Ohargarria delakoan www.forulege.com blogean Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiaren 2019ko uztailaren 4ko ebazpena eskaintzen da (EAO, 2019-07-27). Bertan, beste behin ere, senipartedunen bazterketari buruzko arazoak argitzen dira, batik bat senipartearen eta senipartedunen aldetik, Euskal zuzenbide zibilari buruzko 5/2015 Legearen barruan, bai xedapen iragankorren aldetik, bai lurraldeen arteko zuzenbide zibil aplikagarriaren ikuspegitik ere. Aldi berean Euskal Zuzenbide Zibilaren seniparteari buruzko izaera juridikoa zehazten da.
Atxikitako dokumentua: ENZNren 2019ko uztailaren 4ko ebazpena.pdf