2/2015 Errege Lege Dekretua, martxoaren 6koa, 2015eko urtarrilean, otsailean eta martxoan izandako uholdeek eta euriteen, elurteen eta haizeteen gainerako ondorioek eragindako kalteak konpontzeko presako neurriak hartzen dituena
2015-03-06Erakundea: Estatuko Buruzagitza
Argitalpena: EAO, 2015/03/07, 57. zk.
|
I. XEDAPEN OROKORRAK |
|
ESTATUKO BURUZAGITZA |
2435 |
2/2015 Errege Lege Dekretua, martxoaren 6koa, 2015eko urtarrilean, otsailean |
|
eta martxoan izandako uholdeek eta euriteen, elurteen eta haizeteen |
|
gainerako ondorioek eragindako kalteak konpontzeko presako neurriak |
|
hartzen dituena. |
Urtarrileko azken egunetatik hasi eta otsaileko zati handi batean, elkarren segidako eurite, elurte eta haizeteek lurralde nazionalaren ia toki guztiak astindu zituzten. Arrazoietako bat Atlantikoko frontea izan zen, zeinek Kantauri itsasertzari eragin zion eta zortzi metrotik gorako olatuak eta iparraldeko haize-bolada bortitzak sortu zituen. Beste arrazoia, berriz, Europako kontinentearen barrualdetik sartutako aire hotzeko masak izan ziren, haien ondorioz tenperaturak nabarmen jaitsi baitziren.
Muturreko zenbait negu-fenomeno –elurte oso gogorrak eta etengabeko euria, arro hidrografiko batzuetan uholdeak eta gainezkatzeak eragin zituztenak– aldi berean gertatu ziren, eta horrek nahitaezkoa egin zuen babes zibileko lurralde planak edo plan bereziak abian jartzea Galizian, Asturiasen, Kantabrian, Euskal Autonomia Erkidegoan, Gaztela eta Leonen, Nafarroan, Errioxan, Aragoin eta Katalunian.
Gainera, haizeeta itsas-fenomeno meteorologiko bortitzek penintsulako itsasertz mediterraneoa eta atlantikoa eta Balear Uharteak astindu zituzten.
Nabarmentzekoak dira, orobat, Ebro ibaiaren ur-goraldiek otsailean eta martxoko lehenengo egunetan eragindako uholdeak. Urtarrilaren 31tik otsailaren 6ra bitartean botatako prezipitazio handiak eta izotz-urtzearen lehenengo faseak eraginda, dezente gehitu zen Ebro ibaiaren ezkerraldeko adar batzuen emaria. Gero, otsailaren 25eko eurijasek eta tenperaturen epeltzea zela-eta bizkortutako izotz-urtzeak berriro erauntsiak sortu zituzten otsaileko azken astean eta martxoko lehenengo egunetan, zeinen ondoriozko kalteak batik bat Zaragozako probintzian igarri ziren. Ibaiak azken 20 urteotako ur-maila gorena lortu du eta, lehenengo kalkuluen arabera, 20.000 bat hektarea lur bete dira urez. 1.500 lagun inguruk beraien etxea utzi behar izan dute, eta Ebroren goieta behe-erriberako herri askok kalteak jasan dituzte.
Denboraleek eta uholdeek asko aztoratu dute herritarren eguneroko bizitza, bai eta komunikazioen ohiko funtzionamendua ere. Kalte guztiak ez daude ebaluatuta, baina badakigu Estatuaren titulartasun publikoko azpiegiturak kaltetu direla, hala nola errepide sarea eta trenbide azpiegiturak, itsas-lehorreko jabari publikoa, jabari publiko hidraulikoa, eta udal titulartasuneko beste azpiegitura batzuk ere bai. Halaber, kalteak izan dira titulartasun pribatuko ondasunetan (etxebizitzak, garajeak, merkataritzaeta industriainstalazioak eta nekazaritza-ustiategiak) .
Urtarril amaieran hasitako eurite, elurte eta kostaldeko fenomenoak amaitutzat jo daitezke; hala ere, ezin izan da kalteen behin betiko balorazioa egin, nagusiki, eragindako gune batzuen egoera kaskarra delako. Bestalde, oraindik sumatzen dira Ebroren arroan izandako ur-goraldien ondorioak eta, eguraldiaren iragarpena aintzat hartuta, ezin da baztertu datozen asteetan denboralearen oinarri izandako eurite, elurte eta haizeteen antzekoak berriro gertatuko ez direnik, nahiz eta, hala izatekotan, Espainiako toki jakin batzuetan eta noizbehinka soilik izango den.
Horregatik erabaki da neurriak lehenbailehen hartzea, honako hauek lortzen laguntzeko: zerbitzu publikoen ohiko funtzionamendua berrezarri; denboraleak eragindako guneak berreskuratu, eta errege lege-dekretu hau eman arte izandako kalteak arindu. Horrako hori gorabehera, fenomeno kaltegarriak berriro gerta daitezkeenez gero, Gobernuak neurri horien aplikazioa zabaltzea erabaki dezake errege-dekretu bidez, hain zuzen ere, 2015eko maiatzaren 31 arte gertatu ahal diren beste kalte batzuk estaltzeko. Kasu bietan, erabakia aurrekontu-baliabideen mende egongo da.
Konstituzioak xedatutako elkartasun-printzipioa oinarri hartuz, eta halako egoeratan lehenago egin izan denarekiko ekitateeta berdintasun-printzipioak kontuan hartuta, errege lege-dekretu honek laguntza berezi multzo bat eta hainbat ministerio-sailen eskumeneko zergaeta lan-neurri batzuk arautzen ditu, ezin atzeratuzko premia jakin bati erantzuteko; izan ere, aurre egingo die denboralearen ondoriozko larrialdieta hondamendi-egoerei. Hortaz, bete egiten da Konstituzioaren 86. artikuluan ezarritako aparteko eta presazko beharrizanaren baldintza.
Horrela, bada, horren guztiaren ondorioz, Konstituzioaren 86. artikuluko baimenaz baliatuta, Gobernuko lehendakariordeak eta Lehendakaritzako ministroak, eta Barne, Ogasun eta Herri Administrazio, Sustapen, Enplegu eta Gizarte Segurantza, eta Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumeneko ministroek proposatuta, Ministro Kontseiluak 2015eko martxoaren 6ko bileran gaia eztabaidatu ondoren, honako hau
XEDATZEN DUT:
1. artikulua. Aplikazio-eremua.
1.Errege lege-dekretu honek xedatutako neurriak hauei aplikatuko zaizkie: 2015eko urtarrilean, otsailean eta martxoan izandako eurite eta elurteek, kostaldeko fenomenoek eta uholdeek hainbat autonomia erkidegotan eragindako kalteak jasan dituzten pertsona eta ondasunak.
2.Aipatutako neurriak zein udal-mugarteri eta biztanleguneri aplikatuko zaizkion Barne ministroaren agindu bidez zehaztuko da. Xede horretarako, aplikazio-eremuaren barruan sartuta egongo dira udal-mugarte edo biztanleguneak, zeinetan, lanak behar bezala egite aldera, derrigorrezkoa den ministerio-sail eskudunen jarduna.
3.Gobernuak erabaki dezake errege lege-dekretu honetan ezarritako neurriak antzeko beste gertakari batzuei aplikatzea; hain zuzen ere, edozein autonomiaerkidegotan 2015eko maiatzaren 31 bitartean gertatzen direnei. Horretarako, erregedekretua emango du eta eragindako udalerriak eta biztanleguneak zein diren zehaztuko du.
2. artikulua. Kalte pertsonaletarako eta etxebizitzetan,ondasunetan, nekazaritzaustiategietan, nekazaritza-, industria-, merkataritza-, itsaseta arrantzaeta turismoestablezimenduetan eta beste zerbitzu batzuetarako establezimenduetan izandako kalte materialetarako laguntzak.
1.Artikulu honetan ezarritako laguntzak heriotza kasuetan eta ezintasun kasuetan, errege lege-dekretu honetan jasotako ezbeharrek zuzenean eragindakoetan, aplikatuko dira, eta martxoaren 18ko 307/2005 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera arautuko dira. Errege-dekretu horrek larrialdiedo hondamendi-egoeren ondoriozko premiei erantzuteko diru-laguntzak arautu eta diru-laguntza horiek emateko prozedura ezartzen du.
2.Etxebizitzak suntsitzearen edo hondatzearen ziozko laguntzak ere martxoaren 18ko 307/2005 Errege Dekretuaren arabera arautuko dira. Ezbeharrek kaltetutako higiezinen titulartasuna egiaztatzeko, titulartasun hori egiaztatzen duen edozein titulu onartuko da egiaztagiri gisa; esate baterako, ondasun higiezinen gaineko zergaren ordainagiria edo pareko beste batzuk.
3.Industria-, merkataritza-, itsaseta arrantzaeta turismo-establezimenduen eta beste zerbitzu batzuetarako establezimenduen titular diren pertsona fisiko eta juridikoak eta ondasun-erkidegoak ere laguntzen xede izango dira, martxoaren 18ko 307/2005 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera.
Baliteke, Aparteko Arriskuetarako Aseguruaren Erregelamenduko 9. artikuluko frankizia aplikatuta, interesdunak Aseguruen Konpentsazio Partzuergotik ere kalteordainik jasotzea (erregelamendu hori otsailaren 20ko 300/2004 Errege Dekretu bidez onartu zen) ; halakoetan, kalteen zenbateko lagungarriaren ehuneko 7rainoko dirulaguntza eman ahal izango da, inoiz ez 8.000 euro baino gehiago, hala jartzen baitu martxoaren 18ko 307/2005 Errege Dekretuko 28. artikuluan. Eta bada beste muga bat ere: batuketa egin diru-laguntza honen eta aseguruaren kalte-ordainaren eta beste
edozein diru-laguntza edo laguntza publiko edo pribaturen artean, eta zenbatekoak inoiz ere ezingo du hondamenaren edo kaltearen balioa gainditu.
Halakoetan, interesdunak egiaztagiri bat ekarri beharko du, aseguratzaileak emanda, eta, bertan, erakutsi beharko du aseguratzaileak Aseguruen Konpentsazio Partzuergoak aplikatutako legezko frankiziatik ez diola ezer ordaindu edo ez diola haren zati bat ordaindu.
4.Martxoaren 18ko 307/2005 Errege Dekretuaren 27. eta 28. artikuluetan ezarritako laguntzen xede izango dira, halaber, nekazaritzaeta abeltzaintza-ustiategien titularrak, baldin eta nekazaritzako aseguru konbinatuen planaren babesean polizak izanik eta 1. artikuluan jasotako aplikazio-eremuaren barruan egonik, ustiategiari atxikitako elementu ez-aseguragarrietan kalteak jasan badituzte.
Hala bada, peritu elkargokide batek zenbatetsitako kalteen zenbatekoaren % 70erainoko diru-laguntza eman ahal izango da, inoiz ez 8.000 euro baino gehiago. Gainera, batuketa egin diru-laguntza honen eta beste edozein diru-laguntza edo laguntza publiko edo pribaturen artean, eta zenbatekoak inoiz ere ezingo du hondamenaren edo kaltearen balioa gainditu. Kalteak bideetan gertatu badira, eragindako bideen krokisa jaso behar da peritu-txostenean, bat etorriz Nekazaritzako Lursailak Identifikatzeko Sistema Geografikoan (SIGPAC) erregistratuta dagoen informazioarekin. Txostena egitearen ordainsariak diruz lagundu daitezkeen gastutzat hartu ahal izango dira; muga 300 euro dira.
Kaltetutako elementuen titulartasuna egiaztatzeko, interesdunek indarrean dagoen aseguru-poliza aurkeztu beharko dute, zein nekazaritzako aseguru konbinatuen planaren babespekoa izango den. Horretarako, aurreko kanpainako poliza ere onartuko da, errege lege-dekretu honen 9.2.a) artikuluan adierazitako kasuetan.
Enpresaedo lanbide-jardueran dihardutela egiaztatzeko, berriz, interesdunek berariazko baimena emango diote organo kudeatzaileari, hark Zerga Administrazioko Estatu Agentziari eska diezaion Enpresari, Profesional eta Atxikitzaileen Erroldatik behar duen informazioa.
5.Laguntza horiek jasotzeko eskabideak autonomia-erkidego kaltetuko gobernuaren ordezkaritzan edo ordezkariordetzan izapidetuko dira; bi hilabeteko epean aurkeztuko dira, errege lege-dekretu hau indarrean sartzen denetik kontatzen hasita, eta Barne ministroak ebatziko ditu hiru hilabeteko epean, eskabidea aurkezten denetik kontatzen hasita.
6.Artikulu honetan ezarritakoa betez ematen diren laguntzak 16.01.134M aurrekontu-aplikazioaren (ezbeharrek, hondamendiek edo premia nabarmeneko beste batzuek eragindako era guztietako beharrizanei erantzuteko) 472, 482, 771 eta 782 kontzeptuen kredituen kontura finantzatuko dira, zabalgarritzat jotzen baitira indarrean dagoen Barne Ministerioaren aurrekontuan.
3. artikulua. Prestazio pertsonalak eta ondasunen prestazioak egin dituzten pertsona fisiko edo juridikoentzako laguntzei aplika dakiekeen araubidea, eta tokiko korporazioentzako laguntzen araubidea.
1.Prestazio pertsonalak eta ondasunen prestazioak egin dituzten pertsona fisiko edo juridikoentzako laguntzak martxoaren 18ko 307/2005 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera arautuko dira.
2.Larrialdiko egoera horiei erantzuteko sortu diren gastuengatik tokiko korporazioei eman beharreko laguntzak martxoaren 18ko 307/2005 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera arautuko dira, eta ez dira aplikatzekoak izango 22. eta 23. artikuluetan ezarritako mugak eta zenbatekoak.
Laguntza horiek ez dira azpiegiturak konpontzeko edo atzera lehen bezala uzteko izango (errege lege-dekretu honetako 4. artikuluan jorratu ditugu lan horiek) . Baina, baliteke lan horiek, artikulu horren aplikazio-eremukoak izanagatik ere, gerorako utzi ezinezkoak izatea, eta jendearen bizitza eta segurtasuna eta ezinbesteko zerbitzu publikoen funtzionamendua bermatzearren egin izatea; halakoak bai lagundu daitezke diruz. Aipa ditzagun lan horietako batzuk: hondamendiak jo duen jendea ebakuatzea, jende horri aterpea eta jan-edanak ematea, lokatza, elurra eta izotza erretiratzea, ura
drainatzea, hildako animaliak eramatea eta kaleak eta leku publikoak garbitzea, helburu horiek betetzeko ezinbestekoa bada.
Eta ezin dira horrela diruz lagundu, berriz, tokiko korporazioak bere baliabideak erabiliz egiten dituen lanak, berdin baliabide materialak diren, hala nola makinak edo lanabesak, nahiz bere langileak diren, hau da, hondamendia gertatu baino lehenagotik kontrataturik zeuzkan langileak. Inoiz ere ezingo dira diruz lagundu suhiltzaileek, udaltzainek, babes zibilak eta antzeko beste behargin batzuek eragindako gastuak.
3.Aurreko paragrafoetan ezarritako laguntzak emateko eskabideak autonomiaerkidego kaltetuko gobernuaren ordezkaritzan edo ordezkariordetzan aurkeztuko dira, bi hilabeteko epean, errege lege-dekretu hau indarrean sartzen denetik kontatzen hasita.
4.Artikulu honetan ezarritakoa betez ematen diren laguntzak 16.01.134M aurrekontu-aplikazioaren (ezbeharrek, hondamendiek edo premia nabarmeneko beste batzuek eragindako era guztietako beharrizanei erantzuteko) 461, 471 eta 761 kontzeptuen kredituen kontura finantzatuko dira, zabalgarritzat jotzen baitira indarrean dagoen Barne Ministerioaren aurrekontuan.
4. artikulua. Udal-azpiegituretan izandako kalteak eta probintziaeta foru-diputazioen bide-sarean izandako kalteak.
Toki-erakundeek exekutatzen dituzten proiektuek urgentziazko tramitazioa izateko, baldintzak hauek bete behar dituzte: 1. artikuluan aipatu ditugun udal-mugarte eta biztanleguneetan gauzatzea; haien helburua udalaren, eskualdearen eta mankomunitateen titulartasunekoak diren azpiegiturak, ekipamenduak edo instalazioak eta zerbitzuak konpontzeko edo lehen bezala uzteko obrak izatea (Toki-araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeko 25.2 artikuluan zehaztuak) , edo probintziaeta forudiputazioen, uharteko kontseiluen edo probintzia bakarreko autonomia-erkidegoen bidesarea konpontzeko edo lehen bezala uzteko obrak izatea. Halakoetan, estatuak ehuneko 50erainoko diru-laguntza eman ahal izango du. Toki-erakundeak bere baliabideak erabiliz egiten dituen lanak bazter utziko dira, berdin baliabide materialak, makinak edo langileak diren.
5. artikulua. Autonomia-erkidego kaltetuetan, jabari publiko hidraulikoan egin beharrekoak.
Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumeneko ministroari baimena ematen zaio erkidegoen arteko arro hidrografikoetan kalteturik suertatu diren lekuak jabari publiko hidraulikoa lehengoratzeko jarduera bereziko esparru deklaratzeko, eta egin behar dituen obren premiazkotasuna deklaratzeko, ondoko arlo hauetan:
a) Ureta haize-erauntsiek eragindako kalteak lehengoratzea eta konpontzea, bai azpiegitura hidraulikoetan bai ibaiertzetan.
b) Garbiketa-lanak egitea, tapoiak garbitzea, edo hustubideak, kolektoreak, sifoiak, drainatze-bideak eta antzekoak konpontzea, baldin eta gehiegizko uraren ondorioak leuntzeko eta etorkizuneko erauntsiei hobeto erantzuteko bada.
c) Ibaietako pasealekuetan eta ibaiertzetan konponketa-lanak egitea, baldin eta konponketok ondoko beste azpiegitura batzuetan eraginik badute.
6. artikulua. Itsasertzean egin beharrekoak.
Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumeneko ministroari baimena ematen zaio kaltetutako inguruak itsas-lehorreko jabari publikoa lehengoratzeko jarduera bereziko esparru deklaratzeko, eta egin behar dituen obren premiazkotasuna deklaratzeko, ondoko arlo hauetan:
a) Itsas-lehorreko jabari publikoa lehengoratzea; haren osotasuna eta mantentze egokia bermatzeko gainerako obrak; eta itsasertzaren iraunkortasuna bermatzeko eta bihar-etziko denborale eta galernen eragina leuntzeko lan osagarriak.
b) Itsas-lehorreko jabari publikoa osatzen duten elementuak babestea eta mantentzea, eta bereziki, hondartzen eta hareatzen, duna-sistemen eta itsasertzeko hezeguneen egokitzapen jasangarria, haiek berreskuratzea eta berritzea, eta itsasertzean azterlanak, proiektuak eta obrak egitea, ikuskatzea eta kontrolatzea.
c) Itsasertzean kaltetuta geratu diren egiturak konpontzea eta lehengoratzea; esate baterako, itsasertzeko pasealekuak, jabari publikorako irisbideak eta hormak.
7. artikulua. Autonomia-erkidego kaltetuetan, erabilera orokorreko landa-azpiegituretan egin beharrekoak.
Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumeneko ministroari baimena ematen zaio erabilera orokorreko landa-azpiegiturak (adibidez, natura-bideak eta bide berdeak) lehengoratzeko jarduera bereziko esparru deklaratzeko.
8. artikulua. Gainerako azpiegitura publikoetako kalteak.
Dena delako gaiaren eskumena duen ministerio-sailaren buruari baimena ematen zaio kalteturik suertatu den ingurua jarduera bereziko esparru deklaratzeko, sail horrek eta haren barruko erakunde autonomoek eta menpeko erakunde publikoek, hartara, egin beharreko lehengoratze-jarduerak egin ditzaten. Horretarako, premiazkoak deklara daitezke sail horiek estatu-titulartasuneko azpiegituretan izandako kalteak konpontzearren egiten dituzten obrak (bakoitzak bere eskumenekoak egin beharko ditu) .
9. artikulua. Nekazaritzaeta abeltzaintza-produkzioetan izandako kalteetarako laguntzak.
1.Artikulu honetan ezarritako laguntzak nekazaritzaeta abeltzaintza-ustiategien titularrentzako izango dira, baldin eta, nekazaritzako aseguru konbinatuen planaren babespean indarrean duden polizak izanda eta 1. artikuluan adierazitako aplikazioeremuan egonda, produkzioaren % 30etik gorako galerak izan badituzte, arlo horretan Europar Batasunak ezarritako irizpideen arabera.
2.Laguntzak honetarako izango dira:
a) Kanpaina honetarako poliza formalizatu gabe izan duten nekazaritzaeta abeltzaintza-ustiategietan izandako kalteetarako, baldin eta ustiategi horien kasuan, ezbeharra izan den egunetan dagokion asegurua sinatzeko epea hasi ez bada edo epe hori bukatuta egon ez bada, baina betiere produkzio eta labore horretarako aurreko kanpainan asegurua kontratatuta izan badute.
b) Nekazaritzaeta abeltzaintza-produkzioetan izandako kalteetarako, baldin eta, produkzio horietarako nekazaritzako aseguru konbinatuen sistemaren babespean indarrean dagoen poliza izan arren, sistema horrek ez baditu produkzio horiek bermatzen.
c) Nekazaritzaeta abeltzaintza-produkzioetan izandako kalteetarako, indarrean dagoen nekazaritzako aseguru konbinatuen planean sartzen ez diren produkzioen kasuan.
3.Nekazaritza-produkzioetan izandako kalteetarako laguntzak honela kalkulatuko dira: azken hiru kanpainetako batez besteko produkzioak kontuan hartuta izan diren galerei erreparatuta. Era berean, egur-produkzioen kasuan, kontuan hartu ahal izango da kaltetutako eremua basoberritzeak izan duen kostuaren pareko laguntza.
4.Gainontzeko produkzioetarako, nekazaritzako aseguruen sisteman ezarritako baldintzak eta prozedurak kontuan izanda kalkulatuko da laguntza, baldintza eta prozedura horiek aplikagarriak diren neurrian.
5.Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak, autonomia-erkidegoekin koordinatuta, artikulu honetan aurreikusitako laguntza guztiak eta laguntzen gehieneko zenbatekoa zehazteko prozedura ezarriko du.
10. artikulua. Zerga-onurak.
1.Ez dira ondasun higiezinen gaineko zergaren 2015eko kuotak ordaindu behar izango errege lege-dekretu honetako 1. artikuluan aipatu ditugun ezbeharren eraginez zuzenean kaltetu diren etxebizitzen, industria-, turismo-, merkataritzaeta itsaseta arrantza-establezimenduen, establezimendu profesionalen, nekazaritzaeta basoustiategien eta lantoki eta antzekoen kasuan, baldin eta egiaztatzen bada bertan kokatutako pertsonak eta ondasunak guztiz edo zati batean beste leku batean kokatu behar izan direla harik eta jasandako kalteak konpondu arte, edo uztetan izandako ezbeharrak ez dituenean ezein aseguru mota publiko edo pribatuk babesten.
2.2015eko ekonomia-jardueren gaineko zergan murrizketa bat ezarri zaie industriei (edozein eratakoei) , merkataritza-, itsaseta arrantzaeta turismo-establezimenduei eta establezimendu profesionalei, ezbeharren eraginez haiei atxikitako negozio-lokalak edo ondasunak zuzenean kaltetu direnean, eta, betiere, beste leku batean kokatu behar izan badira edo jarduera aldi baterako ixtea eragin duten kalteak izan direnean. Murrizketa hori proportzionala izango da, eta kontuan hartu da zenbat denbora igaro den jarduera eten behar izan zenetik berriz ere normaltasunez hasi den arte, dela lokal berberetan dela beste lokal batzuetan, hartara eragotzi gabe jarduera utzi behar izatea aintzat hartzea, kalteen larritasunak hori eragiten duenean, eta kasu horretan, 2014ko abenduaren 31tik aurrera izango du eragina.
3.Aurreko paragrafoetan aipatutako zergen salbuespen eta murrizketetan zerga horien gainean legez onartutako errekarguak sartzen dira.
4.Aurreko paragrafoetan ezarritako onurak lortzeko eskubidea duten zergadunek, zerga-ekitaldi horretako ordainagiriak ordaindu badituzte, ordaindutako kopuruak itzultzeko eskatu ahal izango dute.
5.Ez dira ordaindu behar izango Trafikoko Buruzagitza Nagusia organismo autonomoaren tasak, urriaren 2ko 16/1979 Legean ezarritakoak, ezbeharrek eragindako kalteen ondorioz eskatutako ibilgailuen bajak izapidetzeko, ezta arrazoi horiengatik suntsitu edo galdutako zirkulazio-baimenak eta gidabaimenak emateko ere.
6.Artikulu honen aurreko paragrafoetan xedatutakoa dela-eta udalen eta probintziadiputazioen tokiko tributuetan eragiten den murrizketa Estatuko Aurrekontu Orokorren kontura konpentsatuko da, Toki-ogasunak arautzen dituen Legearen testu bateginaren 9. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz (martxoaren 5eko 2/2004 Legegintzako Errege Dekretuak onartu zuen testu hori) .
7.Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergatik salbuetsita egongo dira 2. artikuluan aipatutako kalte pertsonaletarako ezohiko laguntzak.
11. artikulua. Nekazaritza-jardueretarako zerga-murrizketa bereziak.
Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioak, errege lege-dekretu honen 1. artikuluan xedaturikoa exekutatzearren ematen den aginduak zehaztutako eremuetan dauden nekazaritza-ustiategi eta -jardueretan, salbuespen gisa, azaroaren 27ko HAP/2222/2014 Aginduan aipatzen diren errendimendu garbiaren indizeak murriztea erabaki ahal izango du (agindu horrek 2015erako pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zenbatespen objektiboa egiteko metodoa eta balio erantsiaren gaineko zergaren erregimen berezi erraztua garatzen ditu) . Eta hori egingo du martxoaren 30eko 439/2007 Errege Dekretuaren bidez onartutako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Erregelamenduaren 37. artikuluko 4.1. paragrafoan eta abenduaren 29ko 1624/1992 Errege Dekretuaren bidez onartutako Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko Erregelamenduaren 38. artikuluko 3. paragrafoan jasotakoarekin bat etorriz eta Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak egindako txostenak aintzat hartuta.
12. artikulua. Lan-arloko eta Gizarte Segurantzaren arloko neurriak.
1.Baldin eta kaleratze kolektiboen, kontratu-eteteen eta lanaldi-laburtzeen arrazoi zuzena errege lege-dekretu honen 1.1 artikuluan adierazitako gertaera meteorologikoen
ondoriozko kalteak badira, edo adierazitako sektoreetan kalteen ondorioz zuzenean izandako jarduera-galerak, eta hori dena behar bezala egiaztatzen bada, haiek ezinbesteko kasutzat hartuko dira eta Langileen Estatutuaren Legearen testu bateginaren
47.eta 51. artikuluetatik eratorritako ondorioak izango dituzte (testua martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuak onartu zuen) . Lehenengo kasuan, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak enpresaria Gizarte Segurantzaren kuotak ordaintzetik eta baterako diru-bilketaren kontzeptuetatik libratu ahal izango du etenaldiak irauten duen bitartean, eta epe hori langileak benetan kotizatutako alditzat joko da. Kontratua amaitzen den kasuetan, langileen kalte-ordainak Soldatak Bermatzeko Funtsaren kontura ordainduko dira, legez ezarritako mugen barruan.
Enpresak kontratuak etetea edo lanaldia aldi baterako laburtzea erabakitzen badu ezohiko arrazoietan oinarrituta, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak edo, hala egokitzen bada, Itsasoko Gizarte Institutuak baimena eman ahal izango du langabezia-prestazioak (ekainaren 20ko 1/1994 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bateginaren III. tituluan araututakoak) jasotzen diren aldi hori ez dadin zenbatu ezarritako prestazioak jasotzeko gehieneko aldia agortzeko ondorioetarako. Horretarako, nahitaezkoa izango da horren guztiaren atzean errege lege-dekretu honen aplikazio-eremuan jasotako gertaerak egotea. Era berean, baimena eman ahal izango du langabezia-prestazioak jaso ditzaten espediente horietan sartuta dauden langileek, nahiz eta prestazio horiek jasotzeko beharrezkoak diren kotizazio-aldien baldintza beteta ez izan.
2.Gizarte Segurantzaren edozein erregimenetan sartuta daudela ere, enpresek eta norberaren konturako langileek, kalteak edo kalte horien ondorioz zuzenean izandako jarduera-galerak justifikatu ondoren, interesik gabeko urtebeterainoko moratoria bat eskatu ahal izango dute Gizarte Segurantzaren kotizazioak eta baterako diru-bilketaren kontzeptuak ordaintzeko, elkarren segidako hiru hilabeteri dagozkionak, ezbeharra gertatu aurreko hilabetetik zenbatzen hasita; edo, norberaren konturako erregimen berezian edo autonomoenean sartuta dauden langileen kasuan, ezbeharra gertatu zen hilabetetik kontatzen hasita.
3.Aurreko paragrafoetan ezarritako onuretarako eskubidea duten Gizarte Segurantzako kotizatzaileek, salbuespenei dagozkien kuotak edo moratoriari dagozkionak ordaindu badituzte, ordaindutako zenbatekoak itzultzeko eska dezakete, baita, hala badagokio, berandutze-interesak, errekarguak eta dagozkion kostuak ere. Itzultzeko eskubidea duena Gizarte Segurantzaren zorduna balitz (beste aldi batzuei dagozkien kuotengatik) , itzultzearen kreditua Gizarte Segurantzarekiko zorrak kitatzeko erabiliko da, legez ezarritako eran.
4.Eragindako kalteak konpontzeko lanak egiteko, herri-administrazioek eta irabaziasmorik gabeko erakundeek honako hau eskatu ahal izango diote eskumena duen enplegu zerbitzu publikoari: langabezia-prestazioak jasotzen dituztenak gizarte lankidetzako lanetarako atxikitzeko, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bateginaren 213.3 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.
13. artikulua. Kontratazio-araubidea.
1.Premiazko obra, zerbitzu edo horniketatzat jo ahal izango dira hondamendiak kaltetutako azpiegiturak, ekipamenduak edo zerbitzuak konpontzeko eta mantentzeko kontratuak eta hondamendiak kaltetutako ondasunak atzera beren lekuan jartzeko kontratuak, haien zenbatekoa edozein dela ere, betiere kontratazio-organoak dena delako akordioa hartu ondoren, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bategineko 113. artikuluan datozen baldintzak beteta (azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen) .
2.Artikulu honetan aipatutako lanak egiteak dakartzan desjabetzeak ukitutako ondasunen okupazioa presazkotzat joko da, Nahitaez Desjabetzearen 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.
3.Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bateginaren 126.2 artikuluan sartuta ez dauden obren kontratazio espedienteak izapidetzeko, ez da bete beharko lurrak
erabilgarri izateko aldez aurreko baldintza, nahiz eta lursailen benetako okupazioa egin aurretik okupazio-akta formalizatu beharko den.
14. artikulua. Toki-administrazioekiko lankidetza.
1.Ogasun eta Herri Administrazioko ministroari ahalmena ematen zaio udalen, eskualdeen eta mankomunitateen titulartasuneko azpiegitura, ekipamendu, instalazio eta zerbitzuetan (apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 25.2 artikuluan zehaztuak) izandako kalteetarako diru-laguntzen ordainketa proposatzeko, bai eta probintziaeta forudiputazioen, uharteko kontseiluen eta probintzia bakarreko autonomia-erkidegoen bidesarean izandako kalteetarako ere (4. artikuluan jasoak) , Estatuko Administrazio Orokorrak finantzatzen duen zatiari dagokionez, behin kalteen balorazioak egin ondoren, eta garatzeko ematen diren errege-dekretuetan zehaztutako gehienezko zenbatekoarekin.
2.Sail horren aurrekontuetan helburu horretarako txertagarri gisa jartzen den kredituaren kontura egingo zaie aurre diru-laguntza horiei.
3.Era berean, Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioaren titularrari ahalmena ematen zaio diru-laguntza horiek emateko prozedura ezar dezan, bai eta haren jarraipena eta kontrola egiteko ere, Estatuak toki-erakundeen inbertsioak diruz laguntzeko ezarritako esparruaren barruan.
15. artikulua. Aseguruen Konpentsazio Partzuergoa.
1.Kaltetutako autonomia-erkidegoko gobernuaren ordezkariak, pertsonalak ez diren kalteen ebaluazio zuzenagoa egiteko, Aseguruen Konpentsazio Partzuergoari beharrezkoak diren ebaluazioak egin ditzan eskatu ahal izango dio, errege lege-dekretu honen 2. eta 3. artikuluekin bat etorrita, betiere titulartasun publikoko ondasunei eragiten ez badiete.
2.Aseguruen Konpentsazio Partzuergoak eskubidea izango du Estatuko Administrazio Orokorrak peritatze lanak ordain diezazkion, partzuergo horrek bere aseguruen peritu tasatzaileentzat onartuta dituen ordainsari profesionalen baremoaren arabera.
3.Laguntzen izapidetzea eta kalteen ebaluazioa errazteko, eskumena duen administrazioak eta Aseguruen Konpentsazio Partzuergoak laguntzen eta kalte-ordainen onuradunei buruzko datuak, laguntza eta kalte-ordainen zenbatekoei buruzko datuak eta ukitutako ondasunei buruzko datuak trukatu ahal izango dizkiote elkarri. Espainiako lurraldean jarduten duten aseguru-erakundeek Aseguruen Konpentsazio Partzuergoari nahitaez eman beharko diote partzuergo horrek eskatzen dien informazioa, goian xedatutakoa bete ahal izateko.
16. artikulua. Errege lege-dekretu honen aplikazio-eremuaren barruko kalteak konpontzeko egin diren inbertsioak.
Errege lege-dekretu honetako 1. artikuluan aipaturik dauden kalteak konpontzearren toki-erakundeek egiten dituzten inbertsioak finantzen aldetik iraunkorrak direla pentsatuko da, baldin eta Aurrekontu-egonkortasunari eta Finantza-iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoko seigarren xedapen gehigarrian datozen baldintzak betetzen badituzte.
Salbuespen modura, inbertsio horiek lehentasunez exekutatuko dira beste inbertsio finantzen aldetik iraunkor batzuen aurretik, eta ez zaizkie aplikatuko Toki-ogasunak arautzen dituen Legearen testu bategineko hamaseigarren xedapen gehigarriko 1., 2., 4.,
6.eta 7. paragrafoak (lege hori martxoaren 5eko 2/2004 Legegintzako Errege Dekretu bidez onartu zen) .
Lehenengo xedapen gehigarria. Laguntzen mugak.
Errege lege-dekretu hau aplikatuta ematen diren laguntzen balioa, kalte materialei dagokienez, ezin izango da inoiz bi balio hauen arteko diferentzia baino handiagoa izan;
hau da, batetik, gertatutako kaltearen balioa eta, bestetik, kontzeptu berberarengatik beste erakunde publiko nazional edo nazioarteko batzuek emandako beste laguntza edo kalte-ordain batzuen zenbatekoa (bateragarritzat edo osagarritzat jotako laguntzak edo kalte-ordainak betiere) , edo aseguru-polizei esker eskura daitezkeenena.
Bigarren xedapen gehigarria. Aurrekontu-kredituak.
Estatuko Administrazio Orokorraren edo haren menpeko erakundeen titulartasuneko ondasunetan izandako kalteen konponketak, 14. artikulua aplikatuz ematen diren dirulaguntzak eta 7. eta 9. artikuluetan xedaturik dagoena aplikatuz egiten diren jarduerak aurrekontua gauzatzeko Kontingentzia Funtsetik finantzatuko dira.
Horretarako behar diren kredituak gobernuak zabalduko ditu, Ogasun eta Herri Administrazioko ministroak proposaturik, dagokion ministerio-sailaren aurrekontuetan, Aurrekontuei buruzko azaroaren 26ko 47/2003 Lege Orokorraren 50. eta 55. artikuluetan aurreikusitakoaren arabera.
Hirugarren xedapen gehigarria. Beste herri-administrazio batzuekin hitzarmenak sinatzea.
Estatuko Administrazio Orokorrak errege lege-dekretu hau aplikatzeko behar diren lankidetza-hitzarmenak egin ahal izango ditu kaltetutako autonomia-erkidegoetako organo eskudunekin eta tokiko korporazioekin.
Aginduzko txosten loteslea emateko, zein 2015eko Estatuko Aurrekontu Orokorren abenduaren 26ko 36/2014 Legearen lehenengo xedapen gehigarriaren lehenengo paragrafoan aipatzen den, kontuan izango dira batez ere errege lege-dekretu honetan araututako neurriak hartzea justifikatzen duten zirkunstantziak.
Laugarren xedapen gehigarria. Kaltetuei laguntzeko neurrien jarraipena egiteko ministerio arteko batzordea.
1.Ministerio arteko batzorde bat sortu da errege lege-dekretu honetan ezarritako laguntza neurriak aplikatzeko. Batzorde hori Babes Zibil eta Larrialdien Zuzendaritza Nagusiak koordinatuko du eta Lehendakaritza Ministerioaren, Barne Ministerioaren, Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioaren, Sustapen Ministerioaren, Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioaren eta Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioaren ordezkariek osatuko dute, bai eta kaltetutako autonomia-erkidegoetako gobernuaren ordezkariek eta Aseguruen Konpentsazio Batzordearen ordezkari batek ere.
2.Errege lege-dekretu honetan ezarritako laguntza neurrien jarraipena aurreko paragrafoan aipatutako batzordeak egingo du, autonomia-erkidegoetako agintariekin koordinatuta, Gobernuaren Ordezkaritzen bidez.
3.2015eko urriaren 30a baino lehenago, ministerio arteko batzordeak txosten bat egingo du errege lege-dekretu hau gauzatzeko egin diren jarduerei buruz.
Bosgarren xedapen gehigarria. Langile-gastua ez handitzea.
Errege lege-dekretu honetan ezarritako neurriak lehendik dauden langileekin gauzatuko dira, ordainsarien edo bestelako langile-kostuen gehikuntzarik sortu gabe.
Azken xedapenetatik lehenengoa. Eskumen-titulua.
Errege lege-dekretu hau Konstituzioaren 149.1. artikuluko 7., 13., 14., 17., 23. eta 29. arauetan xedatutakoaren babesean ematen da, kaltetutako autonomia-erkidegoek hartu dituzten edo har ditzaketen babes neurri osagarriak eragotzi gabe.
Azken xedapenetatik bigarrena. Ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa.
Ministro Kontseiluaren erabaki bidez xedatuko da 4., 5., 6. 7. eta 8. artikuluetan jasotako azpiegitura, ekipamendu edo instalazioak konpondu eta birgaitzeko zein lan
egongo den ingurumen-inpaktuaren ebaluaziotik salbuetsita; hau da, Ingurumenebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legeak 8. artikuluko 3. eta 4. paragrafoetan xedatutakoa betez, zein lan salbuetsiko den izapide horretatik, nahiz eta, zinez, abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 7. artikuluaren arabera, ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa aurkeztera behartuta egon.
Azken xedapenetatik hirugarrena. Garatzeko ahalmenak.
Gobernuak eta ministerio-sailetako titularrek, bakoitzak bere eskumenen esparruan, behar diren xedapenak emango dituzte eta errege lege-dekretu honetan xedatutakoa betetzeko epeak ezarriko dituzte.
Azken xedapenetatik laugarrena. Indarrean sartzea.
Errege lege-dekretu hau «Estatuko Aldizkari Ofizialean» argitara ematen den egun berean sartuko da indarrean.
Madrilen, 2015eko martxoaren 6an.
FELIPE E.
Gobernuko presidentea,
MARIANO RAJOY BREY
w.boe.es |
BOLETÍN OFICIAL DEL ESTADO |
D. L.: M-1/1958 ISSN: 02 |
|
|
|