaintzarik
baliotsuena aurkeztu duen lizitatzaileari
esleituko dio kontratua behin-
behinekoz.
Kontuan hartu beharreko irizpide
bakarra prezioa baldin bada,
ekonomiaren aldetik eskaintzarik
abantailatsuena preziorik baxuena
duena izango da.
Ezin izango da esleitu gabe utzi lizitazio
bat, baldin eta klausula-agirian ageri
diren irizpideen arabera onargarria den
eskaintza edo proposamenen bat
baldin badago.
Ez da bidezkoa izango esleipena
ekonomiaren aldetik eskaintzarik
abantailatsuena aurkeztu duenari
esleitzea, baldin eta, hurrengo
artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz,
kontratazio-organoak, arrazoietan
oinarrituta, susmatzen badu
proposamena ezin izango dela bete,
eskaintzak anormalak edo
neurrigabeak direlako.
Behin-behineko esleipena kontratazio-
organoak erabakiko du ebazpen
arrazoitu bidez. Ebazpena hautagaiei
edo lizitatzaileei jakinaraziko zaie, eta
aldizkari ofizial batean edo kontratazio-
organoaren kontratatzailearen profilean
argitaratuko da. Haiei eman beharreko
informazioari dagokionez, 137.
artikuluan aurreikusitakoa aplikatuko
da, baina informazio hori bidaltzeko
epea bost egun baliodunekoa izango
da.
Prozedura negoziatuetan eta lehia-
elkarrizketa bidezkoetan, behin-
behineko esleipenak zehaztu eta
finkatuko ditu kontratuaren behin betiko
baldintzak.
Behin-behineko esleipena ezin izango
da behin betiko bihurtu harik eta
hamabost egun baliodun igaro arte,
behin-behineko esleipena aldizkari
ofizial batean edo kontratazio-
organoaren kontratatzailearen profilean
argitaratu eta biharamunetik kontatzen
hasita.
Lege hau garatzeko arau autonomikoek
epe luzeagoa ezar dezakete;
hilabetekoa, gehienez ere.
Epe horretan, esleipendunak zerga-
betebeharrak eta Gizarte
Segurantzarekiko betebeharrak
egunean dituela egiaztatzeko agiriak
aurkeztu beharko ditu, bai eta
kontratatzeko ahalmena duela edo
kontratua gauzatzeko erabili edo jarri
beharreko bitartekoak, 53.2 artikuluaren
arabera hitzemandakoak, benetan
dituela ziurtatzen duen beste edozein
agiri ere; horrez gain, kasuan kasu,
dagokion bermea jarri beharko du.
Dagozkion ziurtagiriak bide elektroniko,
informatiko edo telematikoak erabilita
egin ahal izango dira, klausula-agirietan
besterik ezartzen ez bada.
Behin-behineko esleipena behin betiko
bihurtuko da, atal honetako lehenengo
paragrafoan aipatutako epea amaitu
eta hurrengo hamar egun baliodunen
barruan, betiere esleipendunak goian
azaldutako agiriak aurkeztu baditu eta
behin betiko bermea eratu badu (baldin
eta bermea jartzea betebeharra bada);
nolanahi ere, aukera izango da behin-
behineko esleipena errekurtso
bereziaren bidez berrikusteko, 37.
artikuluan xedatutakoaren arabera.
Dena den, Lege hau garatzeko arau
autonomikoek paragrafo honetan
aurreikusitakoa baino epe luzeagoa
ezar dezakete; hilabetekoa, gehienez
ere.
Behin-behineko esleipendun suertatu
den lizitatzaileari, beharrezko
baldintzak betetzen ez dituela-eta, ezin
bazaio behin betiko esleipena eman ,
administrazioak, beste deialdi bat egin
baino lehen, behin-behineko beste
esleipen bat egin ahal izango du haren
atzetik geratutako lizitatzailearen edo
lizitatzaileen alde, eskaintzen
sailkapen-hurrenkerari jarraituz, betiere
horretarako aukerarik badago eta
esleipendun berriak ados dagoela
adierazten badu. Hala gertatuz gero,
hamar egun balioduneko epea emango
zaio esleipendun berriari, aurreko
ataleko bigarren paragrafoan
adierazitakoa betetzeko.
Prozedura hori bera balia daiteke arau
harmonizatupekoak ez diren kontratuen
kasuan, hasi eta gero suntsiarazitzat
jotako kontraturen bat gauzatzen
jarraitzeko bada.
136. artikulua.
Balio anormalak edo neurrigabeak
dituzten eskaintzak
Kontratua esleitzeko kontuan hartu
beharreko irizpideen artean modu
objektiboan balora daitekeen irizpide
bakarra prezioa baldin bada, eskaintzak
anormalak edo neurrigabeak diren
jotzeko, erregelamendu bidez
ezarritako parametro objektiboei
erreparatuko zaie, aurkeztu diren
baliozko eskaintza guztiak aintzat
hartuta.
Kontratua esleitzeko balorazio-irizpide
bat baino gehiago hartu behar bada
kontuan, klausula-agirietan adierazi
ahal izango da zein parametro
objektiboren arabera joko den, hala
dagokionean, proposamenak ezin
direla bete balio neurrigabeak edo
anormalak izateagatik.
Kontratua esleitzeko oinarri gisa
erabiliko den irizpide objektiboetako bat
eskainitako prezioa bada,
administrazio-klausula zehatzen agirian
zehaztu ahal izango da zein kopururen
arabera joko den, hala dagokionean,
proposamena ezin izango dela bete
eskaintzak neurrigabeak edo
anormalak izateagatik.
Proposamen bat neurrigabea edo
anormala izan daitekeelako susmoa
izanez gero, entzunaldiaren izapidea
egin beharko da, proposamena
aurkeztu duen lizitatzaileak esateko zer
duen entzuteko, eta eskaintzaren
balorazioa arrazoitu eta eskaintzaren
baldintzak zehaztu ditzan, batez ere,
honako gai hauei buruz: kontratua
gauzatzeko prozeduraren bidez zenbat
aurrezten den, prestazioa gauzatzeko
zer soluzio tekniko hautatu dituen eta
prestazioa gauzatzeko zein baldintza
bereziki aldekoak dituen berak ,
proposatutako prestazioak originalak
direnentz, prestazioa gauzatuko den
lekuan enplegua babesteari eta lan-
baldintzei buruz indarrean dauden
xedapenak betetzen ote diren, edo
Estatuaren laguntza jasotzeko aukera
izan ote duen.
Prozeduran kasuan kasuko
aholkularitza teknikoa eskatu beharko
da.
Eskaintza anormalki baxuegia bada
lizitatzaileak Estatuaren laguntza jaso
duelako, proposamena arrazoi
honengatik baino ezingo da atzera
bota: lizitatzaileak ezin egiaztatzea
laguntza hori diru-laguntza publikoen
arloan indarrean dauden Europako
Ekonomia Erkidegoko xedapenak
urratu gabe eman dela.
Arrazoi hori dela-eta eskaintza bat
atzera botatzen duen kontratazio-
organoak horren berri eman beharko
dio Europako Batzordeari, arau
harmonizatupeko kontratu bat
esleitzeko prozedura baldin bada.
Baldin eta kontratazio-organoak,
lizitatzailearen justifikazioa eta aurreko
atalean aipatutako txostenak kontuan
hartuta, uste badu eskaintza ezin dela
bete balio anormalak edo neurrigabeak
dituelako, behin-behineko esleipena
ekonomiaren aldetik abantailatsuena
den hurrengo eskaintzari ematea
erabakiko du, aurreko artikuluko 1.
paragrafoan adierazitakoaren arabera
zein hurrenkeratan kalifikatu diren
kontuan hartuta, baldin eta
administrazioaren nahierara bete
badaiteke eta ez bada anormal edo
neurrigabetzat jo.
5. azpiatala.
Prozeduraren emaitzaren berri
emateko betebeharrak
137. artikulua.
Hautagaiei eta lizitatzaileei
jakinaraztea
Kontratuaren behin betiko esleipena
arrazoitu egin beharko da beti, eta
jakinarazi egin beharko zaie hautagaiei
eta lizitatzaileei.
Hautagaiek hala eskatzen badute,
eskabidea jaso eta gehienez ere
hamabost eguneko epean, beren
hautagaitza edo proposamena
baztertzeko arrazoiak jakinaraziko
zaizkie, bai eta esleipena
esleipendunaren alde egiteko
proposamenean erabakigarriak izan
ziren ezaugarriak azaldu ere.
Kontratazio-organoak aukeratu dezake
esleipenari buruzko hainbat datu ez
jakinaraztea, baldin eta uste badu,
espedientean behar bezala arrazoituz,
informazio hori zabaltzea eragozpen
izan daitekeela arau bat aplikatzeko,
edo interes publikoaren aurkako gerta
daitekeela, edo enpresa publiko edo
pribatuen legezko merkataritza-
interesak edo beren arteko lehia leiala
kalte ditzakeela; gauza bera egin
dezake kontratua sekretua edo
erreserbatua denean eta kontratua
gauzatzeko segurtasun-neurri bereziak
aplikatu behar direnean indarreko
legeriaren arabera, halaber estatuaren
segurtasunaren funtsezko interesak
babesteko beharrezkoa denean (kasu
honetan, babes-beharra SPKLren
13.2.d artikuluan ezarritakoaren
arabera adierazi behar da).
138. artikulua.
Esleipenak argitaratzea
122.3 artikuluan adierazitakoak baino
zenbateko handiagoak dituzten
kontratuen behin betiko esleipena
kontratazio-organoaren kontratatzaile-
profilean argitaratuko da.
Esleipenaren zenbatekoa 100.000
eurokoa edo gehiagokoa bada, edo,
zerbitzu publikoak kudeatzeko
kontratuen kasuan, hastapen-gastuak
100.000 eurokoak edo gehiagokoak
badira edo kontratuon epea bost urtetik
gorakoa bada, behin betiko
esleipenaren iragarkia, gainera,
«Estatuko Aldizkari Ofizialean» edo
autonomia erkidegoetako edo
probintzietako egunkari edo aldizkari
ofizialetan argitaratu behar da,
kontratua esleitzen den egunetik
kontatzen hasi eta berrogeita zortzi
egunetik gorakoa ez den epean.
Arau harmonizatupeko kontratuak
badira, iragarkia «Europar Batasuneko
Aldizkari Ofizialean» eta «Estatuko
Aldizkari Ofizialean» argitaratu beharko
da, aurreko paragrafoan adierazitako
II. eranskineko 17. kategoriatik 27.era
bitartean sartzen diren zerbitzu-
kontratuen kasuan, zenbatekoa
206.000 eurokoa edo handiagoa
badute, kontratazio-organoak behin
betiko esleipenaren berri emango dio
Europako Batzordeari, argitaratzea
bidezko iruditzen zaion edo ez
adieraziz.
Aurreko artikuluko 2. paragrafoak
aipatzen dituen kasuetan, kontratazio-
organoak aukeratu dezake
kontratuaren esleipenari buruzko
hainbat informazio ez argitaratzea,
espedientean behar bezala arrazoituz.
139. artikulua.
Administrazioak kontratua egiteari
uko egitea eta esleitzeko prozeduran
atzera egitea
Kontratazio-organoak kontratu baterako
deialdia egin eta ondoren kontratua
egiteari uko egiten badio, edo kontratua
esleitzeko prozedura berriz hastea
erabakitzen badu, hautagaiei eta
lizitatzaileei jakinaraziko die, eta
Europako Batzordea ere erabaki horren
jakinaren gainean jarriko du, baldin eta
kontratua «Europar Batasuneko
Aldizkari Ofizialean» iragarri bada.
Kontratazio-organoak behin-behineko
esleipena eman aurretik bakarrik
erabaki dezake kontratuari uko egitea
edo prozeduran atzera egitea.
Bi kasuetan, hautagaiei eta lizitatzaileei
kalte-ordaina emango zaie gasturik
egin behar izan badute, iragarkian edo
klausula-agirian zehaztu bezala, edo
administrazioaren erantzukizuna
arautzen duten printzipio orokorren
arabera.
Administrazioak, espedientean behar
bezala justifikatutako interes publikoko
arrazoiengatik bakarrik egin diezaioke
uko kontratua egiteari.
Kasu honetan, ezingo da helburu bera
duen beste lizitaziorik bultzatu, uko
egitearen oinarri moduan aurkeztutako
arrazoiek bere horretan dirauten artean.
Prozeduran atzera egiteko, kontratua
prestatu edo esleipen-prozedura
arautzeko arauetan zuzendu ezin
daitekeen arau-hausteren bat egon
behar du, eta espedientean justifikatu
beharko da atzera egiteko arrazoia.
Atzera egiteak ez du eragotziko
berehala beste lizitazio-prozedura bat
irekitzea.
6. azpiatala.
Kontratua formalizatzea
Kontratuak formalizatzea
Administrazio publikoek egindako
kontratuak administrazio-agirian
formalizatu beharko dira, behin betiko
esleipena jakinarazi eta hurrengo
egunetik kontatzen hasita hamar egun
balioduneko epean. Agiri hori nahikoa
titulu izango da edozein erregistro
publikotan aurkezteko.
Nolanahi ere, kontratua eskritura
publiko bihurtzeko eska dezake
kontratistak, eta, orduan, bere kontura
izango dira eskritura publikoak egiteak
sortutako gastuak.
122.3 artikuluan zehaztutako kontratu
txikien kasuan, kontratuok
formalizatzeko, 95. artikuluan
xedatutakoari jarraituko zaio.
Baldin eta, kontratistari egotzi ahal
zaizkion kausengatik, kontratua ez
bada aipatutako epean formalizatu,
administrazioak erabaki dezake
kontratua suntsitzea, bai eta behin-
behineko bermea konfiskatzea ere,
baldin eta kontratistak halakorik jarri
badu; eta kontratista aurka jartzen
bada, 195.3.a) artikuluan xedatutakoa
aplikatuko da, Estatu Kontseiluak edo
autonomia-erkidego bakoitzeko organo
baliokideak esku hartzeari dagokionez.
Kontratua ez formalizatzea
administrazioari agotzi ahal zaizkion
kausengatik gertatu bada,
berandutzeak eragindako kalte-
ordainak ordainduko zaizkio
kontratistari, eta hark kontratua
suntsitzea eskatu ahal izango du, 206.
artikuluko d) idatz-zatiaren babespean.
Ezin izango da kontratua gauzatzen
hasi aldez aurretik formalizatu ez bada,
Lege honen 96. eta 97. artikuluetan
aurreikusitako kasuetan izan ezik.
2. ATALA.
141. artikulua.
Zedarritzea
Prozedura irekian, interesa duten
enpresaburu guztiek aurkez ditzakete
proposamenak, eta ezingo dira
negoziatu kontratuaren baldintzak
lizitatzaileekin.
142. artikulua.
Lizitatzaileei eman beharreko
informazioa
Baldin eta interesatuei ez bazaie,
bitarteko elektronikoen, informatikoen
edo telematikoen bidez, klausula-
agirietarako edo beste edozein agiri
osagarritarako irispiderik eman, bidali
egingo zaizkie. Sei eguneko epea
izango da horretarako, agiriok
bidaltzeko eskaria jasotzen denetik
hasita. Nolanahi ere, eskaintzak
aurkezteko epea amaitu baino lehen
aurkeztu behar da eskaria, kontratazio-
organoak, kontratuaren zer-nolakoei
eta prozedurari kasu eginez, klausulen
agirietan ezarritako aurretiaz.
Klausula-agiriei buruz eta agiri
osagarriei buruz informazio gehiago
eskatzen bada, eman egin beharko da.
Eskaintzak jasotzeko ezarritako muga-
eguna baino sei egun lehenago egin
beharko da hori, betiere kontratazio-
organoak kontratuaren zer-nolakoei eta
prozedurari kasu eginez klausula-
agirietan ezarritako aurretiaz egiten
bada eskaria.
Klausulen agiriak eta agiri edo
informazio osagarriak, garaiz eskatu
arren, ez badira ezarritako epeetan
eman, edo tokira bertara bisita egin
ostean edo klausula-agiriarekin batera
emandako agiriak tokian bertan aztertu
ostean bakarrik egin ahal badira
eskaintzak, luzatu egingo dira
eskaintzak jasotzeko epeak, interesatu
guztiek izan dezaten eskaintzak egiteko
behar den informazio guztia
ezagutzeko aukera.
143. artikulua.
Proposamenak aurkezteko epeak
Arau harmonizatupeko kontratuak
esleitzeko prozeduretan,
proposamenak aurkezteko epea ez da
izango berrogeita hamabi egun baino
laburragoa, kontratuaren iragarkia
Europako Batzordeari igortzen
zaionetik kontatzen hasita.
Epe hori bost egunez laburtu daiteke,
klausula-agirietarako eta agiri
osagarrietarako irispidea bitarteko
elektronikoen bitartez eskaintzen
denean.
Lege honetako 125. artikuluan aipatzen
den aldez aurreko iragarkia igorrita
egonez gero, proposamenak
aurkezteko epea laburtu eta hogeita
hamasei egunekoa ezarri ahal izango
da. Hori izango da arau orokorra, baina
salbuespenezko kasuetan, behar
bezala arrazoituz gero, gehiago ere
laburtu ahal izango da, eta hogeita bi
egunekoa ezarri.
Epearen laburtze hori onargarria izango
bada, aldez aurreko informazioaren
iragarkia lizitazio-iragarkia bidaltzeko
eguna baino berrogeita hamabi egun
lehenago igorri beharko da
argitaratzera, betiere lizitazio-iragarkia
bidaltzeko eguna baino hamabi hilabete
lehenagoko epearen barruan. Gainera,
aldez aurreko informazioaren iragarki
horretan, lizitaziorako behar den
informazio guztia eskaini behar da,
baldin eta emateko moduan badago.
Aurreko bi paragrafoetan adierazitako
epeak zazpi egunez laburtu ahal izango
dira, iragarkiak bitarteko elektroniko,
informatiko edo telematikoen bitartez
prestatzen eta igortzen direnean.
Epearen laburtze hori lehenbiziko
paragrafoaren azken tartekian
aurreikusitakoari (bost egun) gehitu
ahal izango zaio, hala balegokio.
Prozedura hauetan, lizitazioa aurretiaz
argitaratu beharko da Estatuko
Aldizkari Ofizialean, betiere hurrengo
paragrafoan proposamenak aurkezteko
ezarritakoa bezalako aurretiaz,
gutxienez.
Administrazio publikoen kontratu arau
harmonizatupekoez bestekoetan,
proposamenak aurkezteko epea ez da
izango hamabost egun baino txikiagoa,
kontratuaren iragarkia argitaratzen den
egunetik kontatzen hasita.
Obra-kontratuetan eta obra publikoen
emakida-kontratuetan hogeita sei
egunekoa izango da epea, gutxienez.
144. artikulua.
Proposamenak aztertzea eta
esleipena proposatzea
Proposamenak baloratzeko eskumena
duen organoak 130. artikuluan aipatzen
diren agiriak kalifikatuko ditu lehenik.
Lizitatzaileek beste gutunazal batean,
ez proposamenarenean, aurkeztu
behar dituzte agiri horiek. Gero, organo
horrek gutunazala ireki eta
proposamenak aztertuko ditu, eta
esleipen-proposamena egingo dio
kontratazio-organoari, esleipenduna
hautatzeko irizpideak haztatu ondoren.
Nolanahi ere, lege honetako 134.2
artikuluan aipatzen diren adituen
batzordeak edo erakunde tekniko
espezializatuak ere parte hartu ahal
izango dute irizpide horiek haztatzen,
artikulu horretan bertan aipatzen diren
kasuetan, eta batak edo besteak balio-
judizioa behar duten irizpideei buruz
egiten duten ebaluazioa loteslea izango
da kontratazio-organoarentzat esleipen-
proposamena egiteko.
Proposamenen gutunazala irekitzeko
epea hilabetekoa izango da gehienez
ere, eskaintzak aurkezteko epea
amaitzen den egunetik kontatzen
hasita.
Nolanahi ere, eskaintza ekonomikoaren
gutunazala jendaurrean irekiko da, non
eta ez den aurreikusten lizitazioan
bitarteko elektronikoak erabil
daitezkeela.
Proposamenak baloratzeko prezioaz
besteko irizpideak hartu behar direnean
kontuan, horretarako eskumena duen
organoak behar adina txosten tekniko
eskatu ahal izango ditu esleipen-
proposamena egin aurretik.
Halaber, eskaintzek klausula-agirian
ezarritako zehazpen teknikoak betetzen
dituztenentz egiaztatu behar denean
ere eskatu ahal izango dira txosten
horiek.
Esleipen-proposamenak ez dio inolako
eskubiderik ematen lizitatzaileari
administrazioaren aurka.
Nolanahi ere, kontratazio-organoak ez
badu kontratua proposamenaren
arabera esleitzen, arrazoitu egin
beharko du erabakia.
145. artikulua.
Esleipena
Kontratuaren esleipenduna hautatzeko
irizpide bakarra prezioa denean, behin
behineko esleipena egiteko epea,
gehienez ere, hamabost egunekoa
izango da, proposamenen gutunazalak
irekitzeko egunaren ondokotik
kontatzen hasita.
Kontratua esleitzeko kontuan hartu
behar diren irizpideak hainbat direnean,
behin-behineko esleipena egiteko
gehienezko epea bi hilabetekoa izango
da, proposamenen gutunazalak
irekitzen direnetik kontatzen hasita, non
eta administrazio-klausula zehatzen
agirian ez den beste epe bat ezarri.
Aurreko paragrafo horietan aipatutako
epeak beste hamabost egun
baliodunez luzatuko dira, baldin eta
136.3 artikuluak aipatzen dituen
izapideei jarraitzea beharrezkoa bada.
Esleipena ez bada aipatutako epe
horietan egiten, lizitatzaileek eskubidea
izango dute atzera egin eta beren
proposamena kentzeko.
3. ATALA.
Prozedura murriztua
146. artikulua.
Parte hartuko dutenen ezaugarriak
Prozedura murriztuan, kontratazio-
organoak hautatutako enpresaburuek
baino ezin izango dituzte
proposamenak aurkeztu. Nolanahi ere,
enpresaburuek eskaera egin behar
dute lehenik, eta kontratazio-organoak
haien kaudimenaren arabera hautatuko
ditu.
Prozedura honetan debekaturik dago
eskatzaileekin edo hautagaiekin
kontratuaren baldintzak negoziatzea.
147. artikulua.
Hautagaiak hautatzeko irizpideak
Kontratazio-organoak lizitazio-iragarkia
argitaratu baino lehen zehaztu behar du
64. artikulutik 68.era arteko
kaudimeneko eta gaitasun teknikoko
irizpide objektiboen arteko zeintzuen
arabera hautatuko dituen
proposamenak egiteko gonbitea egingo
zaien hautagaiak.
Prozeduran parte hartzeko gonbitea
gutxienez zenbat enpresabururi egingo
zaion zehaztuko du kontratazio-
organoak. Ezingo dira izan bost baino
gutxiago.
Egoki iritziz gero, kontratazio-organoak
gehienezko kopurua ere ezarri ahal
izango du, alegia, gehienez ere zenbat
hautagairi egingo zaion eskaintza
aurkezteko gonbitea.
Nolanahi ere, hautagai gonbidatuen
kopurua lehia egiazkoa izango dela
ziurtatzeko bestekoa izan beharko da.
Lizitazio-iragarkian adierazi beharko
dira zeintzuk diren hautagaiak
hautatzeko irizpide edo arau objektibo
eta ez-diskriminatzaileak, bai eta
eskaintzak aurkezteko gonbita egingo
zaien hautagaien gutxieneko kopurua
ere, eta, hala balegokio, gehienezkoa.
148. artikulua.
Parte hartzeko eskaerak
Arau harmonizatupeko kontratuak
esleitzeko prozeduretan, parte hartzeko
eskaerak jasotzeko epea ezin da izan
hogeita hamazazpi egun baino
laburragoa, iragarkia «Europar
Batasuneko Egunkari Ofizialera»
Obra publikoen emakida-kontratuen
kasuan, epea ezingo da izan berrogeita
hamabi egun baino laburragoa.
Epe hori zazpi egunez laburtu ahal
izango da iragarkiak bitarteko
elektroniko, informatiko eta
telematikoen bitartez igortzen direnean.
Prozedura hauetan, lizitazioa aurretiaz
argitaratu beharko da Estatuko
Aldizkari Ofizialean, betiere hurrengo
paragrafoan parte hartzeko eskaerak
aurkezteko ezarritako epea bezalako
aurretiaz, gutxienez.
Arau harmonizatupean ez dauden
kontratuen kasuan, parte hartzeko
eskaerak aurkezteko epea hamar
egunekoa izango da, gutxienez,
iragarkia argitaratzen den egunetik
kontatzen hasita.
Parte hartzeko eskaerak 130.1
artikuluan aipatzen diren agiriekin
batera bidali beharko dira.
149. artikulua.
Eskatzaileak hautatzea
Kontratazio-organoak, eskatzaileen
nortasuna eta kaudimen eta gaitasun
teknikoko baldintzak egiaztatu ondoren,
hurrengo fasera igaro behar dutenak
hautatuko ditu, eta gonbitea egingo die,
denei aldi berean eta idatziz, beren
proposamenak aurkez ditzaten, 151.
artikuluan aipatzen denaren arabera
dagokion epean.
Proposamenak aurkezteko gonbitea
egingo zaien hautagaien kopurua aldez
aurretik ezarritako gutxienekoa izango
da, gutxienez.
Hautapen-irizpideak betetzen dituzten
hautagaien kopurua gutxieneko hori
baino txikiagoa denean, irizpideak
betetzen dituzten horiekin jarraitu ahal
izango du aurrera kontratazio-
organoak, eta prozeduran parte
hartzeko eskaria egin ez duten
enpresaburuei edo baldintza horiek
betetzen ez dituzten hautagaiei ezingo
zaie parte hartzeko gonbitea egin.
150. artikulua.
Parte hartzeko gonbitearen edukia
eta gonbidatuei eman beharreko
informazioa
Gonbiteetan, argitaratutako lizitazio-
iragarkiaren aipamen bat egingo da, eta
honako hauek ere aipatuko dira:
eskaintzak hartzeko azken eguna zein
den, zein helbidetara igorri behar diren
eta zein hizkuntzatan idatzi behar diren
(baldin eta gaztelaniaz gainera beste
hizkuntzaren bat onartzen bada),
kontratua esleitzeko zein irizpide
hartuko diren kontuan, eta irizpide
bakoitzak zer pisu izango duen, edo,
hala balegokio, irizpide bakoitzaren
garrantzia, handienetik hasita
txikienera, baldin eta lizitazio-iragarkian
ez badira ageri; orobat, zein lekutan,
egunetan eta ordutan irekiko diren
proposamenen gutunazalak.
Hautagaiei egin beharreko
gonbitearekin batera, klausula-agirien
ale bat joango da, bai eta agiri
osagarrien kopia bat ere. Bestela, agiri
horiek zuzen-zuzenean bitarteko
elektroniko, informatiko eta
telematikoen bitartez eskuratzeko jarri
badira, agiri horietara iristeko behar
diren oharrak adierazi beharko dira
gonbitean, hurrengo artikuluaren
lehenbiziko idatz-zatian xedatutakoaren
arabera.
Klausula-agiriak edo agiri osagarriak
prozedura izapidetzen ari denaz
besteko organo edo erakunde baten
esku daudenean, gonbitean agiri horiek
nola eskuratu ahal izango diren
zehaztuko da, eta, hala balegokio,
eskaera egiteko azken eguna ere bai.
Orobat, ordaindu beharreko diru-
zenbatekoa eta ordainketa-
modalitateak, baldin eta ordaindu
beharrik badago.
Zerbitzu eskudunek atzerapenik gabe
bidaliko dizkiete agiri horiek
interesatuei, eskaera jaso ondoren.
Kontratazio-organoek edo zerbitzu
eskudunek, betiere eskaintzak
jasotzeko ezarritako azken eguna baino
sei egun lehenago, klausula-agiriei edo
agiri osagarriei buruz behar bezalako
aurretiaz eskatutako informazio
osagarria bidali beharko diete
hautagaiei.
Prozedura honetan berdin-berdin
aplikatu beharko da Legearen 142.3
artikuluan aurreikusitakoa.
151. artikulua.
Proposamenak
Arau harmonizatupeko kontratuei
buruzko prozeduretan, eskaintzak
jasotzeko epea ezin da izan berrogei
egun baino laburragoa, idatzizko
gonbitea igortzen denetik kontatzen
hasita.
Epe hori bost egunez laburtu daiteke,
klausula-agirietako eta agiri
osagarrietarako irispidea bitarteko
elektronikoen, informatikoen eta
telematikoen bitartez eskaintzen
denean.
Lege honetako 125. artikuluan aipatzen
den aldez aurreko iragarkia igorrita
badago, epea laburtu eta hogeita
hamasei egunekoa ezarri ahal izango
da, hori izango da arau orokorra; baina
salbuespenezko kasuetan, behar
bezala arrazoituz gero, gehiago ere
laburtu ahal izango da, eta hogeita bi
egunekoa ezarri.
Epearen laburtze hori onargarria izango
bada, aldez aurreko informazioaren
iragarkia lizitazio-iragarkia bidaltzeko
eguna baino berrogeita hamabi egun
lehenago igorri beharko da
argitaratzera, betiere lizitazio-iragarkia
bidaltzeko eguna baino hamabi hilabete
lehenagoko epearen ostean. Gainera,
aldez aurreko informazioaren iragarki
horretan, lizitaziorako behar den
informazio guztia eskaini behar da,
baldin eta emateko moduan badago.
Arau harmonizatupean ez dauden
kontratuei buruzko prozeduretan,
proposamenak aurkezteko epea ez da
izango hamabost egun baino
laburragoa, gonbidapena bidaltzen den
egunetik kontatzen hasita.
152. artikulua.
Esleipena
Kontratua esleitzerakoan, 144. eta 145.
artikuluetan ezarritakoa aplikatuko da,
agiriak aldez aurretik kalifikatzeko
beharrizanari (130. artikuluak aipatzen
du) dagokiona izan ezik.
4. ATALA.
Prozedura negoziatua
153. artikulua.
Prozedura negoziatuan, kontratazio-
organoak hautatutako lizitatzaileari
esleituko zaio kontratua. Hautaketa
arrazoitu egin beharko da, kontsulta
hainbat hautagairi egin eta kontratuaren
baldintzak haietako batekin edo
hainbatekin negoziatu ondoren.
Prozedura negoziatuaren berri
argitaratu egin beharko da aldez
aurretik, 161. artikuluan aurreikusitako
kasuetan. Gainera, kasu horietan
edozein enpresaburu interesatuk
aurkeztu ahal izango ditu eskaintzak.
Gainerako kasuetan, ez da prozedura
argitaratu beharrik izango, eta 162.1
artikuluan aurreikusitakoa betez
ziurtatuko da lehia.
1. azpiatala.
Aplikazio-kasuak
154. artikulua.
Kasu orokorrak
Administrazio publikoek egiten dituzten
kontratuak prozedura negoziatuen
bidez esleitu ahal izango dira honako
kasu hauetan, hurrengo artikuluetan
kontratu-mota bakoitzerako ezarritako
baldintzak betez:
a) Aldez aurretik aplikatutako prozedura
ireki, murriztu edo elkarrizketa
lehiakorraren bidezkoetan
proposamenak edo eskaintzak arauz
kontrakoak edo onartezinak direnean
honako arrazoi hauetakoren batengatik:
gaitasunik gabeko enpresaburuek
aurkeztutakoak izateagatik;
eskaintzetan 103. artikuluak aipatzen
dituen zergei dagozkien betebeharrak,
ingurumenaren babesari dagozkionak
eta lan-baldintzei dagozkienak ez
betetzeagatik; aldaerak edo
hobekuntzak aurkezteko baldintzak
urratzeagatik; edo zenbateko
anormalak edo neurriz kanpokoak
sartzeagatik, betiere kontratuaren
jatorrizko baldintzak funtsean aldatzen
ez badira.
b) Salbuespenezko kasuetan,
kontratuen ezaugarriak edo dakartzaten
arriskuak direla-eta, prezio osoa aldez
aurretik zehaztu ezin denean.
c) Prozedura ireki edo murriztu bat
aplikatu ondoren eskaintzarik edo
hautagairik aurkeztu ez denean, edo
eskaintzak egokiak ez direnean, betiere
kontratuaren hasierako baldintzak
funtsean aldatzen ez badira.
Arau harmonizatupeko kontratuetan,
txosten bat bidaliko zaio Europako
Erkidegoetako Batzordeari, hark
eskatuz gero.
d) Baldin eta, arrazoi tekniko edo
artistikoengatik, edo esklusiba-
eskubideak babestearekin zerikusia
duten arrazoiengatik, kontratua
enpresaburu jakin bati baino eman ezin
zaionean.
b) Baldin eta kontratazio-organoak ezin
aurreikusi dituen eta berari egotzi ezin
zaizkion gertaerek eragindako
premiazko larrialdi batek eskatzen badu
kontratua lehenbailehen betetzea, 96.
artikuluak arautzen duen presazko
tramitazioa aplikatuz lortu ezin delako.
f) Kontratua sekretua edo erreserbatua
izendatu denean, edo kontratua
gauzatzeko segurtasun-neurri bereziak
ezarri behar direnean indarrean den
legeriaren arabera, edo Estatuaren
segurtasunerako funtsezko interesak
babestu behar direnean eta halaxe
adierazi denean 13.2.d) artikuluan
aurreikusitakoaren arabera.
g) Europako Erkidegoa Eratzeko
Tratatuaren 296. artikuluaren eremuan
sartzen diren kontratuen kasuan.
155. artikulua.
Obra-kontratuak
Lege honen 154. artikuluan
aurreikusitako kasuetan ez ezik, obra-
kontratuak prozedura negoziatuaren
bidez esleitu ahal izango dira honako
kasu hauetan ere:
b) Ikerketarako, esperimentaziorako
zein hobekuntzarako ez bestetarako
egindako obrak badira, eta ez
errentagarritasuna lortzeko, ez
ikerketaren edo garapenaren kostuak
betetzeko ere.
b) Baldin eta proiektuan edo
kontratuan, edo emakida-proiektuan
edo hasierako kontratuan aipatzen ez
ziren obra osagarriak badira, aurreikusi
gabeko egoera bategatik beharrezko
bihurtu direnak obra proiektuan edo
kontratuan deskribatuta zegoen bezala
aldaketarik gabe gauzatzeko, eta obra
osagarri horren gauzatzea obra
nagusiaren kontratistaren edo obra
publikoaren emakidadunaren esku
uzten bada, jatorrizko kontratuan ezarri
ziren prezioen arabera edo, hala
balegokio, prezio kontrajarrien arabera
gauzatzeko. Betiere, teknikoki edo
ekonomikoki jatorrizko kontratutik ezin
bereizteko modukoak izan behar dute
obra horiek, edo, bereizi ahal
izatekotan, administrazioari eragozpen
handiak eraginez; edo, bereizi ahal
izateko modukoak izan arren, guztiz
beharrezkoak izan behar dute kontratua
burutuko bada. Gainera, obra
osagarrien zenbateko metatua ezin da
izan kontratuaren hasierako prezioa
baino % 50 handiagoa.
Baldintza horiek betetzen ez dituzten
gainerako obra osagarrietarako,
kontratazio independentea egin behar
da.
c) Baldin eta obra hori, azkenean,
kontratazio-organoak prozedura
irekiaren edo murriztuaren bidez
kontratista berari esleitu dizkion
antzeko beste obra batzuk berriro
egitea bada; betiere, prozedura horien
bidez esleitutako hasierako
kontratuaren helburu izan den
oinarrizko proiektu bati egokitu behar
zaizkio obra horiek, eta prozedura hori
erabiltzeko aukera hasierako
kontratuaren lizitazio-iragarkian agertu
behar da adierazita, eta, gainera, obra
berrien zenbatekoa kontratuaren
zenbateko osoa ezartzerakoan zehaztu
behar da.
Hasierako kontratua formalizatu eta
gero, hiru urteko aldian baino ezin
izango da prozedura horretara jo.
d) Beti jo ahal izango da prozedura
horretara, balio zenbatetsia milioi bat
euro baino txikiagoa bada.
156. artikulua.
Zerbitzu publikoak kudeatzeko
kontratuak
Lege honetako 154. artikuluan
aurreikusitako kasuetan ez ezik,
honako kasu hauetan ere prozedura
negoziatura jo ahal izango da zerbitzu
publikoak kudeatzeko kontratuak
esleitzeko:
a) Eskaintzen lehia sustatzeko
aukerarik ematen ez duten zerbitzu
publikoak direnean.
d) Hastapen-gastuen aurrekontua ustez
500.000 eurotik beherakoa izango
duten zerbitzuak kudeatzeko kontratuak
direnean, bost urte baino gutxiago
irauten badute.
f) Administrazio publikoen arteko
lankidetza-hitzarmen bat abiaburu dela,
emateko inoren baliabideekin laguntza
sanitarioa itundutako kontratuak
direnean; edo esparru-kontratu bat
abiaburu izanik, esparru-kontratu hori
lege honetako arauei jarraituz esleitu
denean.
Hornidura-kontratuak
Lege honen 154. artikuluan
aurreikusitako kasuetan ez ezik,
hornidura-kontratuak prozedura
negoziatuaren bidez esleitu ahal izango
dira honako kasu hauetan ere:
j) Espainiako Ondare Historikoa
osatzen duten ondasun higigarriak
eskuratzeko direnean, betiere ondasun
horiek Espainiako Historia Ondarearen
Ondasunen Kalifikazio, Balioztapen eta
Esportazio Batzordeak edo autonomia-
erkidegoetan horretarako onartutako
organismo batek balioztatzen baditu
aldez aurretik, eta ondasunok
museoetarako, artxiboetarako edo
liburutegietarako badira.
b) Produktuak ikerketarako,
saiakuntzarako, azterlanerako edo
garapenerako ez bestetarako
fabrikatzen direnean; baldintza hori ez
zaio aplikatuko produktua merkatuan
bideragarria den jakiteko edo
ikerketaren eta garapenaren kostuak
berreskuratzeko egiten den serieko
produkzioari.
e) Hasierako hornitzaileak entrega
osagarriak egiteko denean, bai ohiko
erabilerako hornigaiak edo instalazioak
hornitzen jarraitzeko, bai egon dauden
hornigaiak edo instalazioak gehitzeko,
betiere hornitzailez aldatzeak
administrazioa behartuko balu
bestelako ezaugarri teknikoak dituzten
materialak eskuratzera, neurri gabeko
bateraezintasunak nahiz zailtasun
teknikoak sortuz, bai erabilerarako bai
mantentze-lanerako.
Kontratu horien iraupena, kontratu
berriztagarriena bezala, ezin da hiru
urtetik gorakoa izan, arau orokor gisa.
d) Lehengaien merkatu antolatuetan
edo burtsetan kotizatzen duten
hornigaiak eskuratzeko direnean.
e) Merkataritza-jarduera behin betiko
utzi behar duen hornitzaile batekin edo
konkurtso bateko administratzaileekin
baldintza bereziki onuragarrien arabera
itundutako horniketa baterako direnean,
edo hitzarmen judizial bat edo izaera
bereko prozedura bat dela medio
itundutako horniketa baterako direnean.
d) Beti jo ahal izango da prozedura
honetara, balio zenbatetsia 100.000
euro baino txikiagokoa bada.
158. artikulua.
Zerbitzu-kontratuak
Lege honen 154. artikuluan
aurreikusitako kasuetan ez ezik,
zerbitzu-kontratuak prozedura
negoziatuaren bidez esleitu ahal izango
dira honako kasu hauetan ere:
a) Kontratuaren prestazioaren
ezaugarriak direla eta, batez ere
prestazio intelektualak dituztelako eta
II. Eranskineko 6. kategorian sartzen
direlako, kontratuaren baldintzak ezin
direnean ezarri prozedura irekiaren edo
murriztuaren bidez esleitzeko behar
den zehaztasunarekin.
b) Baldin eta proiektuan edo kontratuan
aipatzen ez ziren zerbitzu osagarriak
badira, aurreikusi gabeko egoera
bategatik beharrezko bihurtu direnak
zerbitzua proiektuan edo kontratuan
deskribatuta zegoen bezala aldaketarik
gabe gauzatzeko, eta zerbitzu horren
gauzatzea kontratu nagusia esleitu
zitzaion kontratistaren esku uzten bada,
kontratu horretan ezarri ziren prezioen
arabera gauzatzeko edo, hala
balegokio, prezio kontrajarrien arabera
ezartzeko. Betiere, obra horiek izan
behar dute teknikoki edo ekonomikoki
jatorrizko kontratutik ezin bereizteko
modukoak, edo bereizteko modukoak
izatekotan, administrazioari eragozpen
handiak eraginez; edo, bereizi ahal
izateko modukoak izan arren, guztiz
beharrezkoak izan behar dute kontratua
burutuko bada. Gainera, zerbitzu
osagarrien zenbateko metatua ezin da
izan kontratuaren hasierako prezioa
baino % 50 handiagoa.
Baldintza horiek betetzen ez dituzten
gainerako zerbitzu osagarrietarako,
kontratazio independente bat egin
behar da.
c) Baldin eta zerbitzu hori, azkenean,
kontratazio-organoak prozedura
irekiaren edo murriztuaren bidez
kontratista berari esleitu dizkion
antzeko beste zerbitzu batzuk berriro
egitea bada, betiere prozedura horien
bidez esleitutako hasierako
kontratuaren objektu izan den
oinarrizko proiektu bati egokitzen
bazaizkio, prozedura hori erabiltzeko
aukera hasierako kontratuaren lizitazio-
iragarkian adierazi bada eta zerbitzu
berrien zenbatekoa kontratuaren
zenbateko osoa ezartzerakoan zehaztu
bada.
Hasierako kontratua formalizatu eta
gero, hiru urteko aldian baino ezin
izango da prozedura horretara jo.
d) Dena delako kontratua lehiaketa
baten ondorioa denean eta,
aplikatzekoak diren arauen arabera,
irabazleari esleitu behar zaionean.
Hainbat irabazle izanez gero, guztiei
egin behar zaie negoziazioetan parte
hartzeko gonbitea.
d) Beti jo ahal izango da prozedura
honetara, balio zenbatetsia 100.000
euro baino txikiagoa bada.
159. artikulua.
Beste kontratu batzuk
Kontratuok arautzen dituzten arau
bereziek besterik xedatzen ez badute,
administrazio publikoen gainerako
kontratuak prozedura negoziatuaren
bidez esleitu ahal izango dira 154.
artikuluan aurreikusitako kasuetan, bai
eta beren balio zenbatetsia 100.000
euro baino txikiagoa denean ere.
2. azpiatala.
Izapidetzea
160. artikulua.
Negoziatzekoa den gaia zedarritzea
Administrazio-klausula zehatzen
agirian, halakorik dagoenean, ondo
zehaztuko da zein gai ekonomiko eta
tekniko negoziatu beharko diren
enpresekin.
161. artikulua.
Lizitazio-iragarkia eta parte hartzeko
eskabideak aurkeztea
Lege honetako 154. artikuluko a) eta b)
idatz-zatietan, 155. artikuluko a) idatz-
zatian eta 158. artikuluko a) idatz-zatian
aipatzen diren egoeretan
suertatzeagatik prozedura negoziatura
jotzen denean, kontratazio-organoak
lizitazio-iragarki bat argitaratu beharko
du, Lege honetako 126. artikuluan
aipatzen den eran.
Lehenagoko prozeduretan eskaintza
arauz kontrakoak edo onartezinak
aurkeztu izanagatik jo denean
prozedura negoziatura, ez da iragarkirik
argitaratu beharko. Betiere, aurreko
prozedura irekian edo murriztuan edo
elkarrizketa lehiakorreko prozeduran
baldintza formalen araberako
eskaintzak aurkeztu dituzten lizitatzaile
guztiak sartu behar dira negoziazioan,
beste inor ez.
Era berean, arau harmonizatuaz
besteko kontratuetan, beren
zenbatekoa 155. artikuluaren d) idatz-
zatian, 156. artikuluaren b) idatz-zatian,
157. artikuluaren f) idatz-zatian, 158.
artikuluan adierazitakoa baino txikiagoa
izateagatik, prozedura negoziatuaren
bidez esleitu ahal badira, iragarkiak
argitaratu beharko dira 126. artikuluan
aurreikusitakoaren arabera, baldin eta
obra-kontratuak badira eta balio
zenbatetsia 200.000 euro baino
handiagoa badute, edo beste kontratu
mota batzuk badira eta balioa 60.000
euro baino handiagoa badute.
Prozedura negoziatuari, lizitazio-
iragarkiak argitaratu behar direnean,
147. artikulutik 150.era arteko arauak
aplikatuko zaizkio, bi horiek barne.
Nolanahi ere, negoziatzeko gonbita
egingo zaien enpresen kopurua
mugatzea erabakitzen bada, hurrengo
artikuluaren 1. idatz-zatian aipatutakoa
hartu beharko da kontuan.
162. artikulua.
Kontratuaren baldintzak negoziatzea
Prozedura negoziatuan, beharrezkoa
izango da kontratuaren objektua
gauzatzeko gaitasuna duten gutxienez
hiru enpresari eskatzea eskaintzak,
posible izanez gero.
Kontratazio-organoek hurrenez
hurrengo hainbat aldi ezarri ahal izango
dituzte prozedura negoziaturako,
lizitazio-iragarkian edo klausula-agirian
zehaztutako esleipen-irizpideak
aplikatuz negoziatu beharreko
eskaintzen kopurua apurka-apurka
murriztearren. Hala, ahalmen hori
erabiliko den edo ez adierazi beharko
dute klausulen agirian eta lizitazio-
iragarkian.
Azken aldiraino iristen diren eskaintzen
kopurua lehia egiazkoa dela
bermatzeko bestekoa izan beharko da,
betiere behar beste eskaintza edo
hautagai egoki aurkeztu badira.
Negoziazioan zehar, lizitatzaile guztiek
tratu bera jasotzen dutela zaindu
beharko dute kontratazio-organoek.
Bereziki, ez dute informaziorik emango
diskriminazioa eraginez eta lizitatzaile
batzuei besteen gaineko abantaila
emanez.
Kontratazio-organoek lizitatzaile
bakoitzarekin negoziatuko dute
lizitatzaile bakoitzak aurkeztutako
eskaintza bakoitza, administrazio-
klausula zehatzen agirian eta lizitazio-
iragarkian adierazitako betekizunei
egokitzearren, bai eta, hala balegokio,
agiri osagarriei ere (baldin eta halakorik
bada), ekonomiaren aldetik eskaintzarik
abantailatsuena zein den zehazte
aldera.
Espedientean, egindako gonbiteen,
jasotako eskaintzen eta eskaintzak
jasotzeko edo baztertzeko arrazoien
berri jaso beharko da.
5. ATALA.
Elkarrizketa lehiakorra
163. artikulua.
Parte hartuko dutenen ezaugarriak
Elkarrizketa lehiakorrean, kontratazio-
organoak elkarrizketa egiten du aldez
aurretik eskaera egin duten hautagai
hautatuekin, bere beharrei erantzuteko
moduko konponbide bat (edo hainbat),
hautagai hautatuek eskaintza bat
aurkezteko baliagarria (edo
baliagarriak), lantze aldera.
Kontratazio-organoek sariak edo
ordainak ezarri ahal izango ditu
elkarrizketa horretan parte hartzen
dutenentzat.
164. artikulua.
Aplikazio-kasuak
Elkarrizketa lehiakorra kontratu bereziki
zailetan erabil daiteke, kontratazio-
organoak uste duenean prozedura
irekiak edo murriztuak ez duela
aukerarik ematen kontratua behar
bezala esleitzeko.
Kontratu bereziki zaila dela joko da
honako kasu honetan: kontratazio-
organoak objektiboki gaitasunik ez
duenean 101.3 artikuluaren b), c) edo
d) idatz-zatien arabera bere
beharrizanei edo xedeei erantzuteko
baliabide tekniko egokiak zeintzuk diren
zehazteko, edo proiektu baten babes
juridikoa edo finantza-babesa
zehazteko.
Sektore publikoaren eta pribatuaren
arteko lankidetza-kontratuak, lege
honetako 11. artikuluan aipatzen
direnak, prozedura honen bitartez
esleituko dira, legearen 154. a)
artikuluan aurreikusten den prozedura
negoziatu publizitateduna aplikatzeko
aukeraren kalterik gabe.
165. artikulua.
Prozedura hastea eta parte hartzeko
eskaerak
Kontratazio-organoek lizitazio-iragarki
bat emango dute argitara, eta, bertan,
beren beharrizanak eta betekizunak
zein diren jakinaraziko dute. Beharrizan
eta betekizun horiek iragarki horretan
edo deskribapen-agiri batean
zehaztuko dituzte.
Prozedura honetan, lege honetako 147.
artikulutik 149.era arteko arauak
aplikatuko dira, biak barne.
Nolanahi ere, elkarrizketan parte
hartzeko gonbitea egingo zaien
enpresen kopurua murriztea
erabakitzen bada, kopuru hori ezingo
da izan hiru baino txikiagoa.
Gonbiteetan, argitaratutako lizitazio-
iragarkiaren aipamen bat egingo da, eta
honako hauek ere aipatuko dira: zein
egunetan eta non hasiko den kontsulta-
aldia; zein hizkuntza erabiliko den edo
diren (gaztelaniaz gain besteren bat
onartzen bada); gaitasun-baldintzei
buruzko agiriak, baldin eta aurkeztu
behar badira; eta kontratua esleitzeko
irizpideen haztatze erlatiboa, edo, hala
balegokio, irizpide horien zerrenda,
garrantzirik handiena dutenetatik hasi
eta gutxien dutenetara arte, baldin eta
lizitazio-iragarkian ageri ez badira.
Gonbiteekin batera aurkeztu behar
diren agiriei dagokienez, 150.
artikuluaren 2. eta 5. paragrafoetako
xedapenak aplikatuko dira; nolanahi
ere, klausula-agiriei buruzko aipamenak
deskribapen-agiriari buruz eginak direla
ulertuko da, eta 4. paragrafoan
informazio osagarria emateko
aurreikusitako gehienezko epea,
elkarrizketa-aldia hasteko ezarritako
egunaren aurreko sei egunei buruzkoa
dela ulertuko da.
166. artikulua.
Hautagaiekiko elkarrizketa
Kontratazio-organoak elkarrizketa
egingo du hautatutako hautagaiekin,
bere beharrizanei erantzuteko bitarteko
egokiak zeintzuk diren zehaztearren.
Elkarrizketa horretan, hautatutako
hautagaiekin egin beharreko
kontratuaren alderdi guztiak
eztabaidatu ahal izango dira.
Elkarrizketan, kontratazio-organoak
berdin tratatuko ditu lizitatzaile guztiak,
eta, batez ere, ez du informaziorik
emango diskriminazioa eraginez eta
lizitatzaile batzuei besteen gaineko
abantaila emanez.
Kontratazio-organoak ezin dizkie
gainerako parte hartzaileei jakinarazi
parte hartzaile batek proposatutako
konponbideak edo hark jakinarazitako
isilpeko datuak, haren aldez aurreko
baimenik gabe.
Kontratazio-organoek hurrenez
hurrengo hainbat aldi ezarri ahal izango
dituzte prozedura honetarako, lizitazio-
iragarkian edo deskribapen-agirian
zehaztutako esleipen-irizpideak
aplikatuz negoziatu beharreko
eskaintzen kopurua apurka-apurka
murriztearren. Hala, ahalmen hori
erabiliko den edo ez adierazi beharko
dute klausula-agirian eta lizitazio-
iragarkian.
Azken aldian aztertzen diren
konponbideen kopurua lehia egiazkoa
dela bermatzeko bestekoa izan
beharko da, betiere behar beste
konponbide edo hautagai egoki
aurkeztu badira.
Kontratazio-organoak elkarrizketa
eginez jarraituko du harik eta bere
beharrizanei erantzun ahal dieten
konponbideak zehaztu ahal dituen arte,
behar izanez gero elkarren artean
alderatu ondoren.
Elkarrizketa amaitutzat eman eta parte
hartu duten guztiei hala jakinarazi
ondoren, kontratazio-organoak azken
eskaintza egiteko gonbitea egingo die.
Eskaintza hori elkarrizketetan aurkeztu
eta zehaztutako konponbidean (edo
konponbideetan) oinarrituko da.
Gonbitean, honako hauek zehaztuko
dira: azken eskaintza egiteko muga-
eguna, eskaintza zein helbidetara igorri
behar den eta zein hizkuntzatan (edo
hizkuntzetan, gaztelaniaz gain besteren
bat onartzen bada) egin ahal izango
den.
167. artikulua.
Eskaintzak aurkeztu eta aztertzea
Eskaintzetan, proiektuak gauzatzeko
behar diren eta eskatzen diren osagai
guztiak sartu behar dira.
Aurkeztutako eskaintzei buruzko
aurreikuspenak edo argibideak eskatu
ahal izango dizkie kontratazio-organoak
lizitatzaileei, bai eta eskaintzetan
egokitzeak egitea edo eskaintzei
buruzko informazio osagarriak ere,
betiere funtsezko osagaietan
aldaketarik eragiten ez bada, lehia
faltsutuz edo diskriminazioa eraginez.
Kontratazio-organoak lizitatzaileek
aurkeztutako eskaintzak baloratuko ditu
lizitazio-iragarkian edo deskribapen-
agirian ezarritako esleipen-irizpideen
arabera, eta ekonomiaren aldetik
eskaintzarik abantailatsuena hautatuko
du.
Balorazio hori egiteko hainbat irizpide
hartu behar dira kontuan nahitaez, eta
kontratua ezingo da esleitu eskainitako
prezioan bakarrik oinarrituta.
Kontratazio-organoak ekonomiaren
aldetik abantailatsuena iritzitako
lizitatzaileari eskatu ahal izango dio
argitu ditzala eskaintza horren zenbait
alderdi, edo berrets ditzala eskaintza
horretan ageri diren konpromisoak,
betiere eskaintzaren edo lizitazioaren
funtsezko osagaiak aldatzen ez badira,
lehia faltsutzen ez bada edo
diskriminaziorik eragiten ez bada.
6. ATALA
Proiektuen arteko lehiaketei aplikatu
ahal zaizkien arauak
168. artikulua.
Aplikazio-eremua
Proiektuen arteko lehiaketak dira
helburutzat planoak eta proiektuak
eskuratzea duten prozedurak, batez ere
arkitekturaren, hirigintzaren,
ingeniaritzaren eta datu-prozesatzearen
arlokoak. Proiektu eta plano horiek
eskuratzeko, lizitazioa egiten da
lehenbizi eta, ondoren, epaimahai
baten esku uzten da erabakia.
Atal honetako arauak proiektuen arteko
lehiaketa-mota hauei aplikatuko zaizkie:
a) Zerbitzu-kontratu bat esleitzeko
prozeduren barruan antolatutako
proiektu-lehiaketak.
b) Parte hartzeagatik saria edo ordaina
duten proiektu-lehiaketak.
Atal honetako arauak ez zaizkie
aplikatuko 4. artikuluan eta 13.
artikuluaren 2. idatz-zatian aurreikusten
diren kasuekin pareka daitezkeen
proiektu-lehiaketei.
Arau harmonizatupekoak izango dira
zenbatekoa dutenak 16. artikuluan
deialdia egiten duen organoaren
arabera ezarritako atalase-kopuruaren
berdina edo handiagoa dutenak.
Proiektu-lehiaketen zenbatekoa honela
kalkulatuko da: 2. paragrafoaren a)
idatz-zatiaren kasuan, zerbitzu-
kontratuaren balio zenbatetsia hartuko
da kontuan, bai eta parte-hartzeagatik
noizbehinka ematen diren sariak edo
parte hartzaileei egiten zaizkien
ordainketak ere; b) idatz-zatian
aurreikusitako kasuan, ordainketen eta
sarien zenbateko osoa, eta ondoren
158. artikuluaren e) idatz-zatiaren
arabera esleitu daitekeen zerbitzu-
kontratuaren balio zenbatetsia ere bai,
baldin eta kontratazio-organoak ez
badu lehiaketa-iragarkian esleipen hori
baztertzen.
169. artikulua.
Lehiaketaren oinarriak
Proiektu-lehiaketak antolatzeko arauak
atal honetan araututakoaren arabera
ezarriko dira, eta parte hartzeko
interesa dutenen eskura jarriko dira.
170. artikulua.
Parte hartzaileen kopurua mugatzea
erabakitzen bada, irizpide objektiboak
aplikatu beharko dira parte hartzaileak
hautatzeko, irizpide argiak eta ez
baztertzaileak. Parte hartzeko aukera
ezin da lurralde-esparru baterako
bakarrik mugatu, edo pertsona
fisikoentzat bakarrik, pertsona
juridikoak baztertuta, ez eta alderantziz
ere.
Nolanahi ere, parte hartzera
gonbidatutako hautagaien kopurua
ezartzerakoan, lehia benetakoa izan
dadin bermatzeko beharrizana hartu
beharko da kontuan.
171. artikulua.
Publizitatea.
Proiektu-lehiaketen lizitazioa 126.
artikuluan aurreikusitako eran
argitaratuko da.
Lehiaketaren emaitzak 138. artikuluan
aurreikusitako eran argitaratuko dira.
172. artikulua.
Lehiaketa ebaztea
Proiektu-lehiaketan parte hartzen duten
pertsona fisiko independenteek osatuko
dute epaimahaia.
Proiektu-lehiaketa batean parte
hartzeko kualifikazio profesional jakin
bat eskatzen denean, epaimahaia
osatzen duten kideen heren batek
gutxienez kualifikazio hori eduki
beharko du, edo beste kualifikazio
baliokide bat.
Epaimahaiak independentzia osoz
hartu behar ditu erabaki edo irizpenak,
izenik gabe aurkeztuko dizkioten
proiektuak oinarri dituela, eta lehiaketa
egiteko iragarkian adierazitako
irizpideak bakarrik kontuan hartuta.
Epaimahaiak autonomia izango du
erabakiak onartzeko edo irizpenak
emateko.
Epaimahaiak txosten batean jasoko du,
hura osatzen duten kide guztiek
sinatuta, proiektuen sailkapena.
Horretarako, proiektu bakoitzaren
merezimenduak hartuko ditu kontuan,
bai eta argibideren bat behar duten
alderdiak eta oharrak ere.
Anonimatua errespetatu egin beharko
da epaimahaiak bere irizpena eman
edo erabakia hartu arte.
Beharrezkoa izanez gero, proiektuen
edozein alderdi argitzeko asmoz
epaimahaiak aktan jaso dituen galderei
erantzuteko gonbitea egingo zaie parte-
hartzaileei. Horretarako, epaimahaiko
kideen eta parte hartzaileen arteko
elkarrizketaren akta osoa egingo da.
Epaimahaiak emandako irizpena
ezagutu ondoren eta kontuan hartuz
sailkapenaren eta aurreko artikuluak
aipatzen duen aktaren edukia,
kontratazio-organoak esleipena egingo
du. Esleipen hori, epaimahaiaren
proposamenari edo proposamenei
egokitzen ez bazaie, arrazoitu egin
beharko da.
Atal honetan aurreikusten ez den
guztian, proiektu-lehiaketa zerbitzuen
kontratazioa arautzen duten xedapenek
arautuko dute.
II. KAPITULUA.
Sektore publikoko beste kontratu
batzuk esleitzea
I. ATALA.
Administrazio publiko ez diren
botere esleitzaileek aplika ditzaketen
arauak
173. artikulua.
Zedarritze orokorra
Administrazio publiko ez diren botere
esleitzaileek atal honetako arauak
esleitzeko.
174. artikulua.
Arau harmonizatupeko kontratuak
esleitzea
Arau harmonizatupeko kontratuen
esleipena aurreko atalean ezarritako
arauek arautuko dute, honako egokitze
hauekin:
a) Ez dira aplikatuko arau hauek
guztiak: irizpide subjektiboak baloratu
behar dituzten adituen batzordearen
esku-hartzeari buruz 134.2 artikuluaren
bigarren paragrafoan ezarritakoak; 136.
artikuluaren 1. eta 2. paragrafoetan
eskaintzen izaera anormala edo neurriz
kanpokoa hautematekoak; 140.
artikuluan kontratuak formalizatzeari
buruz ezarritakoak; 144. artikuluan
proposamenak aztertzeari eta esleipen-
proposamenei buruz ezarritakoak eta
156. artikuluan zerbitzu publikoen
kudeaketarako kontratuak esleitzeko
prozedura negoziatura jo ahal den
kasuei buruz ezarritakoak.
b) Ez da beharrezkoa izango lizitazioak
eta esleipenak 126. artikuluaren 1.
paragrafoaren lehenbiziko idatz-zatiak
eta 138. artikuluaren 2. paragrafoaren
lehenbiziko idatz-zatiak aipatzen
dituzten aldizkari ofizialetan
argitaratzea, eta Europar Batasunaren
Egunkari Ofizialean iragarkia
argitaratzearekin eta dagokion
informazioa 309. artikuluak aipatzen
duen kontratazio-plataforman edo
entitate kontratatzaileari dagokion
administrazio publikoak kudeatutako
pareko sisteman ezartzearekin
publizitate-printzipioa betetzen dela
ulertuko da, nork bere borondatez
bitarteko gehigarriak erabiltzearen
kalterik gabe.
ezin badira bete ezarritako gutxieneko
epeak, 96.2 b) artikuluan epeak
murrizteari buruz ezarritakoa aplikatuko
da.
175. artikulua.
Arau harmonizatupean ez dauden
kontratuak esleitzea
Arau harmonizatupean ez dauden
kontratuak esleitzean, honako xedapen
hauek aplikatuko dira:
a) Esleipena, publizitate, lehia,
gardentasun, isilekotasun, berdintasun
eta diskriminaziorik ezaren printzipioen
pean egingo da.
b) Atal honetan aipatzen diren
erakundeetako organo eskudunek
nahitaez bete beharreko jarraibideak
onartuko dituzte beren etxe barrurako,
eta, bertan, kontratazio-prozedurak
arautuko dira, aurreko idatz-zatian
aipatzen diren printzipioen
eraginkortasuna bermatuz eta
kontratua ekonomiaren aldetik
abantailatsuena den eskaintza
aurkezten duenari esleituz.
Arautzen dituzten kontratuen esleipen-
prozeduretan parte hartzeko interesa
duten guztien eskura jarri behar dira
jarraibide hauek, eta entitatearen
kontratatzaile-profilean argitaratu behar
dira.
Estatuaren sektore publikoaren
esparruan, Estatuko abokatutzaren
aldez aurreko txostena beharko da
jarraibide hauek onartzeko.
c) 50.000 eurotik gorako zenbatekoa
duten kontratuen lizitazioari buruzko
informazioa entitatearen kontratatzaile-
profilean argitaratuz, publizitate-
printzipioaren betekizunei erantzun
zaiela joko da, kontrataziorako barne-
jarraibideek hedapenerako beste bide
batzuk, ordezkoak edo gehigarriak,
ezartzearen kalterik gabe.
2. ATALA.
Sektore publikoko beste ente,
organismo eta entitate batzuek
aplika ditzaketen arauak
176. artikulua.
Kontratuak esleitzeko araubidea
Sektore publikoko ente, erakunde eta
entitateak, botere esleitzaile ez direnak,
publizitate-, lehia-, gardentasun-,
isilekotasun-, berdintasun- eta
diskriminaziorik ezaren printzipioei
egokitu beharko zaizkie kontratuak
esleitzerakoan.
Kontratuak ekonomiaren aldetik
abantailatsuenak diren eskaintzei
esleitu beharko zaizkie.
Entitate horiek onartzen dituzten
kontratazioari buruzko barne-
jarraibideetan, artikulu honetako 1.
paragrafoan aipatzen diren printzipioen
eta 2. paragrafoan ezarritako gida-
lerroaren eraginkortasuna ziurtatzeko
behar den guztia xedatuko da.
Arautzen dituzten kontratuen esleipen-
prozeduretan parte hartzeko interesa
duten guztien eskura jarri beharko dira
jarraibide horiek, eta entitatearen
kontratatzaile-profilean argitaratu.
Estatuaren sektore publikoaren
esparruan, dagokion entitateari
aholkularitza juridikoa eman behar dion
organoak onartu aurretik egin beharko
da jarraibide horiei buruzko txostena.
3. ATALA.
Diruz lagundutako kontratuen
esleipenean aplikatu beharreko
arauak
Diruz lagundutako kontratuak
esleitzea
Lege honetako 17. artikuluan aipatzen
diren diruz lagundutako kontratuen
esleipena 174. artikuluan ezarritako
arauen pean egingo da.
II. TITULUA
Kontratazioa teknikoki
arrazionalizatzea
I. KAPITULUA
Arau orokorrak
178. artikulua.
Administrazio publikoetan kontratazioa
arrazionalizatzeko sistemak
Kontratuen esleipena arrazionalizatu
eta antolatzeko, administrazio
publikoek esparru akordioak egin ahal
izango dituzte, bai eta sistema
dinamikoak artikulatu edo zerbitzu
espezializatuetako obren, zerbitzuen
eta horniduren kontratazioa zentralizatu
ere, titulu honetan ezarritako arauen
arabera.
179. artikulua.
Sektore publikoko beste erakunde
batzuen kontratazioa
arrazionalizatzeko sistemak
Administrazio publiko ez diren sektore
publikoko entitateek beren arau eta
jarraibideetan kontratazioa
arrazionalizatzeko ezarritako sistemak,
titulu honetan arau harmonizatupeko
kontratuak esleitzeko ezarritako
xedapenei egokitu beharko zaizkie.
II. KAPITULUA.
Esparru-akordioak
180. artikulua.
Funtzionalitatea eta mugak
Sektore publikoko kontratazio-organoek
esparru-akordioak egin ditzakete
enpresaburu batekin edo hainbatekin,
aldi jakin batean esleituko dituzten
kontratuek bete beharko dituzten
baldintzak zehazte aldera, betiere
tresna horiek ez badira erabiltzen
gehiegikeriaz edo lehia eragotziz,
murriztuz edo faltsutuz.
Esparru-akordioa hainbat
enpresabururekin egiten denean,
enpresaburuen kopurua hiru izan
beharko da gutxienez, betiere
hautapen-irizpideak betetzen dituzten
interesatuen kopurua edo esleipen-
irizpideak betetzen dituzten eskaintzen
kopurua behar bestekoa bada.
Esparru-akordioak ezingo du iraun lau
urte baino gehiago, behar bezala
justifikatutako salbuespen-kasuetan
izan ezik.
181. artikulua.
Esparru-akordioa egiteko prozedura
Esparru-akordio bat egiteko, II.
Liburuan eta Liburu honetako I.
Kapituluaren I. Tituluan ezarritako
prozedura-arauei jarraituko zaie.
Esparru-akordioa egin izanaren berri
kontratazio-organoaren kontratatzaile-
profilean argitaratuko da; orobat, luzeen
jota berrogeita zortzi orduko epean,
Estatuaren Aldizkari Ofizialean
argitaratuko da, edo autonomia-
erkidegoetako aldizkari ofizialetan edo
probintzietako aldizkari ofizialetan,
dagokienetan.
Arau harmonizatupeko kontratuak
esparru-akordioa oinarritzat hartuz
esleitzeko, baldintza hau bete behar da:
kontratua egin eta berrogeita zortzi
orduko epearen barruan, kontratua egin
izanaren berri emateko iragarkia
Europar Batasunaren Egunkari
Aldizkari Ofizialean argitaratuta egon
beharko da.
Lege honetako 137.2 artikuluak
aipatzen dituen kasuetan, kontratazio-
organoak aukeratu dezake esparru-
akordioa egin izanari buruzko
informaziorik ez argitaratzea,
espedientean behar bezala arrazoituz.
182. artikulua.
Esparru-akordio batean oinarritutako
kontratuak esleitzea
Esparru-akordioa batean oinarritutako
kontratuak, esparru-akordioa egiten
parte hartu duten enpresek eta
kontratazio-organoek baino ezingo
dituzte egin.
Kontratu horietan, batez ere artikulu
honetako 3. paragrafoan aurreikusitako
kasuan, alderdiek ezingo dute
funtsezko aldaketarik sartu esparru-
akordio batean ezarritako baldintzetan.
Esparru-akordio batean oinarritutako
kontratuak artikulu honetako 3. eta 4.
paragrafoetan aurreikusitakoaren
arabera esleituko dira.
Esparru-akordioa enpresaburu bakar
batekin egin denean, akordio horretan
ezarritako baldintzen arabera esleituko
dira akordio horretan oinarritutako
kontratuak.
Kontratazio-organoek idatziz egin ahal
izango diote kontsulta enpresaburuari.
Beharrezkoa bada, eskaintza osatzeko
eskatu ahal izango diote.
Esparru-akordioa hainbat
enpresabururekin egin denean,
esparru-akordio horretan oinarritutako
kontratuen esleipena bertan ezarritako
baldintzen arabera egingo da, alderdiei
beste lizitazio baterako deialdia egin
beharrik gabe.
Esparru-akordioan ez badira baldintza
guztiak ezarri, kontratuak esleitzeko
beste lizitazio baterako deialdia egingo
zaie alderdiei; lizitazio horretan,
lehengo baldintza berak hartuko dira
oinarritzat, eta zehatzago idatziko dira
beharrezkoa balitz, baita esparru-
akordioaren espezifikazioak xede
dituzten beste batzuk ere, honako
prozedura honi jarraituz:
a) Esleitu beharreko kontratu
bakoitzeko, idatziz egingo zaie
kontsulta kontratuaren objektua
gauzatzeko gauza diren enpresa
guztiei. Nolanahi ere, esleitu beharreko
kontratuak, beren xedeagatik eta
zenbatekoagatik, ez direnean
prozedura harmonizatuaren pekoak,
kontratazio-organoak erabaki dezake,
espedientean behar bezala arrazoituz,
kontsulta hori ez egitea akordio-
esparruan parte hartzen duten enpresa
guztiei, betiere enpresa horietako hiruri
egiten badie kontsulta, gutxienez.
b) Behar besteko epea emango da
kontratu berezi bakoitzari buruzko
eskaintzak aurkezteko, eta,
horretarako, honelako faktoreak
hartuko dira kontuan: kontratuaren
objektuaren zailtasuna eta eskaintzak
igortzeko behar den denbora.
c) Eskaintzak idatziz aurkeztuko dira,
eta haien edukia isilean gorde beharko
da gutunazalak irekitzeko unea iritsi
arte.
d) Aurreko idatz-zatietan
adierazitakoaren ordezko aukera gisa,
kontratazio-organoak enkante
elektronikoa egin ahal izango du
kontratua 132. artikuluan ezarritakoaren
arabera esleitzeko.
e) Kontratua eskaintzarik onena
aurkeztu duen lizitatzaileari esleituko
zaio, betiere esparru-akordioan
ezarritako irizpideen arabera baloratuta.
f) Egoki irizten badio, kontratazio-
organoak erabaki dezake esleipena
138. artikuluan aurreikusitakoaren
arabera argitaratzea.
Kontratazio-sistema dinamikoak
183. artikulua.
Funtzionalitatea eta mugak
Sektore publikoko kontratazio-organoek
kontratazio-sistema dinamikoak
ezarriko dituzte ohiko erabilerako
hornidurak, lanak eta zerbitzuak
kontratatzeko, baldin eta horiek
merkatuan izan ohi dituzten
ezaugarriek beren beharrizanak
asetzen badituzte, eta sistema hau
erabiltzean ez bada inolaz ere lehia
oztopatu, mugatu edo desitxuratzen.
Kontratazio-sistema dinamikoak ezingo
du iraun lau urte baino gehiago, behar
bezala justifikatutako salbuespen-
kasuetan izan ezik.
184. artikulua.
Ezarpena
Kontratazio-sistema dinamikoa
prozedura irekiaren arauei jarraituz
bideratuko da fase guztietan, harik eta
dagozkion kontratuak esleitu arte.
Kontratu horiek 186. artikuluan
adierazitako moduan esleituko dira.
Hautaketa-irizpideak betetzen dituzten
lizitatzaile guztiak onartuko dira
sisteman, klausula-agirietan
adierazitakoa betetzen duen seinale
gisako eskaintza aurkeztu badute.
Kontratazio-sistema dinamikoa
ezartzeko honako arau hauek bete
beharko dira:
a) Kontratazio-organoak lizitazio-
iragarki bat argitaratu beharko du, 126.
artikuluan ezarritako eran, eta bertan
berariaz azaldu beharko du kontratazio-
sistema dinamikoa eratu nahi duela.
b) Klausula-agirietan, sistema horren
bidez egin ahal izango diren kontratu
motak zehaztuko dira, egoki diren
gainontzeko alderdiez gain. Era berean,
sistema horretan sartu ahal izateko
behar den informazio guztia adieraziko
da eta, batez ere, erabilitako ekipo
elektronikoari buruzkoa eta
konexioaren zehaztasun teknikoei eta
konponketei buruzkoa.
c) Iragarkia argitaratzen denetik
sistema amaitu arte, sarbide zuzena
eta osoa eskainiko da klausula-
agirietara eta agiri osagarrietara,
murrizketarik gabekoa, baliabide
elektroniko, informatiko eta
telematikoen bidez.
Aurreko a) idatz-zatian aipatutako
iragarkian, agiri horiek Interneteko zein
helbidetan kontsultatu ahal izango diren
adieraziko da.
Sistema honen barruan, sistemaren
garapena bera eta kontratuen
esleipena baliabide elektroniko,
informatiko eta telematikoen bidez
baizik ez da egingo.
Enpresentzat doakoa izango da
sistema honetan parte hartzea, eta ezin
izango zaie inolako gasturik kargatu.
185. artikulua.
Enpresak sisteman sartzea
Sistema indarrean dagoen bitartean,
interesa duten enpresaburu guztiek
eskaintza seinalagarri bat aurkeztu ahal
izango dute sistema horretan sartzeko.
Eskaintza horien ebaluazioa, aurkezten
direnetik hamabost eguneko epean
egin beharko da, gehienez ere.
Kontratazio-organoak luzatu egin
dezake epe hori, baldin eta, bien
bitartean, ez badu beste lizitaziorik
deitzen.
Kontratazio-organoak jakinarazi egin
beharko dio lizitatzaileari onartua izan
dela kontratazio-sistema dinamikoan,
edo bere eskaintza seinalagarria ezetsi
egin dutela. Klausula-agirian
ezarritakoa bete ezik bakarrik ezetsi
ahal izango da eskaintza
seilanalagarria, gehienez ere bi
eguneko epean, ebaluatzen denetik.
Eskaintza seinalagarriak edozein
momentutan hobetu ahal izango dira,
betiere klausula-agiriarekin bat etortzen
jarraitzen badute.
186. artikulua.
Kontratuen esleipena kontratazio-
sistema dinamikoaren barruan
Kontratazio-sistema dinamikoaren
barruan esleitu nahi den kontratu
espezifiko bakoitzerako lizitazioa egin
beharko da.
Esleitu beharreko kontratuetan,
zenbatekoa dela-eta arau
harmonizatupean badaude, kontratazio-
organoek, lizitazioa egin aurretik,
iragarki laburtu bat argitaratuko dute
126. artikuluan zehaztutako aldizkari
edota egunkarietan, interesa duen
edozein enpresabururi eskaintza
aurkez dezan gonbidatuz. Eskaintza
hori aurkezteko hamabost egun izango
ditu, gutxienez, iragarkia Europar
Batasunera bidaltzen denetik
zenbatzen hasita.
Epe barruan aurkeztutako eskaintzen
ebaluazioa bukatu arte ezin izango da
beste lizitazio baterako deialdirik egin.
Sisteman onartutako enpresaburu
guztiei gonbidapena egingo zaie
lizitazio gai den kontratu espezifikorako
eskaintza bat aurkez dezaten.
Horretarako, behar besteko epea
emango zaie, eta, epe hori finkatzeko,
kontuan izango da eskaintza
prestatzeko zenbat denbora, -betiere
zentzuzko epe bat- behar litekeen,
kontratuaren konplexutasuna aintzat
hartuta.
Era berean, kontratazio-organoak
enkante elektronikoa egin ahal izango
du, 132. artikuluan ezarritakoarekin bat
etorriz.
Kontratua eskaintzarik onena aurkeztu
duen lizitatzaileari esleituko zaio,
184.2.a) artikuluan adierazitako
lizitazio-iragarkian adierazitako
irizpideen arabera baloratuta.
Irizpide horiek goiko paragrafoan
aipatutako gonbidapenean zehaztu
beharko dira.
Prozeduraren emaitza, kontratu
bakoitza esleitu eta hurrengo berrogeita
zortzi egunen barruan iragarri beharko
da, 138. artikuluko 1. paragrafoan
ezarritako eran. Aplikagarria izango da,
halaber, artikulu horren 4. paragrafoan
ezarritakoa. Dena den, iragarpen horiek
pilatu eta denak batera hiru hilerik
behin egiteko aukera ere izango da.
Kasu horretan, berrogeita zortzi
eguneko epea hiruhilekoa bukatzen
denetik zenbatuko da.
IV. KAPITULUA
Kontratazio-zentralak
1. ATALA
Arau orokorrak
187. artikulua.
Funtzionaltasuna eta jarduteko
printzipioak
Sektore publikoko entitateek
zentralizatu egin dezakete obra,
zerbitzu eta horniduren kontratazioa,
eta zerbitzu espezializatuei esleitu.
Kontratazio-zentralek beste kontratazio-
organo batzuentzako hornidurak eta
zerbitzuak eskuratu ahal izango dituzte,
edo kontratuak esleitu edo esparru-
akordioak egin, kontratazio-organo
horientzako obrak, hornidurak edo
zerbitzuak egiteko.
Kontratazio-zentralek, kontratuak
esleitzeko eta esparru-akordioak
egiteko, lege honen xedapenak eta
lege hau garatzeko arauak bete
beharko dituzte.
188. artikulua.
Autonomia-erkidegoek eta toki-
erakundeek kontratazio-zentralak
sortzea
Autonomia-erkidegoek, kontratazio-
zentralak sortzeko eta kontratu-motak
eta kontratuen subjektuak zehazteko,
beren eskumenak erabiliz lege hau
garatzeko emandako arauek
xedatutakoa bete beharko dute.
Toki-administrazioaren esparruan,
probintzietako diputazioek kontratazio-
zentralak sortu ahal izango dituzte,
osoko bilkuraren erabaki bidez.
189. artikulua.
Kanpoko kontratazio-sistema
zentralizatuei atxikitzea
Autonomia-erkidegoak eta toki-
erakundeak, bai eta horien menpeko
organismo autonomoak eta ente
publikoak ere, 190. artikuluan
araututako Estatuko kontratazio-
sistema zentralizatuei atxiki ahal izango
zaizkie, bertan adierazitako hornidura,
zerbitzu eta obra guztietarako edo
horien kategoria batzuetarako bakarrik.
Atxiki ahal izateko, dagokion akordioa
egin beharko da Estatuko Ondarearen
Zuzendaritza Nagusiarekin .
Era berean, autonomia-erkidegoak eta
toki-erakundeak, dagokien akordioen
bitartez, beste autonomia-erkidego edo
toki-erakunde batzuetako eskuratze-
sistema zentralizatuei atxiki ahal izango
zaizkie.
Sozietateak eta fundazioak eta sektore
publikoko gainontzeko ente, organismo
eta entitateak administrazio publikoek
ezarritako kontratazio-sistema publikoei
atxiki ahal izango zaizkio, aurreko
paragrafoetan ezarritakoaren arabera.
2. ATALA
Kontratazio zentralizatua Estatuko
eremuan
190. artikulua.
Araubide orokorra
Ekonomia eta Ogasun Ministroak
kontratazio zentralizatuaren bidez
egitekotzat jo ditzake Estatuaren
Administrazio Orokorraren, bere
organismo autonomoen, Gizarte
Segurantzako kudeaketa-entitate eta
zerbitzu erkideen eta Estatuko
gainerako entitate publikoen esparruan
era bateko eta besteko organo eta
organismoek arruntean eta ezaugarri
funtsean homogeneoekin kontratatu
behar dituzten hornidura, obra eta
zerbitzuak .
Hornidura, obra edo zerbitzu horiek
Estatuko Ondarearen Zuzendaritza
Nagusiaren bitartez kontratatu beharko
dira, zuzendaritza horrek jardungo baitu
kontratazio-zentral gisa 1. paragrafoan
zehaztutako eremuan. Kontratuen
finantzaketa organismo eskatzailearen
kontura izango da.
Estatuko Ondarearen Zuzendaritza
Nagusiak ondoko prozeduren bidez
egin ahal izango du obra, hornidura edo
zerbitzuen kontratazio zentralizatua:
a) Dagokion kontratua eginez. Kontratu
hori Liburu honen I. Tituluaren I.
Kapituluan jasotako prozedura-arauekin
bat etorriz esleituko da.
b) Kontratu-tipoa zehazteko prozedura
bereziaren bitartez.
Prozedura hori bi fasetan egingo da;
lehenengoan, ondasun, obra edo
zerbitzu mota bakoitzerako zein
kontratu-mota baliatuko den erabakiko
da, esparru-akordio bat eginez edo
sistema dinamiko bat irekiz;
bigarrenean, berriz, era bateko eta
besteko organo eta organismoek behar
dituzten ondasun, zerbitzu edo obren
kontratazio espezifikoa egingo da,
aipatutako eran zehaztutako kontratu-
sistema horietako bakoitzari
aplikatzekoak zaizkion arauekin bat
etorriz.
Tipoak goiko paragrafoan
adierazitakoaren arabera zehaztu ezik,
edo zehaztutako tipoek erakunde
eskatzailearen beharrizanak asetzeko
nahitaezkoak diren ezaugarriak
betetzen ez badituzte, hornidura, obra
edo zerbitzuak Estatuko Ondarearen
Zuzendaritza Nagusiak kontratatuko
ditu prozedurako arau orokorrekin bat
etorriz.
Hala ere, kontratu horien zentralizazioa
erabakitzen duen aginduak hala ezarriz
gero, kontratazioa dagokion
kontratazio-organoak egin ahal izango
du, lehia eta prozedurako arau
orokorrekin bat etorrita, eta Estatuko
Ondarearen Zuzendaritza Nagusiak
aldeko txostena eman ondoren.
Hornidura, zerbitzu edo obren
kontratazioa esparru-akordio batean
egin behar bada alderdiak lizitazio berri
baterako deituz –182. artikuluaren 4.
paragrafoko a) eta d) idatz-zatietan
ezarritakoarekin bat etorriz–, kontratua
esleitzeko interesa daukan
organismoaren ardura izango da
prestazioa gauzatzeko gai diren
enpresei kontsulta egitea, bai eta
proposamenak hartu eta aztertzea ere,
eta organismo horrek dagokion
proposamena egingo dio Estatuko
Ondarearen Zuzendaritza Nagusiari.
Kontratu mota kontratazio-sistema
dinamiko bat eratuz zehaztu bada,
zenbatekoa dela-eta prozedura
harmonizatu baten pean ez dauden
kontratuak esleitzerakoan ez da bete
beharko eskaintzen ebaluazioa egin
arte lizitazio berrietarako deialdiak ezin
egiteari buruz 185.2 artikuluan eta
186.2 artikuluan xedatutakoa.
Estatuko Administrazio Orokorrak, bere
organismo autonomoek, Gizarte
Segurantzako kudeaketa-entitate eta
zerbitzu erkideek, eta Estatuko
gainerako entitate publikoek esparru
akordioak egin behar badituzte
zentralizatuta kontratatzekotzat jo ez
diren ondasun, zerbitzu edo obrak
kontratatzeko, Estatuko Ondarean
Zuzendaritza Nagusiak aldeko txostena
eman beharko du, eta txosten hori
esleipen-prozedura hasi aurretik lortu
beharko da, ondasun, zerbitzu edo obra
horiek arruntean eta ezaugarri funtsean
homogeneoekin kontratatzen direnean.
Era berean, Estatuko Ondarearen
Zuzendaritza Nagusiak emandako
aldeko txostena beharko da idatz-zati
honetan aipatutako ministerio-
departamentu, organismo autonomo
edo entitateetako bati baino gehiagori
eragiten dieten esparru-akordioak
egiteko.
191. artikulua.
Informazioa tratatzeko ekipoak eta
sistemak eskuratzeko sistema
zentralizatua
Aurreko artikuluaren 1. paragrafoan
zehaztutako esparruan, informazioa
tratatzeko ekipoak eta sistemak eta
beren elementu osagarri edo
adierazitakoaren arabera zentralizatuta
eskuratzekotzat jo ez direnak–
eskuratzeko eskumena, Estatuko
Ondarearen zuzendari nagusiari
dagokio kasu guztietan, beharrizanak
direla-eta erosteko interesa duten
ministerioetako departamentuei edo
erakundeei entzun ondoren.
Ekonomia eta Ogasun ministroak
Estatuko Administrazio Orokorraren
beste organo batzuei, organismo
autonomoei, Gizarte Segurantzako
kudeaketa-entitate eta zerbitzu
erkideei, eta Estatuko entitate publikoei
eman ahal izango die artikulu honetan
adierazitako ondasunak eskuratzeko
eskumena, baldintza bereziek edo
egiten diren eskuratzeen bolumenak
hala eskatzen dutenean.
IV. LIBURUA
Administrazio-kontratuen ondorioak,
betetzea eta azkentzea
I. TITULUA
Arau orokorrak
I. KAPITULUA
Kontratuen ondorioak
192. artikulua.
Araubide juridikoa
Administrazio-kontratuen ondorioak
19.2 artikuluan aipatutako arauek eta
administrazio-klausulen agiriek eta
baldintza tekniko orokor eta berezien
agiriek arautuko dituzte.
193. artikulua.
Kontratuen edukiarekiko lotura
Kontratuak beren klausuletan
ezarritakoaren arabera bete beharko
dira, oinarrizko legerian administrazio
publikoen alde ezarritako prerrogatibei
kalterik egin gabe.
II. KAPITULUA
prerrogatibak administrazio-
kontratuetan
194. artikulua.
Zerrenda
Kontratazio-organoak, lege honetan
aipatutako mugen barruan eta bertan
esandako betekizunei eta ondorioei
lotuta, administrazio-kontratuak
interpretatzeko, kontratuok betetzean
sortutako zalantzak ebazteko, interes
publikoa dela-eta kontratuak aldatzeko,
kontratuok suntsiaraztea erabakitzeko
eta suntsiaraztearen ondorioak
zehazteko prerrogatibak dauzka.
195. artikulua.
Gauzatzeko prozedura
Kontratua interpretatzeari, aldatzeari
eta suntsiarazteari buruzko erabakiak
hartzeko bideratzen diren prozeduretan
entzun egin beharko zaio kontratistari.
Estatuko Administrazio Orokorrean,
bere entitate autonomoetan, Gizarte
Segurantzako kudeaketa-entitate eta
zerbitzu erkideetan, eta Estatuko
gainerako erakunde publikoetan,
aurreko paragrafoan aipatutako
erabakiak hartzeko, bakoitzari dagokion
zerbitzu juridikoaren txostena beharko
da aurrez, 87 eta 197. artikuluetan
aurreikusitako kasuetan izan ezik.
Aurrekoa gorabehera, kasu hauetan
nahitaezkoa izango da Estatuko
Kontseiluaren txostena, edo autonomia-
erkidego bakoitzean baliokidea den
aholku-organoarena:
a) Kontratua interpretatu, deuseztatu
edo suntsiarazten denean, kontratista
aurka jartzen bada.
b) Kontratuan aldaketak egiten
direnean, baldin eta aldaketen
zenbatekoa, banan-banan hartuta edo
guztiak batera, kontratuaren hasierako
prezioaren 100eko 20tik gorakoa bada,
eta prezio hori 6.000.000 eurokoa edo
gehiagokoa bada.
Kontratazio-organoak hartutako
erabakiek amaitu egingo dute
administrazio-bidea, eta berehala
betearazi beharrekoak izango dira.
III. KAPITULUA
Kontratuak gauzatzea
196. artikulua.
Gauzatze akastuna eta kontratua
gauzatzen atzeratzea
Klausula-agirietan edo kontratuaren
agirian zigorrak ezarri ahal izango dira
kontratuaren helburu den prestazioa
akatsez gauzatzeagatik edo kontratua
gauzatzeko 53.2 eta 102.1 artikuluekin
bat etorriz ezarritako konpromisoak edo
baldintza bereziak ez betetzeagatik.
Zigorrak, ez-betetzearen larritasunaren
araberakoak izango dira eta
zenbatekoa ez da kontratuaren 100eko
10 baino handiagoa izango.
Kontratistak, kontratua gauzatzeko
finkatutako guztirako epearen barruan
bete behar du kontratua, edo, kontratua
hurrenez hurren gauzatu behar denean,
ezarritako epe partzialen barruan.
Kontratista berandutze-egoeran jarri
dela jakiteko, administrazioak ez dauka
aurrez agindeirik egin beharrik.
Baldin eta kontratista, berari egotz
dakizkiokeen kausak direla eta, azken
epea betetzeko orduan berandutze-
egoeran jarri bada, administrazioak
aukeran izango du, edo kontratua
suntsiaraztea, edo eguneko zigorrak
ezartzea proportzio honetan:
kontratuaren prezioaren 1.000 euro
bakoitzeko 0,20 euro egunero.
Kontratazio-organoak erabaki dezake
aurreko lerrokadan zehaztutako
zigorrez bestelakoak ezartzea
administrazio-klausula zehatzen
agirian, baldin eta, kontratuaren
ezaugarri bereziak aintzat hartuta,
beharrezko irizten bazaio kontratua
behar bezala gauzatzeko, eta halaxe
justifikatzen bada espedientean.
Berandutze-zigorrak kontratuaren
prezioaren 100eko 5eko multiplo batera
iristen diren bakoitzean, kontratazio-
organoak ahalmena izango du edo
kontratua suntsiarazteko, edo, zigor
berriak ezarrita, kontratua gauzatzen
jarraitzea erabakitzeko.
Administrazioak ere aurreko
paragrafoan adierazitako ahalmen
berbera edukiko du kontratistak epe
partzialak ez betetzeari dagokionez,
baldin eta administrazio-klausula
zehatzen agirian halaxe jasota badago,
edo, epe partzialok betetzen
berandututa, guztirako epea ere ezin
izango dela bete uste izateko nahiko
arrazoi ikusten bada.
Kontratistak, berari egotz dakizkiokeen
kausak direla-eta, ez badu betetzen
kontratuan zehaztutako prestazioen
gauzatze partziala, administrazioak bi
aukera ditu: edo kontratua suntsiarazi,
edo administrazio-klausula zehatzen
agirian egoera horietarako zehaztuta
dauden zigorrak ezarri.
Zigorrak kontratazio-organoaren
erabaki bidez ezarriko dira. Erabaki hori
kontratuaren arduradunak proposatu
ondoren hartuko da, baldin eta
arduradunik izendatu bada, eta
berehala betearaztekoa izango da.
Zigorrak kontratistari ordainketa oso
edo partzial gisa ordaindu beharrekotik
dagokion kopurua kenduz gauzatuko
dira edo, hala balegokio, eratutako
bermetik, aipatutako ziurtagirietatik
kendu ezin direnean.
197. artikulua.
suntsiaraztea. Kontratuak luzatzea
Aurreko artikuluan aipatutako kasuan,
administrazioak kontratua suntsiaraztea
erabakitzen badu, kontratazio-organoak
edo autonomia-erkidegoetan eskumen
hori duenak hartu behar du erabaki
hori, eta nahitaezko izapide bakarra
kontratistari entzutea izango da; baina,
kontratistak erabakiaren aurka egiten
badu, Estatuko Kontseiluaren edo
autonomia-erkidego bakoitzean
baliokidea den aholku-organoaren
irizpena ere behar da.
Baldin eta atzerapena kontratistari
egoztekoak ez diren zioengatik sortu
bada, eta, izendatu zitzaion denbora
luzatuz, bere konpromisoak beteko
dituela agintzen badu, administrazioak
emango dion epea lehen galdutako
denboraren bestekoa izango da
gutxienez, kontratistak berak epe
laburragoa eskatu ezik.
198. artikulua.
Kalte-galeren ordaina
Kontratistaren betebeharra izango da
kontratua gauzatzeko egin beharrekoen
ondorioz hirugarrenei eragindako kalte
eta galera guztien kalte-ordaina
ematea.
Baldin eta kalte eta galera horiek
administrazioak emandako agindu
baten berehalako ondorio zuzen gisa
sortutakoak badira, administrazioa
izango da erantzule, legeetan
aipatutako mugen barruan.
Administrazioa izango da, halaber,
obra-kontratuetan edo fabrikazio-
horniduretan berak egindako
proiektuaren akatsen ondorioz
hirugarrenei sortutako kalteen
erantzule.
Egitatea gertatu eta hurrengo urtearen
barruan, aipatutako hirugarren horiek
errekerimendua egin ahal izango diote
kontratazio-organoari, kalteen
erantzukizuna kontratugileetako zein
alderdiri dagokion erabaki dezan,
kontratistari entzun ondoren. .
Ahalmen horretaz baliatzeak eten
egiten du akzioaren preskripzio-epea.
Aipatutako hirugarren horien
erreklamazioa, nolanahi ere, kasu
bakoitzean aplikagarri den legerian
ezarritako prozeduraren arabera egingo
da.
199. artikulua.
Arrisku eta mentura printzipioa
Kontratistak arriskua bere gain hartuz
jardungo du kontratua gauzatzerakoan,
214. artikuluan obra-kontratuetarako
ezarritakoari kalterik egin gabe eta
sektore publikoaren eta pribatuaren
arteko lankidetza-kontratuetan arriskua
banatzeko klausuletan hitzartutakoari
kalterik egin gabe.
200. artikulua.
Prezioa ordaintzea
Kontratistak eskubidea izango du lege
honetan eta kontratuan ezarritako
baldintzen arabera egindako prestazioa
ordain dakion, itundutako prezioaren
arabera.
Prezio osoa edo haren zati bat
ordaindu ahal izango da, konturako
ordainketen bidez edo, segidako
traktuko kontratuen kasuan,
hitzartutako epemuga bakoitzean
ordainduz.
Kontratistak eskubidea izango du,
orobat, kontratuaren gauzatzea
prestatzeko lanen zenbatekoa kontura
ordain dakion, baldin eta lanok
kontratuaren objektuan sartuta
badaude, klausulen agirian adierazitako
baldintzen arabera. Konturako
ordainketa horiek bermea jarrita ziurtatu
beharko dira.
Obra-ziurtagiriak eman ondoren, edo
kontratua osorik nahiz zati batean
gauzatu dela egiaztatzeko agiriak eman
ondoren, hirurogei egun izango ditu
administrazioak prezioa ordaintzeko,
205.4 artikuluan ezarritako epe
bereziari kalterik egin gabe;
administrazioa prezioa ordaintzen
atzeratzen bada, berandutze-interesak
eta kobrantza-kostuen kalte-ordainak
ordaindu behar dizkio kontratistari epe
hori igarotakoan, Merkataritza-
eragiketetako Berankortasunaren
aurkako Abenduaren 29ko 3/2004
Legean ezarritakoaren arabera.
Baldin eta obra-ziurtagiria ematea
bidezkoa ez bada eta fakturaren edo
ordainketa-eskari baliokidearen hartu-
agiriaren data zalantzazkoa bada, edo
salgaiak jaso aurrekoa edo zerbitzuak
eman aurrekoa, hirurogei eguneko
epea salgaiak jaso diren egunetik edo
prestazioa eman den egunetik hasiko
da zenbatzen.
Ordainketa lau hilabetetik gora
berandutu bada, kontratistak eten egin
dezake kontratuaren betetzea; baina
administrazioari jakinarazi behar dio,
hilabete lehenago, etenaldi horretatik
sor daitezkeen eskubideak onar
daitezen lege honetan ezarritakoaren
arabera.
Administrazioa zortzi hilabetetik gora
berandutzen bada, kontratistak
kontratua suntsiarazteko eskubidea ere
izango du, baita horren ondorioz
sortutako galeren kalte-ordainak
jasotzeko ere.
Tributuei eta Gizarte Segurantzari
buruzko arauetan ezarritakoari kalterik
egin gabe, kontratua gauzatu dela-eta
egindako konturako ordainketak egoera
hauetan bakarrik enbargatu ahal izango
dira:
a) Kontratua gauzatzean kontratistaren
langileek sorrarazitako soldatak
ordaintzeko eta soldata horietatik
datozen gizarte-segurantzako kuotak
ordaintzeko.
b) Kontratistak, kontratua gauzatzeari
dagokionez, azpikontratistekin eta
hornitzaileekin hartutako betebeharrak
ordaintzeko.
Autonomia-erkidegoek artikulu honen 4,
5 eta 6. paragrafoetan ezarritako
hirurogei egun, lau hilabete eta zortzi
hilabeteko epeak laburtu ahal izango
dituzte.
201. artikulua.
Kobrantza-eskubideak eskualdatzea
Aurreko artikuluaren arabera
administrazioarekiko kobrantza-
eskubidea daukaten kontratistek laga
egin dezakete eskubide hori, betiere
zuzenbidearen arabera.
Kobrantza-eskubidea lagatzea
eraginkorra izango bada
administrazioaren aurrean, ezinbesteko
betekizuna da administrazioari
kobrantza-eskubidea lagatzeko
erabakia jakinaraztea modu
frogagarrian.
Kontratistak lagatako kobrantza-
eskubideen bigarren eta hurrengo
lagapenak eraginkorrak izan daitezen,
bete beharreko baldintza izango da
aurreko paragrafoan ezarritakoa.
Administrazioak lagapen-erabakiaren
berri izan ondoren, lagapen-
hartzailearen alde egin behar da
ordaintzeko agindua.
Lagapenaren berri administrazioari
eman aurretik, kontratistaren edo
lagatzailearen izenean egindako
ordainketa-aginduek kitatze ondorioak
sortuko dituzte.
IV. KAPITULUA
Kontratuak aldatzea
202. artikulua.
Behin kontratua burututakoan, interes
publikoko arrazoiengatik eta ezusteko
kausei erantzuteko baino ezin izango
du aldaketarik sartu kontratazio-
organoak kontratuan, eta espedientean
behar bezala justifikatu beharko du.
Aldaketa horiek ezin izango diote
eragin kontratuaren funtsezko
baldintzei.
Ez da kontratuaren aldaketatzat
hartuko kontratuaren objektua
zabaltzea, baldin eta zabaltze hori ezin
bada hasierako proiektuan integratu
zuzenketa baten bidez, edo erabilera
edo aprobetxamendu independentea
izan dezakeen prestazioa gauzatzea
bada, edo kontratua prestatzeko
dokumentazioan jaso ez diren beste
helburu batzuk betetzeko prestazioa
gauzatzea bada. Prestazio horiek
bereiz kontratatu beharko dira, eta, hala
badagokio, prestazio osagarriak
kontratatzeko araubidea aplikatu ahal
izango da, betiere 155 b) eta 158 b)
artikuluetan ezarritako baldintzak
betetzen badira.
Kontratua aldatzeko aukera eta
aldaketa hori, aurreko paragrafoaren
arabera, zein baldintzatan egin ahal
izango den, klausula-agirietan eta
kontratu-agirian jaso beharko da.
Kontratuaren aldaketak legearen 140.
artikuluan xedatutako moduan
formalizatu behar dira.
Sozietate kontratistak enpresen bat-
egite batean parte hartzen badu,
kontratuak indarrean jarraituko du bat-
egitearen ondorioz sortu den
entitatearekin edo entitate
xurgatzailearekin; izan ere, entitate hori
kontratutik sortutako eskubide eta
betebehar guztietan subrogatuko da.
Era berean, enpresak zatitzen direnean
edo haien jarduera-adarrak zatitzen
direnean, edo enpresen edo haien
jarduera-adarren ekarpena edo
eskualdatzea gertatzen denean,
kontratuak indarrean jarraituko du kasu
horien ondorioz sortutako entitatearekin
edo erakunde onuradunarekin, eta
entitate edo erakunde onuradun hori
kontratutik sortutako eskubide eta
betebehar guztietan subrogatuko da,
baldin eta esleipena onartu zenean
eskatutako kaudimenari eusten badio.
203. artikulua.
Kontratuak etetea
Baldin eta administrazioak kontratua
etetea erabakitzen badu, edo etetea
200. artikuluan xedatutakoa
aplikatzearen ondorio bada, akta bat
egin behar da egoera hori sorrarazi
duten inguruabarren berri jasotzeko eta
kontratuaren gauzatzea nola geratu
den jasotzeko.
Etetea erabaki eta gero, benetan
jasandako kalte eta galerak ordaindu
behar dizkio administrazioak
kontratistari.
V. KAPITULUA
Kontratuak azkentzea
1. ATALA
Xedapen orokorra
204. artikulua.
Kontratuak azkentzea
Kontratuak, bete direlako edo
suntsiarazten direlako azkentzen dira.
2. ATALA
Kontratuak betetzea
205. artikulua.
Kontratuak betetzea eta prestazioa
jasotzea
Kontratua betetzat joko da kontratistak
prestazioa osorik gauzatu duenean,
betiere kontratuko baldintzen arabera
eta administrazioaren nahierara.
Nolanahi ere, hori egiaztatzeko,
administrazioak jasotze- edo
adostasun-egintza formal eta positibo
bat egin behar du kontratuaren
objektua entregatu edo gauzatu ondoko
hilaren barruan, edo, kontratuaren
objektuaren ezaugarriak aintzakotzat
hartuta, administrazio-klausula
zehatzen agirian zehaztuta datorren
epearen barruan.
Jakinarazpena egitea aginduzkoa
denean, administrazio horretako kontu-
hartzaileari jakinaraziko zaio egintza
horren data eta lekua, egintza horretara
joan dadin inbertsioa egiaztatzeko
eginkizunak betez, hala behar badu.
Kontratuetan berme-epe bat finkatuko
da, jasotze- edo adostasun-egintzatik
kontatuta. Epe hori administrazioak
eragozpenik jarri gabe igarotzen bada,
kontratistaren erantzukizuna azkendu
egingo da, lege honetan edo beste arau
batzuetan beste eperen bat ezartzen
den kasuetan izan ezik.
Ez dute berme-eperik edukiko beren
izaera edo ezaugarriak direla-eta
beharrezko ez duten kontratuek; behar
bezala justifikatu behar da hori
kontratazio-espedientean, eta berariaz
jaso behar da klausula-agirian.
Obra-kontratuetan izan ezik (218.
artikuluan xedatutakoa aplikatuko zaie),
dagokion kontratu-likidazioa jakinarazi
beharko zaio kontratistari, eta, hala
balegokio, dagokion saldoa ordaindu,
jasotze- edo adostasun-akta egiten
denetik kontatzen hasita hilabete
bateko eparen barruan.
Likidatutako saldoa ordaintzen
berandutuz gero, kontratistak
berandutze-interesak eta kobrantza-
kostuen kalte-ordainak jasotzeko
eskubidea edukiko du, Merkataritza-
eragiketetako Berankortasunaren
aurkako Neurriak ezartzen dituen
Abenduaren 29ko 3/2004 Legean
jasotakoaren arabera.
3. ATALA
Kontratuak suntsiaraztea
206. artikulua
Suntsiarazteko arrazoiak
Hauek dira kontratua suntsiarazteko
arrazoiak:
a) Kontratista pertsona partikularra
bada, haren heriotza edo ezgaitasuna,
eta kontratista sozietatea bada,
nortasun juridikoa azkentzea, 202.3
artikuluan ezarritakoari kalterik egin
gabe.
b) Beste edozein prozeduratan
hartzekodunen konkurtsoa deklaratzea
edo kaudimengabezia deklaratzea.
c) Administrazioa eta kontratista ados
jartzea.
d) Kontratua epean ez formalizatzea.
e) Kontratista epeak betetzen
berandutzea, eta 96. artikuluko 2.
paragrafoko d) idatz-zatian aipatutako
epea ez betetzea.
f) Administrazioa ordainketa egiten
berandutzea, 200. artikuluaren 6.
paragrafoan ezarritako epea edo 8.
paragrafoaren babespean zehaztutako
epe txikiagoa gaindituz.
g) Kontratuko gainontzeko funtsezko
obligazioak, klausula-agirietan edo
kontratuan halakotzat ezarri direnak, ez
betetzea.
h) Kontratuan berariaz ezarritakoak.
i) Lege honetan kontratu-kategoria
bakoitzerako berariaz adierazitako
arrazoiak.
207. artikulua.
Suntsiarazteko arrazoiak aplikatzea
Kontratua suntsiarazteko erabakia
kontratazio-organoak hartuko du, bere
kabuz nahiz kontratistak eskatuta, lege
hau garatzeko arauetan ezarritako
prozeduraren arabera.
Edozein prozeduratan
kaudimengabezia deklaratuz gero, eta,
hartzekodunen konkurtsoa bada,
likidazio-fasean sartuz gero, kontratua
suntsiarazi egingo da beti.
Gainontzeko kasuetan, suntsiaraztea
eragin dezakeen inguruabarraren
erantzukizunik egotzi ezin zaion aldeak
eskatu ahal izango du suntsiaraztea, 7.
paragrafoan ezarritakoari kalterik egin
gabe eta, kontratuaren hasierako
prezioaren 100eko 20tik gorako
aldaketak dakartzaten kasuetan,
administrazioak ere suntsiaraztea
eskatzeko duen aukerari kalterik egin
gabe.
Baldin eta kontratua suntsiarazteko
arrazoia kontratista partikularraren
heriotza edo gerora sortutako
ezgaitasuna bada, administrazioak
erabaki dezake kontratua haren
jaraunsle edo oinordekoekin jarraitzea.
Kontratua bi aldeen adostasunez
suntsiaraziko bada, ezin da egon
kontratua suntsiarazteko kontratistari
egotz dakiokeen kausarik, eta, gainera,
ez du ez beharrezko ez komenigarri
izan behar kontratuak irautea, interes
publikoko arrazoiak direla-eta.
Hartzekodunen konkurtsoa deklaratzen
denean, eta likidazio-fasea hasten ez
den bitartean, administrazioak
kontratuarekin jarraitzeko aukera
izango du, baldin eta, bere iritziz,
kontratistak kontratua gauzatzeko
berme nahikorik aurkezten badu.
Aurreko artikuluko e) idatz-zatian
aipatutako berandutze-kasuan, epea
betetzen izandako atzerapenaren
ondorioz sorrarazitako zigorrak
kontratuaren zenbatekoaren 100eko
5eko multiplo batera iristen badira,
196.4 artikuluan xedatutakoa aplikatuko
da.
Baldin eta administrazioa bera bada
kontratutik sortutako betebeharrak bete
ez dituena, lege honetan aurreikusitako
kasuetan baino ez da suntsiaraziko
kontratua.
208. artikulua
Suntsiaraztearen ondorioak
Kontratua ez bada epean formalizatzen
kontratistari egotzi ahal zaizkion
kausengatik, 140.3 artikuluan
xedatutakoa bete beharko da.
Kontratua bi aldeak ados jarrita
suntsiarazten denean, alderdi baten eta
bestearen eskubideak eurek balio osoz
onartutakoari egokitu behar zaizkio.
Administrazioa bada kontratuko
betebeharrak bete ez dituena, berak
ordaindu beharko ditu, oro har, ez
betetzearen ondorioz kontratistari
sortutako kalte eta galerak.
Kontratistaren erruz bete gabe
geratzeagatik suntsiarazten bada
kontratua, sortutako kalte eta galeren
ordainak eman beharko dizkio
kontratistak administrazioari.
Kalte-ordaina, lehenengo eta behin,
eratu den bermetik –eratu beharra izan
bada– ordainduko da, bermetik gorako
zenbatekoari dagokionez kontratistak
izan dezakeen erantzukizunari kalterik
egin gabe.
Nolanahi ere, kontratua suntsiarazteko
erabakian, eratutako bermea –eratu
beharra izan bada– galdu, itzuli edo
ezereztea bidezkoa den edo ez
adierazteko berariazko aipamen bat
egon behar da.
VI. KAPITULUA
azpikontratatzea
1. ATALA
Kontratuak lagatzea
209. artikulua.
Kontratuak lagatzea
Kontratutik sortutako eskubideak eta
betebeharrak hirugarren bati laga ahal
izango dizkio esleipendunak, betiere
lagatzailearen ezaugarri teknikoak edo
pertsonalak kontratua esleitzeko arrazoi
erabakigarri izan ez badira.
Esleipendunek beren eskubideak eta
betebeharrak hirugarren bati laga ahal
izateko, betekizun hauek bete behar
dira:
a) Kontratazio-organoak berariaz eta
aldez aurretik eman behar du lagapena
egiteko baimena.
b) Lagatzaileak kontratuaren 100eko 20
gutxienez gauzatuta izan behar du,
edo, zerbitzu publikoen kudeaketaren
kasuan, kontratuaren iraupen-epearen
bosten batean ustiatu behar izan du
zerbitzu publikoa.
c) Lagapen-hartzaileak
administrazioarekin kontratuak egiteko
gaitasuna izan behar du, eta, orobat,
eskatzekoa zaion kaudimena izatea,
behar bezala sailkatuta egotea -
lagatzaileari ere betekizun hori eskatu
bazaio- eta kontratatzeko ezein
debekuk ez eragitea.
d) Esleipendunaren eta lagapen-
hartzailearen arteko lagapena eskritura
publikoan formalizatu behar da.
Lagapen-hartzailea lagatzaileari
dagozkion eskubide eta betebehar
guztietan subrogatuko da.
2. ATALA
Azpikontratatzea
210. artikulua.
Kontratistak hirugarren batzuekin hitzar
dezake prestazioaren zati bat egitea,
betiere kontratuan edo klausula-
agirietan kontrakorik xedatzen ez bada,
edo, kontratuaren izaeratik eta
baldintzetatik ondorioztatzen ez bada
kontratua esleipendunak berak egin
behar duela zuzenean.
Azpikontratuak egiteko, betekizun
hauek bete behar dira:
a) Klausula-agirietan edo lizitazio-
iragarkian hala ezarrita egonez gero,
lizitatzaileek kontratuaren zein atal
azpikontratatzeko asmoa duten zehaztu
behar dute eskaintzan. Kontratuaren
atal horren zenbatekoa ere adierazi
behar dute, eta azpikontratistaren izena
edo enpresaburu-profila ere eman
behar dute, lanbide-gaitasunaren edo
gaitasun teknikoen baldintzen arabera
zehaztua.
b) Dena dela, esleipendunak aldez
aurretik eta idatziz jakinarazi behar dio
azpikontratuak egiteko asmoa,
prestazioaren zein zati
azpikontratatzeko asmoa duen eta
azpikontratista nor den zehaztuz, eta,
era berean, azpikontratistak kontratua
gauzatzeko gaitasuna duela behar
bezala justifikatu beharko du, haren
elementu teknikoei, giza baliabideei eta
esperientziari erreferentzia eginez.
Baldin eta azpikontratistak
azpikontratatuko den kontratu-atala
egiteko sailkapen egokia badu,
kontratistak, hori jakinaraziz gero, ez du
zertan haren gaitasuna justifikatu.
Azpikontratistaren gaitasuna
azpikontratua egin eta berehala
egiaztatu ahal izango da, baldin eta
azpikontratua beharrezkoa bada
larrialdi bati erantzuteko edo presazko
neurriak hartu behar badira, eta behar
bezala justifikatzen bada.
c) Baldin eta klausula-agirietan edo
lizitazio-iragarkian ezarri bada
lizitatzaileek a) idatz-zatian adierazitako
inguruabarrak jakinarazi behar
dituztela, eskaintzan adierazitakoarekin
bat ez datozen azpikontratuak –
eskaintzan izenez adierazitako
enpresaburuekin barik beste batzuekin
egin direlako edo eskaintzan
adierazitako prestazioaren atalari
buruzkoak barik beste atal batzuei
buruzkoak direlako– ezin izango dira
egin harik eta hogei egun igarotzen
diren arte jakinarazpena egiten denetik
eta b) idatz-zatian adierazitako
egiaztagiriak aurkezten direnetik, non
eta ez diren aldez aurretik eta berariaz
baimendu, eta, betiere, administrazioak
ez badu epe horren barruan horien
aurka dagoela adierazteko
jakinarazpenik egin.
Araubide hori aplikatuko da, era
berean, azpikontratistak, eskaintzan,
lanbide-profila deskribatuz identifikatu
badira.
Hogei eguneko epea igaro gabe ere
egin ahal izango dira azpikontratuak,
betiere kontratistaren erantzukizunaren
pean, baldin eta hori egitea
beharrezkoa bada larrialdi bati
erantzuteko edo presazko neurriak
hartu behar badira, eta behar bezala
justifikatzen bada.
d) Isilpeko edo erreserbatutzat jotako
kontratuak direnean, edo, lege- edo
erregelamendu-xedapenen arabera
segurtasun-neurri bereziez babestuta
gauzatu beharrekoak direnean, edo
Estatuaren segurtasunaren funtsezko
interesak babestu beharrak hala
eskatzen duenean, azpikontratazioa
egiteko, kontratazio-organoaren
berariazko baimena beharko da beti.
e) Esleipendunak hirugarrenekin
azpikontratatzen dituen prestazio
partzialek ezin izango dute gainditu
administrazio-klausula zehatzen agirian
finkatutako ehunekoa.
Klausula-agirian muga berezirik ez
badago, kontratistak esleipen-
zenbatekoaren 100eko 60 arte
azpikontratatu ahal izango du.
Gehienezko ehuneko hori zenbatzeko
ez dira kontuan hartuko kontratista
nagusiari lotutako enpresekin egindako
azpikontratuak, hau da, Merkataritza
Kodearen 42. artikuluan aurreikusitako
kasuetakoren batean dauden
enpresekin egindakoak.
Aurreko paragrafoan azpikontratazioak
egiteko ezarritako baldintzak urratuz
gero, edo azpikontratistaren gaitasuna
egiaztatu ezik edo larrialdi egoera
dakarten inguruabarrak edo
azpikontratazioa presazkoa izatea
dakarten inguruabarrak egiaztatu ezik,
kontratistari azpikontratuaren
zenbatekoaren 100eko 50erainoko
zigorra ezarri ahal izango zaio.
Azpikontratistek kontratista nagusiari
dagokionez baino ez dituzte
betebeharrak izango, eta hark
bereganatuko du, beraz,
administrazioarekiko erantzukizun
osoa, kontratua administrazio-klausula
zehatzen agiriei eta kontratuaren
baldintzei estu-estu lotuta gauzatzeko.
Administrazioak egin diren
azpikontratuen berri izateak –1.
paragrafoaren b) eta c) idatz-zatietan
adierazitako komunikazioak direla
bide– edo d) idatz-zatian ezarritako
kasuan emandako baimenak ez du
eraginik izango kontratista nagusiak
daukan erantzukizun esklusiboan.
Kontratistak ezingo du inolaz ere
kontratu zati bat gauzatzeko
hitzarmenik lotu, antolamendu
juridikoaren arabera kontratuak egiteko
desgaituta dauden pertsonekin edo 49.
artikuluan jasotako egoeretako batean
dauden pertsonekin.
Kontratistak langileen ordezkariei eman
beharko die azpikontratazioaren berri,
lan-legeriarekin bat etorriz.
Kontratazio-organoek behartu egin
dezakete kontratista, iragarkian edo
klausula-agirietan ohartarazita,
prestazioaren atal batzuk kontratistari
lotuta ez dauden hirugarren batzuekin
azpikontratatzera, baldin eta atal
horiek, osotasunean, kontratuaren
aurrekontuaren 100eko 30 gainditzen
ez badute, eta, betiere, osotasun
horretan nolabaiteko berezitasuna
badute, hau da, bereiz gauzatu
badaitezke lanbide-gaikuntza jakin bat
duten enpresek gauzatu behar
dituztelako, edo gauzatzeko sailkapen
egokia duten enpresei esleitu ahal
bazaizkie.
Aurreko paragrafoaren arabera
ezarritako betebeharrak kontratua
gauzatzeko baldintza berezitzat hartuko
dira, 196.1 eta 206.g) artikuluetan
ezarritakoaren ondorioetarako.
211. artikulua.
Azpikontratistei eta hornitzaileei
ordaintzea
Kontratistak hitzartutako prezioa
ordaindu behar die azpikontratistei edo
hornitzaileei, ondoren zehazten diren
epe eta baldintzen arabera.
Finkatutako epeak ezingo dira izan 204.
artikuluan administrazioaren eta
kontratistaren arteko harremanetarako
ezarritakoak baino txarragoak, eta
kontratista nagusiak azpikontratistaren
edo hornitzailearen faktura –data eta
dagokion aldia zehaztuta– onartzen
duenetik zenbatuko dira.
Faktura aurkezten den egunetik hasita
hogeita hamar eguneko epean,
gehienez ere, eman behar da onarpena
edo adostasuna.
Epe horretan bertan aurkeztu behar
dira desadostasun-arrazoiak ere,
halakorik dagoenean.
Artikulu honetako 2. idatz-zatian
ezarritakoaren arabera finkatutako
epean ordaindu beharko ditu
kontratistak fakturak. Ordainketan
berandutuz gero, azpikontratistak edo
hornitzaileak berandutze-interesak eta
kobrantza-kostuen kalte-ordainak
jasotzeko eskubidea edukiko du,
Abenduaren 29ko 3/2004 Legean
ezarritakoaren arabera.
Kontratistak, artikulu honetan
ezarritakoak baino ordainketa-epe
luzeagoak itundu ahal izango ditu
hornitzaile eta azpikontratatzaileekin,
betiere, itun hori egitea ez bada
gehiegizko klausula bat Abenduaren
29ko 3/2004 Legearen 9. artikuluan
ezarritako irizpideen arabera, eta
ordainketa kanbio-akzioari lotutako agiri
negoziagarri baten bidez egiten bada,
kanbio-akzioaren deskontu- edo
negoziazio-gastuak oso-osorik
kontratistaren kontura izanik.
Horrez gain, ordainketa abal baten
bidez bermatzeko eskatu ahal izango
du hornitzaileak edo
azpikontratatzaileak.
II. TITULUA
Obra-kontratuetarako, obra
publikoen emakida-kontratuetarako,
zerbitzu publikoak kudeatzeko
kontratuetarako, hornidura-
kontratuetarako, zerbitzu-
kontratuetarako eta sektore
publikoaren eta pribatuaren arteko
lankidetza-kontratuetarako arau
bereziak
I. KAPITULUA
Obra-kontratua
1. ATALA
Obra-kontratua gauzatzea
212. artikulua.
Zuinketa egiaztatzea
Zuinketa egiaztatzeko aktarekin hasiko
da gauzatzen obra-kontratua.
Horretarako, kontratuan jasotako epe
barruan –justifikatutako salbuespeneko
kasuetan izan ezik, epea, kontratua
formalizatzen den egunetik kontatuta,
ezingo da hilabetetik gorakoa izan–,
obren ardura daukan administrazioko
zerbitzuak, kontratista aurrean dela,
lizitazioaren aurretik egindako zuinketa
egiaztatuko du; emaitzak akta batean
jaso, eta, interesatuta dauden bi
alderdiek izenpetu ondoren, kontratua
egin zuen organoari bidali behar zaio
aktaren ale bat.
213. artikulua.
Obrak gauzatzea eta kontratistaren
erantzukizuna
Obrak gauzatu, administrazio-klausula
zehatzen agirian jasotako xedapenei
estu-estu lotuta gauzatuko dira, eta
kontratuaren oinarri den proiektuari ere
estu-estu lotuta, eta obren zuzendari
fakultatiboak eta, hala badagokio,
kontratuaren arduradunak, bakoitzak
bere eskumenen barruan, kontratuaren
interpretazio teknikoa eginez
kontratistari emandako jarraibideen
arabera.
Aipatutako jarraibideok berbaz
emandakoak badira, idatziz berretsi
behar dira ahalik eta eperik laburrean,
alderdi bientzat izango badira lotesleak.
Obrak egiten diren bitartean, eta
berme-epea bete arte, kontratista da
eraikuntzan ager daitezen akatsen
erantzule.
214. artikulua
Ezinbesteko kasua
Ezinbesteko kasuetan, eta
kontratistaren aldetik zuhurtziarik
gabeko jardunik ez badago, berari
sortutako kalte eta galeren kalte-
ordainak jasotzeko eskubidea edukiko
du kontratistak.
Hauek dira ezinbesteko kasuak:
a) Atmosferako elektrizitateak sortutako
suteak.
b) Hondamendiak eragiten dituzten
naturako fenomenoak: itsasikarak,
lurrikarak, sumendi-erupzioak, lur-
mugimenduak, itsasoko ekaitzak,
uholdeak eta antzeko beste batzuk.
c) Gerra-denboran indarkeriaz
egindako triskantzak, iskanbiletako
lapurretak edo ordena publikoaren
urratze larriak.
215. artikulua.
Ziurtagiriak eta konturako
ordainketak
Ordainketetarako, administrazioak
hilero egin behar ditu, dagokion hilaren
ondorengo lehen hamar egunetan, aldi
horretan gauzatutako obrak jasotzen
dituzten ziurtagiriak, non eta
administrazio-klausula zehatzen agirian
ez den kontrakorik aurreikusten.
Ziurtagirien ordainketa horiek kontura
egindako ordainketatzat hartuko dira,
eta azken neurketan sortutako
zuzenketek eta aldaketek
agindutakoaren menpe geldituko dira,
baina horrek ez dakar, inola ere ez,
ziurtagiriotako obrak onartzen eta
jasotzen direnik.
Halaber, kontratistak eskubidea izango
du kontratuaren gauzatzea prestatzeko
lanengatik konturako ordainketak
jasotzeko, hala nola, obrari atxikitako
materialak nahiz makina astunak eta
ekipamenduak instalatu eta
biltzeagatik, kasu bakoitzeko
administrazio-klausula zehatzen
agirietan adierazitako baldintzak aintzat
hartuta, eta, oro har, erregelamenduz
ezarritako araubidea eta mugak
errespetatuta. Bermea jarriz aseguratu
behar dira aipatutako ordainketok.
216. artikulua.
Horrenbeste finko bateko prezioko
obrak eta prezio itxiko obrak
Obraren ezaugarriek aukera ematen
dutenean, horrenbesteko finko baten
arabera ordaintzeko sistema ezarri ahal
izango da, unitateko preziorik gabe,
hurrengo paragrafoetan
ezarritakoarekin bat etorriz eta
ordainketa irizpidea prezio itxia denean
edo, gainontzeko kasuetarako, lege
hau garatzeko arauetan ezarritako
baldintzen eta inguruabarren arabera.
Horrenbesteko finko baten arabera
ordaintzeko sistematzat, hala
badagokio, prezio itxikoa ezarri ahal
izango da, eta, horrela, esleipendunak
eskainitako prezioa ez da aldatuko, eta
ez dira ordaintzekoak izango
lizitaziorako aurkeztutako proiektuaren
okerrak eta ez-egiteak zuzentzeko
kontratuan egin beharreko aldaketak.
Xedapen hori gorabehera, beharrizan
berriei erantzuteko edo obrari
funtzionaltasun berriak emateko 217.
artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz
kontratuan egindako aldaketengatik
kalte-ordaina jasotzeko eskubidea
izango du kontratistak.
Obrak horrenbesteko finko baten
arabera eta prezio itxiarekin
kontratatzeko, baldintza hauek bete
beharko dira:
a) Kontratuaren administrazio-klausula
zehatzen agirian horrela ezarrita
egotea; agiri horrek ezar dezake
obraren unitate edo atal batzuk sistema
honetatik kanpo uztea eta unitateko
preziotan ordaintzea.
b) Sistema honen arabera ordainduko
diren obra-unitateak aldez aurretik
definitu behar dira proiektuan, eta
lizitazioaren aurretik zuinkatu beharko
dira.
Kontratazio-organoak bermatu egin
beharko die interesdunei obrak izango
diren lur-sailera sartu ahal izateko
aukera, egoki iritzitako egiaztapenak
egin ahal izan ditzaten lekuan bertan
eskaintzak aurkezteko ezarritako muga-
eguna baino lehen eta behar bezalako
aurretiaz.
c) Horrenbesteko finko baten arabera
eta prezio itxiaren bidez kontratatutako
obra-unitateei edo kontratu-atalei
dagokien prezioa hilero-hilero
ordaintzea, hilabete horretan
gauzatutako obrak dagokion obra-
unitate edo -elementuaren
osotasunarekin daukan proportzioan.
d) Lizitatzaileei, 131. artikuluaren 2.
paragrafoan ezarritakoarekin bat
etorriz, obra-elementu edo -unitate jakin
batzuen gainean aldaerak edo
hobekuntzak aurkezteko baimena
ematen zaienean, eta kontratuaren
administrazio-klausula zehatzen
agiriaren arabera obra-elementu edo -
unitate horiek prezio itxiko sistemaren
bidez eskaini behar direnean, aldaera
horiek ere sistema horrekin aurkeztu
beharko dira.
Kasu horretan, lizitatzaileek oinarrizko
proiektu bat aurkeztu beharko dute
nahitaez, eta proiektu horren edukia
kontratuaren administrazio-klausula
zehatzen agirian zehaztuko da.
Kontratuaren esleipendunak, agiri
horretan zehaztutako epean,
eskainitako aldaera edo hobekuntzen
eraikuntza-proiektua aurkeztu beharko
du, aginduzko ikuskapen eta
onespenerako.
Proiektu hau onartzeak ez du, ezein
kasutan, esleipenaren prezioaren edo
epearen aldaketa ekarriko.
2. ATALA
Obra-kontratua aldatzea
217. artikulua.
Obra-kontratua aldatzea
Kontratistak aldatu egin beharko du
obra-kontratua, ezinbestean, honako
kasu hauetan: 202. artikuluak
xedatutakoarekin bat etorrita, obra-
unitateak handitu, murriztu edo kentzea
eragingo duten obrak badira; edo
fabrika mota baten ordez bestelako
fabrika bat jartzeko obrak badira
(fabrika mota berria kontratuan
agertzen denetako bat bada). Nolanahi
ere, obra horiek ezin daitezke izan 220.
e) artikuluak zehazten dituen
horietakoak. Gainera, obrak zerbait
kentzeko edo murrizteko badira,
kontratistak ez du izango eskubiderik
inongo kalte-ordainik erreklamatzeko.
Baldin eta obra-kontratuaren aldaketak
direla-eta, proiektuan ez datozen obra-
unitateak sartu behar badira, edo
aldaketa horien ezaugarriak oso-oso
ezberdinak badira, administrazioak
finkatuko du zein prezio aplikatuko
zaizkien aldaketoi, aldez aurretik,
kontratistari, esateko dituenak
entzuteko gutxienez hiru egun
balioduneko epea eman ondoren.
Kontratistak ez baditu onartzen
finkatutako prezioak, kontratazio-
organoak aukera izango du obra horiek
finkatutako prezioetan beste enpresa
batekin kontratatzeko, edo obra horiek
zuzen-zuzenean berak gauzatzeko.
Beste enpresa bat kontratatzeko
orduan, publizitaterik gabeko prozedura
negoziatua erabiltzeko aukera izango
da, baldin eta kontratu horren
zenbatekoa ez bada kontratuaren
jatorrizko prezioaren % 20tik gorakoa.
Baldin eta obraren zuzendari
fakultatiboak proiektua aldatu beharra
ikusten badu, dagokion espedienteari
hasiera emateko baimena eskatuko dio
kontratazio-organoari, eta presako
izaeraz gauzatuko da, honako jarduera
hauen bidez:
a) Proiektuaren aldaketa idatzi, eta
onespen teknikoa eman.
b) Kontratistari entzunaldia eman,
gutxienez hiru egunekoa.
c) Kontratazio-organoak espedientea
eta beharrezko gastu osagarriak
onartu.
Nolanahi ere, zenbait kasutan aukera
egongo da aurretik onespena jaso gabe
ere aldaketak sartzeko, baldin eta
proiektuaren neurketetan aurreikusitako
unitateetatik benetan gauzatu diren
unitateen kopurua gehitu edo
gutxitzeko aldaketak badira, eta,
betiere, gastua ez bada gehitzen
kontratuaren hasierako prezioaren %
Baldin eta obra-kontratua aldatzeko
izapidea dela-eta obrak, osorik edo
partzialki, aldi baterako bertan behera
utzi behar badira, eta horrek interes
publikoari kalte larriak eragiten
badizkio, eta obrak agindu dituena
Estatuko Administrazio Orokorra, bere
organismo autonomoak, Gizarte
Segurantzako kudeaketa-entitateren
bat edo zerbitzu erkideak direnean, edo
Estatuko gainerako entitate publikoak
direnean, halakoetan, Ministroak
aukera izango du obrek behin-behinean
aurrera jarrai dezatela agintzeko
zuzendaritza fakultatiboak egindako
proposamen teknikoan ezarritakoaren
arabera, betiere aurreikusitako
gehieneko zenbatekoa kontratuaren
jatorrizko prezioaren 100eko 20tik
gorakoa ez bada eta kreditu egoki eta
nahikoa badago obra finantzatzeko.
Kasu horretan izapidetu beharreko
aldaketa-espedientean, honako egintza
hauek baino ez dira sartu beharko:
a) Obra-zuzendari fakultatiboak
egindako proposamen tekniko
arrazoitua; bertan adierazita egongo
dira, bai aldaketaren gutxi
gorabeherako zenbatekoa, bai egin
beharreko obren oinarrizko
deskribapena ere.
b) Kontratistari entzutea.
c) Kontratazio-organoaren adostasuna.
d) Kreditua badagoela egiaztatzeko
ziurtagiria.
Sei hilabeteko epean, teknikoki onartua
behar du proiektuak, eta zortzi
hilabeteko epean, aldaketari buruzko
espedienteak.
Zortzi hilabeteko epe horren barruan,
aurreikusitako obra-unitateen artean,
gerora behin betiko ezkutuan geratuko
ez diren zatiak gauzatuko dira lehenik
eta behin.
Ministroak obrak behin-behinean
hasteko emandako baimenak, Estatuko
Administrazio Orokorraren esparruan
eta bere organismo autonomo eta
Gizarte Segurantzako kudeaketa-
entitate eta zerbitzu erkideen
esparruan, berekin dakar gastua
onartzea, gastu-espedientea onartzeko
orduan egin beharreko egokitzeen
kalterik gabe.
Obra-kontratuak betetzea
218. artikulua.
Obrak jasotzea eta berme-epea
Obrak amaitutatakoan, eta 205.2
artikuluan ezarritako ondorioetarako,
lege honetako 41. artikuluan aipatzen
den kontratuaren erantzuleak agertu
behar du obrak jasotzeko egintzara,
baldin eta halakorik izendatu bada, edo
administrazioak bere ordezkari izateko
izendatutako fakultatibo bat, obren
zuzendaritzaz arduratu den
fakultatiboa, eta kontratista (bere
fakultatiboaren laguntzaz, egoki
baderitzo).
Obrak jaso eta hiru hilabeteko epearen
barruan, gauzatutako obren azken
ziurtagiria onetsi beharko du
kontratazio-organoak, eta ordaindu
egingo zaio kontratistari, kontratuaren
likidazioaren kontura.
Obrak egoera onean badaude eta
emandako aginduen arabera gauzatu
badira, administrazio kontratatzaileak
bere ordezkari izendatutako
funtzionario teknikariak jasotzat joko
ditu; jasotzeko egintzaren akta egingo
da, eta orduan hasiko da berme-epea.
Alabaina, obrak ez badaude jasotzeko
moduan, halaxe adieraziko da aktan.
Orobat adieraziko dira obra-
zuzendariak sumatutako akatsak, eta
beharrezko diren jarraibideak ere
zehaztuko dira, bai eta akatsak
zuzentzeko epe bat ere.
Aipatutako epea igarota kontratistak ez
baditu oraindik zuzenketak egin, bi
aukera izango dira orduan: beste epe
bat eman (luza ezina) edo kontratua
suntsiarazi.
Berme-epea administrazio-klausula
zehatzen agirian ezarritako horixe
izango da, obraren izaera eta
zailtasunen arabera zehaztuta. Edonola
ere, berme-epe hori ezin izango da
urtebetetik beherakoa izan, kasu
berezietan izan ezik.
Berme-epea amaitu aurreko hamabost
eguneko tartean, obra-zuzendari
fakultatiboak, bere kabuz edo
kontratistak halaxe eskatuta, obren
egoerari buruzko txostena egingo du.
Txosten hori aldekoa bada, kontratista
erantzukizun orotatik libre geratuko da,
ondorengo artikuluan ezarritako
salbuespena izan ezik; bermea itzuli
edo ezereztu, kontratua likidatu, eta,
hala badagokio, ordaindu gabeko
betebeharrak ere ordainduko zaizkio,
hirurogei eguneko epean.
Txostena aldekoa ez bada, eta
ikusitako okerren arrazoia obren
gauzatzean izandako okerrak badira,
eta ez eraikitakoaren erabilera bera,
zuzendari teknikoak, berme-epeak
dirauen bitartean, dagozkion
jarraibideak emango dizkio kontratistari,
eraikitakoa behar bezala konpon
dezan; horretarako, epe bat jarriko dio,
eta, epe horrek dirauen bitartean, berak
izango di obrak artatzeko ardura, eta ez
du eskubiderik izango berme-epea
luzatu izanagatik dirurik jasotzeko.
Hala ere, obrak luzatzeak emaitza
praktikorik ez dakarrenean (esaterako,
emaitzarik lortu ez duten zundaketa eta
prospekzioak), edo, diren modukoak
direlako, artatze soiletik harantzagoko
lanak eskatzen dituzten obrak direnean
(draga-lanetan, esaterako), ez da
berme-eperik eskatuko.
Obrak hein batean jaso ahal izango dira
aldika egin eta egin ahala jendearen
erabilerarako entrega daitezkeen obra-
zatien kasuan, betiere kontratuan
ezarritakoaren arabera.
arrazoitutako interes publikoko
salbuespenezko arrazoiak agertzen
direlako, kontratazio-organoak
erabakitzen badu obrak benetan
okupatzea edo obra horiek erabilera
publikorako abian jartzea nahiz eta
jasotzeko egintza formalki egin gabe
egon, halakoetan, obrak jasotzeari
dagozkion efektuak eta ondorioak
berdin-berdin sortuko dira, inguruabar
horiek agertzen diren unetik beretik,
betiere, erregelamenduz ezarritakoaren
arabera.
219. artikulua.
Ezkutuko akatsen erantzukizuna
Berme-epea amaitu eta gero obra
hondatu egiten bada eraikinak
ezkutuan dituen akatsen ondorioz, eta
akats horiek kontratistak kontratua bete
ez duelako sortu badira, kontratistak
izango du kalte eta galerei aurre
egiteko erantzukizuna hamabost urtez,
obra jasotzen denetik kontatzen hasita.
Epe hori igaro eta artean ez bada
inolako kalte edo galerarik agertu,
guztiz azkenduko da kontratistaren
erantzukizuna.
4. ATALA.
Obra-kontratua suntsiaraztea
220. artikulua.
Obra-kontratua suntsiarazteko
arrazoiak
206. artikuluan aipatutakoez gain,
hauek dira obra-kontratuak
suntsiarazteko arrazoiak:
a) Legeko 212. artikuluaren arabera,
zuinketa egiaztatzen berandutzea.
b) Administrazioak obren hasiera sei
hilabete baino gehiago etetea.
c) Administrazioak atzera egitea edo
obrak zortzi hilabete baino luzaroagoan
etetea
d) Administrazioak egindako proiektuak
edo aurrekontuak errakuntza materialak
izatea, baldin eta obraren
aurrekontuaren gutxienez 100eko 20ari
eragiten badiote.
e) Kontratuan aldaketak egitea, nahiz
eta hurrenez hurren izan, baldin eta,
banan-banan edo denak batera hartuta,
kontratuaren hasierako prezioaren
100eko 20 baino handiagoak badira,
Balio Erantsiaren gaineko Zerga alde
batera utzita, edo hasierako
kontratuaren funtsezko aldaketaren bat
badakarte.
221. artikulua.
Kontratuaren funtsezko aldaketa eta
obraren hasiera etetea.
Aurreko artikuluko e) idatz-zatiarekin
lotuta, funtsezko aldaketa dira, besteak
beste, hasierako proiektuaren
helburuak eta oinarrizko ezaugarriak
aldatzea, bai eta, Balio Erantsiaren
gaineko Zerga kanpoan dela,
kontratuaren hasierako prezioaren %
30ari, gutxienez, eragiten dioten
unitateak aldatzea ere.
Administrazioak obren hasiera eten,
eta, ondorenean, sei hilabete igarotzen
uzten baditu egoera horri buruzko
erabakirik hartu eta kontratistari
jakinarazi gabe, kontratua
suntsiarazteko eskubidea edukiko du
kontratistak.
222. artikulua.
Suntsiaraztearen ondorioak
Kontratua suntsiaraziz gero,
proiektuaren arabera egindako obrak
egiaztatu, neurtu eta likidatu egin behar
dira, eta kontratistari alde edo kontra
dagozkion saldoak finkatu.
Beharrezkoa izango da kontratistari dei
egitea kontratazio-espedientean ageri
den helbidera, obrak egiaztatu eta
neurtzeko egintzara ager dadin.
Legearen 212. artikuluaren araberako
zuinketaren egiaztatzea atzeratu egiten
bada eta, horregatik, kontratua
suntsiarazi egiten bada, esleipen-
prezioaren % 2ko kalte-ordaina
jasotzeko eskubidea izango du
kontratistak, ez besterik.
Administrazioak sei hilabete baino
gehiagoz eteten badu obren hasiera,
kontratistak esleipen-prezioaren % 3ko
kalte-ordaina jasotzeko eskubidea
izango du, kontzeptu guztiak barne.
Hasitako obrak zortzi hilabete baino
gehiagoz atzeratzen edo eteten badira,
egin gabe utzitako obren prezioaren
100eko 6 jasotzeko eskubidea edukiko
du kontratistak, etekin industrial
moduan; egin gabe utzitako obratzat
joko dira hasierako kontratuan eta
haren aldaketen, eta etendura
jakinarazten diren arte gauzatu direnen
arteko diferentziari dagozkionak.
Segurtasun-arrazoiak direla-eta edo
eraikitakoa hondatzeko arriskua
dagoela-eta, presako egoeran, beste
enpresa batek edo administrazioak
berak jarraitu behar duenean obrak
egiten, kontratazio-organoak, ordura
arte gauzatutako obren likidazioa
kontratistari jakinarazi ondoren, obrak
egiten jarraitzea erabaki ahal izango
du, balorazio hori kontratazio-organoan
aurkatzeko aukerari kalte egin gabe.
Kontratazio-organoak bidezkoa dena
ebatziko du hamabost eguneko epean.
II. KAPITULUA.
Obra publikoa emateko kontratua
I. ATALA.
Esleitutako obrak eraikitzea
223. artikulua.
Obrak gauzatzeko moduak
Kontratazio-organoak onartutako
proiektuaren arabera egingo dira obrak,
administrazio-klausula zehatzen agirian
ezarritako epeetan. Administrazioaren
laguntza ere jaso daiteke obrak
gauzatzeko.
Emakidadunak hirugarren batzuekin
kontrata dezake dagokion obra hori,
osorik edo zati bat, gauzatzeko
zeregina, lege honetan eta
administrazio-klausula zehatzen agirian
ezarritakoaren arabera.
Administrazioak laguntza eman dezake
obra eraikitzeko, bai obraren zati bat
berak eginez, bai obraren zati bat
finantzatuta.
Lehendabiziko aukera hartuz gero,
administrazioak gauzatutako obra-
zatiak bere ezaugarri propioak izan
beharko ditu, gainerakotik bereizitako
trataera izateko aukera ematen
dutenak, eta, amaitutakoan, obrak
jasotzeko egintza formala egin beharko
da.
Administrazio-klausula zehatzen agiriak
bestelakorik agindu ezean, 215.
artikuluak agintzen duen bezala
ordainduko da obraren zenbatekoa.
Bigarren kasuan, emandako
finantzaketaren zenbatekoa itundutako
baldintzen arabera ordaindu ahal
izango da obrak gauzatzen ari diren
bitartean, 215. artikuluak xedatzen
duen bezala, edo, obrak egiten
amaitutakoan, 237. artikuluak zehazten
duen moduan.
224. artikulua.
Erantzukizuna, obrak beste
norbaitek egin dituenean
Emakidadunari dagokio hirugarrenekin
kontratatutako obrak nola gauzatzen
diren kontrolatzea; kontrola,
kontratazio-organoak egin eta
onartutako planari egokitu behar zaio.
Kontratazio-organoak, edozein unetan,
informazioa eskatu ahal izango du
obrak nola doazen jakiteko, eta egoki
iritzi adina ikuskapen-bisitaldi egin ahal
izango ditu obretara.
Emakidaduna da hirugarrenekin
sinatutako kontratuak gauzatzeak edo
suntsiarazteak dakartzan ondorioen
erantzule kontratazio-organoaren
aurrean, eta, era berean, bera da,
ondorio berberei dagokienez,
hirugarren horien aurrean ere
erantzule.
225. artikulua.
Arrisku eta menturaren printzipioa,
obrak gauzatzerakoan
Arriskua eta mentura emakidadunaren
gain direla eraikiko dira obrak, lege
honen 199. eta 214. artikuluetan
xedatutakoaren arabera, salbu eta,
223.2 artikuluak aurreikusitakoaren
arabera, administrazioaren kontura
gauzatu daitekeen obra-zatia;
halakoetan, obra-kontratuetarako
ezarritako erregimen orokorra izango
da jarraitu beharrekoa.
Emakidaduna obra gauzatzen
berandutzen bada, den epe partzialetan
edo guztizko epean, eta atzerapen hori
ezinbestean gertatu bada edo
administrazio emakidatzaileari egotz
dakiokeen kausaren batengatik,
emakidadunak obra gauzatzeko epea
luzatzeko eskubidea izango du, eta,
horrekin batera, emakida-epea
luzatzeko eskubidea ere bai, eta,
luzapen hori, gutxienez ere, atzerapena
adinakoa izango da, non eta
emakidadunak ez duen epe laburragoa
eskatzen.
Emakidaduna bada atzerapenaren
erantzulea, orduan, administrazio-
klausula zehatzen agirian eta lege
honetan jasotako zigor-araubidean
xedatutakoari jarraituko zaio, eta
berandutze horrek ez du emango
emakida-epea luzatzeko biderik.
Ezinbesteko horrek, nahiz eta epea
luzatzeko baimena eman, kostu
handiagoak eragiten badizkio
emakidadunari, ekonomia- eta finantza-
plana egokitu egingo da.
Ezinbesteko horrek obrak egitea erabat
eragozten badu, kontratua suntsiarazi
egingo da, eta kontratazio-organoak
ordura arte egindako obren zenbateko
osoa ordainduko dio emakidadunari,
bai eta hirugarrenekin izandako zorren
ondorioz sortutako kostu handiagoak
ere.
226. artikulua.
Proiektua aldatzea
Kontratazio-organoak, kontratua burutu
ondoren, proiektuan aldaketarik egin
nahi izanez gero, 202. artikuluak
xedatutako kasuetan eta moduan
bakarrik egin ahal izango ditu.
Emakidaren ekonomia- eta finantza-
planak, egin beharreko doikuntzak
eginez, kostuak handitu edo
gutxitzearen ondorioak jaso behar ditu
beti.
Emakidadunak kontratua
suntsiarazteko eskatu ahal izango du,
baldin eta, kontratazio-organoak, obra
gauzatzeko fasean, aldaketak egin
behar direla agindu eta, horren
ondorioz, obraren zenbatekoa handitu
edo gutxitu egiten bada, hasieran
aurreikusitako zenbateko osoaren
ehuneko 20 baino portzentaje
handiagoan, edo, bestela, hasierako
proiektuaren funtsezko aldaketa
eragiten badute.
227. artikulua.
Obrak egiaztatzea
Obrak amaitzean, emakida-hartzaileak
kontratua behar bezala bete duela
ziurtatzeko, egiaztapen-akta egin
beharko du emakida eman duen
administrazioak.
Obrak jasotzeko akta formala emakida
bukatutakoan egingo da, kontratazio-
organoari ondasunak eta instalazioak
entregatzerakoan.
Egiaztapen-akta jasotzeko modua eta
haren edukia administrazio-klausula
zehatzen agirian xedatutakoari
egokituko zaizkio, eta harrera-akta
jasotzeko modua eta haren edukia,
218. artikuluan ezarritakoari.
Egiaztapen-aktarekin batera,
gauzatutako obra publikoa baloratzeko
dokumentu bat aurkeztuko da, eta, hala
dagokionean, ingurumen-inpaktuari
buruzko adierazpenean ezarritako
baldintzak bete direla egiaztatzeko
adierazpen bat. Lehenbiziko
dokumentu hori kontratazio-organoak
emango du, eta egin den inbertsioa
jasoko da bertan.
Gauzatutako obren hileroko ziurtagiriak
oinarri hartuta emakidudanari zatika
egindako ordainketen bidez
administrazio emakidatzaileak partzialki
finantzatutako obretan, obra-bukaerako
ziurtagiria aurkeztu beharko da
balorazio-agiriarekin batera eta aurreko
paragrafoan adierazitako egiaztapen-
aktarekin batera.
Administrazio emakidatzaileak obrei
buruzko egiaztapen-akta onartzeak
berekin dakar obrak jendaurrean
zabaltzeko baimena; une horretan
hasten da obraren berme-epea, obra
emakidadunak ez beste hirugarren
batzuek egin dutenean, bai eta
ustiapen-fasea ere.
2. ATALA.
Emakidadunaren eskubideak eta
betebeharrak; eta administrazio
emakidatzailearen prerrogatibak.
1. azpiatala.
Emakidadunaren eskubideak eta
betebeharrak.
228. artikulua.
Emakidadunaren eskubideak
Emakidadunak honako eskubide hauek
izango ditu:
a) Obra publikoa ustiatzeko eskubidea,
bai eta, emakidak dirauen bitartean,
kontratuan adierazitako ordainketa
ekonomikoa jasotzeko eskubidea ere.
b) Emakidaren oreka ekonomikoari
eusteko eskubidea, 241. artikuluan
ezarritako moduan eta mailan.
c) Administrazio emakidatzailearenak
diren jabari publikoko ondasunak
erabiltzeko eskubidea, obra publikoa
eraikitzeko, aldatzeko, artatzeko eta
ustiatzeko beharrezko direnean.
Eskubide horren barruan egongo da
gauzatzen ari dela azaleratzen diren
urak edo agertzen diren materialak
obra erakitzeko ez bestetarako
erabiltzeko eskubidea. Dena den,
administrazio eskudunak, aldez
aurretik, dagokion jabari publikoa
kudeatzeko baimena eman beharko du
d) Jabetza nahitaez kentzeko,
zortasunak ezartzeko eta maizterra
botatzeko administrazio-prozeduretan,
administrazioari, obra publikoa
eraikitzeko, aldatzeko eta ustiatzeko
behar diren izapideak egin ditzan eta
emakidadunaren eskubideak
gauzagarri egiteko behar diren ekintzak
egin ditzan eskatzeko eskubidea.
e) Jabetza kentzeko prozeduretan
kendutako ondasunak eta eskubideak,
emakidari atxikita zeudenak, jabari
publikoaren barruan geratuko dira.
f) Emakida 209. artikuluan
ezarritakoarekin bat lagatzeko
eskubidea, eta legeak ezarritako
baldintzen arabera hipotekatzekoa,
kontratazio-organoak aurretiaz baimena
emanda, kasu batean zein bestean.
g) Kreditu-eskubideak balio
negoziagarri bihurtzeko eskubidea,
legeak agintzen duen moduan.
h) Lege honetan zein beste batzuetan
edo baldintza-agirietan aitortutako
beste edozein eskubide.
229. artikulua.
Emakidunaren betebeharrak
Emakidadunaren betebehar orokorrak
dira:
a) Obrak egitea, kontratuan
xedatutakoaren arabera.
b) Obra publikoa ustiatzea, kudeaketak
dakartzan ekonomia-arriskuak bere
gain hartuta, betiere, kontratuan
ezarritako edo gerora kontratazio-
organoak agindutako jarraitasuna eta
baldintzak errespetatuz.
c) Obra publikoa erabiltzaile guztiek
erabil dezaketela onartzea, betiere,
berdintasun, unibertsaltasun eta
diskriminaziorik ezaren printzipioen
arabera ezarrita dauden baldintzak
errespetatuta, eta, hala dagokionean,
dagokion tarifa ordainduta.
d) Obra publikoaren ordena zuzena eta
kalitatea, baita erabilera bera ere,
egokiro zaintzea, horretarako komeni
diren jarraibideak aginduta, kontratazio-
organoari dagozkion zaintza-aginpideei
kalte egin gabe.
e) Obrak gauzatzean edo ustiatzean
hirugarrenei egindako kalteak
ordaintzea, baldin eta kalte horiek 198.
artikuluaren arabera emakidadunari
egozteko modukoak badira.
f) Emakidari lotuta geratzen den jabari
publiko guztia babestea, batez ere,
ekologia eta ingurumen aldetik jabari
horrek dituen balioak zainduta.
g) Lege honetan zein beste batean edo
administrazio-klausula zehatzen agirian
jasotako beste edozein betebehar.
230. artikulua.
Obra publikoa erabiltzea eta artatzea
Emakidadunak obra publikoaren
erabilera, zaintza eta artatzea direla-eta
emandako arauak era egokian
aplikatuko direla begiratu beharko du.
Obra publikoa ustiatzeaz arduratzen
diren langileek, bertan agintaritzaren
agenterik egon ezean, hartu beharreko
neurriak hartu ahal izango dituzte obra
publikoa egokiro erabil dadin, eta, hala
dagokionean, salaketak ere jarriko
dituzte.
Horretarako, emakidadunaren langileek
lortutako frogabideak erabili ahal izango
dira froga modura, baita zuzenbidean
onartutako beste edozein bide ere;
betiere, langile horiek behar bezalako
sinestamendua eduki behar dute, eta
administrazio eskudunak aurretiaz
homologatutako baliabideak erabiliz
lortu behar dira frogabide horiek.
Emakidadunak obra publikoa erabiltzea
galaraziko die ordaindu beharreko tarifa
ordaindu ez duten erabiltzaileei,
dagokion arloko legerian gai honetaz
ezarritakoari kalte egin gabe.
Emakidadunak egokiro mantendu
beharko du obra publikoa, teknikaren,
ingurumenaren, irisgarritasunaren,
oztopoak kentzearen eta erabiltzaileen
segurtasunaren arloetako arau
aplikagarriek unean-unean eta
zientziaren aurrerabidearen arabera
ezarritakoari jarraituz.
Emakidadunak eskainitako zerbitzuaren
kalitatea neurtzeko mekanismoak ezarri
ahal izango ditu administrazioak
baldintza-agirietan, eta, horien arabera,
abantailak eman ahal izango ditu, edo
zigor ekonomikoak ezarri.
231. artikulua.
Merkataritza ustiatzeko gune
osagarriak
Obra publikoen barruan, bere
ezaugarrien arabera beharrezko den
lurzoruaz gainera, beste orube edo lur-
sail batzuk ere sartu ahal izango dira,
erabiltzaileentzako zerbitzua nolakoa
izango den aintzat hartuta,
beharrezkoak edo komenigarriak diren
beste era bateko jardunak gauzatu ahal
izateko (osagarriak, merkataritzakoak
edo industrialak), betiere,
aprobetxamendu ekonomiko bereizia
izateko modukoak badira, hala nola,
ostatu emateko lekuak, gasolindegiak,
aisialdi-guneak, aparkalekuak,
merkataritza-lokalak eta ustiatzeko
modukoak izan daitezkeen beste
batzuk.
Jardun osagarri horiek martxan jarri
behar direnean, beti jokatu beharko da
emakida arautzeko agiri orokor edo
berezietan ezarritakoaren arabera, edo,
hala badagokio, aplikatzekoa den
legerian edo hirigintza-planeamenduan
ezarritakoaren arabera.
Dagozkion gune edo esparru horiek
administrazio publiko emakidatzaileak
bakarrik kudeatzeko eta kontrolatzeko
printzipioaren pean geratuko dira, eta
emakidatzaileak ustiatuko ditu
obrarekin batera, zuzenean edo
hirugarren baten bitartez, emakida-
agirian ezarritako moduan.
2. azpiatala.
Administrazioaren prerrogatibak eta
eskubideak
232. artikulua.
Administrazioaren prerrogatibak eta
eskubideak
Lege honetan ezarritako mugen
barruan, bertan ezarritako betekizunak
betez eta lege honetan ezarritako
ondorioekin, kontratazio-organoak, edo,
hala dagokionean, berariazko legeriak
ezarritako organoak, honako
prerrogatiba eta eskubide hauek izango
ditu obra publikoen emakida-kontratuei
buruz:
a) Kontratuak interpretatzeko
eskubidea, eta kontratua betetzerakoan
sortzen diren zalantzak ebaztekoa.
b) Behar bezala arrazoitutako interes
publikoko arrazoiak direla-eta
kontratuak aldatzeko eskubidea.
c) Emakidaren oreka ekonomikoa
interes publikoaren alde berrezartzea,
241. artikuluan aurreikusitako moduan
eta hedadurarekin.
d) Kontratuak suntsiarazteko erabakia
hartzea, 245. eta 246. artikuluetan
ezarritako kasu eta baldintzen arabera.
e) Obra publikoa erabiltzeagatik
gehienezko tarifak ezartzeko
eskubidea, hala dagokionean.
f) Emakidadunak bere betebeharrak
betetzen dituela begiratu eta
kontrolatzeko eskubidea; horretarako,
emakidaren objektuarekin zerikusia
duten zerbitzuak, obrak, instalazioak
eta lokalak ikuskatu ahal izango ditu,
baita dokumentazioa ere.
g) Emakida bahitzen denean obra
publikoa ustiatzeko zeregina
bereganatzeko eskubidea.
h) Emakidadunari betebeharrak bete
gabe uzteagatik ezarri beharreko
zigorrak ezartzeko eskubidea.
i) Obra publikoa erabiltzerakoan eta
ustiatzerakoan, zaintza-aginpideak
betetzeko eskubidea, arloz arloko
legeria espezifikoan ezarritako nondik
norakoak errespetatuta.
j) Interes orokorreko ohiz kanpoko
arazoak konpondu behar direnean,
obra publikoa erabiltzeko baldintzak
aldi baterako ezartzeko eskubidea, hala
dagokionean, kalte-ordaina ordainduta.
k) Lege honetan zein beste batzuetan
aitortutako beste edozein eskubide.
Artikulu honetan jasotako
administrazio-prerrogatibak, lege
honetan eta aplikatu beharreko legeria
espezifikoan ezarritakoari egokituz
erabiliko dira.
Baldin eta, kontratua interpretatu,
aldatu, edo suntsiarazten den
kasuetan, edo ezdeusa den kasuan,
emakidaduna aurka jartzen bada,
aginduzkoa izango da Estatuko
Kontseiluaren irizpena, edo autonomia-
erkidego bakoitzean baliokidea den
aholku-organoarena; betiere, obra
gauzatzeko fasean erabakitako
aldaketak izan behar dute, 226.2.
artikuluaren arabera kontratua
suntsiaraztea ekar dezaketenak.
Orobat izango da aginduzkoa legeria
espezifikoan aurrikusitako kasuetan.
233. artikulua.
Obra publikoa aldatzea
Kontratazio-organoak, interes publikoak
hala agintzen duenean, obra publikoa
aldatzeko erabakia hartu ahal izango
du, baldin eta 202. artikuluak zehazten
dituen gorabeherak gertatzen badira.
Orobat erabaki dezake obrak zabaltzea
edo emakidaren xedeari zuzenean
lotutako lan osagarriak egitea emakida
indarrean den bitartean. Kasu horietan,
hala badagokio, ekonomia- eta
finantza-plana berrikusi beharko da,
egoera berriari egokitzeko.
Emakidaren oreka ekonomikoari
eragiten dioten aldaketak 241.
artikuluak xedatutakoari jarraituz egin
beharko dira.
Aldaketa horiek, ezaugarri fisikoengatik
edo ekonomikoengatik, ustiapen
independentea bideratzeko aukera
ematen badute, beste lizitazio bat egin
beharko da aldaketa horiek eraiki eta
ustiatzeko.
234. artikulua.
Emakida bahitzea
Baldin eta emakidadunak ezin badu,
berari ez dagozkion kausengatik, aldi
batez obra publikoa ustiatu eta hori
dela eta gizarteari kalte larria eragiten
bazaio, edo betebeharrak larriki huts
egin eta ustiapena arriskuan jartzen
badu, kontratazio-organoak,
emakidadunari entzunaldia eman
ondoren, emakida bahitzeko erabakia
hartu ahal izango du.
Kontratazio-organoaren erabakia
emakidadunari jakinaraziko zaio, eta,
emakidadunak, horretarako emandako
epearen barruan, okerra zuzentzen ez
badu, emakida bahitu egingo da.
Era berean, lege honek aurreikusitako
gainerako kasuetan ere emakida
bahitzeko erabakia hartu ahal izango
da, berak adierazitako ondorioekin.
Emakida bahitutakoan, kontratazio-
organoak izango du obra publikoa
zuzenean ustiatzeko ardura, baita
aurrez ezarritako kontraprestazioa
jasotzekoa ere, eta, zeregin horretan,
emakidadunaren langile eta bitarteko
berberak erabili ahal izango ditu.
Kontratazio-organoak kontu-hartzaile
bat edo batzuk izendatuko ditu enpresa
emakidaduneko zuzendaritza-taldekoen
ordez jardun dezaten, erabat zein hein
batean.
Bahitutako obra publikoa arriskua
emakidadunaren gain dela ustiatuko
da, eta, bahiketa amaitutakoan,
emakidadunari itzuliko zaio obra
publikoa, gastu guztiak ordaindu ostean
(kontu-hartzaileen zerbitzu-sariak ere
barnean direla) eta, hala badagokio,
ezarri zaizkion zigorren zenbatekoa
ordaindu ostean geratzen den
saldoarekin.
izango da, eta kontratazio-organoak
erabakiko du iraupena, baina ezin
izango da izan, luzapenak ere barnean
direla, hiru urtetik gorakoa.
Kontratazio-organoak,
administrazioaren kabuz edo
emakidadunak hala eskatuta, bahiketa
amaitzeko erabakia hartuko du,
horretarako kausak desagertu egin
direla egiaztatzen denean eta
emakidadunak obra publikoa
normaltasunez ustiatzen jarraitzeko
moduan dagoela justifikatzen duenean.
Baldin eta emakidadunak, emakidaren
bahiketa-epea igarota, ez badu
bermatu erabat bereganatu dituela
dagozkion betebeharrak, kontratazio-
organoak emakida-kontratua
suntsiaraziko du.
235. artikulua.
Betebeharrak ez betetzeagatik
emakidadunari ezarri ahal zazkion
zigorrak.
Administrazio-klausula zehatzen
agirietan emakidadunaren ez-betetzeen
katalogo bat ezarriko da, eta ez-betetze
arinak eta larriak bereiziko dira.
Zigortzeko modukotzat joko dira
emakidadunak lege honetan ezarritako
debekuak zati batean edo osorik
urratzea, legearen arabera
nahitaezkoak diren jarduerak huts
egitea, eta, bereziki, obra gauzatzeko
epeak ez betetzea, obra publikoa
erabiltzeko, zaintzeko eta artatzeko
arauak betetzerakoan zabarkeriaz
jokatzea, obra publikoaren erabilera
zati batean zein osorik etetea arrazoitu
gabe, eta, legez baimendutakoak baino
diru-kopuru handiagoak kobratzea
erabiltzaileari.
Kontratazio-organoak zigor
ekonomikoak ezarri ahal izango ditu
klausula-agirietan; proportzionalak
izango dira, ez-betetzea nolakoa izan
den eta ustiapenaren garrantzi
ekonomikoa zein den.
Zigorren diru-kopurua ezingo da izan
obrak eraiketa-fasean izan duen
aurrekontu osoaren 100eko 10 baino
handiagoa.
Emakida ustiapen-fasean badago,
urtean ezarritako zigorren diru-kopurua
ezin da izan obra publikoaren
ustiapenak aurreko urtean eman dituen
diru-sarreren 100eko 20 baino
handiagoa.
Ez-betetzea larria denean, aurreko
ondorioez gainera, emakida suntsiarazi
egingo da dagokion klausula-agirian
ezarritako kasuetan.
Lege honetan ezarritako egoerez
gainera, emakida aldi baterako
bahitzea ekar dezaketen ez-betetze
larriak zein diren zehaztuko da
klausula-agirietan, emakidadunak bete
beharreko betebeharrak ez
betetzeagatik kasuan-kasuan ezarri
beharreko zigorrak gorabehera.
Obra gauzatzeko fasean
emakidadunari ezarriko zaion zigor-
araubidea 196. artikuluan ezarritakoa
izango da.
Klausula-agirian ezarritako araubidea
gorabehera, administrazioak hertsatze-
isunak ere ezarri ahal izango dizkio
emakidadunari betebeharrak ez
betetzen jarraitzen badu, betiere aldez
aurretik errekerimendua egin bazaio eta
ezarritako epean bete ez baditu.
Legeria espezifikoak bestelakorik ezarri
ezean, isunaren zenbatekoa 3.000
eurokoa izango da egun bakoitzeko.
3. ATALA.
Emakidaren finantza- eta ekonomia-
araubidea
236. artikulua.
Obren finantzazioa
zein zati batean, emakidan utzitako
obra publikoak, eta, betiere, berak
hartuko du bere gain arriskua, egindako
inbertsioaren arabera.
Administrazioak ere, errentagarritasun
ekonomikoa edo soziala dela-eta, edo
emakidan utzitako obraren xede
publikoak edo interes orokorrak
berariaz halaxe eskatuta, baliabide
publikoak eman ahal izango ditu obra
finantzatzeko, eta administrazioak eta
emakidadunak elkarrekin egindako
finantzaketa izango da; itzultzeko diru-
laguntzen edo maileguen (interesekiko
edo interesik gabekoen) bidezko
finantzaketa izango da, 223. artikuluan
eta sekzio honetan ezarritakoaren
araberakoa eta administrazio-klausula
zehatzen agirian ezarritakoaren
araberakoa, eta, betiere, emakidadunak
arriskua bere gain hartzeko printzipioa
errespetatu beharko da.
Emakidan utzitako obra publikoaren
eraikuntza finantzatzeko orduan,
administrazio emakidatzaileaz besteko
administrazio publiko batzuek ere egin
ahal izango dituzte ekarpenak,
dagokion hitzarmenean jasotako
xedapenen arabera, eta estatuko edo
nazioarteko beste organismo batzuek
ere parte hartu ahal izango dute
finantzaketan.
237. artikulua
Eraikuntza-lana finantzatzeko
ekarpen publikoak
Administrazio publikoek obra
finantzatzen lagundu ahal izango dute,
ekarpenak eginez obrak gauzatzeko
fasean, lege honen 223. artikuluak
xedatzen duen moduan, edo obrak
bukatutakoan, edo emakida
amaitutakoan; ekarpen horien
zenbatekoa baldintzen agirian egongo
da ezarrita, edo, agirian horrela jasota
dagoenean, lizitatzaileek eurek
finkatuko dute beren eskaintzetan.
Azken bi egoera horietan, ordainketa
osoaren modalitatea erabilita egiten
diren obra-kontratuei buruzko arauak
aplikatu behar dira, ordainketa zatika
egiteko aukera izan ezik.
Aurreko paragrafoan adierazitako
ekarpen publikoak kontratazio-
organoak egindako diruaz besteko
ekarpenak ere izan daitezke, edo beste
edozein administraziok egindakoak,
baldin eta harekin horretarako
hitzarmenik egin bada, eta, betiere,
administrazio-klausula zehatzen agirian
jasotako balioztatzearen arabera.
Emakidadunari entregatutako ondasun
higiezinak ere emakidari atxikitako
ondarearen barruan sartuko dira; obra-
proiektuan aurreikusitako erabilera
emango zaie, eta, emakida amaitzean,
berriz ere administrazioaren eskuetara
itzuliko dira; betiere, hiri-
antolamendurako planek edo arloko
planek xedatutakoa errespetatu
beharko da.
238. artikulua.
Obra erabiltzeagatik eman beharreko
ordainsaria
Emakidadunak eskubidea izango du
erabiltzaileek edo administrazioak
ordainsaria eman diezaioten obra
erabiltzeagatik; administrazio-klausula
zehatzen agirian jasotako moduan
eman beharko zaio ordainsaria, artikulu
honetan ezarritakoaren arabera.
Erabiltzaileek obra publikoak
erabiltzeagatik ordaindu behar dituzten
tarifak kontratazio-organoak finkatuko
ditu esleipen-akordioan.
Finkatutako tarifa horiek gehienezkoak
dira, eta emakidadunak, egoki irudituz
gero, tarifa horietatik beherakoak ere
aplikatu ahal izango ditu.
behin, administrazio-klausula zehatzen
agirian ezarritako prozedura erabilita.
Lege honen 115.c) 4. artikuluaren
arabera, emakidaren ekonomia- eta
finantza-planean egongo da ezarrita zer
eragin izango duten tarifetan obraren
erabilera-eskaerak dakartzan
erredimenduek, eskaintzan aipatutako
gutxienekora iristen ez badira; orobat,
merkataritza-gunerik izanez gero, zer
eragin izango duen tarifetan gune
horren ustiapenak dakartzan mozkinek,
eskaintzan aipatutako gehienezko
maila gainditzen badute.
Administrazioak ordaindu ahal izango
du emakidadunak obra erabiltzeagatik
jaso behar duen ordainsaria, betiere,
erabilera aintzat hartuta, eta
administrazio-klausula zehatzen agirian
jasotako moduan.
Emakidadunak, era berean, emakidari
lotutako merkataritza-gunearen
ustiapenetik datozen diru-sarreren
bitartez ere jasoko du ordainsaria,
halakorik izanez gero, betiere,
administrazio-klausula zehatzen agirian
ezarritako moduan.
Emakidadunak, kontabilitatea egitean,
bereizi egin beharko ditu, batetik,
ekarpen publikoetatik datozen diru-
sarrerak, eta, bestetik, obra-
erabiltzaileek ordaindutako tarifetatik
sortutakoak, bai eta, hala balegokio,
merkataritza-gunearen ustiaketak
dakartzanak ere.
239. artikulua.
Ustiapena finantzatzeko ekarpen
publikoak
Administrazio publikoek honako
ekarpen hauek egin ahal izango
dizkiote emakidadunari, obra-
ustiapenaren bideragarritasun
ekonomikoa bermatzearren:
a) Kontratazio-organoak onartutako
diru-laguntzak, aurrerakin itzulgarriak,
partaidetza-maileguak (mendekoak edo
beste era batekoak), obraren
ustiapenaren hasieratik edo obraren
ustiapenak iraun bitartean eman
beharrekoak, emakidaren ekonomia-
eta finantza-bideragarritasuna
bermatzeko beharrezkoak izango direla
aurreikusten denean.
Emakidan ezarritakoaren arabera
itzuliko dira maileguak eta ordainduko
dira sortutako interesak.
b) Laguntzak, interes publikoagatik eta
salbuespenezko kasuetan obraren
erabilera sustatzea komeni denean,
obraren ustiapena
errentagarritasunaren gutxieneko
atalasera iritsi baino lehen.
240. artikulua.
Obra publiko bereiziak
Bi obra publikok edo gehiagok erlazio
funtzionala dutenean, obra publikoa
emakidan uzteko kontratuak ez du bere
izaera galtzen eraikitako obren zati
baten erabilera ordaindu beharrekoa
izan ez arren, betiere zati hori
administrazio emakidatzailearen
eskumenekoa bada eta emakidaren
ustiapenean eragina badu.
Administrazio-klausula zehatzen agiriak
argi eta garbi zehaztuko ditu emakidan
esleitutako obrari dagozkion alderdiak,
lege honetan xedatutakoaren arabera;
horretarako, ondo bereiziko ditu
ordaindu beharreko zatia eta ordaindu
behar ez dena.
Lizitatzaileek dagokion plana aurkeztu
beharko dute ekonomia- eta finantza-
alorrak zehazteko, aipatutako obra-
zatietako bata eta bestea kontuan
hartuta.
Nolanahi ere, emakidan utzitako obra
erabiltzeagatik aplikatu beharreko
tarifak zehazterakoan, egindako obra
guztien zenbateko osoa hartuko da
aintzakotzat.
241. artikulua.
Kontratuaren oreka ekonomikoari
eustea
Obra publikoak emakidan uzteko
kontratuak oreka ekonomikoari eutsi
beharko dio esleipenerako kontuan izan
ziren baldintzei jarraituz, interes
orokorra eta emakidadunaren interesa
biak aintzakotzat hartuta, hurrengo
paragrafoan xedatutakoaren arabera.
Ondorengo kasu hauetan,
administrazioak kontratuaren oreka
ekonomikoa lehengoratu beharko du,
dagokion aldearen onurarako:
a) Administrazioak, interes publikoko
arrazoiak direla-eta, obra ustiatzeko
baldintzak aldarazten baditu.
b) Ezinbesteak edo administrazioaren
jardunak zuzenean eraginda,
emakidaren ekonomiaren funtsa
hausten bada.
Ondorio horietarako, 214. artikuluan
jasotako egoerak joko dira
ezinbestetzat.
c) Kontratuan bertan kontratua
berrikusteko ezarritako kasuak
gertatzen badira, 115.1 artikuluaren 4.
paragrafoaren c) eta d) idatz-zatietan
aurreikusitakoaren arabera.
Aurreko paragrafoan adierazitako
egoeretan, kasuan-kasuan onartu
beharreko neurriak onartu beharko dira
kontratuaren oreka ekonomikoa
lehengoratzeko.
Neurriok izan daitezke: obra
erabiltzeagatik ordaindu beharreko
tarifak aldatzea, emakidarako epea
murriztea, eta, oro har, kontratuan
eduki ekonomikoa duten klausulak era
batera edo bestera aldatzea.
kasuetan, emakidaren epea luzatzeko
aukera egongo da (gehienez ere,
hasierako epearen % 15), betiere,
emakidadunaren ordainsariaren 100eko
50 baino gehiago erabiltzaileek
ordaindutako tarifatik baldin badator.
Administrazio emakidatzaileak, 2.b)
paragrafoan aurreikusitako
ezinbestekoren bat geratuz gero,
kontratuan adostutako gutxieneko
errendimenduak bermatu beharko ditu,
betiere ezinbesteko horrek ez badu
erabat eragozten obrak gauzatzea edo
ustiapenak aurrera jarraitzea.
4. ATALA.
Emakida azkentzea
242. artikulua.
Azkentzeko moduak
Obra publikoaren emakidak,
betetakoan edo suntsiarazitakoan
azkenduko dira.
243. artikulua.
Emakida epea igarota azkentzea
Emakida azkendutzat joko da hasieran
ezarritako epea igarotakoan, edo, hala
badagokio, 225. eta 241.3. artikuluetan
oinarrituta adostu diren luzapenak edo
murrizketak erantsita azkenean eman
zaion epea igarotakoan.
Orobat azkenduko dira emakidari eta
haren merkataritza-guneen ustiapenari
lotutako kontratu guztiak ere.
244. artikulua.
Emakiden epea
Obra publikoak eraikitzeko eta
ustiatzeko emakidak administrazio-
klausula zehatzen agirian erabakitako
eperako emango dira; epe hori, ordea,
ezingo da izan 40 urtetik gorakoa.
225. eta 241.3. artikuluetan jasotako
kasuetan bakarrik luza daitezke.
Obra hidraulikoak egiteko emakidak,
iraupenari dagokionez, uztailaren 20ko
1/2001 Legegintzako Errege Dekretuak
onetsitako Uren Legearen Testu
Bateginaren 134.1.a) artikuluak
xedatutakoaren pean egongo dira.
245. artikulua.
Obra publikoen emakida-kontratua
suntsiarazteko arrazoiak
Hauek dira obra publikoen emakida-
kontratua suntsiarazteko arrazoiak:
a) Emakidaduna pertsona partikularra
bada, heriotza edo ezgaitasuna
gertatzea, eta sozietate emakidaduna
bada, nortasun juridikoa azkentzea.
b) Beste edozein prozeduratan,
hartzekodunen konkurtsoa deklaratzea
edo kaudimengabezia deklaratzea.
c) Hipoteka exekutatzeko prozedura
ezerezean geratu delako adierazpena
edo hipoteka exekutatzeko prozedura
hastea ezinezko izatea interesatu
baimendunik ez egoteagatik, legean
ezarritakoaren arabera.
d) Emakidatzailea eta emakidaduna
ados jartzea.
e) Emakida bahituta izatea
gehienezkotzat ezarritakoaz gorako
epe batez kontratistak bere betebehar
guztiak erabat bermatu gabe.
f) Kontratazio-organoa sei hilabete
baino gehiago berandutzea
emakidadunari kontratuaren arabera
agindu zizkion kontraprestazioak,
lursailak edo baliabide lagungarriak
entregatzeko orduan.
g) Kontratazio-organoak obra
publikoaren ustiapena berreskuratzea.
Ustiapena berreskuratu dela ulertuko
da organo kontratatzaileak, alde
bakarreko deklarazioa eginez,
erabakitzen duenean emakida
bukatutzat jo behar dela, nahiz eta
titularrak ustiapena ondo kudeatu.
h) Obra publikoaren ustiapena
ezabatzea, interes publikoko arrazoiak
direla-eta.
i) Kontratua egin eta gero administrazio
emakidatzaileak hartutako erabakien
ondorioz obra publikoa ezin ustiatzea.
j) Emakidadunak kontratua uztea,
kontratuari uko egitea edo kontratuaren
funtsezko betebeharrak ez betetzea.
k) Lege honetan, beste edozeinetan
edo kontratuan berariaz jasotako
arrazoietako edozein.
246. artikulua.
Kontratua suntsiarazteko arrazoiak
aplikatzea
Kontratazio-organoak erabakiko du
kontratua suntsiaraztea, bere kabuz
edo emakidadunak berak hala
eskatuta, betiere, kontratuei buruzko
legeen arabera aplikatzekoa den
prozeduraren bitartez.
Kaudimengabezia adierazten bada eta,
konkurtsoaren kasuan, likidazio-faseari
hasiera ematen bazaio, edo aurreko
artikuluko e), g), h) e i) paragrafoetako
suntsiarazpen-kasuak gertatzen badira,
kontratua suntsiarazi egingo da beti.
Gainerako kasuetan, aukerakoa izango
da kontratua suntsiaraztea
suntsiarazteko arrazoia egotzi ezin
zaion aldearentzat.
Baldin eta kontratua suntsiarazteko
arrazoia kontratista partikularrari
etorritako heriotza edo ezgaitasuna
bada, administrazioak kontratua haren
oinordeko edo ondorengoekin
jarraitzeko erabakia hartu ahal izango
du, betiere, horretarako emandako
epean, hasierako emakidadunari
eskatutako betekizun berberak
betetzen badituzte edo betetzeko
konpromisoa hartzen badute.
Alde biak ados jarrita ere suntsiarazi
ahal izango da kontratua, baina,
betiere, emakidadunak arau-hauste
larria egiteagatik emakida bahituta ez
badago, eta, interes publikoko
arrazoiak direla-eta, kontratuak bere
hartan jarraitzea ez bada ez
beharrezkoa ez komenigarria ere.
Sozietate emakidaduna enpresen bat-
egite kasuren batean sartzen bada,
beharrezkoa izango da aurretiaz
administrazio-baimena izatea, bat-
egitearen ondorioz sortu den entitateak
edo entitate zurgatzaileak emakidarekin
jarraitu ahal izan dezan, eta emakidatik
sortutako eskubide eta betebehar
guztietan subrogatu ahal izan dadin.
Enpresen zatiketa, ekarpena edo
eskualdatzea gertatzen denean,
kontratuak horietatik ateratzen den edo
onuradun gertatzen den entitatearekin
bizirik jarraituko badu, kontratazio-
organoak berariaz eman beharko du
baimena, emakida esleitzeko ezarritako
betekizunak kontuan hartuz eta
emakida-negozioak egoera hori
gertatzerakoan duen garapen-mailaren
arabera.
247. artikulua.
Kontratua suntsiaraztearen
ondorioak
Kontratua suntsiarazten denean,
lursailak desjabetzeko, eraikuntza-
lanak gauzatzeko eta emakidaren xede
den obraren ustiapena egiteko behar
diren ondasunak eskuratzeko egindako
inbertsioen zenbatekoa ordainduko dio
Administrazioak emakidadunari.
Horretarako, inbertsioak zenbateraino
dauden amortizatuta hartuko da
kontuan, emakida amaitzeko geratzen
den denboraren arabera eta ekonomia-
eta finantza-planean ezarritakoaren
arabera.
Kalkulu horietatik ateratako kopurua sei
hilabeteko epean finkatuko da,
administrazio-klausula zehatzen agirian
bestelakorik ezarri ezean, behintzat.
Emakidadunak, 245. artikuluko f) idatz-
zatian jasotako egoera gertatzen bada,
kontratua suntsiaraztea erabaki ahal
izango du, datorren paragrafoan
ezarritako ondorioekin, edo, aukeran,
zor dituen kopuruen legezko interesak
edo adostutako balio ekonomikoak
ordainarazteko eskatu ahal izango du,
kontraprestazioa betetzeko edo
itundutako ondasunak entregatzeko
ezarritako epea bukatzen den egunetik
hasita.
Administrazio emakidatzaileak, 245.
artikuluko g), h) eta i) idatz-zatian
jasotako egoerak gertatuz gero, kalte-
ordaina emango dio emakidadunari,
sortutako kalte eta galeren trukean,
betiere artikulu honetako lehen
paragrafoan ezarritakoari kalte egin
gabe.
Kalte-ordainen zenbatekoa zehazteko
orduan, aintzakotzat hartuko dira
emakidadunak etorkizunean jaso gabe
utzitako irabaziak; horretarako, azken
bost urteetako ustiapenean izandako
emaitzak hartuko dira kontuan, ahal
denean, baita administrazioari itzuli
behar ez zaizkion obra eta instalazioek
galdu duten balioa ere, amortizazio-
maila kontuan hartuz.
Baldin eta kontratua emakidadunari
egotz dakiokeen arrazoiren bat dela-eta
suntsiarazten bada, fidantza
inkautatuko zaio emakidadunari, eta,
horrez gainera, kalte-ordainak ere
ordaindu beharko dizkio
administrazioari, inkautatutako
bermearen zenbatekotik gora.
Kontratazio-organoak, gainera, aukera
izango du emakidadunak gune
osagarriak aprobetxatzeko egindako
kontratuak ere suntsiarazteko.
Halaber, kontratazio-organoak erabaki
dezake, emakida suntsiaraztearen
ondorio modura, merkataritza-
ustiapenerako egindako kontratuak ere
suntsiaraztea, hala dagokionean,
ordaindu beharreko kalte-ordaina
ordainduta.
Kalte-ordain hori emakidadunaren
kontura ordainduko da, suntsiarazpena
berari egotz dakiokeen arrazoiren bat
dela-eta gertatzen bada.
Kontratu horiek suntsiaraztea
erabakitzen ez denean,
aprobetxamendu-eskubideen titularrek
jarraitu egingo dute eskubide horiek
erabiltzen, eta kontratazio-organoarekin
izango dituzten betebeharrak
emakidadunarekin zituzten berberak
izango dira, baldin eta, alde biak ados
jarrita, dagokion kontratua berrikusteko
erabakia hartzen ez bada.
Kontratua bi aldeak ados jarrita
suntsiarazten denean, alde baten eta
bestearen eskubideak bien artean balio
osoz hitzartutakoari egokituko zaizkio.
248. artikulua.
Emakida azkentzen denean, obrekin
zer egin.
Emakidadunak administrazio
emakidatzaileari entregatu behar dizkio
emakidako obrak, ondo zainduta eta
erabiltzeko moduan; orobat haiek
ustiatzeko behar diren ondasunak eta
instalazioak, eta merkataritza-gunean
sartutako ondasunak eta instalazioak
ere bai, baldin eta halakorik balego.
Betebehar hau, kontratuan zehazturik
dagoenari jarraituz beteko da, eta
harrera-aktan jaso beharko da guztia.
Dena dela, baliteke klausula-agirian
bestelakorik agintzea ere, hau da,
emakida azkentzen denean,
emakidadunak obra, ondasun eta
instalazio horiek denak edo batzuk
eraitsi egin behar izatea eta euskarri
zituzten ondasunak eraiki aurretik
zeuden egoerara bihurtu behar izatea.
5. ATALA
Obrak beste hirugarren batzuek
gauzatzea
249. artikulua.
Azpikontratazioa
Kontratazio-organoak, obra
publikoetan, bere esku du
emakidadunari kontratuen zati bat
beste batzuen eskuetan uzteko
agintzea. Gutxienez, emakidan uzten
diren obra guztien balioaren 100eko 30
beharko du izan, baina, aldi berean,
hautagaiek ehuneko hori handiagotu
ahal izateko aukera ere zabalik utz
dezake. Obren emakida-kontratuan,
gutxienezko ehuneko horrek ere agertu
behar du.
Aurreko idatz-zatiak aipatzen duen
ahalmen hori erabili ezean, kontratazio-
organoak aukera eman diezaieke
hautagaiei beren eskaintzetan adieraz
dezaten emakidan uzten diren obren
balio osotik zer portzentaje utzi behar
duten hirugarren batzuen esku.
250. artikulua.
Emakidadunak obra-kontratuak
esleitzea
Emakidaduna botere esleitzailea
denean 3.3 artikuluaren arabera, obra-
kontratuen esleipenen gainean lege
honetan datozen xedapenak bete
beharko ditu beste batzuek egin
beharreko obra horiek direla-eta.
Ordea, obra publikoen emakidaduna ez
bada botere esleitzailea baina hala ere
hirugarren bati obra-kontraturik
esleitzen badio eta dena delako
kontratuak 5.150.000 euro edo gehiago
balio badu, artikulu honetako 3. eta 4.
idatz-zatietan jasotako arauak bete
beharko dira, salbu eta, kontratuaren
ezaugarriak direla-eta, publizitaterik
gabeko prozedura negoziatu baten
bitartez esleitu ahal bada.
Emakida lortzearren taldean biltzea
erabaki duten enpresak ez dira
hirugarrentzat hartuko, eta haiei loturik
dauden enpresak ere ez.
Enpresa batek lotura duela joko da
baldin eta emakidadunak, zuzenean
edo zeharka, eragin nagusia badu
enpresa horretan, edo, alderantziz,
enpresa horrek emakidadunarengan
eragin nagusia badu. Edo jabetzagatik,
finantza-partizipazioagatik edo
arauengatik, emakidaduna bera
bezalaxe, beste enpresa baten eragin
nagusiaren pean badago.
Enpresa bat beste enpresa baten
eragin nagusiaren pean dagoela
ulertuko da, baldin eta, zuzenean edo
zeharka, egoera hauetakoren batean
badago:
a) Beste hori enpresaren kapital
harpidetuaren gehiengoaren jabe bada;
b) Beste hori enpresak jaulkitako
partizipazioei dagozkien boto gehienen
jabe bada;
c) Beste horrek enpresaren
administrazio-organoko, zuzendaritza-
organoko edo zaintza-organoko kide
guztien erdiak baino gehiago izendatu
ahal baditu.
agiriarekin batera enpresa horien
guztien zerrenda zehatz eta osoa
aurkeztu behar da, eta, gerora,
enpresen harremanetan sortzen diren
aldaketen arabera eguneratu.
Prozedura horietan, 126. artikuluan
publizitateari buruz jasotako arauak
aplikatuko dira.
Parte hartzeko eskariak jasotzeko epea
eta eskaintzak jasotzeko epea jarriko
ditu emakidadunak. Parte hartzeko
eskariak jasotzeko, gutxienez, hogeita
hamazazpi egun eman beharko ditu,
lizitazio-iragarkia bidaltzen den
egunetik zenbatuta; eta, eskaintzak
jasotzeko, berriz, gutxienez berrogei
egun utzi beharko ditu, lizitazio-
iragarkia «Europar Batasuneko
Aldizkari Ofizialera» bidaltzen den
egunetik edo eskaintza aurkezteko
gonbidapen-egunetik aurrera.
Iragarkiak bitarteko elektroniko,
informatiko edo telematikoak erabiliz
prestatzen eta bidaltzen badira, bi epe
horiek, bai eskaintzak jasotzekoa, bai
parte hartzeko eskariak jasotzekoa, 7
egunez laburtu ahal izango dira.
Eskaintzak jasotzeko epea bost egunez
laburtu ahal izango da, baldin eta
baldintza-agirira eta beste edozein agiri
osagarritara bitarteko elektroniko,
informatiko edo telematikoz sartu ahal
bada zuzenean, bete-betean eta
mugarik gabe, eta iragarkian bertan
zehazturik baldin badator agiri horiek
Interneteko zein helbidetan kontsulta
daitezkeen.
Ez dago epe-laburtze hori eta aurreko
paragrafokoa batu ezinik.
Halako kontratuen esleipendunak
direla-eta, 142.3 artikuluan jasota
datorrena eta 49.1.a) artikuluan jasota
datorren kontratazio-debekua bete
beharko dira beti.
III. KAPITULUA
Zerbitzu publikoak kudeatzeko
kontratua
I. ATALA.
Xedapen orokorrak
251. artikulua.
Kontratuaren eremua
Administrazioak, kontratu bidez,
zeharka kudea ditzake bere
eskumeneko zerbitzuak, baldin eta
zerbitzuok partikularrek ustiatzeko
modukoak badira.
Inola ere ezin dira zeharka kudeatu
botere publikoei dagokien aginteaz
baliatzea eskatzen duten zerbitzuak.
Kontratuak argi eta garbi adierazi behar
du kudeaketaren eremua, bai egitekoei
dagokienez, bai lurraldeari dagokionez
ere.
252. artikulua.
Araubide juridikoa
Zerbitzu publikoak kudeatzeko
kontratuek zer-nolako ondorioak izango
dituzten, nola bete behar diren eta noiz
nola azkentzen diren lege honen
arabera (196. artikuluko 2tik 7ra
bitarteko paragrafoak, 197. artikulua,
203.a eta 205.a alde batera utzita), eta
dena delako zerbitzuaren xedapen
berezien arabera arautuko dira,
legearen kontra ez doazen heinean.
253. artikulua.
Kontratatzeko moduak
Zerbitzu publikoen kudeaketa
kontratatzeko modua hauetako edozein
izan daiteke:
a) Emakida; horrela, enpresak arriskua
bere gain hartuz kudeatuko du
zerbitzua.
b) Kudeaketa interesatua; horrela,
administrazioak eta enpresak
kontratuan ezarritako ehunekoan
jasoko dituzte ustiaketaren emaitzak.
c) Ituna, dena delako zerbitzu
publikoaren antzeko beste prestazio
batzuk gauzatzen ari den pertsona
fisiko edo juridikoarekin.
d) Ekonomia mistoko sozietatea;
administrazioak berez edo erakunde
publiko baten bitartez hartzen du parte
bertan, pertsona fisiko edo juridikoekin
batera.
254. artikulua.
Iraupena
Zerbitzu publikoak kudeatzeko
kontratua ezin da izan betiko edo
mugarik gabea; nahitaez finkatu behar
dira administrazio-klausula zehatzen
agirian bai kontratuaren iraupena eta
bai izan ditzakeen luzapenena ere;
nolanahi ere, epe osoak, luzapenak
barne hartuta, ezingo ditu gainditu
denbora-tarte hauek:
a) Berrogeita hamar urte, baldin eta
obrak gauzatzeko eta zerbitzu
publikoak ustiatzeko kontratuak badira;
baina udal-ekonomia mistoko sozietate
baten bidez kudeatutako elikagai-
merkatuaren edo handizkako lonja
nagusiaren zerbitzua ustiatzeko bada,
60 urtera artekoa izan daiteke epea.
b) Hogeita bost urte, baldin eta osasun-
zerbitzuak ematearekin zerikusirik ez
duen zerbitzu publikoa ustiatzeko
kontratuak badira.
c) Hamar urte, baldin eta, osasun-
zerbitzuak emateko xede duen zerbitzu
publikoa ustiatzeko kontratuak izanik,
zerbitzu horiek a) letran jasota ez
badaude.
2. ATALA.
Zerbitzu publikoak kudeatzeko
kontratua gauzatzea.
255. artikulua.
Kontratistak zerbitzua antolatu eta
eskaini behar du kontratuan jartzen
duen bezalaxe eta kontratuan
zehazturik datozen epeetan. Obrak
gauzatzea bada kontua, kontratazio-
organoak onarturiko proiektuaren
arabera gauzatu beharko ditu.
Nolanahi ere, zerbitzuek ondo
dihardutela bermatzeko beharrezko
polizia-ahalmenak gordeko ditu
administrazioak beretzat.
256. artikulua.
Betebehar orokorrak
Hauek dira kontratistaren betebeharrak:
a) Dena delako zerbitzua adostutako
jarraitasunaz eskaini behar du, eta,
partikularrei, zerbitzua erabiltzeko
eskubidea bermatu behar die,
xedatutako baldintzen arabera eta
onartutako tarifen barruan doan ordain
ekonomikoa ordainduz, erabili ere.
b) Zerbitzua ondo dabilela zaintzea eta,
horretarako, jarraibiderik behar bada,
jarraibideak ematea, aurreko artikuluan
zehazturiko polizia-ahalmenei kalterik
egin gabe.
c) Zerbitzua eskaini behar horretan inori
kalterik eraginez gero, kalte ordaina
ematea, non eta errua ez den
administrazioarena.
d) Nazionalitatea dela eta inor ez
diskriminatzeko printzipioa
errespetatzea zerbitzu publikoak
kudeatzeko kontratuaren ondorioz
hornidura-kontraturik egin behar badu
Europar Batasuneko estatu kideetako
enpresekin edo Munduko Merkataritza
Antolakundearen Kontratazio
Publikoetarako Akordioa sinaturik duten
estatuetako enpresekin.
Diru-ordainak
Kontratistak kontratuan zehazturik
datozen diru-ordainak jasotzeko
eskubidea du; horien artean izango da,
zerbitzua ustiatzeko eskubidea benetan
gauzatzeko, zerbitzuaren erabileraren
araberako ordainsari bat, zuzenean
erabiltzaileengandik edo
administrazioarengandik berarengandik
jasoko duena.
Itundutako diru-ordainak kontratuan
zehaztutako moduan berrikusiko dira.
3. ATALA.
Zerbitzu publikoak kudeatzeko
kontratua aldatzea
258. artikulua.
Kontratua bera aldatzea, oreka
ekonomikoa aldatu gabe
Administrazioak, interes publikoko
arrazoiak direla eta, kontratatutako
zerbitzuaren ezaugarriak alda ditzake,
eta erabiltzaileek ordaindu beharreko
tarifak ere bai.
Aldaketa horiek kontratuaren finantza-
araubidea ukitzen badute,
administrazioak ordainen bat eman
beharko dio kontratistari, hartara,
kontratua esleitu zenean oinarrizkotzat
jo ziren baldintza ekonomikoen orekak
bere horretan jarrai dezan.
Baldin eta administrazioak zerbitzuari
buruz hartutako erabakiek ez badute
eragin ekonomikorik, kontratistak ez du
eskubiderik izango erabaki horiek
direla-eta inolako kalte-ordainik
jasotzeko.
Administrazioak, egoera hauetakoren
bat gertatuz gero, lehengoratu egin
beharko du kontratuaren oreka
ekonomikoa, dagokion aldearen
onurarako:
a) Administrazioak, interes publikoko
arrazoiak direla-eta, kontrataturiko
zerbitzuaren ezaugarriak aldatzen
baditu.
b) Administrazioaren ekintzek, zuzen-
zuzenean, kontratuaren ekonomiaren
funtsa haustea eragiten badute.
c) Ezinbesteako kausek, zuzen-
zuzenean, kontratuaren ekonomiaren
funtsa haustea eragiten badute
Horrelakoetan, lege honetako 214.
artikuluan jasotako kausak hartuko dira
ezinbesteko kausatzat.
Aurreko paragrafoan adierazitako
egoeretan, kasuan-kasuan ikusi
beharko da zer-nolako neurriak hartu
behar diren kontratuaren oreka
ekonomikoa lehengoratzeko.
Neurri horiek izan daitezke
erabiltzaileek ordaindu beharreko
tarifak aldatzea, kontratu-epea
laburtzea edo, oro har, kontratuaren
klausula ekonomikoetako edozein
aldatzea.
Eta, 4.b) eta c) idatz-zatietako
kasuetan, beste aukera bat ere badago:
kontratu-epea luzatzea. Gehienez ere
hasierako iraupenaren 100eko 10ekoa
izango da luzatzea, eta, betiere, legez
ezarritako gehienezko iraupen-epeak
urratu gabe.
4. ATALA.
Zerbitzu publikoak kudeatzeko
kontratua betetzea eta halako
kontratuen ondorioak
259. artikulua.
Zerbitzua itzultzea
Kontratuko epea amaitzen denean,
administrazioari itzuliko zaio zerbitzua;
kontratuaren arabera behartuta dagoen
moduan entregatu behar ditu
kontratistak bai obrak eta bai
instalazioak, ondo zainduta eta ondo
funtzionatzen dutela.
Ondasunak itzuli baino lehenagoko epe
bat ezarriko da klausula-agirian,
zuhurtasunagatik, administrazioaren
kontratazio-organo eskudunak aukera
izan dezan ondasunak itundu bezala
itzultzen direla egiaztatzeko behar diren
xedapenak onartzeko.
260. artikulua.
Kontraprestazio ekonomikoak eta
baliabide lagungarriak ez ematea
Administrazioak ez badizkio
kontratistari kontratuan agindutako
kontraprestazio ekonomikoak eta
baliabide lagungarriak kontratuan
ezarritako epeetan ematen, eta, hala
ere, kontratua ez bada suntsiarazten,
edo kontratistak ez badu
suntsiarazpenik eskatzen, kopuru
horien edo baliabideei dagozkien balio
ekonomikoen berandutze-interesak
jasotzeko eskubidea izango du
kontratistak, 200. artikuluan
ezarritakoarekin bat etorriz.
261. artikulua.
Kontratistak kontratua ez betetzea
Kontratistak kontratua betetzen ez badu
eta hortik zerbitzu publikoari
nahasmendu larri eta beste baliabide
batzuekin konpondu ezinekoa sortzen
bazaio, eta administrazioak kontratua
suntsiarazteko erabakirik hartzen ez
badu, nahasmendua desagertu arte
zerbitzu publikoan esku hartzea erabaki
dezake administrazioak.
Nolanahi ere, benetan sortutako kalte
eta galerak ordaindu beharko dizkio
kontratistak administrazioari.
5. ATALA
Zerbitzu publikoak kudeatzeko
kontratua suntsiaraztea
Suntsiarazteko arrazoiak
Lege honetako 206. artikuluan
aipatutakoez gainera (artikulu horretako
e) eta f) paragrafokoak salbu), hauek
dira zerbitzu publikoak kudeatzeko
kontratua suntsiarazteko arrazoiak:
a) Administrazioa sei hilabete baino
gehiago berandutzea kontratuaren
arabera kontratistari agindu zizkion
kontraprestazioak edo baliabide
lagungarriak entregatzen.
b) Administrazioak zerbitzua
berreskuratzea.
c) Interes publikoko arrazoiak direla-eta
zerbitzua ezabatzea.
d) Zerbitzua ustiatzea ezinezkoa izatea
kontratua egin eta gero administrazioak
hartutako erabakien ondorioz.
263. artikulua.
Suntsiarazteko arrazoiak aplikatzea
Kontratista hil delako edo ezgaitasun-
kasuren batek eragin diolako
suntsiarazi bada kontratua,
administrazioak erabaki dezake haren
ondorengo edo oinordekoekin jarraitzea
kontratua, salbu eta, zerbitzuaren
legedi espezifikoak berariaz kontrakorik
xedatzen ez badu.
Interes publikoko arrazoiak direla-eta,
administrazioak erabaki dezake
zerbitzua berreskuratzea berak
zuzenean kudeatzeko.
264. artikulua.
Suntsiaraztearen ondorioak
Kontratua suntsitzen denean,
gauzatutako obra eta instalazioen
prezioa ordainduko dio administrazioak
kontratistari, gauzatu eta bere
jabetzako bihurtuko diren obra eta
instalazioena, hain zuzen. Prezioa,
obra eta instalazioen egoeraren eta
ondasunak itzultzeko falta den
denboraren arabera ezarriko da.
Lege honetako 208. artikuluan
xedatuak xedatu, administrazioak edo
kontratistak kontratuko betebeharrak
bete gabe uzteak izango dituen
ondorioak izango dira zerbitzuaren
xedapen espezifikoen arabera
dagozkionak.
Lege honetako 262. artikuluko a) letran
jasota datorren kasuan, entrega-epea
amaitzen denetik zor dituen kopuruen
edo itundutako balio ekonomikoen
berandutze-interesak jasotzeko
eskubidea izango du kontratistak, hain
zuzen ere, merkataritza-eragiketetan
berandutzearen aurkako neurriak
ezartzeko legean dator zehazturik
berandutze-interes hori. Orobat izango
du jasandako kalte eta galerei
dagozkien kopuruak jasotzeko
eskubidea.
Lege honetako 262. artikuluko b), c) eta
d) paragrafoetako kasuetan, artikulu
honetako 1. paragrafoan xedatutakoari
kalterik egin gabe, eragindako kalteen
eta galeren ordaina eman beharko dio
administrazioak kontratistari, jaso gabe
utzitako geroko irabaziak barne;
horretarako, azken bost urteetako
ustiapeneko emaitzak hartuko dira
kontuan, bai eta administrazioari itzuli
behar ez zaizkion obra eta instalazioek
galdu duten balioa ere, haien
amortizazio-mailaren arabera.
6. ATALA
Zerbitzu publikoak kudeatzeko
kontratua azpikontratatzea.
265. artikulua.
Azpikontratazioa
Zerbitzu publikoak kudeatzeko
kontratuetan, prestazio gehigarrietarako
baino ezin da egin azpikontraturik.
IV. KAPITULUA
I. ATALA.
Hornidura-kontratu jakin batzuk
arautzea.
266. artikulua.
Errentamendua.
Errentamendu-kontratuan,
errentatzaileak, edo enpresak,
kontratuaren objektuaren mantentze-
lana egiteko betebeharra bereganatzen
du, kontratua indarrean dagoen
aldirako.
Administrazioak mantentze-lanetako
kanon moduan ordaindu beharko dituen
kopuruak errentamenduaren prezioa
osatzen dutenetatik bereiz finkatu
behar dira.
Errentamendu-kontratuetan ez da
isilbidezko luzapenik onartuko, eta
luzapen adierazia ere ezingo da luzatu
aurreko kontratuaren aldiaren erdia
baino aldi luzeago baterako.
267. artikulua.
Fabrikazio-kontratuak. Nazioarteko
merkataritzan indarrean dauden
arauak eta usadioak aplikatzea.
Kontratazio-organoak administrazio-
klausula zehatzen agirian obra-
kontratuei buruz ezarritako arau
orokorrak eta bereziak aplikatuko
zaizkie zuzenean lege honetako 9.
artikuluko 3. paragrafoko c) letran
aipatzen diren fabrikazio-kontratuei,
publizitateari buruzkoak izan ezik,
fabrikazio-kontratuen publizitateari
buruzko arauak hornidura-
kontratuetakoak izango baitira beti.
Atzerriko enpresekin egiten diren
kontratuen objektua estatuko lurraldetik
kanpo fabrikatu behar denean edo
kanpotik ekarri behar denean, eta
Defentsa Ministerioak enpresa horiekin
egiten dituen hornidura-kontratuak
estatuaren lurraldetik kanpo gauzatu
behar direnean, lege hau aplikatuko da,
alderdiek nazioarteko merkataritzan
indarrean diren arau eta usadioen
arabera ituntzen dutenaren kalterik
gabe.
2. ATALA.
Hornidura-kontratua gauzatzea
268. artikulua.
Hornigaiak entregatzea eta jasotzea
Kontratistak hornigaia entregatu behar
du kontratuan zehazturiko egunean eta
lekuan, eta jarritako baldintza-teknikoen
eta administrazio-klausulen arabera.
Hornigaia edozein izanda ere,
esleipendunak ez du izango
eskubiderik administrazioari entregatu
aurretik ondasunetan jasandako galera,
matxura edo kalteengatik kalte-ordaina
jasotzeko, salbu eta administrazioa,
ondasunak jasotzeko orduan,
berandutu denean.
Baldin eta ondasunak jasotzeko egintza
formala, klausula-agiriko baldintzen
arabera, ondasunak entregatu ondoren
egin behar bada, administrazioak
izango du entregaren eta jasotzearen
arteko bitarte horretan ondasunak
zaintzeko erantzukizuna.
Dena delako ondasuna edo produktua
galkorra bada, administrazioak
adostasuna adierazi eta hura jaso
ondoren, administrazioaren ardura da
hura kudeatzea, erabiltzea edo galtzen
ez uztea, ondasun edo produktu horien
ezkutuko akats edo hutsen
erantzukizunari kalterik egin gabe.
269. artikulua.
Prezioa ordaintzea
Esleipendunak eskubidea du benetan
entregatu dituen eta administrazioak
kontratuan ezarritako baldintzen
arabera formalki jaso dituen horniduren
prezioa jasotzeko.
270. artikulua.
ondasun batzuekin ordaintzea.
Espedientean behar bezala
egiaztatutako arrazoi teknikoak edo
ekonomikoak direla-eta hala egitea
komeni bada, administrazio-klausula
zehatzen agirian jar daiteke hornigaien
prezio osoaren zati bat eskudirutan eta
beste zati bat mota bereko beste
ondasun batzuk entregatuz ordain
daitekeela, baina ordain-ondasun
horien bidez ezin da, inoiz ere ez,
prezio osoaren 100eko 50 baino
gehiago ordaindu.
Ondorio horietarako, kontratistari
entregatutako ondasunekin oraindik
ordaintzeke gelditutako kontratuaren
prezio osoaren zatira mugatuko da
kasu bakoitzean gastu-konpromisoa,
eta ez da aplikatuko azaroaren 26ko
47/2003 Aurrekontuen Lege Orokorreko
27.4. artikuluan xedatutakoa, ez Toki
Ogasunak Arautzeko Legeko 165.
artikuluko 3. paragrafoan xedatutakoa
(martxoaren 5eko 2/2004 Legegintzako
Errege Dekretu bidez onartu zen), ez
eta lege honen mendeko administrazio
publikoetako aurrekontu-arauetan
xedatutakoa ere.
Kontratazio-organoak erabaki behar du
administrazioak ondasunak
entregatzea, hornidura-kontratua
esleitzeko erabilitako prozedura
berberari jarraituz, eta erabaki hori
nahikoa da ondasun horiei inbentarioan
baja emateko, eta, hala balegokio,
dena delako ondasunen desafektazioa
eragiteko .
Halakoetan, administrazioak entregatu
beharreko ondasunei horniduraren
prezio osotik dagokien zenbatekoa ere
kontuan hartuko da kontratua
esleitzeko, kontratuaren osagai
ekonomiko modura. Enpresek berariaz
adierazi behar dute eskaintzak egitean.
artikuluan jasotako kontratuei
aplikatuko zaie, eta administrazioak,
hala dagokionean, entregatu behar
dituen ondasunek telekomunikazio- eta
informatika-ondasun eta -
ekipamenduak behar dute izan.
271. artikulua.
Fabrikazio-prozesuan
administrazioak dauzkan ahalmenak.
Administrazioak ahalmena du
kontratuaren ondorioz entregatu behar
zaion produktua fabrikatzeko edo
egiteko prozesua ikuskatzeko eta haren
berri izateko, eta, berak zuzenean edo
beste norbaiti aginduta, erabiliko diren
materialak analizatu ditzake, eta
materialekin saioak eta frogak egin, edo
kalitatearen kontrolerako sistemak
ezarri, bai eta itundutakoa zehatz-
mehatz betetzeko bidezko deritzen
xedapenak eman ere.
3. ATALA.
Hornidura-kontratua aldatzea
272. artikulua.
Hornidura-kontratua aldatzea
Baldin eta hornidura-kontratua aldatuta
(aldaketa horiek 202. artikuluan
zehaztutakoaren arabera erabaki
beharko dira), hornidura osatzen duten
ondasun-unitateak gehitu, gutxitu edo
ezabatu egiten badira, edo ondasun
batzuen ordez beste batzuk jartzen
badira (betiere, beste ondasun horiek
ere kontratuan jasota badaude)
kontratistak nahitaez bete behar ditu
aldaketa horiek, eta ez du inolako
eskubiderik izango ondasun-unitateak
edo ondasun-motak ezabatu edo
gutxitu direla-eta kalte-ordainik
eskatzeko; aldaketok, betiere, ezin dira
izan 275. artikuluko c) paragrafoan
aurreikusitako kasuak.
Hornidura-kontratua betetzea
273. artikulua.
Hornigaia entregatzeko eta jasotzeko
gastuak
Kontrakorik itundu ezik, kontratistaren
kontura izango dira hornigaiak
erabakita dagoen lekuan entregatzeko
eta hara garraiatzeko gastuak.
Ondasunak ez baldin badaude
jasotzeko moduan, hala adieraziko da
ondasunak jasotzeko aktan, eta
kontratistari zehatz-zehatz adierazi
beharko zaio zer egin behar duen,
ikusitako hutsak zuzentzeko edo
horniketa, berriz ere, itundutakoaren
arabera egiteko.
274. artikulua.
Berme-epeko akatsak edo hutsak
Berme-epeak iraun bitartean
hornitutako ondasunetan akatsik edo
hutsik aurkituz gero, administrazioak
eskubidea izango du kontratistari
erreklamatzeko berriz jarri ditzala
ondasun ezegokien ordezkoak, edo
konpon ditzala, hori nahikoa izanez
gero.
Berme-epe horretan, kontratistak
eskubidea izango du hornitutako
ondasunak nola aplikatzen diren
jakiteko eta iritzia emateko.
Baldin eta kontratazio-organoak,
berme-epean, uste badu hornitutako
ondasunak ez direla egokiak dena
delako helburu horretarako kontratistari
egotz dakizkion akats eta hutsengatik,
eta presuntzioa badago ondasunon
ordezkoak birjartzeta edo ondasunok
konpontzea ez dela aski izango helburu
hori lortzeko, aukera du, berme-epea
amaitu aurretik, ondasunok ezetsi eta
kontratistaren kontura uzteko eta, hala,
ordaintzeko betebeharretik aske
geratzeko, edo ordaindutako prezioa
berreskuratzeko eskubidea izateko.
Berme-epea amaitzen bada
administrazioak artikulu honetako 1. eta
3. paragrafoetan aipatutako
eragozpenak edo salaketak formalizatu
gabe, kontratista aske geratuko da
hornitutako ondasunak direla-eta izan
zezakeen erantzukizunetik.
5. ATALA
Hornidura-kontratua suntsiaraztea
275. artikulua.
Suntsiarazteko arrazoiak
Lege honetako 206. artikuluan
aipatutakoez gain, hauek dira
hornidura-kontratua suntsiarazteko
arrazoiak:
a) Horniduraren hasiera sei hilabete
baino gehiagoz etetea administrazioari
egotzi ahal zaion arrazoiren batengatik,
kontratuan entregarako jarrita dagoen
egunetik aurrera, non eta klausula-
agirian ez den beste epe laburrago bat
ezartzen.
b) Administrazioak atzera egitea edo
hornidura urtebete baino gehiagoz
etetea, non eta klausula-agirian ez den
beste epe laburrago bat ezartzen.
c) Kontratuan aldaketak egitea, eta,
aldaketa horiek, nahiz eta hurrenez
hurrengoak izan, banaka edo batera,
kontratuaren hasierako prezioan
100eko 20koa baino aldaketa
handiagoa eragitea, goitik nahiz
behetik, Balio Erantsiaren gaineko
Zerga kontuan hartu gabe; orobat,
hasierako prestazioaren funtsezko
aldaketa bat eragitea.
276. artikulua.
Suntsiaraztearen ondorioak
Kontratua suntsiarazten bada,
administrazioak ondasunak itzuli
beharko dizkio kontratistari, eta
kontratistak egindako ordainketen
zenbatekoa administrazioari, eta
administrazioak ezin badu ondasunik
itzuli, edo komeni ez bazaio, benetan
entregatu zaizkion eta adostasunez
jaso dituen ondasunen prezioa
ordaindu beharko du.
Horniduraren hasiera sei hilabete baino
gehiago eteten bada, kontratistak
esleipen-prezioaren 100eko 3ko kalte-
ordaina jasotzeko eskubidea baino ez
du edukiko.
Administrazioak kontratuan atzera
egiten badu edo hornidura urtebete
baino gehiagoz eteten badu,
kontratistak eskubidea izango du egin
behar zituen eta egin gabe utzi dituen
entregen prezioaren 100eko 6
jasotzeko etekin industrial moduan.
V. KAPITULUA
Zerbitzu-kontratuak
I. ATALA.
Xedapen orokorrak
277. artikulua.
Edukia eta mugak
Ezingo dira zerbitzu-kontratuen objektu
izan botere publikoek berezkoa duten
aginte-erabilera dakarten zerbitzuak.
Administrazio-klausulen agirietan edo
kontratu-agirian besterik xedatu ezean,
jabetza intelektualaren edo
industrialaren eskubide baten babes
pean dauden produktuak garatzea eta
eskaintzea xede duten zerbitzu-
kontratuek berekin ekarriko dute
eskubide hori administrazio
kontratatzaileari laga beharra.
Edonola ere, kontratazio-organoak bere
esku izango du, beti, 3.1. artikuluan
aipatzen diren sektore publikoko ente,
organismo eta entitateei dena delako
produktu hori erabiltzeko baimena
ematea, baita jabetza intelektualeko
eskubideak lagatzeko aukera
baztertzen denean ere.
Defentsa Ministerioak atzerriko
enpresekin egiten dituen zerbitzu-
kontratuak, estatuko lurraldetik kanpo
gauzatu beharrekoak, lege honek
arautuko ditu, alderdiek nazioarteko
merkataritzaren indarreko arauekin eta
erabilerekin bat etorriz itundutakoari
kalterik egin gabe.
Zerbitzu-kontratuak azkentzen
direnean, kontratuaren xede diren lanak
egin dituztenek ezin dute, inoiz ere ez,
sektore publikoko ente, organismo edo
entitateko langile modura geratu.
278. artikulua
Prezioa zehaztea
Administrazio-klausulen agirian egongo
da zehazturik zerbitzu-kontratuaren
prezioa zehazteko sistema. Hainbat
aukera dago: prestazioaren osagaiei
buruzkoa izatea, gauzatze-unitateei
buruzkoa izatea edo denbora-unitateei
buruzkoa izatea, edo, horrela
xehekatzea ezinezkoa bada edo
komeni ez bada, horrenbesteko finko
bat ezartzea, edo tarifa jakin batzuk
aplikatuz zehaztea, edo aukera
horietako bat baino gehiago aplikatzea.
279. artikulua.
Iraupena
Zerbitzu-kontratuek ezin dute lau urte
baino gehiago iraun, eta baldintzak eta
mugak dena delako administrazio
publikoaren aurrekontu-arauetan
egongo dira zehazturik. Hala ere,
luzatzeko aukera ere badago. Aukera
horrek kontratuan bertan egon beharko
du zehazturik, bi aldeek ados egon
beharko dute, eta kontratua azkendu
baino lehenago egin beharko da.
Luzatzekotan ere, kontratuak ezingo
du, luzapenak ere kontuan hartuta, sei
urte baino gehiago iraun, eta luzapenek
ezin dute, ez bakarka ez denak batera
hartuta, hasieran ezarritako epea baino
gehiago iraun.
Salbuespen modura, Ministro
Kontseiluak edo erakunde autonomiko
eskudunak zerbitzu-kontratu luzeagoak
egiteko baimena eman dezake, kasu
jakinetarako, edo baita orokorrean ere,
kontratu-kategoria batzuetarako.
Hori horrela izanik ere, titulu honetan
araututako kontratuak beste obra- edo
hornidura-kontratu batzuen kontratu
osagarriak izan litezke, eta, hala bada,
indarraldi luzeagoa izan dezakete,
baina inoiz ez kontratu nagusiak baino
luzeagoa, non eta ez diren, hain zuzen
ere, kontratu nagusia likidatzeko egin
beharreko lanak egiteko; halakoetan,
lan horiek egiteko beste iraungo dute,
kontratu nagusiaz harantzago.
Dena delako obra-kontratua gauzatzen
hasi arte, ezingo dira kontratu osagarri
horiek hasi. Lehenago hastekotan,
kontratuaren objektuak eta edukiak
berak eskatzen duelako izango da, eta
arrazoiak garbi daudela, beti.
Kontratu bat kontratu osagarritzat
hartzeko arrazoi bakarra dago: xedea
beharrezkoa izatea kontratu nagusiko
prestazioa edo prestazioak behar
bezala eskaintzeko.
Administrazioa auzitegietan
defendatzeko kontratuek lana behar
bezala egiteko beste denbora iraungo
dute.
Obrak zuzentzen laguntzeko edo
proiekturen bat bateraturik kudeatzeko
badira, zerbitzu-kontratuek iraungo dute
obra-kontratu nagusiak iraun behar
duena gehi obrak likidatzeko
beharrezkoa izango dela uste den
denbora.
Irakaskuntza-jarduerak kontratatzeko
araubidea
Titulu honetan araututako kontratuak,
batzuetan, egiten dira ikastetxe
publikoetan administrazioko langileei
prestakuntza-ikastaroak edo
hobekuntza-ikastaroak emateko, edo
mintegiak, eztabaidak, mahai-inguruak,
hitzaldiak, kolaborazioak edo antzeko
beste jarduera batzuetarako.
Halakoetan, gauza horiek pertsona
fisikoek egin behar badituzte, lege
honetako xedapenak ez dira aplikatu
beharko kontratua prestatzeko eta
esleitzeko.
Halako kontratuetan, zilegi da
ordainaren zati bat aldez aurretik
ematea, baina kontratistak bermea jarri
beharko du. Ez dago kontratua
lagatzeko baimena emateko aukerarik.
Artikulu honetako kontratuak izan
badirela egiaztatzeko, nahikoa da
agintari eskudunak izendapena egitea.
2. ATALA.
Zerbitzu-kontratuak gauzatzea
281. artikulua.
Kontratua gauzatzea eta
kontratistaren erantzukizuna
Kontratua gauzatuko da kontratuaren
beraren klausuletan eta klausula-
agirietan ezarritakoari eta horiek
interpretatzeko kontratazio-organoak
kontratistari emandako jarraibideei
jarraituz.
Kontratistak berak hartu beharko du
egiten dituen lanen eta ematen dituen
prestazioen kalitate teknikoaren
erantzukizuna, eta, zer edo zer egin
gabe utzi duelako, edo akatsak direla-
eta, metodo traketsak direla-eta, edo
amaiera txarra dela-eta administrazioari
edo beste inori ondoriorik eragin
bazaio, orduan ere kontratistarena
izango da erantzukizuna.
3. ATALA.
Mantenimendurako zerbitzu-
kontratuak aldatzea
282. artikulua
Kontratua aldatzea
Mantenimendurako zerbitzu-kontratua
202. artikuluan jasota dagoen moduan
aldatzen bada, eta, aldaketaren
ondorioz, ekipo gehiago edo gutxiago
mantendu beharra badago edo baten
bat mantendu beharrik ez badago, edo
ekipo batzuen ordez beste batzuk
mantendu behar badira eta beste
horiek ere kontratuan jasota badaude,
kontratistak nahitaez bete beharko ditu
aldaketok, eta ekipo jakin batzuk edo
ekipo-mota batzuk kentzea edo
murriztea baldin badakarte, ez du
izango kalte-ordainik eskatzeko
eskubiderik, non eta dena delako kasua
ez den 284. artikuluko c) letran jasota
daudenetako bat.
4. ATALA.
Zerbitzu-kontratuak betetzea
283. artikulua.
Kontratua betetzea
Administrazioaren ardura izango da
kontratistak prestazioa ondo gauzatu
ote duen erabakitzea, hau da, kontratua
gauzatzeko eta betetzeko jarritako
baldintzak bete ote dituen erabakitzea,
eta, beharrezkoa bada, bere ardura
izango da kontratatutako prestazioak
gauza daitezen galdatzea eta,
prestazioak jaso dituenean akatsik ikusi
badu, akatsak zuzen daitezen
galdatzea.
Kontratistak ez baldin baditu lanak
hitzartu bezala egin, eta akatsak edo
hutsegiteak kontratistari egotzi ahal
bazaizkio, administrazioak ezetsi egin
ditzake lanak, eta aske geratuko da
ordaintzeko betebeharretik, edo,
aurretik zer edo zer ordaindu bazuen,
ordaindutakoa berreskuratzeko
eskubidea izango du.
Baldin eta, bermealdian, egiaztatzen
bada lanetan badela hutsik edo akatsik,
kontratazio-organoak eskubidea izango
du kontratistari horiek konpontzeko
erreklamatzeko.
Bermealdia amaiturik administrazioak
ez badu aurreko paragrafoetako
eragozpenik edo salaketarik jarri,
amaitu dira kontratistak
prestazioarengatik zituen
erantzukizunak. Horrek ez du esan
nahi, ordea, obra-proiektuak egiteko
baldin bazen kontratua, 286., 287. eta
288. artikuluetan akatsak konpondu
beharraz eta erantzukizunaz halako
kontratuetarako jartzen duena bete
behar ez denik.
Kontratistak eskubidea du
kontratatutako prestazioa ondo edo
gaizki gauzatu duen adierazteko egiten
zaizkion oharrak jakiteko eta haietaz
esateko duena entzun dakion.
5. ATALA
Zerbitzu-kontratuak suntsiaraztea
284. artikulua.
Suntsiarazteko arrazoiak
Lege honetako 206. artikuluan
aipatutakoez gain, hauek dira zerbitzu-
kontratuak suntsiarazteko arrazoiak:
a) Hasi behar zuen egunetik aurrera,
kontratuak sei hilabete baino gehiago
baldin badarama hasi gabe
administrazioari egotzi ahal zaion
arrazoi batengatik, non eta klausula-
agirian ez den beste epe bat zehaztu.
hastekoa.
b) Administrazioak kontratuan atzera
egitea edo kontratua, berak erabakita,
urtebete baino luzaroagoan etenda
egotea, non eta klausula-agirian ez den
beste epe bat ezartzen.
e) Kontratuan aldaketak egitea, eta,
aldaketa horiek, nahiz eta hurrenez
hurrengoak izan, banaka edo batera,
kontratuaren hasierako prezioan
100eko 20koa baino aldaketa
handiagoa eragitea, goitik nahiz
behetik, Balio Erantsiaren gaineko
Zerga kontuan hartu gabe, edo
hasierako prestazioaren funtsezko
aldaketa bat eragitea.
d) Lege honetako 279.2 artikuluan
aipatzen diren kontratu osagarriak,
berriz, kontratu nagusia suntsiarazten
denean, suntsiarazita geratuko dira,
beti.
285. artikulua.
Suntsiaraztearen ondorioak
Kontratua suntsiarazten bada,
kontratistak eskubidea izango du, beti,
kontratuaren arabera egin dituen eta
administrazioak jaso dituen azterlanen,
txostenen, proiektuen, lanen edo
zerbitzuen prezioa jasotzeko.
Kontratuaren hasiera sei hilabete baino
gehiagoz geratzen bada etenda,
kontratistak kontratuaren prezioaren
100eko 5eko kalteordaina jasotzeko
eskubidea izango du, ez besterik.
Aurreko artikuluko b) letran jasota
datorren kasuan, egiteke geratu diren
azterlanen, txostenen, proiektuen edo
lanen 100eko 10 jasotzeko eskubidea
izango du kontratistak, jaso gabe
utzitako irabazien ordainetan.
6. ATALA
Akatsak konpontzea eta
erantzukizunak obra-proiektuak
egiteko kontratuetan.
286. artikulua.
zuzentzea.
Zerbitzu-kontratua obra-proiektu bat
osorik egiteko baldin bada, egotzi ahal
zaizkion okerrak, trakeskeria teknikoak,
oker materialak, ez-egiteak eta
erregelamendu edo lege mailako arau-
hausteak zuzentzeko eskatuko dio
kontratazio-organoak kontratistari, eta
epe jakin bat emango dio horretarako,
inoiz ez bi hilabete baino luzeagoa.
Epe hori amaitu eta ez baditu oraindik
okerrak zuzendu, administrazioak bi
aukera izango ditu, tartean diren
gorabeherak kontuan harturik:
kontratua suntsiaraztea edo
kontratistari beste epe bat ematea.
Kontratua suntsiaraztea erabakitzen
badu, administrazioak bermea
konfiskatuko du, eta kontratuaren
prezioaren 100eko 25eko kalte-ordaina
eman beharko dio kontratistak
administrazioari.
Zuzendu gabeko okerrak zuzentzeko
beste epe bat ematen badio,
hilabetekoa izango da, ez luzeagoa.
Halakoetan, kontratistak kontratuaren
prezioaren 100eko 25eko zigorra
izango du.
Beste ez-betetzerik gertatzen bada,
kontratua suntsiarazi egin beharko da,
eta kontratistak prezio hitzartuaren
adinako kalte-ordaina eman beharko
dio administrazioari, eta galdu egingo
du bermea.
Baldin eta kontratistak, azkeneko epea
hasi aurretik edozein momentutan,
erabakitzen badu ez duela proiektua
egingo, kontratuaren prezioaren
erdiaren adinako kalte-ordaina eman
beharko dio administrazioari, eta galdu
egingo du bermea.
Kalte-ordainak
Kontratista aholkulariak akatsen bat
egin duela-eta edo egin beharreko zer
edo zer egin gabe utzi duela-eta, gerta
daiteke obra gauzatzeko benetako
kostua, azkenean, proiektuan jasota
datorren gauzatze-aurrekontua baino
handiago edo txikiagoa izatea.
Administrazioak, badaezpada, badu
administrazio-klausula zehatzen agirian
halakoetarako kalte-ordain sistema bat
ezartzeko aukera, eta diferentzia, goitik
nahiz behetik, 100eko 20 baino
handiagoa denerako balioko du: hain
zuzen ere, proiektua egiteko
kontratuaren prezioa gutxitzea,
diferentziaren ehunekoaren arabera,
baina gehienez ere prezioaren
erdiraino.
Hona hemen kalte-ordain horiek:
a) 100eko 20 baino gehiago eta 100eko
30 baino gutxiago urrundu bada,
kontratu-prezioaren 100eko 30ekoa
izango da kalte-ordaina.
b) 100eko 30 baino gehiago eta 100eko
40 baino gutxiago urrundu bada,
kontratu-prezioaren 100eko 40koa
izango da kalte-ordaina.
a) 100eko 40 baino gehiago urrundu
bada, kontratu-prezioaren 100eko
50ekoa izango da kalte-ordaina.
Ebazpena jakinarazten zaionetik,
kontratistak hilabete izango du kalte-
ordaina ordaintzeko. Ebazpena onartu
baino lehen, espedientea izapidetu
beharko da, eta interesatuaren iritzia
ere entzun beharko da.
288. artikulua.
Proiektuaren akats edo okerren
erantzukizuna.
obrak egin edo ustiatu bitartean
administrazioari edo beste hirugarren
batzuei kalte eta galerak eragiten
bazaizkio proiektuak dituen eta
kontratistari egotzi ahal zaizkion akats
eta hutsune teknikoengatik, edo hark
egindako oker material, ez-egite eta
lege- edo erregelamendu-arauen
hausteagatik, erantzukizuna
kontratistarena izango da.
Kontratistaren erantzukizun horrengatik
ordaindu beharreko kalte-ordaina
izango da eragindako kalteen 100eko
50ekoa, baina, gehienez ere,
proiektuaren prezio itunduaren halako
bost. Administrazioak lanak jasotzen
dituenetik hasi eta, gehienez ere,
hurrengo hamar urteetan izango da
zilegi kalte-ordain hori eskatzea, eta ez
baldin bada nahikoa hirugarrenei eman
beharreko kalte-ordaina ordaintzeko,
falta dena administrazioak jarri beharko
du.
VI. KAPITULUA
Sektore publikoaren eta pribatuaren
arteko lankidetza-hitzarmenak
289. artikulua.
Araubide juridikoa
Sektore publikoaren eta pribatuaren
arteko lankidetza-kontratuetan, liburu
honetako I. tituluan jasotako arau
orokorrak bete beharko dira, bai eta
lankidetza-kontratuaren prestazio
nagusiaren xede bera duen kontratu
tipikoari dagozkion xedapen bereziak
ere; prestazio hori 120 a) artikuluan
xedatutakoaren arabera zehazten da,
11. artikuluan ezarritakoaren arabera
dagokion izaera, funtzionalitate eta
edukiaren kontra ez doan heinean
Alderdien eskubide-betebeharrak eta
administrazioaren prerrogatibak ere
arau horietan egongo dira zedarriturik.
290. artikulua.
Sektore publikoaren eta pribatuaren
arteko lankidetza-kontratuek ezin dute
20 urte baino gehiago iraun.
Edonola ere, objektu duen prestazio
nagusiarengatik eta
konfigurazioarengatik aplikatzekoa den
araubidea obra publikoak emakidan
uztekoa bada, 244. artikuluan xedaturik
dagoen moduan zehaztu beharko da
iraupena.
V. LIBURUA
kontratazioa kudeatzeko
administrazio-antolakuntza
I. TITULUA
Kontrataziorako organo eskudunak
I. KAPITULUA
Kontratazio-organoak
291. artikulua.
Kontratazio-organoak
Estatuko Administrazio Orokorrean,
ministroak eta estatu-idazkariak dira
kontratazio-organoak. Horrek esan nahi
du badutela ahalmena beren eskumen-
esparruko kontratuak beren izenean
egiteko.
Ministerio-departamentuetan
kontratazio-organo bat baino gehiago
baldin badago, eta hornidura- eta
zerbitzu-kontraturik egin behar bada
baina kontratuak organo horietako bat
baino gehiago ukitzen badu, kontratua
egiteko eskumena ministroarena izango
da, non eta ez den kontratazio-
batzordearen esku uzten.
Entitate autonomoetan, estatuko
agentzietan, enpresa-entitate
publikoetan eta estatuko gainerako
entitate publikoetan, presidenteak edo
zuzendariak izango dira kontratazio-
organoak, eta Gizarte Segurantzako
kudeaketa-entitateetan eta zerbitzu-
non eta entitate horiek sortzeko edo
arautzeko arauetan ez den horri
buruzko berariazko xedapenik.
Estatuko Ondareko zuzendari nagusia
da estatuko kontratazio-sistema
zentralizatuko kontratazio-organoa
(190. eta 191. artikuluetan dago
arauturik sistema hori).
Ministerioetan, organismo
autonomoetan, estatu-agentzietan,
enpresa-entitate publikoetan eta
zuzenbide publikoko gainerako estatu-
entitateetan, eta Gizarte Segurantzaren
kudeaketa-entitateetan eta zerbitzu
erkideetan, kontratu jakin batzuetan,
bada beste aukera bat ere: kontratazio-
batzordeak osatzea. Kontratazio-
organoak balira bezala lan egingo dute,
eta ministerio-departamentuaren
titularrak jarriko ditu kopuru-mugak edo
kontratuen ezaugarriak. Hona hemen
zeintzuk diren kontratu horiek:
a) 107. artikuluko 1. ataleko b) eta c)
paragrafoetan zehazturik dauden obra-
kontratuak, non eta ez diren kontratazio
zentralizatukoak deklaratu.
b) Ondasun kontsumigarrietarako edo
erabiliz erraz hondatzeko moduko
ondasunetarako hornidura-kontratuak,
zentralizaturik eskuratu beharreko
ondasunetarakoak izan ezik.
c) Zentralizaturik kontratatu
beharrekotzat jo ez diren zerbitzu-
kontratuak.
d) Aurreko bi letren arabera
kontratazio-batzordearen
eskumenekotzat jo ez diren eta
kontratazio-organo bati baino gehiagori
eragiten dioten hornidura- eta zerbitzu-
kontratuak, zentralizaturik kontratatu
beharreko ondasunak edo zerbitzuak
xede dituztenak izan ezik.
Erregelamendu bidez zehaztu beharko
da nola osatuko den kontratazio-
batzordea. Kide guztien artetik, bat
izango da lege-aholkularia, batzordeari
lege-aholkuak emateko, eta beste bat,
kontu-hartzailea, kontuak eramateko.
Aholku-emaile horrek funtzionarioa izan
beharko du eta ardura hori legez edo
erregelamenduz esleitua izan beharko
du.
Baliteke ministerio batek baino
gehiagok izatea kontratua egiteko
interesa, baina eraginkortasun- eta
ekonomia-arrazoiak direla eta,
kontratazio-organo bakar batek
tramitatu behar izatea espedientea.
Halakoetan, salbuespen modura, beste
aukera bat ere badago, hau da,
gainerako ministerio-departamentuek
kontratua finantzatzen laguntzea,
erregelamenduz ezarritako eran eta
aurrekontu-araurik urratu gabe, eta
jarduera-hitzarmen edo -protokoloetan
ezarritako eran
Estatuko sektore publikoko sozietateen
eta fundazioen legezko ordezkariek
kontrataziorako izango duten
gaitasuna, entitate horien estatutuetan
eta kasuan kasu aplikatu beharreko
zuzenbide pribatuko arauetan dago
araututa.
292. artikulua.
Kontratatzeko baimena
Batzuetan, ministerio-
departamentuetako kontratazio-
organoek, entitate autonomoetakoek,
estatu-agentzietakoek eta estatuko
zuzenbide publikoko entitateetakoek
Ministro Kontseiluaren baimena
beharko dute kontratuak egiteko, eta
baita Gizarte Segurantzako kudeaketa-
entitateek eta zerbitzu erkideek ere.
Hona hemen haren baimena behar
duten kontratu horiek:
a) Kontratuaren balio zenbatetsia, 76.
artikuluan jasota dagoen moduan
kalkulaturik, 12 milioi eurokoa edo
handiagoa baldin bada.
b) Hainbat urterako kontratuak, baldin
eta Azaroaren 26ko 47/2003 Legeko
47. artikuluan aipatzen diren
ehunekoak edo urtekoen kopuruak
aldatzen badira.
c) Kontratuaren ordainketa finantza-
errentamenduaren bidez edo erosteko
aukerarekiko errentamendu-sistema
bidez egitea hitzartu bada eta urtekoen
kopurua lau baino gehiago bada.
Ministro Kontseiluaren baimen hori,
aurreko paragrafoan aipaturik datorren
hori, espedientea onartu baino
lehenago lortu behar da.
Kontratazio-organoaren ardura da
espedientea onartzea eta gastua
onartzea.
Ministro Kontseiluak bere esku du,
berak nahi duenean, beste edozein
kontratu aztertzeko eta baimentzeko
eginkizuna beretzat eskatzea.
Halaber, kontratazio-organoak,
dagokion ministroaren bitartez, Ministro
Kontseiluaren iritzipean utz dezake 1 a
idatz-zatian aipatzen ez den kontratu
bat.
Ministro Kontseiluak kontratua egiteko
baimena ematen duenean, kontratua
aldatzeko baimena ere eman behar du,
dena delako aldaketak kontratuaren
suntsiarazpena baldin badakar, bai eta
suntsiarazpenerako baimena ere.
Organismo autonomoei, entitate
publikoei eta Gizarte Segurantzaren
kudeaketa-erakundeei eta zerbitzu
erkideei dagozkien ministerio-
departamentuetako titularrek aukera
dute zehazteko zein kopurutik gora
izango den beharrezkoa kontratuak
egiteko baimena.
Deskontzentrazioa
Badago kontratazioaren inguruko
eskumenak beste edozein organoren
alde deskontzentratzeko aukera, berdin
dio beste organo horiek kontratazio-
organoaren menpe dauden edo ez,
baina Ministro Kontseiluaren errege-
dekretu bidez beharko du izan.
Gizarte Segurantzaren kudaketa-
entitateetan eta zerbitzu erkideetan,
zuzendariek kontratazio-gaietan
dituzten eskumenak ere
deskontzentratu daitezke; Gizarte
Segurantzaren Lege Orokorrean dago
jasota nola egin behar den eta zein
baldintza bete behar diren (Ekainaren
20ko 1/1994 Legegintzako Errege
bategina).
294. artikulua.
Abstentzioa eta errekusazioa
Azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 28.
eta 29. artikuluetan jasota datozen
kasuetan, kontratazio-prozeduretan
parte hartzen duten agintariek eta
administrazio publikoetako langileek
abstenitu egin beharko dute, edo,
bestela, gerta liteke baten batek
errekusatzea. Artikulu horietan bertan
jartzen duen bezala abstenitu beharko
dute.
II. KAPITULUA
Laguntza-organoak
295. artikulua.
Kontratazio-mahaia
Lege honetako 161.1. artikuluan
aipatzen diren prozedura ireki eta
mugatuetan eta publizitatedun
prozedura negoziatuetan, kontratatzeko
eskumena kontratazio-batzorde batena
denean izan ezik, kontratazio-organoek
kontratazio-mahai baten laguntza
izango dute, eta mahai horren
eskumena izango da eskaintzen
balorazioa egitea.
Lizitazioaren berri iragarki bidez eman
beharrik ez duten prozedura
negoziatuetan, kontratazio-mahaia
eratu edo ez aukeran izango du
kontratazio-organoak.
Lehendakariak, kideek (erregelamendu
bidez zehaztuko da zenbat izango
diren) eta idazkari batek osatuko dute
kontratazio-mahaia.
Kontratazio-organoak izendatuko ditu
mahaikideak.
Idazkaria funtzionarioen artetik
aukeratu beharko dute, edo, hala izan
ezean, kontratazio-organoaren
mendeko beste langile mota batzuen
artetik; mahaikideen artean, berriz,
funtzionario bat egon beharko da
nahitaez, kontratazio-organoari
aholkularitza juridikoa emateko
betebeharra legez edo erregelamendu
bidez aitortua dutenen artetik, eta baita
kontu-hartzaile bat ere. Horiek ezean,
kontratazio-organoari aholkularitza
juridikoa emateko eginkizuna duen
zerbitzuan diharduen pertsonetako bat
izan beharko da kide, eta beste bat
ekonomiaren eta aurrekontuaren arloko
kontrolaz arduratzen direnen artetik
aukeratua.
296. artikulua.
Lehia-elkarrizketarako mahai berezia
Estatuetako administrazio publikoek
bideratuko dituzten lehia-
elkarrizketarako prozeduretan
kontratazio-organoari aholkua emateko,
mahai bat eratuko da, aurreko
artikuluko 2. puntuan aipatzen den
moduan osatua, baina elkarrizketaren
gaian bereziki prestatuta dauden kideak
dituela, kontratazio-organoak
izendaturik.
guztien herena edo gehiago izango
dira, eta eztabaidetan hitz egiteko
aukera eta botoa izango dute.
Sektore publikoaren eta pribatuaren
arteko lankidetza-hitzarmenak egiteko
espedienteak izapidetzerakoan, lehia-
elkarrizketarako mahai bereziaren
eginkizuna izango da 118. artikuluan
aipatzen den aldez aurreko
ebaluazioaren dokumentua idaztea.
297. artikulua.
Estatuko kontratazio-sistema
zentralizatuaren kontratazio-mahaia
Estatuko kontratazio-sistema
zentralizatuaren kontratazio-organoa
denez, Estatuaren Ondarearen
zuzendari nagusiak sail arteko
kontratazio-mahai baten aholkularitza
izango du, eta mahai hori nola osatu
erregelamendu bidez zehaztuko da.
298. artikulua.
Lehiaketetako epaimahaiak
Proiektu-lehiaketetan, kontratazio-
mahaia proiektu-lehiaketen epaimahai
bihurtuko da, eta horretarako,
epaimahaian gehienez ere beste bost
kide sartu ahal izango dira, kasuan
kasuko arloan gaitasun nabarmena
dutenen artetik kontratazio-organoak
izendatuak, hain zuzen ere,
aurkeztutako proposamenak
ebaluatzen modu berezian lagundu
ahal izateko; eztabaidetan hitza eta
botoa izango dute.
Epaimahaiko kideek lehiaketan parte
hartzen dutenekiko independenteak
diren pertsona fisikoak izan beharko
dute.
Lehiatzaileei dena delako kualifikazioa
edo esperientzia izatea eskatzen
bazaie, epaimahaia osatzen duten
kideen herenak gutxienez eskatutako
kualifikazio nahiz esperientzia bera edo
baliokidea izan beharko du.
III. KAPITULUA
Aholku-organoak
299. artikulua.
Estatuko Administrazio
Kontratazioaren Aholku batzordea
Estatuko Administrazio Kontratazioaren
Aholku batzordea Estatuko
Administrazio Orokorraren, bere
entitate autonomoen, agentzien eta
estatuko gainerako entitate publikoen
berariazko aholku-organoa da,
administrazio-kontratazioari
dagozkionetan.
Estatuko Administrazio Kontratazioaren
Aholku batzordea Ekonomia eta
Ogasun Ministerioari atxikita egongo
da, eta erregelamendu bidez zehaztuko
da nola osatuko den eta zein araubide
juridiko izango duen.
Estatuko Administrazio Kontratazioaren
Aholku batzordeak, kontratazio-
sistemako administrazio-, teknika- eta
ekonomia-alderdiak hobetzeko, bidezko
iritzitako arauak eta neurri orokorrak
sustatuko ditu .
Aholku batzordeak aukera du bidezko
diren gomendioak kontratazio-organoei
eurei zuzenean emateko, edo
orokorrean emateko, baldin eta
administrazio-kontratazioari buruzko
azterlanetatik edo kontratu zehatzen
batetik ondorio interesgarriak ateratzen
badira administrazioarentzat.
300. artikulua.
Autonomia-erkidegoetako
kontratazio arloko aholku-organoak
Kontratazioaren arloan autonomia-
erkidegoek sortzen dituzten aholku-
organoek dena delako autonomia-
erkidego horretako lurralde-esparruan
izango dute eskumena, dela
autonomia-erkidegoetako
administrazioen kontratazioari buruz,
dela horien mendeko edo horiei
lotutako organismo eta entitateen
kontratazioari buruz edo autonomia-
erkidego horretako toki-erakundeen
kontratazioari buruz ere, betiere toki-
erakundeon arauetan hala zehazten
bada; hori guztia, Estatuko
batzordeak dituen eskumenei kalterik
egin gabe.
II. TITULUA.
Erregistro Ofizialak
I. KAPITULUA.
Lizitatzaileen eta Enpresa Sailkatuen
Erregistro Ofizialak
301. artikulua.
Lizitatzaileen eta Enpresa Sailkatuen
Estatuko Erregistro Ofiziala
Lizitatzaileen eta Enpresa Sailkatuen
Estatuko Erregistro Ofiziala Ekonomia
eta Ogasun Ministerioaren mendeko
izango da, eta erregistroko lanak
bideratzea Estatuko Administrazio
Kontratazioaren Aholku batzordeari
laguntza teknikoa emateko organoen
eginkizuna izango da.
Lizitatzaileen eta Enpresa Sailkatuen
Estatuko Erregistro Ofizialean, Estatuko
Administrazio Kontratazioaren Aholku
batzordeak sailkatutako enpresaburuek
duten gaitasunari buruz emandako
datuak jasoko dira, eta baita 303.
artikuluko 1. paragrafoko a)tik d)ra
arteko hizkietan aipatzen diren
datuetakoren batzuk inskribatzeko
eskatu duten enpresariei buruzkoak
ere.
302. artikulua.
Lizitatzaileen eta Enpresa Sailkatuen
Autonomia Erkidegoetako Erregistro
Ofizialak
Autonomia-erkidegoek aukera izango
dute lizitatzaileen eta enpresa
sailkatuen erregistro ofizialak sortzeko,
eta, horietan, hala eskatzen duten
enpresaburu gaitasundunak
inskribatuko dira, autonomia-
erkidegoek sailkatu ostean, eta baita
kontratatzeko debekuren batek eragiten
dien enpresaburuak ere (debeku hori
dagoela adieraztea autonomia-
erkidegoen edo horien lurraldeko toki-
erakundeen eginkizuna izango da).
303. artikulua.
Erregistroaren edukia
Erregistroan datu hauek jaso ahal
izango dira, inskribatutako enpresa
bakoitzari buruz:
a) Nortasunari eta jarduteko gaitasunari
buruzko datuak, pertsona juridikoen
kasuan.
b) Enpresaren izenean jarduteko eta
kontratuen bidez enpresa behartzeko
gaitasuna duten ordezkarien edo
ahaldunen ahalmenak
zenbaterainokoak diren erakusten
duten datuak.
c) Dena delako enpresaren jarduera-
sektorean aritzeko beharrezkoak diren
baimen edo lanbide-gaikuntzei eta
gainontzeko betekizunei buruzko
datuak.
d) Ekonomia- eta finantza-kaudimenari
buruzko datuak; datu horiek bereizita
emango dira, enpresaburua ez baldin
badago sailkatuta.
e) Lege honen 54. artikulutik 60.era
artekoetan xedatutakoaz bat lortutako
sailkapena, eta baita sailkapen hori
indarrean den artean gertaturiko
gorabehera guztiak ere; inskripzio
horretan, sailkapenetik bereizirik,
enpresaren ekonomia- eta finantza-
kaudimena zein den adieraziko da.
f) Kontratatzeko dituzten debekuak.
g) Kontratazio publikoa gauzatzeko
interesgarria den beste edozein datu,
erregelamendu bidez hala jasota baldin
badago.
Kasu guztietan, erregistroan jasoko dira
50. artikuluaren 4. paragrafoan
aipatzen diren kontratatzeko debekuak.
304. artikulua.
Inskripzioa borondatezkoa izatea
50.4. artikuluan aipatzen da lortutako
sailkapena inskribatu beharra dagoela
eta kontratatzeko debeku batzuk ere
badaudela, baina hori hala izanik ere,
Lizitatzaileen eta Enpresa Sailkatuen
Erregistro Ofizialean izena ematea
borondatezkoa izango da enpresentzat,
eta eurek erabakiko dute aurreko
artikuluan aipatzen diren datuetako
zeintzuk nahi dituzten erregistroetan
jarri.
Dena den, enpresaburuak lortutako
sailkapena erregistroan inskribatzen
bada, aurreko artikuluko a) eta c)
hizkietan aipatzen diren inguruabarrak
jaso beharko dira erregistro horretan.
Era berean, b), c) eta d) hizkietan
aipatzen diren datuak inskribatzeko,
enpresaburuaren nortasunari eta
jarduteko gaitasunari buruzkoak ere
jaso beharko dira, bestela ezingo baitira
inskribatu.
305. artikulua.
Empresaburuak erregistroko
informazioa eguneratzeari
dagokionez duen erantzukizuna
Erregistroan inskribatutako
enpresaburuek, erregistroan berei
buruz ageri diren datuetan aldaketaren
bat izan bada, jakinarazi egin beharko
diote Erregistroari; orobat jakinarazi
beharko diote kontratatzeko debekua
dakarren egoera berriren bat sortzen
bada.
Informazio hori ematen ez badu dolo,
erru edo zabarkeria dela eta,
enpresaburua 49. artikuluko 1.
paragrafoaren e) hizkiko egoeran
sartuko da.
Publizitatea.
Erregistroa publikoa izango da, edukia
ezagutzeko bidezko interesa duten
guztientzat.
Erregistroan sartzeko, Azaroaren 26ko
30/1992 Legearen 37. artikuluan
xedatutakoa eta agindu hori garatzen
edo osatzen duten arauetan esaten
dena bete beharko da.
307. artikulua.
Erregistroen arteko lankidetza
Lizitatzaileen eta Enpresa Sailkatuen
Estatuko Erregistro Ofizialak eta
autonomia-erkidegoetako enpresa
sailkatuen erregistro ofizialek, beren
ohiko jardunean eta elkarren arteko
harremanetan, bakoitzak bere
erregistroan dituen datuei buruzko
informazioa emango die gainerako
administrazioei, beharra izanez gero.
II. KAPITULUA.
Sektore Publikoko Kontratuen
Erregistroa
308. artikulua.
Sektore Publikoko Kontratuen
Erregistroa
Ekonomia eta Ogasun Ministerioak
kontratuen erregistro bat sortu eta
mantenduko du, eta, bertan,
administrazio publikoek eta lege hau
bete beharra duten sektore publikoko
gainerako entitateek esleitutako
kontratuei buruzko oinarrizko datuak
jasoko dira.
Sektore publikoko Kontratuen
Erregistroa da Espainiako kontratazio
publikoari buruzko informazioa
jasotzeko sistema ofizial nagusia, eta
hala den neurrian, baita ondorengo
guztietarako euskarria ere: kontratazio
publikoaren berri izan, aztertu eta
ikertzeko; kontratazio publikoari
buruzko estatistikarako, Espainiak
kontratazio publikoari buruzko
informazioaren gainean nazioartean
dituen betebeharrak betetzeko; legez
aurreikusita dagoen moduan,
administrazioko beste organo batzuei
kontratuei buruzko datuak
jakinarazteko; eta, orokorrean,
informazio hori guztia jendaurrean
jartzeko, gardentasun-printzipioak
eskatzen duenaren arabera.
Erregistro hori aginte publikoen eskura
egongo den tresna bat izango da,
kontratazio publikoaren prozedurak eta
praktikak etengabe berrikusi eta
hobetzeko, hornitzaileen kalitatea,
fidagarritasuna eta eraginkortasuna
aztertzeko, eta merkatu publikoen lehia
eta gardentasuna gainbegiratzeko.
Administrazio publiko guztietako eta
lege honen aplikazio-eremuko
gainontzeko entitate guztietako
kontratazio-organoek kontratu esleituei
buruzko oinarrizko datuak jakinaraziko
dizkiote Sektore Publikoko Kontratuen
Erregistroari, eta baita, beharrezkoa
bada, zein aldaketa izan diren datu
horietan, dela luzapenak, epeen edo
prezioen aldaketak, azken zenbatekoa
zein den, eta noiz azkenduko den
kontratua, eta datu horiek erregistroan
jasoko dira.
Erregelamendu bidez zehaztuko da
komunikazio horien edukia eta epea.
Sektore Publikoko Kontratuen
Erregistroari kontratuei buruzko datuak
jakinarazteko, bide elektroniko,
informatiko edo telematikoak erabiliko
dira, Ekonomia eta Ogasun
Ministerioak zehazturiko moduan,
autonomia-erkidegoekin bat.
Sektore Publikoko Kontratuen
Erregistroak bere datuetara telematika-
baliabideak erabiliz sartzeko aukera
eskainiko die legez eman zaizkien
eskumenez baliatzeko hala behar duten
administrazio-organoei, eta bereziki
gastua fiskalizatzeko edo tributuak
ikuskatzeko eskumena duten organoei,
betiere erregelamendu bidez zehaztuko
den moduan.
Era berean, eta datu pertsonalak
babesteko arauek ezarritako mugen
barruan, isilpekoak ez diren datuak
herritarrek kontsultatzeko moduan
jarriko dituzte, baldin eta aldez aurretik
ez badira bide telematikoen eta
interneten bidez jendaurrean jarri.
Baldin eta beste administrazio batzuek
kontratuen erregistroak badituzte, eta
eskumen-esparruaren aldetik
antzekoak badira, 3. paragrafoan
aipatzen den datuen komunikazioaren
ordez, kontratuen erregistroen arteko
komunikazioa baliatzeko aukera
egongo da.
Ekonomia eta Ogasun Ministerioak
erregelamendu bidez zehaztuko du zer
nolako baldintzak beharko diren
Sektore Publikoko Kontratuen
Erregistroaren eta kontratuen
gainontzeko erregistroen arteko datuak
sinkronizatzeko.
Kontratu bakoitza zehaztasunez
identifikatzeko modua egongo dela
bermatzeko, administrazioek eta
entitate komunikatzaileek identifikazio-
kode bat emango diote horietako
bakoitzari, eta kode hori bakarra izango
da administrazio bakoitzaren
eskumenen esparruan.
Ekonomia eta Ogasun Ministerioak
erabakiko du identifikatzaile bakar
horiek zein arauren arabera emango
diren, Sektore Publikoko Kontratuen
Erregistroan kontratu bakoitza
zalantzarik gabe identifikatuko dela
ziurtatzeko, eta kontratuen gainontzeko
erregistroekin koordinatuta aritzeko
modua izateko.
kontratazio publikoari buruzko txosten
bat aurkeztuko du Gorte Nagusietan,
Sektore Publikoko Kontratuen
Erregistroak emandako datuak eta
azterketak oinarri hartuta.
III. TITULUA
Baliabide elektroniko, informatiko
eta telematikoak erabilita kontratuei
buruzko publizitatea kudeatzea
KAPITULU BAKARRA.
Estatuaren Kontrataziorako
Plataforma
309. artikulua.
Estatuaren Kontrataziorako
Plataforma
Estatuko Administrazio Kontratazioaren
Aholku batzordeak, laguntza teknikoa
eskaintzeko organoen bidez,
plataforma elektroniko bat jarriko du
sektore publikoko kontratazio-organo
guztien eskura, internet bidez
lizitaziorako deialdien eta horien
emaitzen berri emateko, edo egingo
diren kontratuei buruz garrantzizkoa
irizten zaion informazioa emateko, bai
eta datu horien tratamendu
informatikoarekin zerikusia duten beste
zerbitzu osagarri batzuk eskaintzeko
ere.
Estatuko Administrazio Orokorreko,
bere organismo autonomoetako,
Gizarte Segurantzako kudeaketa-
entitate eta zerbitzu erkideetako, eta
estatuko gainerako entitate
publikoetako kontratazio-organoek
plataforma horretan argitaratu beharko
dute, beti, kontratatzailearen profila.
Plataformak moduren bat eduki behar
du bertan sartutako informazioa
jendaurrean noiz jarri den egiaztatu
ahal izateko.
Plataforman kontratuei buruzko
iragarkiak eta bestelako informazioa
argitaratzeak legean aurreikusitako
ondorioak izango ditu.
Interesatuek kontratazio-plataforman
sartzeko atari bakarra izango dute.
Erregelamendu bidez zehaztuko da zer
nolako lotura-modua egongo den
kontrataziorako plataformaren eta
Estatuko Aldizkari Ofizialaren atariaren
artean.
Estatuaren Kontrataziorako Plataforma
autonomia-erkidegoek eta toki-
entitateek antolatuko dituzten antzeko
informazio-zerbitzuei lotuta egongo da,
horretarako egingo diren hitzarmenetan
zehaztuko den moduan.
Lehenengo xedapen gehigarria.
Atzerrian kontratatzea
Atzerrian formalizatu eta gauzatzen
diren kontratuetan, beren aplikazioan
sortutako zalantzak eta hutsuneak
erabakitzeko orduan lege honetako
printzipioak kontuan izango diren arren,
honako arau hauek aplikatuko dira:
a) Estatuko Administrazio Orokorrean,
Atzerri Arazoetako eta Lankidetzako
ministroari dagokio kontratu horiek
formalizatzea; horretarako, ordezkaritza
diplomatiko edo kontsularrak erabiliko
ditu, eta, nahi izanez gero, beste
organismo, funtzionario edo norbanako
batzuk ere izendatu ahal izango ditu
eskuorde.
Hala ere, Defentsa Ministerioaren
esparruan, kontratu-mota hori
formalizatzea departamentu horren
titularraren ardura izango da, nahiz eta
aukera izango duen eskumena
eskuordetzeko; dena den, bake-misioak
betetzeko behar diren kontratuen
kasuan, Espainiako segurtasun-indar
eta -kidegoek parte hartu behar badute,
Barne Ministroaren eginkizuna izango
da kontratua formalizatzea.
Organismo autonomoetan eta Gizarte
zerbitzu erkideetan, haien legezko
ordezkariei edo horiek eskuorde
izendatuko dituztenei dagokie halako
kontratuak formalizatzea.
Lege honi lotutako gainerako
organismo eta entitateetan, haien
legezko ordezkariei dagokie kontratuok
formalizatzea.
Lege honetako 291.etik 294.era arteko
artikuluak kontratu horien izapideak
egin, kontratuetarako baimena eman,
eta kontratuak esleitu, aldatu eta
suntsiarazteko aplikatuko dira.
b) Kontratua egingo den estatuko
legeek kontratatzeko gaitasunari buruz
eskatuko dituzten baldintzak dena
delakoak izanik ere, Europako
Erkidegoko estatu kideetako enpresek
lege honetan esaten dena bete beharko
dute.
c) Administrazio-klausula zehatzen
agiriaren ordez, kontratuko klausulak
ezarri ahal izango dira.
d) Kontratu txikientzat ezarritakoa dena
delakoa izanik ere, prozedura
negoziatuaz ere esleitu daitezke
kontratuak, baina, ahal den guztietan,
kontratuak betetzeko gai diren
enpresen aldetik hiru eskaintza lortu
behar dira gutxienez.
e) Agiri fede-emailez formalizatu behar
dira kontratuak, eta Ekonomia eta
Ogasun Ministerioari bidali behar
zaizkio kontratuon zehaztasunak, 308.
artikuluan zehaztutako ondorioetarako,
eta, Kontu Auzitegiari ere bidali behar
zaizkio, 29. artikuluan adierazitako
moduan. Kontratu txikiei dagokienez,
lege honetan kontratu txikiei buruz
orokorrean xedatutakoa bete behar da.
f) Kontratua gauzatuko dela ziurtatzeko,
lege honetan aurreikusitakoaren pareko
bermeak eskatu ahal izango zaizkio
esleipendunari, ahal bada eta
kontratazioa egingo den estatuko
baldintzei egokitzen bazaie; halakorik
ezean, estatu horretan ohikoak diren
eta onartzen diren bermeak edo
nazioarteko merkataritzako usadioekin
bat datozenak eskatuko zaizkio.
Kasuan kasuko ordezkaritza
diplomatikoan edo kontsularrean jarriko
bermeok.
g) Kontratistak itundutako prestazioa
gauzatzea izango da prezioa
ordaintzeko baldintza, delako
estatuaren zuzenbidea edo ohiturak
horren aurka ezer adierazi ezean;
halakoetan, aurrerakinaren bermea
eskatu beharko da, f) hizkian
aurreikusitako moduan emana.
Salbuespenezko kasuetan, egoerak
hala eskatzen duenean, kontratazio-
organoak, ebazpen arrazoituaren bidez,
berme hori jartzetik salbuestea erabaki
ahal izango du, nazioarteko
merkataritzaren usadioekin bat etorriz
gero.
h) Halako kontratuetan, ahalegina egin
behar da administrazioaren interesak
kontratistaren ez-betetzeetatik
babesteko xedapenak sartzeko, bai eta
kontratuan komenigarri izan daitezkeen
aldaketak baimentzeko xedapenak
sartzeko ere
i) Kontratazio-organoak lege honetan
orokortzat ezarritakoaz besteko
berrikuste-sistema bat sartu ahal
izango du kontratu-agirietan, kontratua
gauzatuko den herrialdeko legeria eta
ezaugarri sozioekonomikoak kontuan
izanda.
Dena den, prezioak berrikusteko
ezarriko den araubidea neurri
objektiboetan oinarrituko da, eta ahal
bada behintzat, publikoak edo erraz
neurtzeko modukoak izango dira; hain
zuzen ere, nazioarteko organismoek
Espainiako enpresekin egindako
kontratuetan, Espainiako auzitegien
mende jartzeko klausulak sartu behar
dira.
Atzerriko enpresekin egindako
kontratuetan, inguruabarrek aholkatzen
badute, eztabaidak arbitraje-formula
errazak erabiliz konpontzeko klausulak
sartzeko ahalegina egin behar da.
Horrekin batera, Espainiako auzitegien
mende jartzeko klausulak sartzeko
ahalegina egin beharko da.
Halako kontratuetan, transakzioak
egiteko modua egongo da, Ministroen
Kontseiluak edo autonomia-erkidego
nahiz toki-entitateetako organo
eskudunak aurrez baimena ematen
badu.
Europako Erkidegoko gainerako estatu
kideetan arau harmonizatuaren bidez
egin eta beteko diren kontratuetan,
artikulu honetan bildutako arauak
gorabehera, Europako Erkidegoan
publizitateari buruz eta kontratuak
esleitzeko prozedurei buruz lege
honetan ezarritako gainerako arauak
bete beharko dira.
Atzerrian egin eta osoki edo hein
batean Espainian gauzatu behar diren
kontratuak, kultura, ikerketa edo
garapenerako lankidetzarako programa
nahiz proiektuekin zuzenean loturik
badaude, publizitaterik gabeko
prozedura negoziatuaren bidez esleitu
ahal izango dira, administrazioak
atzerriko kontratistarekin askatasunez
hitzartutako baldintzen pean, betiere,
atzerriko kontratista horren esku
hartzea erabat ezinbestekoa bada
proiektua edo programa gauzatzeko,
lankidetza-programa edo -proiektuetan
parte hartu ahal izateko baldintzek hala
eskatzen dutelako, eta espedientean
hala egiaztatzen bada.
Kontratua osatzen duten dokumentuak
eta kontratua prestatu, esleitu eta
gauzatzeko behar diren dokumentu
guztiak gaztelaniaz egon beharko dira
idatzita, eta hala ezean, hizkuntza
horretara itzuli beharko dira kasuan
kasuko tokiko hizkuntzatik.
Dena den, kontratazio-organoak,
erantzukizuna bere eginda,
gaztelaniara itzuli gabeko dokumentuak
onartzeko aukera izango du, baldin eta
ingelesez edo frantsesez idatzirik
badaude, eta dagozkien ondorioak
izango dituzte.
Beste hizkuntza batzuetan idatzitako
dokumentuak onartzea erabaki ahal
izango du kontratazio-organoak,
kontratuz kontratu; ebazpen arrazoitua
eman beharko du, eta erantzukizuna
berea izango da.
Kasu horietan, Atzerri Arazoetako eta
Lankidetzako Ministerioak atzerriko
dena delako hizkuntzan idatzitako
dokumentuen gaztelaniazko itzulpena
izatea bermatuko du, kontratua
ikuskatu ahal izateko.
Bigarren xedapen gehigarria.
Toki-erakundeetarako kontratazio-
arau bereziak
Alkateen eta toki-erakundeen
lehendakarien eskumena izango dira,
kontratazio-organo diren neurrian,
kontratu hauek: obra-kontratuak,
hornidura-kontratuak, zerbitzu-
kontratuak, zerbitzu publikoen
kudeaketarako kontratuak,
administrazio-kontratu bereziak eta
kontratu pribatuak, baldin eta beren
zenbatekoa ez bada aurrekontuko
baliabide arrunten ehuneko 10 baino
handiagoa, eta ezta, inola ere, 6 milioi
euro baino handiagoa; orobat izango
dira haien eskumeneko mota horietako
kontratuak, zenbait urterako direnean,
betiere 4 urte baino gehiago irauten ez
badute eta urteroko guztien zenbateko
metatua ez bada lehenengo ekitaldiko
baliabide arrunten 100eko 10 baino
handiagoa, ez eta 6 milioi euro baino
gehiago ere.
Era berean, alkateen eta toki-
erakundeen lehendakarien eskumena
izango da toki-erakundeen ondasunen
gaineko emakidak esleitzea, eta
ondareari buruzko legearen mendeko
ondasun higiezinak eta eskubideak
eskuratzea, balioa ez denean
aurrekontuko baliabide arrunten 100eko
10 baino handiagoa eta hiru milioi euro
baino handiagoa; ondarea besterentzea
ere beren eskumena izango da, balioa
ez denean ehuneko edo kopuru hori
baino handiagoa.
Aurreko paragrafoan aipatu ez diren
kontratuei dagokionez, toki-erakundeak
halakoren bat egin behar badu,
udalbatzarena izango da horiek
kontratatzeko eskumena, kontratazio-
organoa denez.
Era berean, udalbatzaren eskumena
izango da toki-erakundeen ondasunen
gaineko emakidak esleitzea, eta
ondareari buruzko legeriaren mendeko
ondasun higiezinak eta eskubideak
eskuratzea, edo ondarea besterentzea,
eskumen hori ez denean alkatearen
edo lehendakariaren eskuetan utzi;
baita balio historiko edo artistikodun
ondaretzat jotako ondarea besterentzea
ere, edozein dela ere beren balioa.
Biztanle kopuru handia duten
udalerrietan, hain zuzen ere Toki
Araubidearen Oinarriak Arautzen dituen
apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 121.
artikuluan aipatzen direnetan, aurreko
paragrafoan aipatzen diren eskumenak
tokiko gobernu-batzordearenak izango
dira, kontratuaren zenbatekoa edo
iraupena dena delakoa ere.
kontratazio-batzordeak eratu edo ez.
Kontratazio-batzorde horiek
kontratazio-organo modura jardungo
dute bai obra-kontratuetan, xedea
konponketa errazak egitea, artatzea
edo mantentze-lanak egitea bada, bai
ondasun kontsumigarriak edo erabiliaz
erraz honda daitezkeen ondasunak
hornitzeko kontratuetan, bai eta
zerbitzu-kontratuetan ere, betiere,
kontratuaren kopuruak entitatearen
ohiko baliabideen 100eko 10 gainditzen
ez badu, edo, proportzio hori gainditu
arren, dagokion ekitaldi horretarako
aurrekontuan jasota dauden ekintzak
badira eta aurrekontuaren oinarrietan
xedatutakoaren arabera gauzatzen
badira.
Udalbatzaren eginkizuna izango da
kontratazio-batzordeak eratzea eta nola
osatuko diren erabakitzea; dena den,
horietan kide izan beharko dute,
derrigorrez, idazkariak edo
korporazioari aholkularitza juridikoa
emateko eginkizuna duen organoaren
titularrak, eta kontu-hartzaileak.
Erregimen erkideko toki-erakundeen
kasuan, udalbatzak ezarriko ditu,
alkateak edo lehendakariak
proposatuta, kopuruen mugak (aurreko
paragrafoan zehaztutakoak baino
txikiagoak izan baitaitezke) edo
kontratazio-batzordeak kontratazio-
organo gisa esku hartu ahal izango
duen kontratuen ezaugarriak, baldin eta
udalbatza bada, 1. paragrafoan
esandakoaren arabera, kontratu horien
gaineko eskumena duena; biztanle
kopuru handiko udalerrietan, berriz,
tokiko gobernu-batzordeak ezarriko ditu
muga horiek.
Prozeduran kontratazio-batzordeak
jarduten duenean, kontratazio-mahaiak
ez du prozedura horretan parte hartuko.
Biztanle-kopurua 5.000 baino txikiagoa
duten udaletan, 188. artikuluan
aurreikusitakoaren arabera kontratazio-
zentral gisa eratutako organoek
gauzatu ahal izango dituzte
kontratazioaren arloko eskumenak,
berariaz horretarako hartutako
erabakien bidez.
Era berean, lankidetza-hitzarmenak
sinatzeko aukera egongo da, eta horien
bidez, kontratazio-prozeduraren
kudeaketa probintzietako diputazioen
edo probintzia bakarreko autonomia-
erkidegoen eskuetan uzteko modua
egongo da.
Biztanle-kopurua 5.000 baino txikiagoa
duten udaletan, gastuaren onarpenaren
ordez, kreditua badagoela egiaztatuko
duen egiaztagiri bat erabili ahal izango
da, idazkari kontu-hartzaileak emana
edo, hala behar duenean, korporazioko
kontu-hartzaileak.
Kontratazio-organoaren eginkizuna
izango da espedientea onartzea eta
esleipen-prozedura abiaraztea, 94.
artikuluan araututako moduan.
Administrazio-klausula zehatzen agiria
onartu aurretik, idazkariaren edo, hala
behar duenean, korporazioari
aholkularitza juridikoa emateko
eginkizuna duen organoaren
titularraren eta kontu-hartzailearen
txostenak beharko dira.
Legearen arabera zerbitzu juridikoenak
diren txostenak idazkariak edo
korporazioari aholkularitza juridikoa
eskaintzeko betebeharra duen
organoak bideratuko ditu.
Ikuskatze-lana, berriz, toki-erakundeko
kontu-hartzaileak egingo du.
Lege honen 154. artikuluaren e) hizkian
aipatzen diren larrialdi-egoeretan
prozedura negoziatua erabiltzen bada,
espedientean idazkariaren edo, hala
behar duenean, korporazioari
aholkularitza juridikoa emateko
eginkizuna duen organoaren
titularraren eta kontu-hartzailearen
txostenak ere jaso beharko dira,
larrialdi-egoera justifikatzekoak.
Kontratazio-mahaiko buru korporazioko
kide bat edo funtzionario bat izango da;
mahaikide izango dira korporazioko
idazkaria edo, hala behar duenean,
korporazioari aholkularitza juridikoa
emateko eginkizuna duen organoaren
titularra, eta kontu-hartzailea, bai eta,
funtzionarioen, lan-kontratuko langileen
edo zinegotzien artean aukeratuta,
kontratazio-organoak izendatutako
beste batzuk ere; kopurua, guztira, ez
da hirutik beherakoa izango.
Korporazioko funtzionario batek beteko
ditu idazkari-lanak.
Tokiko udal erakundeetan posible
izango da kontratazio-mahaian
probintzietako diputazioen edo
probintzia bakarreko autonomia-
erkidegoen zerbitzura diharduten
langileak kide izatea.
Biztanle-kopurua 5.000 biztanle baino
txikiagoa duten udalerrietan, dena
delako obra-kontratua gauzatzeko epea
urtebeteko aurrekontuarena baino
handiagoa bada, obraren zati
bakoitzerako proiektu berezitua
idazteko aukera egongo da, baldin eta
zati horietako bakoitza bere aldetik
erabiltzeko modua baldin badago,
erabilera orokorraren edo zerbitzuaren
ildo beretik, edo zati horien funtsa zein
den definitzea baldin badago; hori egin
ahal izateko, udalbatzak baimena eman
beharko du aldez aurretik, legezko
kideen gehiengo absolutuaren bidez,
eta baimen emate hori ezingo da
eskuordetu.
Proiektuak ikuskatzeko, 109. artikuluan
ezarritako arauak bete beharko dituzte
obra-kontratuek. Ikuskatze-lan hori,
kontratua egin duen erakundean
horretarako eskumena duten bulegoek
edo unitateek egin ahal izango dute,
eta halakorik ez duten udalen kasuan,
kasuan kasuko probintzia-diputazioko
unitateek.
Ondasun higiezinak eskuratzea helburu
duten kontratuen kasuan,
eskuratutakoa ordaintzeko epea lau
urtez atzeratu ahal izango da, toki-
ogasunak arautzen dituen araudian
etorkizuneko gastu-konpromisoen
inguruan aurreikusitako izapideak
beteta.
Hirugarren xedapen gehigarria.
Estatuko konstituzio-organoen eta
autonomia-erkidegoetako legegintza-
eta kontrol-organoen kontratazio-
erregimena
Diputatuen Kongresuko, Senatuko,
Aginte Judizialaren Kontseilu
Goreneko, Konstituzio Auzitegiko,
Kontuen Auzitegiko, Espainiako
Arartekoko, autonomia-erkidegoetako
legebiltzarretako eta autonomia-
erkidegoetan Kontuen Auzitegiaren eta
Espainiako Arartekoaren parekoak
diren erakundeetako organo eskudunek
lege honetan administrazio
publikoentzat ezarritako arauen arabera
egingo dute kontratazioa.
Laugarren xedapen gehigarria.
Informazioa eta komunikazioak
tratatzeko ekipoak eta sistemak
eskuratzeko eskumenei buruzko
arau bereziak
Lege honetako 191.1. artikuluan
adierazitakoa gorabehera, eskuratze
zentralizatuaren bidez eskuratzekotzat
jo ez diren informazio-tratamendurako
ekipoak eta sistemak eta ekipo
osagarriak eskuratzeko eskumena
Defentsa Ministerioaren eta Gizarte
Segurantzako kudeaketa-entitateen eta
zerbitzu erkideen eginkizuna izango da,
dagozkien eskumenen esparruan.
Bosgarren xedapen gehigarria.
Aldi baterako laneko enpresekin
kontratatzeko mugak
Ezin izango da zerbitzu-kontraturik egin
aldi baterako laneko enpresekin, non
eta ez diren behin-behineko langileak
behar inkestak egin, datuak jaso edo
antzeko zerbitzuak gauzatzeko.
Kontratu hauetan, kontratuaren
iraupen-epea amaitutakoan, aipatutako
enpresa horietatik etorrita kontratuaren
objektu diren lanak egiten dituzten
pertsonak ezingo dira dira finkatu
administrazio publikoko langile modura,
eta ezingo da aplikatu aldi baterako
laneko enpresak arautzen dituen
Ekainaren 1eko 14/1994 Legearen 7.2.
artikuluan ezarritakoa.
Kontratu hauen iraupena ezingo da
izan, inola ere, sei hilabete baino
gehiago, eta mugaegunean bertan
azkenduko dira, luzapenetarako
aukerarik gabe.
Seigarren xedapen gehigarria.
Plantillan desgaitasunen bat edo
bazterketa soziala jasaten duten
pertsonak dauzkaten enpresekin eta
irabazi-asmorik gabeko entitateekin
kontratuak egitea.
Kontratazio-organoek, administrazio-
klausula zehatzen agirietan, esleitzeko
lehentasuna ezar dezakete plantillako
langileen artean 100eko bi baino
gehiago desgaitasunen batek eragiten
dien langileak dituzten enpresa publiko
zein pribatuen alde, betiere,
proposamenok esleipenerako oinarri
diren irizpideen ikuspegitik abantailarik
onenak ematen dituztenen parekoak
badira.
Enpresa lizitatzaile bat baino
gehiagoren artean berdinketa gertatzen
bada proposamenik abantailatsuenari
dagokionez, eta horiek guztiek
desgaitasunen bat duten langileak
badituzte plantillan 100eko 2a baino
proportzio handiagoan, plantillan
desgaitasunen bat duten langile finkoen
portzentaia handiena duen lizitatzaileak
izango du kontratua esleitzeko
lehentasuna.
Kontratuak esleitzeko orduan
lehentasuna ezarri ahal izango da,
halaber, beren-beregi bazterketa
soziala jasaten duten pertsonak
laneratzen eta sustatzen jarduten diren
enpresek aurkeztutako proposamenen
alde (Enplegua Gehitzeko eta
Enpleguaren Kalitatea Hobetzeko Lan
Merkatuaren Erreformarako Presako
Neurrien Uztailaren 9ko 12/2001
Legearen bederatzigarren xedapen
gehigarriak arautzen du egoera hori);
hain zuzen, lizitatzaileak lanpostuen
100eko 30 gutxienez honako kolektibo
hauetako pertsonekin kontratatzeko
konpromiso formala hartzea baloratuko
da, betiere pertsona horien egoera
gizarte-zerbitzu publiko eskudunek
egiaztatu beharko dutelarik :
a) Gizarteratzeko gutxieneko errenta
edo antzeko beste laguntzaren bat
jasotzen dutenetakoa izatea, betiere
autonomia-erkidego bakoitzean duten
izenaren arabera.
b) Aurreko paragrafoan aipatzen diren
prestazioak eskuratzerik ez duten
pertsonak, dela erroldaturik egoteko
eskatzen den denbora-tartea, edo
bizilekua edukitzeko eskatzen dena,
edo laguntza jasoko duen unitateari
eraturik egoteko eskatzen zaiona
betetzen ez dutelako, edo laguntza
jasotzeko legez ezarritako gehienezko
epea amaitu delako.
c) Hamazortzi urte baino gehiago eta
hogeita hamar urte baino gutxiagoko
gazteak, adingabeak babesteko
erakundeetakoak.
d) Drogekin edo alkoholarekin arazoak
dituzten pertsonak, baldin eta
errehabilitazioko edo gizarteratzeko
programetan sartuta baldin badaude.
e) Espetxeetan dauden pertsonak,
baldin eta espetxean duten egoera dela
eta lanposturen bat eskuratu baldin
badezakete, eta baita baldintzapean
askatutako pertsonak eta preso ohiak
ere.
f) Desgaitasunen bat duten pertsonak.
Lehentasun hori bera ezarri ahal izango
da, baldintza eta modu berberean,
prestazio sozialen kontratuak edo
laguntza emateko prestazioen
kontratuak esleitzerakoan, nortasun
juridikoa duten irabazi-asmorik gabeko
erakundeek aurkeztutako
proposamenei dagokienez, baldin eta
beren helburuak edo jardunak
kontratuaren objektuarekin zerikusi
zuzena badu bakoitzaren estatutuetan
edo sortze-arauetan jaso eta dagokion
erregistro ofizialean
erregistratutakoaren arabera.
Kasu horretan, kostuen arabera
eskainitako prezio xehatuari dagokion
xehetasun-orria aurkeztea eskatu ahal
izango die kontratazio-organoak
erakunde horiei.
Kontratazio-organoek, administrazio-
klausula zehatzen agirietan,
lehentasuna ezar dezakete Bidezko
Merkataritzaren bidez produktuak
saltzeko aukera eskaintzen duten
kontratuen alde, betiere bidezko
merkataritzako erakunde gisa
onartutako erakundeek aurkeztutako
proposamenak direnean, eta, betiere,
proposamen horiek abantailatsuenaren
pareko badira, esleipenerako oinarri
diren irizpideen ikuspegitik.
Zazpigarren xedapen gehigarria.
Kontratu erreserbatuak
Kontratuak esleitzeko prozeduran parte
hartzeko aukera enplegu-zentro
berezientzat erresalbatzeko modua
egongo da, edo kontratu horiek
babestutako enplegu-programetan
gauzatzeko erresalbatu, baldin eta
langileen 100eko 70 gutxienez
desgaitasunen bat duten pertsonak
badira, eta desgaitasun horren izaera
edo larritasunagatik, lanbide bat
baldintza normaletan burutzeko gauza
ez badira.
Lizitazio-iragarkian xedapen honen
berri eman beharko da.
Zortzigarren xedapen gehigarria.
Unibertsitate publikoek eska
dezaketen sailkapena
Autonomia-erkidegoen menpekoak
diren unibertsitate publikoek, kontratuak
egiten dituztenean, autonomia-erkidego
horretan dagokion organoak
sailkapenak egiteko eta sailkapenak
berrikusteko onetsitako akordioek
izango dute eragina, 57. artikuluaren 2.
paragrafoan ezarritakoaren
ondorioetarako.
Bederatzigarren xedapen gehigarria.
Unibertsitate publikoak sailkapena
izan beharretik salbuestea
Unibertsitate publikoei ez zaie
sailkapenik eskatuko kontratuen
esleipendun izateko, Unibertsitateei
buruzko Abenduaren 21eko 6/2001
Lege Organikoaren 83. artikuluaren 1.
paragrafoan aipatzen diren kasuetan.
Hamargarren xedapen gehigarria.
Ikerketaren arloko organismo
publikoak zenbait baldintzetatik
salbuestea kontratuen esleipendun
direnean
Estatuko agentziek, ikerketaren arloko
organismo publikoek eta autonomia-
erkidegoetan antzeko eginkizunak
dituzten organismoek ez dute
sailkaturik egon beharrik izango, ez eta
ekonomia eta finantza arloko
kaudimena dutela edo gaitasun
teknikoa dutela erakutsi beharrik
izango, sektore publikoko kontratuen
esleipendun izateko.
Entitate horiek, gainera, ez dute
bermerik jarri beharrik izango, bermea
eskatzen den kasuetan.
Hamaikagarren xedapen gehigarria.
Ur-, energia-, garraio- eta posta-
zerbitzuen alorretan egindako
kontratuak.
Administrazio publikoek uraren,
energiaren, garraioaren eta posta-
zerbitzuen arloko kontratazio-
prozedurari buruzko legean aipatzen
diren kontratuak egiten badituzte (lege
horren bidez aldatu ziren 2004/17/CE
eta 92/13/CEE Zuzentarauak
Espainiako ordenamendu juridikora),
lege honetan esaten direnak bete
beharko dituzte beti, baina interesatuek
aukera izango dute paragrafo honen
hasieran aipatzen den legearen VII.
tituluko IV. kapituluan arautzen den
adiskidetze-prozeduraz baliatzeko.
Dena den, lege hau aipatzen ari garen
kontratu horiei ezartzeko orduan, arau
harmonizatupekoak direla jotzeko,
beren izaera, objektu, ezaugarri eta
kopuruagatik lehen aipatutako legearen
bidez arautzekoak izan beharko dute,
hau da, uraren, energiaren, garraioaren
eta posta-zerbitzuen arloko kontratazio-
prozedurari buruzko legearen bidez
arautzekoak (lege horren bidez,
Espainiako ordenamendu juridikora
ekarri ziren 2004/17/CE eta 92/13/CEE
Zuzentarauak).
Administrazio publikotzat jotzen ez
diren ente, organismo eta entitateek
uraren, energiaren, garraioaren eta
posta-zerbitzuen arloko kontratazio-
prozedurari buruzko legean jasotzen
diren kontratuak egiten badituzte (lege
horren bidez 2004/17/CE eta
92/13/CEE Zuzentarauak Espainiako
ordenamendu juridikora ekarri ziren),
lege horretan esaten dena bete
beharko dute, non eta lege bidez ez
den esaten kontratu horiek
administrazio publikoen kontratuen lege
honetan esaten dena bete beharko
dutela, eta kasu horretan, arau
harmonizatupeko kontratuentzat
aurreikusitako arauak ere ezarriko
zaizkie.
Gorago aipatutako ente, organismo eta
entitateek uraren, energiaren,
garraioaren eta posta-zerbitzuen arloan
egindako kontratuek, kontratazio-
prozedurari buruzko legea bete behar
ez badute (lege horren bidez
2004/17/CE eta 92/13/CEE
Zuzentarauak Espainiako
ordenamendu juridikora ekarri ziren),
lege honetako kasuan kasuko
xedapenak bete beharko dituzte, eta ez
zaizkie, inoiz ere, lege honetan arau
harmonizatupeko kontratuentzat
bakarrik gordetako arauak ezarriko.
Hamabigarren xedapen gehigarria.
Datu-baseetarako sarbidea
kontratatzeko eta argitalpenen
harpidetza egiteko arau bereziak
batzuen harpidetza, euskarria dena
delakoa izanik ere, eta datu-base
berezituetan jasotako informazioan
sartu ahal izatea kontratatzea,
zenbatekoa edozein delarik ere, arau
harmonizatupean dauden kontratuen
multzokoa ez denean, lege honetan
kontratu txikientzat zehaztutako
baldintzen arabera egiteko modua
egongo da, betiere hornitzaileen
baldintza orokorrak beteta, ordaintzeko
modua ere horien artean dela.
Kasuotan, zenbatekoa kontratuaren
baldintzetan esandako moduan
ordainduko da, eta posible izango da
dena delako aldizkaria jaso edo
zerbitzua eskaini aurretik ordaintzea,
hori baldin bada merkatuko ohitura.
Aurreko paragrafoan aipatzen diren
kontratuak bide elektronikoak,
informatikoak edo telematikoak erabiliz
egiten direnean, kontratua egingo duten
sektore publikoko ente, organismo eta
entitateak kontsumitzailetzat joko dira,
informazioaren gizarteko zerbitzuei eta
merkataritza elektronikoaren arloko
zerbitzuei buruzko legerian
aurreikusitako ondorioetarako.
Hamahirugarren xedapen gehigarria.
Zenbatekoen eta epeen aldaketak,
eta zuzentarauetako eranskinen
ondoriozko beste aldaketa batzuk
Ministroen Kontseiluari baimena eman
zaio, autonomia-erkidegoei entzun
ondoren eta ekonomiaren egoera
kontuan hartuta, lege honetako
artikuluetan aipatutako zenbatekoak
errege-dekretuz alda ditzan.
Era berean, baimena eman zaio
Ministroen Kontseiluari legean egin
beharreko aldaketak egin ditzan,
kontratazio publikoa arautzen duten
Ekonomia Erkidegoko zuzentarauen
eranskinen ondoriozko aldaketak lege
honetara ekartzeko.
Hamalaugarren xedapen gehigarria.
Europako Erkidegoak finkatutako
kopuruak eguneratzea.
Aurrerantzean Europako Batzordeak
finkatutako kopuruek lege honetako
testuan ageri direnak ordezkatuko
dituzte.
Ekonomia eta Ogasun Ministerioak
hartu beharreko neurriak hartuko ditu
kopuruon jendaurreko zabalkundea
ziurtatzeko.
Hamabosgarren xedapen gehigarria.
Epeak zenbatzeko modua
Lege honetan egunetan ezarritako epe
guztiak egutegiko egunak direla joko
da, berariaz egun baliodunak direla
adierazten denean izan ezik.
Edonola ere, epearen azken eguna
egun baliogabea bada, hurrengo egun
baliodunera luzatuko da epea.
Hamaseigarren xedapen gehigarria.
Balio Erantsiaren gaineko Zergari
buruzko aipamenak
Balio Erantsiaren gaineko Zerga
aipatzen denean, Kanarietako
Zeharkako Zerga Orokorra edo
Ekoizpenari, Zerbitzuei eta Inportazioari
buruzko Zerga ere aipatzen dela ulertu
beharko da, zerga horiek indarrean
dauden lurraldeetan.
Hamazazpigarren xedapen
gehigarria.
Europako Esparru Ekonomikoa.
Lege honetan Europako Erkidegoko
estatu kideei buruz egindako
aipamenak Europako Esparru
Ekonomikoari buruzko Akordioa
izenpetu duten estatu guztiei buruz
egindakoa dela ulertu beharko da.
gehigarria.
Lege honetan araututako
prozeduretan erabili ahal izango
diren komunikabideei buruzko
arauak
Lege honetan araututako prozeduretan
egin beharreko komunikazioak eta
informazio-trukatzeak posta, telefax,
edo bide elektroniko, informatiko edo
telematikoen bidez egiteko modua
egongo da, kontratazio-organoek edo
ebazteko eskumena izango duten
organoek zehaztuko dutenarekin bat.
Esleipen-prozeduretan parte hartzeko
eskaerak telefonoz egiteko modua ere
egongo da, xedapen gehigarri honen 4.
paragrafoan aurreikusitako kasuetan
eta moduan.
Onartzeko modukotzat jo ahal izateko,
komunikazio-bideak eskura egon
beharko dute denentzat, eta ondorioz,
horien erabilerak ez du inolako mugarik
sortu beharko enpresaburuek eta
interesatuek kasuan kasuko
prozeduretarako sarbidea izateko
orduan.
Informazioa eman, trukatu eta
biltegiratzean, datuen osotasuna eta
parte hartzeko eskaintzen eta eskaeren
isilpekotasuna bermatu beharko dira,
eta bermatu beharko da, orobat, parte
hartzeko eskaintzen eta eskaeren
edukia ezingo dela jakin, horiek
aurkezteko epea amaitu arte edo horiek
zabaltzeko zehaztutako epea iritsi arte.
Kontratazio-organoek telefono bidezko
komunikazioa ere onartu ahal izango
dute parte hartzeko eskaerak
aurkezteko, eta hala eginez gero, bide
hori baliatzen duen eskatzaileak idatziz
berretsi beharko du egindako eskaera,
eskaerok jasotzeko zehaztutako epea
amaitu baino lehen.
Kontratazio-organoek eskatu ahal
izango dute telefax bidez bidali diren
parte hartzeko eskaerak posta bidez
edo bide elektroniko, informatiko edo
telematikoen bidez berresteko, eskaera
behar bezala jaso dadin beharrezkoa
bada.
Betebehar hori lizitazio-iragarkian jaso
beharko da, betetzeko epea adieraziz.
Bide elektroniko, informatiko eta
telematikoek, gainera, hemeretzigarren
xedapen gehigarrian aipatzen diren
baldintzak ere bete beharko dituzte.
Hemeretzigarren xedapen gehigarria.
Bitarteko elektroniko, informatiko eta
telematikoak erabiltzea Legean
araututako prozeduretan
Legean aurreikusitako prozeduretan,
arau hauen arabera erabiliko dira
bitarteko elektroniko, informatiko eta
telematikoak:
a) Bitarteko elektroniko, informatiko eta
telematiko erabilgarriek ezin dute
diskriminaziorik eragin, jendearen
eskueran egon beharko dute, eta
bateragarriak izan beharko dute
erabilera orokorreko informazioaren eta
komunikazioaren teknologiekin.
b) Parte hartzeko eskaintzen eta
eskabideen aurkezpen elektronikorako
beharrezko informazioa eta zehaztapen
teknikoak interesa duten alde guztien
eskueran egon beharko dira, ezingo
dute diskriminaziorik eragin, eta bat
etorri beharko dute estandar ireki,
erabilera orokorreko eta ezarpen
zabalekoekin.
c) Parte hartzeko eskaintzen eta
eskabideen aurkezpen elektronikorako
beharrezko programa eta aplikazioek,
berriz, erabilera zabal eta irispide
errazekoak izan beharko dute, eta
ezingo dute diskriminaziorik eragin, edo
kontratazio-organoak interesdunen
eskueran jarri beharko ditu.
d) Komunikazio-sistemek eta
informazioa trukatzeko eta
biltegiratzeko sistemek, teknikaren
egoeraren arabera, zentzuzko modu
batean bermatu ahal izan beharko dute
transmititzen diren datuen osotasuna;
era berean, bermatu beharko dute
organo eskudunek bakarrik eduki ahal
izatea sarbidea datu horietara,
horretarako zehaztutako datan, edo
sarbidea izateko debeku hori urratzen
bada, debeku-urratze hori argi eta garbi
detektatu ahal izatea.
Sistema horiek, era berean, behar
bezalako segurtasuna eskaini beharko
dute, teknikaren egoerari jarraiki, birus
informatikoen eta bestelako programa
edo kode kaltegarrien aurrean, eta
beste neurri batzuk ere ezarri ahal
izango dira erregelamendu bidez.
Neurri horiek, eskaintzen isilpekotasun-
eta osotasun-printzipioak eta
lizitatzaileen arteko berdintasuna
errespetatuz, prozeduretan duten
eragina ahalik eta txikiena izateko
ezarriko dira.
e) Lizitatzailearen edo kontratistaren
eta kontratazio-organoaren arteko
komunikazioak, jakinarazpenak eta
dokumentu-bidalketak egiteko
erabiltzen diren aplikazioek ahalmena
izan behar dute horrelakoen bidaltze-
edo jasotze-data edo -ordua, edukiaren
osotasuna, eta haien bidaltzailea eta
hartzailea egiaztatzeko.
Aplikazio horiek, bereziki, honako hau
bermatu behar dute: jasota uzten direla
parte hartzeko proposamenen edo
eskabideen ordu eta data zehatzak, bai
eta kontratazio-organoan aurkeztu
behar den dokumentazio guztiarenak
ere.
f) Administrazio-organoen eta enpresa
lizitatzaile edo kontratisten egintza edo
borondate-adierazpen guztiak, ondorio
juridikoak dituztenak dela kontratuaren
prestaketa-fasean, dela lizitazio-,
esleipen- eta gauzatze-faseetan,
sinadura elektroniko aitortu baten bidez
kautotu behar dira, Sinadura
Elektronikoari buruzko Abenduaren
19ko 59/2003 Legearen arabera.
Erabiltzen diren bitarteko elektroniko,
informatiko edo telematikoek bermatu
behar dute sinadura arau honetako
xedapenetara egokitzen dela.
g) Modu elektronikoan erabilgarri ez
dauden dokumentu, ziurtagiri eta
adierazpenak, bestalde, parte hartzeko
eskaintza edo eskaerak aurkezteko
aurreikusitako epea agortu aurretik
aurkeztu beharko dituzte lizitatzaile edo
hautagaiek.
h) Lege honetan dokumentu idatziak
aurkezteari buruz egiten diren
aipamenek ez dute eragotziko
dokumentuok bitarteko elektronikoen
bidez aurkeztea.
Kontratuak esleitzeko prozeduretan,
eskaintzen bitarteko elektroniko
bidezko bidalketa bi fasetan egin ahal
izango da: lehenengo, eskaintzaren
sinadura elektronikoa helarazi beharko
da (sinadura hori jasotzearekin,
egintzat hartuko da eskaintzearen
aurkezpena ondorio guztietarako), eta,
gero, eskaintza bera gehienez ere 24
orduko epean; bigarren igorpen hori
adierazitako epean egiten ez bada,
eskaintza erretiratu egin dela
ondorioztatuko da.
Espedienteari erantsi behar zaizkion
dokumentuen kopia elektronikoek,
dokumentuok jasotzeko gaitutako
administrazio-organoaren sinadura
elektronikoarekin kautotuek, ondorio
berak izango dituzte eta dokumentu
horien kopia konpultsatuen balio
berdina izango dute.
i) Kontratazio-espedienteak osatzen
dituzten dokumentu elektronikoen
formatuak, guztiek eskuratzeko moduko
zehaztapenen araberakoak izan
beharko dira eta murriztapenik gabe
erabiltzekoak, eta bermatu behar dute,
gainera, kontratazio-organoak,
fiskalizazio- eta kontrol-organoek,
organo jurisdikzionalek eta interesatuek
sarbide librea eta osoa edukitzea
espedientea gorde beharreko epean
zehar. Kontratuak esleitzeko
prozeduretan, iragarkian edo klausula-
agirietan adierazi behar da zeintzuk
diren formatu eskuragarriak.
j) Kontratuak bitarteko elektronikozko
esleitzeko prozedurak izapidetzeko
betekizun moduan, kontratazio-
organoek lizitatzaileei eskatu ahal
izango diete 303.1 artikuluaren a) - d)
idatz-zatietan aipatzen diren datuak
kasuan kasuko Lizitatzaileen eta
Enpresa Sailkatuen Erregistro
Ofizialean inskribatzeko.
Aurreko paragrafoan ezarritako
betekizunei egokituz eta trafiko
juridikoan horrelako fakturen erabilera
arautzen duten arauetan zehaztutako
betekizunetara egokituz, Lege hau
garatzeko xedapenek ezarriko dute
zein baldintzen arabera erabili ahal
izango diren faktura elektronikoak
sektore publikoko kontratazioan.
Hogeigarren xedapen gehigarria.
Kontratazio-mahaietan abokatuak
ordezkatzea
Gizarte Segurantzako kudeaketa-
entitate eta zerbitzu erkideei
dagokienez, erregelamenduz ezarri
ahal izango da zein egoeratan hartuko
duten parte kontratazio-mahaian
berariaz horretarako gaitutako
abokatuek legez edo erregelamenduz
kontratazio-organoari aholkularitza
juridikoa emateko eginkizuna esleiturik
dutenen ordez.
Hogeita batgarren xedapen
gehigarria.
Irisgarritasun-bermea desgaitasunen
bat duten pertsonentzat.
Kontratazio publikoaren eremuan, zein
komunikabide onartuko diren zehaztea,
elementu lagungarriak diseinatzea eta
prozedurazko izapideak ezartzea,
irisgarritasun unibertsalaren irizpideak
eta guztientzako diseinuaren irizpideak
kontutan hartuta egin beharko da,
termino horiek Ezgaitasunen bat duten
Pertsonen Aukera-berdintasunaren,
Diskriminazio-ezaren eta Irisgarritasun
Unibertsalaren Abenduaren 2ko
51/2003 Legean definitzen diren
bezala.
Hogeita bigarren xedapen gehigarria.
Administrazio publikoen zerbitzura
dauden agintarien eta langileen
erantzukizuna
Administrazio Publikoen zerbitzura
diharduten agintariek eta langileek,
administrazioaren kontratazioaren
alorrean gauzatutako jardunen ondorioz
partikularrei zein administrazioari berari
kalteak sortuz gero, ondare-
erantzukizuna izango dute; eta
erantzukizun hori eskatzeko orduan
oinarri hartuko dira, bai Azaroaren 26ko
30/1992 Legearen X. titulua, bai
Martxoaren 26ko 429/1993 Errege
Dekretua, Ondare-erantzukizuneko
gaiei buruzko Herri Administrazioen
Prozeduren Erregelamendua onartu
zuena.
Administrazio publikoen zerbitzura
dauden langileek zabarkeria larriz
jokatuz lege honetan jasotako aginduak
hausten dituztenean edo behar ez
bezala aplikatzen dituztenean,
hutsegite oso larria egingo dute, eta
diziplina-erantzukizuna eskatuko zaie,
gai horren gaineko berariazko
xedapenen arabera.
Hogeita hirugarren xedapen
gehigarria.
Estatuko Funtzionario Zibilen
Mutualitateak, Mutualitate Orokor
Judizialak eta Indar Armatuen
Gizarte Institutuak emandako
osasun- eta farmazia-sorospeneko
prestazioetarako itunak
Estatuko Funtzionario Zibilen
Mutualitateak eta Indar Armatuen
Gizarte Institutuak, beren babes-
eginkizuna garatze aldera, entitate
publikoekin, entitate aseguratzaileekin,
medikuntzako sozietateekin,
farmazialari-elkargoekin eta beste
erakunde eta enpresa batzuekin
osasun- eta farmazia-sorospeneko
zerbitzuak emateko hitzartzen dituzten
itunek zerbitzu publikoak kudeatzeko
kontratuaren izaera izango dute,
edozein delarik itunon zenbatekoa eta
modalitatea, eta mutualitate horietako
bakoitzaren araudi bereziaren bidez
arautuko dira, eta, araudi horrek
aurreikusten ez dituen gauza guztietan,
sektore publikoko kontratuen legeriaren
bidez.
Mutualitate Orokor Judizialak osasun-
eta farmazia-sorospeneko zerbitzuak
emateko entitate publiko, entitate
aseguratzaile, sozietate mediko,
farmazialari-elkargo eta beste erakunde
eta enpresa batzuekin hitzartzen dituen
itunak, bere babes-ekintza garatzeko
beharrezko direnak, zuzenean
adostuko dira Mutualitatearen eta
kasuan kasuko entitatearen artean,
Justizia Ministerioko Estatuko
Abokatutzak eta erakundeko kontu-
hartzailetza eskuordetuak txostena egin
ondoren.
Hogeita laugarren xedapen
gehigarria.
Europako Erkidegoa Eratzeko
Tratatuaren 296. artikuluaren
eremuan sartzen diren kontratuak
Europako Erkidegoa Eratzeko
Tratatuaren 296. artikuluaren eremuan
sartzen diren kontratuak, Defentsa
Ministerioak hitzartzen dituenak, lege
honen bidez arautuko dira, nazioarteko
merkataritzan indarrean dauden arau
eta usadioen arabera alderdiek
hitzartutakoari kalterik egin gabe.
Hogeita bosgarren xedapen
gehigarria.
Zenbait organismoren kontratazio-
araubidea
Espainiako Kanpo Merkataritzako
Institutuaren, Industria Partaidetzen
Estatu Sozietatearen, Estatuaren
Portuak ente publikoaren eta Portu-
agintaritzen kontratazio-araubidea lege
honetan enpresa-entitate
publikoetarako ezartzen dena izango
da.
Portu-agintaritzen eta Estatuaren
portuen kontratazio-prozedurak
arautzen dituzten jarraibideak Sustapen
Ministerioak prestatuko eta onartuko
ditu, Estatuko Abokatutzak txostena
egin ondoren.
Pradoko Museo Nazionala arautzen
duen Azaroaren 25eko 46/2003
Legearen 16.2 artikuluan aipatzen diren
kontratuetan, lege honek administrazio
publiko ez diren botere esleitzaileentzat
aurreikusten dituen arauak aplikatuko
ditu entitate horrek.
Kontratu horiek ez dira izango
administrazio-kontratuak.
Hogeita seigarren xedapen
gehigarria.
Baso-suteen kontrako borrokarako
bitartekoak kontratatzeko
administrazio-klausulen agiriak
Lege hau indarrean jartzen denetik sei
hilabeteko epean, Ekonomia eta
Ogasun Ministerioak eta Ingurumen
Ministerioak Ministroen Kontseiluari
helaraziko dizkiote, biek batera, 98.
artikuluan adierazitakoaren arabera
onar ditzaten, baso-suteen kontrako
borrokarako bitartekoen kontratazioan
erabili beharreko administrazio-klausula
orokorren agiriak, ezbehar horien
ezaugarri berezietara eta merkatuan
aire-bitarteko espezializatuen
erabilgarritasunak dauzkan arazo
berezietara egokituak, administrazioak
horrelako bitartekoak eskuratzeko
behar duen malgutasuna lor dezan.
Hogeita zazpigarren xedapen
gehigarria.
Lehia askearen aurkako praktikak
Kontratazio-organoek eta Estatuko
Administrazio Kontratazioaren Aholku
Batzordeak Lehiaren Batzorde
Nazionalari jakinarazi beharko diote
beren eginkizunak betetzerakoan
ezagutzen duten zernahi gertakari,
baldin eta gertakari horiek lehiaren
babesari buruzko legeria hausten
badute.
Bereziki, akordio, erabaki edo
gomendio kolektiboen zantzu oro, edo
lizitatzaileen arteko praktika itundu edo
nahita paraleloa den jarduera oro
jakinaraziko dute, haien helburua
kontratazio-prozesuan lehia eragotzi,
murriztu edo faltsutzea izan badaiteke.
Hogeita zortzigarren xedapen
gehigarria.
Enpresa-entitate publikoek
kontratatutako prestazioen
azpikontratazio-araubidea
Enpresa-entitate publikoek egindako
kontratuetan, kontratu horien xede
diren prestazioen azpikontratazioa 210.
artikuluan xedatutakoari egokituko zaio,
nahiz eta artikulu horren 4. paragrafoan
egiten den kontratatzeko debekuen
aipamena 49.1 artikuluan zerrendatzen
direnetara mugatuta ulertu behar den.
Hogeita bederatzigarren xedapen
gehigarria.
Osasun-sorospeneko prestazioa
larrialdi-egoeretan
Presazko kasuetan osasun-
sorospeneko prestazioa emateari
buruzko kontratuetan, 30.000 eurotik
beherakoak direnean, ez dira
aplikatuko lege honetan kontratuak
prestatzeari eta esleitzeari buruz
ezarritako xedapenak.
Kasu hauetan kontratuak egiteko, presa
justifikatzeaz gainera, prestazioaren
objektua zehaztu behar da,
sorospenagatik ordaindu beharreko
prezioa finkatu behar da, eta
kontratazio-organoak zehaztu behar du
kontratua gauzatzea zein enpresari
dagokion.
Hogeita hamargarren xedapen
gehigarria.
«Empresa de Transformación Agraria,
Sociedad Anónima» (TRAGSA)ren eta
bere filialen araubide juridikoa
Empresa de Transformación Agraria,
Sociedad Anónima» (TRAGSA)k
osatutako merkataritza-sozietate
estatalen taldeak, eta kapital osoa
sozietate horren titularitatekoa duten
sozietateek, funtsezko zerbitzu batzuk
eskaintzea dute eginkizuntzat, honako
arlo hauetan: landa-garapena,
ingurumena zaintzea, larrialdien arreta,
eta haiekin lotutako beste arlo batzuk,
arabera.
TRAGSA eta aurreko paragrafoan
zehaztutako taldea osatzen duten bere
filialak Estatuko Administrazio
Orokorraren, autonomia-erkidegoen eta
haien mendeko botere esleitzaileen
bitarteko lagungarri propiotzat eta
zerbitzu teknikotzat hartzen dira, eta
behartuta daude 4. eta 5. paragrafoetan
adierazitako gaietan beren gomendio
uzten diren lanak esklusiboki egitera;
lehentasun berezia izango dute
presazkoek edo larrialdikotzat jotako
egoeren ondorioz agintzen direnek.
Betebehar horien arabera, TRAGSAren
eta bere filialen ondasun eta
bitartekoak babes zibileko eta
larrialdietako planetan eta gailuetan
sartu ahal izango dira.
TRAGSA taldeko sozietateek tresna
gisako bitarteko propiotzat eta zerbitzu
teknikotzat dituzten botere
esleitzaileekin dituzten harremanak
tresna gisakoak izango dira, eta ez
kontratuzkoak, eta lege honetako 24.6
artikuluan aurreikusitako kudeaketa-
gomendioen bidez egituratuko dira; hori
dela eta, ondorio guztietarako,
barnekoak, mendekoak eta
menderatuak dira.
Botere esleitzaile hauetakoren batek
taldeko sozietateetako bati jardueraren
bat egiteko aginduz egiten dion
jakinarazpena jarduera horri ekiteko
agindua izango da.
TRAGSAren kapital soziala, oso-osorik,
titularitate publikokoa izango da.
Autonomia-erkidegoek TRAGSAren
kapital sozialean parte hartu ahal
izango dute, akzioak eskuratuz. Akzio
horien inorentzea Ekonomia eta
Ogasun Ministerioak baimendu beharko
Ministerioaren eta Ingurumen
Ministerioaren ekimenez.
Autonomia-erkidegoek Estatuko
Administrazio Orokorraren alde bakarrik
inorendu ditzakete beren partaidetzak,
edo hari lotutako edo haren mendeko
zuzenbide publikoko organismoen alde.
TRAGSA taldeko sozietateek, tresna
gisako bitarteko propiotzat dituzten
botere esleitzaileen aginduz, honako
eginkizun hauek izango dituzte:
a) Nekazaritzako, abeltzaintzako,
basogintzako, landa-garapeneko,
ingurunearen eta ingurumenaren
artapen eta babeseko, akuikulturako
eta arrantzako era guztietako jarduerak,
obrak, lanak eta prestazioak, bai eta
baliabide naturalak hobeto erabiltzeko
eta kudeatzeko, eta zerbitzu eta
baliabide publikoak hobetzeko
beharrezkoak ere, landa-inguruko
Espainiako Ondare Historikoa artatzeko
eta aberasteko obrak gauzatzea barne
dela, Espainiako Ondare Historikoari
buruzko Ekainaren 25eko 16/1985
Legearen 68. artikuluan ezarritakoaren
babesean.
b) Nekazaritza-, abeltzaintza-, animalia-
, basogintza- eta akuikultura-jarduera,
eta jarduera horietako produktuak
merkaturatzea; finkak, mendiak,
nekazaritza-abeltzaintza, basogintza,
ingurumena edo natura artatzeko
zentroak eta gune eta baliabide
naturalak administratu eta kudeatzea.
c) Nekazaritza-abeltzaintzako,
basogintzako, ingurumeneko,
akuikultura eta arrantzako, natura
babesteko eta baliabideen erabilera
iraunkorrerako teknika, ekipamendu eta
sistema berrien sustapena, ikerketa,
garapena, berrikuntza eta
egokitzapena.
d) Bere eginkizunak betetzeko ondasun
higigarriak fabrikatzea eta
merkaturatzea.
e) Landare- eta animalia-izurriteak eta -
gaixotasunak prebenitzea eta haien
kontra eta baso-suteen kontra
borrokatzea, bai eta presazko obrak eta
laguntza teknikoko lanak egitea ere.
f) Landa-guneetako nekazaritza-
abeltzaintzako, ingurumeneko eta
ekipamenduko azpiegituren eraikuntza
edo ustiapena finantzatzea,
erregelamendu bidez ezartzen diren
baldintzetan, bai eta enpresaren xede
sozialarekin lotutako sozietateak
eratzea eta aurretik eratuta dauden
horrelako beste sozietate batzuetan
parte hartzea ere.
g) Abeltzaintzako, albaitaritzako,
animalia- eta elikadura-segurtasuneko
eta -osasuneko era guztietako
zerbitzuak planifikatzea, antolatzea,
ikertzea, garatzea, berritzea,
kudeatzea, administratzea eta
gainbegiratzea.
h) Animalia-, landare- eta mea-etorkiko
produktuak, azpiproduktuak eta
hondakinak biltzea, garraiatzea,
biltegiratzea, eraldatzea, balioztatzea,
kudeatzea eta ezabatzea.
i) Arestian aipatutakoen aldean
osagarriak eta gehigarriak diren beste
lan edo jarduera batzuk egitea.
TRAGSA taldeko sozietateak ere
behartuta egongo dira eurak tresna
gisako bitarteko propiotzat dituzten
botere esleitzaileen interes publikoko
helburuak lortzen laguntzera, honako
hauen bitartez: alde batetik, botere
horien aginduz, era guztietako
aholkularitzak eta zerbitzu teknikoak
planifikatuz, antolatuz, ikertuz, garatuz,
berrituz, kudeatuz, administratuz eta
gainbegiratuz, aurreko paragrafoan
adierazitako jarduera-eremuetan, edo,
bestetik, eremu horietan garatutako
esperientzia eta ezagutzak
administrazio-jardueraren beste sektore
batzuetara egokituz eta aplikatuz.
Era berean, TRAGSA taldeko
sozietateak behartuta daude, eurak
tresna gisako bitarteko propiotzat
dituzten botere esleitzaileen aginduz,
era guztietako larrialdiko eta babes
zibileko lanetan parte hartzera eta
jardutera, bereziki, ingurumeneko
hondamendietan edo nekazaritzako,
abeltzaintzako edo ingurumeneko krisi
edo beharrizanetan esku hartzera; era
guztietako arrisku-prebentzioko eta
larrialdietako lanak garatzera, eta
interes publikoko kasuetan
prestakuntza- eta informazio-jarduerak
egitera eta, bereziki, arriskuak,
hondamendiak eta larrialdiak
prebenitzeko jarduerak egitera.
TRAGSA taldeko sozietateek
Espainiaren lankidetzarako laguntza
eta zerbitzu instituzionaleko jarduerak
egin ahal izango dituzte nazioarteko
eremuan.
TRAGSA taldeko sozietateek ezingo
dute parte hartu eurak bitarteko
propiotzat dituzten botere esleitzaileek
kontratuak esleitzeko egindako
deialdietan.
Hala ere, lizitatzailerik aurkezten ez
denean, sozietate horiei agindu ahal
izango zaie lizitazio publikoaren gai den
jarduera gauzatzea.
Baldin eta taldeko sozietateek egin
beharrekoak (obrak gauzatzea,
ondasun higigarriak fabrikatzea edo
zerbitzuak ematea) enpresaburu
partikularren lankidetzaz egiten bada,
enpresaburuaren konturako zerbitzu-
ematearen zatiaren zenbatekoa
proiektu, hornidura edo zerbitzuaren
guztizko zenbatekoaren 100eko 50etik
beherakoa izan beharko da.
TRAGSA taldearen bitartez egindako
obra, lan, proiektu, azterlan eta
horniduren zenbatekoa, gauzatutako
unitateei kasuan kasuko tarifak
aplikatuz zehaztuko da.
Tarifa horiek, betiere, lanak egiteko
benetako kostuen arabera kalkulatuko
dira, eta ekoitzitako unitateei tarifok
aplikatzea aski izango da egindako
inbertsioak edo zerbitzuak
justifikatzeko.
Tarifak administrazioek prestatu eta
onartuko dituzte –tresna gisako
bitarteko propiotzat dituen taldeko
administrazioek, alegia–,
erregelamenduz ezarritako
prozeduraren arabera.
Lege hau aplikatze aldera, TRAGSA
taldeko kide diren sozietateak botere
esletzailetzat hartuko dira (3.3
artikuluan aurreikusitako botere
esleitzailetzat).
TRAGSAk eta bere filialek hitzartzen
dituzten kontratuen prestaketa- eta
esleipen-egintzak inork eskatu gabe
berrikusteko eskumena, bai eta
kontratazio-arloko errekurtso berezia
ebazteko eskumena ere, Nekazaritza,
Arrantza eta Elikadura ministroari
dagokio.
Hogeita hamaikagarren xedapen
gehigarria.
Izaera pertsonaleko datuen babesa
Lege honetan araututako kontratuek,
izaera pertsonaleko datuen
tratamendua dakartenek, oso-osorik
errespetatu beharko dute Izaera
Pertsonaleko Datuak Babesteari
buruzko Abenduaren 13ko 15/1999
Lege Organikoa eta hura garatzeko
araudia.
Baldin eta kontratazioak ekartzen badu
kontratista izaera pertsonaleko
datuetara sartzea, eta datuon
tratamenduaren erantzulea entitate
kontratatzailea bada, hura izango da
tratamenduaren arduradun.
Kasu horretan, datu horietara sartzea
ez da hartuko datuen komunikaziotzat,
baldin eta Abenduaren 13ko 15/1999
Lege Organikoaren 12.2 eta 3
artikuluan aurreikusitakoa betetzen
bada.
Edozein kasutan, lege horretako 12.2
artikuluko aurreikuspenak idatziz jaso
beharko dira.
Kontratu-prestazioa amaitzen denean,
izaera pertsonaleko datuak suntsitu
egin beharko dira edo entitate
kontratatzaile arduradunari itzuli, edo
hark izendatutako tratamendu-
arduradunari.
Tratamendu-arduradunak gorde egingo
ditu datuak, behar bezala blokeatuta,
tratamenduaz arduratzen den entitate
erantzulearekin izandako
harremanagatik erantzukizunen bat
egotea gerta baitaiteke.
Hirugarren batek datu pertsonalak
tratatzen baditu kontratistaren edo
tratamendu-arduradunaren kontura,
honako baldintza hauek bete beharko
dira:
a) Tratamendu hori zehaztu izana
entitate kontratatzaileak eta kontratistak
sinatutako kontratuan.
b) Izaera pertsonaleko datuen
tratamendua tratamenduaren
arduradunaren jarraibideen arabera
egitea.
c) Tratamendu-arduradun den
kontratistak eta hirugarrenak kontratua
formalizatzea, Abenduaren 13ko
15/1999 Lege Organikoaren 12.2
artikuluan aurreikusitako baldintzetan.
Kasu horietan, hirugarrena ere
tratamendu-arduradun dela joko da.
Hogeita hamabigarren xedapen
gehigarria.
2006ko Uztailaren 12ko Europako
Parlamentuaren eta Kontseiluaren
1082/2006 (EE) Erregelamenduan
araututako lurralde-lankidetzako
talde europarrek, sozietate-egoitza
Espainian dutenean, lege honetan
botere esleitzaileentzat ezarritako
arauen arabera prestatuko eta
esleituko dituzte kontratuak.
Hogeita hamahirugarren xedapen
gehigarria.
Euskal Autonomia Erkidegoko
lurralde historikoetako organoen
kontratazio-araubidea
Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde
historikoetako foru-aldundi eta batzar
nagusiek lege honetan administrazio
publikoentzat ezarritako arauen arabera
egingo dute beren kontratazioa.
Lehenengo xedapen iragankorra.
Lege hau indarrean sartu aurretik
hasitako espedienteak eta
esleitutako kontratuak
Lege hau indarrean sartu aurretik
hasitako kontratazio-espedienteak
aurreko araudiaren bidez arautuko dira.
Ondorio horietarako, kontratazio-
espedientea hasita dagoela ulertuko
da, baldin eta ordurako kontratua
esleitzeko prozeduraren deialdia
argitaratuta badago.
Prozedura negoziatuen kasuan,
kontratuaren hasiera-unea zehazteko,
baldintza-agiriak onartzeko data
hartuko da kontuan.
Lege hau indarrean sartu aurretik
esleitutako kontratuak, haien ondorioei,
betetzeari eta azkentzeari dagokienez,
haien iraupena eta luzapena barne
direla, aurreko araudiaren bidez
arautuko dira.
Bigarren xedapen iragankorra.
Berrikuspen-formulak
Harik eta Ministro Kontseiluak 79.
artikuluan xedatutakoari egokitutako
berrikuspen-formulak onartu arte, orain
artekoak aplikatuko dira, alegia,
Abenduaren 19ko 3650/1970
Dekretuan, aurrekoa osatzen duen
Abuztuaren 20ko 2167/1981 Errege
Dekretuan, eta Defentsa Ministerioko
fabrikazio-kontratuetarako Abuztuaren
22ko 2341/1975 Dekretuan
onartutakoak.
Dena dela, lege hau indarrean sartzen
denetik urtebete igarotzen bada formula
berriak onartu gabe, egun indarrean
dauden formulen aplikazioa
eskulanaren prezioen aldakuntzaren
eragina baztertuta egingo da.
Hirugarren xedapen iragankorra.
Ministerioetako departamentuek
kopuruak finkatzea, atxikita
dauzkaten organismo autonomoei
dagokienez
Harik eta ministerioetako
departamentuek 292.5 artikuluan
ezarritako baimenaren gaineko
zenbatekoa finkatu arte, aplikatu
beharreko zenbatekoa 900.000
eurokoa izango da.
Laugarren xedapen iragankorra.
Lizitatzaileen erregistroak
Erregelamendu bidez arautuko da
Lizitatzaileen eta Enpresa Sailkatuen
Estatuko Erregistro Ofizialaren
funtzionamendua, eta era berean
zehaztuko da zein unetatik aurrera
egongo den operatibo, eta, ordu arte,
lege hau indarrean sartu arte aurreko
legearen arabera (Ekainaren 16ko
2/2002 Legegintzako Errege
Dekretuaren bidez onartutako Herri
Administrazioen Kontratuei buruzko
Legearen Testu Bateginaren
hamabosgarren xedapen gehigarrian
xedatutakoa) sortutako lizitatzaileen
borondatezko erregistroek iraungo
dute, bai eta Enpresa Sailkatuen
Lizitatzaileen eta Enpresa Sailkatuen
Estatuko Erregistro Ofiziala
funtzionamenduan jartzen denetik sei
hilabeteko epean, enpresen gaitasuna,
beren eremuari dagozkion lizitatzaileen
borondatezko erregistroek emandako
ziurtagirien bidez egiaztatzen jarraitu
ahal izango da Estatuko Administrazio
Orokorraren eta bere organismo
publikoen kontratazio-organoen
aurrean, eta ziurtagiri horien edukia
Lizitatzaileen eta Enpresa Sailkatuen
Estatuko Erregistro Ofizialera helarazi
ahal izango da, erregelamendu bidez
ezarritako prozedura eta baldintzen
arabera.
Bosgarren xedapen iragankorra.
Enpresen sailkapena zein kasutan
eska daitekeen zehaztea
Lege honen 54. artikuluaren 1.
paragrafoak zehazten du zein
kontratutarako den eskatzekoa
aurretiazko sailkapena, eta, hala, lege
honek arautzen dituen kontratuak zein
talde, azpitalde eta kategoriatan
sailkatuko diren zehaztuko duten
garapen-arauetan ezarritakoaren
arabera sartuko da indarrean artikulu
hori, eta, ordu arte, indarrean jarraituko
du Herri Administrazioen Kontratuei
buruzko Legearen testu bateginaren
25. artikuluaren 1. paragrafoko 1.
lerrokadak.
Seigarren xedapen iragankorra.
entitateek egindako arau
harmonizatupekoz besteko
kontratuak esleitzeko prozeduren
araubide iragankorra
Lege hau indarrean sartzen denetik,
eta, harik eta 175.b) artikuluan aipatzen
diren barne-jarraibideak onartzen ez
diren arte, administrazio publiko ez
diren botere esleitzaileak, arau
harmonizatupean ez dauden kontratuak
esleitzeko, 174. artikuluan ezarritako
arauen pean egongo dira.
Arau horiek, orobat, herri-administrazio
ez diren sektore publikoko gainerako
entitateek aplikatu beharko dituzte
kontratuak esleitzeko, 176.3 artikuluan
aurreikusitako jarraibideak onartzen ez
dituzten artean.
Zazpigarren xedapen iragankorra.
Legearen aplikazio-eremu
subjektiboa zedarritzearen aplikazio
aurreratua
Lege hau indarrean sartu arte, honela
aplikatuko dira ekainaren 16ko 2/2002
Legegintzako Errege Dekretuaren bidez
onartutako Herri Administrazioen
Kontratuei buruzko Legearen testu
bateginaren arauak.
a) Herri Administrazioen Kontratuei
buruzko Legearen 1. artikuluaren
arabera administrazio publiko diren
sektore publikoko ente, organismo eta
entitateek egindako kontratazioa lege
horretako xedapen guzti-guztien mende
egongo da .
b) Lege honen 3.3 artikuluaren arabera
botere esleitzaile diren eta Herri
Administrazioen Kontratuei buruzko
Legearen 1. artikuluaren arabera
administrazio publiko ez diren sektore
publikoko ente, organismo eta
entitateek, berriz, azken lege horretako
arauak aplikatuko dituzte (enpresen
gaitasunari, publizitateari, lizitazio-
prozedurei, esleipen-moduei, baliabide-
araubideari eta kautelazko neurriei
buruzkoak) 5.150.000 euroko edo
kopuru horretatik gorako obra-
kontratuak egiten dituztenean, betiere
Balio Erantsiaren gaineko Zerga
salbuetsita, bai eta 206.000 euroko edo
kopuru horretatik gorako hornidura-
kontratuak, aholkularitza- eta laguntza-
kontratuak eta zerbitzu-kontratuak
egiten dituztenean ere, aipatutako
zerga salbuetsita.
Aipatutakoez bestelako kontratuetan,
ente, organismo eta entitate horiek
publizitatearen, lehiaren,
diskriminaziorik ezaren eta tratu
berdinaren printzipioak begiratuko
dituzte.
c) Lege honen 3.1 artikuluaren arabera
sektore publikokoak diren eta
administrazio publiko edo botere
esleitzaile ez diren sektore publikoko
ente, organismo eta entitateen
kontratazioa, azkenik, aurreko idatz-
zatien arabera, Herri Administrazioen
Kontratuei buruzko Legearen seigarren
xedapen gehigarrian xedatutakoaren
mende egongo da.
Orobat, harik eta honako lege hau
indarrean sartu arte, Herri
Administrazioen Kontratuei buruzko
Legearen arauak (enpresen
gaitasunari, publizitateari, lizitazio-
prozedurei, esleipen-moduei, eta
baliabide-araubideari eta kautelazko
neurriei buruzkoak), aplikagarri izango
zaizkie, batetik, Europako
Erkidegoetako Ekonomia Jardueren
Nomenklatura Orokorreko (NACE) 45.
saileko 42.5 taldeko F ataleko
ingeniaritza zibileko jarduerak xedetzat
dituzten obra-kontratuei, eta, bestetik,
ospitaleak, kirol, jolas nahiz aisialdiko
ekipamenduak, eskola nahiz
unibertsitateko eraikinak eta
administrazioko eraikinak eraikitzeko
kontratuei; orobat aipatutako obra-
kontratuekin lotura duten aholkularitza-
eta laguntza-kontratuei nahiz zerbitzu-
kontratuei, baldin eta aurreko
paragrafook a) edo b) idatz-zatietan
aipatutako ente, organismo edo
entitateetatik zuzenean zenbatekoaren
100eko 50etik gorako dirulaguntza
jasotzen badute, eta zenbatekoa, Balio
Erantsiaren gaineko Zerga salbuetsita,
5.1500.000 eurokoa edo hortik gorakoa
bada, obra-kontratuen kasuan, edo
206.000 eurotik gorakoa, aipatutako
beste edozein kontraturen kasuan.
Xedapen indargabetzaile bakarra.
Arauak indargabetzea
Indargabetuta gelditzen dira lege honen
kontra dauden maila bereko zein
beheragoko xedapen guztiak, eta,
bereziki, honako hauek:
a) Herri Administrazioen Kontratuei
buruzko Legearen testu bategina,
Ekainaren 16ko 2/2000 Legegintzako
Errege Dekretuaren bidez onartua, II.
liburuko V. tituluko IV. kapitulua izan
ezik (kapitulu horrek 253 - 260.
artikuluak hartzen ditu, biak barne).
b) Toki Araubidearen Oinarriak
arautzen dituen Apirilaren 2ko 7/1985
Legetik, honako artikulu edo artikulu-
zati hauek:
21. artikulua, 1. paragrafoa, ñ) idatz-
zatia eta p) idatz-zatia.
22. artikulua, 1. paragrafoa, n) idatz-
zatia eta o) idatz-zatia.
33. artikulua, 2. paragrafoa, l) idatz-
zatia eta n) idatz-zatia.
34. artikulua, 1. paragrafoa, k) idatz-
zatia eta m) idatz-zatia.
88. artikulua.
127. artikulua, 1. paragrafoa, f) idatz-
zatia.
c) Toki-araubidearen arloko indarreko
legezko xedapenenen testu bateginetik,
Apirilaren 18ko 781/1986 Legegintzako
Errege Dekretuaren bidez onartutik,
honako artikulu edo artikulu-zati hauek:
23. artikulua, a) eta c) idatz-zatiak.
24. artikulua, c) idatz-zatia.
28. artikulua, c) eta d) idatz-zatiak.
29. artikulua, b) idatz-zatia.
89. artikulua.
95. artikulua, 2. paragrafoa.
112. artikulua.
113. artikulua.
115. artikulua.
116. artikulua.
118. artikulua.
119. artikulua.
120. artikulua.
121. artikulua.
122. artikulua.
123. artikulua.
124. artikulua.
125. artikulua.
d) Ekainaren 20ko 1/1994 Legegintzako
Errege Dekretuaren bidez onartutako
Gizarte Segurantzaren Lege
Orokorraren testu bateginaren 95.
artikuluaren e) paragrafoa.
f) Neurri Fiskalei, Administratiboei eta
Lan-Arlokoei buruzko Abenduaren
30eko 13/1996 Legearen 147. artikulua.
f) Neurri Fiskalei, Administratiboei eta
Lan-Arlokoei buruzko Abenduaren
30eko 66/1997 Legearen 88. artikulua.
Azken xedapenetako lehena.
Toki Araubidearen Oinarriak
arautzen dituen Apirilaren 2ko 7/1985
Legea aldatzea
Toki Araubidearen Oinarriak arautzen
dituen Apirilaren 2ko 7/1985 Legearen
85. artikuluko 2. paragrafoak, honako
idazkera hau izango du:
Toki-eskumeneko zerbitzu publikoak
era hauetakoren batez kudeatu ahal
izango dira:
A. Zuzeneko kudeaketaz:
a) Toki-entitatearen beraren
kudeaketaz.
b) Tokiko organismo autonomo baten
bidez.
c) Tokiko enpresa-entitate publiko
baten bidez.
d) Tokiko merkataritza-sozietate baten
bidez, bere sozietatearen kapitala
titularitate publikokoa bada.
B. Zeharkako kudeaketaz, Sektore
Publikoko Kontratuen Legean zerbitzu
publikoen kudeaketa kontratatzeko
aurreikusitako moduetako baten
bidez».
Azken xedapenetako bigarrena.
Aurrekontuen Lege Orokorra
aldatzea
Aurrekontu Orokorren azaroaren 23ko
47/2003 Legearen 47. artikuluaren 2.
paragrafoaren bigarren lerrokada,
honela idatzita geratuko da:
prezio osoa ordaintzeko modalitatearen
arabera egindakoetan izan ezik,
esleipen-zenbatekoaren % 10eko
atxikipen osagarria egingo da esleipena
egiten den unean. Atxikipen hori
kontratuan obra amaitzeko epea
amaitzen den ekitaldian aplikatuko da,
edo hurrengoan, azken ziurtapenaren
ordainketa noiz egiteko aurreikusi den
kontuan hartuta. Atxikipen horiek
artikulu honen barruan ezarritako
portzentaien barruan hartuko dira
kontuan.»
Azken xedapenetako hirugarrena.
f) Kapital-Arriskuko Entitateak eta
haien Sozietate Kudeatzaileak
arautzen dituen Urtarrilaren 5eko
1/1999 Legearen hirugarren xedapen
gehigarria.
Kapital-Arriskuko Entitateak eta haien
Sozietate Kudeatzaileak arautzen
dituen Urtarrilaren 5eko 1/1999
Legearen hirugarren xedapen
gehigarria aldatzen da, eta honela
idatzita geratuko da:
Zenbait kreditu-lagapenen araubidea.
Xedapen hau ondorengo baldintzak
betetzen dituen lagapen-kontratu baten
babesean egiten diren kreditu-
lagapenei aplikatuko zaie, kontratuaren
babesean egindako lagapenaren xede
diren kredituek zorduntzat administrazio
publiko bat duten edo ez begiratu gabe:
1.- Lagatzailea enpresa bat izatea eta
lagatako kredituak haren enpresa-
jardunetik etortzea.
2.- Lagapen-hartzailea kreditu-entitate
bat edo titulazio-funts bat izatea.
3.- Lagapen-kontratua egiten denerako,
Kontratuaren babesean lagatzen diren
kredituak existitzea, edo, bestela, egun
horretatik hasi eta gehienez urtebeteko
epean lagatzaileak gauzatzen duen
enpresa-jardunetik sortuak izatea, edo
lagapen-kontratuan etorkizunean
zordun izango direnen nortasuna jasota
egotea.
4.- Lagapen-hartzaileak, lagatzaileari,
lagatako kredituen kopurua ordaintzea,
eskura zein epeka, emandako
zerbitzuaren kostuari dagokiona
kenduta.
5.- Baldin eta ez bada ituntzen lagapen-
hartzaileak erantzun egin beharko
duela lagatako zordunaren kaudimenaz
lagatzailearen aurrean, egiaztatu
beharko da lagapen-hartzaile horrek
lagatzaileari ordaindu diola lagatako
kreditua, osorik edo hein batean,
mugaeguna baino lehen.
Xedapen honetan aipatzen diren
enpresetarako kreditu-lagapenek
eraginkortasuna izango dute
hirugarrenen aurrean, aurreko
zenbakian aipatzen den lagapen-
kontratua hitzartzen den egunetik,
baldin eta egun horren dataren
ziurtasuna justifikatzen bada Kode
Zibileko 1218. eta 1227. artikuluetan
ezarritako bitartekoetakoren baten
bidez edo zuzenbidean onartutako
beste edozein bitartekoren bidez.
Lagatzailea konkurtsoan sartuz gero,
xedapen honetan araututako lagapenak
hutsalgarriak izango dira, Konkurtsoari
buruzko Uztailaren 9ko 22/2003
Legearen 71. artikuluan
xedatutakoarekin bat etorriz.
Lagatako zordunak lagapen-hartzaileari
egiten dizkion ordainketak ez dira
egongo Uztailaren 9ko 22/2003
Legearen 71.1 artikuluan aurreikusitako
hutsalketaren pean, lagatako kredituen
zorduna konkurtsoan deklaratuz gero.
Hala ere, aukera izango da hutsalketa-
akzioa egikaritzeko mugaeguna
konkurtsoaren ondoren duten
ordainketak egin direnean, edo akzioa
egikaritzen duenak frogatzen duenean
lagatzaileak edo lagapen-hartzaileak
ezagutzen zutela lagatako zordunaren
kaudimengabezia egoera lagapen-
hartzaileak lagatzaileari ordaindu
beharreko egunean.
Berariaz hala itundu denean baino ez
dio eragingo lagapen-hartzaileari
errebokazio horrek».
Azken xedapenetako laugarrena.
Konkurtsoari buruzko Uztailaren 9ko
22/2003 Legea aldatzea
Konkurtsoari buruzko Uztailaren 9ko
22/2003 Legearen bigarren xedapen
gehigarriaren 2. paragrafoa aldatzen
da, eta honela idatzita geratuko da:
paragrafoa aplikatzeari dagokionez,
honako arau hauetan araututakoa:
a) Hipoteka-merkatua arautzen duen
Martxoaren 25eko 2/1981 Legearen 14.
eta 15. artikulua, bai eta legez
hipoteka-zedulei aplikatzekoa zaien
kaudimen-araubide bera duten beste
balore edo tresna batzuk arautzen
dituzten arauak.
b) Aurrekontuen, Tributuen,
Finantzaren eta Enpleguaren gaineko
Presako Neurriei buruzko Otsailaren
26ko 3/1993 Errege Dekretu-Legearen
16. artikulua.
c) Balore-Merkatuari buruzko Uztailaren
28ko 24/1988 Legea (bertan araututako
konpentsazio- eta likidazio-sistemei
aplikatu beharreko araubideari
dagokionez, bai eta sistema horietan
parte hartzen duten entitateei
dagokienez ere, bereziki, 44bis, 44ter,
58 eta 59. artikuluak).
d) Kreditu-erakundeen Espainiako
legeria Banku-koordinaziorako Bigarren
Zuzentarauari egokitzeko Apirilaren
14ko 3/1994 Legearen bosgarren
xedapen gehigarria.
e) Espainiako Bankuaren Autonomiari
buruzko Ekainaren 1eko 13/1994
Legea (Espainiako Bankuak, Europako
Banku Zentralak edo Europar
Batasuneko beste nazio-banku
zentralek euren eginkizunak betetzeko
eratutako bermeei aplikatu beharreko
araubideari dagokionez).
f) Kapital-Arriskuko Entitateak eta haien
Sozietate Kudeatzaileak arautzen
dituen Urtarrilaren 5eko 1/1999
Legearen hirugarren xedapen
gehigarria.
g) Ordainketa-Sistema eta Balore-
Likidazioari buruzko Azaroaren 12ko
41/1999 Legea.
h) Urriaren 29ko 6/2004 Legegintzako
Errege Dekretuak onetsitako Aseguru
Pribatuen Antolamendu eta
Ikuskapenari buruzko Legearen Testu
Bateginaren 26.etik 37.era arteko
artikuluak, biak barne, 39. eta 59.
artikuluak, eta Aseguruak
Konpentsatzeko Partzuergoaren Lege
Estatutuaren Testu Bategina, Urriaren
29ko 7/2004 Legegintzako Errege
i) Martxoaren 11ko 5/2005 Errege
Dekretuaren I. Tituluaren II. Kapitulua,
Produktibitatea Sustatzeko Presako
Erreformei buruzkoa eta Kontratazio
Publikoa Hobetzekoa.
j) Kreditu-Entitateen Saneamenduari
eta Likidazioari buruzko Apirilaren 22ko
6/2005 Legea».
Azken xedapenetako bosgarrena.
Trenbide Sektoreari buruzko
Azaroaren 17ko 39/2003 Legea
aldatzea
Trenbide-sektoreari buruzko Azaroaren
17ko 39/2003 Legearen 22.3.b)
artikulua honela idatzita geratuko da:
administratzaileak izapidetuko ditu
trenbide-azpiegiturak eraikitzeari edo
aldatzeari dagozkion kontratazio-
espedienteak, eta bera izango da
eskuduna kontratua gauzatzea zein
kontratistari aginduko zaion hautatzeko.
Eginkizun hori Sektore Publikoaren
Kontratuen legean administrazio
publikoentzat ezarritako arauak bete
beharko ditu».
Azken xedapenetako seigarrena.
Zenbait organori buruzko
erreferentziak eguneratzea
Indarrean dauden arauetan Ministerio
Arteko Erosketa Juntari eta Horniduren
Zerbitzu Nagusiari egiten zaizkion
aipamenak, hurrenez hurren, lege
honen 297. artikuluan arautzen den
Estatuko kontratazio-sistema
zentralizatuaren kontratazio-mahaiari
eta Estatuko Ondarearen Zuzendaritza
Nagusiari buruz egindakotzat joko dira.
Azken xedapenetako zazpigarrena.
Eskumen-tituluak
21. artikulua eta azken xedapenetako
hirugarrena eta laugarrena
Konstituzioaren 149.1 artikuluren 6.
arauak Estatuari egozten dizkion
eskumenen babesean ematen dira, eta
aplikazio orokorrekoak dira.
Lege honetako gainerako artikuluak
oinarrizko legedia dira, Konstituzioaren
149.1.18. artikuluaren babespean
emandakoak; ondorioz, aplikatzekoak
zaizkie administrazio publiko guztiei eta
haien mendeko organismo eta
entitateei.
Dena dela, ez dira oinarrizkoak izango
honako artikulu edo artikulu-zati hauek:
15. artikuluaren 1. paragrafoko a) idatz-
zatia; 16. artikuluaren 1. paragrafoko a)
idatz-zatia; 24. artikuluaren 1 - 5
paragrafoak; 29.4 artikulua; 34.3
artikulua; 37.5 artikulua; 48.2 artikulua;
49.2.c) artikulua; 53. artikulua; 60.
artikulua; 71. artikulua; 81. artikulua;
82. artikulua; 83. artikuluaren 1.
paragrafoko bigarren lerrokada; 93.
artikuluaren 3. paragrafoko bigarren
lerrokada eta 5. paragrafoa; 95.2
artikulua; 96. artikuluaren 2.
paragrafoko a) eta c) idatz-zatiak; 97.1
artikuluaren b) eta c) idatz-zatiak; 98.
artikuluaren 1. eta 2. paragrafoak; 99.
artikuluaren 4., 5. eta 6. paragrafoak;
100. artikulua; 107. artikuluaren 1.e) eta
4 paragrafoak; 108. artikulua; 109.
artikulua; 110. artikulua; 120.
artikuluaren e), g), h), i), j) eta l) idatz-
zatiak; 136. artikuluaren 3. paragrafoko
bigarren lerrokada; 140. artikulua; 189.
artikuluaren 2. paragrafoa; 190.
artikulua; 191. artikulua; 195.2
paragrafoak, biak barne; 205.2
artikuluaren bigarren tartekia; 207.
artikuluaren 3. eta 5. paragrafoak; 212.
artikulua; 213.2 artikulua; 215.
artikulua; 216. artikuluaren 1.
paragrafoa; 217. artikuluaren 3., b)
idatz-zatiko aurreikuspena izan ezik,
eta 4. paragrafoa; 218. artikulua; 224.
artikuluaren 1. paragrafoa; 227.
artikulua; 231. artikulua; 234.
artikuluaren 2. eta 3. paragrafoak; 237.
artikulua; 238. artikuluaren 5.
paragrafoa; 239. artikulua; 263.
artikulua; 266. artikulua; 268.
artikuluaren 2. eta 3. paragrafoak; 270.
artikulua; 271. artikulua; 273. artikulua;
274. artikulua; 276. artikuluaren 2. eta
3. paragrafoak; 277. artikuluaren 3.
paragrafoa; 285. artikuluaren 2. eta 3.
paragrafoak; 286. artikuluaren 3, 4, 5
eta 6. paragrafoak; 287. artikuluak; 291.
- 293. artikuluak; 295. - 299. artikuluak,
biak barne; 309. artikulua; lehenengo
xedapen gehigarriaren 1. paragrafoko
a) idatz-zatia; laugarren xedapen
gehigarria; hogeigarren xedapen
gehigarria; hogeita hirugarren xedapen
gehigarria; hogeita laugarren xedapen
gehigarria; hogeita bosgarren xedapen
gehigarria; hogeita seigarren xedapen
gehigarria; hogeita zazpigarren
xedapen gehigarria; hogeita
zortzigarren xedapen gehigarria;
hogeita hamargarren xedapen
gehigarria; hirugarren xedapen
iragankorra; laugarren xedapen
iragankorra; azken xedapenetako
bigarrena; azken xedapenetako
bosgarrena; azken xedapenetako
seigarrena; azken xedapenetako
zortzigarrena, eta azken xedapenetako
bederatzigarrena.
Aurreko paragrafoan aurreikusitako
ondorio beretarako, gutxienekotzat
hartuko dira 95.1 artikuluan kontratu
txikietarako ezartzen diren betekizunak,
eta handienekotzat hartuko dira, ordea,
honako ehuneko, kopuru edo epe
hauek:
83.1 eta 2 artikuluetako 100eko 5eko
ehunekoa.
91.2 artikuluko 100eko 3eko ehunekoa.
122.3 artikuluko kopuruak.
205. artikuluko 2. eta 4. paragrafoetan
ezarritako hilabeteko epeak.
Azken xedapenetako zortzigarrena.
Lege honetan araututako prozedurei
aplikagarri zaizkien arauak
Lege honetan araututako prozedurak,
lehenik eta behin, legean bertan eta
legearen garapeneko arauetan jasotako
aginduen bidez arautuko dira eta,
osagarri moduan, Azaroaren 26ko
30/1992 Legekoen eta arau osagarrien
bidez.
Dena dela, interesdun baten eskariz
hasitako prozeduretan, xedetzat diru-
kopuruak erreklamatzea, administrazio-
prerrogatibak baliatzea edo
administrazio-kontratu baten
gauzatzeari, burutzeari edo azkentzeari
buruzko beste edozein gai dutenak,
behin ebazpena emateko
aurreikusitako epea ebazpena
jakinarazi gabe igaroz gero,
interesdunak ezetsitzat jo ahal izango
du bere eskabidea administrazio-
isiltasunez, nahiz eta bere horretan
iraungo duen ebazteko betebeharrak.
Lege hau garatzeko beharrezko diren
prozedura-arauak Ministroen
Kontseiluak onartuko ditu, Ekonomia
eta Ogasun ministroaren
proposamenez, eta Estatuko
Kontseiluaren irizpena jaso ondoren.
Azken xedapenetako
bederatzigarrena.
elektroniko, informatiko edo
telematikoen arloan. Faktura
elektronikoaren erabilera
Baimena ematen zaio Ekonomia eta
Ogasun ministroari, Estatuko
Kontseiluaren irizpena jaso ondoren,
hemeretzigarren xedapen gehigarriko
garapen-arauak onartzeko, lege
honetan arautzen diren prozeduretan
bitarteko elektroniko, informatiko edo
telematikoen erabilera erabat eraginkor
egiteko beharrezko diren arauak
onartzeko, hain zuzen ere.
Orobat, Ekonomia eta Ogasun
ministroak, agindu baten bidez, lege
hau betetzeko egin behar diren datu-
komunikazioei buruzko zehaztapen
teknikoak finkatuko ditu, eta erabili
behar diren ereduak zehaztuko ditu.
Lege hau indarrean jartzen denetik
gehienez urtebeteko epean, Ekonomia
eta Ogasuna ministroak Estatuaren
sektore publikoko entitateek hitzartzen
dituzten kontratuetan faktura
elektronikoa erabili ahal izateko behar
diren garapen-arauak onartuko ditu.
Aurreko paragrafoan aipatzen diren
arauak indarrean jartzen direnetik hiru
hilabete igarotakoan, faktura
elektronikoak aurkeztea nahitaezkoa
izango da Estatuaren sektore
publikoarekin kontratuak egiteko
galera-irabazien kontu laburtua
aurkezterik ez duten sozietateentzat.
Ekonomia eta Ogasun ministroak eta
Industria, Turismo eta Merkataritza
ministroak batera emandako agindu
baten bidez, arian-arian hedatuko da
faktura elektronikoak nahitaez erabili
beharra pertsona fisiko eta
juridikoentzat, beren ezaugarrien eta
beren negozio-zifraren bolumenaren
arabera.
aipatzen diren arauak indarrean sartu
ondoko hemezortzigarren hilabetetik
aurrera, faktura elektronikoa erabiltzea
nahitaezkoa izango da Estatuaren
sektore publikoaren kontratu guztietan.
Bestalde, kontratu txikietan, hedapen-
agindu horietan berariaz hala ezartzen
denean izango da nahitaezkoa faktura
elektronikoa erabiltzea.
Ministroen Kontseiluak, Ekonomia eta
Ogasun ministroaren eta Industria,
Turismo eta Merkataritza ministroaren
proposamenez, beharrezko neurriak
hartuko ditu, Estatuaren sektore
publikoarekin kontratuak egiten dituzten
pertsonek eta erakundeek faktura
elektronikoak egitea errazteko, betiere
enpresa txikientzat ezarritako laguntza-
zerbitzuen doakotasuna ziurtatuz
(enpresa horien negozio-zifra, aurre-
aurreko urtean eta beren jarduera
guztietarako, aurreko paragrafoan
aipatzen den aginduan ezarritako
atalasearen petik egon beharko da).
Azken xedapenetako hamargarrena.
Arau-proiektu bat aurkezteko
agindua
Lege hau indarrean jartzen denetik
urtebeteko epean, Gobernuak lege-
proiektu bat bidaliko du Diputatuen
Kongresura, eta lege-proiektu horretan
arautuko dira obra publikoen
emakidadunek eta sektore publikoaren
eta sektore pribatuaren arteko
lankidetza-kontratuen titularrek
finantzaketa atzemateko modalitateak,
bai eta finantzaketa horri aplika
dakiokeen berme-araubidea ere.
Azken xedapenetako
hamaikagarrena.
Erregelamendua garatzeko
gaikuntza.
Gaikuntza ematen zaio gobernuari,
aplikatzeko beharrezko xedapenak
eman ditzan bere eskumenen eremuan.
Azken xedapenetako hamabigarrena.
Indarrean jartzea
Lege hau «Estatuko Aldizkari
Ofizialean» argitaratu eta sei hilabetera
xedapen iragankorra izan ezik;
xedapen hori, argitaratu eta hurrengo
egunean jarriko da indarrean.
I. ERANSKINA.
6. artikuluaren 1. idatz-zatiak aipatzen
dituen jarduerak
CPV eta NACE sailkapenen artean
interpretazio ezberdinak diren kasuetan
NACE nomenklatura erabiliko da.
II. ERANSKINA
10. artikuluan aipatutako zerbitzuak
CPC nomenklatura (behin-behineko
bertsioa) kontratu-zerbitzuen arloan
93/38/EEE Zuzentarauaren aplikazio-
eremua zehazteko erabiltzen da.
Europako Parlamentuaren eta
Kontseiluaren 2195/2002 zk.ko
Erregelamendua (EE), 2002ko
azaroaren 5ekoa, kontratu publikoen
hiztegi bateratua (CPV) onartzen
duena.
18. kategorian sailkatutako trenbide-
garraioko zerbitzuak izan ezik.
18. kategorian sailkatutako trenbide-
garraioko zerbitzuak izan ezik.
Honako hauek salbuesten dira:
baloreak edo beste finantza-tresna
batzuk jaulki, erosi, saldu eta
eskualdatzearekin zerikusia daukaten
finantza-zerbitzuak, eta banku zentralek
ematen dituzten zerbitzuak.
Halaber, kanpoan uzten dira lursailak,
lehendik dauden eraikinak edota
bestelako ondasun higiezinak
eskuratzeko edo alokatzeko zerbitzuak
-finantza-modua edozein delarik- bai
eta ondasun horien gaineko
eskubideekin lotutako zerbitzuak ere.
Nolanahi ere, zuzentarau horren
ezarritakoak arautuko ditu eskuratze-
edo alokairu-kontratua egin aurretik edo
ondoren, edo kontratuarekin batera
emandako finantza-zerbitzuak, edozein
eratakoak direla ere.
Kanpoan uzten dira emaitzak entitate
esleitzailearen erabilerarako bakarrik
dituztenez besteko ikerketa- eta
garapen-zerbitzuak, betiere entitate
esleitzaile horrek zerbitzua osorik
ordaintzen badu.
Arbitraje- eta adiskidetze-zerbitzuak
izan ezik.
Lan-kontratuak izan ezik.
III. ERANSKINA
15. artikuluaren 1. paragrafoaren a)
idatz-zatian, defentsa-arloko
kontratazio-organoek esleitutako
hornidura-kontratuetarako zehaztutako
produktuen zerrenda:
25. kapitulua:
Gatza, sufrea, lurrak eta harriak,
igeltsuak, kareak eta zementuak.
26. kapitulua:
Mineralak, zepak eta errautsak.
27. kapitulua:
Erregai mineralak, olio mineralak eta
horiek destilatuz lortutako produktuak,
gai bituminosoak, argizari mineralak,
honako hauek izan ezik:
Ex 27,10:
erregai bereziak.
28. kapitulua:
Produktu kimiko ez-organikoak, metal
preziatuen, elementu erradioaktiboen,
lur arraroetako metalen edo isotopoen
konposatu ez-organiko eta organikoak,
honako hauek izan ezik:
Ex 28,09:
lehergaiak.
ex 28,13:
lehergaiak.
ex 28,14:
gas negar-eragileak.
ex 28,28:
lehergaiak.
ex 28,32:
lehergaiak.
ex 28,39:
lehergaiak.
ex 28,50:
produktu toxikologikoak.
ex 28,51:
produktu toxikologikoak.
ex 28,54:
lehergaiak.
29. kapitulua:
Produktu kimiko organikoak, honako
hauek izan ezik:
Ex 29,03:
lehergaiak.
ex 29,04:
lehergaiak.
ex 29,07:
lehergaiak.
ex 29,08:
lehergaiak.
ex 29,11:
lehergaiak.
ex 29,12:
lehergaiak.
ex 29,13:
produktu toxikologikoak.
ex 29,14:
produktu toxikologikoak.
ex 29,15:
produktu toxikologikoak.
ex 29,21:
produktu toxikologikoak.
ex 29,22:
produktu toxikologikoak.
ex 29,23:
produktu toxikologikoak.
ex 29,26:
lehergaiak.
ex 29,27:
produktu toxikologikoak.
ex 29,29:
lehergaiak.
30. kapitulua:
Produktu farmazeutikoak.
31. kapitulua:
Ongarriak.
32. kapitulua:
Larru-zurraketaren edota tindaketaren
aterakinak; taninoak eta horren
eratorriak; pigmentuak eta bestelako
gai koloratzaileak; pinturak eta
bernizak; mastikeak; tinduak.
33. kapitulua:
Olio esentzialak eta erretxinoideak;
lurringintzako, apainketako eta
kosmetikako prestakinak.
34. kapitulua:
Xaboiak, gainazaletarako agente
organikoak, garbitzeko prestakinak,
lubrifikatzeko prestakinak, argizari
artifizialak, argizari prestatuak,
garbitzeko produktuak, kandelak eta
antzeko artikuluak, modelatzeko oreak,
odontologiarako argizariak eta
odontologiarako igeltsuzko prestakinak.
35. kapitulua:
Materia albuminoideak; kolak,
entzimak.
37. kapitulua:
Produktu fotografiko edo
zinematografikoak.
38. kapitulua:
Industria kimikoko produktuak, honako
hauek izan ezik:
Ex 38,19:
produktu toxikologikoak.
39. kapitulua:
Materia plastikoak, zelulosako eterrak
eta esterrak, erretxina artifizialak eta
materia horien manufakturak, honako
hauek izan ezik:
Ex 39,03:
lehergaiak.
40. kapitulua:
Kautxu natural edo sintetikoa, kautxu
artifiziala eta kautxuzko manufakturak,
honako hauek izan ezik:
Ex 40,11:
ibilgailuetarako pneumatikoak.
41. kapitulua:
Ile-larruak eta larruak.
42. kapitulua:
Larruzko manufakturak, uhalgintzako
edo gerrikogintzako artikuluak; bidaia-
artikuluak, eskuko poltsak eta antzeko
zorroak; tripazko manufakturak.
43. kapitulua:
Larrugintza eta larrugintzako jantziak;
larrugintza artifiziala.
44. kapitulua:
Zura, egur-ikatza eta zurezko
manufakturak.
45. kapitulua:
Artelazkia eta artelazkizko
manufakturak.
46. kapitulua:
Espartzuzko edo saskigintzako
manufakturak.
47. kapitulua:
Papera fabrikatzeko materiak.
Papera eta kartoia; zelulosa-orezko,
paperezko edo kartoizko manufakturak.
49. kapitulua:
Liburu-dendako artikuluak eta arte
grafikoko produktuak.
65. kapitulua:
Kapelak eta buruko bestelako janzkiak,
eta horien atalak.
66. kapitulua:
Euritakoak, eguzki-babesak, bastoiak,
zartailuak, ustak eta horien atalak.
67. kapitulua:
Luma eta lumatxa prestatuak eta
lumazko eta lumatxazko artikuluak; lore
artifizialak; ilezko manufakturak.
68. kapitulua:
Harri, igeltsu gogorgarri, zementu,
amianto (asbestoa), mika edo antzeko
materiazko manufakturak.
69. kapitulua:
Zeramikazko produktuak.
70. kapitulua:
Beira eta beirazko manufakturak.
71. kapitulua:
Perla finak, harribitxiak eta erdibitxiak,
metal preziatuak, metal preziatuzko
xaflatuak (plakea) eta antzeko
materiazko manufakturak; imitaziozko
bitxiak.
73. kapitulua:
Burdinurtua, burdina eta altzairua.
74. kapitulua:
Kobrea.
75. kapitulua:
Nikela.
76. kapitulua:
Aluminioa.
77. kapitulua:
Magnesioa, berilioa.
78. kapitulua:
79. kapitulua:
Zinka.
80. kapitulua:
Eztainua.
81. kapitulua:
Beste metal arrunt batzuk.
82. kapitulua:
Erremintak, aiztogintzako artikuluak eta
mahai-tresnak, metal arruntezkoak,
honako hauek izan ezik:
Ex 82,05:
erremintak.
ex 82,07:
erreminten piezak.
83. kapitulua:
Metal arruntezko manufaktura
askotarikoak.
84. kapitulua:
Galdarak, makinak, aparatu eta
tramankulu mekanikoak, honako hauek
izan ezik:
Ex 84,06:
motorrak.
ex 84,08:
bestelako propultsatzaileak.
ex 84,45:
makinak.
ex 84,53:
Informazioa tratatzeko makina
automatikoak.
ex 84,55:
84.53 zk.ko piezak
ex 84,59:
erreaktore nuklearrak.
85. kapitulua:
Makina eta aparatu elektrikoak eta
erabilera elektroteknikoetarako balio
duten objektuak, honako hauek izan
ezik:
ex 85,13:
telekomunikazioak.
ex 85,15:
transmisio-aparatuak.
86. kapitulua:
Trenbideetarako ibilgailuak eta
materiala, komunikazio-bideak
seinaleztatzeko aparatu ez-elektrikoak,
honako hauek izan ezik:
Ex 86.02:
lokomotor blindatuak.
ex 86,03:
bestelako lokomotor blindatuak.
ex 86,05:
bagoi blindatuak.
ex 86,06:
lantegi-bagoiak.
87. kapitulua:
Automobilak, traktoreak, belozipedoak
eta lurreko bestelako ibilgailuak,
honako hauek izan ezik:
ex 87,08:
tankeak eta bestelako automobil
blindatuak.
ex 87,01:
traktoreak.
ex 87,02:
ibilgailu militarrak.
ex 87,03:
konponketetarako ibilgailuak.
ex 87,09:
motozikletak.
ex 87,14:
atoiak.
89. kapitulua:
Itsas eta ibai-nabigazioa, honako hauek
izan ezik:
ex 89.01A:
gerra-ontziak.
90. kapitulua:
Optika, fotografia eta zinematografiako
tresnak eta aparatuak, neurtzeko,
kontrolatzeko edo doitzekoak; tresna
eta aparatu mediko-kirurgikoak, honako
hauek izan ezik:
ex 90,05:
binokularrak.
ex 90,13:
hainbat tresna, laserra.
ex 90,14:
telemetroak.
ex 90,28:
neurgailu elektriko edo elektronikoak.
ex 90,11:
mikroskopioak.
ex 90,17:
medikuntzako tresnak.
ex 90,18:
mekanoterapiarako aparatuak.
ex 90,19:
ortopediarako aparatuak.
ex 90.20:
X izpietako aparatuak.
91. kapitulua:
Erlojugintza.
92. kapitulua:
Musika-tresnak, soinua grabatzeko edo
erreproduzitzeko aparatuak, telebistako
irudiak eta soinua grabatzeko edo
erreproduzitzeko aparatuak, eta
aparatu horien atal eta osagarriak.
94. kapitulua:
Altzariak; altzari mediko-kirurgikoa;
oherako artikuluak eta antzekoak,
honako hauek izan ezik:
Ex 94.01A:
aireontzietarako jarlekuak.
95. kapitulua:
Zizelkatzeko edo modelatzeko
materiak, landuak (manufakturak
barne)
Eskuilagintzako manufakturak, brotxak
eta pintzelak, erratzak, borlak eta
baheak.
98. kapitulua:
Manufaktura askotarikoak.
Atxekitako dokumentuak:

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra