24/2013 Legea, abenduaren 26koa, Sektore Elektrikoari buruzkoa
2013-12-26Erakundea: Estatuko Buruzagitza
Argitalpena: EAO, 2013/12/27, 310. zk.
ESTATUKO BURUZAGITZA
13645
24/2013 Legea, abenduaren 26koa, Sektore Elektrikoari buruzkoa.
JUAN CARLOS I.a ESPAINIAKO ERREGEA
Honako hau irakurtzen duten guztiek jakin dezaten.
Jakin ezazue: Gorte Nagusiek lege hau onetsi dutela, eta Nik, hemen, berretsi egiten dudala.
HITZAURREA I
Energia elektrikoaren hornidura interes ekonomiko orokorreko zerbitzua da; izan ere, jarduera ekonomikoa eta giza jarduera ezin baita ulertu, gaur egun, energia elektrikorik gabe. Zerbitzu horren antolamenduan, zenbait jarduera monopolio naturalaren araubidean egiten dira eta beste hainbat merkatu-araubidean.
Sektore elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legea onartu zenean, sektorea arian-arian liberalizatzen hasi zen eta, horretarako, sareak hirugarrenei zabaldu zitzaizkien; energia negoziatzeko merkatu antolatu bat ezarri zen, eta sistemaren kudeaketan esku-hartze publikoa murriztu egin zen.
Hori horrela izanik, jardueren desintegrazio bertikala egin zen eta honako hauek bereizi ziren: alde batetik, monopolio naturalaren araubideko jarduerak: garraioa eta banaketa; eta bestetik, lehia librearen araubidean garatzen direnak: sortzea eta merkaturatzea. Ekoizpen-jardueraren ordainsaria handizkako merkatuaren antolaketan oinarritu zen, kostuen errekonozimenduaren printzipioa alde batera utzita.
Sareen kasuan, hirugarrenek sareetarako sarbidea izatearen printzipioa ezarri zen eta horien ordainsarien araubidea administrazioak finkatzen du oraindik ere, jardueraren kostuen arabera. Lege horri esker, energia elektrikoa merkaturatzeko jarduera gainerako hornidura-jarduerekiko independentetzat hartzen hasi zen, eta arauesparrua eman zitzaion jarduera horri, kontsumitzaileek kontratatzeko eta hautatzeko askatasuna izan zezaten ahalbidetzeko. Azkenik, merkataritza-sozietate eta sozietate pribatuei esleitu zitzaien sistemaren kudeaketa eta, hurrenez hurren, sistemaren kudeaketa ekonomikoaz eta teknikoaz arduratu ziren.
Azaroaren 27ko 54/1997 Legea indarrean hasi zenetik hamazazpi urte igaro direlarik, funtsean, legearen helburu asko bete direla esan dezakegu. Horniduraren segurtasuneta kalitate-maila handia da, azken urteotan inbertsio handiak egin direlako sareetan eta askotariko energia-iturriak daudelako; are gehiago, lurraldearen forma fisikoaren eraginez sistema isolatuta dagoela aintzat hartzen badugu. Bestalde, liberalizazio-prozesua Europako zuzentarauetan eskatzen dena baino azkarrago garatu da eta, horri esker, kontsumitzaileek hornitzailea hautatzeko aukera dute. Azkenik, gizarte modernoa garen aldetik, prozesu hori guztia ingurumena babesteko printzipioei jarraikiz gauzatu dugu.
Ildo beretik, azaroaren 27ko 54/1997 Legea oso lagungarri izan da Energia eta Klima Aldaketa paketeak eragindako konpromisoak betetzeko; izan ere, pakete horretan, 2020rako helburutzat ezartzen dira Europar Batasunean berotegi-efektua eragiten duten gasak ehuneko 20 murriztea 1990. urtearekin alderatuta, energia berriztagarriek ehuneko 20ko partaidetza lortzea lehen mailako energian eta energia-eraginkortasuna ehuneko 20
hobetzea.
Dena den, harrezkero aldaketa garrantzitsuak gertatu dira sektore elektrikoan eta legegileak etengabe jardun behar izan du; beraz, sistema elektrikoak arau-esparru berria behar du. Aldaketa horiei dagokienez, nabarmentzekoak dira garraio- eta banaketasareetan egindako inbertsio handiak, energia sortzeko teknologia berriztagarrien hazkunde handia, elektrizitatearen handizkako merkatuaren bilakaera (agente berriak agertu dira eta eskaintzak askoz konplexuagoak dira), eta ziklo konbinatuko gasezko zentral termikoen gehiegizko kapazitatea (bestalde, sistemaren babesa bermatzeko beharrezkoak dira zentral horiek). Era berean, erreforma honi ekitera bultzatu gaituen elementu erabakigarri bat zera izan da, azken hamarkadan, sistema elektrikoaren dirusarreren eta kostuen artean desorekak sortzen zirela urtero eta, horren ondorioz, egiturazko defizita sortu dela.
Desoreka horren arrazoia kostuen partida jakin batzuen gehiegizko hazkundea izan da, energia-politikarekin loturiko erabakien ondorioz, baina sisteman horri dagokion dirusarrerarik bermatu gabe. Eta, gainera, elektrizitate-eskariak ez du gora egin, batik bat, krisialdi ekonomikoa dela-eta.
2004-2012 aldian, bidesariak ehuneko ehun eta hogeita bi handitu ziren eta horren ondorioz elektrizitatearen prezioa Europar Batasuneko batez bestekoaren oso gainetik geratu zen; baina, hala ere, neurri horiek ez ziren nahikoak izan sistemaren kostuak estaltzeko. Desoreka-egoera hori hain da handia, ezen sistema elektrikoak metatu duen zorra hogeita sei mila milioi euro baino handiagoa baita gaur egun, eta sistemaren egiturazko defizita urtean hamar mila milioi euro; eta desoreka ez zenez orekatu, sistema elektrikoak porrot egiteko arriskua dago.
Azaroaren 27ko 54/1997 Legea, beraz, ez da nahikoa izan sistemaren finantza-oreka bermatzeko; besteak beste, jarduera arautuen ordainsari-sistema ez zelako behar bezain malgua sistema elektrikoan edo ekonomiaren bilakaeran sor zitezkeen aldaketa garrantzitsuetara egokitzeko.
Hortaz, azken hamarkada honetako esperientziak agerian utzi du sistema elektrikoaren ezegonkortasun ekonomiko eta finantzarioa –tarifa-defizitaren ondorioa dena– eragozpen izan dela arau-esparru egonkorra bermatzeko eta esparru hori ezinbestekoa da jarduera elektrikoa behar bezala garatzeko, inbertsio handiak eskatzen dituen jarduera den aldetik.
Horrela, bada, sistema elektrikoa ez zen jasangarria ekonomiari dagokionez, eta azken hamasei urteotan sektorea etengabe aldatu denez, legegileak askotan aldatu behar izan du Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legea eta, kasu askotan, Errege Lege Dekretu bidez premiazko neurriak onartuta; beraz, gaur egun arauak oso sakabanatuta daude eta hori ez da positiboa sektore ekonomiko garrantzitsu honetan.
Elektrizitatearen sektorearen tarifa-defizita zuzentzeko presazko neurriei buruzko abenduaren 23ko 14/2010 Errege Lege Dekretuaren bitartez, handitu egin ziren Sektore energetikorako zenbait neurri ezartzeko eta bono soziala onartzeko apirilaren 30eko 6/2009 Errege Lege Dekretuan 2010, 2011 eta 2012 urteetarako ezarritako defizitaren gehieneko mugak, eta 2013. urtetik aurrera sistema elektrikoan defizitik ez izateko helburuari eutsi zitzaion. Horretaz gain, unean uneko beste hainbat neurri ere hartu ziren kontsumitzailea babesteko eta sistemaren kostuen eta diru-sarreren partida jakin batzuk murrizteko. Besteak beste, instalazio fotovoltaikoen funtzionamendu-ordu baliokideak –hobariak dituztenak– mugatu ziren, eta energia-ekoizleak sortze-bidesaria ordaintzera behartu ziren, jarduera horrek eragin handia duelako garraio- eta banaketa-sareen garapenean.
2012an hartutako neurrien artean, nabarmentzekoa da, lehenik eta behin, urtarrilaren 27ko 1/2012 Errege Lege Dekretua, energia elektrikoa kogeneraziotik, energia-iturri berriztagarrietatik eta hondakinetatik sortzeko instalazio berrietarako ordainsariak aurrez esleitzeko prozedurak eten eta pizgarriak kentzen dituena, zeinak ezabatu egin baitzituen araubide bereziko teknologien instalazioak eraikitzeko pizgarriak, sistema elektrikoari bestelako kosturik ez eranstearren.
Ondoren, martxoaren 30eko 13/2012 Errege Lege Dekretua aipatu beharra dago.
Horren bidez, elektrizitatearen eta gasaren barne-merkatuen arloko eta komunikazio elektronikoen arloko zenbait zuzentarauren transposizioa egiten da, eta gasaren eta elektrizitatearen sektoreetako kostuen eta diru-sarreren arteko bat ez-etortzeek eragindako desbideratzeak zuzentzeko neurriak onartzen dira. Dekretu horrek banaketako eta garraioko jardueren ordainsariak arautzeko irizpide berriak ezarri zituen; 2012ko ordainsaria egokitu zuen, eta potentzia-bermea kontzeptuarengatik elektrizitatea sortzen duten enpresei ordaindu beharreko zenbatekoa murriztu. Era berean, uharteetako eta penintsulatik kanpoko sistema elektrikoetako sortze-jardueraren ordainsaria zuzendu zuen, erregaia eskuratzeagatik aitortutako kostuaren bidez, eta potentzia-bermeagatiko ordainsaria instalazioen benetako erabilgarritasunarekin lotu zuen.
Ildo beretik, uztailaren 13ko 20/2012 Errege Lege Dekretuak, aurrekontuegonkortasuna bermatzeko eta lehiakortasuna bultzatzeko neurriei buruzkoak, beste neurri gehigarri batzuk txertatu zituen, uharteetako eta penintsulatik kanpoko sistema elektrikoen araubide arrunteko sorkuntza-zentralen ordainsarien araubidearen inguruan; gainera, garraio-jardueraren ordainsaria aldatu zuen, inbertsio-kontzeptuarengatiko ordainsaria jarduneko aktibo ez-amortizatuentzat aitortuko dela xedatuz, finantzaordainsarirako oinarri gisa horien balio garbia hartuta.
Era berean, abenduaren 28ko 29/2012 Errege Lege Dekretuak, Etxeko Langileen Sistema Berezian kudeaketa eta babes soziala hobetzekoak eta izaera ekonomiko eta sozialeko beste neurri batzuk hartzekoak, xedatu zuen 2012rako likidazio-sistema elektrikoaren diru-sarreren defizit gisa hartuko zirela 2012an gertatutako sistema elektrikoaren likidazioen aldi baterako desorekak; hala, titularrek Sistema Elektrikoaren Defizita Titulizatzeko Funtsari laga ahalko dizkioten kobrantza-eskubideak sortuko zituen defizit horrek; horri, gainera, Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen hogeita batgarren xedapen gehigarrian aitortutako defizita gehitu behar zaio (1.500 milioi euro). Orobat, araubide bereziko instalazioei ordainsariak aurrez esleitzeko mekanismoa sortzean finkatutako azken helburua bermatzeko (alegia, araubide bat ziurtatzea, epe zehatz batean instalazioa guztiz burutzeko oinarri eta baldintza pean), araubide ekonomiko primatua kentzeko edo zuzentzeko gaikuntza bat ere sartu zen, araubide ekonomikoa behin betiko eskuratzeko funtsezko baldintza osatzen duten betebeharrak ez direla betetzen egiaztatuko balitz ere.
Horretaz gain, abenduaren 27ko 15/2012 Legea onartu zen, jasangarritasun energetikorako neurri fiskalei buruzkoa. Lege horrek zerga-sistema harmonizatzea du helburu, energia modu eraginkorragoan erabiliz eta ingurumena zein jasangarritasuna gehiago errespetatuz; guztia ere, Europar Batasuneko zerga-, energia- eta ingurumenpolitika arautzen duten oinarrizko printzipioekin bat. Energiaren sektoreak eragin itzela duenez ekonomiaren eta ingurumenaren arloetan, legeak ezohiko neurriak ezarri zituen; hala, sistemaren kostuak finantzatzeko, sarbide-bidesarien eta gainerako prezio arautuen bidez bildutako diru-sarrerak ez ezik, Estatuko Aurrekontu Orokorretako partida jakin batzuetan jasotako diru-sarrerak ere erabiliko ziren. Erregaiak erabiltzen dituzten energia berriztagarriko instalazioek erregimen edo araubide ekonomiko primatua jasotzeko duten eskubidearekin lotutako alderdiak txertatu ziren.
Bestalde, 2013rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 27ko 17/2012 Legearen bitartez, besteak beste, eta soilik 2013rako, Sistema Elektrikoaren Defizita Titulizatzeko Funtsaren abal-mugak ez zirela aplikatuko ezarri zen. Muga horiek Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen hogeita batgarren xedapen gehigarrian ezarri ziren, sektore elektrikoko jarduera arautuen sarbide-bidesarien nahikotasunari eta diru-sarreren desorekari buruzkoan, alegia. Orobat, abenduaren 27ko 15/2012 Legearekin koherente izanik, energia berriztagarriak sustatzeari begira, sistema elektrikoaren kostuak finantzatzeko hainbat ekarpen ezarri ziren. Ekarpenok honako hauen baturaren emaitza izango dira: jasangarritasun energetikorako zerga-neurriei buruzko legean xedatutako tributuen ondorioz Estatuari dagokion urteko bilketaren zenbatespena, eta berotegi-efektuko gasak isurtzeko eskubideen enkanteak eragindako diru-sarrera zenbatetsien ehuneko 90 (gehienez ere 450 milioi euro).
2012. urtean onartutako neurriak ez ziren nahikoak izan sistema elektrikoaren defizita ezabatzeko eta, horregatik, 2013an ere bi errege lege-dekretu onartu ziren, bai eta ezohiko kreditu bat ere Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren aurrekontuan.
Otsailaren 1eko 2/2013 Errege Lege Dekretuak neurri berriak txertatu zituen sistema elektrikoaren kostuen eta araututako prezioetatik lortutako diru-sarreren arteko desorekak zuzentzeko, kontsumitzaileek kostu handiagoari aurre egin beharra ekiditeko. Horretarako, sektore elektrikoaren kostuak eguneratzeko indizea aldatu zen, elikagai ez-elaboratuen prezioen eta etxean erabiltzeko erregaien prezioen aldakortasunak eraginik izango ez duen erreferentzia egonkorrago bat erabiltzearren, eta araubide bereziko instalazioetan sortutako energia saltzeko bi aukera txertatu ziren: elektrizitatea sistemari lagatzea tarifa arautu baten truke, edo elektrizitatea energia elektrikoa sortzeko merkatuan saltzea, primarik jaso gabe.
Hori horrela izanik, urriaren 17ko 15/2013 Legea onartu zen; horren bitartez sistema elektrikoaren zenbait kosturen –energia elektrikoa energia-iturri berriztagarrietatik sortzea sustatzeko emandako pizgarri ekonomikoek eragindakoak– 2013. urterako finantzaketa ezarri zen Estatuaren Aurrekontu Orokorren kontura, eta Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren aurrekontuan 2.200.000.000 euroko aparteko kreditua eman zuen.
Kostuon doikuntza horrez gainera, beste neurri batzuk hartu ziren; neurriok handitu egin zituzten kontsumitzaileen sarbide-bidesariak, eta, ondorioz, sistema elektrikoaren diru-sarrerak areagotu egin ziren.
Azkenik, sistema elektrikoaren finantza-egonkortasuna bermatzeko premiazko neurriak ezartzen dituen uztailaren 12ko 9/2013 Errege Lege Dekretua onartu zen; besteak beste, energia berriztagarritik, kogeneraziotik eta hondakinetatik elektrizitatea sortzen duten instalazioetarako ordainsarien araubide berria ezartzen du, bai eta energia elektrikoaren garraiorako eta banaketarako ordainsari gehigarrien hainbat printzipio ere.
Horretarako, arrazoizko errentagarritasunaren kontzeptua zehaztu zen; azken urteotan horren inguruan sortutako jurisprudentzia-doktrinarekin bat, proiektuaren errentagarritasunean oinarritzen da kontzeptua. Errentagarritasun horrek, zergak ezarri baino lehen, Estatuaren hamar urterako obligazioek bigarren mailako merkatuan duten batez besteko errendimendua hartuko du oinarri, diferentzial egokia aplikatuta.
Azken batean, arauak behin eta berriz aldatu direnez, sistema elektrikoaren funtzionamendu arrunta desitxuratuta geratu da eta legegilearen jardunaren bitartez zuzendu behar da egoera hori, jarduera elektrikoak behar-beharrezkoa duen arauegonkortasuna lortzearren. Araugintza-segurtasun hori lortzeko, sistemaren epe luzeko iraunkortasuna bermatzeko ezinbestekoak diren erreformak egiteko eta sistemaren funtzionamenduan dauden gabezia horiek zuzentzeko premia ere aintzat hartuta, sektorearen erreforma globala onartzea komeni da, sistema elektrikoaren diru-sarreren eta gastuen araubide berri batean oinarrituta, sistemari aspaldi galdutako finantzaegonkortasuna itzuliko diona, orain arte neurri partzialak hartuta ezin izan baitugu lortu.
Era berean, lege hau Kontseiluaren Gomendio jakin batean bildutako sektore elektrikoaren egiturazko erreformaren eremuan txertatzen da; hain zuzen ere, 2013ko uztailaren 9an Europar Batasuneko Kontseiluak onartutako 2013ko Espainiako Erreforma Programa Nazionalari buruzko gomendioan.
II Lege honen xedea sektore elektrikoaren erregulazioa ezartzea da, hornidura elektrikoa bermatuta behar besteko kalitate-mailari eutsiz eta ahalik eta kostu txikienarekin; sistemaren iraunkortasun ekonomiko eta finantzarioa bermatzea ere badu xede, sektore elektrikoak lehia bideragarriaren maila jakin bat izan dezan lortzeko, eta hori guztia gizarte moderno batean ingurumena babesteko printzipioei jarraikiz.
Sistema elektrikoaren iraunkortasun ekonomikoaren eta finantzarioaren printzipioa Herri Administrazioen eta Legearen aplikazio-eremuan bildutako gainerako subjektuen jardunen printzipio gidari izango da. Horren arabera, sektoreari dagokionez, sistema elektrikoaren kostua areagotzea edo diru-sarrerak murriztea eragiten duten neurri arautzaileen kasuan, kostuen beste partidaren batean murrizketa baliokide bat edo dirusarreren hazkunde baliokide bat ere txertatu beharko da, sistemaren oreka bermatzearren.
Hartara, iraganean ez bezala, defizit berriak metatzeko aukera behin betiko baztertuko da.
Printzipio hori indartzeko, murrizketa tasatuak ezarri dira urteko aldi baterako desorekak agertzen diren kasuetarako eta, mekanismo zuzentzailetzat, dagozkion bidesariak eta karguak automatikoki berraztertuko dira, atalase jakin batzuk gaindituz gero. Txertatutako atalaseek unean uneko zirkunstantzien ondoriozko desbideratze txiki bat onartzen dute eta, unean unekoak izaki, hurrengo aldian lehengora daitezke, bidesariak eta karguak aldatu behar izan gabe.
Legea indarrean hasten denetik gertatzen diren denbora-desfaseak (betiere atalase horiek gainditu gabe) likidazio-sistemako subjektu guztiek finantzatuko dituzte, sorrarazten dituzten kobrantza-eskubideen arabera. Aurreko sisteman ez bezala, ez dituzte soilik operadore handiek finantzatuko, eta 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera diru-sarreren defizitari dagozkion kobrantza-eskubideak ezin izango zaizkio Sistema Elektrikoaren Defizita Titulizatzeko Funtsari laga.
Industria, Energia eta Turismo Ministerioak urtero onartu beharko du, nahitaez, sistema elektrikoaren diru-sarreren eta kostuen partida guztien hurrengo sei urteetako bilakaeraren aurreikuspena, betiere Ekonomia Gaietarako Gobernuaren Ordezko Batzordeak aldez aurretik txostena eginda.
Kontsumitzaileek sistemaren kostuak finantzatzeari eutsi zaio, sareetarako sarbidebidesariak eta gainerako karguak ordainduta, bai eta beste finantza-tresna batzuen bitartez ere, eta salbuespen gisa, berariaz aurreikusitako kasuetarako soilik, Estatuaren Aurrekontu Orokorretako partiden bitartez. Ekarpen bikoitz honekin, sistemaren finantzaketan erantzunkide dira, alde batetik, kontsumitzaile elektrikoak (hein handienean) eta, beste aldetik, aurrekontu publikoa, horrela aginduta dagoenean; izan ere, hornidura elektrikoa funtsezko zerbitzua da, eta sistema elektrikoak eragin estrategikoa du lurraldean eta ingurumenean.
Bidesariak eta karguak Europako zuzentarauetan erabiltzen den terminologiarengatik bereizten dira, eta beste bi kontzeptu hauek bereiztea ere komeni delako: alde batetik, garraio- eta banaketa-sareen kostuak estaltzeko egindako ekarpenengatiko ordainketak –bidesariak, alegia– eta, bestetik, sistemaren beste alderdi erregulatu batzuekin loturiko ordainketak –karguak, alegia–. Izan ere, sarbide-ordainsariekin energia elektrikoa garraiatzeko eta banatzeko jardueren kostua estaltzen da, Elektrizitatearen barnemerkatuari buruzko 2009/72/EE Zuzentarauan xedatutakoaren arabera. Karguak txertatzea Lege honen berrikuntza da, eta sistemaren dagozkion kostuak estaltzera bideratzen dira, betiere aurrekontu-partidetatik edo bestelako mekanismoetatik datozen zenbatekoak ere kontuan izanik. Besteak beste, karguen bitartez honako hauek estaliko dira: energia-iturri berriztagarrietan, eraginkortasun handiko kogenerazioan eta hondakinetan oinarritutako sortze-jardueraren ordainsari-araubide berezia; ordainsariaraubide gehigarria duten penintsulaz kanpoko lurraldeetako elektrizitate-sistemetako ekoizpen-jardueraren kostu estra; kapazitate-mekanismoak aplikatzearekin loturiko ordainketa, bai eta sistema elektrikoaren defizitei dagozkien urteko zenbatekoak ere, interesak eta doikuntzak ere barnean hartuta.
Azaldu dugunez, aurreko legearen aplikazioan eskuratu dugun esperientziari esker, nahitaez gainditu beharreko oztopoak zeintzuk diren identifikatu dugu, hornidura liberalizatzeko prozesuan aurrera egin ahal izateko, merkatuan parte hartzeko prozesuak hobetzeko eta kontsumitzaileei babes egokia bermatzeko, betiere azken helburua energia elektrikoaren hornidura baldintza lehiakorretan eta behar besteko kalitatearekin ziurtatzea izanik. Aldi berean, lege berriarekin aurrera egingo dugu lege-mailako xedapen guztiak testu bakarrean biltzeko prozesuan; izan ere, azaroaren 27ko 54/1997 Legea indarrean hasi zenetik onartu diren arau guztietan sakabanatuta egon baitira, orain arte, xedapen horiek guztiak.
Lege berria Europako merkatu elektrikoen integrazio-testuinguruan ere txertatzen da.
Ildo beretik, elektrizitatearen sektorean aplikatu beharreko Europako araudia aintzat hartzen da legean eta, bereziki, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009ko uztailaren 13ko 2009/72/EE Zuzentaraua, elektrizitatearen barne-merkaturako arau komunei buruzkoa (martxoaren 30eko 13/2012 Errege Lege Dekretuaren bitartez egin zen transposizioa). Elektrizitatearen mugaz haraindiko merkataritzarako sarerako sarbidebaldintzei buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009ko uztailaren 13ko 714/2009 Erregelamenduaren (EE) bitartez finkatutako elektrizitatea mugaz haraindi elkartrukatzeko esparru europarra ere aintzat hartu da.
Horretaz gain, energiaren handizkako merkatuaren –REMIT, ingelesezko siglen arabera– zuzentasunari eta gardentasunari buruzko 1227/2011 Erregelamendua (EB) aipatu behar dugu; horren bitartez, energiaren handizkako merkatuak eraginpean hartzen dituzten abusuzko jardunbideak debekatzeko arauak ezartzen dira. 2004ko urriaren 1ean Espainiako Erresumaren eta Portugalgo Errepublikaren artean sinatutako Nazioarteko Hitzarmena ere nabarmenduko dugu, bi herrialdeetako sistema elektrikoen integrazioa sustatzea baitzuen xede; horren ondorioz, 2006ko uztailaren 1etik aurrera bi herrialdeek eperako merkatu antolatu bat partekatzen dute elektrizitatea ere biltzen duela, eta 2007ko uztailaren 1az geroztik, elektrizitatearen eskurako merkatua.
Estatuko Administrazio Orokorraren eskumenak argitzea ere komeni da; izan ere, funtsean, azaroaren 27ko 54/1997 Legearen bitartez esleitutako eskumenei eusten die eta azken urteotan Administrazioen artean sortu diren gatazken ondorioz eman diren epaietako irizpideak ere txertatu dira. Horrela, bada, sektorea erregulatzeko Gobernuaren eskumena xedatzen da, jarduera guztietan aplikatu beharreko araubide ekonomikoak ezartzeko eta esleitzeko eskumena, bai eta kontsumitzaileei energia elektrikoaren hornidura bermatzeko eskumena ere.
Plangintza elektrikoari dagokionez, garraio-sarearen plangintzaren izaera lotesleari eutsi zaio eta, horretarako, inbertsioen maila ziklo ekonomikoaren egoerara eta iraunkortasun ekonomikoaren printzipioetara egokitzeko tresnak txertatu dira.
Tarifa-defizitaren egoera hain nabarmena denez, eta horren ondorioz sistema elektrikoaren bideragarritasuna bera arriskuan dagoenez, aldaketa garrantzitsuak egin behar dira nahitaez jarduera arautuen ordainsarien araubidean. Sistema elektrikoaren iraunkortasuna arian-arian narriatzen ari denez, sistemako subjektuek ezin zuten konfiantzarik izan deskribatutako egoera eragin zuten parametroen kontserbazioan, eta operadore arretatsu orok aurreikus zezakeen aldaketa horiek nahitaez egin beharko zirela.
Ordainsari arautua duten jardueren kasuan, legearen bitartez indartu eta argitu egin dira ordainsari-araubideak ezartzeko irizpideak eta printzipioak, eta horretarako, aintzat hartuko dira egoki kudeatutako enpresa eraginkor batek jarduera gauzatzeko ezinbestekotzat jotzen diren kostuak ere, Espainia osoan irizpide homogeneoak aplikatuta.
Araubide ekonomiko horiei esker, errentagarritasun egokiak lortu ahal izango dira jardueraren arriskuari dagokionez.
Penintsulaz kanpoko sistema elektrikoen kasuan (izen berri hori ezarri da), araubide berezi bat ezartzeko aukera finkatu da; horretarako, sistema elektriko horiek isolatuta egotearekin loturiko kostu estrak soilik hartuko dira kontuan.
Sistemaren kudeaketa teknikoari eta ekonomikoari dagokienez, funtsean, eutsi egiten zaie gainerako ordainsari-irizpideei, eta sistemaren operadorearen ordainsarian pizgarriak txertatu dira operazioak eragindako sistemaren kostuak murrizteko.
Energia-iturri berriztagarrietan, kogenerazioan eta hondakinetan oinarritutako ekoizpen-teknologiak energia elektrikoa ekoizteko araubide berezian sartzen dira eta, teknologia horien sarpen-maila oso handia denez, potentziarekin eta horren teknologiarekin loturiko erregulazio bereziak ez du zentzurik jada. Aitzitik, instalazio horiek merkatuan dauden gainerako teknologien parekotzat hartu beharko lirateke erregulazioan, eta nolanahi ere, teknologiagatik eta sisteman duten eraginagatik hartu beharko lirateke aintzat, ez potentziagatik; beraz, araubide arrunta eta berezia kontzeptuak bereizteari utziko zaio. Hori dela-eta, erregulazio bateratua egingo da, ezarri beharreko berezitasunak alde batera utzi gabe.
Energia berriztagarrien, kogenerazioaren eta hondakinen instalazioek merkatuan parte hartu behar dute, eta horien ordainsarien araubidea parte-hartze horretan oinarrituko da, merkatuaren diru-sarrerak ordainsari arautu espezifiko batekin osatuta; hartara, teknologia horiek berdintasun-egoeran lehiatu ahal izango dira gainerako teknologiekin merkatuan. Ordainsari osagarri espezifiko hori nahikoa izango da kostuak estaltzeko adinako gutxieneko mailara iristeko; izan ere, ohiko teknologien kasuan ez bezala, instalazio horiek ezin dituzte kostuak berreskuratu merkatuan eta errentagarritasun egokia lortu ahal izango dute, kasuan kasu aplikatu beharreko ereduzko instalazioari dagokionez.
Lehen erregulazio-aldirako, sareko jardueretarako ordainsari-tasa eta energia-iturri berriztagarrietan, kogenerazioan eta hondakinetan oinarritutako ekoizpen-jarduerarako errentagarritasun-tasa uztailaren 12ko 9/2013 Errege Lege Dekretuaren (sistema elektrikoaren finantza-egonkortasuna bermatzeko premiazko neurriei buruzkoa da) bitartez ezarri dira eta lege honetan bildutako printzipioekiko erabat koherente dira.
Ereduzko instalazio baten ordainsari espezifikoa kalkulatzeko, honako hauek hartuko dira aintzat: sortutako energia saltzeagatiko diru-sarrerak (energia ekoizpen-merkatuko prezioan baloratuta), ustiapen-kostuak, jarduera gauzatzeko beharrezko bitartekoak eta ereduzko instalazioaren hasierako inbertsioaren balioa; guztia ere, ondo kudeatuta dagoen enpresa eraginkor batentzat.
Xedatutakoaren arabera, gainera, ez dira kontuan hartuko Espainia osoan aplikatzekoak ez diren arauek edo administrazio-egintzek zehazten dituzten kostuak edo inbertsioak; bestalde, kostu horiek energia elektrikoa ekoizteko jarduerari lotutakoak izan beharko dira, modu esklusiboan.
Erregulazio-esparru berri honekin, erantzun globala ematen zaio azken urteotan energia-iturri berriztagarrietan, kogenerazioan eta hondakinetan oinarritutako sortzeteknologien eremuan izan den aldaketa nabarmenari, deskribatu dugun egoera aintzat hartuta guztiz justifikatuta dauden arrazoietan oinarrituta. Teknologia horietan egindako inbertsioak babestuta egongo dira,eta sustatu egingo dira aurrerantzean ere, Espainian arau-esparru berri honekin; izan ere, arrazoizko errentagarritasunaren printzipioa finkatu da, eta sei urtean behin ordainsari-parametroak berraztertzeko irizpidea ere ezarri da, printzipio hori betetzearren. Era horretan, sistema aurreikusgarri bat ezarrita, egonkortu egin nahi da araudiak arrazoizko errentagarritasuna mantentzearren izan dituen etengabeko egokitzapenak.
Legean, salbuespen moduan, ordainsari-araubide espezifiko berriak ezartzeko aukera aurreikusten da, betiere energia-iturri berriztagarrietan, eraginkortasun handiko kogenerazioan eta hondakinetan oinarritutako ekoizpena sustatzeko, baldin eta helburu energetiko jakin batzuk bete behar badira Europako Zuzentarauen edo Europar Batasuneko Zuzenbidearen bestelako arauen ondorioz, edo araubide horiek ezartzeagatik energiaren kostua eta kanpoaldearekiko energia-mendetasuna murriztuko badira.
Era berean, energia-iturri berriztagarrietako eta eraginkortasun handiko kogenerazioko elektrizitaterako sarbidearen eta salmentaren lehentasun-irizpideak finkatzen dira legean, Erkidegoko zuzentarauetan xedatutakoari jarraikiz.
Penintsulaz kanpoko sistema elektrikoen, sare-jardueren eta energia berriztagarrien eta kogenerazioaren araubidearen ordainketa finkatzeari dagokionez, gure inguruko herrialdeetan ohikoa den kontzeptu bat txertatu da legean: erregulazio-aldiaren kontzeptua, alegia, eta sei urteko aldia dela xedatzen du. Malgutasun-tresnak txertatzen ditu legeak, ordainsariak ekonomiaren egoera ziklikora eta sistemaren premietara egokitzea lortzeko; horretarako, agenteen egonkortasun- eta aurreikusgarritasun-premia ordainsarien araubideak egokitzeko eskakizunarekin uztartzen da.
Sistema elektrikotik at, autokontsumoa beste elektrizitate-iturri bat izan daiteke; autokontsumoa garatzeko, orain arte lege-esparrurik eta erregelamendu espezifikorik izan ez duen jarduera bat erregulatu behar da. Legearen helburua jarduera modu ordenatuan garatuko dela bermatzea da, sistema elektriko osoaren iraunkortasun teknikoa eta ekonomikoa bermatzeko premiarekin uztartuta. Ildo beretik, Legearen artikuluetan xedatzen denez, autokontsumo-instalazioek sistemaren kostu eta zerbitzuen finantzaketarako ere ekarpenak egin behar dituzte, gainerako kontsumitzaileen pareko zenbatekoarekin. Behin-behinekoz, salbuespenak ezarri dira autokontsumoaren ondorioz sistemaren eta lehendik dauden kogenerazioko instalazioen kostuak murrizten diren kasuetarako.
Arauak lehia bideragarriaren printzipioa sustatzen du sektore elektrikoan. Hartara, lehiakortasun-mekanismo bat txertatzen da murrizketa-merkatuetako monopolio-boterea murrizteko, bai eta energia berriztagarrien, kogenerazioaren eta hondakinen erregulazio- araubide berria ere, instalazio horiek merkatuan sortzen zituzten distortsioak murrizteko eta merkatuan parte harrarazteko, haien ordainsaria ez baita merkatutik kanpokoa izango.
Halaber, erreferentziako merkaturatzaileen lehia areagotu da, kontsumitzailearen posizioa hobetu da eskura duen informazioari dagokionez, eta hornitzailea aldatzeko prozesuak ahalbidetu dira, besteak beste.
Ildo beretik, subjektuek sareetarako sarbidea izatea da sistema elektrikoaren funtzionamenduaren zutabeetako bat, eta funtsezkoa da hornidura eta merkatuko lehia bideragarria bermatzeko. Lege honetan, gehiago zehaztu dira sareetarako sarbidearen eta konexioaren kontzeptuak; horretarako, objektibotasunaren, gardentasunaren eta diskriminaziorik ezaren printzipioak indartu dira ematean, eta emateko eta ukatzeko araubidea zehaztu da soilik irizpide teknikoei jarraikiz.
Kontsumitzaileei dagokienez, lege honetan kontsumitzaileen eta elektrizitatea merkaturatzen eta banatzen duten enpresen arteko harremanen oinarri izango den erregulazioa –energia elektrikoaren hornidurarekin lotura duena– ezartzen da, kontratazioesparru orokorrean haien eskubideak eta betebeharrak finkatuta. Horretarako, Kontsumitzaileen eskubideei buruzko 2009ko uztailaren 13ko 2009/72/EE Zuzentarauan bildutako xedapenak hartu dira kontuan.
Kontsumitzaile txikiarentzako borondatezko prezioa ezarri da, hau da, potentzia jakin bat baino gutxiago kontratatzen duten kontsumitzaileen kontratuetarako erreferentziako gehieneko prezioa, betiere modalitate hori hautatzen badute, merkaturatzaile batekin alde biko negoziazioa egin beharrean.
Era berean, kontsumitzaile ahularen figura definitu da gizartearen, kontsumoaren eta erosteko ahalmenaren arloko ezaugarri jakin batzuekin loturik, eta dagozkion neurriak hartu behar direla ezartzen da, kontsumitzaile horiei babes egokia bermatzearren.
Kontsumitzaile horiek kontsumitzaile txikiarentzat ezarritako borondatezko prezioa baino tarifa murriztuagoa izateko eskubidea izango dute.
Azkenik, zehapen-araubidea birformulatu da, liberalizazio-prozesua hasi zenetik sektorean izan den bilakaerara egokitzearren, eta agintari publikoek sistema kontrolatzeko dituzten mekanismoak indartu egin dira, ikuskapenari, jardueren erregistroari eta iruzurraren kontrolari dagokienez.
III Sektore elektrikoari buruzko Legeak laurogei artikulu ditu eta honela egituratuta dago:
hamar titulu, hogei xedapen gehigarri, hamasei xedapen iragankor, xedapen indargabetzaile bat eta sei azken xedapen.
I. tituluan xedapen orokorrak daude eta honako alderdi hauek xedatzen dira: arauaren xedea eta helburuak; jarduera-araubidea, honako berrikuntza honekin: energia elektrikoaren hornidura interes ekonomiko orokorreko zerbitzutzat hartzen da; Herri Administrazioen artean eskumenak nola banatzen diren zehazten da; plangintza elektrikoaren oinarrizko alderdiak arautzen dira eta inbertsio-maila ziklo ekonomikoaren egoerara eta iraunkortasun ekonomikoaren printzipioetara egokitzeko tresnak txertatzen dira, urteko inbertsio-mugak ezarrita, bai eta inbertsio horren ezohiko azterketa egiteko aukera ere, eraginkortasunari, bermeari edo segurtasunari eragiten dion gertaerarik ezustean gertatuz gero; plangintzek hirigintza-planekin nahitaez izan behar duten koordinazioa zehazten da.
II. tituluan horniduraren antolamendua erregulatzen da. Lehenik, subjektuak definitzen dira: ekoizleak, merkatuko eta sistemako operadorea, garraiolariak, banatzaileak, merkaturatzaileak, kontsumitzaileak eta sistemaren karga-kudeatzaileak; eta lege zaharrean lehendik ere bazegoen definizio bat txertatzen da, hau da, agenteen ordezkarien definizioa. Bigarrenik, eta hornidura-bermearekin loturik, Estatuko Administrazio Orokorraren egitekoa indartzen da elektrizitate-horniduraren bermearen eta segurtasunaren azken titular den aldetik; horretarako, horniduraren segurtasunerako arrisku-egoerak sortuz gero, jarduteko tresnak hobetzen dira eraginpeko Autonomia Erkidegoen laguntzarekin. Hirugarrenik, sistema elektrikoaren funtzionamendua erregulatzen da, azaroaren 27ko 54/1997 Legean erregulatutakoaren antzeko baldintzetan. Titulu horretan, energia elektrikoaren autokontsumoaren erregulazioa nabarmentzen da; hiru modalitate bereizten dira eta sistemari konektatuta dauden instalazioek sistema elektrikoaren zerbitzu eta kostuak estaltzen lagundu behar dutela xedatzen da, sistemako gainerako subjektuek kontsumitutako energiaren baldintzetan.
Bestalde, penintsulaz kanpoko lurraldeetan energia elektrikoz hornitzeko jardueretarako araubide berezia aplikatzea aipatzen da, penintsulakoak ez diren sistema elektrikoen terminologia alde batera utzita. Jarraian, Erkidegoaren barruko eta nazioarteko elektrizitate-elkartrukeak erregulatzen dira, eta azkenik, jarduerak bereizteari buruzko artikulu bat biltzen du, erreferentziako enpresa merkaturatzaileentzat betebehar jakin batzuk zehazten dituena, bai eta enpresa banatzaileentzat jarduerak bereizteko betebeharrei dagozkien salbuespen jakin batzuk ere.
III. tituluan sistemaren iraunkortasun ekonomikoaren eta finantzarioaren printzipioa garatzen da, hau da, sistemaren kostu guztiak betetzeko ahalmena. Alde batetik, sistema elektrikoaren diru-sarrerak eta kostuak definitzen dira; aurreko araudian lehendik definituta zeuden arren, lege berri honekin artikulu bakar batean zerrendatuta agertzen dira.
Halaber, funtsezko bi printzipio ezartzen dira: alde batetik, sistemaren diru-sarrerak nahikoak izango direla sistema elektrikoaren kostu guztiak estaltzeko, eta bestetik, kostuen eta diru-sarreren gehieneko mugei eustearren, sektore elektrikoari dagokion neurriren batek sistema elektrikoaren kostuak areagotzea edo diru-sarrerak murriztea eragiten badu, neurri horrek kostuen beste partidaren batean murrizketa baliokidea edo diru-sarreren hazkunde baliokidea ere bildu behar duela, sistemaren oreka ziurtatzeko.
Gainera, sistema elektrikoaren diru-sarreren eta kostuen partida guztien bilakaeraren aurreikuspena onartu behar da hurrengo sei urteetarako.
Bestetik, eta energia elektrikoz hornitzera bideratutako jardueren ordainsariari dagokionez, espresuki xedatzen da sistema elektrikoaren diru-sarrerekin hornidura elektrikora bideratutako jardueren berezko ordainsaria soilik ordainduko dela, eta ezin izango direla beste ezertarako erabili; horretaz gain, penintsulaz kanpoko ekoizpenaren, kudeaketa tekniko eta ekonomikoaren, banaketaren eta garraioaren ordainsariak kalkulatzeko metodologiari dagokionez, ongi kudeatutako enpresa eraginkor batek jarduera burutzeko beharrezkoak dituen kostu guztiak kontuan izango direla ere xedatzen da, irizpide homogeneoak aplikatuta Espainia osoan. Ordainsariak ezartzeko parametroek sei urteko indarraldia izango dute eta erregulazio-aldia hasi aurretik berraztertuko dira; berrazterketa hori egiteko, aintzat hartuko da ekonomiaren, eskari elektrikoaren eta jarduera hauetarako errentagarritasun egokiaren egoera ziklikoa.
Orobat, ordainsari arautua duten sortze-instalazioen funtzionamendurako eta sareko irizpideak ere erregulatzen dira; Gobernuak oinarrizko irizpideak finkatuko ditu eta Espainia osorako homogeneoak izango dira, jardueren jardunbide, kalitate-indize eta ingurumenaren babes-maila egokienen arabera. Garraio-sarearen plangintza egitean irizpide horiek baliatu beharko dira.
Halaber, titulu horretan, alde batetik, garraio- eta banaketa-sareetarako sarbidebidesariak eta, bestetik, sistemako jardueren beste kostu batzuk estaltzeko beharrezkoak diren karguak bereizten dira; Gobernuak ezartzen duen metodologiaren arabera finkatuko dira eta, oro har, bidesariak eta karguak urtero berraztertuko dira, edo bestela, araututako kostuak edo horiek kalkulatzeko erabiltzen diren parametroak nabarmen aldatzen dituzten zirkunstantziak gertatzen direnean.
Kontsumitzaile txikiarentzako borondatezko prezioak arautzea berrikuntza da, eta prezio horiek berdinak izango dira Espainia osoan. Lehen Azken Baliabideko Tarifa esaten zitzaienen ildo beretik, prezio horiek zera dira, erreferentziako merkaturatzaileek prezio horiei heltzen dieten kontsumitzaileei kobratu ahal izango dizkieten gehieneko prezioak. Hori horrela izanik, azken baliabideko tarifa izena kontsumitzaileen bi kolektiboren kasuan soilik erabiliko da: kontsumitzaile ahulak eta, kontsumitzaile txikiarentzako borondatezko prezioei heltzeko eskubiderik ez badute ere, aldi batez merkaturatzaile batekin hornidura-kontraturik ez duten kontsumitzaileak. Kontsumitzaile txikiarentzako borondatezko prezio horietan, modu gehigarrian eta indarreko araudiaren arabera definitutako azken baliabideko egungo tarifarekiko analogiaz, dagozkion sarbide-bidesariak eta kostuak eta dagozkion merkaturatze-kostuak ere sartuta egongo dira.
Bidesari, kargu, prezio eta ordainsari arautuen likidazioaren eta kobrantzaren araubide juridikoari jarraikiz, berrikuntza moduan, sistema elektrikoaren kostuen eta diru-sarreren likidazioak, oro har, hilean behin eta aldizkakotasun berdinarekin egingo dira.
Horretaz gain, sistemaren diru-sarreren eta kostuen arteko behin-behineko desoreken erregulazioa nabarmentzen da. Desorekaren kontzeptua legez definitzen da, sektorearen araudian jada erabiltzen zen kontzeptua baita. Diru-sarreren defizitak eragindako desorekak mugatzen dira: desorekaren zenbatekoak ezin izango du gainditu ekitaldi horretarako aurreikusitako diru-sarreren ehuneko 2, eta desoreken ondorioz metatutako zorrak ezin izango du gainditu diru-sarrera horien ehuneko 5. Muga horiek ez badira betetzen, dagozkion bidesariak edo karguak berraztertuko dira. Bidesarien eta karguen igoerarekin konpentsatzen ez den desorekaren zatia likidazio-sistemako subjektuek finantzatuko dute, garatzen duten jardueragatiko kobrantza-eskubidearekiko modu proportzionalean. Kontzeptu horregatik egindako ekarpenak segidako bost urteetako likidazioetan itzuliko zaizkie, interes-tasa jakin batekin. Diru-sarreretan superabit edo soberakinik gertatuz gero, aurreko urteetako desorekak konpentsatzeko erabiliko dira eta, aurreko urteetako zorrak zor diren bitartean, sarbide-bidesariak edo karguak ezin izango dira jaitsi.
Azkenik, kontabilitateari eta informazioari dagokienez, orain arte bezala, elektrizitatearekin lotura duten eta ez duten jardueren kontabilitatea bereizteko betebeharrari eusten zaio, baina zabaldu egiten da, eta ordainsari arautua eta librea duen ekoizpen-jardueraren kontabilitatea ere bereizi behar da orain. Orain arte, araubide ekonomiko espezifikoa zuten ekoizleak hartzen zituen eraginpean betebehar horrek, baina orain, ordainsari arautua duten ekoizle guztietara zabaltzen da.
IV. tituluan energia elektrikoaren ekoizpena arautzen da. Araubide arruntaren eta bereziaren kontzeptu bereiziak ezabatzen dira, ezarri beharreko berezitasunak alde batera utzi gabe. Lege honetako berrikuntza garrantzitsuenetako bat honako hau da:
ekoizpen-instalazioen aldi baterako itxieraren erregulazioa; kasu hori, instalazioen abiaraztea, aldaketa, transmisioa eta behin betiko itxiera bezalaxe, aldez aurreko administrazio-baimenaren araubidearen eraginpean egongo da. Era berean, energia elektrikoa ekoizteko beharrezkoak diren aprobetxamendu hidraulikoak ere arautzen dira titulu honetan, bai eta eguneroko merkatuko eskaintza-sistema ere, baina berezitasun batekin: ekoizpen-unitate guztiek eskaintzak egin behar dituzte merkatuan, iraungitako araubide berezikoek ere bai. Titulua osatzeko, energiaren eskaria eta kontratazioa arautzen dira, energia elektrikoaren ekoizleen eskubide eta betebeharrak zehazten dira, eta ordainsarien araubide espezifikoaren erregistroa aipatzen da.
Sistemaren kudeaketa ekonomikoa eta teknikoa V. tituluan aztertzen da. Alde batetik, sistemaren operadorearen eta merkatuaren operadorearen eginkizunak arautzen dira, bai eta honako prozedura hauek ere: Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak operadorea egiaztatzeko prozedurak; Industria, Energia eta Turismo Ministerioak garraiosarearen kudeatzailea izendatzeko eta baimentzeko prozedurak (izendatu ostean Europako Batzordean jakinarazi beharko dira); eta Europar Batasuneko kide ez diren herrialdeei dagokienez, egiaztapen-prozedurak. Bestetik, sareetarako sarbidea eta konexioa arautzen dira, eta argi eta garbi zehazten dira sarbide-eskubideren eta konexioeskubidearen kontzeptuak, bai eta sarbide- eta konexio-baimenak, baimen horiek emateko prozedura eta eskakizunak, eta baimenak ematen dituzten subjektuak ere, erregelamendu bidez xedatuko diren irizpide tekniko eta ekonomikoei jarraikiz.
VI. tituluan energia elektrikoaren garraio-jarduera arautzen da. Titulu horretan arautzen da zer instalazio sartzen diren garraio-sarean, eta penintsulaz kanpoko lurraldeetan aplikatu beharreko garraio-sarearen definizioa ere egiten da; lehen, maila txikiagoko arauetan biltzen zen. Era berean, instalazio berrien ordainsaria aintzat hartzeko, ezinbesteko baldintzatzat hartzen da, espresuki, plangintzan sartuta egotea.
Azkenik, garraiolariak bete beharreko eginkizunak aipatzen dira; izan ere, lehen sakabanatuta zeuden lege- eta erregelamendu-mailako arauetan.
Energia elektrikoaren banaketa-jarduera VII. tituluan sartzen da; bertan, banaketajardueraren kontzeptua zehazten da, eta energia elektrikoaren banaketa-enpresen betebehar eta eginkizunak biltzen dira, honako hauek bereizten direla: banaketa-sareen titular moduan gauzatzen direnak, alde batetik, eta bestetik banaketa-sarearen enpresa kudeatzaile moduan egiten dituztenak.
VIII. titulua energia elektrikoaren hornidurari buruzkoa da eta bi kapitulutan banatuta dago. I. kapituluan erabiltzaileen hornidura eta eskari elektrikoaren kudeaketa aipatzen dira, eta kontsumitzaileak babesteko neurrietan sakontzen da, 2009ko uztailaren 13ko 2009/72/EE Zuzentarauaren jarraibideei jarraikiz. Gaur egun, hornitzailea hautatzeko eskubidea jada onartuta dago eta energia zuzenean merkatuan kontrata daiteke, edo merkaturatzaile baten bitartez; orain, aldiz, besteak beste, honako eskubide hauek ere biltzen dira: zerbitzua jasotzeko garaian segurtasunarekin, erregulartasunarekin eta kalitatearekin loturiko maila jakin batzuk bermatzeko eskubidea; horniduraren prezioak erraz eta argi konparatzeko modukoak, gardenak eta ez-diskriminatzaileak izateko eskubidea; eta erreklamazioak izapidetzeko prozedurak izateko eskubidea. Horretaz gain, kontsumitzaileen betebeharrak finkatzen dira eta, kontsumitzaile ahulari dagokionez, Sistema elektrikoaren finantza-egonkortasuna bermatzeko premiazko neurriak ezartzen dituen uztailaren 12ko 9/2013 Errege Lege Dekretuan aurreikusitakoa biltzeaz gain, gizarte-bonoa zerbitzu publikoaren betebehartzat hartuko dela ere aipatzen da, betiere 2009ko uztailaren 13ko 2009/72/EE Zuzentarauari jarraikiz. Kapitulu hori osatzeko, enpresa merkaturatzaileen eskubide eta betebeharrak aipatzen dira, energia birkargatzeko zerbitzua eta eskariaren kudeaketa, bai eta energia aurrezteko eta energiaeraginkortasuneko planak ere.
VIII. tituluaren II. kapituluan, horniduraren kalitatea arautzen da, hau da, elektrizitatez hornitzera bideratutako jarduerak egiten dituzten enpresei eska dakizkiekeen ezaugarri guztiak (ezaugarri teknikoak eta kontsumitzaileekin edo ekoizleekin loturiko arretaren eta harremanaren ezaugarriak). Era berean, hornidura elektrikoaren etenduraren araubide juridikoa aurreikusten da.
IX. tituluan baimenen, desjabetzeen eta zortasunen araubidea biltzen da. Arauak argitu eta sinplifikatzearren, artikulu berean bildu dira garraioko, banaketako eta ekoizteko instalazioetarako, linea zuzenetarako eta instalazioen transmisio eta itxierarako beharrezkoak diren baimenak. Tituluan biltzen diren gainerako aginduak herri-onurako deklarazioarekin eta horren ondorioekin loturik daude, bai eta bide-zorrekin ere.
Bukatzeko, X. tituluan ikuskapenen, arau-hausteen eta zehapenen araubidea arautzen da hiru kapitulutan. Titulu horri dagokionez, arau-hausteen tipifikazioa berraztertu eta arau-hauste berriak txertatzen direla nabarmendu nahi dugu, azaroaren 27ko 54/1997 Legean aurreikusi ez ziren hainbat jokabide identifikatu direnez; izan ere, jokabide horiek inpaktu negatiboa baitute sistema elektrikoaren iraunkortasun ekonomikoan eta funtzionamenduan. Zehapenen zenbatekoa berrikusi, lehendik zeuden zehapen osagarriak zabaldu eta zehapenak ezartzeko eskumena aldatzen da.
Azken zatiari dagokionez, legea osatzeko hogei xedapen gehigarri, hamasei xedapen iragankor, xedapen indargabetzaile bat eta sei azken xedapen aurkituko ditugu.
I. TITULUA Xedapen orokorrak 1. artikulua. Xedea.
1. Lege honen xedea da sektore elektrikoaren erregulazioa finkatzea, energia elektrikoaren hornidura bermatzeko eta kontsumitzaileen premietara egokitzeko, betiere segurtasunarekin, kalitatearekin, eraginkortasunarekin, objektibotasunarekin eta gardentasunarekin loturiko baldintzetan eta kosturik txikienarekin.
2. Energia elektrikoz hornitzeko jardueratzat hartzen dira energia mota hori sortzea, garraiatzea, banatzea, energia kargatzeko zerbitzuak, merkaturatzea eta Erkidegoen barruko zein nazioarteko elkartrukeak, bai eta sistema elektrikoaren kudeaketa ekonomikoa eta teknikoa ere.
2. artikulua. Jardueren araubidea.
1. Lege honetan araututako energia elektrikoz hornitzeko jarduerak gauzatzeko, enpresa-ekimen librea onartzen da, monopolio naturaleko izaera duten jardueretarako mugak ezartzeko aukera alde batera utzi gabe.
2. Energia elektrikoaren hornidura interes ekonomiko orokorreko zerbitzua da.
3. Gobernuari eta Herri Administrazioei dagokie energia elektrikoz hornitzeko jarduerak erregulatzea eta kontrolatzea. Era berean, merkatuaren operadoreak eta sistemaren operadoreak espresuki esleitzen zaizkien eginkizunak beteko dituzte.
4. Energia elektrikoaren hornidura emateari buruzko erregulazioan, kontuan hartu ahal izango dira nazioarteko erakundeetan onartutako plan eta gomendioak; betiere, Espainiako Erresumak sinatutako Hitzarmen eta Itunei jarraikiz.
3. artikulua. Estatuko Administrazio Orokorraren eskumenak.
Estatuko Administrazio Orokorrari dagozkio honako eskumen hauek, Lege honetan xedatutako baldintzetan:
1. Energia elektrikoz hornitzeko jardueren oinarrizko erregulazioa ezartzea.
2. Energia elektrikoaren hornidura bermatzeko beharrezkoak diren neurriak erabakitzea, dagokion eskumen-esparruan.
3. Sistema elektrikoaren iraunkortasun ekonomikoa eta finantzarioa bermatzeko beharrezkoak diren neurriak erabakitzea.
4. Planifikazio elektrikoaren ahalmenak baliatzea hurrengo artikuluan xedatutako baldintzetan.
5. Ordainsarien araubidea ezartzea eta lege honetan aurreikusitakoaren araberako ordainsari arautua duten jardueren ordainsaria zehaztea.
6. Ordainsarien araubidea xedatzea eta ezeztatzea lege honetan eta lege hau garatzeko araudian aurreikusitakoaren arabera araubide hori aplikatu behar zaien subjektuei eta instalazioei.
7. Araututako kostuengatiko karguen eta garraio- nahiz banaketa-sareak erabiltzeagatiko bidesarien egitura arautzea, bai eta bermeak eman behar dituzten subjektuek berme horiek emateko irizpideak ezartzea ere, eta hala badagokio, kontsumitzaile txikiarentzako borondatezko prezioa gehieneko preziotzat ezartzea, erregelamendu bidez erabakitzen diren kontsumitzaileen energia elektrikoaren hornidurari dagokionez.
8. II. tituluan aurreikusitako antolamendu-eginkizunak betetzea.
9. Energia elektrikoa ekoizteko merkatuaren antolamendua eta funtzionamendua arautzea.
10. Sistemaren kudeaketa ekonomikoa eta teknikoa zein baldintzatan garatu behar den arautzea eta, horretarako, merkatuaren arauak eta beharrezko eragiketa-prozedurak –teknikak eta tresnak– onartzea.
11. Energia elektrikoaren hornidurak bete beharreko kalitateko eta segurtasuneko eskakizunak ezartzea, 1. artikuluan xedatutako irizpideei jarraikiz.
12. Energia elektrikoaren hornidurarekin loturiko subjektuen eskubide eta betebeharrak erabakitzea.
13. Honako instalazio elektriko hauek baimentzea:
a) Energia elektrikoa ekoizteko penintsulako instalazioak –huste-azpiegiturak ere barnean hartuta–, 50 MW elektrikotik gorako potentzia elektrikoa instalatuta dutenak; penintsulako lehen mailako garraio-instalazioak eta 380 kV-eko edo gehiagoko tentsiohartuneak.
b) Ekoizpen-instalazioak –huste-azpiegiturak ere barnean hartuta–,bigarren mailako garraioa, banaketa, hartuneak eta linea zuzenak, Autonomia Erkidego baten lurraldeeremua gainditzen dutenak, bai eta Estatuaren eskumeneko sortze-instalazioetara konektatutako linea zuzenak ere.
c) Jurisdikziopeko itas uretan kokatuta dauden ekoizpen-instalazioak.
d) 50 MW elektriko baino gehiagoko potentzia elektrikoa instalatuta duten ekoizpeninstalazioak, penintsulaz kanpoko lurraldeetan kokatuta daudenak, baldin eta sistema elektrikoak penintsulako sistemarekin erabat integratuta badaude, 25.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
e) Lehen mailako garraio-instalazioak eta 380 kV-eko edo gehiagoko tentsio izendatua duten hartuneak, penintsulaz kanpoko lurraldeetan kokatuta daudenak, baldin eta penintsulako sistemarekin konektatuta badaude elektrikoki.
14. Dagokion eskumen-esparruan, garraioko eta banaketako sare eta instalazio elektrikoak zabaldu, hobetu eta egokitzeari buruzko jarraibideak ematea, energiaren horniduran kalitatea eta segurtasun nahikoa bermatzearren, ingurumen-inpaktu txikienarekin.
15. Dagokion eskumen-esparruan, lege honetan arautzen diren energia elektrikoz hornitzeko jarduerak egiten dituzten subjektuei eta horien instalazioei ikuskapenak egitea, lege honetan eta lege hau garatzeko araudian aurreikusitako baldintzetan.
16. Dagokion eskumen-esparruan, eta lege honetan eta lege hau garatzeko xedapenetan xedatutakoari jarraikiz, egiten diren arau-hausteak zigortzea.
4. artikulua. Plangintza elektrikoa.
1. Plangintza elektrikoaren xedea sistema elektrikoaren premiak aurreikustea izango da, epe luzera energiaren hornidura bermatzeko; halaber, energia elektrikoaren garraioinstalazio berrietan inbertsioak egiteko premiak zehaztea ere izango du xede, betiere gardentasunaren printzipioari eta sistema osoarentzako ahalik eta kostu txikiena izatearen printzipioari jarraikiz.
Garraio-sarearen plangintza soilik izango da loteslea, plangintzan bertan zehaztutako ezaugarri teknikoekin.
2. Estatuko Administrazio Orokorrak egingo du plangintza elektrikoa, Autonomia Erkidegoekin eta Ceuta eta Melilla hiriekin batera; Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak txostena egin beharko du eta entzunaldi-izapidea ere egin beharko da.
Gobernuak onartu aurretik, Diputatuen Kongresuan onetsi beharko da, bertako Erregelamenduan aurreikusitakoaren arabera, eta sei urteko aldietarako egin beharko da.
3. Plangintzan honako alderdi hauek jasoko dira:
a) Eskari elektrikoaren etorkizuneko bilakaerari buruzko hainbat egoera (adierazgarriak baino ez dira izango), eskaria baldintzatzen duten parametro eta aldagai nagusietan aldaketarik gertatuz gero eskariak izan dezakeen bilakaerari buruzko sentsibilitate-azterketa barne; era berean, egoera horietako bat gertagarriagotzat hartzera bideratzen duten irizpideen azterketa ere egin beharko da. Hautatutako egoerari dagokionez eta potentzia berriaren premiei dagokienez, betetzeko beharrezkoak diren baliabideak aztertuko dira, betiere sistemaren eraginkortasunaren, horniduraren segurtasunaren eta ingurumenaren babesaren artean behar besteko oreka sustatzen duten baldintzetan.
b) Aurreikusitako eskaria betetzeko, gutxienez zenbateko kapazitatea instalatu behar den kalkulatzea, betiere horniduraren segurtasunarekin, lehiakortasunarekin, dibertsifikazio energetikoarekin, eraginkortasuna hobetzearekin eta ingurumena babestearekin loturiko irizpideen arabera.
c) Garraioko eta banaketako instalazioei buruzko aurreikuspenak, energia elektrikoaren eskariaren aurreikuspenen arabera; instalaziorik egokienak aukeratuko dira, eskaerari horniduraren segurtasuna bermatuz erantzuteko sistemak dituen hainbat maila edo aukeraren kostua eta etekina aztertu ostean.
d) Zerbitzuaren kalitateari dagokionez, kalitatearen helburuak betetzera eramango duten jardun-ildoak ezartzea.
e) Eskariaren gaineko jardunak, baliabideen kudeaketa optimizatzeaz gain, erabiltzaileei ematen zaien zerbitzua hobetzen dutenak eta energia aurreztea eta energiaren eraginkortasuna sustatzen dutenak.
f) Ekoizpen-merkatuaren baldintzen bilakaera, hornidura bermatzeko.
g) Energia elektrikoz hornitzeko jarduerak baldintzatu behar dituzten ingurumenaren babes-irizpideak, jarduera horiek eragiten duten ingurumen-inpaktua minimizatzearren.
4. Garraio-sarea garatzeko planetan, zeinak plangintza elektrikoan txertatu behar baitira, aurreikusitako azpiestazioak eta garraio-lineak bilduko dira; sei urteko planak izango dira eta malgutasun-irizpide eta -mekanismoak bildu beharko dituzte denboraezarpenari dagokionez, elektrizitatearen eskariaren egiazko bilakaerari egokitzeko, baina plangintza egitean oinarritzat hartutako parametro eta aldagaiak aldatzen direnean, aldizka berraztertu egin beharko dira.
Salbuespen gisa, Ministroen Kontseiluaren erabakiz, entzunaldi-izapidea egin ostean, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak eta eraginpeko Autonomia Erkidegoek eta Ceuta eta Melilla hiriektxostenak egin ostean eta sistemaren operadoreari entzun ostean, garapen-planetako alderdi jakin batzuk aldatu ahal izango dira, honako egoera hauetakoren bat gertatzen bada:
a) Ezarritako plangintza-irizpideen arabera, horniduraren bermean eta segurtasunean eragin adierazgarria izan dezakeen ezusteko gertakari bat izanez gero.
b) Hornidura berriak sortuz gero eta, arrazoi teknikoak direla-eta, hornidura berri horiek garraio-saretik soilik elika badaitezke eta hori egitea ezinezkoa baldin bada indarreko garraio-sarearen plangintzarekin.
c) Sistemaren eraginkortasun ekonomikoaren arrazoiak bilduz gero.
Jardun horiek sistemaren operadoreak eta garraio-sarearen kudeatzaileak proposatu ahal izango ditu, salbuespenezkotzat hartzeko arrazoiak emanda.
Sistemaren operadoreak proposatuta eta Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak aldez aurretik txostena eginda, Industria, Energia eta Turismoko ministroak plangintza elektrikoan bildutako garapen-planak betetzeko instalazioen urteko betearazteprogramak onartu ahal izango ditu; programa horietan, planak betetzeko beharrezkoak diren egokitzapen teknikoak egiteko aukera izango da.
Energia elektrikoa garraiatzeko sarearen plangintza egiteko (balizko berrazterketak ere barnean hartuta), 14. artikuluan aurreikusitako sistema elektrikoaren iraunkortasun ekonomikoaren eta finantzarioaren printzipioari atxiki behar zaio eta, nolanahi ere, erregelamendu bidez ezartzen diren urteko inbertsio-mugak kontuan izanik.
5. Aurreko paragrafoetan aurreikusitakoa alde batera utzi gabe, Gobernuak energiaiturri berriztagarrien energia-aprobetxamenduari buruzko eta sektore elektrikoaren eraginkortasun energetikoari buruzko planak onartu ahal izango ditu (adierazgarriak baino ez dira izango), Europar Batasuneko kide den aldetik, Espainiarentzat arlo horretan ezar daitezkeen helburuak betetzen laguntzeko.
5. artikulua. Hirigintza-planekiko koordinazioa.
1. Edozein lurzoru mota eta kategoriatan kokatuta dauden edo horietatik igarotzen diren energia elektrikoa garraiatzeko eta banatzeko instalazioen plangintza aintzat hartu beharko da lurraldea eta hirigintza antolatzeko tresnan; tresna horretan, instalazio posibleak zehaztu beharko dira eta lursailak behar bezala kalifikatu ere bai. Bi kasu horietan, instalazio berriak kokatzeko eta lehendik daudenak babesteko behar izango diren lurzoru-erreserbak ezarri beharko dira.
2. Energia elektrikoaren hornidurarako aparteko intereseko edo premiazko arrazoi justifikatuak daudenean eta, horien ondorioz, udalaren aldez aurreko esku-hartzea eskatzen duten garraioko eta banaketako instalazioak ezartzea komeni bada, Lurzoruari buruzko Legearen testu bateginaren hamargarren xedapen gehigarrian xedatutakoa bete beharko da; Lurzoruari buruzko Legea ekainaren 20ko 2/2008 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen. Prozedura berdina aplikatu beharko da hirigintzaantolamenduko eta lurralde-antolamenduko tresnak lehendik behin betiko onetsita baldin badaude eta tresna horietan plangintza elektrikoa ez bada aintzat hartu, aurreko paragrafoari jarraikiz.
3. Nolanahi ere, Estatuko Administrazio Orokorrak baimendu behar dituen garraioinstalazioen kasuan, Herri-lanen kontzesioko kontratuak arautzen dituen maiatzaren 23ko 13/2003 Legearen hamabigarren xedapen gehigarrian xedatutakoari erreparatu behar zaio.
4. Ondorio guztietarako, hornidura elektrikoko jarduerei atxikitako azpiegiturak (lege honetan herri-onurakotzat hartzen direnak) sistema orokortzat hartuko dira.
II. TITULUA Horniduraren antolamendua 6. artikulua. Subjektuak.
1. 1.2 artikuluan aipatzen diren energia elektrikoaren hornidurako jarduerak honako subjektu hauek garatuko dituzte:
a) Energia elektrikoaren ekoizleek; hau da, energia elektrikoa sortzeko eta ekoizpeninstalazioak eraikitzeko, horietan jarduteko eta mantentze-lanak egiteko eginkizunak dagozkien pertsona fisiko edo juridikoek.
b) Merkatuaren operadoreak; hau da, 29. artikuluan esleitzen zaizkion eginkizunak dagozkion merkataritza-sozietateak.
c) Sistemaren operadoreak; hau da, 30. artikuluan esleitzen zaizkion eginkizunak dagozkion merkataritza-sozietateak.
d) Garraiolariak; hau da, energia elektrikoa garraiatzeaz gain, garraio-instalazioak eraikitzeko, horietan mantentze-lanak egiteko eta maniobratzeko eginkizuna eta 36. artikuluan biltzen diren eginkizun guztiak dagozkion merkataritza-sozietateak.
e) Banatzaileek; hau da, energia elektrikoa banatzeaz gain, energia kontsumopuntuetara eramango duten banaketa-instalazioak eraikitzeko eta horietan mantentzelanak egiteko eta jarduteko eginkizuna eta 40. artikuluan biltzen diren eginkizun guztiak dagozkien merkataritza-sozietateek edo kontsumitzaile eta erabiltzaileen kooperatibasozietateek.
f) Merkaturatzaileek; hau da, garraio- edo banaketa-sareetan sartuta, kontsumitzaileei edo sistemako beste subjektu batzuei saltzeko asmoz edo nazioarteko elkartruke-eragiketak egiteko asmoz (lege honetan xedatutako baldintzetan) energia erosten duten merkataritza-sozietateek edo kontsumitzaile eta erabiltzaileen kooperatibasozietateek.
Erreferentziako merkaturatzaile izateko prozedura eta eskakizunak erregelamendu bidez xedatuko dira.
g) Kontsumitzaileek; hau da, energia beraiek kontsumitzeko erosten duten pertsona fisiko edo juridikoek.
Energia ekoizpen-merkatuan zuzenean eskuratzen duten kontsumitzaileei Merkatuko Kontsumitzaile Zuzen esango zaie.
h) Sistemaren karga-kudeatzaileek; hau da, kontsumitzaile izanik, energia kargatzeko zerbitzuetarako energia elektrikoa saltzeko ahalmena duten merkataritzasozietateek.
Sistemaren karga-kudeatzaileak dira handizkako bezerotzat har daitezkeen subjektu bakarrak, betiere aplikatu beharreko Erkidegoko araudian aurreikusitako baldintzetan.
2. Ekoizpen-merkatuan eta bidesari, kargu, prezio edo araututako ordainsariak kobratu eta ordaintzeko merkatuan parte hartzeari dagokionez, edozein subjekturen kontura jarduten duten agenteak ordezkaritzat hartuko dira. Ordezkari-lanetan jarduten duten agenteek ezin izango dute euren kontura eta besteren kontura jardun aldi berean.
Ordezkari bat bere kontura ari dela esango dugu ordezkatzen duen sozietatearen kapitalean ehuneko 50etik gorako partaidetza (zuzena edo zeharkakoa) duenean.
Besteren konturako ordezkaritza zeharkakoa izan daiteke, baldin eta ordezkariak bere izenean jarduten badu; bestela, zuzena izango da, baldin eta ordezkariak ordeztuaren izenean jarduten badu.
7. artikulua. Horniduraren bermea.
1. Kontsumitzaile guztiek energia elektrikoaren garraio- eta banaketa-sareetarako sarbidea eta konexioa izateko eskubidea dute, Espainia osoan, betiere lege honetan xedatutako eta Gobernuak erregelamendu bidez xedatutako baldintzetan.
2. Epe jakin baterako, energia elektrikoaren hornidura bermatzeko beharrezkoak diren neurriak hartu ahal izango ditu Gobernuak, baldin eta honako kasu hauetakoren bat gertatzen bada:
a) Energia elektrikoaren hornidurarako egiazko arriskua.
b) Lehen mailako energia-iturri bat edo batzuk hornidura gabe geratzea.
c) Pertsona, gailu edo instalazioen osotasun fisikorako edo segurtasunerako, edo energia elektrikoaren garraio- edo banaketa-sarearen osotasunerako mehatxu larria eragin dezaketen egoerak, betiere eraginpeko Autonomia Erkidegoei aldez aurretik jakinarazita.
d) Ekoizpeneko, garraioko edo banaketako instalazioen erabilgarritasunean, edo instalazio horien ondorioz horniduraren kalitate-indizeetan murrizketa nabarmenak gertatzen diren egoerak.
3. Aurreko paragrafoan deskribatutako egoerei aurre egiteko Gobernuak hartzen dituen neurriek, besteak beste, alderdi hauek har ditzakete:
a) 25. artikuluan aipatzen den elektrizitate-merkatuan edo isolatutako sistema elektrikoetan dagoen sorkuntza-igorpenean aldi baterako mugak edo aldaketak.
b) Sortzeko, garraiatzeko eta banatzeko instalazioen zuzeneko eragiketa.
c) Betebehar bereziak ezartzea energia elektrikoaren ekoizpenerako lehen mailako iturrien segurtasuneko izakinei dagokienez.
d) Energia-iturri berriztagarrietatik,kogeneraziotik edo hondakinetatik energia elektrikoa ekoizten dutenentzat 26. artikuluan xedatzen diren eskubideak mugatzea, aldi baterako aldatzea edo etetea.
e) Horniduran, oro har, edo kontsumitzaile-kategoria jakin batzuei dagokienez, erregulartasuneko baldintza orokorrak aldatzea.
f) Hirugarrenek sareetarako sarbidea izateko eskubideak edo bermeak mugatzea, aldi baterako aldatzea edo etetea.
g) Lehen mailako energien hornidurak mugatzea edo esleitzea elektrizitate-ekoizleei.
h) Espainia kide den nazioarteko erakunderen batek gomendatutako beste edozein neurri, edo Espainiak parte hartzen duen itunak aplikatzeagatik erabakitzen direnak.
4. Deskribatutako egoeretan, Gobernuak erabakiko du hartutako neurrien eraginpeko jarduerei zein ordainsari-araubide aplikatuko zaien eta, nolanahi ere, kostuen banaketa orekatua bermatu beharko du.
5. 2. paragrafoan aurreikusitakoari jarraikiz, Gobernuak hartutako neurriek Autonomia Erkidego bakarra hartzen dutenean eraginpean, Autonomia Erkidego horrekin batera hartu beharko du erabaki hori.
Dena dela, penintsulaz kanpoko lurraldeetan energia elektrikoaren hornidurarako egiazko arrisku-egoerak sortuz gero, edo pertsona, gailu edo instalazioen osotasun fisikorako edo segurtasunerako, edo energia elektrikoaren garraio- edo banaketasarearen osotasunerako mehatxua eragin dezaketen egoerak sortuz gero, eraginpeko autonomia-erkidegoek edo -hiriek ere ezarri ahal izango dituzte penintsulaz kanpoko lurraldeetan aurreikusitako neurriak, betiere dagokion lurralde-eremura mugatzen badira.
Kasu horretan, neurri horiek ez dute ondorio ekonomikorik izango sistema elektrikoan, baldin eta Industria, Energia eta Turismo Ministerioak aldez aurretik hori baimentzeko erabakirik adierazten ez badu.
6. 6. artikuluan definitutako subjektuen betebeharrak ez betetzearen ondorioz hornidura elektrikoaren jarraitutasuna eta segurtasuna arriskuan egon badaiteke, eta hornidurari eustearren, Gobernuak enpresa horretan esku hartzea erabaki dezake Konstituzioaren 128.2 artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz; horretarako, dagozkion neurriak hartuko ditu.
Horri dagokionez, enpresa batean esku hartzeko arrazoi izango dira honako hauek:
1. Hartzekodunen konkurtso bat dagoelarik, enpresa bere betebeharrak betetzeko moduan ez egotea eta, nolanahi ere, likidazio-fasea zabaldu baldin bada.
2. Jardueraren kudeaketa irregularra, enpresari lepora badaiteke eta enpresa geldiaraztea eragin badezake, erabiltzaileei hornidura etenda.
3. Instalazioa egoera onean izateko mantentze-lanen ez-egite larria behin eta berriz, eta horren ondorioz instalazioaren segurtasuna arriskuan badago.
Kasu horietan, energia elektrikoaren hornidurako jarduerak egiten dituzten enpresek erabiltzen dituzten instalazioak baimentzea Autonomia Erkidego bakar baten eskumen esklusiboa denean, Autonomia Erkidego horrek erabakiko du esku-hartzea, baina horniduraren segurtasuna arriskuan baldin badago, kasu horretan, Gobernuak ere erabaki ahal izango du eta Autonomia Erkidegoari jakinarazi beharko dio.
7. Dena den, artikulu honetan xedatzen denari jarraikiz, energia-hornidura bermatzeko beharrezkoak diren neurrien aplikazioari buruzko informazioa Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalera helaraziko da.
8. artikulua. Sistemaren funtzionamendua.
1. Energia elektrikoaren ekoizpena lehia librearen araubidean gauzatuko da.
Energia elektrikoaren ekoizpen-merkatuan sartzen dira, alde batetik, energiaren salerosketako eta, bestetik, energia elektrikoaren hornidurarekin loturiko bestelako zerbitzuen salerosketako merkataritza-transakzio guztiak.
Energia elektrikoaren ekoizpen-merkatua honela egituratuta dago: eperako merkatuak, eguneko merkatua, egun barruko merkatua, doikuntza- eta balantzazerbitzuak eta antolatu gabeko merkatuak. 6. artikuluan definitutako subjektuei dagokienez, aurreko lerrokadan aipatu dugun ekoizpen-merkatuan jarduten dutenek energia elektrikoaren salerosketa-kontratuen baldintzak libreki adostu ahal izango dituzte egiten dituzten kontratuetan, betiere lege honetan eta lege hau garatzeko erregelamenduetan aurreikusitako gutxieneko edukiak eta modalitateak errespetatuz gero.
Gobernuak eguneko eta egun barruko merkatuaren funtzionamendua erabaki ahal izango du, ekoizpen-unitateen eskaintzetan (fisikoak nahiz zorroan) oinarrituta, eta penintsulaz kanpoko lurraldeetan, bulego tekniko eta ekonomiko baten funtzionamendua erabaki ahal izango du.
2. Sistemaren eragiketa, merkatuaren eragiketa, energia elektrikoaren garraioa eta banaketa jarduera arautuak dira beste jarduera batzuekiko bereizteagatik, eta horien araubide ekonomikoa eta jarduteko araubidea lege honetan aurreikusitakoaren araberakoak izango dira.
Hirugarrenek garraio- eta banaketa-sareetarako sarbidea izango dutela bermatzen da, lege honetan ezarritako baldintza tekniko eta ekonomikoetan, eta Gobernuak erregelamendu bidez xedatzen dituen baldintzetan.
3. Erreferentziako merkaturatzerako xedatutakoa alde batera utzi gabe, energia kargatzeko zerbitzuak eta merkaturatzea libreki baliatuko dira lege honetan aurreikusitako baldintzen arabera, eta horien araubide ekonomikoa aldeen artean hitzartutako baldintzen araberakoa izango da.
4. Besterik itundu ezean, energia elektrikoaren jabetzaren transmisioa egina dagoela esango dugu energia hori eroslearen instalazioetan sartzen den unean.
Merkaturatzaileen eta karga-kudeatzaileen kasuan, energia elektrikoaren jabetzaren transmisioa egintzat hartuko da energia hori bezeroaren instalazioetan sartzen denean, kontrakorik itundu ezean.
9. artikulua. Energia elektrikoaren autokontsumoa.
1. Lege honi dagokionez, autokontsumoa honako hau izango da: kontsumitzaile baten sarearen barruan konektatutako sortze-instalazioetatik edo kontsumitzaile bati loturiko energia elektrikoaren linea zuzen baten bidez datorren energia elektrikoaren kontsumoa.
Autokontsumo modalitate hauek bereiziko ditugu:
a) Hornidura-modalitateak, autokontsumoarekin. Kontsumitzaile batek sortzeinstalazio bat duenean eta bere kontsumorako erabiltzen duenean; instalazio hori bere hornidura-puntuaren sarearen barruan konektatuta egongo da baina alta eman gabe ekoizpen-instalazioen erregistroan. Kasu horretan, 6. artikuluan aurreikusitako subjektuetatik bakarra egongo da, hau da, subjektu kontsumitzailea.
b) Ekoizpen-modalitateak, autokontsumoarekin. Energia elektrikoaren ekoizpeninstalazioen administrazio-erregistroan behar bezala erregistratuta dagoen instalazio batekin lotura duen kontsumitzaile bat denean eta instalazioa bere sarearen barruan konektatuta dagoenean. Kasu horretan, 6. artikuluan aurreikusitako subjektuetatik bi egongo dira, hau da, subjektu kontsumitzailea eta ekoizlea.
c) Linea zuzen baten bidez ekoizpen-instalazio bati konektatuta dagoen kontsumitzaile baten ekoizpen-modalitateak, autokontsumoarekin. Energia elektrikoaren ekoizpen-instalazioen administrazio-erregistroan behar bezala erregistratuta dagoen instalazio batekin lotura duen kontsumitzaile bat denean eta instalazioarekin linea zuzen baten bidez konektatzen denean. Kasu horretan, 6. artikuluan aurreikusitako subjektuetatik bi egongo dira, hau da, subjektu kontsumitzailea eta ekoizlea.
d) Energia elektrikoa kontsumitzeko beste edozein modalitate, energia hori kontsumitzaile batekin loturiko energia elektrikoaren sortze-instalazio batetik datorrenean.
2. Energia elektrikoaren ekoizpen- edo kontsumo-instalazioa sistema elektrikoarekin osorik edo partzialki konektatuta baldin badago, bien titularrek lege honetan eta lege hau garatzeko araudian aurreikusitako betebehar eta eskubideak izango dituzte.
3. Edozein autokontsumo-modalitateri atxikitako kontsumitzaile guztiek sistemaren kostu eta zerbitzuetarako ekarpenak egiteko betebeharra izango dute, autokontsumitzen duten energiarengatik, betiere sortze- edo kontsumo-instalazioa sistema elektrikoarekin osorik edo partzialki konektatuta dagoenean.
Horretarako, sareetarako sarbide-bidesari berdin-berdinak ordaindu beharko dituzte, sistemaren kostuei atxikitako karguak, bai eta aurreko paragrafoan deskribatutako ezein autokontsumo-modalitateri atxikita ez dagoen kontsumitzaile bati dagozkion sistema babesteko zerbitzuak hornitzeko kostua ere.
Erregelamendu bidez, Gobernuak bidesari, kargu eta kostu horietan murrizketak ezar ditzake penintsulaz kanpoko sistemetan, baldin eta autokontsumo-modalitateek sistema horien kostuetan murrizketak eragiten badituzte.
4. Energia elektrikoaren autokontsumo-modalitateei atxikitako kontsumitzaileek energia elektrikoaren autokontsumoari buruzko administrazio-erregistroan erregistratzeko betebeharra izango dute; erregistro hori Industria, Energia eta Turismo Ministerioak sortu du.
Erregelamendu bidez, Autonomia Erkidegoei eta Ceuta eta Melilla Hiriei entzun ostean, Gobernuak energia elektrikoaren autokontsumoaren administrazio-erregistroaren antolamendua, erregistro-prozedura eta datuak jakinarazteko prozedura erabakiko ditu.
5. Gobernuak autokontsumoa egiten duten instalazioak sareari konektatzeko administrazio-baldintzak eta baldintza teknikoak finkatuko ditu.
Era berean, b) modalitateko –produkzio-modalitateak autokontsumoarekin– instalazioek autokontsumitzen ez duten energia sistemari saltzeko baldintza ekonomikoak ezarriko ditu Gobernuak.
10. artikulua. Penintsulaz kanpoko lurraldeetako sistema elektrikoetako jarduerak.
1. Penintsulaz kanpoko lurraldeetako sistema elektrikoetan garatzen diren energia elektrikoko hornidura-jarduerak erregelamendu bereziaren eraginpean egon daitezke; erregelamendu hori lurraldearen kokapenaren eta isolamenduaren ondoriozko ezaugarrien araberakoa izango da baina, aldez aurretik, eraginpeko Autonomia Erkidegoek eta Ceuta eta Melilla Hiriek txostena egin beharko dute.
2. Erregelamendu horretan, gutxienez, honako mekanismo hauek garatuko dira:
a) Energia elektrikoaren garraio-sarearen azpiegituren plangintza, kostu/etekin azterketaren irizpideetan oinarrituta (hornidurara bideratutako gainerako jarduerekin alderatuta), eta betiere 4. artikuluan aurreikusitako baldintzetan.
b) Ordainsari-araubide bat ezartzea ekoizpen-jarduerarako, 14. artikuluan aurreikusitako baldintzetan.
c) Energia berriztagarrien sustapena, teknikoki onargarriak direnean eta sistemaren kostuak murriztea eragiten dutenean, 14. artikuluan aurreikusitako baldintzetan.
d) Penintsulaz kanpoko sistemak penintsulako merkatuan integratzea, penintsularekiko interkonexioak merkataritza-kapazitate nahikoa duenean; eta, ordura arte, irizpide teknikoak eta merkatu-irizpideak aplikatzea energiaren salmentarako.
e) Sistemaren operadoreari pizgarri ekonomikoak ematea penintsulaz kanpoko sistemetan sortze-kostua arian-arian murritz dadin, betiere segurtasunari eutsita.
f) Kontsumitzaileari prezio-seinale eraginkorrak txertatzea, bere eskaria modulatu ahal izan dezan.
11. artikulua. Erkidegoaren barruko eta nazioarteko elektrizitate-elkartrukeak.
1. Erkidegoaren barruko elektrizitate-elkartrukeak libreki egin ahal izango dira, lege honetan aurreikusitako baldintzetan.
2. Europar Batasuneko kide diren beste Estatu batzuekiko edo hirugarren herrialdeekiko interkonexioen bitartez energia eskuratu ahal izango dute 6. artikuluan zehaztutako ekoizleek, merkaturatzaileek eta merkatuko kontsumitzaile zuzenek.
Energia hori eskuratzeko, lege honen garapenetan baimentzen diren kontratazioen edozein modalitate baliatu ahal izango da.
3. Europar Batasuneko kide diren beste Estatu batzuekiko edo hirugarren herrialdeekiko interkonexioen bitartez energia saldu ahal izango dute 6. artikuluan zehaztutako ekoizleek, merkaturatzaileek eta merkatuko kontsumitzaile zuzenek. Eragiketa horiek sistemaren operadoreari jakinarazi behar zaizkio eta, hornidurarako egiazko arriskua eragin badezakete, ukatu ahal izango ditu.
4. Balantze- edo erreserba-energiak epe motzerako elkartrukatzen badira sisteman energia elektrikoaren horniduraren kalitate- eta segurtasun-baldintzei eusteko helburuarekin, kasu horretan sistemaren operadoreak edo sistemaren beste subjektu batzuek egingo dituzte elkartruke horiek, bai eta doikuntzako mugaz haraindiko zerbitzuen elkartrukeak ere, erregelamendu bidez xedatzen diren baldintzetan.
5. Hirugarren herrialdeekiko interkonexioen bidez egiten diren energia elektrikoaren elkartrukeen kasuan, Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren administrazio-baimena lortu beharko da.
6. Erkidegoaren barruko eta nazioarteko elkartrukeak zuzenduko dituen araubide juridikoa eta ekonomikoa erregelamendu bidez arautuko da, eta ekoizpen-merkatuan jarraitu beharreko gardentasun- eta lehiakortasun-printzipioak bete beharko dira. Nolanahi ere, energia elektrikoa esportatzen duten subjektuek sistemaren kostuak –proportzioan dagozkienak– ordaindu beharko dituzte.
12. artikulua. Jarduerak bereiztea 1. 8. artikuluaren 2. paragrafoan aipatzen diren garraioko, banaketako edo sistemaren eragiketako jarduera bat edo batzuk egiten dituzten merkataritza-sozietateek helburu sozial bakarra izan behar dute: jarduera horiek garatzea; beraz, ezin izango dute ekoizpeneko nahiz merkaturatzeko jarduerarik edo energia kargatzeko zerbitzuen jarduerarik garatu, ez eta jarduera horiek egiten dituzten enpresetan partaidetzarik izan ere.
2. Dena den, sozietate-talde batek jarduera bateraezinak garatzeko aukera izango du lege honi jarraikiz, baldin eta jarduera horiek sozietate desberdinek egiten badituzte eta honako independentzia-irizpide hauek betetzen badira:
a) Jarduera arautuak egiten dituzten sozietateetako kudeaketa-arduradunek ezingo dute enpresa-taldearen antolamendu-egituratan parte hartu, baldin eta horiek ekoizpeneta merkaturatze-jarduerak edo energia kargatzeko zerbitzuak kudeatzen badituzte, dela zuzenean, dela zeharka. Gainera, 34.2 artikuluaren bigarren lerrokadan garraiolari bakarrari eta garraio-jarduera egiteko esklusibotasunari buruz zehaztutakoa gorabehera, banaketa-sarearen administratzaileak ezingo du garraio-jardueren eguneroko kudeaketan parte hartu.
b) Sozietate-taldeek, administratzaileen erantzukizunpean, jarduera arautuak egiten dituzten sozietateak kudeatzeaz arduratzen diren pertsonen burujabetasuna bermatuko dute; horretarako, beren interes profesionalak babestuko dituzte. Zehazki, ordainsariari eta kargu-uzteari buruzko bermeak ezarriko dituzte.
Jarduera arautuak egiten dituzten sozietateek eta horiek kudeatzeko zehazten diren arduradunek ezin izango dute ekoizpen- eta merkaturatze-jarduerak eta energia kargatzeko zerbitzuak egiten dituzten sozietateen akziorik izan.
Gainera, jarduera arautuak egiten dituzten sozietateek eta horietako langileek ezin izango dute merkataritzako informazio konfidentzialik partekatu kide diren sozietatetaldeko enpresekin, baldin eta horiek jarduera liberalizatuak egiten badituzte.
c) Jarduera arautuak egiten dituzten sozietateek erabaki efektiboak hartu ahal izango dituzte, sozietate-taldetik kanpo, energia elektrikoaren garraio- edo banaketasarea ustiatzeko, mantentzeko edo garatzeko behar diren aktiboei dagokienez.
Aitzitik, sozietate-taldeak aipatu sozietateen ekonomia eta kudeaketa gainbegiratzeko eskubidea izango du, eta urteko finantza-plana edo tresna baliokidea onartzea proposatu ahal izango du, bai eta zorpetze mailari muga orokorrak ezarri ere, baldin eta banako sozietate gisa araututako sozietateak egin duen aurrekontuaren bideragarritasunean eragiten ez badute.
Ezein kasutan, enpresa-taldeak ezin izango die jarraibiderik eman jarduera arautuak egiten dituzten sozietateei eguneroko kudeaketarekin loturik, ez eta garraio- edo banaketa-aktiboak eraikitzeari edo hobetzeari buruzko erabaki partikularrekin loturik ere, baldin eta urteko finantza-planean edo tresna baliokidean ezarritakoa gainditzen ez bada; halaber, araututako sozietateak kontratatu beharreko zerbitzuei buruzko jarraibiderik ere ezin izango die eman taldeko beste sozietate batzuei, kanpoan lortuko liratekeen baldintza ekonomikoekin alderatzeko moduko baldintzarik eskaintzen ez bada.
d) Sozietateek, baldin eta jarduera arautuak egiten badituzte, jokabide-kode bat ezarriko dute, zeinetan azalduko baitituzten aurreko a), b) eta c) idatz-zatietan xedatutakoa betetzeko hartutako neurriak.
Jokabide-kodeak langileen betebehar espezifikoak zehaztuko ditu, eta sozietateak izendatutako pertsona edo organo eskudunak behar bezala betetzen direla gainbegiratu eta ebaluatuko du. Ebaluazioaz arduratuko dena guztiz burujabea izango da, eta bere lana egiteko behar duen sozietatearen eta horren filialen informazio guztia izango du eskura.
Urtero, gainbegiratzeaz arduratuko denak txosten bat aurkeztuko die Industria, Energia eta Turismo Ministerioari eta Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalari, aurreko a), b) eta c) idatz-zatietan xedatutakoa betetzeko hartutako neurrien berri emateko. Txostena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Txosten hori urte bakoitzeko martxoaren 31 baino lehen igorri behar da, aurreko ekitaldiari dagokionez.
e) Jardueren banaketa, eta zehazki, funtzioen banaketa. Horretarako, behartutako enpresek artikulu honen d) idatz-zatian aurreikusitako jokabide-kodea igorriko diete Industria, Energia eta Turismo Ministerioari eta Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalari urte bakoitzeko martxoaren 31 baino lehen, aurreko ekitaldiari dagokionez.
3. Enpresa banatzaileek eta erreferentziako enpresa merkaturatzaileek, baldin eta lege honetan aurreikusitako terminoen arabera, jarduera arautu eta libreak egiten dituen sozietate-talde baten parte badira, ez dute informazio nahasgarririk emango edo ez dute nahasketarik eragingo beren markaren edo marka-irudiaren aurkezpenean, merkaturatzejarduerak egiten dituzten talde bereko filialen nortasunari dagokionez, betiere indarreko araudian horren inguruan aurreikusitako arau-hausteak alde batera utzi gabe.
4. Artikulu honen 2. paragrafoan xedatutako betebehar guztiak ez zaizkie aplikatuko banaketa-enpresei, baldin eta 100.000 bezero baino gutxiago badituzte euren sareetara konektatuta.
III. TITULUA Sistema elektrikoaren iraunkortasun ekonomikoa eta finantzarioa 13. artikulua. Sistema elektrikoaren iraunkortasun ekonomikoa eta finantzarioa.
1. Herri-administrazioen eta lege honen aplikazio-eremuko gainerako subjektuen jarduerak sistema elektrikoaren ekonomia- eta finantza-iraunkortasunaren printzipioari lotuta egongo dira.
Sistema elektrikoaren iraunkortasun ekonomiko eta finantzarioak zera esan nahi du, sistemaren kostu guzti-guztiak estaltzeko gaitasuna izatea, lege honetan eta lege hau garatzeko araudian xedatutakoari jarraikiz.
2. Sistemaren kostuak sistema elektrikoaren diru-sarreren bitartez finantzatuko dira; hona hemen:
a) Garraio- eta banaketa-sareetarako sarbide-bidesariak, kontsumitzaile eta ekoizleek eta agenteek ordaintzen dituztenak Erkidegoaz kanpoko herrialdeetara energia esportatzeagatik; bidesari horiek garraioaren eta banaketaren ordainsaria estaltzera bideratzen dira.
b) Kostuen beste partidak (beste diru-sarrerekin estaltzen ez direnak) ordaintzeko ezartzen diren karguak, 16. artikuluan definitutakoari jarraikiz.
c) Arau bidez xedatutako edozein finantza-mekanismo.
d) Estatuaren Aurrekontu Orokorretatik datozen partidak, besteak beste, honako hauei dagozkien zenbatekoetatik erabakitzen direnak estaltzera bideratzen direnak:
energia-iturri berriztagarrietan oinarritutako sortze-jarduera sustatzeko ordainsarien araubide espezifikoaren kostuei dagozkienak, eta ordainsarien araubide gehigarria duten penintsulaz kanpoko lurraldeetako sistema elektrikoetako ekoizpen-jardueraren kostu estrari dagozkionak.
e) Lege- edo erregelamendu-mailako arau baten bitartez espresuki esleitutako beste edozein diru-sarrera.
3. Sistema elektrikoaren kostuak Lege honetan eta lege hau garatzeko arauetan xedatutakoari jarraikiz zehaztuko dira; honako hauek izango dira:
a) Garraio- eta banaketa jardueren ordainsaria.
b) Energia-iturri berriztagarrietan, eraginkortasun handiko kogenerazioan eta hondakinetan oinarritutako sortze-jardueraren ordainsarien araubide espezifikoa.
c) Ordainsarien araubide gehigarria duten penintsulaz kanpoko lurraldeetako sistema elektrikoetako ekoizpen-jardueraren kostu estraren ordainsaria.
d) Hala badagokio, kapazitate-mekanismoak aplikatzearekin loturiko ordainsaria.
e) Hala badagokio, 25.1 artikulua aplikatzean garatzen diren mekanismoekin loturiko ordainsaria.
f) Moratoria nuklearrarekin loturiko konpentsazioa, Sistema Elektriko Nazionala Antolatzeko abenduaren 30eko 40/1994 Legearen zortzigarren xedapen gehigarriari jarraikiz.
g) Hondakin Erradioaktiboen Plan Nagusia finantzatzeko funtsaren zuzkidura.
h) Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren eta Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalaren tasa.
i) Hala badagokio, ekoizpen-merkatuan energia ixtearekin loturiko galeren aldea egoztea.
j) Sistema elektrikoaren defizitari dagozkion urteko kuotak, interesak eta doikuntzak barnean hartuta.
k) Eskaria kudeatzeko neurriak, betiere 49. artikuluan xedatutakoari jarraikiz halakotzat hartzen badira.
l) Sistemaren kudeaketa teknikoa eta ekonomikoa, jarduera horien ordainsariaren eta diru-sarreren artean desoreka sortuz gero 14.11 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eta agenteei kobratzen zaizkien prezio arautuen bitartez jasotzen den zenbatekoa.
m) Lege-mailako arau batean espresuki esleitzen zaion beste edozein kostu, betiere legearen xedea sektore elektrikoaren araudiarekin soilik loturik badago.
4. Sistemaren diru-sarrerak nahikoak izango dira sistema elektrikoaren kostu guztiguztiak ordaintzeko.
5. Sektore elektrikoari dagokionez, sistema elektrikoaren kostuak areagotzea edo diru-sarrerak murriztea eragiten duten neurri arautzaileen kasuan, kostuen beste partidaren batean murrizketa baliokide bat edo diru-sarreren hazkunde baliokide bat ere txertatu beharko da, sistemaren oreka bermatzearren.
6. Urtero, Industria, Energia eta Turismoko ministroaren agindu bidez, Ekonomia Gaietarako Gobernuaren Ordezko Batzordeak aldez aurretik erabakita eta Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak aldez aurretik txostena eginda, sistema elektrikoaren dirusarreren eta kostuen partida guztien bilakaeraren aurreikuspena onartuko da hurrengo sei urteetarako.
14. artikulua. Jardueren ordainsaria.
1. Energia elektrikoaren hornidurako jarduerak lege honetan xedatutako moduan ordainduko dira, 13. artikuluan definitutako sistema elektrikoaren diru-sarreren kargura, ekoizpen-merkatuko partaidetzaren ondoriozko diru-sarreren kargura, bai eta lege honetan eta lege hau garatzeko araudian xedatutakoa aplikatzearen ondoriozko dirusarreren kargura ere.
Sistema elektrikoaren diru-sarrerekin hornidura elektrikoko jardueren berezko ordainsaria eta 13. artikuluan zehaztutako sistemaren gainerako kostuak ordainduko dira, ez besterik; halaber, ezin izango dira beste ezertarako erabili.
2. Jardueren ordainsaria erregelamendu bidez xedatuko da irizpide objektibo, garden eta ez-diskriminatzaileei jarraikiz; honako alderdi hauek sustatu behar dituzte:
kudeaketaren eraginkortasuna hobetzea, jarduera horien efizientzia ekonomiko eta teknikoa eta hornidura elektrikoaren kalitatea.
3. Ordainsarien araubide gehigarria duten penintsulaz kanpoko lurraldeetako sistema elektrikoetako ekoizpenaren, sistemaren kudeaketa tekniko eta ekonomikoaren eta garraio- eta banaketa-jardueren ordainsaria kalkulatzeko, aintzat hartu behar dira jarduera ongi kudeatutako enpresa eraginkor batek egiteko beharrezkoak diren kostu guztiak, Espainia osoan irizpide homogeneoak aplikatuta eta penintsulaz kanpoko lurraldeetarako aurreikusitako bereizgarriak alde batera utzi gabe. Araubide ekonomiko horiei esker, ordainsaria arrisku txikiko jarduera batentzat egokia dena izango da.
4. Energia-iturri berriztagarrietan, eraginkortasun handiko kogenerazioan eta hondakinetan oinarritutako ekoizpeneko, garraioko eta banaketako jardueren (ordainsarien araubide espezifikoa dutenak) ordainsariaren parametroak eta ordainsarien araubide gehigarria duten penintsulaz kanpoko sistema elektrikoen ekoizpen-jardueren parametroak zehazteko garaian, aintzat hartuko da ekonomiaren, eskari elektrikoaren eta jarduera hauetarako errentagarritasun egokiaren egoera ziklikoa, erregulazio-aldi bakoitzak sei urteko indarraldia izango baitu.
Ordainsari-parametro horiek erregulazio-aldia hasi aurretik berraztertu ahal izango dira. Berrazterketarik ez bada egiten, hurrengo erregulazio-aldi osorako luzatzen direla esan nahiko du.
Ordainsarien araubide gehigarria duten ekoizpeneko, garraioko eta banaketako jardueren berrazterketa horretan, jarduera horiei aplikatu beharreko ordainsari-tasa alda daiteke; legez ezarri beharko da.
Energia-iturri berriztagarrietan, eraginkortasun handiko kogenerazioan eta hondakinetan oinarritutako eta ordainsarien araubide espezifikoa duten ekoizpeninstalazioen kasuan, ordainsari-parametroak honako irizpide hauen arabera aldatuko dira:
1. Erregulazio-aldi bakoitzeko berrazterketan ordainsari-parametro guztiak alda daitezke; esate baterako, ereduzko instalazioen erregulazio-bizitza guztirako arrazoizko errentagarritasunaren oinarri izango den balioa; legez ezarri beharko da.
Instalazio baten erregulazio-bizitza baliagarria edo hasierako inbertsioaren balio estandarra zein den dakigularik, balio horiek ezin izango dira inolaz ere berrikusi.
2. Hiru urtean behin, erregulazio-aldi osorako aurreikuspenak berraztertuko dira sortutako energia saltzeagatiko diru-sarrerei dagokienez, betiere ekoizpen-merkatuko prezioan balioetsita merkatuko prezioen bilakaeraren arabera eta funtzionamendu-orduen aurreikuspenaren arabera.
Era berean, ordainsari-parametroak doitu egingo dira merkatuko prezioaren eta aurreko hiru urteko aldirako egindako aurreikuspenen arteko desbideratzeen arabera.
Doitzeko metodoa erregelamendu bidez ezarriko da eta instalazioaren bizitza baliagarri osoan aplikatuko da.
3. Gutxienez urtean behin, ordainsari-balioak eragiketaren arabera eguneratuko dira, funtsean erregaiaren prezioak baldintzatutako ustiapen-kostuak dituzten teknologien kasuan.
5. Ekoizpen-jardueren ordainsarian honako kontzeptu hauek bilduko dira:
a) Eguneko eta egun barruko merkatuen bitartez negoziatutako energia elektrikoa; ezartzen diren mekanismoen ondorioz merkatu horietan eskaintzen den energia elektrikoaren eskaintzaren eta eskariaren arteko orekaren ondoriozko prezioan oinarrituta ordainduko da.
Alde biko kontratazioko edo kontratazio fisikoko merkatuen edo eperako merkatuen bitartez negoziatutako energia elektrikoa; merkatu horietan irmo kontrataturiko eragiketen prezioan oinarrituta ordainduko dira.
Ordainsari-kontzeptu hori definitzeko, sareek izan dituzten galerak eta eskaintzasistemaren jarduteko ohiko araubidearen alterazioen ondoriozko kostuak hartuko dira aintzat.
b) Sistema doitzeko zerbitzuak, kontsumitzaileari hornidura egokia bermatzeko beharrezkoak direnak.
Erregelamendu bidez zehaztuko da zein zerbitzu jotzen diren sistema doitzeko zerbitzutzat, bai eta horien ordainsarien araubidea ere, eta nahitaezkoak eta aukerakoak bereiziko dira.
c) Hala badagokio, kapazitate-mekanismoaren kontzeptuari dagokion ordainsaria Industria, Energia eta Turismoko ministroaren Agindu bidez ezarriko da, eta sistemak estaldura-marjina egokia izatea ahalbidetzeaz gain, potentzia kudeagarriaren eskuragarritasuna sustatu behar du.
d) Hala badagokio, 6. paragrafoan penintsulaz kanpoko lurraldeetako sistema elektrikoetan garatzen den energia elektrikoaren ekoizpen-jardueretarako aipatzen den ordainsari gehigarria.
e) Hala badagokio, 7. paragrafoan energia-iturri berriztagarrietan, eraginkortasun handiko kogenerazioan eta hondakinetan oinarritutako energia elektrikoaren ekoizpenerako aipatzen den ordainsari espezifikoa.
6. Gobernuak ordainsari-kontzeptu gehigarri bat erabaki ahal izango du penintsulaz kanpoko lurraldeetako sistema elektrikoetan garatzen den energia elektrikoaren ekoizpenjardueraren ustiapen- eta inbertsio-kostuen, eta jarduera horren diru-sarreren arteko aldea estaltzeko, betiere 5. paragrafoaren a), b) eta c) idatz-zatietan aurreikusitako prezioegitura erreferentzia izanik. Ordainsari-kontzeptu gehigarria honako printzipio hauetan oinarrituko da:
a) Lurralde-kokapenarekin eta, hala badagokio, isolatuta egotearekin loturiko kostu estra espezifikoak soilik hartuko dira kontuan.
b) Energia elektrikoaren ekoizpen-jardueraren ustiapen- eta inbertsio-kostuak zehazteko, ereduzko instalazio bati dagokiona kalkulatuko da, bere balio-bizitza arautzailean zehar eta ondo kudeatutako enpresa eraginkor batek egindako jarduerari dagokionez.
c) Arrisku txikiko jarduera batentzat egokia den ordainsaria ahalbidetzearren, aitortutako inbertsio garbiaren finantza-ordainsariaren tasak erreferentzia gisa hartuko du Estatuaren hamar urterako obligazioek bigarren mailako merkatuan duten errendimendua, gehi diferentzial bat.
7. Salbuespen moduan, Gobernuak ordainsari-araubide espezifiko bat ezarri ahal izango du, betiere energia-iturri berriztagarrietan, eraginkortasun handiko kogenerazioan eta hondakinetan oinarritutako ekoizpena sustatzeko, baldin eta helburu energetiko jakin batzuk bete behar badira Zuzentarauen edo Europar Batasuneko Zuzenbidearen bestelako arauen ondorioz, edo araubide horiek ezartzeagatik energiaren kostua eta kanpoaldearekiko energia-mendetasuna murriztuko badira, honako baldintza hauen arabera:
a) Ordainsari-araubide espezifiko hori emateko prozesua norgehiagoka-prozeduren bitartez ezarriko da.
Ordainsari-araubide hori sortutako energia ekoizpen-merkatuko prezioan baloratuta saltzeagatiko ordainsariaren gehigarria izango da, eta honela osatuko da: instalatutako potentzia-unitate bakoitzeko termino bat, hala badagokio, energia merkatuan salduta berreskuratu ezin daitezkeen ereduzko instalazio baten inbertsio-kostuak estaliko dituena; eta eragiketa-termino bat, hala badagokio, ereduzko instalazio horren ustiapen-kostuen eta merkatuan parte hartzeagatik lortzen dituen diru-sarreren arteko diferentzia estaliko duena.
Ordainsari-araubide hori sistema elektrikoaren iraunkortasun ekonomikoarekin bateragarria izango da, 13. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta nolanahi ere, plangintzan energia berriztagarriei buruz eta aurrezkiari nahiz eraginkortasunari buruz xedatzen diren potentzia-helburuetara mugatuko da.
b) Ordainsari espezifiko hori kalkulatzeko, ereduzko instalazio batentzat, bere baliobizitza arautzailean zehar eta ondo kudeatutako enpresa eraginkor batek egindako jarduerari dagokionez, honako balio hauek hartuko dira kontuan:
i. Sortutako energia ekoizpen-merkatuko prezioan baloratuta saltzeagatik lortutako diru-sarrera estandarrak. ii. Ustiapen-kostu estandarrak. iii. Hasierako inbertsioaren balio estandarra.
Ondorio horietarako, ez dira aintzat hartuko Espainia osoan aplikatzekoak ez diren arau edo administrazio-egintzek zehaztutako kostuak edo inbertsioak. Era berean, energia elektrikoa ekoizteko jarduerarekin lotutako kostuak eta inbertsioak soilik hartuko dira aintzat.
Penintsulaz kanpoko lurraldeetako sistema elektrikoen ezaugarri bereziak direla bide, salbuespen moduan, horietako bakoitzarentzat ereduzko instalazio espezifikoak definitu ahal izango dira.
Ordainsari-araubideak ez du gaindituko energia-iturri berriztagarrietan, eraginkortasun handiko kogenerazioan eta hondakinetan oinarritutako ekoizpen-instalazioei merkatuan gainerako teknologiekin berdintasunezko egoeran lehiatzea ahalbidetuko dieten kostuak estaltzeko beharrezkoa den gutxieneko maila; aplikagarria den kasu bakoitzean ereduzko instalazioari dagokion arrazoizko errentagarritasuna lortzea ahalbidetu behar du.
Arrazoizko errentagarritasun horrek, zergak aplikatu baino lehen, Estatuaren hamar urterako obligazioek bigarren mailako merkatuan duten batez besteko errendimendua izango du oinarri, diferentzial egokia aplikatuta.
Salbuespen moduan, ordainsari-araubideak inbertsiorako eta epe zehatz batean gauzatzeko pizgarria aurreikusi ahal izango du, penintsulaz kanpoko lurraldeetako sistemen kostuak nabarmen murrizten dituenean.
c) Hasierako inbertsioaren balioa zehazteko, norgehiagoka-prozedura erabiliko da, instalazio bakoitzari ordainsarien araubide gehigarria esleitzearren.
Instalazio bakoitzari ordainsari gehigarri bat (merkatukoaz gain) baldin badagokio, aurreko paragrafoetan xedatutakoa aplikatuta kalkulatuko da; hasierako inbertsioaren balio estandarra zera izango da, norgehiagoka-prozeduran ateratzen dena.
d) Lehen mailako energia-iturri gisa energia berriztagarri ez kontsumigarrietako bat erabiltzen duen instalazio batean erregaia erabiltzeari egotz dakiokeen energia elektrikoa ez da ordainsari-araubide espezifikoaren eraginpean hartuko, ez bada energia-iturri gisa energia berriztagarri ez kontsumigarriak eta kontsumigarriak erabiltzen dituzten instalazio hibridoen kasuan. Kasu horietan, energia-iturri berriztagarri kontsumigarriari egotz dakiokeen energia elektrikoa ordainsari-araubide espezifikoaren eraginpean hartu ahal izango da.
Horretarako, Industria, Energia eta Turismoko ministroaren aginduz, erabiltzen diren erregaiei zenbat energia elektriko egotziko zaien kalkulatzeko metodologia argitaratuko da.
e) Ordainsari-araubide espezifikoa ez-aplikagarri bihurtuko da baldin eta ikuskapen baten ondorioz edo zuzenbidean baliagarria den beste bitartekoren baten bidez frogatzen bada instalazioak honako baldintza hauetakoren bat ez zuela betetzen erregelamendu bidez ezarritako epemuga baino lehen:
i. Erabat amaituta egotea. Horretarako, instalazioa guztiz amaituta dagoela joko da energia sortzeko eta sistema elektrikora bideratzeko beharrezko elementu, ekipo eta azpiegitura guztiak baditu, eta hala badagokio, biltegiratze-sistema ere barnean hartuta. ii. Ezaugarri teknikoak bat etortzea ordainsari-araubide espezifikoaren eskubidea emateko unean instalazioarentzat aurreikusitako ezaugarri teknikoekin.
Aldatu den ezaugarri teknikoa instalazioaren potentzia den kasuetan, eta aldaketa hori energia elektrikoaren ekoizpen-instalazioen erregistroan jasota badago erregelamenduz ezarritako epemuga gainditu baino lehen, erregistratutako potentziari dagokion instalazio-zatiak soilik bete beharko du e) idatz-zati honen ii lerrokadan aipatzen den baldintza. Kasu horietan, erregistroan jasotako potentzia horri dagokion ordainsariaraubide espezifikoa jasotzeko eskubidea izango du instalazioak, bai eta horri egotz dakiokeen energiaren frakzioari dagokiona ere.
Ordainsari-araubide espezifikoak esleitzeko mekanismoak ezartzen dituzten xedapenetan, e) idatz-zati honen ii lerrokadan aurreikusitakoa betetzeaz salbuets daitezke betekizun jakin batzuk betetzen dituzten instalazio berriak.
Ordainsari-araubide espezifikoa jasotzeko eskubidea duen instalazio baten zati bat ez badago instalatuta eta martxan erregelamendu bidez ezarritako epemuga baino lehen, zati horri egotz dakiokeen potentziak edo energiak ez du ordainsarien araubide espezifikorako eskubiderik izango, betiere Gobernuak instalazioen aldaketetarako erregelamendu bidez ezartzen duen ordainsari-araubidea alde batera utzi gabe.
Energia Politikako eta Meatzeetako Zuzendaritza Nagusiak deklaratuko ditu e) idatzzati honetan jasotako gorabeherak, bai eta, horien ondorioz, instalazioei aplikatu beharreko ordainsari-araubide espezifikoa ez dela aplikatzekoa edo aldatu behar dela ere, kasuak kasu; halere, aurretik prozedura bat izapidetuko du, eta interesdunari entzutea bermatuta egongo da bertan beti. Prozedura hori ebazteko eta jakinarazteko, sei hilabeteko epea izango da gehienez.
8. Garraio- eta banaketa-jarduerak ordaintzeko metodologiak erregelamendu bidez ezarriko dira, eta instalazioak eraikitzeko, eragiteko eta mantentzeko beharrezkoak diren kostuak kontuan izan beharko dira, betiere jarduera sistema elektrikoarentzat ahalik eta kosturik txikienarekin egiteko printzipioari jarraikiz, 1.1 artikuluan xedatutakoa betez.
Garraio- eta banaketa-jardueren araubide ekonomikoak honako printzipio hauetan oinarrituko dira:
a) n urtean zerbitzuan jarritako garraio- eta banaketa-instalazioek sortutako ordainsariaren sortzapena eta kobrantza n+2 urteko urtarrilaren 1ean hasiko da.
b) Zerbitzuan jarritako aktibo ez-amortizatuak inbertsio gisa ordainduko dira, eta horien balio garbia hartuko da oinarri ordainketa finantzariorako.
c) Arrisku txikiko jarduera batentzat egokia den ordainsaria ahalbidetzearren, garraioko eta banaketako enpresen sistema elektrikoaren konturako ordainsari-eskubidea duen aktiboaren finantza-ordainsariaren tasak erreferentzia gisa hartuko du Estatuaren hamar urterako obligazioek bigarren mailako merkatuan duten errendimendua, gehi diferentzial bat.
Garraio-jarduerak ordaintzeko metodologian pizgarri ekonomikoak bildu behar dira eta pizgarri horiek positiboak edo negatiboak izan daitezke, instalazioen eskuragarritasuna hobetzeko eta beste helburu batzuetarako.
Banaketa-jarduera ordaintzeko metodologian enpresa banatzaileek egiten dituzten bestelako eginkizun arautuak ordaintzeko formulazioa bildu behar da, bai eta dagozkion pizgarriak ere –positiboak edo negatiboak izan daitezke–, horniduraren kalitatea hobetzeko, galerak murrizteko, iruzurrari aurre egiteko, berrikuntza teknologikoa sustatzeko eta beste helburu batzuetarako.
Berrikuntza teknologikoekin loturiko aktiboen kasuan, eta berrikuntza horiek txertatzearen ondorioz sisteman eraginkortasun tekniko eta ekonomiko handiagoa lortzen bada, aktibo horientzako balio-bizitza arautzaile berezia ezarri ahal izango da, askoz ere txikiagoa.
9. Erregelamendu bidez, Gobernuak honako hauek ezarriko ditu: hartuneeskubideen araubide ekonomikoa, engantxeak, instalazioen egiaztapena, kontrolatzeko eta neurtzeko ekipoen gaineko jardunak, neurtzeko gailuen alokairua, sareetarako konexioari eta sarbideari buruzko azterketak eta erabiltzaileen eskakizunak betetzeko ezinbestekoak diren gainerako jardunak.
Erabiltzaileen erabakiaren ondorio diren ordainketak (hartune-eskubide, engantxe, egiaztapen eta kontrolatzeko eta neurtzeko ekipoen gaineko jardunengatik), eta neurtzeko gailuen alokairuarekin eta sareetarako konexioari eta sarbideari buruzko azterketekin loturiko ordainketak sistemaren subjektuek egin beharko dizkiete sarearen titular edo kudeatzaileei, erregelamendu bidez ezartzen diren baldintzetan. Ordainketa horiek ez dira bidesaritzat edo kargutzat hartuko, inolaz ere.
10. Erreferentziako merkaturatzeari buruz xedatutakoa alde batera utzi gabe, merkaturatze-jardueraren ordainsaria aldeen artean libreki adostuko dute.
Kontsumitzaileek (dela zuzenean, dela merkaturatzailearen bitartez), hala badagokio, ekoizpen-merkatuan sartzen diren zerbitzuetan parte hartzeagatik dagozkien diru-sarrerak eskuratu ahal izango dituzte.
11. Merkatuaren operadorearen eta sistemaren operadorearen ordainsaria Gobernuak erabakitzen duen metodologiaren arabera ezarriko da, egiaz ematen dituzten zerbitzuen arabera, eta horiek sistemako agente eta subjektuei, hurrenez hurren, kobratzen dizkieten prezioen arabera finantzatuko da.
Sistemaren operadorearen ordainsarian pizgarriak ere egon daitezke, positiboak edo negatiboak, eragiketaren ondoriozko sistemaren kostuak murrizteko doikuntza-zerbitzuak erabakitzean, aurreikuspenak hobetzeko eta beste helburu batzuetarako.
Bi operadoreen ordainsaria eta kobratu behar dituzten prezioak Industria, Energia eta Turismoko ministroak finkatuko ditu, urtero.
15. artikulua. Sareen irizpideak eta ordainsari arautua duten ekoizpen-instalazioen funtzionamendu-irizpideak.
1. Gobernuak sareen irizpide orokorrak eta ordainsari arautua duten ekoizpeninstalazioen funtzionamendu-irizpideak ezarriko ditu. Sistema elektrikoaren diru-sarreren kargura ezartzen diren ordainketa-metodologietan irizpide horiek aplikatzearen ondoriozko kostuak soilik hartuko dira kontuan.
Horretarako, garraio-, banaketa- eta ekoizpen-jardueretako jardunbide egokiak aintzat hartu behar dira, bai eta Estatuko araudian xedatutako kalitate-indizeak ere, Estatuko eta Europako araudiaren ondoriozko ingurumenaren babes-mailak ahaztu gabe.
Paragrafo honetan aurreikusitako irizpideak erabili behar dira garraio-sarearen plangintzan.
2. Sareetako aktiboen eta ordainsari arautua duten energia elektrikoko ekoizpeninstalazioen titular diren enpresa batzuen kasuan, zenbait arlotan, sareei edo ekoizpeninstalazioei buruzko araudi espezifikoak aplikatzen zaizkie eta horren ondorioz, egiten duten jardueran kostu handiagoak izaten dituzte; enpresa horiek hitzarmenak edo bestelako mekanismoak ezarri ahal izango dituzte Herri Administrazioekin, sortutako gainkostua estaltzeko. Arau horiek eragindako gainkostua ez da, inolaz ere, inbertsioan sartuko, ez eta ordainsaria kalkulatzeko enpresa horiei aitortzen zaien ustiapenkostuetan ere; beraz, ezin izango da ordaindu sistema elektrikoaren diru-sarreren bitartez.
3. Salbuespen moduan eta aldi baterako, Gobernuak erregai-aldaketaren ondoriozko gainkostua baimendu ahal izango du penintsulaz kanpoko lurraldeetako sistema elektrikoetako ekoizpen-instalazioetan, baldin eta ezinbestekoak badira lurralde horien hornidura bermatzeko.
16. artikulua. Sareetarako sarbide-bidesariak eta sistemaren kostuekin loturiko karguak.
1. Ekonomia Gaietarako Gobernuaren Ordezko Batzordearen aldez aurreko Akordioa izanik, Industria, Energia eta Turismoko ministroak honako hauek ezartzeko beharrezkoak diren xedapenak emango ditu:
a) Garraio- eta banaketa-sareetarako sarbide-bidesarien prezioak; Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak ezarritako metodologiaren arabera ezarriko dira eta, horri dagokionez, jarduera horien ordainsariaren kostua aintzat hartuko da.
b) Behar diren karguak; artikulu honetan dagokion sistemaren jardueren bestelako kostuak estaltzeko aurreikusten den metodologiari jarraikiz ezarriko dira.
Horrela kalkulatzen diren bidesari eta karguak Espainia osorako bakarrak izango dira eta ez dute zergarik bilduko.
2. Kontsumitzaileek ordaindu beharreko bidesarietan, aintzat hartuko dira tentsiomailaren araberako espezialitateak eta kontsumoen ezaugarriak (ordutegiaren eta potentziaren araberakoak).
Energia elektrikoaren ekoizleek ordaindu behar dituzten bidesariak erregelamendu bidez arautuko dira, sareetara isuritako energia kontuan izanik.
3. Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak aldez aurretik txostena egin ostean, Gobernuak kontsumitzaileek eta, hala badagokio, energia elektrikoaren ekoizleek ordaindu beharreko karguak kalkulatzeko metodologia ezarriko du; kargu horien bitartez, erabakitzen diren sistemaren kostuak estaliko dira, betiere garraio- eta banaketabidesarietarako xedatutakoa alde batera utzi gabe.
Kargu horietan, aintzat hartu ahal izango da lehendik dauden sarbide-bidesarien egitura.
4. Hornidura elektrikorako jarduerek edo instalazioek autonomia-erkidegoetako zergak, zuzenean edo zeharka, edo Estatuko zergen gaineko errekarguak jasotzen badituzte, dagokion sarbide-bidesariari edo karguari lurralde-gehigarri bat erantsiko zaio zerga edo errekargu horrek eragindako gainkostu osoa estaltzeko; gehigarri hori dagokion autonomia-erkidegoko kontsumitzaileek ordaindu beharko dute.
Zergak tokikoak baldin badira –martxoaren 5eko 2/2004 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitako Toki Ogasunak arautzen dituen Legearen testu bateginaren 59. artikuluan biltzen direnak izan ezik–, dagokion sarbide-bidesarian edo karguan lurralde-gehigarri bat txertatu ahal izango da, eragindako gainkostu osoa estaltzeko.
Industria, Energia eta Turismo Ministerioak eta Ogasun eta Administrazio Publikoetako Ministerioak batera proposatuta, eta Ekonomia Gaietarako Gobernuaren Ordezko Batzordearen aldez aurreko Akordioa izanik, Presidentzia Ministerioaren titularraren Agindu bidez erabakiko da zer zerga eta errekargu aintzat hartuko diren aipaturiko lurralde-gehigarri horiek aplikatzeko, bai eta gehigarri horiek kudeatzeko eta likidatzeko beharrezkoak diren mekanismo guztiak ere.
5. Oro har, eta 19. artikuluan xedatutakoa alde batera utzi gabe, Ekonomia Gaietarako Gobernuaren Ordezko Batzordearen aldez aurreko Akordioa izanik, Industria, Energia eta Turismoko ministroak urtero ezarriko ditu artikulu honen 1. paragrafoan aipatzen diren sareetarako sarbide-bidesariak eta karguak, betiere egindako kalkuluetan oinarrituta. Halaber, araututako kostuetan edo kostuak kalkulatzeko erabiltzen diren parametroetan eragin nabarmena duten egoerak gertatzen badira, kargu eta sarbidebidesari horiek berraztertu ahal izango dira.
6. Ordainsari arautua duten jarduerak egiten dituzten enpresek, alde batetik garraioeta banaketa-sareetarako sarbide-bidesaria eta, bestetik, bestelako kostuak estaltzeko beharrezkoak diren karguak zehazteko beharrezkoa den informazio guztia emango diote Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalari.
17. artikulua. Kontsumitzaile txikiarentzako borondatezko prezioak eta azken baliabideko tarifak.
1. Kontsumitzaile txikiarentzako borondatezko prezioak bakarrak izango dira Espainia osoan, eta gehieneko prezioak izango dira indarreko araudiaren arabera prezio horiek aplikatzeko baldintzak betetzen dituzten kontsumitzaileentzat; hau da, 6. artikuluaren f) idatz-zatian aurreikusitakoari jarraikiz erreferentziako horniduraren betebeharrak euren gain hartzen dituzten merkaturatzaileek ezin izango diete gehiago kobratu.
Prezio horiek ezartzeko garaian, diru-sarreren nahikotasun-printzipioa eta batukortasuna errespetatu beharko dira prezioa kalkulatzean, eta ez dute distortsiorik eragin behar merkatuko lehian.
2. Kontsumitzaile txikiarentzako borondatezko prezioetan, aintzat hartu behar dira 16.2 artikuluan aipatzen diren espezialitateetatik dagozkienak. Horiek kalkulatzeko, honako kontzeptu hauek bildu behar dira egituran, batuta:
a) Energia elektrikoa ekoizteko kostua; merkatuko mekanismoetan oinarrituta zehaztuko da eta ekoizpen-merkatuan aurreikusitako batez besteko prezioaren arabera, erregelamendu bidez xedatzen den aldirako. Halaber, kontsumitzaile txikiarentzako borondatezko prezioaren gainerako kontzeptuetatik bereiz berrazter daiteke.
b) Dagozkion sarbide-bidesariak eta karguak.
c) Dagozkion merkaturatze-kostuak.
3. Azken baliabideko tarifak honako hau dira: lege honetan eta lege hau garatzeko araudian aurreikusitakoari jarraikiz, kontsumitzaile-kategoria jakin batzuei aplikatu beharreko prezioak.
Azken baliabideko tarifak honako kasu hauetan aplikatuko dira:
a) Kontsumitzaile ahulen kasuan, eta b) kontsumitzaile txikiarentzako borondatezko prezioa aplikatzeko baldintzak bete gabe, merkatu librean merkaturatzaile batekin hornidura-kontraturik aldi batez indarrean ez dutenen kasuan.
Azken baliabideko tarifak bakarrak izango dira Espainia osoan eta, zehazteko garaian, kontsumitzaile txikiarentzako borondatezko prezioaren gainean deskontuak edo errekarguak aplikatu ahal izango dira, kontsumitzaile-kategoria bakoitzerako erabakitzen denaren arabera. Azken baliabideko tarifak honako hau dira: 6. artikuluaren f) idatz-zatian aurreikusitakoari jarraikiz, erreferentziako horniduraren betebeharrak euren gain hartzen dituzten merkaturatzaileek kontsumitzaile jakin batzuei kobratu ahal izango dizkieten prezioak; hain zuzen ere, indarreko araudiaren arabera, prezio horiek aplikatzeko baldintzak betetzen dituzten kontsumitzaileei.
4. Gobernuak ezarriko du kontsumitzaile txikiarentzako borondatezko prezioak eta azken baliabideko tarifak kalkulatzeko metodologia. Ekonomia Gaietarako Gobernuaren Ordezko Batzordearen aldez aurreko Akordioa izanik, Industria, Energia eta Turismoko ministroaren Agindu bidez, kontsumitzaile txikiarentzako borondatezko prezioak eta azken baliabideko tarifa horiek ezartzeko beharrezko xedapenak emango dira.
5. Kontsumitzaile-kategoria bakoitzean, kontsumitzaile txikiarentzako borondatezko prezioei eta azken baliabideko tarifei dagozkien zergak aplikatuko zaizkie.
6. Hornidura elektrikorako jarduerek edo instalazioek Autonomia Erkidegoetako zergak, zuzenean edo zeharka, edo Estatuko zergen gaineko errekarguak jasotzen badituzte, kontsumitzaile txikiarentzako borondatezko prezioetan eta azken baliabideko tarifetan lurralde-gehigarri bat erantsiko zaio zerga edo errekargu horrek eragindako gainkostu osoa estaltzeko; gehigarri hori dagokion autonomia-erkidegoko kontsumitzaileek ordaindu beharko dute.
Zergak tokikoak baldin badira –martxoaren 5eko 2/2004 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitako Toki Ogasunak arautzen dituen Legearen testu bateginaren 59. artikuluan biltzen direnak izan ezik–, kontsumitzaile txikiarentzako borondatezko prezioetan eta azken baliabideko tarifetan lurralde-osagarri bat txertatu ahal izango da, eragindako gainkostu osoa estaltzeko.
Industria, Energia eta Turismo Ministerioak eta Ogasun eta Administrazio Publikoetako Ministerioak batera proposatuta, eta Ekonomia Gaietarako Gobernuaren Ordezko Batzordearen aldez aurreko Akordioa izanik, Presidentzia Ministerioaren titularraren Agindu bidez erabakiko da zer zerga eta errekargu aintzat hartuko diren aipaturiko lurralde-gehigarri horiek aplikatzeko, bai eta gehigarri horiek kudeatzeko eta likidatzeko beharrezkoak diren mekanismo guztiak ere.
7. Energia elektrikoaren hornidura-prezioetan ahalik eta gardentasun handiena egon dadin, erabiltzaileari egiten zaion fakturazioan gutxienez honako kontzeptu hauek xehatuko dira erregelamendu bidez xedatzen den moduan: energiaren kostua, banaketaeta garraio-sareetarako sarbide-bidesariak eta dagozkion karguak, eta elektrizitatearen kontsumoa kargatzen duten zergak, bai eta, hala badagokio, lurralde-gehigarriak ere.
Azken baliabideko tarifari atxikitako erabiltzaileen fakturazioan, hala badagokio, gizartebonoaren zenbatekoa bilduko da, kontsumitzaile txikiarentzako borondatezko prezioa murriztuta; edo, azken baliabideko tarifaren kasuan, prezio horren gaineko errekargua merkatu librean merkaturatzaile batekin hornidura-kontraturik aldi batez indarrean ez duten kontsumitzaileentzat.
18. artikulua. Bidesariak, karguak, prezioak eta ordainsari arautuak kobratu eta likidatzea.
1. Garraio- eta banaketa-sarretarako sarbide-bidesariak eta energia elektrikoaren hornidurarako bestelako zerbitzu arautuengatiko prezio edo karguak biltzeaz enpresa banatzaileak arduratuko dira eta, hala badagokio, sistemaren operadorea, baina sartutako zenbatekoei dagokien aplikazioa eman beharko diete, lege honetan eta lege hau garatzeko araudian aurreikusitako likidazioen prozedura orokorraren arabera.
Horri dagokionez, bidesari edo karguengatiko diru-sarrerak honako hauek izango dira:
kontzeptu horiek ezartzen dituen araudia aplikatuta fakturatu behar izan direnak, biltzera behartuta dauden subjektuek egiaz fakturatu eta kobratu dituzten ala ez aintzat hartu gabe.
2. Gobernuak erregelamendu bidez xedatuko du likidazioen prozedura orokorra, banatzaileek eta garraiolariak sartutako funtsak eta diru-sarreren gainerako partidak sisteman biltzen diren jarduerak egiten dituztenen artean banatzeko, betiere Lege honi jarraikiz bakoitzari dagokion ordainsariaren arabera.
Sistema elektrikoaren diru-sarreren eta kostuen likidazioak hilean behin egingo ditu hori egiteko erantzukizuna duen organoak, urte bakoitzeko itxiera-likidazioaren kontura; likidazio hori dagokion urtearen hurrengo urteko abenduaren 1a baino lehen egin behar da eta egun horretara arte likidazio-sisteman txertatutako diru-sarreren partida guztiak – arau bidez ezarritako edozein finantza-erakundetatik eta Estatuaren Aurrekontu Orokorretatik datozenak– hartu behar dira aintzat, 13. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Ekitaldi baten itxiera-likidazioa egin ostean txertatzen den diru-sarrera edo kostu oro dagokion ekitaldiko sistemaren diru-sarrera edo kostu likidagarritzat hartuko da.
Oro har, ordainsari arautua duten eta sistema elektrikoaren kostu-partida bati dagozkion jardueren kasuan, ezarri diren ekitaldirako likidazioen kargura kobratuko da ordainsari hori, kobrantzan banaketa berdina duten jarduera guztiei aplikatuta. Aurreko horrek ez du esan nahi ezin izango dela erregularizaziorik egin ekitaldi bakoitzeko likidazioak egin ostean, edo Estatuaren Aurrekontu Orokorretatik datozen dirusarreretarako ezarritako xedean, edo finantza-mekanismoetan, betiere araudian xedatutakoari jarraikiz.
3. 6. artikuluan aipatzen diren subjektuak baldintza jakin batzuei atxikiko zaizkie; hain zuzen ere, merkatuaren operadoreak eta sistemaren operadoreak xedatzen dituzten baldintzei, energiaren likidazio- eta ordainketa-eragiketak egiteari dagokionez. Baldintza horiek publikoak, gardenak eta objektiboak izango dira, eta Industria, Energia eta Turismo Ministerioak onartu behar ditu.
4. Likidazioengatiko ordainketak egin behar dituzten sistema elektrikoaren subjektuek, artikulu honetan xedatutakoari jarraikiz, dagozkien zenbatekoak epearen barruan sartzeko betebeharra betetzen ez badute, likidazioak egin behar dituen organoak errekerimendua egingo die ordainketa egiteko epea igaro bezain laster, dagozkien zenbatekoak sar ditzaten.
Kasu horietan, dirua sartzeko betebeharra bete ez duen enpresa likidazio berean kobratzeko eskubidea duen sozietate-talde bateko kide baldin bada, sartu ez diren zenbatekoen banaketari lehentasuna emango zaio, honako arau hauen arabera:
a) Lehenik, bete ez diren zenbatekoak egotziko dira eta, horretarako, sozietate-talde berean kobratzeko eskubidea duten subjektuei murrizketa egingo zaie.
b) Gainerako zenbatekoak talde horretako kide ez diren gainerako subjektuen artean banatuko dira.
Aurrekoa alde batera utzi gabe, ordainketa egiteko epea amaitu eta hurrengo egunetik aurrera, aldez aurretik errekerimendurik egin behar izan gabe, berandutzako interesak sortzen hasiko dira eta diruaren legezko interesaren baliokideak izango dira, gehi oinarrizko 150 puntu.
5. Ordainketa-betebeharren likidazioa edo, hala badagokio, likidazioen prozedura orokorrari jarraikiz, betebehar horri buruzko eta betebeharra garatzeko araudiaren eta horiek aplikatzearen ondoriozko kobrantza-eskubideen likidazioa diru-sarreratzat edo sistemaren kostu likidagarritzat hartuko dira, dagokionaren arabera.
19. artikulua. Sistemaren diru-sarreren eta kostuen arteko aldi baterako desorekak.
1. Sistema elektrikoaren diru-sarreren eta kostuen artean aldi baterako desorekak daudela esango dugu baldin eta ekitaldi batean, sistema elektrikoaren itxiera-likidazioen ondorioz diru-sarreren superabita edo defizita suertatzen bada.
2. Ekitaldi batean diru-sarreren defizitagatiko desoreka gertatuz gero, desorekaren zenbatekoak ezin izango du gainditu ekitaldi horretarako sisteman aurreikusitako dirusarreren ehuneko 2a.
Horretaz gain, aurreko ekitaldietako desoreken ondorioz metatutako zorrak ezin izango du gainditu ekitaldi horretarako sisteman aurreikusitako diru-sarreren ehuneko 5a.
Hala badagokio, bidesariak edo dagozkion karguak berraztertu egingo dira, gutxienez muga horiek gainditzen dituzten zenbatekoen pareko guztizko batean.
3. Bidesarien eta karguen igoerarekin konpentsatzen ez den desorekaren zatia (muga horiek gainditu gabe betiere) likidazio-sistemako subjektuek finantzatuko dute, egiten duten jardueragatik dagokien ordainsariarekiko modu proportzionalean.
Halaber, ekitaldi bakoitzeko itxiera-likidazioen konturako hileko likidazioetan dirusarreren eta kostuen arteko desbideratze iragankorrak agertuko balira, desbideratze horiek likidazio-sistemako subjektuek hartu beharko dituzte euren gain, hileko likidazio bakoitzean dagokien ordainsariarekiko modu proportzionalean.
Horri dagokionez, likidazio-sistemako subjektutzat hartuko dira euren ordainsariaren likidazioa sistemaren kostu-partiden kargura jasotzen dutenak, dela zuzenean, dela sistemaren operadorearen edo banatzaileen bitartez.
Subjektu horiek itxiera-likidazioaren ondoriozko desorekagatik egindako ekarpenak berreskuratzeko eskubidea izango dute, aldi baterako desoreka hori gertatu den ekitaldiaren ondoko segidako bost urteetako likidazioetan. Kontzeptu horregatik egindako ekarpenak itzuli egingo dira interes-tasa bat aplikatuta; tasa horrek merkatukoen baldintza berberak izango ditu, eta 16. artikuluan aurreikusitako aginduan erabakiko da.
4. Ekitaldi bakoitzean, sistema elektrikoaren likidazioen ondorioz gera daitezkeen diru-sarreren superabitak indarreko ekitaldiko sistemaren diru-sarrera likidagarritzat hartuko dira. Aurreko urteetan desorekak gertatu baldin badira, diru-sarrera horiek desorekei dagozkien eta itzuli gabe dauden zenbatekoak murriztera bideratuko dira.
5. Nolanahi ere, sistema elektrikoaren kostu-partidetan aurreko urteetatik ordaindu gabe dauden zorrei dagozkien ordainketak agertzen diren bitartean, karguak ezin izango dira jaitsi.
20. artikulua. Kontabilitatea eta informazioa.
1. Lege honetako 1.2 artikuluan aipatzen diren jardueretatik bat edo batzuk garatzen d(it)u(z)ten erakundeen kasuan, Kapital Sozietateen Legearen Testu Bategina onartzen duen uztailaren 2ko 1/2010 Legegintzako Errege Dekretuaren arabera eramango dute kontabilitatea, nahiz eta kapital-sozietate ez izan.
Jardueraren titular sozietate anonimo bat ez den kasuetarako, Gobernuak arautuko ditu egin beharreko egokitzapenak.
Nolanahi ere, enpresek urteko kontuen kopia bat jendearentzat eskuragarri izan beharko dute, egoitza nagusian.
2. Lege honen 1.2 artikuluan aipatzen diren jarduerak egiten dituzten enpresei edo enpresa horien gaineko kontrola egiten duten sozietateei kontabilitateari buruzko arau orokorrak aplikatu behar izatea alde batera utzi gabe, Gobernuak egoki iritzitako kontabilitateespezialitateak edo kontuak argitaratzeko espezialitateak ezarri ahal izango ditu horientzat, argi eta garbi adieraz ditzaten jarduera elektrikoei dagozkien aktibo, pasibo, diru-sarrera eta gastuak eta talde bereko sozietateen artean egindako transakzioak.
Gobernuak jarduera elektrikoak egiten dituzten enpresentzat ezarri beharreko kontabilitate-espezialitateen artean, ingurumenean eragiten duten enpresa-jarduerei buruzko informazioa urteko kontuetan txertatzeari garrantzi berezia emango zaio, enpresen erabaki ekonomikoak hartzeko prozesuetan ingurunea zaintzeko irizpideak arian-arian txerta daitezen.
Ordainsari arautua duten jarduerak egiten dituzten sozietateen kasuan, lege honetan aurreikusitakoari jarraikiz, jarduera horietako bakoitzari egotz dakizkiokeen aktibo, pasibo, diru-sarrera eta kostuak zorrotz bereizten dituzten kontu bereiziak izango dituzte kontabilitatean, diskriminaziorik gerta ez dadin, jarduera desberdinen artean diru-laguntzarik ez egoteko eta lehia desitxuratu ez dadin.
Erreferentziako merkaturatzaileek erreferentziako hornidura-jarduera horren kontua gainerako jardueretako kontuetatik bereiz eramango dute barne-kontabilitatean.
8.2 artikuluan xedatzen ez diren jarduera elektrikoak garatzen dituzten sozietateek kontu bereiziak eraman beharko dituzte: alde batetik, Espainia osoan egiten dituzten ekoizpeneko, merkaturatzeko eta elektrizitatearekin loturarik ez duten gainerako jarduerak eta, bestetik, atzerrian egiten dituztenak.
Ordainsari arautua edo araubide ekonomiko espezifikoak dituzten ekoizleek jarduera elektrikoak eta gainerakoak kontu bereizietan eraman beharko dituzte barnekontabilitatean, bai eta merkatu libreko ekoizpenaren jarduera eta ordainsari arautua edo araubide espezifikoak dituzten jarduerak ere.
Red Eléctrica de España, S.A.U. enpresak kontu bereizietan eraman beharko ditu penintsulako sistemaren eta penintsulaz kanpoko sistemaren eragiketako garraiojarduerak.
Merkatuaren operadoreak bereiz eraman beharko ditu merkatuko eragiketaren kontua eta modu osagarrian egiten dituen gainerako jardueren kontua.
3. Urteko kontuen memorian, taldeko beste erakundeek eta loturiko zatiek emandako zerbitzuak eta eragindako kostuak azaldu beharko dituzte erakundeek, bai eta sozietatetaldeak kostu-banaketan zer irizpide aplikatzen dituen ere, bestelako jarduera elektrikoak egiten dituzten taldeko beste erakundeei dagokienez. Horretaz gain, aktiboak, pasiboak, gastuak eta diru-sarrerak kontabilitate bereizia eraman beharreko jarduera bakoitzari esleitzeko eta egozteko irizpideen gaineko informazioa ere eman beharko dute urteko kontuen memorian, bai eta zer amortizazio-arau aplikatzen duten eta aktiboen bizitza baliagarriak ere.
Irizpideak espresuki eta zehatz-mehatz azaldu behar dira, eta irizpide horiek eta jardueraren arabera bereizitako kontabilitatean lortutako balioek bat etorri beharko dute.
Irizpide horiei eutsi egin behar zaie eta ez dira aldatuko, salbuespenezko zirkunstantzietan izan ezik. Aldaketak eta horien justifikazioa dagokion ekitaldiko urteko memorian azaldu beharko dira.
Enpresa-talde bereko enpresekin egindako eragiketei buruzko informazioa ere txertatu behar da urteko kontuen memorian, erregelamendu bidez xedatutako baldintzetan.
Era berean, jardueraren araberako balantze bat eta galera-irabazien kontu bat ere bilduko dira, eta sozietateak egiten duen eta kontabilitate bereizia eraman beharreko jarduera bakoitzaren aktiboak, pasiboak, gastuak eta diru-sarrerak bereizita agertuko dira; horrekin batera, modu osagarrian egin ditzakeen gainerako jarduerena ere bildu beharko da, metatuta.
4. Enpresek jardueraren arabera bereizitako kontabilitateari buruzko informazioa eman beharko diete Industria, Energia eta Turismo Ministerioari eta Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalari, eskatuz gero, eta jarduera horien barruan, hala badagokio, teknologiaren edo instalazio zehatzen arabera bereizitako informazioa; enpresa-talde bereko enpresekin eta loturiko beste zati batzuekin egindako eragiketen berri ere eman beharko diete.
Orobat, enpresek eskatzen zaien informazioa eman beharko dute, bereziki, finantzaegoerari buruz, eta enpresatik kanpoko auditoretzen bitartez egiaztatu beharko da, betiere Kontuen Auditoretzari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen uztailaren 1eko 1/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren arabera eginda.
Erakunde horiek enpresa-talde berekoak baldin badira, informazioa emateko betebeharrak jarduera elektrikoak egiten dituen enpresa kontrolatzen duen sozietatea ere hartuko du eraginpean, betiere energia-sektoreren batean jarduten badu, eta sistema elektrikoan jarduerak egiten dituen enpresarekin eragiketak egiten dituzten taldeko beste sozietateak ere betebeharraren eraginpean geratuko dira.
Enpresa txikien edo ertainen kasuan, kontuen auditoretza egiteko betebeharraren salbuespenak ezarri ahal izango dira erregelamendu bidez.
5. Urteko kontuetan, energia aurrezteko, energia-eraginkortasuneko eta ingurumeninpaktua murrizteko proiektuetan gauzatzen diren enpresa-jardunei buruzko informazioa ere eman beharko da, baldin eta lege honetan aurreikusitako inbertsioagatiko murrizketa aplikatzen bazaie.
6. Aurreko paragrafoetan xedatutakoaz gain, lege honetan eta lege hau garatzeko arauetan ezartzen denaren arabera ordainsari arautua duen edozein jarduera egiten duten subjektuek ordainsari horiek ematea eragin zuten baldintzei buruzko informazioa eman beharko diete Industria, Energia eta Turismo Ministerioari eta Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalari, bai eta kostuak egoki ezartzeko eta berraztertzeko beharrezkoa den informazio guztia ere. Talde barruko eragiketen bitartez erantsitako marjinak gardenak izango dira eta esplizitatuta eta kuantifikatuta egongo dira ematen den informazioan.
7. 6. artikuluan definitutako subjektuak behartuta daude Elektrizitatearen Merkatu Iberiarreko merkatu antolatuetan prezioak osatzeko prozesuetan eragiten duen informazio guztia jakinaraztera.
8. Estatuko Administrazio Orokorrak edo haren organismo edo erakunde publikoek sektore elektrikoko jarduera bat kontrolatzeko, aztertzeko edo kontsultoretza nahiz aholkularitza egiteko kontratuak egiten badituzte, bateraezintasunen araubidea ezarriko da enpresa esleipendunentzat eta horien talde bereko enpresentzat, goian aipatu dugun kontratuaren gauzatzealdirako eta, gehienez ere, iraungi osteko segidako hiru urteetarako, honako jarduera hauek egiten dituzten enpresekiko zuzeneko edo zeharkako kontratuloturetan:
a) Esleitutako kontratuaren xedearekin lotura duen jarduera berdina.
b) Ordainsari arautua duten sektore elektrikoko beste jarduera batzuk, baldin eta kontratuaren ondorioz eskuratu ahal izan den ordainketen arloko informazioa garrantzitsua baldin bada.
Era berean, lehen aipatu ditugun enpresa esleipendunak kontratuaren gauzatzealdian eta kontratua amaitu ondoko segidako hiru urteetan egindako lanaren kalitatearen erantzule izango dira, azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren bitartez onartutako Sektore Publikoko Kontratuei buruzko Legearen testu bateginean xedatutakoa alde batera utzi gabe.
Aurrekoa gorabehera, goiko bateraezintasunak salbuespentzat hartu edo mugatu ahal izango dira kontratu horietan, arrazoituta.
Enpresa esleipendunek eta talde bereko gainerako enpresek ezin izango dute inolaz ere parte hartu Estatuko Administrazio Orokorraren aurka edo haren organismo edo erakunde publikoen aurka bideratzen den ezein auzitan, gainerako auzilarien zerbitzura, betiere auzi horiek kontratuaren xede den jarduera berarekin loturik baldin badaude.
Estatuko Administrazio Orokorraren edo haren organismo edo erakunde publikoen abokatu-ordezkaritzak berak proposatutako balizko esku-hartzea salbuespen izango da.
Ondorio horietarako, sozietate-taldea dagoela ulertuko da, Merkataritzako Kodearen 42. artikuluan aurreikusitakoa kasuren bat gertatzen bada.
9. Jarduera arautuak egiten dituzten sozietateek ezin izango dute bermerik mailegatu, ez eta talde bereko beste sozietateen edo loturiko zatien maileguetan abalik eman ere, betiere jarduera liberalizatuak edo sektore elektrikoarekin loturarik ez duten bestelako jarduerak egiten badituzte.
IV. TITULUA Energia elektrikoaren ekoizpena 21. artikulua. Energia elektrikoa ekoizteko jarduerak 1. Energia elektrikoa ekoizteko instalazio bakoitza martxan jartzeko, aldatzeko, aldi baterako ixteko, transmisioko eta behin betiko ixteko prozesua 53. artikuluan eta hori garatzeko araudian xedatutako baimenen araubidearen eraginpean egongo da, aldez aurretik.
2. Energia elektrikoa ekoizteko instalazioek Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren energia elektrikoaren ekoizpen-instalazioen administrazio-erregistroan erregistratuta egon behar dute eta instalazioaren ezaugarriak eta, bereziki, dagokion potentzia ere adierazi beharko dira.
Arlo honetako eskumenak dituzten Autonomia Erkidegoek euren lurralde-eremuan kokatuta dauden instalazio guztiak erregistratzeko lurralde-erregistroak sortu eta kudeatu ahal izango dituzte.
Autonomia Erkidegoek aldez aurretik txostena eginda, energia elektrikoaren ekoizpeninstalazioen administrazio-erregistroaren antolamendua, erregistro-prozedura eta datuak jakinarazteko prozedura erabakiko dira erregelamendu bidez.
3. Energia elektrikoaren ekoizpen-instalazioen administrazio-erregistroan erregistratuta egotea ezinbesteko baldintza izango da energia elektrikoaren ekoizpenmerkatuan parte hartzeko entrega fisikodun kontratazio-modalitate guztietan, eta hala badagokio, penintsulaz kanpoko lurraldeetako sistemen salmenta tekniko eta ekonomikoan parte hartu ahal izateko. Autonomia Erkidegoek erregistro horretan jasotako informazioa eskuratu ahal izango dute.
4. Baimenen titularrak baimenetan aurreikusitako ekoizpen-ahalmenari eustera behartuta daude eta Administrazioari eskatzen dieten informazio guztia eman beharko diote baimena emateko baldintzak eraginpean hartzen dituzten datuei dagokienez.
Baimenetan ezarritako baldintza eta eskakizunak ez badira betetzen, edo baimena ematea eragin zuten oinarrietan aldaketa nabarmenik gertatuz gero, baimena baliogabetu daiteke.
Horri dagokionez, sistemaren operadoreak jarraibideak eman ahal izango ditu erregelamendu bidez ezartzen diren baldintzetan.
5. Ekoizpen-instalazioan sartzen dira huste-azpiegiturak ere, hau da, garraio- edo banaketa-sarearekiko konexioa eta, hala badagokio, energia elektrikoaren transformazioa.
22. artikulua. Energia elektrikoa ekoizteko beharrezkoak diren aprobetxamendu hidraulikoak.
1. Ekoizpen elektrikoko unitateak ezartzeko baimena edo administrazio-emakida behar baldin bada Uraren Legearen Testu Bategina onartzen duen uztailaren 20ko 1/2001 Legegintzako Errege Dekretuaren arabera, arau horretan xedatutakoa bete beharko da.
2. Arlo hidraulikoan nahiz energetikoan eskumena Estatuari dagokionean, ekoizpen-unitateen baimenak eta unitate horiek erabili behar duten ura erabiltzeko emakida erregelamendu bidez ezarritako prozedura sinplifikatuaren bitartez izapidetuko dira; prozedura horren arabera, espediente bakar bat eta ebazpen bakar bat egongo dira, eta ekoizpen-unitateen baimena eta unitate horiek erabili beharreko ura erabiltzeko emakida bildu beharko ditu. Ministerioetako Departamentuek edo, hala badagokio, arroerakunde eskudunek parte hartuko dute izapidetzean, erregelamendu bidez xedatzen den moduan, Departamentu bakoitzaren berezko eskumenak alde batera utzi gabe.
Ustiapen hidroelektrikoari dagokionez, baimenak 53. artikuluan aurreikusitakoa bete beharko du.
3. Energia elektrikoa ekoizteko edo partikularrek sustatutako ekoizpen-unitate ez-hidraulikoen funtzionamendurako beharrezkoa den ura erabiltzeko emakidak eta baimenak emateko prozeduran energiaren arloko eskumena duen Herri Administrazioak aldez aurretik txostena egin beharko du ekoizpen-unitate horiek baimentzeko, betiere lege honetan xedatutakoari jarraikiz.
Aurreko lerrokadan aipatutako erabileretarako baimenak eta emakidak ezin izango dira eman baldin eta Herri Administrazio eskudunak ekoizpen-unitateak baimentzeko egin duen aldez aurreko txostena ez bada aldekoa.
23. artikulua. Energia elektrikoaren eguneko ekoizpen-merkatuko eskaintza-sistema.
1. Energia elektrikoaren ekoizleek energia saltzeko eskaintza ekonomikoak –fisikoak edo zorroan– egingo dituzte merkatuaren operadorearen bitartez, titular diren ekoizpenunitate bakoitzeko, euren ezaugarriengatik eskaintza-sistematik kanpo dauden alde biko edo eperako kontratazio-sistemei atxikita ez daudenean, honako instalazio hauetan izan ezik: aplikatu beharreko araudiari jarraikiz, aldi baterako itxiera baimenduta duten instalazioen kasuan.
Energia elektrikoa ekoizteko unitateek eskaintza ekonomikoak egin behar dizkiote nahitaez merkatuaren operadoreari programazioaldi bakoitzerako, erregelamendu bidez ezartzen diren baldintzetan, 25. artikuluan aurreikusitako kasuetan izan ezik.
Erreferentziako merkaturatzaileak energia elektrikoa erosteko eskaintza ekonomikoak egin beharko dizkiote nahitaez merkatuaren operadoreari programazioaldi bakoitzerako, entrega fisikodun bestelako kontratazio-sistemen bitartez estaltzen ez duten bezeroen hornidura bermatzeko beharrezkoa den energiari dagokionez.
2. Era berean, merkatuaren operadoreari egindako eskaintzak gutxienez zenbateko aurrerapenarekin egin behar zaizkion erregelamendu bidez xedatuko da, bai eta eskaintza horien aukerak, programazioaldia eta eragiketaren araubidea ere.
3. Energia elektrikoaren ekoizpen-unitateak martxan jartzeko ordena eskaintza merkeenetik abiatuta zehaztuko da, programazioaldi horretako energia-eskarira iritsi arte, betiere garraio- eta banaketa-sarean edo sisteman egon daitezkeen murrizketa teknikoak alde batera utzi gabe.
24. artikulua. Eskaria eta ekoitzitako energiaren kontratazioa.
1. Energia elektrikoaren kontratazioa libreki egin ahal izango da, lege honetan eta lege hau garatzeko araudian aurreikusitako baldintzetan.
2. Energia elektrikoa erosteari dagokionez, subjektuek merkatuaren operadoreari aurkezten dizkioten eskaintzak, onartu ostean, hornidura-konpromiso irmo bilakatuko dira sistemaren aldetik.
Erosteko eskaintza horiek egingo dituzten subjektuak eta eskaintzak egiteko baldintzak erregelamendu bidez zehaztuko dira, bai eta merkatuaren operadoreak zein kasutan eskatu behar dituen ordainketaren berme nahikoak ere. Halaber, eskaria eskaintza-mekanismoan txertatzeko beharrezkoak diren prozedurak ere arautu ahal izango dira.
Merkatuaren operadorearen bitartez egindako erosteko eskaintzetan, hornidura hori zenbat denborarako eskatzen den adierazi beharko da, bai eta egiten den likidazioaren onarpena ere.
Kontratua perfekzionatua eta formalizatua dagoela esango dugu kasazioaren unean, eta egikarituta dagoela, aldiz, energia elektrikoaren hornidura gauzatzen denean.
3. Merkatuaren operadoreak ezarri beharko ditu alde biko edo eperako transakzioen ordainketa bermatzeko beharrezkoak diren mekanismoak.
4. Kontratazio modalitateak erregelamendu bidez arautuko dira. Bereziki, honako hauek arautuko dira: energia elektrikoaren eperako salerosketa-kontratuen existentzia, azpian energia elektrikoa duten finantza-kontratuak, eta kontsumitzaile eta ekoizleen artean zuzenean, ekoizle eta merkaturatzaileen artean, eta merkaturatzaileen artean egiten diren alde biko kontratuak. Kontratu guztiak eskaintza-sistematik salbuetsita egongo dira.
Energia elektrikoaren ekoizpen-merkatuan parte hartzen duten subjektuen artean formalizatzen diren entrega fisikodun alde biko kontratuetan, gutxienez, energia zer preziotan erosiko den eta horniduraren denbora-eremua zehaztuko dira. Erregelamendu bidez xedatuko da kontratu horietako zer elementu jakinarazi behar zaizkion sistemaren operadoreari eta Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalari.
5. Energia elektrikoaren eperako kontratazioa xede duten merkatu antolatuen sorrera, antolamendua eta funtzionamendua erregelamendu bidez xedatuko da, eta Sozietate Kudeatzaileek kudeatu beharko dituzte merkatu horiek; halaber, sektore elektrikoko zer subjektuk parte hartu ahal izango duten ere zehaztuko da, zer baldintzetan parte hartu ahal izango duten eta Sozietate Kudeatzaileek zer informazio jakinarazi behar dieten Merkatuaren Operadoreari eta Sistemaren Operadoreari, betiere sistema elektrikoaren funtzionamendua egokia izango dela bermatzeko.
25. artikulua. Eskaintza-sistemaren salbuespenak.
1. Gobernuak lehen mailako energia autoktonoko errekuntza-iturriak erabiltzen dituzten energia elektrikoaren ekoizpen-unitateen funtzionamendua lortzeko prozedurak (ekoizpeneko lehia libreko merkatuarekin bateragarriak) ezarri ahal izango ditu, betiere urteko aldietan hartuta, merkatu nazionalak eskatzen duen elektrizitatea ekoizteko beharrezkoa den lehen mailako energiaren ehuneko 15eko mugarekin, eta merkatuprezioa aldatzea saihestera bideratutako neurriak hartuta.
2. Penintsulaz kanpoko lurraldeetako sistemetako energia elektrikoaren ekoizpena eskaintza-sistematik at gera daiteke, baldin eta sistema horiek ez badaude penintsulako sistemarekin egiaz integratuta.
Penintsulaz kanpoko lurraldeetako sistema elektrikoak penintsulako sistemarekin egiaz integratuta daudela esango dugu penintsularekin konektatzeko kapazitatea penintsulako ekoizpen-merkatuan txertatzeko modukoa denean eta horien energia integratzea ahalbidetuko duten merkatu-mekanismoak izan badirenean. Integrazio hori gauzatutzat hartuko da Industria, Energia eta Turismoko ministroaren Agindu bidez horrela jasota geratzen denean.
3. Eskaintza-sistematik at egongo dira Erkidegoaren barruko edo nazioarteko elkartrukeak, baldin eta 11.4 artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, sistemaren operadoreak egin baditzake; halaber, energia beste sistema batzuei saltzeko eragiketak ere eskaintzasistematik kanpo geratuko dira, erregelamendu bidez zehaztuz gero.
4. 24.4 eta 24.5 artikuluan aurreikusitakoaren arabera, dituzten ezaugarriengatik eskaintza-sistematik at egon behar duten kontratu-modalitateak ere erregelamendu bidez erabaki ahal izango dira.
5. Artikulu honetan aurreikusitakoa aplikatuta eskaintzak egitera behartuta ez dauden ekoizpen-unitateek energia saltzeagatiko ordainsaria jaso ahal izango dute eta 14. artikuluan xedatutakoari jarraikiz programazioaldi bakoitzerako ezarritako prezio marjinalaren baliokidea izango da, baina lege honetan ezarritakoaren arabera aplikatu beharreko ordainsarien araubidearen espezialitateak alde batera utzi gabe.
Dena den, artikulu honetan aipatzen diren ekoizpen-unitate guztiek programazioaldi bakoitzerako aurreikusitako ekoizpena jakinarazi beharko diote merkatuaren operadoreari, erregelamendu bidez ezarritako baldintzetan.
6. 7. artikuluaren 2. paragrafoan aipatzen diren kasuetan, Gobernuak eskaintzasistema zuzenean edo zeharka alda dezaketen neurriak hartu ahal izango ditu.
26. artikulua. Energia elektrikoaren ekoizleen eskubide eta betebeharrak.
1. Hona hemen energia elektrikoaren ekoizleen eskubideak:
a) Beren ekoizpen-unitateetan egokien iritzitako lehen mailako energia-iturriak erabiltzea, betiere instalazioaren baimenean bildutako errendimenduak, ezaugarri teknikoak eta ingurumena babesteko baldintzak errespetatuta, eta ordainsari arautua duten ekoizpen-zentraletarako erregelamendu bidez ezar daitezkeen kontrataziobaldintzen eta erregai-aldaketaren mugak alde batera utzi gabe.
b) Energia elektrikoaren salmenta edo erosketa legean eta legea garatzeko xedapenetan aurreikusitako baldintzetan kontratatzea.
c) Beren energia sistemaren operadorearen bidez saltzea, erregelamendu bidez ezartzen diren baldintzetan.
d) Garraio- eta banaketa-sareetarako sarbidea izatea, erregelamendu bidez ezartzen diren baldintzetan.
e) Dagokien ordainsaria jasotzea, lege honetan aurreikusitako baldintzen arabera.
f) Sistemaren funtzionamenduan gorabeherak izan diren kasuetan, horren ondoriozko kostuengatik konpentsazioa jasotzeko eskubidea badute, konpentsazio hori jasotzea 7.2 artikuluan aurreikusitako kasuetan.
2. Energia-iturri berriztagarriak erabiltzen dituzten instalazioetan eta, horien atzetik, eraginkortasun handiko kogenerazioko instalazioetan sortutako energia elektrikoak salmenta-lehentasuna izango du merkatuan baldintza ekonomikoak berdinak direnean, betiere sistemaren fidagarritasunarekin eta segurtasunarekin loturiko eskakizunak alde batera utzi gabe eta Gobernuak erregelamendu bidez erabakitzen dituen baldintzetan.
Horniduraren segurtasuna eta sistemaren garapen eraginkorra alde batera utzi gabe, energia-iturri berriztagarrietatik eta eraginkortasun handiko kogenerazioetatik datorren energia elektrikoaren ekoizleek lehentasuna izango dute sarean sartzeko eta sareari konektatzeko, erregelamendu bidez ezartzen diren baldintzetan eta irizpide objektiboetan, gardenetan eta ez-diskriminatzaileetan oinarrituta.
3. Hona hemen energia elektrikoaren ekoizleen betebeharrak:
a) Energia elektrikoa baimenean aurreikusitako baldintzetan ekoizteko beharrezkoak diren jarduera guztiak egitea; bereziki, segurtasunarekin, erabilgarritasunarekin eta instalatutako potentziari eustearekin loturiko alderdiei dagokienez eta bete beharreko ingurumen-baldintzak betetzeari dagokionez, aldi baterako itxiera baimenduta duten instalazioetarako xedatutakoa alde batera utzi gabe.
b) Administrazio eskudunak ezartzen dituen segurtasun-arauak, erregelamendu teknikoak eta instalazio eta tresnak homologatzeko edo egiaztatzeko erregelamenduak erabakitzea eta aplikatzea.
c) Herri Administrazioari eta Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalari energiaren ekoizpenari, kontsumoari eta salmentari buruzko informazioa ematea, bai eta erregelamendu bidez ezartzen diren gainerako alderdiei buruzkoa ere.
d) Merkatuaren operadoreari energia elektrikoa saltzeko eskaintzak aurkeztea, 23. artikuluan aurreikusitako baldintzetan eta 25. artikuluko salbuespenak salbuespen.
e) Garraio- eta banaketa-sareari konektatzea eta energia sare horren bidez hustea sistemaren operadoreak eta, hala badagokio, banaketa-sarearen kudeatzaileak segurtasunagatik eta erregelamendu bidez ezartzen diren bestelako arrazoiengatik ezar ditzaketen baldintzetan.
f) Programazioaldi bakoitzerako, erregelamendu bidez ezarritako baldintzetan ekoitzi den energia zehazteko aukera emango duten neurketa-ekipoak izatea.
g) Eskaintza-sistemaren funtzionamendu-baldintzei atxikitzea, bereziki, energia ordaintzeko eta likidatzeko prozedurari dagokionez.
h) Lege honetako 7. artikuluaren arabera, Gobernuak hartzen dituen neurriak aplikatzea.
i) Energia banaketako edo garraioko enpresa baten sarean isurtzen duenez, dagokion bidesaria kontratatu eta ordaintzea, zuzenean edo ordezkariaren bitartez, banaketako edo garraioko enpresa horri.
j) Lege honen eta lege hau garatzeko araudiaren aplikazioaren ondoriozko betebehar oro.
27. artikulua. Ordainsarien araubide espezifikoaren erregistroa.
1. Energia elektrikoa iturri berriztagarrietatik, kogeneraziotik eta hondakinetatik abiatuta ekoizten duten instalazioei ordainsari espezifikoa emateko eta haren jarraipen egokia egiteko, Ordainsarien Araubide Espezifikoaren Erregistroa izango du Industria, Energia eta Turismo Ministerioak, eta instalazio horiei aplikatu beharreko ordainsarien parametroak bilduko ditu.
2. Dagozkion ordainsarien araubide espezifikoak jasotzeko eskubidea izateko, energia elektrikoa ekoizteko instalazioek edo lehendik dauden instalazioen berrikuntzek ordainsarien araubide espezifikoaren erregistroan erregistratuta egon beharko dute.
Erregistro horretan erregistratuta ez dauden instalazioek merkatuko prezioa soilik jasoko dute.
V. TITULUA Sistema elektrikoaren kudeaketa ekonomikoa eta teknikoa 28. artikulua. Kudeaketa ekonomikoa eta teknikoa.
Sistema elektrikoak lege honetan xedatzen den esparruaren barruan behar bezala funtzionatzen duela bermatzeko, hurrenez hurren, merkatuaren operadoreari eta sistemaren operadoreari dagokie, alde batetik, elektrizitatearen ekoizpen-merkatuaren garapen eraginkorrarekin loturiko kudeaketa ekonomikoa gauzatzeko eta, bestetik, sistema elektrikoaren kudeaketa teknikoa bermatzeko beharrezkoak diren eginkizunak euren gain hartzea, betiere titulu honetan xedatutakoari jarraikiz.
29. artikulua. Merkatuaren operadorea.
1. Merkatuaren operadoreak energia elektrikoaren eguneko merkatuan energia elektrikoa saltzeko eta erosteko eskaintza-sistemaren kudeaketa hartuko du bere gain, erregelamendu bidez ezartzen diren baldintzetan.
Merkatuaren operadoreak gardentasunaren, objektibotasunaren eta independentziaren printzipioak errespetatu beharko ditu eginkizunak betetzean.
Merkataritza-sozietate bat izango da merkatuaren operadore; sozietate horretako akziodunen artean edozein pertsona fisiko edo juridiko egon daiteke, baina sozietatearen kapitalean duen partaidetzak, zuzenean edo zeharka, ez du ehuneko 5a gaindituko. Era berean, sektore elektrikoan jarduerak egiten dituzten subjektuen zuzeneko edo zeharkako partaidetzen baturak ez du ehuneko 40 gainditu behar, eta ekintza horiek ezin izango dira sindikatu, ezein ondoriotarako.
Pertsona fisiko edo juridiko batek merkatuaren operadore jarduten duen merkataritzasozietateari jakinarazten badio sozietatearen kapitalean parte hartu nahi duela, eskaera Akziodunen Batzar Nagusira helaraziko da eta eskatzailearen egiaztagiria ere aurkeztu beharko da, sektore elektrikoan jarduerak egiten dituen ala ez adierazteko.
Batzar Nagusiak aurkeztutako eskaera onartu beharko du, eta partaidetzak, gehienez, eskaera egin duenari dagokion tartean dauden partaidetzen batez bestekoaren baliokide izan beharko du; honako prozedura hauetako baten edo batzuen bidez gauzatuko da:
a) Sozietateak edo akziodunen batek bere akzioak saldu nahi dituela adieraziko du Batzar Nagusian.
b) Sozietatearen kapitala zabaldu egingo da akzio berriak jaulkita, baina sektore elektrikoan jarduten duten subjektuek harpidetu ditzaketen ehuneko 40ko gehieneko muga errespetatu beharko da.
Merkatuaren operadorearen kapitalean parte hartzeko eskaera egin dutenek sektore elektrikoan jarduten baldin badute, aipatu dugun ehuneko hori errespetatzearren, kapitala behar baino gehiago zabaltzea erabaki daiteke, betiere Batzar Nagusian argi geratzen bada akzio horiek jarduera elektrikorik egiten ez duen edozein akziodunek harpidetu nahi dituela.
Nolanahi ere, jaulkitzen diren akzioen gaineko lehentasunezko harpidetza-eskubidetik at geratuko dira akziodunak, partaidetza-eskaera berriei kasu egiteko.
2. Hona hemen merkatuaren operadorearen eginkizunak:
a) Energia elektrikoaren eguneko merkatuan parte hartzen duten subjektuek programazioaldi bakoitzerako egiten dituzten salmenta-eskaintzak jasotzea.
b) Energia eskuratzeko eskaintzak jasotzea.
c) Energia elektrikoaren merkatuetan parte hartzen duten subjektuen eskutik beharrezko informazioa jasotzea, kontratatutako energia aintzat har dadin kasaziorako eta merkatuaren operadorearen eskumen diren likidazioak gauzatzeko.
d) Hala badagokio, dagozkion bermeak jasotzea. Berme horiek zuzenean edo baimendutako hirugarrenen bitartez kudea ditzake.
e) Saltzeko eta eskuratzeko eskaintzen kasazioa egitea, eskaintza merkeena abiapuntu hartu eta programazioaldi bakoitzeko eskarira iritsi arte.
f) Elektrizitatearen Merkatu Iberiarraren eremuan eta, hala badagokio, Europako esparruan, eskaintzen kasazioaren emaitzak jakinaraztea ekoizpen-unitateen titularrei eta sistema elektrikoaren merkaturatzaile, kontsumitzaile zuzen eta operadoreei.
g) Energia elektrikoaren eguneko merkatuan kasazioen ondoriozko energiaren prezioak zehaztea programazioaldi bakoitzerako eta inplikatutako agente guztiei jakinaraztea.
h) Kasazioen ondoriozko energiaren prezioetan oinarrituta, egin beharreko ordainketak eta kobrantzak likidatzea eta jakinaraztea, bai eta erregelamendu bidez erabakitzen diren bestelako kostuak ere.
i) Sistemaren operadoreari jakinaraztea bere eskumeneko energia elektrikoaren merkatuetan parte hartzen duten subjektuek energia elektrikoa saltzeko eta erosteko egin dituzten eskaintzak, programazioaldi bakoitzerako.
j) Merkatuaren bilakaeraren berri ematea publikoki, erabakitzen den aldizkakotasunarekin.
k) Industria, Energia eta Turismo Ministerioak eta Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak euren eginkizunak betetzeko eskatutako informazio oro erakunde horietara helaraztea.
l) Erregelamendu bidez esleitzen zaizkion eginkizun guztiak egitea.
m) Hirugarren interesdunei erabakitzen den informazioa eskaintzea.
n) Merkatuko agenteren baten jokabideak merkatuaren funtzionamenduan gorabeherarik eragiten badu, agintari eskudunari jokabide horren berri ematea.
3. Horri dagokionez, merkatuaren operadoreak honako erregistro hauetan zuzeneko sarbidea izango du: 21.3 artikuluan aipatzen den Energia Elektrikoaren Ekoizpen Instalazioen Administrazio Erregistroan, 9.3 artikuluan aipatzen den Autokontsumoaren Administrazio Erregistroan, 39.4 artikuluan aipatzen den Banatzaileen Administrazio Erregistroan, eta Autonomia Erkidegoetan nahiz Ceuta eta Melilla Hirietan xede berarekin sor daitezkeen Erregistroetan; era berean, merkatuaren operadorearen ekintzak sistemaren operadorearekin koordinatu beharko dira.
4. Merkatuaren operadoreak bere eginkizunak betetzean gauzatzen dituen jardunen aurka gatazka aurkeztu ahal izango da Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalean; erakunde horrek hiru hilabeteko epea izango du erabakia hartzeko, eskaera egiten denetik kontatzen hasita. Gatazka horiek ebazteko eskaerak erakunde horretan aurkeztu behar dira gehienez ere hilabeteko epean, betiere eskatzaileak gatazka ebazteko eskaera eragin duen gertakariaren berri izan duen egunetik kontatzen hasita.
30. artikulua. Sistemaren operadorea.
1. Sistemaren operadorearen eginkizun nagusia honako hau da: hornidura elektrikoaren jarraitutasuna eta segurtasuna bermatzea, eta ekoizpen- eta garraio-sistema behar bezala koordinatzea. Energia Elektrikoaren Merkatu Iberiarreko operadore eta subjektuekin batera arituko da, gardentasunaren, objektibotasunaren eta independentzia eta eraginkortasun ekonomikoaren printzipioei men eginez. Sistemaren operadorea garraio-sarearen kudeatzaile izango da.
Sistemaren operadorea, aurreko lerrokadak aipatzen duena, merkataritza-sozietatea izango da, eta bere sozietate-araubidea honako baldintzetara egokituko da:
a) Ezein pertsona juridikok edo fisikok ez du honetarako eskubiderik izango:
1. Sortze- edo merkaturatze-eginkizunak egiten dituen enpresa baten gaineko kontrolik izateko, ez zuzenean, ez zeharka, eta aldi berean, sistemaren operadorearen gaineko kontrola izateko, ez zuzenean, ez zeharka, ez eta ezein eskubide baliatzeko ere.
2. Sistema elektrikoaren operadorearen gaineko edo elektrizitate nahiz gas naturaleko garraio-sarearen kudeatzailearen gaineko kontrolik izateko, ez zuzenean, ez zeharka, eta aldi berean, sortze- edo merkaturatze-eginkizunak egiten dituen enpresa baten gaineko kontrola izateko, ez zuzenean, ez zeharka, ez eta ezein eskubide baliatzeko ere.
b) Ezein pertsona juridikok edo fisikok ez du eskubiderik izango sistemaren operadorearen administrazio-organoko kideak edo elektrizitate nahiz gas naturaleko garraio-sarearen kudeatzailea izendatzeko, baldin eta sortze- edo merkaturatzejardueraren bat egiten duen enpresa baten gainean kontrola baldin badu edo eskubideak baliatzen baldin baditu, zuzenean edo zeharka.
c) Pertsona fisikoek zein juridikoek ezin izango dute aldi berean administrazioorganoko kide izan sortze- edo merkaturatze-jarduerak egiten dituen enpresa batean eta sistemaren operadorean.
d) Aurreko a) eta b) idatz-zatietan adierazitako eskubideen artean sartzen dira, zehazki:
1. Boto-eskubidea baliatzeko ahalmena izatea sozietateetako administrazioorganoetan edo gobernuetan.
2. Administrazio-organoko edo enpresa legez ordezten duten organoetako kideak izendatzeko ahalmena izatea.
3. Gehiengo akzio-partaidetzak izatea, Merkataritzako Kodearen 42.1 artikuluan zehaztutakoarekin bat.
1.a) idatz-zatian xedatutakoaren ondorioetarako, sortze- edo merkaturatze-jarduerak egiten dituen enpresaren kontzeptuaren barruan bilduko dira gas naturalaren sektorean ekoizpen- eta merkaturatze-jarduerak egiten dituztenak.
2. Hona hemen sistemaren operadorearen eginkizunak:
a) Modu adierazgarrian, sistemaren elektrizitate-horniduraren berme-maila aurreikusi eta kontrolatzea epe labur eta ertainean, dela penintsulako sisteman, dela penintsulaz kanpoko sistemetan. Horri dagokionez, aurreikusi egin beharko du zein kapazitate ixtea baimen daitekeen, gehienez, aldi baterako, eta, hala badagokio, potentzia txertatzeko premien berri emango du, aldi baterako itxiera baimenduta hornidurabermearekin loturiko arrazoiengatik.
b) Energia elektrikoaren eskaria aurreikustea epe labur eta ertainean eta ekoizpenekipamenduaren erabilera eta, bereziki, erreserba hidroelektrikoen erabilera aurreikustea, eskariaren aurreikuspenaren arabera, ekipamendu elektrikoaren erabilgarritasunaren arabera eta aurreikuspenaldian gerta daitezkeen plubiometria- eta eolizitate-mailen arabera, dela penintsulako sisteman, dela penintsulaz kanpoko sistemetan.
c) Ekoizpen-unitateen mantentze-lanetako planei, matxurei edo, lege honetako 25. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, eskaintzak aurkezteko betebeharretik salbuestea eragin dezaketen bestelako zirkunstantziei buruzko informazioa jasotzea, erregelamendu bidez ezartzen den prozedurarekin berresteko; merkatuaren operadoreari jakinarazi beharko dio hori guztia.
d) Garraio-instalazioen mantentze-lanetako planak koordinatzea eta, hala badagokio, aldatzea, sortze-taldeen mantentze-lanetako planekin bateragarriak izan daitezen eta sarearen erabilgarritasun-egoera egokia bermatzearren, sistemaren segurtasuna bermatuta.
e) Ekoizpen- eta garraio-sistemaren fidagarritasun-neurriak ezartzea eta kontrolatzea, behar izanez gero sistema elektrikoaren edozein elementu eraginpean hartuta; energia elektrikoaren horniduran akats orokorra gertatuz gero, zerbitzua berrezartzeko maniobra-planak ere ezartzea, eta horien gauzatzea koordinatu eta kontrolatzea.
f) Garraio-sareak eragiteko jarraibideak ematea, denbora errealean maniobratzeko.
g) 7. artikuluaren 2. paragrafoan aurreikusitakoa gauzatuz, Gobernuak hartutako erabakiak betetzea, dagozkion eginkizunen eremuan.
h) Nazioarteko interkonexioak erabiltzeko kapazitatea zehaztea, energia elektrikoaren elkartrukeak eta Espainiako sistema elektrikoa erabiltzen kanpoko sistemekin egiten diren elektrizitate-iragaiteak kudeatzea, eta kanpoko sistema elektrikoekin elektrizitatea elkartrukatzeko programak ezartzea, 11.4 artikuluan aurreikusitako baldintzetan.
i) Merkatuaren operadorearen aldetik eta entrega fisikodun alde biko kontrataziosistemetan parte hartzen duten subjektuen aldetik beharrezkoa den informazioa jasotzea, sarean sartzeko programazioa erabaki ahal izateko eta sistemaren operadorearen eskumeneko likidazioak gauzatzeko.
j) Hala badagokio, dagozkion bermeak jasotzea. Berme horiek zuzenean edo baimendutako hirugarrenen bitartez kudea ditzake.
k) Energia elektrikoaren ekoizpen-instalazioen funtzionamendua programatzea, alde batetik, merkatuaren operadoreak jakinarazitako eskaintzen eta, bestetik, entrega fisikodun alde biko kontratazio-sistemetan parte hartzen duten subjektuengandik jasotako informazioaren arteko kasazioaren emaitzarekin bat etorrita, baina 25. artikuluan aurreikusitakoa aplikatzearen ondorioz eskaintza-araubidean sor daitezkeen salbuespenak aintzat hartu behar dira eta, horretarako, ezarritako fidagarritasun- eta segurtasun-irizpideak bermatzeko ezinbestekoak diren sistema doitzeko zerbitzuen merkatuak kudeatu behar dira.
Sistemaren operadoreak bere eskumeneko eragiketa-prozesuen emaitzak jakitera emango ditu, legez edo erregelamendu bidez ezarritako konfidentzialtasun-irizpideak behar bezala beteta.
l) Sistema elektrikoak behar bezala funtzionatzeko beharrezkoak diren jarraibideak ematea, ezarritako fidagarritasun- eta segurtasun-irizpideei jarraikiz, eta horretarako ezinbestekoak diren sistema doitzeko zerbitzuen merkatuak kudeatzea.
m) Horniduraren bermearekin loturiko ordainketak eta kobrantzak likidatu eta jakinaraztea; horien artean sartzen dira sistema doitzeko zerbitzuak eta programazioaldi bakoitzean ekoizpen-unitateen erabilgarritasuna.
n) Ekoizpen-unitateen eta programazioaldi bakoitzeko kontsumoaren egiazko desbideratzeekin loturiko ordainketak eta kobrantzak likidatzea.
ñ) Elektrizitatearen Merkatu Iberiarreko eta, hala badagokio, Europako esparruko operadore eta subjektu guztiekin lankidetzan jardutea, bere eginkizunak betetzeko beharrezkoa baldin bada.
o) Aurrekoekin lotura duten eta zerbitzua emateko komeni diren bestelako jarduerak garatzea.
p) Industria, Energia eta Turismo Ministerioarekin eta Autonomia Erkidegoekin eta Ceuta eta Melilla Hiriekin lankidetzan jardutea 34. artikuluaren 4. paragrafoan aipatzen diren energia elektrikoa garraiatzeko instalazioen titularrek aurkezten dituzten urteko eta urte anitzeko inbertsio-planen ebaluazioa eta jarraipena egiteko.
q) Plangintzan proposamenak eginez, garraio-sareak epe ertain eta luzean elektrizitatearen garraio-eskaria sistemarentzat ahalik eta kostu txikienarekin bete ahal izango duela bermatzea, bai eta haren fidagarritasuna ere.
r) Sare-kudeatzaile guztiei behar adina informazio ematea interkonektatutako sarearen funtzionamendu seguru eta eraginkorra, garapen koordinatua eta elkarreragingarritasuna bermatzeko.
s) Sareetako erabiltzaileen edo erabiltzaile-kategorien artean diskriminaziorik eza bermatzea.
t) Erabiltzaileei behar duten informazioa ematea sareetarako sarbide eraginkorra izan dezaten.
u) Penintsulaz kanpoko lurraldeetako sistema elektriko isolatuetan energia elektrikoaren hornidurarako salmenta teknikoak eta ekonomikoak kudeatzea, bai eta salmenta horiekin loturiko ordainketak eta kobrantzak likidatu eta jakinarazteko prozesuak ere, eta, hala badagokio, dagozkion bermeak jasotzea. Kobrantzen, ordainketen eta bermeen araubidea penintsulako ekoizpen-merkatuaren berdina izango da.
v) Industria, Energia eta Turismo Ministerioak, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak eta Autonomia Erkidegoek eta Ceuta eta Melilla Hiriek euren eginkizunak betetzeko eskatutako informazio oro erakunde horietara helaraztea, zehaztutako moduan eta epean.
w) Erregelamendu bidez xedatutakoari jarraikiz, dagozkion sarbide-bidesariak eta karguak aplikatzea. Era berean, Industria, Energia eta Turismo Ministerioari sarbidebidesariei eta karguei buruz erabakitzen den informazioa jakinarazi beharko dio.
x) Sistema elektriko nazionalaren neurketa-sistemaren erantzule izatea; sistemak ongi funtzionatzen duela eta egoki kudeatzen dela zaindu behar du, eta erregelamendu bidez ezartzen diren muga-puntuen irakurketa egitearen arduradun izango da.
y) Garraio-sareren zerbitzuaren kalitateari buruzko informazioa biltzea eta kudeatzea, eta erregelamendu bidez ezarritakoari jarraikiz, Administrazioei eta Organismoei horren berri ematea.
z) Hirugarren interesdunei erabakitzen den informazioa eskaintzea. aa) Agenteen jokabide batek sistemaren operadoreak kudeatzen dituen eragiketamerkatuetan eta prozesuetan gorabeheraren bat eragiten badu, agintari eskudunari jokabide horren berri ematea. ab) Iruzurren eta bestelako ezohiko egoeren berri ematea agintari eskudunei eta eraginpeko subjektuei, baldin badaude. ac) Erregelamendu bidez esleitzen zaizkion eginkizun guztiak egitea.
3. Sistemaren operadorearen jardunen aurka gatazka aurkeztu ahal izango da gatazkak ebazteko erantzukizuna dagokion erakundean; erakunde horrek hiru hilabeteko epea izango du erabakia hartzeko, eskaera jasotzen duenetik kontatzen hasita. Gatazka horiek ebazteko eskaerak erakunde horretan aurkeztu behar dira gehienez ere hilabeteko epean, betiere eskatzaileak gatazka ebazteko eskaera eragin duen gertakariaren berri izan duen egunetik kontatzen hasita.
31. artikulua. Garraio-sarearen kudeatzailea izendatzea eta egiaztatzea.
1. Industria, Energia eta Turismoko ministroak sistemaren operadore aritzen den merkataritza-sozietatea onartu eta izendatuko du garraio-sarearen kudeatzaile, interesdunak eskatuz gero. Izendatu baino lehen, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak, artikulu honetan bertan adierazitako prozedurari jarraikiz, lege honen 30.1
artikuluan zehaztutako baldintzak betetzen dituela egiaztatu eta ziurtagiria emango dio.
Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak kontrolatuko du garraio-sarearen kudeatzaile izendatutako sozietateak 30.1 artikuluan ezarritako baldintzak betetzen jarraitzen duela eta horretarako ezarritako egiaztapen-prozedura erabiliko du. Baldintzak betetzen ote dituen jakiteko egiaztapenak nolakoak diren, garraio-sarearen beste kudeatzaile bat izendatu eta baimenduko da.
Garraio-sarearen kudeatzailearen izendapenon berri emango zaio Europako Batzordeari, Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean argitara dezan».
2. Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak egiaztapen-prozesuari ekingo dio, enpresa interesdunak eskatu edo jakinarazi ondoren, Industria, Energia eta Turismo Ministerioak edo Europako Batzordeak eskaera arrazoitua egin ostean, edo Batzordearen ekimenez, baldin eta jarduera-banaketari buruz zehaztutako betekizunak ez betetzea eragingo duten edo eragin duten transakzioen berri badauka.
Horri dagokionez, garraio-sarearen kudeatzailearen egiaztapena duen sozietateak 30.1 artikuluan xedatutako betekizunak betetzean eragina izan dezakeen edozein zirkunstantziaren berri eman beharko dio Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalari.
3. Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak, entzunaldia egin ondoren eta modu arrazoituan, egiaztapenari buruzko behin-behineko ebazpena egingo du, eskaera edo jakinarazpena aurkeztu eta gehienez ere lau hilabeteko epean. Denbora-tarte horretan ebazpen espresurik egiten ez badu, behin-behineko egiaztapena eman duela esan nahiko du.
4. Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak enpresa interesdunaren egiaztapenari buruzko behin-behineko ebazpenaren berri emango dio Europako Batzordeari, eta ebazpenari buruzko dokumentazioa ere jarriko du bere esku, kasu guztietan. Hartara, Europako Batzordeak dagokion irizpena emango du, behin betiko ebazpena egin baino lehen. Horrez gain, espedientearen kopia igorriko du Industria, Energia eta Turismo Ministeriora.
Europako Batzordeak ez badu irizpenik ematen Erkidegoko legedian aurreikusitako epean, ulertuko da ez diola objekziorik jartzen Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalaren behin-behineko ebazpenari.
5. Europako Batzordeak emandako irizpena jaso eta bi hilabeteko epean, edo horretarako Erkidegoko legedian aurreikusitako epeak agortu ondoren, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak egiaztapenari buruzko behin betiko ebazpena egingo du, Europako Batzordearen erabakia betez. Ebazpena eta Europako Batzordearen irizpena «Estatuko Aldizkari Ofizialean» argitaratu beharko dira, bai eta «Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean» ere. Egiaztapenak ez du ondoriorik izango argitaratzen den arte.
6. Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak eta Europako Batzordeak artikulu honetan adierazitako eginkizunak betetzeko edonolako informazio erabilgarria eska diezaiekete garraio-sarearen kudeatzaileei eta sortze- edo merkaturatze-jarduerak egiten dituzten enpresei. Aurrekoari kalterik egin gabe, ez dute isilpekoa den merkataritzako informaziorik argituko.
32. artikulua. Egiaztapena, Europar Batasunekoak ez diren herrialdeei dagokienez.
1. Garraio-sarearen kudeatzailea hirugarren herrialde bateko edo batzuetako pertsona baten edo batzuen kontrolpean geratzea eragiten duen edozein gorabehera gertatzen bada, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak horren berri eman beharko dio Europako Batzordeari. Horretarako, garraio-sarearen kudeatzaileak gertakari hori sorraraz dezaketen gorabeheren berri emango dio Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalari.
2. Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak egiaztapen-prozesuari ekingo dio, 31. artikuluan aurreikusitako prozedura eta epeekin bat. Honako hauek frogatzen ez badira, ukatu egingo du egiaztapena:
a) Erakunde horrek 30. artikuluko baldintzak betetzen dituela, eta b) egiaztapena emateak ez duela arriskuan jarriko nazioko eta Europar Batasuneko horniduraren segurtasuna, betiere Espainiak eta Europar Batasunak hirugarren herrialde horrekiko dituen eskubide eta betebeharrak, eta dagokion hirugarren herrialdearen eta kasuaren bestelako datu eta gorabehera espezifikoak aintzat hartuta.
Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak, Europako Batzordeari ebazpenproposamena jakinarazten dionean, irizpen espezifiko bat eskatuko du jakiteko, batetik, jarduera-banaketaren eskakizuna betetzen ote duen, eta, bestetik, egiaztapena emateak Europar Batasuneko hornidura-segurtasuna arriskuan jartzen ote duen.
3. Europako Batzordek irizpena emateko izapidea bideratu ostean, aplikatu beharreko Erkidegoko arauetan ezarritako prozedura eta epeak beteta, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak egiaztapenari buruzko ebazpena emango du, Batzordearen irizpena kontuan izanik.
Azken erabakia eta Europako Batzordearen irizpena ez badatoz bat, horren arrazoiak azalduko dira.
33. artikulua. Sarbidea eta konexioa.
1. Lege honen ondorioetarako, honako hitz hauek ondoren adierazi bezala ulertuko dira:
a) Sarbide-eskubidea: sarea legez edo erregelamendu bidez ezarritako baldintzetan erabiltzeko eskubidea.
b) Sarearen puntu batera konektatzeko eskubidea: subjektu batek lehendik baden edo planifikatuta dagoen garraio-sarearen, edo lehendik baden edo Estatuko Administrazio Orokorrak onartutako inbertsio-planetan bilduta dagoen banaketa-sarearen puntu zehatz batera elektrikoki akoplatzeko eskubidea, baldintza jakin batzuetan.
c) Sarbide-baimena: instalazioa konektatuta dagoen sarea erabiltzeko ematen den baimena.
d) Sarearen puntu batera konektatzeko baimena: energia elektrikoa ekoizteko edo kontsumitzeko instalazio bat garraio-sarearen edo, hala badagokio, banaketa-sarearen puntu jakin batera konektatzeko ematen den baimena.
2. Sarbide-baimena emateko, Gobernuak erregelamendu bidez ezarri dituen irizpideak bete beharko dira; hain zuzen ere, horniduraren segurtasunarekin, erregulartasunarekin eta kalitatearekin loturiko irizpide teknikoak eta sistema elektrikoaren iraunkortasun eta eraginkortasun ekonomikoarekin loturiko irizpideak. Irizpide horien aplikazioak baldintzatuko du sarbide-kapazitatea izatea edo ez izatea. Sarbide-kapazitatea ebaluatzen denean, instalazioa konektatuta dagoen korapiloa bera ez ezik, instalazioa konektatuta dagoen korapilo horretan eragiten duten gainerako korapilo guztiak ere kontuan izan beharko dira, betiere energia elektrikoa ekoizteko eta kontsumitzeko lehendik dauden instalazioak eta korapilo horietan jada konprometitu daudenak aintzat hartuta.
Garraio-sarearen kudeatzaileak emango du sarbide-baimena, sarera konektatzeko puntua garraio-sarean baldin badago; eta banaketa-sarearen kudeatzaileak, aldiz, sareari konektatzeko puntua banaketa-sarean baldin badago. Sarea erabiltzeko baldintza bereziak baimen horretan zehaztu behar dira, betiere lehen aipatu dugun erregelamenduaren edukiari jarraikiz.
Nolanahi ere, sarbide-kapazitaterik eza izango da sarbide-baimena ukatzeko arrazoi bakarra. Uko horrek arrazoituta egon beharko du eta paragrafo honen lehen lerrokadan aipatu ditugun irizpideetan oinarritu behar du.
Sarbide-eskubidea aldi baterako murriztu ahal izango da. Murrizketa horrek arrazoituta egon beharko du eta paragrafo honen lehen lerrokadan aipatutako erregelamenduaren irizpideetan oinarritu behar du, 7. artikuluan xedatutako alde batera utzi gabe.
3. Eraginpeko aldeetako edozeinek eskatuta, garraio- eta banaketa-sareetarako sarbide-baimenarekin loturik sor daitezkeen gatazkak ebatziko ditu Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak, bai eta garraio-sarearen kudeatzaileak eta banaketasarearen kudeatzaileak ukatutako baimenekin loturikoak ere.
Prozedura hori ebazteko eta jakinarazteko bi hilabeteko epea izango da eta beste bi hilabetez luzatu ahal izango da eskaeraz gain informazio gehiago ere eskatzen bada, edo eskatzaileak horrelakorik eskatuz gero. Gatazka horiek ebazteko eskaerak Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalean aurkeztu behar dira gehienez ere hilabeteko epean, betiere eskatzaileak gatazka ebazteko eskaera eragin duen gertakariaren berri izan duen egunetik kontatzen hasita.
4. Sarearen puntu jakin batera konektatzeko baimenean zehaztuko dira garraio- eta banaketa-sarean konexioa egiteko eraiki, handitu edo erreformatu behar diren instalazioen baldintza teknikoak, ekonomikoak eta segurtasunari eta martxan jartzeari buruzko baldintzak. Baldintza horiek erabakitzeko irizpideak Gobernuak ezarriko ditu erregelamendu bidez.
Konexio-baimenaren xede den puntua kokatuta dagoen sarearen titular den garraioedo banaketa-enpresak emango du konektatzeko baimen hori.
Puntu bateko konexio-baimena emateko, sarearen titularrak beharrezkoak diren instalazioak kokatzeko espazio fisiko egokia izan beharko du.
Nolanahi ere, konexio-baimena ukatu ahal izango da ezintasun teknikoagatik, pertsonen segurtasunari lotutako arrazoiengatik, konexio-puntua eskatzen den sarearen instalazioa ez delako existitzen, eta instalazio hori ez dagoelako bilduta garraio-sarearen indarreko plangintzan edo banaketa-enpresen inbertsio-planetan (Estatuko Administrazio Orokorrak onartutakoetan), edo beharrezkoak diren instalazioak kokatzeko espazio fisiko egokirik ez izateagatik. Uko horrek arrazoituta egon beharko du eta 4. paragrafo honen lehen lerrokadan aipatu den erregelamendu-mailako araudian bildutako irizpideetan oinarritu behar du.
5. Estatuko Administrazio Orokorraren eskumeneko garraio- edo banaketainstalazioetara konektatzeko baimena ematearekin edo ukatzearekin loturiko desadostasunak Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak ebatziko ditu.
Autonomia Erkidegoen eskumeneko garraio- edo banaketa-sareetara konektatzeko baimena ematearekin edo ukatzearekin loturiko desadostasunak dagokion Autonomia Erkidegoak ebatziko ditu, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak txostena egin ostean. Txosten hori loteslea izango da garraio-sareetan eta banaketa-enpresen inbertsioplanetan (Estatuko Administrazio Orokorrak onartutakoetan) bildutako instalazioen egikaritze-egutegiei buruzko baldintza ekonomikoei eta denbora-baldintzei dagokienez.
Desadostasunak kasuan kasu ebatziko dira, 4. paragrafoan adierazitako irizpideei jarraikiz.
Gatazka horiek ebazteko eskaerak dagokion organo eskudunean aurkeztu behar dira gehienez ere hilabeteko epean, betiere eskatzaileak gatazka ebazteko eskaera eragin duen gertakariaren berri izan duen egunetik kontatzen hasita.
6. Subjektu erantzuleek ezin izango dute, inolaz ere, artikulu honen 2. eta 4. paragrafoetan aurreikusi ez den mekanismorik ezarri sarbide- edo konexio-baimenak emateko edo horiek ematean lehentasuna izateko.
Era berean, Herri-administrazioek ezin izango dute garraio- eta banaketa-sareetarako sarbide- eta konexio-baimenak ematea ukatu edo murriztu, artikulu honen 2. eta 4. paragrafoetan Gobernuarentzat aurreikusitako kasua ez bada.
7. Korapilo bidezko konexio-kapazitateari mugak jartzeko irizpide objektiboak Ministroen Kontseiluaren Errege Dekretu baten bidez xedatuko dira, horniduraren segurtasuna bermatzearren.
8. Sarbide- eta konexio-baimenak bost urteko epean iraungiko dira lortu zirenetik kontatzen hasita, epe horretan zerbitzuan jartzeko akta lortu ez duten instalazioen kasuan. Era berean, lehendik eraikita eta zerbitzuan dauden instalazioetarako baimenak ere iraungi egingo dira, baldin eta titularrari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik –aldi baterako itxieraz bestelakoak– energia sarera isurtzeari uzten badiote hiru urtetik gorako epe batez.
9. Garraio- eta banaketa-sareen kudeatzaileek euren sareko korapilo bakoitzerako sarbide-kapazitatea jakitera eman beharko dute, erregelamendu bidez ezartzen diren baldintzetan.
10. Subjektu batek sareetako titular eta kudeatzaileei konexio- eta sarbide-baimenen (konexio-puntuak barnean hartuta) baldintzak aldatzeko eskatzen badie, eskaera horrek zer irizpide bete behar dituen Gobernuak ezarriko du, gehienez ere urtebeteko epean eta erregelamendu bidez. Halaber, arau horretan, sareen titular eta kudeatzaileek aldaketa horiek egiteko garaian erabili behar dituzten irizpideak ezarriko dira; hain zuzen ere, segurtasunarekin, erregulartasunarekin, horniduraren kalitatearekin loturiko irizpide teknikoak eta sistema elektrikoaren iraunkortasun eta eraginkortasun ekonomikoarekin loturiko irizpideak.
VI. TITULUA Energia elektrikoaren garraioa 34. artikulua. Energia elektrikoa garraiatzeko sarea.
1. Energia elektrikoaren garraio-sarean lehen mailako garraio-sarea eta bigarren mailako garraio-sarea biltzen dira.
Lehen mailako garraio-sarea honako hauek osatzen dute: 380 kV edo gehiagoko tentsio izendatua duten linea, parke, transformadore eta bestelako elementu elektrikoak eta nazioarteko interkonexioko bestelako instalazioak eta, hala badagokio, penintsulaz kanpoko lurraldeetako sistema elektrikoekiko interkonexioak.
Bigarren mailako garraio-sarea honako hauek osatzen dute: 220 kV edo gehiagoko tentsio izendatua duten linea, parke, transformadore eta bestelako elementu elektrikoak (aurreko lerrokadan sartzen ez direnak) eta, 220 kV baino gutxiagoko tentsio izendatua izanik, garraio-eginkizunak betetzen dituzten bestelako instalazioak.
Penintsulaz kanpoko lurraldeetako sistema elektrikoetan, bigarren mailako garraiosaretzat hartuko dira 66 kV edo gehiagoko tentsio izendatua duten instalazio guztiak, bai eta irlen arteko interkonexioak ere, tentsio-mailaren arabera lehen mailako garraiotzat hartzen ez badira.
Halaber, garraio-sarea osatzen duten elementutzat hartuko dira goian definitu dugun garraio-sarearen instalazio espezifikoek ongi funtzionatzeko beharrezkoak diren elementu guztiak: komunikazioetako aktibo guztiak, babesgarriak, kontrola, zerbitzu osagarriak, lursailak, eraikinak eta gainerako elementu osagarriak, elektrikoak izan ala ez izan.
Garraio-sarean ez dira sartuko, inolaz ere, sortze-taldeetako transformadoreak, talde horiek garraio-sareetara konektatzeko elementuak, kontsumitzaileen erabilera esklusiborako instalazioak, ez eta linea zuzenak ere.
2. Nolanahi ere, Red Eléctrica de España, S.A. enpresa garraiolari bakar izango da eta esklusibotasun-araubidean garatuko du jarduera, lege honetan xedatutako baldintzetan.
Aurrekoa alde batera utzi gabe, banaketa-sarea hobeto kudeatzeko, Industria, Energia eta Turismo Ministerioari ahalmena ematen zaio, bigarren mailako garraio-instalazio jakin batzuen kasuan, instalazioaren ezaugarriak eta eginkizunak aintzat hartuta, titularra inguruko banatzaile bat izan dadin baimentzeko, espresuki eta kasuak banaka aztertuta eta aldez aurretik Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalari eta instalazioa kokatuta dagoen Autonomia Erkidegoari kontsulta eginda. Kasu horietan, banatzaileek garraiolari bakarraren betebeharrak hartu beharko dituzte euren gain garraio-instalazio horien eraikuntzari, maniobrari eta mantentze-lanei dagokienez.
Horretarako, salbuespen horietarako irizpide teknikoak (soilik teknikoak) ezarriko ditu Gobernuak.
3. Energia elektrikoaren horniduraren, garraio-sareko instalazioen eta sare horretara konektatutako instalazioen fidagarritasuna bermatzeko ezinbestekoak diren arau tekniko guztiak ere ezarriko dira. Arau horiek oro har onartutako irizpideen araberakoak izango dira, objektiboak eta ez-diskriminatzaileak.
4. Urte bakoitzeko maiatzaren 1a baino lehen, energia elektrikoa garraiatzeko sarearen titularrak urteko eta urte anitzeko inbertsio-planak Industria, Energia eta Turismo Ministerioan aurkeztu beharko ditu, onartzeko. Plan horiek onartzeko prozedura erregelamendu bidez ezarriko du Gobernuak eta, aldez aurretik, entzunaldia egin beharko zaie, interesdun badira, Autonomia Erkidegoei eta Ceuta eta Melilla Hiriei. Estatuko Administrazio Orokorrak onartzen dituen inbertsio-planen edukia gauzatu beharko du enpresa garraiatzaileak, ezartzen diren baldintzetan.
Urteko inbertsio-planean, gutxienez, honako datu hauek agertuko dira: proiektuen datuak, proiektuen ezaugarri tekniko nagusiak, aurrekontua eta gauzatzeko egutegia, betiere garraio-sarearen plangintzan bildutako instalazioen identifikazioari jarraikiz.
5. Telekomunikazioei buruzko legeria orokorrean ezarritako betekizunak alde batera utzi gabe, garraio-sareak komunikazio elektrikoen zerbitzuak emateko erabili ahal izango dira, baldin eta jardueren bereizketa juridikoaren printzipioa betetzen bada eta, nolanahi ere, energia elektrikoaren garraio-sistemaren segurtasuna bermatuz gero.
35. artikulua. Energia elektrikoa garraiatzeko instalazioak baimentzea.
1. Energia elektrikoa garraiatzeko instalazioak martxan jartzeko, aldatzeko, eskualdatzeko eta behin betiko ixteko prozesua 53. artikuluan eta hori garatzeko xedapenetan ezarritako baimenen araubidearen eraginpean egongo da, aldez aurretik.
2. Garraio-instalazioen baimena Autonomia Erkidegoek edo Ceuta eta Melilla Hiriek eman behar duten kasuetan, erakunde horiek aldez aurreko txostena eskatuko diote Estatuko Administrazio Orokorrari; txosten horretan, proiektuko instalazioak sarearen garapen-planetan, sistemaren kudeaketa teknikoan eta lege honetan araututako araubide ekonomikoan izan ditzakeen eraginak idatziz jasoko dira eta baimena ematen duen Administrazioak kontuan izan beharko ditu baimena emateko garaian.
Hiru hilabeteko epea igaro eta Estatuko Administrazio Orokorrak ez badu txostenik egin, kontrako txostena egin izan balu bezala ulertuko da.
Garraio-instalazio berrien ordainsaria aitortzeko, ezinbestekoa izango da instalazio horiek lege honen 4. artikuluan aipatzen den plangintzan bilduta egotea eta, hala badagokio, paragrafo honetan adierazten den aldeko txostena izatea.
36. artikulua. Garraiolariaren eskubideak eta betebeharrak.
1. Artikulu honetan definitzen den garraio-sarea garatzeaz eta zabaltzeaz garraiolaria arduratuko da, eta irizpide homogeneo eta koherenteei jarraikiz eratutako sarearen mantentze-lanak eta hobekuntza bermatu beharko ditu.
2. Garraiolaria merkataritza-sozietatea izango da eta 30. artikuluaren 1. paragrafoan sistemaren operadorearentzat ezarritako baldintzen araberako sozietate-araubidearen eraginpean egongo da.
3. Hona hemen garraiolariaren eginkizunak:
a) Garraio-instalazioen mantentze-planak betearaztea.
b) Sistemaren operadoreak zerbitzua berrezartzeko emandako jarraibideak betetzea, energia elektrikoaren horniduran akats orokorra gertatuz gero.
c) Sistemaren operadorearen jarraibideak une oro betetzea garraio-sarearekin jarduteko, nazioarteko interkonexioak ere barnean hartuta, denbora errealean maniobratzeko.
d) 7. artikuluaren 2. paragrafoan aurreikusitakoa gauzatuz, Herri Administrazioak hartutako erabakiak betetzea, dagozkion eginkizunen eremuan.
e) Industria, Energia eta Turismo Ministerioarekin lankidetzan jardutea 34. artikuluaren 4. paragrafoan aipatzen diren urteko eta urte anitzeko inbertsio-planen ebaluazioa eta jarraipena egiteko.
f) Garraio-sarearen garapena eta zabalkuntza bermatzea; horretarako, onartutako garraio-sarearen plangintza gauzatu behar da, eta irizpide homogeneo eta koherenteei nahiz ahalik eta kostu txikienaren irizpideari jarraikiz eratutako sarearen mantentze-lanak eta hobekuntza bermatu.
g) Sareetako erabiltzaileen edo erabiltzaile-kategorien artean diskriminaziorik eza bermatzea eta erabiltzaileei behar duten informazioa ematea sarera modu eraginkorrean konektatzeko.
h) Sistemaren operadoreari bere eginkizunak betetzeko behar duen informazio guztia ematea.
i) Garraio-sarera konektatzeko baimena ematea.
j) Jarduerak baimendutako moduan eta aplikatu beharreko xedapenen arabera gauzatzea, garraio-zerbitzua modu erregularrean eta jarraituan eskainita Gobernuak erregelamendu bidez xedatutako kalitate-mailari eutsita eta instalazioak kontserbazioegoera onean eta teknikoki egoki izanik.
k) Bere instalazioak energia-iragaiteetarako erabil daitezen ahalbidetzea, bai eta baimendutako subjektu guztiek bere garraio-sareak erabiltzeko aukera izatea ere, diskriminaziorik gabe eta garraioarekin loturiko arau teknikoei jarraikiz.
l) Bere instalazioak 30.2 artikuluaren l) idatz-zatian aipatzen diren jarraibide eta gidalerroen arabera izatea eta maniobratzea.
m) Estatuko Administrazio Orokorrak ordainsaria ezartzeko eskatutako informazioa ematea, bai eta beste edozein informazio ere, eskatutako moduan eta epean, agintari arautzaileek bere jarduera behar bezala gainbegiratu eta kontrolatu ahal izan dezaten.
n) Erregelamendu bidez esleitzen zaizkion eginkizun guztiak egitea.
4. Garraiolariak sistemaren operadoreak emandako jarraibideak bete beharko ditu une oro, bere eginkizunen eremuan.
5. Hona hemen garraiolariaren eskubideak:
a) Administrazioak sistema elektrikoaren barruan bere lana egiteagatik dagokion ordainsaria onartzea, betiere lege honen III. tituluan ezarritako baldintzetan.
b) Garraio-sareetara konektatuta dauden instalazioek Estatuko araudian zehazten diren baldintza teknikoak bete ditzatela eskatzea.
37. artikulua. Garraio-sareetarako sarbidea.
1. Garraio-instalazioak baimendutako subjektuek erabili ahal izango dituzte, 6. artikuluan xedatutakoaren arabera. Garraio-sareak erabiltzeagatik ordaindu beharreko prezioa 16. artikuluan xedatutakoaren arabera erabakiko da.
2. Sistemaren operadoreak, garraio-sarearen kudeatzaile den aldetik, garraio-sarerako sarbide-baimena eman beharko du 33. artikuluan ezarritako irizpideei jarraikiz.
VII. TITULUA Energia elektrikoaren banaketa 38. artikulua. Banaketaren erregulazioa.
1. Energia elektrikoa banatzeko jardueraren xedea energia elektrikoa transmititzea da, garraio-sareetatik edo, hala badagokio, beste banaketa-sare batzuetatik edo banaketa-sarera konektatutako sortze-instalaziotik kontsumo-puntuetara edo beste banaketa-sare batzuetara, kalitate-baldintza egokietan eta kontsumitzaileak hornitzeko azken helburua duela.
Banatzaileak izango dira erabiltzen dituzten banaketa-sareen kudeatzaile. Banaketasareak kudeatzaile bat baino gehiago dituen autonomia-erkidegoetan, bere eskumenen eremuan, kudeatzaile guztiek egiten duten jarduera koordinatzeko eginkizuna bete ahal izango du.
2. Banaketa-instalaziotzat hartuko dira 220 kV baino gutxiagoko tentsioa duten linea, parke eta transformazio-elementu guztiak, bai eta bestelako elementu elektrikoak ere, baina 34. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz garraio-sarean txertatutakoak salbuetsita.
Halaber, banaketa-sarea osatzen duten elementutzat hartuko dira goian definitu dugun banaketa-sareak ongi funtzionatzeko beharrezkoak diren elementu guztiak:
komunikazio-sareko aktibo guztiak, babesgarriak, kontrola, zerbitzu osagarriak, lursailak, eraikinak eta gainerako elementu osagarriak, elektrikoak izan ala ez izan, kontrol-zentroak ere barnean hartuta banaketa-instalazioei eragiten dieten zati eta elementu guztietan.
Banaketa-sarean ez dira sartuko, inolaz ere, sortze-taldeetako transformadoreak, talde horiek banaketa-sareetara konektatzeko elementuak, kontsumitzaileen erabilera esklusiborako instalazioak, ez eta linea zuzenak ere.
3. Energia elektrikoaren banaketak lege honetan xedatutakoari jarraituko dio eta antolatu egingo da, jardueraren funtzionamenduan ezinbestekoa den koordinazioaren eta behar den araudi uniformearen arabera.
4. Banaketaren antolamenduaren xedea honako hau izango da: gainerako jarduera elektrikoekin lotura egokia izatea bermatuko duten printzipio komunak ezartzea eta aplikatzea, energia elektrikoak sare horietatik igarotzeko bete behar dituen baldintzak erabakitzea, jarduera lurralde osoan egiten dutenen artean berdintasun-maila nahikoa ezartzea eta energiaren erabiltzaile guztientzat baldintza komun berdintsuak ezartzea.
Antolamenduan zera sartuko da, sareen diseinuan irizpide orokorrak eta oinarrizko araudia ezartzea, Espainia osoko banaketa-sareen funtzionamendu eta garapen koordinatua aurreikustea eta energia elektrikoak sare horietan barrena iragaiteko baldintzak.
5. Energia elektrikoaren banaketaren erregulazio-irizpideak zehazteko garaian, garraio-sarearen konfigurazioarekiko ezaugarri komunei eta loturikoei erreparatuko zaie, bai eta garraio-sareak ekoizpen-unitateekin dituen ezaugarri komunei ere. Irizpide horiek Espainia osoan homogeneoak izan daitezen eta banaketa-jardueren garapena behar adinako koordinazioa izatearren, Industria, Energia eta Turismo Ministerioak finkatuko ditu irizpide horiek, eraginpeko Autonomia Erkidegoek edo Ceuta eta Melilla hiriek aldez aurretik txostena eginda.
6. Energia elektrikoaren banatzaileek 39.4 artikuluan aipatzen den Banatzaileen Administrazio Erregistroan erregistratuta egon beharko dute.
7. Telekomunikazioei buruzko legeria orokorrean ezarritako betekizunak alde batera utzi gabe, banatzaileek komunikazio elektrikoen zerbitzuak emateko erabili ahal izango dituzten euren sareak, baina nolanahi ere, energia elektrikoaren banaketa-sistemaren segurtasuna bermatuz gero. Kasu horretan, kontabilitatean kontuak bereiz eramango dituzte eta soilik zerbitzu horiek egotz dakizkiekeen diru-sarrerak eta kostuak bereiziko dituzte.
8. Gobernuak, erregelamendu bidez eta Autonomia Erkidegoei nahiz Ceuta eta Melilla Hiriei entzun ostean, hartune elektrikoak ezartzeko eta erabiltzaile berriak banaketa-sareetara lotzeko baldintza eta prozedurak arautuko ditu.
9. Banaketa-sarearen kudeatzailearen jardunen aurka administrazio-erreklamazioa aurkeztu ahal izango da erreklamazioak ebazteko erantzukizuna dagokion erakundean; erakunde horrek hiru hilabeteko epea izango du erabakia hartzeko, erreklamazioa jasotzen duenetik kontatzen hasita. Gatazka horiek ebazteko eskaerak erakunde horretan aurkeztu behar dira gehienez ere hilabeteko epean, betiere eskatzaileak gatazka ebazteko eskaera eragin duen gertakariaren berri izan duen egunetik kontatzen hasita.
39. artikulua. Banaketa-instalazioak baimentzea.
1. Energia elektrikoa banatzeko instalazioak martxan jartzeko, aldatzeko, eskualdatzeko eta behin betiko ixteko prozesua 53. artikuluan eta hori garatzeko xedapenetan ezarritako baimenen araubidearen eraginpean egongo da, aldez aurretik.
2. Baimena emateak ez du esan nahi erabiltzeko eskubide esklusiboa ematen denik; halaber, baimena ematean banaketa elektrikoaren berezko izaerari, hau da, sare bakarreko eta monopolio naturaleko sistema izateari erreparatuko zaio, bai eta sistema osoarentzako ahalik eta kostu txikienaren irizpideari ere, ordainsari arautua duen jarduera ororen kasuan bezalaxe. Hala ere, lehendik dauden sareen titularrei kalterik egitea saihestu behar da, eskatzen diren hornidura berriak artatzera behartuta baitaude.
3. Kontsumitzaile bati baino gehiagori zuzendutako instalazio guztiak banaketasaretzat hartuko dira eta inguruko enpresa banatzaileari laga beharko zaizkio; enpresa hori arduratuko da horniduraren segurtasunez eta kalitateaz. Azpiegitura hori hirugarrenek erabiltzeko moduan geratuko da.
Inguruan banatzaile bat baino gehiago baldin badaude eta sustatzaile batek eraikitako instalazioak nori laga zehaztu behar denean, sare horiek baimentzeko eskumena duen Herri Administrazioak erabakiko du zer banatzaileri laga, betiere gauzatu aurretik eta sistema osorako ahalik eta kostu txikienaren irizpideari jarraikiz, eta Estatuko Administrazio Orokorrak erregelamendu bidez ezartzen dituen irizpideak ere aintzat hartuta. Azpiegitura hori hirugarrenek erabiltzeko moduan geratuko da.
Elektrifikatu behar den eremu berri batean lan hori egin nahi duten hainbat banatzaile baldin badaude, sare bakarraren irizpideari eta Estatuko Administrazio Orokorrak ezartzen dituen irizpideei jarraikiz, jardueraren monopolio naturaleko izaera aintzat hartuta eta sistema osoarentzako ahalik eta ordainketa-kostu txikiena eragiteko helburua izanik, Herri Administrazio eskudunak erabakiko du zein enpresa banatzailek hartuko duen lan hori bere gain, betiere instalazioak gauzatu aurretik.
4. Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren mendeko banatzaileen administrazio-erregistroan bilduko dira behar bezala baimendutako enpresa banatzaileak.
Arlo honetako eskumenak dituzten Autonomia Erkidegoek lurralde-erregistroak sortu eta kudeatu ahal izango dituzte, euren lurralde-eremuan kokatuta dauden instalazio guztiak erregistratzeko.
40. artikulua. Enpresa banatzaileen betebeharrak eta eskubideak.
1. Banaketa-sareen titular diren aldetik, banatzaileek honako betebehar hauek izango dituzte:
a) Jarduerak baimendutako moduan eta aplikatu beharreko xedapenen arabera gauzatzea, banaketa-zerbitzua modu erregularrean eta jarraituan eskainita Gobernuak, erregelamendu bidez eta Autonomia Erkidegoei nahiz Ceuta eta Melilla Hiriei entzun ostean, xedatutako kalitate-mailari eutsita eta banaketa elektrikoko sareak kontserbazioegoera onean eta teknikoki egoki izanik.
b) Banaketa-sarearen eta, hala badagokio, beste sare batzuekiko interkonexioen eraikuntza, eragiketa, mantentze-lanak eta, hala badagokio, garapenaren erantzule izatea, eta bere sareak, epe luzera, elektrizitate-banaketaren zentzuzko eskari bati aurre egiteko gaitasuna izango duela bermatzea, Estatuko Administrazio Orokorrak ezarritako irizpideei jarraikiz, betiere Autonomia Erkidegoei eta Ceuta eta Melilla Hiriei entzun ostean.
c) Kudeatzen dituzten banaketa-sareetara konektatzeko eskariak aztertzea eta konexio hori ukatzea edo, hala badagokio, baldintzatzea, erregelamendu bidez xedatzen diren irizpideei jarraikiz, betiere Autonomia Erkidegoei eta Ceuta eta Melilla Hiriei entzun ostean. Horri dagokionez, eskari guztiei berdintasun-baldintzetan erantzun beharko diete.
d) Estatuko Administrazio Orokorrak ordainsaria ezartzeko eskatutako informazioa ematea, bai eta beste edozein informazio ere, eskatutako moduan eta epean, agintari arautzaileek bere jarduera behar bezala gainbegiratu eta kontrolatu ahal izan dezaten.
e) Banaketa-instalazioak handitzea hornidura elektrikoaren eskari berriei erantzuteko beharrezkoa izanez gero, erregelamendu bidez ezarritako baldintzetan, eta hartune elektrikoetarako erregelamendu bidez ezartzen den araubidea aplikatzearen ondorioak eta ekainaren 20ko 2/2008 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Lurzoruari buruzko Legearen testu bateginaren 16.1.c) artikuluaren arabera sustatzaileari dagozkion betebeharrak alde batera utzi gabe.
f) Beste Administrazio batzuek ematen dizkieten instalazioen baimenen berri eta bere jarduerari dagozkion aldaketa garrantzitsuen berri ematea Industria, Energia eta Turismo Ministerioari, tarifa zehazteko garaian kostuak aintzat hartzearren eta ordainsariaraubidea erabakitzearren.
g) Banaketa-sareko instalazioen mantentze-planak ezartzea eta betearaztea.
h) Urte bakoitzeko maiatzaren 1a baino lehen, urteko eta urte anitzeko inbertsioplanak aurkeztea Industria, Energia eta Turismo Ministerioari eta dagozkion Autonomia Erkidegoei edo Ceuta eta Melilla Hiriei. Urteko inbertsio-planetan, gutxienez, honako datu hauek agertuko dira: proiektuen datuak, ezaugarri tekniko nagusiak, aurrekontua eta gauzatzeko egutegia. Era berean, Estatuko Administrazio Orokorrak onartzen dituen inbertsio-planen edukia gauzatu beharko du enpresa banatzaileak, ezartzen diren baldintzetan. Plan horiek onartzeko prozedura eta sistemaren kargurako ordainsarieskubidea duten inbertsio-bolumenaren gehieneko zenbatekoak Gobernuak ezarriko ditu, erregelamendu bidez, betiere Autonomia Erkidegoei eta Ceuta eta Melilla Hiriei entzun ostean. Prozedura horretan, inbertsio-planak partzialki onartzeko aukera ere aintzat hartu behar da autonomia-erkidego eta hiri autonomo jakin batzuetan; hain zuzen ere, plan horrek hurrengo lerrokadan aipatzen den aldeko txostena duen autonomia-erkidegoetan eta hiri autonomoetan.
Nolanahi ere, enpresa banatzaileek aurkeztutako planak onar daitezen, planarekin batera Autonomia Erkidegoen eta Ceuta eta Melilla Hirien aldeko txostena aurkeztu beharko da, bakoitzaren lurraldean aurreikusi diren eta erakunde horiek baimendu behar dituzten instalazioei dagokienez.
Urtero inbertsio-planak aurkezteko beharra, Estatuko Administrazio Orokorrak onar ditzan, erregelamendu bidez alda daiteke, sareetara konektatuta 100.000 bezero baino gutxiago dituzten enpresei urtebetetik gorako epea ezartzeko.
i) Lege honen eta lege hau garatzeko araudiaren ondorio diren bestelako eginkizun guztiak betetzea.
2. Jarduten duten banaketa-sarearen kudeatzaile diren aldetik, banatzaileek honako eginkizun hauek izango dituzte kudeatzen dituzten sareen eremuan:
a) Alboko banaketa-sareen kudeatzaileekin jarduerak koordinatzea, kudeatzen dituzten sareen eremuan egiten diren maniobrako eta mantentze-lanetako jarduerei dagokienez.
b) Sistemaren operadoreak eta garraio-sarearen kudeatzaileak zerbitzua berrezartzeko maniobra-planetan xedatutakoa egitea, energia elektrikoaren horniduran akats orokorra gertatuz gero, planak nola gauzatzen diren kontrolatuta eta, horretarako, kudeatzen dituzten banaketa-sareen edozein elementu eraginpean hartuta.
c) Kudeatzen dituzten banaketa-sareetarako sarbide-eskariak aztertzea eta sarbide hori onartzea, ukatzea edo, hala badagokio, baldintzatzea erregelamendu bidez xedatzen diren irizpideei jarraikiz. Horri dagokionez, eskari guztiei berdintasun-baldintzetan erantzun beharko diete.
d) Agintari eskudunei eta eraginpean egon daitezkeen subjektuei jakinaraztea neurketa-ekipoen egoeran aldaketaren bat edo manipulazioren bat gertatuz gero.
e) Industria, Energia eta Turismo Ministerioari eta Herri Administrazio eskudunari jakinaraztea sarbide-bidesari, kargu eta prezioei buruz zehazten den informazioa, bai eta sektore elektrikoaren barruan garatzen duten jarduerarekin loturiko informazio oro ere.
f) Muga-puntuetatik barrena ibiltzen den energia neurtzea eta irakurtzea, erregelamendu bidez erabakitako moduan.
g) Subjektuei kontsumoari buruzko datuak eskaintzea, erregelamendu bidez ezarritako baldintzetan.
h) Prezioak eta karguak aplikatzea eta biltzea subjektuengatik, erregelamendu bidez erabakitakoaren arabera.
i) Garraio- eta banaketa-sareetarako sarbide-bidesariak kontratatzea kontsumitzaileekin, zuzenean edo merkaturatzaile baten bitartez eta, hala badagokio, beren sareetara konektatutako ekoizleekin.
j) Garraio- eta banaketa-sareetarako sarbide-bidesariak aplikatu, fakturatu eta kobratzea merkaturatzaile edo kontsumitzaileei, kasuan kasu, eta hala badagokio, beren sareetara konektatutako ekoizleei; horretarako, erabiltzaileari egiten zaion fakturazioan kontzeptuak xehatuta agertuko dira erregelamendu bidez xedatzen den moduan.
k) Administrazioak onartu dituen eskaria kudeatzeko programak martxan jartzea.
l) Kontsumitzailea babesteko neurri egokiak aplikatzea, erregelamendu bidez ezarritakoaren arabera.
m) Hornidura-puntuei buruzko datu basea eguneratua izatea eta informazioa ematea erregelamendu bidez erabakitakoaren arabera.
n) Bere jarduera egitean eskuratzen duen informazioaren konfidentzialtasunari eustea, baldin eta informazio hori zabalduz gero arazo komertzialak sor badaitezke; hala ere, Herri Administrazioei informazioa emateko betebeharra bete behar da.
o) Garraio-sarearen kudeatzaileari eta alboko banaketa-sareetako kudeatzaileei behar adina informazio ematea interkonektatutako sarearen funtzionamendu seguru eta eraginkorra, garapen koordinatua eta elkarreragingarritasuna bermatzeko.
p) Hornitzaile-aldaketei dagokienez, egin behar dituzten jardunetarako erregelamendu bidez ezartzen diren eskakizunak eta baldintzak betetzea eta, zehazki, epeak betetzea eta hornitzaile-aldaketa horiei buruz erabakitzen den informazioa jasotzea.
q) Beren banaketa-sareetarako sarbidea kontratatzen duten subjektuei bermeak eskatzea, erregelamendu bidez ezartzen diren baldintzetan.
r) Banaketa-sarearen kudeatzaile den aldetik, sareen ustiapenerako eta mantentzelanetarako irizpideak zehaztea, betiere sareen segurtasuna, fidagarritasuna eta eraginkortasuna bermatuta aplikatu beharreko ingurumen-araudiari jarraikiz.
s) Iruzurren eta bestelako ezohiko egoeren berri ematea agintari eskudunei eta eraginpeko subjektuei, baldin badaude.
t) Lege honen eta lege hau garatzeko araudiaren ondorio diren bestelako eginkizun guztiak betetzea.
Erregelamendu bidez eta Autonomia Erkidegoei nahiz Ceuta eta Melilla Hiriei entzun ostean, hartune elektrikoak ezartzeko eta erabiltzaile berriak banaketa-sareetara lotzeko baldintzak eta prozedurak arautuko dira.
3. Hona hemen enpresa banatzaileen eskubideak:
a) Administrazioak sistemaren elektrikoaren barruan bere lana egiteagatik dagokion ordainsaria onartzea eta ordainsari hori jasotzea, betiere lege honen III. tituluan ezarritako baldintzetan.
b) Sareetara konektatzen diren erabiltzaileen instalazio eta hargailuek aplikatu beharreko Estatuko eta nazioarteko araudian zehazten diren baldintza teknikoak eta eraikuntza-baldintzak bete ditzaten eskatzea, horiek egoki erabiltzea eta beste erabiltzaile batzuen horniduran kalitatea ez murrizteko edo kalterik ez eragiteko ezarrita dauden baldintzak betetzea.
c) Horretara behartuta dauden subjektuei aplikatu beharreko araudian xedatutako neurketa- eta kontrol-ekipoak izan ditzaten eskatzea.
d) Eginkizunak betetzeko beharrezkoa duten informazioa eskuratzea.
41. artikulua. Banaketa-sareetarako sarbidea.
1. Baimendutako subjektuek banaketa-instalazioak erabili ahal izango dituzte, 8. artikuluan xedatutakoaren arabera. Banaketa-sareak erabiltzeagatik ordaindu beharreko prezioa 16. artikuluan xedatutakoaren arabera erabakiko da.
2. Banaketa-sarearen kudeatzaileak banaketa-sarerako sarbide-baimena eman beharko du 33. artikuluan ezarritako irizpideei jarraikiz.
42. artikulua. Linea zuzenak.
1. Linea zuzentzat hartuko dira energia elektrikoa ekoizteko instalazio bat kontsumitzaile batekin zuzenean lotzeko xedea dutenak, betiere erregelamendu bidez ezarritako baldintzetan. Nolanahi ere, ekoizpen-instalazioaren titularrak eta kontsumitzaileak enpresa bera edo enpresa-talde bereko kide izan beharko dute, Merkataritza Kodearen 42. artikuluan xedatutakoaren arabera definituta.
2. Linea zuzenak martxan jartzeko, aldatzeko, transmisioko eta behin betiko ixteko prozesua 53. artikuluan eta hori garatzeko xedapenetan ezarritako baimenen araubidearen eraginpean egongo da, aldez aurretik.
3. Linea zuzenen eraikuntza IX. tituluan xedatzen diren desjabetzeari eta zortasunei buruzko xedapenak aplikatzetik salbuetsia egongo da, baina antolamendu juridiko orokorraren eraginpean egongo da. Era berean, lege honetan garraio- eta banaketajardueretarako ezartzen den ordainsarien araubidetik at geratuko da linea zuzenen erabilera.
4. Administrazio-baimenaren titular diren subjektuek soilik erabili ahal izango dituzten linea zuzenak eta hirugarrenei ezin izango diete sarbiderik utzi.
Sarearen erabilera hirugarrenei zabaldu ahal izateko, inguruko enpresa banatzaile edo garraiolariari saldu, laga edo ekarpena egin beharko zaio; hartara, sare hori banaketaedo garraio-sarean txertatuta geratuko da, hurrenez hurren.
VIII. TITULUA Energia elektrikoaren hornidura I. KAPITULUA Erabiltzaileen hornidura eta eskari elektrikoaren kudeaketa 43. artikulua. Hornidura.
1. Energia elektrikoaren hornidura honako hau da: energia garraio- eta banaketasareen bidez entregatzea, kontraprestazio ekonomikoaren bitartez eta eska daitezkeen erregulartasuneko eta kalitateko baldintzetan.
2. Erabakitzen diren kontsumitzaileek energia elektrikoaren hornidura 17. artikuluan xedatutako kontsumitzaile txikiarentzako borondatezko prezioan edo azken baliabideko tarifaren arabera kontratatzeko eskubidea izango dute.
3. Herri Administrazio eskudunek kontsumitzaileak babesteko neurriak hartuko dituzte erregelamendu bidez. Neurriok merkaturatzaileen kontsumo-ezaugarriak edo hornidura-baldintzak direla-eta kontratu-tratamendu berezia behar duten kontsumitzaileekin egiten dituzten hornidura-kontratuen baldintzetan jaso beharko dira.
Halaber, hornidurak kontratatzeko mekanismoak eta horniduren fakturazio-baldintzak zehaztuko dira erregelamendu bidez, hornitzailea aldatzeko prozedura, zeina, gehienez ere, 21 eguneko epean egingo baita, eta erreklamazioak ebaztekoa barne. Horri dagokionez, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionala sortzen duen ekainaren 4ko 3/2013 Legearen zortzigarren xedapen gehigarrian xedatutakoari jarraikiz, kontaktu-puntu bakarrak ezarriko dira kontsumitzaileei informazioa eskaini ahal izateko beren eskubideei, indarreko legediari eta gatazka kasuan eskura dituzten konponbide-prozedurei buruz.
4. Autonomia Erkidegoei eta Ceuta eta Melilla Hiriei dagozkien eskumenak alde batera utzi gabe, eta zerbitzu-emaileek Kontsumo-gaietako auziak adostasunez ebazteko judizioz kanpoko organoei aplika dakizkiekeen printzipioei buruzko Batzordearen 2001eko apirilaren 4ko 2001/310/EE Gomendioaren araberako erreklamazioak izapidetzeko berezko sistemak ezartzeko aukera ere baztertu gabe, erreklamazio horiek konpontzeko kontsumoko arbitraje-sistemara jotzeko aukera erregelamendu bidez aurreikusiko da.
5. Kontsumo-gaietako gatazkak konpontzeko beste erakunderen baten eraginpean jartzen ez badira edo erakunde horiek ez badira eskudun gatazka konpontzeko, pertsona fisiko diren azken erabiltzaileek Industria, Energia eta Turismo Ministerioan aurkeztu ahal izango dute auzia, betiere azken erabiltzaile diren aldetik, euren eskubide espezifikoei buruzko auzia baldin bada, lege honetan aurreikusitako eskubide guztiak barnean hartuta eta gainerako Herri Administrazioen eskumenak alde batera utzi gabe. Energia elektrikoaren azken erabiltzaileen babes espezifikoari buruzko araudia ez den beste araudi batez arautzen diren gatazkak ezin izango dira aurreko prozeduraren eraginpean jarri.
Prozedura Industria, Energia eta Turismoko ministroaren Agindu bidez onartuko da, eta gardena, sinplea eta doakoa izan beharko du. Ematen den ebazpenean, oker fakturatutako zenbatekoak itzultzeko agindua eman ahal izango da, eta, oro har, interesdunari bere legezko eskubide eta interesak leheneratzeko beharrezko neurriak ere ezarri ahal izango dira; horren barruan sartzen da eragin ahal izan diren gastu eta kalteak itzultzeko eta konpentsatzeko aukera.
Sektore elektrikoko subjektuak prozeduraren eraginpean jartzera behartuta daude, bai eta prozedura amaitzen duen ebazpena betetzera ere. Edonola ere, ezartzen den prozeduraren bitartez ebazpen espresua jakinarazteko gehieneko epea ezarriko da; epe hori igarota, erreklamazioa administrazioaren isiltasunaren bidez ezetsi dela ulertuko da, baina horrek ez du esan nahi Administrazioak ez duela erreklamazioa espresuki ebazteko eskubiderik, betiere Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 43. artikuluan xedatutakorekin bat. Ebazpenaren kontra egin daiteke administrazioarekiko auzien jurisdikzioan.
Paragrafo honetan xedatutakoa lege honetan pertsona fisiko diren azken erabiltzaileentzat aurreikusitako hornidura-modalitate guztietan aplikatuko da.
6. Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak kontsumitzaileen babeserako neurrien eraginkortasuna eta aplikazioa gainbegiratuko du, eta neurri horiek betetzera bideratutako ebazpenak –juridikoki lotesleak– eman ahal izango ditu.
44. artikulua. Kontsumitzaileek hornidurarekin loturik dituzten eskubideak eta betebeharrak.
1. Hornidurari dagokionez, kontsumitzaileek honako eskubide hauek izango dituzte, bai eta erregelamendu bidez zehazten direnak ere:
a) Energia elektrikoaren garraio- eta banaketa-sareetarako sarbidea eta konexioa izateko eskubidea, Espainia osoan, betiere Gobernuak erregelamendu bidez xedatzen dituen baldintzetan.
Kontsumitzaileek ezin izango dute subjektu ekoizle batekin zuzenean konektatuta egon, linea zuzenaren bidez ez bada eta autokontsumoa egiten duten horniduramodalitateak aplikatzeko erregelamendu bidez ezartzen diren kasuetan izan ezik.
b) Energia elektrikoa eskuratzeko eskubidea, aplikatu beharreko araudian aurreikusitako baldintzetan.
c) Hornitzailea hautatzeko eskubidea; honako hauekin egin dezake hornidurakontratua:
1. Merkaturatze-enpresekin. Kasu horretan, energia eta sarbidea kontratatu ahal izango dira merkaturatzailearen bitartez. Ordezkaritza modu bat edo beste hautatu, merkaturatzailea izango da lege honen 46.1 artikuluaren d) idatz-zatian aurreikusitako betebeharrak betetzearen erantzule, kasu guztietan.
Kontsumitzaileak aurreko lerrokadan xedatutakoaren arabera kontratatzen duenean sarbide-bidesaria merkaturatzaile baten bitartez, banatzaileak ezin izango dio zuzenean kontsumitzaileari eskatu, inolaz ere, sarbide-bidesaria ordaintzeko.
Horretaz gain, 43.2 artikuluan aipatzen diren kontsumitzaileek kontsumitzaile txikiarentzako borondatezko prezioa edo azken baliabideko tarifa, kasuan kasu, erreferentziako enpresa merkaturatzaileekin kontratatzeko eskubidea izango dute, Industria, Energia eta Turismoko ministroaren Agindu bidez zehazten den prezioan.
2. Ekoizpen-merkatuko beste subjektu batzuekin. Merkatuko kontsumitzaile zuzen horiek ekoizpen-merkatuan kontratatuko dute energia, eta sareetarako sarbide-kontratuari dagokionez, euren instalazioak konektatuta dituzten banatzailearekin zuzenean, edo inguruko banatzailearekin, garraio-sarera konektatuta egonez gero.
d) Enpresa banatzailearekin sarbide-kontratu bat edo elektrizitatearen hornidura egiten duen enpresarekin hornidura-kontratu bat egiteko eskubidea, kasuan kasu; kontratu horretan honako datu hauek zehaztu behar dira:
1. Enpresaren identitatea eta helbidea; 2. kontratuaren iraupena, berritzeko baldintzak eta kontratua deuseztatzeko eta indargabetzeko kausak, bai eta bata edo besteak egiteko prozedura ere; 3. kontratuan ezarritako baldintzak zer klausulen arabera berraztertu ahal izango diren; 4. gatazkak konpontzeko prozedura, 43.5 eta 46.1.p) artikuluetan xedatutakoari jarraikiz; 5. aplikatu beharreko prezio eta tarifei buruzko informazio eguneratua eta, hala badagokio, horiek zehazten dituen xedapen ofiziala; 6. eska daitekeen gutxieneko kalitate-maila, ezartzen diren baldintzetan eta, hala badagokio, horrek fakturazioan izan ditzakeen ondorioak; 7. hasierako konexioa egiteko epeak; 8. merkataritza-eskaintzei buruzko informazio osoa eta gardena; promozioetako beherapenen iraupena espresuki adierazi behar da, bai eta beherapen horiek zer prezio edo baldintzetan aplikatzen diren ere; 9. ematen diren beste zerbitzu batzuei buruzko informazioa eta, hala badagokio, proposatzen diren balio erantsiko eta mantentze-lanetako zerbitzuak ere aipatu beharko dira, betiere zerbitzu gehigarri horien kostua eta derrigorrezkoak ote diren espresuki adierazita.
Baldintza orokorrak ekitatiboak eta gardenak izango dira, eta kontsumitzaileekiko kontratuen arloan indarrean dagoen araudian xedatutakoarekin bat etorri beharko dute.
Era argi eta ulergarrian azalduko dira, eta ez dute bezeroen eskubideak erabiltzeko kontratu-trabarik izango. Bezeroak gehiegizko salmenta-metodo zalantzagarrien aurrean babestuko dira.
Baldintzak aurrez emango dira ezagutzera. Edozein modutara ere, kontratua sinatu edo berretsi aurretik jakinarazi beharko dira. Kontratuak bitartekarien bidez sinatzen direnean, kontratua sinatu aurretik jakinaraziko da aurretik aipatutako informazioa.
e) Kontratuaren baldintzak aldatzeko asmoen berri behar bezala izateko eskubidea, gardentasunez eta erraz ulertzeko moduan, eta horren berri dutenean, kontratua kosturik gabe amaitzeko eskubideei buruzko informazioa jasotzea. Era berean, hornitzaileek zuzenean jakinarazi beharko diete kontratuan aurreikusitako baldintzen ondorioz prezioa berraztertu behar baldin bada, berrazterketa egin behar den unean, eta beranduenez berrazterketa hori indarrean hasi osteko fakturazio-aldi bat igaro baino lehen, gardentasunez eta erraz ulertzeko moduan.
f) Ordaintzeko modua libreki aukeratu ahal izateko eskubidea, kontsumitzaileen arteko diskriminazio bidegaberik sor ez dadin. Aurrez ordaintzeko sistemetan argi eta garbi adieraziko dira horniduraren baldintzak eta izan daitekeen kontsumoa.
g) Hornidura elektriko berrien eskarietan eta lehendik dauden eskariak areagotzean diskriminaziorik gabeko baldintzetan artatuak izateko eskubidea.
h) Zerbitzua erregelamendu bidez zehazten diren segurtasuneko, erregulartasuneko eta kalitateko mailekin jasotzeko eskubidea.
i) Horniduraren prezioak erraz eta argi alderatzeko modukoak, gardenak eta ez-diskriminatzaileak izateko eskubidea.
j) Energia elektrikoaren sarbidean eta horniduran aplikagarri diren prezioei eta baldintza orokorrei buruzko informazio gardena jasotzeko eskubidea.
Horri dagokionez, fakturazioan erregelamendu bidez erabakitako datuak xehatuta agertuko dira.
k) Hornitzaile-aldaketa inolako kosturik gabe eta legez nahiz erregelamendu bidez ezarritako epeetan egiteko eskubidea.
l) Erreklamazioak izapidetzeko prozedurak izateko eskubidea, lege honetan eta kontsumitzailearen arretaren arloko aplikatu beharreko gainerako araudian xedatutakoari jarraikiz.
m) Kontsumo-datuak eskura izateko eskubidea eta, akordio espresu eta doako baten bidez, dagokien subjektuei eta, zehazki, eskakizun eta betebeharrak erregelamendu bidez ezartzen diren baldintzetan betetzen dituzten merkaturatzaileei neurketen datuetarako sarbidea eman ahal izatea, baina kontsumitzaileari zerbitzu horren truke kosturik fakturatu ahal izan gabe.
n) Elektrizitatearen egiazko kontsumoaren eta horri dagozkion erregelamendu bidez ezarritako kostuen berri izateko eskubidea, kostu gehigarririk gabe. Horri dagokionez, neurketa-ekipoen ezaugarriak aintzat hartu behar dira fakturazioa egoki egiten dela bermatzeko, bai eta neurri hau ezartzearen kostuak ere.
ñ) Elektrizitatearen hornitzailea aldatu ondoren, kontuaren likidazioa jasotzeko eskubidea, hornitzaile-aldaketa egin eta gehienez ere 42 eguneko epean.
o) Telefono bidezko doako laguntza-zerbitzua eguneko hogeita lau orduetan izateko eskubidea, beren instalazioetan segurtasun-gertakaririk dagoenean hara jo ahal izateko.
Zerbitzu hori beren instalazioak konektatuta dauden banatzaileak eman beharko du.
Zerbitzu horren telefono-zenbakia behar bezala identifikatuta agertuko da fakturetan, eta, horrez gain, merkaturatzaileak edo, hala badagokio, banatzaileak kontsumitzaileari jakinarazi beharko dio.
2. Aurreko paragrafoan ezarritako eskubideen aplikazioaren mugak erregelamendu bidez ezarriko dira, besteak beste, ordaindu gabeko egoeran dauden kontsumitzaileen kasuan.
3. Hornidurari dagokionez, kontsumitzaileek honako betebehar hauek izango dituzte, bai eta erregelamendu bidez zehazten direnak ere:
a) Instalazio eta gailuek indarreko araudian ezarritako eskakizun teknikoak eta segurtasun-eskakizunak betetzen dituztela bermatzea eta horietarako sarbidea bermatzea erabakitako baldintzetan.
b) Hornidurak kontratatzea eta ordaintzea, araudian ezarritako baldintzen arabera.
c) Enpresa banatzaileak baimendutako langileei kontratatutako zerbitzuari dagokion lokal edo etxebizitzan sartzen uztea lan-orduetan edo kanpoaldearekin harremanetan egoteko orduetan, banatzailearen berezko jardunak burutzeko.
45. artikulua. Kontsumitzaile ahulak.
1. Honako hauek joko dira kontsumitzaile ahultzat: zehaztutako ezaugarri sozialak, kontsumokoak eta erosahalmenekoak betetzen dituzten elektrizitate-kontsumitzaileak.
Edonola ere, ohiko etxebizitzetan dauden pertsona fisikoetara mugatuko da.
Gobernuak zehaztuko du erregelamendu bidez kontsumitzaile ahulen definizioa, horiek bete behar dituzten betekizunak eta kolektibo horrentzako hartu beharreko neurriak.
2. Gizarte-bonoa aplikatuko zaie Ministroen Kontseiluaren Errege Dekretu bidez zehazten diren ezaugarri sozialak, kontsumokoak eta erosahalmenekoak betetzen dituzten kontsumitzaile ahulei. Horri dagokionez, atalase jakin bat ezarriko da eta familiaren per capita errentaren adierazlea hartuko du erreferentzia gisa. Edonola ere, ohiko etxebizitzetan dauden pertsona fisikoetara mugatuko da.
3. Gizarte-bonoaren bitartez, kontsumitzaile txikiarentzako borondatezko prezioaren eta oinarrizko balio baten arteko aldea estaliko da; oinarrizko balio horri azken baliabideko tarifa esaten zaio eta erreferentziako merkaturatzaileak aplikatuko du tarifa horri atxikita egon daitezkeen kontsumitzaileen fakturetan.
Industria, Energia eta Turismoko ministroak zehaztuko du azken baliabideko tarifa, aldez aurretik Ekonomia Gaietarako Gobernuaren Ordezko Batzordeak hala adostuta.
4. Gizarte-bonoa zerbitzu publikoko betebehartzat hartuko da, Elektrizitatearen barne-merkaturako arau komunei buruzko eta 2003/54/EE Zuzentaraua indargabetzen duen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009ko uztailaren 13ko 2009/72/EE Zuzentarauan xedatutakoari jarraikiz; sozietate-taldeen matrizeek edo, hala badagokio, energia elektrikoaren ekoizpeneko, banaketako eta merkaturatzeko jarduerak aldi berean egiten dituzten sozietateek hartuko dute euren gain.
Finantzatu beharreko kantitateak banatzeko ehunekoa, enpresa-talde bakoitzarentzat, bi terminoren arteko erlazio gisa kalkulatuko da. Termino bat izango da banaketa-enpresen banaketa-sareetara konektatutako horniketa kopuruaren eta taldeak parte hartzen duen enpresa merkaturatzaileen bezero kopuruaren urteko batez bestekoen batura, eta, beste terminoa, aldiz, banaketa honen ondorioetarako kontuan hartu beharreko enpresa-taldeen horniketen eta bezeroen urteko batez besteko balioen batura.
Banaketa-ehuneko hori Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak kalkulatuko du, urtero, erregelamendu bidez erabakitako prozeduraren eta baldintzen arabera. Ondorio horietarako, aipaturiko batzordeak, urtero, azaroan, banaketa-enpresen banaketasareetara konektatutako horniketen kopuruaren eta enpresa merkaturatzaileen bezero kopuruaren aurreko urte mugikorrari dagozkion batez bestekoei buruzko informazioa argitaratuko du bere webgunean, bai eta paragrafo honen lehen lerrokadan aurreikusitako baldintza betetzen duten sozietate-taldeen edo, hala badagokio, sozietateen zerrenda ere.
Urtero, abenduaren 1a baino lehen, aipaturiko batzordeak enpresa matrize bakoitzarentzako finantzaketa-ehunekoak ezartzeko proposamena igorriko dio Industria, Energia eta Turismoko ministroari, onespena eman diezaion. Ministroak agindu baten bidez emango du onespena, eta «Estatuko Aldizkari Ofizialean» argitaratuko da.
Nolanahi ere, enpresa haietako bakoitzak egin beharreko ekarpenak erakunde likidatzaileak xede horretarako berariaz sortutako gordailu-kontu batean sartuko dira; erakunde likidatzailea arduratuko da kontua kudeatzeaz.
46. artikulua. Hornidurari dagokionez, enpresa merkaturatzaileek dituzten betebeharrak eta eskubideak.
1. Enpresa merkaturatzaileen betebeharrak izango dira honako hauek, bai eta erregelamendu bidez ezartzen direnak ere, hornidurari dagokionez:
a) Energia elektrikoaren merkaturatzaile diren aldetik, jardueraren hasiera eta amaiera jakinaraztea eta, horrekin batera, jarduera horiek egiteko erregelamendu bidez ezarritako eskakizunak betetzeari buruzko erantzukizunpeko adierazpena aurkeztea Industria, Energia eta Turismo Ministerioan.
Jarduera autonomia-erkidego bakar baten lurralde-eremuan garatu behar denean, dagokion autonomia-erkidegoan energia-arloko eskudun den organoari jakinarazi beharko zaio eta organo horrek Industria, Energia eta Turismo Ministerioari helaraziko dio, interesdunak aurkeztutako erantzukizunpeko adierazpenarekin eta dokumentazioarekin batera, gehienez ere hilabeteko epean.
b) Energia elektrikoaren hornidurari dagokionez, zehazten diren legezko gaitasuneko eta gaitasun tekniko eta ekonomikoko eskakizunak betetzen jarraitzea.
c) Jarduerak garatzeko beharrezkoa den energia eskuratzea eta erosketa horiek ordaintzea.
d) Enpresa banatzaileari dagozkion garraio- eta banaketa-sareetarako sarbidea kontratatzea eta bidesaria ordaintzea fakturazio-datuetan oinarrituta, azken kontsumitzaileari kobratu ote zaion aintzat hartu gabe; halaber, erregelamendu bidez erabakitzen diren prezio eta karguak ordaindu beharko dituzte, azken kontsumitzaileari kobratu ote zaion aintzat hartu gabe.
e) Erregelamendu bidez ezartzen diren bermeak ematea.
f) Ordaintzeko betebeharrak ezarritako epeetan betetzea sistema elektrikoari dagokionez, eta erregelamendu bidez ezarritako prezio eta karguak biltzea kontsumitzaileengandik.
g) Kontsumitzaileekin hornidura-kontratuak sinatzea, aplikatu beharreko indarreko araudiari jarraikiz. Era berean, lege hau garatzeko erregelamendu-xedapenetan ezartzen diren baldintzetan sinatu diren kontratuetako baldintzen arabera egitea fakturak kontsumitzaileei, erabakitako datuak xehatuta.
h) Administrazioak onartu dituen eskaria kudeatzeko programak martxan jartzea.
i) Energia zentzuz erabil dadin ahalegintzea.
j) Kontsumitzailea babesteko neurri egokiak hartzea, erregelamendu bidez ezarritakoaren arabera.
k) Bere jarduera egitean eskuratzen duen informazioaren konfidentzialtasunari eustea, baldin eta informazio hori zabalduz gero arazo komertzialak sor badaitezke; hala ere, Herri Administrazioei informazioa emateko betebeharra bete behar da.
l) Elektrizitatearen hornidura-kontratuei eta elektrizitatearekin lotura duten eratorriei (handizkako bezero nahiz garraio-sareen kudeatzaileekin sinatutakoak) dagokienez, eta bakoitzak dagozkion eginkizunak betetzearren, Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren, Autonomia Erkidegoen edo Ceuta eta Melilla Hirien eskumen-eremuan, eta Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalaren eta Europako Batzordearen esku izatea transakzio guztiei buruzko datuak, erregelamendu bidez erabakitakoari jarraikiz.
Lerrokada honetan xedatutakoak ez die betekizun gehigarririk sortuko Balioen Merkatuaren uztailaren 28ko 24/1988 Legearen aplikazio-eremuan sartzen diren erakundeei, betiere Industria, Energia eta Turismo Ministerioari, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalari eta Europako Batzordeari dagokienez.
Azpiatal honetako lehenengo lerrokadan aipatutako organismoek Balioen Merkatuaren uztailaren 28ko 24/1988 Legearen aplikazio-eremuan sartzen diren erakundeek gordetzen dituzten datuak eskuratu behar badituzte, Balioen Merkatuaren Batzorde Nazionalak emango dizkie beharrezko datuak.
m) Bezeroei hornitutako energiaren jatorriaren berri ematea, baita energia-iturrien ingurumen-eraginaren eta horietan erabilitako proportzioaren berri ere.
n) Bezeroei auziak konpontzeko eskura dituzten bideak erabiltzeko eskubideari buruz informatzea. Horri dagokionez, gatazkak kontsumo-gaietako gatazkak konpontzeko beste erakunde baten bitartez konpontzeko aukera eskaini behar diete enpresa merkaturatzaileek kontsumitzaileei, eta erakunde horrek Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko maiatzaren 21eko 2013/11/EB Zuzentarauan, bai eta horren transposizio-xedapen nazionaletan ere, finkatutako betekizunak bete beharko ditu.
Erakunde horiek agintari eskudunaren egiaztapena izan beharko dute.
o) Azken kontsumitzaileak hornitze aldera, kontratatutako edo eskainitako zerbitzuari buruzko edonolako kexari, erreklamaziori eta gertakizuni erantzuteko zerbitzua izan behar dute, bai eta kontratazioari eta hornidura edo komunikazioei buruzko alderdiekin loturiko informazio-eskaerei erantzuteko ere; horretarako, posta-helbide bat, doako telefono bidezko arreta-zerbitzu bat eta doako telefono-zenbaki bat eskaini behar dizkiete kontsumitzaileei, baita fax-zenbaki bat edo helbide elektroniko bat ere. Elektronikoki komunikatzeko sistema horrek hartu-agiria emango du, eta eskaera noiz eta zer ordutan jaso den eta zer zenbaki eman zaion adieraziko du automatikoki, eskaerari noiz eta zer ordutan sarrera eman zaion jasota gera dadin. Emaileek beren legezko helbidea jakinaraziko dute posta-helbide arruntarekin bat ez badator.
Enpresa merkaturatzaileek kontsumitzaileei arreta emateko ezartzen duten zerbitzuak kontsumitzaile eta erabiltzaileen defentsarako legedian xedaturiko gutxieneko kalitateparametroak bete beharko ditu, nolanahi ere.
Enpresa merkaturatzaileak doako telefono-zenbakia eskaintzen duenez, zenbaki horretara egindako deiak ezin izango ditu beste zenbaki batera desbideratu kontsumitzailearentzat kostu bat eragiten badu, dela telefono bidez, dela testu-mezu bidez edo antzeko beste moduren baten bidez, kontratatutako edo eskainitako zerbitzuari buruzko edonolako kexari, erreklamaziori eta gertakizuni erantzuteko, bai eta kontratazioari eta hornidura edo komunikazioei buruzko alderdiekin loturiko informazioeskaerei ere erantzuteko. Kontsumitzaileari arreta emateko zerbitzuak ezin izango dio diru-sarrera gehigarririk eragin enpresari, kontsumitzailearen kontura.
Kontsumitzaile eta erabiltzaileek enpresak eskaintzen edo iragartzen dituen zerbitzuei buruzko informazioa, oro har, eskatzeko tarifikazio partekatuko telefono-zenbaki bat eskaintzen bada, tarifikazio partekatuko telefono-zenbaki horrekin batera, enpresa merkaturatzaileek informazio bera emateko telefono-zenbaki geografikoak ere iragarri behar dituzte kokaleku berean eta letra tamaina eta mota berdina erabilita, merkataritzainformazioko euskarri guztietan.
p) Erregelamendu bidez zehaztutako epeak betetzea, hornitzaile-aldaketei lotutako jardueretan.
2. Erregelamendu bidez xedatzen denaz gain, enpresa merkaturatzaileek honako eskubide hauek izango dituzte:
a) Garraio- eta banaketa-sareetarako sarbidea izateko eskubidea, Gobernuak erregelamendu bidez erabakitakoaren arabera.
b) Elektrizitatearen ekoizpen-merkatuan merkatuko subjektutzat jarduteko eskubidea.
c) Energia elektrikoaren erosketa eta salmenta lege honetan eta legea garatzeko xedapenetan aurreikusitako baldintzetan kontratatzeko eskubidea.
d) Egindako hornidura fakturatu eta kobratzeko eskubidea.
e) Erabiltzaileen neurketa-ekipoek erregelamenduz erabakitako baldintza teknikoak eta segurtasunekoak bete ditzaten eskatzeko eskubidea, bai eta ekipo horiek egoki erabil daitezen ere.
f) Kontsumitzaileen izenean, hornidurak neurtzeko ekipoen egiaztapena eskatzeko eskubidea eta, hala badagokio, dagozkion zenbatekoak erreklamatzekoa.
3. Merkatuko kontsumitzaile zuzenen kasuan, merkaturatzaileentzat aurreko 1. eta 2. paragrafoetan araututako betebehar eta eskubideetatik aplikagarri direnak dagozkie.
4. Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak merkaturatzaileen zerrenda bat argitaratuko du bere webgunean; merkaturatzaile horiek, artikulu honi jarraikiz, Industria, Energia eta Turismo Ministerioan eta, hala badagokio, Administrazio eskudunean, jarduerari ekin diotela jakinarazi dute, baina ez jardueraren amaiera.
47. artikulua. Enpresa merkaturatzaileen ez-betetzeak.
1. Herri Administrazio eskudunak eta Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak 46. artikuluan xedatutako betebeharrak betetzen dituztela adierazten duen egiaztapena eskatu ahal izango diete enpresa merkaturatzaileei.
2. Merkaturatzaile batek ez badu betetzen jardueran jarduteko eskakizunen bat, Industria, Energia eta Turismo Ministerioak merkaturatzaile jarduteko gaikuntzaren amaiera deklaratu ahal izango du, erregelamendu bidez garatzen diren baldintzetan, betiere interesdunari entzutea bermatuko duen prozedura bat aldez aurretik izapidetuta.
Kasu horietan, Industria, Energia eta Turismoko ministroak merkaturatzaile horren bezeroak erreferentziako beste merkaturatzaile bati aldatzea eta bezero horien hornidurabaldintzak zeintzuk izango diren erabaki dezake, aldez aurretik entzunaldi-izapidea egin ostean, arrazoituta, gardentasunez eta modu objektiboan.
3. Prozedura horren esparruan eta kasuan kasuko egoerei erreparatuta, eman litekeen ebazpenaren eraginkortasuna bermatzeko beharrezkoak diren behin-behineko neurriak hartu ahal izango dira, batik bat, prozedura izapidetzen ari den bitartean merkaturatze-jarduerari edo jardueraren zenbait alderdiri eusteagatik betebehar ekonomikoak betetzea (sistema elektrikoaren oinarri dena) arriskuan egon badaiteke edo kontsumitzaileei kalterik eragin badakieke. Neurri horien artean, bezeroak desgaitu den enpresaren enpresa-talde berekoa den edo harekin lotura duen beste merkaturatzaile bati ez eskualdatzeko neurriak har daitezke.
4. Merkaturatzaile batek bere jardunean eska dakizkiokeen betebeharrak ez baditu betetzen, zehapena ezarriko zaio lege honen X. tituluan xedatutakoaren arabera. Arauhauste oso larria eginez gero, merkaturatzailetzat jarduteko gaikuntza amaitzea eragin dezake.
48. artikulua. Energia kargatzeko zerbitzuak.
1. Energia kargatzeko zerbitzuaren eginkizun nagusia energia entregatzea da, ibilgailuak eta biltegiratze-bateriak kargatzeko zerbitzuen bitartez, modu eraginkorrean kargatzea eta erabiltzailearentzat berarentzat nahiz sistema elektrikoarentzat ahalik eta kostu txikiena eragingo duen baldintzetan.
2. Energia kargatzeko zerbitzuak ematen dituzten enpresek, jarduerari ekin aurretik, jardueraren hasieraren berri eman behar dute Industria, Energia eta Turismo Ministerioan eta, horrekin batera, erregelamendu bidez erabakitako eskakizunak betetzen dituztela egiaztatzen duen erantzukizunpeko adierazpena ere aurkeztu behar dute.
Jarduera autonomia-erkidego bakar baten lurralde-eremuan garatu behar denean, interesdunak dagokion autonomia-erkidegoan energia-arloko eskudun den organora igorri beharko du jardueraren hasiera-jakinarazpena eta organo horrek Industria, Energia eta Turismo Ministerioari helaraziko dio, interesdunak aurkeztutako erantzukizunpeko adierazpenarekin eta dokumentazioarekin batera, gehienez ere hilabeteko epean.
3. 6.h) artikuluko definizioari jarraikiz, sistemaren karga-kudeatzaileek lege honetako 44. artikuluan araututako betebeharrak eta eskubideak izango dituzte. Erregelamendu bidez ezartzen direnez gain, energia elektrikoa saltzeari dagokionez, karga-kudeatzaileen eskubide izango dira 46.2 artikuluaren a), b), c) eta d) idatz-zatietan biltzen direnak.
Erregelamendu bidez ezartzen direnez gain, energia elektrikoa saltzeari dagokionez, karga-kudeatzaileen betebehar izango dira 46.1 artikuluaren c), d), e), f), h), i), j), k) eta m) idatz-zatietan biltzen direnak.
49. artikulua. Eskariaren kudeaketa.
1. Enpresa elektrikoek, kontsumitzaileek eta sistemaren operadoreak, beste agente batzuekin koordinatuta, eskari elektrikoaren kudeaketa hobetzeko neurriak hartu eta aplikatu ahal izango dituzte, bai eta karga-kurba optimizatzen eta/edo energiaren eraginkortasuna eta energia-aurrezkia lortzen lagunduko duten neurriak ere.
Kontsumitzaileek (dela zuzenean, dela merkaturatzaileen bitartez), hala badagokio, ekoizpen-merkatuan sartzen diren zerbitzuetan parte hartu ahal izango dute, erregelamendu bidez erabakitakoari jarraikiz.
2. Aurrekoa gorabehera, Administrazioak erabiltzaileentzako zerbitzua hobetzen, eta energia eraginkorrago bihurtzen eta aurrezten laguntzen duten neurriak hartu ahal izango ditu, hala zuzenean, nola elektrizitatea aurrezteko edo ahalik eta eraginkortasun handienaz erabiltzeko helburua duten agente ekonomikoen bitartez.
Neurri horien artean sartzen da sistemaren operadoreak kudeatzen duen etengarritasun-zerbitzua.
Neurriotan aurreikusitako helburuak betetzen badira, praktikan jartzeko kostuak aintzatetsiko dira. Horiek sistemaren kostutzat hartu ahal izango dira. Aintzatespen horren ondorioetarako, Industria, Energia eta Turismo Ministerioak onartu beharko ditu neurriok, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak eta autonomia-erkidegoek beren lurraldeesparruan txostena egin eta gero.
Neurri horien artean sartzen da sistemaren operadoreak kudeatzen duen etengarritasun-zerbitzua.
50. artikulua. Energia aurrezteko eta energia-eraginkortasuneko planak.
1. Estatuko Administrazio Orokorrak, autonomia-erkidegoek eta Ceuta eta Melilla Hiriek, euren lurralde-eskumenen esparruan, honako helburu hauek lortzeko ekintzak indartuko dituzten arauak eta oinarrizko printzipioak ezar ditzakete, energia aurrezteko eta energia-eraginkortasuneko planen bitartez:
a) Ekoizpen- edo kontsumo-sistemei atxikitako energia transformatzeko prozesuen errendimendua optimizatzea.
b) Energia-kontsumo handiko industria-instalazioak sortzeko proiektuen garapena aztertzea eta kontrolatzea, nazio osorako energia-errentagarritasuneko irizpideen arabera.
c) Energia-kontsumo handiko enpresa edo sektoretan, errendimendua hobetzea edo erregai mota aldatzea, nazio osorako interesei erreparatuta.
d) Sektore guztietako enpresa ertain eta handien energia-eraginkortasuna hobetzea.
e) Bizitegietarako eta merkataritzako eraikin-parkearen sistema energetikoak berritzea, energia gehiago aurrezteko eta energia-eraginkortasuna areagotzeko instalazio termikoetan, klimatizazioko, aireztapeneko eta argiztapeneko instalazioetan, igogailuetan eta energia elektrikoa erabiltzen duten beste guztietan.
2. Energia aurrezteko eta energia-eraginkortasuneko plan horietan funts publikoetatik pizgarriak jasotzen dituzten ekintzak ezartzen badira, lortutako emaitzen energia-auditoretza aurkez dezaten eskatu ahal izango diete Herri Administrazio horiek parte hartu duten pertsona fisiko edo juridikoei.
II. KAPITULUA Hornidura elektrikoaren kalitatea 51. artikulua. Hornidura elektrikoaren kalitatea.
1. Hornidura elektrikoaren kalitatea honako hau da: elektrizitatez hornitzera bideratutako jarduerak egiten dituzten enpresei eska dakizkiekeen ezaugarri guztiak (ezaugarri teknikoak eta kontsumitzaileekin edo ekoizleekin loturiko arretaren eta harremanaren ezaugarriak).
Ezaugarri teknikoei dagokienez, hornidura elektrikoaren kalitatea horniduraren jarraitutasunarekin eta etenen kopuru nahiz iraupenarekin loturik dago, bai eta produktuaren kalitatearekin ere.
Kontsumitzaileekin eta, hala badagokio, ekoizleekin loturiko arretaren eta harremanaren ezaugarriei dagokienez, informazioarekin, aholkularitzarekin, sarbideazterketekin, konexioarekin, neurketarekin, kontratazioarekin, fakturazioarekin, komunikazioarekin eta erreklamazioarekin loturiko jardun guztiak biltzen dira.
Ministroen Kontseiluaren Errege Dekretu bidez, adierazle indibidualak eta kolektiboak ezarriko dira, bai eta adierazle horietarako balio objektiboak ere.
2. Energia elektrikoaren hornidura egingo duten enpresek Gobernuak erregelamendu bidez Espainia osorako zehazten dituen ezaugarriak eta jarraitutasuna bete beharko dituzte baina hurrengo paragrafoan aipatuko dugun zonakako bereizketa kontuan izanik.
Energia elektrikoko enpresek Estatuko Administrazio Orokorrak erregelamendu bidez eskatzen duen zerbitzuaren kalitatea bermatzeko adinako gaitasun teknikoa izango dute.
Enpresa elektrikoek eta, bereziki, banatzaileek hornidura elektrikoaren kalitatea neurtzeko eta kontrolatzeko teknologia aurreratuak txerta daitezen sustatuko dute.
3. Estatuko Administrazio Orokorrak zerbitzuaren kalitatearekin loturiko jardun-ildoak finkatuko ditu kalitate-helburuak lortzearren, dela azken kontsumoan, dela kontsumoaren tipologiagatik eta ezaugarri demografikoengatik, helburu bereiziak finkatzeko egokitzat har daitezkeen inguruetan.
Estatuko Administrazio Orokorrak zerbitzuaren kalitatearen adierazle objektiboak zehaztuko ditu, bai eta indizeen gehieneko eta gutxieneko balioak ere, banako erabiltzaileek bete beharrekoak nahiz banatzaile bakarrak hornitutako zona bakoitzerako. Indize horietan, horniduraren jarraitasuna, etenen kopurua eta iraupena, eta produktuaren kalitatea aintzat hartu behar da, tentsioaren ezaugarriei dagokienez.
Enpresa elektrikoak behartuta daude zerbitzuaren kalitatea modu objektiboan zehazteko beharrezkoa den informazioa, behar bezala ikuskatuta, ematera. Lehen aipatu ditugun indizeetako datuak urtean behin emango dira ezagutzera. Estatuko Administrazio Orokorrak egindako banaketa-jardueraren ordainsari-metodologian pizgarriak eta zigorrak bilduko dira, lortutako zerbitzuaren kalitatearen arabera.
4. Zonalde bateko banaketaren kalitatea etengabe txikia baldin bada, edo erabiltzaileentzat ondorio larriak eragin baditzake, edo zerbitzu elektrikoaren segurtasuna arriskuan jar dezaketen egoera bereziak gertatuz gero, enpresa horiek aurkezten dituzten inbertsio-planetan zonalde horietako zerbitzuaren kalitatea hobetzera bideratutako jardunak aurkezteko eskatuko du Estatuko Administrazio Orokorrak.
5. Gobernuak erregelamendu bidez erabakiko ditu erabiltzaileek ordaindu beharreko fakturazioan aplikatu beharreko murrizketak, baldin eta enpresak emandako banako zerbitzuaren kalitatea erregelamendu bidez eska daitekeena baino txikiagoa dela egiaztatzen bada.
52. artikulua. Hornidura etetea.
1. Kontsumitzaileei eskaintzen zaien energia elektrikoaren hornidura eten ahal izango da erregelamendu bidez ezartzen diren baldintzetan, baldin eta aukera hori bilduta baldin badago hornidura- edo sarbide-kontratuan, baina hornidura eragozten duten arazo tekniko edo ekonomikoak ezin izango dira, inolaz ere, argudiatu.
2. Hornidura aldi batera eten ahal izango da hori egitea ezinbestekoa baldin bada mantentze-lanetarako, instalazioak konpontzeko edo zerbitzua hobetzeko, edo horniduraren segurtasuneko arrazoiengatik. Kasu guztietan, administrazioaren aldez aurreko baimena behar izango da eteteko, eta erregelamendu bidez zehazten den moduan jakinarazi beharko zaie erabiltzaileei.
Sistemaren operadoreak horniduraren segurtasuna bermatzeko egiten dituen jardunak baimen hori lortzetik salbuetsita egongo dira. Nolanahi ere, jardun horiek justifikatu egin beharko dira gerora, erregelamendu bidez zehaztutako moduan.
3. Kontsumitzaile txikiarentzako borondatezko prezioei edo azken baliabideko tarifei atxikitako kontsumitzaileei energia elektrikoaren hornidura eten ahal izango zaie erregelamendu bidez erabakitako baldintzetan, baldin eta ordaintzeko errekerimendua frogatzeko moduan egin zaienetik gutxienez bi hilabete igaro eta ordainketarik egiten ez badute. Horri dagokionez, errekerimendua egiteko edozein bide erabil daiteke, betiere interesdunak edo bere ordezkariak hartu duela jasota geratzen bada, eta errekerimendua zein den, noizkoa den eta zer dioen ere jasota geratzen bada.
Kontsumitzaile txikiarentzako borondatezko prezioei edo azken baliabideko tarifei atxikitako Herri Administrazioen kasuan, lehen errekerimendua egin zenetik lau hilabete igaro eta ordainketarik egiten ez badute, hornidura eten ahal izango da.
4. Funtsezko horniduratzat hartuko dira honako irizpide hauetakoren bat betetzen dutenak:
a) Herri-administrazioen kargurako argiteria publikoa. Plaza, monumentu, iturri edo intereseko bestelako eraikin edo tokietako argi apaingarriak ez dira sartzen.
b) Giza kontsumorako ur-hornidura, sarearen bitartez.
c) Kuartelak eta nazio-defentsarekin, Segurtasun Indar eta Kidegoekin, suhiltzaileekin, babes zibilarekin eta udaltzaingoarekin zuzenean loturiko erakundeak, honako eraikin hauek izan ezik: etxebizitzak, ekonomatua eta langileen aisialdirako guneak.
d) Espetxeak, baina ez, ordea, preso ez daudenentzako eranskinak; halaber, Epaitegi eta Auzitegietako egoitzak.
e) Zerbitzu publikoko garraioak eta horien ekipamenduak, eta errepideko, itsasoko edo aireko trafikoaren segurtasunarekin zuzeneko lotura duten instalazioak.
f) Osasun-zentroak, baldin eta operazio-gelak, sendaketa-gelak eta elektrizitatea behar duten eta gaixoei akoplatu behar zaizkien gailuak badituzte.
g) Ospitaleak.
h) Hileta-zerbitzuak.
i) Etxeko eremuko hornidura jakin batzuk; hain zuzen ere, pertsona bat bizirik izateko ezinbestekoa den ekipo mediko bat elikatzeko energia elektrikoaren hornidura beharbeharrezkoa dela adierazten duen agiri bat, medikuek egindakoa, baduten kasuetan.
Edonola ere, hornidura horiek ohiko etxebizitzetan dauden pertsona fisikoetara mugatuko dira.
Lege honen arabera, funtsezko zerbitzutzat jo diren instalazioetan ezin izango da energia elektrikoaren hornidura eten, inolaz ere.
Enpresa banatzaile edo merkaturatzaileek funtsezkotzat hartutako zerbitzuekin loturiko hornidurak dituzten bezeroengandik jasotzen dituzten ordainketak aldatzeko edo errekarguak aplikatzeko aukera izango dute zerbitzu horiei dagozkien fakturen ordainketan, baldin eta berankortasun-egoeran badaude, eta bezeroak (publiko nahiz pribatu) ordainketa horietara bideratutako esleipena gorabehera.
5. Hornidura eten zaion kontsumitzaileak zor zuena ordaindu ostean, 24 orduko epean hornidura berrezarriko zaio.
6. Enpresa banatzaileek instalazio jakin batzuk berehala deskonekta ditzakete lotura zuzenen kasuan, pertsona edo gauzentzat arriskua eragin dezaketen egoeretan eta erregelamendu bidez erabakitako kasuetan.
IX. TITULUA
Baimenak, desjabetzeak eta zortasunak 53. artikulua. Garraioko, banaketako eta ekoizpeneko instalazioak eta linea zuzenak baimentzea.
1. Lege honetan bildutako garraioko, banaketako eta ekoizpeneko instalazioak eta linea zuzenak martxan jartzeko edo lehendik zeudenak aldatzeko honako administraziobaimen hauek lortu behar dira:
a) Administrazioaren aldez aurreko baimena; instalazioaren aurreproiektuarekin izapidetuko da, dokumentu tekniko moduan eta, hala badagokio, ingurumen-inpaktuaren ebaluazioarekin batera, 1/2008 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Proiektuek ingurumenaren gainean duten eraginari buruzko Legearen testu bateginean xedatutakoari jarraikiz; halaber, baimendutako enpresari instalazio jakin bat baldintza jakin batzuetan egiteko eskubidea emango dio.
Sortze-instalazioen administrazio-baimena ez da emango baldin eta titularrak ez baditu aldez aurretik lortzen garraio- edo banaketa-sareetarako sarbide- eta konexiobaimenak.
b) Eraikitzeko administrazio-baimena; horren bitartez, titularrak instalazioa eraiki dezake, bete beharreko eskakizun teknikoak betez gero.
Baimen hori eskatzeko, titularrak gauzatze-proiektua aurkeztuko du, aplikatu beharreko araudia betetzen duela egiaztatzen duen erantzukizunpeko adierazpenarekin batera.
Ebazpena emateko garaian, zerbitzu publikoak edo interes ekonomiko orokorreko zerbitzuak ematen dituzten Herri Administrazio, organismo edo enpresen baldintza teknikoak (ez bestelakoak) soilik aztertu beharko dira, eta soilik erakunde horien jabetzakoak diren eta instalazioaren eraginpean dauden ondasun eta eskubideei dagokienez.
Artikulu honetako 1. paragrafoaren a) eta b) idatz-zatietan zehaztutako baimenak izapidetu eta ebazteko prozedurak elkarren jarraian, aldi berean edo batera egin ahal izango dira.
c) Ustiapen-baimena; proiektua gauzatu ostean, instalazioak tentsioan jartzea eta ustiatzen hastea ahalbidetzen du.
Hartuneen kasuan, paragrafo honetan aurreikusitako administrazio-baimenak lortzea eska daiteke, Herri Administrazioek beren eskumen-esparruan erregelamendu bidez ezartzen dituzten baldintzetan.
2. Herri Administrazio eskudunak erabaki dezake garraioko, banaketako eta produkzioko instalazioetan eta linea zuzenetan egiten diren aldaketa ez-garrantzitsuetatik zeintzuk ez diren egongo 1.a) eta b) idatz-zatietan aurreikusitako administrazioaren aldez aurreko baimenen eraginpean.
Horri dagokionez, aldaketa jakin bat ez-garrantzitsutzat hartzeko zer irizpideri jarraitu behar zaion erregelamendu bidez zehaztuko da, eta irizpide horiek proiektatutako aldaketaren ezaugarri teknikoetan oinarritu beharko dute.
Nolanahi ere, ez-garrantzitsutzat hartutako aldaketen kasuan 1.c) idatz-zatian aipatzen den ustiapen-baimena lortu beharko da, instalazioek eta loturiko ekipoak segurtasun-baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ostean.
3. Potentzia txikiko ekoizpen-instalazio jakin batzuk artikulu honen 1.a) eta 1.b) idatz-zatietan aurreikusitako baimenen araubidetik salbuetsita gera daitezke, erregelamendu bidez.
4. Energia elektrikoaren garraioko, banaketako eta ekoizpeneko instalazioak eta linea zuzenak baimentzeko, horien sustatzaileak honako alderdi hauek behar bezala egiaztatu beharko ditu:
a) Instalazioen eta loturiko ekipoaren baldintza teknikoak eta segurtasunekoak.
b) Ingurumena babesteko baldintzak egoki betetzen dituela.
c) Instalazioaren kokalekuaren ezaugarriak.
d) Proiektua egiteko gaitasuna baduela: legezko gaitasuna, gaitasun teknikoa eta gaitasun ekonomiko-finantzarioa.
5. Garraioko, banaketako eta ekoizpeneko instalazioen eta linea zuzenen transmisioa eta behin betiko itxiera lortzeko, bai eta ekoizpen-instalazioen aldi baterako itxiera ere, administrazioaren aldez aurreko baimena eskuratu behar da, lege honetan eta lege hau garatzeko xedapenetan ezarritako baldintzetan. Instalazioaren titularrak instalazioa eraitsi beharko du behin betiko itxi ostean, behin betiko ixtea ahalbidetzen duen administrazio-baimenean besterik adierazi ezean.
Nolanahi ere, sortze-instalazioak behin betiko itxi ahal izateko, sistemaren operadorearen txostena beharko da eta, txosten horretan, itxierak horniduraren segurtasunean izan ditzakeen eraginak adieraziko dira, eta itxiera ahalbidetzen ote den erabaki beharko da arrazoiak emanda, betiere horniduraren segurtasuna arriskuan jarri gabe.
Baimena ematen duen administrazioak sei hilabeteko epea izango du baimeneskaeren ebazpena eman eta jakinarazteko. Epe hori igaro eta administrazioak ez badu ebazpenik eman, eta aldi berean, sistemaren operadoreak instalazioa ixtearen aldeko txostena eman zuenetik gutxienez hiru hilabete igaro badira, eskatzaileak instalazioa itxi ahal izango du. Aurrekoa egingo da, baina baimena emateko eskumena dagokion administrazioak gerora eraisteko betebeharra ezar dezake.
6. Baimentzeko administrazio-prozedurak araututa egongo dira eta objektibotasunaren, proportzionaltasunaren, gardentasunaren, berdintasunaren eta diskriminaziorik ezaren printzipioak errespetatuko dituzte; halaber, baimena ematea ez da baldintzatuta egongo, inolaz ere, jardueraren garapenarekin loturarik ez duten eskakizunak betetzearekin edo kostuak ordaintzearekin.
Artikulu honetan aipatzen diren administrazio-baimenak Administrazio eskudunak emango ditu, aplikatu beharreko bestelako xedapenen arabera eta, bereziki, lurraldearen antolamenduari eta ingurumenari buruzko xedapenen arabera beharrezkoak diren emakida eta baimenak alde batera utzi gabe.
7. Herri Administrazioak baimena ukatu ahal izango du baina soilik aplikatu beharreko araudian aurreikusitako eskakizunak betetzen ez direnean edo sistemaren funtzionamenduan eragin negatiboa duenean.
8. Artikulu honen 5. paragrafoko hirugarren lerrokadan aurreikusitakoa gorabehera, Estatuko Administrazio Orokorraren eskumeneko baimena behar duten instalazioen kasuan, baimen-eskaerei buruzko ebazpenak eman eta jakinarazteko epea urtebete izango da.
Gehieneko epea igaro eta ez bada ebazpenik espresuki jakinarazi, interesdunak eskaera ezetsi dela ulertu beharko du administrazioaren isiltasunagatik, betiere azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 43.1 artikuluari jarraikiz.
9. Energia elektrikoaren ekoizpeneko, garraioko eta banaketako instalazioek eta linea zuzenek; erabiltzaileek energia elektrikoa jasotzeko direnek; kontsumo-ekipoek, eta instalazio elektrikoetarako elementu tekniko eta materialek segurtasun eta kalitate industrialeko arau teknikoak bete behar dituzte, Industriari buruzko uztailaren 16ko 21/1992 Legean eta aplikatu beharreko gainerako araudian aurreikusitakoari jarraikiz.
10. Baimenetan ezarritako baldintzak eta eskakizunak ez badira betetzen, edo baimena ematea eragin zuten oinarrietan aldaketa nabarmenik gertatuz gero, baimena baliogabetu daiteke, interesdunari entzun ostean.
54. artikulua. Herri-onura.
1. Energia elektrikoa sortzeko, garraiatzeko eta banatzeko instalazioak herrionurakotzat hartuko dira, horiek ezartzeko beharrezkoak diren ondasun eta eskubideen nahitaezko desjabetzeari eta bide-zorra baliatzeari dagokienez.
2. Herri-onuraren deklarazio horrek instalazio elektrikoen eta horien kokalekuen nahitaezko desjabetzea ere hartuko du eraginpean, baldin eta energiaeraginkortasunarekin, teknologiarekin edo ingurumenarekin loturiko arrazoiak direla-eta, horien ordez instalazio berriak jarri behar badira edo instalazio horietan aldaketa garrantzitsuak egin behar badira.
55. artikulua. Herri-onuraren deklarazioaren eskaera.
1. Aurreko artikuluan aipatu ditugun instalazioen herri-onura, zehazki, onartzeko, enpresa interesdunak eskaera egin beharko du, eta eskaerarekin batera, instalazioaren egikaritze-proiektua eta eskatzailearen ustez desjabetu behar diren ondasun edo eskubideen zerrenda zehatz eta indibidualizatua ere aurkeztu beharko ditu.
2. Eskaera hori jendaurreko informazioan jarriko da eta eraginpeko erakundeei txostena eskatuko zaie.
3. Izapidea amaitutakoan, Industria, Energia eta Turismo Ministerioak herrionuraren deklarazioa egingo du baldin eta instalazioa Estatuak baimendu behar badu, eta, Ministroen Kontseiluaren eskumena alde batera utzi gabe, organismo edo zuzenbide publikoko erakunderen baten oposizioa izanez gero; aldiz, gainerako kasuetan, Autonomia Erkidegoetako edo Ceuta eta Melilla Hirietako erakunde eskudunak egingo du deklarazioa.
56. artikulua. Herri-onuraren deklarazioaren ondorioak.
1. Herri-onuraren deklarazioak kasu guztietan ondasunak okupatu beharra edo eraginpeko eskubideak eskuratu beharra dakar eta, horrenbestez, horiek presaz okupatu beharra, Jabetza nahitaez kentzeko 1954. urteko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluaren ondorioetarako.
2. Era berean, dagokion baimena izateko eskubidea ere izango du, herri-onuraren deklarazioan zehaztutako baldintzetan, instalazio elektrikoa Estatuaren edo Autonomia Erkidegoen jabetza, erabilera edo zerbitzu publikoko lurretatik nahiz ondare-lurretatik, edo probintzia edo udalerriaren erabilera publikoko lurretatik, propioetatik edo komunaletatik, igarotzeko edo horiek okupatzeko; baita horien obra edo zerbitzuetarako eta zortasunzonetarako ere.
57. artikulua. Bide-zorra.
1. Energia elektrikoaren bide-zorra legezko zortasuntzat hartuko da eta besteren ondasunak kargatuko ditu lege honetan zehazten den moduan eta irismenarekin; era berean, lege honetan, legea garatzeko xedapenetan eta aurreko artikuluan aipatu dugun legean xedatutakoari jarraituko dio, bai eta aplikatu beharreko lege berezietan xedatutakoari ere.
2. Aireko bide-zorraren barruan biltzen dira zortasunpeko lurren gaineko hegaldia, eta energia eroateko kableei eusteko zutoin, dorre edo euskarri finkoen ezarpena, betiere erregelamendu bidez ezartzen diren segurtasun-distantziak gehituta.
3. Lurpeko bide-zorraren barruan biltzen dira kable eroaleek okupatzen lurpearen okupazioa, aplikatu beharreko hirigintza-legedian aipatzen den sakoneran eta gainerako ezaugarriak betez, betiere erregelamendu bidez ezartzen diren segurtasun-distantziak gehituta.
4. Zortasun mota baten eta bestearen barruan sartzen da instalazioak eraikitzeko, zaintzeko, kontserbatzeko eta konpontzeko beharrezkoak diren lurretan edo bestelako ondasunetan sartzeko edo igarotzeko eskubidea eta lur horiek aldi baterako okupatzekoa, bai eta zuhaitzak botatzea ere, behar izanez gero.
58. artikulua. Bide-zorrak eratzeko mugak.
Goi-tentsioko lineetarako ezin izango da bide-zorrik ezarri honako eremu hauetan:
a) Eraikin, patio, eskorta, ikastetxe, kirol-zelai eta lorategi nahiz baratzeen gainean, itxita egonda ere, zortasuna dekretatzeko unean jada hor baldin badaude, eta baratze eta lorategiak gehienez hektarea-erdikoak badira.
b) Jabetza partikularreko mota guztien gainean, baldin eta linearen instalazioa Estatuaren, Autonomia Erkidegoen, probintzien edo udalerrien jabetza, erabilera edo zerbitzu publikoko lurren nahiz ondare-lurren gainean egin badaiteke teknikoki, edo bestela, jabetza pribatuko finken mugei jarraikiz, ibilbidea erregelamendu bidez ezartzen dena baino gehiago aldatu gabe.
59. artikulua. Erlazio zibilak.
1. Energia elektrikoaren bide-zorrak ez dio eragozten zortasunpeko lurraren jabeari lur hori hesitzea edo gainean eraikitzea, zortasun hori salbu utzita, betiere Herri Administrazio eskudunak baimena ematen badu, segurtasun-arloan indarrean dagoen araudia, bereziki, kontuan hartuta.
Era berean, jabeak linearen ibilbidea aldatzea eska dezake, eragozpen teknikorik ez badago, baina aldaketaren gastuak berak ordaindu beharko ditu.
2. Energia elektrikoa garraiatzeko edo banatzeko instalazio baten kokapena edo ibilbidea aldatu behar bada Administrazioak onartutako proiektu edo planen ondorioz, aldaketaren kostua plan edo proiektu horren gaineko eskumena duen Administrazioak ordainduko du.
60. artikulua. Ordezko zuzenbidea.
Titulu honetako 54. artikulutik 56. artikulura bitarte biltzen den erregulazioari dagokionez, nahitaezko desjabetzeari buruzko legedian xedatutakoa aplikatuko da ordezko moduan; 57. artikuluan eta hurrengoetan aurreikusitako gaiei dagokienez, ordea, Kode Zibilean xedatutakoa aplikatuko da ordezko moduan.
X. TITULUA Ikuskapenen, arau-hausteen eta zehapenen araubidea I. KAPITULUA Ikuskapenak 61. artikulua. Ikuskapen-ahalmenak.
1. Industria, Energia eta Turismo Ministerioko funtzionario publikoak, dagozkien zuzendari nagusiak baimenduta betiere, agintaritza-agente izango dira eta behar adina ikuskapen egin ahal izango dituzte lege hau behar bezala aplikatzeko. Dena den, organo horretan jarduten duten langile publikoei eskatu ahal zaie zeregin edo jarduera lagungarriak edo ikuskapenei administrazio-laguntza ematekoak egiteko.
Halaber, Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoen laguntza behar izanez gero, dagokion gobernu-agintaritzaren bitartez eskatu ahal izango dute.
2. Helburu horretarako gaitutako langileek honako ahalmen hauek izango dituzte ikuskapenean:
a) Lege honetan aurreikusitako jardueraren bat egiten duten enpresen, enpresaelkarteen eta pertsona fisikoen edozein lokal, instalazio, lursail eta garraiobidetara sartzeko ahalmena, bai eta enpresaburuen, administratzaileen eta enpresetako beste langile batzuen etxebizitzetara sartzeko ahalmena ere. Era berean, lege honetan aipatzen diren jarduerak garatzen dituztenen edo subjektuen zerbitzuei edo jarduerei atxikirik dauden elementuak kontrolatu ahal izango dituzte, bai eta instalatzen edo ustiatzen dituzten sareen eta izan edo mantendu behar dituzten dokumentu guztien kasuan ere.
b) Kasuan kasuko jardueraren inguruko liburuak, erregistroak eta dokumentuak egiaztatzeko ahalmena, horien euskarri materiala edozein dela ere, programa informatikoak eta artxibo magnetikoak, optikoak edo bestelakoak barne.
c) Liburu edo agiri horien kopiak edo laburpenak edozein euskarritan egiteko edo eskuratzeko ahalmena.
d) b) idatz-zatian aipatutako liburu edo agiriak gehienez ere 10 egunez atxikitzeko ahalmena.
e) Lege honetan aurreikusitako jardueraren bat egiten duten enpresen, enpresaelkarteen eta pertsona fisikoen lokal guztiak, liburuak edo agiriak eta gainerako ondasunak zigilatzeko ahalmena, behar beste denboraz eta ikuskapena egiteko beharrezkoa den neurrian.
f) Enpresaren edo enpresa-elkartearen ordezkari edo langile izanik, lege honetan aurreikusitako jardueraren bat egiten duen edozein pertsona fisikori ikuskapenaren xedearekin eta helburuarekin zerikusia duten gertakari edo agiriei buruzko azalpenak eskatzeko ahalmena, eta emandako erantzunen berri jasotzekoa.
a) eta e) idatz-zatietan aipatzen diren ahalmenak gauzatzeko, aldez aurretik, kaltetuaren berariazko baimena beharko da, eta, halakorik ezean, epailearen baimena.
3. Industria, Energia eta Turismo Ministerioak bere eskumenen esparruan egindako egiaztapeneko edo ikerketako jardunak honako leku hauetan egin ahal izango dira:
a) Pertsona edo erakunde ikuskatzailearen edo haren ordezkariaren edozein bulego, langela edo egoitzatan.
b) Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren lokaletan bertan.
Egiaztapeneko edo ikerketako jardunak aurreko a) lerrokadan aipatutako tokietan egiten direnean, bertako lanaldia errespetatu beharko da, baina bi aldeak ados jarriz gero, beste ordu edo egun batzuetan ere jardun ahal izango da.
4. Enpresak, enpresa-elkarteak edo pertsona fisikoak ikuskapen bati uko eginez gero, edo uko egiteko arriskua dagoela irizten zaio, Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren organo eskudunak epailearen baimena eskatu beharko dio administrazioarekiko auzien epaitegiari, ikuskatzean oinarrizko eskubideak murrizten baldin badira. Agintari publikoek beharrezko babesa eta laguntza eskainiko diete Industria, Energia eta Turismo Ministerioko langileei, ikuskapena egin dezaten.
5. Ikuskatze-lanez arduratzen den funtzionarioak jarduketen akta egingo du.
Agintaritza aitortzen zaien funtzionario publikoek egitateei emandako sinestamenduek, legez behar diren betekizunak dituen agiri publikoan jasotzen badira, froga-balioa izango dute; hala eta guztiz ere, herritarrek frogak aurkeztu ahal izango dituzte, beren eskubideak edo interesak aldezteko.
6. Eskuratutako datuak eta informazioa Industria, Energia eta Turismo Ministerioak soilik erabili ahal izango ditu, eta lege honetan aurreikusitakoetarako baino ez.
7. Industria, Energia eta Turismo Ministerioak aplikatu behar du zehapen-araubidea, edo bestela, edo Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak, lege honen 73. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
62. artikulua. Ikuskatzeko epea.
Ikuskapen-jarduerak hamabi hilabeteko epean amaitu beharko dira, interesdunari jardueren hasiera jakinarazi zitzaion egunetik kontatzen hasita. Jarduerak amaitutzat hartuko dira jardueren amaiera eta emaitzak biltzen dituen akta jakinarazten den egunean.
Epe hori eteteko kasuan erregelamendu bidez erabaki ahal izango dira.
II. KAPITULUA Arau-hausteak eta zehapenak 63. artikulua. Arau-hausteen kontzeptua eta motak.
1. Arau-hauste administratiboak izango dira Lege honetan tipifikatutako egiteak edo ez-egiteak.
2. Arau-hausteak oso larriak, larriak edo arinak izan daitezke.
3. Arau-hauste diren gertakarien erantzule diren pertsona fisiko edo juridikoei baino ezin izango zaie zehapenik jarri, ez-betetzeagatik bada ere.
64. artikulua. Arau-hauste oso larriak.
Honako hauek arau-hauste oso larriak dira:
1. Bateraezinak diren jarduerak egitea, bereizketa juridiko, funtzional eta kudeaketabereizketaren eskakizunak urratuta; halaber, bereizketa-irizpideak betetzera behartuta dauden subjektuek irizpide horiek ez betetzea, betiere lege honetan eta legea garatzeko araudian ezarritakoari jarraikiz.
2. Lege honen arabera eska daitezkeen kontabilitate-betebeharrak ez betetzea.
Arau-hauste horren barruan sartuko da, 20. artikuluan eta hori garatzeko arauetan xedatutakoari jarraikiz, kontu bereiziak eramatera behartuta dauden subjektuek betebehar hori ez betetzea.
3. Lege honetan edo legea garatzeko xedapenetan araututako prezio, kargu, tarifa edo bidesariak modu irregularrean aplikatzea, eta horren ondorioz, prezioa % 15 baino gehiago aldatzea eta, aldi berean, 300.000 eurotik gora izatea.
4. Kargu, prezio, azken baliabide tarifa eta bidesarien sistemaren, edo bilketairizpideen ondoriozko betebeharrak ez betetzea, betiere sistema elektrikoarentzat kalte larria eragiten bada. Bereziki, betebeharrak ez betetzetzat hartuko da garraio- eta banaketa-sareetarako sarbide-bidesaria ez ordaintzea, bai eta erregelamendu bidez xedatzen diren prezio edo karguak merkaturatzaileak ez ordaintzea ere, lege honen 46.1
artikuluaren d) idatz-zatian zehaztutako baldintzetan. Nolanahi ere, betebeharrak ez betetzetzat hartuko da lege honetako 18. eta 19. artikuluetan eta legea garatzeko araudian aipatzen diren likidazioen prozeduratik ondorioztatutako zenbatekoak ez ordaintzea edo berandu ordaintzea, bai eta diru-sarreren eta kostuen deklarazioa behar ez bezala egitea ere, betiere sistema elektrikoarentzat kalte larria eragiten bada.
5. Sozietateetako partaidetzak hartzeari dagokionez, erabakitako baldintzak edo betebeharrak Industria, Energia eta Turismo Ministerioari ez jakinaraztea edo ez betetzea, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionala sortzen duen ekainaren 4ko 3/2013 Legearen bederatzigarren xedapen gehigarrian aurreikusitako baldintzetan.
6. Ondasun eta Zerbitzuen Merkatuetan Lehiakortasuna Areagotzeko Premiazko Neurriak hartzen dituen ekainaren 23ko 6/2000 Errege Lege Dekretuko 34.1 artikuluan xedatutako murrizketak ez betetzea.
7. Red Eléctrica de España, S.A. enpresaren edo Energiaren Merkatu Iberiarreko operadorea-Polo Español enpresaren akzioetako partaidetzari dagokionez, ezartzen diren mugak ez betetzea, bai eta 31.2 artikuluan zehazten den jakinarazpena ez egitea ere, garraio-sarearen kudeatzailetzat egiaztatutako sozietatearentzat ezarritako eskakizunak betetzeko garaian eragina izan dezakeen edozein egoerari dagokionez.
8. Administrazio eskudunak (Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionala barne) edo sistemaren operadoreak beren funtzioen esparruan egindako ebazpen juridikoki lotesleak edo errekerimenduak ez betetzea, sistemaren funtzionamendua larri kalte badaiteke.
9. 65. artikuluaren 6. paragrafoan aurreikusiriko informazioko betebeharrak behin eta berriz ez betetzea.
10. Administrazioan aurkezten den edozein datu, adierazpen edo dokumentu oker edo desitxuratuta egotea, bai eta behar ez den epean eta moduan aurkeztea ere, ordainsari arautua duten jardueren ordainsarien araubidea zehazteko edo jasotzeko xedea izanik, baldin eta horren ondorioz sistemaren kostuetan subjektuaren urteko ordainsari arautuan ehuneko 5etik gorako aldaketa eragiten bada.
11. Kasuan kasu Herri Administrazio eskudunak (Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionala barne) erabaki dituen ikuskapen-jarduerei aurka egitea, eragozpenak edo aitzakiak jartzea, edo uko egitea.
12. 7. artikuluan aurreikusitakoa aplikatuta ezarritako neurriak ez betetzea eragiten duten egintzak edo ez-egintzak, betiere artikulu horretan araututako jardueraren bat egiten dutenen aldetik.
13. Indarreko araudian horretara behartuta daudenek isilpeko informaziorako sarbidea zaintzeko eta kudeatzeko betebeharrak ez betetzea.
14. Aplikatu beharreko araudian ezarritako eskakizunak ez betetzea ordainsari arautua duten jardueren ordainsarien araubidea jasotzeko eskubidea izatearren, baldin eta espresuki larritzat tipifikatu ez bada.
15. Lege honen aplikazio-eremuan bildutako jarduerak egitea edo jarduera horiei atxikitako instalazioak eraikitzea, martxan jartzea, aldatzea, transmititzea, aldi batera ixtea edo behin betiko ixtea, beharrezkoa den emakida, administrazio-baimena, erantzukizunpeko adierazpena, komunikazioa edo, hala badagokio, dagokion erregistroan erregistratzea egin gabe, eta horietan bildutako edukia, preskripzioak eta baldintzak ez betetzea, baldin eta horniduraren segurtasuna arriskuan jartzen bada edo pertsonentzat, ondasunentzat edo ingurumenarentzat arrisku edo kalte larria eragiten bada.
16. Instalazioen titularrak instalazioak kontserbazio-egoera onean eta teknikoki egoki izateko betebeharra ez betetzea, hala badagokio, Herri Administrazio eskudunak, sistemaren operadoreak eta garraio-sarearen kudeatzaileak edo banaketa-sareetako kudeatzaileek, edo irakurketa egiteaz arduratzen direnek, kasuan kasu, emandako jarraibideei jarraikiz, aplikatu beharreko araudian ezarritakoaren arabera, baldin eta ez-betetze horrek horniduraren bermea arriskuan jartzen badu edo pertsonentzat, ondasunentzat edo ingurumenarentzat arrisku edo kalte larria eragiten bada.
17. Segurtasuna arriskuan jartzen duten tresna, gailu edo elementuak erabiltzea, lege honen xede diren jarduerekin loturiko gailu eta instalazioek bete behar dituzten arau eta betebehar teknikoak bete gabe eta, horren ondorioz, pertsonentzat, ondasunentzat edo ingurumenarentzat arrisku edo kalte larria eragiten bada.
18. Neurketa-puntuaren arduradunek neurtzeko eta kontrolatzeko ekipoak eta erregelamendu bidez ezarritako gainerako gailuak izateko betebeharra ez betetzea eta, horren ondorioz, neurketa eta fakturazioa zuzen egitea eragozten bada, edo ez-betetze horrek pertsonentzat, ondasunentzat edo ingurumenarentzat arrisku edo kalte larria eragiten badu; halaber, irakurketa egiteaz arduratzen direnei, egiaztatzaileei edo administrazio eskudunak irakurketa egiteko edo ekipoak egiaztatzeko baimendutako erakundeei sarbidea ukatzea edo eragoztea.
19. Horretara behartuta daudenek indarreko araudia ez betetzea, neurketa-ekipoak, kontzentratzaileak eta neurketa-sistemak egoki funtzionatzeko beharrezkoak diren informazioa tratatzeko eta jakinarazteko gainerako gailuei dagokienez, bai eta erregelamendu bidez ezartzen diren segurtasuneko eta pribatutasuneko irizpideak ez betetzea ere.
20. Indarreko araudiaren arabera horretara behartuta daudenek mugen alta- edo aldaketa-prozesuak, neurrien irakurketa eta tratamendua, eta informazioaren elkartrukea behin eta berriz ez betetzea, informazioa ez igortzea edo, hala badagokio, bidaltzera behartuta dauden hartzaileei erregelamendu bidez xedatutako baldintzetan, epean eta moduan ez eskaintzea.
21. Indarreko araudiaren arabera horretara behartuta daudenek igorritako neurketari buruzko informazioa oker edo desitxuratuta egotea, baldin eta horren ondorioz sistemaren kostuak nabarmen areagotzen badira edo diru-sarrerak nabarmen gutxitu.
22. Indarreko araudiaren arabera horretara behartuta daudenek neurketa-ekipoen egiaztapenak kudeatzeko betebeharra behin eta berriz ez betetzea.
23. Neurketa-ekipoen edo instalazioen edozein manipulazio, edo beharrezko gailuak ez izatea, baldin eta horren ondorioz hornitutako edo kontsumitutako zenbatekoen neurketa, edo hornitutako edo kontsumitutako energia fakturatzeko oinarritzat hartzen den edozein kontzeptu alda badaiteke.
24. Merkatuaren Operadoreak 29.2 artikuluaren e) eta f) idatz-zatietan aipatzen diren eginkizunak ez betetzea, lege honetan eta legea garatzeko araudian aurreikusitako baldintzetan, baldin eta horrek sistemarentzat edo gainerako subjektuentzat kalteak eragiten baditu.
25. Sistemaren Operadoreak 30.2 artikuluaren k), l), r) eta u) idatz-zatietan aipatzen diren eginkizunak ez betetzea, lege honetan eta legea garatzeko araudian aurreikusitako baldintzetan, baldin eta horrek sistemarentzat edo gainerako subjektuentzat kalteak eragiten baditu.
26. Sarearen puntu batera konektatzeko baimena ukatzea edo aldatzea, justifikaziorik gabe. Ukatzea justifikatu gabekotzat hartuko da lege honetan edo legea garatzeko Gobernuak onartu dituen arauetan aurreikusitakoa betetzen ez badu.
27. Sarearen puntu baterako sarbide-baimena ukatzea edo aldatzea, justifikaziorik gabe. Ukatzea justifikatu gabekotzat hartuko da lege honetan edo legea garatzeko Gobernuak onartu dituen arauetan aurreikusitakoa betetzen ez badu.
28. 33. artikuluan aurreikusitakoak ez diren beste mekanismo batzuk ezartzea konexioeta sarbide-baimenak emateko edo baimen horiek ematean lehentasuna izateko.
29. Konexio- edo sarbide-baimena ematea beharrezkoa den kapazitaterik izan gabe, betiere Gobernuak erregelamendu bidez ezarritako baldintza eta irizpideen arabera.
30. Zerbitzuaren kalitateari buruzko indize objektiboak behin eta berriz ez betetzea eta 51. artikuluan aipatzen diren zerbitzuaren kalitatea hobetzeko jardunak ez egitea.
31. Hornidura moztea edo etetea legez edo erregelamendu bidez ezarritako eskakizunak bete gabe, edo legez edo erregelamendu bidez aurreikusitako kasuetatik at.
32. Erabiltzaile berriei energia elektrikoaren hornidura ukatzea, ukatze hori justifikatzeko arrazoirik izan gabe lege honetan eta legea garatzeko araudian aurreikusitakoari jarraikiz.
33. Enpresa banatzaile edo garraiatzaileek, jarduten duten guneetan eskatzen dizkieten hornidura berrien konexioa eta hartuneak egiteko betebeharra, edo lehendik daudenak zabaltzeko betebeharra ez betetzea, aplikatu beharreko araudiaren arabera egin behar dutenean.
34. Enpresa banatzaileek 40.2 artikuluaren l) idatz-zatian aipatzen den eginkizuna ez betetzea, lege honetan eta legea garatzeko araudian aurreikusitako baldintzetan, baldin eta horren ondorioz eraginpeko subjektuek kalte ekonomikoa izaten badute.
35. Banatzaileek, merkaturatzaileek edo karga-kudeatzaileek lege honetan eta legea garatzeko araudian ezarritako legezko gaitasunaren, gaitasun teknikoaren eta ekonomikoaren eskakizunak ez betetzea.
36. Indarreko araudiaren arabera horretara behartuta dauden subjektuek hornidurari eta sareetarako sarbideari dagokien kontratua ez sinatzea.
37. Energia elektrikoaren ekoizpen- edo hornidura-kapazitatea murriztea, baimenik gabe, ekoizpen-unitateek eskuragarritasun-betebeharrak behin eta berriz ez betetzea barnean hartuta.
38. Edozein subjektuk energia elektrikoaren prezioa aldatzeko egiten duen edozein manipulazio, bai eta datu, adierazpen edo dokumenturen bat oker edo desitxuratuta egotea ere funtsezko alderdiren batean, ekoizpen-merkatua edo hala badagokio, ekoizpen-salmenta aldatzea eragiten duenean.
39. Horretara behartuta dauden subjektuek erosketa- edo salmenta-eskaintzak behin eta berriz ez aurkeztea ekoizpen-merkatuan.
40. Energia elektrikoaren horniduran edo kontsumoan egindako beste edozein jardun, baldin eta hornitutako edo kontsumitutakoaren errealitatea aldatzen badu ehuneko 15etik gora eta, aldi berean, 300.000 euro baino gehiago.
41. Ekoizpen-instalazioetan egindako proba edo ikuskapenen emaitza aldatzen edo desitxuratzen duen edozein jardun.
42. Ordezkari-lanetan jarduten duten agenteek euren kontura eta besteren kontura aldi berean jarduteko debekua ez betetzea.
43. Autokontsumoari dagokionez, erregistratzeko betebeharra ez betetzea, eta lege honetan eta legea garatzeko araudian aurreikusi ez diren modalitate edo araubide ekonomikoak aplikatzea, bai eta autokontsumo-modalitateetan aplikatu beharreko eskakizun teknikoren bat ez betetzea ere, betiere konektatuta dauden sarearen eremuan horniduraren kalitateari eragiten dioten gorabeherak gertatzen direnean.
44. 20.8 artikuluan xedatutako debekua ez betetzea.
45. Banaketa-sarearen kudeatzaileek beren eginkizuna betetzean ezarritako betebeharrak ez betetzea, espresuki larritzat tipifikatu ez bada.
46. Operadore nagusiek indarreko araudian ezarritako murrizketak ez betetzea.
65. artikulua. Arau-hauste larriak.
Arau-hauste larriak honako hauek dira:
1. Lege honetan eta legea garatzeko arauetan xedatutakoari jarraikiz, horretara behartuta dauden subjektuek kanpoko auditoretzak egiteko betebeharra ez betetzea, egin behar dituzten kasuetan.
2. Lege honetan edo legea garatzeko xedapenetan araututako prezio, kargu, tarifa edo bidesariak modu irregularrean aplikatzea, eta horren ondorioz, prezioa % 10 baino gehiago aldatzea eta, aldi berean, 30.000 eurotik gora izatea. Bereziki, arau-hauste larria izango da banatzaileak 44.1 artikuluaren c) idatz-zatian xedatutakoa ez betetzea, betiere zenbateko horiek gainditzen badira.
3. Kargu, prezio, azken baliabide tarifa eta bidesarien sistema aplikatzearen, edo bilketa-irizpideen ondoriozko betebeharrak ez betetzea, betiere sistema elektrikoarentzat kalte larria eragiten ez bada. Bereziki, betebeharrak ez betetzetzat hartuko da garraio- eta banaketa-sareetarako sarbide-bidesaria ez ordaintzea, bai eta erregelamendu bidez xedatzen diren prezio edo karguak merkaturatzaileak banatzaileari ez ordaintzea ere, lege honen 46.1 artikuluaren d) idatz-zatian zehaztutako baldintzetan. Nolanahi ere, betebeharrak ez betetzetzat hartuko da 18. eta 19. artikuluetan eta horiek garatzeko araudian aipatzen den likidazioen prozeduratik ondorioztatutako zenbatekoak ez ordaintzea edo berandu ordaintzea, bai eta diru-sarreren eta kostuen deklarazioa behar ez bezala eta epez kanpo egitea ere, betiere sistema elektrikoarentzat kalte larririk eragiten ez bada.
4. Herri Administrazio eskudunak (Energiaren Batzorde Nazionala barne) edo sistemaren operadoreak beren funtzioen esparruan egindako ebazpen juridikoki lotesleak edo errekerimenduak ez betetzea, sistemaren funtzionamendua larri kalte ez badaiteke.
5. Europar Batasuneko sektore elektrikoari buruzko Erregelamenduetan bildutako xedapenak ez betetzea, espresuki oso larritzat tipifikatuta ez baldin badaude.
6. Informazioa bidaltzeko betebeharrak ez betetzea, betebehar horiek indarrean dagoen araudiak ezartzen dituenean edota Herri Administrazioak (Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionala barne) edo Sistemaren Operadoreak nahiz merkatuaren operadoreak beren eginkizunen esparruan aurrez egindako errekerimenduaren ondorio direnean. Halaber, arau-hauste larritzat hartuko da sistemako subjektuek sistemako beste subjektu batzuekiko dituzten informazio- edo komunikazio-betebeharrak ez betetzea. Era berean, arau-hauste larritzat hartuko da informazioa eskatutako moduan eta epean ez bidaltzea. Hori guztia espresuki oso larritzat tipifikatuta ez baldin badago.
7. Administrazioan aurkezten den edozein datu, adierazpen edo dokumentu oker edo desitxuratuta egotea, bai eta behar ez den epean eta moduan aurkeztea ere, ordainsari arautua duten jardueren ordainsarien araubidea zehazteko edo jasotzeko xedea izanik, baldin eta horren ondorioz sistemaren kostuetan subjektuaren urteko ordainsari arautuan ehuneko1etik 5era bitarteko aldaketa eragiten bada.
8. 64. artikuluaren 15., 16. eta 17. paragrafoetan tipifikatutako ez-betetzeak, betiere horniduraren bermea arriskuan jartzen ez bada edo pertsonentzat, ondasunentzat edo ingurumenarentzat arrisku edo kalte larririk eragiten ez bada.
9. Segurtasun-neurriak ez betetzea, nahiz eta ondasunentzat ageriko arriskurik ez eragin.
10. Neurketa-puntuaren arduradunek neurketako eta kontroleko ekipoak eta erregelamendu bidez zehaztutako gainerako gailuak izateko betebeharra ez betetzea, baldin eta hornitutako edo kontsumitutako energien fakturazioa zuzen egitea eragozten ez bada, edo ez-betetze horrek pertsonentzat, ondasunentzat edo ingurumenarentzat arrisku edo kalte larririk eragiten ez badu.
11. Indarreko araudiaren arabera horretara behartuta daudenek mugen alta- edo aldaketa-prozesuak, neurrien irakurketa eta tratamendua, eta informazioaren elkartrukea ez betetzea, informazioa ez igortzea edo, hala badagokio, bidaltzera behartuta dauden hartzaileei erregelamendu bidez xedatutako baldintzetan, epean eta moduan ez eskaintzea.
12. Indarreko araudiaren arabera horretara behartuta daudenek neurketa-ekipoen egiaztapenak kudeatzeko betebeharra ez betetzea, arau-hauste oso larritzat tipifikatuta ez dagoenean.
13. 29.2 artikuluan eta hori garatzeko araudian ezarritakoari jarraikiz, Merkatuaren Operadoreak dagozkion eginkizunak eta betebeharrak ez betetzea, espresuki oso larritzat tipifikatuta ez dagoenean.
14. Lege honetan eta legea garatzeko araudian ezarritakoari jarraikiz, Sistemaren Operadoreak, garraiolariak, banatzaileek eta banaketa-sarearen kudeatzaileek dagozkien eginkizunak eta betebeharrak ez betetzea, espresuki oso larritzat tipifikatuta ez dagoenean.
15. Sistemaren Operadoreak beste agente batzuen ordainsaria zehazteko beharrezkoa den informazioa bidaltzeko betebeharra ez betetzea, edo informazio horretan akats garrantzitsuak izatea.
16. Horretara behartuta dauden subjektuek beharrezkoa den informazioa edo, hala badagokio, aurrez baimendu gabeko parametroak ez jakinaraztea sistemaren operadoreari, sistema isolatuetan sortze-bulegoa egoki kudeatzeko.
17. Indarreko araudiaren arabera horretara behartuta dauden subjektuek 51.2
artikuluan aipatzen diren zerbitzuaren kalitate-indizeak, edo zerbitzuaren kalitate- eta jarraitutasun-baldintzak ez betetzea.
18. Etendurak jasan dituzten kontsumitzaileei beherapenak aplikatu beharreko araudian aurreikusitako baldintzetan aplikatzeko betebeharra behin eta berriz ez betetzea enpresa hornitzaileak.
19. Erabiltzaile berriei zerbitzua ematen hastean justifikatu gabeko atzerapena izatea.
20. Energia elektrikoaren horniduran edo kontsumoan egindako beste edozein jardun, baldin eta hornitutako edo kontsumitutakoaren errealitatea aldatzen badu ehuneko 10etik gora eta, aldi berean, 30.000 euro baino gehiago.
21. Banatzaile edo merkaturatzaileek honako betebehar hauek ez betetzea: euren sareetara eta euren guneko garraio-sareetara konektatuta dauden hornidura-puntu guztien datu-base bat izateko betebeharra, sarerako sarbidea ahalbidetzeko betebeharra, eta hornidura-puntuen erregistroko datuak kontsultatzea eta energia-kontsumitzaile eta -merkaturatzaileekiko komunikazioak eta eskaerak informatikaren bitartez jaso eta baliozkotzea ahalbidetzen duten sistema informatikoak izatea.
22. Hornitzaile-aldaketan edo kontratu-baldintzen aldaketa egitean esku hartu behar duen edozein subjekturekiko komunikazioetarako ezarritako epeak eta edukiak behin eta berriz ez betetzea, justifikaziorik gabe.
23. Merkaturatzaileek energia elektrikoaren hornidura-kontratuak sinatzeko ezarritako eskakizunak behin eta berriz ez betetzea, eta bezeroekin ahalordea emateko eta kontratuak egiteko baldintzak ere ez.
24. Lege honetan aurreikusitako baldintzetan jarduera arautuak eta libreak egiten dituen sozietate-talde baten barruan sartuta dauden erreferentziako enpresa banatzaile eta merkaturatzaileen marka eta markaren irudia aurkeztean eta horri buruzko informazioa ematean nahasmendua eragitea, merkaturatze-jarduerak egiten dituzten talde bereko filialen berezko nortasunari dagokionez.
25. Elektrizitatea banatzen eta merkaturatzen duten enpresek kontratatutako edo eskainitako zerbitzuari buruzko edonolako kexari, erreklamaziori eta gertakizuni erantzuteko, bai eta kontratazioari eta hornidura edo komunikazioei buruzko alderdiekin loturiko informazio-eskaerei ere erantzuteko zerbitzuaren mantentze-lanak eta funtzionamendu egokia bermatzeko betebeharra ez betetzea; zerbitzu horretan doako telefono bidezko arreta-zerbitzu bat eta doako telefono-zenbaki bat bilduko dira. Halaber, lege honetan eta legea garatzeko araudian ezarritakoari jarraikiz, kontsumitzailea babesteko edozein neurri aplikatzeko betebeharra ere ez betetzea, bereziki, kontsumitzaile ahulei dagozkienak.
26. Banatzaileek, merkaturatzaileek edo karga-kudeatzaileek euren betebeharrak eta indarreko araudiaren arabera jardueran jarduteko ezinbestekoak diren eskakizunak ez betetzea, espresuki oso larritzat edo arintzat tipifikatuta ez dagoenean.
27. Programazioaldi bakoitzean ekoizpen-unitateak erabilgarri izateko betebeharrak ez betetzea.
28. Horretara behartuta dauden subjektuek erosketa- edo salmenta-eskaintzak ez aurkeztea ekoizpen-merkatuan.
29. Ordezkari-lanetan jarduten duten agenteek lege honetan eta legea garatzeko araudian ezarritako betebeharrak ez betetzea, espresuki larritzat tipifikatu ez bada.
30. Karga-kudeatzaileek lege honetan eta legea garatzeko araudian araututako betebeharrak ez betetzea energia elektrikoaren salmentari dagokionez.
31. Merkatua manipulatzeagatik (saialdi-fasean bada ere), informazio pribilegiatua erabiltzeagatik edo informazio pribilegiatua ez zabaltzeagatik egindako arau-hauste oro, Energiaren handizkako merkatuaren zuzentasunari eta gardentasunari buruzko 2011ko urriaren 25eko 1227/2011 Erregelamenduan (EB) eta hori garatzeko araudian ezarritakoari jarraikiz.
32. Subjektu kalifikatuek eta parte-hartzaileek dagokion araudian aurreikusitako energia elektrikoaren enkanteetarako ezarritako eskakizunak ez betetzea.
33. Merkatuko agente batek doitzeko zerbitzuen prezioa manipulatzea eskaintzak gehiegizko prezioan eginda, eta ekoizpen-merkatuaren beste segmentu batzuetan agente berak eskainitako prezioekin alderatuta alde handia izatea, justifikaziorik gabe.
34. Eskaintzak egitean balio anormalak edo ez-proportzionatuak eskaintzea, sortzeunitateen salmenta edo merkatuaren kasazioa behar ez bezala aldarazteagatik.
35. Autokontsumoari dagokionez, ezarritako eskakizun eta betebeharrak ez betetzea, oso larritzat tipifikatuta ez dagoenean; halaber, lege honetan eta legea garatzeko araudian aurreikusitako modalitateak eta horiekin loturiko araubide ekonomikoak behar ez bezala aplikatzea ere arau-hauste larritzat hartuko da.
36. Banatzaileek edo merkaturatzaileek Administrazioak onartutako eskaria kudeatzeko programak praktikan jartzeko betebeharra ez betetzea.
66. artikulua. Arau-hauste arinak.
Honako hauek arau-hauste arintzat jotzen dira:
1. Horretara behartuta dauden subjektuek hornidura-kontratuak sinatzearekin loturiko betebeharrak ez betetzea, arau-hauste larritzat edo oso larritzat hartzen ez denean.
2. Merkatuaren Arauen edo Eragiketa Prozeduren ondoriozko betebeharrak ez betetzea, 64. edo 65. artikuluen arabera arau-hauste larritzat edo oso larritzat hartzen ez direnean, eta ez-betetze horren ondorioz merkatuaren edo sistemaren elektrikoaren funtzionamenduari kalterik eragiten ez zaionean.
3. Merkaturatzaileekiko eta bezeroekiko komunikazioetarako ezarritako epea, hornitzaile-aldaketak egiteko epea, eta kontratuetako baldintzen edozein aldaketa egiteko epea ez betetzea, justifikaziorik gabe.
4. Merkaturatzaileek bezeroekin ahalordea emateko eta kontratuak egiteko eskakizunak ez betetzea.
5. Merkaturatzaileek eta banatzaileek fakturetan eska dakiekeen informazioaren edozein eskakizun ez betetzea.
6. Lege honetan edo legea garatzeko xedapenetan araututako prezio, kargu, tarifa edo bidesariak modu irregularrean aplikatzea, eta horren ondorioz, prezioa aldatzea, arau-hauste larritzat edo oso larritzat hartzen ez denean.
7. Herri Administrazioan aurkezten den edozein datu, adierazpen edo dokumentu oker edo desitxuratuta egotea, bai eta behar ez den epean eta moduan aurkeztea ere, ordainsari arautua duten jardueren ordainsarien araubidea zehazteko edo jasotzeko xedea izanik, betiere sistemaren kostuetan subjektuaren urteko ordainsari arautuaren gehienez ehuneko 1eko aldaketa eragiten bada.
67. artikulua. Zehapenak.
1. Titulu honetako I. kapituluan ezarritako arau-hausteei honelako zehapenak jarriko zaizkie:
a) Arau-hauste oso larriak egiteagatik, gutxienez 6.000.001 euroko eta gehienez 60.000.000 euroko isuna jarriko zaio arau-hausleari.
b) Arau-hauste larriak egiteagatik, gutxienez 600.001 euroko eta gehienez 6.000.000
euroko isuna jarriko zaio arau-hausleari.
c) Arau-hauste arinak egiteagatik, gehienez 600.000 euroko isuna jarriko zaio arauhausleari.
2. Nolanahi ere, zehapenaren zenbatekoak ezin izango du subjektu arau-hauslearen negozio-zifraren urteko zenbateko garbiaren ehuneko 10 gainditu, edota enpresa biltzen duen taldeko sozietate matrizearen negozio-zifra kontsolidatuaren urteko zenbateko garbiaren ehuneko 10 gainditu.
3. Gertatzen diren zirkunstantzien ondorioz, arau-hauslearen erruduntasuna edo gertakariaren antijuridikotasuna nabarmen gutxitzen dela ikusiz gero, edo arau-hauslearen egoera ekonomikoari erreparatuz gero (ondarea, diru-sarrerak, familia-kargak eta egiaztatzen diren gainerako zirkunstantzia pertsonalak) zehapena gehiegizkoa baldin bada nabarmen, organo zehatzaileak zehapenaren zenbatekoa erabaki ahal izango du eta, horretarako, kasuan kasu, arau-haustearen larritasun-mailaren aurrekoari dagokion arau-hauste motaren eskala aplikatuko du.
4. Nolanahi ere, ezartzen den zehapenaren zenbatekoa honako irizpide hauen arabera mailakatuko da, betiere adierazitako mugen barruan:
a) Arau-haustearen ondorioz pertsonen bizitza eta osasunarentzat eta gauzen eta ingurumenaren segurtasunarentzat sortzen den arriskua.
b) Eragindako kalte edo hondatzearen garrantzia.
c) Horniduraren jarraitutasunean eta erregulartasunean eragindako kalteak.
d) Arau-haustetzat tipifikatutako egintzan edo ez-egintzan izandako partaidetzamaila, eta horren ondorioz lortutako etekina.
e) Arau-haustea nahita egin ote den eta behin baino gehiagotan egitea.
f) Urte berean antzeko arau-haustea berriro egitea, administrazio-bidean ebazpen irmoz hala egin dela adierazi bada.
g) Sistema elektrikoaren iraunkortasun ekonomikoan eta finantzarioan izandako eragina.
h) Arau-haustearen gaitzespen-maila handiagoan edo txikiagoan eragina izan dezakeen beste edozein zirkunstantzia.
5. Lege honi dagokionez, ez-betetze bat behin eta berriz egin dela ulertuko dugu baldin eta hori egin aurreko urtean ebazpen irmoz arau-hauste berdinari dagokion zehapena ezarri bazaio subjektuari administrazio-bidean.
68. artikulua. Zehapen osagarriak.
1. Arau-hauste oso larrien kasuan, dagokien isunaz gain, honako zehapen osagarri hauetako bat edo batzuk ere ezar daite(z)ke, gertatzen diren zirkunstantzien arabera:
a) Sektore elektrikoaren eremuan jarduerak egiteko edo garatzeko desgaitzea gehienez hiru urtez.
b) Baimenak etetea, baliogabetzea edo ez berritzea gehienez hiru urtez, kasuan kasu.
c) Diru-laguntzak, laguntza publikoak edo lege honen eta legea garatzeko arauen araberako araubide ekonomiko gehigarri oro lortzeko aukera galtzea, gehienez hiru urtez.
2. Arau-hauste larrien kasuan, dagokien isunaz gain, honako zehapen osagarri hauetako bat edo batzuk ere ezar daite(z)ke, gertatzen diren zirkunstantzien arabera:
a) Sektore elektrikoaren eremuan jarduerak egiteko edo garatzeko desgaitzea gehienez urtebetez.
b) Sektore elektrikoaren eremuan jarduerak egiteko edo garatzeko baimenak etetea edo ez berritzea, gehienez urtebetez.
c) Sektore elektrikoaren eremuan jarduerak egiteko edo garatzeko baimenak baliogabetzea.
d) Diru-laguntzak, laguntza publikoak edo lege honen eta legea garatzeko arauen araberako araubide ekonomiko gehigarri oro lortzeko aukera galtzea, gutxienez urtebetez.
69. artikulua. Bestelako neurriak.
1. Kasuan kasu dagozkion zehapenak ezartzeaz gain, zehapen-prozeduraren ebazpenean honako betebehar hauek bildu behar dira:
a) Gauzak lehengoratzea edo jardun arau-hauslea hasi aurreko egoera naturalera itzultzea, ezartzen den epean.
b) Gauzak lehengoratzea edo jardun arau-hauslea hasi aurreko egoera naturalera itzultzea ezinezkoa denean, kalte konponezinengatik kalte-ordaina ematea suntsitutako ondasunen edo eragindako hondamendiaren balioaren zenbatekoaren arabera, bai eta eragindako kalteengatik ere, ezartzen den epean.
c) Arau-haustea egiteagatik aplikatu behar ez zen ordainsari arautu bat jaso den kasuetan, bidegabe jasotako zenbatekoak itzultzea.
2. Kalte eta galerengatiko kalte-ordaina eskatuko da baldin eta itzultzea edo lehengoratzea ezinezkoa bada eta, nolanahi ere, interes publikoetan kalte eta galerak eragin badira.
Kalteak ebaluatzea zaila edo ezinezkoa denean, kalte-ordaina finkatzeko garaian itzultzearen eta lehengoratzearen kostua eta kaltetutako ondasunen balioa hartuko dira aintzat, eta balio handiena ematen duena aplikatuko da.
70. artikulua. Zehapen eta kalte-ordainen izaera.
Lege honetako eta legea garatzeko xedapenetako aginduak aplikatzean ezartzen diren zehapen eta kalte-ordainak, bai eta nahitaez gauzatzeko gainerako egintzen eduki ekonomikoa ere Zuzenbide publikoko kreditutzat hartuko dira eta uztailaren 29ko 939/200 Errege Dekretu bidez onartutako Zerga-bilketako Erregelamendu Orokorrean arautzen den premiamenduzko administrazio-prozedura bitartez eskatu ahal izango da.
71. artikulua. Erantzukizunak pilatzea.
1. Lege honetan tipifikatutako arau-hausteengatiko administrazioaren erantzukizunak ez du baztertzen gerta daitekeen bestelako erantzukizunik.
2. Arau-hauste beraren ondorioz hainbat subjekturi ezartzen bazaizkie zehapenak, horiei ezartzen zaizkien zigorrak beregainak izango dira.
3. Zigor- edo administrazio-arloan zehatutako egintzak ezingo dira zehatu, subjektua, egintza eta oinarria berberak direla ikusten den kasuetan.
4. Arau-haustea delitu edo faltatzat har badaiteke, zehapen-prozedura hasitakoan, erruaren berri emango zaio Fiskaltzari eta izapidetzea bertan behera utziko da ebazpen judizial irmo bidez kausa amaitzen den arte edo Fiskaltzak jardunak itzultzen dituen arte.
5. Deliturik edo faltarik ikusi ez bada, administrazio-organo eskudunak aurrera egingo du zehapen-espedientearen izapideetan. Ebazpen judizial irmoan frogatutzat emandako egitateak lotesleak izango dira organo horrentzat.
72. artikulua. Erantzukizuna iraungitzea.
Lege honetan araututako arau-hausteen ondoriozko administrazioaren erantzukizuna iraungi egingo da zehapena eta 69. artikuluan xedatutakoa aplikatzean ezarritako neurriak ordaindu edo betetzen direnean, eta agindu bidez.
73. artikulua. Zehapenak jartzeko eskumena.
1. Estatuko Administrazio Orokorraren eremuan, sektore elektrikoaren arloko arauhausteei dagozkien zehapenak jartzea honako hauei dagokie:
a) Ministroen Kontseiluari, arau-hauste oso larriak egiteagatiko zehapenak ezarri behar direnean eta 68. artikuluan aurreikusitako zehapen osagarriren bat biltzen bada.
b) Industria, Energia eta Turismoko ministroari, arau-hauste oso larriak egiteagatiko zehapenak ezarri behar direnean baina 68. artikuluan aurreikusitako zehapen osagarririk bildu gabe.
c) Energiaren Estatuko idazkariari, arau-hauste larriak egiteagatiko zehapenak ezarri behar direnean.
d) Energiaren Estatuko Idazkaritzako dagokion zuzendari nagusiari, arau-hauste arinak egiteagatiko zehapenak ezarri behar direnean. da.
2. Autonomia Erkidegoen eremuan, bakoitzaren araudian xedatutakoa bete beharko 3. Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak, bere eskumenen eremuan, administrazio-arloko honako arau-hauste hauek egiteagatiko zehapenak ezar ditzake:
a) 64. artikuluaren 1., 2., 5., 6., 7., 8., 9., 11., 12., 15., 24., 25., 26., 27., 28., 29., 30., 32., 33., 34., 35., 36., 37., 38., 39., 40., 42., 45. eta 46. paragrafoetan oso larritzat tipifikatuta daudenak.
b) Larritzat tipifikatuta daudenen artean, aurreko lerrokadan aipatzen direnak baldin eta, gertatzen diren zirkunstantzien arabera, ezin badira oso larritzat jo eta, bereziki, 65. artikuluaren 1., 4., 5., 6., 13., 14., 15., 18., 19., 21., 22., 23., 24., 25., 26., 27., 28., 30., 31., 32., 33. eta 34. paragrafoetan tipifikatuta daudenak.
c) 66. artikuluaren 1., 2., 3., 4. eta 5. paragrafoetan arintzat tipifikatuta daudenak.
4. Estatuko Administrazio Orokorrak zehapenak jartzeko eskumena izango du horniduraren segurtasuna arriskuan jartzen duten arau-hauste oso larriak gertatzen direnean.
74. artikulua. Arau-hauste eta zehapenen preskripzioa.
1. Lege honetan aurreikusitako administrazio-arloko arau-hausteek lau urteren buruan preskribatuko dute oso larrien kasuan; hiru urteren buruan, larrien kasuan; eta bi urteren buruan, arinen kasuan.
2. Arau-hauste oso larrien ondorioz ezarritako zehapenek lau urtera preskribatuko dute; arau-hauste larrien ondorioz ezarritakoek, hiru urtera; eta arau-hauste arinen ondorioz ezarritakoek, bi urtera.
3. Arau-hauste eta zehapenen preskripzio-epeak zenbatzeko, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 132. artikuluaren 2. eta 3. paragrafoetan xedatutakoa bete beharko da.
Arau-hauste jarraituen kasuan, jarduera edo arau-haustea osatzen duen azken egintza amaitzen den unean hasiko da zenbatzen preskripzio-epea. Arau-haustea osatzen duten gertakari edo jarduerak ezezagunak badira kanpo-aztarnarik uzten ez dutelako, gertakari edo jarduerak agerian geratzen direnean hasiko da epea zenbatzen.
III. KAPITULUA Zehapen-prozedura 75. artikulua. Aplikatu beharreko araubide juridikoa.
Lege honetan aurreikusitako zehapenak ezartzeko prozedurari dagokionez, instrukzioaren eta ebazpenaren faseak behar bezala bereiziko dira, eta arazoaren 26ko 30/1992 Legean eta lege hori garatzeko erregelamendu-mailako araudian xedatutakoa bete beharko da, kapitulu honetako gainerako artikuluetan xedatzen diren berezitasunak berezitasun.
76. artikulua. Hastea.
Lege honetan tipifikatutako administrazio-arloko arau-hausteengatiko zehapenprozedurak ofizioz hasiko dira Energiaren Estatuko Idazkaritzako dagokion zuzendari nagusiaren edo Zuzendaritza horretan eskumena espresuki esleituta duen organoaren akordio bidez, bere kabuz edo goragoko agindu batengatik, administrazioaren beste organo batzuek eskaera arrazoitua egin dutelako edo salaketagatik.
Hala eta guztiz ere, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak esleituta dituen eginkizunen eta jardun-eremuaren barruan sartzen diren administrazio-arloko arauhausteengatiko zehapen-prozeduren kasuan, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionala sortzen duen ekainaren 4ko 3/2013 Legean eta Batzorde horren Estatutuan zehazten diren organoek egingo dituzte instrukzioa eta ebazpena.
77. artikulua. Behin-behineko neurriak.
1. Zehapen-prozeduraren edozein unetan eta kasuaren zirkunstantziei erreparatuta, Energiaren Estatuko Idazkaritzako dagokion zuzendari nagusiak edo Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionaleko organo eskudunak edozein neurri har dezake prozeduran eman daitekeen ebazpenaren eraginkortasuna bermatzeko, prozedurak bukaera ona izateko, bai eta arau-haustearen eraginei eustea saihesteko ere, hori pentsarazteko elementuak baldin badaude, eta betiere interesdunari entzun ostean eta arrazoitutako ebazpen bidez.
Neurri horien jakinarazpenarekin batera, hala badagokio, dagokion arau-haustea osatzen duen gabezia edo irregulartasuna zuzentzeko deia ere bildu behar da.
2. Era berean, premiazko kasuetan eta hornidura elektrikoaren segurtasunerako arriskurik egon badaiteke, zehazpen-prozedura hasi aurretik eta ofizioz edo alde batek eskatuta, Energiaren Estatuko Idazkaritzako dagokion zuzendari nagusiak edo Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionaleko organo eskudunak beharrezko iritzitako neurriak har ditzake segurtasuna eta hornidura bermatzeko, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 72.2
artikuluan aurreikusitako baldintzetan.
3. Artikulu honetan aurreikusitako neurriek eragindako gastuei dagokienez, gastu horiek justifikatu dituzten ez-betetze, gabezia edo irregulartasunen erantzule diren pertsona fisikoen eta erakundeen kargura ordainduko dira.
78. artikulua. Instrukzioa.
Lege honetan tipifikatutako administrazio-arloko arau-hausteengatiko zehapenprozeduren instrukzioa, bai eta egindako jardunak –ebazpena eman ostean– artxibatzea ere Energiaren Estatuko Idazkaritzako dagokion Zuzendaritza Nagusiari dagozkio, edo hala badagokio, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalean eskumen hori esleituta duen organoari.
79. artikulua. Ebazpena eman eta jakinarazteko epea.
Lege honetan tipifikatutako administrazio-arloko arau-hausteengatiko zehapenprozedurak ebatzi eta jakinarazteko epea hemezortzi hilabete izango da arau-hauste oso larri eta larriengatiko espedienteen kasuan, eta bederatzi hilabete arau-hauste arinengatik hasitakoen kasuan.
Epe hori igaro eta ebazpen espresurik ematen ez bada, Energiaren Estatuko Idazkaritzako dagokion zuzendari nagusiak edo, hala badagokio, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalean eskumen hori esleituta duen organoak prozedura iraungi dela adieraziko du eta jardunak artxibatzeko aginduko du, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 92. artikuluan aurreikusitako ondorioekin.
80. artikulua. Ebazpenaren ondorioak.
1. Ebazpena betearazi beharrekoa izango da, administrazio-bidea amaitzen badu.
2. Ebazpena betearazi beharrekoa ez den bitartean eraginkortasuna bermatzeko, hala badagokio, behar diren kautelazko neurriak jasoko dira ebazpenean.
Lehenengo xedapen gehigarria Hertsatzeko isunak.
Ematen diren ebazpenak edo informazio-errekerimenduak betetzen direla ziurtatzeko, Industria, Energia eta Turismo Ministerioak edo Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak hertsatzeko isunak jar ditzake; isun horiek egunean 100 eurotik 10.000 eurora bitartekoak izan daitezke, betiere Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean aurreikusitako baldintzetan.
Isunen zenbatekoa irizpide hauen arabera zehaztuko da:
a) Arau-haustearen ondorioz pertsonen bizitza eta osasunarentzat eta gauzen eta ingurumenaren segurtasunarentzat sortzen den arriskua.
b) Eragindako kalte edo hondatzearen garrantzia.
c) Horniduraren jarraitutasunean eta erregulartasunean eragindako kalteak.
d) Eragindako kalte ekonomikoak.
Hertsatzeko isunak ez dauka zerikusirik ezar daitezkeen zehapenekin, eta horiekin batera ezar daiteke.
Xedapen honetan aurreikusten diren hertsatzeko isunen zenbatekoa Altxor Publikoan sartuko da.
Bigarren xedapen gehigarria. Itsasoko-lehorreko jabari publikoaren okupazioa goitentsioko aire-lineen kasuan.
Kostaldeei buruzko uztailaren 28ko 22/1988 Legearen 32. artikuluan aipatzen diren ondorioetarako, salbuespen gisa eta behar bezala bermatutako erabilera publikoko arrazoiak direla medio, Ministroen Kontseiluak –Sustapen Ministerioak, Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak eta Industria, Energia eta Turismo Ministerioak batera eskatuta–, ingurumenarekin eta paisaiarekin loturiko balioak aintzat hartuta, goi-tentsioko linea elektrikoak jartzeko baimena eman ahal izango du itsasoko-lehorreko jabari publikoko eremuetan, betiere, horiek hondartza inguruetan edo babes berezia behar duten beste eremuetan jartzekoak ez badira.
Hirugarren xedapen gehigarria. Ebazpena espresurik ez jakinaraztearen ondorio ezesleak.
Lege honetan xedatutakoari eta arlo nuklearreko legedi espezifikoari jarraikiz eman behar diren administrazio-arloko ebazpenen eskaerak ezetsitzat hartuko dira baldin eta ebazpen espresua ez bada jakinarazten garapen-xedapenetan ezarritako epean.
Laugarren xedapen gehigarria. Bide-zorrak.
57. artikuluan aipatzen den eta garraio-, banaketa- eta hornidura-sarearen alde eratu den energia elektrikoaren bide-zorraren (airekoa nahiz lurpekoa) barruan sartzen dira bertan egon daitezkeen telekomunikazioko linea eta ekipoak, bai ustiapen elektrikoaren autoprestazio-zerbitzurako direnak, bai jendearentzat eskuragarri dauden komunikazio elektrikoko zerbitzuak emateko direnak, eta zortasun hori larriagotuz gero legokiokeen balio justua alde batera utzi gabe.
Era berean, 56.2 artikuluan aipatzen diren baimenen barruan sartzen dira bertan egon daitezkeen telekomunikazioko linea eta ekipoak, aurreko lerrokadan xedatutako irismen objektibo eta autonomia berarekin.
Bosgarren xedapen gehigarria. Elektrizitatearen Merkatu Iberiarreko subjektuen gaitasun juridikoa.
Portugalgo sektore elektrikoko subjektuek badute nahikoa gaitasun energia elektrikoaren merkatuetan jarduteko; hain zuzen ere, Espainiako Erresumak eta Portugalgo Errepublikak 2004. urteko urriaren 1ean sinatu zuten Energia Elektrikoaren Merkatu Iberiarra eratzeari buruzko Nazioarteko Hitzarmenean aurreikusitako merkatuetan, betiere hitzarmen horren 3. artikuluan sartzen badira eta Espainian indarrean dagoen araudiari jarraikiz.
Seigarren xedapen gehigarria. Sistema elektrikoaren desoreken finantzazioa.
1. 19. artikuluan xedatzen diren mugak eta diru-sarreren defizitagatiko desbideratze eta desorekak finantzatzeko betebeharra 2014ko ekitalditik aurrera egin behar diren likidazioetan aplikatuko da, eta 2014ko urtarrilaren 1etik hasita metatutako zorrari dagokionez.
2. 2013ko ekitaldira bitarte (hori sartuta) sortu ahal izan diren ordainsari arautuko jardueren likidazioetako desorekei edo defizitari dagozkien kobrantza-eskubideen titularrak ez dira egingo finantzatzeko betebehar honen eraginpean, eskubide horiei dagozkien zenbateko zehatzei dagokienez.
3. 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera sortutako likidazio-sistemaren diru-sarreren defizitari dagozkion kobrantza-eskubideen titularrek ezin izango dizkiete eskubide horiek Sistema Elektrikoaren Defizita Titulizatzeko Funtsari laga.
Zazpigarren xedapen gehigarria. Sistema elektrikoaren eskubide eta betebeharren preskripzioa.
1. Hamabost urtera preskribatuko dute honako eskubide hauek:
a) Sistema elektrikoaren aldeko kredituak aitortzeko edo likidatzeko eskubidea.
b) Aitortu edo likidatutako kredituak kobratzeko eskubidea, behin betiko adierazpena egiten duen egintza jakinarazten den egunetik kontatzen hasita.
c) Sistemak bere kargurako betebeharrak aitortu edo likidatzeko eskubidea.
d) Jada aitortu edo likidatutako betebeharren ordainketa eskatzeko eskubidea, behin betiko adierazpena egiten duen egintza jakinarazten den egunetik kontatzen hasita.
e) Lege honen 6. artikuluan definitutako subjektuek jasotzen duten ordainsari arautua aldatzeko edo baliogabetzeko eskubidea, ordainsaria erabaki dezakeen jarduna gertatzen den egunetik kontatzen hasita.
2. Sistema elektrikoaren eskubide eta betebeharren preskripzioa eten egingo da Kode Zibilaren xedapenetan ezarritakoari jarraikiz, eta ofizioz aplikatuko da.
3. Aurrekoa gorabehera, Gobernuak zenbaketa-baldintzak arautu ahal izango ditu, bai eta epe horiek eteteko kasuak ere.
Zortzigarren xedapen gehigarria. Energia elektrikoa ekoizteko merkatuaren txostenak.
Eperako kontratazioa sustatzen duten merkatu-mekanismoak.
1. Ekainaren 4ko 3/2013 Legearen 5.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, Industria, Energia eta Turismo Ministerioak energia elektrikoaren ekoizpen-merkatuarekin eta hornidurarekin loturiko azterlanak egiteko eska diezaioke Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalari, interes orokorreko arrazoiak daudenean edo lehia bideragarririk ez dagoen zantzua sumatuz gero.
2. Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalari gaitasuna ematen zaio Gobernuari proposamena egin diezaion erregelamendu bidez energia elektrikoaren eperako kontratazioa sustatzen duten merkatu-mekanismoak ezartzeko. Mekanismo horiek energia elektrikoaren kantitate jakin baten lehen mailako emisioaren forma hartuko dute, potentzia jakin baten baliokidea dena, emisioan zehazten diren baldintzetan eta eperako; beste forma batzuk ere har ditzakete, sistema elektrikoan lehia areagotzea eta merkatuetan likidazioa ahalbidetuz gero.
Bederatzigarren xedapen gehigarria. Energia nuklearraren arloko legedi berezia.
Energia nuklearraren arloko legedi berezia aplikatu behar zaien energia elektrikoaren ekoizpen-instalazioak legedi berezi horri jarraituko diote, lege honetan xedatutakoa alde batera utzi gabe.
Hamargarren xedapen gehigarria. Lehen erregulazio-aldia.
1. Lege honen 14. artikuluaren 4. paragrafoan aurreikusitako ondorioetarako, eta jarduera bakoitzaren hasiera-data zein den gorabehera, lehen erregulazio-aldia 2019. urteko abenduaren 31n amaituko da. 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera, hurrengo erregulazio-aldiak etorriko dira, elkarren segidan.
2. Energia-iturri berriztagarrietan, kogenerazioan eta hondakinetan oinarritutako eta ordainsarien araubide espezifikoa duten ekoizpen-jardueren kasuan, lehen erregulazioaldia uztailaren 12ko 9/2013 Errege Lege Dekretua indarrean hasten den egunean hasiko da.
Aldi horretan, 14.7 artikuluan aurreikusitako norgehiagoka-prozeduretarako erreferentziako ereduzko proiektuen errentagarritasunaren oinarritzat hartuko den balioa, zergak aplikatu baino lehen, honako hau izango da: Estatuaren hamar urterako obligazioek Sistema elektrikoaren finantza-egonkortasuna bermatzeko premiazko neurriak ezartzen dituen uztailaren 12ko 9/2013 Errege Lege Dekretua indarrean hasi aurreko hiru hilabeteetan bigarren mailako merkatuan duten batez besteko errendimendua, gehi oinarrizko 300 puntu.
3. Garraio- eta banaketa-jardueren kasuan, martxoaren 30eko 13/2012 Errege Lege Dekretuaren 5. eta 6. artikuluetan aipatzen diren errege-dekretuak aplikatu behar direnean hasiko da lehen erregulazio-aldia; horietan, garraioko eta banaketako jarduerak ordaintzeko metodologia garatzen da, hurrenez hurren.
Uztailaren 12ko 9/2013 Errege Lege Dekretuan aurreikusitakoa alde batera utzi gabe, 2013ko bigarren aldian jaso beharreko ordainsaria kalkulatzeko, eta 2014ko urtarrilaren 1etik aurrera eta errege lege-dekretu horren 4.2 eta 5.2 artikuluak aplikatu beharreko hurrengo urteetan jaso beharreko ordainsaria kalkulatzeko, energia elektrikoaren garraioko eta banaketako sistema elektrikoaren konturako ordainsari-tasa honako hau izango da lehen erregulazio-aldirako: Estatuaren hamar urterako obligazioek Sistema elektrikoaren finantza-egonkortasuna bermatzeko premiazko neurriak ezartzen dituen uztailaren 12ko 9/2013 Errege Lege Dekretua indarrean hasi aurreko hiru hilabeteetan bigarren mailako merkatuan duten batez besteko errendimendua, gehi oinarrizko 200
puntu.
4. Penintsulaz kanpoko sistema elektrikoetako ekoizpen-jardueren kasuan, ordainsarien esparruaren berrazterketa garatzen duen errege-dekretua aplikatu behar denean hasiko da lehen erregulazio-aldia.
Ezartzen den ordainsarien araubidea honako arau hauetan aurreikusitakoaren araberakoa izango da: martxoaren 30eko 13/2012 Errege Lege Dekretuaren 7. artikuluan; Aurrekontu-egonkortasuna bermatzeko eta lehiakortasuna bultzatzeko neurriei buruzko uztailaren 13ko 20/2012 Errege Lege Dekretuaren 37. artikuluan; lege honetan, eta Uharteetako eta penintsulaz kanpoko sistema elektrikoetan hornidura bermatzekoa eta lehia gehitzeko Legean.
Lehen erregulazio-aldi honetan, ordainsarien araubide gehigarria duen talde bakoitzaren inbertsioaren finantza-ordainsaria kalkulatzeko ordainsari-tasa honako hau izango da: Estatuaren hamar urterako obligazioek Sistema elektrikoaren finantzaegonkortasuna bermatzeko premiazko neurriak ezartzen dituen uztailaren 12ko 9/2013 Errege Lege Dekretua indarrean hasi aurreko hiru hilabeteetan bigarren mailako merkatuan duten batez besteko errendimendua, gehi oinarrizko 200 puntu.
Horrek guztiak ez du esan nahi 2012ko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatu beharreko xedapenak ez direnik aplikatu behar, betiere martxoaren 30eko 13/2012 Errege Lege Dekretuaren 7. artikuluan eta uztailaren 13ko 20/2012 Errege Lege Dekretuaren 37. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz.
Hamaikagarren xedapen gehigarria. Ordainsarien araubide espezifikoaren aipamenak.
Energia-iturri berriztagarrietan, eraginkortasun handiko kogenerazioan eta hondakinetan oinarritutako energia elektrikoaren ekoizpen-instalazioen kasuan, 14.7
artikuluaren e) idatz-zatian aipatzen den ordainsarien araubide espezifikoak lege hau indarrean hasi aurretik egon zitezkeen araubide ekonomiko primatuei buruz ari direla ulertu behar da.
Hamabigarren xedapen gehigarria. Energia sarera isurtzeko baimena duten kontsumitzaileak.
1. Erregelamendu bidez ezartzen diren baldintzetan eta salbuespen gisa, Industria, Energia eta Turismo Ministerioak goi-tentsioan konektatutako energia elektrikoaren kontsumitzaile jakin batzuei baimena eman diezaieke sarera energia isurtzeko, baldin eta kontsumitzaile horiek energia aurrezteko eta energia-eraginkortasuneko sistema bat ezarrita dutelako, euren instalazioan kontsumitu ezin den berreskuratutako energia izaten badute une jakin batzuetan.
2. Kontsumitzaile horiek 9.3 artikuluan xedatutakoa aplikatzearen ondoriozko araubide ekonomiko beraren eraginpean egongo dira, isuritako energiagatik.
Hamahirugarren xedapen gehigarria. Energia berriztagarrien zuzentarautik eratorritako konpromisoak betetzeko nazioarteko lankidetza-mekanismoak.
1. Iturri berriztagarrietatik datorren energia erabil dadin sustatzeko, Erkidegoko araudian aurreikusten diren lankidetza-mekanismoak martxan jartzea ahalbidetzen duen esparrua prestatuko du Estatuko Administrazio Orokorrak.
Mekanismo horiek aplikatzerakoan, elektrizitate-sistemaren segurtasuna bermatuko da uneoro, eta ez da ez murriztuko, ez galduko Espainian ekoitzitako energia berriztagarririk.
2. Proiektu edo jardun berezi horiek martxan jartzeko prozesua Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren onespenari baldintzatuta egongo da, eta energia garraiatzeko egituren gaineko eragina nahiz energia-plangintza, oro har, kontuan izan beharko ditu horretarako.
Hamalaugarren xedapen gehigarria. Helburuak bete ez dituzten ekoizpen-teknologiak.
1. Maiatzaren 25eko 661/2007 Errege Dekretuan aurreikusitako potentzia-helburuak bete ez dituzten teknologietako instalazioen kasuan, 14.7 artikuluan aurreikusitakoaren araberako ordainsarien araubide bat ezar daiteke erregelamendu bidez.
Araubide hori gehienez ere 120 MW-ean emango da.
2. Araubide horren esleipendun izateko, instalazioek Ordainsaria aurrez esleitzeko Erregistroan erregistratuta egon beharko dute, eta honako egoera hauetako batekin bat etorri:
a) Ordainsaria aurrez esleitzeko Erregistroan erregistratzeko eskaera aurkeztu dute, Sektore energetikorako zenbait neurri ezartzeko eta bono soziala onartzeko apirilaren 30eko 6/2009 Errege Lege Dekretuaren 4. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz; eta eskaera hori Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren Administrazio Erregistroan sartuta egotea dago. Halaber, apirilaren 30eko 6/2009 Errege Lege Dekretuaren 4.3 artikuluan aurreikusitako eskakizunak bete behar dituzte, betiere 1/2012 Errege Lege Dekretua indarrean hasi aurretik.
b) Potentzia guztia eraginpean hartzen duen zerbitzuan jartzeko behin betiko akta eskuratu dute, lege hau indarrean hasi eta segidako hogeita hamar egunetan.
3. Aplikatu beharreko ordainsarien araubide espezifikoa eta araubide hori esleitzeko prozedura erregelamendu bidez zehaztuko dira, eta 14.7 artikuluaren a) eta c) idatzzatietan aurreikusitako norgehiagoka-prozeduraren bitartez ordainsarien araubidea emateko betebeharra ez zaie aplikatuko.
4. Ordainsarien araubide espezifikoa esleitzeari dagokionez, irizpide hauen araberako lehentasunak ezarriko dira instalazioen kasuan, aurreikusitako kupoa bete arte:
1. Aurreko 2.a) idatz-zatia betetzea.
2. 2.a) idatz-zatia, apirilaren 30eko 6/2009 Errege Lege Dekretuaren 4.3 artikuluko eskakizunak izan ezik, eta 2.b) idatz-zatia betetzea.
3. Aurreko 2.b) idatz-zatia betetzea.
5. Aurreikusitako kupoa gaindituz gero, 4. paragrafoko irizpide bakoitzaren barruan lehentasunak ezarriko dira, lehen kasuan, administrazio-baimenaren dataren arabera eta, bigarren eta hirugarren kasuetan, zerbitzuan jartzeko aktaren arabera.
Hamabosgarren xedapen gehigarria. Penintsulaz kanpoko lurraldeetako sistema elektrikoetako ekoizpen-jardueraren kostu estraren finantzaketa.
2014ko urtarrilaren 1etik aurrera, energia elektrikoa ekoizteko jarduerak sortutako kostu estrak Estatuko Aurrekontu Orokorren kontura finantzatuko dira, ehuneko 50ean, jarduerok penintsulatik kanpoko lurraldeetako sistema elektriko isolatuetan garatzen direnean, Sektore Elektrikoari buruzko Legean xedatutakoari jarraikiz. Horri dagokionez, urte bakoitzari dagokion Estatuaren Aurrekontu Orokorrei buruzko Legean aurrekontukreditu bat bilduko da, ekitaldian finantzatu behar izango diren kostu estren behinbehineko aurreikuspena estaltzeko; halaber, hala badagokio, aurreko ekitaldietako aurrekontu-konpentsazioaren behin betiko likidazioaren ondoriozko saldoa ere bildu beharko du.
Aurrekontu-konpentsazioak ez dira sistema elektrikoaren kostutzat hartuko.
Aurrekontu-konpentsazioak kontrolatzeko eta aintzatesteko mekanismoa eta konpentsazio horiek likidatzeko (behin-behineko eta behin betiko) prozedura erregelamendu bidez zehaztuko dira, Estatuko Administrazioko Kontu-hartzailetza Nagusiaren partaidetzarekin.
Nolanahi ere, likidazioaz arduratzen den erakundeak kudeatutako sistema elektrikoaren likidazio-sistemak finantzaketa-mekanismo subsidiario gisa jardungo du, eta, ondorio horietarako bakarrik, sistema elektrikoaren kostu gisa hartuko da.
Hamaseigarren xedapen gehigarria. 2013rako Estatuaren Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 27ko 27/2012 Legearen bosgarren xedapen gehigarria aldatzea.
Abenduaren 27ko 27/2012 Legearen bosgarren xedapen gehigarria honela idatzita geldituko da:
«Bosgarren xedapen gehigarria. Sektore elektrikoa finantzatzeko ekarpenak.
1. Urte bakoitzeko Estatuko aurrekontu orokorrei buruzko Legean, ondorengo kontzeptu hauen baturaren baliokidea den zenbatekoa bideratuko da Sektore Elektrikoari Legean aurreikusitako sistema elektrikoaren kostuak, energia berriztagarriak sustatzeari buruzkoak, finantzatzeko:
a) Estatuak jasangarritasun energetikorako neurri fiskalei buruzko legean adierazitako tributuen bidez urtean bildutakoaren zenbatespena.
b) Berotegi-efektuko gasak isurtzeko eskubideen enkanteak eragindako dirusarrera zenbatetsien ehuneko 90; gehienez ere 450 milioi euro.
2. Berotegi-efektuko gasak isurtzeko eskubideen enkanteak eragindako dirusarrera zenbatetsien ehuneko 10 klima-aldaketaren aurka borrokatzeko politikara bideratuko da; gehienez ere 50 milioi euro.
3. Ekarpen horiek hileko libramenduen bidez egingo dira, eta haien gehieneko zenbatekoa isurtzeko eskubideen enkantearen bidez tributu, kanon eta diru-sarrera horiengatik aurreko hilean bildutakoa izango da; hori guztia Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioko organo eskudunen ziurtagiriaren arabera, eta, betiere, isurtzeko eskubideei dagokienez adierazitako kopurua gainditzen ez bada.
Abenduan bildutakoaren arabera egin beharreko ekarpena hurrengo ekitaldiko aurrekontuaren kontura egingo da.
4. Klima-aldaketaren aurka borrokatzera bideratutako funtsak baliatu ahal izateko, isurtzeko eskubideen enkanteak eragindako diru-sarrerak aldez aurretik sortu behar izan dira, 2. paragrafoan adierazitako mugen barruan» Hamazazpigarren xedapen gehigarria. Jasangarritasun energetikorako neurri fiskalei buruzko abenduaren 27ko 15/2012 Legearen bigarren xedapen gehigarria aldatzea.
Abenduaren 27ko 15/2012 Legearen bigarren xedapen gehigarria honela idatzita geldituko da:
«Bigarren xedapen gehigarria. Sistema elektrikoaren kostuak.
Urtero, Estatuko Aurrekontu Orokorren legeetan, kontzeptu hauen baturaren baliokidea den zenbatekoa bideratuko da sistema elektrikoaren kostuak — Sektore elektrikoari buruzko Legearen 13. artikuluan aurreikusitakoak— finantzatzeko:
a) Lege honetan araututako tributu eta kanonen ondoriozko urteko bilketaren zenbatespena.
b) Berotegi-efektuko gasak isurtzeko eskubideen enkanteak eragiten duen diru-sarrera zenbatetsia, gehienez ere 500 milioi eurokoa.» Hemezortzigarren xedapen gehigarria. 2013. urterako defizita.
2013. urtean, sistema elektrikoaren likidazio-sistemako diru-sarreretan gehienez ere 3.600 milioi euroko defizita izango dela onartu da, urte horretan likidazio-sistema elektrikoan sor daitezkeen aldi baterako desorekak alde batera utzi gabe.
Defizit horrek kobrantza-eskubideak sortuko ditu, hau da, lege honen 13. artikuluaren 2. paragrafoko a), b), c), eta e) idatz-zatietan aurreikusitako sistemaren diru-sarrerengatik egiten den hileko fakturaziotik zenbateko bat jasotzeko eskubidea, 2014. urteko urtarrilaren 1etik kontatzen hasita segidako hamabost urteetan, defizita estali arte. Kontzeptu horregatik egindako ekarpenak itzuli egingo dira merkatuko baldintzen antzekoak dituzten interes-tasa aplikatuta; bidesariak eta karguak berrikusteko aginduan erabakiko da interes-tasa hori.
Defizit horiek finantzatzeko, dagozkien kobrantza-eskubideak lagatzeko aukera egongo da, Gobernuak erregelamendu bidez erabakitzen duen prozeduraren arabera.
Hemeretzigarren xedapen gehigarria. Energia-iturri berriztagarrietan, eraginkortasun handiko kogenerazioan eta hondakinetan oinarritutako sortze-instalazioak, penintsulaz kanpoko sistema elektrikoetan kokatuta daudenak.
Energia-iturri berriztagarrietan, eraginkortasun handiko kogenerazioan eta hondakinetan oinarritzen diren eta penintsulaz kanpoko sistema elektrikoetan kokatuta dauden sortze-instalazioei dagokienez, Uharteetako eta penintsulaz kanpoko sistema elektrikoetan hornidura bermatzeko eta lehia gehitzeko urriaren 29ko 17/2013 Legea indarrean hasten den egunean administrazio-baimena izan badutenak lege horren 2. artikuluan xedatutakoa aplikatzetik salbuetsita geratuko dira.
Hogeigarren xedapen gehigarria. Kogenerazioko eta hondakinetako instalazioen Renove Plana.
Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2012ko urriaren 25eko 2012/27/EB Zuzentaraua aplikatzearen ondoriozko energia-eraginkortasuneko betebehar-sistema zehazten duen arau-esparruan, eta 3.1 artikuluan aipatzen den energia-eraginkortasunaren helburu nazionala betetzen laguntzearren, kogenerazioko eta hondakinetako instalazioak berritzeko programak garatuko dira.
Lehenengo xedapen iragankorra. Aurreko xedapenak aplikatzea eta Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen aipamenak.
1. Lege honetako aginduren bat aplikatzeko beharrezkoak diren garapen-arauak ematen ez diren bitartean, energia elektrikoaren arloan indarrean dauden xedapenak aplikatzen jarraituko da.
2. Araudian Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen aipamenak egiten direnean, lege honetan arautzen diren kontzeptu baliokideei buruzkoak direla ulertu behar da. Eta, bereziki:
a) Sektore araudian uharteetako eta penintsulaz kanpoko sistema elektrikoak aipatzen direnean, penintsulaz kanpoko lurraldeetako sistema elektrikoei buruz ari dela ulertu behar da.
b) Sektore elektrikoaren araudian kostu iraunkorrak eta dibertsifikazioko eta hornidura-segurtasuneko kostuak aipatzen direnean, sistemaren kostuei buruz ari dela ulertu behar da.
3. Aurrekoa gorabehera, sektoreko araudian araubide arrunta eta araubide berezia aipatzen direnean, lege hau indarrean hasi aurretik araubide horien indarreko definizioari buruzkoak direla ulertu behar da.
Bigarren xedapen iragankorra. Izapidetzen ari diren instalazio elektrikoen espedienteak.
1. Lege hau indarrean jarri aurretik hasitako instalazio elektrikoen baimentzeprozedurak aurreko araudiari jarraituz izapidetuko dira, ebatzi arte.
2. Aurreko paragrafoan aipatu diren prozedurak aurreko legediaren arabera eskuduna den Administrazioak edo erakunde arautzaileak izapidetuko ditu, ebatzi arte; halaber, hala badagokio, Administrazio edo erakunde arautzaile horri dagokio aurkez daitezkeen errekurtsoak ebaztea.
Hirugarren xedapen iragankorra. Hornitzailea aldatzeko bulegoa.
Hornitzailea aldatzeko bulegoak honako arau hauetan esleituta zituen eginkizunak betetzen jarraituko du 2014ko ekainaren 30era bitarte: azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 47 bis artikuluan, eta Hidrokarburoen Sektorearen urriaren 7ko 34/1998 Legearen 83 bis artikuluan eta lege hori garatzeko araudian.
2014ko ekainaren 30etik aurrera, eginkizun horiek Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak beteko ditu, eta Gas eta elektrizitatearen Kontsumitzaileen eta Hornidura Puntuen Datu Baseetarako sarbidea izango du.
Laugarren xedapen iragankorra. Jardueren bereizketa juridikoa.
Enpresaren sareetara konektatutako 100.000 bezero baino gutxiago dituzten enpresa banatzaileen kasuan, 12. artikuluan xedatutakotik aplikatu beharrekoa betetzen ez badute, lege hau indarrean hasten denetik kontatzen hasita hiru urteko epea izango dute eskakizun horiek betetzeko.
Bosgarren xedapen iragankorra. Ordainsarien araubide espezifikoko likidazioei dagozkien sarrera-betebehar jakin batzuen berezitasunak.
1. Sistema elektrikoaren finantza-egonkortasuna bermatzeko premiazko neurriei buruzko uztailaren 12ko 9/2013 Errege Lege Dekretuaren hirugarren xedapen iragankorraren 2. paragrafoaren babespean egindako konturako likidazioei dagozkien sarrera-betebeharrek, bai eta lege honen seigarren xedapen iragankorraren babespean egindako ordainsarien araubide espezifikoaren erregistroko erregistroen aldaketen edo ezeztatzeen ondoriozko likidazioek ere, honako berezitasun hauek izango dituzte:
a) Lege honen 18. artikuluaren arabera likidazioengatiko ordainketak egitea dagokien sistema elektrikoko subjektuen zeharkako ordezkariek sarrera-betebehar bat betetzen ez badute, ordezkatzen duten subjektu berari dagozkion kobrantza-eskubideekin konpentsa daiteke sarrera-betebehar hori, nahiz eta beste likidazio batzuetakoak izan eta nahiz eta konpentsazio hori gauzatzeko unean beste ordezkari bat izan. Konpentsazioa ez da bidezkoa izango baldin eta ordezkatzen duten subjektuak sarrera-betebeharrari dagokion zenbatekoa ordaindu badio ordezkariari.
Nolanahi ere, kobrantza-eskubidearen konpentsaziotik at geratuko dira ordezkariak subjektuaren ordezkari-lanak egiteagatik jaso beharko lituzkeen zenbatekoak.
b) Sistema elektrikoko subjektuei likidazioengatiko ordainketak egitea badagokie eta subjektu horiek sarrera-betebehar bat ez badute betetzen, sarrera-betebehar hori subjektu berari dagozkion kobrantza-eskubideekin konpentsatu ahal izango da, nahiz eta beste likidazio batzuetakoak izan.
2. Subjektu ekoizle bati edo haren zeharkako ordezkariari dagokion sarrerabetebeharra bete ez bada eta betebehar hori ez bada erabat konpentsatu aurreko lerrokadan aurreikusitakoari jarraikiz, lehena titular den ekoizpen-instalazioetatik datorren energiaren merkatuko partaidetzari dagozkion zenbatekoekin konpentsa daiteke.
3. Xedapen honetan ezarritako sarrera-betebeharren konpentsazioen baldintzak eta mugak erregelamendu bidez ezarriko dira.
Seigarren xedapen iragankorra. Instalazioak Ordainsarien araubide espezifikoaren Erregistroan erregistratzea.
Lege honen 27. artikuluan ezarritakoa gorabehera, lege hau indarrean hasten denean ordainsarien araubide primatua jasotzeko eskubidea duten instalazioek hori jasotzen jarraituko dute konturako ordainketa moduan, Sistema elektrikoaren finantza- egonkortasuna bermatzeko premiazko neurriei buruzko uztailaren 12ko 9/2013 Errege Lege Dekretuaren hirugarren xedapen iragankorrean aurreikusitako baldintzetan.
Lege honen 27. artikuluan aurreikusitakoa alde batera utzi gabe, lege hau indarrean hasten denean ordainsarien araubide primatua jasotzeko eskubidea duten instalazioak Ordainsarien araubide espezifikoaren Erregistroan erregistratzeko prozedura erregelamendu bidez erabakiko da, eta dagozkien ordainsarien araubide espezifikoko likidazioaren eraginpean egongo dira. Era berean, erregistroaren datuak berraztertu eta zuzentzeko prozedura ere erabakiko da eta, hala badagokio, erregistroa ezeztatu egingo da baldin eta egiaztatzen bada instalazio horrek ez duela ordainsarien araubide hori jasotzeko eskubiderik.
Nolanahi ere, prozedura horretan interesdunari entzungo zaiola bermatuko da eta ebazpena emateko eta jakinarazteko gehieneko epea urtebete izango da.
Zazpigarren xedapen iragankorra. Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 38. eta 42. artikuluen aplikazio iragankorra.
Xedapen indargabetzaile bakarraren 1.a artikuluan xedatutakoa gorabehera, Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 38. artikuluaren 2. eta 3. paragrafoetan, eta 42. artikuluaren 2., 3. eta 4. paragrafoetan aurreikusitakoa indarrean egongo da lege honen 33. artikulua aplika daitekeen arte.
Zortzigarren xedapen iragankorra. Emandako sarbide- eta konexio-eskubideak iraungitzea.
Lege hau indarrean hasi aurretik sarearen puntu jakin baterako eman diren sarbideeta konexio-eskubideak iraungi egingo dira hauetako zirkunstantziaren bat gertatzen bada:
a) Loturiko sortze-instalazioaren ustiapen-baimena lortu ez izana epe hauetatik handienean:
1. Bost urte, lege hau indarrean hasten denetik kontatzen hasita.
2. Bost urte, sarearen puntu baterako sarbide- eta konexio-eskubidea lortu denetik kontatzen hasita.
b) Ustiapen-baimena lehendik eskuratu duten instalazioei dagokienez, aldi baterako itxiera ez den eta titularrari egozteko moduko arrazoiengatik energia sarera isurtzeari uztea.
Bederatzigarren xedapen iragankorra. Lege honen 9.3 artikuluan ezarritako betebeharrarekiko salbuespena kogenerazioko instalazioentzat eta, Energia elektrikoa garraiatzeko, banatzeko, merkaturatzeko eta hornitzeko jarduerak eta instalazioak baimentzeko jardunbideak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekreturen hamabigarren xedapen gehigarriari atxikitako instalazioentzat.
1. Kogenerazio bidez energia elektrikoa ekoizteko instalazioei dagokienez, lege hau indarrean hasten denean Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren mende dagoen Energia elektrikoaren ekoizpen-instalazioen administrazio-erregistroan erregistratuta egonda, Energia elektrikoaren ekoizpenaren jarduera-erregimen berezia arautzen duen maiatzaren 25eko 661/2007 Errege Dekretuan bildutako errendimendu-eskakizunak betetzen dituzten instalazioek ez dute bete beharko 9.3 artikuluan xedatutako betebeharra, 2019ko abenduaren 31ra bitarte.
2. Energia elektrikoaren kontsumitzaileei dagokienez, lege hau indarrean hasten denean Energia elektrikoa garraiatzeko, banatzeko, merkaturatzeko eta hornitzeko jarduerak eta instalazioak baimentzeko jardunbideak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekreturen hamabigarren xedapen gehigarrian aipatzen den baimenaren eraginpean egon badira 2013ko ekainaren 1a baino lehen, hamaikagarren xedapen gehigarriaren 2. paragrafoan xedatutako betebeharretik salbuetsita geratuko dira, 2019ko abenduaren 31ra bitarte.
Hamargarren xedapen iragankorra. Kontsumitzaile ahula eta gizarte-bonoa.
1. 45.1 artikuluan aurreikusitakoa garatu arte, pertsona fisiko diren kontsumitzaileek ohiko etxebizitzan 3 kW baino gutxiagoko potentzia kontratatu badute, hornidura horiek gizarte-bonorako eskubidea izango dute.
Halaber, 60 urte edo gehiago dituzten kontsumitzaileek ere eskubidea izango dute, erretiroagatik, ezintasun iraunkorragatik eta alarguntzagatik Gizarte Segurantzaren Sistemako pentsiodun direla egiaztatuz gero eta pentsio mota horiei une bakoitzean dagozkien indarreko zenbateko txikienak jasotzen badituzte euren kargurako ezkontideak dituzten titularrei dagokienez edo lagun bakarreko unitate ekonomikoan bizi diren ezkontiderik gabeko titularrei dagokienez, bai eta Zahartzaro eta Baliaezintasuneko Nahitaezko Sorospena zeneko pentsioen onuradunek, eta erretiroagatiko edo ezintasunagatiko kotizaziorik gabeko pentsioak jasotzen dituzten 60 urtetik gorakoek ere.
Era berean, familia ugaria direla egiaztatzen diren kontsumitzaileek, eta kide guztiak langabezian dituen familia-unitate bat osatzen dutela egiaztatzen duten kontsumitzaileek ere eskubidea izango dute.
2. Hobaria jasotzeko eskubidea ematen duten baldintzak egiaztatzeko prozedura Gizarte Bonoa martxan ipintzeko prozedura zehazten duen 2009ko ekainaren 26ko Energiako Estatu Idazkaritzaren Ebazpenean ezarritakoaren arabera bideratuko da.
3. Sistema elektrikoaren finantza-egonkortasuna bermatzeko premiazko neurriei buruzko uztailaren 12ko 9/2013 Errege Lege Dekretuaren lehen xedapen iragankorrari jarraikiz, eta lege honen 45.4 artikuluan aurreikusitako agindua onartu bitarte, gizartebonoaren kostua apirilaren 25eko IET/843/2012 Aginduaren laugarren xedapen gehigarriaren arabera banatuko da; Agindu horren bitartez, 2012ko apirilaren 1etik aurrerako sarrera-bidesariak eta erregimen bereziko instalazioen tarifak eta primak ezartzen dira. Orobat, 45.3 artikuluan aurreikusitako azken baliabideko tarifa zehaztu arte apirilaren 25eko IET/843/2012 Agindu horren bosgarren xedapen gehigarria aplikatu beharko da.
Hamaikagarren xedapen iragankorra. 33. artikuluaren aplikagarritasuna.
33. artikuluan xedatutakoa aplikatu beharrekoa izango da sarbide- eta konexiobaimenak emateko irizpideak onartzen dituen errege-dekretua indarrean hasten direnean, artikuluan bertan aurreikusten denez.
Hamabigarren xedapen iragankorra. Penintsulaz kanpoko sistema elektrikoetan instalazio berriztagarrietarako ordainsarien araubide espezifikoa emateko mekanismoa.
Ezohiko moduan, eta 2014ko abenduaren 31ra bitarte, Gobernuak penintsulaz kanpoko sistema elektrikoetako sortze berriztagarriko teknologia jakin batzuetarako ordainsarien araubide espezifikoa emateari buruzko 14.7.a) eta c) artikuluan aurreikusitako lehia bideragarriaren prozedura aplikatzeaz salbuets dezake, baldin eta teknologia horiek txertatzearen ondorioz sistema elektrikoaren sortze-kostuak nabarmen murrizten badira eta betiere 2016ko abenduaren 31 baino lehen jartzen badira martxan.
Hamahirugarren xedapen iragankorra. Likidazioen prozedura.
Lege honen 18.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, likidazioen prozedura orokorra erregelamendu bidez garatzen den bitarte, Tarifaren araberako garraio-, banaketa- eta merkaturatze-kostuak, sistemaren kostu iraunkorrak, eta dibertsifikazio eta hornidurasegurtasuneko kostuak likidatzeko prozedurak antolatzen eta arautzen dituen abenduaren 26ko 2017/1997 Errege Dekretuan araututako prozedura aplikatu beharko da, honako berezitasun hauekin:
a) Lege honen 19.3 artikuluan xedatutakoari jarraitu beharko zaio diru-sarreren eta kostuen artean sor daitezkeen desoreka edo desbideratzeak finantzatzeari dagozkionez.
b) Oro har, ordainsari arautua duten eta sistema elektrikoaren kostu-partida bati dagozkion jardueren kasuan, ezarri diren ekitaldi bakoitzerako behin-behineko likidazioen kargura kobratuko da ordainsari hori, jarduera guztiei kobrantzan banaketa berdina aplikatuta, lege honen 18.2 artikuluaren arabera.
Hamalaugarren xedapen iragankorra. Karguak aplikatzea.
Lege honen 16. artikuluan xedatutakoaren arabera karguak kalkulatzeko metodologia garatu bitarte, kontsumitzaileek sistemaren kostuak estaltzeko ordaindu beharko dituzten zenbatekoak Industria, Energia eta Turismoko ministroak erabakiko ditu, Ekonomia Gaietarako Gobernuaren Ordezko Batzordearen aldez aurreko Akordioa izanik.
Hamabosgarren xedapen iragankorra. Lege honen 20.8. artikuluan aipatzen den bateraezintasunen araubidea aplikatzea.
20.8 artikuluan aipatzen diren kontratuei dagokienez, lege hau indarrean hasi aurretik esleitu direnak, bai eta horiek zabaltzeko, berrikusteko, aldatzeko egin direnak, eta kontratu horietan aurreikusi edo oinarritzen diren bestelako kontratu-harremanak – lege hau indarrean hasi ostean esleitzen direnak– lehenak sinatzeko unean indarrean dagoen araudiaren arabera bideratuko dira eta ez zaie aplikatuko 20.8 artikuluan aurreikusitako bateraezintasunen araubidea.
Hamaseigarren xedapen iragankorra. Sortzearen kostu estra finantzatzea uharteetako eta penintsulatik kanpoko lurraldeetan.
Sektore elektrikoari buruzko Legeari jarraikiz, uharteetako eta penintsulatik kanpoko lurraldeetan 2013. urtean energia elektrikoa ekoizteko egindako jardueren ondoriozko kostu estrak sektore elektrikoaren likidazio-sistemaren kargura finantzatuko dira, eta sistema elektrikoaren 2013ko ekitaldiko kostutzat hartuko dira.
Xedapen indargabetzaile bakarra. Arauak indargabetzea.
1. Espresuki indargabetuta gelditzen dira honako hauek:
a) Sektore elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legea, seigarren, zazpigarren, hogeita batgarren eta hogeita hirugarren xedapen gehigarriak izan ezik, eta lege honen azken xedapenetatik hirugarrenean aurreikusitakoa alde batera utzi gabe.
b) Susperraldi ekonomikoa eta enplegua bultzatzeko neurriei buruzko apirilaren 9ko 6/2010 Errege Lege Dekretuaren 24. artikulua.
c) Elektrizitatearen sektorearen tarifa-defizita zuzentzeko presazko neurriei buruzko abenduaren 23ko 14/2010 Errege Lege Dekretuaren lehen xedapen gehigarria.
d) Aurrekontu-egonkortasuna bermatzeko eta lehiakortasuna bultzatzeko neurriei buruzko uztailaren 13ko 20/2012 Errege Lege Dekretuaren hamabosgarren xedapen gehigarria.
e) Sistema elektrikoko eta finantza-sektoreko premiazko neurriei buruzko otsailaren 1eko 2/2013 Errege Lege Dekretuaren 3. eta 4. artikuluak.
f) 2013ko urriaren 19tik aurrera ondorioak izanik, urriaren 17ko 15/2013 Legea, sistema elektrikoaren zenbait kostu –energia elektrikoa energia-iturri berriztagarrietatik sortzea sustatzeko emandako pizgarri ekonomikoek eragindakoak– Estatuaren Aurrekontu Orokorren kontura finantzatzeko ezartzen duena eta Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren aurrekontuan 2.200.000.000 euroko aparteko kreditua ematen duena.
g) Sistema elektrikoaren finantza-egonkortasuna bermatzeko premiazko neurriei buruzko uztailaren 12ko 9/2013 Errege Lege Dekretuaren laugarren xedapen gehigarria.
h) Hidrokarburoen sektorearen urriaren 7ko 34/1998 Legearen 83 bis artikulua.
2. Era berean, lege honetan xedatutakoaren aurka dauden maila bereko nahiz beheragoko mailako arau guztiak indargabetu dira.
Azken xedapenetako lehenengoa. Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legea aldatzea.
Sektore elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen hogeita batgarren xedapen gehigarria aldatu da; honela geratu da idatzita:
«Hogeita batgarren xedapen gehigarria. Sarbide-bidesari nahikotasuna eta dirusarreren desorekak sektore elektrikoko jarduera arautuetan.
1. Tarifaren araberako garraio-, banaketa- eta merkaturatze-kostuak, sistemaren kostu iraunkorrak, eta dibertsifikazio eta hornidura-segurtasuneko kostuak likidatzeko prozedurak antolatzen eta arautzen dituen abenduaren 26ko 2017/1997 Errege Dekretuan aipatzen den kontu espezifikoan metatutako funtsak, gordailu-araubidean zabaldutakoak, saldo negatiboa izango balu 2013. urtean aldi baterako desorekak sortu direlako, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak likidatuko du edo, kasuan kasu, dagokion organo likidatzaileak, hileko likidazioetan, banaketako honako ehuneko hauek aplikatuta:
«Iberdrola, S. A.»: 100eko 35,01.
«Hidroeléctrica del Cantábrico, S. A.»: 100eko 6,08.
«Endesa, S. A.»: 100eko 44,16.
«EON España, S. L.»: 100eko 1,00.
«GAS Natural S.D.G., S. A.»: 100eko 13,75.
Enpresek kontzeptu horregatik egindako ekarpenak berreskuratzeko eskubidea izango dute, ekarpen egin den ekitaldiaren ondoko segidako hamabost urteetako likidazioetan. Kontzeptu horregatik egindako ekarpenak itzuli egingo dira merkatuko baldintzen antzekoak dituzten interes-tasa aplikatuta; bidesariak eta karguak berrikusteko aginduan erabakiko da interes-tasa hori.
2014ko abenduaren 1a baino lehen, 2013ko ekitaldiko 14. behin-behineko likidazioaren likidazio osagarria egingo da, eta horretarako, diru-sarreren partidetatik datozen eta ordura arte txertatu diren zenbatekoak barnean hartu behar dira.
2013ko ekitaldian sistema elektrikoko diru-sarreren artean izandako desoreka ekitaldi horretako likidazio osagarri horretan oinarrituta zehaztuko da.
2. 2013. urteko urtarrilaren 1a bitarte, sarbide-bidesariak onartzen dituzten xedapenetan espresuki onartu behar dira sektore elektrikoko jarduera arautuen likidazioetan, kasuan kasu, sor daitezkeen diru-sarreren defizitak.
Era berean, aldi baterako desorekak gertatzen direla esango dugu baldin eta, aldi bakoitzeko jarduera arautuen likidazioen ondorioz, sortutako diru-sarreren defizita handiagoa baldin bada dagozkion sarbide-bidesariak onartzeko eman zen xedapenean aurreikusitakoa baino. Aldi batera desoreka hori espresuki onartu behar da hurrengo ekitaldiko sarbide-bidesariak onartzeko xedapenetan.
Aldi batera desorekak gertatu direlako, azaroaren 26ko 2017/1997 Errege Dekretuan aipatzen den kontu espezifikoan metatutako funtsak, gordailuaraubidean zabaldutakoak, saldo negatiboa izango balu, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak likidatuko du hileko likidazioetan, banaketako honako ehuneko hauek aplikatuta:
«Iberdrola, S. A.»: 100eko 35,01.
«Hidroeléctrica del Cantábrico, S. A.»: 100eko 6,08.
«Endesa, S. A.»: 100eko 44,16.
«EON España, S. L.»: 100eko 1,00.
«GAS Natural S.D.G., S. A.»: 100eko 13,75.
Banaketa-ehuneko horiek Errege Dekretu bidez alda daitezke baldin eta enpresei banaketa-jardueran eragiten dieten desinbertsio garrantzitsuak gertatzen badira, baldin eta aldaketa hori justifikatzen duten funtsezko egiturazko aldaketak gertatzen badira sortze-jardueran, edo sortze-aktiboetan inbertsio edo desinbertsio garrantzitsuak izatearen ondorioz.
Enpresek kontzeptu horregatik egindako ekarpenak berreskuratzeko eskubidea izango dute, aldi baterako desoreka hori aintzatesteko sarbide-tarifak aldatzen diren aldiari dagozkion 14 likidazioetan. Kontzeptu horregatik egindako ekarpenak itzuli egingo dira merkatuko baldintzen antzekoak dituzten interes-tasa aplikatuta; bidesariak onartzeko aginduan erabakiko da interes-tasa hori.
3. Hurrengo ekitaldiko sarbide-bidesariak onartzen dituen xedapena onartzeko garaian, 1. eta 2. paragrafoetan definitutako aldi baterako desorekaren zenbatekoa ezezaguna baldin bada, xedapen horretan espresuki txertatuko dira, hala badagokio, finantzatu behar izango direla aurreikusten diren zenbatekoak, bai eta sorraraz ditzaketen interesak ere.
Energia Politikako eta Meatzeetako Zuzendaritza Nagusiari gaitasuna ematen zaio zenbateko horiek aldatu eta enpresa bakoitzean benetan finantzatutako zenbatekoak jartzeko, dagokion ekitaldiko 14. likidazioari dagokion informazioa eskuratzen duenean. 2013. urterako, ekitaldi horri dagokion 14. likidazioaren likidazio osagarriaren informazioa kontuan izan behar da.
14. likidazioari dagokion informazioari esker ezagututako zenbatekoen eta dagokion ekitaldiko behin betiko likidazioaren zenbatekoen artean dagoen aldea dagokion ekitaldiko sistemaren kostu edo diru-sarrera likidagarritzat hartuko da.
2013. urterako, 14. likidazioaren likidazio osagarriaren informazioa kontuan izan behar da.
4. Nolanahi ere, dagozkion sarbide-bidesariak onartzeko xedapenean 2009, 2010, 2011 eta 2012rako aurreikusitako diru-sarreren defizita ez da izango, hurrenez hurren, 3.500 milioi euro, 3.000 milioi euro, 3.000 milioi euro eta 1.500
milioi euro baino gehiagokoa.
Era berean, 2010erako eta 2012rako sistema elektrikoaren likidazio-sistemako diru-sarreren defizit gisa hartuko dira 2010ean gertatzen diren sistema elektrikoaren likidazioen aldi baterako desorekak –gehienez ere 2.500 milioi eurora arte– eta 2012an gertatzen direnak –gehienez ere 4.109.213 mila eurora arte–, eta defizit horrek titularrek Sistema Elektrikoaren Defizita Titulizatzeko Funtsari laga ahalko dizkioten kobrantza-eskubideak eragingo ditu; lagapenaren ondorioetarako, 2012. urterako zenbatekoa behin betikotzat joko da.
5. Likidazio-sistema elektrikoaren defizitek kobrantza-eskubideak sorraraziko dituzte, hau da, sarbide-bidesariengatik edo karguengatik egiten den hileko fakturaziotik zenbateko bat jasotzeko eskubidea, erabat osatu arte. Kontzeptu horregatik egindako ekarpenak itzuli egingo dira merkatuko baldintzen antzekoak dituzten interes-tasa aplikatuta; bidesariak onartzeko aginduan erabakiko da interes-tasa hori.
Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak edo, hala badagokio, likidazioez arduratzen den organoak kobrantza-eskubideak kitatzeko egiten dituen ordainketak sistemaren kostutzat hartuko dira, eta Lege honetan xedatutakoaren arabera ezarritako karguen bitartez bilduko dira, erabat kitatu arte.
Defizit horiek finantzatzeko, kobrantza-eskubideak titulizazio-funts bati laga dakizkioke; funts hori horretarako eratuko da eta Sistema Elektrikoaren Defizita Titulizatzeko Funtsa deituko zaio, Kredituari buruzko Espainiar Legeriaren Banku Koordinaziorako Bigarren Zuzentarauarekiko Moldaketari eta finantza-sistemari dagozkion beste aldarazpenei buruzko apirilaren 14ko 3/1994 Legearen bosgarren xedapen gehigarrian jasotakoaren arabera. Halaber, Aktiboen titulizazio-funtsak eta titulizazio-funtsen sozietate-kudeatzaileak arautzen dituen maiatzaren 14ko 926/1998 Errege Dekretuan xedatutakoa aplikatuko da. Sistema Elektrikoaren Defizita Titulizatzeko Funtsa eratzeko, Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioak aldeko txostena egin behar du aldez aurretik.
Titulizazio-funtsaren aktiboa honako hauek eratuko dute:
a) 2008ko abenduaren 31ra arte sorrarazitako kobrantza-eskubideak, eskubidearen hasierako titularrek hirugarrenei laga ez dizkietenak, gehienez ere 10.000 milioi euro arte. Eskubide horiek lagatzearen prezioa eta eskubideak lagatzeko baldintzak errege-dekretu bidez zehaztuko dira, Industria, Energia eta Turismo Ministerioak eta Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioak batera proposatuta.
b) 2009ko urtarrilaren 1etik 2012ko abenduaren 31ra bitarte sortutako defiziten finantzak eragiten dituen kobrantza-eskubideak; eskubide horien ezaugarriak, prezioa eta baldintzak errege-dekretu bidez zehaztuko dira, Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren eta Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioaren titularrek batera proposatuta.
6. Titulizazio-funtsaren pasiboa errege-dekretu bidez arautuko den lehiaprozedura baten bitartez emango diren finantza-tresnekin eratuko da, Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren eta Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioaren titularrek batera proposatuta.
7. Titulizazio-funtsa kudeatuko duen sozietatea horretarako sortutako Batzordeak izendatuko du eta Batzorde hori Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren mende egongo da, azken hau buru dela. Industria, Energia eta Turismo Ministerioko eta Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioko ordezkariek osatuko dute Batzordea. Batzordeari esleitzen zaion eginkizun motari erreparatuta, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalaren aholkularitza juridikoa baliatzeko aukera izango du, bai eta Balioen Merkatuaren Batzorde Nazionalarena ere, erakunde horiek metatzen duten esperientzia eta jakintza oso baliagarriak direlako.
Batzordeak sozietate kudeatzailea izendatzeko garaian, objektibotasun-, gardentasun- eta publizitate-printzipioei jarraikiz egin beharko du, eta arloan esperientzia ezaguna eta egiaztatua duten profesionalak biltzen dituzten sozietate kudeatzaileen artetik hautatu beharko du.
Batzordearen antolamenduari eta funtzionamenduari dagokienez, azaroaren 26ko 30/1992 Legean xedatutakoari jarraitu beharko zaio eta osaera erregelamendu bidez finkatuko da, kide kopurua eta hierarkia-maila zehaztuta.
Batzordea automatikoki amaituko da bete behar zuen helburua betetzen duenean.
8. Era berean, titulizazio-funtsaren diru-sarreren eta ordainketen artean izan daitezkeen diruzaintzako desorekak estaltzeko, Ekonomia Gaietarako Gobernuaren Ordezko Batzordeak kreditu-linea bat eratzea erabaki dezake, merkatuko baldintzetan.
9. Aurrekontuen azaroaren 26ko 47/2003 Lege Orokorraren 114. artikuluan ezarritakoaren babespean, Estatuko Administrazio Orokorrari abalak emateko baimena ematen zaio 2013ko abenduaren 31ra bitarte, Sistema Elektrikoaren Defizita Titulizatzeko Funtsari eska dakizkiokeen betebehar ekonomikoen bermetzat, betiere Funts horrek bere aktiboa eratzen duten kobrantza-eskubidearen kargura egiten dituen finantza-tresnen emisioen ondorioz: Paragrafoan aipatzen diren abalak emateko gehieneko zenbatekoak Estatuko Aurrekontu Orokorren legeek zehaztuko dituzte.
Sistema Elektrikoaren Defizita Titulizatzeko Funtsari eska dakizkiokeen betebehar ekonomikoen bermetzat abalak emateko eskuduna den Ministerioaren titularrak erabakiko du abalak nori eman, Aurrekontuen azaroaren 26ko 47/2003 Lege Orokorrean ezarritakoari jarraikiz; funtsa eratu ostean, behin baino ezin izango da egin.
Estatuko Administrazio Orokorrean abala betearaziz gero, abal hori subrogatu egingo da edozein kontzepturengatik betearazitako zenbatekoei dagokienez, hartzekodunek Sistema Elektrikoaren Defizita Titulizatzeko Funtsean aintzatetsia dituzten eskubide eta akzio guztietan.
Paragrafo honetan aipaturiko abalak betearaziz gero, Altxor eta Finantza Politikaren Idazkaritza Nagusiari baimena ematen zaio abalak betearazteari dagozkion ordainketak egiteko, horretarako erabakitzen den kontzeptu espezifikoaren kargurako diruzaintzako eragiketen bitartez. Ordainketa horiek egin ondoren, Altxor eta Finantza Politikaren Idazkaritza Nagusiak ekitaldian egindako ordainketak gastu-aurrekontuan behin betiko aplikatuko ditu, abenduan egindakoak izan ezik, horiek hurrengo urteko lehen hiruhilekoko gastuaurrekontuan sartuko baititu.» Azken xedapenetako bigarrena. Oinarrizko izaera eta eskumen-titulua.
1. Lege hau oinarrizkoa da Konstituzioaren 149.1.13 eta 25 artikuluetan ezarritakoari jarraikiz.
2. Administrazio-prozeduren aipamenak ez dira oinarrizkotzat hartuko eta Herriadministrazio eskudunak arautuko ditu, betiere Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean xedatutakoari jarraikiz. Nolanahi ere, hirugarren xedapen gehigarrian ebazpen espresurik ez jakinaraztearen ondorioei buruz xedatutakoa oinarrikotzat joko da.
3. IX. tituluan nahitaezko desjabetzeari eta zortasunei buruz biltzen diren aginduak oro har aplikatzekoak izango dira, Konstituzioaren 149.1.8 eta 18 artikuluan aurreikusitakoaren babespean.
4. Konstituzioaren 149.1.22 artikuluan aipatzen diren instalazioak lege honetan eta legea garatzeko xedapenetan xedatutakoaren arabera bideratuko dira.
Azken xedapenetako hirugarrena. Energia elektrikoa iturri berriztagarrietatik, kogeneraziotik eta hondakinetatik abiatuta ekoizteko araubide ekonomiko primatuko jardueraren araubide juridiko eta ekonomiko berria.
1. Sistema elektrikoaren finantza-egonkortasuna bermatzeko premiazko neurriei buruzko uztailaren 12ko 9/2013 Errege Lege Dekretuaren azken xedapenetako bigarrenaren arabera, eta Industria, Energia eta Turismoko ministroak proposatuta, Gobernuak errege-dekretu bat onartuko du energia-iturri berriztagarrietan, eraginkortasun handiko kogenerazioan eta hondakinetan oinarritutako energia elektrikoaren ekoizpeninstalazioetarako araubide juridikoa eta ekonomikoa arautzeko, betiere errege legedekretu hori indarrean hastean ordainsari primatua aintzatetsita duten instalazioen kasuan.
2. Hori proposatzen denez, eredu berri hori bat etorriko da Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 30. artikuluan aurreikusitako irizpideekin, errege lege-dekretu horretan idatzitako moduan, eta indarrean hasi orduko aplikatuko da.
Aurrekoa gorabehera, Energia elektrikoa erregimen berezian ekoizteko jardueraren hainbat alderdi arautu eta aldatzen dituen azaroaren 19ko 1565/2010 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarrian aurreikusitako araubidearen esleipendun diren eguzkienergia termoelektrikoko instalazioentzat ezarriko den ordainsari-araubide espezifikoak eragiketa-termino bakarra izango du, eta bere balioa instalazioak esleipendun izango diren eskaintza ekonomikoen emaitza izango da.
3. Sistema elektrikoaren finantza-egonkortasuna bermatzeko premiazko neurriei buruzko uztailaren 12ko 9/2013 Errege Lege Dekretuan aurreikusitako baldintzetan, ordainsarien araubide berri hori ezartzeko, instalazioaren erregulazio-bizitza guztirako arrazoizko errentagarritasuna honako hau izango da: Estatuaren hamar urterako obligazioek uztailaren 12ko 9/2013 Errege Lege Dekretua indarrean hasi aurreko hamar urteetan bigarren mailako merkatuan duten batez besteko errendimendua, gehi oinarrizko 300 puntu, baina gerora berraztertu ahal izango da, legez aurreikusitako baldintzetan.
4. Ordainsarien eredu berri horren ondorioz, ezin izango da, inolaz ere, 2013ko uztailaren 14a baino lehen ekoitzitako energiagatik jasotako ordainsaririk erreklamatu, data horretan errentagarritasun hori gainditu ahal izan zela egiaztatzen bada ere.
5. Ordainsari-parametroak lege honen 14.4 artikuluan xedatutakoari jarraikiz berraztertuko dira, nolanahi ere.
Azken xedapenetako laugarrena. Arauak onartzeko gaikuntza.
1. Gobernuari ahalmena ematen zaio, bere eskumenen esparruan lege hau garatzeko eta aplikatzeko beharrezkoak diren erregelamendu-xedapenak emateko.
2. Zehazki, Gobernuari baimena ematen zaio sektore elektrikoko jarduera arautuen ordainsariaren indexazioa aldatzeko.
Azken xedapenetako bosgarrena. Sistema elektrikoaren finantza-egonkortasuna bermatzeko premiazko neurriei buruzko uztailaren 12ko 9/2013 Errege Lege Dekretua aldatzea Uztailaren 12ko 9/2013 Errege Lege Dekretuaren hirugarren xedapen iragankorra honela idatzita geratuko da:
«2. Likidazioaz arduratzen den erakundeak ordainduko ditu, konturako ordainketa izaerarekin, erregimen bereziko instalazioek eta maiatzaren 25eko 661/2007 Errege Dekretuaren babespean ordainsari-erregimen primatua duten erregimen arruntekoek sortutako likidazio-kontzeptuak, aipaturiko erregedekretuetan xedatutakoa aplikatuz.
Errege lege-dekretu hau indarrean hasten denetik ordainsari-araubide berria osotasunean aplikatzeko beharrezko xedapenak indarrean hasi arte ekoizten den energiari azken xedapenetako bigarrenean ezarritako metodologia aplikatzearen ondorioz sortzen diren kobrantza-eskubideak edo ordainketa-betebeharrak horietaz arduratzen den erakundeak likidatuko ditu erregelamendu bidez finkatzen den datatik aurrerako bederatzi likidazioetan, betiere hurrengo paragrafoan xedatutakoa alde batera utzi gabe.
Aurrekoa gorabehera, paragrafo hau aplikatzearen ondorioz sortzen diren sarrera-betebeharretarako gehieneko muga finka daiteke erregelamendu bidez.
Goian aipatu dugun muga hori aplikatzearen ondorioz, gerta daiteke doikuntza bederatzi hilabetean baino gehiagotan egitea.
Zenbatekook sistemaren kostu edo sarrera likidagarritzat hartuko dira, kasuan kasu, sistema elektrikoaren kostuak likidatzeko prozeduran aurreikusitako ondorioetarako.» Azken xedapenetako seigarrena. Indarrean hastea.
Lege hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko da indarrean.
Horrenbestez, Lege hau betetzeko eta betearazteko agintzen diet espainiar guztiei, norbanakoei eta agintariei.
Madrilen, 2013ko abenduaren 26an.
JUAN CARLOS E.
Gobernuko presidentea, MARIANO RAJOY BREY