IUSPLAZA bildumak berebiziko helburua du, hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoan indarrean dauden lege testuen edukia euskaraz eta gaztelaniaz eskaintzea, behar den bezala eguneratuak eta haiei dagozkien aurkibide analitikok barneraturik. Xede horretarako erabili dira paperezko euskarria zein webgunea, www.iusplaza.com. Zuzenbidearen alorrean ari direnentzako zeregin horretan elkarrekin dihardute Zuzenbidearen Euskal Akademiak, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak eta Euskal Herriko Notario Elkargo Txit Prestuak, Thomson Reuters Aranzadi argitaletxearen laguntzarekin.
Liburuaren bigarren edizio honetan, 4/2022 LEGEA, MAIATZAREN 19KOA, EUSKAL KASAZIO-ERREKURTSO ZIBILARI BURUZKOA, gehitu da.
Blog honi atxikitzen zaizkio, bigarren edizio honen azala eta aurkibidea. Liburua eros daiteke ohiko liburu dendetan eta Zuzenbidearen Euskal Akademian.
Atxikitako dokumentua: BIGARREN EDIZIOAREN AURKIBIDEA.pdf