041. DEMANDA-IDAZKI OROKORRA
...erkidegoa+ko...AUZIETAKO SALARI
EDO
...hiria+ko...ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZIETAKO...EPAITEGIARI
Prozedura-mota:...prozedura-mota...;prozedura-zk.: 000/00
Ni,XXX jauna/andrea, auzitegietako prokuradorea, YYY jaunaren/andrearen izenean eta ordezkaritzan ari naiz. Horrela dago egiaztatuta administrazioarekiko auzi-errekurtso arrunteko 000/00 zk.ko autoetan. Errekurtsoa...zehaztu nork...jarri zuen, Administrazioaren ebazpenaren/egintzaren/egitate-bidearen/jarduera-ezaren aurka –...zehaztu data eta xedea.... Salaren aurrean/Epaitegian agertzen naiz eta, hala, Zuzenbidean bidezkoen den moduan, DIOT:
...data+(e)an..., ...data+(e)ko... antolaketarako eginbidea jakinarazi zitzaidan; eginbide horren bidez, administrazio-espedientea helarazi zitzaidan, eta DEMANDA-IDAZKIA formalizatzeko 20 eguneko epea eman. Ondorengoetan oinarritzen dut demanda:
EGITATEAK
LEHENENGOA.-
BIGARRENA.-
HIRUGARRENA.-
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
I.- OINARRI JURIDIKO PROZESALAK
I.- JURISDIKZIOA.- Azaltzen diren uziez arduratzeko eskumena administrazioarekiko auzietako jurisdikzioak du, Administrazioarekiko Auzietako Jurisdikzioa arautzen duen Legeko – AAJLko– 1. artikuluari eta hurrengoei jarraiki.
II.- ESKUMEN OBJEKTIBOA.- Zuzentzen natzaion Auzitegi Nagusiko Salak du eskumena,AAJLko 10-...zehaztu idatz-zatia...artikuluarekin bat.
Zuzentzen natzaion Epaitegiak du eskumena,AAJLko 8-...zehaztu idatz-zatia... artikuluarekin bat.
Zuzentzen natzaion Epaitegi Zentralak du eskumena,AAJLko 9-...zehaztu idatz-zatia... artikuluarekin bat(kasu honetan, kontuan izan behar da Administrazioarekiko Auzietako Epaitegi Zentralera bidali beharko litzatekeela idazkia).
Auzitegi Nazionaleko Administrazioarekiko Auzietako Salak du eskumena,AAJLko 11-...zehaztu idatz-zatia... artikuluarekin bat(kasu honetan, kontuan izan behar da Auzitegi Nazionaleko Administrazioarekiko Auzietako Salara bidali beharko litzatekeela idazkia).
Auzitegi Goreneko 3. Salak du eskumena,AAJLko 12-...zehaztu idatz-zatia... artikuluarekin bat(kasu honetan, kontuan izan behar da Auzitegi Goreneko 3. Salara bidali beharko litzatekeela idazkia).
III.- LURRALDE-ESKUMENA.- Zuzentzen natzaion Epaitegiak/Auzitegi Nagusiko Salak du eskumena,AAJLko 14-...zehaztu paragrafoa... artikuluarekin bat.
IV-. ALDERDI DEMANDATZAILEAREN GAITASUN PROZESALA ETA LEGITIMAZIOA.- Nire ordezkatuak bere eskubideak egikaritzeko ahalmen osoa du, eta, beraz, prozesuan alderdi izateko gaitasuna du,AAJLko 18. artikuluan xedatutakoarekin bat.
Alderdi demandatzaileak legitimazio aktiboa du, bera baita ...
Demandatutako Administrazioak legitimazio pasiboa du, bera baita ...
Kodemandatuak legitimazio pasiboa du, bera baita ...
V.- DEMANDATZAILEAREN UZIAK.-Nire ahalorde-emailearen uziekAAJLko 31. artikuluko (hala denean, 32. artikuluko) babesa dute.
VI.- (...).
VII.- ERREKURTSOA JARTZEA.- Errekurtsoa...data+(e)an... jarri zen, Administrazioaren ebazpenaren/egintzaren/egitate-bidearen/jarduera-ezaren aurka –...zehaztu data eta xedea....Hortaz,AAJLko 46-...zehaztu paragrafoa...artikuluan ezarritako epean aurkeztu da.
VIII.-PROZEDURA.-AAJLko 43. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako izapideekin bat bideratu behar da errekurtso hau.
II.- OINARRI JURIDIKO MATERIALAK
I.-
II.-
III.-
Azaldutakoagatik,
SALARI/EPAITEGIARI ESKATZEN DIOT: idazki hau eta kopiak aurkeztutzat eta entregatutako administrazio-espedientea itzulitzat eman ditzala, eta onar dezala aurkeztutakoa. Formalizatutzat eman dezala DEMANDA-IDAZKIA, nire ahalorde-emailearen izenean, eta, egoki diren legezko izapideak egin ondoren, onar dezala jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, eta eman dezala ondorengo ebazpena:
(Zehaztu uziak).
a)
b)
Halaber, ezar diezazkiola kostuak alderdi demandatuari.
...lekua+(e)n..., ...urtea+(e)ko... ...hilabetea+ren... ...eguna+(e)an...
BEREBAT DIOT, LEHENIK: alderdi honi eskubidez interesatzen zaio/ez zaio interesatzen frogaldia egin dadila eskatzea. Frogak honi buruzkoa izan beharko luke (izan ere, auziaren funtsa zuzenbideko gaia da, eta ez egitatezkoa):
a)
b)
c) Oro har, demanda- eta erantzun-idazkiko egitateak.
SALARI/EPAITEGIARI ESKATZEN DIOT: aurreko adierazpena egindakotzat eman, eta eskatutakoarekin bat erabaki dezala.
BEREBAT DIOT, BIGARREN: Errekurtsoaren munta ... eurokoa da (bestela, hala bada:zehaztugabea da),AAJLko 41 eta 42. artikuluekin bat.(Munta hori zehazteko arrazoiak laburki azaltzea komeni da).
SALARI/EPAITEGIARI ESKATZEN DIOT: aurreko adierazpena egindakotzat eman, eta eskatutakoarekin bat erabaki dezala.
BEREBAT DIOT, HIRUGARREN: alderdi honi eskubidez interesatzen zaio bista egin dadila (edoidatzitako konklusioak aurkez daitezela,edoizapide gehiagorik gabe auzia bukatutzat jo dadila) eskatzea,AAJLko 62-1 eta 62-2 artikuluen arabera.
SALARI/EPAITEGIARI ESKATZEN DIOT: aurreko adierazpena egindakotzat eman, eta eskatutakoarekin bat erabaki dezala.
BEREBAT DIOT, LAUGARREN: Demanda-idazki honekin batera administrazio-espedientea aurkezten dut, eta Epaitegiari itzultzen diot.
SALARI/EPAITEGIARI ESKATZEN DIOT: aurreko adierazpena egindakotzat eman, eta eskatutakoarekin bat erabaki dezala.
Leku eta data berean.
Abokatuaren sinadura
Prokuradorearen sinadura
(prokuradorea egonez gero)