Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Iusplaza bloga

Euskadiko toki-erakundeetan hizkuntza ofizialen erabilera instituzionala eta administratiboa normalizatzeari buruzko azaroaren 19ko 179/2019 Dekretua aztertzeko jardunaldia.
2021-03-09

Jardunaldiaren gaia Euskadiko toki-erakundeetan hizkuntza ofizialen erabilera instituzionala eta administratiboa normalizatzeari buruzko azaroaren 19ko 179/2019 Dekretua aztertzea izango da. Ekitaldi honetan Zuzenbidearen Euskal Akademiak arlo publikoaren eremuan lan egiten du, hain zuzen toki-erakundeetan, hau da, hiritarrek hurbilago duten administrazioan.

Dekretua Euskadiko Toki erakundeen legearen lehen garapena da, eta udal funtzionamenduan bete beteko eragina du,  euskararen erabilera eta balio juridikoa toki administrazioaren barnean lantzen duelako. Ekitaldi honen helburua  Dekretu honen ekarpenak eta berrikuntzak aztertzea da eta baita toki-erakundeetan Dekretuak izan dezakeen eragina aztertzea.

Atxikitako dokumentua: Jardunaldiaren egitaraua_1.pdf

Iruzkinak

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra