Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Administrazio zuzenbidea  >>  Formularioak >> Epaitegiak

Atzera egiteko idazkia

079. ATZERA EGITEKO IDAZKIA

...erkidegoa+ko...AUZIETAKO SALARI

EDO

...hiria+ko...ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZIETAKO ...ZK.KO EPAITEGIARI

Prozedura-mota:...prozedura-mota...; prozedura-zk.: 000/00

Ni,XXX jauna/andrea, auzitegietako prokuradorea, YYY jaunaren/andrearen izenean eta ordezkaritzan ari naiz1. Horrela dago egiaztatuta administrazioarekiko auzi-errekurtsoko 000/00 zk.ko autoetan. Errekurtsoa...zehaztu nork...jarri zuen, Administrazioaren ebazpenaren/egintzaren/egitate-bidearen/jarduera-ezaren aurka –...zehaztu data eta xedea.... Salaren aurrean/Epaitegian agertzen naiz eta, hala, Zuzenbidean bidezkoen den moduan, DIOT:

Alderdi honi ez zaionez interesatzen errekurtsoak aurrera jarraitzea, eta sinatzen duen prokuradoreak atzera egiteko ahalmena duenez2, ... zk.ko administrazioarekiko auzi-errekurtsoan ATZERA EGITEN dut idazki honen bidez.

Azaldutakoagatik,

SALARI/EPAITEGIARI ESKATZEN DIOT: idazki hau eta kopiak aurkeztutzat eman, eta onar ditzala. Har nazala ATZERA EGINDAKOTZAT administrazioarekiko auzi-errekurtso honetan (egoki diren legezko izapideak egin ondoren, itzul ditzala alderdi honek aurkeztutako agiriak), eta, Administrazioarekiko Auzietako Jurisdikzioa arautzen duen Legeko –AAJLko– 74-6 artikuluarekin bat, ez diezazkidala ezar kostuak.

...lekua+(e)n..., ...urtea+(e)ko... ...hilabetea+ren... ...eguna+(e)an...

Abokatuaren sinadura

Prokuradorearen sinadura

(prokuradorea egonez gero)

_____________________________

1 Atzera egiten duena Administrazioa bada, organo eskudunak hartutako erabakia aurkeztu beharko da.

2 Ordezkariak ez badu atzera egiteko ahalorde berezirik, errekurtsogileak berak berretsi beharko du atzera-egitea, AAJLko 74-2 artikuluarekin bat.

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra