Zuzenbidearen Euskal Akademiak eta Euskal Herriko Notario Elkargo Txit Prestuak, Euskal zuzenbide zibilari buruzko ikastaro praktikoa antolatu zuten, urriaren 3tik azaroaren 30era, Euskal Herriko Notario Elkargo Txit Prestuak Donostian duen ordezkaritzaren egoitzan. Ikastaroaren partaidetza ugaria izan zen Gipuzkoako jardule juridikoen artean. Blog honi eransten zaizkio ikastaroaren amaierako ekitaldiaren irudiak.