15/2014 Legea, irailaren 16koa, Sektore Publikoa arrazionalizatu eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzkoa
2014-09-16Erakundea: Estatuko Buruzagitza
Argitalpena: EAO, 2014/09/17, 226. zk.
I. XEDAPEN OROKORRAK
ESTATUKO BURUZAGITZA
9467 15/2014 Legea, irailaren 16koa, Sektore Publikoa arrazionalizatu eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzkoa.
FELIPE VI.a
ESPAINIAKO ERREGEA
Honako hau irakurtzen duten guztiek jakin dezaten.
Jakin ezazue: Gorte Nagusiek ondoko lege hau onetsi dutela, eta Nik, hemen, berretsi egiten dudala:
HITZAURREA
I
Krisi ekonomikoak premisa bat utzi du agerian, egoera ekonomikoa edozein dela ere kontuan hartu beharrekoa; hain zuzen, hauxe: sektore publikoak denboran iraunkorra izan behar duela, eta bere baliabideen kudeaketan eraginkortasuna bermatu behar dela.
Ez dago, teoria ekonomikoaren arabera, sektore publikoaren tamaina optimorik; bada, ordea, behar lukeen dimentsioari buruzko adierazlerik. Horien artean ohikoena Barne Produktu Gordinarekiko (BPGd) gastu publikoaren ratioa da. Adierazle horren arabera, BPGd-ren portzentajean gastu publiko txikiena duten Europar Batasuneko hamar herrialdeen artean dago Espainia; 2012an, % 43,4 izen zen ehuneko hori (finantzalaguntza kontuan hartu gabe) .
BPGd-rekiko diru-sarreren ikuspegitik, Espainia euroguneko herrialdeen batez bestekoaren azpitik egon izan da.
Nolanahi ere, krisi ekonomikoaren eta egonkortzaile automatikoen eraginez, azken urteotan nabarmen egin du gora gastu publikoak, eta behera diru-bilketak. Horren guztiaren ondorioz, epe ertain zein luzean jasangarriak ez diren defizit publikoak sortu dira, iraupen luzekoak, eta, beraz, ezinbestekoa da zerga-alorra sendotzeko prozesuan aurrera egitea.
Egoera halakoa izanik, halabeharrezkoa da Herri-administrazioak sakonki erreformatzea. Zerbitzu publikoak ahalik eta eraginkortasun handienaz eta ahalik eta kostu txikienaz ematen direla ziurtatu behar da: eskala-ekonomia guztiak aprobetxatuz, gainjartzeak eta bikoiztasunak saihestuz, eta prozedura sinple zein estandarizatuak ezarriz.
Herri-administrazioaren egitura arrazionalizatzeak, Gobernuaren erreformaprogramaren ataletako bat den aldetik, garrantzi handiko aurrekari bat du Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko Lege Organikoan. Arau hori mugarria izan da baliabide publikoen kudeaketa-alorrean; izan ere, gastuari eta zorpetzeari dagokienez helburu zehatzak ezarri zituen Administrazio guztientzat, eta, horrez gain, xede horiek betetzeko planak aurkezteko betebeharra xedatu zuen, bai eta plan horiek beteko zirela ziurtatzeko mekanismoak ezartzekoa ere.
Hala eta guztiz ere, argi eta garbi dago Herri-administrazioak erreformatzearen helburua zein behar den izan: Espainiako Administrazioa eraginkortasuneta produktibitate-faktore bihurtzea, eta Administrazio horrek hazkunde ekonomikorako eta zerbitzu publikoak eraginkortasunez eskaintzeko aukera ematea.
Xede horrekin, Ministro Kontseiluak, 2012ko urriaren 26an, Herri Administrazioak Erreformatzeko Batzordea sortzea erabaki zuen (gaztelaniazko sigletan CORA izenez ezagutzen dena) , txosten bat presta zezan; zehazki, Administrazioari herritarrek eta herrialdeko ekonomiak eskatutako moduko tamaina, eraginkortasuna eta malgutasuna emateko neurri-proposamenak jasoko zituena.
2013ko ekainaren 21ean helarazi zioten txostena Ministro Kontseiluari presidenteordeak eta Presidentetzako ministroak, eta Ogasuneko eta Herri Administrazioko ministroak. Bestalde, egun horretan bertan, eta 479/2013 Errege Dekretuaren bidez, Administrazioaren Erreforma Gauzatzeko Bulegoa sortu zen, erreforma modu koordinatuan gauzatzeko, txostenean jasotako neurriak sustatzeko eta horien jarraipena egiteko, eta, beharrezkotzat joz gero, beste neurri batzuk proposatzeko.
Herri Administrazioak Erreformatzeko Batzordearen txostena argitaratu zenetik, eta aurretik ere bai, hainbat arau eta akordio eman dira txostenean jasotako proposamenak modu formalean gauzatzeko.
Besteak beste, Emprende en 3 izeneko proiektua ezartzeko beharrezko akordioak hartu dira; Estatuaren Ibilgailu Atalak eta gobernuaren ordezkaritzetan zein azpiordezkaritzetan eta uharte-zuzendaritzetan dauden Ibilgailuen Ataleko unitateek eskaintzen dituzten auto-zerbitzuak arautu dira; Ekonomiako eta Merkataritzako Ikasketa Zentroa erabat lekualdatu da, eta orain Ikerketa Fiskalen Institutuan dago; zerbitzu telematikoa jarri da abian Gizarte Segurantzaren egoitza elektronikoan, kuoten ordainketak egunean daudelako egiaztagiriak bidaltzeko. Horrez gain, emakumearen aurkako indarkeria errotik desagerrarazteko Estrategia Nazionala ere onartu da, Herriadministrazioek alor horretan izan beharreko jarduera ardazteko, bai eta irailaren 22ko 29/2011 Legearen Erregelamendua ere, terrorismoaren biktimak aitortu eta osorik babestekoa, biktimek beren prozeduren izapidetze-egoera modu pribatu eta elektronikoan ezagutzeko aukera izan dezaten. Halaber, Ministro Kontseiluak 2013ko Enplegu Politikaren Urteko Plana onartu zuen 2013ko abuztuaren 2an egindako bileran.
Irailaren 27ko 14/2013 Legeak, ekintzaileei eta beren nazioartekotzeari laguntzekoak, aldatu egiten du 300 metro koadroko muga, establezimendu komertzialek irekitzeko lizentziaren ordez erantzukizunpeko adierazpena aurkezteko aukera izan dezaten, ondoz ondoko eraketako sozietate mugatuen sorrera arautzen du, eta hainbat neurri jasotzen ditu, enpresa txiki eta ertainek kontratazio publikoan errazago har dezaten parte. Onartu den beste CORA neurrietako bat abenduaren 9ko 21/2013 Legea da, ingurumenebaluazioari buruzkoa.
Bestalde, Gorte Nagusiek igorritako edo dagoeneko onartutako lege-proiektu batzuek Txostenean aipatutako zenbait neurri jasotzen dituzte.
Sektore publiko instituzionala berrantolatzeari dagokionez ere, izan da aurrerapausorik berregituraketa-prozesuan.
Decathlon Solar partzuergoa iraungi egin da. Horrez gain, La Gomera uharteko portuko eta El Hierro uharteko La Estaca portuko estibatzeko eta desestibatzeko sozietateak desegitea erabaki da, eta uneotan likidazio-fasean daude.
Txostenean aztertutako erakunde publikoak berrantolatzeko bidean aurrera egiteko, lege honekin batera irailaren 20ko 701/2013 Errege Dekretua onartu da, sektore publikoa arrazionalizatzekoa. Bertan, erregelamendu-mailako zenbait xedapen jasotzen dira, bai eta Akordio bat ere, Espainiako sektore publikoko fundazioak eta enpresak berrantolatzeko eta arrazionalizatzeko neurriei buruzkoa; urriaren 2ko HAP/1816/2013 Aginduaren bidez argitaratu zen aipatutako Akordioa.
Testu honek CORA batzordearen gomendioak ezartzeko beharrezko diren legegintzaneurriak xedatzen ditu, hala sektore publiko instituzionala nola administrazio-jarduerako beste arlo batzuk berrantolatzeko.
II
Lehenik eta behin, aldaketa batzuk egiten dira araudian, organismo publikoak berrantolatu ahal izateko, haien eraginkortasuna hobetzearren eta gastu publikoa murriztearren.
Defentsa Ministerioari dagokionez, batetik, Defentsako Etxebizitza, Azpiegitura eta Ekipamendu Institutuan integratu da Eraikuntzen Zerbitzu Militarra. Eta, bestetik, «Esteban Terradas» Teknika Aeroespazialeko Institutu Nazionalean integratzen dira El Pardo Esperientzia Hidrodinamikoen Kanala Organismo Autonomoa, «La Marañosa» Institutu Teknologikoa eta «General Marvá» Armadako Ingeniarien Laborategia.
1940ko ekainaren 3ko Legearen bidez, Jerusalemgo Leku Santuen Ongintzako Ekintza sortu zen, Estatuaren erakunde autonomo modura, garai hartan sortu berri zen Kanpo Arazoetarako Ministerioari atxikita. Erakunde hori sortu zuten, hain zuzen ere, pentsatuz Espainiak ezin ziola bizkarra eman Ekialde Hurbilean izandako iragan historikoari eta lurralde hartan politikaren, merkataritzaren, kulturaren eta erlijioaren alorretan izandako eraginari. Harrezkero hirurogeita hamar urte baino gehiago igaro direnean, indarrean dagoen Konstituzio-ordena berria izanik, Eliza Katolikoarekiko harremanen esparrua ere berria dela, eta Estatuko sektore publikoko erakundeak zuzentzen dituzten xedapenak onartuta daudela, nahitaezkoa da Ongintzako Ekintza hura sortu zuen legea aldatzea, hiru xede betetzeko. Lehenik, esleituta dauzkan helburuak eta eskumenak eguneratzeko eta garbi zerrendatzeko, behar bezala bete ditzan. Bigarrenik, indarrean dagoen ordenamendua aintzat hartuz, haren izaera zehazteko, bai eta ondare-, kontratu-, aurrekontu-, kontabilitate-, zergaeta kontrolaraubidea ere. Eta, hirugarrenik, erakundearentzako Estatutu berri bat xedatzeko, gaur egungo Espainiako Herri-administrazioko erakundeen antolatzeko eta jarduteko modu orokorrarekin bat datozen antolamendueta funtzionamendu-irizpideak ezartze aldera.
Hezkuntzaren alorrean, Europako Hezkuntza Programen Organismo Autonomoari ematen zaio unibertsitate-sistemaren nazioartekotzea sustatzeko eskumena; organismo hori goi-mailako hezkuntzaren alorrean eragin ukaezina duten Europar Batasuneko programak kudeatzen aritu da. Orain esleitzen zaion eginkizuna Espainiako Unibertsitateen Nazioarteko Proiekziorako Fundazioak bete izan du (Universidad.es) , baina fundazio hori azkendu egin da. Eragiketa horren bidez, organismo bakar batean biltzen dira funtzio osagarriak, eta horrek aukera emango du kudeaketa efikazagoa eta efizienteagoa izan dadin.
Kulturaren alorrean, eta Espainiako kultura-erakundeen efikazia eta efizientzia hobetze aldera, legeak lankidetza-hitzarmenak sinatzea aurreikusten du bere 6. artikuluan; hain zuzen, Arte Eszenikoen eta Musikaren Institutu Nazionalaren (Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioari atxikitako organismo autonomoa) eta RTVE Korporazioaren artean, musika Espainian zein nazioartean sustatze eta hedatze aldera.
Lankidetza-hitzarmen horiek, gainera, RTVEren Abesbatzaren eta Arte Eszenikoen eta Musikaren Institutu Nazionalaren mendeko abesbatzen baliabideak batera erabili ahal izateko aukera jaso ahal izango dute; izan ere, horrela, haien gaitasun artistikoa areagotu egingo da, noizbehinkako kanpo-kontratazioetara jo beharrik izan gabe.
Artikulu horretan bertan, legeak lankidetza-hitzarmenen gutxieneko edukia ere xedatzen du; horietan, lankidetzaren xede diren jardueretako zuzendaritza artistikoaren jarduna erregulatu beharko da, bai eta termino ekonomikoak ere.
Kasu guztietan, hitzarmen horiek abesbatzen independentzia errespetatu beharko dute, eta ezin izango dute aldatu baterako jardueretan parte hartzen duten langileen eta haien gainean dauden erakunde publikoen arteko harreman juridikoa.
Hezkuntzaren alorrean, bestalde, unibertsitateko irakasleak ebaluatzeko eta egiaztatzeko funtzio guztiak organismo bakar batean biltzen dira; eginkizun hori, orain arte, Kalitatea Ebaluatzeko eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionala (ANECA) fundazioak eta Ikerketa Jarduera Ebaluatzeko Batzorde Nazionalak (CNEAI) bete izan dute.
CORA txostenean deskribatutakoaren arabera, Estatuari dagokio hezkuntza-sistema osoa ebaluatzea –bai programazioa, bai antolaketa–, Hezkuntza Ebaluaziorako Institutu Nazionalaren bidez. Nolanahi ere, lurralde-eremuari dagokionez, autonomia-erkidegoek beren Ebaluaziorako Institutuak sortu dituzte, eta horiek «Ebaluazio Unitateen» inguruko probak antolatzen dituzte, hizkuntza-gaitasunari eta matematika-gaitasunari buruzko galdetegien bidez. Hezkuntzaren kalitatea hobetzeari buruzko abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoan (LOMCE) , sistema horren eraldaketa aurreikusten da, Estatuko eta autonomiaerkidegoetako hezkuntza-ebaluazioen artean lotura egon dadin; beraz, beharrezkoa da azken horietako ebaluazio-unitateen dimentsioa beste modu batera zehaztea.
Unibertsitateko titulu ofizialak lortzea xede duten Ikasketa Planak ebaluatzeari dagokionez, Estatuari dagokio titulu akademikoak eta lanbide-tituluak eskuratzeko, emateko eta homologatzeko baldintzak arautzea, eta ANECAren bidez betetzen du eginkizun hori.
Aldi berean, autonomia-erkidego batzuetako ebaluazio-agentziak nazioartean homologatuta daude eta, hortaz, unibertsitateetako ikasketa-planak ebaluatzeko ahalmena dute (tituluen ebaluazioa) ; beste autonomia-erkidego batzuetako ebaluazioagentziek, berriz, aurrez emandako egiaztagiriak berritzeari buruzko txostenak egiteko ahalmena dute soil-soilik. Horrenbestez, lurralde berean funtzio bera betetzen duten bi administrazio daude hor.
Aldaketa horiek guztiak direla eta, egoki da orain arte ANECA Fundazioa izan dena organismo publiko bakar bihurtzea; bada, hain zuzen, lege honen bidez gauzatu da hori.
Sektore publikoa berrantolatzeko prozesuak eragin berezia izan behar du, halaber, Espainiako ekonomia nazioartekotzearekin zerikusia duten erakundeetan. Ministro Kontseiluak 2012ko martxoaren 16an hartutako Akordioak, Espainiako sektore publikoa berrantolatzeko eta arrazionalizatzeko plana onartzekoak, jada baimena eman zuen «Sociedad Estatal para la promoción y atracción de las inversiones exteriores S.A.» sozietatearen aktibo eta pasibo guztia ICEX España Exportación e Inversiones (ICEX) enpresa-erakunde publikoari lagatzeko. Horren ildo beretik, gaur egun Sociedad Estatal España Expansión Exterior SA sozietateak gauzatzen duen jarduera ICEX erakundeenpresan biltzen da, jarduerak oso lotuta baitaude. Izan ere, azken erakunde horri nazioartekotze-eginkizunean laguntzea da helburua, eta, horrela, bateratze-prozesuaren ondoriozko sinergiek eragingo duten kudeaketa-jardueren kostuetan aurreztea lortuko da, bai eta kudeaketa hobetzea ere.
Bestalde, desegin egiten da «Obra Asistencial Familiar de la Provincia de Sevilla» organismoa, Sevilla hirian egoera ahulean bizi ziren familien etxebizitza-beharrei aurre egiteko 1938an sortua; erakunde horren funtzioak eta araubide juridikoa jada ez datoz bat eratu zeneko egoerarekin. Kautelazko behar beste neurri hartzen dira haren ondarelikidazioak kalterik eragin ez diezaien egun erakundearen jabetzako etxebizitzetan daudenei. Beraz, pertsona horien egoera juridikoa ziurtatuta dago, etxebizitzekiko biziarteko gozamen-eskubidea aitortzen baitzaie, bai etabesterentze-prozesuetan lehentasunez eskuratzeko eskubidea eta zuzenean erostekoa ere.
III
Herri-administrazioa erreformatzearen beste helburuetako bat egitura publikoak arrazionalizatzea da; bereziki, hainbat Administraziok eskumenak elkarbanatzen dituzten alorretan. Erreformaren bidez, Administrazio bakoitzak dagozkion egikizunak betetzeko tamaina eta bitarteko egokiak edukitzea lortu nahi da. Testu honek zenbait lege-aldaketa jasotzen ditu, ministerio batzuen egitura egokitzeko: Hezkuntza, Kultura eta eta Kirol Ministerioarena; Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioarena; eta Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioarena. Guztia ere, ministerio horien funtzioak (eta, bereziki, Estatuaren eta autonomia-erkidegoen arteko lankidetza eta koordinazioa zaintzeko, aztertzeko, ebaluatzeko eta sustatzeko funtzioak) ahalik eta erakunde eta kide anitzeko organo gutxienek bete ditzaten, ikuspegi orokorrago eta bateratzaileagoa izanik, eta herritarrei kostu txikiagoa eraginez.
Horrenbestez, CORA batzordearen gomendioak gauzatze aldera, aldatu egiten da Aurrekontuei buruzko azaroaren 26ko 47/2003 Lege Orokorra, bi helburu betetzeko asmoz: lehenik, Altxor Publikoaren funtsak kokatzen diren kontu korronteak eraginkortasun handiagoz kontrolatu ahal izatea, kontrolatu ahal izateko ez bakarrik kontuak Espainiako Bankuaz besteko erakundeetan irekitzea, baizik eta baita erakunde horretan irekiko direnak ere. Horrez gain, kontuak Kreditu Ofizialeko Institutuan irekitzearen inguruko alderdiak erregulatzen dira, eta nahitaezko izapide bat ezartzen da: Altxorraren eta Finantza Politikaren Idazkaritza Nagusiak aurretik txosten bat egin beharko du, kontu horiek erabiltzeko baldintzen hitzarmen arautzaileari buruz.
Bigarrenik, aipatutako legea aldatu egiten da, Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioari eta Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioari aukera emateko kontratuak Espainiako Bankua ez den banku-erakunde batekin edo batzuekin sinatzeko, eta, horrela, kontu korronte bat irekitzeko baimena lortzen duten administrazio-organoak gerora sisteman sartzeko, haiek atxikita. Gaur egun, Espainiako Bankutik kanpoko 3.163 kontu daude
identifikatuta, Estatuko Administrazio Orokorraren, organismo autonomoen eta Estatuko agentziaren organoei dagozkienak. Aldaketaren bidez, zera lortu nahi da: Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioak eta Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioak elkarrekin zehaztea zer baldintza bete behar diren kontu horiek modu zentralizatuan erabili ahal izateko, eta baimena lortzen duten administrazio-organoek soilik kontuak irekitzeko eta erabiltzeko ahalmena izatea. Kontratazio zentralizatu horri esker, kontu guztiei aplikatzeko baldintzak homogeneoak ezarriko dira, funtsekiko kontrola hobea izango da, haiek sakabanatzea eragotziko da, eta baldintza ekonomiko hobeak lortuko dira.
CORA neurrien esparruan, halaber, lege honek ex novo araubide juridiko sinple eta oinarrizkoa ezartzen du administrazio-partzuergoko kideek partzuergoa uzteko duten eskubideari dagozkionez; horrez gain, partzuergoa desegiten den kasuetarako arauak ere ezartzen ditu. Gerora, Herri-administrazioen araubide juridikoari buruzko etorkizuneko legean, partzuergoei buruzko araubide osoa (eratzea, atxikitzea, funtzionamendua, desegitea) eta oinarrizkoa ezarriko da, eta lege horrek indargabetu egingo ditu bai honako araudi hau, bai Toki-administrazioaren arrazionalizazioari eta iraunkortasunari buruzko abenduaren 27ko 27/2013 Legean xedatutakoa. Nolanahi ere, arauok jada indarrean egotean, edozein Herri-administraziok izango du partzuergoa uzteko eskubidea erabiltzeko aukera; betiere, kontu publikoen iraunkortasunerako konponbide egokiena huraxe iruditzen bazaio, eta horretarako lege-eskakizunak betetzen badira. Araubide berri horri esker, partzuergoen iraunkortasuna eta eraginkortasuna hobetu egiten da, eta partzuergo horietako kideen segurtasun juridikoa handitu.
Arauaren bidez, bestalde, Enpleguari buruzko abenduaren 16ko 56/2003 Legean aldaketa zehatz bat ere egiten da, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren Lanbide Behatokia ardura dadin lan-merkatuaren egoera eta joerak aztertzeaz, bai eta Estatu osoko enplegurako prestakuntzaren egoera analizatzeaz ere. Aldaketa horren xedea da Herri-administrazioek enpleguaren alorrean dituzten behatokien gainjartze ez-eraginkorra eragoztea eta politika publikoak zehazteko baliagarritasuna areagotzea.
Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioaren esparruan, Emakumearen Institutua urriaren 24ko 16/1983 Legearen bidez sortu zen, Konstituzioak xedatutako berdintasun-printzipioa betetze eta garatze aldera. Institutu hori organismo autonomoa da, eta sexuen arteko berdintasuna sustatzea eta bultzatzea du xede, emakumeek arlo politikoan, kulturalean, ekonomikoan eta sozialean eraginkortasunez parte hartzeko baldintzak bultzatuz. Gaur egun, aipatutako institutua Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioari atxikita dago, Aukera Berdintasunerako Zuzendaritza Nagusiaren bidez, eta bi zuzendaritza nagusi horien titulartasuna pertsona beraren esku dago.
Bestalde, Aukera Berdintasunerako Zuzendaritza Nagusia Gizarte Zerbitzuen eta Berdintasunaren Estatu Idazkaritzaren zuzendaritza-organo bat da, eta funtzio hauek ditu: emakumeen enplegurako eta autoenplegurako politika aktiboak sustatzea, eta tratuberdintasunaren eta diskriminaziorik ezaren printzipioa aplika dadin sustatzea zein bultzatzea. Funtzio horiek Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioaren oinarrizko egitura organikoa garatu zuen urtarrilaren 23ko 200/2012 Errege Dekretuaren bidez ezarri ziren, eta Errege Dekretu horrek berak aldatu egin zuen ministerioetako departamentuen oinarrizko egitura organikoa ezarri zuen abenduaren 30eko 1887/2011 Errege Dekretua.
Administrazioaren antolaketa arrazionalizatzearren eta administrazio-organismoen artean bikoiztasunak saihestearren, Aukera Berdintasunerako Zuzendaritza Nagusiaren eskumenak Emakumearen Institutuaren zereginetan eta egituran barneratzea erabaki da.
CORA txostenak, halaber, kide anitzeko zenbait organo desegitea gomendatzen du; besteak beste, Emakumearen Institutuaren Kontseilu Araupetzailea. Izan ere, emakumeen eta gizonen berdintasun eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoa onartu zenetik, zentzugabekoa bihurtu da berdintasun-politiketan ministerioen arteko koordinazioorgano gisa, emakumeen eta gizonen berdintasunerako Ministerio arteko Batzordea osatu eta gero.
Bi gai horiek xedatzen ditu arau honek, eta aldatu egiten ditu organismoaren izena eta eskumenak.
Era berean, aldatu egiten da zerga-, administrazioeta gizarte-arloetako neurriei buruzko abenduaren 30eko 62/2003 Legearen 33. artikulua, zeinaren bidez arrazanahiz etnia-jatorria dela eta pertsonen arteko tratu-berdintasuna eta diskriminaziorik eza sustatzeko Kontseilua sortu zen. Hain zuzen ere, Kontseiluaren 2000ko ekainaren 29ko 2000/43/EE Zuzentarauaren 13. artikulua, arrazanahiz etnia-jatorria edozein dela ere pertsonen arteko tratu-berdintasunaren printzipioa aplikatzeari buruzkoa, Espainiako araubide juridikora ekarri delako egiten da aldaketa hori. Aldaketa horren xede nagusiak ondoko hauek dira: aipatutako Kontseilua administrazio-antolaketa berriaren egoerara egokitzea; izendapena sinplifikatzea, herritarrek, oro har, eta biktima izan daitezkeenek, bereziki, zerbitzuak eskuragarriago izan ditzaten; jarduera-esparruak zehaztea; eta jarduera-independentzia berariaz aldarrikatzea, hori ezinbesteko baldintza baita aipatutako 13. artikuluan aurreikusitako berdintasunerako erakundeen jarduerarako.
Lege honen bidez, bestalde, Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioaren esparruan, ezabatu egiten da Estatuko Osasun Sistemaren finantza-orekarako aurrekontu-garrantzia duten edo ondorio ekonomiko esanguratsuak dauzkaten gaiak aztertzeko Ministerio arteko Batzordea, zeina Estatuko Osasun Sistemaren kohesioari eta kalitateari buruzko maiatzaren 28ko 16/2003 Legearen azken xedapenetatik bigarrenaren bidez sortu baitzen. Izan ere, batzorde horren funtzioak bat datoz Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioak, Autonomia Erkidegoetako Zerga eta Finantza Politikarako Kontseiluak, Sendagaien prezioak aztertzen dituen Ministerio arteko Batzordeak eta Ekonomia Gaietarako Gobernuaren Batzorde Delegatuak jada esleituta dauzkatenekin.
Bestalde, osasunaren alorreko hainbat behatoki kontsultaeta aholku-organo bakar batean bateratzen dira. Organo berri hori sortu baino lehen, ezinbestekoa da Estatuko Osasun Sistemaren Behatokia eta Tabakismoa Prebenitzeko Behatokia desegitea; hurrenez hurren, ondoko arau hauen bidez sortu ziren bi behatoki horiek: maiatzaren 28ko 16/2003 Legearen bidez eta tabakismoaren aurkako osasun-neurriei buruzko eta tabakoproduktuen salmenta, hornikuntza, kontsumoa eta publizitatea arautzen dituen abenduaren 26ko 28/2005 Legearen bidez. Desegin egiten dira, halaber, Emakumearen Osasun Behatokia eta Osasunaren eta Klima Aldaketaren Behatokia; Ministro Kontseiluaren 2003ko martxoaren 5eko eta 2009ko apirilaren 24ko akordioen bidez sortu ziren, hurrenez hurren. Behatoki horien eskumenak eta funtzioak Osasun Behatoki berrian bilduko dira, baina Administrazioa berrantolatzeko eragiketa horrek ez du kalterik eragingo desegiten diren organoei esleitutako eskumenetan.
Drogei buruzko Plan Nazionalerako Gobernuaren Ordezkaritzari atxikitako kide anitzeko egungo organoei dagozkien funtzioak hain sailkatuta egoteak murriztu egiten du plan horren esparruan parte hartzen duten eragile guztien koordinazioaren eta lankidetzaren eraginkortasuna. Baliabide guztiak modu arrazionalagoan eta eraginkorragoan baliatzeko beharraren ondorioz, beste modu batera diseinatu behar dira arlo horretako politikak zehazten eta teknikoki betearazten era batera edo bestera parte hartzen duten organo guztiak.
Helburua hori izanik, kide anitzeko organo horietako batzuk desegin egin behar dira, eta haien funtzioak orain sortzen den Droga-mendekotasunaren eta beste Mendekotasun batzuen Espainiako Kontseiluak bereganatuko ditu. Izan ere, horrela, drogei buruzko nazioarteko zein Espainiako politika eraginkorragoa izango da, eta politika horren postulatuak hobeto bete ahal izango dira, Gobernuak eskatzen duen premiazko zorroztasuna kontuan hartuta.
Espainiako Gazteriaren Kontseilua azaroaren 16ko 18/1983 Legearen bidez sortu zen, eta organismo autonomoaren izaera eman zion legeak. Lege horren 2. artikuluaren arabera, Espainiako Gazteriaren Kontseilua elkarte-oinarriko erakunde bat da, eta gazteelkarteak, elkarte horiek osatutako federazioak eta gainerako elkarteetako gazte-atalak dira kontseilu horren kide. Izaera halakoa izanik, haren funtzioa elkarteko gazteek dituzten interes eta eskaerak botere publikoei helaraztea da, Estatuko Administrazio Orokorraren kontsulta-kontseilu eta -organoetan parte hartuz eta berezko duen helburuarekin zerikusia duten neurri-proposamenak eginez.
Bestalde, Gazteriaren Institutua (maiatzaren 4ko 486/2005 Errege Dekretuaren bidez arautua, zeinaren bidez haren Estatutua onartu baitzen) , erreferente da gaur egun gazteriaren alorrean autonomia-erkidegoentzat, udalentzat eta gazteen elkarteentzat, eta horiekin guztiekin antolaketaeta lankidetza-mekanismoak ditu ezarrita. Gazteriaren Institutuak, dagozkion eskumenen eta jardueren artean, honako hauei buruzko jarduerak gauzatzen ditu: gazteen ekintzailetzarako eta gazteak enpleguratzeko politikak eta estrategiak; nazioarteko lankidetza; Espainiako gazteen behatokia; gazteek gizartean eta elkarteetan parte har dezaten sustatzea; Estatuko eta nazioarteko informazioa; gazteen mugigarritasuna; hainbat diziplinatako urteko sariak gazteentzat; prestakuntza-jarduerak; eta Europako programak garatu eta abian jartzea.
Laburbilduz, Estatuko Administrazio Orokorrean antzeko araubide juridikoa duten bi organismo autonomo daude, eta, zenbaitetan, bikoiztu egiten dituzte zereginak; beraz, ezinbestekoa da gazteriaren alorreko eta gazteen elkarteen alorreko ekintzak, eragileak eta jarrerak bateratzea. Erreforma-premia horren ondorioz, Gazteriaren Institutuak bere gain hartzen ditu orain arte Espainiako Gazteriaren Kontseiluak betetzen zituen oinarrizko funtzioak, eta desegin egiten da azken kontseilu hori, organismo publiko gisa. Horrela, ekonomian eta aurrekontuan aurrezteaz gain, Administrazio instituzionala murriztu egiten da, baina gazteen elkarteek gazteriaren alorreko erakundeen mekanismoetan eta erabakiak hartzeko prozesuetan duten presentzia eta ordezkaritza murriztu gabe.
Nolanahi ere, gazteen mugimenduak funtsezko zeregina izaten jarraitu behar du gazteriapolitikak erabakitzeko orduan, eta, horregatik, mugimendu hura osatzen duten erakundeak pribatuak direla kontuan hartuta, oinarri pribatua eta nortasun juridiko propioa dituen erakunde korporatibo gisa eratzen da Espainiako Gazteriaren Kontseilua. Mota horretako erakundeek tradizio luzea daukate Espainiako ordenamendu juridikoan, eta, halakoen bidez, Espainiako gazteen elkarteek eta federazioek antolakuntza-autonomiaz hornitutako egitura izateko aukera izango dute, eta horrek jarduteko beharrezko independentzia bermatuko die.
Kontuen ikuskapenaren eremuan, lau autonomia-erkidegok (Kantabria, Extremadura, Errioxa eta Murtzia) ez dute kanpo-kontroleko organorik (OCEX) , eta bosgarren bat (Gaztela-Mantxa) halako organoa desegiteko zorian dago. Egoera halakoa izanik, zentzuzkoa dirudi Kontuen Auzitegiaren jardunbideari buruzko Legeak OCEX organoak ez dauden edo desegingo diren lekuetan Auzitegiaren lurralde-atalak ezartzeko aukera aurreikustea. Hala xedatzen zuen Prozesu Autonomikoari buruzko urriaren 14ko 12/1983 Legearen 14. artikuluak, Kontuen Auzitegiaren jardunbideari buruzko Legearen azken xedapenetatik lehenengoaren 2. paragrafoaren bidez indargabetu aurretik.
Zentzuzkoa dirudi, halaber, Kontuen Auzitegiari kontsulta egin behar izatea bere araubide juridikoari edo bere funtzioak betetzeari eragiten dien edozein lege-aurreproiektu edo erregelamendu-proiektu onartu baino lehen; hain zuzen ere, beste Konstituzio-organo batzuen kasuan egiten den bezala (adibidez, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiarekin) . Izan ere, Kontuen Auzitegia Konstituzio-garrantzi handiko organoa da, bai eta Estatuaren zein sektore publikoaren kontuen eta kudeaketa ekonomikoaren organo ikuskatzaile gorena ere. Organo horri dagokionez, bestalde, bertako goi-kidegoetan (abokatua eta auditorea) sartu ahal izateko behar diren tituluak ere zehazten ditu legeak.
Bestalde, Estatuko Sektore Publikoaren Ibilgailuen Erregistroa izeneko erregistroa sortzen da; sektore horretako ibilgailu guztiak jasoko dira erregistro bakar horretan, ibilgailu horien kudeaketa eta kontrola arrazionalizatu ahal izateko.
Auto-zerbitzuetarako erabiltzen den ibilgailuen kopurua handia denez, eta oso sakabanatuta daudenez haiekiko kontrola eta erregistroak, ezinbestekoa da neurri hori hartzea. Gainera, automobil-parkea osatzen duten auto-modeloen artean oso nabaria da homogeneotasunik eza.
IV
CORA Txostenaren helburuetako bat herritarrentzako eta enpresentzako prozedurak sinplifikatzea da, oztopo burokratikoak gutxituz eta Administrazio elektronikoa sustatuz. Testu honek txostenean aipaturiko sinplifikazio-iradokizun handizaleetako batzuk ezarri ahal izateko araudian egindako oinarrizko aldaketak jasotzen ditu.
Kirolaren alorrean, erreforma nagusietako bat kirol-lizentzia bakarra ezartzean datza; lizentzia hori lortu ostean, titularrak lehiaketa ofizial orotan parte hartzeko aukera izango du, edozein dela ere lurralde-eremua. Neurri horrek izugarri laguntzen du merkatubatasunaren printzipioa kirol ez-profesionalaren alorrera hedatzen; izan ere, bikoiztasunak desagerrarazten ditu, eta kirola egiteko beharrezkoak diren administrazio-izapideak murrizten. Administrazio-kargak arintzeak, gainera, beste abantaila batzuk ere sortuko ditu, zuzen-zuzenean: sinplifikatu egingo dira kirolarien, epaileen, arbitroen eta kirolelkarteen lizentzia-izapideak; hobetu egingo da kirolarien mugigarritasun geografikoa, beste autonomia-erkidego batek antolatutako lehiaketetan parte hartu ahal izateko; eta merkatu egingo dira lizentziak lortzearekin lotutako gastuak.
Kirol-lizentziaren eredu bakarra ezarrita, eta kirol-federazio autonomikoei lizentzia horiek emateko aukera aurreikusita, Estatuko federazioek, arau-aldaketan bertan xedatutako kasuetan, diru-sarrerak jasotzeari utzi ahal izango liokete Estatuaren eremuko lizentziak emateagatik edo homologatzeagatik.
Horregatik, testuak adierazten du kasu horietan federazio autonomikoek konpentsatu egingo lituzketela federazio nazionalak, bai kontzeptu horiengatik, bai eta, hala egokituz gero, federazio autonomiko horiei emandako gainerako zerbitzuengatik ere. Konpentsazio horiek egin behar izanez gero, erregelamendu bidez zehaztutako irizpideak aintzat hartuta erabakiko dira konpentsazioak, eta, betiere, Federazio Nazionalaren Batzar Nagusian aurrez hala erabaki ostean.
Herri-administrazioaren alorreko sinadura elektronikoari dagokionez, aldatu egiten da Herritarrek zerbitzu publikoetan sarbide elektronikoa izateari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legea, Herri-administrazio guztietan aitortutako ziurtagiri elektronikoen zerrenda bakarra erabiliko dela ziurtatzeko. Horrela, administrazio-baliabideak beste helburu produktiboago batzuetarako baliatu ahal izango dira, eta, administrazio-publiko bakoitzean zerbitzuak eskaintzen dituztenei lan-karga arintzeaz gain, kostuak ere gutxitu egingo dira. Zerrenda hori Espainian dauden ziurtagiri-zerbitzuetan aritzen direnen konfiantzazko zerrenda izango da, Industria, Energia eta Turismo Ministerioarena. Bertan, Herriadministrazioek onartzen dituzten sinadura elektroniko aurreratuaren sistemei dagozkien ziurtagiri elektroniko aitortuak bereiz daude jasota. Zerrenda horrek ordeztu egiten ditu Administrazio bakoitzak gaur egun sor ditzakeen ziurtagiri-zerbitzuen zerrendak; beraz, bertan behera geratzen da horiek argitaratzeko betebeharra, ekainaren 22ko 11/2007 Legearen 15.2 artikuluan xedatutakoa.
Nahiz eta ez den xedapen honetan jasotako araudiaren xede, kontuan izan behar da identifikazio elektronikoari eta konfiantzazko zerbitzuei buruzko Erregelamendu bat izapidetzen ari direla Europan, barne-merkataritzako transakzioetarako. Horren ondorioz, Herriadministrazioek Europar Batasuneko estatu kideetako konfiantzazko zerrendetan aipatzen diren zerbitzu-emaileek ematen dituzten ziurtagiri elektroniko aitortuak ere onartu beharko dituzte, betiere Erregelamendu horrek xedatutako terminoetan; beraz, Herri-administrazioek beren sistemak egoera berri horretara egokitu beharko dituzte, eta, horretarako, Herriadministrazioetan ziurtagiri elektronikoak egiaztatzeko sistema nazionala izango dute.
Administrazioaren eta herritarren arteko harremanak errazteko beste neurrietako bat Ohar Taula Bakarra sortzea da, Estatuko Aldizkari Ofizialaren bidez, Espainiako antolaketa osoaren aldizkari ofiziala baita, eta ez bakarrik Estatuko Administrazio Orokorrarena. Horri esker, autonomia-erkidegoetako eta tokiko administrazioek ere aukera izango dute beren iragarkiak bertan txertatzeko, BOEren barne-egiturak irizpide subjektiboak baititu oinarri, eta jatorri-Administrazioaren arabera bereizten baititu argitaratu beharreko egintzak. Argitalpen horiek guztiak doakoak izango dira, aldizkari ofizialari buruzko araudian ezarritakoaren arabera; izan ere, derrigorrean argitaratzekoak dira, lege-mailako arauaren arabera, bai eta orain xedatzen denaren arabera, aldatu egin baita Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea.
Horrenbestez, herritarrak jakingo du leku bakar batera joz, eta Estatuko Aldizkari Ofizialak ematen dituen berme eta segurtasun juridikoarekin, eragiten dioten iragarki guztiak ezagutu ahal izango dituela, edozein izanda ere jakinarazpena egiten duen organoa zein iragarkiaren gaia.
Neurri horrekin lotuta [Ohar Taula Bakarra], aipatzekoa da jakinarazpen arloan aldatu egiten direla Tributuei buruzko Lege Orokorra eta Higiezinen Katastroko Legearen testu bategina; izan ere, ohar-taula bakarrean gehituko dituzte, hurrenez hurren, zergaprozedurei buruzko jakinarazpenak eta balorazio kolektiboko katastro-prozedurei buruzkoak. Azken horiek berezitasunak dauzkatenez bolumenean eta epeetan, gaur egun jakinarazpen-sistema espezifiko bat dute agerraldietarako: egintza eman zuen organoaren eskumeneko lurralde-eremuari dagokion egunkari ofizialean argitaratu behar dira.
Higiezinen Katastroko Legearen testu bateginaren 29.4 artikuluaren b) idatzi-zatia aldatuta, ediktuak bestelako aldizkari ofizialetan argitaratzea bertan behera utzi da; beraz, BOEn bakarrik argitaratuko dira katastro-jakinarazpen guztiei dagozkien iragarkiak, edozein dela bide eman duen prozedura, helburu izanik izapidetzeak sinplifikatzea eta araudia gainerako tributueta administrazio-jakinarazpenekin koordinatzea.
Horrez gain, 2013rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 27ko 17/2012 Legearen seigarren xedapen gehigarrian adierazitako terminoetan, mandatu orokorraren tresna juridikoa ezartzen da, administrazio elektronikoarekin lotuta emandako zerbitzuen alorrean Diruaren eta Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionalak-Monetaren Errege Etxea betetzen ari den mandatu guztiak bateratzeko. Aukera hori 2014ko ekitaldira luzatzea da helburua, informatikaren eta administrazio elektronikoaren alorrerako Ministro Kontseiluen akordioek eta CORA txostenak eragindako neurrien esparruan.
Beste neurri batzuk energia-eraginkortasunari buruzkoak dira; hain zuzen, energiaeraginkortasunari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2012/27/EB Zuzentarauaren 6. artikuluaren transposizioa egin baita. Neurri horien bidez, Estatuko Sektore Publikoa osatzen duten Herri-administrazioek ondasunak, zerbitzuak eta eraikinak eskuratzean energia-eraginkortasunari buruzko zer printzipio eta baldintza bete behar dituzten zehazten da.
Lege honetan neurri horri buruz xedatutakoaren arabera, azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Sektore Publikoaren Kontratuen Legearen testu bategineko 3. artikuluko 2. paragrafoan aipatzen diren Estatuko sektore publikoko Herri-administrazioek energia-errendimendu handiko ondasunak, zerbitzuak eta eraikinak soilik eskuratu ahal izango dituzte, baldin eta horiek eskuratzea koherentea bada errentagarritasunarekiko, bideragarritasun ekonomikoarekiko, iraunkortasunarekiko (zentzu zabalenean) , egokitasun teknikoarekiko, bai eta ahalmen-askitasunarekiko ere, lege honen eranskinean ezarritakoaren arabera.
Aipatutako betebehar hori aplikatzekoa izango da, halaber, eraikin bat egiteko sinatzen diren hornidura-, zerbitzueta obra-kontratuetan, baldin eta kontratu horien balio zenbatetsia Sektore Publikoaren Kontratuen Legearen testu bategineko 14., 15. eta 16. artikuluetan xedatutako erregulazio harmonizatuko kontratuen atalaseen berdina edo handiagoa bada. Aplikatzekoa izango da eraikinak eskuratzean edo errendatzean ere.
Eta, azkenik, beste aldaketa batzuk ere jasotzen ditu proiektuak; aldaketa horiek gauzatzeko, alabaina, lege-mailako arauak onartu beharko dira.
Hala egin beharko da, esate baterako, Estatuko Administrazio Orokorraren Antolamendu eta Funtzionamenduari buruzko apirilaren 14ko 6/1997 Legearen hamargarren xedapen gehigarria aldatzeko, eta bertan Gardentasunerako eta Gobernu Onerako Kontseilua sartzeko.
Gauza bera gertatzen da Trenbide Sektoreari buruzko azaroaren 17ko 39/2003 Legearen 77. eta 81.1.j) artikuluak aldatzeari dagokionez. Aldaketa hori lehenbailehen dago egin beharra, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak 2013ko otsailaren 28an emandako Epaia betetzeko; epai horretan, adierazi zuen Espainiak ez zituela betetzen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2001eko otsailaren 26ko 2001/14/EE Zuzentarauaren 4.1, 11. 13.2. eta 14.1. artikuluetan xedatutako betebeharrak (Zuzentarau hori trenbide-ahalmena esleitzeari, trenbide-azpiegitura erabiltzeko ordaindu beharreko sariak aplikatzeari eta segurtasunaren ziurtapenari buruzkoa da) .
Aurrekontu-egonkortasunari eta finantza-iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren araubide orokorra aplikatu ahal izateko, beharrezkoa da, halaber, martxoaren 27ko 3/2014 Legea aldatzea, zeinaren bidez Kontsumitzaileen eta
Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorraren testu bategina eta beste lege osagarri batzuk aldatu baitziren. Herri-administrazioek ez badute betetzen Europan kontsumoaren alorrean indarrean den araudia, eta Europar Batasunak horren ondorioz zehapen bat ezartzen badio Espainiako Erresumari, herri-administrazioek izango duten erantzukizunari ondoko arau hauetan xedatutakoa aplikatuko zaie: apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren bigarren xedapen gehigarria eta Europar Batasuneko zuzenbidea ez betetzeagatik sortutako erantzukizunak zehaztu eta jasanarazteko irizpideak eta prozedura arautzen dituen uztailaren 5eko 515/2013 Errege Dekretua. Horretarako, ez da beharrezkoa izango berariaz adieraztea sektoreko arau bakoitzean zer ondorio eragin dituen; izan ere, Europako araudia edo nazioarteko zuzenbidea betetzen ez denean, arau hori aplikatzen da, oro har, edozein dela ere ukitutako arloa.
V
Eta, azkenik, enplegatu publikoen araubideari buruzko zenbait neurri ezartzen dira. Lehenik, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuari buruzko apirilaren 12ko 7/2007
Legea aldatzen da, indarrean dagoen araudian norberaren kontuetarako aitortutako egunen kopurua handitzeko.
Bigarrenik, enplegatu publikoen mugigarritasuna sustatzeko ezinbestekoak diren aldaketa batzuk egiten dira Lege honen bidez, bi helbururekin: gastu publikoa murrizteko beharra dagoen egoera honetan, baliabide gehiago bideratu ahal izatea unitate defizitarioetara; eta Administrazioan lan egiten duten pertsonek beste lanbide-jarduera batzuetan aritzeko aukera izatea, beren administrazio-karrera osatu ahal izateko. Helburu horiekin, malgutu egiten da bitarteko funtzionarioen mendekotasun funtzionala, argitu egiten da lurralde-administrazioen arteko borondatezko mugigarritasun-egoera jakin batzuei aplikatzekoa den araubidea, eta zerbitzuen administrazio-egoera sortzen da militarrentzat Administrazio zibilean; horretarako, aldatu egin behar da Karrera Militarrari buruzko azaroaren 19ko 39/2007 Legea ere.
I. KAPITULUA
Administrazio instituzionala berrantolatzeko neurriak
1.atala. Defentsa Ministerioko organismoak
1. artikulua. Eraikuntzen Zerbitzu Militarra Defentsako Etxebizitza, Azpiegitura eta Ekipamendu Institutuan integratzea.
1.Eraikuntzen Zerbitzu Militarra Defentsako Etxebizitza, Azpiegitura eta Ekipamendu Institutuan integratzea onartzen da.
2.Defentsako Etxebizitza, Azpiegitura eta Ekipamendu Institutua organismo autonomo bat da; EstatukoAdministrazio OrokorrarenAntolamendu eta Funtzionamenduari buruzko apirilaren 14ko 6/1997 Legearen 43.1.a) artikuluan xedatutakoetako bat, hain zuzen. Institutu horrek nortasun juridiko publiko bereizia izango du, ondarea eta diruzaintza propioak, eta, bere eskumen-esparruan, kudeaketa-autonomia eta jarduteko gaitasun osoa, bere eginkizunak betetzeko beharrezko duen administrazio-ahala baliatzeko. Eginkizun horiek lege hauetan ezarrita daude: Indar Armatuko kideen mugigarritasun geografikoa sustatzeko neurriei buruzko uztailaren 9ko 26/1999 Legea eta hura garatzekoak diren gainerakoak; Zerga, Administrazio eta Gizarte Arloko Neurriei buruzko abenduaren 30eko 50/1998 Legearen 71. artikulua; 2010. urterako Estatuko Aurrekontu Orokorren abenduaren 23ko 26/2009 Legearen berrogeita hamaikagarren xedapen gehigarria; eta Defentsako Etxebizitza, Azpiegitura eta Ekipamendu Institutua Organismo Autonomoaren Estatutua onartzeko urriaren 15eko 1286/2010 Errege Dekretua. Horrez gain, bere gain hartuko ditu Eraikuntzen Zerbitzu Militarrari lege hauen bidez agindu zaizkion eginkizunak eta helburuak: 1943ko martxoaren 2ko Legea eta Eraikuntzen Zerbitzu Militarra Organismo Autonomoaren Estatutua onartu zuen uztailaren 27ko
1143/2012 Errege Dekretua. Bestalde, subrogatu egingo ditu organismo autonomo horrek gaur egun dituen eskubideak eta betebeharrak.
Defentsako Etxebizitza, Azpiegitura eta Ekipamendu Institutuari dagokio, halaber, bere aurrekontuen kontura obrak egitea Armadako Kuartel Nagusietarako eta Defentsa Ministerioaren mendeko gainerako organismoetarako, organismo horren inbertsioplanaren arabera. Obra horiek Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiarekin koordinazioan arituta egingo ditu.
3.Lege hau argitaratzen denetik sei hilabeteko epean, arau honetan xedatutakora egokituko dira, Defentsa Ministerioaren ekimenez, Defentsako Etxebizitza, Azpiegitura eta Ekipamendu Institutuaren Estatutua eta bere Hasierako Jarduera Plana, eta une horretan gauzatuko da 1. paragrafoan aipatutako integrazioa.
4.Eraikuntzen Zerbitzu Militarrean zerbitzua ematen ari diren funtzionarioak, militarrak eta kontratupeko langileak Estatutuan zehaztutako moduan atxikiko zaizkio Defentsako Etxebizitza, Azpiegitura eta Ekipamendu Institutuari, eta egun hori baino lehen zituzten baldintza berberetan jarraituko dute zerbitzua ematen.
5.Eraikuntzen Zerbitzu Militarraren ondarea Defentsako Etxebizitza, Azpiegitura eta Ekipamendu Institutuaren ondareari gehituko zaio, eta bertan integratuko da.
Eraikuntzen Zerbitzu Militarraren ondarea osatzen duten etxebizitzei dagokienez, haien kalifikazioa eta erabilera-baldintzak Defentsako Etxebizitza, Azpiegitura eta Ekipamendu Institutuaren Estatutu berrian zehaztuko dira.
6.Defentsako Etxebizitza, Azpiegitura eta Ekipamendu Institutuak 3. paragrafoan aipatutako Estatutuan xedatutako epeetan eta baldintzetan bereganatuko ditu Eraikuntzen Zerbitzu Militarraren baliabide ekonomikoak eta finantza-iturriak.
7.Herri Administrazioen Ondareari buruzko azaroaren 26ko 33/2003 Legearen seigarren eta zazpigarren xedapen gehigarrietan ondarea kudeatzeari dagokionez zehaztutako araubide bereziak indarrean egoteari uzten dion arte, Defentsako Etxebizitza, Azpiegitura eta Ekipamendu Institutuak honako hauen alde besterendu ahal izango ditu militarren etxebizitzak eta jabetza-erregistroetan inskribatuta dauden gainerako ondasun higiezinak: Indar Armatuen Etxebizitzarako Institutua edo desagertutako Lurreko Armadako Militarren Etxeen patronatuak, Armadaren Etxeak eta Aireko Armadaren Etxeak, Defentsa Azpiegituraren eta Ekipamenduaren Gerentzia eta Eraikuntzen Zerbitzu Militarra. Haren esku dauden beste higiezin guztiak ere besterendu ahal izango ditu, ondasun horien erregistroetan titulartasuna aldatu beharrik izan gabe, bai eta bere titulartasuneko ondasun higigarriak ere, halakorik balu.
2. artikulua. «Esteban Terradas» Teknika Aeroespazialeko Institutu Nazionalean El Pardo Esperientzia Hidrodinamikoen Kanala Organismo Autonomoa, «La Marañosa» Institutu Teknologikoa eta «General Marvá» Armadako Ingeniarien Laborategia integratzea.
1.Ondoko hauek «Esteban Terradas» Teknika Aeroespazialeko Institutu Nazionala Ikerketarako Organismo Publikoan integratzea onartzen da: El Pardo Esperientzia Hidrodinamikoen Kanala organismo autonomoa, «La Marañosa» Institutu Teknologikoa eta «General Marvá» Armadako Ingeniarien Laborategia. Aipatutako ikerketarako organismo publikoa Defentsa Ministerioari atxikita dago, Estatu Idazkaritzaren bidez.
2.Teknika Aeroespazialeko Institutu Nazionalak, Ikerketarako Organismo Publikoa den aldetik, ikerketa zientifikoko eta teknikoko jarduerak egiten jarraituko du, bai eta zerbitzu teknologikoak ematen ere; horrez gain, espezializatuta egongo da ikerketa eta garapen teknologikoan, izaera dualarekin, arlo aeroespazialean, aeronautikoan eta hidrodinamikoan, bai eta defentsaren zein segurtasunaren teknologien arloan ere.
Teknika Aeroespazialeko Institutu Nazionalak subrogatu egingo ditu El Pardo Esperientzia Hidrodinamikoen Kanala izeneko organismo autonomoari, «La Marañosa» Institutu Teknologikoari eta «General Marvá» Armadako Ingeniarien Laborategiari dagozkien eginkizunak, eskubideen zein betebeharren titulartasuna, eta harreman juridikoak.
Teknika Aeroespazialeko Institutu Nazionalak Defentsa Ministerioak adierazitako lehentasunen esparruan jardungo du, departamentuak Espainiaren defentsarako esleitutako ikerketa-, garapeneta berrikuntza-jarraibideak betez.
3.Lege hau indarrean sartzen denetik sei hilabeteko epean, Teknika Aeroespazialeko Institutu Nazionalaren Estatutu berriak onartuko dira, bai eta haren hasierako jardueraplana ere, eta une horretan gauzatuko da 1. paragrafoan aipatutako integrazioa. Edonola ere, lege hau indarrean sartzen denetik aurrera, «La Marañosa» Institutu Teknologikoa eta «General Marvá» Armadako Ingeniarien Laborategia Teknika Aeroespazialeko Institutu Nazionalaren mende egongo dira, bai antolaketari, bai funtzionamenduari dagokienez.
Horrez gain, lege hau indarrean sartzen denetik, Teknika Aeroespazialeko Institutu Nazionaleko zuzendari nagusiak bere gain hartuko ditu El Pardo Esperientzia Hidrodinamikoen Kanala izeneko organismo autonomoa berrantolatu zuen martxoaren 24ko 451/1995 Errege Dekretuak organismo autonomo horren gobernu-organoei esleitutako eskumenak, kontratazioaren alorreko eskumenak barne.
Estatutu berriak onartu bitartean, Defentsako ministroak emango ditu lege hau aplikatzeko eta garatzeko beharrezko diren ebazpenak.
Integrazioak eragindako langileak Teknika Aeroespazialeko Institutu Nazionalari atxikiko zaizkio, eta errespetatu egingo zaie sortutako unean zuten administrazioedo lan-egoera.
El Pardo Esperientzia Hidrodinamikoen Kanala izeneko organismo autonomoko zuzendariak, «La Marañosa» Institutu Teknologikoko zuzendariak eta «General Marvá» Armadako Ingeniarien Laborategiko zuzendariak delegatuta zeuzkaten eskumen guztiak Teknika Aeroespazialeko Institutu Nazionaleko zuzendari nagusiari delegatu zaizkiola joko da.
2.atala. Leku Santuen Ongintzako Ekintza
3. artikulua. Leku Santuen Ongintzako Ekintzaren izaera eta araubide juridikoa.
1.Leku Santuen Ongintzako Ekintza zuzenbide publikoko Estatu-erakunde bat da, irabazi-asmorik gabea, Aurrekontu Orokorrei buruzko azaroaren 26ko 47/2003 Legearen 2.1.g) artikuluan aurreikusitakoetako bat; Administrazioaren sektore publikokoa da eta Kanpo Arazoetako eta Lankidetzako Ministerioari atxikita dago, Idazkariordetzaren bidez. Nortasun juridikoa eta ondarea propioa ditu, eta bere helburuak betetzeko xedez jarduteko gaitasun osoa.
Erakundeari ondoko arau hauek aplikatuko zaizkio: lege hau, legearen garapenaraudia, azaroaren 27ko 6/1997 Legea eta azaroaren 26ko 47/2003 Legea; ordezko gisa, administrazio-zuzenbideko gainerako arauak aplikatuko zaizkio.
Leku Santuen Ongintzako Ekintzaren xede nagusia erakunde horren ondarea babestea eta kudeatzea da.
Era berean, xede hauek ditu erakundeak:
a) Madrilgo San Francisco el Grande basilika-museoa eustea.
b) Espainiak Lur Santuan duen presentzia mantentzea eta areagotzea.
c) Espainiarrek Mediterraneoko eta Ekialde Hurbileko herrietan eta, bereziki, Lur Santuan izandako presentziaren historiari buruzko ikerketa sustatzea.
d) Eremu horretan bertan, zeregin humanitarioetan eta hezkuntza-alorreko zereginetan laguntzea.
2.Leku Santuen Ongintzako Ekintzako langileak funtzionarioak edo kontratudun langileak izango dira, Estatuko Administrazio Orokorrerako xedatutako termino berberetan.
Leku Santuen Ongintzako Ekintzak lan-zuzenbidearen arabera kontratatuta dituen langileen lanpostuek «desagertzear» izaera izango dute, eta langile horiek gaur egun betetzen dituzten lanpostuak amortizatuko dira hutsik geratzen direnean heriotzagatik, erretiroa hartzeagatik edota legezko beste edozein arrazoirengatik. Bestalde, alta eman ahal izango zaie, hala badagokie, langile-izaera berean, baldin eta beharrezkoa bada egiten duten lana egiten jarraituko dela ziurtatzeko, eta Estatuko Administrazio Orokorraren hitzarmen kolektibo bakarraren eremuko langile gisa.
3.Erakundearen ondarea kudeatzeko araubidea Herri Administrazioen Ondareari buruzko azaroaren 3ko 33/2003 Legeak organismo autonomoentzat xedatutakoa izango da. Hala ere, zorrozki errespetatu beharko dira Espainiako Erresumaren eta Egoitza Santuaren arteko Akordioan Lur Santuan eta inguruan dituzten interes komuneko gaiei buruz beren gain hartutako konpromisoak; akordio hori Madrilen sinatu zuten, 1994ko abenduaren 21ean.
Leku Santuen Ongintzako Ekintzak gaitasun osoa izango du ondasunak eskuratzeko eta dituenak besterentzeko. Ondasun higiezinen kasuan, aldez aurretik Ogasuneko eta Herri Administrazioko ministroari jakinaraziko dio, eta ez da aplikatuko azaroaren 3ko 33/2003 Legearen 81.3 eta 116.2 artikuluetan xedatutakoa.
Ondasun higiezinak besterentzeko prozedura abuztuaren 28ko 1373/2009 Errege Dekretuaren bidez onartu zen Herri Administrazioen Ondarearen Legearen Erregelamendu Orokorrean ondasun higiezinak atzerrian besterentzeko xedatutakoa izango da. Nolanahi ere, prozedura izapidetzeko, informatzeko eta ebazteko eskumena erakundeko organoek izango dute.
4.Erakundearen kontratazio-araubidea Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bategina onartu zuen azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuan Herriadministrazioentzat xedatutakoa izango da.
5.Leku Santuen Ongintzako Ekintzaren aurrekontua Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioak adierazten duen aurrekontu-egiturara egokituko da, Estatuaren Aurrekontu Orokorretan sartze aldera.
6.Erakundearen kontabilitatea azaroaren 26ko 47/2003 Legean eta Kontabilitate Publikoko Plan Orokorrean xedatutakora egokituko da.
7.Erakundearen tributu-araubidea irabazi-asmorik gabeko erakundeen eta mezenasgorako zerga-pizgarrien tributu-araubideari buruzko abenduaren 23ko 49/2002 Legeak xedatutakoa izango da.
8.Leku Santuen Ongintzako Ekintza erakundea mezenasgoaren erakunde onuraduntzat joko da aipatutako abenduaren 23ko 49/2002 Legearen 16. artikulutik 25. artikulura (biak barne) xedatutakoaren ondorioetarako.
9.Maiatzaren 12ko 2/1982 Lege Organikoak Kontuen Auzitegiari esleitzen dizkion eskumenei kalterik egin gabe, Leku Santuen Ongintzako Ekintzaren kudeaketa ekonomiko-finantzarioa Estatuko Administrazioko Kontu-hartzailetza Nagusiaren kontrolaren mende egongo da, azaroaren 26ko 47/2003 Legean zehazten den moduan. Etengabeko finantza-kontrola, bestalde, Kanpo Arazoetako eta Lankidetzako Ministerioan Estatuko Administrazioko Kontu-hartzailetza Nagusiak duen Kontu-hartzailetza Ordezkaritzak egingo du.
3.atala. Fundazioak organismo publikoetan integratzea
4. artikulua. Fundazioak organismo publikoetan integratzea.
Europako Hezkuntza Programak organismo publikoak hartuko du bere gain Espainiako Unibertsitateen Nazioarteko Proiekziorako Fundazioaren (Universidad.es) jarduera, eta, hemendik aurrera, izen hau izango du: Hezkuntza Nazioartekotzeko Espainiako Zerbitzua. Kalitatea Ebaluatzeko eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalak hartuko du bere gain Kalitatea Ebaluatzeko eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionala Fundazioaren jarduera. ICEX Espainia Esportazio eta Inbertsioak erakundeak hartuko du bere gain Ekonomiako eta Merkataritzako Ikasketa Zentroaren jarduera. Red.es erakundeak hartuko bere gain Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak Aplikatzeko Erreferentziazko Zentro Nazionala Fundazioaren jarduera. Fundazioen jarduera organismoetan integratzeko, fundazioen ondasun eta eskubide guztiak organismoei lagako zaizkie. Lagapena fundazioen likidazioa egitean gauzatuko da, egintza bakarrean, eta aurrez bederatzigarren xedapen gehigarrian aipatutako Ministro Kontseiluaren Akordioan xedatutakoa betez.
Organismo publikoen gobernu-organoek behar beste jarduera gauzatuko dituzte, fundazioen jarduera bederatzigarren xedapen gehigarrian aipatutako Akordioan integratzeko.
Integrazioa ezin izango da aipatutako fundazioek dituzten harreman juridikoak aldatzeko edo indargabetzeko arrazoitzat jo, eta organismo publikoak aipatutako harreman juridikoetan subrogatuta geldituko dira.
4.atala. Hezkuntzako eta kulturako organismoak
5. artikulua. 2007rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 28ko 42/2006 Legea aldatzea.
2007rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 28ko 42/2006 Legearen berrogeita seigarren xedapen gehigarriaren Bat paragrafoa aldatu egiten da, eta honela idatzita geratzen da:
«Bat. Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioari atxikita, Europako Hezkuntza Programak Organismo Autonomoa sortzen da, aurrekontu-kredituak gauzatzeko; hain zuzen, Europar Batasunaren «etengabeko ikaskuntzaren arloko ekintzaprograma» izenekoaren ekintzak edo haren ordezko erkidegoko programaren ekintzak Estatuan modu koordinatuan kudeatzeak eragin ditzakeen aurrekontukredituak gauzatzeko, bai eta kudeaketa horretarako beharrezko diren gainerako jarduerak garatzeko ere. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren Erabakiaren arabera (Europako Batzordeak 2004ko uztailaren 15ean aurkeztua eta Kontseiluak 2006ko uztailaren 24an onartua) , organismoak aipatutako programaren kudeaketalana hartuko du bere gain, eta programa gauzatzearen gorabeherei buruzko informazioa helaraziko die autonomia-erkidegoei, Kontseilu Araupetzailearen bidez.»
Organismo horrek, halaber, Espainiako unibertsitate-sistema eta -eskaintza nazioartean ezagutaraztea eta unibertsitateen arteko mugigarritasuna sustatzea ere izango ditu helburu. Organismo autonomoak Espainiako sektore publikoko Espainiako Unibertsitateen Nazioarteko Proiekziorako Fundazioa (Universidad.es) desegiten den unean hartuko ditu funtzio horiek bere gain, eta Hezkuntza Nazioartekotzeko Espainiako Zerbitzua izen berria hartuko du. Bestalde, fundazio horrek dituen eskubide eta betebeharretan subrogatuko da, salbu utzita Menéndez Pelayo Nazioarteko Unibertsitatearen Fundazio Orokorra bere gain hartzearen ondorioz fundazio horrek bere egin zituen eskubideak eta betebeharrak; izan ere, Menéndez Pelayo Nazioarteko Unibertsitatearen helburuak betetzea dute xede eta bere Estatutuetako 3.2 artikuluan adierazitako xedeen arabera gauzatzen dira, eta horiek Menéndez Pelayo Nazioarteko Unibertsitatea Organismo Autonomoak hartuko ditu bere gain. Universidad.es Fundazioa desegin ondoren, Hezkuntza Nazioartekotzeko Espainiako Zerbitzuaren presidenteak izango du dagokion kontuak formulatzeko eta onartzeko ardura, bai eta kontuak Kontuen Auzitegiari aurkeztekoa ere, Aurrekontuei buruzko azaroaren 26ko 47/2003 Lege Orokorrak xedatutako moduan.
Universidad.es Fundazioko langileak, bakoitzak duen egitekoaren arabera, Europako Hezkuntza Programen Erakunde Autonomoan edo Menéndez Pelayo Nazioarteko Unibertsitatea organismo autonomoan hasiko dira lanean, desegiten den unean bertan, eta aurretik zuten egoera, antzinatasun eta maila bera izango dute, halakorik balute. Kontratuei dagokienez, kasuan kasuko erakundeak edo organismoak lan-kontratua zuten langileak kontratu itunduarekin subrogatuko ditu.
Fundazioko langileak «desagertzear» izaerarekin atxikiko dira, eta langile horiek ez dute, inola ere, enplegatu publikoaren izaera eskuratuko.
Enplegatu publikoaren izaera lortzeko, langileek dagokion Herri-administrazioak deitutako hautaprobak gainditu beharko dituzte, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuari buruzko apirilaren 12ko 7/2007 Legeak xedatutako moduan eta bertan jasotako printzipioaren arabera.
Universidad.es Fundazioa Europako Hezkuntza Programen Organismo Autonomoan integratzeak eta hango langileetako batzuk Menéndez Pelayo Nazioarteko Unibertsitatea Organismo Autonomoan lanean hasteak eragingo duen gastu gehigarria ez da izango bi erakundeen aurrekontuen baturak egiten duena baino handiagoa. Langileak bi erakunde horietan lanean hasteak ez du, inola ere, egituraren edo langile-kopuruaren gehitze garbia eragingo, eta kideen berrantolaketa bidez soilik egokituko dira.
6. artikulua. Arte Eszenikoen eta Musikaren Institutu Nazionala.
Estatuko kultura-erakundeen eraginkortasuna eta efizientzia hobetzeko xedez, Arte Eszenikoen eta Musikaren Institutu Nazionalak eta RTVE Korporazioak lankidetzahitzarmenak sinatuko dituzte, musika Espainian zein nazioartean sustatzeko eta zabaltzeko. Horretarako, RTVEren abesbatzaren eta Arte Eszenikoen eta Musikaren Institutu Nazionalaren mendeko abesbatzen baliabideak elkarrekin erabiliko dituzte eta baliabideen optimizazioa sustatuko dute.
Hitzarmen horietan, lankidetzaren xede diren emankizunetako zuzendaritza artistikoa gauzatzeko modua erregulatuko da, baita zuzendaritza horren termino ekonomikoak ere. Hitzarmenek abesbatzen independentzia errespetatuko dute beti, eta ez dute baterako emankizunetan parte hartzen duten langileen eta horien gainean dauden erakunde publikoen arteko harreman juridikoa aldatuko.
7. artikulua. Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 32. artikulua aldatzea.
Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 32. artikulua honela idatzita geratzen da:
«32. artikulua. Kalitatea Ebaluatzeko eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionala.
1.Kalitatea Ebaluatzeko eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionala (ANECA) organismo publikoaren egitekoak ondoko hauek izango dira:unibertsitateetako irakasleen egiaztapena eta ebaluazioa egitea, unibertsitate-titulazioak ebaluatzea, kalitatea hobetzea, emaitzen jarraipena egitea, unibertsitate-alorreko txostenak prestatzea eta legeak esleitzen dion beste edozein eginkizun betetzea.
ANECAk bere gain hartuko ditu unibertsitateko irakasleen ordainsariei buruzko abuztuaren 28ko 1086/1989 Errege Dekretuan xedatutako ikerketa-jarduerak ebaluatzeko funtzioak, erregelamenduz zehaztutako moduan.
ANECA organismo publikoaren Estatutuek haren independentzia funtzionala bermatuko dute.
ANECAk gure ordenamenduan zehaztutako eskumen-esparru orokorrean beteko ditu 1. paragrafo honen lehen lerrokadan aurreikusitako funtzioak.
2.ANECAk printzipio hauek oinarri hartuta garatuko du bere jarduera: lehia tekniko eta zientifikoa, legezkotasuna eta segurtasun juridikoa, eta independentzia eta gardentasuna. Horrez gain, aintzat hartuko ditu mota horretako erakundeek nazioartean baliatzen dituzten ohiko jarduera-irizpideak.
3.ANECAk Espainiako unibertsitate-tituluen eta maila akademikoen baliokidetzak homologatzeko eta aitortzeko prozeduretan parte hartu ahal izango du, erregelamendu bidez xedatutako moduan. Prozedura horiek abian jartzeak tasa bat sortuko du.»
8. artikulua. ANECA organismo publikoa sortzea.
1.Kalitatea Ebaluatzeko eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionala (ANECA) sortzen da, Estatuko Administrazio Orokorraren Antolamendu eta Funtzionamenduari buruzko apirilaren 14ko 6/1997 Legearen 43.1.a) artikuluan aurreikusitako organismo autonomo gisa, eta Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 32. artikuluan xedatutako funtzioak beteko ditu.
2.ANECA organismo autonomoa Hezkuntza, Kultura eta eta Kirol Ministerioari atxikita egongo da, Unibertsitateen Idazkaritza Nagusiaren bidez.
3.ANECA organismo autonomoak printzipio hauek oinarri hartuta garatuko du bere jarduera: lehia tekniko eta zientifikoa, legezkotasuna eta segurtasun juridikoa, eta independentzia eta gardentasuna. Horrez gain, aintzat hartuko ditu mota horretako erakundeek nazioartean baliatzen dituzten ohiko jarduera-irizpideak. ANECA organismo autonomoaren Estatutuek haren independentzia funtzionala bermatuko dute. Estatutu horiek Ministro Kontseiluaren Errege Dekretu bidez onartuko dira, eta Estatuko Administrazio Orokorraren Antolamendu eta Funtzionamenduari buruzko apirilaren 14ko 6/1997 Legearen 62. artikuluan xedatutako edukia izango dute.
ANECAko zuzendaria bertako Kontseilu Araupetzaileak izendatuko eta kargugabetuko du, presidentearen proposamenari jarraiki, kargua betetzeko beharrezko kualifikazioak dituzten pertsonen artean; betiere, Estatutuan bertan zehaztutakoa aintzat hartuta. Zuzendari hori organismo autonomoko zuzendaritzaren eta kudeaketa arruntaren arduradun izango da.
4.Kontuen Auzitegiari dagozkion ikuskatze-eskumenei kalterik egin gabe, organismo autonomo horren kudeaketa ekonomiko-finantzarioaren kontrola etengabeko finantzakontrolaren modalitatekoa izango da, Aurrekontuei buruzko azaroaren 26ko 47/2003 Lege Orokorrak xedatutako baldintzetan eta moduan.
5.ANECA organismo autonomoak lege hau indarrean sartzen denetik gehienez ere sei hilabeteko epean ekingo dio jardunari; aurrez, bere Estatutuak onartu beharko dira, eta ANECA Fundazioa desegingo da.
Jardunari ekiten dionetik aurrera, ANECA organismo autonomoak subrogatuko ditu erakunde horrek zituen eskubideak eta betebeharrak.
Fundazioko langileak «desagertzear» izaerarekin atxikiko dira, eta langile horiek ez dute, inola ere, enplegatu publikoaren izaera eskuratuko. Enplegatu publikoaren izaera lortzeko, langileek lanean hasiko diren Herri-administrazioak deitutako hautaprobak gainditu beharko dituzte, apirilaren 12ko 7/2007 Legeak xedatutako moduan eta bertan jasotako printzipioaren arabera.
ANECA fundazioa desegin ondoren, ANECAren presidentearen edo zuzendariaren ardura izango da kontuak formulatzea eta onartzea, bai eta kontuak Kontuen Auzitegiari aurkeztea ere, azaroaren 26ko 47/2003 Legeak xedatutako moduan.
6.ANECA sortzeak ez du gastu publikoa handitzerik eragingo, izen berarekin haren funtzioak betetzen ari den Estatuko sektore publikoko fundazioa desegiteari dagokionez.
ANECA sortzeak ezin izango du, inola ere, egituraren edo langile-kopuruaren gehitze garbia eragin, eta kideen berrantolaketaren bidez egokituko da.
7.Kalitatea Ebaluatzeko eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionala Fundazioaren aurrekontua ANECA organismo autonomoak kudeatuko du, sortzen den unetik legemailako arau baten bidez harentzat aurrekontu bat onartzen den arte, eta araubide horretan arautzen diren ondorioekin.
5.atala. ICEX
9. artikulua. Sociedad Estatal España, Expansión Exterior SA sozietatearen berezko jardueraren adarra ICEX España Esportación e Inversiones (ICEX) enpresa-erakunde publikoari transferitzea.
Sociedad Estatal España, Expansión Exterior SA sozietateak blokean eskualdatu ahal izango dio ICEX España Exportación e Inversiones (ICEX) enpresa-erakunde publikoari, ondorengotza unibertsalaren bidez, betetzen duen berezko jarduera. Eskualdaketa egiteko, azaroaren 3ko 33/2003 Legearen 168. artikuluan eta ondorengoetan xedatutakoa bete beharko da, eta ezinbestekoa izango da Ministro Kontseiluaren baimena jasotzea,
169. artikuluaren f) hizkian xedatutakoaren arabera. Baimen horretan, aldaketa egiteko baldintzak zehaztuko dira, aktiboei, pasiboei eta langileei dagokienez.
Sociedad Estatal España, Expansión Exterior SA sozietateko langileak «desagertzear» izaerarekin atxikiko dira, eta langile horiek ez dute, inola ere, enplegatu publikoaren izaera eskuratuko.
Enplegatu publikoaren izaera lortzeko, langileek dagokion Herri-administrazioak deitutako hautaprobak gainditu beharko dituzte, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuari buruzko apirilaren 12ko 7/2007 Legeak xedatutako moduan eta bertan jasotako printzipioaren arabera.
Lan-araubideko langileak integratzeko prozesuan, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuari buruzko apirilaren 12ko 7/2007 Legean xedatutako berdintasun-, merezimendueta gaitasun-printzipioak bete beharko dira beti.
Prozesu horrek ezin izango du aldaketek ukitutako erakundeetan inolako soldatamasaren igokuntzarik eragin.
6.atala. Obra Asistencial Familiar de la provincia de Sevilla organismoa
10. artikulua. «Obra Asistencial Familiar de la provincia de Sevilla» organismoa azkentzea.
1.«Obra Asistencial Familiar de la provincia de Sevilla» organismoa deseginda geratzen da.
2.COFIVACASA, SA Estatuko sozietatea arduratuko da, Estatuko Ondarearen Zuzendaritza Nagusiaren ikuskaritzapean eta gidaritzapean, organismoaren ondarea likidatzeaz eta organismoaren ondareak besterentzeaz. Hala ere, zenbait ondasun eta eskubide Estatuko Administrazio Orokorraren ondarean integratu ahal izango dira; hain zuzen, Estatuko Administrazio Orokorreko zerbitzuei edota harekin lotutako edo haren mendeko organismo publikoen zerbitzuei atxikitzeko beharrezkoak direnak edota Estatuko Ondarearen Zuzendaritza Nagusiak zuzenean administratzea egokitzat hartutakoak. Likidazio-eragiketak amaitutakoan, dagokion balantzea egingo da, eta soberakin likidoa, halakorik egonez gero, Altxor Publikoan integratuko da.
3.Organismoaren likidazioa egiteak eragindako gastuen konpentsazio gisa COFIVACASA, SA sozietateari eman beharreko zenbatekoa Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioarekin egindako hitzarmen batean zehaztuko da. Horretarako, kontuan hartuko dira kostu zuzenak zein zeharkakoak, bai eta horien zenbatekoaren araberako zentzuzko marjinak ere, desbideratzeei eta aurreikusi gabeko gastuei aurre egiteko eta enpresa-irabazia bermatzeko.
4.2013ko ekainaren 30ean organismoaren jabetzako etxebizitzetan bizi ziren pertsonek biziarteko gozamen-eskubidea izaten jarraituko dute. Nolanahi ere, eskubide hori ezin izango diete ondorengoei edo kausadunei transmititu, salbu eta horiek egiaztatzen badute, subrogatzeko asmoa baino lehen, lehendabizikoz bizitzen jarriz geroztik etxea okupatzeko eskubidea aurretik transmititu zela. Gozamen-eskubideagatiko kanona urtero eguneratuko da, kontsumoko prezioen indizearen arabera. Etxebizitza horietan bizi direnek hura eskuratzeko lehentasuna izango dute, eta zuzenean haien alde besterentzea adostu ahal izango da.
II. KAPITULUA
Administrazio-egiturak eta -prozedurak sinplifikatzeko neurriak
1.atala. Altxor Publikoaren kontuak
11. artikulua. Aurrekontuei buruzko azaroaren 26ko 47/2003 Lege Orokorra aldatzea.
Bat. Aurrekontuei buruzko azaroaren 26ko 47/2003 Lege Orokorraren 108. artikuluaren 1. paragrafoa honela idatzita geratzen da:
«1. Oro har, Estatuko Administrazio Orokorraren, bere organismo autonomoen eta Estatuko agentzien diru-sarrerak eta ordainketak Espainiako Bankuan daukaten
kontuaren edo kontuen bidez bideratuko dira, harekin adostutako moduan, eta Espainiako Bankuaren Autonomiari buruzko ekainaren 1eko 13/1994 Legearen 13. artikuluan ezarritakoa betez. Kontu horiek irekitzeko, Altxorraren eta Finantza Politikaren Idazkaritza Nagusiaren aurretiko baimena beharko da, organismo autonomo bakoitzaren edo Estatuko agentzia bakoitzaren diruzaintza zentralizatzeko xedea duten kontuen kasuan izan ezik.
Kontuak Kreditu Ofizialeko Institutuan ireki ahal izango dira, institutu horrek aurreko lerrokadan aipatutako erakundeen finantza-agente gisa jarduten duenean. Kontu horiek erabiltzeko baldintzak arautzen dituzten hitzarmenak sinatu baino lehen, Altxorraren eta Finantza Politikaren Idazkaritza Nagusiaren aldeko txostena jaso beharko da.
Ekonomiako eta Lehiakortasuneko ministroak ezohiko egoerak zehaztu ahal izango ditu, Altxorraren eta Finantza Politikaren Idazkaritza Nagusiak baimena eman dezan kontuak beste kreditu-erakunde batzuetan irekitzeko, hurrengo artikuluan xedatutako moduan.»
Bi. Aurrekontuei buruzko azaroaren 26ko 47/2003 Lege Orokorraren 109. artikulua honela idatzita geratzen da:
«109. artikulua. Kreditu-erakundeekiko harremana.
1.Estatuko Administrazio Orokorreko, bere organismo autonomoetako eta Estatuko agentzietako funtsen kontu bat Espainiako Bankutik kanpo irekitzeko, Altxorraren eta Finantza Politikaren Idazkaritza Nagusiaren baimena jaso beharko da aurrez, eta kontua irekitzearen helburua eta erabiltzeko baldintzak adierazi beharko dira. Baimena jaso ondoren, dagokion kontratazio-espedientea hasteko bidea zabalik geratuko da. Bide horrek Sektore Publikoaren kontratuen araudian xedatutakoa bete beharko du; prozedura negoziatua egin beharko da, gutxienez hiru eskaintzarekin, eta ez da behin betiko bermea eskatzeko beharrik izango. Baimena eman zenetik sei hilabeteko epean kontratua esleitu ez bada, baimena iraungi egingo da.
Baimena eskatzen denetik hiru hilabeteko epean ez bada baimenaren jakinarazpenik jasotzen, baimena ezetsitzat joko da.
Kontratuek nahitaez jaso beharko dute konpentsazio-ahalmena baztertzeko eta funts publikoak enbargatzeko ezintasunaren onurarekiko errespetuaren klausula, lege honen 23. artikuluan ezartzen dena. Kontuaren administrazio-gastuei dagokienez, kontuak berak sortutako interesen kargura murriztea hitzartu ahal izango da.
Kontratua esleitu eta formalizatu ondoren, Altxorraren eta Finantza Politikaren Idazkaritza Nagusiari horren berri emango zaio, eta kontratua gauzatzen hasteko data ere adieraziko zaio. Baimena kontratuaren iraupen-epe guztirako emango da, aurreikusitako luzapenak barne direla, eta gehienez ere sei urterako. Kontua aurreikusitako epea baino lehen ezerezten baldin bada, Altxorraren eta Finantza Politikaren Idazkaritza Nagusiari horren berri eman beharko zaio.
2.Altxorraren eta Finantza Politikaren Idazkaritza Nagusiak aurreko paragrafoan adierazitako kontuak ezerezteko edo eteteko agindua eman ahal izango du, baldin eta egiaztatzen bada jada ez daudela baimena ematea eragin zuten arrazoiak edo kontuak erabiltzeko xedatutako baldintzak ez direla betetzen.
3.Aurreko paragrafoetan adierazitakoa gorabehera, kreditu-erakunde batekin edo batzuekin kontratazio zentralizatua adostu ahal izango da, artikulu honetan adierazitako funtsen kudeaketa kontzentratzeko eta optimizatzeko. Altxorraren eta Finantza Politikaren Idazkaritza Nagusiari dagokio Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioari prozedura abian jartzeko eta dagokion esparru-akordioa garatzeko baldintzak zehazteko eskaera egitea.
Artikulu honen 1. paragrafoan adierazitako organoek eta organismoek esparruakordiotik eratorritako kontratuen bidez irekiko dituzte kontuak; horretarako,
Altxorraren eta Finantza Politikaren Idazkaritza Nagusiaren aurretiazko baimena beharko dute, eta, baimen horretan zehaztuko da, hala badagokio, zer erakundetan ireki beharko dituzten kontuak, adostutako hizpaketen arabera.
Salbuespen gisa, Altxorraren eta Finantza Politikaren Idazkaritza Nagusiak kontuak aipatutako kontratutik kanpo irekitzeko baimena eman ahal izango du; halakoetan, 1. paragrafoan adierazitako prozedura aplikatuko da.
4.Artikulu honetan adierazitako kreditu-erakundeetan irekitako kontuei dagokienez, Altxorraren eta Finantza Politikaren Idazkaritza Nagusiak behar beste datu eskuratu ahal izango ditu administrazio-organo kudeatzailearen edo dagokion kreditu-entitatearen eskutik, kontua irekitzeko baldintzak betetzen direla egiaztatzeko.»
2.atala. Partzuergoak
12. artikulua. Partzuergoa uzteko eskubidea baliatzeko arrazoiak eta prozedura.
1.Partzuergo bateko kideek edozein unetan utzi ahal izango dute partzuergoa, baldin eta partzuergoaren iraupen-epea adierazi ez bada, eta partzuergo horri Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean xedatutakoa edota Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legean xedatutakoa aplikatzekoa bazaio.
Partzuergoak iraupen jakin bat baldin badu, kideek epe hori amaitu baino lehen utzi ahal izango dute partzuergoa, baldin eta partzuergoko kideren batek ez badu Estatutuetako baldintzaren bat bete, eta, bereziki, partzuergoaren xedea lortzea eragozten badu; esaterako, ez badu ondare-funtsari ekarpena egiteko betebeharra bete.
Udalerri batek zerbitzu bat eskaintzeari uzten dionean, Toki-administrazioaren arrazionalizazioari eta iraunkortasunari buruzko abenduaren 27ko 27/2013 Legean xedatutakoaren arabera, eta zerbitzu hori udalerria kide den partzuergoak eskaintzen duen zerbitzuetako bat baldin bada, udalerriak partzuergoa utzi ahal izango du.
2.Partzuergoa uzteko eskubidea erabili ahal izateko, jakinarazpena idatziz egin beharko zaio partzuergoaren gobernu-organo gorenari. Idazki horretan, alderdi hauek adierazi beharko dira: zer ez-betetzek eragin duen partzuergoa uzteko erabakia, erabakia hartu baino lehen zer eskaera egin zaion bete dezan eskatzeko, eta zer epe eman zaion eskatutako hori betetzeko.
13. artikulua. Partzuergoa uzteko eskubidea baliatzearen ondorioak.
1.Partzuergoa uzteko eskubidea baliatzeak partzuergoa desegitea eragiten du. Nolanahi ere, gainerako kideek, Estatutuetan aurreikusitakoa betez, partzuergoa ez desegitea erabaki ahal izango dute, baldin eta gutxienez bi Administraziok kide izaten jarraitzen badute, edota Administrazio baten baino gehiagoren mendeko gutxienez bi erakunde edo organismo publikok.
2.Partzuergoa uzteko eskubidea baliatzeak ez duenean partzuergoa desegitea eragiten, arau hauek aplikatuko dira:
a) Uzteko eskubidea erabiltzen duenari zer uzte-kuota dagokion kalkulatuko da. Horretarako, partzuergoa likidatuz gero legokiokeen ondare garbiaren saldoaren partaidetza hartuko da aintzat, kontuan hartuz banaketa-irizpidea Estatutuetan xedatutakoa izango dela.
Estatutuetan halakorik aurreikusita ez badago, likidazioan legokiokeena hartuko da uzte-kuotatzat. Likidazio-kuotarik zehazten ez bada, honako hauek hartuko dira kontuan: uzteko eskubidea erabili duenak partzuergoaren ondare-funtsari egindako ekarpenen ehunekoa eta urtez urte emandako finantzaketa. Partzuergoa uzten duen kideak ez badu ekarpenik egin, horretarako betebeharra ez zuelako, banaketa-irizpidea hau izango da: partzuergoko kide izan den denboran jasotako diru-sarreretan izandako partaidetza, halakorik jasoz gero.
Partzuergoak erabakiko du nola eta zer baldintzatan ordainduko den uzte-kuota, kuotaren emaitza positiboa bada, bai eta uzteko eskubidea erabiltzen duenari dagokion zorra nola eta zer baldintzatan ordainduko den ere, kuotaren emaitza negatiboa bada.
Partzuergoa benetan utziko da uzte-kuotaren zenbatekoa erabaki eta gero, kuotaren emaitza positiboa bada, edota zorra ordaindu eta gero, kuotaren emaitza negatiboa bada.
b) Baldin eta partzuergoa, Legean ezarritakoaren arabera, uzteko eskubidea erabili duen Administrazioari atxikita badago, partzuergoak erabaki beharko du, partzuergoan geratzen direnen artean, zer Administraziori edo Administrazio bati lotutako edo haren mendeko zer erakunde edo organismo publikori atxikiko zaion, Legean ezarritako irizpideak betez.
14. artikulua. Partzuergoaren likidazioa.
1.Partzuergoa, desegitean, likidatu eta iraungi egingo da. Partzuergoa desegiteko arrazoia izango da haren Estatutuetan xedatutako helburuak bete izana.
2.Partzuergoaren organo-gobernu gorenak, desegiteko akordioa hartzean, likidatzaile bat izendatuko du. Akordiorik ezean, partzuergoaren administratzailea izango da likidatzailea.
3.Likidatzaileak Estatutuetan xedatutakoa betez kalkulatuko du partzuergoko kide bakoitzari dagokion likidazio-kuota. Estatutuetan ez bada halakorik xedatu, likidatu ondorengo ondare garbiaren saldoaren arabera dagokion partaidetza aintzat hartuta kalkulatuko da aipatutako likidazio-kuota, kontuan hartuz banaketa-irizpidea Estatutuetan xedatutakoa izango dela.
Estatutuetan ez bada halako irizpiderik jaso, honako hauek hartuko dira kontuan: partzuergoko kide bakoitzak partzuergoaren ondare-funtsari egindako ekarpenen ehunekoa eta urtez urte emandako finantzaketa. Partzuergoko kideren batek ez badu ekarpenik egin, horretarako betebeharra ez zuelako, banaketa-irizpidea hau izango da: partzuergoko kide izan den denboran jasotako diru-sarreretan izandako partaidetza, halakorik jasoz gero.
4.Partzuergoak erabakiko du nola eta zer baldintzatan ordaindu beharko den likidazio-kuota, emaitza positiboa den kasuetan.
5.Partzuergo-erakundeek, Estatutuetan xedatutako gehiengoaren bidez edota, Estatutuetan halakorik aurreikusten ez bada, aho batez, aktibo eta pasibo guztiak juridikoki egokia den beste erakunde bati lagatzea erabaki ahal izango dute, jarduerari eusteko eta likidatuko den partzuergoaren helburuak betetzeko.
15. artikulua. Estatutuak egokitzeko epea eta ordezko zuzenbidea.
1.Partzuergoen Estatutuek aurreko artikuluetan partzuergoa uzteko eskubideari buruz eta partzuergoa desegiteari zein likidatzeari buruz adierazitakoak jasoko dituzte, eta adierazpen horiek garatu ere egin ahal izango dituzte; betiere, lege honetan xedatutakoa urratzen ez badute.
2.Lege hau indarrean sartzerako sortuta zeuden partzuergoek sei hilabeteko epea izango dute, legea indarrean sartzen denetik kontatzen hasita, haien Estatutuak legean xedatutakora egokitzeko.
3.Estatutuetan eta lege honetan aurreikusi ez den orori dagokionez, Kode Zibilean sozietate zibilari buruz xedatutakoa aplikatuko da, likidazio-araubidea izan ezik, horri dagokionez Kapital Sozietateen Legearen testu bategina onartu zuen uztailaren 2ko 1/2010 Legegintzako Errege Dekretuan xedatutakoa beteko baita.
3.atala. Enplegua
16. artikulua. Enpleguari buruzko abenduaren 16ko 56/2003 Legea aldatzea. Enpleguari buruzko abenduaren 16ko 56/2003 Legearen 13. artikuluaren f) hizkia
aldatu egiten da, eta honela idatzita geratzen da:
«f) Estatuaren Enplegu Zerbitzu Publikoaren Lanbideen Behatokia kudeatzea, sarea Estatuaren lurralde osora zabalduta, lan-merkatuaren egoera eta joerak aztertzeko eta enplegurako prestakuntzaren egoera analizatzeko, autonomiaerkidegoekin lankidetzan.»
4.atala. Emakumearen eta Aukera Berdintasunerako Institutua
17. artikulua. Emakumearen Institutua organismo autonomoa sortzeari buruzko urriaren 24ko 16/1983 Legea aldatzea.
Bat. Emakumearen Institutua organismo autonomoak izena aldatzen du;
aurrerantzean, «Emakumearen eta Aukera Berdintasunerako Institutua» izango da.
Bi. Aldatu egiten da Emakumearen Institutua organismo autonomoa sortzeari buruzko urriaren 24ko 16/1983 Legearen lehenengo artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«Lehenengo artikulua. Izaera eta araubide juridikoa.
1.Emakumearen eta Aukera Berdintasunerako Institutua eratzen da, Estatuko Administrazio Orokorraren Antolamendu eta Funtzionamenduari buruzko apirilaren 14ko 6/1997 Legearen III. tituluko II. kapituluan xedatutako organismo autonomo modura, eta Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioari atxikita egongo da, Gizarte Zerbitzuen eta Berdintasuneko Estatu Idazkaritzaren bidez.
2.Emakumeen eta gizonen berdintasun eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoaren hogeita zortzigarren xedapen gehigarriaren arabera, Espainiako Erresuman, Emakumearen eta Aukera Berdintasunerako Institutua da organismo eskuduna honako bi zuzentarau hauetan xedatutakoaren ondorioetarako: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko uztailaren 5eko 2006/54/EE Zuzentarauaren 20. artikuluan xedatutakoa –gizonen eta emakumeen artean tratuberdintasunaren printzipioa aplikatzekoa enpleguarekin eta okupazioaren zerikusia duten gaietan (testu bategina) –, eta Kontseiluaren 2004ko abenduaren 13ko 2004/113/EE Zuzentarauaren 12. artikuluan xedatutakoa –ondasunak eta zerbitzuak eskuratzean eta horietaz hornitzean gizon eta emakumeen tratuberdintasunaren printzipioa aplikatzeari buruzkoa–.
3.Ondoko arau hauek eraenduko dute Emakumearen eta Aukera Berdintasunerako Institutua: lege honek, apirilaren 14ko 6/1997 Legearen III. tituluko II. kapituluak eta aplikatzekoak zaizkion gainerako arauek.»
Hiru. Bigarren artikulua aldatu egiten da, eta honela idatzita geratzen da:
«Bigarren artikulua. Xedeak.
Emakumearen eta Aukera Berdintasunerako Institutuaren xede nagusia bi sexuen arteko gizarte-berdintasuna lortzen lagunduko duten baldintzak sustatzea eta bultzatzea da, bai eta emakumeek politikan, kulturan, ekonomian eta gizartean parte hartzeko baldintzak sustatzea eta bultzatzea ere. Horrez gain, xede nagusia ere bada pertsonenganako diskriminazio mota oro prebenitzea eta desagerraraztea, diskriminazioaren arrazoia edozein dela: jaiotza, sexua, arraza zein etnia, erlijioa zein ideologia, sexu-joera zein -identitatea, desgaitasuna edo beste edozein ezaugarri edo baldintza pertsonal zein sozial.»
Lau. Hirugarren artikulua aldatu egiten da, eta honela idatzita geratzen da:
«Hirugarren artikulua. Funtzioak.
Bere xedeak betetzeko, Emakumearen eta Aukera Berdintasunerako Institutuak ondoko funtzio hauek beteko ditu, Estatuaren eskumen-eremuan:
a) Tratu-berdintasunaren eta diskriminazio ezaren printzipioa aplika dadin sustatzea zein bultzatzea, eta, bereziki, emakumeen eta gizonen arteko aukera-
berdintasunaren printzipioa benetan gauza dadin neurriak sustatzea zein bultzatzea.
b) Sexuagatiko egitezko zein zuzenbidezko diskriminazio-kasu jakinetan egindako salaketak jasotzea eta administrazio-ordenan kanalizatzea, eta arrazoi horrengatik diskriminazioaren biktima direnei modu independentean laguntzea, erreklamazioak izapidetu ditzaten.
c) 2. artikuluan aipatutako edozein diskriminazio-arrazoi dela eta biktimei laguntzeko eta haiek babesteko neurriak sustatzea, beste organo batzuek dituzten eskumenei kalterik egin gabe.
d) Diskriminazioaren biktima diren emakumeei eta pertsonei buruzko informazioa eta dokumentazioa biltzea, bai eta datu-banku eguneratu bat sortzea ere, Institutuaren funtzioak eta eskumenak garatzeko oinarria izan dadin.
e) Emakumeek Espainian bizi duten egoerari eta tratu-berdintasunarekin eta diskriminazio ezarekin zerikusia duten gaiei buruzko txostenak, azterlanak eta gomendioak egitea, eta horiek guztiak hedatzea eta nazioarteko, Estatuko, autonomia-erkidegoetako eta tokiko erakunde publiko zein pribatuei eta ministerioetako departamentuei luzatzea.
f) Emakumeak jarduera ekonomikoan parte hartzera eta lan-merkatuan sartzera bultzatuko dituzten jarduerak abian jartzea, martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera.
g) Emakumeek publizitatean duten irudia zaintzea eta arlo horretan egiten diren salaketei erantzutea.
h) Hartu-emanak sustatzea, dagozkien eskumenen esparruan, Estatutuko gobernuz kanpoko erakundeekin, bai eta Estatuko, autonomia-erkidegoetako eta tokiko erakunde publiko zein pribatuekin ere; eta, horrez gain, antzeko gaiak xede dituzten nazioarteko organismoekin hartu-emanak izaten saiatzea.
i) Gizartea sentsibilizatzeko, informatzeko, prestatzeko eta partaidetza bultzatzeko ekimenak eta jarduerak formulatzea, eta adierazitako xedeak lortzeko beharrezko den jarduera oro egitea, aplikatzekoa den araudiaren arabera.
j) Indarrean dagoen araudiak esleitutako beste edozer funtzio betetzea.»
Bost. Laugarren artikulua aldatu egiten da, eta honela idatzita geratzen da:
«Laugarren artikulua. Zuzendaritza eta koordinazioa.
Emakumearen eta Aukera Berdintasunerako Institutuaren Zuzendaritzako titularrak zuzenduko eta koordinatuko ditu organismoari esleitutako funtzioak. Errege-dekretu bidez izendatuko da titular hori, atxikita dagoen Ministerioko titularraren proposamenari jarraiki.»
Sei. Kendu egiten dira 2 bis bosgarren eta seigarren artikuluak.
Zazpi. Orain arte zazpigarren artikulua izan dena bosgarrena izango da aurrerantzean, eta honela idatzita geratuko da:
«Bosgarren artikulua. Finantzaketa.
Bere helburuak betetzeko, Emakumearen eta Aukera Berdintasunerako Institutuak baliabide ekonomiko hauek izango ditu:
a) Estatuaren Aurrekontu Orokorretan adierazten diren transferentziak eta gainerako esleipenak.
b) Dohaintzak, legatuak, diru-laguntzak eta lortu zein onartu ditzakeen beste laguntza ekonomiko guztiak.
c) Institutuaren ondarea osatzen duten ondasunak eta baloreak.
d) Ondare horren produktuak eta errentak.
e) Institutuari dagokion jardueraren bidez lor ditzakeen etekinak.
f) Eman dakiokeen beste edozein baliabide.»
5.atala. Arraza edo Etnia oinarri duen Diskriminazioa Desagerrarazteko Kontseilua
18. artikulua. Zerga-, administrazioeta gizarte-alorreko neurriei buruzko abenduaren 30eko 62/2003 Legea aldatzea.
Aldatu egiten da Zerga-, administrazioeta gizarte-alorreko neurriei buruzko
abenduaren 30eko 62/2003 Legearen 33. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«33. artikulua. Arraza edo Etnia oinarri duen Diskriminazioa Desagerrarazteko Kontseilua.
1.Arraza edo Etnia oinarri duen Diskriminazioa Desagerrarazteko Kontseilua kide anitzeko organoa da; zehazki, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 22. artikuluaren 2. paragrafoan aurreikusitakoen gisara. Kontseilua Emakumearen eta Aukera Berdintasunerako Institutuari atxikita dago, baina ez du haren hierarkia-egitura.
Gainera, Berdintasunerako Organismo izaera du, pertsonen artean, horien arrazanahiz etnia-jatorria gorabehera, tratu-berdintasunaren printzipioa aplikatzeari buruzko Kontseiluaren 2000ko ekainaren 29ko 2000/43/EE Zuzentarauaren 13. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako.
2.Arraza edo Etnia oinarri duen Diskriminazioa Desagerrarazteko Kontseiluak
3.paragrafoan adierazitako eskumenak baliatuko ditu, arlo hauetan:
a) Hezkuntza,
b) osasuna,
c) gizarte-prestazioak eta -zerbitzuak,
d) ondasun eta zerbitzu ororen, etxebizitzarena barne, eskaintza eta eskuragarritasuna, eta
e) honako hauetarako sarbidea: enplegua, norberaren konturako jarduera eta lanbidea, enpresazein sindikatu-erakundeetan afiliatzea eta parte hartzea, lanbaldintzak, lanbide-sustapena eta lanerako prestakuntza profesionala zein etengabea.
3.Arraza edo Etnia oinarri duen Diskriminazioa Desagerrarazteko Kontseiluak independentziaz jardungo du eskumen hauek betetzean:
a) Arrazaedo etnia-arrazoiengatiko diskriminazioaren biktima direnei erreklamazioak izapidetzen laguntzea.
b) Arrazaedo etnia-arrazoiengatiko diskriminazioari buruzko azterlanak egitea eta txostenak argitaratzea.
c) Arrazaedo etnia-arrazoiengatiko diskriminazioa desagerrarazten lagunduko duten neurriak sustatzea, eta, hala dagokionean, diskriminazio mota horrekin zerikusia duen orori buruzko gomendioak formulatzea.
Arraza edo Etnia oinarri duen Diskriminazioa Desagerrarazteko Kontseiluak autonomia-erkidegoei aurreko paragrafoan adierazitako arloetan dagozkien eskumenei kalterik egin gabe beteko ditu eginkizun horiek.
4.2. paragrafoan adierazitako gaietan eskumena duten ministerioak Arraza edo Etnia oinarri duen Diskriminazioa Desagerrarazteko Kontseiluko kide izango dira. Halaber, autonomia-erkidegoen, toki-erakundeen eta enpresazein sindikatuerakunde nagusien partaidetza ziurtatu beharko da, bai eta beste erakunde eta elkarteena ere, haien jarduerak zerikusia badu tratu-berdintasunarekin eta arrazaedo etnia-arrazoiengatiko diskriminazio ezarekin.
5.Arraza edo Etnia oinarri duen Diskriminazioa Desagerrarazteko Kontseiluaren osaera eta funtzionamendua Ministro Kontseiluak onartutako erregedekretu bidez arautuko dira.
6.Emakumearen eta Aukera Berdintasunerako Institutuak behar besteko laguntza emango dio Arraza edo Etnia oinarri duen Diskriminazioa Desagerrarazteko Kontseiluari, dagozkion funtzioak bete ditzan.
7.Artikulu honetan xedatutakoak ez die kalterik eragingo Herriaren Defendatzaileari buruzko apirilaren 6ko 3/1981 Lege Organikoaren bidez xedatutako eskumenei.
Herriaren Defendatzaileak eta Arraza edo Etnia oinarri duen Diskriminazioa Desagerrarazteko Kontseiluak egokitzat hartzen dituzten lankidetzaeta laguntzamekanismoak ezarri ahal izango dituzte.»
6.atala. Integrazio eta sinplifikazio organikoak
19. artikulua. Estatuko Osasun Sistemaren kohesioari eta kalitateari buruzko maiatzaren 28ko 16/2003 Legea aldatzea.
Estatuko Osasun Sistemaren kohesioari eta kalitateari buruzko maiatzaren 28ko
16/2003 Legearen VI. kapituluaren 2. atala honela geratzen da idatzita:
«2. atala. Osasun Behatokia
63. artikulua. Osasun Behatokia.
1.Osasun Behatokia eratzen da, Estatuko Administrazio Orokorraren Antolamendu eta Funtzionamenduari buruzko apirilaren 14ko 6/1997 Legearen 40.3 artikuluan aurreikusitako kide anitzeko kontsultaeta aholkularitza-organo modura. Behatokia Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioari atxikita egongo da, Osasun Publikoaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusiaren bidez.
2.Aipatutako organoak hauek ditu xede: Estatuko Osasun Sistema guztiaren etengabeko analisia eskaintzea; tabakismoaren aurkako osasun-neurriak eta tabako-produktuen salmenta, horniketa, kontsumoa eta publizitatea arautzen dituen abenduaren 26ko 28/2005 Legean xedatutako helburuak lortzen laguntzea; sexuagatiko desberdintasunak osasunaren alorrean murriztu daitezen sustatzea; osasunean ekitatea lortzen lagunduko duten jarduerak sustatzea; eta klimaaldaketak osasun publikoan eta Estatuko Osasun Sisteman eragingo dituen kalteak prebenitzeko jarduerak sustatzea.
3.Esleitutako dituen xedeak betetzeko, Osasun Behatokiak osasun-alorreko neurriei buruzko kontsultaeta aholkularitza-funtzioak ditu.
4.Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioko Osasun Publiko, Kalitate eta Berrikuntza Zuzendaritza Nagusiak behar besteko laguntza emango dio Osasun Behatokiari, dagozkion funtzioak bete ditzan.
5.Erregelamendu bidez zehaztuko dira Osasun Behatokiaren funtzioak, osaera, antolaketa eta funtzionamendu-arauak. Behatokiak osoko bilkuran eta atalka jardungo dira, aztergaiaren arabera.»
20. artikulua. Droga-mendekotasunaren eta beste Mendekotasun batzuen Espainiako Kontseilua sortzea.
1.Droga-mendekotasunaren eta beste Mendekotasun batzuen Espainiako Kontseilua eratzen da, Estatuko Administrazio Orokorraren Antolamendu eta Funtzionamenduari buruzko apirilaren 14ko 6/1997 Legearen 40.1 artikuluan aurreikusitako kide anitzeko kontsultaeta aholkularitza-organo modura. Kontseilua Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioari atxikita egongo da, Drogei buruzko Plan Nazionalerako Gobernuaren Ordezkaritzaren bidez.
2.Droga-mendekotasunaren eta beste Mendekotasun batzuen Espainiako Kontseiluaren xedea Estatuaren politikak eta jarduerak zehaztean eta betearaztean kalitate teknikoa hobetzea da, halakoak Drogei buruzko Plan Nazionalerako Gobernuaren Ordezkaritzak sustatzen, koordinatzen eta abian jartzen dituenean; zehazki, arlo hauetan: drogaren zein beste mendetasun batzuen eskaintza kontrolatzea eta eskaria murriztea, eta haiek pertsonen bizitzan eta gizartean dauzkaten ondorio kaltegarriak.
3.Hauek dira Droga-mendekotasunaren eta beste Mendekotasun batzuen Espainiako Kontseiluaren funtzioak:
a) Drogei buruzko Plan Nazionalerako Gobernuaren Ordezkaritzaren kontsultarako eta aholkularitza teknikorako organo iraunkorra izatea.
b) Drogei buruzko Plan Nazionalerako Gobernuaren Ordezkaritzari xede dituen gaiekin zerikusia duten neurriak jar ditzan eta jarduerak egin ditzan proposatzea.
c) Ordenamendu juridikoaren bidez esleitzen zaion beste edozein funtzio.
4.Erregelamendu bidez zehaztuko dira Droga-mendekotasunaren eta beste Mendekotasun batzuen Espainiako Kontseiluaren osaera eta funtzionamendua. Osaerari dagokionez, ondoko hauen presentzia bermatu beharko da: drogen eta beste mendekotasun batzuen eskaintzaren kontrolean eta eskaeraren murrizketan eskumenak dituzten herri-administrazioak, Estatuko Fiskaltza Nagusia, eta droga-mendekotasunarekin eta beste mendekotasun-jokabide batzuekin zerikusia duten arazoak prebenitzen eta tratatzen parte hartzen duten gizarte-eragile nagusiak.
5.Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioko Drogei buruzko Plan Nazionalerako Gobernuaren Ordezkaritzak behar besteko laguntza emango dio Drogamendekotasunaren eta beste Mendekotasun batzuen Espainiako Kontseiluari, dagozkion funtzioak bete ditzan.
21. artikulua. Espainiako Gazteriaren Kontseilua.
1.Espainiako Gazteriaren Kontseilua oinarri pribatuko erakunde korporatibo bat da eta nortasun juridikoa du. Haren xedea gazteriaren arloko politika publikoetan elkarketa, elkarrizketa, partaidetza eta aholkularitza bideratzea da; helburu horiek lortzeko, erregelamendu bidez zehaztutako funtzioak beteko ditu.
2.Espainiako Gazteriaren Kontseilua gazte-elkarteek, elkarte horien federazioek eta gainerako elkarteetako gazte-atalek osatuko dute, baldin eta erregelamendu bidez xedatutako baldintzak betetzen badituzte.
3.Espainiako Gazteriaren Kontseiluak bere antolaketaeta jardunbideerregelamendua onartuko du, eta Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioak onetsi egin beharko du erregelamendu hori, baldin eta bat badator erregelamendu bidez osaerari eta jarduteko moduari buruz onartutako arauekin.
7.atala. Kontuen Auzitegia
22. artikulua. Kontuen Auzitegiaren funtzionamenduari buruzko apirilaren 5eko 7/1988 Legea aldatzea.
Aldatu egiten da Kontuen Auzitegiaren funtzionamenduari buruzko apirilaren 5eko 7/1988 Legea, eta honela geratzen da:
Bat. 29. artikuluari 4. paragrafo berri bat eransten zaio; honela dio:
«4. Hori horrela izanda ere, kanpo-kontroleko organorik ez duten autonomiaerkidegoetan, Kontuen Auzitegiak lurralde-atalak ezarri ahal izango ditu, dagozkion funtzioak bete ditzan.»
Bi. Hamaikagarren xedapen gehigarri berria eransten da, era honetara idatzita:
«Hamaikagarren xedapen gehigarria. Nahitaezko txostena.
Kontuen Auzitegiaren txostena jaso beharko dute haren araubide juridikoari, ikuskatze-egitekoei eta jurisdikzio-egitekoei buruzko lege-aurreproiektuek eta erregelamendu-xedapenen proiektuek.
Kontuen Auzitegiak hogeita hamar eguneko epe luzaezinean eman beharko du txostena. Igorpen-aginduan txostena presazkoa dela adierazten bada, epe hori
hamabost egunekoa izango da. Salbuespen gisa, eta kasuaren inguruabarrak aintzat hartuta, organo igorleak luzatu egin ahal izango du epea.
Lege-aurreproiektuen kasuan, Gobernuak Gorte Nagusietara igorriko du txostena.»
III. KAPITULUA
Herritarrei eta enpresei administrazio-egitekoak sinplifikatzeko neurriak
1.atala. Kirola
23. artikulua. Kirolari buruzko urriaren 15eko 10/1990 Legea aldatzea.
Kirolari buruzko urriaren 15eko 10/1990 Legearen 32. artikuluaren 4. paragrafoa
aldatu egiten da, eta honela idatzita geratzen da:
«4. Edozein kirol-lehiaketa ofizialetan parte hartzeko, indarrean dagoen eskumen-esparruaren arabera kasuan kasuko berariazko eskakizunak betetzeaz gain, derrigorrezkoa izango da kirol-lizentzia autonomikoa edukitzea; lizentzia hori dagokion Estatuko federazioan integratutako kirol-federazio autonomikoek emango dute, erregelamendu bidez xedatzen diren baldintzen eta eskakizunen arabera. Lizentziak kirol-federazio autonomikoaren erregistroan inskribatzen den unetik aurrera sortuko ditu ondorioak hala Estatuan nola autonomia-erkidegoan. Kirolfederazio autonomikoek dagokion Estatuko federazioari jakinarazi beharko dizkiote haiek egindako inskripzioak, bai eta inskripzio horietan egiten dituzten aldaketak ere. Horretarako, nahikoa izango da titularraren izen-abizenak, sexua, jaiotza-data, NAN zenbakia eta lizentzia-zenbakia igortzea.
Aurreko lerrokadan xedatutakoari kalterik egin gabe, ondoko kasu hauetan, Estatuko dagokion federazioak emango ditu lizentziak: federazio autonomikorik ez dagoenean, materialki ezinezkoa denean, federazio autonomikoak hala xedatzen duenean, edota federazio autonomikoa Estatuko federazioan txertatuta ez dagoenean. Estatuko federazioak emango ditu, halaber, dagokion nazioarteko kirolfederazioaren aurretiazko bisa edo baimena behar duten lizentziak, eta, bereziki, hala egitea xedatzen badute nazioarteko federazio horien Estatutuek.
Federazio autonomikoek lizentziak emateagatik jasotako zenbateko globalari dagokion banaketa ekonomikoa egiteko irizpideak erregelamendu bidez zehaztuko dira; horretarako, Estatuko federazioaren eta federazio autonomikoen artean eman dituzten zerbitzuak hartuko dira kontuan batez ere, eta errespetatu egingo da federazio autonomiko bakoitzak bere kuota autonomikoa ezartzeko eta jasotzeko duen askatasuna. Banaketa-akordioa dagokion Batzar Orokorrean hartu beharko da; horretarako, beharrezkoa izango da ondorio horietarako izendatutako lurraldefederazioetako arduradunen gutxienez bi herenen aldeko botoa. Federazio horiek, aldi berean, kirol-modalitate horretako lizentzien gutxienez bi heren ordezkatu beharko dituzte. Federazio autonomiko bakoitzari eta Estatuko federazioari dagokien zenbateko ekonomikoa zehazteko akordiorik lortzen ez bada, organo independente batek zehaztuko ditu zenbatekoak. Organo horren presidentea eta gainerako kideak Kirol Kontseilu Gorenak eta autonomia-erkidego guztien ordezkariek aukeratuko dituzte, modu orekatuan.
Estatuko federazioei dagokie kirol-lizentzien errolda egitea eta etengabe eguneratzea, eta errolda horiek federazio autonomiko guztientzat egon beharko dira eskuragarri. Federazio autonomikoek, halaber, emandako lizentzien erroldak edo erregistroak izan ahalko dituzte; betiere, datuen babeserako araudia errespetatuz.
Ezin izango dute lehen lerrokadan adierazitako edozein kirol-modalitaterako lehiaketetan parte hartu ahal izateko aukera ematen duen kirol-lizentziarik jaso eremu autonomikoan, Estatuan edo nazioartean dopinagatiko zehapena jaso duten
kirolariek eta beste estamentuetako gainerako pertsonek, kasuan kasuko zehapena betetzen ari diren bitartean. Kirol-lizentzia jasotzeko debeku horren ondorioz, pertsona horiek ezin izango dute eskuratu edo mantendu Estatuak edo autonomiaerkidego eskudunek aitortutako kirolari edo goi-mailako teknikari izaera. Kirol Kontseilu Gorenak eta autonomia-erkidegoek erabaki horien ondorioak dagozkien eskumenen esparrura hedatzeko mekanismoak adostuko dituzte, bai eta lehiaketa ofizialetan parte hartzeko aukera ematen duten kirol-lizentziak lortzeko debekuak elkarri aitortzeko ere. Aurreko lerrokadan adierazi bezala eta modu berean, ezin izango dute lizentzia jaso ekainaren 20ko 3/2013 Lege Organikoan aurreikusitako arau-hausteen ondorioz, eta, hala badagokio, indarrean dagoen araudi autonomikoaren ondorioz, lizentzia lortzeko eragotzita dauden pertsonek. Lege Organiko hori kirol-jardunean kirolarien osasuna babesteari eta dopinaren aurka borrokatzeari buruzkoa da. Lerrokada honetan xedatutako guztia dopinaren aurkako borrokari dagokionez indarrean dagoen araudiak zehaztutako moduan ulertuko da.
Kirol-lizentzia eskuratu nahi duten kirolariei dopin-kontrola egin ahal izango zaie lizentzia eman aurretik, araudi honetan xedatutako eskakizunak betetzen dituztela egiaztatzeko.»
2.atala. Sinadura elektronikoa
24. artikulua. Herritarrek zerbitzu publikoetan sarbide elektronikoa izateari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legea aldatzea.
Aldatu egiten da herritarrek zerbitzu publikoetan sarbide elektronikoa izateari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legea, eta honela geratzen da:
Bat. Aldatu egiten da 13. artikuluaren 2.b) paragrafoa; aurrerantzean, honela idatzita egongo da:
«b) Ziurtagiri elektroniko aitortuetan oinarritutako sinadura elektroniko aurreratuko sistemak.
Herri-administrazioek Espainian kokatutako «Ziurtapenerako zerbitzu-emaileen konfiantzazko zerrenda» (TSL) delakoan jasotako ziurtagiri aitortu guztiak onartu beharko dituzte; zerrenda hori Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren egoitza elektronikoan argitaratuko da.»
Bi. 15. artikuluaren 2. paragrafoa ezabatu egiten da.
3.atala. Jakinarazpenak
25. artikulua. Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzea.
Bat. Aldatu egiten da 59. artikuluaren 5. paragrafoa, eta honela idatzita geratzen da:
«5. Prozedura bateko interesdunak zein diren ezagutzen ez denean, jakinarazpenetarako duten tokia edo artikulu honen 1. puntuan adierazitako baliabidea ezagutzen ez denean, edota jakinarazpena egiten saiatu arren ezin izan denean egin, jakinarazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratutako iragarki baten bidez egingo da.
Administrazioek, halaber, aurretik eta nahi izanez gero, iragarki bat argitaratu ahal izango dute autonomia-erkidegoko edo probintziako aldizkari ofizialean, interesdunaren azken bizilekuko udaletxeko ediktuen iragarki-taulan, kontsuletxekoan, kasuan kasuko enbaxadakoan edo Herritarrek zerbitzu publikoetan sarbide elektronikoa izateari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legearen 12. artikuluan adierazitako iragarki-tauletan.
Herri-administrazioek jakinarazpenak gainerako hedabideen bidez egiteko beste modu osagarri batzuk ezarri ahal izango dituzte, baina horrek ez ditu kasuan kasuko iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzeko betebeharretik salbuetsiko».
Bi. Hogeita batgarren xedapen gehigarria eransten da, eta honela dio:
«Hogeita batgarren xedapen gehigarria. Jakinarazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratutako iragarki bidez egitea.
1.Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatuko Agentziak igorpen eta kudeaketa telematikoa egiteko sistema automatizatu bat jarriko du Herri-administrazioen esku, haren bidez lege honen 59.5 artikuluan eta xedapen gehigarri honetan bertan aurreikusitako jakinarazpen-iragarkiak Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzeko. Sistema horrek ekainaren 22ko 11/2007 Legean eta horren garapen-araudian xedatutakoa beteko du, eta alderdi hauek bermatu beharko ditu: iragarkiak azkar, zuzen eta leialtasunez txertatuta argitaratuko direla, eta organo igorlearen identifikazioa.
2.Berariazko araudia duten administrazio-prozeduretan, lege honen 59.5 artikuluan aurreikusitako kasuak ematean, jakinarazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratutako iragarki baten bidez egingo da beti. Hala ere, aurrez, eta nahi izanez gero, berariazko araudi horretan xedatutako moduan egin ahal izango da jakinarazpena.
3.Aurreko bi lerrokadetan adierazitako iragarkiak Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzeagatik ez dute inolako kontraprestazio ekonomikorik ordaindu beharko argitaratzea eskatu duten organismoek.»
Hiru. Hirugarren xedapen iragankorra eransten da; honela dio:
«Hirugarren xedapen iragankorra. Iragarkien bidez egindako jakinarazpenen araubide iragankorra.
59. artikuluaren 5. paragrafoan eta hogeita batgarren xedapen gehigarrian xedatutakoa 2015eko ekainaren 1etik aurrera izango da aplikatzekoa, bai egun horretatik aurrera hasten diren prozeduretan, bai jada hasita daudenetan.»
26. artikulua. Tributuei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorra aldatzea. Tributuei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorraren 112. artikulua honela
idatzita geratzen da:
«1. Tributu-administrazioari egotzi ezin zaizkion arrazoiak direla eta interesdunari edo bere ordezkariari jakinarazpena egin ezin zaionean, eta jakinarazpena gutxienez bi aldiz egiten saiatu ondoren interesdunaren helbide fiskalean edota interesdunak adierazitako helbidean, prozedura haren eskariz hasi bada, jakinarazpena egiten saiatu izanaren inguruabarrak espedientean jasoko dira. Jakinarazpenaren hartzailea helbide edo leku horretan ezezaguna denean, nahikoa izango da jakinarazpena behin egiten saiatzea.
Kasu horretan, interesduna edo bere ordezkaria zitatuko dira, agerraldi bidez jakinarazteko; horretarako iragarkiak Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira, interesdun bakoitzeko behin bakarrik.
Aste bakoitzeko astelehen, asteazken eta ostiraletan argitaratuko dira iragarkiak Estatuko Aldizkari Ofizialean. Iragarki horiek ezagutzen den azken helbide fiskalari dagokion Tributu-administrazioaren bulegoan ere jarri ahal izango dira ikusgai. Ezagutzen den azken helbidea atzerrian egonez gero, dagokion kontsuletxean edo enbaxadako kontsulatu-sailean jarri ahal izango da iragarkia.
2.Argitalpenean, egiteke dauden jakinarazpenen zerrenda jasoko da eta alderdi hauek zehaztuko dira: nor den zergapekoa edo bere ordezkaria, zer prozeduragatik egiten zaion jakinarazpena, zein den prozedura izapidetzeko organo eskuduna, eta zer toki eta epetan agertu behar duen hartzaileak jakinarazia izateko.
Nolanahi ere, interesdunak 15 egun naturaleko epea izango du agertzeko, iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita. Interesduna ez bada epe horretan agertzen, adierazitako epea amaitu eta hurrengo egunetik aurrera jakinarazpena egintzat joko da lege-ondorio guztietarako.
3.Prozedura baten edo prozedura horretako edozein izapideren hasiera jakinarazitzat jotzen denean zergapekoa edo bere ordezkaria agertu ez direlako, prozedura horretako ondorengo egintzak eta eginbideak ere jakinarazitzat joko zaizkio, eta prozeduraren edozein unetan agertzeko eskubidea izaten jarraituko du. Hala ere, enbargatutako ondasunak besterentzeko prozeduran eta akordioetan agintzen diren likidazioak atal honetan xedatutakoaren arabera jakinarazi beharko dira.»
27. artikulua. Martxoaren 5eko 1/2004 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Higiezinen Katastroari buruzko Legearen testu bategina aldatzea.
Martxoaren 5eko 1/2004 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Higiezinen Katastroari buruzko Legearen testu bateginaren 29. artikuluaren 4. paragrafoaren b) hizkia aldatu egiten da, eta honela idatzita geratzen da:
«b) Administrazioari egotzi ezin zaizkion arrazoiak direla eta interesdunari edo bere ordezkariari jakinarazpena egin ezin zaionean, eta jakinarazpena bi aldiz egiten saiatzean, edo behin bakarrik ezezagun gisa ageri bada, hala jasoko da espedientean, bai eta jakinarazpena egiteko ahaleginen inguruabarrak ere. Halakoetan, iragarki bat argitaratuko da Estatuko Aldizkari Ofizialean, eta bertan adieraziko da non eta zein epetan egongo den ikusgai jakinarazteke dauden titularren zerrenda jendaurrean.
Zerrenda horretan, adieraziko dira jakinarazpena zer prozedurak eragin duen, prozedura izapidetzeko ardura zer organok duen, eta jakinarazpenaren hartzaileak non eta zer epetan agertu behar duen jakinarazpena jasotzeko. Zerrenda hori higiezinak dauden udalerriari dagokion udaletxean eta Katastroko Gerentzian jarriko da ikusgai, horretarako propio dituzten lekuetan; hala ere, Katastroaren Zuzendaritza Nagusiaren egoitza elektronikoan ere argitaratuko da, kontsulta indibiduala egin ahal izateko. Interesdunak hamar eguneko epea izango du agertzeko, iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.»
IV. KAPITULUA
28. artikulua. Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuari buruzko apirilaren 12ko 7/2007 Legea aldatzea.
Bat. Aldatu egiten da 10. artikuluaren 1. paragrafoaren c) epigrafea, eta honela idatzita geratzen da:
«10. artikulua. Bitarteko funtzionarioak.
(…)
c) Aldi baterako programak betetzeko denean; programa horiek ezin izango dute hiru urtetik gorako iraupena izan, eta beste hamabi hilabetez luzatu ahal izango dira, Estatutu hau garatzeko ematen diren funtzio publikoari buruzko legeen bidez.»
Bi. 6. paragrafo berria eransten zaio 10. artikuluari, eta honela dio:
«10. artikulua. Bitarteko funtzionarioak.
(…)
6.Aldi baterako programak betetzeko edo zeregin gehiegi dagoelako hamabi hilabeteko epearen barruan gehienez ere sei hilabeterako izendatzen diren
bitarteko funtzionarioek agintzen zaizkien eginkizunak bete ahal izango dituzte hartu dituzten administrazio-unitatean edo funtzio analogoak betetzen dituzten beste administrazio-unitateren batean, baldin eta unitate horiek, hurrenez hurren, aldi baterako programa horren aplikazio-eremuan parte hartzen duten unitateak badira –artikulu honetan adierazitako epemugarekin– edota zeregin gehiegi badute.»
Hiru. 48. artikuluaren k) hizkia aldatu egiten da; aurrerantzean, honela idatzita geratuko da:
«Funtzionario publikoek ondoko baimen hauek izango dituzte.
(…)
k) Norberaren kontuetarako, urtean bost egun.»
Lau. Aldatu egiten da 84. artikuluaren 3. paragrafoa, eta honela idatzita geratzen da:
«84. artikulua. Herri-administrazioen arteko borondatezko mugigarritasuna.
(…)
3.Mugigarritasun-prozeduren bidez xedea beste Herri-administrazio batean lortzen duten karrerako funtzionarioak beste Herri-administrazio batzuetan zerbitzuan egotearen administrazio-egoeran egongo dira beren sorburuadministrazioari dagokionez. Lehiaketa bidez lortutako lanpostutik kenduz gero edo lanpostua ezabatuz gero, funtzionario horiek xede-administrazioan jarraituko dute. Administrazio horrek lanpostu bat esleitu beharko die, Administrazio horretan karrera egiteko eta lanpostuak hornitzeko indarrean dauden sistemak aintzat hartuta.
Izendapen askearen bidez lortutako lanpostua utziz gero, xede-administrazioak, funtzionarioak lanpostua uzten duen egunaren biharamunetik kontatzen hasita gehienez ere hilabeteko epean, funtzionarioa Administrazio horretan bertan beste lanpostu batean kokatzea erabaki ahal izango du, edota kokapen hori ez duela egingo jakinaraziko dio. Nolanahi ere, epealdi horretan, ondorio guztietarako Administrazio horretan zerbitzu aktiboan jarraitzen duela joko da.
Aipatutako epean funtzionarioari ez bazaio beste lanpostu bat esleitu, edota beste lanposturik esleituko ez zaiola jakinarazi bazaio, funtzionarioak, gehienez ere hilabeteko epean, bere jatorri-administrazioan zerbitzu aktiboan berriro hasteko eskaera egin beharko du. Administrazio horrek lanpostu bat esleitu beharko dio, Administrazio horretan karrerarako eta lanpostuak hornitzeko indarrean diren sistemak aintzat hartuta, eta berriro lanean hasteko eskaera egin duen egunetik sortuko ditu ondorio ekonomikoak eta administratiboak.
Aipatutako epean ez badu zerbitzu aktibora itzultzeko eskaera egiten, interes partikularragatiko borondatezko eszedentzia-egoeran dagoela adieraziko da, ofizioz, eta adierazpen horrek xede-administrazioan zerbitzu aktiboa utzi eta hurrengo egunetik izango ditu ondorioak.»
Bost. Hamabigarren xedapen gehigarria eransten da, eta honela dio:
«Hamabigarren xedapen gehigarria. Administrazio zibilean zerbitzuak ematen dituzten langile militarrak.
1.Karrerako langile militarrek Administrazio zibilean eman ahal izango dituzte zerbitzuak, Herri-administrazio bakoitzak xedatzen duen moduan, aukera hori berariaz adierazten bada, eta, betiere, langile horiei lanpostua merezimendueta gaitasun-printzipioen arabera esleitzen bazaie; horretarako, lanpostu horiek betetzeko kasuan kasuko deialdi publikoan parte hartu behar dute, eta Defentsa Ministerioak horretarako berariaz xedatzen dituen baldintzak bete beharko dituzte.
2.Administrazio zibilean zerbitzuak ematen dituzten langile militarrei Administrazio zibil horretako araubidea ezarriko zaie lanaldiari, lan-ordutegiari, oporrei, baimenei, lizentziei eta diziplina-araubideari dagokienez; nolanahi ere, zerbitzutik kentzeko zehapena Defentsako ministroak soilik jarri ahal izango du.
Ez zaie aplikatuko barne-sustapenerako, administrazio-karrerarako, administrazio-egoeretarako eta mugigarritasunerako xedatutakoa; hala ere, Administrazio zibilak langile horientzat zabaldutako beste lanpostu batzuk betetzeko prozeduretan parte hartu ahal izango dute.
Ordainsariei dagokienez, karrerako militar izateagatik dagozkien oinarrizko ordainsariak ez ezik, betetzen duten lanpostuari dagozkion ordainsari osagarriak ere jasoko dituzte. Karrera militarrean gora egiteak ez du inolako aldaketarik eragingo betetzen duten lanpostuaren ordainsari-baldintzetan.
Gizarte Segurantzako erregimena, berriz, karrerako militar izateagatik dagokiena izango da.
Administrazio zibilean betetzen ari diren lanpostua uzten badute, lanpostutik kentzen badituzte edo lanpostua ezabatu egiten bada, Administrazio militarrera itzuli beharko dira, dagokien egoeran, eta ez zaizkie aplikatuko funtzionario zibilentzat egoera horietarako ezarrita dauden irizpideak.»
29. artikulua. Karrera Militarrari buruzko azaroaren 19ko 39/2007 Legea aldatzea.
Bat. Aldatu egiten dira 107. artikuluaren 1. eta 2. paragrafoak, eta 5. paragrafo berri
bat gehitzen zaio. Hona hemen nola geratzen diren:
«1. Militar profesionalak administrazio-egoera hauetakoren batean egongo dira:
a) Zerbitzu aktiboan.
b) Zerbitzu berezietan.
c) Eszedentzian.
d) Eginkizun-etenaldian.
e) Enplegu-etenaldian.
f) Erreserban.
g) Administrazio zibilean zerbitzuan.
2.Karrerako militarrak soilik egon ahal izango dira erreserbaren eta Administrazio zibilean zerbitzuaren administrazio-egoeretan.
(…)
5.Militarren bat 1. paragrafoaren c) eta g) puntuetan adierazitako administrazio-egoeretan badago, zerbitzu aktiboaren egoerara itzultzen bada, eta bere kidegoko eta eskalako erregelamendu-plantilletan jasotako enpleguren bat badu, gehiegizko plantilla egoeran egongo da, gora egiteko zikloa planifikatze aldera, eta gehiegizko langile-kopuruaren amortizazioa gertatuko da, lege honen
16.5artikuluan xedatutakoa betez, egoera horretan sartu eta hurrengo zikloan.»
Bi. Aldatu egiten da 110. artikuluaren 2. paragrafoaren lehen lerrokada, eta honela idatzita geratzen da:
«2. Karrerako militarrak eszedentzia-egoeran egongo dira, zerbitzuak sektore publikoan emateagatik, egoera hauek gertatuz gero: batetik, edozein Herriadministrazioko kidegoan edo eskalan zerbitzu aktiboaren egoerara igarotzen direnean; eta, bestetik, Herri-administrazio horietan edo sektore publikoko organismo zein erakundeetan zerbitzuak ematen hasten direnean eta ez dagokienean zerbitzu aktiboan, zerbitzu berezietan edo Administrazio zibilean zerbitzu-egoeran egotea. Hori guztia, betiere, baldin eta lanpostu horiek karrerako funtzionario edota langile finko gisa betetzen badituzte.»
Hiru. 113 bis artikulu berria gehitzen da.
«113 bis artikulua. Zerbitzua Administrazio zibilean.
1.Karrerako militarrek, lanpostuak hornitzeko prozedura baten bidez, Administrazio zibilean lanpostu bat lortzen dutenean, administrazio-egoera horretan deklaratuko dira.
Langile horiei Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuari buruzko apirilaren 12ko 7/2007 Legean xedatutako araubide juridikoa aplikatuko zaie.
2.Karrerako militarren mugigarritasunak Administrazio zibileko lanpostuak betetzea duenean xede, ezinbestekoa izango da Defentsako idazkariordearen aurretiazko baimena. Lanpostu horiek hornitzeko prozeduretan parte hartu ahal izateko, beharrezkoa da zerbitzuan gutxienez hogei urtez aritutakoa izatea; horiei
110. artikuluaren 2. paragrafoaren hirugarren lerrokadan xedatutakoa aplikatuko zaie.
3.Karrerako militarrek, Administrazio zibilean zerbitzuak emateari uzten diotenean, arrazoia edozein dela ere, zerbitzu aktiboaren egoerara itzultzea eskatu beharko dute Defentsa Ministerioan, Lege honetako xedapenen arabera erreserbaegoerara igarotzea dagokienean izan ezik.»
30. artikulua. Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra aldatzea. Aldaketa hauek egiten dira Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege
Orokorrean:
Bat. Aldatu egiten da 17. artikuluaren 3. paragrafoaren b) hizkia, eta honela geratzen da:
«b) Onduradunek diru-laguntza jaso ahal izateko bete behar dituzten eskakizunak, eta, hala badagokio, lege honen 11. artikuluaren 2. paragrafoan eta 3. paragrafoaren bigarren lerrokadan adierazitako erakundeetako kideek bete beharrekoak; deialdiaren laburpena zein aldizkari ofizialetan argitaratuko den, Diru-laguntzen Datu-base Nazionalaren bidez, deialdiaren testua eta argitaratzeko beharrezko informazioa hari aurkeztu ondoren; eta eskaerak aurkezteko modu eta epea.»
Bi. Aldatu egiten da 18. artikulua, eta honela geratzen da:
«18. artikulua. Diru-laguntzen publizitatea.
1.Diru-laguntzen Datu-base Nazionala izango da diru-laguntzen publizitatesistema nazionala.
2.Horretarako, diru-laguntzak ematen dituzten administrazioek diru-laguntzen deialdiei eta diru-laguntza emateko ebazpenei buruzko informazioa igorri beharko diote Diru-laguntzen Datu-base Nazionalari, 20. artikuluan ezarritako moduan.
3.Onuradunek jasotako diru-laguntzen eta laguntzen berri eman beharko dute, gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legean xedatutako moduan eta baldintzetan. Lege horren 5.4 artikuluak xedatutakoa baliatuz gero, Diru-laguntzen Datu-base Nazionala publizitate-betebeharrak betetzeko bitarteko elektronikoa izango da.
4.Onuradunek diru-laguntza jaso duten programa, jarduera, inbertsio edo jarduketen finantzaketaren izaera publikoaren publizitate egokia eman beharko dute, erregelamendu bidez xedatutako moduan.»
Hiru. Aldatu egiten da 20. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«20. artikulua. Diru-laguntzen Datu-base Nazionala.
1.Diru-laguntzen Datu-base Nazionalak ondoko hauek ditu xede: gardentasuna sustatzea, politika publikoen plangintzarako bitarteko izatea, kudeaketa hobetzea, eta diru-laguntzen zein laguntza publikoen inguruko iruzurren aurkako borrokan laguntzea.
2.Datu-baseak diru-laguntzei buruzko informazioa jasoko du; erregelamendu bidez, beste laguntza batzuk ere jasotzea xedatu ahal izango da, baldin eta informazio hori erregistratzea lagungarria bada Datu-basearen xedeak lortzeko, Europar Batasunak ezarritako eskakizunen bat betetzeko, edota nazioarteko lankidetza-politikak zein sustapeneko politika publikoak koordinatzeko.
Datu-basean honako hauek jasoko dira, gutxienez: diru-laguntzaren, deialdiaren eta programaren oinarri arautzaileen erreferentziak; zer aurrekontu-kredituren konturakoa den; diru-laguntzaren xede edo helburua; onuradunak nor diren; emandako zein benetan jasotako diru-laguntzen zenbatekoa; itzulketen ebazpenak; eta ezarritako zehapenak.
Horrez gain, 13. artikuluaren 2. paragrafoaren a) eta h) hizkietan adierazitako debekuak dituzten pertsonak edo erakundeak identifikatuko dira. Inskripzioa 10 urtez egongo da erregistratuta Diru-laguntzen Datu-base Nazionalean, debekuepea amaitzen den egunetik zenbatzen hasita.
3.Estatuko Administrazioaren Kontu-hartzailetza Nagusia arduratuko da Dirulaguntzen Datu-base Nazionala administratzeaz eta zaintzeaz, eta behar beste neurri ezarriko ditu han jasotako informazioaren konfidentzialtasuna eta segurtasuna bermatzeko.
4.Honako hauek dute informazioa emateko betebeharra: 3. artikuluan adierazitako administrazioek, organismoek eta erakundeek; partzuergoek, mankomunitateek eta 5. artikuluan erregulatutako zenbait Herri-administraziok sortutako bestelako pertsonifikazio publikoek; lege honen edo beste lege batzuen arabera datu-baseari informazioa eman behar dioten erakundeek; eta Europar Batasuneko funtsen eta bestelako laguntza publikoen kudeaketa dela eta erregelamendu bidez zehazten diren organismoek.
Ondoko hauek izango dute informazio zehatz eta osoa dagokion epean eta aurrez zehaztutako moduan emateko ardura:
a) Estatuko sektore publikoan, Datu-basean jasotako diru-laguntzak eta laguntzak ematen dituzten organoen, organismoen eta gainerako erakundeen titularrek.
b) Autonomia-erkidegoetan, Autonomia Erkidegoko Kontu-hartzailetza Nagusiak edo autonomia-erkidegoak berak izendatutako organoak.
c) Toki-erakundeetan, Kontu-hartzailetzak edo toki-erakundeak berak izendatutako organoak.
13. artikuluaren 2. paragrafoaren a) eta h) hizkietan xedatutako diru-laguntzak lortzeko debekua epaia eman duen auzitegiak edo administrazio-zehapena jarri duen agintaritzak jakinarazi beharko dio Diru-laguntzen Datu-base Nazionalari. Jakinarazpen horretan, debekua zein egunetan hasten den eta zein egunetan bukatzen den zehaztu beharko da; horrelakoa ez den kasuan, berriz, erregelamendu bidez ezarriko dira hura zehazteko eta Datu-basean erregistratzeko sistema.
Aurreko lerrokadetan xedatutakoa betez Estatuko Administrazioko Kontuhartzailetza Nagusiari datu pertsonalak emateko, ez da beharrezkoa izango eraginpekoaren baimena. Esparru horretan ez da aplikatuko datu pertsonalen babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 21. artikuluaren 1. paragrafoan xedatutakoa.
5.Diru-laguntzen Datu-base Nazionalean jasotako informazioa isilpekoa izango da, eta ezin izango zaie hirugarrenei laga edo jakinarazi, lagapenaren xedea ondoko hauetakoren bat denean salbu:
a) Beste herri-administrazioekin eta Europar Batasuneko organoekin batera lan egitea, funts publikoaren edo Europar Batasunaren konturako diru-laguntzak lortzeko edo jasotzeko iruzurren aurkako borroka egite aldera.
b) Organo jurisdikzionalek edo Fiskaltzak delitu publikoak ikertzea edo jazartzea.
c) Tributu-administrazioekin eta Gizarte Segurantzako administrazioekin batera haien eskumen-esparruan elkarlanean aritzea.
d) Legez ezarritako esparruan, ikerketarako parlamentu-batzordeekin lankidetzan aritzea.
e) Kontuen Auzitegiarekin edo autonomia-erkidegoetako kanpo-fiskalizazioko organoekin batera lan egitea, haien funtzioen jardunean.
f) Terrorismoa Finantzatzeko Jarduerak Zaintzeko Batzordearekin batera lan egitea haren funtzioen jardunean, Terrorismoaren Finantzaketa Blokeatzeko maiatzaren 21eko 12/2003 Legearen 8. artikuluan xedatutakoa betetze aldera.
g) Kapital Zuritzearen eta Arau-hauste Monetarioen Prebentzio Batzordearen Zerbitzu Exekutiboarekin lankidetzan aritzea, kapitalen zuriketa eta terrorismoaren finantzazioa prebenitzeko apirilaren 28ko 10/2010 Legearen 45.5 artikuluak esleitzen dizkion funtzioak betez.
h) Herriaren Defendatzailearekin eta autonomia-erkidegoetako erakunde analogoekin elkarlanean aritzea, haien funtzioen jardunean.
i) Merkatuen eta Lehiaren Defentsarako Batzorde Nazionalarekin lankidetzan aritzea, laguntza publikoak lehiaren ikuspegitik aztertze aldera.
Halako kasuetan, ahal izanez gero bitarteko elektronikoak erabiliz emango dira datuak; betiere, hartzaileak behar bezala identifikatuz eta datuak eskuratzeko zergatia behar bezala oinarrituz.
Interesdunari ukatu egin ahal izango zaio datuetan sartzeko, zuzentzeko eta ezerezteko eskubidea, baldin eta eskubidea erabiltzeak eragotzi egiten baditu dirulaguntzen alorreko betebeharrak betetzen direla ziurtatzea xede duten administrazio-jarduerak, eta, kasu guztietan, kaltetua egiaztatzeeta kontroljardueren xede bada une horretan.
6.Kasu bakoitzean datuak lagatzeko xedatutako aukeren barruan, Dirulaguntzen Datu-base Nazionalaren eta beste datu-base batzuen arteko harremanak bideratuko dira, zerga-iruzurraren, Gizarte Segurantzarekiko iruzurraren eta Estatuaren diru-laguntzekiko zein laguntzekiko eta bestelako laguntzekiko iruzurraren aurkako borroka hobea izan dadin. Kasu guztietan, ematen diren datuen sarbidea, osotasuna, eskuragarritasuna, benetakotasuna, konfidentzialtasuna, trazabilitatea eta babesa ziurtatu beharko dira.
7.Datu-basean jasotako datuen berri daukaten herri-administrazioetako agintariek eta langileek datu horiekiko sekretu profesional zorrotz eta erabatekoa betetzeko betebeharra dute. Egon litezkeen erantzukizun penalak edo zibilak alde batera utzita, sekretu-betebehar hori urratzea oso diziplina-falta larritzat hartuko da beti.
8.Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legean jasotako printzipioak aplikatuz, Dirulaguntzen Datu-base Nazionala izango da diru-laguntzen publizitate-sistema nazionala. Horretarako, eta herritarrek une oro deitzen diren diru-laguntza guztien berri izateko duten eskubidea bermatzeko, eta publizitatezein gardentasunprintzipioak ziurtatzeko, Estatuko Administrazioko Kontu-hartzailetza Nagusiak honako eduki hauek argitaratuko ditu bere web orrian:
a) diru-laguntzen deialdiak; ondorio horietarako, lege honen eraginpeko deialdi guztietan, diru-laguntzak ematen dituzten administrazioek deialdiaren testuaren berri emango diote Diru-laguntzen Datu-base Nazionalari, bai eta Datubaseak eskatutako informazioa ere. Diru-laguntzen Datu-base Nazionalak kasuan kasuko aldizkari ofizialera bideratuko du deialdiaren laburpena, bertan dohainik argitara dezaten. Diru-laguntza baten deialdiak ez badu adierazitako prozedura jarraitzen, deialdia baliogabetu egin ahal izango da.
b) emandako diru-laguntzak; horiek argitaratu ahal izateko, diru-laguntzak eman dituzten administrazioek zer diru-laguntza eman dituzten jakinarazi behar diote Diru-laguntzen Datu-base Nazionalari, eta, kasuaren arabera, ondokoak ere
bai: deialdia, programa eta zer aurrekontu-kredituren konturakoa den, bai eta onuraduna, emandako zenbatekoa eta diru-laguntzaren helburua edo xedea, zehaztuta zer programa edo proiektu lagundu den diruz. Hala dagokionean, bestalde, 11. artikuluaren 2. paragrafoan eta 3. paragrafoaren bigarren lerrokadan adierazitako kideek urte anitzeko diru-laguntzen kasuan beren gain hartutako konpromisoa ere adierazi beharko da, urtez urteko banaketari dagokionez. Emandako diru-laguntzak ez dira argitaratuko, baldin eta, diru-laguntzaren xedea aintzat hartuta, onuradunaren datuak argitaratzeak pertsona fisikoen ohorearen errespetua eta babesa edota norberaren zein familiaren intimitatea urra baditzake, maiatzaren 5eko 1/1982 Lege Organikoak, Ohorerako, Norberaren eta Familiaren Intimitaterako, eta Norberaren Irudirako Eskubidearen Babes Zibilari buruzkoak xedatutakoaren arabera, eta araudi erregulatzailean hala aurreikusi bada. Izaera pertsonaleko datuak tratatu ahal izango dira soil-soilik tratamenduaren arduradunak edo datuen hartzaile diren hirugarrenek dauzkaten legezko interesei erantzuteko beharrezkoa denean, eta, betiere, 95/46/EE Zuzentarauaren 1.1 artikuluaren arabera babesa beharrezko duten interesdunaren oinarrizko eskubideak zein askatasunak eta interesa gailentzen ez badira.
c) Irabazi-asmorik gabeko erakundeek argitaratzen duten informazioa, Dirulaguntzen Datu-base Nazionala erabiliz gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legearen
5.4artikuluaren bigarren lerrokadan xedatutako bitarteko elektroniko gisa.
Artikulu honen 4. paragrafoaren arabera informazioa emateko ardura dutenek
paragrafo honetan aurreikusitakoa betetzeko beharrezkoa den informazioa helarazi beharko diote Diru-laguntzen Datu-base Nazionalari.
9.Diru-laguntzen Datu-base Nazionalak arau-hauste oso larriengatik jarritako zehapen irmoei buruzko informazio publikoa eman ahal izango du. Zehazki, datu hauek argitaratuko dira: arau-hauslearen izen-abizenak edo sozietatearen izena, egindako arau-haustea, ezarritako zehapena eta diru-laguntza; betiere, espresuki hala adierazten bada ezarritako zehapenean, eta xedatutako epean.
10.Estatuko Administrazioko Kontu-hartzailetza Nagusiak emango ditu beharrezko jarraibideak, zehazteko zer datuk eta dokumentuk osatuko duten Dirulaguntzen Datu-base Nazionala, zer epe eta prozedura bete behar diren informazioa igortzeko –elektronikoak barne–, eta zer informazio argitaratu behar den eta zenbat denboran. Horiek guztiak interesdunek dagozkien eskubidek baliatzeko modua izan dezaten erabakiko dira.»
Lau. Aldatu egiten da 23. artikuluaren 2. paragrafoaren lehen lerrokada, eta honela geratzen da:
«2. Ofiziozko prozedura organo eskudunak onartutako deialdiaren bidez abiatuko da beti. Organo horrek deialdiko diru-laguntzak emateko prozedura garatuko du, kapitulu honetan xedatutakoa betez eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean jasotako printzipioen arabera. Deialdia Diru-laguntzen Datu-base Nazionalean argitaratu beharko da, eta deialdiaren laburpena Estatuko Aldizkari Ofizialean, 20.8 artikuluan xedatutako prozeduraren arabera. Deialdiak ondoko eduki hau izan beharko du:
(...) »
Bost. Paragrafo berri bat gehitzen zaio 47. artikuluari, 5. paragrafoa, eta honela dio:
«5. Ez da ukitutako pertsonaren baimena beharko, aurreko artikuluan, artikulu honen aurreko paragrafoetan edo lege-mailako gainerako arauetan jasotakoaren arabera Estatuko Administrazioko Kontu-hartzailetza Nagusiari izaera pertsonaleko datuak lagatzeko, finantza-kontroleko funtzioak bete ditzan. Esparru horretan ez da
aplikatuko datu pertsonalen babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoren 21. artikuluaren 1. paragrafoan xedatutakoa.»
Sei. 57. artikuluari f) hizki berria eransten zaio, eta orain arte izan duen edukia g) hizkian jasoko da:
«f) Diru-laguntzen Datu-base Nazionalari informazioa ez ematea horretarako betebeharra duten administrazioek, organismoek eta gainerako erakundeek.»
Zazpi. Aldatu egiten da 62. artikulua, 3. paragrafoa gehitzen baitzaio:
«3. 20.3 paragrafoan adierazitako administrazioek, organismoek edo erakundeek ez dutenean informazioa emateko duten betebeharra betetzen, 3000 euroko isuna jarriko zaie, aurrez ohartarazpena eginda; isun hori hilero ezarri ahalko zaie, betebeharra betetzen duten arte.
Betebeharra betetzen ez duena Estatuko Administrazio Orokorreko organo bat denean, gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legean arau-hauste larrietarako xedatutako zehapen-araubidea aplikatuko da, eta Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioko organo eskudunak izapidetuko du zehapen-prozedura.»
Zortzi. 63. artikuluari 3. paragrafo berria gehitzen zaio, eta honela dio:
«3. Zehapen horiek jartzeko eskumena duen organoak zehapenak Dirulaguntzen Datu-base Nazionalean argitaratzea erabaki ahal izango du.»
Bederatzi. 66. artikuluari 4. paragrafo berria eransten zaio, eta honela dio:
«4. Diru-laguntzen Datu-base Nazionalari informazioa emateko betebeharra ez betetzean, 62. artikuluaren 3. paragrafoan xedatutakoa alegia, Estatuko Administrazio Orokorreko kontu-hartzaile nagusiak hartuko du dagokion zehazpenespedientea abiarazteko erabakia, eta Ogasuneko eta Herri Administrazioko ministroak emango du ebazpena. Hala ere, ez-betetzearen erantzulea Estatuko Administrazio Orokorreko organo bat denean, gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legearen
31. artikuluan adierazitako organoek izango dute eskumena, eta Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioko organo eskudunak izapidetuko du prozedura.»
Hamar. Hogeita laugarren xedapen gehigarri berria eransten da, eta honela dio:
«Hogeita laugarren xedapen gehigarria. Justizia Ministerioaren eta Estatuko Administrazioko Kontu-hartzailetza Nagusiaren arteko lankidetza.
Justizia Ministerioari dagokio, segurtasun-neurri egokiak hartuta, Diru-laguntzen Datu-base Nazionalari Zigortuen Erregistro Nagusian eta Kautela Neurrien, Errekisitorien eta Epai Ez Irmoen Erregistro Zentralean zigorrei eta diru-laguntzak eskuratzeko debeku-neurriei buruz dagoen informazioa ematea; horretarako, ez du interesdunei baimena eskatu beharrik izango. Abian jartzen denetik, neurri horren bidez gauzatuko da 20.4 artikuluan auzitegiei ezarritako betebeharra.»
Lehenengo xedapen gehigarria. Espainiako Gazteriaren Kontseilua organismo autonomoa desegitea.
1.Deseginda geratzen da Espainiako Gazteriaren Kontseilua organismo autonomoa, azaroaren 16ko 18/1983 Legearen bidez sortutakoa, lehenengo xedapen iragankorrean xedatutakoari kalterik egin gabe.
2.Gazteriaren Institutuak subrogatzen ditu desegiten den organismo autonomoaren ondasunak, eskubideak eta betebeharrak.
3.Espainiako Gazteriaren Kontseilua organismo autonomoa zeneko enplegatu publiko guztiak Gazteriaren Institutuan integratuko dira.
Bigarren xedapen gehigarria. Drogei buruzko Plan Nazionalari atxikitako kide anitzeko zenbait organo desegitea.
Deseginda geratzen dira Drogei buruzko Plan Nazionalari atxikitako kide anitzeko ondorengo organo hauek, bigarren xedapen iragankorrean xedatutakoari kalterik egin gabe:
1.Drogei buruzko Plan Nazionalerako Ministerio arteko Taldea, urriaren 2ko 1116/2006 Errege Dekretuan erregulatua; errege-dekretu horren bidez, Drogei buruzko Plan Nazionalerako Ministerio arteko Taldearen osaera eta egitura zehaztu ziren.
2.Drogaren eta Toxikomanien Espainiako Behatokiaren Aholkularitza Kontseilua, 1998ko azaroaren 24ko Aginduan erregulatua; agindu horrek Drogaren eta Toxikomanien Espainiako Behatokiaren Aholkularitza Kontseiluaren funtzioak, osaera eta egitura zehaztu zituen.
Hirugarren xedapen gehigarria. Osasunaren alorreko behatokiak desegitea.
Deseginda geratzen dira osasunaren alorreko ondoko behatoki hauek, bigarren xedapen iragankorrean xedatutakoari kalterik egin gabe:
1.Estatuko Osasun Sistemaren Behatokia, Estatuko Osasun Sistemaren kohesioari eta kalitateari buruzko maiatzaren 28ko 16/2003 Legearen 63. artikuluan aurreikustakoa.
2.Tabakismoa Prebenitzeko Behatokia, tabakismoaren aurkako osasun-neurriak eta tabako-produktuen salmenta, horniketa, kontsumoa eta publizitatea arautzen dituen abenduaren 26ko 28/2005 Legearen 16. artikuluan aurreikusia eta Ministro Kontseiluaren 2006ko uztailaren 28ko Akordioaren bidez sortua.
3.Emakumearen Osasunaren Behatokia, Ministro Kontseiluaren 2003ko martxoaren 5eko Akordioaren bidez sortua.
4.Osasunaren eta Klima Aldaketaren Behatokia, Ministro Kontseiluaren 2009ko apirilaren 24ko Akordioaren bidez sortua.
Laugarren xedapen gehigarria. Estatuko Osasun Sistemaren finantza-orekarako aurrekontu-garrantzia duten edo ondorio ekonomiko esanguratsuak dauzkaten gaiak aztertzeko Ministerio arteko Batzordea desegitea.
Deseginda geratzen da Estatuko Osasun Sistemaren finantza-orekarako aurrekontugarrantzia duten edo ondorio ekonomiko esanguratsuak dauzkaten gaiak aztertzeko Ministerio arteko Batzordea, Estatuko Osasun Sistemaren kohesioari eta kalitateari buruzko maiatzaren 28ko 16/2003 Legearen azken xedapenetatik bigarrenean aurreikusia.
Bosgarren xedapen gehigarria. Aukera Berdintasunerako Zuzendaritza Nagusia eta Emakumearen Institutuaren Kontseilu Araupetzailea desegitea.
1.Deseginda geratzen da Aukera Berdintasunerako Zuzendaritza Nagusia, eta haren funtzioak Emakumearen eta Aukera Berdintasunerako Institutuak hartuko ditu bere gain. Ordenamendu juridikoak Zuzendaritza Nagusi horri egindako aipamenak Emakumearen eta Aukera Berdintasunerako Institutuari egiten zaizkiola joko da.
2.Deseginda geratzen da Emakumearen Institutuaren Kontseilu Araupetzailea, eta organo horrek esleituta dituen funtzio guztiak Emakumearen eta Aukera Berdintasunerako Institutuaren Zuzendaritzak hartuko ditu bere gain.
Seigarren xedapen gehigarria. Estatua kide den partzuergoei ekarpenak egitea.
Estatuko Administrazio Orokorrak edota hari lotutako zein haren mendeko edozein erakundek edo organismok, partzuergo bateko kide direnean, ez dute dagokion ekitaldian
ondare-funtsari ekarpena egiteko edo finantzatzeko konpromisoa betetzeko obligaziorik izango, baldin eta partzuergoko beste kideren batek ez baditu aurreko ekitaldietan egin behar zituen diru-ekarpen guztiak egin.
Zazpigarren xedapen gehigarria. Mandatu orokorra, Diruaren eta Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionalak-Monetaren Errege Etxeak Estatuko Administrazio Orokorraren esparruan administrazio-zerbitzu elektronikoak emateko.
Bat. Gastua arrazionalizatzeko xedez, Diruaren eta Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionala-Monetaren Errege Etxea enpresa-erakunde publikoak Estatuko Administrazio Orokorraren esparruan eta hari lotutako edo haren mendeko organismo eta erakunde publikoetan eskaintzen dituen ziurtagiri-zerbitzuak, sinadura-zerbitzuak zein administrazio elektronikoaren zerbitzuak, 2014. eta 2015. urteetan, Ogasun eta Herri Administrazioaren bidez gauzatuko dira, mandatu orokor baten bidez.
Mandatu orokor horretan, erakundeak esparru horretan formalizatuta dituen eta indarrean dauden mandatu guztiak bateratuko dira, inolako etenik gabe. Hala ere, indarrean diren mandatuak indargabetzean, organo eta organismo publiko mandatuemaileek mandatu horiek bertan behera uztea edota luzatzea adostu ahal izango dute, edota beste erakunde publiko edo pribatuekin kontratatzea. Mandatu horretan, gainera, Administrazio Elektronikoaren garapenetik eratorritako beste zerbitzu edo funtzionaltasun batzuk ere sartu ahal izango dira, Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioak hala erabakiz gero.
Bi. Aurreko paragrafoan aipatutako mandatuaren zenbateko osoa txikiagoa izan beharko da erakundeak Estatuko Administrazio Orokorrarekin lotutako edo haren mendeko organo, erakunde eta organismo publiko bakoitzarekin mandatu orokorraren esparruan banaka indarrean dituen kudeaketa-mandatu guztien batura baino; hala ere, salbuespen izango dira zerbitzu berriak edo aurreikusi gabeko funtzionaltasunak jasotzen dituztenak, edota indarrean dauden mandatuen bidez lotuta ez dauden organoei, erakundeei eta organismoei zerbitzuak ematekoak direnak.
Mandatu orokorra formalizatzeko edo, hala badagokio, aldatzeko xedez izapidetutako espedienteari organo mandatu-emaileak emandako ziurtagiri bat erantsi beharko zaio; ziurtagiri horretan, aurreko lerrokadan xedatutakoa betetzen dela adierazi beharko du.
Erakundearen jarduera horri aplikatu beharreko tarifak erakundearen Estatutuan xedatutakoaren arabera onartuko dira; Estatutu hori ekainaren 25eko 1114/1999 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen.
Hiru. Erakundeak, ezarritako tarifekin bat, egindako jardueraren kontraprestazioa jasoko du, zuzenean jardueraren hartzaile izandako sail eta zuzendaritza-zentroen eskutik edota, hala badagokio, kasuan kasuko organismo publikoen eskutik.
Lau. Gobernuak mandatu orokorra luzatzea erabaki ahal izango du; betiere, 2015aren osteko ekitaldietan eutsi egiten bazaie mandatu orokorra eragin duten baldintzei.
Zortzigarren xedapen gehigarria. Herritarrek zerbitzu publikoetan sarbide elektronikoa izateari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legearen 13.2 artikulua Estatuko Administrazio Orokorraren organo zehatz batzuei aplikatzea.
1.Bi urteko epe iragankorrean, lege hau indarrean sartzean Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioaren egoitza elektronikoan eskuragarri dauden ziurtagiriak erabiltzen jarraitzeko aukera egongo da (Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren eta Gizarte Segurantzaren erakunde kudeatzaileen zein zerbitzu komunen prozeduretan eta zerbitzuetan aitortzen ez diren ziurtagiriak) , eta, aipatutako epe horretan, ez zaie aplikatzekoa izango ekainaren 22ko 11/2007 Legearen 13.2 artikuluan konfiantzazko zerbitzuen zerrendan jasotako ziurtagiri aitortuei buruz xedatutakoa.
2.Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak eta Gizarte Segurantzaren erakunde kudeatzaileek zein zerbitzu komunek bulegoan aurretiaz nortasuna egiaztatzea eskatu ahal izango dute, eta, hala badagokio, interesdunen ordezkarien zerrenda, izapideak bitarteko elektronikoen bidez egin ahal izateko, hala egitea beharrezkoa den prozeduretan.
Bederatzigarren xedapen gehigarria. Fundazioak organismo publikoetan integratzea.
Fundazioak organismo publikoetan integratzean, 4. artikuluan baimendutako moduan, urriaren 2ko HAP/1816/2013 Aginduaren bidez argitaratutako Ministro Kontseiluaren 2013ko irailaren 20ko Akordioan xedatutakoa beteko da, kalterik egin gabe lege honetan Europako Hezkuntza Programak organismoari eta ANECAri buruz xedatutakoari.
Hamargarren xedapen gehigarria. Estatuko Sektore Publikoaren Ibilgailuen Erregistroa.
1.Estatuko Sektore Publikoaren Ibilgailuen Erregistroa sortzen da, zeinak sektore horretako ibilgailu guztiak artxibo bakar batean biltzea eta bateratzea duen xede.
2.Erregistro horretan, Estatuko Administrazio Orokorraren ibilgailu guztiak jaso beharko dira, bai eta Estatuko sektore publikoa osatzen duten organismo eta erakundeenak ere, sektore publikoari Aurrekontuei buruzko azaroaren 26ko 47/2003 Lege Orokorraren 2. artikuluan ematen zaion definizioaren arabera.
3.Erregistro horretatik kanpo geratzen dira Indar Armatuen ibilgailuak eta Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoen ibilgailuak, baldin eta ibilgailu horiek Indar edo Kidego horien berezko eta berariazko funtzioak betetzeari atxikita badaude.
4.Estatuaren Ibilgailu Atala Organismo Autonomoak kudeatuko du Erregistroa.
5.Ibilgailuak kudeatzeaz edo administratzeaz arduratzen direnek sei hilabeteko epean egin beharko dute ibilgailu horiek Erregistroan inskribatzeko eskaera, xedapen honetan jasotakoa garatze aldera Ogasuneko eta Herri Administrazioko ministroak emandako agindua onartzen denetik zenbatzen hasita.
6.Xedapen honen 2. paragrafoan adierazitako subjektuek ibilgailuak erosketa, renting, leasing edo antzeko beste edozein negozio juridikoren bidez eskuratu ahal izateko, Estatuaren Ibilgailu Atalaren Zuzendaritza Nagusiaren aurretiazko baimena jaso beharko dute. Ondorio horietarako, Zuzendaritza Nagusi horrek zerbitzuen homologaziofuntzioak beteko ditu, ibilgailuen modeloak, ezaugarriak eta motak erabakitzeari dagokionez.
Hamaikagarren xedapen gehigarria. Gastu publikoa handitzea.
Arau honetan adierazitako neurriek ezin izango dute eragin ez baliabideen, ez ordainsarien, ez bestelako langile-gastuen handitzerik. Organo, erakunde eta organismoek integratzen diren organismo edo erakundean eta integratuko dituen organismoan egun diren bitarteko materialekin eta langileekin aritu beharko dute. Organoek, organismoek eta erakundeek kasuan kasuko integrazioak edo bateratzeak eragin dien organismoen eta erakundeen langileak soilik izango dituzte, edo langileak berriro antolatuko dira, erakunde edo organismo publikoen artean dagokien banaketa eginda.
Hamabigarren xedapen gehigarria. Herri-administrazioek sinatutako Akordio, Itun eta Hitzarmenetatik eratorritako norberaren kontuetarako baimenaren mugak.
Aurrekontu-egonkortasuna bermatzeko eta lehiakortasuna bultzatzeko neurriei buruzko uztailaren 13ko 20/2012 Errege Lege Dekretuaren 8. artikuluaren Hiru paragrafoak Herri-administrazioetako eta haiei lotutako edo haien mendeko organismo eta erakundeetako funtzionario eta lan-kontratudun langileentzako hitzarmen, itun eta akordioei dagokienez ezartzen duen muga lege honek Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuari buruzko apirilaren 12ko 7/2007 Legearen 48. artikuluaren k) hizkiari emandako testu berriari eragortzen zaiola joko da.
Hamahirugarren xedapen gehigarria. Estatuko Sektore Publikoan txertatutako Herriadministrazioen eskurapenetako energia-eraginkortasuna.
1.Azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretu bidez onartutako Sektore Publikoaren Kontratuen Legearen testu bateginaren 3. artikuluaren 2. paragrafoan aipatzen diren Estatuko sektore publikoko herri-administrazioek energia-errendimendu
handiko ondasunak, zerbitzuak eta eraikinak eskuratu ahal izango dituzte soilik eskuratze hori koherentea denean errentagarritasunarekiko, bideragarritasun ekonomikoarekiko, jasangarritasunarekiko (zentzu zabalenean) , egokitasun teknikoarekiko, bai eta behar besteko gaitasunarekiko ere, lege honen eranskinean ezarritakoaren arabera.
Aurreko lerrokadan aipatutako betebehar hori eraikin bat egiteko xedez sinatutako hornidura-, zerbitzueta obra-kontratuei ere aplikatuko zaie, baldin eta kontratu horiek Sektore Publikoaren Kontratuen Legearen testu bateginaren 14., 15. eta 16. artikuluetan xedatutako erregulazio harmonizatuko kontratuen atalaseen balio zenbatetsi bera edo handiagoa badute. Eraikinak eskuratzean edo errendatzean ere aplikatuko da.
2.1. paragrafoan adierazitako betebeharra Indar Armatuen kontratuei aplikatuko zaie, baldin eta berau aplikatzeak ez badie arazorik eragiten Indar Armatuak duen izaerari eta bere jardueren oinarrizko helburuei. Betebehar hori ez zaie aplikatuko ekipamendu militarra hornitzeko kontratuei. Ekipamendutzat hartzen da berariaz diseinatzen edo egokitzen dena helburu militarretan erabiltzeko; esaterako, armak, munizioak edo gerrako materiala. Horrelakoen kontratazioa Sektore Publikoaren defentsaeta segurtasunalorreko kontratuei buruzko abuztuaren 1eko 24/2011 Legean dago araututa.
3.Industria, Energia eta Turismo Ministerioak jarduerak sustatuko ditu, autonomiaerkidegoetako eta tokiko sektore publikoko erakundeek energia-errendimendu handiko ondasunak, zerbitzuak eta eraikinak eskura ditzaten lortzeko.
Horrez gain, Industria, Energia eta Turismo Ministerioak eta Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioak behar beste jarduera gauzatuko dituzte kontratazio-organoek, energiak garrantzi handia duen zerbitzuak kontratatzeko lizitazioetan, epe luzeko energiaerrendimenduko kontratuak egiteko aukera ebalua dezaten eta, horrela, kontratuak irauten duen denboran zenbat energia aurreztuko den balora dezaten. Horretarako, ebaluazioa egin ahal izateko tresna metodologikoak helaraziko dizkiete kontratazioorganoei, Sektore Publikoaren Kontratazio Plataforman argitaratuta. Horrez gain, alderdi juridikoak jasotzen dituzten administrazio-kontratuen ereduak eta klausulak ere helaraziko dizkiete, mota horretako kontratuetarako lizitazioetan bete beharreko baldintzak jasoko dituztenak.
4.1. paragrafoan xedatutakoari kalterik egin gabe, produktu-sorta bat eskuratu behar bada eta sorta osoari 2010/30/EB Zuzentarauaren bidez onartutako egintza bat aplikatu behar bazaio, xedapen honetan adierazitako Herri-administrazioek eskubidea izango dute eskatzeko energia-eraginkortasun agregatuak lehentasuna izatea sorta horretako produktu bakoitzak bere aldetik duen energia-eraginkortasunarekiko, eta, beraz, produktu-sorta bat eskuratu behar denean, energia-eraginkortasun handien duena aukeratzeko.
Lehenengo xedapen iragankorra. Espainiako Gazteriaren Kontseilua organismo autonomoak funtzioak betetzen jarraitzea.
1.Lege hau indarrean sartzen denetik gehienez ere sei hilabeteko epean eratuko da
21. artikuluan aurreikusitako erakunde korporatiboa. Oinarri pribatuko erakunde korporatibo hori eratu bitartean, lehenengo xedapen gehigarrian aipatutako Espainiako Gazteriaren Kontseilua organismo autonomoak dagozkion funtzioak betetzen jarraituko du, haren sorrera eta funtzionamenduko arauek ezartzen duten moduan.
Epe horretan, Espainiako Gazteriaren Kontseilua organismo autonomoko kideek jardunean jarraituko dute beren eginkizunetan.
2.Espainiako Gazteriaren Kontseilua organismo autonomoaren urteko kontuak formulatzea eta onartzea, eta kontu horiek Kontuen Auzitegiari aurkeztea, Aurrekontuei buruzko azaroaren 26ko 47/2003 Lege Orokorrean zehaztutako moduan, organismo horretan kontuak ematen dituen pertsonari dagokio, edota Gazteriaren Institutuko zuzendari nagusiari, oinarri pribatuko erakunde korporatiboa ordurako eratu bada.
3.Gazteriaren Institutuak jada desegindako Espainiako Gazteriaren Kontseilua organismo autonomoari dagozkion eragiketak egiten dituenean, eragiketa horiek Espainiako Gazteriaren Kontseilua organismo autonomoaren kontabilitatean eta aurrekontuan erregistratuko dira, Gazteriaren Institutuaren aurrekontua aldatzen ez den
bitartean, Espainiako Gazteriaren Kontseilua organismo autonomoaren dagozkion kredituak sartzeko.
4.Espainiako Gazteriaren Kontseilua organismo autonomoa desegiten den ekitaldiko kontu bat formulatuko da, egin dituen eragiketak eta aurreko 3. paragrafoan adierazitakoak jasoz, eta kontu hori Kontuen Auzitegiari aurkeztuko zaio, Aurrekontuei buruzko azaroaren 26ko 47/2003 Lege Orokorrean zehaztutako moduan. Kontu hori independentea izango da Gazteriaren Institutuak aurkeztu behar duen kontuarekiko.
Bigarren xedapen iragankorra. Desegiten diren organoek funtzioak betetzen jarraitzea.
1.Drogei buruzko Estatuko Planari atxikitako kide anitzeko organoek, bigarren xedapen gehigarrian aipatutakoek, dagozkien funtzioak betetzen jarraituko dute, beren araudi erregulatzailearen arabera, lege honen 20. artikuluaren bidez sortutako Drogamendekotasunaren eta beste Mendekotasun batzuen Espainiako Kontseilua eratzen den unera arte.
2.Hirugarren xedapen gehigarrian adierazitako osasunaren alorreko behatokiek dagozkien funtzioak betetzen jarraituko dute, haien sorreraeta funtzionamendu-arauek ezartzen duten moduan, Osasun Behatokia eratzen den arte. Behatoki hori lege honen
19. artikuluaren bidez aldatzen den Estatuko Osasun Sistemaren kohesioari eta kalitateari buruzko maiatzaren 28ko 16/2003 Legearen 63. artikuluan aurreikusita dago.
Hirugarren xedapen iragankorra. Defentsa Ministerioko organismoek 2013ko ekitaldiko kontuak aurkezteari buruzko araubide iragankorra.
Defentsako Etxebizitza, Azpiegitura eta Ekipamendu Institutua organismoaren eta Teknika Aeroespazialeko Institutu Nazionala organismoaren zuzendari nagusiei dagokie Eraikuntzen Zerbitzu Militarra eta El Pardo Esperientzia Hidrodinamikoen Kanala organismoen 2013ko ekitaldiko kontuak formulatzea eta onartzea, bai eta Kontuen Auzitegiari aurkeztea ere, Aurrekontu Orokorrei buruzko azaroaren 26ko 47/2003 Legeak xedatutako moduan.
Laugarren xedapen iragankorra. Aukera Berdintasunerako Zuzendaritza Nagusiko zuzendaritza-organoak.
Aukera Berdintasunerako Zuzendaritza Nagusiko zuzendaritza-organoak zuzenean Emakumearen eta Aukera Berdintasunerako Institutuaren Zuzendaritzaren mende geldituko dira, eta orain arteko izena, egitura eta funtzioak izango dituzte, beharrezko egitura-aldaketak egin arte aipatutako organismo autonomoaren egiturari eta Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioaren egiturari buruzko errege-dekretuetan.
Bosgarren xedapen iragankorra. Tributu-alorreko jakinarazpenak.
Tributuei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorraren 112. artikulua, lege honek ematen dion idazkeran, tributu-administrazioek lege hau indarrean sartzen denetik aurrera egin beharreko jakinarazpen guztiei aplikatuko zaie, nahiz eta tributu-prozedurak aurretik hasita egon.
Seigarren xedapen iragankorra. Energia-eraginkortasunerako neurrien aplikazioaren araubide iragankorra.
Hamahirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa aplikatzekoa izango da lege hau indarrean sartzen denetik aurrera hasten diren kontratazio-espedienteetan eta higiezinak eskuratzeko zein errendatzekoetan.
Horretarako, kontratua esleitzeko deialdia argitaratzen den eguna hartuko da espedientearen hasiera-datatzat, eta, deialdirik egin ez bada, kasuan kasuko baldintzaorriak edo dokumentu baliokideak onartzen diren eguna.
Zazpigarren xedapen iragankorra. Katastro-jakinarazpenak.
Balorazio kolektibo orokorren zein partzialen prozeduretan katastro-jakinarazpenei buruzko erregulazio berria, martxoaren 5eko 1/2004 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Higiezinen Katastroari buruzko Legearen testu bateginaren 29. artikuluaren 4. paragrafoan xedatutakoa eta Lege honen bidez aldatutakoa, 2015eko ekainaren 1etik aurrera egin beharreko jakinarazpenei aplikatuko zaie, nahiz eta jakinarazpena eragin duen prozedura lehenago abiarazitakoa izan.
Zortzigarren xedapen iragankorra. Kirol-lizentzia bakarra.
Lege hau indarrean sartzerako haien Estatutuak 23. artikuluan lizentziak emateari buruz xedatutakora egokitu dituzten federazioek edota lizentzia bakarra emateko sistema jada abian duten federazioek banaketa ekonomikoa egiteko eta lizentziak emateko aplikatzen zuten sistemarekin jarraitzeko aukera izango dute; betiere, baldin eta kasuan kasuko Batzar Orokorrak gehiengo osoz onartu badu eta ondorio horietarako izendatutako lurralde-federazioetako arduradunen gutxienez gehiengo osoak aldeko botoa eman badu. Federazio horiek, aldi berean, kirol-modalitate horretako Espainiako federazioaren lizentzia guztien gehiengo osoa egin beharko dute, gutxienez. Kasu horretan, gehiengo horiek berak beharko dira banaketa ekonomikoaren sistema hori gerora aldatu ahal izateko.
Bederatzigarren xedapen iragankorra. Lege hau indarrean sartu aurretik lanpostua beste Herri-administrazio batean izendapen askeko prozeduraren bidez lortu duten eta lanpostu horretatik kendu dituzten karrerako funtzionarioei aplikatzeko araubidea.
Lege honen 28. artikuluaren 4. paragrafoaren bidez, aldatu egiten da Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuari buruzko apirilaren 12ko 7/2007 Legearen 84.3 artikulua; hots, lanpostua beste Herri-administrazio batean izendapen askeko prozeduraren bidez lortu duten eta lanpostu horretatik kendu dituzten karrerako funtzionarioei xede-administrazioak beste lanpostu bat esleitzeko duen betebeharrari buruzkoa. Adierazitako arauan xedatutakoa lege hau indarrean sartu ondoren beste Herriadministrazio batean izendapen askeko prozeduraren bidez lanpostua lortzen duten karrerako funtzionarioei aplikatuko zaie.
Erreforma indarrean sartu aurretik lanpostua beste Herri-administrazio batean izendapen askeko prozeduraren bidez lortu zuten karrerako funtzionarioek, lanpostu horietatik kentzen badituzte edo lanpostua ezabatzen bazaie, xede-administrazioan jarraituko dute, eta Administrazio horrek lanpostu bat esleitu beharko die, Administrazio horretan karrerarako eta lanpostuak betetzeko indarrean diren sistemen arabera.
Hamargarren xedapen iragankorra. Araubide iragankorra.
30. artikuluaren bidez egindako aldaketak (38/2003 Legea aldatzeko) Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hiru hilabetera sartuko dira indarrean.
20.8artikuluan adierazitako aldaketa eta 17.3.b, 18. eta 23.2 artikuluetan zehaztutakoak 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera deitutako edo emandako diru-laguntzei aplikatuko zaizkie.
Nolanahi ere, gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legearen 10. artikuluan xedatutakoa betetze aldera, eta zehazki bertako 8.1.c) artikuluan jasotakoari dagokionez, Diru-laguntzen Datu-base Nazionalak, aipatutako 10. artikulua indarrean sartzen denetik aurrera, publiko egingo ditu Estatuko Administrazio Orokorrak eta hari lotutako edo haren mendeko organismo eta erakundeek 2014. urteaz geroztik emandako diru-laguntzak eta laguntza publikoak, eta deialdia, onuraduna eta emandako diru-laguntzaren zenbatekoa adieraziko ditu.
Xedapen indargabetzailea. Arauak indargabetzea.
Indarrik gabe geratzen dira lege honen aurkako xedapen guztiak, eta bereziki ondoko hauek:
–1940ko ekainaren 3ko Legea, Leku Santuen Ongintzako Ekintza erakunde autonomo modura sortu zuena, berezko nortasun juridikoarekin eta berezko ondarearekin, eta Kanpo Arazoetarako Ministerioaren mende, eta haren Patronatu Batzordea berrantolatu zuena.
–Gobernazio Ministerioaren Agindua, 1960ko martxoaren 23koa, Obra Asistencial Familiar de la Provincia de Sevilla izeneko organismoa berrantolatzeari buruzkoa; eta 1938ko otsailaren 5eko Erregelamendua, Hegoaldeko Armadaren jeneralburuak 1936ko abenduaren 14an emandako Bandoa aplikatzekoa.
–Azaroaren 16ko 18/1983 Legea, Espainiako Gazteriaren Kontseilua organismo autonomoa sortzekoa.
–Estatuko Osasun Sistemaren kohesioari eta kalitateari buruzko maiatzaren 28ko 16/2003 Legearen azken xedapenetatik bigarrena.
–Tabakismoaren aurkako osasun-neurriak eta tabako-produktuen salmenta, horniketa, kontsumoa eta publizitatea arautzeko abenduaren 26ko 28/2005 Legearen 16. artikulua.
–Apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoaren hamaseigarren xedapen gehigarria, zeinaren bidez Unibertsitateei buruzko 6/2001 Lege Organikoa aldatzen den.
–Martxoaren 5eko 1/2004 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Higiezinen Katastroari buruzko Legearen testu bateginaren bosgarren xedapen gehigarria.
–Martxoaren 27ko 3/2014 Legearen lehenengo xedapen gehigarria, zeinaren bidez Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorraren testu bategina eta beste lege osagarri batzuk aldatzen diren, azaroaren 16ko 1/2007 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onarturikoa.
–Martxoaren 12ko 434/2004 Errege Dekretua, Estatuko Osasun Sistemaren finantzaegonkortasunerako aurrekontu-garrantzia duten edo ondorio ekonomiko esanguratsua duten gaiak aztertzeko Ministerio arteko Batzordea sortzekoa.
–Urriaren 2ko 1116/2006 Errege Dekretua, Drogei buruzko Plan Nazionalerako Ministerio arteko Taldearen osaera eta egitura zehaztekoa.
–1998ko azaroaren 24ko Agindua, Drogaren eta Toxikomanien Espainiako Behatokiaren Aholku Batzordearen funtzioak, osaera eta egitura erregulatzekoa.
Azken xedapenetatik lehenengoa. Kontuen Auzitegiaren Funtzionamenduari buruzko apirilaren 5eko 7/1988 Legea aldatzea.
Kontuen Auzitegiaren Funtzionamenduari buruzko apirilaren 5eko 7/1988 Legearen laugarren xedapen gehigarriaren 2. paragrafoa aldatu egiten da, eta honela idatzita geratzen da:
«2. Funtzio publikoari buruzko araudi orokorrean xedatutako eskakizun orokorrez gain, Kontuen Auzitegiko abokatuen goi-mailako kidegoan sartzeko, beharrezkoa izango da Zuzenbidean lizentziaduna izatea edo haren ordezko Zuzenbide-gradu titulua izatea.
Auzitegiko auditoreen goi-mailako kidegoan titulu hauek dituztenak sartu ahal izango dira: doktorea, lizentziaduna, ingeniaria eta arkitektoa. Kidego horretan sartu ahal izango dira, halaber, gradu-titulua dutenak edo A1 azpitaldean sailkatutako kidegoetan edo eskalatan sartzeko eskatzen direnak.»
Azken xedapenetatik bigarrena. Estatuko Administrazio Orokorraren Antolamenduari eta Funtzionamenduari buruzko apirilaren 14ko 6/1997 Legea aldatzea.
Estatuko Administrazio Orokorraren Antolamenduari eta Funtzionamenduari buruzko apirilaren 14ko 6/1997 Legearen hamargarren xedapen gehigarriaren 1. paragrafoa aldatu egiten da, eta honela idatzita geratzen da:
«1. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionala, Segurtasun Nuklearreko Kontseilua, unibertsitate eskualdatu gabeak, Datuak Babesteko Espainiako Agentzia, Kanariar Gune Bereziko Partzuergoa, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionala, Gardentasunerako eta Gobernu Onerako Kontseilua, Pradoko Museo Nazionala eta Centro de Arte Reina Sofía Museo Nazionala beren legedi espezifikoaren mende egongo dira, eta, ordezko eta osagarri, lege honen pean.
Gobernuak eta Estatuko Administrazio Orokorrak horietako bakoitzaren araudiak esleitutako ahalmenak izango dituzte organismo horien gainean, dagozkien autonomia-esparruak zorrozki beteta.»
Azken xedapenetatik hirugarrena. Trenbide Sektoreari buruzko azaroaren 17ko 39/2003 Legea aldatzea.
Bat. Aldatu egiten da 77. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«77. artikulua. Eguneratzea.
1.Trenbide-azpiegituren administratzaileari dagokio 74. eta 75. artikuluetan zehaztutakotik eratorritako zenbatekoen aldaketak edo eguneratzeak egitea, dagokion baliabide edo jardueraren kostu edo balioari buruzko txosten ekonomikofinantzarioarekin eta proposatutako zenbatekoaren justifikazioarekin batera. Zenbateko horrek Tasa eta Prezio Publikoei buruzko apirilaren 13ko 8/1989 Legeak
20.1artikuluan zehaztutakoaren araberakoa izan beharko du.
Aldaketa hori egin baino lehen, tren-enpresei kontsulta egin beharko zaie, eta Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalari txostena eskatu beharko zaio. Aldaketan, kanonen parametroen balio zehatzak adierazi beharko dira; kasuan kasu, linea, sareko elementu edo aplikazio-epe bakoitza zehaztuta.
2.Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalaren eskumenei kalterik egin gabe, horrela lortutako balioak Sustapen Ministerioari helaraziko zaizkio, Estatuaren Aurrekontu Orokorren lege-aurreproiektuetan sar ditzan.»
Bi. Aldatu egiten da 81. artikuluaren 1. paragrafoaren j) hizkia; aurrerantzean, honela idatzita egongo da:
«j) Trenbide-azpiegituren administratzaileak aplikatu beharreko kanonen esparru orokorraren eta pizgarri-sistemaren garapena.»
Azken xedapenetatik laugarrena. Eskumen-tituluak.
Lege hau Estatuaren ondoko eskumen-titulu hauen babesean eman da:
–II. kapituluaren 2. atalean xedatutakoa, partzuergoei buruzkoa, oinarrizkoa da eta Konstituzioaren 149.1.18 artikuluaren babesean emana dago; artikulu horrek Herriadministrazioen araubide juridikoaren oinarriak ezartzeko eskumena ematen dio Estatuari.
–24. eta 25. artikuluak eta azken xedapenetatik bigarrena Konstituzioaren 149.1.18 artikuluaren babesean eman dira; artikulu horrek Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearen oinarriak ezartzeko eskumen esklusiboa ematen dio Estatuari.
–26. eta 27. artikuluak Konstituzioaren 149.1.14 artikuluan xedatutakoaren babesean eman dira; artikulu horrek Ogasun Nagusiaren eta Estatuaren Zorraren gaineko eskumen esklusiboa esleitzen dio Estatuari.
–28. artikulua eta hamabigarren xedapen gehigarria (norberaren kontuetarako baimena) oinarrizkoak dira eta Konstituzioaren 149.1.18 artikuluaren babesean eman dira; artikulu horrek funtzionario publikoen Estatutu-araubidearen oinarriak ezartzeko eskumena ematen dio Estatuari.
–29. artikulua Konstituzioaren 149.1.4 artikuluan xedatutakoaren babesean eman da; artikulu horrek Defentsaren eta Indar Armatuen gaineko eskumen esklusiboa esleitzen dio Estatuari.
–Azken xedapenetatik hirugarrena Konstituzioaren 149.1.21 artikuluaren babesean eman da; artikulu horrek autonomia-erkidego baten baino gehiagoren lurraldetik igarotzen diren trenbideen zein lehorreko garraioen gaineko eta komunikabideen araubide orokorraren gaineko eskumen esklusiboa ematen dio Estatuari.
–Eranskina Konstituzioaren 149.1.18 artikuluaren babesean eman da; artikulu hori administrazio-kontratu eta -emakidei buruzko oinarrizko legegintzari buruzkoa da.
Azken xedapenetatik bosgarrena. Erregelamendu-garapenerako gaikuntza.
Gobernuak eta eraginpeko ministroek lege honetan xedatutakoa garatzeko eta aplikatzeko beharrezkoak diren erregelamendu-arauak onartu ahal izango dituzte.
Gobernuak, errege-dekretu bidez, Lege honen 25. artikuluan xedatutako aurreikuspenak garatuko ditu.
Azken xedapenetatik seigarrena. Leku Santuen Ongintzako Ekintzaren Estatutua.
Gobernuak, errege-dekretu bidez, Leku Santuen Ongintzako Ekintzaren Estatutua onartuko du, Kanpo Arazoetako eta Lankidetzako Ministerioaren titularraren ekimenez eta Ogasuneko eta Herri Administrazioko ministroaren proposamenari jarraiki, organismoaren araubidea lege honetan xedatutakora egokitze aldera.
Leku Santuen Ongintzako Ekintzaren Estatutua onartu bitartean, 1940ko ekainaren 3ko Legean adierazitako organoek beren funtzioak betetzen jarraituko dute.
Estatutuak apirilaren 14ko 6/1997 Legearen 62. artikuluaren lehen paragrafoan aurreikusitako edukia izango du.
Azken xedapenetatik zazpigarrena. Energia-eraginkortasunari buruzko Zuzentarauaren transposizioa.
Lege honen hamahirugarren xedapen gehigarriaren bidez, barne-antolamendu juridikora ekarri da Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren energia-eraginkortasunari buruzko 2012ko urriaren 25eko 2012/27/EB Zuzentarauaren 6. artikulua. Zuzentarau horren bidez, aldatu egiten dira 2009/125/EE eta 2010/30/EB Zuzentarauak, eta indargabetu egiten dira 2004/8/EE eta 2006/32/EE Zuzentarauak.
Azken xedapenetatik zortzigarrena. Zerga-, administrazioeta gizarte-alorreko neurriei buruzko abenduaren 30eko 53/2002 Legea aldatzea.
Aldatu egiten da Zerga-, administrazioeta gizarte-alorreko neurriei buruzko abenduaren 30eko 53/2002 Legearen 28. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«28. artikulua. Atzerriko tituluak eta ikasketak homologatzeko, titulaziora zein maila akademikora baliokidetzeko, eta baliozkotzeko tasa.
Bat. Tasa sortzea.
Atzerriko tituluak eta ikasketak homologatzeko, titulaziora zein maila ekonomikora baliokidetzeko, eta baliozkotzeagatiko tasa sortzen da. Lege honek eta Tasei eta Prezio Publikoari buruzko apirilaren 13ko 8/1989 Legearen 9. artikuluan tasak ezartzeko aurreikusitako gainerako arau-iturriek eraenduko dute tasa hori.
Bi. Zergapeko egitatea.
Tasaren zergapeko egitatea da interesdunaren eskariz goi-mailako atzerriko tituluak titulaziora zein maila akademikora homologatzeko edo baliokidetzeko espediente bat hastea, edota unibertsitatez kanpoko atzerriko tituluak eta ikasketak homologatzeko edo baliozkotzeko espediente bat hastea.
Hiru. Sortzapena.
Tasa ordaintzeko beharra homologatzeko, titulaziora zein maila akademikora baliokidetzeko, edo baliozkotzeko eskaera aurkezten den unean sortuko da. Tasaren ordainagiria ezinbesteko baldintza izango da espedientea izapidetzeko.
Lau. Subjektu pasiboa.
Atzerriko tituluak eta ikasketak homologatzea, titulaziora zein maila akademikora baliokidetzea edo baliozkotzea eskatzen duten pertsona fisikoak izango dira tasaren subjektu pasiboak.
Bost. Zenbatekoa. |
|
1. Tasaren zenbatekoak honako hauek izango dira: |
|
|
Euroak |
a) Espainiako doktore titulura homologatzeko eskaera . . . . . . . . |
. . . . . . . . . . . 118 |
b) Espainiako lizentziadun, ingeniari edo arkitekto titulu batera homologatzeko |
|
eskaera . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . |
. . . . . . . . . 80 |
c) Espainiako diplomadun, ingeniari teknikari edo arkitekto teknikari titulu batera |
|
homologatzeko eskaera . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . |
. . . . . . . . . 40 |
d) Musika, Dantza edo Arte Dramatikoko goi-mailako |
titulu batera |
homologatzeko eskaera . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . |
. . . . . . . . . 80 |
e) Batxilergo, Lanbide Heziketako goi-mailako teknikari, Arte Plastikoaren eta Diseinuaren goi-mailako teknikari, goi-mailako Kirol-teknikari edo Musikako
zein Dantzako titulura homologatzeko eskaera . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . |
40 |
f) Espainiako Lanbide Heziketako teknikari, Arte Plastikoen eta Diseinuaren |
|
teknikari edo Kirol-teknikari titulura homologatzeko eskaera . . . . . . . . . . . . |
40 |
g) Espainiako kultura-ondasunak zaindu eta zaharberritzeko titulura |
|
homologatzeko eskaera . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . |
40 |
h) Hizkuntza Eskola Ofizialen gaitasun-ziurtagirira homologatzeko eskaera . . . |
40 |
i) Espainiako unibertsitatez kanpoko ikastaroak edo ikaskuntza-moduluak
baliozkotzeko eskaera . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . |
20 |
j) Espainiako gradu edo master titulu batera homologatzeko eskaera . . . . . . . . |
160 |
k) Titulaziora eta maila akademikora baliokidetzeko eskaera . . . . . . . . . . . . . . . |
160 |
2.Aurreko azpiataletan berariaz adierazi ez diren tituluei edo ikasketei dagokienez, ondorioei edo maila akademikoari dagokienez baliokideak diren titulu edo ikasketei dagozkien zenbatekoak aplikatuko zaizkie.
Sei. Salbuespenak.
Ez da tasarik ordaindu beharko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Espainiako gradudun titulura homologatzeko eskaera egiteagatik, ez eta Osasun Zientzietako espezialitate-tituluak homologatzeko eskaera egiteagatik ere.
Zazpi. Kudeaketa eta bilketa.
1.Tasa Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioak baimendutako gordailuerakundean diru-sarrera eginez ordainduko da, eta ordainketa horri uztailaren 29ko
939/2005 Errege Dekretuaren bidez onartutako Diru-bilketarako Erregelamendu Orokorrak xedatutakoa aplikatuko zaio.
2.Hala ere, eskaera egin dutenak bizi diren herrialdean ez badago baimendutako gordailu-erakunderik, gordailu-erakundeetan berariaz xede horretarako irekitako bilketa-kontuetan ingresatuta egiaztatuko da ordainketa.
3.Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioko zerbitzu eskudunek kudeatuko dute tasa.»
Azken xedapenetatik bederatzigarrena. Zerga-, administrazioeta gizarte-alorreko neurriei buruzko abenduaren 29ko 14/2000 Legea aldatzea.
Aldatu egiten da Zerga-, administrazioeta gizarte-alorreko neurriei buruzko abenduaren 29ko 14/2000 Legearen hogeita bederatzigarren xedapen gehigarriko II. eranskina, eta honela idatzita geratzen da:
«Prozedura |
Araua |
Artikulua |
Tituluak, diplomak, irakasgaiak, lizentziak eta ziurtagiri akademiko edo profesionalak emateko, berritzeko, berresteko, homologatzeko, baliozkotzeko, aitortzeko eta titulaziora zein maila akademikora baliokidetzeko prozedurak.
(gainerakoa, berdin) »
Azken xedapenetatik hamargarrena. Estatuko Osasun Sistema beste modu batera kudeatzeari buruzko apirilaren 25eko 15/1997 Legea aldatzea.
Aldatu egiten da Estatuko Osasun Sistema beste modu batera kudeatzeari buruzko apirilaren 25eko 15/1997 Legea, eta xedapen gehigarri bakar bat eransten zaio; honela dio:
«Xedapen gehigarri bakarra. Osasun-partzuergoen araubide juridikoa.
1.Xede nagusi gisa Estatuko Osasun Sistemaren zerbitzuak ematea duten osasun-partzuergoak beren jardueraren lurralde-eremuan zerbitzu horiek kudeatzeko ardura duen osasun-administrazioari atxikita egongo dira; haien araubide juridikoa xedapen honetan ezarritakoa izango da, eta, ordezko moduan, Lege honetan arautzen ez den guztian, gainerako administrazio-partzuergoak oro har arautzen dituen araudia.
2.Osasun-partzuergoek atxikita dauden osasun-administrazioari dagokion aurrekontu-, kontabilitateeta kontrol-araubidea bete beharko dute; betiere, aurrekontu-egonkortasunari eta finantza-iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoan aurreikusitakoari men eginez. Dena den, urteko kontuen ikuskapena egingo da, eta partzuergoa atxikita dagoen osasun-administrazioaren kontrol-organoaren erantzukizuna izango da hori egitea.
3.Osasun-partzuergoetako langileak funtzionarioak, Estatutupekoak edo partzuergoko kide diren Administrazioetako lan-kontratukoak izan ahalko dira; edota lan-kontratudunak, partzuergoak zuzenean kontratatzen baditu. Administrazio berari atxikitako osasun-partzuergoek zuzenean kontratatzen dituzten langile lan-kontratudunek araubide berbera izango dute. Partzuergoko langileei haien izaeraren eta jatorriaren arabera dagokien araubide juridikoa aplikatuko zaie.»
Azken xedapenetatik hamaikagarrena. Indarrean sartzea.
Lege hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean sartuko da indarrean.
Kirolari buruzko urriaren 15eko 10/1990 Legearen 32. artikuluaren 4. paragrafoaren idazkera berria 2015eko uztailaren 1ean sartuko da indarrean.
Tributuei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorraren 112. artikuluaren idazkera berria 2015eko ekainaren 1ean sartuko da indarrean.
Beraz,
Lege hau betetzeko eta betearazteko agintzen diet espainiar guztiei, norbanakoei eta agintariei.
Madril, 2014ko irailaren 16a.
FELIPE E.
Gobernuko presidentea,
MARIANO RAJOY BREY
ERANSKINA
Herri-administrazio zentralek ondasunak, zerbitzuak eta eraikinak eskuratzeko
energia-efizientziako baldintzak
Lege honen hamahirugarren xedapen gehigarrian adierazitako Administrazioek honela jardun beharko dute ondasunak, zerbitzuak edo eraikinak eskuratzean, baldin eta eskuratze hori bat badator errentagarritasunarekin, bideragarritasun ekonomikoarekin, iraunkortasunarekin (zentzu zabalenean) , egokitasun teknikoarekin eta ahalmenaskitasunarekin:
a) Produktu bat 2010/30/EB Zuzentarauaren bidez eskuordetzan emandako egintza baten babespean edo 2010/30/EB Zuzentaraua aplikatzeko Batzordeak emandako Zuzentarauaren babespean dagoenean, ahalik eta energia-eraginkortasun handieneko mailari dagozkion irizpideak betetzen dituzten produktuak soilik eskuratzea, ahalmenaskitasuna bermatzeko beharra kontuan hartuta.
b) Produktu bat ez dagoenean a) hizkiaren babespean, bana bai 2012/27/EB Zuzentaraua indarrean sartu ondoren 2009/125/EE Zuzentarauarekin bat etorriz ezarritako neurri betearazle baten babespean, neurri betearazle horretan zehaztutako energiaeraginkortasuneko mailak betetzen dituzten produktuak soilik eskuratzea.
c) Kontseiluaren 2006/1005/EE Erabakiaren babespeko bulegotika-ekipoko produktuak soilik eskuratzea. Erabaki hori 2006ko abenduaren 18koa da, eta bulegotikaekipoetarako energia-bulegoaren etiketatze-programak koordinatze aldera Ameriketako Estatu Batuetako Gobernuaren eta Europako Erkidegoaren arteko Akordioari buruzkoa. Hala ere, produktu horiek soilik eskuratuko dituzte, baldin eta produktu horiek Erabaki horri atxikitako Akordioaren C eranskinean adierazitako energia-eraginkortasunaren baldintzak baino zorrotzagoak betetzen badituzte.
d) Pneumatikoak eskuratu behar izanez gero, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009ko azaroaren 25eko 1222/2009/EE Erregelamenduan xedatutako energia-eraginkortasun handienaren irizpidea betetzen duten pneumatikoak soilik eskuratzea, erregai-kontsumoari dagokionez. Erregelamendu hori pneumatikoen etiketei buruzkoa da, erregai-kontsumoaren eta beste funtsezko parametro batzuen inguruko eraginkortasunari lotuta. Baldintza hori ez da eragozpen izango xedapen honetan aipatutako Herri-administrazioek, segurtasun edo osasun publikoko arrazoiak tarteko, lurzoru bustian itsasteko baldintza onenak edo kanpo-errodadurako zarata-baldintza onenak betetzen dituzten pneumatikoak eskura ditzaten.
e) Zerbitzu-kontratuak esleitzeko lizitazioetan, zerbitzu-emaileei a) eta d) bitarteko hizkietan xedatutako baldintzak betetzen dituzten produktuak soilik erabiltzeko eskatzea, kasuan kasuko zerbitzuak ematean. Zerbitzu-emaileak zerbitzuaren xedeak betetzeko osorik edo zati batean eskuratzen dituen produktu berriei soilik aplikatuko zaie baldintza hori.
f) Barne-araudiak unean-unean xedatutako energia-eraginkortasuneko gutxieneko baldintzak betetzen dituzten eraikinak soilik eskuratzea edo horrelako eraikinen errentakontratuak soilik egitea; baldintza horiek Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren eraikinen energia-eraginkortasunari buruzko 2010eko maiatzaren 19ko 2010/31/EB Zuzentarauaren 4. eta 5. artikuluetan xedatutakoa kontuan hartuta ezarri beharko dira.
Martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Eraikuntzaren Kode Teknikoak eta ondoren izan dituen aldaketek gai honi buruz jasotzen duten indarreko erregulazioa aldatzen ez den bitartean, eranskin honetan aipatzen diren administrazioerabilera duten eraikinek kalifikazio hauek izan beharko dituzte:
–C klasea, berogailuaren energia-eskaeraren adierazleari dagokionez.
–C klasea, hozte-sistemaren energia-eskaeraren adierazleari dagokionez.
–C klasea, energia primario ez-berriztagarriaren kontsumoaren adierazleari dagokionez.
Horretarako, eraikinaren energia-errendimendua energia-eraginkortasuneko ziurtagirien bidez egiaztatuko da; ziurtagiri horiek eraikinen energia-eraginkortasuna ziurtatzeko oinarrizko prozedura onartu zuen apirilaren 5eko 235/2013 Errege Dekretuan daude araututa.
Aurreko lerrokadetan xedatutakoa ez da aplikatuko erakinak eskuratzearen edo errendatzearen arrazoia hauetakoren bat baldin bada:
–Eraikina erabat berritzea edo eraistea.
–Eraikina trafiko juridikora itzultzea, eranskin honetan aipatutako Herriadministrazioek erakin hori okupatu gabe.
–Babestea, ofizialki babestutako eraikina delako, ofizialki babestutako ingurune baten parte delako, edo eraikin horrek balio arkitektoniko edo historiko berezia duelako.
w.boe.es |
BOLETÍN OFICIAL DEL ESTADO |
D. L.: M-1/1958 ISSN: 02 |
|
|
|