EUSKALTZAINDIAK 692 TESTU GEHITU DIZKIO HIZKUNTZA-ZUZENBIDEA. TESTU-BILDUMA EUSKARAZ EGITASMOARI
-2007tik, Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz egitasmoaren hirugarren argitalpena da oraingoa, eta bereizgarri nagusiak hedadura geografikoari, edukiari, denbora-eremuari, antolaketari eta testuen kopuruari dagozkie.
-2019ko argitaraldian, 94 testu jasotzen ziren; argitalpen elektroniko honetan, aldiz, 786 testu jaso dira. Hau da, 692 testu berri erantsi dira.
-Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz egitasmoaren helburua da euskaldunon hizkuntza-eskubideak euskarri digital bakarrera biltzea, hiztunek, legelariek eta ikertzaileek baliatzea izan dezaten.
- Argitaraldi hau hiru formatutan eskaintzen da: argitalpen digitala, ePub formatua eta PDF formatua (azken formatu biotan argitalpen osoa eskura daiteke), eta testu-bilduma aldian-aldian eguneratuko da, Euskaltzaindiaren webgunean bertan (euskaltzaindia.eus/hizkuntza-zuzenbidea).