Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Iusplaza bloga

MINOR Bilduma bildumako hirugarren liburuaren argitalpena, Donostiako Javier Oñate Cuadros notarioak idatzia.
2022-12-20

Abendu honetan, Zuzenbidearen Euskal Akademiak (AVD-ZEA), Euskal Herriko Notarioen Elkargoak eta Dykinson argitaletxeak MINOR Bilduma-ren hirugarren liburua argitaratu dute. Bilduma honen helburua Euskal Herriko eragile juridikoak idatzitako testuak argitaratzea da, lan espezifikoak bilbatuz, zein gai zehatzei buruzko monografiak argitaratuz.

Horrela, Donostiako notario den F. Javier Oñate Cuadrosek idatzitako "Notariado y Libertad civil" lana argitaratu dute. 
 
Jatorriz zaragozarra, F. Javier Oñate Cuadros jaunak Zuzenbidea (UNIZAR) eta Zientzia Ekonomikoak (UNED, 1982-1987) ikasi zituen. Geroago, notario-titulua lortzeko oposizioak egin zituen (Granada, 1990), baita Notarioen arteko oposizioak ere (Madrid, 1995). Horrez gain, Zuzenbidea eta Komunikazio elektronikoetako masterra (Universidad de Valencia -2001-) eta Notarioen eguneratze juridikorako masterra (Universidad Castilla - La Mancha -2018-) ere baditu. 
 
Zuzenbidearen Euskal Akademiaren kide da, eta 450 kidetik gora dituen "Vanguardia notarial" Telegram taldearen kudeatzailea ere bai. 
 
Bere karrera profesionala mugako lurraldeetan egin du, ordenamendu juridiko nazional desberdinen (erkidea, nafarra, aragoiarra, euskal autonomia erkidegokoa) eta atzerritarren (bereziki, frantziarraren) arteko bat-egitea ohikotasunez jorratu duelarik. 1999tik Donostian dihardu notario lanetan.
 
Bere lanean, 2015. urteaz geroztik indarrean sartu diren Europar lege eta erregelamenduak aztertu ditu, notarioentzat eta gainerako eragile juridikoentzat oso erronka garrantzitsua suposatu dutenak. 
 
Argitalpen honekin batera liburuaren azalaren eta egilearen argazkiak doaz, baita liburuaren lehen orrialdeak ere, aurkibidea barne.
 
 
 
 
 

Atxikitako dokumentua: notariadolibertadcivil.pdf

Iruzkinak

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra