JADO aldizkari juridikoaren 29. zenbakia argitaratu da, 2019-2020-2021 urteei dagokiena. 29. zenbakiak hainbat berrikuntza garrantzitsu dakartza, hala nola, aldizkariaren argitaralpena Euskal Zuzenbidearen Akademiaren, Euskal Herriko Notarioen Elkargo Txit prestuaren eta Bizkaiko Abokatuen Elkargo Ohoretsuaren eskutik. Era berean, zuzendari laguntzailea, erredakzio-kontseilua eta nazioarteko aholku-batzordea ezartzeaz aparte, lanak argitaratzeko arauak ere berritu dira, hurrengo zenbakietan jarraituko den lan batean, ahalik eta homologazio akademikorik zabalena lortzeko helbuarekin. Era berean, aldizkaria paperean zein Zuzenbideko Euskal Akademiaren webgunean argitaratzen da, www.avd-zea.com eta, eta baita erakunde editoreen webgunetan. Blog honi atxikitzen zaizkio, aldizkari juridikoaren azal berria eta aurkibidea.
Atxikitako dokumentua: JADO 29 AURKIBIDEA.pdf