Euskal Zuzenbide zibilaren alorrean duen garrantzia dela eta, oraingo honetan eskeintzen da www.forulege.com blogean Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiaren 2016ko urriaren 6ko ebazpena. Bertan zehazten da aurreko senideari dagozkion eskubideen eza, oinordetzaren kausatzaileak hil badira Euskal Zuzenbide zibila indarrean jarri ostean eta oinordetza horiek ireki badira Euskal Zuzenbide zibilaren Legea indarrean jarri aurretik egindako testamentuen arabera.