Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Administrazio zuzenbidea  >>  Legeria  >> Kontratuei buruzko arauak

3/2011 Legegintzako Errege Dekretua, azaroaren 14koa, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bategina onartzen duena

2011-11-14

Itzulpena nork: Itzultzaile Zerbitzu Ofiziala (IZO)

Erakundea: Ekonomia eta Ogasun Ministerioa

Argitalpena: EAO, 2011/11/16, 276. zk.

Eguneratua: 2012-02-03

3/2011 Legegintzako Errege Dekretua, azaroaren 14koa, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bategina onartzen duena

EAO 276. zkia., 2011ko azaroaren 16koa. Hutsen zuzenketa, EAO 29. zkia., 2012ko otsailaren 3koa

Ekonomia Iraunkorrari buruzko martxoaren 4ko 2/2011 legearen azken xedapenetako hogeita hamabigarrenak baimena ematen dio Gobernuari lege hau indarrean jartzen denetik urtebeteko epean testu bategin bat presta dezan, hartara, behar bezala erregularizatuta, argituta eta harmonizatuta biltzeko Sektore Publikoko Kontratuen urriaren 30eko 30/2007 Legea eta lege-mailako arauetan jasotako sektore publikoko kontratazio-arloko xedapenak, kontratu publikoak egiteko finantzaketa pribatua lortzeari buruzkoak barne.

Baimen horren helburua segurtasun juridikoa bermatzea da, Estatu Kontseiluak 2010eko apirilaren 29ko Irizpenean agerian utzi zuen bezala. Izan ere, irizpen horretan, urriaren 30eko 30/2007 Legea aldatzeko aurreproiektuaren testuan azken xedapen bat eranstea gomendatu zuen, Gobernuari testu bategin bat egiteko ahalmena emateko, egokitzat jotzen zuen irismenekoa.

Guztiz komenigarria da sektore publikoaren kontratazioan aplikatu beharreko xedapen guztiak behar bezala argituta eta harmonizatuta bilduko dituen testu bakar bat egitea, kontuan hartuta, batetik, 30/2007 Legea hainbat arrazoi direla-eta aldatu duten legeak, eta, bestetik, kontratu publikoak gauzatzeko finantzaketa pribatuari lotutako beste arauak –beste lege-testu batzuetan jasota daude, baina lotura ukaezina daukate kontratu publikoak arautzen dituzten arauekin–.

Aipatutako baimen horri jarraiki, testu bategin hau atera da, ondoren azaltzen diren irizpideak oinarri hartuta.

Lehenik eta behin, testu bakarrean bildu dira hainbat legeren bidez urriaren 30eko 30/2007 Legeari egin zaizkion aldaketa guztiak, bai arau batzuei idazketa berria eman dietenak, bai xedapen berriak erantsi dituztenak.

Hauek dira lege horiek:

6/2010 Errege Lege Dekretua, apirilaren 9koa, susperraldi ekonomikoa eta enplegua bultzatzeko neurriei buruzkoa; 8/2010 Errege Lege Dekretua, maiatzaren 20koa, defizit publikoa murrizteko ezohiko neurriak hartzea xedatzen duena; 14/2010 Legea, uztailaren 5ekoa, Espainiako informazio geografikorako azpiegiturei eta zerbitzuei buruzkoa; 15/2010 Legea, uztailaren 5ekoa, merkataritzako eragiketetan berankortasunaren aurkako neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legea aldatzen duena; 34/2010 Legea, abuztuaren 5ekoa, hiru lege aldatzen dituena (Sektore Publikoko Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legea; uraren, energiaren, garraioen eta posta-zerbitzuen sektoreetako kontratazio-prozedurei buruzko urriaren 30eko 31/2007 Legea; eta Administrazioarekiko Auzietarako Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legea, aurreneko biak Europar Batasunaren araudiari egokitzeko); 35/2010 Legea, irailaren 17koa, lan-merkatua aldatzeko premiazko neurriei buruzkoa; 2/2011 Legea, martxoaren 4koa, Ekonomia Iraunkorrari buruzkoa; 5/2011 Errege Lege Dekretua, apirilaren 29koa, ezkutuko enplegua erregularizatu eta kontrolatzeko eta etxebizitzen zaharberritzea sustatzeko neurriei buruzkoa; 24/2011 Legea, abuztuaren 1ekoa, sektore publikoko defentsaren eta segurtasunaren arloetako kontratuei buruzkoa; eta 26/2011 Legea, abuztuaren 1ekoa, araudia desgaitasunen bat duten pertsonen eskubideei buruzko nazioarteko konbentzioaren arabera egokitzen duena.

Bigarrenik, legegileak emandako agindua aintzat hartuz, kontratu publikoak gauzatzeko finantzaketa pribatua lortzeari buruz indarrean dauden xedapenak ere sartu dira testuan.

Batetik, herri-lanen kontzesioko kontratuei dagokienez, oraindik indarrean dagoen Herri Administrazioen Kontratuei buruzko Legearen testu bateginaren (ekainaren 16ko 2/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen) II. liburuaren V. tituluko IV. kapituluan, 253-260 bitarteko artikuluetan –biak barne–, finantzaketari buruz ezarritako xedapenak jaso dira (eta osotasunean indargabetu kapitulu hori).

Bestetik, lankidetza publiko-pribatuko kontratuari dagokionez, martxoaren 4ko 2/2011 Legean jasotako aurreikuspenak jaso dira testuan, baita lankidetza publiko-pribatua formula instituzionalen bidez egiteari buruzkoak ere.

Hori guztia dela-eta, egokitu egin da artikuluen zenbaketa, eta, ondorioz, baita haien arteko igorpenak eta bat etortzeak ere. Aukeraz baliatuta, bestalde, legegintzarako eskuordetzearen babesean, jatorrizko testuan zeuden hainbat akats zuzendu dira.

Era berean, legearen azken zatia berrikusi egin da; hala, hainbat xedapen kendu egin dira, eta beste batzuk erantsi, 30/2007 Legea eta haren aldaketak onartu zirenetik igarotako denbora dela eta.

Hortaz, Ekonomia Gaietarako Gobernuko presidenteordeak eta Ekonomia eta Ogasun ministroak proposatuta, Estatu Kontseiluarekin bat etorriz, eta Ministroen Kontseiluak 2011ko azaroaren 11ko bileran eztabaidatu ondoren,

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra. Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bategina onartzea.

Honen bidez, Sektore Publikoko Kontratuen Legeari buruzko testu bategina onartzen da. Honi erantsita doa haren testua.

Xedapen gehigarri bakarra. Arauetara igortzea

Beste xedapen batzuetan Sektore Publikoko Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legeari eta ekainaren 16ko 2/2000 Legegintzako Errege Dekretuari (Herri Administrazioen Kontratuen Legeari buruzko testu bategina onartzen du) egindako araugintza-erreferentziak honako testu bategin honetan dagozkien arauetara egindako igorpentzat hartuko dira.

Xedapen indargabetzaile bakarra. Arauak indargabetzea.

Indargabetuta gelditzen dira lege honen kontra doazen maila bereko zein beheragoko xedapen guztiak; bereziki, honako hauek:

1. 30/2007 Legea, urriaren 30ekoa, Sektore Publikoko Kontratuei buruzkoa.

2. Herri Administrazioen Kontratuei buruzko Legearen testu bateginaren (ekainaren 16ko 2/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartua) II. liburuko V. tituluko IV. kapitulua (253-260. artikuluak, biak barne).

3. Herri-lanen kontzesioko kontratuak arautzen dituen maiatzaren 23ko 13/2003 Legearen zazpigarren xedapen gehigarria.

4. Defizit publikoa murrizteko ezohiko neurriak hartzeari buruzko maiatzaren 20ko 8/2010 Errege Lege Dekretuaren 16. artikulua.

5. Ekonomia Iraunkorrari buruzko martxoaren 4ko 2/2011 Legearen 37. eta 38. artikuluak.

Azken xedapen bakarra. Indarrean sartzea.

Legegintzako Errege Dekretu hau eta beraren bidez onartutako testu bateginaEstatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hilabetera sartuko dira indarrean.

Madrilen emana, 2011ko azaroaren 14an.

JUAN CARLOS E.

Ekonomia Gaietarako Gobernuko presidenteordea eta Ekonomia eta Ogasun ministroa,

ELENA SALGADO MÉNDEZ

SEKTORE PUBLIKOKO KONTRATUEN LEGEAREN TESTU BATEGINA

AURKIBIDEA

Atariko titulua. Xedapen orokorrak.

I. kapitulua. Legearen xedea eta aplikazio-eremua.

1. artikulua. Xedea eta zertarakoa.

2. artikulua. Aplikazio-eremua.

3. artikulua. Eremu subjektiboa.

4. artikulua. Lege honen aplikazio-eremutik kanpo utzitako negozioak eta kontratuak.

II. kapitulua. Sektore publikoko kontratuak.

1. atala. Kontratu-motak zedarritzea.

5. artikulua. Kontratuak kalifikatzea.

6. artikulua. Obra-kontratua.

7. artikulua. Herri-lanen kontzesioko kontratua.

8. artikulua. Zerbitzu publikoak kudeatzeko kontratua.

9. artikulua. Hornidura-kontratua.

10. artikulua. Zerbitzu-kontratua.

11. artikulua. Sektore publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetza-kontratua.

12. artikulua. Kontratu mistoak.

2. atala. Erregulazio harmonizatuko kontratuak.

13. artikulua. Zedarritze orokorra.

14. artikulua. Erregulazio harmonizatuko obra-kontratuak eta herri-lanen kontzesioko kontratuak: gutxieneko maila.

15. artikulua. Erregulazio harmonizatuko hornidura-kontratuak: gutxieneko maila.

16. artikulua. Erregulazio harmonizatuko zerbitzu-kontratuak: gutxieneko maila: gutxieneko maila.

17. artikulua. Erregulazio harmonizatuko kontratu diruz lagunduak.

3. atala. Administrazio-kontratuak eta kontratu pribatuak.

18. artikulua. Sektore publikoko kontratuei dagokien araubidea.

19. artikulua. Administrazio-kontratuak.

20. artikulua. Kontratu pribatuak.

21. artikulua. Jurisdikzio eskuduna.

I. liburua. Sektore publikoko kontratazioaren konfigurazio orokorra eta kontratuen egiturazko elementuak.

I. titulua. Sektore publikoko kontratuei buruzko xedapen orokorrak.

I. kapitulua. Sektore publikoko kontratazioaren arrazionaltasuna eta funtsa.

22. artikulua. Kontratuaren premia eta egokitasuna, eta eraginkortasuna kontratazioan.

23. artikulua. Kontratuen iraupen-epea.

24. artikulua. Administrazioak obrak gauzatzea eta ondasun higigarriak fabrikatzea, eta zerbitzuak enpresaburu partikularren lankidetzaz ematea.

II. kapitulua. Itunak egiteko askatasuna eta kontratuaren gutxieneko edukia.

25. artikulua. Itunak egiteko askatasuna.

26. artikulua. Kontratuaren gutxieneko edukia.

III. kapitulua. Kontratua burutzea eta kontratuaren forma.

27. artikulua. Kontratua burutzea.

28. artikulua. Sektore publikoko kontratuen izaera formala.

IV. kapitulua. Informazioa bidaltzea estatistika- eta fiskalizazio-ondorioetarako.

29. artikulua. Kontratua Kontuen Auzitegira bidaltzea.

30. artikulua. Estatistikako datuak.

V. kapitulua. Baliogabetasun-araubidea.

1. atala. Araubide orokorra.

31. artikulua. Baliogabetasun-kasuak.

32. artikulua. Administrazio-zuzenbideko deuseztasun-kausak.

33. artikulua. Administrazio-zuzenbideko deuseztagarritasun-kausak.

34. artikulua. Ofizioz berrikustea.

35. artikulua. Deuseztasun-adierazpenaren ondorioak.

36. artikulua. Zuzenbide zibileko baliogabetasun-kausak.

2. atala. Deuseztasun-kasu bereziak.

37. artikulua. Kontratu-deuseztasuneko kasu bereziak.

38. artikulua. Deuseztasun-adierazpenaren ondorio juridikoak aurreko artikuluaren kasuetan.

39. artikulua. Deuseztasun-arazoa.

VI. kapitulua. Kontratazio-arloko erabakiak berrikusteko araubide berezia eta gatazkak konpontzeko ordezko baliabideak.

40. artikulua. Kontratazio-arloko errekurtso berezia:

zein egintzaren aurka jar daitekeen.

41. artikulua. Errekurtsoa ebazteko eskumena duen organoa.

42. artikulua. Legitimazioa.

43. artikulua. Behin-behineko neurriak eskatzea.

44. artikulua. Prozedura hastea eta errekurtsoa aurkezteko epea.

45. artikulua. Errekurtsoa jartzearen ondorioak.

46. artikulua. Prozedura izapidetzea.

47. artikulua. Ebazpena.

48. artikulua. Kalte-ordainak zehaztea.

49. artikulua. Ebazpenaren ondorioak.

50. artikulua. Arbitrajea.

II. titulua. Kontratuko alderdiak.

I. kapitulua. Kontratazio-organoa.

51. artikulua. Kontratatzeko eskumena.

52. artikulua. Kontratuaren arduraduna.

53. artikulua. Kontratatzailearen profila.

II. kapitulua. Enpresaburuaren gaitasuna eta kaudimena.

1. atala. Sektore publikoarekin kontratatzeko gaitasuna.

1. azpiatala. Arau orokorrak.

54. artikulua. Gaitasun-baldintzak.

55. artikulua. Europar Batasunaz kanpoko enpresak.

56. artikulua. Bateragarritasun-baldintza bereziak.

2. azpiatala. Gaitasunari buruzko arau bereziak.

57. artikulua. Pertsona juridikoak.

58. artikulua. Europar Batasuneko enpresak.

59. artikulua. Enpresaburuen elkarteak.

3. azpiatala. Kontratatzeko debekuak.

60. artikulua. Kontratatzeko debekuak.

61. artikulua. Kontratatzeko debekua dagoela adieraztea eta ondorioak.

4. azpiatala. Kaudimena eta gaitasuna.

62. artikulua. Kaudimena eta gaitasuna eskatzea.

63. artikulua. Kaudimena eta gaitasuna kanpoko bitartekoekin osatzea.

64. artikulua. Kaudimenari eta gaitasunari buruzko baldintzak zehaztea.

5. azpiatala. Enpresen sailkapena.

65. artikulua. Sailkapena eskatzea.

66. artikulua. Sailkatuta egoteko beharretik salbuestea.

67. artikulua. Sailkatzeko irizpide aplikagarriak eta baldintzak.

68. artikulua. Sailkapena egiteko eskumena.

69. artikulua. Sailkapena erregistroan inskribatzea.

70. artikulua. Sailkapenak: indarraldia eta berrikustea.

71. artikulua. Sailkapeneko osagaiak egiaztatzea.

2. atala. Kontratatzeko gaitasuna egiaztatzea.

1. azpiatala. Jarduteko gaitasuna.

72. artikulua. Jarduteko gaitasuna egiaztatzea.

2. azpiatala. Kontratatzeko debekuak.

73. artikulua. Kontratatzeko debekurik ez dagoela egiaztatzeko froga.

3. azpiatala. Kaudimena eta gaitasuna.

74. artikulua. Kaudimena eta gaitasuna egiaztatzeko moduak.

75. artikulua. Kaudimen ekonomiko eta finantzarioa.

76. artikulua. Gaitasun teknikoa obra-kontratuetan.

77. artikulua. Gaitasun teknikoa hornidura-kontratuetan.

78. artikulua. Gaitasun tekniko edo profesionala zerbitzu-kontratuetan.

79. artikulua. Gaitasun tekniko edo profesionala gainerako kontratuetan.

80. artikulua. Kalitatea bermatzeko arauak betetzen direla egiaztatzea.

81. artikulua. Ingurumen-kudeaketarako arauak betetzen direla egiaztatzea.

82. artikulua. Agiri eta informazio osagarriak.

4. azpiatala. Sailkapenaren eta kontratatzeko gaitasunaren froga, kontratisten erregistro edo zerrenda ofizialen bidezkoa.

83. artikulua. Lizitatzaileen eta enpresa sailkatuen erregistro ofizialen ziurtagiriak.

84. artikulua. Europar Batasuneko sailkapen-ziurtagiriak.

III. kapitulua. Kontratistaren ondorengotza.

85. artikulua. Kontratistaren ondorengotza-kasuak.

III. titulua. Kontratuaren objektua, prezioa eta zenbatekoa.

I. kapitulua. Arau orokorrak.

86. artikulua. Kontratuaren objektua.

87. artikulua. Prezioa.

88. artikulua. Kontratuaren balio zenbatetsia kalkulatzea.

II. kapitulua. Herri-administrazioen kontratuetan prezioak berrikustea.

89. artikulua. Bidezkotasuna eta mugak.

90. artikulua. Prezioak berrikusteko sistema.

91. artikulua. Formulak.

92. artikulua. Berrikuspen-koefizientea.

93. artikulua. Kontratuak gauzatzeko orduan berandutuz gero egin beharreko berrikuspena.

94. artikulua. Berrikuspenaren ondorengo zenbatekoa ordaintzea.

IV. titulua. Sektore publikoko kontratuetan eska daitezkeen bermeak.

I. kapitulua. Herri-administrazioekin egindako kontratuetan eman beharreko bermeak.

1. atala. Behin betiko bermea.

95. artikulua. Bermea emateko betebeharra.

96. artikulua. Onartutako bermeak.

97. artikulua. Hirugarren batzuek emandako bermeen araubidea.

98. artikulua. Berme orokorra.

99. artikulua. Bermeak eratzea, berriz jartzea eta egokitzea.

100. artikulua. Bermeei dagozkien erantzukizunak.

101. artikulua. Bermeak lehentasunak betearaztean.

102. artikulua. Bermeak itzultzea eta ezereztea.

2. atala. Behin-behineko bermea.

103. artikulua. Bermea eskatzea eta araubidea.

II. kapitulua. Sektore publikoko beste kontratu batzuetan eman beharreko bermeak.

104. artikulua. Kasuak eta araubidea.

V. titulua. Kontratuak aldatzea.

105. artikulua. Kasuak.

106. artikulua. Lizitazioa arautzen duten agirietan aurreikusitako aldaketak.

107. artikulua. Lizitazioa arautzen duten agirietan aurreikusi gabeko aldaketak.

108. artikulua. Prozedura.

II. liburua. Kontratuak prestatzea.

I. titulua. Herri-administrazioek kontratuak prestatzea.

I. kapitulua. Arau orokorrak.

1. atala. Kontratazio-espedientea.

1. azpiatala. Izapidetze arrunta.

109. artikulua. Kontratazio-espedientea: hastea eta edukia.

110. artikulua. Espedientea onartzea.

111. artikulua. Kontratazio-espedientea kontratu txikietan.

2. azpiatala. Espedientearen izapidetze laburtua.

112. artikulua. Espedientearen presazko izapidetzea.

113. artikulua. Larrialdiko izapidetzea.

2. azpiatala. Administrazio-klausulen pleguak eta preskripzio teknikoen pleguak.

114. artikulua. Administrazio-klausula orokorren pleguak.

115. artikulua. Administrazio-klausula zehatzen pleguak.

116. artikulua. Preskripzio teknikoen pleguak.

117. artikulua. Preskripzio teknikoak ezartzeko arauak.

118. artikulua. Kontratua gauzatzeko baldintza bereziak.

119. artikulua. Fiskalitateari, ingurumena babesteari, enpleguari eta lan-baldintzei buruzko betebeharren gaineko informazioa.

120. artikulua. Lan-kontratuetan subrogatzeko baldintzei buruzko informazioa.

II. kapitulua. Kontratu jakin batzuk prestatzeko arau bereziak.

1. atala. Obra-kontratua prestatzeko jardunak.

1. azpiatala. Obra-proiektua eta proiektuaren zuinketa.

121. artikulua. Obra-proiektua.

122. artikulua. Obren sailkapena.

123. artikulua. Proiektuen edukia eta proiektuak egitetik sortzen den erantzukizuna.

124. artikulua. Enpresaburuak proiektua aurkeztea.

125. artikulua. Proiektuak ikuskatzea.

126. artikulua. Proiektuaren zuinketa.

2. azpiatala. Administrazio-klausulen plegua, prezioa osorik ordaindu beharreko kontratu-modalitateetan.

127. artikulua. Administrazio-klausulen pleguaren edukia, prezioaren ordainketa osoko obra-kontratuetan.

2. atala. Herri-lanaren kontzesioko kontratua prestatzeko ekintzak.

128. artikulua. Bideragarritasun-azterlana.

129. artikulua. Obra eraikitzeko eta ustiatzeko aurreproiektua.

130. artikulua. Obraren proiektua eta proiektuaren zuinketa.

131. artikulua. Administrazio-klausula zehatzen pleguak.

3. atala. Zerbitzu Publikoak Kudeatzeko Kontratua prestatzeko ekintzak.

132. artikulua. Zerbitzuaren araubide juridikoa.

133. artikulua. Pleguak eta obra- eta ustiapen-aurreproiektua.

4. atala. Sektore publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetza-kontratuak prestatzeko ekintzak.

134. artikulua. Aldez aurreko ebaluazioa.

135. artikulua. Programa funtzionala.

136. artikulua. Kontratuaren klausulak.

II. titulua. Beste kontratu batzuk prestatzea.

Kapitulu bakarra. Herri-administrazio ez diren botere esleitzaileek egindako kontratuak eta diruz lagundutako kontratuak prestatzeko arauak.

137. artikulua. Preskripzio teknikoak ezartzea eta pleguak prestatzea.

III. liburua. Kontratista hautatzea eta kontratuak esleitzea.

I. titulua. Kontratuak esleitzea.

I. kapitulua. Herri-administrazioen kontratuak esleitzea.

1. atala. Arau orokorrak.

1. azpiatala. Xedapen direktiboak.

138. artikulua. Esleitzeko prozedura.

139. artikulua. Berdintasun- eta gardentasun-printzipioak.

140. artikulua. Isilpekotasuna.

2. azpiatala. Publizitatea.

141. artikulua. Aldez aurreko iragarkia.

142. artikulua. Lizitazioetarako deialdia.

3. azpiatala. Lizitazioa.

143. artikulua. Parte hartzeko eskabideak eta proposamenak aurkezteko epeak.

144. artikulua. Epeak laburtzea, izapidea presazkoa bada.

145. artikulua. Interesdunen proposamenak.

146. artikulua. Aurrez bete beharreko baldintzak betetzen direla egiaztatzeko agiriak aurkeztea.

147. artikulua. Aldaerak edo hobekuntzak onartzea.

148. artikulua. Enkante elektronikoa.

149. artikulua. Prozedurako ondorengotza.

4. azpiatala. Esleipenduna hautatzea.

150. artikulua. Eskaintzak baloratzeko irizpideak.

151. artikulua. Eskaintzak sailkatzea, kontratua esleitzea eta esleipena jakinaraztea.

152. artikulua. Balio anormalak edo neurrigabeak dituzten eskaintzak.

5. azpiatala. Prozeduraren emaitzaren berri emateko betebeharrak.

153. artikulua. Informazio argitaraezina.

154. artikulua. Kontratuen formalizazioaren publizitatea.

155. artikulua. Administrazioak kontratua egiteari uko egitea eta esleitzeko prozeduran atzera egitea.

6. azpiatala. Kontratua formalizatzea.

156. artikulua. Kontratuak formalizatzea.

2. atala. Prozedura irekia.

157. artikulua. Zedarritzea.

158. artikulua. Lizitatzaileei eman beharreko informazioa.

159. artikulua. Proposamenak aurkezteko epeak.

160. artikulua. Proposamenak aztertzea eta esleipena proposatzea.

161. artikulua. Esleipena.

3. atala. Prozedura murriztua.

162. artikulua. Parte hartuko dutenen ezaugarriak.

163. artikulua. Hautagaiak hautatzeko irizpideak.

164. artikulua. Parte hartzeko eskaerak.

165. artikulua. Eskatzaileak hautatzea.

166. artikulua. Parte hartzeko gonbidapenaren edukia eta gonbidatuei eman beharreko informazioa.

167. artikulua. Proposamenak.

168. artikulua. Esleipena.

4. atala. Prozedura negoziatua.

169. artikulua. Parte hartuko dutenen ezaugarriak.

1. azpiatala. Aplikazio-kasuak.

170. artikulua. Kasu orokorrak.

171. artikulua. Obra-kontratua.

172. artikulua. Zerbitzu publikoak kudeatzeko kontratua.

173. artikulua. Hornidura-kontratua.

174. artikulua. Zerbitzu-kontratua.

175. artikulua. Bestelako kontratuak.

2. azpiatala. Izapidetzea.

176. artikulua. Negoziatzekoa den gaia zedarritzea.

177. artikulua. Lizitazio-iragarkia eta parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

178. artikulua. Kontratuaren baldintzak negoziatzea.

5. atala. Lehia-elkarrizketa.

179. artikulua. Parte hartuko dutenen ezaugarriak.

180. artikulua. Aplikazio-kasuak.

181. artikulua. Prozedura hastea eta parte hartzeko eskaerak.

182. artikulua. Hautagaiekiko elkarrizketa.

183. artikulua. Eskaintzak aurkeztea eta aztertzea.

6. atala. Proiektuen arteko lehiaketei aplikatu ahal zaizkien arau bereziak.

184. artikulua. Aplikazio-eremua.

185. artikulua. Lehiaketaren oinarriak.

186. artikulua. Parte-hartzaileak.

187. artikulua. Publizitatea.

188. artikulua. Lehiaketa ebaztea.

II. kapitulua. Sektore publikoko beste kontratu batzuk esleitzea.

1. atala. Herri-administrazio ez diren botere esleitzaileek aplika ditzaketen arauak.

189. artikulua. Zedarritze orokorra.

190. artikulua. Erregulazio harmonizatuko kontratuak esleitzea.

191. artikulua. Erregulazio harmonizatukoez besteko kontratuak esleitzea.

2. atala. Sektore publikoko beste ente, organismo eta erakunde batzuek aplika ditzaketen arauak.

192. artikulua. Kontratuak esleitzeko araubidea.

3. atala. Diruz lagundutako kontratuen esleipenean aplikatu beharreko arauak.

193. artikulua. Diruz lagundutako kontratuak esleitzea.

II. titulua. Kontratazioa teknikoki arrazionalizatzea.

I. kapitulua. Arau orokorrak.

194. artikulua. Herri-administrazioetan kontratazioa arrazionalizatzeko sistemak.

195. artikulua. Sektore publikoko beste erakunde batzuen kontratazioa arrazionalizatzeko sistemak.

II. kapitulua. Esparru-akordioak.

196. artikulua. Funtzionalitatea eta mugak.

197. artikulua. Esparru-akordioak egiteko prozedura.

198. artikulua. Esparru-akordio batean oinarritutako kontratuak esleitzea.

III. kapitulua. Kontratazioko sistema dinamikoak.

199. artikulua. Funtzionalitatea eta mugak.

200. artikulua. Ezarpena.

201. artikulua. Enpresak sisteman sartzea.

202. artikulua. Kontratuen esleipena kontratazio-sistema dinamikoaren barruan esleitzea.

IV. kapitulua. Kontratazio-zentralak.

1. atala. Arau orokorrak.

203. artikulua. Funtzionaltasuna eta jarduteko printzipioak.

204. artikulua. Autonomia-erkidegoek eta toki-erakundeek kontratazio-zentralak sortzea.

205. artikulua. Kanpoko kontratazio-sistema zentralizatuei atxikitzea.

2. atala. Kontratazio zentralizatua estatuko eremuan.

206. artikulua. Araubide orokorra.

207. artikulua. Informazioa tratatzeko ekipoak eta sistemak eskuratzeko sistema zentralizatua.

IV. liburua. Administrazio-kontratuen ondorioak eta administrazio-kontratuak betetzea eta azkentzea.

I. titulua. Arau orokorrak.

I. kapitulua. Kontratuen ondorioak.

208. artikulua. Araubide juridikoa.

209. artikulua. Kontratuen edukiarekiko lotura.

II. kapitulua. Herri-administrazioak administrazio-kontratuetan dituen prerrogatibak.

210. artikulua. Zerrenda.

211. artikulua. Prerrogatibak gauzatzeko prozedura.

III. kapitulua. Kontratuak gauzatzea.

212. artikulua. Gauzatze akastuna eta kontratua gauzatzen atzeratzea.

213. artikulua. Berandutzea dela-eta kontratuak suntsiaraztea eta kontratuak luzatzea.

214. artikulua. Kalte eta galeren ordaina.

215. artikulua. Arrisku eta menturaren printzipioa.

216. artikulua. Prezioa ordaintzea.

217. artikulua. Herri-administrazioen zorrak ordainarazteko prozedura.

218. artikulua. Kobrantza-eskubideak eskualdatzea.

IV. kapitulua. Kontratuak aldatzea.

219. artikulua. Kontratua aldatzeko ahala.

220. artikulua. Kontratuak etetea.

V. kapitulua. Kontratuak azkentzea.

1. atala. Xedapen orokorra.

221. artikulua. Kontratuak azkentzea.

2. atala. Kontratuak betetzea.

222. artikulua. Kontratuak betetzea eta prestazioa jasotzea.

3. atala. Kontratuak suntsiaraztea.

223. artikulua. Suntsiarazteko kausak.

224. artikulua. Kontratua suntsiarazteko kausak aplikatzea.

225. artikulua. Suntsiaraztearen ondorioak.

VI. kapitulua. Kontratuak lagatzea eta azpikontratatzea.

1. atala. Kontratuak lagatzea.

226. artikulua. Kontratuak lagatzea.

2. atala. Azpikontratatzea.

227. artikulua. Azpikontratatzea.

228. artikulua. Azpikontratistei eta hornitzaileei ordaintzea.

II. titulua. Obra-kontratuetarako, herri-lanaren kontzesioko kontratuetarako, zerbitzu publikoak kudeatzeko kontratuetarako, hornidura-kontratuetarako, zerbitzu-kontratuetarako eta sektore publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetza-kontratuetarako arau bereziak.

I. kapitulua. Obra-kontratua.

1. atala. Obra-kontratua gauzatzea.

229. artikulua. Zuinketa egiaztatzea.

230. artikulua. Obrak gauzatzea eta kontratistaren erantzukizuna.

231. artikulua. Ezinbesteko kasua.

232. artikulua. Ziurtagiriak eta konturako ordainketak.

233. artikulua. Prezioa honenbesteko bat duten obrak eta prezio itxiko obrak.

2. atala. Obra-kontratua aldatzea.

234. artikulua. Obra-kontratua aldatzea.

3. atala. Obra-kontratua betetzea.

235. artikulua. Obrak jasotzea eta berme-epea.

236. artikulua. Ezkutuko akatsen erantzukizuna.

4. atala. Obra-kontratua suntsiaraztea.

237. artikulua. Suntsiarazteko kausak.

238. artikulua. Obraren hasiera etetea.

239. artikulua. Suntsiaraztearen ondorioak.

II. kapitulua. Herri-lanaren kontzesioko kontratua.

1. atala. Kontzesioaren objektu diren obrak eraikitzea.

240. artikulua. Obrak egiteko modalitateak.

241. artikulua. Erantzukizuna obra hirugarren batzuek egiten dutenean.

242. artikulua. Arrisku eta menturaren printzipioa obrak egiterakoan.

243. artikulua. Proiektua aldatzea.

244. artikulua. Obrak egiaztatzea.

2. atala. Kontzesiodunaren eskubideak eta betebeharrak, eta administrazio kontzesiogilearen prerrogatibak.

1. azpiatala. Kontzesiodunaren eskubideak eta betebeharrak.

245. artikulua. Kontzesiodunaren eskubideak.

246. artikulua. Kontzesiodunaren betebeharrak.

247. artikulua. Herri-lana erabiltzea eta kontserbatzea.

248. artikulua. Merkataritza-ustiapenerako gune osagarriak.

2. azpiatala. Administrazioaren prerrogatibak eta eskubideak.

249. artikulua. Administrazioaren prerrogatibak eta eskubideak.

250. artikulua. Herri-lana aldatzea.

251. artikulua. Kontzesioa bahitzea.

252. artikulua. Kontzesiodunak kontratua ez betetzeagatik jarri beharreko zigorrak.

3. atala. Kontzesioaren araubide ekonomiko-finantzarioa.

253. artikulua. Obrak finantzatzea.

254. artikulua. Eraikuntza-lana finantzatzeko ekarpen publikoak.

255. artikulua. Obra erabiltzearen ordainsaria.

256. artikulua. Ustiapena finantzatzeko ekarpen publikoak.

257. artikulua. Herri-lan bereiziak.

258. artikulua. Kontratuaren oreka ekonomikoa zaintzea.

4. atala. Finantzaketa pribatua.

1. azpiatala. Kontzesiodunak tituluak jaulkitzea.

259. artikulua. Obligazioak eta beste titulu batzuk jaulkitzea.

260. artikulua. Kontzesiodunaren kreditu-eskubideak titulu negoziagarri bihurtzea.

2. azpiatala. Kontzesioaren hipoteka.

261. artikulua. Kontzesioaren hipotekaren objektua.

262. artikulua. Hartzekodun hipotekarioaren eskubideak.

263. artikulua. Hipoteka exekutatzea.

264. artikulua. Kontzesioaren gainean inskribatutako edo oharrez idatzitako kargen titularren eskubideak, kontzesio-kontratua suntsiarazten bada ere.

3. azpiatala. Beste finantzaketa-iturri batzuk.

265. artikulua. Partaidetza-kredituak.

5. atala. Kontzesioak azkentzea.

266. artikulua. Azkentzeko moduak.

267. artikulua. Epea igarota kontzesioa azkentzea.

268. artikulua. Kontzesioen epea.

269. artikulua. Suntsiarazteko kausak.

270. artikulua. Kontratua suntsiarazteko kausak aplikatzea.

271. artikulua. Suntsiaraztearen ondorioak.

272. artikulua. Kontzesioa azkentzen denean obrekin zer egin.

6. atala. Obrak beste hirugarren batzuek gauzatzea.

273. artikulua. Azpikontratatzea.

274. artikulua. Kontzesiodunak obra-kontratuak esleitzea.

III. kapitulua. Zerbitzu publikoak kudeatzeko kontratua.

1. atala. Xedapen orokorrak.

275. artikulua. Kontratuaren eremua.

276. artikulua. Araubide juridikoa.

277. artikulua. Kontratazio-modalitateak.

278. artikulua. Iraupena.

2. atala. Zerbitzu publikoak kudeatzeko kontratua gauzatzea.

279. artikulua. Kontratua gauzatzea.

280. artikulua. Betebehar orokorrak.

281. artikulua. Prestazio ekonomikoak.

3. atala. Zerbitzu publikoak kudeatzeko kontratua aldatzea.

282. artikulua. Kontratua aldatzea eta haren oreka ekonomikoa zaintzea.

4. atala. Zerbitzu publikoak kudeatzeko kontratua betetzea eta ondorioak.

283. artikulua. Itzultzea.

284. artikulua. Kontraprestazio ekonomikoak eta baliabide lagungarriak ez ematea.

285. artikulua. Kontratistak kontratua ez betetzea.

5. atala. Zerbitzu publikoak kudeatzeko kontratua suntsiaraztea.

286. artikulua. Suntsiarazteko kausak.

287. artikulua. Kontratua suntsiarazteko kausak aplikatzea.

288. artikulua. Suntsiaraztearen ondorioak.

6. atala. Zerbitzu publikoak kudeatzeko kontratua azpikontratatzea.

289. artikulua. Azpikontratatzea.

IV. kapitulua. Hornidura-kontratua.

1. atala. Hornidura-kontratu jakin batzuen araubidea.

290. artikulua. Errentamendua.

291. artikulua. Fabrikazio-kontratuak eta nazioarteko merkataritzan indarrean dauden arau eta usadioak aplikatzea.

2. atala. Hornidura-kontratua gauzatzea.

292. artikulua. Hornigaia entregatu eta jasotzea.

293. artikulua. Prezioa ordaintzea.

294. artikulua. Eskudirutan ordaintzea eta beste ondasun batzuekin ordaintzea.

295. artikulua. Administrazioak fabrikazio-prozesuan dauzkan ahalmenak.

3. atala. Hornidura-kontratua aldatzea.

296. artikulua. Hornidura-kontratua aldatzea.

4. atala. Hornidura-kontratua betetzea.

297. artikulua. Entregatu eta jasotzeko gastuak.

298. artikulua. Berme-epeko akatsak edo hutsak.

5. atala. Hornidura-kontratua suntsiaraztea.

299. artikulua. Suntsiarazteko kausak.

300. artikulua. Suntsiaraztearen ondorioak.

V. kapitulua. Zerbitzu-kontratua.

1. atala. Xedapen orokorrak.

301. artikulua. Edukia eta mugak.

302. artikulua. Prezioa zehaztea.

303. artikulua. Iraupena.

304. artikulua. Irakaskuntza-jardunetarako kontratazio-araubidea.

2. atala. Zerbitzu-kontratua

305. artikulua. Zerbitzu-kontratua gauzatzea eta kontratistaren erantzukizuna.

3. atala. Mantentze-zerbitzuen kontratua aldatzea.

306. artikulua. Mantentze-zerbitzuen kontratua aldatzea.

4. atala. Zerbitzu-kontratua betetzea.

307. artikulua. Kontratuak betetzea.

5. atala. Zerbitzu-kontratua suntsiaraztea.

308. artikulua. Suntsiarazteko kausak.

309. artikulua. Suntsiaraztearen ondorioak.

6. atala. Akatsak konpontzea eta erantzukizunak obra-proiektuak egiteko kontratuetan.

310. artikulua. Errakuntzak zuzendu eta akatsak konpontzea.

311. artikulua. Kalte-ordainak.

312. artikulua. Proiektuko akatsen edo errakuntzen erantzukizuna.

VI. kapitulua. Sektore publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetza-kontratuak.

313. artikulua. Araubide juridikoa.

314. artikulua. Iraupena.

315. artikulua. Finantzaketa.

V. liburua. Kontratazioa kudeatzeko administrazio-antolakuntza.

I. titulua. Kontratazioko organo eskudunak.

I. kapitulua. Kontratazio-organoak.

316. artikulua. Kontratazio-organoak.

317. artikulua. Kontratatzeko baimena.

318. artikulua. Deskontzentrazioa.

319. artikulua. Abstentzioa eta errekusazioa.

II. kapitulua. Laguntza-organoak.

320. artikulua. Kontratazio-mahaiak.

321. artikulua. Lehia-elkarrizketarako mahai berezia.

322. artikulua. Estatuko kontratazio-sistema zentralizatuaren kontratazio-mahaia.

323. artikulua. Lehiaketa-epaimahaiak.

III. kapitulua. Aholku-organoak.

324. artikulua. Estatuko Administrazio Kontratazioaren Aholku Batzordea.

325. artikulua. Autonomia-erkidegoetako kontratazio-arloko aholku-organoak.

II. titulua. Erregistro ofizialak.

I. kapitulua. Lizitatzaileen eta enpresa sailkatuen erregistro ofizialak.

326. artikulua. Lizitatzaileen eta Enpresa Sailkatuen Estatuko Erregistro Ofiziala.

327. artikulua. Lizitatzaileen eta enpresa sailkatuen autonomia-erkidegoetako erregistro ofizialak.

328. artikulua. Erregistroaren edukia.

329. artikulua. Borondatez inskribatzeko aukera.

330. artikulua. Enpresaburuak erregistroko informazioa eguneratzeko duen erantzukizuna.

331. artikulua. Publizitatea.

332. artikulua. Erregistroen arteko lankidetza.

II. kapitulua. Sektore publikoko kontratuak erregistratzea.

333. artikulua. Sektore publikoko kontratuak erregistratzea.

III. titulua. Baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoak erabilita, kontratuei buruzko publizitatea kudeatzea.

Kapitulu bakarra. Estatuaren kontrataziorako plataforma.

334. artikulua. Estatuaren kontrataziorako plataforma.

Lehenengo xedapen gehigarria. Atzerrian kontratatzea.

Bigarren xedapen gehigarria. Toki-erakundeetarako kontratazio-arau bereziak.

Hirugarren xedapen gehigarria. Informazioa eta komunikazioak tratatzeko ekipoak eta sistemak eskuratzeko eskumenei buruzko arau bereziak.

Laugarren xedapen gehigarria. Plantillan desgaitasunen bat duten pertsonak edo bazterketa soziala jasaten duten pertsonak dauzkaten enpresekin eta irabazi-asmorik gabeko erakundeekin kontratuak egitea.

Bosgarren xedapen gehigarria. Kontratu erreserbatuak.

Seigarren xedapen gehigarria. Unibertsitate publikoetan aplikatu beharreko xedapenak.

Zazpigarren xedapen gehigarria. Ikerketaren arloko organismo publikoak zenbait baldintzetatik salbuestea kontratuen esleipendun direnean.

Zortzigarren xedapen gehigarria. Uraren, energiaren, garraioaren eta posta-zerbitzuen sektoreetan egindako kontratuak.

Bederatzigarren xedapen gehigarria. Datu-baseetarako sarbidea kontratatzeko eta argitalpenen harpidetza egiteko arau bereziak.

Hamargarren xedapen gehigarria. Zenbatekoen eta epeen aldaketak, eta Europar Batasuneko zuzentarauetako eranskinen ondoriozko beste aldaketa batzuk.

Hamaikagarren xedapen gehigarria. Europar Batasunak finkatutako zenbatekoak eguneratzea.

Hamabigarren xedapen gehigarria. Epeak zenbatzeko modua.

Hamahirugarren xedapen gehigarria. Balio erantsiaren gaineko zergari buruzko aipamenak.

Hamalaugarren xedapen gehigarria. Europako Esparru Ekonomikoa.

Hamabosgarren xedapen gehigarria. Lege honetan araututako prozeduretan erabili ahal izango diren komunikazio-bideei buruzko arauak.

Hamaseigarren xedapen gehigarria. Bitarteko elektroniko, informatiko eta telematikoak erabiltzea Legean araututako prozeduretan.

Hamazazpigarren xedapen gehigarria. Kontratazio-mahaietan legelariak ordezkatzea.

Hemezortzigarren xedapen gehigarria. Irisgarritasun-bermea desgaitasunen bat duten pertsonentzat.

Hemeretzigarren xedapen gehigarria. Herri-administrazioen zerbitzura dauden agintarien eta langileen erantzukizuna.

Hogeigarren xedapen gehigarria. Estatuko Funtzionario Zibilen Mutualitateak, Mutualitate Orokor Judizialak eta Indar Armatuen Gizarte Institutuak emandako osasun- eta farmazia-sorospeneko prestazioetarako itunak.

Hogeita batgarren xedapen gehigarria. Defentsaren eta segurtasunaren arloetako kontratuak.

Hogeita bigarren xedapen gehigarria. Zenbait organismoren kontratazio-araubidea.

Hogeita hirugarren xedapen gehigarria. Lehia askearen aurkako jokabideak.

Hogeita laugarren xedapen gehigarria. Osasun-sorospeneko prestazioa larrialdi-egoeretan.

Hogeita bosgarren xedapen gehigarria. «Empresa de Transformación Agraria, Sociedad Anónima» (TRAGSA) sozietatearen eta haren filialen araubide juridikoa.

Hogeita seigarren xedapen gehigarria. Datu pertsonalak babestea.

Hogeita zazpigarren xedapen gehigarria. Lurralde-lankidetzako talde europarrak.

Hogeita zortzigarren xedapen gehigarria. Osasun Sistema Nazionalerako sendagaiak eta osasun-produktuak eskuratzeko sistema zentralizatua.

Hogeita bederatzigarren xedapen gehigarria. Sektore publikoaren eta sektore pribatuaren arteko lankidetzarako formula instituzionalak.

Hogeita hamargarren xedapen gehigarria. Estatuko Administrazio Orokorraren eta hari atxikitako erakunde kontratatzaileen errekurtsoak ebazteko eskumena duten organoen araubidea.

Hogeita hamaikagarren xedapen gehigarria. Araudi sektorialean araututako obren kontzesioetan Ministroen Kontseiluak baimena ematea.

Lehenengo xedapen iragankorra. Lege hau indarrean sartu aurretik hasitako espedienteak eta esleitutako kontratuak.

Bigarren xedapen iragankorra. Berrikusteko formulak.

Hirugarren xedapen iragankorra. Ministerioetako departamentuek zenbatekoak finkatzea, atxikita dauzkaten organismo autonomoei dagokienez.

Laugarren xedapen iragankorra. Enpresen sailkapena zein kasutan eska daitekeen zehaztea.

Bosgarren xedapen iragankorra. Herri-administrazio ez diren erakundeek egindako kontratu erregulazio harmonizatukoez bestekoak esleitzeko prozeduren araubide iragankorra.

Seigarren xedapen iragankorra. Legearen 216. artikuluan aipatutako epeak.

Zazpigarren xedapen iragankorra. Autonomia-erkidegoetarako ordezko araubidea.

Zortzigarren xedapen iragankorra. Hasitako prozedurak.

Azken xedapenetako lehena. Zenbait organori buruzko erreferentziak eguneratzea.

Azken xedapenetako bigarrena. Eskumen-tituluak.

Azken xedapenetako hirugarrena. Lege honetan araututako prozedurei aplikagarri zaizkien arauak.

Azken xedapenetako laugarrena. Bitarteko elektroniko, informatiko edo telematikoen arloan arauak egiteko gaikuntza. Faktura elektronikoaren erabilera.

Azken xedapenetako bosgarrena. Merkaturatu aurreko kontratazioa sustatzea.

Azken xedapenetako seigarrena. Erregelamenduz garatzeko gaikuntza.

I. eranskina. 6. artikuluaren 1. paragrafoak aipatzen dituen jarduerak.

II. eranskina. 10. artikuluak aipatzen dituen zerbitzuak.

III. eranskina. 15. artikuluaren 1. paragrafoaren a) hizkian, defentsa-arloko kontratazio-organoek esleitutako hornidura-kontratuetarako zehaztutako produktuen zerrenda.

SEKTORE PUBLIKOKO KONTRATUEN LEGEAREN TESTU BATEGINA

ATARIKO TITULUA

Xedapen orokorrak

I. KAPITULUA

Legearen xedea eta aplikazio-eremua

1. artikulua. Xedea eta zertarakoa.

Lege honen xedea sektore publikoan egiten diren kontratuak arautzea da. Legeak, arauketa horren bidez, bermatu nahi du, batetik, kontratazioa printzipio hauen arabera gauzatuko dela: lizitazioetan parte hartzeko askatasunaren printzipioa, prozeduren gardentasunaren eta publizitatearen printzipioa, eta lehiakideen arteko diskriminaziorik ezaren eta tratu-berdintasunaren printzipioa; bestetik, aurrekontuaren egonkortasunaren eta gastuaren kontrolaren helburuari lotuta, ziurtatu nahi du obrak egiteko, ondasunak eskuratzeko eta zerbitzuak kontratatzeko diru-funtsak eraginkortasunez erabiliko direla, dauden premiak aldez aurretik definituz, lehia askea babestuz, eta ekonomiaren aldetik onuragarriena den eskaintza hautatuz.

Era berean, aurrekoaz gain, lege honek badu beste xede bat ere: hain zuzen ere, administrazio-kontratuen ondorioak eta administrazio-kontratuak betetzea eta azkentzea arautuko dituen araubide juridikoa ezartzea, kontratu horien bidez gauzatu nahi diren izaera publikoko helburu instituzionalak aintzat hartuta.

2. artikulua. Aplikazio-eremua.

1. Sektore publikoko kontratutzat joko dira –eta, beraz, lege honen mendean egongo dira, bertan ezarritako moduan eta bertan ezarritako baldintzen arabera– 3. artikuluan adierazitako enteek, organismoek eta erakundeek kostu bidez egindako kontratuak, kontratuen izaera juridikoa edozein dela ere.

2. Era berean, lege honen mendean egongo dira beste pertsona fisiko nahiz juridiko batzuek, sektore publikoko ente, organismo eta erakundeek diruz lagunduta, 17. artikuluan jasotako kasuetan egiten dituzten kontratuak, bai eta, 274. artikuluan adierazitako kasuak aintzat hartuta, herri-lanen kontzesiodunek egiten dituzten obra-kontratuak ere.

3. Autonomia-erkidegoek eta toki-administrazioa osatzen duten erakundeek, edo bi horien mendeko organismoek egiten dituzten kontratuetan, edo aurreko erakunde horietako edozeinek diruz lagundutako kontratuetan, Lege hau aplikatu behar denean, azken xedapenetako bigarrenean ezarritakoari jarraitu behar zaio.

3. artikulua. Eremu subjektiboa

1. Lege honen ondorioetarako, honako ente, organismo eta erakunde hauek osatzen dute sektore publikoa:

a) Estatuko Administrazio Orokorrak, autonomia-erkidegoetako administrazioek eta toki-administrazioa osatzen duten erakundeek.

b) Gizarte Segurantzako kudeaketa-erakundeek eta zerbitzu erkideek.

c) Organismo autonomoek, enpresa-erakunde publikoek, unibertsitate publikoek eta estatu-agentziek; orobat, berezko nortasun juridikoa duen zuzenbide publikoko beste edozein erakundek, baldin eta sektore publikoko subjektu bati lotua badago edo haren mendekoa bada, eta, baita ere, independentzia funtzionalez edo legeak aitortutako autonomia berezi batez, sektore edo jarduera jakin bat erregulatzeko edo kanpotik kontrolatzeko eginkizunak dituzten erakundeek.

d) Merkataritza-sozietateek, baldin eta haien kapital sozialean, zuzenean nahiz zeharka, 100eko 50etik gorako partaidetza badute paragrafo honetako a) eta f) bitarteko hizkietan aipatutako erakundeek.

e) Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 6. 5 artikuluan eta toki-araubideari buruzko legedian aipatzen diren berezko nortasun juridikodun partzuergoek.

f) Fundazioek, baldin eta sektore publikoaren barruko erakunde batek edo zenbaitek egin badu, zuzenean nahiz zeharka, haiek eratzeko behar den ondarea osatzeko ekarpenen gehiengoa, edo haien fundazio-ondarea, 100eko 50etik gorako portzentajean, erakunde horiek emandako edo lagatako ondasunez edo eskubidez eratuta badago modu iraunkorrean.

g) Gizarte Segurantzako laneko istripuen eta gaixotasun profesionalen mutualitateek.

h) Berezko nortasun juridikoa duten enteek, organismoek eta erakundeek, berariaz industria- edo merkataritza-izaerarik ez duten interes orokorreko premiei erantzuteko sortuak direnean eta, betiere, sektore publikoko subjektu batek edo zenbaitek jardun hori gehiengoz finantzatzen badu, kudeaketa kontrolatzen badu edo administrazio-, zuzendaritza- edo zaintza-organoko kideen erdiak baino gehiago izendatzen baditu.

i) Aurreko hizkietan adierazitako enteek, organismoek eta erakundeek sortutako elkarteek.

2. Sektore publikoaren barruan, lege honen ondorioetarako, herri-administraziotzat joko dira honako ente, organismo eta erakunde hauek:

a) Aurreko paragrafoko a) eta b) hizkietan aipatutakoak.

b) Organismo autonomoak.

c) Unibertsitate publikoak.

d) Independentzia funtzionala edo legez aitortutako autonomia berezia duten zuzenbide publikoko erakundeak, jardun edo sektore jakin bati buruz kanpoko erregulazio- edo kontrol-eginkizunak esleituta dituztenak.

e) Herri-administrazio batekin edo zenbaitekin lotura- edo mendekotasun-harremana duten zuzenbide publikoko erakundeak, baldin eta ezaugarri hauetakoren bat badute:

1. Jarduera nagusia ez izatea merkatu-legearen arabera kontsumo indibidual edo kolektiborako ondasunak eta zerbitzuak ekoiztea; edo, bestela, errenta eta aberastasun nazionala birbanatzeko operazioak egitea, betiere irabazi-asmorik gabe. Edo,

2.Finantzaketaren zati handiena ez izatea ondasunak ematearen edo zerbitzuak eskaintzearen ordainetan eskuratutako diru-sarrerak, edozein dela ere diru-sarrera horien izaera.

Dena den, ez dira herri-administraziotzat joko ez estatuko enpresa-erakunde publikoak, ez eta autonomia-erkidegoen eta toki-erakundeen mendekoak izanik, haien pareko diren organismoak ere.

f) Diputatuen Kongresuko, Senatuko, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko, Konstituzio Auzitegiko, Kontuen Auzitegiko, Espainiako Herri Defendatzailearen Erakundeko, autonomia-erkidegoetako legebiltzarretako eta autonomia-erkidegoetan Kontuen Auzitegiaren eta Espainiako Herri Defendatzailearen parekoak diren erakundeetako organo eskudunak, beren kontratazio-jarduerari dagokionez.

g) Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Historikoetako Foru Aldundiak eta Batzar Nagusiak, beren kontratazio-jarduerari dagokionez.

3. Lege honen ondorioetarako, honako ente, organismo eta erakunde hauek joko dira botere esleitzailetzat:

a) Herri-administrazioak.

b) Berezko nortasun juridikoa duten gainerako ente, organismo eta erakunde guztiak, a) hizkian adierazitakoez bestelakoak, berariaz industria- edo merkataritza-izaerarik ez duten interes orokorreko premiei erantzuteko sortuak direnean eta, betiere, 3. paragrafoan ezarritako irizpideen arabera botere esleitzailea den subjektu batek edo zenbaitek jardun hori gehiengoz finantzatzen badu, kudeaketa kontrolatzen badu edo administrazio-, zuzendaritza- edo zaintza-organoko kideen erdiak baino gehiago izendatzen baditu.

c) Aurreko hizkietan adierazitako ente, organismo eta erakundeek sortutako elkarteak.

4. artikulua. Lege honen aplikazio-eremutik kanpo utzitako negozioak eta kontratuak.

1. Lege honen aplikazio-eremutik kanpo daude honako negozio eta harreman juridiko hauek:

a) Funtzionario publikoen zerbitzu-harremanak eta laneko legedian araututako kontratuak.

b) Zerbitzu publikoren bat emateko harreman juridikoak, baldin eta erabiltzaileek, zerbitzu hori jaso ahal izateko, guztiei aplikatu beharreko tarifa, tasa edo prezio publikoa ordaindu behar badute.

c) Estatuko Administrazio Orokorrak Gizarte Segurantzako kudeaketa-erakunde eta zerbitzu erkideekin, unibertsitate publikoekin, autonomia-erkidegoekin, toki-erakundeekin, organismo autonomoekin eta gainerako erakunde publikoekin egindako lankidetza-hitzarmenak, baita organismo eta erakunde horiek elkarren artean egindakoak ere, salbu eta izaera dela-eta lege honen peko kontratutzat jo behar badira.

d) Administrazioak zuzenbide pribatuaren peko pertsona fisiko zein juridikoekin egiten dituen hitzarmenak, betiere dagozkien berariazko arauak betez egiten badira eta haien objektua ez badago lege honetan nahiz administrazio-arau berezietan araututako kontratuen objektuen artean.

e) Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 346. artikuluaren esparruan, defentsaren arloari lotuta egiten diren hitzarmenak.

f) Estatuak beste estatu batzuekin nahiz nazioarteko zuzenbide publikoko erakundeekin egiten dituen akordioak.

g) Merkataritza-, industria- edo finantza-jardueretan edo antzekoetan aritzen diren herri-administrazioen mendeko zuzenbide publikoko organismoek beren zuzeneko jardueretarako egiten dituzten hornidura-kontratuak, baldin eta kontratupeko ondasunak, eraldatu edo eraldatu gabe, ondare-trafiko juridikora itzultzeko eskuratu badituzte, organismoon berezko helburuen arabera; betiere, organismook legeak esleitutako berariazko eskumenen arabera jarduten badira.

h) Europar Batasunekoa ez den herrialde batekin edo zenbaitekin Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuari jarraituz egindako nazioarteko akordioen ondorio diren kontratuak eta hitzarmenak, obra bat elkarrekin egin nahiz ustiatzeko obra edo hornidurei buruzkoak, edo proiekturen bat elkarrekin egin nahiz ustiatzeko zerbitzu-kontratuei buruzkoak.

i) Tropak kokatzeari buruz egindako nazioarteko akordioren baten ondorioz gauzatzen diren kontratuak eta hitzarmenak.

j) Nazioarteko erakunderen baten berariazko prozedura bati jarraituz esleitutako kontratuak eta hitzarmenak.

k) Arbitraje- eta adiskidetze-zerbitzuei buruzko kontratuak.

l) Baloreak zein beste finantza-tresna batzuk jaulki, erosi, saldu eta eskualdatzearekin zerikusia duten finantza-zerbitzuei buruzko kontratuak; batez ere, estatuaren finantza-kudeaketari buruzko eragiketak, bai eta sektore publikoko enteek, organismoek eta erakundeek funtsak edo kapitala lortzeko egiten dituztenak, eta, orobat, Espainiako Bankuak ematen dituen zerbitzuak eta diruzaintza-eragiketak ere.

m) Sektore publikoko ente, organismo edo erakunde bat ondasunak edo eskubideak ematera edo zerbitzuren bat betetzera behartzen duten kontratuak; dena den, ondasunen eskuratzailea edo zerbitzuen hartzailea lege honen peko sektore publikoko erakundea bada, dagokion kontratua egiteko, lege honetan ezarritako arauak bete beharko ditu.

n) Lege honen 24. 6 artikuluan ezarritakoaren arabera sektore publikoaren berezko bitartekoa edo zerbitzu teknikoa den erakunde bati prestazio jakin bat eman dezan agintzeko diren negozio juridikoak.

Hala ere, sektore publikoaren berezko bitartekoa edo zerbitzu teknikoa den erakundeak agindu hori betetzeko egin behar dituen kontratuak lege honen pean egongo dira, kontratuak egiten dituen erakundearen izaeraren eta kontratu-motaren eta kontratuaren zenbatekoaren arabera. Nolanahi ere, atariko titulu honetako II. kapituluko 2. atalean ezarritako gutxieneko zenbatekoak gainditzen dituzten obra-, hornidura- edo zerbitzu-kontratuak badira, zuzenbide pribatuko erakundeek 137. 1 eta 190. artikuluetan ezarritako arauak bete beharko dituzte kontratu horiek prestatzeko eta esleitzeko.

o) Jabari publikoko ondasunei buruzko baimen eta kontzesioek eta ondare-ondasunak ustiatzeko kontratuek, 7. artikuluan zehaztutakoez bestekoek, beren legedia espezifikoa izango dute araubide, berariaz lege honetako aginduak aplikatu behar zaizkiela adierazten denean izan ezik.

p) Ondasun higiezinen, balore negoziagarrien eta ondasun gorpuzgabeen gainean egindako salerosketa-, dohaintza-, truke- eta errentamendu-kontratuak eta gainerako antzeko negozio juridikoak (ordenagailu-programei buruzkoak salbu; kasu horretan, hornidura- edo zerbitzu-kontratutzat joko dira eta). Aipatutako horiek guztiek kontratu pribatuen izaera izango dute, eta ondare-legediaren pean egongo dira.

Kontratu horietan ezin izango dira sartu atariko tituluko II. kapituluko 1. atalean araututako kontratu tipikoek berezko dituzten prestazioak, baldin eta zenbateko balioetsiak negozioaren zenbateko osoaren 100eko 50 gainditzen badu edo ondare-kontratuaren ohiko prestazioarekin lotura- edo osagarritasun-harremanik ez badu, 25. artikuluan aurreikusi bezala; bi kasu horietan, prestazio horiek emateko, kontratazio independente bat egin beharko da, lege honetan ezarritakoaren arabera.

q) Ikerketaren arloko estatuko organismo publikoek eta autonomia-erkidegoetan antzeko eginkizunak dituzten organismoek egindako hornidura- edo zerbitzu-kontratuak, objektutzat ikerketa-proiektuak gauzatzea edo garapen eta berrikuntza teknologikorako edo zerbitzu teknikoak gauzatzeko behar diren prestazioak edo produktuak dituztenean. Betiere, kontratuotan, ikerketarako, garapen eta berrikuntza teknologikorako edo zerbitzu teknikoetarako proiektu horiek ematen dituzten emaitzak lortze edo aurkezte aldera, trafiko juridikoan sar daitezkeen onura zientifiko, teknologiko edo industrialak beharko dira, eta horiek gauzatzea organismoaren ikerketa-taldeei agindu beharko zaie, lehia-prozesuen bitartez.

r) Kontratazio-organoak osotasunean ordaindutako ikerketa- eta garapen-kontratuak, betiere organo horrek enpresa esleipendunarekin partekatzen baditu ikerketa zientifikoaren eta teknikoaren arrisku zein onurak, eta ikerketa hori beharrezkoa bada merkatuan eskuragarri dauden irtenbide berritzaileak garatzeko.

Kontratu horiek esleitzean, honako printzipio hauek betetzen direla bermatu beharko da: publizitatea, lehia, gardentasuna, isilpekotasuna, berdintasuna, diskriminaziorik eza eta ekonomiaren aldetik onuragarriena den eskaintza hautatzea.

2. Aurreko paragrafoan zehaztutako kontratu, negozio eta harreman juridikoek arau bereziak izango dituzte, eta, sortzen diren zalantzak eta hutsuneak ebazteko, lege honetako printzipioak aplikatuko dira.

II. KAPITULUA

Sektore publikoko kontratuak

1. atala. Kontratu-motak zedarritzea

5. artikulua. Kontratuak kalifikatzea.

1. Sektore publikoko ente, organismo eta erakundeek egiten dituzten obra-kontratuak, herri-lanen kontzesioko kontratuak, zerbitzu publikoak kudeatzeko kontratuak, hornidura-kontratuak eta sektore publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetza-kontratuak atal honetako arauen arabera kalifikatuko dira.

2. Sektore publikoko gainerako kontratuak, aplikatzekoak zaizkien administrazio-zuzenbideko arauen arabera edo zuzenbide pribatuko arauen arabera kalifikatuko dira.

6. artikulua. Obra-kontratua.

1. Obra-kontratua da objektutzat duena obraren bat egitea, I. eranskinean zerrendaturiko lanetako bat egitea edo sektore publikoko erakunde kontratatzaileak zehaztutako beharrizanak betetzeko edozein bitarteko erabiliz obra bat gauzatzea.

Prestazio horietaz gain, kontratuak, hala egokituz gero, dagokion proiektua idaztea ere hartu ahal izango du bere barnean.

2. Obratzat joko da objektutzat ondasun higiezin bat duten eta berez eginkizun ekonomiko edo tekniko bat betetzeko egiten diren eraikuntzako edo ingeniaritza zibileko lan batzuen emaitza.

7. artikulua. Herri-lanen kontzesioko kontratua.

1. Herri-lanen kontzesioko kontratuaren bidez, kontzesiodunak 6. artikuluan aipatzen diren prestazioetako batzuk egingo ditu, lehendik ziren eraikuntzak berriztatzea eta konpontzea barne, bai eta eraikitako elementuak kontserbatzea eta mantentzea ere. Kontzesiodunaren aldeko kontraprestazioa obra ustiatzeko eskubidea izaten da, ez besterik, edo eskubide hori eta prezioa jasotzekoa.

2. Nolanahi ere, kontratua gauzatzeak dakartzan arriskuak kontratistaren kontura izango dira. Kontratuak honako eduki hau izan dezake:

a) Obra egokitu, eraberritu eta modernizatzeko lanak, zerbitzuak behar bezala emateko edo obra bera euskarri duten jarduera ekonomikoak gauzatzeko behar diren ezaugarri tekniko eta funtzionalei egokitze aldera.

b) Obretako bakoitzak eduki behar dituen elementuek eskatzen dituzten lehengoratze-lanak eta konponketa-lan handiak; hain zuzen ere, obra horien bitartez eman behar diren zerbitzuak eta gauzatu behar diren jarduerak eskakizun ekonomikoen eta sozialen arabera eman eta gauzatu ahal izateko.

3. Herri-lanen kontzesioko kontratuak aurreikus dezake kontzesiodunak obra nagusiaren osagarri diren edo hari lotuta dauden obrak, eraikuntzak bete beharreko helburua betetzeko eta haren funtzionamendua eta ustiaketa hobetzeko beharrezkoak, proiektatu, gauzatu, kontserbatu, lehengoratu eta konpondu behar dituela, bai eta, horrez gain, obrekin zerikusia duten eta kontratuan aurreikusita dauden ingurumen-jardunak ere gauzatu behar dituela.

Obra nagusiaren osagarri diren obrak edo hari lotutakoak ekonomikoki ustiatu edo aprobetxatzeko modukoak badira, kontzesiodunari dagokio ustiapen edo aprobetxamendu hori, obra nagusiaren ustiapenarekin batera; betiere, dagozkion pleguetan ezarritakoaren arabera.

8. artikulua. Zerbitzu publikoak kudeatzeko kontratua.

1. Zerbitzu publikoak kudeatzeko kontratuaren bidez, herri-administrazio batek edo Gizarte Segurantzako Laneko Istripuen eta Gaixotasun Profesionalen Mutualitate batek pertsona natural edo juridiko baten gomendio uzten du zerbitzu publiko jakin baten kudeaketa, baldin eta herri-administrazio edo mutua horrek zerbitzu hori eskaintzea bere eskumenekotzat hartua badu.

Laneko Istripuen eta Gaixotasun Profesionalen Mutualitateek kontratu mota hau osasun-laguntzaren prestazioa kudeatzeari dagokionez baino ezin dute egin.

2. Lege honetan kontratu honi buruz jasotzen diren xedapenak ezin izango dira aplikatu, ez zerbitzu publikoaren kudeaketa propio horretarako sortutako zuzenbide publikoko erakundeen bidez egiten den kasuetan, ez zerbitzu publikoaren kudeaketa kapital osoa titulartasun publikokoa duen zuzenbide pribatuko sozietateren baten bidez egiten den kasuetan.

9. artikulua. Hornidura-kontratua.

1. Hornidura-kontratua da objektutzat duena produktu edo ondasun higigarriak finantza-errentamenduan hartzea, errentan hartzea –erosteko aukerarekin zein gabe– edo eskuratzea.

2. Ez dira hornidura-kontratutzat joko jabetza gorpuzgabeei eta balore negoziagarriei buruzko kontratuak, hargatik eragotzi gabe artikulu honetako 3. paragrafoko b) hizkian objektutzat ordenagailu-programak dituzten kontratuei buruz xedatutakoa.

3. Nolanahi ere, ondorengo kontratu hauek hornidura-kontratutzat joko dira:

a) Enpresaburua hainbat ondasun hurrenez hurren eta unitateko prezioka entregatzera behartzen duten kontratuak, ondasun kopuru osoa kontratua egiteko unean zehaztasunez mugatu gabe, ondasunak eskuratu behar dituenaren premien arabera egiteagatik entregak.

Hala ere, kontratu horien esleipena enpresaburu bakarrarekin egindako esparru-akordioetarako III. liburuko II. tituluko II. kapituluan aurreikusitako arauen arabera egingo da.

b) Objektutzat telekomunikazio-ekipamenduak edo -sistemak edo informazioa tratatzeko ekipamendu eta sistemak eta horien dispositibo eta programak eskuratu eta errentan hartzea dutenak, baita programak erabiltzeko eskubidea lagatzekoak ere, neurrira garatutako ordenagailu-programak eskuratzeko kontratuak izan ezik, horiek zerbitzu-kontratutzat joko dira eta.

c) Fabrikazio-kontratuak, enpresaburuak horien bidez entregatu behar dituen gauzak (edo gauza) erakunde kontratatzaileak aldez aurretik ezarritako ezaugarrien arabera egin behar direnean, nahiz eta erakunde kontratatzaileak bere gain hartu horretarako behar diren materialak osorik edo partez entregatzeko betebeharra.

10. artikulua. Zerbitzu-kontratua.

Zerbitzu-kontratuak dira objektutzat egiteko prestazio bat dutenak, jarduera bat gauzatuz gauzatzen dena, edo obraz edo horniduraz besteko emaitza lortzera bideratutako egiteko prestazio bat dutenak.

Lege honen aplikazioari dagokionez, zerbitzu-kontratuak II. eranskinean adierazten diren kategorietan banatzen dira.

11. artikulua. Sektore publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetza-kontratua.

1. Sektore publikoaren eta sektore pribatuaren arteko lankidetza-kontratuaren bidez, epe jakin batean –inbertsioa amortizatzeko epearen araberakoa edo aurreikusitako finantzaketa-formulen iraupenaren araberakoa– ekintza global eta integratu bat gauzatzeko agintzen dio herri-administrazio batek, enpresa-erakunde publiko batek edo autonomia-erkidegoetako antzeko erakunde batek zuzenbide pribatuko erakunde bati. Ekintza global eta integratu horren barruan, zerbitzu publikoko helburu zehatz batzuk edo interes orokorreko jarduerei lotutako xede batzuk lortzeko behar diren inbertsio ez-materialak, obrak edo hornidurak finantzatzeaz gain, prestazio hauetako bat ere sartuko da:

a) Obra, ekipo, sistema eta produktu edo ondasun konplexuak eraikitzea, instalatzea edo eraldatzea, bai eta haien mantentzea, eguneratzea edo berritzea, ustiapena edo kudeaketa ere.

b) Instalazio konplexuak mantentzeko lanen kudeaketa integrala.

c) Egun merkatuan daudenak baino konponbide aurreratuagoak eta ekonomiaren aldetik onuragarriagoak sortzeko berariaz garatutako teknologia daramaten ondasunak eta zerbitzuak fabrikatu eta ematea.

d) Beste zerbitzu batzuk ematea, Administrazioaren gain utzitako zerbitzu publikoa edo interes orokorreko jarduera gauzatzearekin zerikusia dutenak.

2. Sektore publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetza-kontratuak egiteko, beharrezkoa izango da 134. artikuluan aurreikusitako moduan egiaztatzea beste kontratazio-aukera batzuek ez dutela balio xede publikoak asetzeko.

3. Kontratistak bere gain har dezake, kontratuan aurreikusitako baldintzen arabera, beharrezkoak diren obrak zuzentzea, bai eta proiektua osorik edo partez gauzatzea eta beharrezko zerbitzuak kontratatzea ere.

4. Kontratista lankideak jaso beharreko kontraprestazioa kontratuaren iraunaldi osoan ordainduko den prezio bat izango da. Prezio hori errendimenduarekin zerikusia duten zenbait xede lortzearekin lotuta egon daiteke.

12. artikulua. Kontratu mistoak.

Kontraturen batek beste mota bateko kontraturen bati edo gehiagori dagozkion prestazioak hartzen baditu bere barruan, ekonomiaren aldetik garrantzirik gehien duen prestazioaren izaera hartu behar da kontuan haren esleipena arautuko duten arauak zeintzuk izango diren zehazteko.

2. atala. Erregulazio harmonizatuko kontratuak.

13. artikulua. Zedarritze orokorra.

1. Erregulazio harmonizatuko kontratuak dira sektore publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetza-kontratuak, beti; orobat herri-lanak, herri-lanen kontzesioko kontratuak, hornidura-kontratuak eta II. eranskineko 1. kategoriatik 16. era arteko kategorietan sartzen diren zerbitzu-kontratuak ere, baldin eta haien balio zenbatetsia, 88. artikuluan ezarritako arauen arabera kalkulatua, ondorengo artikuluetan aipatzen diren zenbatekoetakoa edo handiagoa dela jotzen bada, eta, betiere, erakunde kontratatzailea botere esleitzailea bada.

Erregulazio harmonizatuko kontratutzat joko dira erakunde horiek diruz lagundutako kontratuak ere, 17. artikuluan aipatzen direnak, hain zuzen.

2. Aurreko paragrafoan adierazitakoa gorabehera, ez dira erregulazio harmonizatuko kontratutzat joko ondorengo hauek, balio zenbatetsia edozein dutela ere:

a) Objektutzat irrati-difusioko erakundeek irrati-difusiorako programak erostea, garatzea eta ekoiztea (banaka edo beste norbaitekin) duten kontratuak, bai eta irrati-difusiorako denborari dagozkion kontratuak ere.

b) Kontratazio-organoak osorik ordaindutako ikerketa- eta garapen-kontratuak, betiere emaitzak ez badira gordetzen kontratazio-organoak bere jardunerako erabiltzeko bakarrik.

c) Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 346. artikuluaren esparruan, defentsaren arloari lotuta egiten direnak.

d) Isilpeko edo erreserbatutzat izendatutako kontratuak, edo, indarrean dagoen legediaren arabera, gauzatzeko segurtasun-neurri bereziak behar dituztenak, edo estatuaren segurtasunerako funtsezkoak diren interesen babesa dela-eta, segurtasun-neurri bereziak behar dituztenak.

Azken gorabehera hori gertatzen delako adierazpena, Estatuko Administrazio Orokorraren, haren organismo autonomoen, Gizarte Segurantzako kudeaketa-erakundeen eta zerbitzu erkideen eta gainerako estatu-erakunde publikoen esparruan, kontratazio-organoari dagokion ministerio-departamentuak egin beharko du, kasuz kasu eta berariaz; halaber autonomia-erkidegoetan, eskumena duen organoak, eta toki-erakundeen esparruan, dagokion kontratua egiteko eskumena esleiturik duen organoak.

Adierazpen hau egiteko eskumena ezin izango da eskuordetu, lege batek beren-beregi baimentzen duenean izan ezik.

e) Objektu nagusia kontratazio-organoei telekomunikazio-sare publikoak eskaintzeko edo ustiatzeko aukera ematea dutenak, edo gizartea telekomunikazio-zerbitzu batez edo gehiagoz hornitzea.

14. artikulua. Erregulazio harmonizatuko obra-kontratuak eta herri-lanen kontzesioko kontratuak: gutxieneko maila.

1. Erregulazio harmonizatuko kontratuak dira balio zenbatetsia 4. 845. 000 eurokoa edo handiagoa duten obra-kontratuak eta herri-lanen kontzesioko kontratuak.

2. Hala, 88. 7 artikuluan aurreikusten den kasuan, obraren loteen balio pilatua aurreko paragrafoan adierazitako zenbateko horretakoa edo handiagoa denean, arau harmonizatuak aplikatuko zaizkio lote bakoitzaren esleipenari.

Hala ere, kontratazio-organoek salbuetsi egin ditzakete arau hauetatik milioi bat eurotik beherako balio zenbatetsia duten loteak; betiere, salbuetsitako loteen zenbateko pilatuak ez badu gainditzen lote guztiek batera duten balio pilatuaren 100eko 20.

15. artikulua. Erregulazio harmonizatuko hornidura-kontratuak: gutxieneko maila.

1. Erregulazio harmonizatuko kontratuak dira balio zenbatetsia zenbateko hauetakoa edo handiagoa duten hornidura-kontratuak:

a) 125. 000 euro, Estatuko Administrazio Orokorrak, haren organismo autonomoek edo Gizarte Segurantzako kudeaketa-erakundeek eta zerbitzu erkideek esleitutako kontratuak baldin badira.

Hala ere, kontratuak defentsaren sektoreko organoek esleitzen dituztenean, gutxieneko zenbateko hori III. eranskinean adierazitako produktuak objektutzat dituzten hornidura-kontratuetan bakarrik aplikatuko da.

b) 193. 000 euro, objektua edo kontratatzailea dela-eta, aurreko hizkian adierazitakoak ez bezalako hornidura-kontratuak izanez gero.

2. Bestalde, 88. 7 artikuluan aurreikusten den kasuan, hornidurari dagozkion loteen balio pilatua aurreko paragrafoan adierazitako zenbateko horietakoa edo handiagoa denean, arau harmonizatuak aplikatuko zaizkio lote bakoitzaren esleipenari.

Hala ere, kontratazio-organoek salbuetsi egin ditzakete arau hauetatik 80. 000 eurotik beherako balio zenbatetsia duten loteak; betiere, salbuetsitako loteen zenbateko pilatuak ez badu gainditzen lote guztiek batera duten balio pilatuaren 100eko 20.

16. artikulua. Erregulazio harmonizatuko zerbitzu-kontratuak: gutxieneko maila.

1. Erregulazio harmonizatuko kontratuak dira II. eranskineko 1etik 16ra bitarteko kategorietan sartzen diren zerbitzu-kontratuak, balio zenbatetsia zenbateko hauetakoa edo handiagoa dutenak:

a) 125. 000 euro, Estatuko Administrazio Orokorrak, haren organismo autonomoek edo Gizarte Segurantzako kudeaketa-erakunde eta zerbitzu erkideek esleitutako kontratuak baldin badira, hargatik eragotzi gabe II. eranskineko 5. kategoriako zenbait kontratutarako eta 8. kategoriako kontratuetarako artikulu honetako b) hizkian ezarritakoa.

b) 193. 000 euro, Estatuko Administrazio Orokorraz, haren organismo autonomoez edo Gizarte Segurantzako kudeaketa-erakunde eta zerbitzu erkideez besteko sektore publikoko ente, organismo edo erakundeek esleitutako kontratuetan, edo subjektu horiek esleitutakoak izan arren, 5. kategoriako kontratuak direnean, telebista- eta irrati-emanaldien zerbitzu, telekomunikazioetako konexio-zerbitzu edo telekomunikazio-zerbitzu integratuei buruzkoak, edo 8. kategoriako kontratuak direnean. Kategoria horiek II. eranskinean zehazten dira.

2. Nolanahi ere, 88. 7 artikuluan aurreikusitako kasuan, zerbitzu-erosketari dagozkion loteen balio pilatua aurreko paragrafoan adierazitako zenbateko horietakoa edo handiagoa denean, erregulazio harmonizatua aplikatuko zaio lote bakoitzaren esleipenari.

Hala ere, kontratazio-organoek salbuetsi egin ditzakete arau hauetatik 80. 000 eurotik beherako balio zenbatetsia duten loteak; betiere, salbuetsitako loteen zenbateko pilatuak ez badu gainditzen lote guztiek batera duten balio pilatuaren 100eko 20.

17. artikulua. Erregulazio harmonizatuko kontratu diruz lagunduak.

1. Erregulazio harmonizatuko kontratu diruz lagunduak dira 6. artikuluan aurreikusitakoaren arabera zehaztutako obra-kontratuak eta 10. artikuluan aurreikusitakoaren arabera zehaztutako zerbitzu-kontratuak, baldin eta botere esleitzaile diren erakundeek diruz laguntzen badituzte, zuzenean edo zeharka, zenbateko osoaren 100eko 50 baino gehiago ordainduz, eta, betiere, kategoria hauetakoren batean sartzen baldin badira:

a) Objektutzat Europako Erkidegoetako Ekonomia Jardueren Nomenklatura Orokorreko (NACE) 45. saileko 45. 2 taldeko F ataleko ingeniaritza zibileko jarduerak dituzten obra-kontratuak, edo objektutzat ospitaleak, kirol, jolas nahiz aisialdiko ekipamenduak, eskola nahiz unibertsitateko eraikinak eta administrazio-erabilerako eraikinak eraikitzea duten kontratuak; betiere, balio zenbatetsia 4. 845. 000 eurokoa edo handiagoa denean.

b) Aurreko a) hizkian zehaztutako obra-kontraturen bati lotuta dauden zerbitzu-kontratuak, balio zenbatetsia 193. 000 eurokoa edo handiagoa denean.

2. Diruz lagundutako kontratuetarako aurreikusitako arauak aplikatuko zaizkie botere esleitzaile ez diren sektore publikoko norbanakoek eta erakundeek egindako kontratuei, eta, azken kasu horretan, arau horiekin batera, lege honetan aplikatzekoak zaizkien gainerako xedapenak ere bai.

Diruz lagundutako kontratua botere esleitzaile diren sektore publikoko erakundeek esleitzen dutenean, erakunde horientzat aurreikusitako kontratazio-arauak aplikatuko dira, kontratuaren izaeraren arabera; arau bat salbuetsiko da, kontratazioaren arloko errekurtso berezia ebazteko eta esleipen-prozeduran kautela-neurriak ezartzeko eskumena nori dagokion zehaztekoa, hain zuzen; izan ere, kasu horretan, 41. artikuluan ezarritako araua aplikatuko da beti.

3. atala. Administrazio-kontratuak eta kontratu pribatuak.

18. artikulua. Sektore publikoko kontratuei dagokien araubidea.

Sektore publikoko kontratuek izaera administratiboa edo pribatua izan dezakete.

19. artikulua. Administrazio-kontratuak.

1. Administrazio-izaera izango dute kontratu hauek, herri-administrazioren batek egiten baldin baditu:

a) Obra-kontratuek, herri-lanaren kontzesioko kontratuek, zerbitzu publikoak kudeatzeko kontratuek, hornidura-kontratuek eta zerbitzu-kontratuek, bai eta sektore publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetza-kontratuek ere.

Hala ere, II. eranskineko 6. kategorian sartzen diren zerbitzu-kontratuak, eta objektutzat sormen eta interpretazio artistiko eta literarioa eta eranskin bereko 26. kategoriako ikuskizunak dituztenak ez dira administrazio-kontratu izango.

b) Lehen aipatutakoez besteko objektua duten kontratuek, baldin eta administrazio-izaera berezia badute administrazio kontratatzailearen jardun edo trafiko berariazkoari lotuta egoteagatik edo zuzenean edo zeharka haren eskumen berariazkoari dagokion xede publiko bati erantzuteagatik, eta, betiere, ez bazaie berariaz kontratu pribatuaren izaera eman 20. 1 artikuluaren bigarren lerrokadaren arabera edo lege batek halakotzat jota.

2. Administrazio-kontratuen prestatzea, esleitzea, ondorioak eta azkentzea lege honen eta bera garatzeko xedapenen pean izango dira; horien ordezko modura, administrazio-zuzenbideko gainerako arauak aplikatuko dira, eta, horiek ezean, zuzenbide pribatuko arauak.

Hala ere, aurreko paragrafoko b) hizkian aipatzen diren administrazio-kontratu bereziei beren arau espezifikoak aplikatuko zaizkie lehenbizi.

20. artikulua. Kontratu pribatuak.

1. Kontratu pribatutzat joko dira herri-administrazio ez diren sektore publikoko ente, organismo eta erakundeek egindako kontratuak.

Kontratu pribatuak izango dira, baita ere, herri-administrazio batek egiten dituenak, honako objektu hauek izanik: II. eranskineko 6. kategorian sartzen diren zerbitzuak, sormen eta interpretazio literario eta artistikoa edo 26. kategorian sartzen diren ikuskizunak, aldizkari eta beste argitalpen eta datu-base batzuen harpidetza, bai eta aurreko artikuluaren 1. paragrafoan jasotakoak ez bezalako kontratuak.

2. Kontratu pribatuen prestatzea eta esleitzea, berariazko legerik ezean, lege honen eta lege hau garatzeko xedapenen pean egongo dira, eta, horien ordezko modura, administrazio-zuzenbideko gainerako arauak aplikatuko dira, edo, hala balegokio, zuzenbide pribatuko arauak –subjektu edo erakunde kontratatzailearen arabera zer dagokion–.

Ondorioei eta azkentzeari dagokienez, kontratu hauek zuzenbide pribatuaren pean egongo dira.

Hala ere, kontratu hauetan, kontratuak aldatzeari buruzko I. liburuaren V. tituluko arauak aplikatu beharko dira.

21. artikulua. Jurisdikzio eskuduna.

1. Administrazioarekiko auzietarako jurisdikzioa izango da eskuduna administrazio-kontratuak prestatzeari, esleitzeari, ondorioei, betetzeari eta azkentzeari buruz sortzen diren auziak ebazteko.

Halaber, jurisdikzio horrek izango du eskumena herri-administrazioen kontratu pribatuen eta erregulazio harmonizatuko kontratuen prestatzeari eta esleitzeari buruz sortzen diren auzien gainean, 17. artikuluak aipatzen dituen kontratu diruz lagunduak ere barne, baita II. eranskineko 17-27 bitarteko kategorietako zerbitzu-kontratuetan herri-administrazio izan gabe botere esleitzaile diren enteek, organismoek edo erakundeek egin nahi dituzten 193. 000 euro edo gehiagoko kontratuak ere.

Lege honen 41. artikuluan errekurtsoak ebazteko aurreikusitako organoek emandako ebazpenen aurka jarritako errekurtsoen gaineko eskumena ere izango du.

2. Jurisdikzio zibilak izango du kontratu pribatuen ondorioei, betetzeari eta azkentzeari buruz alderdien artean sortzen diren auziak ebazteko eskumena.

Jurisdikzio horrek izango du, halaber, herri-administrazio izan ez arren lege honen mende dauden enteek eta erakundeek egindako kontratu pribatuen prestatzeari eta esleitzeari buruzko auzien gaineko eskumena; betiere, kontratu horiek erregulazio harmonizatuko kontratu ez badira.

3. Jurisdikzio zibilak izango du lege honen IV. liburuko II. tituluko II. Kapituluaren 4. atalean jasotako arauak aplikatuta sor litezkeen auziez arduratzeko eskumena; salbuespen izango dira administrazio kontzesiogileari arau horietan xedatutakoaren arabera esleitzen zaizkion administrazio-betebeharrak eta ahalak erabiliz burututako jardunak, horietan administrazioarekiko auzietako jurisdikzioak izango baitu eskumena.

LEHENENGO LIBURUA

Sektore publikoko kontratazioaren konfigurazio orokorra eta kontratuen egiturazko elementuak

I. TITULUA

Sektore publikoko kontratuei buruzko xedapen orokorrak

I. KAPITULUA

Sektore publikoko kontratazioaren arrazionaltasuna eta funtsa

22. artikulua. Kontratuaren premia eta egokitasuna, eta eraginkortasuna kontratazioan.

1. Sektore publikoko ente, organismo eta erakundeek beren helburu instituzionalak betetzeko eta gauzatzeko behar diren kontratuak egingo dituzte, ez besterik.

Horretarako, zehatz-mehatz zehaztu behar dira egitekoa den kontratuaren bidez bete nahi diren premien izaera eta hedadura, bai eta kontratuaren objektua eta edukia premia horiei erantzuteko egokiak diren edo ez ere. Horren guztiaren berri jaso beharko da kontratua prestatzeko dokumentazioan, kontratua esleitzeko prozedurari ekin aurretik.

2. Sektore publikoko ente, organismo eta erakundeek eraginkortasuna eta erabakitako baldintzak betetzen direla begiratuko dute kontratazio publikoko prozesuak gauzatzeko orduan, izapideak ahalik eta lasterren egitea sustatuko dute, kontratazio publikoaren prozeduretan berrikuntza eta goi-mailako teknologia erabiltzea hobetsiko dute, eta, enpresa txiki eta ertainek parte hartzea eta informazioa kosturik gabe eskuratzea sustatuko dute, lege honetan aurreikusitakoaren arabera.

23. artikulua. Kontratuen iraupen-epea.

1. Sektore publikoko kontratuen iraunaldia zehazterakoan, kontuan hartu beharko dira prestazioak zer-nolakoak diren eta finantzaketa nolakoa izango den, eta aldian-aldian prestazio horiek lehia bidez eman beharra ere bai, kontratu jakin batzuei aplikatzekoak diren arau bereziak eragotzi gabe.

2. Kontratuak behin edo gehiagotan luzatu ahal izango dira; betiere, luzapenak luzapen, kontratuaren bereizgarriak iraunaldi osoan ez aldatzekotan eta, kontratua esleitzeko lehiaketan, kontratuaren gehieneko iraupena kontuan hartu bada, luzapen eta guzti.

Kontratazio-organoak erabakiko du kontratua luzatu edo ez. Luzatzea erabakitzen badu, enpresaburuak ezinbestean onartu beharko du luzapena, non eta kontratuak ez duen berariaz kontrakoa aurreikusten. Ezin da luzapenik izan bi aldeen isilbidezko adostasunaren bidez.

3. Lege honen 138. 3 artikuluan zehazten diren kontratu txikiek ezin dute iraun urtebete baino gehiago, eta luzatu ere ezin dira egin.

24. artikulua. Administrazioak obrak gauzatzea eta ondasun higigarriak fabrikatzea, eta zerbitzuak enpresaburu partikularren lankidetzaz ematea.

1. Administrazioak berak bere zerbitzuen bitartez gauza ditzake obrak, bere baliabideak besterik erabili gabe edo enpresa partikularrekin lankidetzan. Enpresaburu partikularrekin lankidetzan gauzatzeko, baina, 4. 845. 000 eurotik beherakoa izan behar du enpresaburu partikularrek gauzatu beharreko obraren zatiaren zenbatekoak, eta honako baldintza hauetakoren bat bete behar da:

a) Administrazioak fabrika, armategi, arma-lantegi edo zerbitzu tekniko edo industrial egokiak edukitzea prestazioa gauzatzeko; hala bada, normalean, elkarlaneko sistema hau erabili behar du kontratua gauzatzeko.

b) Administrazioak obretan erabiltzeko moduko gai lagungarriak edukitzea, eta, horiek erabilita, aurrekontuaren 100eko 5etik gora aurreztea, edo obra arinago gauzatu ahal izatea; azken kasu horretan, justifikatu egin behar dira hortik datozen abantailak.

c) Aurrez egindako lizitazioan, ezein enpresaburuak eskaintzarik ez aurkeztu izana.

d) Larrialdiko kasua izatea, 113. artikuluan adierazitakoaren arabera.

e) Prestazioaren izaera dela-eta, ezinezkoa izatea aldez aurretik prezio zehatza edo lan-unitate sinpleen araberako aurrekontua ezartzea.

f) Prezio kontrajarrietan adostasunik lortu ez delako, kontratista nahitaez kendu behar izatea obra-unitate batzuk egitetik.

g) Ondasunak kontserbatzeko eta mantentzeko ez bestetarako obrak izatea, lege honen 122. 5. artikuluan zehaztutakoaren arabera.

h) Salbuespenez, aurreproiekturen batean zehaztutako obrak gauzatzeko lanak izatea, 150. 3 artikuluko a) hizkia aplikatzen ez denean.

Aurreko d), g) eta h) hizkietan jasotakoak ez bezalako kasuetan, dagokion proiektua idatzi beharko da, eta proiektu horren edukia erregelamendu bidez ezarriko da.

2. Ondasun higigarriak administrazioko zerbitzuek eurek fabrikatu ahal izango dituzte, dela beren bitartekoak bakarrik erabiliz, dela enpresaburu partikularren lankidetzarekin; betiere, enpresa partikularrek beren gain hartu behar duten prestazioaren zatiaren zenbatekoa 15. artikuluan aipatutako zenbatekoak baino txikiagoa bada. Horretarako, baina, aurreko paragrafoko a), c), d) eta e) hizkietan jasotako gorabeheraren bat izan behar da, edo, paragrafo horretako b) hizkian zehaztutako kasuan, aurreztu ahal den zenbatekoa horniduraren aurrekontua baino 100eko 20 handiagoa izan behar da, edo arinago gauzatzeko aukera izan behar da.

Salbuetsita daude muga horietatik defentsa nahiz interes militarreko arrazoiak direla medio administrazioak egin beharko lituzkeen hornidurak.

3. Zerbitzuak enpresaburu partikularrekin lankidetzan gauzatu ahal izateko, zerbitzuaren zenbatekoa 16. artikuluan ezarritakoa baino txikiagoa izan behar da, eta aurreko paragrafoan aipatutako gorabeheraren bat izan behar da, kontratu hauei aplikatzeko modukoa.

Muga horietatik salbuetsita daude II. eranskineko 1. kategoriako zerbitzuak, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 346. artikuluan zehaztutako eremuan sartutako ondasunen mantentze-lanei buruzkoak baldin badira.

4. Obrak gauzatzea, ondasun higigarriak fabrikatzea edo zerbitzuak ematea enpresaburu partikularrekin lankidetzan egiten badira, horretarako egindako kontratuek administrazio-izaera berezia izango dute, administrazioko organo kudeatzailearen kontura gauzatu behar direlako; hala bada, ez dira obra-, hornidura- edo zerbitzu-kontratuak izango.

Administrazioarekin lankidetzan jardungo duen enpresaburua hautatzeko, 138. artikuluan ezarritako esleipen-prozedurak erabiliko dira, artikulu honetako 1. paragrafoko d) hizkian aurreikusitako kasuan izan ezik.

Lehenengo paragrafoko a) eta b) hizkietako obren kasuetan, lankideekiko kontratazioa ezin izango da izan proiektuaren zenbateko osoaren 100eko 50 baino handiagoa.

5. Obrak gauzatzeko eta ondasun higigarriak fabrikatzeko baimena ematea, bai eta, hala balegokio, proiektua onartzea, gastua onartzeko eskumena duen organoari edo autonomia-erkidegoetako xedapen organikoek zehazten duten organoari dagokio, nori bere eremuan.

6. Artikulu honetan eta 4. 1 n) artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, sektore publikoko ente, organismo eta erakundeak botere esleitzailearen bitarteko propiotzat edo zerbitzu teknikotzat jo ahal izango dira, jardueraren zatirik funtsezkoena botere esleitzailearentzat gauzatzen dutenean; horretarako, baina, botere esleitzaileak, bere zerbitzu propioen gainean duen kontrolaren antzekoa eduki behar du ente, organismo eta erakunde horien gainean.

Sozietateak baldin badira, gainera, kapital osoa titulartasun publikokoa izango da.

Nolanahi ere, botere esleitzaileek ente, organismo edo erakundeen gainean duten kontrola beren zerbitzu propioen gainean dutenaren antzekoa dela joko da, baldin eta gomendatzaileak haien gomendio utzi ahal baditu berak bakarrik ezarritako jarraibideen arabera nahitaez gauzatu beharreko kudeaketak, eta gomendio horien ordainsaria ente, organismo eta erakunde horiek mendeko dituen erakunde publikoak ezarritako tarifen arabera ezartzen bada.

Paragrafo honetan ezarritako baldintzak betetzen dituzten erakundeak bitarteko propio edo zerbitzu tekniko direlako adierazpena, erakunde horiek sortzen dituen arauak edo bere estatutuek egin beharko dute berariaz. Orobat zehaztu beharko dute zein erakunderen aldera duten izaera hori, egin ahal zaizkien gomendio-uzteen araubidea eta zein baldintzen arabera esleitu ahalko zaizkien kontratuak. Halaber xedatuko dute ezingo dutela parte hartu erakunde horiek bitarteko propiotzat dituzten botere esleitzaileek egindako lizitazio publikoetarako deialdietan, nahiz eta, beste lizitatzailerik ez denean, lizitaziora atera den prestazioa gauzatzea agindu ahal zaien.

II. KAPITULUA

Itunak egiteko askatasuna eta kontratuaren gutxieneko edukia

25. artikulua. Itunak egiteko askatasuna.

1. Sektore publikoko kontratuetan, edozein itun, klausula eta baldintza sartu ahal izango da, baldin eta interes publikoaren kontra, antolamendu juridikoaren kontra, eta administrazio onaren printzipioen kontra ez badoa.

2. Kasu bakar batean bateratu ahal izango dira kontratu ezberdinetako prestazioak kontratu misto batean: alegia, baldin eta prestazio horiek elkarrekin zuzenean lotuta badaude eta, elkarren artean osagarri izanik, unitate funtzional gisa tratatu behar badira, premia jakin bat ase ahal izateko edo ente, organismo edo erakunde kontratatzailearen berezko erakunde-xederen bat lortu ahal izateko.

26. artikulua. Kontratuaren gutxieneko edukia.

1. Sektore publikoko ente, organismo eta erakundeek egiten dituzten kontratuek aipamen hauek jaso behar dituzte nahitaez, pleguetan azaltzen ez badira:

a) Alderdien identifikazioa.

b) Alderdiek kontratua izenpetzeko duten gaitasunaren egiaztapena.

c) Kontratuaren objektuaren definizioa.

d) Kontratuari aplikatzekoa zaion legediaren aipamena egitea.

e) Kontratua osatzen duten dokumentuen zerrenda zenbakitua.

Kontratuan hala adieraziz gero, adierazpen hori hierarkizatua izan daiteke, alderdiek erabakitako lehentasun-hurrenkeraren arabera; horrelakoetan, ageriko akatsik ezean, hitzartutako hurrenkera erabiliko da dokumentuen artean kontraesanak daudenean bakoitzari dagokion prebalentzia zehazteko.

f) Prezio zehatza, edo zehazteko modua.

g) Kontratuaren iraupena edo kontratua gauzatzen hasteko eta amaitzeko aurreikusitako datak, bai eta luzapenaren edo luzapenen iraupena ere, baldin eta aurreikusita badaude.

h) Prestazioak jasotzeko, entregatzeko edo onartzeko baldintzak.

i) Ordaintzeko baldintzak.

j) Kontratua zein kasutan suntsiaraziko den.

k) Hala egokituz gero, prezioa zein aurrekontu-kredituren edo kontabilitate-programa edo -errubrikaren kontura ordainduko den.

l) Hala egokituz gero, kontratistari ezartzen zaion isilekotasun-betebeharrak zer hartzen duen eta zenbat denborarako den.

2. Kontratu-agirian ezingo da ezarri pleguetan ezarritakoez besteko eskubide eta betebeharrik alderdientzat; plegurik ezean, esleipendunaren proposamenean edo kontratua esleitzeko egintzan zehaztuko dira alderdien eskubide eta betebeharrak, prozeduran gauzatutakoaren arabera.

III. KAPITULUA

Kontratua burutzea eta kontratuaren forma

27. artikulua. Kontratua burutzea.

1. Botere esleitzaileek egiten dituzten kontratuak formalizatzeaz bat burutzen dira.

Lege honen 17. artikuluaren arabera erregulazio harmonizatuko kontratuen izaera duten diruz lagundutako kontratuak burutzeari dagokionez, kontratu horiek arautzen dituen legeria hartu beharko da aintzat.

Alderdiek formalizazioaren berri eman beharko diote diru-laguntza eman zuen organoari.

2. Kontratuen klausuletan besterik adierazi ezean, sektore publikoko kontratuak kontratazio-organoaren egoitza dagoen lekuan egin direla joko da.

28. artikulua. Sektore publikoko kontratuen izaera formala.

1. Sektore publikoko ente, organismo eta erakundeek ezin izango dute kontraturik ahoz egin, non eta kontratua ez den, 113. 1 artikuluan adierazitakoaren arabera, larrialdi-kasukoa.

2. Herri-administrazioek egindako kontratuak 156. artikuluan aurreikusitakoaren arabera formalizatuko dira, kontratu txikietarako 111. artikuluan adierazitakoa eragotzi gabe.

3. Sektore publikoko beste ente, organismo eta erakunde batzuek egiten dituzten kontratuak, 40. 1 artikuluaren arabera kontratazio-arloko errekurtso berezia jarri ahal zaienean, 156. 3 artikuluan ezarritako epeetan formalizatu beharko dira.

IV. KAPITULUA

Informazioa bidaltzea estatistika- eta fiskalizazio-ondorioetarako

29. artikulua. Kontratua Kontuen Auzitegira bidaltzea.

1. Obra-kontratuetan, herri-lanen kontzesioko kontratuetan, zerbitzu publikoen kudeaketa-kontratuetan eta sektore publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetza-kontratuetan, kontratuaren zenbatekoa 600. 000 eurotik gorakoa bada, kontratua formalizatzeko erabilitako agiriaren kopia ziurtatua eta kontratuak jatorri duen espedientearen laburpena bidaliko dizkio kontratazio-organoak Kontu Auzitegiari edo autonomia-erkidegoan kanpoko ikuskaritza-eginkizuna duen organoari, kontratua formalizatu eta hurrengo hiru hilabeteen barruan, ikuskaritza-eginkizuna bete dezan. Hornidura-kontratuetan ere bai, kontratuaren zenbatekoa 450. 000 eurotik gorakoa bada, eta zerbitzu-kontratuen eta administrazio-kontratu berezien kasuan ere bai, zenbatekoa 150. 000 eurotik gorakoa bada.

2. Halaber, kontratu horien gorabehera hauek ere jakinaraziko zaizkio Kontu Auzitegiari edo autonomia-erkidegoan kanpoko ikuskaritza-eginkizuna duen organoari: luzapenak eta epe-aldaketak, prezioaren aldaketak eta kontratuen azken zenbatekoa, deuseztasun-kasuak eta kontratuen azkentze ohikoa edo ezohikoa.

3. Alde batera utzi gabe aurreko bi paragrafoetan xedatutakoa, Kontu Auzitegiak edo, hala balegokio, autonomia-erkidegoan kanpoko ikuskaritza-eginkizuna duen organoak, egoki deritzeten datu, agiri eta aurrekariak eskatu ahal izango dituzte era eta zenbateko guztietako kontratuei buruz.

4. Estatuko Administrazio Orokorraren esparruan eta haren mendeko sektore publikoko ente, organismo eta erakundeen esparruan, kontratazio-organoak egingo ditu hemen aipatzen diren komunikazioak.

30. artikulua. Estatistikako datuak.

Aurreko artikuluan aipatutako epe horretan bertan, erregelamenduz zehaztuko diren kontratuei buruzko informazioa bidaliko dio kontratazio-organoak Estatuko Administrazio Kontratazioaren Aholku Batzordeari, nazioarteko araudia betetze aldera.

Halaber, Estatuko Administrazio Kontratazioaren Aholku Batzordeari jakinaraziko zaizkio kontratu horien gorabehera hauek: luzapenak eta epe-aldaketak, prezioaren aldaketak eta kontratuen azken zenbatekoa, deuseztasun-kasuak eta kontratuen azkentze ohikoa edo ezohikoa.

Kontratuen Erregistroa daukaten autonomia-erkidegoek erregistroen arteko komunikazioaren bitartez bete ahal izango dituzte aurreikuspen hauek.

V. KAPITULUA

Baliogabetasun-araubidea

1. atala. Araubide orokorra.

31. artikulua. Baliogabetasun-kasuak.

Herri-administrazioen kontratuak baliogabeak izango dira klausulak legez kontrakoak direnean; halaber, erregulazio harmonizatuko kontratuak, 17. artikuluan aipatzen diren diruz lagundutako kontratuak barne, baliogabeak izango dira kontratua prestatzeko egintzaren bat edo esleipen-egintza baliogabea bada, hurrengo artikuluetan aipatzen diren administrazio-zuzenbideko edo zuzenbide zibileko arrazoietako bat tarteko.

32. artikulua. Administrazio-zuzenbideko deuseztasun-kausak.

Hauek dira administrazio-zuzenbideko deuseztasun-kausak:

a) Azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 62. 1 artikuluan aipatutakoak.

b) Esleipendunak jarduteko gaitasunik ez izatea, edo kaudimen ekonomiko edo finantzarioa eta gaitasun tekniko edo profesional behar bezala egiaztatua ez izatea, edota lege honen 60. artikuluan aipatutako debeku edo bateraezintasunetako batean sartuta egotea.

c) Batere krediturik edo kreditu nahikorik ez edukitzea, betiere, Aurrekontuei buruzko azaroaren 26ko 47/2003 Lege Orokorrean eta lege honen mendeko gainerako herri-administrazioetako aurrekontu-arauetan ezarritakoarekin bat etorriz, larrialdi-kasuak salbu.

33. artikulua. Administrazio-zuzenbideko deuseztagarritasun-kausak.

Ordenamendu juridikoaren kontrako eta, bereziki, lege honetan jasotako arauen kontrako gainerako arau-hausteak administrazio-zuzenbideko deuseztagarritasun-kausak dira, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 63. artikuluarekin bat etorriz.

34. artikulua. Ofizioz berrikustea.

1. Administrazioak, ofizioz berrikusi behar dituenean herri-administrazioen kontratuak eta erregulazio harmonizatuko kontratuak prestatzeko edo esleitzeko egintzak, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen VII. tituluko lehen kapituluan ezarritakoaren arabera jardungo du.

2. Kontratazio-organoak izango du egintza horien deuseztasuna edo kaltegarritasuna adierazteko eskumena, herri-administrazioen kontratuak direnean, edo erakunde kontratatzailea atxikita dagoen edo haren zaintza duen sail, organo, ente edo organismoaren titularrak, herri-administrazio ez bada. Nolanahi ere, autonomia-erkidegoen esparruan, haien arauek ezarritakoari jarraituko zaio; arau horiek administrazio-bidea amaitzen duten ebazpenak ematen dituzten organoei esleitu behar diete eskumen hori.

Erakunde kontratatzailea administrazio bati baino gehiagori lotuta badago, kontrol edo partaidetza handiena duen administrazioan dagokion organoak izango du eskumena.

Diruz lagundutako kontratuen kasuan, diru-laguntza eman duen sail, organo, ente edo organismoaren titularrak izango du eskumena. Diru-laguntza eman duen erakundea herri-administrazio bat ez bada eta sail, organo, ente edo organismo horietako bati atxikita badago, horien titularrari dagokio eskumena.

Sektore publikoko hainbat subjekturen diru-laguntzak batera jasotzen badira, eskumena finkatzeko, diru-laguntza handiena hartuko da aintzat, eta zenbateko berberekoak izanez gero, lehenengo eman dena.

3. Berariaz besterik ezartzen ez bada, kontratatzeko eskumena eskuordetzan ematearekin batera emango da deuseztasuna edo kaltegarritasuna adierazteko eskumena ere.

Hala ere, deuseztasun-kasuetan kalte-galeren ordaina ematea erabakitzeko ahalmena ezin izango da eskuordetzan eman, eta organo eskuordetza-emaileak hartu behar du erabakia beti; hortaz, kalte-ordain bat ematea bidezko ikusten bada, espedientea organo eskuordetza-emaileari igorriko zaio, eta hark, aldez aurretik ahalmena berriro eta berariaz bereganatu beharrik gabe, dagokion erabakia hartuko du deuseztasun-adierazpenaren inguruan, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 102. 4 artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

4. Deuseztasun- eta deuseztagarritasun-kasuetan, kontratazio-organoen egintzen betearazpena eteteari dagokionez, azaroaren 26ko 30/1992 Legean xedatutakoa beteko da.

35. artikulua. Deuseztasun-adierazpenaren ondorioak.

1. Kontratuak prestatzeko egintzen edo esleipenaren gainean egindako deuseztasun­adierazpena irmoa denean, kontratua bera ere, beti, deuseztatu egingo da, eta likidazioaldian sartuko da; alderdiek, ondorioz, kontratuaren indarrez jaso dituzten gauzak elkarri itzuli behar dizkiote, eta hori ezinezkoa bada, gauzen balioa itzuliko diote elkarri.

Errudunak kalteen ordaina eman beharko dio beste alderdiari.

2. Kontratuak prestatzeko ez diren egintzen deuseztasunak egintza horiei eta beren ondorioei baino ez die eragingo.

3. Baldin eta, administrazioak kontraturen bat deuseza delako adierazpena egiten duenean, zerbitzu publikoari eragozpen larriren bat sortzen bazaio, kontratu horren ondorioak jarraitzea xedatu dezake erabakian bertan, eta klausula berberekin gainera, harik eta galerak ekiditeko presazko neurriak ezarri arte.

36. artikulua. Zuzenbide zibileko baliogabetasun-kausak.

Kontratuak zuzenbide zibilean onartutako kausengatik baliogabetzeko, betiere kausa horiek 31. artikuluan aipatutako kontratuei aplikatzekoak badira, ordenamendu zibilean akzioak baliatzeko ezarritako baldintzak eta epeak bete behar dira; kausa horiez baliatzeko prozedura, ordea, aurreko artikuluetan administrazio-egintza eta -kontratu deuseztagarrietarako ezarritakoaren menpe egongo da.

2. atala. Deuseztasun-kasu bereziak

37. artikulua. Kontratu-deuseztasuneko kasu bereziak.

1. Ondorengo kasu hauetan, deusezak izango dira lege honen 13. etik 17. era bitarteko artikuluek (biak barne) aipatutako erregulazio harmonizatuko kontratuak eta II. eranskineko 17tik 27ra bitarteko kategorietan dauden eta 193. 000 euroko edo gehiagoko balio zenbatetsia duten kontratuak:

a) Kontratua esleitu bada lizitazio-iragarkia aldez aurretik Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean argitaratzeko eskakizuna bete gabe, 142. artikuluaren arabera aginduzkoa izanik.

b) 156. 3 artikuluan kontratua formalizatzeko aurreikusitako hamabost egun balioduneko epea bete ez bada; betiere, bi baldintza hauek betetzen badira:

1.Kausa horrengatik lizitatzailea 40. artikuluan eta hurrengoetan araututako errekurtsoa aurkezteko aukerarik gabe gelditu izana, eta,

2.gainera, kontratuak esleitzeko prozedura arautzen duen arauren bat urratu izana, eta horrek esleipena lortzea eragotzi izana.

c) Kontratua formalizatu egin bada lege honen 40. artikuluak eta hurrengoek aipatzen duten kontratazio-arloko errekurtso berezia jarri arren, kontuan hartu gabe esleipen-egintzaren etete automatikoa –etetea dagokion kasuetan– eta itxoin gabe organo independenteak errekurritutako egintzaren eteteari eutsi edo ez erabakitzeko ebazpena eman arte.

d) Hainbat enpresabururekin 196. artikuluko esparru-akordio batean oinarrituta egindako kontratua bada eta bere balio zenbatetsia aintzat hartuta erregulazio harmonizatukotzat jo behar bada, eta 198. 4 artikuluaren bigarren lerrokadan ezarritako esleipen-arauak bete ez badira.

e) Hainbat enpresaburu onartuta dauden kontratazio-sistema dinamiko batean oinarritutako kontratu espezifikoaren esleipena bada, betiere esleitu beharreko kontratua erregulazio harmonizatukoa bada eta 202. artikuluan kontratu horiek esleitzeari buruz ezarritako arauak bete ez badira.

2. Hala eta guztiz ere, artikulu honetako aurreko paragrafoaren a) hizkian aipatzen den deuseztasun-adierazpenik ez da emango, ondorengo hiru egoera hauek batera gertatuz gero:

a) Kontratazio-organoaren irizpidearekin bat etorriz, lizitazio-iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean argitaratzeko salbuespenen artean –lege honetan daude ezarrita– jasota egotea kontratua.

b) Kontratazio-organoak aldez aurreko borondatezko gardentasunari buruzko iragarkia argitaratzea Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean, kontratua egiteko asmoa duela adieraziz, eta hau guztia jasoz:

– Kontratazio-organoaren identifikazioa.

– Kontratuaren xedearen deskribapena.

– Kontratua 142. artikuluko argitaratzeko eskakizuna bete gabe esleitzeko erabakiaren justifikazioa.

– Kontratuaren esleipendunaren identifikazioa.

– Kontratazio-organoari garrantzitsua iruditzen zaion beste edozein informazio.

c) Kontratua ez burutzea iragarki hori argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita hamar egun baliodun igaro arte.

3. Artikulu honek d) eta e) hizkietan aipatutako deuseztasun-adierazpenik ez da emango, ondorengo bi baldintza hauek batera betez gero:

a) Kontratazio-organoak kontratua esleitu duela jakinaraztea eragindako lizitatzaile guztiei, eta, hala eskatzen badiote, haien hautagaitza edo proposamena baztertzeko arrazoiak azaltzea, bai eta esleipendunaren proposamenaren alde egiteko erabakigarriak izan diren ezaugarriak ere, hargatik eragotzi gabe 153. artikuluan jakinarazi ezin diren datuei buruz xedatutakoa.

b) Kontratua ez burutzea jakinarazpena eragindako lizitatzaileei igorri eta hurrengo egunetik hasita hamabost egun baliodun igaro arte.

38. artikulua. Deuseztasun-adierazpenaren ondorio juridikoak aurreko artikuluko kasuetan.

1. Aurreko artikuluan aurreikusitako kausetan oinarritutako deuseztasun-adierazpenak lege honen 35. 1 artikuluan ezarritako ondorioak izango ditu.

2. Edonola ere, deuseztasuna adierazteko eskumena duen organoak aukera izango du deuseztasuna ez adierazteko eta kontratuaren ondorioei eustea erabakitzeko, baldin eta, salbuespenezko egoera aintzat hartuta, erabaki horren alde egiteko interes orokorreko arrazoi premiazkoak badirela irizten badio.

Interes ekonomikoak paragrafo honen lehen lerrokadan aipatutako premiazko arrazoi direla salbuespenezko kasuetan baizik ez da joko, hain zuzen ere kontratuaren deuseztasun-adierazpenak neurriz kanpoko ondorioak ekarriko dituenean.

Ez dira interes orokorreko arrazoi premiazkotzat joko aipatutako kontratuari zuzenean lotutako interes ekonomikoak; besteak beste, honako hauek eragindako kostuak: kontratua gauzatzen atzeratzeak eragindako kostuak, kontratazio-prozedura berri baterako deialdiaren kostuak, kontratua gauzatu beharko duen eragile ekonomikoa aldatzearen kostuak edota deuseztasunaren ondoriozko betebehar juridikoek eragindako kostuak.

Kontratuaren ondorioei eustea erabakitzen duen ebazpena lege honen 53. artikuluan aurreikusitako kontratatzaile-profilean argitaratu beharko da.

3. Aurreko paragrafoan aurreikusitako kasuan, deuseztasun-adierazpena beharrean, ordezko zehapen hauetakoren bat ezarri beharko da:

a) Botere esleitzaileari isunak jartzea, kontratua esleitzeko prezioaren 100eko 5 gutxienez, eta gehienez 100eko 20.

Botere esleitzaileen kontratazioa hainbat kontratazio-organoren bitartez egiten denean, kontratua esleitu duen departamentu, sail edo organoaren aurrekontuaren gain ezarriko da ordezko zehapena.

Ezarri beharreko isunaren zenbatekoa erabakitzerakoan, organo eskudunak alderdi hauek hartuko ditu kontuan, isunak eraginkorrak, proportzionalak eta eragozleak izan daitezen: errepikapena, kontratuaren zer ehuneko gauzatu den, edo interes publikoei edo, hala dagokionean, lizitatzaileari zer kalte sortu zaion.

b) Kontratuaren iraupenaren murrizketa proportziozkoa.

Kasu honetan, organo eskudunak alderdi hauek hartuko ditu kontuan: errepikapena, kontratuaren zer ehuneko gauzatu den, edo interes publikoei edo, hala dagokionean, lizitatzaileari zer kalte sortu zaion.

Halaber, kontratistari dagokion kalte-ordaina zehaztuko du, kontratuaren iraupena murriztearen ondorioz lortuko ez dituen irabaziengatik, betiere ordezko zehapena eragin duen arau-haustea kontratistari leporatzerik ez badago.

4. Aurreko paragrafo guztietan xedatutakoak ez du eragotziko legezko arau-hausteen arduradunari diziplina-zehapenak ezartzea, hala badagokio.

39. artikulua. Deuseztasun-arazoa.

1. Deuseztasun-arazoa, 37. 1 artikuluak aipatutako kasuetan, 41. artikuluan aurreikusitako organoaren aurrean aurkeztu beharko da, eta bera izango da prozedura izapidetu eta ebazpena emateko eskuduna.

2. Kasu horietan, pertsona fisiko edo juridiko orok aurkez dezake deuseztasun-arazoa, betiere 37. artikuluan jasotako deuseztasun-kasuetan kaltetu egin badira edo kaltetu egin badaitezke haien eskubide edo interes legitimoak. Dena den, organo eskudunak aukeran du deuseztasun-arazoa ez onartzea baldin eta interesdunak, egintza berari dagokionez, 40. artikuluan eta hurrengoetan araututako errekurtso berezia jarri badu, eta kontratazio-organoak errespetatu egin baditu aurkatutako egintzaren etetea eta emandako ebazpena.

3. Deuseztasun-arazoa aurkezteko epea hogeita hamar egun baliodunekoa da, honako hauetatik kontatzen hasita:

a) Kontratuaren esleipena 154. 2 artikuluan aurreikusitako moduan argitaratzen denetik, lizitazioa Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean ez argitaratzeko arrazoiak barne hartuta,

b) edo eragindako lizitatzaileei beren hautagaitza edo proposamena baztertzeko eta esleipendunaren proposamenaren alde egiteko erabakigarriak izan diren ezaugarriak jakinarazten zaizkienetik, alde batera utzi gabe 153. artikuluan jakinarazi ezin diren datuei buruz xedatutakoa.

4. Aurreko paragrafoan aurreikusitako kasuetatik kanpo, deuseztasun-arazoa sei hilabete igaro baino lehenago aurkeztu beharko da, kontratua formalizatzen denetik kontatzen hasita.

5. Deuseztasun-arazoa 44. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren arabera izapidetuko da, ondoko salbuespen hauekin:

a) Lege honen 44. 1 artikuluan xedatutakoa ez da aplikatuko, errekurtsoa ipini izana iragartzeko eskakizunari dagokionez.

b) Deuseztasun-arazoa aurkezteak ez du, berez, inolako eteterik eragingo.

c) Kontratazio-organoak kautelazko neurrien eskaerari dagokionez alegazioak aurkezteko epea –43. 2 artikuluaren bigarren lerrokadan eta 46. 3 artikuluan ezarritakoa–, zazpi egun baliodun artekoa izango da.

d) kontratazio-organoak espedientea dagokion txostenarekin batera igortzeko epea –46. 2 artikuluan ezarritakoa–, zazpi egun baliodun artekoa izango da.

e) Deuseztasun-arazoa ebazteko eskumena duen organoak, ebazpena ematean, ordezko zehapenak jartzearen egokitasunaz ere ebatzi beharko du, baldin eta kontratazio-organoak hala eskatu badu administrazio-espedientearekin batera igorri beharreko txostenean.

f) Kontratazio-organoak ez badu aurreko hizkian ezarritako moduan eskatu, ebazpena betearazteko izapidean eskatu ahal izango du.

Horrela eginez gero, organo eskudunak, prozeduran parte hartzen duten alderdiei bost eguneko entzunaldia eman ondoren, entzunaldiaren epe hori bukatu osteko bost eguneko epearen barruan ebatziko du eskatutako ordezko zehapena aplikatzearen egokitasunaz.

Ebazpen horren aurka, errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, funtsari buruzko ebazpenetarako aurreikusitako modu berean.

VI. KAPITULUA

Kontratazio-arloko erabakiak berrikusteko araubide berezia eta gatazkak konpontzeko ordezko baliabideak

40. artikulua. Kontratazio-arloko errekurtso berezia:

zein egintzaren aurka jar daitekeen.

1. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri baino lehen, kontratazio-arloko errekurtso berezia jarri ahal izango da artikulu honen 2. paragrafoan adierazitako egintzen aurka, baldin eta herri-administrazioek eta botere esleitzailearen izaera duten erakundeek egin nahi dituzten hurrengo kontratu mota hauei badagozkie:

a) Obra-kontratuak, herri-lanen kontzesioko kontratuak, hornidura-kontratuak, zerbitzu-kontratuak, sektore publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetza-kontratuak eta esparru-kontratuak, erregulazio harmonizatukoak badira.

b) Lege honen II. eranskineko 17. kategoriatik 27. era artekoetan sartzen diren zerbitzu-kontratuak, horien balio zenbatetsia 193. 000 euro edo gehiago denean.

c) Zerbitzu publikoak kudeatzeko kontratuak, hastapen-gastuak, balio erantsiaren gaineko zergaren zenbatekoa kenduta, 500. 000 eurotik gorakoak badira eta iraupen-epea bost urtetik gorakoa bada.

Diruz lagundutako kontratuen aurka ere –17. artikuluan aipatzen dira– ezar daiteke errekurtso hau.

2. Honako egintza hauen kontra jar daiteke errekurtsoa:

a) Lizitazio-iragarkiak, pleguak eta kontratazioa arautu behar duten baldintzak ezartzen dituzten kontratu-agiriak.

b) Esleipen-prozeduran onartutako izapide-egintzak, baldin eta izapide horiek, zuzenean edo zeharka, esleipenari buruz erabakitzen badute, prozedurak aurrera jarraitzea eragozten badute, edo defentsa-gabezia edo eskubide eta interes bidezkoetan kalte konponezina sortzen badute.

Prozedurak aurrera jarraitzea eragozten duten izapide-egintzatzat joko dira kontratazio-mahaiaren egintzak, lizitatzaileak baztertzea erabakitzen dutenean.

c) Botere esleitzaileek onartutako esleipen-erabakiak.

Hala ere, ezin izango da kontratazio-arloko errekurtso berezia jarri pleguetan aurreikusi gabeko kontratu-aldaketak egiteko kontratazio-organoek emandako egintzen aurka, baldin eta, aldaketa horiek, 105. etik 107. era bitarteko artikuluen arabera, kontratuak esleitu ondoren egin beharrekoak badira, egintzon bitartez suntsiarazpena eta lizitazio berria egitea erabaki edo ez.

3. Bigarren paragrafoan aipatutako egintzez bestelakoei eragiten dieten izapidetze-akatsak espedientearen instrukzioaren ardura duen organoari edo kontratazio-organoari jakinarazi ahal dizkiote interesdunek, zuzenduak izan daitezen. Nolanahi ere, interesdunek aukera izango dute eragiten dieten irregulartasunak alegatzeko, esleipenari dagokion egintza errekurritzeko unean.

4. Lege honetako 113. artikuluan arautzen den larrialdiko izapidetzeari jarraituz egiten diren esleipen-prozeduretan ez da errekurtso hau erabiliko.

5. Artikulu honetan zehaztutako egintzen aurka ezingo da administrazio-errekurtsorik aurkeztu, hurrengo artikuluan autonomia-erkidegoei buruz aurreikusitakoa salbu.

Administrazio-kontratuak esleitzeko prozeduretan emandako egintzen aurka, 1. paragrafoan jasotako baldintzak betetzen ez dituztenean, errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoaren arabera.

6. Artikulu honetan eta hurrengoetan araututako errekurtso berezia aukerakoa izango da.

41. artikulua. Errekurtsoa ebazteko eskumena duen organoa.

1. Estatuko Administrazio Orokorraren esparruan, aurreko artikuluan zehaztutako errekurtsoak aztertzeko eta ebazteko eskumena organo espezializatu batek izango du, eta erabateko askatasun funtzionala izango du bere eskumenak gauzatzean.

Auzitegi horrek aztertuko ditu, halaber, aurreko artikuluarekin bat etorriz Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko, Konstituzio Auzitegiko eta Kontuen Auzitegiko organo eskudunen egintzen aurka aurkeztutako errekurtso bereziak.

Horretarako, bada, Kontratu Errekurtsoen Administrazio Auzitegi Zentrala sortzen da. Ekonomia eta Ogasun Ministerioari atxikita egongo da, eta presidente batek eta bi kidek gutxienez osatuko dute.

Aukeran izango da erregelamendu bidez auzitegia osatuko duten kideen kopurua handitzea, aurkeztutako auzien bolumena dela eta egokia denean kide gehiago izatea.

Lizentziadun edo graduatu titulua behar duten kidego eta eskalatako karrerako funtzionarioak auzitegi honetako kide izendatu ahal izango dira, baldin eta hamabost urte baino gehiagoko jarduera profesionala badute, eta kontratazio publikoarekin zuzenean lotutako administrazio-zuzenbidearen arloan aritutakoak lehenetsiz.

Auzitegiko presidenteak karrerako funtzionarioa izan beharko du, zuzenbidean lizentziatua edo graduatua izatea eta lan jarduera horretan hamabost urte baino gehiagoan aritu izana eskatzen duen kidego edo maila batekoa, eta kontratazio publikoarekin zuzenki lotutako administrazio-zuzenbidearen arlokoa lehenetsiko da.

Kideak edo presidentea Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuari buruzko apirilaren 12ko 7/2007 Legearen aplikazio-esparruan sartzen diren karrerako funtzionarioen artean izendatzen badira, aipatutako legearen 76. artikuluko A1 azpitaldean sailkatutako kidego edo mailatakoak izan beharko dute.

Auzitegi honetako presidentea eta kideak Ministroen Kontseiluak izendatuko ditu, Ekonomia eta Ogasun ministroak eta Justizia ministroak batera aurkeztutako proposamenean oinarrituta.

Izendatutakoak independenteak eta mugiezinak izango dira, eta ezin izango dira lanpostutik bota, ondorengo kausa hauetako batengatik ez bada:

a) Agintaldia iraungitzeagatik.

b) Uko egiteagatik eta Gobernuak uko hori onesteagatik.

c) Espainiako nazionalitatea galtzeagatik.

d) Betebeharrak modu larrian bete gabe uzteagatik.

e) Delitu bat dela medio, askatasunaz gabetzen duen zigor bat jasotzeagatik, edota enplegu edo kargu publikoa betetzeko erabateko desgaikuntza edo desgaikuntza berezia ezartzen duena.

f) Eginkizunak gauzatzeko gerora sortutako ezgaitasunagatik.

Gobernuak erabakiko du c), d), e) eta f) hizkietan aurreikusitako kausetan oinarrituta kargugabetzea, espedientea egin ondoren.

Paragrafo honi jarraiki egindako izendapenen iraupena sei urtekoa izango da, eta ezin izango dira luzatu.

Edonola ere, Auzitegiaren lehenengo berritzea partezkoa izango da eta izendapenetik hiru urtera egingo da.

Hala, adierazitako epea bete baino lehen, zozketa bidez erabakiko da zein kidek utzi beharko duten kargua.

Dena den, kide batek kargua uzten duenean, bere eginkizunak betetzen jarraituko du, haren ordezkoak kargua hartu arte.

Auzitegiaren eraketa- eta funtzionamendu-araubideari dagokionez, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen xedapenak aplikatuko dira.

2. Gorte Nagusietako organo eskudunek finkatuko dute, beren kontratazio-esparruari dagokionez, kapitulu honetan araututako errekurtso bereziaz zer organo arduratuko den; betiere, errespetatu egin beharko dira artikulu honetan aurreikusitako kualifikazio-, independentzia- eta mugiezintasun-baldintzak.

3. Hala autonomia-erkidegoen esparruan, nola erkidego horietako legebiltzarretako organo eskudunen eta Kontu Auzitegiaren eta Herriaren Defendatzailearen kideko erakunde autonomikoen esparruetan, dagozkien arauen bitartez zehaztuko da errekurtsoak ebazteko eskumena. Horretarako, organo independente bat sortu beharko da, eta titularrak –edo, kide anitzekoa izanez gero, gutxienez presidenteak– kualifikazio juridiko eta profesional egokiak izango ditu, bere ardurapean geratuko diren gaiak behar bezala ezagutzen dituela bermatzeko.

Organo edo erakunde independente honetako kideak izendatzean eta beren agintaldia amaitzean, haien independentzia eta mugiezintasuna bermatuko dituzten baldintzak bete beharko dira; haiek izendatzeko ardura duen agintaritzari, agintaldiaren iraupenari, eta kargutik kentzeari dagozkio baldintza horiek.

Autonomia-erkidegoek aukera izango dute 40. artikuluan aurreikusitako errekurtsoa baino lehen administrazio-errekurtsoa jartzeko bidea emateko.

Azken kasu horretan, aurkaratutako esleipen-egintzen betearazpena etenda geratuko da, ebazteko eskumena duen organoak arazoaren funtsari buruzko erabaki bat hartzen duen arte.

Ebazpena erabat baieslea ez bada, etete horrek indarrean jarraituko du, 45. artikuluan aurreikusitako moduan.

Autonomia-erkidegoek, era berean, artikulu honetako 1. paragrafoari jarraiki sortutako auzitegi bereziari esleitu ahal izango diote errekurtsoak ebazteko eskumena.

Horretarako, hitzarmen bat sinatu beharko dute Estatuko Administrazio Orokorrarekin, eta bertan, zehaztu beharko dute zer baldintzatan ordainduko dituen autonomia-erkidegoak eskumenak bereganatzearen ondorioz sortutako gastuak.

Ceuta eta Melilla hiriek organo independente propioak izendatu ahal izango dituzte, paragrafo honetan autonomia-erkidegoetako organoetarako finkatutako betebeharrekin bat etorrita, edota eskumena Kontratu Errekurtsoen Administrazio Auzitegi Zentralari esleitu, aurreko lerrokadan aurreikusitako moduko hitzarmen bat eginda.

4. Toki-erakundeen esparruan, errekurtsoak ebazteko eskumena dagokien autonomia-erkidegoko arauei jarraiki finkatuko da, autonomia-erkidego horiek beren esku daukatenean toki-araubidearen eta kontratazioaren arloetan arauak egiteko eta betearazteko eskumena.

Legedia autonomikoan berariazko aurreikuspenik ez badago, toki-erakundea dagoen lurraldeko autonomia-erkidegoak bere esparruko errekurtsoak ebazteko eskudun izendatu duen organo bera izango da eskuduna.

5. Errekurtsoak herri-administraziotzat jotzen ez diren botere esleitzaileen egintzen aurka jarri direnean, aurkaratutako egintza sortu duen erakundearekin lotutako administrazioaren kasuan eskumen hori daukan organo independentea izango da eskuduna.

Erakunde kontratatzailea administrazio batekin baino gehiagorekin lotuta baldin badago, kontrola edo parte-hartze handiena daukan erakundearen kasuan eskuduna den organoak izango du errekurtsoa ebazteko eskumena, eta erakunde guztiek edo batzuek parte-hartze berdina baldin badaukate, paragrafo honetako arauei jarraiki organo eskudun direnen artean errekurtsogileak aukeratzen duenak.

6. Lege honen 40. 1 artikuluko azken tartekian aipatzen diren diruz lagundutako kontratuen kasuan, diru-laguntza eman duen ente edo organismoa atxikita dagoen administrazioaren kasuan bere funtzioak betetzen dituen organo independentea izango da eskuduna, edo, diru-laguntza eman duen erakundea herri-administrazioa ez bada, erakunde hori atxikita dagoen organoa.

Sektore publikoko zenbait subjekturen diru-laguntzak batera jasotzen badira, diru-laguntza handiena eman duena izango da eskuduna, eta diru-laguntza guztien zenbatekoa berdina bada, paragrafo honetako arauen arabera eskudun diren organoen artean errekurtsogileak errekurtsoa jartzeko aukeratzen duena.

42. artikulua. Legitimazioa.

Errekurtsoaren xede diren erabakiek kaltetu dituzten edo kalte ditzaketen eskubide edo interes legitimoen jabe diren pertsona fisiko edo juridiko guztiek jar dezakete kontratazio-arloko errekurtso berezia.

43. artikulua. Behin-behineko neurriak eskatzea.

1. Kapitulu honetan araututako errekurtso berezia jarri baino lehen, aurreko artikuluan adierazitakoaren arabera horretarako legitimazioa daukaten pertsona fisiko eta juridikoek behin-behineko neurriak ezartzeko eskatu ahal izango diote errekurtsoa ebazteko eskumena daukan organoari.

Neurri horiek prozedurako arau-hausteak zuzentzera edo eragindako interesen gainean beste kalte batzuk sortzea saihestera bideratuko dira. Neurri horien artean, kontratuaren esleipen-prozedura eteteko edo etenarazteko neurriak sartu ahal izango dira, edota kontratazio-organoen edozein erabaki betearaztea bertan behera uzteko neurriak.

2. Errekurtsoa ebazteko eskumena duen organoak behin-behineko neurrien inguruko erabaki arrazoitua hartu beharko du, neurri horiek eskatzeko idazkia aurkeztu eta bost egun balioduneko epearen barruan.

Horretarako, organo erabakitzaileak, behin-behineko neurria ezartzeko eskaria jasotzen duen egunean bertan, horren berri emango dio kontratazio-organoari, eta azken horrek bi egun balioduneko epea izango du eskatutako neurriak ezartzeari buruz edo erabaki-organoak berak proposatutako neurriei buruz egokitzat jotzen dituen alegazioak aurkezteko.

Epe horretan alegaziorik aurkeztu ez badu, prozedurak aurrera jarraituko du.

Ebazpena eman aurretik errekurtsoa jarri baldin bada, organo erabakitzaileak behin-behineko neurrien eskaera eta errekurtsoa metatuko ditu, eta 46. artikuluan aurreikusitako moduan hartuko du horien gaineko erabakia.

Prozedura horretan emandako ebazpenen aurka ezin izango da errekurtsorik aurkeztu, hargatik eragotzi gabe prozedura nagusian ematen diren ebazpenen aurka jar daitezkeen errekurtsoak.

3. Behin-behineko neurriek kalteak, edozein eratakoak, sor baditzakete, kalte horien aurrean erantzuteko besteko kauzioa edo bermea eratzeko agindua eman dezake ebazpenak; orduan, behin-behineko neurriek ez dute ondoriorik izango, harik eta kauzioa edo bermea eratuta egon arte.

Erregelamenduz ezarriko dira bermearen zenbatekoa, eratzeko modua eta itzultzeko baldintzak.

4. Kautelaz prozedura etetea erabakitzen denean, horrek ez dio eragingo, inola ere, interesdunek eskaintzak edo proposamenak aurkezteko ezarritako epeari.

5. Kontratazio-arloko errekurtso berezia aurkeztu aurretik eskatu eta erabakitzen diren behin-behineko neurriek indarra galduko dute, errekurtsoa aurkezteko epean interesdunak errekurtsorik aurkeztu ez badu.

44. artikulua. Prozedura hastea eta errekurtsoa aurkezteko epea.

1. Lege honen 40. artikuluko 1. eta 2. paragrafoetan adierazitako egintzetakoren baten aurka errekurtsoa jartzeko asmoa daukatenek aldez aurretik eman beharko dute horren berri, idatziz, errekurtsoaren xedea zein egintza izango den zehaztuta. Idazki hori kontratazio-organoaren aurrean aurkeztu beharko dute, hurrengo paragrafoan errekurtsoa jartzeko aurreikusitako epearen barruan.

2. Errekurtso-prozedura idazki baten bidez hasiko da. Idazki hori, aurkaratutako egintzaren jakinarazpena 151. 4 artikuluan adierazitakoaren arabera igorri ondorengo hamabost egun balioduneko epean aurkeztu beharko da.

Edonola ere:

a) Errekurtsoa pleguen eta gainerako kontratu-agirien edukiaren aurka jartzen bada, horiek lege honetako 158. artikuluan adierazitakoaren arabera jaso edota lizitatzaile edo hautagaien esku utzi eta biharamunean hasiko da kontaketa.

b) Errekurtsoa esleipen-prozeduran hartutako izapidetze-egintzen aurka edo publizitaterik gabeko prozedura negoziatua aplikatzearen ondoriozko egintza baten aurka jartzen bada, balizko arau-haustearen berri izan eta biharamunean hasiko da kontaketa.

c) Errekurtsoa lizitazio-iragarkiaren aurka jartzen bada, iragarkia argitaratu eta biharamunean hasiko da kontaketa.

3. Errekurtsoa jartzeko idazkia, nahitaez, kontratazio-organoaren erregistroan edo errekurtsoa ebazteko eskumena duen organoaren erregistroan aurkeztu beharko da.

4. Errekurtsoa jartzeko idazkian, honako alderdi hauek adierazi beharko dira: errekurtsoaren xedea zein egintza den, errekurtsoa jartzeko arrazoia, errekurtsogileak erabili nahi dituen froga-bitartekoak, eta, hala badagokio, aurreko artikuluan aipatutakoen moduko zein neurri ezartzeko eskatzen den.

Idazki horrekin batera, honako hauek aurkeztu beharko dira:

a) Prozedurara agertutako alderdiaren ordezkaritza egiaztatzen duen dokumentua, non eta organo berean ebazteke dagoen beste errekurtso batean aurkeztu ez bada. Kasu horretan, ziurtagiria eskatu ahal izango da, prozedurarekin batzeko.

b) Errekurtsogilearen legitimazioa frogatzen duen dokumentua (edo dokumentuak), legitimazioa herentziaz edo beste edozer tituluren bidez jaso duenean.

c) Aurkaratutako berariazko egintzaren kopia edo helarazpena, edota egintza jaso duen espedientearen aipamena, edo argitaratu den aldizkari ofizialarena edo kontratatzailearen profilarena.

d) Errekurtsogilearen eskubidea oinarritzen duen dokumentua edo dokumentuak.

e) Artikulu honetako 1. paragrafoan ezarritakoa bete izanaren frogagiria.

Frogagiri hori gabe, ez zaio errekurtsoa aurkezteko idazkiari bide emango, baina, hala ere, ez aurkeztearen ondorioak zuzendu ahal izango ditu, hurrengo paragrafoan zehaztutakoari jarraiki.

5. Errekurtso-idazkiak akatsak izanez gero, hiru egun balioduneko epea emango zaio interesdunari akatsa zuzentzeko edo aginduzko dokumentuak aurkezteko, eta adieraziko zaio ezen, hala egiten ez badu, eskaeran atzera egin duela ulertuko dela. Kasu horretan, espedientearen izapidetzea etenda geldituko da, eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 42. artikuluko 5. paragrafoan aurreikusitako ondorioak sortuko ditu.

45. artikulua. Errekurtsoa jartzearen ondorioak.

Errekurtsoa jarritakoan, errekurritutako egintza esleipena bada, kontratazio-espedientearen izapideak eten egingo dira.

46. artikulua. Prozedura izapidetzea.

1. Kontratazio-arloko errekurtso bereziak izapidetzeko prozedura azaroaren 26ko 30/1992 Legearen xedapenetan adierazitakoa izango da, eta ondorengo paragrafoetan jasota dauden berezitasunak izango ditu.

2. Errekurtsogileak errekurtsoa jarritakoan, ebazteaz arduratuko den organoak egun horretan bertan emango dio horren berri kontratazio-organoari, eta errekurtso-idazkiaren kopia igorriko dio. Halaber, kontratazio-espedientea eskatuko dio izapidetu duen erakunde, organo edo zerbitzuari, eta azken horrek ondorengo bi egun balioduneko epean igorri beharko dio, dagokion txostenarekin batera. Aurkaratutako egintza sortu duen kontratazio-organoaren aurrean jarri bada errekurtsoa, organo horrek ebazteaz arduratuko den organoari bidali beharko dio, errekurtsoa jaso ondorengo bi egun balioduneko epean, administrazio-espedientearekin eta aurreko lerrokadan aipatutako txostenarekin batera

3. Errekurtsoa jarri ondorengo bost egun balioduneko epean, ebazteko ardura duen organoak gainerako interesdunei emango die horren berri, eta bost egun balioduneko epea emango die alegazioak aurkezteko; eta izapide horrekin batera, aldi berean, bost egun balioduneko epean, kautelazko neurrien gaineko erabakia hartuko du, errekurtsoa jartzeko idazkian halakorik eskatu baldin bada edo 43. 2 artikuluko hirugarren lerrokadan aurreikusitako metaketa gertatu bada. Neurri horiek ezartzean, 43. artikuluan kontratazio-organoaren entzunaldiari buruz xedatutakoa aplikatuko da.

Aipatutako artikuluko 3. eta 4. paragrafoak ere aplikagarri izango dira.

Halaber, eta hala badagokio, epe horretan bertan erabakiko du aurreko artikuluan aurreikusitako etete automatikoari eutsiko dion edo ez. Etetea bertan behera uzteko berariazko ebazpenik ematen ez badu, eteteak indarrean jarraitzen duela ulertuko da.

Behin-behineko neurriak errekurtsoa jarri ondoren eskatu badira, organo eskudunak aurreko lerrokadan aurreikusitako moduan hartuko du haien gaineko erabakia, prozedura nagusia eten gabe.

4. Errekurtsoa ebazteko garrantzizkoak diren egitateak zuzenbidean onargarri den edozein frogabidez egiazta daitezke.

Errekurtsoa ebazteaz arduratzen den organoak frogaldia hasi ahal izango du interesdunek hala eskatzen badiote, organo horrek berak interesdunek alegatutako egitateak egiazkotzat jotzen ez baditu, edota prozeduraren ezaugarriek hala eskatzen badute. Frogaldiak hamar egun balioduneko iraupena izango du, eta organoak egokitzat jotzen dituen froga guztiak egin ahal izango dira.

Errekurtsoa ebazteko eskumena daukan organoak, ebazpen arrazoituaren bidez, errefusatu egin ditzake interesdunek proposatutako frogak, argi eta garbi desegokiak badira edo beharrezkoak ez badira.

Aldez aurretik jakinaraziko zaie interesdunei, behar besteko denborarekin, frogak egingo direla.

5. Errekurtsoa ebazteko eskumena daukan organoak konfidentzialtasuna eta merkataritzako sekretua babesteko eskubidea bermatu beharko ditu beti kontratazio-espedientean jasotako informazioari dagokionez; hala ere, ebazpena emateko orduan, aukera izango du informazio hori ezagutu eta kontuan hartzeko.

OOOrgano horrek erabakiko du nola bermatuko dituen kontratazio-espedientean jasotako informazioaren konfidentzialtasuna eta sekretua, gainerako interesdunen babes juridiko eraginkorrerako eta prozeduran defendatzeko eskubideari kalterik egin gabe.

47. artikulua. Ebazpena.

1. Interesdunen alegazioak jaso ondoren, edota alegazio horiek aurkezteko epea igaro ondoren, eta, hala badagokio, baita frogaldia ere, organo eskudunak hurrengo bost egun baliodunetan ebatzi beharko du errekurtsoa; ondoren, interesdun guztiei jakinarazi beharko die ebazpena.

2. Ebazpenak osorik edo partez baietsi ahal izango ditu uziak, edota ezetsi, edo errekurtsoa onartezina dela deklaratu; betiere, azaldu diren gaien inguruan erabaki arrazoituak eman beharko ditu.

Edonola ere, ebazpenak eskaerari erantzungo dio, eta, hala badagokio, esleipen-prozeduran onartutako legez kontrako erabakien deuseztapenaz erabakiko du; halaber, lizitazio-iragarkian, iragarki indikatiboan, pleguetan, kontratua arautzen duten baldintzetan edo lizitazioari edo esleipenari lotutako edozein agiritan diskriminazioa eragiten duten ezaugarri tekniko eta ekonomia- eta finantza-ezaugarriak kentzeaz ere erabakiko du, bai eta egintzen atzeraeraginaz ere, hala badagokio.

Ebazpenaren edukiaren ondorioz kontratazio-organoak kontratua beste lizitatzaile bati esleitu behar badio, hamar egun balioduneko epea emango zaio lizitatzaile horri, 151. artikuluko 2. paragrafoan aurreikusitakoa betetzeko.

3. Halaber, interesdunak hala eskatzen badu, eta bidezkoa bada, errekurtsoa eragin duen lege-hausteak interesdunari sortutako kalte-galeren ordaina emateko betebeharra ezarri ahal izango zaio erakunde kontratatzaileari.

4. Ebazpenean, era berean, esleipen-egintzaren etenaldia bertan behera uzteko erabakia hartu beharko da, ebazpena emateko garaian egintzaren etenaldiak indarrean jarraitzen badu, baita gainerako kautelazko neurriak bertan behera uztekoa ere, eta kautelazko neurrien eraginkortasuna bermatzeko eratutako bermeak itzultzekoa ere bai, hala badagokio.

5. Organo eskudunaren iritzian errekurtsogileak errekurtsoa jartzean edo kautelazko neurriak eskatzean ausarkeriaz edo fede txarrez jokatu badu, errekurtsogileari isun bat ezartzea erabaki ahal izango du.

Isun horren zenbatekoa 1. 000 eta 15. 000 euro bitartekoa izango da. Isunaren zenbatekoa hautemandako fede txarraren eta kontratazio-organoari zein gainerako lizitatzaileei eragindako kaltearen arabera finkatuko da.

Paragrafo honetan adierazitako zenbatekoak bi urtean behin eguneratuko dira, ministro-aginduz, Estatistikako Erakunde Nazionalak kalkulatutako kontsumoko prezioen indizea aplikatuta.

48. artikulua. Kalte-ordainak zehaztea.

1. Aurreko artikuluko 3. paragrafoan aipatutako kalte-ordaina ezartzea erabakiz gero, haren zenbatekoa zehazteko orduan, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 141. artikuluko 2. eta 3. paragrafoetan xedatutako irizpideak hartuko dira kontuan, ahal den neurrian.

2.Kalte-ordainaren bidez, eskaintza prestatzeak edo kontratazio-prozeduran parte hartzeak eragindako gastuak ordaindu beharko zaizkio erreklamatzaileari, gutxienez.

49. artikulua. Ebazpenaren ondorioak.

1. Prozedura honetan emandako ebazpenaren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa bakarrik jarri ahal izango da, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. artikuluko 1. paragrafoko k) eta l) hizkietan eta 11. artikuluko 1. paragrafoko f) hizkian xedatutakoaren arabera.

Ez ebazpena, ez 41. artikuluan araututako organoek emandako egintzak, ezin izango dira ofizioz berrikusi –ofiziozko berrikuspena Lege honen 34. artikuluan eta azaroaren 26ko 30/1992 Legeko VII. tituluko I. kapituluan dago araututa–. Era berean, horietako bakoitza atxikita dagoen administrazioaren barne kontrolerako organoen fiskalizazioaren mende ere ez dira egongo.

2. Aurreko paragrafoan adierazitakoak ez du eragozten ebazpena zuzenean betearazlea izatea, eta, hala badagokio, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 97. artikuluan xedatutakoa aplikatu beharko da.

50. artikulua. Arbitrajea.

Herri-administrazio ez diren sektore publikoko ente, organismo eta erakundeek arbitrajera jo dezakete egiten dituzten kontratuen eraginari, betetzeari eta azkentzeari buruz sor daitezkeen ezadostasunak konpontzeko, Arbitrajeari buruzko abenduaren 23ko 60/2003 Legearen xedapenen arabera.

II. TITULUA

Kontratuko alderdiak

I. KAPITULUA

Kontratazio-organoa

51. artikulua. Kontratatzeko eskumena.

1. Kontratuen arloan, sektore publikoko ente, organismo eta erakundeen ordezkariak pertsona bakarreko zein kide anitzeko kontratazio-organoak dira, baldin eta haien izenean kontratuak egiteko ahalmena badute, lege- edo erregelamendu-mailako arau bati edo estatutu-xedapen bati jarraiki.

2. Kontratazio-organoek eskuordetzan eman edo deskontzentratu egin ahal izango dituzte arlo honetan dauzkaten eskumenak eta ahalmenak, kasu bakoitzean aplikagarri diren arau eta formalitateak betez; hau da, eskumenak eskuordetzeko edo deskontzentratzeko arauak administrazio-organoen kasuan, eta ahalordeak emateko arauak, sozietateetako edo fundazioetako organoen kasuan.

52. artikulua. Kontratuaren arduraduna.

1. Kontratazio-organoek kontratuaren arduradun bat izendatu ahal izango dute. Pertsona horrek, esleitu dizkioten ahalmenen barruan, kontratua nola betetzen den ikuskatuko du, eta beharrezkoak diren erabakiak hartu eta beharrezkoak diren jarraibideak emango ditu, hitzartutako prestazioa behar bezala gauzatzen dela bermatzeko.

Kontratuaren arduraduna pertsona fisikoa edo juridikoa izan daiteke, ente, organismo edo erakunde kontratatzaileari lotua edo loturarik gabea.

2. Obra-kontratuetan, kontratuaren arduradunaren ahalmenek ez dituzte eragotziko zuzendari teknikoari IV. liburuko II. tituluko I. kapituluan xedatutakoaren arabera dagozkionak.

53. artikulua. Kontratatzailearen profila.

1. Kontratazio-organoek Internet bidez zabalduko dute kontratatzailearen profila, kontratuei lotutako jarduerari buruzko informazioaren gardentasuna bermatzeko eta jendeak informazio hori kontsultatu ahal duela ziurtatzeko. Gainera, lege honetan edo autonomia-erkidegoek lege hau garatzeko ematen dituzten arauetan ezarritako kasuetan, edota hala erabakitzen denean, bestelako publizitate-bitartekoak ere erabiliko dituzte.

Sektore publikoko enteen webgune instituzionaletan, Estatuaren Kontrataziorako Plataforman eta pleguetan nahiz lizitazio-iragarkietan adieraziko da nola kontsultatu kontratatzailearen profila.

2. Kontratatzailearen profilaren barruan, kontratazio-organoaren kontratatzeko jarduerari buruzko edozein datu edo informazio sartu ahal izango da, hala nola 141. artikuluan aipatzen diren aldez aurreko informazioaren iragarkiak, hasita dauden edo izapidetzen ari diren lizitazioak eta horiei buruzko agiriak, programatutako kontratazioak, esleitutako kontratuak, deuseztatutako prozedurak eta erabilgarria den beste edozer informazio orokor (adibidez, kontratazio-organoarekin harremanetan jartzeko erabil daitezkeen harremanetarako guneak eta komunikazio-bitartekoak).

Kontratuen esleipena kontratatzailearen profilean argitaratu behar da beti.

3. Kontratatzailearen profilaren euskarri den sistema informatikoak moduren bat eduki behar du bertan sartzen den informazioa jendaurrean noiz jarri den egiaztatu ahal izateko.

4. Kontratuak esleitzeko prozedurei buruzko informazioa kontratatzailearen profilaren bidez zabaltzeak III. liburuko I. tituluan aurreikusitako ondorioak izango ditu.

II. KAPITULUA

Enpresaburuaren gaitasuna eta kaudimena

1. atala. Sektore publikoarekin kontratatzeko gaitasuna

1. azpiatala. Arau orokorrak

54. artikulua. Gaitasun-baldintzak.

1. Jarduteko gaitasun osoa duten Espainiako edo atzerriko pertsona natural edo juridikoek bakarrik kontratatu ahal izango dute sektore publikoarekin, betiere kontratatzeko debekuren batek eragiten ez badie eta kaudimen ekonomiko eta finantzarioa edo gaitasun tekniko eta profesionala egiaztatu badute edo, lege honek hala eskatzen duenean, behar bezala sailkatuta badaude.

2. Enpresaburuek, halaber, kontratuaren objektu den jarduera edo prestazioa gauzatzeko beharrezkoa den enpresa- edo lanbide-gaikuntza izan beharko dute, hala badagokio.

3. Lege honen 17. artikuluan aipatzen diren diruz lagundutako kontratuetan, kontratistak bere kaudimena eta gaitasuna egiaztatu beharko ditu, eta ez dio eragin behar 60. artikuluko 1. paragrafoko a) hizkian aipatzen den kontratatzeko debekuak.

55. artikulua. Europar Batasunaz kanpoko enpresak.

1. Europar Batasuneko kide ez diren estatuetako pertsona fisiko edo juridikoek Espainiako Diplomazia Misio Iraunkorraren txosten baten bitartez egiaztatu beharko dute enpresaren jatorrizko estatuak aukera ematen diela Espainiako enpresei hango administrazioarekin eta 3. artikuluan aipatutako sektore publikoko kideko ente, organismo edo erakundeekin egiten diren kontratazioetan funtsean modu bertsuan parte hartzeko. Diplomaziako Misio Iraunkorraren txostena enpresak aurkeztu beharreko agiriekin batera aurkeztu behar da.

Erregulazio harmonizatuko kontratuetan, Munduko Merkataritza Erakundearen Kontratazio Hitzarmena sinatu duten estatuetako enpresek ez dute elkarrekikotasunari buruzko txostena aurkeztu behar.

2. Obra-kontratuak egiteko, beharrezkoa izango da, gainera, enpresa horiek Espainian sukurtsalen bat irekita izatea, beren eragiketetarako ahaldunak edo ordezkariak izendatuta izatea, eta sukurtsalak Merkataritzako Erregistroan izena emanda egotea.

56. artikulua. Bateragarritasun-baldintza bereziak.

1. Alde batera utzi gabe lehia-elkarrizketako prozedura baten bitartez esleitutako kontratuei buruz xedatutakoa, lizitazioetan ezin izango dute parte hartu zehaztasun teknikoak edo kontratua prestatzeko agiriak egiten jardun duten enpresek, baldin eta parte-hartze horrek lehia askea muga badezake edo pribilegiozko tratua eragin badezake gainerako enpresa lizitatzaileekiko.

2. Kontratuen objektua obrak edo instalazioak nola egiten diren zaintzea, ikuskatzea, kontrolatzea edo zuzentzea bada, ezin izango zaizkie esleitu kontratu horiei dagozkien obra-kontratuen esleipendun diren enpresa berberei edo haiekin lotutakoei; hau da, Merkataritza Kodearen 42. artikuluan aurreikusitako kasuetakoren batean daudenei.

2. azpiatala. Gaitasunari buruzko arau bereziak

57. artikulua. Pertsona juridikoak.

1. Pertsona juridikoei ez zaie kontraturik esleituko, baldin eta estatutuen edo sorrerako araudiaren arabera berezko dituzten helburuak, xedea edo jarduera-esparrua kontratuaren prestazioekin bat ez badatoz.

2. Banaka zein beste batzuekin batera herri-lanen kontzesioa lortzeko lizitazioan parte hartzen dutenak kontzesioaren titularra izango den sozietate bat eratzeko konpromisoa hartuta lehiatu ahal izango dira.

Sozietate hori eratzeko modua eta, hala badagokio, sozietatearen forma ere bai, arlo horri berariaz dagokion legeria espezifikoak kontzesio-mota jakin batzuetarako ezarritakoari egokitu beharko zaizkio.

58. artikulua. Europar Batasuneko enpresak.

1. Espainiakoak ez diren Europar Batasuneko enpresek sektore publikoarekin kontratatzeko gaitasuna izango dute, baldin eta enpresak ezarrita dauden estatuko legeen arabera dena delako prestazioa gauzatzeko gaikuntza badute.

2. Estatu batek bere lurraldean ezarrita dauden enpresei baimen bereziren bat izatea edo organizazio jakin batekoak izatea eskatzen badie bertan dena delako zerbitzua emateko, enpresek egiaztatu egin beharko dute betetzen dutela baldintza hori.

59. artikulua. Enpresaburuen elkarteak.

1. Sektore publikoarekin kontratuak egin ahal izango dituzte asmo horrekin aldi baterako elkartzen diren enpresaburuek, eta ez dute eskritura publikorik egin beharko, harik eta kontratua beren alde esleitzen den arte.

2. Aldi baterako elkartea eratuz lehiatzen diren enpresaburuek betebehar solidarioa izango dute, eta enpresaburuen elkartearen izenean ordezkari edo ahaldun bakar bat izendatu beharko dute, kontratutik sortutako eskubideez baliatzeko eta betebeharrak betetzeko kontratua azkendu arteko aharlode askirekin; nolanahi ere, zenbateko handi samarrak kobratzeko eta ordaintzeko ahalorde mankomunatuak eman ahal izango dituzte enpresek.

Lizitazioari begira, lizitaziora aldi baterako elkarte bat eginez aurkeztu nahi duten enpresaburuek partaideen izenak eta inguruabarrak adierazi beharko dituzte, baita bakoitzak zenbateko partaidetza duen ere. Gainera, kontratua esleitzen bazaie, orobat adierazi beharko dute aldi baterako elkarte bat formalki osatzeko konpromisoa hartzen dutela.

3. Enpresaburuen aldi baterako elkarte horiek kontratua azkendu arte iraungo dute.

4. Sailkapena eskatu behar den kasuetan, enpresaburuen elkartean Espainiako estatuko enpresaburuek, Europar Batasuneko estatu kide batekoak ez diren enpresaburuek eta Europar Batasuneko estatu kide batekoak diren atzerritarrek parte hartzen badute, lehenengo bi taldeetakoek sailkapena egiaztatu beharko dute, eta hirugarren taldekoek kaudimen ekonomiko eta finantzarioa edo gaitasun tekniko edo profesionala.

3. azpiatala. Kontratatzeko debekuak

60. artikulua. Kontratatzeko debekuak.

1. Ondorengo egoeretako batean dauden pertsonek ezingo dute sektore publikoarekin kontratatu:

a) Epai irmo baten bitartez, delitu hauengatik kondenatuta daudenek: legez kontrako elkartzea, ustelkeria nazioarteko transakzio ekonomikoetan, eragimen-trafikoa, funtzionario-eroskeria, iruzurrak eta legez kontrako ordainarazpenak, Herri Ogasunaren eta Gizarte Segurantzaren aurkako delituak, langileen eskubideen aurkako delituak, bidegabeko eralgitzeak, errezibitze-delituak eta antzeko jarduerak eta ingurumenaren babesaren inguruko delituak; edo lanbidean, ofizioan, industrian edo merkataritzan jarduteko desgaikuntza berezia jaso dutenek.

Pertsona juridikoek debekatuta izango dute kontratatzea baldin eta beren administratzaileak edo ordezkariak, karguan edo ordezkari gisa diharduten bitartean, egoera horietako batean badaude, pertsona juridiko horien izenean edo horien onurarako egindako jardunengatik, edo delituaren subjektu aktibo izateko behar diren baldintzak, ezaugarriak edo harremanak biltzen dituzten egoeran egoteagatik.

b) Hartzekodunen konkurtso boluntarioa adierazteko eskaria egin dutenek, edozein prozeduratan kaudimengabetzat jo direnek, hartzekodunen konkurtsoan deklaratuta daudenek –konkurtso horretan hitzarmen bat ezarri bada salbu–, epailearen esku-hartzearen menpe daudenek edo Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera desgaituta daudenek, hartzekodunen konkurtsoa kalifikatzeko epaian finkatutako desgaitze-epealdi hori oraindik amaitu gabe egonik.

c) Zehapen irmo bat jaso dutenek, merkatuko diziplina-arloan, arlo profesionalean, edo pertsona desgaitasunen bat duten pertsonen laneratze eta aukera berdintasunaren eta diskriminaziorik ezaren arloan arau-hauste larria egiteagatik; edo gizarte-arloan arau-hauste oso larria egiteagatik –lan-arriskuak prebenitzeko arloko arau-hausteak barne–, Lan-arloko Arau-hauste eta Zehapenei buruzko Legearen testu bateginean xedatutakoaren arabera (abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen), baita aipatutako testuko 22. 2 artikuluan aurreikusitako arau-hauste larriagatik ere; edo ingurumen-arloko arau-hauste oso larriagatik, honako arau hauetan xedatutakoaren arabera: Proiektuek Ingurumenean duten Eraginaren Ebaluazioari buruzko Legearen testu bategina (urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretua), Kostaldeei buruzko Legea (uztailaren 28ko 22/1988 Legea), Espazio Naturalak eta Basaflora eta Basafauna Kontserbatzeari buruzko Legea (martxoaren 27ko 4/1989 Legea), Ontziei eta Ontzien Hondakinei buruzko Legea (apirilaren 24ko 11/1997 Legea), Hondakinei buruzko Legea (apirilaren 21eko 10/1998 Legea), Uraren Legearen testu bategina (uztailaren 20ko 1/2001 Legegintzako Errege Dekretua) eta Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legea (uztailaren 1eko 16/2002 Legea).

d) Indarrean dauden xedapenek ezarritako zerga-betebeharrak edo Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ez dituztenek, erregelamenduz zehaztutako moduan.

e) Lege honen 146. 1. c) artikuluan aipatzen den erantzukizunpeko adierazpenean edo gaitasunari eta kaudimenari buruzko aitorpenean datu faltsuak eman dituztenek, edo 70. 4 eta 330. artikuluetan aurreikusitako informazioa jakinarazteko betebeharra bete ez dutenek, kausak egotzi ahal zaizkienean.

f) Gobernuko Kideen eta Estatuko Administrazio Orokorreko Goi-kargudunen Interes-gatazkak arautzeko apirilaren 10eko 5/2006 Legean edo Herri-administrazioetako Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legean aipatutako kasuren batean sartuta dauden pertsona fisikoek edo pertsona juridikoaren administratzaileek, edota Hauteskundeen Araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautetsi direnek, bertan ezarritako baldintzetan.

HHHerri-administrazioetako langileek eta goi-kargudunek edo administrazio horien zerbitzura diharduten hautetsiek pertsona juridiko baten kapitalean parte hartzen badute, aipatutako legerian zehaztutako moduan eta zenbatekoekin, pertsona juridiko hori ere debekuaren barruan sartuko da.

Debekuak berdin hartzen ditu, bi kasuetan, aurreko lerrokadetan aipatutako pertsonen ezkontideak, elkarbizitza afektiboz horien antzeko lotura daukaten pertsonak, eta ondorengoak, baldin eta, ondorengoen kasuan, haien legezko ordezkaritza aipatutako pertsona horiek badute.

g) Kargu bat utzi ondorengo bi urteetan karguaren eskumenekin zuzenean erlazionatutako enpresa edo sozietate pribatuetan zerbitzuak eman dituzten pertsonak kontratatu dituztenek, pertsona horiek Gobernuko Kideen eta Estatuko Administrazio Orokorreko Goi-kargudunen Interes-gatazkak arautzeko apirilaren 10eko 5/2006 Legearen 18. 6 artikuluan aipatutako ez-betetzean erori direlarik eta pertsona horiei buruz aurreko hori Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu izanik.

Kontratatutako pertsona enpresako antolakundean dagoen bitartean iraungo du kontratatzeko debekuak, eta, gehienez ere, bi urtez, goi-karguari uzten diolarik.

2. Aurreko paragrafoan aipatutako kasuez gain, enpresaburuek ondorengo kasu hauetan ere ezingo dute herri-administrazioekin kontratatu:

a) Herri-administrazio batekin egindako edozein kontraturen suntsiarazpen irmoa eragin badute, suntsiarazpen-kausa horren errudun jo dituztelarik.

b) Edozein herri-administraziorekin kontratatzeko debekua hautsi badute.

c) Administrazio-zehapen baten bitartez ezarritako kontratatzeko debeku baten eraginpean badaude, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legean edo Tributuei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorrean ezarritakoaren arabera.

d) Esleitzeko prozedura batean beren proposamena edo hautagaitza bidegabeki erretiratu badute, edo kontratua beren alde esleitzea eragotzi badute 151. 2 artikuluan ezarritakoa epearen barruan ez betetzeagatik, doloa, errua edo zabarkeria dela medio.

e) Lege honen 118. artikuluaren arabera kontratua gauzatzeko ezarritako baldintza bereziak bete ez badituzte, eta, ez-betetze hori, pleguetan edo kontratuan, arau-hauste larritzat jotzen bada lege hau garatzeko xedapenen arabera, eta tartean enpresaburuaren doloa, errua edo zabarkeria izan bada.

3. Halaber, enpresek ezin izango dute kontratatu, baldin eta, zuzendaritzan dauden pertsonei edo bestelako inguruabarrei erreparatuz, presuntzioa ezar badaiteke debekuak zituzten beste enpresa batzuen jarraipen edo ondorengo direla eraldatzea, bategitea edo ondorengotza medio.

61. artikulua. Kontratatzeko debekua dagoela adieraztea eta ondorioak.

1. Kontratazio-organoek zuzenean baloratuko dute aurreko artikuluko 1. paragrafoko b), d), f) eta g) hizkietan eta 2. paragrafoko c) hizkian jasotako kontratatzeko debekurik ba ote dagoen, eta debekuok indarrean egongo dira sorrarazi dituzten inguruabarrek dirauten bitartean.

Kontratatzeko debekua aurreko artikuluko 1. paragrafoko a) hizkian aurreikusitako kausarengatik bada, kontratazio-organoek zuzenean baloratuko dute, baldin eta epaiak debekuaren helmena eta iraupena zehazten baditu. Debekuak epaian zehaztutako iraupena izango du.

Epaiak kontratatzeko debekuaz edo horren iraupenaz erabakitzen ez badu, kontratazio-organoek zuzenean baloratuko dute debekurik ote dagoen, baina horren helmena eta iraupena artikulu honetako 2. eta 3. paragrafoetan xedatutakoaren arabera izapidetutako prozedura baten bitartez zehaztuko dira.

Aurreko artikuluko gainerako kasuetan, kontratatzeko debekurik ote dagoen baloratzeko, debeku hori badela adierazi beharko da aldez aurretik, dagokion prozeduraren bitartez.

2. Aurreko paragrafoari jarraituz, aldez aurretik debekua badagoela adierazi behar denean, debeku horren helmena eta iraupena lege hau garatzeko arauetan zehaztutako prozeduraren bidez zehaztuko dira; halaber, aintzat hartuko da, hala badagokio, enpresaburuak doloz edo fede txar nabarmenez jokatu duen, eta interes publikoei nolako kaltea egin zaien.

Oro har, debekuak ez du bost urte baino gehiago iraungo; edonola ere, debekuaren kausa epai irmo baten bidez ezarritako kondena bada, debekuak zortzi urtera arteko iraupena izan dezake.

Hala ere, aurreko artikuluko 2. paragrafoko d) hizkian ezarritako kausak oinarri dituzten kontratatzeko debekuek bi urte iraungo dute, Lizitatzaileen eta Enpresa Sailkatuen Erregistro Ofizialean inskribatzen direnetik aurrera; paragrafo berbereko e) hizkian zehaztutako kausengatik ezarritakoek, berriz, ezin izango dute urtebetetik gora iraun.

Debekua dagoela adierazteko prozedura ezin izango da hasi ondoren aipatzen diren data hauetatik hiru urte baino gehiago igaro badira:

a) Zehatzeko ebazpena irmo egin zenetik, aurreko artikuluko 1. paragrafoko c) hizkiaren kasuan.

b) Datu faltsuak eman ziren egunetik edo dagokion informazioa jakinarazi behar zen egunetik, aurreko artikuluko 1. paragrafoko e) hizkian aurreikusitako kasuetan.

c) Kontratuaren suntsiarazpena irmo egin zen egunetik, aurreko artikuluko 2. paragrafoko a) hizkiaren kasuan.

d) Kontratua formalizatu zen egunetik, aurreko artikuluko 2. paragrafoko b) hizkiaren kasuan.

e) Aurreko artikuluko 2. paragrafoko d) hizkian adierazitako kasuetan, kontratua esleitu zen egunetik, baldin eta debekuaren kausa proposamenak edo hautagaitzak bidegabeki erretiratzea bada, edota esleipena egin behar zen egunetik, baldin eta debekuaren oinarria 151. 2 artikuluan ezarritakoa ez betetzea bada.

Aurreko artikuluko 1. paragrafoko a) hizkiaren kasuan, prozedura –betiere, beharrezkoa bada– ezin izango da hasi zigorraren preskripziorako ezarritako epea igaro bada, eta 2. paragrafoko e) hizkiaren kasuan, ez-betetzea gertatu zenetik hiru hilabete baino gehiago igaro badira.

3. Aurreko artikuluko 1. paragrafoko a) hizkiaren kasuan kontratatzeko debekuaren iraupena eta helmena ezartzeko eskumena eta paragrafo bereko c) hizkian ezarritako kasuan kontratatzeko debekua adierazteko eskumena Ekonomia eta Ogasun ministroak izango du, eta berak emango du ebazpena, Estatuko Administrazio Kontratazioaren Aholku Batzordeak proposatuta.

Hala adierazitako debekuen kasuan, ezin izango da inolako kontratazio-organorekin kontraturik egin.

Aurreko artikuluko 1. paragrafoko e) hizkiaren kasuan, dagokion informazioa jakinarazi behar zaion administrazioak edo erakundeak adierazi beharko du debekua; 2. paragrafoko a), d) eta e) hizkietako kasuetan, berriz, administrazio kontratatzaileak, eta paragrafo horretako b) hizkiaren kasuan, debekua adierazi duen administrazioak.

Kasu horietan, adierazpen hori egiteko eskumena duen administrazio edo sektore publikoko erakundearekiko kontratazioari eragingo dio debekuak. Nolanahi ere, Ekonomia eta Ogasun ministroak sektore publikoko beste edozein organo, ente, organismo edo erakunderekin egin beharreko kontratazioetara ere zabal dezake debekua, eskumena duten administrazio edo erakunde horiei aldez aurretik jakinaraziz eta enpresaburuari entzunez, eta, betiere, interes publikoei egin diezaieketen kaltea kontuan hartuz.

4. Aurreko artikuluko 1. paragrafoko c) eta e) hizkietan aipatzen diren kontratatzeko debekuek, eta 2. paragrafoan ezarritakoek, eraginkorrak izateko, Lizitatzaileen eta Enpresa Sailkatuen Erregistro Ofizialean erregistratuta edo jasota egon behar dute.

Era berean, aurreko artikuluko 1. paragrafoko a) hizkian jasotako kausaren ondorio den kontratatzeko debekuaren helmena eta iraupena zehazten dituen ebazpenak, eraginkorra izateko, inskribatuta egon behar du.

5. Artikulu hau aplikatzeko, eskumena duten agintariek eta organo eskudunek Estatuko Administrazio Kontratazioaren Aholku Batzordeari eta autonomia-erkidegoetako organo eskudunei jakinaraziko dizkiete aurreko artikuluan aipatutako prozeduretan jarritako zehapenak eta emandako ebazpen irmoak, bai eta artikulu horretako 1. paragrafoko e) hizkian eta 2. paragrafoko b), d) eta e) hizkietan aurreikusitako egintzak gauzatu izana ere, artikulu honetan aipatzen diren espedienteen instrukzioa egiteko edo egoki diren ebazpenak hartu ahal izateko, eta, hala badagokio, Lizitatzaileen eta Enpresa Sailkatuen Erregistro Ofizialean inskribatzeko.

Era berean, Estatuko Administrazio Kontratazioaren Aholku Batzordeak beharrezko diren zehaztasun eta aurrekari guztiak eskatu ahal izango dizkie aipatutako agintari eta organoei.

4. azpiatala. Kaudimena eta gaitasuna

62. artikulua. Kaudimena eta gaitasuna eskatzea.

1. Sektore publikoarekin kontratuak egin ahal izateko, enpresaburuek gutxieneko baldintzak bete beharko dituzte kontratazio-organoak ezarritako kaudimen ekonomiko eta finantzarioari edo gaitasun profesional eta teknikoari dagokienez.

Baldintza horren ordez, sailkatuta egotea eskatu ahal izango zaie, baldin eta, lege honetan ezarritakoaren arabera, hala egoteko betebeharra badute.

2. Enpresaburuak bete behar dituen gutxieneko kaudimen- eta gaitasun-baldintzak eta horiek egiaztatzeko behar den dokumentazioa lizitazio-iragarkian adieraziko dira, eta kontratuaren pleguan zehaztuko. Gutxieneko baldintza horiek kontratuaren objektuari lotuta egon beharko dute, eta proportzionalak izan beharko dira objektu horrekiko.

63. artikulua. Kaudimena eta gaitasuna kanpoko bitartekoekin osatzea.

Kontratu jakin bat egiteko behar den kaudimena eta gaitasuna egiaztatzeko, enpresaburua beste erakunde batzuen kaudimenean eta bitartekoetan oinarritu ahal izango da, erakunde horiekin dituen harremanen izaera juridikoa dena dela ere, eta, betiere, kontratua gauzatzeko behar diren bitarteko horiek badituela egiaztatzen badu.

64. artikulua. Kaudimenari eta gaitasunari buruzko baldintzak zehaztea.

1. Zerbitzu- eta obra-kontratuetan, eta zerbitzuak ematea edo zerbait kokatzea edo instalatzea eskatzen duten hornidura-kontratuetan, pertsona juridikoei eskatu ahal izango zaie jar ditzatela eskaintzan edo parte hartzeko eskabidean prestazioa gauzatzeaz arduratuko diren langileen izenak eta lanbide-kualifikazioak.

2. Kontratazio-organoek aukera izango dute hautagaiei edo lizitatzaileei eskatzeko – kaudimena eta gaitasuna, edo hala badagokio, sailkapena egiaztatzeaz gain–, pleguetan halaxe jasota, har dezatela kontratua gauzatzeko behar diren giza baliabideak edo bitarteko materialak jartzeko konpromisoa.

Konpromiso horiek kontratuan sartuko dira, eta pleguetan edo kontratuaren agirian funtsezko obligaziotzat jo daitezke, 223. f) artikuluan aurreikusitako ondorioetarako; zigorrak ere ezar daitezke, esleipendunak konpromiso horiek ez betetzearen kasurako, 212. 1 artikuluan adierazitakoaren arabera.

5. azpiatala. Enpresen sailkapena

65. artikulua. Sailkapena eskatzea.

1. Herri-administrazioekin 350. 000 euroko edo gehiagoko balio zenbatetsia duten obra-kontratuak edo 120. 000 euroko edo gehiagoko balio zenbatetsia duten zerbitzu-kontratuak egiteko, nahitaezko baldintza izango da enpresaburua behar bezala sailkatuta egotea.

Hala ere, sailkapena ez da nahitaezkoa izango II. eranskineko 6., 8., 21., 26. eta 27. kategorietako zerbitzu-kontratuak egiteko.

Kontratuaren objektu den prestazioaren zati bat gaikuntza edo lanbide-baimen jakin bat behar duten enpresa espezializatuek egin behar badute eta sailkapena eskatzen bada, espezializazio horri dagokion taldean sailkatuta egon ordez, enpresaburuak konpromisoa har dezake zati hori azpikontratatzeko eta, beraz, beharrezko gaikuntza eta, hala badagokio, sailkapena duten beste enpresaburu batzuen esku uzteko, baina enpresaburu horiek gauzatu beharreko zatiak kontratuaren prezioaren 100eko 50 gainditzen ez badu bakar-bakarrik.

2. Kontratu baten lagapen-hartzaileari ere eskatu ahal izango zaio sailkatuta egotea, baldin eta lagatzaileari halakorik eskatu bazitzaion.

3. Badago errege-dekretu bidez salbuespenak egitea sailkapen-beharrari dagokionez eta, ondorioz, berez sailkatuta egotea eskatzen duten zenbait obra- eta zerbitzu-kontratutan baldintza hori kentzea; halaber, badago baldintza hori ez duten obra- eta zerbitzu-kontratu batzuetan sailkatuta egoteko baldintza ezartzea, kontratu horien zenbait inguruabar berezi dela-eta.

4. Sailkatuta egotea eskatzen duen kontratu bat esleitzeko prozeduran ez bada sailkatutako enpresarik aurkeztu, kontratazio-organoak baldintza hori ken dezake kontratu horixe bera esleitzeko egiten den hurrengo prozeduran. Horrelakoetan, pleguan eta, hala badagokio, iragarkian, kaudimena eta gaitasuna nola egiaztatu behar diren jakinaraziko du; betiere, 75., 76. eta 78. artikuluetan adierazitako moduen artetik aukeratuta.

5. Herri-administrazio ez diren sektore publikoko erakundeek sailkapen jakin bat eskatu ahal izango diete lizitatzaileei, dena delako kontratua egiteko eskatzen diren kaudimen- eta gaitasun-baldintzak zehaztearren.

66. artikulua. Sailkatuta egoteko beharretik salbuestea.

1. Europar Batasuneko estatu kideetako enpresaburuei, espainiarrak ez badira, ezin izango zaie ezarri sailkatuta egoteko beharra, ez kontratura bakarrik aurkezten direnean, ez elkartea eratuz aurkezten direnean; horrek ez du esan nahi beren kaudimena eta gaitasuna egiaztatu behar ez dituztenik.

2. Salbuespenez, eta interes publikoetarako komenigarria denean, Ministroen Kontseiluak baimena eman dezake Estatuko Administrazio Orokorrak eta haren menpeko ente, organismo eta erakundeek sailkatu gabeko pertsonekin kontrata dezaten, baina, horretarako, aldez aurretik, Estatuko Administrazio Kontratazioaren Aholku Batzordeak bere irizpena eman behar du.

Autonomia-erkidegoen esparruan, autonomia-erkidegoak berak erabakiko du zein organori ematen dion eskumena horrelako baimenak emateko.

67. artikulua. Sailkatzeko irizpide aplikagarriak eta baldintzak.

1. Enpresen sailkapena haien kaudimenaren eta gaitasunaren arabera egingo da, eta kaudimen eta gaitasun hori 75., 76. eta 78. artikuluetan ezarritakoari jarraituz baloratuko da. Sailkapenak finkatuko du enpresa zein eratako kontratuen esleipenetara aurkez daitekeen, objektuaren eta diru-zenbatekoaren arabera.

Ondorio horietarako, kontratuak talde orokorretan eta azpitaldetan banatuko dira, izaera bereziaren arabera, eta, haien barruan, kategoriatan, zenbatekoaren arabera.

Zenbatekoa zehazteko erreferentzia kontratuaren balio osoa izango da kontratuaren iraupena urtebetekoa edo laburragoa denean, eta urteko batez besteko balioa, iraupen luzeagoa duenean.

2. Sailkatu ahal izateko, enpresaburuak honako hauek egiaztatu behar ditu: nortasuna, jarduteko gaitasuna, dagokion jarduera egiteko legezko gaikuntza duela (hau da, beharrezkoak diren enpresa- edo lanbide-baimenak edo enpresa- edo lanbide-gaikuntzak dituela), elkargoko kide egiteko eta inskribatzeko baldintzak eta antzekoak beteta dituela, eta kontratatzeko debekurik ez duela.

3. Sozietate-talde bateko kide diren pertsona juridikoen kasuan, ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun tekniko edo profesionala baloratzeari begira, taldeko sozietateak hartu ahal izango dira kontuan; betiere, pertsona juridiko horrek egiaztatzen badu benetan bere eskura izango dituela, 70. 2 artikuluan aipatutako epean zehar, sozietate horien bitartekoak, kontratua gauzatzeko beharrezkoak direnak.

4. Enpresei ukatu egingo zaie sailkapena, baldin eta, zuzendaritzako pertsonei edo bestelako inguruabarrei erreparatuz, presuntzioa ezar badaiteke kontratatzeko debekua zuten enpresa baten jarraipen edo ondorengo direla eraldatzea, bategitea edo ondorengotza medio.

5. Lege honen 59. artikuluan ezarritako moduan elkartuta aurkezten diren enpresaburuek sailkapenaren eskakizuna betetzen ote duten baloratzeko, enpresaburu bakoitzaren ezaugarriak metatuta hartuko dira kontuan, bakoitzaren sailkapenetan azaltzen denari erreparatuz.

Nolanahi ere, metaketa hori egin ahal izateko, nahitaezkoa izango da aldi baterako elkartean parte hartzen duten enpresa guztiek, aurrez, obra- nahiz zerbitzu-enpresei dagokien sailkapena lortuta izatea, lizitazioan esleitu dakien nahi duten kontratuaren arabera; horrek ez du eragotziko, ordea, 59. artikuluko 4. paragrafoan Europar Batasuneko estatu kideetako enpresaburu ez-espainiarrei buruz ezarritakoa.

68. artikulua. Sailkapena egiteko eskumena.

1. Enpresen sailkapenari buruzko erabakiak Estatuko Administrazio Kontratazioaren Aholku Batzordeko Sailkapen Batzordeek hartuko dituzte, eta kontratazio-organo guztientzat izango dira eraginkorrak.

Erabaki horien aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Ekonomia eta Ogasun ministroari.

2. Autonomia-erkidegoetako organo eskudunek ere hartu ahal izango dituzte enpresen sailkapenari buruzko erabakiak, baina honako kontratu hauetan bakarrik izango dira eraginkor: erabaki hori hartu duen autonomia-erkidegoarekin egin beharreko kontratuetan, autonomia-erkidegoko lurraldean dauden toki-erakundeekin egin beharreko kontratuetan, eta bataren zein besteen menpe dauden sektore publikoko ente, organismo eta erakundeekin egin beharreko kontratuetan.

Erabaki horiek hartzean, lege honetan eta lege hau garatzeko xedapenetan ezarritako arauak eta irizpideak errespetatuko dira beti.

69. artikulua. Sailkapena erregistroan inskribatzea.

Enpresen sailkapenari buruzko erabakiak administrazioak berak ofizioz inskribatuko ditu Lizitatzaileen eta Enpresa Sailkatuen Erregistro Ofizialean. Inskripzioa erabakiok hartu dituen organoaren arabera dagokion erregistroan egingo da.

70. artikulua. Sailkapenak: indarraldia eta berrikustea.

1. Enpresen sailkapenak mugagabeko indarraldia izango du, baldin eta enpresaburuak sailkapena eman ziotenean oinarritzat hartu ziren baldintzei eta inguruabarrei eusten badie.

2. Dena dela, eta artikulu honetako 3. paragrafoan eta hurrengo artikuluan ezarritakoa alde batera utzi gabe, sailkapenari eusteko, enpresaburuak urtero justifikatu beharko du ekonomia- eta finantza-kaudimenari eusten diola, eta, hiru urtetik behin, gaitasun tekniko eta profesionalari eusten diola. Horretarako, dagokion dokumentazioa aurkeztu beharko du, eguneratuta, erregelamenduz ezarritako moduan.

3. Sailkapena emateko kontuan hartu ziren baldintzak aldatzen badira, aukera izango da sailkapen hori berrikusteko, interesdunen eskariz edo administrazioak ofizioz.

4. Edonola ere, sailkapena emateko orduan kontuan hartu ziren inguruabarretan aldaketak egonez gero eta, ondorioz, sailkapena berrikusi egin behar bada, enpresaburuak nahitaez eman behar dio aldaketa horren berri sailkapenaren arloan eskumena duen organoari.

Jakinarazpen hori egiten ez badu, enpresaburua 60. artikuluko 1. paragrafoko e) hizkian aurreikusitako kontratatzeko debekuan eroriko da.

71. artikulua. Sailkapeneko osagaiak egiaztatzea.

Sailkapenaren arloan eskumena duten organoek edozein unetan eskatu ahal dizkiete sailkatutako enpresei edo sailkatzeko bidean daudenei beharrezko deritzeten dokumentuak, izapidetzen dituzten espedienteetan enpresek egindako adierazpenak eta egintzak egiaztatzeko; halaber, puntu horiei buruzko txostena eskatu ahal diote herri-administrazioetako edozein organori.

2. atala. Kontratatzeko gaitasuna egiaztatzea

1. azpiatala. Jarduteko gaitasuna

72. artikulua. Jarduteko gaitasuna egiaztatzea.

1. Pertsona juridikoak diren enpresaburuen jarduteko gaitasuna eratze-agiriaren edo eskrituraren bidez, estatutuen bidez edo sortze-egintzaren bidez egiaztatuko da; betiere haien jarduera erregulatzeko arauak agiri horietan egon beharko dira jasota, eta pertsona juridiko motaren arabera dagokien erregistro publikoan behar bezala erregistratuta egon beharko dira, hala balegokie.

2. Espainiakoak ez diren enpresaburuen jarduteko gaitasuna, Europar Batasuneko estatu kideetako herritarrak direnean, ezarrita dauden estatuko legediaren arabera dagokien erregistroan izena emanda egiaztatuko da, edo zinpeko aitorpena edo ziurtagiri bat erregelamenduz ezarritakoaren arabera aurkeztuta, aplikatzekoak diren Europar Batasuneko xedapenak kontuan hartuta.

3. Atzerriko gainerako enpresaburuek, jarduteko gaitasuna dutela egiaztatzeko, Espainiak dagokion estatuan duen Diplomaziako Misio Iraunkorraren txostena aurkeztu beharko dute, edo enpresaren egoitza dagoen lurraldeko Kontsuletxeko Bulegoaren txostena.

2. azpiatala. Kontratatzeko debekuak

73. artikulua. Kontratatzeko debekurik ez dagoela egiaztatzeko froga.

1. Enpresaburuek, kontratatzeko debekurik ez dutela frogatzeko, lekukotza judiziala edo administrazio-ziurtagiria erabil dezakete, kasuan kasu.

Eskumena daukan agintariak ezin badu agiri hori eman, aukeran da horren ordez administrazioko agintari baten aurrean, notario publiko baten aurrean edo organismo kualifikatu profesional baten aurrean egindako erantzukizunpeko adierazpen bat entregatzea.

2. Europar Batasuneko estatu kideetako enpresen kasuan, agintari judizial baten aurrean egindako erantzukizunpeko adierazpena entregatu ahal izango da, aukera hori estatu bakoitzaren legedian jasota egonez gero.

3. azpiatala. Kaudimena eta gaitasuna

74. artikulua. Kaudimena eta gaitasuna egiaztatzeko moduak.

1. Kaudimen ekonomiko edo finantzarioa eta gaitasun tekniko edo profesionala egiaztatzeko, kontratazio-organoak 75. artikulutik 79. era aurreikusitako dokumentuen artean zehaztutakoak aurkeztu beharko dira.

2. Enpresaburuaren sailkapenak egiaztatuko du badituela sailkapenarekin egin ditzakeen motako kontratuak egiteko kaudimena eta gaitasuna, horrelako sailkapena edukitzea beharrezkoa ez denean.

3. Herri-administrazio ez diren sektore publikoko ente, organismo eta erakundeek 75. artikulutik 79. era ezarritakoez besteko frogabideak onartu ahal izango dituzte erregulazio harmonizatukoak ez diren kontratuetarako kaudimena frogatzeko.

75. artikulua. Kaudimen ekonomiko eta finantzarioa.

1. Enpresaburuaren kaudimen ekonomiko eta finantzarioa modu hauetakoren bat edo gehiago erabiliz egiazta daiteke:

a) Finantza-erakundeen adierazpen egokien bidez edo, hala badagokio, lanbide-arriskuen kalte-ordainetarako asegurua daukala egiaztatuz.

b) Merkataritzako Erregistroan edo dagokion erregistro ofizialean aurkeztutako urteko kontuen bidez.

Kontuak erregistro ofizialetan aurkeztera behartuta ez dauden enpresaburuek, egiaztatzeko ordezko bide gisa, behar bezala legeztatutako kontabilitate-liburuak aurkeztu ahalko dituzte.

c) Negozio-bolumen globalaren gaineko adierazpenaren bidez eta, hala badagokio, kontratuaren objektuaren jarduera-esparruko negozio-bolumenaren gaineko adierazpenaren bidez; gehienez ere azken hiru ekitaldiei buruzkoa (enpresaburuaren jardueren sortze- edo hasiera-egunaren arabera) izango da adierazpen hori, eta, betiere, negozio-bolumen horri buruzko daturik dagoen neurrian.

2. Enpresabururen batek, justifikatutako arrazoiak direla-eta, ezin baditu eskatutako erreferentzia horiek aurkeztu, baimena emango zaio beste edozein agiriren bidez egiazta dezan bere kaudimen ekonomiko eta finantzarioa; nolanahi ere, kontratazio-organoak egoki iritzitakoa izan behar du beste egiaztabide horrek.

76. artikulua. Gaitasun teknikoa obra-kontratuetan.

Obra-kontratuetan, enpresaburuaren gaitasun teknikoa modu hauetakoren bat edo gehiago erabiliz egiazta daiteke:

a) Azken bost urteetan egindako obren zerrendaren bidez, garrantzitsuenak ongi gauzatu izanaren ziurtagiriekin batera. Ziurtagiri horietan honako hauek adieraziko dira: obren zenbatekoa, noiz gauzatu diren eta non gauzatu diren. Halaber, lanbideko arauen arabera egin direnetz zehaztuko da, eta ea ongi bukatu diren. Agintaritza eskudunak zuzenean emango dio ziurtagiri horien berri kontratazio-organoari.

b) Enpresak obrak egiteko zer teknikari eta unitate tekniko (enpresa barrukoak zein kanpokoak), batez ere kalitate-kontroleko arduradunak, dituen jakinarazteko adierazpenaren bidez, eta, adierazpenarekin batera, dagozkion egiaztagiriak aurkeztuta.

c) Enpresaburuaren eta enpresako zuzendaritza-taldeko kideen titulu akademikoen eta lanbide-tituluen bidez; batez ere, obrak egiteko arduradunarenak edo arduradunenak.

d) Dagokionean, enpresaburuak, kontratua gauzatzean, ingurumen-kudeaketarako hartu ahalko dituen neurriak adieraziz.

e) Enpresaren urteko batez besteko langile-kopurua eta azken hiru urteetan izan dituen zuzendaritza-taldeko kideen garrantzia argitzeko adierazpenaren bidez, eta, adierazpenarekin batera, dagozkion egiaztagiriak aurkeztuta.

f) Enpresak, obrak egiteko, zer makina, material eta teknikari-talde edukiko dituen zehazten duen adierazpenaren bidez, eta, adierazpenarekin batera, dagozkion egiaztagiriak aurkeztuta.

77. artikulua. Gaitasun teknikoa hornidura-kontratuetan.

1. Hornidura-kontratuetan, enpresaburuaren gaitasun teknikoa modu hauetakoren bat edo gehiago erabiliz egiazta daiteke:

a) Azken hiru urteetan gauzatutako hornidura nagusiak zehazten dituen zerrendaren bidez; zerrenda horretan, honako hauek adierazi beharko dira: horniduren zenbatekoa, data eta hartzailea, publikoa zein pribatua.

Hartzailea sektore publikoko erakundea denean, organo eskudunak emandako edo ikus-onetsitako ziurtagirien bidez egiaztatuko dira gauzatutako hornidurak; hartzailea erosle pribatua denean, erosleak berak emandako ziurtagiri baten bidez, eta, ziurtagirik ez badago, enpresaburuaren aitorpen baten bidez.

b) Enpresak kontratua gauzatzeko zer teknikari edo unitate tekniko (enpresa barrukoak izan nahiz ez), batez ere kalitate-kontroleko arduradunak, dituen jakinarazteko adierazpenaren bidez.

c) Enpresaren instalazio teknikoak, kalitatea bermatzeko ezarritako neurriak, eta enpresak azterketa eta ikerketa egiteko dauzkan baliabideak zehazten dituen deskribapenaren bidez.

d) Sektore publikoko erakunde kontratatzaileak edo, haren izenean, enpresaburua ezarrita dagoen estatuko organismo ofizial eskudunen batek egindako kontrolaren bidez, baldin eta hornitu beharreko produktuak konplexuak badira, edo, salbuespenezko kasuetan, helburu bereziren baterako direnean; betiere, organismo horren adostasuna beharko da.

Kontrol hori enpresaburuaren ekoizpen-gaitasunari buruzkoa izango da, eta, beharrezkoa bada, enpresak azterketa eta ikerketa egiteko dauzkan baliabideei buruzkoa, baita enpresak kalitatea kontrolatzeko erabilitako neurriei buruzkoa ere.

e) Hornituko diren produktuen laginen, deskribapenen eta argazkien bidez. Sektore publikoko erakunde kontratatzaileak hala eskatuz gero, horien egiazkotasuna egiaztatzeko modua izan beharko da.

f) Kalitatea kontrolatzeaz arduratzen diren eta gaitasun aitortua duten erakunde zein zerbitzu ofizialek produktuak espezifikazio edo arau jakin batzuekin bat datozela xehetasun osoz frogatzeko egindako ziurtagirien bidez.

2. Gauzak jarri edo instalatu, zerbitzuak eman edo obrak egitean oinarritzen diren hornidura-kontratuetan, operadore ekonomikoek zerbitzu horiek eman, instalazio horiek jarri edo obra horiek egiteko duten ahalmena honako hauek kontuan hartuz ebaluatu ahal izango da: jakintza teknikoa, eraginkortasuna, esperientzia eta fidagarritasuna.

78. artikulua. Gaitasun tekniko edo profesionala zerbitzu-kontratuetan.

Zerbitzu-kontratuetan, enpresaburuen gaitasun teknikoa eta profesionala askiesteko, haien ezagutza teknikoak, eraginkortasuna, esperientzia eta fidagarritasuna izan behar dira kontuan; hori egiaztatzeko, modu hauetakoren bat edo gehiago erabil daiteke, kontratuaren objektuaren arabera:

a) Azken hiru urteetan egindako zerbitzu edo lan nagusien zerrendaren bidez; zerrenda horretan, alderdi hauek zehaztu beharko dira: zerbitzu edo lanon zenbatekoa, data eta hartzailea, publikoa zein pribatua.

Hartzailea sektore publikoko erakundea baldin bada, egindako zerbitzuak edo lanak organo eskudunak emandako edo ikus-onetsitako ziurtagirien bidez egiaztatuko dira; hartzailea pribatua baldin bada, hartzaileak berak emandako ziurtagiri baten bidez, eta ziurtagiririk ez badago, enpresaburuaren aitorpen baten bidez. Hala balegokio, agintari eskudunak zuzenean emango dio ziurtagiri horien berri kontratazio-organoari.

b) Kontratuan parte hartzen duten langile teknikoak edo unitate teknikoak –enpresa barrukoak nahiz kanpokoak–, batez ere kalitate-kontroleko arduradunak, zehaztuz.

c) Enpresaburuaren instalazio teknikoen, kalitatea bermatzeko ezarritako neurrien, eta azterketa eta ikerketa egiteko baliabideen deskribapenaren bidez.

d) Egin beharreko zerbitzuak edo lanak konplexuak direnean edo, salbuespenezko kasuetan, helburu bereziren baterako direnean, kontratazio-organoak edo, haren izenean, enpresaburua ezarrita dagoen estatuko organismo ofizial nahiz homologatu eskudunen batek egindako kontrolaren bidez. Betiere, organismo horren adostasuna beharko da.

Kontrol hori enpresaburuaren gaitasun teknikoari buruzkoa izango da, eta, beharrezkoa bada, enpresak azterketa eta ikerketa egiteko dauzkan baliabideei buruzkoa, baita kalitatea kontrolatzeko erabilitako neurriei buruzkoa ere.

e) Enpresaburuaren eta enpresako zuzendaritza-taldeko kideen titulu akademikoen eta lanbide-tituluen bidez; bereziki, kontratua gauzatzeko erantzukizuna daukatenenak.

f) Egoki denean, enpresaburuak kontratua gauzatzean ingurumen-kudeaketarako aplikatu ahalko dituen neurriak zehaztuz.

g) Enpresaren urteko batez besteko langile-kopuruari buruzko eta azken hiru urteetako zuzendaritza-taldeko kideen garrantziari buruzko adierazpenaren bidez, eta, adierazpenarekin batera, dagozkion egiaztagiriak aurkeztuta.

h) Enpresak lanak egiteko edo zerbitzuak emateko izango dituen makina, material eta teknikari-taldea zehazten dituen adierazpenaren bidez, eta, adierazpenarekin batera, dagozkion egiaztagiriak aurkeztuta.

i) Enpresaburuak kontratuaren zein zati azpikontratatu behar duen zehazten duen adierazpenaren bidez, baldin azpikontratatzeko asmorik badu.

79. artikulua. Gaitasun tekniko edo profesionala gainerako kontratuetan.

Obra-, zerbitzu- edo hornidura-kontratuak ez diren gainerakoetan, gaitasun teknikoa edo profesionala aurreko artikuluan aipatzen diren agiri eta bitartekoen bidez egiaztatu ahalko da.

80. artikulua. Kalitatea bermatzeko arauak betetzen direla egiaztatzea.

1. Erregulazio harmonizatuko kontratuetan, kontratazio-organoek eskatzen badute enpresaburuak, kalitatea bermatzeko hainbat arau betetzen dituela egiaztatze aldera, organismo independenteek emandako ziurtagiriak aurkeztu behar dituela, kalitatea bermatzeko Europako arauetan oinarritutako sistemak aipatu beharko dira kontratuetan; hau da, kalitatea ziurtatzeari buruzko Europako arauak betetzen dituzten organismoek ziurtatutako sistemak.

2. Kontratazio-organoek onartu egingo dituzte Europar Batasuneko edozein estatutako organismoek emandako ziurtagiri baliokideak, eta kalitatea bermatzeko beste neurri baliokide batzuk ezarri dituztela frogatzeko enpresaburuek aurkeztutako frogak ere onartuko dituzte.

81. artikulua. Ingurumen-kudeaketarako arauak betetzen direla egiaztatzea.

1. Erregulazio harmonizatuko kontratuetan, kontratazio-organoek aukera izango dute, enpresaburuak ingurumen-kudeaketako arau jakin batzuk betetzen dituela frogatzearren, organismo independenteek emandako ziurtagiriak eskatzeko.

Horretarako, Europar Batasuneko ingurumen-kudeaketako eta -ikuskaritzako sistema (EMAS) betetzea eska dezakete, edota Europako edo nazioarteko arauetan oinarritzen diren ingurumen-kudeaketako arauak, Europar Batasuneko legediarekin edo ziurtapenaren arloko nazioarteko arauekin bat datozen organismoek ziurtatutakoak, betetzea.

2. Kontratazio-organoek onartu egingo dituzte Europar Batasuneko edozein estatutako organismoek emandako ziurtagiri baliokideak, eta ingurumena kudeatzeko beste neurri baliokide batzuk ezarri dituztela frogatzeko enpresaburuek aurkeztutako frogak ere onartuko dituzte.

82. artikulua. Agiri eta informazio osagarriak.

Kontratazio-organoak edo horri laguntzen dion organoak aurreko artikuluetan xedatutakoaren arabera aurkeztutako ziurtagirien eta agirien inguruko argibideak eskatu ahalko dizkio enpresaburuari, edo beste agiri osagarri batzuk aurkezteko ere bai.

4. azpiatala. Sailkapenaren eta kontratatzeko gaitasunaren froga, kontratisten erregistro edo zerrenda ofizialen bidezkoa

83. artikulua. Lizitatzaileen eta enpresa sailkatuen erregistro ofizialen ziurtagiriak.

1. Lizitatzaileen eta Enpresa Sailkatuen Estatuko Erregistro Ofizialean izena emateak, enpresaburuaren gaitasun-baldintzak egiaztatuko ditu sektore publikoko kontratazio-organo guztien aurrean –bertan jasotakoaren arabera eta kontrako frogarik ez badago– honako hauei dagokienez: nortasuna eta jarduteko gaitasuna, ordezkaritza, kaudimen ekonomiko eta finantzarioa, enpresa- edo lanbide-gaikuntza, sailkapena, eta, orobat, kontratatzeko debekuren batek, erregistroan jaso beharrekoetakoren batek, eragiten ote dion.

Autonomia-erkidego bateko Lizitatzaileen eta Enpresa Sailkatuen Erregistro Ofizialean izena emateak alderdi horiek berak egiaztatuko ditu autonomia-erkidego horrekin kontratatzeko orduan, eta autonomia-erkidegoaren lurraldeko toki-erakundeekin eta autonomia-erkidegoaren edo toki-erakundeen mendeko sektore publikoko gainerako ente, organismo edo erakundeekin kontratatzeko orduan.

2. Lizitatzaileen eta enpresa sailkatuen erregistro ofizialen edukiaren froga erregistroaren ardura duen organoaren ziurtagiri bidez egingo da; ziurtagiri hori bitarteko elektronikoen, informatikoen edo telematikoen bidez eman ahal izango da.

84. artikulua. Europar Batasuneko sailkapen-ziurtagiriak.

1. Europar Batasuneko estatu kideetako enpresaburuak estatu kide horietan kontratatzeko baimena duten enpresaburuen zerrenda ofizialetan inskribatuta daudenean, kontratazio-organo batzuekin eta besteekin kontratatzeko gaitasuna izango dutelako presuntzioak jokatuko du haien alde, baldin eta sailkapen-ziurtagirien edo antzeko agirien bidez hala egiaztatzen badute, bai 60. artikuluko 1. paragrafoko a)-tik c)-ra bitarteko hizkietan eta e) hizkian agertzen diren kontratatzeko debekuen eraginpean ez egoteari dagokionez, bai 54. artikuluan eskatutako jarduteko gaitasunari eta lanbide-gaikuntzari dagokionez, bai 75. artikuluko b) eta c) hizkietan, 76. artikuluko a), b) eta e) hizkietan, 77. artikuluan, eta 78. artikuluko a) hizkian eta c)-tik i)-rako hizkietan adierazitako kaudimenari dagokionez. Presuntzio-balio berbera izango dute enpresaburua ezarrita dagoen estatu kideko legediarekin bat datozen organismoek emandako ziurtagiriek, Europako ziurtapen-arauak betetzen dituztenean.

2. Aurreko paragrafoan aipatutako agirietan, enpresaburua zerrendan inskribatzeko edo ziurtagiria emateko erabili diren erreferentziak adierazi beharko dira, baita lortutako sailkapena ere.

Aipamen horiek lizitatzaileen eta enpresa sailkatuen erregistro ofizialek emandako ziurtagirietan ere sartu beharko dira, Europar Batasunaren esparruko kontratazioetarako.

III. KAPITULUA

Kontratistaren ondorengotza

85. artikulua. Kontratistaren ondorengotza-kasuak.

Sozietate kontratistak enpresen bategite batean parte hartzen badu, kontratuak indarrean jarraituko du bategitearen ondorioz sortu den erakundearekin edo erakunde xurgatzailearekin; izan ere, erakunde hori kontratutik sortutako eskubide eta betebehar guztietan subrogatuko da.

Era berean, enpresen (edo haien jarduera-adarren) zatiketa, ekarpena edo eskualdatzea gertatzen denean, kontratuak indarrean jarraituko du kontratua eskuratuko duen erakundearekin; erakunde horrek kontratutik eratorritako eskubide eta betebehar guztiak hartuko ditu subrogazio bidez, baldin eta kontratua esleitu zenean beharrezko ziren kaudimen- eta gaitasun-baldintzak betetzen baditu edota aipatutako eragiketen onuradun diren sozietateek eta, artean irauten badu, zatitutako ondare, enpresa edo adarren iturburua den sozietateak, harekiko erantzukizun solidarioa hartzen badute kontratua gauzatzeari dagokionez.

Subrogazioa ezinezkoa bada kontratua eskuratuko duen erakundeak beharrezkoak diren kaudimen- eta gaitasun-baldintzak betetzen ez dituelako, kontratua suntsiarazi egingo da, eta esleipendunaren erruz suntsiarazi dela joko da ondorio guztietarako.

III. TITULUA

Kontratuaren objektua, prezioa eta zenbatekoa

I. KAPITULUA

Arau orokorrak

86. artikulua. Kontratuaren objektua.

1. Sektore publikoko kontratuen objektuak zehatza izan behar du.

2. Ezin dira kontratuak zatitu beren zenbatekoa gutxitzeko, publizitate-baldintzak edota esleipen-prozedurari dagozkionak saihestearren.

3. Kontratuaren objektua zatitu ahal denean, eta espedientean behar bezala justifikatzen bada, zati bakoitza banan-banan gauzatzea aurreikus daiteke, kontratua lotetan zatituz, betiere loteok bereiz erabili edo aprobetxatzeko modukoak badira eta unitate funtzionala osatzen badute, edo objektuaren ezaugarriek hala egitea eskatzen badute.

Halaber, prestazioak bereiz kontratatu ahal izango dira, bakoitza bere aldetik, 6. artikuluan definitutako bezalako obra baterako, baldin eta, prestazioen berezko ezaugarriak direla-eta, bakoitza bere aldetik gauzatzeko modua ematen badute, hain zuzen ere gaikuntza jakin bat duten enpresek egin behar dituztelako.

Aurreko lerrokadetan aurreikusitako kasuetan, lote edo prestazio bereiz bakoitza esleitzerakoan aplikatu beharreko prozedura- eta publizitate-arauak prestazio guztiek batera duten balio pilatuaren arabera ezarriko dira, 14. 2, 15. 2 eta 16. 2 artikuluetan xedatutakoa salbu.

87. artikulua. Prezioa.

1. Sektore publikoko kontratuetan, kontratistaren ordainsaria eurotan adierazitako prezio zehatza izango da, nahiz eta ordainketa beste kontraprestazio batzuk emanda ere egin daitekeen, lege honek edo beste batzuek horrela aurreikusten dutenean.

Kontratazio-organoek, kontratua benetan bete dadin, prezioa egokia izatea zainduko dute, zenbatekoaren balioespen egokia eginez. Horretarako, lizitazio-aurrekontua finkatzerakoan, merkatu-prezio orokorra hartuko dute kontuan, eta, hala badagokio, balio anormal edo neurrigabeekiko eskaintzei buruzko arauak aplikatuko dituzte.

2. Kontratuaren prezioa adierazteko, unitateko prezioak erabili ahalko dira, prestazioaren osagaiei edo entregatzen edo gauzatzen diren prestazioaren unitateei dagozkienak, edo, bestela, kontratuaren prestazio guztiei edo batzuei aplika dakizkiekeen honenbesteko finko bateko prezioak.

Betiere, partida berezi gisa adieraziko da administrazioak bere gain hartu beharreko balio erantsiaren gaineko zergaren zenbatekoa.

3. Kontratuan finkatutako prezioak titulu honetako II. kapituluan aurreikusitakoaren arabera berrikusi edo eguneratu ahal izango dira, herri-administrazioen kontratuak badira, edo, bestela, kontratuan itundutako eran, prezioak gorantz edo beherantz doitu behar direnean kontratua gauzatu bitartean izan daitezkeen aldaketa ekonomikoak kontuan hartzeko.

4. Kontratuetan, haien izaerak eta objektuak aukera ematen dutenean, prezioak berrikusteko klausulak sartu ahalko dira, prezioak epe- edo errendimendu-helburu jakin batzuen arabera aldatzeko. Zigorrak ere aurreikusi ahalko dira, kontratu-klausulak ez betetzeagatik. Zehatz-mehatz adierazi beharko da zein kasutan gertatuko diren prezio-aldaketa horiek, eta orobat zenbatekoa zehazteko arauak.

5. Salbuespen modura, behin-behineko prezioekin egin ahal izango dira kontratuak, baldin eta argi geratzen bada, prozedura negoziatua edo lehia-elkarrizketa izapidetu ondoren, prestazioak konplexuak direlako edo teknika berri bat erabili behar delako prezioa zehaztu baino lehenago hasi behar dela gauzatzen kontratua; orobat argi geratzen bada ez dagoela informaziorik antzeko prestazioen kostuei buruz, edo prezio zehatz bat zehaztasunez negoziatzeko elementu teknikoei edo kontabilitatekoei buruz.

Behin-behineko prezioekin egindako kontratuetan, prezioa gehieneko prezioarentzat finkatutako mugen barruan zehaztuko da, kontuan hartuta kontratistak izango dituen benetako kostuak eta adostutako etekina. Horretarako, kontratuan, honako hauek zehaztuko dira:

a) Behin betiko prezioa zehazteko prozedura, benetako kostuak eta etekina kalkulatzeko formula aipatuta.

b) Esleipendunak prestazioen kostua zehazteko aplikatu beharreko kontabilitate-arauak.

c) Esleipendunak ekoizpen-kostuko elementu teknikoei eta kontabilitatekoei buruz egin ahalko dituen agiri bidezko kontrolak eta ekoizpen-prozesuaren kontrolak.

6. Kontratuetan, prezio osoa edo zati bat euroa ez beste moneta batean ordaindu ahal izatea aurreikusi ahalko da.

Kasu horretan, dagokion dibisan adieraziko da ordaindu behar den zenbatekoa, eta kontratuaren zenbateko osoaren balioespena ere sartuko da, eurotan.

7. Herri-administrazioen kontratuetan, debeku da ordainketa atzeratuak egitea, honako kasu hauetan izan ezik: ordainketa-sistema finantza-errentamenduaren modalitatea erabiliz ezartzen denean, erosteko aukerarekiko errentamenduaren modalitatea erabiltzen denean, eta lege honek edo beste batek berariaz baimentzen duenean.

88. artikulua. Kontratuen balio zenbatetsia kalkulatzea.

1. Lege honetan aurreikusitako ondorio guztietarako, kontratuen balio zenbatetsia zenbateko osoaren araberakoa izango da, balio erantsiaren gaineko zerga kanpo utzita. Azken hori kontratazio-organoaren zenbatespenen arabera ordaindu beharko da.

Balio zenbatetsi osoa kalkulatzean, egon litezkeen aukera-motak eta egon litezkeen kontratu-luzapenak hartu beharko dira kontuan.

Hautagaiei edo lizitatzaileei primak ordaintzea edo ordainketak egitea aurreikusi denean, horien zenbatekoa kontuan hartuko da kontratuaren balio zenbatetsia kalkulatzerakoan.

Baldin eta, 106. artikuluan xedatutakoari jarraiki, pleguetan edo lizitazio-iragarkian kontratua aldatzeko aukera aurreikusi bada, aurreikusitako aldaketa guztiak kontuan hartuta kontratuak gehienez ere izan dezakeen zenbatekoa joko da balio zenbatetsitzat.

2. Zenbatespena merkatuko ohiko prezioak kontuan hartuta egin beharko da; prezio horiek lizitazio-iragarkia bidali zen unekoak izan behar dute, eta, horrelako iragarkirik behar ez denean, kontratazio-organoak kontratua esleitzeko prozedura hasitako unekoak.

3. Obra-kontratuetan eta herri-lanaren kontzesioko kontratuetan, balio zenbatetsia kalkulatzean, kontuan hartu behar da obren zenbatekoa, baita kontratuak gauzatzeko kontratazio-organoak kontratistaren eskura jarritako horniduren balio zenbatetsi osoa ere.

4. Finantza-errentamendua, errendamendua edo produktuak epeka saltzea xede duten hornidura-kontratuetan, kontratuaren balio zenbatetsia kalkulatzeko oinarritzat hartuko den balioa honako hau izango da:

a) Iraupen jakineko kontratuetan, iraupena hamabi hilabetekoa edo gutxiagokoa dutenean, kontratuaren iraupenerako zenbatetsitako balio osoa; iraupena hamabi hilabetetik gorakoa dutenean, balio osoa, hondar-balio zenbatetsia barne.

b) Iraupena denbora-tarte jakin bati lotuta ez duten kontratuetan, hilabeteko balioa bider 48.

5. Aldizkakoak diren hornidura- edo zerbitzu-kontratuetan, edo denbora-tarte jakin batean berritu behar diren kontratuetan, kontratuaren balio zenbatetsia kalkulatzeko, honako zenbatekoren bat hartuko da oinarritzat:

a) Aurreko ekitaldian edo aurreko hamabi hilabeteetan hurrenez hurren esleitutako antzeko kontratuen benetako balio osoa, hasierako kontratuaren osteko hamabi hilabeteetarako aurreikusitako kantitate- edo balio-aldaketen arabera egokituta, ahal denean.

b) Lehenengo entrega egin eta hurrengo hamabi hilabeteetan, edo ekitaldian zehar, hamabi hilabetekoa baino luzeagoa bada, hurrenez hurren esleitutako kontratuen balio zenbatetsi osoa.

Balio zenbatetsia kalkulatzeko metodo bat edo beste hautatzerakoan, asmoa ezin da izan dagozkion esleipen-arauei ihes egitea.

6. Zerbitzu-kontratuetan, balio zenbatetsia kalkulatzeko, honako zenbateko hauek hartuko dira oinarritzat, kasuan kasu:

a) Aseguru-zerbitzuetan, ordaindu beharreko prima eta bestelako ordainketa-era batzuk.

b) Banku-zerbitzuetan eta beste finantza-zerbitzu batzuetan, ordainsariak, komisioak, interesak eta bestelako ordainketa-era batzuk.

c) Proiektu bati lotutako kontratuetan, ordainsariak, ordaindu beharreko komisioak eta bestelako ordainketa-era batzuk; baita, hala badagokio, lehiaketan parte hartzen dutenentzat finkatutako primak edo kontraprestazioak ere.

d) Prezio osoa zehazten ez den zerbitzu-kontratuetan, berrogeita zortzi hilabeteko edo gutxiagoko iraupena badute, iraupen osoari dagokion balio zenbatetsi osoa.

Iraupena berrogeita zortzi hilabetetik gorakoa bada, edo denbora-tarte jakin bati lotuta ez badago, hilabeteko balioa bider 48.

7. Obra bat gauzatzeak, zerbitzu batzuk kontratatzeak edo hornidura homogeneo batzuk lortzeak kontratuak lote bereizietan eta aldi berean esleitzea ekar dezakeenean, lote guztien balio zenbatetsi osoa hartu beharko da kontuan.

8. Esparru-akordioetarako eta eskuratzeko sistema dinamikoetarako, horiek iraun bitartean aurreikusitako kontratu guztien gehieneko balio zenbatetsia hartuko da kontuan, balio erantsiaren gaineko zerga sartu gabe.

II. KAPITULUA

Herri-administrazioen kontratuetan prezioak berrikustea

89. artikulua. Bidezkotasuna eta mugak.

1. Herri-administrazioen kontratuen prezioak kapitulu honetan ezarritakoaren arabera berrikusiko dira, non eta pleguetan ez den berariaz aurreikusi edo kontratuan ez den hitzartu berrikuspena ez dela bidezkoa. Nolanahi ere, gutxienez kontratuaren zenbatekoaren 100eko 20 egon beharko da gauzaturik, eta kontratua formalizatu denetik urtebete igarota.

Beraz, gauzatutako lehenengo 100eko 20a eta lehenengo gauzatze-urtea (kontratua formalizatu denetik) berrikuspenetik kanpo geldituko dira.

Hala ere, zerbitzu publikoak kudeatzeko kontratuetan, kontratua formalizatu zenetik urtebetera berrikusi ahalko dira prezioak; ez da beharrezkoa izango prestazioaren 100eko 20 gauzatuta egotea.

2. Prezioak ez dira berrikusiko ez kontratu txikietan, ez eta ordainketarako finantza-errentamenduaren sistema edo erosteko aukerarekiko errentamendu-sistema erabiltzen den kontratuetan.

Gainerako kontratuetan, kontratazio-organoak erabaki ahalko du, ebazpen arrazoituaren bidez, ez dela prezioak berrikusteko aukerarik egongo.

3. Administrazio-klausula zehatzen pleguak edo kontratuak zehaztu beharko dute, hala badagokio, prezioak berrikusteko zein formula edo sistema aplikatuko den.

90. artikulua. Prezioak berrikusteko sistema.

1. Bidezko denean, prezioak berrikusiko dira indize ofizialak aplikatuta edo Ministroen Kontseiluak –Estatuko Administrazio Kontratazioaren Aholku Batzordeak txostena egin ondoren– kontratu-mota bakoitzerako onartutako formulak aplikatuta.

2. Kontratazio-organoak zehaztuko du zein indize aplikatu, kontratu bakoitzaren ezaugarriak eta kontratuaren prestazioen kostuen egitura aintzat hartuta.

Ministroen Kontseiluak onartutako formulak erabiliz gero, ezin izango da beste indizerik erabili. Baldin eta, kontratuaren konfigurazioagatik, formula bat baino gehiago aplika badaiteke, kontratazio-organoak zehaztuko du zein den egokiena, aipatutako irizpideen arabera.

3. Erreferentziatzat Estatistikako Erakunde Nazionalak egindako kontsumo-prezioen indizea hartzen denean, edo bertan sartzen den edozein talde, azpitalde, klase edo azpiklaseren indizea, berrikuspenak ezin izango du gainditu erreferentziatzat hartutako indizeak izandako aldaketaren 100eko 85.

91. artikulua. Formulak.

1. Ezarriko diren formulek kontratuaren prestazioak emateko orduan behar diren oinarrizko materialen eta energiaren kostuen ponderazioa islatuko dute kontratuaren prezioan.

Ez dira formuletan sartuko eskulanaren kostua, finantza-kostuak, gastu orokorrak edo egitura-gastuak, ezta etekin industriala ere.

2. Salbuespenezko arrazoiengatik, eskulan- edo finantza-kostuek gora egiten badute denbora-tarte batean, eta horiek kontratua esleitu zen unean ezin iragarrizkoak zirela ondorioztatzen bada, Ministroen Kontseiluak edo autonomia-erkidegoko organo eskudunak baimena eman dezake desbideratze hori zuzentzeko faktoreak sartzeko aldi baterako, prezioak berrikustean kontuan har daitezen; hala ere, ezingo dute benetan izandako desbideratzearen 100eko 80 gainditu.

Aurreko lerrokadan aipatutako egoera horiek gertatzen direla joko da, baldin eta Estatistikako Erakunde Nazionalak ofizialki ezarritako barne-produktu gordinaren deflaktatzailearen bilakaerak bost puntu portzentualeko aldearekin gainditzen badu esleipenaren momentuan indarrean zeuden aurreikuspen makroekonomiko ofizialak, edo Altxorraren letren interes-tasak bost puntu portzentualeko aldearekin gainditzen badu kontratua esleitzeko momentuan aplika zitekeen azken interes-tasa.

Administrazio-klausula zehatzen pleguetan, esleipena egiteko unean ziren aurreikuspen makroekonomikoen eta interes-tasen erreferentziak sartu ahalko dira.

3. Aurreko paragrafoan aurreikusitako kasuetan izan ezik, kontratuaren prezioa berrikusteko aplikatu beharreko formula edo indizea aldaezina izango da kontratua indarrean dagoen bitartean, eta kontratuan bertan zehaztuko da noiz egingo den prezioen berrikuspena kontratua esleitzeko eguna kontuan hartuta, betiere esleipena eskaintzak aurkezteko epea bukatu eta hiru hilabeteko epean egiten bada; esleipena geroago egiten bada, hiru hilabeteko epea bukatzen den eguna kontuan hartuta zehaztuko da noiz egingo den prezioen berrikuspena.

4. Gobernuaren Ekonomia Gaietarako Eskuordeko Batzordeak onartuko ditu, Estatuko Kontratuen Prezioen Batzorde Nagusiak proposatuta, oinarrizko materialen eta energiaren prezioen hileroko indizeak. Indize horiek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko dira.

Energiaren eta oinarrizko materialen prezioek merkatuan gorantz eta beherantz izandako aldaketak islatuko dituzte indizeek, eta bakarrak izan daitezke Estatuko lurralde osorako, edo geografia-eremuen arabera bereiziak.

5. Erregelamenduz ezarriko da zein den prezioak berrikusteko formuletan sartu beharreko oinarrizko materialen zerrenda.

Ekonomia eta Ogasun ministroak zabaldu egin dezake zerrenda hori, agindu baten bidez, Estatuko Administrazio Kontratazioaren Aholku Batzordeak txostena eman ondoren, ekoizpen-prozesuen bilakaerak horrela eskatzen duenean edota zenbait kontraturen kostuan eragin nabaria duten material berriak agertzen direnean.

Prezioak berrikusteko formuletan erabiltzen den indize bakoitza zehazteko arauak edo adierazleak Ekonomia eta Ogasun ministroaren aginduz ezarriko dira, Estatuko Kontratuen Prezioen Batzorde Nagusiak hala proposatuta.

92. artikulua. Berrikuspen-koefizientea.

Aurreko artikuluaren 1. paragrafoan aurreikusitako ponderazioak 4. atalean zehaztutako prezioen indizeei aplikatzean, data bakoitzerako koefiziente bat lortu ahal izango da, 3. paragrafoan jasotzen diren egun eta epeak kontuan hartuta. Berrikuste-eskubidea duten prestazioen zenbateko likidoei aplikatuko zaie koefiziente hori, ordaindu beharreko prezioa kalkulatu ahal izateko.

93. artikulua. Kontratuak gauzatzeko orduan berandutuz gero egin beharreko berrikuspena.

Berrikuspen-klausula kontratista berandutu den aldian aplikatu behar bada, eta bidezko diren zigorrak eragotzi gabe, prestazioa epe barruan gauzatzeko kontratuan ezarritako datei dagozkienak izango dira aplikatu beharreko prezio-indizeak; betiere, kontratua gauzatzeko egiazko epeei dagozkien indizeek ez badute koefiziente txikiago ematen, orduan indize horiek aplikatuko baitira.

94. artikulua. Berrikuspenaren ondorengo zenbatekoa ordaintzea.

Bidezkoak diren berrikuspenen zenbatekoa ofizioz ordainduko du kontratazio-organoak, ziurtagirietan edo ordainketa partzialetan dagokion ordainketa edo deskontua eginez, edo, bestela, salbuespen gisa, berrikuspenaren zenbatekoa ziurtagirietan edo ordainketa partzialetan sartu ezin izan denean, kontratua likidatzean.

IV. TITULUA

Sektore publikoko kontratuetan eska daitezkeen bermeak

I. KAPITULUA

Herri-administrazioekin egindako kontratuetan eman beharreko bermeak

1. atala. Behin betiko bermea

95. artikulua. Bermea emateko betebeharra.

1. Herri-administrazioen kontratuen lizitazioetan ekonomiaren aldetik onuragarriena den eskaintza egiten dutenek esleipenaren zenbatekoaren 100eko 5eko bermea eman behar diote kontratazio-organoari, balio erantsiaren gaineko zerga kanpoan dela.

Behin-behineko prezioekin egindako kontratuen kasuan –lege honen 87. 5 artikuluan aipatzen dira–, finkatutako gehienezko prezioa kontuan hartuta kalkulatuko da ehunekoa.

Halere, kontratuaren gorabeherak kontuan izanik, kontratazio-organoak bermea eratzeko betebeharretik salbuetsi ahal izango du esleipenduna, pleguetan behar bezala arrazoituta; bereziki, prezioa ordaindu aurretik entregatu eta jaso behar diren ondasun kontsumigarriak hornitzeko kontratuetan.

Obra-kontratuetan eta herri-lanen kontzesioko kontratuetan ezin izango da horrelako salbuespenik egin.

2. Zenbait kasu berezitan, aurreko paragrafoan zehaztutako bermeaz gainera beste berme osagarri bat ere aurkeztu behar dela ezarri ahal izango du pleguan kontratazio-organoak; berme hori ez da izango kontratu-esleipenaren zenbatekoaren 100eko 5etik gorakoa, eta berme osoa kontratuaren prezioaren 100eko 10ekoa izango da gehienez.

3. Kontratuaren zenbatekoa unitateko prezioen arabera zehazten denean, eratu beharreko bermearen zenbatekoa lizitazioaren oinarri legez ezarritako aurrekontuaren araberakoa izango da.

4. Herri-lanen kontzesioetan, behin betiko bermearen zenbatekoa kalkulatzeko, kontratuaren balio zenbatetsiaren 100eko 5 aplikatuko da, 88. 3 artikuluan finkatutakoaren arabera kuantifikatuta.

Kontratazio-organoak, kontratuaren ezaugarriak eta iraupena kontuan hartuta, lana gauzatu ondoren eta ustiatzeko aurreikusitako epean behin betiko bermearen zenbatekoa murrizteko aukera aurreikusi ahal izango du pleguetan, behar bezala arrazoituta.

Alde batera utzi gabe pleguetan ezar daitezkeen bestelako irizpideak, murrizketa hori progresiboa izango da, eta kontratuari geratzen zaion indarraldiarekiko alderantziz proportzionala. Dena den, bermearen zenbatekoa ezingo da izan kontratuaren balio zenbatetsiaren 100eko 2 baino txikiagoa.

96. artikulua. Onartutako bermeak.

1. Herri-administrazioekin egindako kontratuetan eman beharreko bermeak honako moduren batean eratu ahalko dira:

a) Eskudirutan edo zor publikoaren baloreetan, eta, betiere, lege hau garatzeko arauek ezartzen dituzten baldintzak beteta.

Eskudirua eta dagokien liburuetan idatzitako baloreen ibilgetze-ziurtagiriak Gordailuen Kutxa Orokorrean edo kutxa horrek Ekonomia eta Ogasuneko ordezkaritzetan dituen sukurtsaletan jarri behar dira, edo, bestela, autonomia-erkidego edo toki-erakunde kontratatzaileen kutxa nahiz establezimendu publiko parekoetan, kontuan hartuta zein administraziotan izan behar duten eragina, eta, betiere, lege hau garatzeko arauek ezartzen dituzten erak eta baldintzak beteta.

b) Abalaren bidez. Espainian jarduteko baimena duten banku, aurrezki-kutxa, kreditu-kooperatiba, kredituko finantza-erakunde eta elkarren bermerako sozietateek lege hau garatzeko arauek ezarritako eran eta baldintzen arabera eman behar dute abal hori, aurreko a) hizkian aipatzen diren establezimenduetan.

c) Kauzio-asegururako kontratu baten bidez. Kontratu hori egin behar da arlo horretan lan egiteko baimena duen erakunde aseguratzaile batekin, Lege hau garatzeko arauek ezartzen duten eran eta baldintzen arabera.

Aseguruaren ziurtagiria aurreko a) hizkian adierazitako establezimenduetan aurkeztu beharko da.

2. Pleguetan hala aurreikusten bada, obra-kontratu eta herri-lanaren kontzesioko kontratu ez diren bestelako kontratuetan eman beharreko bermea –baldin eta eman behar bada– prezioan atxikipena eginez eratu ahal izango da.

3. Pleguan hala aurreikusten bada, bitarteko elektroniko, informatiko edo telematikoen bidez egiaztatu ahal izango da bermea eratu dela.

97. artikulua. Hirugarren batzuek emandako bermeen araubidea.

1. Kontratista bera ez diren pertsonek edo erakundeek, kontratistaren alde bermeak ematen badituzte, ezin izango dute Kode Zibileko 1830 artikuluan eta horrekin bat datozen artikuluetan aipatutako eskusio-eskubidea erabili.

2. Emandako bermeari dagozkion prozeduretan, abal-emailea edo aseguratzailea alderdi interesdun dela joko da, azaroaren 26ko 30/1992 Legean aurreikusitako moduan.

3. Kauzio-aseguruaren kontratuan, honako arau hauek aplikatuko dira:

a) Kontratista aseguru-hartzaile izango da, eta administrazio kontratatzailea, asegurudun.

b) Prima ez ordaintzeak –bakarra izan, lehenbizikoa izan edo ondorengoak izan– ez dio aseguratzaileari kontratua suntsiarazteko eskubiderik emango; asegurua ez da azkenduko, aseguruaren babesa ez da etengo, eta aseguratzailea ez da bermea ordaintzeko betebeharretik aske geratuko, aseguratzailea bada bermea ordaindu behar duena.

c) Aseguratzaileak ezin izango ditu baliatu asegurudunaren kontra aseguru-hartzailearen kontra legozkiokeen salbuespenak.

98. artikulua. Berme orokorra.

1. Kontratu bakoitzerako bana-banako bermea eman ordez, enpresaburuak aukera du berme orokor bat eratu ahal izateko, herri-administrazio batekin edo kontratazio-organo batekin zein batzuekin egindako kontratu guztien gauzatzeak ekar ditzakeen erantzukizunetarako.

2. Berme orokorra 96. artikuluko 1. paragrafoko b) eta c) hizkietan jasotako moduetakoren batean eratu behar da, eta Gordailuen Kutxa Orokorrean edo kutxa horrek Ekonomia eta Ogasuneko ordezkaritzetan dituen sukurtsaletan jarri; edo, bestela, autonomia-erkidego zein toki-erakunde kontratatzaileen kutxa nahiz establezimendu publiko parekoetan, kontuan hartuta zein administraziotan izan behar duen eragina.

3. Berme orokorrak bermatuko du, oro har eta iraunkortasunez, esleipendunak kontratuei dagozkien betebeharrak beteko dituela, esleipen-zenbatekoaren edo lizitazioaren oinarrizko aurrekontuaren 100eko 5 arteko mugara arte, edo portzentaje handiagora arte, prezioa unitate-prezioen arabera zehazten denean. Hori ez da eragozpen izango administrazioak, kalterik eta galerarik sortuz gero, berme orokorraren gainerako zatiaren gainean gauza dezan kalte-ordaina.

4. Kontratu jakin baten kasuan berme orokorra eratzeak dakartzan ondorioei dagokienez, bermea eratu den kutxak edo establezimenduak, interesdunak halaxe eskatuta, ziurtagiria emango du berme orokorra jarrita dagoela eta berme hori nahikoa dela egiaztatuz, eskaera egiten denetik zenbatzen hasita hiru egun balioduneko epean; hala, ibilgetu egingo da bermearen zenbatekoa, eta bermea ezerezten denean itzuliko.

99. artikulua. Bermeak eratzea, berriz jartzea eta egokitzea.

1. Ekonomiaren aldetik onuragarriena den eskaintza aurkeztu duen lizitatzaileak 151. 2 artikuluan adierazitako epean egiaztatu beharko du bermea eratu duela.

Berari egotz dakizkiokeen arrazoiak direla medio, baldintza hori betetzen ez badu, administrazioak ez du haren aldeko esleipena egingo, eta 151. 2 artikuluko azken lerrokadan adierazitakoa aplikatuko da.

2. Esleipendunari eska dakizkiokeen kalte-ordainak edo zigorrak bermearen bitartez gauzatzen badira, esleipendunak berriz jarri beharko du bermeari dagokion zenbatekoa, edo lehendik jarritakoa handitu, gauzatzen direnetik hamabost eguneko epean; horrela egin ezean, kontratua suntsiarazteko kausetan eroriko da.

3. Baldin eta kontratua aldatu delako kontratuaren prezioa ere aldatu egiten bada, bermea egokitu egin beharko da, kontratua aldatzeko erabakia enpresaburuari jakinarazi zaion egunetik kontatzen hasi eta hamabost eguneko epean, prezio berriaren eta bermearen artean dagokion proportzioa egon dadin.

Ondorio horietarako, ez dira kontuan hartuko liburu honetako III. tituluko II. kapituluan ezarritakoaren arabera egindako berrikusteen ondorioz izandako prezio-aldaketak.

100. artikulua. Bermeei dagozkien erantzukizunak.

Hona zer erantzukizuni egin behar dieten aurre bermeek:

a) Kontratistari 212. artikuluaren arabera ezartzen zaizkion zigorrei.

b) Kontratuan jasotako prestazioak behar bezala gauzatzeari; kontratistak bere betebeharrak betetzen berandutzeagatik administrazioari eragindako gastuei; eta kontratua bete gabe uztean edo kontratua gauzatzerakoan administrazioari eragindako kalte eta galerei, kontratua suntsiaraztea ez badagokio.

c) Kontratua suntsiarazten denean ezarritako inkautazioari (baldin eta ezartzen bada), kontratuan bertan edo lege honetan ezarritakoarekin bat etorriz.

d) Hornidura-kontratuetan, bestalde, hornitutako ondasunetan akatsik edo hutsik ez egoteko erantzukizunari egin behar dio aurre behin betiko bermeak, kontratuan aurreikusitako berme-epealdi osoan.

101. artikulua. Lehentasunak bermeak betearaztean.

1. Bermea betearazteko orduan, administrazio kontratatzaileak lehentasuna izango du, beste edozein hartzekodunen gainetik, edozein direla ere hartzekodunaren izaera eta kreditua oinarritzen duen titulua.

2. Bermea dagozkion erantzukizunei aurre egiteko adinakoa ez bada, administrazioak premiamenduzko administrazio-prozeduraz kobratuko du aldea, diru-bilketarako arauetan ezarritakoarekin bat etorriz.

102. artikulua. Bermeak itzultzea eta ezereztea.

1. Ez da bermerik itzuli edo ezereztuko, harik eta berme-epea amaitu eta dena delako kontratua behar bezala bete arte, edota kontratistaren errurik gabe kontratua suntsiarazi arte.

2. Kontratuaren likidazioa onartu ondoren, eta berme-epea amaitu eta gero, bermearen kontra gauzatu beharreko erantzukizunik agertzen ez bada, itzuli egingo da eratutako bermea, edo ezereztu egingo da abala edo kauzio-asegurua.

Bermea itzultzeko erabakia, berme-epea bukatu eta bi hilabeteko epean hartu beharko da, eta jakinarazi egin beharko zaio interesdunari.

Berme-epea bukatutakoan, zor zaion zenbatekoa ordaindu beharko dio administrazioak kontratistari, eta, zor horrekin batera, berme-epea bukatzen denetik bermea itzuli den arteko aldiari dagokion diruaren legezko interes-tasak ere bai, baldin eta bermea ez itzultzeko kausa administrazioari egotz badakioke.

3. Kontratuaren zati bat baino jasotzen ez denean, bermearen hein bereko zatia itzultzeko edo ezerezteko eska dezake kontratistak, baina administrazio-klausula zehatzen pleguan berariaz hala onartuta dagoenean bakarrik.

4. Kontratuen lagapena egiten denean, lagatzaileak emandako bermea ez da itzuliko edo ezereztuko, harik eta lagapen-hartzaileak bere bermea formalki eratuta eduki arte.

5. Kontratua amaitzen denetik urtebete igarota, kontratistari egotz ezin dakizkiokeen kausak direla medio, ez jasotzeko egintza formalik, ez likidaziorik egin ez bada, itzuli edo ezereztu egingo dira bermeak, luzapen gehiagorik gabe, 100. artikuluan aipatutako erantzukizunei aurre egin zaiela egiaztatu ondoren.

Kontratuaren zenbatekoa, obra-kontratuetan, 1. 000. 000 euro baino gutxiago bada, edo beste kontratu batzuetan, 100. 000 euro baino gutxiago, epea sei hilabetera murriztuko da.

2. atala. Behin-behineko bermea

103. artikulua. Bermea eskatzea eta araubidea.

1. Kontratu bakoitzaren inguruabarrak kontuan izanik, kontratuaren esleipena egin arte nork bere eskaintzari eutsiko diola ziurtatuko duen bermea eratzeko eskatu ahalko diete kontratazio-organoek lizitatzaileei.

Lizitatzaileen artean esleipendun ateratzen denari dagokionez, 151. 2 artikuluaren bigarren lerrokadak ezartzen dizkion betebeharrak betetzen dituela ere ziurtatuko du behin-behineko bermeak.

Kontratazio-organoak behin-behineko berme bat eskatzea erabakitzen badu, espedientean behar bezala arrazoitu beharko du zergatik eskatzen duen kontratu jakin horretarako.

2. Administrazio-klausula zehatzen pleguetan, batetik, behin-behineko bermearen zenbatekoa zehaztuko da, eta ezingo da izan kontratuaren aurrekonturen 100eko 3 baino handiagoa –balio erantsiaren gaineko zerga alde batera utzita–; bestetik, bermea itzultzeko araubidea ere zehaztuko da.

Behin-behineko bermea 96. artikuluan aurreikusitako moduetatik edozeinetan eratu ahalko da.

3. Behin-behineko bermeak eskatzen direnean, honako modu hauetakoren batean jarriko dira, lege hau garatzeko arauek ezartzen dituzten baldintzak beteta:

a) Eskudirutan egindako bermeak direnean, Gordailuen Kutxa Orokorrean edo kutxa horrek Ekonomia eta Ogasuneko ordezkaritzetan dituen sukurtsaletan, edo, bestela, autonomia-erkidego edo toki-erakunde kontratatzaileen pareko kutxa nahiz establezimendu publikoetan, kontuan hartuta zein administraziotan izan behar duen eragina.

b) Idatzitako baloreen ibilgetze-ziurtagiriak, abalak edo kauzio-aseguruen ziurtagiriak direnean, kontratazio-organoaren aurrean.

4. Behin-behineko bermea automatikoki azkenduko da, eta kontratuaren esleipena egin eta berehala itzuliko zaie lizitatzaileei.

Nolanahi ere, esleipena egiteko aukeratutako eskaintza aurkeztu duen lizitatzaileari atxiki egingo zaio bermea, behin betiko bermea eratzen duen arte, eta inkautatu egingo zaie esleipena egin aurretik proposamena justifikaziorik gabe erretiratzen duten enpresei.

5. Esleipendunak behin-behineko bermearen zenbatekoa behin betikoa eratzeko erabili ahalko du, edo behin betiko berme berria eratu; azken kasu horretan, behin-behineko bermea behin betikoa eratzearekin batera ezereztuko da.

II. KAPITULUA

Sektore publikoko beste kontratu batzuetan eman beharreko bermeak

104. artikulua. Kasuak eta araubidea.

1. Herri-administrazio ez diren sektore publikoko ente, organismo eta erakundeek egindako kontratuetan, kontratazio-organoek bermea eratzeko eskatu ahalko diete lizitatzaileei edo hautagaiei, esleipena egin arte, eta, hala badagokio, kontratua formalizatu arte, beren eskaintzei eutsiko dietela ziurtatzeko; edo esleipendunari, prestazioa behar bezala gauzatzen dela bermatzeko.

2. Kontratazio-organoak finkatuko ditu bermearen zenbatekoa eta bermea itzultzeko edo ezerezteko araubidea, kontratuaren inguruabarrak eta ezaugarriak kontuan hartuta. Bermea 96. artikuluan aurreikusitako moduren batean aurkeztu ahalko da.

V. TITULUA

Kontratuak aldatzea

105. artikulua. Kasuak.

1. Alde batera utzi gabe lege honetan kontratistaren ondorengotza, kontratuaren kontzesioa, prezioak berrikustea eta kontratua gauzatzeko epea luzatzea dela-eta aurreikusitako kasuak, sektore publikoko kontratuak ondorengo kasu hauetan bakarrik aldatu ahal izango dira: pleguetan edo lizitazio-iragarkian hala aurreikusi denean, edota 107. artikuluan adierazitako kasuetan, bertan adierazitako mugekin.

Gainerako kasuetan, prestazioa hitzartu ez bezala gauzatu beharko balitz, lehenik eta behin indarrean dagoen kontratua suntsiarazi beharko litzateke, eta beste bat egin, baldintza egokiak jarrita.

Kontratu berri hori III. liburuan aurreikusitakoaren arabera esleitu beharko da.

2. Kontratua ezin izango da aldatu hasieran kontratatutakoari prestazio osagarriak eransteko, ezta objektua zabaltzeko ere, kontratua prestatzeko dokumentazioan aurreikusita ez zeuden helburu berriak betetzearren. Modu independentean erabili edo aprobetxatu ahalko litzatekeen prestazio bat gehitzeko ere ezin izango da aldatu.

Kasu horietan, beste kontratu bat egin beharko da dagokion prestaziorako, eta, kontratu horretan, kontratu osagarriak esleitzeko finkatutako araubidea aplikatu ahal izango da, 171. b) eta 174. b) artikuluetan aurreikusitako baldintzak betetzen badira.

106. artikulua. Lizitazioa arautzen duten agirietan aurreikusitako aldaketak.

Aukera izango da sektore publikoko kontratuak aldatzeko, betiere pleguetan edo lizitazio-iragarkian aukera horren berri berariaz eman bada, eta alderdi hauek modu argi, zehatz eta ezin nahasizkoan zehaztu badira: kontratua zein baldintza betez aldatu ahal izango den, aldaketek zer helmen eta muga izango dituzten, kontratu-prezioaren zer ehunekori eragin ahal dioten gehienez, eta zein prozedurari jarraitu behar zaion.

Horretarako, kontratua zer kasutan aldatu ahal den zehaztasun osoz zedarritu beharko da objektiboki egiazta daitezkeen inguruabarrak kontuan hartuz, eta aldaketa egiteko baldintzak behar beste zehaztuko dira, lizitatzaileek eskaintza egiteko baloratu ahal izan ditzaten, eta gaitasun-baldintzak eskatzeko orduan eta eskaintzak baloratzeko orduan kontuan har daitezen.

107. artikulua. Lizitazioa arautzen duten agirietan aurreikusi gabeko aldaketak.

1. Pleguetan edo lizitazio-iragarkian aurreikusi gabeko aldaketak egin ahal izateko, beharrezkoa izango da ondorengo egoera hauetako bat dela behar bezala arrazoitzea:

a) Kontratatutako prestazioa desegokia izatea kontratuaren bidez erantzun nahi diren beharrak asetzeko, proiektua edo zehaztapen teknikoak idaztean egindako akatsen edo ez-aipatzeen eraginez.

b) Proiektua edo prestazioari buruzko zehaztapenak desegokiak izatea, kausa objektiboak direla medio (geologia, baliabide hidrikoak, arkeologia, ingurumena edo antzekoak); betiere, kontratua esleitu ondoren agertu badira eta aurreikusezinak baziren proiektua edo zehaztapen teknikoak modu profesionalean idazteko behar besteko arretaz lan eginez.

c) Ezinbestearen edo ezusteko kasuaren eraginez, prestazioa hasieran definitutako baldintzetan egiterik ez izatea.

d) Prestazioa nabarmen hobetuko duten aurrerapen teknikoak sartzea komeni izatea, aurrerapen horiek kontratua esleitu ondoren jarri badira merkatuan eskuragarri, teknikaren egoera kontuan hartuta.

e) Prestazioa kontratua esleitu ondoren onartutako teknika-, ingurumen-, hirigintza-, segurtasun- edo irisgarritasun-beharrei egokitu behar izatea.

2. Artikulu honetan xedatutakoaren arabera adostutako kontratu-aldaketak ezin izango ditu lizitazioko eta esleipeneko funtsezko baldintzak aldatu; aldaketak egiteko beharra eragin duen kausa objektiboari erantzuteko ezinbestekoak diren aldaketak baino ezin izango dira egin.

3. Aurreko paragrafoan aurreikusitako ondorioetarako, ondorengo kasu hauetan lizitazioaren eta esleipenaren funtsezko baldintzak aldatu direla ondorioztatuko da:

a) Aldaketak nabarmen aldatzen dituenean hasieran kontratatutako prestazioaren funtzioa eta ezaugarriak.

b) Aldaketak aldatu egiten duenean kontratatutako prestazioaren eta prezioaren arteko harremana, esleipen-baldintzetan definitu zen moduarekin alderatuta.

c) Aldatutako prestazioa emateko, hasierako kontratuan eskatuaz bestelako gaikuntza profesionala behar denean, edo kaudimen- eta gaitasun-baldintza funtsean ezberdinak.

d) Kontratu-aldaketek kontratuaren esleipen-prezioaren 100eko 10i edo gehiagori eragiten diotenean, gora edo behera; hurrenez hurrengo aldaketen kasuan, aldaketa-multzoak ezin izango du aipatutako muga gainditu.

e) Gainerako kasuetan, baldin eta honako presuntzio hau ezar badaiteke: beste interes batzuek ere parte hartuko zuketela, edo prozesuan parte hartu zuten lizitatzaileek eskaintza oso ezberdinak aurkeztuko zituzketela, aldaketaren berri aldez aurretik jakinez gero.

108. artikulua. Prozedura.

1. Lege honen 106. artikuluan aurreikusitako kasuan, kontratu-aldaketak iragarkian edo pleguetan zehaztutako moduan egingo dira.

2. Kontratua 107. artikuluari jarraiki aldatu aurretik, entzun egin beharko zaio proiektua edo zehaztapen teknikoak idatzi dituenari, baldin eta kontratazio-organokoa ez den hirugarren batek idatzi baditu, zerbitzu-kontratu baten ondorioz. Hala, hiru eguneko edo gehiagoko epean, egokitzat jotzen dituen oharrak egin ahal izango ditu.

3. Artikulu honetan xedatutakoak ez du eragotziko 211. artikuluan administrazio-kontratuak aldatzeari buruz ezarritakoari.

II. LIBURUA

Kontratuak prestatzea

I. TITULUA

Herri-administrazioek kontratuak prestatzea

I. KAPITULUA

Arau orokorrak

1. atala. Kontratazio-espedientea

1. azpiatala. Izapidetze arrunta

109. artikulua. Kontratazio-espedientea: hastea eta edukia.

1. Herri-administrazioek, kontratuak egiteko, dagokion espedientea izapidetu beharko dute aldez aurretik. Kontratazio-organoa hasiko da espedientea izapidetzen; horretarako, kontratuaren beharrizana oinarrituko du, lege honen 22. artikuluan ezarri bezala.

2. Espedienteak kontratuaren objektu osoa hartu behar du; nolanahi ere, 86. artikuluko 3. paragrafoan ezarritakoaren arabera, kontratua lotetan zatitu ahal izango da, lizitatze eta esleitze aldera.

3. Espedienteari kontratua arautuko duten administrazio-klausula zehatzen plegua eta preskripzio teknikoen plegua erantsiko zaizkio.

Baldin eta, kontratua esleitzeko, lehia-elkarrizketa aukeratzen bada (prozedura hori III. liburuko I. tituluko I. kapituluaren 5. atalean dago araututa), administrazio-klausulen eta preskripzio teknikoen pleguen ordez, 181. 1 artikuluan aipatzen den deskripzio-agiria erabiliko da.

Orobat, kreditua badagoela egiaztatzeko ziurtagiria edo legez horren ordez erabil daitekeen agiria ere gehitu beharko dira, eta, horrez gain, kontu-hartzearen aurretiko fiskalizazioa, hala balegokio, azaroaren 26ko 47/2003 Legean ezarritako moduan.

4. Espedientean, behar bezala justifikatuko dira kontratua esleitzeko aukeratu den prozedura eta kontuan hartuko diren irizpideak.

5. Kontratua hainbat jatorritako ekarpenekin finantzatu behar denean, ekarpen horiek egin dituztenak herri-administrazio bereko organoak izanda ere, kontratua esleitu behar duen kontratazio-organoak espediente bakar batean izapidetuko du dena delako kontratua; espedientean, ekarpen guztiak osorik erabiltzeko moduan daudela egiaztatu beharko da, eta ordaintzeko hurrenkera ezarri, eta ekarpenak egiaz gauzatzen direla ziurtatzeko bermea ere sartu beharko da.

110. artikulua. Espedientea onartzea.

1. Kontratazio-espedientea osatu eta gero, arrazoietan oinarritutako ebazpena emango du kontratazio-organoak, espedientea onartzeko eta esleipenerako prozedura abiaraztea xedatzeko.

Ebazpen horrek gastuaren onespena ere badakar, 150. artikuluaren 3. paragrafoaren a) hizkian aipatzen den kasuan izan ezik, edo deskontzentrazio-arauek edo eskuordetze-egintzak kontrakoa ezartzen dutenean izan ezik, halakoetan onespena eskatu beharko baitzaio organo eskudunari.

2. Kontratazio-espedienteak kontratua esleituz eta formalizatuz ere amai daitezke, nahiz eta kontratuaren gauzatzea (den urte batean edo hainbatean gauzatzeko) hurrengo ekitaldian hastekoa izan.

Horretarako, kreditu-konpromisoak ezarri ahal izango dira, lege honen peko herri-administrazioen aurrekontu-arauetan ezarritako mugekin.

111. artikulua. Kontratazio-espedientea kontratu txikietan.

1. Lege honen 138. 3 artikuluan definitutako kontratu txikietan, espedienteak gastua onartzea eta dagokion faktura espedienteari gehitzea besterik ez du behar; fakturak lege hau garatzeko arauek ezarritako baldintzak bete beharko ditu.

2. Obra-kontratu txikietan, obren aurrekontua ere gehitu beharko da, eta dagokion proiektua ere izan beharko da, arau espezifikoek horrela eskatzen dutenean.

Era berean, 125. artikuluak aipatzen duen ikuskapen-txostena ere eskatu beharko da, baldin eta lanak obraren egonkortasunari, segurtasunari edo estankotasunari eragiten badie.

2. azpiatala. Espedientearen izapidetze laburtua

112. artikulua. Espedientearen presazko izapidetzea.

1. Presazko izapidetzearekin egin ahal izango dira atzera ezineko premia bati erantzuteko egiten diren kontratuen espedienteak edo interes publikoa dela-eta kontratuen esleipena lasterrago egin beharra dutenak.

Horretarako, kontratazio-organoak egindako presakotasun-adierazpena eduki behar du espedienteak, behar bezala arrazoitua.

2. Presazkotzat jotako espedienteak espediente arrunten prozedura berari jarraituz izapidetuko dira, baina berezitasun hauek izango dituzte:

a) Presazko espedienteek lehentasuna izango dute izapideetan parte hartzen duten organoek bideratuak izateko; organo horiek bost eguneko epea edukiko dute dagozkien txostenak eta izapideak egiteko.

Espedientearen zailtasunak eraginda, edo justifikatutako beste edozein arrazoi dela medio, ezinezkoa bada epe hori betetzea, izapidea egin behar duten organoek espedientearen presakotasuna adierazi duen kontratazio-organoari jakinaraziko diote hori.

Kasu horretan, epea hamar egunera arte luzatu ahalko da.

b) Esleipen-prozedura hastea erabaki ondoren, erdira ekarriko dira lege honetan kontratuaren lizitazioa, esleipena eta formalizazioa egiteko ezarritako epeak, 156. 3 artikuluaren lehenbiziko lerrokadan kontratua formalizatzeko itxaronaldi gisa ezarritako hamabost egun balioduneko epea izan ezik.

Dena den, erregulazio harmonizatuko kontratuen prozeduretan, ez dira laburtuko prozedura irekian lizitatzaileei informazioa emateko eta proposamenak aurkezteko 158. eta 159. artikuluetan ezarritako epeak.

Baldin eta, prozedura murriztuetan eta negoziatuetan, 177. 1 artikuluan aurreikusitakoaren arabera, lizitazio-iragarkia argitaratu behar bada, parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea laburtu egin ahalko da, eta hamabost egunekoa ezarri, lizitazio-iragarkia bidali denetik kontatzen hasita, edo hamar egunekoa, bidalketa baliabide elektroniko, informatiko edo telematikoen bidez egiten bada; bestalde, informazio osagarria emateko epea, 166. 4 artikuluak aipatzen duena, laburtu egingo da, eta lau egunekoa baino ez da izango.

Prozedura murriztuan, proposamenak aurkezteko 167. 1 artikuluan aurreikusitako epea ere laburtu egin daiteke, eta hamar egunekoa ezarri, eskaintzak aurkezteko gonbidapena bidaltzen den egunetik kontatzen hasita.

c) Kontratua gauzatzen hasteko epea ez da hamabost egun baliodun baino luzeagoa izango, formalizatzen den egunetik kontatzen hasita.

Epe hori gaindituko balitz, aukeran izango da kontratua suntsiaraztea, kasu batean izan ezik: kontratua gauzatzen hasteko epea atzeratzeko arrazoia ez denean administrazio kontratatzaileak eta kontratistak eragindakoa, eta ebazpen arrazoituan horrela jasota dagoenean.

113. artikulua. Larrialdiko izapidetzea.

1. Hondamendiak gertatu direlako, edo arrisku larria sortzen duten egoerak daudelako, edo estatuko defentsari eragiten dioten premiak daudelako, administrazioak berehala jardun behar badu, salbuespenezko araubide hau bete beharko da:

a) Kontratazio-organoak agin dezake, administrazio-espedientea izapidetzeko beharrik gabe, gertatutakoa konpontzeko edo gerora sortutako beharrari erantzuteko behar den oro egitea, edo objektua libreki kontratatzea, osorik edo partez, lege honetan ezarritako betebehar formalen pean egon gabe, eta are kreditu nahikoa izateko betebeharrik gabe ere.

Erabaki horrekin batera, dagokion kreditu-atxikipena aurkeztu beharko da, edo, bestela, kreditua aldatzeko espedientea hasita dagoela justifikatzeko dokumentazioa.

b) Kontratua Estatuko Administrazio Orokorrak, haren organismo autonomoek, Gizarte Segurantzako erakunde kudeatzaileek edo zerbitzu erkideek edo gainerako estatu-erakunde publikoek egin badute, Ministroen Kontseiluari jakinaraziko zaio, gehienez ere hirurogei eguneko epean.

c) Aldi berean, gastuei aurre egiteko behar diren funtsak baliatzeko agindua emango dute Ekonomia eta Ogasun Ministerioak, Estatuko Administrazio Orokorraren kasuan, edo legezko ordezkariek, organismo autonomoen eta Gizarte Segurantzako kudeaketa-erakunde eta zerbitzu erkideen kasuan, gero justifikatzeko.

d) Salbuespenezko araubide honen xede diren jarduerak gauzatu ondoren, justifikazio-agiriaren kontu hartzea edo onartzea egiteko behar diren izapideak egingo dira, hargatik eragotzi gabe Aurrekontuen Lege Orokorraren 49. artikulua betetze aldera egin beharreko egokitzapenak, erregelamendu bidez ezarritakoak.

e) Prestazioak gauzatzen hasteko epea ez da hilabete baino luzeagoa izango, a) hizkian aurreikusitako erabakia onartzen denetik kontatzen hasita.

Epe hori gaindituz gero, prestazio horiek kontratatzeko, prozedura arrunta izapidetu beharko da.

Halaber, behin epe hori amaituta, ordainketa justifikatzen duen kontua aurkeztuko da –baldin eta ordainketa egin bada– eta inbertitu ez diren funtsak itzuli egingo dira.

Lege hau garatzeko arauetan garatuko da obligazio horiek kontrolatzeko prozedura.

2. Administrazioak egindako jarduera osatzeko behar diren gainerako prestazioak, larrialdikoak ez badira, lege honetan araututako izapidetze arruntaren arabera kontratatuko dira.

2. azpiatala. Administrazio-klausulen pleguak eta preskripzio teknikoen pleguak

114. artikulua. Administrazio-klausula orokorren pleguak.

1. Ministroen Kontseiluak, interesatutako ministerioen ekimenez, Ekonomia eta Ogasun ministroaren proposamenez, eta Estatu Kontseiluaren irizpena jaso ondoren, administrazio-klausula orokorren pleguak onartu ahalko ditu, lege honetako eta legea garatzeko xedapenetako aginduen edukira egokituta, Estatuko Administrazio Orokorraren, haren erakunde autonomoen, Gizarte Segurantzako kudeaketa-erakundeen eta zerbitzu erkideen eta estatuko gainerako erakunde publikoen kontratazio-organoek sinatzen duten kontratuetan erabiltzeko.

2. Plegu orokorrak informaziorako teknologiekin zerikusia duten ondasunak eta zerbitzuak eskuratzeko badira, Ekonomia eta Ogasun ministroak eta Lurralde Politikako eta Herri Administrazioetako ministroak egin beharko diote proposamena, batera, Ministroen Kontseiluari.

3. Autonomia-erkidegoek eta toki-administrazioa osatzen duten erakundeek administrazio-klausula orokorren pleguak onartu ahalko dituzte, bakoitzak bere arau berezien arabera; horretarako, aldez aurretik, Estatu Kontseiluak, edo autonomia-erkidego bakoitzean baliokidea den aholku-organoak, halakorik balego, irizpena eman beharko dute.

115. artikulua. Administrazio-klausula zehatzen pleguak.

1. Administrazio-klausula zehatzen pleguak gastua baimendu aurretik edo baimentzearekin batera onartu behar dira, baina beti kontratua lizitatu aurretik edo, lizitaziorik egon ezean, esleipena egin aurretik.

2. Administrazio-klausula zehatzen pleguetan, alderdi hauek jasoko dira: kontratuko alderdien eskubideak eta betebeharrak zehazteko itunak eta baldintzak, eta lege honek zein bera garatzeko arauek eskatzen dituzten gainerako aipamenak.

Kontratuak mistoak direnean, kontratuaren ondorioetako, betearazteari eta azkentzeari aplikatu beharreko araubide juridikoa zehaztuko da, kontratuotan batutako prestazioei aplikatu beharreko arauak kontuan hartuz.

3. Kontratuak administrazio-klausula zehatzen pleguen edukiari egokitu beharko zaizkio, eta plegu horietako klausulak kontratu bakoitzaren zati izango dira.

4. Kontratazio-organoak onartuko ditu administrazio-klausula zehatzen pleguak; klausula zehatzen pleguen ereduak ere onartu ahalko ditu, antzeko izaera duten kontratu-kategoria jakin batzuetarako .

5. Administrazio-klausula zehatzen pleguan administrazio-klausula orokorren pleguen kontrako xedapenak sartzea proposatzen bada, Estatuko Administrazio Kontratazioaren Aholku Batzordeak aldez aurreko txostena egin beharko du administrazio-klausula zehatzen plegu horri buruz.

6. Estatuko Administrazio Orokorrean, haren erakunde autonomoetan, Gizarte Segurantzako kudeaketa-erakunde eta zerbitzu erkideetan, eta estatuko gainerako erakunde publikoetan, pleguak eta ereduak onartzeko, bakoitzari dagokion zerbitzu juridikoaren txostena beharko da aldez aurretik.

Administrazio-klausula zehatzen plegua plegu-eredu bati egokitzen bazaio, eta plegu-ereduari buruz txosten hori egina badago lehenagotik, ez da txostenik egin beharko administrazio-klausula zehatzen pleguari buruz

116. artikulua. Preskripzio teknikoen pleguak.

1. Prestazioa arautuko duten eta haren kalitateak definituko dituzten preskripzio tekniko zehatzak jasotzen dituzten pleguak eta dokumentuak gastua baimendu aurretik onartu behar dira, edo baimentzearekin batera, eta betiere kontratuaren lizitazioa egin aurretik, eta, lizitaziorik ezean, esleipena egin aurretik, betiere lege honek kontratu bakoitzerako ezarritako baldintzekin bat etorriz; kontratazio-organoari dagokio dokumentuok eta pleguok onestea.

2. Estatuko Administrazio Kontratazioaren Aholku Batzordeak aldez aurreko txostena egin ondoren, Ministroen Kontseiluak, dagokion ministroaren proposamenez, preskripzio tekniko orokorren pleguak ezarri ahalko ditu, Estatuko Administrazio Orokorrak, haren organismo autonomoek, Gizarte Segurantzako kudeaketa-erakundeek eta zerbitzu erkideek eta Estatuko gainerako erakunde publikoek eredutzat baliatu beharko dituztenak, hain zuzen.

117. artikulua. Preskripzio teknikoak ezartzeko arauak.

1. Preskripzio teknikoak definituko dira, ahal den neurrian, irisgarritasun unibertsalaren eta guztientzako diseinuaren irizpideak kontuan hartuta, Desgaitasunen bat duten Pertsonen Aukera-berdintasunaren, Diskriminazio-ezaren eta Irisgarritasun Unibertsalaren abenduaren 2ko 51/2003 Legean definitzen diren bezala; gainera, kontratuaren objektuak ingurumenean eragiten badu edo eragin badezake, ingurumen-iraunkortasunaren eta -babesaren irizpideak aplikatuta definituko dira, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 3. eta 4. artikuluetan, hurrenez hurren, araututako definizioen eta printzipioen arabera.

Preskripzio teknikoak ezin badira guztientzako irisgarritasunaren eta diseinuaren irizpideak kontuan hartuta definitu, behar bezala arrazoitu beharko da.

2. Lizitatzaileek berdintasunez parte hartu ahal izatea ahalbidetu beharko dute preskripzio teknikoek, eta ezin izango da, horien ondorioz, kontratu publikoak lehia irekian jartzeko oztopo bidegaberik sortu.

3. Alde batera utzi gabe bete beharrekoak diren estatuko jarraibide edo erregelamendu teknikoak, preskripzio teknikoak, Europar Batasuneko zuzenbidearekin bateragarriak diren heinean, ondorengo modu hauetako batean definitu ahalko dira:

a) Honako hauek aipatuz, hurrenkera honetan: Europako arauetatik Estatuko arauetara ekarritako espezifikazio teknikoak, egokitasun teknikoko europar agiriak, espezifikazio tekniko erkideak, nazioarteko arauak, europar normalizazio-organismoek egindako erreferentzia teknikoei buruzko beste sistema batzuk; edo, aurreko horiek guztiak ezean, estatuko arauak, egokitasun teknikoari buruzko estatuko agiriak, edo estatuak obren proiektuari, kalkuluari edo gauzatzeari buruz zein produktuak abiarazteari buruz egindako espezifikazio teknikoak, aipamen bakoitzari «edo baliokidea» aipamena gehituz.

b) Errendimenduaren edo baldintza funtzionalen arabera, eta, azken horietan, ingurumen-ezaugarriak kontuan hartzea sartuko da, baldin eta kontratuaren objektuak ingurumenean eragina badu edo eduki ahal badu.

Erabiltzen diren parametroek behar bezain zehatzak izan beharko dute, horiei esker lizitatzaileek kontratuaren objektua zehaztu ahal izateko eta kontratazio-organoek kontratua esleitu.

c) Errendimenduaren edo baldintza funtzionalen arabera, b) hizkian azaldutakoaren arabera, eta a) hizkian aipatutako espezifikazioak aipatuz, baldintza horiekin bat datozelako presuntzioa ezartzeko modu gisa.

d) Zenbait ezaugarritarako, a) hizkian aipatutako espezifikazio teknikoak aipatuz, eta, beste batzuetarako, b) hizkian aipatutako errendimendua edo baldintza funtzionalak.

4. Preskripzio teknikoak aurreko paragrafoaren a) hizkian aurreikusitako eran definitzen direnean, kontratazio-organoak ezin izango du eskaintza bat errefusatu eskainitako produktuak eta zerbitzuak aipatutako zehaztapenekin bat ez datozelako aitzakiarekin, baldin eta lizitatzaileak, bere eskaintzan, edozein baliabide egoki erabilita, frogatzen badu proposatutako konponbideek baliokidetasunez betetzen dituztela preskripzio teknikoetan definitutako baldintzak.

Horretarako, frogabide egokitzat joko dira fabrikatzailearen txosten teknikoa edo ofizialki onartutako organismo tekniko batek egindako entsegu-txostena.

5. Baldintzak errendimenduaren edo baldintza funtzionalen arabera ezartzen direnean, ezin izango da obren, produktuen edo zerbitzuen eskaintza bat errefusatu, Europako arau bat bereganatzen duen estatuko arau baten araberakoak badira, edo egokitasun teknikoari buruzko Europako agiri baten, espezifikazio tekniko erkide baten, nazioarteko arau baten, edo europar normalizazio-organismo batek eginiko erreferentzia teknikoei buruzko sistema baten araberakoak badira; betiere, dokumentu tekniko horiek, baldintzek eskatutako errendimenduak edo baldintza funtzionalak izan behar dituzte xede.

Kasu horietan, lizitatzaileak, bere eskaintzan, frogatu behar du arauaren edo agiri teknikoaren araberako obrek, produktuek edo zerbitzuek kontratazio-organoak ezarritako preskripzio teknikoak betetzen dituztela.

Horretarako, frogabide egokitzat joko dira fabrikatzailearen txosten teknikoa edo ofizialki onetsitako organismo tekniko batek egindako entsegu-txostena.

6. Ingurumen-ezaugarriak ezartzen direnean preskripziotzat errendimenduen edo baldintza funtzionalen arabera, preskripzio zehatzak erabili ahalko dira, edo, hala balegokio, preskripzio horien zati batzuk, Europako etiketa ekologiko batean edo etiketa ekologiko nazional edo plurinazionaletan definitzen diren eran, edo beste edozein etiketa ekologikotan definitzen diren eran, betiere etiketok kontratuaren objektu diren horniduren edo prestazioen ezaugarriak definitzeko egokiak badira, haien baldintzak informazio zientifikoan oinarritzen badira, eta etiketok onartzeko prozeduran gai horretan interesa duten alderdi guztiek (gobernuko erakundeek, kontsumitzaileek, fabrikatzaileek, banatzaileek eta ingurumen-arloko erakundeek) parte hartzeko aukera izan badute, eta alde interesdun guztientzat eskuragarriak badira.

Kontratazio-organoek aukera dute etiketa ekologikoa daramaten produktuak edo zerbitzuak preskripzio teknikoen pleguan definitutako espezifikazio teknikoekin bat datozela adierazteko, eta hori hala dela frogatzeko edozein baliabide egoki onetsi behar dute, hala nola fabrikatzailearen txosten teknikoa edo entsegu-txostena, ofizialki onetsitako organismo batek egina.

7. Artikulu honen ondorioetarako, honako hauek dira «ofizialki onetsitako organismo teknikoak»: herri-administrazioek beren eskumen-esparruan ofizialki onartutako entsegu-laborategiak, kalibrazio-erakundeak eta ikuskatze- eta ziurtatze-organismoak, aplikatzekoak diren arauen araberakoak.

Kontratazio-organoek Europar Batasuneko beste estatu kide batzuek onetsitako organismoek emandako ziurtagiriak onetsi beharko dituzte.

8. Kontratuaren objektua dela-eta bidezkoa denean izan ezik, espezifikazio teknikoetan ezin izango da fabrikazio edo jatorri zehatzik edo prozedura zehatzik aipatu, eta ezin izango da markarik, patenterik edo tiporik aipatu, edo jatorririk edo produkzio jakinik, enpresa edo produktu jakin batzuk faboratzeko edo baztertzeko.

Hala ere, zilegi izango da salbuespen gisa aipamen hori egitea, artikulu honen 3. eta 4. paragrafoak aplikatuz kontratuaren objektua behar bezalako zehaztasunez edo argitasunez deskribatu ezin denean; aipamen horri «edo baliokidea» esapidea gehitu beharko zaio.

118. artikulua. Kontratua gauzatzeko baldintza bereziak.

1. Kontratazio-organoek kontratua gauzatzeari buruzko baldintza bereziak ezarri ahal izango dituzte, betiere Europar Batasuneko zuzenbidearekin bat badatoz eta lizitazio-iragarkian eta pleguan edo kontratuan adierazten badira.

Kontratua gauzatzeko baldintza horiek bereziki ingurumen- edo gizarte-kontuei buruzkoak izan ahalko dira, eta honako helburu hauek izango dituzte: lan-merkatuan sartzeko zailtasun handiak dituzten pertsonen enplegua sustatzea, merkatu horretan gizonen eta emakumeen artean dauden desberdintasunak kentzea, langabeziaren kontra egitea, lantokian prestakuntza erraztea, edo enplegua sustatzeko estrategia koordinatuaren inguruan (Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 145. artikuluan zehazten da) ezartzen diren beste batzuk, edo produkzio-katean zehar oinarrizko lan-eskubideak errespetatuko direla bermatzea, Lanaren Nazioarteko Erakundearen Funtsezko Konbentzioak betetzeko beharra ezarriz.

2. Bai pleguek, bai kontratuak, zigorrak ezarri ahalko dituzte, 212. 1 artikuluan aurreikusitakoaren arabera, kontratua gauzatzeko baldintza bereziak urratzen direnerako; edo kontratuaren funtsezko obligaziotzat jo ditzakete baldintza bereziok, 223. f) artikuluan ezarritako ondorioetarako.

Baldintza horiek ez betetzea ez bada kontratua suntsiarazteko kausatzat tipifikatzen, ez-betetze hori arau-hauste larritzat jo ahalko da pleguetan edo kontratuan, erregelamenduz zehaztutako moduan, 60. 2. e) artikuluan ezarritako ondorioetarako.

119. artikulua. Fiskalitateari, ingurumena babesteari, enpleguari eta lan-baldintzei buruzko betebeharren gaineko informazioa.

1. Kontratazio-organoak pleguan adieraz dezake zein organismotara jo behar duten hautagaiek edo lizitatzaileek zergei edo ingurumena babesteari buruz dituzten betebeharren gaineko informazioa lortzeko, edo enplegua babesteari, lan-baldintzei eta lan-arriskuak prebenitzeari buruz indarrean dauden xedapenen gainekoa lortzeko. Betebehar horiek obran egindako lanetan aplikatuko dira, edo kontratua gauzatzean emandako zerbitzuetan.

2. Lehenengo paragrafoan aipatzen den kontratazio-organoak eskatuko die kontratuak esleitzeko prozedura batean parte hartzen duten hautagaiei adieraz dezatela kontuan hartu dituztela eskaintzak egitean enplegua babesteari, lan-baldintzei eta lan-arriskuak prebenitzeari eta ingurumena babesteari buruz indarrean dauden xedapenetatik ondorioztatzen diren betebeharrak.

Nolanahi ere, 152. artikuluan ezarritakoa ere aplikatuko da balio anormalak edo neurrigabeak dituzten eskaintzak egiaztatzeari dagokionez.

120. artikulua. Lan-kontratuetan subrogatzeko baldintzei buruzko informazioa.

Esleipendunari lan-harreman jakin batzuetan enplegatzaile gisa subrogatzeko betebeharra ezartzen dieten kontratuetan, kontratazio-organoak lizitatzaileei eman beharko die, pleguan bertan edo dokumentazio osagarrian, subrogazioak eragiten dien langileen kontratuetako baldintzei buruzko informazioa; hau da, neurri horrek ekarriko dituen lan-kostuen ebaluazioa egin ahal izateko beharrezkoa den informazioa.

Horretarako, esleitu beharreko kontratuaren objektu den prestazioa ematen ari den enpresak, subrogazioak eragiten dien langileak enplegatzen dituenak, kontratazio-organoaren esku jarri beharko du informazio hori, hark eskatutakoan.

II. KAPITULUA

Kontratu jakin batzuk prestatzeko arau bereziak

1. atala. Obra-kontratua prestatzeko jardunak

1. azpiatala. Obra-proiektua eta proiektuaren zuinketa

121. artikulua. Obra-proiektua.

1. Lege honetan ezarritakoaren arabera, obra-kontratu bat esleitzeko, aldez aurretik proiektua egin, ikuskatu eta onetsi egin behar da, baita haren zuinketa egin ere; proiektuak zehatz-mehatz adierazi behar du kontratuaren objektua.

Kontratazio-organoak onetsiko du proiektua, salbu eta eskumen hori arau juridiko baten bidez beste organo bati eman bazaio berariaz.

2. Proiektua eta obra biak batera esleitzekoak direnean, obra egin ahal izateko, kontratazio-organoak proiektua ikuskatu eta onetsi egin beharko du, eta proiektuaren zuinketa egin.

122. artikulua. Obren sailkapena.

1. Proiektuak egiteko, obrak sailkatu egingo dira objektuaren eta izaeraren arabera; hona hemen sailkapen-taldeak:

a) Lehen ezarpeneko obrak, eraberritze-obrak edo konponketa handiko obrak.

b) Konponketa errazeko obrak, zaharberritze-obrak edo birgaitze-obrak.

c) Kontserbazio-obrak eta mantentze-obrak.

d) Eraispen-obrak.

2. Lehen ezarpeneko obrak ondasun higiezinak sortzeko dira.

3. Eraberritzearen kontzeptu orokorraren barruan, lehendik zegoen ondasun higiezinen bat handitu, hobetu, modernizatu, egokitu, moldatu zein sendotzeko egindako obra guztiak sartzen dira.

4. Konponketa-obratzat joko dira ondasun higiezin batean ustekabean edo halabeharrez sortutako kalteak atontzeko beharrezkoak direnak.

Funtsean egitura euskarriari eragiten badiete, konponketa handikotzat joko dira, eta, bestela, konponketa errazeko obratzat.

5. Kalteak denboran zehar gertatzen badira ondasunaren erabileraren erabileraz, kalteok atontzeko obrak kontserbaziokotzat joko dira.

Mantentze-obrek kontserbazio-obren izaera bera edukiko dute.

6. Zaharberritze-obrak eraikuntza bat konpontzeko egiten dira, haren estetikari, balio historikoari eta funtzionaltasunari eutsiz.

7. Birgaitze-obrak eraikuntza bat konpontzeko egiten dira, haren estetikari eta balio historikoari eutsiz, baina eraikuntzari funtzionaltasun berria emanez; funtzionaltasunak bateragarria izan behar du higiezinaren jatorrizko elementuekin eta balioekin.

8. Eraispen-obrak ondasun higiezinen bat lurrera botatzeko edo desegiteko dira.

123. artikulua. Proiektuen edukia eta proiektuak egitetik sortzen den erantzukizuna.

1. Obra-proiektuetan, honako hauek sartu behar dira, gutxienez:

a) Txostena, obraren objektua deskribatuta. Honako hauek jasoko dira txosten horretan: aurrekariak eta obrak hasi aurreko egoera, ase beharreko beharrizanak eta aukeratutako konponbidearen justifikazioa; betiere, aintzakotzat hartu beharreko faktore guztiak zehaztuta.

b) Delako obra erabat zehazteko beharrezkoak diren plano orokorrak eta xehetasun-planoak, eta, orobat, lursailen okupazioa nahiz zortasun-eskubideen eta gainerako eskubide errealen itzulketa zedarritzeko planoak, eta, hala balegokio, obren gauzatzeak ukituko dituen zerbitzuak zedarritzekoak.

c) Preskripzio tekniko zehatzen plegua. Bertan, obrak deskribatuko dira eta obrak nola gauzatuko diren arautuko da, honako hauek adieraziz: lan horiek zein eratara egingo diren, kontratistak zer betebehar tekniko izango dituen, nola neurtuko diren gauzatutako unitateak, eta nola kontrolatuko diren erabilitako materialen kalitatea eta obrak gauzatzeko prozesua.

d) Aurrekontua, aurrekontu partzialez osatuta edo ez; unitateko prezioak eta, hala dagokionean, prezio xehatuak ere adierazi beharko ditu; baita neurketen egoera-orria eta aurrekontua balioesteko beharrezko zehaztasunak ere.

e) Argibide moduan, lanak garatzeko egitaraua edo obra burutzeko plana; hala badagokio, iraupena eta kostua zehaztuko dira.

f) Obraren zuinketak oinarri izango dituen era guztietako erreferentziak.

g) Segurtasun- eta osasun-azterlana edo, hala badagokio, segurtasunari eta osasunari buruzko oinarrizko azterlana, obretako segurtasun- eta osasun-arauetan ezarritakoaren arabera.

h) Legezko edo erregelamenduzko arauetan ezarritako agiri guztiak.

2. Hala ere, 350. 000 eurotik beherako lehen ezarpeneko, eraberritzeko zein konponketa handiak egiteko obren proiektuetarako, eta aurreko artikuluan zerrendatutako gainerako proiektuetarako, erraztu, bateratu zein ezabatu ere egin daiteke goian aipatutako agirietakoren bat edo beste, lege hau garatzeko arauetan zehaztutako moduan, baldin eta horrela egindako agiriok nahikoa badira obrak zehaztu, balioetsi eta gauzatzeko.

Dena den, arau espezifikoetan horrela aurreikusten denean baino ezingo dira aurkeztu gabe utzi aurreko paragrafoko g) hizkian aipatzen diren agiriak.

3. Obrak egiteko erabiliko diren lurren azterlan geotekniko bat ere sartu behar da proiektuan, obraren izaerarekin bateraezina ez bada behintzat; baita kontratuaren objektua hobeto zehazteko beharrezko diren aldez aurreko txostenak eta azterlanak ere.

4. Proiektua, osorik, administrazioak berak kontratatu duenean, proiektuaren egileak edo egileek 310. artikulutik 312. era ezarritako moduan hartuko dute bere gain erantzukizuna. Prestazioa administrazioaren lankidetzaz eta hark ikuskaturik gauzatzen bada, lankidetzaren arlokoak soilik izango dira erantzukizunak.

5. Proiektuak nahitaez bete beharrekoak diren jarraibide teknikoen arabera egingo dira.

124. artikulua. Enpresaburuak proiektua aurkeztea.

1. Proiektua egiteko lana eta dagozkion obrak egiteko lana biak batera kontratatzea salbuespenezko kasua izango da, eta bakar-bakarrik honako kasu hauetan aplikatu ahal izango da, espedientean behar bezala justifikatuz:

a) Arrazoi teknikoak direla-eta, enpresaburua obren azterlanei lotu behar zaienean ezinbestean.

Arrazoi horiek obraren xedearekin edo obra gauzatzeko teknikekin lotuta egon behar dira nahitaez.

b) Obren tamaina ezohikoa edo zailtasun tekniko bereziak direla-eta, enpresaren beraren baliabide edo gaitasun teknikoen bidez eman beharreko konponbideak behar direnean.

2. Nolanahi ere, era horretako kontratuaren lizitazioa egin aurretik, administrazioak edo erakunde kontratatzaileak dagokion aurreproiektua edo antzeko agiria idatzi beharko du; justifikatutako arrazoiak direla-eta interes publikorako komenigarria denean, beste inoiz ez, idatzi ahal izango ditu proiektuak bete beharreko oinarri teknikoak bakarrik.

3. Kontratistak kontratazio-organoari aurkeztuko dio proiektua, organo horrek proiektua ikuskatu, onetsi eta zuinketa egin dezan.

Administrazioak edo erakunde kontratatzaileak ikusten badu jasotako proiektuan akatsak daudela edo prezioak ezegokiak direla, akatsak zuzentzeko eskatuko dio kontratistari, 310. artikuluan ezarritakoaren arabera; bitartean, eta Administrazioak edo erakunde kontratatzaileak berriz ere proiektua ikuskatu, onetsi eta zuinketa egin arte, ezin izango da obra gauzatzen hasi.

Kontratazio-organoa eta kontratista ez badira prezioei buruz ados jartzen, kontratista salbuetsita geratuko da eta ez du obrak gauzatu beharrik izango, eta eskubide bakarra izango du kontratazio-organoaren aurrean: hark proiektua idazteko lanak ordaintzea.

4. Artikulu honetan jasotako egoerei dagokienez, espedientea hasteko aginduan eta dagokion kreditu-erreserban finkatuko da egitekoa den kontratuak har dezakeen gehieneko balio zenbatetsia.

Nolanahi ere, gastua ez da ikuskatuko, ez da onetsiko, eta horri lotutako konpromisorik ere ez da hartuko, harik eta, aukeratutako proposamenaren arabera, kontratuaren zenbatekoa eta baldintzak zeintzuk diren jakin arte; inguruabar horiek guztiak jaso behar dira administrazio-klausula zehatzen pleguan.

5. Azpiegitura hidraulikoetan edo garraio-azpiegituretan obra bereziak gauzatzeko proiektua egin behar denean, eta, oso obra garrantzitsuak direlako edo oso konplexuak direlako, obrak egiteko zenbateko zenbatetsirik ezin daitekeenean finkatu, aurreko paragrafoan jasotako gehieneko prezioak proiektuari bakarrik eragingo dio.

Obra egin ahal izateko, ezinbestekoa izango da obra-finantzaketaren bideragarritasuna aztertzea eta dagokion gastu-espedientea izapidetzea.

Obra egiteari uko egiten bazaio, edo hiru hilabeteko epean erabakirik hartzen ez bada, kontratistak proiektuaren prezioa kobratzeko eskubidea izango du, prezioa 100eko 5 gehituta konpentsazio modura, non eta administrazio-klausula zehatzen pleguan ez den epe luzeagoa ezartzen.

125. artikulua. Proiektuak ikuskatzea.

Proiektua onartu aurretik, obra-kontratua 350. 000 eurokoa edo hortik gorakoa denean, kontratazio-organoek txostena eskatu beharko diete proiektuak ikuskatzeko bulego eta lantaldeei, proiektu-mota bakoitzari aplikatu beharreko lege- edo erregelamendu-mailako xedapen orokorrak eta arau teknikoak aintzakotzat hartu direla egiaztatzeko ardura daukaten heinean.

Egin beharreko azterketa eta kalkuluetan xedapen eta arauok modu ezegokian aplikatzearen erantzukizuna 123. 4 artikuluan xedatutakoari jarraiki eskatuko da. Aipatutako zenbatekotik beherako proiektuen kasuan, txostena egitea aukerakoa izango da, obraren egonkortasunari, segurtasunari edo estankotasunari eragiten dioten obren kasuan izan ezik. Halako kasuetan, ikuskatze-txostena ere aginduzkoa izango da.

126. artikulua. Proiektuaren zuinketa.

1. Proiektua onartu ondoren, eta obraren kontratazio-espedientea izapidetzen hasi aurretik, proiektuaren zuinketa egin beharko da; obraren errealitate geometrikoa egiaztatzeko da zuinketa, eta obra hori arazorik gabe egiteko beharrezko lurrak erabilgarri daudela ziurtatzeko. Zuinketa egitea ezinbestean bete beharreko baldintza izango da esleipen-prozedura guztietan.

Era berean, egindako proiektuan agertzen diren eta kontratua egiteko oinarrizkoak diren kasu guztiak egiaztatu behar dira.

2. Azpiegitura hidraulikoetan eta garraio- eta errepide-azpiegituretan egin beharreko obrei dagokienez, kontratazio-espedienteak izapidetzerakoan, ez da bete beharko lurrak erabilgarri izateko aldez aurreko eskakizuna; nolanahi ere, lursailen benetako okupazioa egin aurretik, okupazio-akta formalizatu beharko den.

3. Erakunde publikoek lagatako lurrak edo lokalak direnean, lursailak erabilgarri daudela egiaztatzeko orduan, nahikoa izango da eskumena duten organoek ondasunok lagatzeko eta hori onartzeko hartutako erabakiak aurkeztea.

4. Zuinketa egin ondoren, proiektua kontratazio-espedienteari gehitu beharko zaio.

2. azpiatala. Administrazio-klausulen plegua, prezioaren ordainketa osoko kontratu-modalitateetan

127. artikulua. Administrazio-klausulen pleguaren edukia, prezioaren ordainketa osoko obra-kontratuetan.

Obra-kontratuetan ezarritakoaren arabera administrazioak ordainketa bakarra egin behar badu obra amaitzen denean, eta, eraikuntza finantzatzeko, kontratistak horretarako behar den diru-zenbatekoa aurreratu behar badu harik eta amaitutako obraren jasotze-akta egiten den arte, administrazio-klausula zehatzen pleguetan finantzaketaren baldintza espezifikoak jaso beharko dira, baita, hala badagokie, haren interesen kapitalizazioa eta likidazioa ere; eskaintzetan, eraikitze-prezioa eta ordaindu beharreko azken prezioa adierazi beharko dira, bereizita, eskaintzak baloratzeko orduan eraikuntza-kostuak finantzatzeko eta birfinantzatzeko baldintzak haztatu ahal izateko.

2. atala. Herri-lanen kontzesioko kontratua prestatzeko ekintzak

128. artikulua. Bideragarritasun-azterlana.

1. Herri-lana eraikitzeko eta kontzesio bidez ustiatzeko erabakia hartu aurretik, administrazio kontzesiogilearen barruan dagokion organoak bideragarritasun-azterlana egitea erabaki beharko du.

2. Bideragarritasun-azterlan horrek, gutxienez, behar diren datuak, analisiak, txostenak eta ikerlanak jaso beharko ditu, honako hauei buruz:

a) Obraren xedea eta justifikazioa, baita bere funtsezko ezaugarrien definizioa ere.

b) Obrak bere eragin-esparruan izango duen eragin ekonomiko eta sozialaren, erabilera-mailaren eta kontzesioaren errentagarritasunaren gaineko aurreikuspenak.

c) Eskuragarri dauden sektore-, lurralde- eta hirigintza-plangintzari buruzko datuen eta txostenen balorazioa.

d) Ingurumen-inpaktuaren gaineko azterlana, indarrean dauden legeen arabera nahitaez egin beharrekoa denean.

Gainerako kasuetan, ingurumenari buruzko aukerei eta beharrezkoak diren zuzenketa- eta babes-neurriei buruzko azterketa.

e) Aukeratu den konponbidea justifikatzea, eta, aukeren artean, bide-sistema osatzeko azpiegiturak edo azpiegitura linealak direnean, haien trazaduraren ezaugarriak adieraztea.

f) Obra eraiki eta ustiatzerakoan egon daitezkeen arrisku operatibo zein teknologikoak.

g) Egin beharreko inbertsioaren kostua eta obra eraikitzeko proposatutako finantzaketa-sistema, eta, horrez gain, obra egitea bidezkoa delako justifikazioa.

h) Segurtasun- eta osasun-azterlana, edo, hala badagokio, segurtasunari eta osasunari buruzko oinarrizko azterlana, eraikuntza-obretan segurtasunaren eta osasunaren arloetan bete beharreko gutxieneko arauetan ezarritakoaren arabera.

3. Administrazio kontzesiogileak jendaurrean jarriko du bideragarritasun-azterlana hilabete batez; azterlan hori oso konplexua denean, aukeran izango da epe hori beste hilabete batez luzatzea. Horrez gainera, obra hori dagokion hirigintza-plangintzan agertzen ez bada, Estatuko Administrazio Orokorreko, autonomia-erkidegoetako administrazioetako eta toki-erakundeetako administrazioetako dagokien organoei igorriko die azterlan hori, hilabeteko epean txostena eman dezaten.

4. Aurreko paragrafoan jasotako jendaurreko informazio-aldiaren izapide horretan bertan, ingurumen-inpaktuaren azterlanari dagokion izapidea ere beteko da, ingurumen-inpaktuari buruzko adierazpena aginduzkoa denean.

5. Ekimen pribatua ere onartuko da esleitzekoak diren kontzesioei buruzko bideragarritasun-azterlanak aurkezteko orduan.

Azterlana aurkeztu ondoren, organo eskudunari igorriko zaio, izapidetuko duen ala ez jakinaraz diezaion partikularrari hiru hilabeteko epean, edo azterlana aztertzeko epe luzeagoa finka dezan; epe hori ezin da, inola ere, sei hilabetetik gorakoa izan.

Dagokion administrazioak edo erakundeak ezer adierazi ezean, horrek esan nahiko du azterlana ez dela onartu.

Bideragarritasun-azterlanaren ildotik, dagokion lizitazioa eginda, azkenean inork kontzesioa eskuratzen badu, azterlanaren egileak eskubidea izango du azterlana egiten izandako gastuak ordain diezazkioten, gastu horiei 100eko 5eko zenbatekoa konpentsazio modura gehituta; gastu horiek kontzesiodunari ezarri ahal izango zaizkio, administrazio-klausula zehatzen agirian kontratu-baldintza gisa jarrita. Ez du eskubiderik izango, ordea, esleipendun gertatu bada edo azterlana, haren xedea kontuan izanik, behar bestekoa izan ez bada.

Administrazio kontzesiogileak ezarriko du gastuak zenbatekoak diren, azterlana aurkeztu duenak egiaztatu dituen gastuen arabera, azterlanaren izaera eta edukia aintzakotzat hartuta; betiere, merkatuko prezioekin bat etorriz.

6. Administrazio kontzesiogileak erabaki dezake, betiere arrazoituz, aurreko paragrafoetan aipatutako bideragarritasun-azterlanaren ordez ekonomia- eta finantza-bideragarritasunaren azterlana aurkeztu behar dela, baldin eta uste badu, obraren izaera edo xedea kontuan hartuta, edo egin beharreko inbertsioa zenbatekoa den ikusita, nahikoa dela finantza- eta ekonomia-bideragarritasuneko azterlana.

Kasu horietan, gainera, administrazioak, kontzesioa egin aurretik, dagokion aurreproiektua edo proiektua egingo du, hurrengo artikuluko 3. eta 4. paragrafoetan ezarritako izapideak beteko direla bermatzeko.

129. artikulua. Obra eraikitzeko eta ustiatzeko aurreproiektua.

1. Administrazio kontzesiogileak, bideragarritasun-azterlana onartu ondoren, eta obrak zer konplexutasun duen eta bere ezaugarriek zer zehaztasun-maila daukaten aintzat hartuta, dagokion aurreproiektua egiteko erabakia hartu ahal izango du.

Aurreproiektu horretan, obraren izaera nolakoa den, merkataritza-ustiapeneko eremu osagarriak ere sartu ahal izango dira.

2. Obra eraikitzeko eta ustiatzeko aurreproiektuak, gutxienez, honako agiri hauek jaso beharko ditu:

a) Txostena, honako hauek azalduko dituena: ase beharreko beharrizanak, aurrez finkatutako helburua betetzeko aintzat hartu diren faktoreak (gizarte-, teknika-, ekonomia-, ingurumen- eta administrazio-arlokoak), eta proposatutako konponbidea aukeratzeko egon diren arrazoiak.

Txosten horrekin batera, eman beharreko datuak eta oinarrizko kalkuluak ere aurkeztuko dira.

b) Obra definitzeko beharrezko diren kokapen-planoak, orokorrak zein multzo osokoak.

c) Aurrekontua, obra egiteko gastu guztiak jasota, egin beharreko desjabetzeak ordaintzeko dirua ere zehaztuta dagoela, eta, betiere, balioespenak eta gutxi gorabeherako neurketak oinarritzat hartuta.

Desjabetzeen kostua kalkulatzeko, indarrean dagoen legezko balioespen-sistema hartuko da kontuan.

d) Obrak erabiltzeko eta ustiatzeko moduari buruzko azterlana, honako datu hauek zehaztuta: kontzesioaren finantzabidea eta tarifa-araubidea, eta, hala badagokio, merkataritza ustiatzeko guneak sortutako irabaziek finantzabidean eta tarifa-araubidean izan dezaketen eragina edo ekarpena.

3. Aurreproiektua jendaurreko informazio-aldian egongo da hilabeteko epean, eta, oso konplexua bada, aukeran izango da epe hori hilabetez luzatzea, egoki iritzitako ohar guztiak egin daitezen obraren kokapenari eta ezaugarriei buruz, edo onura publikoko adierazpenari buruz; halaber, Estatuko Administrazio Orokorreko organoei, autonomia-erkidegoetakoei eta eragina jasango duten toki-erakundeetakoei igorriko zaie aurreproiektua, txostena egin dezaten.

Jendaurreko informazio-aldiaren izapide horretan bertan, ingurumen-inpaktuari buruzko adierazpena nahitaezkoa den kasuetan, ingurumen-inpaktuaren azterlanari dagokion izapidea ere beteko da, baldin eta, aurreko artikuluko 6. paragrafoan jasotako kasua izateagatik, izapide hori lehenago bete ez bada.

4. Administrazio kontzesiogileak obraren aurreproiektua onetsiko du, egindako alegazioak aintzat hartuta eta ingurumen-inpaktuari buruzko adierazpenak dakartzan preskripzioak erantsita, eta berariaz onura publikotzat jo dadin eskatuko du, jabetza nahitaez kentzeko legean jasotako xedapenenei begira.

5. Administrazio-klausula zehatzen pleguan baimena ematen bada, kontzesioa eskuratzeko lehiatzen diren lizitatzaileek ongi deritzeten aldaerak edo hobekuntzak sartu ahal izango dituzte aurreproiektuan, pleguak ezarritako eran.

130. artikulua. Obraren proiektua eta proiektuaren zuinketa.

1. Administrazio kontzesiogileak obren ezaugarri guztiak erabat zehazten baditu, orduan, dagokion proiektua idatzi, ikuskatu eta onetsiko da, eta proiektuaren zuinketa ere egingo da, betiere, lege honen artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz; era berean, obra onura publikokoa dela deklaratuko da, jabetza nahitaez kentzeko legean jasotako xedapenenei begira.

2. Aurreproiekturik ez dagoenean, administrazio kontzesiogileak, proiektua behin betiko onetsi aurretik, aurreproiektuei buruz aurreko artikuluko 3. eta 4. ataletan ezarritako izapideak beteko ditu.

3. Obraren proiektura ekar litezkeen hobekuntzei dagokienez, aurreko artikuluko 5. paragrafoan ezarritakoa aplikatu beharko da.

4. Kontzesiodunak, proiektua aurkeztea berari dagokionean edo administrazioak aurkeztutako proiektuan hobekuntzak egin dituenean, proiektuko akatsetatik etorritako kalteen erantzukizuna izango du, kontzesioan zehaztutakoaren arabera.

131. artikulua. Administrazio-klausula zehatzen pleguak.

1. Herri-lanen kontzesioko kontratuen administrazio-klausula zehatzen pleguetan, hemen aipatzen diren alderdi hauek azaldu behar dira, gutxienez:

a) Kontratuaren objektuaren definizioa, dagokion aurreproiektua edo proiektua aipatuz, eta, horrekin batera, kontratu-izaera duten agiriak ere berariaz aipatuz.

Hala dagokionean, merkataritza-ustiapeneko eremu osagarria ere zehaztu beharko da.

b) Jarduteko gaitasunari, finantza- eta ekonomia-kaudimenari eta gaitasun teknikoari dagozkien baldintzak, lizitatzaileei eskatu ahal zaizkienak.

c) Proposamenen edukia; honako hauek jaso behar dituzte, gutxienez:

1. Gerora sozietate kontzesioduna izango den horren sustatzaile izango direnen zerrenda, baldin eta horrelako sozietate bat eratzeko asmorik badago, eta haren ezaugarri juridikoak eta finantzarioak.

2. Obrak egiteko plana eta, bertan zehazturik, obrak noiz hasiko diren, noiz bukatuko diren eta erabiltzeko prest noiz egongo diren.

3. Kontzesioaren iraupena.

4. Kontzesioaren plan ekonomiko eta finantzarioa; bertan jasoko dira, berez dagozkion inguruabarrez gain, tarifa-sistema, inbertsioa, ustiapen-kostuak, ordainketa-betebeharrak eta finantza-gastu zenbatetsiak, zuzenak zein zeharkakoak.

Aintzakotzat hartu beharko da zer eragin duten tarifetan eta amortizazio-aurreikuspenetan, kontzesioaren epean, eta pleguan ezarritako gainerako aldagaietan obraren erabileraren errendimenduek eta, egonez gero, merkataritza gunearen ustiapenek eragindako onurek, errendimendu eta etekin horiek eskaintzan aurrez proposatutako gutxieneko mailara iristen ez direnean edo gehienezko mailatik gora doazenean.

Dena den, merkataritza-guneak dakartzan errendimenduak, administrazio-klausulen agirian finkatutako gutxieneko maila gainditzen ez badute, ez dira aintzat hartuko, eta ez dute arestian aipatutako osagaiak berrikusteko biderik emango.

5. Obraren finantzaketa mistoa denean, baliabide publikoen kontura izango den finantzaketa-portzentajearen proposamena; betiere, administrazio-klausula zehatzen pleguan ezarrita dauden portzentajeak baino txikiagoa izan behar du.

6. Sozietate kontzesiodunak pleguan ezarritako kontabilitate-eredua –aplikatu beharreko arauen arabera ezarritakoa– hartuko duelako konpromisoa, merkataritza-ustiapenerako gune osagarriak kudeatzeko zereginari dagokion kontabilitate-eredua ere barnean dela, hargatik eragotzi gabe gune horien errendimenduak kontzesioaren errendimenduetan sartzea ondorio guztietarako.

7. Lizitatzaileek egoki iritzitako hobekuntza guztiak sartu ahal izango dituzte, pleguan finkatutako moduan eta ezarritako mugak errespetatuta, honako hauek hobetzeko: obraren egiturazko ezaugarriak, ustiapen-araubidea, ingurumenean eta baliabide naturaletan ahalik eta kalterik gutxien eragiteko neurriak edo funtsezko beste hobekuntza batzuk, kokapena izan ezik.

d) Kontzesiodunari ordaintzeko sistema; bertan, eskaintza egiterakoan emango diren aukerak ere sartuko dira, eta, hala dagokionean, obrak ustiatu bitartean kostuak berrikusteko erabiliko diren formulak ere bai; kontzesioaren objektua zein den aintzat hartuta, dagozkien tarifetan izan dezaketen eragina ere nahitaez zehaztu beharko da.

e) Merkataritza-gunearen ustiaketak dakartzan etekinetan gutxienez lortu beharreko maila, beherago egonez kontzesioaren osagai ekonomikoei ezin eragitea dakarrena.

f) Bermeen zenbatekoa eta motak.

g) Sozietate kontzesiodunaren ezaugarri bereziak, hala dagokionean.

h) Hala dagokionean, proiektua egiteko epea, obrak egiteko epea eta obrak ustiatzeko epea; epe horiek finkoak edo aldakorrak izan daitezke, pleguan ezarritako irizpideen arabera.

i) Alderdiek obrak egiteko eta ustiatzeko faseetan izango dituzten eskubideak eta betebehar espezifikoak.

j) Zigorren araubidea, eta zein kasutan bahitu ahal izango den kontzesioa.

k) Eskaintzak aurkezteko tokia, eguna eta epea.

2. Kontratazio-organoak, agiriaren izaera eta konplexutasuna aintzat hartuta, epe bat jarri ahal izango du, lizitatzaileek egoki iritzitako zenbanahi argibide eskatzeko modua izan dezaten pleguaren edukia dela-eta.

Erantzunak lotesleak izango dira, eta jendaurrean argitaratu beharko dira, lizitazio-prozesuan berdintasuna eta lehia askea bermatuta egon daitezen.

3. atala. Zerbitzu publikoak kudeatzeko kontratua prestatzeko ekintzak

132. artikulua. Zerbitzuaren araubide juridikoa.

Zerbitzu publiko bat kontratatu baino lehen, dagokion araubide juridikoa ezarri beharko da; araubide horrek espresuki adierazi behar du dagokion administrazioak bere egiten duela dena delako jarduera, administrazio-eskumenak esleitu behar ditu, herritarrentzako prestazioen helmena zehaztu behar du, eta zerbitzua emateari lotutako alderdi juridiko, ekonomiko eta administratiboak arautu behar ditu.

133. artikulua. Pleguak eta obra- eta ustiapen-aurreproiektua.

1. Zerbitzuaren araubide juridikoa osatzen duten arauen arabera, administrazio-klausula zehatzen pleguek eta preskripzio teknikoen pleguek zerbitzua emateko baldintzak ezarriko dituzte, eta, hala badagokio, erabiltzaileek ordaindu beharreko tarifak eta tarifak berrikusteko prozedurak, eta administrazioari ordaindu beharreko kanon edo partaidetza zehaztuko dituzte.

2. Obrak gauzatzea ere ezartzen den kontratuetan, espedientea izapidetu aurretik, ustiapenerako eta behar diren obretarako aurreproiektua egin behar da, eta administrazioak onespena eman behar dio, betiere, obrak egiteko preskripzio teknikoak ondo zehaztuta.

Kasu horretan, lege honetan herri-lanen kontzesiorako ezarritako arauak aplikatu beharko dira.

3. Kontratazio-organoak, pleguaren izaera eta konplexutasuna aintzat hartuta, epe bat jarri ahal izango du, lizitatzaileek egoki iritzitako zenbanahi argibide eskatzeko modua izan dezaten pleguaren edukia dela-eta.

Erantzunak lotesleak izango dira, eta jendaurrean argitaratu beharko dira, lizitazio-prozesuan berdintasuna eta lehia askea bermatuta egon daitezen.

4. atala. Sektore publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetza-kontratuak prestatzeko ekintzak

134. artikulua. Aldez aurreko ebaluazioa.

1. Sektore publikoaren eta sektore pribatuaren arteko lankidetza-kontratuari buruzko espedientea hasi baino lehen, administrazio kontratatzaileak ebaluazio-agiria egin beharko du. Agiri horretan, batetik, adierazi beharko da ezen administrazioak, kontratuaren konplexutasuna dela-eta, ezin dituela zehaztu finkatutako helburuak lortzeko beharrezko diren baliabide teknikoak lizitazioa egin baino lehen, ez eta kontratua gauzatzeko mekanismo juridikoak eta finantza-mekanismoak ezarri ere; bestetik, kontratazio-aukeren analisi konparatiboa egin beharko da, kontratazio-formula hori hautatzea gomendatzen duten arrazoi juridikoak, ekonomikoak, administratiboak eta finantza-arrazoiak justifikatuz prezioaren ordainetan lortutako balio handiagoa dela-eta, kostu osoa dela-eta, eraginkortasuna dela-eta edo arriskuen banaketa dela-eta.

2. Goiko paragrafoan azaldutako ebaluazioa labur egin ahal izango da, baldin eta, administrazio edo erakunde kontratatzaileari egotzi ezin zaizkion presazko arrazoiak direla-eta, sektore publikoaren eta sektore pribatuaren arteko lankidetza-kontratua behar publikoei erantzuteko erabiltzea komeni bada.

3. Ebaluazioa, kontratuaren gaian prestakuntza nahikoa duten adituek osatutako kide anitzeko organo batek egingo du.

4. Ez da beharrezkoa izango beste ebaluazio bat egitea, kontratua egiteko asmoa duen organoaren administrazio edo erakunde berean sartuta dagoen beste organo batek edo kontratua egiteko asmoa duen organoa mendeko duen edo harekin lotuta dagoen administrazioan sartuta dagoen beste organo batek ebaluazioa aurretik antzeko kasu baterako egin badu, betiere aldez aurreko ebaluazio hori labur egin ez bada, presazko arrazoiak direla-eta.

135. artikulua. Programa funtzionala.

Kontratazio-organoak, goian aipatutako ebaluazioaren emaitzen argitara, programa funtzionala egingo du, kontratistekin izandako elkarrizketen oinarrizko elementuak bilduz, eta programa funtzional hori kontratuaren deskripzio-agirian jasoko da.

Bereziki, honako hauek identifikatuko dira programa funtzionalean: erantzun beharreko premien izaera eta neurria; lehia-elkarrizketan onartu ahal izateko eskaintzek eduki behar dituzten gutxieneko elementu juridiko, tekniko edo ekonomikoak, eta kontratua esleitzeko irizpideak.

136. artikulua. Kontratuaren klausulak.

Sektore publikoaren eta sektore pribatuaren arteko lankidetza-kontratuek, 26. artikuluan jasotako gaiei buruzko klausulez gain, beste gai hauei buruzko xedapenak ere jaso beharko dituzte:

a) Kontratuaren objektua osatzen duten prestazio nagusiak. Prestazio horien arabera, araubide substantibo bat ala bestea ezarriko zaio kontratuari, artikulu honetako m) hizkian eta 313. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

b) Administrazioaren eta kontratistaren artean arriskuak banatzeko baldintzak; banakatu eta zehaztu egin beharko da nork hartuko dituen bere gain prestazioen kostuak aldatzeak eragindako arriskuak eta prestazio horien eskuragarritasunari edo eskaerari lotutako arriskuak.

c) Kontratistari ezarritako errendimendu-helburuak, batez ere, zerbitzuen prestazioen kalitateari buruzkoak, obren eta horniduren kalitateari buruzkoak, eta horiek guztiak administrazioaren esku uzteko baldintzei buruzkoak.

d) Kontratistaren ordainsaria. Banakatu egin beharko dira inbertsio-, funtzionamendu- eta finantzaketa-kostuak kalkulatzeko oinarriak eta irizpideak, eta, hala badagokio, kontratistak obrak edo ekipoak ustiatuta –baldin eta horretarako baimena ematen bazaio eta ustiapena administrazioaren beharrak betetzearekin bateragarri bada– lor ditzakeen diru-sarrerak kalkulatzekoak.

e) Kontratuaren gauzatze-aldian ordainsariaren aldaketak erabakitzeko arrazoiak eta prozedurak.

f) Ordaintzeko moduak eta, bereziki, zein baldintzen arabera konpentsa daitezkeen, epe edo epemuga bakoitzean, administrazioak ordaintzeke dituen diru-zenbatekoak eta kontratistak zigorren eta zehapenen ondorioz administrazioari ordaindu behar dizkion diru-zenbatekoak.

g) Administrazioak kontratuaren gauzatzea kontrolatzeko dituen formulak; batez ere, errendimendu-helburuak eta azpikontratazioa zein baldintzen arabera egiten den kontrolatzekoak.

h) Kontratuaren obligazioak betetzen ez badira ezar daitezkeen zigor eta zehapenak.

i) Zein baldintza bete behar diren alderdien arteko adostasunez edo, adostasunik ezean, administrazioaren alde bakarreko erabaki baten bidez, kontratuaren alderdi jakin batzuk aldatzeko edo kontratua suntsiarazteko; batez ere, administrazioaren beharrak, berrikuntza teknologikoak edo kontratistak lortutako finantzaketa-baldintzak aldatu diren kasuetan.

j) Administrazioak kontratuaren lagapen guztizko edo partzialaren gainean beretzat gordetzen duen kontrola.

k) Kontratuaren objektu diren obren eta ekipamenduen erabilera, kontratua amaitzen denean.

l) Kontratistak bere obligazioak betetzeko jarritako bermeak.

m) Prestazio nagusiak nolakoak diren kontuan hartuta egoki diren baldintza orokorren eta, hala dagokionean, baldintza berezien aipamena; hain zuzen, lege honek administrazioaren prerrogatibei buruz eta kontratuak gauzatu, aldatu edo azkentzeari buruz ezarritako baldintzena.

II. TITULUA

Beste kontratu batzuk prestatzea

KAPITULU BAKARRA.

Herri-administrazio ez diren botere esleitzaileek egindako kontratuak eta diruz lagundutako kontratuak prestatzeko arauak

137. artikulua. Preskripzio teknikoak ezartzea eta pleguak prestatzea.

1. Herri-administrazio ez diren botere esleitzaileek egindako kontratuetan, erregulazio harmonizatuko kontratuak badira edo II. eranskineko 17. kategoriatik 27. era bitartean sartzen diren 193. 000 euroko edo gehiagoko zerbitzu-kontratuak badira, bai eta 17. artikuluan aipatzen diren diruz lagundutako kontratuetan ere, preskripzio teknikoak definitu eta ezartzeko xedez 117. artikuluan zehaztutako arauak bete beharko dira, eta, halaber, 118. artikulutik 120. era xedatutakoa ere aplikatuko da. Kontratua egitea beharrezkoa bada premia atzeraezin bati erantzuteko, edo interes publikoko arrazoiengatik esleipena arintzea komeni bada, kontratazio-organoak presaz izapidetu beharrekotzat jo dezake, kontratua prestatzeko dokumentuetan behar bezala arrazoituta.

Kasu horretan, 112. 2. b) artikuluan epeak laburtzeari buruz ezarritakoa aplikatuko da.

2. Goiko paragrafoan aipatutakoez besteko kontratuetan, 50. 000 eurotik gorakoak badira, herri-administrazio ez diren botere esleitzaileek plegu bat prestatu beharko dute, eta, bertan, honako hauek zehaztu beharko dituzte: kontratuaren oinarrizko ezaugarriak, aldaerak onartzeko araubidea, eskaintzak jasotzeko moduak, esleipen-irizpideak eta, hala balegokio, lizitatzaileek edo esleipendunak jarri beharreko bermeak; halaber, 120. artikuluan xedatutakoa ezarriko da. Plegu hori kontratuaren zati izango da.

III. LIBURUA

Kontratista hautatzea eta kontratuak esleitzea

I. TITULUA

Kontratuak esleitzea

I. KAPITULUA

Herri-administrazioen kontratuak esleitzea

1. atala. Arau orokorrak.

1. azpiatala. Xedapen direktiboak.

138. artikulua. Esleitzeko prozedura.

1. Herri-administrazioek egiten dituzten kontratuak kapitulu honetako arauen arabera esleituko dira.

2. Kontratuak esleitzeko, eskuarki, prozedura irekia edo prozedura murriztua erabiliko da.

170. artikulutik 175. era arteko kasuetan, biak barne, prozedura negoziatua baliatu ahal izango da, eta 180. artikuluan zehaztutako kasuetan, berriz, lehia-elkarrizketa.

3. Kontratu txikiak zuzenean esleitu ahal izango dira; jarduteko gaitasuna eta prestazioa gauzatzeko beharrezko den lanbide-gaikuntza dituen edozein enpresabururi esleitu ahal izango zaizkio, betiere, 111. artikuluan ezarritako baldintzak betez.

Kontratu txikiak 50. 000 eurotik beherakoak izango dira, baldin eta obra-kontratuak badira, eta 18. 000 eurotik beherakoak, bestelako kontratuak badira, hargatik eragotzi gabe estatu mailan zentralizatutako obrei, zerbitzuei eta horniketei buruz 206. artikuluan ezarritakoa.

4. Proiektuen lehiaketetan, kapitulu honetako 6. atalean araututako prozedurari jarraituko zaio.

139. artikulua. Berdintasun- eta gardentasun-printzipioak.

Kontratazio-organoek berdintasunez tratatuko dituzte lizitatzaileak eta hautagaiak, diskriminaziorik gabe, eta gardentasun-printzipioaren arabera jardungo dute.

140. artikulua. Isilpekotasuna.

1. Kontratazio-organoek ezin izango dute enpresaburuek isilpekotzat jotako informazioa ezagutarazi, hargatik eragotzik gabe esleipenaren publizitateari buruz eta hautagaiei nahiz lizitatzaileei eman beharreko informazioari buruz lege honetan ezarritako xedapenak. Isilpekoak izango dira, bereziki, sekretu teknikoak edo komertzialak eta eskaintzen isilpeko alderdiak.

2. Kontratistak isilean gorde beharko du pleguetan edo kontratuan isilean gorde beharrekotzat jotako informazioa, kontratuaren gauzatzea dela-eta eskura dezakeena.

Betebehar hori informazioaren berri izan eta bost urtez egongo da indarrean, non eta kontratuak edo pleguek ez duten epe luzeagoa ezartzen.

2. azpiatala. Publizitatea.

141. artikulua. Aldez aurreko iragarkia.

1. Kontratazio-organoek aukera izango dute aldez aurreko informazioaren iragarkia argitaratzeko, hurrengo hamabi hilabeteetan esleitzekoak diren obra-, hornidura- eta zerbitzu-kontratuei buruz ondoko datu hauek ezagutaraztearren:

a) Obra-kontratuen kasuan, oinarrizko ezaugarriak, obra-kontratuaren balio zenbatetsia 4. 845. 000 eurokoa edo gehiagokoa bada.

b) Hornidura-kontratuen kasuan, balio zenbatetsi osoa, Kontratu Publikoen Hiztegi Erkidearen (CPV) diru-sailei dagozkien produktu-multzoen arabera banakatuta, balio osoa 750. 000 eurokoa edo gehiagokoa bada.

c) Zerbitzu-kontratuen kasuan, II. eranskinean 1. zenbakitik 16. era bitartean jasotako kategoria bakoitzerako balio zenbatetsi osoa, balio oso hori 750. 000 eurokoa edo gehiagokoa bada.

2. Iragarkiak Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean edo 53. artikuluan aipatutako kontratazio-organoaren kontratatzaile-profilean argitaratuko dira.

Iragarkia kontratazio-organoaren kontratatzaile-profilean argitaratzen bada, aurrez, kontratazio-organoak Europako Batzordeari eta Estatuko Aldizkari Ofizialari jakinarazi beharko die bide elektronikoak baliatuta, informazioa emateko ezarritako formatuaren eta modalitateen arabera.

Aldez aurreko iragarkian, jakinarazpen hori noiz igorri den adieraziko da.

3. Iragarkiak ahalik eta lasterren igorri behar dira Europako Erkidegoen Argitalpen Ofizialen Bulegora edo, bestela, ahalik eta lasterren argitaratu behar dira kontratazio-organoaren kontratatzaile-profilean; obra-kontratuak badira, kontratuok egitea aurreikusten duen programa baimentzean, eta gainerako kontratu motetan, aurrekontu-ekitaldia hasi ondoren.

4. Aldez aurreko iragarkia 159. 1 eta 167. 1 artikuluetan ezarritako baldintzen arabera egiten bada, laburtu egingo da prozedura irekietan eta murriztuetan proposamenak aurkezteko epea, arau horietan ezarritakoari jarraituz.

142. artikulua. Lizitazioetarako deialdia.

1. Herri-administrazioen kontratuak esleitzeko prozedurak Estatuko Aldizkari Ofizialean iragarri beharko dira, 177. artikuluaren 1. eta 2. paragrafoetan zehaztutako kasuez bestelakoetan aplikatzen diren prozedura negoziatuak izan ezik.

Nolanahi ere, autonomia-erkidegoen, toki-erakundeen edo horien mendeko zuzenbide publikoko erakundeen kontratuak badira, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu beharrean, autonomia-erkidegoetako edo probintziako aldizkari ofizialetan jarri ahal izango dira iragarkiak.

Erregulazio harmonizatuko kontratuak badira, lizitazioa Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean ere iragarri beharko da, eta, kasu honetan, autonomia-erkidegoko edo probintziako aldizkari ofizialetan jarritako iragarkiek ezingo dute ordeztu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu beharreko iragarkia.

2. Kontratazio-organoari komenigarri iruditzen zaionean, erregulazio harmonizatukoak ez diren obra-, hornidura- edo zerbitzu-kontratuak esleitzeko prozedurak Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean ere iragarri ahal izango dira.

3. Beste edozein publizitate egin aurretik, Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali behar da iragarkia.

Beste egunkari edo aldizkari batzuetan argitaratzen diren iragarkietan, aurreko iragarki hura noiz bidali zen adierazi behar da (kontratazio-organoak horren froga nahikoa jaso beharko du espedientean), eta iragarki horietan ez da jasoko lehenengo iragarki hartan sartutako aipamenez bestelako ezer.

4. Lizitazio-iragarkiak, halaber, kontratazio-organoaren kontratatzaile-profilean argitaratuko dira.

Bestalde, 177. 2 artikuluan aurreikusitako kasuetan baliatutako prozedura negoziatuetan, aukera izango da publizitate hori baliatzeko Estatuko Aldizkari Ofizialean edo autonomia-erkidegoko edo probintziako aldizkari ofizialetan egin beharreko publizitatearen ordez.

3. azpiatala. Lizitazioa.

143. artikulua. Parte hartzeko eskabideak eta proposamenak aurkezteko epeak.

Kontratazio-organoek ezarriko dituzte eskaintzak eta parte hartzeko eskabideak jasotzeko epeak, kontuan izanik horiek prestatzeko zenbat denbora behar den, kontratuaren zailtasunaren arabera, eta, betiere, lege honetan ezarritako gutxieneko epeak errespetatuz.

144. artikulua. Epeak laburtzea, izapidea presazkoa bada.

Kontratazio-espedientea presaz izapidetu beharrekotzat jo bada, kapitulu honetan ezarritako epeak 112. artikuluaren 2. paragrafoko b) hizkian aurreikusitako eran laburtuko dira.

145. artikulua. Interesdunen proposamenak.

1. Interesdunen proposamenak administrazio-klausula zehatzen pleguan ezarritakoari egokitu beharko zaizkio, eta proposamena aurkezteak berekin dakar enpresaburuak baldintzarik gabe onartzea klausula edo baldintza horien eduki osoa, inolako salbuespenik edo erresalburik gabe.

2. Proposamenak isilpekoak izango dira, eta lizitazio publikoa egin arte isilpean gordeko direla bermatzeko neurriak hartu behar dira, hargatik eragotzi gabe 148. eta 182. artikuluek enkante elektronikoan edo lehia-elkarrizketan parte hartzen dutenei eman beharreko informazioari buruz ezarritakoa.

3. Lizitatzaile bakoitzak proposamen bakar bat baino ezin izango du aurkeztu, hargatik eragotzi gabe lege honen 147. artikuluan aldaerak edo hobekuntzak onartzeari buruz eta 148. artikuluan enkante elektronikoan prezio edo balio berriak aurkezteari buruz ezarritakoa.

Halaber, ezingo du beste lizitatzaile batzuekin batera aldi baterako elkartea eginez proposamenik aurkeztu, aurretik bakarka aurkeztu badu, ezta aldi baterako elkarte bat baino gehiagotan egon ere.

Arau horiek hautsiz gero, ez da onartuko enpresa horrek izenpetutako proposamen bakar bat ere.

4. Herri-lanen kontzesioko kontratuetan, elkarrekin lotura duten enpresek proposamen bat baino gehiago aurkeztuz gero, egin dituzten eskaintza guztiak esleipen-prozeduratik kanpo geratuko dira, ondorio guztietarako.

Dena dela, enpresak eskaintzak aurkezteko epea amaitu baino lehenago lotu bazaizkio elkarri, edo prozedura murriztuan hautagaitzak aurkezteko epea amaitu baino lehenago, lotu berri diren enpresa horiek ados jarrita erabakitzen duten eskaintzak egin ahal izango du aurrera.

Gainerako kontratuetan, elkarri lotutako enpresek proposamen bat baino gehiago aurkeztuz gero, balio anormal edo neurrigabeak dituzten eskaintzen araubideari buruz 152. artikuluan xedatutakoa aplikatuko da, eta erregelamenduz ezarritako ondorio horiek izango ditu.

Elkarri lotutako enpresatzat hartzen dira Merkataritza Kodearen 42. artikuluan aurreikusitako kasuetakoren batean daudenak.

5. Proposamenean, aparteko partida batean adierazi beharko da jasanarazitako Balio Erantsiaren gaineko Zergaren zenbatekoa.

146. artikulua. Aurrez bete beharreko baldintzak betetzen direla egiaztatzeko agiriak aurkeztea.

1. Proposamenak – prozedura irekian– eta parte hartzeko eskabideak –prozedura murriztuan edo negoziatuan eta lehia-elkarrizketan– honako agiri hauekin batera aurkeztu behar dira:

a) Enpresaburuaren nortasun juridikoa egiaztatzen duten agiriak; eta, hala balegokio, haren ordezkaritza egiaztatzen dutenak.

b) Enpresaren sailkapena egiaztatzen duten agiriak, hala balegokio, edo enpresaren ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun tekniko edo profesionala justifikatzen dutenak

Enpresa sailkapena eskuratzeko zain baldin badago, sailkapena lortzeko eskabidea egin duela egiaztatzen duen agiria aurkeztu beharko du, eta eskatutako sailkapena lortu duela egiaztatu beharko du, Lege hau garatzeko arauetan agirietako akatsak eta hutsak zuzentzeko ezarritako epearen barruan.

c) Kontratatzeko debekurik ez duela egiaztatzen duen erantzukizunpeko adierazpena.

Adierazpen horretan, indarrean dauden xedapenek ezarritako zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean dituela adierazi beharko du; nolanahi ere, gerora, frogagiria berriz aurkeztu beharko du esleipena jasoko duen enpresaburuak, esleipena egin aurretik.

d) Hala badagokio, jakinarazpenak bidaltzeko helbide elektroniko bat.

e) Atzerriko enpresek, kontratua Espainian gauzatzekoa baldin bada, Espainiako maila guztietako epaitegi eta auzitegien jurisdikzioaren mende jartzen direla jakinarazteko adierazpena aurkeztu beharko dute, kontratutik zuzenean nahiz zeharka sortutako gorabehera guztietarako, eta, kasua suertatuko balitz, lizitatzaileari legokiokeen atzerriko jurisdikzioko foruari uko egitea.

2. Lege honen arabera beste dokumentu batzuk aurkeztea ere beharrezkoa denean, administrazio-klausula zehatzen pleguan edo deskripzio-agirian eta lizitazio-iragarkian ere aipatuko dira dokumentu horiek.

3. Lehenengo paragrafoko a) eta b) hizkietan aipatutako gorabeherak egiaztatzeko Lizitatzaileen eta Enpresa Sailkatuen Erregistro Ofizialeko ziurtagiria (83. artikuluaren 2. paragrafoan aurreikusitako agiria) aurkezten bada, edo Europar Batasuneko sailkapen-ziurtagiria (84. artikuluan ezarritakoaren arabera), orduan, agiri horrez gain, lizitatzailearen erantzukizunpeko adierazpena erantsi beharko da, ziurtagiri horretan jasotako datuak ez direla aldatu adieraziz.

Esleipendun suertatuz gero, adierazpen hori berriz egin beharko da kontratua formalizatzeko agirian; nolanahi ere, kontratazio-organoak, egoki irizten badio, kontsulta egingo du Lizitatzaileen eta Enpresa Sailkatuen Erregistro Ofizialean.

Lizitatzaileen eta Enpresa Sailkatuen Erregistro Ofizialeko ziurtagiria elektronikoki eman daiteke, pleguetan edo kontratuaren iragarkian bestelakorik ezartzen ez bada.

Pleguek edo kontratuaren iragarkiak hala aurreikusten badute, kontratazio-organoak edo proposamenak aztertzea dagokion organoak bere kabuz erantsi ahal dio ziurtagiria prozedurari, zuzenean Lizitatzaileen eta Enpresa Sailkatuen Erregistro Ofizialean eskatuta; nolanahi ere, lizitatzaileek aurreko lerrokadan aipatutako erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko dute beti.

147. artikulua. Aldaerak edo hobekuntzak onartzea.

1. Esleipenean diruaz besteko irizpideak ere kontuan izan behar direnean, kontratazio-organoak aukeran du lizitatzaileek aurkeztutako aldaerak edo hobekuntzak kontuan hartzea, baldin eta administrazio-klausula zehatzen pleguak berariaz horretarako aukera ematen badu.

2. Kontratuaren lizitazio-iragarkian jakinaraziko da lizitatzaileek aldaerak edo hobekuntzak aurkezteko aukera dutela, eta zein elementuri buruz eta zein baldintzatan aurkez daitezkeen zehaztuko da.

3. Hornidura- edo zerbitzu-kontratuak esleitzeko prozeduretan, aldaerak edo hobekuntzak baimendu dituzten kontratazio-organoek ezingo dute horietako bakar bat ere ezetsi, arrazoi bakarra ondorengoa baldin bada: aldaera edo hobekuntza hori hautatuz gero, zerbitzu-kontratua izatea hornidura-kontratua izan beharrean, edo hornidura-kontratua izatea zerbitzu-kontratua izan beharrean.

148. artikulua. Enkante elektronikoa.

1. Kontratua esleitzeko, enkante elektronikoa egin ahal izango da, iterazio-prozesu moduan antolatuta. Eskaintzen lehen balorazio osoa egin ondoren egiten da enkante elektronikoa, prezio hobeak aurkezteko edo eskaintzen elementu jakin batzuetan balio erlatibo berriak aurkezteko (hartara eskaintzak osorik hobetuz); prozesu hori eskaintzak ebaluazio-metodo automatikoen bidez sailkatzeko bide ematen duen gailu elektroniko batean oinarrituko da.

2. Enkante elektronikoa 170 a) artikuluan aurreikusitako kasuan egindako prozedura irekietan, murriztuetan eta negoziatuetan balia daiteke; betiere, esleitu beharreko kontratuaren espezifikazioak xehetasun osoz ezar badaitezke eta prozeduraren xede diren prestazioak intelektualak ez badira.

Enkante elektronikoak ezin dira gehiegikeriaz erabili, ezin dute lehia eragotzi, mugatu edo faltsutu, ez eta kontratuaren objektua aldatu ere.

3. Enkante elektronikoa prezioari buruzko aldaeretan edo eskaintzaren elementuen balioen aldaeretan oinarrituko da, betiere elementu horiek kuantifikatu ahal badira edo zifren edo ehunekoen bidez adierazi ahal badira.

4. Enkante elektronikoa baliatzea erabakitzen duten kontratazio-organoek lizitazio-iragarkian adierazi beharko dute, eta baldintzen pleguan honako informazioa eman beharko dute:

a) Enkante elektronikoan aipatzen diren balioak zein elementuri buruzkoak diren;

b) Hala badagokio, aurkez daitezkeen balioen mugak, kontratuaren objektuaren espezifikazioetan jasotakoaren arabera;

c) Enkante elektronikoan zein informazio jarriko den lizitatzaileen eskura, eta noiz;

d) Enkantea nola egingo den;

e) Lizitatzaileek zein baldintzen arabera eskain dezaketen gehiago, eta, zehazki, kasuan kasu, eskaintza bakoitzerako eskatuko diren gutxieneko hobekuntzak;

f) Erabilitako gailu elektronikoa eta konexioaren modalitate eta espezifikazio teknikoak.

5. Enkante elektronikoa egin baino lehen, kontratazio-organoak eskaintzen lehen ebaluazio osoa egingo du esleipen-irizpideen arabera, eta, ondoren, eskaintza onargarriak aurkeztu dituzten lizitatzaile guztiei, denei batera, bide elektroniko, informatiko edo telematikoak erabilita, gonbidapena egingo die prezio berriak, apalagoak, edo eskaintza hobetzeko balio berriak aurkez ditzaten.

6. Gonbidapen horretan, erabilitako gailu elektronikoan konektatu ahal izateko beharrezko den informazio guztia jasoko da, eta enkante elektronikoa zein egun eta ordutan hasiko den zehaztuko da.

Halaber, aurkeztutako prezio berrien edo balio berrien arabera eskaintzak automatikoki birsailkatzeko erabiliko den formula matematikoaren berri emango da gonbidapenean.

Formula horrek ekonomiaren aldetik eskaintzarik onuragarriena zein den erabakitzeko ezarritako irizpide guztien haztapena jasoko du, lizitazio-iragarkian edo pleguan adierazi bezala, eta, horretarako, balizko balio-tarteak balio zehatz batekin adierazi beharko dira aldez aurretik.

Aldaerak edo hobekuntzak aurkezteko aukera izanez gero, bakoitzarentzako formula jakin bat emango da, bidezko bada.

Kontratua esleitzeko kontuan hartu beharreko irizpideak hainbat direnean, gonbidapenarekin batera, lizitatzaileak aurkeztutako eskaintzaren ebaluazioaren emaitza igorriko da.

7. Gonbidapenak igortzen direnetik enkante elektronikoa hasi bitartean, gutxienez, bi egun baliodun igaro behar dira.

8. Enkante elektronikoa ondoz ondoko hainbat fasetan egin daiteke.

9. Enkantearen fase bakoitzean, bakoitzak unez une duen sailkapenaren berri izateko behar duten informazioa, gutxienez, emango zaie lizitatzaileei, etengabe eta guztiei aldi berean.

Horrez gain, gainerako lizitatzaileek aurkeztutako prezio edo balioei buruzko datuak eman ahal izango dira, betiere, pleguan hala jasota badago; halaber, enkantearen fase horretan zenbat lizitatzaile parte hartzen ari diren adierazi ahalko da, inolaz ere haien nortasunaren berri eman gabe.

10. Enkantea ixteko, ondorengo irizpide hauetako bati edo batzuei jarraituko zaie:

a) Egun eta ordu jakin bat ezartzea; enkantean parte hartzeko gonbidapenean zehaztu beharko dira.

b) Gutxieneko hobekuntzak egiteko ezarritako baldintzak betetzen dituen prezio berririk edo balio berririk ez aurkeztea.

Erreferentzia hori erabiltzen bada, enkantean parte hartzeko gonbidapenean zehaztuko da zein epe igaro behar den azken eskaintza jasotzen denetik enkantea amaitutzat eman arte.

c) Enkantean parte hartzeko gonbidapenean ezarritako fase-kopurua amaitzea.

Enkantea irizpide honi jarraiki amaitu behar bada, enkantean parte hartzeko gonbidapenean fase bakoitzean bete beharreko egutegia adieraziko da.

11. Behin enkante elektronikoa amaituta, kontratua 151. artikuluan ezarritakoaren arabera esleituko da, emaitzak kontuan hartuta.

149. artikulua. Prozedurako ondorengotza.

Prozedura izapidetzen den bitartean, eta esleipena burutu baino lehenago, lizitatzaile edo hautagai den enpresa baten nortasun juridikoa azkendu egiten bada enpresaren ondarea beste batenarekin edo batzuenarekin batu delako, edo zatitu delako, edo eskualdatu delako, prozeduran haren ondorengo izango dira sozietate xurgatzaileak, bat-egitetik sortu direnak, zatiketaren onuradun izan direnak, edo ondarea edo dena delako jarduera-adarra eskuratu dutenak, betiere, horretarako gaitasuna izanik, kontratatzeko debekurik ez duela eta kaudimena eta gaitasuna nahiz sailkapena badituela egiaztatzen badu, esleipen-prozeduran parte hartu ahal izateko administrazio-klausula zehatzen pleguan eskatutako baldintzak beteta.

4. azpiatala. Esleipenduna hautatzea.

150. artikulua. Eskaintzak baloratzeko irizpideak.

1. Proposamenak baloratzeko eta ekonomiaren aldetik eskaintzarik onuragarriena zein den zehazteko, kontratuaren objektuari zuzenean dagozkion irizpideak hartuko dira kontuan; esate baterako, kalitatea, prezioa, obra erabiltzeari edo zerbitzua emateari dagozkion ordainsariak berrikusteko erabiliko den formula, prestazioa gauzatzeko edo entregatzeko epea, erabiltze-kostua, ingurumen-ezaugarriak edo baldintza sozialei erantzutearekin zerikusia dutenak (baldintza sozial horiek bat etorri behar ote duten kontratuaren espezifikazioetan definitutako beharrizanekin, kontratatu behar diren prestazioen erabiltzaile edo onuradun izango direnen gizarte-maila bereziki behartsuenen beharrizanekin, alegia), errentagarritasuna, balio teknikoa, ezaugarri estetikoak edo funtzionalak, ordezko piezen erabilgarritasuna eta kostua, mantentze-lanak, laguntza teknikoa, saldu osteko zerbitzua edo beste antzeko zerbitzu batzuk.

Esleitzeko irizpide bakar bat erabiltzen denean, irizpide hori, nahitaez, preziorik baxuena izango da.

2. Esleipenerako oinarri izan behar duten irizpideak kontratazio-mahaiak erabakiko ditu, eta iragarkian, administrazio-klausula zehatzen pleguan edo deskripzio-agirian zehaztuko dira.

Esleipen-irizpideak zehazterakoan, lehentasuna emango zaie kontratuaren objektuaren ezaugarriei, hain zuzen, pleguetan ezarritako formulak aplikatuta lortzen diren zifra edo ehunekoen bidez balora daitezkeenei.

Prozedura ireki edo murriztu bidez egindako lizitazioan, formulak aplikatuta automatikoki ebaluatzekoak diren irizpideek haztapen txikiagoa badute balio-judizio baten arabera kuantifikatzekoak diren irizpideek baino, batzorde bat eratu beharko da, gutxienez hiru lagunek osatua; kide horiek kontratua proposatu duen organoaz kanpokoak izan behar dute, eta kualifikazio egokia izan behar dute, eta bere egitekoa izango da eskaintzak azken irizpide horien arabera ebaluatzea, edo ebaluazio hori pleguetan behar bezala identifikatutako organismo tekniko espezializatu bati agintzea.

Eskaintzak ebaluatzeko –formulak aplikatuta kuantifikatzekoak diren irizpideen arabera ebaluatzeko, alegia–, lehenbizi, bestelako irizpideak ebaluatuko dira, eta ebaluazio horren berri idatziz jasoko da.

Lege hau garatzeko arauek zehaztuko dute zein kasutan eta zein baldintzatan egin behar den publiko aurretiazko ebaluazio hori, bai eta, balorazio hori bereiz egin ahal izateko, proposamenak nola aurkeztu behar diren ere.

3. Irizpide bat baino gehiago baloratzea, zehazki, ondorengo kontratu hauek esleitzeko orduan izango da bidezkoa:

a) Aurrez zehaztu ezin izan direlako, kontratuen proiektuak edo aurrekontuak lizitatzaileek aurkeztu behar dituztenean.

b) Kontratazio-organoaren ustez prestazioaren zehaztasunak hobetzeko aukera dagoenean, bai lizitatzaileek aldaeretan proposatutako hobekuntza teknikoen bitartez, bai prestazioa gauzatzeko epeak laburtuz.

c) Organo, organismo edo erakunde kontratatzaileak kontratua gauzatzeko materialak edo baliabide lagungarriak uzten dituelako, kontratistei haiek ondo zaintzeko berme bereziak eskatu behar zaizkienean.

d) Teknologia bereziki aurreratua erabili behar denean, edo kontratuok gauzatzeko modua bereziki zaila denean.

e) Zerbitzu publikoak kudeatzeko kontratuetan.

f) Hornidura-kontratuetan, honako kasu honetan izan ezik: eskuratu beharreko produktuak, normalizatuak izateagatik, zeharo definituta daudenean eta ezin denean ez entrega-eperik aldatu, ez kontratuan inolako aldaketarik sartu, eta, ondorioz, prezioa denean esleipena erabakitzeko faktore bakarra.

g) Zerbitzu-kontratuetan, kasu honetan izan ezik: prestazioak teknikoki zeharo definituta daudenean eta ezin denean ez entrega-eperik aldatu, ez eta kontratuan inolako aldaketarik sartu ere, eta, ondorioz, prezioa denean esleipena erabakitzeko faktore bakarra.

h) Ingurumenean eragin nabarmena izan dezaketen kontratuetan; kontratu horiek esleitzerakoan ingurumen-baldintza neurgarriak baloratuko dira: esaterako, ingurumenean eragin txikiagoa izatea; ura, energia eta materialak aurreztea eta neurrian erabiltzea; bizi-zikloak ingurumenean duen kostua; prozedura eta ekoizpen-metodo ekologikoak; hondakinak sortu eta kudeatzea, edo material birziklatuak edo berrerabiliak nahiz material ekologikoak erabiltzea.

4. Irizpide bat baino gehiago kontuan hartzen denean, irizpide horietako bakoitzari egozten zaion haztapen erlatiboa zehaztu beharko da, eta hori balio-tarte behar bezain zabal baten bidez adieraziko da.

Esleipen-prozedura hainbat fasetan antolatzen bada, irizpide bakoitza zein fasetan aplikatuko den adieraziko da; halaber, lizitatzaileari hautaketa-prozesuan aurrera egiteko eskatuko zaion gutxieneko puntuazio-maila zein den.

Behar bezala frogatutako arrazoiak tarteko hautatutako irizpideak haztatzerik ez badago, garrantziaren arabera zerrendatuko dira, garrantzitsuenetik hasita.

5. Hautatutako irizpideak eta bakoitzaren haztapena lizitazio-iragarkian adieraziko dira, baldin eta iragarkia argitaratzeko bada.

6. Pleguetan edo kontratuan zigorrak ezar daitezke 212. 1. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, prestazioa bete ez edo behar bezala bete ez, eta esleipen-irizpideak zehazteko kontuan hartu diren kontratu-ezaugarriei eragiten zaien kasurako; orobat jo daiteke ezaugarri horiek zehatz-mehatz betetzea funtsezko kontratu-betebehartzat, 223. f) artikuluan adierazitako ondorioetarako.

151. artikulua. Eskaintzak sailkatzea, kontratua esleitzea eta esleipena jakinaraztea.

1. Kontratazio-organoak sailkatu egingo ditu aurkeztutako proposamenak, puntuazio altuena duenetik gutxien duenera, hurrengo artikuluan adierazitakoaren arabera anormalak edo neurrigabeak ez badira.

Sailkapen hori egiteko, pleguan edo iragarkian adierazitako esleipen-irizpideak hartuko ditu kontuan, eta horretarako, beharrezkotzat jotzen dituen txosten tekniko guztiak eskatuko ditu.

Kontuan hartu beharreko irizpide bakarra prezioa baldin bada, ekonomiaren aldetik eskaintzarik onuragarriena preziorik baxuena duena izango da.

2. Kontratazio-organoak eskatuko dio ekonomiaren aldetik onuragarriena den eskaintza aurkeztu duen lizitatzaileari aurkez dezala, errekerimendua jasotzen duen egunaren biharamunetik kontatzen hasita hamar egun balioduneko epean, zergen eta Gizarte Segurantzaren inguruko betebeharrak betetzen egunean dagoela justifikatzeko dokumentazioa, edo eman diezaiola baimena kontratazio-organoari dokumentazio hori zuzenean jasotzeko. Horrez gain, epe berean, kontratua gauzatzeko erabili edo jarri beharreko bitartekoak, 64. 2 artikuluaren arabera hitzemandakoak, benetan dituela ziurtatzen duten agiriak aurkeztu beharko ditu, baita dagokion behin betiko bermea eratu izanarenak ere.

Dagozkion ziurtagiriak bide elektroniko, informatiko edo telematikoak erabilita egin ahal izango dira, pleguetan besterik ezartzen ez bada.

Lege hau garatzeko arau autonomikoek lerrokada honetan aurreikusitakoa baino epe luzeagoa ezar dezakete; hogei egun baliodunekoa, gehienez ere.

Eskatutako agiriak adierazitako epe horretan aurkezten ez badira, lizitatzaileak eskaintza kendu duela joko da. Hori gertatzen bada, puntuazioaren arabera antolatutako eskaintzen zerrenda hartu eta haren ondoko lizitatzaileari eskatuko zaio lehen aipatutako agiri horiek aurkez ditzala.

3. Kontratazio-organoak dokumentazioa jaso eta bost egun balioduneko epean esleitu beharko du kontratua.

Prozedura negoziatuetan eta lehia-elkarrizketa bidezkoetan, esleipenak zehaztu eta finkatuko ditu kontratuaren behin betiko baldintzak.

Ezingo da utzi esleitu gabe lizitazio bat, baldin eta pleguan ageri diren irizpideen arabera onargarria den eskaintza edo proposamenen bat badago.

4. Esleipena arrazoitu egin beharko da, hautagai edo lizitatzaileei jakinaraziko zaie eta, aldi berean, kontratatzaile-profilean argitaratuko da.

Edozein kasutan, jakinarazpenean behar bezainbesteko informazioa eman beharko da, kanpoan utzitako edo baztertutako lizitatzaileari edo hautagaiari, 40. artikuluaren arabera, esleipen-erabakiaren aurka arrazoitutako errekurtso bat jartzea ahalbidetzeko.

Bereziki, ondorengo alderdiak adierazi beharko dira:

a) Baztertutako hautagaiei dagokienez, haien hautagaitza atzera botatzeko arrazoien azalpen laburra.

b) Esleipen-prozeduratik kanpo utzitako lizitatzaileei dagokienez, haien eskaintza ez onartzeko arrazoiak; horiek ere laburtuta.

c) Edozein kasutan, esleipendunaren izena eta, orobat, zeintzuk izan diren esleipendunaren proposamenaren ezaugarri eta abantaila erabakigarriak, gainerako lizitatzaileek aurkeztutako proposamenen aurrean esleipendunarena lehenesteko.

Esleipenaren motibazioan 153. artikuluan jasotako isilpekotasun-salbuespena aplikatu beharko da.

Edozein kasutan, jakinarazpenean eta kontratatzailearen profilean, 156. 3 artikuluaren arabera esleipena zer epetan formalizatu behar den zehaztu beharko da.

Hartzaileak jakinarazpena jaso duela ziurtatzen duen edozein bitartekoren bidez egingo da jakinarazpena.

Bereziki, posta elektroniko bidez egin daiteke, lizitatzaile edo hautagaiek proposamenak aurkezterakoan adierazitako helbidera bidaliz, Herritarrek Zerbitzu Publikoetan Sarbide Elektronikoa Izateari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legearen 28. artikuluan ezarritako baldintzetan.

Hala ere, jakinarazpena errefusatutzat –azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. 4 artikuluan aurreikusitako ondorioekin– jotzeko epea bost egun izango da.

152. artikulua. Balio anormalak edo neurrigabeak dituzten eskaintzak.

1. Kontratua esleitzeko kontuan hartu beharreko irizpideen artean modu objektiboan balora daitekeen irizpide bakarra prezioa baldin bada, erregelamendu bidez ezarritako parametro objektiboei erreparatuko zaie eskaintzak anormalak edo neurrigabeak diren jotzeko, aurkeztu diren baliozko eskaintza guztiak aintzat hartuta.

2. Kontratua esleitzeko balorazio-irizpide bat baino gehiago hartu behar bada kontuan, pleguetan adierazi ahal izango da zein parametro objektiboren arabera joko den, hala dagokionean, proposamenak ezin direla bete balio neurrigabeak edo anormalak izateagatik.

Kontratua esleitzeko oinarri gisa erabiliko den irizpide objektiboetako bat eskainitako prezioa bada, administrazio-klausula zehatzen pleguan zehaztu ahal izango da zein zenbatekoren arabera joko den, hala dagokionean, proposamena ezin izango dela bete eskaintzak neurrigabeak edo anormalak izateagatik.

3. Proposamen bat neurrigabea edo anormala izan daitekeelako susmoa izanez gero, entzunaldiaren izapidea egin beharko da, proposamena aurkeztu duen lizitatzaileak esateko zer duen entzuteko, eta eskaintzaren balorazioa arrazoitu eta eskaintzaren baldintzak zehaztu ditzan, batez ere, honako gai hauei buruz: kontratua gauzatzeko prozeduraren bidez zenbat aurrezten den, prestazioa gauzatzeko zer soluzio tekniko hautatu dituen eta prestazioa gauzatzeko zein baldintza dituen bereziki aldekoak, proposatutako prestazioak originalak direnetz, prestazioa gauzatuko den lekuan enplegua babesteari eta lan-baldintzei buruz indarrean dauden xedapenak betetzen ote diren, edo Estatuaren laguntza jasotzeko aukera izan ote duen.

Prozeduran kasuan kasuko aholkularitza teknikoa eskatu beharko da.

Eskaintza anormalki baxuegia bada lizitatzaileak Estatuaren laguntza jaso duelako, proposamena arrazoi honengatik baino ezingo da atzera bota: lizitatzaileak ezin egiaztatzea laguntza hori diru-laguntza publikoen arloan indarrean dauden Europar Batasuneko xedapenak urratu gabe eman dela.

Arrazoi hori dela-eta eskaintza bat atzera botatzen duen kontratazio-organoak horren berri eman beharko dio Europako Batzordeari, erregulazio harmonizatuko kontratu bat esleitzeko prozedura baldin bada.

4. Baldin eta kontratazio-organoak, lizitatzailearen justifikazioa eta aurreko paragrafoan aipatutako txostenak kontuan hartuta, uste badu eskaintza ezin dela bete balio anormalak edo neurrigabeak dituelako, sailkapenetik kanpo utziko du eta ekonomiaren aldetik onuragarriena den eskaintzaren aldeko esleipena egingo du, sailkapen hurrenkera kontuan hartuta, aurreko artikuluko 1. paragrafoan adierazitakoaren arabera.

5. azpiatala. Prozeduraren emaitzaren berri emateko betebeharrak.

153. artikulua. Informazio argitaraezina.

Kontratazio-organoak aukeratu dezake esleipenari buruzko hainbat datu ez jakinaraztea, baldin eta uste badu, espedientean behar bezala arrazoituz, informazio hori zabaltzea eragozpen izan daitekeela arau bat aplikatzeko, edo interes publikoaren aurkako gerta daitekeela, edo enpresa publiko edo pribatuen legezko merkataritza-interesak edo beren arteko lehia leiala kaltetu ditzakeela; gauza bera egin dezake kontratua sekretua edo erreserbatua denean eta kontratua gauzatzeko segurtasun-neurri bereziak aplikatu behar direnean indarreko legeriaren arabera, halaber estatuaren segurtasunaren funtsezko interesak babesteko beharrezkoa denean (kasu honetan, babes-beharra 13. 2. d artikuluan ezarritakoaren arabera adierazi behar da).

154. artikulua. Kontratuen formalizazioaren publizitatea.

1. Kontratuen formalizazioa kontratazio-organoaren kontratatzailearen profilean argitaratu beharko da, 138. 3 artikuluan adierazitakoen pareko edo hortik gorako zenbatekoak dituztenean; esleipen-iragarkian aipatutako datu berberak eman beharko dira, gutxienez, argitaratzean.

2. Kontratuaren zenbatekoa 100. 000 eurokoa edo gehiagokoa bada, edo, zerbitzu publikoak kudeatzeko kontratuen kasuan, hastapen-gastuen aurrekontua 100. 000 eurokoa edo handiagoa bada, edo kontratuon iraunaldia bost urte baino gehiagokoa bada, formalizazioaren iragarkia, gainera, «Estatuko Aldizkari Ofizialean» edo autonomia-erkidegoetako edo probintzietako egunkari edo aldizkari ofizialetan argitaratu behar da, gehienez ere berrogeita zortzi eguneko epean, kontratua formalizatzen den egunetik kontatzen hasita.

Erregulazio harmonizatuko kontratuak badira, iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da, aurreko lerrokadan adierazitako epean.

3. Bestalde, II. eranskineko 17. kategoriatik 27. era bitartean sartzen diren zerbitzu-kontratuen kasuan, zenbatekoa 193. 000 eurokoa edo handiagoa badute, kontratazio-organoak behin betiko esleipenaren berri emango dio Europako Batzordeari, argitaratzea bidezko iruditzen zaion edo ez adieraziz.

4. Aurreko artikuluan aipatzen diren kasuetan, kontratazio-organoak aukera dezake kontratuaren esleipenari eta formalizazioari buruzko hainbat informazio ez argitaratzea, espedientean behar bezala arrazoituz.

155. artikulua. Administrazioak kontratua egiteari uko egitea eta esleitzeko prozeduran atzera egitea.

1. Kontratazio-organoak kontratu baterako deialdia egin eta ondoren kontratua egiteari uko egiten badio, edo kontratua esleitzeko prozedura berriz hastea erabakitzen badu, hautagaiei eta lizitatzaileei jakinaraziko die, eta Europako Batzordea ere erabaki horren jakinaren gainean jarriko du, baldin eta kontratua Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean iragarri bada.

2. Kontratazio-organoak esleipena egin aurretik bakarrik erabaki dezake kontratuari uko egitea edo prozeduran atzera egitea.

Bi kasuetan, hautagaiei eta lizitatzaileei kalte-ordaina emango zaie gastua egin behar izan badute, iragarkian edo pleguan zehaztutakoaren arabera, edo administrazioaren erantzukizuna arautzen duten printzipio orokorren arabera.

3. Administrazioak, espedientean behar bezala justifikatutako interes publikoko arrazoiengatik bakarrik egin diezaioke uko kontratua egiteari.

Kasu honetan, ezingo da helburu bera duen beste lizitaziorik bultzatu, uko egitearen oinarri moduan aurkeztutako arrazoiek bere horretan dirauten artean.

4. Prozeduran atzera egiteko, kontratua prestatu edo esleipen-prozedura arautzeko arauetan zuzendu ezin daitekeen arau-hausteren bat egon behar du, eta espedientean justifikatu beharko da atzera egiteko arrazoia.

Atzera egiteak ez du eragotziko berehala beste lizitazio-prozedura bat hastea.

6. azpiatala. Kontratua formalizatzea.

156. artikulua. Kontratuak formalizatzea.

1. Administrazio publikoek egindako kontratuak administrazio-agirian formalizatu beharko dira. Agiri hori lizitazioaren baldintzei lotuko zaie estu-estu, eta nahikoa titulu izango da edozein erregistro publikotan aurkezteko.

Nolanahi ere, kontratua eskritura publiko bihurtzeko eska dezake kontratistak, eta, orduan, bere kontura izango dira eskritura publikoak egiteak sortutako gastuak.

Kontratua formalizatzeko agirian ezingo da inola ere sartu esleipen irizpideak aldatzea eragingo duten klausularik.

2. Bestalde, 138. 3 artikuluan definitutako kontratu txikien kasuan, kontratuok formalizatzeko, 111. artikuluan xedatutakoari jarraituko zaio.

3. Kontratua, lege honen 40. 1 artikuluaren arabera, kontratazio-arloko errekurtso berezia jartzeko modukoa bada, ezingo da formalizatu esleipenaren jakinarazpena lizitatzaileei eta hautagaiei bidaltzen zaienetik hasita hamabost egun balioduneko epea igaro baino lehen.

Autonomia-erkidegoek aukeran dute epea luzatzea, gehienez ere hilabetez.

Kontratazio-organoak, aurreko lerrokadan aurreikusitako epea igarotakoan eta, betiere, epe horretan, kontratuaren formalizazioa etetea ekarriko lukeen errekurtsorik jarri ez bada, esleipendunari eskatuko dio formaliza dezala kontratua, gehienez ere bost eguneko epean, errekerimendua jasotzen duen egunaren ondorengotik kontatzen hasita.

Berdin jokatuko du errekurtsoa ebazteko eskumena duen organoak etenaldia bertan behera uzten duenean.

Gainerako kasuetan, kontratua gehienez ere hamabost egun balioduneko epean formalizatu beharko da, lizitatzaileek eta hautagaiek esleipenaren jakinarazpena 151. 4 artikuluan aurreikusi bezala jasotzen duten egunaren ondorengotik kontatzen hasita.

4. Kontratua ez bada adierazitako epean formalizatu esleipendunari egotz dakizkiokeen kausengatik, administrazioak erabaki dezake eskatutako behin-behineko bermeari zegokion zenbatekoa konfiskatzea behin betiko bermetik.

Kontratua ez formalizatzea administrazioari egotzi ahal zaizkion kausengatik gertatu bada, berandutzeak eragindako kalte-ordainak ordainduko zaizkio kontratistari.

5. Ezin izango da kontratua gauzatzen hasi aldez aurretik formalizatu ez bada, lege honen 113. artikuluan aurreikusitako kasuetan izan ezik.

2. atala. Prozedura irekia.

157. artikulua. Zedarritzea.

Prozedura irekian, interesa duten enpresaburu guztiek aurkez ditzakete proposamenak, eta ezingo dira negoziatu kontratuaren baldintzak lizitatzaileekin.

158. artikulua. Lizitatzaileei eman beharreko informazioa.

1. Baldin eta interesdunei ez bazaie pleguetarako edo beste edozein agiri osagarritarako bitarteko elektronikoen, informatikoen edo telematikoen bidezko irispiderik eman, bidali egingo zaizkie. Sei eguneko epea izango da horretarako, pleguok bidaltzeko eskaria jasotzen denetik hasita. Nolanahi ere, eskaintzak aurkezteko epea amaitu baino lehen aurkeztu behar da eskaria, kontratazio-organoak, kontratuaren zer-nolakoei eta prozedurari kasu eginez, pleguetan ezarritako aurretiaz.

2. Pleguei buruz eta agiri osagarriei buruz informazio gehiago eskatzen bada, eman egin beharko da. Eskaintzak jasotzeko ezarritako muga-eguna baino sei egun lehenago egin beharko da hori, betiere kontratazio-organoak kontratuaren zer-nolakoei eta prozedurari kasu eginez pleguetan ezarritako aurretiaz egiten bada eskaria.

3. Pleguak eta agiri edo informazio osagarriak, garaiz eskatu arren, ez badira ezarritako epeetan eman, edo tokira bertara bisita egin ostean edo pleguekin batera emandako agiriak tokian bertan aztertu ostean bakarrik egin ahal badira eskaintzak, luzatu egingo dira eskaintzak jasotzeko epeak, interesdun guztiek izan dezaten eskaintzak egiteko behar den informazio guztia ezagutzeko aukera.

159. artikulua. Proposamenak aurkezteko epeak.

1. Erregulazio harmonizatuko kontratuak esleitzeko prozeduretan, proposamenak aurkezteko epea ez da izango berrogeita hamabi egun baino laburragoa, kontratuaren iragarkia Europako Batzordeari igortzen zaionetik kontatzen hasita.

Epe hori bost egunez laburtu daiteke, pleguetarako eta agiri osagarrietarako irispidea bitarteko elektronikoen bitartez eskaintzen denean.

Lege honen 141. artikuluan aipatzen den aldez aurreko iragarkia igorrita egonez gero, proposamenak aurkezteko epea laburtu eta hogeita hamasei egunekoa ezarri ahal izango da. Hori izango da arau orokorra, baina salbuespenezko kasuetan, behar bezala arrazoituz gero, gehiago ere laburtu ahal izango da, eta hogeita bi egunekoa ezarri.

Epearen laburtze hori onargarria izango bada, aldez aurreko informazioaren iragarkia lizitazio-iragarkia bidaltzeko eguna baino berrogeita hamabi egun lehenago igorri beharko da argitaratzera, betiere lizitazio-iragarkia bidaltzeko eguna baino hamabi hilabete lehenagoko epearen barruan. Gainera, aldez aurreko informazioaren iragarki horretan, lizitaziorako behar den informazio guztia eskaini behar da, baldin eta emateko moduan badago.

Aurreko bi lerrokadetan adierazitako epeak zazpi egunez laburtu ahal izango dira, iragarkiak bitarteko elektroniko, informatiko edo telematikoen bitartez prestatzen eta igortzen direnean.

Epearen laburtze hori lehenbiziko lerrokadaren azken tartekian aurreikusitakoari (bost egun) gehitu ahal izango zaio, hala balegokio.

Prozedura hauetan, lizitazioa aurretiaz argitaratu beharko da Estatuko Aldizkari Ofizialean, betiere hurrengo paragrafoan proposamenak aurkezteko ezarritakoa bezalako aurretiaz, gutxienez.

2. Herri-administrazioen kontratu erregulazio harmonizatukoez bestekoetan, proposamenak aurkezteko epea ez da izango hamabost egun baino laburragoa, kontratuaren iragarkia argitaratzen den egunetik kontatzen hasita.

Obra-kontratuetan eta herri-lanen kontzesioko kontratuetan, hogeita sei egunekoa izango da epea, gutxienez.

160. artikulua. Proposamenak aztertzea eta esleipena proposatzea.

1. Proposamenak baloratzeko eskumena duen organoak 146. artikuluan aipatzen diren agiriak kalifikatuko ditu lehenik. Lizitatzaileek beste gutun-azal batean, ez proposamenarenean, aurkeztu behar dituzte agiri horiek.

Gero, organo horrek gutun-azala ireki eta proposamenak aztertuko ditu, eta esleipen-proposamena egingo dio kontratazio-organoari, esleipenduna hautatzeko irizpideak haztatu ondoren. Nolanahi ere, lege honen 150. 2 artikuluan aipatzen diren aditu-batzordeek edo organismo tekniko espezializatuek ere parte hartu ahal izango dute irizpide horiek haztatzen, artikulu horretan bertan aurreikusten diren kasuetan, eta batak edo besteak balio-judizioa eskatzen duten irizpideei buruz egiten duen ebaluazioa loteslea izango da kontratazio-organoarentzat esleipen-proposamena egiteko.

Proposamenen gutunazala irekitzeko epea hilabetekoa izango da gehienez ere, eskaintzak aurkezteko epea amaitzen den egunetik kontatzen hasita.

Nolanahi ere, eskaintza ekonomikoaren gutunazala jendaurrean irekiko da, non eta ez den aurreikusten lizitazioan bitarteko elektronikoak erabil daitezkeela.

Proposamenak baloratzeko prezioaz besteko irizpideak hartu behar direnean kontuan, horretarako eskumena duen organoak behar adina txosten tekniko eskatu ahal izango ditu esleipen-proposamena egin aurretik.

Halaber, eskaintzek pleguetan ezarritako espezifikazio teknikoak betetzen dituztenetz egiaztatu behar denean ere eskatu ahal izango dira txosten horiek.

2. Esleipen-proposamenak ez dio inolako eskubiderik ematen lizitatzaileari administrazioaren aurrean.

Nolanahi ere, kontratazio-organoak ez badu kontratua proposamenaren arabera esleitzen, arrazoitu egin beharko du erabakia.

161. artikulua. Esleipena.

1. Kontratuaren esleipenduna hautatzeko irizpide bakarra prezioa denean, esleipena egiteko epea, gehienez ere, hamabost egunekoa izango da, proposamenen gutun-azalak irekitzeko egunaren ondorengotik kontatzen hasita.

2. Kontratua esleitzeko kontuan hartu behar diren irizpideak hainbat direnean, esleipena egiteko gehienezko epea bi hilabetekoa izango da, proposamenen gutunazalak irekitzen direnetik kontatzen hasita, non eta administrazio-klausula zehatzen pleguan ez den beste epe bat ezarri.

3. Aurreko paragrafo horietan aipatutako epeak beste hamabost egun baliodunez luzatuko dira, baldin eta 152. 3 artikuluak aipatzen dituen izapideei jarraitzea beharrezkoa bada.

4. Esleipena ez bada aipatutako epe horietan egiten, lizitatzaileek eskubidea izango dute atzera egin eta beren proposamena kentzeko.

3. atala. Prozedura murriztua.

162. artikulua. Parte hartuko dutenen ezaugarriak.

Prozedura murriztuan, kontratazio-organoak hautatutako enpresaburuek baino ezin izango dituzte proposamenak aurkeztu. Nolanahi ere, enpresaburuek eskaera egin behar dute lehenik, eta kontratazio-organoak haien kaudimen eta gaitasunaren arabera hautatuko ditu.

Prozedura honetan debekaturik dago eskatzaileekin edo hautagaiekin kontratuaren baldintzak negoziatzea.

163. artikulua. Hautagaiak hautatzeko irizpideak.

1. Kontratazio-organoak lizitazio-iragarkia argitaratu baino lehen zehaztu behar du 75. artikulutik 79. era arteko kaudimeneko eta gaitasun teknikoko irizpide objektiboen arteko zeintzuen arabera hautatuko dituen proposamenak egiteko gonbidapena egingo zaien hautagaiak.

2. Prozeduran parte hartzeko gonbidapena gutxienez zenbat enpresabururi egingo zaion zehaztuko du kontratazio-organoak. Ezingo dira izan bost baino gutxiago.

Egoki iritziz gero, kontratazio-organoak gehieneko zenbatekoa ere ezarri ahal izango du, alegia, gehienez ere zenbat hautagairi egingo zaion eskaintza aurkezteko gonbidapena.

Nolanahi ere, hautagai gonbidatuen kopurua lehia egiazkoa izango dela ziurtatzeko bestekoa izan beharko da.

3. Lizitazio-iragarkian adierazi beharko dira zeintzuk diren hautagaiak hautatzeko irizpide edo arau objektibo eta ez-diskriminatzaileak, bai eta eskaintzak aurkezteko gonbidapena egingo zaien hautagaien gutxieneko kopurua ere, eta, hala balegokio, gehienezkoa.

164. artikulua. Parte hartzeko eskaerak.

1. Erregulazio harmonizatuko kontratuak esleitzeko prozeduretan, parte hartzeko eskaerak jasotzeko epea ezin da izan hogeita hamazazpi egun baino laburragoa, iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera igortzen denetik kontatzen hasita.

Herri-lanen kontzesioko kontratuen kasuan, epea ezingo da izan berrogeita hamabi egun baino laburragoa.

Epe hori zazpi egunez laburtu ahal izango da iragarkiak bitarteko elektroniko, informatiko eta telematikoen bitartez igortzen direnean.

Prozedura hauetan, lizitazioa aurretiaz argitaratu beharko da Estatuko Aldizkari Ofizialean, betiere hurrengo paragrafoan parte hartzeko eskaerak aurkezteko ezarritako epea bezalako aurretiaz, gutxienez.

2. Erregulazio harmonizatukoak ez diren kontratuen kasuan, parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea hamar egunekoa izango da, gutxienez, iragarkia argitaratzen den egunetik kontatzen hasita.

3. Parte hartzeko eskaerak 146. 1 artikuluan aipatzen diren agiriekin batera bidali beharko dira.

165. artikulua. Eskatzaileak hautatzea.

1. Kontratazio-organoak, eskatzaileen nortasuna eta kaudimen eta gaitasun teknikoko baldintzak egiaztatu ondoren, hurrengo fasera igaro behar dutenak hautatuko ditu, eta gonbidapena egingo die, denei aldi berean eta idatziz, beren proposamenak aurkez ditzaten, 167. artikuluan aipatzen denaren arabera dagokion epean.

2. Proposamenak aurkezteko gonbidapena egingo zaien hautagaien kopurua aldez aurretik ezarritako gutxienekoa izango da, gutxienez.

Hautapen-irizpideak betetzen dituzten hautagaien kopurua gutxieneko hori baino txikiagoa denean, irizpideak betetzen dituzten horiekin jarraitu ahal izango du aurrera kontratazio-organoak, eta prozeduran parte hartzeko eskaria egin ez duten enpresaburuei edo baldintza horiek betetzen ez dituzten hautagaiei ezingo zaie parte hartzeko gonbidapena egin.

166. artikulua. Parte hartzeko gonbidapenaren edukia eta gonbidatuei eman beharreko informazioa.

1. Gonbidapenetan, argitaratutako lizitazio-iragarkiaren aipamen bat egingo da, eta honako hauek ere aipatuko dira: eskaintzak hartzeko azken eguna zein den, zein helbidetara igorri behar diren eta zein hizkuntzatan idatzi behar diren (baldin eta gaztelaniaz gainera beste hizkuntzaren bat onartzen bada), kontratua esleitzeko zein irizpide hartuko diren kontuan, eta irizpide bakoitzak zer pisu izango duen, edo, hala balegokio, irizpide bakoitzaren garrantzia, handienetik hasita txikienera, baldin eta lizitazio-iragarkian ez badira ageri; orobat, zein lekutan, egunetan eta ordutan irekiko diren proposamenen gutunazalak.

2. Hautagaiei egin beharreko gonbidapenarekin batera, pleguen ale bat joango da, bai eta agiri osagarrien kopia bat ere. Bestela, agiri horiek zuzen-zuzenean bitarteko elektroniko, informatiko eta telematikoen bitartez eskuratzeko jarri badira, agiri horietara iristeko behar diren oharrak adierazi beharko dira gonbidapenean, hurrengo artikuluaren lehenbiziko paragrafoan xedatutakoaren arabera.

3. Pleguak edo agiri osagarriak prozedura izapidetzen ari denaz besteko organo edo erakunde baten esku daudenean, gonbidapenean agiri horiek nola eskuratu ahal izango diren zehaztuko da, eta, hala balegokio, eskaera egiteko azken eguna ere bai. Orobat, ordaindu beharreko diru-zenbatekoa eta ordainketa-modalitateak, baldin eta ordaindu beharrik badago.

Zerbitzu eskudunek atzerapenik gabe bidaliko dizkiete agiri horiek interesdunei, eskaera jaso ondoren.

4. Kontratazio-organoek edo zerbitzu eskudunek, betiere eskaintzak jasotzeko ezarritako azken eguna baino sei egun lehenago, pleguei edo agiri osagarriei buruz behar bezalako aurretiaz eskatu duten informazio osagarria bidali beharko diete hautagaiei.

5. Prozedura honetan berdin-berdin aplikatu beharko da Legearen 158. 3 artikuluan aurreikusitakoa.

167. artikulua. Proposamenak.

1. Erregulazio harmonizatuko kontratuei buruzko prozeduretan, eskaintzak jasotzeko epea ezin da izan berrogei egun baino laburragoa, idatzizko gonbidapena igortzen denetik kontatzen hasita.

Epe hori bost egunez laburtu daiteke, pleguetako eta agiri osagarrietarako irispidea bitarteko elektronikoen, informatikoen eta telematikoen bitartez eskaintzen denean.

Lege honen 141. artikuluan aipatzen den aldez aurreko iragarkia igorrita badago, epea laburtu eta hogeita hamasei egunekoa ezarri ahal izango da, arau orokor gisa; baina salbuespenezko kasuetan, behar bezala arrazoituz gero, gehiago ere laburtu ahal izango da, eta hogeita bi egunekoa ezarri.

Epearen laburtze hori onargarria izango bada, aldez aurreko informazioaren iragarkia lizitazio-iragarkia bidaltzeko eguna baino berrogeita hamabi egun lehenago igorri beharko da argitaratzera, betiere lizitazio-iragarkia bidaltzeko eguna baino hamabi hilabete lehenagoko epearen ostean. Gainera, aldez aurreko informazioaren iragarki horretan, lizitaziorako behar den informazio guztia eskaini behar da, baldin eta emateko moduan badago.

2. Erregulazio harmonizatuko kontratuei buruzko prozeduretan, proposamenak aurkezteko epea ez da izango hamabost egunekoa baino laburragoa, gonbidapena bidaltzen den egunetik kontatzen hasita.

168. artikulua. Esleipena.

Kontratua esleitzerakoan, 160. eta 161. artikuluetan ezarritakoa aplikatuko da, agiriak aldez aurretik kalifikatzeko beharrizanari (146. artikuluak aipatzen du) dagokiona izan ezik.

4. atala. Prozedura negoziatua.

169. artikulua. Parte hartuko dutenen ezaugarriak.

1. Prozedura negoziatuan, kontratazio-organoak hautatutako lizitatzaileari esleituko zaio kontratua. Hautaketa arrazoitu egin beharko da, kontsulta hainbat hautagairi egin eta kontratuaren baldintzak haietako batekin edo hainbatekin negoziatu ondoren.

2. Prozedura negoziatuaren berri argitaratu egin beharko da aldez aurretik, 177. artikuluan aurreikusitako kasuetan. Gainera, kasu horietan edozein enpresaburu interesatuk aurkeztu ahal izango ditu eskaintzak.

Gainerako kasuetan, ez da prozedura argitaratu beharrik izango, eta 178. 1 artikuluan aurreikusitakoa betez ziurtatuko da lehia.

1. azpiatala. Aplikazio-kasuak.

170. artikulua. Kasu orokorrak.

Herri-administrazioek egiten dituzten kontratuak prozedura negoziatuen bidez esleitu ahal izango dira honako kasu hauetan, hurrengo artikuluetan kontratu-mota bakoitzerako ezarritako baldintzak betez:

a) Aldez aurretik aplikatutako prozedura ireki, murriztu edo lehia-elkarrizketaren bidezkoetan proposamenak edo eskaintzak arauz kontrakoak edo onartezinak direnean honako kausa hauetakoren batengatik: gaitasunik gabeko enpresaburuek aurkeztutakoak izateagatik; eskaintzetan zergei dagozkien betebeharrak, ingurumenaren babesari dagozkionak eta lan-baldintzei dagozkienak –119. artikuluak aipatzen ditu– ez betetzeagatik; aldaerak edo hobekuntzak aurkezteko baldintzak urratzeagatik; edo balio anormalak edo neurrigabekoak sartzeagatik, betiere kontratuaren jatorrizko baldintzak funtsean aldatzen ez badira.

b) Salbuespenezko kasuetan, kontratuen ezaugarriak edo dakartzaten arriskuak direla-eta, prezio osoa aldez aurretik zehaztu ezin denean.

c) Prozedura ireki edo murriztu bat aplikatu ondoren eskaintzarik edo hautagairik aurkeztu ez denean, edo eskaintzak egokiak ez direnean, betiere kontratuaren hasierako baldintzak funtsean aldatzen ez badira.

Erregulazio harmonizatuko kontratuetan, txosten bat bidaliko zaio Europako Batzordeari, hark eskatuz gero.

d) Baldin eta, arrazoi tekniko edo artistikoengatik, edo esklusiba-eskubideak babestearekin zerikusia duten arrazoiengatik, kontratua enpresaburu jakin bati baino eman ezin zaionean.

e) Baldin eta kontratazio-organoak ezin aurreikusi dituen eta berari egotzi ezin zaizkion gertaerek eragindako premiazko larrialdi batek eskatzen badu kontratua lehenbailehen betetzea, 112. artikuluak arautzen duen presazko tramitazioa aplikatuz lortu ezin delako.

f) Kontratua sekretua edo erreserbatua izendatu denean, edo kontratua gauzatzeko segurtasun-neurri bereziak ezarri behar direnean indarrean den legeriaren arabera, edo Estatuaren segurtasunerako funtsezko interesak babestu behar direnean eta halaxe adierazi denean 13. 2. d) artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

g) Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 346. artikuluaren eremuan sartzen diren kontratuen kasuan.

171. artikulua. Obra-kontratua.

Lege honen 170. artikuluan aurreikusitako kasuetan ez ezik, obra-kontratua prozedura negoziatuaren bidez esleitu ahal izango da honako kasu hauetan ere:

a) Ikerketarako, esperimentaziorako zein hobekuntzarako ez bestetarako egindako obrak badira, eta ez errentagarritasuna lortzeko edo ikerketaren edo garapenaren kostuak berdintzeko.

b) Baldin eta ez proiektuan, ez kontratuan, edo kontzesio-proiektuan eta hasierako kontratuan aipatzen ez ziren obra osagarriak badira, baina botere esleitzaile arretatsu batek aurreikusi ezin zuen egoera bategatik beharrezko bihurtu badira, obra proiektuan edo kontratuan deskribatuta zegoen bezala aldaketarik gabe gauzatzeko, eta obra osagarri horren gauzatzea obra nagusiaren kontratistaren edo herri-lanaren kontzesiodunaren esku uzten bada, jatorrizko kontratuan ezarri ziren prezioen arabera edo, hala balegokio, prezio kontrajarrien arabera gauzatzeko. Betiere, teknikoki edo ekonomikoki jatorrizko kontratutik ezin bereizteko modukoak izan behar dute obra horiek, edo, bereizi ahal izatekotan, kontratazio-organoari eragozpen handiak eraginez; edo, bereizi ahal izateko modukoak izan arren, guztiz beharrezkoak izan behar dute kontratua burutuko bada. Gainera, obra osagarrien zenbateko metatuak ezin du kontratuaren hasierako prezioaren 100eko 50 gainditu.

c) Baldin eta obra hori, azkenean, kontratazio-organoak prozedura irekiaren edo murriztuaren bidez kontratista berari esleitu dizkion antzeko beste obra batzuk berriro egitea bada; betiere, prozedura horien bidez esleitutako hasierako kontratuaren objektu izan den oinarrizko proiektu bati egokitu behar zaizkio obra horiek, eta prozedura hori erabiltzeko aukera hasierako kontratuaren lizitazio-iragarkian agertu behar da adierazita, eta, gainera, obra berrien zenbatekoa kontratuaren zenbateko osoa ezartzerakoan zehaztu behar da.

Hasierako kontratua formalizatu eta gero, hiru urteko aldian baino ezin izango da prozedura horretara jo.

d) Beti jo ahal izango da prozedura horretara, balio zenbatetsia milioi bat euro baino txikiagoa bada.

172. artikulua. Zerbitzu publikoak kudeatzeko kontratua.

Lege honen 170. artikuluan aurreikusitako kasuetan ez ezik, honako kasu hauetan ere prozedura negoziatura jo ahal izango da zerbitzu publikoak kudeatzeko kontratua esleitzeko:

a) Eskaintzen arteko lehia sustatzeko aukerarik ematen ez duten zerbitzu publikoak direnean.

b) Hastapen-gastuen aurrekontua ustez 500. 000 eurotik beherakoa izango duten zerbitzuak kudeatzeko kontratuak direnean, bost urte baino gutxiago irauten badute.

c) Herri-administrazioen arteko lankidetza-hitzarmen bat abiaburu dela, laguntza sanitarioa emateko inoren baliabideekin itundutako kontratuak direnean; edo esparru-kontratu bat abiaburu izanik, esparru-kontratu hori lege honetako arauei jarraituz esleitu denean.

173. artikulua. Hornidura-kontratua.

Lege honen 170. artikuluan aurreikusitako kasuetan ez ezik, hornidura-kontratua prozedura negoziatuaren bidez esleitu ahal izango da honako kasu hauetan ere:

a) Espainiako Ondare Historikoa osatzen duten ondasun higigarriak eskuratzeko direnean, betiere ondasun horiek Espainiako Historia Ondareko Ondasunen Kalifikazio, Balorazio eta Esportazio Batzordeak edo autonomia-erkidegoetan horretarako onartutako organismo batek baloratzen baditu aldez aurretik, eta ondasunok museoetarako, artxiboetarako edo liburutegietarako badira.

b) Produktuak ikerketarako, saiakuntzarako, azterlanerako edo garapenerako ez bestetarako fabrikatzen direnean; baldintza hori ez zaio aplikatuko produktua merkatuan bideragarria den jakiteko edo ikerketaren eta garapenaren kostuak berreskuratzeko egiten den serieko produkzioari.

c) Hasierako hornitzaileak entrega osagarriak egiteko denean, bai ohiko erabilerako hornigaiak edo instalazioak hornitzen jarraitzeko, bai egon dauden hornigaiak edo instalazioak gehitzeko, betiere hornitzailez aldatzeak administrazioa behartuko balu bestelako ezaugarri teknikoak dituzten materialak eskuratzera, neurri gabeko bateraezintasunak nahiz zailtasun teknikoak sortuz, bai erabilerarako bai mantentze-lanerako.

Kontratu horien iraupena, kontratu berriztagarriena bezala, ezin da hiru urtetik gorakoa izan, arau orokor gisa.

d) Lehengaien merkatu antolatuetan edo burtsetan kotizatzen duten hornigaiak eskuratzeko direnean.

e) Merkataritza-jarduera behin betiko utzi behar duen hornitzaile batekin edo konkurtso bateko administratzaileekin baldintza bereziki onuragarrien arabera itundutako horniketa baterako direnean, edo hitzarmen judizial bat edo izaera bereko prozedura bat dela medio itundutako horniketa baterako direnean.

f) Beti jo ahal izango da prozedura honetara, balio zenbatetsia 100. 000 euro baino txikiagoa bada.

174. artikulua. Zerbitzu-kontratua.

Lege honen 170. artikuluan aurreikusitako kasuetan ez ezik, zerbitzu-kontratua prozedura negoziatuaren bidez esleitu ahal izango da honako kasu hauetan ere:

a) Kontratuaren prestazioaren ezaugarriak direla eta, batez ere prestazio intelektualak dituztelako eta II. eranskineko 6. kategorian sartzen direlako, kontratuaren baldintzak ezin direnean ezarri prozedura irekiaren edo murriztuaren bidez esleitzeko behar den zehaztasunarekin.

b) Baldin eta proiektuan edo kontratuan aipatzen ez ziren zerbitzu osagarriak badira, baina botere esleitzaile arretatsu batek aurreikusi ezin zuen egoera bategatik beharrezko bihurtu badira, zerbitzua proiektuan edo kontratuan deskribatuta zegoen bezala aldaketarik gabe gauzatzeko, eta zerbitzu horren gauzatzea kontratu nagusia esleitu zitzaion enpresaburuaren esku uzten bada, kontratu horretan ezarri ziren prezioen arabera gauzatzeko edo, hala balegokio, prezio kontrajarrien arabera ezartzeko. Betiere, obra horiek izan behar dute teknikoki edo ekonomikoki jatorrizko kontratutik ezin bereizteko modukoak, edo bereizteko modukoak izatekotan, kontratazio-organoari eragozpen handiak eraginez; edo, bereizi ahal izateko modukoak izan arren, guztiz beharrezkoak izan behar dute kontratua burutuko bada. Gainera, zerbitzu osagarrien zenbateko metatuak ezin du kontratuaren hasierako prezioaren 100eko 50 gainditu.

c) Baldin eta zerbitzu hori, azkenean, kontratazio-organoak prozedura irekiaren edo murriztuaren bidez kontratista berari esleitu dizkion antzeko beste zerbitzu batzuk berriro egitea bada, betiere zerbitzu horiek prozedura horien bidez esleitutako hasierako kontratuaren objektu izan den oinarrizko proiektu bati egokitzen bazaizkio, prozedura hori erabiltzeko aukera hasierako kontratuaren lizitazio-iragarkian adierazi bada eta zerbitzu berrien zenbatekoa kontratuaren zenbateko osoa ezartzerakoan zehaztu bada.

Hasierako kontratua formalizatu eta gero, hiru urteko aldian baino ezin izango da prozedura horretara jo.

d) Dena delako kontratua lehiaketa baten ondorioa denean eta, aplikatzekoak diren arauen arabera, irabazleari esleitu behar zaionean.

Hainbat irabazle izanez gero, guztiei egin behar zaie negoziazioetan parte hartzeko gonbidapena.

e) Beti jo ahal izango da prozedura honetara, balio zenbatetsia 100. 000 euro baino txikiagoa bada.

175. artikulua. Bestelako kontratuak.

Kontratuok arautzen dituzten arau bereziek besterik xedatzen ez badute, herri-administrazioen gainerako kontratuak prozedura negoziatuaren bidez esleitu ahal izango dira 170. artikuluan aurreikusitako kasuetan, bai eta beren balio zenbatetsia 100. 000 euro baino txikiagoa denean ere.

2. azpiatala. Izapidetzea.

176. artikulua. Negoziatzekoa den gaia zedarritzea.

Administrazio-klausula zehatzen pleguan, halakorik dagoenean, ondo zehaztuko da zein gai ekonomiko eta tekniko negoziatu beharko diren enpresekin.

177. artikulua. Lizitazio-iragarkia eta parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

1. Lege honen 170. artikuluko a) eta b) hizkietan, 171. artikuluko a) hizkian eta 174. artikuluko a) hizkian aipatzen diren egoeretan suertatzeagatik prozedura negoziatura jotzen denean, kontratazio-organoak lizitazio-iragarki bat argitaratu beharko du, lege honen 142. artikuluan aipatzen den eran.

Lehenagoko prozeduretan eskaintza arauz kontrakoak edo onartezinak aurkeztu izanagatik jo denean prozedura negoziatura, ez da iragarkirik argitaratu beharko. Betiere, aurreko prozedura irekian edo murriztuan edo lehia-elkarrizketako prozeduran baldintza formalen araberako eskaintzak aurkeztu dituzten lizitatzaile guztiak sartu behar dira negoziazioan, beste inor ez.

2. Era berean, erregulazio harmonizatukoez besteko kontratuak, haien zenbatekoa 171. artikuluaren d) hizkian, 172. artikuluaren b) hizkian, 173. artikuluaren f) hizkian, 174. artikuluaren e) hizkian eta 175. artikuluan adierazitakoa baino txikiagoa izateagatik, prozedura negoziatuaren bidez esleitu ahal badira, iragarkiak argitaratu beharko dira 142. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, baldin eta obra-kontratuak badira eta balio zenbatetsia 200. 000 euro baino handiagoa badute, edo beste kontratu mota batzuk badira eta balioa 60. 000 euro baino handiagoa badute.

3. Prozedura negoziatuari, lizitazio-iragarkiak argitaratu behar direnean, 163. artikulutik 166. era arteko arauak aplikatuko zaizkio, bi horiek barne.

Nolanahi ere, negoziatzeko gonbidapena egingo zaien enpresen kopurua mugatzea erabakitzen bada, hurrengo artikuluaren 1. paragrafoan aipatutakoa hartu beharko da kontuan.

178. artikulua. Kontratuaren baldintzak negoziatzea.

1. Prozedura negoziatuan, beharrezkoa izango da kontratuaren objektua gauzatzeko gaitasuna duten gutxienez hiru enpresari eskatzea eskaintzak, posible izanez gero.

2. Kontratazio-organoek, lizitazio-iragarkian edo pleguan zehaztutako esleipen-irizpideak aplikatuz negoziatu beharreko eskaintzen kopurua apurka-apurka murriztearren, hurrenez hurrengo hainbat aldi ezarri ahal izango dituzte prozedura negoziaturako. Hala, ahalmen hori erabiliko den edo ez adierazi beharko dute pleguan eta lizitazio-iragarkian.

Azken aldiraino iristen diren eskaintzen kopurua lehia egiazkoa dela bermatzeko bestekoa izan beharko da, betiere behar beste eskaintza edo hautagai egoki aurkeztu badira.

3. Negoziazioan zehar, lizitatzaile guztiek tratu bera jasotzen dutela zaindu beharko dute kontratazio-organoek.

Bereziki, ez dute informaziorik emango diskriminazioa eraginez eta lizitatzaile batzuei besteen gaineko abantaila emanez.

4. Kontratazio-organoek lizitatzaile bakoitzarekin negoziatuko dute lizitatzaile bakoitzak aurkeztutako eskaintza bakoitza, administrazio-klausula zehatzen pleguan eta lizitazio-iragarkian adierazitako baldintzei egokitzearren, bai eta, hala balegokio, agiri osagarriei ere (baldin eta halakorik bada), hartara ekonomiaren aldetik eskaintzarik onuragarriena zein den zehaztearren.

5. Espedientean, egindako gonbidapenen, jasotako eskaintzen eta eskaintzak jasotzeko edo baztertzeko arrazoien berri jaso beharko da.

5. atala. Lehia-elkarrizketa.

179. artikulua. Parte hartuko dutenen ezaugarriak.

1. Lehia-elkarrizketan, kontratazio-organoak elkarrizketa egiten du aldez aurretik eskaera egin duten hautagai hautatuekin, bere beharrei erantzuteko moduko konponbide bat (edo hainbat), hautagai hautatuek eskaintza bat aurkezteko baliagarria (edo baliagarriak), lantze aldera.

2. Kontratazio-organoek sariak edo ordainak ezarri ahal izango dituzte elkarrizketa horretan parte hartzen dutenentzat.

180. artikulua. Aplikazio-kasuak.

1. Lehia-elkarrizketa kontratu bereziki zailetan erabil daiteke, kontratazio-organoak uste duenean prozedura irekiak edo murriztuak ez duela aukerarik ematen kontratua behar bezala esleitzeko.

2. Kontratu bereziki zaila dela joko da honako kasu honetan: kontratazio-organoak ez duenean objektiboki gaitasunik bere beharrizanei edo xedeei erantzuteko baliabide tekniko egokiak zeintzuk diren zehazteko, edo proiektu baten babes juridikoa edo finantza-babesa zehazteko, 117. artikuluaren 3. paragrafoko b), c) edo d) hizkien arabera.

3. Sektore publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetza-kontratuak, lege honen 11. artikuluan aipatzen direnak, prozedura honen bitartez esleituko dira, legearen 170. a) artikuluan aurreikusten den prozedura negoziatu publizitateduna aplikatzeko aukeraren kalterik gabe.

181. artikulua. Prozedura hastea eta parte hartzeko eskaerak.

1. Kontratazio-organoek lizitazio-iragarki bat emango dute argitara, eta, bertan, beren beharrizanak eta baldintzak zein diren jakinaraziko dute. Beharrizan eta baldintza horiek iragarki horretan edo deskripzio-agiri batean zehaztuko dituzte.

2. Prozedura honetan, lege honen 163. artikulutik 165. era arteko arauak aplikatuko dira, biak barne.

Nolanahi ere, elkarrizketan parte hartzeko gonbidapena egingo zaien enpresen kopurua murriztea erabakitzen bada, kopuru hori ezingo da izan hiru baino txikiagoa.

3. Gonbidapenetan, argitaratutako lizitazio-iragarkiaren aipamen bat egingo da, eta honako hauek ere aipatuko dira: zein egunetan eta non hasiko den kontsulta-aldia; zein hizkuntza erabiliko den edo diren (gaztelaniaz gain besteren bat onartzen bada); gaitasun-baldintzei buruzko agiriak, baldin eta aurkeztu behar badira; eta kontratua esleitzeko irizpideen haztatze erlatiboa, edo, hala balegokio, irizpide horien zerrenda, garrantzirik handiena dutenetatik hasi eta gutxien dutenetara arte, baldin eta lizitazio-iragarkian ageri ez badira.

Gonbidapenekin batera aurkeztu behar diren agiriei dagokienez, 166. artikuluaren 2. eta 5. paragrafoetako xedapenak aplikatuko dira; nolanahi ere, pleguei buruzko aipamenak deskripzio-agiriari buruz eginak direla ulertuko da, eta 4. paragrafoan informazio osagarria emateko aurreikusitako gehienezko epea, elkarrizketa-aldia hasteko ezarritako egunaren aurreko sei egunei buruzkoa dela ulertuko da.

182. artikulua. Hautagaiekiko elkarrizketa.

1. Kontratazio-organoak elkarrizketa egingo du hautatutako hautagaiekin, bere beharrizanei erantzuteko bitarteko egokiak zeintzuk diren zehaztearren.

Elkarrizketa horretan, kontratuaren alderdi guztiak eztabaidatu ahal izango dira hautatutako hautagaiekin.

2. Elkarrizketan, kontratazio-organoak berdin tratatuko ditu lizitatzaile guztiak, eta, batez ere, ez du informaziorik emango diskriminazioa eraginez eta lizitatzaile batzuei besteen gaineko abantaila emanez.

Kontratazio-organoak ezin dizkie gainerako parte hartzaileei jakinarazi parte hartzaile batek proposatutako konponbideak edo hark jakinarazitako isilpeko datuak, haren aldez aurreko baimenik gabe.

3. Kontratazio-organoek hurrenez hurrengo hainbat aldi ezarri ahal izango dituzte prozedura honetarako, lizitazio-iragarkian edo deskripzio-agirian zehaztutako esleipen-irizpideak aplikatuz negoziatu beharreko eskaintzen kopurua apurka-apurka murriztearren. Hala, ahalmen hori erabiliko den edo ez adierazi beharko dute pleguan eta lizitazio-iragarkian.

Azken aldian aztertzen diren konponbideen kopurua lehia egiazkoa dela bermatzeko bestekoa izan beharko da, betiere behar beste konponbide edo hautagai egoki aurkeztu badira.

4. Kontratazio-organoak elkarrizketa eginez jarraituko du, harik eta bere beharrizanei erantzuteko konponbideak zehaztu ahal dituen arte, behar izanez gero elkarren artean alderatu ondoren.

Elkarrizketa amaitutzat eman eta parte hartu duten guztiei hala jakinarazi ondoren, kontratazio-organoak azken eskaintza egiteko gonbidapena egingo die. Eskaintza hori elkarrizketetan aurkeztu eta zehaztutako konponbidean (edo konponbideetan) oinarrituko da. Gonbidapenean, honako hauek zehaztuko dira: azken eskaintza egiteko muga-eguna, eskaintza zein helbidetara igorri behar den eta zein hizkuntzatan (edo hizkuntzetan, gaztelaniaz gain besteren bat onartzen bada) egin ahal izango den.

183. artikulua. Eskaintzak aurkeztea eta aztertzea.

1. Eskaintzetan, proiektuak gauzatzeko behar diren eta eskatzen diren osagai guztiak sartu behar dira.

Aurkeztutako eskaintzei buruzko aurreikuspenak edo argibideak eskatu ahal izango dizkie kontratazio-organoak lizitatzaileei, bai eta eskaintzetan egokitzeak egitea edo eskaintzei buruzko informazio osagarriak ere, betiere funtsezko osagaietan aldaketarik eragiten ez bada, lehia faltsutuz edo diskriminazioa eraginez.

2. Kontratazio-organoak lizitatzaileek aurkeztutako eskaintzak baloratuko ditu lizitazio-iragarkian edo deskripzio-agirian ezarritako esleipen-irizpideen arabera, eta ekonomiaren aldetik onuragarriena den eskaintza hautatuko du.

Balorazio hori egiteko, hainbat irizpide hartu behar dira kontuan nahitaez, eta kontratua ezingo da esleitu eskainitako prezioan bakarrik oinarrituta.

3. Kontratazio-organoak ekonomiaren aldetik onuragarriena iruditzen zaion lizitatzaileari eskatu ahal izango dio argitu ditzala eskaintza horren zenbait alderdi, edo berrets ditzala eskaintza horretan ageri diren konpromisoak, betiere eskaintzaren edo lizitazioaren funtsezko osagaiak aldatzen ez badira, lehia faltsutzen ez bada edo diskriminaziorik eragiten ez bada.

6. atala. Proiektuen arteko lehiaketei aplikatu ahal zaizkien arauak.

184. artikulua. Aplikazio-eremua.

1. Proiektuen arteko lehiaketak dira helburutzat planoak eta proiektuak eskuratzeko helburua duten prozedurak, batez ere arkitekturaren, hirigintzaren, ingeniaritzaren eta datu-prozesatzearen arlokoak. Proiektu eta plano horiek eskuratzeko, lizitazioa egiten da lehenbizi eta, ondoren, epaimahai baten esku uzten da erabakia.

2. Atal honetako arauak proiektuen arteko lehiaketa-mota hauei aplikatuko zaizkie:

a) Zerbitzu-kontratu bat esleitzeko prozeduren barruan antolatutako proiektu-lehiaketak.

b) Parte hartzeagatik saria edo ordaina duten proiektu-lehiaketak.

3. Atal honetako arauak ez zaizkie aplikatuko 4. artikuluan eta 13. artikuluaren 2. paragrafoan aurreikusten diren kasuekin pareka daitezkeen proiektu-lehiaketei.

4. Erregulazio harmonizatukoak izango dira zenbatekoa 16. artikuluan ezarritako atalase-zenbatekoaren berdina edo handiagoa dutenak (deialdia egiten duen organoaren arabera daude ezarrita zenbateko horiek).

Proiektu-lehiaketen zenbatekoa kalkulatzeko, artikulu honetako 2. paragrafoan aurreikusitako kasuei ondorengo arau hauek aplikatuko zaizkie:

a) hizkiaren kasuan, zerbitzu-kontratuaren balio zenbatetsia hartuko da kontuan, bai eta parte-hartzeagatik noizbehinka ematen diren sariak edo parte-hartzaileei egiten zaizkien ordainketak ere; b) hizkian aurreikusitako kasuan, ordainketen eta sarien zenbateko osoa, eta ondoren 174. artikuluaren d) hizkiaren arabera esleitu daitekeen zerbitzu-kontratuaren balio zenbatetsia ere bai, baldin eta kontratazio-organoak ez badu lehiaketa-iragarkian esleipen hori baztertzen.

185. artikulua. Lehiaketaren oinarriak.

Proiektu-lehiaketak antolatzeko arauak atal honetan araututakoaren arabera ezarriko dira, eta parte hartzeko interesa dutenen eskura jarriko dira.

186. artikulua. Parte-hartzaileak.

Parte hartzaileen kopurua mugatzea erabakitzen bada, irizpide objektiboak aplikatu beharko dira parte hartzaileak hautatzeko, irizpide argiak eta ez-baztertzaileak. Parte hartzeko aukera ezin da lurralde-esparru baterako bakarrik mugatu, edo pertsona fisikoentzat bakarrik, pertsona juridikoak baztertuta, ez eta alderantziz ere.

Nolanahi ere, parte hartzera gonbidatutako hautagaien kopurua ezartzerakoan, lehia benetakoa izan dadin bermatzeko beharrizana hartu beharko da kontuan.

187. artikulua. Publizitatea.

1. Proiektu-lehiaketen lizitazioa 142. artikuluan aurreikusitako eran argitaratuko da.

2. Lehiaketaren emaitzak 154. artikuluan aurreikusitako eran argitaratuko dira.

188. artikulua. Lehiaketa ebaztea.

1. Proiektu-lehiaketan parte hartzen dutenengandik independenteak diren pertsona fisikoek osatuko dute epaimahaia.

2. Proiektu-lehiaketa batean parte hartzeko kualifikazio profesional jakin bat eskatzen denean, epaimahaia osatzen duten kideen heren batek gutxienez kualifikazio hori eduki beharko du, edo beste kualifikazio baliokide bat.

3. Epaimahaiak independentzia osoz hartu behar ditu erabaki edo irizpenak, izenik gabe aurkeztuko dizkioten proiektuak oinarri dituela, eta lehiaketa egiteko iragarkian adierazitako irizpideak bakarrik kontuan hartuta.

4. Epaimahaiak autonomia izango du erabakiak onartzeko edo irizpenak emateko.

5. Epaimahaiak txosten batean jasoko du, kide guztiek sinatuta, proiektuen sailkapena. Horretarako, proiektu bakoitzaren merezimenduak hartuko ditu kontuan, bai eta argibideren bat behar duten alderdiak eta oharrak ere.

6. Anonimatua errespetatu egin beharko da epaimahaiak bere irizpena eman edo erabakia hartu arte.

7. Beharrezkoa izanez gero, proiektuen edozein alderdi argitzeko asmoz epaimahaiak aktan jaso dituen galderei erantzuteko gonbidapena egingo zaie parte-hartzaileei. Horretarako, epaimahaiko kideen eta parte hartzaileen arteko elkarrizketaren akta osoa egingo da.

8. Epaimahaiak emandako irizpena ezagutu ondoren, eta kontuan hartuz sailkapenaren eta aurreko artikuluak aipatzen duen aktaren edukia, kontratazio-organoak esleipena egingo du. Esleipen hori, epaimahaiaren proposamenari edo proposamenei egokitzen ez bazaie, arrazoitu egin beharko da.

9. Atal honetan aurreikusten ez den guztian, zerbitzuen kontratazioa arautzen duten xedapenek arautuko dute proiektu-lehiaketa.

II. KAPITULUA

Sektore publikoko beste kontratu batzuk esleitzea

1. atala. Herri-administrazio ez diren botere esleitzaileek aplika ditzaketen arauak.

189. artikulua. Zedarritze orokorra.

Herri-administrazio ez diren botere esleitzaileek atal honetako arauak aplikatuko dituzte beren kontratuak esleitzeko.

190. artikulua. Erregulazio harmonizatuko kontratuak esleitzea.

1. Erregulazio harmonizatuko kontratuen esleipena aurreko atalean ezarritako arauek arautuko dute, honela egokitu ondoren:

a) Ez dira aplikatuko arau hauek: irizpide subjektiboak baloratu behar dituzten adituen batzordearen esku-hartzeari buruz 150 artikuluaren bigarren paragrafoko bigarren lerrokadan ezarritakoak; 152. artikuluaren 1. eta 2. paragrafoetan eskaintzen izaera anormala edo neurrigabekoa hautematekoak; 156. artikuluan kontratuak formalizatzeari buruz ezarritakoak, 3. paragrafoan ezarritako epea kontuan hartu behar bada ere; 160. artikuluaren 5. paragrafoan proposamenak aztertzeari eta esleipen-proposamenei buruz aurreikusitakoa; eta 172. artikuluan zerbitzu publikoak kudeatzeko kontratuak esleitzeko prozedura negoziatura jo ahal den kasuei buruz ezarritakoak.

b) Ez da beharrezkoa izango lizitazioak eta esleipenak 142. artikuluaren 1. paragrafoaren lehenbiziko lerrokadak eta 154. artikuluaren 2. paragrafoaren lehenbiziko paragrafoak aipatzen dituzten aldizkari ofizialetan argitaratzea, eta Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean iragarkia argitaratzearekin eta dagokion informazioa 334. artikuluak aipatzen duen kontratazio-plataforman edo erakunde kontratatzaileari dagokion herri-administrazioak kudeatutako pareko sisteman ezartzearekin publizitate-printzipioa betetzen dela ulertuko da, nork bere borondatez bitarteko gehigarriak erabiltzearen kalterik gabe.

2. Baldin eta, presazko arrazoiengatik, ezin badira bete ezarritako gutxieneko epeak, 112. 2 b) artikuluan epeak murrizteari buruz ezarritakoa aplikatuko da.

191. artikulua. Erregulazio harmonizatukoez besteko kontratuak esleitzea.

Erregulazio harmonizatukoez besteko kontratuak esleitzean, honako xedapen hauek aplikatuko dira:

a) Esleipena, publizitate, lehia, gardentasun, isilekotasun, berdintasun eta diskriminaziorik ezaren printzipioen pean esleituko dira.

b) Atal honetan aipatzen diren erakundeetako organo eskudunek nahitaez bete beharreko jarraibideak onartuko dituzte beren etxe barrurako, eta, jarraibide horietan, kontratazio-prozedurak arautuko dira, aurreko hizkian aipatzen diren printzipioen eraginkortasuna bermatuz eta kontratua ekonomiaren aldetik onuragarriena den eskaintza aurkezten duenari esleituz.

Arautzen dituzten kontratuen esleipen-prozeduretan parte hartzeko interesa duten guztien eskura jarri behar dira jarraibide horiek, eta erakundearen kontratatzaile-profilean argitaratu behar dira.

Estatuko sektore publikoaren esparruan, estatuko abokatutzaren aldez aurreko txostena beharko da jarraibide horiek onartzeko.

c) 50. 000 euro baino gehiagoko zenbatekoa duten kontratuen lizitazioari buruzko informazioa erakundearen kontratatzaile-profilean argitaratuz, publizitate-printzipioaren eskakizunei erantzun zaiela joko da, hargatik eragotzi gabe kontrataziorako barne-jarraibideek zabalkundea egiteko beste bide ordezko edo gehigarri batzuk ezartzea.

2. atala. Sektore publikoko beste ente, organismo eta erakunde batzuek aplika ditzaketen arauak.

192. artikulua. Kontratuak esleitzeko araubidea.

1. Sektore publikoko ente, organismo eta erakundeak, botere esleitzaile ez direnak, publizitate, lehia, gardentasun, isilekotasun, berdintasun eta diskriminaziorik ezaren printzipioei egokitu beharko zaizkie kontratuak esleitzerakoan.

2. Kontratuak ekonomiaren aldetik onuragarrienak diren eskaintzei esleitu beharko zaizkie.

3. Erakunde horiek onartzen dituzten kontratazioari buruzko barne-jarraibideetan, artikulu honetako 1. paragrafoan aipatzen diren printzipioen eta 2. paragrafoan ezarritako gidalerroaren eraginkortasuna ziurtatzeko behar den guztia xedatuko da. Arautzen dituzten kontratuen esleipen-prozeduretan parte hartzeko interesa duten guztien eskura jarri beharko dira jarraibide horiek, eta erakundearen kontratatzaile-profilean argitaratu.

Estatuko sektore publikoaren esparruan, dagokion erakundeari aholkularitza juridikoa eman behar dion organoak onartu aurretik egin beharko da jarraibide horiei buruzko txostena.

3. atala. Diruz lagundutako kontratuen esleipenean aplikatu beharreko arauak.

193. artikulua. Diruz lagundutako kontratuak esleitzea.

Lege honen 17. artikuluan aipatzen diren diruz lagundutako kontratuen esleipena 190. artikuluan ezarritako arauen pean egingo da.

II. TITULUA

Kontratazioa teknikoki arrazionalizatzea

I. KAPITULUA

Arau orokorrak

194. artikulua. Herri-administrazioetan kontratazioa arrazionalizatzeko sistemak.

Kontratuen esleipena arrazionalizatu eta antolatzeko, herri-administrazioek esparru-akordioak egin ahal izango dituzte, bai eta sistema dinamikoak artikulatu edo zerbitzu espezializatuetako obren, zerbitzuen eta horniduren kontratazioa zentralizatu ere, titulu honetan ezarritako arauen arabera.

195. artikulua. Sektore publikoko beste erakunde batzuen kontratazioa arrazionalizatzeko sistemak.

Herri-administrazio ez diren sektore publikoko erakundeek beren arau eta jarraibideetan kontratazioa arrazionalizatzeko ezarritako sistemak, titulu honetan erregulazio harmonizatuko kontratuak esleitzeko ezarritako xedapenei egokitu beharko zaizkie.

II. KAPITULUA

Esparru-akordioak

196. artikulua. Funtzionalitatea eta mugak.

1. Sektore publikoko kontratazio-organoek esparru-akordioak egin ditzakete enpresaburu batekin edo hainbatekin, aldi jakin batean esleituko dituzten kontratuek bete beharko dituzten baldintzak zehazte aldera, betiere tresna horiek ez badira gehiegikeriaz erabiltzen, edo lehia eragotziz, murriztuz edo faltsutuz.

2. Esparru-akordioa hainbat enpresabururekin egiten denean, gutxienez hiru enpresabururekin egin beharko da, betiere hautapen-irizpideak betetzen dituzten interesdunen kopurua edo esleipen-irizpideak betetzen dituzten eskaintzen kopurua behar bestekoa bada.

3. Esparru-akordioak ezingo du iraun lau urte baino gehiago, behar bezala justifikatutako salbuespen-kasuetan izan ezik.

197. artikulua. Esparru-akordioak egiteko prozedura.

1. Esparru-akordio bat egiteko, II. liburuan eta liburu honetako I. kapituluaren I. tituluan ezarritako prozedura-arauei jarraituko zaie.

2. Esparru-akordioa egin izanaren berri kontratazio-organoaren kontratatzaile-profilean argitaratuko da; orobat, luzeen jota berrogeita zortzi orduko epean, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, edo autonomia-erkidegoetako aldizkari ofizialetan edo probintzietako aldizkari ofizialetan, non dagokion.

Erregulazio harmonizatuko kontratuak esparru-akordioa oinarritzat hartuz esleitzeko, baldintza hau bete behar da: kontratua egin eta berrogeita zortzi orduko epearen barruan, kontratua egin izanaren berri emateko iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera igorrita eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuta egon beharko da.

3. Lege honen 153 artikuluak aipatzen dituen kasuetan, kontratazio-organoak aukera dezake esparru-akordioa egin izanari buruzko informaziorik ez argitaratzea, espedientean behar bezala arrazoituz.

198. artikulua. Esparru-akordio batean oinarritutako kontratuak esleitzea.

1. Esparru-akordioa batean oinarritutako kontratuak esparru-akordioa egiten parte hartu duten enpresek eta kontratazio-organoek baino ezingo dituzte egin.

Kontratu horietan, batez ere artikulu honetako 3. paragrafoan aurreikusitako kasuan, alderdiek ezingo dute funtsezko aldaketarik egin esparru-akordio batean ezarritako baldintzetan.

2. Esparru-akordio batean oinarritutako kontratuak artikulu honetako 3. eta 4. paragrafoetan aurreikusitakoaren arabera esleituko dira.

3. Esparru-akordioa enpresaburu bakar batekin egin denean, akordio horretan ezarritako baldintzen arabera esleituko dira akordio horretan oinarritutako kontratuak.

Kontratazio-organoek idatziz egin ahal izango diote kontsulta enpresaburuari. Beharrezkoa bada, eskaintza osatzeko eskatu ahal izango diote.

4. Esparru-akordioa hainbat enpresabururekin egin denean, esparru-akordio horretan oinarritutako kontratuen esleipena bertan ezarritako baldintzen arabera egingo da, alderdiei beste lizitazio baterako deialdia egin beharrik gabe.

Esparru-akordioan ez badira baldintza guztiak ezarri, kontratuak esleitzeko beste lizitazio baterako deialdia egingo zaie alderdiei; lizitazio horretan, lehengo baldintza berak hartuko dira oinarritzat, eta zehatzago idatziko dira beharrezkoa balitz, baita esparru-akordioaren espezifikazioak xede dituzten beste batzuk ere, honako prozedura honi jarraituz:

a) Esleitu beharreko kontratu bakoitzeko, idatziz egingo zaie kontsulta kontratuaren objektua gauzatzeko gauza diren enpresaburu guztiei. Nolanahi ere, esleitu beharreko kontratuak, beren objektuagatik eta zenbatekoagatik, ez direnean prozedura harmonizatukoak, kontratazio-organoak erabaki dezake, espedientean behar bezala arrazoituz, kontsulta hori ez egitea akordio-esparruan parte hartzen duten enpresa guztiei, betiere enpresa horietako hiruri egiten badie kontsulta, gutxienez.

b) Behar besteko epea emango da kontratu berezi bakoitzari buruzko eskaintzak aurkezteko, eta, horretarako, kontuan hartuko dira kontratuaren objektuaren zailtasuna eta eskaintzak igortzeko behar den denbora.

c) Eskaintzak idatziz aurkeztuko dira, eta haien edukia isilean gorde beharko da gutunazalak irekitzeko unea iritsi arte.

d) Aurreko hizkietan adierazitakoaren ordezko aukera gisa, kontratazio-organoak enkante elektronikoa egin ahal izango du kontratua 148. artikuluan ezarritakoaren arabera esleitzeko.

e) Kontratua eskaintzarik onena aurkeztu duen lizitatzaileari esleituko zaio, betiere esparru-akordioan ezarritako irizpideen arabera baloratuta.

f) Egoki irizten badio, kontratazio-organoak erabaki dezake esleipena 154. artikuluan aurreikusitakoaren arabera argitaratzea.

5. Aurreko ataletan aipatutako esleipen-prozeduretan, kontratua formalizatzeko ez da beharrezkoa izango 156. 3 artikuluan aurreikusitako itxaronaldia betetzea.

III. KAPITULUA

Kontratazio-sistema dinamikoak

199. artikulua. Funtzionalitatea eta mugak.

1. Sektore publikoko kontratazio-organoek kontratazio-sistema dinamikoak ezarriko dituzte ohiko erabilerako hornidurak, obrak eta zerbitzuak kontratatzeko, baldin eta horiek merkatuan izan ohi dituzten ezaugarriek beren beharrizanak asetzen badituzte, eta sistema hau erabiltzean ez bada inolaz ere lehia oztopatu, mugatu edo faltsutzen.

2. Kontratazio-sistema dinamikoak ezingo du iraun lau urte baino gehiago, behar bezala justifikatutako salbuespen-kasuetan izan ezik.

200. artikulua. Ezarpena.

1. Kontratazio-sistema dinamikoa prozedura irekiaren arauei jarraituz bideratuko da fase guztietan, harik eta dagozkion kontratuak esleitu arte. Kontratu horiek 202. artikuluan adierazitako moduan esleituko dira. Hautaketa-irizpideak betetzen dituzten lizitatzaile guztiak onartuko dira sisteman, baldin eta pleguetan adierazitakoa betetzen duen eskaintza indikatibo bat aurkeztu badute.

2. Kontratazio-sistema dinamikoa ezartzeko, honako arau hauek bete beharko dira:

a) Kontratazio-organoak lizitazio-iragarki bat argitaratu beharko du, 142. artikuluan ezarritako eran, eta, bertan, berariaz azaldu beharko du kontratazio-sistema dinamikoa eratu nahi duela.

b) Pleguetan, sistema horren bidez zein kontratu mota egin ahal den zehaztuko da, behar diren gainerako alderdiez gain. Era berean, sistema horretan sartu ahal izateko behar den informazio guztia adieraziko da eta, batez ere, erabilitako ekipo elektronikoari buruzkoa eta konexioaren zehaztasun teknikoei eta moldaketei buruzkoa.

c) Iragarkia argitaratzen denetik sistema amaitu arte, pleguetarako eta agiri osagarrietarako sarbide zuzena eta osoa eskainiko da, murrizketarik gabe, baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoen bidez.

Aurreko a) hizkian aipatutako iragarkian, agiri horiek Interneteko zein helbidetan kontsultatu ahal izango diren adieraziko da.

3. Sistema honen barruan, sistemaren garapena bera eta kontratuen esleipena baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoen bidez baizik ez da egingo.

4. Enpresentzat doakoa izango da sistema honetan parte hartzea, eta ezin izango zaie inolako gasturik kargatu.

201. artikulua. Enpresak sisteman sartzea.

1. Sistema indarrean dagoen bitartean, interesa duten enpresaburu guztiek eskaintza indikatibo bat aurkeztu ahal izango dute sistema horretan sartzeko.

2. Eskaintza horien ebaluazioa, aurkezten direnetik hamabost eguneko epean egin beharko da, gehienez ere.

Kontratazio-organoak luzatu egin dezake epe hori, baldin eta, bien bitartean, ez badu beste lizitazio baterako deialdia egiten.

3. Kontratazio-organoak jakinarazi egin beharko dio lizitatzaileari onartua izan dela kontratazio-sistema dinamikoan, edo bere eskaintza indikatiboa ezetsi egin dutela. Pleguetan ezarritakoa bete ezik bakarrik ezetsi ahal izango da eskaintza indikatiboa, gehienez ere bi eguneko epean, ebaluatzen denetik.

4. Eskaintza indikatiboak edozein momentutan hobetu ahal izango dira, betiere pleguarekin bat etortzen jarraitzen badute.

202. artikulua. Kontratuen esleipena kontratazio-sistema dinamikoaren barruan.

1. Kontratazio-sistema dinamikoaren barruan esleitu nahi den kontratu espezifiko bakoitzerako lizitazioa egin beharko da.

2. Esleitu beharreko kontratuetan, zenbatekoa dela-eta erregulazio harmonizatukoak badira, kontratazio-organoek, lizitazioa egin aurretik, iragarki laburtu bat argitaratuko dute 142. artikuluan zehaztutako aldizkari edota egunkarietan, interesa duen edozein enpresaburu eskaintza aurkeztera gonbidatuz. Eskaintza hori aurkezteko hamabost egun izango ditu, gutxienez, iragarkia Europar Batasunera bidaltzen denetik zenbatzen hasita.

Epe barruan aurkeztutako eskaintzen ebaluazioa bukatu arte ezin izango da beste lizitazio baterako deialdirik egin.

3. Sisteman onartutako enpresaburu guztiei gonbidapena egingo zaie lizitazio gai den kontratu espezifikorako eskaintza bat aurkez dezaten. Horretarako, behar besteko epea emango zaie, eta, epe hori finkatzeko, kontuan izango da eskaintza prestatzeko zenbat denbora -betiere zentzuzko epe bat- behar izango den, kontratuaren konplexutasuna aintzat hartuta.

Era berean, kontratazio-organoak enkante elektronikoa egin ahal izango du, 148. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

4. Kontratua eskaintzarik onena aurkeztu duen lizitatzaileari esleituko zaio, eskaintza 200. 2. a) artikuluan adierazitako lizitazio-iragarkian adierazitako irizpideen arabera baloratuta.

Irizpide horiek aurreko paragrafoan aipatutako gonbidapenean zehaztu beharko dira.

5. Prozeduraren emaitza kontratu bakoitza esleitu eta hurrengo berrogeita zortzi egunen barruan iragarri beharko da, 154. artikuluko 1. paragrafoan ezarritako eran. Aplikagarria izango da, halaber, artikulu horren 4. paragrafoan ezarritakoa. Dena den, iragarpen horiek pilatu eta denak batera hiru hilerik behin egiteko aukera ere izango da. Kasu horretan, berrogeita zortzi eguneko epea hiruhilekoa bukatzen denetik zenbatuko da.

6. Artikulu honetako 4. paragrafoan aurreikusitako esleipena egin eta berehala formalizatu ahal izango da kontratua.

IV. KAPITULUA

Kontratazio-zentralak

1. atala. Arau orokorrak.

203. artikulua. Funtzionaltasuna eta jarduteko printzipioak.

1. Sektore publikoko erakundeek zentralizatu egin dezakete obra, zerbitzu eta horniduren kontratazioa, eta zerbitzu espezializatuei esleitu.

2. Kontratazio-zentralek beste kontratazio-organo batzuentzako hornidurak eta zerbitzuak eskuratu ahal izango dituzte, edo kontratuak esleitu edo esparru-akordioak egin, kontratazio-organo horientzako obrak, hornidurak edo zerbitzuak egiteko.

3. Kontratazio-zentralek, kontratuak esleitzeko eta esparru-akordioak egiteko, lege honen xedapenak eta lege hau garatzeko arauak bete beharko dituzte.

204. artikulua. Autonomia-erkidegoek eta toki-erakundeek kontratazio-zentralak sortzea.

1. Autonomia-erkidegoek, kontratazio-zentralak sortzeko eta kontratu-motak eta kontratuen subjektuak zehazteko, beren eskumenak erabiliz lege hau garatzeko emandako arauek xedatutakoa bete beharko dute.

2. Toki-administrazioaren esparruan, probintzietako diputazioek kontratazio-zentralak sortu ahal izango dituzte, osoko bilkuraren erabaki bidez.

205. artikulua. Kanpoko kontratazio-sistema zentralizatuei atxikitzea.

1. Autonomia-erkidegoak eta toki-erakundeak, bai eta horien menpeko organismo autonomoak eta ente publikoak ere, 206. artikuluan araututako estatuko kontratazio-sistema zentralizatuei atxiki ahal izango zaizkie, artikulu honetan ezarritako hornidura, zerbitzu eta obra guztietarako edo horien kategoria batzuetarako bakarrik.

Atxiki ahal izateko, dagokion akordioa egin beharko da Estatuko Ondarearen Zuzendaritza Nagusiarekin.

2. Era berean, autonomia-erkidegoak eta toki-erakundeak, dagokien akordioen bitartez, beste autonomia-erkidego edo toki-erakunde batzuetako eskuratze-sistema zentralizatuei atxiki ahal izango zaizkie.

3. Sozietateak eta fundazioak eta sektore publikoko gainontzeko ente, organismo eta erakundeak herri-administrazioek ezarritako kontratazio-sistema publikoei atxiki ahal izango zaizkio, aurreko paragrafoetan ezarritakoaren arabera.

2. atala. Kontratazio zentralizatua estatuaren eremuan.

206. artikulua. Araubide orokorra.

1. Ekonomia eta Ogasun ministroak kontratazio zentralizatuaren bidez egitekotzat jo ditzake Estatuko Administrazio Orokorraren, haren organismo autonomoen, Gizarte Segurantzako kudeaketa-erakunde eta zerbitzu erkideen eta estatuko gainerako erakunde publikoen esparruan era bateko eta besteko organo eta organismoek arruntean eta ezaugarri funtsean homogeneoekin kontratatu behar dituzten hornidura, obra eta zerbitzuak.

2. Hornidura, obra edo zerbitzu horiek Estatuko Ondarearen Zuzendaritza Nagusiaren bitartez kontratatu beharko dira, zuzendaritza horrek jardungo baitu kontratazio-zentral gisa 1. paragrafoan zehaztutako eremuan. Kontratuen finantzaketa organismo eskatzailearen kontura izango da.

3. Estatuko Ondarearen Zuzendaritza Nagusiak ondoko prozeduren bidez egin ahal izango du obra, hornidura edo zerbitzuen kontratazio zentralizatua:

a) Dagokion kontratua eginez. Kontratu hori liburu honen I. tituluaren I. kapituluan jasotako prozedura-arauekin bat etorriz esleituko da.

b) Kontratu-tipoa zehazteko prozedura bereziaren bitartez.

Prozedura hori bi fasetan egingo da; lehenengoan, ondasun, obra edo zerbitzu mota bakoitzerako zein kontratu-mota baliatuko den erabakiko da, esparru-akordio bat eginez edo sistema dinamiko bat abiaraziz; bigarrenean, berriz, era bateko eta besteko organo eta organismoek behar dituzten ondasun, zerbitzu edo obren kontratazio espezifikoa egingo da, aipatutako eran zehaztutako kontratu-sistema horietako bakoitzari aplikatzekoak zaizkion arauekin bat etorriz.

Tipoak goiko paragrafoan adierazitakoaren arabera zehaztu ezik, edo zehaztutako tipoek erakunde eskatzailearen beharrizanak asetzeko nahitaezkoak diren ezaugarriak betetzen ez badituzte, hornidura, obra edo zerbitzuak Estatuko Ondarearen Zuzendaritza Nagusiak kontratatuko ditu prozedurako arau orokorrekin bat etorriz.

Hala ere, kontratu horien zentralizazioa erabakitzen duen aginduak hala ezarriz gero, kontratazioa dagokion kontratazio-organoak egin ahal izango du, lehia eta prozedurako arau orokorrekin bat etorrita, eta Estatuko Ondarearen Zuzendaritza Nagusiak aldeko txostena eman ondoren.

Hornidura, zerbitzu edo obren kontratazioa esparru-akordio batean eta alderdiei lizitazio berri baterako deituz egin behar bada –198. artikuluaren 4. paragrafoko a) eta d) hizkietan ezarritakoarekin bat etorriz–, kontratua esleitzeko interesa daukan organismoaren ardura izango da prestazioa gauzatzeko gai diren enpresaburuei kontsulta idatziz egitea, bai eta proposamenak hartu eta aztertzea ere, eta organismo horrek dagokion proposamena egingo dio Estatuko Ondarearen Zuzendaritza Nagusiari.

Kontratu mota kontratazio-sistema dinamiko bat eratuz zehaztu bada, zenbatekoa dela-eta prozedura harmonizatu baten pean ez dauden kontratuak esleitzerakoan ez da bete beharko eskaintzen ebaluazioa egin arte lizitazio berrietarako deialdiak ezin egiteari buruz 201. 2 artikuluan eta 202. 2 artikuluan xedatutakoa.

4. Estatuko Administrazio Orokorrak, haren organismo autonomoek, Gizarte Segurantzako kudeaketa-erakunde eta zerbitzu erkideek, eta Estatuko gainerako erakunde publikoek esparru akordioak egin behar badituzte zentralizatuta kontratatzekotzat jo ez diren ondasun, zerbitzu edo obrak kontratatzeko, Estatuko Ondarean Zuzendaritza Nagusiak aldeko txostena eman beharko du, eta txosten hori esleipen-prozedura hasi aurretik eskuratu beharko da, ondasun, zerbitzu edo obra horiek arruntean eta ezaugarri funtsean homogeneoekin kontratatzen direnean.

Era berean, Estatuko Ondarearen Zuzendaritza Nagusiak emandako aldeko txostena beharko da paragrafo honetan aipatutako ministerio-departamentu, organismo autonomo edo erakundeetako bati baino gehiagori eragiten dieten esparru-akordioak egiteko.

207. artikulua. Informazioa tratatzeko ekipoak eta sistemak eskuratzeko sistema zentralizatua.

1. Aurreko artikuluaren 1. paragrafoan zehaztutako esparruan, informazioa tratatzeko ekipoak eta sistemak eta beren elementu osagarri edo lagungarriak –paragrafo horretan adierazitakoaren arabera zentralizatuta eskuratzekotzat jo ez direnak– eskuratzeko eskumena Estatuko Ondarearen zuzendari nagusiari dagokio kasu guztietan, beharrizanak direla-eta erosteko interesa duten ministerioetako departamentuei edo erakundeei entzun ondoren.

2. Ekonomia eta Ogasun ministroak Estatuko Administrazio Orokorraren beste organo batzuei, organismo autonomoei, Gizarte Segurantzako kudeaketa-erakunde eta zerbitzu erkideei, eta estatuko erakunde publikoei eman ahal izango die artikulu honetan adierazitako ondasunak eskuratzeko eskumena, baldintza bereziek edo egiten diren eskuratzeen bolumenak hala eskatzen dutenean.

IV. LIBURUA

Administrazio-kontratuen ondorioak eta administrazio-kontratuak betetzea eta azkentzea

I. TITULUA

Arau orokorrak

I. KAPITULUA

Kontratuen ondorioak

208. artikulua. Araubide juridikoa.

Administrazio-kontratuen ondorioak, 19. 2 artikuluan aipatutako arauek eta administrazio-klausulen (orokor eta berezien) pleguek eta preskripzio teknikoen (orokor eta berezien) pleguek arautuko dituzte.

209. artikulua. Kontratuen edukiarekiko lotura.

Kontratuak haien klausuletan ezarritakoaren arabera bete beharko dira, hargatik eragotzi gabe oinarrizko legerian herri-administrazioen alde ezarritako prerrogatibak.

II. KAPITULUA

Herri-administrazioak administrazio-kontratuetan dituen prerrogatibak

210. artikulua. Zerrenda.

Kontratazio-organoak, lege honetan aipatutako mugen barruan eta bertan adierazitako baldintzei eta ondorioei lotuta, administrazio-kontratuak interpretatzeko, kontratuok betetzean sortutako zalantzak ebazteko, interes publikoa dela-eta kontratuak aldatzeko, kontratuok suntsiaraztea erabakitzeko eta suntsiaraztearen ondorioak zehazteko prerrogatibak dauzka.

211. artikulua. Prerrogatibak gauzatzeko prozedura.

1. Kontratua interpretatzeari, aldatzeari eta suntsiarazteari buruzko erabakiak hartzeko bideratzen diren prozeduretan entzun egin beharko zaio kontratistari.

2. Estatuko Administrazio Orokorrean, haren organismo autonomoetan, Gizarte Segurantzako kudeaketa-erakunde eta zerbitzu erkideetan, eta estatuko gainerako erakunde publikoetan, aurreko paragrafoan aipatutako erabakiak hartzeko, bakoitzari dagokion zerbitzu juridikoaren txostena beharko da aurrez, 99. eta 213. artikuluetan aurreikusitako kasuetan izan ezik.

3. Aurreko hori alde batera utzi gabe, kasu hauetan nahitaezkoa izango da Estatu Kontseiluaren txostena, edo autonomia-erkidego bakoitzean baliokidea den aholku-organoarena:

a) Kontratua interpretatu, deuseztatu edo suntsiarazten denean, kontratista aurka jartzen bada.

b) Kontratuan aldaketak egiten direnean, baldin eta aldaketen zenbatekoak, banan-banan hartuta edo guztiak batera, kontratuaren hasierako prezioaren 100eko 10 gainditzen badu, eta prezio hori 6. 000. 000 eurokoa edo gehiagokoa bada.

4. Kontratazio-organoak hartutako erabakiek amaitu egingo dute administrazio-bidea, eta berehala betearazi beharrekoak izango dira.

III. KAPITULUA

Kontratuak gauzatzea

212. artikulua. Gauzatze akastuna eta kontratua gauzatzen atzeratzea.

1. Pleguetan edo kontratuaren agirian zigorrak ezarri ahal izango dira kontratuaren objektu den prestazioa akatsez gauzatzeagatik, edo kontratua gauzatzeko 64. 2 eta 118. 1 artikuluekin bat etorriz ezarritako konpromisoak edo baldintza bereziak ez betetzeagatik. Zigor horiek ez-betetzearen larritasunarekiko proportzionalak izan beharko dute, eta haien zenbatekoak ezingo du kontratuko aurrekontuaren 100eko 10 gainditu.

2. Kontratistak, beraz, kontratua gauzatzeko finkatutako guztirako epearen barruan bete behar du kontratua, edo, kontratua hurrenez hurren gauzatu behar denean, hurrenez hurrengo epe partzialen barruan.

3. Kontratista berandutze-egoeran sartzeko ez da behar administrazioak, aldez aurretik, betetzeko agindua ematea.

4. Baldin eta kontratista, berari egotz dakizkiokeen kausak direla eta, azken epea betetzeko orduan berandutze-egoeran jarri bada, administrazioak aukeran izango du, edo kontratua suntsiaraztea, edo zigorrak ezartzea, proportzio honetan: kontratuaren prezioaren 1. 000 euro bakoitzeko 0,20 euro, eguneko.

Kontratazio-organoak erabaki dezake aurreko lerrokadan zehaztutako zigorrez bestelakoak ezartzea administrazio-klausula zehatzen pleguan, baldin eta, kontratuaren ezaugarri bereziak aintzat hartuta, beharrezko irizten bazaio kontratua behar bezala gauzatzeko, eta halaxe justifikatzen bada espedientean.

5. Berandutze-zigorrak kontratuaren prezioaren 100eko 5eko multiplo batera iristen diren bakoitzean, kontratazio-organoak ahalmena izango du edo kontratua suntsiarazteko, edo, zigor berriak ezarrita, kontratua gauzatzen jarraitzea erabakitzeko.

6. Administrazioak ere aurreko paragrafoan adierazitako ahalmen berbera edukiko du kontratistak epe partzialak betetzen ez dituenean, baldin eta administrazio-klausula zehatzen pleguan halaxe jasota badago, edo, epe partzialok betetzen berandututa, guztirako epea ere ezin izango dela bete uste izateko nahiko arrazoi ikusten bada.

7. Kontratistak, berari egotz dakizkiokeen kausak direla-eta, ez badu betetzen kontratuan zehaztutako prestazioen gauzatze partziala, administrazioak bi aukera ditu: edo kontratua suntsiarazi, edo administrazio-klausula zehatzen pleguan egoera horietarako zehaztuta dauden zigorrak ezarri.

8. Zigorrak kontratazio-organoaren erabaki bidez ezarriko dira. Erabaki hori kontratuaren arduradunak proposatu ondoren hartuko da, baldin eta arduradunik izendatu bada, eta berehala betearaztekoa izango da. Zigorrak kontratistari ordainketa oso edo partzial gisa ordaindu beharrekotik dagokion zenbatekoa kenduz gauzatuko dira edo, hala balegokio, eratutako bermetik, aipatutako ziurtapen horietatik kendu ezin direnean.

213. artikulua. Berandutzea dela-eta kontratuak suntsiaraztea eta kontratuak luzatzea.

1. Aurreko artikuluan aipatutako kasuan, administrazioak kontratua suntsiaraztea erabakitzen badu, kontratazio-organoak edo autonomia-erkidegoetan horretarako eskumena duenak hartu behar du erabaki hori, eta nahitaezko izapide bakarra kontratistari entzutea izango da; baina, kontratista aurka azaltzen bada, Estatu Kontseiluaren edo autonomia-erkidego bakoitzean baliokidea den aholku-organoaren irizpena ere behar da.

2. Baldin eta atzerapena kontratistari egoztekoak ez diren zioengatik sortu bada, eta, izendatu zitzaion denbora luzatuz gero bere konpromisoak beteko dituela agintzen badu, administrazioak emango dion epea lehen galdutako denboraren bestekoa izango da gutxienez, kontratistak berak epe laburragoa eskatu ezik.

214. artikulua. Kalte eta galeren ordaina.

1. Kontratistaren betebeharra izango da kontratua gauzatzeko egin beharrekoen ondorioz hirugarren batzuei eragindako kalte eta galera guztien kalte-ordaina ematea.

2. Baldin eta kalte eta galera horiek administrazioak emandako agindu baten berehalako ondorio zuzen gisa sortutakoak badira, administrazioa izango da erantzule, legeetan aipatutako mugen barruan.

Administrazioa izango da, halaber, obra-kontratuetan edo fabrikazio-horniduretan berak egindako proiektuaren akatsen ondorioz hirugarren batzuei sortutako kalteen erantzule.

3. Egintza gertatu eta hurrengo urtearen barruan, aipatutako hirugarren horiek aldez aurreko errekerimendua egin ahal izango diote kontratazio-organoari, hark erabaki dezan, kontratistari entzun ondoren, zein alderdi kontratatzaileri dagokion kalteen erantzukizuna.

Ahalmen horretaz baliatzeak eten egiten du akzioaren preskripzio-epea.

4. Aipatutako hirugarren horien erreklamazioa, nolanahi ere, kasu bakoitzean aplikagarri den legerian ezarritako prozeduraren arabera egingo da.

215. artikulua. Arrisku eta menturaren printzipioa.

Kontratistak arriskua eta mentura bere gain hartuz jardungo du kontratua gauzatzerakoan, hargatik eragotzi gabe 231. artikuluan obra-kontratuetarako ezarritakoa eta sektore publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetza-kontratuetan arriskua banatzeko klausuletan hitzartutakoa.

216. artikulua. Prezioa ordaintzea.

1. Kontratistak eskubidea izango du lege honetan eta kontratuan ezarritako baldintzen arabera egindako prestazioa ordain dakion, itundutako prezioaren arabera.

2. Prezio osoa edo haren zati bat ordaindu ahal izango da, konturako ordainketen bidez edo, segidako traktuko kontratuen kasuan, hitzartutako epemuga bakoitzean ordainduz.

3. Kontratistak eskubidea izango du, orobat, kontratuaren gauzatzea prestatzeko lanen zenbatekoa kontura ordain dakion, baldin eta lanok kontratuaren objektuan sartuta badaude, pleguetan adierazitako baldintzen arabera. Konturako ordainketa horiek bermea jarrita ziurtatu beharko dira.

4. Obra-ziurtagiriak eman ondoren, edo kontratua osorik edo partez gauzatu dela egiaztatzeko agiriak eman ondoren, hogeita hamar egun izango ditu administrazioak prezioa ordaintzeko, hargatik eragotzi gabe 222. 4 artikuluan ezarritako epe berezia; administrazioa prezioa ordaintzen atzeratzen bada, berandutze-interesak eta kobrantza-kostuen kalte-ordainak ordaindu behar dizkio kontratistari epe hori igarotakoan, Merkataritza-eragiketetako Berankortasunaren aurkako Neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritakoaren arabera.

Baldin eta obra-ziurtagiria ematea ez badagokio eta fakturaren edo ordainketa-eskari baliokidearen hartu-agiriaren data zalantzazkoa bada, edo salgaiak jaso aurrekoa edo zerbitzuak eman aurrekoa, hogeita hamar eguneko epea salgaiak jaso diren egunetik edo prestazioa eman den egunetik hasiko da zenbatzen.

5. Ordainketa lau hilabetetik gora berandutu bada, kontratistak eten egin dezake kontratuaren betetzea; baina administrazioari jakinarazi behar dio, hilabete lehenago, etenaldi horretatik sor daitezkeen eskubideak onartuak izan daitezen lege honetan ezarritakoaren arabera.

6. Administrazioa zortzi hilabetetik gora berandutzen bada, kontratistak kontratua suntsiarazteko eskubidea ere izango du, baita horren ondorioz sortutako galeren kalte-ordainak jasotzeko ere.

7. Tributuei eta Gizarte Segurantzari buruzko arauetan ezarritakoa gorabehera, kontratua gauzatu dela-eta egindako konturako ordainketak egoera hauetan bakarrik enbargatu ahal izango dira:

a) Kontratua gauzatzean kontratistaren langileek sorrarazitako soldatak ordaintzeko eta soldata horietatik datozen gizarte-segurantzako kuotak ordaintzeko.

b) Kontratistak, kontratua gauzatzeari dagokionez, azpikontratistekin eta hornitzaileekin hartutako betebeharrak ordaintzeko.

8. Autonomia-erkidegoek aukeran dute artikulu honen 4., 5. eta 6. paragrafoetan ezarritako hogeita hamar egun, lau hilabete eta zortzi hilabeteko epeak laburtzea.

217. artikulua. Herri-administrazioen zorrak ordainarazteko prozedura.

Lege honen 216. 4 artikuluan adierazitako epea igarotakoan, kontratistek administrazio kontratatzaileari eskatu ahal izango diote, idatziz, ordaintzeko obligazioa betetzeko, eta hala badagokio, berandutze-interesak ordaintzeko.

Hilabeteko epea igarotakoan administrazioak ez badu erantzun, ordainketa epea bukatu dela onartu duela joko da, eta interesdunek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango dute administrazioaren ez-egitearen kontra, zorra berehala ordaintzea kautelazko neurri gisa eskatuta.

Organo judizialak kautelazko neurri hori ezarriko du, non eta administrazioak ez duen frogatzen ez direla gertatu ordainketa egitea justifikatzen duten inguruabarrak edo eskatutako zenbatekoa ez datorrela bat eska daitekeenarekin; azken kasu horretan, eska daitekeen zenbateko hori baizik ezingo da ordainarazi kautelazko neurriarekin.

Epaiak kostuak ordaintzera zigortuko du auzitara eramandako administrazioa, kobrantza-uzia erabat baietsi bada.

218. artikulua. Kobrantza-eskubideak eskualdatzea.

1. Aurreko artikuluaren arabera administrazioarekiko kobrantza-eskubidea daukaten kontratistek laga egin dezakete eskubide hori, betiere zuzenbidearen arabera.

2. Kobrantza-eskubidea lagatzea administrazioaren aurrean eraginkorra izango bada, ezinbesteko baldintza da administrazioari kobrantza-eskubidea lagatzeko erabakia frogatzeko moduan jakinaraztea.

3. Kontratistak lagatako kobrantza-eskubideen bigarren eta hurrengo lagapenak eraginkorrak izan daitezen, bete beharreko baldintza izango da aurreko paragrafoan ezarritakoa.

4. Administrazioak lagapen-erabakiaren berri izan ondoren, lagapen-hartzailearen alde egin behar da ordaintzeko agindua.

Administrazioari lagapenaren berri eman aurretik, kontratistaren edo lagatzailearen izenean egindako ordainketa-aginduek kitatze ondorioak sortuko dituzte.

IV. KAPITULUA

Kontratuak aldatzea

219. artikulua. Kontratua aldatzeko ahala.

1. Administrazio-kontratuak interes publikoko arrazoiengatik bakarrik aldatu ahal izango dira, I. liburuko V. tituluan aurreikusitako kasuetan eta moduan, eta 211. artikuluan araututako prozedurari jarraiki.

Kasu horietan, kontratazio-organoak erabakitako aldaketak nahitaezkoak izango dira kontratistentzat.

2. Kontratuaren aldaketak legearen 156. artikuluan xedatutako moduan formalizatu behar dira.

220. artikulua. Kontratuak etetea.

1. Baldin eta administrazioak kontratua etetea erabakitzen badu, edo etetea 216. artikuluan xedatutakoa aplikatzearen ondorio bada, akta bat egin behar da egoera hori sorrarazi duten inguruabarren berri jasotzeko eta kontratuaren gauzatzea nola geratu den jasotzeko.

2. Etetea erabaki eta gero, benetan jasandako kalte eta galerak ordaindu behar dizkio administrazioak kontratistari.

V. KAPITULUA

Kontratuak azkentzea

1. atala. Xedapen orokorra.

221. artikulua. Kontratuak azkentzea.

Kontratuak, bete direlako edo suntsiarazten direlako azkentzen dira.

2. atala. Kontratuak betetzea.

222. artikulua. Kontratuak betetzea eta prestazioa jasotzea.

1. Kontratua betetzat joko da kontratistak prestazioa osorik gauzatu duenean, betiere kontratuko baldintzen arabera eta administrazioaren nahierara.

2. Nolanahi ere, hori egiaztatzeko, administrazioak jasotze- edo adostasun-egintza formal eta positibo bat egin behar du kontratuaren objektua entregatu edo gauzatu ondoko hilabetearen barruan, edo, kontratuaren objektuaren ezaugarriak aintzakotzat hartuta, administrazio-klausula zehatzen pleguan zehaztuta datorren epearen barruan.

Jakinarazpena egitea aginduzkoa denean, administrazio horretako kontu-hartzailetzari jakinaraziko zaizkio egintza horren data eta lekua, egintza horretara joan dadin inbertsioa egiaztatzeko eginkizunak betetzera, hala behar badu.

3. Kontratuetan berme-epe bat finkatuko da, jasotze- edo adostasun-egintzatik kontatuta. Epe hori administrazioak eragozpenik jarri gabe igarotzen bada, kontratistaren erantzukizuna azkendu egingo da, lege honetan edo beste arau batzuetan beste eperen bat ezartzen den kasuetan izan ezik.

Ez dute berme-eperik edukiko beren izaera edo ezaugarriak direla-eta beharrezko ez duten kontratuek; behar bezala justifikatu behar da hori kontratazio-espedientean, eta berariaz jaso behar da pleguan.

4. Obra-kontratuetan izan ezik (235. artikuluan xedatutakoa aplikatuko zaie), kontratu-likidazioa jakinarazi beharko zaio kontratistari, eta, hala balegokio, dagokion saldoa ordaindu, jasotze- edo adostasun-akta egiten denetik kontatzen hasita hilabeteko epearen barruan.

Likidatutako saldoa ordaintzen berandutuz gero, kontratistak berandutze-interesak eta kobrantza-kostuen kalte-ordainak jasotzeko eskubidea edukiko du, Merkataritza-eragiketetako Berankortasunaren aurkako Neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legean jasotakoaren arabera.

3. atala. Kontratuak suntsiaraztea.

223. artikulua. Suntsiarazteko kausak.

Hauek dira kontratua suntsiarazteko kausak:

a) Kontratista pertsona partikularra bada, haren heriotza edo ezgaitasuna, eta kontratista sozietatea bada, nortasun juridikoa azkentzea, hargatik eragotzi gabe 85 artikuluan ezarritakoa.

b) Beste edozein prozeduratan, hartzekodunen konkurtsoa deklaratzea edo kaudimengabezia deklaratzea.

c) Administrazioa eta kontratista ados jartzea.

d) Kontratista epeak betetzen berandutzea, eta 112. artikuluko 2. paragrafoko c) hizkian aipatutako epea ez betetzea.

e) Administrazioa ordainketa egiten berandutzea, 216. artikuluaren 6. paragrafoan ezarritako epea edo 8. paragrafoaren babespean zehaztutako epe laburragoa gaindituz.

f) Kontratuko gainontzeko funtsezko obligazioak, pleguetan edo kontratuan halakotzat ezarri direnak, ez betetzea.

g) Prestazioa hasieran adostutako moduan emateko ezintasuna edo prestazioa baldintza horietan ematen jarraituz gero interes publikoari lesio larria eragiteko benetako arriskua, kontratua I. liburuko V. tituluan xedatutakoaren arabera aldatu ezin bada.

h) Kontratuan berariaz ezarritakoak.

i) Lege honetan kontratu-kategoria bakoitzerako berariaz adierazitakoak.

224. artikulua. Kontratua suntsiarazteko kausak aplikatzea.

1. Kontratua suntsiarazteko erabakia kontratazio-organoak hartuko du, ofizioz nahiz kontratistak eskatuta, lege hau garatzeko arauetan ezarritako prozeduraren arabera.

2. Edozein prozeduratan kaudimengabezia deklaratuz gero, eta, hartzekodunen konkurtsoa bada, likidazio-fasean sartuz gero, kontratua suntsiarazi egingo da beti.

Gainerako kasuetan, suntsiaraztea eragin dezakeen inguruabarraren erantzukizunik egotzi ezin zaion aldeak eskatu ahal izango du suntsiaraztea, hargatik eragotzi gabe 7. paragrafoan ezarritakoa.

3. Baldin eta kontratua suntsiarazteko kausa kontratista partikularraren heriotza edo gerora sortutako ezgaitasuna bada, administrazioak erabaki dezake kontratua haren jaraunsle edo oinordekoekin jarraitzea.

4. Kontratua bi aldeen adostasunez suntsiaraziko bada, ezin da egon kontratua suntsiarazteko kontratistari egotz dakiokeen kausarik, eta, gainera, ez du ez beharrezko ez komenigarri izan behar kontratuak irautea, interes publikoko arrazoiak direla-eta.

5. Hartzekodunen konkurtsoa deklaratzen denean, eta likidazio-fasea hasten ez den bitartean, administrazioak kontratuarekin jarraitzeko aukera izango du, baldin eta, bere iritziz, kontratistak kontratua gauzatzeko berme nahikorik aurkezten badu.

6. Aurreko artikuluko e) hizkian aipatutako berandutze-kasuan, epea betetzen izandako atzerapenaren ondorioz sorrarazitako zigorrak kontratuaren zenbatekoaren 100eko 5eko multiplo batera iristen badira, 212. 5 artikuluan xedatutakoa aplikatuko da.

7. Baldin eta administrazioa bera bada kontratutik sortutako betebeharrak bete ez dituena, lege honetan aurreikusitako kasuetan baino ez da suntsiaraziko kontratua.

225. artikulua. Suntsiaraztearen ondorioak.

1. Kontratua bi alderdiak ados jarrita suntsiarazten denean, alderdi baten eta bestearen eskubideak alderdiek balio osoz onartutakoari egokitu behar zaizkio.

2. Administrazioa bada kontratuko betebeharrak bete ez dituena, berak ordaindu beharko ditu, oro har, ez betetzearen ondorioz kontratistari sortutako kalte eta galerak.

3. Kontratistaren erruz bete gabe geratzeagatik suntsiarazten bada kontratua, sortutako kalte eta galeren ordainak eman beharko dizkio kontratistak administrazioari.

Kalte-ordaina, lehenengo eta behin, eratu den bermetik –eratu beharra izan bada– ordainduko da, hargatik eragotzi gabe bermetik gorako zenbatekoari dagokionez kontratistak izan dezakeen erantzukizuna.

4. Nolanahi ere, kontratua suntsiarazteko erabakian, eratutako bermea –eratu beharra izan bada– galdu, itzuli edo ezereztea bidezkoa den edo ez adierazteko berariazko aipamen bat egon behar da.

Bermea galtzea kasu bakarrean erabakiko da, hau da, kontratistaren erruz suntsiarazten bada kontratua.

5. Kontratua 223. artikuluko g) hizkian jasotako kausengatik suntsiarazten baldin bada, kontratistak eskubidea izango du eman gabe utzitako prestazioaren 100eko 3ko zenbatekoa kalte-ordain gisa jasotzeko, kausa kontratistari egotzi ahal zaionean izan ezik.

6. Kontratua 223. artikuluko g) hizkian ezarritako kausengatik suntsiarazteko ebazpenaren administrazio-espedientea hastean, aldi berean, kontratu berria esleitzeko prozedura abiatu ahal izango da, nahiz eta horren esleipena azkentze-espedientea bukatzearen mende geratuko den.

Bi prozeduretan presazko izapidetzea aplikatuko da.

Kontratu berria formalizatzen den arte, kontratista behartuta egongo da segurtasuna bermatzeko beharrezkoak diren neurriak ezartzera, edo zerbitzu publikoan eragozpen larria eragitea edo eraikitakoa edo fabrikatutakoa hondatzea saihesteko beharrezkoak diren neurriak ezartzera, kontratazio-organoak erabakitzen duen moduan eta helmenarekin.

Adostasunik ezean, kontratistaren ordainsaria kontratazio-organoak finkatuko du, lanak amaitu ondoren; kontratistak eskatuta finkatuto du ordainsaria, kontratua egiteko oinarritzat erabili ziren prezioak erreferentziatzat hartuta.

Kontratistak erabakiaren aurka egin ahal izango du kontratazio-organoaren aurrean, eta hark hamabost egun balioduneko epean eman beharko du ebazpena.

VI. KAPITULUA

Kontratuak lagatzea eta azpikontratatzea

1. atala. Kontratuak lagatzea

226. artikulua. Kontratuak lagatzea.

1. Kontratutik sortutako eskubideak eta betebeharrak hirugarren bati laga ahal izango dizkio esleipendunak, betiere lagatzailearen ezaugarri teknikoak edo pertsonalak kontratua esleitzeko arrazoi erabakigarri izan ez badira eta lagapenak merkatuan lehiaren egiazko murrizketa eragiten ez badu.

Ezingo da baimendu hirugarren bati lagatzea, kontratistaren ezaugarrien funtsezko aldaketak eragiten baditu eta ezaugarri horiek kontratuaren funtsezko elementuak baldin badira.

2. Esleipendunek beren eskubideak eta betebeharrak hirugarren bati laga ahal izateko, baldintza hauek bete behar dira:

a) Kontratazio-organoak berariaz eta aldez aurretik eman behar du lagapena egiteko baimena.

b) Lagatzaileak kontratuaren 100eko 20 gutxienez gauzatuta izan behar du, edo, zerbitzu publikoen kudeaketaren kasuan, kontratuaren iraupen-epearen bosten bateko aldian ustiatu behar izan du zerbitzu publikoa.

Baldintza hau ez da aplikagarria izango esleipenduna konkurtsoan dagoelarik egin bada lagapena, nahiz eta likidazio fasea hasita egon.

c) Lagapen-hartzaileak administrazioarekin kontratuak egiteko gaitasuna izan behar du, eta, orobat, eskatzekoa zaion kaudimena izan behar du; gainera, behar bezala sailkatuta egon behar du, baldin eta lagatzaileari ere baldintza hori ezarri bazaio, eta ez dio eragin behar kontratatzeko ezein debekuk.

d) Esleipendunaren eta lagapen-hartzailearen arteko lagapena eskritura publikoan formalizatu behar da.

3. Lagapen-hartzailea lagatzaileari dagozkion eskubide eta betebehar guztietan subrogatuko da.

2. atala. Azpikontratatzea.

227. artikulua. Azpikontratatzea.

1. Kontratistak hirugarren batzuekin hitzar dezake prestazioaren zati bat egitea, betiere kontratuan edo pleguetan kontrakorik xedatzen ez bada, edo, kontratuaren izaeratik eta baldintzetatik ondorioztatzen ez bada kontratua esleipendunak berak egin behar duela zuzenean.

2. Azpikontratuak egiteko, baldintza hauek bete behar dira:

a) Pleguetan edo lizitazio-iragarkian hala ezarrita egonez gero, lizitatzaileek kontratuaren zein atal azpikontratatzeko asmoa duten zehaztu behar dute eskaintzan. Kontratuaren atal horren zenbatekoa ere adierazi behar dute, eta azpikontratistaren izena edo enpresaburu-profila ere eman behar dute, gaitasun profesional edo teknikoen baldintzen arabera zehaztua.

b) Dena dela, esleipendunak aldez aurretik eta idatziz jakinarazi behar dio azpikontratuak egiteko asmoa, prestazioaren zein zati azpikontratatzeko asmoa duen eta azpikontratista nor den zehaztuz, eta, era berean, azpikontratistak kontratua gauzatzeko gaitasuna duela behar bezala justifikatu beharko du, haren elementu teknikoei, giza baliabideei eta esperientziari erreferentzia eginez.

Baldin eta azpikontratistak azpikontratatuko den kontratu-atala egiteko sailkapen egokia badu, kontratistak, hori jakinaraziz gero, ez du zertan haren gaitasuna justifikatu.

Azpikontratistaren gaitasuna azpikontratua egin eta berehala egiaztatu ahal izango da, baldin eta azpikontratua beharrezkoa bada larrialdi bati erantzuteko, edo presazko neurriak hartu behar direlako, eta behar bezala justifikatzen bada.

c) Baldin eta pleguetan edo lizitazio-iragarkian ezarri bada lizitatzaileek a) hizkian adierazitako inguruabarrak jakinarazi behar dituztela, eskaintzan adierazitakoarekin bat ez datozen azpikontratuak –eskaintzan izenez adierazitako enpresaburuekin barik beste batzuekin egin direlako, edo eskaintzan adierazitako prestazioaren atalari buruzkoak barik beste atal batzuei buruzkoak direlako– ezin izango dira egin harik eta hogei egun igarotzen diren arte jakinarazpena egiten denetik eta b) hizkian adierazitako egiaztagiriak aurkezten direnetik, non eta azpikontratu horiek ez diren aldez aurretik eta berariaz baimendu, eta, betiere, administrazioak ez badu, epe horren barruan, horien aurka dagoela adierazteko jakinarazpenik egin.

Araubide hori aplikatuko da, era berean, azpikontratistak, eskaintzan, lanbide-profila deskribatuz identifikatu badira.

Hogei eguneko epea igaro gabe ere egin ahal izango dira azpikontratuak, betiere kontratistaren erantzukizunaren pean, baldin eta hori egitea beharrezkoa bada larrialdi bati erantzuteko edo presazko neurriak ezarri behar direlako, eta behar bezala justifikatzen bada.

d) Isilpeko edo erreserbatutzat jotako kontratuak direnean, edo, lege- edo erregelamendu-xedapenen arabera segurtasun-neurri bereziez babestuta gauzatu beharrekoak direnean, edo estatuaren segurtasunaren funtsezko interesak babestu beharrak hala eskatzen duenean, azpikontratazioa egiteko, kontratazio-organoaren berariazko baimena beharko da beti.

e) Esleipendunak hirugarren batzuekin azpikontratatzen dituen prestazio partzialek ezin izango dute gainditu administrazio-klausula zehatzen pleguan finkatutako ehunekoa.

Pleguan muga berezirik ez badago, kontratistak esleipen-zenbatekoaren 100eko 60 arte azpikontratatu ahal izango du.

Gehienezko ehuneko hori zenbatzeko, ez dira kontuan hartuko kontratista nagusiari lotutako enpresekin egindako azpikontratuak, hau da, Merkataritza Kodearen 42. artikuluan aurreikusitako kasuetakoren batean dauden enpresekin egindakoak.

3. Aurreko paragrafoan azpikontratazioak egiteko ezarritako baldintzak urratuz gero, edo azpikontratistaren gaitasuna egiaztatu ezik, edo larrialdi-egoera dakarten inguruabarrak edo azpikontratazioa presaz egin beharra dakarten inguruabarrak egiaztatu ezik, kontratistari azpikontratuaren zenbatekoaren 100eko 50erainoko zigorra ezarri ahal izango zaio.

4. Azpikontratistek kontratista nagusiaren aldera baino ez dituzte betebeharrak izango, eta hark bereganatuko du, beraz, administrazioarekiko erantzukizun osoa, kontratua administrazio-klausula zehatzen pleguei eta kontratuko baldintzei estu-estu lotuta gauzatzeko.

Administrazioak egin diren azpikontratuen berri izateak –1. paragrafoaren b) eta c) hizkietan adierazitako komunikazioak direla bide– edo d) hizkian ezarritako kasuan emandako baimenak ez du eraginik izango kontratista nagusiak daukan erantzukizun esklusiboan.

5. Kontratistak ezingo du inolaz ere kontratu zati bat gauzatzeko hitzarmenik egin antolamendu juridikoaren arabera kontratuak egiteko desgaituta dauden pertsonekin edo 60. artikuluan jasotako egoeretako batean dauden pertsonekin.

6. Kontratistak langileen ordezkariei eman beharko die azpikontratazioaren berri, lan-legeriarekin bat etorriz.

7. Kontratazio-organoek behartu egin dezakete kontratista, iragarkian edo pleguetan ohartarazita, prestazioaren atal batzuk kontratistari lotuta ez dauden hirugarren batzuekin azpikontratatzera, baldin eta atal horiek, osotasunean, kontratuaren aurrekontuaren 100eko 50 gainditzen ez badute, eta, betiere, osotasun horretan nolabaiteko berezitasuna badute, hau da, bereiz gauzatu badaitezke, lanbide-gaikuntza jakin bat duten enpresek gauzatu behar dituztelako, edo gauzatzeko sailkapen egokia duten enpresei esleitu ahal bazaizkie.

Aurreko lerrokadaren arabera ezarritako betebeharrak kontratua gauzatzeko baldintza berezitzat hartuko dira, 212. 1 eta 223. f) artikuluetan ezarritakoaren ondorioetarako.

8. Azpikontratistek ez dute, inolaz ere, administrazio kontratatzailearen aurrean erantzukizun zuzenik izango kontratu nagusia eta azpikontratuak gauzatzea dela-eta kontratistak haiekin hartutako betebeharrengatik.

9. Artikulu honetan xedatutakoa enpresa-erakunde publikoei eta gainerako herri-administrazioen mende dauden pareko organismoei aplikatuko zaie, nahiz eta artikulu honetako 5. paragrafoan egiten den kontratatzeko debekuen aipamena 60. 1 artikuluan zerrendatzen direnei bakarrik dagokien.

228. artikulua. Azpikontratistei eta hornitzaileei ordaintzea.

1. Hitzartutako prezioa ordaindu behar die kontratistak azpikontratistei edo hornitzaileei, ondoren zehazten diren epe eta baldintzen arabera.

2. Finkatutako epeak ezingo dira izan 216. 4 artikuluan administrazioaren eta kontratistaren arteko harremanetarako ezarritakoak baino kaltegarriagoak, eta kontratista nagusiak azpikontratistaren edo hornitzailearen faktura –data eta dagokion aldia zehaztuta– onartzen duenetik zenbatuko dira.

3. Faktura aurkezten den egunetik hasita hogeita hamar eguneko epean, gehienez ere, eman behar da onarpena edo adostasuna.

Epe horretan bertan aurkeztu behar dira desadostasun-arrazoiak ere, izanez gero.

4. Artikulu honetako 2. paragrafoan ezarritakoaren arabera finkatutako epean ordaindu beharko ditu kontratistak fakturak. Ordainketan berandutuz gero, azpikontratistak edo hornitzaileak berandutze-interesak eta kobrantza-kostuen kalte-ordainak jasotzeko eskubidea edukiko du, abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritakoaren arabera.

5. Kontratistak, artikulu honetan ezarritakoak baino ordainketa-epe luzeagoak itundu ahal izango ditu hornitzaile eta azpikontratatzaileekin, betiere, itun hori egitea ez bada gehiegizko klausula bat abenduaren 29ko 3/2004 Legearen 9. artikuluan ezarritako irizpideen arabera, eta ordainketa kanbio-akzioari lotutako agiri negoziagarri baten bidez egiten bada, kanbio-akzioaren deskontu- edo negoziazio-gastuak oso-osorik kontratistaren kontura izanik.

Horrez gain, ordainketa abal baten bidez bermatzeko eskatu ahal izango du hornitzaileak edo azpikontratatzaileak.

II. TITULUA

Obra-kontratuetarako, herri-lanaren kontzesioko kontratuetarako, zerbitzu publikoak kudeatzeko kontratuetarako, hornidura-kontratuetarako, zerbitzu-kontratuetarako eta sektore publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetza-kontratuetarako arau bereziak

I. KAPITULUA

Obra-kontratua.

1. atala. Obra-kontratua gauzatzea.

229. artikulua. Zuinketa egiaztatzea.

Obra-kontratua zuinketa egiaztatzeko aktarekin hasiko da gauzatzen.

Horretarako, kontratuan jasotako epe barruan –justifikatutako salbuespen-kasuetan izan ezik, epea, kontratua formalizatzen den egunetik kontatuta, ezingo da hilabetetik gorakoa izan–, obren ardura daukan administrazioko zerbitzuak, kontratista aurrean dela, lizitazioaren aurretik egindako zuinketa egiaztatuko du; emaitzak akta batean jaso, eta, interesatuta dauden bi alderdiek izenpetu ondoren, kontratua egin zuen organoari bidali behar zaio aktaren ale bat.

230. artikulua. Obrak gauzatzea eta kontratistaren erantzukizuna.

1. Obrak gauzatu, administrazio-klausula zehatzen pleguan jasotako xedapenei estu-estu lotuta gauzatuko dira, eta kontratuaren oinarri den proiektuari ere estu-estu lotuta, eta obren zuzendari teknikoak eta, hala badagokio, kontratuaren arduradunak, bakoitzak bere eskumenen barruan, kontratuaren interpretazio teknikoa eginez kontratistari emandako jarraibideen arabera.

2. Aipatutako jarraibideok berbaz emandakoak badira, idatziz berretsi behar dira ahalik eta eperik laburrean, alderdi bientzat izango badira lotesleak.

3. Obrak egiten diren bitartean, eta berme-epea bete arte, kontratista da eraikuntzan ager daitezen akatsen erantzule.

231. artikulua. Ezinbesteko kasua.

1. Ezinbesteko kasuetan, eta betiere zuhurtziarik gabeko jardunik ez badago, sortu zaizkion kalte eta galeren kalte-ordainak jasotzeko eskubidea izango du kontratistak.

2. Hauek dira ezinbesteko kasuak:

a) Atmosferako elektrizitateak sortutako suteak.

b) Hondamendiak eragiten dituzten naturako fenomenoak: itsasikarak, lurrikarak, sumendi-erupzioak, lur-mugimenduak, itsasoko ekaitzak, uholdeak eta antzeko beste batzuk.

c) Gerra-denboran indarkeriaz egindako triskantzak, lapurreta zalapartatsuak eta ordena publikoaren urratze larriak.

232. artikulua. Ziurtagiriak eta konturako ordainketak.

1. Ordainketetarako, administrazioak hilero egin behar ditu, dagokion hilaren ondorengo lehen hamar egunetan, aldi horretan gauzatutako obrak jasotzen dituzten ziurtagiriak, non eta administrazio-klausula zehatzen pleguan ez den kontrakorik aurreikusten. Ziurtagirien ordainketa horiek kontura egindako ordainketatzat hartuko dira, eta azken neurketan sortutako zuzenketek eta aldaketek agindutakoaren menpe geldituko dira; nolanahi ere, horrek ez dakar, inola ere ez, ziurtagiriotako obrak onartzea eta jasotzea.

2. Halaber, kontratistak eskubidea izango du kontratuaren gauzatzea prestatzeko lanengatik konturako ordainketak jasotzeko, hala nola instalazioengatik eta obrari atxikitako materialak nahiz makina astunak eta ekipamenduak biltzeagatik, kasu bakoitzeko administrazio-klausula zehatzen pleguetan adierazitako baldintzak aintzat hartuta, eta erregelamenduz ezarritako araubidea eta mugak errespetatuta. Bermea jarriz aseguratu behar dira aipatutako ordainketok.

233. artikulua. Prezioa honenbesteko bat duten obrak eta prezio itxiko obrak.

1. Obraren ezaugarriek aukera ematen dutenean, honenbesteko finko baten arabera ordaintzeko sistema ezarri ahal izango da, unitateko preziorik gabe, hurrengo paragrafoetan ezarritakoarekin bat etorriz eta ordainketa irizpidea prezio itxia denean edo, gainontzeko kasuetarako, lege hau garatzeko arauetan ezarritako baldintzen eta inguruabarren arabera.

2. Honenbesteko finko baten arabera ordaintzeko sistematzat, hala badagokio, prezio itxikoa ezarri ahal izango da, eta, horrela, esleipendunak eskainitako prezioa ez da aldatuko, eta ez dira ordaintzekoak izango proiektua idazterakoan egindako akatsak edo utzitako hutsuneak zuzentzeko kontratuan –107. artikuluko 1. paragrafoko a) eta b) hizkietan ezarritakoaren arabera– egin beharreko aldaketak.

3. Obrak honenbesteko finko baten arabera eta prezio itxiarekin kontratatzeko, baldintza hauek bete beharko dira:

a) Kontratuaren administrazio-klausula zehatzen pleguan horrela ezarrita egotea. Pleguak ezar dezake obraren unitate edo atal batzuk sistema honetatik kanpo uztea eta unitateko preziotan ordaintzea.

b) Sistema honen arabera ordainduko diren obra-unitateak aldez aurretik definitu behar dira proiektuan, eta lizitazioaren aurretik zuinkatu beharko dira.

Kontratazio-organoak bermatu egin beharko die interesdunei obrak izango diren lursailera sartzeko modua, egoki iritzitako egiaztapenak egin ahal izan ditzaten lekuan bertan, eskaintzak aurkezteko ezarritako muga-eguna baino lehen eta behar bezalako aurretiaz.

c) Honenbesteko finko baten arabera eta prezio itxiaren bidez kontratatutako obra-unitateei edo kontratu-atalei dagokien prezioa hilero-hilero ordaintzea, hilabete horretan gauzatutako obrak dagokion obra-unitate edo -elementuaren osotasunarekin daukan proportzioan.

d) Lizitatzaileei, 147. artikuluaren 2. paragrafoan ezarritakoarekin bat etorriz, obra-elementu edo -unitate jakin batzuen gainean aldaerak edo hobekuntzak aurkezteko baimena ematen zaienean, eta kontratuaren administrazio-klausula zehatzen pleguaren arabera obra-elementu edo -unitate horiek prezio itxiko sistemaren bidez eskaini behar direnean, aldaera horiek ere sistema horrekin aurkeztu beharko dira.

Kasu horretan, lizitatzaileek oinarrizko proiektu bat aurkeztu beharko dute nahitaez, eta proiektu horren edukia kontratuaren administrazio-klausula zehatzen pleguan zehaztuko da.

Kontratuaren esleipendunak, plegu horretan zehaztutako epean, eskainitako aldaera edo hobekuntzen eraikuntza-proiektua aurkeztu beharko du, aginduzko ikuskapen eta onespenerako.

Proiektu hori onartzeak ez du, ezein kasutan, esleipenaren prezioaren edo epearen aldaketa ekarriko.

2. atala. Obra-kontratua aldatzea.

234. artikulua. Obra-kontratua aldatzea.

1. Lege honen 219. artikuluan eta I. liburuko V. tituluan ezarritakoaren arabera erabakitzen diren obra-kontratuaren aldaketak nahitaezkoak izango dira kontratistarentzat.

Aldaketaren eraginez obra-unitateak ezabatzen edo murrizten badira, kontratistak ez du batere kalte-ordainik eskatzeko eskubiderik izango.

2. Baldin eta, obra-kontratuaren aldaketak direla-eta, proiektuan aurreikusita ez zeuden obra-unitateak sartu behar badira, edo aldaketa horien ezaugarriak ezberdinak badira, administrazioak finkatuko du zein prezio aplikatuko zaizkien aldaketoi, aldez aurretik kontratistari entzunaldia eman ondoren gutxienez hiru egun baliodunez.

Kontratistak ez baditu onartzen finkatutako prezioak, kontratazio-organoak aukera izango du obra horiek, berak finkatutako prezioetan, beste enpresaburu batekin kontratatzeko, edo obra horiek zuzen-zuzenean berak gauzatzeko.

3. Baldin eta obraren zuzendari teknikoak proiektua aldatu beharra ikusten badu, dagokion espedienteari hasiera emateko baimena eskatuko dio kontratazio-organoari, eta presazko izaeraz gauzatuko da, honako hauek eginez:

a) Proiektuaren aldaketa idatzi, eta onespen teknikoa eman.

b) Kontratistari eta proiektuaren idazleari entzunaldia eman, gutxienez hiru egunez.

c) Kontratazio-organoak espedientea eta beharrezko gastu osagarriak onetsi.

Hala ere, kasu batzuetan, aldaketak egin daitezke administrazioak aldez aurretik onartu beharrik gabe: proiektuko neurketetan aurreikusitako unitate-kopurua ez eta obran beste kopuru bat egitea dakartenean, baina gastuaren gehikuntza, betiere, kontratuaren hasierako prezioaren 100eko 10 baino gehiago ez bada.

4. Baldin eta obra-kontratua aldatzeko izapidea dela-eta obrak, osorik edo partez, aldi baterako bertan behera utzi behar badira, eta horrek interes publikoari kalte larriak eragiten badizkio, eta obrak agindu dituena Estatuko Administrazio Orokorra, haren organismo autonomoak, Gizarte Segurantzako kudeaketa-erakunderen bat edo zerbitzu erkideak direnean, edo estatuko gainerako erakunde publikoak direnean, halakoetan, ministroak aukera izango du obrek behin-behinean aurrera jarrai dezatela agintzeko zuzendaritza teknikoak egindako proposamen teknikoan ezarritakoaren arabera, betiere aurreikusitako gehieneko zenbatekoa kontratuaren jatorrizko prezioaren 100eko 10etik gorakoa ez bada eta kreditu egoki eta nahikoa badago obra finantzatzeko.

Kasu horretan izapidetu beharreko aldaketa-espedientean, honako hauek baino ez dira sartu beharko:

a) Obra-zuzendari teknikoak egindako proposamen tekniko arrazoitua; bertan adierazita egongo dira, bai aldaketaren gutxi gorabeherako zenbatekoa, bai egin beharreko obren oinarrizko deskripzioa ere.

b) Kontratistari entzunaldia ematea.

c) Kontratazio-organoaren adostasuna.

d) Kreditua badagoela egiaztatzeko ziurtagiria.

Sei hilabeteko epean, teknikoki onartua behar du proiektuak, eta zortzi hilabeteko epean aldaketari buruzko espedienteak.

Zortzi hilabeteko epe horren barruan, aurreikusitako obra-unitateen artean, gerora behin betiko ezkutuan geratuko ez diren zatiak gauzatzeari emango zaio lehentasuna.

Ministroak obrak behin-behinean hasteko emandako baimenak, Estatuko Administrazio Orokorraren esparruan eta haren organismo autonomo eta Gizarte Segurantzako kudeaketa-erakunde eta zerbitzu erkideen esparruan, berekin dakar gastua onartzea, hargatik eragotzi gabe gastu-espedientea onartzeko orduan egin beharreko egokitzeak.

3. atala. Obra-kontratua betetzea.

235. artikulua. Obrak jasotzea eta berme-epea.

1. Obrak amaitutakoan, eta 222. 2 artikuluan ezarritako ondorioetarako, lege honen 52. artikuluan aipatzen den kontratuaren arduradunak agertu behar du obrak jasotzeko egintzara, baldin eta arduradunik izendatu bada, edo administrazioak bere ordezkari izateko izendatutako teknikari batek, obren zuzendaritzaz arduratu den teknikariak, eta kontratistak (bere teknikariaren laguntzaz, egoki baderitzo).

Obrak jaso eta hiru hilabeteko epearen barruan, gauzatutako obren azken ziurtagiria onetsi beharko du kontratazio-organoak, eta ordaindu egingo zaio kontratistari, kontratuaren likidazioaren kontura, lege honen 216. 4 artikuluan aurreikusitako epean.

2. Obrak egoera onean badaude eta emandako aginduen arabera gauzatu badira, administrazio kontratatzaileak bere ordezkari izendatutako funtzionario teknikariak jasotzat joko ditu; jasotzeko egintzaren akta egingo da, eta orduan hasiko da berme-epea.

Alabaina, obrak ez badaude jasotzeko moduan, halaxe adieraziko da aktan. Orobat adieraziko dira obra-zuzendariak sumatutako akatsak, eta beharrezko diren jarraibideak ere zehaztuko dira, bai eta akatsak zuzentzeko epe bat ere.

Aipatutako epea igarota kontratistak ez baditu oraindik zuzenketak egin, bi aukera izango dira orduan: beste epe bat eman (luza ezinezkoa) edo kontratua suntsiarazi.

3. Berme-epea administrazio-klausula zehatzen pleguan ezarritako horixe izango da, obraren izaera eta zailtasunen arabera zehaztuta. Edonola ere, berme-epe hori ezin izango da urtebetetik beherakoa izan, kasu berezietan izan ezik.

Berme-epea amaitu aurreko hamabost eguneko aldian, obra-zuzendari teknikoak, bere kabuz edo kontratistak halaxe eskatuta, obren egoerari buruzko txostena egingo du.

Txosten hori aldekoa bada, kontratista erantzukizun orotatik libre geratuko da, ondorengo artikuluan ezarritako salbuespena izan ezik; bermea itzuli edo ezereztu, kontratua likidatu, eta, hala badagokio, ordaindu gabeko betebeharrak ere ordainduko zaizkio, hirurogei eguneko epean.

Txostena ez bada aldekoa, eta ikusitako akatsak obrak gauzatzean agertu badira eta ez eraikitakoa erabiltzean, zuzendari teknikoak, berme-epeak dirauen bitartean, dagozkion jarraibideak emango dizkio kontratistari, eraikitakoa behar bezala konpon dezan; horretarako, epe bat jarriko dio, eta, epe horrek dirauen bitartean, kontratistak izango du obrak kontserbatzeko ardura, eta ez du eskubiderik izango berme-epea luzatu izanagatik dirurik jasotzeko.

4. Hala ere, obren iraupenak emaitza praktikorik ez dakarrenean (esaterako, emaitzarik lortu ez duten zundaketa eta prospekzioak), edo, diren modukoak direlako, kontserbatze soilez gaineko lanak eskatzen dituzten obrak direnean (draga-lanak, esaterako), ez da berme-eperik eskatuko.

5. Obrak partez jaso ahal izango dira aldika egin eta egin ahala jendearen erabilerarako entrega daitezkeen obra-zatien kasuan, betiere kontratuan ezarritakoaren arabera.

6. Baldin eta, espedientean behar bezala arrazoitutako interes publikoko salbuespenezko arrazoiak agertzen direlako, kontratazio-organoak erabakitzen badu obrak okupatzea edo obra horiek erabilera publikorako abian jartzea nahiz eta jasotzeko egintza formalki egin gabe egon, halakoetan, obrak jasotzeari dagozkion efektuak eta ondorioak berdin-berdin sortuko dira, inguruabar horiek agertzen diren unetik beretik, betiere, erregelamenduz ezarritakoaren arabera.

236. artikulua. Ezkutuko akatsen erantzukizuna.

1. Berme-epea amaitu eta gero obra hondatu egiten bada eraikuntzak ezkutuan dituen akatsen ondorioz, eta akats horiek kontratistak kontratua bete ez duelako sortu badira, kontratistak izango du kalte eta galerei aurre egiteko erantzukizuna hamabost urtez, obra jasotzen denetik kontatzen hasita.

2. Epe hori igaro eta artean ez bada inolako kalte edo galerarik agertu, guztiz azkenduko da kontratistaren erantzukizuna.

4. atala. Obra-kontratua suntsiaraztea.

237. artikulua. Suntsiarazteko kausak.

223. artikuluan aipatutakoez gain, hauek dira obra-kontratuak suntsiarazteko kausak:

a) Legearen 229. artikuluaren arabera, zuinketa egiaztatzen berandutzea.

b) Administrazioak obren hasiera sei hilabete baino gehiago etetea.

c) Administrazioak atzera egitea edo obrak zortzi hilabete baino luzaroagoan etetea.

238. artikulua. Obraren hasiera etetea.

Administrazioak obren hasiera eten, eta, ondorenean, sei hilabete igarotzen uzten baditu egoera horri buruzko erabakirik hartu eta kontratistari jakinarazi gabe, kontratua suntsiarazteko eskubidea edukiko du kontratistak.

239. artikulua. Suntsiaraztearen ondorioak.

1. Kontratua suntsiaraziz gero, proiektuaren arabera egindako obrak egiaztatu, neurtu eta likidatu egin behar dira, eta kontratistari alde edo kontra dagozkion saldoak finkatu.

Beharrezkoa izango da kontratistari deitzea kontratazio-espedientean ageri den helbidera, obrak egiaztatu eta neurtzeko egintzara ager dadin.

2. Legearen 229. artikuluaren araberako zuinketaren egiaztatzea atzeratu egiten bada eta, horregatik, kontratua suntsiarazi egiten bada, esleipen-prezioaren 100eko 2ko kalte-ordaina jasotzeko eskubidea izango du kontratistak, ez besterik.

3. Administrazioak sei hilabete baino gehiagoz eteten badu obren hasiera, kontratistak esleipen-prezioaren 100eko 3ko kalte-ordaina jasotzeko eskubidea izango du, kontzeptu guztiak barne.

4. Hasitako obrak zortzi hilabete baino gehiagoz atzeratzen edo eteten badira, egin gabe utzitako obren prezioaren 100eko 6 jasotzeko eskubidea edukiko du kontratistak, etekin industrial moduan; egin gabe utzitako obratzat joko dira hasierako kontratuan eta haren aldaketetan jasota daudenen –alde batetik– eta etendura jakinarazten den arte gauzatu direnen –bestetik– arteko diferentziari dagozkionak.

5. Segurtasun-arrazoiak direla-eta edo eraikitakoa hondatzeko arriskua dagoela-eta, larrialdiko egoeran, beste enpresaburu batek edo administrazioak berak jarraitu behar duenean obrak egiten, kontratazio-organoak, ordura arte gauzatutako obren likidazioa kontratistari jakinarazi ondoren, obrak egiten jarraitzea erabaki ahal izango du, hargatik eragotzi gabe kontratistak balorazio hori kontratazio-organoan aurkatzeko aukera.

Kontratazio-organoak bidezkoa dena ebatziko du hamabost eguneko epean.

II. KAPITULUA

Herri-lanaren kontzesioko kontratua

1. atala. Kontzesioaren objektu diren obrak eraikitzea.

240. artikulua. Obrak egiteko modalitateak.

1. Kontratazio-organoak onartutako proiektuaren arabera egingo dira obrak, administrazio-klausula zehatzen pleguan ezarritako epeetan. Administrazioaren laguntza ere jaso daiteke obrak gauzatzeko.

Kontzesiodunak hirugarren batzuekin kontrata dezake dagokion obra hori, osorik edo zati bat, gauzatzeko zeregina, lege honetan eta administrazio-klausula zehatzen pleguan ezarritakoaren arabera.

2. Administrazioak laguntza eman dezake obra eraikitzeko, bai obraren zati bat berak eginez, bai obraren zati bat finantzatuta.

Lehendabiziko aukera hartuz gero, administrazioak gauzatutako obra-zatiak bere ezaugarri propioak izan beharko ditu, gainerakotik bereizitako trataera izateko aukera ematen dutenak, eta, amaitutakoan, obrak jasotzeko egintza formala egin beharko da.

Administrazio-klausula zehatzen pleguak bestelakorik agindu ezean, 232. artikuluak agintzen duen bezala ordainduko da obraren zenbatekoa. Bigarren kasuan, emandako finantzaketaren zenbatekoa itundutako baldintzen arabera ordaindu ahal izango da obrak gauzatzen ari diren bitartean –232. artikuluak xedatzen duen bezala– edo obrak egiten amaitutakoan –254. artikuluak zehazten duen moduan–.

241. artikulua. Erantzukizuna obra hirugarren batzuek egiten dutenean.

1. Kontzesiodunari dagokio hirugarren batzuekin kontratatutako obrak nola gauzatzen diren kontrolatzea; kontrola, kontratazio-organoak egin eta onartutako planari egokitu behar zaio.

Kontratazio-organoak, edozein unetan, informazioa eskatu ahal izango du obrak nola doazen jakiteko, eta egoki iritzi adina ikuskapen-bisitaldi egin ahal izango ditu obretara.

2. Kontzesioduna da, hirugarren batzuekin sinatutako kontratuak gauzatzeak edo suntsiarazteak dakartzan ondorioak direla-eta, kontratazio-organoaren aurrean erantzule, eta, era berean, bera da, ondorio berberei dagokienez, hirugarren horien aurrean ere erantzule.

242. artikulua. Arrisku eta menturaren printzipioa obrak egiterakoan.

1. Arriskua eta mentura kontzesiodunaren gain direla egingo dira obrak, lege honen 215. eta 231. artikuluetan xedatutakoaren arabera, salbu eta, 240. 2 artikuluak aurreikusitakoaren arabera, administrazioaren kontura gauzatu daitekeen obra-zatia; halakoetan, obra-kontratuetarako ezarritako erregimen orokorra izango da jarraitu beharrekoa.

2. Kontzesioaren iraunaldia eta obra gauzatzeko epea kalkulatzeko, ez dira kontuan hartuko administrazio kontzesiogileari egotz dakizkiokeen kausak edo ezinbestea direla-eta egiten diren etenaldiak.

Kontzesioduna bada obraren gauzatzea atzeratzearen erantzulea, orduan, administrazio-klausula zehatzen pleguan eta lege honetan jasotako zigor-araubidean xedatutakoari jarraituko zaio, eta berandutze horrek ez du kontzesio-epea luzatzeko aukerarik emango.

3. Ezinbesteko horrek kostu handiagoak eragiten badizkio kontzesiodunari, ekonomia- eta finantza-plana egokitu egingo da.

Baldin eta ezinbesteko horrek obrak egitea erabat eragozten badu, kontratua suntsiarazi egingo da, eta kontratazio-organoak ordura arte egindako obren zenbateko osoa ordainduko dio kontzesiodunari, bai eta hirugarren batzuekin izandako zorren ondorioz sortutako kostu handiagoak ere.

243. artikulua. Proiektua aldatzea.

Kontratua burututakoan, kontratazio-organoak I. liburuko V. tituluan eta 249. 1. b) artikuluan xedatutakoaren arabera baino ezingo ditu sartu aldaketak.

Kontzesioaren ekonomia- eta finantza-planak beti jaso beharko ditu, horretarako egin beharreko doikuntzak eginda, kostuak handitzeak edo murrizteak dakartzan ondorioak.

244. artikulua. Obrak egiaztatzea.

1. Obrak amaitzean, kontzesioduna kontratua behar bezala betetzen ari dela ziurtatzeko, egiaztapen-akta egin beharko du kontzesioa egin duen administrazioak.

Obrak jasotzeko akta formala kontzesioa bukatutakoan egingo da, kontratazio-organoari ondasunak eta instalazioak entregatzerakoan.

Egiaztapen-akta egiteko modua eta haren edukia administrazio-klausula zehatzen pleguan xedatutakoari egokituko zaizkio, eta jasotze-akta egiteko modua eta haren edukia, 235. artikuluan ezarritakoari.

2. Egiaztapen-aktarekin batera dokumentu bat egingo da, gauzatutako herri-lana baloratzeko, eta, hala dagokionean, ingurumen-inpaktuari buruzko adierazpenean ezarritako baldintzak bete direlako adierazpena ere bai; dokumentu hori kontratazio-organoak emango du, eta egin den inbertsioa ere jasoko da bertan.

3. Gauzatutako obren hileroko ziurtagiriak oinarri hartuta kontzesiodunari zatika egindako ordainketen bidez administrazio kontzesiogileak partez finantzatutako obretan, obra-bukaerako ziurtagiria aurkeztu beharko da balorazio-agiriarekin eta aurreko paragrafoan adierazitako egiaztapen-aktarekin batera.

4. Administrazio kontzesiogileak obrei buruzko egiaztapen-akta onartzeak berekin dakar obrak jendeak erabiltzen hasteko baimena; une horretan hasten da obraren berme-epea, kontzesiodunak ez beste hirugarren batzuek egin dutenean obra, bai eta ustiapen-fasea ere.

2. atala. Kontzesiodunaren eskubideak eta betebeharrak, eta administrazio kontzesiogilearen prerrogatibak.

1. azpiatala. Kontzesiodunaren eskubideak eta betebeharrak.

245. artikulua. Kontzesiodunaren eskubideak.

Kontzesiodunak honako eskubide hauek izango ditu:

a) Herri-lana ustiatzeko eskubidea, bai eta, kontzesioak dirauen bitartean, kontratuan adierazitako ordain ekonomikoa jasotzeko eskubidea ere.

b) Kontzesioaren oreka ekonomikoari eusteko eskubidea, 258. artikuluan ezarritako moduan eta mailan.

c) Administrazio kontzesiogilearenak diren jabari publikoko ondasunak erabiltzeko eskubidea, herri-lana eraikitzeko, aldatzeko, kontserbatzeko eta ustiatzeko beharrezko direnean.

Eskubide horren barruan egongo da gauzatzen ari dela azaleratzen diren urak edo agertzen diren materialak obra eraikitzeko ez bestetarako erabiltzeko eskubidea. Dena den, administrazio eskudunak, aldez aurretik, dagokion jabari publikoa kudeatzeko baimena eman beharko du.

d) Eskubidea izango du, herri-lana eraiki, aldatu eta ustiatzearren, administrazioari eskatzeko izapidetu ditzala jabetza nahitaez kentzeko prozedura, zortasunak ezartzeko prozedura eta maizterra botatzeko administrazio-prozedura, eta gauza ditzala kontzesiodunaren eskubideak bideragarri egiteko behar diren ekintza guztiak.

e) Jabetza kendu eta kontzesioari atxikita geratzen diren ondasunak eta eskubideak jabari publikoaren barruan geratuko dira.

f) Kontzesioa 226. artikuluan ezarritakoarekin bat lagatzeko eskubidea, eta legeak ezarritako baldintzen arabera hipotekatzekoa, kontratazio-organoak aurretiaz baimena emanda, kasu batean zein bestean.

g) Kreditu-eskubideak balio negoziagarri bihurtzeko eskubidea, legeak agintzen duen moduan.

h) Lege honetan zein beste batzuetan edo baldintza-pleguetan aitortutako beste edozein eskubide.

246. artikulua. Kontzesiodunaren betebeharrak.

Kontzesiodunaren betebehar orokorrak dira:

a) Obrak egitea, kontratuan xedatutakoaren arabera.

b) Herri-lana ustiatzea, kudeaketak dakartzan ekonomia-arriskuak bere gain hartuta, betiere, kontratuan ezarritako edo gerora kontratazio-organoak agindutako jarraitasuna eta baldintzak errespetatuz.

c) Herri-lana erabiltzaile guztiek erabil dezaketela onartzea, betiere, berdintasun, unibertsaltasun eta diskriminaziorik ezaren printzipioen arabera ezarrita dauden baldintzak errespetatuta, eta, hala dagokionean, dagokion tarifa ordainduta.

d) Herri-lanaren ordena zuzena eta kalitatea, baita erabilera bera ere, egokiro zaintzea, horretarako komeni diren jarraibideak aginduta, kontratazio-organoari dagozkion zaintza-aginpideei kalte egin gabe.

e) Obrak gauzatzean edo ustiatzean hirugarren batzuei egindako kalteak ordaintzea, baldin eta kalte horiek 214. artikuluaren arabera kontzesiodunari egozteko modukoak badira.

f) Kontzesioari lotuta geratzen den jabari publiko guztia babestea, batez ere, balio ekologikoak eta ingurumenari dagozkionak zainduz.

g) Lege honetan zein beste batean edo administrazio-klausula zehatzen pleguan jasotako beste edozein betebehar.

247. artikulua. Herri-lana erabiltzea eta kontserbatzea.

1. Kontzesiodunak begiratu behar du herri-lanaren erabilera, zaintza eta kontserbazioa direla-eta emandako arauak era egokian aplikatzen direla.

2. Herri-lana ustiatzeaz arduratzen diren langileek, bertan agintaritzaren agenterik egon ezean, ezarri beharreko neurriak ezarriko dituzte, egoki irizten badiote, herri-lana egokiro erabil dadin, eta, hala dagokionean, salaketak ere jarriko dituzte.

Horretarako, kontzesiodunaren langileek lortutako frogabideak erabili ahal izango dira froga modura, baita zuzenbidean onartutako beste edozein bide ere; betiere, langile horiek behar bezalako sinestamendua eduki behar dute, eta administrazio eskudunak aurretiaz homologatutako baliabideak erabiliz lortu behar dira frogabide horiek.

3. Kontzesiodunak herri-lana erabiltzea galaraziko die ordaindu beharreko tarifa ordaindu ez duten erabiltzaileei, hargatik eragotzi gabe dagokion arloko legerian gai honetaz ezarritakoa.

4. Kontzesiodunak egokiro mantendu beharko du herri-lana, teknikaren, ingurumenaren, irisgarritasunaren, oztopoak kentzearen eta erabiltzaileen segurtasunaren arloetako arau aplikagarriek unean-unean eta zientziaren aurrerabidearen arabera ezarritakoari jarraituz.

5. Kontzesiodunak eskainitako zerbitzuaren kalitatea neurtzeko mekanismoak ezarri ahal izango ditu administrazioak baldintza-pleguetan, eta, horien arabera, abantailak eman ahal izango ditu, edo zigor ekonomikoak ezarri.

248. artikulua. Merkataritza-ustiapenerako gune osagarriak.

1. Herri-lanen barruan, haien ezaugarrien arabera beharrezko den lurzoruaz gainera, beste orube edo lursail batzuk ere sartu ahal izango dira, erabiltzaileentzako zerbitzua nolakoa izango den aintzat hartuta, beharrezkoak edo komenigarriak diren beste era bateko jardunak gauzatu ahal izateko (osagarriak, merkataritzakoak edo industrialak), betiere, aprobetxamendu ekonomiko bereizia izateko modukoak badira, hala nola, ostatu emateko lekuak, gasolindegiak, aisialdi-guneak, aparkalekuak, merkataritza-lokalak eta ustiatzeko modukoak izan daitezkeen beste batzuk.

2. Jardun osagarri horiek ezarri behar direnean, beti jokatu beharko da kontzesioa arautzeko plegu orokor edo berezietan ezarritakoaren arabera, edo, hala badagokio, aplikatzekoa den hirigintza-legerian edo -planeamenduan ezarritakoaren arabera.

3. Dagozkion gune edo esparru horiek herri-administrazio kontzesiogileak ez bestek kudeatzeko eta kontrolatzeko printzipioaren pean geratuko dira, eta kontzesiodunak ustiatuko ditu obrarekin batera, zuzenean edo hirugarren batzuen bitartez, kontzesioaren pleguan ezarritako moduan.

2. azpiatala. Administrazioaren prerrogatibak eta eskubideak.

249. artikulua. Administrazioaren prerrogatibak eta eskubideak.

1. Lege honetan ezarritako mugak, baldintzak eta ondorioak aintzat hartuz, kontratazio-organoak, edo, hala dagokionean, berariazko legeriak ezarritako organoak, honako prerrogatiba eta eskubide hauek izango ditu herri-lanen kontzesioko kontratuei buruz:

a) Kontratuak interpretatzea, eta kontratua betetzerakoan sortzen diren zalantzak ebaztea.

b) Kontratuak aldatzea, behar bezala arrazoitutako interes publikoko arrazoiengatik, I. liburuko V. tituluan aurreikusitakoaren arabera.

c) Kontzesioaren oreka ekonomikoa interes publikoaren alde berrezartzea, 258. artikuluan aurreikusitako moduan eta hedadurarekin.

d) Kontratuak suntsiarazteko erabakia hartzea, 269. eta 270. artikuluetan ezarritako kasu eta baldintzen arabera.

e) Herri-lana erabiltzeagatik gehienezko tarifak ezartzea, hala badagokio.

f) Kontzesiodunak bere betebeharrak betetzen dituela begiratu eta kontrolatzea; horretarako, kontzesioaren objektuarekin zerikusia duten zerbitzuak, obrak, instalazioak eta lokalak ikuskatu ahal izango ditu, baita dokumentazioa ere.

g) Kontzesioa bahitzen denean herri-lana ustiatzeko zeregina bereganatzea.

h) Kontzesiodunari betebeharrak bete gabe uzteagatik ezarri beharreko zigorrak ezartzea.

i) Herri-lana erabiltzerakoan eta ustiatzerakoan, zaintza-aginpideak betetzea, arloz arloko legeria espezifikoan ezarritako moduan.

j) Interes orokorreko arazo salbuespenezkoak konpondu behar direnean, aldi baterako baldintzak ezartzea herri-lana dagokion kalte-ordaina ordainduta erabiltzeko.

k) Lege honetan zein beste batzuetan aitortutako beste edozein eskubide.

2. Artikulu honetan jasotako administrazio-prerrogatibak, lege honetan eta aplikatu beharreko legeria espezifikoan ezarritakoari jarraituz erabiliko dira.

Bereziki, kontratua interpretatu eta aldatzeko, edo deuseza dela adierazteko edo suntsiarazteko, Estatu Kontseiluaren edo autonomia-erkidego bakoitzean baliokidea den aholku-organoaren irizpena aginduzkoa izango da honako kasu hauetan: kontzesioduna aurka jartzen denean, obrak gauzatzeko fasean 211. 3. b) artikuluan aurreikusitako kasuko aldaketak egitea erabakitzen denean, eta orobat, berariazko legerian aurreikusitako kasuetan.

250. artikulua. Herri-lana aldatzea.

1. Kontratazio-organoak, interes publikoak hala agintzen duenean eta I. liburuko V. tituluan aurreikusitako egoeretan, herri-lana aldatzeko erabakia hartu ahal izango du, baita zabaltzeko erabakia ere, 171. b) artikuluan aurreikusitako egoerak gertatzen badira. Orobat erabaki dezake kontzesioaren objektuari zuzenean lotutako lan osagarriak egitea kontzesioa indarrean den bitartean. Kasu horietan, hala badagokio, ekonomia- eta finantza-plana berrikusi egin beharko da, egoera berrira egokitzeko.

2. Kontzesioaren oreka ekonomikoari eragiten dioten aldaketak 258. artikuluak xedatutakoari jarraituz egin beharko dira.

3. Aldaketa horiek, ezaugarri fisikoengatik edo ekonomikoengatik, ustiapen independentea bideratzeko aukera ematen badute, beste lizitazio bat egin beharko da aldaketa horiek eraiki eta ustiatzeko.

251. artikulua. Kontzesioa bahitzea.

1. Baldin eta kontzesiodunak ezin badu, berari ez dagozkion kausengatik, aldi batez herri-lana ustiatu eta hori dela eta gizarteari kalte larria eragiten bazaio, edo betebeharrak larriki huts egin eta ustiapena arriskuan jartzen badu, kontratazio-organoak, kontzesiodunari entzunaldia eman ondoren, kontzesioa bahitzeko erabakia hartu ahal izango du.

Kontratazio-organoaren erabakia kontzesiodunari jakinaraziko zaio, eta, kontzesiodunak, horretarako emandako epearen barruan, okerra zuzentzen ez badu, kontzesioa bahitu egingo da.

Era berean, lege honek aurreikusitako gainerako kasuetan ere kontzesioa bahitzeko erabakia hartu ahal izango da, legean bertan adierazitako ondorioekin.

2. Kontzesioa bahitutakoan, kontratazio-organoak izango du herri-lana zuzenean ustiatzeko ardura, baita aurrez ezarritako kontraprestazioa jasotzekoa ere, eta, zeregin horretan, kontzesiodunaren langile eta bitarteko berberak erabili ahal izango ditu.

Kontratazio-organoak kontu-hartzaile bat edo batzuk izendatuko ditu enpresa kontzesioduneko zuzendaritza-taldekoen ordez jardun dezaten erabat zein partez.

Bahitutako herri-lana arriskua kontzesiodunaren gain dela ustiatuko da, eta, bahiketa amaitutakoan, kontzesiodunari itzuliko zaio herri-lanaren ustiapena, gastu guztiak ordaindu ostean (kontu-hartzaileen zerbitzu-sariak ere barnean direla) eta, hala badagokio, ezarri zaizkion zigorren zenbatekoa ordaindu ostean geratzen den saldoarekin.

3. Kontzesioaren bahiketa aldi baterako izango da; iraupen hori kontratazio-organoak erabakiko du, baina ezin izango da, luzapenak ere barnean direla, hiru urtetik gorakoa izan.

Kontratazio-organoak, ofizioz edo kontzesiodunak hala eskatuta, bahiketa amaitzeko erabakia hartuko du, horretarako kausak desagertu egin direla egiaztatzen denean eta kontzesiodunak herri-lana normaltasunez ustiatzen jarraitzeko moduan dagoela justifikatzen duenean.

Baldin eta kontzesiodunak, kontzesioaren bahiketa-epea igarota, ez badu bermatu erabat bereganatzen dituela dagozkion betebeharrak, kontratazio-organoak kontzesio-kontratua suntsiaraziko du.

252. artikulua. Kontzesiodunak kontratua ez betetzeagatik jarri beharreko zigorrak.

1. Administrazio-klausula zehatzen pleguetan kontzesiodunaren ez-betetzeen katalogo bat ezarriko da, eta ez-betetze arinak eta larriak bereiziko dira.

Zigortzeko modukotzat joko dira kontzesiodunak lege honetan ezarritako debekuak partez edo osorik urratzea, legearen arabera nahitaezkoak diren jarduerak huts egitea, eta, bereziki, obra gauzatzeko epeak ez betetzea, herri-lana erabiltzeko, zaintzeko eta kontserbatzeko arauak betetzerakoan zabarkeriaz jokatzea, herri-lanaren erabilera partez zein osorik arrazoitu gabe etetea, eta, legez baimendutakoak baino diru-zenbateko handiagoak kobratzea erabiltzaileari.

2. Kontratazio-organoak zigor ekonomikoak ezarri ahal izango ditu, eta pleguetan zehaztuko dira, ez-betetzea nolakoa izan den eta ustiakuntzaren garrantzi ekonomikoa zein den, horien proportzioan.

Zigorren diru-zenbatekoa ezingo da izan obrak eraiketa-fasean izan duen aurrekontu osoaren 100eko 10 baino handiagoa.

Kontzesioa ustiapen-fasean badago, urtean ezarritako zigorren diru-zenbatekoa ezin da izan herri-lanaren ustiapenak aurreko urtean eman dituen diru-sarreren 100eko 20 baino handiagoa.

3. Ez-betetzea larria denean, aurreko ondorioez gainera, kontzesioa suntsiarazi egingo da dagokion pleguan ezarritako kasuetan.

4. Lege honetan ezarritako egoerez gainera, kontzesioa aldi baterako bahitzea ekar dezaketen ez-betetze larriak zein diren zehaztuko da pleguetan, kontzesiodunak bete beharreko betebeharrak ez betetzeagatik kasuan-kasuan ezarri beharreko zigorrak gorabehera.

5. Obra gauzatzeko fasean kontzesiodunari ezarriko zaion zigor-araubidea 212. artikuluan ezarritakoa izango da.

6. Pleguan ezarritako araubidea gorabehera, administrazioak hertsatze-isunak ere ezarri ahal izango dizkio kontzesiodunari betebeharrak ez betetzen jarraitzen badu, betiere aldez aurretik errekerimendua egin bazaio eta ezarritako epean bete ez baditu.

Legeria espezifikoak bestelakorik ezarri ezean, isunaren zenbatekoa 3. 000 eurokoa izango da egun bakoitzeko.

3. atala. Kontzesioaren araubide ekonomiko-finantzarioa.

253. artikulua. Obrak finantzatzea.

1. Kontzesiodunak finantzatuko ditu, osorik zein partez, kontzesioan utzitako herri-lanak, eta, betiere, berak hartuko du bere gain arriskua, egindako inbertsioaren arabera.

2. Administrazioak ere, errentagarritasun ekonomikoa edo soziala dela-eta, edo kontzesioan utzitako obraren xede publikoak edo interes orokorrak berariaz halaxe eskatuta, baliabide publikoak eman ahal izango ditu obra finantzatzeko, eta administrazioak eta kontzesiodunak elkarrekin egindako finantzaketa izango da; itzultzeko diru-laguntzen edo maileguen (interesekiko edo interesik gabekoen) bidezko finantzaketa izango da, 240. artikuluan eta atal honetan ezarritakoaren araberakoa eta administrazio-klausula zehatzen pleguan ezarritakoaren araberakoa, eta, betiere, kontzesiodunak arriskua bere gain hartzeko printzipioa errespetatu beharko da.

3. Kontzesioan emandako herri-lanaren eraikuntza finantzatzeko orduan, administrazio kontzesiogileaz besteko herri-administrazio batzuek ere egin ahal izango dituzte ekarpenak, dagokion hitzarmenean jasotako xedapenen arabera, eta estatuko edo nazioarteko beste organismo batzuek ere parte hartu ahal izango dute.

254. artikulua. Eraikuntza-lana finantzatzeko ekarpen publikoak.

1. Herri-administrazioek obra finantzatzen lagundu ahal izango dute, ekarpenak eginez obrak gauzatzeko fasean, lege honen 240. artikuluak xedatzen duen moduan, edo obrak bukatutakoan, edo kontzesioa amaitutakoan; ekarpen horien zenbatekoa baldintzen pleguan egongo da ezarrita, edo lizitatzaileek eurek finkatuko dute beren eskaintzetan, pleguan horrela jasota dagoenean.

Azken bi kasu horietan, ordainketa osoaren modalitatea erabilita egiten diren obra-kontratuei buruzko arauak aplikatu behar dira, ordainketa zatika egiteko aukeraren kasuan izan ezik.

2. Aurreko paragrafoan adierazitako ekarpen publikoak kontratazio-organoak egindako ekarpen diruz bestekoak ere izan daitezke, edo beste edozein administraziok egindakoak, baldin eta horretarako hitzarmenik egin bada, eta, betiere, administrazio-klausula zehatzen pleguak ekarpen horiei buruz ezarritako balorazioaren arabera.

Kontzesiodunari entregatutako ondasun higiezinak ere kontzesioari atxikitako ondarearen barruan sartuko dira; obra-proiektuan aurreikusitako erabilera emango zaie, eta, kontzesioa amaitzean, berriz ere administrazioaren eskuetara itzuliko dira; betiere, hiri-antolamendurako planek edo plan sektorialek xedatutakoa errespetatu beharko da.

255. artikulua. Obra erabiltzearen ordainsaria.

1. Kontzesiodunak eskubidea izango du erabiltzaileek edo administrazioak ordainsaria eman diezaioten obra erabiltzeagatik; administrazio-klausula zehatzen pleguan jasotako moduan eman beharko zaio ordainsaria, artikulu honetan ezarritakoaren arabera.

2. Erabiltzaileek herri-lanak erabiltzeagatik ordaindu behar dituzten tarifak kontratazio-organoak finkatuko ditu esleipen-akordioan.

Finkatutako tarifa horiek gehienezkoak dira, eta kontzesiodunak, egoki irudituz gero, tarifa horietatik beherakoak ere aplikatu ahal izango ditu.

3. Tarifak berrikusi egingo dira aldian behin, administrazio-klausula zehatzen pleguan ezarritako prozedura erabilita.

Lege honen 131. 1. c) 4 artikuluaren arabera, kontzesioaren ekonomia- eta finantza-planean egongo da ezarrita zer eragin izango duten tarifetan obraren erabilera-eskaerak dakartzan errendimenduek, eskaintzan aipatutako gutxienekora iristen ez badira; orobat, merkataritza-gunerik izanez gero, zer eragin izango duen tarifetan gune horren ustiapenak dakartzan mozkinek, eskaintzan aipatutako gehienezko maila gainditzen badute.

4. Administrazioak ordain dezake obraren erabileragatik kontzesiodunak jaso behar duen ordainsaria, betiere, erabilera aintzat hartuta, eta administrazio-klausula zehatzen pleguan jasotako moduan.

5. Kontzesiodunak, era berean, kontzesioari lotutako merkataritza-gunearen ustiapenetik datozen diru-sarreren bitartez ere jasoko du ordainsaria, halakorik izanez gero, betiere, administrazio-klausula zehatzen pleguan ezarritako moduan.

6. Kontzesiodunak, kontabilitatea egitean, bereizi egin beharko ditu, batetik, ekarpen publikoetatik datozen diru-sarrerak, eta, bestetik, obra-erabiltzaileek ordaindutako tarifetatik sortutakoak, bai eta, hala balegokio, merkataritza-gunearen ustiaketak dakartzanak ere.

256. artikulua. Ustiapena finantzatzeko ekarpen publikoak.

Herri-administrazioek honako ekarpen hauek egin ahal izango dizkiote kontzesiodunari, obra-ustiapenaren bideragarritasun ekonomikoa bermatzearren:

a) Kontratazio-organoak onartutako diru-laguntzak, aurrerakin itzulgarriak, partaidetza-maileguak (mendekoak edo beste era batekoak), guztiak ere obraren ustiapenaren hasieratik edo obraren ustiapenak iraun bitartean eman beharrekoak, kontzesioaren ekonomia- eta finantza-bideragarritasuna bermatzeko beharrezkoak izango direla aurreikusten denean.

Kontzesioan ezarritakoaren arabera itzuliko dira maileguak eta ordainduko dira sortutako interesak.

b) Laguntzak, interes publikoagatik eta salbuespenezko kasuetan obraren erabilera sustatzea komeni denean, herri-lanaren ustiapena errentagarritasunaren gutxieneko atalasera iritsi baino lehen.

257. artikulua. Herri-lan bereiziak.

1. Bi herri-lanek edo gehiagok erlazio funtzionala dutenean, herri-lanaren kontzesioko kontratuak ez du bere izaera galtzen eraikitako obren zati baten erabilera ordaindu beharrekoa izan ez arren, betiere zati hori administrazio kontzesiogilearen eskumenekoa bada eta kontzesioaren ustiapenean eragina badu.

2. Administrazio-klausula zehatzen pleguak argi eta garbi zehaztuko ditu kontzesioko obrari dagozkion alderdiak, lege honetan xedatutakoaren arabera; horretarako, ondo bereiziko ditu ordaindu beharreko zatia eta ordaindu behar ez dena.

Lizitatzaileek dagokion plana aurkeztu beharko dute ekonomia- eta finantza-arloak zehazteko, aipatutako obra-zatietako bata eta bestea kontuan hartuta.

3. Nolanahi ere, kontzesioan emandako obra erabiltzeagatik aplikatu beharreko tarifak zehazterakoan, egindako obra guztien zenbateko osoa hartuko da aintzakotzat.

258. artikulua. Kontratuaren oreka ekonomikoa zaintzea.

1. Herri-lanen kontzesioko kontratuak oreka ekonomikoari eutsi beharko dio esleipenerako kontuan izan ziren baldintzei jarraituz, interes orokorra eta kontzesiodunaren interesa biak aintzakotzat hartuta, hurrengo paragrafoan xedatutakoaren arabera.

2. Administrazioak, egoera hauetakoren bat gertatuz gero, lehengoratu egin beharko du kontratuaren oreka ekonomikoa, dagokion aldearen onurarako:

a) Administrazioak, interes publikoko arrazoiengatik eta I. liburuko V. tituluan aurreikusitakoaren arabera, obra ustiatzeko baldintzak aldatzen baditu.

b) Ezinbesteak edo administrazioaren jardunak zuzenean eraginda, kontzesioaren ekonomiaren funtsa hausten bada.

Ondorio horietarako, 231. artikuluan jasotako egoerak joko dira ezinbestetzat.

c) Kontratuan bertan kontratua berrikusteko ezarritako kasuak gertatzen badira, 131. 1 artikuluaren c) hizkiko 4. zatian eta d) hizkian aurreikusitakoaren arabera.

3. Aurreko paragrafoan adierazitako egoeretan, kasuan-kasuan onartu beharreko neurriak onartu beharko dira kontratuaren oreka ekonomikoa lehengoratzeko.

Neurriok izan daitezke: obra erabiltzeagatik ordaindu beharreko tarifak aldatzea, kontzesiorako epea murriztea, eta, oro har, kontratuan eduki ekonomikoa duten klausulak era batera edo bestera aldatzea.

Halaber, 2. b) paragrafoan aurreikusitako kasuetan, kontzesioaren epea luzatzeko aukera egongo da (gehienez ere, hasierako epearen 100eko 15), betiere, kontzesiodunaren ordainsariaren 100eko 50 baino gehiago erabiltzaileek ordaindutako tarifatik baldin badator.

Administrazio kontzesiogileak, 2. b) paragrafoan aurreikusitako ezinbestekoren bat geratuz gero, kontratuan adostutako gutxieneko errendimenduak bermatu beharko ditu, betiere ezinbesteko horrek ez badu erabat eragozten obrak gauzatzea edo ustiapenak aurrera jarraitzea.

4. atala. Finantzaketa pribatua.

1. azpiatala. Kontzesiodunak tituluak jaulkitzea.

259. artikulua. Obligazioak edo beste titulu batzuk jaulkitzea.

1. Kontzesiodunak, zuzenbidean onartutako era guztietako obligazioak, bonuak edo antzeko beste titulu batzuk jaulkita, kreditua eskatu ahal izango du kapital-merkatuan, barnekoan zein kanpokoan.

2. Itzulketa osoa edo partziala egiteko epea kontzesioa bukatu ondoren amaitzen zaion titulurik ezingo da jaulki.

3. Obligazio-jaulkipen horiek estatuaren eta haren organismo autonomoen abala eduki ahal izango dute; abal hori, betiere, aurrekontu-arauetan ezarritako aginduen arabera eman beharko da.

Autonomia-erkidegoek, toki-erakundeek, haien organismo publikoek eta lege honen mendean dauden gainerako guztiek, abala eman behar dutenean, berariazko araudietan ezarritakoaren arabera jardungo dute.

4. Obligazioen, bonuen edo bestelako tituluen jaulkipena eginez gero, kontratazio-organoari jakinarazi beharko zaio horren berri, jaulkipen bakoitza egin den egunetik hasita, hilabeteko epean gehienez ere.

5. Artikulu honetan eta hurrengoan araututa dauden balore-jaulkipenei dagokienez, Balore Merkatuari buruzko uztailaren 28ko 24/1988 Legean ezarritakoa aplikatu beharko da.

6. Jaulkipena Balore Merkatuaren Estatu Batzordean erregistratu bada, eta erakunde ikuskatzaile horrek onartutako erakunde kalifikatzaile batek aldeko irizpena eman badu balore horien gaineko finantza-arriskuari dagokionez, orduan, ez da aplikatuko Kapital Sozietateen Legearen testu bateginaren 405. artikuluan eta abenduaren 24ko 211/1964 Legearen 1. artikuluko bigarren lerrokadan ezarritako gehienezko muga (sozietate anonimoaren izaera juridikoa hartu ez duten sozietateen, elkarteen eta bestelako pertsona juridikoen obligazio-jaulkipenak eta obligaziodunen sindikatuaren eraketa arautzeari buruzkoa da 211/1964 Legea).

260. artikulua. Kontzesiodunaren kreditu-eskubideak titulu negoziagarri bihurtzea.

1. Kontzesiodunaren aldeko kreditu-eskubideetako bateko edo batzuetako partaidetza ordezkatzen duten baloreak jaulkitzeko aukera ere izango da; tarifak, kontzesioari lotutako merkataritza-guneen ustiakuntzatik datozen diru-sarrerak, eta, hala dagokionean, administrazioak egin beharreko ekarpenak kobratzeko eskubideak dira kontzesiodunaren aldeko kreditu-eskubide horiek.

Eskubide horien lagapena eskritura publikoa eratuta gauzatu behar da; administrazioak egin beharreko ekarpenak laga behar izanez gero, organo kontratatzaileari jakinarazi beharko zaio horren berri, hargatik eragotzi gabe paragrafo honen bosgarren lerrokadan ezarritakoa.

Arestian aipatutako balore negoziagarriak tituluen bidez edo kontuan oharra eginez adieraziko dira; jaulkipen bat edo bat baino gehiago egin ahal izango dira, eta ekitaldi ekonomiko baterako edo batzuetarako diren kreditu-eskubideetan izango dute eragina.

Bai paragrafo honetako lehen lerrokadan aipatutako partaidetzak, bai kreditu-eskubideak eurak ere, aktiboak balore negoziagarri bihurtzeko funtsetan sartu ahal izango dira, eta horiei dagokien berariazko araudiaren pean izango dira.

Balore hauek harpidetzea eta edukitzea inbertsiogile instituzional edo profesionalentzat mugatuta ez dagoen heinean, dagokion kontzesioaren erregistroko inskripzioan orri-bazterreko oharra idatziko da horren berri emanez.

Halaber, jaulkipen-ezaugarriak ere jasota geratu behar dira jaulkipena egin duten sozietateen urteko txostenean.

Balore hauek jaulki ahal izateko, kontratazio-organoak horretarako administrazio-baimena eman beharko du aurretiaz; kontzesioaren bukaera onak edo interes publikoko beste arrazoiren batek halaxe eskatzen duenean, orduan bakarrik ukatu ahal izango da baimen hori.

2. Artikulu honetako lehen paragrafoan aipatzen diren balore-edukitzaileek, aurretiaz pertsona fisiko edo juridiko bat izendatzen badute administrazioaren aurrean ordezkari bakar modura jarduteko –paragrafo honetan jasotako ondorioetarako soilik–, 262. artikuluan hartzekodun hipotekarioari aitortzen zaizkion ahalmen berberak baliatu ahal izango dituzte. Horrez gain, lehen paragrafo horretan aipatutako eragiketetan berariaz jasota badago edukitzaileen eskubideak kontzesio-epea igaro baino lehenago gauzatuko direla, orduan, 262. artikuluko 3. paragrafoan adierazitako ahalmen horiek baliatu ahal izango dituzte edukitzaileek tituluen epemugatik aurrera.

3. Kontzesiodunari egotz dakiokeen kausaren bat dela-eta kontzesioa suntsiarazita, hartzekodunek ez badute beren tituluei dagokien diru-itzulketa eskuratu, administrazio kontzesiogileak jardun hauetakoren bat aukeratu ahal izango du:

a) Lege honen 251. artikuluan ezarritakoaren arabera, kontzesioa bahitzeko erabakia hartzea, non eta azkentzeko kausak ez diren 269. b) artikuluan jasotakoak; hartzekodunen eskubideak gauzatzeko ez bestetarako hartzen da erabaki hori, kontzesiodunak diru-sarrerarik batere jaso ezingo duelarik.

b) Kontzesioa suntsiarazi eta hartzekodunen ordezkariarekin akordioa lortzea zorraren zenbatekoari eta zorra amortizatzeko baldintzei buruz.

Akordiorik lortu ezean, administrazioa libre geratuko da ondorengo diru-zenbatekoetatik txikiena hartzekodunentzat eskuragarri utzita.

1. Lege honen 271. artikuluan jasotakoa aplikatuz kontzesiodunari dagokion kalte-ordainaren zenbatekoa.

2. Batetik, jaulkipenaren balio izendatua, eta, bestetik, interes gisa zein amortizazio partzial gisa kontzesioa suntsiarazteko unera arte jasotako diru-zenbatekoak oinarri hartuta, bien artean sortzen den aldea.

4. Kontzesioa suntsiarazteko kausa kontzesiodunari ezin egoztekoa bada, eta hartzekodunek beren eskubideak erabat gauzatu ez badituzte, orduan, administrazioak aukeran izango du, edo aurreko paragrafoko a) hizkian ezarritakoaren arabera jokatu, edo kontzesioa suntsiarazi eta hartzekodunen ordezkariarekin akordioa lortu zorraren zenbatekoari eta zorra amortizatzeko baldintzei buruz.

Akordiorik lortu ezean, administrazioa libre geratuko da bi zenbateko hauen arteko aldea eskuragarri utzita: batetik, bere inbertsioaren balio izendatua, eta, bestetik, interes gisa zein amortizazio partzial gisa kontzesioa suntsiarazteko unera arte jasotako diru-zenbatekoak oinarri hartuta, bien artean sortzen den aldea.

5. Beti egongo da babestuta, aurreko kontzesioa suntsiarazitakoan, beste kontzesioa bat lizitatzeko erabakia hartzeko ahalmena.

6. Administrazio-baimenak direla-eta artikulu honetan aurreikusten diren eskaerak hilabeteko epean ebatziko ditu organo eskudunak, eta, eskaera horiek epe horretan ebazten eta jakinarazten ez badira, ezetsitzat jo behar dira.

2. azpiatala. Kontzesioaren hipoteka.

261. artikulua. Hipotekaren objektua.

1. Aukeran izango da herri-lanen kontzesioak eta kontzesio horiei lotutako ondasunak eta eskubideak hipotekatzea; hipotekei buruzko legerian ezarritakoaren arabera hipotekatuko dira, organo kontratatzaileak aurretiaz horretarako baimena emanda.

Herri-lanen kontzesioen gaineko hipotekarik ez da onartuko zorren berme gisa, baldin eta zorrek ez badute zerikusirik dagokion kontzesioarekin.

2. Administrazio-baimenak direla-eta artikulu honetan eta hurrengoan adierazitako eskaerak hilabeteko epean ebatziko ditu organo eskudunak, eta, eskaera horiek epe horretan ebazten eta jakinarazten ez badira, ezetsitzat jo behar dira.

262. artikulua. Hartzekodun hipotekarioaren eskubideak.

1. Hipotekatuta dagoen kontzesioaren balioa larriki hondatu bada kontzesiodunari egotz dakiokeen kausaren bat dela-eta, hartzekodun hipotekarioak kontratazio-organoari eska diezaioke har dezala benetan hondatuta dagoela adierazteko erabakia.

Halaber, hondatze hori badagoela baietsiz gero, aukeran du administrazioari eskatzea agin diezaiola kontzesiodunari, entzunaldia eskaini ondoren, kaltea saihesteko edo konpontzeko dagokiona egiteko edo ez egiteko, hargatik eragotzi gabe Hipoteka Legearen 117. artikuluan ezarritako hondapen-akzioa erabiltzeko eskubidea.

Dena dela, paragrafo honetan adierazitako administrazio-ekintza baliatuz gero, hartzekodun hipotekarioak Hipoteka Legearen 117. artikuluan ezarritako akzioa erabiltzeari uko egin diola ulertuko da.

2. Kontzesiodunak betebeharretakoren bat bete gabe utzi duela-eta bidezko denean kontzesioa suntsiaraztea, administrazioak, ebatzi aurretik, entzunaldia emango dio hartzekodun hipotekarioari, kontzesioa betetzeko bere burua subrogatzea eskaintzen badu ere, eta administrazioak, eskaintza horri, kontzesioaren bukaera onarekin bateragarri irizten badio ere.

3. Baldin eta obligazio bermatua ez bada mugaegunerako erabat edo partez ordaintzen, dagokion exekuzio-prozedura sustatu aurretik, hartzekodun hipotekarioak honako ahalmen hauek baliatu ahal izango ditu, betiere, hipoteka eratzeko eskrituran hala ezarrita badago:

a) Administrazio kontzesiogileari eskatu ahal izango dio xeda dezala honako hau, kontzesiodunari entzunaldia eman ondoren: administrazioak kontzesiodunari eman behar dizkion zenbatekoen eta bildutako diruen zati batek zorra amortizatzeko izan beharko duela.

Horretarako, aukeran izango da kontu-hartzaile bat izendatzea, hartzekodunak arriskua bere gain hartuta, horrela eskuratutako diru-sarrerak egiazta ditzan eta bere gain har dezan adierazitako zati horren ardura, zeina ezingo baita izan aurretiaz ezarritako portzentajea edo zenbatekoa baino handiagoa.

b) Ondasun egokirik egonez gero, administrazio kontzesiogileari eskatu ahal izango dio eman diezaiola, kontzesiodunari entzunaldia eman ondoren, merkataritza-ustiapenerako gune osagarriak aldi batez kudeatzeko modua, osorik nahiz partez.

Ordurako hirugarren bat, kontzesiodunarekin duen harreman juridiko-pribatu bati esker, merkataritza-gune horiek ustiatzen ari bada, paragrafo honetan jasotako neurriaren berri eman beharko zaio, eta, jakinarazi, kontzesiodunari egin beharko lizkiokeen ordainketak aurrerantzean hartzekodun hipotekarioari egin beharko dizkiola.

263. artikulua. Hipoteka exekutatzea.

1. Hipoteka exekutatzeko prozeduran esleipendun ateratzen denak, administrazioak baimena aldez aurretik emanda, kontzesiodunaren lekuan geratuko da subrogatuta, hurrengo paragrafoan ezarritako moduan.

2. Hipoteka exekutatzeko prozeduran eskaintzaile edo esleipendun-gai modura parte hartu nahi duen orok, baita, arlo horretako legeriak halakorik eragozten ez badu, hartzekodun hipotekarioak berak ere, kontratazio-organoari jakinarazi behar dio horren berri, dagokion administrazio-baimena eskuratzeko, baimenik ezean ez baita prozeduran onartua izango; administrazioak 15 eguneko epea izango du, gehienez, interesdunari erantzuteko.

Baimena arautua da, eta, kontzesiodunari eskatzen zaizkion baldintza berberak betez gero, beti eman behar zaio eskatzaileari.

Eraiketa-fasea bukatuta badago, edo eraikuntza ez bada sartzen kontzesioaren objektuan, obraren ustiakuntza burutzeko beharrezko diren baldintzak baino ez dira eskatuko.

3. Enkantea esleitu gabe utziz gero, edo kontratazio-organoak ez badio interesdunetako inori ere baimenik ematen hipoteka exekutatzeko prozeduran parte hartzeko, administrazio kontzesiogileak honako aukera hauetakoren batera jo dezake, betiere kontzesiodun izateko baimena eskuratu duen hartzekodun hipotekarioak ez badu baliatu nahi Prozedura Zibilaren urtarrilaren 7ko 1/2000 Legearen 671. artikuluan aukeran emandako eskubidea:

a) Kontzesioa bahitzeko erabakia hartu lege honen 251. artikuluan ezarritakoaren arabera, kontzesiodunak inolako diru-sarrerarik jasotzeko aukerarik ez duela.

Hartzekodun hipotekarioari entzunaldi-izapidea eskainiko zaio, beste kontzesiodun bat proposatzeko aukera emateko.

Hartzekodun hipotekarioak proposamenik egiten ez badu, edo proposatutako hautagaiak aurreko paragrafoan ezarritakoaren araberako baldintzak betetzen ez baditu, kontzesio hori bera lizitatzeari ekingo zaio ahalik eta eperik laburrenean.

b) Kontzesioa suntsiarazi eta, hartzekodun hipotekarioekin akordioa lortu ondoren, zorraren zenbatekoa eta zorra amortizatzeko baldintzak finkatu.

Akordiorik lortu ezean, administrazioa libre geratuko da hartzekodunentzat esku utzita lege honen 271. artikuluan jasotakoa aplikatuz kontzesiodunari dagokion kalte-ordainaren zenbatekoa.

264. artikulua. Kontzesioaren gainean inskribatutako edo oharrez idatzitako kargen titularren eskubideak, kontzesio-kontratua suntsiarazten bada ere.

1. Kontzesioa suntsiarazten denean, Jabetza Erregistroan kontzesioaren gainean inskribatutako edo oharrez idatzitako kargen edo eskubideen titularrik egonez gero, honako arau hauek bete beharko dira:

a) Administrazioak, prozedura hasitakoan, Jabetza Erregistroko ziurtagiria eskatu beharko du espedientean sartzeko; era horretara, karga edo eskubide horien titular guztien berri izanik, entzunaldi-prozeduran parte hartu ahal izango dute.

b) Jabetza-erregistratzaileak, ziurtagiri hori emateaz batera, orri-bazterreko oharra ere idatzi beharko du kontzesio-inskripzioaren ondoan, kontzesioa suntsiarazteko prozedura hasi dela jakinarazteko.

c) Aipatutako karga edo eskubide horien titularren alde egindako idazpenak ezerezteko, aurrez administrazio-ebazpen irmoa eman beharko da, honako hau deklaratzeko: kontzesioa suntsiarazita dagoela eta 271. artikuluan ezarritakoaren arabera administrazioak kontzesiodunari ordaindu behar dizkion diru-zenbatekoak eta kalte-ordainak –ordaintzekoak balira– titular horien esku utzi dituela gordailuan aldez aurretik.

2. Alde batera utzi gabe aurreko artikuluan ezarritakoa, kontzesioa esleitu gabe geratu bada, kontzesiodunari egotz dakiokeen kausaren bat dela-eta kontzesioa suntsiarazi denean, aurreko paragrafoan adierazitako karga edo eskubide horien titularrek, dagokien hurrenkeran, kontzesiodunari dagokion egoera juridikoan subrogatzeko eskubidea baliatu ahal izango dute, betiere, kontratazio-organoak aurretiaz baimena eman badie, horretarako bete beharreko baldintzak beteta.

3. azpiatala. Beste finantzaketa-iturri batzuk.

265. artikulua. Partaidetza-kredituak.

1. Partaidetza-kredituak onargarri dira kontzesioaren objektu diren herri-lanak eraikitzeko eta ustiatzeko finantzaketan, edo ustiatzeko finantzaketa hutsean ere bai.

Kasu horietan, kontzesiodunaren diru-sarreretan izango da mailegu-emailearen partaidetza.

2. Kontzesiodunak, itundutako baldintzetan, epea bete aurretik amortizatu ahal izango du maileguan emandako kapitala.

3. Salbuespen modura, partaidetza-kredituak emanda obra finantzatzen lagundu ahal izango dute herri-administrazioek.

Kasu horietan, berariaz kontrakorik xedatzen ez bada, kontzesiodunak ezin izango du aldez aurretik amortizatu maileguan hartutako kapitala; amortizazio aurreratua, salbuespenez, kasu bakarrean egin ahal izango da: administrazioko organo eskudunak kapitala itzuli behar den unean berrikusi eta onetsitako ekonomia- eta finantza-planaren arabera etorkizunean lortuko liratekeen mozkinen egungo balio garbia ordaintzen badu kontzesiodunak.

4. Kreditu horiek lortuz gero, kontratazio-organoari jakinaraziko zaio, kredituetako bakoitza eman den egunetik hasita hilabeteko epean gehienez ere.

5. atala. Kontzesioak azkentzea.

266. artikulua. Azkentzeko moduak.

Herri-lanaren kontzesioak betetakoan edo suntsiarazitakoan azkenduko dira.

267. artikulua. Epea igarota kontzesioa azkentzea.

1. Kontzesioa bete izanagatik azkendutzat joko da hasieran ezarritako epea igarotakoan, edo, hala badagokio, epe horri 258. 3 artikuluan oinarrituta adostu diren luzapenak erantsiz edo murrizketak eginez azkenean eman zaion epea igarotakoan.

2. Orobat azkenduko dira kontzesioari eta haren merkataritza-guneen ustiapenari lotutako kontratu guztiak ere.

268. artikulua. Kontzesioen epea.

1. Herri-lanak eraikitzeko eta ustiatzeko kontzesioak administrazio-klausula zehatzen pleguan erabakitako eperako emango dira; epe hori, ordea, ezingo da izan 40 urtetik gorakoa.

2. Baldintza-pleguetan finkatutako epeak 258. 3 artikuluan jasotako kasuetan bakarrik luza daitezke.

3. Obra hidraulikoak egiteko kontzesioak, iraupenari dagokionez, uztailaren 20ko 1/2001 Legegintzako Errege Dekretuak onetsitako Uren Legearen testu bateginaren 134. 1. a) artikuluak xedatutakoaren pean egongo dira.

269. artikulua. Suntsiarazteko kausak.

Hauek dira herri-lanen kontzesio-kontratua suntsiarazteko kausak:

a) Kontzesioduna pertsona partikularra bada, heriotza edo ezgaitasuna gertatzea, eta sozietate kontzesioduna bada, nortasun juridikoa azkentzea.

b) Beste edozein prozeduratan, hartzekodunen konkurtsoa deklaratzea edo kaudimengabezia deklaratzea.

c) Hipoteka exekutatzeko prozedura ezerezean geratu delako adierazpena, edo hipoteka exekutatzeko prozedura hastea ezinezko izatea interesdun baimendunik ez egoteagatik, legean ezarritakoaren arabera.

d) Kontzesiogilea eta kontzesioduna ados jartzea.

e) Kontzesioa bahituta izatea gehienekotzat ezarritakoaz gorako epe batez, kontratistak bere betebehar guztiak erabat bermatu gabe.

f) Kontratazio-organoa sei hilabete baino gehiago berandutzea kontzesiodunari kontratuaren arabera agindu zizkion kontraprestazioak, lursailak edo baliabide lagungarriak entregatzeko orduan.

g) Kontratazio-organoak herri-lanaren ustiapena berreskuratzea.

Ustiapena berreskuratu dela ulertuko da organo kontratatzaileak diskrezionalitatez erabakitzen duenean, alde bakarreko deklarazioa eginez, kontzesioa bukatutzat jo behar dela, nahiz eta titularrak ustiapena ondo kudeatu.

h) Herri-lanaren ustiapena ezabatzea, interes publikoko arrazoiak direla-eta.

i) Administrazio kontzesiogileak kontratua egin eta gero hartutako erabakien ondorioz herri-lana ezin ustiatzea.

j) Kontzesiodunak kontratua uztea, kontratuari uko egitea edo kontratuaren funtsezko betebeharrak ez betetzea.

k) Lege honetan, beste edozeinetan edo kontratuan berariaz jasotako kausetako edozein.

270. artikulua. Kontratua suntsiarazteko kausak aplikatzea.

1. Kontratazio-organoak erabakiko du kontratua suntsiaraztea, ofizioz zein kontzesiodunak berak hala eskatuta, betiere kontratuei buruzko legeen arabera aplikatu beharreko prozeduraren bitartez.

2. Kaudimengabezia adierazten bada eta, konkurtsoaren kasuan, likidazio-faseari hasiera ematen bazaio, edo aurreko artikuluko e), g), h) eta i) hizkietako suntsiarazpen-kasuak gertatzen badira, kontratua suntsiarazi egingo da beti.

Gainerako kasuetan, aukerakoa izango da kontratua suntsiaraztea suntsiarazteko kausa egotzi ezin zaion alderdiarentzat.

3. Baldin eta kontratua suntsiarazteko kausa kontratista partikularrari gerora gertatutako heriotza edo ezgaitasuna bada, administrazioak kontratua haren oinordeko edo ondorengoekin jarraitzeko erabakia hartu ahal izango du, betiere, horretarako emandako epean, hasierako kontzesiodunari eskatutako baldintza berberak betetzen badituzte edo betetzeko konpromisoa hartzen badute.

4. Alde biak ados jarrita ere suntsiarazi ahal izango da kontratua, baina, betiere, kontzesio bahituta ez badago kontzesiodunak arau-hauste larria egiteagatik, eta kontratuak jarraitzea ez bada ez beharrezkoa ez komenigarria ere, interes publikoko arrazoiak direla-eta.

5. Sozietate kontzesioduna enpresen bategite kasuren batean sartzen bada, beharrezkoa izango da aurretiaz administrazio-baimena izatea, bategitearen ondorioz sortutako erakundeak edo erakunde xurgatzaileak jarraitu ahal izan dezan kontzesioarekin, eta kontzesiotik sortutako eskubide eta betebehar guztietan subrogatu ahal izan dadin.

6. Enpresen zatiketa, ekarpena edo eskualdatzea gertatzen denean, kontratuak bizirik jarraituko badu horietatik ateratzen den edo onuradun gertatzen den erakundearekin, kontratazio-organoak baimena eman beharko du berariaz, kontzesioa esleitzeko ezarritako baldintzak kontuan hartuz eta kontzesio-negozioak egoera hori gertatzerakoan duen garapen-mailaren arabera.

271. artikulua. Suntsiaraztearen ondorioak.

1. Kontratua suntsiarazten denean, lursailak desjabetzeko, eraikuntza-lanak gauzatzeko eta kontzesioaren objektu den obraren ustiapena egiteko behar diren ondasunak eskuratzeko egindako inbertsioen zenbatekoa ordainduko dio administrazioak kontzesiodunari.

Horretarako, inbertsioak zenbateraino dauden amortizatuta hartuko da kontuan, kontzesio azkentzeko geratzen den denboraren arabera eta ekonomia- eta finantza-planean ezarritakoaren arabera.

Kalkulu horietatik ateratako zenbatekoa sei hilabeteko epean finkatuko da, administrazio-klausula zehatzen pleguan bestelakorik ezarri ezean, behintzat.

2. Kontzesiodunak, 269. artikuluko f) hizkian jasotako egoera gertatzen bada, erabaki dezake kontratua suntsiaraztea, datorren paragrafoan ezarritako ondorioekin, edo, aukeran, zor zaizkion zenbatekoen legezko interesak edo adostutako balio ekonomikoak ordain dakizkion eskatu ahal izango du, kontraprestazioa betetzeko edo itundutako ondasunak entregatzeko ezarritako epea bukatzen den egunetik hasita.

3. Administrazio kontzesiogileak, 269. artikuluko g), h) eta i) hizkietan jasotako egoerak gertatuz gero, kalte-ordaina emango dio kontzesiodunari, eragindako kalte eta galeren trukean, hargatik eragotzi gabe artikulu honetako lehen paragrafoan ezarritakoa.

Kalte-ordainen zenbatekoa zehazteko orduan, aintzakotzat hartuko dira kontzesiodunak jaso gabe utzitako geroko irabaziak; horretarako, azken bost urteetako ustiapenean izandako emaitzak hartuko dira kontuan, ahal denean, baita administrazioari itzuli behar ez zaizkion obra eta instalazioek galdu duten balioa ere, amortizazio-maila kontuan hartuz.

4. Baldin eta kontratua kontzesiodunari egotz dakiokeen kausaren bat dela-eta suntsiarazten bada, fidantza inkautatuko zaio kontzesiodunari, eta, horrez gain, inkautatutako bermearen zenbatekotik gorako kalte-ordainak ere ordaindu beharko dizkio administrazioari.

5. Kontratazio-organoak, gainera, aukeran izango du kontzesiodunak gune osagarriak aprobetxatzeko egindako kontratuak ere suntsiaraztea.

Halaber, kontratazio-organoak erabaki dezake, kontzesio suntsiaraztearen ondorio modura, merkataritza-ustiapenerako egindako kontratuak ere suntsiaraztea, ordaindu beharreko kalte-ordaina ordainduta –hala balegokio–.

Kalte-ordain hori kontzesiodunaren kontura ordainduko da, suntsiarazpena berari egotz dakiokeen kausaren bat dela-eta gertatzen bada.

Kontratu horiek suntsiaraztea erabakitzen ez denean, aprobetxamendu-eskubideen titularrek jarraitu egingo dute eskubide horiek erabiltzen, eta kontratazio-organoarekin izango dituzten betebeharrak kontzesiodunarekin zituzten berberak izango dira, non eta, alde biak ados jarrita, dagokion kontratua berrikusteko erabakia hartzen ez bada.

6. Kontratua bi aldeak ados jarrita suntsiarazten denean, alde baten eta bestearen eskubideak bien artean balio osoz hitzartutakoari egokituko zaizkio.

272. artikulua. Kontzesio azkentzen denean obrekin zer egin.

1. Kontzesiodunak administrazio kontzesiogileari entregatu behar dizkio kontzesioko obrak, ondo zainduta eta erabiltzeko moduan; orobat haiek ustiatzeko behar diren ondasunak eta instalazioak, eta merkataritza-gunean sartutako ondasunak eta instalazioak ere bai, baldin eta halakorik balego. Betebehar hau kontratuan zehazturik dagoenari jarraituz beteko da, eta jasotze-aktan jaso beharko da guztia.

2. Dena dela, gerta liteke pleguek bestelakorik agintzea ere, hau da, kontzesio azkentzen denean, kontzesiodunak obra, ondasun eta instalazio horiek, denak edo batzuk, eraitsi behar izatea eta euskarri zituzten ondasunak eraiki aurretik zeuden egoerara bihurtu behar izatea.

6. atala. Obrak beste hirugarren batzuek gauzatzea.

273. artikulua. Azpikontratatzea.

1. Kontratazio-organoak, herri-lanetan, bere esku du kontzesiodunari agintzea kontratuen zati bat beste batzuen eskuetan uzteko. Gutxienez, kontzesioaren objektu diren obra guztien balioaren 100eko 30 beharko du izan, baina, aldi berean, hautagaiek ehuneko hori handitzeko aukera ere zabalik utz dezake. Obren kontzesio-kontratuan, gutxienezko ehuneko horrek ere agertu behar du.

2. Aurreko paragrafoak aipatzen duen ahalmen hori erabili ezean, kontratazio-organoak aukera eman diezaieke hautagaiei eskaintzetan adieraz dezaten kontzesioko objektu diren obren balio osotik zer portzentaje utzi behar duten hirugarren batzuen esku.

274. artikulua. Kontzesiodunak obra-kontratuak esleitzea.

1. Herri-lanaren kontzesiodunak, 3. 3 artikuluaren arabera botere esleitzailea denean, obra-kontratuen esleipenen gainean lege honetan datozen xedapenak bete beharko ditu, hirugarren batzuek gauzatu beharreko obra horiek direla-eta.

2. Ordea, baldin eta herri-lanen kontzesioduna ez bada botere esleitzailea, eta, hala ere hirugarren bati obra-kontratua esleitzen badio eta dena delako kontratuaren balioa 4. 845. 000 euro edo gehiago bada, artikulu honetako 3. eta 4. paragrafoetan jasotako arauak bete beharko dira, salbu eta, kontratuaren ezaugarriak direla-eta, publizitaterik gabeko prozedura negoziatu baten bitartez esleitu ahal bada.

Kontzesio lortzearren taldean biltzea erabaki duten enpresak ez dira hirugarrentzat hartuko, eta haiei loturik dauden enpresak ere ez.

Enpresa batek lotura duela joko da baldin eta kontzesiodunak, zuzenean edo zeharka, eragin nagusia badu enpresa horretan, edo, alderantziz, enpresa horrek kontzesiodunarengan eragin nagusia badu. Edo jabetzagatik, finantza-partizipazioagatik edo arauengatik, kontzesioduna bera bezalaxe, beste enpresa baten eragin nagusiaren pean badago.

Enpresa bat beste enpresa baten eragin nagusiaren pean dagoela ulertuko da, baldin eta, zuzenean edo zeharka, egoera hauetakoren batean badago:

a) Beste enpresa hori enpresaren kapital harpidetuaren gehiengoaren jabe bada;

b) Beste enpresa hori enpresak jaulkitako partizipazioei dagozkien boto gehienen jabe bada;

c) Beste enpresa horrek enpresaren administrazio-organoko, zuzendaritza-organoko edo zaintza-organoko kide guztien erdiak baino gehiago izendatu ahal baditu.

Kontzesioa eskatzeko hautagaitza-agiriarekin batera enpresa horien guztien zerrenda zehatz eta osoa aurkeztu behar da, eta, gerora, enpresen arteko harremanetan sortzen diren aldaketen arabera eguneratu.

3. Prozedura horietan, 142. artikuluan publizitateari buruz jasotako arauak aplikatuko dira.

4. Parte hartzeko eskariak jasotzeko epea eta eskaintzak jasotzeko epea jarriko ditu kontzesiodunak. Parte hartzeko eskariak jasotzeko, gutxienez, hogeita hamazazpi egun eman beharko ditu, lizitazio-iragarkia bidaltzen den egunetik zenbatuta; eta, eskaintzak jasotzeko, berriz, gutxienez berrogei egun utzi beharko ditu, lizitazio-iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidaltzen den egunetik edo eskaintza aurkezteko gonbidapen-egunetik aurrera.

Iragarkiak bitarteko elektroniko, informatiko edo telematikoak erabiliz prestatzen eta bidaltzen badira, bi epe horiek, bai eskaintzak jasotzekoa, bai parte hartzeko eskariak jasotzekoa, 7 egunez laburtu ahal izango dira.

Eskaintzak jasotzeko epea bost egunez laburtu ahal izango da, baldin eta baldintzen plegura eta beste edozein agiri osagarritara bitarteko elektroniko, informatiko edo telematikoz sartu ahal bada zuzenean, bete-betean eta mugarik gabe, eta iragarkian bertan zehazturik baldin badator agiri horiek Interneteko zein helbidetan kontsulta daitezkeen.

Epe-laburtze hori aurreko lerrokadan aipatutakoari gehitu dakioke.

Halako kontratuen esleipendunak direla-eta, 158. 3 artikuluan xedatutakoa eta 60. 1. a) artikuluan jasota datorren kontratazio-debekua bete beharko dira beti.

III. KAPITULUA

Zerbitzu publikoak kudeatzeko kontratua.

1. atala. Xedapen orokorrak.

275. artikulua. Kontratuaren eremua.

1. Administrazioak, kontratu bidez, zeharka kudea ditzake bere eskumeneko zerbitzuak, baldin eta zerbitzuok partikularrek ustiatzeko modukoak badira.

Inola ere ezin dira zeharka kudeatu botere publikoei dagokien aginteaz baliatzea eskatzen duten zerbitzuak.

2. Kontratuak argi eta garbi adierazi behar du kudeaketaren eremua, bai egitekoei dagokienez, bai lurraldeari dagokionez ere.

276. artikulua. Araubide juridikoa.

Zerbitzu publikoak kudeatzeko kontratuek zer-nolako ondorioak izango dituzten, nola bete behar diren eta noiz azkentzen diren lege honen arabera (212. artikuluko 2. etik 7. era bitarteko paragrafoak, 213. artikulua, 220. a eta 222. a alde batera utzita) eta dena delako zerbitzuaren xedapen berezien arabera arautuko da, legearen kontra ez doazen heinean.

277. artikulua. Kontratazio-modalitateak.

Zerbitzu publikoen kudeaketa kontratatzeko modua hauetako edozein izan daiteke:

a) Kontzesio; horrela, enpresaburuak arriskua bere gain hartuz kudeatuko du zerbitzua.

b) Kudeaketa interesatua; horrela, administrazioak eta enpresaburuak kontratuan ezarritako proportzioan jasoko dituzte ustiaketaren emaitzak.

c) Ituna, dena delako zerbitzu publikoaren antzeko beste prestazio batzuk gauzatzen ari den pertsona fisiko edo juridikoarekin.

d) Ekonomia mistoko sozietatea; administrazioak berez edo erakunde publiko baten bitartez hartzen du parte bertan, pertsona fisiko edo juridikoekin batera.

278. artikulua. Iraupena.

Zerbitzu publikoak kudeatzeko kontratua ezin da izan betiko edo mugarik gabea; nahitaez finkatu behar dira administrazio-klausula zehatzen pleguan bai kontratuaren iraupena, bai izan ditzakeen luzapenen iraupena ere; nolanahi ere, epe osoak, luzapenak barne hartuta, ezingo ditu gainditu denbora-tarte hauek:

a) Berrogeita hamar urte, baldin eta obrak gauzatzeko eta zerbitzu publikoak ustiatzeko kontratuak badira; baina udal-ekonomia mistoko sozietate baten bidez kudeatutako elikagai-merkatuaren edo handizkako lonja nagusiaren zerbitzua ustiatzeko bada, 60 urtera artekoa izan daiteke epea.

b) Hogeita bost urte, baldin eta osasun-zerbitzuak ematearekin zerikusirik ez duen zerbitzu publikoa ustiatzeko kontratuak badira.

c) Hamar urte, baldin eta, osasun-zerbitzuak emateko objektua duen zerbitzu publikoa ustiatzeko kontratuak izanik, zerbitzu horiek a) hizkian jasota ez badaude.

2. atala. Zerbitzu publikoak kudeatzeko kontratua gauzatzea.

279. artikulua. Kontratua gauzatzea.

1. Kontratistak zerbitzua antolatu eta eskaini behar du kontratuan jartzen duen bezalaxe eta kontratuan zehazturik datozen epeetan. Obrak gauzatzea bada kontua, kontratazio-organoak onartutako proiektuaren arabera gauzatu beharko ditu.

2. Nolanahi ere, zerbitzuek ondo dihardutela bermatzeko beharrezko polizia-ahalmenak gordeko ditu administrazioak beretzat.

280. artikulua. Betebehar orokorrak.

Hauek dira kontratistaren betebeharrak:

a) Dena delako zerbitzua adostutako jarraitasunaz eskaini behar du, eta, partikularrei, zerbitzua erabiltzeko eskubidea bermatu behar die, xedatutako baldintzen arabera eta onartutako tarifen barruan doan ordain ekonomikoa ordainduz, erabili ere.

b) Zerbitzua ondo dabilela zaintzea eta, horretarako, jarraibiderik behar bada, jarraibideak ematea, hargatik eragotzi gabe aurreko artikuluan zehazturiko polizia-ahalmenak.

c) Zerbitzua eskaini behar horretan inori kalterik eraginez gero, kalte-ordaina ematea, non eta kaltea ez den administrazioari egotzi ahal zaizkion kausengatik.

d) Nazionalitatea dela eta inor ez diskriminatzeko printzipioa errespetatzea, baldin eta zerbitzu publikoak kudeatzeko kontratuaren ondorioz hornidura-kontratua egin behar badu Europako Erkidegoko estatu kideetako enpresekin edo Munduko Merkataritza Antolakundearen Kontratazio Publikoetarako Akordioa sinaturik duten estatuetako enpresekin.

281. artikulua. Prestazio ekonomikoak.

1. Kontratistak kontratuan zehazturik datozen diru-ordainak jasotzeko eskubidea du; horien artean izango da, zerbitzua ustiatzeko eskubidea benetan gauzatze aldera, zerbitzuaren erabileraren araberako ordainsari bat, zuzenean erabiltzaileengandik edo administrazioarengandik berarengandik jasoko duena.

2. Itundutako diru-ordainak kontratuan zehaztutako moduan berrikusiko dira.

3. atala. Zerbitzu publikoak kudeatzeko kontratua aldatzea.

282. artikulua. Kontratua aldatzea eta haren oreka ekonomikoa zaintzea.

1. Administrazioak, interes publikoko arrazoiak direla eta I. liburuko V. tituluan aurreikusitako baldintzak betetzen badira, kontratatutako zerbitzuaren ezaugarriak alda ditzake, baita erabiltzaileek ordaindu beharreko tarifak ere.

2. Aldaketa horiek kontratuaren finantza-araubidea ukitzen badute, administrazioak ordainen bat eman beharko dio kontratistari, hartara, kontratua esleitu zenean oinarrizkotzat jo ziren baldintza ekonomikoen orekak bere horretan jarrai dezan.

3. Administrazioak zerbitzuari buruz hartutako erabakiek ez badute eragin ekonomikorik, kontratistak ez du eskubiderik izango erabaki horiek direla-eta inolako kalte-ordainik jasotzeko.

4. Administrazioak, egoera hauetakoren bat gertatuz gero, lehengoratu egin beharko du kontratuaren oreka ekonomikoa, dagokion aldearen onurarako:

a) Administrazioak, interes publikoko arrazoiak direla medio eta I. liburuko V. tituluan ezarritakoaren arabera, obra ustiatzeko baldintzak aldarazten baditu.

b) Administrazioaren ekintzek, zuzen-zuzenean, kontratuaren ekonomiaren funtsa haustea eragiten badute.

c) Ezinbesteko kausek, zuzen-zuzenean, kontratuaren ekonomiaren funtsa haustea eragiten badute

Horrelakoetan, lege honen 231. artikuluan jasotako kausak hartuko dira ezinbesteko kausatzat.

5. Aurreko paragrafoan adierazitako egoeretan, kasuan-kasuan onartu beharreko neurriak onartu beharko dira kontratuaren oreka ekonomikoa lehengoratzeko.

Neurri horiek izan daitezke erabiltzaileek ordaindu beharreko tarifak aldatzea, kontratu-epea laburtzea edo, oro har, kontratuaren klausula ekonomikoetako edozein aldatzea.

Eta, 4. b) eta c) paragrafoen kasuan, beste aukera bat ere badago: kontratu-epea luzatzea. Gehienez ere hasierako iraupenaren 100eko 10 izango da luzatzea, eta, betiere, legez ezarritako gehienezko iraupen-epeak urratu gabe.

4. atala. Zerbitzu publikoak kudeatzeko kontratua betetzea eta ondorioak.

283. artikulua. Zerbitzua itzultzea.

1. Kontratuaren epea amaitzen denean, administrazioari itzuliko zaio zerbitzua; kontratuaren arabera behartuta dagoen moduan entregatu behar ditu kontratistak bai obrak eta bai instalazioak, ondo zainduta eta ondo funtzionatzen dutela.

2. Ondasunak itzuli baino lehenagoko epe bat ezarriko da pleguan, zuhurtasunagatik, administrazioaren kontratazio-organo eskudunak aukera izan dezan ondasunak itundu bezala itzultzen direla egiaztatzeko behar diren xedapenak onartzeko.

284. artikulua. Kontraprestazio ekonomikoak eta baliabide lagungarriak ez ematea.

Administrazioak ez badizkio kontratistari kontratuan agindutako kontraprestazio ekonomikoak eta baliabide lagungarriak kontratuan ezarritako epeetan ematen, eta, hala ere, kontratua ez bada suntsiarazten, edo kontratistak ez badu suntsiarazpenik eskatzen, zenbateko horien edo baliabideei dagozkien balio ekonomikoen berandutze-interesak jasotzeko eskubidea izango du kontratistak, 216. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

285. artikulua. Kontratistak kontratua ez betetzea.

Kontratistak kontratua betetzen ez badu, eta hortik zerbitzu publikoari nahasmendu larri eta beste baliabide batzuekin konpondu ezinekoa sortzen bazaio, eta administrazioak kontratua suntsiarazteko erabakirik hartzen ez badu, nahasmendua desagertu arte zerbitzu publikoan esku hartzea erabaki dezake administrazioak.

Nolanahi ere, benetan sortutako kalte eta galerak ordaindu beharko dizkio kontratistak administrazioari.

5. atala. Zerbitzu publikoak kudeatzeko kontratua suntsiaraztea.

286. artikulua. Suntsiarazteko kausak.

Lege honen 223. artikuluan aipatutakoez gainera (artikulu horretako d) eta e) hizkiak salbu), hauek dira zerbitzu publikoak kudeatzeko kontratua suntsiarazteko kausak:

a) Administrazioa sei hilabete baino gehiago berandutzea kontratuaren arabera kontratistari agindu zizkion kontraprestazioak edo baliabide lagungarriak entregatzen.

b) Administrazioak zerbitzua berreskuratzea.

c) Interes publikoko arrazoiak direla-eta zerbitzua ezabatzea.

d) Zerbitzua ustiatzea ezinezkoa izatea kontratua egin eta gero administrazioak hartutako erabakien ondorioz.

287. artikulua. Kontratua suntsiarazteko kausak aplikatzea.

1. Kontratista hil delako edo ezgaitasun-kasuren batek eragin diolako suntsiarazi bada kontratua, administrazioak erabaki dezake haren ondorengo edo oinordekoekin jarraitzea kontratua, salbu eta zerbitzuaren legedi espezifikoak berariaz kontrakorik xedatzen badu.

2. Interes publikoko arrazoiak direla-eta, administrazioak erabaki dezake zerbitzua berreskuratzea berak zuzenean kudeatzeko.

288. artikulua. Suntsiaraztearen ondorioak.

1. Kontratua suntsitzen denean, gauzatutako obra eta instalazioen prezioa ordainduko dio administrazioak kontratistari, gauzatu eta bere jabetzako bihurtuko diren obra eta instalazioena, hain zuzen. Prezioa, obra eta instalazioen egoeraren eta ondasunak itzultzeko falta den denboraren arabera ezarriko da.

2. Lege honen 225. artikuluan xedatuak xedatu, administrazioak edo kontratistak kontratuko betebeharrak bete gabe uzteak izango dituen ondorioak zerbitzuaren xedapen espezifikoen arabera dagozkionak izango dira.

3. Lege honen 286. artikuluko a) hizkian jasota datorren kasuan, entrega-epea amaitzen denetik zor zaizkion zenbatekoen berandutze-interesak edo itundutako balio ekonomikoen berandutze-interesak jasotzeko eskubidea izango du kontratistak, hain zuzen ere, merkataritza-eragiketetan berandutzearen aurkako neurriak ezartzeko legean dator zehazturik berandutze-interes hori. Orobat izango du jasandako kalte eta galerei dagozkien zenbatekoak jasotzeko eskubidea.

4. Lege honen 286. artikuluko b), c) eta d) paragrafoetako kasuetan, alde batera utzi gabe artikulu honetako 1. paragrafoan xedatutakoa, eragindako kalteen eta galeren ordaina eman beharko dio administrazioak kontratistari, jaso gabe utzitako geroko irabaziak barne; horretarako, azken bost urteetako ustiapeneko emaitzak hartuko dira kontuan, bai eta administrazioari itzuli behar ez zaizkion obra eta instalazioek galdu duten balioa ere, haien amortizazio-mailaren arabera.

6. atala. Zerbitzu publikoak kudeatzeko kontratua azpikontratatzea.

289. artikulua. Azpikontratatzea.

Zerbitzu publikoak kudeatzeko kontratuetan, prestazio gehigarrietarako baino ezingo da egin azpikontratua.

IV. KAPITULUA

Hornidura-kontratua

1. atala. Hornidura-kontratu jakin batzuen araubidea

290. artikulua. Errentamendua.

1. Errentamendu-kontratuan, errentatzaileak, edo enpresaburuak, kontratuaren objektuaren mantentze-lana egiteko betebeharra bereganatzen du, kontratua indarrean dagoen aldirako.

Administrazioak mantentze-lanetako kanon moduan ordaindu beharko dituen zenbatekoak errentamenduaren prezioa osatzen dutenetatik bereiz finkatu behar dira.

2. Errentamendu-kontratuetan ez da isilbidezko luzapenik onartuko, eta luzapen adierazia ere ezingo da egin aurreko kontratuaren aldiaren erdia baino aldi luzeago baterako.

291. artikulua. Fabrikazio-kontratuak eta nazioarteko merkataritzan indarrean dauden arau eta usadioak aplikatzea.

1. Kontratazio-organoak administrazio-klausula zehatzen pleguan obra-kontratuei buruz ezarritako arau orokorrak eta bereziak aplikatuko zaizkie zuzenean lege honen 9. artikuluko 3. paragrafoko c) hizkian aipatzen diren fabrikazio-kontratuei, publizitateari buruzkoak izan ezik, fabrikazio-kontratuen publizitateari buruzko arauak hornidura-kontratuetakoak izango baitira beti.

2. Atzerriko enpresekin egiten diren kontratuen objektua estatuko lurraldetik kanpo fabrikatu behar denean edo kanpotik ekarri behar denean, eta Defentsa Ministerioak enpresa horiekin egiten dituen hornidura-kontratuak estatuaren lurraldetik kanpo gauzatu behar direnean, lege hau aplikatuko da, hargatik eragotzi gabe alderdiek nazioarteko merkataritzan indarrean diren arau eta usadioen arabera ituntzen dutena.

2. atala. Hornidura-kontratua gauzatzea.

292. artikulua. Hornigaia entregatu eta jasotzea.

1. Kontratistak hornigaia entregatu behar du kontratuan zehaztutako egunean eta lekuan, eta jarritako preskripzio teknikoen eta administrazio-klausulen arabera.

2. Hornigaia edozein izanda ere, esleipendunak ez du eskubiderik izango administrazioari ondasunetan entregatu aurretik jasandako galera, matxura edo kalteengatik kalte-ordaina eskatzeko, salbu eta administrazioa, ondasunak jasotzeko orduan, berandutu denean.

3. Baldin eta ondasunak jasotzeko egintza formala, pleguko baldintzen arabera, ondasunak entregatu ondoren egin behar bada, administrazioaren erantzukizuna izango da entregaren eta jasotzearen arteko bitarte horretan ondasunak zaintzea.

4. Dena delako ondasuna edo produktua galkorra bada, administrazioak adostasuna adierazi eta hura jaso ondoren, administrazioaren ardura da hura kudeatzea, erabiltzea edo galtzen ez uztea, hargatik eragotzi gabe ondasun edo produktu horien ezkutuko akats edo hutsengatik hornitzaileak izango duen erantzukizuna.

293. artikulua. Prezioa ordaintzea.

Esleipendunak eskubidea du benetan entregatu dituen eta administrazioak kontratuan ezarritako baldintzen arabera formalki jaso dituen horniduren prezioa jasotzeko.

294. artikulua. Eskudirutan ordaintzea eta beste ondasun batzuekin ordaintzea.

1. Espedientean behar bezala egiaztatutako arrazoi teknikoak edo ekonomikoak direla-eta hala egitea komeni bada, administrazio-klausula zehatzen pleguan jar daiteke hornigaien prezio osoaren zati bat eskudirutan eta beste zati bat mota bereko beste ondasun batzuk entregatuz ordain daitekeela, baina ordain-ondasun horien bidez ezin da, inoiz ere ez, prezio osoaren 100eko 50 baino gehiago ordaindu.

Ondorio horietarako, kontratistari entregatutako ondasunekin ordaintzeke gelditutako kontratuaren prezio osoaren zatia baizik ez du hartuko gastu-konpromisoak, eta ez da aplikatuko azaroaren 26ko 47/2003 Aurrekontuen Lege Orokorreko 27. 4. artikuluan xedatutakoa, ez Toki Ogasunak Arautzeko Legearen 165. artikuluko 3. paragrafoan xedatutakoa (martxoaren 5eko 2/2004 Legegintzako Errege Dekretu bidez onartu zen), ez eta lege honen mendeko herri-administrazioen aurrekontuetako antzeko arauetan xedatutakoa ere.

2. Kontratazio-organoak erabaki behar du administrazioak ondasunak entrega ditzala, hornidura-kontratua esleitzeko erabilitako prozedura berberari jarraituz, eta erabaki hori nahikoa da ondasun horiei inbentarioan baja emateko, eta, hala balegokio, dena delako ondasunen desafektazioa eragiteko.

3. Halakoetan, administrazioak entregatu beharreko ondasunei horniduraren prezio osotik dagokien zenbatekoa ere kontuan hartuko da kontratua esleitzeko, kontratuaren osagai ekonomiko modura. Enpresaburuek berariaz adierazi behar dute eskaintzak egitean.

4. Artikulu honetan xedatutakoa aplikatuko zaie honako hauei: informazio-sistemak kudeatzeko zerbitzu-kontratuak, telekomunikazio-zerbitzuen gaineko kontratuak, sistema horien mantentzeko eta ekipamendu eta terminalen hornidura egiteko eta beharrezkoak diren egokitzapenak (kableak jartzea, kanalizazioak eta antzekoak) egiteko kontratuei, betiere, zerbitzu horiekin lotuta baldin badaude eta zerbitzu horiekin batera kontratatzen badira. Administrazioak entregatu beharreko ondasunak –baldin eta entregatzea badagokio– ondasun eta ekipamendu informatikoak eta telekomunikaziokoak direla ulertuko da.

295. artikulua. Administrazioak fabrikazio-prozesuan dauzkan ahalmenak.

Administrazioak ahalmena du kontratuaren ondorioz entregatu behar zaion produktua fabrikatzeko edo egiteko prozesua ikuskatzeko, eta haren berri izateko, eta, berak zuzenean edo beste norbaiti aginduta, erabiliko diren materialak analizatu ditzake, eta materialekin saioak eta frogak egin, edo kalitatearen kontrolerako sistemak ezarri, bai eta itundutakoa zehatz-mehatz betetzeko bidezko deritzen xedapenak eman ere.

3. atala. Hornidura-kontratua aldatzea.

296. artikulua. Hornidura-kontratua aldatzea.

Baldin eta hornidura-kontratua aldatuta (aldaketa horiek 219. artikuluan eta I. liburuko V. tituluan zehaztutakoaren arabera erabaki beharko dira), hornidura osatzen duten ondasun-unitateak gehitu, gutxitu edo ezabatu egiten badira, edo ondasun batzuen ordez beste batzuk jartzen badira (betiere, beste ondasun horiek ere kontratuan jasota badaude) kontratistak nahitaez bete behar ditu aldaketa horiek, eta ez du inolako eskubiderik izango ondasun-unitateak edo ondasun-motak ezabatu edo gutxitu direla-eta kalte-ordainik eskatzeko.

4. atala. Hornidura-kontratua betetzea.

297. artikulua. Hornigaiak entregatu eta jasotzeko gastuak.

1. Kontrakorik itundu ezik, kontratistaren kontura izango dira hornigaiak erabakita dagoen lekuan entregatzeko eta hara garraiatzeko gastuak.

2. Ondasunak ez baldin badaude jasotzeko moduan, hala adieraziko da ondasunak jasotzeko aktan, eta kontratistari zehatz-zehatz adierazi beharko zaio zer egin behar duen, ikusitako hutsak zuzentzeko edo horniketa, berriz ere, itundutakoaren arabera egiteko.

298. artikulua. Berme-epeko akatsak edo hutsak.

1. Berme-epeak iraun bitartean hornitutako ondasunetan akatsik edo hutsik aurkituz gero, administrazioak eskubidea izango du kontratistari ondasun ezegokien ordezkoak jartzea erreklamatzeko, edo, nahikoa izanez gero, konpon ditzala.

2. Berme-epe horretan, kontratistak eskubidea izango du hornitutako ondasunak nola aplikatzen diren jakiteko eta iritzia emateko.

3. Baldin eta kontratazio-organoak, berme-epean, hornitutako ondasunetan ikusi eta kontratistari egotz dakizkion akats edo hutsen ondorioz, lortu nahi den helbururako egokiak ez direla irizten badie ondasun horiei, eta ondasunok berriro entregatu edo konpontzea, ustez, nahikoa ez bada jarritako helburua lortzeko, atzera bota eta kontratistaren arduran utz ditzake, aipatutako berme-epea amaitu aurretik; horrela, ordaintzeko betebeharretik askatuta geldituko da, edo ordaindutako prezioa berreskuratzeko eskubidea edukiko du, hala badagokio.

4. Berme-epea amaitzen bada administrazioak artikulu honetako 1. eta 3. paragrafoetan aipatutako eragozpenak edo salaketak formalizatu gabe, kontratista aske geratuko da hornitutako ondasunak direla-eta izan zezakeen erantzukizunetik.

5. atala. Hornidura-kontratua suntsiaraztea.

299. artikulua. Suntsiarazteko kausak.

Lege honen 223. artikuluan aipatutakoez gain, hauek dira hornidura-kontratua suntsiarazteko kausak:

a) Horniduraren hasiera sei hilabete baino gehiagoz etetea administrazioari egotzi ahal zaion kausaren batengatik, kontratuan entregarako jarrita dagoen egunetik aurrera, non eta pleguan ez den beste epe laburrago bat ezartzen.

b) Administrazioak atzera egitea edo hornidura urtebete baino gehiagoz etetea, non eta pleguan ez den beste epe laburrago bat ezartzen.

300. artikulua. Suntsiaraztearen ondorioak.

1. Kontratua suntsiarazten bada, administrazioak ondasunak itzuli beharko dizkio kontratistari, eta kontratistak egindako ordainketen zenbatekoa administrazioari, eta administrazioak ezin badu ondasunik itzuli, edo komeni ez bazaio, benetan entregatu zaizkion eta adostasunez jaso dituen ondasunen prezioa ordaindu beharko du.

2. Horniduraren hasiera sei hilabete baino gehiago eteten bada, kontratistak esleipen-prezioaren 100eko 3ko kalte-ordaina jasotzeko eskubidea baino ez du edukiko.

3. Administrazioak kontratuan atzera egiten badu edo hornidura urtebete baino gehiagoz eteten badu, kontratistak eskubidea izango du egin behar zituen eta egin gabe utzi dituen entregen prezioaren 100eko 6 jasotzeko etekin industrial moduan.

V. KAPITULUA

Zerbitzu-kontratua

1. atala. Xedapen orokorrak.

301. artikulua. Edukia eta mugak.

1. Ezingo dira zerbitzu-kontratuen objektu izan botere publikoek berezkoa duten aginte-erabilera dakarten zerbitzuak.

2. Administrazio-klausulen pleguetan edo kontratu-agirian besterik xedatu ezean, jabetza intelektualaren edo industrialaren eskubide baten babes pean dauden produktuak garatzea eta eskaintzea objektu duten zerbitzu-kontratuek berekin ekarriko dute eskubide hori administrazio kontratatzaileari laga beharra.

Edonola ere, kontratazio-organoak bere esku izango du, beti, 3. 1. artikuluan aipatzen diren sektore publikoko ente, organismo eta erakundeei dena delako produktu hori erabiltzeko baimena ematea, baita jabetza intelektualeko eskubideak lagatzeko aukera baztertzen denean ere.

3. Defentsa Ministerioak atzerriko enpresekin egiten dituen zerbitzu-kontratuak, estatuko lurraldetik kanpo gauzatu beharrekoak, lege honek arautuko ditu, hargatik eragotzi gabe alderdiek nazioarteko merkataritzan indarrean diren arauekin eta usadioekin bat etorriz itundutakoa.

4. Zerbitzu-kontratuak azkentzen direnean, kontratuaren objektu diren lanak egin dituztenek ezin dute sektore publikoko ente, organismo edo erakundeko langile modura geratu, inola zere ez.

302. artikulua. Prezioa zehaztea.

Administrazio-klausulen pleguan egongo da zehazturik zerbitzu-kontratuaren prezioa zehazteko sistema. Hainbat aukera dago: prestazioaren osagaiei buruzkoa izatea, gauzatze-unitateei buruzkoa izatea edo denbora-unitateei buruzkoa izatea, edo, horrela xehekatzea ezinezkoa bada edo komeni ez bada, honenbesteko finko bat ezartzea, edo tarifa jakin batzuk aplikatuz zehaztea, edo aukera horietako bat baino gehiago aplikatzea.

303. artikulua. Iraupena.

1. Zerbitzu-kontratuek ezin dute iraun lau urte baino gehiago, eta baldintzak eta mugak dena delako herri-administrazioaren aurrekontu-arauetan egongo dira zehazturik. Hala ere, luzatzeko aukera ere badago. Aukera horrek kontratuan bertan egon beharko du zehazturik, bi aldeek ados egon beharko dute, eta kontratua azkendu baino lehenago egin beharko da. Luzatzekotan ere, kontratuak ezingo du, luzapenak ere kontuan hartuta, sei urte baino gehiago iraun, eta luzapenek ezin dute, ez bakarka ez denak batera hartuta, hasieran ezarritako epea baino gehiago iraun.

Salbuespen modura, Ministroen Kontseiluak edo organo autonomiko eskudunak zerbitzu-kontratu luzeagoak egiteko baimena eman dezake, kasu jakinetarako, edo baita orokorrean ere, kontratu-kategoria batzuetarako.

2. Hori horrela izanik ere, titulu honetan araututako kontratuak beste obra- edo hornidura-kontratu batzuen kontratu osagarriak izan litezke, eta, hala izanez gero, indarraldi luzeagoa izan dezakete, baina inoiz ez kontratu nagusiak baino luzeagoa, non eta ez diren, hain zuzen ere, kontratu nagusia likidatzeko egin beharreko lanak egiteko; halakoetan, lan horiek egiteko beste iraungo dute, kontratu nagusiaz harantzago.

Dagokion obra-kontratua gauzatzen hasi arte, ezingo dira kontratu osagarri horiek hasi. Lehenago hastekotan, kontratuaren objektuak eta edukiak berak eskatzen dutelako izango da, eta arrazoiak garbi daudela, betiere.

Kontratu bat kontratu osagarritzat hartzeko arrazoi bakarra dago: objektua beharrezkoa izatea kontratu nagusiko prestazioa edo prestazioak behar bezala eskaintzeko.

3. Administrazioa auzitegietan defendatzeko kontratuek lana behar bezala egiteko beste denbora iraungo dute.

4. Zerbitzu-kontratuen objektua bada obrak zuzentzen laguntzea edo proiektuak bateraturik kudeatzea, honako hau izango dute iraunaldia: obra-kontratu nagusiak iraun behar duena gehi obrak likidatzeko beharrezkoa izango dela uste den denbora

304. artikulua. Irakaskuntza-jardunetarako kontratazio-araubidea.

1. Titulu honetan araututako kontratuak, batzuetan, ikastetxe publikoetan administrazioko langileei prestakuntza-ikastaroak edo hobekuntza-ikastaroak emateko egiten dira, edo mintegiak, eztabaidak, mahai-inguruak, hitzaldiak, kolaborazioak edo antzeko beste jarduera batzuetarako. Halakoetan, gauza horiek pertsona fisikoek egin behar badituzte, lege honen xedapenak ez dira aplikatu beharko kontratua prestatzeko eta esleitzeko.

2- Halako kontratuetan, zilegi da ordainaren zati bat aldez aurretik ematea, baina kontratistak bermea jarri beharko du. Ez dago kontratua lagatzeko baimena emateko aukerarik.

3. Artikulu honetako kontratuak izan badirela egiaztatzeko, nahikoa da agintari eskudunak izendapena egitea.

2. atala. Zerbitzu-kontratua gauzatzea.

305. artikulua. Zerbitzu-kontratua gauzatzea eta kontratistaren erantzukizuna.

1. Kontratua gauzatuko da kontratuaren beraren klausuletan eta pleguetan ezarritakoari eta horiek interpretatzeko kontratazio-organoak kontratistari emandako jarraibideei jarraituz.

2. Kontratistak berak hartu beharko du egiten dituen lanen eta ematen dituen prestazioen kalitate teknikoaren erantzukizuna, eta, zer edo zer egin gabe utzi duelako, edo akatsak direla-eta, metodo traketsak direla-eta, edo amaiera txarra dela-eta administrazioari edo beste inori ondorioak eragin bazaizkio, orduan ere kontratistarena izango da erantzukizuna.

3. atala. Mantentze-zerbitzuen kontratua aldatzea.

306. artikulua. Mantentze-zerbitzuen kontratua aldatzea.

Mantentze-zerbitzuen kontratua 219. artikuluan eta I. liburuko V. tituluan jasota dagoen moduan aldatzen bada, eta, aldaketaren ondorioz, ekipo gehiago edo gutxiago mantendu beharra badago, edo baten bat mantendu beharrik ez badago, edo ekipo batzuen ordez beste batzuk mantendu behar badira eta beste horiek ere kontratuan jasota badaude, kontratistak nahitaez bete beharko ditu aldaketok, eta ekipo jakin batzuk edo ekipo-mota batzuk kentzea edo murriztea baldin badakarte, ez du izango kalte-ordainik eskatzeko eskubiderik.

4. atala. Zerbitzu-kontratua betetzea.

307. artikulua. Kontratua betetzea.

1. Administrazioaren ardura izango da kontratistak prestazioa ondo gauzatu ote duen erabakitzea, hau da, kontratua gauzatzeko eta betetzeko jarritako baldintzak bete ote dituen erabakitzea, eta, beharrezkoa bada, bere ardura izango da kontratatutako prestazioak gauza daitezen galdatzea eta, prestazioak jaso dituenean akatsik ikusi badu, akatsak zuzen daitezen galdatzea.

Baldin eta kontratistak ez baditu lanak hitzartutako prestazioaren arabera egin, eta akatsak edo hutsegiteak kontratistari egotzi ahal bazaizkio, administrazioak ezetsi egin ditzake lanak, eta aske geratuko da ordaintzeko betebeharretik, edo, aurretik zer edo zer ordaindu badu, ordaindutakoa berreskuratzeko eskubidea izango du.

2. Baldin eta, bermealdian, egiaztatzen bada lanetan hutsak edo akatsak daudela, kontratazio-organoak eskubidea izango du kontratistari horiek konpontzeko erreklamatzeko.

3. Bermealdia amaitu eta administrazioak ez badu aurreko paragrafoetako eragozpenik edo salaketarik jarri, amaitu dira kontratistak prestazioarengatik zituen erantzukizunak. Nolanahi ere, kontratua obra-proiektuak egiteko bazen, halako kontratuetarako ezarritakoa eta akatsak konpondu beharraz eta erantzukizunaz 310., 311. eta 312. artikuluetan ezarritakoa bete beharko da.

4. Kontratistak eskubidea du kontratatutako prestazioa ondo edo gaizki gauzatu duen adierazteko egiten zaizkion oharrak jakiteko eta haietaz esateko duena entzun dakion.

5. atala. Zerbitzu-kontratua suntsiaraztea.

308. artikulua. Suntsiarazteko kausak.

Lege honen 223. artikuluan aipatutakoez gain, hauek dira zerbitzu-kontratuak suntsiarazteko kausak:

a) Kontratuak, hasi behar zuen egunetik aurrera, kontratuak sei hilabete baino gehiago baldin badarama hasi gabe, administrazioari egotzi ahal zaion kausaren batengatik, non eta pleguan ez den beste epe bat zehaztu. Kontratuan bertan jarriko du noiz zen hastekoa.

b) Administrazioak kontratuan atzera egitea edo kontratua, berak erabakita, urtebete baino luzaroagoan etenda egotea, non eta pleguan ez den beste epe bat ezartzen.

c) Lege honen 303. 2 artikuluan aipatzen diren kontratu osagarriak, berriz, suntsiarazita geratuko dira beti, kontratu nagusia suntsiarazten denean.

309. artikulua. Suntsiaraztearen ondorioak.

1. Kontratua suntsiarazten bada, kontratistak eskubidea izango du, beti, kontratuaren arabera egin dituen eta administrazioak jaso dituen azterlanen, txostenen, proiektuen, lanen edo zerbitzuen prezioa jasotzeko.

2. Kontratuaren hasiera sei hilabete baino gehiagoz geratzen bada etenda, kontratistak kontratuaren prezioaren 100eko 5eko kalte-ordaina jasotzeko eskubidea izango du, ez besterik.

3. Aurreko artikuluko b) hizkian jasota datorren kasuan, egiteke geratu diren azterlanen, txostenen, proiektuen edo lanen 100eko 10 jasotzeko eskubidea izango du kontratistak, jaso gabe utzitako irabazien ordainetan.

6. atala. Akatsak konpontzea eta erantzukizunak obra-proiektuak egiteko kontratuetan.

310. artikulua. Errakuntzak zuzendu eta akatsak konpontzea.

1. Zerbitzu-kontratua obra-proiektu bat osorik egiteko baldin bada, egotzi ahal zaizkion okerrak, trakeskeria teknikoak, oker materialak, ez-egiteak eta erregelamendu edo lege mailako arau-hausteak zuzentzeko eskatuko dio kontratazio-organoak kontratistari, eta epe jakin bat emango dio horretarako, gehienez ere bi hilabetekoa.

2. Epe hori amaitu eta ez baditu oraindik okerrak zuzendu, administrazioak bi aukera izango ditu, tartean diren gorabeherak kontuan harturik: kontratua suntsiaraztea edo kontratistari beste epe bat ematea.

3. Kontratua suntsiaraztea erabakitzen badu, administrazioak bermea konfiskatuko du, eta kontratuaren prezioaren 100eko 25eko kalte-ordaina eman beharko dio kontratistak administrazioari.

4. Zuzendu gabeko okerrak zuzentzeko beste epe bat ematen badio, hilabetekoa izango da, ez luzeagoa. Halakoetan, kontratistak kontratuaren prezioaren 100eko 25eko zigorra izango du.

5. Beste ez-betetzeren bat gertatzen bada, kontratua suntsiarazi egin beharko da, eta kontratistak prezio hitzartuaren adinako kalte-ordaina eman beharko dio administrazioari, eta galdu egingo du bermea.

6. Baldin eta kontratistak, azkeneko epea hasi aurretik edozein momentutan, erabakitzen badu ez duela proiektua egingo, kontratuaren prezioaren erdiaren adinako kalte-ordaina eman beharko dio administrazioari, eta galdu egingo du bermea.

311. artikulua. Kalte-ordainak.

1. Kontratista aholkulariak akatsen bat egin duela-eta edo egin beharreko zer edo zer egin gabe utzi duela-eta –akats edo ez-egite hori berari egotz ahal zaizkion kausaren batengatik izanik– gerta daiteke obra gauzatzeko benetako kostua, azkenean, proiektuan jasota datorren gauzatze-aurrekontua baino handiago edo txikiagoa izatea. Administrazioak, badaezpada, badu administrazio-klausula zehatzen pleguan halakoetarako kalte-ordain sistema bat ezartzeko aukera, eta diferentzia, goitik nahiz behetik, 100eko 20 baino handiagoa denerako balioko du: hain zuzen ere, proiektua egiteko kontratuaren prezioa gutxitzea, diferentziaren ehunekoaren arabera, baina gehienez ere prezioaren erdiraino.

2. Hona hemen kalte-ordain horiek:

a) 100eko 20 baino gehiago eta 100eko 30 baino gutxiago urrundu bada, kontratuaren prezioaren 100eko 30 izango da kalte-ordaina.

b) 100eko 30 baino gehiago eta 100eko 40 baino gutxiago urrundu bada, kontratuaren prezioaren 100eko 40 izango da kalte-ordaina.

c) 100eko 40 baino gehiago urrundu bada, kontratuaren prezioaren 100eko 50 izango da kalte-ordaina.

3. Ebazpena jakinarazten zaionetik, kontratistak hilabete izango du kalte-ordaina ordaintzeko. Ebazpena onartu baino lehen, espedientea izapidetu beharko da, eta interesdunaren iritzia ere entzun beharko da, entzunaldia emanez.

312. artikulua. Proiektuko akatsen edo errakuntzen erantzukizuna.

1. Aurreko artikuluetan esanak esan, obrak egin edo ustiatu bitartean administrazioari edo beste hirugarren batzuei kalte eta galerak eragiten bazaizkie proiektuak dituen eta kontratistari egotzi ahal zaizkion akats eta hutsune teknikoengatik, edo hark egindako errakuntza material, ez-egite eta lege- edo erregelamendu-arauen hausteagatik, erantzukizuna kontratistarena izango da.

2. Kontratistaren erantzukizun horrengatik ordaindu beharreko kalte-ordaina eragindako kalteen 100eko 50 izango da, baina, gehienez ere, proiektuaren prezio itunduaren halako bost. Administrazioak proiektua jasotzen dituenetik hasi eta, gehienez ere, hurrengo hamar urteetan izango da zilegi kalte-ordain hori eskatzea, eta ez baldin bada nahikoa hirugarrenei eman beharreko kalte-ordaina ordaintzeko, falta dena administrazioak jarri beharko du.

VI. KAPITULUA

Sektore publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetza-kontratuak

313. artikulua. Araubide juridikoa.

Sektore publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetza-kontratuetan, liburu honetako I. tituluan jasotako arau orokorrak bete beharko dira, bai eta lankidetza-kontratuaren prestazio nagusiaren objektu bera duen kontratu tipikoari dagozkion xedapen bereziak ere; prestazio hori 136. a) artikuluan xedatutakoaren arabera zehazten da, 11. artikuluan ezarritakoaren arabera dagokion izaera, funtzionalitate eta edukiaren kontra ez doan heinean

Alderdien eskubide-betebeharrak eta administrazioaren prerrogatibak ere arau horietan egongo dira zedarriturik.

314. artikulua. Iraupena.

Sektore publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetza-kontratuek ezin dute iraun 20 urte baino gehiago.

Edonola ere, objektu duen prestazio nagusiarengatik eta konfigurazioarengatik aplikatzekoa den araubidea herri-lanaren kontzesiokoa bada, 268. artikuluan xedaturik dagoen moduan zehaztu beharko da iraupena.

315. artikulua. Finantzaketa.

1. Sektore publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetza-kontratuetan, objektua dela-eta herri-lanaren kontzesio direnean, kolaboratzaile pribatuen finantzaketa azken kontratu mota horretarako aurreikusitako baldintzen eta moduaren arabera eramango da aurrera.

2. Aurreko paragrafoan aurreikusi gabeko kasuetan, sektore publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetza-kontratuen esleipendunen finantzaketa ondoko arauen arabera izango da:

a) Kontratistari ordaintzeko araubidea zehazten denean lege honen 136. artikuluko d), e) eta f) hizkietan aurreikusitako helmenarekin, aukeran da xedapenak ematea kontratistak kontratua gauzatzeko finantzaketa lortze aldera eskura ditzakeen bermeei buruz –herri-lanen kontzesioen finantzaketa pribatua arautzen duten arauetan jasotakoaren arabera eskura ditzakeen bermeei buruz, alegia– .

b) Kontratuan, kontratistak kontratua finantzatzeko hitzartzen dituen finantzaketa-eragiketen jakinarazpena egiteko araubide bat aurreikusiko da.

Kontratua suntsiarazi behar bada, kontratazio-organoak, hori erabaki aurretik, hartzekodunei entzungo die, jakiteko ea, kontratua betetzearren, zuzenean edo erakunde partaidetu baten bidez kontratuan subrogatzea onartzen duten, kontratua ondo bukatzearekin bateragarritzat jotzen diren baldintzetan; betiere, esleipendunari eskatutako baldintzak bete behar dituzte.

c) Kontratua gauzatzeko inbertsio-kostu handiak behar badira hasieran, eta sortzen diren lanak edo ekipamenduak kontratua bukatzean edo suntsitzean erakunde kontratatzailearen ondarean sartuko direla aurreikusten bada, zera ezarri ahalko da: kontratua suntsiarazi behar bada, erakunde kontratatzaileak hartzekodunen eskura jarri ahal izango duela benetan gauzatutako inbertsioen kostu errealaren 100eko 80 gaindituko ez duen zenbateko bat, eta kontratua likidatzeko zenbatekoari aipatutako zenbatekoa kenduko zaiola.

V. LIBURUA

kontratazioa kudeatzeko administrazio-antolakuntza

I. TITULUA

Kontrataziorako organo eskudunak

I. KAPITULUA

Kontratazio-organoak

316. artikulua. Kontratazio-organoak.

1. Estatuko Administrazio Orokorrean, ministroak eta estatu-idazkariak dira kontratazio-organoak. Horrek esan nahi du badutela ahalmena beren eskumen-esparruko kontratuak beren izenean egiteko.

Ministerio-departamentuetan kontratazio-organo bat baino gehiago baldin badago, eta hornidura- eta zerbitzu-kontratuak egin behar badira baina kontratuak organo horietako bat baino gehiago ukitzen badu, kontratua egiteko eskumena ministroarena izango da, non eta ez den kontratazio-batzordearen esku uzten.

2. Organismo autonomoetan, estatuko agentzietan, enpresa-erakunde publikoetan eta estatuko gainerako erakunde publikoetan, presidenteak edo zuzendariak izango dira kontratazio-organoak, eta Gizarte Segurantzako kudeaketa-erakundeetan eta zerbitzu-erkideetan, berriz, zuzendari orokorrak, non eta erakunde horiek sortzeko edo arautzeko arauetan ez den horri buruzko berariazko xedapenik.

3. Estatuko Ondarearen zuzendari nagusia da estatuko kontratazio-sistema zentralizatuko kontratazio-organoa (206. eta 207. artikuluetan dago arauturik sistema hori).

4. Ministerioetan, organismo autonomoetan, estatu-agentzietan, enpresa-erakunde publikoetan eta zuzenbide publikoko gainerako estatu-erakundeetan, eta Gizarte Segurantzaren kudeaketa-erakundeetan eta zerbitzu erkideetan, kontratu jakin batzuetan, bada beste aukera bat ere: kontratazio-batzordeak osatzea. Kontratazio-organoak balira bezala lan egingo dute, eta ministerio-departamentuaren titularrak jarriko ditu zenbatekoen mugak edo kontratuen ezaugarriak. Hona hemen zeintzuk diren kontratu horiek:

a) 122. artikuluko 1. paragrafoko b) eta c) hizkietan zehazturik dauden obra-kontratuak, non eta ez diren kontratazio zentralizatukoak deklaratu.

b) Ondasun kontsumigarrien edo erabiliz erraz hondatzeko moduko ondasunen hornidura-kontratuak, zentralizaturik eskuratu beharreko ondasunenak izan ezik.

c) Zentralizaturik kontratatu beharrekotzat jo ez diren zerbitzu-kontratuak.

d) Aurreko bi hizkien arabera kontratazio-batzordearen eskumenekotzat jo ez diren eta kontratazio-organo bati baino gehiagori eragiten dioten hornidura- eta zerbitzu-kontratuak, zentralizaturik kontratatu beharreko ondasunak edo zerbitzuak xede dituztenak izan ezik.

Erregelamendu bidez zehaztu beharko da nola osatuko den kontratazio-batzordea. Kide guztien artetik, bat izango da lege-aholkularia, batzordeari lege-aholkuak emateko, eta beste bat, kontu-hartzailea, kontuak eramateko. Aholku-emaile horrek funtzionarioa izan beharko du eta ardura hori legez edo erregelamenduz esleitua izan beharko du.

5. Salbuespen gisa, ministerio batek baino gehiagok kontratua egiteko interesa baldin badu, baina eraginkortasun- eta ekonomia-arrazoiak direla eta, kontratazio-organo bakar batek egin behar baditu izapideak, beste aukera bat ere badago, hau da, gainerako ministerio-departamentuek kontratua finantzatzen laguntzea, erregelamenduz ezarritako eran eta aurrekontu-araurik urratu gabe, eta jarduera-hitzarmen edo -protokoloetan ezarritako eran.

6. Estatuko sektore publikoko sozietateen eta fundazioen legezko ordezkariek kontrataziorako izango duten gaitasuna, erakunde horien estatutuetan eta kasuan kasu aplikatu beharreko zuzenbide pribatuko arauetan dago araututa.

317. artikulua. Kontratatzeko baimena.

1. Batzuetan, ministerio-departamentuetako kontratazio-organoek, erakunde autonomoetakoek, estatu-agentzietakoek eta estatuko zuzenbide publikoko erakundeetakoek Ministroen Kontseiluaren baimena beharko dute kontratuak egiteko, baita Gizarte Segurantzako kudeaketa-erakundeek eta zerbitzu erkideek ere. Hona hemen haren baimena behar duten kontratuak:

a) Kontratuaren balio zenbatetsia, 88. artikuluan jasota dagoen moduan kalkulaturik, hamabi milioi eurokoa edo handiagoa baldin bada.

b) Hainbat urterako kontratuak, baldin eta azaroaren 26ko 47/2003 Legearen 47. artikuluan aipatzen diren ehunekoak edo urtekoen kopurua aldatzen badira.

c) Kontratuaren ordainketa finantza-errentamenduaren bidez edo erosteko aukerarekiko errentamendu-sistema bidez egitea hitzartu bada eta urtekoen kopurua lau baino gehiago bada.

2. Ministroen Kontseiluaren baimen hori, aurreko paragrafoan aipaturik datorren hori, espedientea onartu baino lehenago lortu behar da.

Kontratazio-organoaren ardura da espedientea onartzea eta gastua onartzea.

3. Ministroen Kontseiluak bere esku du, berak nahi duenean, beste edozein kontratu aztertzeko eta baimentzeko eginkizuna beretzat hartzea.

Halaber, kontratazio-organoak, dagokion ministroaren bitartez, Ministroen Kontseiluaren iritzipean utz dezake 1. a) paragrafoan aipatzen ez den kontratu bat.

4. Ministroen Kontseiluak kontratua egiteko baimena ematen duenean, kontratua aldatzeko baimena ere eman behar du, dena delako aldaketak kontratuaren suntsiarazpena baldin badakar; orobat eman behar du suntsiarazpenerako baimena.

5. Organismo autonomoei, erakunde publikoei eta Gizarte Segurantzaren kudeaketa-erakundeei eta zerbitzu erkideei dagozkien ministerio-departamentuetako titularrek aukera dute zehazteko zein zenbatekotik gora izango den beharrezkoa kontratuak egiteko baimena.

6. Estatuko sektore publikoaren esparruan, sektore publikoaren eta pribatuaren artean hala lankidetza-kontratu bat nola hamabi milioi eurotik gorako balio zenbatetsia duen herri-lanen kontzesioko kontratu bat baimendu baino lehen, Ekonomia eta Ogasun Ministerioari txosten bat egiteko eskatu beharko zaio eta lotestela izango da. Txosten horretan, ministerioak iritzia eman beharko du kontratuak aurrekontuari eta finantza-konpromisoei dagokienez dakartzan ondorioei buruz, bai eta aurrekontuen egonkortasunaren helburua lortzeari begira (Aurrekontu-egonkortasunari buruzko abenduaren 28ko 2/2007 Lege Orokorraren testu bateginean xedatutakoaren arabera) daukan eraginari buruz ere.

Horretarako, kontratazio-organoak, kontratuaren iraunaldi osoan zehar, kontratuko finantza- eta aurrekontu-alderdiei buruzko informazio osoa eman beharko du, finantzaketa lortzeko mekanismoei eta erabiltzea aurreikusten diren bermeei buruzkoa barne, eta, hala badagokio, lege honen 134. artikuluan aipatzen den aldez aurreko ebaluazio-agiria ere bai.

Kontratu hauetan, kontratazio-espedientea edo kontratuaren aldaketa onartu aurretik ere, Ekonomia eta Ogasun Ministerioaren txostena lortu beharko da, baldin eta, zenbatekoa edozein izanda ere, kontratua finantzatzeko estatuaren edozein eratako laguntza edo ekarpen aurreikusten bada, edo maileguak edo diru-aurrerakinak ematea aurreikusten bada.

318. artikulua. Deskontzentrazioa.

1. Kontratazioaren inguruko eskumenak beste edozein organoren alde deskontzentra daitezke, beste organo horiek kontratazio-organoaren menpe egon edo ez. Edonola ere, Ministroen Kontseiluaren errege-dekretu bidez egin beharko da hori.

2. Gizarte Segurantzaren kudeaketa-erakundeetan eta zerbitzu erkideetan, zuzendariek kontratazio-gaietan dituzten eskumenak ere deskontzentra daitezke. Gizarte Segurantzaren Lege Orokorrean dago jasota nola egin behar den eta zein baldintza bete behar diren (ekainaren 20ko 1/1994 Legegintzako Errege Dekretu bidez onartutako testu bategina).

319. artikulua. Abstentzioa eta errekusazioa.

Azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 28. eta 29. artikuluetan jasota datozen kasuetan, kontratazio-prozeduretan parte hartzen duten agintariek eta herri-administrazioetako langileek abstenitu egin beharko dute, edo, bestela, gerta liteke baten batek errekusatzea. Artikulu horietan bertan jartzen duen bezala abstenitu beharko dute.

II. KAPITULUA

Laguntza-organoak

320. artikulua. Kontratazio-mahaiak.

1. Lege honen 177. 1 artikuluan aipatzen diren prozedura ireki eta mugatuetan eta prozedura negoziatu publizitatedunetan, kontratatzeko eskumena kontratazio-batzorde batena denean izan ezik, kontratazio-organoek kontratazio-mahai baten laguntza izango dute, eta mahai horren eskumena izango da eskaintzen balorazioa egitea.

Lizitazioaren berri iragarki bidez eman beharrik ez duten prozedura negoziatuetan, kontratazio-mahaia eratu edo ez aukeran izango du kontratazio-organoak.

2. Presidenteak, kideek (erregelamendu bidez zehaztuko da zenbat izango diren) eta idazkari batek osatuko dute kontratazio-mahaia.

3. Kontratazio-organoak izendatuko ditu mahaikideak.

Idazkaria funtzionarioen artetik aukeratu beharko dute, edo, hala izan ezean, kontratazio-organoaren mendeko beste langile mota batzuen artetik; mahaikideen artean, berriz, funtzionario bat egon beharko da nahitaez, kontratazio-organoari aholkularitza juridikoa emateko betebeharra legez edo erregelamendu bidez aitortua dutenen artetik, baita kontu-hartzaile bat ere. Horiek ezean, kontratazio-organoari aholkularitza juridikoa emateko eginkizuna duen zerbitzuan diharduen pertsonetako bat izan beharko da kide, eta beste bat ekonomiaren eta aurrekontuaren arloko kontrolaz arduratzen direnen artetik aukeratua.

321. artikulua. Lehia-elkarrizketarako mahai berezia.

1. Estatuetako herri-administrazioek bideratuko dituzten lehia-elkarrizketarako prozeduretan kontratazio-organoari aholkua emateko, mahai bat eratuko da, aurreko artikuluko 2. paragrafoan aipatzen den moduan osatua, baina elkarrizketaren gaian bereziki prestatuta dauden kideak dituela, kontratazio-organoak izendaturik.

Kide horiek mahaia osatzen duten guztien herena edo gehiago izango dira, eta eztabaidetan hitz egiteko aukera eta botoa izango dute.

2. Sektore publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetza-hitzarmenak egiteko espedienteak izapidetzerakoan, lehia-elkarrizketarako mahai berezia arduratuko da 134. artikuluan aipatzen den aldez aurreko ebaluazioaren agiria idazteaz.

322. artikulua. Estatuko kontratazio-sistema zentralizatuaren kontratazio-mahaia.

Estatuaren Ondarearen zuzendari nagusiak, estatuko kontratazio-sistema zentralizatuaren kontratazio-organoa denez, sail arteko kontratazio-mahai baten aholkularitza izango du. Mahai horren osaera erregelamendu bidez zehaztuko da.

323. artikulua. Lehiaketa-epaimahaiak.

1. Proiektu-lehiaketetan, kontratazio-mahaia proiektu-lehiaketen epaimahai bihurtuko da. Horretarako, epaimahaian gehienez ere beste bost kide sartu ahal izango dira, kasuan kasuko arloan gaitasun nabarmena dutenen artetik kontratazio-organoak izendatuak, aurkeztutako proposamenak ebaluatzen modu berezian lagundu ahal izateko. Kide horiek eztabaidetan hitza eta botoa izango dute.

2. Lehiaketan parte hartzen dutenekiko independenteak diren pertsona fisikoak izan beharko dira epaimahaiko kide.

Lehiatzaileei dena delako kualifikazioa edo esperientzia izatea eskatzen bazaie, epaimahaia osatzen duten kideen herenak gutxienez eskatutako kualifikazio nahiz esperientzia bera edo baliokidea izan beharko du.

III. KAPITULUA

Aholku-organoak

324. artikulua. Estatuko Administrazio Kontratazioaren Aholku Batzordea.

1. Estatuko Administrazio Kontratazioaren Aholku Batzordea Estatuko Administrazio Orokorraren, haren organismo autonomoen, agentzien eta estatuko gainerako erakunde publikoen berariazko aholku-organoa da, administrazio-kontratazioari dagozkionetan.

Estatuko Administrazio Kontratazioaren Aholku Batzordea Ekonomia eta Ogasun Ministerioari atxikita egongo da, eta erregelamendu bidez zehaztuko da nola osatuko den eta zein araubide juridiko izango duen.

2. Estatuko Administrazio Kontratazioaren Aholku Batzordeak, kontratazio-sistemako administrazio-, teknika- eta ekonomia-alderdiak hobetzeko, bidezko iritzitako arauak eta neurri orokorrak sustatuko ditu.

3. Aholku Batzordeak aukera du kontratazio-organoei gomendioak zuzenean emateko edo orokorrean emateko, baldin eta administrazio-kontratazioari buruzko azterlanetatik edo kontratu zehatzen batetik ondorio interesgarriak ateratzen badira administrazioarentzat.

325. artikulua. Autonomia-erkidegoetako kontratazio-arloko aholku-organoak.

Autonomia-erkidegoek kontratazioaren arloan sortzen dituzten aholku-organoek dena delako autonomia-erkidego horretako lurralde-esparruan izango dute eskumena, dela autonomia-erkidegoetako administrazioen kontratazioari buruz, dela horien mendeko edo horiei lotutako organismo eta erakundeen kontratazioari buruz edo autonomia-erkidego horretako toki-erakundeen kontratazioari buruz, betiere toki-erakundeon arauetan hala zehazten bada; hori guztia, Estatuko Administrazio Kontratazioaren Aholku Batzordeak dituen eskumenak eragotzi gabe.

II. TITULUA

Erregistro ofizialak

I. KAPITULUA

Lizitatzaileen eta enpresa sailkatuen erregistro ofizialak

326. artikulua. Lizitatzaileen eta Enpresa Sailkatuen Estatuko Erregistro Ofiziala.

1. Lizitatzaileen eta Enpresa Sailkatuen Estatuko Erregistro Ofiziala Ekonomia eta Ogasun Ministerioari atxikita egongo da, eta Estatuko Administrazio Kontratazioaren Aholku Batzordeari laguntza teknikoa emateko organoak arduratuko dira erregistro horretaz.

2. Lizitatzaileen eta Enpresa Sailkatuen Estatuko Erregistro Ofizialean, Estatuko Administrazio Kontratazioaren Aholku Batzordeak sailkatutako enpresaburuek duten gaitasunari buruz emandako datuak jasoko dira, baita 328. artikuluko 1. paragrafoko a)-tik d)-ra arteko hizkietan aipatzen diren datuetakoren batzuk inskribatzeko eskatu duten enpresaburuei buruzkoak ere.

327. artikulua. Lizitatzaileen eta enpresa sailkatuen autonomia-erkidegoetako erregistro ofizialak.

Autonomia-erkidegoek aukera izango dute lizitatzaileen eta enpresa sailkatuen erregistro ofizialak sortzeko. Erregistro horietan, hala eskatzen duten enpresaburuen gaitasun-baldintzak inskribatuko dira, autonomia-erkidegoek sailkatu ondoren, baita kontratatzeko debekuren baten eraginpean dauden enpresaburuak ere –debeku hori dagoela adieraztea autonomia-erkidegoen edo autonomia-erkidegoen lurraldeko toki-erakundeen eginkizuna izango da–.

328. artikulua. Erregistroaren edukia.

1. Erregistroan, datu hauek jaso ahal izango dira, inskribatutako enpresa bakoitzari dagokionez:

a) Nortasunari eta jarduteko gaitasunari buruzko datuak, pertsona juridikoen kasuan.

b) Enpresaren izenean jarduteko eta kontratuen bidez enpresa behartzeko gaitasuna duten ordezkarien edo ahaldunen ahalmenak zenbaterainokoak diren erakusten duten datuak.

c) Dena delako enpresaren jarduera-sektorean aritzeko beharrezkoak diren baimen edo lanbide-gaikuntzei eta gainerako baldintzei buruzko datuak.

d) Ekonomia- eta finantza-kaudimenari buruzko datuak. Datu horiek bereizita emango dira, enpresaburua sailkatuta ez baldin badago.

e) Lege honen 65. artikulutik 71. era artekoetan xedatutakoari jarraituz lortutako sailkapena, baita sailkapen hori indarrean den artean gertaturiko gorabehera guztiak ere. Inskripzio horretan, sailkapenetik bereizirik, enpresaburuaren ekonomia- eta finantza-kaudimena zein den adieraziko da.

f) Kontratatzeko dituzten debekuak.

g) Kontratazio publikoa gauzatzeko interesgarria den beste edozein datu, erregelamendu bidez hala jasota baldin badago.

2. Nolanahi ere, 61. artikuluaren 4. paragrafoan aipatzen diren kontratatzeko debekuak jasoko dira erregistroan.

329. artikulua. Borondatez inskribatzeko aukera.

1. Lortutako sailkapena nahiz 61. 4 artikuluan zehaztutako kontratatzeko debekuak inskribatzeko beharra gorabehera, enpresaburuentzat borondatezkoa da lizitatzaileen eta enpresa sailkatuen erregistro ofizialetan izena ematea, eta berek erabakiko dute aurreko artikuluan aipatzen diren datuetako zeintzuk nahi duten jaso daitezen erregistroetan.

2. Dena den, enpresaburuak lortutako sailkapena inskribatuz gero, aurreko artikuluko 1. paragrafoko a) eta c) hizkietan aipatzen diren inguruabarrak ere jaso beharko dira erregistro horretan.

Era berean, paragrafo bereko b), c) eta d) hizkietan aipatzen diren datuak inskribatzeko, enpresaburuaren nortasunari eta jarduteko gaitasunari buruzkoak ere jaso beharko dira.

330. artikulua. Enpresaburuak erregistroko informazioa eguneratzeko duen erantzukizuna.

Erregistroan inskribatutako enpresaburuen datuetan inolako aldaketarik izanez gero, enpresaburuek jakinarazi egin beharko diote erregistroari; orobat jakinarazi beharko diote kontratatzeko debekua dakarren egoera berriren bat sortzen bada.

Informazio hori ematen ez badu –dolo, erru edo zabarkeria dela-eta–, enpresaburua 60. artikuluko 1. paragrafoaren e) hizkiko egoeran sartuko da.

331. artikulua. Publizitatea.

Erregistroa publikoa izango da edukia ezagutzeko bidezko interesa duten guztientzat.

Erregistroan sartzeko, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 37. artikuluan xedatutakoa eta manu hori garatzen edo osatzen duten arauetan esaten dena bete beharko da.

332. artikulua. Erregistroen arteko lankidetza.

Lizitatzaileen eta Enpresa Sailkatuen Estatuko Erregistro Ofizialak eta autonomia-erkidegoetako enpresa sailkatuen erregistro ofizialek, beren ohiko jardunean eta elkarren arteko harremanetan, bakoitzak bere erregistroan dituen datuei buruzko informazioa emango die informazio hori behar duten gainerako administrazioei.

II. KAPITULUA

Sektore Publikoko Kontratuen Erregistroa

333. artikulua. Sektore publikoko kontratuak erregistratzea.

1. Ekonomia eta Ogasun Ministerioak kontratuen erregistro bat sortu eta mantenduko du, eta, bertan, herri-administrazioek eta lege hau bete behar duten sektore publikoko gainerako erakundeek esleitutako kontratuei buruzko oinarrizko datuak jasoko dira.

2. Sektore Publikoko Kontratuen Erregistroa Espainiako kontratazio publikoari buruzko informazioa jasotzeko sistema ofizial nagusia da, eta, hala den neurrian, baita ondorengo guztietarako euskarria ere: kontratazio publikoaren berri izan, aztertu eta ikertzeko; kontratazio publikoari buruzko estatistikarako, Espainiak kontratazio publikoari buruzko informazioaren gainean nazioartean dituen betebeharrak betetze aldera; legez aurreikusita dagoen moduan, administrazioko beste organo batzuei kontratuei buruzko datuak jakinarazteko; eta, orokorrean, informazio hori guztia jendaurrean jartzeko, gardentasun-printzipioak eskatzen duenaren arabera.

Erregistro hori aginte publikoen tresna izango da, beren eskura egongo da, kontratazio publikoaren prozedurak eta jokabideak etengabe berrikusi eta hobetzeko, hornitzaileen kalitatea, fidagarritasuna eta eraginkortasuna aztertzeko, eta merkatu publikoen lehia eta gardentasuna ikuskatzeko.

3. Herri-administrazio guztietako eta lege honen aplikazio-eremuko gainontzeko erakunde guztietako kontratazio-organoek kontratu esleituei buruzko oinarrizko datuak jakinaraziko dizkiote Sektore Publikoko Kontratuen Erregistroari, bai eta, beharrezkoa bada, zein aldaketa izan diren datu horietan, dela luzapenak, epeen edo prezioen aldaketak, azken zenbatekoa zein den, eta noiz azkenduko den kontratua, eta datu horiek erregistroan jasoko dira.

Erregelamendu bidez zehaztuko da komunikazio horien edukia eta epea.

4. Sektore Publikoko Kontratuen Erregistroari kontratuei buruzko datuak jakinarazteko, bide elektroniko, informatiko edo telematikoak erabiliko dira, Ekonomia eta Ogasun Ministerioak zehazturiko moduan, autonomia-erkidegoekin bat.

5. Sektore Publikoko Kontratuen Erregistroak bere datuetara telematika-baliabideak erabiliz sartzeko aukera eskainiko die legez eman zaizkien eskumenez baliatzeko hala behar duten administrazio-organoei, eta bereziki gastua fiskalizatzeko edo tributuak ikuskatzeko eskumena duten organoei, betiere erregelamendu bidez zehaztuko den moduan.

Era berean, eta datu pertsonalak babesteko arauek ezarritako mugen barruan, isilpekoak ez diren datuak herritarrek kontsultatzeko moduan jarriko dituzte, baldin eta aldez aurretik ez badira bide telematikoen eta interneten bidez jendaurrean jarri.

6. Baldin eta beste administrazio batzuek kontratuen erregistroak badituzte, eta eskumen-esparruaren aldetik antzekoak badira, 3. paragrafoan aipatzen den datuen komunikazioaren ordez, kontratuen erregistroen arteko komunikazioa baliatzeko aukera egongo da.

Ekonomia eta Ogasun Ministerioak erregelamendu bidez zehaztuko du zer nolako baldintzak beharko diren Sektore Publikoko Kontratuen Erregistroaren eta kontratuen gainontzeko erregistroen arteko datuak sinkronizatzeko.

7. Kontratu bakoitza zehaztasunez identifikatzeko modua egongo dela bermatzeko, administrazioek eta erakunde komunikatzaileek identifikazio-kode bat emango diote bakoitzari, eta kode hori bakarra izango da administrazio bakoitzaren eskumenen esparruan.

Ekonomia eta Ogasun Ministerioak erabakiko du identifikatzaile bakar horiek zein arauren arabera emango diren, Sektore Publikoko Kontratuen Erregistroan kontratu bakoitza zalantzarik gabe identifikatuko dela ziurtatze aldera, eta kontratuen gainerako erregistroekin koordinatuta aritzeko modua izate aldera.

8. Gobernuak, urtero, Espainiako kontratazio publikoari buruzko txosten bat aurkeztuko du Gorte Nagusietan, Sektore Publikoko Kontratuen Erregistroak emandako datuak eta azterketak oinarri hartuta.

III. TITULUA

Baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoak erabilita kontratuei buruzko publizitatea kudeatzea

KAPITULU BAKARRA

Estatuaren Kontrataziorako Plataforma

334. artikulua. Estatuaren Kontrataziorako Plataforma.

1. Estatuko Administrazio Kontratazioaren Aholku Batzordeak, laguntza teknikoa eskaintzeko organoen bidez, plataforma elektroniko bat jarriko du sektore publikoko kontratazio-organo guztien eskura, Internet bidez lizitaziorako deialdien eta horien emaitzen berri emateko, edo egingo diren kontratuei buruz garrantzizkotzat jotako informazioa emateko, bai eta datu horien tratamendu informatikoarekin zerikusia duten beste zerbitzu osagarri batzuk eskaintzeko ere.

Edozein kasutan, Estatuko sektore publikoko kontratazio-organoetako kontratatzailearen profilak plataforma honetan sartu beharko dira, eta beraren bitartez bakarrik kudeatu eta zabaldu beharko dira.

Organo horien egoitza elektronikoetan, lotura bat egongo da, Estatuaren Kontrataziorako Plataforman kokatuta egongo den kontratatzailearen profilera sartzeko.

2. Plataformak moduren bat eduki behar du bertan sartutako informazioa jendaurrean noiz jarri den egiaztatu ahal izateko.

3. Plataforman kontratuei buruzko iragarkiak eta bestelako informazioa argitaratzeak legean aurreikusitako ondorioak izango ditu.

4. Interesdunek kontratazio-plataforman sartzeko atari bakarra izango dute.

Erregelamendu bidez zehaztuko da zer nolako lotura-modua egongo den kontrataziorako plataformaren eta Estatuko Aldizkari Ofizialaren atariaren artean.

5. Estatuaren Kontrataziorako Plataforma autonomia-erkidegoek eta toki-erakundeek antolatuko dituzten antzeko informazio-zerbitzuei lotuta egongo da, horretarako egingo diren hitzarmenetan zehaztuko den moduan.

Lehenengo xedapen gehigarria. Atzerrian kontratatzea.

1. Atzerrian formalizatu eta gauzatzen diren kontratuetan, nahiz eta kontratuok aplikatzean sortutako zalantzak eta hutsuneak erabakitzeko orduan lege honen printzipioak hartuko diren kontuan, honako arau hauek aplikatuko dira:

a) Estatuko Administrazio Orokorrean, Atzerri Arazoetako eta Lankidetzako ministroari dagokio kontratu horiek formalizatzea; horretarako, ordezkaritza diplomatiko edo kontsularrak erabiliko ditu, eta, nahi izanez gero, beste organismo, funtzionario edo norbanako batzuk ere izendatu ahal izango ditu eskuorde.

Hala ere, Defentsa Ministerioaren esparruan, kontratu-mota hori formalizatzea departamentu horren titularraren ardura izango da, nahiz eta aukera izango duen eskumena eskuordetzeko; dena den, bake-misioak betetzeko behar diren kontratuen kasuan, Espainiako segurtasun-indar eta -kidegoek parte hartu behar badute, Barne Arazoetako ministroaren eginkizuna izango da kontratua formalizatzea.

Organismo autonomoetan eta Gizarte Segurantzako kudeaketa-erakunde eta zerbitzu erkideetan, haien legezko ordezkariei edo horiek eskuorde izendatuko dituztenei dagokie halako kontratuak formalizatzea.

Lege honen mendeko gainerako organismo eta erakundeetan, haien legezko ordezkariei dagokie kontratuok formalizatzea.

Lege honen 316. etik 319. era arteko artikuluak kontratu horien izapideak egin, kontratuetarako baimena eman, eta kontratuak esleitu, aldatu eta suntsiarazteko aplikatuko dira.

b) Kontratua egingo den estatuko legeek kontratatzeko gaitasunari buruz eskatuko dituzten baldintzak dena delakoak izanik ere, Europar Batasuneko estatu kideetako enpresek lege honetan esaten dena bete beharko dute.

c) Administrazio-klausula zehatzen pleguaren ordez, kontratuko klausulak ezarri ahal izango dira.

d) Alde batera utzi gabe kontratu txikientzat ezarritakoa, prozedura negoziatuaz ere esleitu daitezke kontratuak, baina, ahal den guztietan, kontratuak betetzeko gai diren enpresen aldetik hiru eskaintza lortu behar dira gutxienez.

e) Agiri fede-emailez formalizatu behar dira kontratuak, eta Ekonomia eta Ogasun Ministerioari bidali behar zaizkio kontratuon zehaztasunak, 333. artikuluan zehaztutako ondorioetarako, eta, Kontu Auzitegiari ere bidali behar zaizkio, 29. artikuluan adierazitako moduan. Kontratu txikiei dagokienez, lege honetan kontratu txikiei buruz orokorrean xedatutakoa bete behar da.

f) Kontratua gauzatuko dela ziurtatzeko, lege honetan aurreikusitakoaren pareko bermeak eskatu ahal izango zaizkio esleipendunari, ahal bada, eta hori kontratazioa egingo den estatuko baldintzen araberakoa bada; halakorik ezean, estatu horretan ohikoak diren eta onartzen diren bermeak edo nazioarteko merkataritzako usadioekin bat datozenak eskatuko zaizkio.

Kasuan kasuko ordezkaritza diplomatikoan edo kontsularrean jarriko bermeok.

g) Kontratistak itundutako prestazioa gauzatzea izango da prezioa ordaintzeko baldintza, delako estatuaren zuzenbidea edo ohiturak horren aurka ezer adierazi ezean; eta aurka ezer adieraztekotan, aurrerakina bermatuko duen bermea eskatu beharko da, f) hizkian aurreikusitako moduan emana.

Salbuespenezko kasuetan, egoerak hala eskatzen duenean, kontratazio-organoak, ebazpen arrazoituaren bidez, berme hori jartzetik salbuestea erabaki ahal izango du, nazioarteko merkataritzaren usadioekin bat etorriz gero.

h) Halako kontratuetan, ahalegina egin behar da administrazioaren interesak kontratistaren ez-betetzeetatik babesteko xedapenak sartzeko, bai eta kontratuan komenigarri izan daitezkeen aldaketak baimentzeko xedapenak sartzeko ere.

i) Kontratazio-organoak lege honetan orokortzat ezarritakoaz besteko berrikuste-sistema bat sartu ahal izango du kontratu-agirietan, kontratua gauzatuko den herrialdeko legeria eta ezaugarri sozioekonomikoak kontuan izanda.

Dena den, prezioak berrikusteko ezarriko den araubidea parametro objektiboetan oinarrituko da, eta ahal bada behintzat, parametro horiek publikoak edo erraz neurtzeko modukoak izango dira; hain zuzen ere, nazioarteko organismoek kalkulatutako prezioak erabili ahal izango dira.

2. Espainiako enpresekin egindako kontratuetan, Espainiako auzitegien mende jartzeko klausulak sartu behar dira.

3. Atzerriko enpresekin egindako kontratuetan, inguruabarrek aholkatzen badute, eztabaidak arbitraje-formula errazak erabiliz konpontzeko klausulak sartzeko ahalegina egin behar da.

Horrekin batera, Espainiako auzitegien mende jartzeko klausulak sartzeko ahalegina egin beharko da.

Halako kontratuetan, transakzioak egiteko modua egongo da, Ministroen Kontseiluak edo autonomia-erkidego nahiz toki-erakundeetako organo eskudunak aurrez baimena ematen badu.

4. Europar Batasuneko gainerako estatu kideetan erregulazio harmonizatuaren bidez egin eta beteko diren kontratuetan, artikulu honetan bildutako arauak gorabehera, Europar Batasunean publizitateari buruz eta lege honetan kontratuak esleitzeko prozedurei buruz ezarritako gainerako arauak bete beharko dira.

5. Atzerrian egin eta osoki edo partez Espainian gauzatu behar diren kontratuak, kulturarako, ikerketarako edo garapenerako lankidetzarako programa nahiz proiektuekin zuzenean loturik badaude, publizitaterik gabeko prozedura negoziatuaren bidez esleitu ahal izango dira, administrazioak atzerriko kontratistarekin askatasunez hitzartutako baldintzen pean, betiere, atzerriko kontratista horren esku hartzea erabat ezinbestekoa bada, proiektua edo programa gauzatzeko, lankidetza-programa edo -proiektuetan parte hartu ahal izateko baldintzek hala eskatzen dutelako, eta, betiere, espedientean hala egiaztatzen bada.

6. Kontratua osatzen duten dokumentuak eta kontratua prestatu, esleitu eta gauzatzeko behar diren dokumentu guztiak gaztelaniaz egon beharko dira idatzita, eta hala ezean, hizkuntza horretara itzuli beharko dira kasuan kasuko tokiko hizkuntzatik.

Dena den, kontratazio-organoak, erantzukizuna bere eginda, gaztelaniara itzuli gabeko dokumentuak onartzeko aukera izango du, baldin eta ingelesez edo frantsesez idatzirik badaude, eta dagozkien ondorioak izango dituzte.

Beste hizkuntza batzuetan idatzitako dokumentuak onartzea erabaki ahal izango du kontratazio-organoak, kontratuz kontratu; ebazpen arrazoitua eman beharko du, eta erantzukizuna berea izango da.

Kasu horietan, Atzerri Arazoetako eta Lankidetzarako Ministerioak dena delako atzerriko hizkuntzan idatzitako dokumentuen gaztelaniazko itzulpena izatea bermatuko du, kontratua ikuskatu ahal izateko.

Bigarren xedapen gehigarria. Toki-erakundeetarako kontratazio-arau bereziak.

1. Alkateen eta toki-erakundeetako presidenteen eskumenekoak izango dira, kontratazio-organo diren neurrian, kontratu hauek: obra-kontratuak, hornidura-kontratuak, zerbitzu-kontratuak, zerbitzu publikoen kudeaketarako kontratuak, administrazio-kontratu bereziak eta kontratu pribatuak, baldin eta beren zenbatekoa ez bada aurrekontuko baliabide arrunten 100eko 10 baino handiagoa, eta ezta, inola ere, sei milioi euro baino handiagoa; orobat izango dira haien eskumeneko mota horietako kontratuak, zenbait urterako direnean, betiere lau urte baino gehiago irauten ez badute eta urteroko guztien zenbateko metatua ez bada lehenengo ekitaldiko baliabide arrunten 100eko 10 baino handiagoa, ez eta sei milioi euro baino handiagoa ere.

Era berean, alkateen eta toki-erakundeetako presidenteen eskumena izango da toki-erakundeen ondasunen gaineko kontzesioak esleitzea, eta ondareari buruzko legearen mendeko ondasun higiezinak eta eskubideak eskuratzea, balioa ez denean aurrekontuko baliabide arrunten 100eko 10 baino handiagoa eta hiru milioi euro baino handiagoa; ondarea besterentzea ere beren eskumena izango da, balioa ez denean ehuneko edo zenbateko hori baino handiagoa.

2. Aurreko paragrafoan aipatu ez diren kontratuei dagokienez, toki-erakundeak halakoren bat egin behar badu, osoko bilkurarena izango da horiek kontratatzeko eskumena, kontratazio-organoa denez.

Era berean, osoko bilkuraren eskumena izango da toki-erakundeen ondasunen gaineko kontzesioak esleitzea, eta ondareari buruzko legeriaren mendeko ondasun higiezinak eta eskubideak eskuratzea, edo ondarea besterentzea, baldin eta eskumen hori ez bazaio alkateari edo presidenteari esleitu; baita balio historiko edo artistikodun ondaretzat jotako ondarea besterentzea ere, edozein dela ere haien balioa.

3. Biztanle kopuru handia duten udalerrietan, hain zuzen ere Toki Araubidearen Oinarriak Arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 121. artikuluan aipatzen direnetan, aurreko paragrafoan aipatzen diren eskumenak tokiko gobernu-batzordearenak izango dira, kontratuaren zenbatekoa edo iraupena dena delakoa ere.

4. Toki-erakundeek aukeran izango dute kontratazio-batzordeak eratu edo ez. Kontratazio-batzorde horiek kontratazio-organo modura jardungo dute bai obra-kontratuetan, xedea konponketa errazak egitea, kontserbatzea edo mantentze-lanak egitea bada, bai ondasun kontsumigarriak edo erabiliaz erraz honda daitezkeen ondasunak hornitzeko kontratuetan, bai eta zerbitzu-kontratuetan ere, betiere, kontratuaren zenbatekoak erakundearen ohiko baliabideen 100eko 10 gainditzen ez badu, edo, proportzio hori gainditu arren, dagokion ekitaldi horretarako aurrekontuan jasota dauden ekintzak badira eta aurrekontuaren oinarrietan xedatutakoaren arabera gauzatzen badira.

Osoko bilkuraren eginkizuna izango da kontratazio-batzordeak eratzea eta nola osatuko diren erabakitzea; dena den, horietan kide izan beharko dute, nahitaez, idazkariak edo korporazioari aholkularitza juridikoa emateko eginkizuna duen organoaren titularrak, eta kontu-hartzaileak.

Araubide erkideko toki-erakundeen kasuan, osoko bilkurak ezarriko ditu, alkateak edo presidenteak proposatuta, zenbatekoen mugak (aurreko lerrokadan zehaztutakoak baino txikiagoak izan baitaitezke) edo kontratazio-batzordeak kontratazio-organo gisa esku hartu ahal izango duen kontratuen ezaugarriak, baldin eta osoko bilkura bada, 1. paragrafoan esandakoaren arabera, kontratu horien gaineko eskumena duena; biztanle kopuru handiko udalerrietan, berriz, tokiko gobernu-batzordeak ezarriko ditu muga horiek.

Prozeduran kontratazio-batzordeak jarduten duenean, kontratazio-mahaiak ez du prozedura horretan parte hartuko.

5. Bestalde, 5. 000 biztanle baino gutxiago dauzkaten udalerrietan, 204. artikuluan aurreikusitakoaren arabera kontratazio-zentral gisa eratutako organoek gauzatu ahal izango dituzte kontratazioaren arloko eskumenak, berariaz horretarako hartutako erabakien bidez.

Era berean, lankidetza-hitzarmenak sinatzeko aukera izango da, eta horien bidez, kontratazio-prozeduraren kudeaketa probintzietako diputazioen edo probintzia bakarreko autonomia-erkidegoen eskuetan uzteko modua egongo da.

6. Horrez gain, 5. 000 biztanle baino gutxiago dauzkaten udalerrietan, gastuaren onarpenaren ordez, kreditua badagoela egiaztatuko duen egiaztagiri bat erabili ahal izango da, idazkari kontu-hartzaileak emana edo, hala behar duenean, korporazioko kontu-hartzaileak.

7. Kontratazio-organoaren eginkizuna izango da espedientea onartzea eta esleipen-prozedura abiaraztea, 110. artikuluan araututako moduan.

Administrazio-klausula zehatzen plegua onartu aurretik, idazkariaren edo, hala behar duenean, korporazioari aholkularitza juridikoa emateko eginkizuna duen organoaren titularraren eta kontu-hartzailearen txostenak beharko dira.

8. Legearen arabera zerbitzu juridikoek eman beharreko txostenak idazkariak edo korporazioari aholkularitza juridikoa eskaintzeko betebeharra duen organoak bideratuko ditu.

Ikuskatze-lana, berriz, toki-erakundeko kontu-hartzaileak egingo du.

9. Lege honen 170. artikuluaren e) hizkian aipatzen diren larrialdi-egoeretan prozedura negoziatua erabiltzen bada, idazkariaren edo, hala behar duenean, korporazioari aholkularitza juridikoa emateko eginkizuna duen organoaren titularraren eta kontu-hartzailearen txostenak ere jaso beharko dira espedientean, larrialdi-egoera justifikatzekoak.

10. Kontratazio-mahaiko buru korporazioko kide bat edo funtzionario bat izango da; mahaikide izango dira korporazioko idazkaria edo, hala behar duenean, korporazioari aholkularitza juridikoa emateko eginkizuna duen organoaren titularra, eta kontu-hartzailea, bai eta, funtzionarioen, lan-kontratuko langileen edo zinegotzien artean aukeratuta, kontratazio-organoak izendatutako beste batzuk ere; kopurua, guztira, ez da hirutik beherakoa izango.

Idazkaria korporazioko funtzionario bat izango da.

Tokiko udal-erakundeetan posible izango da kontratazio-mahaian probintzietako diputazioen edo probintzia bakarreko autonomia-erkidegoen zerbitzura diharduten langileak kide izatea.

11. Biztanle-kopurua 5. 000 biztanle baino txikiagoa duten udalerrietan, dena delako obra-kontratua gauzatzeko epea urtebeteko aurrekontuarena baino handiagoa bada, obraren zati bakoitzerako proiektu berezitua idazteko aukera egongo da, baldin eta zati horietako bakoitza bere aldetik erabiltzeko modua baldin badago erabilera orokorraren edo zerbitzuaren ildo beretik, edo zati horien funtsa zein den definitzea baldin badago; hori egin ahal izateko, osoko bilkurak baimena eman beharko du aldez aurretik, legezko kideen gehiengo absolutuaren bidez, eta baimen emate hori ezingo da eskuordetu.

12. Proiektuak ikuskatzeko, 125. artikuluan ezarritako arauak bete beharko dituzte obra-kontratuek. Ikuskatze-lan hori, kontratua egin duen erakundean horretarako eskumena duten bulegoek edo unitateek egin ahal izango dute, eta halakorik ez duten udalen kasuan, kasuan kasuko probintzia-diputazioko unitateek.

13. Ondasun higiezinak eskuratzea objektu duten kontratuen kasuan, eskuratutakoa ordaintzeko epea lau urtez atzeratu ahal izango da, toki-ogasunak arautzen dituen araudian etorkizuneko gastuetarako konpromisoen inguruan aurreikusitako izapideak beteta.

14. Xedapen honen bidez araututako kontratuen zenbatekoa finkatu eta, hala, organoen eskumena zehazte aldera, zenbateko horretan balio erantsiaren gaineko zergaren zenbatekoa ere sartuko da.

Hirugarren xedapen gehigarria. Informazioa eta komunikazioak tratatzeko ekipoak eta sistemak eskuratzeko eskumenei buruzko arau bereziak.

Lege honen 207. 1. artikuluan adierazitakoa gorabehera, eskuratze zentralizatuaren bidez eskuratzekotzat jo ez diren informazio-tratamendurako ekipoak eta sistemak eta ekipo osagarriak eskuratzeko eskumena Defentsa Ministerioaren eta Gizarte Segurantzako kudeaketa-erakundeen eta zerbitzu erkideen eginkizuna izango da, dagozkien eskumenen esparruan.

Laugarren xedapen gehigarria. Plantillan desgaitasunen bat duten pertsonak edo bazterketa soziala jasaten duten pertsonak dauzkaten enpresekin eta irabazi-asmorik gabeko erakundeekin kontratuak egitea.

1. Kontratazio-organoek, nahitaezkoa den kasuetan, aztertuko dute ea lizitatzaileek betetzen ote duten Desgaitasunen bat duten pertsonak Gizarteratzeari buruzko apirilaren 7ko 13/1982 Legeak ezarritako betebeharra, langileen 100eko 2 desgaitasunen bat duten pertsonak izateari edo dagozkion neurri alternatiboak hartzeari buruzkoa.

Horretarako, hala badagokio, administrazio-klausula zehatzen pleguek, lizitatzaileek aurkeztu beharreko dokumentazioari buruzko klausulan, aukeran dute eskakizun hau jasotzea: langile kopuru osoa eta desgaitasunen bat duten langileen kopuru zehatza adieraziko dituen enpresaren ziurtagiri bat aurkeztu beharra, edo, legez aurreikusitako neurri alternatiboak betetzeko hautua egin izanez gero, salbuespen-egoeraren deklarazioaren kopia bat eta horretarako ezarritako neurri zehatzei buruzko lizitatzailearen deklarazio bat aurkeztu beharra.

2. Kontratazio-organoek, administrazio-klausula zehatzen pleguetan, badute esleitzeko lehentasuna ezartzea kaudimena eta gaitasuna egiaztatzeko unean plantillako langileen artetik 100eko 2 baino gehiago desgaitasunen bat duten langileak dituzten enpresa publiko zein pribatuen alde, betiere, proposamenok esleipenerako oinarri diren irizpideen ikuspegitik onuragarrienak direnen parekoak badira.

Enpresa lizitatzaile bat baino gehiagoren artean berdinketa gertatzen bada proposamenik onuragarrienari dagokionez, eta horiek guztiek desgaitasunen bat duten langileak badituzte plantillan 100eko 2 baino proportzio handiagoan, plantillan desgaitasunen bat duten langile finkoen portzentaje handiena duen lizitatzaileak izango du kontratua esleitzeko lehentasuna.

3. Halaber, kontratua esleitzeko lehentasuna izango dute, ekonomiaren aldetik onuragarrienak diren kontratuen baldintza berdinetan, abenduaren 13ko 44/2007 Legean, laneratze-enpresen araubideari buruzkoan, aurreikusitako laneratze-enpresek aurkeztutako proposamenek, baldin eta araudi horrek izaera hori izateko ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

4. Lehentasun hori bera ezarri ahal izango da, baldintza eta modu berberekin, prestazio sozialen kontratuak edo laguntza emateko prestazioen kontratuak esleitzerakoan, nortasun juridikoa duten irabazi-asmorik gabeko erakundeek aurkeztutako proposamenei dagokienez, baldin eta haien helburuak edo jardunak kontratuaren objektuarekin zerikusi zuzena badu, bakoitzaren estatutuetan edo sortze-arauetan jaso eta dagokion erregistro ofizialean erregistratutakoaren arabera.

Kasu horretan, kontratazio-organoak bere esku du erakunde horiei eskatzea aurkez dezatela kostuen arabera eskainitako prezio xehatuari dagokion xehetasun-orria.

5. Kontratazio-organoek, administrazio-klausula zehatzen pleguetan, lehentasuna ezar dezakete Bidezko Merkataritzaren bidez produktuak saltzeko aukera eskaintzen duten kontratuen alde, betiere bidezko merkataritzako erakunde gisa onartutako erakundeek aurkeztutako proposamenak direnean, eta, betiere, proposamen horiek onuragarrienen pareko badira, esleipenerako oinarri diren irizpideen ikuspegitik.

Bosgarren xedapen gehigarria. Kontratu erreserbatuak.

Kontratuak esleitzeko prozeduran parte hartzeko aukera enplegu-zentro berezientzat erreserbatzeko modua izango da, eta, orobat, kontratuak babestutako enplegu-programetan gauzatzeko erreserbatzeko aukera, baldin eta langileen 100eko 70 gutxienez desgaitasunen bat duten pertsonak badira, eta, desgaitasun horren izaeragatik edo larritasunagatik, lanbide bat baldintza normaletan betetzeko gauza ez badira.

Lizitazio-iragarkian, xedapen honen berri eman beharko da.

Seigarren xedapen gehigarria. Unibertsitate publikoetan aplikatu beharreko xedapenak.

1. Autonomia-erkidegoen menpekoak diren unibertsitate publikoek, kontratuak esleitzen dituztenean, autonomia-erkidego horretan dagokion organoak sailkapenak egiteko eta sailkapenak berrikusteko onetsitako erabakiek izango dute eragina, 68. artikuluaren 2. paragrafoan ezarritakoaren ondorioetarako.

2. Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 83. artikuluaren 1. paragrafoan aipatzen diren kasuetan, unibertsitate publikoei ez zaie sailkapenik eskatuko kontratuen esleipendun izateko.

Zazpigarren xedapen gehigarria. Ikerketaren arloko organismo publikoak zenbait baldintzetatik salbuestea kontratuen esleipendun direnean.

1. Estatuko agentziek, ikerketaren arloko organismo publikoek eta autonomia-erkidegoetan antzeko eginkizunak dituzten organismoek ez dute sailkaturik egon beharrik izango, ez eta ekonomia- eta finantza-arloko kaudimena dutela edo gaitasun teknikoa dutela egiaztatu beharrik izango, sektore publikoko kontratuen esleipendun izateko.

2. Erakunde horiek, gainera, ez dute bermerik jarri beharrik izango, bermea eskatzen den kasuetan.

Zortzigarren xedapen gehigarria. Uraren, energiaren, garraioaren eta posta-zerbitzuen sektoreetan egindako kontratuak.

1. Herri-administrazioek Uraren, Energiaren, Garraioen eta Posta-zerbitzuen Sektoreetan Kontratuak egiteko Prozedurei buruzko urriaren 30eko 31/2007 Legean aipatzen diren kontratuak egiten dituztenean, lege honetan xedatutakoa bete beharko dute.

Dena den, lege hau kontratu horiei ezartzeko orduan, erregulazio harmonizatuko kontratuak joko dira izaera, objektu, ezaugarri eta zenbatekoagatik urriaren 30eko 31/2007 Legeari atxikita daudenak.

2. Herri-administraziotzat jotzen ez diren sektore publikoko ente, organismo eta erakundeek urriaren 30eko 31/2007 Legean jasotzen diren kontratuak egiten badituzte, lege horretan xedatutakoa bete beharko dute, salbu eta, lege batek zehaztutakoaren arabera, kontratu horiek herri-administrazioen kontratuen lege honetan esaten dena bete behar badute; kasu horretan, erregulazio harmonizatuko kontratuetarako aurreikusitako arauak ere ezarriko zaizkie.

Aipatutako ente, organismo eta erakundeek uraren, energiaren, garraioaren eta posta-zerbitzuen arloan egindako kontratuek, urriaren 30eko 31/2007 Legeari atxikita ez daudenean, lege honen kasuan kasuko xedapenak bete beharko dituzte, eta ez zaizkie, inoiz ere, lege honetan erregulazio harmonizatuko kontratuetarako bakarrik gordetako arauak ezarriko.

Bederatzigarren xedapen gehigarria. Datu-baseetarako sarbidea kontratatzeko eta argitalpenen harpidetza egiteko arau bereziak.

1. Aldizkarien eta beste argitalpen batzuen harpidetza –euskarria dena delakoa izanik ere– eta datu-base berezituetan jasotako informazioan sartu ahal izatea kontratatzea –zenbatekoa edozein delarik ere– erregulazio harmonizatuko kontratuen multzokoa ez denean, lege honetan kontratu txikietarako zehaztutako baldintzen arabera egiteko modua egongo da, betiere hornitzaileen baldintza orokorrak beteta, ordaintzeko modua ere horien artean dela.

Kasuotan, zenbatekoa kontratuaren baldintzetan esandako moduan ordainduko da, eta posible izango da entrega egin edo prestazioa gauzatu aurretik ordaintzea, hori baldin bada merkatuko ohitura.

2. Aurreko paragrafoan aipatzen diren kontratuak bide elektronikoak, informatikoak edo telematikoak erabiliz egiten direnean, kontratua egingo duten sektore publikoko ente, organismo eta erakundeak kontsumitzailetzat joko dira, informazioaren gizarteko zerbitzuei eta merkataritza elektronikoaren arloko zerbitzuei buruzko legerian aurreikusitako ondorioetarako.

Hamargarren xedapen gehigarria. Zenbatekoen eta epeen aldaketak, eta Europar Batasuneko zuzentarauetako eranskinen ondoriozko beste aldaketa batzuk.

Ministroen Kontseiluari baimena ematen zaio, autonomia-erkidegoei entzun ondoren eta ekonomiaren egoera kontuan hartuta, lege honetako artikuluetan aipatutako zenbatekoak errege-dekretuz aldatzeko.

Era berean, baimena ematen zaio legean egin beharreko aldaketak egin ditzan, kontratazio publikoa arautzen duten Europar Batasuneko zuzentarauen eranskinen ondoriozko aldaketak lege honetara ekartzeko.

Hamaikagarren xedapen gehigarria. Europar Batasunak finkatutako zenbatekoak eguneratzea.

Europako Batzordeak aurrerantzean finkatutako zenbatekoek lege honetako testuan ageri direnak ordezkatuko dituzte.

Ekonomia eta Ogasun Ministerioak zenbateko horiek jendartean ezagutarazteko beharrezko diren neurriak hartuko ditu.

Hamabigarren xedapen gehigarria. Epeak zenbatzeko modua.

Lege honetan egunetan ezarritako epe guztiak egun naturalak direla joko da, egun baliodunak bakarrik zenbatu behar direla berariaz adierazten denean izan ezik.

Edonola ere, epearen azken eguna egun baliogabea bada, hurrengo egun baliodunera luzatuko da epea.

Hamahirugarren xedapen gehigarria. Balio erantsiaren gaineko zergari buruzko aipamenak.

Balio erantsiaren gaineko zerga aipatzen denean, Kanarietako zeharkako zerga orokorra edo ekoizpenari, zerbitzuei eta inportazioari buruzko zerga ere aipatzen dela ulertu beharko da, zerga horiek indarrean dauden lurraldeetan.

Hamalaugarren xedapen gehigarria. Europako Esparru Ekonomikoa.

Lege honetan Europar Batasuneko estatu kideei buruz egindako aipamenak Europako Esparru Ekonomikoari buruzko Akordioa izenpetu duten estatu guztiei buruz direla ulertu beharko da.

Hamabosgarren xedapen gehigarria. Lege honetan araututako prozeduretan erabili ahal izango diren komunikazio-bideei buruzko arauak.

1. Lege honetan araututako prozeduretan egin beharreko komunikazioak eta informazio-trukeak posta, telefax, edo bide elektroniko, informatiko edo telematikoen bidez egiteko modua egongo da, kontratazio-organoek edo ebazteko eskumena izango duten organoek zehaztuko dutenarekin bat.

Esleipen-prozeduretan parte hartzeko eskaerak telefonoz egiteko modua ere egongo da, xedapen gehigarri honen 4. paragrafoan aurreikusitako kasuetan eta moduan.

2. Onartzeko modukotzat jo ahal izateko, komunikazio-bideak eskura egon beharko dute denentzat, eta ondorioz, horien erabilerak ez du inolako mugarik sortu beharko enpresaburuek eta interesdunek kasuan kasuko prozeduretarako sarbidea izateko orduan.

3. Informazioa eman, trukatu eta biltegiratzean, datuen osotasuna eta parte hartzeko eskaintzen eta eskaeren isilpekotasuna bermatu beharko dira, eta bermatu beharko da, orobat, parte hartzeko eskaintzen eta eskaeren edukia ezingo dela jakin, horiek aurkezteko epea amaitu arte edo horiek zabaltzeko zehaztutako epea iritsi arte.

4. Kontratazio-organoek beren esku dute parte hartzeko eskaerak aurkezteko telefono bidezko komunikazioa ere onartzea, eta hala eginez gero, bide hori baliatzen duen eskatzaileak idatziz berretsi beharko du egindako eskaera, eskaerok jasotzeko zehaztutako epea amaitu baino lehen.

Kontratazio-organoek eskatu ahal izango dute telefax bidez bidali diren parte hartzeko eskaerak posta bidez edo bide elektroniko, informatiko edo telematikoen bidez berresteko, eskaera behar bezala jaso dadin, baldin eta beharrezkoa bada.

Betebehar hori lizitazio-iragarkian jaso beharko da, betetzeko epea adieraziz.

5. Bide elektroniko, informatiko eta telematikoek, gainera, hamaseigarren xedapen gehigarrian aipatzen diren baldintzak ere bete beharko dituzte.

Hamaseigarren xedapen gehigarria. Bitarteko elektroniko, informatiko eta telematikoak erabiltzea Legean araututako prozeduretan.

1. Legean aurreikusitako prozeduretan, arau hauen arabera erabiliko dira bitarteko elektroniko, informatiko eta telematikoak:

a) Bitarteko elektroniko, informatiko eta telematiko erabilgarriek ezin dute diskriminaziorik eragin, jendearen eskueran egon beharko dute, eta bateragarriak izan beharko dute erabilera orokorreko informazioaren eta komunikazioaren teknologiekin.

b) Parte hartzeko eskaintzen eta eskabideen aurkezpen elektronikorako behar diren informazioa eta zehaztapen teknikoak interesa duten alde guztien eskueran egon beharko dira, ezingo dute diskriminaziorik eragin, eta bat etorri beharko dute estandar ireki, erabilera orokorreko eta ezarpen zabalekoekin.

c) Parte hartzeko eskaintzen eta eskabideen aurkezpen elektronikorako behar diren programa eta aplikazioek, berriz, erabilera zabal eta irispide errazekoak izan beharko dute, eta ezingo dute diskriminaziorik eragin, edo kontratazio-organoak interesdunen eskueran jarri beharko ditu.

d) Komunikazio-sistemek eta informazioa trukatzeko eta biltegiratzeko sistemek, teknikaren egoeraren arabera, zentzuzko modu batean bermatu ahal izan beharko dute transmititzen diren datuen osotasuna; halaber bermatu beharko dute organo eskudunek bakarrik eduki ahal izatea sarbidea datu horietara, horretarako zehaztutako datan, edo sarbidea izateko debeku hori urratzen bada, debeku-urratze hori argi eta garbi detektatu ahal izatea.

Sistema horiek, era berean, behar bezalako segurtasuna eskaini beharko dute, teknikaren egoerari jarraiki, birus informatikoen eta bestelako programa edo kode kaltegarrien aurrean, eta beste neurri batzuk ere ezarri ahal izango dira erregelamendu bidez. Neurri horiek, eskaintzen isilpekotasun- eta osotasun-printzipioak eta lizitatzaileen arteko berdintasuna errespetatuz, prozeduretan duten eragina ahalik eta txikiena izateko ezarriko dira.

e) Lizitatzailearen edo kontratistaren eta kontratazio-organoaren arteko komunikazioak, jakinarazpenak eta dokumentu-bidalketak egiteko erabiltzen diren aplikazioek ahalmena izan behar dute bidaltze- edo jasotze-data edo -ordua, edukiaren osotasuna, eta bidaltzailea eta hartzailea egiaztatzeko.

Aplikazio horiek, bereziki, honako hau bermatu behar dute: jasota uzten direla proposamenen eta parte hartzeko eskabideen ordu eta data zehatzak, bai eta kontratazio-organoan aurkeztu behar den dokumentazio guztiarenak ere.

f) Administrazio-organoen eta enpresa lizitatzaile edo kontratisten egintza edo borondate-adierazpen guztiak, ondorio juridikoak dituztenak dela kontratuaren prestaketa-fasean, dela lizitazio-, esleipen- eta gauzatze-faseetan, sinadura elektroniko aitortu baten bidez kautotu behar dira, Sinadura Elektronikoari buruzko abenduaren 19ko 59/2003 Legearen arabera.

Erabiltzen diren bitarteko elektroniko, informatiko edo telematikoek bermatu behar dute sinadura arau honetako xedapenekin bat datorrela.

g) Modu elektronikoan erabilgarri ez dauden dokumentu, ziurtagiri eta adierazpenak, bestalde, eskaintzak edo parte hartzeko eskaerak aurkezteko aurreikusitako epea amaitu aurretik aurkeztu beharko dituzte lizitatzaile edo hautagaiek.

h) Lege honetan dokumentu idatziak aurkezteari buruz egiten diren aipamenek ez dute eragotziko dokumentuok bitarteko elektronikoen bidez aurkeztea.

Kontratuak esleitzeko prozeduretan, eskaintzen bitarteko elektroniko bidezko bidalketa bi fasetan egin ahal izango da: lehenengo, eskaintzaren sinadura elektronikoa helarazi beharko da (sinadura hori jasotzearekin, egintzat hartuko da eskaintzaren aurkezpena ondorio guztietarako), eta, gero, eskaintza bera gehienez ere 24 orduko epean; bigarren igorpen hori adierazitako epean egiten ez bada, eskaintza erretiratu egin dela ondorioztatuko da.

Espedienteari erantsi behar zaizkion dokumentuen kopia elektronikoek, dokumentuok jasotzeko gaitutako administrazio-organoaren sinadura elektronikoarekin kautotuek, dokumentu horien kopia konpultsatuek bezalako balioa eta ondorioak izango dituzte.

i) Kontratazio-espedienteak osatzen dituzten dokumentu elektronikoen formatuak guztiek eskuratzeko moduko zehaztapenen araberakoak izan beharko dira, eta murriztapenik gabe erabiltzekoak; bermatu behar dute, gainera, kontratazio-organoak, fiskalizazio- eta kontrol-organoek, organo jurisdikzionalek eta interesdunek sarbide librea eta osoa edukitzea espedientea gorde beharreko epean.

Kontratuak esleitzeko prozeduretan, iragarkian edo pleguetan adierazi beharko da zer formatu onartzen diren.

j) Kontratuak bitarteko elektronikoz esleitzeko prozedurak izapidetzeko baldintza gisa, kontratazio-organoek beren esku dute lizitatzaileei eskatzea 328. 1 artikuluaren a)-tik d)-ra bitarteko hizkietan aipatzen diren datuak kasuan kasuko Lizitatzaileen eta Enpresa Sailkatuen Erregistro Ofizialean inskribatzeko.

2. Aurreko paragrafoan ezarritako baldintzei eta trafiko juridikoan horrelako fakturen erabilera arautzen duten arauei egokituz, Lege hau garatzeko xedapenek ezarriko dute zein baldintzen arabera erabili ahal izango diren faktura elektronikoak sektore publikoko kontratazioan.

3. Kontratazioko gardentasun-printzipioa eta administrazio-jardunaren eragimen- eta eraginkortasun-printzipioak betez, lege honetan jasotako prozeduretan, lizitatzaileek edo hautagaiek bitarteko elektronikoak, informatikoak eta telematikoak erabiltzea sustatu eta hobetsiko da.

Edozein kasutan, Estatuko Administrazio Orokorraren eta harekin lotuta dauden edo haren mendekoak diren organismo publikoen esparruan, bitarteko horiek eskuragarri egon beharko dute haien eskumenekoak diren kontratazio-prozedura guztietan.

4. Errekurtsoak edo erreklamazioak ebazteko eskumena daukaten organoak eta kontratazio-organoak edo erakunde kontratatzaileak, ahal den neurrian, bitarteko informatiko, elektroniko edo telematikoen bidez komunikatuko dira.

Errekurtsogileei eta errekurtso-prozeduretan esku hartzen duten gainerako interesdunei jakinarazpenak egiteko, azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako bitartekoak erabiliko dira.

Dena den, errekurtsogileak onartu badu esleipen-prozeduraren izapidetzean bitarteko informatiko, elektroniko edo telematikoen bidezko jakinarazpenak jasotzea, prozedura horretan parte hartu badu eta, edozein kasutan, errekurtsoa jartzeko idazkian hala eskatu badu, jakinarazpenak bitarteko horien bidez egingo zaizkio.

Hamazazpigarren xedapen gehigarria. Kontratazio-mahaietan legelariak ordezkatzea.

Gizarte Segurantzako kudeaketa-erakunde eta zerbitzu erkideei dagokienez, erregelamenduz ezarri ahal izango da zein egoeratan hartuko duten parte berariaz gaitutako legelariek kontratazio-mahaian, legez edo erregelamenduz kontratazio-organoari aholkularitza juridikoa emateko eginkizuna esleiturik dutenen ordez.

Hemezortzigarren xedapen gehigarria. Irisgarritasun-bermea desgaitasunen bat duten pertsonentzat.

Kontratazio publikoaren eremuan, zein komunikazio-bide onartuko diren zehaztu, elementu lagungarriak diseinatu eta prozedurazko izapideak ezartzeko orduan, irisgarritasun unibertsalaren irizpideak eta guztientzako diseinuaren irizpideak hartu beharko dira kontuan, termino horiek Desgaitasunen bat duten Pertsonen Aukera-berdintasunaren, Diskriminazio-ezaren eta Irisgarritasun Unibertsalaren abenduaren 2ko 51/2003 Legean definitzen diren bezala.

Hemeretzigarren xedapen gehigarria. Herri-administrazioen zerbitzura dauden agintarien eta langileen erantzukizuna.

1. Herri Administrazioen zerbitzura diharduten agintariek eta langileek, administrazioko kontratazioaren arloan egindako jardunen ondorioz partikularrei zein administrazioari berari kalteak sortuz gero, ondare-erantzukizuna izango dute, eta erantzukizun hori eskatzeko orduan, oinarri hartuko dira bai azaroaren 26ko 30/1992 Legearen X. titulua, bai martxoaren 26ko 429/1993 Errege Dekretua, dekretu horren bidez onetsi baitzen ondare-erantzukizuneko gaiei buruzko Herri Administrazioen Prozeduren Erregelamendua.

2. Herri-administrazioen zerbitzura dauden langileek, zabarkeria larriz jokatuz, lege honetan jasotako aginduak hausten dituztenean edo behar ez bezala aplikatzen dituztenean, hutsegite oso larria egingo dute, eta diziplina-erantzukizuna eskatuko zaie, gai horren gaineko berariazko xedapenen arabera.

Hogeigarren xedapen gehigarria. Estatuko Funtzionario Zibilen Mutualitateak, Mutualitate Orokor Judizialak eta Indar Armatuen Gizarte Institutuak emandako osasun- eta farmazia-sorospeneko prestazioetarako itunak.

1. Estatuko Funtzionario Zibilen Mutualitateak eta Indar Armatuen Gizarte Institutuak, beren babes-eginkizuna garatze aldera, erakunde publikoekin, erakunde aseguratzaileekin, medikuntzako sozietateekin, farmazialari-elkargoekin eta beste erakunde eta enpresa batzuekin osasun- eta farmazia-sorospeneko zerbitzuak emateko hitzartzen dituzten itunek zerbitzu publikoak kudeatzeko kontratuaren izaera izango dute, edozein delarik itunon zenbatekoa eta modalitatea, eta mutualitate horietako bakoitzaren araudi bereziaren bidez arautuko dira; araudi horrek aurreikusten ez dituen gauza guztietan, berriz, sektore publikoko kontratuen legeriaren bidez.

2. Mutualitate Orokor Judizialak osasun- eta farmazia-sorospeneko zerbitzuak emateko erakunde publiko, erakunde aseguratzaile, sozietate mediko, farmazialari-elkargo eta beste erakunde eta enpresa batzuekin hitzartzen dituen itunak, bere babes-ekintza garatzeko beharrezko direnak, zuzenean adostuko dira Mutualitatearen eta kasuan kasuko erakundearen artean, Justizia Ministerioko Estatuko Abokatutzak eta erakundeko kontu-hartzailetza eskuordetuak txostena egin ondoren.

Hogeita batgarren xedapen gehigarria. Defentsaren eta segurtasunaren arloetako kontratuak.

Sektore Publikoko Defentsa eta Segurtasun arloko Kontratuen abuztuaren 1eko 24/2011 Legearen aplikazio-eremuan bildutako kontratuen prestaketa, aukeraketa, esleipena eta azpikontratazio-araubidea, lehenik eta behin, lege horretakoa izango, eta, ordezko moduan, lege honetakoa.

Hogeita bigarren xedapen gehigarria. Zenbait organismoren kontratazio-araubidea.

1. Partaidetza Industrialen Estatu Sozietatearen, Estatuaren Portuak izeneko ente publikoaren eta Portu-agintaritzen kontratazio-araubidea lege honetan enpresa-erakunde publikoetarako ezarritakoa izango da.

2. Portu-agintaritzen eta estatuaren portuen kontratazio-prozedurak arautzen dituzten jarraibideak Sustapen Ministerioak prestatu eta onartuko ditu, Estatuko Abokatutzak txostena egin ondoren.

3. Pradoko Museo Nazionala arautzen duen azaroaren 25eko 46/2003 Legearen 16. 2 artikuluan aipatzen diren kontratuetan, lege honek herri-administrazio ez diren botere esleitzaileentzat aurreikusten dituen arauak aplikatuko ditu erakunde horrek.

Kontratu horiek ez dira administrazio-kontratu izango.

Hogeita hirugarren xedapen gehigarria. Lehia askearen aurkako jokabideak.

Kontratazio-organoek, Estatuko Administrazio Kontratazioaren Aholku Batzordeak eta lege honen 40. artikuluan aipatzen diren errekurtso bereziak ebazteko eskumena daukaten organoek Lehiaren Batzorde Nazionalari jakinarazi beharko diote beren eginkizunak betetzerakoan ezagutzen duten zernahi gertakari, baldin eta gertakari horiek lehiaren babesari buruzko legeria hausten badute.

Bereziki, akordio, erabaki edo gomendio kolektiboen zantzu oro, edo lizitatzaileen arteko praktika itundu edo nahita paraleloa den jarduera oro jakinaraziko dute, horien helburua kontratazio-prozesuan lehia eragotzi, murriztu edo faltsutzea izan badaiteke.

Hogeita laugarren xedapen gehigarria. Osasun-sorospeneko prestazioa larrialdi-egoeretan.

1. Osasun-sorospeneko prestazioa presazko kasuetan emateari buruzko kontratuetan, 30. 000 eurotik beherakoak direnean, ez dira aplikatuko lege honetan kontratuak prestatzeari eta esleitzeari buruz ezarritako xedapenak.

2. Kasu hauetan kontratuak egiteko, presa justifikatzeaz gainera, prestazioaren objektua zehaztu beharko da, sorospenagatik ordaindu beharreko prezioa finkatu beharko da, eta kontratazio-organoak zehaztu beharko du kontratua gauzatzea zein enpresari dagokion.

Hogeita bosgarren xedapen gehigarria. «Empresa de Transformación Agraria, Sociedad Anónima» (TRAGSA) sozietatearen eta haren filialen araubide juridikoa.

1. «Empresa de Transformación Agraria, Sociedad Anónima» (TRAGSA) sozietateak eta kapital osoa sozietate horren titulartasunekoa duten sozietateek osatutako merkataritza-sozietate estatalen taldeak funtsezko zerbitzu batzuk eskaintzea du eginkizun, honako arlo hauetan: landa-garapena, ingurumena zaintzea, larrialdietako arreta eta haiekin lotutako beste arlo batzuk, xedapen honetan ezarritakoaren arabera.

2. TRAGSA eta aurreko paragrafoan zehaztutako taldea osatzen duten haren filialak Estatuko Administrazio Orokorraren, autonomia-erkidegoen eta haien mendeko botere esleitzaileen bitarteko lagungarri propiotzat eta zerbitzu teknikotzat hartzen dira, eta behartuta daude 4. eta 5. paragrafoetan adierazitako gaietan beren gomendio uzten diren lanak esklusiboki egitera; lehentasun berezia izango dute presazkoek edo larrialdikotzat jotako egoeren ondorioz agintzen direnek.

Betebehar horien arabera, TRAGSAren eta haren filialen ondasun eta bitartekoak babes zibileko eta larrialdietako planetan eta neurrietan sartu ahal izango dira.

TRAGSA taldeko sozietateek tresna gisako bitarteko propiotzat eta zerbitzu teknikotzat dituzten botere esleitzaileekin dituzten harremanak tresna gisakoak izango dira, eta ez kontratuzkoak, eta lege honen 24. 6 artikuluan aurreikusitako kudeaketa-gomendioen bidez egituratuko dira; hori dela eta, harreman horiek, ondorio guztietarako, barnekoak, mendekoak eta menderatuak dira.

Botere esleitzaile hauetakoren batek taldeko sozietateetako bati jardueraren bat egiteko aginduz egiten dion jakinarazpena jarduera horri ekiteko agindua izango da.

3. TRAGSAren kapital soziala, oso-osorik, titulartasun publikokoa izango da.

Autonomia-erkidegoek TRAGSAren kapital sozialean parte hartu ahal izango dute, akzioak eskuratuz. Akzio horien inorentzea Ekonomia eta Ogasun Ministerioak baimendu beharko du, Ingurumen, Landagune eta Itsas Ministerioaren ekimenez.

Autonomia-erkidegoek Estatuko Administrazio Orokorraren alde bakarrik inorendu ditzakete beren partaidetzak, edo hari lotutako edo haren mendeko zuzenbide publikoko organismoen alde.

4. TRAGSA taldeko sozietateek, tresna gisako bitarteko propiotzat dituzten botere esleitzaileen aginduz, honako eginkizun hauek izango dituzte:

a) Nekazaritzako, abeltzaintzako, basogintzako, landa-garapeneko, ingurunearen eta ingurumenaren kontserbazio eta babeseko, akuikulturako eta arrantzako era guztietako jarduerak, obrak, lanak eta prestazioak, bai eta baliabide naturalak hobeto erabiltzeko eta kudeatzeko, eta zerbitzu eta baliabide publikoak hobetzeko beharrezko direnak ere, landa-inguruko Espainiako Ondare Historikoa kontserbatzeko eta aberasteko obrak gauzatzea barne dela, Espainiako Ondare Historikoari buruzko ekainaren 25eko 16/1985 Legearen 68. artikuluan ezarritakoaren babesean.

b) Nekazaritzako, abeltzaintzako, animalien arloko, basogintzako eta akuikulturako jarduera, eta jarduera horietako produktuak merkaturatzea; finkak, mendiak, laborantza-zentroak, basogintza-zentroak, ingurumen-zentroak edo natura artatzeko zentroak eta gune eta baliabide naturalak administratu eta kudeatzea.

c) Laborantzako, basogintzako, ingurumeneko, akuikultura eta arrantzako, natura babesteko eta baliabideen erabilera iraunkorrerako teknika, ekipamendu eta sistema berrien sustapena, ikerketa, garapena, berrikuntza eta egokitzapena.

d) Bere eginkizunak betetzeko ondasun higigarriak fabrikatzea eta merkaturatzea.

e) Landareen eta animalien izurriteak eta gaixotasunak prebenitzea eta haien kontra eta baso-suteen kontra borrokatzea, bai eta presazko obrak eta laguntza teknikoko lanak egitea ere.

f) Landa-guneetako laborantzako, ingurumeneko eta ekipamenduko azpiegituren eraikuntza edo ustiapena finantzatzea, erregelamendu bidez ezartzen diren baldintzetan, bai eta enpresaren xede sozialarekin lotutako sozietateak eratzea eta aurretik eratuta dauden horrelako beste sozietate batzuetan parte hartzea ere.

g) Abeltzaintzako, albaitaritzako, animalien eta elikagaien segurtasuneko eta osasuneko era guztietako zerbitzuak planifikatzea, antolatzea, ikertzea, garatzea, berritzea, kudeatzea, administratzea eta gainbegiratzea.

h) Animalia-, landare- eta mea-etorkiko produktuak, azpiproduktuak eta hondakinak biltzea, garraiatzea, biltegiratzea, eraldatzea, baloratzea, kudeatzea eta ezabatzea.

i) Arestian aipatutakoen aldean osagarriak eta gehigarriak diren beste lan edo jarduera batzuk egitea.

TRAGSA taldeko sozietateak ere behartuta egongo dira eurak tresna gisako bitarteko propiotzat dituzten botere esleitzaileen interes publikoko helburuak lortzen laguntzera, honako hauen bitartez: alde batetik, botere horien aginduz, era guztietako aholkularitzak eta zerbitzu teknikoak planifikatuz, antolatuz, ikertuz, garatuz, berrituz, kudeatuz, administratuz eta ikuskatuz, aurreko paragrafoan adierazitako jarduera-eremuetan, edo, bestetik, eremu horietan garatutako esperientzia eta ezagutzak administrazio-jardueraren beste sektore batzuetara egokituz eta aplikatuz.

Era berean, TRAGSA taldeko sozietateak behartuta daude, eurak tresna gisako bitarteko propiotzat dituzten botere esleitzaileen aginduz, era guztietako larrialdiko eta babes zibileko lanetan parte hartzera eta jardutera, bereziki, ingurumeneko hondamendietan edo nekazaritzako, abeltzaintzako edo ingurumeneko krisi edo beharrizanetan esku hartzera; era guztietako arrisku-prebentzioko eta larrialdietako lanak garatzera, eta, interes publikoko kasuetan, prestakuntza- eta informazio-jarduerak egitera eta, bereziki, arriskuak, hondamendiak eta larrialdiak prebenitzeko jarduerak egitera.

5. TRAGSA taldeko sozietateek Espainiaren nazioarteko lankidetzarako laguntza eta zerbitzu instituzionaleko jarduerak egin ahal izango dituzte.

6. TRAGSA taldeko sozietateek ezingo dute parte hartu eurak bitarteko propiotzat dituzten botere esleitzaileek kontratuak esleitzeko egindako deialdietan.

Hala ere, lizitatzailerik aurkezten ez denean, sozietate horiei agindu ahal izango zaie lizitazio publikoaren gai den jarduera gauzatzea.

Baldin eta taldeko sozietateek egin beharrekoak (obrak gauzatzea, ondasun higigarriak fabrikatzea edo zerbitzuak ematea) enpresaburu partikularren lankidetzaz egiten bada, prestazioan enpresaburuaren kontura den zatiaren zenbatekoa proiektu, hornidura edo zerbitzuaren guztizko zenbatekoaren 100eko 50etik beherakoa izan beharko da.

7. TRAGSA taldearen bitartez egindako obra, lan, proiektu, azterlan eta horniduren zenbatekoa gauzatutako unitateei kasuan kasuko tarifak aplikatuz zehaztuko da.

Tarifa horiek, betiere, lanak egiteko benetako kostuen arabera kalkulatuko dira, eta ekoitzitako unitateei tarifok aplikatzea aski izango da egindako inbertsioak edo zerbitzuak justifikatzeko.

Tarifak administrazioek prestatu eta onartuko dituzte –taldea tresna gisako bitarteko propiotzat duten administrazioek, alegia–, erregelamenduz ezarritako prozeduraren arabera.

8. Lege hau aplikatze aldera, TRAGSA taldeko kide diren sozietateak botere esleitzailetzat hartuko dira (3. 3 artikuluan aurreikusitako botere esleitzailetzat).

Hogeita seigarren xedapen gehigarria. Datu pertsonalak babestea.

1. Lege honetan araututako kontratuek, datu pertsonalen tratamendua dakartenek, oso-osorik errespetatu beharko dituzte Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa eta lege hori garatzeko arauak.

2. Baldin eta, kontratazioa dela eta, kontratistak izaera pertsonaleko datuetara sartu behar badu, eta datuon tratamenduaren erantzulea erakunde kontratatzailea bada, kontratista izango da tratamenduaren arduradun.

Kasu horretan, datu horietara sartzea ez da hartuko datuen komunikaziotzat, baldin eta abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 12. 2 eta 3 artikuluan aurreikusitakoa betetzen bada.

Edozein kasutan, lege horretako 12. 2 artikuluko aurreikuspenak idatziz jaso beharko dira.

Kontratu-prestazioa amaitzen denean, datu pertsonalak suntsitu egin beharko dira, edo erakunde kontratatzaile arduradunari itzuli, edo hark izendatutako tratamendu-arduradunari.

Tratamendu-arduradunak gorde egingo ditu datuak, behar bezala blokeatuta, tratamenduaz arduratzen den erakunde erantzulearekin izandako harremanagatik erantzukizunen bat egotea gerta baitaiteke.

3. Hirugarren batek datu pertsonalak tratatzen baditu kontratistaren edo tratamendu-arduradunaren kontura, honako baldintza hauek bete beharko dira:

a) Tratamendu hori zehaztu izana erakunde kontratatzaileak eta kontratistak sinatutako kontratuan.

b) Izaera pertsonaleko datuen tratamendua tratamenduaren arduradunaren jarraibideen arabera egitea.

c) Tratamendu-arduraduna den kontratistak eta hirugarrenak kontratua formalizatzea, abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 12. 2 artikuluan aurreikusitako baldintzetan.

Kasu horietan, hirugarrena ere tratamendu-arduradun dela joko da.

Hogeita zazpigarren xedapen gehigarria. Lurralde-lankidetzako talde europarrak.

2006ko uztailaren 5eko Europar Batasuneko Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1082/2006 (EE) Erregelamenduan araututako lurralde-lankidetzako talde europarrek, sozietate-egoitza Espainian dutenean, lege honetan botere esleitzaileentzat ezarritako arauen arabera prestatuko eta esleituko dituzte kontratuak.

Hogeita zortzigarren xedapen gehigarria. Osasun Sistema Nazionalerako sendagaiak eta osasun-produktuak eskuratzeko sistema zentralizatua.

1. Osasun, Gizarte Politika eta Berdintasun Ministerioaren aginduz, organo eta organismoek estatuaren eremuan kontratatzen dituzten botiken eta osasun-produktuen hornidurak zentralizatuta eskuratzekoak direla deklaratu ahal izango da, Estatuko Ondarearen Zuzendaritza Nagusiaren aldeko txosten aldez aurrekoarekin.

Hornidura horiek Osasun, Gizarte Politika eta Berdintasun Ministerioaren bitartez kontratatu beharko dira.

Eskatzen dituen organismo edo erakundeak finantzatuko ditu kasuan kasuko kontratuak.

Botiken eta osasun-produktuen hornidurari dagokionez 206. artikuluak Estatuko Ondarearen Zuzendaritza Nagusiari eta Ekonomia eta Ogasun Ministerioari aitortzen dizkien eskumenak Osasun, Gizarte Politika eta Berdintasun Ministerioarenak izango dira.

Autonomia-erkidegoek eta toki-erakundeek, baita haien mendekoak diren eta Osasun Sistema Nazionalean sartuta dauden erakunde eta organismoek ere, Estatuko sistemara atxikitzeko aukera izango dute botikak eta osasun-produktuak modu zentralizatuan eskuratzeko, sistema horren barruko hornidura guztiei edo kategoria jakin batzuei lotuta.

Sistemara atxikitzeko, hitzarmen bat egin beharko dute Osasun, Gizarte Politika eta Berdintasun Ministerioarekin.

2. Estatuko Administrazio Orokorreko, autonomia-erkidegoetako eta toki-erakundeetako kontratazio-organoek, baita haien mende dauden eta Osasun Sistema Nazionalean sartuta dauden erakunde eta erakundeek ere, modu bateratuan egin ahal izango dituzte 196. artikuluan aurreikusitako esparru-hitzarmenak, enpresaburu batekin edo gehiagorekin, botikak eta osasun-produktuak hornitzeko epe jakin batean esleitu nahi dituzten kontratuek bete beharko dituzten baldintzak finkatzearren, betiere, bitarteko horiek ez badira gehiegikeriaz erabiltzen edo ez badute lehia eragozten, murrizten edo faltsutzen.

Hogeita bederatzigarren xedapen gehigarria. Sektore publikoaren eta sektore pribatuaren arteko lankidetzarako formula instituzionalak.

1. Kontratu publikoak eta kontzesioak zuzenean esleitu ahal izango zaizkio kapital publikoa eta pribatua dauzkan ekonomia mistoko sozietate bati, betiere, bazkide pribatua lege honetan ezarritako arauen arabera aukeratu bada –dagokion xederako kontratua esleitzeko ezarritako arauen arabera, esan nahi da, eta, hala badagokio, baita sektore publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetza-kontratuari buruzko arauen arabera–, eta ez bada aldaketarik egiten bazkide pribatua aukeratzeko kontuan hartu ziren kontratuaren objektuan eta baldintzetan.

2. Zenbait finantzabide erabiltzeko aukera alde batera utzi gabe –adibidez, obligazioak, jesapenak edo partaidetza-kredituak jaulkitzea–, kontratu publiko bat gauzatzeko eratutako ekonomia mistoko sozietateek, xedapen gehigarri honetan aurreikusita daudenek, aukeran dute:

a) Kapital-gehikuntzetara jotzea; betiere, kapitalaren egitura berriak ez baditu esleipenaren funtsezko baldintzak aldatzen, kontratuan aurreikusita dagoenean salbu.

b) Beren esku uzten diren kontratuen erakunde esleitzaileen aurrean dauzkaten kobrantza-eskubideak titularizatzea, aldez aurretik kontratazio-organoaren baimena lortuta, betiere balore-merkatuei buruzko araudian aurreikusitako baldintzak betez.

Hogeita hamargarren xedapen gehigarria. Estatuko Administrazio Orokorraren eta hari atxikitako erakunde kontratatzaileen errekurtsoak ebazteko eskumena duten organoen araubidea.

1. Kontratu Errekurtsoen Administrazio Auzitegi Nagusiak aztertu eta ebatzi beharreko gaien kopuruak hala eskatzen duenean, kontratu-errekurtsoen lurraldekako administrazio-auzitegiak eratu ahal izango dira, eta egoitza dagokien autonomia-erkidegoko hiriburuan izango dute.

Auzitegi horiek eskumen esklusiboa izango dute lege honen 40. artikuluan aipatzen diren errekurtsoak ebazteko; zehazki, Estatuko lurralde-administrazioaren edo haren mendekoak diren eta eskumena dagokien autonomia-erkidego osoan edo zati batean daukaten organismo eta erakundeen egintzen aurka jarritakoak.

Auzitegi horietako presidentea eta kideak Kontratu Errekurtsoen Administrazio Auzitegi Nagusirako aurreikusitako modu eta baldintza berberen arabera izendatuko dira, baina hamar urteko antzinatasuna bakarrik eskatuko zaie.

2. Lurralde-auzitegiak osatzen dituzten kideen kopurua erregelamenduz handituko da, haien ardurapean utzitako auzien bolumenak kide gehiago izendatzeko beharra sortzen duenean.

Auzitegiak berritzeko lehenengo saioan –kideak izendatu zirenetik hiru urtera egingo da– zati bat berrituko da.

Hala, zozketa bidez erabakiko da, adierazitako epea bete baino lehen, zein kidek utzi beharko duten kargua.

Edozein kasutan, kide bat kargutik kentzen denean, bere eginkizunak betetzen jarraituko du, haren ordezkoak kargua hartu arte.

Hogeita hamaikagarren xedapen gehigarria. Estatuaren eskumenekoak diren autobideen kontzesioetan Ministroen Kontseiluak baimena ematea.

Estatuaren eskumenekoak diren autobideen kontzesio-kontratuak egiteko eta, hala badagokio, aldatzeko eta suntsiarazteko, Ministroen Kontseiluaren baimena beharko da.

Lehenengo xedapen iragankorra. Lege hau indarrean sartu aurretik hasitako espedienteak eta esleitutako kontratuak.

1. Lege hau indarrean sartu aurretik hasitako kontratazio-espedienteak aurreko araudiaren bidez arautuko dira.

Horretarako, kontratazio-espedientea hasita dagoela ulertuko da, baldin eta kontratua esleitzeko prozeduraren deialdia ordurako argitaratuta badago.

Prozedura negoziatuen kasuan, kontratuaren hasiera-unea zehazteko, pleguak onartutako data hartuko da kontuan.

2. Lege hau indarrean sartu aurretik esleitutako administrazio-kontratuak, haien ondorioei, betetzeari eta azkentzeari dagokienez –haien iraupena eta luzapena barne direla– aurreko araudiaren bidez arautuko dira.

Bigarren xedapen iragankorra. Berrikusteko formulak.

Harik eta Ministroen Kontseiluak 91. artikuluan xedatutakoari egokitutako berrikuspen-formulak onartu arte, orain artekoak aplikatuko dira; alegia, abenduaren 19ko 3650/1970 Dekretua, aurrekoa osatzen duen abuztuaren 20ko 2167/1981 Errege Dekretua, eta Defentsa Ministerioaren fabrikazio-kontratuetarako abuztuaren 22ko 2341/1975 Dekretua, eskulanaren prezioen aldakuntzaren eragina baztertuta.

Hirugarren xedapen iragankorra. Ministerioetako departamentuek zenbatekoak finkatzea, atxikita dauzkaten organismo autonomoei dagokienez.

Harik eta ministerioetako departamentuek 317. 5 artikuluan ezarritako baimenaren gaineko zenbatekoa finkatu arte, aplikatu beharreko zenbatekoa, 88. artikuluaren arabera kalkulatua, 900. 000 euro izango da.

Laugarren xedapen iragankorra. Enpresen sailkapena zein kasutan eska daitekeen zehaztea.

Lege honen 65. artikuluaren 1. paragrafoak zehazten du zein kontratutarako den eskatzekoa aurretiazko sailkapena, eta, hala, lege honek arautzen dituen kontratuak zein talde, azpitalde eta kategoriatan sailkatuko diren zehaztuko duten garapen-arauetan ezarritakoaren arabera sartuko da indarrean artikulu hori. Ordura arte, indarrean jarraituko du Herri Administrazioen Kontratuei buruzko Legearen testu bateginaren 25. artikuluaren 1. paragrafoko 1. lerrokadak.

Edonola ere, sailkapena ezin izango da eskatu 350. 000 euro baino gutxiagoko balioa duten obra-kontratuetan.

Bosgarren xedapen iragankorra. Herri-administrazio ez diren erakundeek egindako kontratu erregulazio harmonizatukoez bestekoak esleitzeko prozeduren araubide iragankorra.

1. Harik eta 191. b) artikuluan aipatzen diren barne-jarraibideak onartzen ez diren arte, herri-administrazio ez diren botere esleitzaileak, erregulazio harmonizatukoez besteko kontratuak esleitzeko, 190. artikuluan ezarritako arauen pean egongo dira.

2. Arau horiek, orobat, herri-administrazio ez diren sektore publikoko gainerako erakundeek aplikatu beharko dituzte kontratuak esleitzeko, 192. 3 artikuluan aurreikusitako jarraibideak onartzen ez dituzten artean.

Seigarren xedapen iragankorra. Legearen 216. artikuluan aipatutako epeak.

Lege honen 216. artikuluko 4. paragrafoan aipatzen den hogeita hamar eguneko epea 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatuko da.

Lege hau indarrean sartzen denetik 2011ko abenduaren 31ra arte, administrazioek berrogeita hamar eguneko epea izango dute 216. artikuluko 4. paragrafoan aipatzen diren obligazioen prezioa ordaintzeko eginkizuna betetzeko, obra-ziurtagiriak edo kontratua erabat edo partez gauzatu dela egiaztatzen duten dokumentuak ematen diren egunaren ondokotik hasita.

2012ko urtarrilaren 1etik 2012ko abenduaren 31ra arte, administrazioek berrogei eguneko epea izango dute 216. artikuluko 4. paragrafoan aipatzen diren obligazioen prezioa ordaintzeko eginkizuna betetzeko, obra-ziurtagiriak edo kontratua erabat edo partez gauzatu dela egiaztatzen duten dokumentuak ematen diren egunaren ondokotik hasita.

Zazpigarren xedapen iragankorra. Autonomia-erkidegoetarako ordezko araubidea.

Autonomia-erkidego batek lege honen 37. artikulutik 39. erako artikuluetan aurreikusitako deuseztasun-arazoa noren aurrean abiarazi behar den arautzen ez duen bitartean, edo noren aurrean jarri behar den 40. 1 eta 2 artikuluan adierazitako egintzen aurkako errekurtsoa eta aurkezteak zer ondorio ekarriko dituen, ondorengo arauak aplikatuko dira:

a) 40. 2 artikuluan aipatutako egintzen aurkako errekurtsoa jarri ahal izango da, artikulu bereko 1. paragrafoan aipatzen den kontratuetako batekin lotuta baldin badaude.

b) Errekurtsoak ebazteko eskumena aurretik esleituta zeukaten organo beren esku egongo da.

c) Errekurtsoak lege honen 42. artikulutik 48. era ezarritakoaren arabera izapidetuko dira.

d) Prozedura horietan emandako ebazpenen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da.

Ebazpenak ez badira guztiz baiesleak edota, baiesleak izan arren, prozeduran errekurtsogileaz gain beste interesdun batzuk agertu badira, ebazpenak ez dira betearaziko irmoak izan arte edota, horien aurka errekurtsoa jarri bada, jurisdikzio-organo eskudunak horiek bertan behera uztearen inguruko erabakia hartu arte.

Zortzigarren xedapen iragankorra. Hasitako prozedurak.

1. Urriaren 30eko 30/2007 Legearen 37. artikuluaren babespean hasitako errekurtso-prozedurak –artikuluak abuztuaren 5eko 34/2010 Legea indarrean sartu aurretik zeukan idazketari jarraiki– artikulu horren arabera izapidetuko dira, ebazpena eman arte.

2. Abuztuaren 5eko 34/2010 Legea indarrean sartu aurretik hasitako kontratazio-espedienteen kasuan, deuseztasun-arazoa eta lege honen 40. artikuluan aurreikusitako errekurtsoa jarri ahal izango dira bide honetatik errekurritu edo erreklamatu daitezkeen egintzen aurka; betiere, Legea indarrean sartu ondoren onartu badira.

Azken xedapenetako lehena. Zenbait organori buruzko erreferentziak eguneratzea.

Indarrean dauden arauetan Ministerio Arteko Erosketa Juntari eta Horniduren Zerbitzu Nagusiari egiten zaizkien aipamenak, hurrenez hurren, lege honen 322. artikuluan arautzen den estatuko kontratazio-sistema zentralizatuaren kontratazio-mahaiari eta Estatuko Ondarearen Zuzendaritza Nagusiari buruz egindakotzat joko dira.

Azken xedapenetako bigarrena. Eskumen-tituluak.

1. 21. eta 50. artikuluak eman dira Konstituzioko 149. 1 artikuluko 6. arauak estatuari prozesu-legegintzaren gainean egozten dizkion eskumenen babesean; hots, «arlo horretan beharrezkoak diren berezitasunei kalterik egin gabe, halako berezitasunak izan baitaitezke autonomia-erkidegoetako zuzenbide sustantiboan».

2. Jarraian adieraziko diren artikuluak eman dira Estatuak legedi zibila eta merkataritza-legedia emateko dauzkan eskumen esklusiboen babespean (Konstituzioko 149. 1. 6 eta 8 artikuluan, 259. 1 artikuluan, 260. 1 eta 2 artikuluan, 261. 1 artikuluan, 262. artikuluan, 263. artikuluan eta 264. artikuluan xedatutakoaren arabera).

3. Lege honen gainerako artikuluak oinarrizko legedia dira, administrazio-kontratuen oinarrizko legediari buruzko Konstituzioko 149. 1. 18 artikuluaren babespean emandakoak; ondorioz, herri-administrazio guztiei eta haien mendeko organismo eta erakundeei aplikatuko zaizkie.

Dena dela, ez dira oinarrizkoak izango honako artikulu edo artikulu-zati hauek:

15. artikuluaren 1. paragrafoko a) hizkia; 16. artikuluaren 1. paragrafoko a) hizkia; 24. artikuluaren 1 - 5 paragrafoak; 29. 4 artikulua; 41. 1 eta 3 artikulua; 59. 2 artikulua; 60. 2. c) artikulua; 64. artikulua; 71. artikulua; 82. artikulua; 93. artikulua; 94. artikulua; 95. artikuluaren 1. paragrafoko bigarren lerrokada; 109. artikuluaren 3. paragrafoko bigarren lerrokada eta 5. paragrafoa; 111. 2 artikulua; 112. artikuluaren 2. paragrafoko a) eta c) hizkiak; 113. 1 artikuluaren b) eta c) hizkiak; 114. artikuluaren 1. eta 2. paragrafoak; 115. artikuluaren 4., 5. eta 6. paragrafoak; 116. artikulua; 123. artikuluaren 1. e) eta 4 paragrafoak; 124. artikulua; 125. artikulua; 126. artikulua; 136. artikuluaren e), g), h), i), j) eta l) hizkiak; 152. artikuluaren 3. paragrafoko bigarren lerrokada; 156. artikulua; 205. artikuluaren 2. paragrafoa; 206. artikulua; 207. artikulua; 211. 2 artikulua; 212. artikuluaren 3. paragrafotik 8. era, biak barne; 222. 2 artikuluaren bigarren tartekia; 224. artikuluaren 3. eta 5. paragrafoak; 227. artikuluaren 8. paragrafoa; 229. artikulua; 230. 2 artikulua; 232. artikulua; 233. artikuluaren 1. paragrafoa; 234. artikuluaren 3. paragrafoa, b) hizkiko aurreikuspena izan ezik, eta 4. paragrafoa; 235. artikulua; 241. artikuluaren 1. paragrafoa; 244. artikulua; 248. artikulua; 251. artikuluaren 2. eta 3. paragrafoak; 254. artikulua; 255. artikuluaren 5. paragrafoa; 256. artikulua; 260. 6 artikulua; 261. 2 artikulua; 287. artikulua; 290. artikulua; 292. artikuluaren 2. eta 3. paragrafoak; 294. artikulua; 295. artikulua; 297. artikulua; 298. artikulua; 300. artikuluaren 2. eta 3. paragrafoak; 301. artikuluaren 3. paragrafoa; 209. artikuluaren 2. eta 3. paragrafoak; 310. artikuluaren 3., 4., 5. eta 6. paragrafoak; 311. artikulua; 316. etik 318. era bitarteko artikuluak; 320. etik 324. era bitarteko artikuluak, biak barne; 334. artikulua; lehenengo xedapen gehigarriaren 1. paragrafoko a) hizkia; hirugarren xedapen gehigarria; hamazazpigarren xedapen gehigarria; hogeigarren xedapen gehigarria; hogeita batgarren xedapen gehigarria; hogeita bigarren xedapen gehigarria; hogeita hirugarren xedapen gehigarria; hogeita bosgarren xedapen gehigarria; hogeita hamargarren xedapen gehigarria; hogeita hamaikagarren xedapen gehigarria; hirugarren xedapen iragankorra; zazpigarren xedapen iragankorra; zortzigarren xedapen iragankorra; lehenengo azken xedapena; hirugarren azken xedapena; laugarren azken xedapena; eta bosgarren azken xedapena.

Aurreko lerrokadan aurreikusitako ondorio beretarako, gutxienekotzat hartuko dira 111. 1 artikuluan kontratu txikietarako ezartzen diren baldintzak, eta handienekotzat hartuko dira, ordea, honako ehuneko, zenbateko edo epe hauek:

95. 1 eta 2 artikuluko 100eko 5eko portzentajea.

103. 2 artikuluko 100eko 3ko portzentajea.

138. 3 artikuluko zenbatekoak.

222. artikuluko 2. eta 4. paragrafoetan ezarritako hilabeteko epeak.

Azken xedapenetako hirugarrena. Lege honetan araututako prozedurei aplikagarri zaizkien arauak.

1. Lege honetan araututako prozedurak, lehenik eta behin, lege honetan bertan eta legea garatzeko arauetan jasotako manuen bidez arautuko dira, eta, modu subsidiarioan, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen eta arau osagarrien bidez.

2. Dena dela, interesdun baten eskariz hasitako prozeduretan, berariaz bestelakorik ezarri ez bada eta xedetzat diru-zenbatekoak erreklamatzea, administrazio-prerrogatibak baliatzea edo administrazio-kontratu baten gauzatzeari, burutzeari edo azkentzeari buruzko beste edozein gai badute, behin ebazpena emateko aurreikusitako epea ebazpena jakinarazi gabe igaroz gero, interesdunak ezetsitzat jo ahal izango du bere eskabidea administrazio-isiltasunez, nahiz eta bere horretan iraungo duen ebazteko betebeharrak.

3. Lege hau garatzeko beharrezkoak diren prozedura-arauak Ministroen Kontseiluak onartuko ditu, Ekonomia eta Ogasun ministroaren proposamenez, eta Estatu Kontseiluaren irizpena jaso ondoren.

Azken xedapenetako laugarrena. Bitarteko elektroniko, informatiko edo telematikoen arloan arauak egiteko gaikuntza. Faktura elektronikoaren erabilera.

1. Baimena ematen zaio Ekonomia eta Ogasun ministroari, Estatu Kontseiluaren irizpena jaso ondoren, hamaseigarren xedapen gehigarriko garapen-arauak onartzeko, lege honetan arautzen diren prozeduretan bitarteko elektroniko, informatiko edo telematikoen erabilera erabat eraginkor egiteko beharrezko diren arauak onartzeko, hain zuzen ere.

2. Orobat, Ekonomia eta Ogasun ministroak, agindu baten bidez, lege hau betetzeko egin behar diren datu-komunikazioei buruzko zehaztapen teknikoak finkatuko ditu, eta erabili behar diren ereduak zehaztuko ditu.

3. Ministroen Kontseiluak, Ekonomia eta Ogasun ministroaren eta Industria, Turismo eta Merkataritzako ministroaren proposamenez, Estatuko sektore publikoarekin kontratuak egiten dituzten pertsonek eta erakundeek faktura elektronikoak errazago egiteko beharrezkoak diren neurriak ezarriko ditu, betiere enpresa txikientzat ezarritako laguntza-zerbitzuen doakotasuna ziurtatuz (enpresa horien negozio-zifra, aurre-aurreko urtean eta beren jarduera guztietarako, aurreko lerrokadan aipatzen den aginduan ezarritako atalasearen petik egon beharko da).

Azken xedapenetako bosgarrena. Merkaturatu aurreko kontratazioa sustatzea.

Ministroen Kontseiluak, akordio baten bidez, ministerio-departamentu bakoitzaren eta Estatuko Administrazio Orokorrarekin lotuta dagoen edo haren mendekoa den organismo publiko bakoitzaren aurrekontuen barruan, lege honen 4. 1. r) artikuluan aipatzen diren kontratuak finantzatzera bideratu behar diren diru-zenbatekoak finkatuko ditu.

Diru-zenbateko horien zati bat enpresa txiki eta ertain berritzaileentzat gorde ahal izango da.

Azken xedapenetako seigarrena. Erregelamenduz garatzeko gaikuntza.

Gaikuntza ematen zaio Gobernuari lege honetan ezarritakoa garatzeko eta aplikatzeko beharrezkoak diren xedapenak eman ditzan bere eskumenen eremuan.

I. ERANSKINA

6. artikuluaren 1. paragrafoak aipatzen dituen jarduerak

Clase Mota

45.11

45.12

45.21

45.22

45.23

45.24

45.25

45.31

45.32

45.33

45.34

45.41

45.42

45.43

45.44

45.45

45.50

Número de referencia CPC (1) CPC erreferentzia-zenbakia (1)

6112, 6122, 633, 886.

712 (excepto 71235), 7512, 87304. 712 (71235.a salbu), 7512, 87304.

73 (excepto 7321). 73 (7321.a salbu).

71235, 7321.

752.

ex 81, 812, 814 7. 81, 812, 814 7 salbu.

84.

85.

862.

864.

865, 866.

867.

871.

874, 82201 a 82206. 874 eta 82201etik 82206ra.

88442.

94.

64.

711.

72.

74.

861.

872.

873 (excepto 87304). 873 (87304 salbu).

92.

93.

96.

Atxekitako dokumentuak:

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra