Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Iusplaza bloga

"Estudios de Derecho Privado Vasco (1919-1951)" Bonifacio Echegaray Cortak eginiko liburuaren aurkezpena.
2021-10-27

Bonifacio Echegaray Corta. "Estudios de Derecho Privado Vasco (1919-1951)", Zuzenbidearen Euskal Akademiak argitaratzen duen Clásicos del Derecho Vasco-Euskal Zuzenbidearen Klasikoak bildumako hamargarren liburukia da. Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko ikuspegi zabala eta baterakoia du. Besteak beste, ohitura euskal zuzenbide zibilaren iturri gisa ikertu zuen eta euskara zuzenbidearen adierazpide gisa erabiltzea ere jorratu zuen. Hortaz, legelari aitortua da, XX. mendearen lehen erdian Euskal Zuzenbide Zibilaren historia eta aplikazioa aztertzeko orduan. Liburuaren aurkezpena Lazaro Echegaray senideak egin du. Argitalpenaren sarrera eta ardura, aldiz, Andres Maria Urrutia Badiola, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren buruak egin du.

Zuzenbidearen Euskal Akademiak liburu honen aurkezpena egingo du datorren azaroaren 3an, asteazkenean, goizeko 11:00etan Euskaltzaindiaren egoitzan (Plaza Berria, 15).

Asistentzia baieztatzea beharrezkoa da hurrengo helbidean:

AVD-ZEA: secretaria@avd-zea.com

 Telf. 94 425 57 15 (Isabel)

Blog honi atxikitzen zaizkio, liburuaren azala eta aurkibidea. Liburua ohiko liburu dendetan eta Zuzenbidearen Euskal Akademian eros daiteke.

Atxikitako dokumentua: Estudios de Derecho Privado vasco aurkibidea.pdf

Iruzkinak

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra