13/2014 Legea, uztailaren 14koa, Hornitzaileei Ordaintzeko Finantzaketa Funtsa eraldatzearena
2014-07-14Erakundea: Estatuko Buruzagitza
Argitalpena: EAO, 2014/07/15, 171. zk.
I. XEDAPEN OROKORRAK
ESTATUKO BURUZAGITZA
7468 13/2014 Legea, uztailaren 14koa, Hornitzaileei Ordaintzeko Finantzaketa Funtsa eraldatzearena.
FELIPE VI.a
ESPAINIAKO ERREGEA
Honako hau ikusi eta aditzen duten guztiei.
Jakin ezazue: Gorte Nagusiek honako lege hau onetsi dutela, eta Nik, hemen, berretsi egiten dudala.
HITZAURREA
Hornitzaileei ordaintzeko finantzaketa-funtsa sortzen duen martxoaren 9ko 7/2012 Errege Lege Dekretuz sortu zen Hornitzaileei Ordaintzeko Finantzaketa Funtsa, tokiko administrazioak finantzatzeko ezohiko mekanismoa kudeatzeko baliabide modura, hain zuzen ere. Sortu eta gero, lau errege lege-dekretuk garatu dute Funtsa: 4/2012 Errege Lege Dekretua, otsailaren 24koa, toki-administrazioko entitateen hornitzaileei ordaintzeko finantzaketa-mekanismo bat ezartzeko informazio-betebeharrak eta beharrezko prozedurak ezartzen dituena; 7/2012 Errege Lege Dekretua, martxoaren 9koa, Hornitzaileei ordaintzeko finantzaketa-funtsa sortzen duena; 4/2013 Errege Lege Dekretua, otsailaren 22koa, ekintzaileei laguntzeko eta enpleguaren sorrera eta hazkundea suspertzeko neurriei buruzkoa; 8/2013 Errege Lege Dekretua, ekainaren 28koa, herri-administrazioen berankortasunaren kontrako eta finantza-arazoak dituzten toki-erakundeei laguntzeko premiazko neurriei buruzkoa. Harez geroztik Funtsak 41.000 milioi euro erabili ditu. Zenbateko horrekin likidezia injektatu zaie enpresei eta autonomoei, administrazio publikoen berankortasuna murrizteari, autonomia erkidegoek eta tokiko erakundeek kudeatutako oinarrizko zerbitzu publikoak bere horretan eusteari, eta, mekanismoarekin lotutako doikuntza-planen bidez, hari atxikitako administrazioen finantzaeta aurrekontu-egoera hobetzeari.
Hornitzaileei ordaintzeko finantzaketa-funtsa sortzen duen martxoaren 9ko 7/2012 Errege Lege Dekretuak egituratu zuen Hornitzaileei Ordaintzeko Finantzaketa Funtsa zuzenbide publikoko entitate modura. Nortasun juridiko propioa esleitu zitzaion; eta ahalmena finantza-, bankueta kapital-merkatuetan finantzaketa jaulkitzeeta lortzejardueretan tresna berezi legetxe aritzeko.
Lege honen bidez aldatu egiten da Funtsaren araubide juridiko hura, eta egoera berriari egokitu. 2014ko otsailean osatu da mekanismoaren azken fasea, eta ez dago aurreikusita fase berriak aktibatzerik. Ondorioz, indartu egiten da une horretara arte bideratutako faseen ezohiko izaera. Administrazioaren egiturak kudeaketa-premia berriei azkar egokitzeak erakusten duena da egiturok etenik gabe ebaluatzeko ahalegina egin behar dela baliabide publikoen kudeaketa optimizatzeko. Helburua: kostuak murriztea, kudeaketa prozeduretan gehiago eragitea eta politika publikoak uztartzen dituzten gobernantza-esparruak hobetzea.
Eraldaketa prozesua egituratzen da, alde batetik, Hornitzaileei Ordaintzeko Finantzaketa Funtsa ezabatuz,eta, bestetik, ezabatutako Funtsaren finantza-zorrak Estatuko administrazio orokorrak bereganatuz. Zorrok, Hornitzaileei ordaintzeko finantzaketa-funtsa sortzen duen martxoaren 9ko 7/2012 Errege Lege Dekretuko 4. artikuluaren arabera, Estatuaren bermea dute hirugarrengoekiko, esplizitua, ezeztaezina, baldintzarik gabekoa eta zuzena. Zor horien eta egoera horretatik sortutako diruzaintzaren kudeaketa Diruzaintza Publikoaren estrategia eta prozedura orokorretan txertatzen da.
Hornitzaileei Ordaintzeko Finantzaketa Funtsaren aktiboak ere —batik bat toki entitateen eta autonomia erkidegoen gain Funtsak dituen kreditu-eskubideez osatutakoak— Estatuko Administrazio Orokorrak bereganatzen ditu eta, diruz besteko ondare-ekarpen modura, Aurrekontuei buruzko azaroaren 26ko 47/2003 Lege Orokorreko
2.2artikuluan jasotako funtsean —nortasun juridikorik gabekoan— txertatuko dira. Hornitzaileei Ordaintzeko 2. Finantzaketa Funtsa izango da bere izena, eta Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioari atxikiko zaio. Ministerioari dagozkio —oinordetza unibertsalez— ezabatutako funtsak lehendik zeuzkan gainerako eskubideak eta obligazioak, baita ere Funtsa finantzaketa-mekanismo ezohiko modura hartzea Aurrekontu-egonkortasun eta Finantza-iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoan xedatutako ondorio guztietarako. Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioari atxikitzen zaio nortasun juridikorik gabeko funts berria, eta toki administrazioekiko finantza-harremanen arloan ministerioaren prozedura orokorretan txertatuko da.
I. eta II. kapituluek legearen xedea eta Hornitzaileei Ordaintzeko 2. Finantzaketa Funtsaren sorrera eta araubide juridikoa arautzen dituzte.
Hornitzaileei Ordaintzeko 2. Finantzaketa Funtsa sortzeak ez dakar diru-ekarpena egin beharrik. Hasiera batean diruz besteko ekarpenez hornituko da. Gainerako autonomia erkidegoen eta toki entitateen gain Hornitzaileei Ordaintzeko Finantzaketa Funtsak ezabatzeko unean bereganaturik dituen kreditu-eskubideen titulartasunak osatzen du ondare-multzoa. Eskubideon posizio juridikoa subrogatzen du Funtsa sortu berriak. Aktibo horiek —Funtsaren eragiketaeta kudeaketa-gastuei aurre egiteko esleitutako maileguen interesak eta diru-itzulketak kobratzearen ondorioz— diru-fluxuak sortzen dituzte. Funtsak sortzen dituen errendimenduak —kudeaketa gastuak kendu eta gero— Altxor Publikoan sartuko dira urtero.
Hornitzaileei Ordaintzeko Finantzaketa Funtsa ezabatu eta likidatzeko prozesua arautzen du III. kapituluak. Prozesu horretan Estatuko Administrazio Orokorrak bere gain hartuko du Funtsaren ondarea. Ondare-multzorik nagusienak kudeatzeko erantzukizuna, bestalde, arloan eskumena duten Estatuko Administrazio Orokorreko organoei esleitzen zaie, zeinen kudeaketa-prozedura orokorretan txertatuko baita.
Eragiketen kreditu-eskubideen ezaugarriak arautzen ditu IV. kapituluak. Eutsi egin zaie, funtsaren berme gisa, autonomia-erkidegoen eta toki-entitateen finantzaketasistemen atxikipenei; eta eutsi, Hornitzaileei Ordaintzeko Finantzaketa Funtsaren — ezabatutakoaren— termino berberetan.
Legeak, azkenik, xedapen gehigarri bat, xedapen indargabetzaile bat, azkeneko bost xedapen eta eranskin bi ere baditu.
I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak
1. artikulua. Xedea.
Hornitzaileei Ordaintzeko Finantzaketa Funtsa ezabatu eta likidatzea da lege honen xedea. Hornitzaileei Ordaintzeko 2. Finantzaketa Funtsa sortuko da, nortasun juridikorik gabe. Izango duen araubide juridikoa ere zehazten du, ezabatzen den Funtsaren kreditueskubideen kudeaketa-tresna berria izango den aldetik.
II. KAPITULUA
Hornitzaileei Ordaintzeko 2. Finantzaketa Funtsa sortzea eta araubide juridikoa
2. artikulua. Hornitzaileei Ordaintzeko Finantzaketa 2. Funtsa sortzea.
1.Hornitzaileei Ordaintzeko 2. Finantzaketa Funtsa sortzen da, nortasun juridikorik gabeko funtsaren izaeraz eta Aurrekontuei buruzko azaroaren 26ko 47/2003 Lege
Orokorreko 2.2 artikuluan jasotako moduan. Helburua: Hornitzaileei Ordaintzeko Finantzaketa Funtsaren —ezabatu egiten denaren— kreditu-eskubideak kudeatzea; eta kudeatzea, baita ere, obligazioak, zeinak lege honetako 9. artikuluko 2. eta 3. paragrafoetan adierazitakoez bestekoak baitira. Hornitzaileei Ordaintzeko 2. Finantzaketa Funtsa —Hornitzaileei Ordaintzeko Finantzaketa Funtsaren oinordeko unibertsala den aldetik— Aurrekontu-egonkortasunari eta Finantza-iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoko lehenengo xedapen gehigarrian jasotako finantzaketatresna gehigarritzat jotzen da, zein 2. Funtsari aplikatuko baitzaio.
2.Funtsa, Herri Administrazioetako Estatu Idazkaritzaren bidez, Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioari atxikita egongo da, zeini —5. eta 9. artikuluetan ezarritakoa aintzat hartuta— Funtsaren eskubideez baliatzea eta obligazioak betetzea baitagokio.
3. artikulua. Hornitzaileei Ordaintzeko 2. Finantzaketa Funtsaren diru-baliabideak.
1.Hornitzaileei Ordaintzeko 2. Finantzaketa Funtsa, hasiera batean, diruz besteko ekarpenaren bidez hornituko da, ondare-multzo batez hain zuzen ere. Autonomia erkidegoen eta toki entitateen gain Funtsak ezabatzeko unean bereganaturik dituen kreditu-eskubideen titulartasunak osatzen du ondare-multzoa. Eskubideon posizio juridikoa subrogatzen du 2. Funtsak, ondorio guztietarako. Modu horretan atxikitako kreditu-eskubideak ekarpena egiterakoan entitate ekarleak leukakeen kontabilitatebalioaren araberakoak izango dira.
2.Hornitzaileei Ordaintzeko 2. Finantzaketa Funtsaren aktiboari atxikitako kreditueskubideak hiru ataletan banatuko dira: toki entitateak, Autonomien likidezia-funtsari atxikitako autonomia erkidegoak eta Autonomien likidezia-funtsari atxiki gabeko autonomia erkidegoak.
Hornitzaileei Ordaintzeko 2. Finantzaketa Funtsaren kreditu-eskubideak —Autonomien likidezia-funtsaren baitako autonomia erkidegoen atalari dagozkionak— Ogasun eta Herri Administrazioetako ministroaren aginduz atxiki ahal izango dira Autonomien likideziafuntsaren aktiboan.
3.Funtsak sortzen dituen era guztietako errendimenduak Altxor Publikoan sartuko dira urtero, kudeaketak eragindako gastuak kendu ondoren.
4.Ekitaldi bakoitzeko Estatuko Aurrekontu Orokorren Legean zehaztuko da Funtsak izan ditzakeen kudeaketa-gastuen gehienezko zenbatekoa, han txertatuz ezabatutako Funtsetik subrogatutako obligazioen ondorio diren gastuak. Ildo horretatik, 2014ko ekitaldiko kudeaketa-gastuen gehienezko zenbatekoa 23.710 mila eurokoa da. Aurrekontu eta Gastuetarako Estatu Idazkaritzaren ebazpenez aldatu ahal izango da zenbateko hori.
4. artikulua. Ekonomiaeta finantza-araubidea.
1.Funtsaren aurrekontu-, ekonomia-, finantza-, kontabilitateeta kontrol-araubidea Aurrekontuen azaroaren 26ko 47/2003 Lege Orokorrean jasotakoa izango da nortasun juridikorik gabeko funtsentzat (legeko 2.2 artikuluan aipatutakoak) , baldin eta haien dotazioa Estatuaren Aurrekontu Orokorren kargura egiten bada gehienbat.
2.Herri Administrazioen Estatuko Idazkaritzari dagokio Hornitzaileei Ordaintzeko 2. Finantzaketa Funtsaren kontuak formulatzea, eskueran jartzea, onartzea eta, azkenik, kontuak ematea.
5. artikulua. Hornitzaileei Ordaintzeko 2. Finantzaketa Funtsaren kudeaketa
1.Kreditu Ofizialeko Institutuari dagokio Funtsaren finantzak kudeatzea. Besteak beste, Kreditu Ofizialeko Institutua honako eginkizun hauetaz arduratuko da: Espainiako gobernuaren izenean eta ordez, eta Estatuaren kontura, ezabatutako Funtsak autonomia erkidegoekin eta tokiko entitateekin zeuzkan aktiboak bereganatzetik sortutako mailegupoliza izenpetuak kudeatzeaz; orain daudenak egokitzeaz; eta egokitutako polizak kudeatzeaz Ekonomia Gaietarako Gobernuaren Ordezko Batzordearen instrukzioari jarraiki, aldez aurretik Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioaren eta Ekonomia eta
Lehiakortasun Ministerioaren proposamena izanda. Zerbitzu gehiago ere beteko ditu: tresneria teknikoa, kontabilitatea, kutxa, ordainketa-agenteak, jarraipena eta, oro har, finantza-izaerako zerbitzu guztiak, baldin eta Hornitzaileei Ordaintzeko 2. Finantzaketa Funtsaren kargura baimendutako eragiketei buruzkoak badira, eta kontuan izanda kontrol arloan Aurrekontuen azaroaren 26ko 47/2003 Lege Orokorrean eta indarreko gainerako arauetan ezarritako eskumenak.
2.Urtero konpentsazio ekonomikoa emango zaio —Hornitzaileei Ordaintzeko 2. Finantzaketa Funtsaren kargura— Kreditu Ofizialeko Institutuari, bere eginkizunak garatu eta gauzatzerakoan izandako kostuen ordainez; aldez aurretik baimena izan beharko da Ekonomia Gaietarako Gobernuaren Ordezko Batzordearen Erabakiz.
6. artikulua. Informazio-betebeharrak.
1.Kreditu Ofizialeko Institutuak hiru hilero bidaliko die zenbatekoei buruzko informazio berdina Altxorraren eta Finantza Politikaren Idazkaritza Nagusiari, Aurrekontuen eta Gastuen Estatuko Idazkaritzari eta Administrazio Publikoen Estatuko Idazkaritzari. Zenbatekook behar bezala berdinkatuta egongo dira altxoreta kontabilitate-egoerekin. Informazioak jaso beharko dituenak: kobratutako eta sortutako interesak; kobratutako eta kobratzeke dauden mugaeguneko eta mugaegunik gabeko amortizazio-kuotak; eta bitarteko kontabilitate-egoerak, Institutuaren ekonomiaeta finantza-egoerari buruzkoak. Funtsak ekitaldi honetako eta hurrengoko hiru hilekoetarako aurreikusita dituen dirufluxuei buruzko informazioa ere bidaliko da.
2.Lehenengo sei hilekoari dagokion informazioa —urteroko Estatuaren Aurrekontu Orokorrak eta Estatuaren Zorpetze Programa lantze-prozesuan aintzat hartu ahal izateko— irailaren 1a baino lehen bidali beharko da.
7. artikulua. Hornitzaileei Ordaintzeko 2. Finantzaketa Funtsa ezabatzea.
Autonomia erkidegoekin eta tokiko entitateekin sinatutako kreditu-eragiketak likidatu ostean, Ministro Kontseiluak, aldez aurretik Ekonomia Gaietarako Gobernuaren Ordezko Batzordearen txostenean izanda, Hornitzaileei Ordaintzeko 2. Finantzaketa Funtsa likidatu eta ezabatzeko erabakia har dezake.
III. KAPITULUA
Hornitzaileei Ordaintzeko Finantzaketa Funtsa ezabatu eta likidatzea
8. artikulua. Ezabatzea eta likidatzea.
1.Ezabatu eta likidatu egiten da Hornitzaileei Ordaintzeko Finantzaketa Funtsa.
2.Likidatzeko modua: Hornitzaileei Ordaintzeko Finantzaketa Funtsaren eskubide eta obligazio guztiak —Hornitzaileei Ordaintzeko 2. Finantzaketa Funtsaren bidez— Estatuaren Administrazio Orokorrari atxikiko zaizkio, non eta ez diren zorpetzeeta altxoreragiketetatik sortutako obligazioak, zeinak Estatuaren Administrazio Orokorrari atxikiko baitzaizkio zuzenenean, 9. artikuluan aurreikusitako eran.
Atxikipen hori Lege honek indarra hartzearekin batera gauzatuko da ekintza bakarrean; eta Estatuaren Administrazio Orokorraren aldekoa izango da, bera izango baita eskubide eta obligazio ororen oinordeko unibertsala.
3.Aurrekontuen azaroaren 26ko 47/2003 Lege Orokorreko 138.6 artikuluaren ondorioetarako, Herri Administrazioen Estatu Idazkaritza izango da ezabatutako Hornitzaileei Ordaintzeko Finantzaketa Funtsaren kontu-emailea.
9. artikulua. Nortasun juridikoak subrogatzea.
1.Estatuko Administrazio Orokorrak subrogatzen ditu automatikoki —lege honek indarra hartzerakoan— Hornitzaileei Ordaintzeko Finantzaketa Funtsak bere
hartzekodunekin bereganaturik zeuzkan harreman juridiko guztiak, nagusiak zein osagarriak.
2.Estatuaren Administrazio Orokorrak bere gain hartzen du Hornitzaileei Ordaintzeko Finantzaketa Funtsaren zorra, eta ezabatutako Funtsak izenpeturik zeuzkan zorpetze-eragiketetatik —II. eranskinean agertzen direnetatik— sortutako eskubideak eta obligazioak subrogatzen ditu. Subrogazio horrek ez ditu aldatzen bereganatutako obligazioen finantza-baldintzak, eta ezingo da ulertu harreman juridikoen suntsiarazpenarrazoi modura.
Estatuaren Administrazio Orokorrak bere gain hartutako finantza-zorraren kudeaketa Altxorraren eta Finantza Politikaren Idazkaritza Nagusiari dagokio, Estatuaren zorrerako orokorrean ezarritako prozeduren arabera.
Estatuaren Aurrekontu Orokorren kargura izango dira, batetik, finantza gastuei dagokien zenbatekoa eta, bestetik, finantza-entitateekin Hornitzaileei Ordaintzeko Finantzaketa Funtsak izenpetu eta Estatuaren Administrazio Orokorrak bereganatutako eragiketen —finantza-zorpetzeari buruzkoen— printzipalaren amortizazioak. Estatuaren Administrazio Orokorrak —finantza gastuei dagokienez— lege honek indarra hartu osteko edozein ordainketa-egunera arte sortutako interesen zenbateko osoa hartuko du bere gain, interes horietako zati bat egun hori baino lehen sortutakoa izan daitekeen arren.
Hornitzaileei Ordaintzeko Finantzaketa Funtsak Estatuaren Administrazio Orokorrarekin izenpetutako zorpetze-eragiketak —zordunaren eta hartzekodunaren arteko nahasmena dela-eta— ezabatu egiten dira. Nahasmenagatik ezabatzen da, halaber, Estatuaren Administrazio Orokorraren eta Hornitzaileei Ordaintzeko Finantzaketa Funtsaren arteko ezein harreman juridiko.
3.Hornitzaileei Ordaintzeko Finantzaketa Funtsaren diruzaintza —ezabatzen denetik aurrera— Estatuaren Administrazio Orokorraren diruzaintzari atxikitzen zaio. Estatuaren Administrazio Orokorrak epe laburreko finantza-balioen edo -tresnen titulartasuna ere hartzen du bere gain, baldin eta Funtsak balio eta tresna haietan lehendik aplikaturik bazeukan bere diruzaintza. Ez da beharrezkoa izango desinbertitzea edo amortizatzea mugaeguna baino lehen. Aipatutako tresnak Altxorraren eta Finantza Politikaren Idazkaritza Nagusiak kudeatuko ditu, zein Estatuaren Administrazio Orokorreko diruzaintza kudeatzeko orokorrean ezarritako prozedurez baliatuko baita.
10. artikulua. Dokumentazioaren gordetzailea.
Herri Administrazioen Estatu Idazkaritzan gordailatuko dira Hornitzaileei Ordaintzeko Finantzaketa Funtsa ezabatuaren jarduerei buruzko kontabilitate-, merkataritzaeta administrazio-dokumentu guztiak.
IV. KAPITULUA
Hornitzaileei Ordaintzeko 2. Finantzaketa Funtsaren kargura harpidetutako kreditu
eragiketak
11. artikulua. Kreditu-eskubideak.
Estatuko Ogasun Publikoaren eskubide berdinak izango dituzte Hornitzaileei Ordaintzeko 2. Finantzaketa Funtsaren kreditu-eskubideek ere, eta haien araubide juridikoa aplikatuko zaie, Aurrekontuen azaroaren 26ko 47/2003 Lege Orokorrean xedatutakoaren arabera.
12. artikulua. Baliabideak atxikitzea.
1.Zorpetze-eragiketak dituzten Araubide Erkideko Autonomia Erkidegoen finantzaketa-sistemaren baliabideekin erantzungo zaie, atxikipen bidez, eragiketa horietatik sortutako obligazioei; eragiketok, hartzekodun modura, Hornitzaileei Ordaintzeko
2.Finantzaketa Funtsaren bidez Estatuak bere gain hartutakoak dira. Horrela jardungo da, Autonomia Erkidegoen Finantzaketari buruzko irailaren 22ko 8/1980 Lege Organikoko
zortzigarren xedapen gehigarrian xedatutakoaren arabera. Egoera horrek ezingo dio kalterik ekarri finantza erakundeekin hitzartutako zorpetze-eragiketa anitzetatik sortutako obligazioak betetzeari.
2.Toki entitateek Estatuaren tributuetan duten partaidetzaren atxikipenek bermatzen dituzte Hornitzaileei Ordaintzeko 2. Finantzaketa Funtsak entitateokin dituzten kreditueskubideak, martxoaren 5eko 2/2004 Legegintzako Errege Dekretuz onartutako Toki Ogasunen Lege Arautzaileari buruzko testu bategineko laugarren xedapen gehigarrian aurreikusitakoaren eta, behar izanez gero, haren garapenez, Estatuaren Aurrekontu Orokorren legeetan xedatzen denaren arabera.
Xedapen gehigarria. Aurrekontua onartzea.
Hornitzaileei Ordaintzeko 2. Finantzaketa Funtsaren 2014ko ekitaldiko aurrekontuak (I. eranskina) onartzen dira.
Xedapen indargabetzailea. Arauak indargabetzea.
Indargabe geratzen dira lege honetan xedatutakoaren aurkako xedapenak; batik bat Hornitzaileei Ordaintzeko Finantzaketa Funtsa sortzen duen martxoaren 9ko 7/2012 Errege Dekretuko I. tituluaren 2. artikulutik 6.era bitartekoak, eta Estatuaren 2014ko Aurrekontu Orokorren abenduaren 23ko 22/2013 Legeko 50. artikulua.
Azken xedapenetatik lehenengoa. Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretua aldatzen da.
Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bategineko 216.4. artikulua honela geratzen da idatzita:
«Obra-ziurtagiriak onartu ondoren, edo ondasunak nahiz zerbitzuak kontratuan xedatutako moduan entregatu eta eman direla egiaztatzen duten agiriak eman ondoren, hogeita hamar egun izango ditu administrazioak prezioa ordaintzeko, hargatik eragotzi gabe 222.4 artikuluan ezarritako epe berezia; administrazioa prezioa ordaintzen atzeratzen bada, berandutze-interesak eta kobrantza-kostuen kalte-ordainak ordaindu behar dizkio kontratistari epe hori igarotakoan, Merkataritzaeragiketetako Berankortasunaren aurkako Neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritakoaren arabera. Interesen sorrerako epea abiarazteko, kontratistak bete egin behar du fakturak dagokion administrazio-erregistroan garai eta modu egokian aurkezteko betebeharra. Obligazio hori hogeita hamar eguneko epean bete behar du, salgaiak egiaz entregatu edo prestazioa egiaz eman duen egunetik aurrera.
Arau honetako 222.4 eta 235.1 artikuluek araututakoa betetzeari utzi gabe, Administrazioak obra-ziurtagiriak eta ondasunak edo zerbitzuak kontratuan hitzartutako moduan entregatu eta eman direla egiaztatzen duten agiriak eman behar ditu, haiek egiaz entregatu edo eman ondorengo hogeita hamar egunen barruan, salbu eta berariaz bestelakorik hitzartu bada kontratuan edo lizitazioa arautzen duten agirietan; eta —merkataritza-eragiketetan berankortasunaren kontrako neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legeko 9. artikuluaren arabera— nabarmen abusuzkoak ez badira hartzekodunarentzat.
Edonola ere, kontratistak ez badu betetzen fakturak administrazio-erregistroan aurkezteko epea, interesen sorrera ez da hasiko harik eta hogeita hamar egun igarotzen diren arte, faktura dagokion erregistroan aurkezten den egunetik hasita; betiere, Administrazioak ez badu fakturarekiko onarpenik eman, eta ez badu, kasuan kasu, haren ordainketarik egin.»
Azken xedapenetatik bigarrena. Estatuaren 2012rako Aurrekontu Orokorren ekainaren 29ko 2/2012 Legea aldatzea.
Aldatu egiten da Estatuaren 2012rako Aurrekontu Orokorren ekainaren 29ko 2/2012 Legearen berrogeita hamazortzigarren xedapen gehigarria, eta honela geratzen da idatzita:
«Berrogeita hemezortzigarrena. “Ponferrada 2014” Mundu mailako Errepideko Txirrindularitza Txapelketari aplika dakizkiokeen zerga-onurak.
Bat. “Ponferrada 2014” Mundu mailako Errepideko Txirrindularitza Txapelketa interes publiko handiko ekitalditzat hartuko da abenduaren 23ko 49/2002 Legearen —irabazi asmorik gabeko erakundeen zerga-araubideari eta mezenasgoaren zerga-pizgarriei buruzkoaren— 27. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako.
Bi. Gertakari horri laguntzeko programak 2012ko urriaren 1etik 2015eko irailaren 30era arte iraungo du.
Hiru. Egindako gastuak programaren helburuekin eta planekin bat datozela egiaztatzeko, aipatutako 49/2002 Legean xedatutakoari jarraituko zaio.
Lau. Gertakaria behar bezala garatuko dela ziurtatzen duten jarduerak dira gauzatu beharrekoak. Organo eskuduna arduratuko da berariazko jarduerak plan eta programetan garatu eta zehazteaz, aipatutako 49/2002 Legean xedatutakoari jarraiki.
Bost. Abenduaren 23ko 49/2002 Legearen —irabazi asmorik gabeko erakundeen zerga-araubideari eta mezenasgoaren zerga-pizgarriei buruzkoaren—
27.3artikuluan ezarritako gehienezko zerga-onurak aplikatuko zaizkio programa honi.»
Azken xedapenetatik hirugarrena. Estatuaren 2014rako Aurrekontu Orokorren abenduaren 23ko 22/2013 Legea aldatzea.
Aldatu egiten da Estatuaren 2014rako Aurrekontu Orokorren abenduaren 23ko 22/2013 Legea, eta honela geratzen da idatzita:
Bat. 48. artikuluan Hiru paragrafo berri bat gehitzen da, eta honela geratzen da idatzita:
«Estatuaren zorpetze-muga —zein honen aurreko paragrafoetan xedatutakoaren arabera ezarri baita— Hornitzaileei Ordaintzeko Finantzaketa Funtsaren zor-zenbatekoaren bestean gehituko da. Zor hori, Hornitzaileei Ordaintzeko Finantzaketa Funtsa eraldatzeari buruzko 13/2014 Legean ezarritakoaren arabera, Estatuaren Administrazio Orokorrak hartu zuen bere gain.»
Bi. Estatuaren 2014rako Aurrekontu Orokorren abenduaren 23ko 22/2013 Legearen III. eranskina aldatzen da, eta ezabatu egiten da errubrika hau:
«Hornitzaileei Ordaintzeko Finantzaketa Funtsa, 47.500.000,00 mila euro.»
Azken xedapenetatik laugarrena Eskumen-titulua.
Lege hau Espainiako Konstituzioaren 149. artikuluaren 1. paragrafoko 13., 14. eta 18. zenbakietan xedatutakoaren babesean ematen da.
Azken xedapenetatik bosgarrena. Indarrean jartzea.
Lege hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean».
Horrenbestez,
Lege hau betetzeko eta betearazteko agintzen diet espainiar guztiei, norbanakoei eta agintariei.
Madrilen, 2014ko uztailaren 14an.
FELIPE E.
Gobernuko presidentea
MARIANO RAJOY BREY
I. ERANSKINA
Hornitzaileei Ordaintzeko 2. Finantzaketa Funtsaren aurrekontua
Ustiaketa aurrekontua: Ekonomiaeta ondare-emaitzaren kontua
Kodea |
Izena |
Zenbatekoa |
|
(milaka eurotan) |
|||
|
|
||
|
|
|
|
5 |
KUDEAKETA ARRUNTEKO BESTE GASTU BATZUK |
(23.710) |
|
|
|
|
|
5 a) |
a) Hornidurak eta kanpoko zerbitzuak |
(23.710) |
|
II |
FINANTZAZKOAK EZ DIREN ERAGIKETEN EMAITZAK |
(23.710) |
|
|
|
|
|
7 |
FINANTZA SARRERAK |
|
|
|
|
|
|
7 b.2) |
Beste batzuetan |
1.164.000 |
|
|
|
|
|
III |
FINANTZAZKO ERAGIKETEN EMAITZA |
1.164.000 |
|
|
|
|
|
IV (II+III) |
EKITALDIKO EMAITZA GARBIA |
1.140.290 |
|
|
|
|
Kapitalaren aurrekontua: Diru-fluxuaren egoera
Kodea |
Izena |
Zenbatekoa |
|
(milaka eurotan) |
|||
|
|
||
|
|
|
|
I.A) |
KOBRANTZAK (+) |
1.164.000 |
|
|
|
|
|
I.A) .2 |
Kobratutako interesak eta dibidenduak |
1.164.000 |
|
I.B) |
ORDAINKETAK (–) |
(23.710) |
|
I.B) .5 |
Bestelako kudeaketa-gastuak |
(23.710) |
|
|
|
|
|
|
KUDEAKETA-JARDUERENGATIKO DIRU-FLUXU GARBIAK |
1.140.290 |
|
|
|
|
|
II.C) |
KOBRANTZAK (+) |
1.235.478 |
|
|
|
|
|
II.C) .1 |
Aktibo finantzarioen salmenta |
1.235.478 |
|
|
|
|
|
|
INBERTSIO JARDUERENGATIKO DIRU-FLUXU GARBIAK |
1.235.478 |
|
|
|
|
|
|
Eskudirua edo baliokideak ekitaldi-hasieran. |
0 |
|
|
|
|
|
|
Eskudirua edo baliokideak ekitaldi-amaieran. |
2.375.768 |
|
|
|
|
II. ERANSKINA
Estatuaren Administrazio Orokorrak bereganatutako Hornitzaileei Ordaintzeko
Finantzaketa Funtsa ezabatuaren zorpetze-eragiketak
|
|
Bereganatutako zorra |
|
Lehenengo |
Az |
|
Zor mota |
ISIN |
Erreferentzia-mota |
amortizazio |
am |
||
(eurotan) |
||||||
|
|
|
epea |
|
||
|
|
|
|
|
||
|
|
|
|
|
|
|
en mailegua FFPP Iri |
|
11.897.810.428,06 |
% 2,64 |
2015 |
|
|
0/11/2014 bonoa |
ES0302762002 |
2.579.070.000,00 |
Eur 3M + 498 pb |
2014 |
|
|
1/05/2015 bonoa |
ES0302762010 |
2.579.070.000,00 |
Eur 3M + 498 pb |
2015 |
|
|
0/11/2015 bonoa |
ES0302762028 |
2.579.070.000,00 |
Eur 3M + 498 pb |
2015 |
|
|
1/05/2016 bonoa |
ES0302762036 |
2.579.070.000,00 |
Eur 3M + 498 pb |
2016 |
|
|
0/11/2016 bonoa |
ES0302762044 |
2.579.070.000,00 |
Eur 3M + 498 pb |
2016 |
|
|
1/05/2017 bonoa |
ES0302762051 |
2.579.070.000,00 |
Eur 3M + 498 pb |
2017 |
|
|
mailegu sindikatua |
|
403.373.851,24 |
Eur 3M + 295 pb |
2015 |
|
|
|
Bereganatutako zorra |
|
Lehenengo |
Azk |
|
Zor mota |
ISIN |
Erreferentzia-mota |
amortizazio |
amo |
||
(eurotan) |
||||||
|
|
|
epea |
e |
||
|
|
|
|
|||
|
|
|
|
|
|
|
30/11/2015 bonoa |
ES0302762069 |
123.094.000,00 |
Eur 3M + 295 pb |
2015 |
|
|
31/05/2016 bonoa |
ES0302762077 |
123.094.000,00 |
Eur 3M + 295 pb |
2016 |
|
|
30/11/2016 bonoa |
ES0302762085 |
123.094.000,00 |
Eur 3M + 295 pb |
2016 |
|
|
31/05/2017 bonoa |
ES0302762093 |
123.094.000,00 |
Eur 3M + 295 pb |
2017 |
|
|
30/11/2017 bonoa |
ES0302762101 |
123.094.000,00 |
Eur 3M + 295 pb |
2017 |
|
|
31/05/2018 bonoa |
ES0302762119 |
123.094.000,00 |
Eur 3M + 295 pb |
2018 |
|
|
Bankinter mailegua |
|
912.000.000,00 |
% 2,95 |
2018 |
|
|
Sabadell mailegua |
|
650.000.000,00 |
% 4,334 |
2022 |
|
|
Popular mailegua |
|
3.000.000.000,00 |
Eur 6M + 222 pb |
2020 |
2 |
|
Colonya mailegua |
|
4.000.000,00 |
% 2,74 |
2017 |
|
|
Cooperativo mailegua |
|
90.000.000,00 |
% 3,172 |
2018 |
|
|
Cooperativo mailegua |
|
560.000.000,00 |
% 3,004 |
2018 |
|
|
Sabadell mailegua |
|
600.000.000,00 |
% 4,121 |
2023 |
|
|
Liberbank mailegua |
|
100.000.000,00 |
Eur 6M + 129 pb |
2017 |
|
|
Crédit Agricole mailegua |
|
150.000.000,00 |
Eur 3M + 185 pb |
2017 |
|
|
Sociéte Générale mailegua |
|
300.000.000,00 |
Eur 3M + 185 pb |
2017 |
|
|
Caja España mailegua |
|
250.000.000,00 |
Eur 6M + 143 pb |
2017 |
|
|
Unicaja mailegua |
|
300.000.000,00 |
Eur 3M + 163 pb |
2017 |
|
|
Sabadell mailegua |
|
750.000.000,00 |
« 3,930 |
2023 |
|
|
BBVA mailegua |
|
900.000.000,00 |
Eur 3M + 187,9 pb |
2020 |
|
|
Caja Ingenieros mailegua |
|
8.000.000,00 |
% 2,271 |
2018 |
|
|
Caja Ingenieros mailegua |
|
8.000.000,00 |
% 2,932 |
2020 |
|
|
en mailegua FFPPri |
|
5.400.000.000,00 |
% 3,040 |
2016 |
2 |
|
La Caixa 31/10/2018 bonoa |
ES0302762127 |
750.000.000,00 |
% 2,450 |
2018 |
|
|
La Caixa 31/01/2022 bonoa |
ES0302762003 |
250.000.000,00 |
% 3,820 |
2022 |
|
|
|
|
|
|
|
|
w.boe.es |
BOLETÍN OFICIAL DEL ESTADO |
D. L.: M-1/1958 ISSN: 02 |
|
|
|