Zuzenbidearen Euskal Akademiak, Sabino Arana Fundazioak eta Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren Abokatu Euskaldunak eta Euskal Zuzenbidea Ikertzeko Taldea batzordeek, Eusko Jaurlaritzaren Herri Administrazio eta Justizia Sailaren laguntzarekin, Euskal Zuzenbide zibilari buruzko jardunaldia antolatu du ekainaren 15erako. Jardunaldia euskaraz izango da eta sarrera dohain, blog honetan bidaltzen den egitarau eta buletinean izena eman ondoren. Jardunaldia, Bizkaia Jaurerriko Bazkun Ohoretsuaren egoitzan izango da.