Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Iusplaza bloga

Ricardo de Ángel Yágüez jaunaren, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren Ohorezko Bazkidearen, "Otras cosas de ayer y de hoy" liburuaren argitalpena.
2021-02-15

Zuzenbidearen Euskal Akademiak, Thomson Reuters Aranzadi eta Informa Consulting bulegoaren kolaborazioarekin laster aurkeztuko du Ricardo de Ángel Yágüez jaunak, Deustuko Unibertsitateko bere ikasle ohiei bidalitako eskutitzak jasotzen dituen bigarren liburukia. Liburukiak Zuzenbidearen Euskal Akademiak argitaratzen duen Abeurrea Bildumaren 15. zenbakia darama. Liburuak 581 orrialde ditu, Andres Urrutia Badiola Zuzenbidearen Euskal Akademiako presidenteak egindako aurkezpenaz eta Luis Abril Perez autorearen ikasle ohiak egindako hitzaurreaz aparte. Blog honi atxikitzen zaizkio liburuaren azala, aurkibidea, aurkezpena eta hitzaurrea. Gaur egungo osasun egoera dela eta, liburua online bidez aurkeztuko da hurrengo egunetan Akademiaren eskutik.

 

Azala

Aurkibidea, aurkezpena eta hitzaurrea

Iruzkinak

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra