Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Iusplaza bloga

Lege zibilak: ondasun higiezinak
2022-05-31

Esan gabe doa, beraz, Iusplaza Bilduma honen bigarren liburuan bilbatu egin direla, erabilgarritasunaren indarrez, Estatuak berak emandako  xedapenak eta orobat, Euskal Autonomia Erkidegoak azken urteetan eman eta argitaratu dituen xedapenak, ustez horiek batera ekartzea ezinbestekoa dela, nahiz jardule juridikoarentzat nahiz gai honetan jakin-mina duen herritar ororentzat.

Beste behin ere, Zuzenbidearen Euskal Akademiak eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak, Thomson Reuters Argitaletxearen eta Euskal Herriko Notario Elkargoaren laguntzarekin, ondu dute gizartearen esku jartzeko, lege-testuen liburu elebidun hau, gaztelaniaz eta euskaraz, eguneroko tresna izan nahi duena gizarte elebidun batentzat, eta bide beretik, geroko ahaleginen aitzindari eta bultzagilea. 

 

Iruzkinak

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra