Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Iusplaza bloga

"Los Recursos especiales en materia de contratación Pública" jardunaldia
2019-06-18

Joandako ekainaren 13an Bizkaiko Abokatuen Elkargoaren egoitzaren areto nagusian AVD/ZEAk antolatutako kontratazio publiko arloko errekurtso bereziei buruzko  jardunaldia ospatu zen. Jardunaldia AVD/ZEAko zuzendari batzordeko kide den Ignacio Javier Etxebarriak aurkeztu eta zuzendu zuen eta bertan Leire Bilbao, Getxoko Udaleko kontratazio arduradunak errekurtso berezien aplikazio eremuari buruz hitz egin zuen eta Begoña Arroitajauregi, Euskadiko Autonomi Erkidegoaren Kontratuen inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoaren  (KEAO) titularrak, KEAOren jarduerari buruz eta errekurtsoak  onartzeko  irizpidei buruz hitz egin zuen. Amaitzeko entzuleek  egindako galderekin hitz-trukaketa aberatsa gertatu zen. Blog honi batzen zaizkio jardunaldiaren argazkia eta aurkezpenak.

 

Iruzkinak

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra