Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Administrazio zuzenbidea  >>  Formularioak >> Epaitegiak

Administrazio-espedientea osa dadila eskatzeko idazkia

055. ADMINISTRAZIO-ESPEDIENTEA OSA DADILA ESKATZEKO IDAZKIA

...erkidegoa+ko...AUZIETAKO SALARI

EDO

...hiria+ko...ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZIETAKO ...EPAITEGIARI

Prozedura-mota:...prozedura-mota...; prozedura-zk.: 000/00

Ni,XXX jauna/andrea, auzitegietako prokuradorea, YYY jaunaren/andrearen izenean eta ordezkaritzan ari naiz. Horrela dago egiaztatuta administrazioarekiko auzi-errekurtso arrunteko 000/00 zk.ko autoetan. Errekurtsoa...zehaztu nork...jarri zuen, Administrazioaren ebazpenaren/egintzaren/egitate-bidearen/jarduera-ezaren aurka –...zehaztu data eta xedea.... Salaren aurrean/Epaitegian agertzen naiz eta, hala,  Zuzenbidean bidezkoen den moduan, DIOT:

...data+(e)an..., administrazio-espedientea entregatu zitzaidan, eta demanda aurkezteko epea ezarri zitzaidan.

Administrazio-espedientea aztertu, eta alderdi hau konturatu da espedientea ez dela osoa, honako dokumentu hauek falta dira eta:...zehaztu...

Azaldutakoaren ondorioz, eta Administrazioarekiko Auzietako Jurisdikzioa arautzen duen Legeko – AAJLko– 55. artikuluan ezarritakoari jarraiki, ADMINISTRAZIO DEMANDATUARI ERREKERIMENDUA EGIN DAKIOLA ESKATZEN DUT, ADMINISTRAZIO-ESPEDIENTEA OSA DEZAN ZEHAZTUTAKO DOKUMENTUEKIN.

Azaldutakoagatik,

SALARI/EPAITEGIARI ESKATZEN DIOT: idazki hau aurkeztutzat eman, eta onar dezala. Ondorioz, eman dezala ebazpena, ADMINISTRAZIO DEMANDATUARI ERREKERIMENDUA EGIN DAKION ESPEDIENTEA ZEHAZTUTAKO DOKUMENTUEKIN OSATZEKO, eta eten dezala demandaaurkezteko epea.

...herria+n..., ...urtea+ko... ...hilabetea+ren... ...eguna+(e)an...

Abokatuaren sinadura

Prokuradorearen sinadura

(prokuradorea egonez gero)

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra