045. DEMANDARI ERANTZUNA
...erkidegoa+ko...AUZIETAKO SALARI
EDO
...hiria+ko...ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZIETAKO...EPAITEGIARI
Prozedura-mota:...prozedura-mota...;prozedura-zk.: 000/00
Ni,XXX jauna/andrea, auzitegietako prokuradorea, AAA jaunaren/andrearen izenean eta ordezkaritzan ari naiz. Horrela dago egiaztatuta administrazioarekiko auzi-errekurtso arrunteko 000/00 zk.ko autoetan. Errekurtsoa...zehaztu nork...jarri zuen, Administrazioaren ebazpenaren/egintzaren/egitate-bidearen/jarduera-ezaren aurka –...zehaztu data eta xedea.... Salaren aurrean/Epaitegian agertzen naiz eta, hala, Zuzenbidean bidezkoen den moduan, DIOT:
DEMANDARI ERANTZUTEKO IDAZKIA aurkezten dut alderdi honi...data+(e)an...jakinarazi zitzaion...data+(e)ko... antolaketarako eginbidean ezarritako hogei eguneko legezko epean. Horretarako, ondorengoetan oinarritzen naiz:
EGITATEAK
AURRETIAZKOA.- Aurkako alderdiak aurkeztutako demanda-idazkiko egitate guztiak ukatzen ditut, betiere autoei erantsitako administrazio-espedientean jasota daudenen edo administrazio-espedientetik ondoriozta daitezkeenen aurkakoak edo desberdinak badira.
LEHENENGOA.-
BIGARRENA.-
HIRUGARRENA.-
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
I.- OINARRI JURIDIKO PROZESALAK
Eskumenari, legitimazio aktibo eta pasiboari, prozedurari eta gainerako gai juridiko-prozesalei dagokienez, Administrazioarekiko Auzietako Jurisdikzioa arautzen duen Legeko – AAJLko– artikuluetara egiten dugu bidalketa. (Demandako oinarri juridiko prozesalen batekin ados ez bagaude, egoki den aurretiazko alegazioaren bidez egingo dugu aurka).
II.- OINARRI JURIDIKO MATERIALAK
I.-
II.-
III.-
Azaldutakoagatik,
SALARI/EPAITEGIARI ESKATZEN DIOT: Idazki hau eta kopia aurkeztutzat eman, eta onar ditzala. Formalizatutzat eman dezala DEMANDARI ERANTZUTEKO IDAZKIA nire ahalorde-emailearen izenean, eta, egoki diren legezko izapideak egin ondoren, ezets dezala jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa. Osorik berrets dezala inpugnatutako ebazpena/egintza/egitate-bidea/jarduera-eza, eta ezar diezazkiola kostuak alderdi errekurtsogileari.
...lekua+(e)n..., ...urtea+(e)ko... ...hilabetea+ren... ...eguna+(e)an...
BEREBAT DIOT, LEHENIK: Alderdi honi eskubidez interesatzen zaio/ez zaio interesatzen frogaldia egin dadila eskatzea. Frogak demanda- eta erantzun-idazkian zehaztutako gertakariei buruzkoa izan behar du.
SALARI/EPAITEGIARI ESKATZEN DIOT: aurreko adierazpena egindakotzat eman, eta eskatutakoarekin bat erabaki dezala.
BEREBAT DIOT, BIGARREN: Errekurtsoaren munta ... eurokoa da (bestela, hala bada: zehaztugabea da),AAJLko 41 eta 42. artikuluekin bat. (Munta hori zehazteko arrazoiak laburki azaltzea komeni da). (Puntu honetan demandatzaileak azaldutakoarekin ados egonez gero, adostasuna soilik adieraziko da).
SALARI/EPAITEGIARI ESKATZEN DIOT: aurreko adierazpena egindakotzat eman, eta eskatutakoarekin bat erabaki dezala.
BEREBAT DIOT, HIRUGARREN: Alderdi honi eskubidez interesatzen zaio bista egin dadila (edoidatzitako konklusioak aurkez daitezela,edoauzia izapide gehiagorik gabe bukatutzat jo dadila) eskatzea,AAJLko 62-1 eta 62-2 artikuluen arabera. (Puntu honetan demandatzaileak azaldutakoarekin ados egonez gero, adostasuna soilik adieraziko da).
SALARI/EPAITEGIARI ESKATZEN DIOT: aurreko adierazpena egindakotzat eman, eta eskatutakoarekin bat erabaki dezala.
Leku eta data berean.
Abokatuaren sinadura
Prokuradorearen sinadura
(prokuradorea egonez gero)