Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Administrazio zuzenbidea  >>  Legeria  >> Orokorra

24/2014 Legea, azaroaren 20koa, Terapeuta Okupazionalen Elkargoen Kontseilu Nagusia sortzen duena

2014-11-20

Erakundea: Estatuko Buruzagitza

Argitalpena: EAO, 2014/11/21, 282. zk.

bcl_1420717650.htm

I. XEDAPEN OROKORRAK

ESTATUKO BURUZAGITZA

12030 24/2014 Legea, azaroaren 20koa, Terapeuta Okupazionalen Elkargoen Kontseilu Nagusia sortzen duena.

FELIPE VI.a

ESPAINIAKO ERREGEA

Honako hau irakurtzen duten guztiek jakin dezaten.

Jakin ezazue: Gorte Nagusiek ondoko lege hau onetsi dutela, eta Nik, hemen, berretsi egiten dudala:

HITZAURREA

Profesionalen Elkargoei buruzko otsailaren 13ko 2/1974 Legeak 4.4 artikuluan zehazten duenez, nazio-mailatik beherako elkargo bat baino gehiago badago lanbide berbererako, Elkargoen Kontseilu Nagusi bat eratuko da, Estatuak horretarako Legea emanda Autonomia Prozesuari buruzko 12/1983 Legearen 15.3 artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

Terapeuta Okupazionalaren lanbidean gertatzen da arestian azaldutako egoera hori; horrenbestez, zuzenbidearen arabera bidezkoa da arau honen bidez Terapeuta Okupazionalen Elkargoen Kontseilu Nagusia eratzea.

1. Artikulua. Sorrera.

Terapeuta Okupazionalen Elkargoen Kontseilu Nagusia eratuko da zuzenbide publikoko korporazio moduan. Nortasun juridikoa izango du eta bere helburuak betetzeko erabateko gaitasuna, legearekin bat etorrita betiere.

2. artikulua. Estatuko Administrazioa Orokorrarekiko harremanak.

Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioaren bitartez bideratuko dira Terapeuta Okupazionalen Elkargoen Kontseilu Nagusiaren eta Estatuko Administrazio Orokorraren arteko harremanak.

Lehenengo xedapen gehigarria. Batzorde Kudeatzailea.

1.Lege hau indarrean jarri eta bi hilabeteko epean, Batzorde Kudeatzaile bat sortuko da, eta lurralde nazional osoko terapeuta okupazionalen elkargo ofizial bakoitzetik ordezkari banak parte hartuko du hartan, betiere elkargoak dagokien autonomiaerkidegoak eratuta edo forma egokian sortuta badaude.

2.Batzorde Kudeatzaileak behin-behineko estatutu batzuk sortuko ditu lege hau indarrean jarri eta sei hilabeteko epean, Terapeuta Okupazionalen Elkargoen Kontseilu Nagusiaren gobernu-organoak arautzeko, eta estatutu horietan jaso beharko dira organo horiek eratzeko eta haien jardunbidea finkatzeko arauak, berariaz zehaztuta zer eskumen izango duen horietako bakoitzak bere kasa baina modu koordinatuan jardun dezan.

3.Behin-behineko estatutuak Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministeriora igorriko dira, legearekin bat datozela egiazta dadin eta, hala baldin bada, «Estatuko Aldizkari Ofizialean» argitara eman daitezen.

Bigarren xedapen gehigarria. Terapeuta Okupazionalen Elkargoen Kontseilu Nagusiaren eraketa.

1.Terapeuta Okupazionalen Elkargoen Kontseilu Nagusiaren gobernu-organoak eratutakoan —aurreko xedapenean adierazitako behin-behineko estatutuetan agindutako moduan, betiere—, orduantxe geratuko da Kontseilu Nagusia forma egokian eratuta, eta nortasun juridikoa eta jarduteko gaitasun osoa hartuko ditu.

2.Terapeuta Okupazionalen Elkargoen Kontseilu Nagusia eratu eta urtebeteko epean, Profesionalen Elkargoei buruzko Legearen 6.2 eta 9.1 b) artikuluetan aurreikusitako estatutuak eratuko ditu Kontseilu Nagusiak, eta Gobernuak onetsi beharko ditu, Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioaren proposamenez.

Azken xedapenetatik lehenengoa. Aldatu egiten da 9/2014 Errege Lege Dekretua, uztailaren 4koa, giza zelulak eta ehunak eman, atera, ebaluatu, prozesatu, babestu, gorde eta banatzerakoan bete beharreko kalitate eta segurtasun arauak zehaztu eta horiek gizakiengan erabiltzeko koordinazioeta funtzionamendu-arauak onartzen dituena, haren 31. artikuluaren 1. atalean.

Hala, bigarren lerrokada bat eransten zaio 9/2014 Errege Lege Dekretuaren 31. artikuluaren 1. paragrafoari (9/2014 Errege Lege Dekretua uztailaren 4koa, giza zelulak eta ehunak eman, atera, ebaluatu, prozesatu, babestu, gorde eta banatzerakoan bete beharreko kalitate eta segurtasun arauak zehaztu eta horiek gizakiengan erabiltzeko koordinazioeta funtzionamendu-arauak onartzen dituena) , honako hau gehituta:

«Erregistro hori bakarra izango da; izaera publikoa edukiko du, eta Estatuko Osasun Sisteman sartuta egongo da, emaileak lortzeko zentroekin batera. Autonomia-erkidegoen ardurapekoa izango da emaileak lortzea, transplanteetarako zelula gurasoak lortzea eta, Estatuko Osasun Sistemako Lurralde arteko Kontseiluko Transplanteen Batzordeak txostena egindakoan, zehazki adieraztea zenbat emaile dauden erregistratzeko moduan, betiere herritarren transplantepremietara egokituta.».

Azken xedapenetako bigarrena. Indarrean jartzea.

Lege hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Horrenbestez,

Lege hau betetzeko eta betearazteko agintzen diet espainiar guztiei, norbanakoei eta agintariei.

Madril, 2014ko azaroaren 20a.

FELIPE E.

Gobernuko presidentea

MARIANO RAJOY BREY

w.boe.es

BOLETÍN OFICIAL DEL ESTADO

D. L.: M-1/1958 ISSN: 02

 

 

 

Atxekitako dokumentuak:

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra