Pasa den asteazkenean, urriaren 21ean, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren 2015/2016 ikasturtea irekitzeko ekitaldian Academia Vasca de Derecho-Zuzenbidearen Euskal Akademiaren Legelari gazteentzako “Adrian Celaya Ibarra” I. Sariak banatu ziren. Sariak, berriki hil den Adrián Celaya Akademiaren buruaren alabek eta ilobek banatu zituzten.
Saridunak:
Euskal zuzenbide publikoa, euskaraz:
- Rita Aldabaldetreku Gonzalez de Txabarri
LEGEA GIZARTE BERRIKUNTZARAKO: NER GROUP KASUA GIZARTE EKONOMIAN
Euskal zuzenbide publikoa, gaztelaniaz:
- Victor Delgado González (saridunaren amak jaso zuen saria):
EL IVA EN EL PAÍS VASCO, DE TRIBUTO CONCERTADO DE NORMATIVA COMÚN A TRIBUTO CONCERTADO DE NORMATIVA AUTÓNOMA: ENCAJE Y REPERCUSIÓN EN LAS OPERACIONES
Euskal zuzenbide pribatua, euskaraz (ex aequo saria):
- Nahia San Miguel Foruria
FAMILIA PROZESUAK LEGE ZIBILEN GATAZKAREN IKUSPEGITIK: GERNIKA-LUMO UDALERRIA
- Estibaliz Ibarra Sainz
BIZKAIKO TRONKALITATEA ETA FAMILIA PROZESUAK: IRAGANA, ORAINA ETA GEROA
Euskal zuzenbide pribatua, gaztelaniaz:
Hutsik geratu zen.