Ohargarria delakoan www.forulege.com blogean Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiaren 2018ko abenduaren 20ko ebazpena eskaintzen da (EAO, 2019-01-28). Bertan, beste behin ere, senipartedunen bazterketari buruzko arazoak argitzen dira, batik bat seniparte hertsiaren aldetik, Euskal zuzenbide zibilari buruzko 5/2015 Legearen barruan, bai xedapen iragankorren aldetik, bai lurraldeen arteko zuzenbide zibil aplikagarriaren ikuspegitik ere.