Ohargarria delakoan www.forulege.com blogean Segurtasun Juridiko eta Fede Publikoaren Zuzendaritza Nagusiaren ebazpena (2020-07-02) eskaintzen da. Ebazpen honetan komisarioak bere buruari adjudikatzen dizkio hildakoaren jarauntsiko ondasun guztiak senipartedunen parte hartzerik gabe. Hortaz, oinordekoen senipartearen izaera juridikoa eztabaidatzen da Euskal Zuzenbide zibilaren ikuspuntutik. Fede publikoaren Zuzendaritza Nagusiak Donostiako Notarioak, Francisco Javier Oñate Cuadros jaunak jarritako rerrekurtsoa onartu du.
Atxikitako dokumentua: Segurtasun Juridiko eta Fede Publikoaren Zuzendaritza Nagusiaren ebazpena.pdf