Andres M. Urrutia Badiola jaunak, AVD-ZEAren buruak, notarioa eta Deustuko Unibertsitatearen Zuzenbide Fakultateko irakasleak berrikitan argitaratu du goian aipaturiko libururen hirugarren argitaraldia. Argitalpen berri honen hartzaileak unibertsitateko gradu eta master ikasketen ikasleak dira eta, era berean, zuzenbidearen jardule teoriko zein praktikoak, zuzenbide zibilaren arlo horietara euskaraz hurreratu nahi direnak. Liburuaren edukia eguneraturik dago azken lege eraldaketen arabera eta egilearen aurretiazko eskarmentu akademiko zein lanbidekoa du oinarri. Orobat, Europa mailan unibertsitate irakaskuntzaren eskakizun berriei ere egokiturik dago, tresna eragingarria izan dadin. Zuzenbidearen Euskal Akademiaren Lanbideak sailean 7. zenbakia du liburu berriak eta Akademiaren babespean argitaratu da.
Izenburua: Ondareari buruzko zuzenbide berezia
Arg.: Andrés M. Urrutia Badiola
Lanbideak Bilduma, 7.
Academia Vasca de Derecho/Zuzenbidearen Euskal Akademia. 2021. 3. argitaraldia
Orrialde kopurua: 299.