2023ko Otsailaren 2an, arratsaldeko 18.30etan, Bizkaiko Abokatuen Elkargoaren (B.A.E.O./I.C.A.B.) egoitzan, "Komisario Bidezko Oinordetza Euskal Zuzenbide Zibilaren Legean" liburua aurkeztuko da. Aurkezpen ekitaldian, Jesus-Javier Fernández de Bilbao Paz jaunak eta Andrés Urrutia Badiola jaunak parte hartuko dute; lehena abokatua eta lanaren egilea, eta bigarrena Notarioa eta Zuzenbidearen Euskal Akademiako lehendakaria. Eurekin ere, izango da Carmen Velasco Ramírez anderea, Euskal Herriko Notario Elkargoaren dekanaordea.
Ekitaldia Bizkaiko Abokatuen Elkargoak eta Zuzenbidearen Euskal Akademiak antolatu dute.
Liburua Zuzenbidearen Euskal Akademiak, Bizkaiko Abokatutzaren Elkargoak, Euskal Herriko Notarioen Elkargoak eta Dykinson argitaletxeak argitaratu dute.