Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Iusplaza bloga

Euskal zuzenbide zibila eta zergari buruzko online ikastaro praktikoa (2021)
2021-02-08

2015. urtean ezarri zen Zuzenbide zibil beregaina Euskal Autonomia Erkidegoan. Horrek errotik aldatu zituen bertakoen igurikimenak, familia eta oinordetzaren gaineko harreman juridikoak antolatzeko orduan. Hortaz, behar-beharrezkoa da jardule juridikoentzat lege-testu berrien ezagutza eta erabilera praktikoa.

Oraingo honetan Zuzenbidearen Euskal Akademiak, Bizkaiko Abokatuen Elkargo Ohoretsuak eta Euskal Herriko Notario Elkargo Txit Prestuak, Deustuko Unibertsitatearen eta "Pedro Ibarreche" Praktika Juridikoaren Eskolaren laguntzaz, ahalegin biziak egin dituzte Euskal zuzenbide zibilaren ikastaro praktikoa online antolatzeko. Ikastaroa jardule juridikoei zuzenduta dago eta araubide berriaren alorretan segurtasun osoz jarduteko ezaupideak eta teknika erakustea du helburu. Ekitaldien gaiak, matrikula eta ikastaroaren bestelako ezaugarriak blog honetan adierazten dira.

Atxikitako dokumentua: Euskal Zuzenbide Zibila.pdf

Iruzkinak

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra