23/2018 Errege Lege Dekretua, abenduaren 21ekoa, Marken, trenbideko garraioaren eta bidaia konbinatuen eta lotutako bidaia-zerbitzuen arloko zuzentarauen transposizioa egitekoa
2018-12-21Erakundea: Estatuko Buruzagitza
Argitalpena: EAO, 2018/12/27 312zk
I. XEDAPEN OROKORRAK
17769 23/2018 Errege Lege Dekretua, abenduaren 21ekoa, Marken, trenbideko
garraioaren eta bidaia konbinatuen eta lotutako bidaia-zerbitzuen arloko zuzentarauen transposizioa egitekoa.
I.
Gaur egun, Kontseilu Europarrak lehentasuna ematen dio Europar Batasunaren zuzentarauen transposizioa epe barruan egiteko helburuari. Europako Batzordeak txostenak aurkezten dizkio aldizka Lehiakortasun Kontseiluari, azter ditzan. Txosten horiei balio politiko handia ematen zaie, estatu kideek barne-merkatua martxan jartzeko garaian duten eraginkortasuna eta sinesgarritasuna neurtzeko balio dutelako.
Helburu hori lortzeak, gaur egun, are lehentasun handiagoa du, Lisboako Tratatuak diseinatutako jokalekua dela-eta. Tratatu horrek Europar Batasuneko Tratatua eta Europako Erkidegoa Eratzekoa aldatzen ditu, transposizioak epearen barruan ez betetzeari dagokionez. Transposizioak epearen barruan bete ezean, Batzordeak zigor ekonomiko handiak azkar ezartzeko eska diezaioke Europar Batasuneko Justizia Auzitegiari, EBFT Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 260.3 artikuluari jarraikiz.
Espainiak, orain arte, tinko bete izan ditu transposizioak epearen barruan egiteko helburuak, ezartzen hasi zirenetik. Gaur egun, ordea, atzerapena dago barne-ordenamendu juridikoan sartu aurretik lege-mailako arau bat behar duten zuzentarau batzuen transposizioan; hortaz, isuna ezartzeko arriskua sortu da, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 260.3 artikuluan ezarritakoaren arabera.
Kontuan hartzen bada zuzentarau horiek Espainiako ordenamendu juridikoan sartzea gehiago atzeratzeak ondorio larriak ekar ditzakeela, beharrezkoa da transposizioa egiteko errege lege-dekretu bat onartzea. Horrela, Europako Batzordeak abiarazi dituen arau-haustearengatiko prozedurak amaitutzat hartu ahal izango dira.
Azkenik, «ez-betetzeen ondorioz Espainiako Erresumaren kontrako prozedurak» egoteari dagokionez, kontuan hartu behar da ezen, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 260.3 artikuluan ezarritako hautazko izaera gorabehera, Batzordeak ikuspegi-aldaketa iragarri zuela 2016ko abenduaren 13ko Komunikazioan («EBren Zuzenbidea: emaitza hobeak, aplikazio hobeari esker»), eta, horren arabera, oroharreko zenbateko bat ordaintzeko sistematikoki eskatzen duela. Oroharreko zenbatekoa ezartzearen aldeko ikuspegiak ondorio logiko hau dakar: arau-haustearengatiko prozedura bideratu bitartean estatu kideak zuzentarauaren transposizioa eginez arau-haustea zuzentzen badu ere, Batzordeak jada ez du atzera egingo bere errekurtsoan arrazoi horrengatik soilik.
Xedapen iragankor gisa, Batzordeak adierazi du ez duela jardunbide berri hori aplikatuko baldin eta prozedurako epatze-gutuna komunikazio hori Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean argitaratu baino lehenagokoa bada. Komunikazioa 2017ko urtarrilaren 19an argitaratu zen. Ondorioz, aparteko eta presako beharrizana dago arau-haustearengatiko prozedura abiarazia duten zuzentarauen transposizioa egiteko demanda Justizia Auzitegian formalizatu baino lehen. Bestela, gerta liteke prozedura judizialaren amaierako epaiak deklaratzea Espainiako Erresumak ez dituela bete Europar Batasuneko Zuzenbidearen arabera dagozkion betebeharrak. Halaber, aparteko eta presako beharrizana dago transposizio-epea amaitzeko zorian duten zuzentarauak ere Espainiako ordenamendu juridikoan sartzeko, isuna ezartzea eragin lezakeen arau-haustearengatiko prozedura hori has ez dadin.
Transposizioa egiteko tresna errege lege-dekretu bat izateari dagokionez, Konstituzio Auzitegiak urtarrilaren 13ko 1/2012 Epaian berretsi du Konstituzioaren 86.1 artikuluan azaltzen den aparteko eta presako beharrizanaren baldintza betetzat ematen duela honako inguruabar hauek biltzen direnean: «transposizioaren atzerapen nabarmena» eta «ez-betetzeen ondorioz Espainiako Erresumaren kontrako prozedurak» egotea.
Zioen azalpen honen ondoz ondoko zenbakietan zehaztu dira errege lege-dekretu honetan jasotako kasuetako bakoitzean zuzentarauen transposizioa egiteko aparteko eta presazko beharrizanaren kasua justifikatzen duten arrazoiak.
II
I. tituluak lehenengo artikulua biltzen du, eta, hor, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2015eko abenduaren 16ko 2015/2436 (EB) Zuzentarauaren transposizioaren ondoriozko aldaketak azaltzen dira. Zuzentarau hori estatu kideek marken gaietan dituzten legeak hurbiltzeari buruzkoa da.
Horren bidez, Markei buruzko abenduaren 7ko 17/2001 Legea aldatuko da orain, zeinak Kontseiluaren 1988ko abenduaren 21eko 89/104/EEE Zuzentaraua sartu baitzuen Espainiako ordenamendu juridikoan; zuzentarau hori gaur egun bat egina dago Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008/95/EE Zuzentarauan (zehatz-mehatz, 2008/95/EE Zuzentaraua da, 2008ko urriaren 22koa, estatu kideek marka-gaietan dituzten legeriak hurbiltzeari buruzkoa).
Lege-bateratze horrek aurrerapen handia eragin zuen barne-merkatuaren behar bezalako funtzionamenduan, marken arloko funtsezko zuzenbide-xedapen substantiboak estatu kide guztietan bateratuta oztopoak kendu zituelako salgaiak zein zerbitzuak libre zirkulatzeko.
Legeak bateratzeaz gain, Europar Batasunak marken babes bateratua bermatzeko sistema bat ezarri zuen Europar Batasun osoan, eta estatu bakoitzean indarrean dagoen markak erregistratzeko sistemarekin batera aplikatzen da. Hauxe da sistema ezartzen duen erregelamendua: Kontseiluaren 40/94 (EE) Erregelamendua (1993ko abenduaren 20koa, Erkidegoko markari buruzkoa); geroago, berriro kodetu zen, eta Kontseiluaren 2009ko otsailaren 26ko 207/2009 (EE) Erregelamendua deitu zitzaion; eta duela gutxi berriro kodetu da, eta Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2017/1001 (EB) Erregelamendua da, 2017ko ekainaren 14koa, Europar Batasuneko markari buruzkoa. Horrenbestez, gaur egun, Europar Batasunean markak babesteko edota erregistratzeko sistema duala da, eta markak Europar Batasun osoan eta estatu kide batean edo batzuetan erregistratu ahal dira.
Europar Batasunean markak babesteko sistemak bi izanik, egokitzat jo zen sistemaren funtzionamendua eta sistema nazionalen eta Europar Batasuneko sistemaren arteko interakzioa orokorrean ebaluatzea. Emaitzen arabera, erabiltzaileak, oro har, pozik daude babes-sistema dual horrekin.
2010eko maiatzaren 25eko bileran, Kontseiluak honako ondorio hauek atera zituen Europar Batasuneko marken sistemaren etorkizuneko berrikuspenari buruz: batetik, Batzordeari proposatu zion Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008/95/EE Zuzentaraua (2008ko urriaren 22koa, lehenago aipatua) berrikusteko proposamenak egitea; eta, bestetik, adierazi zuen berrikuspen horretan neurriak sartu beharko liratekeela, bereziki zuzentarau hori eta garai hartan Kontseiluaren 207/2009 (EE) Erregelamendua zena (2009ko otsailaren 26koa, lehenago aipatua) koherenteagoak izan zitezen, Europako marka guztien arteko dibergentzia-eremuak txikiagoak izaten laguntzeko.
Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2015eko abenduaren 16ko 2015/2436 (EB) Zuzentaraua, estatu kideek marken gaietan dituzten legeak hurbiltzeari buruzkoa, Espainiako ordenamendu juridikoan sartzen da errege lege-dekretu honen bitartez, eta, hark 8. kontuan hartuzkoan ezartzen duenez, «beharrezkoa da 2008/95/EE Zuzentarauak ezartzen duen hurbiltze mugatua handitzea eta marken arloko zuzenbide materialaren beste alderdi batzuetara hedatzea».
9. kontuan hartuzkoan bateratze horren irismena laburbiltzen da, eta hauxe zehazten da: zuzenbide materialari buruzko xedapenak ez ezik prozedurei buruzkoak ere bateratu behar direla, markak Europan errazago erregistratu eta kudeatu ahal izateko. Ondore horietarako, Kontseiluaren 2010eko maiatzaren 25eko ondorioak betetze aldera, 2015/2436 (EB) Zuzentarauan, Kontseiluaren 2009ko otsailaren 26ko 207/2009 (EE) Erregelamenduaren funtsezko oinarri arauemaileak gehitzen dira (207/2009 (EE) Erregelamendua, gaur egun, 2017/1001 (EB) Erregelamendua da). Horrela, zuzentarauak legeak harmonizatzen ditu, bai marken sistema nazionaletan, baita sistema nazionalen eta EBko marken sistemaren artean ere.
Espainiako marken arloko zuzenbideak, Markei buruzko abenduaren 7ko 17/2001 Legearen xedapenetan, sartuak zituen zuzentarau berriak ezartzen dituen arauetako asko; besteak beste, marka jabetza-eskubidearen objektu delako esparrukoak, marka kolektiboetakoak eta prozedura-arau batzuk. Beste arlo arauemaile batzuetan, ordea, egokitu behar da lege hori, arau berriak ezarri direlako, edo legeak hartu zituen irtenbide batzuk ez datozelako bat zuzentarau berriak ezartzen dituenekin.
Esparru juridiko berri horretan, honen bitartez egiten dugun arau-aldaketak bere egiten du 2015/2436 (EB) Zuzentarauaren transposizioa egiteko agindua. Arau-aldaketa egitea, berez, 2018ko Urteko Araugintza Planean ezarrita zegoen, Gobernuari buruzko azaroaren 27ko 50/1997 Legearen 25. artikuluan ezarritakoari jarraikiz. Transposizioa erregulazio onaren printzipioetan oinarritu da. Alde batetik, beharraren eta efikaziaren printzipioa bete da, zuzentaraua zuzenbide nazionalean fideltasunez eta egungo araudia ahalik eta gutxien erreformatuz sartu delako, sinplifikazioa lortzeko. Bestetik, proportzionaltasunaren printzipioa ere bete da, ezinbesteko erregulazioa eta segurtasun juridikoaren erregulazioa jasotzen dituelako. Izan ere, asmoa arau-esparru egonkorra, igar daitekeena, integratua eta argia gordetzea izan da.
Nabarmentzekoak dira errege lege-dekretu honen bidez sartzen diren alderdi esanguratsu batzuk. Besteak beste, honako hauek: ez da aldatu markaren kontzeptu hertsia, hau da, marka zeinu bereizgarria da, eta merkataritza-transakzioetan enpresa batzuen eta beste batzuen produktuak eta zerbitzuak bereizi behar ditu; eskatutako ondasun immateriala erregistro-ondorioetarako zehazteko moduan, aldiz, aldaketa bat egin da. Aurreko araudian, eskatzen zen zeinu bereizgarria grafikoki irudikatu ahal izatea. Errege lege-dekretu honetan, kontuan hartu dira teknologiaren aurrerapenak, eta Marken Erregistroan zeinua irudikatu ahal izatea baino ez da eskatzen, zer baliabide erabili den espezifikatu beharrik gabe, baina, horrekin batera, hauxe ere eskatzen da: irudikapenak agintariei eta, orokorrean, herritarrei aukera eman behar die titularrari ematen zaion babesaren xedea zein den zehazteko. Irudikapenak, beraz, argia izan behar du, zehatza, berez nahikoa, eskuratzen erraza, ulergarria, iraunkorra eta objektiboa.
Horrek ahalbidetuko du une bakoitzean eskura dagoen eta aipatutako xedeetarako egokia den teknologia erabiltzea zeinuaren irudikapenean.
Erregistro-debekuei ez zaie funtsezko aldaketarik egin. Egokiro sistematizatzen dira, ordea, jatorri-izendapenei, ardoak izendatzeko termino tradizionalei, espezialitate tradizional bermatuei eta landare-lorpenen izendapenei buruzko erabateko debekuak; zuzenean jotzen da Europar Batasunaren Zuzenbideko edo zuzenbide nazionaleko legezko tresnetara, interpretazio-akatsak saihesteko.
Erregistratutako marka edo izen komertzial nabariei ematen zaien babesaren aldaketa agerikoa da lehengo araudiarekin alderatuta. Marka edo izen komertzial nabariaren eta entzutetsuaren arteko bereizketa ezabatu, eta kategoria bakarra aurreikusten da: Espainian entzutetsua, Espainiako marka izanez gero, edo Europar Batasunean entzutetsua, Europar Batasuneko marka izanez gero.
Horri dagokionez, kontuan izan behar da ezen, jurisprudentzia hedatuenaren arabera, marka bat entzutetsua izan dadin «produktu edo zerbitzuetan interesa duen publikoaren zati adierazgarri batek» ezagutu behar duela.
Aurkakotza-prozeduran, aurka egiten zaion erregistro-eskatzailearen ahalmen hau erregulatzen da: aurkariari eska diezaioke froga dezala aurretiazko erregistroak erabili izana, zeinetan oinarritzen baitu aurkakotza, baldin eta erabilera hori legez galdagarria bazen jada une hartan.
Erregistroa berritzeko prozedurari dagokionez, aukera ematen da Administrazioak neurriak har ditzan interesdunek bete beharreko izapideak nabarmen bizkortzeko. Izan ere, marka erabat berritzen den kasuetarako, Administrazioak xedatu ahal izango du berritze-tasaren ordainketa berritze-eskaeratzat hartu ahal izan dadila.
Markak ematen dituen eskubideak zehazterakoan, klausula bat gehitzen da, lehendik jasorik zegoena ADPIC Jabetza Intelektualeko Eskubideen Merkataritza Alderdiei buruzko Akordioaren 16.1 artikuluan. Klausula horrek dioenez, ulertu behar da markak ematen dituen eskubideek ez dituztela ezertan eragozten erregistro-eskaera aurkezten den egunaren aurretik edo marka erregistratuaren lehentasun-dataren aurretik titularrek bereganatutako eskubideak.
Lehengo araudian bezala, baina bestelako formulazioarekin, marka baten titularrari ahalmena ematen zaio, marka hori urratzen duten zuzeneko egintzak debekatzeaz gainera, urratze hori prestatzeko egintzak ere debekatzeko. Marka erregistratu baten titularrari ahalmena ematen zaio, halaber, marka horrek ematen dizkion eskubideak hirugarren herrialdeetatik datozen salgaien kontra baliatzeko, marka erregistratu horren berdina edo ia berdina den zeinua badaramate, praktika askean izapidetuak izan ez arren. Eskubide hori bertan behera geratuko da salgaien titularrak edo aitortzaileak frogatzen badu marka erregistratuaren titularrak ez duela eskubiderik salgaiak azken helmugako herrialdean merkaturatu daitezen debekatzeko.
Marka-eskubidearen mugen eremuan honako hau ezartzen da: ezingo da marka-eskubidearen aitzakian haren titularra salbuetsi arinagoko lehentasun-data duten jabetza industrial edo intelektualeko beste eskubide batzuk urratzeagatik beraren aurka abiarazitako akzioen aurrean erantzun beharretik. Horrela berretsi egiten da 34. artikuluaren 1. apartatuan zeharbidez adierazitakoa, eta printzipio hori, aurretiazko markei ez ezik, aurretiazko beste edozein eskubideri ere aplikatzen zaio.
Berariaz arautzen da lizentzia-hartzaileek marka-urratzeengatiko akzioei ekiteko duten legitimazioa. Printzipio orokor gisa ezartzen da lizentzia-hartzaileak markaren titularraren baimena behar duela akzioak abiarazi ahal izateko, lizentziaren xede den marka urratzen denean; hala ere, lizentzia-hartzaile esklusiboak akzioa abiarazteko ahalmena izango du baldin eta, titularrari horretarako eskaera eginda, hark ez badu akzioa abiarazten.
Deuseztatze- eta iraungitze-arrazoien erregulazioan Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoari ematen zaio haiek deklaratzeko zuzeneko eskumena. Onartzen da, hala ere, deuseztatze- edo iraungitze-uzia plantea daitekeela auzibidean, errekonbentzio-demanda jarriz, marka urratzeagatik abiarazitako akzio baten barruan.
Xehetasunez arautzen da legitimazioa, eta deuseztatzeari eta iraungitzeari buruzko administrazio-prozeduraren gidalerroak ezartzen dira, albora utzi gabe haren erregelamendu bidezko garapena. Deuseztatze- edo iraungitze-eskaeretan eta akzioetan, xehetasunez arautzen da nola galdatu behar den erabileraren froga, geroagoko markaren titularrak hala eskatuz gero.
Deuseztatze- eta iraungitze-deklarazioaren ondoreei dagokienez, aldaketa batzuk egiten dira, batez ere iraungitzearen deklarazioari eragiten diotenak; zehazki, behin deklaratuz gero marka erregistratu bat iraungi dela, deklarazio horrek atzeraeragina izango du, iraungitze-eskaera administratiboaren datatik edo errekonbentzio-demandaren datatik aurrera sortuko baititu ondoreak.
Deuseztasuna eta iraungitzea deklaratzeko eskumena partekatu egiten dute Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoak (zuzeneko bidea) eta auzitegiek (errekonbentzio-bidea); horrela, modu berezian arautzen dira gauza epaituaren ondoreak eta administrazio-ebazpenen irmotasunarenak. Era berean, arreta berezia jarri zaie auzibitarteari eta epaitu aurrekotasunari, bai eta lehendik deuseztatze- edo iraungitze-prozedura administratiboren bat izateari ere, kontuan izanik administrazio- eta jurisdikzio-organoen arteko interferentziak gerta daitezkeela elkarren arteko lotura duten hainbat organori uziak planteatzen zaizkienean, lotura horrek erabakia baldintzatu badezake.
Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2015eko abenduaren 16ko 2015/2436 (EB) Zuzentarauak, estatu kideek marken gaietan dituzten legeak hurbiltzeari buruzkoak, 2019ko urtarrilaren 14ra arteko transposizio-epea du. Zuzentarau horren transposiziorako hasiera batean aurreikusitako tresna lege-aurreproiektua zen, legegintzako prozedura arruntaren bidez onartu beharrekoa, baina argi dago prozedura horri jarraituz gero, presaz izapidetuko balitz ere, ezingo litzatekeela bete Europar Batasunak ezarritako transposizio-epea. Horrek isuna jasotzeko arriskua ekarriko lioke Espainiari. Horrenbestez, arrazoiak egon badaude Konstituzioaren 86.1 artikuluak eskatzen duen aparteko eta presako beharrizana justifikatzen dutenak zuzentarauaren transposizioa errege lege-dekretu honen bidez egiteko, gehiago itxaron gabe.
III
II. tituluak bigarren eta hirugarren artikuluak biltzen ditu, eta honako zuzentarau honetatik eratorritako aldaketak dakartza: Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2012/34/EB Zuzentaraua, 2012ko azaroaren 21ekoa, Europako trenbide-esparru bakarra ezartzen duena, abenduaren 14ko 2016/2370 Zuzentarauaren bidez aldatuta dagoena.
Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko abenduaren 14ko 2016/2370 (EB) Zuzentarauak, esan bezala, aldatu egiten du 2012/34/EB Zuzentaraua, bidaiariak trenbidez garraiatzeko zerbitzu nazionalen merkatua irekitzeari eta tren-azpiegituren gobernantzari dagokienez. Bada, 2016/2370 Zuzentarau horren transposizioak eskatzen du zenbait aldaketa egitea berehala Trenbide Sektorearen irailaren 29ko 38/2015 Legean, hark biltzen dituen neurriak beranduenez 2018ko abenduaren 25erako onartu eta argitaratu behar direlako eta zuzenean ukitzen dituztelako tren-azpiegituren administratzailearen eta bidaiariak trenbidez garraiatzeko zerbitzuen operadorearen egoera eta eginkizunak.
2016/2370 (EB) Zuzentarau berri horrek Europako trenbide-esparru bakarra garatzen du, eta bi arlo nagusitan dakartza berritasunak: batetik, bidaiariak trenbidez garraiatzeko merkatua irekitzeak tren-enpresei eskubidea ematen die estatu kide guztietako tren-azpiegiturak erabiltzeko, nahiz eta eskubide horren eraginkortasuna 2019ko urtarrilaren 1ean aplikatuko den, 2020ko abenduaren 14ko zerbitzu-ordutegirako garaiz aplikatu ere; bestetik, azpiegituren administratzaileen independentzia eta inpartzialtasuna areagotuko dira, haiek edozein tren-enpresatatik bereiz antolatuta egotea bermatuko baita kautelazko neurri osagarrien bitartez.
Gainera, 2016/2370 (EB) Zuzentaraua argitaratu eta gero, Europako Batzordeak arau-hausteengatiko bi prozedura abiarazi zituen. Bata irizpen arrazoituaren fasean dauka, eta 2017ko ekainaren 15ean jakinarazi zion irizpena Espainiako Erresumari; bertan adierazten du ez direla txertatu 2012/34/EB Zuzentarauaren transposiziorako zenbait neurri. Bestea 2018ko maiatzaren 18ko epatze-gutunaren bidez abiarazi zuen, eta bertan adierazten du zenbait neurri sartu behar direla zuzentarau horren transposizioa behar bezala egiteko; errege-lege dekretu honetan sartu dira neurri horiek.
Hori guztia dela eta, erabaki da batera ezartzea 2016/2370 (EB) Zuzentarauak agintzen dizkigun neurriak eta Europako Batzordeak arau-hausteengatik abiarazitako bi prozeduretan agindu dizkigunak, trenbide-arloaren errealitate berean dutelako eragina. Neurri horiek presaz ezarri behar dira eta horixe egiten da errege lege-dekretu honetan. Izan ere, Europar Batasunaren araudia indarrean jartzeko premia dago, trenbide-merkatuan parte hartzen duten jarduleek egoera berria ezagutu ahal dezaten, beren antolaketa eta baliabide materialak egoera horretara moldatzeko.
Lehenengo eta behin, Trenbide Sektoreari buruzko azaroaren 17ko 39/2003 Legeak trenbideko garraioa liberalizatzeari ekin zion, salgaien garraiotik hasita. Gero, bidaiarien nazioarteko garraioa liberalizatu zen, eta, orain, azkenik, aldirietako eta distantzia ertaineko bidaiari-garraioaren liberalizazioa dator. Merkatua irekitze horrek eragin berezia du trenbideko garraio-zerbitzuen operadorearen egoeran, gerta bailiteke eremu horretan operadore bakarra izateari uztea. Aldaketa hori funtsezkoa da, orain arte aurrez aurre izan ez dituen kanpoko baldintzatzaile batzuen menpean gera daitekeelako operadorearen posizioa.
Gainera, merkatua enpresa guztiei irekitzeko eskubidea mugatu egin daiteke, zerbitzu publikoko kontratuek ibilbide bera edo ordezko beste bat estaltzen badute eta kontratu horien oreka ekonomikoa arriskuan jartzen bada, eta erakunde erregulatzaileari dagokio erabakitzea kontratuaren oreka ekonomikoa arriskuan dagoen ala ez. Hori 2016ko Zuzentarauaren beste berritasun bat da, eta, horrekin bat etorriz, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalari ematen zaizkio eskumenak, eta Trenbide Sektorearen irailaren 29ko 38/2015 Legearen 59.7 artikuluan biltzen dira, zeina aldatu egiten baita.
Hirugarrenik, azpiegituren administratzaile gisa arituko liratekeen jardule gehiago sar litezkeenez gero, 2016/2370 (EB) Zuzentarauak sortutako kategoria bat txertatu beharra dago —«bertikalki integratutako enpresa», hain zuzen-, zeinak ahalbidetzen baitu enpresa batean elkartzea nortasun juridiko desberdinak ez dituzten azpiegitura-administratzaile bat eta garraio-zerbitzuen operadore bat, eta, ondorioz, azpiegitura-administratzailearen independentziarako baldintza osagarriak ezarri behar dira, ez bakarrik hura organikoki trenbide-enpresetatik erabat bereizita dagoela bermatzeko, baita trenbide-enpresen balizko eraginen edo haiekiko interes-gatazken kontra blindatzeko ere, eta independentea dela bermatzeko, bai funtsezko eginkizunak betetzeari dagokionez bai gardentasun finantzarioari begira. Hori guztia dela-eta, irailaren 29ko 38/2015 Legearen zenbait xedapen aldatu behar dira, azpiegituren administratzaileei eragiten dietenak. Aurrekoa ulertu behar da inola ere albora utzi gabe azpiegitura-kudeatzaile publikoen eta trenbide-operadoreen arteko bereizketa organikoaren alde Espainiako ereduak egiten duen apustua.
Laugarrenik, 2012/34/EB Zuzentarauaren zenbait neurri txertatzeko -hala eskatzen baitu 2017ko ekainaren 15eko irizpen arrazoituak-, beharrezkoa da arrazoizko etekinaren eta ordezko ibilbidearen kontzeptuak sartzea Trenbide Sektorearen Legearen I. eranskineko definizioetan; alegia, azpiegitura-administratzailearen posizioa indartu behar da, trenbide-kanonetan gehikuntzak egitean irizpide gisa kontuan har ditzan ezaugarri pareak deritzenak, eta argitara eman dezan kanonen gehikuntzak aldatzeko asmoa.
Azkenik, 2018ko maiatzaren 18ko epatze-gutunean adierazitakoa betetze aldera, 2012/34/EB Zuzentaraua behar bezala txertatzeko, honako hauek arautzen dira errege lege-dekretu honetan, besteak beste: tren-enpresaren lizentzia erregistro batean inskribatzeko baldintza kendu egiten da; Trenbide Segurtasuneko Estatu Agentziari agintzen zaio luzamendurik gabe jakinaraz dezala lizentziari buruzko ebazpena, eta jada ezingo da lizentzia-eskaera ezetsitzat hartu epea ebazpenik gabe igarotzen denean; oinarrizko zerbitzu gisa gehitzen dira maniobra-zerbitzuak (lehen lagungarriak ziren), zerbitzu-instalazioetan ematen diren zerbitzuak, instalazio finkoetako hornidura-zerbitzuak, eta salgaiak kargatu eta deskargatzekoak; eta azpiegituren administratzaileak kudeatzen ez dituen zerbitzu-instalazioak erabiltzeko prezio eta baldintzei buruzko informazioa emateko agintzen da. Neurri horiek, tren-enpresei ez ezik, zerbitzu-instalazioen ustiatzaileei eta trenbide-merkatuan lehiatu nahi dutenei ere eragiten diete, eta berehala txertatu behar dira. Horregatik komeni da neurri horiek jasotzea arau honetan.
Gainera, ezin da aipatu gabe utzi Batzordearen 2017ko azaroaren 22ko 2017/2177 (EB) Betearazpen Erregelamendua, zerbitzu-instalazioak eta horiekin lotutako trenbide-zerbitzuak baliatzeari buruzkoa. Zerbitzu-instalazioetan ematen diren zerbitzuak erabili ahal izateko prozedurari eta irizpideei buruz 2012/34/EB Zuzentarauan dauden arauak zehaztu eta osatu egiten ditu erregelamendu horrek. Hala, «lotutako tren-zerbitzua» sartzen du, zeinak barruan hartzen baititu oinarrizko zerbitzua, zerbitzu osagarria eta zerbitzu lagungarria. Testu honetan kontzeptu horiek orokortu egiten dira eta tren-azpiegitura erabiltzeko gutxieneko paketetik bereizten dira.
Azken batean, esandakoaren ondorioz, kasu honetan, errege lege-dekretua Konstituzioaren araberako tresna zilegia da, aproposa eta egokia delako presako legegintzaren xedea lortzeko; hau da, Konstituzio Auzitegiak behin eta berriro eskatutakoari jarraituz eta Gobernuaren helburuen barruan, zuzentzea egoera jakin bat, aurreikusteko zailak diren arrazoiengatik araudia berehala ematea eskatzen duena, esan nahi baita ohiko bidea erabilita edo legeen izapidetze parlamentariorako presako prozedura erabilita beharko litzatekeena baino epe laburragoan ematea eskatzen duena.
Beraz, hartzen diren neurri guztietan, haien izaerarengatik, Europar Batasunaren araudia txertatu beharrarengatik eta haien xedearengatik -trenbide-enpresak eta erakunde publikoak egoera berrira egokitzea-, Espainiako Konstituzioaren 86. artikuluak honelako arau bat baliatzeko eskatzen dituen aparteko eta presako inguruabarrak gertatzen dira.
IV
III. tituluak, zeinak laugarren artikulua hartzen baitu, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2015eko azaroaren 25eko 2015/2302 (EB) Zuzentarauaren transposiziotik datozen aldaketak jasotzen ditu. Zuzentarau hori bidaia konbinatuei eta lotutako bidaia-zerbitzuei buruzkoa da; Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006/2004 (EE) Erregelamendua eta 2011/83/EB Zuzentaraua aldatzen ditu, eta indarrik gabe uzten du Kontseiluaren 90/314/EEE Zuzentaraua.
Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorraren eta beste lege osagarri batzuen testu bateginak, azaroaren 16ko 1/2007 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onarturikoak, testu bakar batean bateratu zituen Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsarako uztailaren 19ko 26/1984 Lege Orokorra eta bertan araututako alderdietan eragiten zuten Europar Batasuneko zuzentarau batzuen transposizio-arauak, denak ere kontsumitzaile eta erabiltzaileen babesaren arlokoak. Transposizio-arau horietako bat Bidaia Konbinatuei buruzko uztailaren 6ko 21/1995 Legea da, zeinaren bidez Espainiako ordenamendu juridikoan txertatu baitzen Kontseiluaren 1990eko ekainaren 13ko 90/314/ EEE Zuzentaraua, bidaia konbinatuei, opor konbinatuei eta zirkuitu konbinatuei buruzkoa; testu bateginari laugarren liburua erantsi zitzaion hura jasotzeko.
Gero, kontsumitzaileen eroste-ohituretan -batez ere, lineako bidaien kontratazioan-azaldu diren aldaketen ondorioz, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2015eko azaroaren 25eko 2015/2302/EB Zuzentaraua onartu da, bidaia konbinatuei eta lotutako bidaia-zerbitzuei buruzkoa, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006/2004 (EE) Erregelamendua eta 2011/83/EB Zuzentaraua aldatzen dituena eta indarrik gabe uzten duena Kontseiluaren 90/314/EEE Zuzentaraua. Beste alderdi batzuen artean, bidaiariei babes zabalagoa ematen die, kontratazio mota berri horiek ere babestuz; gardentasuna areagotzen du, anbiguotasunak ezabatzen ditu, eta legerian dauden hutsuneak betetzen ditu.
Errege lege-dekretu honen bidez aldatu egiten da Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorraren eta beste lege osagarri batzuen testu bategina, barne-zuzenbidean txertatzeko goian aipatutako zuzentaraua, hots, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2015eko azaroaren 25eko 2015/2302 (EB) Zuzentaraua.
Errege lege-dekretuan jasotako aldaketa nagusien artean aipatzekoa da aplikazio-eremuaren eta definizio bateratuen aldaketa. Hala, bada, aurrerantzean arauak babestuko duen subjektua bidaiaria da -kontsumitzailea baino kontzeptu zabalagoa-, eta bidaia konbinatuaren kontzeptuaren eremua handitu egiten da, juridikoki definitu gabe zeuden edo lehengo erregulazioak argi estaltzen ez zituen bidaia-produktu askori lekua eginez.
Bestalde, lotutako bidaia-zerbitzuen kontzeptua sartzen da. Horrelako zerbitzuetan enpresaburuen egitekoa da bidaiariei, aurrez aurre edo linean, bidaia-zerbitzuen kontratazioa eskura jartzea, haiek hainbat zerbitzu-emailerekin kontratuak egitera eramanez, baita erreserba-prozesu konektatuen bitartez ere. Zerbitzu horiek bidaia konbinatuen ordezko enpresa-eredu bat osatzen dute. Horregatik, errege lege-dekretuak enpresaburu horien betebeharrak zeintzuk diren ere zehazten du; betebehar horiek, ordea, bidaia konbinatuetan eska daitezkeenak baino garrantzi txikiagokoak dira.
Erregulazio berriaren arabera, bai bidaia konbinatuetan bai lotutako bidaia-zerbitzuetan, bidaia-zerbitzu jakin batzuen konbinazioa eskatzen da halakotzat konfiguratu ahal izan daitezen. Hala, ez dira berez bidaia-zerbitzutzat hartu behar beste bidaia-zerbitzu batzuen osagai direnak; esaterako, bidaiari-garraioaren barruan ekipajea garraiatzea, edo hoteletik aireportura edo tren-geltokira joan-etorriak egitea. Hainbat motatako bidaia-zerbitzuak konbinatzen direnean -esaterako, ostatu ematea, bidaiariak autobusez, trenez, itsasontziz edo hegazkinez garraiatzea eta ibilgailu motordunak edo zenbait motozikleta mota alokatzea-, orduan bakarrik hartu behar da aintzat konbinazio hori, zehazteko ea bidaia konbinatu bat den edo lotutako bidaia-zerbitzu batzuk diren.
Era berean, zerbitzu jakin batzuk -adibidez, kontzertu eta kirol-ekitaldietarako txartelak edo bisita gidatuak- bestelako bidaia-zerbitzu bakar batekin konbinatzen direnean, honako kasu honetan soilik pentsatuko da bidaia konbinatua edo lotutako bidaia-zerbitzuak egiten ari direla: zerbitzu jakin horiek bidaia konbinatuaren edo lotutako bidaia-zerbitzuen balio osoaren ehuneko hogeita bost edo gehiago balio badute, edo bidaiaren nahiz oporraldiaren funtsezko osagai gisa aurkeztu badira publizitatean, edo, beste arrazoiren batengatik, bidaiaren edo oporraldiaren funtsezko ezaugarri badira.
Beste alde batetik, indartu egiten dira bidaiariari kontratuaren aurretik eman beharreko informazioa eta horren izaera loteslea. Lehen, bidaia konbinatuen egitarauek eta liburuxkek bete beharreko betekizunak jartzen ziren erdigunean. Aro digitalean sartu gara eta lineako merkatuak inoiz ez bezalako garrantzia hartu du. Horregatik, kontratu aurreko informazioaren baldintzak zabaldu egin behar dira kontratatzeko beste modu batzuetara, eta horietan ere izaera loteslea eman behar zaie.
Bidaia konbinatuei eta horien balizko aldaketei dagokienez, antolatzaileek beren kabuz kontratua aldatzeko aukera aurreikusten da, baldin eta kontratuan eskubide hori gorde badute, aldaketak huskeriak badira eta bidaiariari horren gaineko informazio argi, ulerterraz eta nabarmendua eman badiote euskarri iraunkor batean. Bidaiariek, bestalde, kontratua suntsiarazteko eskubidea izango dute proposatutako aldaketek funtsean aldatzen badituzte bidaia-zerbitzuen ezaugarri nagusiak. Kontratua suntsiarazten den kasuetarako, hamalau egun naturaleko epea ezartzen da bidaiariari bidegabeki kobratutako guztia itzultzeko.
Bidaia konbinatuaren prezioa handitu ahal izango da aukera hori kontratuan berariaz jasotzen bada eta errege lege-dekretuak aurreikusten dituen aldaketa jakin batzuek justifikatzen badute igoera, soil-soilik. Prezioa igo ahal izateko baldintza izango da, gainera, bidaiariari jakinarazi izana prezio-jaitsierarako eskubidea ere baduela goian adierazitako arrazoi berberengatik. Izan ere, antolatzaileen betebeharra da informazio hori ematea. Prezioa ehuneko zortzi baino gehiago igotzen bada, bidaiariak kontratua suntsiarazi ahal izango du zentzuzko epe batean. Antolatzaileak zehaztuko du epe hori.
Halaber, lehen bezala, bidaiariak kontratua suntsiarazi ahal izango du bidaia konbinatua hasi aurretik, baina berrikuntza bat sartu da: enpresaburuak askatasunez finkatu ahal izango du ereduzko zigorra, betiere irizpide jakin batzuei lotuta.
Beste alde batetik, kontratua betetzeari dagokionez, hau aurreikusten da: ezinbesteko eta aparteko inguruabarren ondorioz ezin bada bermatu bidaiariak behar den garaian itzultzea, antolatzaileak -edo txikizkariak, kasua hala bada- ez du bere gain hartuko ostatu jarraituaren kosturik bidaiari bakoitzeko hirugarren gautik aurrera, errege lege-dekretuak aipatzen dituen kolektibo bereziki babestuen kasuan izan ezik.
Halaber, arazoak sor litezke zerbitzuak kontratuarekin bat ez etortzearengatik, hau da, bidaia konbinatu baten barruko bidaia-zerbitzuak ez betetzeagatik edo txarto betetzeagatik. Horrelakorik gertatuz gero, errege lege-dekretuak ezartzen du bidaiariak kontratua suntsiaraz dezakeela zigorrik jaso gabe, eta eska dezakeela, bidezkoa bada, bidaia konbinatuaren prezioa murrizteko edo kalte-ordaina emateko, akatsak funtsezko eragina badu bidaia konbinatua egitean eta antolatzaileak -edo txikizkariak, kasua hala bada- ezin badu zuzendu akatsa zentzuzko epean. Bidaiariak finkatuko du epe hori.
Ezartzen da, azkenik, antolatzaile eta txikizkariek bermea jarri beharko dutela beren zerbitzuen prestazioaren ondoriozko betebeharrez erantzuteko, oro har, eta aurrez ordaindutakoa itzultzeko eta bidaiariak herriratzeko, bereziki, bidaiariak kaudimenik gabe geratzen badira. Autonomia-erkidegoetako agintaritza eskudunei dagokie berme horren forma zehaztea.
Berme horrek eraginkorra eta nahikoa izan beharko du antolatzaile edo txikizkari batek goi-denboraldian jaso ohi dituen ordainketa guztiak estaltzeko, kontuan izanik zenbat denbora igaroko den hasierako ordainketa egiten denetik azken ordainketa egin eta bidaia konbinatua amaitu arte, bai eta kaudimenik ezean bidaiariak herriratzeak gutxi gorabehera izango lukeen kostua estaltzeko ere. Antolatzaileak eta txikizkariak babesa egokitu egin beharko dute arriskuak handitzen badira; bidaia konbinatuen salmentaren gorakada handi baten ondorioz, esaterako.
Lotutako bidaia-zerbitzuak erosten direnean ere kaudimenik ezaren kontrako babes hori eskaintzera behartzen du errege lege-dekretuak. Halaber, errege lege-dekretuan horrelako kontratuetarako ezartzen den araubide bereziaren osagarri, kontratu-aurreko informazioaren inguruko betekizun batzuk ere ezartzen dira, eta horrelako kontratuak eskura jartzen dituzten enpresaburuek nahitaez bete beharko dituzte baldintza horiek.
Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2015eko azaroaren 25eko 2015/2302/EB Zuzentarauaren 13. artikuluan eta 41. kontuan hartuzkoan aitortutako ahalmena erabiliz, xedatzen da txikizkariek ere erantzun beharko dutela kaudimengabeziaz eta bidaia konbinatuaren exekuzioaz.
Gainera, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2015eko azaroaren 25eko 2015/2302/EB Zuzentarauak agintzen duen moduan, Europar Batasunean kaudimengabeziari aurre egiteko dauden berme-sistemek elkar onartzearen printzipioa ezartzen du errege lege-dekretuak, eta, horretarako, informazioaren arloan gainerako estatu kideekin eta Europako Batzordearekin lankidetza administratiboan aritzeko arauak ezartzen ditu. Lankidetza hori Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioaren bidez gauzatuko da, bera izango baita Espainiako harreman-gune zentrala. Ildo beretik, kaudimengabeziaren kontrako babesaren elkar-onartzea eta lankidetza administratiboa arautzen dira eremu nazionalean.
Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2015eko azaroaren 25eko 2015/2302/EB Zuzentaraua gure antolamendu juridikoan sartzeko tresna arauemaileari dagokionez, Espainiako Konstituzioaren 86. artikuluak ezartzen du ezen, aparteko eta presako beharrizana egonez gero, Gobernuak behin-behineko lege-xedapenak eman ahal izango dituela eta horiek lege-dekretuaren itxura hartuko dutela. Kasu honetan, hizpide dugun lege-aldaketa onartzeko bide ematen duen faktorea da, denborazko elementua ez ezik -alegia, aipatutako zuzentarauaren transposizioan metatutako atzerapena, transposiziorako epea 2018ko urtarrilaren 1ean amaitu baitzen-, kausazko elementua ere; izan ere, Espainiako Erresumaren aurkako arau-hauste prozedura bat abiarazi zuen Europako Batzordeak 2018ko martxoan, eta, ondorioz, gerta liteke Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak berehala zehapena ezartzea eta oroharreko zenbateko bat edo hertsapen-isun bat ordainaraztea, transposizio-neurri nazionalak ez jakinarazteagatik Espainiako Erresumak Batzordearen irizpen arrazoitura egokitzeari uko egin eta gero.
Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2015eko azaroaren 25eko 2015/2302 (EB) Zuzentaraua -bidaia konbinatuei eta lotutako bidaia-zerbitzuei buruzkoa, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006/2004 (EE) Erregelamendua eta 2011/83/EB Zuzentaraua aldatzen dituena eta Kontseiluaren 90/314/EEE Zuzentaraua indarrik gabe uzten duena- Espainiako ordenamendu juridikoan sartzeko transposizio-epea 2018ko urtarrilaren 1ean amaitu zen, esan dugun bezala. Zuzentarau horren transposiziorik ezagatik Europako Batzordeak 2018/0068 arau-hauste prozedura formala abiarazi zuen, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 258. artikuluaren babesean. Gaur egun arau-hauste prozedura hori irizpen arrazoituaren fasean dago. Batzordeak irizpen arrazoitu horretan Gobernuari ohartarazten dio Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak diruzko zehapenak ezarri ahal dizkiola Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 260. artikuluaren indarrez.
Horrenbestez, arrazoiak egon badaude Konstituzioaren 86.1 artikuluak eskatzen duen aparteko eta presako beharrizana justifikatzen dutenak zuzentarauaren transposizioa errege lege-dekretu honen bidez egiteko, gehiago itxaron gabe.
Errege lege-dekretu hau koherentea da Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 129. artikuluan jasotako erregulazio onaren printzipioekin. Aurreko paragrafoetan azaldutakoak agerian jartzen du bete egiten direla beharrizanari eta egokitasunari buruzko printzipioak. Errege lege-dekretua bat dator proportzionaltasunaren printzipioarekin, aipatutako helburuak lortzeko ezinbestekoa den erregulazioa jasotzen baitu eta aldi berean segurtasun juridikoaren printzipioari egokitzen baitzaio. Gardentasunaren printzipioari dagokionez, ez da kontsulta publikoaren izapidea bete, ez eta entzunaldiaren eta jendaurreko informazioaren izapidea ere, Gobernuari buruzko azaroaren 27ko 50/1997 Legearen 26.11 artikuluak salbuespen hori ezartzen baitu. Azkenik, efizientziaren printzipioari dagokionez, zama administratiboen handitze bat badakar ere, zama horiek ezinbestekoak dira eta ez dira inolaz ere alferrekoak.
Horregatik guztiagatik, errege lege-dekretu honen xedea eta ematen den uneari dagokion denborazko betekizunaren testuingurua direla-eta, Konstituzioaren 86. artikuluan eskatutako aparteko eta urgentziako beharrizanaren inguruabarrak gertatzen dira lege-dekretu honetan.
Horrenbestez, Espainiako Konstituzioaren 86. artikuluan jasotako baimenaz baliatuz, Gobernuko presidenteorde eta Presidentetzako, Gorteekiko Harremanetako eta Berdintasuneko ministroaren, Sustapeneko ministroaren, Industria, Merkataritza eta Turismoko ministroaren eta Osasun, Kontsumo eta Gizarte Ongizateko ministroaren proposamenari jarraikiz, Ministroen Kontseiluak 2018ko abenduaren 21eko bileran eztabaidatu ondoren, honako hau
XEDATZEN DUT:
I. TITULUA
Lehen artikulua. Markei buruzko abenduaren 7ko 17/2001 Legea aldatzea.
Aldatu egiten da Markei buruzko abenduaren 7ko 17/2001 Legea; hona:
Bat. Aldatu egiten da 3. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«3. artikulua. Legitimazioa.
1. Pertsona fisiko edo juridikoek (zuzenbide publikoko erakundeak barne) lortu ahal izango dute marka edo izen komertzialak erregistratzea.
2. Artikulu honen 1. apartatuan aipaturiko pertsonek alegatu ahalko dute beren mesedetan aplika daitezela Espainian aplikatu beharreko nazioarteko edozein itunen xedapenak, zuzenean aplikagarriak zaizkienean, lege honetan xedaturikoari buruz mesedegarriago zaien guztian».
Bi. Aldatu egiten da 4. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«4. artikulua. Marka kontzeptua.
Zeinu guztiak izan ahalko dira markak, eta, bereziki, hitzak -pertsonen izenak barne-, marrazkiak, letrak, zifrak, koloreak, produktuaren edo haren bilgarriaren forma, eta soinuak, baldin eta zeinu horiek egokiak badira honetarako:
a) enpresa baten produktu edo zerbitzuak beste enpresa batzuek egiten dituztenetatik bereizteko, eta
b) Marken Erregistroan halako moduan adieraziak izateko non agintari eskudunek eta publiko orokorrak argi eta zehatz bereizi ahalko duten zein den markaren titularrari emandako babesaren xedea».
Hiru. Aldatu egiten da 5. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«5. artikulua. Erabateko debekuak.
1. Ezin erregistratuko dira marka gisa zeinu hauek:
a) Lege honen 4. artikuluaren araberakoak ez izateagatik marka izan ezin direnak.
b) Izaera bereizgarririk ez dutenak.
c) Merkataritzan honako hauek adierazteko baino balio ez duten zeinuz edo adierazgarriz osatuak: mota, kalitatea, kantitatea, xedea, balioa, jatorri geografikoa, produktua lortzeko edo zerbitzua emateko garaia edota produktu zein zerbitzuaren beste ezaugarri batzuk.
d) Hizkuntza arruntean zein merkataritzako usadio zintzo eta jarraikietan produktuak edo zerbitzuak adierazteko ohiko bihurtu diren zeinuz edo adierazgarriz baino osatuak ez direnak.
e) Produktuaren beraren izaerak ezartzen duen forma zein beste ezaugarriren bat edo produktuak emaitza tekniko bat lortzeko beharrezko duen forma zein beste ezaugarriren bat edota produktuari balio garrantzizko bat ematen dion forma zein beste ezaugarriren bat baino ez direnak.
f) Legearen, ordena publikoaren edo ohitura onen kontrakoak direnak.
g) Jendea nahasaraz dezaketenak, esate baterako, produktu edo zerbitzuaren izaerari, kalitateari edo jatorri geografikoari buruz.
h) Jatorri-izendapenak eta adierazpen geografikoak babesten dituzten lege nazionalek edo Europar Batasunekoek edota Europar Batasuna nahiz Espainiako Estatua partaide duten nazioarteko akordioek erregistrotik baztertzen dituztenak.
i) Ardoak izendatzeko termino tradizionalak babesten dituzten Europar Batasuneko legeek edo hura partaide duten nazioarteko akordioek erregistrotik baztertzen dituztenak.
j) Espezialitate tradizional bermatuak babesten dituzten Europar Batasuneko legeek edo hura partaide duten nazioarteko akordioek erregistrotik baztertzen dituztenak.
k) Lehenagoko landare-lorpenen baten izendapenaren berdinak izan edo haren funtsezko osagaiak erreproduzitzen dituztenak, landare-lorpen hori erregistratuta baldin badago landare-lorpenak babesten dituzten eta haren mota bereko edo hari estu lotutako landare-lorpenei dagozkien Europar Batasuneko legeen, zuzenbide nazionalaren edo Europar Batasuna nahiz Espainia partaide duten nazioarteko akordioen arabera.
l) Espainiako, haren autonomia-erkidegoetako, udalerrietako, probintzietako zein beste toki-entitate batzuetako armarria, bandera, ohore-dominak eta gainerako ikurrak erreproduzitzen edo imitatzen dituztenak, non eta ez duten hartarako behar den baimena.
m) Agintari eskudunek baimenik eman ez eta Parisko Hitzarmenaren 6 ter artikuluaren arabera erregistroa ukatu behar zaienak.
n) Parisko Hitzarmenaren 6 ter artikuluan aurreikusitakoez besteko eta interes publikoko intsignia, ikur edo armarriak dituztenak, salbu eta agintari eskudunak haiek erregistratzea baimentzen badu.
2. Markei ez zaie ukatuko 1. apartatuko b), c) edo d) letretan azaldutako arrazoiengatik erregistroan sartzea, baldin eta erabileraren poderioz izaera bereizgarria hartu badute erregistroaren onarpen-data baino lehen».
Lau. Aldatu egiten dira 6. artikuluaren 2. apartatuko a) eta b) letrak, eta honela idatzita geratzen dira:
«a) Beren erregistro-eskaeraren aurkezpen- zein lehentasun-data aztergai den eskaeraren data baino lehenagokoa duten marka erregistratuak, kategoria hauetakoak direnean: i) marka espainiarrak; ii) Espainian ondorioak sortzen dituen nazioarteko erregistro batean sarturiko markak; iii) Europar Batasuneko markak (aurrerantzean, Batasuneko markak).
b) Beren erregelamenduaren arabera eta a) letrako i) eta ii) puntuetan aipaturiko marketariko baten antzinatasuna modu baliozkoan aldarrikatzen duten Batasuneko marka erregistratuak, nahiz eta aurreko marka hori uko egin zaiona edo azkendua izan».
Bost. Aldatu egiten da 8. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«8. artikulua. Marka eta izen komertzial entzutetsuak
1. Ezingo da marka gisa erregistratu aurretiazko marka baten berdina edo antzekoa den zeinurik -erregistro-eskaeraren xede diren produktu edo zerbitzuak eta aurretiazko marka horren pean erregistratutakoak berdinak edo antzekoak izan zein ez-, baldin eta, aurretiazko marka hori Espainian entzutetsua izanik, edo, Batasuneko marka izanez gero, Europar Batasunean entzutetsua izanik, geroagoko marka hori bidezko arrazoirik gabe erabiltzeak berekin ekar badezake onura desleiala ateratzea aurretiazko markak duen izaera bereizgarriari edo ospeari, edota kalte egitea izaera bereizgarri edo ospe horri.
2. Artikulu honetako 1. apartatuan aurreikusitako babes indartua izen komertzial entzutetsuei ere aplikatuko zaie».
Sei. Apartatu bat gehitzen zaio, 3.a, 9. artikuluari, honela idatzita:
«3. Gainera, marka erregistratzea ukatuko da honako inguruabar hauek gertatzen direnean, jatorri-izendapenak eta adierazpen geografikoak babesten dituzten Batasuneko legeen edo zuzenbide nazionalaren arabera:
a) Jatorri-izendapen edo adierazgarri geografiko baten eskaera aurkeztu izana dagoeneko, Batasuneko legeriaren edo zuzenbide nazionalaren arabera, marka erregistratzeko eskaeraren dataren aurretik edo markarako aldarrikatutako lehentasun-dataren aurretik, baldin eta azkenean jatorri-izendapen edo adierazgarri geografiko hori erregistratu egiten bada.
b) Jatorri-izendapen edo adierazgarri geografiko horrek geroko marken erabilera debekatzeko eskubidea ematea baimendutako pertsonari, hartatik sortzen diren eskubideak baliatzeko aplikatu behar den legeriaren arabera».
Zazpi. Aldatu egiten da 10. artikuluaren 1. apartatua, eta honela idatzita geratzen da:
«1. Marka baten titularraren agente edo ordezkariak, bere jarduna justifikatu ezean, ezin erregistratuko du marka hori bere izenean titular horren baimenik gabe».
Zortzi. Aldatu egiten dira 12. artikuluaren 1. apartatuko b) eta c) letrak, eta honela idatzita geratzen dira:
«b) Eskatzailea identifikatu ahal izateko informazioa.
c) Markaren adierazpen bat, 4. artikuluko b) letran ezarritako betekizunak betetzen dituena».
Bederatzi. Aldatu egiten dira, 19. artikuluan, 1. eta 3. apartatuak, eta beste apartatu bat eransten zaio, 4.a. Hona nola geratzen den idatzita:
«1. Behin marka-eskaera argitaratu eta gero, honako hauek aurka egin ahal izango diote hura erregistratzeari, II. tituluan aurreikusitako erregistro-debekuak alegatuz.
a) 5.1 artikuluan azaltzen diren kasuetan, kalteturik gertatu dela irizten dion edozein pertsona fisiko edo juridikok.
b) 6.1,7.1 eta 8. artikuluetan azaltzen diren kasuetan, 6.2 eta 7.2 artikuluetan aipatutako aurretiazko marka edo izen komertzialen titularrek, bai eta marka edo izen komertzial horien titularrek ahalmena emandako lizentzia-hartzaileek ere.
c) 9. artikuluaren 1. apartatuan azaltzen diren kasuetan, apartatu horretan aipatutako aurretiazko eskubideen titularrek edo eskubide horiek baliatzeko ahalmena eman zaien pertsonek.
d) 9. artikuluaren 3. apartatuan azaltzen diren kasuetan, jatorri-izendapen edo adierazgarri geografiko babestutik eratortzen diren eskubideak legeria aplikagarriaren arabera erabiltzeko baimena duten pertsonek.
e) 10. artikuluaren 1. apartatuan azaltzen den kasuan, apartatu horretan aipatutako marken titularrek».
«3. Aurka egin ahalko da aurretiazko eskubide bat edo batzuk oinarritzat harturik, baldin eta denak titular berarenak badira, edota, aurretiazko eskubidea zeintzuk produktu edo zerbitzutarako babestu edo eskatu den, horiek guztiak nahiz horietako batzuk oinarritzat harturik; eta, aurka egiten zaion marka zeintzuk produktu edo zerbitzutarako eskatu den, horien guztien aurka nahiz horietako batzuen aurka jo ahalko da.
4. Administrazio publikoetako organoek eta Estatuko edo autonomia-erkidegoetako legeria aplikagarriaren arabera eratu eta inskribatutako kontsumitzaile-eta erabiltzaile-elkarteek, baita jatorri-izendapen edo adierazgarri geografiko babestuen kontseilu arautzaile edo zuzendaritza-organoek ere, idatzizko oharrak bidali ahal izango dizkiote, 2. apartatuan aurreikusitako epean, Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoari, marka erregistratzeari ofizioz ezezkoa emateko arrazoi liratekeen 5. artikuluko debekuak adierazteko. Organo eta elkarte horiek ez dute alderdi-izaerarik izango prozeduran, baina haien oharrak markaren eskatzaileari jakinaraziko zaizkio eta 22. artikuluan aurreikusitakoaren arabera ebatziko dira».
Hamar. Honela idatzita geratzen da 21. artikulua:
«21. artikulua. Eskaera geldieran utzi eta aurkakotza aztertzea.
1. Hirugarren baten aurkakotzak edo oharrak aurkeztu direnean edo Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoak egindako azterketatik ondorioztatzen bada ezen eskaerak, eskaturiko produktu edo zerbitzu guztiei edo batzuei dagokienez, 20.1 artikuluan aipaturiko debeku edo akatsen bat duela, espedientea geldieran uztea erabakiko da eta eskatzaileari jakinaraziko zaizkio aurkezturiko aurkakotzak edo oharrak eta ofizioz hautemandako eragozpenak, erregelamenduz zehazturiko epean alegazioak aurkez ditzan.
2. Espedientea geldieran uzteari emandako erantzunean, eskatzaileak aukera izango du eskaera erretiratu, murriztu, aldatu edo zatitzeko 23. eta 24. artikuluetan aurreikusitakoaren arabera. Espedientea geldieran uzteko arrazoia eskaturiko markak 5.1 artikuluaren b), c) edo d) letretako debekuak dituzten elementuak izatea bada, eskatzaileak deklarazio bat aurkeztu ahal izango du elementu horiek eskatzen duen babesetik kanpo uzteko.
3. Aurretiazko markaren titularrak, aurkakotza formulatuz gero, froga aurkeztu beharko du, eskatzaileak hala eskatzen badu, egiaztatu ahal izateko geroagoko markaren aurkezpen-dataren edo lehentasun-dataren aurreko bost urteetan benetan erabili dela aurretiazko marka hori, 39. artikuluan ezarritakoaren arabera, edo ez erabiltzea justifikatzen duten arrazoiak izan direla eta aurretiazko markak gutxienez bost urte daramatzala betiere erregistratuta geroagoko markaren aurkezpen- edo lehentasun-data horretan, 39. artikuluan ezarritako moduan. Froga hori aurkeztu ezean, aurkakotza ezetsi egingo da.
4. Aurreko apartatuan aurreikusitako kasuan, eta bertan azaltzen diren baldintzak betetzen badira, Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoak aurkariari helaraziko dio eskaera, erabileraren froga aurkez dezan erregelamenduz ezartzen den epean. Halaber, aurkeztutako froga eskatzaileari helaraziko dio Bulegoak, bere alegazioak aurkez ditzan erregelamenduz ezartzen den epean.
5. Erregistratu diren produktu edo zerbitzuetako batzuetarako bakarrik erabili bada aurretiazko marka, horietarako bakarrik erregistratu izan balitz bezala jokatuko da, aurkakotzaren azterketaren ondoreetarako.
6. Aurretiazko marka Batasuneko marka bat denean ere artikulu honetako 3., 4. eta 5. apartatuak aplikatuko dira. Horrelakoetan, Batasuneko marka bat benetan erabili den ala ez zehazteko, 2017/1001 (EB) Erregelamenduaren 18. artikuluan ezarritakoari jarraituko zaio.
7. Gobernuak erregelamenduz garatuko du artikulu honetan ezarritakoa, errege lege-dekretu baten bitartez».
Hamaika. Aldatu egiten dira 22. artikuluaren 1. eta 4. apartatuak, eta honela idatzita geratzen dira:
«1. Espedientea geldieran uzteari erantzuna emateko jarritako epea igarotakoan, edo, kasua bada, 21.4 artikuluan aurreikusitako epeak igarotakoan, interesdunek erantzun badute zein ez, Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoak marka erregistratzeari baiezkoa edo ezezkoa ematea erabakiko du, eta erabakiaren oinarri izan diren arrazoiak zehaztuko ditu laburki.»
«4. Marka erregistratzea onartutakoan, Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoak, erregelamenduz ezartzen den eran, Jabetza Industrialaren Buletln Oflzlalean argitaratuko du onarpena, eta markaren erregistro-titulua emango du. Titulu hori bide elektronikoetatik eman ahalko da».
Hamabi. Aldatu egiten da 23. artikuluaren 3. apartatua, eta honela idatzita geratzen da:
«3. Eskaera mugatzeagatik eta aldatzeagatik dagokion tasa ordaindu beharko da, baldin eta eskatzaileak bere kabuz egiten badu murriztapena edo aldaketa, eta ez ofizioz agindutako geldieran uzte baten ondorioz».
Hamahiru. Aldatu egiten dira 26. artikuluko a) eta b) letrak, eta honela idatzita geratzen dira:
«a) Aurkakotza lehenagoko eskaera batean oinarritzen denean, eskaera hori behin betiko erregistratzen den edo berari buruzko ebazpen irmoa ematen den unera arte.
b) Lehenagoko zeinu aurkariaren kontra deuseztasunaren edo iraungitzearen eskaera edo errekonbentzio-demanda edo aldarrikatze-akzioa aurkeztu duen eskatzailearen eskariz, ebazpen edo epai irmoa ematen den arte, hargatik eragotzi gabe judizialki erabakitzea prozedura geldieran uztea».
Hamalau. Aldatu egiten da 27. artikuluaren 3. apartatua, eta honela idatzita geratzen da:
«3. Marka bat ematen denean, Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoak ezin baliatuko du ofizioz edo alderdi baten eskariz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 106. artikuluan aurreikusitako berrikuste-ahala, baldin eta markaren deuseztasuna lege honen 51. eta 52. artikuluetan aurreikusitako kausetarikoren batean oinarritzen bada. Deuseztasun-kausa horiek artikulu horietan aurreikusitako prozeduretan soilik baliarazi ahal izango dira».
Hamabost. Aldatu egiten da 29. artikuluaren 4. apartatua, eta honela idatzita geratzen da:
«4. Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoaren aurrean jarraituriko prozedura batean alderdi direnek, prozedura horretan beren kabuz badihardute eta Espainian ez helbiderik ez egoitzarik ez badute, posta-helbide bat izendatu beharko dute Espainian edo Europako Esparru Ekonomikoan, jakinarazpenetarako, edo, haren ordez, jakinarazpenak Bulegoak duen beste zeinahi bide teknikoz bidal diezazkietela eskatu ahal izango dute. Horrek guztiak ez du eragotziko Patenteei buruzko uztailaren 24ko 24/2015 Legearen 175. artikuluaren 2. apartatuan aurreikusitakoa».
Hamasei. Beste apartatu bat gehitzen zaio 32. artikuluari, 8.a; honela egongo da idatzita:
«8. Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoak erabaki ahal izango du, marka erabat berritzen den kasuetan, berritze-tasaren ordainketa berritze-eskaeratzat hartu ahal izan dadila. Berritzeko modalitate horretan bete beharreko baldintzak erregelamendu bidez ezarriko dira».
Hamazazpi. Aldatu egiten da 34. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«34. artikulua. Markak emandako eskubideak.
1. Marka erregistratzeak haren gaineko eskubide esklusiboa ematen dio titularrari.
2. Erregistratzeko eskaeraren aurkezpen-dataren aurretik edo erregistratutako markaren lehentasun-dataren aurretik titularrek berenganatutako eskubideak ezertan eragotzi gabe, marka erregistratuaren titularrak produktu edo zerbitzuekin lotutako edozein zeinu bere baimenik gabe trafiko ekonomikoan erabiltzea debekatu ahal izango die hirugarrenei, kasu hauetan:
a) Zeinua, markaren berdina izanda, markaren pean erregistratu diren produktu edo zerbitzuen berdinak diren produktu edo zerbitzuetarako erabiltzen bada.
b) Zeinua, markaren berdina edo antzekoa izanda, markaren pean erregistratu diren produktu edo zerbitzuen berdinak edo antzekoak diren produktu edo zerbitzuetarako erabiltzen bada eta jendea nahasarazteko arriskua badago; nahasarazteko arriskuaren barruan sartzen da zeinua eta marka elkarrekin lotzeko arriskua ere.
c) Zeinua markaren berdina edo antzekoa izanda -marka horren pean erregistratutako produktu edo zerbitzuen berdinak edo antzekoak diren produktu eta zerbitzuetarako erabili zein ez-, marka hori Espainian entzutetsua bada eta zeinu hori bidezko arrazoirik gabe erabiltzeak markaren izaera bereizgarriari edo entzuteari onura bidegabea ateratzea edo kalte egitea ekar badezake.
3. Artikulu honetako 2. apartatuan zerrendaturiko baldintzak betetzen direnean, honako hauek debekatu ahal izango dira bereziki:
a) Zeinua produktuetan edo haien bilgarrietan jartzea.
b) Produktuak zeinuarekin eskaintzea, merkaturatzea edo helburu horiekin biltegiratzea edota zerbitzuak zeinuarekin eskaini edo ematea.
c) Produktuak zeinuarekin inportatu edo esportatzea.
d) Zeinua izen komertzial edo sozietate-izendapen gisa erabiltzea, edo izen komertzial nahiz sozietate-izendapen baten parte gisa.
e) Zeinua merkataritza-agirietan eta publizitatean erabiltzea.
f) Zeinua komunikazio-sare telematikoetan eta domeinu-izen gisa erabiltzea.
g) Zeinua publizitate konparatiboan erabiltzea 2006/114/EE Zuzentaraua urratzen duen moduan.
4. Bilgarria, etiketak, eranskailuak, segurtasun-elementuak, identifikazio-gailuak edo marka jartzen zaien bestelako euskarriak produktu edo zerbitzu jakin batzuetarako erabiltzeko arriskua badago eta erabilera hori markaren titularrak 2. eta 3. apartatuen arabera dituen eskubideen urratzea bada, markaren titularrak eskubidea izango du trafiko ekonomikoan honako egintza hauek debekatzeko:
a) Markaren berdina edo antzekoa den zeinua jartzea bilgarrian, etiketetan, eranskailuetan, segurtasun-elementu edo egiazkotasun-gailuetan edo marka jarri ahal zaien bestelako euskarrietan.
b) Marka ageri duten bilgarri, etiketa, eranskailu, segurtasun-elementu, egiazkotasun-gailu edo bestelako euskarriak eskaintzea, merkaturatzea edo helburu horiekin biltegiratzea, edo inportatu zein esportatzea.
5. Eskaeraren aurkezpen-dataren aurretik edo marka erregistratuaren lehentasun-dataren aurretik titularrek berenganatutako eskubideak ezertan eragotzi gabe, marka erregistratuaren titularraren eskubidea izango da, halaber, hirugarrenek praktika askean izapidetu gabe trafiko ekonomikoan Espainian produktuak sartzea galarazteko, produktu horiek -bilgarria barne- hirugarren herrialdeetatik badatoz eta produktu beretarako erregistratutako markaren berdina den edo bere funtsezko alderdietan hartatik ezin bereizi den marka bat badaramate baimenik gabe.
Marka erregistratuaren titularrari emandako eskubide hori azkendu egingo da, baldin eta marka erregistratua urratu ote den zehazteko prozeduran zehar -prozedura hori 608/2013 (EB) Erregelamenduari jarraituz abiarazita-deklaratzaileak edo produktuen titularrak frogatzen badu marka erregistratuaren titularrak ez duela eskubiderik produktuak azken helmugako herrialdean merkaturatu daitezen debekatzeko.
6. Erregistratutako marka baten titularrak marka hori berariaz baimenik eman gabe kentzea galarazi ahal izango die merkatari eta banatzaileei, baina ezin galaraziko die beren markak edo zeinu bereizgarriak bereiz gehitzea, baldin eta horrek marka nagusiaren bereizgarritasuna urritzen ez badu.
7. Artikulu honen xedapenak, 2. apartatuko c) letran aurreikusitakoa salbu, Parisko Hitzarmenaren 6 bis artikuluaren arabera Espainian «nabariki ezaguna» den marka erregistratu gabeari aplikatuko zaizkio».
Hemezortzi. Aldatu egiten da 35. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«35. artikulua. Marka hiztegietan erreproduzitzea
Formatu inprimatua nahiz elektronikoa duen hiztegi, entziklopedia edo gisa horretako kontsulta-obra batean erreproduzituriko marka bati marka horren pean erregistratuak diren produktu edo zerbitzuen termino generikoa den itxura hartzen bazaio, obraren argitaratzaileak, markaren titularraren eskariz, kontu egingo du markaren hurrengo erreprodukzioan, eta, formatu inprimatuko obra izanez gero, hurrengo argitaraldian beranduenera, hura marka erregistratu bat dela adierazteko».
Hemeretzi. Aldatu egiten da 37. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«37. artikulua. Marka-eskubidearen mugapenak.
1. Markak ez dio bere titularrari biderik emango hirugarrenei honako hauek trafiko ekonomikoan erabiltzea debekatzeko:
a) Hirugarrenaren izena edo helbidea, hura pertsona fisikoa izanez gero.
b) Bereizgarriak ez diren zeinu edo adierazpenak, edo motari, kalitateari, kantitateari, xedeari, balioari, jatorri geografikoari, produktua ekoizteko edo zerbitzua emateko garaiari edota produktu zein zerbitzuaren beste ezaugarri batzuei dagozkienak.
c) Marka, baldin eta haren bidez produktu edo zerbitzuak izendatzen badira markaren titularrari dagozkiola adierazita, edo haien aipamena egiten bada; batez ere, marka erabiltzea produktu edo zerbitzu baten xedea adierazteko beharrezkoa denean, osagarri zein ordezko piezen kasuan bereziki.
2. Hirugarren batek marka erabiltzea industriaren edo merkataritzaren arloko politika zintzoen araberakoa denean baino ez da aplikatuko 1. apartatua.
3. Ezingo zaio marka-eskubideari heldu haren titularra erantzun beharretik salbuesteko arinagoko lehentasun-data duten jabetza industrial edo intelektualeko beste eskubide batzuk urratzeagatik beraren aurka abiarazitako akzioetan.
Hogei. Aldatu egiten da 39. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«39. artikulua. Marka erabiltzea.
1. Marka onartutako datatik bost urteko epean titularrak marka hori Espainian egiaz eta benetan erabili ez badu haren pean erregistratu diren produktu edo zerbitzuentzat, edo erabilera geldieran utzi bada bost urtez segidan, markak 21. artikuluaren 3. eta 5. apartatuetan, 41. artikuluaren 2. apartatuan, 54. artikuluaren 1. apartatuko a) letran eta 59. artikuluaren 4. eta 5. apartatuetan aurreikusitako zehapenak izango ditu, ez erabiltzea justifikatzen duen arrazoirik ez badago.
2. Aurreko apartatuan aipatzen den bost urteko epea markaren erregistroa irmoa den egunean hasiko da. Irmotasun-data horren oharpena egingo da Marken Erregistroan.
3. Artikulu honen 1. apartatuan xedatutakoari dagokionez, erabileratzat joko da, orobat:
a) Markaren elementu batzuk modu desberdinean erabiltzea, markak erregistraturik dagoen moduan duen izaera bereizgarria aldatu gabe; berdin dio marka erabiltzen den moduan ere erregistraturik dagoen ala ez titularraren izenean.
b) Marka produktuei zein produktuen aurkezpenari jartzea haiek esportatzeko helburu hutsez.
4. Marka titularrak erabilitzat joko da haren baimenez inork erabiltzen duenean.
5. Marka ez erabiltzea justifikatzeko moduko arrazoitzat onartuko dira haren titularraren borondatez kanpoko eragozpen-egoerak, hala nola inportatzeko murriztapenak edo markaren pean erregistratu diren produktu edo zerbitzuei ezarritako beste betekizun ofizial batzuk».
Hogeita bat. Aldatu egiten da 41. artikuluaren 2. apartatua, eta honela idatzita geratzen da:
«2. Markaren titularrak zeinu bat erabiltzea debekatu ahalko du, soil-soilik, ezin bada titularraren eskubideak iraungi direla deklaratu 54. artikuluaren 1. apartatuko a) letraren arabera urratzeagatiko akzioa abiarazten den unean. Demandatuak hala eskatuz gero, markaren titularrak frogatu beharko du akzioaren aurkezpen-dataren aurreko bost urteetan marka egiaz eta benetan erabili dela, 39. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, haren pean erregistratu diren eta akziorako oinarri izan diren produktu edo zerbitzuentzat, edota marka ez erabiltzea justifikatzen duten arrazoiak badirela eta betiere markaren behin betiko erregistroa akzioaren aurkezpen-data baino bost urte lehenagokoa dela gutxienez».
Hogeita bi. Artikulu bat gehitzen da, 41 bis artikulua; hauxe dio:
«41 bis artikulua. Marka urratzeagatiko prozesuetan geroagoko markaren titularraren eskubidea babestea.
1. Urratzeengatiko akzioetan, markaren titularrak ezingo du debekatu geroago erregistratu den marka bat erabiltzea azken hori ezin bada deusez deklaratu 52. artikuluaren 2. apartatuan, 53. artikuluan edo 59. artikuluaren 5. apartatuan ezarritakoaren arabera.
2. Urratzeengatiko akzioetan, markaren titularrak ezingo du debekatu geroago erregistratu den Batasuneko marka bat erabiltzea azken hori ezin bada deusez deklaratu 2017/1001 (EB) Erregelamenduaren 60. artikuluaren 1., 3. edo 4. apartatuetan, 61. artikuluaren 1. eta 2. apartatuetan edo 64. artikuluaren 2. apartatuan ezarritakoaren arabera.
3. Marka baten titularrak 1. edo 2. apartatuen arabera eskubiderik ez badu geroago erregistratutako marka bat erabiltzea debekatzeko, geroagoko marka horren titularrak ezingo du urratzeagatiko akzio batean debekatu aurretiazko marka hori erabil dadin, nahiz eta jada ezin heldu lehenagoko markaren eskubideari geroagoko markaren aurka».
Hogeita hiru. Aldatu egiten da 42. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«42. artikulua. Kalte-galerak ordaintzeko oinarriak.
1. Markaren titularraren baimenik gabe 34. artikuluaren 3. apartatuko a) letran eta 34. artikuluaren 4. apartatuan aurreikusitako egintzaren bat egiten dutenak, bai eta marka legez kontra darabilten produktu edo zerbitzuak lehen aldiz merkaturatzearen arduradunak ere, beharturik egongo dira, edozein kasutan, eragin dituzten kalte-galerei erantzutera.
2. Marka erregistratua urratzeko beste zeinahi egintza egiten duten guztiek kasu hauetan baino ez dira egongo beharturik eragindako kalte-galerak ordaintzera: markaren titularrak edo, hala badagokio, markaren izateari eta hura urratzeari buruzko akzioa baliatzeko legitimaturik dagoen pertsonak, behar bezala identifikaturik, nahikoa ohartarazi eta urratzeari uzteko errekerimendua egin dienean, edota beren jokabidean errua edo arduragabekeria izan denean edo delako marka hori entzutetsua denean».
Hogeita lau. Aldatu egiten dira 43. artikuluaren 2. eta 3. apartatuak, eta honela idatzita geratzen dira:
«2. Kalte-galeren ordaina finkatzeko, kontuan izango dira, kaltetuaren aukeran:
a) Ondorio ekonomiko negatiboak; besteak beste, urraketarik izan ez balitz titularrak markaren erabileraren bidez lortuko zituen irabaziak edo, bestela, arau-hausleak urraketaren ondorioz lortu dituen irabaziak.
b) Oroharreko zenbatekoa, arau-hausleak marka zuzenbidearen arabera erabiltzea ahalbidetuko ziokeen lizentzia bat lortzeko markaren titularrari ordaindu beharko ziokeen kopurua gutxienez barnean hartuko duena.
Kalte moralaren kasuan, kalte-ordaina eman beharko da, nahiz eta kalte ekonomikorik izan den frogatu ez.
3. Kalte-ordaina finkatzeko, kontuan izango da, beste inguruabar batzuen artean, markaren entzutea eta prestigioa eta urraketa hasi zen unean emanak ziren lizentzien kopurua eta mota. Markaren prestigioari kalte egin zaion kasuan, kontuan izango dira, gainera, arau-haustearen inguruabarrak, kaltearen larritasuna eta merkatuan izandako hedapen-maila».
Hogeita bost. Aldatu egiten da 47. artikuluaren 1. apartatua, eta honela idatzita geratzen da:
«1. Enpresa osoa eskualdatzeak marka lagatzea ekarriko du, salbu eta kontrakoa hitzartzen bada edo inguruabarretatik, argi eta garbi, kontrakoa ondorioztatzen bada. Xedapen hau aplikagarri izango zaio enpresa eskualdatzeko kontratu-betebeharrari».
Hogeita sei. Beste bi apartatu gehitzen dira 48. artikuluan, 7.a eta 8.a. Honako hau diote:
«7. Lizentzia-kontratuan besterik erabaki ez bada behintzat, lizentzia-hartzaileak ezin baliatuko du marka bat urratzeari buruzko akziorik haren titularraren adostasunez baino. Hala ere, lizentzia esklusibo baten titularrak akzio hori baliatu ahal izango du, baldin eta markaren titularrak ez badu bere kabuz baliatu urratzeagatiko akzioa, eskaera egin zaion arren. Horri dagokionez, markaren lizentzia-hartzaile esklusiboari Patenteei buruzko uztailaren 24ko 24/2015 Legeak 117. artikuluaren 3. eta 4. apartatuetan xedatutakoa aplikatuko zaio.
8. Marka urratzeagatik markaren titularrak abiaturiko prozeduran, zeinahi lizentzia-hartzailek parte hartu ahal izango du egin zaion kaltearen ordaina lortzeko».
Hogeita zazpi. Aldatu egiten da VI. titulua, eta honela idatzita geratzen da:
«VI. TITULUA
I. KAPITULUA
51. artikulua. Erabateko deuseztapenerako kausak.
1. Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoan eskaera aurkeztuz gero edo markaren urratzeagatiko akzio batean errekonbentzio-demanda jarriz gero, markaren erregistroa deusez deklaratu ahal izango da:
a) Lege honen 5. artikuluan xedaturikoa urratzen duenean.
b) Eskatzaileak, markaren eskaera aurkeztean, fede gaiztoz jokatu duenean.
2. Marka erregistratu bat erabat deuseztatzea eskatzeko akzioak ez du preskribatzen.
3. Marka bat ezin deklaratuko da deusez, baldin eta, 5. artikuluaren 1. apartatuko b), c) edo d) letrak urratuz erregistratu ondoren, titularrak eman dion edo titularraren baimenez eman zaion erabilera dela-eta marka horrek izaera bereizgarri bat lortu badu erregistratu den produktu edo zerbitzuentzat berori deuseztatzeko eskaeraren edo errekonbentzio-demandaren aurkezpen-data baino lehen.
4. Deuseztapenerako kausa markaren pean erregistratu diren produktu edo zerbitzuen parte batentzat baino ez badago, deuseztatze-deklarazioa hark ukitzen dituen produktu edo zerbitzuetara baino ez da hedatuko.
52. artikulua. Deuseztapen erlatiborako kausak.
1. Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoan eskaera aurkeztuz gero edo markaren urratzeagatiko akzio batean errekonbentzio-demanda jarriz gero, markaren erregistroa deusez deklaratu ahal izango da 6., 7., 8., 9. eta 10. artikuluetan xedatutakoa betetzen ez duenean.
2. Lege honen 6., 7., 8. eta 9.1 artikuluetan aurreikusitako aurretiazko eskubideren baten titularrak, geroagoko marka erregistratu bat bost urtez segidan erabiltzen utzi badu, erabilera horren jakitun izanik, aurrerantzean ezin izango du geroagoko marka deuseztatzeko eskatu, geroagoko markarekin erabili diren produktu edo zerbitzu horien gaineko aurretiazko eskubide horretan oinarriturik, salbu eta geroagoko markaren eskaera fede gaiztoz egin bada. Apartatu honetan aurreikusitako kasuan, geroagoko markaren titularrak ezin egingo dio aurka aurretiazko eskubidea erabiltzeari, nahiz eta eskubide hori jada ezin alegatu geroagoko markaren kontra.
3. Marka bat ezin izango da deusez deklaratu baldin eta, deuseztatzeko eskaera edo errekonbentzio-demanda aurkeztu baino lehen, 1. apartatuan aipatzen diren artikuluetan aurreikusitako eskubideren baten titularrak espresuki baimena eman badu marka hori erregistratzeko.
4. Artikulu honen 1. apartatuan aipatzen diren artikuluetan aurreikusitako eskubideren baten titularrak marka bat deuseztatzeko eskatzen badu, edo errekonbentzio-demanda aurkezten badu marka urratzeagatiko akzio batean, gero ezingo du ez deuseztapen-eskaerarik ez errekonbentzio-demandarik aurkeztu lehenengo demandaren alde alegatu zitzakeen eskubide horietako beste batean oinarrituta.
5. Lege honen 51. artikuluaren 4. apartatuan ezarritakoa aplikatuko da.
53. artikulua. Geroagoko marka erregistratua deusez deklaratu ezin izatea aurretiazko markak ez duelako izaera bereizgarririk edo entzuterik.
Aurretiazko marka batean oinarritutako deuseztapen-eskaerak ez du aurrera egingo, honako arrazoi hauetakoren bat dela-eta ez badu aurrera egin geroagoko marka erregistratuaren aurkezpen-datarako edo lehentasun-datarako:
a) Aurretiazko marka deusez deklaratzeko modukoa izatea, 5. artikuluaren 1. apartatuko b), c) edo d) letren arabera, eta oraindik izaera bereizgarririk hartu ez izana, 51. artikuluaren 3. apartatuaren arabera.
b) Deuseztasun-eskaera 6. artikuluaren 1. apartatuko b) letran oinarrituta egonda, aurretiazko markak oraindik izaera behar bezain bereizgarririk hartu ez izana nahasarazteko arriskua dagoela argudiatu ahal izateko, 6. artikuluaren beraren 1. apartatuko b) letraren arabera.
c) Deuseztapen-eskaera 8. artikuluaren 1. apartatuan oinarrituta egonda, aurretiazko markak oraindik entzuterik hartu ez izana 8. artikuluaren 1. apartatuaren arabera.
II. KAPITULUA
Iraungitzea
54. artikulua. Iraungitzea.
1. Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoan eskaera aurkeztuz gero edo markaren urratzeagatiko akzio batean errekonbentzio-demanda jarriz gero, marka iraungi dela deklaratuko da:
a) Lege honen 39. artikuluaren arabera erabili ez denean.
b) Titularraren jardueragatik edo jarduera ezagatik, haren pean erregistratu den produktu edo zerbitzu bat adierazteko ohiko izen bihurtu denean merkataritzan.
c) Erregistratua dagoen produktu edo zerbitzuentzat titularrak markari eman dion edo titularraren baimenez eman zaion erabileraren ondorioz, markak jendea nahasaraz dezakeenean, bereziki produktu edo zerbitzu horien izaerari, kalitateari edo jatorri geografikoari dagokionez.
2. Iraungitzeko kausa markaren pean erregistratu diren produktu edo zerbitzuen parte batentzat baino ez badago, iraungitze-deklarazioa hark ukitzen dituen produktu edo zerbitzuetara baino ez da hedatuko.
3. Halaber, Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoak marka iraungi dela deklaratuko du:
a) Lege honen 32. artikuluan aurreikusitakoaren arabera berritu ez denean.
b) Titularrak uko egin dionean.
55. artikulua. Ez berritzeak eragindako iraungitzea.
1. Titularrak berritu ez duen marka baten gainean enbargo inskribatuak daudenean edo aldarrikatze-akzio bat abian denean, marka hori ez da iraungiko enbargoa kendu arte edo aldarrikatze-akzioa behin betiko ezetsi arte. Prozedura horien ondorioz aldaketaren bat gertatzen bada markaren titulartasunean, titular berriak bi hilabeteko epean berritu ahal izango du marka, aldarrikatze-akzioaren gaineko epaia irmoa den egunetik edo agintari edo auzitegi eskudunak Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoari enbargaturiko markaren behin betiko esleipena jakinarazten dion egunetik kontatzen hasita. Epe hori igarotakoan, marka iraungi egingo da berritu ez bada.
2. Marka bat ez da berritu faltaz iraungiko haren gaineko higigarri-hipoteka bat Marken Erregistroan inskribaturik dagoenean ere. Markaren jabeak marka berritzeko eskatu ez badu, hipotekaren titularrak eskatu ahal izango du jabearen izenean, bi hilabeteko epean, lege honen 32.3 artikuluan aurreikusitako atzerapen-epea amaitzen denetik kontatzen hasita. Hipotekaren titularrak berak ordaindu ahal izango ditu berritze-tasak, bi hilabeteko epean, jabeak ordaindu behar zituen epea amaitzen denetik hasita. Aurreikusitako epeetan hipotekaren titularrak jarduerarik ez izateak marka iraungitzea eragingo du, eta hori Higiezin Higigarrien Erregistroari jakinaraziko zaio, bide telematikoz, lege honen 46.2 artikuluan ezarritako eran.
56. artikulua. Markari uko egitea.
1. Titularrak marka osoari edo haren pean erregistratu diren produktu edo zerbitzuen parte bati uko egin ahal izango dio.
2. Ukoa Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoan edo 11. artikuluan adierazitako organoetan aurkeztu beharko da, idatziz, eta ez du izango eraginik Marken Erregistroan inskribatutakoan baino. Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoa ez den beste organo batean aurkezten bada eskaera, hura jasotzen duen organoak Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoari igorriko dio, jaso eta hurrengo bost egunen epean.
3. Ezin onartuko da Marken Erregistroan eskubide errealak, erosketa-aukerak, enbargoak edo lizentziak inskribatuak dituen marka baten titularraren ukoa, eskubide horien titularren baimenik ez badago. Ukoa ez da onartuko markaren gainean aldarrikatze-akzio bat abian badago eta demandatzailearen baimenik ez dagoen kasuan ere.
57. artikulua. Marka ez erabiltzeak eragindako iraungitzea.
Marka ez erabiltzeagatik iraungitzeko aurkeztutako eskaeran edo errekonbentzio-demandan, markaren titularrari dagokio frogatzea hura erabili egin dela, 39. artikuluaren arabera, edo badirela ez erabiltzea justifikatzen duten arrazoiak. Ezin deklaratuko da markaren iraungitzea, baldin eta 39. artikuluan adierazten den bost urteko aldia amaitzen denetik iraungitze-eskaera edo errekonbentzio-demanda aurkeztu arteko denboran marka egiaz eta benetan erabiltzen hasi bada edo erabiltzeari berriro ekin bazaio; hala ere, ez da kontuan hartuko iraungitze-eskaera edo errekonbentzio-demanda aurkeztu aurreko hiru hilabeteko epean erabiltzen hasi edo erabiltzeari berriro ekin izana -eta epe hori ez da kontatzen hasiko erabilerarik gabeko bost urteko aldi jarraitua amaitu aurretik-, baldin eta titularrak iraungitze-eskaera edo errekonbentzio-demanda aurkez zitekeela jakin ondoren gertatu badira erabiltzen hasteko edo erabilerari berriro ekiteko prestaketak.
III. KAPITULUA
Xedapen erkideak
58. artikulua. Deuseztatzeko edo iraungitzeko eskaera.
1. Markaren erregistroa deuseztatzeko edo iraungitzeko eskaera honako hauek aurkeztu ahal izango dute Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoan:
a) Lege honen 51. artikuluan eta 54.1. artikuluaren a), b) eta c) letretan aurreikusitako kasuetan, kalteturik gertatu direla irizten dioten eta auzitarako gaitasuna duten pertsona fisiko zein juridikoek, bai eta fabrikatzaile, ekoizle, zerbitzu-emaile edo merkatariak ordezkatzen dituzten elkarte edo erakundeek eta kontsumitzaile eta erabiltzaileen elkarteek ere, legez eratuta eta inskribatuta badaude, aplikagarri zaien Estatuko nahiz autonomia-erkidegoko legeriaren arabera.
b) Lege honen 52. artikuluan aurreikusitako kasuetan, 19. artikuluaren 1. apartatuko b) eta e) bitarteko letretan aipatzen diren pertsonek.
2. Eskaera idatziz egin beharko da, idazki arrazoitua eta behar bezala dokumentatua aurkeztuz, eta dagokion tasa ordaindu arte ez da aurkeztutzat joko.
3. Markaren pean erregistratu diren produktu edo zerbitzu guztien kontra nahiz haien parte baten kontra aurkeztu ahalko da iraungitze- edo deuseztatze-eskaera.
4. Aurretiazko eskubide batean edo batzuetan oinarrituta aurkeztu ahalko da deuseztatze-eskaera, eskubide horiek guztiak titular berarenak badira.
59. artikulua. Deuseztatze- eta iraungitze-eskaera aztertzea.
1. Deuseztatze- edo iraungitze-eskaera jaso ondoren, Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoak aurkaratutako markaren titularrari helaraziko dio, alegazioak eta frogak aurkeztu ahal ditzan erregelamenduz zehazten den epean. Deuseztatze-edo iraungitze-eskaera aztertu bitartean, Bulegoak, beharrezkotzat jotzen duen guztietan, alderdiei errekerimendua egin ahalko die, beste alderdiak aurkeztutako alegazio edo frogei erantzun diezaieten erregelamendu bidez zehazten den epean.
2. Aurkaratutako markaren titularrak hala eskatuz gero, deuseztatze-prozeduran alderdi den aurretiazko markaren titularrak frogatu beharko du aurretiazko marka benetan erabili dela deuseztatze-eskaeraren aurreko bost urteetan, 39. artikuluak ezartzen duen bezala, markaren pean erregistratu diren eta deuseztatze-eskaeraren oinarri diren produktu edo zerbitzuetarako, edo ez erabiltzea justifikatzen duten arrazoiak izan direla, baldin eta aurretiazko marka erregistratzeko prozedura deuseztatze-eskaeraren aurkezpen-data baino bost urte lehenago gutxienez amaitu bada.
3. Eskaeraren aurkezpen-datan edo aurkaratutako markaren lehentasun-datan jada amaituta badago aurretiazko marka 39. artikuluan aurreikusi bezala benetan erabili behar izan den bost urteko epe hori, aurretiazko markaren titularrak, artikulu honen 2. apartatuaren indarrez eskatzen zaion frogaz gainera, beste froga bat aurkeztuko du, zeinak erakutsi beharko baitu eskaeraren aurkezpen-dataren edo aurkaratutako markaren lehentasun-dataren aurreko bost urteetan egiaz erabili dela aurretiazko marka, edo ez erabiltzea justifikatzen duten arrazoi objektiboak izan direla.
4. Artikulu honen 2. apartatuan aurreikusitako kasuan, eta bertan azaltzen diren baldintzak betetzen badira, Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoak aurretiazko markaren titularrari helaraziko dio eskaera, erabileraren froga aurkez dezan erregelamenduz ezartzen den epean, 2. eta 3. apartatuetan aurreikusitakoaren arabera. Halaber, aurkeztutako froga aurkaratutako markaren titularrari helaraziko dio Bulegoak, alegazioak aurkez ditzan erregelamenduz ezartzen den epean.
5. Aurretiazko marka batean oinarritutako deuseztatze-eskaera ezetsi egingo da 2. eta 3. apartatuetan aipatzen diren frogak aurkezten ez badira.
6. Erregistratu diren produktu edo zerbitzuetako batzuetarako bakarrik erabili bada aurretiazko marka 39. artikuluan xedatutakoaren arabera, horietarako bakarrik erregistratu izan balitz bezala jokatuko da, deuseztatze-eskaeraren azterketaren ondoreetarako.
7. Aurretiazko marka Batasuneko marka bat denean ere aplikagarriak izango dira artikulu honetako 2. apartatutik 6.era bitartekoak. Horrelakoetan, Batasuneko marka bat benetan erabili den zehazteko, 2017/1001 (EB) Erregelamenduaren 18. artikuluan ezarritakoari jarraituko zaio.
60. artikulua. Deuseztatzearen eta iraungitzearen ondoreak.
1. Marka erregistratuaren titularraren eskubideak iraungi direla deklaratzen bada, iritziko zaio marka erregistratuak iraungitze-eskaeraren edo errekonbentzio-demandaren aurkezpen-datatik aurrera ez duela lege honetan aipatutako ondorerik sortu. Alderdiren batek hala eskatuz gero, iraungitze-eskaeraren edo -demandaren gaineko ebazpenean lehenagoko data bat finkatu ahalko da, iraungitzeko kausaren bat gertatu bada data horretan.
2. Marka erregistratua deusez deklaratzen bada, iritziko zaio marka horrek hasieratik ez duela lege honetan aipatutako ondorerik sortu.
3. Markaren titularrak fede gaiztoz jokatu duen kasuan deuseztapenak edo iraungitzeak berekin dakarren kalte-galeren ordaina gorabehera, deuseztapenaren edo iraungitzearen atzeraeraginak ez ditu ukituko:
a) Gauza epaituaren indarra lortu duten eta deuseztapen- edo iraungitze-deklarazioa baino lehen exekutatu diren markaren urraketari buruzko ebazpenak.
b) Deuseztapen- nahiz iraungitze-deklarazioa baino lehen amaitutako kontratuak, deklarazio horren aurretik bete diren neurrian. Hala ere, ekitate-arrazoiengatik, eta inguruabarrek justifikatzen duten heinean, kontratuaren kariaz ordaindutako kopuruak itzultzea erreklamatu ahal izango da.
4. Marka bat iraungi dela edo deusez dela deklaratzen denean, hipoteka-hartzekodunak mugaeguneratutzat jo ahalko du bermatutako betebeharra.
61. artikulua. Ebazpen judizial eta administratiboen irmotasuna.
1. Iraungitzeagatik zein deuseztatzeagatik jarritako errekonbentzio-demanda oro ezetsiko dute auzitegiek, baldin eta Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoak aurretik alderdi beren artean gai bereko eta arrazoi bereko eskaeraren bat ebatzi badu eta ebazpena dagoeneko irmoa bada.
2. Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoak ez du onartuko iraungitze- zein deuseztatze-eskaera, baldin eta auzitegi batek edo Bulegoak berak aurretik alderdi beren artean gai bereko eta arrazoi bereko errekonbentzio-demanda edo eskaeraren bat ebatzi badu eta epai edo ebazpen hori dagoeneko irmoa bada.
3. Administrazioarekiko auzi-errekurtso batean alderdi izan denak ezin izango du Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoan edo jurisdikzio zibilaren aurrean eskatu marka baten deuseztapena auzi-errekurtso hartako epai irmoan dagoeneko auziaren edukiari dagokionez ebatzia den deuseztapen-kausa bera alegatuz.
61 bis artikulua. Auzien arteko loturaren gaietarako arauak.
1. Prozedurarekin aurrera jarraitzeko arrazoi berezirik ez badago, marka deuseztatzeagatik edo iraungitzeagatik errekonbentzio-demanda aurkeztu zaion auzitegiak geldieran utziko du epaitza, ofizioz, aurrez alderdiei entzunda, edo alderdiren baten eskariz eta gainerakoei entzunda, baldin eta markaren baliozkotasuna jada aurkaratu bada beste auzitegi batean edo Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoan.
2. Prozedurarekin aurrera jarraitzeko arrazoi berezirik ez badago, Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoak geldieran utziko du, ofizioz, marka deuseztatzeko edo iraungitzeko eskaeraren ebazpena, aurrez alderdiei entzunda, edo alderdiren baten eskariz eta gainerakoei entzunda, baldin eta markaren baliozkotasuna jada auzitegi batean aurkaratu bada errekonbentzio-demandaren bitartez.
3. Auzitegi batek marka-urratze bati buruz ebatzi behar duenean, marka hori deuseztatzeko edo iraungitzeko demanda edo eskaeraren bat ebazkizun badago beste auzitegi batean edo Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoan, auzitegiak, bi alderdien eskariz, edo alderdi baten eskariz eta besteari entzunda, prozesua geldieran utzi ahalko du auto bidez, harik eta beste auzitegiak edo Bulegoak deuseztatzeari edo iraungitzeari buruzko ebazpen irmoa eman arte.
4. Eskaera edo demanda aurkezten den unetik gertatuko da hura ebazkizun izatea edo auzibitartea, prozeduran edo prozesuan sortzen dituen ondore guztiekin batera, baldin eta eskaera edo demanda onartzen bada.
5. Marka bat urratzeagatik auzitegi batean demanda jarriz gero, demandatuak ezin izango du defentsa gisa aurkeztu Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoan marka hori deuseztatzeko edo iraungitzeko egindako eskaera. Horren ordez, errekonbentzio-demanda jarri beharko du auzitegi horretan.
6. Ukatze-akzioa ezingo da markaren deuseztatze- edo iraungitze-akzioarekin batera baliatu.
61 ter artikulua. Erregistroko idatzoharrak eta organoen arteko komunikazioak.
1. Marka bat deuseztatzeko edo iraungitzeko eskaera edo demanda jartzen denean, Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoak horren oharra idatziko du Marken Erregistroan, eta gauza bera egingo du eskaera edo demanda horren gaineko ebazpen edo epai irmoekin.
2. Auzitegi batean marka baten deuseztatze edo iraungitzeagatiko errekonbentzio-demanda jartzen denean, auzitegiak hura zein egunetan jarri den adieraziko dio, ofizioz, Bulegoari. Marka hori deuseztatzeko edo iraungitzeko eskaeraren bat badago ebazteko, Bulegoak horren berri emango dio auzitegiari, eta halakorik ez badago, jakitun jarriko du halaber.
3. Marka iraungitzeko edo deuseztatzeko aurkeztutako eskaeraren bat Bulegoan ebatzi zain badago eta errekonbentzio-demanda baino lehenago aurkeztua bada, auzitegiak, aurreko apartatuan adierazitako moduan informazioa jaso ondoren, geldieran utziko du epaitza, 61 bis artikuluaren 1. apartatuari jarraituz, harik eta eskaerari buruzko ebazpena irmoa izan arte. Bulegoak ebazpen irmoaren jakitun jarriko du auzitegia.
4. Deuseztatze edo iraungitzeagatiko errekonbentzio-demanda baten gaineko epaia eman duen auzitegiak, epaia irmoa denean, ofizioz haren jakitun jarriko du Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoa, 1. apartatuan eta, hala badagokio, 5. apartatuan ezarritakoaren arabera jardun dezan.
5. Marka deusez edo iraungia deklaratzen duen ebazpena edo epaia behin irmoa denean, Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoak, berehala, erregistroko inskripzioa ezeztatuko du eta hura Jabetza Intelektualaren Buletin Ofizialean argitaratuko du. Ezeztatutako markak higigarri-hipoteka indardunen bat inskribatuta badauka, ezeztatu izana Ondasun Higigarrien Erregistroari jakinaraziko zaio bide telematikotik».
Hogeita zortzi. Aldatu egiten da 62. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«62. artikulua. Kontzeptua eta titulartasuna.
1. Marka kolektibotzat jotzen da: markaren titular den elkarteko kideen produktu edo zerbitzuak beste enpresa batzuetako produktu edo zerbitzuetatik bereizteko balio duen zeinu oro, 4. artikuluan ezarritako betekizunak betetzen baditu.
2. Honako hauek soilik eskatu ahal izango dituzte marka kolektiboak: fabrikatzaile, ekoizle, zerbitzu-emaile edo merkatarien elkarteek, gaitasuna badute beren izenean eskubide eta betebeharren titular izateko, kontratuak egiteko edo bestelako egintza juridikoak egiteko, eta auzitarako gaitasuna badute; baita zuzenbide publikoko pertsona juridikoek ere.
3. Lege honen 5.1.c) artikuluan xedaturikoa gorabehera, marka kolektibo gisa erregistratu ahal izango dira merkataritzan produktu edo zerbitzuen jatorri geografikoa erakusteko balio duten zeinu edo adierazgarriak. Marka kolektiboak emandako eskubideak ez dio ahalbiderik emango titularrari hirugarren bati zeinu edo adierazgarriok merkataritzan erabiltzea debekatzeko, baldin eta industria- zein merkataritza-gaietako praktika zintzoen arabera erabiltzen badira; zehazki, marka horrek ezin egingo dio aurka izendapen geografiko bat erabiltzeko baimena duen hirugarren bati».
Hogeita bederatzi. Aldatu egiten da 66. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«66. artikulua. Deuseztatzeko kausak.
Lege honen 51. eta 52. artikuluetan aurreikusitako deuseztatze-kausengatik ez ezik, marka kolektibo baten erregistroa deusez deklaratuko da, Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoan aurkeztutako eskaera edo urratzeagatiko akzio bateko errekonbentzio-demanda dela bide, marka hori 64. artikuluan xedaturikoa urratuz erregistratu denean ere, salbu eta markaren titularrak, erabilera-erregelamenduaren aldaketaren bat dela-eta, aipaturiko xedapenetako aginduak betetzen baditu».
Hogeita hamar. Aldatu egiten da 67. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«67. artikulua. Iraungitzeko kausak.
Lege honen 54. artikuluan adierazitako iraungitze-kausengatik ez ezik, kasu hauetan ere, marka kolektibo baten titularraren eskubideak iraungi direla deklaratuko da, Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoan aurkeztutako eskaera baten bidez edo urratzeagatiko akzio batean jarritako errekonbentzio-demanda baten bidez:
a) Titularrak arrazoizko neurririk hartzen ez duenean marka erabilera-erregelamenduan ezarritako erabilera-baldintzekin bateragarria ez den moduan erabiltzea galarazteko. Erabilera-baldintzek barnean hartzen dute erregelamenduaren edozein aldaketa, erregistroan inskribatuta badago.
b) Baimendutako pertsonek markari emandako erabileraren ondorioz markak jendea nahasaraz dezakeenean, 64. artikuluaren 2. apartatuan aurreikusitakoaren arabera.
c) Erabilera-erregelamenduaren aldaketaren bat 65. artikuluaren 1. apartatuko xedapenak urratuz inskribatzen denean, salbu eta markaren titularrak, erabilera-erregelamendua berriro aldatuz, artikulu horretan ezarritako betekizunak betetzen baditu.
Hogeita hamaika. Aldatu egiten dira 68. artikuluaren 1. eta 2. apartatuak, eta honela idatzita geratzen dira:
«1. Berme-markatzat joko da: markaren titularrak ziurtatzen dituen betekizunak -materialei, produktuak egiteko zein zerbitzuak emateko moduari, jatorri geografikoari, kalitateari, doitasunari edo bestelako ezaugarriei buruzkoak- betetzen dituzten produktu edo zerbitzuak halako ziurtapenik gabeko produktu eta zerbitzuetatik bereizteko balio duen zeinu oro, 4. artikuluan ezarritako betekizunak betetzen baditu.
2. Pertsona fisiko edo juridiko guztiek, instituzio, agintari eta zuzenbide publikoko erakundeak tartean direla, berme-markak eskatu ahal izango dituzte, baldin eta pertsona horiek ziurtatzen den produktu edo zerbitzu motaren hornidura edo prestazioa dakarren enpresa-jarduerarik ez badute».
Hogeita hamabi. Aldatu egiten da 72. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«72. artikulua. Deuseztatzeko kausak.
Lege honen 51. eta 52. artikuluetan aurreikusitako deuseztatze-kausengatik ez ezik, marka kolektibo baten erregistroa deusez deklaratuko da, Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoan aurkeztutako eskaera edo urratzeagatiko akzio bateko errekonbentzio-demanda dela bide, marka hori 70. artikuluan xedaturikoa urratuz erregistratu denean ere, salbu eta markaren titularrak, erabilera-erregelamenduaren aldaketaren bat dela-eta, aipaturiko xedapenetako aginduak betetzen baditu».
Hogeita hamahiru. Aldatu egiten da 73. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«73. artikulua. Iraungitzeko kausak.
Lege honen 54. artikuluan adierazitako iraungitze-kausengatik ez ezik, kasu hauetan ere berme-marka baten titularraren eskubideak iraungi direla deklaratuko da, Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoan aurkeztutako eskaera baten bidez edo urratzeagatiko akzio batean jarritako errekonbentzio-demanda baten bidez:
a) Titularrak 68. artikuluaren 2. apartatuan ezarritako betekizunak betetzeari uzten badio.
b) Titularrak arrazoizko neurririk hartzen ez badu marka erabilera-erregelamenduan ezarritako erabilera-baldintzekin (baita erregelamenduan egin eta erregistroan inskribatutako edozein aldaketarekin ere) bateragarria ez den moduan erabiltzea galarazteko.
c) Markaren titularrak baimendutako erabileraren ondorioz markak jendea nahasaraz badezake, 70. artikuluaren 2. apartatuan aurreikusitakoaren arabera.
d) Markaren erabilera-erregelamenduaren aldaketaren bat 71. artikuluaren 1. apartatuko xedapenak urratuz inskribatu bada erregistroan, salbu eta markaren titularrak, erabilera-erregelamendua berriro aldatuz, xedapen horietan ezarritako betekizunak betetzen dituenean.
Hogeita hamalau. Aldatu egiten da 76. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«76. artikulua. Marka urratzeagatik akzioa baliatzea.
1. Lege honen 48. artikuluaren 7. eta 8. apartatuetako xedapenak, lizentzia-hartzaileen eskubideei buruzkoak, orobat aplikatuko zaizkio marka kolektibo bat erabiltzeko ahalmena duen pertsona orori.
2. Berme-marken kasuan, markaren titularrak edo hark berariaz baimendutako pertsonak soilik baliatu ahal izango du marka urratzeagatiko akzioa.
3. Marka kolektibo zein berme-marka baten titularrak, marka erabiltzeko ahalmena duten pertsonen izenean, erreklamatu ahal izango du marka baimenik gabe erabiltzeagatik pertsonok izan duten kaltea ordain dadila».
Hogeita hamabost. Aldatu egiten da 77. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«77. artikulua. Marka kolektiboak edo berme-markak lagatzea.
Marka kolektiboak edo berme-markak hurrenez hurren 62. artikuluaren 2. apartatuko betekizunak edo 68. artikuluaren 2. apartatukoak betetzen dituzten pertsonei baino ezingo zaizkie laga».
Hogeita hamasei. Aldatu egiten da 83. artikuluaren 2. apartatuko d) letra, eta honela idatzita gelditzen da:
«d) Helbide bat izendatzea jakinarazpenetarako, 29.4 artikuluaren arabera».
Hogeita hamazazpi. Aldatu egiten da IX. titulua, eta honela idatzita geratzen da:
«IX. TITULUA
Europar Batasuneko markak.
«84. artikulua. Batasuneko marka baten eskaera aurkeztea.
Batasuneko marka baten eskaera Europar Batasuneko Jabetza Intelektualaren Bulegoan aurkeztuko da, Europar Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2017ko ekainaren 14ko 2017/1001 (EB) Erregelamenduak (Europar Batasuneko markari buruzkoak) 30. artikuluan aurreikusitakoaren arabera.
85. artikulua. Iraungitzea edo deuseztatzea geroago deklaratzea.
Batasuneko marka batek Espainian efektuak dituen aurretiazko marka baten antzinatasunaren onura lortzen duenean, aurretiazko marka hori iraungia edo deusez deklaratu ahal izango da, nahiz eta dagoeneko azkenduta egon berritu faltaz, titularraren ukoz edo mantentze-tasak ez ordaintzeagatik, baldin eta marka iraungia edo deusez deklaratu ahal izan bada uko egin zaion edo azkendu den unean. Kasu horretan antzinatasunak efektuak izateari utziko dio».
86. artikulua. Batasuneko marka eraldatzea.
1. Batasuneko marka-eskaera bat edo marka bat marka nazional baten eskaera bihurtzeko prozedura Europar Batasuneko Jabetza Intelektualaren Bulegoak Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoari bidaltzen dion eraldatze-eskaera jasotzean hasiko da.
2. Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoak eraldatze-eskaera jasotzen duenetik hasita, erregelamenduz ezartzen den epean, eskatzaileak honako betekizun hauek bete beharko ditu:
a) Lege honen 12.2 artikuluan ezarritako tasak ordaintzea.
b) Eraldatze-eskaeraren eta harekin batera doazen agirien gaztelaniazko itzulpena aurkeztea, haiek hizkuntza horretan idatzita ez daudenean.
c) Helbide bat izendatzea jakinarazpenetarako, 29.4 artikuluaren arabera.
d) Markaren lau erreprodukzio aurkeztea, marka grafikoa bada edo elementu grafikoak baditu.
3. Aurreko apartatuan aurreikusitako epean apartatu horretan bertan galdaturiko betekizunak betetzen ez badira, eraldatze-eskaera utzietsitzat joko da. Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoak, betekizunak betetzen badira, eskaturiko eraldaketa onargarria den ebatziko du, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2017ko ekainaren 14ko 2017/1001 (EB) Erregelamenduak (Europar Batasuneko markari buruzkoak) 139.2 eta 141.1 artikuluetan aurreikusitakoaren arabera».
4. Eraldatze-eskaera Batasuneko markaren eskaera gisa eman zitzaion aurkezpen-datan joko da aurkeztutzat, eta, lehentasuna edo antzinatasuna aldarrikatuak bazituen, eskubide horiek izango ditu. Gainerakoan, eraldatze-eskaera marka nazional baten eskaera bat bezala izapidetuko da. Hala ere, eraldatze-eskaera dagoeneko erregistraturik dagoen Batasuneko marka bati buruzkoa bada, beste izapiderik gabe onartuko da marka nazionaltzat, eta 22.4 artikuluaren xedapenak aplikatuko zaizkio, salbu eta, ukoz, berritu faltaz edo haren titularrari egotz dakiokeen beste edozein arrazoirengatik, markak Espainian duen babesari eragin diezaiokeen deuseztapen- edo iraungitze-arrazoiren bat ebazkizun geratu bada edukiari dagokionez; kasu horretan, marka nazional baten eskaera bat bezala izapidetuko da. Zenbaki honetan aurreikusitako zuzeneko onarpen-erabakiaren kontra ezin jarriko da errekurtsorik erabateko debekuak edo debeku erlatiboak daudela argudiatuta, baina jar daiteke eskaturiko Batasuneko marka modu baliozkoan eraldatzeko edo zuzenean onartzeko beharrezko diren betekizunak betetzen ez direla argudiatuta.
5. Lege honen 31. eta 32. artikuluetan aurreikusitakoari dagokionez, eraldatze-eskaera Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoan jaso den eguna joko da aurkezpen-datatzat».
Hogeita hemezortzi. Aldatu egiten da lehen xedapen gehigarria, eta honela idatzita geratzen da:
«Lehen xedapen gehigarria. Jurisdikzioa eta arau prozesalak.
1. Patenteei buruzko uztailaren 24ko 24/2015 Legearen XII. tituluan biltzen diren indarreko arauak lege honetan arautzen diren zeinu bereizgarrien mota guztiei aplikatuko zaizkie beren izaerarekin bateraezina edo lege honetan aurreikusitakoaren kontrakoa ez den hartan guztian, hurrengo apartatuetan xedatzen dena eragotzi gabe.
2. Lege honetan araututako zeinu bereizgarriak deusez direla eta iraungi direla deklaratzeko eskumena Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoari dagokio bide zuzenetik eta jurisdikzio zibilari errekonbentzio-bidetik, 51., 52. eta 54. artikuluetan aurreikusitakoaren arabera.
3. Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren arabera eta Batasuneko markari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2017ko ekainaren 14ko 2017/1001 (EB) Erregelamendua aplikatuz Batasuneko Marken Epaitegien eginkizunak esleituak dituzten Merkataritza arloko epaitegiak eskudunak izango dira lege honetatik eratortzen diren auzi zibilez arduratzeko, berdinak edo antzekoak diren Batasuneko markei eta marka nazionalei edo nazioarteko markei buruzko akzioak metatuta egiten direnean; edo asmoen artean beste loturaren bat badago, eta asmoetako bat gutxienez Batasuneko markaren erregistro edo eskaera batean oinarritzen bada. Kasu horietan, eskumena esklusiboki Batasuneko Marken Epaitegiek izango dute».
Hogeita hemeretzi. Aldatu egiten da hamalaugarren xedapen gehigarria, eta honela idatzita geratzen da:
«Hamalaugarren xedapen gehigarria. Marka edo izen komertzial entzutetsu batekin nahasmena sor dezaketen pertsona juridikoen izendapenak onartzeko debekua.
Pertsona juridikoen izendapenak onartu edo egiaztatzeko eskudun diren erregistro-organoek ezezkoa emango diote eskaturiko izen edo sozietate-izenari baldin eta hura marka edo izen komertzial entzutetsu baten berdina bada edo harekin nahas badaiteke lege honetatik ondorioztatzen den eran, salbu eta marka edo izen komertzialaren titularrak baimena eman badu. »
Berrogei. Aldatu egiten da eranskineko lehenengo tarifa, eta honela idatzita geratzen da:
a) Kendu egiten da 1.1. tarifako b) letra.
b) Lehenengo tarifan 1.12 epigrafea gehitzen da. Hona hemen:
«Deuseztatzea edo iraungitzea: deuseztatze- edo iraungitze-eskaera bat aurkezteagatik: 200 euro».
II. TITULUA
Bigarren artikulua. Trenbide Sektorearen irailaren 29ko 38/2015 Legea aldatzea.
Hona nola aldatzen den Trenbide Sektorearen irailaren 29ko 38/2015 Legea:
Bat. Honela idatzita geratzen da 3. artikulua:
«3. artikulua. Tren-azpiegitura.
1. Lege honen ondorioetarako, tren-azpiegituratzat hartuko dira bidaiariak garraiatzeko geltokiak eta salgaiak garraiatzeko terminalak eta bide nagusiak eta zerbitzu-bideak osatzen dituzten elementu guztiak eta partikularrentzako desbideratze-adarrak, salbu eta material ibiltaria konpontzeko tailerretan eta trakzio-makinen biltegietan edo garajeetan kokatuta dauden bideak.
2. Lege honen IV. eranskinaren 1. apartatuan zehazten dira bidaiariak garraiatzeko geltokien eta salgaiak garraiatzeko terminalen elementuak.
3. Lege honen IV. eranskinaren 2. apartatuan zerrendatutako elementuak ere tren-azpiegituratzat joko dira».
Bi. Honela idatzita geratzen da 19.1 artikulua:
«1. Interes Orokorreko Trenbide Sarearen barnean dauden tren-azpiegituren administrazioak horiek mantentzea, ustiatzea eta berritzea du helburu, baita horien kontrol-, zirkulazio- eta segurtasun-sistema kudeatzea ere.
Betiere, azpiegituren administratzailearen ardura da sare bat ustiatzea, mantentzea eta berritzea, eta hari dagokio sare horretako tren-azpiegiturak garatzea, araudi aplikagarriari jarraituz».
Hiru. Kendu egiten da 19.4 artikuluko azken paragrafoa.
Lau. Honela idatzita geratzen da 20. artikuluaren izenburua:
«20. artikulua. Tren-azpiegitura baliatzeko gutxieneko paketea eta koordinaziorako eta lankidetzarako mekanismoak».
Bost. 20. artikuluari 2. apartatua gehitzen zaio, eta honela idatzita egongo da:
«2. Azpiegituren administratzaileek behar diren mekanismoak ezarriko dituzte zerbitzu-instalazioen ustiatzaileekin eta zamaketariekin, tren-enpresekin eta hautagai baimenduekin koordinatzeko. Egoki denean, parte hartzeko gonbita egingo zaie salgaien eta bidaiarien trenbide-garraioko zerbitzuen erabiltzaileen ordezkariei eta Estatuko, autonomia-erkidegoetako eta tokiko administrazioei.
Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionala apartatu honetan aurreikusten den koordinazioa eraginkorra izan dadin arduratuko da, eta koordinazio-bileretan parte hartu ahal izango du behatzaile moduan. Bilera horiek urtean behin gutxienez egingo dira.
Honako gai hauek koordinatuko dira, besteak beste: hautagaien beharrizanak, azpiegituren kapazitatea mantendu eta garatzeari dagokionez; lege honen 32. artikuluaren 4. apartatuan aurreikusten diren lankidetza-akordioetan erabiltzaileari begira ezar daitezkeen errendimendu-helburuen edukia; sareari buruzko adierazpenaren edukia eta aplikazioa; intermodalitatearen eta elkarreragingarritasunaren inguruko gaiak; eta azpiegitura baliatzeko baldintzekin eta ematen diren zerbitzuen kalitatearekin zerikusia duen beste edozer.
Tren-azpiegituren administratzaileek sareari buruzko adierazpenean argitara emango dituzte abian jarritako koordinazio-mekanismoak, eta koordinaziorako gidalerroak prestatu eta argitaratuko dituzte, alderdi interesdunei kontsulta egin eta gero, eta abian jarritako koordinazio-jarduerei buruzko laburpen-txostena argitaratuko dute urtero beren webgunean.
Ezartzen diren koordinazio-mekanismoek ez diote eragingo alderdi interesdunek Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalean erreklamazioak aurkezteko duten eskubideari, ezta Batzordearen ofiziozko jarduketei ere».
Sei. 20. artikuluari 3. apartatua gehitzen zaio, eta honela idatzita egongo da:
«3. Europar Batasunean tren-zerbitzu eraginkor eta efizienteak ematea helburu, tren-azpiegituren administratzaile nagusiek sare batean parte hartu eta lankidetzan jardungo dute. Sare horrek aldian behingo bilerak egingo ditu Batasuneko tren-azpiegiturak garatzeko, Europako trenbide-esparru bakarra behar den garaian eta eraginkortasunez exekutatzen laguntzeko, jardunbide egokiak trukatzeko, emaitzak gainbegiratu eta konparatzeko, merkatua gainbegiratzeko eginkizunetan Batzordeari laguntzeko, mugetan zeharreko zirkulazioaren itoguneak ezabatzen saiatzeko, eta kanon-sistemen zein kapazitatea esleitzeko sistemen aplikazioa eztabaidatzeko.
Apartatu honen arabera ezartzen den koordinazioak ez dio eragingo alderdi interesdunek Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalean erreklamazioak jartzeko duten eskubideari, ezta Batzordearen ofiziozko jarduketei ere».
Zazpi. Honela idatzita geratzen da 21. artikulua:
«21. artikulua. Tren-azpiegituren administratzailearen independentzia eta inpartzialtasuna. Gardentasun finantzarioa eta haren eginkizunen esternalizazioa.
1. Azpiegituren administratzaileak tren-enpresez besteko erakunde juridiko bat izan behar du, eta, bertikalki integratutako enpresen kasuan, horien barruko erakunde juridikoez bestekoa. Horri dagokionez, baldintza hauek bete beharko dira:
a) Azpiegituren administratzaileen gobernu- eta administrazio-organo gorenetako kideak inpartzialak izango dira, bereizkeriarik gabe jardungo dute eta ez dira egongo inongo interes-gatazkaren eraginpean.
b) Bateraezinak izango dituzte honako eginkizun hauek:
1) Tren-azpiegituren administratzaile bateko administratzailea edo administrazio-organoko kidea izatea eta tren-enpresa bateko administrazio-organoko kidea izatea.
2) Funtsezko eginkizunei buruzko erabakiak hartzearen arduraduna izatea eta tren-enpresa bateko administrazio-organoko kidea izatea.
3) Gainbegiratze-organoa egonez gero, tren-azpiegituren administratzaile bateko gainbegiratze-organoko kidea izatea eta tren-enpresa bateko gainbegiratze-organoko kidea izatea.
4) Bertikalki integratutako enpresa baten parte den eta aldi berean tren-enpresa bat eta azpiegitura-administratzaile bat kontrolatzen dituen enpresa bateko gainbegiratze-organoko kidea izatea eta azpiegitura-administratzaile horretako administrazio-organoko kidea izatea.
c) Bertikalki integratutako enpresen kasuan, tren-azpiegituren administratzaileko administratzaileak edo administrazio-organoko kideek eta funtsezko eginkizunei buruzko erabakiak hartzearen arduradunek ez dute inolako ordainsaririk jaso behar bertikalki integratutako enpresaren parte den beste erakunde juridikoren baten enpresaren emaitzetan oinarrituta. Halaber, ez dute jaso behar tren-enpresa jakinen finantza-emaitzekin nagusiki lotuta dagoen primarik. Hala ere, trenbide-sistemaren emaitza orokorrekin lotutako pizgarriak eskaini ahal zaizkie.
d) Bertikalki integratutako enpresa baten barruan hainbat erakundek informazio-sistema berak erabiltzen badituzte, azpiegitura-administratzaileko langile baimendunek soilik eskuratu ahalko dute funtsezko eginkizunekin zerikusia duen informazio babestua. Ezingo zaie informazio babesturik eman bertikalki integratutako enpresa baten parte diren beste erakunde batzuei.
2. Azpiegituren administratzaile orokorren funtsezko eginkizunei dagokienez, azpiegituren administratzailea independentea da antolaketaren eta erabakiak hartzearen ikuspuntutik. Funtsezko eginkizun horiek beste enpresa edo erakunde batzuen esku utzi ahalko dira soilik haien forma juridikoa, antolaketa eta erabakiak beste edozein tren-enpresarengandik independenteak direnean. Aurrekoa behar bezala aplikatzeko, arau hauek bete beharko dira:
a) Inongo tren-enpresak ez beste ezein erakunde juridikok ez du eragin erabakigarririk izango azpiegituren administratzailearengan funtsezko eginkizunei dagokienez; horrek ez du ezertan galaraziko kanonak finkatzeko Estatuko arau-esparruaren eta kapazitatea esleitzeko esparruaren definizioa, ez eta kanonak finkatzeko arau espezifikoena ere.
b) Inongo tren-enpresak ez beste ezein erakunde juridikok, bertikalki integratutako enpresa baten parte izanda, ez du eragin erabakigarririk izango azpiegituren administratzaileak funtsezko eginkizunei buruz hartzen dituen erabakietan.
c) Inongo tren-enpresak ez beste ezein erakunde juridikok, bertikalki integratutako enpresa baten parte izanda, ez du eragin erabakigarririk izango funtsezko eginkizunei buruzko erabakiak hartzearen arduradunen izendapen eta kargu-uzteetan. Ezingo da interes-gatazkarik egon funtsezko eginkizunen ardura duten pertsonen mugikortasuna dela eta.
3. Azpiegituren administratzaileek azpiegitura-sarea kudeatzeko jardueretatik ateratzen dituzten diru-sarrerak, funts publikoak barne, beren jarduera finantzatzeko bakarrik erabili ahalko dituzte -beren kredituen ordainketak eta, hala badagokio, akziodunentzako dibidenduen ordainketak barnean direla-, eta horretatik kanpo geratuko dira bertikalki integratutako enpresa baten parte diren eta bai tren-enpresa bat bai aipatutako azpiegitura-administratzailea kontrolatzen dituzten enpresak.
4. Merkataritza- eta finantza-jardueran ari direla, azpiegituren administratzaileek arau hauek bete beharko dituzte:
a) Inola ere ezingo diete mailegurik eman tren-enpresei, ezta horiek azpiegituren administratzaileei ere, ez zuzenean ez zeharka.
b) Bertikalki integratutako enpresa bateko erakunde juridikoen arteko maileguak kasuan kasuko erakundearen banakako arrisku-profila islatzen duten merkatuko baldintzetan eta tasetan bakarrik eman, ordaindu eta itzuliko dira.
c) Bertikalki integratutako enpresa bateko erakunde juridikoek 2016ko abenduaren 24a baino lehen elkarri emandako maileguei mugaeguneratu arte eutsiko zaie, baldin eta merkatuko tasetan itundu baziren eta egiaz ordaintzen eta itzultzen badira.
d) Bertikalki integratutako enpresa bateko beste erakunde juridiko batzuek tren-azpiegituren administratzaileari eskainitako beste edozein zerbitzu kontratuetan oinarrituko da, eta merkatuko prezioetan ordainduko da, edo ekoizpenaren kostua jasotzen duten prezioetan, hari arrazoizko etekin-marjina gehituta.
e) Tren-azpiegituren administratzaileari egotzitako zorrak argi bereiziko dira bertikalki integratutako enpresetako beste erakunde juridikoei egotzitakoetatik. Zor horiek bereiz ordainduko dira. Horrek ez du eragotziko bertikalki integratutako enpresa baten parte den eta aldi berean tren-enpresa bat eta azpiegituren administratzaile bat kontrolatzen dituen enpresa baten bidez eta azpiegituren administratzaile horren administrazio-kontseiluko kide gisa egitea zorren azken ordainketa, edo enpresaren barruko beste erakunde baten bidez egitea.
f) Tren-azpiegituren administratzailearen kontabilitatea eta bertikalki integratutako enpresa baten barruko beste erakunde juridikoena halako moduan eramango dira non artikulu hau betetzen dela bermatuko baita eta bereizitako kontabilitateak eta zirkuitu finantzario gardena ahalbidetuko baitira enpresaren barruan.
g) Bertikalki integratutako enpresen barruan, azpiegituren administratzaileak enpresa horretako beste erakunde juridikoekiko merkataritza- edo finantza-harreman guztien erregistro xehakatuak edukiko ditu.
5. Tren-azpiegituren administratzaileak gardentasunez eta bereizkeriarik gabe beteko ditu trafikoa kudeatzeko eta mantentze-lanak planifikatzeko eginkizunak, eta bermatu egingo da erabaki horiek hartzeko ardura duten pertsonak ez daudela inolako interes-gatazkaren eraginpean. Bereziki:
a) Trafikoaren kudeaketari dagokionez, bermatu beharko da tren-enpresek, eragiten dieten etete-kasuetan, beharrezkoa duten informazio osoa eskuratu ahalko dutela atzerapenik gabe. Tren-azpiegituren administratzaileak, trafikoa kudeatzeko prozesurako sarbide aurreratuagoa ematen duenean, gardentasunez eta bereizkeriarik gabe eman beharko du ukitutako trenbide-enpresentzat.
b) Tren-azpiegituren garrantzi handiko mantentze- edota berritze-lanen epe luzeko plangintzari dagokionez, tren-azpiegituren administratzaileak kontsulta egingo die hautagaiei, eta adierazten dituzten kezkak kontuan hartuko ditu ahal den neurririk handienean.
Azpiegituren administratzaileek bereizkeriarik gabe programatuko dituzte mantentze-lanak.
6. Interes-gatazkarik sortzen ez bada eta merkataritzako ondorioetarako babestuta dagoen informazioa isilean gordetzen bada, tren-azpiegituren administratzaileak honako hauek esternalizatu ahalko ditu:
a) Eginkizunak, beste erakunde bati, baldin eta azken hori ez bada tren-enpresa bat, ez badu tren-enpresarik kontrolatzen eta ez badago tren-enpresa baten kontrolpean. Bertikalki integratutako enpresa baten barruan, funtsezko eginkizunak ez zaizkio emango bertikalki integratutako enpresako beste inongo erakunderi, salbu eta erakunde horrek funtsezko eginkizunak soilik betetzen baditu.
b) Tren-azpiegiturak garatu, mantendu eta berritzeko lanak eta lotutako zereginak egitea, tren-enpresa kontrolatzen duten nahiz tren-enpresaren kontrolpean dauden sozietate edo tren-enpresei.
Tren-azpiegituren administratzaileak I. eranskinaren 21. apartatuan deskribatutako eginkizunak gainbegiratzeko ahalmenari eutsiko dio eta haiek betetzearen azken erantzulea izango da.
Funtsezko eginkizunak bere gain hartzen dituen erakunde orok azpiegituraren administratzailearen independentzia, funtsezko eginkizunen independentzia, inpartzialtasuna eta gardentasuna bermatzen dituzten arau guztiak bete beharko ditu».
Zortzi. Honela idatzita geratzen da 22. artikulua:
«22. artikulua. Interes Orokorreko Trenbide Sareko azpiegituren administrazio orokorra.
1. Tren-azpiegituren administrazioa eta horien eraikuntza, Estatuaren eskumenen esparruan, Sustapen Ministeriora atxikitako enpresa-erakunde publiko bati edo gehiagori egokituko zaizkie, edo ministerio horretara atxikitako beste erakunde publiko bati lotutakoei nahiz horren menpekoei.
Azpiegituren administratzaileek nortasun juridiko propioa, jarduteko erabateko gaitasuna eta ondare propioa izango dituzte, eta lege honetan, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legean, beren estatutuetan eta aplikatzekoak zaizkien gainerako arauetan ezarritakoaren bidez arautuko dira.
Lege honetan tren-azpiegituren administratzaile orokorrei buruz egiten diren erreferentziak artikulu honetan aurreikusitako enpresa-erakunde publikoentzat ere badirela ulertuko da.
2. Sustapeneko ministroaren proposamenez, Ministroen Kontseiluak erabaki ahal izango du Interes Orokorreko Trenbide Sarea osatzen duen eta lehendik dagoen tren-azpiegituraren edozein elementu 19. artikuluaren 4. apartatuan aurreikusitako erakundeetako batek administra dezala, hura artikulu honen 1. apartatuan aurreikusitako azpiegitura-administratzaileetako batek administratzen badu. Horretarako, betiere, 21. artikuluko betekizunak bete behar dira.
Erakunde administratzailearen aldaketak beharrezkoak diren titulartasun-aldaketak edo araubide juridikoaren aldaketak eragingo ditu, lege honetan eta berau garatuko duten arauetan, aplikatzekoak diren gainerako arauetan eta 19. artikuluaren 4. apartatuak aipagai duen kontratuan ezarritakoarekin bat etorriz. Aldaketa hori Ministroen Kontseiluaren erabakiaren bidez gauzatuko da, Sustapeneko ministroak proposatuta.
Artikulu hau aplikatuta egiten diren eskualdaketengatik ez da Estatuko, autonomia-erkidegoko edo tokiko zergarik ordaindu beharrik izango, ezta autonomia-erkidegoei lagatako zergarik ere; horrenbestez, horiei ez zaie aplikatuko Toki
Ogasunak arautzen dituen Legearen testu bateginak (martxoaren 5eko 2/2004 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartua) 9.2 artikuluan aurreikusten duena.
Eskualdaketa, egintza eta eragiketa horiek, era berean, salbuetsiak izango dituzte fede-emaile publikoek eta jabetzako eta merkataritzako erregistratzaileek egindako esku-hartzeengatiko arielak edo ordainsariak».
Bederatzi. Honela idatzita geratzen da 23.1.d) artikulua:
«d) Tren-azpiegitura baliatzeko gutxieneko paketea eskaintzea eta 20.2 artikuluan jasotako koordinazio-mekanismoak gauzatzea».
Hamar. Honela idatzita geratzen da 23.1.i) artikulua:
«i) Trenbideko garraioaren oinarrizko zerbitzuak, zerbitzu osagarriak eta lagungarriak eskaintzea, hala badagokio».
Hamaika. Honela idatzita geratzen da 23.1.j) artikulua:
«j) Trenbideko garraioaren oinarrizko zerbitzuak, zerbitzu osagarriak eta lagungarriak eskaintzeagatiko prezio pribatuak onartu eta kobratzea».
Hamabi. Honela idatzita geratzen da 23.1.l) artikulua:
«l) Europar Batasuneko beste estatu batzuetan tren-azpiegiturak administratzen dituzten erakundeekin lankidetzan jardutea, 20.3 artikuluan aurreikusi bezala, sare nazional bat baino gehiago hartuko dituen azpiegituraren kapazitatea ezarri eta esleitzeko, eta, halaber, Europako Azpiegituren Administratzaileen Sarean parte hartu eta lankidetzan jardutea».
Hamahiru. 23. artikuluari 5. apartatua gehitzen zaio, eta honela idatzita egongo da:
«5. Azpiegituraren administratzaile orokorrek kontrol-, zirkulazio- eta segurtasun-sistemaren kudeaketari atxikitako funtzioak ezin izango dizkiote agindu beste inori».
Hamalau. 32. artikuluari 4. apartatua gehitzen zaio, eta honela idatzita egongo da:
«4. Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak gainbegiraturik, tren-azpiegituren administratzaile batek lankidetza-akordioak egin ahalko ditu tren-enpresa batekin edo gehiagorekin, bereizkeriarik egin gabe, bezeroei onurak eskaintzearren, hala nola prezio murriztuak edo funtzionamenduaren hobekuntza sareko parte batean, akordioak estaltzen duen hartan.
Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak akordioak nola betetzen diren gainbegiratuko du, eta, behar bezala justifikatutako kasuetan, haiek hutsaltzea gomendatu ahalko du».
Hamabost. 32. artikuluari 5. apartatua gehitzen zaio, eta honela idatzita egongo da:
«5. Sareari buruzko adierazpenean azalduko da zer irizpide hartu behar diren kontuan zehazteko ea noiz ez diren erabiltzen esleituta dauden ordutegi-tarteak».
Hamasei. 37.1 artikuluari paragrafo bat eransten zaio, honako hau dioena:
«Gorabeheren plan horretan azalduko da zer erakunde jarri beharko diren jakitun garrantzizko gorabeheraren bat edo trenbideko zirkulazioaren nahasmen larriren bat gertatuz gero».
Hamazazpi. 37. artikuluari 4. apartatua gehitzen zaio, eta honela idatzita egongo da:
«4. Gorabeherak mugaz gaindiko trafikoan eragina izan badezake, azpiegituren administratzaileak behar den informazioa emango die beren sareetan eta trafikoetan gorabeheraren eragina suma dezaketen gainerako azpiegitura-administratzaileei, eta haiekin elkarlanean jardungo du mugaz gaindiko trafikoa bere onera etor dadin».
Hemezortzi. Honela idatzita geratzen da 42.1.h) artikulua:
«h) Babes- eta sorospen-instalazioak».
Hemeretzi. Honela idatzita geratzen da 42.1.i) artikulua:
«i) Erregai-hornidurarako instalazioak aipatutako instalazioetan; kontzeptu horiengatik ordaindutako zenbatekoak bereiz agertuko dira fakturetan».
Hogei. 42.1 artikuluaren amaieran paragrafo bat eransten da, hauxe dioena:
«Oinarrizko zerbitzuak dira apartatu honetan zerrendatutako zerbitzu-instalazioetako edozeinetan ematen direnak».
Hogeita bat. Honela idatzita geratzen da 42.2 artikuluaren lehenengo paragrafoa:
«Titulu honetako xedapenak aplikatuko zaizkie aurreko apartatuan aipatzen diren eta Interes Orokorreko Trenbide Sarean trenbideko garraioarekin lotutako zerbitzuak eskaintzen dituzten instalazioei, instalazioaren titularra edo enpresei eskainitako zerbitzuen ustiatzailea dena dela».
Hogeita bi. Honela idatzita geratzen da 42.3 artikuluaren lehenengo paragrafoa:
«1. apartatuko a), b), c), d), g) eta i) letretan zerrendatutako zerbitzu-instalazioren baten ustiatzailea trenbideko garraio-zerbitzuak ematen dituen erakunde edo enpresa baten kontrol zuzenaren edo zeharkakoaren pean badago eta zerbitzu horiek emateko instalazioa erabiltzen bada eta zerbitzu horietan erakunde edo enpresa hori nagusi bada, ustiatzailea bere antolaketari eta erabakiei dagokienez erakunde edo enpresa horretatik independente izateko moduan antolatuko da. Pertsona juridiko baten barruan atalak antolatuz lortu ahal izango da independentzia hori».
Hogeita hiru. Honela idatzita geratzen da 43.3 artikulua:
«3. Zerbitzu-instalazio baten ustiatzailea, aldi berean tren-enpresa baten baino gehiagoren eskaerak jasotzen baditu, ahalik eta efizientzia handienaz saiatuko da horiei erantzuten.
Aukera bideragarririk ez badago eta instalazioari dagozkion kapazitate-eskaera guztiak ezin badira bete frogatutako beharrizanetan oinarrituta, hautagaiak erreklamazioa aurkeztu ahalko dio Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalari. Batzordeak auzia aztertu eta, komenigarritzat jotzen badu, neurriak hartuko ditu hautagai horri kapazitatearen zati egokia emango zaiola bermatzeko».
Hogeita lau. Honela idatzita geratzen da 46.1 artikuluaren lehenengo paragrafoa:
«Portuei buruzko legerian xedatutakoari jarraikiz ustiatuko dira interes orokorreko portuetan kokatuta dauden zerbitzu-instalazioak, eta hala emango dira horietan oinarrizko zerbitzuak, zerbitzu osagarriak eta zerbitzu lagungarriak. Horretarako, azpiegiturak erabili ahal izateko zerbitzuak, batetik, eta oinarrizko zerbitzuak, zerbitzu osagarriak eta zerbitzu lagungarriak, bestetik, zerbitzu orokor gisa eta merkataritzako zerbitzu edo jarduera gisa hartuko dira, hurrenez hurren».
Hogeita bost. 47.2 artikuluari paragrafo bat eransten zaio, honako hau dioena:
«1370/2007 (EE) Erregelamenduan xedatutakoa alde batera utzi gabe, tren-enpresek, ekitatezko, bereizkeriarik gabeko eta gardentasunezko baldintzetan, tren-azpiegiturak erabiltzeko eskubidea izango dute bidaiariak trenbidez garraiatzeko zerbitzuak ustiatzeko. Tren-enpresek edozein geltokitan jaso ahalko dituzte bidaiariak eta beste edozein geltokitan utzi. Eskubide horrek barruan hartuko du zerbitzu-instalazioak konektatzen dituzten azpiegiturak erabili ahal izatea».
Hogeita sei. Honela idatzita geratzen da 49.2 artikuluaren bigarren paragrafoa:
«Trenbide Segurtasuneko Estatu Agentziak berariazko ebazpena eman beharko du, eta ebazpen hori luzamendurik gabe jakinarazi beharko zaio enpresa eskatzaileari».
Hogeita zazpi. Honela idatzita geratzen da 49.4 artikulua:
«4. Europar Batasuneko gainerako estatuek ematen dituzten tren-enpresaren lizentziek ondorio guztiak izango dituzte Espainian».
Hogeita zortzi. Honela idatzita geratzen da 50.3.d) artikulua:
«d) Garraioen arloko legeria espezifikoaren esparruan arau-hauste oso astunak, arau-hauste astunak edo errepikatuak egiteagatik ebazpen edo epai irmo bidez zigortuta edo kondenatuta dauden erakundeek, edo gizarte edo lan arloko arauetatik edota hitzarmen kolektibo lotesleetatik eratorritako betebeharren harira arau-hauste oso astunak, arau-hauste astunak edo errepikatuak egiteagatik ebazpen edo epai irmo bidez zigortu edo kondenatuek, laneko segurtasunari eta osasunari buruzko legeriari dagokionez batez ere, zehapen-ebazpena irmoa denetik bost urteko epea bete arte».
Hogeita bederatzi. Honela idatzita geratzen da 50.3.e) artikulua:
«e) Aduanako izapideei atxikita dauden eta salgaiak mugaz gaindi garraiatzeko diren zerbitzuak eskaintzen zituzten bitartean aduanei buruzko arau-hauste oso astunak, arau-hauste astunak edo errepikatuak egiteagatik zigorra jaso duten erakundeek, zehapen-ebazpena irmoa denetik bost urteko epea bete arte».
Hogeita hamar. Honela idatzita geratzen da 51.4 artikulua:
«4. Dena dela, erakunde eskatzaileak finantza-gaitasun nahikorik ez duela ulertuko da hark, bere trenbide-jardueraren ondorioz, zergetan edo gizarte-kotizazioetan atzerakin nabarmenak edo errepikatuak zor dituenean, edo zerga-betebeharrak egunean ez dituenean, betiere Zergei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorrean eta hura garatzeko eman diren arauetan zehaztutako moduan, edo Gizarte Segurantzarekin dituen betebeharrak betetzen ez dituenean».
Hogeita hamaika. 56.2 artikuluari paragrafo bat eransten zaio, honako hau dioena:
«Jarduerak abiarazteari dagokionez, tren-enpresak eskatu ahalko du epe luzeagoa ezar dadila, emango dituen zerbitzuen izaera espezifikoa kontuan izanik».
Hogeita hamabi. 58. artikuluari 5. apartatua gehitzen zaio, eta honela idatzita egongo da:
«5. Sustapeneko ministroak galdatu ahalko du bidaiari-garraioko zerbitzu nazionalak ustiatzen dituzten tren-enpresek parte har dezatela informaziorako eta txartelen, txartel konbinatuen eta erreserben eskaintzaren integraziorako sistema komunak ezartzeko lanean. Sistema horiek ezingo dute merkatuaren distortsiorik eragin, ezta tren-enpresen arteko bereizkeriarik ere, eta bidaiari-garraioko zerbitzuak ustiatzen dituzten tren-enpresa guztiek osatutako elkarte batek edo pertsona juridiko publiko zein pribatu batek kudeatu beharko ditu».
Hogeita hamahiru. 58. artikuluari 6. apartatua gehitzen zaio, eta honela idatzita egongo da:
«6. Bidaiari-garraioko zerbitzuak ustiatzen dituzten tren-enpresek larrialdi-planak ezarriko dituzte eta plan horiek behar bezala koordinatuta daudela ziurtatuko dute, zerbitzuen nahasmendu larriren bat gertatuz gero bidaiariek 1371/2007 (EE) Erregelamenduaren 18. artikuluan aurreikusten den laguntza jaso dezaten».
Hogeita hamalau. Honela idatzita geratzen da 59.2 artikulua:
«2. Zerbitzu publikoko betebeharrekin lotutako trenbide-zerbitzuak emateko, tren-enpresek Sustapen Ministerioaren baimena eskuratu beharko dute, Ekonomia eta Enpresa Ministerioaren eta Ogasun Ministerioaren aldeko txostena eta Ekonomia Gaietarako Gobernuaren Ordezko Batzordearen adostasuna jaso ostean; horretarako, lizitazio-prozedura bat irekiko da, publizitatearen, gardentasunaren eta bereizkeriarik ezaren printzipioak bete beharko dituena.
Zerbitzu publikoko betebeharrekin lotutako trenbide-zerbitzuak emateko baimena zuzenean esleitu ahal izango da, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2007ko urriaren 23ko 1370/2007 Erregelamenduak -trenbideko eta errepideko bidaiari-garraioko zerbitzu publikoei buruzkoak- hala egitea onartzen duen kasuetan.
Zuzenean esleitzen den kasuetan, baimen horretan behar bezala jaso beharko da zerbitzua ematen duen enpresak eraginkortasunari eta enpresa-kudeaketa egokiari dagozkion printzipioak bete beharko dituela dagozkion mekanismoen bitartez.
Baimena zuzenean esleitzen duen ebazpenak berariaz egiaztatu beharko ditu erabaki hura justifikatzen duten arrazoiak.
Baimen horietan, zerbitzuak emango dituen enpresaren eskubideak eta betebeharrak zehaztuko dira, eta, horien artean, zerbitzuen jarraitutasuna bermatzera xedaturik daudenak jasoko dira; hala badagokio, zerbitzu publikoko betebeharrek ezarritako baldintzetan zerbitzuak ustiatzeagatik jaso ahal izango dituzten ordainak ere zehaztuko dira, eta horiek Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2007ko urriaren 23ko 1370/2007 (EE) Erregelamenduak -trenbideko eta errepideko bidaiari-garraioko zerbitzu publikoei buruzkoak- xedatzen duenaren arabera kalkulatuko dira».
Hogeita hamabost. Honela idatzita geratzen da 59.7 artikulua:
«7. Bidaiariak edozein geltokitan jaso eta beste edozeinetan uzteko eskubidea mugatu ahal izango da, zerbitzu publikoko betebeharrekin lotutako zerbitzuren batek ibilbide bera edo haren ordezko bat egiten badu eta eskubidea erabiltzeak arriskuan jartzen badu zerbitzu publikoko betebeharrekin lotutako zerbitzu horren oreka ekonomikoa, eta, gainera, hala erabakitzen badu Merkatuaren eta Lehiaren Batzorde Nazionalak.
Horri dagokionez, bidaiari-garraioko zerbitzu bat ustiatzeko xedez azpiegitura-kapazitatea eskatu nahi duen hautagaiak, zerbitzu publikoko betebeharrekin lotutako zerbitzuren batekin topo eginez gero, jakitun jarri beharko ditu tren-azpiegituren administratzaileak eta Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionala, kapazitate-eskaeraren xede den zerbitzuaren ordutegia indarrean jarri baino 18 hilabete lehenago, gutxienez. Lehendik badiren zerbitzuek jasan ditzaketen ondorio ekonomikoak ebaluatu ahal izateko, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionala arduratuko da informazioa eman dakien, lehenbailehen eta gehienez ere hamar eguneko epean, kasuan kasuko ibilbidean zerbitzua baimendu ahal izan duten agintari eskudunei, bai eta eragindako zerbitzua egiten ari den edozein tren-enpresari ere. Hauek eskatu ahal izango dute Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak ebatz dezala: zerbitzua baimendu duen agintariak, zerbitzuaren gain eskumena duen beste edozein agintarik, azpiegituraren administratzaileak eta ukitutako zerbitzua ematen duen tren-enpresak.
Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak, erabakitzen badu zerbitzu publikoko kontratu baten oreka ekonomikoa arriskuan egon daitekeela hautagaiak ustiatu nahi duen bidaiari-garraioko zerbitzuaren eraginez, adierazi beharko du zer aldaketa egin behar liratekeen zerbitzuan, 47.2 artikuluko bigarren paragrafoan aurreikusitako erabilera-eskubidea eman ahal izateko.
Zerbitzuaren oreka ekonomikoa arriskuan dagoen zehazteko, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak azterketa ekonomiko objektiboa egingo du, eta sei asteko epean hartuko du erabakia, beharrezkoa den informazio guztia jasotzen duenetik hasita.
Erabaki hori hartuko du baldin eta artikulu honen bigarren apartatuan aipatutako erakunderen batek hala eskatzen badio beharrezkoa den informazioa jaso eta hilabeteko epean. Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak bere erabakiaren arrazoiak azalduko ditu, eta erakunde horiek erabakia berrikusteko eskatu ahal izango diote, hura jakinarazi eta hilabeteko epean.
Abiadura handiko bidaiari-garraioaren merkatua gara dadin, haren lehiakortasuna sustatu nahi da. Hala, garraio-zerbitzu horiei dagokienez, erabilera-eskubideak ez du beste betekizunik izango Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak lege honetan xedatzen denari jarraituz ezartzen dituenak baino. Batzordeak, erabakitzen badu garraio-zerbitzu batek kolokan jartzen duela ibilbide bera edo haren ordezko bat egiten duen eta zerbitzu publikoko betebeharrei lotuta dagoen zerbitzu baten oreka ekonomikoa, adieraziko du zerbitzuan zer aldaketa egin behar liratekeen erabilera-eskubidea emateko baldintzak bete daitezen bermatzeko. Aldaketa horiek barnean hartu ahalko dute aurreikusitako zerbitzuaren aldaketa».
Hogeita hamasei. Honela idatzita geratzen da 64.5 artikulua:
«5. Aurreko apartatuan xedatutakoa alde batera utzi gabe, mantentzeaz arduratzen diren erakundeek eta trenbide-sistemaren ustiapenaren segurtasunean eragina izan dezaketen gainerako agenteek -tartean direla fabrikatzaileak, mantentze-zerbitzuen emaileak, edukitzaileak, zerbitzu-hornitzaileak, erakunde esleitzaileak, garraiolariak, bidaltzaileak, hartzaileak, kargatzaileak, deskargatzaileak, zisternen betetzaile eta deskargatzaileak- arriskuak kontrolatzeko neurriak hartuko dituzte, hala behar denean, beste agente batzuekin lankidetzan, eta ematen dituzten zerbitzuak, ekipamenduak, osagarriak eta azpisistemak aurreikusitako erabilera-baldintzekin eta betekizunekin bat etor daitezen arduratuko dira, kasuan kasuko tren-enpresa edo azpiegitura-administratzaileak modu seguruan erabili ahal ditzan».
Hogeita hamazazpi. Honela idatzita geratzen dira 65.1 artikuluko b) eta c) letrak:
«b) Trenbide-sistemako azpisistema finkoak -burdinbideetako kontrol-aginte eta seinalizazioarena, energiarena eta azpiegiturena- zerbitzuan hasteko edo jartzeko baimena ematea eta trenbide-sisteman zirkulatzen duten ibilgailuak merkatuan jartzeko baimena ematea, haien erabilera-eremu osoa Espainiako estatuan badago eta barruan hartzen badu Interes Orokorreko Trenbide Sarea edo horren zati bat; eta, halaber, betekizunei eusten dietela egiaztatzea.
c) Tren-enpresen segurtasun-ziurtagiriak ematea, berritzea, aldatzea edo errebokatzea, haien eragiketa-eremua Interes Orokorreko Trenbide Sarearen barruan badago, bai eta azpiegitura-administratzaileen segurtasun-baimenak ere, eta gero horiek guztiak gainbegiratzea».
Hogeita hemezortzi. Letra bat eransten zaio 65.1 artikuluari, i) letra, eta oraingo i) letra hemendik aurrera j) izango da. Hona:
«i) Elkarreragingarritasunerako osagaiek funtsezko betekizunak betetzen dituzten gainbegiratzea.
j) Lege- edo erregelamendu-mailako arau bidez esleitzen zaizkion gainerako funtzioak».
Hogeita hemeretzi. Honela idatzita geratzen da VI. tituluko II. kapituluaren izenburua:
«Zerbitzu-instalazioetan emandako oinarrizko zerbitzuen eta zerbitzu osagarri eta lagungarrien prezio pribatuak».
Berrogei. Honela idatzita geratzen da 101. artikulua:
«101. artikulua. Araubide orokorra.
1. Oinarrizko zerbitzuen prezioek ezingo dute gainditu prestazioaren kostuari arrazoizko etekin bat gehituta ateratzen den zenbatekoa.
2. Zerbitzu-instalazioetan ematen diren zerbitzu osagarriek eta lagungarriek alderdien artean askatasunez adostutako prezioa izango dute. Dena den, zerbitzu horiek hornitzaile bakar batek ematen dituenean, hark aplikatutako prezioek ezin izango dute gainditu prestazioaren kostuari arrazoizko etekin bat gehituta ateratzen den zenbatekoa.
3. Ez da inolako tarifarik edo preziorik sortuko titulu honetan araututako trenbide-kanonak ordaindu behar dituzten jarduerak eta zerbitzuak egiteagatik».
Berrogeita bat. Honela idatzita geratzen da 102. artikulua:
«102. artikulua. Zerbitzuak emateko prezioak eta baldintzak argitaratzea.
1. Zerbitzu-instalazioak erabiltzeko prezioak zerbitzu-instalazioaren ustiatzaileari ordainduko zaizkio eta haren jarduera finantzatzeko erabiliko dira.
2. Ustiatzaile guztiek zerbitzu-instalazioetan eskaintzen dituzten eta I. eranskinaren 20. apartatuan aipatzen diren oinarrizko zerbitzuak, zerbitzu osagarriak eta zerbitzu lagungarriak emateko erreferentziako prezioak azpiegituren administratzaileari jakinarazi behar zaizkio, eta hark argitara emango ditu sareari buruzko adierazpenean edo webgune batean, non informazio hori doan eskuratu ahal izango baita formatu elektronikoan.
3. Ustiatzaile guztiek zerbitzu-instalazioetan eskaintzen dituzten eta I. eranskinaren 20. apartatuan aipatzen diren oinarrizko zerbitzuak, zerbitzu osagarriak eta zerbitzu lagungarriak eskuratzeko baldintzak, irekiera- eta itxiera-orduak barne, azpiegituren administratzaileari jakinarazi behar zaizkio, eta hark argitara emango ditu sareari buruzko adierazpenean edo webgune batean, non informazio hori doan eskuratu ahal izango baita formatu elektronikoan».
Berrogeita bi. Honela idatzita geratzen da 107.Bat.1 artikuluaren 1.14 zenbakia:
«1.14. Zirkulazioaren segurtasunarekin lotutako funtzioak dituzten langileek segurtasun-arauak ez betetzea, hori arau-hauste oso astuntzat hartzen ez denean, eta aurreko artikuluaren 1. apartatuko 1.14 zenbakian deskribatutako jokabideak izatea, trenbideko trafikoaren segurtasuna arriskuan jartzen duen egoerarik ez dagoenean eta pertsonak eta salgaiak arriskuan jartzen ez direnean».
Berrogeita hiru. 109.4 artikuluari paragrafo bat eransten zaio, honako hau dioena:
«Azpiegitura-kapazitatea erabiltzeko eskubidea lagatzearen ondorioz edo esleitutako azpiegitura-kapazitatearen gaineko beste edozein negozio juridiko egitearen ondorioz zehapen irmoa ezartzen denean arau-hauste oso astuna egiteagatik, lege honen 106.2.4 artikuluan xedatutakoari jarraituz, zehapenak berekin ekarriko du kapazitaterik ezin lortu izatea urtebete igaro arte, gehienez».
Berrogeita lau. Honela idatzita geratzen da laugarren xedapen gehigarriaren 1. apartatuko bigarren paragrafoa:
«Xedapen honetan ezarritako arauak aplikagarriak izango dira harik eta trenbideko bidaiari-garraioa lehia askeari zabaltzen zaion arte, lege honen lehen xedapen iragankorraren 3. apartatuan aurreikusitako moduan».
Berrogeita bost. Honela idatzita geratzen da zazpigarren xedapen gehigarriaren 7. apartatua:
«7. Interes orokorreko portuetako zerbitzuguneetan Interes Orokorreko Trenbide Sarearekin konektatutako tren-azpiegiturak daudenean, portuko agintariek segurtasuna kudeatzeko sistema bat izango dute, portuko zerbitzugunearen barruko trenbide-jardueraren izaerari, hedadurari eta beste baldintza batzuei egokitua, trenbide-jarduera horrek sortzen dituen arriskuak kontrolatzeko; horrez gain, beren instalazioetarako autobabes-plan egokia izango dute, eta ez dute 67. artikuluan aipatzen den segurtasun-baimenaren beharrik izango. Segurtasuna kudeatzeko sistema hori, geroko berrikuspen eta aldaketak barnean direla, kasuan kasuko portu-agintaritzak onartuko du, eta Trenbide Segurtasuneko Estatu Agentziari jakinarazi beharko zaio 39.3 artikuluan aipatzen den konexio-hitzarmena sinatutakoan. Dena dela, Trenbide Segurtasuneko Estatu Agentziak, Interes Orokorreko Trenbide Sareari buruz dituen eskumenak baliaturik, portu-agintaritza batek segurtasuna kudeatzeko daukan sistema berrikus dadila eskatu ahal izango du».
Berrogeita sei. Honela idatzita geratzen da hamalaugarren xedapen gehigarria:
«Hamalaugarren xedapen gehigarria. Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalaren eta Trenbide Segurtasuneko Estatu Agentziaren arteko lankidetza.
Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak eta Trenbide Segurtasuneko Estatu Agentziak -azken horrek, trenbide-segurtasunerako agintari nazionala eta lizentziak ematen dituen agintaria den aldetik- informazio-trukerako eta lankidetzarako esparru bat garatu behar dute elkarrekin, trenbide-merkatuaren segurtasunaren edo lehiaren kontrako eragin okerrak saihesteko helburuarekin. Esparru horretan mekanismoren bat egongo da bide emango duena, batetik, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak lehian eragina izan dezaketen gaiei buruzko gomendioak helarazi ahal izateko Trenbide Segurtasuneko Estatu Agentziari, eta, bestetik, Trenbide Segurtasuneko Estatu Agentziak segurtasunean eta lizentziak ematean eragina izan dezaketen gaiei buruzko gomendioak helarazi ahal izateko Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalari. Erakunde bakoitzak bere eskumenen esparruan duen independentziari kalterik egin gabe, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak eta Trenbide Segurtasuneko Estatu Agentziak erabakiak hartu aurretik aztertu egingo dituzte jasotako gomendioak, eta, horietatik aldentzen badira, arrazoitu egin beharko dute beren erabakia».
Berrogeita zazpi. Kendu egiten da hamabosgarren xedapen gehigarria, eta edukirik gabe geratzen da.
Berrogeita zortzi. Honela idatzita geratzen da hamaseigarren xedapen gehigarria:
«Hamaseigarren xedapen gehigarria. Trenbideko materiala alokatzea eta mantentzea.
1. Renfe Alquiler de Material Ferroviario SAk bere materialaren zati bat modu gardenean, objektiboan eta bereizkeriarik gabe erabiltzeko aukera emango die operadoreei; bere eskaintzaren publizitatea egingo du, interesa duten tren-enpresa guztiek haren edukia ezagut dezaten.
Renfe-Operadora enpresa-erakunde publikoak Renfe Alquiler de Material Ferroviario SAko administrazio-kontseiluko kideen independentzia bermatuko du trenbide-operadore publikoei edo pribatuei dagokienez.
2. Era berean, Renfe Fabricacion y Mantenimiento SAk gardentasunez, modu objektiboan eta bereizkeriarik gabe emango ditu zerbitzuak.
Renfe-Operadora enpresa-erakunde publikoak Renfe Alquiler de Material Ferroviario SAko administrazio-kontseiluko kideen independentzia bermatuko du trenbide-operadore publikoei edo pribatuei dagokienez.
3. Renfe-Operadora enpresa-erakunde publikoak behar bezala bermatuko du Renfe Alquiler de Material Ferroviario SAk eta Renfe Fabricacion y Mantenimiento SAk dagokien konfidentzialtasuna gordeko dutela beren jarduera betetzean deskuiduan hirugarrenen negozioari buruzko informazio esanguratsua erabiltzen badute.
4. Erregelamendu bidez ezarriko da Renfe Alquiler de Material Ferroviario SAk eta Renfe Fabricacion y Mantenimiento SAk beren zerbitzuak zer baldintzatan emango dizkieten Renfe taldetik kanpoko operadoreei».
Berrogeita bederatzi. Hemezortzigarren xedapen gehigarria eransten da; honela dio:
«Hemezortzigarren xedapen gehigarria. Erantzukizun zibileko bermea.
Adostasuna ebaluatzen duten erakundeek, segurtasuna ebaluatzen duten erakundeek, material ibiltaria mantentzeaz arduratzen diren erakundeek, mantentze-zentro homologatuek, trenbideko langileen prestakuntzarako zentro homologatuek eta trenbideko langileei osasun-azterketak egiten dizkieten zentro homologatuek beren jardueretan suertatu ahal zaien erantzukizun zibila behar adina bermatu beharko dute, edo horretarako konpromisoa hartu, homologatutako edo baimendutako jarduerei ekiten dieten unean eta jarduera horiek iraun bitartean. Horretarako, asegurua, abala edo finantza-berme baliokidea formalizatu beharko dute.
Erregelamendu bidez, erantzukizun zibilaren estaldurari dagozkion baldintzak eta zenbatekoa zehaztuko dira, egin beharreko jardueren arabera».
Berrogeita hamar. Hemeretzigarren xedapen gehigarria eransten da; honela dio:
«Hemeretzigarren xedapen gehigarria. Trenbide-kanonetan gehikuntzak ezartzeko irizpideak.
1. Tren-azpiegituren administratzaileek, kanonean gehikuntza ezartzea proposatzen dutenean, Trenbide Sektorearen irailaren 29ko 38/2015 Legearen 97.5.2 artikuluari jarraituz, ez dute baztertu behar merkatuko segmentu batek azpiegiturak erabiltzea, segmentu hori gai bada trenbide-zerbitzuaren ustiapenari zuzenean egotz dakiokeen kostua behintzat ordaintzeko, merkatuak onar dezakeen errentagarritasun-indize bat gehituta.
2. Tren-azpiegituren administratzaileek, gutxienez, xedapen honen 3. apartatuan zerrendatutako irizpide pareei erreparatuta eta egoki direnak aintzat hartuta ebaluatuko dute kasuan kasuko merkatu-segmentuan kanonean gehikuntza egiteko eta Interes Orokorreko Trenbide Sare osoari aplikatzeko proposamenaren garrantzia.
3. Tren-azpiegituren administratzaileak, kanon-sisteman gehikuntzak ezartze aldera merkatuko segmentuen zerrenda bat definitzen duenean, kontuan hartuko ditu ezaugarri pare hauek, gutxienez:
a) Bidaiariak garraiatzeko zerbitzuak ala salgaiak garraiatzeko zerbitzuak.
b) Salgai arriskutsuak garraiatzen dituzten trenak ala bestelako salgaiak garraiatzen dituzten trenak.
c) Zerbitzu nazionalak ala nazioarteko zerbitzuak.
d) Garraio konbinatua ala zuzeneko trenak.
e) Hiri barneko nahiz eskualdeko bidaiari-garraioko zerbitzuak ala hiriarteko bidaiari-garraioko zerbitzuak.
f) Tren osoak ala bagoi beteak.
g) Tren-zerbitzu erregularrak ala unean uneko zerbitzuak.
Tren-azpiegituren administratzaileek, gainera, merkatuan segmentuak bereizi ahal izango dituzte garraiatzen dituzten salgaien edo bidaiarien arabera.
4. Azpiegituren administratzaileek definitutako merkatu-segmentuen zerrendetan honako hiru segmentu hauek egongo dira gutxienez ere: merkantzia-zerbitzuak, zerbitzu publikoko kontraturen baten esparruko bidaiari-zerbitzuak eta bestelako bidaiari-zerbitzuak.
5. Kanon-sistemaren indarraldian zehar noizbait tren-enpresek beren zerbitzuak eskain litzaketen merkatuko segmentuak zeintzuk diren ere zehaztu beharko da, gaur egun jarduten ez diren segmentu horien artean. Tren-azpiegituren administratzaileak ez du gehikuntzarik ezarri behar merkatuko segmentu horien kanon-sisteman.
6. Merkatuko segmentuen zerrenda sareari buruzko adierazpenean argitaratuko da, eta bost urtean behin gutxienez berrikusiko da. Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak zerrenda hori kontrolatu behar du, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionala sortzeko ekainaren 4ko 3/2013 Legeak erakunde horri esleitzen dizkion eginkizunen arabera».
Berrogeita hamaika. Hogeigarren xedapen gehigarria eransten da. Honako hau dio:
«Hogeigarren xedapen gehigarria. Kanon-gehikuntzen aldaketa argitaratzea.
Tren-azpiegituren administratzaileak, Trenbide Sektorearen irailaren 29ko 38/2015 Legearen 97.5.2 artikuluari jarraituz kanon-gehikuntzen sistemaren funtsezko elementuak aldatzeko asmoa badu, argitara emango ditu horiek, sareari buruzko adierazpena argitaratzeko epea amaitu baino hiru hilabete lehenago gutxienez».
Berrogeita hamabi. Honela idatzita geratzen da lehenengo xedapen iragankorra:
«Lehenengo xedapen iragankorra. Trenbideko bidaiari-garraioaren kudeaketa.
1. Trenbideko bidaiari-garraioan, lege honen 47. artikuluaren 2. apartatuan aurreikusi bezala, 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera zabalduko da lehia askea, azpiegitura 2020ko abenduaren 14an hasiko den zerbitzu-ordutegian erabiltzeko garaiz zabaldu ere.
2. Nagusiki xede turistikoa duen trenbideko bidaiari-garraioa lehia askearen erregimenean ematen jarraituko da 2020ko abenduaren 13ra arte, uztailaren 19ko FOM/1403/2013 Aginduak -nagusiki xede turistikoa duten trenbideko bidaiari-garraioko zerbitzuei buruzkoak- aurreikusten duenarekin bat etorriz.
2019ko urtarrilaren 1 etik aurrera, nagusiki xede turistikoa duen trenbideko bidaiari-garraioa lege honen 47.2 artikuluan ezarritakoaren arabera egingo da, azpiegitura 2020ko abenduaren 14an hasiko den zerbitzu-ordutegian erabili ahal izateko garaiz.
3. Laugarren xedapen gehigarrian trenbideko bidaiari-garraioko nazioarteko zerbitzuei buruz ezarritako arauak 2020ko abenduaren 13ra arte aplikatuko dira.
Nazioarteko bidaiari-garraioko zerbitzuen espedienteei, 2020ko abenduaren 14a baino lehen hasiak badira, xedapen honetan ezarritakoa aplikatuko zaie».
Berrogeita hamahiru. Kendu egiten dira bigarren xedapen iragankorraren bigarren eta hirugarren paragrafoak.
Berrogeita hamalau. Honela idatzita geratzen da I. eranskinaren 18. apartatua:
«18. Zerbitzu osagarriak: 44.2 artikuluan aipatzen dira zerbitzu osagarriak, eta hauek izan daitezke:
a) Trakzio-korrontearen hornidura; horregatik ordaindutako zenbatekoak eta energia elektrikoaren elikadurarako tren-azpiegiturak erabiltzeagatik aplikatutako kanonak modu bereizian adieraziko dira fakturetan.
b) Bidaiarientzako trenen beroketa.
c) Honako hauetarako kontratu pertsonalizatuak:
Salgai arriskutsuen garraioa kontrolatzeko.
Konboi berezien zirkulazioari laguntzeko».
Berrogeita hamabost. Kendu egiten da I. eranskinaren 19. apartatuko f) letra.
Berrogeita hamasei. Honela idatzita geratzen da I. eranskinaren 20. apartatua:
«20. Zerbitzu-instalazioaren ustiatzailea: erakunde pribatua edo publikoa, 42. artikuluan zehazten diren zerbitzu-instalazioetako bat edo batzuk kudeatzeaz edo tren-enpresei instalazio horien xede diren zerbitzuetako bat edo batzuk eta eranskin honetan definitutako zerbitzu osagarriak eta lagungarriak emateaz arduratzen dena».
Berrogeita hamazazpi. Definizio batzuk gehitzen zaizkio I. eranskinari, 20. apartatuaren segidan. Hona:
«21. Azpiegituren administratzailea: sare bateko tren-azpiegiturak ustiatu, mantendu eta berritzeaz arduratzen den erakunde edo enpresa oro, haien garapenean parte hartzeko ardura ere baduena, Sustapen Ministerioak azpiegituren garapenaren eta finantzaketaren arloko politika orokorraren esparruan ezartzen dituen arauei jarraituz.
22. Tren-azpiegitura garatzea: sarea planifikatzea, plangintza finantzarioa eta inbertsioena egitea eta azpiegitura eraikitzea eta hobetzea.
23. Tren-azpiegitura ustiatzea: trenbide-erreiak esleitzea, trafikoa kudeatzea eta azpiegitura erabiltzeko kanonak finkatzea.
24. Tren-azpiegitura mantentzea: lehendik baden azpiegituraren baldintzak eta kapazitatea mantentzeko lanak egitea.
25. Tren-azpiegiturak berritzea: lehendik badiren azpiegituretan garrantzi handiko berritze-lanak egitea, haien errendimendu orokorra aldatzen ez dutenak.
26. Tren-azpiegiturak hobetzea: lehendik badiren azpiegituretan garrantzi handiko eraldatze-lanak egitea, haien errendimendu orokorra hobetzen dutenak.
27. Azpiegiturak kudeatzeko funtsezko eginkizunak: tren-azpiegituraren kapazitatea esleitzeari buruzko erabakiak hartzea, horren barnean sartuta bai banakako trenbide-erreiak definitzea, haien baliagarritasuna ebaluatzea eta haiek esleitzea, bai azpiegiturak erabiltzeko kanonak finkatzea, kanonak ezartzea eta kobratzea, lege honetan ezarritako kapazitate-esleipenerako esparruaren eta kanonen esparruaren arabera.
28. Bertikalki integratutako enpresa: honelakoak dira halako enpresak, Kontseiluaren urtarrilaren 20ko 139/2004 (EE) Erregelamenduak -enpresen arteko kontzentrazioen kontrolari buruzkoak- adierazitakoaren zentzuan:
a) tren-azpiegituren administratzaile bat enpresa baten kontrolpean dago, eta enpresa horrek, aldi berean, tren-azpiegituren administratzailearen sarean tren-zerbitzuak ustiatzen dituzten tren-enpresa bat edo batzuk kontrolatzen ditu; edo
b) tren-azpiegituren administratzaile bat tren-enpresa baten edo batzuen kontrolpean dago eta horiek tren-zerbitzuak ustiatzen dituzte tren-azpiegituren administratzailearen sarean; edo
c) tren-azpiegituraren administratzailearen sarean tren-zerbitzuak ustiatzen dituen/dituzten tren-enpresa bat edo batzuk tren-azpiegituraren administratzaile batek kontrolatzen du/ditu.
Hau ere esan nahi du: hainbat departamentu dituen enpresa bat, departamentu horietako bat trenbide-azpiegituren administratzaile bat bada eta beste departamentu batek edo batzuek garraio-zerbitzuak ematen badituzte, nortasun juridiko desberdina izan gabe.
Tren-azpiegituren administratzaile bat eta tren-enpresa bat elkarrengandik erabat independenteak badira baina biak administrazio publiko batek kontrolatzen baditu zuzenean eta bitarteko erakunderik gabe, ez da pentsatuko bertikalki integratutako enpresa bat osatzen dutenik lege honen ondorioetarako.
29. Elkartze publiko-pribatua: erakunde publikoek tren-azpiegituren administratzaile nagusiaz besteko enpresa batekin edo batzuekin egindako akordio loteslea, zeinaren bidez enpresek tren-azpiegitura osoa edo zati bat eraikitzen duten edo hura finantzatzen duten edo/eta azpiegituraren administratzailearen eginkizunetatik edozein egikaritzeko eskubidea hartzen duten aldi jakin baterako.
30. Abiadura handiko bidaiari-garraioko zerbitzuak: bata bestetik gutxienez 200 kilometrora dauden bi punturen artean gelditu gabe bidaiariak trenez garraiatzeko zerbitzuak, abiadura handirako berariaz eraikitako burdinbideen gainean zirkulatzen dutenak. Burdinbide horiek oro har 250 kilometro orduko edo hortik gorako abiadurarako egokituta daude, eta trenak batez beste abiadura horretan ibiltzen dira.
Definizio hori lege honen 59.7 artikuluaren seigarren paragrafoaren aplikazioari begira egiten da.
31. Ordezko ibilbidea: abiapuntu beretik helmuga berera iristeko beste ibilbide bat, baldin eta bi ibilbideak trukatu ahal badira tren-enpresak kasuan kasuko bidaiari-edo salgai-garraioko zerbitzua ustia dezan.
32. Arrazoizko etekina: kapital propioaren ordainketarako indize bat, kontuan hartzen duena zerbitzu-instalazioaren ustiatzaileak jasaten duen arriskua, diru-sarrerei dagokien arriskua barne, edo arriskurik eza, eta sektorean azken urteetan izandako batez besteko indizearekin bat datorrena.
33. Administrazio-kontseilua: enpresa bateko goi-organoa, betearazpen- eta administrazio-eginkizunak dituena, erantzukizuna baduena eta enpresaren eguneroko kudeaketaren kontuak eman behar dituena.
34. Gainbegiratze-organoa: enpresa bateko organo gorena, gainbegiratze-lanak egiten dituena; esaterako, administrazio-kontseilua eta enpresari dagozkion erabaki estrategiko nagusiak kontrolatzea.
35. Txartel konbinatua: trenbideko garraioko hurrenez hurreneko zerbitzu batzuk -tren-enpresa batek edo batzuek ustiatuak- jasotzeko kontratua den txartela edo txartel multzoa».
Berrogeita hemezortzi. Honela idatzita geratzen da III. eranskinaren 2. apartatua:
«2. Kanonei eta kanon-printzipioei xedaturiko kapitulu bat. Bertan, xehetasun osoz adieraziko dira kanon-sistema eta kanonei buruzko informazio nahikoa, baita hornitzaile bakar batek eskaintzen dituen eta 20. artikuluan eta III. tituluan aipatzen diren zerbitzuei aplikatu beharreko erabilerari buruzko informazio garrantzitsua ere. Metodologia eta arauak jasoko ditu, eta, aplikatzekoak direnean, baita trenbide-kanonen sistemaren eta zerbitzuak emateagatiko prezioen aplikaziorako erabili diren baremoak ere, bai kostuei bai kanon eta prezioei dagokienez. Gainera, kanonei buruz hurrengo bost urteetarako erabaki edo aurreikusi diren aldaketa guztien informazioa jasoko da, haren berri izanez gero».
Berrogeita hemeretzi. Honela idatzita geratzen da III. eranskinaren 5. apartatua:
«5. Gatazkak konpontzeko prozedurei eta errekurtsoei buruzko informazioa gaineratuko duen kapitulu bat, trenbide-zerbitzuei eta azpiegitura erabiltzeko alderdiei dagokienez, nahiz 96. artikuluan jasotako pizgarri-sistemari dagokionez. Prozedura hori erabiltzen bada, azpiegituraren administratzaileak kapazitatearen esleipenari buruzko gatazkak hamar egun baliodun igaro baino lehen ebatzi beharko ditu».
Hirurogei. Honela idatzita geratzen da III. eranskinaren 6. apartatua:
«6. Azpiegitura erabiltzeari, trenbide-kanonei eta III. tituluan araututako zerbitzu-instalazioak erabiltzeko prezioei buruzko informazioa jasotzen duen kapitulu bat. Azpiegitura-administratzaileak kontrolatzen ez dituen zerbitzu-instalazioen ustiatzaileek informazioa helarazi beharko dute instalazioa erabiltzeko eta zerbitzuak emateko prezioei buruz, baita sarbide teknikorako baldintzei buruz ere, hura sareari buruzko adierazpenean gaineratu dadin; bestela, informazio hori doan eta modu elektronikoan lortzeko webgune bat adierazi beharko dute».
Hirurogeita bat. IV. eranskina gehitzen da. Honako hau dio:
«IV. ERANSKINA
3. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan aipatzen diren tren-azpiegiturako beste elementu batzuen zerrenda
3. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz:
1. Tren-azpiegituratzat hartuko dira bidaiariak garraiatzeko geltokiak eta salgaiak garraiatzeko terminalak, eta elementu hauez osatuta egongo dira:
a) Burdinbide nagusiak eta zerbitzukoak, horiek kokatzen diren lursailak eta horien funtzionamendurako behar diren elementu eta instalazio osagarri guztiak barne.
b) Bidaiari eta salgaien nasak.
c) Bidaiarien eta salgaien patioetako galtzadak, errepide bidezko sarguneak eta oinez iritsi edo abiatzen diren bidaiarientzako bideak barne.
d) Azpiegitura-zerbitzuak erabiltzen dituen eraikinak.
e) Garraio-tarifak biltzera xedaturiko instalazioak eta bidaiarien premiei erantzuteko instalazioak.
Ez dira bidaiariak garraiatzeko geltoki edo salgaiak garraiatzeko terminal gisa hartuko merkataritza-, logistika- edo industria-jardueretara xedaturiko gainerako eremuak, ezta horietan badaude ere.
2. Tren-azpiegituratzat hartuko dira, tren-zerbitzu baten prestazioari lotuta egoteagatik, honako elementu hauek:
Lursailak.
Trenbideko ustiatze-obrak eta plataformak; batez ere, lubetak, lubakiak, drainatze-bideak, erreserbak, obrako estoldak, akueduktuak, estaldura-hormak, ezpondak babesteko landare-sailak, eta abar; pasealekuak eta bideak; itxitura-hormak, palaxuak eta hesiak; suaren kontrako babes-bandak; burdinbideko aparatuak berotzeko gailuak; elur-eustormak.
Obra zibilak: zubiak, bidepeko erretenak eta gaineko beste pasabide batzuk, tunelak, lubaki estaliak eta azpiko beste pasabide batzuk; euste-hormak eta elur-zein lur-jausien kontrako babes-obrak, eta abar.
Trenbide-pasaguneak, errepideko zirkulazioaren segurtasuna bermatzeko instalazioak barne.
Gainegiturak; bereziki, honako hauek: errailak, errail eztarridunak eta kontraerrailak; trabesak eta longrinak, askotariko euste-materialak, balastoa -hartxintxarra eta hondarra barne-; burdinbideko aparatuak; plaka birakariak eta transbordadoreak (trakzio-makinetarako bakarrik direnak izan ezik).
Burdinbideko segurtasun-, seinalizazio- eta telekomunikazio-instalazioak, geltokikoak eta geltokiko maniobra-instalazioak, horien barnean direla seinalizazio-zerbitzurako eta telekomunikazioetarako korronte elektrikoa ekoitzi, transformatu eta banatzeko instalazioak; instalazio horietarako eraikinak; burdinbideko balaztak.
Ibilgailuen zirkulazioa eta zirkulazio horren segurtasuna bermatzeko argi-instalazioak.
Trenen trakziorako korronte elektrikoa transformatzeko eta eroateko instalazioak: estazioak, estazioen arteko hornidura-lineak eta kontaktu-guneak, katenariak eta euskarriak; hirugarren erraila eta euskarriak».
Hirugarren artikulua. Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionala sortzeko ekainaren 4ko 3/2013 Legea aldatzea.
Aldatu egiten da Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionala sortzeko ekainaren 4ko 3/2013 Legea; hona:
Bat. Honela idatzita geratzen da 11. artikulua:
«11. artikulua. Trenbide-sektorea gainbegiratzea eta kontrolatzea.
1. Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak trenbide-sektorearen funtzionamendua gainbegiratu eta kontrolatuko du, egokia izan dadin, eta tren-zerbitzuen merkatuko lehiaren egoera ere gainbegiratu eta kontrolatuko du, abiadura handiko bidaiari-garraioaren merkatukoa bereziki. Bereziki, honako eginkizun hauek beteko ditu, bere ekimenez edo agintari eskudunek nahiz alderdi interesdunek eskatuta:
a) Interes Orokorreko Trenbide Sarean eta haren tren-zerbitzuko guneetan eskaintza-aniztasuna babestea, eta zerbitzu horiek modu objektiboan, gardentasunez eta bereizkeriarik gabe ematen direla zaintzea.
b) Tren-zerbitzuen merkatuan sartzeko baldintzei dagokienez, enpresen arteko berdintasuna bermatzea, bai eta hautagai guztien artekoa ere.
c) Agintari eskudunek nahiz tren-enpresek edo hautagai interesdunek hala eskatzean, trenbideko bidaiari-garraiorako nazioarteko zerbitzuaren helburu nagusia bidaiariak Espainiako geltokien eta Europar Batasuneko beste estatu batzuetako geltokien artean garraiatzea dela zehaztea.
d) Agintari eskudunek, azpiegituraren administratzaileak, tren-enpresek edo hautagai interesdunek hala eskatuz gero, zehaztea ea zerbitzu publikoko betebeharrekin lotutako garraio-zerbitzu baten oreka ekonomikoa arriskuan dagoen harekin guztiz edo zati batean bat datozen trenbideko bidaiari-garraiorako nazioarteko zerbitzuak emateko kapazitatea esleitzearen ondorioz. Erabakitzen badu oreka ekonomikoa arriskuan egon daitekeela hautagaiak ustiatu nahi duen bidaiari-garraioko zerbitzuaren eraginez, adierazi beharko du zer aldaketa egin behar liratekeen zerbitzuan, azpiegitura erabiltzeko eskubidea emateko baldintzak bete daitezen.
e) Bere eginkizunetan aritzeko behar duen informazio guztia eskatzea azpiegitura-administratzaileei, zerbitzu-instalazioen kudeatzaileei, tren-enpresei eta hautagaiei, bai eta Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak egiaztatu behar dituen gaietan dabiltzan beste enpresa batzuei ere. Bereziki, erreklamazioak ebazteko, trenbide-merkatua gainbegiratzeko, helburu estatistikoetarako eta merkatua behatzeko informazioa eskatuko die. Gehieneko epea hilabetekoa izango da, salbu eta, ohiz kanpoko egoeretan, organo eskatzaileak erabakitzen eta onartzen badu epea luzatzea, bi asterako gehienez ere, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak xedatzen duenarekin bat etorriz betiere.
f) Europako Batzordeari eskaera egitea tren-azpiegitura eta tren-zerbitzuak baliatzeari, lizentziak emateari, kanonei edo kapazitatearen esleipenari buruz agintari nazionalek hartu dituzten neurri zehatzak azter ditzan.
g) Legeen edo erregelamendu-mailako arauen bidez esleitzen zaizkion gainerako eginkizunak betetzea.
h) Aplikatu beharreko kontabilitateko xedapenak eta Trenbide Sektorearen irailaren 29ko 38/2015 Legearen 21. artikuluaren 3. eta 4. apartatuetan finantza-gardentasunari buruz jasotako xedapenak betetzen direla egiaztatzea, trenbide-arloko araudiaren esparruan. Horretarako, auditoriak egin ahal izango ditu, edo egiteko eskatu azpiegituren administratzaileei, zerbitzu-instalazioen ustiatzaileei eta, hala dagokienean, tren-enpresei. Bertikalki integratutako enpresen kasuan, ahalmen horiek pertsona juridiko guztietara hedatuko dira.
Gainera, kontuetatik ondorioak atera ahal izango ditu estatu-laguntzen gaiei dagokienez, eta horri buruzko informazioa emango die agintari eskudunei.
2. Aurreko apartatuan jasotako eginkizunen esparruan, halaber, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak, bere ekimenez, tren-azpiegituren administratzaileen jarduerak gainbegiratu eta kontrolatuko ditu, bai eta, bidezkoa denean, zerbitzu-instalazioen ustiatzaileenak eta tren-enpresenak ere, honako kontu hauek direla-eta:
a) Sareari buruzko adierazpena, behin-behineko bertsioan eta behin betikoan, eta bertan ezarritako irizpideak; batez ere, aztertuko du ea bereizkeriazko klausularik dagoen eta hautagaien artean bereizkeriak egiteko nahieran erabil dezakeen ahalmenik ematen zaion azpiegituren administratzaileari.
b) Azpiegiturak eta zerbitzuak erabiltzeko kanon, tarifa eta prezioen sistema, zenbatekoa edo egitura.
c) Tren-azpiegituren administratzaileari baimena ematea kanonak kobratzen jarraitzeko, buxatuta dagoela deklaratutako azpiegitura baten kapazitatea handitzeko planean ezarri diren neurriek aurrera egiten ez dutenean, dela azpiegituren administratzailearen kontrolpean ez dauden arrazoiengatik, dela aukera posibleak ez direlako bideragarriak ikuspuntu ekonomiko edo finantzariotik.
d) Tren-enpresen edo hautagaien eta azpiegitura-administratzaileen artean kanonak eta tarifak finkatu aurretiko kontsulta-prozesua aztertzea, eta prozesu horren emaitzak indarrean diren xedapenak urratu ditzakeela uste duenean esku hartzea.
e) Tren-azpiegitura eta tren-zerbitzuak erabiltzeari buruzko xedapenak, bai eta esleipen-prozedura eta horren emaitzak ere.
f) Trafikoaren kudeaketa.
g) Berritzearen planifikazioa, eta mantentze programatua edo programatu gabea.
h) Tren-azpiegituren administratzailearen betekizunen betetzea, barnean hartuta interes-gatazken ingurukoak, haren funtsezko eginkizunen independentzia, tren-azpiegituren administratzaileak trafikoaren kudeaketari eta mantentze-lanen planifikazioari begira duen inpartzialtasuna, eta tren-azpiegituren administratzailearen eginkizunen esternalizazioa eta partekatzea.
3. Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak salaketa guztiak aztertuko ditu, eta, behar izanez gero, informazioa eskatuko du eta alderdi interesdun guztiei kontsulta egiteko prozesua abiatuko du, salaketa jaso eta hilabeteko epean. Edozein salaketari buruz ebatziko du, egoera zuzentzeko neurriak hartuko ditu, eta bere erabakia alderdi interesdunei jakinaraziko die, zioak azalduz, aldez aurretik finkatutako zentzuzko epe batean, eta, betiere, behar duen informazio guztia jasotzen duenetik sei aste igaro baino lehen. Lehiaren arloko agintari nazionalek tren-zerbitzuen merkatuetan lehia babesteko dituzten ahalmenak ezertan galarazi gabe, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak, hala behar denean eta bere ekimenez, zer neurri hartu behar diren erabakiko du, hautagaien kaltetan egiten diren bereizkeriak, merkatuaren distortsioak eta merkatu horietako beste egoera kaltegarri batzuk zuzentzeko, batez ere 12. artikuluaren 1. apartatuko f) letrako 1. zenbakitik 9.era bitartekoetan xedatutakoari dagokionez.
4. Lankidetzan aritzeko eginkizunak betetzen dituenean, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak lan hauek egingo ditu, besteak beste, trenbideko nazioarteko garraio-zerbitzuak koordinatzeko eta merkatuan lehia gainbegiratzeko:
a) Trenbide-erregulatzaileen sare batean parte hartuko du eta bertan elkarlanean jardungo du. Europako Batzordeak koordinatuko du sare hori.
b) Gainerako erakunde erregulatzaileekin lankidetza estuan jardungo du, lan-akordioen bitartez. Horrela, elkarri lagunduko diote merkatua gainbegiratzeko eta erreklamazioak edo ikerketak bideratzeko lanetan.
c) Gainerako erakunde erregulatzaileekin elkarlanean jardungo du printzipio eta jardunbide komunak prestatzen, xedapenak barne, artikulu honetan jasotako eginkizunekin zerikusia duten erabakiak hartzeko eta, halaber, nazioarteko zerbitzuetan gertatzen diren gatazkak ebazteko.
d) Gainerako erakunde erregulatzaileekin informazioa trukatuko du elkarren lanari buruz eta erabakiak hartzeko arrazoi eta praktikei buruz, eta, bereziki, ordenamendu nazionaletan sartu den trenbide-arloko Batasuneko legeriaren interpretazio-arazoei eta prozeduren alderdi nagusiei buruz; eta beste modu batzuetan ere arituko dira elkarlanean, hartzen dituzten erabakiak Batasun osoan koordinatzeko.
e) Elkarlanean jardungo du, artikulu honetan esleitzen zaizkion eginkizunen eremuan, ukitutako beste erakunde erregulatzaile batzuekin, nazioarteko zerbitzuei lotutako gaietan, zeinek bere erabakiak prestatzeko eta gaiari buruzko ebazpen batera iristeko.
f) Estatu kide guztietako erakunde erregulatzaileekin eta, bidezkoa bada, Europako Batzordearekin lankidetzan arituko da eta kontsulta egingo die, erreklamazioetan edo bere ekimeneko ikerketetan, nazioarteko zerrenda batekin zerikusia duten sarbide- edo tarifazio-gaiei buruz, bai eta trenbideko nazioarteko garraio-zerbitzuen merkatuko lehia gainbegiratzeari buruz ere, eta beharrezkoa den informazio guztia eskatuko die bere erabakia hartu aurretik. Nazioarteko zerrenda bateko erreklamazio edo ikerketa baten tratamendua dela-eta Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalari kontsulta egiten zaionean, era berean, hark Espainiako ordenamendu juridikoaren arabera eska dezakeen informazio guztia eskaini beharko du.
g) Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak erreklamazioa jasotzen duenean edo bere ekimenez ikerketa egiten duenean, behar den informazioa helaraziko dio erakunde erregulatzaile eskudunari.
h) Azpiegitura-administratzaileen elkarteen erabakiak eta jardunbideak berrikusi ahal izango ditu kanonen eta kapazitate-esleipenaren gaietan, trenbideko nazioarteko garraioari dagokionez.
i) Europar Batasuneko beste estatu batzuetako trenbide-erregulatzaileekin elkarlanean arituko da titulartasun partekatuko azpiegiturei dagokienez, ukitutako estatuek hala adosten dutenean, denen erabakien ondorioak bateratzeko.
5. Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak kontsulta egingo die aldian behin, eta gutxienez bi urtez behin, trenbideko salgai- eta bidaiari-garraioko zerbitzuen erabiltzaileen ordezkariei, bere funtzioak betetzen dituen bitartean trenbide-merkatuari buruzko haien ikuspuntuak kontuan hartzeko helburuarekin».
Bi. Honela idatzita geratzen da 12. artikuluaren 1. apartatuko f) letra:
«f) Trenbide-sektorean, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalari dagokio tren-enpresek eta gainerako hautagaiek tren-azpiegituren administratzailearen, zerbitzu-instalazioen ustiatzaileen edo zerbitzu-emaileen, tren-enpresen eta gainerako hautagaien jardueraren honako alderdi hauen inguruan egindako erreklamazioak aztertzea eta ebaztea:
1. a. Sareari buruzko adierazpenen edukia eta aplikazioa.
2. a. Kapazitatea esleitzeko prozedurak eta horien emaitzak.
3. a. Eskatzen zaizkien edo eska dakizkiekeen kanon, tarifa eta prezioen zenbatekoa, egitura edo aplikazioa.
4. a. Bereizkeriazko tratu oro, azpiegiturak edo zerbitzu-instalazioak erabiltzeari dagokionez eta haietan ematen diren zerbitzuei dagokienez.
5. a. Salgaiak garraiatzeko nazioarteko tren-igarobideetan zerbitzuak ematea.
6. a. Nazioarteko zerrenda batekin zerikusia duten erreklamazioak edo ikerketak, berari badagokio haietaz arduratzea eta ebaztea. Gainerako kasuetan, nazioarteko zerrendan eskumena duten Europar Batasuneko gainerako estatu kideetan trenbide-merkatua erregulatzen duten organoekin lankidetzan arituko da.
7. a. Trafikoaren kudeaketa.
8. a. Berritze eta mantentze programatuaren edo programatu gabearen planifikazioa.
9. a. Tren-azpiegituren administratzailearen betekizunen betetzea, barnean hartuta interes-gatazken ingurukoak, haren funtsezko eginkizunen independentzia, tren-azpiegituren administratzaileak trafikoaren kudeaketari eta mantentze-lanen planifikazioari begira duen inpartzialtasuna, eta tren-azpiegituren administratzailearen eginkizunen esternalizazioa eta partekatzea.
Erreklamazioak hilabeteko epean aurkeztu beharko dira, dagokien egitatea edo erabakia gertatzen den unetik kontatzen hasita. Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak behar den informazioa eskatuko du eta ukitutako alderdi guztiekiko kontsultak hasiko ditu erreklamazioa jasotzen duenetik hilabete igaro baino lehen. Azpiegitura-kapazitaterik ez ematearen kontra edo kapazitatea emateko baldintzen kontra erreklamazioa jartzen denean, Batzordeak, bere ebazpenean, azpiegituraren edo zerbitzu-instalazioaren administratzailearen erabakia berretsiko du edo, bestela, erabakia alda dezala eskatuko dio eta egokitzat jotzen dituen jarraibide zehatzak emango dizkio horretarako».
III. TITULUA
Laugarren artikulua. Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorraren eta beste lege osagarri batzuen testu bategina, azaroaren 16ko 1/2007 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartua, aldatzea.
Aldatu egiten da Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorraren eta beste lege osagarri batzuen testu bategina, azaroaren 16ko 1/2007 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartua. Hona:
Bat. Aldatu egiten da 93. artikuluko g) letra, eta honela idatzita geratzen da:
«g) 151.1.b) artikuluko bidaia konbinatuei buruzko kontratuak, 98. artikuluaren
2. eta 6. apartatuak salbu».
Bi. Aldatu egiten da laugarren liburua, eta honela idatzita geratzen da:
«LAUGARREN LIBURUA
I. TITULUA
I. KAPITULUA
150. artikulua. Aplikazio-eremua.
1. Liburu hau hurrengo artikuluan definitzen diren bidaia konbinatuen eta lotutako bidaia-zerbitzuen eskaintzari, kontratazioari eta gauzatzeari aplikatuko zaie, liburu honetan bertan ezarritako moduan.
2. Liburu honetan ezarritako arauak ez zaizkio aplikatuko honako hauei:
a) Hogeita lau ordu baino gutxiago irauten duten bidaia konbinatuei eta lotutako bidaia-zerbitzuei, ostatua barnean hartzen dutenean salbu.
b) Bidaiari talde mugatu batentzat bakarrik, noizbehinka eta irabazteko asmorik gabe eskaintzen diren bidaia konbinatuei eta lotutako bidaia-zerbitzuei.
c) Enpresaburu baten eta haren merkataritza-jarduera, negozio, ogibide edo lanbidearekin lotutako helburuetarako diharduen beste pertsona fisiko edo juridiko baten artean, negozio-bidaiak antolatzeko hitzarmen orokor batean oinarrituta, kontratatzen diren bidaia konbinatuei eta lotutako bidaia-zerbitzuei.
3. Ez dira liburu honetan ezarritako betebeharretatik salbuetsiko bidaia konbinatuen antolatzaileak edo, kasua hala bada, txikizkariak, ez eta lotutako bidaia-zerbitzuak eskura jartzen dituzten enpresaburuak ere, nahiz eta haiek adierazi bidaia-zerbitzu baten emaile gisa, bitartekari gisa edo beste zernahi gisa baino ez dihardutela edo ematen dituzten zerbitzuak ez direla ez bidaia konbinatua ez lotutako bidaia-zerbitzuak.
151. artikulua. Definizioak.
1. Liburu honen ondorioetarako, zera da:
a) ‘‘Bidaia-zerbitzua’’:
1. a. Bidaiariak garraiatzea.
2. a. Ostatu ematea, bidaiarien garraioaren parte izan gabe eta bizileku-xederik gabe.
3. a. Turismo-automobilak alokatzea, bai eta bestelako ibilgailu motordunak ere, ekainaren 4ko 750/2010 Errege Dekretuaren 2.21 artikuluaren zentzuan (dekretu horrek ibilgailu motordunak eta haien atoiak, makina autopropultsatuak edo atoian eramaten direnak, nekazaritzako ibilgailuak eta ibilgailu horien guztien sistemak, atalak eta piezak homologatzeko prozedurak arautzen ditu), eta Gidarien Erregelamendu Orokorra onartzen duen maiatzaren 8ko 818/2009 Errege Dekretuaren 4.2.d) artikuluan xedatutakoaren arabera A kategoriako gidabaimena behar duten motozikletak alokatzea.
4. a. Aurreko hiru zenbakietan definitutako bidaia-zerbitzuen parte ez den beste edozein turismo-zerbitzu.
b) ‘‘Bidaia konbinatua’’: gutxienez bi motatako bidaia-zerbitzuak konbinatzea bidaia edo oporraldi berean, baldin eta:
1. a. Enpresaburu bakar batek konbinatzen baditu zerbitzu horiek -baita bidaiariak hala eskatuta edo aukeratuta ere-, zerbitzu guztiei dagokien kontratu bakarra egin baino lehen, edo
2. a. Bidaia-zerbitzuen hainbat emailerekin kontratu bana eginda zein ez, zerbitzu horiek:
i) salmenta-puntu berean kontratatzen badira eta bidaiariak ordaintzea onartu baino lehen aukeratzen badira,
ii) oroharreko prezio batean eskaintzen, saltzen edo fakturatzen badira.
iii) «bidaia konbinatu» moduan edo antzeko izendapen batekin iragartzen edo saltzen badira,
iv) haiek konbinatu aurretik kontratu bat egiten bada zeinean enpresaburuak bidaiariari hainbat motatako bidaia-zerbitzuen artean aukeratzen uzten dion, edo
v) hainbat enpresabururekin kontratatzen badira lineako erreserba-prozesu konektatuen bitartez; horrelako prozesuetan, lehenengo kontratua egin duen enpresaburuak bidaiariaren izena, haren ordainketa-datuak eta posta elektronikoko helbidea helarazten dizkie beste enpresaburu bati edo batzuei eta horiekin beste kontratu bana egiten da, lehenengo bidaia-zerbitzuaren erreserba berresten denetik hogeita lau ordu igaro baino lehen.
Bidaia-zerbitzuen konbinazio batean a) letrako 1., 2. eta 3. zenbakietan aipatutako bidaia-zerbitzuetako bat gehienez konbinatzen bada letra horretako 4. zenbakian aipatutako turismo-zerbitzuetako batekin edo gehiagorekin, konbinazio hori ez da bidaia konbinatutzat hartuko, baldin eta turismo-zerbitzu horiek konbinazioaren balio osoaren ehuneko hogeita bost baino gutxiago balio badute eta ez badira konbinazioaren funtsezko ezaugarritzat iragartzen, edo beste arrazoiren batengatik funtsezko ezaugarri ez badira, edo 1., 2. eta 3. zenbakietan aurreikusitako bidaia-zerbitzu horietakoren bat gauzatzen hasi eta gero aukeratu eta kontratatu badira.
c) ‘‘Bidaia konbinatuaren kontratua’’: bidaia konbinatu osoaren kontratua, edo, bidaia hori hainbat kontraturen arabera egiten bada, bertan sartutako bidaia-zerbitzuak arautzen dituzten kontratu guztiak.
d) ‘‘Bidaia konbinatuaren hasiera’’: bidaia konbinatuan sartutako bidaia-zerbitzuak gauzatzen hastea.
e) ‘‘Lotutako bidaia-zerbitzuak’’: bidaia edo oporraldi bererako erositako bidaia-zerbitzuak, bi motatakoak badira gutxienez, eta, bidaia konbinaturik osatu gabe, bide ematen badute kontratu bana egiteko bidaia-zerbitzuen emaileekin, eta, gainera, enpresaburu batek ahalbidetzen badu:
1. a. bere salmenta-puntura bisita bakarra edo harekin kontaktu bakarra eginda, bidaiariek bidaia-zerbitzu bakoitza hautatzea eta bereiz ordaintzea, edo
2. a. modu espezifikoan, beste enpresaburu batekin kontratatzea bidaia-zerbitzu gehigarriren bat, lehenengo bidaia-zerbitzuaren erreserba berresten denetik hogeita lau ordu igaro baino lehen, betiere.
a) letrako 1., 2. eta 3. zenbakietan aipatzen diren bidaia-zerbitzuetako bakar bat eta 4. zenbakian aipatzen diren turismo-zerbitzuetako bat edo batzuk erosten direnean, ez da lotutako bidaia-zerbitzurik izango, baldin eta azken horiek konbinazio osoaren balioaren ehuneko hogeita bost baino gutxiago balio badute eta ez badira bidaia edo oporraldiaren funtsezko ezaugarri gisa iragartzen edo beste arrazoiren batengatik funtsezko ezaugarri ez badira.
f) ‘‘Bidaiaria’’: liburu honen arabera kontratu bat egiteko asmoa duen edo horrelako kontratu baten indarrez bidaiatzeko eskubidea duen pertsona.
g) ‘‘Antolatzailea’’: zuzenean, beste enpresaburu baten bitartez edo beste enpresaburu batekin bidaiak konbinatzen dituen eta bidaia konbinatuak saltzen edo eskaintzen dituen enpresaburua, edo b)2.v) paragrafoan adierazitakoaren ondorioetarako bidaiariaren datuak beste enpresaburu bati helarazten dizkion enpresaburua.
h) ‘‘Txikizkaria’’: antolatzailea ez den enpresaburua, antolatzaile batek konbinatutako bidaiak saltzen edo eskaintzen dituena.
i) ‘‘Establezimendua’’: azaroaren 23ko 17/2009 Legeak, zerbitzu-jardueretan askatasunez sartzeari eta aritzeari buruzkoak, 3.5 artikuluan definitzen duena.
j) ‘‘Inguruabar saihetsezin eta ezohikoak’’: bera alegatzen duen alderdiaren kontroletik kanpo dagoen egoera, arrazoizko neurri guztiak hartuta ere saihestu ezin zitezkeen ondorioak ekarri dituena.
k) ‘‘Bat ez etortzea’’: bidaia konbinatu batean sartutako bidaia-zerbitzuak ez egitea edo gaizki egitea.
l) ‘‘Adingabea’’: hemezortzi urtetik beherako pertsona.
m) ‘‘Salmenta-puntua’’: txikizkako salmentarako instalazio higiezina nahiz higigarria, edo txikizkako salmentarako webgunea, edo txikizkako lineako salmentarako antzeko gailua, berdin dio webgune edo gailu horiek guztiak gailu bakartzat aurkezten bazaizkie bidaiariei, telefono bidezko zerbitzua ere barne.
n) ‘‘Herriratzea’’: bidaiaria abiatu den lekura edo kontratuko alderdiek adostutako beste leku batera itzultzea.
2. Liburu honetan xedatutakoari dagokionez, 4. artikuluan ezarritako definizioa alde batera utzi gabe, enpresaburutzat joko da bidaiariei aurrez aurre edo linean arreta ematen diena, antolatzaile gisa jardun nahiz txikizkari gisa, lotutako bidaia-zerbitzuak eskura jartzen dituen enpresaburu gisa edo bidaia-zerbitzuen emaile gisa jardun.
II. KAPITULUA
152. artikulua. Erreserbaren akatsen ondoriozko erantzukizuna.
Bidaia konbinatu baten erreserba edo lotutako bidaia-zerbitzuen parte diren bidaia-zerbitzuen erreserba kudeatzea onartuz gero, enpresaburuak erantzukizuna izango du baldin eta erreserben sisteman, berari egotz dakizkiokeen akats teknikoen ondorioz, hutsegiteak gertatzen badira, edota erreserba-prozesuan hutsegiteak egiten badira.
Bidaiariari egotz dakizkiokeen arrazoiengatik edo inguruabar saihetsezin eta ezohikoengatik gertatzen badira erreserba-akatsak, enpresaburuak ez du erantzukizunik izango.
II. TITULUA
I. KAPITULUA
153. artikulua. Kontratu-aurreko informazioa.
1. Bidaia konbinatu baten kontratuak edo dagokion eskaintzak bidaiariari betebeharra sortu aurretik, antolatzaileak -eta txikizkariak, bidaia konbinatua beraren bitartez saltzen denean- bidaia konbinatuari buruz II. eranskinaren A edo B zatian ageri den informazio normalizatua dakarren inprimakia emango dio bidaiariari, bai eta bidaia konbinatuari buruzko informazio hau ere, kasu bakoitzean aplikagarri gertatzen dena:
a) Bidaia-zerbitzuen ezaugarri nagusiak, hau da, behean azaltzen diren hauek:
1. a. Bidaiaren helmuga edo helmugak, ibilbidea eta egonaldiak, beren datekin, eta, ostatua sartuta badago, zenbat gau sartzen diren.
2. a. Garraiobideak, haien ezaugarriak eta kategoriak, irteteko eta itzultzeko abiapuntuak, datak eta orduak, iraupena, tarteko geldialdiak egiteko lekuak eta garraio-konexioak. Ordu zehatza oraindik ezarri gabe badago, gutxi gorabeherako irteera- eta itzulera-orduak jakinaraziko zaizkio bidaiariari.
3. a. Ostatuaren kokapena, ezaugarri nagusiak, eta helmuga-herrialdeko arauen arabera daukan kategoria turistikoa, halakorik bada.
4. a. Aurreikusitako otorduak.
5. a. Bidaia konbinatuaren guztizko prezio hitzartuan sarturik dauden bisitak, txangoak edo bestelako zerbitzuak.
6. a. Ea bidaia-zerbitzuren bat talde baten barruan emango zaion bidaiariari (ezin bada informazio hori testuingurutik ondorioztatu). Baiezkoan, taldearen gutxi gorabeherako tamaina adieraziko da, ahal bada.
7. a. Beste turismo-zerbitzu batzuk baliatu ahal izateko beharrezkoa bada bidaiariak ahoz ondo komunikatzen jakitea, adieraziko da zein hizkuntzatan emango diren zerbitzu horiek.
8. a. Bidaiariak hala eskatuz gero, adieraziko da ea bidaia edo oporraldia oro har egokia den mugikortasun urriko pertsonentzat, eta bidaia edo oporraldiaren egokitasunari buruzko informazio zehatza emango zaio bere beharrizanen arabera.
b) Antolatzailearen eta, kasua bada, txikizkariaren izen komertzialak eta helbide osoak, eta bien telefono-zenbakiak eta posta elektronikoko helbideak.
c) Bidaia konbinatuaren guztizko prezioa, barnean direla zerga guztiak eta, halakorik egonez gero, komisioak, errekarguak eta bestelako kostu gehigarriak; azken kostu horiek ezin badira arrazoizko moduan kalkulatu kontratua egin aurretik, bidaiariari zer motatako kostu gehigarriak sor lekizkiokeen adieraziko da.
d) Ordaintzeko moduak; besteak beste, aurrerakin gisa ordaindu beharreko edozein zenbateko edo prezio-portzentaje, eta saldoa ordaintzeko epeak, edo bidaiariak ordaindu edo jarri beharreko finantza-bermeak.
e) Bidaia konbinatua egiteko eskatzen den gutxieneko jende kopurua, eta 160.3.a) artikuluan aipatzen den muga-eguna, hau da, bidaia konbinatua hasi aurretik kopuru horretara iritsi ezean kontratua ezeztatu ahal izango den azken eguna.
f) Pasaporte eta bisei dagozkien betekizunei buruzko informazio orokorra -besteak beste, gutxi gorabehera zenbat denbora behar den bisak lortzeko-, eta bidaiarako eta helmuga-herrialdeko egonaldirako osasun-izapideei buruzko informazioa.
g) Bidaia konbinatua hasi aurretik bidaiariak noiznahi desegin dezakeela kontratua, zigor egokia ordainduta edo, hala badagokio, antolatzaileak arrazoi horrengatik aplikatzen duen ereduzko zigorra ordainduta, 160.1 artikuluaren arabera.
h) Hautazko asegurua egin daitekeela, bidaiariak kontratuari amaiera ematea erabakitzen badu horren ondoriozko gastuak estaliko dituena, edo istripu-, gaixotasun- edo heriotza-kasuan asistentzia-gastuak estaliko dituena, herriratze-gastuak barne.
i) Datu pertsonalen babesaren arloan indarrean dagoen araudiak eskatzen duen informazioa.
Kontratua telefonoz egiten denean, bidaiariari informazio normalizatua emango zaio II. eranskinaren B zatian ageri den moduan, eta apartatu honetako a) eta h) bitarteko letretan (bi horiek barne) adierazitako informazioa emango zaio.
2. 151.1 artikuluaren b).2.v) paragrafoan definitzen diren bidaia konbinatuak kontratatzen direnean, datuak helarazten zaizkien antolatzaileak eta enpresaburuak bermatu egin behar dute aurreko apartatuko a) eta h) bitarteko letretan (bi horiek barne) adierazitako informazioa emango dutela biek ere, kontratuak edo dagokion edozein eskaintzak bidaiariari betebeharra sortu baino lehen, hori eskaintzen dituzten bidaia-zerbitzuetarako egokia den neurrian. Antolatzaileak, aldi berean, informazio normalizatua ere emango du, II.C eranskinean dagoen inprimakiaren bitartez.
3. 1. eta 2. apartatuetan aipatzen den informazioa gutxienez ere gaztelaniaz eman beharko zaio bidaiariari, modu argi eta ulerterrazean eta nabarmenduta; eta idatziz ematen bada, irakurri ahal izateko modukoa izango da.
154. artikulua. Kontratu-aurreko informazioaren lotura-indarra.
1. Bidaiariari 153.1 artikuluko a), c), d), e) eta g) letren arabera emandako informazioa bidaia konbinatuaren kontratuan jasoko da, eta ezingo da aldatu, alderdi kontratugileek berariaz kontrakorik adostu ezean. Antolatzaileak eta, kasua bada, txikizkariak, bidaia konbinatuaren kontratua egin aurretik, kontratu-aurreko informazioaren aldaketa guztiak jakinaraziko dizkiote bidaiariari, modu argi eta ulerterrazean eta nabarmenduta.
2. Kontratua egin aurretik antolatzaileak eta -kasua bada- txikizkariak ez badituzte betetzen 153.1.c) artikuluan komisio, errekargu eta bestelako kostu gehigarriei buruz ezarritako informazio-betekizunak, bidaiariak ez du kostu horiek jasan beharrik izango.
155. artikulua. Bidaia konbinatuaren kontratuaren edukia eta bidaia hasi aurretik eman beharreko dokumentuak.
1. Bidaia konbinatuen kontratuak hizkera argi eta ulerterrazez erredaktatuko dira, eta, idatzita badaude, irakurri ahal izateko modukoak izango dira. Kontratua egiten den unean edo handik laster, antolatzaileak edo, hala badagokio, txikizkariak kontratuaren kopia bat edo kontratuaren berrespen bat emango dio bidaiariari, euskarri iraunkorrean egina. Bidaiariak eskubidea izango du kontratuaren paperezko kopia bat eskatzeko, kontratua bi alderdiak aurrean direla egin bada.
Kontratua establezimendutik kanpo egin bada, bidaiariak bidaia konbinatuaren kontratuaren edo horren berrespenaren kopia bat jaso beharko du paperezko euskarrian, edo, ados badago, beste euskarri iraunkor batean.
2. Hitzartutakoaren eduki osoa jasoko da kontratuan edo horren berrespenean, barnean dela 153.1 artikuluan aipatutako informazio guztia, bai eta honako informazio hau ere:
a) Antolatzaileak onartzen dituen bidaiariaren beharrizan bereziak.
b) Antolatzailea eta txikizkaria direla kontratuan jasotako bidaia-zerbitzu guztiak egokiro ematearen erantzuleak, 161. artikuluaren arabera, eta bidaiariari laguntza eman behar diotela hark zailtasunak izanez gero, 163.2 artikuluaren arabera.
c) Kaudimengabezia-kasurako erakunde bermatzailearen izena, bidaia konbinatuaren kontratua betetzea bermatzen duen erakundearen izena, eta harremanetarako datuak, haien helbide osoa barne, laburpen-dokumentu edo ziurtagiri batean, eta, hala dagokionean, xede horretarako izendatutako agintari eskudunaren izena eta harekiko harremanetarako datuak.
d) Antolatzailearen eta, egoki bada, txikizkariaren ordezkari lokalaren izena, helbide osoa, telefono-zenbakia, posta elektronikoko helbidea eta, hala badagokio, fax-zenbakia, edo harreman-gune batenak, edo beste zerbitzuren batenak, bidaiaria -nahi izanez gero- laster batean haietako edozeinekin harremanetan jartzeko eta eraginkortasunez komunikatu ahal izan dadin, zailtasunak dituenean laguntza eskatzeko, edo erreklamazioak jartzeko bat ez datorren zerbait sumatuz gero bidaia konbinatua egiten duen bitartean.
e) Bidaiariak bidaia egiten duen bitartean bat ez datorren zerbait sumatuz gero jakinarazi behar duela.161.2 artikuluan adierazten den moduan.
f) Adingabeek senitarteko edo baimendutako helduren baten laguntzarik gabe egin beharreko bidaietarako, adingabearekin edo egonaldia egin behar duen lekuan haren ardura izango duen pertsonarekin zuzenean harremanetan jartzeko aukera emango duen informazioa.
g) Erreklamazioak izapidetzeko barne-prozedurei buruzko informazioa eta auzien ebazpen alternatiborako sistemei buruzko informazioa, azaroaren 2ko 7/2017 Legearen araberakoa (lege horrek Espainiako ordenamendu juridikoan txertatzen du Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko maiatzaren 21eko 2013/11/EB Zuzentaraua, kontsumo-arloko auzien ebazpen alternatiboari buruzkoa); eta, hala badagokio, auziak ebazteko zer erakunderi dagoen atxikita enpresaburua; eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko maiatzaren 21eko 524/2013 (EB) Erregelamenduak aipagai duen plataformari buruzko informazioa (erregelamendu hori kontsumo-gaietako auzien ebazpen alternatiboari buruzkoa da, eta aldatu egiten ditu 2006/2004 (EE) Erregelamendua eta 2009/22/EE Zuzentaraua).
h) Bidaiariak kontratua beste bidaiari bati lagatzeko eskubidea duela, 157. artikuluaren arabera.
3. 151.1 artikuluko b).2.v) paragrafoan zehazten den moduko bidaia konbinatuen kontratuetan, datuak bidaltzen zaizkion enpresaburuak bidaia konbinatua eratzeko bide ematen duen kontratua egin dela jakinaraziko dio antolatzaileari. Bere betebeharrak betetzeko behar duen informazioa emango dio enpresaburuak antolatzaileari.
Antolatzaileari bidaia konbinatua eratu dela jakinarazi bezain laster, aurreko 2. apartatuan aipatutako informazio guztia emango dio bidaiariari euskarri iraunkorrean.
4. 2. eta 3. apartatuetan aipatutako informazioa modu argi, ulerterraz eta nabarmenduan emango da.
5. Bidaia konbinatua hasi baino nahikoa denbora lehenago, antolatzaileak edo, kasua bada, txikizkariak honako hauek emango dizkio bidaiariari: beharrezkoak diren ordainagiri, bonu eta txartelak, programatutako irteera-orduari buruzko informazioa, eta, hala badagokio, fakturatzeko muga-ordua, bai eta eskaletarako, garraio-konexioetarako eta helduerarako programatutako orduak ere.
156. artikulua. Frogaren karga.
Enpresaburuari dagokio kapitulu honetan ezarritako informazio-betekizunak betetzen direla frogatzea.
II. KAPITULUA
157. artikulua. Bidaia konbinatuaren kontratua beste bidaiari bati lagatzea.
1. Bidaiariak bidaia konbinatuaren kontratua laga ahal izango dio kontratu horri aplikatu beharreko baldintza guztiak betetzen dituen edonori.
2. Lagapenaren berri eman beharko zaio antolatzaileari edo, hala badagokio, txikizkariari, euskarri iraunkor batean, bidaia konbinatua hasi baino nahikoa denbora lehenago, gutxienez zazpi egun natural lehenago.
3. Kontratuaren lagatzaileak eta lagapen-hartzaileak ordaindu gabe dagoen prezio adostuaren zenbatekoa ordaintzeko erantzukizun solidarioa izango dute, eta lagapenaren ondoriozko komisio, errekargu eta bestelako kostu gehigarriak ordaintzeko ere bai. Antolatzaileak edo, hala badagokio, txikizkariak lagapenaren benetako kostuen berri emango dio lagatzaileari. Kostu horiek arrazoizkoak izango dira eta inoiz ez dituzte gaindituko antolatzaileak eta txikizkariak lagapenaren ondorioz benetan jasandako kostuak.
4. Antolatzaileak eta, hala badagokio, txikizkariak kontratua lagatzearen ondoriozko komisio, errekargu edo bestelako kostu gehigarrien frogak emango dizkiote lagatzaileari.
158. artikulua. Prezioa aldatzea.
1. Kontratua egin ondoren, prezioak aldatu ahal izango dira, soilik, kontratuan aukera hori espresuki adierazten bada eta bidaiariak 4. apartatuaren arabera prezioaren murrizketarako eskubidea duela ezartzen bada. Hala denean, kontratuan adieraziko da nola kalkulatu behar diren prezioaren berrikuspenak.
Honako hauek aldatzearen zuzeneko ondorio gisa baino ez da prezio-igoerarik onartuko:
a) Bidaiari-garraioaren prezioak aldatzea, erregaiaren edo bestelako energia-iturrien kostuaren ondorioz.
b) Bidaia konbinatua egitean zuzenean esku hartzen ez duten hirugarrenek kontratuko bidaia-zerbitzuengatik ordainarazten dituzten zerga edo tasen maila aldatzea; hor sartzen dira tasa, zerga eta errekargu turistikoak eta portu eta aireportuetan lur hartzekoak, ontziratze edo hegazkineratzekoak eta ontzi edo hegazkinetatik ateratzekoak ere.
c) Edo bidaia konbinatuari aplikatu beharreko dibisen truke-tasak aldatzea.
2. Aurreko apartatuan aipatutako prezio-igoera bidaia konbinatuaren prezio osoaren ehuneko zortzi baino gehiago bada, 159. artikuluaren 2. apartatutik 5.era bitartekoetan xedatutakoa aplikatuko da.
3. Prezioa igo ahal izateko, zenbatekoa edozein dela ere, antolatzaileak edo, hala badagokio, txikizkariak modu argi eta ulerterrazean jakinarazi beharko dio igoera bidaiariari, arrazoiak justifikatuz, eta igoeraren kalkulua euskarri iraunkor batean eman beharko dio, bidaia konbinatua hasi baino hogei egun natural lehenago, beranduenez.
4. Kontratuan prezioak igotzeko aukera hitzartzen bada, bidaiariak eskubidea izango du 1. apartatuko a), b) eta c) letretan aipagai diren kostuen murrizketa orori dagokion prezio-jaitsierarako, kostu horien murrizketarik gertatzen bada kontratua egiten denetik bidaia konbinatua hasi bitartean.
5. Prezioa jaisten denean, antolatzaileak eta, hala badagokio, txikizkariak eskubidea izango dute bidaiariari egin beharreko itzulketaren egiazko administrazio-gastuak kentzeko. Bidaiariak hala eskatuz gero, antolatzaileak eta, hala badagokio, txikizkariak administrazio-gastu horien froga aurkeztu beharko dute.
159. artikulua. Kontratuko beste klausula batzuk aldatzea.
1. Antolatzaileak ezin izango ditu bere kabuz aldatu kontratuko klausulak bidaia konbinatua hasi aurretik -prezioa izan ezik, 158. artikuluaren arabera-, salbu eta kontratuan eskubide hori beretzat gorde badu, aldaketa oso txikia bada eta antolatzaileak berak edo, hala badagokio, txikizkariak bidaiariari informazio argia, ulerterraza eta nabarmendua ematen badio euskarri iraunkor batean.
2. Bidaia konbinatua hasi aurretik antolatzaileak 153.1.a) artikuluan aipatzen diren zerbitzuen ezaugarri nagusietakoren batean funtsezko aldaketa egin beharra badauka, edo ezin badu bete 155.2.a) artikuluan aipatutako funtsezko eginkizunetakoren bat, edo bidaiaren prezioa ehuneko zortzi baino gehiago igotzea proposatzen badu 158.2 artikuluarekin bat etorriz, bidaiariak aukera izango du proposatutako aldaketa onartzeko edo zigorrik ordaindu gabe kontratua suntsiarazteko, zentzuzko epe batean, zeina antolatzaileak zehaztuko baitu.
Bidaiariak, bidaia konbinatuaren kontratua suntsiaraziz gero, aukera izango du antolatzaileak edo, hala badagokio, txikizkariak eskaintzen dion ordezko bidaia konbinatua onartzeko. Ordezko bidaia hori, ahal bada, kalitatez lehengoaren parekoa edo hobea izango da.
3. Antolatzaileak edo, hala badagokio, txikizkariak luzatu gabe informazio hau eman beharko dio bidaiariari, modu argi, ulerterraz eta nabarmenduan eta euskarri iraunkor batean:
a) Proposatutako aldaketak, 2. apartatuan aurreikusten direnak; eta, 4. apartatuaren arabera egoki denean, haiek bidaia konbinatuaren prezioan duten eragina.
b) Zentzuzko epe bat, bidaiariak bere erabakiaren berri eman dezan, 2. apartatuari jarraituz.
c) Bidaiariak b) letran adierazitako epean erabakirik jakinarazten ez badu ulertuko dela kontratua inolako zigorrik gabe suntsiaraztea aukeratu duela.
d) Hala badagokio, eskaintzen den ordezko bidaia konbinatua eta horren prezioa.
4. Bidaia konbinatuaren kontratuaren aldaketetatik edo ordezko bidaia konbinatutik kalitate edo kostu apalagoko bidaia konbinatu bat eratortzen denean, bidaiariak eskubidea izango du prezioan murrizketa egokia egin diezaioten.
5. Bidaiariak bidaia konbinatuaren kontratua suntsiarazten badu bidaia hasi aurretik, 2. apartatuaren babesean, zigorrik ordaindu gabe, edo bidaiariak ordezko bidaia konbinaturik onartzen ez badu, antolatzaileak edo, hala badagokio, txikizkariak itzuli egingo ditu bidaiariak edo bidaiariaren izenean hirugarren batek egindako ordainketa guztiak, bidegabeko luzamendurik gabe, eta, nolanahi ere, kontratua suntsiarazten den egunetik hamalau egun natural igaro baino lehen. Horri dagokionez, 162. artikuluaren 2. apartatutik 5.era bitartekoetan xedatutakoa aplikatuko da.
III. KAPITULUA
160. artikulua. Bidaia hasi aurretik kontratua suntsiaraztea edo ezeztatzea eta atzera egiteko eskubidea.
1. Bidaia konbinatua hasi aurretik bidaiariak noiznahi suntsiarazi ahal izango du kontratua, eta hala egiten badu, antolatzaileak edo, hala badagokio, txikizkariak zigorra ordainarazi ahal izango dio. Zigorra egokia eta justifikatzeko modukoa izango da. Kontratuan, ereduzko zigorra zehaztu ahal izango da; arrazoizkoa izango da, eta oinarritzat hartuko du bidaia konbinatua hasi baino zenbat denbora lehenago suntsiarazten den kontratua, zenbateko kostuak aurreztuko diren eta zenbateko diru-sarrerak espero diren bidaia-zerbitzuen erabilera alternatiboaren bidez. Ereduzko zigorrik ezean, kontratua suntsiarazteagatiko zigorraren zenbatekoa kalkulatzeko, kostu-aurrezpena eta bidaia-zerbitzuen erabilera alternatiboaren bidezko diru-sarrerak kenduko zaizkio bidaia konbinatuaren prezioari. Antolatzaileak edo, hala badagokio, txikizkariak zigorraren zenbatekoaren justifikazioa eman beharko dio bidaiariari, hark hala eskatuz gero.
2. Aurreko apartatuan xedatutakoa gorabehera, helmugako lekuan edo inguruetan gertatutako inguruabar saihetsezin eta ezohikoek modu nabarmenean eragiten badiote bidaia konbinatuari edo bidaiariak helmugara eramateko garraioari, bidaiariak eskubidea izango du bidaia hasi baino lehen kontratua suntsiarazteko inolako zigorrik ordaindu gabe. Hala eginez gero, bidaiariak eskubidea izango du ordaindutako diru kopuru guztiak itzul diezazkioten, baina ez du konpentsazio gehigarri bat jasotzeko eskubiderik izango.
3. Antolatzaileak eta, hala badagokio, txikizkariak kontratua ezeztatu ahal izango dute, eta ordaindutako diru kopuru guztiak itzuli beharko dizkiote bidaiariari, baina honako kasu hauetan ez diote konpentsazio gehigarririk eman beharko:
a) Bidaia konbinaturako inskribatutako pertsonen kopurua kontratuan zehaztutako gutxienekoa baino txikiagoa bada eta antolatzaileak edo, hala badagokio, txikizkariak kontratuan ezarritako epearen barruan jakinarazten badio ezeztapena bidaiariari. Epemuga honako hau izango da:
1. a. Bidaia konbinatua hasi baino hogei egun natural lehenago beranduenez, bidaiaren iraupena sei egunetik gorakoa denean.
2. a. Bidaia konbinatua hasi baino zazpi egun natural lehenago beranduenez, bidaiaren iraupena bitik sei egunera bitartekoa denean.
3. a. Bidaia konbinatua hasi baino berrogeita zortzi ordu lehenago beranduenez, bidaiaren iraupena bi egunetik beherakoa denean.
b) Edo antolatzaileak ikusten badu ezingo duela kontratua bete inguruabar saihetsezin eta ezohikoengatik eta ezeztapena bidegabeko atzerapenik gabe jakinarazten bazaio bidaiariari bidaia konbinatua hasi baino lehen.
4. Antolatzaileak edo, hala badagokio, txikizkariak 2. eta 3. apartatuetan aipatzen diren itzulketak egingo ditu, edo, 1. apartatuari dagokionez, bidaiariak berak nahiz haren izenean beste edonork bidaia konbinatuarengatik ordaindutako diru kopuru guztiak itzuliko ditu, dagokion zigorra izan ezik. Diru kopuru horiek bidegabeko atzerapenik gabe itzuliko zaizkio bidaiariari, eta, betiere, bidaia konbinatuaren kontratua amaitzen denetik hamalau egun natural igaro baino lehen.
5. Bidaia konbinatuaren kontratua establezimendutik kanpo egiten denean, bidaiariak hamalau eguneko epea izango du bidaia konbinatuaren kontratuan atzera egiteko eskubidea baliatzeko justifikazio beharrik gabe.
IV. KAPITULUA
Bidaia konbinatua egitea
161. artikulua. Bidaia konbinatua egitearen erantzukizuna eta kalte-galeren ordaina jasotzeko eskubidea.
1. Kontratuan jasotako bidaia-zerbitzuak egoki betetzearen erantzule solidario izango dira bidaia konbinatuen antolatzaileak eta txikizkariak, zerbitzu horiek berek bete beharrekoak izan nahiz beste zerbitzu-emaile batzuek betetzekoak izan.
Bidaiariaren aurrean erantzule denak berreskatzeko eskubidea izango du kontratua ez betetzea edo behar bezala ez betetzea egotz dakiokeen enpresaburuaren aurrean, enpresaburuak bidaia konbinatuan duen kudeaketa-alorraren arabera.
Antolatzaile edo txikizkari batek konpentsazioa ordaintzen edo prezioaren murrizketa onartzen duenean edo lege honetan ezarritako gainerako betebeharrak betetzen dituenean, kalte-galeren ordaina eskatu ahal izango die konpentsazioa, prezio-murrizketa edo bestelako betebeharra eragin duen egoera gerta zedin lagundu duten hirugarrenei.
2. Kontratuan jasotako bidaia-zerbitzuren bat emateko modua kontratuarekin bat ez datorrela ikusiz gero, bidaiariak horren berri eman beharko dio antolatzaileari edo, hala badagokio, txikizkariari, bidegabeko luzamendurik gabe, kasu bakoitzaren inguruabarrak kontuan hartuta.
3. Bidaian sartutako zerbitzuren bat kontratuaren arabera ematen ez bada, antolatzaileak eta, hala badagokio, txikizkariak bat ez etortze hori zuzendu beharko dute, salbu eta hori ezinezkoa denean edo kostua neurrigabea denean, bat ez etortzearen larritasuna eta ukitutako bidaia-zerbitzuen balioa kontuan izanik. Bat ez etortze hori apartatu honetan ezarritakoari jarraituz zuzentzen ez bada, 162. artikuluan xedatutakoa aplikatuko da.
4. Aurreko apartatuan aurreikusitako salbuespenak salbuespen, antolatzaileak edo txikizkariak bat ez datorrena zuzentzen ez badute bidaiariak ezarritako arrazoizko epe batean, bidaiariak berak zuzendu ahalko du, eta horretarako egin behar izan dituen gastuak ordaintzeko eskatu ahal izango ditu. Bidaiariak ez du gehieneko eperik zehaztu beharrik izango, baldin eta antolatzaileak edo, hala badagokio, txikizkariak hutsegitea zuzentzeari uko egiten badio edo hura berehala konpondu beharra badago.
5. Bidaia-zerbitzuen zati garrantzitsu bat bidaia konbinatuaren kontratuan hitzartutako moduan eman ezin denean, antolatzaileak edo, hala badagokio, txikizkariak, bidaiariari inolako kostu gehigarririk ezarri gabe, ordezko formula egokiak eskainiko ditu, kalitatez kontratuan jasotakoen parekoak edo hobeak izango direnak, ahal dela, bidaia konbinatua egiten jarraitzeko; baita bidaiaria abiapuntura itzultzea adostutako moduan egiten ez denean ere.
Proposatutako ordezko formuletatik eratortzen den bidaia konbinatuaren kalitatea kontratuan zehaztutakoa baino apalagoa bada, antolatzaileak edo, hala badagokio, txikizkariak prezioa murriztuko dio bidaiariari, modu egokian.
Bidaiariak ezingo die uko egin proposatutako ordezko formulei, salbu eta formula horiek bidaia konbinatuaren kontratuan hitzartutakoaren parekoak ez direnean edo eskainitako prezio-murrizketa ezegokia denean.
6. Bat ez etortze batek funtsezko eragina badu bidaian eta antolatzaileak edo, hala badagokio, txikizkariak ez badu hura zuzentzen bidaiariak ezarritako arrazoizko epe batean, bidaiariak amaiera eman ahalko dio kontratuari inolako zigorrik ordaindu gabe, eta, kasua bada, bai prezio-murrizketa bai eragindako kalte-galeren ordaina eskatu ahalko ditu, 162. artikuluari jarraituz.
Ezin bada ordezko bidaia-formularik aurkitu, edo bidaiariak, 5. apartatuko hirugarren paragrafoarekin bat etorriz, uko egiten badie proposamenei, bidaiariak eskubidea izango du, kasua bada, bai prezio-murrizketa bai kalte-galeren ordaina jasotzeko, 162. artikuluari jarraituz, bidaia konbinatuaren kontratuari amaiera eman gabe.
Bidaia konbinatuak barruan hartzen badu bidaiarien garraioa, antolatzaileak eta, hala badagokio, txikizkariak, aurreko bi paragrafoetan adierazitako kasuetan, herriratu ere egingo du bidaiaria, kontratukoaren pareko garraiobide batean, bidegabeko atzerapenik gabe eta kostu erantsirik gabe.
7. Inguruabar saihetsezin eta ezohikoen ondorioz ezin bada bermatu bidaiaria kontratuan hitzartutakoaren arabera itzultzea, antolatzaileak edo, hala badagokio, txikizkariak beharrezkoa den ostatuaren kostua ordainduko du, gehienez ere hiru gau bidaiari bakoitzeko, kontratatuaren pareko kategoria duen ostatu batean, ahal dela. Bidaiarien eskubideei buruzko Europako arauek -bidaiariaren itzulerarako kasuan kasuko garraiobideari aplikatu beharrekoek- egonaldi luzeagoak ezartzen badituzte, egonaldi horiek aplikatuko dira.
8. Aurreko apartatuan aipatutako kostu-muga ez zaie aplikatuko desgaitasuna edo mugikortasun urria duten pertsonei -Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko uztailaren 5eko 1107/2006 (EE) Erregelamenduak, desgaitasuna edo mugikortasun urria duten pertsonek aireko garraioan dituzten eskubideei buruzkoak, 2.a) artikuluan definitzen dituen haiei-, ez horien laguntzaileei, emakume haurdunei eta bidaiderik gabeko adingabeei, ez eta berariazko laguntza medikoa behar duten pertsonei ere, baldin eta dituzten beharrizan bereziak antolatzaileari edo, hala badagokio, txikizkariari jakinarazten bazaizkio bidaia hasi baino berrogeita zortzi ordu lehenago, gutxienez. Antolatzaileak eta txikizkariak ezingo dituzte inguruabar saihetsezin eta ezohikoak alegatu erantzukizuna mugatzeko, 7. apartatuaren arabera, baldin eta garraiolariak ezin baditu inguruabar horiek alegatu Europako araudiaren indarrez.
162. artikulua. Prezioa murriztea eta kalte-galerak ordaintzea.
1. Bidaiariak eskubidea izango du prezioa modu egokian murriztu diezaioten bat ez zetorren zerbait gertatu den edozein aldirengatik, non eta antolatzaileak edo txikizkariak ez duen frogatzen bat ez etortze hori bidaiariari egotzi ahal zaiola.
2. Bidaiariak eskubidea izango du antolatzailearengandik edo, hala badagokio, txikizkariarengandik kalte-ordain egokia jasotzeko, bat ez zetorren zerbaiten ondorioz kalte edo galerak jasaten baditu. Kalte-ordaina bidegabeko atzerapenik gabe ordainduko da.
3. Bidaiariak ez du kalte-galeren ordainik jasotzeko eskubiderik izango, antolatzaileak edo -hala badagokio- txikizkariak frogatzen badu:
a) bat ez etortzea bidaiariari egotzi ahal zaiola,
b) bat ez etortzea hirugarren bati egotzi ahal zaiola, zeina kontratatutako zerbitzuen prestaziotik kanpokoa eta aurreikusi edo saihestu ezinekoa den, edo
c) bat ez etortzea inguruabar saihetsezin eta ezohikoen ondorio dela.
4. Bidaia konbinatu batean sartutako bidaia-zerbitzuen emaileek eman beharreko kalte-ordainen norainokoa edo baldintzak Europar Batasuna lotesten duten nazioarteko hitzarmenetan mugatuta egonez gero, muga berak aplikatuko zaizkie antolatzaile eta txikizkariei. Gainerako kasuetan, kontratuan mugatu ahal izango da antolatzaileak edo txikizkariak eman beharreko kalte-ordaina, baldin eta muga hori ez bazaie aplikatzen nahita edo zabarkeriaz eragindako galerei edo gorputzeko kalteei, eta haren zenbatekoa bidaiaren prezio osoa halako hiru baino txikiagoa ez bada.
5. Lege honetan ezarritakoaren babesean kalte-ordaina edo prezio-murrizketa jasotzeko eskubideak ez die eragingo honako xedapen hauetan bidaiarientzat aurreikusten diren eskubideei:
a) 261/2004 (EE) Erregelamendua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2004ko otsailaren 11koa, arau erkideak ezartzen dituena aireko bidaiariei ordaina eta laguntza emateko hegazkineratzea ukatzen zaienean edo hegaldia bertan behera utzi edo asko atzeratzen denean, eta 295/91 (EEE) Erregelamendua indargabetzen duena.
b) 1371/2007 (EE) Erregelamendua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2007ko urriaren 23koa, trenetako bidaiarien eskubide eta betebeharrei buruzkoa.
c) 392/2009 (EE) Erregelamendua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2009ko apirilaren 23koa, bidaiariak itsasotik garraiatzen dituzten garraiolariek istripua gertatuz gero izango duten erantzukizunari buruzkoa.
d) 1177/2010 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2010eko azaroaren 24koa, itsasoz eta bide nabigagarrietatik bidaiatzen duten bidaiarien eskubideei buruzkoa, 2006/2004 (EE) Erregelamendua aldatzen duena.
e) 181/2011 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2011ko otsailaren 16koa, autobus eta autokarretako bidaiarien eskubideei buruzkoa, 2006/2004 (EE) Erregelamendua aldatzen duena.
f) Nazioarteko hitzarmenak.
Bidaiariek eskubidea izango dute erreklamazioak aurkezteko, lege honetan, arestian aipatutako erregelamenduetan eta nazioarteko hitzarmenetan ezarritakoaren arabera. Lege honen indarrez emandako kalte-ordaina edo egindako prezio-murrizketa eta aipatutako erregelamenduen eta nazioarteko hitzarmenen indarrez emandakoa edo egindakoa bata bestetik kenduko dira, gehiegizko kalte-ordainik eman ez dadin.
163. artikulua. Txikizkariaren bitartez antolatzailearekin harremanetan jarri ahal izatea, eta laguntza emateko betebeharra.
1. Txikizkari baten bitartez bidaia konbinatua erosiz gero, bidaiariak txikizkari horri zuzenean bidali ahalko dizkio bidaia konbinatuaren gauzatzeari buruzko mezuak, eskaerak edo kexak. Txikizkariak antolatzaileari helaraziko dizkio mezu, eskaera edo kexa horiek, bidegabeko atzerapenik gabe. Preskripziorako epeak edo muga-egunak betetzeari dagokionez, txikizkariak mezu, eskaera edo kexak jaso izanaren agiria antolatzaileak jaso izanaren agiritzat joko da.
2. Antolatzaileak eta txikizkariak bidegabeko atzerapenik gabe laguntza egokia eman beharko diote arazoak dituen bidaiariari, batez ere inguruabar saihetsezin eta ezohikoak gertatzen direnean. Horretarako, bereziki:
a) Informazio egokia emango diote osasun-zerbitzuei, tokiko agintariei eta kontsul-laguntzari buruz, eta
b) Urruneko komunikazioak egiteko eta ordezko bidaia-formulak bilatzeko laguntza emango diote bidaiariari.
Antolatzaileak eta, hala badagokio, txikizkariak zentzuzko errekargua fakturatu ahalko dute laguntza horrengatik, baldin eta zailtasuna bidaiariak hala nahita edo bidaiariaren arduragabekeriaren ondorioz sortu bada. Errekargu horrek inoiz ez ditu gaindituko antolatzaileari edo txikizkariari eragindako benetako kostuak.
V. KAPITULUA
Bermeak
164. artikulua. Kaudimengabeziarako bermearen eraginkortasuna eta norainokoa.
1. Bidaia konbinatuen antolatzaile eta txikizkariek, Espainian kokatuta badaude, bermea eratu beharko dute, eta hala behar denean egokitu egin beharko dute. Berme hori berme-funts bat sortuz eratu ahal izango da, edo aseguru, abal nahiz beste finantza-bermeren bat kontratatuz, administrazio eskudunak zehazten duen moduan. Bidaiarien garraioa bidaia konbinatuaren kontratuan sartuta badago, bidaiariak herriratzeko bermea eratuko da, eta bidaia konbinatua egiten jarraitzea eskaini ahal izango da. Berme hori eskatzean, Merkatu Batasuna Bermatzeari buruzko abenduaren 9ko 20/2013 Legean ezarrita dagoenari jarraituko zaio beti.
Europar Batasuneko estatu batean kokatuta ez dauden antolatzaile eta txikizkariek ere berme hori jarri beharko dute, Espainian bidaia konbinatuak saltzen edo eskaintzen badituzte edo Espainian horrelako jarduerak zuzentzen badituzte edozein bidetatik.
2. Bermeak eraginkorra izan behar du eta aurreikus daitezkeen zentzuzko kostuak estali behar ditu. Bidaiariek berek edo haien izenean hirugarrenek ordaindutako diru kopuruak estaliko ditu, goi-denboraldiko bidaia konbinatuei dagokienez, ordainketa aurreratuak egiten direnetik eta azken ordainketak egiten direnetik bidaia konbinatua amaitu arteko aldia kontuan izanik. Kaudimengabezia-kasuan bidaiaria herriratzearen kostu zenbatetsia ere estaliko du. Behar den estaldura kalkulatzeko, oinarritzat azkenaldiko datu komertzialak hartu ahal izango dira oinarritzat -esaterako, aurreko ekitaldian bidaia konbinatuetan izandako negozio-bolumena-, baina estaldura egokitu egin beharko da arriskuak handitzen badira, horrelako bidaien salmentak asko handitzen badira bereziki.
3. Kaudimengabezia gertatu dela iritziko zaio berehala, baldin eta agerian geratzen bada antolatzaile edo txikizkarien likidezia faltaren ondorioz bidaia-zerbitzuak emateari utzi zaiola edo zerbitzu horiek ez direla emango edo neurri batean baino ez direla emango, edota zerbitzuen emaileek bidaiariei eskatzen badiete zerbitzuak ordaintzeko. Kaudimengabezia gertatuz gero, bermea eskuragarri egongo da eta bidaiariak erraz eskuratu ahalko du bermatutako babesa; hori, hala ere, ez da eragozpena izango bidaia konbinatua egiten jarraitzeko aukera eskaintzeko. Eman gabeko bidaia-zerbitzuei dagozkien diru kopuruak bidegabeko atzerapenik gabe itzuliko dira, bidaiariak eskatu eta gero.
4. Antolatzailearen eta txikizkariaren kaudimengabeziarako babesa emango zaie bidaiariei, kontuan hartu gabe non bizi diren, nondik abiatu diren, non saldu den bidaia konbinatua edo zein estatu kidetan dagoen kokatuta kaudimengabezia-kasurako erakunde bermatzailea.
5. Antolatzailearen edo txikizkariaren kaudimengabeziak bidaia konbinatuaren gauzatzeari eragiten dionean, bermea doan aktibatuko da bidaiariak herriratzeko eta, behar izanez gero, herriratu aurreko ostatua finantzatzeko, eta bidaiariek ez dute aurrerakinik ordaindu beharko.
165. artikulua. Kontratuzko erantzukizunaren bermea.
Bidaia konbinatuen antolatzaile eta txikizkariek berme bat eratzeko betebeharra dute. Berme hori, oro har, haien zerbitzuen prestaziotik eratorritako betebeharrez erantzuteko baliatuko da, bidaia konbinatu bat kontratatzen dutenen aurrean. Betiere, bidaiariek berme hori zuzenean erreklamatu ahalko diote eratutako estaldura-sistemari.
166. artikulua. Kaudimengabeziarako babesa elkarri aitortzea eta administrazioen arteko lankidetza.
1. Kaudimengabeziarako babesaren arloan lege honetan ezarritako betekizunak betetzen direla egiaztatzeko, autonomia-erkidegoetako agintari eskudunek onartu egingo dute antolatzaile batek eta -hala badagokio- txikizkari batek eratutako babes oro, hori bidezkoa bada hura kokatuta dagoen estatu kidearen araudiak onartutako neurrien arabera. Arlo horretan eskumena duten autonomia-erkidegoetako agintariek, era berean, antolatzaile batek eta -hala badagokio-txikizkari batek eratutako babes oro onartuko dute, hori bidezkoa bada hura kokatuta dagoen autonomia-erkidegoaren araudiak onartutako neurrien arabera.
2. Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak harreman-gune zentral gisa jardungo du Europako eta Estatuko administrazioen arteko lankidetza errazteko. Arlo horretan eskumena duten autonomia-erkidegoetako agintariek kontrolatu egingo dituzte zeinek bere autonomia-erkidegoan diharduten antolatzaileak eta, hala badagokie, txikizkariak, eta haien datuak gainerako estatu kideei eta Batzordeari jakinaraziko dizkiete harreman-gune zentralaren bitartez.
3. Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak gainerako estatu kideetako harreman-gune zentralei behar den informazioa emango die kaudimengabeziarako babesaren araubide nazionaleko betekizunei buruz, bai eta Espainiako lurraldean kokatutako antolatzaile edo txikizkari jakinei babes hori eskaintzen dieten erakunde bermatzaileen izena ere. Gainerako estatu kideetako harreman-gune zentralek gauza bera egingo dute. Autonomia-erkidegoek Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioari harreman-gune zentral gisa behar duen informazio guztia emango diote kaudimengabeziarako babesaren araubideko betekizunei buruz, bai eta beren lurraldean kokatutako antolatzaile edo txikizkari jakinei babes hori eskaintzen dieten erakunde bermatzaileen izena ere. Betiere, lehenengo erantzun bat bidaliko dute hamabost egun balioduneko epean, harreman-gune zentralaren eskaera jasotzen dutenetik hasita zenbatuta.
4. Gainerako estatu kideetako harreman-gune zentralek eskura izango dute kaudimengabeziarako babesaren arloko betebeharrak betetzen dituzten antolatzaile eta txikizkarien zerrenda. Merkataritza eta Turismo Ministerioak kudeatuko du zerrenda hori. Sarbide publikoko zerrenda izango da, lineako sarbidea barnean dela.
5. Espainian kokatuta ez dagoen antolatzaile edo txikizkariren batek kaudimengabeziarako eskaini beharreko babesari buruzko zalantzak daudenean, Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak azalpenak eskatu beharko dizkio enpresaburua kokatuta dagoen estatu kideari. Espainian kokatutako enpresaburuei dagokienez, Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak lehenbailehen erantzungo die beste estatu kide batzuen eskaerei, gaiaren konplexutasuna eta presa kontuan izanik. Lehenengo erantzun bat igorriko da, betiere, eskaera jasotzen denetik hamabost egun baliodun igaro baino lehen.
III. TITULUA
Lotutako bidaia-zerbitzuak
167. artikulua. Kaudimengabeziarako babesaren betekizunak.
1. Lotutako bidaia-zerbitzuak eskura jartzen dituzten enpresaburuek bermea eratu beharko dute, bidaiariek ordaintzen dizkieten diru kopuru guztiak itzultzeko, beren kaudimengabeziaren ondorioz eman gabe geratzen bada sartutako bidaia-zerbitzuren bat. Enpresaburu horiek bidaiarien garraioaz erantzun behar duen alderdia izanez gero, bermeak bidaiarien herriratzea ere estaliko du. Berme hori berme-funts bat sortuz eratu ahal izango da, edo aseguru, abal nahiz beste finantza-bermeren bat kontratatuz, administrazio eskudunak zehazten duen moduan. Berme hori eskatzean, abenduaren 9ko 20/2013 Legean ezarrita dagoenari jarraituko zaio betiere.
Europar Batasuneko estatu batean kokatuta ez dauden enpresaburuek ere berme hori jarri beharko dute, Espainian lotutako bidaia-zerbitzuak eskura jartzen badituzte edo Espainian horrelako jarduerak zuzentzen badituzte edozein bidetatik.
2. Eratutako bermeak 164. eta 166. artikuluetan xedatutakoa bete beharko du.
3. Kaudimengabezia gertatu dela iritziko zaio berehala, baldin eta agerian geratzen bada enpresaburuen likidezia faltaren ondorioz bidaia-zerbitzuak emateari utzi zaiola edo zerbitzu horiek ez direla emango edo neurri batean baino ez direla emango, edota zerbitzuen emaileek bidaiariei eskatzen badiete zerbitzuak ordaintzeko. Kaudimengabezia gertatuz gero, bermea eskuragarri egongo da eta bidaiariak erraz eskuratu ahalko du bermatutako babesa. Eman gabeko bidaia-zerbitzuei dagozkien diru kopuruak bidegabeko atzerapenik gabe itzuliko dira, bidaiariak eskatu eta gero.
168. artikulua. Informazio-betekizunak.
1. Lotutako bidaia-zerbitzuetarako bidea ematen duen edozein kontratuk edo dagokion eskaintzak bidaiariari betebeharrak sortu aurretik, honako hau adieraziko du, modu argi, ulerterraz eta nabarmenduan, zerbitzu horiek eskura jartzen dituen enpresaburuak (estatu kide batean kokatuta ez dagoen enpresaburuak edozein bidetatik halako jarduerak Espainian zuzentzen dituen kasuak barnean direla):
a) bidaiariak ezingo dituela baliatu lege honetan aurreikusitakoaren arabera bidaia konbinatuetan soilik aplikatzen diren eskubideak, eta zerbitzu bakoitzaren emailea izango dela bere zerbitzuaren kontratuzko prestazio egokiaren erantzule bakarra, eta
b) bidaiariak 167. artikuluan aurreikusitako babesa izango duela kaudimengabezia-kasurako.
Apartatu honetan xedatutakoa betetzeko, lotutako bidaia-zerbitzuak eskura jartzen dituen enpresaburuak III. eranskinean dagoen inprimaki normalizatuaren bidez emango dio informazio hori bidaiariari. Lotutako bidaia-zerbitzuen izaera berezia eranskin horretako formularioetako batean ere aurreikusita ez badago, eranskinean jasotako informazioa emango du enpresaburuak.
2. Lotutako bidaia-zerbitzuak eskura jartzen dituen enpresaburuak 167. artikuluan eta artikulu honen 1. apartatuan ezarritako betekizunak bete ez baditu, lotutako bidaia-zerbitzuen parte diren bidaia-zerbitzuei dagokienez 157. eta 160. artikuluetan eta liburu honetako II. tituluko IV. kapituluan ezarritako eskubideak eta betebeharrak aplikatuko dira.
3. Lotutako bidaia-zerbitzu batzuk bidaiari baten eta halako zerbitzurik eskura jartzen ez duen enpresaburu baten arteko kontratuaren emaitza direnean, azken horrek kontratu hori egin dela jakinarazi beharko dio zerbitzuak eskura jartzen dituen enpresaburuari.
IV. TITULUA
169. artikulua. Erreklamazioak preskribatzea.
Liburu honen arabera erreklamazioak aurkezteko epea bi urtekoa izango da.
170. artikulua. Zehapen-araubidea.
Liburu honetan xedatutakoari ez zaio aplikatuko lehenengo liburuko IV. tituluko
II. kapituluan arau-hauste eta zehapenei buruz aurreikusten den araubidea, baizik eta turismoaren arloan eskumena duten administrazio publikoek edo kasu bakoitzean gaiaren arabera eskumena esleituta daukaten administrazio publikoek berariaz emandako legerian zehapen eta arau-hausteei buruz aurreikusten den araubidea. Ezartzen diren zehapenek eraginkorrak, neurrizkoak eta atzera-eragileak izan behar dute».
Hiru. Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorraren eta beste lege osagarri batzuen testu bateginaren eranskinari hemendik aurrera I. eranskina deituko zaio, eta II. eta III. eranskinak gehituko dira; hona:
A. Bidaia konbinatuen kontratuetarako informazio normalizatuaren inprimakia, hiperestekak erabil daitezkeen kasuetarako
Eskaintzen ari zaizun bidaia-zerbitzuen konbinazio hau bidaia konbinatu bat da, Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorraren eta beste lege osagarri batzuen testu bateginaren zentzuan. Testu hori azaroaren 16ko 1/2007 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsi zen.
Beraz, EBren esparruan bidaia konbinatuei aplikatzen zaizkien eskubide guztiak izango dituzu. XY enpresak/enpresek bidaia konbinatua bere osoan eta behar bezala gauzatzearen erantzukizun osoa izango du/dute.
Gainera, legeriak eskatzen duen moduan, XY enpresak/enpresek berme baten estaldura du/dute eta, kaudimenik gabe geratzen bada/badira, ordaindutakoa itzuliko zaizu, baita, garraioa bidaian sartuta egonez gero, zure herriratzea ziurtatu ere.
Zure eskubide nagusiei buruzko informazio gehiago, Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorraren eta beste lege osagarri batzuen testu bateginaren arabera, zeina azaroaren 16ko 1/2007 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu baitzen (hiperesteka baten bitartez eskainiko da).
Hiperestekari jarraituta, bidaiariak informazio hau jasoko du:
Eskubide nagusiak, Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorraren eta beste lege osagarri batzuen testu bateginaren arabera, zeina azaroaren 16ko 1/2007 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu baitzen:
- Bidaiariek bidaia konbinatuari buruzko funtsezko informazio osoa jasoko dute kontratua egin baino lehen.
- Beti egongo da enpresaburu bat, gutxienez, kontratuan sartutako bidaia-zerbitzu guztiak behar bezala ematearen erantzule izango dena.
- Bidaiariei larrialdietarako telefono-zenbaki bat emango zaie, edo harreman-gune baten datuak, antolatzailearekin edo txikizkariarekin harremanetan jarri ahal izan daitezen.
- Bidaiariek beste pertsona bati laga ahal izango diote bidaia konbinatua. Aurrez abisatu beharko dute, zentzuzko epean, eta gastu gehigarriak ordaindu beharko dituzte, halakorik bada.
- Bidaia konbinatuaren prezioa igo ahal izango da, baldin eta gastu espezifikoren bat sortzen bada (esaterako, erregaien prezioetan) eta kontratuan espresuki hala hitzartuta badago, eta inola ere ezingo da prezioa igo bidaia konbinatua hasi aurreko azken hogei egunetan. Prezioaren igoerak bidaia konbinatuaren prezioaren ehuneko zortzi gainditzen badu, bidaiariak amaiera eman ahalko dio kontratuari. Antolatzaileak prezioa igotzeko eskubidea gordetzen badu beretzat, bidaiariak eskubidea izango du prezioa murriztu diezaioten, dagozkion gastuak murriztuz gero.
- Bidaia konbinatuaren funtsezko elementuren bat -prezioa izan ezik-nabarmen aldatzen bada, bidaiariek kontratuari amaiera eman ahalko diote inongo zigorrik ordaindu gabe eta ordaindutako diru kopuru guztiak osorik itzuli beharko zaizkie. Bidaia konbinatua hasi baino lehen enpresaburu erantzuleak hura bertan behera uzten badu, bidaiariek eskubidea izango dute ordaindutako diru kopuruak itzul diezazkioten eta, bidezkoa denean, kalte-ordaina jasotzeko.
- Ohiz kanpoko egoeretan -esaterako, bidaia konbinatuari eragin diezaioketen segurtasun-arazo larriak sortzen badira helmugako lekuan-, bidaia konbinatua hasi baino lehen bidaiariek kontratuari amaiera eman ahalko diote inolako zigorrik ordaindu gabe.
- Gainera, bidaia konbinatua hasi baino lehen bidaiariek kontratuari amaiera eman ahalko diote noiznahi, zigor bat ordainduta. Zigorra egokia eta justifikatzeko modukoa izango da.
- Baldin eta, bidaia konbinatua hasitakoan, ezin bada eman haren elementu nabarmenen bat, bidaiariari ordezko formula egokiak eskaini beharko zaizkio kostu gehigarririk gabe. Bidaiariek inolako zigorrik ordaindu gabe amaiera eman ahalko diote kontratuari, zerbitzuak ematen ez badira, zerbitzuak ez emate horrek funtsean eragiten badio bidaia konbinatuari eta antolatzaileak edo -hala badagokio-txikizkariak ez badu lortzen arazoa konpontzea.
- Bidaiariek eskubidea izango dute prezioa murriztu diezaieten edo/eta kalte-galerak ordain diezazkieten, halaber, bidaia-zerbitzuak ematen ez badira edo gaizki ematen badira.
- Antolatzaileak eta txikizkariak laguntza eman beharko diote bidaiariari, arazoak sortzen bazaizkio.
- Antolatzailea edo txikizkaria kaudimenik gabe geratzen bada, ordaindutako diru kopuruak itzuli egingo dira. Antolatzailea edo -hala badagokio- txikizkaria bidaia konbinatua hasitakoan kaudimenik gabe geratzen bada eta garraioa bidaian sartuta badago, bidaiarien herriratzea bermatuko da. XYk kaudimengabeziarako babesaren bermea formalizatu du YZrekin (kaudimengabezia-kasurako erakunde bermatzailea; esaterako, berme-funts bat edo aseguru-etxe bat). Bidaiariak, XYren kaudimengabeziaren ondorioz zerbitzuak ukatzen bazaizkie, harremanetan jarri ahal izango dira erakunde bermatzaile horrekin edo, egoki bada, agintari eskudunarekin (harremanetarako datuak; besteak beste, izena, helbide osoa, posta elektronikoko helbidea eta telefono-zenbakia).
Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorraren eta beste lege osagarri batzuen testu bategina, azaroaren 16ko 1/2007 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartua (hiperesteka).
B. Bidaia konbinatuen kontratuetarako informazio normalizatuaren inprimakia, A zatian aurreikusitakoez bestelako kasuetarako
Eskaintzen ari zaizun bidaia-zerbitzuen konbinazio hau bidaia konbinatu bat da, Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorraren eta beste lege osagarri batzuen testu bateginean azaltzen den zentzuan. Testu hori azaroaren 16ko 1/2007 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsi zen.
Beraz, Europar Batasunaren esparruan bidaia konbinatuei aplikatzen zaizkien eskubide guztiak izango dituzu. XY enpresak/enpresek bidaia konbinatua bere osoan eta behar bezala gauzatzearen erantzukizun osoa izango du/dute.
Gainera, legeriak eskatzen duen moduan, XY enpresak/enpresek berme baten estaldura du/dute eta, kaudimenik gabe geratzen bada/badira, ordaindutakoa itzuliko zaizu, baita, garraioa bidaian sartuta egonez gero, zure herriratzea ziurtatu ere.
Eskubide nagusiak, Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorraren eta beste lege osagarri batzuen testu bateginaren arabera, zeina azaroaren 16ko 1/2007 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu baitzen:
- Bidaiariek bidaia konbinatuari buruzko funtsezko informazio osoa jasoko dute bidaia konbinatuaren kontratua egin baino lehen.
- Beti egongo da enpresaburu bat, gutxienez, kontratuan sartutako bidaia-zerbitzu guztiak behar bezala ematearen erantzule izango dena.
- Bidaiariei larrialdietarako telefono-zenbaki bat emango zaie, edo harreman-gune baten datuak, antolatzailearekin eta -hala badagokio- txikizkariarekin harremanetan jarri ahal izan daitezen.
- Bidaiariek beste pertsona bati laga ahal izango diote bidaia konbinatua. Aurrez abisatu beharko dute, zentzuzko epean, eta gastu gehigarriak ordaindu beharko dituzte, halakorik bada.
- Bidaia konbinatuaren prezioa igo ahal izango da, baldin eta gastu espezifikoren bat sortzen bada (esaterako, erregaien prezioetan) eta kontratuan espresuki hala hitzartuta badago, eta inola ere ezingo da prezioa igo bidaia konbinatua hasi aurreko azken hogei egunetan. Prezioaren igoerak bidaia konbinatuaren prezioaren ehuneko zortzi gainditzen badu, bidaiariak amaiera eman ahalko dio kontratuari. Antolatzaileak prezioa igotzeko eskubidea gordetzen badu beretzat, bidaiariak eskubidea izango du prezioa murriztu diezaioten, dagozkion gastuak murriztuz gero.
- Bidaia konbinatuaren funtsezko elementuren bat -prezioa izan ezik-nabarmen aldatzen bada, bidaiariek kontratuari amaiera eman ahalko diote inongo zigorrik ordaindu gabe eta ordaindutako diru kopuru guztiak osorik itzuli beharko zaizkie. Bidaia konbinatua hasi baino lehen enpresaburu erantzuleak hura bertan behera uzten badu, bidaiariek eskubidea izango dute ordaindutako diru kopuruak itzul diezazkieten eta, bidezkoa denean, kalte-ordaina jasotzeko.
- Ohiz kanpoko egoeretan -esaterako, bidaia konbinatuari eragin diezaioketen segurtasun-arazo larriak sortzen badira helmugako lekuan-, bidaia konbinatua hasi baino lehen bidaiariek kontratuari amaiera eman ahalko diote inolako zigorrik ordaindu gabe.
- Gainera, bidaia konbinatua hasi baino lehen bidaiariek kontratuari amaiera eman ahalko diote noiznahi, zigor bat ordainduta. Zigorra egokia eta justifikatzeko modukoa izango da.
- Baldin eta, bidaia konbinatua hasitakoan, ezin bada eman haren elementu nabarmenen bat, bidaiariari ordezko formula egokiak eskaini beharko zaizkio kostu gehigarririk gabe. Bidaiariek inolako zigorrik ordaindu gabe amaiera eman ahalko diote kontratuari, zerbitzuak ematen ez badira, zerbitzuak ez emate horrek funtsean eragiten badio bidaia konbinatuari eta antolatzaileak edo -hala badagokio-txikizkariak ez badu lortzen arazoa konpontzea.
- Bidaiariek eskubidea izango dute prezioa murriztu diezaioten edo/eta kalte-galerak ordain diezazkioten, halaber, bidaia-zerbitzuak ematen ez badira edo gaizki ematen badira.
- Antolatzaileak eta txikizkariak laguntza eman beharko diote bidaiariari, arazoak sortzen bazaizkio.
- Antolatzailea edo txikizkaria kaudimenik gabe geratzen bada, ordaindutako diru kopuruak itzuli egingo dira. Antolatzailea edo -hala badagokio- txikizkaria bidaia konbinatua hasitakoan kaudimenik gabe geratzen bada eta garraioa bidaian sartuta badago, bidaiarien herriratzea bermatuko da. XYk kaudimengabeziarako babesaren bermea formalizatu du YZrekin (kaudimengabezia-kasurako erakunde bermatzailea; adibidez, berme-funts bat edo aseguru-etxe bat). Bidaiariak, XYren kaudimengabeziaren ondorioz zerbitzuak ukatzen bazaizkie, harremanetan jarri ahal izango dira erakunde bermatzaile horrekin edo, egoki bada, agintari eskudunarekin (harremanetarako datuak; besteak beste, izena, helbide osoa, posta elektronikoko helbidea eta telefono-zenbakia).
Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorraren eta beste lege osagarri batzuen testu bategina, azaroaren 16ko 1/2007 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartua (hiperesteka).
C. Informazio normalizatuaren formularioa, 151.1.b).2.v) artikuluaren arabera antolatzaile batek beste enpresaburu bati datuak helarazten dizkion kasuetarako
XY enpresak bidalitako erreserbaren berrespena jaso eta hogeita lau ordu igaro baino lehen AB enpresarekin kontratu bat egiten baduzu, XYk eta ABk eskainitako bidaia-zerbitzua bidaia konbinatua izango da, Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorraren eta beste lege osagarri batzuen testu bateginaren zentzuan. Testu hori azaroaren 16ko 1/2007 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen.
Beraz, EBren esparruan bidaia konbinatuei aplikatzen zaizkien eskubide guztiak izango dituzu. XY enpresak bidaia konbinatua bere osoan eta behar bezala gauzatzearen erantzukizun osoa izango du.
Gainera, legeriak eskatzen duen moduan, XY enpresak berme baten estaldura du eta, kaudimenik gabe geratzen bada, ordaindutakoa itzuliko zaizu, baita, garraioa bidaian sartuta egonez gero, zure herriratzea ziurtatu ere.
Eskubide nagusiei buruzko informazio gehiago, Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorraren eta beste lege osagarri batzuen testu bateginaren arabera, zeina azaroaren 16ko 1/2007 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu baitzen (hiperesteka baten bidez eskainiko da).
Hiperestekari jarraituta, bidaiariak informazio hau jasoko du:
Eskubide nagusiak, Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorraren eta beste lege osagarri batzuen testu bateginaren arabera, zeina azaroaren 16ko 1/2007 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu baitzen:
- Bidaiariek bidai-zerbitzuei buruzko funtsezko informazio osoa jasoko dute bidaia konbinatuaren kontratua egin baino lehen.
- Beti egongo da enpresaburu bat, gutxienez, kontratuan sartutako bidaia-zerbitzu guztiak behar bezala ematearen erantzule izango dena.
- Bidaiariei larrialdietarako telefono-zenbaki bat emango zaie, edo harreman-gune baten datuak, antolatzailearekin eta -hala badagokio- txikizkariarekin harremanetan jarri ahal izan daitezen.
- Bidaiariek beste pertsona bati laga ahal izango diote bidaia konbinatua. Aurrez abisatu beharko dute, zentzuzko epean, eta gastu gehigarriak ordaindu beharko dituzte, halakorik bada.
- Bidaia konbinatuaren prezioa igo ahal izango da, baldin eta gastu espezifikoren bat sortzen bada (esaterako, erregaien prezioetan) eta kontratuan espresuki hala hitzartuta badago, eta inola ere ezingo da prezioa igo bidaia konbinatua hasi aurreko azken hogei egunetan. Prezioaren igoerak bidaia konbinatuaren prezioaren ehuneko zortzi gainditzen badu, bidaiariak amaiera eman ahalko dio kontratuari. Antolatzaileak prezioa igotzeko eskubidea gordetzen badu beretzat, bidaiariak eskubidea izango du prezioa murriztu diezaioten, dagozkion gastuak murriztuz gero.
- Bidaia konbinatuaren funtsezko elementuren bat -prezioa izan ezik-nabarmen aldatzen bada, bidaiariek kontratuari amaiera eman ahalko diote inongo zigorrik ordaindu gabe eta ordaindutako diru kopuru guztiak osorik itzuli beharko zaizkie. Bidaia konbinatua hasi baino lehen enpresaburu erantzuleak hura bertan behera uzten badu, bidaiariek eskubidea izango dute ordaindutako diru kopuruak itzul diezazkieten eta, bidezkoa denean, kalte-ordaina jasotzeko.
- Ohiz kanpoko egoeretan -esaterako, bidaia konbinatuari eragin diezaioketen segurtasun-arazo larriak sortzen badira helmugako lekuan-, bidaia konbinatua hasi baino lehen bidaiariek kontratuari amaiera eman ahalko diote inolako zigorrik ordaindu gabe.
- Gainera, bidaia konbinatua hasi baino lehen bidaiariek kontratuari amaiera eman ahalko diote noiznahi, zigor bat ordainduta. Zigorra egokia eta justifikatzeko modukoa izango da.
- Baldin eta, bidaia konbinatua hasitakoan, ezin bada eman haren elementu nabarmenen bat, bidaiariari ordezko formula egokiak eskaini beharko zaizkio kostu gehigarririk gabe. Bidaiariek inolako zigorrik ordaindu gabe amaiera eman ahalko diote kontratuari, zerbitzuak ematen ez badira, zerbitzuak ez emate horrek funtsean eragiten badio bidaia konbinatuari eta antolatzaileak edo -hala badagokio-txikizkariak ez badu lortzen arazoa konpontzea.
- Bidaiariek eskubidea izango dute prezioa murriztu diezaieten edo/eta kalte-galerak ordain diezazkieten, halaber, bidaia-zerbitzuak ematen ez badira edo gaizki ematen badira.
- Antolatzaileak eta txikizkariak laguntza eman beharko diote bidaiariari, arazoak sortzen bazaizkio.
- Antolatzailea edo txikizkaria kaudimenik gabe geratzen bada, ordaindutako diru kopuruak itzuli egingo dira. Antolatzailea edo -hala badagokio- txikizkaria bidaia konbinatua hasitakoan kaudimenik gabe geratzen bada eta garraioa bidaian sartuta badago, bidaiarien herriratzea bermatuko da. XYk kaudimengabeziarako babesaren bermea formalizatu du YZrekin (kaudimengabezia-kasurako erakunde bermatzailea; adibidez, berme-funts bat edo aseguru-etxe bat). Bidaiariak, XYren kaudimengabeziaren ondorioz zerbitzuak ukatzen bazaizkie, harremanetan jarri ahal izango dira erakunde bermatzaile horrekin edo, egoki bada, agintari eskudunarekin (harremanetarako datuak; besteak beste, izena, helbide osoa, posta elektronikoko helbidea eta telefono-zenbakia).
Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorraren eta beste lege osagarri batzuen testu bategina, azaroaren 16ko 1/2007 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartua (hiperesteka).
A. Informazio normalizatuaren inprimakia, lotutako bidaia-zerbitzuak 151.1.e).1 artikuluaren zentzuan linean eskura jartzen dituen enpresaburua joan-etorriko txartela saltzen duen garraiolaria den kasurako
Baldin eta, bidaia-zerbitzu bat hautatu eta ordaindu ondoren, gure enpresaren bitartez, XYren bitartez, bidaia-zerbitzu gehigarriak erreserbatzen badituzu zure bidaiarako edo oporraldirako, EZ dituzu edukiko Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorraren eta beste lege osagarri batzuen testu bateginaren arabera bidaia konbinatuei aplikatzen zaizkien eskubideak. Testu hori azaroaren 16ko 1/2007 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen.
Beraz, gure enpresak, XYk, ez du bidaia-zerbitzu gehigarri horiek behar bezala ematearen erantzukizunik izango. Arazorik sortuz gero, jar zaitez harremanetan kasuan kasuko zerbitzu-emailearekin.
XY gure enpresaren erreserbetako webgunera egindako bisita berean erreserbatzen badituzu bidaia-zerbitzu gehigarriak, ordea, zerbitzu horiek lotutako bidaia-zerbitzu batzuen parte izango dira. Kasu horretarako, Europar Batasunaren zuzenbideak agintzen duen moduan, XY enpresak babes-bermea formalizatu du, zerbitzuen truke XYri ordaindutako diru kopuruak berreskura ditzazun XYren kaudimengabeziaren ondorioz zerbitzu horiek ematen ez badira, eta, behar izanez gero, herriratu zaitezen. Har ezazu kontuan ez dela itzulketarik egingo kasuan kasuko zerbitzu-emailea kaudimenik gabe geratzen bada.
Kaudimengabeziarako babesari buruzko informazio gehiago (esteka baten bidez eskainiko da).
Hiperestekari jarraituta, bidaiariak informazio hau jasoko du:
XYk kaudimengabeziarako babesaren bermea formalizatu du YZrekin (kaudimengabezia-kasurako erakunde bermatzailea; adibidez, berme-funts bat edo aseguru-etxe bat).
Bidaiariak, XYren kaudimengabeziaren ondorioz zerbitzuak ukatzen bazaizkie, harremanetan jarri ahal izango dira erakunde bermatzaile horrekin edo, egoki bada, agintari eskudunarekin (harremanetarako datuak; besteak beste, izena, helbide osoa, posta elektronikoko helbidea eta telefono-zenbakia).
Oharra: Kaudimengabeziarako babesak ez ditu barruan hartzen XY ez diren alderdiekin eginak diren eta XYk kaudimenik ez izanda ere gauza daitezkeen kontratuak.
Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorraren eta beste lege osagarri batzuen testu bategina, azaroaren 16ko 1/2007 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartua (hiperesteka).
B. Informazio normalizatuaren inprimakia, lotutako bidaia-zerbitzuak 151.1.e).1 artikuluaren zentzuan linean eskura jartzen dituen enpresaburua joan-etorriko txartela saltzen duen garraiolaria ez den kasurako
Baldin eta, bidaia-zerbitzu bat hautatu eta ordaindu ondoren, gure enpresaren bitartez, XYren bitartez, bidaia-zerbitzu gehigarriak erreserbatzen badituzu zure bidaiarako edo oporraldirako, EZ dituzu edukiko Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorraren eta beste lege osagarri batzuen testu bateginaren arabera bidaia konbinatuei aplikatzen zaizkien eskubideak. Testu hori azaroaren 16ko 1/2007 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen.
Beraz, gure enpresak, XYk, ez du bidaia-zerbitzu horiek behar bezala ematearen erantzukizunik izango. Arazorik sortuz gero, jar zaitez harremanetan kasuan kasuko zerbitzu-emailearekin.
XY gure enpresaren erreserbetako webgunera egindako bisita berean erreserbatzen badituzu bidaia-zerbitzu gehigarriak, ordea, zerbitzu horiek lotutako bidaia-zerbitzu batzuen parte izango dira. Kasu horretarako, araudiak agintzen duen moduan, XY enpresak babes-bermea formalizatu du, zerbitzuen truke XYri ordaindutako diru kopuruak berreskura ditzazun XYren kaudimengabeziaren ondorioz zerbitzu horiek ematen ez badira. Har ezazu kontuan ez dela itzulketarik egingo kasuan kasuko zerbitzu-emailea kaudimenik gabe geratzen bada.
Kaudimengabeziarako babesari buruzko informazio gehiago (esteka baten bidez eskainiko da).
Hiperestekari jarraituta, bidaiariak informazio hau jasoko du:
XYk kaudimengabeziarako babesaren bermea formalizatu du YZrekin (kaudimengabezia-kasurako erakunde bermatzailea; adibidez, berme-funts bat edo aseguru-etxe bat).
Bidaiariak, XYren kaudimengabeziaren ondorioz zerbitzuak ukatzen bazaizkie, harremanetan jarri ahal izango dira erakunde bermatzaile horrekin edo, egoki bada, agintari eskudunarekin (harremanetarako datuak; besteak beste, izena, helbide osoa, posta elektronikoko helbidea eta telefono-zenbakia).
Oharra: Kaudimengabeziarako babesak ez ditu barruan hartzen XY ez diren alderdiekin eginak diren eta XYk kaudimenik ez izanda ere gauza daitezkeen kontratuak.
Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorraren eta beste lege osagarri batzuen testu bategina, azaroaren 16ko 1/2007 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartua (hiperesteka).
C. Informazio normalizatuaren inprimakia, lotutako bidaia-zerbitzuak 151.1.e).1 artikuluaren zentzuan kontratatzen direnean enpresaburua (joan-etorriko txartela saltzen duen garraiolaria ez dena) eta bidaiaria aldi berean aurrean dauden
kasuetarako
Baldin eta, bidaia-zerbitzu bat hautatu eta ordaindu ondoren, gure enpresaren bitartez, XYren bitartez, bidaia-zerbitzu gehigarriak erreserbatzen badituzu zure bidaiarako edo oporraldirako, EZ dituzu edukiko Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorraren eta beste lege osagarri batzuen testu bateginaren arabera bidaia konbinatuei aplikatzen zaizkien eskubideak. Testu hori azaroaren 16ko 1/2007 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen.
Beraz, gure enpresak, XYk, ez du bidaia-zerbitzu horiek behar bezala ematearen erantzukizunik izango. Arazorik sortuz gero, jar zaitez harremanetan kasuan kasuko zerbitzu-emailearekin.
Gure enpresara (XY) egindako bisita berean edo gurekiko harreman berean erreserbatzen badituzu bidaia-zerbitzu gehigarriak, ordea, zerbitzu horiek lotutako bidaia-zerbitzu batzuen parte izango dira. Kasu horretarako, araudiak agintzen duen moduan, XY enpresak babes-bermea formalizatu du, zerbitzuen truke XYri ordaindutako diru kopuruak berreskura ditzazun XYren kaudimengabeziaren ondorioz zerbitzu horiek ematen ez badira. Har ezazu kontuan ez dela itzulketarik egingo kasuan kasuko zerbitzu-emailea kaudimenik gabe geratzen bada.
Kaudimengabeziarako babesari buruzko informazio gehiago (esteka baten bidez eskainiko da).
Hiperestekari jarraituta, bidaiariak informazio hau jasoko du:
XYk kaudimengabeziarako babesaren bermea formalizatu du YZrekin (kaudimengabezia-kasurako erakunde bermatzailea; adibidez, berme-funts bat edo aseguru-etxe bat).
Bidaiariak, XYren kaudimengabeziaren ondorioz zerbitzuak ukatzen bazaizkie, harremanetan jarri ahal izango dira erakunde bermatzaile horrekin edo, egoki bada, agintari eskudunarekin (harremanetarako datuak; besteak beste, izena, helbide osoa, posta elektronikoko helbidea eta telefono-zenbakia).
Oharra: Kaudimengabeziarako babesak ez ditu barruan hartzen XY ez diren alderdiekin eginak diren eta XYk kaudimenik ez izanda ere gauza daitezkeen kontratuak.
Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorraren eta beste lege osagarri batzuen testu bategina, azaroaren 16ko 1/2007 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartua (hiperesteka).
D. Informazio normalizatuaren inprimakia, lotutako bidaia-zerbitzuak 151.1.e).2 artikuluaren zentzuan linean eskura jartzen dituen enpresaburua joan-etorriko
txartela saltzen duen garraiolaria den kasurako
Esteka honen/hauen bitartez bidaia-zerbitzu gehigarriak erreserbatzen badituzu zure bidaiarako edo oporraldirako, EZ dituzu edukiko Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorraren eta beste lege osagarri batzuen testu bateginaren arabera bidaia konbinatuei aplikatzen zaizkien eskubideak. Testu hori azaroaren 16ko 1/2007 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen.
Beraz, gure enpresak, XYk, ez du bidaia-zerbitzu gehigarri horiek behar bezala ematearen erantzukizunik izango. Arazorik sortuz gero, jar zaitez harremanetan kasuan kasuko zerbitzu-emailearekin.
Gure enpresatik (XY) erreserbaren berrespena jaso eta hogeita lau ordu igaro baino lehen erreserbatzen badituzu esteka honen/hauen bidez bidaia-zerbitzu gehigarriak, ordea, zerbitzu horiek lotutako bidaia-zerbitzu batzuen parte izango dira. Kasu horretarako, araudiak agintzen duen moduan, XY enpresak babes-bermea formalizatu du, zerbitzuen truke XYri ordaindutako diru kopuruak berreskura ditzazun XYren kaudimengabeziaren ondorioz zerbitzu horiek ematen ez badira, eta, behar izanez gero, herriratu zaitezen. Har ezazu kontuan ez dela itzulketarik egingo kasuan kasuko zerbitzu-emailea kaudimenik gabe geratzen bada.
Kaudimengabeziarako babesari buruzko informazio gehiago (esteka baten bidez eskainiko da).
Hiperestekari jarraituta, bidaiariak informazio hau jasoko du:
XYk kaudimengabeziarako babesaren bermea formalizatu du YZrekin (kaudimengabezia-kasurako erakunde bermatzailea; esaterako, berme-funts bat edo aseguru-etxe bat).
Bidaiariak, XYren kaudimengabeziaren ondorioz zerbitzuak ukatzen bazaizkie, harremanetan jarri ahal izango dira erakunde bermatzaile horrekin edo, egoki bada, agintari eskudunarekin (harremanetarako datuak; besteak beste, izena, helbide osoa, posta elektronikoko helbidea eta telefono-zenbakia).
Oharra: Kaudimengabeziarako babesak ez ditu barruan hartzen XY ez diren alderdiekin eginak diren eta XYk kaudimenik ez izanda ere gauza daitezkeen kontratuak.
Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorraren eta beste lege osagarri batzuen testu bategina, azaroaren 16ko 1/2007 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartua (hiperesteka).
E. Informazio normalizatuaren inprimakia, lotutako bidaia-zerbitzuak 151.1.e).2 artikuluaren zentzuan linean eskura jartzen dituen enpresaburua joan-etorriko txartela saltzen duen garraiolaria ez den kasurako
Esteka honen/hauen bitartez bidaia-zerbitzu gehigarriak erreserbatzen badituzu zure bidaiarako edo oporraldirako, EZ dituzu edukiko Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorraren eta beste lege osagarri batzuen testu bateginaren arabera bidaia konbinatuei aplikatzen zaizkien eskubideak. Testu hori azaroaren 16ko 1/2007 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen.
Beraz, gure enpresak, XYk, ez du bidaia-zerbitzu gehigarri horiek behar bezala ematearen erantzukizunik izango. Arazorik sortuz gero, jar zaitez harremanetan kasuan kasuko zerbitzu-emailearekin.
Gure enpresak (XY) erreserba berretsi eta hogeita lau ordu igaro baino lehen erreserbatzen badituzu esteka honen/hauen bidez bidaia-zerbitzu gehigarriak, ordea, zerbitzu horiek lotutako bidaia-zerbitzu batzuen parte izango dira. Kasu horretarako, araudiak agintzen duen moduan, XY enpresak babes-bermea formalizatu du, zerbitzuen truke XYri ordaindutako diru kopuruak berreskura ditzazun XYren kaudimengabeziaren ondorioz zerbitzu horiek ematen ez badira. Har ezazu kontuan ez dela itzulketarik egingo kasuan kasuko zerbitzu-emailea kaudimenik gabe geratzen bada.
Kaudimengabeziarako babesari buruzko informazio gehiago (esteka baten bidez eskainiko da).
Hiperestekari jarraituta, bidaiariak informazio hau jasoko du:
XYk kaudimengabeziarako babesaren bermea formalizatu du YZrekin (kaudimengabezia-kasurako erakunde bermatzailea; adibidez, berme-funts bat edo aseguru-etxe bat).
Bidaiariak, XYren kaudimengabeziaren ondorioz zerbitzuak ukatzen bazaizkie, harremanetan jarri ahal izango dira erakunde bermatzaile horrekin edo, egoki bada, agintari eskudunarekin (harremanetarako datuak; besteak beste, izena, helbide osoa, posta elektronikoko helbidea eta telefono-zenbakia).
Oharra: Kaudimengabeziarako babesak ez ditu barruan hartzen XY ez diren alderdiekin eginak diren eta XYk kaudimenik ez izanda ere gauza daitezkeen kontratuak.
Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorraren eta beste lege osagarri batzuen testu bategina, azaroaren 16ko 1/2007 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartua (hiperesteka)».
Lehen xedapen gehigarria. Harreman-gune zentralaren funtzionamendurako baliabideak.
Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak harreman-gune zentral gisa jarduteko eginkizun berriak hartuko ditu, Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorraren eta beste lege osagarri batzuen testu bateginak -azaroaren 16ko 1/2007 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartuak- 166. artikuluan xedatzen duenaren arabera. Eginkizun horiek betetzeko, ministerioak beharrezkoak diren giza baliabideak eta materialak jasoko ditu, aurrekontuek horretarako aukera ematen duten neurrian.
Bigarren xedapen gehigarria. Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeari buruzko aipamenak.
Markei buruzko abenduaren 7ko 17/2001 Legeak Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeaz egiten dituen aipamenak Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen aipamentzat hartu behar dira.
Xedapen iragankor bakarra. Araubide iragankorra.
1. Errege lege-dekretu hau indarrean jarri baino lehen markei eta izen komertzialei buruz hasitako prozedurak aurreko legeriaren arabera izapidetu eta ebatziko dira.
2. Aurreko legeen indarraldietan onartutako markak eta izen komertzialak errege lege-dekretu honen bidez arautuko dira.
3. Markei buruzko abenduaren 7ko 17/2001 Legearen lehen xedapen gehigarriaren
2. apartatuak errege lege-dekretu honek onartutako bertsioan aurreikusten duenez eta azken xedapenetako zazpigarrenaren arabera, Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoak izango du eskumena lege horretan arautzen diren zeinu bereizgarriak deusez direla edo iraungita daudela deklaratzeko. Eskumen hori bereganatzen duen arte, jurisdikzio zibila izango da eskuduna, Patenteei buruzko uztailaren 24ko 24/2015 Legearen XII. tituluan ezarritakoaren arabera, eta Markei buruzko abenduaren 7ko 17/2001 Legearen VI. tituluak errege lege-dekretu honek onartutako bertsioan aurreikusten dituen xedapen substantiboekin bat etorriz.
Xedapen indargabetzaile bakarra. Arauak indargabetzea.
1. Indargabeturik geratzen dira errege lege-dekretu honetan xedatutakoaren aurkakoak diren maila bereko edo beheragoko xedapen guztiak.
2. Bereziki, xedapen hauek geratzen dira indargabetuta:
a) FOM/1977/2015 Agindua, irailaren 29koa, trenbideko bidaiari-garraioan aritzeko gaitzen duen eta Ministroen Kontseiluaren 2014ko ekainaren 13ko Erabakian aurreikusten den titulua emateko lizitazio-prozedurari buruzkoa. Ministroen Kontseiluaren erabaki horrek zehazten du zenbat gaikuntza-titulu emango diren eta zer indarraldi izango duten Interes Orokorreko Trenbide Sareko linea eta tarte jakin batzuetan lehia-araubidean trenbideko bidaiari-garraioko zerbitzuak emateko.
b) FOM/1403/2013 Agindua, uztailaren 19koa, nagusiki xede turistikoa duten trenbideko bidaiari-garraioko zerbitzuei buruzkoa, ezertan eragotzi gabe Trenbide Sektoreari buruzko irailaren 29ko 38/2015 Legearen lehen xedapen iragankorraren 2. apartatuan aurreikusitakoa.
Azken xedapenetako lehena. Eskumen-titulua.
1. Errege lege-dekretu honen I. titulua Konstituzioaren 149.1.9 artikuluak jabetza industrialari buruzko legegintzaren arloan Estatuari esleitzen dion eskumenaren babesean ematen da. Horretatik kanpo geratzen da lehenengo artikuluaren hogeita zazpigarren apartatua, Markei buruzko Legearen 61., 61 bis eta 61 ter artikuluetan prozedura judizialari egiten zaizkion aipamenei dagokienez soil-soilik. Aipamen horiek Konstituzioaren 149.1.6 artikuluaren babesean egiten dira, artikulu horrek prozesu-legegintzaren arloko eskumen esklusiboa esleitzen baitio Estatuari.
2. II. titulua Konstituzioaren 149. artikuluaren 1. apartatuko 13. eta 21. zenbakien babesean ematen da. Zenbaki horiek jarduera ekonomikoaren plangintza orokorraren oinarrien eta koordinazioaren arloko eskumena eta autonomia-erkidego baten baino gehiagoren lurraldeak zeharkatzen dituzten trenbideen eta lurreko garraioen arloko eskumen esklusiboa ematen dizkiote Estatuari.
3. III. titulua Estatuak merkataritza-legegintzaren, prozesu-legegintzaren eta legegintza zibilaren arloan dituen eskumen esklusiboen babesean ematen da, Konstituzioaren 149. artikuluaren 1. apartatuko 6. eta 8. zenbakien arabera.
Azken xedapenetako bigarrena. Europar Batasunaren zuzenbidea txertatzea.
Errege lege-dekretu honen bitartez honako zuzentarau hauek txertatzen dira Espainiako zuzenbidean:
a) 2015/2436 (EB) Zuzentaraua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2015eko abenduaren 16koa, estatu kideek marken arloan dituzten legeriak hurbiltzeari buruzkoa.
Hori dela eta, indargabetutako zuzentarauei buruz (Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008ko urriaren 22ko 2008/95/EE Zuzentaraua eta Kontseiluaren 1988ko abenduaren 21eko 89/104/EEE Zuzentaraua, estatu kideek marken arloan dituzten legeriak hurbiltzeari buruzkoak) lege-, erregelamendu- eta administrazio-xedapen indardunetan egiten diren aipamenak aurreko apartatuan aipatutako zuzentarauari buruzko aipamentzat hartuko dira.
b) 2012/34/EB Zuzentaraua, Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2012ko azaroaren 21ekoa, Europako trenbide-esparru bakarra ezartzen duena, abenduaren 14ko 2016/2370 Zuzentarauaren bidez aldatuta dagoena.
c) 2015/2302 (EB) Zuzentaraua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2015eko azaroaren 25ekoa, bidaia konbinatuei eta lotutako bidaia-zerbitzuei buruzkoa, zeinak Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006/2004 (EE) Erregelamendua eta 2011/83/EB Zuzentaraua aldatzen baititu eta indarrik gabe uzten Kontseiluaren 90/314/ EEE Zuzentaraua.
Azken xedapenetako hirugarrena. Errege lege-dekretua garatzeko eta betearazteko arauak.
Gobernuari ahalmena ematen zaio errege lege-dekretu hau garatu eta betearazteko beharrezkoak diren xedapen guztiak eman ditzan.
Azken xedapenetako laugarrena. Arauak egokitzea.
Autonomia-erkidegoek errege lege-dekretu honen III. tituluan aurreikusitakoari egokitu beharko dizkiote beren araudiak.
Azken xedapenetako bosgarrena. Gastu publikoa ez handitzea.
Errege lege-dekretu honen I. tituluaren bidez ezarritako neurriak abian jartzeak ez du eragingo Gastuen Aurrekontuaren I. kapituluko zuzkiduretan aurreikusitako gastuak handitzea, ez eta Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoaren langileria-gastu orokorrak handitzea ere.
Azken xedapenetako seigarrena. Trenbideko bidaiari-garraioan lehia askea zabaltzea.
Trenbideko bidaiari-garraioan lehia askea zabaltzea aurreikusten da II. tituluan, eta aurreikuspen hori Trenbide Sektoreari buruzko irailaren 29ko 38/2015 Legearen lehen xedapen iragankorraren 1. apartatuan (errege lege-dekretu honek onartutako testuan) ezarritakoari jarraituz gauzatuko da.
Azken xedapenetako zazpigarrena. Indarrean jartzea.
Errege lege-dekretu hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean».
I. titulua, ordea, 2019ko urtarrilaren 14an jarriko da indarrean, salbuespen hauekin: Markei buruzko abenduaren 7ko 17/2001 Legearen 21. artikuluaren 3., 4., 5. eta 6. apartatuak, errege lege-dekretu honek onartutako testuarekin, artikulu horren 7. apartatuaren arabera beren erregelamenduzko garapena indarrean jartzen den egunean jarriko dira indarrean; eta Markei buruzko abenduaren 7ko 17/2001 Legearen lehen xedapen gehigarriaren 2. apartatua, errege lege-dekretu honek onartutako testuarekin, 2023ko urtarrilaren 14an jarriko da indarrean.
Madrilen, 2018ko abenduaren 21ean.
FELIPE e.
Gobernuko presidentea,
PEDRO SANCHEZ PEREZ-CASTEJON