Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Administrazio zuzenbidea  >>  Formularioak >> Epaitegiak

Konklusioen idazkia

074. KONKLUSIOEN IDAZKIA

...erkidegoa+ko...AUZIETAKO SALARI

EDO

...hiria+ko...ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZIETAKO ...EPAITEGIARI

Prozedura-mota:...prozedura-mota...; prozedura-zk.: 000/00

Ni,XXX jauna/andrea, auzitegietako prokuradorea, YYY jaunaren/andrearen izenean eta ordezkaritzan ari naiz. Horrela dago egiaztatuta administrazioarekiko auzi-errekurtso arrunteko 000/00 zk.ko autoetan. Errekurtsoa...zehaztu nork...jarri zuen, Administrazioaren ebazpenaren/egintzaren/egitate-bidearen/jarduera-ezaren aurka –...zehaztu data eta xedea.... Salaren aurrean/Epaitegian agertzen naiz eta, hala,  Zuzenbidean bidezkoen den moduan, DIOT:

...data+(e)ko... antolaketarako eginbidean egin zaidan helarazpenari erantzunez, eta Administrazioarekiko Auzietako Jurisdikzioa arautzen duen Legeko –AAJLko– 64 artikuluarekin bat, konklusio hauek aurkezten ditut:

KONKLUSIOAK

I.- EGITATEAK ETA BURUTUTAKO FROGA

(Eztabaidagai diren egitateak laburki, txukun eta argi adierazi, eta burututako frogekin lotu).

LEHENENGOA.-

BIGARRENA.-

HIRUGARRENA.-

II.- ZUZENBIDEKO OINARRIAK

(Gure uzien funtsa diren zuzenbide-oinarriak azaldu).

Azaldutakoagatik,

SALARI/EPAITEGIARI ESKATZEN DIOT: idazki hau eta kopiak aurkeztutzat eman, eta onar ditzala. KONKLUSIOEN idazkia garaiz eta forman egindakotzat eman dezala, eta, egoki diren legezko izapideak egin ondoren, dagokion garaian eman dezala epaia, honako hau erabakiz:

Errekurtso hau oso-osorik ezestea/baiestea, eta inpugnatutako administrazio-egintza zuzenbidearen araberakoa dela/ez dela deklaratzea.

AAJLko 65-3. artikuluari jarraiki eta idazki honetan egindako alegazioekin bat, egiaztatutako kalte-galerengatik ordaindu beharreko zenbatekoa ... eurokoa dela deklaratzea, eta demandatua kondenatzea kopuru hori ordaintzera (demandatzailearen kasurako bakarrik).

...lekua+(e)n..., ...urtea+(e)ko... ...hilabetea+ren... ...eguna+(e)an...

Abokatuaren sinadura

Prokuradorearen sinadura

(prokuradorea egonez gero)

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra