Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Administrazio zuzenbidea  >>  Formularioak >> Epaitegiak

Froga-bideak proposatzeko idazkia

064. FROGA-BIDEAK PROPOSATZEKO IDAZKIA

...erkidegoa+ko...AUZIETAKO SALARI

EDO

...hiria+ko...EPAITEGIARI

Prozedura-mota:...prozedura-mota...; prozedura-zk.: 000/00

Ni,XXX jauna/andrea, auzitegietako prokuradorea, YYY jaunaren/andrearen izenean eta ordezkaritzan ari naiz. Horrela dago egiaztatuta administrazioarekiko auzi-errekurtso arrunteko 000/00 zk.ko autoetan. Errekurtsoa...zehaztu nork...jarri zuen, Administrazioaren ebazpenaren/egintzaren/egitate-bidearen/jarduera-ezaren aurka –...zehaztu data eta xedea.... Salaren aurrean/Epaitegian agertzen naiz eta, hala,  Zuzenbidean bidezkoen den moduan, DIOT:

Administrazioarekiko Auzietako Jurisdikzioa arautzen duen Legeko –AAJLko–  60-4 artikuluan xedatutakoarekin bat, eta horretarako emandako epean, idazki honen bitartez, FROGABIDE HAUEK PROPOSATZEN DITUT:

1.- Alderdien galdeketa (galdera-sorta gehitu zerrenda erantsian).

2.- Agiri publikoak ...

3.- Agiri pribatuak ...

4.- Aditu-irizpena (aditu-mota edo adituaren titulazioa adierazi, bai eta aditu-txostena zein puntutan oinarritu behar den ere).

5.- Epaile-azterketa ...

6.- Lekukoen galdeketa (galdera-sorta gehitu erantsitako zerrendan).

7.- Hitza, soinua, irudia, etab. erreproduzitzeko baliabideak.

Azaldutakoagatik,

SALARI/EPAITEGIARI ESKATZEN DIOT: Idazki hau eta kopia aurkeztutzat eman, eta onar ditzala. PROPOSATUTZAT eman ditzala idazki honetan adierazitako FROGABIDEAK, ONAR DITZALA ETA BIDEZKOTZAT EMAN DITZALA. Egoki diren izapideak egin ondoren, erabaki dezala frogok burutzeko beharrezkoa dena.

...lekua+(e)n..., ...urtea+(e)ko... ...hilabetea+ren... ...eguna+(e)an...

Abokatuaren sinadura

Prokuradorearen sinadura

(prokuradorea egonez gero)

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra