Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Iusplaza bloga

Legelari gazteentzako VII. "Adrian Celaya" sarien banaketa ekitaldia.
2022-12-12

Azaroaren 10ean, Euskal Herriko Notario Elkargo Txit Prestuaren egoitzan Zuzenbidearen Euskal Akademiaren 2022/2023 ikasturtea irekitzeko ekitaldia egin zen. 

Ikasturtea irekitzeko hitzaldiaren ondoren legelari gazteentzako VII. "Adrian Celaya" Sarien banaketa ekitaldia egin zen. Epaimahaikoen ebazpena irakurri zuen Alkain Oribe andreak, Zuzenbidearen Euskal Akademia delakoaren zuzendaritza kideak. Sariak Adrian Celaya zenaren etxekoek eman zituzten.

Saridunak:

Euskal zuzenbide pribatua, euskaraz:

   Irati Rico Fernández andrea, "Genero-berdintasunaren errealitatea eta erronkak empresa esparruan: kooperatiben ekarpen" lanarekin.

Euskal zuzenbide publikoa, euskeraz, ex aequo hurrengo lanei: 

"Adingabe transen babesa espainiar antolamendu juridikoan: aipamen berezia Euskadiko kasuari", Lattie Ugalde Peña andrearena.

"Hitzarmen kolektiboen pilaketa euskal lurralde historikoetan: lan erreforma proposamena", Iratxo Gorostiza Etxebarria, jaunarena.

- Euskal zuzenbide publikoa, gazteleraz: 

  Ramón Varela Olalde jauna,  "La compleja distribución competencial entre el Estado y las Comunidades Autónomas en materia de medio ambiente y cambio climático" lanarekin.

- Euskal zuzenbide pribatua, euskeraz:

Hutsik geratu zen.

Iruzkinak

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra