Javier Oñate Cuadros, Donostia-San Sebastianeko notario jaunak 2019ko abenduaren 18an Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak, Kode Zibileko 831.artikuluaren arabera izendatutako oinordetza fiduziaren inguruan emandako ebazpenaren iruzkina eskaintzen digu. Notarioaren ustetan, ez da beharrezkoa seme alaba guztien adostasuna, hildakoak auzotasun zibila zeukalako eta beraz, oinordetzari aplikatu beharreko legea Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko 5/2015 legea zelako. Hortaz, Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak Notarioaren helegitea aintzat hartu eta Kode Zibileko fiduziaren inguruko interpretazio sakona egin du. Nolanahi ere, Oñatek ez du azken hau aplikagarri ikusten gure euskal oinordetza zuzenbidean. Ohargarria delakoan, orain gure blogean eskaintzen dugu.
Atxikitako dokumentua: ENZN 2019.12.18.pdf