2023ko martxoaren 23an, arratsaldeko 17.00etan, Euskal Herriko Notarioen Elkargoaren egoitzan, Donostian, "Komisario Bidezko Oinordetza Euskal Zuzenbide Zibilaren Legean" liburua aurkeztuko da. Aurkezpen ekitaldian, Jesus-Javier Fernández de Bilbao Paz eta Diego María Granados de Asensio jaunek, eta Elixabete Piñol Olaeta andreak parte hartuko dute. Lehena, abokatua eta lanaren egilea, eta bigarrena Notarioa eta Euskal Herriko Notario Elkargoaren dekanoa. Hirugarrena, abokatua eta Zuzenbidearen Euskal Akademiako lehendakariordea.
Ekitaldia Zuzenbidearen Euskal Akademiak eta Euskal Herriko Notarioen Elkargoak antolatu dute.
Liburua Zuzenbidearen Euskal Akademiak, Bizkaiko Abokatutzaren Elkargoak, Euskal Herriko Notarioen Elkargoak eta Dykinson argitaletxeak argitaratu dute.
Post honetara atxikita dago ekitaldiaren xehetasunak laburbiltzen dituen dokumentua.
Atxikitako dokumentua: 2023.03.23 Donostia conferencia La sucesio?n por comisario en la LDCV 2015.pdf