Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Iusplaza bloga

“Familia eta Oinordetza zuzenbidea” liburu berria
2017-01-31

Andres M. Urrutia Badiola jauna, AVD-ZEAren burua, notarioa eta Deustuko Unibertsitatearen Zuzenbide Fakultateko irakasleak berrikitan argitaratu du goian aipaturiko liburua. Argitalpen berri honen hartzaileak dira unibertsitateko gradu eta master ikasketen ikasleak eta, era berean, zuzenbidearen jardule teoriko zein praktikoak, zuzenbide zibilaren arlo horietara euskaraz hurreratu nahi direnak. Liburuaren edukia eguneraturik dago azken lege eraldaketen arabera eta egilearen aurretiazko eskarmentu akademiko zein lanbidekoa du oinarri. Orobat, Europa mailan unibertsitate irakaskuntzaren eskakizun berriei ere egokiturik dago, tresna eragingarria izan dadin. Zuzenbidearen Euskal Akademiaren Lanbideak sailean 6. zenbakia du liburu berriak eta Akademiaren eta Gomylex argitaletxearen babespean argitaratu da. Hona, beraz, liburuaren azala eta aurkibidea, orain blog honetara ekarri direnak.

Informazio gehiago...

 

Familia eta Oinordetza zuzenbidea. Aurkibidea

Iruzkinak

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra