Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Administrazio zuzenbidea  >>  Legeria  >> Orokorra

21/2015 Legea, uztailaren 20koa, Mendien azaroaren 21eko 43/2003 Legea aldatzen duena

2015-07-20

Erakundea: Estatuko Buruzagitza

Argitalpena: EAO, 2015/07/21, 173. zk.

bcl_660446446.htm

I. XEDAPEN OROKORRAK

ESTATUKO BURUZAGITZA

8146 21/2015 Legea, uztailaren 20koa, Mendien azaroaren 21eko 43/2003 Legea aldatzen duena.

FELIPE VI.a

ESPAINIAKO ERREGEA

Honako hau ikusten eta ulertzen duten guztiei.

Jakizue: Gorte Nagusiek honako lege hau onetsi dutela eta Nik berretsi egiten dudala:

HITZAURREA

I

2003an Gorte Nagusiek mendien arloko araudi berria onartu zuten, azaroaren 21eko 43/2003 Legea, mendiei buruzkoa. Legeak basoguneen araubide juridikoa eguneratu zuen, Espainiako Konstituzioak ingurumenari buruz ezarritako ikuskera berria eta Espainiako mendiak antolatzeari eta babesteari buruzko baso-kudeaketa jasangarrirako printzipioak kontuan hartuta.

Geroago, apirilaren 28ko 10/2006 legearen bitartez, aldaketa partzial eta zehatz bat egitea onartu zen. Une hartan oraindik hasi berria zen mendien antolamenduaren sistemak baso-kudeaketa jasangarriaren eredu berriak jasotzen zituen preskripzioetara egokitzeko gizarte-prozesua.

Mendiei buruzko Legea onartu zenetik hamar urte igarota, eta legearen aplikazioan oinarrituta, alderdi batzuk hobetzea eta beste batzuk egokitzea komeni dela antzeman da, nazioko edo erkidegoetako araudiek gerora izandako bilakaera ikusita. Azkenik, beste alderdi batzuetan aurrerapauso gehiago eman behar direla ere antzeman dute, bai legean onartutako jatorrizko testuari dagokionez, bai 2006an egindako lehen aldaketari dagokionez. Horregatik, Espainiako basoak modu jasangarrian kudeatzeko tresnarik aproposena izateko helburuaz, Mendiei buruzko azaroaren 21eko 43/2003 Legeak aldaketak izan ditu aipatutako alderdi horietan. Aldaketak, gainera, Konstituzio Auzitegiaren epaiek xedatutakora egokitu dira, nagusiki: Konstituzio Auzitegiaren otsailaren 28ko 49/2013 Epaia, Konstituzio Auzitegiaren apirilaren 13ko 84/2013 Epaia eta orain gutxiko Konstituzio Auzitegiaren apirilaren 23ko 97/2013 Epaia; helegiteak, hurrenez hurren, Kataluniako, Errioxako eta Gaztela eta Leongo autonomia-erkidegoek aurkeztu zituzten.

Hemendik aurrera, Legearen printzipio inspiratzaile berri gisa, mendiak azpiegitura berdetzat joko dira, garrantzi handiko ingurumen-zerbitzuak ematen dituzten sistema naturalak direlako. Berritasun hau bat dator Europar Komisioak Europako Parlamentuari, Kontseiluari, Europako Ekonomia eta Gizarte Batzordeari eta Eskualdeetako Lantaldeei eginiko Komunikazioarekin (KOM, 2013, 249 azkena) , 2013ko maiatzaren 6koa, «Azpiegitura berdea: Europako ondasun naturalaren hobekuntza» izenekoa.

Aldaketa honetan basoa landa-eremuaren zati garrantzitsutzat hartzen da, era aktiboan haren garapenaren alde egin behar duen alderditzat. Bestalde, baso-kudeaketa jasangarriaren ezinbesteko hiru oinarrien arteko oreka handiagoa lortu nahi du aldaketak, alegia, oinarri ekonomiko, ekologiko eta sozialaren arteko oreka handiagoa.

Orobat, Espainiako mendien funtzio-aniztasunaren kontzeptua ere aitortzen du, hau da, aldi berean hainbat funtzio ekonomiko, ekologiko eta sozial bete ditzaketela, eta horien artean, baita kulturalak ere (materialak zein immaterialak) , horietako ezein besteen kalterako izan gabe.

Legearen aplikazio-eremuari dagokionez, baso-espezieak aldi baterako landatzeko diren nekazaritza eta abeltzaintzarako lurrak mendiei buruzko legearen mende egongo dira

aldi horretan, eta mendiei dagozkien ezaugarri guztiak izango dituzte aurrez ezarritako ustiapenerako aldia amaitu arte. Amaitutakoan, aurreko egoera berreskuratu eta berriro nekazaritza eta abeltzaintzarako lur izateko aukera izango dute.

II

Legearen 7. artikuluan bada berritasun bat: indarrean dagoen Konstituzioaren arabera Estatuko Administrazio Orokorrak dituen ahalmenak sistematizatu egiten dira. Nabarmentzekoak dira, adibidez, basoetako suteen aurkako borrokaren zenbait alderdiren inguruko gidalerroak eratzearen eta onartzearen koordinazioa, edo autonomia-erkidegoei laguntza eskaintzeko Estatuko bitartekoen zabalkundea, nahiz eta gai horiek autonomiaerkidegoekin elkarlanean koordinatzen diren.

Legeak Estatuko Administrazio Orokorraren eskumena ere jasotzen du, ondorengo erregelamendutik eratortzen dena: 2173/2005 Erregelamendua (EE) , Kontseiluarena, 2005eko abenduaren 20koa, Europako Erkidegoan zuraren inportazioei aplikatzeko FLEGT lizentzia-sistema bat (baso-legeriaren aplikazioa, gobernantza eta merkataritza) ezartzeari buruzkoa. Politika hori administrazio bakoitzaren eskumenen arabera aplikatuko da, eta, beraz, eskumen elkarbanatutzat agertzen da. Eskumen elkarbanatuen taldea ixteko, autonomia-erkidegoen esparrutik haratago dauden ehizaeta arrain-baliabideen antolamenduaren eta kontserbazioaren arloko alderdiak hartu behar ditugu barne. Izan ere, halakoetan, koordinazioa Estatuko Administrazio Orokorrak egitea komeni da.

Autonomia-erkidegoekiko koordinazio-organoei dagokienez, legeak malgutasuna ematen dio administrazioari denboraren joanean izan ditzakeen egituretara egokitu ahal izan dadin. Hala, koordinazio-organoak erregelamenduen bidez zehaztu eta arautu beharko dira, egoerak hala agintzen duenean aiseago moldatu baitaitezke. Beraz, Nekazaritzaren eta Landa Garapenaren Arloko Biltzarrak koordinazio-organoa izaten jarraituko du eta errazagoa izango da, maila txikiagoko arauen bidez, egungo eta etorkizunean sortuko diren komite teknikoen konfigurazioa, funtzioak eta objektua zehaztea.

Ildo beretik, basogintzaren alorreko parte-hartzerako organoa berreskuratu da, eta, hala, Basogintzako Kontseilu Nazionala ezarri da. Kontseiluaren berariazko funtzioak, osaera eta funtzionamendua ere erregelamendu bidez arautuko da.

III

Legeak talde disjuntutan sailkatzen ditu mendiak, titulartasunaren arabera lehendabizi, eta haien interes orokorraren arabera gero. Azken faktore horrek erabakiko du zer nolako kudeaketa izan beharko duten. Mendi publiko zein pribatu horiek garrantzi handikoak dira, haien balio apartak kontuan hartuta, eta haien berezitasunak titulartasunaren araberako berariazko erregelamendua eta erregistroak izatea justifikatzen du, administrazioek, horien bitartez, babesa eman ahal izateko.

Legearen aldaketa honetan mendi publikoen erabilerari buruzko zenbait alderdi zabaldu dira. Pribatiboa denean, erabilera administrazio-emakidaren araubidearen araberakoa izango da. Erabilera, bestalde, publikoa ere izan daiteke, eta hartara, askea, baina, edonola ere, arautua egongo da, eta, beraz, aplikagarria den kudeaketa-tresnak jaso egin beharko du.

Baso Jabari Publikoa babestea ahalbidetzen duten xedapenak indartu egin dira: jabetza berreskuratzeari buruzkoa, mugaketari buruzkoa, eskuratzeko lehentasunari buruzkoa eta lehentasunez erosteko eta atzera eskuratzeko eskubideari buruzkoa. Besterenezintasunari, preskribaezintasunari, enbargaezintasunari eta tributaziorik ezari buruzko araubidea ez da aldatu.

Mendi pribatuen artean, mendi babesleen izendapena mantendu egiten da. Izen berarekin mantentzen badira ere, mendi babesleak birdefinitu egin dira: mendi pribatuak izanik, mendi publikoei onura publikokotzat jotzeko beharrezko baldintzaren bat betetzen duten mendiak dira. Kontzeptua zabaltzearekin, mendia modu sekundarioan geratzen da

zerbitzu publikoen eraginpean, eta horrek lehentasuna ematen dio kanpo-efektu positiboen konpentsazioan.

Hamargarren xedapen gehigarriaren ordez, beste artikulu bat txertatu da, 27 bis artikulua, erkide guztien identifikazio ezagatik ezaugarritzen diren pro indiviso mendiak arautzen dituena. Bazkideen mendien izendapenaren bidez, titular ezagunek mendiak kudeatu ahal izateko prozedura ezarri da. Horri esker, mendiak ez dira hondatuko edo abandonatuta utziko eta baliabide naturalak ez dira alferrik galduko. Aldi berean, kuota hutsen titulartasuna argitu ahal izango da.

IV

Baso-kudeaketa jasangarria bermatzeko biderik onena plangintzaren aldeko apustua egiten jarraitzea bada ere, sinplifikatu egin da, printzipioa gauzagarria izan dadin geure geografian hain ohikoak diren azalera txikiko mendien kasuan. Izan ere, halakoetan, antolamendu-prozedura bat edo banakako plan teknikoa oso garestia da eta mendi horien jabeen edo kudeatzaileen helmenetik at dago. Behar bezala onartutako eta mendien neurriaren araberakoak diren hainbat baso-jarduera barne hartzen dituen basokudeaketarako orri-eredu batekin bat egiteak tresna indibidualak alde batera uzteko aukera ematen du, autonomia-erkidegoek horretarako baimena ematen badute. Hala, mendi txikiek baso-antolamendurako tresna malguak eta merkeagoak izango dituzte. Beraz, autonomia-erkidegoek lurraldeko mendi mota bakoitzaren baso-kudeaketarako orri-eredu bat izan dezakete. Izan ere, mendi batzuek kudeaketa-plan askoz soilagoa behar dute, dela tamainagatik, egituraren soiltasunagatik edo dela beste edozein arrazoirengatik. Onartutako eredu horietako bati idatziz lotzen zaion mendiaren jabeak eredu horretan adierazten dena jarraituko duelako konpromisoa hartzen du eta mendi hori mendi antolatutzat hartuko da. Jakina, ikuskapen-zerbitzuek lursail horretan ereduak ezarritako baso-jarduerak betetzen direla egiaztatu ahal izango dute. Aldi berean, katalogatutako mendiek eta mendi babesleek soilik izango dute antolamendu-proiektu bat, plan dasokratikoa edo bestelako kudeaketa tresna baliokideren bat izateko legezko betebeharra, basogintzari eta naturari dagokionez balio handiko mendiak izanik, beharrezkoa delako halako berariazko tresna hau izatea. Komenigarria iruditzen bazaie, autonomia-erkidegoek betebeharra bestelako mendi batzuei ere zabalduko diete.

Antolamendu-tresnarik ez duten txanda laburreko mendien ustiapenen kasuan, aurretiazko baimenari edo erantzukizunpeko adierazpenari eutsiko zaio. Antolamendutresnaren bat dutenentzako nahikoa izango da aurretiazko jakinarazpena. Edonola ere, estatistikak egin ahal izateko, ustiapena amaitzean derrigor jakinarazi beharko da. Sistema honek izapidetzeak arintzen eta sinplifikatzen ditu eta, orobat, basoen planifikazioa sustatzen du.

Baso-ustiapenen kontratu publikoak eta erabiltzeko emakidak ez dira gauza bera izatez, eta lehenengoak arloko legediaren menpe daude. Testu honek ezartzen duenez, baso-ustiapenen kontratu publikoek oro har Sektore Publikoaren Kontratuen Legearen testu bateginak kontratu bereziei dagokienez ezarritakoa jarraitu behar dute, azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuan onartutakoa. Hori dela eta, Gobernuari araudiaren arabera obrako administrazio-kontratu eta baso-zerbitzu horien oinarrizko erregimena arautzeko ahalmena ematen zaio.

Aurreko testuak ere aitortzen zuen basoko ziurtagiria, borondatezkoa, gardena eta ez baztertzailea, baso-kudeaketa jasangarrirako tresna baliotsua dela. Basoko ziurtagiriaren helburua, azken finean, basoko produktuen salerosketa produktu horiek sorburu duten mendien kudeaketa jasangarriarekin lotzea da, eta azken erabiltzaileak irizpide jasangarrien arabera planifikatutako eta kudeatutako produktuak aukera ditzan lortzea. Aldaketa honetan, ziurtagirien eskemak borondatezkoak, gardenak eta ez baztertzaileak direla ziurtatuko lukeen Estatuaren bermea ematen duen administrazio-prozedura ezabatzen da.

Halaber, aldaketan ezartzen denez, herri-administrazioak basoko produktuen jatorriaren legezkotasuna kontrolatzen saiatuko dira eta bitarteko guztiak jarriko dituzte Europako merkatuan gure herrialdearen bitartez legezko jatorria ez duten zurak eta basoko produktuak sar ez daitezen. Horretarako, honako hauek ezarritakoa jarraituko da:

2173/2005 Erregelamendua (EE) , Kontseiluarena, 2005eko abenduaren 20koa, Europako Erkidegoan zuraren inportazioei aplikatzeko FLEGT lizentzia-sistema bat ezartzeari buruzkoa, eta 995/2010 Erregelamendua (EB) , Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2010eko urriaren 20koa, zura eta zuraren produktuak merkaturatzen dituzten eragileen betebeharrak ezartzen dituena.

V

Oro har, basogintzako erabilerak aldatzea zaila da eta indarrean jarraitzen du sutea gertatu den lurrean 30 urtez erabilera aldatzeko debeku zehatzak. Haatik, salbuespen bat gehitu da baso-izaera duten ezaugarrien gainetik interes orokorreko garrantzizko arrazoiak dituzten lurretarako. Lehentasun hori lege-mailako arau baten bidez zehaztu behar da eta horrek parte-hartze publikoko prozesua izatea eta herritarren subiranotasunean oinarria duen erabakia izatea eskatzen du. Azkenik, konpentsazio-neurriak ere derrigorrezkoak dira.

2006ko testuak, oro har, mendietara sartzea eta mendi-bideak erabiltzea debekatzen zuen. Orain, ordea, erabakia autonomia-erkidego bakoitzaren esku uzten da. Autonomiaerkidegoak arautuko du oro har baimenduta edo debekatuta dagoen eta zein kasutan baimentzen edo debekatzen den. Edonola ere, bermatuta daude kudeaketarekin lotutako ibilgailuak, zaintza-zerbitzuak eta suteak itzaltzen dituzten zerbitzuak sartzea eta aitortutako bide-zorrak. .

Aldaketa hauekin batera, CORA edo Herri Administrazioen Erreformarako Batzordearen neurri bat betez, baso-agenteen erregimena eta basoko hedaduraren, ordenaren eta zaintzaren administrazio-ahalak aldatzen dira.

VI

Bestalde, Basozaintzako Kooperatiben, Enpresen eta Industrien Erregistro Nazionala sortu da, ez dagokion jarduera egin ahal izateko aurretiazko eskakizun edo lizentzia gisa, baizik eta basoko produktuen trazabilitatea eta produktuak legezkoak izan daitezen derrigorrezkoak diren izapideak betearazteko tresna gisa. Halaber, informazio estatistikoen iturri ere izan nahi du, eskualdeko eta nazioko basoko planifikaziorako oinarrizko informazioa baita.

VII

Azaroaren 21eko 43/2003 Legearen arau-hausteen eta zehapenen eskemaren aplikazioak hutsuneak ditu, kontuan hartzen duen larritasun-faktore bakarra ingurumenkalteetatik errekuperatzeko behar izandako denbora delako, kalteen garrantzia alde batera utzita. Hori zuzentzeko, arau-haustearen larritasunaren modulatzailetzat kaltearen garrantzia aintzat hartzea erabaki da. Beraz, sortutako kalteak larriak edo oso larriak izango dira, kasuan kasu, bai arau-hausteak errekuperatzeko denbora luzea behar duten kalteak eragin dituelako edo baita arau-hausteak oso kalte handiak eragin dituelako – birjarpen balioaren arabera estimatzen direnak. Horrek esan nahi du, aurreko testuaren arabera larrigarria zen bigarren faktore hori orain ez dela larrigarritzat jotzen, ez baita arauhaustearen kalifikazioan bitan erabili behar. Falta arinetan berriro erortzeak ere eragina du larritasunean.

Kapitulu horretan beste arau-hauste bat sartzen da, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren urriaren 20ko 995/2010 Erregelamendua, zurezko produktuen legezkotasuna bermatzeari buruzkoa, eta horren ondotik etorritako Europako araudia aplikatzetik eratorritako aginduak ez betetzeari dagokiona. Gai horrek lege-erreserba du. Kasu horretan, araudia hautsiz merkaturatzen den zuraren balioak zehazten du arau-haustea zenbateraino den larria.

Zehapena eragiketaren baitako kostutzat hartu eta oraindik ere errentagarria izaten jarrai ez dezan, honako faktore hau sartzen da: zehapena preskribatutakoen artean handiena izango da edo eragindako kaltearen (edo konfiskatu ere egingo den

komertzializatutako zuraren) balioaren bikoitza. Horrez gain, kalteak ordaindu beharko dira. Ondorioz, arau-haustea ez da ia inorentzat errentagarria gertatuko.

VIII

Kudeaketaren ondorioetarako –eta ondorio horietarako soilik– mendien multzoak osatuz, eskala-ekonomia lortu nahi izan da. Bide horretatik, eta basogintzako ekonomia suspertzeko asmoz, baso-elkarteak sortu dira. Elkartekideek prerrogatiba guztiak izango dituzte, mendien kudeaketarena izan ezik. Kudeaketa elkarteari ematen zaio aldi baterako, eta, trukean, etekinen parte bat jasoko dute.

Jabeen multzoak sustatzeko eta mendien jasangarritasuna hobetzeko asmoz, mendia kontserbatzeko, mantentzeko, hobetzeko eta babesteko eta mendira sartzeko egindako gastuen eta inbertsioen % 10eko kenkaria ezarri da lege honetan eratutako baso-elkarteen Sozietateen Gaineko Zergan. Orobat, helburu berberarekin, Sozietateen Gaineko Zergaren Legeak zehaztutako gerorapenaren araubide berezia ezarri da. Baso-ustiapenerako izan daitezkeen lursailen jabeek baso-elkarteari, partizipazioen truke, basogintzako erabilerarako eskubideak uztearen eragiketan sor daitekeen tributazioa ekiditea da helburua.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren urriaren 20ko 995/2010 Erregelamenduan xedatutakoa betetzea errazagoa izan dadin, erantzukizunpeko adierazpenaren baliozkotasuna ezartzen da eta gutxieneko edukia erregelamendu bidez arautuko da, erregelamendutik eratorritako betekizunak bete daitezen. Erantzukizunpeko adierazpenik ez izatea arau-hauste arintzat joko da. Orobat, ikuskapenak egiteko modua eta intentsitatea homogeneizatzeko asmoz, Ikuskapen Plan Nazionala prestatuko da autonomia-erkidegoen lankidetzarekin.

Azkenik, ikusita oso gutxi direla plangintza egiteko indarrean dagoen tresnaren bat duten mendiak, derrigortuta dauden mendiek 10 urte gehiago izango dituzte –2004tik hasita– mendi-antolaketa proiektua, plan dasokratikoa, teknikoa edo tresna baliokideren bat prestatzeko. Era berean, pizgarrien ondorioetarako, tresna horien gabeziarako epea ere 10 urtez luzatzen da. Baldintzak aldatu izanak justifikatzen du epea luzatzea: ez dira mendiak plana izan behar dutenak; plangintza errazagoa izan dadin, baso-kudeaketarako orri-ereduak egongo dira, baina prestatzeak denbora eskatzen du. Horregatik guztiagatik, komenigarria da epea luzatzea, sustapen-sistema antolatutako mendietara egokitu dadin eta katalogatutako mendiak eta mendi babesleak legeriara egokitu daitezen.

IX

Azaroaren 21eko 43/2003 Legearen aldaketa-legeak sei xedapen gehigarri hartzen ditu barne, xede batekin edo bestearekin erantsiak. Lehenengoak kasuan kasuko ministerioaren izen egokiarekin eguneratzen ditu erreferentziak.

Zerga, Administrazio eta gizarte alorreko neurriei buruzko abenduaren 31ko 62/2003 Legearen 120. artikuluaren analogoa den bigarren xedapen gehigarria ere erantsi da. Bigarren xedapen gehigarriak Espainian Nekazaritza Politika Erkidearen laguntza zuzenak behar bezala aplikatzen direla bermatu nahi du, lurralde nazional osorako ezarritako irizpide komunen arabera. Irizpideak Europar Batasuneko ondorengo erregelamenduetatik eratortzen dira: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1307/2013 Erregelamendua (EB) , Nekazaritza Politika Erkidearen esparruko laguntza-erregimenak betez, nekazarientzako zuzeneko ordainketei aplikagarri zaizkien arauak ezartzen dituena; eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1306/2013 Erregelamendua, Nekazaritza Politika Erkidearen finantzaketari, kudeaketari eta jarraipenari buruzkoa, eta V. tituluaren II. kapituluak ezarritako kudeaketarako eta kontrolerako sistema integratuari dagokiona eta VI. tituluak eta bat datozen xedapenek ezarritako baldintza-sistemari dagokiona.

Hirugarren xedapen gehigarriak nekazaritza-ingeniari eta mendi-ingeniarien kidegoen izendapena aldatzen du, Administrazioaren bi kidegorik zaharrenetakoak, eta haien izendapenean «Estatuko» hitza sartuko da.

Laugarren xedapen gehigarriak ehizaren eta arrantzaren esparruko zenbait alderdi jasotzen ditu. Horien legegintzaren eskumena autonomia-erkidegoena bakarrik dela aitortu arren, merkatuaren batasuna bermatzeko, ezinbestekoa da nazio mailan jarduera horiek bateratuta eta ongi antolatuta egotea, jarduera ekonomikoak ere badirenez. Hala, Ehiza Kudeaketaren Estrategia Nazionala eratzea eta erabiltzen hastea dago aurreikusita. Halaber, sistema eraginkorra izan dadin, arau-hausleen erregistro nazionala sortzea ere aurreikusita dago.

Bosgarren xedapen gehigarriak Tajo-Segura isuraldatzearen ustiaketarako arauak ezartzen ditu.

Seigarren xedapen gehigarriak Natur Bidea eta Natur Bideen Sare Nazionala arautzen ditu.

Bukatzeko, zazpi azken xedapen gehitu dira. Lehenengoak urriaren 16ko 52/1980 Legea aldatzen du, Tajo-Segura akueduktuaren ustiaketarako araubide ekonomikoarena. Bigarrenak uztailaren 5eko 10/2001 Legea aldatzen du, Plan Hidrologiko Nazionalari buruzkoa. Hirugarrenak Animalien osasunari buruzko apirilaren 24ko 8/2003 Legeari beste artikulu bat eransten dio 16.aren ostean, ehiza-espezieen bitartez ganaduari edo gizakiei gaixotasunak ez kutsatzearen inguruan. Hala, indarrean dagoen animalien osasunari buruzko legediak arautuko ditu ehiza-espezieen haztegiak, ehizarako diren lurrak eta ehiza-espezieen mugimendua. Laugarrenak ekainaren 11ko 5/2013 Legea aldatzen du, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea eta hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legea aldatzen dituena. Bosgarrenak adierazten duenez, aurreko testuak ez du gastu publikoa areagotzen eta hiru hilabetetan finkatzen du indarrean jartzeko epea. Seigarrenak, bestalde, eskumengaikuntza ezartzen du, eta zazpigarrenak hiru hilabetetan finkatzen du indarrean jartzeko epea.

X

Konstituzio Auzitegiaren otsailaren 5eko Epaia betetzeko helburuaz, Legeak TajoSegura isuraldatzearen inguruko zenbait manu txertatu ditu. Epaiaren arabera, Tajo-Segura isuraldatzearen inguruko zenbait xedapen Konstituzioaren aurkakoak dira. Izan ere, ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen izapidetze-prozesuan egindako zuzenketa bidez sartu ziren xedapenak, Aragoiko Autonomia Erkidegoari Aragoiko Autonomia Estatutuaren 72.3 artikuluak arautzen duen entzunaldia eman gabe.

Konstituzio-kontrakotasunaren deklarazioak ziurgabetasuna sortu du eta isuraldatzearen funtzionamendu normala arriskuan jarri du. Egoera hori aldatzeko asmo sendoarekin, Lege honek Auzitegi Gorenaren epaia betetzen du.

1979tik martxan den Tajo-Segura isuraldatzea berebiziko garrantzia duen azpiegitura da: 2,5 milioi pertsona hornitzen ditu eta nekazaritzarako diren 150.000 hektarea ureztatzeko ur-hornidura bermatzen du. Oso teknifikatuak dauden balio erantsi handiko laborantzak dira eta araudi iraunkor eta argia behar dute. Ureztatzaileek zehatz-mehatz jakin behar dute zer ur-baliabide duten uztak behar bezala programatu ahal izateko eta, orobat, jarduera aurrera eraman ahal izateko behar duten finantzaketa jasotzeko aukera izan dezaten.

Konstituzio Auzitegiaren Epaiak berak xedapen horien garrantzia nabarmentzen du bosgarren oinarri juridikoan. Bertan, argi eta garbi dio: «xedapen horiek guztiak TajoSegura akueduktuan zeharreko ur-transferentzien araubideari egiten diote erreferentzia; akueduktuaren garrantzia ukaezina da, eta, horrenbestez, lehenago aipatutako arauen baliogabetzeak kalte larriak eragingo lizkieke interes orokorrei».

Hala, Tajo-Segura isuraldatzeak behar bezala eta segurtasun juridiko osoz funtzionatuko duela ziurtatzen da.

Artikulu bakarra. Mendiei buruzko azaroaren 21eko 43/2003 Legearen aldaketa.

Mendiei buruzko azaroaren 21eko 43/2003 Legea honela aldatzen da:

Bat. Legearen 2. artikuluaren 2 eta 3 zenbakiak honela geratzen dira idatzita:

«2. Nekazaritzarekin, basogintzarekin eta artzaintzarekin lotutako izaera anitza duten lurrek, eta larreek bereziki, lege hau bete beharko dute, baso ezaugarri eta ustiapenari dagokionez, hargatik eragotzi gabe nekazaritza eta abeltzaintza ezaugarriak direla-eta dagokien araudia ere betetzea.

3.Naturgune babestuetan dauden mendiak edo mendi-zatiak dagokien legeak arautzen ditu, eta baita haren aurkako ez diren lege honetako xedapenek ere.»

Bi. Legearen 3. artikuluaren f) letra honela geratzen da idatzita:

«f) Baso-ekosistemen eta -espezieen biodibertsitatea kontserbatu, hobetu eta berritzea.»

Hiru. Legearen 3. artikuluari l) letra erantsi zaio, eta honela geratzen da idatzita:

«l) Mendiak ondasun naturala hobetzeko azpiegitura berdeak dira eta klimaaldaketa moteltzeko ahalmena dute.»

Lau. Legearen 4. artikulua honela geratzen da idatzita:

«4. artikulua. Mendien funtzio-aniztasuna.

Mendiek, haien titulartasuna edonolakoa izanik ere, oso eginkizun sozial garrantzitsua dute, ez soilik baliabide naturalen iturri eta jarduera ekonomikoen oinarri direlako, baita hainbat ingurumen-zerbitzu ematen dutelako ere, hala nola: lurzorua eta uraren zikloa babesten dute, atmosferako karbonoa finkatzen dute, dibertsitate biologikoa gordetzen dute eta lotura ekologikoaren eta paisaiaren loturaren funtsezko elementuak dira.

Baliabide eta aberastasun horiek guztiak onartzean, eta horietaz gizarte guztia baliatzen dela ikusiz, herri-administrazioek nahitaez mendiak zaindu, babestu, berritu eta hobetu behar dituzte, eta era berean, ustiapen antolatua burutu behar dute.»

Bost. Legearen 5. artikuluaren 2. zenbakia honela geratzen da idatzita:

«2. Artikulu honen beste zenbakietan xedatutakoari kalterik egin gabe, honako hauek ez dira menditzat joko:

a) Nekazaritza-laboreetarako lursailak.

b) Hirilurrak.

c) Autonomia-erkidegoek, euren basogintzaeta hirigintza-arautegian, kanpo uzten dituzten lursailak.»

Sei. Legearen 5. artikuluari 4. zenbakia gehitu zaio; eta hau da edukia:

«4. Nekazaritzako lursailetan erregimen intentsiboan dauden txanda laburreko baso-espezieen sailek lege honek ezartzen duena bete beharko dute aurretiaz ezarritako ustiapen-txandak indarrean dauden bitartean, autonomia-erkidegoak txandaketa-aldi laburragoa erabakitzen ez badu. Kasu horretan, titularrak, aldi hori bukatutakoan, lursaila nola ustiatuko den erabakiko du.»

Zazpi. 6. artikuluaren f) , i) , n) , ñ) eta q) letrak honela geratzen dira idatzita:

«f) Basoberritzea: ereinda edo landatuta, lursail batean baso-espezieak sartzea. Baso bihurtzea edo basoberritzea izan daiteke.»

«i) Baso-ustiapenak: egurretarako eta su-egurretarako ustiapenak; basobiomasa barne, kortxoarena, erretxinarena, larreak, ehizarakoak, fruituenak, onddoenak, landare aromatikoenak eta sendabelarrenak, erle-produktuenak eta mendietan lantzen diren eta merkatu-balioa duten gainerako produktuak eta zerbitzuak.»

«n) Mendi-antolamenduen proiektua: mendi bateko edo mendi-talde bateko baso-baliabideak, zurgaiak eta zurgaiak ez direnak, modu jasangarrian erabiltzeko egiten den denboraren eta espazioaren antolamendua labur-labur jasotzen duen dokumentu teknikoa. Dokumentuak basoko lursailaren alderdi ekologiko, legal, sozial eta ekonomikoen deskribapen zehatza jasoko du, eta, batez ere, mendiaren unitate bakoitzean aplikagarria den basogintzari buruzko eta errenten kalkuluari buruzko erabakiak hartzeko adinako xehetasun-maila duen basoaren inbentario bat.»

«ñ) Plan dasokratikoa edo plan teknikoa: mendi-antolamenduen proiektua, baina, berezitasunak kontuan hartuta –hedadura txikia, zuraren edo kortxoaren ekoizpenaren bestelako lehentasunezko funtzioak, heldutasunik gabeko masak (mozketa-garaian dagoen zuhaiztirik gabeak) etab.– baliabideen kudeaketarako araubide soilagoa behar duena. Hala, basoaren inbentarioa sinplifikatuagoa izan daiteke, baina edonola ere, mendi zuhaiztunen kasuan, sarritasunari buruzko informazioa jaso beharko du derrigor.»

«q) Baso-agentea: Herri-administrazioen baitako agintaritzaren agentea den funtzionarioa. Kasuan kasuko administrazioaren araudiaren arabera, eta izen korporatibo zehatza edozein dela ere, ondorengo eginkizun hauek ditu, besteak beste: basogintzako ondasun juridikoak zaindu eta babestea eta, oro har, polizia judizialaren funtzioak, Prozedura Kriminalaren Legearen 283. artikuluaren 6. zenbakiak ezartzen duenaren arabera. Epaileei, auzitegiei eta Fiskaltzari lagunduz lan egingo du, Segurtasun Indar eta Kidegoekin era koordinatuan, legedi organiko arautzailearen ahalmenak errespetatuz.»

Zortzi. Legearen 7. artikuluaren 2. zenbakiaren a) , b) eta c) letrak honela geratzen dira idatzita:

«a) Ondorengo dokumentuen bidez, Espainiako baso-politikaren helburu nagusiak definitzea:

1.a Espainiako Basogintza Estrategia.

2.a Espainiako Basogintza Plana.

3.a Basamortutzearen Aurkako Espainiako Ekintza Plana.

4.a Baso eta Urak Berriztatzeko Lehentasunezko Ekintzen Plan Nazionala.

5.a Komertzializatutako Zuraren Legezkotasuna Kontrolatzeko Plan Nazionala.

b) Basogintzaren arloko informazioa bildu, prestatu eta sistematizatzea, Espainiako Basogintza Informazioa mantentzeko eta eguneratuta egoteko.

c) Ondorengo hauen jarraibide komunak ezartzea: suteak prebenitzeari eta itzaltzeari buruzko trebakuntza; bitarteko materialen normalizazioa eta Espainiako lurralde osoko basoetako suteak itzaltzen dituzten langileen ekipamenduaren normalizazioa; eta autonomia-erkidegoei laguntzeko estatuko bitartekoak izatea, mendiak suteen kontra babestu ahal izateko.»

Bederatzi. Legearen 7. artikuluaren 2. zenbakiaren f) letra honela geratzen da idatzita:

«f) Basoko baliabide genetikoen kontserbazioari eta erabilera jasangarriari buruzko oinarrizko arauak ezartzea eta baita ugalketarako basoko materialen jatorriari, ekoizpenari, erabilerari eta komertzializazioari buruzkoak ere, eta bereziki, nondik datozen zehaztea eta Oinarrizko Materialen Erregistro eta Katalogo Nazionala mantentzea.»

Hamar. Legearen 7. artikuluaren 2. zenbakiaren g) letra honela geratzen da idatzita:

«g) Baso-kudeaketa jasangarrirako jarraibide komunak prestatzea eta onartzea.»

Hamaika. Legearen 7. artikuluaren 3. zenbakiaren a) letra honela geratzen da idatzita:

«a) Onura Publikoko Mendien Katalogoaren eta Mendi Babesleen Erregistroaren koordinazioa, eta baita lege honek ezartzen dituen beste erregistroena ere.»

Hamabi. Legearen 7. artikuluaren 3. zenbakiaren b) letra honela geratzen da idatzita:

«b) Sareak diseinatzean elkarlanean aritzea eta autonomia-erkidegoek beren lurraldean lortutako datuak eta Estatuko Administrazio Orokorrak autonomien goragoko mailan edo beren eskumenekoak diren esparruetan lortutako datuak, mendien jarraipena egiteko Europako sareetatik edo jarraipen orokorra egiteko beste sistema batzuetatik datozenak, jasotzea eta erkidegoko organoei komunikatzea.»

Hamahiru. Legearen 9. artikuluaren f) letra honela geratzen da idatzita:

«b) Bere titulartasuneko mendi katalogatuak kudeatzea, autonomiaerkidegoaren baso-legerian hala xedatzen bada eta xedatzen den bezala.»

Hamalau. 10. artikulua honela geratzen da idatzita:

«10. artikulua. Espainiako baso-politikaren koordinazioeta parte-hartzerako organoak.

1.Nekazaritzaren eta Landa Garapenaren Arloko Biltzarrari dagokio Estatuko Administrazio Orokorra eta autonomia-erkidegoak koordinatzea Espainiako basopolitikari dagozkion gaiak prestatzeko, aztertzeko eta garatzeko.

2.Mendi eta baso-politikaren arloan Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioaren aholku-organoa izango den Basogintzako Kontseilu Nazionala sortu da, eta, besteak beste, basogintzaren esparruko estatu mailako arauen eta planen berri emango du. Ministroa izango da kontseiluburua eta erregelamendu bidez erabakiko da haren osaera, antolamendua eta funtzionamendua. Edonola ere, eragiten zaien interesen ordezkari diren erakundeen parte-hartzea bermatuta egongo da, baina ezingo dituzte langile-kostuak sorrarazi edo gastu publikoa areagotu.»

Hamabost. Legearen 11. artikuluaren 4. zenbakia honela geratzen da idatzita:

«4. Esku komuneko auzo-mendiak izaera bereziko mendi pribatuak dira, jabetza komuneko kuotarik gabeko mendiak direlako. Titulartasuna unean-unean erkidegoa osatzen duten auzokideena da, eta zatiezinak, besterenezinak, preskribaezinak eta enbargaezinak dira. Esku komuneko Auzo Mendiei buruzko azaroaren 11ko 55/1980 Legeak xedatutakoa kontuan izanda ere, mendi pribatuentzako xedatutakoa aplikatuko zaie.»

Hamasei. Kendu egiten da 12 bis artikulua.

Hamazazpi. Legearen 13. artikulua honela geratzen da idatzita:

«13. artikulua. Herri onurakotzat katalogatutako mendiak.

Lege hau indarrean jartzen den unetik, autonomia-erkidegoek onura publikoko menditzat jo eta Onura Publikoko Mendien Katalogoan sartu ahal izango dituzte

ondorengo baldintza hauetakoren bat betetzen duten mendi publikoak:

a) Higadura prozesuen aurrean lurzorua babesteko funtsezkoak direnak.

b) Arro hidrografikoen goi-ibarretan daudenak eta erregimen hidrologikoa arautzeko erabakigarriak direnak. Aintzat hartzen dira, halaber, azaleko eta lur azpiko ur-bilketen babeseko perimetroan daudenak eta elur-jausiak, ibaialdiak eta uholdeak gerta ez daitezen edo gutxiagotan gerta daitezen laguntzen dutenak eta herriak, laboreak eta azpiegiturak babestu edo ur-horniduraren kopurua edo kalitatea hobetzen dutenak.

c) Lurra eta arrokak jaustea eta urtegiak lurrez estaltzea saihestu edo murrizten dutenak eta haizearen aurka laboreak eta azpiegiturak babesten dituztenak.

d) Aurreko a) , b) edo c) lerrokadetan azaldutako ezaugarriak egungo egoeran erabat bete gabe ere, baso bihurtzera edo basoberritzeko hobekuntzara bideratutakoak, horietan adierazitako helburu babesleekin.

e) Dibertsitate biologikoa zaintzen laguntzen dutenak, sistema ekologikoak zainduz, landareak eta animaliak babestuz edo dibertsitate genetikoa zainduz, eta, bereziki, babestutako gune naturalak, hegaztientzako babes bereziko zonak, babes bereziko zonak edo babesteko legezko beste figura batzuk direnak edo zati direnak, baita paisaiaren elementu garrantzitsuak direnak ere.

f) Autonomia-erkidegoak legeetan ezartzen dituenak.»

Hemezortzi. Legearen 15. artikuluaren 3. zenbakia honela geratzen da idatzita:

«3. Baso jabari publikoko baso-ustiapenak lege honen 36. eta 37. artikuluek xedatzen dutenaren arabera arautuko dira.»

Hemeretzi. Legearen 15. artikuluaren 5. zenbakia honela geratzen da idatzita:

«5. Jabari publikoko mendietan egingo diren eta mendia kudeatzen duen administrazioak sustatutako jarduera ekonomikoen emakidak eta baimenak emateko prozeduretan, publikotasun, objektibotasun, inpartzialtasun eta gardentasun printzipioak errespetatuko dira, baina mendi komunalen araudian xedatutakoa bete beharko da. Ondorengo kasu hauetan, konkurrentzia-printzipioa ere aplikatuko da, bertako planifikazio eta kudeaketa tresnen edo jarraibideen arabera:

a) mendia kudeatzen duen administrazioak sustatutako zerbitzu-jarduera

denean.

b) jarduera burutzeak hirugarrenen beste jarduera batzuk burutzea alde batera uzten duenean.

Zerbitzu-jarduerak egiteko emakidak eta baimenak emateko erabiliko diren irizpideek lotura zuzena izango dute mendiaren planifikazio eta kudeaketa tresnetan xedatutakoarekin.

Baimen eta emakida horien iraupena 75 urtekoa izango da gehienez, ezaugarrien arabera, eta ez da automatikoki berrituko, eta aurreko titularrak edo bertara bereziki lotutako pertsonek ez dute abantailarik izango.»

Hogei. Legearen 16. artikuluaren 3, 4 eta 5. zenbakiak honela geratzen dira idatzita:

«3. Legearen 13. artikuluak aipatzen dituen mendi publikoak ofizioz edo titularrak hala eskatuta sartuko dira Onura Publikoko Mendien Katalogoan, eta akordio bidez onartuko du autonomia-erkidego bakoitzeko gobernu-organo gorenak, erkidegoko baso-organoak hala proposatuta eta prozedura egokia izapidetu ondoren. Prozeduran titulartasuna duen administrazioak edo, hala badagokio, mendien eskubideak dituzten titularrek esaten dutena entzun beharko da.

4.Mendi bat Onura Publikoko Mendien Katalogotik kanpo geratuko da, soilik katalogatzeko arrazoia izan ziren ezaugarriak galtzen baditu, eta aurreko zenbakian deskribatutako prozeduraren bidez arautuko da. Katalogatutako mendi baten zati ez

esanguratsu bat partzialki kanpo uztea edo trukea autonomia-erkidego bakoitzeko gobernu-organo gorenak baimenduko du akordioz, erkidegoko baso-organoak hala proposatuta, betiere horren ondorioz mendiaren lurzorua hobeto definituta geratzen bada edo horrela hobeto kudeatuko edo kontserbatuko bada.

5.Salbuespenez, autonomia-erkidego bakoitzeko gobernu-organo gorenak hala adosten badu, aurrez baso-organoaren eta, hala badagokio, erakunde titularraren txostena jaso ondoren, katalogatutako mendi baten zati bat kanpo uztea edo trukea baimendu ahal izango da, interes publiko handia badago.»

Hogeita bat. Legearen 18. artikuluaren 1, 2 eta 3. zenbakiak honela geratzen dira idatzita:

«1. Mendi baten onura publikoko deklarazioak ez du jabetzari buruzko ezer ondorioztatzen, baina katalogoaren arabera jabegoa norena izan, erakunde horren aldekoa izango jabetza, ustez. Katalogoan mendi bati esleitzen zaion titulartasuna auzitegi zibilean egindako jabetzari buruzko deklaraziozko judizio arruntaren bidez baino ezin da aurkaratu, eta ezingo dira Prozedura Zibilaren Legearen 250.1.7 artikuluaren akzio errealak egikaritu.

2.Katalogatutako mendien jabetzari buruzko deklaraziozko judizio arruntak badaude, alderdi demandatua autonomia-erkidegoa izango da, eta, horrez gain, hala badagokio, mendiaren titularra den erakundea. Artikulu honetan aipatzen diren prozedura judizialetako jarduera guztietan, administrazio kudeatzailearen ordezkariei behar besteko denboraz dei egingo zaie, eta bestela, deusezak izango dira jarduerok.

3.Administrazio titularrak edo kudeatzaileak Jabetza Erregistroan inskribatuko ditu mendi katalogatuak edo haien gaineko eskubideak, eta, horretarako, ziurtagiriarekin batera, mugaketarako eskala egokia duen mendiaren edo altxatzearen plano topografikoa aurkeztuko du, dagozkion erreferentzia geografikoekin. Eta, edonola ere, mendi katalogatu guztiaren higiezinen katastroko erreferentzia jasotzen duen katastro-ziurtagiri deskriptibo eta grafikoa aurkeztuko du, martxoaren 5eko 1/2004 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Higiezinen Katastroari buruzko Legearen testu bateginak xedaturakoari jarraiki. Desadostasunik badago, hipotekaren inguruko legediak lursailen irudikapen grafikoa Jabetza Erregistroan inskribatzeari buruz dioena jarraituko da.»

Hogeita bi. 18 bis artikulu berri bat gehitu da, eta honela geratzen da idatzita:

«18 bis artikulua. Baso jabari publikoaren afekzio partziala duten lursailen banaketa.

1.Titulartasun publikoa duen erregistroko lursail batek baso jabari publikoaren afekzio partziala duenean, administrazioko ziurtagiri baten bitartez, jabari publikoko zatia eta ondarezko zatia elkarrengandik banandu ahal izango ditu. Ziurtagiria nahikoa izango da Jabetza Erregistroan inskribatzeko.

2.Aurreko zenbakian araututako banaketaren inguruko espediente administratiboetan, martxoaren 5eko 1/2004 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Higiezinen Katastroari buruzko Legearen testu bategineko 13 eta

46.2artikuluetan xedatutakoa aplikatuko da.»

Hogeita hiru. Legearen 19. artikuluaren 2. zenbakia honela geratzen da idatzita:

«2. Mendiaren administrazio titularrak edo kudeatzaileak zehapenespedienteren bat hasten badu edo edukitza-egintzaren bat egiten badu, jabetza eten egingo da baso-ustiapenak egiteko preskripzioari dagokionez.»

Hogeita lau. Legearen 20. artikuluaren goiburua eta 1. zenbakia honela geratzen dira idatzita:

«20. artikulua. Mendi publikoen jabetza berreskuratzea eta ikertzea.

1.Mendi publikoen jabeek, euren ekimenez edo mendi katalogatuen kasuan administrazio kudeatzaileak hala eskatuta, ustez bere ondasunekoak diren lureremuen egoera ikertzeko ahalmena izango dute, Herri Administrazioen Ondareari buruzko azaroaren 3ko 33/2003 Legearen 45. artikuluak eta hurrengoek ezarritakoa betez, eta xede horrekin, beharrezkotzat jotzen diren datu eta txosten guztiak eskatu ahalko dituzte.

Administrazio kudeatzaileak laguntza eskainiko du ikerketan, bere esku dauden bitarteko tekniko eta dokumentalak administrazio titularraren esku utziz.»

Hogeita bost. Legearen 21. artikuluaren 1. zenbakia honela geratzen da idatzita:

«1. Mendi publikoen titularrek eta mendi katalogatuen administrazio kudeatzaileek mendien mugaketa administratiboa egiteko ahalmena izango dute. Basogintzako administrazio eskudunak mendien mugaketa egiten lagundu ahal izango du, bere esku dauden bitarteko tekniko eta dokumentalak administrazio titularraren esku utziz.»

Hogeita sei. Legearen 21. artikuluaren 4. zenbakia honela geratzen da idatzita:

«4. Mugaketak onartzeko, kontuan hartuko dira mugaketaren xede den mendiaren titulartasun publikoa egiaztatzen duten kalifikatutako jabetza-egoerak edo egiaztagiriak eta, orobat, ukitutako higiezinaren edo higiezinen katastrokartografia eta katastro-ziurtagiri deskriptibo eta grafikoa. Halaber, mugak ezartzeko mendiak hartzen duen eremua eta, izatekotan, erreferentzia geografikoak dituen planoa aurkeztuko dira, eta dituen kargak ere adieraziko dira.»

Hogeita zazpi. Legearen 21. artikuluaren 5. zenbakia honela geratzen da idatzita:

«5. Jabetza Erregistroan inskribatutako jabetzako lurren tituluak eta jabetzari buruzko deklaraziozko judizioetako epai irmoak bakarrik izango dira baliozkoak eta eraginkorrak mugatze-ekintzan.»

Hogeita zortzi. Legearen 21. artikuluaren 9. zenbakia honela geratzen da idatzita:

«9. Mugaketa onartzearen akordioa irmoa denean, mugarriak jarriko dira, eta, hala badagokio, interesatuek mugarriztatzean parte hartuko dute. Administrazio jarduleak Higiezinen Katastroari eginiko mugaketa-emaitzaren komunikazioa jakinaraziko dio, katastro-araubideak xedatutakoarekin bat.»

Hogeita bederatzi. Legearen 23. artikuluaren 1. zenbakia honela geratzen da idatzita:

«1. Mendi pribatuak titularrak nahi bezala kudeatuko dira, betiere berariazko legedian eta Kode Zibilean xedatutakoa kontuan izanda.»

Hogeita hamar. Legearen 23. artikuluaren 3. zenbakia honela geratzen da idatzita:

«3. Mendi pribatuen kudeaketa, dagokion kudeaketa-tresnaren edo basoen planifikazioaren arabera egingo da (halakorik izatekotan) . Autonomia-erkidegoko baso-organoak ikuskatuko du tresna horien aplikazioa. Kudeaketa-tresnarik ez badago, titularrak, kudeaketarako, baso-ustiapenak egiteko aurretiazko baimena beharko du, autonomia-erkidegoak zehaztutako moduan, lege honen 36. eta 37. artikuluetan xedatutakoaren arabera,.»

Hogeita hamaika. Ezabatu egin da IV bis kapituluko goiburua, eta 24 eta 24 bis artikuluak IV. kapituluaren barruan geratu dira.

Hogeita hamabi. 24. artikulua honela geratzen da idatzita:

«24. artikulua. Mendi babesleen aitortza.

1.Legearen 13. artikuluak mendi publikoetarako ezartzen dituen baldintzaren bat betetzen duten titulartasun pribatuko mendiak edo baso-lurrak aitortu ahal izango dira babesletzat.

2.Mendi babesle aitortza dagokion autonomia-erkidegoko administrazioak egingo du. Aurretik txostena egingo da, eta, kasu guztietan, jabeak eta mendia kokatzen den lekuko toki-erakundeak esaten duena entzun beharko da. Mendi babesle gisa sailkatzea eragin zuten arrazoiak desagertu ostean, prozedura bera jarraitu beharko da sailkapenetik ateratzeko.

3.Autonomia-erkidegoek izaera administratiboa duten mendi babesleen erregistroak sortuko dituzte, eta bertan, erregistro horien baitako mendiek jasaten dituzten kargak eta gainerako eskubide errealak agertuko dira.

4.Mendi Babesleen Erregistro Nazionala sortu da. Erregistro Nazionala osatzeko eta eguneratuta mantentzeko asmoz, autonomia-erkidegoek beren erregistroetan ematen diren idazpenei buruzko informazioa helaraziko diote Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioari, aurreko zenbakian ezarritakoari jarraiki.

Erregistroak informatzeko helburua izango du eta Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioaren mende egongo da. Erregelamendu bidez ezarriko da bere antolamendua eta funtzionamendua, autonomia-erkidegoei aurretik galdetuta.»

Hogeita hamahiru. 24 bis eta 24 ter artikuluak ezabatu egin dira.

Hogeita hamalau. 24 quater artikulua 24 bis artikulua izango da, eta honela geratzen da idatzita:

«24 bis artikulua. Mendi babesleen kudeaketa.

1.Jabeei dagokie mendi babesleak kudeatzea, eta berariazko legedian xedatutakoa kontuan hartu beharko dute. Lurraldean ez badago basoen edo baliabide naturalen antolamenduaren planifikaziorako indarrean dagoen tresnarik, kudeatzaileak mendi-antolamenduen proiektua edo plan dasokratikoa aurkeztuko dio autonomia-erkidegoko basogintzako administrazioari.

2.Mendi babesleen kudeaketarako jartzen diren mugak (haien funtzio ekologikoak, babesleak edo sozialak direla-eta) ekonomikoki konpentsatuko dira, VI. tituluko III. kapituluan jasotakoari jarraituz.»

Hogeita hamabost. Legearen 25. artikuluaren 1. zenbakiaren b) letra honela geratzen da idatzita:

«B) 24. artikuluaren arabera babesletzat aitortutako mendiak.»

Hogeita hamasei. 27 bis artikulu berri bat gehitzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«27 bis artikulua. Bazkideen mendiak.

1.Bazkideen mendiak hainbat pertsonari (eta horietako batzuk ezezagunak) dagokion pro indiviso titulartasuna duten mendiak dira, izena eta osaera edozein dela ere.

2.Bazkideen mendi bateko edozein jabekidek, edozein dela ere bere partehartze kuota, kudeaketa-batzorde bat sortzea proposatzeko ahalmena izango du baso-kudeaketaren organo eskudunaren aurrean. Organoak, jabekideetakoren batek eskatuz gero, ezagunak diren jabekide guztiei deituko die. Eratutakoan, kudeaketa-batzordea erkidegoaren gobernueta ordezkaritza-organoa izango da parte-hartze kuota hutsei eta jabe ezezagunei dagokienez, eta ezagunak diren gainerako jabekide guztiei emango die horien berri.

Parte-hartze kuota batek edo batek baino gehiagok jabe ezagunik ez duela jakinaraziko dio kudeaketa-batzordeak Estatuaren Ondarearen Zuzendaritza Nagusiari, azken horrek Herri Administrazioen Ondareari buruzko azaroaren 3ko 33/2003 Legea eta Legea garatzen duen abuztuaren 28ko Errege Dekretuz onartutako 1373/2009 Erregelamendua bete dezan.

3.Kudeaketa-batzordea behar bezala eratzeko, jabe ezagunen lau bosten gutxienez ados egon behar da, eta beharrezkoa da, orobat, idatziz formalizatzea. Kudeaketa-batzordearen eraketaren akta egingo da, eta bertan, ukitutako mendiaren edo mendien identifikazioa, gutxienez ere presidente eta idazlari baten izendapena eta barne-funtzionamenduaren arauak azalduko dira, eta azken horren barruan, kide berriak gehitzeko irizpideak zein diren ere jasoko da.

4.Kudeaketa-batzordeari dagozkio ondoko hauek:

a) Erkidegoa ordezkatzea eta kudeatzea. Xede horretarako, guztien interesei eusteko egokien deritzon kudeaketaeta administrazio-egintzak hartuko ditu. Horren barne daude bazkideen mendiaren eta bertako produktuen kudeaketa eta gozamena, eta basogintza, nekazaritza, abeltzaintza, energia eta meatzaritza alorreko ustiapen mota ororen besterentzea, edota, lege honek xedatutakoaren arabera, jabeek egin dezaketen beste edozein egintza. Kudeaketa-batzordeak sortutako mozkina bazkideen artean, parte-hartzearen proportzioan, banatzea adostu dezake. Banaketa horretatik kanpo geratzen dira argitu gabeko partehartzeak, horiek mendiak hobetzeko inbertitu beharko baitira.

b) Hutsik dauden kuoten titulartasunari buruzko ikerketa-espedienteak sustatzea, Herri Administrazioen Ondareari buruzko azaroaren 3ko 33/2003 Legearen 45. eta hurrengo artikuluek eta aplikagarria den araudiak ezarritakoa betez. Kudeaketa-batzordea hutsik dauden kuoten jabeak nor diren jakiten ahaleginduko da, eta, horretarako, agiri-frogak edo eskubidez onartutako beste froga batzuk erabiliko ditu; eta, bereziki, azken titular ezagunei eta ondorengoei buruz Jabetza Erregistroan, Katastroan, eskritura publikoetan, testigantzetan eta notario-aktetan edo jaiotzaedo bataio-agirietan agertzen diren datuez baliatuko da; horrekin batera, Estatuaren Ondarearen Zuzendaritza Nagusiaren eskumenak ere kontuan izan beharko dira.

5.Hartutako erabakiak baliozkoak izango dira jabe ezagunen parte-hartze kuota gehienek, bertaratutakoek edo ordezkatutakoek, aldeko botoa ematen badute.

6.Batzordea deuseztatu egingo da erkide guztiak, zuzenbidearekin bat etorriz, nor diren ezagutzen denean. Une horretatik aurrera, ondasun-erkidegoen araubidea jarraituko du pro indiviso erregimenean. Ezingo da zatiketarik egin hutsik dauden kuota guztiak identifikatu arte.

7.Estatuaren Ondarearen Zuzendaritza Nagusiak hutsik dauden kuotei buruzko ikerketa-prozedurari hasiera emango dio, baldin eta kudeaketa-batzordeak kuota horiek egiazki jaberik ez dutela pentsatzeko nahikoa zantzu dagoela adierazten badu.

Ikerketa-prozedurarekin batera, kudeaketa-batzordeak kuoten titulartasuna argitzeko asmoz egindako eginbideak joango dira eta Estatuko Administrazio Orokorrak ez ditu errepikatu behar izango.

Kuota batzuk hutsik daudela egiaztatzen bada, kuota horiek, legearen aginduz, Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioaren eraginpean egongo dira Estatuko Administrazio Orokorraren ondare izango direla erabakitzen denean, eta ebazpenean ikerketa-prozedurari amaiera emateko adieraziko da.

Identifikazioaren emaitza Hiri-ondasun Higiezinen Katastroan adierazi beharko da, katastroan izandako aldaketak, halakorik egon bada, jasota gera daitezen.

Kasu guztietan, Herri Administrazioen Ondareari buruzko azaroaren 3ko 33/2003 Legearen 112.6. artikuluak xedatutakoaren babesean, kuota horien besterentzeprozedura hasi ahal izango da.

8.Bazkideen mendien jabeak, erregulazio honi kontra egiten ez dion bitartean, Kode Zibilaren 392. artikulua eta hurrengoak jarraituz arautuko dira, eta, bereziki, atzera eskuratzeko eskubidea izango dute. Edonola ere, jabekideek ez dute atzera eskuratzeko legezko eskubidea izango, jabekidetza edo pertsona bakarreko sozietateen inter vivos eskualdatzea ezkontidearen edo bigarren graduko odol bidezko ahaideen alde ematen denean.

9.Eratutako kudeaketa-batzordeei identifikazio fiskala emango zaie, beren eskumenekoak diren negozio juridikoak egin ahal izan ditzaten.»

Hogeita hamazazpi. Legearen 28. artikuluaren 1. zenbakia honela geratzen da idatzita:

«1. Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak Espainiako Basogintza Informazioa prestatuko du, Estatuko Administrazio Orokorraren eta autonomiaerkidegoen organo eskudunekin batera, eta honako gai hauek jasoko ditu:

a) Basoen Inbentario Nazionala eta inbentario horri dagokion Espainiako Basoen Mapa.

b) Lurzoruen higaduraren inbentario nazionala.

c) Espainiako ehiza eta arrantza kontinentalaren inbentarioa.

d) Basoberritzeak eta basoko beste jarduera batzuk.

e) Antolatutako mendien zerrenda.

f) Basogintzako ekoizpena eta basoko industria-jarduerak.

g) Basoetako suteak.

h) Mendien eta ingurumenaren arteko elkarreraginaren segimendua.

i) Natura 2000 Sarearen edo Naturagune Babestuaren eta nazioarteko hitzarmenek babestutako lurraldeen barne dauden baso-lurren ezaugarriak.

j) Espainiako mendien biodibertsitate biologikoa.

k) Espainiako ekosistema eta baso-espezie nagusien babesaren eta kontserbazioaren egoera eta klima-aldaketak haiengan dituen ondorioak.

l) Mendien inguruko pertzepzio soziala.

m) Ingurumen-zerbitzuak.

Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak beste eragiketa estatistiko batzuk sartu ahal izango ditu Espainiako Basogintza Informazioan.

Inbentarioetan jasotako informazio guztia eta Espainiako Basogintza Informazioa osatzen duen eduki guztia publikoa izango da, eta ingurumenari buruzko informazioa eskuratzearen inguruko araudia aplikatuko da.»

Hogeita hemezortzi. Legearen 28. artikuluaren 2, 3, 4, 5 eta 6. zenbakiak honela geratzen dira idatzita:

«2. Autonomia-erkidegoen eta gainerako herri-administrazioen Basogintzako estatistikaren arloko organo eskudunek bere eskumenekoak diren basogintzaren alorreko informazioa helaraziko diote Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioari. Informazio hori beharrezkoa da Espainiako Basogintza Informazioa prestatzeko, nazioarteko erakundeek eskatzen duten estatistika-informazioari erantzuteko eta herritarrek basogintzaren informazioa errazago eskura dezaten. Bereziki, urteko hirugarren lauhilekoa baino lehen, aipatutako organoek aurreko urteari buruzko basogintzako informazio estatistikoa jakinaraziko dute.

3.Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak koordinazio-prozedurak ezarriko ditu Espainiako Basogintza Informazioaren eta Nekazaritzako Elikagaien Estatistiken agirietan azaltzen diren basogintza eta nekazaritzako erabileren eta ustiapenen definizioak eta horietako bakoitzari egokitutako lurrazalak berdinak izan daitezen.

4.Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak autonomia-erkidegoen eta toki-erakundeen, enpresen eta basogintzako Industrien eta interesa duten beste eragileen esku utziko du Espainiako Basogintza Informazioaren baitako informazioa.

5.Aldizka-aldizka, Espainiako Basogintza Informazioaren datuen azterketan oinarrituta, Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak Espainiako basogintza-txostena idatziko eta argitaratuko du.

6.Basoen Inbentario Nazionalak, Espainiako Basoen Mapak eta Lurzoruen Higaduraren Inbentario Nazionalak jarraitutasuna izango dute, eta gutxienez hamar urtean behin eguneratuko dira. Horiek prestatzeko, Espainiako lurralde osoan irizpide eta metodologia berberak aplikatuko dira.»

Hogeita hemeretzi. Legearen 29. artikulua honela geratzen da idatzita:

«29. artikulua. Espainiako Basogintza Estrategia.

1.Espainiako Basogintza Estrategiak, Espainiako baso-politika ezartzeko erreferentzia-dokumentu den neurrian, Espainiako mendien eta basogintzaren egoeraren diagnostikoa eta etorkizuneko aurreikuspenak jasoko du, politika horren beharrizanak eta Espainiak hartutako nazioarteko konpromisoak nahiz Espainiako baso-politika antolatzea ahalbidetzen duten jarraibideak kontuan hartuta.

2.Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak, ukitutako ministerioek esateko dutena entzun ostean, Espainiako Basogintza Estrategia garatuko du, autonomia-erkidegoek parte hartuta eta Nekazaritzaren eta Landa Garapenaren Arloko Biltzarraren aldeko txostena jaso eta gero. Ministroen Kontseiluaren akordioz onartuko da Espainiako Basogintza Estrategia.

3.Espainiako Basogintza Estrategia berrikusi egingo da egoerak hala agintzen duenean, eta edonola ere, Espainiako Basogintza Planaren berrikusketa bakoitzarekin batera. Artikulu honetako 2. zenbakian xedatutakoari jarraiki izapidetuko eta onartuko da berrikusketa.»

Berrogei. Legearen 30. artikulua honela geratzen da idatzita:

«30. artikulua. Espainiako Basogintza Plana.

1.Espainiako Basogintza Planak, Espainiako baso-politikaren epe luzeko planifikazio-tresna denez, Espainiako Basogintza Estrategia garatuko du.

2.Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak Espainiako Basogintza Plana garatuko du, autonomia-erkidegoek parte hartuta eta haien baso-planak aintzat hartuta, eta Nekazaritzaren eta Landa Garapenaren Arloko Biltzarraren aldeko txostena jaso eta gero. Ministroen Kontseiluaren akordioz onartuko da Espainiako Basogintza Plana.

3.Espainiako Basogintza Plana hamar urtean behin berrikusiko da edo epe laburragoan, egoerak hala agintzen badu. Artikulu honetako 2. zenbakian xedatutakoari jarraiki izapidetuko eta onartuko da berrikusketa.»

Berrogeita bat. Legearen 31. artikuluaren 4. zenbakia honela geratzen da idatzita:

«4. BBAPen lurralde esparrua ezaugarri geografiko, sozioekonomiko, ekologiko eta kulturaeta paisaia-ezaugarri homogeneoak dituzten baso lurraldeak izango dira. Lurralde-antolamenduak edo autonomia-erkidegoetako berariazko beste administrazio-dibisio batzuek proposatutako eskualdekotzeetara eta azpieskualdeko dibisioetara egokitu ahal izango dira.»

Berrogeita bi. Legearen 31. artikuluaren 6. zenbakiaren f) letra honela geratzen da idatzita:

«f) Beharrezkoak diren ekintzak planifikatzea, planean zehaztutako helburuak bete ahal izateko; besteak beste: basoberritzeen aurreikuspenak kontuan izatea,

baso eta urak berriztatzea, suteak prebenitzea eta itzaltzea, izurriteak prebenitzea eta haien kontra borrokatzea, mendien olgeta-erabilera eta antolamendua arautzea, eta, hala behar duenean, ehizarako eta arrain-hazkuntzarako antolamendua eta antolamendu mikologikoa kontuan hartuta.»

Berrogeita hiru. Legearen 31. artikuluaren 8. zenbakia honela geratzen da idatzita:

«8. Ondare naturalari eta biodibertsitateari buruzko abenduaren 13ko 42/2007 Legea betez Baliabide Naturalak Antolatzeko Plana (BNAP) baldin badago, edo, artikuluaren 5. zenbakiak mugatzen duen baso-lur bera hartzen duen autonomiaerkidegoko araudia betez, beste plan baliokide bat baldin badago, plan horien basogintzaren alorrak BBAP izaera izango du, baldin eta baso-organo eskudunen aldeko txostena badute.»

Berrogeita lau. Legearen 32. artikuluaren idazpurua honela geratzen da idatzita:

«32. artikulua. Baso-kudeaketa iraunkorra. Oinarrizko jarraibide komunak.»

Berrogeita bost. Legearen 32. artikuluaren 2. zenbakia honela geratzen da idatzita:

«2. Autonomia-erkidegoei galdetu ostean, Gobernuak, Nekazaritzaren eta Landa Garapenaren Arloko Biltzarraren bitartez, baso-kudeaketa jasangarrirako oinarrizko jarraibide komunak onartuko ditu honako alor hauei dagokienez:

a) Jasangarritasunaren irizpideak eta adierazleak Espainiako mendietara egokitzea eta haien ebaluazioa eta segimendua egitea, Espainia parte den nazioarteko ebazpenetan eta hitzarmenetan ezarritako irizpideei jarraiki, eta bereziki, Natura 2000 Sarearen baitako mendiei eskatzen zaizkien irizpideei jarraiki.

b) Mendien antolamendu eta ustiapenerako jarraibideen gutxieneko edukiak, kudeaketa jasangarria bermatze aldera.»

Berrogeita sei. Legearen 32. artikuluari 4. zenbakia gehitu zaio, eta honela geratzen da idatzita:

«4. Autonomia-erkidegoko organo eskudunak baso-kudeaketarako orriereduak onartu ahal izango ditu horretarako ahalduntzen duten ezaugarriak dituzten mendien kasuan. Halaber, horiekiko atxikimendu-prozedurak ere onartu ahal izango ditu, titularrek segimendua egiteko konpromisoa hartu behar duten kasuetan. Hala egiten bada, kasu horietan atxikimenduak mendi antolatutzat hartzea dakar.

Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioa autonomia-erkidegoekin elkarlanean arituko da erkidego bakoitzaren baso-kudeaketarako orri-ereduak prestatzen, eta esperientziak elkartrukatzeko bidea erraztuko du.

Berrogeita zazpi. Legearen 33. artikuluaren 2. zenbakia honela geratzen da idatzita:

«2. Onura publikotzat aitortutako mendiek eta mendi babesleek mendi antolaketa proiektua, plan dasokratikoa edo bestelako kudeaketa tresna baliokideren bat izan beharko dute.»

Berrogeita zortzi. Legearen 33. artikuluaren 4. zenbakia honela geratzen da idatzita:

«4. Mendien antolamenduen eta plan dasokratikoen proiektuen gutxieneko edukia 32. artikuluan ezarritako baso-kudeaketa jasangarrirako eta mendiustiapenetarako oinarrizko jarraibide komunetan zehaztuko da. Tresna horien gauzatzea unibertsitate mailako basogintza inguruko titulazioa duten profesionalek gidatu eta berrikusi behar dute, eta erreferentzia moduan, kasuan kasu, mendia kokatzen den BBAPa izan behar dute.»

Berrogeita bederatzi. Legearen 33. artikuluari 5. zenbaki berria gehitu zaio, eta honela geratzen da idatzita:

«5. Autonomia-erkidegoko organo eskudunak arautuko du noiz dagokien derrigor mendi babesleak ez diren mendi pribatuei eta mendi publiko katalogatu gabeei kudeaketa-tresna izatea.»

Berrogeita hamar. Legearen 34. artikulua honela geratzen da idatzita:

«34. artikulua. Onura publiko gisa katalogatutako mendien eta mendi babesleen kudeaketa.

1.Legearen 13. artikuluaren a) lerrokadatik d) lerrokadara bitartean xedatutakoan oinarrituta, onura publiko gisa katalogatutako mendiak eta mendi babesle aitortza duten mendiak baso masaren egonkortasunik handiena lortzeko helburuaz kudeatuko dira; hala badagokio, mendien zatiketa ekologikoa saihestuko da eta nagusiki ondorengo hauek kontrolatzea helburu duten baso-metodoak aplikatuko dira: higadura, sute arriskuak, elurte, haizete, eta uholdeen ondoriozko kalteak edota mendien ezaugarri babesleak arriskuan jarriko dituzten beste edozer.

2.Legearen 13. artikuluaren e) lerrokadan xedatutakoaren arabera katalogatutako mendiak eta mendi babesle aitortza duten mendiak egoera onean kontserbatuko direla bermatzeko helburuaz kudeatuko dira; hala badagokio, aitortza lortzeko arrazoi izan ziren balioak berreskuratzeko helburuaz kudeatuko dira, ahal dela 1. zenbakian zehaztutako helburuei kalterik egin gabe.»

Berrogeita hamaika. Legearen 35. artikulua honela geratzen da idatzita:

«35. artikulua. Basoko ziurtagiria.

Herri-administrazioek borondatezkoak, gardenak eta ez baztertzaileak diren basoko ziurtagiri sistemak sustatuko dituzte.»

Berrogeita hamabi. Legearen 35 bis artikulua honela geratzen da idatzita:

«35 bis artikulua. Basoko produktuen erosketa arduratsua.

Azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Sektore Publikoaren Kontratuen Legearen testu bateginean xedatutakoaren ondorioetarako, kontratazio-organoak, ingurumeneko kontsiderazioen artean, honako hauek kontuan hartu ahal izango ditu kontratazio-prozeduran: egurraren eta egurretik eratorritako produktuen ustiapenaren legezkotasun-baldintzei buruzkoak; hala, legezkotasuna ez egiaztatzea faktore baztertzailetzat hartuko da. Jasangarritasunari buruzko kontsiderazioak ere kontuan hartuko dira, eta, beste bide batzuez gain, 6. artikuluan zehaztutako basoko ziurtagiri bidez egiaztatu ahal izango da.»

Berrogeita hamahiru. Legearen 36. artikulua honela geratzen da idatzita:

«36. artikulua. Baso-ustiapenak.

1.Kasu guztietan, mendiaren titularra izango da bere mendian ekoizten diren baso-baliabideen jabea, berezko fruituak barne. Orobat, mendia ustiatzeko eskubidea izango du, lege hau eta autonomia-erkidegoko araudia betez.

2.Baso baliabideak ustiatzeko, dagozkien Baso Baliabideak Antolatzeko Planetan (baldin badaude) xedatutako mendien kudeaketarako preskripzioak hartuko dira kontuan. Halaber, hala badagokio, indarrean dauden mendien antolamenduaren proiektuan, plan dasokratikoan edo kudeaketa-tresna baliokidean zehaztutakoa ere beteko dute.

3.Autonomia-erkidegoko organo eskudunak arautuko ditu egurretarako ez diren ustiapenak. Ustiapen horiek, eta larreen ustiapenek bereziki, berariaz araututa

egon beharko dute mendia kokatzen den esparruko baso kudeaketa tresnetan edo BBAPetan.

4.Titularrek baso-jabari publikoetako ustiapenak besterendu ahal izango dituzte, aplikagarri duten ondare-legeriak ezarritako esparruaren barruan.

5.Mendi publikoetako administrazio kudeatzaileak bertako produktuak edo zerbitzuak besterendu ahal izango ditu, baso-ustiapenen erregimenean, klausula tekniko-fakultatibo eta ekonomiko-administratiboak eta indarrean dauden kudeaketatresnak betez. Ordainetan, prezioaz gain edo ordez, mendian hobekuntzak egitea ezar edo onar daiteke. Kasu horretan, dagokien kudeaketa-tresna bete beharko dute eta baita ezarritako berariazko baldintzak ere, eta mendiaren titularrak ere onartu beharko du.

6.Mendi publikoen administrazio-kudeatzaileek edo titularrek hobekuntzak egiteko sinatzen dituzten kontratuetan, merkatu-balioa duten baso-produktuak ekoizten diren kasuetan, mendi publikoak ustiapenaren adjudikaziodunaren esku geratu ahal izango dira, eta salmentaren salneurri estimatua aurrekontuaren baitako elementua izan daiteke.

7.Zortasun edota polizia guneek, eta jabari publiko hidraulikoen eraginpeko guneek, itsaso eta lehorraren artekoek, errepidetakoek edota trenbidetakoek eragindako mendietako aprobetxamenduek ez dute behar izango jabari horietako organo eskudunen baimenik. Hala izango da, betiere, mendi horiek kudeaketa tresnak badituzte, eta horien onarpena, autonomia-erkidegoen baso-organoak egindakoa, aipatutako jabari publikoko kudeaketa organoek behar bezala jakinarazi badute.

8.Gobernuak, autonomia-erkidegoek esateko dutena entzun ostean, erregelamendu bidez arautuko du baso-ustiapenen, obren eta zerbitzuen kontratu publikoen oinarrizko erregimena.»

Berrogeita hamalau. Legearen 37. artikulua honela geratzen da idatzita:

«37. artikulua. Egurretarako eta su-egurretarako ustiapenak.

1.Autonomia-erkidegoen baso-organoak arautuko ditu egurretarako eta su-egurretarako ustiapenak.

2.Baso-organoak kudeatzen ez dituen mendien kasuan, halako ustiapenek ondorengo oinarrizko baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Antolamendu-proiektua, plan dasokratikoa edo kudeaketa-tresna baliokideren bat baldin badago edo mendia BBAP baten aplikazio-eremuan badago eta bertan hala zehazten bada, mendiaren ustiapenaren titularrak ustiapenaren erantzukizunpeko adierazpena bidali beharko dio autonomia-erkidegoko basoorganoari, kudeaketa-tresnak edo, hala badagokio, planifikazio-tresnak ezartzen duena betetzen duela egiaztatu ahal izan dezan.

b) Halako tresnarik ez badago, ustiapenek aldez aurreko administraziobaimena beharko dute, txanda laburreko egurretarako edo su-egurretarako ustiapenak edo etxe-erabilerako kopuru txikiko ustiapenak direnean salbu. Halakoetan, erantzukizunpeko adierazpen bidez, titularrak baimenik behar ez izateko baldintzak betetzen dituela jakinaraziko du.

20 urtetik beherako ustiapenak txanda laburreko ustiapentzat jotzen dira, eta baita autonomia-erkidegoek beren lurralderako osotasunean zehaztutako espezie eta txanden ustiapenak ere. 10 metro kubiko egur edo 20 estereo su-egur baino txikiagoak diren ustiapenak kopuru txikiko ustiapentzat jotzen dira. Hala ere, autonomia-erkidegoek kopuru txikiagoak ezar ditzakete beren lurralderako ustiapen bat kopuru txikikotzat jotzeko.

3.Aurreko lerrokadetan esandakoak ez dio kalterik egingo jakinarazpena edo erantzukizunpeko adierazpena egitera behartuta dauden jarduerei dagokien aurretiazko ingurumen-ebaluazioaren prozedurari buruz hamaikagarren xedapen

gehigarriak ezarritakoari, Estatuko edo autonomia-erkidegoetako ingurumenebaluazioari buruzko oinarrizko legediak ingurumen-ebaluazioa derrigor egitea eskatzen duenean.

4.Merkaturatzeko diren produktuak dituen egurretarako eta su-egurretarako ustiapenaren titularrak, amaitzen duenetik gehienez ere hilabete bateko epean, lortutako zenbateko zehatza jakinarazi beharko dio autonomia-erkidegoko basoorganoari, ondorio horietarako ezarritako prozedurei jarraiki.»

Berrogeita hamabost. Legearen 38. artikulua honela geratzen da idatzita:

«38. artikulua. Mendi katalogatuetako hobekuntza-funtsak.

Katalogatutako mendien tokiko erakunde titularrek hobekuntzarako funtsean autonomia erkidegoek finkatuko duten diru-kopurua jarriko dute Onura Publikoko Mendien Katalogoan sartutako mendiak zaindu eta hobetzeko. Zenbatekoa ez da baso-ustiapenen balioaren edo basoan egindako okupazioen edo garatutako jardueren ondorioz lortutako etekinen % 15 baino txikiagoa izango. Funts hori autonomia-erkidegoko baso-organoak administratuko du, horrek toki erakunde titularrari transferitzen ez badio. Mendiaren planifikazioan ezarritako hobekuntzaplanaren arabera egingo dira inbertsioak.»

Berrogeita hamasei. Legearen 39. artikulua honela geratzen da idatzita:

«39. artikulua. Hiri-plangintzan, baso-erabilera mugatzea.

Hiri plangintzarako tresnek, baso lurren kalifikazioan eragina dutenean, basokudeaketaren administrazio eskudunaren txostena beharko dute. Txosten hori loteslea izango da katalogatutako mendien edo mendi babesleen kasuan.

Baso-jabari publikokoak diren mendiak landa-eremuko lurzorutzat joko dira, lurzoruaren inguruko estatu-legediaren ondorioetarako, eta lurraldeeta hirigintzaantolamenduek hirigintza-transformaziotik at utzi beharko dituzte».

Berrogeita hamazazpi. Legearen 41. artikuluaren 4. zenbakia honela geratzen da idatzita:

«4. Baso eta Urak Berriztatzeko Lehentasunezko Ekintzen Plan Nazionalak higadura-prozesuak diagnostikatuko eta identifikatuko ditu, azpiarroz azpiarro eta higaduraren intentsitatearen arabera, eta herri, labore eta azpiegiturei sor diezaieketen arriskuaren arabera sailkatuko ditu. Hartara, lehentasunezko jarduneremuak zehaztuko ditu, hau da, zer egin daitekeen aztertu eta ekintzen programazioa eta lehenespena ezarriko ditu.

Planaren garapenean edo geroagoko aplikazioan, agintari eskudunek gizakien bizigune edo herriei eragiten dieten uholde-arriskuaren edo elur-intrusioaren arriskueremuak mugarrituko dituzte, 2007ko urriaren 23ko Europako Parlamentuko eta Kontseiluko 2007/60/EE Zuzentarauak, uholde-arriskuen ebaluazioari eta kudeaketari buruzkoak, xedatzen duenarekin bat.

Herri-administrazio guztiek baso eta urak berriztatzeko berariazko planen derrigorrezko ekintzak izango dituzte eremu horietarako.»

Berrogeita hemezortzi. Legearen 42. artikulua honela geratzen da idatzita:

«42. artikulua. Jabari publiko hidraulikotik kanpoko baso eta urak berriztatzeko ekintzak interes orokorrekotzat izendatzea.

Gaiak eragiten dien autonomia-erkidegoek hala eskatzen badute, Gobernuak interes orokorrekotzat izendatu ahal izango ditu jabari publiko hidraulikotik kanpo dauden baso eta urak berriztatzeko ekintzak.»

Berrogeita hemeretzi. Legearen 44. artikuluaren 1 eta 3. zenbakiak honela geratzen dira idatzita:

«1. Estatuko Administrazio Orokorrak eta autonomia-erkidegoek basoetako suteak prebenitzeko berariazko programak antolatuko dituzte era koordinatuan, suteen kausalitateari buruzko eta, bereziki, intentzionalitatearen atzean egon daitezkeen arrazoiei buruzko ikerlanetan oinarrituta. Planifikazio horretan, basoetako suteen arriskuagatiko larrialdietarako babes zibileko planifikazioaren oinarrizko Jarraibidea eta bertatik sortutako berariazko planak hartuko dira kontuan.»

«3. Autonomia-erkidegoek mendietan eta eremu mugakideetan sute-arriskua sor dezaketen jarduera oro arautuko dute, eta sute-arriskua sor dezaketen edo suteen ondorio izan daitezkeen baso-lurretako eta inguruetako eraikinetan, obretan, instalazio elektrikoetan eta garraio-azpiegituretan aplikagarriak izango diren segurtasun-neurriak ezarriko dituzte. Bereziki, hiri eta basoen arteko interfaseeremuetan arautuko dira berariaz basoetako suteen prebentzioa eta segurtasunneurriak. Halaber, mendietan zehar ibiltzea muga dezakete, eta, sute-arriskuagatik beharrezkoa denean, debekatu ere egin dezakete.»

Hirurogei. Legearen 46. artikuluaren 1. zenbakia honela geratzen da idatzita:

«1. Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak, autonomiaerkidegoekin batera, jarraibide komunak zehaztuko ditu larrialdietarako kudeaketasistema komuna ezartzeko, langileak trebatzeko eta prestatzeko, haien ekipamendurako eta bitarteko materialen normalizaziorako. Horren helburua da basoetako suteak itzaltzeko profesional-taldeen arteko elkarlana erraztea, eta hartara, administrazio eskudunen elkarlaguntza lortzea eta giza baliabideak eta bitarteko materialak batera erabili ahal izatea.»

Hirurogeita bat. Legearen 47. artikuluaren 3. zenbakia honela geratzen da idatzita:

«3. Sutea itzaltzearekin lotutako agindu eta ekintzen ondoriozko balizko erantzukizunak direla-eta, egon litezkeen jurisdikzio zibil eta penalen prozeduretan, suteak itzaltzearen administrazio-arduradunak bere agindupean dauden zuzendari teknikoaren eta langileen defentsa juridikoa hartuko du beregain.»

Hirurogeita bi. Legearen 48. artikuluaren 1. eta 3. zenbakiak honela geratzen dira idatzita:

«1. Baso-lur batzuetan suteak maiz eta indar handiz gertatzen dira edo suteen kontra babesteko neurri bereziak hartu behar izaten dira arriskuan dauden balioak oso garrantzitsuak direlako. Halakoetan, lur-eremu horiek arrisku larriko eremutzat edo lehentasunezko babesgunetzat jo daitezke. Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak, autonomia-erkidegoekin elkarlanean, sute-arrisku handiagoa duten eremuak zehazteko jarraibideak eta irizpideak ezarriko ditu.»

«3. Eremu horiek guztiek Babes Plana izan beharko dute, eta plan horrek, dagokion Larrialdietarako autonomia-erkidegoaren Planak dioenaz gain, gutxienez ere ondoko hauek jasoko ditu:

a) Eremu horretan dauden arazo sozioekonomikoak, behin eta berriz suteak sorrarazita eta sua zabarkeriaz erabilita agerian geratzen direnak. Orobat, basoetako suteak gertatzeko arrisku larriena duten urteko sasoiak zehaztea.

b) Egin beharreko prebentzio-lanak; besteak beste, baso-tratamenduak, suhesi-eremuak, eta inguruko mendien jabeek egin behar dituzten sarbideak edo ur-puntuak eta, orobat, lan horien gauzatze-epeak.

c) Halaber, babes planean lanak gauzatzeko modalitateak jasoko dira, lursailen legezko egoeraren arabera: hitzarmen bidez, akordio bidez, administrazioari eginiko lursailen aldi baterako lagapen bidez, laguntza edo diru-laguntza bidez edo, hala badagokio, administrazioaren betearazpen subsidiario bidez.

d) Inguruko baso-lur guztietara iristeko beharrezkoak diren zaintzako eta itzaltzeko bitartekoak. Haien ezarpen eta erabilgarritasunaz gain, finantzaketarako aurreikuspenak.

e) Basoetako suteak gertatzeko arriskua sor dezaketen erabilerak arautzea.»

Hirurogeita hiru. Legearen 50. artikuluaren 1. zenbakia honela geratzen da idatzita:

«1. Autonomia-erkidegoek erretako baso-lurrak berriztatzeko baldintzak bermatu beharko dituzte, eta debekatuta dago:

a) Baso-erabilera aldatzea, gutxienez 30 urte igaro arte.

b) Lege autonomikoetan ezartzen den epean, landare-estalkia birsortzearekin bateragarria ez den ezein jarduera egitea.

Kasu berezietan, autonomia-erkidegoek debeku horiei salbuespenak jarriko dizkiete, baldin eta, basoko sutea gertatu aurretik, erabilera-aldaketa honako hauetako batean aurreikusita bazegoen:

a) Aldez aurretik onartutako plangintza tresna.

b) Onartzeke dagoen plangintza tresna, aldeko ingurumen ebaluazioa egina badu edo, beharrezkoa izan ezean, jendaurreko informazioa izapidetuta balu.

c) Utzita dauden zuhaitzik gabeko mendietan nekazaritzaedo abeltzaintzaerabilera estentsiboa aurreikusten duen nekazaritza eta basogintza politikaren zuzentaraua.

Halaber, salbuespenez, erretako baso-lurraren baliokide den lursaila berreskuratzeko aukera ematen duten premiazko konpentsazio-neurriak hartzen badira, autonomia-erkidegoek baso-erabilera aldatzeko erabakia har dezakete interes publikorako garrantzi handia duten arrazoi larriak daudenean eta arrazoi horiek lege bidez jasota daudenean. Konpentsazio-neurriak legean zehaztuko dira, erabilera-aldaketa baino lehen, erabilera-aldaketaren bidezkotasunarekin batera.

Garrantzi handiko eta premiazko arrazoi horiek Nazioaren interes orokorrekoak badira, estatuko lege batek erabakiko du baso-erabilera aldatzea beharrezkoa den ala ez, aurreko lerrokadan aipatutako egoerak eta baldintzak kontuan hartuta.

Salbuespen hori ez da, inola ere, mendi katalogatuen kasuan ezarriko.»

Hirurogeita lau. Legearen 50. artikuluaren 2. zenbakia honela geratzen da idatzita:

«2. Autonomia-erkidegoko organo eskudunak erre den egurra kentzeko eta suteen ondorioz kaltetutako landare-estalkia berriztatzeko helburua duten neurriak ezarriko ditu. Kasu guztietan, neurriok berriztapenarekin bateragarriak ez diren ustiapen edo jarduerak egiteko denbora mugatuko dute urtebetez baino gehiagoz, organoak berak berariaz hala baimenduta, mugak kentzen ez badira.»

Hirurogeita bost. Legearen 52. artikulua honela geratzen da idatzita:

«52. artikulua. Mendiak agente kaltegarrietatik babestea.

1.Landare osasunari buruzko azaroaren 20ko 43/2002 Legean ezarritakoari kalterik egin gabe, agente kaltegarrien aurka mendiei ematen zaien babesak prebentziozkoa izan behar du nagusiki, eta xede horrekin, baso zaintzarako teknika egokiak ezarriko dira, agente kaltegarrien hazkuntza gelditzea edo moteltzea lortuko duten agente biologikoak erabiliko dira, eta borroka-metodo integratuak ezarriko dira.

2.Autonomia-erkidegoek izurri hasiberrien guneak zaintzeko, kokatzeko eta suntsitzeko neurriak hartuko dituzte, eta kaltetutako basoetako jabeei eta Estatuko Administrazio Orokorraren organo eskudunari horien berri emango diete, badaezpada ere Espainiako mendien osasun egoera orokorra kaltetuta ateratzeko arriskua egongo balitz ere.

3.Espainiako Basogintza Estrategiak, Espainiako Basogintza Planak, Baso Baliabideak Antolatzeko Planek, Baso Kudeaketa Jasangarrirako Oinarrizko Jarraibide Komunek, Antolamendu Proiektuek, Plan Dasokratikoek eta lege honetan jasota dagoen beste edozein planifikazio-ekintzak izurri eta gaixotasunen aurkako borrokarako eta prebentziorako xedapenak jaso beharko dituzte, izurri hasiberrien arriskuei arreta berezia eskainiz.»

Hirurogeita sei. Legearen 54. artikulua honela geratzen da idatzita:

«54. artikulua. Basoko baliabide genetikoak.

1.Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak, autonomia-erkidegoekin batera, programa nazionalak egin eta kudeatuko ditu basoko baliabide genetikoen kontserbazioa eta hobekuntza genetikoa eta horiek garatzeko beharrezkoak diren tresnak bultzatzeko, eta, bereziki, basoko baliabide genetikoen kontserbaziorako eta erabilera jasangarrirako Espainiako Estrategiak ezarritakoa bultzatzeko.

2.Gobernuak, autonomia-erkidegoei galdetu ostean eta Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak hala proposatuta, basoko baliabide genetikoen kontserbazioari eta erabilera jasangarriari buruzko eta ugalketarako basoko materialen ekoizpenari, erabilerari eta komertzializazioari buruzko oinarrizko arauak ezarriko ditu.

3.Gobernuak, autonomia-erkidegoei galdetu ostean eta Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak hala proposatuta, ugalketarako basoko materialen jatorria zehaztuko du, eta, bereziki, Oinarrizko Materialen Erregistroa mantenduko du.»

Hirurogeita zazpi. V. kapituluaren goiburua honela geratzen da idatzita:

«V. KAPITULUA

Mendietarako sarbidea»

Hirurogeita zortzi. Legearen 54 bis artikulua honela geratzen da idatzita:

«54 bis artikulua. Sarbide publikoa.

1.Sarbide publikoa eskumena duten herri-administrazioek arautuko dute.

2.Autonomia-erkidegoek zehaztuko dute zein baldintzatan baimenduko zaien ibilgailu motordunei errepide-saretik kanpo dauden mendi-bideetatik ibiltzea eta zirkulaziorako prestatutako bideetatik kanpo dauden baso-lurretan zehar ibiltzea.

3.Bide-zorretako zirkulazioa ezingo da inola ere mugatu herri-administrazio eskudunen nekazaritza eta basozaintzako kudeaketarako, eta ezta suteak itzaltzeko edo zaintzeko lanetarako ere.

4.Zaintza, su-itzaltze eta kudeaketarekin zerikusirik ez duten pertsonak sartzea mugatu ahal izango da, 48. artikuluan xedatutako su-arrisku handiko zonetan su arriskurik bada; neurri hori argi eta garbi jakinaraziko da.»

Hirurogeita bederatzi. Legearen 55. artikulua honela geratzen da idatzita:

«55. artikulua. Baso arloko ikerketa.

1.Zientzia, teknologia eta berrikuntzari buruzko ekainaren 1eko 14/2011 Legeak ezartzen duen Espainiako Zientzia eta Teknologia Estrategiaren bidez, Estatuko Administrazio Orokorrak herri-administrazioek eta ekoizpen-sektoreek eskatutako baso arloko ikerketa zehaztu eta kontuan hartuko du bere jardunprogrametan, eta proposatutako helburuak lortzeko beharrezko tresnak zein diren zehaztu eta jasoko ditu programa horietan.

2.Herri-administrazioek baso arloko ikerketa sustatuko dute, eta bereziki:

a) Baso arloko ikerketaren emaitzak mendi publiko eta pribatuen kudeaketaz eta planifikazioaz arduratzen diren organoei helaraztea, teknologiaren bitartez.

b) Baso-kudeaketa jasangarrirako metodo berriak garatzea eta haien inguruko berrikuntza bultzatzea.

c) Baso arloko ikerketa oro har koordinatzea, eskura dauden baliabide eta bitarteko guztiak hobeto erabiltzeko, informazioa elkartrukatzeko, nazioko eta nazioarteko sare tematikoak eratzeko eta datu-base bateratuak sortzeko eta mantentzeko beharrezkoak diren mekanismo guztiak ezarriz.

d) Institutuak, ikerketa-zentroak, zentro teknologiko eta unibertsitate publiko zein pribatuak eta mendien baso-kudeaketaz arduratzen diren erakunde publiko zein pribatuak elkarlanean aritzea basozaintzaren arloari dagokionean; horretarako, parte hartzen duten hainbat erakunderen artean sareak sortuko dituzte.

3.Legearen 28. artikuluan aipatutako Espainiako Basogintza Informazioa egiteko beharrezkoak diren eta finantzaketa publikoa izan duten ikerketa-proiektu eta -programei buruzko informazioa eta emaitzak Espainiako Basogintza Informazioaren barruan jasoko dira. Xede horrekin, ikerketaz arduratzen diren erakundeek informazioa helaraziko diete Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioari eta autonomia-erkidegoei.»

Hirurogeita hamar. 58. artikulua honela geratzen da idatzita:

«58. artikulua. Baso-estentsio, ordena eta zaintza.

1.Herri-administrazioek, beren eskumenekoa den esparruan, baso-estentsio, ordena eta zaintzarekin lotutako funtzio hauek beteko dituzte besteak beste:

a) Basogintzaren arloan aplikagarria den araudia betetzen dela ziurtatzeko zaintza, ordena eta babes funtzioak, suteen prebentzioari, detekzioari eta suteen kausei buruzko ikerketari dagokiona bereziki; horretarako, beharrezkoak diren txosten teknikoak bidaliko dituzte.

b) Aholkularitza fakultatiboa baso-estentsio eta kudeaketa lanetan eta natura zaintzeko lanetan.

Eginkizun horien ardura duten funtzionarioek lana behar bezala egiteko gaituko dituen berariazko prestakuntza jasoko dute.

2. artikuluaren 1. zenbakiaren b) letran aipatutako eginkizunak sustatzeko, basogintzako administrazioak akordioak egin ahal izango ditu gizarte-eragile nagusiekin.

3.Legezko atribuzioz edo ordezkaritzaz basoko polizia administratibo lana egiten duten funtzionarioak agintaritzaren agenteak izango dira. Ikuskapen-aktetan eta salaketetan egiaztatzen eta formalizatzen dituzten egitateak egiazkotzat joko dira, nahiz eta interesatuek beren eskubide eta interesen defentsan probak aurkezteko aukera izango duten..

Halaber, eginkizun horiek betetzean, honako hauetarako eskubidea dute:

a) Ikuskapenak izan ditzaketen tokietan, edozein unetan libreki eta aurretiaz abisatu gabe sartzeko eta bertan geratzeko, betiere bizilekuaren bortxaezintasuna errespetatuz. Ikuskatze-bisita egitean, ikuskatuari edo bere ordezkariari bertan daudela jakinarazi beharko diote, komunikazio horrek haien eginkizunek arrakasta izatea kalte dezakeela uste dutenean izan ezik.

b) Beharrezkotzat jotzen duten edozein ikerketa, azterketa edo proba egiten hasteko, legezko xedapenak behar bezala betetzen direla egiaztatzeko.

Zehatzago, substantzien eta materialen laginak hartu eta atera, neurketak egin, argazkiak edo bideoak atera, grabaketak egin eta krokisak eta planoak egin ahal izango dituzte, baldin eta titularrari edo bere ordezkariari jakinarazten bazaio. Salbuespenez, larrialdi kasuan, jakinarazpena ondoren egin ahal izango da.

4.Polizia judizial generikoek, beren funtzioetan, prebentziorako lehen izapideak egingo dituzte, Polizia Judiziala arautzen duen araudiak ezartzen duena betez eta Prozedura Kriminalaren Legearen 284. artikuluak xedatutakoari eutsiz.

Delitu izan daitekeen egitateren bat ezagutzen badute, aginte judizialari edo Fiskaltzari ezagutarazi beharko diote, haien egituraren organoek ezartzen duten prozedura jarraituz eta Prozedura Kriminalaren Legeak xedatutakoa betez.

Zenbaki honetan zehazten diren funtzioetan, Baso-agenteek laguntza eskainiko diete beti Segurtasun Indar eta Kidegoei, martxoaren 13ko 2/1986 Lege Organikoak, Segurtasun Indar eta Kidegoei buruzkoak, 4. artikuluan xedatzen duenari jarraiki.»

Hirurogeita hamaika. Legearen 61. artikulua honela geratzen da idatzita:

«61. artikulua. Basozaintzako kooperatibak, enpresak eta industriak.

1.Autonomia-erkidegoek basozaintzako kooperatiba, enpresa eta industrien erregistroak sortuko dituzte, ez soilik mendietan lanak edo ustiapenak egiten dituzten enpresena, baita basozaintzako industriena ere, horien artean arlo hauetakoak: zerratokiak, txapa, oholak, pasta, papera, eta kortxoa, erretxina, biomasa, olioak, pinazia, gaztaina, perretxikoak eta trufak, edo beste edozein baso-ustiapen.

2.Basozaintzako Kooperatiben, Enpresen eta Industrien Erregistro Nazionala sortu da. Erregistro Nazionala osatzeko eta eguneratuta mantentzeko asmoz, autonomia-erkidegoek beren erregistroetan ematen diren idazpenei buruzko informazioa helaraziko diote Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioari, aurreko zenbakiak ezarritakoari jarraiki.

Erregistroak informatzeko helburua izango du eta Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioaren mende egongo da, Landa Garapenaren eta Baso Politikaren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez. Erregelamendu bidez ezarriko da bere antolamendua eta funtzionamendua.

3.Estatistikak egin ahal izateko, basozaintzako kooperatibek, enpresek eta industriek jarduerari eta, bereziki, basoko produktuen ekoizpenari, transformazioari eta merkaturatzeari buruzko datuak jakinaraziko dizkiete autonomia-erkidegoei, urtero. Emandako informazioa Espainiako Basogintza Informazioan geratuko da jasota, Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioaren eta administrazio eskudunen gainerako organoen elkarlanerako mekanismoen bitartez.»

Hirurogeita hamabi. Legearen 62. artikulua honela geratzen da idatzita:

«62. artikulua. Basoko produktuen lanbide arteko erakundeak.

Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak basogintzako lanbide arteko erakundeak eratzea sustatuko du. Basoko produktuen lanbide arteko erakundeen estatutu juridikoa nekazaritzako elikagaien lanbide arteko erakundeak arautzeari buruzko abenduaren 30eko 38/1994 Legean eta gai horri buruz autonomiaerkidegoko araudian ezarritakoa izango da.»

Hirurogeita hamahiru. Legearen 63. artikulua honela geratzen da idatzita:

«63. artikulua. Xedapen orokorrak.

1.Legearen 64.etik 66.era doazen artikuluetan jasotako pizgarriak, Estatuaren Aurrekontu Orokorren kargura finantzatzen direnean, titulartasun pribatua duten zein toki-erakundeenak diren antolatutako mendientzat eta mendi babesleentzat eta katalogatuentzat izango dira lehentasunez, ezarritako baldintzen arabera.

2.Administrazioek merkatuan oinarritutako tresnen garapena bultzatuko dute, aktibo naturalen edo horiek ematen dituzten zerbitzuen kontserbazioari eta hobekuntzari modu eraginkorrean heltzeko.

3.Katalogatu gabeko mendi pribatu zein publikoetan, antolamendu-proiektuak, plan dasokratikoak edo beste kudeaketa-tresna baliokide batzuk ezartzea sustatuko

da nagusiki. BBAP baten barruan dauden mendi antolatu gabeek pizgarriak lortzeko aukera izango dute, planean hala ezartzen bada.

Basoetako suteen aurkako prebentziorako diru-laguntzak lortzeari dagokionez, Estatuaren Aurrekontu Orokorren kargura finantzatzen direnean, su-arrisku handiko guneetan dauden eta indarrean dagoen suteen aurkako defentsa-plana duten mendiek izango dute lehentasuna, 48. artikuluari jarraiki.»

Hirurogeita hamalau. Legearen 65. artikuluaren 2. zenbakia honela geratzen da idatzita:

«2. Pizgarri horietarako, besteak beste, honako faktore hauek hartuko dira kontuan:

a) Ekosistemen eta baso-espezieen biodibertsitatea eta paisaia kontserbatzea, berriztatzea eta hobetzea, xede horretarako hartutako berariazko neurriak kontuan hartuta.

b) Mendietan karbono-dioxidoa finkatzea klima-aldaketa moteltzen laguntzeko neurritzat hartzea, mendiaren baso-biomasan finkatutako karbono-kopuruaren arabera eta baso-biomasa aprobetxagarriaren balorizazio energetikoaren arabera.

c) Mendietako lurzorua eta erregimen hidrologikoa kontserbatzea basamortutzearen aurka borrokatzeko neurritzat hartzea, landare-estalkiak eta basoetako jardunak lurzorua andea edo gal ez dadin zenbateraino laguntzen duten kontuan hartuta eta lurrazaleko eta lur azpiko ur-baliabideak hobetzea kontuan hartuta.

d) Airearen kalitatea hobetzea eta zarata murriztea.»

Hirurogeita hamabost. Legearen 65. artikuluaren 3. zenbakia honela geratzen da idatzita:

«3. Pizgarriak emateko, bide hauek erabili ahal izango dituzte herriadministrazioek:

a) Baso-kudeaketa jasangarria helburu duten lanen jabeari diru-laguntza emanez.

b) Mendia edo edozein ustiapen kudeatzen duen jabe edo titularrarekin kontratuzko harremana sortuz.

c) Administrazioak zuzenean inbertsioa eginez.»

Hirurogeita hamasei. Legearen 67. artikuluaren a) , c) , g) , h) , j) , k) , l) , n) , o) eta p) letrak berridatzi egin dira eta honela geratzen dira idatzita:

«a)

Baimenik gabe baso-erabilera aldatzea edo baso-erabileraren aurkako

jarduerak egitea.»

«c)

Baso-espezieen zuhaitz edo zuhaixka aleak moztea, erretzea, sustraitik

ateratzea edo erabilezin uztea, honako kasu hauetan salbu: salbuespenez baimendutako kasuak, edo antolamenduari, baimenei, erantzukizunpeko adierazpenei edo jakinarazpenei buruzko esku-hartze administratiboan berariaz aurreikusitako edo kontrolatutako kasuak, eta mendiaren kudeaketagatik justifikatutakoak.»

«g)

Gai honi buruz indarrean dagoen legedian ezarritako eskakizunak betetzen

ez dituzten ugalketa-material bidez sortzea basoa edo basoberritzea.»

«h)

Administrazioaren baimenik gabe edo titularraren erantzukizunpeko

adierazpenik gabe baso-ustiapenak egitea eta, oro har, baimenik gabeko edo jakinarazi gabeko edozein jarduera egitea, halako eskakizunak betetzea derrigorrezkoa denean; orobat, baso-ustiapenen gozamena arautzen duten xedapenak ez betetzea.»

«j) Autonomia-erkidegoko baso-organoak gai horren inguruan ezarritako arauen arabera, debekatuta dagoen mendietan animaliak bazkatzea edo ganadua bertan uztea, edo jarduera horiek arauak hautsiz egitea.»

«k) Baso-bide edo basoguneetan zehar ibiltzea edo egotea, horretarako debeku zehatza dagoenean edo horri buruz ezarritako baldintzak betetzen ez direnean; halaber, ibilgailu motordunekin errepideetatik, bideetatik edo edozein azpiegitura erabilgarritatik kanpo ibiltzea, horretarako berariazko baimena eman ez bada.»

«l) Autonomia-erkidegoko baso-organoari, onar dezan, jakinarazi eta justifikatu zaion kausa teknikorik ezean, mendien behar bezalako garapenari eragiten dioten arau-hauste astunak: mendi-antolamenduen proiektuen, mendien plan dasokratikoen, ustiapen-planen edo kudeaketarako beste edozein tresna baliokideren edukiak ez betetzea; besteak beste, baso-kudeaketarako orriereduekiko atxikimendu-konpromisoa edota baimenak ez betetzea.»

«n)

Baso-lurretan edozein motatako produktuak, materialak eta hondakinak

baimenik gabe botatzea edo uztea.»

«o)

Herri-administrazioek eta beren agenteek egiten dituzten ikerkuntza-,

ikuskapeneta kontrol-jardueretan elkarlanik eza erakustea edo horiei trabak jartzea, dela zerbait egiteagatik edo ez egiteagatik, lege honen xedapenei eta garapenarauei dagokienez.»

«p) Partikularrek administrazioari derrigor eman behar dioten informazioari buruzko betebeharra ez betetzea, eta informazioa ezkutatzea edo aldatzea.»

Hirurogeita hamazazpi. 67. artikuluari r) letra erantsi zaio, eta honela geratzen da idatzita:

«r) Egurra eta egurraren produktuak merkaturatzen dituztenen betebeharrak ezartzen dituen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2010eko urriaren 20ko 995/2010 Erregelamenduan (EB) ezarritako betebeharrak ez betetzea, eta bereziki:

1.a Legez kanpo ustiatutako egurra edo egurraren produktuak merkaturatzea. 2.a Dela norberak, dela ikuskapen-erakunde baten bitartez, izapidetze-sistema

apropos baten mantenua edo ebaluazioa ez egitea.

3.a Kontrolak egiten dituen administrazio eskudunarekin elkarlanik ez egitea.

4.a Dagokion kontrola egin ostean, eskuduntza duen agintaritzak bidalitako neurri zuzentzaileak ez hartzea.

5.a Merkatariek bete behar dituzten informazioaren trazabilitateari eta kontserbazioari buruzko betebeharrak ez betetzea.»

Hirurogeita hemezortzi. Legearen 68. artikulua honela geratzen da idatzita:

«68. artikulua. Arau-hausteen sailkapena.

1.Honako hauek arau-hauste oso astunak dira:

a) Aurreko artikuluaren a) letratik n) letrara bitartean tipifikatutako arauhausteak, baldin eta arau-hauste izandako egitateek mendiari eragindako kaltea erreparatzeko kostua 1.000.000 eurokoa edo handiagoa bada edo erreparatzeko edo berriztatzeko denbora-tartea 10 urtetik gorakoa bada.

b) Aurreko artikuluaren ñ) letran tipifikatutako arau-haustea, baldin eta, seinaleak eta mugarriak aldatzearen ondorioz, ezin bada legez ezarritako mugak zein diren jakin.

c) Aurreko artikuluaren r) letran tipifikatutako arau-hausteak, baldin eta arauhaustearekin lotutako egurraren balioa 200.000 eurotik gorakoa bada.

d) Arau-hauste bera behin baino gehiagotan egitea, baldin eta arau-hausleak, zehatzeko erabaki irmotik kontatzen hasita, araua berriro hautsi badu urtebeteko

(arau-hauste arina bada) , bi urteko (astuna bada) edo bost urteko (oso astuna bada) epean.

2.Honako hauek arau-hauste astunak dira:

a) Aurreko artikuluaren a) letratik n) letrara bitartean tipifikatutako arauhausteak, baldin eta arau-hauste izandako egitateek mendiari eragindako kaltea erreparatzeko kostua 10.000 eurokoa edo handiagoa bada eta 1.000.000 eurotik beherakoa bada, edo erreparatzeko edo berriztatzeko denbora-tartea 10 urtetik beherakoa eta 6 hilabetetik gorakoa bada.

b) Aurreko artikuluaren ñ) letran tipifikatutako arau-haustea, baldin eta seinaleak eta mugarriak aldatzeak mugatutako mendi publikoaren egiazko mugak ezagutzea oztopatzen ez badu.

c) Aurreko artikuluaren o) letran tipifikatutako arau-haustea.

d) Aurreko artikuluaren r) letran tipifikatutako arau-hausteak, baldin eta arauhaustearekin lotutako egurraren balioa 200.000 eurokoa edo txikiagoa eta 50.000 euro baino handiagoa bada.

e) Aurreko artikuluaren r) letraren 2., 3., 4. y 5. azpizenbakietan jasotzen diren betebeharrak ez betetzea.

f) Arau-hauste bera behin baino gehiagotan egitea, baldin eta arau-hausleak, zehatzeko erabaki irmotik kontatzen hasita, araua berriro hautsi badu urtebeteko (arau-hauste arina bada) , bi urteko (astuna bada) edo bost urteko (oso astuna bada) epean.

3.Honako hauek arau-hauste arinak dira:

a) Aurreko artikuluaren a) letratik n) letrara bitartean tipifikatutako arauhausteak, baldin eta arau-hauste izandako egitateek mendiari kalterik egin ez badiote edo, kalterik izan bada, erreparatzeko kostua 10.000 euro baino txikiagoa bada edo erreparatzeko edo berriztatzeko denbora-tartea sei hilabete baino luzeagoa ez bada.

b) Aurreko artikuluaren p) eta q) letretan tipifikatutako arau-hausteak.

c) Aurreko artikuluaren r) letran tipifikatutako arau-hausteak, baldin eta arauhaustearekin lotutako egurraren balioa 50.000 eurotik gorakoa ez bada.

4.Aurreko artikuluaren r) letran tipifikatutako kasu guztietan, zehapen osagarria izango da arau-haustearen objektu diren merkaturatutako ondasunak konfiskatzea, eta enkante publikoan besterenduko dira.»

Hirurogeita hemeretzi. Legearen 74. artikulua honela geratzen da idatzita:

«74. artikulua. Zehapenen zenbatekoa.

Titulu honetan sailkatutako arau-hausteei isun hauek ezarriko zaizkie:

a) Arau-hauste arinei 100 eurotik 1.000 eurora arte.

b) Arau-hauste astunei 1.001 eurotik 100.000 eurora arte.

c) Arau-hauste oso astunei 100.001 eurotik 1.000.000 eurora arte, behar bezala merkaturatu ez den egurraren zenbatekoa edo eragindako kaltea erreparatzeagatiko kostuaren bikoitza 1.000.000 eurotik gorakoa ez bada. Kasu horietan, zehapena zenbateko handiago horren baliokidea izango da.»

Laurogei. Kendu egiten da 75. artikuluaren a) letra.

Laurogeita bat. Legearen 77. artikuluaren 3. zenbakia honela geratzen da idatzita:

«3. Halaber, arau-hausleak lortutako mozkina ezarritako gehienezko zehapena baino handiagoa denean, kalte-ordainak eskatu ahal izango dira. Kalte-ordaina mozkina baino bi aldiz handiagoa izango da gehienez, eta, onura publikokotzat

aitortutako mendien kasuan, 38. artikuluan araututako hobekuntza-funtsean sartuko da dirua.»

Laurogeita bi. Legearen 80. artikuluaren 1. zenbakia honela geratzen da idatzita:

«1. Arau-hauste oso astunak egiteagatik ezarritako zehapenak bost urtera baliogabetuko dira; arau-hauste astunengatik ezarritakoak, bi urtera, eta arau-hauste arinengatik ezarritakoak, berriz, urtebetera.»

Laurogeita hiru. Lehenengo xedapen gehigarriaren 1. zenbakia honela geratzen da idatzita:

«1. Lege honetako xedapen indargabetzaile bakarrean indargabetzen den legediaren babesean dauden basoberritzeko partzuergo eta hitzarmenek indarrean jarraituko dute amaiera-egunera arte, hargatik eragotzi gabe kontratuetan hitzartuta egon litezkeen luzapenak izatea.»

Laurogeita lau. Laugarren xedapen gehigarria honela geratzen da idatzita:

«Laugarren xedapen gehigarria. Baso-biomasaren erabilera energetikoa.

Gobernuak, autonomia-erkidegoekin batera, baso-biomasaren erabilera energetikoa garatzeko estrategia prestatuko du, Espainiako Energia Berriztagarrien Planean adierazitako helburuei jarraiki.»

Laurogeita bost. Bosgarren xedapen gehigarria honela geratzen da idatzita:

«Bosgarren xedapen gehigarria. Baso-elkarteak.

1.Baso-elkartea baso-ustiapenerako erabil daitezkeen lursailen jabeen multzoa da, eta jabe horiek baso-erabileraren eskubideak uzten dizkiote Baso Elkarteari lagapen mugagabean edo, gutxienez ere, 20 urtez.

2.Titularrak ez diren beste pertsona fisiko edo juridiko batzuk ere Baso Elkarteko kide izan daitezke, baldin eta haien parte-hartzea elkartearen partehartzearen % 49 baino handiagoa ez bada.

3.Lursail bat eskuz aldatzen denean, aurkakoa hitzartzen ez den bitartean, titular berriak automatikoki bazkidearen tokia subrogatu duela ulertuko da.

4.Autonomia-erkidegoek, beren eskumenen esparruan, ezarriko dute basoelkarteek zer beste baldintza bete beharko dituzten, zer izen izango duten eta zer pizgarri izango dituzten.

5.Baso-lurren baterako ustiapena eta aprobetxamendua izango da Baso Elkarteen helburu bakarra. Lurren erabilera elkartearen esku uzten da, basokudeaketa jasangarria izan dadin.

6.Uztailaren 2ko 1/2010 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kapital Sozietateen Legearen testu bateginak xedatutakoaren arabera arautuko dira Baso Elkarteak.

7.Sozietateen gaineko Zergari buruzko azaroaren 27ko 27/2014 Legearen VII. tituluaren VII. kapituluan ezarritako zerga araubide berezia aplikatuko zaie, basoelkarte eskuratzaileen kapital sozialaren balio adierazgarrien truke, xedapen honetako 1. zenbakian aipatutako baso-erabilerarako eskubide-lagapenen eragiketei.»

Laurogeita sei. Zortzigarren xedapen gehigarriaren 1. zenbakia honela geratzen da idatzita:

«1. Baso-jabari publikokoak diren mendietan igarotzeko eskubidea ezartzeko eta okupazioak baimentzeko aukera egongo da,, Nazioaren Defentsaren intereseko arrazoiak baldin badaude, ezarritako prozedura eta epeak betez.»

Laurogeita zazpi. Hamargarren xedapen gehigarria honela geratzen da idatzita:

«Hamargarren xedapen gehigarria. Egurra eta egurretik eratorritako produktuak merkaturatzea.

1.Herri-administrazioek, beren eskumenen barruan, Espainian merkaturatutako egurraren eta egurretik eratorritako produktuen legezkotasuna bermatzearen alde lan egingo dute. Hartara, Europar Batasunak gai honi buruz Basoen, Gobernantzaren eta Merkataritzaren Legeen Aplikazio Planean araututakoa beteko dute.

2.Egurra eta egurraren produktuak merkaturatzen dituztenen betebeharrak ezartzen dituen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2010eko urriaren 20ko 995/2010 Erregelamenduaren (EB) esparruan, beharrezko izapidetzea banakako sistema bidez egitea erabakitzen dutenek erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko diote autonomia-erkidegoko organo eskudunari. Erregelamendu bidez ezarriko da erantzukizunpeko adierazpenaren gutxieneko edukia. Erantzukizunpeko adierazpenik ez aurkeztea arau-hauste arina izango da, VII. tituluaren ondorioetarako.»

Laurogeita zortzi. Hamaikagarren xedapen gehigarria honela geratzen da idatzita:

«Hamaikagarren xedapen gehigarria. Ingurumen-ebaluazioa.

Honako kasu hauetan, ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 legearen 9.2 artikuluan eta horrekin bat datozen arau aplikagarriek ezartzen dituzten arauak beteko dira: lege honetan, jarduera, erabilera edo ustiapen bat jakinarazpena edo erantzukizunpeko adierazpena egitera soilik behartuta dagoenean eta, ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 legearen arabera edo jarduera egingo den autonomia-erkidegoaren ingurumen-ebaluazioaren inguruko legediaren arabera, jarduerak derrigor ingurumen-ebaluazioa bete behar duenean.»

Laurogeita bederatzi. Xedapen gehigarri berria erantsi da, eta honela geratzen da idatzita:

«Hamabigarren xedapen gehigarria. Baso-industriaren sustapena.

Industriari buruzko uztailaren 16ko 21/1992 Legearen 5.3. artikulua aldatzen da. Industriaren sustapenerako programen helburuen artean beste bat gehitzen da, eta eduki hau du:

I) Baliabide natural berriztagarriak eraldatzen dituzten industriak sustatzea, lehengai gisa baso-baliabideak erabiltzen dituzten industriak batez ere.»

Laurogeita hamar. Xedapen gehigarri berria erantsi da, eta honela geratzen da idatzita:

«Hamahirugarren xedapen gehigarria. Kenkaria Sozietateen gaineko Zergan, baso-elkarteen gastu eta inbertsioen ondorioz.

Lege honen bosgarren xedapen gehigarriak aipatzen dituen baso-elkarteek mendiaren kontserbaziorako, mantenurako, hobekuntzarako, babeserako eta sarbiderako eginiko gastuen eta inbertsioen % 10eko kenkaria izango dute Sozietateen gaineko Zergaren kuota osoan.

Kenkari horrek, bertan azaltzen diren gainerakoekin batera, Sozietateen gaineko Zergaren azaroaren 27ko 27/2014 Legeak 39. artikuluan xedatutako mugak eta baldintzak bete beharko ditu.»

Laurogeita hamaika. Bigarren xedapen iragankorra honela geratzen da idatzita:

«Bigarren xedapen iragankorra. Mendien antolamendurako epea.

Legearen 33. artikuluan xedatutakoaren arabera derrigor baso-kudeaketarako tresnaren bat izan behar duten mendiek 25 urteko epea izango dute hori lortzeko, lege hau indarrean jartzen denetik.»

Laurogeita hamabi. Hirugarren xedapen iragankorra honela geratzen da idatzita:

«Hirugarren xedapen iragankorra. Antolamendurik gabeko mendien kasurako pizgarri ekonomikoak.

15 urteko epean, lege hau indarrean jartzen denetik kontatzen hasita, antolamendurik gabeko mendien jabeek 63. artikuluan aipatzen diren pizgarriei hel diezaiekete, eta hala, baso-kudeaketako tresna osatzeagatik diru-laguntza edo kreditua jaso ahal izango dute. Epe hori igarota, pizgarriak ofizioz ukatuko zaizkie kudeaketa-tresna bat izan ezean edo, hala badagokio, eta 63.3 artikuluan ezartzen denaren arabera, BBAP baten barruan egon ezean.

Epe horretan jabez aldatzen bada, jabe berriarentzako epea eskualdatzearekin batera hasiko da kontatzen.»

Laurogeita hamahiru. Laugarren xedapen iragankorra honela geratzen da idatzita:

«Laugarren xedapen iragankorra. Lege hau baino lehen onura publikokotzat aitortutako mendiak.

Legearen 16. artikuluak eta harekin bat datozenek ezarritakoaren ondorioetarako, Onura Publikoko Mendien Katalogoaren baitakotzat hartuko dira lege hau indarrean jarri baino lehenago onura publikokotzat aitortutako mendi guztiak.»

Laurogeita hamalau. Ezabatu egin da azken xedapenetatik lehenengoa.

Laurogeita hamabost. Azken xedapenetatik bigarrenaren 3. zenbakia honela idatzita geratzen da:

«3. Ondorengo agindu eta xedapen hauek Estatuaren eskumen esklusiboen tituluen babesean ematen dira:

a) 18. artikuluaren 1. eta 2. zenbakiak eta 19., 22., 25. eta 27 bis artikuluak Konstituzioaren 149.1.8. artikuluak xedatutakoaren babesean eman dira; artikulu horrek ezartzen duenez, Estatuak eskumen esklusiboa du legeria zibilaren arloan, hargatik galarazi gabe autonomia-erkidegoek beren zuzenbide zibil, foral edo bereziak, halakorik duten tokietan, gorde, aldatu edo garatzeko duten ahalmena.

b) 18.3 eta 18 bis artikuluak Konstituzioaren 149.1.8. artikuluak xedatutakoaren babesean eman dira; artikulu horrek ezartzen duenez, Estatuak eskumen esklusiboa du erregistroen antolamenduaren arloan.

c) V. tituluaren I. kapitulua, 56.1 artikulua izan ezik, Konstituzioaren 149.1.15. artikuluak xedatutakoaren babesean eman da; artikulu horrek ezartzen duenez, Estatuak eskumen esklusiboa du ikerketa zientifiko eta teknikoaren sustapen eta koordinazio orokorraren arloan.

d) Bederatzigarren xedapen gehigarria Konstituzioaren 149.1.14. artikuluak xedatutakoaren babesean eman da; artikulu horrek ezartzen duenez, Estatuak eskumen esklusiboa du Ogasun Orokorraren eta Estatuaren Zorraren arloan.»

Lehenengo xedapen gehigarria. Erreferentziak.

1.Mendiei buruzko azaroaren 21eko 43/2003 Legean Ingurumen Ministerioaren eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioaren aipamen guztiak, Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioa izenagatik ordezkagarriak izango dira.

2.Mendiei buruzko azaroaren 21eko 43/2003 Legean agertzen diren «Baso Organo» edo «Basogintzako Administrazio» aipamenetan, «Basogintzako organo eskudun» ulertu beharko da.

Bigarren xedapen gehigarria. Espainiako Nekazaritza Politika Erkidearen zuzeneko laguntzen aplikazioa.

1.Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1307/2013 Erregelamenduaren (EB) 1. artikuluan ezarritako zuzeneko ordainketak lurralde nazional osorako ezarritako irizpide komunei jarraiki aplikatuko dira. Aipatutako Erregelamenduak Nekazaritza Politika Erkidearen esparruan sartutako laguntza araubideen indarrez nekazarientzako zuzeneko ordainketei aplikagarri zaizkien arauak ezarri eta 637/2008 (EE) eta 73/2009 (EE) Erregelamenduak indargabetzen ditu.

2.Gobernuari ahalmena ematen zaio erregelamendu bidez artikulu honetan ezarritakoa gara dezan, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1307/2013 Erregelamenduan (EB) ezartzen diren aurreikuspenekin bat eginez. Gobernuak bete egin beharko ditu, halaber, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren Nekazaritza Politika Erkidearen finantzaketari, kudeaketari eta jarraipenari buruzko 2013ko abenduaren 17ko 1306/2013 Erregelamenduan (EB) ezarritako zuzeneko ordainketei aplikatzen zaizkien aurreikuspenak, eta bereziki, V. tituluaren II. kapituluak ezarritako kudeaketarako eta kontrolerako sistema integratuari eta Erregelamenduko VI. tituluak ezarritako baldintzasistemari dagozkionak.

Hirugarren xedapen gehigarria. Nekazaritza Ingeniari eta Mendi Ingeniarien kidegoen izendapen-aldaketa.

Nekazaritza Ingeniari eta Mendi Ingeniarien kidegoek izendapen berria hartzen dute: Estatuko Nekazaritza Ingeniarien kidegoa eta Estatuko Mendi Ingeniarien kidegoa.

Bi kidegoek Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioari atxikita egoten jarraituko dute organikoki eta, orobat, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren apirilaren 12ko 7/2007 Legearen 76. artikuluan ezarritako A1 azpitaldean sailkatuta egoten jarraituko dute.

Laugarren xedapen gehigarria. Ehiza eta arrantza.

1.Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak, autonomia-erkidegoen parte hartzearekin, ehiza-ustiapenaren nazio-mailako antolamendurako orientazioeta koordinazio-esparrua izango den Ehiza Kudeaketaren Estrategia Nazionala eratuko du. Estrategia Nekazaritzaren eta Landa Garapenaren Arloko Biltzarrak onartuko du eta autonomia-erkidegoek haren aipamena egin ahal izango dute beren legedian.

2.Informazioa izateko, Ehiza eta Arrantzaren Arau-hausleen Espainiako Erregistroa sortu da. Autonomia-erkidegoek ehiza eta arrantzaren arau-hausleen erregistroetan ematen diren idazpenei buruzko informazioa helaraziko diote Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioari, lizentziak kentzeari eta haien balio-epea iraungitzeari lotutakoak barne, eta zigor arloko arau-hauste eta zehapen-prozeduretatik eratorritakoak bereziki, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak ezarritakoaren arabera.

Bosgarren xedapen gehigarria. Tajo-Segura isuraldatzea ustiatzeko arauak.

1.Hilabete bakoitzaren hasieran Entrepeñas eta Buendía urtegietan guztira zenbat ur dagoen kontuan hartuta, hilero beherago aipatzen diren mailak ezartzen dira, eta horietan oinarrituta erabakiko dira isuraldatzeak. Gehienez ere urte hidrologiko bakoitzean 650 hektometro kubiko isuraldatuko dira (600 Segurara eta 50 Guadianara) .

1.Maila. Entrepeñas eta Buendía urtegietan guztira 1.500 hektometro kubiko edo gehiago daudenean, edo azken hamabi hilabeteetan urtegi horietara guztira 1.000

hektometro kubiko edo gehiago sartu direnean. Halakoetan, organo eskudunak hilean 68 hektometro kubiko isuraldatzea baimenduko du, lehen adierazitako urteko gehienezko zenbatekora iritsi arte.

2.Maila. Entrepeñas eta Buendía urtegietan guztira 1.500 hektometro kubiko baino gutxiago daudenean, 3. mailarako ezarritako bolumenera iritsi gabe, eta azken hamabi hilabeteetan urtegi horietara guztira 1.000 hektometro kubiko baino gutxiago sartu direnean. Halakoetan, organo eskudunak hilean 38 hektometro kubiko isuraldatzea baimenduko du, lehen adierazitako urteko gehienezko zenbatekora iritsi arte.

3.Maila. Salbuespeneko egoera hidrologikoa da: Entrepeñas eta Buendía urtegietako urak, guztira, hilabete bakoitzaren hasieran, indarrean dagoen Tajoko plan hidrologikoan zehaztutako balioak gainditzen ez dituenean. Gobernuak, zenbaki honetan geroago ezarritako errege-dekretuaren bidez, organo eskudunak, araurik gabe eta arrazoiak adierazita, baimendu ahal izango duen gehienezko isuraldatzea ezarriko du 3. Mailarako. Halaber, lehen aipatutako hileko balioak emango ditu, 3. maila definitzen dutenak, gero adieraziko den helburu bakarra aintzat hartuta.

4.Maila. Entrepeñas eta Buendía urtegietan guztira 400 hektometro kubiko baino gutxiago daudenean. Halakoetan, ezingo da isuraldatzerik onartu.

Hornikuntzei urtetik urterako egonkortasun handiagoa ematea helburu bakartzat hartuta, 3. mailari dagozkion salbuespenezko egoera hidrologikoak agertzea minimizatze aldera, betiere isuralda daitekeen urteko gehienezko bolumena aldatu gabe, erregedekretu bidez aldatu ahal izango dira, bai 1. mailari dagozkion ur-kopurua eta ekarpen metatuak, bai 1., 2. eta 3. mailei dagozkien hileroko isuraldatzeak, bai eta 3. mailari dagozkion hileroko izakin-bolumenak. Horretarako, uren alorreko eskumenak dituen ministerioak proposamen justifikatua aurkeztu behar du, Tajo-Segura akueduktuaren ustiaketarako batzorde zentralak aldeko txostena egin ondoren. Halaber, errege-dekretu horretan definituko dira ekarpenen aurreikuspena egiteko irizpideak, araua hainbat hilabeteko epeetan aplikatzeko.

Ibaiertzeko udalerrien garapena sustatze aldera, sistema ustiatzean, baimendutako eta aplikatu gabeko isuraldatze-bolumena sorburuko urtegietan egoteari emango zaio lehentasuna, bidean edo helburuan metatzearen aurretik, baldin eta ustiaketa hori sistema osoaren arrazoizko kudeaketa integratuarekin bateragarria bada.

Ura bidaltzea eragozten duten hondamendietan eta behar bezala arrazoitutako premia larrien egoeretan izan ezik, baimendutako epean ez badira isuraldatu 1. eta 2. mailan aurreikusitako bolumen onetsiak, transferitu ahal izango dira baimendutako epea amaitu ondorengo hiru hilabeteetara, maila-aldaketarik gertatu ezean.

Isuraldatzea onetsitako baliabideak erabiltzen jarraituko dute erabiltzaileek, urte hidrologikoan zehar, urte hori amaitu arte. Urte hidrologikoa amaitu ondoren arro hartzailean isuraldatutako urik geratzen bada, berriro ere banatuko da, baliabide probetxugarritzat hartuta, hurrengo urte hidrologikoko dagozkion isuraldatzeetarako.

Isuraldatzeko baimendutako bolumenak ur-hornidurarako edo ureztatzeko izango dira, ehuneko 25 hornidurarako eta gainerako ehuneko 75 ureztatzeko, urteko gehienezko zenbatekora iritsi arte. Beti 7,5 hektometro kubiko gorde beharko dira hilean hiri-hornidura bermatzeko.

2.Tajo-Segura akueduktuaren ustiaketarako batzorde zentralak isuraldatzeak baimenduko ditu, 1. eta 2. mailako baldintza hidrologikoak daudenean. Bestalde, 3. mailako baldintzak daudenean, uren alorreko eskumenak dituen ministroak baimenduko ditu isuraldatzeak, aipaturiko batzordeak txostena egin ostean. 1. eta 2. mailen kasuan, isuraldatzeak seihilekotan baimentzeari lehentasuna emango zaio; aitzitik, 3. mailan hiruhilekotan baimentzeari emango zaio lehentasuna, ingurumen-organoak edozein mailatan beste epe batzuk erabiltzea justifikatzen ez badu.

3.Tajo-Segura Akueduktuaren Ustiaketarako Batzorde Zentralak urte hidrologikoko lehenengo bilera egin aurretik, eta, nolanahi ere, isuraldatzeko lehen baimena eman aurretik, 1. eta 2. mailan soilik, Uraren Zuzendaritza Nagusiak Tajo-Segura isuraldatzeari lotutako eremuetako ur-beharren eta hornikuntzen justifikazio-txostena egingo du, ustiaketarako batzorde zentralak kontuan har dezan. Txosten hori izango da, ureztatzeko

moduko eremuetarako, planifikatutako laboreei buruzkoa, eta, hornikuntzetarako, iritzitako eskaerei buruzkoa, bai eta emari horiek arautzeko dauden aukerei buruzkoa ere.

Uraren Zuzendaritza Nagusiak egingo du txosten hori, plangintza hidrologikoko informazioa oinarri hartuta, eta sei hilabetetik behin eguneratu behar da, Plangintza Hidrologikoaren Erregelamenduan plan hidrologikoen jarraipenari buruz ezarritakoaren arabera.

Seigarren xedapen gehigarria. Natur Bideak.

1.Natur Bidea honako baldintza hauek betetzen dituen motorrik gabeko erabiltzaileentzat, nagusiki oinezkoentzat eta txirrindularientzat, pentsatutako erabilera publikoko ibilbidea da:

a) Lehendik zeuden ibilbide publikoak aprobetxatuz egin da, esate baterako, trenbide zaharrak, abelbideak, errege bideak edo erreka ertzeko bideak.

b) Kirol-, kulturaeta jolas-jarduerak egiteko da nagusiki, adibidez, mendi-ibilaldiak egiteko eta zikloturismorako.

c) Landa eremuan dago eta bere ibilbidea natura-, kulturaeta paisaia-ezaugarri eta berezitasun historiko handiak dituzten tokietatik igarotzen da, eta, hala, lurraldearen ezaugarri horiei balioa emateko tresna da.

d) Landa-garapenari laguntzen dio, olgetarako eta turismorako erabilera berriarekin lotutako jardueren bidez ekonomia dibertsifikatzea errazten duelako.

e) Marka erregistratu bidez identifikatzen da, eta bere identitate grafikoa eta seinalea ditu. Neurriei, materialei, diseinu-irizpideei, tipografiari, koloreei eta abarri dagokionez, seinaleztapen normalizatua dute, Natur Bideen Seinaleztapenaren Gidaliburuak zehaztutakoaren araberakoa. Natur bideen logoen eta izenen erabilera «Natur Bideak» edo «Motorrik Gabeko Ibilbide Naturalak» marka erregistratuen babesean dago.

2.Erregelamendu bidez zehaztutako eskakizunak betetzen dituzten Natur Bideek osatuko dute Natur Bideen Sare Nazionala. Hauek dira sarearen helburuak:

a) Ingurumena errespetatzen duten eta karbono-isuri txikia duten garraio-sistemak sustatzea. Hartara, hiri inguruko eta hiriarteko mugikortasun jasangarria bultzatzen da, eta, horrenbestez, baita herritarren bizi-kalitatea eta osasuna ere.

b) Nekazalturismoa eta ingurumeneta kultura-turismoa garatzea.

c) Jardun-eremuaren egoera sozioekonomikoa garatzen laguntzea, horretarako baliabide ekonomikoak sustatuz eta dibertsifikatuz, enplegua sustatuz eta herritarrak landa-eremuetan finkatuz.

d) Natur Bideen Sare Nazionalaren mantenurako eta kontserbaziorako estrategia zehaztea.

e) Trazatutako bideak hobetzeko, ibilbide-eskaria ebaluatzea.

3.Natur Bideen Sare Nazionala osatzen duten natur bideak mota honetakoak izan daitezke:

a) Oinarrizko ibilbideak: ibilbide luzeak, Natur Bideen Sare Nazionaleko Gidaplanean zehazten diren lurraldearteko edota mugaz gaindiko ardatz nagusietakoren bat osatzen dutenak,

b) Bigarren mailako ibilbideak: oinarrizko ibilbideak ez izanik, horiei jarraitutasuna eman diezaieketen ibilbideak eta lehendik egindako bideak elkarlotzen dituztenak edo, ingurumenari edo kulturari begira, interes handiko lekuetara iristea ahalbidetzen dutenak.

4.Hona hemen, natur bideen arloan, Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioaren eskumenekoak diren funtzioak:

a) Natur Bideen Sare Nazionala ikuskatzea eta koordinatzea.

b) Natur Bideen Sare Nazionaleko Gidaplana egitea eta planifikaziorako eta garapenerako tresna nagusia izatea. Ministroen Kontseiluaren akordioz onartuko da Gidaplana.

c) Natur Bideen Sare Nazionalean zer ibilbide berri sartuko diren erabakitzea. Orobat, ibilbideren bat saretik kanpo utzi beharko litzatekeen erabakitzea.

d) Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak sustatutako natur bideetan obrak eta mantenua egitea.

e) Sarera berriki sartutako Natur Bideen obrak beregain hartzea, administrazio eskudunekin beste akordiorik ez badago.

f) «Natur Bideak» eta «Motorrik Gabeko Ibilbide Naturalak» marka erregistratua kudeatzea.

g) Natur Bideen Sare Nazionalaren jarraipena eta ebaluazioa egitea, administrazio sustatzaileek natur bideak behar bezala mantentzen dituzten begiratzea bereziki.

h) Hala badagokio, administrazio eskudunekin batera, Sarean sartzeko natur bideen ibilbidea eta diseinua zein izango den erabakitzea.

i) Natur Bideak kokatzen diren eremuen landa-garapena bultzatzeko akordioak

lortzea.

j) Baliokide diren nazioarteko beste sareetan Espainiaren ordezkari izatea.

k) Lurralde-administrazio eskudunekin zer nolako funtzionamendu-eredua izango den ezartzea.

5.Natur Bideak Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioaren ekimenez edo beste lurralde-administrazioek hala eskatuta eratuko dira.

6.Lehenago oinarrizkotzat definitutako natur bideak egiteko orduan, Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak zuzenean parte hartu ahal izango du, edo bestela, elkarlanerako hitzarmen aproposak izenpetuko ditu obretan zeresana duten lurraldeadministrazioekin.

7.Lehenago bigarren mailakotzat definitu diren ibilbideei dagozkien jarduerak egiteko, Estatuko Administrazioak ibilbideen interes orokorraren aitorpena eskatu ahal izango du, edo, bestela, 38/2003 Legean ezartzen den espezieko laguntzen emakidaren prozedura arrunta erabili ahal izango du, konkurrentziaren erregimenaren bidez izapidetuz.

8.Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak Natur Bideen Sare Nazionalean beste administrazio batzuek egindako ibilbideak sartu ahal izango ditu.

9.Erregelamendu bidez zehaztuko da, Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak oinarrizko eta bigarren mailako natur bideak egin ahal izateko, zer eskakizun eta prozedura bete beharko dituen.

Xedapen iragankor bakarra. Uztailaren 5eko 10/2001 Legea, Plan Hidrologiko Nazionalari buruzkoa, aldatzeko araubide iragankorra.

Plan Hidrologiko Nazionalari buruzko uztailaren 5eko 10/2001 Legearen hirugarren xedapen gehigarria une tartekatuetan aplikatuko da, honako preskripzioen arabera:

1.400 hektometro kubikoko erreferentzia-maila berriaren ezarpenak, Tajoren sorburutik isuralda daitezkeen soberakinak definitze aldera, araubide iragankorra jarraituko du. Horrenbestez, maila berri hori bost urtetan lortuko da, gehienez jota, ondorengo prozeduraren arabera.

2.Tajoko plan hidrologiko berria, urari buruzko esparru-zuzentarauaren arabera egina, indarrean sartzen den egunean, aipaturiko maila 32 hektometro kubikora igoko da, eta mailaz maila igoko da 32 hektometro kubiko urte bakoitzaren urtarrilaren 1ean, amaieran 400 hektometro kubikoak lortu arte. Halaber, salbuespenezko egoera hidrologikoak definitzen dituen kurbak gora egingo du mailaz maila eta erreferentziazko mailen arabera, azken kurbara iritsi arte.

3.Hasieran edo aldi iragankorreko edozein unetan urtegiratutako urak 900 hektometro kubiko hartuz gero, bai 400 hektometro kubikoko erreferentzia-maila berria, bai salbuespenezko baldintzen kurba berehala jarriko lirateke indarrean.

4.Tajo-Segura akueduktuaren ustiaketarako batzorde zentralak zainduko du irizpide horiek aplikatzen direla, eta trantsizio-epean sor daitezkeen gorabeherak bideratuko ditu.

Xedapen indargabetzailea.

1.Indargabetuta geratzen da ekainaren 22ko 11/2005 Legearen lehenengo xedapen gehigarria. Lege horren bidez, 2001eko uztailaren 5eko 10/2001 Legea aldatu zen, Plan Hidrologiko Nazionalari buruzkoa.

2.Indarrean jarraituko du irailaren 12ko 773/2014 Errege Dekretuak, Tajo-Segura akueduktuaren bidezko isuraldatzea arautzeko hainbat arau onartzen duena.

Azken xedapenetatik lehenengoa. Urriaren 16ko 52/1980 Legea, Tajo-Segura akueduktuaren ustiaketarako araubide ekonomikoa ezartzekoa, aldatzea.

Aldatu egin da Tajo-Segura akueduktuaren ustiapenaren erregimen ekonomikoa arautzen duen urriaren 16ko 52/1980 Legearen lehenengo xedapen gehigarriaren azken lerrokada, eta honela geratzen da idatzita:

«Aitzitik, galera txikiagoak gertatuz gero, sortutako baliabide gehigarriak honela banatuko dira: ehuneko 70 ureztatzeko, ureztatzeko diren lurren proportzioan, eta gainerako ehuneko 30 Almeriako probintzia urez hornitzeko.»

Azken xedapenetatik bigarrena. Uztailaren 5eko 10/2001 Legea, Plan Hidrologiko Nazionalarena, aldatzea.

Bat. Hirugarren xedapen gehigarria aldatu egin da, eta honela geratzen da idatzita:

«Tajoren sorburutik onetsitako ur-transferentziei dagokienez, ur-soberakintzat hartuko da Entrepeñas eta Buendía urtegietan bilduta dagoen 400 hektometro kubikotik gorako ur guztia. Zenbateko horren azpitik ezingo da inolaz ere isuraldatzerik egin.

Gutxieneko bolumen hori etorkizunean berrikusi ahal izango da, Tajo ibaiaren arroko eskarietan gertatzen diren benetako aldaketen arabera. Horrenbestez, efizientziaren eta iraunkortasunaren printzipioen arabera, haien lehentasuna bermatzen da, eta sorburutik egindako transferentziak arro horren garapen naturala mugatzen edo eragozten ez dutela ziurtatzen da.»

Bi. Hamabosgarren xedapen gehigarri berria erantsi da, eta honako hau dio:

«Hamabosgarren xedapen gehigarria.

Urgentziaz eta bideragarritasun-irizpideen arabera egingo dira Plan Hidrologiko Nazionalaren eranskinean aurreikusita egon arren oraindik egiteko dauden obrak, Gaztela-Mantxak Tajo-Segura isuraldatzearen azpiegitura erabiltzea bideratuko dutenak, eta esleituta eta gordeta dituen baliabideak erabiltzeko aukera emango dutenak.»

Azken xedapenetatik hirugarrena. Ehiza-espezieekiko osasun-jardueren esparruko apirilaren 24ko 8/2003 Legearen aldaketa, animaliei buruzkoa.

Animalien osasunari buruzko apirilaren 24ko 8/2003 Legeari 16 bis artikulua erantsi zaio, eta honela geratzen da idatzita:

«16 bis artikulua. Ehiza-espezieekiko osasun-jarduerak.

Ehiza-espezieen osasun-egoera ona bermatzeko eta elkarri edo etxe-abereei gaixotasunak ez kutsatzeko:

1.Ehiza-espezieak hazten dituzten ustiategi guztiek legeak ezartzen dituen osasun-baldintzak bete beharko dituzte. Halaber, erregelamendu bidez arautuko da ustiategi horietako animalien mugimendua.

2.Erregelamendu bidez zehaztuko da lursail mota bakoitzak, ehizaustiapenekoak zein II. tituluan jasotako araubide berezikoak, animalien osasunarekin lotutako zer eskakizun bete beharko dituen. Eskakizunak, nagusiki, gaixotasunak detektatzeko zaintza-sistemei dagozkienak izango dira. Kutsatzeko arriskua dagoenean, administrazio eskudunek eta lursailen kudeatzaile edo arduradunek hartu beharko dute eginkizunen ardura.»

Azken xedapenetatik laugarrena. Ekainaren 11ko 5/2013 Legea aldatzen du, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea eta hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legea aldatzen dituena.

Ekainaren 11ko 5/2013 Legearen azken xedapenetatik bigarrena aldatzen du, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea eta hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legea aldatzen dituena. Honela geratzen da idatzita:

«Azken xedapenetatik bigarrena. Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuaren arloan testu bategina lantzeko baimena.

Baimena ematen zaio Gobernuari, 2016ko abenduaren 31 baino lehen, testu bategina lantzeko; bertan txertatuko dira, behar bezala erregulatuta, argituta eta harmonizatuta, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea eta lege-maila duten arauetan bildutako isurketa industrialen arloko xedapenak.

Azken xedapenetatik bosgarrena. Aurrekontuan izango duen eragina.

Arau honetan jasotako neurriek ez dute kosturik izango eta eskura dauden giza baliabideak eta bitarteko materialak eta teknikoak erabiliz gauzatuko dira, diru-hornidura, ordainsari edo bestelako langile-gastu gehigarririk gabe.

Azken xedapenetatik seigarrena. Eskumen-gaikuntza.

Bigarren eta laugarren xedapen gehigarriak Estatuaren eskumen esklusiboen tituluen babesean ematen dira eta horiek Konstituzioaren 149.1.13. artikuluan jasota daude; artikulu horrek ezartzen duenez, Estatuak eskumena du jarduera ekonomikoaren plangintza orokorraren oinarrien eta koordinazioaren arloan.

Azken xedapenetatik hirugarrena Konstituzioaren 149. artikuluaren 1.13, 16 eta 23. puntuek ezarritako Estatuaren eskumen esklusiboaren tituluaren babesean eman da; artikulu horiek ezartzen dutenez, Estatuak eskumen esklusiboa du jarduera ekonomikoaren plangintza orokorraren oinarrien eta koordinazioaren arloan, osasunaren oinarrien eta koordinazio orokorraren arloan eta ingurumenaren babesari buruzko oinarrizko legedian.

Seigarren xedapen gehigarria Konstituzioaren 149.1.23. artikuluak ezarritako Estatuaren eskumen esklusiboaren tituluaren babesean eman da; artikulu horrek ezartzen duenez, Estatuak eskumen esklusiboa du ingurumenaren babesari buruzko oinarrizko legedian.

Bosgarren xedapen gehigarria, xedapen iragankor bakarra, xedapen indargabetzailea eta azken xedapenetatik lehena eta bigarrena Konstituzioaren 149.1.22. artikuluak ezarritakoaren babesean eman dira; artikulu horrek ezartzen duenez, Estatuak eskumen esklusiboa du ur-baliabide eta -aprobetxamenduen gaineko legedian, antolamenduan eta emakidan, urak autonomia-erkidego batetik baino gehiagotik pasatzen badira.

Azken xedapenetatik zazpigarrena. Legea indarrean jartzea.

Lege hau indarrean jarriko da Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hiru hilabete igarota.

Horrenbestez,

Lege hau bete eta betearaz dezatela agintzen diet espainiar guztiei, partikular zein agintariei.

Madrilen, 2015eko uztailaren 20an.

FELIPE e.

Gobernuko presidentea,

MARIANO RAJOY BREY

w.boe.es

BOLETÍN OFICIAL DEL ESTADO

D. L.: M-1/1958 ISSN: 02

 

 

 

Atxekitako dokumentuak:

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra